Issuu on Google+

Ordizia eginez

Udal aldizkaria Revista municipal 2013ko urria 11 zk. ■

Denok batera hobeak gara Juntos jugamos mejor

Bilketa %36tik %75era Recogida del 36% al 75%

Auzoz auzo dinamika urrian Vuelve la dinámica de barrios

II. Berdintasun Plana II Plan de Igualdad

Ordizia kilo bat istorio Unidad didáctica sobre Ordizia


Gaikako bilketa % %

36tik 75era

igo da Ordizian lehen hilean Bildutako organiko kopurua hirukoiztu egin da, eta aldiz, errefusa, lau aldiz gutxiago sortu da.

S

asieta Mankomunitateak datozen egunetan emango du ezagutzera hondakin bilketaren sistemaren aldaketak Goierriko hainbat herritan izan dituen ondorioen azterketa zehatza. Ordiziari dagokionez, %36tik %75era igo da gaikako bilketa sistema aldatu zenetik (uztailaren 12) abuztuaren bukaerara bitarte. Ordiziako Udal Gobernu Taldeak herritarrak zoriondu nahi ditu hondakinen kudeaketan erakutsi duten ardurarengatik. Azterketa horren aurrezirriborroan irakur daitekeenez, iazko abuztuan bildu zen organiko kopurua hirukoiztu egin da (18 tona, 2012ko abuztuan; 54 tona, 2013ko abuztuan) eta, aldiz, errefusa, lau aldiz gutxiago sortu da (147 tona, 2012ko abuztuan; 40 tona, 2013ko abuztuan). Esanguratsua da baita ere, ontzi arinen eta paperaren bilketa bereizia, bataz beste, %30 areagotu dela. Azterketak bilketa ez ezik, herritarrok sortu dugun hondakin kopurua ere jasoko du eta aurreko bilketa sistemarekin ematen diren aldaketen berri eman ere bai. Esanguratsua da, esaterako, Ordiziako Garbigunera egiten den bisita kopurua laukoiztu egin dela hondakin bilketa sistema berria ezarri zenetik. Aipagarria da, baita ere, oraindik orain hondakinak bereizi gabe ateratzen dituzten bizilagunak ere badaudela eta, biztanlegoaren %3,5ak ez dituela gaika biltzeko edukiontziak hartu. Hau guztia zuzentzeko jarraipen batzordea eratuko da herritarrekin batera.■

La recogida selectiva pasa del 36% al 75% en el primer mes Se ha triplicado la cantidad de materia orgánica, y se ha recogido cuatro veces menos de fracción-resto. La Mancomunidad de Sasieta dará a conocer un estudio que ha analizado los cambios que se han registrado con el nuevo sistema en la recogida de residuos. La recogida selectiva ha pasado del %36 al 75% (del 12 julio a finales de agosto). El Equipo de Gobierno de Ordizia quiere felicitar a las/los ordiziarras por la actitud mostrada en la gestión de residuos. Según el borrador de ese estudio, se ha triplicado la cantidad de materia orgánica recogida comparando con datos del año pasado (agosto del 2012, 18 toneladas; agosto del 2013, 54 toneladas). Por su parte, se ha recogido cuatro veces menos de fracción-resto (agosto de 2012, 147 toneladas; agosto del 2013, 40 toneladas). Otro dato a considerar es que la recogida de envases y papel ha aumentado en un 30%. Asi mismo, cabe destacar, que las visitas al Garbigune de Ordizia se han cuadriplicado. También es significativo que todavía existen ordiziarras que no reciclan los residuos de una manera selectiva, y que un 3,5% de los habitantes no ha pasado a recoger los cubos del puerta a puerta. Para continuar encauzando estos aspectos a mejorar se creará una Comisión de Seguimiento para la Recogida Selectiva de Residuos.■

Informazio bulegoaren oharrak: • Organikoaren edukiontzia irekitzeko erabiltzen zen giltza Atez atekoaren bulegoan, Udaltzaingoan edota Udal Arreta Bulegoan entregatu behar da. • Organikoa biltzeko erabiltzen diren poltsak eskuratzeko txartela etxera banatuko zaie erabiltzaile guztiei. Lekua: Udaletxearen azpialdean Ordutegia: Astelehenetik ostiralera (11:30-13:30) eta asteazkenenetan (09:30-13:30 eta 17:00-19:00) Kontsultak: ordizia@sasieta.org eta 608 675 791

