IKASLE ETA ENPLEGUAREN EUROPAKO ARETOA

Page 1

18

Euskal Herria

2014 3 29 larunbata GARA

KRONIKA> IKASLE ETA ENPLEGUAREN EUROPAKO ARETOA

BAZTERTU INTERESATZEN EZ ZAIZUNA, IKASI NAHI DUZUN HORRETARA IRISTEKO Aukeratzeko

Oihane LARRETXEA

B

ATZUETAN , ZER EZ DUGUN NAHI GAL DERARI ERANTZUNEZ HELTZEN GARA NAHI DUGUN HORRETARA. IKASKETEKIN ERE ANTZEKO ZERBAIT GERTA TZEN DA. «NORA ZUZENDU NAHI DUT NIRE ETORKIZUNA?». GALDERA HORREKIN BURUAN, GAZTEAK ZALANTZAK ARGITZERA BERTARATU ZIREN ATZO KURSAALERA , I KASLE ETA ENPLEGUAREN EUROPAKO ARETORA. Lehenago edo beranduago ikasle batek bere etorkizunarekin zer egin nahi duen erabaki behar du: zertan espezializatu nahi duen, zein lanbide garatu nahi duen, non ikusten duen bere burua… Batzuek oso argi izaten dute eta Batxilergora heldu orduko badakite non emango duten izena, baita horretarako etxetik irtengo diren edo ez. Beste batzuek, ordea, erantzuna izan aurretik hamaika zalantza izaten dituzte, bereziki ezer gustatzen ez zaielako, gauza bat baino gehiago atsegin dutelako edota euren erabakiek ez dutelako etxekoen iritziarekin bat egi-

orduan presioa sentitzen dute ikasleek, bai etxekoen aldetik, bai denborak aurrera egiten duelako

Ikasle askoren bisita jaso zuen azokak lehen egunean; guztiak ere informazio bila bertaratu ziren. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

ten. Gaur egun, gainera, ikasketa eskaintza hain da zabala, are zailagoa bilakatzen dela hautua. Aukeraketarekin asmatzeko, lehendabizi, gazteak bere burua aztertu behar du, hausnartu egin behar du. Horretarako ezinbestekoa da ikasketa zentroetan orientatzaileek jokatzen duten papera. Ondoren, azterketa horrek eman duen emaitza eskuan, merkatua arakatu eta dauden aukeren artean onena uste duguna hautatu behar da. Kursaal jauregian atzo zabaldu eta gaur arte irekita egongo den Ikasle eta Enpleguaren Europako Aretoak merkatuaren zati txiki bat Donostiara ekarri du. Bertan gazte ugari bilduko dira bi egunez, euren irakasle nahiz orientatzaileekin. Ostalaritza, moda, diseinu grafikoa, kirola edo osasungintzarekin lotutako erdi eta goi mailako zikloen berri jasoko dute, baita atzerrian hizkuntzak hobetzeko ikastaroen berri ere. Etxetik kanpo ikasiko dutenen kasuan, ikastetxe nagusien eskaintza ere izango dute aukeran. «Galduta nago» Jennifer Bermudezek 16 urte ditu, eta zalantzak pilatu zaizkio azkenaldian. Berrizeko ikasle honek denborak eragiten duen presioa ere aipatzen du, epe jakin bat baino lehen gauzak erabakita izan behar direlako, eta, gainera, bitarte horretan, ingurukoen hamaika gomendio entzun behar direlako. «Horrek guztiak ez du laguntzen», nabarmendu du. Stand guztiak bisitatu ondoren, informazioa bertatik bertara jasotzea eta adituei galdetzea lagungarri izan zaiola onartu du, baita bidea zerbait zehaztu duela ere. «Osasungintzatik joko dut», aurreratu du. Hernanitik heldu dira Ronny Arroba eta Daniel Pacheco. Egoera erabat ezberdina bizi dute biek. Lehenengoa «erabat galduta» sentitzen den bitartean, bere lagunak oso argi du unibertsitatera joango dela, Filosofia edo Zuzenbidea ikastera, «etxean zientzietatik jotzeko esaten didaten arren, ahizpak bezalaxe». Arrobak aitortzen du bere kasuan ere etxetik, zehazki gurasoengandik, jasotzen dituela Mekanika ikasteko «iradokizunak», nahiz eta berak Informatika nahiago izan. Alboan, Ana Azkarate orientatzaileak dio halako azoken ondoren ikasleek erantzun zehatz bat izatea ez dela erraza, baina, aldiz,

ekimenok oso baliagarriak direla bidea argitzeko. Bere iritziz, aukeratzen dena aukeratzen dela, pasioarekin egin behar da, hori delako arrakastarako bidea. Gogoz kontrako ikasketak aukeratzeak, oro har, emaitza onik ematen ez duela erakutsi dio esperientziak Hernaniko La Inmaculada ikastetxeko irakasle honi. Bere hitzetan, gainera, gazteek argi izan behar dute behin baino gehiagotan saia daitezkeela, batzuetan ez dela lehenengoan asmatzen, «ideala hori izan arren». Hernanitik bertatik, baina kasu honetan institututik, bertaratu dira Maria, Irati, Miren, Maria eta Elene. Gehienek argi dute zer egin nahi duten, baita non ere: Jarduera Fisikoa eta Kirolak Gasteizen, Haur Hezkuntza eta Psikologia Donostian… Elene da zer ikasi nahi duen ez dakien bakarra, eta horrek urduritu egiten du. «Besteekin alderaketa egin eta ikusten duzu gainontzekoek erabakita dutela, edo ideiaren bat behintzat badutela. Horrek are gehiago estutzen nau», aitortu du aretora iritsi berritan. Argibide baliagarrien bila bertaratu dela dio. Bisitaldia amaitu berri dute Bergarako Olatzek eta Leirek. Azken hori «ziur aski» unibertsitatera joango da, Euskal Filologia ikastera. Informazioa jasotzea, ordea, inoiz ez dago soberan, eta interesgarria izan daitekeen zer edo zer topatzeko aukeragatik etorri da. Momentuz, hala ere, ez du ideiaz aldatu. Olatzek ere ez du bereziki gustatu zaion ezer aurkitu, eta, zentzu horretan, sartu bezala irten da: erabaki argirik gabe. Euskaraz ikasteko aukera Azokak, era berean, begi bistan utzi du euskarazko erdi eta goi mailako zikloen eskaintza murritzagoa dela gaztelerazkoa baino. Kontutan izan behar da, gainera, Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean D eredua dela hautatuena. Institutua amaitutakoan errealitate gordin horrekin egiten dute topo ikasle askok, eta, hala, nahi diren ikasketak nahi ez den hizkuntzan egin behar izatea toka daiteke. Egun formakuntza eskaintza zabalena Ikastolen Elkarteak eskaintzen duena da. Bertatik, datu interesgarri bat ere aipatzen dute: Hego Euskal Herrian euskaraz ikas daitezkeen graduetako plaza guztiak ez dira betetzen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.