Page 1

ordiziaeginez Udal aldizkaria • Revista municipal

2014ko apirila nº14 zk.

EHko Itzulia

1974-2014

Ordiziak 9.838 biztanle El censo más alto de la década

“Ordizia Zabalik” arrakastatsua 3 negocios abiertos y 5 en proyecto

Aldaketak zirkulazioan Cambios en la circulación en abril

Ortzadar argazkizale elkartea Pasión por la luz

Jerónimo Ortiz (Foto Aygües)

La Itzulia está de vuelta


edito riala

Herriarena, herriarentzat

K

aixo ordiziar hori. Lerro hauen bitartez Udalaren komunikazio tresna berria aurkeztera gatozkizu. Gogoeta luzearen ondoren, herritarren eskaera eta iradokizunei modu zuzen eta eraginkorrean erantzuteko eredu komunikatibo parte-hartzaile eta interaktiboa jarri bide dugu abian. Esku artean duzuna, komunikazio sare zabalaren euskarri fisiko berria da. Udalean eta udalerrian sortzen diren berriak, deiadiak, gertakariak, gogoetak eta proposamenak helarazteko ez ezik, zure ekarpena zuzenean jasotzeko balioko digu. Euskarri fisikoari lotuta, Udaleko webgunearen garapena egiten ari gara, egunetokotasunean Udalari atxikita sor dakizuken edozein beharrei erantzuteko. Bien bitartean, Udalarekiko harremanean duzun edozein zalantza edo iradokizun helarazteko eskatu nahi dizugu, alde biko informazio sare eraginkorra ehuntzeko.■

? Galdetu lasai

K

aixo ordiziarras. A través de estas líneas os queremos presentar la nueva herramienta comunicativa del Ayuntamiento. Tras una profunda reflexión, y con el objetivo de dar respuesta a las demandas y propuestas de la ciudadanïa de forma ágil y directa, hemos determinado la necesidad de crear un modelo comunicativo basado en la participación y en la interactividad. Lo que hoy os presentamos es el nuevo soporte físico de una red comunicativa que estamos desarrollando. Además de compartir con las y los ordiziarras las propuestas, informaciones, reflexiones y noticias que se originen en el municipio, nos servirá para recibir de forma directa vuestras aportaciones. Junto al soporte fïsico, estamos desarrollando la página web para responder con mayor agilidad a las necesidades que os puedan surgir para con el Ayuntamiento. Mientras tanto, os agradeceremos que nos hagáis llegar vuestras propuestas y aportaciones, para poder tejer un modelo comunicativo bidireccional más eficaz.■

komunikazioa@ordizia.org

? 10 urte daramagu etxean konposta egiten, izena emanda zabor-tasan ere hobaria izango nuke, ala? (e-postaz jasoa) Lehenik eta behin, zoriondu egin nahi zaitugu 10 urteotan mundu jasangarriagoa egiteagatik egin duzun ahaleginagatik. Hobaria jaso ahal izateko Sasietarekin harremanetan jar zaitezke (943161555), edo Udaleko atez ateko informazio bulegora etorri, astelehen eta asteazkenetan. Hobaria, baina, Sasietaren zerbitzua erabiltzen ez denean bakarrik jaso ahalko da, etxeko hondakin organikoa zerbitzu publikoa erabili gabe kudeatzen denean. Familia batzuk barazkien organikoa konpostatzen dute bakarrik konposgunetan, eta sukaldatua kubotxo marroiean uzten dute Sasietak biltzeko. Kasu horietan ez dago hobari eskubiderik.

? Hace algunos días recibí una llamada en la que me pedían responder a un cuestionario. El tema resultó ser una encuesta detallada sobre el Ayuntamiento. Quisiera saber ¿quién y con qué objetivo ha realizado esta encuesta? (recibido por correo electrónico) Han sido numerosas las llamadas y consultas que nos han hecho al respecto. El Ayuntamiento se desvincula totalmente de dicha encuesta. Con los datos aportados en las consultas que nos han realizado, hemos corroborado que la encuesta la ha realizado la empresa Gizaker por encargo de un cliente. Hemos querido conocer quién es el cliente y con que objetivo se ha realizado esa encuesta, pero la empresa en cuestión no nos ha facilitado la información. /gida interesgarria/

i

gida

ordizia /02

Arreta bulegoa Kontsumitzailearen bul. Obra bulegoa Agenda 21 Zerbitzuak Euskara Udaltzaingoa Gizarte ongizatea Gizarte Hezkuntza

943 88 58 50 943 88 16 42 943 80 56 20 943 16 41 72 943 80 56 20 943 80 56 22 943 80 56 16 943 80 56 10 943 80 56 10

Berdintasuna Migrazioa eta Aniztasuna Zuhaizti gizarte zentroa San Jose zaharren egoitza Kultura saila Festak eta feriak Gazte Informazioa Liburutegia Herri Antzokia

943 80 56 10 943 88 98 07 943 88 92 88 943 88 11 19 943 80 56 30 943 80 56 32 943 80 56 34 943 80 56 35 943 80 56 35

Majori Kiroldegia Beti-Alai pilotalekua D’elikatuz turismo bulegoa Merkataritza bulegoa Goierri Eskola Oianguren Institutua Jakintza Ikastola Urdaneta Ikastetxea Osasun zentroa

943 80 58 50 943 88 93 33 943 88 22 90 943 16 06 73 943 88 00 62 943 88 08 62 943 16 05 40 943 88 27 80 943 80 58 00


motz ean

ba al zenek ien?