02/03

Avisos de la Oficina de información • La llave que se utilizaba para abrir el contenedor marrón del orgánico hay que entregarla en la oficina de información, en los Municipales o en la oficina de Atención Ciudadana. • La tarjeta para adquirir las bolsas biodegradables que se utilizan para recoger la materia orgánica será repartida a todos los domicilios. Lugar: Soportales del ayuntamiento Horario: De lunes a viernes (11:30-13:30) y miércoles (09:30-13:30 y 17:00-19:00) Consultas: ordizia@sasieta.org y 608 675 791


Urrian auzoetara goazz Auzoz auzoko bileren dinamika baliatuko da, besteak beste, Hondakinen Bilketarako Jarraipen Batzordea osatzeko. Zumalakarregi kaleko zuloa konpontzea izan zen iazko Auzoz auzo dinamikan adostutako proiektuetako bat.

A

gintaldiaren hasieratik martxan diren Auzo auzo dinamikaren auzokako bilerei urrian ekingo die berriz Ordiziako Udaleko Partaidetza sailak. Hurrengo urteko aurrekontuak prestatzeko garaia heldu da, eta ahalik eta aurrekontu parte hartzaileenak izateko helburuarekin, bilera erronda bat jarriko du martxan udalak urriaren 7tik aurrera, herritarrekin batera auzoetako beharrak zein diren aztertzeko. Horrez gain, bilera horiek baliatuko dira Hondakinen Bilketarako Jarraipen Batzordea osatuko duten ordezkariak aukeratzeko. Zazpi bilera egingo dira guztira urriaren 7tik 15era, bi goizez eta bost arratsaldez. Herritarrengandik jasotako eskaerak teknikoekin aztertu ondoren, azaroaren 26an, 18:30ean egingo den bilera zabalean, politikari, teknikari eta herritarrek baloratu eta adostuko dituzte aurrera aterako diren proiektuak. Jarraipen batzordea Auzoz auzoko bileren dinamika baliatuko da Hondakinen Bilketarako Jarraipen Batzordea osatzeko, bilera horietan aukeratuko baitira batzordearen ordezkariak. Hiru hilabete besterik ez dira igaro sistema berria ezarri zenetik, eta oraindik orain egokitzapen fasean dago. Batzordearen helburua izango da sistemaren ezarpenak izan ditzakeen moldaketak eta beharrak aztertzea eta sistema are eta eraginkorragoa bilakatzea.■

BILEREN EGUTEGIA CALENDARIO DE REUNIONES Bilera Reunión

Eguna Día

Altamira, Majori, Otegienea

Urriak 7 7 de octubre

18:30

Oianguren institutua

Buztuntza

Urriak 8 8 de octubre

18:30

Urdaneta eskola

San Joan, Filipineta, Arana, Arramendi

Urriak 10 10 de octubre

18:30

Eskarabilla, San Bartolome

Urriak 14 14 de octubre

18:30

Erdigunea, Lukusain, Domingo Unanue, Gudarien etorbidea

Urriak 15 15 de octubre

18:30

Goizeko bilerak Reuniones por la mañana

Urriak 8 8 de octubre

11:00

Goizeko bilerak Reuniones por la mañana

Urriak 15 15 de octubre

11:00

Amaierako batzar orokorra Última reunión

Azaroak 26 26 de noviembre

18:30

Ordua Horario

Lekua Lugar

Udaletxeko Pleno Aretoan Salón de Plenos del Ayuntamiento

En octubre, de vuelta a los barrios Las reuniones de la dinámica Auzoz auzo serán unos de los ejes para la creación de la Comisión de Seguimiento de Recogida Selectiva. El departamendo de Participación del Ayuntamiento de Ordizia retomará en octubre las reuniones por barrios que se puso en marcha a principios de la legislatura bajo la dinámica Auzoz auzo. Ha llegado la hora de ir definiendo los presupuestos, y para que sean lo más participativos posibles, el ayuntamiento comenzará el 7 de octubre una ronda de reuniones para conocer de primera mano las necesidades de cada barrio. Esos encuentros serán unos de los ejes para la creación de la Comisión de Seguimiento de Recogida Selectiva. Se han convocado siete reuniones entre los días 7 y 15 de octubre, dos por la mañana y cinco por las tardes. Una vez de haber recibido las aportaciones de los/las vecinos, y tras contrastar las propuestas con los técnicos, el 26 de noviembre al as 18:30, se llevará a cabo una última reunión donde políticos, técnicos y ordiziarras decidirán que proyectos realizarán en los barrios durante el próximo año. Comisión de seguimiento De las citadas reuniones también saldrán los representantes que participarán en la comisión de siguimiento. Son poco menos de tres meses desde que se puso en marcha el sistema puerta a puerta, y a día de hoy se encuentra en fase de adaptación. La labor de la comisión consistirá en analizar los cambios y necesidades que se puedan presentar, con el objetivo de lograr un sistema más eficaz.■


