Page 1

Ordizia eginez

Udal aldizkaria Revista municipal 2013ko ekaina 10 zk. ■

Enpleguaren sustapena

Aurtengo helburuetako bat beteta Atez ateko prozesua Proceso puerta a puerta

Majoriko uda kanpaina Azken aroko Mariren agurra Campaña de verano en Majori La despedida de Mari

Danborradak 100 urte Centenario de la tamborrada


Atez ateko partaidetza prozesua,

Gipuzkoan eredugarri Partaidetza prozesua bukatuta, herritarrei dei egin nahi die udalak kuboen banaketan laguntzeko.

A

tez ateko hondakin bilketa sistema herritarrekin batera diseinatzeko maiatzean zehar Ordizian egin zen partaidetza prozesua eredugarritzat jo da Gipuzkoan. Igor Eguren alkatea eta Nikola Foroni partaidetza prozesu gaietan aditua Donostiako Kursalean izan ziren ekainaren 8an prozesuaren berri ematen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herrialdeko udalen sareak antolatutako Herritarrekin izeneko topaketetan. Topaketa horien helburua 2011-2015 agintaldiko lehen bi urteetan herritarren partaidetzaren inguruan garatutako esperientzia ezagutzera eman, eta bertan ikasitakoa balioan jartzea izan da, aurrera begira jakintza eta indar berriak eskuratzeko. Ekainaren 6tik 8ra egin ziren topaketa horiek, eta tartean Europako eta Latindar Amerikako hainbat adituk hartu zuten parte, Marta Harneckerrek eta Theo Schillerrek, besteak beste.

Nikola Foroni eta Igor Eguren, Kursaalean, ekainaren 8an.

El proceso de participación del puerta a puerta, un ejemplo para Gipuzkoa A petición de la Diputación de Gipuzkoa, que calificó de ejemplar el proceso de participación ciudadana llevado a cabo en Ordizia para el diseño de recogida del puerta a puerta, el alcalde Igor Eguren y el experto en procesos de esta naturaleza, Nicola Foroni, dieron a conocer el pasado día 8 de junio en el Palacio Kursaal de Donostia los detalles de este proceso.

Boluntarioei deia Behin partaidetza prozesua bukatuta (1.300 herritarrek hartu dute parte), arlo teknikoan ari dira lanean Ordiziako Udala eta Sasieta Mankomunitatea. Bilketa kuboei dagoikonez, udalak herritarrei dei egin nahi die kuboen banaketan era boluntarioan parte har dezaten. Horretarako izena eman behar da: goizez, harrera bulegoan (943 88 58 50); arratsaldez Barrenan (943 80 56 30); edota posta elektronikoz: partaidetza@ordizia.org. Kuboak uztailaren hasieran banatuko dira. Datozen egunetan jakinaraziko ditu udalak banaketari buruzko xehetasunak.

Llamamiento a los vecinos Una vez finalizado el proceso de participación (1.300 vecinos), el Ayuntamiento de Ordizia junto con la Mancomunidad de Sasieta trabajan para llevar al plano técnico las conclusiones de ese proceso. Los cubos de recogida del puerta a puerta llegarán la semana del 24 de junio, y por ese motivo, el ayuntamiento quiere hacer un llamamiento vecinal para que participen en el reparto voluntario, que se realizará los primeros días de julio. Para ello, hay que llamar al ayuntamiento por la mañana (943 88 58 50), por la tarde a Barrena (943 80 56 30) o vía e-mail: partaidetza@ordizia.org. El ayuntamiento informará con más detalle los próximos días.

‘Birziklatzea erraza da’ kanpaina Astean zehar bina tailer egin dira Jubilatuen elkartean eta udaletxean Birziklatzea erraza da! kanpainaren barruan. Horri lotuta, eta Sasieta Mankomunitateak antolatuta, Patxin eta Potxin pailazoek leloaren izen bereko ikuskizuna egingo dute ekainaren 23an, 12:30ean, Plaza Nagusian.■

Campaña ‘¡Reciclar es sencillo!’ Esta semana se han llevado a cabo cuatro talleres para sensibilizar a la ciudadanía sobre la importancia del reciclaje. Y para finalizar con esta campaña organizada por la Mancomunidad de Sasieta bajo el lema ¡Reciclar es sencillo!, los payasos Patxin eta Potxin actuarán el día 23 de junio en la Plaza Mayor a las 12:30.■

