Oiartzun 2017 urtekaria

Page 1


Azala: 2017ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Eneko Salaberria Gonzalez

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977


47. zenbakia OIARTZUNen, 2017ko ABUZTUAREN 2an



Bi urte pasa dira Oiartzungo Udalaren gidaritza hartu genuenetik. Herriaren ongizate orokorrean pentsatuz hartu ditugu erabakiak eta martxan jarri ditugu egitasmoak, handiagoak edota xumeagoak. Denbora honetan herritar askorekin egon gara: auzo bilerak, lekuan lekuko proiektuak konpartitzen eta ekarpenak jasotzen, norbanakoen eskaerak entzuten, sortzen diren gatazkak bideratzen... Asko izan dira jaso ditugun ekarpenak eta eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten herritar guztiei! Legegintzaldiaren erdian gauden honetan, aurrera begira ere indarra eta ilusioa ditugu jarrita aurretik gelditzen diren beste bi urteetarako. Badakigu erronka asko eta lan asko esan nahi duela horrek, izan ere, bi urte hauetarako, herriarentzako proiektu garrantzitsuak ditugu eskuartean. Eta horiek herritarrekin batera gauzatu nahi ditugu.

Urtero bezala, eskertu egin nahi ditut Oiartzunen urte guztian zehar lanean ari zareten guztioi: kultur, kirol, hezkuntza eragile... Zuen lanari esker, Oiartzun bizi batez gozatzeko aukera dugulako. Eta nola ez, aurten ere Xanistebanetako Jai Batzordearen lana goraipatu eta txalotu beharrean nago udal talde guztiaren izenean. Bertan biltzen diren elkarte, eragile, talde eta norbanakoei esker osatzen da egitarau zabala. Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik. Zer lirateke Oiartzun eta Xanistebanak zuek gabe?

Bereziki gogoratu nahi ditugu Xanisteban hauetan gurekin gozatzerik aukera izango ez duten lagun, kuadrillakide edo familiartekoak. Besarkada bat denentzat.

Xanistebanak denontzat dira parentesi bat; beraz, agur hau bukatu aurretik, zapi urdina lepoan hartu eta gogoratu: ongi pasa, pasatu gabe, eta gora Xanisteban parekideak!!

Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea



editoriala Aurten ere gogotsu lan egin du Urtekari Batzordeak urtebetean gure haranean aipagarri izan diren oiartzuarrak, taldeak, ekimenak, urteurrenak… biltzeko. Eskertzekoa da, hortaz, herriko elkarte, eragile, ikastetxe nahiz norbanakoek egin duten lana. Haiekin batera mimo handiz lortu dugu 2017ko Oiartzun urtekariaren orrialde bakoitza idaztea.

Izan ere, oso garai oparoa bizi dugu. Urtez urte lankide berriek aurkezten dituzten idazlan ugari jasotzen dira, herrian gertatutako ekimen kultural, sozial, kirol arloko… garrantzitsuenen ingurukoak. Horrela, datozen urteetarako jasota eta dokumentatuta uzten dira. Oiartzun urtekariaren 47. zenbakian adierazgarrienak diren gaiak hauexek lirateke:

• Aurten, elkarrizketa nagusia XIXILI MITXELENA ARSUAGA andereari egin zaio. Karrika auzoko Iragorri baserrian jaioa, gerra kontuak, txirrindularitza, kontrabandoa, baserria eta emakumeen bizimodua izan ditugu hizpide, beste gai askoren artean. • HAURTZARO IKASTOLAren 50. urteurrena dela eta, haren historia jaso da. Bereziki, mende erdi honetako ibilbidean guraso guztien ekarpena, irakasleen inplikazioa eta erakundeen laguntza nabarmendu dira. • ARIZMENDIENEA etxearen inguruan lan mardula topatuko du irakurleak urtekarian. Artxibo eta paper zaharrak arakatuz, haren historia ezagutzeko parada ezin hobea.

• HIPATIAREN LORATEGIAren inaugurazioaren berri ere jasotzen da, ikasle talde batek auzolanean egindako proiektua.

• XIXARIO ZALAKAIN harategia aurten itxi bada ere, makina bat urte egin ditu Altzibar auzoan eta egindako bidea ezagutzeko aukera izango du irakurleak. • BERPIZKUNDEA Oiartzunen lanaren bidez, euskal kulturgintzarako hain garrantzitsua baina, era berean, frankismoaren erruz hain itzalean egon zen garaia ezagutzeko aukera izan dugu urtekari honetan. • … Eta makina gai gehiago. Ezin baitira denak aitatu.

Bukatzeko, Oiartzun 2017 urtekaria egiten aritu garen guztion nahia da herritarrek gustura irakurtzea. Izan ere, kolaboratzaile eta irakurleekin, guztion artean, egunetik egunera, gure herriko historiaren zatia izango dena osatzen ari gara.

Lerro hauek inprimatzen zeuden unean jaso dugu Iñaki Arbelaitz handiaren heriotzaren berri. Oiartzungo herriaren alde eta euskal kulturaren jakintza handituz, baita urtekari honetan ere horrenbeste lan eta kolaborazio egin dituzu, Iñaki; zuri eskaintzen dizugu urtekari hau, eta gure begirune osoa zuretzat eta zure sendiarentzat. Faltan botako zaitugu Iñaki! Azkenik, oroimen eta agur berezia hainbat arrazoi direla medio gure haranetik kanpo dauden oiartzuarrentzat. Eta denontzat,

XANISTEBAN ZORIONTSUAK!



Elkarrizketa


8 | Historia


Xixili Mitxelena: “Orduan ez zen laguntzen, orain bezala. Dena emakumeok egin behar genuen” Xixili Mitxelena Arsuaga Iragorriko Xixili da asko eta askorentzat. Karrika izan da bere bizitzaren zati handienaren markoa: bertakoak zituen gurasoak; bertan jaio zen eta bertan bizi da. Noiz eta non jaio zinen? Jaiotegunarekin baduzu istorio xelebre bat kontatzeko… Iragorri baserrian jaio nintzen, 1930eko abenduaren 30ean. Karnetean hala jartzen du, baina beti Urtezaharretan ospatu izan ditut urteak. Etxean jaio nintzen. Larraldapako amona joaten zen gure etxera haurrak jaiotzen laguntzera. Akordatzen naiz ttiki polit bat zegoela ohe gainean, hila zegoen nexka, eta amona hark gelatik nola atera ninduen. Geroztik, ametsa egiten dut irudi horrekin. Gure senide bat zen, Joxe baino gazteagoa.

Joxe Joakin Mitxelena, Xixiliren aita.

Zenbat senide zineten?

Denera zortzi izango ginen, baina azkeneko biak jaio orduko hil ziren. Ginen Tomas, Pako, Enrike, Anttonio, ni eta Joxe. Eta gero, ttikiagoak ziren beste biak. Gure artean bina urteko diferentzia dugu. Denak Iragorrin jaio ginen. Eta gurasoak, zein zenituen?

Aitak Joxe Joakin zuen izena eta Martintxurin bizitutakoa zen, baina esaten zuten Ugaldetxon jaioa zela. Martixui esaten zioten. Etxea erre zenean Iragorrira joan zen bizitzera. Baserritik bizi zen. Gaztetan minetan aritua zela esaten zuen, baina guk ez genuen lan horretan ezagutu. Amak Fernanda zuen izena. Borrondegikoa zen. Amak familia hazten lan ederra bazuen! Beraien artean adin diferentzia handia zuten: 24 urte edo…

Fernanda Arsuaga (behean eskuinean) bere ahizpa Xixili Arsuagaren eta Enrike Lekuonaren ezkontzan, Xixili Mitxelenaren aitabitxia eta amabitxia dira.

elkarrizketa |

9


Iragorrik bi bizitza zituen. Zein bizi zineten han? Nolakoa zen baserria? Beste bizitzan lehengusuak bizi ziren. Aitaren arreba Luixaren familia zen. Egun berean hil omen ziren amona, alaba eta alabaren haurra, enfermedade txarren batekin. Alegia: nire amona, izeba eta lehengusu bat. Haurra jaioberria zen. Haiek ez nituen ezagutu. Nik ezagutu nituen Ixabel, Joxepantoni eta Joxe lehengusuak eta miserikordiatik hartutako Mertxe. Ni baino puska bat zaharragoak ziren. Osaba ere han bizi zen: Inazio. Baserri zahar bat zen. Errentan bizi ginen denak. Eta Karrika?

Karrika orain baino politagoa zen. Orduko etxe xaharrak -Itturburu, Etxetxo, Goñiren etxea, Olale, Anttonxarrene, Petriene, Errota…denak berrituak daude. Polita zen Karrika, ttiki-ttikia. Etxetxo eta Presondo taberna eta komestible-denda ziren. Gu Presondora joaten ginen azukrea, olioa… erostera. Orain elkartea dagoen tokian bota zuten harrizko zubi xahar hura besterik ez zegoen. Borrondegira handik joaten ginen. Arraskura Errotan barrena joaten zen eta Arburura Elka esaten diogun tokitik. Bide xahar batek zeharkatzen zuen auzoa Larraldapatik behera. Lohi ederrak izaten ziren bidean! Arburutik Larraldapara zapata zaharrekin etortzen ziren eta Larraldapan kanbiatzen ziren. Guk kamio gehixeago izaten genuen beheko bideraino, eta ez genuen hori egiten. Harrobia ere bazegoen. Izebaren besoetakoa zinen, eta hari zor diozu izena.

Borrondegiko izeba nuen amabitxia, amaren ahizpa. Hura ere Xixili zen. Gure amari esan omen zion: “Ne izena jarriko zionet” eta amak esan omen zion: “Jarri nahi dunena!”. Hark bere besoetako denei Xixili izena jartzen zien. Osaba Borrondegiko osaba nuen, Xixiliren gizona. Tratu handia genuen haiekin, ongi izaten ginen. Ama oso ongi izaten zen ahizpa guztiekin. Sei ziren, denak ahizpak: Maria, Joxepa, Joakina, Fernanda, Xixili eta Mañuela. Mañuela alargundu zenean neskame joan zen Frantziara. Hura ez nuen ezagutu. Beste denak bai. Joxepa Donostian bizi zen, Joakina Hondarribian, eta besteak Iraurtzan eta Borrondegin. Hondarribiko eta Donostiako lehengusuak etortzen ziren Iragorrira, baina

10 | elkarrizketa

gu ere joaten ginen tarteka haiengana. Ama zenak egiten zituen etxeko gauza goxoak -taloak, baserriko gauzak…- Donostiakoek gustura jaten zituzten. Aitaren aldekoekin tratu gutxiago genuen. Aitaren bi arreba ezagutu nituen: Paula eta Joxepantoni. Eta zuek Donostiara-eta joaten zineten?

Prim kalean bizi ziren izeba-osabak. Iturginak ziren. Amak nire arropa egiteko telak erosi behar zizkidanean izebarengana joaten ginen, eta berarekin ateratzen ginen Donostiara. Famatua zen El Barato tela-denda, Gipuzkoa plazan. Izugarrizko ilarak egoten ziren. Arropa inportanteak baziren, Ollokienera eramaten genituen jostera. Goizeko seietarako mezetara joaten ginen jaietan, eta gero arropa bila pasatzen ginen. Karrikako eskolan ikasi zenuen. Gustuko zenuen eskolara joatea?

Lehendabiziko Anttonxarrenen ibili nintzen eta gero Itturburura pasatu ginen. Sei-zazpi urterekin hasi nintzen eskolan. Anttonxarrene xaharra zen. Goian zegoen eskola eta beheko sotoan jostatzen ibiltzen ginen. Itturburu toki handiagoa zen. Maistra Donostiakoa genuen, Mari Paz. Oso ona zen. Rekuerdo ona dut eskolakoa, gustura joaten nintzen. Ez nintzen estudiante ona baina lagunekin egotea gustatzen zitzaidan. Gure Enrikek-eta eskola ttikia zuten eta gauetan maistrak eskola ematen zien, Itturburun bertan. Behin 10-11 urtetan akabo, eskola utzi egiten zen. Nik 12 urterekin utzi nuen. Diktaketak egiten genituen, mapak erakusten zizkiguten… Neskok arratsaldeetan laborea egiten eta josten ikasten genuen. Lehenengo gauzak han ikasi nituen. Gero amak galtzerdiak egiten erakutsi zidan. Kuadrilla ederra juntatzen ginen eskolan. Iragorritik korrika jaisten ginen Joxe eta biok, erreka-txoko bat bazegoen Presondora ateratzen zena zuzenean, bi-hiru eskailerarekin, eta handik. Iragorrira joaten naizenetan, begiratzen dut nondik joaten ginen. Eskolara joaten ez zirenak ere baziren. Gu senide denak joan ginen. Hala ere, eskola gehien Pakok zuen. Kalera ere joaten zen, Mitxelenarengana. Ni Karrikan bakarrik ibili nintzen. Horregatik ikasi nuen gutxi. Enrike zen eskola gutxien zuena, baina buruz listoena zen. Guk euskaraz egiten genuen dena, eta errekreora ateratzen ginenean kaxa bat ematen ziguten maistrek. Euskaraz hitz egiten zuenari pasa behar zen. Eta az-


Karrikako eskolako haurrak, Mari Paz maistrarekin (Xixili, goiko ilaran eskuinetik hasita bigarrena da).

kena zuena errekreorik gabe geratzen zen. Mari Pazek pixka bat bazekien euskaraz, baina guri erdaraz egiten zigun. Beste maistra bat ere bazegoen, Evarista, eta harekin bukatu nuen nik. Zaragozakoa zen. Itturburun bizitzen zen. Jostatzera nora joaten zineten? Zertan jostatzen zineten?

Irtengan jostatzen ginen. Ministro eta lapurretara ere jolasten ginen. Don-don eginda separatzen ginen eta ministroek lapurrak harrapatu behar zituzten. Ozentzioraino joaten ginen korrika, besteak atzetik genituela ezin harrapaturik. Karrikara joaten ginen jostatzera han bizi zirenekin: Olaleko Miren eta Etxetxoko Maria Luixa‌ Jaiegunetan, Borrondegiko lehengusuak Iragorrira etortzen ziren. Eskandalo ederra izaten zen. Borrondegikoek zakur handi bat zuten, astoa bezalakoa, eta hura ekartzen zuten. Behin, ogi bila joan nintzen Karrikara baina panaderoa etorri gabea zen. Etxera joan nintzen okina ez zela iritsi esatera eta berriz korrika Karrikara joan nintzen. Jostatzen ari ginela Etxetxoko Maria Luixa hartu nuen bizkarrean, eta Bidasoroko Joxe Luixek Olaleko Miren. Karreran hasi ginen, muturkatuta erori nintzen eta izterra hautsi nuen. Eta nola sendatu zinen?

Olaleko Mirenen amak haien etxera eraman ninduen eta Bidasoroko Joxe Luix Iragorrira joan zen abisuarekin. Ama bila etorri zitzaidan eta 15 egun-edo pasatu nituen Donostian

Jaunartzea egiten.

klinikan, San Inazion, Ategorrietako horretan. Zazpi bat urte nituen. Amak egun guztiak nirekin pasatu zituen klinikan. Pakok egiten zituen amaren lanak. Iraurtzakoek esaten omen zuten: “Zeinek garbitu ditu maindireak, izeba klinikan baldin badago?�. Etxera etorri nintzenean Anttonio anaiak bizkarrean hartuta eramaten ninduen zelaira. Arbol azpian jarri eta beraiek jostatzen begira egoten nintzen. Zenbat jaunartze egin dituzu?

Bi. Karrikako eskolara astean behin edo bitan apaiza etortzen zen. Mahaian kank-kank jotzen zuen. Geldi aski egoten ginen! Hilabete batez-edo kalera joan ginen preparatzeko. Kalean egin nuen komunioa. Ollokienen josi zidaten soinekoa, propio. Bazkaria etxean egin genuen, Iragorrin. Borrondegiko izeba-eta etorri ziren. Ez nuen erregalorik jaso, baina dirua bai. Amak ezaguera handia zuen Ubixibarkoekin. Hangoa zuen amabitxia. Eta hark dirua eman zidan. Sosa eltze-itsura bota nuen. Joxek eta nik bagenuen bakoitzak gure eltze-itsua. elkarrizketa |

11


Ollokieneko jostun-ikasleak. Xixili beheko ilaran, ezkerretik hasita hirugarrena.

Sei urte exkax zenituen gerra hasi zenean. Nola jakin zenuten hasi zela?

Xixili Mitxelena.

Pako ogi bila joana zen Karrikara. Kamioan goiti atera zenean eju egin zuen: “Gerra heldu dela, gerraaa”. Presondoko amona zenak dendan zituen gauza guztiak eman zituen. Etxera ekarri zituen Pakok. Hortaz akordatzen naiz. Eta tiroka aritzen zirela ere bai. Larraldapatik behera gizon bat hil zen, granada puska bat erorita. Iragorriko kanposantuan gizonak hil zituzten gauaz ere akordatzen naiz. Pixa egitera joateko amari deitu nionean argia piztu zuen eta segituan soldaduak etorri ziren, argia itzaltzeko esanez. Lehengusuak esnasi soinuak aditu zituela ere esaten zuen. Gerra garaian, janari eske etortzen ziren soldaduak Iragorrira: “Ama, ama!”, eju egiten zuten. Zerbait jatekoa emanda joan egiten ziren. Osabarengana ere joaten ziren, galderak egitera. Ezkerra deitzen zioten. Baina ez zuten eraman. Akordatzen naiz Albisturtik Arraskuelarrara tiroka aritzen zirela. Eta gu, tartean. Eta Lekunetik galtza zuriak eta txapel gorria jantzita nola ateratzen ziren hango semeak, erreketeak, Arraskuelarrera.

ez pasatzeko. Beti deitu izan diogu Kanposantua. Bagenekien apaiz bat zegoela han. Eta eskapo ere egin zuen batek. Baserri batera joanda esku lotuak askatzeko eskatu zuen, eta denuntziatu egin zuten. Eta bertan akabatu. Gerra denboran, Iragorrira jende gehiago joan zen bizitzera kaletik. Nolatan?

Iragorriko kanposantuaren berri bazenuten, orduan.

Iragorri Romerotarrena zen. Arizmendirenak, Romerotarrak eta Exkerrenekoak, hiru familia joan ziren. Bolada bat pasatu zuten han, gauzak pixka bat lasaitu arte. Arizmendirenak telak tintatzen aritzen ziren, ikurrinaren koloreak zituztelako. Arizmendikoak lau-bost ahizpa, bi neskame eta señora ziren. Joxe eta ni ttikiak ginelako lurrean gelan egiten genuen lo, baina beste senideek eta Arizmendiko alabek ganbaran egiten zuten lo, belar tartean. Akordatzen naiz Arizmendiko señora nola egoten zen burutik beheiti manta jarri eta radioa aditzen, tapa-tapa eginda. Harentzako ohea zegoen. Miseria ikusi genuen gerran: ogirik ez zen, olioa-eta arrazionamenduan ematen zuten… Kalera joaten ginen olio bila.

Bagenekien zer pasa zen han eta joaten ginen. Pakok gidatzen gintuen. Zinkuñeko gizonak egun batean bidali egin gintuen handik. Muntoak ere ikusten genituen. Gero alanbre-sarea jarri zuten,

Xanistebanetan euren etxera gonbidatzen ninduten bazkaltzera. Badakizu han sartzea zer zen? Balkoitik begira egoten nintzen, erre-

12 | elkarrizketa

Gerra bukatu ondorenean, Arizmenditarrekin harremanetan segitu zenuen, ezta?


Lagunekin, San Martzialen.

gina bezala. Hala ere, ez ninduten mahaian beraiekin jartzen. Sukaldean egoten nintzen, neskameekin. Baina ondo pasatzen nuen. Kontentu aski joaten nintzen! Ni bakarrik joaten nintzen, anaiak ez. Karrikan festak baziren?

Gu umeak ginenean ez zegoen Karrikako festarik. Galdetzen zigutenean “Karrikan noiz dituzue festak?”, “San Pittin egunean” erantzuten genuen. Eta San Pittin esistitzen ez! Kar-kar. Iturriotzen, Ugaldetxon eta Altzibarren izaten ziren festak. Altzibarkoak famatuak ziren. Jendea galanki izaten zen orduan festetan! San Isidro egunean Munaundira joaten ginen. Arrosarioa errezatzen genuen eta gero Txikierdin soinua izaten zen eta hara joaten ginen. Eta Eguberriak nola ospatzen zenituzten?

Gauza onak jaten genituen. Ama zena sukaldean jartzen zen eta turroia puskatzen zuenean deitu egiten zuen. Eta joaten zenari puska ematen zion. Kapoiak erregalatzen genizkion etxeko nagusiari. Josten ikastera ere joan zinen.

Ollokienera joaten ginen. Hango andrea, Joxepa Iñaxi, josten aritzen zen. Jostun famatua zen! Neguan bakarrik joaten ginen. Zortzi-be-

Lagunak: goian, Xixili Mitxelena eta Mari Karmen Irastorza. Behean, Erramuna Tapia eta Anttoni Mitxelena.

deratzi neska elkartzen ginen. Hark josteko lana ematen zigun eta gu ari. Ama hil arte ibili nintzen josten. Gustatzen zitzaidan lagunartean aritzea. Ondo moldatzen ginen gure artean. Amak esan zidan hasteko, baina ni kontentu joaten nintzen. Orduan ezagutu nuen Maitxo, Ollokieneko alaba, eta lagunak gara ordutik. Parranda asko egina al zara?

Guk ez genuen parrandarik egiten! Xanistebanetan zezena ikusi arte izaten genuen permisoa, gaueko 12ak arte. Gero korrika etxera joaten ginen. Xanistebanetako festarik onenak ziren egiazko zezenak! Hiru-lau egunetan izaten ziren. Berandu etortzen baginen, amak ematen zigun kastigua zen belauniko jarri eta arrosarioa errezatzea. Txurroak jan eta sagardo pixka bat edan, hori zen gure festa. Txikierdira joaten ginen bailera, baina goiz bukatzen zen eta soinua bukatu orduko etxera bueltatzen ginen. Inguruko herrietako festetara joaten zineten?

Bai, baina etxera tenorez bueltatzen ginen, goiz. San Martzialera joaten ginen. Behin Anttonio, Enrike eta hirurak Hondarribiko festetara joan ginen, lehengusuen etxera bazkalelkarrizketa |

13


tzera. Etxerakoan, Anttonio eta Enrike topora sartu ziren, eta ni eta lehengusua sartu gabe gelditu! Orduan, lehengusuen etxera joan nintzen lotara. Hurrengo egunean etorri nintzen etxera. Errenterian ere bagenituen amaren pariente batzuk eta haien etxera ere joaten nintzen Errenteriako festetan. San Juan iturrira ere joaten ginen. Gure etxekoak oinez joaten ziren, baina niri ez zidaten oinez joaten uzten. Ni kamioian, hori uzten zidaten. Lezora ere joaten ginen. Eta San Markora, sanmarkotan izaten baitzen soinua eta festa. Oinez joaten ginen. Ereñozura ere bai, San Antonetan, bizikleta hartuta. Baina ez genuen deus egiten! Eserita jarri, sagardoa edan… Eta norekin joaten zinen?

Lagunekin, neska eta mutil. Anttoni (Mitxelena) Lekungaraikoa nuen laguna, Ergoiengo Etxeberrikoa ere bai, Epeleko Erramuna (Tapia) -orduan oraindik ez ginen koinatak-… Arantzazura ere egiten genuen eskurtsioa. Anaiei gehiago uzten zieten ateratzen. Baina zortea nuen, gure etxeko mutilek bazutelako ni eurekin eramateko ohitura. Pako zen gehien eramaten ninduena tokietara. Bizikleta karrerak ikustera-eta eramaten ninduen, bizikletaren koadroaren gainean eserita jarrita…

Lagunekin, Arantzazun.

Eta nola ligatzen zen zuen gazte garaietan?

Gure ama zenak-eta esaten zuten mutila neskarengana joaten zela, eta leihora harri-koxkorrak botatzen zituela. Gure garaian bailetan ezagutzen ginen. Etxera laguntzea ez bagenuen nahi mutil batek, eskapoka ibiltzen ginen. Egun batean tokatu zitzaidan, Ergoienen mutil batekin hizketan eta barrez aritu nintzela, konfiantza banuen eta, baina ez nuen nahi etxera laguntzea. Ergoiendik korrika abiatu nintzen, eta hura bizikletan. Martinmotzeneko horretan bizikletaren argia ikusi nuen eta zakar tartera sartu nintzen. Hura pasa zenean korrika harrobian barrena sartu nintzen Iragorrira. Orain baino bidezidor politagoak zeuden orduan, eta patxada ederrean ibiltzen ginen. Ez ginen ikaratzen orduan ezta…!

Iragorrin, Joxe eta Tomax anaiekin.

Bakarrik bueltatzen al zinen etxera?

Ez bazenuen inork laguntzerik nahi eta lagunak ez baziren ordu berean bueltatzen, beharko. Karrikako lagunak ez ziren Ergoienera joaten adibidez, baina nik han banituen lagunak. Tolaren soinua izaten zen jaiero.

14 | elkarrizketa

Iragorrin, anaia Pako txirrindulari zen garaian (haren emazte Juanita, Xixili, Joxe eta, beste aldean, hauen ama, Fernanda.


18 urte zenituela ama hil zitzaizun. Asko aldatu al zen zure bizimodua orduan? Buruan tentsioa-edo eman zion. Gaztea zen, 53 urte. Kandelario zen, otsailaren 2a. Txerrikumeak astoan hartu zituen, esnea eramanez, Ollokienera eraman behar zituelako. Martintxurira iritsi zenean “Pakooo!” deitu zuen. Ordurako Pako ezkonduta zegoen. Atakea emana zion. Martintxurin pasatu zuen eguna. Medikua ekarri genuen. Etxean zortzi egun edo pasatu zituen eta beste atake batek eman zion. 15 egunean hil zen. Zortzi gizonekin emakume bakarra geratu nintzen Iragorrin, artzaina ere gurekin bizi baitzen. Bixente zuen izena. Negua pasatzen zuen Iragorrin. Artalde handia zuen. Aralartik etortzen zen, kamioz kamio, oinez. Gaztak gure etxean egiten zituen, sukaldean. Nire anaia guztiek bazekiten gazta egiten eta laguntzen zioten. Urte guztiko gazta ekartzen zigun etxerako. Zortzi gizonekin emakume bakarra izatea etxean aldaketa handia izan al zen?

Horixe baietz, handia izan zen kanbioa. Denean. Ba al dakizu zer den bakarrik egotea? Orduan ez zen laguntzen, orain bezala. Dena emakumeok egin behar genuen. Talo pila ederra egin behar izaten nuen! Ur bila joan behar zen kamioaren beheko aiekara. Amak eta biok elkarri laguntzen genion, baina amak egiten zuen lanik gehiena. Etxean eta kanpoan aritzea tokatzen zitzaion etxekoandreari. Eta aita noiz hil zen?

23 urte-edo nituela. Ez zuen deus izan. Borrondegiko izeba etorri zen eta su bazterrean kontu kontari aritu ziren. Pakok esan zidan inspirazio handia zuela eta apaiza ekartzeko. Ni Don Frantziskoren bila joan nintzen. Goizeko 3etan-edo joan zen aita lotara eta esnasia hartzen zuenean hasi zen “amen, amen, amen”. Eta ni bazterreko ohean lotan… Hurrengo egunean, beti bezala, esnearekin Altzibarrera joan nintzen. Behi-esnea saltzen genuen. Ama joaten zen gehienean, eta hurren, ni nintzen. Apaiza etorri zen hurrengo egunean jaunarekin. Aitak esan zidan sua pizteko jaiki behar zuela, eta jaikitzen hasi zenean, puxt erori zen. Eta akabo. Anaiak txirrindulari zenituen. Haietako bi, Pako eta Joxe, profesionalak izan ziren. Garai haiek nola gogoratzen dituzu?

Pako anaiaren ezkontza eguna, Iragorrin.

Pako hasi zen lehendabiziko. Lanetik bazkaltzera etxera etortzen zen bizikletan. Lagunak hasi zitzaizkion “hik balio duk” esaka, eta horrela hasi zen. Tomas gutxiago aritu zen. Errenteriako Papeleran egiten zuen lan. Han karrera bat irabazi zuen. Urdaiazpikoa zen premioa. Anttonio ere ibili zen; Eskoriatzan erorita egondu zen buruan jela jarrita zortzi egun-edo etxean. Xanistebanetan ere ateratzen zen. Baina hoberena Joxe izan zen. Ziklokrosen ibiltzen zen. Famosoak ziren garai hartan. Anaiak joaten ziren karrerak ikustera, baina ni gutxitan eta gurasoak, sekula ez. Bizikletan ibiltzen bazenekien zuk ere?

Bai. Bakoitzak bere bizikleta zuen Iragorrin.

Egunkarian begira egoten omen zinen karreretan Joxek zer egin zuen jakiteko… Esnearekin Altzibarrera joaten nintzen. Periodikorik ez bazen Altzibarren, kalera igotzen nintzen. Begiratzen nuen erretiratuen zerrenda eta Joxeren izena han ez bazegoen, etxera martxa egiten nuen, kontentu.

Zuen etxetik ziklista famatu asko pasatzen omen ziren… Xanistebanetan karrera zenean, ziklista lagun guztiak Iragorrira eramaten zituzten bazkaltzera anaiek. Ama zenak denei bazkaria jartzen zien. Postrea: arroz-esnea. Martintxurira gutxiago etortzen ziren. Hona gehien Fakundo Zabaleta-eta etortzen ziren. Hemengoak. elkarrizketa |

15


Lan handia ematen al zuten anaia txirrindulariek etxean? Ez, aise egiten ziren lanak. Orduan haragia jaten zuten asko. Berak esaten zigutena jartzen genuen, baina ez zen oso berezia. Behin Oiartzunen egin zuen Joxek ziklokros, eta orduan ez zen dutxarik izaten karrera bukeran, eta eskatu zidan etxera etortzeko ur beroa jartzeko. Karrera bukatu eta segituan etorri zen, garbitu eta kalera! Txirrindularitza jarraitzen duzu oraindik, ezta?

Horixe baietz! Anaiengatik ikasi dut ziklismoaz. Aita zenak esaten zuen zutik egoten ziren erremintekin ez zela fidatzen bera. Gurasoek ez zekiten bizikletan ibiltzen. Anaietako bik Iparraldera martxa egin zuten…

Iragorrin, Jabier ilobarekin (Pakoren semea) eta “asto gaixtoarekin”.

Gizonak pasatzen zituzten beste aldera eta horregatik kartzelan egon ziren. Ama gureak gaizki pasatu zuen. Zortzi egun, non zeuden jakin gabe. Gero, herriko batek esan zion kartzelan zeudela, Martutenen. Aurrerago, Enrike beste zazpi hilabete egon zen kartzelan. Batek deklaratu egin zuen zeinek pasatu zuen. Lanera zihoala, tak, harrapatu zuten. Astean bitan joaten nintzen Martutenera hari janaria eramatera. Ez zuen soldadutza egin nahi. Joxek-eta harategi batean lana harrapatu zioten Durangon. Baina zortzi egunerako eskapo egin zuen Frantziara. Anttonio minetan aritzen zen soldadu egiteko. Baina anaiaren atzetik egin zuen martxa. Ez dute soldadutzarik egin. Paperak egiteko etorri ziren etxera 15 egunerako, baina kanpora atera gabe egon ziren. Muga zeharkatu zutenean, Behobiara joaten zinen haiekin berriketan aritzera…

Aieka batetik bestera egoten ginen hitz egiten. Hamabostetik behin edo joaten nintzen, bizikletan. Batzuetan, bakarrik joaten nintzen. Bestetan, Tolareko Anttoniorekin, haien lagun handia baitzen. Aita Santua hil zenean indultoa eman zuten. Eta orduan libratu ziren. Indultoa jasotakoan, gure Anttonio Martintxurira etorri zen bazkaltzera. Hala ere, badaezpada, zubian alpargatak jantzi zituen, heltzen bazioten eskapo egiteko! Harremana beti mantendu zenuten.

Anttonio anaiarekin eta beste zenbait senitartekorekin.

16 | elkarrizketa

Bai. Tratu ona mantendu genuen beti eta askotan joaten ginen Urruñara. Gerora, gizona ere han aritu zen lanean.


Beraz, ez ziren etorri, adibidez, zuen aitaren entiarrora… Ez. Baina orduan ez ginen entiarroetara joaten familiakoak. Ama hil zenean goiko teilatura joan nintzen eta handik despeditu nuen. Bizkarrean eramaten zuten gorputza tapa-tapa elizaraino. Kontrabandista herriaren fama du Oiartzunek. Jende asko aritzen al zen? Horixe baietz. Denetik pasatzen zen kontrabandoan. Erlojuak, iratzargailuak, bizikleten piezak, kubiertak… ekartzen zituzten beste aldetik. Merkeagoa zen. Hemendik hara alkohola-eta eramaten ziren. Harrapatuz gero, isuna jartzen zuten. Zuen etxekoak ere bai, horien artean…

Sebastian Arbelaitzekin ezkondu zen eguna. Eurekin, Pako anaia eta haren emazte Juanita Ugaldebere.

Mitxelenatarrek kontrabandista fama handia zuten. Senarra ere asko ibili zen. Ezkondu ondoren hasi zen… Mitxelenatarrengana juntatu zenean hasi zen…! Eta beste batzuk. Denak etxean ibiltzen ziren, etxekoak bezala ziren. Iragorritik zakua bizkarrean hartu eta mendiz muga pasatzen zuten. Horiek bai zutela meritua! Bazituzten lagunak, bazekiten nori eraman gauzak. Baina ez dira izenak jarri behar… Eta zu?

Ni ez…

A ez…?

Jejeje… Ni, gutxi.

Eta ez zizun izurik ematen? Altzibarrera esnea eramatera joaten nintzenean astoaren saskian kontrabandoko gauza batzuk ekartzen nituen. Bidean Guardia Zibilak ikusten nituenean beldurtzen nintzen, baina bestela ez. Alde guztietan ibiltzen ziren Guardia Zibilak. Baina ez ninduten behin ere geratu. Harrapatu izan banindute, merkantzia kendu eta multa emango zidaten. Nola ezagutu zenuen zure senarra?

Mutil-kozkorretan. Bixente artzainarekin morroi egoten zen. Baina lehenagotik jostatzera eta gerezi jatera etortzen zen Iragorrira. Aita hil zenean, Tomas, Joxe eta ni geratu ginen baserrian. Eta Tomasek apopilo hartu zuen etxean. Ozentziokoa zen: Sebastian Arbelaitz.

Juana Mari alabarekin.

elkarrizketa |

17


Nolakoa izan zen zuen ezkontza? 1955eko maiatzean ezkondu ginen, Lezon. Pako eta haren emazte Juanita (Ugaldebere) izan ziren gure aitabitxi eta amabitxi. Egun polita izan zen. Ozentzioko denak Iragorrira etorri ziren bazkaltzera. Juanita koinatak eta haren ahizpek prestatu zuten bazkaria. Iragorrin bertan egin genuen luna de miel ederra! Kar-kar-kar. Gero, alaba jaio zen. Zenbat seme-alaba izan zenituzten?

Alabekin, horien komunio ttikian.

Donostian izan nuen alaba, Maternidadean. Hiru seme-alabak jaio dira han. Juanita koinatak lehendabiziko bi haurrak etxean izan zituen, baina hirugarrena Donostian. Berak kontsejatu zidan hara joateko. Asko lagundu genion batak besteari Juanita koinatak eta nik. Bederatzi hilabete pasatu zituen Iragorrin, gaixo egon zenean. Behartzen ginenean, bestea hor egoten zen beti. Lehenengo alabak Juana Mari izena du, amabitxia Juanita zuelako. Hark jarri zion izena. Nik inori ez nion kontra egiten, nirea baino izen politagoa edozein iruditzen zitzaidan. Bigarrenak, Mari Pilarrek, Ozentzioko amona zuen amabitxi. Hura Pilar zen. Hirugarrena jaio baino lehen, senarrak pentsatua zuen mutikoa bazen IĂąaki jarri behar ziola izena. Izen euskalduna jarri nahi zion eta nonbait entzun zuen. Nire anaia Enrike haserre izaten zen haren izena jarri ez ziolako. Ba al zara norbaiten amabitxi?

Bi iloba ditut besotakoak: Felipe, Joxe anaiaren semeetako bat, eta Iragorriko Joxe Antonio, anaia Tomaxen semea. Neskak izan balira ez nien nire izenik jarriko. Zeinek nahiko luke bere alabak Xixili izena edukitzea? Bigarren alabak urtea zuenean Martintxurira jaitsi zineten zu, senarra, bi umeak eta anaia Joxe. Zergatik hara?

Bigarren alaba oraindik ez zen zutik joana Martintxurira etorri ginenean. Tomas esposatu zenean etorri ginen. Etxe hau arreglatu zuen; berea zen. Aldaketa onerako izan omen zen baserritik Karrika behera bizitzera etortzea, ezta?

Pili eta IĂąaki seme-alabekin, Martintxuriko atarian.

18 | elkarrizketa

Pentsatu baietz! Beheko errekara joan behar zen ur bila Iragorritik, eta hemen erreka bertan zegoen! Behin ilunduz gero, Iragorritik ezin zen ur bila joan. Eta hemen bai. Hori izan zen alderik handiena. Eta baserririk ez genuen hemen: baratzea bakarra. Eta baratzean senarra aritzen zen.


Ezkondu zinenean, autoko karneta atera zenuen. Emakume gutxi izango ziren orduan karneta zutenak‌ Ezkonduta atera nuen, Iùaki ttikia zela, Pedro Mari Etxebesterekin. Aise aski atera nuen karneta! Bazekiten Mitxelena ziklisten arreba nintzela, eta erresidentziako gainera igota eman zidaten karneta. Karrikan, emakumeetan, Pepita (Jauregi) koinatak eta nik bakarrik genuen garai hartan kotxeko karneta. Senarrak bazuen karneta eta nahi zuen nik ere ateratzea. Berak animatu ninduen. Bi alabak Karrikako eskolan ibili ziren, eta gero mojetara eraman zenituzten kalera. Zergatik?

Familia osoa, ezkontza batean.

Orduan hala egiten zen, gehiago ikasten jarraitu zezaten. Karrikatik haur gehiago ere joaten ziren: Olaleko Mari Jose (Beloki)-eta ere joaten ziren. Ez baziren mojetara joan izan, etxean geratuko ziren. Semea 1963an jaio zen. Hura Haurtzaro Ikastolara joan zen, ikastola martxan jarri eta hurrengo urtean. Zergatik?

Senarra zena anaia Joxerekin aritu zen hizketan. Eta Bergaretxerekin-eta. Lagunak ziren. Senarrak esan zuen ikastolara eraman behar genuela haurra. Eta nik kontrarik ez nion egin. Karrikatik ikastolara joaten zen ume bakarra zen orduan. Gauza berrien zalea zen senarra. Seme-alabek dantza egiten zuten, txistua jo‌ Zergatik bultzatu zenituzten ekintza horietara?

Iturriozko festetan, Gure Txoko tabernan lanean.

Aroskeneko Maritxuk (Gaztelumendi) erakusten zizkien dantzak Karrikako umeei. Berak komentatu zigun eta bidali genituen. Gainera, haurrak ere gustura ibiltzen ziren horrelako kontuetan. Anaia Pako Bartzelonan bizitzera joan zitzaizun.

Bai. Eta zortzi egun pasatzera joan nintzen hiru seme-alabekin hara. Egunero plaiara joaten ginen, ederki asko! Gaztea nintzenean animatzen nintzen kanpora. Pakok berak eraman eta ekarri gintuen. Alaba, Mari Pilar, gehiagotan joan zen. Ondo aski ibili ginen, hara eta hona eramaten gintuzten. Viva la Pepa! Oso gazte alargundu zinen: 44 urterekin. Nola aldatu zen zure bizimodua orduan?

Karrikako festetan. Sebastian eta Xixili senar-emazteekin, Jeanne Mitxelena iloba eta Inaxio Arbelaitz, Luix Arbelaitz eta Kontxi Arbelaitz koinatu-koinatak.

elkarrizketa |

19


Bizimodu guztia aldatu zitzaidan. Baionan hil zen senarra, han egiten zuelako lana eta asegurua han zuelako. Kaxa itxita, prezintatuta ekarri behar izan genuen, nahiko lan izanda. Zertan egin izan duzu lan etxetik kanpo?

Iturriozko festak, jaunartzeak‌ festa handiak zirenean, Gure Txokora ontziak garbitzera joaten nintzen. Kontxi (Arbelaitz, koinata) han aritzen zen lanean eta hark esanda hasi nintzen. Angulatan ere aritu nintzen. Artaso elkartea garbitzen ere urte mordoa pasatu nuen. Aldabeko Estebanek (Sein) garbitzen hasi nahi ote nuen eskaini zidan. Egunero-egunero joan naiz urtetan zehar: batzuetan goizean goiz, bestetan beranduago, lana nola zen, horren arabera. Etxe batzuk ere garbitu izan ditut: Karrikan etxe ondoan, Arkaleko Arantxarena (Aristizabal)‌ Astean bitan joaten nintzen ni hara. Haurrak ere zaindu izan ditut. Ezkondu eta gero egin izan dut lan etxetik kanpo, eta alargundu ondoren gehien. Angulatan zer lan egiten zenuten? Senarrarekin dantzan.

Anaia Enrikek angulategia zuen. Angulatan ezkondu eta gero aritu nintzen lanean. Denboraldia azaroan hasten zen, eta apirilean bukatu. Karrikan zuen anguletako tokian aritu nintzen batez ere. Noizbait Frantzian aritu naiz, Nantesen eta, kolpe oso handia izan bada. Senarra ere hemen, Karrikan, hasi zen angulatan. Langile asko izaten ginen Karrikan bertan: Barinketako Salbador (Zapirain) -langilea eta bizkorra zen, bera bezalakoa! Oso lagunak egin ginen elkarrekin lanean hasita-, Pepita koinata‌ ere aritzen zen. Angula bizia ekartzen genuen. Hura deskargatu. Baldetan jarri egosteko -tabakoa botatzen zen hiltzeko eta gero egosten zen-. Gero, zabaldu eta karrotan jartzen genuen. Kaxatan sartu, eta saltzeko prest zegoen. Lan pila ederra izaten zen orduan, eta gero, dena ahitu zen!

Karrikako Artaso elkarteko lehenengo lehendakaria izan zen zure senarra. Oso inplikatuak zeundeten auzoan? Martintxuriko atarian, bizilagunekin (Mosto Lekuona eta haren alaba M. Asun) eta alabekin.

Auzoko gazteak hasi ziren elkartea sortzeko asmoekin. Paperak egiteko norbaiten izena eman behar zuten, eta gizonari galdetu zioten ea bere izenean egin zitzaketen. Baietz esan zuen. Dirua ere jarri zuen. Akordatzen naiz gazteak, alaba-eta tarteko, elkartea egiteko eskean nola aritzen ziren dirua biltzeko. Ze harreman izan duzu lagunekin?

20 | elkarrizketa


Imanol bilobarekin, honek bi hilabete zituela.

Mosto (Lekuona) eta Pepita (Jauregi) bizilagunekin beti izan dugu tratu handia. Oraindik ere Pepitarengana joaten naiz arratsaldeetan, bisitan. Alabaren ezkontzara ere etorri ziren nire lagun batzuk, Mari Karmen Lekungaraikoa, adibidez. Maitxo Ollokienekoa ere lagun ona izan dut. Aurrerokoan bere biloba Maiderrekin (Zabalegi) topatu nintzen enkarguak egiten ari ginela, kantantearekin. Galdetu nion ea zer moduz zebilen amona. Urtean behin Donostiara joaten ginen lehen. Goizean joan, han bazkaldu eta arratsaldean bueltan. Behin, Gipuzkoa plazan bankoan eserita geundela, autobusaren zain, atzetik mutil-gazte turista bat jarri zitzaigun erdian eta lagunak, tak!, aurretik erretratua atera zigun! Kar-kar-kar‌

Erramuna Tapia koinata eta Lekungaraiko Mari Karmen Irastorzarekin, Pili alabaren ezkontzan.

Hiru bilobekin (Imanol, Ugaitz eta Goiatz), Ozentzion.

Puntua egiten orduak eta orduak eman dituzu‌

Puntua egiten amarekin ikasi nuen, etxean. Eta eskolan arratsaldero brodatzen, bainika egiten‌ erakusten ziguten. Gero, arian-arian neronek ikasi dut gehiago. Altzibarren denda izan nuen denbora gutxian. Angulen kontua bukatu zenean hasi nintzen dendarekin. Baina orain enkarguz ez naiz aritzen. Garesti jotzen du eskuz jositako zerbait erosteak. Orain galtzerdiak egiten aritzen naiz, denbora-pasa.

Bilobarekin, puntua egiten.

elkarrizketa |

21


Joxe anaiaren Urrezko eztaietan.

Eta, horretaz gain, zein dira zure denborapasak? Baratzean aritzen naiz pixka bat. Eguraldi ona den guztietan joaten naiz. Donostiara eta Errenteriara paseatzera joatea ere gustatzen zait, eguraldi ona denean. Bueltak ematea gustatzen zait. Senideen artean orain ze harreman duzue?

Gabonetan, etxekoekin otorduan.

Tarteka juntatzen gara. Urtean bitan Ibardinera joaten gara Jeanne ilobaren semearen jatetxera. Xanistebanetan lehen urtero elkartzen ginen anaia Joxeren etxean. Lan handia da denentzako otordua prestatzea eta zahartzen ari gara: Ganzarain-eta ezindu dira, Mendiburu ere bai‌ zahartzen ari gara denok! Koinatekin ere ibiltzen naiz. Gabonen aurretik Kontxi (Erize) koinatarekin Karrikan etxez etxe erronda egiten dugu. Xanistebanen atarian gaudenez, nola ospatzen dituzu herriko festak?

Haurren danborrada ikustera joaten naiz urtero. Umeak asko gustatzen zaizkit. Biloba (Goiatz) ateratzen zenean, bakarrik joaten nintzen hura ikustera askotan. Orain, Juana Mari alabarekin joaten gara. Ezagunik ez dugu, baina gustura ikusten dut. Seguru-seguru, egun horretan bakarrik igotzen naiz kalera. Txupinazoa ikustera ere joan izan naiz. Goiatz Labandibar Arbelaitz

22 | elkarrizketa


Historia


Haur langile haiek Morroi eta neskameen ohoretan - Iloba: Konturatu al zara noizbait zein ongi bizi garen gaur egun, izeba? Attonak kontatzen zuen bera ume koxkorra zela, orain dela ez hainbeste urte, nola eraman zuten morroi. Eta nik ume koxkorra nintzela jostatzea besterik ez nuen buruan. Gogorra izango zen garai hartako bizimodua edozeinentzat eta gehiago oraindik diru-eskasian bizi ziren familientzat. Gerra ez zen gozoa izango, baina gerraondoko garaiak denentzat izan ziren pobreak. Eta attona, ume koxkorra, hortxe bidali zuten morroi, gorriak pasa eta ikusi zituen. Ez zen bakarra izan, garai hartan normala zen.

- Izeba: Attonan kasuan, Fraisorotik ekarri zuten umezurtz. Hilabetetako haurrei bularra ematearen truke laguntza ematen zieten harrera-familiei. Bularra emate horrek umezurztegiko haurren bizitza salbatzen zuen, bestela, asko eta asko hiltzen baitziren, elikagai eskasengatik. Gero, harrera-familia horrek, haurra ez bazuen beste inork erreklamatzen behintzat, aukera zuen adoptatzeko. Eta halaxe egin zuten attona: familia berri bat edukitzeko aukera izan zuen hartara. Hori bai: familia hau oso behartsua zen, eta ez bakarra attona, bere senideordeak ere bidali behar izan zituzten morroi, aurrera aterako baziren.

ren prezintatuta egon zirelako. Batzuetan Lesakara eta besteetan Goizuetara, estraperloan. Eta nola zen istorioa? Auzoko emakume batek jarri omen zuen asto gainean attona, zortzi urteko mutikoa. Zer gertatu zitzaion gero?

- Izeba: Berak halaxe kontatzen zuen, zortzi urte zituela irin bila bidali zutela, jabeak jarri behar izan omen zuen asto gainean bera ailegatzen ez zelako. Behin asto gainean, Lesakako Endarako Olaraino joan omen zen astoa; noski, astoak bidea jakinki. Baina, ailegatutakoan ezin astotik jaitsi mutiko gizajoak eta bertako errotariak jaitsi omen zuen.

- Iloba: Hori da, eta irina hartu eta berriz atzera errotariak jarri zuen attona astoaren gainean, eta astoa berriz ere abiatu zen bueltan Pauko Errotara. Baina Endarara iritsi aurretik ustekabe ederra, ezta? - Izeba: Galarazia zegoen estraperloa eta tartean-tartean Guardia Zibilak ibiltzen ziren mugan, eta attonak Gipuzkoa eta Nafarroa arteko

- Iloba: Baina, ohikoa zen garai hartan, ezta? Familia asko ziren, senide asko izaki, eta horietako bat, haurrik ez zuten osaba-izebekin eta haziak. Gosetea zen garai hartan, eta nolazpait hazi behar haurrak. Eta ez bakarrik hori: neskame eta morroi bidaltzen zituztenek bizimodu gogorra zeukaten, familiarekin ez zeudelako.

- Izeba: Bai, baina denean ere ez zen bizimodu xamurra. Beren baserrietan, beren familiekin hazi ziren haurrek ere, lan gogorrak egiten zituzten. Gaur egun ez lukete utziko haur bati horrelako lanak eta ardurak ematen. - Iloba: Izeba, attonak bazituen anekdota mordoxka bat morroi zenekoak. Nik badut bat buruan, baina ez naiz ongi gogoratzen. Nola hasten zen? Maiz joaten omen zen attona Nafarroara irin bila, hemengo errotak gerraondo-

24 | Historia

Joxe Luix Lardi, sidekarrean.


muga pasa behar baitzuen Endarara iristeko. Hara non Aritxulegiko gainean Guardia Zibilekin aurkitu eta geldiarazi egin zuten.

- Iloba: Eta orduan izan zen gaztelaniaz gutxi jakin attonak eta ez ziela Guardia Zibilei ulertzen zer esaten zioten. Zortzi urteko mutikoa bakar-bakarrik paraje haietan izu-izu egina, ezin izan baitzuen marru eta marru besterik egin. Eta azkenean, Guardia Zibilak errukitu eta joaten utzi ziotela?

- Izeba: Bai, eta bueltakoan kakalarriak jota, berriro harrapatuko zutelakoan, baina suertea izan zuela eta ez zituela berriro topatu. Hala ere, pasa zituenak pasa, baina umorez kontatzen zuen berak! Zuk aditu izan al diozu noizbait Amaseinen morroi zegoela zer gertatu zitzaion? Ba han omen zegoen noski, Erlaitz inguruan. Eta egunsenti oro berak atera behar izaten omen zituen ardiak zelaira. Baina bera gaztea izaki eta gauean erretiratzeko presarik ez, baina goizean jaikitzeko bai ordea. Horrela, bada, gau batean han inguruan bai omen zen borda bat Txerrizulo izena zuena; ardiak ilunabar aldera han ibiltzeko ohitura omen zuten. Eta haren ondoan iratze-meta bat, azpian txerriek lo egiteko tarte bat. Behintzat, metaren azpiko zuloan lo egitea erabaki zuen zuen attonak.

- Iloba: Bai, bai, badut aditzea. Orduan izan zen, zalaparta gaitzak sumatu zituela kanpoan eta konturatu zenerako lo zegoen ondoko bordaren barrenean Makiak zeudela?

- Izeba: Bai, eta orduan attona geldi-geldirik egon zen hinkik atera gabe. Izu ederra pasatu zuen bai, Makiak beti armatuak eta ezkutuan ibiltzen baitziren Francoren aurkako gerrilla ziren. Gainera, ez ziren segituan joan attonaren ondotik. Makietako batzuek Erlaitzen barrena Irunera jaitsi nahi zuten eta besteek, berriz, Endarlatsa aldera. - Iloba: Graziak ez ziren konturatu attona hor zela. Bestela, bertan akabatuko zuten! Horretaz aparte attonak ardiekin, morroi zela, bazituen anekdota gehiago, ezta?

- Izeba: Bai, eta momentu honetan gogoratzen ez ditudan beste asko ere izango zituen, seguru. Bat dut gogoan orain, agian zuri ere kontatu izan dizu: elurretan zegoela ardiekin, hankak busti eta ‌ - Iloba: Badakit bai, zertaz ari zaren‌ Behin elurretara bidali omen zuten ardiekin. Orduan azukre zakuekin egindako galtzerdiak ibiltzen

Joxe Luix Lardi, panderoa jotzen.

omen zituzten eta behi larruarekin egindako oinetakoak. Eta elurrarekin, busti egin omen zituen noski. Behiaren larruak bustitzean arrunt irristakorra izan behar du. Eta, gainera, hotzak.

- Izeba: Hotzak, behinik behin, bai. Pentsa, zuen attonak, horrenbesteko hotza izaki eta nahiago izan omen zuen oinetan zuena kendu eta hanka-hutsik ibili elurretan. - Iloba: Baina, noski, hotza izateaz gain, elurretan, bustian, irristatzeko beldurra ere izango zuen, gizajoak!

- Izeba: Ardiekin, nahiz anekdota ez izan, ardi-kontzen ari zela ikasi zuen attonak pandero jotzen. Lehenengo panderoa txerriaren txermoniak partitzen ibilita ateratako hamalau pezetarekin erosi omen zuen. Eta ikasi berak bakar -bakarrik egin zuen. Hura bai autodidakta! - Iloba: Eta horiek ardiarekin dituen anekdotak, eta hasieran astoarena ere kontatu dugu Lesakara zihoala estraperloan kontatutakoa. Baina txerriarekin ere gertatu zitzaion ederra Goizuetatik zetorrela!

- Izeba: Bai, ni gogoratzen naiz aski ederki, txikitan grazia gaitza egiten zidan istorioak; baina, gaur pentsatuta, attona gizajoak zenbat sufrituko zuen! Attona, mutikoa, heldu omen zen Goizuetatik oinez txerri inausiarekin. Txerria, arreske, eta horrelakoetan eroen moduan jartzen omen dira. Eta, behintzat, txerriak alde egin omen zion eta artasoro baten erdian jaten aurkitu omen zuen. Txerriak ez nahi etxera HISTORIA |

25


joan eta attonak ezin harekin! Baina nolabait ailegatu zen etxera!

- Izeba: Ba uste dut egun hartan bertan zela, Goizuetatik etorri kilometro pila ederra eginda eta arratsaldean astoarekin beste norabait bidali zuten. Eta hori guztia kontuan izanda garai hartako eskasiarekin zenbat jango zuten, horrela ibiltzeko! Orain, gehiegi jan eta gutxiegi mugitzeagatik ditugu gaixotasunak. Orduan ez zen horrelakorik izango ez!

- Iloba: Ezta gaur egungo mendiko bota, galtza termiko eta izerdiarentzako kamiseta “transpirablerik” ere! Ez zen beratza orduko jendea! Eta horrelakoak eta gehiago pasata, morroiak izanda ere etxeko seme-alaben moduan tratatzen al zituzten?

- Izeba: Bai zera! Azkenean, lehen esan dugun bezala, etxean denentzako jatekorik ez eta morroi edo neskame bidaltzen zituzten. Baten batzuk bai, baliteke morroi edo neskameak beren seme-alabak balira bezala tratatzea. Baina, azkenean lanerako, nahiz jan eta lo baserriko seme-alabek bezala egin… Normalean, neskame eta morroiak lanerako hartzen zituzten, mando bat karga garraiatzeko hartzen den bezala. Hau da, lan gogorrenak egiteko. Eta hori gutxi balitz bezala, hala moduko arropekin ibili behar eta lo ganbaran edo baserriaren ondoko txabolaren batean egin behar izaten zuten askok. - Iloba: Eta attona? Attonari ez al zitzaion pasa baserriren batean arropa, ikasketak eta komunioa ordainduko ziotela agindu …

- Izeba: Bai, baina azkenean, hitzak haizeak eraman zituen. Eta attonak arrunt denbora gutxi egin zuen baserri hartan. Gauetik egunera, deus esan gabe alde egin zuen bertatik. - Iloba: Eta etxera bueltatu zenean zer esan zioten etxekoek?

- Izeba: Ba han lortu zuen diru pizarra etxean eman. Eta igande hartan bertan egin behar zuen jaunartzea. Igandean komunioa egin eta astearterako beste baserri batera morroi joateko tratua egina zuen familiak. Tratua familien, gurasoen artean egiten baitzen, ez haurrarekin. - Iloba: Lanerako helduak balira bezala tratatuko zituzten, baina traturako… Gaur egun izugarri kostatzen zait sinistea familia, gurasoak gai izatea seme-alaba hain ttikiak ho-

26 | Historia

Puntxino Pikabea eta Joxe Luix Lardi, Ergoiengo festetan.

rrela bidaltzeko etxetik kanpo lanera. Ulertzea zaila egiten zait, baina garai zail haiek bizi gabe ezin uler daiteke.

- Izeba: Bai, hemen zure attonaren, gure aitaren, generaziokoak izango ziren azkenetakoak morroi edo neskame. Baina tristea bada ere, munduko leku asko eta askotan oraindik ere mutil eta neska koxkor asko bizi da horrela. Aurreko udako eguzki izpiek eraman zuten gure aitaren eta attonaren omenez.

Joxe Luix Lardi Landa (1932-2016). Fraisoron jaio zen umezurtz eta Ergoiengo Portutarrek hartu zuten. Haurtzaroan gerra eta morrontza gogorrak bizi izan zituen. Gaztaroan goiz hasi behar izan zuen lanean. Hala ere, gaur egungo hitzak erabiliz, ekintzailea genuen attona: gerraondorenean ihoteak berreskuratzen aritu zen, Urtezaharretako koplak kantatzen ere aritu zen, Ergoiengo festak berreskuratzen, baita han eta hemen pandero-jotzaile ere… Garai hartakoa, bere garaikoa. Zuen attona-amonen garaikoa. Gurea bezalaxe, zuenak ere, bakoitza bere bizitza gogorrarekin. Bakoitza Historiaren zati bat osatuz. Hain gutxi eduki eta dena eman digun belaunaldia. Haiek erakutsitakoarekin eta eman diguten guztiarekin, asmatuko ahal dugu ondorengoei mundu hau hartu dugun baino hobeto uzten! ane lardi enbil, alaba, eta aintzane toledo lardi, biloba


Albaola Zer izan da itsasoa euskaldunentzat? Bizibidea, munduarekiko atea, ezezagunaren erronka, aberasbidea, borrokalekua, askatasunaren eta esklabotzaren bidea. Itsasontzia izan da bide horretan ibiltzeko ezinbesteko tresna, eta gure basoetako egurra tresna horren osagai nagusia. Euskal jendeak basoaren garrantziaz aspaldi jabetu ziren; baita ustiapen okerrak etorkizunean izan zitzakeen ondorio larriez ere. Basoa ganoraz eta arrazionalki kudeatu beharra zegoen, gaurko onura biharko kalte ez izateko. Basoa kudeatzeko behar hori oraindik garrantzitsuagoa zen itsasontziak egiteko egurraz ari bagara; tankera bereziko zuhaitzak behar ziren ontzigintzarako, naturak kasualitatez noizbehinka ematen dituenak. Hori ez zen nahikoa Euskal Herria itsas potentzia baten pareko ontzigintza maila garatzen ari zen garaietan. Orduan sortu zen oihangintza lanbide bezala. Zuhaitzak ezin ziren edozein modutan hazten utzi: erein egin behar ziren, aldatu, jorratu, kimatu, mugarratu, gidatu. Basoko erraldoiak etxekotu egin ziren, eta mendiek beren uzta ematen hasi ziren.

HISTORIA |

27


Haritza, behe-lurretan nagusi Haritza itsasoaren mailatik 700 edo 800 metrorainoko lurretan hazten da. 800 metrotik gora pagoa egiten da basoaren nagusi, bere itzal indartsuaren bitartez haritza garaituz. Haritzaren adarrek osatzen duten burua biribildua eta garaia da. Enborrak zuzena izateko joera du, ale zaharrenetan lodiera handia hartzen duena. Azala gris argia izaten du gaztetan; gero ilundu eta loditu egiten da, itxura arraildua hartzen duelarik. Adarrak lodiak eta bihurriak ditu, forma ugariak sortuz.

Haritza eta itsasontzigintza Zuhaitz-espezie guztien artean, haritza erabili izan dute gehien euskal ontzigileek; haren ezaugarriek beste edozein zuhaitz motaren gainetik estimatua izatea ekarri du. Bere ugaritasunak ere horretan lagundu izan du, ez baitzegoen asko ibili beharrik kostaldean bertan hariztiak topatzeko. Gainera, nahiz eta hezetasun handiko egoerak jasan, denbora asko iraun zezakeen usteldu gabe; hemengo itsasontzigileak euskal

28 | Historia

tradizio teknologikoan oinarritzen ziren berez bikaina zen materialak luzaro iraun zezan, ebakitze-garaiak urte-sasoiekin eta ilargi-faseekin adostuz. Beste zuhaitz batzuetan ez bezala, enbor luzea eta adar bihurriak ale berean nahasten dira sarritan, ontzioletako arotz edo zurginei forma aproposetako zura eskainiz. Haritz-egurraren beste dohain bat eskuko lanabesez lantzeko egur erraza izatea da; trabesak eta garlopak haritzaren egurra ebakitzen dutenean, geratzen den azalera garbia eta leuna da, artisauaren gozamenerako.

Erdi Aroko euskal itsasontzigintzak ez zuen instalazio konplexurik eskatzen; ontzigileei egokitzen zitzaien hondartza batean eraikitzen zen ontzia, itsasaldean edo errio batean. Lekua erabakitzeko garrantzitsua zen egurra bertaraino eramatea erraza izatea; sarritan hondartzaren ondoko hariztiko egurra erabiltzen zen eraikuntzan.

Ontzigintzaren eskakizun teknikoak Ontzigileek bi zur mota behar zituzten nagusiki: estrukturarako piezak eta oholak. Estrukturako piezak zuzenak izan zitezkeen, gila adibidez, edo okerrak, barengak, branka, jenolak edo gorbatoiak.


Oholak eta pieza zuzenak enbor zuzenetatik ateratzen ziren; enborra aizkoraz eta ziriz luzeka zartatzen zen edo, bestela, arpanaz mozten zen, lortutako egurra gero trabesaz lantzeko. Gila aizkoraz eta trabesez lantzen zen; guztiz garrantzitsua zen ongi lantzea, beste pieza guztiak elkarri lotzeko euskarria izango baitzen.

Zurokerrak, ordea, antzeko kurbadura zuten adarretatik, edo adar batek eta enborrak egiten zuten angelutik lortzen ziren, piezaren sendotasuna ahalik eta handiena izan zedin. Horrelako egur okerrak aurkitzeko haritza zen espezierik aproposena, izan ere haren adarrak modu irregularrean sortzen dira askotan. Forma-aniztasun horrek pieza bakoitzerako adarrik egokiena topatzea errazten zuen. Egurraren ezaugarri mekanikoak haren barne-estrukturaren zenbait ezaugarritan oinarritzen dira; haria da garrantzitsuenetako bat. Ontzia eraikitzeko zuhaitza aukeratzean, garrantzi handia zuen lortu nahi zen pieza bakoitzak zuraren hariaren zentzu naturala izatea. Lege hori aintzat hartzen ez bazen, edozein esfortzu jasan behar zuenean pieza pitzatu eta, azkenean, hautsi egiten zen. Beraz, gila eta oholak egiteko zur zuzena behar zen bezala, zurokerrak eskuratzeko antzeko okerdura zuten enbor edo adarrak behar ziren.

Mintegien sistema basoa berritzeko tresna XVI. mendean itsasaldeko lurraldeetako herriek udal mintegiak sortzen dituzte ebakitako zuhaitzak ordezkatzeko, batez ere haritzak eta gaztainak. Izan ere, tokian tokiko arauek zioten botatako zuhaitz bakoitzeko bi landatu behar zirela. 1548an, lurralde osoaren eta, bereziki, kostaldearen egoera larria ikusita, udalerri bakoitzak bostehun haritz eta gaztainondo landatu behar zituela herri-lurretan agindu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Horrelako ahalegina ezin zen egin aurretik arbolatxoak hazten zituzten mintegiak izan gabe, eta herri-lurrak basoberritzeko udalak kudeatutako mintegiak erabiltzen ziren batik bat. Mintegiak zuhaitzak erne eta hazteko baratzeak ziren. Abereen hortzetatik babesteko hesituta zeuden, eta bertan ezkurrak edo gaztainak ilaratan ereiten ziren, laboreekin egin

ohi den bezala. Ernetako landaretxoak bi edo hiru urte pasatzen zituen mintegiaren beste alde batera aldatua izan baino lehen. Han, tarte handiago uzten zen landaretik landarera, eta adarren kimaketa hasten zen. Zuhaixka hamar edo hamabi urte artekoa izan arte ez zen bere behin betiko lekuan, mendian, sartzen; ordurako gizabeteko luzera baino handiago izango zuen. Mintegiaren helburuetako bat ondo garatutako landare osasuntsuak kopuru handitan izatea zen, botatako zuhaitzak berehala ordezkatzeko eta egur-ustiaketaren prozesuak etenik jasan ez zezan. Zuhaixkak zaintzeko ardura guztiak hartzen ziren: aurretik ongarritutako lurrean haziak banan-banan erein, belar txarrak eskuz eta, geroago, aitzurrez jorratu, nahikoa ur, itzal edota eguzki-argi ba ote zuten ziurtatu, kimatu...

Mugarroak: zuhaitz balioaniztunen sorrera XVI. mendean egur-ekoizpenerako zuhaitzak inausteko ohitura zabalduta zegoen, nahiz eta ez izan teknika berria, aurreneko mendean jadanik praktikatzen baitzen, eta legeek aipatu eta arautzen zuten. Mintegitik ekarritako zuhaixkak tarte erregularretara landatzen ziren, zuhaixkek handitzean beharko zuten espazioa aurreikusiz. Urte batzuk geroago, zuhaitz gazteari adar nagusien gainetik enborra mozten zitzaion, lurretik bi metro eta erdira edo hiru metrora, altuera gehiago har ez zezan; horri mugarratu edo lepatu esaten zitzaion, eta zuhaitzari mugarroa. Ondoren, bi adar aukeratzen ziren eta okertu edo gidatu egiten ziren (adarrak ipini edo ipinabartu); bat enborrarekin angelu zuzenean hazteko moduan jartzen zen, eta bestea gorantz eta alde batera. Urte batzuk geroago, beste adar guztiak mozten ziren, ipinitako bi adarrak besterik gabe utziz. Gaztelaniaz idatzitako agirietan “desmochar dejando horca y pendĂłnâ€? esaten zitzaion teknika horri. Zuhaitzaren indar guztiak bere bi adar bakarrak haztera eta adartxo berri ugari egitera bideratzen ziren. Hamar edo hamabi urteren ondoren, ikazkinek ikatza egiteko asmoarekin adar txiki berriak moztuko zituzten, bi handiak utzita. Hamar-hamabi urteko ziklo hura errepikatuko zen, azkenean bi adar nagusien tamaina eta forma itsasontzien piezak egiteko HISTORIA |

29


egokiak izan arte. Adar horiek berrogei urte inguru zituztenean ebakitzen ziren, eta itsasontzi baten parte izateko erabiliko ziren.

Sistema horren abantailen artean, aziendak (txerriak eta behiak, batez ere) zuhaitzen artean larrean uzteko aukera zegoen, kimu gazteak haien hortzen irismenetik kanpo geratzen baitziren; kalte egin beharrean onura ematen zieten zuhaitzei, basoa garbi edukitzen lagundu eta haien simaurrez ongarritzen baitzuten. Mugarrek basoarengatiko borrokan zebiltzan sektore ekonomiko nagusien arteko gatazkei irteera ematen lagundu zieten; burdinolen jabeek eta haien mendeko ikazkinek, armadore eta ontzigileek, eta aziendak basoan eduki behar zituzten herritarrek moldatzeko modua aurkitu zuten.

Baso trinko eta itxi bat ez bezala, mugarren basoa argitsua eta irekia zen; landatzean batuegi ez jartzeko hartutako arretari esker, zuhaitzen adarrek espazioa betetzeko aldeetara hazteko joera zuten, eguzkiaren argia hobeto aprobetxatuz, ikatzerako egurraren eta abereen bazkarako ezkurren ekoizpena areagotuz. Ekosistema mota berezi hark Extremadurako gaur egungo dehesaren antza izan zezakeen.

30 | Historia

Mugar arruntak, ikazkintzarako Egia da sarritan ikazkinek legea hausten zutela, eta ipinitako adarrak ere mozten zituztela. Burdingintzaren sektoreak ikatz kopuru itzelak behar zituen martxan jarraitzeko, eta olajaun gehienek ez zuten legedia errespetatzeko asmo handirik; botere handia zuten herrietan, Oiartzunen adibidez, mugarratutako haritzak ikazkintzarako edota su-egurrerako aproposak izaten ziren, baina ez ontzigintzarako. Garaiko dokumentazioan eta agiri gehienetan mugarratuak esaten denean ez da bereizten ikatzerako eta ontzigintzarako mugarratuei buruz ari diren edo ikatzerakoez soilik; dirudienez, kasu gehienetan ikatzerako bakarrik zirela igar daiteke.

Ipinabarrak, ontzigintzarako Ipinabarrak (edo ipinabartuak) ontzigintzarako hazten ziren haritzak ziren. Ontzigintzak indar ekonomiko handia zuen udalerrietako mendi komunaletan hazten ziren, hala nola Errenterian. Bertan burdinola gutxi zeuden, merkatari eta ontzijabe asko bizi ziren eta bertako nahiz


Pasaiako badiako ontziola ugariak zurez hornitzeak lehentasuna zuen; beraz, mugarratu gehienak ontzigintzarako ziren, ipinitako adarrak kontserbatuz.