II. Berdintasun plana prest El II Plan de Igualdad a punto

Berdintasun ezaz jabetuta, gobernu ereduetan gauzak egiteko molde berri bat finkatzea da plan berriaren asmoa, egoerari buelta emateko. Teniendo en cuenta la desigualdad, el objetivo del nuevo plan trata de buscar nuevos modelos de gobierno que sean capaces de cambiar la situaciĂłn.

04/05

O

rdiziako II. Berdintasun Plana prest dago dagoeneko, eta urtea amaitu aurretik dokumentua Udalbatzan onartu eta plana oinez hasiko da. Plangintzak gidatuko du Udaleko Berdintasun politika datozen hiru urteetan, eta estrategikoak diren hiru arloetako herriko eragileekin elkarlanean garatu da: Gazteria, Gizarte Zerbitzuak eta Hezkuntza. Izan ere, Ordiziako Udalaren ustez, berdintasuna txoko eta arlo guztietatik bultzatu behar da, modu integralean, eta udalarenaz gain, herritar guztiena da parekidetasuna lortzeko ardura. Hori dela eta, udal mailan abiatu beharreko ekintzekin batera, eragileei zuzendutakoak bildu dira dokumentuan. Udalari dagokionez, helburu nagusia berdintasuna lortzeko gobernu on baten alde lan egitea da. Nola? Eguneroko jardunean oso aintzat hartuta gizonezkoen eta emakumezkoen interes, behar, gogo eta espektatibak ez direla berak, eta aukerei dagokienez, desoreka handia dagoela batzuen eta besteen artean. Finean, berdintasun ezaz jabetuta, gauzak egiteko molde berri bat finkatzea da asmoa, egoerari buelta emateko. Horrela, hiru izango dira lehentasunak: andreen ahalduntzea eta balioak aldatzea, antolaketa sozial erantzukidea eta emakumeen aurkako indarkeria desagertarazteko urrats sendoak ematea.

Emakumeen ahalduntzea eta balioen aldaketa Ahalduntze hitzaren esanahia indartzea da; hau da, pertsona bezala indartzea eta norberaren egoera sozial, ekonomiko eta politikoa sendotzea, emakumeen parte hartze soziopolitikoa areagotzeko. Horretarako ezinbestekoa da andreek bizi duten egoeraren kontzientzia hartzea, baina baita herritar guztiengan eragitea ere, balioak aldatzeko eta aukera eta tratu desberdintasunarekin behin betiko amaitzeko. Antolaketa sozial erantzukidea Erantzukidetasuna dugu berdintasuna lortzeko beste giltzetako bat. Hau da, emakumeek zein gizonek eremu publikoan eta pribatuan duten ardura hartu behar dute; lehendabizikoek eremu publikoan eta bigarrenek pribatuan duten esku hartze eskasa areagotzeko. Bide horretan, bizi pribatua, soziala eta pertsonala bateratu ahal izateko zubiak eraikitzea funtsezkoa da. Emakumeen aurkako indarkeria Genero-indarkeria da bi sexuen arteko ezberdintasunen eta emakumeen mendekotasunaren adibide argiena. Fenomeno lazgarri horren jatorria emakumeek jasaten duten ezberdintasun-egoera estrukturala da, hainbat eremutan ematen da eta hainbat aurpegi ditu: diskriminaziotik eta mespretxutik hasi, eraso fisiko edota psikologikotik pasa eta hilketaraino. Andreen aurkako oldarkeria atzera uzteko prebentzioan eta arretan lan egiteko konpromiso sendoa du udalak.â– 


Inoizko inplikaziorik handiena azaroaren 25ari begira

Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza eta Gazteria arloko eragileekin garatu da plan berria.

