Issuu on Google+

HARTU HITZA, PIZTU ORDIZIA! EKIMENAREN MEMORIA 2011ko azaroaren 5a


Aurkibidea AURKEZPENA ................................................................................................... 3 XEDEA................................................................................................................ 3 Helburu nagusia............................................................................................................ 3 Helburu zehatzak.......................................................................................................... 3 AURRE-LANAK.................................................................................................. 4 Komunikazioa................................................................................................................ 4 Udaletxeko delegazioetako langileak................................................................ 4 Eskutitzak eta mezu elektronikoak .................................................................... 4 Buzoneoa eta kartelak.......................................................................................... 4 Prentsaurrekoa eta prentsa-oharra ................................................................... 5 Antolakuntza.................................................................................................................. 7 EGUNEAN BERTAN........................................................................................... 7 Ongietorria ..................................................................................................................... 7 Udal gobernuari buruzko azalpenak ...................................................................... 8 Gaikako talde-dinamika ........................................................................................... 13 Hirigintza ..............................................................................................................................14 Sustapena, garapena eta merkataritza ....................................................................16 Euskara .................................................................................................................................. 17 Garapen iraunkorra eta mugikortasuna..................................................................18 Gazteria ................................................................................................................................ 20 Kultura ...................................................................................................................................21 Ongizatea.............................................................................................................................22 Kirola ......................................................................................................................................23 Berdintasuna.......................................................................................................................24 Taldeen ekarpena.......................................................................................................25 Une irekia ......................................................................................................................26 BALORAZIOAK ............................................................................................... 26 Partaideen balorazioak .............................................................................................26 Partaidetza eta komunikazio Sailaren balorazioa ............................................30 ONDORIOAK................................................................................................... 31


AURKEZPENA Txosten honen helburua, 2011ko azaroaren 5ean, Ordiziako Udalak antolatutako Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimenaren memoria jasotzea da. Txosten hau ekimenean parte hartu zuten herritarrei, Ordiziako alderdi politiko guztiei eta udaletxeko langileei helarazteaz gain, interesdun ordiziar ororen eskura jarriko dugu. Txostena Ordiziako Udaleko Partaidetza eta komunikazioa Delegazioak egin badu ere, bertan agertzen den informazioa eta hitz asko, delegazioetako zinegotzien eta udaletxeko hainbat langilerenak ez ezik, bertaratutako herritarrenak dira.

XEDEA Helburu nagusia Ekimenaren helburu nagusia ordiziarrek udalean gaika parte hartzeko duten aukera irudikatzea izan zen. Parte-hartze hori irudikatzeko 3 pauso ezinbesteko bereizi genituen: •

• •

Informazioa: Informazioa orokorra zein gaikakoa. Iritzia eman ahal izateko ezinbestekoa da lehenik informazioa izatea eta informazio hori ezin da partziala izan, testuinguru baten barruan sartu behar da (udalgobernuari buruzko azalpenak). Inplikazioa: Inplikazioa norberaren iritzia emateko, gainerakoena entzun eta elkarrenganako errespetuan oinarritutako eztabaida gauzatzeko gaitasuna (gaikako talde-dinamika). Partekatzea: Partekatzea gainerako gaikako taldeetan lantzen ari direnaren berri izatea osotasunaren ikuspuntua lantzeko (taldeen ekarpena).

Helburu zehatzak Ekimenaren helburu nagusiaz gain, hainbat helburu zehatz betetzeko asmoa ere bazen: • • • •

Ekimenaren bidez, herritarrak gaikako aholku batzordeetan parte hartzera animatzea. Martxan dauden aholku batzordeak indartu eta abiatzeko daudenak abiarazteko erreferentzia-puntu bihurtzea. Partaidetzak udalaren funtzionamenduan duen garrantziaz ohartaraztea. Udalarekin harremanak izan dituzten elkarteei eta harremanik izan ez dutenei ikuspuntu orokor bat eskaintzea.


• •

Udalaren funtzionamenduan gardentasun eta publikotasuna bermatzeko pausoak ematea. Udala alderdi politikoetako pertsonengandik haratago zabaltzeko bideak jorratzea.

AURRE-LANAK Komunikazioa Udaletxeko delegazioetako langileak Partaidetza eta komunikazioa delegaziotik hainbat bilera egin ziren delegazio desberdinetako langile eta teknikariekin.

Eskutitzak eta mezu elektronikoak Ekimenaren berri ematen zuen eskutitz bat eta mezu elektroniko bat osatu zen. Berariaz kolektibo hauei bidali zitzaien: • Auzoz auzoko dinamikaren lehen txandan parte hartu zuten 210 pertsonei. • Ordizian artikulatuta dauden elkarte eta taldeei (ofizialki erregistratuta daudenak eta ez daudenak). • Udaletxeko langileei. • Ordiziako alderdi politikoei. • Delegazio bakoitzak erabakitako norbanako guztiei.

Buzoneoa eta kartelak Herriko postontzi guztietan banatu zen orria. Kartelak ere atera ziren.


Prentsaurrekoa eta prentsaprentsa- oharra Ekimenaren berri ematen zuten hainbat prentsa-ohar bidali ziren eta urriaren 27an, prentsaurrekoa eman zen. Hona hemen prentsaurrekoko testua eta argazkia: Ordiziako Udalak, azaroaren 5ean, helburu bikoitzeko ekimen aktiboa burutuko du: ordiziarrei udaludal-funtzionamenduaren funtzionamenduaren berri ematea eta, gaikako taldetalde-dinamikaren bidez, ordiziarren iritzi, proposamen eta iradokizunak zuzenean jasotzea, informazioa, konpromisoa eta erabakitzeko ahalmena oinarritzat hartuz. Parte-hartzea. Horixe izan zen maiatzeko hauteskunde-kanpainan, Ordiziako zein Euskal Herriko Bildu koalizioak behin eta berriz errepikatu zuen hitza. Parte-hartzea. Herritarren parte-hartzea, guztion parte-hartzea. Noski, ez ginen bakarrak izan. Politikak egun duen deslegitimazio maila ikaragarriaren aurrean, maiz entzuten dugu hitz hori, parte-hartzea, politikarien, hau da, politikarion ahotan. Gure ahoan. Baina, maiatzean guk hitz hori erabiltzen genuen, gure politikaren ardatz zela adierazi genuen eta hitz berak berretsi genituen aginte makila hartzea egokitu zitzaigunean: Udalaren ateak ireki eta herritarren partaidetza bultzatuko dugu. dugu