Beste askotan lur pribatuetan hazten ziren ipinabarrak, lurjabeek ontzigintzarako bereziki zaintzen zituztelarik, bai beste norbaiti zura saltzeko, bai beren itsasontzi propioak eraikitzeko. Izan ere, XVI. mendean, kostaldetik bi legoa (11,1 km) baino gertuago ziren basoen jabeek diru-laguntzak jasotzen zituzten.

Ontzigileek haritzari utzitako (ipinitako) adar gazteak gidatzen zituzten, eta adarretik sortzen ziren aldaxkak kimatzen zituzten. XVI. mendeko basogintzan, adarrak edo zuhaitzak gidatzea norberak nahi zuen formak lortzea esan nahi zuen, ez hainbeste adarrak okertuz eta behartuz, modu jakin batean inausiz eta kimatuz baizik.

aldaxkak hazten uzten baziren adabegiak edonon azalduko ziren; adabegi horiek zeuden lekuetan piezak erresistentzia gutxiago zuen. Hurrengo urteetan, ontzigile-basozainaren begi zorrotzak eta lortu nahi zen piezaren itxurako txantiloi batek adarrari bide onetik joaten laguntzen zion. Ipinitako adarrek hogeita hamabost urte inguru behar zituzten itsasontzi baten saihetsaren edo gorbatoiaren tamaina hartzeko. Zuhaitzari emandako zainketa guztiei esker, bere indar guztiek errespetatutako adar nagusiak luzatzeko eta gizentzeko erabiliko ditu, baldintza naturaletan baino askoz urte gutxiagotan. Mikel Leoz

Ipinabarren inausketak ipinitako adarretan adabegirik ez izatea ere bazuen helburu. Adar horien erdian

HISTORIA |

31


Peluko Feloagatarrak, Oiartzungo lehenengo hidalgoak Oiartzungo Beloaga gazteluaren proiektua bultzatzen gabiltzanak gaztelua aipatzen duten dokumentu berriak aurkitzen ere saiatzen gara, eta horretarako erabili dugun iturrietako bat Feloaga familia izan da, bertan gauza handirik aurkitu ez badugu ere. Dena dela, abizen horretatik tiraka dokumentazio mordoxka bildu genuenez, iazko urtekarian familia horri buruz idaztea pentsatu nuen. Azkenean, ordea, ez nuen behar adina astirik hartu, eta alde batera utzi nuen artikulua. Baina kontua da iazko Mugarri liburuak Oiartzungo kapare edo hidalgoez hitz egiten zuela, eta liburua hartu nuenean, ikusi nuen bertan ez zela Esteban de Feloaga agertzen. Horrek harritu egin ninduen, bildu nuen dokumentazioaren arabera, bera baitzen pribilegio hori lortu zuen oiartzuarretako bat, eta, gainera, liburuaren arabera Oiartzungo kapare edo hidalgo zaharrena izango litzateke, zaharragorik agertzen ez den bitartean, behinik behin.

Badaezpada ere, liburuaren egileekin jarri nintzen harremanetan, eta esan zidaten gerta zitekeela horrela izatea, erabili zuten dokumentu pilarekin ez zela harritzekoa baten batekin huts egitea. Hala eta guztiz ere, esan zidaten beren ustez Esteban de Feloaga IruĂąekoa zela, nahiz eta gurasoak oiartzuarrak izan, eta horregatik ez zutela Oiartzungo kapareen zerrendan jarri. Dena dela, lortu nuen dokumentazioa aztertuta, nire ustez argi geratzen da jaiotzez oiartzuarra zela. Beraz, Esteban de Feloaga izango genuke kaparetasuna aitortu zioten lehenengo oiartzuarra. Kontuan hartu hidalgo edo kapare izateak, postu garrantzitsuak lortzeko aukera emateaz gain, bazituela beste pribilegio batzuk ere, esaterako kapare bat ezin zen torturatu edo ezin zen espetxean sartu zorrak ez ordaintzeagatik.

FRANCISCO DE FELOAGA Y OZKOIDI Estebanen berri izan aurretik, ordea, Francisco de Feloagaren dokumentu bat aurkitu genuen. IruĂąean jaio eta bertan bizi zen Feloagatar hau Esteban de Feloagaren biloba zen,

32 | Historia

eta, egia esan, hasieran ez genion kasu handirik egin dokumentuari, Oiartzungo gazteluaz esaten zituenak ez baitziren oso sinesgarriak. Halere, informazio interesgarria dago bertan. Dokumentua 1622ko martxoaren 26an idatzitako diru laguntza eskaera bat da, acostamiento izenarekin ezagutzen zena, alegia, erregeari egindako zerbitzuengatik eskatzen zen soldata edo sari moduko bat. Franciscoren aita hil zenean, ama eta anai-arrebak oso egoera larrian geratu zirenez, Franciscok diru laguntza hori eskatu zion Felipe IV.ari, eta erregeak 1626ko uztailaren 9an 25.000 marabediko laguntza eman zion. Erabili zituen argudioen artean Francisco de Feloagak esaten du bere arbasoak Oiartzungo Feloaga gazteluaren eta oinetxearen jabe izan zirela eta makina bat zerbitzu egin zizkiotela erregeari, muga eta defentsa gaztelua zen hartatik.

Horretaz gain, bere amaren familiak egindako zerbitzuak ere aipatzen ditu, alegia, Geronimo de Ozkoidi, osaba, erregearen esanetara egon zela Ingalaterran hil zen arte, edo Vicente de Ozkoidik, besteak beste, bitan bidali zituela soldaduak erregearen ejertzitoari laguntzeko. Eta Ozkoiditarrek seme-alabarik izan ez zutenez, bera zela ondorengo bakarra.

Bestalde, bere aita ere aipatzen du, Francisco de Feloaga Yrigoyen lizentziatua. Eta esaten du 30 urtez Felipe II.aren zerbitzuetara egon zela, IruĂąeko erregidorea zelarik, eta 17 urtez erresumako epaitegietan eta Comptos Ganbaran


soldatarik jaso gabe aritu zela lanean. Era berean, 1581etik aurrera egindako lana azpimarratzen du, Nafarroako eliza eta monasterioen fundazio eta patronatuen eskriturak aztertzen ibili zen garaian. Lan horrek, gainera, galera handiak sortu omen zizkion, bere negozioak alde batera utzi behar izan baitzituen; izan ere, herriz herri ibili zen denbora luzez, elizako hainbat pertsona boteretsuri aurre eginez eta gehienetan antzinako paper ulergaitzak latinetik eta erromantzetik itzuliz. Guztiarekin liburu bat idatzi zuen eta Errege Ganbarara bidali. Batek daki non dagoen liburua, baina agian interesgarria izan liteke puri-purian dauden elizaren inmatrikulazioak aztertzeko.

Momentu horretan, ordea, guri gazteluaren informazioa bakarrik interesatzen zitzaigun, eta, nahiz eta Iruñeko Feloagatar horiek Peluaga oinetxekoen ondorengoak izan, ezinezkoa iruditzen zitzaigun garai haietan gazteluaren jabeak izatea, bai baitakigu gaztelua Ayalatarren esku egon zela urte luzeetan eta aurreko garaietan ere botere militarra zuten ahaideek erabiltzen zutela, eta, guk dakigunez, Feloagatarrek ez zuten horrelako botererik izan.

Hala ere, erregearen aginduz, Pedro de Contreras idazkariak Feloagaren alegazioak egiaztatu zituenean, eta segur aski jakin gabe gaztelutik hurbil gazteluaren izen bereko oinetxe bat zegoela, egindako zerbitzuak aitortzen dizkio, eta eransten du gazteluan bailarako biztanle asko babesten zirela, “etsaiak” eraso egiten zuenean. Franciscoren amonaren familiarentzat ere esker onak izan zituen. Izan ere, Esteban de Feloaga, aitona, Amaiurko Graciosa de Yrigoyenekin ezkondu zen, eta oinetxe hori oso sendoa zenez, bertatik defentsa eta eraso asko antolatu omen ziren Amaiur gaztelua hartzen zuten bakoitzean.

ESTEBAN DE FELOAGA

Feloagatarren pistari jarraituz, eta Interneten gero eta dokumentu gehiago agertzen direnez, hor aurkitu nituen handik urte batzuetara Esteban de Feloagak izan zituen hainbat auziren erreferentziak. Esteban jostuna zen eta garai hartan Iruñean bizi zen emaztearekin, Amaiurko Graziosa de Yrigoyenekin. HISTORIA |

33


y aun recuerdo queel dicho Joanes de Feloaga por los rregocijos de su vatismo siendo este testigo macebo joben le trrajo en su conpania a procurar los bastimentos que abia menester y aun cree y se le figura que un dia le llebo al pasaje a procurar pescado para ello…

Auzi guztiak Iruñeko artxibategian gordetzen dira, eta zaharrena kaparetasun pribilegioak lortzeko 1559an jarri zuen eskaera zen, baina gutxienez beste bost bat auzi izan zituen. Esate baterako ,1561ean Juan de Noain soldadua salatu zuen egin zizkion irainengatik. Soldaduak hainbat lapurreta egotzi zizkion eta itsas lapurra izateagatik belarria moztu ziotela ere aurpegiratu zion. Hori zela eta, soldadua hamar hilabetez atzerriratu zuten eta 400 marabedi ordaindu behar izan zizkion Esteban de Feloagari. Hurrengo bi urteetan, 1562an eta 1563an, Diego de Oñate eta Juan de Goizueta eskribauak salatu zituen, berak jositako hainbat arropa ez ordaintzeagatik. 1570ean, berriz, Pedro de Salinas salatu zuen, berarekin zorretan egoteagatik, eta 1573an Legasako Juan de Reparaz auzitara eraman zuen lursail batzuen salmentagatik.

Lekukoen artean Domingo de Hurdinola apaiza, Esteban de Olaizola, Joan de Herretegui, Joan Belz de Aldaco, Joan de Azcue apaiza eta Hurbieta apaiza identifikatu daitezke. Eta testigantza udaletxeko Juan de Ysasa eta Esteban de Lertaun eskribauek jasotzen dute.

Hidalgia aitortzeko auzian XV. mendera iritsi ziren lekukoak, bere odol garbitasuna frogatzeko orduan, Estebanen birraitona, Martin de Feloaga, aipatzen baitute, Maria de Agerrerekin ezkondua zegoena. Aitona, Juan de Feloaga, Azkuetar batekin ezkondu zen, eta Juanes de Feloaga semea izan zuten, Feloagako oinordekoa, baina emaztea hil zenean, Arangibelgo Katalinarekin ezkondu eta bigarren emaztearekin izan zuen semeari ere Juanes izena jarri zioten. Azken Juanes de Feloaga hori Estebania de Gamonekin ezkondu zen, eta oinordekoa ez zenez, Gurutzeko oinetxea utzi eta Oiartzungo plazara joan ziren bizitzera. Eta, hain zuzen ere, auziko lehenengo galderan hamar bat lekukok egiaztatzen dute Elizalden bertan izan zutela Esteban de Feloaga semea:

A la nobena pregunta dijo que abisto e sabe que los honbres hijos dalgo naturales horiginarios de la dicha tierra e valle asy como son Esteban de Feloaga e sus descendientes todos tienen por su debisa e ynsignia de armas que es una torre con su portillo e almenas y encima una estrella la cual tienen debujada y esculpida en un sello de plata con su cadena en el archibo del concejo de la dicha tierra con que suelen sellar sus letras y escripturas principales…

Esteban de Feloaga Beloaga gazteluaren garaikoa ez bazen ere, bere aitak zutik ezagutuko zuen gaztelua, eta zer edo zer aurkituko nuelakoan, Iruñeko artxibategira joan nintzen bizpahirutan.

Juanes de Feloaga y Estebania de Gamon se habían casado e hicieron su bida marital a la su casa de la plaza de Elizalde que es en la dicha tierra e valle e durante su matrimonio hubieron e procrearon por su hijo al dicho Esteban de Feloaga, litigante, e como a tal le criaron le trataron e le alimentaron en su casa e compañia llamandole hijo y el a ellos padre y madre… Urbieta lekukoak, gainera, honako hau eransten du:

34 | Historia

FELOAGATARREN ARMARRIA Auziaren bederatzigarren galderan, berriz, Feloagatarrei zegokien armarriaz hitz egiten dute. Bertan lekuko guztiek onartzen dute Esteban de Feloaga izen bereko oinetxetik zetorrela, hau da, Feloagatik, gaur egungo Pelu baserritik. Gainera, oinetxe horren gaineko harkaitz batzuetan izen bereko gaztelu bat zegoela aipatzen dute, ordurako eroria zegoena, eta agerian geratzen da ez zirela sekula gazteluaren jabeak izan. Era berean, argi uzten dute Esteban de Feloagari dorre bat irudikatzen zuen armarria zegokiola, ate bat eta almenen gainean izar bat zeukana, Oiartzungo noble guztiei bezala, armarri hori ez baitzen partikularra.

…y no sabria decir sy la ynsignia es por razon del castillo o torre de feloaga o por la otra torre que junto a la iglesia solia aber que por el ejercito de francia con la azienda e mucha gente que en ella se encerro fue quemada en la otra guerra que antes que nabarra se ganase hubo… Eta nahiko harrigarria da lekuko guztiek aipamen bera egitea, hau da, ez zekitela armarri hori Beloaga gaztelutik zetorren edo ehun bat urte lehenago frantsesek erre zuten elizaren ondoko dorrearengatik. Harrigarria esaten dut frantsesek 1476an elizaren dorrea erre


izango argudio guztia ongi landua. Baina aprobetxatuz bere anaia, Esteban de Lartaun, udaletxeko eskribaua zela, eta lekukoek haren aurrean deklaratu behar zutela, argi ikusten da ongi irakatsi ziela lekuko guztiei bere anaiaren aldeko aipamenak egiten, datetan nahastu bazen ere. Hala eta guztiz ere, ez zioten kapila eraikitzeko baimenik eman, eliza herriarena baitzen, eta udaletxean erabiltzen zuten zigiluari ere dorre inguruan zeraman “San Esteban de Lartaun” hitzak ezabatu nahi izan zizkioten.

zutelako, eta ez eliza ondoko dorretxe bat. Eta, beharbada, harrigarriagoa da denek udaletxeko zigiluan agertzen zen dorrea aipatzea, dorrearen inguruan "San Esteban de Lartaun" jartzen baitzuen.

Kontua da urte bertsuetan Sebastian de Lartaun oiartzuar ospetsua, Cuzcoko gotzaina izango zena, istilu frankotan sartua ibili zela. Batetik, Lartaun maiorazkoa sortu nahi zuen eta, bestetik, elizan kapila pribatu bat eraikitzeko eskubidea lortu nahi zuen. Kapila egiteko argudiatzen zuen Oiartzungo eliza zaharraren ondoan zegoen Lartaun familiaren dorretxea elizarekin batera erre zutenean, Lartaundarrek beren lurrak utzi zituztela eliza handiago bat eraikitzeko, eta horregatik zeramala elizak San Esteban de Lartaun izena. Eta esaten zuen herriaren armarria bera ere Lartaundarren armarritik hartu zutela, herria baino zaharragoa baitzen Lartaun dorretxea. Froga moduan Garibayren eskutitz faltsu bat eta 1437ko dokumentu bat aurkeztu zituen, non eliza izen horrekin agertzen baita. Beraz, ezinezkoa zen frantsesek Lartaunen dorrea 1476an erretzea, askoz aurretik elizak San Esteban de Lartaun izena baitzuen.

Kontuak kontu, Esteban de Feloagari kaparetasuna edo hidalgia onartu zioten, eta Oiartzungo armak erabiltzeko eskubidea, hau da, dorretxea bere ate eta izarrarekin, Baztango jaun guztiek Baztango armarria erabiltzen zuten moduan. Baina aurrerago badirudi modak aldatzen hasi zirela, eta Iruñeko Feloaga familiak bi otso erantsi zizkion, eta otsoekin agertzen omen zen armarria gaur egun desagertua dagoen Iruñeko San Francisko konbentuan zeukaten hilobian. Horrela deskribatzen ditu Jaime Querexetak Feloagaren bi armarriak bere bilduman:

Según una Ejecutoria de 1561: en gules, un castillo, de plata, con tres almenas, terrasado de sable y superado de una estrella de oro. Otro, en el convento de San Francisco, de Pamplona: Cortado: 1º, el descrito anteriormente; 2º, en oro, dos lobos, pasantes, de sable, adiestrados y puestos en palo.

Dena dela, Esteban de Feloagaren auzia hamar bat urte lehenago gertatu zenez, Sebastian de Lartaunek segur aski oraindik ez zuen

HISTORIA |

35


Feloagatarren lehenengo armarria ez daukagu, baina hor duzue Francisco de Urdinolak, 1586an kaparetasuna edo hidalgia prozesua ireki ondoren, erabili zuen armarriaren marrazki bat, 1560an lekukoek deskribatzen zutenaren berdina, eta hemen Feloagatarren bigarrena Nafarroako artxibategiko armarrien lehenengo tomoan agertzen dena. Egia esan armarria moztua izan beharrean zatitua agertzen da, eta, beste dokumentu batean familiak esaten duen moduan, gazteluaren hiru almenak hiru dorre zirela interpretatu zuten.

FELOAGATARREN ONDORENGOAK Estebanen semea, Francisco de Feloaga iruindarra, lizentziatua izateaz gain Iruñeko Gorteko alkatea eta Kontseiluko epailea ere izan zen. Haren semea, izen berekoa eta diru laguntza eskatu zuena, Madrilera ezkondu zen eta Alcantarako zalduna, Gaztelako Kontseiluko epailea eta Valladolideko Chancilleriako bisitaria izan zen. Eta haren semea, Estebanen birbiloba, Juan de Feloaga y Alvarez de Toledo, 1683ko otsailaren zortzian Navahermosako markesa izendatu zuten. Dena dela, ez zuen asko iraun Feloaga abizenak markesgoan, seigarren markesak, Felix de Feloaga y Gaytan, ondorengorik gabe hil baitzen, eta hurrengo markesa Narciso de Salabert izan zen, markesaren familiako bat.

Oiartzungo adarrean ere izan zen jende ospetsua, esaterako, Francisco Antonio de Feloaga. Nahiz eta batzuk Esteban de Feloagaren semetzat hartu, Iruñeko adarrak duen zuhaitz genealogikoan argi esaten dute Francisco Antonio oiartzuarra zela. Oiartzuar hau Calatravaco zalduna, Napolesko senataria eta 1675ean Madrilen argitaratu zuten “Enchiridion Iuris Controversi” obraren egilea izan zen. Hurrengo mendeetan, ordea, familiaren nolabaiteko gainbehera ikusten da zenbait dokumentutan. Peluaga oinetxea galtzen dute,

Pelutxiki baserria mantentzen badute ere, eta azkenean bailaratik desagertzen da abizena.

Esan behar da, gazteluarekin gertatzen den bezala, dokumentu zaharrenetan Beloaga abizenarekin agertzen direla, esate baterako Martin, Johanis edo Perucho. Gero, Estebanen garaian, Feloaga abizena gailentzen da, eta azkenik, baserriaren izena bezala, abizena ere Peluaga bihurtzen da. Hala ere, Oiartzungo jatorria duten Aldako, Yerobi edo kasu honetan Peluaga abizenak bailaratik desagertu arren, beste herri batzuetan mantendu dira, eta horren lekuko dira Irunen geratzen diren dozena bat Peluaga abizenak, nahiz eta gehienetan bigarren abizena izan.

Acostamiento pretendido por Don Francisco de Feloaga, del que hay razón en el libro primero de consultas del Consejo de Navarra, folia 127. Esteban de Feloaga y Gamon contra fiscal y otros ES/NA/AGN/F017/037367 20 AGN, Tribunales Reales, Procesos, nº 294. Archivo de Navarra.—Tomo I de Escudos de Armas, núm. 4. Francisco de Urdiñola y el Norte de Nueva España. Vito Alessio Robles Oiartzun zaharreko familia eta ondasunak. Juan Javier Pescador. 2. Mugarri. Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun.

Joxemari Iturrioz

36 | Historia


Concha Murguia e Oiartzun: a Irmandade en estado puro

Concha Murguía Egaña, era filla do organista da Igrexa de San Estevo de Oiartzun, Domingo Murguía, de vella estirpe fidalga orixinaria de Astigarraga, lugar de sona polas sidrerías. Naceu o 29 de Xaneiro de 1806 no antigo hospital, onde moraban seus pais nunhas dependencias anexas, concedidas polo Concello para os seus funcionarios como era o organista. Hoxe o edificio é Biblioteca e Casa de Cultura de Oiartzun. Con nove anos trasladouse a vivir a Tolosa, pois o pai conseguira a praza de organista da Igrexa de Santa María na antiga capital foral de Guipúzcoa. Por iso, algúns historiadores como Vicente Risco sitúan trabucadamente o seu nacemento na vila tolosarra. Nela militará o pai no partido liberal-fuerista abandeirado polo Conde de Villafuertes, D. Ladislao Zabala. A invasión dos “Cen Mil Fillos de San Luis” en 1823, a pedido do incompetente e voluble

rei Fernando VII, remata co Trienio Liberal e impón de novo o Absolutismo. Domingo Murguía e a súa filla Concha fuxiron cara Galiza. A filla ficaría e o pai volvería a Tolosa onde morreu pobre e doente, acollido na casa do Conde de Villafuertes. Concha casou co boticario Xosé Martínez e finou medio abandonada, de “una lesión del corazón que no le dió lugar a recibir sacramento alguno”, segundo consta na partida de defunción, el 13 de julio de 1854 en la calle de las Huertas, nº 14, en Santiago de Compostela.

O matrimonio Martínez-Murguía tivo dous fillos. Un deles, Manuel M. Murguía (18331923), foi un dos primeiros ideólogos do nacionalismo galego, farturento polígrafo, historiador, investigador, etnógrafo, novelista e primeiro presidente de Real Academia Galega. Casou con outra grande do Rexurdimento HISTORIA |

37


Galego, Rosalía de Castro, a quen empuxou a escribir e publicar libros como “Cantares Gallegos”, no que ela mesmo advirte no limiar o influxo dun vate vasco, Antonio de Trueba. Manuel M. Murguía recoñecería de xeito explícito que encetou a amar a patria Galega ó ver

38 | Historia

como a súa nai amaba a lonxana Patria Vasca, Terra, “na que nin se teme nin se mente”. Manuel M. Murguía xace nunha humilde e descoidada campa no fondal do cemiterio coruñés de San Amaro, na compaña do seus fillos Ovidio e Amara.


O 11 de novembro do 2000, día de San Martiño, a Irmandade de Centros Galegos de Euskadi e as Asociacións Culturais “Daniel Castelao”, de Pasaia, e a “Rosalía de Castro”, de Baracaldo, solicitamos da Deputación Foral de Guipúzcoa e do Concello de Oiartzun a celebración dunha homenaxe a Concha Murguía. Ambas Institucións responderon afirmativa e xenerosamente da man de Luis María Bandrés, deputado de Cultura, e Xavier Iragorri, alcalde de Oiartzun. Colocouse na Casa de Cultura unha fermosa praca, conforme ca monumentalidade do lugar, en galego e éuscaro, cas seguintes verbas:”Nesta casa naceu Concha Murguía Egaña (1806-1854), nai de Manuel M. Murguía, berce do nazonalismo galego”. As dúas institucións sufragaron tódolos actos e a edición dun libro da miña autoría sobre a estirpe vasca de Manuel Murguía.

Dende aquela efeméride celebramos tódolos anos por estas datas unha homenaxe a Concha Murguía. Este ano, os días 2, 3 e 4 de febreiro, interviñemos na celebración: a concelleira de cultura de Oiartzun, Iosune Cousillas, filla de Pedro Cousillas, natural de Corme, o poeta oiartzuarra, Antton Kazabon, as execelentes músicas Edurne Saizar, Oaihane Mitxelena e Haizea Lekuona, o documentalista Davide Cabaleiro, a bertsolari Ainhoa Aranburu e quen

isto escribe. Participaron o grupo “Lartaun”de txistularis do pobo oiartzuarra e os gaiteiros do grupo”Trisquele” da Casa de Galicia de Donostia. Recitáronse sete poemas de Rosalía de Castro e de dous de Antton Kazabon, en galego e éuscaro. Finalmente agasallamos a Concha Murguía con unha ofrenda floral e gozamos dun excelente refrixerio, chamado “lunch” segundo os posmodernos, doado polo Concello, pois considera que aínda segue vixente o vello refrán latino:”Primum vivere, deinde philosophare”.

Iosune Cousillas narrou a biografía de Concha Murguía e a do seu fillo Manuel M. Murguía, resaltando as vinculacións vascogalegas. Un servidor insistiu na personalidade de Castelao e as relacións cos nacionalistas vascos a través dos diferentes pactos do Galeusca. Pero o máis sobranceiro dos actos consistiu no descubrimento dos vascos da obra e figura de Rosalía de Castro. Descubriron unha faciana descoñecida súa: a reivindicativa, feminista, denunciadora da emigración e do avasallamento nacional e social de Galiza.

Tódolos participantes salientamos a solidariedade vascogalega e coincidimos en subliñar que dende unhas pequenas patrias, como a vasca e galega, pódese admirar a grandeza do HISTORIA |

39


universo, pois a súa riqueza atópase na variedade e non na uniformidade.

Moitos galegos, que residimos en Euskal Herría, non esquecemos a nosa patria orixinaria nin a nosas raigañas, pois perderíamos a nosa identidade e sen ela non se pode andar polo mundo. Somos a semellanza das árbores. Abrimos solidariamente as polas ós ventos da patria éuscara, pero o toro témolo ben chantado na nación fisterral. Amamos sinceramente esta patria adoptiva vasca que nos agasallou con fogar, agarimo, traballo e familia e apuntalou en nós a conciencia e a fachenda de sermos galegos de nación, arredando seudocomplexos de inferioridade.

Dende o 11 de novembro do ano 2000 e tódolos anos a finais de Xaneiro-comezos de febreiro os corazóns dos oiartzuarras e dos galegoseuskadianos latexan co mesmo ritmo da fraternidade, porque unha filla esgrevia do pobo arrolou no berce a un dos iniciadores do Rexurdimento da dignidade da nación galega, que coñece como ninguén o aguillón das traxedias, entre elas a emigración, denunciada decote polo noso bardo nacional, Manuel María.

Un sinxelo poema deste versificador aficionado non fai máis que salientar os valores da solidariedade e o agradecemento:

40 | Historia

OIARTZUN: CORAZÓN E LATEXO DE EUSKAL HERRIA Oiartzun, berce de Concha Murguía, na ladeira do Urkabe agarimada, fermosa terra, por todos ben louvada, latexo e corazón de Euskal Herría. Seu rexo vástago, Manuel Murguía, ergueu do chan a Galiza desprezada, casou ca groria galega máis sagrada, lumieira acesa, a gran poeta Rosalía. Os xebres galeuskadianos, noite e día, lembrarán gozosos esta xornada e seguirán como faro e como guía a súa existencia, decote derramada, coutando con vida exemplar a sangría da súa amada patria, sufrida e aldraxada. Xosé Estévez. Historiador.


Baserriko ahotsak Memoriaren baitan bilatuz hitzak, iraganera lotzen gaituzten hariak. Banan-banan lotuta, ibilbidetik eramaten gaituzten hizlariak dira hariak, hitzak dira hariak. Hitzek sortutako hariei jarraituz, lekuko bideak birpasatzen, berrikusten, izan zenaren oroimen. Hitz bakoitza, hari bakoitza, baserriko memoria baten baitan. Zazpi hari, baserritik barrena, elkartzen eta urruntzen direnak. (…)

Iaz ere idatzi nuen Oiartzungo urtekarirako, Larraburu eta Ardotx bertsolarien gatazkaren harira, Mikelentxone baserrian egindako Sagardotegia omen zan proiektu artistikoaren nondik-norakoen berri emanez. Aurten ere, baserrien inguruko hausnarketan murgildurik, gerturapen berri batekin nator.

ZERGATIK BASERRIA?

“La importancia del patrimonio cultural inmaterial no es la manifestación cultural en sí, sino más bien la riqueza de conocimientos y habilidades que se transmite a través de él de una generación a la siguiente.” (Unesco, 2016)

Ugariak dira baserriaren inguruan hainbat ezagutza arlotatik egin eta egiten diren ikerketak (antropologia, historia, soziologia, ekonomia, demografia, artea…). Baserria, hain zuzen, Euskal Herriko kontestuko familia askoren entitate eta euskarria izan da mendeetan zehar, eta orokorrean, alde batetik, leku eta kontzeptu moduan, familiaren unitate ekonomiko bezela uler daiteke, hazienda eta baratzearen produkziotik bizi baitziren, batez ere, hari loturiko senitartekoak. Bestalde, euskal

HISTORIA |

41


nekazari gizartearen identitate tradizionalaren muintzat, bertan garatu izan baitira kulturalki oinarrizkoak izan diren alde asko, kultura eta naturaren arteko bat-egitean.

«(…) el caserío es mucho más que una simple habitación familiar o el centro de una explotación agropecuaria. Es también un templo de culto doméstico desde el que se tejen vínculos específicos con la naturaleza (…); es un espacio sacral de la memoria de los antepasados y un refugio de reproducción cultural, al mismo tiempo que un sujeto con identidad, derechos y deberes propios en las relaciones de vecindad y en la vida comunitaria. (…) el caserío, la etxea de los vascos, (…) se reproduce a sí mismo a través de las generaciones de hombres y mujeres que lo ocupan como simples depositarios de la tradición heredada.» (Santana, 1993)

Baserria objektu materiala da, baina Unescok egindako definizioari jarraiki, kulturalki funtsezkoak diren ondare ez-materialez osaturik dago, hezkuntza eta ezagutzari esker, belaunaldiz belaunaldi helarazten den informazio moduan uler daitezkeenak, (istorioak, ohiturak, kantak, hizkera…) giza talde bat bere ohituretara, bere leku eta jatorrietara lotzen duten horietaz. Baserriak, beraz, lurrera loturik, kontestuari eta bertako biztanleei loturik, paper nabarmena betetzen du nekazal gizartearen identitate kulturalaren lekuko, honi eta jatorrizkoa duen familiari esker artikulatzen baitira historia, memoria eta iraganeko bizitza. Belaunaldien arteko transmisio kulturalaren ardatz dela esan daiteke, behinolako iragan batetik gaur egunera arte iristea ahalbidetzen duen leku antropologikoa. “(...) todo lo que hace el grupo puede traducirse en términos espaciales, (…). Cada aspecto, cada detalle de este lugar tiene un sentido que sólo pueden comprender los miembros del grupo, porque todas las partes del espacio que ha ocupado corresponden a otros tantos aspectos distintos de la estructura y la vida de su sociedad, al menos en su faceta más estable. (...) el grupo toma conciencia de su existencia con más intensidad y, (...), los vínculos que lo unen al lugar aparecen con mayor claridad al momento en que parecerían romperse.” (Halbwachs, 1950:130)

42 | Historia

Hala ere, baserriaren izaerari buruz ari bagara, ezin da ahaztu, gure imaginario kolektiboari dagokionez, baserria iraganera lotutako nostalgiatik eta galera sentimendutik hausnartu dela askotan. Iraganean finkatu izan da, euskal gizarte garaikidearentzat betetzen duen euskarri paperari erreparatu ordez. Izaera bukoliko bat eman zaio, askatasunarekin erlazionaturiko autonomia idiliko bat, “mendeetan zehar” familiak etxearekin izan duen erlazioa goraipatuz, hainbat eta hainbat errepresentazioren poderioz. Modernitatearen aurrean, eta Foru galerarekin batera, nazionalismoak erantsi zizkion konnotazio mitikoaekin bat, euskal jatorrizkotasunaren eta purotasunaren muintzat hartuz, industrializazioaren gehiegikerietatik salbu zegoelakoan. “Tanto el nacionalismo como el movimiento renacentista reivindicaron y reinventaron el profundo significado atribuido desde antiguo hasta el caserío vasco tradicional, la antigua unidad autárquica de trabajo y vida campesina transfigurada, (…), en el modelo ideal de la sociedad y el hombre vasco. (…) Resto de un pasado remoto y mejor, milagrosamente ha llegado hasta el presente, el caserío no es considerado como la unidad productiva de un sistema económico caduco; encarna todo aquello que los vascos fueron y que la sociedad industrial destruye o contamina.” (Martinez, C.; Agirre, I. 1995:105)

Ezinbestean gogoratu beharko genuke, ordea, maiorazgoen existentzia, nagusi eta maizterren arteko desoreka, errenta ordaintzera iritsi ezean “sanmartingoan” etxez aldatzeko beharra, errenta bera ez igotzeko eraikinen hobekuntza falta, lur eskasia, horiekin loturiko lanen gogortasuna… edo kontuan izan, behintzat, eraikitako kontzeptu horiek nola baldintzatu dezaketen gure begirada.

Gizartearen aldaketa sozio-ekonomikoak direla medio, baserriaren batasunean ondorioak geroz eta nabariagoak dira, eta, ondorioz, orain inoiz baino gehiago izan beharko genuke begiratzeko modu hori kontuan. 1970eko hamarkadatik, gutxi gorabehera, baserriaren berezko funtzionamendu tradizionala, bizirauteko produkzio sistema ekonomiko disa, jada existitzen ez dela esan daiteke. “Inguruko baserri guztiyek zituzten ba... Zoaznabarren hamar behi, Errotaxarren lau behi,


Itxatxon bi behi, Aramendin, lau ro bost... hor eukitzen tzin, gue etxian sei izaten tzin, sei ro zazpi. Ta, bueno, gue gazte denbun ya hasi zin fabriketa ta jendia jote. Baña beti baserriyan norbatte gelditzen tzen. (...) Baserri guztitan zeuden behiak, uain, iñun ez dago behirik, pentsatu ze aldia daon, hain urte... eztut esango gutxi...” Nikolas Etxebeste (ahozko erregistroa)

Era berean, kapitalismoak erakarritako globalizazioaren ondorioz, geroz eta mugikortasun handiagoa duten gizarteetan bizi gara, geroz eta azkarrago goaz, memoriaren iraunkortasuna geroz eta murritzagoa delarik, eta baserriarekin erlazionaturiko kulturaren transmisioa eta belaunaldi-arteko helarazpena zailtzen ari du horrek. “Todo aquello que va más allá de nuestros datos biográficos personales parece vago, borroso y, de algún modo, irreal. El mundo está lleno de signos e informaciones que representan cosas que ya nadie entiende del todo, pues éstas, al fin y al cabo, no se prestan más que como signos de otras cosas. La verdadera cosa permanece oculta; ya nadie consigue verla.” (Zumthor 2004:16)

Hala ere, gaur egun baserrien artean bizi gara, eta badago zer egiterik.

BASERRIA ULERTZEKO MODU BERRIAK Leku moduan, erreferente moduan, beraz, iraganeko latentzia hori mantentzen du baserriak.

Baina, aipatutako problematikaren aurrean, nola landu daiteke baserria orain? Nola transmituko da nortasun hori? Nola iritsi zaigu guri (nire belaunaldiari), eta hurrengokoei? Nola herrian bizi direnei? Eta nola hiritarrei? Baserriak hainbat erlazio sortzeko aukera ematen du, hainbat gairen arteko kontraste eta eraginak.

Horregatik, interfaze moduan ulertzen dut nik baserria, konexioz beteriko sare bat bezala, denbora, esperientzia, eta, kontzeptu desberdinen arteko paralelismo eta harremanak sortarazten dituen lekua: bertako biztanleen esperientziatik naturarekiko ezagutzara, baserriaren izaera tradizionaletik modernitateak erakarri zuen aldaketara, kapitalismo eta globalizazioaren ondorioetara, herentzia eta familiaren tronkalitatera, etxea mantentzeko industrian ere lan egitera, eraikitako sinbolismo eta idealizazio

politiko-mitikoetara, bertan sortu diren teknologia umil baina berritzaileetara, baserritarrak lurra lantzerakoan egiten zituzten gestuetara, baserrien arteko bizikidetasunera, merkatuarekin izan duen harremanera, denboraren ziklo eta erritmo desberdinetara, baserritar eta kaletarren arteko kontrastera… Hainbat eta hainbaten artean, baserrian amaigabeak izan daitezkeen loturak egin daitezke, kontzeptu hauen harremanen arteko eraldaketak modu anitzetan hausnartzeko aukera emanez.

Aurreko planteamenduaren harira sortu zen garatzen ari naizen Doktoretza Tesiaren helburu nagusia: Baserria interfaze moduan hartuz (erlazioz beteriko sare rizomatiko bezela), memoriaren ahozko transmisioan oinarrituz, eta arte prozesuen bitartez, bere izaera era garaikide batean berrindartzea. Hain zuzen, bizimodu horren testigu zuzenak izan zirenak geroz eta urrutiago daude guregandik, gure belaunalditik, gure gizartetik, eta askotan inguruko pertsona helduekin hitz egiteko aukera ere oharkabean galtzen dugu, oroimen horiek ezinbestean galduz. Baserria bihurtzen da, orduan, izandakoaren eta izandakoen arrasto eta aztarnak aurkitzeko ondare; pultsioz beteriko kutxa bat bezala, esnatzear dauden sentsazioz beteriko ontzia.

“Sucede que, en general, la historia comienza en el punto donde termina la tradición, momento en que se apaga o se descompone la memoria social. Mientras un recuerdo sigue vivo, es inútil fijarlo por escrito, ni siquiera fijarlo pura y simplemente. Asimismo, la necesidad de escribir la historia de un periodo, una sociedad, e incluso de una persona, no se despierta hasta que están demasiado alejados del tiempo como para que podamos encontrar todavía alrededor durante bastante tiempo testigos que conserven algún recuerdo.” (Halbwachs, 1950:75)

Baserriaren berezko funtzionamendua, familia ugarirentzat funtsezkoa izan zen produkzio sistema horrekin lotutako bizimodu hori, kasu honetan bizi duten azkenetarikoak dira aitaren generazioa, baserriko seme-alabak esango genukeena, nahiz eta gerora bere bizitza kanpoan egin, oraindik ere helarazi dezaketenak iragan bateko bizimodua, lekuarekin loturiko sentsazioak. HISTORIA |

43


“Podríamos decir también que, cuando se trata del olvido, todos los tiempos son tiempos de presente, ya que el pasado se pierde o se recupera en el presente y el futuro no hace más que insinuarse en él.” (Augé, 1998:68)

BASERRIKO AHOTSAK Hausnarketa honetatik abiatzen da egin berri dudan eta hemen azaldu nahiko nukeen saiakera, Baserriko Ahotsak dokumental laburra.

Belaunaldiz belaunaldi hegan doazen ahots eta zeinuak, iragana orainaldian irakurtzen duten memoriaren sentsazio eta irudiak dira. Bizipenak gogoratzen direnean, transmititzen direnean, testigantza bihurtzen dira, bizi-historioetan. Giza talde baten identitatearen parte diren kontakizunak izanik, testigantza hauei eman izan diet kasu: “(...) narración y oralidad confluyen para reconstruir experiencias pasadas, y así reordenan el proceso social de una colectividad.” (Mendoza, 2004:8) Aurretik planteatutako transmisio-arazotik abiatuta, lan praktiko honen prozesua Mikelentxone baserriarekin erlazionaturiko zazpi ahotsen erregistroan hasi da. Zazpi anai-arreba, lekuari lotutako zazpi ahots, zazpi testigantza, zazpi bizi-esperientzia; ahaztutako lekuei loturiko gertakizunak eta egunerokotasuna bizi eta ikusi zituztenak, nola zenari buruzko eta izan zenari buruzko zazpi transmisio.

44 | Historia

Proiektu hau zazpi elkarrizketarekin hasi da, beraz, baserriaren baitan ibilbide bat sortuz eginiko galdetegiaren bitartez. Ahozkotasunaren ondare ez-materiala jaso da, zeinuak galtzen direlako, ahotsak isiltzen direnean. “La memoria y el olvido guardan en cierto modo la misma relación que la vida y la muerte.” (Augé, 1998:19)

Marc Augé-ren esaldi honek ere badu erlazioa planteamendu honekin. Memoria ahotsak lirateke, transmisioen eta kontakizunen bizirautea. Era berean, isiltasuna, ahotsen helarazpenik eza izan daiteke, eta, ondorioz, memoriaren galera. Ahotsak, beraz, memoriaren bizitzarekin erlaziona daitezke, eta isiltasuna, ordea, hutsunearekin, heriotzarekin.

Aipatutako zazpi ahots horiek generazio giltzarri moduan hartuz, lekuari loturiko oroitzapenen presentzia aurkitu nahi izan da, baserria nolabait berpiztuz.

Memoria indibidualetatik kolektiboa den bat sortuz, zazpien ahotsek galdetegi bera, eta ibilbide bera, egin dute. Dokumental artistikoak baserrian zehar eramaten gaitu, lekua izan zenari buruz mintzatzen zaizkigun ahotsek gure begirada eraldatzen doazen bitartean, izan zenari buruz kontatzen diguten bitartean, jarraitzen duena eta desagertu dena birsortzen dugun bitartean, paisaian dauden memoria geruza desberdinen irakurketa posiblea eginez.


“Falta diren gauza, hitz, hots eta irudiei buruz liburu oso bat idatz daiteke. Falta den horretan bizirauten duenarekin, agertzen doanarekin. Dagoena luzatu, zulatu eta zeharkatu, zulo horietatik ikusi, entzun eta ukitzen ahal denari bizirauten uzteko.” (Rozas, 2014:25)

Elkarrizketekin testigantza eta irudien bat egitearekin, lekua berrikusteko aukera dago, ahotsek esandakoaren aztarnak bilatuz eta kontrastatuz bertan, iragana orainalditik eraikiz eta berreraikiz.

Era berean, transmititu diren bizipen pertsonalek ez dute soilik leku konkretua berreraiki; ezinbestean, honakoek funtzio garrantzitsua izan baitdezakete inguruko baserrien kolektibitate sozialean, garai bateko egunerokotasuna antzekoa baitzen gehienetan, eskala handiago batera salto egin dezakeen identifikazioarako aukera emanez. Kontuan izatekoa da Oiartzunen egunerokotasun hau ohikoa izan daitekeela eta ikusle asko identifikatua sentitu daitekeela eta euren oroimenean eragin, edo normaltasunez har dezaketela, baina, bestalde, kontziente izan behar dugu errealitate hori geroz eta urrunago dagoela gaur egungo eta etorkizuneko generazioen artean, gure herria azken 30 urteetan nola aldatu den pixka bat aztertu besterik ez dugu egin behar horretan erreparatzeko. Soinua, isiltasuna, gainjartzea, kontrastea, erritmoa, oihartzuna. Ahotsak euren artean bat egiten duten pasarteak dira, elkarren artean harremanduz, baserriaren barnean euren lekua aurkituz, talka eginez. Baserriaren izaera berreraikitzean, memoriaren baitan iraganaren eta oraialdiaren arteko elkarrizketa sortu nahi izan da, lekuaren eta oroitzapenen artekoa, irudiaren eta ahotsen artekoa. Gurekin erlazioan dagoen eta bizi ditugun lekuen berrikuspen bat gerta daiteke, erregistratutako materialaren artikulazioak gure gertuko ingurunearen hausnarketa berri batera eramaten gaituelako, tokiekin ditugun harremanak eraldatuz.

Prozesu artistiko honen bitartez, oroimenak, testigantzak eta ahotsak, baserria den/izan zenaren nortasuna birsortzen saiatu dira, erreferente kultural gisa bere presentzia eta garrantzia orainaldian ere adieraziz. Etorkizunean baserri desberdinen bidez kontzeptu horiek guztiak lantzea, elkarren arteko harremanak sortuz, harekin lotutako hainbat

kontzeptu dudan jarriz, edota eredugarriak diren elementuak ikertzea (ahozkotasuna, memoria, hizkuntza, lekua, esperientzia, familia) eta plastikaren baitan garatzea, funtsezkoak diren elementuekin lan egitea da, gure nortasuna eratzen dutenekin.

Gure kontestuaren iraganaren eta orainaldiaren ibilbidetik, hormetan ezkutatzen diren istorioetatik, gu eratzen gaituzten gertakizunetatik, baserrien egungo egoera aztertzeko, ahotsak bizirik mantentzeko eta, azken finean, inguratzen gaituen munduan ondarea antzemanez, interesgarriak izan daitezkeen zurrumurruak hartuz, erlazionatuz, hausnartuz, landuz; bide eta begirada berriak sortuz.

“Lurrarekiko zuzeneko harreman horretan bai gauza batzuk oso zail egiten zaiela imaginatzea… Ez dittuzte bizitu guk bezela.”

Karmele Etxebeste (Ahozko erregistroa)

“Nik, tolare baten funtzionamendua nola zen, ba…, idea oso general bat dakazu ta… hor galduko da hoi.”

Manu Etxebeste (Ahozko erregistroa)

“Oroipen batzun dia ta kontatzen dittuzu, biño.. nola hartzen dittuzuen zuek, edo nola mantenitzen dittuzuen istorio horiek ba… ez dakit, ez dakit.”

Josu Etxebeste (Ahozko erregistroa)

LANA IKUSGAI: Euskeraz: https://vimeo.com/208129102

Gaztelerazko azpidatziekin: https://vimeo. com/213817796 *Idatzitakoaren harira, gai honekiko doktoretza tesia egiten ari naizenez gero, informazio gehiago nahi

izatekotan edo hurrengo pausoetan elkarlanerako interesa, hortxe kontaktua: oninel3@ gmail.com **Gehitutako idazleen ekarpenak ez badira euskeratu, itzulpen pertsonalaren bidean euren berezko zentzua ez galtzeko izan da; ideiak ez eraldatzeko nahiagatik hartu dira zehatzmehatz. HISTORIA |

45


BIBLIOGRAFIA ALBERDI, J. CENDOYA, M., eta AMUNDARAIN, A. (2004). Oiartzungo baserria: kalearen eta nekazaritzako jardueraren artean. Oiartzun: Oiartzungo Udala. ALONSO, A. eta ARZOZ, I. (1998). Baserri eraitsia: jatorrizkotasunaren adierazpena. Donostia: Gaiak. AUGÉ, M. (1998). Las formas del olvido. Barcelona: Gedisa.

AUGÉ, M. (1993). Los “no lugares” espacios del anonimato: una antropología de la sobremodernidad. Barcelona: Gedisa. BERRIOCHOA, P. (2012) Como un jardín. El caserío guipuzcoano entre los siglos XIX y XX. Euskal Herriko Unibertsitatea. DELEUZE, G., GUATTARI, F. (1977). Rizoma. Valencia: Pre-textos.

ETXEZARRETA, Miren (1977) El caserío vasco?. Zamudio: Elexpuru.

FOSTER, H. (2001). El artista como etnógrafo. El retorno de lo real (1. ed., 175-198 or.). Madrid: Akal.

HALBWACH, M. (2004). La memoria colectiva. (Itzulp. Inés Sancho-Arroyo.) Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza (Obra originala 1950an argitaratua)

MARTINEZ, C.; AGIRRE, I. (1995). Estética de la diferencia. El arte vasco y el problema de la identidad. Irún: Alberdania. MENDOZA, Jorge (2004) Las formas del recuerdo. La memoria narrativa. Athenea digital 1(6). Azken bisita 2017/03/12 http://www.atheneadigital.net/article/download/158/158

Oiartzuarren baitan | Oiartzuarren Baitan (2017). Oiartzuarrenbaitan. com. Azken bisita 2017/03/20, http://www.oiartzuarrenbaitan.com/

ROZAS, I. & QUIMS, P. (2015). Pulsión textual. Notas inacabadas o algu- nos injertos. I. Rozas, Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (1. ed., Colección Danza y pensamiento, no5). Barcelona: Poligrafa. SANTANA, Alberto: Baserria. Bertan Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia. 1993.

SALABERRIA, U. (2011). Ensayo para una definición del espacio culinario : propuesta para la catalogación de Patrimonio Inmaterial. Euskal Herriko Unibertsitatea. ZUMTHOR, P. (2004). Pensar la arquitectura. Barcelona: Editorial Gus- tavo Gili.

Onintza Etxebeste Liras

46 | Historia


Urte askoan, Haurtzaro Ikastola! 1967ko urrian abiatu zen Haurtzaro Ikastolaren ametsa. Ikastola sortzeko asmoa agertzen zuen agiri publikoak argi azaltzen zuen: «Herri batek duen kulturaren elementu berezia hizkuntza da. […] Ikastola hau ireki, iraunarazi, zabaldu eta hazteko, euskara maite dutenen laguntza behar dugu, eta, laguntza horren eske dei egiten diogu Oiartzungo herriari. Beste inongo laguntzarik ez dugunez gero, oiartzuarren gain dago ikastola hau handi edo txiki, indartsu ala indar gabe eta ahul izatea». Julian Bergaretxe, Ikastolako lehen lehendakariak aitortzen duenez, 1960ko hamarkadan ez zuten hainbesterainoko beharrik ikusten euskararekin, baina kezkatuta zeuden. Horrela, Juanito Oñatibiak bultzatuta, Ikastola sortzeari ekin zioten. Frankismo beteko garai zail horietan, Oiartzungo 17 familiek preziatuena zuten hura jarri zuten Ikastolaren alde: beraien haurren hezkuntza. Adore ikaragarria erakutsi zuten guraso horiekin batera, hainbat herritarrek beraien lana, denbora eta dirua ere eskaini zizkioten proiektu berriari.

Garai haietan, bi arazo nagusiri egin behar izan zioten aurre: lokala eta nortasun juridikoa.

Lehen gelak irekitzeko, mailegu bat eskatu eta, 600.000 pezetaren truke, Etxe-Txikiren 126 m2-ko etxabe bat erosi zen. Diru-kontutan itota zeuden eta oiartzuar guztiei, baita atzerrian bizi zirenei ere, laguntza eskatzen hasi

Haurtzaro Ikastolako lehen hiru promozioetako ikasleak, Arantxa Madariaga andereñoarekin.

ziren. Herritarrez gain, dendetan, fabriketan, bankuetan… eskatu zuten dirua. ‘Ikastolako laguntzaile’ figura ere sortu zen; 200dik gora herritar laguntzailek, hilero kuota bat ordaintzen zuten. Nortasun juridikoari dagokionez, Elizaren aukera juridikoak erabiliz gainditu ahal izan ziren traba frankistak. Elizak kristau heziketarako eskolak sortzeko ahalmena zuen eta, hartaz baliatu ziren Ikastolak. Oiartzungo orduko parroko On Javier Lezetarekin hitz egin zen, eta ofizialki hura arduratu zen Ikastolaz.

Bi ikasturte geroago, Hezkuntza Ordezkaritzatik eta orduko udaletik Ikastola ixteko presioa etorri zen, nortasun juridikoa eta irakaskuntzarako lege baimenak zirela medio. Ordurako, baina, Ikastolak indar nahikoa hartua zuen eta, oiartzuarren babesari esker, aurrera egin zuen.

Legalizazio-prozesua Lehen gelen legalizazio-prozesua luzea izan zen. Gela bakarrarentzat egin zen eskaera, izenez neskentzat zenarentzat. Materialarekin batera, irakasleen titulazioak, araudia, lokalen paperak eta irakasle bakoitzak «kristau morala eta jarrera kristaua» zuela ziurtatzen zuen apaizaren agiria bidali behar izan zuten Madrilera. Hala, 1970eko azaroan, lehen legeztapena lortu zuen Ikastolak, nesken gela harena, eta urtebete geroago, bigarren gelarena.

Diru-arazoak larriak izaten jarraitzen zuten eta, arintzeko asmoz, tonbolak, zozketak eta jaialdiak antolatzen zituzten, besteak beste. Edozein festa txikiena antolatzeko, ordea, baimen legal zorrotzak bete behar izaten ziren. Orduko anekdota da Gabonetakoa: Guardia Zibilaren kuartelean baimena eskatu zuten kalez kale Olentzerorekin kantatzeko, eta erantzun hau jaso zuten: «Nahi baduzue abestu, baina ez bicho horrekin». HISTORIA |

47


Francoren heriotzarekin arnas pixka bat Roman Irigoienek Ikastolaren lehendakaritzaren ardura hartu zuenean, Euskal Herriko giro politikoa mugitzen hasia zen. 1975eko urrian Franco hil zen eta ikastolak arnas pixka bat hartzen hasi ziren.

Haurtzaro Ikastola sortu eta hamar urtera, ikasle-kopurua izugarria zen; hasierako 22 haurrak 456 bihurtu ziren. Tartean, noski, familia erdaldunetako haurrak ere bazeuden. Hasieran %10 inguru ziren, baina berehala igo zen kopuru hori % 40ra eta horrek arlo pedagogikoa egokitzeko beharra ekarri zuen. Bestalde, gela gehiagoren beharra ere bazegoen. Irtenbidea emateko Lizarre baserriko Mujikatarrekin 6.125 m2 zituen Sibeluts izeneko lursaila erosteko hitz egin zen. Guztira 3 milioi pezeta pasatxo ordaindu ziren.

Etxe berriaren eraikuntzaz arduratzeko Bianditz S. A. sortu zen eta Peña Gantxegi arkitektoari enkargatu zitzaion lana. 1976ko otsailean udalean aurkeztu zuten proiektua, 3.000 m2 izango zituena. Udal korporazioak onartu egin zuen, eta, horrekin batera, baita tasak salbuestea ere. Obrak 28 milioi inguru kostatzen ziren eta diru hori guztia biltzeko bi urte baino ez zeuden. Kanpaina indartsua egin zen herritarrek Bianditz enpresaren 10.000 pezetako akzioak eros zitzaten.

Hasiera batean 11 ikasgela egitea pentsatu zen, baina errealitateak 17 egiteko beharra erakutsi zuen. 1976ko apirilean, Madrilera diru-laguntza baten eskaera luzatu zen eta 1977ko urtarrilean onarpen ofiziala jaso zen. Honela zioen onarpenak: “se declara de interés social el proyecto de las obras de construcción del centro ‘Aurtzaro’ en Oyarzun.” Diru-laguntza horrek ikastetxe berriaren eraikuntzarako estatuaren mailegu eroso bat eskaintzen zion Ikastolari eta horrek egoera ekonomikoa leundu zuen, baina garrantzitsuena zen, lehen aldiz, Ikastolaren eginkizunari balio soziala aitortu zitzaiola. Obrak bukatuta ez egonagatik, urte hartako irailean sartu ziren ikasle eta irakasleak ikastola berrian.

Aldaketa askoren garaia Geroz eta ikasle gehiago izateak irakasle gehiago kontratatzea ekarri zuen, eta, horrekin batera, lan-aldarrikapenak, lehen lan-hitzarmenak… Horrek guztiak Ikastolaren barne antola-

48 | Historia

Madalensoron bazkaltzen zuten Haurtzaro Ikastolako haurrek, Izar Lekuona begiralearekin.

keta egokitzera bultzatu zuen. Hala, Haurtzaroko laguntzaile historiko eta idazkari Juan Mari Barrenetxea zentroko lehen zuzendari izendatu zuten. Barne mugimendua handia zen, Batzar Nagusien aldetik (200 eta 300 lagun inguru biltzen ziren), zein alderdi pedagogikotik.

1981n, Juanito Iñarra lehendakari zela, erabaki garrantzitsua hartu zuen Ikastolako Batzarrak: Haurtzaro kooperatiba Bateratzailea bihurtzea, hain zuzen. Horrek esan nahi du irakasle, gainerako langile eta gurasoak direla kooperatibako kide eta guztien artean hartzen direla erabakiak.

Bien bitartean, gero eta gela berri gehiago behar ziren. Zentroak 21 gela zituen, baina herrian zehar barreiatuak beste 12 gela zeuden. Martxel Ansa lehendakaria buru, Peña Gantxegirengana jo zen berriro ere, eta Eusko Jaurlaritzaren abala lortu zen 66 milioiko kostua zuen eraikuntza egiteko. Era berean, Madalensoroko pilotalekua jantoki gisa erabiltzen hasi zen Ikastola. Ordura arte, Elizalde ikastetxeko jantokira joaten ziren haurrak bazkaltzera, baina Elizaldek baldintzak gogortu egin zituen eta, sortutako gatazkaren ondorioz, Madalensorora joaten hasi behar izan zuten.

Trantsizioa 1986/1987 ikasturtean, Jesus Mari San Roman lehendakari zela, Ikastolako administratzailearen figura sortu zen, eta Nikolas Errastik hartu zuen ardura hori. Oraindik obrak guztiz bukatu gabe zeuden arren, 1986ko urtarrilean gela berriak erabiltzen hasi ziren ikasleak. Hainbat lan zintzilik zeuden, esate baterako, frontoi estalia, teilatua… Hala eta guztiz ere, Ikastolaren egoitzako ekipamendua nabarmen hobetu zen: informatika gela berria,


gimnasioaren moldaketa, dutxak… Zerbitzu osagarriak ere egituratu egin ziren Ikastola handitzearekin batera: atezainaren izendapena, garbiketa… Eskolaz kanpoko ekintzak ere asko indartu ziren 80ko hamarkadan: dantza -taldea, bertso-eskola eta Haurtzaro Kirol Elkartea sortu ziren, besteak beste. Prozesu horretan, Izaskun Zubeldiak hartu zion zuzendaritzaren lekukoa Juan Mari Barrenetxea-ri.

Buesa legea: ikastolen mugimendua kolokan 50 urte hauetan, Ikastolak eutsi egin dio bere izaera herrikoiari, nahiz bidean eraso bat baino gehiago jasan behar izan duen. Horietan gogorrenetakoa, ikastolak sare publikoan sartzera behartzeko otsailaren 19ko 1/1993 Legea, Buesa legea gisa ezagutzen dena. Ordura arte, hiru sare zeuden: publikoa, pribatua eta Ikastolen sarea. Lege berriak, Ikastolen sarea deuseztatzea zekarren eta Ikastola bakoitzak sare publikoan sartu ala handik kanpora jarraitu erabaki behar izan zuen. Lehen aukeraren alde eginez gero, lanpostuak ziurtatu egiten ziren, baina ordaina garestia zen. Ikastolak ordura arte zuen autonomiaren zati handia galduko zuen, erabat Espainiako legeen mende geratzeko.

Haurtzaro Ikastola hezkuntza administrazioaren sare publikoan sartu ala Ikastolen sarean mantendu erabakitzeko egin zen ezohiko Batzar Nagusiko akta.

Haurtzaro Ikastolak bere historian hartu behar izan duen erabaki garrantzitsuenetakoa izan zen. Komunitate osoa jabetu zen erabakiaren garrantziaz. 1993ko maiatzaren 22an, Juan Inazio Ansa lehendakari eta Josune Saizar zuzendari zirela, inoizko ezohiko Batzar Nagusi jendetsuena burutu zen. 400 lagun inguruk eman zuten botoa eta gehiengoak erabaki zuen Haurtzaro Ikastola, Ikastolen sarean mantentzea.

PSOEk oso ongi planifikatutako nahasmen horrek eta Haurtzaro Ikastolak hartutako erabakiak zuzenean eragin zuen Oiartzungo herritarrengan, eta ondorioz, Haurtzaro Ikastolako hurrengo ikasturteetako matrikulazioetan. 1975etik, urtero 55 haurretik gora matrikulatzen zen Ikastolan, baina, 1994an, 42 izan ziren eta, 1995ean, 34. Inoizko kopuru txikiena izan zen. Egoera horri aurre egin beharrean aurkitu zen Ikastola. Horren ondorioa, Kontseilu Errektorea eta gurasoak eta langileak aktibatzea eta ikastolan are gehiago inplikatzea izan zen: Haurtzaro Mendi Taldea, Guraso Eskolak, geletako guraso ordezkariak… sortu ziren ondoren.

Oiartzungo Udal Eskola Publikoaren ametsa Aurrerantzean, Haurtzarok Ikastolen Elkarteko kide izaten jarraituko zuen, baina erabaki horrek ez zuen inondik ere herriarekiko konpromisoa gutxitu. Alderantziz, urte bat geroago, udala eta orduko herriko bost hezkuntza zentroak osatutako Eskola Kontseiluak Udal Eskola Publikoa sortzeko egitasmoa lantzen hasi ziren. Herri ekimenetik abiatu, 0-18rako hezkuntza integrala, bakarra, publikoa eta udalak kudeatuko zuena sortu nahi zen. Bat bihurtuko ziratekeen Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola, Iturburu Udal Haur Eskola, Ttipi-Ttapa eta Koikile haurtzaindegi pribatuak. Saiakera serioa izan zen, baina, zoritxarrez, Elizalde ikastetxeak atzera egin zuen eta ez zen gauzatu. Hala ere, Udal Eskola Publikoa sortzeko ahalegina ez zen guztiz hutsean geratu. Elizalde ez gainerako erakunde guztiek elkarlanerako borondatea eta konpromisoa berretsi zuten eta horrela sortu zen Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa, gaur egungo Urmendi haurreskola. Urte horietan, Iñaki Portugal zen lehendakari eta Sorkunde Lekuona zuzendari. Sorkundek ongi gogoan ditu partzuergoa sortzeko egindako bilerak eta nola hartu zuen HISTORIA |

49


Ikastolak 2 urteko gelarik ez jartzeko konpromisoa, nahiz egoera horretan geldituko zen Ikastola bakarra izan. Horrela, Partzuegoan haurren 0-3 zikloa errespetatzen da eta 3 urterekin hasten dira haurrak Ikastolako HHko 2. zikloan. 2015ean, Urmendi Haur Eskola izena eman zitzaion partzuergoari. Eta, izena ematearekin batera, Urmendi Eguna ospatzen hasi zen. Gaur egun, 29 langile ditu Urmendi Haur Eskolak eta 129 ikasle.

Ilusio eta kezka garaiak 90eko hamarkada hasieran, LOGSE legea jarri zen indarrean. Beste eraso bat Ikastolaren egonkortasunaren aurka. Kasu horretan, nagusiki, Haurtzaro Ikastolako azken urteak, garai hartako BBBeko (Batxilergo bateratu balioaniztuna) gelak egon ziren kolokan. Ikastolak ez zuen Lehen Hezkuntzako ikastetxe izatera mugatu nahi eta 1990ko LOGSE legeak erronka handiaren aurrean jarri zuen. Izan ere, legeak zioen BBB maila eskaintzen zuten ikastetxeek ziurtatua izango zutela DBHko gelak irekitzeko baimena.

Gauzak horrela, 1990/1991 ikasturtean, Joxin Azkue zuzendari zela, kezkati hasi zen Haurtzaro Ikastola BBB mailako ikasketak eskaintzen. Lehen ikasturteetan Hezkuntza Sailak ez zion onarpenik eman eta Orereta ikastolaren babesarekin hasi ahal izan ziren. Garai hartan, Orereta Ikastolak lau lerro zituen, besteak beste, Oiartzungo ikasleak bertara joaten zirelako eta lerro bat Haurtzaro Ikastolaren esku uztea onartu zuen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1991ko ekainaren 25ean jakinarazi zion Ikastolari BBB ezartzeko baimena. BBB ezartzeko baimena lortu ostean, gela berriak egin ziren, baita frontoi estalia eta

2015eko maiatza. Urmendi Haur Eskolako haur, guraso eta irakasleak, Urmendi Eguna ospatzen.

50 | Historia

2007 irailaren 24a. Haurtzaro Ikastolako haurrak, jangela berrian bazkaltzen. Otorduak bertan prestatzen dira eta, gaur egun, 580 haurrek bazkaltzen dute bertan.

atzeko jolas-lekua ere. Lan horiek ordaintzeko diru premia zegoenez, lehen aldiz, Haurtzaro Ikastolak eta Oiartzungo herriak Kilometroak jaia antolatzeko ardura hartu zuten. Urriaren 4an izan zen festa. Proiektua behar bezala antolatzeko, Ikastolako Kontseilu Errektoreak koordinatzaile baten beharra ikusi zuen, eta Lupe Mendigutxia irakaslea liberatu zuen.

Jangela berria eta Oiartzo Batxilergoa Hiru ikasturte geroago, 1995/1996 ikasturtean, Antton Kazabon zuzendari zela, sarrerako harrera-gela, teilatua eta terraza, berogailu berria eta Haur Hezkuntzako parke txikia berritu ziren. Baina urte haietako obra adierazgarriena jangela berria izan zen. Anjel Bergaretxe orduko lehendakariak, bere ofizioa zela medio, jarraipen zehatza egin zion obrari. Hasieratik oso argi eduki zen otorduak bertan sukaldatzeko moduko jangela eraiki behar zela; ez zela kanpotik ekarritako elikagaiak berotzeko gune soila izango, alegia. Bestalde, 1995etik aurrera, Haurtzaro Ikastolak 0-16 urte bitarteko ikasleentzako hezkuntza eskaintzen zuen, baina ez zen horrekin konformatu. 1997/1998 ikasturtean, Jokin Garzia lehendakari eta Jaione Ugaldebere zuzendari zela, Oiartzo Batxilergo Ikastola sortu zuen, goi-mailako ikasketetara heldu nahi zuten Oiartzungo 16-18 urte bitarteko ikasleei batxilergoa eskaini ahal izateko.

KMK 2006, “primeran pasa, pasa gabe� 2002/2003 ikasturtean, Lupe Mendigutxia izendatu zen zuzendari. Urte bat geroago, gela berriak egin ziren terrazan, baita igogailua ja-


rri ere 2004ko udan. Eta 2004/05 ikasturtean, jangela handitu beharra zegoen. “1997an, ikasleen %27ak erabiltzen zuen jantoki-zerbitzua eta, 2004ean, %52ak.” Jangelaren eraikina handitu zen urtean, 2005ean, hasi zen sukaldari -lanetan Joxe Fernandez eta, gaur egun ere, bera da 580 inguru haurrentzat egunero bazkaria prestatzen duen sukaldari-taldearen buru.

Obra horiek egiteko dirua behar zen, eta Haurtzaro Ikastolak Kilometroak, bigarren aldiz antolatzeko eskaera egin zuen. Baita Ikastolen Elkarteak eskaera onartu ere. Segidan ekin zitzaion lanari, Arantza Manterola lehendakari, Sorkunde Lekuona zuzendari eta Ainara Artola koordinatzaile zirela. Urte osoko lanketa izan zen berriro ere euskararen eta Ikastolen aldeko jaia prestatzea. Ingo yeu, ingo ñeu izan zen Kilometroetako lema. Bi berrikuntza nabarmen ekarri zituen KMK06-k. Batetik, gazteek alkohola neurriz kontsumitu zezaten Askagintza elkartearekin batera landutako “primeran pasa, pasa gabe” proiektua. Eta, bestetik, edalontzi berrerabilgarrien aldeko apustua. 92ko Kilometroetan eguraldiak utzitako arantzatxoa ateratzea lortu zuten oiartzuarrek 2006an, egun paregabea izan baitzen, alde guztietatik begiratuta.

40 urte, plan estrategikoa lantzeko unea 2008/2009 ikasturtean Iñaki Irastorzak hartu zuen lehendakariaren lekukoa. Hausnarketarako garaia zen eta Ikastolaren lehen Plan Estrategikoa idatzi zen. Lan hori gauzatzeko, Ikastolen Elkarteko KEI (Kalitate Egitasmo Integratua) egitasmoko koordinatzailea eta arduraduna zen Juanjo Gomezen laguntza jaso zen. Bi helburu garrantzitsu lortu nahi ziren: - Ikastolako ahalik eta partaide gehienen parte-hartzea lortuz gero, etorkizuneko ildo estrategikoak guztion artean erabakitzea. - Erabakitako ildo estrategikoak ikastolaren etorkizuneko norabidea izatea.

Lehen Plan Estrategikoa idaztearekin batera, KEI egitasmoa jorratzeari ekin zion zuzendaritzak, Ikastola barruko prozesuak ordenatu eta kalitate-ereduen parametroetan sartzeko.

LOMCEk aztoratuta, baina iparra galdu gabe 2012an, Espainiako gobernuak LOMCE hezkuntza-lege berria onartu zuen, hezkuntza-komunitatearen gehiengoaren aurka. Euskal Herrian ere, ozen entzun zen LOMCEren aurkako oihartzuna eta Ikastolen Elkarteak hainbat proposamen zehatz jarri zituen mahai gainean. Alde batetik, hezkuntza-lege propioaren aldarrikapena egiten zuen, eta bestetik, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren nolakotasuna eta antolaketari buruzko zenbait gogoeta jaso zituen.

Oiartzunen bertan ere sortu zen LOMCEren aurkako lantalde bat, eta noski, Haurtzaro Ikastolako kideek ere beren ekarpenak egin zituen batzorde horretan. Bitarte horretan, Ikastolak bere eguneroko zereginak arduraz betetzen jarraitzen zuen. Tartean, berri onak ere bazauden, besteak beste, 2011/2012 ikasturtean, Urmendi eraikin berria eraiki baitzen.

Ingo yeu, ingo ñeu izan zen 2016ko Kilometroetako leloa. Bi berrikuntza nabarmen ekarri zituen Haurtzaro Ikastolaren proposamenez: batetik, gazteek alkohola neurriz kontsumitu zezaten Askagintza elkartearekin batera landutako Primeran pasa, pasa gabe egitasmoa, eta, bestetik, edalontzi berrerabilgarrien aldeko apustua.

Aitzindari izateko bokazioa Gorabeherak gorabehera, Haurtzaro Ikastolak ez du inoiz iparra galdu izan. Erabaki estrategikoak hartzen jakin izan du, baita gizartearen unean uneko beharretara egokitzen ere; egokitu baino gehiago, aitzindari izan da. Aitzindaritza-lanetan, ordea, ez da inoiz bakarrik jardun. Ikastolen Elkartean landu eta HISTORIA |

51


Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eskaintzen zuen laguntzaz baliatuz, hiru ikasturtean, 10 milioi pezeta inguruko inbertsioa egin zen.

Ikasleak, Ikastolen Elkarteak sortu eta garatutako Ikasys materialarekin ikasten. 2008-06-09

garatu izan dira egitasmo gehienak baina, egia da, halaber, Haurtzaro Ikastolak beti erakutsi izan duela jarrera oso aktiboa Elkartean bertan. Gidaritzari dagokionez, 2007-2016ra, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta EHIko lehendakariordea izan da Haurtzaro Ikastola; Arantza Manterolak bete izan du ordezkaritza hori. Ikuspegi pedagogikotik, berriz, nabarmentzekoa da, Haurtzaro Ikastolako hainbat langile liberatu izan direla Elkarteko egitasmoak lantzeko. Horrez gain, Haurtzaro Ikastolak lan eredugarria egin izan du hainbat esperientzia pilotatzen.

