Ordizia eginez 11

Page 6

Ordizia,

kilo bat istorio Ordiziari buruzko ezagutza zabaltzeko hiru unitate didaktiko atondu ditu udaleko Euskara sailak. Paperean eta Interneten emango da argitara materiala, eta ikastetxeek kudeatuko dute.

Unitate didaktikoaren diseinua erakargarria da.

O

rdiziako toponimiaren sozializazioa eta hedapena daude Ordizia kilo bat istorio unitate didaktikoaren oinarrian. Ordiziako leku-izenak liburua 2010ean kaleratu ondoren, Ordiziako Udaleko Euskara Saila aurrera begira jarri zen, eta egindako ikerketa horren emaitza zabaltzeko bideei buruz hausnartzen hasi zen. Ikastetxeekin batera lantaldea osatu, eta hiru urtean proiektua garatuta, urriaren 17an ikusiko du argia. Hiru liburu prestatu dira, hirurak ere 32 orrialdekoak. Aurrenekoak Gure sustraiak izenburua du, eta Ordiziaren sorrera, pertsonaiak, geografia, ingurunea, lanbideak eta azoka dira, besteak beste, lantzen dituen gaiak. Kattalin izeneko neskatila bat da gidari, eta hamaika kontu, galdera eta jolasen bidez, irakurleak Ordiziari buruz duen ezagutza proban jartzea du helburu. Tankera berean osatu dira Gure herriaren eraldaketa eta Gu egile, gu eragile bigarren eta hirugarren aleak. Pantxike Agirre, Lurdes Mujika eta Patxi Zubizarreta izan dira edukien egileak, diseinua eta ilustrazioak Garbiñe Ubedak egin ditu eta koordinazioaz Iametza interaktikoa enpresa arduratu da. Urdaneta ikastetxeak eta Jakintza Ikastolak ere parte hartu dute hiru aleetan, eta kolaboratzaileak ere izan dira, Iñaki Murua bertsolaria tarteko.

Erabilera zabala Ikastetxeek begi onez ikui zuten 2010ean udalak halako unitate bat elkarlanean lantzeko egin zien proposamena. Lehen Hezkuntzan lantzen dute ikasleek Ordiziako historia, baina ikastetxeek beraiek ere ikusten zuten osagarriren bat ere behar zutela, haiek bakarrik ez zutelako aukerarik horrelako lan bati ekiteko. Ikastetxeek proposatutako beharren arabera osatu dira liburuen edukiak, eta sortutako material guztia ikastetxeek kudeatuko dute. Formatu irekiko webgune bat ere izango du, eta ikasleek proiektua aberasteko aukera izango dute. Hala ere, Euskara sailak argi du unitate didaktiko honek erabilera zabala izan dezakeela, esparru askotan erabil daitekeela eta herritar guztientzako dela aproposa, ez eskola umeentzako bakarrik. Datorren urriaren 17an egingo da proiektuaren aurkezpen irekia Barrena kultur etxean, 18:00etan. Egileek, hartzaileek eta herriko hainbat eragilek hartuko dute parte, eta herritarrei ere bertaratzeko deia egiten zaie.■

06/07

Unidad didáctica sobre Ordizia El departamento de Euskara presentará el 17 de octubre el material didáctico sobre Ordizia creado en colaboración con los centros escolares. La base del proyecto didáctico Ordizia kilo bat istorio es la socialización y la divulgación del libro sobre la toponimia de Ordizia. Una vez de publicar en el 2010 el libro Ordiziako leku-izenak, el departamento de Euskara del Ayuntamiento de Ordizia decidió dar un paso al frente, y impulsó un grupo de trabajo con los centros escolares para reflexionar sobre cual sería la mejor manera para difundir el potencial que atesoraba ese trabajo de investigación. Tras tres años de trabajo, el 17 de octubre se llevará a cabo en Barrena un acto de presentación del material creado por Pantxike Agirre, Lurdes Mujika y Patxi Zubizarreta, con la colaboración de Urdaneta ikastetxea y Jakintza Ikastola, entre otros. Gure sustraiak, Gure herriaren eraldaketa y Gu egile, gu eragile son los títulos de los tres ejemplares publicados. El diseño y las ilustraciones han corrido a cargo de Garbiñe Ubeda y la empresa Iametza ha sido la encargada de coordinar el proyecto. La guía didáctica cuenta la historia y otros aspectos de Ordizia de una manera divulgativa (cuentos, pasatiempos, ejercicios…), y el hilo conductor es Kattalin, un niña de Ordizia que pone a prueba los conocimientos de los ordiziarras sobre su pueblo. Tambíen se ha creado una página web, en la que los alumnos podrán seguir enriqueciendo el proyecto. El material lo gestionarán los centros escolares, aunque cabe destacar que el trabajo realizado es válido para cualquier persona interesada en el tema.■


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.