Page 1

Ordizia eginez

Udal aldizkaria Revista municipal 2013ko urtarrila 8 zk. ■

www.ordizia.org

Ordiziako Udalak, webgune berria

Konekta zaitez! Ongi etorri Ordiziara! Aurrekontu parte-hartzaileak Kiroldegian zuzendari berria Espacio de encuentro Presupuestos participativos Nuevo director en Majori

Gaztetxe berria, ilusio berriak!


Martxan dauden

obrak Bidegorria Jakintzan Kiroldegitik Jakintza Ikastolara doan bidegorri zatia egiteko lanak esleitu dira eta urtarrilaren 2an hasiko dira. Ordiziako erdigunea eta auzoak bidegorriarekin lotzeko proiektuak beste aurrerapauso bat eman du kiroldegitik Jakintza ikastolara joango den bidegorriaren obra lanen esleipenarekin. Lanok kiroldegiko aparkalekuan moldaketak ekarriko dituzte. Baliatu diren aukeren artean oraingo oinezkoen bidea eta aparkalekuen egoera gutxien moldatzen duen proiektua hobetsi da.■

Bidegorri en Jakintza Se han adjudicado las obras para realizar el bidegorri que unirá el polideportivo Majori con la ikastola Jakintza.

Intxausti plazako espaloia Intxausti plazako oinezkoen bidea zabaldu egingo da haurren segurtasuna areagotzeko. Urdaneta eskolak Intxausti plazan duen egoitzaren ataria moldatuko duen lanak aurrera doaz. Oinezkoen bidea zabaldu egin da, eskola atariko bidea bikoiztuz. Aldaketa honen helburua da haurren eta haiek uztera eta jasotzera doazenen segurtasuna aregotzea. Plazari sarrera ematen dion zebra bidea altxatu egingo da, autoen abiadura moteltzeko. Eta oinezkoen bidearen zabaltzeak plaza berari buelta emateko espazioa ere gutxitu egingo du, helburu berarekin. Eskola garaian haurren segurtasuna bermatzeko, Intxausti plazak izango duen itxura berriari Gipuzkoa kalearen amaieran indarrean jarri den neurria gehitu behar zaio, alegia, eskolaren sarrera-irteera orduetan bizilagunak ez diren beste herritar guztien autoen sartu-irtena debekatzea.■

Plaza de Intxausti Las obras de ensanche de la acera del colegio Urdaneta están muy avanzadas. El objetivo de esta obra es incrementar la seguridad del alumnado. El paso para peatones se ha ensanchado, duplicando el espacio que había a las puertas del colegio.

02/03

Upabi

Upabiko obrak

Upabiko arau subsidiarioen behin behineko aldaketa onartu du Udalbatzak. Erabaki honek ahalbidetu egiten du Upabi inguruko lurraldearen berrantolaketa amaitzea. 2011ko martxoan Upabi baserria erautsi zenetik, lur sail inguru honen aldaketa moteldu egin da. Arazo administratiboek atzeratu egin dute eremuaren garapena; iragan otsaila arte. Jaurlaritzak trenbide gaineko zubi berria egiteari ekin zion otsailaren 13an. Ekainaren erdialderako amaitu zituen lanak Jaurlaritzak eta zubia ez ezik, zubitik errepide nagusirantzako irteera ere prest utzi zuen Agarre bidearen bigarren zatia eraikitzeko zain. Orain CAFi dagokio, 2008an Udalarekin sinatu zuen hitzarmenaren arabera, bere eremutik zubira arteko urbanizazioa egitea, eta skate-parkeko urbanizazioa gauzatzea ere. Obra lanen lehen zatia 2013 urte hasieran amaituko dute, Lazkaibartik Upabiko zubira doana. Eta ondoren, skate parkearen inguruko urbanizazioa egingo da. Eremua osatzeko bi elementu geratuko dira beraz: Joseba Rezola etorbidetik skate park-era igarotzeko pasarela, eta Upabiko zubitik N-1era doan bidea, herrigunerako sarrera izango dena. Joseba Rezolatik skate park-era doan pasarelak aurtengo udaberrian behar zuen eginda, baina Urak agentziarekin izan diren arazo administratiboek proiektua aldarazi dute eta berria eginda badago ere, agentziaren oniritziaren zain dago. Pasarela CAF enpresak egingo du eta lanak esleitzeko prest ditu. Upabiko zubitik N-1era doan errepide zatia da Agarre bidea eta Upabiko urbanizazioa osoki burutzeko geratuko de lana. Iaz Udalak jakinarazi zuenez, errepide hori egiteko adostasuna du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoan egin behar diren errepide lanen artean lehentasunezkoa da. 2013an gaia berratzeko konpromisoa hartu zuten Udalak eta Aldundiak eta aurrekontuak ahalbidetzen duen bezain laster lanari ekingo zaio.■