Informatika eta teknologia berriak Haurtzaro Ikastola 1995/1996 ikasturtean hasi zen DBHn Informatika ikasgai bezala lantzen. Urte haietan zaila zen teknologia berriek izango zuten bilakaera antzematea, baina Haurtzaro Ikastolak ez zituen gutxietsi eta erakutsitako berritzeko borondateak izan zuen saririk. 2000/01 ikasturtean, Haurtzaro Ikastola Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologian ikastola pilotu izendatua izan zen.

2012ko abenduaren 3an, Euskaren Eguna. Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleak, Argitxoz jantzita, HHko ikasleei Argitxoren gutuna irakurtzen.

52 | Historia

2008/2009 ikasturtean, teknologia berriak ikaste-irakaste prozesuaren mesedetarako erabiltzeko, Ikastolen Elkarteak Ikasys proiektu berritzailea aurkeztu zuen. Ikasle bakoitzak Ikasbook tresna informatiko mugikorra erabiltzen zuen eta, hartara, bere erritmoen arabera ikas zezakeen. Ikasys 6-12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta zegoen. Maite Gomez, Haurtzaroko irakaslea izan zen Ikastolen Elkarteak proiektua gidatzeko aukeratu zuen pertsona eta proiektua pilotatzen, berriz, hiru ikastola hasi ziren: Donostiako Santo Tomas lizeoa, Orioko Herri Ikastola eta Haurtzaro Ikastola. Gaur egun, IKTek Haurtzaro Ikastolako lan-ildo nagusienetako bat izaten jarraitzen dute. 2017ko Batzar Nagusian onartu zenez, ikasturteko helburu estrategikoetako bat “Heldutasun Teknologikoaren erdi-mailako akreditazioa� lortzea izan zen. Haurtzaro Ikastolaren Heldutasun Teknologikoa neurtzeko, 2017ko otsailean pasa zen IKT ikuskaria ikastolatik. Aurre auditorian oso lan ona egiten zela azpimarratu zuen IKT ikuskariak eta erdi-mailako akreditazioa eman zuen, aldi berean aitortuz, goi-mailako akreditazioko hainbat prozesu jadanik gauzatzen zirela.

Ikastolan IKT heldutasuna lantzea giltzarri izan da ikastolaren IKTen erabilera egokiaren adierazgarri gisa. IKTen garapena Haurtzaro Ikastolan Hezkuntza Sailaren laguntzarik gabe egin behar izan du azken ikasturteetan, gabe, eta irakasleen finantzaketarik liberaziorik gabe. baian ikastolak garbi zuen bere apustua: ikasleen etorkizunerako IKT baliabide ezinbestekoak zirela hasieratik ulertu zuen hezkuntza komunitateak.

Hizkuntza Proiektua diseinatu 1995/1996 ikasturtean, euskara ardatz zuen Eleanitz Proiektua jarri zen martxan. Berrikuntza handia zen garai hartarako eta, besteak beste, ikasleen ingeleseko irteera profila ezartzen zuen. Eleanitz Proiektuarekin, HH 2. mailatik aurrera ingelesa lantzen hasi ziren ikasleak, baita Bigarren Hezkuntzako azken bi ikasturteetan irakasgai bat ingelesez ematen ere.

Horrez gain, 1996ko udatik aurrera, ingelesezko udalekuak eskaintzen hasi zen Ikastolen Elkartea, baita Irlandan udako egonaldiak ere.


2017ko urtarrilaren 23an, Ikastolako ikasle eta irakasle guztiak KiVa eguna ospatzen.

1998/1999 ikasturtean, eskaintza osatzera etorri zen Enjoy English udako oporretako programa.

Frantsesa, berriz, gaur egun, DBHko ikasleentzako hautazko ikasgaia da. Oiartzungo herria 1994tik dago senidetuta Bretainiako Karaez herriarekin eta, senidetza horren fruituetako bat da Haurtzaro Ikastolak, 1996/1997 ikasturtetik aurrera, Bretainiako Diwan ikastetxe batekin (hezkuntza guztia bretoieraz ematen duten ikastetxeak, hemengo ikastolen parekoak) lantzen duen trukea. Horrela, DBH 2. zikloan frantsesa ikasten ari ziren ikasleentzat 6-7 eguneko egonaldia antolatzen hasi ziren, Bretainiara. Gaur egun ere, egitasmoak aurrera jarraitzen du. 2002/2003 ikasturtean, Ikastolen Elkarteak Haurtzaro Ikastola Hizkuntz Proiektua diseinatzeko ikastola pilotu modura aukeratu zuen beste bederatzi ikastolarekin batera. Horrek Hizkuntz Batzordea sortzea ekarri zuen. Dinamizatzaile orokorra Kristina Boan izan zen. 2003/2004 ikasturtean, euskararen normalizazioan eragiteko lan-proposamen berria sortu zen: Euskaraz Bizi. Programa horrek hainbat proposamen eta lan-ildo zehazten ditu euskararen erabilera arlo guztietara zabaltzeko (hezkuntza, familia, zerbitzuak‌) eta adin guztietako haurrek egunerokoan erabil dezaten. Besteak beste, orduan sortu zen Argitxo iratxoa, gaur egun, Ikastolako haur txikienen ikurretako bat dena. Ondoren iritsi zen, berriz ere, Eusko Jaurlaritzan PSE-EEren Hezkuntza sailburutza, Isabel Celaa buru izan zuena. Diru-laguntza batzuk baldintzatuz, zenbait ikastola Hiruele proiektuan sartzera behartu zituen, tartean, Haurtzaro. Haurtzarok garbi izan zuen orduan ere bere egin beharra: ez zuela aldatuko ikastolako Hizkuntz Proiektua. Eta hala izan zen.

Bizikidetza Ikastolan Ikastolako Bizikidetzarako Batzordearen lehen pausuak 2000. urtekoak dira. Ikasle, guraso eta irakasleei zuzendutako hainbat pauso eman ziren; besteak beste, 2005/2006 ikasturtean, ikasleen eskubide eta betebeharren araudia berritu zen, gurasoen harrerarako protokoloa definitu eta indarrean jarri zen, eta irakasleek hainbat formakuntza-saiotan parte hartu zuten. Urtez urte, bizikidetzaren gaia indarra hartzen joan zen eta ikusirik bai irakasleria eta bai gurasoak ere gai horrekin sentsibilizatuta zeudela, Hezkuntza Batzordeak horrela erabakita, Bizikidetzako proiektua abian jarri zen. Bizikidetza proiektua garatzeko asmoa eta nahia Hezkuntza Sailean aurkeztu zen eta Hezkuntza Berriztatzeko Proiektu Globala bezala onartua izan zen. Jarraian, hiru ikasturterako konpromisoak eta zereginak zehaztu ziren.

2014/2015 ikasturte, Bizikidetzaren ikasturte izenda daiteke. Izan ere, urte horretan abiatu zen Bizikidetza Behatokia, irakasleak GOLDEN5 egitasmoko prestakuntza-saioetan murgildu ziren, haurren barne ahalduntzea uztartzeko, kontzientzia kolektiboa lantzeko eta elkarbizitza osasuntsua elikatzeko HAZIAK I+G+b proiektu esperimentala martxan jarri zen eta, azkenik, guraso ordezkarien esparruan hausnarketa serio eta interesgarria burutu zen: ikaskideen arteko TRATU ONA lantzeko proiektua. 2016/2017 ikasturtean, jazarpenaren aurkako KiVa egitasmoa jarri da martxan. KiVaren ezaugarri nagusia da jazarpena guztion ardurako gertaera bat dela ohartaraztea, alegia, ez dela jazartzen duenaren eta jazarriaren arteko aparteko gertaera bat. Jazarpena “ikusten� duenak nola jokatu eta zer egin dezakeen jakiteko tresnak ematen ditu, besteak beste.

Haurtzaro Ikastolako irakasle-talde bat, Ikastolen Elkarteko Juanjo Gomez-ekin, KEI egitasmoa lantzen.

HISTORIA |

53


Ikastolako komunitate osoa (ikasleak, gurasoak, irakasleak eta langileak) bizikidetza osasuntsuaren garrantziaz jabetuta dagoela esan genezake eta hori da, hain zuzen, ikastolarentzat berme onena.

EKI, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza EKI proiektua (Euskal Curriculuma Konpetentzietan oinarrituta, Integrazioaren pedagogiaz) 2013/2014 ikasturtean abiatu zen. Ikaslea ikaste-prozesuaren erdigunean jarri eta konpetentzietan oinarritutako ikaste-prozesu berria da. EKI proiektuak sei arlo hartzen ditu bere baitan: euskara, gaztelania, ingelesa, matematika, natur zientziak eta gizarte zientziak.

Ikastolen Elkarteak, hutsetik abiatuta sortu zuen material berria Mikele Aldasasoro eta Xabier Garagorriren zuzendaritzapean. Helburua ikasleak pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, norbera izaten, elkarrekin bizitzen eta, egiten eta ekiten ikastea da.

Lehen ikasturtean DBH 1. mailan txertatu zen. Urtez urte, DBH osora zabaldu da eta, datozen ikasturteetan, LHn erabiltzen hasiko dira.

EKI Proiektuak konpetentzia digitalaren lanketa ere jasotzen du; unitate guztietan txertatuak daude jarduera digitalak, eta irakasgai horiek euskarri digitalean soilik ere lantzeko aukera ematen du. Haurtzaro ikastolan DBHko 1. zikloan bi irakasgai lantzen dituzte ikasleek euskarri digitalean eta 2. zikloan berriz sei irakasgai.

Euskal Herria Saretzen 2014/2015 ikasturtean, Udabiltzak Zazpiak Bat Harreman Sarearen bitartez, Oarsoaldeko udalek eta Zuberoako ikastolek martxan zuten proiektuan parte hartzeko gonbita egin zion Haurtzaro Ikastolari. Kontseilu Errektorean gaia aztertu ondoren, ikastolak baietza eman zion lankidetzari, besteak

Zuberoako Alozeko Ikastolarekin urtero-urtero egiten dute trukea DBH1eko haurrek.

54 | Historia

beste, ikasleentzat esperientzia aberasgarria izango zela aurreikusten zelako. Ordutik, urtero-urtero trukea egiten dute Alozeko Ikastolako eta Haurtzaro Ikastolako LH4ko haurrek.

Bide horretatik, 2015/2016an Larzabalen kokatua dagoen Manex Erdozaintzi kolegioarekin harremana egin zen DBH1eko mailan: curriculumaren lanketa bideratzen da, baita trukea ere.

Herriaren eta udalaren babesa 50 urteko historian, hainbat une zail pasa ditu Haurtzaro Ikastolak, baina bidean izan dira ere une gozoak, lorpen handiak eta laguntza fidela. Herritarren borondate, lan eta diruari esker sortutako egitasmoa izanik, urte hauetan beti jaso du herriaren laguntza eta babesa. Asko zor dio Haurtzaro ikastolak Oiartzungo herriari, baita udalari ere. Gorabeherak gorabehera, korporazio guztiek lagundu dute Haurtzaro Ikastola. Bereziki eskertzekoa da Iñaki Aristizabal, Iñaki Irigoien, Juanito Iñarra, Xabier Iragorri, Aitor Etxeberria eta Aiora Perez de San Roman alkateek herriarentzat hezkuntza-zerbitzu propioak eta duinak sortzeko egindako lan eskerga. Eskertzekoa da ere, negoziazio zail batzuen ostean, Martin Beramendi buru zuen korporazioarekin lortu zen hitzarmena. Gaur egun ere, Jexux Leonetek gidatzen duen udalaren partetik laguntza jasotzen du Haurtzaro Ikastolak eta lau urtero berritzen da bi erakundeen arteko hitzarmena. Udalaren eta herriaren babes horren ondorioz, 2002az geroztik, Haurtzaro Ikastola Herri Onurako kooperatiba ere bada. Horrek esan nahi du, Haurtzaro Kooperatiba desegingo balitz, ondasunak Oiartzungo Udalarenak izatera pasatuko liratekeela. 50 urte hauetan egindako inbertsio, eraikin, hobekuntza… guzti-guztiak herriaren jabetzakoak izango lirateke.

Ikastolaren komunikazioa, komunitate aktiboaren isla Ikastolako komunitate osoarentzako komunikazio zuzen eta gardena lantzea beti izan da Ikastolaren betebehar eta kezketako bat. Izan ere, ikastola kooperatiba bat da eta erabakiak bazkide guztien artean hartzen direnez gero, ezinbestekoa da komunikazio gardena lantzea. Bestalde, ikastolaren printzipioetako bat da hezkuntza gelan lantzen denetik haratago doan zerbait dela eta, ikaslea ikaste-prozesuaren erdigunean jartzeko, oso garrantzitsua da


familia-ikastola arteko harremana. Zentzu horretan, urtez urte joan da osatzen Haurtzaro Ikastolaren komunikazio-euskarrien mapa.

Lehen komunikazio-euskarrietako bat Txinpart! aldizkaria izan zen. 1994ko abenduan argitaratu zen zero alea.

1999 urtean, webgunea sortu zen. Urte hartako Batzar Nagusiko aktak honela jasotzen du “Haurtzaro Ikastolak etorkizunerako erronka honi heldu nahi izan dio, gure kanporako informazio-gune izango den web orria delakoaren diseinuari ekinez.� Webgunea urtez urte garatzen joan da eta, gaur egun, eduki estatikoez gain, multimedia, blogak, lasterbideak, agenda eta beste hainbat informazio eskaintzen ditu.

Komunikazio orokorra lantzeaz gain, familiak Ikastolaren egunerokoaz informatuta egoteko eta asteko ohar garrantzitsuenak helarazteko asmoz eta Agenda 21 irizpideak kontuan hartuaz, 2007ko irailean lehen buletina atera zen. Orduz geroztik, astero-astero, jasotzen dute buletina familia guztiek. 2013ko otsailean, Ikastola sare-sozialak erabiltzen hasi zen, Facebook, Twitter eta Youtube kontuak sortuta.

2016/2017 ikasturtea giltzarri izan da Haurtzaro Ikastolaren komunikazioan. 50. urteurreneko ekitaldiak antolatzeko laguntza eske, komunikazioan lan egiten duten guraso batzuengana jo zen eta egindako bileretatik Ikastolaren marka definitu eta komunikazio -plana idaztearen garrantziaz jabetu zen Kontseilu Errektorea. Horrela, Asier Bergaretxe lehendakari zela, lan horiek enkargatu eta 2017ko Batzar Nagusiak, “Haurtzaro Ikastola, Bizitzarako Hezkuntza� marka onartu zuen. 2017ko apirilean Kontseilu Errektoreari komunikazio -plana aurkeztu zitzaion.

etorkizunean ere, aitzinDari Haurtzaro Ikastolaren 50 urteko ibilbideak ongi erakusten du Haurtzaro Ikastolak etorkizunari baikor begiratzeko motiboak badituela. Urte horietan guztietan, une zail eta korapilatsu bat baino gehiago bizi izan du Ikasto-

lako komunitateak, baina baita fruitu ederrak jaso ere. Oiartzungo herritarrek merezi zuten gisako Ikastola sortzeko borondatea eta gaitasuna izan dute eta lan horren itzulkina herritar euskaldun, buru aske eta zoriontsuak dira. Etorkizun hurbilera begira, Haur Hezkuntzako pedagogia berritzeko erronka du aurrean. Beste behin ere, ikaslea ikaste-prozesuaren erdigunean jartzea da helburua, haur bakoitzari bere erritmoa errespetatu eta irakaslea bidelagun izatea, ez gidari. Metodologia berria txertatzeko ez da ezinbestekoa, baina bai komenigarria, espazioa berritzea. Haurtzaro Ikastolak 2017ko udan egingo ditu Haur Hezkuntzarako gela berriak, besteak beste, gelen arteko hormak erauntsi eta espazio ireki handiak sortuz. Gaur egun, 0-18 urte bitarteko haurrentzako euskarazko hezkuntza zerbitzu osoa eskaintzen du Haurtzaro Ikastolak. 0-3 urte bitarteko etapa Urmendin burutzen da, 3-16 urte bitartekoa Haurtzaro Ikastolan bertan eta 16-18 urte bitartekoa Oiartzo Batxilegoan. 2016/2017 ikasturtean, 3-16 urte bitarteko 885 ikasle eta 580 familiak osatzen dute Haurtzaro Ikastola.

Haurtzaro Ikastolak 50 urte eman ditu, iparra galdu gabe, euskal hezkuntza publikoaren alde lanean, euskal curriculuma indartuz, etorkizuneko herritar buru aske eta jantziak hezten eta beste hainbeste urtez horrelaxe jarrai dezala opa diogu. Urte askoan Haurtzaro Ikastola! kontseilu errektorea

2016ko urriaren 17an, Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko plazara egindako kalejiran ateratako argazkia.

Historia |

55


Haurtzaroko Bertso Eskolak 35 urte oiartzunen, 2017ko apirilaren 1eko bertso bazkarian

1

3

zuen hasiera

Eskolartekoa

Lehengo mendean izan eta oraindik urrun dauka amaiera

hogeita hamabost urtez bidean aurrera

gurean salbu dira

bertsoa eta euskera.

sastarretik Hasi ta

Lexoti Saria eta eta klase ordutan egunerokoa

bertso eskola ere

zaindu beharrekoa

ez zen lan asko baina niretzat nahikoa.

nire senarrarekin

2

4

ausartak, ordea

giro ederrean

Ezjakin hutsak ginen Kontxi bizkorra eta ni lotsagabea

hura bertsozalea ni bertsozalea

ilusioz gainezka sobran umorea.

neskazaHar bat tentatzen

Nahiz aritu izan naizen urte asko pilatu

zaizkit bizkarrean

eta nago hau guztia utzi beharrean

lekukoa pasa nahi dut guztion aurrean.

Maritxu nora zoaz

Antton Kazabon ttikitan

5

Gaurtik aurrerantzean Doni Azkarate

bertsolaritza arloan Haurtzaroko alkate bertako ikasleek suertea daukate

bertsoa bihotz-bihotzez duelako maite.

Minberatu zaizkiGu

6 Arduradun onena zaigunez komeni

zertarako gaurkoan hainbeste komeri?

Aukera ona egin dut seguru nago ni

beraz, animo eta suerte on, Doni!

Jubilatu egin naiz horixe da dana

ahaztu gabe guztioi

muxu handi bana. (BIS)

intsuMisoarena

Haurtzaro Bertso Eskolako hastapenak:

56 | Historia

Aitor Etxebeste, IĂąaki Pikabea, Karlos Aizpurua, Juan Mari Lopez eta Jagoba Larbururekin.


Emakumea – Haurtzaro Ikastola oiartzungo Feministen asanbladak (antiju Morik, HELta, Killirikupe, norbanakoak, Ernai, Haurtzaro ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Udala) Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egitaraua osatu eta aurkeztu zuen martxoaren hasieran.

Herriko beste eragile batzuek ere lagundu zuten egitaraua osatzen, hala nola Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak, Abaraxka ludotekak eta Haurtzaro Ikastolak, besteak beste.

Martxoaren 17an, hortaz, ʹEmakumea eta Hezkuntzaʹ mahai-ingurua antolatu zuen Haurtzaro Ikastolak, Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan. Mirari Martiarena Oiartzun irratiko esatariak gidatu zuen saioan hiru hizlarik parte hartu zuten: Itziar Rekalde, EHU-

ko irakaslea (ˈEmakumearen papera II Errepublikako eta Gerra Zibileko garaiko hezkuntzanˈ aztertu zuen); Arantza Manterola, Haurtzaro Ikastolako lehen emakumezko lehendakaria eta Jaione Ugaldebere, Haurtzaro Ikastolako irakaslea eta zuzendari-ohia. Saioaren amaiera aldera, hauxe da Oiartzungo hezkuntzarekin harremana eduki duten emakumeen glosarioa. Lan honen bitartez horiek guztiak omendu nahi nituen.

CarMen MoniCa losaDa Nire lehendabiziko irakaslea izan zen, nire maistra. Sei urterekin hasi nintzen Iturriozko eskolan, ordurako Carmen edadetua zen. Hari esker zaletu nintzen irakurketan. Eskolan bazegoen armairu bat, non, besteak beste, ipuin handi batzuk zituen: Caperucita Roja, Los tres cerditos… denak koloretan. Hura mauka eguraldi txarra egiten zuenean, ipuinak irakurtzen ematen genuen jolas ordu osoa. Josten ere erakutsi zigun Mari Carmenek, arratsalde osoan ematen genuen langintza horretan. Maiatzaren 2an egiten zituen urteak. Egun seinalatua zen guretzat: jai izaten genuen, dantza, kanta… hura festa gure eskolan. Gutxi izango dira Iturriotzen data hori esan eta haren irudia gogoratzen ez dutenak. Maria luisa berronDo iartzabal Ugaldetxoko maistra. Xamoa baserrian jaioa, 1940an hasi zen lanean Ugaldetxon eskola ematen, urriaren 15ean, “nire urtebetetze egunaren bezperan”. Hasieran 20 bat ikasle izango zituen. Parada etxeko lokal batean hasi zen. Hogeita sei urte egin zituen maistra lanetan, 1940an sartu eta 1966an atera. Eskolan denetik egin behar izaten zuen, baita komunio ttikia egiteko errezoak erakutsi ere. Eta komunio handia egiteko ere gauza bera. Ikasi beharra zuten dotrina. Garai hartan erlijioak indar handia zuen.

Historia |

57


Arantza Madariaga Iragorri eta Ines Olaziregi Zulaika Haurtzaro Ikastolako atea zabaldu zuten lehen bi andereñoak izan ziren, 1967ko urriaren 16an. Arantxa Madariaga eta Ines Olaziregik segurtasun osoa eskaintzen ez zuten lanpostuak onartu zituzten eta Haurtzaro Ikastolako lehen promozioko ikasleen irakasleak izan ziren.

Irakasleak bai, baita militante sutsuak ere garai haietan. Gaztetasun hartatik makina bat ordu eman zituzten Ikastolako proiektuak aurrera egingo bazuen. Dena zegoen sortzeko, egiteko, bideratzeko… oso garai zailetan. Haiek leundutako bidetik jarraitu dugu guk guztiok.

Arantxa Lete Bergaretxe 1964-65 ikasturtean hasi zen Orereta ikastolan lanean, andereño moduan, eta 45 urte egin zituen jubilatu bitartean. “Ni hasi nintzenerako Errenteriako ikastola martxan zegoen. Lehendabiziko andereñoa Arantxa Idiazabal izan zen, eta hark laguntzaile bat behar zuenez, nigana etorri ziren. Ni oso euskal giroko familia batekoa nintzen, eta inguru jakin bateko parte ginenez, sentimendu batzuk nituen eta nire bila etorri ondoren aurkeztu nintzen eta horrela hasi nintzen”, gogoratzen du Arantxak.

Ikastola aurrera atera behar zen proiektua zen Arantxarentzat. Idealismoz betetako garaia zen: orduan ez zen ez diruari begiratzen, ezta zenbat lan ordu egin behar zen ere. Sentimenduz betetako eta Euskal Herriaren alde egin beharrezkoa zen proiektua zen harentzat.

Nekane Pikabea eta Arantxa Agirrezabala Oiartzungo alabak, 70eko hamarkadan Madalensoro frontoia hartu zuten bertako taberna eta jatetxea gobernatzeko. Hasi eta gutxira, Haurtzaro Ikastolarekin hitzarmena sinatu eta ikasleei bazkaria emateaz arduratuko dira. Arantxak bi urtez eta Nekanek 23 urtez beteko dute konpromiso hori. “Madalensoron hamazazpi urte aritu ginen eta Haurtzaroko jantokian beste bost”, dio harro. Profesionaltasun handiz egindako lana eskertzen du, bai, Haurtzaro Ikastolak.

58 | Historia

Haurtzaro Ikastolaren guraso sortzaileak: M. Karmen Lekuona, Benita Urdanpilleta, Xixili Sagarzazu, Itziar Lekuona, Trini Urdanpilleta, Mañoli Urdanpilleta, Mª Karmen Labandibar… Horiek dira Haurtzaro Ikastola sortu zuten guraso emakumeak, ausardia eta borondate gaitzarekin, duela 50 urte. Guraso horiek munduan preziatuena zutena eskaini zioten Ikastolari, euren haurrak, alegia. Garai zailetan, frankismo garaian.


Margari Brit Ayerbe eta Maite Errazkin Bengoetxea Urte luzez, bi emakume hauek Haurtzaro Ikastolako ikasleak zaintzeaz arduratu ziren, garraio zerbitzuko begirale moduan. Autobusera igotzen lagundu, jaisten ere berdin, minik hartu ez zezaten eta euren artean sesiorik izan ez zezatenarduratzen ziren. Egunero-egunero lau bidaia egiten zituzten eginkizun hori txukun asko betetzen zuten bitartean. Izaskun Zubeldia Etxeberria Amezketako alaba, Haurtzaro Ikastolako lehen zuzendari emakumea izan zen, hiru urtez. Urte horietan, Uxue Juanesekin batera, alderdi curricularra landu eta pedagogia berritzailearen atzetik urratsa garrantzitsuak egin zituen. Andereño moduan 1970ean hasi zen Haurtzaron eta 36 urtez jardun zuen Lehen Hezkuntzan eta DBHn, bereziki. Azken hiru urtetan, berriz, behar berezietako ikasleekin lan egin zuen, azierto handiz.

Izaskun Madariaga Iragorri Oiartzungo Iturburu haur-eskolako sorrerako partaide, arima eta buruzagi. “Hasiera 1977an azaroaren 2an eman genion. Hamalau umerekin ireki genuen baina ikasturtea bukatzerako bagenituen 28”, zioen elkarrizketa batean. Gerora erreferente bihurtu zen 0-3 zikloan, Euskal Herri mailan. Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa sortzeko urratsak egin zituen (herriko hiru haur-eskola eta ikastola batzeko proiektua) eta erretiroa hartu bitarte bera izan zen horko gidari. Maria Jesus Aranburu Arbelaitz

Hemezortzi urterekin hasi zen maistra moduan lanean Maria Jesus Aranburu Aizate baserrian. Nahiz eta Errenteriako mugan egon, Oiartzungo baserritarren seme-alabak joaten ziren harengana. “Hemezortzi bat haur izaten nituen nire kargu, lauzpabost urterekin hasita”. Egunero-egunero oinez joaten zen baserriraino ordubeteko bideari ekinez. “Oso eguraldi txarra bazegoen bakarrik uzten nion joateari”. Bigarren alaba jaio bitarte jarraitu zuen han lanean. Izan ere, gizarte aldaketek, bide berriak eraikitzeak, irakaskuntzaren zentralizazioak… eta 1970. urteko legeak agindu zuen sasi-eskola horiek poliki-poliki itxi behar zirela auzoetako eskolen mesedetarako.

HISTORIA |

59


Uxue Juanes Rekalde zena Haurtzaro Ikastolako irakasle eta ikasketaburu izan zena. 1980an hasi zen lanean, hogei urte zituela. Haur Hezkuntzako prestakuntza baldin bazuen ere, Lehen Hezkuntzan hasi zen eta bertan jardun zuen ia bukaera arte. Azkeneko ikasturteetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan aritu zen irakasle lanetan, frantses arloko arduradun gisara, besteak beste. Erreferente izan zen ikastolako irakasleentzat, besteak beste proiektu berritzaileak martxan jartzeaz arduratu zelako. Hogei urte egin zituen lanean gure artean, indartsu benetan. Bere urte sasoitsuenak Haurtzaro Ikastolan eman zituen. Bere ibilbide oparoa gaixotasun krudel batek moztu zuen 2000. urtean.

Arantza Manterola Odriozola Arantza Manterota Odriozola, Irunen jaiotako oiartzuarra. Zuzenbidean lizentziatua, Haurtzaro Ikastolako lehendakari izan zen sei-zazpi urtez. Besteak beste, Ikastolaren funtzionamendua ordenatzeko eta hobetzeko, Kontseilu Errektoreko taldekideak gidatu zituen, hainbat urrats egin zituen, eta zenbait proiektu aurrera atera ere bai. Hala nola, Hezkuntza Proiektua eguneratu eta arautu. Hezkuntza Batzordea sortu. Gurasoen papera ikastolaren funtzionamenduan indartu, ordezkarien asanbladaren bidez. Zuzendariaren aukeraketarako araudia berridatzi. Langileak kontratatzeko protokoloa bideratu. Ikasleen barne araudia berrikusi. Terrazan lau gela berriren eraikuntza. Jantokia hirukoiztu. Igogailua jarri. Kilometroak 06 antolatu. IKT eta Hizkuntza proiektua martxan jarri, Oiartzungo ikastola bietan pilotu zelarik‌ Gero, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Lehendakari ere izan da 9 urtez, eta horrek mesede egin dio, noski, Haurtzaro ikastolari ere.

Esker oneko hitzak besterik ez dugu hauentzat guztientzat. Eskerrik asko denei! Jaione Ugaldebere Sarasua

60 | Historia


Arbide/UrdiĂąola/ Arizmendienea etxearen jabetza bilakaera

Gure esker ona Maria Pilar Goenagari eta Agirre Arizmendi sendiari bere laguntzagatik Oiartzunen denok ezagutzen dugu ongietorria hain adiskidetsu egiten duen etxe hau, “emen sartzen dena bere etxean dago�, eta batzuk ere gogoratzen ditugu lorategiko usoak eta hegazterrenak, baina azkeneko urteetan hutsik eta itxia gogoratzen dugu. Ikusi dugu lorategiko zuhaitzak gehiegi hazten eta ikusi eta entzun ditugu leihoko tapak dinbi eta danba; bi arazo horiek konpondu baziren ere konturatu gara poliki-poliki etxea hondatzen ari zela eta joan den urteko apirilean Udalare-

kin harremanetan jarri ginen horretaz guztiaz hitz egiteko eta eraikuntzaren etorkizunaz proposamen bat egiteko. Jasotako erantzunak animaturik artxibo eta paper zaharrak arakatzen eta merezi baino adeitasun gehiagoz hartu gaituzten jendeari galderak eta eskariak egiten hasi ginen. Hemen aurkezten dizuegu jakitea lortu dugunaren laburpen bat. Gure nahia da zuentzat irakurtzea guretzat prestatzea izan den bezain entretenigarria izatea. Halabiz. HISTORIA |

61


Agustin Arb ide Portu Agidanez, etxea eginarazi zuena. Ez dakigu bere jaiotze data. 1751n aitona Porturen ondareak banatzen direnean, Ameriketan dago eta 1758ean itzulita bi gauza egiten ditu, tokatu zaion lurra saldu eta etxetxo bat erosi (1); urtebete geroago Macuso eta Ysasti harginekin kontratua sinatzen du etxe berri bat egiteko. Hiru kasuetan kokapenari buruz argibide bera ematen zaigu: “Pegante a la casa solar de Elizalde”. Beste nonbait aipatzen da Elizalde, Juan Fermin Porturena dela, beraz egungo Fermiñene dela pentsatu ohi da.

Agustin Arbide Josefa Basazabal azpeitiarrarekin ezkondu zen eta hainbat umeren guraso izan ziren; 1780an gizona hil eta gero Josefak Oiartzungo eskribauari eta bi lekukori eskatzen dienean zenduaren ondareen zerrenda egiteko adin txikiko seme-alaben izenean, hiru bakarra aipatzen dira, bi mutil eta neska bat; besteak hilak? Ameriketan? Komentuan?... Momentuz ez dugu ezer topatu. Eskribauak bi egun behar ditu inbentarioa egiteko. Agustinen premua seme zaharrena da, umerik gabe hiltzen denez anaiari uzten dio oinordetza eta hau ere mutilzahar eta “sin hijos legítimos ni naturales” hiltzen denez bere ondasun guztiak koinatuari, Ygnacio Urdiñolari, laga zizkion (2).

Urdiñola-Arbidetarrak 1787an, aita hil ondoren, Maria Josepha (Agustin eta Josefaren alaba), Aita Santuaren baimena lortu ondoren, lehengusua duen Yganacio Urdiñolarekin ezkontzen da. Neskaren dotea 6 mila erreal gurasoenak eta aitonak emandako 100 dukat dira . Mutilarena 28 etxe eta baserri, horien artean “casa principal de Urdiñola en que havitan (sic)”, non senar-emazte berriak biziko diren gizonaren ama eta hiru arrebekin. Hori bai, aipatzen da “disuelto el matrimonio por muerte, por diborsio (sic) o por otro caso permitido”, bakoitzak berea berreskuratuko duela(3).

Maria Josefa 1805ean hiltzen da eta bi urte geroago bere anaia, esan dugunez Maria Josefaren alarguna oinorde orokorra izendatuz.

1830ean Ygnacio ere hilik, testamentu betearazleak 7x4 zati prestatzen dituzte, 7 senide direlako eta 4 jabari lotuak banatu behar direlako

62 | Historia

(aitarena, amarena, osaba Arbiderena eta Ameriketan hil diren amaren lehengusu Lekuonarenak). Seme zaharrena, Ygnacio Maria (ez dute buruhauste handirik umeak bataiatzeko), premua izanik besteak baino gehiago jasotzen du.

Yganacio Maria bi aldiz ezkontzen da; lehendabiziko emaztearekin lau ume izango ditu eta bat ere ez bigarrenarekin. Lauretatik aita hiltzen denean bakarrak dirau bizirik, maiorazkoa izango den Romanak.

1844an Romana ezkondu baino lehentxeago Ygnazio Mariak eskribauaren aurrean alabari aipatzen dizkio tokatzen zaizkion jabegoak: Azpeitian 15 baserri, bere lur, soro eta larreekin, kaleko 5 etxe, laborantzako lurrak eta sagardiak aparte; eta Oiartzunen, 14 baserri eta bi erdi (Camiochiqui, Arralde, Belastegui, Sorosarreta, Olagaray, Sansiene, Ysasa, Lazcamburu, Bordazar, Lazcarraga, Maiester Borda, Yribarren, Uncilecu, Arburu, Oyarzabalberriren erdia eta Telleriaren erdia); 3 errota (Ysasti, Errotazar eta Macuso); 3 etxe (Urdiñola, Santusene eta egin berria den bat) basoak aparte; Donostian 3 baserri eta etxe bat eta Sorabillan baserri bat.

1871n Ygnacio Maria hiltzen denean, ohikoa zen bezala, testamentuaren banaketa herenetan eta bostenetan egiten da eta berriro Urdiñola-Arbidetarren ondareak tasatuak dira eta lehen aldiz jabetza erregistroan idatziak deskripzio zehatzarekin. Aipatutako testamentuan alabari eskatzen dio alargunari (neskaren amaordea) uzteko “el disfrute en usufructo de la casa que habitamos actualmente sita en la calle Mayor de este valle de Oyarzun y señalada con el número cinco” (4). 40 urtetik gora omen daramatza Ygnazio Mariak etxe horretako jaun eta jabe izaten. Alabak aitaren nahia bete eta alarguna etxean geratu zen hil arte, 1903. urtean; azken finean bera Oñatira ezkondu zen 1845ean. Romanaren biloba, Ana Maria, Pedro Martinez de Irujorekin ezkontzen da; zenbait dokumentutan aipatzen da “dama de la reina Victoria Eugenia” dela. “Lanbide” bera zuen Rosario Silvak eta, urte askoren ondoren Ana Mariaren bigarren semea, Luis Martinez de Irujo, Rosarioren alaba bakarrarekin ezkonduko da, Rosario Cayetana Fitz-James Stuart-ekin, Albako XVIII. dukesarekin. Egungo Albako dukea Oiartzungo Arbide bat da!


Esan bezala, Ygnacio Mariaren alarguna Arbide-Urdiñola etxean bizi izan zen hil arte. Etxea alokatu egiten da 1920 urte arte, eta urtea horretan, Ana Mariak, senarraren baimenarekin, 2 Urdiñola etxeak saltzen ditu, Urdiñolazarra Faustino Eguiari eta Urdiñolane Angel Arizmendiri.

Arizmenditarrak Angel Arizmendi donostiarrak Urdiñolane erosten du 1920. urtean eta izena aldatzen dio etxeari. Lorategiko sarreran “Arizmendinea” (5) jartzen zuen metalezko plaka gogoratzen dugu askok. Familiak Donostian bizitzen jarraitu zuen eta Oiartzungoa aisialdiko etxea izan zen.

1935ean Angel eta Juanita Ayestaranen zilar ezteiak zirela eta, etxeko nagusiak ganbara aldatzea erabaki zuen; emazteari kapera oparitu zion(6). Horretarakok GATVPACeko ko kidea zen Juan Jose Olazabal arkitekto irundarra kontratatu zuen (Grupo de Arquitectos y Técnicos Vascos para la Promoción de la Arquitectura Contempranea). Olazabal garai hartan arkitekto gazte baina ezaguna eta ospetsu bihurtzeko bidean zegoen; berea da Irungo “Normandie” eraikuntza adibidez, baina 38an zigor heriotza ezarri zioten “por rojo separatista”, ez bazuten exekutatu ere. Ondarreta, San Cristobal eta Puerto de Santa Mariako kartzeletan egon ondoren, 40an aske utzi zuten. Hori bai, debekatu egin zitzaion Hondarribira itzultzea, ez omen da ona horrelako pertsonaia mugatik gertu bizitzea (7). Juan Mari Lekuona, orduan 8 urteko mutil kozkorra, izan zen meza laguntzailea meza berrian neurrira egindako sotanila gorriarekin.

1936an zorigaiztoko gerra hasi zenean, Angel Arizmendi eta emaztea Lizarran zeuden hango alkatea, ezaguna zutena, atxilotuta eraman zutenean. Bi egun geroago, Oiartzunera itzultzea lortu zuten, non bi alaba zeuden, May Tere eta Korito. Natik eta Karmentxuk Donostiako etxean jarraitzen zuten. Uztailaren 30ean Angel atxilotu eta San Cristobalera (Iruñea) eraman zuten. Garai hartan “ohitura” izan zenez, askatasun agiria sinarazi ondoren Muniain de Guezalazen fusilatu zuten Leoncio Aranbururekin batera (8). “Donostian gauzak oso ilun jarri zirenean, Juan Mari Agirreren bitartez, beste lagun mi-

nekin batera Bizkaira abiatu ziren, eta egun batzuk Agirretarren etxean egon ziren, Getxon. Handik, itsasontziz, Bordelera eta irailaren 19rako Hendaian ziren. Aita hil zutenean Maria Teresa, izeba batekin Hendaiara pasatzea lortu zuen, ahizpak bisitatzea. Ikusi zuenean zein egoeratan zeuden (Hendaiako etxekoak Francoren aldekoak baitziren) erabaki zuten Karmentxo etxera bueltatuko zela; eta Naty, Euskal Emakume Batzako partaidea, politikan nahiko sartua egon zena, Bordelera joango zela. 1938ean itzuli zen”.(9) 1946an Maria Teresa Donibane Lohizunen Juan Maria Agirre Lekuberekin ezkondu zen eta Belgikara joan zen bizitzera Etxea, beste asko bezala, bahitua izan zen 1937ko uztailaren 30ean. Ezin esango dugu Oiartzungo agintari frankistek etxea gaizki tratatu zutenik, nahiz eta bertan ezarri komandantzia militarra eta militarrak bizitzen egon, beste batzuekin konparatuz, Bergarako Monzondarren Olaso dorrearekin adibidez; kanpoko euskal idazkunaren bi alboetan dauden bi lauburuak zementuz estali besterik ez zuten egin. Idazkunak begi bistan jarraitu zuen. Esan beharra dago etxe hau euskaraz eta latinez bakarra mintzatzen dela (etxe aterariko eta kaperako idazkunaz ari gara).

Dena den, bahiketa ez zen luzea izan, Jabetza Erregistroko etxearen historiako alboko ohar batek jartzen duenez “ las notas de incautación de la finca que inmeditamente pasen de la fecha 7 de diciembre de 1936, 18 de junio y 20 de julio de 1937 quedan totalmente canceladas por haberlo ordenado así el Juzgado de Justicia Unitaria”. 1960. urtean etxea Maria Teresa eta Maria del Carmen Arizmendi Ayestaranen eskuetara igarotzen da, gurasoen testamentuan hala jartzen duela eta. (10)

Azken urteak 1997ko PERIn (Plan Especial de Reforma Interna) erabakitzen da Indiano-Enean eta Baron-Enean 21,5 etxebizitza egitea bakoitzean eta Urdiñolanen, 11 (11). Maria Teresa Arizmendik aurkako bi argudiatze legal aurkezten ditu baina bietan atzera egin zuen azkenean.

Bi urte geroago Arizmenditarrek Elizaldeko Finkak SL enpresari saltzen diote etxea, hiru baldintzarekin: etxea bere horretan mantenduko dela eta familiak erabilera izango duela HISTORIA |

63


Arizmendi bi ahizpak bizi diren bitartean eta Udalaren eskuetara pasatzerakoan, erabilera duin baterako izango dela, kulturarekin lotutakoa. Urte horretan bertan Elizaldeko Finkak SLko arduradunek etxea Udalaren eskuetan uzten dute baldintza beretan, “sortuko diren tasa eta zergen truke” Maria Teresa 2008an eta Maria del Carmen 2014an hil ziren.

2013an Udalak kultura ondarea izendatzea merezi duten eraikuntza eta aztarnen zerrenda prestatu zuen, horien artean “gure” etxe hau ,eta aurten 2017an eman dira lehen urratsak helburu hori lortzeko. Bibliografia:

OHARRAK (1) Dokuklik. Plaza-Lazarraga funtsak. Urdiñola etxea. 260 eta 261. dokumentuak (2) Berdin. 361 eta 431. dokumentuak (3) Berdin. 314 eta 431. dokumentuak (4) Berdin. 500. Dokumentua

(5) Agirretarrek garbi utzi digute etxearen izena Arizmendinea dela eta ez Arizmendi-Enea, aitona Angeli ahoskatzen zaila iruditzen zitzaiola eta. (6) Miren Maite Agirrek kontatua (7) Hondarribiko udal artxiboa

(8) Xabier Agirre Arizmendi: “Arizmendi y Aranburu. Fusilamientos sin respuestas” Noticias de Gipuzkoa. 2016-urria-22 (9) Xabier Agirrek idatzia

(10) Jabetza Erregistroa. “Historial de la casa Arbide o Urdiñola” (11) Oiartzungo Udala. Oiartzun-Elizalde. Sector F. Estudio de Detalle

-Dokuklik. Plaza-Larrazaga funtsak. Urdiñola etxea - Donostiako Elizbarrutiko artxiboa. - GPAH. Oñati

- Kattin-Txiki: Isiltzen ez den isiltasuna. Oiartzungo Udala. 2009 - Donostiako udal artxiboa.

- Hondarribiko udal artxiboa. - Irungo udal artxiboa.

- Oiartzungo udal artxiboa.

64 | Historia

OIARTZUNGO ONDAREAREN ZALEAK. kalekoondarea@gmail.com


Goiz eder argitik esku izoztuen egunsentira Testu honek bost atal ditu: · I. Arabatik ekia eta ekialdetik horma · II. Nafarroan izu-ikara ari du

· III. Galerna gipuzkoan itsasotik lehorrera · IV. Bizkaiko su-erauntsia

· V. Biharko goiz eder argia

Hemen I.a eta V.a daude irakurgai. Testu osoa irakurtzeko, www.oiartzuarrak.org-era jo.

I. arabatik ekia eta ekialdetik horma Ni naiz Marixane Agerrekoa,

arabatik ekia Manuel Lekuonaren itzala irakurgela zabalaren apalategitik ateraino luzatzen da, larri, beltz, zorrotz. On Manuelek urrats bat aurrera egin du ilunantze horretan, eta liburuxka bat hartu idatzizko ugaritasunean: Eun dukat. Orriak goxo pasa ditu papera laztanduz bezala, deus irakurri gabe, Manuel izenaren ondoan dagoen Martin anaiarena irakurri gabe. Gogora, eztarri-zulora, mingostua etorri zaio apirileko poza, nola antzezlana saritu zuten Kursaalean, zer-nolako arrakasta izan zuen oiartzuarren lanak han-hemenka, zer harro zegoen Yon Oñatibia adiskidea ─non ote dago hura?, esan du bere artean─. Segidan, mahai gainean bereizi dituen liburu multzoetatik sail bat aukeratuz, hartan du pilatu Eun dukat.

XVII. mendean Pierre de Lancrek erre erazitako 16 urteko neska, eta abisu bat eman behar dizuet. Begira ezazue, gero ere, sineskeriak, sineste bidezkoak, zitalkeriak, behar bezalako portaerak, zuzentasun politikoa, garbiketa egin beharrak, bakea, eta zentzunezko beste gauza asko aipatuz helduko direnek ez ote duten beste inkisizio bat antolatuko. Joseba Sarrionandia, Hnuy illa nyha majah yahoo, 1995

Orixek, Aitzolek hala eskatuta, 1931. eta 1935. urteen artean idatzi zuen Euskaldunak poema epikoa.

HISTORIA |

65


Oroiteria. Berria. Falangistak, liburuak erretzen, Tolosako Plazan.

Apaiztegira bila etorri zaizkiola eta hobe duela alde egitea esan diote. Ez da hau ospa egiteko esan dioten lehendabiziko aldia, anaiekin zer gertatu den gogoan hartzeko esan izan diote lehenago ere: Juliani udaletxera joateko agindu zioten San Migeletan, eta, harrezkero, haren berririk ez dago, kamioietan Julian eta beste batzuk eraman zituztela, besterik ez; egun gutxiren buruan, Martin Ondarretara eraman zuten preso, eta handik, aske uzten zuen agiria sinatzeko esan ondoren, Hernaniko harrobira hiltzera beste hamabost lagunekin batera. On Manuelek kasu egitea erabaki du oraingo honetan; ez da etxera itzuliko Eguberrietarako ohi duen gisan, baina babesa bilatu baino lehen, liburuak toki seguruan jarri behar ditu Etxetxikira bidalita.

Halabeharrez, bizirik iraungo badu, atzean utziko ditu sormenez eta egitasmoz betetako Gasteizko urteak. Izan ere, gutxietsiak, baztertuak eta, zenbaitetan, debekatuak izaten ziren euskal kulturak eta euskarak emankortasun -garai ederra izan zuten Manuel Lekuonaren eta Jose Migel Barandiaranen itzalpean: Eusko

Folklore aldizkaria, Lyceum Cassiciacum elkartea, Gymnasium aldizkaria, Kardaberaz Bazkuna —On Manuelek sortua, euskal idazleak trebatzeko―, Yakintz-Bide Batza eta Aurrera Beti elkarteak ―euskal kultura ahalik eta modurik zabalenean barreiatzea helburu—, Ideiarium aldizkaria, ehun eta bost lagunek bultzatu zuten “Euskaldunokin euskeraz” aldarrikapena… On Jose Migelek, On Manuelek bezala, “apaizgai eta apaiz ongi heziak nahi zituen, jakitez hornituak, mundura irekiak eta, denbora berean, Euskal Herriaren ezagutzaileak eta bertan sustraituak”1.

Euskal Pizkundeak hazia jarria zuen Araban, etorkizun hobearen esperantzan: “Seguruenik, ez da izango euskal historian, Euskal Herriko Unibertsitatea sortu aurretik, euskal kulturarentzat Gasteizko Apaizgaitegiak bezainbeste fruitu eder eman duen goi-mailako hezkuntza -zentrorik. (…)Gasteiz euskal kulturaren arrago emaritsua izan zen XX. mendearen lehen herenean, eta hiriburutik ―batez ere bertako Apaizgaitegitik― ehunka lagunek egin zuten lan euskal herritarren garapen aske eta osoaren alde”2.

1. E. Knorr, in Euskera XXXVII, Euskaltzaindia, 1991. 2. Josemari Velez de Mendizabal, “Euskal Pizkundea Araban”, in Rev. Int. Estud. Vascos, 2012.

66 | Historia


Lagun horietako gehienen zoria kartzela, erbestea edo deserritzea izan zen, baita heriotza ere —Aitzolena, antolatzaile aparta izateagatik, besteak beste, Lekuonak miretsia; Leonardo Guridirena, Oiartzunen fusilatua, Lekuonarekin eta Aitzolekin batera Eusko Folklorearen lehen Zuzendaritza Batzordekoa; Martin anaiarena…—. Eginahal guztiak itota, errotik zapuztu zuten eraikitzen ari zen Europako nazio zahar baten etorkizun berria.

Martin Lekuona, Errenteriara etorri aurretik, Arabako Musitu herrixkan aritu zen apaiz, eta, handik, Iruran maisu zebilenari idatzi zion ikastaro batean hizlari jardun zezan, hizkuntzen pedagogian aditua baitzen maisua. Ondoko eskutitz zatia pentsalari ekintzaile hauen ibileraren eta beren buruarenganako konfiantzaren erakusgarri da: “Como sabe Vd. muy bien, el Euskera, desgraciadamente, no se habla ya en casi toda Alava (solamente se habla en 7 pueblos de esta región) y en gran parte de Navarra, y en algunas zonas de Guipúzcoa y Vizcaya. Nosotros hemos escogido por campo de nuestra acción euskerista, éste donde el Euskera es ya difunto (aunque persiste en la toponimia, en palabras caseras y, sobre todo, en construcción de la frase, que es completamente vasca), y donde por lo tanto, su enseñanza es igual a la enseñanza de una lengua nueva, con la particularidad de que es una lengua no extraña, sino nuestra, de nuestro pueblo. Este es nuestro terreno de acción, y éste nuestro problema: resucitar un idioma viejo, muerto. (…) Pero, ya que habíamos empezado a andar, quisimos dar alguna forma a estas aspiraciones nuestras, y, así, lo primero que hicimos fue solicitar colaboraciones de personas competentes sobre métodos que se deben y han empleado otros pueblos de Europa para conseguir el mismo fin que pretendemos nosotros”3.

Lekuonatarrak, Yon Oñatibia, Maria Dolores Goia, Irigaraitarrak, Aitzol, Elbira Zipitria, Lauaxeta, Lizardi, Pilar Sansinenea, Pantzezke Astibia… herri azpiratu, gutxitu eta eskastu baten emakume eta gizon askeak eta sortzaileak izan ziren. Andu Lertxundiren hitzetan: “Euskarari prestigioa eman. Euskararen irakaskun-

tzaren oinarriak jarri. Ahozko literatura duindu. Literatura idatzia bide berrien arrastoan abiarazi eta noranahikoa egin. Antzerkia dinamizatu. Prentsa sortu eta suspertu. Dantza berritu, dantza modernoarekin joan-etorrian.

Garaiko korronteen araberako musika bultzatu, eta musika tradizionala ikertu, baliatu, ezagutarazi. Arte plastikoak abangoardiarekin lotu, diziplina artistikoak elkarrekin harremanetan jarri… Euskarak inoiz ezagutu zuen mugimendu kultural bizi eraginkorrena protagonizatu zuten Pizkundeko gizon-emakumeek XX. mendearen lehenengo hamarkadetan”.

Manuel Lekuonak lan ugari egin zuen gai askori buruz: ahozko literatura, etnografia, artea, historia, antzerkia, kantagintza, opera baten libretoa... Hamaika liburu trinkok osatzen dute haren lan bilduma. Kulturaren ikuspegi aristokratikoa salatu zuen eta garbi erakutsi ahozko literatura lehen mailako kultura agerbidea dela: herri-jakintza kulturaren esparruan sartu zuen. “Eta batez ere erakutsi zuen, nola gaur egungo gizon kulturadunak hemengo kultura bizi dezakeen, bertatik hasiz, kultura unibertsalera zabalik, eta bertara berriro itzuliz, kulturaren ziklo osoa bizi ere”4.

Euskaltzainburu ere izan zen hiru urtez, eta euskara batuaren eta herriko euskararen arteko zubi egokiaren beharra aldarrikatu zuen, hizkuntzak batasunaz gain argitasuna eta jatortasuna ere behar zituela adieraziz.

Lanerako baldintzak, hala eta guztiz ere, ez ziren beti samurrak izan: lau urte baino gehiago eman behar izan zituen gordeta, eta beste hamalau, apaiz askorekin egin zuten bezala, Euskal Herritik kanpo zigortuta5. Zeruko baino, lur azpiko nahi zituzten Manuel Lekuona eta gainerako euskaldun intelektualak; bestela, deserrian, herriz herriko errari errudun, ez aberririk, ez errorik. Nolanahi ere, apaiz euskaldunen aurkako jazarpena aspaldikoa da. 1911n nazionalistatzat jo zituzten apaiz guztiak Ameriketako Elizbarrutietara bidali zituzten. 20ko hamarkadan hainbat apaiz deserritu zuten euskaraz predikatzeagatik.

3. Juan Mari Lekuona, in Euskera XXXVI, Euskaltzaindia, 1991. 4. Juan Mari Lekuona, Apaiz euskaltzale (1894-1987), Eusko Jaurlaritza, 1987. 5. “Desterraremos al sacerdote que se negaba a celebrar las fiestas tradicionales del Pilar y de Santiago” (R. Sierra Bustamante, Gipuzkoako gobernadore zibila). “La cuestión vasca se arreglará fácilmente. Hay una docena de agitadores a los que fusilaré en cuanto los coja y doscientos curas a los que no fusilaré, pero que enviaré a hacer autonomismo a Andalucía” (Francisco Franco).

HISTORIA |

67


ekialdetik horma Etorri ekialdetik etorri ziren Oiartzunera, dena etortzen baitzen, Xabier Letek igarri bezala, mendi lepo hurbil horietatik: hodeiak, ekaitzak, elurrak eta negua. Orduko hartan, uda beteko negu gorri, latz eta luze-luzea zekarren, urtaro bakarreko urte andana, Martin Lekuonaren senideek Ondarretan haren ordez jaso zuten erlojuaren orratz geldituek denbora bera ere hormatu izan balute bezala. Eta jaun eta jabe egin ziren, bai fisikoki ─garbiketaren, sarraskiaren bitartez─ eta bai psikologikoki ─terrorearen bitartez─, huntzak harriak inguratzen eta estekatzen dituen bezala, inguratuz eta estekatuz izuak bihotzak, eta jakina, begirada arrotza gurean nagusitu ahala, gure ikusmena arroztuz joan zen. Egunsenti izoztu hartatik, gauzak oso bestelakoak izan ziren. Lehenengo eta behin, Arizmendine —emen sartzen dana bere etxean dago— bortxatu zuten. Komandantzia Militarra bertan ezarrita, Anjel etxeko nagusia ―Abokatu Elkargoaren dekanoa― preso hartu zuten. Hamabi egun

Juana Aiestaranen eta Anjel Arizmendiren etxea, gaur egun.

6. Xabier Agirre, in Deia, 2016/10/22.

68 | Historia

lehenago, uztailaren 18an, Anjel eta Juana senar-emazteak Lizarran zirela, Larramendi hoteleko gelatik ikusi zuten nola Fortunato Agirre alkate abertzalea eramaten zuten atxilo. San Inazio egunean, Anjelek Ezkaba aiekako gurutze-bidea hasi zuen beste hainbat lagunekin batera, oinez Beraraino, eta ondoren, kamioietan gotorlekuraino. Hiru hilabeteren buruan, urriaren 25ean, Anjel Arizmendiri eta Leontzio Aranburu adiskideari aske uzteko agiria sinatzeko esan zieten. Behin kanpoan, falangistek hartu, eta bide-bazter batean akabatu zituzten.

Anjel inkisidore berrien esku utzi zutenek salatu zuten hura zela “el primer cabecilla y dirigente del movimiento nacionalista o separatista en Oyarzun”, haren etxean bazirela “tallados sobre la piedra dos emblemas separatistas”, Anjel nabarmendu zela “siempre por su antiespañolismo rabioso”, Juana Aiestaran emaztea izan zela “la primera presidenta de las mujeres separatistas Emakume Abertzale Batza”6...


Surtara eramandako gehienek tankera bereko leporatzeak izan zituzten: Martin “nacionalista exaltado” omen; Jose A. “de ideas separatistas y publicista”; Jose Joaquin eta Leonardo “de filiación nacionalista”; Joaquinek “dirigía a los mozos separatistas”; Jose Ignacio “de ideas nacionalistas”; Jose M. “propagandista de los ideales vasco-separatistas”; Celestino “extremadamente separatista”…

La Voz de España-k (1936/12/10) heretikoen arteko bereizketa eta kategorizazio garbia egin zuen, sorgin-ehiza berrituaren epaia laburbilduz: “El separatismo no es una simple perversión ideológica. El separatismo es una perversión sustantiva, ética y sentimental. Ahora, no hay más verdad que la nuestra. (…) Al engañado, al obrero resentido, le guardamos un puesto en la España Nueva. Porque las ideas torcidas pueden desarraigarse por la persuasión. Pero, al separatista no podemos ofrecerle asilo ni perdón. Porque el separatista no es solo un sectario; es también un sentimental. Y si las ideas pueden corregirse por la persuasión, los sentimientos, en cambio, no admiten más correctivo que el fuego purificador”7.

Hortaz, Oiartzun “baluarte del separatismo vasco”8 izaki, ehizaldia ez zen nolanahikoa izan: 5.260 biztanletik 250 atxilotu zituzten herrian sartu eta astebeterako; 21 oiartzuar hil zituzten, haietatik 12 desagerrarazita; herriko kanposantua eta Artikutzarako bidea hiltoki bihurtu zituzten hainbat herritako 200 lagun inguru fusilatuta; eta gainera, torturatuak, kartzelatuak, bortxatuak, kontzentrazio eta lan esparruetara eramandakoak, geroago fusilatutakoak, ondasunik gabe utzitakoak, zigortutakoak eta lotsarazitakoak, zapaltzaileekin borroka egitera behartu zituztenak, ihes egin behar izan zutenak, seme-alabak urrutira bidali behar izan zituztenak9...

Zapalkuntza sozialak, berriz, ezarritako botere-harremana betikotu nahi izaten du eta ez

Administrazioko Artxibo Nagusia. Pascual Marín.

Ondarretako kartzela, presoz lepo, 1936ko abenduan.

azpiratuaren desagerpena, aurkari hori beharrezko baitzaio menderatzaileari nagusi izaten segitzeko.

Herriko zaharrenek tiro-hotsak entzuten dituzte oraindik gauerdiko isiltasunean: pan! bat, pan! bi, pan! hiru, beste hiru. Ondarretatik ekarri dituzte kamioietan gauero bezala. Tiro -segidaren ondoren, erremateko tiroa bertatik bertara, bakoitzari bat. Gaur hamar, zortzi atzo.

Beste zahar batek, berriz, halakorik ez duela gogoratzen dio —zer gauza oroimena…—, baina ahots batzuek kantari, tarteka, esnatu egiten dutela gaueko ordu txikitan. J.J. Arin, J. Markiegi, L. Guridi eta J. Zeziaga dira, hilerrirako malda igotzen urriaren 24an, ilunpetan, —Anjel eta Leontzio Ezkabako ziegatik atera baino lehentxeago— Te Deum abesten, miserere nostri, Domine, miserere nostri.

7. Nazio-menderakuntzak azpiratuaren asimilazioa, den hori izateari uztea, besterik ez du onartzen. Hiru bide izaten ditu menderatuen desagerpena gauzatzeko: erabateko sarraskia, populazio-aldaketa ─berria ekarriaz kanpotik edota jatorrizkoa bidaliaz─ eta egiturazko gutxitze sistematikoa —isilkako lana maiz, baina eraginkorra, termitenaren parekoa—. Normalean, garaiaren baitan, hibridorik egokiena diseinatuta. 8. Kattin Txiki Taldea, Isiltzen ez den isiltasuna, Oiartzungo Udala, 2009. 9. Eredugarria da Oiartzunen Kattin Txiki eta Oroipena Zor elkarteek eta beste hainbat herritarrek memoria berreskuratze aldera egindako lana. Lan horren emaitza dugu, besteak beste, informazio zabala biltzen duen aipatu berri dugun Isiltzen ez den isiltasuna liburua.

HISTORIA |

69


Arinek, euskal kulturgintzan buru-belarri ibilia, Arrasateko lehendabiziko ikastola sortzen jardun du; Markiegi idazlea da eta hainbat liburu du euskaratuta; Guridi euskararen ikerketa filologikoan aritua eta Euskal Esnalea elkartearen laguntzailea da; Zeziaga GBBko kidea da. Laurek herrimina daramate odolean, odol klase bera, eta oraingoan ere, hilerriko sarrera aldea dena odoletan dagoela, odola norena den bereizterik ez dago.

Paula Muxikak, EABko kide ezagunak, ikusi zuenean hiru apaiz horiek atxilotu zituztela “ez dituzte behintzat apaizak ere aurrekoak bezala hilko, ezta?”10 esan, eta bera ere preso hartu zuen Guardia Zibilak. Azaroaren 5ean, Paula eta beste 15 arrasatear Oiartzungo Beheko Plazako eskolatik kanposantura eraman zituzten hiltzera, hanka-hutsik. Haietako bat, Florentzia Olazagoitia, haurdun zegoen bost hilabeteko; Florentzia hil ondoren, haurra ere hil egin zuten.

Hernaniko hilerrian antzera: odol-arrastoak nonahi eta gorpuak ezin estali. Horregatik, alkate jaunak bando hau zabaldu zuen urriaren 30ean: “Hago saber: Que este año queda prohibido el acceso del público al cementerio los días de Todos los Santos y Animas”11. Mola jenerala bera ―Estatu-Arrazoiaren orduko ahotsa eta lehengo urriaren 24ra arte Iruñeko erdialdeko mausoleo ikusgarrian presente! egon dena― exekuzio-tokietara etorri zen hilaren bukaera aldean, eta esan omen zuen diskrezio handiagoz behar zela fusilatu: kamioien joan-etorriak, herrestan eta joka zeramatzatenen intziriak, gaueroko tiro-hotsak, hilzorian zeudenen aieneak, odoljarioak eta gorpuen pilaketa arrunt agerikoak, nonbait. Handik aurrera, agindu bezala, hilketak kaletik urrutiago egiten hasi ziren.

Nahas-mahas eroaren garratzean, atsekabearen eta izuaren koordenatuetan harrapaturik, ezin antzeman faxistak eragiten ari ziren triskantzaren tamaina: “Ainbeste gizon12 argi ta biozdun galtzen ari gera gudu zital au militar españarrak13 piztu zigunetik, nun, ez bai dakigu oraindik galeraren aundia neurtzen; ez bai dezakegu ―gure naigabe ta oñazeen erdian― joan zaizkigun adizkide guztien izenak aipatu bederik”14.

V. biharko goiz eder argia

Baina egunak etorri behar din, agian bihar, eta orduan libertateak, neska panposa, zoparekin kantatuko dizue euskeraz, eta Gernikako arbola, oilariteztaturik, gaur inork ezagutzen ez duen hilotz hori, gaineko adarreragino beteko dun frutuz. Gabriel Aresti, Euskal Harria, 1979

1936ko urrian eta azaroaren hasiera aldean, Oiartzungo eta Hernaniko hilerrietan hilketa -kopuruak goia jo zuen. Molak uste zuen hormaren kontra eroritako gorpuak ihartzen ziren bezala, gorputz horien gogoak —ideiak— ere ihartuko zirela, esku izoztuen egunsentian Estatu-Arrazoiaren amesgaiztoa deuseztatuko zela amesgileekin batera, alegia.

Handik laurogei urtera, lehengo udazkenean, urri bukaerako garai berberean, deja vu bat izan dugu barne-arazoetako ministroaren gerra-partea No-do gaurkotuan ikustean: “Ha habido, ¡vaya que ha habido!, vencedores y vencidos. Ha triunfado la España una, grande y libre; es decir, la España de la Falange Tradicionalista. Ha caído vencida, aniquilada para siempre, esa horrible pesadilla siniestra y atroz que se llamaba Euzkadi”.

10. Oktubre Taldea, Arrasate 1936. Belaunaldi etena, Arabera, 2003. 11. M. Aizpuru, U. Apaolaza, J.M. Gómez, J. Odriozola, 1936ko udazkena Gipuzkoan. Hernaniko fusilatzeak, Alberdania, 2007. 12. Gizon hitzaren erabilera orokortua ohikoa izan da gizon-emakume adierazteko. Fusilatu zituzten guztietatik gaztenetakoa EABko Maria Bengoa izan zen, 17 urteko arrasatearra, Hernanin hila. Gipuzkoan 40 emakume baino gehiago hil zituzten faxistek era horretan. 13. Baten batek esango du militar espainiarren artean euskaldunak ere bazirela. Guatemala aipatu ez arren, hango —eta edozein tokitako— genozidioa kontagai duen John Sayles-en Men with guns filmean erantzun polita aurkitu dugu: “indioa uniformea jantzi orduko, zuri bilakatzen da”. 14. Bordagain, in Euzko Deya, 1937/4/22.

70 | Historia


Intxorta.org

Iragorrin lurpetik ateratako betaurrekoak, ustez, Jorge Iturrikastillorenak.

Bilbo galdu ondorengo alkate frankistaren hitz horiek eta aita teniente koronel frankista zuen ministro horrenak nahasi egin dira, agidanean, gure burmuinean, bien mintzoak eta bien aurpegien irudiak teilakatu egin zaizkigu ahots eta forma beldurgarriak sortuz, gure neuronen zirkuituak aztoratuz eta kolapsatuz, nork noiz zer esaten zuen ez genekiela. Nahaste-borrastea gainditzeko asmoz, hemerotekara jo behar izan dugu ministroak —ohiak, honezkero— esandakoen bila: “ha habido vencedores y vencidos, fundamental para la elaboración del relato”.

Hortaz, irabazleak eta galtzaileak behar omen, lehen bezala orain ere31. Irabazleek, jakina denez, Historia idazten dute. Galtzaileak, berriz, isilik egoten dira edo, bestela, hondartzan, itsasgorak ezabatuko dituen zirriborroak egiten atzamar-muturrez. Izan ere, Sarrionandiak dioen bezala, Estatuek memorizidio bat dute programaturik euskaldunontzat aspalditik. Horrexegatik, hain zuzen, Lauaxetaren hil-bezperako agindua eta Sarrionandiaren beraren ohartarazpen hau: “Estatuak memoria kolektibo bat ezartzen duenean, memoria horrek komunikabideak eta dena inbaditzen duenean, memoria eta historia kontrolatu nahi duten botereen aurka zapalduek memoriari eusteko obligazioa dute”32.

Memoriak eta Historiak osatzen dute relatoa, hau da, Egia. Eta Egiaren Tenpluko giltzak menderatzaileek izaten dituzte, irabazleek, haiek izaten baitute egia hutseratzeko, birsortzeko, bihurritzeko eta zabaltzeko esklusibotasuna, monopolioaren pribilegioa. Harresietatik beheiti botatakoek, hankapean hartuek, berriz, ez dute zer kontatua non kontatu izaten. Eta egiaren bilatzaile zintzoek, bertsio ofizialen erreplikei iskin egiten asmatu dutenek, relatoa kontrako eztarritik joan zaienek, egia ezagutzeko eskubidea baino lehenago, Pako Etxeberriak dioen moduan, hura bilatu ahal izateko eskubidea lortu beharko dute. Horiek horrela, menderatuek giltzen kopiaren bat beharko dute eskuratu, Egiaren Tenpluko atea inoiz irekiko badute.

Aieteko Jauregiko giltzak Francoren esku izan ziren bizi zen artean, eta hala, urtez urte, Donostian ematen zuen uda, ministro-kontseilua eta guzti bertan eginez. Faxistak hirian sartu zirenean, biztanleriaren erdia baino gehiago ihes eginda zegoen33. Harrizko bakea ezarrita, Francoren gudu-jantzi aratzaren zuritasunak eta bular aldeko dominen distirek umiliazioa eta okupazioa islatzen zituzten, etsipenezko isla menderatuen begietarako. Kanpora begira, aldiz, udaldi horiek Madril bezain espainiarra egiten zuten Donostia, estatuaren ikono turistikoaren glamourrak eta xarmak faxismoa eztituz, Ondarretako Malkoen Katedraleko harriak sekula bata bestearen gainean egon izan ez balira bezala, ez auhenik, ez jipoien oihartzunik, ez gatibuen gaueroko ez-lekurako lekualdatzerik, uretako bainu gozoak, dantzaldiak eta tenis partidak baino ez.

Urte luzetan, Aieteko Jauregia dekoratu bat izan zen, hura ere arkitektura epistemologikoaren eta narratiboaren bitartez eraikia, Hegoalde osoa zen Errautsen Gaztelu erraldoia itxuraldatu nahi zuena, maskaraden jokalekua, sarkasmo mingarria. Gaur egun, giltzen kopiaren moldearen imitazio bat eskuratuta, Aiete Bakearen eta Giza Eskubideen Etxe izendatua bada ere, lehen,

31. Irabazleen eta galtzaileen arteko dikotomiak, gerra-egoera bati badagokio ere, funtsezkoago beste batzuk ekartzen ditu uztarri beretik lotuta: etikari dagokion onen eta gaiztoen arteko dikotomia, politikari dagokion askatasunaren aldeko proiektu demokratikoaren eta mitoak oinarri dituen proiektu totalitario eta fundamentalistaren arteko dikotomia eta gainerako dikotomia-aldaera guztiak. Irabazle/galtzaile dikotomiaren azkeneko helburua da guztiz bidezkoa ―eta galtzaileentzat beharrezkoa― den egitasmo politikoa eragoztea. 32. Joseba Sarrionandia, Egiten gaituen memoria, eta egiten duguna, 2017. 33. Donostiak 85.000 bizilagun zituen 1936an. Frankistak sartzean, 35.000 geratu ziren bertan, eta haietatik, 400 fusilatu zituzten; hau da, %1.

HISTORIA |

71


oinazearen mapan, hizki larriz, beltzez eta azpimarraz nabarmendutako toponimoa izan zen. Beste bat, askoren artean.