Partaidetza hori, ordea, ez da hutsala, ez da modan dagoen korronteari jarraiki, antolatzeagatik antolatu nahi dugun ezer. Partaidetza hori zuzentzeko da, erabakiak hartzeko, herria guztion artean diseinatu eta eraikitzeko. bidelagun, bestela Partaidetzak informazioa eta erabakia izan behar ditu bidelagun hitz hutsean, moda hutsean geratzeko arrisku larria du. Hori guztia kontutan hartuta, Ordiziako udal-talde berriaren erronka nagusienetako bat, Udaleko erabakierabaki-guneak aztertu eta horiek zabaltzeko bideak urratzen hastea izan da. Hala, uztailean hasi eta irailean bukatu genuen auzoz-auzoko bileren lehen txanda eta azaroan ekingo diogu bigarrenari. Ordiziako auzo edo guneen dinamikak jada bere martxa hartuta duela, Udaleko sailetako aholku-batzordeei dagokie txanda.


Horren harira dator Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimena. Azaroaren 5eko goiz osoa beteko duen ekimenaren helburua bikoitza da: ordiziarrei udalfuntzionamenduaren berri ematea eta, gaikako talde-dinamikaren bidez, ordiziarren iritzi, proposamen eta iradokizunak zuzenean jasotzea. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu, lehenik eta behin, herritarrek Udalak jorratzen dituen arlo desberdinen inguruko ikuspuntu orokorra izatea eta ondoren, ikuspuntu hori buruan, interes gehien pizten dion alorrean lan egitea. PartePartehartzea hori baita, konpromisoa, interesa, gainerakoak entzuteko entzuteko nahia, norberaren iritzia entzunarazteko bidea. bidea Beraz, 10:00etan, ongietorrirako tartea irekiko dugu, izen-ematea, haurtzaindegirako aukera, aldi bereko itzulpenerako gailuak hartzea eta abar egin ahal izateko. 10:15ean, alkate eta zinegotziek udaludal-gobernuari buruzko azalpen orokorrak eta Udala osatzen duten 13 sailen nondik norakoak adieraziko dituzte. 10:45ean, udal-aretotik irten eta herrian barna banatuko gara gaien araberako taldetalde-dinamikari ekiteko. Gaiak guztira 10 izango dira eta herritarrek askatasun osoa izango dute unean interes gehien pizten dien gaia aukeratu eta taldean jorratzeko. Horretarako, talde bakoitzeko arduradun eta zinegotzi bana izango da. 10 gai horiek honako hauek izango dira: Gazteria, Euskara, Garapen iraunkorra eta mugikortasuna, Kirola, Sustapena, garapena eta merkataritza, Kultura, Partaidetza eta komunikazioa, Berdintasuna, Ongizatea eta Hirigintza. Talde-dinamika amaitu ostean, guztiok udaletxera hurbilduko gara, arkupeetan kafea hartzera. Ordu laurdentxo bat izango dugu taldean zintzilik geratu diren hainbat gairi buruzko gogoetan eta hausnarketan jarraitzeko. 12:30ean, guztiok udaletxeko batzar-aretoan bildu eta talde bakoitzak eztabaidatu duenaren inguruko laburpenak entzuteko aukera izango dugu; talde bakoitzak osotasunari osotasunari egiten dion ekarpena ezagutuko dugu, hain zuzen ere. 13:00etan, "une une irekiari" irekiari ekingo diogu. Normalean, horrelako txanda askeak irekitzen direnean oso jende gutxik parte hartu ohi du, baina talde-dinamikak berak indartuta, ziur gaude bertaratutako askok hitz egin nahiko duela talde handiari hausnarketarako zenbait hitz eginez. Goizari dagokion amaiera, noski, jan eta edanarekin batera, elkar entzuteko gune garrantzitsuenean, herriko plazan, emango diogu. Adierazi behar da, garrantzitsua iruditu zaigula Ordizian oso aktibo ditugun eragileek ez ezik, norbanakoek ere parte hartzea. Hori dela eta, deialdi zabala egiteaz gain, eskutitz eta mezu ugari bidali ditugu udaletxetik herriko taldeei zein norbanakoei. Gainera, haurtzaindegihaurtzaindegi-zerbitzua eta aldi bereko bereko itzulpenitzulpen-zerbitzua ere jarriko dugu, herritar guztion partaidetza bermatzeko. Beraz, eta Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimenak Udalaren sailkako funtzionamenduan eta erabakitzeko guneak zabaltzeko ahaleginean mugarri izango denaren jakitun, azaroaren 5eko 5eko ekimenean parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi genuke, bai baitakigu zeure hitza GEURE bihurtzeko topagunea izan daitekeela. daitekeela Ordiziako Udala Ordizian, 2011ko urriaren 27an


Antolakuntza Delegazio bakoitzak lan handia egin zuen Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimenaren lehen zatian eman beharreko azalpenak prestatzen. Delegazio bakoitzak eginiko lanaz gain, ekimena zehazteko hainbat bilera ere egin ziren. Bestalde, gaikako talde-dinamikarako dinamizatzaileak aurkitzeko delegazio bakoitzarekin nolabaiteko lotura zutenengan pentsatu zen. Horretarako, oso baliagarria izan zen urriaren 28an antolatu genuen parte-hartzearen inguruko tailerra, 42 pertsonek hartu baitzuten parte. Guztira 12 dinamizatzaile izendatu genituen eta haiekin eta beste lan batzuk egin zituzten pertsonekin bilera bat egin genuen azalpen guztiak emateko.

EGUNEAN BERTAN

Ongietorria Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimenari 10:00etan eman genion hasiera izenematearekin. Izena emateko 3 modu zeuden: • • •

Euskaraz ulertzen dutenak Euskaraz Euskaraz ulertzen ez dutenak: dutenak aldi bereko itzulpenerako aurikularrak hartzeko. Haurtzaindegia: Haurtzaindegia haurrak begiraleekin uzteko gunea.


Guztira 97 pertsonak hartu zuten parte: • Aurikularrak: 7 pertsona. • Haurtzaindegia: haur 1. • Elkarte edo talderen batekoak: 19 pertsona. • Udaletxeko langileak / udaletxearentzat lan egiten dutenak: 5 pertsona. • Antolakuntzan parte hartu dutenak: 30 pertsona.