Gero eta gutxiago dira Euskara Zerbitzuak euskaratu beharreko lanak

klik!

Euskaraz lan egitea da Ordiziako Udalaren helburua eta bertako langileek gero eta dokumentu gehiago euskaraz sortzea, gazteleraz idatzi eta itzulpen zerbitzura bidaltzeko beharrik izan gabe. Udaleko itzulpen zerbitzuak azken urteotako lanaren bilakaera azaldu du. Duela lau urte itzulpen zerbitzuak jasotzen zituen lanen %83 euskaratu behar izaten zituen, eta gaur egun %40 euskaratu behar izaten du. Gainerako lanak zuzentzekoak edo gazteleratzekoak (beharrezkoa denean) izaten dira. Emaitza hori Udaleko Erabilera Planaren zenbait neurriri zor zaio: hizkuntza irizpide batzuk finkatzea, udal ordezkariak euskaldunak izatea, trebakuntza...■

La Diputación prevé comenzar en mayo con las obras del bidegorri Ordizia-Itsasondo El Departamento de Movilidad e Infraestructuras Viarias de la Diputación Foral de Gipuzkoa, con la puesta en marcha del proceso de adjudicación, ha iniciado los trámites para la construcción del bidegorri que unirá Itsasondo con Ordizia. De este modo, los municipios de Ordizia e Itsasondo quedarán conectados por una vía ciclista, vía que conectará por un extremo con el bidegorri urbano de Ordizia y por el otro con el bidegorri ItsasondoLegorreta. Una vez finalizado el proceso de licitación, se prevé que las obras puedan comenzar hacia mayo, con un plazo de ejecución de siete meses y medio.■

Euskararen egoeraz hausnartzeko bi bilera egingo dira apirilean Ordiziako Udalaren Euskara Zerbitzuak euskararen egoeraz hausnartu, ekarpenak jaso eta aurrera begirako helburuak zehazteko bi bilera antolatu ditu apirilerako. Bilera horien helburua udalerrian euskararen erabilera indartzeko neurriak hartzea da, eta interesa duen edozein herritarrek har dezake parte. Bilerak apirilaren 1ean eta 10ean izango dira, Barrenako biltzar aretoan, 18:30etik 21:00etara bitartean. Horrez gain, apirilaren 4tik 13ra bitartean ‘Bat egin Euskararen tropelarekin’ ekimena ere antolatu du merkataritza sailarekin lankidetzan. Ordiziako saltokietan, eta Internet bidez ere bai, galdera batzuei erantzun beharko diete parte-hartzaileek. Apirilaren 8an eta 10ean euskarari eta merkataritzari lotutako saioak ere egingo dira.■

Presentación del II Plan de Igualdad Tras la aprobación por unanimidad del II Plan de Igualdad de Ordizia (2013-2016) en la sesión plenaria que tuvo lugar el 27 de febrero, el 11 de marzo se presentó el plan públicamente en un acto celebrado en D’elikatuz. El plan se adecua a la realidad municipal, y toma en cuenta dos planes referentes desarrollados a la sombra de las leyes de igualdad en vigor: el V Plan de Igualdad entre mujeres y hombres de la CAV y el II Plan Foral de Igualdad. Entre los objetivos, los siguientes: Impulsar la cultura de la Igualdad en el Ayuntamiento; Formar al personal municipal para integrar la perspectiva de género en sus programas; Ser un referente en cuanto a corresponsabilidad, Promocionar la educación social para detectar desigualdades y trabajar para que desaparezcan; y Promover los buenos tratos como herramienta contra la violencia hacia las mujeres.

Lehiaketa

ordizia ezagutuz

Guztiek ezagutzen dugu Andre Maria elizaren ondoko etxea, gaur egun Dorrea izenez ezagutzen dena. Jatorrizko eraikina Erdi Arokoa zen, baina gaur egun eraldatuta dago. 1511 arte kontzejua bertan elkartzen zen, ez baitzegoen udaletxerik, baina eraikuntza 1870ean sute baten ondorioz erabat hondatu zen. Urte batzuk beranduago, 1896an, udalak etxea erosi eta berreraiki zuen egungo itxura emanez. Eraikin berria erabilera publikoetara zuzendu zuten: eskola publikoak, alondegia, musika-eskola eta postetxea. Baina jatorrizko beste zein izen du Dorrea eraikinak? (Arrastoa: Ordizian oso arrunta den deitura batekin lotuta).■ Erantzunak bidaltzeko: euskara@ordizia.org

Saria: Bi liburu. (“Ordiziako leku-izenak” eta “Ordiziako Euskara: garai bateko bizimodua eta gaurko hizkuntza-egoera”).

ordizia /03


ordizia datutan

9.838 biztanle O 2013ko erroldaren arabera, 9.838 biztanle ditu egun Ordiziak, eta jaiotze-tasa handia izan du azken bost urteetan. Markel eta Beñat, eta Sara dira izen jarrienak. Biztanlegoaren bilakaera 12.000