Handik oso gertu bada beste egoitza ofizial bat, Aieteko Jauregiaren gisan, Francok eta bere ministroek erabilia ondoko gobernadore zibilek baino lehen, espantuzkoa, itzaltsua, eroria bere makurrean, Avernoko azpimunduaren tankerakoa, itxaropenik gabeko sarrerako atearen ondoan, hizki danteskotan, La Cumbre idatzia duen Izuen Gordeleku hermetikoa. Infernu horrek ez du oraindik izendapen berririk jaso, baina leku egokia izan liteke bihar-etzi Memoriaren Zentroaren edota Egiaren Behatokiaren egoitzarako, Aietekoaren osagarri lehengo eran, berrogei urteko hormateari eta beste berrogei urteko laino itsuari ―laurogei urteko izotzaldiari― buruzko interpretazio-zentroa, munduari irekia gure eskarmentutik, Memory and Truth Center moduko izen hanpatu batekin nahiago bada. Hartara, Center delako horrek kokapen aparta izango luke, oroitzapena eta esperantza iradokitzen dituen itsasoari begira, lazturaren talaiatik bertatik, krimenaren muinoan, zauri irekiaren hirukiaren muinean, Aietek, Ondarretak eta Intxaurrondok, hain zuzen, inguratuta.

Esku izoztuen egunsentitik goiz eder argira.

72 | Historia

Behatoki horrek helburu terapeutikoa ere, katartikoa, beharko luke, behin eta berriz kolpatua eta makurtzera behartua izan den gizartea sendatze eta osatze aldera. Gaixoaren diagnostikoa ulertzen laguntzeko, han izango lirateke hil zituztenen bizitzen autopsiak, hil-hurren utzi zuten geroaren nekropsia, nola edo hala bizirik segitu zutenen eskanerrak, suntsitu ezin izan zutenaren erradiografia, isilpeko operazio lazgarri guztien analisiak eta orduko birusek ekarri dizkiguten egungo gaitzen sintomatologia. M&T Centerrak ikusgai egingo luke laborategiko relatogileek ikusezin bihurtu dutena, Iragorriko lurpetik argitara ekarritako Jorge Iturrikastilloren betaurrekoak nola. Ikusmena itsumenetik berreskuratzeko metafora izan daitezen; iragan hurbilaren ikusmiran, ikusminaren pizgarri; eragindako miopia masiboa arintzeko leiarrak. Begi-bistan izateko, gaurtik, biharko goiz eder argia.

2017ko martxoan, Esteban Muruetagoienaren, Don Estebanen, heriotza latzaren —oso latzaren— 35. urtemugan. JOSU DELGADO


Oiartzuarron ondarea ezagutzeko modu ugariak: Urkabeko ‘Galbariyuaren’ adibidea Jakina denez, herri baten nortasuna bere ondareari oso loturik dagoen zerbait da, eta halabeharrez, baita bere historiari ere. Izan ere, ondarea (eta ondarea kontzeptuaren baitan hainbat eta hainbat elementu sartzen direla ulertu behar dugu: literaturatik hasi eta musikaraino, gastronomiatik paisaiaraino‌) herri batek historian zehar sortu, bilakatu eta transmititu duen guztia da; gauza txiki eta hauskorrenetatik elementu handi eta iraunkorrenetara. Nola hurbil gaitezke, orduan, gure ondarera? Nola ezagutu dezakegu? Nola egin dezakegu gure ondarearekin bizitzeko? Argi dago ondarea nonahi dagoela eta askotan, hain gertu izanda ere, ez dugula ia ezagutzen. Batzuetan, existitzen denik ere ez gara konturatzen. Baina ondarea toki guztietan dago eta etorkizunera iristerik nahi badugu, zaindu egin behar dugu. Eta zaintzeko, ezinbestekoa da ezagutzea, bere egoera zein den ulertzea eta behar izango balitz, egoera hori hobetzeko proposamenak sortzea, herritarren behar, nahi eta ezagutzak aintzat hartuta, jakina.

Lan honen bitartez, herriko adibide ezagun bat eredu hartuta, gure ondarera hurbiltzeko eskura ditugun baliabideak proposatuko dira, urtekari honen irakurleak kontura daitezen zein eskuragarri dugun gure ondarearen ezagutza. Oiartzuar gehienok ezagutzen dugu Urkabeko kalbarioa, gurutze-bidea edo herritarren artean ezagunagoa den Galbariyua, Apaizetxeko atarian hasi eta Urkabeko tontorrean amaitzen den 14 gurutzez osatutako bidea. Zer dakigu bide honi buruz? Ziurrenik, herritarren ezagutza adinaren araberakoa izango da. Oiartzuar adinduenek asko jakingo dute gurutze-bideaz eta gazteenetariko askok ez dute kalbario bat zer den ere jakingo. Begi bistakoa da belaunal-

diek aurrera egin ahala ohiturak aldatu egiten direla; ondarea ere moldatu egiten da garai bakoitzera, baina kasu gehienetan, iraganeko ohiturek beren markak uzten dituzte orainaldian, kasu askotan gaur egunetik ongi ulertzen ez ditugun arren. Bilakaera eta esanahi aldaketaren adibide garbia dugu gure kalbarioa.

Orduan, nola hurbil gaitezke Urkabeko Galbariyora? Nola ezagutu dezakegu hobeto? Jarraian, zenbait aukera proposatuko dira; bide horiek guztiak historialari batek Historia sortzeko erabiltzen dituen lantresna berdinak dira. Ikusiko dugunez, nahiko eskuragarri eta erabilgarriak dira eta edonork izan ditzakeen zalantza eta kuriositateak asetzen lagundu gaitzakete.

ITURRI MATERIALAK Gurutzeak Legarreko malda gogorrean gora egin ahala aurki ditzakegunez, materialki ikus ditzakegu. Hauxe izango da erabil dezakegun lehen iturria: iturri materiala. Gurutzeak ikusi, neurtu, ukitu... ditzakegun momentutik, informazio asko eskain diezagukete: zein materialezkoak diren eta nondik ekarri zen harria, zein neurri dituzten, zein teknikarekin egin ziren, non dauden jarrita... Arkeologoek egiten duten bezalaxe, gure ondare materialari galdera egokiak egiten badizkiogu, gauza asko ikaHISTORIA |

73


Agiritegian milaka dokumentu gordetzen dira eta lana ongi eginez gero, bertan ezkutatuta dauden ezagutzak berreskuratuko ditugu. Ez da lan erraza, garai bakoitzeko tipografiak, laburdurak, formulak eta eskribauen intentzioak ongi ezagutu behar direlako, besteak beste. Galbariyuaren kasuan, 1909ko dokumenturen bat aurkituko dugu, zeinean irakur daitekeen Martin Erice Marticorena Oiartzungo apaizak proposatu zuela Urkabe tontorreko gurutzera zeraman gurutze-bidea eraikitzea (tontorreko gurutzea urtebete lehenago eraiki zen, Zuaznabarreko GoĂąitar aita-semeen proposamena onartu baitzuen Udalak. GoĂąitar hauek izango ziren, kurioski, hargin lanak egin zituztenak).

X. estazio edo gurutzea. Tresna eta galdera egokiekin, materialtasunak informazio asko eskain diezaguke.

siko ditugu. Honen guztiaren koxka gure materialtasunari galdera egokiak proposatzea da, besterik ez.

ITURRI DOKUMENTALAK Galbariyua ezagutzeko beste bide bat Oiartzungo Udal Agiritegira joatea da. Bertan, Oiartzungo Udalak historian zehar igorri dituen dokumentu historikoak gordetzen dira kontu handiarekin. Bilaketak egitea pixka bat konplikatua izan daitekeen arren (horretarako Dokuklik webgunea kontsulta daiteke Interneten),

ITURRI BIBLIOGRAFIKOAK Urkabe mendiaren historia modu zehatzean askorik landutako gaia izan ez arren, Oiartzunen gure ondarean interes handia izan duten pertsonak baditugu eta horietako batzuek egin izan dute gogoeta idatzia Galbariyuaren inguruan. Aspaldiko Urtekariak irakurtzen baditugu, adibidez, ikusiko dugu nola Adolfo Leibar Axpe (1977) edo Egarrizek (1985) bere garaian idatzi zuten gure adibidearen inguruan. Iturri bibliografikoek, beraz, gure ondarera hurbiltzeko beste aukera bat eskaintzen digute. Lan hauetan Urkaben gora egiten ziren prozesioez hitz egiten da, gurutzeen ezaugarriak zehatz -mehatz azaltzen dira, bidearen balio erlijiosoaren amaieraz mintzatzen zaizkigu... Oso ikuspegi interesgarriak eskaintzen zaizkigu, bai gurutzeez, baina baita bidearen sinbolismoaz, ohiturez eta dekadentziaz ere.

Martin Erice Marticorena apaizak gurutze-bidea eraikitzeko eskaera egin zuela aipatzen duen dokumentua. Oiartzungo Udal Agiritegia. SecciĂłn E, Negociado 4, Libro 1, Expediente 3.

74 | Historia


AHOZKO ITURRIAK Gure herriko ondarera hurbiltzeko beste aukera polit bat honen berri dutenei zuzenean galdetzea da. Urkabeko Galbariyuaren kasuan, esaterako, gazteenok ez dugu gurutze-bidearen garai onena ezagutu inondik inora. Izan ere, eta nahiz eta oraindik ere baden data konkretuetan bidea egiten duenik, aspaldian utzi zitzaion modu ofizial batean ospakizun erlijiosoa egiteari. Eta ez da harritzeko, denok dakigulako Elizaren presentziak etengabe egin duela beherantz azken hamarkadetan. Izan ospakizunaren motiboa erlijiosoa, ohiturazko zein beste edozein motatakoa, begi bistakoa da askok ez dugula ezagutu ere egin; gure inguruko jende helduagoak, ordea, ongi ezagutu dezake. Herritar nagusienei galdetuz, beraz, haien bizipenak ezagutzeko aukera izango dugu, antzinako ohiturak nolakoak ziren jakin... Iragana hobeto ezagutzeko aukera oso berezi eta aberasgarria da, zalantzarik gabe.

Oiartzuarren Baitan webgunean (baita Ahotsak atari orokorragoan), hainbat oiartzuarri egindako elkarrizketak daude entzungai eta ikusgai. Bertan, herriarekin zerikusia duten hainbat eta hainbat testigantza dauzkagu eskuragarri, elkarrizketa horiek duten balio linguistikoa ahaztu gabe, jakina.

ITURRI GRAFIKOAK Azken proposamen bat ere badugu gure inguruko ondarea ezagutzeko. Iturri grafikoek, bereziki argazkiek, oso aukera ona eskaintzen digute, alde batetik, gure egungo ondarearen egoera grafikoki gordetzeko, eta bestetik, iraganean zein itxura zuten ikusi ahal izateko. Argazkiek eskaintzen duten alderdi garrantzitsu bat da, askotan, elementu materialak bere horretan irudikatzeaz gain, bere inguruan sortzen dena ere irudikatzen dutela; festa bat, prozesio bat... Ondarearen eta gizartearen arteko harremana ezagutzea oso garrantzitsua da herriaren historia ulertzeko, eta zalantzarik gabe, argazkiek asko lagun gaitzakete lan horretan.

Argazkien kasuan, baliabideak ere ugariak dira. Oiartzuarren Baitan webguneak argazki bilduma txukun bat eskuragarri jartzen digu; politena, gainera, bilduma hori herritarrek beren ekarpenekin osatu dutela da (edonork du aukera bere etxeko argazki zaharrak bertara igotzeko). Oiartzungo Udalaren web orrialdean

Apaiza, VI. estazioan sermoia ematen, jendea entzuten ari zaiola (arropa eta orrazkerengatik, akaso Legarreko Kaputxinoak). Bernardo OĂąatibia. GureGipuzkoa, 1027323.

ere argazki bilduma polita dago eskuragarri. GureGipuzkoa eta Kutxa Fototeka atarietan ere, Gipuzkoa mailako argazki zahar mordoa bildu dute, horietariko batzuk Oiartzunen ateratako argazkiak izanda. Jesus Elosegi Irazusta argazkilariaren bilduman, esaterako, Urkabeko hainbat argazki ikus ditzakegu, besteak beste.

Dena den, Oiartzungo eta oiartzuarren argazki zaharrak ikusi nahiko lituzkeenak Dionixio Martiarena Lekuona sakristauaren argazki bilduma kontsultatu beharko luke ezinbestez (Aranzadi Zientzia Elkarteak jasotzen du bilduma. Oiartzungo Udalaren web orrialdean ere badaude sakristauak ateratako argazki batzuk, nahiz eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gordetzen duen bilduma askoz ere handiagoa den); ehunka argazki atera zituen eta horietariko asko kontserbatzen dira. Hauetako batzuk, hain zuzen, Legarreko gurutzeetan edota Lurdes Txikiren kaperan ateratakoak dira.

Aipatutako iturri horiek guztiak, ikusi dugunez, kasu gehienetan oso eskuragarri ditugu. Nahikoa dugu ezagutu nahi dugun elementu materialera hurbiltzea (materiala denean behintzat), Internet bitartezko bilaketa bat egitea (liburutegiko ordenagailua erabil dezaHISTORIA |

75


izango dugu eta horrek Historia bera eraikitzen lagunduko digu. Horrela, herritarrok gure iraganarekin identifikatzeko aukera izango dugu, gure oiartzuar nortasuna sendotuz. Azken batean ondareak ez du zentzurik ondare horrekin identifikatzen den herritarrik ez badago.

Kontuan eduki behar dugu gainera, herria dela ondarearen sortzaile, bilakatzaile eta transmisorea, eta gure erantzukizuna ongi bete nahi badugu, beharrezkoa izango dela duguna ongi ezagutzea, kritikoki aztertzea eta erabilpen egokia ematea. Gure ondarearen esanahi guztiak ezagutu behar ditugu; akaso iraganean izandako esanahiak ez dira bat etorriko gaur dituztenekin (hori argi gelditzen da Urkabeko Galbariyuarekin); horrek, ordea, gure ondarea beste modu batean ulertzeko aukera ematen digu, beste zentzu bat bilatu eta erabilera berri bat emateko.

Hiru haur IV. estazioaren aurrean. Dionisio Martiarena Lekuona (Aranzadi Zientzia Elkartearen bitartez eskuratutako argazkia). DML 00113-013.

ke halako aukerarik ez duenak), liburutegiko liburuak kontsultatzea edota gure aitona-amonengana jotzea euren kontu zaharrak entzuteko. Udal Agiritegiko bilaketak egitea konplexuagoa da; bertako langile den Korok, ordea, laguntza eman diezaguke halako kasuetan.

baina, Hau Dena, zertarako? Eskuragarri ditugun iturriak ezagututa, planteatu beharko genukeen galdera ondorengoa da: zergatik ezagutu behar dugu gure ondarea? Zergatik erabili hainbeste iturri?

Jatorri anitzeko iturriak kontrastatzen baditugu, lortuko dugun ezagutza aberatsagoa izango da; iragana hainbat ikuspegirekin ikusi ahal

76 | Historia

Azken finean, esan daiteke oiartzuarrok gure ondarea gehiago ezagutu eta zain dezagun lan asko egin daitekeela oraindik. Herritarrak ondarera hurbil daitezen lagundu behar dugu mota guztietako gizarteratze, parte-hartze eta proposamenak sustatuz, herriko txiki zein zaharrenek izango baitute zer esanik bai gure Historiaren sorkuntzan baita gure Ondarearen erabileran, bilakaeran eta transmisioan ere. Maialen Galdos JaureGi


Oroimen historikoa berreskuratzen: Bigarren Mundu Gerrako mugalariak ezagutuz Historia berreskuratzea beti izaten da interesgarria, eta hau bizitzeko aukera izanez gero, oraindik hobea da. Horrela pentsatu genuen iaz gure herrira bisitari berezi batzuk etorri zirenean, II. Mundu Gerran ihes egindako pilotuen senideak. Hasieran ez genuen uste ekintzak karga emozionalik izan zezakeenik, baina laster konturatu ginen esperientziak guztiz emozioz beteta utziko gintuela. Oroimen historikoa berreskuratzea beharrezkoa da gertatutakoa ahaztu ez dadin. Frankismo garaia, naziengandik ihesi zetozenei emandako laguntza eta abarrekin, herri honen sentimendua zein zen adierazita gelditu zen. Herri honek sufritzen zuenaren baitan har-

tutako erabakiak izango ziren seguru aski. Ez dugu ahaztu behar lau bat urte lehenago Gernikako bondardaketa izan zela; beraz, biztanle zibilak bazuen nazien kontrako jarrera azaltzeko arrazoi larri bat, ez zen kasualitatez hartutako erabakia izango.

HISTORIA |

77


Kim Del Vecchio Estatu Batuetako neska bat da, gure herrira etorri zena bere aitonaren ametsa betetzera. Albert Day Royal Canadian Air Force-ko (RCAF) sarjentua zen, II. Mundu Gerran parte hartu zuen pilotu kanadar bat (Kimen aitona). Berak gidatzen zuen hegazkina lurrera bota zuten, baina etxera bueltatzea lortu zuen Euskal Herriko ihesbideak zeharkatuz. Cométe Sareak bideratutako ihesbideetatik itzuli zen, Oiartzundik barrena.

Kimek ihesbide hori ezagutu nahi zuenez, ibilbide hori iheslari gisa egiten lagundu genion. Beno, garai hartan baino lasaiago ibili ginen, noski. Horretarako, Joen laguntzarekin, Cométe Sareak sortutako bidea ezagutzera joan ginen.

Joe Linehan, jaiotzez irlandarra, Hernanin bizi da eta Cométe Sareren izenean urtero antolatzen diren ibilbideetan parte hartu izan du. Iaz 75. urteurrena bete zen lehenengo ihes-ibilaldia egin zela eta hori aprobetxatuz, Joek neska honentzako, bere familiarentzako eta parte-hartzaile gehiagorentzako iazko abuztuan ihesbide horretatik pasatzeko ibilbidea antolatu zuen. Urruñako Kalbario menditik hasi eta, bidezidorrei jarraituz, Bidasoa ibaia zeharkatu genuen, Ergoiengo Sarobe baserrian geldialdi bat egin bertan bizi den Pako Iriarte omentzeko eta hurrengo egunean Altzibarko Bastero-Berrin (Torre) Bixente Arbiderekin egon ginen, guraso eta senide guztien artean izan zen omendua. Hori da ibilbidearen parte bat. Garai hartan Altzibartik Donostiarantz jarraitzen zuten, Gibraltarrera iristeko asmoz, nahiz eta zailtasunengatik azkenean gehienek Bilbotik itzultzea lortzen zuten. Kontuan hartu behar dugu Francoren polizia erne egoten zela inguru guztia miatzen.

Oiartzungo sarea Oiartzungo Ergoien auzoko Sarobe (Saua) baserrian bizi ziren Manuel, Francisco, Regina eta Fermina Iriarte senideak, Pako ilobarekin batera. Kasualitatez edo ez, 1941. urtetik aurrera gauzak erabat aldatu ziren beraientzat. Ongi ezagutzen zituzten mendiko bide ezkutuenak ere. Altzibar auzoan zegoen ostatuan, Bastero-Berrin (batzuek Torre bezala ezagutzen dutena) bizi ziren Pedro Arbide eta Maria Garaiar, eta hauentzat ere gauzak asko aldatu ziren.

78 | Historia

Gerra garaia zen, II. Mundu Gerra, eta laster sumatu zuten gerrak zuzenki ekar dezakeen ondorioetako bat: iheslari izatea.

Holandan, Belgikan eta Frantzian erortzen ziren hegazkinetako pilotuak txoko ezkutuetan gordetzen ziren. Urte horretako abuztuan, Andrée de Jongh Dedée ezizenez ezaguna egin zenak eta bere aita Frédéric De Jongh-ek iheslari ziren pilotu edo aliatuei laguntzeko sarea sortu zuten, euren herrira bueltatzeko asmoz, Comète Sare izenez ezagutuko zena. Arnold Deppék lagundu zien Euskal Herrian ihes-sare hau muntatzen, izan ere gazte hau Donibane Lohizunen lanean ibilia zen. Deppé Iparraldean bizi izandakoa zenez, inguruko jendea ezagutzen zuen; beraz, kontaktuak berreskuratu zituen lan berezi honetarako, besteak beste kontrabanduan edo artzantzan ibilitakoak: Tomas Anabitarte, Manuel Iturriotz, Juan Larburu, Florentino Goikoetxea, Martin Errazkin, Bernardo Arakama eta abar. Ez ziren denak elkarrekin ibili lan berezi horretan, bat bestearen jarraikoak izan ziren. Florentinok Oiartzunen bizi zen bere herriko Maria Garaiar laguna zuen eta honekin harreman estua zuen. Mariak eta Pedrok ostatuko bezero zituzten Sarobe baserrikoak eta, beraz, sarea muntatu zen. Florentino eta Dedée ibili ziren batetik bestera iheslariak salbatzen. Hegazkin pilotuek Bidasoa ibaia zeharkatzen zutenean, Oiartzungo Sarobe baserrira iristen ziren, baina ez luzerako. Oiartzuna jaitsi aurreko geldialdia zen hura. Sarobetik Bastero-Berrira iristen zirenean zerbait jan eta atseden pixka bat hartzen zuten. Hamabi lagun ere egonak ziren elkarrekin bertan! Handik Errenteriara joaten ziren berehala, nahiz eta zenbaitetan gaua ere ostatuan eman behar izaten zuten iheserako baldintza hobeak izan arte. Mugalariei laguntzeagatik bitan espetxeratu zuten Maria Garaiar. Baina Pedro Arbidek eta seme-alabek ere Comète sarean parte hartu zuten. Zazpi senide ziren: Juanita, Luxiano, Manuel, Benantxio, Bixente, Nikolas eta Maria Teresa. Euskal Herriko mendiak ihes egiteko aproposak direla diote, ez da kasualitatea inguru hau aukeratu izana. Itsasoa, zerua eta urrutiko errepideak ongi ikusten ziren, isiltasunarekin kotxe orroa antzeman zitekeen azkar gordetzeko (etsaia azalduz gero behintzat). Kontra-


bandistak ere hortik ibiltzen ziren eta artzainek ongi ezagutzen zituzten bideak izaki, inor gutxi ausartuko zen bide horietatik pasatzen.

Kimen eskertza Orain dela hiru urte hil zen Kimen aitona eta, nonbait, ihes egin zuen garaiaz gogoratu zen. Eskerrak eman nahi zizkien lagundu zioten mugalariei. Kim horretara etorri zen: emozioz beterik eskerrak eman zizkien Pako Iriarteri eta Bixente Arbideri beraiek eta beraien senitartekoek emandako laguntzagatik. Oroipen historikoaren puska bat berreskuratu dugu berari esker. Jakin-mina sortu zitzaigun, gure auzokideek egindakoen berri izan dugu eta oraindik ere gehiago jakiteko gogoarekin gelditu gara, badago-eta historia idazteko. Udalaren bitartez gure herriak eskerrak eman zizkien Pako, Bixente, beren senitarteko eta garai hartan inplikatu ziren bizilagun guztiei, erakutsi zuten ausardia ezinbestekoa izan zelako.

Baita ere, eskerrak eman nahi dizkiegu Kim, Joe, eta hainbat parte-hartzaileri gure barruko ilusioa piztu izanagatik.

Eskerrik asko!

Domi Azpiroz Ubiria Aitzuri Noble Azpiroz

HISTORIA |

79


‘Sutar’ eskultura: Oiartzungo harrespilak eta Oteiza, Anton Mendizabalen eskutik Anton Mendizabal eskultorea (Donostia, 1946) da kanposantu ondoan dagoen Sutar eskulturaren egilea. Oiartzungo harrespilen eta Oteizaren omenezko lana da, geroari erantzuna ematen saiatzen dena. Aro bat itxi du Mendizabalek azken eskultura honekin. Langile nekaezina (okina izandakoa, irakaslea, eskultorea...), ez da geldi egoten den horietakoa. Eskulturan agian ez, baina oraindik emango du zer esanik ziur. Jarraian eskulturari eta ziklo horren bukaerari buruz kontatu diguna irakurtzeko aukera duzue. Gozatu.

Eskulturaren ondora iristen den edonork lehen galdera hauxe izango du: zer da hau? Nik uste bertara iristen den edonork pentsatuko duela leku berezi samarrean dagoela: Luis PeĂąa Gantxegi arkitektoaren pareta, Sutar eskultura... Nola definituko zenuke esaldi batean? Niretzako oso garrantzitsua eta misteriotsua izan den gai bati erantzuna. Gai hori zein da? Geroa.

80 | Historia

Zein erantzun eman zenion? Nire belaunaldikoen garaian, geroari erantzuna kristautasuna zen. Eta gainera, oso erradikala zen, zentzu batean, jaso genuen kultura hura. Gero, hasi ginen beste gauza batzuk sentitzen eta ikusten, eta mundua beste era batera ikusten ere. Niretzat sekulako aurkikuntza izan ziren cromlechak edo harrespilak. Zirkulu horiek mendian ikustea, eta gainera, hain ziren politak...

Antonio Zabala ahozko literaturaren jasotzailearen eskutik ezagutu nituen, liburu pila idatzi zituen... Garai hartan Jesuitetara joaten nintzen, Donostiako aitaren seme ona bezala,


okinaren semea eta jesuita nintzen. Elviria Zipitria ikastolan ibilitakoa naiz, baina 8 urtetan bukatzen genuen, eta ez gintuzten bidaltzen eskola nazionalera edota institutura, oso frankistak baitziren. Jesuitetara bidaltzen gintuzten mutilei. Jesuitetan, karta guztietara jokatzen dute, hala, apaizen artean euskaltzaleak eta abertzaleak ere bazeuden, tartean Antonio Zabala; ideologia aldetik zertxobait karlista zen. Baserriz baserri ibiltzen zen, bertsolariekin elkartzen zen, ahozko ondarea jasotzeko. Nik laguntzen nion, motoa neukalako lanari esker. Ni gidari joaten nintzaion askotan, berak esaten zuen lekura. Niretzat orduko hartan Oiartzun oraindik ezezaguna zen, ni Donostiakoa nintzen, koxkeroa. Oiartzun bakarrik ezagutzen nuen aita okina izateaz gain, irin saltzailea zelako, eta hona etortzen zelako Errandoneara eta Garmendiara irina saltzera. Horiek umetako oroitzapenak. Gerora, aitak moto zahar bat zuen eta hura erabiltzen nuen. Zabalarekin hasi nintzenean, Ergoienera etorri ginen egun batean herrira. Uztapiderekin ari zen liburua egiten eta uste baino azkarrago bukatu zuen egun hartako hitzordua, eta gauza bat erakutsi behar zidala esan zidan. Motoa hartu eta Aritxulegi aldera joan ginen. Motoa utzi eta oinez abiatu ginen, gero: Errengako cromlechera eraman ninduen. Nik ez nekien zer ziren ere, 17 urte nituen orduan.

Antonio Zabala eta Anton Mendizabal, 1963

Zirkulu horiek hor jarrita... sekulako zirrara sentitu nuen. Zirrara berezi bat. Sentsibilitatetik harago doan egoera da.

Jorge Oteiza eskultoreak ere bat-batean deskubritu zituen harrespilak. Aita Donostiari kapera egin zion Aritxulegin eta han jarri zuenean Aranzadikoak haserretu egin ziren izugarri. Kapera horren zati bat cromlecharen barruan sartzen da. Oteizak ez zuen ulertzen zer gertatzen zen, eta horrela deskubritu zituen. Harrituta gelditu zen. Horrek sortzen dizu halako kontaktutxo bat bezala beste zerbaitekin. Geroa esaten diogu, baina agian lehena da. Han hasi zen historia eskultura honetan bukatzen da. Prozesu luzea eman da, eta honekin bukatzen da nire eskultura garaia ere. Hilobi-monumentuak direla diote, baina esplikazio hori oso eskasa da. Historia askoz zabalagoa da. Lehenengo, lekuak ikusi behar dira: beti daude oso leku hautatu eta berezietan. Zerua eta lurra elkartu bezala egiten dira, sentitzen duzu lurra, baina baita ortzi guztia ere. Gauez zer esanik ez, izar guztiekin eta... Teoria asko daude gaiari buruz, eta irekita gelditzen da. Nik nire sentipentxoak ere baditut horri buruz.

Kontatuko dizkiguzu? Ez da erraza. Halako toki batera joatean, niretzat lehen gauza garrantzitsua da ikustea nahita egindako zerbait dela. Gizakiak momentu batean sortzen duen sinbolo bat da. Harriekin egiten duen zirkulu bat. Ez daude edozein tokitan, oso leku bereziak dira. Gainera, errepikatzen dira tipologiak, non dauden jarrita... Ez daude puntetan, beti daude pixka bat beherago, sekulako paisaia ikusten da eta zerua ere bai. Eta orokorrean, bata eta besteak lotuta daude bisualki, lurra hartu nahirik bezala. Espazio berezi hori da lilura sortzen duena. Oteiza etortzen da eta esaten du: “Hau ikaragarria da, nola eszenifikatzen duten hori dena zirkulu batekin�. Hortik hasten da bera hausnartzen: bai, hori da gure esentzia, euskaldunaren sena, zeru-lurrak, babesa...

Ni bertara joaten naizenean bi sentsazio dauzkat. Bata da dena ikusten dudala. Izugarri leku zabalak dira: Landetako kosta ikus daiteke, itsasoa... dena ikusten duzu eta era berean ez duzu ezer ikusten. Abstrakzioa da. Zentzu horretan, niri asko eragin zidan Oteizaren ikuspuntuak eta hori da bigarren sentsazioa. Aranzadiren hoztasun horretatik aparte, beste poetika batekin ikusten zuen gaia Oteizak. Ez HISTORIA |

81


du esan nahi arrazoia zuenik, baina ikusteko beste modu bat da.

Nola jarraitu zenuen gaia jorratzen? Sekulako kuriositatea piztu zitzaidan eta hasi nintzen Aranzadiren lanak kontsultatzen. Eta mendiak bisitatzen. Kultura bat zela ohartu nintzen. Kultura hori AuĂąamendietara, alde batera eta bestera, mugatuta dago, baina hemen hasi eta Mediterraneoraino iristen da. Horrek ilusioa egin zidan. Batzuetan euskaldun hutsa izatearen itolarria sartzen zait. Esatea gu auĂąamendiarrak gara... Kontzeptu zabalagoa da. Hor daude beste herri batzuk, beste hizkuntza batzuk... Konexio handiak daude, eta bat cromlechak dira: erantzun bat, ez dakigu zeri, baina sinbolo bat dira, eta berdinak, gainera. Eremu zabalago batekin lotzen nauen zerbait da, ez bakarrik Euskal Herri txiki honekin, eta ez bakarrik euskararekin. Orain ere, pilotaren historian nabilela, konturatzen naiz joko zuzenak AuĂąamendietan jokatzen zirela. Gaur egunean errebotean aritzen dira Pauekoak, oiartzuarrak... Mendian jokatzeko era hori ez zen bakarrik euskaldunena. Niri horrek poztasuna ematen dit.

Eskulturara etorrita. Nola hasi zenuen bidea? Prozesua asko luzatu da... Cromlechen mundua hor zegoen eta nik jarraitzen nuen, baina ez eskultore bezala. Noiz hasi nintzen? Noiz hasi nintzen ni eskultore bezala funtzionatzen? Ez nengoen horretarako programatua, okina izateko baizik. Asko gustatzen zitzaidan, gainera. Enpresa-tekniko izateko

hiru urtez ikasi nuen, nik eramateko familiaren negozioa, baina nahiago nuen eskuekin lana egin. Arratsaldetan, lanaren ondoren, ore-amarekin eskulturak egiten nituen, labean sartzen nituen eta hantxe ateratzen ziren gogortuta. Esperimentazioa ogiarekin egin nuen nik, buztinarekin-edo beharrean.

Hori egiten ari nintzela, ikastolen eztanda sortu zen. Ni Elvira Zipitriarekin ikasita nengoen, eta baneukan har hori. Gainera, mugimendu hori bazegoen nire familian eta inguruan ere. Enpresa-tekniko izateko ikasten ari nintzela, ikastolen zabalkundea hasten da, mugimendu bat non ikastolak alde egiten duen elitismotik eta herrira zabaltzen hasten den. Momentu horretan, ama birjina agertu balit bezala, hemen sartu beharra dago pentsatu nuen. Gainera, beti asko gustatu zait irakaskuntza. Ikasketak utzi eta Irakasle Eskolan hasi nintzen ikasten, baina baita ikastolan irakasle ere. Nik uste nuen bizitza guztian bertan jardungo nuela irakasle bezala.

Espezializatzen hasi ginenean, ni arte plastikoetan sartu nintzen. Pedagogia berriaren bultzatzaileak ginen, buruan beste mundu bat sartzen hasi ginen eta arte plastikoak ere beste modura batean ematen, modu askoz kreatiboago batean. Orduan, irakasle ez ezik, ni neu ere sortzen hasi nintzen, sortzaile lanetan. Osaba batek tailatzen erakutsi zidan eta ofizioa pixka bat ikasita neukan. Euskal artisauen leherketa izan zen, artisautzara itzultzea-edo. Argizaiola sortu nuen orduan, eta arrakasta izan zuen. Eta bat-batean, konturatu nintzen ezin nituela bi gauzak egin: irakasle eta eskultore izan.

Argizaiola I, 1982.

82 | Historia


Denboratxo bat pasatu nuen pentsatzen zer egin, eta eskulturara dedikatzea erabaki nuen.

Hor, nire estilo propioa sortzen hasteko edo, Argizaiolak egiten nituen, jendeak eduki nahi zituelako. Baina argizaiola oso pieza berezia da. Elizak elizkoitu zuen, baina baita pertsegitu ere. Ez zekien non kokatu. Batzuetan elizetan ikusten ziren jarriak, eta bestetan erre egin zituzten, horrek suposatzen zuelako pasatutako bizitzari kultu bat edo. Hasi nintzen eta Manuel Lekuonarekin izan nuen harreman estua dela eta, hark bazuen oso azalpen polita Argizaiolentzat: sua eta suaren zentzua... Hortik saltoa eman nuen: Argizaiolak interpretatzen hasi nintzen eskulturan, gauza plano bat hiru dimentsiotara eramaten. Serie oso luze bat egin nuen, baina

berriro cromlechekin topatu nintzen. Argizaiolekin jarraitu nuen, baina cromlechak harrapatu nahian eskulturan ere. Prozesu oso luzea izan da, nire lehen gai inportantea da geroarena, eta hori irudikatzen dute Argizaiolek eta cromlehek. Intxixuak ere sartu ziren tartean. Bazegoelako sinismena edo intxixuak direla cromlechen egileak. Inork ez ditu ikusi, inork ez daki nola diren, baina batzuek baietz badirela... Bai-ez horiek oso interesgarriak dira eta hor nik nire interpretazioa egin nuen, ezberdina, Nestor Basterretxea eskultorearekin konparatuta, adibidez. Nire intxixuak Argizaiolaren semeak dira, oso argi gainera. Dena, azkenean lotuta dago.

Sutar-en enkargua nola iritsi zen? 1990. urtean. Jon IĂąarra zen alkatea, cromlechekin interesa zuen eta komentatu zidan ea zergatik ez nuen zerbait egiten hori dena ezagutarazteko. Eskultura-seinale batzuk egitea pentsatu nuen, seinalatzeko eta laguntzeko beste harrespilak aurkitzen. Seinale-largabistak ziren, eskultura-largabistak, burua bertan sartu eta besteak ikusi ahal izateko. Horrela cromlech bakoitzean, horrelako zerbait egin nahi nuen.

Intxixua, 1992

Anekdota bezala, niretzat oso garrantzitsua izan zen hori. Nire burua frogan jarri nahi izan nuen. Erabakitzeke nengoen ikastola utzi edo ez, eta erabaki garrantzitsua zen, ordurako familia ere banuelako. Segurutik insegurura joatea zen. Planteamendua jaso nuenean, nire burua frogan jartzera joan nintzen: martxoan hilabete bat Uliara, aterpe batera. Jakin nahi nuen ia kapaz ote nintzen artikulatzeko zerbait ideia horretarako. Egurra, porexpana... lantzen ibili nintzen. Katxarro batzuk egin nituen, hasieran nahiko pozik, harrera ona izan zuten eta ikusten zen posible zela. Bat tamaina naturalean ere egin genuen porexpanarekin, baina hor gelditu zen gauza. Horrek denak bazeukan eskultura nagusi bat, Oiartzungo cromlech guztiei dedikatu. Ez da hau, beste bat zen, baina ez nuen aurkeztu. Zerbait falta zitzaidan, sistema hori guztia batzeko sinboloa.

Hasieran maketak egin nituen, gero handiagoak... Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zituen. HISTORIA |

83


Krontela, Aldundiak erosi zituen guztiak.

Zein izan zen hurrengo urratsa? Beste guztia etorri zen gero. Pagoarte sortu genuen, pilotan sartu nintzen... Pilotarekin nengoenean, musikarekin ere hasi nintzen nik uste... Baina pilota zela eta Oteiza ezagutzeko aukera izan nuen. Erakutsi nion pilotarekin egiten ari ginen lana, eta asko gustatu zitzaion. Harreman estua hasi genuen orduan. Beti oso harrera ona egin zidan.

Berarekin hitz egiten aritzen ginenean, nik bere estereotipoa ez nuen bizitu, paper bat hartzen zuen, baina gertutik ez zen horrela. Nirekin, behintzat. Pilotan beti errespetu handiz aritu zitzaidan. Cromlechak ezagutu zituen ere, liluratuta zegoen, eta eskulturan nenbilen ni. Justu lehiaketa bat atera zen Zarautzen, bera bizi zen tokian, plazan eskultura bat jartzeko.

Anton Mendizabal, 1990eko azaroan, udaletxean proiektua aurkezten.

Tamaina naturalekoak handiak ziren, hori zen ideia. Mendi guztietan gurutzeak ikusten ziren, eta cromlechek ez al zuten merezi euren ikurra? Noski! Baina hor gelditu zen dena.

84 | Historia

Bolada horretan asko joaten nintzen bere etxera. Pentsatu nuen, egin behar diot omenaldi bat. Merezi zuen, eragin handia izan du askorengan. Cromlechetan pentsatu nuen. Nahiz eta lekua ez zen egokiena, eskultura batean nahi nituen sintetizatu cromlecha bera eta Oteizari omenaldia. Lehiaketara aurkeztu nintzen eskultura horrekin, finalisten artean sartu nintzen (polemikak polemika), baina ez nuen irabazi.


Oteiza, eskulturarekin. Beti zuen mahai gainean.

na, baina era berean, seinaleztatzen zuena zer edo zer. Eskultura nahita jarrita dago horretarako: eskulturaren zati handiena Oiartzungo cromlech handienari begira dago justu. Ondoan jarriz gero, Arritxulagainako cromlechei begira dago, esanez: zure zain daude han...

Lehiaketa bukatu zenean dena kontatu nion Oteizari eta egindako eskultura txikia oparitu nion. Ikaragarri gustatu zitzaion, beti zeukan mahai gainean. Behin esan zidan: “Baina hau zuk egin duzu, edo nik egin dut?�. Oso identifikatuta sentitu zen. Hurrengo urratsa zein da? Pagoartera dator Oteiza, beste gauza batzuen artean Jose Luis Zumeta pintorearen Gernika hemen aurkeztu genuelako. Hori ere historikoa izan zen, Oiartzunen aurkeztu genuen. Oteiza gonbidatu geunen eta egun-pasa etorri zen.

Han zegoen eskultura txikia berriro, eta esan zidan handia egin behar nuela, errieta egiten zidan. Oiartzunen egitea lortu behar nuela esaten zidan, cromlechen lurra delako, eta arrazoi zuen. Berari egindako eskultura bera egitea nahi zuen.

Lekuak ere badu bere gauza. Fusilatuen pareta dago, batetik. Uste dut Pena Gantxegiren paretak sinbologia asko daukala. Oteizak, beste jenialtasun askoren artean, badauka bat paretarekin eta hor gauzatuta dago. Duela gutxira arte aurrez aurre jokatzen genuen errebotean, erremontean... Pilotak nahi du nolabait ere ortziarekin jokatu. Egia da joko zuzenekin asko jokatzen dela espazioarekin, espazio ireki eta zabalarekin. Eguzkia egiten badu nabaritzen da jokoan, haizea ere bai... Halako batean euskaldunak zer egiten du? Pareta bat jartzen du eta bertan jolasten hasten da. Pareta da zerua. Nolabait ere gauzatu egin du gizakiak. PeĂąa Gantxegik egiten du pareta bat eta erdian zulo bat. Ez dakit hori dena pentsatu zuen, baina Oteizaren pentsamenduarekin oso bat dator. Orduan, kokaleku horrek badu Oteizaren ukitu bat, cromlechen zein pilotarekin aldetik. Gainera, ez da erlijiositate ofizial baten arabera egindako zerbait, sentimenduetatik abiatutakoa baizik, poesia baten arabera egindakoa. Eta geroa dago hor beti, noski. Gainera, tanatorioa egin dute gero. Gauza asko elkartzen dira hor egiteko aukera bultzatzera eraman gintuztenak.

Pixka bat aurrerago Udalari proiektua aurkeztea erabaki nuen, Oteizak esan zidana, behintzat, jakin zezaten. Gustatu egin zitzaien ideia, baina gauza zen non jarri. Berehala iritsi ginen lekua adostera.

Kanposantuaren ondoan. Zergatik? Lehenengo arrazoia eta garrantzitsua oso, hortik dominatzen delako cromlechen pasaije handiena. Hortik ikusten da dena. Da modu bat herrian bertan cromlechak irudikatzeko. Hor daude. Horrez gain, nire aurreko ideiak martxan jartzen zituen, sinbolizazio bat cromleche-

Sutar eskultura gaur egun.

HISTORIA |

85


Errekalde tanatorioko eskultura.

Zein harrera izan du? Jendeak zer esan dizu? Oraindik ez dugu bukatu. Egin nuen eskultura, jarri genuen, baina etenaldi luze bat etorri zen gero ere. Inaugurazio ofiziala falta da eta beste zerbait ere falta du: sozializatzea. Eskultura bat ez bada sozializatzen, jendeak pentsatzen du traste bat del. Sozializazio hori ez zen egin.

Zer behar zen horretarako? Mahai bat jartzea falta da, eskulturaren estetika jarraitzen duena, non mapa bat agertuko den ikusten duzun guztia azalduz, miradore antzeko bat. Hor geziekin jarraitzeko aukera izango duzu zer dagoen non.

Horrez gain, gauez argiztatu egingo da. Eliza argiztatzen badugu, hori ere bai. Izan ere, denak dira gai antzekoak, ez? Hor gelditu zen gauza, baina martxan dago bukaera. Laster izango dituzue berri gehiago...ekainak 21ean inauguratuko delako.

Nondik dator izena? Izenarekin diskusiotxo bat izan genuen Oteizak eta nik. Azkenean berak nahi zuena ipini nion. Nire lehenengo prototipoetatik bat egin zen bere tamaina naturalean, Egiar izenekoa. Oiartzungo udalean bat zegoela esan dizut (porexpanean), baina ahaztu egin zait esatea beste bat egurrean ere egin nuela tamaina handian (kasualitatez Alzuzan dago!). Lorategi pribatu batean jarria dago. Egurrezkoa da.

Alzuzako pieza.

Bide batez, Oiartzungo cromlech-serie horren beste eskultura bat ere egin nuen bere tamaina naturalean, Alzuzan dagoenaz gainera. Errekaldeko tanatorioan dago.

86 | Historia

Beraz, zikloa ixtear da? Bai, gaia itxita. Nire gaiak itxi dira dagoeneko. Pilotarena, Azkoitiko frontoiarekin. Cromlechena, honekin. Eta hiru, musikarena, egin nuen azken eskultura soinudunarekin. Beste gauza batera jarriko naiz orain.


Akorde I. Soinuak soin serieko lehen musika-eskultura.

Eta hurrengo zikloa? Ez dago. Eskulturan ez dut uste.

Ikusiko dugu, harra zaila da kontrolatzea... Ez dakit, ez dut uste. Hasieran uste nuen okina izango nintzela bizitza guztirako, gero irakasle, gero eskultore... Azkenean zer da benetan tiratzen nautena? Gaiak, gai batzuk. Gaiak dira garrantzitsuak, eta zuk horien aurrean erantzun ezberdinak ematen dituzu zure bizitzan. Niretzat geroa edo misterio hori gai bat da. Musika bestea, pilota ere bai. Eskultorikoki landu ditut hiruak. Orain beste modu batera ari naiz lantzen. Astero joaten naiz organoa jotzera elizara, nahi dut musika beste nolabait sentitu. Pilotan ere, ezkerpareta dagoeneko ez zait batere interesatzen, mendian jokatzea interesatzen zait. Horregatik, ez dut uste eskulturara joko dudanik... Geldirik ez zara egongo... Geldirik ez, baina tentuz. Oteizak esaten zuenez: ez baduzu ezer esateko, hobe isilik.

Baina eskultura sozializatu beharko da, cromlechak, ibilbideren bat agian... Hori egitea gustatuko litzaidake. Gure altxorrak ezagutarazi behar ditugu. Sozializatzea

oso atsegina zait, gainera mila teoria daude: hilobiak zirela, izarrekin duten harremana... ezin da jakin, hainbat izan litezke azalpenak. Sentsibilitatea landu nahi dut ere, positiboki. Izan ere, bere txikitasunean, oso garrantzitsuak dira. Ezagutu eta zaindu behar ditugu. Burua irekita edukitzeak beti laguntzen du ikasten.

KRONOLOGIA - 1990eko urtarrila: Oiartzungo Udalak, Oiartzungo lurretan dagoen cromlech-eraikuntzen ugaritasunaz eta aberastasunaz arduratuta, ondare honen inguruan azterketa bat egitea proposatu zion Anton Mendizabal eskultoreari. - 1990eko azaroa: Udaleko Pleno Aretoan publikoki aurkeztu zuen Anton Mendizabalek bere aurreproposamena. Eskulturak erlatiboki Oiartzungo bailaran zer nolako espazio-erlazioa izan zezaketen erakutsi zuen. - 1991ko maiatza: 1991ko Kultur Astean aurkeztu zituen eskultoreak, Oiartzungo Pleno Aretoan, aurrekoan behin-behineko bezala aurkeztutako zenbait lan, behin betiko moduan, egurrezko prototipo moduan. - 1995eko abuztua: Zarauzko Udalak Ixpila plazan eskultura bat ipintzeko lehiaketa zabaldu zuen. Plaza honetan bizi izan zen garai batean Jorge Oteiza. Lehiaketa honetarako asmatu zuen Anton Mendizabalek, EGIAR eskulturan oinarrituriko ‘SUTAR’ eskultura, cromlech-zalea zen Jorge Oteizaren omenez. - 1999ko uztaila: Oteizak Oiartzungo Pagoarten egun-pasa egin zuen. Zumetaren Gernika ikusi, Pagoarteko tailerrak bisitatu eta Anton Mendizabalekin luze aritu zen Pilotaz bilduma aztertzen. SUTAR eskultura Oiartzunen eta tamaina handian eraikia izatea nahi zuela adierazi zuen. - 2003ko martxoa: Anton Mendizabalek, SUTAR eskultura bide batez, Oteizaren eskaerari jarraitu eta gainera cromlech-begiralekurako Oiartzungo cromlec-ondarearen sinbolo egokia zela iritzita, eraikuntza-proposamena aurkeztu zion Oiartzungo Udalari.

HISTORIA |

87


- 2003ko apirila: Oiartzungo Udalaren gobernu batzordea 2003ko apirilaren 1ean aho batez SUTAR eskultura eraikitzea eta bere kokapena onartu zituen. - 2008a: Adostasun batera iritsi ondoren Udala eta Anton Mendizabal, kanposantuko gaina erabaki zuten lekurik egokiena bezala ‘SUTAR’ eskultura eraikitzeko. Abenduaren 26an aurkeztu zuten Udalak eta Anton Mendizabalek Pleno Aretoan ‘SUTAR’ eskultura, zenbait herritar, prentsa eta adituren aurrean. Ondoren eskulturaren inaugurazioa egin zen kanposantu gainean.

IZENAREN ZERGATIA, KONTZEPTUZKO EDUKIERA - Oiartzungo Cromlech Ondarearen Sinbologia: Cromlech batzuetan (Oiartzunen Egiar-ekoan) harri guztiak berdintsuak izanik, baten bat asko nabarmentzen da, baina zirkuluaren zati izaten jarraitzen du. Zeru-lurraren lotura da sinbologia honen oinarria. Cromlecharen zirkulu borobilak, lurra besarkatzen du eta zutarriak, zerua bilatzen.

- Oteizari omenaldia: Oteizaren pentsamoldean, cromlecha zutabe nagusienetako bat izan da. Cromlecharen inguruan landutako poetika eta ikusmoldea omendu nahi dira eskultura honetan. Eskulturak Oteizaren izaera azaltzen du. Artistaren bi alderdi oso nabarmenak islatzen ditu. Batetik, isiltasunaren alderdia legoke, kontenplazioarena eta pentsalari sakonarena -zirkulua-. Bestetik, eztandarena, adierazpidearena eta eragile izatearena -zutarria- legoke.

KOKALEKUA, KANPOSANTU ONDOKO GAINEAN - “Geroaren” gune sakratua da ingurune hau. Bertan “kanposantua” eta Peña Gantxegik gerran fusilatutakoen omenez eginiko Frontoi-Pareta aurkitzen dira. Orain, antzinako oroimena, cromlecharena, lotzen zaio SUTAR eskulturaren eraikitzearekin.

- Kanposantuko gaina begira-leku aparta da Oiartzungo ia mendi guztiak eta cromlech-lekuak ikusteko. SUTAR eskultura, Arritxulagainako cromlech-eremu (Oiartzungo garaiena) aldera dago zuzendua.

- Anton Mendizabalek 1990. urtean aurkeztutako Kronletx Ingurunearen Aurre-proposamenaren zati garrantzitsu bat osatzen da era honetan. Begira-lekuak, taulak eta Oiartzungo cromlech guztien sinbolo izango den eskulturak, behin betiko kokapena aurkitzen dute.

OIARTZUNGO HARRESPILAK 1. Elorritako Gaina 2. Arritxurieta.

3. Urkullu-Txiki Egia. 4. Egiar.

5. Basate.

6. Oianleku I.

7. Oianleku II. 8. Munerre. 9. Kauso I.

10. Kauso II.

11. Arritxulagaina. 12. Errenaga.

Elkarrizketa: Nagore Vega.

88 | Historia


Ikurrina 1983. urtean: ‘banderen legea’

Gertaera sentitua izan zen euskal populuarentzat ikurrina legeztatu eta errespetuz jarri ahal izatea hemen herri bat badela adierazteko. Ez da erraza izan une horretara iristea.

Oraindik ere, ikurrinak bakarrik ezin du eraikin ofizialetan haizearen arabera dantzatu. 1983koa izan zen, beharbada, ikurrina legeztatu ondorengo urterik latzena. Besteak beste, banderen legea betearazi nahi zutelako, euskal populua goragoko indar batek menderatzen zuela ulertarazteko. Urte hartako argazkian Oiartzungo zinegotziek ikurrina astintzen dute burujabetasuna eskuetan hartzen dela erakusteko. Orereta-Errenterian polizia indarrek madalenak lehertu zituzten eta hamaika herritan urteak iraungo zuen borroka hasi zen, euskal sinboloen defentsan.

Gertaera horren lekukoak asko ziren, baina argazki honek erakusten digu, lekukoen artean bazela kazetari bat -Maddalen Iriarte- Herri Irratiarentzat lanean, (garai hartan, zein irratirentzat bestela?) eta bazela bigarren lekuko bat argazki kamerarekin, herritar soil bat, herri honen begiekin begira. Bai eta ederki ikusi ere.

Argazkiak hamarkadak egin zituen kutxa batean gordeta, harik eta oiartzuar batek Maddalen Iriarteri Miren Larrion Gasteizko zinegotziaren bitartez helarazi arte 2016ko irailean. Lagunak sare sozialetan ere zabaldu zuen eta oiartzuar gazte batek segida eman zabalkundeari, horrela argazki zaharra argazki berri bihurtu zitzaigun Oiartzunen, memoria zaharra memoria berri. Baina ongi gogoan hartzeko gertaera ekarri digu, zeinen gogorra den herri honen burujabetzaren aldeko borroka eta lana. Imanol Esnaola

HISTORIA |

89


Xixario Zalakain harategia 1940 – 2017/01/31 77 urtez auzokideen harategia izan denak, gurasoei erretiroa hartzeko garaia iritsi zaielako eta guk, alabok, harategiarekin jarraituko ez dugulako, urtarrilaren 31n lagunartean, giro oso politean, bere ateak itxi zituen. – Eta nora joango gara orain erosketak egitera?

– Eta Arantzazuko gazta urdina non erosiko dut? – Faltan botako ditut hemengo tertuliak!

– Oraindik sasoian zaudete! Beste hiruzpalau urte gehiago ez al duzue lan egingo?

Harategia.

Horrelaxe agurtu zituzten bezero, lagun, saltzaileek… eta noski!, nola ez!, beraiek ere faltan botako dituzte eguneroko tertulia, notizi, txutxu-mutxu… guztiak, eta beraiek ere erosketak egiten ikasi beharko dute,… Baina bizitza horrelakoa da, egunero aldaketak daude, handiak eta txikiak, eta oraingoan aldaketa handi bati aurre egitea dagokie: erretiroa! Deskantsua! Hainbeste lan egin ondoren, ondo merezitakoa! Zalakain harategia gure aitonak ireki zuen 1940an.

Aitona, Xixario Zalakain (1916/07/21-2007), herrerotarra zen, 5 anaia ziren, horietako bi bertan geratu ziren lanean eta denentzako lana ez zegoenez, berak, ezkonduta zegoela, harategia ireki zuen. Hala ere, senideei laguntzera joaten jarraitzen zuen eta ferraketa lanak egiten zituen.

Aitona-amonak, ni eta ahizpa.

Amonak, Mañula Lekuonak (1920/02/1 -2000), bi zerrama edukitzen zituen eta txerrikumeak bizirik saltzen zituen, orduan baserrietan urtean txerri bat edo bi gizentzen baitziren etxerako. Aitona norabaitera joaten zenean amona aritzen zen harategian. Legez, paper kontu eta osasun arauengatik, ezin zen, baina etxekoa zegoenean hiltzen zen. Amonak, bion artean (bereziki jubilatuen irteera zutenean) zaintzen genituen untxiak

90 | Historia


zituen eta tarteka hil eta harategian saltzen ziren. Sosak, gastuak ordaindu eta geratzen zena, bion artean banatzen genuen.

Lehenengo harategia Labia etxean (Pottone) ireki zuen, eskailerapean zuen frigorifikoarekin eta jelarekin hozten zuen. Beranduago erosi zuten frigorifiko motorduna. 1940. urtean arrazionamendu garaia zen, momentu hartan jendeak aurrez aukeratu behar zuen non erosiko zuen, aitonak bazekien zenbat haragi beharko zuen gutxi gorabehera eta horren arabera izaten zuen haragia, gehiago ez. 1943ko urriaren 7an salmenta librea hasi zen eta orduan hasi zen bere kabuz ganadua hiltzen.

Aitona, Oiartzungo hiltegian.

Generoa Oiartzunen (Aranburu, Aldako, Mendiburu Etxeberri, Makutso, Altza, Peune, Aldabe, Emita, Iriso, Aingeru, Parai, Azkue, Kirrinbilo,…) eta Nafarroan (Labaien, Aranaz, Mugaire,…) erosten zuen eta behia sokatik hartuta ekarri. Amona leihoan egoten zen noiz etorriko zain, askotan kezkatuta zerbait gertatu ote zitzaion; agurtu eta gero hiltegira eramaten zuen.

Garai hartan xerra kiloak 8 pezeta (0,05 €) balio zuen, seboa garestiago zen oliorik ez zegoelako, txekorrak 4,70 pezetatan (0,027 €) kiloa eta zerriak 7,25 pezetatan (0,0425 €). Hiltegi batean baino gehiagotan ibili ziren, lehenengo Oiartzunen, gero Errenterian, eta azkenik Donostiako Mafridon. Oiartzunen hil zen azken ganadua 1983ko maiatzaren 30ean izan zen eta Errenterian 1985eko urtarrilak 21ean.

1985eko urtarrilaren 7an, astelehenean, goizean Donostiara joan ziren matedeira baina elurra gogotik hasi zuen eta komeriak izan zituzten etxera itzultzeko. Aste batean jela egin zuen egunero eta ezin haragia ekarri! Herreronen furgonetarentzat kateak egin eta halaxe ekarri zuten haragia.

Aitona, aita eta izeba Anttoni, etxeko txabolan.

Oiartzunen ganadua beraiek hil eta prestatzen zuten, Errenterian hala jarraitu zuten nahiz eta bertako langileek hilko balute bezala kobratu eta ekarri beraiek egiten zieten.

HISTORIA |

91


2014-01-29 Lorena (ama), Aroa eta Izaro(ilobak).

Donostiara joaten hasi zirenean utzi behar izan zioten beraiek hiltzeari, hala ere, aitonak prozesuaren jarraipen osoa egiten zuen.

Hasieran txekor txikia hiltzen zuen 45-50 Kg ingurukoa, bateko arrazionamendua eta besteko frigorifiko eza, ezin zen ganadu handia hil eta beste harakin batekin erdi bana egiten zuen. Orduan behi suitzarra izaten zen, gurdirako erabiltzen zena eta gero tuberkulinaren kanpaina pasa ondoren Holandesa. Aita, Joxe Antonio (1952), beti hor egon da. 10 urterekin ganaduari puntila eman eta gero eskolara joaten zen, eskolak bukatuta harategira, eta ondoren jostatzera. Nahiz eta eskolara eta harategira joan, oraingoak baino gehiago jostatzen omen zen. 15 urte zituela, 1967ko abuztuaren 11n, berak bakarrik hil zuen lehenengo txekorra. Igandeetan ere, 06:00etan mezetara joan eta ondoren harategira joaten zen eta 1973an 21 urte zituela harategiko kontuak eramaten hasi zen. Baina hain txikitatik zergatik? Bi arrazoi nagusirengatik: bata gustura aritzen zelako eta bestea beharra; lana zegoen eta etxean beharra ere bai.

Gure ama (1956) 1978an, ezkondu zenean, hasi zen harategian lanean. Hasieran asteburuetan, odolkiak egiten… aritzen zen, gero jardun osoan. Euskararekin arazoak izan zituen, ezkongaietan Julian Bergaretxe bere lankidearekin eus-

92 | Historia

2017-01-31 Lorena (ama), Kattalin eta Mattin (seme-alabak).

kara ikasten aritu zen baina bezeroentzako ez zuen beraiek nahi adina euskaraz hitz egiten eta ez zuten berak despatxatzea nahi. Beste erremediorik ez zitzaion geratu, ondo edo gaizki, euskaraz hitz egiten hasi behar izan zuen eta ikasi zuen, nola gainera! Gaur egun inork ez luke esango euskaldun berria denik. Gurean beti euskaraz hitz egin da. Bezeroak hasieran bertakoak, herrikoak, ziren baina gure birramonak, Anttonik, amona Mañulari odolkiak egiten erakutsi zion, odolki oso onak eta asko egiten zituzten eta Donostiatik eta Irundik jendea etortzen zen erostera eta eltzetik noiz aterako zain egoten ziren. Ai gure amona Anttoni! Artista paregabea! Odolkiak, oilaskoak zikiratu, auzoko partera… Aita hasieran bere gurasoei laguntzen aritu zen eta gero alderantziz, gurasoak semeari.

Gure aitak egunen batean edozer arrazoirengatik gaixotu edo… laguntzaz behartuz gero guk ikastea nahi zuen eta aritu ginen, ni gehiago ahizpa baino, oilaskoak garbitu, oilaskoak txikitu eta bandejetan jarri, solomoarentzat adoboa egin eta gero jarri, txistorra eta saltxitxak inoiz egin… baina ez zen erraza, nola saldu gaizki moztutako xerrak, eta nola geratuko zen pieza hurrengoarentzat… Eta bai, inoiz laguntzaz behartu zen eta han izan nintzen gustu handiz baina nahiko mugatua.


Osaba Xixariok despieze lanetan, txorizoa, txistorra… egiten asko lagundu dio azken momentura arte. Harategiak aldaketa asko izan ditu:

– Lokal aldaketa, Labia etxetik orain dagoenera, handiagora.

– 4m2-ko frigorifikoa zuen, sukalde handia eta komuna dutxarekin baina araudi berriarekin komuna kenarazi zieten eta sukaldeari puska kenduta 2. frigorifiko bat egin zuten. Gaur egun komuna eskatuko liekete.

– Bitrina modukoa tabike eta marmolezkoa zen, aitak 14 urte inguru zituela ekarri zuten neurrira egina lehenengo bitrina, Iparraldetik .

Gurasoak, harategian. 2017-01-3

Gurasoek guk nahi genuena ikastea nahi zuten eta zorionez hala egin dugu eta, lanean gurean ari garenez ,ez dugu harategiarekin jarraituko.

Aitona 80 urte bete arte (1996) harategian aritzen zen, goizean berak irekitzen zuen, behiak ikustera joaten zen, matantza egin, barrenak ekarri, paperak… eta ilunabarrean bandejak, trankaderak… garbitzen aritzen zen. Negu hartan izotza zapaldu, erori eta buruan kolpe bat hartu zuen, orduan utzi zion harategira joateari. Aita lanean aritu zen garaian amona beti saltsan egoten zen, bere lana sukaldekoa izaten zen, odolkiak, tripakiak egiten… baina bi sukalde eskatu zizkioten, bata janari hotza egiteko (txorizo, txistorra, saltxitxa…) eta bestea beroa egiteko (odolkiak…) orduan utzi zioten odolkiak egiteari eta amonaren lana ere asko jaitsi zen. Hala ere egunero hor zen, kafea egin, hamaiketakoa prestatu, niri bazkaria…

Harategia Zalakain Lekuonatarren elkar lekua izan da, bertan antolatu dira familiako ospakizunak, bertan eman ditugu notiziak, bertan egon gara tertulian… Nik aitona-amonekin eguneroko erlazioa neukan baina beraien etxean oso gutxitan egon naiz, beti harategian, baratzean edo furgonetan matedeirako bidean… eta bueltakoan Irungo Agirre gozo-dendan pastelak erosten genituen. Gustu oso ona zuen aitonak.

– 1987an, bi sukalde eskatu zizkien eta sukaldea berritu zuten, su ekonomikoa kendu, dena altzairu herdoilgaitza jarri, mahaia… amasadora mekanikoa… – 1993an frigorifikoa berritu zuten. – 2007an bitrina berria.

Hasieran zerria, behia, txokorra, untxia, oilaskoa (igandeetarako enkarguz), odolkia, txorizoa eta txistorra saltzen zuten. Gero ohiturak aldatzen hasi ziren eta produktu ezberdinak saltzen hasi ziren, fianbrea, urdaiazpikoa, txorizoa, jogurtak, kontserbak... Eta azken urteetan etxean prestatuko jakiak asko saldu dituzte.

Jendearen erosteko ohitura aldatu egin da, denda handietara joateko ohitura dago, bereziki gazteak, denda handietan dena erosteko aukera dagoelako.

Baina ezin dute kexatu, betiko bezeroak beti hor izan dituzte. Azkenean bezeroak lagun egin dira, giro ona izan dute harategian, tertulia… jendea ezagutzen zuten, bazekiten zer gustatzen zitzaien, zer ez, … jendea gustura etortzen zen. Zertaz ez ote da hitz egin gure harategian! Hartu-eman hori faltan botako dute, nola ez, hainbeste urtetako lana ez baita hain erraz ahazten!

Orain erosketak kanpoan egiten ikasi behar dute, baina buru hausterik ez dute izango eta lasaitasuna bai. Lorena Zalakain

HISTORIA |

93


Iturriotz auzoko Iturri-Berri elkarteak 50 urte bete ditu 1966an Iturriotz auzoko Iturri-Berri elkartearen historia idazten hasi zen auzotar talde bat, frankismo garaian. Auzoko gazteak hasi ziren bilerak egiten bazkuna sortzeko burutazioarekin. Santxo etxearen atarian biltzen ziren. Ordurako Altzibar auzoko Billera elkartea sortua zen eta iturrioztarrak ere animatu egin ziren. Gazteek Almazene baserriko Periko Mitxelenarekin hitz egin eta Sarasene etxeko beheko lokala hartu zuten. Auzolanean atondu zuten lastategia zen lokala.

Iturri-berri elkartearen sortzaileak.

Elkartearen sorreran lanean ibilitako gazteek 1966an ospatutako inaugurazio egunean bildu eta argazki bat atera zuten. Irudi hori dago elkartean ikusgai eta hantxe ikusten dira honako iturrioztar hauek: Jose Antonio Otamendi, Gregorio Zapirain, Genaro Aizpurua, Jose Manuel Lekuona, Karla Lekuona, Angel Arruabarrena, Antton Gaztelumendi, Inazio Iragorri (alabarekin), Jeronimo Garaño, Jesus Arruabarrena, Joxe M. Gaztelumendi, Antton Mitxelena, Josu Zapirain, Mikel Arruabarrena, Jose Antonio Urdanpilleta, Migel Angel Sarasti, Justi Zapirain, Gotzon Isasa, Mikel Legorburu, Jose Ramon Portu, Ignazio Garaño, Jose Luis Zabaleta, Iñaki Urkia eta Joxe Mari Isasa.

94 | Historia

Dozena bat urte eman zituzten lehen kokalekuan. 1978an, Orma etxe azpiko lokala erosi eta hantxe jarri zuten elkarte berria. Geroztik hortxe jarraitu dute, azken 38 urteetan.

Iturri-Berri, Oiartzungo kultur eragile Iturri-Berri elkarteak gaur egun hainbat ekitaldi antolatzen ditu auzoan. Esate baterako, Santiyutan truk txapelketaren antolaketaz arduratzen da, baita jubilatuen bazkariaz ere. Era berean, Xanistebanetan urtero-urtero Herri Kirolen erakustaldiaz arduratzen da elkartea. Bestalde, San Joan bezperan Soroan egiten duten sardina jatea ere arrakastatsua izaten da auzotarren artean.

Nolanahi ere, ezin dira ahaztu elkarteak 19801990 hamarkadan herri mailan antolatutako musika kontzertuak, antzerki eta dantza emanaldiak… Madalensoron. Joxeangel Arbelaitz zen orduko lehendakaria eta hark martxan jarritako ekimenak izan ziren, oso arrakastatsuak. Garai hartakoak dira Itoitz, Hertzainak, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Niko Etxart, Oskorri, Antton Valverde, Amaia Zubiria, Imanol eta Pablo Milanes… musikariekin herriko frontoian egindako kontzertuak.

Garai hartan, zinema ikusteko parada ere izan zuten auzoko festetan. Tasio, Betirako sua, Akelarre eta beste zenbait filmerekin gozatzeko aukera izan zuten Orma etxearen aurreko zelaian.

Izeta III.a lanean, Iturriotzen.


Iturri-berri elkarteko familia, Torre atzean dutela.

Era berean, aipatzekoa da ere 1985ean Santiyutan Iturri-Berri elkarteak argitaratutako Iturriotz aldizkaria. Bertan, 68 orrialdetan hainbat gai jorratzen dira, hala nola auzoko historia, ondare historiko-artistikoa, auzotar batzuei egindako elkarrizketak, bertsolaritza‌

50. urteurrena ospatzen 2016ko irailaren 9a festa eguna izan zen Iturriotz auzoan, Iturri-Berri elkartearen 50. urteurrena ospatzeko. Elkarteko zuzendaritza batzordeak goizeko 12:30 aldera jarri zuen lehen

hitzordua. Herri kirolen erakustaldiarekin hasi ziren mende erdia ospatzen, IĂąaki Azurmendi eta Xabier Dorronsoro aizkolariekin eta Izeta III.a harri-jasotzailearekin. Gero iritsi zen mahaiaren bueltan esertzeko tenorea, bazkarilegea egiteko aitzakiarekin. Denera 110 lagun elkartu ziren auzoko frontoian, menu aski goxoa dastatzeko.

Elkarteko zuzendaritza batzordea buru-belarri ibili zen antolaketa lanetan, ospakizun eguna ahalik eta dotoreen izateko helburuarekin. Joxe Manuel Lekuona, lehendakaria; Joxe Manuel Garai, idazkaria; Luis Vitoria, ardandegi-zaina; eta Joakin Iragorri, Harriet Garai, Ismael Lopez, Jaxinto Lasarte eta Asier Martinez, batzordekideak izan ziren egitarau oparoaren arduradunak. Ospakizun garaian, elkarteak 126 bazkide zituen. Izan ere, Iturriotz auzoan azken urteetan etxe berriak eraiki dituzte eta geroztik bazkide kopurua asko igo da Iturri-Berri elkartean. Gainera, bazkide berri horien artean gazteak izan dira nagusi. Jaione Ugaldebere Sarasua

Unax Izeta harrijasotzaile gaztetxoak oparia jaso zuen.

HISTORIA |

95



Semealabak


Lide Leibar “Euskal Herrian zaila egiten zaigu beste mendi eskiatzaileak bezainbeste entrenatzea” Lide Leibar Eraso mendi eskiatzaileari elkarrizketa egin zioten Oiartzun Irratiko ‘Arguyuan’ saioan denboraldi bukaeran. Hauxe kontatu zuena: Zorionak Andres de Regil zeharkaldiko garaipenarengatik. Pozik segitzen duzu edo jada lasaituta? Pozik jarraitzen dut, baina denboraldiari bukaera eman genion eta orain burua beste gauza batzuetan dut. Eguraldi ona hasi du eta elurra atzean utzi dugu. Denboraldia emaitza hauekin bukatzeak pozgarria izan behar du, ezta?

Bai, pozgarria da. Euskal Herrian bizita zaila egiten zaigu besteak bezainbeste entrenatzea, astean zehar hemen ez dugulako elurretan entrenatzeko aukerarik. Ondoen denboraldi bukaeran egoten gara. Igone Campos bikotekidearekin lehenengoak izan zineten. Espero zenuen? Nolakoa izan zen zeharkaldia? Ez genuen zorte handirik izan. Normalean, zeharkaldia bi egunetakoa da: larunbatean etapa luzeena eta igandean motzagoa. Larunbatean eguraldi txarrarengatik ibilbidea aldatu behar izan zuten, baina hala ere 1.800 metroko desnibela bazuen; ibilbide polita. Bigarren eguneko denboraren batuketarekin jakiten da irabazlea zein den. Kasu honetan, igandean haize asko eta oso eguraldi txarra zegoenez, bertan behera geratu zen eta gu irabazle, larunbateko garaipenaregantik.