Atez atekoaren informazio bulegoa Oficina de información del puerta a puerta Lekua: Udaletxearen azpialdean Ordutegia: Asteazkenetan (09:30-13:30 eta 17:00-19:00) eta ostiraletan (11:30-13:30 eta 17:00-19:00). Kontsultak: ordizia@sasieta.org eta 608 67 57 91

02/03

Lugar: Bajos del ayuntamiento Horario: Miércoles (09:30-13:30 y 17:00-19:00) y viérnes (11:30-13:30 y 17:00-19:00). Consultas: ordizia@sasieta.org y 608 67 57 91


Majori,

udako kanpainan murgilduta Haur, gazte eta helduek Majori kiroldegiaren udako eskaintzaz gozatu ahalko dute datozen asteetan. Udalekuak arrakastatsuak izango dira aurten ere.

I

ritsi da uda Majori kiroldegira, eta horrekin batera, asko eta asko dira datozen asteetan egingo ahalko diren ekintzak. Datorren astelehenean, esaterako, azken urteetan harrera bikaina izan duten Udalekuak hasiko dira. Uztailaren 19a bitarte, hiru urtetik gorako 150 haur eta gazte inguruk parte hartuko dute ekimen horretan. Lan egiten duten gurasoentzat irtenbide bikaina ere bada, zaintza, eta gosari eta bazkari zerbitzua ere eskainiko baita. Haur eta gaztetxoek udako goizak jolasean eta kirola eginez pasatzea du helburu Udalekuak. Hiru eta bost urte arteko haurrek Haurren Udalekuetan parte hartuko dute, eta jolas egiteaz gain, estreinatu berria den Txiki-Parkearekin gozatzeko aukera ere izango dute. Sei urtetik gorakoak, berriz, Kirol Udalekuetan ariko dira, eta hainbat kirol praktikatuko dituzte lagunartean. Horiez gain, gazte nahiz helduentzako ikastaro trinkoak ere antolatu ditu Majorik.

Kanpoko igerilekuak, zabalik Kanpoko igerilekuen denboraldi ofiziala asteburu honetan hastekoa bazen ere, giro eguzkitsua dela medio, astebete lehenago ireki dira aurten Majoriko kanpoko igerilekuak, hilaren 15ean. Printzipioz, irailaren 8a arte egongo dira irekita, baina denboraldia luzatzea ere aurreikusten da, baldin eta eguraldiak laguntzen badu. Igerilekuak egunero egongo dira irekita, 11:00etatik 20:45era. Aurten ere taberna zerbitzua egongo da Majorin. Bazkariak ere emango dituzte aurten (gune bat zerbitzariarekin eta bestea gabe), eta baita afariak ere, iaz bezalaxe. Hori bai, afariak aurrez enkargatu behar dira.■

Kiroldegien arteko elkarlana

Kanpoko igerilekuak irailaren 8a arte egongo dira zabalik.

Campaña de verano en Majori Con la llegada del verano, son muchas las actividades deportivas con las que se podrá disfrutar durante las próximas semanas en Majori Kiroldegia. El lunes, día 24, comenzarán los Udalekus, una actividad muy demandada los últimos años, donde cerca de 150 niños y jóvenes podrán disfrutar durante un mes del deporte entre amigos, y estrenar el nuevo Txiki Park. Los Udalekus son una excelente alternativa para las madres y padres que trabajan, ya que la oferta se complementa con guardería y comedor. Apertura de las piscinas Desde el pasado 15 de junio están abiertas al público las piscinas exteriores de Majori, y se podrán disfrutar hasta el día 8 de septiembre, de lunes a domingo (11:00-20:45). En cuanto al servicio de terraza se refiere, el bar de Majori ofrecerá comidas y cenas. Las cenas hay que encargarlas previamente.■