Upabi Esta decisión posibilita acabar con la reorganización del entorno de Upabi. Problemas administrativos motivaron el retraso de las obras, hasta febrero pasado. El día 13 de dicho mes comenzaron las obras que el Gobierno Vasco concluyó a mediados de junio, con la colocación del puente nuevo. Se ejecutaron también las obras de salida del puente que en un futuro unirá el camino de Agerre con la N-1. CAF, según el convenio urbanístico suscrito en 2008, se encargará de realizar las obras de urbanización que van desde sus propiedades hasta el puente, y toda la zona del skate-park. Tienen previsto concluir el primer tramo a comienzos de 2013, desde Lazkaibar al puente de Upabi. Posteriormente se realizará la urbanización del entorno del skate park.


Ongi etorri

Bilgunea

Ordiziara! B

Jatorri ezberdinetako herritarren artean osaturiko bilgunea. Espacio de encuentro entre personas de distintas procedencias.

ilgune honen helburua, lehendik Ordizian zeudenak eta bizilagun berriak elkartu eta elkar ezagutzea izan da. Zenbait bilera eta tailer egin dira, baita bazkari bat ere, non 60 pertsona inguru bildu ginen herriko elkarte batean. Bileretan parte hartu duten herritarrak oso anitzak izan dira adina, sexua eta jatorriaren arabera, eta sortu den giroa ezin hobea izan da. Aurrera begirako asmoa, taldetik sortu diren hainbat ekintza martxan jartzea eta herritar gehiago batzea izango dira.■

Espacio de encuentro El objetivo de este espacio ha sido crear un espacio de encuentro y conocimiento entre personas autóctonas y de otras procedencias. Se han hecho varias reuniones y talleres, incluso una comida en una sociedad del municipio donde acudieron unas 60 personas. En las reuniones han participado personas muy diversas en cuanto a edad, sexo y procedencia y el ambiente que se ha creado ha sido fabuloso. En adelante, la intención es poner en marcha diferentes actividades que han salido del grupo y reunir a más ordiziarras al grupo.

Ainara Ormaetxea Harto

Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Teknikaria

Informazio saioak

S

aio hauek 30 ordukoak dira eta jatorri ezberdinetako 15 pertsonak parte hartzen dute (Nepal, Kuba, Pakistan, Peru, Dominikar Errepublika, Madril, Argentina eta Maroko). Helburua, Ordiziara bizitzera etortzen direnei harrera egin eta non dauden kokatzen laguntzea da. Saio hauek hiru atal dituzte: 1) Ordizia eta Euskal Herriko kokapena, kultura, euskara eta historia. 2) Norbanakoaren autonomia lantzea (zerbitzu eta baliabide ezberdinen erabilpena, enplegua, atzerriko tituluen homologazioa, atzerritartasun legea eta azpiegitura ezberdinetara bisitak). 3) Herriko dinamiketan parte hartzeko zubi lanak sortu.■

Sesiones informativas Estas sesiones son de 30 horas y participan 15 personas de diferentes procedencias (Nepal, Cuba, Pakistán, Perú, República Dominicana, Madrid, Argentina y Marruecos). El objetivo es hacer una bienvenida a las personas que llegan al municipio y sobre todo, ayudarles a colocarse en el mismo. Las sesiones tienen tres partes: 1) Ubicarse tanto en Ordizia como en Euskal Herria, la cultura, euskara e historia. 2) Trabajar la autonomía personal (cómo utilizar los diferentes servicios y recursos, empleo, homologación de títulos extranjeros, ley de extranjería y visitar las diferentes infraestructuras municipales) 3) Crear puentes para participar en las diferentes dinámicas del municipio.


Udala herrira hurbilduz

Ordiziako Udalaren webgunea berrikuntza askorekin dator, besteen artean: dohainik asteroko buletina jasotzeko aukera, zure datuekin eskuineko koadroa betez.

El Ayuntamiento mĂĄs cerca del pueblo La nueva web contiene una importante novedad: la posibilidad de recibir un boletĂ­n, sin coste alguno, con informaciĂłn semanal al rellenar con tus datos el cuadro que aparece a la derecha.

www.ordizia.org

Webguneko atalak

Apartados de la web

Sare sozialak

Bost ataletan banatzen da: Hasiera, Ordizia, Udala, Albisteak eta Agenda.