98 | seme-alabak

Gogoarekin hurrengo egunean jokatzeko edo lasai geratu zineten? Guk bagenuen gogoa, baina horrela izaten da mendiko eskia. Ezin da jakin eguna iritsi arte.

Mendiko eskia aipatzen ari gara, baina zer da mendiko eskia? Ez dira ez fondoko ez alpinoko eskiak. Beste mota bat dira, fijazio bereziekin. Maldan goiti igotzeko jartzen dizkiogu foka izeneko larru batzuk. Larru horiek egiten dutena da goraka zoazenean elurra orraztu eta ez dute uzten maldan behera irristatzen. Horiekin goiti igo eta gero, kendu eta eski normal batzuekin bezala behera jaisten gara. Oso erraza ematen du, baina pentsatzen dut ez dela hala… Beno… Hartu egin behar da, dena bezala. Sasoi pixka bat eskatzen du. Zure kabuz igo behar duzu, ez da telesillan igotzea bezala. A zer parajeetan ibiltzen zaren!

Alde horretatik zortea dut. Beste batek erotuta gaudela esango du.

Otsailean sona handia duen Altitoy txapelketan podiumera igotzea lortu zenuen, Igonerekin batera. Zergatik du halako garrantzia lasterketa horrek? Urteak dira lasterketa hori egiten dela eta esaten da mendiko eskiko Behobia-Donostia dela. Euskal Herritik jende pila bat joaten da, oso ezaguna da. Oso ibilbide politak egiten dituzte eta sortzen den giroa berezia da. Espero zenuten podiumera igotzea?


Borrokatua izan zen hirugarren postua. Larunbatean ongi ibili ginen, baina ez genuen espero hirugarren postua. Lehenengo aldia zen bikote ginena eta ez genekien nola moldatuko ginen. Lide, disfrutatzen al duzu lasterketatan edo erabat lehiatzera zoaz?

Lasterketaren arabera izaten da. Espainiako Txapelketara joaten naizenean, disfrutatzen dut lehiatzea gustatzen zaidalako, baina momentuan ez dut askorik disfrutatzen. Maila dago eta sufritu egiten dut ibilbide guztian zehar. Beste lasterketa batzuetan lasaixeagoa ibili naiteke, eta horietan begiratu dezaket inguruan zer dudan. Mundialean ere parte hartu duzu.

Duela urte dexente. Hiru bider joateko aukera izan dut. Mendi eskian segitzeko asmorik ba al duzu?

Momentuz bai. Gogotsu nabil eta jarraituko dut. Horrelako mendiak igotzeko fisikoki eta psikologikoki ongi egon beharko da, entrenatua. Nola entrenatzen duzu? Hemen inguruan entrenatzen naiz. Mendian korrika, rollerretan, bizikletan‌ Astean sei egu-

netan entrenatzen naiz. Egun bat deskantso eta besteetan entrenatu.

Diziplina ederra duzu! Nolakoak izaten dira zure entrenamenduak? Egunaren arabera: batzuk gogorxeagoak eta besteak lasaiagoak. Normalean 50 minututik gorako saioak eta luzeena lau ordukoa. Eta laguntzarik baduzu, edo bakarrik?

Askotan, astean zehar, bakarrik. Asteburuetan lagunekin elkartzen naiz. Horiek errazagoa izaten dira.

Zure lasterketen berri izan dugu. Orain zu ezagutu nahi zaitugu. Nondik datorkizu mendizaletasuna? Etxetik. Familia beti egon da mendiari lotua. Beraiengadik etorri zait.

Anaia beti izan da eskiatzaile sutsua. Egunkarian mendi-eskiko egonaldi baten iragarkia irakurrita joatea erabaki zuen eta zu, bere kontakizunak entzunda, hurrengo urtean animatu zinen. Horrela izan zen. Bera joan zen, eta inbidiarekin, hurrengoan ni. Lehenengo urtea ez zen oso erraza izan: anemia izan zenuen.

seme-alabak |

99


Bai. Beti ibiltzen naiz burdinarekin arazoekin. Lehenengo urtean oso gaizki pasatu nuen, baina egoskorra naizenez, lortu dut disfrutatzea. Mendi eskiaz gain zein dira zure afizioak? Zein da Lide Leibar?

Mendiaz gain, lagunekin egotea gustatzen zait; herritik ibiltzea, nahiz eta orain kanpoan bizi naizen; naturaz gozatzea‌ Orain arteko ibilbidea nola baloratuko zenuke? Gustura zaude egindakoarekin?

Bai. Hala ere oraindik badut burutan urteren batean gehiago eskiatu ahal izatea eta Pirinio aldera joatea neguren batean. Badaukazu egin nahi izan eta lortu ez izanaren damua mendi-eskian?

Bai. Junior nintzela -orain Senior kategorian nago- aukera izan nuen Pierra Menta lasterketara joateko -Alpeetako karrera ezagunena, lau egunekoa- eta ez nintzen joan. Urteren batean hara joatea da geratzen zaidana. Ba al duzu mendi-eskian zerbait ez zaizuna gustatzen?

100 | seme-alabak

Olinpiar Jokoetan sartu nahi dute modalitate hau eta iruditzen zait mendi-eskiko balioak galtzen ari direla. Proba luzeak geroz eta motzagoak dira, ikusgarritasuna bilatzen da‌ Hori ez zait bereziki gustatzen. Moda bihurtzen ari da? Bai.

Nabari duzu mendira joatean? Mendira joaten naizenean, ez. Ez gara hainbeste jenderekin topatzen. Baina lasterketatan sumatzen da. Lasterketak lagun eta esperientzia berriez gozatzeko aukera ederra izango dira, ezta?

Bai. Zaila da inguruan mendi eskia egiten duen jendea topatzea. Lasterketek jendea ezagutzen laguntzen dute, gero beste plan batzuk egiteko. Zein paraje gomendatuko zeniguke?

Urrutira jo gabe, Izaba ingurura joango nintzateke. Toki oso politak daude eta mendiko eskia egiteko aukera ona da. Oiartzun Irratia. ‘Arguyuan’ saioa.


Karmele Mitxelena Etxebesteri Arrozezko esne eta laktosarik gabeko esne kikarak parez pare. Jaki gozoak mahaian eta maila handiko hizketakide ezin gozoago bat begiradaz bestaldean. Zenbat karaktere idazgarri ezabatu ditudan bazenekite… Motibo asko bururatzen zaizkit zu elkarrizketatzeko, baina niri elkarrizketa hau egiteko esan zidaten, azken boladan sari mordoa irabazi duzulako... Lehen saria Iparragirre saria izan zen, eta bereziki gogoan dut lehiaketa bati begira idatzi nuen lehena izan zelako. Gerora batzuk izan dira, Julene Azpeitia; bai Zumaiakoa, baita Durangokoa ere, Kimetz lehiaketa, Ordizian egiten dena. Bertsopaperetan berriz, Lazkao Txiki dexentetan irabazi izan dut, Ibon Zabalan eta ondoren Zapirain Anaietan sariren bat, Julene Azpeitiaren bertsopaper atalean ere saritu ninduten Durangon, Mungiako San Antontxu lehiaketan… Zer dela eta hasi zinen lehiaketetan aurkezten? Bertsotan, bertso eskolako irakasleek zirikatuta izango zen, ziur aski, Ibon Zabala sariketan… Uste dut lehen sorta Naufragoarena doinuan egin nuela… Xuabe hasteko… eta ipuinei dagokienez…?

Oiartzungo prosa eta poesia lehiaketan urteren batean jaso nuen sariren bat, prosan… Poesian ez?

Ez zait asko gustatu izan poesia, momentuz ez… Ez idazteak ez eta irakurtzeak ere… ez naiz eroso sentitzen, beti bertsotara jotzen dut…Azken batean hori baita gustatzen zaidana…errimatzea, neurtzea, zailtasunak izatea zerbait esateko eta sartzeko, ideia bat izatea, mila buelta ematea, eta egun osoa bueltaka ibili ondoren seme-alabak |

101


esatea “horrelaxe nahi dut esan, horrelaxe izatea nahi dut”.

Noiz hasi zinen berriz idazten, inoren akuilurik behar izan gabe? Ba justu unibertsitateko Irakasle Eskolako ikasketak amaitu nituenean; lanik gabe nengoen, eta urte horretan beste ikastaro batzuk egin nituen, baina onlinekoak, etxetik, eta denbora neukan soberan. Orduan hasi nintzen berriz, beti gustatu izan baitzait ipuinak idaztea, bertsoak idaztea, eta baztertuta izan nuen urte batzuetan, baina soberako denbora horrek berak aukera eman zidan berriz hasteko.Hor etorri zen Iparragirre Saria. Sariek laguntzen dute aurrera egiten…

Bai, eta gainera dirua ere badakarte, eta lanik gabe zaudenean… Sariak motibagarriak dira, eta atzean dirua dagoenean, are motibagarriagoak, ez dizut gezurrik esango… Ez esan. Umetatik izan zara sortzailea, fantasiazalea… edo nolako umea zinen?

Uste dut umetatik irudimen handia neukala… Gogoan dut oso amets elaboratuak neuzkala, ez dakit amesten nituelako edo gero garatzen nituelako kontatzeko garaian…baina anaiarrebekin alderatuz detaile gehiagoko ametsak neuzkan…alde horretatik, bai, irudimentsua nintzen, eta sortzea gustatzen zitzaidan: eskulanak egitea, marraztea, karetak egitea… beti izan naiz zalea. Bertso eskolan ere gaztetxo hasi zinen?

10-11 urterekin hasi nintzen, Elizalde Eskolan, eta egia esan albokoek zirikatuta hasi nintzen, ez bereziki nahi nuelako. 20 urte ingururekin utzi nuen, baina bertso eskolako irakasle izaten 18 urterekin hasi nintzen eta hamar urtez horretan aritu nintzen. Bertsolaritza beti egon da etxean, aita bertsolaria izanik beti izan ditut eskura bertso liburuak, aitaren saioetako aipamenak, Hitzetik Hortzera… Zer irakatsi dizu izandako irakasle bakoitzak? Aitak bertsolaritzaren alde polit hori erakutsi zidan, bera gozatzen ikusi dut, oso era lasai eta baikorrean; horrela irakatsi dit bertsolaritza maitatzen. Esteban Martiarenak hasierako

102 | seme-alabak

teknika guztia irakatsi zidan, hasierako magia, hori… Arkaitz Goikoetxearekin bertsoaren teknikan beste pauso bat eman nuen, eta Jon Martinekin bertsoa ulertzeko beste modu bat ezagutu, txapelketetatik kanpo mundu bat bazegoela ikusi nuen… Bertsokera berezia duzu, zeuk nola definituko zenuke?

Agian ordenatuegia. Bat-batean egin ahal izateko, ordenatuegia, alegia. Uste dut bertsolaritza uzteko arrazoietariko bat izan zela hori bera, nik ezin nuela jendaurrean bat-batean egin zehazki egin nahi nuen bertsokera… eta beraz, ez ninduen erabat betetzen. Paper gainean egin beharreko bertsokera bat zen nirea agian, bat-batekoak beste freskotasun bat behar du… Damutu zara bat-batekoa utzi izanaz?

Ez. Sentitu izan dut agian bat-bateko saio bat entzun eta etxerakoan, entzundako gairen bati buruz idazteko gogo izugarria. Baina oholtzara igo eta kantatzekoa, uste dut ez dudala sekula izan. Gainera geroz eta gutxiago gustatzen zait jendearen aurrera azaldu eta bai ala bai zerbait egin beharra. Bertso saio batzuk egin zenituen hala ere… zein oroitzapen duzu garai hartaz?

Oroitzapen ederra daukat oso, adibidez, bertsokideekikoa… Polita zen plana egitea, afaltzea, kantatzea, gozatuta edo ez hainbeste gozatuta ere saioaz hitz egitea, parrandaren bat…Bertsokideekiko harreman estu hori gogoratzen dut, batik bat, saioak gertukoenekin zirenean; Xamoarekin, Egoitzekin, zurekin…

Zeure izaera sortzailea nondik elikatzen duzu bertsoez gain? Musikak inspiratzen nau batez ere, ia edozein estilo gustatzen zait. Zein film, zein abeslari edo zein koadro duzu bereziki inspiragarri? Big fish filma, Mikel Urdangarin abeslaria eta Almendro en flor artelana.

Gustatzen zaizkizun artistek badute elkarren artean ezaugarri komunik? Esango nuke xamurtasuna dela guztiek partekatzen duten ezaugarria.


Zeu ere gai xamurren aldekoa zara? Nik normalean ipuin dramatikoak idazten ditut. Era batean edo bestean heriotza agertzen da; heriotza edo zerbaiten galera. Bestalde, gustatzen zait ezuste ukituak ematea beti, aurreikusgarriak ez diren gertaerak edo pertsonaiak sartzea. Eta zergatik hainbeste heriotza?

Pentsatzen dut nire beldurrik handienetarikoa heriotza delako dela‌ Ezerezean galtzeko beldurra, espazioan galtzekoa, bakarrik. Zer idatziko duzu gerora?

Haurrentzat idazteko gogoa badaukat, eta uste dut egingo dudala, eta helduentzat ere bai akaso, baina helduentzat idazteak ardura handia sortzen dit, gerora gustura irakurtzeko moduko zerbait egin nahiko nukeelako, patxadaz idatzia eta ona. Nola idazten duzu patxadaz eta ongi?

Gauetan idaztea gustatzen zait gehien, eguna argitu arte egon ninteke, ordulariaz ahaztuta. Inspirazioa beti etxean topatu izan dut. Bakarrik eta etxean. Elkarrizketa hau argitaratzerako, ama izango zara. Idazteko gogorik izango duzula uste duzu?

Uste dut beharra izango dudala‌ Idazteko, niretzat momentu bat hartu behar izaten dut; mundutik irten eta nire burbuilan sartzeko. Ez dakidana da denborarik izango dudan, saiatuko naiz hartzen. Haurren sormena bultzatzeko ahalegin berezia egiteko asmoa duzu?

Uste dut modu natural batean saiatuko naizela: diren bezalakoak izaten utziz. Gauza bat bestearekin lotuta dagoela uste dut. Sormenak horretan laguntzen du: zu zaren bezalakoa izaten; zarenetik sortzen duzu, beraz sortzen duzunean, zaren hori ateratzen eta indartzen ari zara‌beraz uste dut beren izaera sortzaile hori libre uzten saiatuko naizela, nola sortu behar duten esan gabe. Alaia martin etxebeste

seme-alabak |

103


Periko Sanroma, atletismoa maitatzen denean Oiartzungo Kirol Astea ospatu zen martxoan hirugarren urtez. Hainbat kiroletan adituek hitzaldiak eman zituzten hil horren azkeneko astean. Azken eguneko ekitaldiak jarri zion ginga kirola ardatz izan zuen asteari: Kirol Saria eman zuten orduan.

Berezia izan zen martxoaren 31ko itxiera ekitaldia. Iaz Girizia elkarteak jaso zuen saria, bere mendi sailak 30. urteurrena bete zuen urtean. Herriko kirolaren alde egindako lana aitortu nahi izan zuten. Ez da 30 urte baino gehiagotan lanean ari den kirol elkarte bakarra. Badago besterik. Horien artean dago Haurtzaro Atletismo Taldea. 1984an sortu zuten Alvaro Agirrek, Jose Ramon Oiartzabalek, Bixente Artolak eta Periko Sanromak. Laugarren horrek hutsik egin gabe jarraitzen du taldeko entrenatzaile gisa, eta bere ibilbidea saritu zuten Kirol Astean.

Ezagutzen dutenek ongi imajina dezaketen bezala, umorez hartu zuen saria. «Orain dela hamabost urte, ez dakit zergatik, sari bat eman zidaten lehenengo aldiz. Hau da bigarrena. Oiartzunen dagoen kirol mailarekin, posible zuten beste bat aukeratu», esan du Sanromak. Irribarrerik galdu gabe, zortekoa dela gaineratu du, beti «diru pila bat» banatzen duten sariak jasotzen dituelako. Serioago jarrita, gazteei aisialdirako aukera bat emateko, Oiartzunen atletismo kluba sortzea erabaki zuten. «Eta horretan jarraitzen dugu», gehitu du Sanromak.

Hasieran, Gipuzkoako Foru Aldundiak mugatutako adinetik aurrera kirola egiten jarraitu nahi zutenentzako federatu ziren. Sanromak ez du «sekula» ahaztuko nola joan zen izen emate prozesu hura: «Gogoan dut notario baten aurrean 25.000 pezeta ordaindu behar izan genituela. Ondoren, atletismo federaziora joan ginen, hura aurkeztu, eta Eusko Jaurlaritzan eman genuen izena. Horrela sortu genuen klub federatua».

104 | seme-alabak

600 pertsonatik gora 33 urte pasatu dira dira ordutik, eta ehunka haur pasatu dira eskolaz kanpoko jarduerak egiteko aukera ematen duen klubean. Sanromak zerrenda batean bilduak ditu guztien izenak. «600 izen, gutxi gorabehera, ditut zerrendan apuntatuak», zehaztu du. Hori bai, gutxienez atletismo proba ofizialen batean parte hartu duten kirolarien izen eta abizenak daude bakarrik. «Gurasoek kiloak galtzera edo sosegatzera bidalitako haurrak ez ditut kontuan hartu», azaldu du. Beraz, 600 baino askoz gehiago dira Haurtzaro Atletismo Taldearekin egondako haur eta gaztetxoak.

Zortzi-bederatzi urterekin hasten dira haurrak, eta Promesa Mailara arte —hemezortzi edo hemeretzi urte betetzen dituzten arte— egon daitezke Haurtzaron atletak. Hala ere, gaur egun badira ikastolaren izena daraman taldean parte hartzen duten helduak ere. Haurtzaro Atletismo Taldean kirola egiten dutenek atletismoa bere osotasunean ezagutzen dute. Atletismoko ia proba guztiak lantzen dituzte, mailu jaurtiketa eta pertika jauzia izan ezik. Errelebo proba, pistan ez ezik, belaunaldien artean ere egiten da. Periko Sanroma: «Gurekin ibilitako batzuk bere seme-alabekin etorri izan dira. Orduan pentsatzen duzu: ‘Jo, zenbat denbora daramadan talde honetan!’. Kirolariak eta gurasoak joan-etorrian egon dira, baina ni beti hemen nago».

Markak Sanromak, baina, ez du dena berak bakarrik egiten. Baditu laguntzaileak. «75 urte ditut, eta nik bakarrik ezin dut. Garazi Urdanpilleta, Itsaso Marcos eta Xabier Salaberria dira entrenatzaileak», eskertu du. Izan ere, hori da taldearen filosofiaren ardatzetako bat: haur zirenean klubean aritu zirenek, heldutasunera iristean, etorri berriak laguntzea.


Kluba aisialdi eskaintza gisa sortu bazen ere, marka bikainak lortu dituzte bertako hainbat atletek. Sanromak gogoan ditu, bereziki, bi atletek ezarritako markak. Pisu jaurtiketan, Gazte Mailan, Amaia Elizalderena, eta jauzi hirukoitzean Maitane Azpeitiarena. «Marka horiek gureak dira. Ez gara hain txarrak!», aldarrikatu du.

Izan ere, pistan nabarmentzea lortzen dutenak Donostiara edo Bidasoara bideratzen dituzte, bertan jarrai dezaten. Bada joan eta atzera Oiartzunera itzuli denik, etxeko giroarekin gusturago egoteagatik.

Urte luze hauetan bitxikeria asko gertatu zaizkio entrenamendu eta probetan. Pasadizo horietako bat kontatzera animatu da: «Behin, ama bat

etorri zitzaidan. Kontatu zidanez, bere semeak esan zion entrenamendura etxeko zapatilak eramateko. Daukadan euskara honekin, esan nion ‘iltzeko zapatilak’ ekartzeko, eta beste hura ulertu zuten. Behintzat haurrak zerbait sanoa ulertu zuen [kar-kar]».

Sanromak bere ibilbidea aitortuko duen saria jaso zuen udaletxeko pleno aretoan. Baina ez zuen agur kutsurik izan, ez: hurrengo astelehenean, 18:00etan, Periko Sanroma Haurtzaro Ikastolan zen, ia egunero bezala, haurrei atletismoaren zirrikituak erakusteko asmoz. Erik Gartzia Egaña (Oarsoaldeko Hitza)

seme-alabak |

105


Maider Zabalegi: “Hain pozik nago naizenarekin, gardentasunak ez dit beldurrik ematen� Maider Zabalegi Zuei diskoarekin bueltatu da musikaren plazara, 12 urteren ondoren. Zerk ekarri zaitu bueltan musikaren plazara? Urte hauetan guztietan gitarra hartu dut, baina lanean, etxean... Aitonaren heriotza prozesuan beste behar batetik abiatuta hartu nuen gitarra. Hil zen egunean jo nuen kantua lehenengo aldiz eta ordutik ez naiz geratu. Zuei diskoa aitona-amonen heriotzatik abiatu da. Ez dizu beldurrik eman horren gai intimoarekin oholtza gainera igotzeak?

Batere ez. Segurtasunarekin zatozenean, ez dizu beldurrik ematen. Denoi ukitzen gaituzten gaiak dira. Dolua bizitzako fase handi-handi bat da: haurra ikastolara eramaten duzun eguna ere dolu prozesu bat da, txikiagoa. Bizitza doluz josia dago. Hain pozik nagoenez naizenarekin, ez daukat ezkutatzeko ezer. Gardentasunak ez dit beldurrik ematen. Nolakoa da Zuei?

Oso intimoa da. Urte hauetan guztietan motxilan harri-kozkorrak sartzen joan izan banintz bezala da, batzuk oso gogorrak eta beste batzuk oso politak, eta orain, bat-batean, hori dena ateratzeko beharra sentitu dut. Eta hau da atera zaidana. Animoz oso baxu edo oso euforiko nagoenean konposatzen dut, oso muturreko egoeretan. Horregatik, disko hau argi handi-handiarekin ikusten dut. Grabazioaren prozesua erraza izan al da?

Dena oso naturala izan da. Planteatu nuen momentutik disko bat aterako nuela, autopista zuzen-zuzen eta peajerik gabeko bat izan da. Eta bukaeran ez dut paretarik ikusten...

106 | seme-alabak


Musikari laguntzaileak badituzu: tartean, Gorka Urra oiartzuarra. Nola elkartu zarete? Lehenengo Urbil Artolari aipatu nion. Ideia planteatu nionean, baiezkoa esan zidan. Pianista ere, Joseba Loinaz, duela 20 bat urte ezagutu nuen. Aipatu zidaten Oiartzunen bazela luthier bat: Gorka Urra. Interneten berari egindako elkarrizketa bat irakurri nuen, eta hurrengo egunean bere tailerrera joan nintzen. Pare bat aste behar izan nituen bera lokalizatzeko, baina gero baiezkoa esan zidan segituan. Ez nekien Oiartzunen bizi zenik ere, eta gezurra badirudi ere, elkarrengandik 50 metrotara bizi gara! Orain zen elkar ezagutzeko momentua. Eta altxor bat izan da. Bizitzako etapek musikatik apartatu zintuzten. Pentsatzen al zenuen noizbait iritsiko zela bueltatzeko momentua?

Ez! 12 urte hauetan musikatik oso aparte egon naiz. Musika utzi eta segituan grabazio bat egin nuen Edurne Pasabanen proiekzio batetarako baina kito. Hortik aurrera denari ezetz esan diot: elkarrizketak, Alaitzek aipatzen zidanean kanturen bat edo grabatzeko... Ez nuen ezer jakin nahi. Eta ez dakit zer pasatu zaidan, 40 urteak izan ote diren edo, baina gandorra atera dut. Oholtza gainerako buelta Oiartzunen egin duzu. Nahita edo hala suertatu delako?

Kasualitateetan ez dut sinesten, baina kausalitate pila bat elkartzen joan dira eta Oiartzunen jotzeko aukera ere horrela sortu zen. Josunek (Cousillas; Kultura zinegotzia) esan zidan diskoa atera behar banuen, herrian aurkeztea ederra litzatekeela. Oso argi nuen leku goxo batean eman nahi nuela lehenengo kontzertua eta udaletxean jotzea gozamena izan zen. Zein sentsazio izan zenituen?

Bezpera arte oso-oso lasai nengoen. Baina bezperan Oiartzun Irratian esan zidatenean “bihar emango duzue kontzertua�, tripak buelta eman zidan. Baina kontzertuan bakea eta lasaitasuna sentitu nuen. Oholtzara igo nintzenean urduri nengoen, baina gero izugarrizko adrenalina txutea izan zen.

Oiartzuar asko zeuden entzuleen artean: di-da batean saldu ziren sarrera guztiak. Oso goxoa izan zen. Sarrerak segituan saldu ziren eta poz handia hartu nuen. 180 pertsona asko dira. Eta sarrerak agortu zirela esan zidatenean, poztu nintzen. Datozen hilabeteetan, zein panorama datorkizu?

Gelditu gabe nabil. Maiatzaren 7an Azpeitian jotzen dugu, 19an Durangon, ekainaren 16 eta 17an ere baditut kontzertuak... Harrera ona ari da izaten diskoa. Baina kontzertuak tamainan emateko asmoa dut. Gainera, gaur egun ez da lehen bezala, kontzertuak bete egiten zirela. Nik, etortzen denarentzako gustura aski joko dut. Alaitz eta Maiderren itzala luzea al da?

Bai, baina onerako. Nire bizitzako oso etapa garrantzitsua izan da. Eta Alaitzekin dudan harremanak oso garrantzitsua izaten jarraitzen du. Maitasunarekin bizitu nuen garai hura eta gaur egun ere hala gogoratzen dut. Beti izango da garai baikorra. Alaitzi izugarrizko ilusioa egin zion nik diskoa ateratzeak. Kuadrillako bazkarian, xanpain botilarekin azaldu zen ospatzeko. Norbaitek esan al dizu panderorik gabeko Maider arraroa egin zaiola?

Ez. Arrarotasun hori nik sentitu dut. Ohituta nengoen eskuen artean beti zerbait izaten. Orain, mikrofonoari heltzen diot ondo eta tarteka, gitarrari. Goiatz Labandibar Arbelaitz

seme-alabak |

107


Karlos Ibarguren Olalde: “Unibertsitateak asko aldatu behar du, bestela, nekez euskaldunduko da Osakidetza” Euskararekin zein harreman izan duzu? Euskara ama hizkuntza dut. Etxean, aitak euskaraz egiten zigun. Eta guk egiten ez bagenuen, bronka izaten genuen. Ama euskaldun berria zen, gehiago kosta izan zaio euskaraz aritzea, vaina ikasi du eta badu gaitasuna aritzeko. Txikitatik euskaraz aritu gara etxean eta ikastolan ikasi genuen. Ikastolan UBI bukatu eta unibertsitatera joan ginenean, asumitu genuen unibertsitatea ez zela euskaraz izango. Gazteleraz ikasi genuen. Garai haietan Ikasle Abertzaleak sortu zen eta unibertsitatean euskararen presentzia erreklamatzen hasi ginen. Kontzientzia bagenuen. Oarsoarrak 2016 saria jaso zenuen urte bukaeran, eskualde mailan euskalgintzan dabiltzanak saritzeko ematen dena. Espero al zenuen?

Errenteriarra sortzez, 18 urte badira Karlos Ibarguren medikua Oiartzunen bizi dela. “Duela bi aste ospitalean oiartzuar batekin topatu nintzen eta esan nion: ‘Hara! Zu ere oiartzuarra zara?’. Eta erantzun zidan: ‘Ni bai, baina zu ez’”, dio barrez. Oarsoarrak 2016 Euskararen Saria jaso du, osasungintza euskalduntzeko jardunean daramatzan urte guztien aitortza gisa.

108 | seme-alabak

Sorpresa izan zen. Gauzak egiten ditut euskararen inguruan baina sentsazioa dut jende askok egiten duela nik adina, eta are gehiago. Euskalgintzan jende pila bat ari da hemen inguruan. Baina norbaitek saria niri ematea pentsatu zuen, eta damutu aurretik, hartu egin nuen. Zer esan nahi izan du zuretzat?

Aitortza bat da. Eta akuilu ona da lanean segitzeko. Horrelako sari bat jaso ondoren, gehiago egin beharra dago. Badago zeregina eta non inplikatua. Medikuntza gazteleraz ikasi zenuela kontatu diguzu, baina tesia euskaraz egitea erabaki zenuen.

Erabaki kontzientea izan zen. 2011n irakurri nuen tesia. Ez dut sekula unibertsitatean eskolarik eman, eta ez nuen tesia egiteko beharrik. Gaiak ikusten nituen eta batzuk iruditzen zitzaizkidan tesi bat egiteko modukoak. Euskaraz zei-


nen tesi gutxi zeuden konturatzen nintzen, eta erabaki nuen egin behar zela tesia, eta euskaraz. Hizkuntza arrazoi garrantzitsuetako bat izan zen tesia egiten hasteko.

Euskarazko tesi onenaren Koldo Mitxelena saria jaso zenuen 2013an Osasun Zientzien arloan, Helduen ospitalez kanpoko bihotzbiriketako geldialdien analisia Euskal Autonomia erkidegoan lanarekin. Bihotz-geldialdien inguruko tesia da. Larrialdietan, anbulantzietan, bihotz-geldialdiekin harreman oso gertukoa daukagu. Gu gehien tentsatzen gaituen patologietako bat da. Oso denbora gutxi daukagu erantzuteko eta beti oso gurea sentitu izan dugu. Iruditzen zitzaidan bazegoela materiala tesia egiteko. Terminologia asko ez zegoen euskaraz, inork ez zuelako gai horren inguruan euskaraz hitz egin. Gazteleraz ere termino asko ingelesetik eratorritakoak erabiltzen dira eta sigla batzuk oraindik ingelesez erabiltzen ditugu. Itzulpen asko ingelesetik zuzenean euskarara egin nituen. Koldo Mitxelenak euskararen kalitatea saritzen du. Javier Agirre medikuak lagundu zidan tesia zuzentzen euskara aldetik, eta bere ekarpena oso ona izan zen. Medikuntzaz gain, euskara asko ikasi nuen tesia egiten. Zenbat denborako lana izan zen tesia osatzea?

Asko. Umeak txikiak ziren. Batzuek, beste adin eta egoera bat dutelako, ez dutelako beste lanik edo beka bat dutelako, tesiari dedikazio osoa eskaini diezaiokete, baina ni saltsa askotan nengoen. Ziklo batzuetan denbora asko eskaintzen nion, gero albo batera utzi, gero berrartzea kosta egiten zitzaidan‌ Ziklikoa izan zen, hartu eta utzi. Halako batean bukatu eta irakurri nuen. Irakurtzeko ere nahiko zailtasun izan nituen. Gaur egun badago datu-base non agertzen diren euskaraz idatzi diren tesiak, baina oso interesgarria litzateke datu-base bat egotea euskaraz dakiten doktore eta katedratikoena, tesia euskaraz irakurtzeko tribunal euskalduna osatzeko zailtasun handiak baitaude. Gai horren inguruan katedratiko den euskaldun bat eta ez dena EHUkoa, nahiko zaila izaten da topatzen. Udako Euskal Unibertsitateko bazkide zara. Zein harreman duzu UEUrekin?

Aspalditxotik naiz bazkide. Ikasle garaian UEUk Udako Ikastaroak antolatzen zituen eta ordutik. Gaur egun harreman asko mantentzen

dut. Oraintxe, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen artean oso proiektu polita jarri dugu martxan: aldizkari zientifiko bat euskaraz (Osagaiz). Bion arteko proiektua da. Euskaraz zientziaz publikatzeko hutsunea sumatu genuen. Elhuyar dibulgatiboa da, publiko orokorrari zuzendua. Aldizkari hau teknikoagoa izango da, profesionalei zuzendua. Osasun zientziez ariko gara, baina ez medikuentzat bakarrik: erizaintza, farmazia, fisioterapia, psikologia‌ Lehenengo aldizkarirako artikuluen artean bat oso polita egon da azalduz nola tratatzen ditugun oraindik diferente emakumeak eta gizonak bihotzeko bat dutenean. Datuek erakusten dute mina diferente kontatu eta sumatzen dutenez, diferente tratatzen ditugula.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) sortzaileetako bat zara, eta duela lauzpabost urtetik hona, lehendakari ere bai. Nondik nora osatu zenuten proiektu hori? Hori ere ni ikasle nintzela sortu zen. Aurten 27. Biltzarra egin dugu. Orduan genuen egoerak bultzatuta sortu zen: euskaraz egin nahi genuen osasunaz, baina termino guztiak erdaraz ziren. Termino asko landu gabe zeuden euskaraz eta landuta zeudenak ez genituen ezagutzen. OEE sortu zenean zeregin diferenteak planteatu genizkio erakundeari: batetik, materiala sortzea, liburuak‌; hasieratik biltzarrak antolatzen hasi ginen (Iparraldera ez gara iritsi, baina Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan txandaka antolatzen ditugu eta horrek aukera ematen digu gure artean euskaraz hitz egiteko eguneroko gaien inguruan); Agote Saria ere badugu (Agote Zumarragako traumatologo bat zen, gurekin Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean lanean aritu zena, minbiziarekin hil zena eta bere omenez saria sortu genuen). Erreibindikazioa ere badago: administrazioari eskatzen diogu pausoak emateko Osakidetza eta Osasunbidea euskalduntzeko. Horrela sortu zen, eta horrela jarraitzen dugu: sortzen eta eskatzen. Momentu honetan, 300 bazkide inguru gara. Zer suposatzen du OEEko lehendakari izateak?

Lan asko. Proiektu pila bat ditugu: biltzarrak; aldizkaria; bertso-saio klinikoa; Osakidetza eta EHUrekin batera Udako Unibertsitatean ikastaro bat hizkuntza eta asistentzia lotuko dituena‌ Eta borondatezko lana, noski. seme-alabak |

109


Aldarrikapen eta behar batetik sortu zen OEE. Urte hauetan egoera aldatu da? Hiru administrazioren menpe dagoen Euskal Herrian du jarrita ikuspuntua OEEk. Egoera oso diferentea da Iparraldean, Nafarroan eta EAEn. Iparraldean euskara ez da ofiziala eta medikuntza ere diferentea da. Nafarroak EAErekin antza gehiago dauka, baina hizkuntza aldetik zonifikatua dago eta ez dago Euskara Planik. Orain arte UPN Gobernuan egon denez, lege asko utzi ditu euskararen inplantazioa zailtzen dutenak eta oraingo Gobernu honek horiek aldatzen hasi beharko du. Gure ustez, orain arte egin duena baino gehiago egin beharko zukeen. EAEn, euskara ofiziala denez, beste errealiteta bat dago: Osakidetzan Euskara Plana badago . euskaldun kopurua altuagoa da Osakidetzaren baitan… Baina oraindik Osakidetzak ez du ziurtatzen gaixoak asistentzia euskaraz jasoko duenik eta langileok ere zailtasun asko ditugu euskaraz lan egiteko. Osakidetzari aldaketa eskatzen diogu: lidergotzatik hasita. Osakidetza zuzentzen duten pertsonek sinetsi behar dute Euskara Planean, bultzatu behar dute, eredu izan behar dute, behartu behar dituzte azpitik dituztenak betetzera… Uste dugu badela garaia UEMAko herrietan, Osakidetzako arnasguneak sortzeko eta euskara hutsean funtzionatuko duten osasun-zentroak sortzeko zirkuitu euskaldunak sortzeko. Pauso potenteagoak ematen hasi behar dugu eta erakutsi behar dugu Osakidetzak euskara hutsean funtzionatu dezakeela, posible dela euskaraz lan egitea eta asistentzia jasotzea. Bilatu behar ditugu moduak euskaraz ez dakien jendea eta euskaraz lan egin nahi dugunok elkarrekin bizitzeko. Administrazioak eta Osakidetzak planteatu beharko du elebiduna ez den jendeak ezin duela administrazioan lanik egin. Administrazioan lan egin nahi duen edonork ulertu beharko du lana bi hizkuntzatan eskaini behar diola bere lana jendeari.

Duela pare bat urte Medikuntzako ikasleek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten. Tartean oiartzuar batzuk ere baziren. Iaz ere errepikatu zuten aldarrikapena eta aurten ere gauza bera pasatuko da. Medikuntza euskaraz ikasi nahi duten guztiek ez dute modurik Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko. Oiartzuar dexentek medikuntza edo osasun-arloko beste gai batzuk kanpoan ikastera joan behar izan dute, euskaraz ikasi nahi zutenean, ezin izan dutelako EHUn sartu. Gainera, sartuta euskara hautatzen baduzu ere, ez dizute ziurtatzen ikasgai guztiak euskaraz jasoko dituzunik. Hori lotsagarria eta onartezina da. Unibertsitateak asko aldatu behar du. Bestela, nekez euskaldunduko da Osakidetza. Bertso saio Klinikoa antolatu duzue OEEn. Ez dut uste kasualitatea denik, jakinik erakundeko lehendakaria bertsozalea dela. Oiartzungo Bertso Eskolako kide zara, Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketetan epaimahaikide… Nondik dator harreman hau?

Oiartzun bera dugu UEMAKo herri…

Gaztea nintzenean, ez nuen halako afiziorik bertsotarako. Baina poliki-poliki sortu zitzaidan. Oiartzunera bizitzera etorritakoan hasi nintzen Oiartzungo Bertso Eskolan, Exteban Martiarenarekin, eta hor jarraitzen dut. Oroitz Azurmendi Bertsozale Elkartean ari zela lanean animatu ninduen epaile izatera. Ordurako afizio ikaragarria nuen. Badu zerbait berezia Txapelketa bat horrela bizitzeak. Ardurarik gabe saio bat entzutera oso polita da, baina epaile izatea ere bai. Epaileok prestakuntza jasotzen dugu. Udaberrian berriz hasi ditugu prestakuntza lanak Euskal Herriko Txapelketa delako aurten. Esango nuke bertsoena dela, badelako euskal kulturaren aldeko apustu bat, niren militantzien artean hobby antza handiena duena. Bakarrarekin geratu beharko banu, hau izango litzateke, dudarik gabe.

Eta lehengo udan bertan ordezkapenak egiteko mediku elebakarra bidali zuten Oiartzunera; eta aurten arrisku bera daukagu. Onartezina da. Honek eskatzen du unibertsitatea aldatzea. Gaur egun unibertsitatea antolatua dagoen moduak ez du ziurtatzen nahiko jende elebidun prestatuko duenik. Euskal-adarra beherantz doa, ez dago plaza kopururik jasota euskaraz ikasi nahi duten ikasleentzat eta hori borondate politikoa da.

Nik uste baietz. Prestakuntzan hasi naiz, eta ni prest nago. Baina saioak ikusi behar dira. Saiatzen gara epaileen artean herrialdeen arteko oreka -ahal den neurrian-, genero oreka -ahal den neurrian-… mantentzen. Momentuz, epaile taldean ere emakumeak gutxiago direnez gizonak baino, beraiek aukera gehiago daukate epaitzeko. Baina printzipioz faseren bat epaituko dut.

110 | seme-alabak

Beraz, aurten ere Euskal Herriko Txapelketan epaimahaikide izango zara?


Semeak, Josuk, jaso du bertsotarako afizioa. Berezkoa edo zure eskuan dago atzean? Ez diet bereziki transmititu bertsoaren gaia, ez diet sekula esan Bertso Eskolan hasteko… Hiru seme-alabetatik, bakarra hasi da Bertso Eskolan. Zaharrenak afizioa badu, eta saioetara joatea gustatzen zaio. Azkenean, etxean entzuten duzunak badu eragina, aukera gehiago daude, horretan aritzeko. Kasu honetan, semeak badu afizioa eta ni baino bertsolari hobea izango da, seguru. 16 urte ditu. Iraitz Mateo, Jon Otegi, Jokin Irastorza eta laurak biltzen dira Arkaitz Oiartzabal Xamoarekin. Lehenengo plazak egin ditu Eskolarteko Txapelketan, Herriarteko Txapelketan, Oreretako gaztetxean… Alaba zaharrenak, berriz, medikuntzako adarrari heldu dio…

Hori ere etxean ikusitakoa izango da… Baina ez ditugu inoiz bultzatu mundu horretara. Ama ere erizaina dute eta etxean asko hitz egiten da osasun arloaz. Niri asko gustatzen zait eta pasioz hitz egiten dut gaiaren inguruan. Alabak lehenengo urtea du eta bera izan da euskaraz ikasi ezin izan duen oiartzuar horietako bat. Kanpoan dago medikuntza ikasten gazteleraz, eta ikasgairen bat, katalanez. Emazteak ere egin du tesia. Zuen artean koordinatzea ezinbestekoa izango zen bakoitzak bere karrera profesionala nahi bezala bideratu ahal izateko, ezta?

Noski. Nik tesia bukatu arte berak ez zuen berea hasi. Ni tesia egiten ari nintzen bitartean, etxean zama gehiago zeraman berak, eta gero alderantziz. Egia da biok gabiltzala mila saltsatan: hauetaz aparte, beste militantzia eta afizio batzuk ere baditugu. Horri gehitu behar da etxeko martxa, kirol pixka bat egitea… Egunak 24 ordu ditu eta moldatu beharra dago. Koordinazio kontua da: etxeko lanak banatu, eta ez dago besterik. Herri mailan pertsona ezaguna zara. Nolakoa izan da Oiartzunera egokitzea?

Ez naiz hain urrutitik etorri. Oreretan bizi nintzenean ere ordu asko pasatzen nituen Oiartzunen: dantzaldiak zeuden garaian eta… Oiartzuar asko ezagutzen genituen Oreretan mugitzen zirelako; Orereta Ikastolara etortzen zirelako ikastera, militantziatik... Ezagun asko nituen eta, alde horretatik, integratzea erraza izan zen. Gainera, haurrak haurreskolara doaz, gero ikastolara… eta hor ere sortzen dira harremanak. Gaur egun dugun kuadrillaren zati handi bat seme-alaben ikastolako ingurutik etorri zen. Erraza izan da. Eta saltsetan sartzen hasten bazara, erraza da jendea ezagutzea. Beraz, saltseroa zaitugu, Karlos…

Ez dakit saltsetan sartzeko gaitasuna dudan, edo proposatzen dizkidaten saltsei ezetz esateko zailtasuna, kar-kar-kar. Goiatz Labandibar Arbelaitz

seme-alabak |

111


Enrike Lekuona Ibarguren: “Oiartzungo herriak konturatu beharko luke izugarrizko altxorra duela bibliotekan� Ugaldetxoko eskola azpiko arotzaren semea, Enrike Lekuona, Enrike liburutegikoa bihurtu zen urteen poderioz. Aurten, erretiroa hartu berri du.

112 | seme-alabak

Ugaldetxotarra izatez, nahiz eta Elizalden bizi zaren azken urteetan. Zenbat aldatu da zure auzoa eta herria ume zinenetik? Pila bat aldatu da auzoa eta herria bera, zer esanik ez azken 65 urteetan. Batez ere, zona industrialak sartu zirenean. Oiartzun, eta Euskal Herrian, goldetik laserrera 40 urtean pasatu da. Duela 60 urte Oiartzunen behiekin goldean ari ginen. Eta orain 3 dimentsioko inpresorak dauzkagu. Ikaragarrizko aldaketa, eta azkar, eman dugu. Pikabene Ugaldetxo zen garai ba-


tean, muga-muga. Orain errotonda ttiki hori dagoen tokian langa zegoen. Murrua Gariñon hasten zen, Tolarieta bitartean. Erdian sarrerako atea zegoen. Udaletxean, Lartaungo gaueko eskoletan ibili nintzen tarte batean. Bizikletan jaisten ginen Ugaldetxora eta udazkenean, goitik behera abiatzen ginenean, ataka horretan hiru-lau graduko aldaketa egiten zen, kalean epelxeago eta Ugaldetxon, hotzago. Ugaldetxotarra zarela esan dugu, baina nongoa?

Aldabenen jaioa naiz. Etxean. Goian eskola zegoen, Luisa Berrondo Xamoako maistrarena. Ni eskola azpian jaio nintzen. Horregatik, Eskola azpiko arotzaren semea nintzen. Hori nuen titulua, aita arotza nuelako. Gurasoak oiartzuarrak zenituen?

Ez. Ama Lezokoa eta aita irundarra. Gosearen bitartez elkar ezagutuak 36ko Gerra ondorenean. Aitak-eta errota zuen Irungo Bentetan. Ama Gaintxurizketako baserri batean bizi zen eta artoarekin errotariarenera joaten zen. Neska gaztea, eta errotaria mutil gaztea, elkartu egin ziren. Aitak lana Errenterian egiten zuen, Urangarenean, eta Irundik etorri beharrean, hurbilago izateko, Oiartzunera etorri ziren bizitzera. Irungo aitona Artzu ingurukoa zen, Hondarribikoa, baina Lekuona abizenak jatorria Oiartzunen du eta Inguruan zabaldu zen. Fisikoki Lekuonatarrok buru borobila-eta dugu, Oiartzungo traza. Ume zinela zer egiten zentuen?

Orduan etxerako lanik ez genuen izaten, apenas. Ediciones Bruño entziklopediarekin egin genuen gure karrera guztia. Ugaldetxon labaderoa zegoen, oraingo futbol-zelaiko zubiaren azpian, eta hondar pixka bat izaten zen han. Eguraldi onetan txapatan ibiltzen ginen. Hondarretan alpargatekin bidea osatzen genuen –kurba eta mendi batzuekin– eta Martini txapekin ibiltzen ginen, laranja azalekin forratuta. Frontoirik ez zegoen. Txipitoko villa egin zutenean izan zen frontoia Ugaldetxon. Txapatan eta botetan ibiltzen ginen. Eskolara goiko pisura joaten al zinen?

12 urtera arte bai. Azkeneko bi urteak liburutegia den horretan egin nituen. Juan Mari eta Javier apaizak aritu ziren hor, eta beste bi maisu.

Urte batzuetan eskola izan zen hor. Oiartzungo lehenengo batxilleratoak garai hartan hasi ziren. Gu zaharrentsuenak ginen, baina gazteagoak ere bazeuden. Eta 14 urterekin lanera joan nintzen. Asko etortzen zineten plaza aldera umetan?

Umetan, astero elizara etortzen ginen. Oso garrantzitsua zen garai hartan. Frontoian jokatzera ere kalera etortzen ginen. Hasieran oinez ibiltzen ginen, eta gero bizikletan. Plazakoak lotsagabeagoak eta ausartagoak ziren. Pilotan ere, guk indarra bai, baina kaletarrek abilidade gehiago zuten. Eskuak handi-handi eginda joaten ginen eskolara. Eta Lartaungo gau eskolak zer ziren?

Lanera hasita gero joan nintzen. Julian Bergaretxerekin eman nituen klase batzuk. Denetik ematen zuten: marrazketa Mendibilek; Julianek hizkuntzak -frantsesa-, kultura orokorreko kontuak… Pare bat urte egin nituen. Orduan ikasketak egiteko oso aukera gutxi zegoen. Lanera, nora?

Lanera. Tailer mekaniko batean hasi nintzen eta 40 urte arte egon nintzen han. 25 urte mekaniko eta 25 urte liburu artean, hori izan da nire lan-bizimodua. Non egin zenuen soldadutza?

Petate bila Loiolara joan nintzen nire bizar eta ilearekin. Uste dut bakarra nintzela zarpa horiekin. Loiolatik etorrita Jeronimo Torreskoak Garbunon zuen ile-apaindegira joan nintzen eta zerora mozteko eskatu nion. Soldadutzako azkeneko astean afeitatu nintzen azkeneko aldiz. Gasteizen nuen soldadutzako kanpamentua, eta Loiolan hilabete bat eta Bentasen egin nuen gainerakoa. Militarrak berdinak dira Bentasen edo Saharan. Erregimen militar espainola nazkagarria da. Urte eta erdi hori oso gaizki pasatu nuen. Gainera, hemen giro berezia zegoen gai politikoarengatik. Guardia pila bat egiten genituen. Nire bizitzako egunik zoriontsuenetako bat jendilaje horren artetik kalez jantzita atera nintzena izan zen, agurtu ere egin gabe alde egin nuena. Bukatzean, kartilla bat ematen ziguten, bukatu zenuela zioena. Azpimarra bat zuen, eta ni konturatu gabea. Pasaportea egitera joandakoan faltsifikatua zegoela esan zidaten, eta izutu nintzen, berriz soldadutza egin behar seme-alabak |

113


ote nuen! Bentasera joan nintzen, zuzendu zidaten. Geroztik, ametsa egiten dut oraindik soldadutza bukatu gabe dudala! Bizipen hark asko markatu ninduen. Hiltzen erakusten dizute. Giza irudi bat jarri 200 metrotara eta tiro egiten, haiek esandako tokira. Ejerzitoa… ze gauza berezia! Azkeneko zigorra hantxe bete nuen. Bazkaldu eta gero beraien teoriak ematen zituzten: armak nola funtzionatzen zuten eta. Galdera egin zidaten eta ez nuen ideiarik. “Biharko, 500 aldiz idatzi erantzun zuzena”. Militarrek eskolako sistema berdina erabiltzen zuten. Bizitzan urte eta erdi kentzen zizuten. Ni orduan lanean ari nintzen, eta paga estrak kobratzeko eskubidea genuen. Eta hilabeteko baimena ematen zuten 15 hilabete horietan, eta lana egiteko aukera izaten nuen. Bestela, gastua gastuaren gainean zen. Nik apetituarekin zorte handia izan dut beti, eta hango janari gehiena jaten nuen. Baina estomagotik gaizki zebiltzanek dena erosi egin behar izaten zuten. Udaberria urtaro ona da niretzat, bizimodu aldaketak hala gertatzen zaizkit. Apirilaren bukaeran bukatu nuen soldadutza eta maiatza hasieran hartu dut erretiroa. Nolatan egin zenuen lan-aldaketa?

Langabezian geratu nintzen. Bibliotekako obrak bukatu zirenean, mantenurako eta laguntzaile norbait behar zen. Prest nengoela esan nuen eta proba gisa hasi nintzen. Inor ez zen kexatzen. Anak (Alvarez) laguntzailea behar zuen eta ea prest nengoen galdetu zidaten. Baietz nik eta gutxieneko azterketa batzuk egin nituen: Euskarako 2. maila eta horrelakoak. 25 urte hauetan asko aldatu da liburutegia?

Bai. Ana ni baino bi hilabete lehenago hasi zen lanean. Zerotik hasi zuen biblioteka. Hor dauden ia liburu guztiak gure eskutatik pasatu dira: 34.000-35.000 liburu daude, eta katalogatuak gehiago. Txingurri lana da: berriak sartu, zaharrak atera… Teknika ere asko aldatu da. Hasieran, eskuz egiten ziren fitxak eta mailegua, bazkidearen eta liburuen fitxa klipekin lotuz. Ordenagailua sartu zenean askoz azkarrago bihurtu zen dena. Lehengo sistema polita zen, fitxa guztiak alfabetikoki ordenatuak zeuden, bakoitza bere argazkiarekin. Zenbaitetan, ganbarara joaten nintzen eta fitxak begiratzen nituen, haurrak nola hazi ziren ikusten… Baina dena sarean jarri denean liburutegi guztiak

114 | seme-alabak

konektatu dira, eta mundu berri bat ireki da. Izugarrizko altxorra dago hor! Oiartzungo herriak konturatu beharko luke izugarrizko ondarea duela. Kiroldegira fisikoki esfortzu minimo bat egitera joan behar duzu, baina liburutegian dena plazera da: pelikulak, liburuak, ordenagailuak… Gainera, ez daukagun liburu bat irakurtzeko kapritxoa baldin badu baten batek, ekarri egiten dugu edo erosi. Eta herritarrentzat dohainik da. Denon zergekin sortutako altxor bat da. Jendeak erabiltzen du, baina uste dut asko ez direla kontziente ze ondare dagoen hor. Azkeneko urteak, orain Ikasle Gela den horretan, jarduera dexentekoak izan dira: hitzaldiak, pelikulak... Herri honetan kalitatean irabazten ari gara. Ezagutzen al dituzu bazkide guztiak?

4.900 inguru dira. Denak ez dira joaten, erremesak egoten dira. Bazkide egin eta bost urtean, hilabetean behin joaten dira. Gero, karrera bukatuta ezer ez eta gero bueltatzen dira seme-alabekin. Gehienak, %90a, ezagutzen ditut: Eta tratua askorekin dut. Irakurzalea al zara?

Ez oso. Irakurtzen dut, baina lehenengo 25 orrialdeak ez bazaizkit gustatzen ez dut jarraitzen. Literaturan betelan asko dago, eta aspergarriak egiten zaizkit. Millenium trilogiako hiru liburukoteak ikusten nituenean, hirurak onak izatea ezinezkoa iruditzen zitzaidan. Hainbeste imajinazio ezin du izan pertsona batek. Eta ez ditut irakurri. Tartean, badaude gauza oso on eta ingeniosoak. Behin hasi nintzen irakurtzen Jose Saramagoren Ensayo sobre la lucidez, intsumisioari buruz. Hauteskunde batzuk iristen dira, hauteslekuak ireki goizeko 9etan, 10ak inor ez, “eguraldi txarra da eta jendea animatuko da”, 12etan inor ez… Izugarrizko boikota. Hortxe bukatu nuen liburua. Izugarrizko soluzioa iruditu zitzaidan. Ez nuen gehiago irakurri nahi. Herriko kulturaren, ondarearen… zalea bazara. Oiartzun urtekariak, Mugarriak, Udala Informatzenak bibliotekan jaso dira?

Oso txukun jaso ditugu. Bilduma osoak daude. Liburutegiari esker errekuperatu ditugu bestela galduko ziren Del Oyarzun antiguo zahar batzuk. Herriko kontuak jasotzeko toki aproposa da. Herriko kontuen zalea naiz. Jende ezagun askoren artikuluak daude. Urtean


zehar jendeak erabiltzen ditu. Aurkibideak dauzkagu eta hori zortea da. Urtekarietan izugarrizko altxorra dago. Lehen, Adolfo Leibarrek aurkibidea prestatzen zuen eta norbaitek jarraitu beharko luke lan hori egiten.

Garai batean “eskola azpiko arotzaren semea” izango zinen, baina azken urteetan askorentzako “Enrike liburutegikoa” izan zara. Titulu ona da? Oso eskertua da. Pertsona pila bat ezagutu dut azkeneko 25 urtean. Haurrak, askotan, abizenarengatik familiekin lotzen nituen. Asko ikasi duzue urte hauetan herriaz?

Herriaz, pertsonez, liburuez, informatikaz zerbait… Gure garaian informatika ez zen existitzen, ordenagailua pizten ere ez nekien. Eta orain, gutxienekoa badakit. Ilustre batzuk ere ezagutu ditut, Ramon Zulaika bezalako lagun onak. Egunero-egunero etortzen zen pertsona metodikoa zen. Ameriketatik ere etortzen ziren Oiartzungo abizenak zituztenak. Behin, Seintar bat etorri zen. Aitona oiartzuarra zuen. Bera bigarren belaunaldikoa zen, eta ez zekien espainolez ere, ingelesez bakarrik. Ikastolako haur batzuk zeuden, eta nik ingelesez tutik ez nekiela, haurren laguntzarekin komunikatu ginen. Bere abizenaren jatorria jakin nahi zuen. Auñamendi entziklopediako fotokopia batzuk eman nizkion. Gero, karta bat idatzi zidan. Horrelako pasadizoak gertatu zaizkit. 2000. urtean edo, ilunabar batean azaldu zen mutil bat izugarrizko bizarrarekin eta motxila handi batekin. Hasieran pentsatu nuen “zein ote da hau?”. Bi hilabetean behin-edo azaltzen zen. Azkenaldira, lagun egin nintzen berarekin. Bilboko tipo bat zen, oso jatorra, 20 urtez geroztik Europan zehar zebilena. Galdetu nion lo non egiten ote zuen, eta lagun baten etxean erantzun zidan. Ez nion gehiago galdetu. Baina behin esan zidan Ramon Elkoro apaizaren etxean egiten zuela lo. Irribarre batekin irakurtzen zituen liburuak eta Espasa entziklopediak. Inbidia ematen zuen. Bazirudien ez zuela ezer, eta oso mutil ona zen.

Oiartzunen dagoen giroa gustuko omen duzu. Zer du berezia bada? Oso giro naturala dago. Denak ez gara ezagutzen, baina gehienak bai. Ez gara kontziente Oiartzun herri jator bat dela. Liburutegia etxe ireki bat da, eta ez dugu inoiz kasu arrarorik izan ertzainei edo udaltzainei deitu behar izateko… Tartean-tartean libururen batzuk faltatu izan dira, baina jendearen portaera oso ona da. Herrian giro zintzoa dagoela iruditzen zait. Kanpoko batek baino gehiagok esan izan dit ze herri baketsu eta lasaia den. Eta hala da. Bizileku goxoa da niretzat Oiartzun. Eta orain, erretiroa hartuta, zer egin behar duzu?

Orain aberatsa naiz! Badakizu zer den denbora izatea? Zer egin? Eskulanak gustatzen zaizkit, tarteka jendea bisitatu… pentsatzen dut moldatuko naizela. Eta aspertzen banaiz, zorionekoa ni! Liburutegiko fijoek jakingo zuten erretiroa hartzera zindoazela. Zer esan dizute?

Azkeneko egunetan beraiek ni baino gehiago akordatzen ziren! Polita da. Publikoan egiten baduzu lan, beti zara ezaguna. Ez ginen perfektuak izango, baina ahalegindu gara gauzak ahalik eta ondoen egiten.

Arotzaren semea eta eskulanzalea… haren herentzia da? Bai. Etxean haren erreminta asko dauzkat, eta ez daude herdoilduak. Horrek esan nahi du erabili egiten ditudala. Etxeko edozein gauza egiteko moldatzen naiz, gustatzen zait. Oso gremio gutxi sartu dira nire etxean. Tabernak ez nau tiratzen, nahiz eta tarteka lagunei bisitaren bat egingo diedan. Toki pribilegiatuan bizi gara, bai mendialdera eta bai kosta aldera. Osasunak laguntzen banau, kapitain jeneral izango naiz. Goiatz Labandibar Arbelaitz

seme-alabak |

115


Dena ematen zuen gizona!

Oraindik gogoan dut Xegundok lagun batek etortzeko gogoa zuela eta ea inporta ote zitzaigun galdetu zigun aldi hura. Lehenengo momentuan, lagun hura zein ote zen eta ze interes ote zuen gu entzutera etortzeko pentsatu nuen, baina zu atetik sartu zinenean, ulertu nuen guztia.

Izan ere, baserri mundutik zentozen gizon bat zinen, gure kulturari oso loturik zeunden pertsona horietako bat. Astea joan eta astea etorri, elkar ezagutzen joan ginen eta gure bertso-eskolan murgiltzen joan zinen, aldi berean, ohikoa zenuen itxurazko zakarkeria harekin, baina barruan gizon jator eta bihotz handiko bat azalduz.

Poliki-poliki, gaiak jartzen hasi zinen, nabarmen utzi zenuen hasieratik ez zinela etorrera labur bat izango. Zure zeregin horretan buru-belarri sartu baitzinen. Gustura entzuten genituen zure ahotik Pau-Txikiko mutilzaharraren istorioak, zure behiaren erosketan pasatakoak, zure baserriari lotutako gai xelebre haiek eta abar... Halakoa baitzinen, ematekotan, dena ematen zuen horietako bat. Guztiok omen ditugu bi zati, guztiok omen dugu argia eta itzala, agertzen duguna eta gordetzen dugun hori, edo agian ikusteko gai ez garena. Zu, Luix Mari, nabaritzen zen gauzak gordetzeko garai batean ez zeundela. Zure alde guztiak erakusten aritzen zinen horietako bat zinen, besteek esango zutenak hainbeste

116 | seme-alabak

izutzen ez zintuen bizitzako momentu batean baitzeunden. Guk ere, zuregan bi zati horiek ikusi genituen. Aldi berean, kapaz baikinen hemezortzi urterekin AĂąarbeko presan bederatzi hilabetez lanean aritu zen baso-gizon hura ikusteko zugan eta zure andrea hil zeneko momentu tristea azaltzen zuen gizon sentibera. Baina, ez guk dohain berezirik genuelako horretarako, zuk erakusten zenizkigulako baizik.

Gogoratzen dut oraindik ere, kontatu zenidanean, emaztea hil ondoren pasa zenuen bolada txar hura nola gainditu zenuen. Zu trukak salbatu omen zintuen. Juan Joze Trajinosek eraman omen zintuen jubilatutara trukean jolastera eta laguntasun horretan zabaldu omen zitzaizkizun begiak, orduan hasi omen zinen argia ikusten. Nire baitan, asko pentsatu izan dut kontatu zenidan hartan, eta beti, ondorio berdinera iristen naiz, zu, ez zintuela trukak salbatu, maitasunak baizik. Lagunarteko maitasun hartan sentitu zinenean, bihotza poztuko zitzaizun.

Guztiok gabiltza beldurtuta, buruan kaltea besterik egiten ez diguten ideia okerretan pentsatuz, baina maitasunak urtu egiten ditu horiek guztiak, jela koxkor bat eguzkitan bezalaxe. Zuk agian, ez zenekien hau teorizatzen edo hitz egokiz esaten, baina zure jarrerarekin adierazten zenuen. Maitasuna eta umorea bilatu eta zabaltzen bizi zinen, guk behintzat halaxe jaso genuen. Agian, zuk ere, horregatik zabaltzen zenituen haiek, bazenekielako bizitzarako botikarik onenak zirela.


Nola liteke urte gutxiren buruan, pertsona bat bere lagunekin egotetik iheska ibiltzetik, lagun artearen arima izatera pasatzea? Ba horixe zinen zu, horixe lortu zenuen. Bihotza zabalik eta disfrutatzera irekia dagoen pertsonak bakarrik lortu dezake hori. Eta zu horixe zinen, dena naturaltasuna eta freskotasuna, guk behintzat halaxe oroituko zaitugu.

AĂąarbeko lizar eta arkaziak botatzen aritzen zineneko hura eta pasa den urteko Xanistebanetako bertso saioan gaiak jartzea, ez dira antzeko lanak, oso desberdinak hobeto esanda. Baina zuk berdindu egin zenituen. Batean eta bestean, jartzen zenuen energia berdina baitzen. Gauza guztietan bihotza jartzen zenuen, baina ez zati bat, oso-osorik. Agian, horregatik huts egingo zizun azken unean, gehiegi erabilia zenuelako. Dena ematen duten pertsonak ez omen dira ezerezean gelditzen. Zuk gure bertso eskolako giroan eta bertako bakoitzarengan hutsune bat utzi diguzu. Paradoxa bat dirudien arren, hainbeste ematen duenak hutsunea uztea, oso logikoa da, ematen zenigun horren esperoan gaudelako. Zuk bakarrik ematen zenekielako hori. Gaur hitzez eskertu nahi dizugu eman diguzuna, astero zu faltan hartzea da egiten dizugun eskerrik onena, baina dena ematen zuenari, ahal duguna ematea gutxienekoa da. Zauden lekuan zaudela ere, haraino besarkada bat bidaltzen dizugu, lagun, zu bezalaxekoa, indartsua eta maitasunez betea. Mila esker, Luix Mari!

Ander Lizarralde, Oiartzungo Bertso Eskolaren izenean

seme-alabak |

117


Juan Mari Etxabe “Entrenatzaile bezala poz handiagoa hartzen dut garaipenekin arraunlari bezala bainoâ€? 1966ko abenduaren 13an jaio zen Juan Mari Etxabe, Arraguako Juanita-enea etxean. Egun hartan inor gutxik pentsatuko zuen Oiartzungo herriak eman duen arraunlaririk handienetakoa izango zenik. San Juanen hasi zinen arraunean. Akordatzen zara zergatik, nolatan hasi zinen? Bai, oso ondo gogoratzen naiz. 16 urte nituela aitari lan batean laguntzera joan nintzen San Juanera, eta sanjuandar batek, Jon Sarrik, arraunean hasi nahi nuen galdetu zidan eta nik baietz esan nion. Asko gustatu zitzaidan eta ordutik guztiz engantxatuta geratu nintzen. Ez zara San Juanen ibilitako oiartzuar bakarra: Joxe Ramon Oiartzabal, Jokin Mitxelena‌ Horiekin ere aritua zara?

Bai, bai. Ni oso gaztea nintzen eta beraiek beste maila bat zuten. Joxe Ramon Mundialetan eta Olinpiadetan ibilitako arraunlaria da eta pertsona izugarri ona. Asko lagundu zidaten eta eskuzabalik hartu ninduten taldean. Kotxean ere beraiekin ibiltzen nintzen. Orduan ez zegoen autobusik. Arraguan jaso eta entrenatzera joaten ginen. Nik ez nuen kotxerik eta beraien kontura ibili nintzen. Beraiei esker ere hemen nago.

21 urtez aritu zinen San Juanen arraunean (1982-2003). Gero, Urdaibai eta Castro taldeetan ibili zinen arraunlari. Zein oroitzapen dituzu garai haietaz?

2017-01-31 Lorena (ama), Kattalin Mattin (seme-alabak).

118 | seme-alabak

Onak. 2000. urtean Donibaneko itxi zen eta bi klubak hurbildu ziren. 2002an San Juanen


nintzen baina lan giro nahiko traketsa zegoen oraindik, herria ere zatituta zegoen. Eskaintza egin zidan Urdaibaitik Joxan Olaskoagak, eta poza eman zidan. Adinean ere aurrera nindoan, 35 urte inguru izango nituen orduan, dagoeneko familiarekin… Etxean ere hitz egin behar nuen emaztearekin erabaki ahal izateko. Horrelako proiektu batean asko bidaiatu behar da, kasu honetan Bermeora, eta urruti dago. Hasi ginen eta oso gustura, egia esan. 2004an oso denboraldi ona egin genuen: Liga irabazi genuen eta oso irudi politak ditut buruan. Castron berriz bi urte egin nituen arraunlari Jose Luis Korta entrenatzaile nuela, eta han ere oroitzapen politak ditut. Garaipen pila zituen taldeak, talde oso fuertea zen eta ekonomikoki ere oso ondo zebilen. Klubean giro oso polita zegoen. Eman zidaten tratua eta han pasatako egunak oso onak izan ziren. 2006/2007an entrenatzaile jarri nintzen. Kortaren ondoren, niri eskaini zidaten entrenatzaile postua. Lehenengo aldia zen talde bat gidatzen nuena eta gainera goi mailakoa! Erronka oso handia zen niretzat, baina zuzendaritzak eta bertakoek asko animatu ninduten pausoa ematera eta nigan zuten konfiantza ikusirik, onartu egin nuen. 2006an Kontxa irabazi genuen. Kirolari olinpiarra izan zara?

Ez, arraun mugikorrarekin aukera izan nuen Bartzelonako Olinpiar Jokoetara joateko baina lana zela eta etxekoak… azkenean ez nintzen joan. Leesburgeko Mundialetara joateko aukera izan nuen Euskal Herriko selekzioarekin eta oso esperientzia polita izan zen. Arraun mugikorra ikaragarri gustatu zait beti baina pisu txikian ibiltzeko handiegia nintzen eta handian ibiltzeko txikiegia… Hala ere, arraunlari internazionalekin postua borrokatzea eta zuten maila ikustea ikaragarria izan zen esperientzia gisa. Pena bakarra dut: arraun mugikorra gehiago egin ez izana. Entrenatzaile gisa ibilbide luzea duzu: 2007an Castron hasi zenuen ibilbidea.

2007-2008-2009 egin nituen Castron, garaipen asko lortu genituen, liga, Kontxak, Espainiako txapelketak… trainerilletan, bateletan… denboraldi oso mamitsuak izan ziren. 2010a Santurtzin pasatu nuen eta Urdaibaitik eskaintza egin zidaten. Santurtzin zegoen lan-giroa ez zen onena, herria zatituta zegoen, eta nahiz ba-

nuen aukera beste urtebete jarraitzeko, Urdaibaik egindago eskaintza oso tentagarria zen eta joatea erabaki nuen. Urdaibain lagun oso onak egin nituen, baina azkenerako zuzendaritzak eta nik iritzi oso ezberdinak genituen, ez ginen ados jartzen eta San Juanera itzuli nintzen zuzendaritzan lan egitera.

2013an San Juango Bateleren entrenatzaile hasi nintzen. Esperientzia berri bat izan zen nesken talde bat entrenatzea. Emakumezkoen arrauna goraka zetorren, gu laguntzen saiatu ginen eta arraunlariek ere asko jarri zuten beren aldetik ikasteko, hobetzeko. Hiru urte zoragarri izan dira eta irabazitako banderak baino poz handiagoa ematen didate egindako harremanek. Oso gustura egon naiz: izan dudan talderik onenetako bat izan da. Lehengo denboraldiko taldeak zuen giroa oso ona zen eta emaitza on haiek giro horren ondorio izan zirela uste dut. Askotan galdetzen didate: zer da hobeto neskak edo mutilak entrenatzea? Niretzat ez dago ezberdintasunik. Modu berean entrenatu ditut mutil eta neskak. Bi kasuetan erabakiak hartu behar dira eta lan asko egin behar da.

Santurtzi, Urdaibai, Batelerak… eta orain, San Juango mutilak. Esango al diguzu bakoitzean zer ikasi duzun? Zaila da. Egunero ikasten dut zerbait berria eta ez nuke jakingo esaten talde bakoitzean zer. Arraunlari gias gauza asko ikasi ditut izan ditudan entrenatzaile guztiengandik. Bakoitzak bere alde onak eta txarrak zituzten. Txarrak, ez dira benetan txarrak. Entrenatzaile batek hartzen dituen erabakiak taldearen hobe beharrez hartutakoak dira, taldearen onerako direla pentsatzen dituenak. Kontu teknikoagoak ere ikasi ditut -zein neurri jarri arraun egiteko, korronteak, olatuak…- eta oso pertsona ezberdinekin konpontzen… Diziplina ere bai… Gauza asko ikasi ditut eta oraindik ere ikasiko ditudanak! Eta zer eskaini diezu talde horiei?