Colaboración entre polideportivos

Ordiziako Majori Kiroldegiak eta Lazkaoko Joxemiel BaEl pasado mes de abril, Majori Kiroldegia y el Poliderandiaren Udal Kiroldegiak elkarlanerako lehen urratsak portivo Municipal Joxemiel Barandiaran de Lazkao eman zituzten joan den apirilean. Adostutako akordioa sindieron el primer paso en pro de futuras colaboracioplea da: bi kiroldegietakoren bat itxita nes. Este acuerdo contempla que dagoen egunetan, eta bestea irekita los días en que uno de estos espabadago, bateko zein besteko bazkicios esté cerrado, sus socios poMajori kiroldegia: 943 88 93 33 deek irekita dagoen kiroldegiko instadrán hacer uso de las instalaciones Lazkaoko kiroldegia: 943 08 51 93 lazioak erabili ahal izango dituzte.■ del polideportivo que esté abierto.■

i


Enpleguaren aldeko apustua Una apuesta por el empleo

O

Ordiziako Udalak hamar langile kontratatu ditu enplegua sustatzeko ekimenaren barruan, sei hilabeterako El Ayuntamiento ha contratado para seis meses a 10 desempleados, dentro del plan para promocionar el empleo

04/05

rdiziako Udalak abian jarritako Enplegu planaren bitartez hamar langile kon- tratatu dira, sei hilabeterako. Herri lanetarako sei langileak orain hamabost egun hasi ziren lanean (bi ofizial, hiru peoi eta lorezain bat), eta aste honetan bertan hasi dira gainontzeko laurak. Azken horiek hirigintzari, administrazioari, gizarte zerbitzuei, eta partze hartzeari eta komunikazioari dagozkion lanak egingo dituzte. Udaleko zerbitzuburuek arlo bakoitzean ikusten dituzten beharrak aintzat hartuta egin dira kontratazio horiek. Eusko Jaurlaritzak aurreko urteetan sustatutako Euskadi 09 eta 4000 Planaren antzeko ekimenik aurten izango ez zela ikusita, Ordiziako Udalak bere kabuz jarri du martxan Enplegu plana. Guztira 160.000 euroko inbertsioa egin du plan hori aurrera ateratzeko. Kontratazio horien bidez, aurtengo aurrekontuetan jasotako hainbat lan eta inbertsio egingo dira; horien artean daude Auzoz auzo dinamikan eta Oianguko prozesuan adostutako hainbat lan. Ordiziako Udalak aurtengo dituen helburu nagusien artean dago enpleguaren sustapena.

Mantentze eta obra lanak Honako lanak egingo dituzte, besteak beste, kontratatutako bi ofizial eta hiru peoiek. • Musika taldeentzako lokalak egokitzea Majorin. • Plaza Nagusiko komun publikoak konpontzea (Auzoz auzoko eskakizuna). • Oianguren parkeko iturria konpontzea, eta hango mahai, aulki eta sutontziak zaharberritzea… (Oianguko prozesua). • Hiri-altzariak margotzea, espaloietako zulo eta baldosa solteak konpontzea… • Kalean gaikako bilketa egiteko edukiontzi txikiak jartzea. • Ikastetxeetako mantenu lanak egitea. Kontratatutako lorezaina, berriz, Oianguren parkean ariko da lanean. Parkearen mantenuaz arduratuko da, eta garbiketa eta belarmozte lanak egingo ditu. Gainontzeko lau lanpostuak Astelehenean lanean hasi ziren gainontzeko lau langileek honako zeregina izango dute: • Hirigintza: Herriko etxebizitzen eraikitzedatarekin errolda osatu eta udalean erregistroa sortu. • Zerbitzu sozialak, administrazioa: Etxebizitza hutsen azterketa eguneratu eta informazioa ordenatu. Horrez gain, alokairu sozialen programa martxan jarri eta jarraipena egin. • Administrazioa: Kontratazioen informazio guztia bildu; kontratazio guztiak begiratu eta aukera ezberdinak aztertu; eta sor daitezkeen administrazio lanetan lagundu. • Parte hartzea eta komunikazioa: udaleko partaidetza prozesuak antolatu, bideratu eta jarraipena egin, eta partaidetza ordenantza aztertu, besteak beste.■

Enplegu planaren bitartez kontratatutako langileak, Oiangun.