Udal gobernuari buruzko azalpenak Udaletxeko batzar-aretoan. Azalpenak eman behar zituztenak zinegotziak eseri ohi diren aulkietan jarri ziren. Bertaratutakoak parean eseri ziren, pantaila handiari begira. Bi pantaila erabili ziren: aretoko pantaila handia aurkezpena euskaraz emateko; pantaila txiki bat gaztelerazko aurkezpena emateko.

Gai-zerrenda

Gaurko programa Udal-funtzionamendua Arlokako azalpenak Taldekako dinamikari ekin

Azalpen horiek lau atal zituzten: • Programazioa Programazioa. amazioa Egunaren nondik norakoak azaltzeko. • UdalUdal-funtzionamendua. funtzionamendua Udalaren erabaki-guneak azaltzeko. • Arlokako azalpenak. azalpenak Arlo bakoitzean egiten dena azaletik azaltzeko.


•

Taldekako dinamika. dinamika Hurrengo faserako azalpenak emateko.

Aurkezpen horren helburua ez zen arloen azalpen sakona egitea, baizik eta udalaren ikuspegi orokorra izateko antolaketa eta funtzionamenduari dagozkion hainbat ezaugarri orokor ezagutaraztea, ikuspegi orokorrak gaikako arloa hobeto lantzen lagunduko digulakoan.

Hemen jaso ditugu aurkezpenean jasotako diapositibak tamaina txikian (xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikusi HHPO_aurkezpena.pdf dokumentua).


Talde-dinamikarako azalpenak eman ostean, gai bakoitza zein lekutan jorratuko zen adierazi zen:

Talde-dinamika Arloak Euskara Berdintasuna Partaidetza eta komunikazioa Gazteria

Aretoa Barrena (7. gela) Barrena (Bertsolari-eskola) Hizkuntza-eskola ofiziala (6. gela) Gazte-lokala

Kirola

Hizkuntza-eskola ofiziala (4. gela)

Kultura

Hizkuntza-eskola ofiziala (2. gela)

Gizarte ongizatea Sustapena, garapena eta merkataritza

Barrena (Argazki-gela) D’elikatuz

Hirigintza eta obra handiak

Hizkuntza-eskola ofiziala (7. gela)

Garapen iraunkorra eta mugikortasuna

Hizkuntza-eskola ofiziala (1. gela)


Gaikako taldetalde-dinamika Bertaratutakoei 10 gairen artean aukeratzeko aukera eman zitzaien eta adierazitako lekuetan (Barrena, Gaztelokala, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta D'elikatuz), gaia jorratzeko talde-dinamika bat egin zuten bakoitzaren iritziak adierazi, entzun, jaso eta eztabaidatzeko asmoz. Dinamikaren bidez, alor jakin horiek Ordizian dituzten indargune eta ahulguneen inguruan hitz egiteaz gain, egon daitezkeen proposamenak jaso nahi ziren. Gaikako talde-dinamikari uste zena baino beranduago ekin zitzaion eta beraz, hasieran ordu eta erdiko dinamika aurreikusten bazen ere, azkenean, ordubeteko dinamika besterik ezin izan zen egin. Guztira 10 gai aurkeztu ziren eta 9 talde osatu ziren: • Euskara • Berdintasuna • Gazteria • Kirola • Kultura • Gizarte ongizatea • Sustapena, garapena eta merkataritza • Hirigintza eta obra handiak • Garapen iraunkorra eta mugikortasuna

Partaidetza eta komunikazioan oso partaide gutxi azaldu zenez, beste talde batzuetara bideratu ziren. Talde bakoitzean arloaren zinegotziak edo zinegotzia ezean (zenbait zinegotzik bi talde zituzten bestela), beste pertsona arduradun bat, eta dinamizatzaile batek parte hartu zuten. Dinamikari ekin aurretik talde bakoitzak idazkari bat izendatu zuen, talde handian arloka landutakoaren laburpena azaltzeko. Hona hemen idazkari horiek jaso zituzten oharrak.


Hirigintza Pertsona kopurua: 11

Emakumezkoak: 2

Indarguneak − Frontoiaren eraberritzea. − Ez dela asko eraiki orain arte (San Bartolo aukera). − Alde Zaharreko urbanizazioa eginda. − Gazteen etxebizitza asetzeko aukera. − Zubiak (Orejanekoa) ibaiaren ibarra.

Gizonezkoak: 9

Ahulguneak

Proposamenak

− San Juan - gune naturalaren kolonizazioa (eredu zaharraren erabilpena), handikeria. − Sistema informatikoen eguneratze falta (geografia, topografia...). Atzerapen teknologikoa. − Ordiziak oso lurzoru gutxi dauka, garestia eta ez dago gure esku garapena. − Krisi ekonomikoaren eragina udal ekimenak aurrera eramateko. − Ordizia lantzenen kudeaketa eredua. − Aparkaleku arazoa. − Gardentasun falta (kontzesioen eredua). − Espazio berde onak baina lotura falta (Oria ibaia gaizki zainduta). San Bartolomeren garapena. − Proiektu asko batera egin nahi direla. Ereduaren porrota. − Parkeen arriskua, haurrek baloiarekin errepidera. − Otegienea inguruan zerbitzu falta (zuhaitzen

− Hiri antolamendua berregitea aukera bezala - barnera begira, kanpora baino. Legez derrigorrez Aholku Batzordea sortzea. − Alokairua. − Lokalak etxebizitza bihurtu. − Frontoien argiztapena kanpoan eta barruan. − Helburuak argi izan: o Integratzaileak o Arazo larriak: aparkalekua eta mugikortasuna o Eraberritze-planak (herrigunea) − Trenaren aldaketa aztertu − Parte hartzeko bideak ireki. − Eredu zaharrak ez errepikatzea. − Oria ibaiaren ardatza


polena). − Usoen arazoa. − Informazio eta gardentasun falta San Juaneko auzoan. − Etxe hutsen kopuru handia - eraberritze alokairu proposamena. Lokalen erabilpena. − Portxeen arazoa. − Urbanizazio gastuei zein irtenbide.

berreskuratzea. − Badenak arinagoak. − Herritarrak informatzea eta kaltetuak aintzakotzat hartzea. − Ordizia lantzenek argibideak ematea. − Mendi-lurrak mugatzeko katastroa eguneratzea.