Se distribuye en cinco apartados: Inicio, Ordizia, Ayuntamiento, Noticias y Agenda.

Sare sozialetan gure lekutxoa daukagu. Jarraitu gaitzazu Facebook eta Twitterren.

Redes sociales Ya tenemos nuestro espacio en las redes sociales. Siguenos en Facebook y Twitter.

FACEBOOK www.facebook.com/Ordizia.Udala (atsegin dut! - me gusta)

TWITTER www.twitter.com/ordiziakoudala (jarraitu - seguir)

04/05


Nola egin harpidetza? Sartu www.ordizia.org helbidean eta Buletinaren atalean egin klik. Egin zure aukera, bete atalak eta listo! Herri Antzokirako buletina ere sortu dugu asteburuan izango diren ekintzen berri emateko. Eman izena!

¿Cómo hacer la suscripción? Entra en www.ordizia.org y haz clic en el apartado Boletín. Elige tu opción, rellena las casillas y ¡listo! También hemos creado un boletín del Herri Antzokia, donde se incluye la oferta del fin de semana. ¡Ya puedes apuntarte!

Azoka birtuala

Udal informaziorako panel informatiboak

Maiek esan bezala, aro berria dator eta azoka ere etorkizunera begira jarri da. 500 urte beteta, beste 500 bete nahian, era digitalean sartzeko asmoz dator azoka! Honetarako, telefono mugikorretarako aplikazio berria sortu da eta hemen duzu deskargatzekoa aukera.■ Informazioa gehiago: www.ordiziakoazoka.com

Udaleko berri auzoetara iristeko, herriko puntu ezberdinetan panel informatiboak jarri ditugu. Bertan, Udaleko informazioa eta Udaletik babestutako ekintzen berri izango da. Halere, jakinarazten da panel hauek Udaleko informazioa jartzeko erabiliko direla, eta norbaitek bestelako informazioa bertan jarri nahiko balu, eskaera egin beharko lukeela Udaleko Komunikazio Sailean (komunikazioa@ordizia.org).

Mercado virtual Tal y como dijeron los Mayas, ha llegado la nueva era y la feria también está mirando al futuro. Con 500 años y queriendo cumplir otros 500, ¡la feria se sumerge en la era digital! Para esto, se ha creado una nueva aplicación para los teléfonos móviles y aquí tienes la opción de descargarlo. Para mas información: www.ordiziakoazoka.com

Paneles informativos para información municipal Hemos colocado paneles informativos en diversos puntos de la localidad para hacer llegar la información municipal a los barrios. En ellos se podrá acceder a información del Ayuntamiento y de aquellos actos en los que colaboremos. Queremos hacer constar que dichos paneles serán de uso exclusivo para colocación de información municipal. Cualquiera que esté interesado en utilizar dichos paneles para publicitar otras informaciones deberá ponerse en contacto con el Departamento de Comunicación del Ayuntamiento (komunikazioa@ordizia.org).


Zure auzoa hobetzeko proposamenak dituzula? Zatoz eta inbertsioetako diru partida hau guztion artean erabaki dezagun!

Zertan gastatuko zenituzke

100.000€? U

dal Gobernu berria eratu zenetik partaidetza izan da erronka nagusienetako bat, baina, errealitatea da parte-hartze kulturan hasi-berriak garenez, herritarron gehiengoa ez gaudela parte-hartzeko dinamika berri hauetara ohituta. Halere, urte t´erdi honetan partaidetza hainbat gaietan jorratu da eta pixkanaka partaidetza-kultura zabaltzen ari da herrian. Lehenengoz antolatu zen parte-hartzeko trebakuntzan 30 bat herritarrek hartu zuten parte. Dinamizatzaile ikastaroan berriz, 15 bat lagun trebatu ziren eta herritar hauek izan dira Oianguko prozesuan herritarrekin egindako bilerak dinamizatu dituztenak. Batzordeek beren bidea jarraitu dute eta, auzoz auzoko bilera errondaren ondotik, udal-teknikariek auzo ordezkariekin bisitak egin dituzte auzoetara. Jai herrikoiak bultzatu ditugu, herriko eragile ezberdinen elkarlana sustatuz eta herritar boluntarioen lanari esker. Honez gain, Oianguko partaidetza-prozesua ere oso ongi baloratu dute bertan parte hartu duten herritar, teknikari, politiko eta dinamizatzaileek. Bagoaz parte-hartze kulturan pixkanaka bidea egiten… baina bide luzea daukagu aurretik, denon artean egiteko! Aurrekontu parte hartzaileak ere planteatu ditugu, baina, hau ere urtetik urtera garatzen joango garen gaia izango da. Lehengo urtean, aurrekontuak herritarrei aurkeztu genizkien, eta aurten urrats bat gehiago eman asmoz, inbertsioetako 100.000€ko partida bat jarri dugu herritarrekin zertan gastatu erabakitzeko. Esan bezala, urtetik urtera, urratsak ematen joango gara, legegintzaldi amaieran aurrekontu parte-hartzaileen prozesu eredugarri bat lortzeko helburuarekin.