Y

a han empezado a trabajar las personas contratadas gracias al plan que ha puesto en marcha el Ayuntamiento de Ordizia para promocionar el empleo. Los contratos tendrán una duración de seis meses. Los primeros en comenzar fueron los seis trabajadores que se dedicarán a realizar trabajos de mantenimiento (dos oficiales, tres peones y un jardinero), y este mismo lunes, día 17, han empezado otros cuatro empleados, que realizarán tareas relacionadas con urbanismo, administración, servicios sociales, y participación y comunicación. Todos los contratos se han realizado en base a las peticiones realizadas por los Jefes de Servicio del Ayutamiento de Ordizia. Visto que el Gobierno Vasco no iba a impulsar un plan de empleo similar al de los dos años anteriores (Euskadi 09 y Plan 4000), el Ayuntamiento de Ordizia ha apostado por invertir 160.000 euros para poner en marcha su propio Plan de Empleo. Mediante esas contrataciones se realizarán varios trabajos e inversiones contemplados en el presupuesto del 2013, además de los acordados en el proceso vecinal Auzoz auzo y en el proceso participativo de Oiangu. Uno de los ejes del equipo de gobierno para este año es la promoción del empleo.

Trabajos de mantenimiento Los dos oficiales y los tres peones contratados realizarán las siguientes tareas: • Acondicionar los locales del los grupos de música en Majori. • Renovar los servicios públicos de la Plaza Mayor (dinámica Auzoz auzo). • Renovar la fuente, mesas y braseros del parque Oianguren (Proceso participativo de Oiangu). • Pintado del mobiliario urbano. • Adecentar aceras. • Colocacíon de papeleras. • Mantenimiento en los colegios. La persona contratada para las tareas de jardinería se encargará del mantenimiento del parque de Oiangu, y realizará labores de limpieza, y corte de hierba y setos. Los cuatro empleados restantes Los empleados que han comenzado a trabajar esta semana realizarán estas tareas: • Urbanismo: Censar las viviendas del municipio en base a la fecha de construcción, y crear un registro en el ayuntamiento. • Servicios sociales, administración: Continuar con el estudio de las viviendas vacías del municipio. • Administración: Recabar información sobre todas las contrataciones, y estudiar diferentes opciones. • Participación y comunicación: Organizar y dinamizar procesos de participación, y revisar la ordenanza de participación.■

Personas contratadas mediante el Plan de Empleo trabajando en Oiangu.

Auzoz auzoko lehen inbertsioak, Otegienean Iazko urte bukaeran 100.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko hainbat bilera egin ziren Auzoz auzo ekimenaren barruan. Otegienea auzoan adineko jende asko bizi dela eta, eta aldapa maldatsua saiheste aldera, ezinduentzako arrapala bat egitea erabaki zen orduan. 15.000 euro aurreikusi ziren lan horretarako. Arrapala hori egina dago dagoeneko. Horrez gain, berdegunearen bueltan, landare-hesi berria ere jarri da (3.500 euro). Hauek dira Auzoz auzo dinamikaren barruan adostu ziren gainontzeko inbertsioak: • Eskarabillako atseden-lekua: 28.750 euro • Plaza Nagusiko komunaren konponketa: 29.100 euro • Okorro parkearen konponketa: 4.940 euro • Zumalakarregi kaleko zuloaren konponketa: 10.000 euro

Las primeras inversiones de la dinámica Auzoz auzo, en Otegienea Dentro de la dinámica Auzoz auzo para decidir en que invertir 100.000 euros, a finales del 2012 el ayuntamientos realizó varios reuniones con los vecinos de los barrios. Teniendo en cuenta que en Otegienea vive mucha gente mayor, las partes decidieron a hacer una ranpa para facilitar el acceso al barrio. Se presupuestaron 15.000 euros para realizar esa obra. También se ha plantado un nuevo seto en Otegienea (3.500 euros). Estas son las otras inversiones que se acordaron realizar: • Zona de descanso en Eskarabilla: 28.750 euros • Renovar los servicios de Plaza Mayor: 29.100 euros • Arreglos del parque Okorro: 4.940 euros • Arreglo del agujero de la calle Zumalakarregi: 10.000 euros


Azken aroko Mariren agurra Joan direneko hogei urteetan Mariren papera interpretatu du Mertxe Aizpuruak. Aurtengo San Joan bezperan egingo du azken saioa protagonista nagusiaren azalean.