10.000

9.756 9.021

9.187

9.727

9.759

9.809

9.819

9.769

9.838

9.328

8.000

6.000

4.000

2.000

1.220 427 2004

1.313

1.343

1.285

1.258

733

567 2005

1.223 1.247

rdiziak azken urteetako biztanle gehienarekin itxi du urtea. 2013ko abenduko erroldaren arabera, gaur egun 9.838 biztanle ditu Ordiziak, orain hamar urte baino %8,3 gehiago (2004an 9.021 zituen). Hamar urteko hauetako hazkunde prozesua ezin da ulertu egungo migrazio prozesuari erreparatu gabe. Gorakadarik nabarmenena 2007an eman zen, Europar Batasunean eta munduko beste leku batzuetan jaiotakoen kopurua bikoizteraino –2006ko 733tik 2007ko 1.220raino–. 2011n goia jota, gaur egun Ordizian bizi den herritarren %12,7 migratzailea da. Baina bada beste datu bat nabarmentzekoa dena, azken bost urteetako jaiotze-tasa. Bost urteetan 468 haur jaio dira Ordizian, eta hildakoak 80 gutxiago izan dira, 388, hain zuzen. Jaiotzetasa handia izateaz gain, joera ere aipagarria da, jaiotzak heriotzak baino gehiago izan baitira 2009tik gaur arte. Horrek ere, noski, eragina du populazioaren gorakadan. Bost urteko tarte honetan, 263 mutil eta 205 neska jaio dira Ordizian. Hildako gizonezkoak 198 izan dira eta emakumezkoak 190. 2010a urte berezia izan zen, aspaldiko jaiotza gehien izan zuelako (101) eta heriotza gutxien ere bai (68).

2006

2007

2008

Biztanleria osoa

Neskak 32

Mutilak 53

2013ko jaiotzak

2009

2010

2011

2012

2013

EBn eta munduko beste toki batzuetan jaioak

Emakumezkoak Gizonezkoak 39 36

2013ko heriotzak

Izen jarrienen zerrenda Azken bost urteotan haurrei jarritako izenen artean, bi dira mutilen artean nabarmentzen direnak: Markel eta Beñat. Hamaikana mutili jarri zaizkie izen horiek 2009tik 2013ra. Oihan da hurrengoa zerrendan (9), gero Jon (8) eta segidan Ander (7). Nesken kasuan Sara izan da azken bost urteetan gehien jarri den izena, 10 aldiz. June eta Ane dira hurrengoak (7na izen), Irati da hurrena (6) eta bosgarrena Elene (5). Zerrenda horretan askotariko izenak jasotzen dira.■

/ordizia en datos/

9.838 habitantes, según el padrón del 2013 Ordizia ha cerrado el 2013 con la mayor populación de los últimos años. Según el padrón municipal del 2013, Ordizia tiene 9.838 habitantes, un 8,3% más que hace diez años (en el 2004 contaba con 9.021). La población no solo varía en función del crecimiento natural o vegetativo positivo o negativo, sino también por los movimiento migratorios. En la última década ese proceso migratorio se ha dejado notar en Ordizia, y no se ordizia /04

puede entender ese aumento sin perder de vista el fenómemo de la migración, que a día de hoy representa en Ordizia al 12,7% de su población. Nombres más frecuentes Pero también cabe destacar otro dato, que es la tasa de natalidad de los últimos cinco años, tasa que haga que la populación del municipio no decaiga. Entre el 2009 y el 2013 en Ordizia han nacido 468 niñas y

niños, y las defunciones han sido 388, 80 menos. Entre los nacidos 263 son niños y 205 niñas, y entre los fallecidos 198 hombres y 190 mujeres. Entre los nombres más frecuentes de los últimos cinco años, por parte de los chicos destacan Markel y Beñat, y a continuación Oihan, Jon y Ander. Entre las chicas, el nombre preferido ha sido Sara. Le siguen en la lista Ane, June, Irati y Elene.■


puripurian

‘Ordizia Zabalik’, ekimen arrakastatsua Udalak sustatu duen diru-laguntza programaren bidez hiru negozio berri ireki dira, eta datozen hilabeteetan beste bost zabalduko dira.

B

alorazio sakonago baten zain, baina esku artean dauden datuak kontuan hartuta, Ordiziako Udalak sustatutako ‘Ordizia Zabalik’ diru-laguntza programa arrakastatsua suertatu da. MBPB Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziak jasotzen zuen zereginetako bat zen ekintzaile berriei eta negozio berritzaileei zuzendutako programa hau abian jartzea. 2013ko abenduan aurkeztu zen ekimena, urtarrilaren 7an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta ekintzaileek nahiz lokal jabeek bi hilabeteko epea izan dute programan parte hartzeko. Udalak 36.000 euro bideratu ditu diru-laguntza programa honetara. Bi hilabeteko epean Ordiziako Udaleko Merkataritza sailak jaso duen eskaera kopuruak argi erakusten du programa honek izan duen harrera ona. Epe barruan aurkeztutako proiektuak, dagokien lokal komertziak hutsen eskaerarekin batera, zortzi izan dira, eta horietatik hiru negozio martxan daude dagoeneko: Egoki elikagai denda Filipinak kalean, Auzoko arrain-