Sustapena, garapena eta merkataritza Pertsona kopurua: 6

Emakumezkoak: 2

Indarguneak − Dauden baliabideak eta kokapena − Herri izaera eta historia − Alde zaharraren potentziala eta saltokien kontzentrazioa − Ohizko merkataritza

Gizonezkoak: 4

Ahulguneak − − − − − − −

Sinesmena falta Zerbitzu batzuen aldegitea Alojamentu falta Aparkaleku falta Bizikletak alokatzeko falta Jatetxe aukera eskasa Errekurtso naturalen kudeaketa txarra.

Proposamenak − − − − − − − − − − − − − −

Baliabide turistikoak bilatu Herri Antzokia eta ingurunea berritzea Plaza nagusia egokitu Oiangurentzat proiektu erakargarria bultzatu Nekazariei erosotasuna eman Oferta-demanda azterketa Herrien arteko elkarlana Abere hiltegia ezarri San Bartolomen aparkalekua erakargarriagoa Eraiki gabeko terrenoak aprobetxatu lehen sektorea bultzatzeko Trenaren erabilera sustatu Auzoak aktibatu. Dena ez antolatu plazaren inguruan 2012an Ordizia erre zela urteurrena ospatuko denez, ekintzak antolatu Urdaneta batzordea berreskuratu.


Euskara Pertsona kopurua: 7

Emakumezkoak: 3

Indarguneak − Herrian ezagutza maila altua. Adin jakin batetik behera, guztiak euskaldunak oso. − Euskararen erabilera bultzatzeko ekimen ugari herrian, Udalak eta hainbat elkartek antolatuta. − EBPN. − Jendearen aldetik jarrera baikorragoa. Euskara lantegietan onartuagoa, etorkinen aldetik errespetu handiagoa herri euskalduna den heinean… − Paisaia linguistikoari garrantzia handiagoa ematen zio. − Udal talde berria euskaldunagoa izatea.

Gizonezkoak: 4

Ahulguneak

Proposamenak

− Euskaldunen erabilera baxua batez ere gazte-helduen artean. − Ekimenetan parte hartze eskasa; herritarren aldetik utzikeria, konpromiso falta. − EBPN aurrera eramateko Aholku Batzordearen falta. − Zerbitzu publiko nahiz pribatuetan (tabernak…) gaztelania erabiltzen da nagusiki. − Dokumentu ofizialak gaztelaniaz irakurtzeko ohitura. Euskarazko eredua itzulpena izan ohi da eta terminologia arrotza.

− Motibazio-sentsibilizazioan eragin. − Baliabide berriak landu: erosketa merkeagoak, opariak… − Aholku Batzordea eratu behar da. − Gurasoak ez dira konturatzen haurren eredu direla. Gurasoak kontzientziatu. − Udaleko agiri guztiak erakargarriagoak egin, irakurterrezagoak… − Herrian antolatutako ekimenetan euskararen presentzia nagusitu behar da (paisai linguistikoan, miusikan…).


Garapen Garapen iraunkorra eta mugikortasuna Pertsona kopurua: 7

Indarguneak − Edukinontzi, aparkaleku, e.a.rren plana, kokapena bideratuta − TA21eko Foroa (2) − Elkarteak − ESKOLAKO AGENDA 21 − Zinegotziak egindako lana − Udalak ematen ari den gauzak aldatzeko aukera − Partaidetzari emandako garrantzia − Ordizia más implicada que otros pueblos

Emakumezkoak: 2

Gizonezkoak: 5

Ahulguneak

Proposamenak

− Bidegorri sin continuidad, que no resta sitio al coche sino al peatón (3), talando árboles (parque de la montañita, anexo al Instituto) − Aparkaleku falta − Oianguko arazoa ondo bulatzea, ekologikoki − Biodibertsitate diagnostikoa, Oiangukoa barne − Zarata pantailak N1, trenbidearen aurrean − Irisgarritasuna hobetu Majori kiroldegiko sarreran eta barnean − Ikuspegi kritikoa bai, baina herritar partehartzaile gutxi, indibidualismoa

− Antolamendu Plan Orokorra Garapen Iraunkorraren arabera, GIri garrantzia emanez − Elbarrientzako aparkaleku gehiago (2) − Autoen norabideak birplanteatu − Aparkalekua S. Juanen lur azpian, 2. Planta batekin − Edukinontzien birkokapena − Eraikuntzetatik amiantoa kentzeko plana martxan jarri (ASVIAMI elkarteak eskatuta, Hernaniko Udaletxean egindakoa eredu) − RENFEri presionatu trenbide azpiko pasabidea egiteko; makroproiektoen zain egon gabe (trenbidea mugitzea) arazoei irtenbideak eman − Industrialdeako irteera Tximistara bi norabidetakoa, zebrabidea lekuz aldatuz − Zebrabideetan hainbat puntu beltz − Oinezkoei lehentasun handiagoa, espaloiak zabalduz − Beasain, Lazkao, Ordiziako udalen arteko koordinazioa, baita eskualde mailakoa, Garapen Iraunkorrari dagokionez


medioambientalme − Ingurumen teknikari falta nte − Energía aurrezpen , − Movilidad: rebaje trafikorako teknikari falta de aceras, − Udal eta herri mailan ascensores Garapen Iraunkorrari − Apertura del Ayto. garrantzi nahikorik ez. − Ordiziaren ingurumenarekiko sensibilitate eta dinamismoa.

− Agur zibilak egiteko tokia − − Aparkaleku faltari buruz eztabaida egon da, hori ez dela arazoa (2) − Etxeetako garajeen erabilera bultzatu, etxe adosatuetako kasuetan, beraien badoa erabil dezatela aparkatzeko − Obren lizentzietan lur azpiko aparkalekuak derrigorrezkoak − Bizikleta publikoak izatea − TA21eko foroetaz informazio gehiago − San Juango bidegorriaren birplanteaketa, errotonda hobetuz − NIeko sarrera San Juanera hobetu, trenbide azpiko lurzorua jeitsiz − Ingurumen teknikaria izatea − Biodibertsitate diagnostikoa (Oiangu barne) − Udaleko ardatza Garapen Iraukorra izatea, euskara eta partaidetza bezala.