U

dako solstizioa iristeko gero eta gutxiago falta da. San Joan bezpera gauak eta San Joan egunak toki berezia dute euskaldunen alegiazko munduan nahiz euskal egutegian. Horren erakusle dira gizaldien joan-etorrian gau berezi horretan Euskal Herriko bazter ugaritan egin ohi diren antzezpenak, baita Ordizian ere. Berrogei urteren bueltan dira Ordizian San Joan bezperako akelarrea egiten denetik. Festa eta aldarrikapena uztartzen dituen herri antzezpen horrek, ordea, une magiko bat badu gordea bere baitan, azken hogei urteetan Mariren papera interpretatu duen Mertxe Aizpuruak azken saioa egingo baitu sorgin dantzarako oinarrizko figuraren azalean. Igandean da antzezpena Garagartza plazan, hilaren 23an, 22:30ean.

Erreleboa zehaztuta Urte askoan antzezpen hori dinamizatzen aritutako Nati Garciak animatu zuen Aizpurua Mariren paperean aritzera. Aurretik artzain bezala ateratzen zen Aizpurua, baina antzeztea ere gustuko zuenez, begi onez hartu zuen antolatzaileen gonbita. “Mari bezala atera nintzen lehen urtean surik gabe aritu ginen dantzan, sekulako euria egin baitzuen. Plazan izan zen”, gogoratu du. Bi hamarkadatan bizitako pasadizoak gogoan, erreleboa pasatzeko erabakia hartu du orain, naturaltasunez. “Nahiago dut erretiratu. Urte asko dira, eta ahotsa ere ez daukat ondo”. Eta erreleboa ere zehaztuta dago. Azken hamar-hamabi urteetan akelarrean parte hartu duen Erea Lopez izango da Mari datorren urtetik aurrera. “Nik oso gustura egingo dut, baina pena ematen dit, gure garaiko jendearentzat Mari beti izan delako Mertxe”, adierazi du Lopezek. Eta Aizpurua ere “oso gustura” dago lekukoa neska gazteari emanda. Ikuskariak urte zailagoak bizi izan ditu, baina azken urteetan indartsu dabil, ilusioz, batez ere jende berria eta gaztea ari delako festa dinamizatzen Sugorri taldearen bueltan. Laurogei lagun baino gehiagok parte hartuko dute igandeko antzezpenean. Mariz gain, han izango dira artzainak, sorginak, akerra, apaiza eta beste hamaika pertsonaia. Baita Burrunbazale txaranga ere. Herritarrek egindako antzezpena baita Sugorriren Akelarrea.■

06/07

Nati Garcia, Mertxe Aizpurua eta Erea Lopez.

Akelarre con sabor a despedida

La víspera de San Juan es una noche especial para el imaginario colectivo vasco. Muchos y muchos pueblos de toda la geografía celebrarán la llegada del verano bailando entorno a la hoguera, en una noche mística llena de augurios. En el caso de Ordizia, el Akelarre organizado por el grupo Sugorri será más especial todavía. Para Mertxe Aizpurua, la ordiziarra que ha interpretado el papel protagonista de Mari durante dos décadas, será la última actuación encarnando esa figura. Aizpurua comenta que ha sido un honor el poder interpretar a Mari en un espectáculo popular que va cobrando fuerza e ilusión entre muchos jóvenes del pueblo. Más de ochenta serán las personas que participarán el domingo en el Akelarre de la Plaza Garagartza (22:30). No faltarán a la cita los pastores y las brujas, el cura y el akerra, ni tampoco la charanga Burrunbazale de Ordizia. Otra ordiziarra, Erea Lopez, será la encargada de coger el testigo de Aizpurua en actuaciones venideras. Lopez señala que le hace mucha ilusión el hecho de poder interpretar a Mari en el futuro, pero que a la vez siente cierta pena, porque para los jóvenes de su generación Mari siempre ha sido Mertxe. Por su parte, la veterana se muestra satisfecha con el relevo, ya que considera que deja en buenas manos la tarea de interpretar a Mari.■


Danborradaren mendeurrena Ordiziako Danborradak 100 urte beteko ditu aurten, eta horren bueltan, asko eta asko izango dira uztailean zehar egingo diren ekimenak. Urtarrilaz geroztik ari dira mendeurrena prestatzeko lanean.