Nola erabaki dezaket zertan gastatu dirua? Bi bileretan parte hartuz! Bata urtarrilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, Pleno Aretoan, eta bigarrena bilera bertan erabakiko da. Lehendabizikoan, datorren urtera begirako aurreikuspenak azalduko ditugu, eta aurrekontu zirriborroaren argazki orokor bat eman. Ondoren, auzoz auzoko antolamendu txostena oinarri hartuta, talde dinamika baten bidez auzoetarako proposamenak landuko ditugu talde txikitan. Bukatzeko, plenario batean proposamen guztiak jasoko dira. Proposamen hauek teknikoki baloratuko dira eta bigarren bilerarako balorazio ekonomikoak aintzakotzat hartuta, denon artean, lehentasunak eta auzo bakoitzeko beharrak eztabaidatuta, 100.000€ horiek zertara bideratu adosten saiatuko gara. Urtarrilean lanketa hau eginda.■

06/07

¿En qué gastarías 100.000€? • ¿Tienes propuestas para mejorar tu barrio? Participa y decidamos entre todas y todos. • ¿Tu también puedes decidir en qué gastar los 100.000 €? Sí, puedes participar en las decisiones acudiendo a las reuniones organizadas para ello. La próxima reunión se celebrará el día 9 de enero, a las 19:00, en el Salón de Plenos del Ayuntamiento. En primer lugar, se expondrán las previsiones del año 2013 y un primer borrador del mismo. A continuación, por medio de dinámicas de grupo, se analizará el informe y las solicitudes realizadas en la anterior dinámica de los barrios. Finalmente, se recogerán y debatirán en una reunión plenaria. Estas propuestas se valorarán técnicamente, y en una segunda reunión, teniendo en cuenta las necesidades y los costes de las propuestas, se priorizarán las mismas y se intentará consensuar entre todos y todas en que gastar la partida de los 100.000€. Estas dos reuniones se celebrarán en enero, ya que la intención del Equipo de Gobierno es aprobar el presupuesto del 2013 en el Pleno de febrero. Habrá traducción simultanea


Majoriko zuzendari lanpostuaren kontrataziorako prozesua martxan jarriko da

Kontratazio-prozesua LKS enpresarekin elkarlanean egingo da eta lau fasetan banatuko da, beti ere administrazio kontseiluak horrela onartzen badu.

K

ontratazio-prozesua LKS enpresarekin elkarlanean egingo da eta lau fasetan banatuko da, beti ere administrazio kontseiluak horrela onartzen badu: • Lehenengoa: Administrazio kontseiluan lan postuaren eskaintzaren oinarriak onartuko ditugu, funtzio eta helburuez gain, Majori kiroldegiaren ezaugarriak aitzakotzat hartuz. • Bigarrena: izena emateko epea zabalduko da eta komunikabideetan deialdiaren berri emango da. • Hirugarrena: LKSk hautagaien ebaluaketarako froga ezberdinak egingo ditu, beti ere, Udaleko kontratazio mahaiaren onespenarekin. Froga hauen bidez, formakuntza, gaitasun eta izaera mailako egokitasuna eta postuaren ezaugarri eta eskakizunak baloratuko dira. • Laugarrena: prozesuari amaiera emateko, Udaletxeko kontratazio mahaiak azken hautagaien artean erabakiko du. Majori kiroldegiko prezio berriak Urtea amaitzear dago eta bazkidetzak berritzeko garaian gaude. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera bazkidetza denboraldi berria jarriko da martxan. Zuetako gehienok jakingo duzue, 2011ko irailean Espainiako Gobernuak kiroldegietako BEZa %8tik %21era igo zuela. Igoera honek guztioi egiten digu kalte eta urtea amaitu arte bazkidetzetan BEZ hori gehitu ez dugun arren, urtarrilean behartuta gaude BEZ hori aplikatzera. Hori dela eta 2013 urteko bazkidetzak BEZ + KPI igoko dira.■