E

l II Plan de Igualdad de Ordizia está ya preparado, y según lo previsto, antes de que finalice el año será aprobado por el pleno y echará a andar. El plan guiará la política municipal de Igualdad los próximos tres años. El documento ha sido elaborado con agentes de tres ámbitos considerados estratégicos (Juventud, Servicios Sociales y Educación), ya que, en opinión del ayuntamiento, hay que impulsar la Igualdad desde todos los sectores, de forma integral, y la responsabilidad para con la equidad, además del ayuntamiento, es de toda la ciudadanía. Por todo ello, en el plan además de las acciones que llevará a cabo la institución se han recogido las dirigidas a dichos agentes. En lo que se refiere al ayuntamiento, el objetivo principal es conseguir una forma apropiada de gobierno, que, en el que hacer diario, tenga muy en cuenta que los intereses y necesidades y las expectativas de hombres y mujeres no son las mismas y que en cuanto a oportunidades hay un gran desequilibrio entre ambos. En definitiva se trata de, teniendo muy en cuenta la desigualdad, buscar nuevos modelos de gobierno que sean capaces de cambiar la situación. En este sentido las prioridades son tres: impulsar el empoderamiento de las mujeres, el cambio de valores y una organización social responsable y dar pasos firmes para acabar con la violencia contra las mujeres.

Empoderamiento de mujeres y cambio de valores Empoderarse significa fortalecerse, es decir, fortalecerse personalmente y en términos sociopolíticos y económicos con el fin de aumentar la participación política de las mujeres. Para ello es necesario que las mismas sean conscientes de la situación que viven, además de fomentar un cambio de valores en la ciudadanía en general para acabar de una vez por todas con la desigualdad de trato y de oportunidades. Organización social corresponsable Otro factor clave para conseguir la igualdad es la organización social corresponsable. Es decir, mujeres y hombres tienen que cumplir con las responsabilidades que tienen tanto en el ámbito público como el privado, para aumentar la escasa participación de las primeras en el ámbito público y de los segundos en el privado. En este sentido es fundamental crear puentes para la conciliación de la vida privada, personal y social. Violencia contra las mujeres La violencia sexista es el ejemplo más claro de la desigualdad entre géneros y de la subordinación de las mujeres. El origen de ese doloroso fenómeno esta en la situación de desigualdad estructural que sufren las mujeres. Es un fenómeno que se da en diferentes ámbitos y tiene varias caras; empezando por la discriminación y el desprecio, pasando por las agresiones físicas o psíquicas, hasta el asesinato. En este sentido, el ayuntamiento adquiere el compromiso de trabajar con firmeza en el ámbito de la atención a las víctimas y la prevención de la violencia de cara a que este tipo de comportamientos queden atrás definitivamente.■

II. Berdintasun Plana egiteko parte hartze prozesuan sortutako sinergiaz baliatuta, egitarau polita osatzen ari da udala Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunari begira (azaroak 25). Nabarmentzekoa da ekimenak eta ekitaldiak ez direla solik Berdintasun Sailetik lantzen ari, udaleko zenbait sailek inplikazioa handia erakutsi baitute ekitaldi sorta osatzeko lanetan. Beste horrenbeste esan daiteke herriko hainbat talde eta elkarteri buruz ere.

Más implicación que nunca de cara al 25 de noviembre Aprovechando las sinergias surgidas en el proceso de elaboración del Plan de Igualdad, el ayuntamiento esta completando un bonito programa para el 25 de noviembre, Día Internacional de la lucha contra la violencia hacia la mujer. Hay que destacar que las actividades y acciones previstas no son solo propuesta del Departamento de Igualdad, ya que otros departamentos se han implicado mucho para sacar adelante el programa. Otro tanto puede decirse sobre algunas asociaciones.

15 segunduro emakume bat erasotua da munduan. Andreen %70 oldarkeriaren biktima dira euren bizi osoan. Genero-indarkeria 15-44 urte bitarteko emakumeen lehen heriotza arrazoia da. Cada 15 segundos una mujer sufre violencia sexista en el mundo. El 70% de las mujeres son víctimas de la violencia alguna vez en su vida. La violencia machista es la principal causa de muerte de mujeres de entre 15 y 44 años.


Ordizia,

kilo bat istorio Ordiziari buruzko ezagutza zabaltzeko hiru unitate didaktiko atondu ditu udaleko Euskara sailak. Paperean eta Interneten emango da argitara materiala, eta ikastetxeek kudeatuko dute.

Unitate didaktikoaren diseinua erakargarria da.