Arantxa eta Gabi, Filipinak kaleko Egoki janaridendan

degia Buztuntzako Intsausti plazan eta Argitek LED argiteriako denda Urdaneta kalean. Ireki diren lehen bi negozio horiek langabezian zeuden herritarrei eta auzoetako beharrei irtenbidea eman die, eta hirugarren negozioa negozio berritzailea da. Hiru proiektuak bat datoz programaren oinarri arautzaileekin. Uda aurretik beste bost negozio martxan Lokal komertzialen poltsan parte hartzeko 19 eskaera aurkeztu dituzte lokal jabeek, eta ekintzaile izateko pausua eman eta merkataritza bulegoan aholkularitza jaso duten pertsonak 23 izan dira. Azken horiek Ordizian negozio bat irekitzeko interesa azaldu dute, eta lehen epe honetan beharrezko dokumen-

tazio guztia aurkezteko tarterik izan ez badute ere, proiektuak lantzen ari dira. Merkataritza bulegoak dituen datuen arabera, uda aurretik beste bost negozio zabalduko dira Ordizian. Alokairua ordaintzeko laguntzak Programa ezagutarazteko eta negozio berri bat ireki nahi duten ekintzaileei alokairua ordaintzen laguntzeko erabiliko da programa honetako dirua. Laguntza hori hiru urtez jaso ahal izango da gehienez: lehen urtean alokairuaren %75 (gehienera 300 euro hilean), bigarrenean %50 (200 euro gehienez hilean), eta hirugarrenean %25 (gehienera 100 euro hilean). Programari jarraipena ematea da orain asmoa.■

/actualidad/

Una campaña exitosa ‘Ordizia Zabalik’, el programa de ayudas destinada a personas emprendedoras y negocios innovadores ha resultado exitoso. El objetivo de este programa es recuperar las lonjas comerciales vacías mediante personas emprendedoras y también dar respuesta al relevo generacional en el pequeño comercio. Una de las líneas de actuación que recoge el PERCO, el Plan Especial de Revitalización del Comercio de Ordizia, consistía

en revitalizar el comercio y la economía de Ordizia dando nuevos usos a los locales comerciales vacíos. Los datos hablan por si solos. Hasta el momento se han puesto en marcha tres negocios nuevos, y para el verano se espera que sean cinco más. 19 personas propietarias de locales han mostrado su interés de participar en el programa, y 23 personas más han recibido información de primera mano.■ ordizia /05


gai nagusia

Bueltan da Itzulia 2

Berrogei urte pasa dira Ordiziak Euskal Herriko Itzuliaren hasiera azkenekoz hartu zuenetik. 1974ko ekitaldi hartako 35 argazki daude ikusgai Barrenako sarreran. Argazkiak: Jerónimo Ortiz (Foto Aygües)

1

974a ere ospakizun urtea izan zen Ordizian. 50 urte betetzekoa zen urte hartako uztailean Ordiziako Klasika, eta horren bueltan asko izan ziren, besteak beste, Txapel-Gorri elkarteak antolatutako ekimenak. Klasikaren urteurren modura, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Ordizian hasi zen, eta Jubenilen Espainiako Txapelketa eta Afizionatu mailako Mendiko Txapelketa ere jokatu ziren urte hartan. Aipatzekoa da 1974ko ekitaldi hura izan zela Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia izenarekin jokatu zen lehen aldia, urte askoan Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia-Eibarko Bizikleta izenarekin jokatu izan baitzen. Ordura arte, Eibar zen antolaketa gune nagusia, baina 1974an ‘La Voz de España’ egunkariak hartu zuen Itzulia antolatzeko ardura. Ordizian hasi zen apirilaren 1ean, eta Donostian bukatu apirilaren 5ean.

1

La Itzulia está de vuelta Han pasado 40 años desde que Ordizia acogió la salida de la Vuelta al País Vasco. En Barrena están expuestas 35 fotos de la edición de 1974. El 1974 fue un año de celebraciones en Ordizia. En julio la Prueba Villafranca iba a cumplir su 50 edición, y como antesala, Chapel-Gorri organizó varios eventos conmemorativos. Con motivo del aniversario, de Ordizia partió la Itzulia el 1 de abril de

ordizia /06

1974, y también se disputaron el Campeonato de España de Juveniles y el Campeonato de Montaña de Aficionados. Cabe destacar que la edición del 74 fue la primera que se denominó Vuelta al País Vasco, puesto que hasta entonces se llamaba Vuelta al País Vasco-Bicicleta Eibarresa. La prueba dejó de gestarse en Eibar, y fue la ‘La Voz de España’ la que cogió la riendas de la organización ese año. La

Itzulia comenzó en Ordizia el 1 de abril, y finalizó el 5 en Donostia. En aquella edición destacaron dos oiartzuarras. Txomin Perurena se adjudicó las cuatro primeras etapas, y la General fue para Migel Mari Lasa. Participaron 6 equipos, para un total 46 ciclistas, de los cuales 35 terminaron la prueba. El podium fue el siguiente: Migel Mari Lasa, Jesus Manzaneque y Luis Ocaña. Y el mejor equipo, el mítico KAS.


!

3

Herritarrei oharra Itzulia dela eta, apirilaren 5 eta 6tik aurrera zenbait kale okupatuta egongo dira. Bizkaia Pasealekuan, Gudarien Etorbidean eta Zuberoa kalean txirrindularitza taldeen autobusak eta autoak egongo dira, eta Bazterretxe plazan Bulego Iraunkorra egongo da. Eremu horietako aparkalekuak apirilaren 6ko goizerako libre egon beharko dira. Podiuma eta EITBren gunea Garagartza plazan egongo dira, eta inguru hori guztia apirilaren 6ko goizetik apirilaren 7ko 19:00ak okupatuta egongo da. Euskal Herria eta Araba kaleak ere okupatutako egongo dira apirilaren 8ko 14:00ak arte, antolakuntzaren ibilgailuak egongo baitira bertan. Beste kale batzuei ere eragingo die lasterketaren ibilbideak.