Gazteria Pertsona kopurua: 11

Emakumezkoak: 7

Indarguneak − Gaztetxea/ Gazte lokala − Gazte bulegoa;erabilera; jendea erakartzeko lekua − Kalea − Kirola, musika: gazteentzat erakargarriena − Talde ezberdinak (Eskarabilla, Altamira, kirol taldeak, gaztetxea) − Beste taldeekin/arloekin harremana − Lana egiteko gogoa.

Gizonezkoak: 4

Ahulguneak

Proposamenak

− Lokalak (gazte lokalak=gettoak) − Tabernak + etxea; harreman sozialak − Ekintza falta udaletxetik; aktibitate eskaintza falta − Gazteon kontzientzia falta, udaletxea egiten ari den lana ikusteko + parte hartzeko − Gazte talde guztiek, gaztetxetik ez pasatzea, ez parte hartzea − Komunikazio falta: gazteak/ udaletxea eta gazteak − Adin eta sexu arabera bereiztu egiten gara; gazte ezberdinen arteko komunikazio falta − Udalaren baliabideetan informazio falta − Gazte lokala= presa.

− Gaztetxean biltzea (gazteak eta gazte talde ezberdinak); gaztetxeari are erabilera anitzagoa emateko − Gazte talde ezberdinen arteko elkarketa − Gazte-kontseilua sortu (gazte ezberdinen inplikazioa + kontseilua gaztetxean izatea; udalen edo tabernan biltzea ez da egoki ikusten) − Gazte lokalari erabilera anitzagoa eman − Gazteei informazio gehiago eskaini − Gazte ezberdinak geureganatzea; gazteek sortzea ekintzak − Alkiler soziala eta ganerako gazteen problematikak lantzea.


Kultura Pertsona kopurua: 7

Emakumezkoak: 3

Indarguneak − Aholku Batzordea osatuta dago. − Jende asko dago inplikatuta / lanerako prest. − Partaidetza handia. − Ekintza asko eta mota desberdinetakoak. − Auzoetako festak auzoen arteko harremanak sendotuz. − Toki fisiko ugari musika-eskola, dantza, bertso eskola. − Komunikazioa. − Hilabetekaria jasotzen dugu etxeetan.

Gizonezkoak: 4

Ahulguneak

Proposamenak

− Talde asko baina ekintza antolatzeko orduan koordinazio falta, ekintza ugari garai berean. − Eskualdeko taldeen arteko koordinazio falta. Ordizian bertan afaria, Beasainen kantu afaria eta Lazkaon antzerkia. − Azpiegitura falta, lokalak (dantzak, entsaio-lokalak, liburutegia). − 11-15 urte bitartekoentzako hutsune handia. Ekintza falta. − Herri Antzokiaren erabilpen murritza. − Kaleko ekintza gutxi (antzerkia). − Komunikazioa landu arlo desberdinen artean eta kanpora begira. − Herriko jaietan programazio itxiak, beti ekintza berak.

− Azpìegiturak hobetu (adib. Milagrosa ikastetxea). − Udalak kulturan gehiago inbertitu behar du. − Herri Antzokiaren eta plazaren erabilpena. − Talde desberdinen arteko laguntza (baliabideen optimizazioa). Talde batek zerbait behar baldin badu, beste talde batetik lortu. − Jai batzorde bat osatzea. − Kanpotik etortzen direnei dirulaguntzen informazioa. Informazioa lortu eta nola lortu daitekeen diru-laguntza hori eta horretarako pertsona jarri.


Ongizatea Ongizatea Pertsona kopurua: 6

Emakumezkoak: 3

Indarguneak - Asistentzia sozial ona: etxean adindunak dituzten pertsonekin oso tratu ona eta hurbilekoa. - Informazio argia eta behar adinakoa. - Profesional onak.

Gizonezkoak: 3

Ahulguneak

Proposamenak

- Eguneko zentroan oso plaza gutxi. - Asistente sozial eta osasun-zentroaren artean koordinazio gutxi edo eza. - Bakarrik bizi diren pertsonek edota adinduek gabezia bat edo ezintasun bat dutenean detekzio goiztiarra egingo duen pertsona baten falta (hau loturik dago goikoarekin). - Aparkatzeko leku gutxi, laguntza behar duten pertsonei erosketak eramateko edota hauei etxera laguntzeko kotxea aparkatzeko ezintasuna. - Segurtasun falta kalean: atzerritarrekin loturikoa. - Atzerritarren integrazio falta (laguntza ekonomikoa ez da nahikoa herrian integratzeko). - Ezinduek edo adindunek kalean ibiltzeko dituzten oztopo fisikoak (eskailerak, aldapak‌). - Kanpotarrentzat diru laguntza asko eta bertakoentzat ez. - Ematen diren laguntzen jarraipena ez ote den egiten. - Laguntza behar eta eskatzen ez duenetara ez gara hurbiltzen.

- Kanpotarrentzat herrira datozenean ongi-etorri kit-a (ze paper edo dokumentu behar dituzten, legedia...). - Eguneko zentroan plaza gehiago. - Ezintasunen bat duen edota adindu bat bere zaintzan duen pertsonarentzat autoan jartzeko eta “edozein lekutan� aparkatzea baimenduko dion adierazgarria. - Atzerritarrei lana aurkitzen laguntzea. Zaintzailearentzat laguntzak handitu.


Kirola Pertsona kopurua: 9

Emakumezkoak: 7

Indarguneak - Parte hartze altua (federatu asko)/kirol asko eta kirolari asko. - Ekintza ugari (festetako karrera, igeriketa txapelketa). - Kiroldegiko abonua merkea. - Kirolari ospetsuak eta onak. - Jendearen gogoa ekintza berrietan parte hartzeko orduan, kirolarekin zerikusia duten jardueretan (festetan antolatu zen herri kirol txapelketa, rugby tocata). - Baliabideak lortzeko aukera ugari (kirol dendak). - Kirol instalazio onak.

Gizonezkoak: 2

Ahulguneak

Proposamenak

- Igerilekua txikia geratu da. - Kantxak saturatuak daude. - Frontoiaren erabilera (frontoia egunero erabiltzen dutenen kexa da; frontoia ez da pilotaleku soila, garagardo azoka, azokak…beraien erabilera normala oztopatzen duela). - Jendearen inplikazio eskasa. - Neskek kirola azkar uzten dute. - Kirol medikuaren falta. - Nesken kirolaren indar eskasa. Kiroldegiko langileen arteko liskarrak. - Kirol eskolarretako hezitzaileen prestakuntza falta, eta hezitzaile falta. Kirol instalakuntzetako obrak bukatu gabe egotea.