H

ilabete eskas falta da Ordiziako Danborradaren mendeurrenaren ospakizunerako. Uztailaren 24an bi izango dira Santa Ana jaien barruan egingo diren danborradak. Helduen danborrada 21:30ean abiatuko da Buztuntza auzotik, eta ordubete geroago, 22:30ak aldera, Mendeurreneko danborrada gehituko zaio Urdaneta kalean. Hainbat herritarren ekimenez sortutako batzorde bat —hiru azpibatzordetan banatuta— ari da urtarrilaz geroztik ospakizuna prestatzeko lanean. Zenbait berritasun ere izango dira egun horri begira. Helduen Danborradan aterako diren hiru karrozak, esaterako, zeregin horretarako sortu den azpibatzordean dauden herritarrek eginak izango dira, eta zuzi eramaileak txinatarrez jantzita aterako dira Mendeurreneko Danborradan, orain hamarkada batzuk egiten zen bezalaxe. Danborradarako entseguak, berriz, egun gutxi barruko hasiko dira.

Erakusketa eta hitzaldia Danborradaren argazkiak, agiriak eta ikus-entzunezko dokumentuak biltzea izan da hilabete hauetan egindako beste lanetako bat. Orain artean material dezente biltzea lortu dute lan horretaz arduratzen ari diren batzordeko kideek, baina Ordiziako etxeetan gehiago ere izango dela uste dutenez, herritarrei dei berezia egin nahi diete material hori Barrena kultur etxera eraman dezaten (943 88 56 30). Argazkiak eta agiriak momentuan bertan kopiatu eta digitalizatuko dira, norberak etxera bueltan eraman ditzan. Bildutako material guztiarekin, erakusketa bat zabalduko da uztailaren 12an D’elikatuz zentroan, eta horren osagarri, Patxi Garmendia Mendigar ordiziar historialariak danborradaren historiari buruzko hitzaldi bat egingo du. Mendigarren esanetan, 1913ko Santio Egunean danborrada baten antzeko ekitaldi edo ikuskizunen bat egin zen Ordizian, nahiz eta danborrada hitzari berariazko erreferentziarik ez egin. Uztailaren 19an, kontzertua Festaurrea girotzeko, berriz, uztailaren 19an mendeurrenari lotutako kontzertu bat egingo dute Plaza Nagusian Beti-Argi bandak eta herriko abesbatzek. Gurrutxaga maisuak egindako Ordiziako Martxa-ri letra jarri dio Patxi Zubizarreta ordiziar idazleak, eta beste ordiziar bat, Pello Ramirez, ari da musikaren moldaketak egiten. Alberrok sortutako Ordiziarrak Gera abestia danborradarako egokitzen, berriz, Aitor Furundarena musikaria ari da, ordiziarra hori ere.■

Centenario de la tamborrada Un mes es lo que falta para la celebración del Centenario de la Tamborrada de Ordizia. El día 24 de julio serán dos las tamborradas que desfilen por las calles de Ordizia. La Tamborrada de Mayores saldrá a las 21:30 por el barrio de Buztuntza, y una hora más tarde, hacia a las 22:30, se le unirá la Tamborrada del Centenario en la calle Urdaneta. Una comisión creada en enero por varios ordiziarras y dividida en tres subcomisiones es la encargada de organizar los actos del evento. Exposición y charla Otra trabajo que se está realizando es la recopilación de fotos, documentos y material audiovisual relacionado con la tamborrada. Suponiendo que todavía hay mucho material por recojer, la comisión hace un llamamiento especial a los ordiziarras para que depositen ese material en Barrena kultur etxea (943 88 56 30), donde se procederá a la digitalización y copia del documento para su inmediata devolución. Con el material que se recabe, el día 12 de julio se inaugurará una exposición en D’elikatuz. Concierto el 19 de julio Y para empezar a calentar motores, el día 19 de julio se celebrará un concierto prefestivo en la Plaza Nagusia con motivo del centenario a cargo de la banda Beti-Argi y diferentes corales. El escritor ordiziarra Patxi Zubizarreta ha sido el encargado de poner la letra a la Marcha de Ordizia creada por el maestro Gurrutxaga, y otro ordiziarra, el músico Pello Ramirez, se está encargando de los arreglos. Otro músico del pueblo, Aitor Furundarena, está adaptando la canción Ordiziarrak Gera creada por Alberro para la tamborrada.