Urte horietan guztietan ikasitakoa erakusten saiatu naiz, gogotsu eta ilusio handiarekin. Agustin Angladak, Castron urte askotan presidente izandakoak, 2006an konfiantza osoz entrenatzaile izateko aukera eman izana, daseme-alabak |

119


goeneko irabazlea zen talde bat eskainiz, oso handia izan zen niretzat. Pozgarria eta aldi berean, ardura handia. Nire eskuetan izan ditudan proiektu guztietan hori izan dut beti gogoan eta hori saiatu naiz eskaintzen: ardura, ilusioa eta konfiantza. San Juango nesken taldearen, Batelerak, entrenatzaile izan zara hiru urtez. Eta hiruretan Kontxako Bandera irabazi zenuten.

ezagutzen saiatzen naiz, hitz egin eta bakoitzari bere onena ateratzen saiatu. Entrenatzaile lasaia naiz baina uretatik kanpo asko sufritzen duena. Eta taldea nirekin badago, ni ere beraiekin topera. Arraunaren munduan jende asko ezagutuko zenuen urte hauetan guztietan. Baduzu baten bat bereziki gogoan duzuna? Zergatik?

Gauza asko elkartu ziren. Taldea gorantz zetorren, nik ere zorte asko izan nuen urte hartan etortzeagatik… baina lan asko egin genuen neskek, Alberto (Grijalba) prestatzaileak, Bixente (Artola) masajistak, medikuak… Talde osoaren esfortzuaren emaitzak dira. Albertorekin nesken lehenengo urtean hasi nintzen eta orain mutilekin ere berarekin jarraitzen dut lanean.

Izen asko esango nituzke baina arraunlari eta lagun bezala Jon Elortegi Txapas, Urdaibaiko arraunlaria. 2004an ezagutu nuen. Ni baino 10 urte gazteagoa da eta ni berriz beteranoa. Urdaibain elkarrekin hasi ginen hankan (patroitik hasita lehenengo postuan) eta harreman handia egin genuen. Bere guraso, familia, emaztea eta seme-alabekin harreman handia daukat. San Juango asko ere bai, baina zorionez hauekin egunero egoten naiz.

Aurten, mutilen talde nagusia entrenatzen ari zara, San Juanen bertan. Zuzendaritzaren erabakia izan da, eta ez zurea. Zer moduz?

Momentu asko dira. Lehenengo garaipena dudarik Gabe, baina entrenatzaile bezala poz handiagoa hartu dut arraunlari bezala baino. Nesken lehenengo Kontxa bizitu dudan momentu zoragarrienetako bat izan zen, malko asko bota nituen. Gehiago gozatzen dut badakidalako urte osoan zehar zenbat lan egin duten.

Partaide asko daude horrelako talde batean eta denen erantzukizuna da gertatzen dena. Dudarik gabe, taldea ona zen baina beraien artean zuten giroa oraindik ere hobea. Estropada oso gogorrak atera genituen hobetzeko zituzten akats horien gainetik elkar laguntzeko jarrera zutelako.

Beste erronka bat. Alde batetik pena ere bai, oso gustura nengoen nesken taldearekin eta oraindik ere harreman bikaina daukat beraiekin. Mutilen entrenatzaile gabe geratu ziren, neskekin ondo atera ziren gauzak, mutilekin beste klubetan ere esperientzia nuen… Klubari laguntzeko prest egon naiz beti, esan nien erabakitzen zutena egingo nuela. Neskentzako beste entrenatzaile bat aurkitu zutenean erabaki zuten pausoa ematea. Orain arte, mutilekin oso gustura nago. Oso ondo ari dira lanean eta emaitzak gero ikusiko ditugu. Nolakoa zara entrenatzaile gisa?

Ez naiz garrasika ibiltzea gustatzen zaion entrenatzaile bat. Lan giro ona sortzea gustatzen zait. Zorrotza izateak ez du esan nahi garrasi egin behar denik. Modu asko daude taldeari gehiago eskatzeko eta iruditzen zait ez dela gehiago lortzen tratu horrekin. Pertsona bakoitza ezberdina da eta taldeko kide bakoitza

120 | seme-alabak

Eta arraunean bizi izan duzun momenturen bat aukeratuko bazenu, zein izango litzateke?

Zuk ere lan asko egingo zenuen arraunlari zinenean?

Bai-bai, baina sentimendua ez da berdina. Bi aldeak probatu ditut eta ez. Arraunlaria zarenean titular izan nahi duzu eta egoistagoa zara. Uretatik kanpo talde hori lanean ikusten duzunean entrenamenduetan, eguraldi txarrarekin, euritan, haizearekin, kazkabarra, exigentzia, gerriko minak… Aurretik zuk pasatu dituzunak eta orain taldeari pasarazten dizkiozunak! Garaipena iristen denean momentu horiekin guztiekin gogoratzen zara eta asko sufritu duten arraunlari horiengatik ikaragarrizko poza sentitzen dut. Hilabetez hilabete taldea hobetzen ikusteak poz handia ematen zidan.

Arraunlariei beti esaten diet arraunlari onena lehenengo ordezkoa dela. Kanpoan geratuta aurpegia ematen duena, taldea laguntzen jarraitzen duena, arraunlariekin dagoena, arraunak jasotzen, banderaren bila joaten… Oso gogorra da posizioa. Talde irabazleko izenak esaten di-


tuztenean, tripulazioaren izenak esaten dira, baina oso gutxitan kanpoan geratu direnenak. Akats handia da hori niretzako. Taldea denek osatzen dute, barruan daudenak eta kanpoan geratutakoek. Bederatzi Kontxa irabazi dituzu: zenbat arraunlari gisa, zenbat entrenatzaile gisa?

Buruz ez dakit, pentsatu beharko nuke... Bost arraunlari bezala, mutilen entrenatzaile bezala bat eta nesken entrenatzaile bezala hiru. Igeltseroa zara lanbidez. Ezin da arraunetik bizi?

Nahi nuke baina ez, ezin da. Gaur egun bat edo bi izango dira arraunetik bizi direnak. Laguntza ekonomiko bat egoten da baina ez bertatik bizitzeko adinakoa. Beste lan bat behar duzu.

Arraunari esker ezagutu omen zenuen emaztea, Ines. Ezta? Bai, hala da. Lauko scull batean ateratzen nintzen bi neskarekin -Alazne eta Koxu- eta Xabi Billaterekin. Laurak elkarrekin ibiltzen ginen. Orain txantxetan esaten didate liburua idazten dudanean beraiek aipatu behar ditudala, beraiei esker nagoela hemen. Emaztearen kuadrillakoak dira eta horrela ezagutu nuen. Arraunak kirol mundutik kanpo ere asko eman dizu orduan?

Berriro jaioko banintz, bizimodu eta bide berdina aukeratuko nuke. Disgustuak hartu ditut baina pozak, asko. Arraunetik beti gordeko dudan zerbait egindako lagunak dira. Pasatako momentu txar eta on guztiek lotura berezia sortzen dute eta egon naizen klub guztietan lagun onak egin ditut. Hiru seme-alaba dituzue. Norbaitek ba al du arraunerako joera?

Ez. Akaso txikienak. Hala esaten du baina oraindik 9 urte besterik ez du. Zaharrena judoan dabil oso gustura eta ez du arraunarekin ezer jakin nahi. Bigarrenak ere ez du interes handirik arraunarekiko, futbolean dabil.

Sevilla, 1990.

Hala ere, ez naiz umeak arraunean horren goiz hastearen aldekoa. Uste dut beranduago hasteko kirol bat dela. Oso zorrotza da eta beste kirol batzuk probatu ditzakete. Alabari esker ezagutu dudan kirola da judoa da eta asko gustatzen zait. Zein da gaur egun Oiartzunekin duzun lotura, harremana?

Egia esan, ez naiz asko joaten. Beti adarra jotzen diet taldekideei: oiartzuar batek sanjuandarrei arraunean erakustera etorri beharra‌ Oso gutxitan joaten naiz, baina beti esaten dut oiartzuarra naizela. Kazetariek “el Sanjuandarra Juan Mari Etxabeâ€? esaten didatenean zuzendu egiten diet. Ez naiz asko joaten baina gogoan daukat. Erretiroa oraindik burutik pasatzen ez den zerbait da?

Burutik urtero pasatzen zait. Familia, lana, beti alde batera eta bestera, oporrik gabe, ordu asko kentzen dizkit‌ Baina egia da nire inguruak horrela ezagutu nauela. Entrenamendurik ez dagoenean ere klubean nago. Beti dago zerbait egiteko. Emaztea sanjuandar petoa da eta seme-alabek ere horrela bizitzen dute. Horrek ere asko erraztu dit bizimodu hau eramatea. San seme-alabak |

121


Juanen arrauna oso modu berezian bizitzen da. Emaztearen gurasoek galdetzen didate noiz utzi behar dudan, baina badakit uzten dudan egunean pena izango dutela. Lotura handia da eta bizitzeko ematen ez dizuna. Baina horregatik da arrauna kirol berezia, ez? Diruagatik ezin da hau egin…

Ordu asko eskaini behar zaizkio. Emazte, familia, mutil-lagun, lagunei… denbora asko kendu behar diezu arraunarengatik. Urtean zeharreko media, bi ordukoa izango da eguneko. Asko. Jai duzunean haurrak eskoletan hasi dira, ezin duzu beraiekin oporretara joan… gogorra da. Lagunak aste bukaera pasa doazela eta zuk entrenamendua edo estropada… beti daukazu zerbait. Baina, arraunari esker bizimodu bat daukat. Arraunean hasi nintzen garaian, Errenteriako lagun kuadrilla nuen eta droga oso sartuta zegoen kalean. Nire kuadrillako batzuek oso gaizki pasa zuten eta pasatzen ari dira oraindik ere. Esan izan didate behin baino gehiagotan, “zergatik ez ote nintzen ni ere zurekin hasi edo zergatik ez nuen zurekin arraunean jarraitu”. Arraun-munduari eskerrona besterik ez diot, poz handiko bizimodua eman didalako. Guruzne Azpiroz Ibarguren

122 | seme-alabak


Xabier Zapirain Arbide: «Bizitza osoa eman dut sukaldean. Ez dakit beste gauzarik egiten» Xabier Zapirain Arbide Gurutze Berri jatetxeko sukaldaria omendu zuten pasa den martxoaren 26an, Irungo Atalaia jatetxean. Ia 50 urtetan berarekin batera sukaldean lanean edo ikasten aritutakoek eskaini zioten omenaldi beroa. Hitz gutxiko gizon langilea da Xabier. Festa zer den ez dakiela esaten du, beti lanean ibili dela. Laster 50 urte beteko dira Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxea zabaldu zuenetik. Bere sukaldetatik gaur egun jatetxe propioa daukaten makina bat sukaldari igaro da. Oiartzuarra zaitugu, Xabier. Baina emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri. Ni, Xabier Zapirain Arbide, Elizaldeko Estanko etxean jaio nintzen, 1935eko ekainaren 5ean. Gure aita, Delfino Zapirain, Oiartzungoa zen eta gure ama, berriz, Fructuosa Arbide, oiartzuarra hura ere. Aita igeltseroa zen. Amak eta izebek, aldiz, Estanko taberna gobernatzen zuten. Bederatzi senide izan ginen, Miren zaharrena –Miren tabernaren jabea–, segidakoa Xabier, hil zen anaia. Gero jaio nintzen ni eta haren izena jarri zidaten. Gero, Joxe Manuel, Anamari, Marisol, Joxean, Arantxa eta Luix.

Xabier Arbide eta Maria Luisa Ruiz.

Eskolan non aritu zinen?

Mojetan ikasi nuen, San Juan kaleko ospitale zaharrean, moja frantsesen eskolan, hain zuzen. seme-alabak |

123


Zein ziren zure gaztetako lagunak? Bittorio, Iñaki Galarraga, Iñaki Irigoien Ezkerrenekoa… Horiekin ibiltzen nintzen pilotan. Plaza inguruan bizitzen ginen gu. Sukaldari lanetan, etxeko tabernan hasi zinen.

Bai, halaxe da. Gure familiak zuen tabernan hasi nintzen, amarekin eta izebarekin saltsan, Miren tabernan. Orduan taberna, denda eta estankoa dena bat zen. Oso jatetxe xumea zen hangoa. Donostian jarraitu zenuen ikasten?

Xabier eta Maria Luisa, Londresen.

Bai, gero Donostiara joan nintzen ikastera, sukaldari izateko ametsa betetzera. Azaldegi jatetxean hasi nintzen hamazazpi urte nituela. Mirakontxan zegoen, garai hartako jatetxerik ospetsuena izango zen. Andres Azaldegi zen sukaldaria eta harekin ikasi nuen. Garai hartan ez zegoen eskolarik, sukaldean eginez ikasten zen orduan. Lauzpabost urte Donostian ikasten eman ondoren, soldaduska egitea egokitu zitzaizun. Bai, halaxe da. Handik soldaduskara joan nintzen. Arkalen egitea egokitu zitzaidan. Sukaldari nintzen eta lana gogotik egin behar izaten nuen. Inguruko kideek rebajarekin eguerdietan etxera joateko aukera izaten bazuten ere, nik ilunabarra arte hantxe geratu behar izaten nuen, nagusiei afaria prestatzen.

Eta soldaduska amaituta, Londresera, zure sukaldaritza ikasketak jarraitzera. Bai, soldaduska amaitu eta Madrilera joateko gogoa nuen, baina ez zitzaidan ongi atera nire asmoa eta azkenik Londresera joatea erabaki nuen. Han Martinez jatetxean hasi nintzen lanean. Gero, beste batzuk ere ezagutu nituen: Le Caprice jatetxea, Empress jatetxea, Le Coq d´or jatetxea, Hilton jatetxea… Londresko jatetxe onenak ziren, oso leku bereziak. Esate baterako, Caprice jatetxean Erresuma Batuko Erreginaren ahizpa, Margarita printzesa, oso ohiko bezeroa zen. 1956an lehenengo eztei tarta egin zuenean.

124 | seme-alabak

Londresen lanean nintzela, urtebetera etxera etorri oporretan eta nire andregaiarekin ezkondu nintzen, Maria Luisa Ruiz Idigorasekin, 1961eko otsailaren 11n. Azaldegi jatetxean ezagutu genuen elkar.


Gero, biok batera itzuli ginen atzera Erresuma Batuko hiriburura. Nire lehenengo alaba, Miren, han jaio zen. Ia sei urte eman nituen lanean Londresen.

Londresetik Bilbora izan zen hurrengo urratsa. Bai. Londresetik Bilbora joan nintzen eta han Muñatones jatetxean aritu nintzen, denbora gutxian, Luis Irizar sukaldariarekin batera. Azkenean, Donostiara itzuli nintzen eta Oiartzun jatetxea hartu nuen –gaur egungo Aitona jatetxea–. Bi urte egin nituen han. Eta, azkenean, Gurutze-Berri jatetxea hartu zenuen, Gurutze auzoan, 1966an.

Arrebak beti esaten zidan Gurutzeko jatetxea hartu behar nuela. Garai hartan, hiru ahizpak kudeatzen zuten orain baino txikiagoa zen jatetxe eta hotela, Galardi ahizpek. Nonbait, Afrikara oporretara zihoazela istripu bat eduki zuten eta bi hil ziren eta hirugarrenak aldaka hautsi zuen. Orduantxe jarri zuten salmentan eta guk erosi genuen, Luis Irizarrekin batera. Bi urtera, ordea, hark utzi egin zuen eta gure familiak jarraitu zuen. Jatetxera orduan ingeles taldeak etortzen ziren. Astebete ematen zuten hotelean. Gero, haiek alde egin eta beste taldea ailegatzen zen. Horrela lan egiten genuen.

Senar-emazteak, Thailandian.

Ordurako familia osatuta zeneukan.

Bai, halaxe da. Alaba Londresen jaio bazen ere, gero etorri ziren hiru semeak: Xabier, Jon eta Gorka. Nire emazteak gogoratzen duen moduan, 32 hilabetetan jaio ziren hiru mutilak. Familia ugaria osatu genuen.

Gaur egun, bost biloba ere baditugu: Andoni, Mikel, Ander, Kris eta Ainara. Xabier, zu sukaldaritza berriaren bultzatzaileetako bat izan zinen? Nortzuk egin zenuten iraultza hori? Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Tatus Fombellida, Ramon Roteta, Luis Irizar, Jose Juan Castillo… sukaldariak taldeka biltzen hasi ginen, afarien aitzakian. Txandaka-txandaka jatetxez jatetxe ibiltzen ginen: gaur hemen, hurrena Arzaken, gero Zarautzen, Argiñanoren jatetxean. Afari horietan joan zen garatzen sukaldaritza berriaren mamia, baina poliki-poliki.

Xabier, Jon, Gorka eta Xabier semeekin.

seme-alabak |

125


Egunero-egunero Gurutze-Berri jatetxera etortzen omen zara oraindik. Bai, egunero etortzen naiz jatetxera, emaztearekin batera. Nahiz eta gaur egun bi semeek eraman ardura guztia, hementxe jarraitzen dugu bi gurasook egunero huts egin gabe. Xabier, seme zaharrena, sukaldari lanetan aritzen da beste bi sukaldarirekin batera; Gorka, berriz, tabernaz eta jantokiaz arduratzen da, eta bien artean hotela kudeatzen dute. Izan ere, hotelean 36 logela ditugu. Gu, berriz, de reserva gaude. Goizeko 07:30-08:00ak aldera etortzen gara emaztea eta biok; udan goizago. Semeak gosariak prestatzen, buffeta prestatzen… hementxe aritzen dira eta gu gainbegiratzen. Alaba zaharrenak, berriz, ez du familiaren negozioan lan egin inoiz. Ez, ez du gurekin lan egin. Turismo ikasketak bukatu bezain agudo lanean hasi zen eta ez zuen aukerarik izan.

Jende asko ehiza garaian etortzen da Gurutze-Berrira.

Gaur egun jaitsi da, baina izan genituen oso garai onak. Zenbaitetan bi ezkontza eguerdian eta hirugarrena arratsean. Batez beste, 400 lagun kabitzen dira hemengo jantokietan. Hogeita bi langile izan genituen garai hartan. Modak asko aldatu dira. Ezin kexatuko gara, oso ongi lan egiten dugu.

Xanistebanetan, gaur egun, jubilatuen bazkaria hemen ospatzen dugu. Oso festa polita izaten da. Beste herrietako jubilatuak ere etortzen dira maiz. Bidaiatzea oso gustukoa al duzu?

Bai, asko bidaiatu dut. Kanadan bi aldiz izan naiz, Turkiara ere iritsi naiz, Thailandian ibili naiz, Frantzian, Afrikan Kongon… (horren lekuko jatetxearen sarreran dauden altzariak). Espainian, berriz, Kanariar uharteak eta Balear uharteak oso gustukoak ditut.

Londresen bizi izan nintzenean, Eskozia eta Irlanda ezagutzeko gogoa piztu zitzaidan, baina ez nintzen iritsi eta gaur egun ez dut gogorik izaten. Leku horiek zergatik ezagutu dituzu?

Bai, Ingalaterratik etorri nintzenean konturatu nintzen Donostian ia inork ez zuela ehiza jartzen eta ehiza prestatzen hasi nintzen. Ehizak fama asko eman zidan. Asko etortzen dira jatetxera ehiza garaian, baina beste gauza asko ere badakizkigu egiten. Badago jendea ehiza garaian hiruzpalau alditan etortzen dena eta gero urte guztian ez dira bueltatzen.

Leku berriak ezagutzea gustuko nuen, paisaia ezagutu, hango sukaldea bisitatu bide batez… Emazteak eta biok bidaiatu dugu beti. Lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) defenditzen naiz eta ongi moldatu naiz beti.

Gaur egun zenbait jaki galarazita daude, birigarroa eta oilagorra esate baterako. Basurdea, erbia, basahuntza… dira hemengo gutiziak.

Sukaldari bizitza sakrifikatua al da?

Zein dira, bada, jaki gozo horiek?

Bestalde, zu ere ehiztaria zaitugu.

Bai, gaur egun ez naiz joaten, baina oso zalea izan naiz. Hamazazpi urterekin hasi nintzen ehizara joaten, sukaldari moduan orduan. Lastozko oheak egin eta hantxe aritzen nintzen afari goxo askiak prestatzen herriko ehiztariei. Goizean goiz joaten ziren ehizatzera, bokadillo batekin, baina itzultzen zirenerako nik dena pronto izaten nuen. Gurutze-Berrin makina jaunartze… ospatu dira.

126 | seme-alabak

bat

ezkontza,

Zein dira zure jatetxe gustukoenak?

Oiartzunen Zuberoa eta Matteo aipatuko nituzke; gero, Donostian, betikoak. Oso. Gure garaian bazenekien zein ordutan sartuko zinen lanera, baina ez noiz aterako zinen. Lanordu asko eta baldintza kaskarrak. Bizitza osoa eman dut sukaldean. Ez dakit beste gauzarik egiten. Gaur egun, berriz, sukaldeko lana erregulatua dago, ordu kontuak…

Ehiza gustukoa izateaz gain, zine zale borrokatua zara. Zinea asko gustatu izan zait niri. Donostiako Azaldegi jatetxean lan egiten nuenean ia egunero joaten nintzen zinera. Gainerakoan, pilota ere oso gustukoa dut. Telebistatik jarraitzen ditut gaur egungo pilotariak.


Xabier aita eta semea, Ignaciorekin (Pasteleria Gloria).

Indurain txirrindulariarekin.

Oiartzunen gaur egun bi pilotari profesional ditugu. Aurrelaria, Andoni Ugalde Muguruza, gustatzen zait, baina oraindik berde xamar ikusten dut. Gaitasunak baditu: gantxoa badu… Bigarrenak, Ander Imaz Retegik, oso urte polita egin du. Zeregin zaila jarri zioten eta ongi kunplitu duela esango nuke. Gaur egun Artola asko gustatzen zait. Garai batean, berriz, Retegi, Tolosa…

Txirrindularitza ere oso gustukoa dut. Perurena, Lasa, Otaño… garai batean nire idoloak ziren. Gero, Indurain etorri zen. Gaur egun Contador dut gustuko.

Gurutze-berri zabaldu zenutenetik, 50 urte beteko dira laster.

Miren taberna, 1970eko hamardan.

Etorri ginen hitz egitera eta 49 urte pasa dira hartu genuenetik. Ez naiz damutu hartu izanaz. Asko kostata, lan asko egin dugu, baina hemen jarraitzen dugu.

Urte horietan guztietan hemendik pasa da jende ospetsua: Eduardo Txillida eta Jorge Oteiza eskultoreak, Alberto Schommer argazkilaria, Miguel Indurain txirrindularia… Jaione Ugaldebere Sarasua

seme-alabak |

127


Edurne Agirrezabala Ugaldebere antzerkia egiten genuenean ikaragarri ongi pasatzen nuela. Beno, egia esan, antzerkiaren aurretik negar egiten nuen beti, urduritasunagatik. Komisiyun ginen eta orduan dirurik ez genuenez, ezin genuen inor ekarri eta guk egin behar izaten genuen dena. Eta horrela, Donostiako antzerki tailer batean hasi nintzen eta han hasi nituen ikasketak. Ez dakit berandu zen edo ez, orain uste dut hura zela momentua. Antzerkian formakuntza ezinbestekoa da. Zuk non ikasi duzu antzerkiari buruz dakizuna?

Edurne Agirrezabala iturrioztarra aurpegi ezaguna dugu herrian. Izan ere, Lezoko Orratx! Antzerki Taldeko kide izateaz gain, bakarka ere askotan ikusi izan dugu oholtza gainean berak sortutako lanak antzezten. Txinalka (Oiartzungo Helduen Antzerki Eskola) sortu zenean, taldearen gidaritza hartu zuen eta telebistan eta zineman ikusteko aukera ere izan dugu maiz. 42 urterekin hasi zinen antzerkian. Bokazioa izan zen berantiarra, edo pausoa ematera ausartzea? Askotan pentsatu izan dut berandu xamar zela, baina aurretik ezinezkoa zen, lana zela, haurrak zirela... Orduan dagoeneko umeak beraien gisara ibiltzen ziren, 13 eta 15 urte zituzten, eta nire bizitzaz gehiago gozatzeko edo behintzat nire buruarengan pixka bat gehiago pentsatzen hasteko zerbait egin behar nuela uste nuen. Gogoratzen nintzen txikitan auzoko festetan, Iturriotzen,

128 | seme-alabak

Handik eta hemendik begiratzen hasi nintzen non ikasi zitekeen eta Donostiako TAE Antzerki Eskolan hasi nintzen, arte eszenikoen tailer batean. Hiru urteko ikasketak izan ziren. Donostiaraino joaten nintzen, astelehen, asteazken eta ostegunetan, 4 orduz arratsaldero. Han interpretazioa, gorputz mugimendua eta ahotsa lantzen genituen Orratx!, Lezoko antzerki taldea garrantzitsua da zure ibilbidean, ezta? Nola heldu zinen hara?

Ikasketak bukatu nituenean, hemen inguruan ez zegoen antzerki talderik, Oiartzunen ere antzerkigintzan ez zegoen gauza handirik. TAEn Lierni Fresnedo izan nuen interpretazioko irakasle, Lezoko Orratx! taldeko zuzendaria dena gaur egun ere. TAEtik atera ginenean nire ikaskideek eta nik (Aitor Gabilondo, Ainhoa Aierbe, Pepa Armendariz eta Josu Aldanondo) antzerkia egiten jarraitu nahi genuenez, Lierniri deitu genion klaseak emateko. Eta Oiartzunen hasi ginen entseatzen, Mendibilen nire ahizpak duen lokalean. Urte pare bat egon ginen han testuak lantzen, ariketa ezberdinak egiten‌ baina bakoitzak bere istorioak zituen eta azkenean taldea desegin egin zen. Pepak eta nik bikotea osatu genuen elkarrizketak egiteko, eta obra bat osatu genuen, A dónde va esa loca, erdaraz, berak euskaraz ez zekielako. Pepak ezin izan zuen aurrera jarraitu eta Lierniren bitartez Orratx!-eko kide batekin hasi nintzen antzer-


amaia Pagola

kian, Begoña Amonarriz tolosarrarekin. Txirene antzerki taldea osatu genuen eta bion artean Nora hoa neska antzezlana sortu genuen. Oiartzunen ere antzeztu genuen 2003an, udal pleno aretoan, eta gero baita Iturriozko festetan ere.

Begoña eta Lierni Orratx!-en obra bat prestatzen ari ziren eta aktore batek huts egin zien. Niri galdetu zidaten ea parte hartuko ote nuen eta nik baietza eman nien, noski. Eta ordutik iaz arte hantxe egon naiz. Oso garrantzitsua izan da niretzat. Beste bide batzuk zabaltzen lagundu zidan, lantaldeaz disfrutatzen. Ordura arte TAEn kurtso amaierako emanaldia ere egiten genuen taldean, baina bestela, Begoñarekin hasi nintzenetik, nire ibilbidea ia-ia bakarrik egin nuen. Taldean, binaka eta banaka igo izan zara oholtzara. Zer du bakoitzak ederretik? Eta zer da errazena zuretzat?

nahi nuen, alderdi psikologikotik gehiago, baina zaila egiten zitzaidan hori adieraztea antzerki bidez, eta argiago gelditzen zelakoan edo, tratu txar fisikoen inguruan egin nuen azkenean. Lan horretan nolabait gizartean emakume izateagatik soilik ama, alaba edota emazte bezala sentitzen dudana azaldu nahi izan nuen. Eta hirugarren obra teknologia berrien inguruan idatzi nuen. Hor bai irudikatu nintzela ni neu. Beti izan ditut zailtasunak teknologia berriekin, ez naiz batere laguna. Alderantziz, ez dut laguna izan nahi. Gainera iruditzen zait bullying antzekoa sortzen dela sare sozialetan-eta ez bazaude. Iruditzen zait iritsiko dela whatsappera engantxatuko naizen momentua, eta ordurako jada zaharkitua egongo dela, beti atzetik nabil kontu horietan.

Era guztietara daude gauza onak eta txarrak. Taldean ez zara sekula bakarrik sentitzen, beti zaude babestua, baina era berean besteen menpe egon behar izaten duzu beti, ezin duzu zure kasa ibili. Bakarka zaudenean, ordea, istorioa kontatzen ari zarela zerbait ahazten baduzu zuk nahi duzun erara berreskuratu dezakezu, zuk agintzen duzu zentzu horretan. Baina teloiaren atzealdean zaudenean bakar-bakarrik zaude, eta bakardade horrek ikaragarrizko pisua du. Ikusle asko dauden edo ez teloiaren atzealdetik sumatzen duzun marmarraren arabera jakiten da. Marmarrik sentitzen ez duzunean eta teloiaren atzealdean bakarrik zaudenean, bakardade sentsazioa oso handia da.

Txinalka (Oiartzungo Helduen Antzerki Taldea) sortu zenean, zuk hartu zenuen zuzendaritza eta irakasle lana. Zer moduzko esperientzia izan da?

Neroni gelditu nintzen harritua, ez nuen uste horretarako gaitasunik banuenik. Oiartzungo gaztetxeko 25. urteurrena zela eta alabak antzerkitxoren bat egingo ote nuen galdetu zidan, eta orduan sortu nuen Ogiyik karri etzun semia. Obran belaunaldien artean izaten ditugun ezberdintasun horiek landu nahi izan nituen, guraso eta seme-alaben arteko harremana. Nolabait ni bizitzen ari nintzen gauzetan oinarritu zen lan hura. Hurrengo obrak, Gezurrezko printzea izenekoak, tratu txar fisikoen gaia lantzen zuen. Emakumeak nola gutxiarazten eta anulatzen gaituzten adierazi

Gazi-gozoa. Denbora pasa ondoren poz handiarekin gogoratzen dut. Jendeak nola erantzun duen ikusteak, hainbeste urteren buruan jendeak tinko eusten diola ikusteak harrotasuna ere sentiarazten dit. Hala ere, uste dut taldeak beste zerbait behar zuela, erreminta gehiago behar zituztela, bai taldeak eta baita taldekideek ere. Horra hor gazitasuna. Nik ez dut formakuntza nahikoa eta ezintasun handia sentitzen nuen. Aurreko batean irratian entzun nuen, ez dakit zein taldetan zuzendari moduan ibilitako bat, esanez lanera abiatzeko garaian bere sentsazioa izaten zela “Uiuiui, gaurkoa nola joango ote da…”, eta oso identifikatua sentitu nintzen sentsazio horrekin. Baina, bestalde, txo-

Gidoiak landu izan dituzu: nola egiten dituzu sortze-prozesu horiek?

seme-alabak |

129


yOSEBA CRESPO

garrasiak errealagoak izan zitezen. Komentuko pasillo luze-luze batean grabatu genuen, eta nik besotik heldu eta astindu egin nuen eta arrastaka eraman nuen pasillotik zehar. Grabazioa oso ongi atera zen, eta bukatu zenean besarkatu egin ginen biok, pozez, ongi atera zelako. Zuzendariak etorri ziren orduan, Sara zoriondu zuten eta niri ez zidaten kasurik ere egin. Buelta eman eta etxera, zer egingo diogu ba…

ratzen egoten nintzen nola erantzuten zuten ikusita, eta gaur egun nola dauden ikusteak, taldeak jarraitzen duela eta gogotsu daudela jakiteak, poz ikaragarria ematen dit. Badakit Tessarekin (Tessa Andonegi, zuzendari berria) asko ikasten ari direla, eta harrotasuna ere sentitzen dut, bai. Telebistan ere aritu zara: Goenkalen eta. Zer moduzko esperientzia izan zen?

Hasi nintzenean kristoren boom-a izan zen. Hura zen harrotasuna nirea. Harrigarria da zenbateko indarra duen telebistak, jende askok ezagutzen ninduen kaletik. Eta herrian pentsa, Pepitaren alaba telebistan, nahiko sonatua izan zen… Baina interpretazio aldetik ez nuen gozatzen. Antzerkiaren kontrakoa da: antzerkian interpretazioa zenbat eta handiagoa egin orduan eta gehiago transmititzen da, eta telebistan alderantziz, imintzio txikiena ere gehiegi da. Beraiek ere esaten dute segituan nabaritzen dela nor datorren antzerki mundutik. Goenkalen orduan hizkuntza ere asko zaintzen zuten, euskara batutik ezin genuen ezertxo ere atera... Eta zineman Izarren argia, Lasa eta Zabala… Zinemak benetan al du glamourra? Izan dezake glamourra, baina batzuentzat bakarrik. Ni figurazioan aritu izan naiz beti, nahiz eta gero Lasa eta Zabalan eta Izarren Argian paper garrantzitsuxeagoak egin ditudan, eta nabaritu ditut ezberdintasunak. Ez dakit glamourra den edo klasismoa ote den, baina portaerak oso ezberdinak dira aktore nagusiekin eta figurazioko aktoreekin. Hori argi ikusi nuen Izarren argian: momentu batean kalabozora eramaten zuten preso bat. Ni moja nintzen, gaiztoa eta hitz egiten ez zuena. Garrasi batzuk grabatu behar zituen aktore batek (Sara Cozar), audioa bakarrik, eta eskatu zidan nik “torturatuko” banu bezala egitea

130 | seme-alabak

Cateringetan ere nabaria da adibidez, izan ere bai zineman eta bai telebistan bi catering mota egon ohi dira eta. Nik ez dut ulertzen, ekipoko lana da eta! Denak dugu elkarren beharra, beraiek (aktore nagusiak) gu gabe (figurazioko aktoreak) ez dira ezer, eta alderantziz. Ezin dut ulertu. Hirurak probatuta, zer duzu gustukoen?

Antzerkia. Hala ere telebista edo zinemarako castingen batera deitzen banaute beti joaten naiz. Oraintxe bertan horixe bakarrik egingo nuke, egia esan. Ez zidan inork antzerkirako deitzen eta urte sabatikoa hartzea erabaki nuenean berriz, leku askotatik deitzen hasi ziren, kuriosoa da. Antzerkiak gozamen gehiago ematen du, erne egonarazten zaitu eta norberaren ikaspenerako asko balio du. Telebistak eta zinemak ez naute betetzen. Hotzagoak dira, eta zinema are gehiago. Goenkaleko estudioak, adibidez, txiki xamarrak ziren, goxoagoak, jendea behintzat sentitzen zenuen ondoan. Zineman hori ere ez. Aurten urte sabatikoa hartu duzu. Bueltatuko zara oholtzara?

Bai, baina oraingoz ez. Ni beti motel xamarra izan naiz eta denbora gehiago behar dut. Lasaitasunarekin gozatzen ari naiz, egia esan ez dakit nire bizitza guztian horrelakorik sentitu ote dudan, eta momentuz behintzat hau bizitzen jarraitu nahi dut. Oraindik ez dut bueltatzeko beharrik, eta behar hori noiz sentituko zain nago. Etortzen bada ondo, eta bestela ere bai. Oraintxe bertan asteburuetan Goizuetara joaten naiz eta horrekin asko gozatzen dut. Perretxiko garaia ere oso polita da niretzako. Errazago aurkituko nauzue hor, mendialdean, Kontxan eguzkitan baino! Eta, egia esan, oholtzara ere seguru nago bueltatuko naizela, gozamen handiak eman dizkit eta, baina oraingoz oso ongi nago horrela. Asier Legorburu Del Sol


Andoni Ugalde Muguruza ÂŤDebut eguna zoragarria izan zen; dena ongi atera zen eta egun ahaztezina izan zen niretzatÂť Andoni Ugalde Muguruza aurrelari oiartzuarrak (Oiartzun, 1995) profesional mailan debuta egin zuen 2016ko ekainaren 24an, San Joan egunean, Astelena pilotalekuan, Eibarren. Barriolarekin, Jaka eta Zubietaren aurka jokatu zuen herritarrez inguratuta. Izan ere, Oiartzundik jarraitzaile ugari joan zen armaginen hirira Andoni ikustera. Eta herritarren animoekin eta Barriola beteranoak lagunduta, aise irabazi zuen Ugaldek Jaka eta Zubietaren aurkako partida, 09-22 hain zuzen. Zorionak, Andoni. Profesional mailan jokatzea amets bat betetzea al da? Mila esker. Nik uste pilotan ibiltzen garen guztion ametsa dela noizbait profesionaletara iristea eta amets hori gauzatzea izugarria da. Txiki txikitan kontzejupean jokatzetik hasita beti disfrutatu dut pilota munduaz, eta maila honetara iritsi eta bertan disfrutatzeak ikaragarrizko poza ematen dit. Bi urtez Asperekin entrenatzen ibili eta gero, 2016ko udan hasieran debuta egingo zenuela espero al zenuen?

Egia esan denbora dezente nindoan Asperekin entrenatzen, baina pausua ematea zaila izaten da. Iaz jokoz eta ongi ikusten nintzen seme-alabak |

131


eta emaitzek lagundu egin zidaten. Lesioek ere errespetatu egin ninduten eta horrek ere asko laguntzen du. Saltoa emateko aukera eman zidatenean, poz ikaragarria sentitu nuen.

Barriolarekin, Jaka eta Zubietaren aurka jokatu zenuen zure debutean, Astelena frontoian. Partida oso polita jarri zidaten. Debutean Barriolarekin jokatzeak sekulako ilusioa egin zidan, betidanik nire idoloa izan delako. Aurrean bi pilotari handi izan nituen; Zubieta jotzaile handia eta Jaka errematatzaile bikaina. Partida zaila izan bazen ere, ilusio handiz jokatu nuen eta ongi jokatuz irabaztea lortu genuen. Bertaratutako lagun eta senitarteko guztien artean egun ahaztezina bizitu genuen. Zein aholku eman zizkizuten Aspe enpresako teknikariek?

Batez ere lasai egoteko eta nik dakidan bezala jokatzeko. Azken finean bakoitzak bere bidea egin behar du eta konfiantza osoa eduki norbere buruarengan. Teknikariek batez ere

132 | seme-alabak

horretan lagundu didate eta asko eskertzen dut beraien laguntza.

Gogorra izan al zen profesional mailara iritsi bitarteko ibilbidea? Nire prozesua motelagoa izan da, gaur egun pilotariak 19 urte ingururekin igotzen direlako. Hala ere, uste dut hori ez dela txarra. Norberak bere denbora behar du eta niri 21 urterekin momentu onean iritsi zitzaidala uste dut. Nolako pilotaria zara? Zeintzuk dira zure alde onak? Eta hobetzekoak?

Ez naiz jotzailea eta tantoa aurrean amaitzea gustatzen zait. Aireko jokoa egiten eta ausart jokatzen saiatzen naiz. Defentsan dut hobetu beharra eta tantoa amaitzerakoan ere gauza asko ditut ikasteko. Denborarekin pixkanaka ikasten eta hobetzen joatea da nire helburua. 2016 urtea borobila izan zen zuretzat. Zenbat txapelketa irabazi zenituen?

Iaz egia esan emaitzek lagundu egin zidaten. Zazpi finaletara iritsi nintzen, baina bat ez


nuen jokatzerik izan. Horietatik bost txapela irabazi nituen. Banaka edo binaka. Zein nahiago duzu?

Bietan gustura ibiltzen naiz, baina aukeratu beharko banu banaka aukeratuko nuke. Azkenean lehia gogorrak izaten dira banakakoak eta norberaren puntu ahulak zein indartsuak bistan geratzen dira. Lehia ederrak iruditu izan zaizkit betidanik banakakoak. Ba al dago miresten duzun pilotari bat?

Betidanik Abel Barriola miretsi izan dut, bai pilotari bezala eta baita kantxetatik kanpora ere. Profesional handia da, beti dena ematen duena. Langilea eta umila. Orain dela gutxi erretiratu egin da.

Pilota munduarentzat momentu hunkigarria izan da Abelen erretiroa. Pilotari oso maitatua izan da pilotazale guztientzat eta pilotari zein pertsona eredugarria da. Pertsonalki, zorioneko sentitzen naiz Abel ezagutu izanagatik eta hunkitu egiten nau Abel kantxetatik joan de-

la ikusteak. Kantxa barruan dena eman duen pilotaria izan da eta kantxetatik kanpora ere edozer gauzetan laguntzeko prest azaldu da beti. Pilotari denok eta bereziki gazteak garenok asko ikasi dugu Barriolari esker eta oso eskertuta gaude hark eman digun guztiagatik. Laster urte bete egingo duzu profesionalen munduan. Zer moduz?

Hasiera ezin hobea izan zen. Debut eguna zoragarria izan zen; dena ongi atera zen eta egun ahaztezina izan zen niretzat. Ondoren gazitik zein gozotik probatzea tokatu zait urte honetan zehar, momentu on eta ez hain onekin. Udaran partida dezente jokatu nituen eta egindako jokoarekin nahiko gustura nengoen. Negu partean ordea ez nuen nahi adinako maila ematerik lortu eta txapelketetan gehiago emateko gogoarekin geratu naiz. Lehenengo urteaz irakurketa positiboa egin behar dela iruditzen zait, urte honetan zehar egindakotik ikasi egin behar dut eta aurrera begira nire helburua pixkanaka maila igotzen joan eta erregulartasuna bilatzea da. seme-alabak |

133


Unibertsitatean ari zara ikasten. Zein ikasketak egiten ari zara?

Zein txapelketatan parte hartu duzu? Nola moldatu zara? Promozioko 3 txapelketetan parte hartu dut: 4 eta erdian, binaka eta buruz buru kantxa osoan. 4 eta erdikoan nahiko final erdietan sartzea lortu nuen baina finalaren atarian geratu nintzen eta arantzatxo hori nirekin dut oraindik. Binaka eta buruz buru ordea oso ongi prestatuagatik gauzak ez zaizkit nahi bezain ongi irten. Momentu horietatik ikasi egin behar dut, hobetzeko zer egin behar dudan ikusi eta horretan gogor jardun. Hori maila hobetu eta erregulartasuna lortzeko ezinbestekoa da. Andoni Ugalde eta Ander Imaz: bi pilotari profesionala Oiartzunen.

Denbora asko zen Oiartzunen ez zegoela pilotari profesionalik eta orain denbora gutxian bi pilotari oiartzuar gara profesionaletan. Herriarentzat polita dela uste dut eta kaleetan zehar pilotari buruz gehiago hitz egiten dela iruditzen zait. Ea Oiartzunen pilotarako afizioa igotzeko balio duen batez ere gaztetxoengan. Zein da zure mezua Oiartzungo pilota eskolako neska-mutikoentzat?

Batez ere disfrutatu dezatela jolasten, kirolaz gozatu dezatela. Gauzak gogoarekin eta ilusioz egitea da garrantzitsuena. Helburua ez da profesionaletara iristea, baizik eta egindakoarekin disfrutatzea.

134 | seme-alabak

Prozesu industrialetako ekoteknologien ingeniaritza egiten ari naiz. Ingeniaritza mekanikoarekin lotura handia du, baina ingurumena zaintze aldera jotzen du eta horrek bereizten du karrera hau. Mondragon Unibertsitatean ari naiz egiten ikasketak, Galarretako campusean. Unibertsitateko ikasketak amaitzeko asko falta al zaizu?

Gradua bukatzear nago. Aurten laugarren urtea ari naiz burutzen eta gutxi geratzen zait amaitzeko. Laster amaitzea espero dut eta horrela ingeniari titulua oraintxe eskuratzea. Hurrengo urteari begira oraindik ez dut guztiz argi ikasketen inguruan zer egin.

Zure ibilbide profesionala eta unibertsitateko ikasketak nola uztartzen dituzu? Unibertsitateko ikasketak oso aurreratuak nituela egin nuen debuta eta horrek asko laguntzen du. Zenbaitetan ikasketak eta kirola uztartzea zaila izan arren, egunean egunekoa eginez aurrera atera daitezke bi gauzak. Are gehiago, ikasketek pilotan positiboki eragiten didatela uste dut. Izan ere, burua okupatuta mantentzen didate eta pilotan gehiegi ez obsesionatzen laguntzen didatela uste dut. Egindako ikasketekin oro har gustura nago. Landutakoarekin nahiko pozik nago eta klaseko kideei ere eskerrak eman behar dizkiet; beraien laguntzarik gabe askoz ere zailagoa izango bailitzateke ikasketak pilotarekin uztartzea. JAIONE UGALDEBERE SARASUA


Amona

Miren Miren Zapirain Arbide, oiartzuarra, talentu handiko emakumea, indartsua, gaitasun anitzekoa, langilea eta bihotz onekoa. Familia oiartzuar batean jaio eta beti Oiartzunen bizitakoa. Bederatzi anai-arreba, eta zein baino zein adimentsuagoak: Anamari, Arantxa, Marisol, Xabier (bera jaio aurretik hil zen anaiaren izen berdina jarri zioten), Joxemanuel, Joxean, Luis eta gure amona Miren. Miren taberna, betiko taberna, urteak eta urteak dituen ostatua, gure amonak aurrera atera zuen aspaldiko edaritegia. Historia luzea duen taberna. Amonaren eta familiaren bizipen askoren txokoa. Bezeroen parrandak, irriak, negarrak, liskarrak… Momentu on eta txarrak, dantzak eta kantuak… Orain dela gutxi ezagutu dugun dokumental batean ikus daiteke gure amona kantari, sasoi ederrean. Miren Zapirain berbera, bai, gaztea zela, ahots zoragarri horrekin. Oraindik ere horrelakoxea dauka.

Izan ere, 1963an Suediako SVT telebista kateak euskal kulturari buruzko bi dokumental grabatu zituen eta horietako batean, Basker izenekoan, ikusten da Miren tabernan nire amona Miren eta Garroko Joxe Rekalde Maritxu nora zoaz kantari.

Miren Zapirain Arbide, 1963an.

June Galardi, Miren Zapirain amonarekin.

Zein polita den gure amona kantatzen ikustea, horrela kantatzen ikustea, hain xarmant, hain alai… Hainbeste urte igaro ondoren, opari bat izan da familiarentzat hau ikustea, eta batez ere amonarentzat. Ikusi nuenean, hurbildu nintzaion eta esan nionean “Joe, amona, kusi zaitut kantari, ze ongi, ze politta!”. Bere erreakzioa malko bat izan zen, hori izan zen bere erantzuna, hunkitu egin baitzen. Nik banekien ongi kantatzen zuela, Eguberritan eta abar familia guztia elkartzen garenean, entzuten niolako, baina ez nuen imajinatzen horren ongi egiten zuenik. Egunetik egunera gauza berriekin hunkitzen nau. Zein harro nagoen gure amonaz! Bideoa ikusi bezain laster, nire lagunei ere erakutsi nien, esanez “beitu ne amona”. Artista galanta dugu familian! Harro gaude zutaz, amona! Badugu nori jarraitu. JUNE GALARDI ZAPIRAIN

seme-alabak |

135


Pelutxiki baserriko Maixus eta Manoli Gelbentzu Mitxelena ahizpak Kaixo Maixus! Kaixo Manoli! Kontatuko al diguzue zer truko erabiltzen duzuten zuek Oiartzungo herrian gauzatzen diren ekintza, aktibitate, jarduera edo emanaldi guztiaz informatzeko? Maixus eta Manoli: Kaixo! Gure truko nagusia irakurtzea eta irratia entzutea da. Agenda irakurriz enteratzen gara Oiartzungo aktuazioez.

Kontatuko al dizkiguzue zuen bizitzako pasarteak? Adibidez, zein izan den zuen ibilbidea (haurtzaroa, jolasak, ikasketak, lanak…). Gelbentzu Mitxelena familiaren argazkia. Pelu Txiki baserria.

Gurutze Auzoan jaioak eta Oiartzungo alabak diren pertsona zoragarriak eta bikainak dira Maixus eta Manoli Gelbentzu Mitxelena, bi ahizpak. Beti alai eta pozik daude eta Oiartzungo arlo guztietan, erlijioa, kultura… hots, gizarte mailan izaaten diren ekintza, jarduera, emanaldi, omenaldi… ororen jakitun dira beti. Baina nola enteratzen dira Gelbentzu – Mitxelena ahizpak Oiartzungo Herrian egiten diren jarduerez? Goazen bada haiekin biltzera eta elkarrizketa polit eta hukigarri hau gauzatzera.

136 | seme-alabak

Maixus: Gu Gurutze Auzoko Pelu txiki baserrikoak gara eta oso harro gaude Oiartzuarrak izateaz. Maixus noiz eta non jaio zinen?

Maixus: ni 1946ko urtarrilaren 05ean jaio nintzen, Pelu Txiki Baserrian. Amak esan zidanez, Pujol izeneko praktikanteak eta Txipiberriko Maria Pagola nire amonak, komadrona lanetan, lagundu zidaten mundura etortzen. Eta zu Manoli?

Manoli: ni 1950eko urtarrilaren 07an Donostiako maternoan jaio nintzen. Bataioa eta jaunartzea egin al zenuten?

Maixus: Bataioa Oiartzungo San Esteban Parrokian egin genuen. Komunioa, berriz, nik Oiartzungo San Esteban Elizan eta Manolitak Donostiako Miserikordian (Zorroagan).

Maixus.

Manoli.

Jaunartzea ere egin genuen. Gure garaian bi komunio egiten ziren: txikia eta


handia. Komunio txikia 9 urterekin egin nuen eta 12 urterekin komunio handia. Manolitak, berriz, komunio txikia eta handia 12 urterekin egin zituen. Manolitak eta nik ederki gogoratzen dugu egun horretan errosarioa eta komunioko liburu txuria lapurtu zigutela. Pena ederra hartu genuen!

ikasten genuen eta bestean mutilek. Erdian, gela bat zegoen maestrarentzako. Baino maestrak erabiltzen ez zuenez, Manolo Mitxelena eta Koxkoteneko alaba bizi izan ziren urte batzuetan. Guk nesken gelan ikasten genuen eta gure irakasleak Sofia zuen izena. Tarteka Don Juan Frantzisko apaiza joaten zen bisitan. Zer ikasi zenuten?

Manoli: Hainbat gauzaz gain, leitzen, eskribitzen eta multiplikatzen ikasi nuen.

Amona Pilar eta Aitona Esteban.

Gure Gurasoak Pilar Mitxelena eta Esteban Gelbenzu. 8 anai-arreba (4 mutil eta 4 neska) ginen. Gaur egun, 3 mutil eta 2 neska.

Neska bat 2 hilabete eta erdirekin hil zen, Maria Agustina Teresa. 39 urterekin ahizpa Mirari, 1996 ko irailaren 21ean hil zen. Egun ahaztu ezina horixe! Egun horretan Madalensoro pilotalekuan Gurutzeko gazteek, tartean gure ilobek (Emeren, Jon, Joseba eta Nekane) antzezturiko Maitasuna eta Gorrotoa antzerki obra ikusten ari ginen gaueko 22:00etan. Gure iloba Emerenek, eszena batean antzerki gidoiaren barruan zegoen “hil da, hil da!” esaldia esan eta antzezten zuen. Berak ez zekiena, eta guk ez genekiena zen, gure ahizpa (izeba) hila zegoela. Gure anaiak eta antzerkia antzezten ez zuten beste ilobek bazekiten, baina ez ziguten ezer esan antzerkia bukatu arte. Obra antzeztu ala ez, ez baitzen gure ahizpa berpiztuko, eta lan handia egina zuten aurretik eta egunean bertan. Beraz, gure alaitasuna eta poza berehala bihurtu zen tristura egun horretan. Inaxio gure anaiak 2016ko abuztuaren 23an esan zigun agur. Goian beude guztiak! Non ikasi zenuten?

Maixus: Gurutzeko eskola nazionalean ikasi genuen, Eskola Zaharrean. Gerra aurretik, errepublika garaian eraikia izan zen Gurutzeko eskola.

6 urterekin hasi ginen eskolara, baserritik Gurutzera oinez joaten ginelarik. Irakaslea Donostiakoa zen. Eskolako aileka batean neskek

Maixus: Nik ere kalkulua, irakurketa eta idazketaz gain, maindireak brodatzen eta bainika egiten ikasi nuen. Burukietan dibujoa brodatu eta izenak jartzen nituen. Hiruna hari ateratzen nituen bainika egiteko. Dibisioak (zatiketak) zailak ziren eta numero batekin dibiditzen ikasi nuen. Eskulanak, irakurketa, idazketa eta matematikaz gain, dotrina ere ikasten genuen eskolan.

Goizeko maistraren lehenengo lana, pertsianak eta lehioak ireki bezain laster, bandera nazionala igotzea eta bertan errezatzea zen. Arratsalde bukaeran bandera jaitsi, himnoa kantarazten zigun eta ondoren pertsianak eta lehioak ixten zituen. Goizeko 9etako sartzen ginen Gurutzeko eskola zaharrean. Errekreorik ez genuen izaten eta 12:00etan atera eta etxera ia 2 kilometro oinez joaten ginen bazkaltzera. Eguraldi txarretan Txipiberrira joaten ginen bazkaltzera. Txipiberriko Amona Maria Pagolak, gure aita Estebanen amak, bazkariaz gain, batzuetan berak eginiko kafea ematen zigun, ukitu bereziarekin, hots, ilikiarekin. Manoli: Maistrak gure izenak esaten zituenean guk “presente” esan behar genuen. Egun batean Manoli esan eta “presente” esateko astirik eman gabe, maistrak sorbaldatik hartu zidan eta paretan kontra bultzatu zidan. Indar handiko maistra zen Sofia!

Maixus: Etxeko arroparekin ez ziguten eskolan sartzen uzten, bata jantzi behar izaten genuen eta ondoren errezatu egin behar genuen.

Eskolatik ateratzen ginenean, beste auzokoekin jolastu egiten ginen. Zertan jolasten zineten?

Manoli: Gordeketetan eta harrapaketan. Paretaren kontra jarri eta zenbatu egiten genuen. seme-alabak |

137


Besteak atzetik aurrera zetozen zenbatzeko garaian. Atzera begiratutakoan norbait mugitzen ikusten bazen, bera gelditzen zen paro. Horrela: 1, 2, 3, 4 eta atzera begiratzen genuen. Maixus: abestu ere egiten genuen, baina maistrak ez zigun uzten euskaraz kantatzen. Horregatik ikasi genituen zenbait abesti erdaraz. Adibidez,

2 Y 2 SON 4, 4 Y 2 SON 6, 6 Y 2 SON 8 Y 8 16 Y 8, 24 Y 8 32 ANIMA BENDITA ME ARRODIILO YO (BIS). Hau abestu eta belauniko jartzen ginen. 2 Y 2 SON 4, 4 Y 2 SON 6, 6 Y 2 SON 8 Y 8 16 Y 8, 24 Y 8 32 ANIMA BENDITA ME LO SIENTO YO (Bis). Lurrean eserita jartzen ginen. 2 Y 2 SON 4, 4 Y 2 SON 6, 6 Y 2 SON 8 Y 8 16 Y 8, 24 Y 8 32 ANIMA BENDITA ME LO TUMBO YO (BIS). Lurrean etzanda jartzen ginen. 2 Y 2 SON 4, 4 Y 2 SON 6, 6 Y 2 SON 8 Y 8 16 Y 8, 24 Y 8 32 ANIMA BENDITA ME LEVANTO YO (Bis) Lurretik altxatzen ginen.

Manoli: gaur egun dantza egiten da, korruan, zazpi jauzi, ukalondoarekin… Ikasi genituen beste joko eta abestiak: EL PATIO DE MI CASA ES PARTICULAR, CUANDO LLUEVE SE MOJA COMO LOS DEMAS, AGACHATE Y VUELVETE A AGACHAR, AGACHA AGACHADITA NO SABEN BAILAR. A I J K L M Ñ O Q SI USTED NO ME QUIERE OTRO NIÑO ME QUERRA. CHOCOLATE MOLINILLO CORRE CORRE QUE TE PILLO ESTIRAR ESTIRAR QUE EL DEMONIO VA A PASAR…. Niri abestea gustatzen zitzaidan beste abestia ondokoa da: QUE CHIKITITA ME QUEDE ME QUEDE,

deko pertsona bakoitzak zenbaki bat izanik. Zenbaki hori aipatzen zenean, bi aieketatik partaide banak hurbildu behar zuten erdira pañueloa hartzera. Aurrena hartzen zuenak bere taldera itzuli behar zuen beste taldekoak harrapatu baino lehen. Bere taldera iristen bazen, salbo zen, eta harrapatzen ez zuena kanporatu egiten zen. Aldiz, beste taldekoak harrapatzen bazuen, kanporatuta gelditzen zen. Manoli: silaren bueltan ere ibiltzen ginen jolasten.

Maixus: beste joku batean borobilean eskutik helduta jarri eta ondoko abestia abesten genuen: Al corro de las patatas, comeremos ensalada,

como comen los señores naranjitas y limones, Alupe, Alupe, sentaditta me quedé. Baserrian lan asko eginak zarete zuek, zer da azpimarratuko zenuketena baserriko lanaz? Manoli: baserriko lanen ardura izaten nuen. Oiloei jaten eman, egurrak bildu, belarrak ontzen lagundu. Ama difuntak eta biok oiloak hil, garbitu eta prestatu egiten genituen Maixusen laguntzarekin. Belarrak jitzera 15:00etan joaten ginen udaran.

Maixusek: baserri lanaz kanpo, astean 3 egunetan kaletik enkarguak egiteko ardura izaten nuen. Etxean behar ziren enkarguak. Ura ere baldean garraiatzen nuen Miakazar baserritik. Ur hori edateko eta janariak egiteko erabiltzen genuen. Baserrian genuen ura euri ura izaten zen. Teilatutik depositora etortzen zena eta animalientzako erabiltzen genuena.

DE ESTE PIE,

Belar garaian belarrak ontzen, eta iratze garaian, iratze lanetan laguntzen nuen. Denbora libretan, amarekin maindireak brodatzen nituen.

Maixus: Pañuelo jokoan ere jolasten ginen. IRTEN PARA FUERA! izena zuen jokoak. Zapia jokalari batek hartu, erdian jarri, eta zenbaki bat esaten zuen. Izkinetan 2 talde zeuden, tal-

Hortan, Manolitari gehien gustatzen zitzaiona jaioberrirari esnea ematea zen. Eskua bal-

Izeba Manoli.

QUE COJO HAGO DE ESTE PIE,

AUNQUE LO SOY LO DISIMULO MUCHO, SAL, QUE TE DOY, QUE TE DOY UN PUNTAPIE.

138 | seme-alabak

Manoli: baserrian lau behi izaten genituen. 3 edo 4 aretxe jaiotzen ziren urtean. Txekorra baldin bazen, bat urtebetez mantendu eta hazten genuen, ondoren saldu ahal izateko. Besteak, berriz, lehenengo esnea hilabetez eman eta saldu egiten genituen.


de esnetan busti eta aretxeari ahoan sartzen zion Manolitak. Eskuan txupa-txupa hasten zenean, txekorran muturra esne baldian sartu eta eskua aho barruan zuela eutsi egiten zion aretxeari. Pixka batean horrela mantenduz, hasten zen aretxea esnea baldetik hartzen. Horrela, egun gutxitan, ikasten zuen bere gisa esnea baldetik edaten. Maixus: uztarrian lotutako behien itzain ere ibili izan gara, beheko eian sartzen lagunduz. Bazen behin bat, behi beltza, ostikoak botatzen zituena. Horretatik aparte ibili behar izaten genuen!

Behi beltzaz gain, bazen beste behi bat Erko izenekoa. Erko egun batean gaixo jarri zen. Familian afaltzen ari ginela, erabaki genuen behiari buruzko bertso bat puntutan asmatzea. Ondokoa:

Manolitak: Maixus: Kukurruku.................................. Zer diozu?

Buruan min................................. Zeinek egin?

Axerkok......................................... Axerko non da?

Errota azpian.............................. Zer ari da?

Maxakaranak biltzen............. Maxakaranak zertako? Oiloei emateko.......................... Oiloak zertako?

Arrautzak egiteko.................... Arrautzak zertako? Apaizari emateko..................... Apaiza zertako? Meza emateko............................ Meza Zertako? Zu ta ni ta mundu guztia salbatzeko!

Maixus: Txantxangorria, Txantxote,

Pintxotia, Pintxote, Biligarroa, Alkate,

xixare punta jan duelako preso damate!

Bertsoaren gaia: Behia nola sendatu

Manolitak:.....................Gaixo dago Erko!

Joxe Marik: ...................Sendatu beharko!

Inaxiok............................Betenaiua ez da etorko! Jenarok:..........................Porru salda erremeiorako! Maixus: egun batean belarretan lanean ari ginela, deskantsatu eta aitarentzako melokotoia hartzera joan nintzen arbolera. Irristatu eta erori egin nintzen. Min hartu nuen eta eman zidan amorruarekin harrika bota nuen aitari eman beharreko melokotoia.

Baserrian bizi ginenean, gereziak, mariguriak, marrubiak, melokotoiak, sagarra eta osina galanki egoten zen. Arbolatik hartzen genuen gaur egun dendatik erosten den fruta. Sobratzen zitzaigun fruta txarra txerria hazteko erabiltzen genuen, eta fruta ona Oiartzungo dendan saltzen genuen. Manoli: makina bat lan egiten genuen. Behientzako azpi lehorrak egiteko, iratze meta zabaldu egiten nuen, eta jitu. Horrela, azpiko iratze bustia lehortu egiten zen. Inaxio difuntuak belarra ebaki ahala, nik zabaldu egiten nuen. Gaur egun makinak daude lan hori egiteko. Maixus: gogoan dauzkagu familian ikasitako bertso eta kontakizunak. Mahaian buruz buru jarri eta kontatzen genituen txandaka. Esate baterako:

Manoli: Txerria ere hiltzen zen baserrian. Nik isatsetik kontzen nuen. Porruak txikitu, espezieak odolari nahasi eta odolkiak eta mondongoak egiten genituen. Ondoren hauek egosi eta sukaldeko su gainean zintzilik jartzen genituen lehortzeko.

Urdaiak, mehanak, hankak, hezurrak, belarriak eta mingaina gatz larriarekin nahasi eta gazi kutxan sartzen genituen. Hogeita hamar bat kiloko harri xabala gainean jartzen genuen, zapaldu eta ondo kontserbatu zedin. Bi egunetik behin, buelta ematen genion kutxan sartutako txerriki guztiari. Hori anaiak egiten zuten hilabete eta erdi inguru. Barreinu zabal batean sartzen genituen, xolomoa, saiheskiak eta txorizo gaiak makinaz txikituta. Gainetik, piper gorria, baratxuriak eta gatza bota eta haragiarekin nahasten genituen 2 egunetik behin bueltak emanez, haragia kontserbatu eta ontzeko. Horrela 15 egun egoten ziren gutxi gorabehera. seme-alabak |

139


Ondu edo kuratzen zirenean, txorizo gaiak hartu eta makinan txorizoak egiten genituen. Ondoren sukaldeko sabaitik zintzilik jartzen genituen txorizoak lehortzeko. Xolomoak eta saiheskiak barreinutik atera, piper hautsa bota eta zintzilik jartzen genituen sukaldean. Urdaiazpikoak eta mehanak ondo kontserbatzeko, piper hautsa ematen zitzaien, harizko trapu batekin bildu eta zintzilik jartzen genituen sukaldean. Hori guztia anaiak egiten zuten.

Maixus: txermonia ere egiten zen baserrian. Auzoko txerria hiltzen zenean, aza hostoetan bi odolki eta xolomo puska bildu eta opari ekartzen ziguten. Guk txerria hiltzen genuenean, gauza Izeba Maixus. bera egin behar izaten genuen, hots, txermoniak bueltan ematen genituen. Manolita: txerriak duen onena, buruko muinak, isatsa eta hankak dira. Belarriak ere aski goxoak ziren. Maixus: xolomoa, odolkia eta txorizoa ere aski gustura jaten genituen! Sagardoa egiten al zenuten?

Maixus eta Manoli: sagardoa egiten laguntzen genion Jenaro anaiari. Sagarrak kizkiarekin otarrean bildu eta sagardo botilak garbitzen genituen. Bere garaian, sagardoa botilaratu eta Julik eginiko afari merienda goxoak egiten genituen elkarrekin. Baserritik at lanik egin al duzue?

Maixus: Gureaken lan egin dugu, Oiartzun eta Errenterian. Amaren urtebetetze egunean hasi ginen Gureak-en lanean, apirilaren 17an. Aurrena Oiartzunen hasi ginen. Mamuten ondoan zegoen Gureak eta gero Errenteriara joan ginen lanera. Taxisen joaten ginen Errenteriara, Aitorrekin. Manoli: klase guztitako lana egiten genuen. Gehien egiten nuena enpaketatzea zen. Objektuak (espekulua, xiringak, orratzak, toalitak, preserbatiboak, plastikozko koilarak, oxigenoarentzako hodiak…) zorroetan sartu eta prezintatzea (ixtea) zen nire lana. Errenteriako enpresan, zartagien giderrak burdinean sartu behar izaten genuen eta ondo

140 | seme-alabak

estutu zilar kolorezko abrazaderarekin. Batzuetan nahiz eta eskularruak eduki min egiten zuten eskuetan. Txinara eraman zuten Okli enpresako lana. Ongi egin beharreko lanak ziren horiek. Kartoizko kaxak ere egiten genituen, grapagailu handi batekin. Kaxan eginak zeuden zuloetatik zinta zuri handi bat pasa behar genuen txukun-txukun. Zenbait gauza hautsita etortzen ziren eta guk enkargatuei esaten genien.

Maixus: hori bai, lan horien garbitasuna bermatu behar izaten genuen. Horregatik, bata zuri, txano, eskularru eta zuekoekin egiten genuen lan. Ni, denboraldi batez, telefonista egon nintzen deiak hartzen, oso gustura. Labanderian ere bi egunetan aritu nintzen. Lanik errepikatuena kobrezko hodiari goma jartzea izaten zen. Lan hori egin behar genuenean, bazen lankide bat hodiak ipurdiz goiti jartzen zituena eta goma ondo jartzen ez niolako, gero niri errietan ematen zidaten. Oso gustura joaten ginen lanera, arront gustura. Orain lanera joaten al zarete?

Maixus: Ez, jubilatuak gaude. Lanera oso gustura joaten ginen, baina jubilatu ere gustura egin ginen. Ez zaigu sekula ahaztuko egun hura. Berez, hilaren 24an jubilatu behar genuen eta 22an jubilatu ginen. Oso polita izan zen. Almazeneroa etorri zen eta esan zigun: “¡Mañana os jubilais!”. Sorpresa handia hartu genuen, loreak jarrita zeuden lantokian, Lasartetik ere telefonatu ziguten zoriontzeko. “Lana utzi!”, esan zieten lantegiko jende guztiei eta argazkiak atera zizkiguten. Lore sorta ederrak ere oparitu zizkiguten. 15-17 urte lanin aritu eta gero jubilatu ginen. Manoli: bai, niri kontratua amaren urtebetetze egunen egin zidaten, 1992/04/17an eta 12 paper firmatu nituen orduan lanean hasteko.

Maixus: niri, berriz, nekazari egunean egin zidaten kontratua, 1998/05/15ean hain zuzen ere. Pozik joaten ginen lanera, baina gustura hartu genuen jubilazioa ere. Gure bizitzaren gertaerarik azpimarrigarriena jubilazioa izan da. Honek denbora gehiago eman baitigu bizitzeko, etxeko lanak egin, paseatu, enkarguak egin eta ondo bizitzeko. Zer da gehien gustatzen zaizuena?

Maixus: jaiak, dantza, antzerkia eta musika gogokoak ditugu. Telebista ere gustukoa dugu. Gehien gustatzen zaiguna musika, trikitixa da.


Manolita: Niri rocka eta DJak ere gustatzen zaizkit. Makina eskurkin ederki mugitzen dute musika egiteko. Aurreko egunean ederki dantzatu genuen Elizaldeko festan, maiatzaren 21ean. Maixus eta Manoli: irakurtzea eta sopa de letras egitea ere asko gustatzen zaigu.

Manolita: gaztetan, oporretan gurasoekin, Eugenio anaia, Jenaro beste anaia, Juli emaztea eta bere familiarekin Arantzazura joaten ginen egun pasa egitera. San Juan itturrira ere joaten gara gure anaia Eugeniorekin eta ura ekartzen dugu. Aurten San Juan iturrian ginelako, ezin izan dugu ikastolako 50. urteurreneko jaialdian parte hartu.

Maixus: Lourdesera ere joaten ginen urtero gaixoen irteeran. Oiartzungo eta San Juango Mari Kruz enfermerarekin . Hiru egun pasata etortzen ginen Lourdesetik, baserrira indarberrituta. Maixus eta Manoli: Gurutzeko jaietan jubilatu bazkarira joatea gustatzen zaigu. Urtero etortzen da Jenaro anaia gure bila, igandean beste senide, familia eta auzokideekin ondo pasatzeko. Meza entzun, esku pilota partidak, toka, segalariak, herri kirolak‌ ikusi eta elkarrekin bazkaldu, bertsoak entzun eta dantzatu. Aurreko urtean selfie bat ere egin genuen ilobarekin! Oiartzungo jaietan Urkabeko Erromeriara joaten omen zineten, zer egiten zenuten han?

Maixus: ahari jokoa, toka txapelketa ikusi. Urte batean, Jenaro anaia eta Emeren ilobak irabazi zuten Urkabeko toka txapelketan. Dantza ere egiten genuen, fandango eta arin-arina. Manolita: bertsolariak entzutea ere gustatzen zitzaigun, adibidez, Mitxelena bertsolaia.

Maixus: etxetik bazkaria eraman eta Urkaben bazkaltzen genuen. Hori bai, aurretik, hamaiketako eder bat egiten genuen kantinan. Erromeria polita izaten zen Urkaben, Kaleko, Oiartzungo festetan.

Duela gutxi irratiko txapelketa batean parte hartu omen zenuten eta zerbait irabazi ere bai. Zer egin zenuten? Maixus eta Manoli: irratia entzuten dugu egunero. Egun hartan galderak egin zituzten, eta guk erantzuna asmatu. Sari politak irabazi genituen.

Bi ahizpak.

Zuek bi ahizpak, gehienetan, pozik eta alai ikusten zaituztegu. Zer egiten duzue bi ahizpen artean hain ondo moldatzeko eta pozik egoteko? Ba al duzute trukorik guri aholkatzeko? Maixus: inportanteena bat bestea errespetatzea da. Elkar asko maitatzea eta bakoitzak bere lana egitea. Guk besteak errespetatzen ditugun bezala, besteak gu errespetatzea ere gustatzen zaigu.