Oiangu parkearen erabilera anitzaren aukera. Bertan jendeak nahi duen eran eta kirola eremu itxitik kanpo praktikatzeko aukera. - Parke inguruetan aire libreko kirolak egitea ahalbidetuko dituen baliabideak eman. - Eskalatzeko tokia sortzea. - Igerilekua estali. - Kiroldegia/azpiegiturak egokitu, edo bukatu. - Nesken kirola bultzatu. - Frontoiaren erabilera zehaztu, eta erabilera mugatu. Kultura parte hartzailea sortu/bultzatu.


Berdintasuna Pertsona kopurua: 14

Emakumezkoak: 12

Indarguneak − Kimetz taldea. Erreferentea izan da Ordizian. − Kontzientzia pizten ari da (jendea elkartu gara). − Udalaren babesa. Arlo independientea osatu da. − Egiten ar idiren ekintzak (elkarretaratzeak). − Herrian badaude aukerak eta espazioak berdintasuna lantzeko (ikastetxeetan, etxeetan, lantokietan…). − Badago berdintasun legea.

Gizonezkoak: 2

Ahulguneak

Proposamenak

− Kontzientzia gutxi eta desinteresa, herri mailan eta baita Udaletxean ere (orain arte). − Partaidetza gutxi Kimetz egiten dituen ekimenetan. Gazteak ez dira inplikatzen. − Sentsibilizazio gutxi gay, lesbiana, prostitutekiko… − Aktibismo falta. − Gazteen inguruan lan gutxi egin da. Haien artean kontzientzia falta dago, eta haiekin lani kez da egin. − Kirol mailan emakumeak ahaztuta gaude. − Batzorde falta. Jende diferentez osatutako talde baten falta. − Sakoneko arazoa da. − Politikariei ------- falta.

− Emakume taldea osatu. − Sentsibilizazio arloan lan egin. − Gay, lesbiana, emagaldu… kolektiboei eta talde minoritarioei garrantzia eman. − Gai konkretuei buruzko hitzaldiak antolatu. Gaiak lantzeko espazioak sortu. − Eztabaida guneak sortu. − Hezkidetza ikastetxeetan. − Zeharkakotasuna. − Herri mailako ekimenak. − Gai integrala izatea udalean. − Ordenantza. − Protokoloa.


Taldeen ekarpena Talde-dinamikaren ostean, 12:15ean, udaletxeko arkupeetan kafea eskaini zen taldekako dinamikari amaiera emateko.

12:30ean, batzar-aretoan borobilean bildu eta talde bakoitzeko idazkariek beren taldeetan landutako gaiak laburbildu zituzten.


Une irekia Taldeetako idazkariek hitz egin ostean, bertaratutakoek edozein gairen inguruan esateko zutena adierazteko unea ireki zen. Hona hemen, labur labur, une horretan atera ziren gaiak: • • • • • • • • • • • •

Edukiontziak husterakoan Sasietako kamioiek zarata handia. Partaidetza eta Komunikazioko taldea ez sortu izana azpimarragarria. Aparkaleku falta ez, autoak daude soberan. Kexa, ideia, proposamen iradokizunak bideratzeko, herritarrak parte hartzeko baliabideak sustatu behar dira. Detaile txikiak daude hobetzeko eta tartean proposamen bat Majoriko markagailua (locales visitantes) euskaratzea. Herriko kamerak, plazakoak azokara bideratuta eta besteak trafikora. Normalean beherantz begira daudela erantzun da. Kultura Barrenan zentratuta, suhiltzaileen egoitza zaharra nola dago? Nikolas Lekuonaren materiala eskuratu eta zerbait egin daiteke. Etxebizitza hutsak bete, alokairu soziala sustatu. Bankuen desjabetzeen inguruan informaziorik ez. Bestetik, hirigintzako taldean atera denarekin ez asko, asko eraiki da Ordizian. Memoria historikoa, testigantzak jaso beharko genituzke. Etorkinak ez daude ordezkatuta gaurko ekimenean.

BALORAZIOAK Partaideen balorazioak Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimena burutu eta handik egun batzuetara, Partaidetza eta komunikazio Sailak esaldi batean ekimenaren inguruko balorazioa egiteko eskatu zien bertaratutakoei. Hona hemen, esaldi bakarrean ez badira ere, jasotako balorazioak: Hausnarketarako gune egokia izan zen, baina denbora gutxiegi eduki genuen taldean lan egiteko. Zure eskaera erantzunez, nire ustez oso ondo egon zen dena: antolatu zen ordua eta eguna, antolaketa, jorratu ziren gai, ordiziarrok izan genuen protagonismoa.... Horrelakoak gehiago behar ditugu, eta ordiziarrok proposatzen diren ekintzak eta proiektuak udalak martxan jartzea espero dut. Baino zerbait faltan bota nuen, eta beste partiduen eta udaletxeko hainbat langileen partaidetza izan da. Ea denon arten berriro Ordizia martxan jartzen dugun. Ideiak ateratzeko metodo ona izan zan ta emaitzak eman zittun, baño taldekiden arten komentau zan bezela, denbora gutxi izan gendun eztabaidak bideratzeko, presaka ibili behar izan gendun, alegie. Balorazioa, partaidetzari eta lortutakoari erreparatuaz, oso positiboa. Baina, espero