Agenda / Agenda Ekainak 21

21 de junio

18:30 Musika eskolako ikasleen kontzertua Herri Antzokian. 19:30 Santanazaleentzako bilera Barrenan.

18:30 Conciertos de los alumnos de la Musika Eskola en Herri Antzokian. 19:30 Reunión de Santaneros en Barrena.

Ekainak 21, 22 eta 23

21, 22 y 23 de junio

Otegienea-Majori auzoko jaiak

Fiestas del barrio Otegienea-Majori.

Ekainak 22

22 de junio

Zalgurdi proben III. Txapelketa Trevijanon. Goizean sailkapenak, arratsaldean finalak. 18:00 Oroith Txiki abesbatzaren tailerra 20:15 Oroith Txiki abesbatza eta tailerreko partaideen kontzertua.

III. Indoor de caballos de enganche. A la mañana clasificatorias, a la tarde finales. 18:00 Taller de la coral Oroith Txiki. 20:15 Concierto del Taller Oroith Txiki.

Ekainak 23 (San Joan bezpera) 12:30 Patxin eta Potxinen ‘Birziklatzea erraza da’ ikuskizuna Plaza Nagusian. 22:30 San Joan sua, Sugorrikoen ikuskizuna, Garagartza plazan.

Ekainaren 27tik 30era Ordizia Rugby Elkartearen XIV. Garagardo Azoka, Beti-Alai pilotalekuan.

Ekainak 28 (San Pedro bezpera)

23 de junio (noche de San Juan) 12:30 Actuación de los payasos Patxin eta Potxin en la Plaza Mayor. 22:30 Hoguera de San Juan. Actuación de Sugorri, en la plaza Garagarza.

Del 27 al 30 de junio Feria de la cerveza del Ordizia Rugby Elkartea, en el frontón Beti-Alai.

28 de junio (noche de San Pedro)

18:00 Patata tortilla lehiaketa. 19:30 Erromeria. 22:00 San Pedro bezperako sua, Garagartza plazan.

18:00 Concurso de tortilla de patatas. 19:30 Romería. 22:00 Hoguera de San Pedro, en la plaza Garagarza.

Uztailak 7

7 de julio

Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiaren 24. Kapitulua. 10:00 Gonbidatutako Kofradiakideei harrera. 11:30 Santa Ana abesbatzaren emanaldia. 12:00 Desfilea herrigunean. 12:30 Ohorezko Kofradiakide berrien izendapena: Maider Unda gaztagilea, Jose Mari Arana azokako saltzailea, Goierri Eskola eta Danborradaren Mendeurreneko batzordea. 14:00 Bazkaria Martinez jatetxean.

Capítulo 24 de la Cofradía del Queso Idiazabal de Ordizia. 10:00 Recepción a los cofrades invitados. 11:30 Actuación de la coral Santa Ana. 12:00 Desfile. 12:30 Nombramiento de los Cófrades de Honor: Maider Unda (quesera y deportista), Jose Mari Arana (feria de Ordizia), Goierri Eskola y la Comisión del Centenario de la Tamborrada. 14:00 Comida en el restaurante Martinez.

!

ZUZENKET A Ordizia Eginez aldizkariko 9. zenbakian, apirilekoan, 18.Korrikari buruzko albistean, ez ziren azaltzen parte hartzaile guztien izenak. 26 lagunek eraman zuten euskararen lekukoa, baina 21 izen soilik ageri ziren.

Udal aldizkaria • Revista municipal

Hauek dira zerrendan falta zirenak: • Urdaneta-Oianguren ikastetxea: Juan Mari eta Peru. • Urdaneta-Oiangureneko guraso elkartea: Igor Lasa eta Mikel Aizpurua • Goierri Eskola: Aritz Erauskin • Goierriko eta MCCko ikasleak: Ibai Huesa eta Euken Harto • Orkli: Andoni Zubeldia Udalak barkamena eskatu nahi die argitaratu gabe geratu ziren eragileei.

Ordizia eginez

2013ko ekaina • 10 zk.

Ordizia eginez 10  

Udal aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you