4

5

Bi oiartzuar nabarmendu ziren. Txomin Perurenak lehen lau etapak irabazi zituen eta sailkapen nagusia Migel Mari Lasarentzat izan zen. Sei taldek hartu zuten parte, denera 46 txirrindulari, eta horietatik 35ek lortu zuten Itzulia bukatzea. Podiuma hauxe izan zen: Migel Mari Lasa, Jesus Manzaneque eta Luis Ocaña. Talderik onena, berriz, Kas mitikoa. Garaiko giro hori ederki islatzen dute Iñaki Azanza argazkilari eta txirrinduzale amorratuak bildutako argazkiek. Jeronimo Ortizek (Foto Aygües) eginak dira, eta ziklisten argazkiak ez ezik, 1974ko martxoaren 31n Altamiran egin zen jaialdiko irudiak ikus daitezke. Asteburu honetara arte egongo da zabalik erakusketa Barrenako sarreran.■

Itzuliko omenduak

1 Amets Bide Ordiziako dantzarien taldea Altamirako jaialdian. Grupo Amets Bide de Ordizia en el evento de Altamira.

2 Txomin Perurena txirrinduzale gaztez inguratuta. Txomin Perurena rodeado de jóvenes aficionados.

3 Luis Ocaña eta Eusebio Velez KASeko zuzendaria hizketan. Luis Ocaña y Eusebio Vélez, director de KAS.

Apirilak 6 Ordizia-Ordizia: 153,4 km Omenduak: Ana eta Irene Usabiaga ahizpa txirrindulariak

Apirilak 7 Ordizia-Urdazubi: 155,8 km Omenduak: Pako Buldain eta haren familia. Itzuliaren laguntzailea izan zen urte askoan Buldain.

4 Tolosako Arco Iris elkarteko txaranga. La charanga de la sociedad Arco Iris de Tolosa.

5 Laguntasuna Errondalla, Altamiran. La Rondalla Laguntasuna, en Altamira.

Aviso a la ciudadanía Por motivo de la Itzulia, varias calles serán ocupadas del 5 y 6 de abril en adelante. En Bizkaia Pasealekua, Zuberoa y la Avenida se instalarán los coches y autobuses de los equipos ciclistas, y en la plaza Bazterretxe se situará la Oficina Permanente. Los aparcamientos de las zonas citadas deberán estar libres para la mañana del 6 de abril. El podium y el set de EITB se colacarán en la plaza Garagartza, y esa zona estará ocupada de la mañana del 6 abril hasta las 19:00 de lunes 7. Las calles Euskal Herria y Araba estarán a disposición de los coches de la organización, por lo que estarán ocupadas hasta las 14:00 del 8 de abril. Otras calles también se verán afectadas por el recorrido de la carrera.

/tema principal/ Las fotos recopiladas por el zikliamatore Iñaki Azanza reflejan en gran medida el ambiente ciclista de la época. Son instantaneas realizadas por Gerónimo Ortiz (Foto Aygües) que estarán expuestas hasta este fin de semana en Barrena. Además de las deportivas, también se pueden ver fotos del festival que tuvo lugar el 31 de marzo de 1974 en Altamira.■

ordizia /07


argazki bilduma

Ahozkotasunaren epelean Ordiziako 76 emakume Lilatoian El pasado 26 de febrero, los y las amigas del Centro Garagune (Goyenetxe Fundazioa) acudieron al Ayuntamiento para recoger los teléfonos móviles, pequeños electrodomésticos, CDs y piezas similares reciclados en el Consistorio, para posteriormente depositarlos en el Garbigune. Los móviles serán destinados a la Fundación San Filippo. Esta iniciativa de colaboración se pondrá en práctica de manera bimensual.

Giro bikainean, eta eguraldia lagun zela, Ordiziako 76 emakume lasterkarik parte hartu zuten martxoaren 9an Donostian jokatu zen 25. Lilatoian. Hiru mila emakumezkok baino gehiagok osatu zuten bost kilometroko ibilbidea, eta denetan azkarrena Izaro Rubio Lasa ordiziarra izan zen (17:58). Aldarrikapena, kirola eta festa uztartzeko ekimen honetan, eta abortuaren aurkako legeari aurre eginez, Nik erabaki, hik onartu lemadun kolore morezko elastikoak eraman zuten soinean parte-hartzaile askok eta askok.

Beste urte batez, giro goxo eta intimoa nagusitu da azken asteetan Ordizian egin den Ahoz Aho jaialdiaren barruan. Urdaneta eta Jakintzako ikasleek saioak egin dituzte, eta haiekin batera, ahozko tradizioa langintzatzat duten hainbat artista ere izan dira Ordizian: Joxemari Carrere, Yoshi Hioki, Lur Korta, Iban Nikolai, Pailaztana Klown Taldea, Amaia Arriaran, Patricia McGill, Boni Ofogo, Itziar Rekalde eta Arrate Leunda. Martxoaren 21ean egin zen Ahozko Kontakizunen II. Lehiaketa Iñaki Carretero gasteiztarrak irabazi du, Ibai Esoianen (Orio) eta Pili Eskisabelen (Ataun) aurretik.