zen bezala talde-dinamika motzegia, denbora faltagatik. Positibo ikusi nuen, gende asko hurbilde zen, gure talde nahiko pertsonak bildu giñen eta lanean hasteko oso ondo, baina hau pauso bat izanda. Hemendik aurrea zer? nere galdera da? Me parece que el resultado positivo tanto por la participación como por las propuestas. Nuestro grupo bien pues estabamos 12 mujeres y 2 hombres, que para empezar a trabajar fenomenal. Esta actividad ha dado un paso, pero la participación como yo la entiendo es de doble dirección por lo que tendría que tener una continuidad. Mi pregunta es ¿De aqui en adelante que? Kezkatuta nengoen ekintza hauekin, ba ematen zuen gauz berria zela, eta guk elkarte bezala beste elkarterekin urte asko daramazkigu lanean, eta kontutan eduki behar duzue nere uztez. Esaldi batean laburtzea nahiko zaila izan daiteke, baina tira. Nire balorazioa, oso ekimen aberatsa izan zen, agian jendetsuagoa izatea ez litzateke txarra izango, baina agertu ginenok egin genuen ekarpena ona, aberatsa eta interesgarria izan zen. Herrian dauden edo falta diren gauzen berri izan dugu hainbat ikuspututatik. Nik Hartu Hitza Piztu Ordizia bezalako ekintzak oso positibotzat jotzen ditut, herritarrok ditugun iritzia eta kezkak azaltzeko aukera paregabea eta zuzena dela iruditzen zait. Hala ere Larunbatekoa nire ustez egun guztiko plana izan behar zuen denboraren presioan izan bai zen eta ez zuen taldeka lantzeko denbora gehiagorik eman ni joan nintzen arloan behintzat. Gure taldearen ustez, oso baikorra izan zen partaidetza ariketa hau, izugarrizko gogo eta ilusioarekin joan ginen. Herritarrak Udalaren parte sentitu ginen momentu batez. (beste inoiz ez bezela) Erabateko gardentasuna erakutxi zen udalaren egituraketa guztia agertu zenutenean eta herritarrak delegazio ezberdinetan banatzean herria herritarrek aldatu, hobetu eta gozatzeko dagoela. Badakigu ezinezkoa dela herritarren nahi guztiak betetzea, baino espero dugu Azaroaren 5-ean plazaratutako kezka, behar eta aportazioen inguruan erreflexio bat egitea, zuek baloratzea lehentasun guztiak.eta hauek aurrera eramatea. Lehen esperientzi bezela oso ondo egituratuta eta antolatuta zegoen, baina beste baterako denbora gehiago beharko genuke. Ekimen interesgarria eta herriarentzat onuragarria izan daitekeena. Bertan ateratako ekarpenak Udaleko batzorde bakoitzean aztertzea ezinbestekoa iruditzen zait ekimenari osotasun bat emateko. Faltan bota nituen beste alderdi politikoetako ordezkariak eta Udaleko hainbat teknikari. Nere balorazioa esaldi baten baino gehio bi hitzetan definituko nuke: "Hasiera ona". Jendeak badauka parte hartzeko gogoa eta gainera batzu asko dakite. Aprobetxatu hori!!! Ahaleginak egin beste "sokatako" jendea erakartzen. Eguneroko parte hartzean ohitu behar dugun jendetza. Esperientzia oso positiboa, eredugarria eta jarraipena behar duena. Metodologia


aproposa, atsegina eta emankorra. Herritarrak hezi behar dira halako prozedurekin eroso sentitzeko. Larunbatean burutu zen ekimena oso ongi atera zela iruditzen zait. Antolaketa aldetik ondo lotuta zegoen eta izandako partaidetza ere ona iruditu zitzaidan. Ea ekimen honetan erakutsitako partaidetzari nahiko etekin ateratzeko gai garen! Lehenik eta behin, eskerrak eman herritarroi udal kudeaketan zuzenean parte hartzeko eman diguzuen aukeragatik. Bigarrenik, komisio ezberdinetan jaso ziren iritzien sintesi bat egitea interesgarria irudituko litzaidake (nork bere komisioan jasatakoa garatzea iruditzen zait egokiena) eta parte-hartzaile guztiei bertan jasotakoa helaraztea. Hirugarren pausoa, gobernu taldearen iritzia jasotzea litzateke eta ondo irizten baliote, lehentasun duten proposamenak martxan jartzeko plan bat osatzea. Azkenik, pena bat izan zen partehartze komisio eratzeko jende nahiko egon ez izana eta guztion artean partehartzea sustatuko lukeen zirriborro bat osatzea irtenbide bat izan liteke. Nire ustez ondo egon zen ekimena, baina gure arloan behintzat, jendea kritikoagoa eta ugariagoa izango zela uste nuen. Antzeman nuen jendeak, instalazioei buruz bereziki, duen ikuspegia ez datorrela bat errealidadearekin; baina hori ere ez da txarra, ondo baloratu baitzituzten nahiz eta egoera tamalgarrian egon. Positiboa da jendeak instalakuntzei buruz jasotzen duen irudia nahiko positiboa izatea. Gehiegi ari naiz luzatzen, ekimen hauek ondo daude, baina gero jendeak eskatutakoa ere bete egin behar da edota neurriak hartu, bestela frustrazioa eragin dezake. Balorazio oso ona, Ordizian, lehenengo aldiz udal batek antolatzen duelako horrelako ekitaldi bat, partaidetzan kopurua nahiko altua izan delako eta herritarren ekarpenetan ideia interesgarriak eta kontutan hartzekoak azaldu direlako. Pare bat xehetasun : - Talde dinamikaren iraupena laburra gelditu zela, nere ustez, kontutan hartuta ekitaldiko zati garrantzitsuena zela. - Bestalde, badakit propaganda egokia egin duzuela eta oposizioko alderdiei ere jakinarazi zaiela ekitaldiaren berri, baino nere perzepzioa da, ekitaldia, ordiziar zati batentzat, Bilduren ekimena izan dela gehiago, udalarena baino. Honek, uste dut, zerikusi izan duela partaidetzan. Aukera aparta beste herritarrekin elkarlanean aritzeko eta gure iritzia udaletxean emateko. Se han notado las ganas e ilusi贸n de la gente por participar. Realmente muy positivo. Aukera ezin hobea izan da herriaren kudeaketaren ingurukoak ezagutzeko, eta herritarren parte-hartzea ere polita izan da (ez dadila denborarekin ahuldu!!). Ilusionante y esperanzador; me vinieron a la memoria aquellos a帽os entre semiclandestinidad y legalidad (Ametsbide, asambleas...), con intensa