O

rdiziako toponimiaren sozializazioa eta hedapena daude Ordizia kilo bat istorio unitate didaktikoaren oinarrian. Ordiziako leku-izenak liburua 2010ean kaleratu ondoren, Ordiziako Udaleko Euskara Saila aurrera begira jarri zen, eta egindako ikerketa horren emaitza zabaltzeko bideei buruz hausnartzen hasi zen. Ikastetxeekin batera lantaldea osatu, eta hiru urtean proiektua garatuta, urriaren 17an ikusiko du argia. Hiru liburu prestatu dira, hirurak ere 32 orrialdekoak. Aurrenekoak Gure sustraiak izenburua du, eta Ordiziaren sorrera, pertsonaiak, geografia, ingurunea, lanbideak eta azoka dira, besteak beste, lantzen dituen gaiak. Kattalin izeneko neskatila bat da gidari, eta hamaika kontu, galdera eta jolasen bidez, irakurleak Ordiziari buruz duen ezagutza proban jartzea du helburu. Tankera berean osatu dira Gure herriaren eraldaketa eta Gu egile, gu eragile bigarren eta hirugarren aleak. Pantxike Agirre, Lurdes Mujika eta Patxi Zubizarreta izan dira edukien egileak, diseinua eta ilustrazioak Garbiñe Ubedak egin ditu eta koordinazioaz Iametza interaktikoa enpresa arduratu da. Urdaneta ikastetxeak eta Jakintza Ikastolak ere parte hartu dute hiru aleetan, eta kolaboratzaileak ere izan dira, Iñaki Murua bertsolaria tarteko.

Erabilera zabala Ikastetxeek begi onez ikui zuten 2010ean udalak halako unitate bat elkarlanean lantzeko egin zien proposamena. Lehen Hezkuntzan lantzen dute ikasleek Ordiziako historia, baina ikastetxeek beraiek ere ikusten zuten osagarriren bat ere behar zutela, haiek bakarrik ez zutelako aukerarik horrelako lan bati ekiteko. Ikastetxeek proposatutako beharren arabera osatu dira liburuen edukiak, eta sortutako material guztia ikastetxeek kudeatuko dute. Formatu irekiko webgune bat ere izango du, eta ikasleek proiektua aberasteko aukera izango dute. Hala ere, Euskara sailak argi du unitate didaktiko honek erabilera zabala izan dezakeela, esparru askotan erabil daitekeela eta herritar guztientzako dela aproposa, ez eskola umeentzako bakarrik. Datorren urriaren 17an egingo da proiektuaren aurkezpen irekia Barrena kultur etxean, 18:00etan. Egileek, hartzaileek eta herriko hainbat eragilek hartuko dute parte, eta herritarrei ere bertaratzeko deia egiten zaie.■

06/07

Unidad didáctica sobre Ordizia El departamento de Euskara presentará el 17 de octubre el material didáctico sobre Ordizia creado en colaboración con los centros escolares. La base del proyecto didáctico Ordizia kilo bat istorio es la socialización y la divulgación del libro sobre la toponimia de Ordizia. Una vez de publicar en el 2010 el libro Ordiziako leku-izenak, el departamento de Euskara del Ayuntamiento de Ordizia decidió dar un paso al frente, y impulsó un grupo de trabajo con los centros escolares para reflexionar sobre cual sería la mejor manera para difundir el potencial que atesoraba ese trabajo de investigación. Tras tres años de trabajo, el 17 de octubre se llevará a cabo en Barrena un acto de presentación del material creado por Pantxike Agirre, Lurdes Mujika y Patxi Zubizarreta, con la colaboración de Urdaneta ikastetxea y Jakintza Ikastola, entre otros. Gure sustraiak, Gure herriaren eraldaketa y Gu egile, gu eragile son los títulos de los tres ejemplares publicados. El diseño y las ilustraciones han corrido a cargo de Garbiñe Ubeda y la empresa Iametza ha sido la encargada de coordinar el proyecto. La guía didáctica cuenta la historia y otros aspectos de Ordizia de una manera divulgativa (cuentos, pasatiempos, ejercicios…), y el hilo conductor es Kattalin, un niña de Ordizia que pone a prueba los conocimientos de los ordiziarras sobre su pueblo. Tambíen se ha creado una página web, en la que los alumnos podrán seguir enriqueciendo el proyecto. El material lo gestionarán los centros escolares, aunque cabe destacar que el trabajo realizado es válido para cualquier persona interesada en el tema.■