Zineko eskailerak berrituta

Habi-kutxak jarri dituzte Oiangun

Recolector de orina de perros

Astebete iraun duten lanak bukatu ondoren, martxoaren 21ean zabaldu ziren Domingo Unanue plazatik Etxezarreta kalera doazen zineko eskailera berrituak. Lehen egokitzapen lanak egin eta gero, aurrefabrikatutako harmailak erabiliz txukundu dute eremua udal langileek. Oinezkoen segurtasuna bermatu nahi izan du Ordiziako Udalak lan horiek eginda, eskailerak egoera txarrean baitzeuden.

Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako 8 eta 11 urte arteko ikasle talde batek hegazti txikientzako 20 habi-kutxa jarri dituzte Oianguko beste horrenbeste zuhaitzetan, Aranzadi elkarteko Ornitologia saileko kideen laguntzarekin. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oianguko naturaren ezagutza eta ingurumen sentsibilizazioa sustatzeko hasitako elkarlanaren lehen ekintza izan zen otsaileko azken igandean egindako habi-kutxen tailerra.

Con el objetivo de evitar las manchas y los malos olores en las paredes y en el mobiliario urbano provocadas por la orina de los perros, el Ayuntamiento de Ordizia ha instalado en cuatro zonas del municipio, como prueba piloto, un nuevo sistema de recolección de orina denominado 'Urban Dog Nature'. Además de satisfacer las necesidades fisiológicas de las mascotas caninas, también se mejora el compost para fertilizar los parques y jardines del municipio mediante la aportación de los nutrientes de la orina. A día de hoy, en Ordizia hay 990 perros.

Colaboración con el Garagune

ordizia /08


aurrera begira

Aldaketak datoz ibilgailuen zirkulazioan Arana, Araba eta Euskal Herria kaleei eragingo die, besteak beste, aldaketak.

Apirilaren bigarren hamabostaditik aurrera Ordiziako hainbat kale noranzko bakarreko bihurtuko dira.

A

pirilaren bigarren hamabostalditik aurrera hainbat aldaketa izango dira Ordizian motordun ibilgailuen zirkulazioari dagokionez. Ordiziako hainbat kale noranzko bakarreko bihurtuko dira, tartean, Gudarien Etorbidea, Santa Amalia kalea eta Arana kalea. Aldaketa horiek guztiak 2013an aurkeztu zen Mugikortasun Planaren gomendioei jarraituz gauzatuko dira. Plana garatzeko bi bilera egin ziren herritarrekin iazko urtarriletik ekainera bitartean, eta urrian erakusketa bat jarri zen Barrenan herritarren ekarpenak jasotzeko. Apirilaren 3an Agenda 21 Foroaren bilera egingo da udaletxekoan, 19:00etan, aldaketa horien berri emateko, besteak beste. Lau dira Ordiziako Udaleko Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko sailak aldaketa hauekin lortu nahi dituen helburuak: Ordiziako sarrera eta irteerak erraztea; Erdigunea zirkulazio aldetik arintzea, oinezkoen mesedetan; garraio publikoaren erabilerari lehentasuna ematea; eta

Ordizia barruko aparkalekuak herritarrek erabiltzea lehenestea. Egingo dira aldaketekin 20 aparkaleku gehiago sortuko dira Ordizian. Kale asko noranzko bakarreko Ordiziako kale askori eragingo die zirkulazio aldaketak. Gudarien Etorbideak, esaterako, beheranzko noranzkoa izango du soilik, eta geltoki aldetik edo Altamiratik datozen autoek Bizkaia Pasealekutik sartu beharko dute Erdigunera. Aldaketa horrekin, autobus geltokia desagertu egingo da, eta horren ordezkoa Arana kalearen hasieran jarriko da, Villa Eugenia eraikinaren azpialdean. Orain arte bezala, gune urdineko aparkalekuek bere horretan jarraituko dute.

Tximistako zubiaren parean ibilgailu guztiek Bizkaia Pasealeku aldera jo beharko dute, eta Santa Amalia kaletik Arana kalera igo Garagartzara iristeko. Bi kale horiek noranzko bakarrekoak izango dira, biak goraka. Zuberoa kaleari, Notaritza parean, noranzkoa aldatuko zaio, eta Filipinaketik sartu ahalko da bertara. Araba kaleari, berriz, noranzkoa aldatuko zaio. Orain arte gorakako noranzkoa izan du Arana aldera, eta aldaketa honekin, beheranzko noranzkoa izango du, Euskal Herria kale aldera. Euskal Herria kalea, gainera, itxi egingo da Oiangu taberna zenaren parean, eta autoek Amerika kale aldera hartu beharko dute. Victor Mendizabal kale osoak goranzko noranzkoa izango du, Sanperiorekin bat eginez.■ /será noticia/

Cambios de dirección En la segunda quincena da abril comenzarán a aplicarse los cambios que recomienda el Plan de Movilidad en lo que a la circulación de vehículos a motor se refiere. Varias calles de Ordizia sufrirán cambios de dirección, y otras pasarán a ser viales de dirección única. La Avenida, solamente se usará como carril de bajada, y los coches y autobuses tendrán que girar hacia Bizkaia Pasealekua para poder dirigirse al centro del municipio.