participación. Ekintza aproposa iruditu zitzaidan nahiz eta herritar perfil batzuen hutsunea nabaritu nuen, behar bada elkarte edo erakunde desberdineko pertsonei gonbidapen zuzena eginez edo beraiengana zuzenean gerturatuz lor daiteke perfil horiek betetzea. Horrelako ekintzetan alderdi politiko desberdinetako udal ordezkariak eta sail guztietako teknikariak parte hartzeko pausoak eman beharko genituzke denok. Herritarrek ala eskatzen dutela esango nuke. Talde batzuetan 13 edo 15 lagun elkartu zirela uste dut (talde-lan azkar bat egiteko talde zabalegia behar bada...) eta beste batzuetan 4 edo 5 lagun tekninari eta dinamizatzailea barne (lan-talde txikiegia sakondu eta helburua lortzeko...). Hurrengo baterako parte hartzaileak talde desberdinetara bideratzea komenigarria iruditzen zait, talde orekatuak lortzeko. Ekintza interesgarria iruditu zitzaidan, ondo antolatutakoa eta balorazio positiboa egingo nuke. Nire ustez larunbateko bilkura oso ondo atera zen. Arrazoiak: -Antolaketa oso ona. -Ordutegia behar bezala errespetatu zen, nahiz eta atzerapen txiki bat egon. Hori halere, normala da. -Udaleko atal ezberdinen inguruko informazio ematea oso ondo egon zen, gutxi gora behera atal guztien inguruko berri izan dezagun herritarrok. -Taldekako bilkurak ere oso egokiak izan ziren bertan errazagoa suertatzen baita parte hartzea eta gainera atal bakoitza sakonago aztertzeko aukera ematen baitu. - Plenarioa ere oso ondo egon zen guztiaren berri orokor bat jasotzeko. Honek segida izatea beharrezkoa da eta jaso dudan mezuaren arabera hala izango du, izan ere, dagoeneko bilera batzuk aurreikusi dituzue eta baita zehaztu ere. Momentu ona da giroa bero-bero dagoela bilera horiek lehenbailehen jartzea. Hala ere, egokia litzateke urtean zehar egiteko bilera batzuk aurreikustea jendeak jakin dezan zenbat bilera izango diren gutxi gora behera, izan ere, jende asko atzera botatzen da bilera asko badira. Bestetik, aurreko larunbateko akta txiki bat edo laburpen bat (atal bakoitzeko gako nagusiekin) bidaltzea ere ez legoki gaizki. *Hasierako laburpen hori, grafikoak, oso egokiak ziren. Batzuetan ez dakigu sail bakoitzak nola funtzionatzen duen, ezta bakoitzak zer egiten duen ere. Hori begibistan jartzea komeni dela uste dut, joan ez zirenei ere parte hartzeko aukera emateko edota iradokizunak bidaltzeko aukera emateko. *Antolaketa.-Egituraketa ere oso egokia (mapa, gometxak,..) parte hartzearen balorazioa egiteko, baita udal teknikoen inplikazioa nahiz motibazioa ikusteko ere. *Gustora sentitu nintzen. *Denbora gutxi zegoen gauza asko egiteko, harramenetarako, ideiak azaltzeko,‌, dena presaka eta korrika, sentsasio agobiante piskat bazan, bai aurkezpenean baita lan taldeetan ere. *Gazteria arloan 10-11 pertsona inguru izan ginen (gehienak ezagunak) jende berria motibatzeko estrategiak bilatu behar dira


Partaidetza eta komunikazio Sailaren balorazioa Sailaren eta parte-hartzaileen balorazioa antzekoa dela esan dezakegu. Hona hemen, sailean eginiko balorazioaren alde azpimarragarrienak: • • • • • •

Jende asko eta parte-hartze handikoa (guztira 97 pertsona). Oso ondo antolatuta. Antolamenduan hainbeste ordiziar (30 pertsona) inplikatu izana oso positiboa (hurbiltasuna, parte hartzeko modua, inguruan zabaltzeko modua...). Horrelako ekimenak monotematikoak egin daitezke. Ahoz ahoko komunikazioa eraginkorrena. Akatsak: o Alderdi politiko eta langileen falta. Hurrengoetarako gehiago landu beharreko aldea. o Bukaera astun xamarra, taldeen ekarpena laburbildu beharra. o Une irekia gehienbat kexatara murriztu zen, partaidetzaren inguruan bideratu zitekeen une irekia, herritar batek adierazi bezala.

Goran aipatzen den helburu nagusia bete zen, zen hurbildutakoei informazioa modu egokian eman zitzaien, inplikazioaren beharra talde-dinamikan praktikaren bidez antzeman zuten eta partekatzea zein garrantzitsua den taldeen ekarpenaren unean ikusi zuten. Parte-hartzaileen balorazioetan bi alde errepikatu dira etengabe: ekimena interesgarria izan da eta jarraipena behar du. Ekimena gaikako batzordeak abiarazteko edota indartzeko oso egokitzat jo dugu eta formatu bera urtean behin edo bitan, beste helburu zehatz batzuekin egin daitekeela uste dugu. Udala Auzoz auzo

Prozesuak

Batzordeak

San Bartolome

Bustuntza

Euskara

Berdintasuna

Eskarabilla

San Juan

Kirola

Partaidetza

Altamira Otegienea

Herrigunea

Agenda 21

Hirigintza

Ongizatea

Gazteria

Oiangu

Aurrekontuak

Kultura

Edonola ere, Udalaren eta herritarren arteko harreman hori estutu eta herritarrek udaleko erabaki-guneetan geroz eta partaidetza gehiago eta


handiagoa izateko, hiru bide nagusi ari gara jorratzen: auzoz auzoko dinamika, aholku batzordeak eta berariazko prozesuak.

ONDORIOAK Ordiziarrei udalari dagozkion gaietan parte hartzeko aukera eskaintzen zaienean askok aukera hori baliatzen dute. Baliteke hurbildu ez ziren beste askok ekimena zer den jakinez gero parte hartzeko nahia azaltzea eta aurreiritziak direla eta, azaroaren 5eko ekimenean ez parte hartu izana. Bestalde, argi dago horrelako guneetan parte hartzeko ohitura handiegirik ez dagoela eta are gutxiago erabat mugatuta ez dauden eta ekintzarako esparru zabala eskaintzen duten ekimenetan. 2011ko azaroaren 5ean burutu genuen Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimenak antolaketa maila handia eskatu bazuen ere, emaitza oso aberasgarria izan zen eta ekimenarekin urratutako bideari ekiteko indar gehiago eman zizkion gobernu-taldeari. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu, deialdia kontutan hartuta, egun horretan udaletxera hurbildu ziren herritar guztiei, bai eta beren borondatez ekimena gauzatzen lagundu zuten hogeita hamar ordiziar horiei, horien guztien laguntza eta inplikazio eskuzabalari esker, hasieran ideia hutsa zena gauzatzeko aukera izan baikenuen.

Ordiziako Udaleko Partaidetza eta Komunikazio saila 2011ko azaroaren 28an Ordizian


Hartu hitza, piztu Ordizia! memoria (2011-11-05)