Manoli: bai Maixusekin bat nator. Gure ilobak behin esan zigun, saiatu behar genuela gauzez ez kezkatzen eta bizitzaz gozatzen eta gu hori egiten saiatzen gara. Emerenek erakutsitako leloa: Ez kezkatu eta izan zoriontsu! Maixus: Gure gurasoek erakutsitakoa eta anaien aholkuak oso garrantzitsuak dira guretzat. Familia inportantea da guretzat eta haien laguntzaz baliatuz oso ongi eta pozik bizi gara elkarrekin gure Oiartzun kuttunean. Maixus eta Manoli ahizpak beti erakusteko prest, ohore handi bat izan da zuekin elkarrizketa hau egitea, eskerrik asko! Eta segi ondo poz-pozik eta kezkarik gabe, elkarrekin bizi eta gozatzen.

Maixus eta Manoli: Eskerrik asko zuei eta muxu handiak gure anaia, lagun eta familia guztiari. Oiartzuar guztientzat eskumuinak.

Egileak : Emeren Gelbenzu Mendizabal eta Jenaro Gelbenzu Mitxelena

seme-alabak |

141


‘Hau leku aittorra!’ Oiartzun haraneko kanta eta bertso zaharren bilduma berriko berriemaileak Jakina denez, euskal kultura mendez mende, gizaldiz gizaldi, ahozko tradizioz transmititu eta zabaldu izan da, idatziz bainoago; Oiartzunen, eta inguruko herrietan ere, berdin gertatu da. Hala, gure aurrekoek beren baitan zuten altxorraz oharturik, urte dezentetan haiek ziotenari adi izan nauzu, eta hamaika kanta eta kontu jasotzeko abagune ederra sortu izan zait. Horietako batzuk, aurten argia ikusi duen Hau leku aittorra! Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria liburuan erakutsi nahi izan ditut, zetozen leku berbererako itzul bidaian. Horrekin, egia da, ahozkotasunaren katea eten egiten dut, baina paradoxa hau sortu gabe, nola iraunarazi? Edo behintzat, nola publiko zabalago batengana helarazi? Nola jendartean agertu, gu guztion ondare den hau? Honek ez du ukatzen, jakina, oraindik beharrezkoagoa dena: guk guztiok etxetik dakarguna geureganatu eta iraunaraztea, guk geurok ikasi eta etxekoei irakatsiz, kateari benetan jarraipena emanez. Gaurko gizartean hori oso zaila dela? Baliteke, baina ahaleginak merezi du, nik ez dut behintzat dudarik. Oiartzualde honetan (Oarsoalde artifizialago hori baino gustukoagoa dudan hitza), gure erreka honen bazterretan zehar badira, eta izan dira, beren jakintza gurekin elkarbanatu nahi izan dutenak. Izan bitez lerro hauek haientzat guztientzat omenaldi gisako. Ezagutu ditudan hauetako batzuei buruzko zertzelada batzuk emango ditut –zenbaitetan hauen arbasoei ere aipamena eginez-, fokua adin batetik aurrerakoetan ezarriz.

Baringarate Goikoa (Bainketa), Aldurapean dagoen baserrietako bat da. Bertako Euxebio eta Nikolaxa Zabala Oiartzabal, berriemaile emankor gertatu zitzaizkigun. Baina zuretik ezpala, aurretik zetorkien sena. Julian Zabala Etxegarai, beren aita (1869an sortua), oso kontalari ona omen zen; antzestu eta guzti egiten

142 | seme-alabak

omen zuen –sorgin ipuinak, eta horrelakoak-. Seme-alaba guztiak sukaldeko lurrean bueltan jarriak izaten zituen, ahozabalik. Baina Euxebioz gauza berbera esan didate honen ilobek! Julianek gainera, bertso zahar andana zekiena izan behar zuen. Buru onekoa, “mendiko jueza” esaten omen zioten: zuhaitzak botatzeko tasazioa berak egiten omen zuen, eta auzoen artean edozein istilu zegoelarik, beragana jotzen omen zuten. Kofradiako lehendakari ere izaten omen zen, baina lanbidez, baso-mutilen kapataz. Hala ere, horrekin ez zen aberastu, ez horixe!

Garai haietan, bizitasun ikaragarria omen zegoen mendi aldean; baserri guztietan familiaren bat, edo bi, edo hiru… eta horietako asko ugariak gainera. Bainketa, Errenteriako lurretan dago, baina San Esteban ospatzen zuen Euxebiok, bere alabak adierazi didanez. Bestalde, Julianen gurasoak ziren, aita Bedaiotik etorria, eta amaren aita Iparraldeko herriren batetik: nahasketa polita, beraz!

Ez dut esan Nikolaxak eta Euxebiok ama Bordakoa zutela, hau ere etxe aitorra ahozkotasunaren alorrean, Idoia edo Susperregiko Maria beren arrebari ikasitako hitza erabiliz. Hau ere bi herrion arteko muga administratibotik bi pausora, baina Oiartzunerako joera askoz handiagoarekin. Bada, Bordako Luixa Arbelaitzi (1914an jaioa eta Arbidera ezkondua) zor diogu Urtezaharretako koplen bilduma eder bat (berrogei bat koplakoa), eta erreka horretako gazteak bildu eta baserriz baserri errondan ibiltzeko ohiturari eutsi izana, 1950eko hamarkadan. Halaber, Olentzero eguneko Aingeruak esan du (edo Hogeita laugarrena) eske-kanta gaur ahaztuxeak eta hauen inguruko ohitura. Aldi berean, baserri berean gorde da Zer dakartzu semia balada (Frantziako anderearen aldaera), harribitxi galanta dugun oparia, aldaki bakan eta jasotze data oso berantiarrekoa ger-


Kattalin Urkia.

Laxaro Eskudero Xexili Lekuona emaztearekin.

tatzen dena. Bertan bi familia izaki, antza denez Arbelaiztarrengandik ikasi zuten Sansebastiandarrek. Gure lekuko zuzen edo zeharkako izan dira Manuela (1907an jaioa), Boni eta Karolina. Honen anaia Joxe ere bertso bereziren batzuen jakitun azaldu zaigu.

Baladez ari garela, beste perla ederra Lizarre kale-baserriko iturritik dastatu dugu, napartarren ahotik: Ai mariñela, hots, Neska ontziratuaren aldaera –Brodatzen ari nintzen hasten dena-. Hango amona –Joxepa Mitxelena Agirre (1897an jaioa), Joakin Mari Naparra bertsolariaren arreba eta Joxe Joakinen izeba–, baladaren iturri ezagun zaharrena dena, ez zen edozein familiatan jaio, ez, denak izugarri kantazale eta bertsozaleak baitziren, oraindik ere gogoan dutenez. Bera ere bertsoren bat edo beste botatakoa zen. Haren ondoregoek, Juanitak, Pepik… gogoan dute berari ikasitakoa, baina nago, gizartearen aldaketa sakonak medio, ez dutela hark adina kantatu. Joxe ere, buruan duen bertso bilduma zabal baten jabe da, aurrekoen senari jarraituz. Horrelako leinu kantazaleekin jarraituz, aipa genitzake Errenteriako kaleko Goñitarrak, Añabitarteko Etxeberriatarrak, Okillegiko Zugarramurditarrak, Azaingo Eskuderotarrak… Hauen arteko Laxaro Eskudero Lekuona Azaingoa, adibidez, kontrabandoa zela eta andregaiarekin gazte zirela muga pasa beharrean aurkitu eta Betbezer d’Armagnacen jatetxea jarritakoa, iaz zendu zen laurogeita hamabost bat urtekin; bitartean, guri hainbat bertso eta kanta harrigarri kantatzeko parada ere hartu zuen, zorionez, hala nola Galtzaretako Martxelinak Txirritari botatako bertso miresgarri bat, Okillegiko Joxe-

Nikolaxa Zabala.

ri ikasia. Gainerantzeko senideak ere kantazale eta musikazale amorratuak: Anttonio, Joxe Migel eta bere seme Xegundo, Pako… Oiartzunen eta Errenterian bizitako Karlos Eskudero Mutuberria goizuetarra ere –Kapero Txikikoa-, aipatu nahi nuke, Berdabioren bertso harrigarri batzuk oraindik gogoan baitzituen, laurogeita hamazazpi urtetan. Beinberriko Lekuonatarrak, ez ditut aipagai izan liburuan, Juan Mari Lekuonak landutako kantutegi ezagunean haien altxorra ongi agerian geratzen baita.

Olaldeko Rufino Arbelaitz Sarasolak, Antonio Zavalaren kolaboratzaile izandako osaba Joxe Anjel Sarasolagandik jaso zituen afizioa noski, eta baita bertsopaper saldo ugaria ere; hau, aldi berean Kazkazuriren iloba izaki. Beste kantazale ugari eta aipagarria Anttonio Lekuona Mitxelena genuen, Aranburukoa, baina berari buruzko berri liburuan ugari aurki daitekeenez, ez naiz gehiago luzatuko. Beste bertsozale purrakatuak Oiartzunen, liburuan aipatuak, Robustiano Urkia Portugal, Inazio seme-alabak |

143


Pikabea Portugal, Martin Urtegi Belaunzaran, Hijinio Urkia Martiarena, Joxe Arizmendi, Mieltzo Izagirre Etxarte, Inaxio Maia, Patxi Iturain Sailpuru… eta abar ditugu.

Zarian sortu eta Ibarren bizitako Joxepa Oiarbide Gerrak hala zioen, bere bizitzako zertzelada batzuk ematen ari zela: “Lastima zala, e’ nun pobria izan behar; e’ zitzayola ezer e‘ kostatzen nei eakustia. Harrek eman nei leziyua hurrungo eunekua, itxea ekarri (…), eta letu, bi ‘ro hiru aldiz letu, esan dut ba, oyea jon, lo in, ta goizin jaiki ta memoriyan!”. Hala baitzen, pobreak eskolarako aukerarik ez! Gainera, Zariatik Oiartzuna, bi ordu eta erdiko bidea! Eta memoria hori, Zelaitxoko Agustin Lertxundi Odriozola aiarrak ederki erakutsi zigun. Inoiz kantatu gabe baina bere buruan ondu eta gordetako bertsoak hogeita hamar edo berrogei urte ondoren nola berritu guri! Edo Iturzaetaren berrogeita hamalau bertsoko sorta dena buruz eta gelditu gabe, hiru doinu ezberdinetan… Gainera, aldaera musikal ederrak egiteko gai zena. Eskola zahar onekoa, bera. Laxaro Iparragirre Perurena, Añarbekoa, honen antzekoa gertatu zaigu. Bertso-sail izugarria dakiena, kantaera berezi batean, eta inork ezagutzen ez dituen aldaera ugari dakizkiena. Aparta. Aizak hi, Trauko oso aipagarria da, adibidez.

Errenteriako Zabaleta Galarraga ahizpek, familia arteko edozein bazkalondotan kantari bukatzeko ohitura betidanik izan dute; aita eta osaba, Juan eta Pello Zabaleta bertsolari aipagarriak zituzten, hurrenez hurren, eta ama, Monika Galarraga, Joxepa Anttoni Aranberri Xenpelarrekin jostun ibilia zen; beraz, kantazaletasuna nondik datorkien ez dago esan beharrik. Oiartzungo Tronpeo (Don Pedro, edo Sorabillane) jostundegian ere ugari kantatzen zuten, bereziki Juan Kruz Zapirainen Brabanteko Jenobearen bertsoak, eta beste hainbat. Konsuelo Ordokiren kantaera, zoragarria iruditu zitzaigun Juan Mari Beltrani eta bioi, entzun genuenean. Jostuna zen bera ere, baina etxean aritzen zena, bakarrik.

144 | seme-alabak

Pasai Donibanen, gainerakoen ordezkaritzat Andoni Agirregomezkorta eta Imanol Goikoetxea Laboa zena aipatuko ditut, bereziki, hain izan zen oparo, interesgarri eta umorez betea bien jarduna! Pasaiako kantez gain, gurasoengandik ikasitako Mutriku eta Zumaiako kantak ere kantatu zizkiguten. Adelaida Laboa Aizkorreta zena, Klaudia Sein Legorburu eta Florentino Legorburu Etxebestek ere kanta ugari erakutsi dizkigute. Eskerrik asko! Lezon, berriemaile bakarrarekin egonak gara oraingoz: Martzelino Legorburu Manterola zenarekin. Zeharo interesgarria berarekiko elkarrizketa, tradizio zaharraren arabera ikasitako hainbat bertsoz gain berak jarritako hainbat ere kantatu baitzizkigun.

Liburuaren aurkezpenean -2017ko maiatzaren 20an- kantuan izan genituenetako batzuk azkenerako geratu zaizkit. Horietako gehienek ere, aitonari edo amonari ikasiak zizkieten kanta eta bertsoak. Joxe Kruz Ezeiza Aizpuruak, Otsamantegiko amonari; Jazinto Larburu Lekuonak, Uxiarko aitonari; Maritxu Gaztelumendi Urruzolak, Aroxkeneko aitonari; Mikel Arruabarrenak, bere anai-arrebek bezalaxe (Maitxo, Ana, Kontxi, Maixabel…) Juaneneko bere aurrekoei, eta Aristizabalgo Anttoni Portugalek, Poloni Zabala bere amari. Eta hainbat eta hainbat aipa nitzake… nola eten etorria? Ahal den hobekien, eta aipatu ez ditudanei barkamena eskatuz, ezinezkoa baita hemen dena sartzea. Hitz egin genezake, baita ere, gure aurrekoen kantu ohiturez, eta abar, baina horiek, “lerro artean” edo esplizituki, liburuan aurkituko ditu irakurleak.

Nire gonbita, hauxe: gure aurrekoek egin bezala, guk ere eutsi diezaiogun gure eguneroko bizitzan kantatzeari, etxean ikasi duguna gure ingurukoei helaraziz –helburu handiegien beharrik gabe-, hori baita gure artean hain aipatua den zaletasun honek bizirik irauteko modu bakarra. Behin etenez gero, zailagoa izaten baita berreskuratzea. Hizkuntzaren –euskararen- alorrean hain ongi dakiguna, aplika diezaiogun kantuari ere. agustin mendizabal


Kultura


Luberri, Fundazioa

Fundazioak bost urte bete ditu 2016an eta ikasgune geologikoa kudeatzeaz gain, erakusketa iraunkorreko euskarriak berritzen jarraitu du, gure geologia ezagutarazteko jarduerak eta irteerak antolatu ditu helduentzat ateak zabaldu dizkie neska-mutilei beste eragile batzuekin batera antolatutako udalekuetan. Bestetik, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa isolatzeko eta berorik ez galtzeko lanen lehen aldiari ekin die eta teilatupeko aretoa egokitu du. LUBERRI, OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA 2016ko ekitaldian, 2.520 bisitari etorri zaizkigu Oiartzungo Ikasgune Geologikora. Aurreko urteetan bezala, gure bisitari gehienak Gipuzkoako eta inguruko lurraldeetako ikastetxeetako ikasleak izan dira. UdALEKUAK

UDALEKU IREKIAK OIARTZUNEN

Oiartzungo Ikasgune Geologikoak parte hartu zuen uztailaren 4tik 29ra antolatutako udaleku irekietan eta hainbat tailer didaktiko eskaini zizkien Oiartzungo gaztetxoei. ERRETIRATUENTZAKO BISITAK ‘MATER’ ATUNONTZIRA

Aurreko urteetan egin bezala, 2016an ere bisita konbinatuak antolatu ditugu Luberri museora (goizez) eta Pasai San Pedroko portuan dagoen Mater atunontzira (arratsaldez), gehienbat, erretiratuen taldeentzat, Itsas Gelarekin batera.

146 | Kultura


Luberriren parte-hartzea hainbat ekitalditan ATLANTIKALDIA 2016 KULTUR TOPAGUNE ETA MUSIKA JAIALDIA

2016an ere parte hartu zuen LUBERRIk Atlantikaldiaren hirrugarren edizioan, Errenterian, irailaren 22tik 25era, Oarsoaldeko gainerako museoekin lankidetzan. 2016an, erakusketa jartzeaz gain, bailarako geologia erakusteko irteera antolatu zen San Markos gotorlekura, irailaren 18an. DSS2016: 24. etapa (ASTIGARRAGA-OIARTZUN)

DSS2016 kultur programazioari lotuta, txango didaktikoa antolatu genuen irailean, Aiako Harriaren eta gure bailararen inguruko geologia bertatik bertara ikusteko. Txangoa amaitu ondoren, bisita egin genuen LUBERRIn parte-hartzaile guztiekin. Jose Angel Torres LUBERRI Oiartzungo IkasgunE Geologikoa FUNDAZIOA

Kultura |

147


Soinuenea-herri musikaren txokoa 2016. urtean Oiartzungo urtekariaren aurreko zenbakia plazaratu zenetik urte bat pasa da. Tarte horretan Soinuenean milaka bisitari izan dira, nagusiki Euskal Herriko ikastetxeetatik etorritako gaztetxoak, baina baita munduko hainbat bazterretatik etorritako zaleak ere. Bisitari horiek erakusketan dauden soinu-tresnak ikusi eta horiei buruzko azalpenak jasotzeko aukera izan dute. Soinueneak soinu-tresnen erakusketa urte osoan zabalik izaten du goiz eta arratsaldez. Gainera, aurten egutegi eta ordutegietan aldaketa batzuk egin ditugu bisitarien ohiturei begira etortzeko aukera handiagoa emango diegulakoan, izan ere asteartetik larunbatera dago orain zabalik. Ordutegia asteartetik ostiralera hamarretatik ordu bietarakoa da goizez eta hiruretatik seietarakoa berriz arratsaldeetan. Larunbatetan hamar eta erdietatik ordu bietara eta hiru eta erdietatik zazpi eta erdietara zabaltzen jarraitzen dugu.

Bisitariei arreta ahalik eta onena ematen saiatzeaz gain, Soinuenean herri musikari buruzko informazioa kudeatzen eta hura ezagutarazteko lanean aritu gara aurten ere. Horrela, datu-basearen berrikuntzan ari gara jo eta suan aurten publiko egiteko asmoarekin. Web orri berriaren zuzenketak bukatutakoan, oiartzuarrekin eta beraiekin batera herri musikan interesa duten guztiekin informazio hobea partekatzeko moduan izango gara.

Kultur ondarea hedatzeko bide ona izatea alferrik dugu zer partekaturik ez badago, eta horren bilketa eta publikazioan ere jarraitzen dugu. Hala, ekitaldi ugari antolatu ditugu azken urte honetan ere: kontzertuak, jardunaldiak, haurrei zuzendutako tailerrak… Eta Herri Musika Bilduma loditzen jarraitzen dugu.

ARGITALPENAK Herri musikaren ikerketarekin eta ezagutzaren zabalpenarekin dugun konpromisoari eutsiz, aurten hiru dokumentu argitaratu ditugu.

Lehenik, 2015ean Hernanin ospatu zen 29. Txalaparta Festan hartutako txalaparta joaldiak bil-

148 | Kultura

tzen dituen bi disko argitaratu genituen: bat jaialdi nagusiko audioarekin eta bestea festaren kronika egiten duten irudiekin. Urte bukaeran, berriz, Juan Mari Beltranek 1960ko hamarkadan Larraunen hasi zuen hango dantza eta musikari buruzko lana den Larraungo Herri-Dantzak disko-liburua argitaratu genuen. Hauek gure web orritik edo Soinueneara bertara etorrita eros daitezke. FORMATUA IZENBURUA CD DVD CD-Liburua

KODea

29. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-662-2016

Larraungo Herri-Dantzak

LG: SS-1154-2016

29. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-661-2016

HERRI MUSIKAREN JARDUNALDIAK Herri musikari buruzko bi jardunaldi antolatu ditugu azken urtean. Ezohikoa bada ere, urteko antolakuntzan jardunaldiak data hobeetara eraman eta urterokotasun hori mantendu nahian gertatu da hau.

2016ko irailean Hiru museo, hiru musikari, hiru histori, hiru proiektu, hiru bizitza izenburua eman genien jardunaldiak antolatu genituen Donostia 2016 ekimenaren barruan. Bertan Joaquín Díaz, Juan Mari Beltran eta Mário Correia eta haiek sortu eta kudeatzen dituzten museoak izan ziren jardunaldien ardatza. Herri musikaren inguruan sekulako lana egin duten pertsona horien hitzaldiak izateaz gain, Europako hiru eskualdetako musika entzuteko aukera izan zen txistulari eta danbolinteroen aldetik lehenik eta bestelako formazioen eskutik hurrena.

2017ko apirilean Kultur ondarearen kudeaketa eta hedapena izenburuko jardunaldiak izan ziren. Eusko Jaurlaritzako Museoen Zentroarentzat kultur edukiak kudeatzeko EMSIME programa diseinatu eta ekoitzi duen Odei enpresako ordezkariez gain, Elhuyar Fundazioko, Wikimediako, Museo


do Pobo Galegoko, MusĂŠu de la Gaita de GijĂłn, Museo de la MĂşsica Barcelonako eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak izan genituen. Musika Ansa ahizpek eta haien amak jarri zuten ARTAnTXURIKETAn emanaldi ederrarekin.

Kanten bueltan ere hainbat saio antolatu dira. Alaitz Guridi eta Arantxa Ansak haur abestien emanaldiak eskaini dituzte hainbat gai ukitzen dituzten abesti multzoekin.

Herri Musikaren 16. Jardunaldietan Ansa ahizpek eta haien amak eman zuten kontzertua. Oiartzun, 2017-04-01.

Kanaberazko turutak egiten, Soinueneko kanpoaldean. Oiartzun, 2017-04-20.

HERRI MUSIKA KONTZERTUAK Herri Musikaren Txokoak bere ateak zabaldu zituenetik urteko sasoi guztietan antolatu du kontzertu bat. Kontzertu horietan herri musika bere oraingo egoeran, bizi-bizia, ikusteko eta entzuteko aukera izaten da. Herri musika hemen bakarrik egiten ez denez, kontzertu guztietan izaten da Euskal Herriko musikaren ondoan kanpoko musika entzuteko aukera. Hala, azken urtean zehar Euskal Herriko musika jarri dutenak Juan Mari Beltranen hirukotea, Jon Elizalde & Pirenaeus Renaissance Consort eta Maddi Oihenart & Harihots Orkestra izan dira. Kanpotik etorri diren musikarien artean, Portugalgo Brigada Victor Jara, Catalunyako Carles Velda eta Madrileko Balbarda taldea eta Luis Delgado izan dira Oiartzunen.

OIARTZUNGO HERRI MUSIKA ESKOLA Herri musikan edozein soinu-tresna erabil badaiteke eta erabili izan bada ere, badira batzuk bereziki Euskal Herrian jo izan direnak. Catalunyan ez bezala, horretan ere eredu dira Mediterraneoko lagunak, horietako gehienen irakaskuntza ez dago musika hezkuntza arautuko eskolen sarean zabaldua. Hori dela eta, Soinueneak bere sorreratik soinu-tresna horiek erakutsiko zituen eskola martxan jarri zuen ongi prestatuko irakasleekin. Ikasturte honetan irakasle lanetan izan dira Juan Mari Beltran, Fernando Jalon, Arkaitz Miner, Lara Mitxelena, Haritz Ezeiza, Jon Patxe eta Jon Ansorena.

HAURREI ZUZENDUTAKO EKINTZAK Herri musika haurrei gerturatzeko asmotan, Abaraxka Oiartzungo Udal Ludotekarekin lankidetzan jarraitzen dugu eta berekin batera antolatzen ditugu urtean zehar hainbat eratako ekintzak. Haurrentzat antolatutako ekitaldien artean daude Jon Elizaldek Pirenaeus Renaissance Consort-eko lagunekin Berpizkundeko soinu-tresnen inguruan eman zuen kontzertua edota Juan Mari Beltranek Larraungo dantzariekin eman zuen dantza tailerra. Horietaz gain, hots jostailuak egiten ikasteko tailerrak antolatu dira eta hainbat tresna egin dira iaz bildutako kanaberekin.

Irakasle horietako bakoitza soinu-tresna jakin batean aditua da eta hori erakusten du. Hala, txalaparta, perkusioa, biolina, txistua (danbolinarekin), alboka, dultzaina eta xirolarrua ikasteko aukera dago Madalensoroko lokaletan. Soinu -tresnez gain, musika lengoaia ere erakusten da eta soinu-tresna horiekin taldeetan aritzeko aukera ere badago.

Oinarrizko maila bat lortu ahala, ikasleak taldeetan jendartean jotzera animatzen dira herria beraien musikarekin alaitzeko asmoarekin. Hori dela eta, hilero, igandez normalean, Elizaldeko kaleetan barrena talde bat edo beste kalejiran ibiltzen da. Bestela, Oiartzungo elkarte ezberdinek antolatzen dituzten ekitaldietan, beharraren arabera laguntzen saiatzen dira irakasle eta ikasleak. Kultura |

149


Berotasuna eskuz esku Udaletxeko areto nagusia pixkanaka ttiki gelditzen hasi da. Handienak tipi-tapa sartu dira, ttikienak goxo daude besoetan. Inor gutxik huts egin du ekitaldi honetara, 2016an jaio diren oiartzuarren ongi etorri festa: atsolorra.

Oiartzunen modu instituzional batean egiten den hirugarren aldia da honakoa; instituzional esaten dugu, lehendik ere atsolorra egiten baitzuten hainbat baserritan. Ziurrenik modu desberdinean egingo zutela, baina esentzia mantendu nahi izan dute antolaketa lanetan ibili diren guraso eta udal ordezkariek: haur horiek ezagutarazi eta denon artean zaintzearen konpromisoa hartuz. Mari Carmen Basterretxea antropologoa jaiotza erritu honetan aditua da eta, azken bi urteetan bezala, hitzaldia eskaini du gai ho-

150 | Kultura

nen inguruan gehiago jakin nahi izan duenarentzat. Emakumeen auzolana da atsolorraren esanahia, Basterretxeak azaldu zuenez: “Emakume bat erditzera zihoanean auzoko beste emakumeak haren etxera joaten ziren laguntzera. Behin haurra jaiota, ama eta haurra sendotzen ziren bitartean laguntzen jarraitzen zuten, baita etxeko lanez arduratu ere. Kasu askotan, emakume horiek aurretik seme-alaba gehiago izaten zituzten eta haien zainketaz ere arduratzen ziren�. Hala, haurra eta ama sendotzen zirenean festa egiten zuten bakoitzak etxetik zerbait ekarrita. Oiartzunen Gurutzen egin zuten azken atsolorra, Kaskote baserrian. 1995. urtea zen orduan.


Halako batean gitarra doinua entzun da areto nagusian: Poza eta umorea

Auzolanaren senide

udaberriko lorea

etorkizunaren bide

etorkizunan giltzarri

emakumeon altxorra

alde ilunen mugarri

jaio da atsolorra

ate guzitak ireki maitsuna irmoki

Sortu berri duzu ume

auzolanaren senide

elkartasunaren une

etorkizunaren bide

emakumeen bilgune

Sukaldeko epelean gabiltza elkarlanean berotasuna jada eskuz esku pasa da sentimenduen zirrara batasunaren beharra emakumeen altxorra jaio da atsolorra Sortu berri duzu ume Elkartasunaren une Emakumeon bilgune (bis)

Lur Gaztelumendik egin du abestia, aurtengo aldirako estreinakoz. Hasiera indartsua izan da, eta ospakizunak hala jarraitu du, kantuan, Udalaren agurrarekin eta mokadu goxo batekin amaitzeko. Aurten jaio diren eta jaioko diren oiartzuarren gurasoei ospakizun honekin jarraitzeko gonbidapena egiten diegu, berotasunak eskuz esku jarraitu ahal izateko. Eihartze Aramendia Iparragirre

Kultura |

151


20. KORRIKA

e t i g ra. Z e T A B uk e gitera. EUSKARAZ.

Aurtengoan ere Korrikak gure herria zeharkatu du, Arraguatik sartu eta Gurutzetik atera bitarte oiartzuar euskaltzaleak izan ditu bidaide nekaezinak. Intxixu AEK euskaltegiko kilometroan, gainera, gure ikasleek Korrikaren zirrara eta xarma sentitu dute, lekukoa eraman zutenek hala diote behintzat. Laukote fina osatu zuten, gure euskaltegiaren isla ezin hobea: bi ikasle, ikasle ohi bat eta irakasle bat.

Georgiana Pascale (ikaslea) Kaixo, ni Georgiana Pascale naiz, hogeita hamabi urte ditut eta Errumaniakoa naiz. Oreretan bizi naiz, baina Oiartzunen ari naiz euskara ikasten, Intxixu AEK-n. Aurten 20. Korrikan parte hartzeko ohorea izan dut. Niretzat Korrika esperientzia bakarra da, eta jende berria ezagutzeko aukera ematen du. Oiartzunen, Intxixu AEK-ren kilometroan, lekukoa eraman nuen beste batzuekin batera, eta esperientzia ikaragarria izan zen, ez dut inoiz ahaztuko! Jende askok sotengatu ninduen: euskaltegiko ikaskideek eta irakasleak, eta senarrak ere bai. Haiek gabe ez dakit non egongo nintzatekeen orain eta ez nukeen Korrikan parte hartuko.

Guztiei mila esker nigan jarritako konfiantzagatik!

152 | Kultura

Maria Manera (ikaslea) Maria naiz eta Kataluniakoa naiz. Duela 3 urte etorri nintzen Oiartzunera. Hau da nire 2. urtea euskaltegian eta aurten Korrika ezagutu dut. Kristoren giroa egon zen Korrikako asteburuan herrian, euria egin arren.

Oso pozik jarri nintzen euskaltegiko irakasleek lekukoa eramatea eskaini zidatenean. Korrikako egunean, jende asko zegoen lasterketan eta denak emozionatuta eta pozik geunden.

IĂąigo Izargarai (ikasle ohia) Kaixo, IĂąigo naiz, altzatarra, eta duela 24 urtetik hona, oiartzuarra ere bai; eta noski, euskalduna! Altzako AEK-n hasi nintzen euskara ikasten, eta ondoren, Oiartzunen jarraitu nuen. Oiartzuarrek asko lagundu didate euskaraz bizitzen; mila esker, Oiartzun!!


Ezkerretik eskuinera: Maria Manera (ikaslea), Georgiana Pascale (ikaslea), IĂąigo Izargarai (ikasle ohia) eta Uxua Larretxea. (irakaslea).

Korrika niretzat ekimen berezi bat da; gure hizkuntza eta herria zenbat maite ditugun ikusten da, eta herriaren poza ere bai. Nik hasieratik parte hartu izan dut Korrikan, eta zalantzarik gabe, jarraituko dut parte hartzen lagunekin, seme-alabekin, neska-lagunarekin eta laster agian bilobarekin. Aurten lekukoa eraman dut. Eraman behar nuela jakitean, sekulako poza hartu nuen. Oiartzungo AEK-ri eskertu behar diot aukera hori eman izana. Lekukoa eramatean ni ere euskararen babesle nintzela sentitu nuen, beste babesle bat gehiago, nire esku artean izan nuen gure hizkuntza babesteko ardura... hunkigarria... Gure herria eta gure hizkuntza maite ditugu eta beti babestuko ditugu. Euskararik gabe ez gara Euskal Herria: Gora euskara eta gora Euskal Herria!!!

Uxua Larretxea Alvarez (irakaslea)

Uxua Larretxea Alvarez naiz, Intxixu AEK-ko irakaslea. Niretzat Korrika gaur egun Euskal Herrian egiten diren ekimenetatik berezienetakoa da zalantzarik gabe; oso hunkigarria da hamaika egunez, gau eta egun, herritarrak lasterka ikustea Euskal Herri osoan zehar gure hizkuntzaren alde. Inposatu dizkiguten lurralde mugak apurtzen ditu eta gure herriaren benetako eremua zein den ezin hobeto agertzen du. Gure herria hau delako: euskararen herria. Eta uste dut Korrika garrantzitsua dela

euskaldunontzat, ez soilik gure herriaren luze-zabalean zenbat euskaldun garen islatzen duelako, euskaldunoi autoestimu eta baikortasun handia ematen digulako ere bai. Korrikan parte hartzen dugun guztion aurpegietan nabaritzen baitira harrotasuna, irribarre zabalak eta begietan distira berezia. Eta honek bereziki indarra eta aurrera jarraitzeko adorea ematen die egoera zaila edota larria bizi duten eremuetako euskaldunei. Ez baita ahaztu behar Euskal Herriko hiru lurraldetan euskara (gure hizkuntza) oraindik ez dela ofiziala eta beste lurralde batean zonaldeka banatuta dagoela euskararen ofizialtasuna. Baina hori guztia apurtzen du Korrikak, eta hain justu, hori da duen magia edo xarma berezia. Aurtengo Korrikan euskaltegiko lekukoa eramateko ohorea izan dut ikasleekin batera, eta benetan zoragarria izan da. Lekukoa eskuetan nuela sentitu nuena, zaila da azaltzen. Pentsamendu asko izan nituen une horretan buruan: zenbat pertsonek borrokatu izan duten ilusioz, determinazioz eta oztopo guztien gainetik euskarak bizirik iraun zezan, zenbat gurasok eta irakaslek transmititu diguten gure hizkuntza... Eta zeregin horretan, gure aletxoa jarriz jarraitzen dugu guk geuk ere eta jarraituko dugu ondorengoek gure altxorra jaso eta maita dezaten.

Bihotzez milesker aukera hau eman didazuenei, ez dut sekula ahaztuko! Kultura |

153


Zer dakizu zure herriaz?

Zein idazle ezagun jaio zen Altzatxikin? Zer da pallakatu? Nola zuen izena 1970eko hamarkadan oiartzuarrek atera zuten traineruak? Galderen erantzuna jakin edo ez, nahi duenak behintzat, udazken honetatik aurrera aukera izango du familian edo lagunartean gure herriko kontuez ikasiz, jolasean aritzeko. Horrelako galderez osatua baitago Oiartzuarren Baitan egitasmoak prestatu duen mahai-jokoa. Ez dakienarentzat, Oiartzungo ahozko ondarea biltzea helburu duen Tturttur Euskaltzaleon Bilgunearen egitasmoa da Oiartzuarren Baitan. Mahai-jokoak hainbat alor ukituko ditu. Horretarako, 1.500 galdera sortu ditugu, 6 gaitan banatuta. Batetik, kirola eta gizartea dugu, bertan arraunari, herrigintzari, pilotari, hezkuntzari… buruzko galderak egongo dira. Bestetik, historian erromatarren aurreko garaietatik hasi, Erdi Aroa pasa eta gaurdainoko galderak aurkituko dituzu. Baita Oiartzungo hizkerari buruzko galderak ere: “Nola esaten da Oiartzunen …?”. Geografian, berriz, etxeen, baserrien, kaleen, mendien… izenak asmatu beharko dira. Baserria, natura eta ekonomian, baserriko lanez, tresnez, lanbideez, meategiez… Eta azkenik, kultura; Oiartzunen izan diren musikariez, idazleez, bertsolariez ere jakin beharko da mahai -jokoan irabazteko.

154 | Kultura

Galderak sortzeko, Oiartzuarren Baitan proiektuak jasotako elkarrizketetan, herriaz idatzitako liburuetan eta gure jakintzan oinarritu gara, batez ere. Baina herritarrei eta alor bakoitzeko jakitunei ere laguntza eskatu diegu galderak sortu eta guk egindakoak berrikusteko.

Berrikuspen prozesu horri kontraste taldea deitu genion. Taldea aurrenekoz 2016ko urrian bildu zen. Bertaratu zen jendearen artean, ordura arte sortutako galderak jakintza-arloka banatu, galdera horiek berrikusi eta ondoren iruzkinak eta proposamenak jaso genituen. 2017a hasi zenez geroztik kontraste talde horren iruzkinak jasotzen aritu gara, horrela guk sortutako galderak kontrastatuz eta galdera berriak erantsiz. Lagundu diguzuen guztiei esker, Oiartzun herriari buruzko joko nahiko osatua egin dugula uste dugu. Eskerrik asko zuen denbora eskaini diguzuen guztoi! Jokoaren diseinu eta marrazkiak egiten ere herriko bi sortzaile aritu dira. Eneko Salaberriak eta Iosu Mitxelenak primeran asmatu dute edukia biltzen duen diseinua sortzen. Ilusioz prestatu dugun joko honekin, gure herria hobeto ezagutu eta momentu atseginak pasako dituzuelakoan, Oiartzun, pareta zaharrak erantzun! Ttur ttur euskaltzaleon bilgunea


Txinalka antzerki taldea TXINALKA Antzerki Taldeak lanari heldu eta lanean jardun dugu oiartzuar guztiok aurten ere antzerkiaz gozatu ahal izan dezazuen herriko antzezle taldearekin.

Gogoan izango duzue oraindik iaz eskainitako obra, Ooooh Paris!, Edurne Agirrezabalak zuzenduta eskaini genuena eta zuen irribarreak eta algarak ere eragin zituena.

Aurtengoan zenbait aldaketa egin ditugu, berritze aldera. Guk sortutako obra bat antzeztu beharrean, XX. mendeko obra klasiko bat, klasikoena esango genuke, aukeratu dugu, Thornton Wilde-ren Our Town (GURE HERRIA euskaraz esanda), hogeigarren mendearen erdialdean kokatzen den obra kostunbrista.

Zuzendaritza ere aldatu egin da eta, Edurneren ordez, aurten Tessa Andonegiren aginduetara ari gara lanean. Zuzendari berria curriculum luze eta zabaleko aktorea dugu bai antzerki antzezle, bai aurkezle, bai film antzezle eta baita zuzendaritza jardunean ere hamaika lanetan ibilia: Euskal Off, Ai Ama, El amigo de John Wayne, Ixa-equis, Koadernoa zuri... ETBko Goenkale edo Martin seriean.

Aldaketak aldaketa, pozgarria izan da, benetan, taldearen indar berritzea. Aurtengoan lau antzezle gazte-gazteak elkartu baitzaizkigu eta haize fresko eta irudi atseginagoa ematen diote taldeari. Indarberritze eta aldaketen emaitza zein izan den gozatu ahal izango duzue laster; aurten herriarentzat emanaldiak maiatzaren 27an eta 28an izango baitira Udaletxeko Areto Nagusian, urtero bezalaxe.

Antzoki baten beharra ere adierazi nahi dugu. Oiartzun herria oso herri aktiboa da eta urtean zehar ekintza asko antolatzen dira. Premiazko dugu antzoki bat edukitzea, ea laster martxan jartzen duten. Gure lanen ondorioa eta zuen gozamemak bat egingo duten esperantzarekin agurtzen eta itxaroten zaituztegu. Txinalka Antzerki Taldea

Kultura |

155


Gogoan dut, baita ere, zahartxeago nintzela, Alaznek, Mirarik eta Urtzik nire urtebetetze egunez zoriontzeko deitu zidatenekoa. Unibertsitatean nengoen, eta a zer sorpresa polita eman zidatena deiarekin! Azterketa garaia zen, eta urduri nenbilen, baina momentu batez sabelean nituen korapiloak, ia min ere ematen zutenak, tximeleta bilakatu ziren.

Gogoa(n) Urteak dira Oiartzun Irratiko uhinek herritar guztion belarriak goxatzen dituztela. Urteak nik neronek ere herriko berriak, Joxe Landaren eguraldi iragarpena edota Joxe Migel Lopezen kiroletako tartea entzuten nituela. Eta, nola ez, eguerdietako lehiaketetako saltsa; horixe nuen gustukoen. Gogoan dut lehen aldiz irratira etorri nintzenekoa, Gipuzkoako Kantu Txapelketaz hitz egitera. Ai ama, a zer-nolako urduritasuna! Oroitzen naiz ordu erdi pasatu nuela zer jantzi erabakitzen eta anaiak honela esan zidala serio demonio jarrita: “Irati, txorua ematen tzu! Irratira zuz, e! Etzattu iñorrek ierriko pijamatan joten baza´re!”. Eta gogoan dut geratu zitzaidan tonto aurpegia.

Gogoan dut Txerri Egun batez ―urtea gogoratzea askotxo litzateke― plazako Laboral Kutxaren gaineko lokalean grabatutako irratsaioa ere. Hantxe Uxue eta Urtzi, eta hantxe Irati, hitz egin baino molestatu gehiago egiten zuen nerabe lotsagabe lotsatua. Gogoratzen naiz oilo-ipurdi batean egon nintzela; niretzat Oiartzun Irratian hitz egitea oso gauza handia baitzen.

156 | Kultura

Gogoan dut Donostian gitarrako klasea ematen ari nintzela Alaznek nola deitu zidan, esateko irratian publizitatearekin lanean hasteko aukeratu nindutela. Lanez gainezka nenbilen, eta pentsatzen uzteko eskatu nion, baina berdin izango zen hasieratik baiezkoa esan banio ere; izan ere, proposatu zidanetik izugarrizko gogoa nuen Oiartzun Irratian lanean hasteko. Gogoan ditut, ondoren, Alazneren baja zela medio, irratian eman nituen egunak. Urduri baina gustura aritu nintzen Mirarirekin lanean, eta, bukatu zenean, penaz utzi nuen Oiartzun Irratiko estudio txikia. Pozik aritu nintzen; inoiz neure burua imajinatuko ez nuen ofizio hark bete-betean harrapatuta. Gogoan dut, aurtengo otsailean, langile baten bila zebiltzala-eta, irratira proba egitera etorri nintzeneko eguna. Kirioak dantzan nituen arren, barruan nuen alaitasunak izugarrizko indarra eman zidan, eta gustura gelditu nintzen egindakoarekin; ez nuen asko uste, ordea, ni hautatuko nindutenik. Gogoan dut Alaznek telefonoz berria eman zidan unea eta irratira lanera etorri nintzen lehendabiziko eguna. Eta gogoa dut. Gogoa, hemen, zuekin, Mirari eta Alazne, zurekin, Oiartzun Irratiko entzule, eta, nola ez, zurekin, Oiartzun, uhinetan igerian jarraitzeko. Eskerrik asko! Irati Odriozola Zugarramurdi Oiartzun Irratiko langilea


Auntxa Trikitixa eskola Urtero bezala idazlan honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoenekoz hogeita sei urte pasa dira trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela ELIZALDE HERRI ESKOLAN eta, aukera honetaz baliatuz, gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guziari (irakasle, guraso eta abar) gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako. Aurtengo kurtsoan ere gure ikasleek makina bat ekitalditan parte hartu dute: Gabonetan,Kuestaziyuan, Oiartzunen Inude eta Artzainen egunean, martxoan Irungo Konserbatorioan egindako Trikitixa jaialdian, Elizalde egunean, Ekainaren 11n Kontzejupean Irungo Musika eskolakin egindako jaialdian.

Ikasle talde bat, Irungo Konserbatorioko auditoriumean, elkartrukatze jaialdian jotzen.

Baita ere azpimarratu nahi nuke jarraitzen dugula kontzertu-entzunaldi moduko emanaldiak antolatzen gure ikasleekin, honela beraiek ikasitakoa jende aurrean aditzera emateko aukera izatearren eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hau ikaste-prozesu egokiago bat edukitzeko. Trikitixa irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:

1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.

2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitixa irakasteko erabili zen aurrena da, garai baten horrela irakasten baitzuten.

3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat bederatzigarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da; ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetara eta emaitzak ikusita, luzarora trikitixa irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen bai tira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, erritmoa eta abar.

Bukatzeko esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitixa behar badu jaialdi, kalejira, afari edo

2016ko Irungo Euskal-jiran.

edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikitixa eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak baitira.

Trikitixa edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510ra; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, ASTEARTEETAN egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe agur bero bat OIARTZUAR guztioi, eta XANISTEBANAK ondo igaro ditzazuela AUNTXA TRIKITIXA ESKOLAREN izenean. IĂąaki Aranaga

Kultura |

157


Lartaun Abesbatza 2016: Proiektu berritzaileen bila

2016a urte oparo izan zen Lartaun Abesbatzarentzat bai alderdi musikaletik zein pertsonaletik ere. Izan ere, taldearen filosofiari jarraituz musika eginez gozatu, ongi pasa eta era berean hobetzen eta berrikuntzak bilatzen lan egin du. Ideia horien barruan kokatzen dira 2016an taldeak egindako proiektuetatik bi: Noaingo Abesbatzarekin egindako elkartrukea eta Oiartzungo Hipatia Lorategian egindako udako kontzertu berezia.

158 | Kultura

Hiru hilabeteko prestaketaren ondoren, 2016ko maiatzaren 22an Lartaun Abesbatza Nafarroa aldera abiatu zen, Elorzibar ingurura, Noaingo Coral Valle de Elorz abesbatzarekin egin behar zuen elkartrukeari hasiera emateko. Oiartzundik beteta atera zen autobuseko kideak, primerako egun bat pasatzeko asmoz egin zuten IruĂąea alderantz, abesbatzako kide batek bidaian zehar gogotsu Nafarroak eman duen abeslaririk garrantzitsuenaren bizitzaren inguruko xehetasunak ematen zituen bitartean, Gayarre tenore famatuarenak hain zuzen. IruĂąera iritsi orduko bertan zen Laura Alvarez, Coral Valle de Elorzeko zuzendaria eta bere ikasle garaian hiriburuan gida turistiko boluntario izandakoa, Lartauneko kideei hiria-


ren berezitasun handienak erakusteko prest. Berarekin batera ziren Noaingo abesbatzako kide batzuk ere, abesbatzen arteko trukeak musikaletik haratago pertsonen artekoak baitira. Bi ordu inguruko bisita zoragarrian Alvarez zuzendariaren azalpenei adi Lartauneko espedizioak Nafarroako hiriburua pixka bat hobeto ezagutzeko parada izan zuen.

Hiritik gertu indarrak berritzeko egindako bazkariaren ostean, Noainera abiatu zen taldea, eta han zituen zain bertako abesbatzako kide ugari, horien artean herriko alkatea. Honek gogotsu erakutsi zuen Noaingo parkerik ederrenetakoa, Zentzumenen Parkea, zentzumen bakoitzari zuzendutako zati desberdinez osatutako eremu zoragarria. Eta ibilalditxoaren ondoren‌ Noaingo auditoriuma ere osorik Lartaunentzat.

Izan ere, bi zuzendariek hala adostuta Lartaun Abesbatzak kontzertu osoa eskaini zuen Noaingo Kultura Zentroko auditoriuman. Bertako abesbatzako kideek zein hurbildu zen publikoak betetzen zuten aretoan, Lartaunek gehien bat maitasun abesti eta euskal musikaz osatutako egitaraua eskaini zuen, Nafarroako doinu edo konpositoreei eskainia. Horren adibide izan ziren Arrosa Lore Lore� edota Herribera famatua, eta azken hau bereziki eskertu zuten bertaratu ziren entzuleek. Kontzertu ederraren ostean, luntx are ederragoa eskaini zieten Valle de Elorz Abesbatzako kideek Lartaunekoei, eta denok elkarrekin trikitixaz lagunduta giro paregabean abestuz eta dantzatuz aritu ziren etxera bueltatu aurretik. Lartaun Abesbatzaren berritzaile sena ordea etengabekoa da, eta horren barnean kokatzen da urteko bigarren zitarik berezienetakoa. Uztailaren 9an, eguraldi paregabeko udako gau batean Hipatia Lorategian eskaini zuen Udako Kontzertu berezia.

Elkarrekin afaldu ostean eta egun horretarako bereziki zuriz jantzita, Lartauneko abeslariek gaueko 22:00etan hasi zuten egun horretarako bereziki prestatutako kontzertua, Hego Amerikako musikaz, habaneraz eta bolero gozoz jositako egitarauan. Jende ugari bertaratu zen parkeko aulki zein txokoetan eseriz abesbatzaren kantuak entzuteko gogoz. Afalosterako pentsatutako programa labur baina entzuteko errazean, gozatu ederra hartu zuten entzule zein abeslariek, eta publikoak abesti gehiago eskatu izana horren erakusle. Zalantzarik gabe, proiektu bat zein bestea errepikatzeko modukoak. Lartaun Abesbatzak etengabe jarraitzen baitu lanean hainbat ekintza eginez eta batez bere musika jendeari hurbilaraziz, taldera abeslariak ere erakartzea baita elkartearen beste helburuetako bat.

LARTAUN ABESBATZA 2016

Kultura |

159


Ibargain Musika Eskola 2017 ‘Oiartzun’ urtekari honek Aialde 8 bajutik irteteko, eta zuengana iristeko, eskaintzen digun aukera bi ataletan bereizi nahi dugu aurten: 1. Oiartzungo Udalak Ibargain Musika Eskolan ikasten dutenei gehiago lagunduko die 2017-2018 ikasturtetik aurrera Oiartzungo Udalaren eta Ibargain Musika Eskolaren arteko hitzarmena 1990ean sinatu zen. Hitzarmen haren bultzatzaileak Irune Arbide, Juanito Iñarra eta Juanito Arozena izan ziren. Gaur egun Jexux Leonet eta Josune Cousillasek egiten diote hitzarmenari jarraipena, urte hauetan guztietan Jaione Ugaldebere, Xabier Landa, Xabier Iragorri, Sorkunde Lekuona, Martin Beramendi, Rafael Bergaretxe, Jagoba Larburu, Aitor Etxeberria, Idurre Bera, Aiora Perez de San Roman eta Asier Legorburuk egin dioten bezala. Hitzarmenak honako ezaugarri hauek ditu:

• Udalak partida bat jartzen du urtero musika eskolako ikasleei kuotak ordaintzen laguntzeko. • Udalak kuotaren ehuneko bat ordaintzen dio ikasle bakoitzari, familiako diru-sarreren arabera.

• Matrikulazio kanpaina bukatu ondoren, ikasleen zerrendaren eta diru-sarreren arabera Udalak hasieran gordetako partida egokitzen du, behar denean handituz eta behar ez denean murriztuz. • Beka sistemaren bidez kuotaren zein zati ordaintzen den zehazteko, familiaren dirusarrerak kontuan hartu behar dira. Gaur egun, 4 multzo daude, eta multzo bakoitzak protzentaje bat jasotzen du: • A multzoa - Oiartzungo Udalak kuotaren % 55/65-a ordaintzen du. • B multzoa - Oiartzungo Udalak kuotaren % 35/45-a ordaintzen du. • C multzoa - Oiartzungo Udalak kuotaren % 28/35-a ordaintzen du.

• D multzoa - Oiartzungo Udalak kuotaren % 20/28-a ordaintzen du.

160 | Kultura

Urte hauetan, bere garaian Oiartzungo Udalak eta Ibargain Musika Eskolak sinatutako hitzarmena, oinarriz, ez da aldatu. Alde bakoitzak bete beharrekoak bete ditu. Aldaketa bakarra emandako laguntzen portzentajeetan izan da: hasieran portzentaje bat zegoen: %60; gaur egun indarrean dagoen kuoten koadroan 8 portzentaje nabarmentzen dira, %20 eta %65en bitartekoak, familien diru-sarreraren, Ibargainen izena eman duten familia-kide kopuruaren eta ikasketa mailaren arabera. 2015-2016 ikasturtean Ibargain Musika Eskolaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenak 25 urte bete zituen. Urteurren horrek eta gaur egun musika eskolak bizi duen egoerak jarraian aurkezten dugun hausnarketa egitera bultzatu gaituzte: • Etorkizunari begira Oiartzungo Udalarekin musika eskolak izan behar duen harremana aztertzea. • Udalaren eta musika eskolaren lankidetza musika ikasi nahi duten Oiartzuarrentzat ahalik eta onuragarriena izan dadin neurriak proposatzea.

Txosten bat aurkeztu zen zenbaki eta datu guztiak bilduz eta udal, guraso eta irakasleen ordezkariekin bilera bat egin zen proposamen zehatzak aurkezteko. Bilera horren ondorioz, 2017-2018 ikasturterako Oiartzungo Udalak eta Ibargain Musika Eskolak hitzarmena berritu egin dute eta datorren ikasturterako adostutakoaren baitan bi multzo soilik bereizten dira: • A multzoa - Oiartzungo Udalak kuotaren % 55/65-a ordaintzen du. • B multzoa - Oiartzungo Udalak kuotaren % 35/45-a ordaintzen du.

Labur esanez: 2017-2018 ikasturtean Ibargain Musika Eskolan ikastea merkeagoa izango da Oiartzungo Udalak egingo duen esfortzu erantsiari esker.


2. Ibargain Musika Eskolatik pasatu eta musika munduan jarraitzen dutenen iritzi eta ekarpenak Ibargain Musika Eskolak ateak ireki zituenetik hona guretik (Ibargaindik) pasa diren eta musikaren munduan modu batean edo bestean jarraitzen duten zenbait ikasle ohiren iritzi edo ekarpenak jaso ditugu aurten. Horretarako, galdeketa txiki bat prestatu dugu eta hemen ditugu erantzunak:

Zein adinekin hasi zinen musika ikasten? Zergatik? Alaia Belaunzaran: Ibargain Musika Eskolan 5 urterekin hasi nintzen ikasten, lagunekin batera. Lehenengo nire anaia hasi zen txistua jotzen eta gero gurasoek estraeskolar bat egiteko Ibargainen apuntatu ninduten. Amaia Cardona: Musikarekin lehen harremana etxean izan zen. Ama eta amaren familia oso kantaria da eta etxean asko kantatzen genuen, amaren gidaritzapean eta berak zuzentzen gintuen, postura, ahoskera‌. Ondoren, Feliperekin eta Maixabel Lasarekin solfeoa eta koroa, kapila zaharrean, orain Manuel Lekuona liburutegia den horretan. Oso gustura joaten nintzen. Felipek eta Maixabelek pianoa erabiltzen zuten solfeo eta abesbatza irakasteko eta, Ibargainen hasi nintzen 9-10 urte ingururekin pianoan (Irune Arbide eta Trini amarekin) eta bertan jarraitu nuen, Donostiako kontserbatoriora joan arte, 14-15 inguru arte.

Alaia Belaunzaran.

Endika Loiola: Nire ibilbidea musika munduan 5 urterekin hasi nuen. 1995. urtean nire gurasoek Ibargain musika eskolan nire izena eman zuten eta 12 urte pasa nituen bertan. Gurasoei eskertu beharreko zerbait da, zeren eta Ibargainen ikasten nuenaz gain, etxean ere musikak beti izan du presentzia handia. Gainera, estilo askotako musika baloratzen ikasi dut. Gotzon Retegi: 5-6 urte nituela hasi nitzen. Gurasoek apuntatu nindutelako; bere garaian musikari ez nion garratzi handirik ematen.

Jon del Olmo: 4 urterekin solfeoan hasi nintzen eta 7 urterekin tronpetarekin. Adin horretan gurasoek erabaki zuten ni musikarekin hastea eta ezetz esan ez nuenez, solfeoari ekin nion. Ordutik 20 urte baino gehiago pasatu dira.

Amaia Cardona.

Kultura |

161


Amaia Cardona.

Endika Loiola.

Zergatik aukeratu zenuen jotzen duzun musika-tresna? Zergatik aldatu zenuen musikatresnaz? Zergatik hasi zinen beste bat jotzen? Alaia: Nik hasieran pianoa jotzen ikasi nahi nuen. 6 urterekin instrumentuak aurkeztu zizkiguten eta biolina eta harpa asko gustatu zitzaizkidan. Egun batean, amari harpa jo nahi nuela esan nion, eta horrela hasi nintzen.

Amaia: Landetxeko etxea (gaur nekazaritzako bulegoa) garbitzen zuen Maritxu Oilokiegikoak eta bertan piano bat zegoen, isiltasun ikaragarria zegoen etxe dotore hartan eta piano zaharraren soinu hura magikoa zen‌ Zergatik aldatu zenuen musika-tresnaz? Ez dut aldatu, beste modu batera erabiltzen dut, lanerako. Eta lanean, biolinarekin konbinatzen dut.

Zergatik hasi zinen beste bat jotzen? Musika maite duzunean, musika tresnak ikasteko jakinmina ere zabaltzen dela uste dut. Bestetik, piano klasikoa ikasi nuen eta tresna arinagoa ikasi nahi nuen ikasleekin erabiltzeko. Endika: Hasiera batean, nik bateria jotzen ikasi nahi nuen, baina 1995. urtean Ibargainen oraindik ez zegon aukera hori. Ondoren, gitarra elektrikoa

162 | Kultura

aukeratu nuen, baina irakasleak esan zidan gitarra klasikoarekin hasi behar nuela eta urte batzuk beranduago elektrikora pasako nintzela. Horrela izan zen nire aukeraketa. Gero baxua jotzen ere ikasi nuen, baina hori kointzidentzia bat izan zen. Ibargain Flauta Taldeak baxularia behar zuen eta niri komentatu zidaten. Ez dakit ezetz esaten eta Salzburgon, Disney Land Paris-en eta Innsbrucken bukatu nuen baxua jotzen talde horrekin. Gero nire kabuz teklatua, bateria, gaita eta armonika probatu ditut, baina probatu bakarrik.

Gotzon: Hasieran tronpeta ikasten hasi nintzen, interesgarria eta polita iruditzen zitzaidalako. Baina urteak pasa eta bateria ikasten bukatu nuen, perkusioa nere gustukoena zela ohartu nintzelako. Jon: Musika-tresna ere gurasoek aukeratu zuten. Kasu honetan aita jazz zalea da eta pentsatzen dut horrek zerikusia izan zuela. Solfeoa ikastea gogorra egin zitzaizun edo solfeoarena fama txarra besterik ez da?

Alaia: Nire ustez, fama txarra du, baina ez da hala. Hasieran egia da ez dela oso erraza, dena berria delako, astuna, eta kontzeptuak nahiko


Gotzon Retegi.

abstraktuak egiten direlako. Urteak aurrera doazen heinean, berriz, gehiago apreziatzen joaten zara, ikasitakoa aplikatzen joaten zarelako, eta solfeoa musikaren oinarria dela ulertzen duzulako. Orain, hasierako urte horietan ikasi nuenari izugarrizko garrantzia ematen diot. Amaia: Niri solfeoa gustatzen zitzaidan, agian irakasleekin konexio ona izan nuelako..

Endika: Nik uste solfeoa beste edozein ikasgai bezalakoa dela. Gustatzen bazaizu, gogoarekin hartzen duzu eta disfrutatuko duzu. Baina ez bazaizu gustatzen, aspertuko zara eta ez duzu bukatuko. Nik solfeoan, harmonian eta analisis musikalean asko disfrutatzen nuen eta ikastolatik atera eta Ibargainera joatea ez zen inongo ahalegina niretzat. Beste batzuk ikastola bukatu eta futbolera edo esku pilotara joaten ziren ondo pasatzera, nire kasuan, solfeoko klasera. Gotzon: Bere garaian ezin nuen solfeorekin, gorrotatu egiten nuen. Baina orain, egia esan, musika ulertu ahal izateko beharrezkoa dela pentsatzen dut. Jon: Solfeoa ikastea gogorra egin zitzaidan, momentuan ez bainuen ulertzen zertarako zen.

Ikasketetan gauza gehienek izaten dute bere arrazoia egiten diren moduan egiteko, nahiz eta momentuan ulertzen ez diren. Solfeoa musikan, derrigorrezko hezkuntzan matematika bezalakoa da. Momentuan agian ez dakizu zertarako balio duen, baina karrera ikastean edo lanean hastean aplikazioa ikusten duzu. Solfeorik gabe zaila da partiturak irakurtzea, zaila da elkar ulertzea eta taldean jotzea. Agian zertarako horren erantzun argia ematea falta zaigu, adibideekin eta esperientziekin. Zer falta zaio Ibargain Musika Eskolari?

Alaia: Nire ustez, nahiko ondo antolatuta dago, herri txiki bat izateko espezialitate gehienak landu daitezkeelako. Hala ere, dagoen aukera guztirako, herrian gehiago zabaldu behar dela iruditzen zait, jendeak ez duelako informazio askorik. Horretarako kontzertu gehiago egin behar direla uste dut, gehiago zabaltzeko eta ikasleek ere publiko baten aurrean jotzeko aukera gehiago izateko. Amaia: Ez dut oso ongi ezagutzen eskolako pedagogia, baina musika ikasketak profesionalki bideratzeko alderdia uste dut ez dela asko ga-

Kultura |

163


neratu beharra dugula gazteak erakartzeko. Musika eskola batean are eta gehiago.

Gotzon: Nire ustez, orokorrean esanda, aspaldiko egunetan zegoen musika ikasteko zaletasun hori da falta dena.

Jon: Egiten den lana ikusarazi eta ulertaraztea. Gaur egun, zoritxarrez, oso azkar bizi gara eta emaitzak segituan lortu nahi ditugu. Eta panorama horretan, musikak galtzeko asko du, emaitzak epe ertain-luzean lortzen baitira. Jendeak ulertu behar du plazan jotzen egoteak zenbateko lana duen atzetik. Nahikoa laguntzen al dira Oiartzunen musika hezkuntza eta musika jarduerak?

Alaia: Gero eta ekintza gehiago egiten diren irudipena dut. Baina, hala ere, nabari da askok kultur ekintzei, orokorrean, ez dietela behar duten garrantzia ematen. Adibide gisa, urteak dira kultur etxe baten proiektua proposatu zela, baina oraindik ez da egin. Herrian, Ibargain Musika Eskola, Soinuenea, Lartaun Abesbatza, antzerki taldeak eta beste hainbat talde daude, ez dutenak espazio egokirik beren jardueretarako. Udaletxeko areto nagusia txikiegia geratzen da, eta Kiroldegia edo Madalensoro ez dira leku egokiak horrelako jardueretako. Nire ustez, asko eskertuko litzatekeen proiektua izango zen. Jon del Olmo.

ratzen eta nik agian gehituko niokeen alderdi bat da. Gure garaian, esaterako, musika serioago hartzen zela uste dut, etxetik hasi, musika irakaslearen zuzentasuna, eta guk geuk ikasle bezala. Nire gurasoentzat sakrifizioa zen nik musika ikastea eta horrek beste balio bat gehitzen zion, ongi erantzun behar nuen, eta, noski, azkenean tresnarekin eta musikarekin maitasuna indartzen da. Endika: Galdera zaila da hau. Nik 12 urte pasa ditut Ibargainen eta ez nuke ezer aldatuko. Baina zerbait berria gehitu beharko banu, musikaren eta informatikaren inguruko ikasgai bat izango litzateke. Gogoratzen dut urte batean izan genula horrelako asignatura bat, baina astean ordu beteko klasea bakarrik denez, azkenean ordu gutxi batzuk izaten dira ikasturte oso batean. Nik uste musika denborarekin ere aldatzen dela eta egu-

164 | Kultura

Amaia: Denen ahotan dago Ibargain Musika Eskola garesti ateratzen dela‌ gure gurasoen garaian ere sakrifizioa zen, baina desioa, nahia handia bazen, gurasoek laguntzen ziguten. Gaur egun haurrek esfortzuaren balioa ez dute hain indartua, hasi eta utzi egiten dute, eta gurasoak ere ez ditugu jarraitzera askorik animatzen. Bestetik, kalean, lehen txistulariak entzuten genituen batik bat, orain eskaintza zabalagoa da, noiznahi dultzaina, xirularrua, biolina entzun daitezke herritik barrena eta hori ere bada hezkuntza eta heziketa.

Herri musikatik eta Ibargainen ere musika tresna eskaintza zabala badago ere, baina herrian haurren abesbatzaren falta sumatzen dut. Pena da Udalak ez eustea gai honi, kantuarekin izan dugun tradizioarekin. Lartaun taldeak hainbeste urte, hortik pasatako hainbeste profesional, eta etorkizunari begira ez zaiola gai honi eusten esango nuke, ikastetxeen esku utzi da eta, nire ustez, ez luke hala izan behar. Hauxe litzateke musika eskaintza egokiena nire ustez herriarentzat: Oiartzungo haur abesbatza martxan jartzea.


Endika: Nik uste inon ez dela behar adina laguntzen. Baina ez musika bakarrik, kultura orokorrean. Pena bat da baina oso gutxitan egiten dute apustua musikagatik. Oiartzunen azken aldian badirudi gauzak aldatzen ari direla gure onerako! Gotzon: Musikaren hezkuntzari begira, Ibargaingo Musika Eskola ezinbestekoa dela iruditzen zait eta jardueretan gehiago lagundu daiteke oraindik.

Jon: Orokorrean uste dut musika eta arteak gure inguruan nahiko gauza exotikoa bezala ikusten direla. Azkenaldian askotan azaldu behar izan dut zergatik jarraitzen dudan musika klaseetara joaten. Badirudi oinarrizko hezkuntzatik haratago ez dagoela gehiago, ezin dela gehiago ikasi. Horrek ere islatzen du musikarekiko kontzientzia falta dagoela. Askorentzat tresna hartu eta jotzen hastea besterik ez da musika. Diskoa jarri eta play-ari ematea bezala. Hor atzean lan asko dago, ikusten ez den lana eta ikusarazten ez dugun lana. Dagoen kontzientzia kontuan hartuta, nahikoa laguntzen dela uste dut. Baina musika bizitzea zer den ulertarazten ez dugun bitartean, laguntza ez da etorriko. Zure bizitzan musikak zer ematen dizu? Zergatik jarraitzen duzu musikaren munduan? Ibargain Musika Eskolak zertan lagundu dizu?

Alaia: Gaur egun musika nire bizitza bihurtu da. Egunero entseatzen dut, etxean edo kontserbatorioan. Ez da mundu erraza, baina benetan gustatzen zait, eta asko disfrutatzen dut egiten dutenarekin. Niretzako nere sentimenduak adierazteko erreminta bihurtu da, eta hainbeste disfrutatzen dudan arte hau nire lanbide bihurtzeak, ez du preziorik. Ibargainen eman nituen nire lehenengo pausoak. 13 urtez han ikasi eta gero, nire bigarren etxea bihurtu da, eta orain nagoen tokian egotea eskertu behar diot. Amaia: Gauza asko eta denak onak eman dizkit‌ Zergatik jarraitzen duzu musikaren munduan? Musikaren alderdi onuragarriak ezagutzen ditudalako eta nire sentiberatasunarekin konektatzen dudalako.

Ibargain Musika Eskolak zertan lagundu dizu? Piano ikasketak aurrera eramaten. Nire buruarengan konfiantza izaten lagundu zidaten Irune eta Trinik. Musikarako balio nuela esaten

zidaten eta horrek konfiantza eman zidan aurrera egiteko eta beti gogoratuko dut tratu goxoa eta hurbila, etxean bezala sentitzen nintzen.

Endika: Nik musika munduan jarraitzen dut ezin dudalako musika gabe bizi. Azken finean, 5 urtetatik nirekin dagoen zerbait da. Musikarekin esnatzen naiz eta musikarekin oheratzen naiz eta, bitartean, lanean ari naiz (soinu enpresan) edota ditudan 3 taldeetako batekin entseatzen.

Ibargain Musika Eskolak gauza askotan lagundu dit: musika talde batean elkarbizitzen, kanta bat estilo desberdinetan jotzen, partiturak eta musikaren hizkuntza ulertzen eta hitz egiten... baina, batez ere, musika errespetatu behar dela ikasi nuen. Musikak, matematikaren antzera, arau batzuk ditu eta arau horiek errespetatu behar dira. Kontzertu asko jo ondoren, talde askorekin kointziditu ondoren, ikusi dut zenbatek ez dakiten ezta ze ari diren jotzen ere. Ez dakite zergatik akorde bat ez den ondo geratzen beste akorde batekin edota metronomo bati jarraitzea ezinbestekoa dela. Berdin du punk musika jotzea, klasikoa, reggaea edo heavy-a, musika errespetatu behar da eta errespetatzen ez duen jendeak haserretu egiten nau, ez dutelako musika behar bezala zaintzen. Gotzon: Eguneroko bizitzan musikak lasaitasuna, poztasuna, nostalgia, tristura, eta abar sentiarazten dit, hau da, sentimenduz betetzen dit gorputza, baina batez ere alaitasun mordoa ematen dit. Musikarekin pixkanaka neure burua ezagutzen joaten naizelako. Ibargainek musikaz gozatzen eta soinu edo nota batzuk baino gehiago dela erakutsi dit. Jon: Musika nire bizitzan denbora-pasa bat da, baina orokorrean diziplina eta lanerako gaitasunaren garapena eman dizkit. Tronpetaren kasuan, etengabeko lanik gabe ez dago aurrera jarraitzerik.

Hasi nintzenetik hogei urte baino gehiago pasa dira, eta musikarekin jarraitzen dut gustatzen zaidalako eta ongi pasatzen dudalako. Ez dut uste arrazoi gehiago behar denik, nahiz eta jende askori justifikatu egin behar izaten diodan 28 urterekin musika klaseetara joatea. Kultura |

165


Intxixuteria (Oiartzungo Ihoteen nondik norakoa Haur Hezkuntzako haurrei azaltzeko ipuina) Euskal ihauteriak eta oro har Europa zaharreko ospakizunek errituak izan ohi zituzten. Erritu horiek ahalbidetzen dute memoria kolektiboak ikasi beharrekoak (urtaroak, balioak, ikasgaiak...) gorde eta geroratzea. Ondoren datorrenak badu hortik, baina ez du erritu bihurtu nahi, haur txikienei Ihoteetan Intxixu, basandere eta gainerakoen bisita azaldu nahi du. Asmo horrekin eta hutsune bat bete nahian idatzitako ipuina da. Aurten ez du ilustraziorik, baina horretan ere ari gara Igor San Joseren laguntzarekin, Ihoteetako irudigile saiatua dena. Intxixuteria Aspaldian, euskaldunak intxixu, sorgin, basandre eta beste hamaika izakirekin batera bizi ziren. Eguzki, Euri, Elur, Laino eta Itsasorekin ere harreman ona zuten.

Horrela, Euri eta Elurri esaten zioten noiz etorri eta noiz joan, Eguzkiri noiz berotu eta noiz ezkutatu. Horri esker, uda epelak eta negu hotzak izaten ziren. Udaberrian loreak sortu eta udan frutak umotu. Tira, beti ez zen horrela izaten, batzuetan Eguzki, Euri eta Elur ados jarri eta Xanistebanetan elurra egiten zuen edo Olentzero eta Mari Domingi eguzki galgatan iristen ziren, galtza motzak eta eguzkitako betaurrekoak jantzita. Udan bezala.