Jarrera egokien dekalogoa Decálogo de buenas prácticas

Ordiziako kirolaren arloan jarrera egokia izateko dekalogo hau adostu du Kirolaren Aholku Batzordeak. Kirolariei, arduradunei, ikusleei eta gurasoei zuzendutako ekimen honek kirolaren benetako balioak goraipatzea du helburu. El Consejo Asesor de Deporte ha consensuado este decálogo de buenas prácticas para el ámbito deportivo de Ordizia. Dirigido a deportistas, responsables, personas espectadoras, padres y madres, tiene como objetivo ensalzar los verdaderos valores del deporte. Irailaren 29an sinatu zuten kirol dekalogoa Ordiziako kirol taldeek.

KONPROMISOA: Ordiziako herriak konpromisoa du kirolarekin, maila eta kategoria guztietan, erakundeen, elkarteen eta ikastetxeen bitartez.

1

COMPROMISO: Ordizia, a través de sus instituciones, entidades, centros escolares, etc., es un pueblo comprometido con la práctica del deporte a todos los niveles.

PARTE-HARTZEA: Guztiok gara ezinbestekoak, kirolari, arduradun, ikusle eta gurasoak. Ez dago titularrik ezta ordezkorik ere.

2

PARTICIPACIÓN: Todas las personas somos importantes, deportistas, directivas-os, espectadoras-es, padres. No hay titulares ni suplentes.

ELKARLANA: Beti irakasteko eta laguntzeko prest.

3 4 5

COLABORACIÓN: Dispuesto a enseñar y colaborar.

EREDUGARRI: Gure jarrerak, zelaian nahiz harmailetan, eredugarria izan behar du. JOKABIDEA: Instalazioak egoki eta arduraz erabili. Aurkariek ondo egindakoak txalotu. Animatu, iraindu gabe. Galtzen ez ezik, irabazten ere jakin behar da. JOKO GARBIA: Emaitzari garrantzia kendu behar zaio. Partida bukatzen denean aurkariak, kideak eta epaileak agurtu. Indarkeria mota guztiak gaitzetsi behar dira. Ez erabili debekatutako laguntzarik errendimendua hobetzeko. ENPATIA: Pertsona bakoitzaren lekuan jarri beharko genuke geure burua, bere jarrerak edo erabakiak epaitu aurretik, hauek hobeto ulertzeko.

6 7

EJEMPLO: Nuestros comportamientos, en el terreno de juego y en la grada, sirvan de espejo y modelo para otros colectivos. COMPORTAMIENTO: Utiliza correctamente y con cuidado el material y las instalaciones. Aplaude el mérito de los rivales. Puedes animar, nunca insultar. Hay que saber perder y ganar. JUEGO LIMPIO: El resultado no es lo más importante. Al finalizar los encuentros saluda a los contrarios y jueces. Evitar la violencia física y verbal. No utilización de ayudas prohibidas para la mejora del rendimiento. EMPATÍA: Hay que ponerse en el lugar de cada uno de los agentes deportivos, para entender sus actuaciones.

ERRESPETUA, IRAINIK EZ: Kirol familiaren partaide guztiei errespetua zor zaie, baita aurkariei ere. Joko arauak ikasi eta errespeta itzazu.

8

RESPETA, NO INSULTES: Respeta y pide respeto a todos los integrantes de la familia deportiva y a tus adversarios. Aprende y cumple las normas del juego.

ESKUZABALTASUNA, AHALEGINA: Taldeari eskuzabal egin ekarpenak. Taldea da garrantzitsuena, norbere burua nabarmentzeko nahiaren gainetik.

9

GENEROSIDAD, ESFUERZO: Se generosa y generoso en las aportaciones al equipo. Predominio del sentido de grupo, sus intereses están por encima del lucimiento personal.