Se iniciará el proceso de contratación para cubrir el puesto de director del polideportivo El proceso se iniciará en colaboración con la empresa LKS y deberá constar de cuatro fases: • Primera: el Consejo de Administración deberá aprobar las bases del concurso para la oferta pública, que, además de las funciones y objetivos, deberá considerar las características del polideportivo Majori. • Segunda: se abrirá el plazo de inscripción y se anunciará la convocatoria en los medios. • Tercera: LKS realizará las pruebas de evaluación de las y los aspirantes y se valorará en base a las características y requisitos del puesto, su formación, capacidades y aptitudes. • Cuarta: la mesa de contratación del Ayuntamiento será la encargada de tomar la decisión final. Nuevos precios del polideportivo Majori El año está apunto de acabar y estamos en época de renovación de abonos. A partir del 1 de enero de 2013 comienza la nueva temporada de abonos. Como la mayoría sabréis, en septiembre de 2011 el Gobierno Español subió el IVA para los polideportivos, del 8% a 21%. Esta subida ha perjudicado a toda la ciudadanía y aunque hasta terminar el año no hemos incrementado su coste en el precio de los abonos, en enero nos vemos obligados a aplicar ese IVA. Por ello, los abonos del 2013 han sufrido una subida del 13%+IPC.


Oianguko partaidetza-prozesuaren aurkezpena Parte hartu duten herritar batzuen eta Gabiriako bertsolarien laguntzarekin, herritarren ordezkaritza taldeak partaidetza-prozesuaren berri eman genuen Plaza Nagusian. Besteen artean, orain arte egin direnak eta etorkizunera begirako konpromezuak azaldu genituen. Aipagarri, batetik, Abenduko Osoko Bilkuran, Oiangun lehenetsitako proiektuetarako 50.000€ko diru partida eta bestetik, egoera ekonomikoak ahalbidetzen duen neurrian, 2013ko inbertsioetan baserriko teilatua konpontzeko konpromisoa. Talde eragilean elkarlanean aritu garenok, proiektuen jarraipena egiten aritu gara eta egiten jarraituko dugu. Edozein proposamen eta iradokizunetara irekita daude, beti ere, prozesuan adostutako Oianguren izaera errespetatzen den bitartean. Jakin, Oiangura begirako erabaki guztiak talde

eragilean hartzen ditugula eta zalantzaren aurrean edo beharra ikusten dugunean, prozesuan parte hartu duzuenokin bilerak egingo ditugula. Oianguren alde lanean jarraitzeko gogotsu gaude eta gogoan izan gure esku dagoela parkearen etorkizuna.■ Josu Garcia, Patxi Uranga, Xabi Mujika eta Nerea Elias (Herritarren ordezkaritza taldea)

Gaztetxe berria, ilusio berriak! Ordiziako gaztetxe berriak, Milagrosako eskola zaharrean ireki zituen ateak azaro hasieran. Gazteentzako eta kulturarako espazio irekia izan nahi duen eraikinaren eraberritze lanak hasiak dira iadanik, eta gutxinaka-gutxinaka denon artean osatu nahi dugun proiektu soziala abian jartzera goaz. Lehenik eta behin, gaztetxe berriaren antolaketa zehaztu beharrean aurkitzen gara. Horretarako, gune parte hartzaile bat bultzatu nahi dugu, non, herriko gazte, pertsona edota talde sozialen proposamenak batu nahi ditu-

Udal aldizkaria • Revista municipal

gun. Guztiona, eta aldi berean inoren ez den espazioa, elkar-ekintzaz baliatuz, proiektu desberdinak aurrera eramango dituena. Hasieratik, gure izaera, printzipio, helburu edota baloreak definitzen gaude era eraikitzailean. Hau lortzeko, talde dinamikak, eztabaidak, dokumentalak, hausnarketak… egin eta egingo ditugu aurrerantzean. Proiektuaren oinarriak denbora guztian birdefinitzen; feminista, parte hartzailea, autoantolatua, asanblearioa, sortzailea, euskalduna, kulturen artekoa, diru

Ordizia eginez

irabazi asmorik gabea, jasangarria, belaunaldien artekoa, memoria historikoa duena… Beraz, proiektu honetan parte hartu nahi baduzue, besoak zabalik hartuko zaituztegu, eta zeuen ideiak, kexak, proposamenak eta laguntza asko eskertuko dugu. Honetarako, ostiralero 18:00-tan biltzen gara, guztion artean gaztetxeari eta herriari bizi poza emateko asmoz. ■ Informazio gehiagorako: www.ordiziakogazteasanblada.blogspot.com

✎O.G.A. (Ordiziako Gazte Asanblada)

2013ko urtarrila • 8 zk.

Ordizia eginez 8. zenbakia  

Udal aldizkariaren 8. zenbakia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you