La calles Santa Amalia y Arana se convertirán en calles de dirección única (sentido ascendente), y la calle Zuberoa, a la par de la Notaría, cambiará de dirección, permitiendo a los vehículos acceder por Filipinak. Otra calle que cambiará de dirección será Araba, pasando a ser un carril de bajada hacia la calle Euskal Herria. Esta última calle se cerrará al tráfico a la par del antiguo Bar Oiangu.■

ordizia /09


elkarteen txokoa

Ortzadar,

30 urte argiarekin jolasean Ordiziako Ortzadar Argazkizale Elkarteak inoiz baino osasuntsuago beteko du 30. urteurrena. Talde finkoa du, eta ekintza ugari antolatzen ditu.

E

lkarte gehienek bezalaxe, Ortzadar Argazkizale elkarteak ere ezagutu ditu bere gorabeherak eta dinamika eskaseko garaiak. Orain lauzpabost urtetik hona, berriz, loraldia bizitzen ari da eta asteroko bilkurez gain, lehiaketak, ikastaroak eta irteerak antolatzen ditu urtean zehar. Gaur-gaurkoz, 30 bazkide inguru ditu, eta horietatik dozena bat hamabost lagun modu nahiko iraunkorrean elkartzen dira Barrenako kultur etxean duten gelan. Aitzol Arruabarrena lazkaotarra da elkartearen presidente, baina ia sorreratik elkarteko kide den Javier Quirosek hitz egin du Ortzadarri buruz. Quiros soldadutza egiten ari zen egunkarian argazkizale elkarte bat sortzeko bilera bat zegoela irakurri zuenean. “Ordizia eta Beasain hartzen zituen elkarteak, eta sortzaileen artean Fernando Laborde, Julio Albarran eta Francisco Albarran zeuden, besteak beste”. Pixkanaka, jendea inguratu zen, eta elkartea sortu zen. Egoitza bilatzea izan zen hurrengo urratsa, eta saiatuaren saiatuaz, gaur egun Barrenan duten lokala lortu zuten. “Bikaina da dugun egoitza”.

i Denetariko garaiak bizi izan ditu Ortzadarren, eta aipamen berezia egiten dio gaur egungoari. “Orain dinamika polita dago. Azkenean, dinamikak eta giroak jendea erakarri dute. Gure helburua ondo pasatzea eta ikasten segitzea da, eta noski, argazkizaletasuna sustatzea. Ateak irekita daude animatu nahi duenarentzat”. Nikolas Lekuona III. Argazki Lehiaketa Orain hiru urtetik hona estatu mailako Nikolas Lekuona argazki lehiaketa antolatzen dute. Apirilaren 14an bukatzen da lanak aurkezteko epea, eta argazki saritu eta aukeratuekin erakusketa jarriko dute Barrenan ekainean. ■ /asociación/

Ortzadar, pasión por la luz La Asociación Fotográfica Ortzadar está de aniversario. Este año se cumplen 30 años de su fundación, y vive una de las épocas más dinámicas de su existencia. El grupo se reúne todos los martes por la tarde, y organiza talleres, salidas fotográficas, exposiciones y concursos. El actual presidente es Aitzol Arruabarrena, de Lazkao, y entre los veteranos de la asociación se encuentra Javier Quirós. Quirós recuerda que estaba haciendo el servicio militar cuando leyó en la ordizia /10

prensa un anunció convocando una reunión para crear una asociación. “La asociación reunía a gente de Ordizia y Beasain, y los promotores, entre otros, fueron Fernando Laborde, Julio Albarrán y Francisco Albarrán”. Tras formar el grupo, lograron el actual local que tienen en Barrena. “El local está estupendo’, señala. Hace pocos años se incorporó a la asociación una nueva remesa de jóvenes aficionados, y a día de hoy, es una

Ortzadar argazkizale elkartea Sorrera urtea: 1984 Egoitza: Barrena kultur etxeko argazkizaleen gela (Nikolas Lekuona plaza). Bazkide kopurua: 30 Urteko kuota: 40 euro Elkartze eguna: asteartero, 19:00etatik 21:00etara E-posta: ortzadarordizia@gmail.com Bloga: ortzadarodizia.blogspot.com.es Asociación fotográfica Ortzadar Año de fundación: 1984 Sede: Aula de fotografía de Barrena kultur etxea (Plaza Nikolas Lekuona). Número de socios: 30 Cuota anual: 40 euros Día de reunión: Todos los martes de 19:00 a 21:00 Email: ortzadarordizia@gmail.com Blog: ortzadarordizia.blogspot.com.es

asociación muy activa. “Se organizan diversas actividades, e intetamos colaborar con otros grupos cuando se nos pide”. Este año también han organizado el III Concurso Fotográfico Nicolas Lekuona de nivel estatal. El plazo para entregar las obras finaliza el 14 de abril, y en junio expondrán los trabajos.■


iruditan

01

“Goierriko 7 orduak” (2014-03-22)

Ibarrako sokatira taldekoek Auzolani eta Lagun-Onaki irabazi zieten.

02 Kaleratze proban aritu ziren neskak.

03 Ordizia eta Seguraren arteko dema.

04

Joaldunak eta dantzariak.

Usabiaga ahizpak, Ruiz de Larrinaga eta Astarlozarekin.

07

Erguin, Muñoz, Gaztañaga eta Agirresarobe.

09 Aizkolariak eta trontzalariak lanean.

10

Iker Zubeldia eta Aitor Sarriegi.

11

Iñaki Azurmendi aizkolaria.

12 Joseba Ostolaza erakustaldia egiten.

13 Beti-Alai frontoia leporaino bete zen.

14

Odilo Rivela, Sanda borrokan nagusi.