ONARPENA, AUTOKRITIKA: Dekalogo honetako araudiak gure kirol helburuak lortzen lagunduko digunaren ziurtasuna dugu; baina ez hori bakarrik, Ordizia kirolaren erreferentea izaten lagunduko duela ere uste dugu.■

10

RECONOCIMIENTO, AUTOCRÍTICA: Estamos convencidos que el cumplimiento de este decálogo, además de ayudarnos a mejorar nuestros logros deportivos, servirá para que nuestro pueblo, Ordizia, sea considerado como referente deportiva a todos los niveles.■

•OKE Ordizia Kirol Elkartea (Saskibaloia, Igeriketa, Urpekoak, Futbola, Emakumezkoen areto futbola, Gimnasia eta Sofbola) •ORE (Ordizia Rugby Elkartea) •OTE (Ordiziako Txirrindulari Elkartea) •Txindoki Atletismo Taldea

•Txapagain (Esku pilota) •Oiangu (Erraminta) •Ordiziako Eskubaloi taldea •Ordiziako Arku Tiraketa taldea •Txindokipe (Zikloturismoa) •Ordiziako Mendizaleak elkartea

•Pauso Gaizto mendizale elkartea •Barkatu Ama espeleologi taldea •Emaneurre •Oianguren Institutoa, Urdaneta ikastetxea eta Jakintza ikastola.


Agenda

Urria

Urriak 5 Atletismo erakustaldia Plaza Nagusian, 18:00etan. Ondoren, desafioa. Exhibición de atletismo en la Plaza Mayor. 18:00. A continuación desafio. Urriak 7 “Alzheimerrarekin batera bizi” hitzaldia Zuhaizti Jubilatuen zentroan, 18:00etan. Charla “Convivir con el alzheimer” en el centro social Zuhaizti. 18:00. Urriak 10, 16 eta 25 Ipuin-kontaketak 4-9 urte bitarteko haurrentzat liburutegian. 17:30an. Cuentacuentos para niños/as de entre 4-9 años. Biblioteca. 17:30. Urriaren 11tik 31ra Fermin Gorosabelen “Nire Goierri zatitua” marrazki eta grabatu erakusketa Barrenan. Exposición de dibujos y grabados de Fermin Gorosabel “Nire Goierri zatitua”. Barrena Kultur etxea. Urriak 17 Ordiziari buruzko unitate didaktikoaren aurkezpena Barrenan, 18:00etan. Presentación de la unidad didáctica sobre Ordizia. Barrena Kultur etxea. 18:00.

Urriak 19 Ordizia Kolore. Kulturen arteko topaketak Zuhaizti Jubilatuen zentroan, 16:00etan. Ordizia Kolore. Encuentro entre culturas en el centro social Zuhaizti. 16:00. Urriak 19 “Bularretatik mintzora” egitasmoaren hasiera. Azaroaren 16an eta abenduaren 14an egingo diren beste bi saioak. Comienzo del proyecto “Bularretik mintzora”. El 16 de noviembre y el 14 de diciembre se realizarán otras dos sesiones. Urriak 28 Pragako Filarmonia haur abesbatzaren kontzertua. Elizan, 20:00etan. Recital del Coro infantil de la Filarmónica de Praga. En la iglesia, a las 20:00.

Urriak 31 Finlandiako Dominante abesbatzaren kontzertua. Elizan, 20:00etan. Recital del Coro Dominante (Finlandia). En la iglesia, a las 20:00.

Urriak 14 Entsegu lokalen ate irekiera eta prentsaurrekoa. Majorin, 19:00etan. Puertas abiertas de los locales de ensayo y rueda de prensa. En Majori, a las 19:00. Urriak 17 Dhuna eta Ekeko -Izurri- el Perroren kontzertu akustikoa. D’elikatuzen. 18:30ean. Concierto acústico de Dhuna y Ekeko -Izurriel Perro. D’elikatuz. 18:30. Urriak 18 Kantu Jira (Hitzaro). Herrigunean. 19:30. Kantu afaria (Hitzaro). Plaza Nagusian. 21:00. T3rna, Zutik Dirau, El Cerdo Que Grunge eta Perros del Norteren kontzertua. Frontoi txikian 22:30. Concierto de T3rna, Zutik Dirau, El Cerdo Que Grunge y Perros del Norte. Frontón pequeño. 22:30. Urriak 19 Twin Melody eta Starbluesen kontzertua. Plazan. 19:00. Concierto de Twin Melody y Starblues. Plaza. 19:00. Sparteens, Cabagge City Rockers -The Clash Tribute- eta Don Lettsen kontzertua. Frontoian.23:00. Concierto de Sparteens, Cabagge City Rockers -The Clash Tribute- y Don Letts. Frontón. 23:00.

Pragako Filarmonia haur abesbatza

Udal aldizkaria • Revista municipal

Ordizia eginez

Don Letts

2013ko urria • 11 zk.

Paper birziklatuan egina

octubre


Ordizia eginez 11