06

05

Orio Zumaiari nagusitu zitzaion.

08 Urdaibaiak mendean hartu zuen Orio.

ordizia /11


herriko pertso naia

“Niretzako, korrika egitea, nire buruarekin egiten dudan zerbait da” Izaro Rubiok Lilatoiaren 25. edizioa irabazi zuen joan den martxoaren 9an, eta hango lorpenaz, eta bestelakoez, hitz egin du elkarrizketa honetan.

Eta bereziki ospatu al zenuen? Bai, bainu bat hartu nuen Kontxan, eta lanetik ere libratu nintzen. Denbora bikaina egin zenuen. 5 kilometro 17:58an (kilometroa 3:35ean). Bazenekien irabaztekotan horrela izan beharko zuela. Denbora oso ona egin nuen bai. Espero nuen 19 minututik jaistea, horretarako serieak eginda neuzkan, baina ez 18tik jaistea, hori ez nuen espero. Ondo sentitu nintzen. Bi neska oso azkar atera ziren, eta haien atzean jarri nintzen, eta pentsatzen nuen erritmoa ezingo nuela jarraitu. Baina 5 kilometro dira, motza da, eta ondo atera zen. Sona izan du zure garaipenak. Komunikabideek garrantzia ematen diote probari, eta ni atera naiz egunkarietan, baina Ordizian neska asko daude maila oso onean ari direnak: Maider Gaztañaga, Alazne Furundarena, Torres bi ahizpak… Nirearekin mundu guztia enteratu da, kalean jende askok esan dit, baina uste dut neska horiei aipamen berezia egin behar zaiela, horiek bai egiten dutelako lana egunero, oso gogor, eta ez da asko hitz egiten haiek egiten dutenaz. ordizia /12

P

Lilatoia hiru milatik gora emakumek bukatu zuten, eta horietatik 76 ordiziarrak ziren. Kopuru handia da, ezta? 80 zeuden izena emanda. Ni ere harritu egin nintzen. Joan aurretik banekien zenbat gindoazen. Ordizian uste dut lan inportantea egiten ari dela. Emakume korrikalarien talde bat sortu da, elkarrekin entrenatzen dute, eta hori inportantea da. Gizonezkoei ere gertatuko zaie, baina ematen du neskei kosta egiten zaigula bakarrik korrika egitera joatea. Muga hori gainditu egin behar da. Bai, kostatu egiten da. Ni beti hasieran aitarekin joaten nintzen, eta bakarrik hasi nintzenean kosta egiten zitzaidan, baina gero ohitu egiten zara. Zure buruarekin konfiantza hartu arte izango da. Orain bost urte hasi zinen herri lasterketetan parte hartzen, eta Bolitas Anaiak taldeko kide zara. Harrezkero nabarmen hazi da emakumeen presentzia. Taldean 61 gara, horietatik 7 neskak. Ni, egia esan, ondo konpontzen naiz mutil artean, igual horrela ohitu naizelako da. Baina bai, pozgarria da karreretan gero eta emakume gehiago ikustea. Zaletasuna ez ezik, zer gehiago da zuretzat korrika egitea? Niretzako, korrika egitea, nire buruarekin egiten dudan zerbait da, nire independentzia. Ni nahikoa lehiakorra naiz, eta zerbait egiten dudanean hurrengoa hobetu egin nahi izaten dut. Bi segundo badira bi segundo, baina dinamika horretan sartzen naiz.

Izaro Rubio Lasa (Ordizia, 1974) ha practicado deporte desde que era niña. “Natación, carrera a pie… pero siempre para mantenerme en forma”, afirma. Tras cursar estudios, trabajar (la familia regenta el Hotel Zezilioenea de Olaberria) y ser madre de un hijo de 10 años y una hija de 8, entre otras tantas cosas, en el 2009 se estrenó en la Lilatón de Donostia, prueba en la que 5 años después ha salido vencedora. Algo asombrada de la repercusión de su victoria, Izaro Rubio cita a muchas mujeres deportistas de Ordizia y cree que hay que hacer una mención especial al duro trabajo que realizan diariamente para estar donde están. “Para mí si ha sido especial, porque fue la primera que corrí, lo que pasa es que los medios le dan mucha importancia”. Y mención obligada a su aita, Juanito Rubio, reconocido cocinero y gran amante del atletismo popular, artífice de que su hija siga disfrutando de este deporte.

Eta zer moduz uztartzen dituzu lana, familia eta zaletasuna? Azkenean antolatzea da. Edozein momentutan joan zaitezke, ez da denbora asko behar. Nire senarra Rober ere ibiltzen da, eta txandaka aritzen gara. Eta aitona-amonak ere hor daude, eta asko laguntzen dute. Eskertu behar zaie egiten dutena.■

Paper birziklatuan egina

Berezia izan al da zuretzat Lilatoia irabaztea? Berezia izan da nik egin nuen lehenengo karrera Lilatoia izan zelako, 2009an. Hortik aurrera hasi nintzen beste lasterketatan. Emakume askorentzako salto bat bezala da, beste lasterketa batzuetara joateko lehen pausoa izan daiteke. Beldurra kentzen duzu, eta inportantzia badauka alde horretatik. Eta gero, karrera berak duen inportantzia, festa eta erreibindikazio aldetik. Ni ere emakumea naiz, eta hainbat gauzarekin ados banago.

Ordizia eginez 14  

aldizkaria itzulia apirila

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you