Gainera, beharrezkoa zen, Eguzkiren argia eta euriak ongi antolatzea lore eta landareak garaian ernetzeko. Izan ere, Sorginek, sendabelarrak behar zituzten haur eta xaharren osasuna zaintzeko. Behin euskaldunek pentsatu zuten bizkorrenak zirela, ez zuela ezertarako balio Eguzki eta Euriekin tratua egiten ibiltzeak, mendiko intxixu, basandre eta gainontzeko izakiak ezja-

166 | Kultura

kinak zirela, zakarrak, baldarrak. Eta baztertu egin zituzten, haiekin hitz egiteari utz zioten. Geroztik, Intxixuak eta basandreak Kataxulon bizi dira gure artean zituzten etxe eta bordak utzita.

Eguzki, Euri eta Elur, ordea, haserretu egin ziren, “zer uste dute gizaki hauek, gu gabe bizi daitezkeela? Orain ikusiko dute� –esan zuten. Eta horrela, udazkenean euria hasi zuen. Euria zarra-zarra, atertu gabe. Mari Domingi, Olentzero eta Astoa euritan ibili ziren. Opariak bustita iritsi ziren urte hartan gure etxeetara.

Baina hori ez zen gerta zitekeen okerrena. Euriari elurrak jarraitu zion, hezetasunari hotzak. Oiartzun eta Euskal Herri osoa lainopean egon zen hilabete luzez, eguzkirik ikusi gabe. Eta horrela, ezin ziren zelaiak loratu. Euri eta hotzarekin haurrak eta adinekoak gaixotu egin ziren. Sorginen botikak amaitu eta sendabelar zein lore berriak falta zituzten botika gehiago egiteko. Zer egin? Kataxulon bizi ziren intxixu eta basandreekin hitz egin beharra zegoen! Haiek bakarrik zekiten Eguzki, Elur eta Eurirekin hitz egiten. Baina gurasoek beldur zieten! Hain ziren ba-


sati eta zakarrak! Oiartzungo umeak, ordea, ez ziren inozoak eta zerbait egitea erabaki zuten. Denen artean hitz egin eta Kataxulora igotzea erabaki zuten. “Seguru ongi eskatzen badiegu lagunduko digutela”. Horrela, esan eta egin. Arrasku eta Otsoko aukeratu zituzten lan hori egiteko.

Tipi-tapa, tipi-tapa Plazatik Gurutzera igo eta Gurutzetik Egieder, ondoren Arribeltz eta aurrerago Azketa eta hortik Aiako Harriraino. Azkenean Kataxulora iritsi ziren…

Kataxulo barrutik aire epela eta gaztaina erreen usaina zetorren. Han ari ziren Intxixu eta basandreak gaztainak jan, kontuak esan eta dantzan suaren inguruan. Oiartzuar gehienak bustita, hoztuta eta triste zeuden bitartean. Lotsaz baino zerbait esatera ausartu ziren Arrasku eta otsoko. “Ejjem! Aizue!”.

Musikak bat batean gelditu zen, dantzak eten eta denek, isil isilik atarira begiratu zuten. “Bi haur!”, esan zuten harrituta. “Zer zabiltzate hemen? Eseri eta jan gaztainak, ederrak daude”, esan zuen basandre zaharrenak. Eta horrela, Intxixu eta basandreek dantzan eta gaztainak jaten jarraitu zuten.

Arrasku eta Otsokok, ordea, arazoa konpontzeko premia zuten eta zer gertatzen zen kontatu zieten, baita laguntza eskatu ere. “Negua amaitzea behar dugu, zelaiak esnatu eta loratzea!”. Intxitxu eta basandreek laguntzeko asmoz plan bat asmatu zuten. Lainoteria Kataxuloren parean zegoen. Handik gora eguzkia, behean laino eta euria. Eguzki, Euri eta Lainorekin hitz egin, egoera azaldu eta baretzeko eskatuko zieten sorgin hizkuntzan. Horretarako koloretako zapiekin Ortzadarraren koloreak zituen bufanda eder bat osatuko zuten, ortzadarra ikusi eta Laino-euriak baretuko zirelakoan.

Intxixu bakoitzak bere auzoko kolorea zuen zapia ekarri zuen, denak elkarrekin josiz osatu zuten ortzadarra.

Lainorekin hitz egin eta zer gertatzen zen kontatu ondoren, ortzadarraren itxura zuen bufanda eder hura oparitu zioten. Laino eta Eurik ulertu zuten ezin zutela ekaitzarekin jarraitu. Oparitan jasotako bufanda jantzi eta atertu egin zuten, lainoak bildu eta Eguzkiri berotzen utzi zioten. Eguzkiaren epelarekin hasi zen udaberria urte hartan. Haur eta xaharrak sendatu egin ziren, zelaiak loratzen hasi eta sorginek behar zituzten belarrak bilduta botikak egin zituzten. Arrasku eta Otsoko herrira itzuli zirenean beste giro bat zegoen. Denen aurrean kontatu zuten zer gertatu zen. Horrela erabaki zuten oiartzuarrek ongi gogoratzea Intxixuak eta basandreak, Laino eta Euri, Euskal Herri zaharra eta berria beti gogoan izatea. Eta geroztik urtero gonbidatzen dituzte basandreak eta intxixuak ihoteetan.

Bakoitzak bere kolorea dakar, denen artean ortzadarra osatu eta laino-euriei esaten diete negua amaitzeko garaia dela.

Horregatik egiten diegu ongi etorria ihoteetan, horregatik jartzen ditugu koloretako zapiak han eta hemen. Amaitu da negua, betor udaberria! Eta hala bazan ta ez bazan,

mintza gaitezan

sorgin hizkuntzan. Imanol Esnaola Zamateta, 2017ko urtarrila

Kultura |

167


Bi ikuspuntu, ibilbide bakarra

Musika betidanik izan da nire bizitzaren zati. Pianoarekin hasi nuen ibilbidea, hori oso argi neukan txiki-txikitatik. Eta oraindik ere, hamarkada batzuk geroago, bidelagun izaten jarraitzen dugu. Beti izan ohi dut pianoa lagun, baina ez da dudan lagun bakarra.

12 urte nituela gitarra jotzen ikasi nahi izan nuen, pianoa bezain konpletoa den instrumentua iruditzen baitzitzaidan, baina hatzak sentsibleegiak ditut eta gogoa ase ezinik gelditu nintzen. Baina bigarren instrumentu hori landu nahi nuen, pianoaz gain beste instrumentu bat jotzeko gai izan nahi nuen. Hots, zeharkako flauta edo flauta travesera aukeratu nuen, oso soinu goxoa eta elegantea zeukala iruditu baitzizaidan. Lehenengo urtea notak, posizioak eta putz egiten ikasten igaro ondoren, bigarren ikasturtean flauta taldeko partaide egin nintzen. Eta zer zen flauta taldea? Garai haietan ez genuen gauza handirik egiten: ostegunetan entseatu, Gabon gau arratsaldean Elizalde auzotik gabon kantak jo, kurtso amaierako kontzertuan parte hartu... guztia herri mailan egiten genuen. Bigarren ahotsa jotzen hasi nintzen, lehenengoa baino errazagoa izan ohi baita. Niretzat erosoagoa, bederen. Laster hirugarren ahotsa izatera pasa nintzen, eta hor hasi ziren komeriak! Aurretik ezagutzen nituen abestiak ahots desberdinean jotzen... Baina bazuen bere

168 | Kultura

xarma. Egia esan, gustuen jo izan dudan ahotsa izan da hirugarrena, bere modulazio guztietan.

2002, 2003 eta 2004an Kaldereroen eta Inude eta Artzainen konpartsak herrian zehar zabaltzen hasi ginen, eta 2005. urtea izan zen hasiera eta bukaera markatu zituena, ekainean egin baikenuen gure lehenengo bidaia. Eurodisneyra joan ginen! Baina ez oporretan, ez pentsa. Kontzertua eskaini genuen hango auditorium txiki batean. Lehenengo bidaiaren urduritasunak, etxetik kanpo jotzen... sentsazio erabat berriak izan genituen asteburu hartan. Esperientzia nahiko ongi atera zela zirudienez, hurrengo urtean abentura berria izan genuen. Austria aldera bidaiatu genuen gure ipurdi maiteen marka autobuseko eserlekuetan utzita. Innsbruck eta Salzburgo hirietan eman genuen kontzertu bana. Ikaragarria izan zen. Bidaiatzeari gustua hartu genion antza, eta urtero Europako zenbait lekutan jotzeko ohitura hartu genuen: Heidelberg, Aachen, Sienna, Namur, Budapest, Verona eta Colmarren, zehazki. Euskal Herrian eta Espainian zehar ere hainbat kontzertu eskaini ditugu urte hauetan guztietan zehar: inguruko herrietan, Iparraldean, Katalunia aldean, Gaztela eta Leonen, Valentzia inguruan...

Bidaia horietatik gehienetan flauta-jolea izan naiz, hirugarren ahotsean. Baina ez beti flautarekin. 2009, urtean sol flautak sartu ziren taldean,


eta haietatik bat niretzat izan zen. Flauta baino handiagoa eta lodiagoa zen, pisu gehiago ere bazuen. Forma ere desberdina zuen, fitaren inguruan kurba zeukan. Eta garrantzitsuena... beste tonu batean zegoen! Ai ama... Baina zein soinu ederra eta goxoa... Gustu handiz hartu nuen instrumentu aldaketa, bai horixe! Hala ere, beti bezala gure zuzendaria den IĂąakiri esaten nion ea noiz utziko zidan pianoa jotzen... Baina berak beti ezetz.

Sol flautez gain, bada oraindik handiagoa den flauta baxua ere. Bakarra dago taldean, lehen zilar kolorezkoa zen eta orain zuria, plastikozkoa baita. Zeinen ongi Budapest eta Veronara joan ginenean plastikozkoa izan balitz! Flauta baxua jotzen zuenak ezin izan zuen bidaia egin eta nik bete nuen haren lekua. Zein pisutsua egin zitzaidan! Ia ni baino handiagoa zen... Eskerrak bidaia hartako kontua izan zen, ze bestela...

Zorionez, eta urteetan pianoa jo nahi nuen kantinelarekin ibili ondoren (nahiz eta flautarekin gustura ibili, hainbeste urteren buruan instrumentuz aldatzeko gogoa bainuen), lortu nuen sol flautaren erreleboa pasa eta kontzertuak eserita jotzea, putz egiteari utzi eta besoak astintzea, Oiartzungo Flauta Taldeko piano-jole izatea. Hainbeste piano-jolerekin parte hartu ondoren, ohore handia zen postu hura betetzea, flautarekin disfrutatutako guztia gogoan hartuta beste modu berri batean gozatzen hasi ahal izatea. Nire lekutik taldekide guztiak ikusi ahal nituen, ezkerrean lehenengo ahotsekoak eta zenbat eta eskuinerago, ahots grabeagoak. Azkena beti flauta baxua. Gero nire alde banatan akordeoia eta gitarra eta gutxi gorabehera batiburrillo horren guztiaren erdian, gure IĂąaki batuta astintzen. A ze ikuspuntua hura!

Ez naiz batere damutzen flauta-jole izanaz, baina onartu behar dut pianoa jotzeak sortzen didan plazera ezin dudala putz egitearenarekin alderatu. Eta hasieratik eta ahots eta flauta desberdinekin jo izan ditudan abestiak pianoarekin jo ahal izatea ikaragarria da. Bestela galdeiozue akordeoi-joleari ea zer moduz pasatzen dudan (eta dugun) Flute Fiesta jotzen dugun bakoitzean.

Taldekide asko izan gara urte hauetan guztietan, eta haietako batzuk kariĂąo bereziarekin gogoratzen ditut. Bai entseatu ondoren etxerako bidean elkarrekin joaten ginelako, bidaietan logela berean egon ginelako, txikiak zirenean nire eskutik helduta joaten zirelako... milaka arrazoi topa ditzaket. Argi dudan gauza bakarra Oiartzungo Flauta Taldeari esker egindako lagunak betirako izan eta izango direla. Edurne Saizar Lizarazu Oiartzungo Flauta Taldeko kidea

Kultura |

169


Etxebeneko lorategia Hipatiarena bihurtu zenekoa

Pasa den urtean, Haurtzaro Ikastolako LH 4. mailako ikasle talde batek Etxebeneko lorategiari izena aldatzea proposatu zion Oiartzungo Udalari eta euren arrazoi zentzudunak aztertu ondoren, baiezkoa jaso zuen ikasle taldeak.

170 | Kultura

Izena aldatzeko ekitaldia 2016ko ekainaren 17an egin zen, arratsaldez. Gurasoekin batera, ikasleek (h)au(r)zolanean Udane Ansaren laguntzaz propio prestatutako murala bukatu eta lorategia txukundu zuten. Horren ondoren, ekitaldi nagusia egin zen. Parketik ibilbidetxoa egin zuten, bertsolari eta dantzariekin batera. Hipatiaren inguruko azalpenak ere izan ziren saioan.

Inaugurazio ondoren, hona hemen egunkarietan jasotako kronika: “Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, atzo (2016-06-17) arratsaldean inauguratu zuten Hipatiaren lorategia. Haurtzaro Ikastolako LH 4. mailako ikasle taldeak hartu zuen ekimenaren lekukoa eta oso inaugurazio ederra atondu zuen.


Arratsaldeko 18:00etarako, lorategiaren inguruan herritar ugari elkartu zen ekimenarekin liluratuta. Ikasleek eman zioten hasiera saioari, eta propio prestaturiko ibilbidetxoa eginez eman zituzten Hipatiaren inguruko azalpenak. Matematikari eta zientzilariaren inguruko xehetasun nagusiak dotore azaldu zituzten ikusleen aurrean. Horren ondoren, bertsolari gaztetxoek hartu zuten lekukoa eta bertso alaiak kantatu zituzten Hipatiaren omenez. Inaugurazioa behar bezala egiteko, dantzariek ere ez zuten huts egin eta ikasle talde batek agurra dantzatu zuen ikusleen gozamenerako. Orduantxe eman zioten hitza Oiartzungo Antiju Morik talde feministari, berdintasunaren alde egiten duen lanarengatik. Taldeko kide batek, besteak beste, goraipatu zuen ikasle taldearen ekimena.

Amaiera aldera, txirula eta gitarra lagun, ikasleek musikaz zipriztindu zituzten lorategiaren bazterrak, Jon Martin bertsolariaren bertsoak lagun zituztela. Azkenik, lorategiaren sarreran plaka bat jarri zuten, bildutako guztiek txalotzen zuten bitartean.

Udalaren ordezkariak, Iosune Cousillasek, ikasleak goraipatu zituen izan duten ekimen eder horrengatik. Gora Hipatia! oihukatuz amaitu zen saioa�. Kultura |

171


172 | Kultura


Kultura |

173


174 | Kultura


Kultura |

175


176 | Kultura


Kultura |

177



Kirola


Zerk bultzatzen gaitu harria tiratzera?

Emarri taldea sortu zenetik gehien entzungo genuen galdera izango da ziurrenik. Zergatik egiten dugu harri-tira? Zein nezesidade dugu? Egia da ez dela ohikoa neska batzuk harritzar bati tiraka ikustea, baina ez dugu arrazoi bakarra harriari tiraka aritzeko. Egia da egoskorkeriAtik eta burugogorkeriAtik ere baduela honek. “Ezetz egin proba hau!� esan, eta ordutik urteak daramatzagu harri-tiran. 2013an proba bat egiteko hainbat neska batu, eta ordutik geratu gabe gabiltza. Lau urte daramatza Emarrik harriari tiraka. Tartean batzuk joan egin dira, beste batzuk etorri, baina guztiek dute Emarriko parte bat. Izan ere, Emarri zerbait baldin bada, lagun talde bat da, eta besteak beste, urteetan jarraitzearen arrazoietako bat hori da. Bestalde, Emarri ez da kirol talde soil bat, herri kirol talde bat da, eta emakumez osatua. He-

180 | Kirola

rriz herri eta plazaz plaza ibiltzen gara, gizonezkoena den eremu batean eta jasotzen dugun erantzunak jarraitzeko indarra ematen digu. Kirol arloan oraindik emakumeen presentzia txikia da, eta guk egiten dugun lanak badakigu bere aletxoa jartzen duela egoera hori iraultzeko. Arrazoi hau ere oso garrantzitsua da guretzat.

Kirolari berari dagokionez, berriz, azalpentxo batzuk ere eman beharrean gaude. Kirol gogorraren itxura duela badakigu, baina lehiatzen duzun momentutik aurrera, zein kirol ez da gogorra? Edonor gonbidatzen dugu probatzera. Ildo horretatik, kirola ezagutaraztea guretzat oso garrantzitsua da, eta urtero ate irekiak antolatu izan ditugu. Aurten oso pozik gaude ate irekiek eduki duten zabalkundearengatik. Izan ere, prentsa etorri da gure ekintza honen zabalpena egitera, eta hori ere bada gure helburuetako bat, egiten duguna zabaltzea.

Bukatzeko, eta Oiartzungo urtekaria denez, eskerrak eman nahi dizkizuegu herritarrei ekintzak antolatu behar zenituztenean gutaz gogoratu zaretelako, eta noski animatzera etorri zareten guztiei ere eskerrik asko, zuen animoek ere jarraitzeko gogoa ematen baitute. Emarri 2017


Oiarpe KE Oiartzungo esku pilotaren osasuna ona da, gazte asko elkartzen dira Madalensoro pilotalekuan. Oiarpeko pilotariak ilusioz dabiltza entrenamenduetan eta Euskal Herrian zehar antolatzen diren txapelketetan gogoz eta gogor astintzen dute pilota.

Lan txukuna eginez, emaitzak etortzen dira eta poz handia daukagu berriro elkartean, Oiarpen hazitako beste mutil batek ere profesional mailan debuta egin eta jokatzen ari delako, Andoni Ugalde da bera. Horrek herriko gazte pilotarien motibazioa berpizten du, noski, eta baita oiartzuarren artean oro har ere.

Beste gauza ederra da Madalensoro pilotalekuan lehen mailako partida profesionalak ikustea; goi mailako pilori sorta igaro da gure frontoitik, giro aparta sortuz gehienetan. Esan genezake Oiartzunen horrelako partidak ikusteko gogoa zegoela, jende asko bertaratu da eta.

Iazkoa ere joan da, eta herritar asko nahiz erakunde ugari eskertu behar ditugu laguntza behar izan dugunean eskuzabalak izan direlako gurekin. Jarrai dezala horrela pilotaren ikuskizunak herrian, Oiarpeko lagunak prest egongo gara apaltasunez lana eskainiz, hori horrela izateko.

Oiarperen urteko emaitzak: Getxoko txapelketa: Elite mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen Malerreka taldeko Mariezkurrena bikote zuela finalean 22-15 irabazi ostean Aurrera Saiaz taldeko Eneko Labaka-Arratibel bikoteari.

Biharko izarrak txapelketa: Promesa mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen Martinez beratarra bikote zuela finalean 22-11 irabazi ostean zizurkilgo Peru Labaka eta Sarasa uhartearrak osatzen zuten bikoteari. Josetxo Ezkurra Memoriala: Infantil mailan: 4 terdian, Xabier Aburuza txapeldunorde geratu zen finalean 18-11 galdu ostean Esteribarreko De la Fuenteren aurka.

Txukun Lakuako txapelketa: Jubenil mailan: Ekain Etxeberria txapeldunorde geratu zen Uribe gasteiztarra bikote zuela finalean 22-2 galdu ostean Altube-Moreno bikotearen aurka.

Senior mailan: IĂąigo Ugalde txapeldunorde geratu zen Azketa beasaindarra bikote zuela finalean 22-12 galdu ostean Mendinueta-Linzoain bikotearen aurka.

Buruntzaldeako txapelketa: Kadete mailan: Oroitz Sein eta Josu Azpiroz txapeldun geratu ziren finalean 22-18 irabazi ostean Hernaniko Salaberria-Arizmendi bikoteari. Jubenil mailan: Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria txapeldun geratu ziren 22-5 irabazi ostean Getariako Aristi-Zenekorta bikoteari. VI. Oiartzungo Esku pilota saria:

Jubenil mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria txapeldun geratu ziren eta Imanol Ugalde txapeldunorde Julen Aizpuru asteasuarra bikote zuela. Finaleko emaitza 22-14 izan zen.

Senior mailan: IĂąigo Ugalde txapeldun geratu zen IĂąigo Urkizu hernaniarra bikote zuela eta Zigor Salaberria txapeldunorde Aitor Gorrotxategi bikote zuela. Finaleko emaitza 22-12 izan zen. Kirola |

181


Gipuzkoako txapelketa: Kadete 1. mailan: Unai Aburuza eta Ekaitz Salaberria txapeldun geratu ziren finalean 2215 irabazi ostean Salaberria-Zugasti bikote hernaniarraren aurka. Jubenil 1. mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria txapeldunorde geratu ziren finalean 22-14 galdu ostean Iriarte-Egiguren bikote azpeitiarraren aurka.

Gipuzkoako txapelketa: Infantil mailan: Xabier Aburuza eta Ekain Sein txapeldun geratu ziren finalean 18-2 irabazi ostean Tolosako Ugartemendia-Amundarain bikoteari.

Zizurkilgo VI txapelketa: Infantil mailan: Ekain Sein eta Xabier Aburuza txapeldun geratu ziren finalean 18-4 irabazi ostean Hernaniko Uitzi-Oiartzabal bikotearen aurka. Gipuzkoako Errendimendu txapelketa: Infantil mailan: Ekain Sein txapeldunorde geratu zen finalean Azpeitiko Elosegiren aurka galdu ostean 1-2 (3-8,8-3,2-4).

Herriarteko Oiartzungo taldea.

Goizuetan I. Umore Ona pilota txapelketa Jubenil mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria txapeldun geratu ziren finalean 22-7 irabazi ostean Orbegozo-Gartzia bikotearen aurka.

Lizarrako XV txapelketa: Jubenil 1. urteko mailan: Oroitz Sein txapeldunorde izan zen finalean 12-18 galdu ondoren Martinez errioxarraren aurka. Jubenil 2. urteko mailan: Ekain Etxeberria txapeldun geratu zen Lizarrako Etxeberriari irabazi ostean finalean.

Malerrekako Txapelketa: Infantil mailan: Ekain Sein eta Xabier Aburuza txapeldun geratu ziren finalean 18-17 irabazi ostean Amiano-Emaldi bikotearen aurka. Jubenil mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria txapeldun geratu ziren finalean 2220 irabazi ostean Egiguren-Oliden bikotearen aurka.

Memorial Miguel Soroa-Ogi Berri: Jubenil mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria txapeldunorde geratu ziren finalean 13-22 galdu ostean Mata-Cordon bikotearen aurka.

182 | Kirola

Txukun Lakuako txapelketa: Azketa eta IĂąigo Ugalde zutik. Behean, Ekain Etxeberria eta Uribe..


Biharko Izarrak txapelketa: Andoni Ugalde eta IĂąigo Martinez txapeldunak.

Gipuzkoako txapelketa: Unai Aburuza eta Ekaitz Salaberria zutik. Behean, Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria.

Zizurkilgo txapelketa: Xabier Aburuza eta Ekain Sein txapeldunak.

VI. Oiartzungo Esku pilota saria.

Buruntzaldeko txapelketa: Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria zutik. Behean, Josu Azpiroz eta Oroitz Sein.

Kirola |

183


Oiartzun Kirol Elkartea 2016-2017 Oiartzun Kirol Elkarteak denboraldi honetan egin duena oiartzuarrei kontatzera gatoz aurten ere orri hauen bitartez. Une honetan 17 taldek osatzen dute kirol egitura, eta hori letra handietan jarri behar da, izan ere 360 bat neska-mutil ditugu. Horrek ahalegin handia dakar modu batera edo bestera Oiartzun Kirol Elkartea maite dugunontzat. Denboraldi honetan egindakoa mailaka aipatuko dugu. OHOREZKO ERREGIONALA Klubeko lehenengo taldea denboraldi lasaia egiten ari da. Aurreko denboralditik aldaketa gutxi izan dituzte taldean, eta taldea egonkortzea lortu da, eta etorkizunari beste modu batera begiratzea ere bai. Entrenatzaile bera izan dute, Txema Fraile, Alberto Bueno eta Telmo Lasaren laguntzarekin. Ordezkaria Xabier Estebanez izan da.

LEHENENGO ERREGIONALA Lehenengo fase bikaina jokatu ostean, Preferentera igotzeko borrokan ari da betebetean. Itxuraz, aurten lortuko dute igoera, hainbat urtez saiatzen aritu eta gero. Edorta Fernandezek zuzentzen du taldea, Jose Manuel Martinezek lagunduta. OHOREZKO GAZTEAK Gazteen lehenengo taldeak denboraldi bikaina egin du berriz ere. Sailkapeneko goiko postuetan dago, eta lan ederra egin du jokalariak ondoren etor daitezkeen helburuetarako prestatzeko. Taldea Egoitz Astarbek zuzentzen du, Julen Mendizabalek lagunduta.

184 | Kirola

GAZTEEN LEHENENGOA Klubeko gazteen 2. taldeak egindako denboraldia oso ona izan da. Ez zuten lortu Igoera Faserako sailkatzea; Kopako Fase ederra egiten ari dira, eta hor sorpresa etor daiteke. Jon Galdonak jarraitu du entrenatzaile lanetan, Unai Aristizabalek lagunduta.

NESKAK Emakumezkoen Nazionaleko Lehenengo Mailara, Iberdrola Ligara, igotzea lortuta, eta mailari eutsita, taldea indartu egin zen eta gogor ari da lanean maila mantentzeko. Momentuz lortzen ari da, baina oso zaila da, beste taldeen indarra kontuan izanda. Denboraldi bukaera estua izango dute, eta orduan erabakiko baita sailkapena. Taldea Gari Argotek zuzentzen du, David Brum, Gurutze del Ama, Gaizka Olaetxea, Iker Calvo, Beñat Diaz de Gereñu eta Eider Herrerok lagunduta. OHOREZKO KADETEAK Talde gaztea eta erabat berritua, neurria eman du, eta sailkapenaren erdiko postuetan kokatu da, arazorik ez izateko moduan. Taldea Carlos Rubiok zuzendu du, Jesus M. Rotetak eta Manuel Etxabek lagunduta.

KADETEEN LEHENENGOA Oinarrizko taldeetan egin beharreko lana kontuan izanik, talde honek neurriko denboraldia egin du eta une honetan Kopa jokatzen ari dira. Datorren denboraldirako, beraz, talde interesgarria. Entrenatzailea Gexan Esteban izan da, Xabier Lapazaranen laguntzarekin. HAURREN LEHENENGOA “A” Talde honek aurten ere oso denboraldi ona egin du. Ez da Txapeldunen Faserako sailkatu baina Kopako Fase oso ona jokatzen ari da. Entrenatzailea Enrique Irazoki da.


HAURREN LEHENENGOA “B” Klubeko haurren mailako bigarren taldea kategoria horretako jokalariei klubean tokia egiteko talde osagarria da. Talde horretan oinarrizko lana funtsezkoa da eta horretan ari da Kevin Tiati, Eñaut Fernandezen laguntzarekin.

HAUR TXIKIAK Denboraldi honetan egindako lehenengo fase bikainari esker, hurrengo denboraldian berriz ere Haurren Ohorezko taldea izango dugu. Jokalariez gain, Andre Juaristi eta Mikel Manzisidorrena izan da lorpena.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGA Klubeko emakumeen bigarren taldeak denboraldi bikaina egin du, pasa den denboraldiko estutasunak atzean utzita. Bigarren Nazionalerako igoera jokatzen ari da, baina lesio askori aurre egin beharrean da. Hala ere, borroka horretan dago eta ikusi beharko da ea zer gertatzen den bukaeran. Aritz Arregi izan da entrenatzailea, Iban Lopezen laguntzarekin; eta ordezkari gisa Jose Manuel Isasa. GAZTEEN EMAKUMEZKOA Gure gazteak talde oso gaztearekin maila onean ari dira jokatzen eta jokalariak prestatzen hurrengo denboraldirako eta etorkizunerako. Senior taldeekin kopa jokatzen ari da. Entrenatzailea Imanol Sein izan da, eta Imanol Zuaznabarrek lagundu dio.

EMAKUMEZKOEN OHOREZKO KADETEAK Kadeteak denboraldi ikaragarria egiten ari dira, eta goiko postuen borrokan dabiltza.

Gurutze Fernandezek egin ditu entrenatzaile lanak, Aitor Igartuak lagunduta.

HAUR-8 NESKAK “A” Talde gaztea dute eta sailkatu egin dira Txapeldunen Faserako, lehenengo postuan gainera. Enrike Lekuonak eta Pepe Garciak bikain eraman dute taldea. HAUR-8 NESKAK “B” Eskola Kiroletik datozen neskekin taldea osatuz, denboraldiaren bukaerara emaitza positiboekin iritsi dira. Ane Oiartzabalek eta Leire Urritegik zuzendu dute taldea. ALEBINAK Klubeko talderik gazteenak maila ona eman du. Kopa jokatzen ari da. Entrenatzailea Iker Market da, Aitzol Salaberriak lagunduta.

ARETO FUTBOLA Hirugarren Mailarako jauzia emanda, taldea mailari eusten ari da, eta arazorik gabe eutsiko dio kategoriari. Txema Lasa izan da entrenatzailea, eta Intza Lekuona ordezkaria. Eta amaitzeko, oiartzuar guztiei opa diegu 2017ko Xanistebanak bikainak izatea, eta bereziki gogoratu nahi ditugu hainbat arrazoi direla medio egun hauetan gurekin egon ezin direnak. OIARTZUN GOGOR ERANTZUN

Oiartzun Kirol Elkartea

Kirola |

185


Urtea oparoa izan da Oiartzungo kirolarientzat Iaz nire kirolaren balantzea pilotarekin hasi nuen eta aurten ere horrela egingo dut. Iaz esan nuen urte askoren ondoren herrian profesional mailan jokatzen ari den pilotari bat genuela, Ander Imaz, eta aipatu nuen ere hau dena ez dela kasualitatea izan, baizik eta Oiarpe Kirol Elkarteak pilota munduan gaztetxoekin azken urteetan egindako lanaren fruitua izan dela. Oiartzunen bi pilotari profesional egotea egindako lan onaren emaitza da. Azkena debutatzen Andoni Ugalde izan da. Iaz. ekainaren 24an, San Joan egunean, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu zuen profesionaletako bere lehen partida, Abel Barriola pilotari handiaren laguntzarekin. Andoni Ugalde pilotariak hainbat partida jokatu ditu ekainetik honantz eta eskuz binakako promozio txapelketan ere parte hartu du, IĂąigo Martinez atzelariaren laguntzarekin. Ander Imaz pilotariak, berriz, goi mailako eskuz binakako txapelketan parte hartu du Mikel Urrutikoetxea aurrelariaren laguntzarekin, eta gainera maila oso ona emanez ibili da. Udara partean ere ziur hainbat partida jokatuko dituztela eta guk pilotalekuan edo Euskal Telebistaren bitartez gozatzen jarraituko dugu.

Oiartzuar pilotari gazte askok badakite lanarekin eta ahaleginarekin, goi mailan jokatzera iritsi daitekeela, eta horrela ez bada, kirola egiten jarraitu behar dute eta lagunarte on batean gustura ibili. Esku pilotarekin bukatzeko, izen nagusi bat: Abel Barriola! Eredua izan da pertsona eta pilotari bezala, Oiartzun irratiko lagun handia, faltan botako zaitugu, Abel! Eskerrik asko eman duzun guztiarengatik, eredu izan zara pilotari gazteentzat. Oiartzungo Txost pilota taldeak ere aurrera jarraitzen du modalitate ezberdinetan eta aitzindari izan diren jokoak berreskuratzen eta sustatzen dihardu: Joko Garbi, bote luzea, laxoa, pasaka, errebotea‌. Girizia pilota sailak antolatuta, aurten Euskal Herriko 34. pala txapelketa jokatu da eta

186 | Kirola

Josetxo Gamio izenarekin XIII.a. Aipatzekoa da, baita ere, urtetik urtera emakume pilotari gehiagok parte hartzen dutela. Urtero bezala Girizia kultur jolas eta kirol elkarteak, udan Xanistebanetako binakako pala txapelketa eta neguan, berriz, banakako pala txapelketa antolatzen ditu.

Futbolari buruz esan, gure lehen mailako nesken taldea azken partidak jokatzen ari dela eta bukaera arte lehiatzen jarraitu beharko dute, beste urte batezLehen Mailari eusteko asmotan. Hau idazteko momentuan jaitsiera postuetatik kanpo daude, baina lau talderen artean oso lehia gogorra dute. Aurten ere denboraldi oso ona egiten ari dira, ZORIONAK! Kontutan hartu behar dugu, talde guztien artean askorengatik herri txikiena Oiartzun herria dela eta talde asko lehen mailako mutilen taldeko filialak direla. Denboraldi honetako entrenatzailea Gari Argote da eta taldearen laguntzailea David Brun. Biak esperientzia handiko pertsonak dira bai jokalari eta baita entrenatzaile moduan ere. Zein desberdina den nesken futbola mutilenarekin alderatuta! Oso pixkanaka nesken futbola pauso txiki batzuk ematen ari da baina oraindik asko falta da, meritu handia dute: autobusean ordu asko igaro behar dituzte eta batzuetan lanera jarraian joan behar dute, beste batzuetan astean ere partidak jokatu behar dituzte eta beren oporretako egunetatik orduak hartu behar izaten dituzte. Taldean Oarsoaldeko jokalari batzuk baditugu baina oiartzuar neskek jokatzea falta zaigu, ez da erraza, Lehen Maila oso zaila eta gogorra baita. Futbolean jokatzen duten mutil eta nesken arteko kopurua handia da, geroz eta nesken harrobiko talde gehiago dago eta ziur goiko taldean laster oiartzuar jolakari gazteak jokatzen ikusiko ditugula. Emakumeen Euskal Ligan taldeak ere denboraldi bikaina egin du. Hainbat jardunalditan lehen postuan egon dira eta azkenean hirugarren bukatu dute.


Ohorezko Errregionalaren taldeak, berriz, hirugarren mailatik jaitsi eta gero, bi urte daramatza taldea berritu eta egokitzapen lanetan. Urte luzez jokatu dute Ohorezko Erregionalean Gipuzkoako taldeen aurka, multzo polita eta gogorra da. Entrenatzailea Txema Fraile da eta taldeko laguntzailea, berriz, Telmo Lasa. Momentu honetan erdialdean sailkatuta daude eta denboraldi txukuna egiten ari dira. Lehen Erregional taldea eta Ohorezko Jubenil taldeak ere denboraldi bikaina egiten ari dira eta goiko postuetan sailkatuak daude. Harrobiko taldeak lan bikaina egiten ari dira, neska-mutil askok entrenatzen dute Karla Lekuona futbol zelaian eta zelai ondokoan. Asteburuetan partida asko jokatzen dira bertan eta beti bezala eskerrak eman nahi dizkiet futbol zelai inguruan boluntario moduan lan egiten duten lagun guztiei. Areto futbolean hiru talde ditugu. Oiartzun KE taldeak Nazional ligan jokatzen du. Power Rangers taldeak Gipuzkoako Lehen Mailan eta Miren taberna taldeak Gipuzkoako Bigarren Mailan. Hiru talde hauek Elorsoro kiroldegian jokatzen dituzte beraien partidak.

Elorsoro kiroldegian jokatzen duen beste taldea Oiartzungo saskilagunak taldea da eta Gipuzkoako senior mailan jokatzen du. Aipatu nahi dudan beste kirola txirrindularitza da. Oiartzun herria beti izan da txirrindulari on askoren harrobia. Gaur egun ere gazte batzuk hor dabiltza gogo handiz eta maila ona ematen. Kadete mailan EkhiĂąe Rivas, Ekain Jimenez, Unax Leibar... dabiltza. Pistako modaKirola |

187


litatean domina batzuk lortu dituzte eta orain errepideeako probetan parte hartuko dute. Afizionatu mailan bi txirrindulari ditugu: Aitor Zabaleta eta Eneko Iparragirre, ilusio handiz dabiltza talde berrian. Txirrindularitza kirol oso gogorra da eta zorte onena opa diegu. Orain dela bi urte sortutako Oarsoaldeko txirrindularitza eskolak bultzada eman du inguruko txirrindularitza suspertzeko. Beste kiroletan ere hainbat eta hainbat pertsonak parte hartzen dute: Girizia eta Haurtzaro mendi taldean, Oarsoaldeko igeriketa taldean, Emarri taldean, Eskaladan, Mendi lasterketan eta Mendi eskian, Zikloturismoan, Euskal dantza eta Dantza garaikidean, Kenpo Kai.‌. Zorionak eman nahi dizkiot 1984an Haurtzaro atletismo taldeko sortzaileetako bati, Periko Sanromari; gaur egun ere, bere taldearen laguntzarekin, lanean gogor eta ixilean jarraitzen du.

Urte hauetan guztietan denetara 600 gazte baino gehiago pasatu dira bere eskuetatik. 2017ko kirol saria berak jaso du, ZORIONAK PERIKO! segi horrela, merezitako saria jaso duzu eta. Aipatzekoa ere Ane Asensio: gurpil aulkiko txapelketetan hainbat sari eta dominak irabazi ditu.

Bukatzeko urtero bezala bukatuko dut: Mirari Martiarenak eta biok Oiartzun irratiko kiroletako saioan esaten dugun moduan: “kirolak, haur eta gazteak hezteko tresna izan behar du� Joxe Migel Lopez

188 | Kirola


Intxixu Trail-Girizia mendi-lasterketa bat baino gehiago

hasi eta luzeetaraino ibiltzen gara, gure taldekideak ez baitira geratzen.

Baina lasterketetan parte hartzea baino asko gehiago da Intxixu Trail-Girizia mendi lasterketa taldea. Gure herriko mendietan gozatzen dugu, ingurunea babestuz eta errespetatuz, eta balio horiek ere transmititu nahi ditugu.

Iazko urtekarian azaldu genuen Intxixu Trail Mendi Lasterketa handitzen ari zela. Izan ere, iaz lehenengo aldiz 15,5km-ko lasterketaz gain, 30km-koa ere antolatu genuen. Eguraldia lagun izan genuen, eta ibilbide luzean parte hartu zutenek Oiartzungo mendi altuenetatik ikuspegi ederrak ikusi ahal izan zituzten. Hori gutxi balitz bezala, 2016ko urrian Urkabeko igoera antolatu genuen. Iturriozko bidegorriko bidegurutzetik abiatu Tronpeoko maldan gora, Manuel Lekuona etorbidean jarraitu, Donibane kalea igaro, eta Legarreako maldan gora Urkabera igo arte 1.3 km-ko ibilbidea egin zuten korrikalariek.

Lasterketak antolatzeaz gain, inguruko lasterketetan ere parte hartzen dugu: Garin, Kobaz koba, Berako mendi maratoia, Arrasate-Udalatx, Erlaitz-Aiako Harria, Larraul-Ernio, Goizutrail, Lezoko mendi lasterketa, Pagoeta, Euskal Herria Mendi Erronka‌ Ibilbide motzetatik

Oiartzunen mendiaz gozatzeko aukera ederrak ditugu, mendiz inguratuta gaudelako, eta hori dela eta, gure herriko mendietan korrika disfrutatzeko aukera eman nahi diegu bai oiartzuarrei eta baita kanpokoei ere. Beraz, Oiartzungo ingurune eta txoko bereziak ezagutu nahi badituzu, parte hartu Intxixu Trail mendi lasterketan! Ezin aipatu gabe utzi lasterketak, taldeko kideen parte-hartzeaz gain, borondatez lan egiten duzuen herritarren laguntzarekin antolatzen ditugula, beraiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke lasterketa hauek antolatzea. Eskerrik asko babesten gaituzuen guztiei! Informatuta jarraitu nahi baduzue, www. intxixutrail.com web-orrialdean edota sare sozialetan aurkituko gaituzue. Eta mendian korrika ibiltzen bazara, edo hasi nahi baduzu, gure taldean ongi etorria izango zara.

Intxixu Trail- Mendi Lasterketa Taldea oiartzun@intxixutrail.com

Kirola |

189


Kenpo-Kai

Emma eta Alain, Japonian.

Kaixo Guztiei Urtero legez, aurten ere hementxe agertu gara urtean zehar eginiko jarduerak azaltzeko asmoz. 2016-2017 denboraldia oso denboraldi interesgarria izan da OIARTZUNGO KENPO KAI ELKARTEARENTZAT. Ekintza asko eta ezberdinak egin ditugu: txapelketak, examinak,Japonian munduko txapelketa, erakustaldiak eta, nola ez, duela azken 30 urte hauetan bezala, irakaskuntza: Ikastaroak astean zehar izaten dira, bai kiroldegian (astearte eta ostegun arratsaldeetan, 17:00etatik 21:00ak arte, adinan arabera bananduak) eta ikastolan ere eskolaz kanpoko ekintza gisa eguerditan.

190 | Kirola


Oiartzungo Kiroldegiko haur taldea.

Haseran aipatu bezala, ekintza ugari egin ditugu azken hilabeteetan:

ESPAINIAKO KENPO TXAPELKETA. Oiartzungo hainbat ikaslek parte hartu zuten txapelketa horretan, Iker Matelo, Lander Hernandez, Irati Matelo, Ohian Badiola, Aritz Valderrama eta David Portugalek. Ohian Badiola Espainiako txapeldun geratu zen Borroka puntura modalitatean. MUNDUKO KENPO KAI TXAPELKETA, JAPONIAn. Emma Garmendia eta Alain Isasa Oiartzuarrak txapeldunak geratu ziren bakoitza bere espezialitatean. Emmak Kata modaliatean munduko txapela lortu zuen, eta Alainekin batera, Juho modalitateko garaile geratu ziren.

EXAMINAK: Oiartzungo Kenpo Kai elkarteak azken urteetan kanpoan egiten ziren examinak Oiartzunen egitea lortu du. Bertara Euskal Herri guztitik 300 haur aurkeztu ziren eta 50 heldu. Emaitzak ezin hobeak izan ziren Oiartzungo gaztetxoentzat. Horretaz gain, Kenpoko gerriko beltzerako azterketak ospatu ziren IruĂąan. Oiartzungo hiru ikasle aurkeztu ziren azterketa horretara: Irati Matelo, Lander Hernandez eta Aitor Sein. Hirurek gainditu zuten azterketa, lan gogorra egin eta gero.

IKASTAROAK: Ikastaro ugari eman dira Oiartzunen, kasu honetan helduei zuzenduta. Ikastaro horietan Euskal Herri eta Espainia osotik etorritako ikasleak egon dira

FEDERAZIOA: Oiartzungo Gorka Osa KENPO saileko (gipuzkoan) zuzendari izendatua izan da, Karate federaziaoren barne.

Ikus daitekeenez, ekintzak ugari izan dira Oiartzungo Kenpo Kai elkarteak antolatu dituenak, halere badago bat guretzako berezia izan dena: MUNDUKO TXAPELKETA, Japonen egin zena. Europatik, Euskal Herriko, Frantziako, Belgikako, Suitzako eta Espainiako selekzioak joan ziren, besteak beste. Esan bezala, Oiartzundik EMMA GARMENDIA eta ALAIN ISASA (irakaslea dena Oiartzunen) joan ziren eta lortutakoa ikaragarria izan zen. Emma parte hartutako bi modalitateetan atera zen garaile, Kata modalitatean eta Juho modalitatean, Alainekin batera. Ezin ahaztu Emmak 13 urte besterik ez duela, beraz etorkizun ikaragarria du, eta Alain, berriz, Oiartzunen irakasle lanetan ibiltzen da. oiartzungo Kenpo-Kai

Kirola |

191


192 | Kirola


Kirola |

193


194 | Kirola


Irakaskuntza


50 urte

ez direlako egunero betetzen

Haurtzaro Ikastolak 2016/2017 ikasturtean ospatu du 50. urteurrena. 14 pertsonako lantaldea 2016ko ekainean hasi zen ikasturte osorako ekintzak prestatzen. Taldean, irakasleak, ikasle ohiak, gurasoak, zuzendaritza taldeko kideak, Ikastolako zerbitzuetako langileak‌ daude.

196 | irakaskuntza

Bi helbururekin hasi zen lanean lantaldea • Ikastolarekiko sentimendua indartzea gaur egungo komunitatean eta inoiz komunitate horren parte izan direnen artean • Ikastola herritik sortutakoa dela gogoratzea eta 50. urteurrena herritar guztiekin batera ospatzea


irakaskuntza |

197


Urteko egitaraua: 2016ko udaberria. Haurtzaro Ikastolako 50. urteurrena irudikatzeko logo-lehiaketa antolatu zen. Lehiaketa irekia izan zen. 14 lan aurkeztu ziren eta guraso den Fabian Iraolak irabazi zuen. Ikastolako ikasle-ohiak diren Eneko Salaberria eta Larraitz Lasa eta, 50. urteurreneko lan-taldeko ordezkari Asmara Ortega izan ziren epaimahai-kideak. Ikastolako ikasle bakoitzak bere logoa egin zuen, HHtik hasi eta DBHraino. Ikasleen lan guztiekin erakusketa antolatu zen Ikastolako areto nagusian.

2016ko ekainaren 2, Ikastola Eguna. Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurreneko abestia aurkeztu zen. Abestiaren hitzak Antton Kazabon-ek egin zituen eta musika Xabi Solanok. Abestiaren grabazioan, besteak beste, Pirritx. Porrotx eta Marimotots, Maider Zabalegi, Hesianeko Zuriñe Hidalgo, Vendettako Pello Reparaz eta ikastolako zenbait haur eta irakaslek hartu zuten parte. Grabazioan parte hartu zutenekin, bideoklipa egin zen. 2016ko abuztuaren 1a. Xanistebanetako jaien aurkezpen-ekitaldian, Oiartzungo Udalak Haurtzaro ikastolari 50 urtean egindako lana aitortu zion.

2016ko abuztuaren 2a. Gora Xanistebanak! Festa Batzordeak erabakita, Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunak hasteko, jaietako txupina botatzeko ohorea izan zuen Haurtzaro Ikastolak.

2016ko urriaren 17a. Ikasleekin kalejira. 1967ko urriaren 16ean ireki zituen ateak Haurtzaro Ikastolak. 2016ko urriaren 16a igandea zenez, hurrengo egunean, astelehenean, kalejira egin zen ikastolatik herriko plazara. Gaur egungo gela bakoitzak promozio bat ordezkatu zuen. Plazan, 50. urteurreneko abestia abestu eta koreografia dantzatu zen. Ikastolara etorri eta 50. urteurrena ospatzeko bizkotxoa jan zuten ikasle, irakasle eta gurasoek. 2016ko urriaren 23a. Egun osoko familia-giroko jaia ospatu zen Oiartzungo plazan. Goizeko ekitaldian, Ikastolako lehen gurasoei, bi irakasleei eta Haurtzaro sortzeko baldintza gabeko ekarpenak egin zituzten oiartzuar guztiei omenaldi hunkigarria egin zitzaien. Duela 50 urte egindako apustuaren garrantzia azpimarratu eta eskerrak emateko baliatu zuen Oiartzungo

198 | irakaskuntza

herriak momentua. Arratsaldean, haurrentzako jolasak, familia-jolasak, txokolatada eta erromeria izan ziren.

2016ko abenduaren 3a. Euskararen Eguna. Ikastolako lehen egoitza izan zenaren kanpoaldean plaka bat jarri zen: “hemen egon ziren Haurtzaro Ikastolako lehenengo gelak” dioena. Malen Oiarbide Gurrutxagak, 2016/2017 ikasturteko Haurtzaro Ikastolako ikasle gazteena, bere gurasoak Oihana Gurrutxaga Zapirain eta Aritz Oiarbide Urruzola, eta haren irakasle Igone Urkiak desestali zuten plaka. Eskuttun euskara taldeko kideek, dantzariek eta txalapartariek ere parte hartu zuten ekitaldian.

2016ko Santomas egunean, Gabonetan, San Nikolas Txiki egunean eta 2017ko Santa Agedan, 50. urteurreneko zapia soinean zutela ibili ziren Haurtzaro Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak.

2017ko urtarrilaren 24, Ugaldetxoko festa -batzordeak antolatuta, urteroko emanaldia eskaini zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek, Elorsoro kiroldegian. Ekitaldiaren amaiera aldera, Haurtzaro Ikastolako ikasle ordezkariak oholtzara igo ziren, Haurtzaroren 50. urteurreneko abestia abestu eta dantzatzera. 2017ko otsaila 17a. Azken urteetan egin ohi denez, Ihoteei hasiera emateko Ikastolatik plazara burrunba antolatu zen. 50. urteurrena ospatzeko Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek zapia soinean zutela hartu zuten parte.

2017ko martxoaren 17a. Haurtzaro Ikastolak, Oiartzungo beste hainbat talderekin batera, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu nahi izan zuen. Emakumeek hezkuntzan egin izan duten lana eta jokatu izan duten papera bistaratzeko asmoz, “Emakumea eta hezkuntza gerra zibiletik gaur arte” mahai-ingurua antolatu zen. Itziar Rekalde, EHUko irakaslea, Jaione Ugaldebere, Haurtzaro Ikastolako irakaslea eta zuzendari-ohia, eta Arantza Manterola, Haurtzaro ikastolako lehen emakumezko lehendakaria izan ziren hizlariak. Moderatzaile-lanetan, Mirari Martiarena aritu zen.

2017ko martxoaren 26, mendi-martxa erregulatua. Ikastolako mendi-taldeak eta 50. urteurreneko taldeak, bi mendi-martxa erregulatu antolatu zituzten, adin-tarte desberdinetako haurrentzat. Egun ederra suertatu zen eta 200 lagun baino gehiagok hartu zuten par-


irakaskuntza |

199


te. Ibilbideak amaitutakoan, Oiartzungo plazan bertan, Ikastolak eskertza-oroigarri bat eman zion Girizia Mendi Taldeari, Haurtzaro Mendi Taldea sorreratik laguntzeko erakutsi duen prestutasunagatik. Ekitaldi xumearen ostean, hamaiketakoa eskaini zen bertaratu ziren guztientzat. 2017ko apirilaren 1a. Bertso-bazkari herrikoia ospatu zen Alaia Martin, Jon Martin eta Ander Lizarralde bertsolari eta ikasle-ohiekin. 70 lagun inguruk hartu zuten parte eta Antton Kazabon eta Donibane Azkarate aritu ziren gai -jartzaile lanetan.

2017ko apirilaren 4a. Korrika Oiartzundik pasa zen eta 50. urteurrena ospatzeko, Haurtzaro Ikastolako ikasleek eduki zuten lekukoarekin plazara sartzeko ohorea. Korrika Ttikian eta Korrikan bertan, 50. urteurreneko zapia eta kamiseta soinean zutela parte hartu zuten hainbat ikasle, irakasle eta gurasok.

2017ko maiatzaren 6a. Oroitzapenen jaialdia. Urteko ospakizun handiena izan zen. Goizeko ekitaldi instituzionalean, Haurtzaro Ikastolaren ibilbidea gogoratu zen eta une hunkigarriak bizi izan ziren 50 urteetako promozioetako ordezkariak argazkia ateratzeko oholtzara igo zirenean. Ordezkari horien esku-aztarnak ere jaso ziren, horretarako propio prestatutako hormigoizko egituretan. Eguerditik aurrera, jangela goiko aretoan atondutako erakusketan, hainbat ikasle-ohik bere espediente akademikoko argazkiarekin egindako oroigarri-txartela jaso ahal izan zuen. Oroitzapenak berpizteko ariketa polita izan zen, ikasle-ohiak elkartu eta irribarre asko sortu zituena. Eguerdiko bazkarian

200 | irakaskuntza

500 lagunetik gora elkartu zen frontoian eta, amaieran, Oroitzapenen Lehiaketako zozketa egin zen. Arratsaldean, askoren oroimenean geratuko den kontzertu bikaina eskaini zuten Etiam, Kepa Junkera & sorginak, Esne Beltza eta Alaitz eta Maider, Huntza eta Gozategi taldeek. Egun ederra izan zen, jendetsua, alaia eta gogoangarria.

2017ko maiatzaren 26a. Ipuin-kontaketa ilustratuak antolatu ziren. 2-4 urte bitarteko haurrentzat Lur Korta ipuin-kontalariak eta Idoia Beratarbide marrazkilariak Urmendi haur eskolan eskaini zuten emanaldia, eta 6-10 urte bitarteko haurrentzat berriz, Pello AĂąorga ipuin -kontalariak eta Jokin Mitxelena marrazkilariak, udal liburutegian.

2017ko ekainaren 4a. Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldeak eta 50. urteurreneko taldeak antolatuta, Ikastolako Dantza Taldearen emanaldi berezia antolatu zen. 50. urteurrena ospatzeko asmoz, dantza-taldean ibilitako dantzari-ohiek eta Lartaun abesbatzak ere parte hartu zuten. 2017ko ekaina. Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena borobiltzeko, 50 urteko historia jasotzen duen Oroitzapenen liburua argitaratu zen.


irakaskuntza |

201


Haurtzaro, ikastola jasangarria da! Haurtzaro Ikastolak ikastola jasangarria dela ziurtatzen duen aintzatespena jaso berri du. Zorionak Haurtzaro! Eta zorionak aintzatespena lortzeko lanean aritu diren kide guztientzat ere!

Ingurumena ez da gai berria Haurtzaro Ikastolan. Ikasleekin lantzen den zehar-lerroetako bat da, eguneroko funtzionamenduan oso presente dagoena eta Ikastola hobetzeko bidean kontuan hartzen dena.

Agenda 21 egitasmoan, 2005a ezkero Haurtzaro Ikastolan beti egon da ingurumen -gaiei buruzko kezka eta kultura. Garai batean, Kutxaren ekimena zen Berde-Berdea egitasmoan parte hartzen zen, baita Udalak antolatzen zituen ekimenetan ere. 2005ean Agenda 21 egitasmoan parte hartzeko hitzarmen ofiziala izenpetu zen Jaurlaritzarekin. Agenda 21 egitasmoan parte hartuta, Ikastolak hiru eremutan hobekuntzak egiteko konpromisoa hartu zuen: • Curriculuma. Curriculumean ingurumengaiak lantzeko modua hobetzea eta berritzea • Zentroaren kudeaketa: energia aurrezteko, paperaren erabilera murrizteko, irisgarritasuna hobetzeko, hondakinak egoki sailkatzeko, etab. hobekuntzak eta berrikuntzak proposatzea • Parte hartzea. Komunitate osoaren ideiak eta asmoak biltzea.

Alor curricularra Ikastolako ikasle guztiekin lantzen da, maila bakoitzak bere neurrian. Haur Hezkuntzakoek ekintza zehatz batean parte hartzen dute, baina LH eta DBHko ikasleen parte hartzea handiagoa izaten da. Besteak beste, sentsibilizazio-tailerrak egiten dira LH eta DBH1-2 mailetako ikasleekin. Lorpen handiena da, Agenda 21 ez dela momentu puntualetara mugatzen. Ikastolen Elkarteko EKI materialean eta Haurtzaro Ikastolako ekintza osagarrietan ere txertatuta daude, adibidez, baratzera edo gaztandegira bisita egitea.

202 | irakaskuntza


Urtez urte, pausOak ematen Agenda 21 egitasmoak urteroko lanketa bat eskatzen du. Lehen egitekoa ikasturterako gaia aukeratzea izaten da eta, normalean, Oarsoaldeko ikastetxeen arteko koordinaziotaldeak hautatzen du. Ondoren, Agenda 21 egitasmoko protokoloa martxan jartzen da. Urtero, gaia lantzeko bost fase lantzen dira: sentsibilizazioa, diagnostikoa, ekintza-plana, komunikazioa eta ebaluazioa.

Agenda 21 ekimenaren baitan Haurtzaro Ikastolak burututako ekintzen artean daude, besteak beste: • Hondakinak: egoki sailkatzeko jarritako edukiontziak, landutako kanpaina eta konposta-makina

• Energia-kontsumoa: anfiteatrora ematen duen fatxadan jarritako bigarren fatxada (2015), energia berriztagarriak sustatzeko terrazan jarritako panel fotovoltaikoak

• Irisgarritasuna: igogailua (2014) eta arrapalak

• Mugikortasuna: ikasleek Xorrola erabiltzeko landutako hitzarmena, ikasleak Ikastola oinez etortzeko sortutako Oinbusa esperientzia (2012), bizikletaz etortzen diren ikasleentzako bizikleta-gordailua

Azpimarratzekoa da, halaber, Agenda 21ek Ikastolako komunitate osoa duela jomugan eta, beraz, oso garrantzitsua dela ikasle eta irakasleez gain, gurasoek ere ekimenean parte hartzea. Lehen egitekoa informatuta edukitzea da, eta horregatik, urteroko Batzar Nagusian, bileretan, prentsaren bidez eta blogetan, maiz lantzen dira Agenda 21eko gaiak.

Herritarren kezkekin bat Ikastetxetik haratago, herriko dinamika bat bezala ulertzen da Agenda 21. Udalak ere interes handia erakutsi ohi du ingurumen gaietan eta laguntza handia ematen du, besteak beste, gaiak lantzen laguntzeko aholkulariak jarriz.

Herritarren artean ere, sumatzen da sentsibilizazio handia dagoela, elikaduraren inguruan, adibidez. Aurten, Elika eta Labore egitasmoak sortu dira eta Haurtzaro Ikastolak naturaltasun osoz bilatzen ditu sinergiak eta elkarlanak, Agenda 21aren baitan, pausoak elkarrekin emateko.

Datozen urteetarako erronkak 2016/2017 ikasturtean, aintzatespena lortzen laguntzeko, Talde Berdea deitu den ikasle taldea sortu da. Ikasle horiek oso lan ona egin dute eta erronketako bat da talde hori Haurtzaro Ikastolako talde egonkor bilakatzea. 2005etik egindako bidea oso emankorra izan da eta Agenda 21 aintzatespenaren bidez, Haurtzaro Ikastola ikastetxe jasangarria dela aitortu zaio eta, aurrerantzean ere, orain arteko konpromiso-maila berarekin jasangarritasunaren alde, modu egoki eta iraunkorrean lan egiteko konpromisoa berresten du. irakaskuntza |

203


Haurtzaro Ikastola, bizitzarako hezkuntza Haurtzaro Ikastolak 50. urte betetzen dituen urtean, etorkizunera begira jarri nahi izan du. Orain arteko ibilbidea gogoratu du etorkizunera begira egin beharreko bidea zehazteko. Ibilbidea emankorra eta ederra izan da orain arte, eta horrela izaten jarrai dezan, marka eta komunikazioa hobetu nahi izan ditu Ikastolak.

Haurtzaro Ikastola hiru lerroko ikastola handia eta egonkorra da. Eskaintza akademiko osoa (0-18 urte) eta berritzailea, lantalde profesional oso inplikatua eta egoera ekonomiko egonkorra ditu. Haurtzaro Ikastolaren beste ezaugarri bat bere komunitatearen izaera aktiboa da; irakasleak, langileak, gurasoak eta ikasleak, guztiek bat egiten dute ospakizunetan eta Ikastolaren aldeko ekintzetan. Horren erakusle izan dira Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko, ikasturte osoan zehar ospatu diren ekintzek eta, bereziki gogoangarria, maiatzaren 5eko Oroitzapenen Jaialdian sortutako giro ederra.

Une oparo hau baliatu nahi izan du Ikastolak gaur egun duen komunikazio partzelatua eta ez sistematikoa hobetzeko eta, nolabait, garai berri bat abiatzeko. Ikastolak sortuak ditu komunikaziorako tresna egokiak, hala nola, Txinpart!, sare sozialak, webgunea eta buletina, baina marka garbi eta esanguratsu bat eta komunikazio-plan bat falta zitzaizkion egiten duen lan guztia modu koherente batean azaldu eta helarazteko.

Zer da Haurtzaro Ikastola? Haurtzaro Ikastolaren ezaugarriak definitzeko, irakasle, langile eta guraso artean galdeketa bat egin zen ikasturte hasieran, bakoitzak Ikastolarekiko zer sentitzen zuen eta nola bizi zuen jakiteko. Lagin horretatik abiatuta, honela definitu zen Haurtzaro Ikastola: “Haurtzaro Ikastola euskara eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza izateaz gain, herriari oso loturik dagoen egitasmoa da. Hez-

204 | irakaskuntza


kuntza eragile aktiboa da, ikaslea erdigunean duen komunitate sendo batek osatzen duena eta etorkizuneko gizarte parekide eta euskalduna sortzeko lanean ari dena”. Helburu horiek lortzeko Ikastolak eskaintza zabala eta osoa du, baita urteetako lanari esker, nolabait, Ikastolaren zigilu bihurtu den lan egiteko modu bat ere. Ikaslea bere osotasunean ikusten da eta bere garapenean bidelagun izango dituen irakasle eta hezitzaileak topatuko ditu Ikastolan. Jakintza curricularra jasoko du, baina hori bezain garrantzitsua da bizitzan behar-beharrezkoak izango dituen hainbat abilezia lantzeko eta baloreak bereganatzeko aukerak eskaintzea. Horregatik dira garrantzitsuak eskolaz kanpoko ekintzak, Agenda 21, Eskuttun euskara-taldea, irteerak, prosa eta poesia lehiaketa, jaiak eta ospakizunak… eta bestelako zeregin ez-curricularrak.

Ikastolan jasotakoa emaitza akademikoetatik askoz haratago doa: lagunak, bizipenak, euskara, aurkikuntzak, jolasak, ospakizunak, emozioak… horiek guztiak dira Ikastolako haurren oroitzapenen kutxak betetzen dituztenak eta Ikastolako eskaintza berezi egiten dutenak. Horregatik da “Haurtzaro Ikastola, Bizitzarako Hezkuntza”.

Komunikazioa ordenatu beharra Markaz gain, komunikazio-plan zehatza ere badu orain Haurtzaro Ikastolak. Publiko desberdinak kontuan hartuta -ikasle, irakasle, langile, guraso, batzorde, herritar…- une bakoitzean zein komunikazio-tresna erabili behar den eta kontatu nahi dena nola landu behar den zehazten da bertan.

Izan ere, Haurtzaro Ikastolaren eguneroko lanen erritmoa eta emaitzak ez dira nolanahikoak. 800 ikasletik gora, 580 familia eta ia 100 langile dituen komunitate aktiboa da Haurtzaro Ikastolakoa, eta egunero-egunero sortzen da zabaltzea, kontatzea, partekatzea merezi duen kontakizunen bat. 50 urtetan egindako lanaren emaitza da gaur egungo Haurtzaro Ikastolako komunitatea, eta nolabait, Ikastolan egiten den lana eta lortzen diren emaitzak herritar guztiekin partekatzea, urte horietan guztietan herriarengandik jasotako babesa eta laguntza itzultzeko modu bat ere bada.

irakaskuntza |

205


“Haur Hezkuntza eraldatzen�

Badira urte batzuk Haurtzaro Ikastola eta Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzaren inguruan beren hausnarketa hasi zutela. Azken ikasturteetan horretan aritu dira ikastolako HHko irakasleak, eta ikasturte honen bukaeran emaitza dastatzen hasteko aukera izan dute ikasle, irakasle eta gurasoek. Behin eta berriz aipatzen da Haur Hezkuntzak duen garrantzia pertsonaren garapenean. Izan ere, urte horietan zehar izandako esperientziek bere etorkizuneko bizitzan eragin zuzena izango baitute. Horregatik, familiarekin lankidetzan, haurraren garapen osoa bideratzea da hezkuntzaren lehen etapa honen xede nagusia.

206 | irakaskuntza

Haurraren garapen osoaren ikuspegitik haurra ulertzeko moduaren baitan lana egiten dela eskoletan esan daiteke; haurra non kokatzen du irakasleak? Horren baitan lan egiteko modua diferentea izango da. Haurtzaro Ikastolan garbi dago haurra dela hezkuntza ibilbidearen protagonista, erdigunean dagoena; hori horrela izateko bere lan egiteko modua etengabe aztertu eta birplanteatzen dute irakasleek, etengabeko hobekuntza prozesua izanik lanerako iparra. Sarreran aipatzen den modura prozesuaren ondorioz, bide horretan aldaketa esanguratsua izango da datorren ikasturtetik aurrera Haurtzaro Ikastolako Haur Hezkuntzan.

Nola ikusten da Haurtzaron, ikastolara datorkigun haurra? Ernetzen ari den hazia da haurra. Berez dakar landare bihurtzeko behar duena; lurrean


zabaldu eta berez joango litzateke hazten. Baina hazi horri lur egokia, eskatzen duen ura, behar eguzkiaren beroa eta argia eta hobeto hazteko ongarria ematen bazaizkio, landare horrek berak dakarren lorea emango du. Hortaz, hazi bakoitzaren beharrei erne egon behar dugu: berak adieraziko digu noiz behar duen ura eta zenbat ur behar duen ez itotzeko, noiz behar duen berotasun handiagoa edo noiz ari den erretzen, noiz dagoen aseta, bapo, gustura. Garrantzitsua iruditzen zaigu Haurtzaron haurrak, txiki-txikitatik, hainbat gaitasun dituen pertsona dela ulertzea; ohartzea eta onartzea haur bakoitzak bere singularitatea duela; barneratzea haurra bera dela bere garapenaren protagonista, garapen-testuinguru aberatsa eta segurua eskainiz gero, haurrak berak gaitasuna daukala osasuntsuki garatzeko, norbera bere erritmoan, bere esperimentatzeko grinatik. Horretarako haurrei eskaintzen diegun hezkuntza testuingurua aldatuko dugu. 1. espazioaren antolaketa

• HH maila bakoitzeko gelak desagertu eta mailako eremu bilakatuko dira, espazio zabal bat sortuz. Horrela, haurra beti egongo da irakaslearen begiradapean.

• Espazio horretan hainbat gune aurkituko ditu haurrak, eta gune horietan ikaslearen motibazioa eta garapena bultzatuko duten egoerak planifikatuko dira.

• Egoera horiek ikasleen beharren baitan aldatuko ditu irakasleak. Espazio horiek denak zabalak, irekiak, ondo antolatuak eta haurrek erraz identifikatuko ditzakeenak izango dira. Haurrak batetik bestera ibiltzeko aukera izango du bere interesaren baitan. • Adin ezberdinetako espazioak (3 urte, 4 urte eta 5 urte) komunikatuak daude haurra, bere garapenaren baitan beharra hori bada, beste espazioetako eremuetara joan ahal izateko.

• Espazio seguruak izango dira guztiak.

• Barne espazioa eta kanpoko espazioa lotuko dira.

• Gurasoek ere, adin bakoitzeko eremuan, beren espazioa izango dute. irakaskuntza |

207


2. denboraren antolaketa • Haurraren ekimenaren eta lan gidatuaren arteko oreka bilatuko da.

• Sarrera ordua malgua izango da, familia eta ikastolaren harremana eta haurraren heziketa prozesuan familiaren parte hartzea indartzeko; haurraren segurtasun afektiboan elementu garrantzitsua da. • Eremuen arteko zirkulazio libreko denborak eskainiko zaizkie ikasleei. • Zenbaitetan irakasleak lan gidatua proposatuko du.

3. material eskaintza

○ Materialak askotarikoak eta balio anitzekoak izango dira.

○ Material ezberdina eskainiko zaio ikasleei landu nahi denaren baitan.

4. helduaren rola

○ Espazioak irekiak izan arren, ikasleak taldekatu egingo dira eta talde bakoitzak bere tutorea izango du.

○ Funtzionamendua ordenatua izan dadin oso argi adieraziko du momentu bakoitzeko antolaketa (horretarako argiak, musika... horrelako baliabideak erabiliz). ○ Haur bakoitzari behar duen arreta jarri eta eskainiko dio.

○ Haur bakoitzaren garapenaren jarraipena egingo du ebaluaziorako erreferenteak eta tresnak edukitzeko (ebaluazio hezigarria).

○ Guraso zein komunitatearekin elkarlana bideratuko du (ikastola irekia). ○ Taldean arituko da lanean.

5. ebaluazioa: aldaketa esanguratsua emango den eremua izango da ebaluazioa

○ Ikaslearen ebaluazioa etengabea eta hezigarria izango da.

208 | irakaskuntza

○ Irakasle taldean bere lana etengabe ebaluatuko du. Irakaslearen lanaren ebaluazioak indarra hartuko du; ikaslearen garapenean irakaslearen esku-hartzea aldagai oso garrantzitsua bihurtzen da.

Haurrak beste kideekin harremanean izandako iniziatibaren, kooperazioaren eta elkarrekintzaesperientzien bidez egiten ditu lehen urratsak, bere nortasuna eraikitzen eta autonomiaren garapenean. Elkarrekintza hori adinen artekoa izatea urrats garrantzitsua izango da, aukera aberatsa baita ikasleentzat besteengandik ikasiz (txiki-handi, handi-txiki), bere gaitasunetan aurrera egiteko. Gizartean eta familian gertatzen den bezala, adinen arteko ikasketarako aukera izango dute ikasleek. 50. urteurrena urte biribila izan da ikastolarentzat. Biribiltasun horretan kokatzen dugu HHko proiektu berritzaile hau, Haurtzaro Ikastolak herritar guztien eskura jartzen duena, eta herriko haurrek disfrutatu ahal izango dutena. Haurtzaro Ikastola, Bizitzarako Hezkuntza. HAURTZARO IKASTOLA


Literaturaren bidean H/haurtzarotik landutako oinarria Gazteen artean literatur sormena sustatzeko, erakunde publiko nahiz pribatuek lehiaketa ugari antolatzen dituzte. Zabala da Euskal Herrian dagoen literatur lehiaketen eskaintza. Horiei esker, sormena lantzeaz eta irakurketa nahiz idazketa normalizatzeaz gain, literaturaz dugun ikuspegia zabaltzea ere lortzen da. Haurtzaro Ikastolak bere baitakoa du herria sentitzea, egitea. Literatura horretarako baliabide aproposa da. Eta ezin ulertu literatura euskara gabe. Biak bat eginda ikastolak urte asko daramatza gaztetxoei zuzendutako literatur lehiaketetan parte hartzen, gure haur eta gazteen barne sentimenduak azaleratzeaz batera, idazteak bere baitan duen gozamen eta askatasun sentimenak sustatuz.

Azkena, gaur egungo Urruzunotarrak Gehituz literatura lehiaketa da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1986an lehen aldiz banatu zituen Urruzuno literatura sarien oinordeko zuzena da. Prosan nahiz poesian, belaunaldi gazteenek euskaraz sortutako literatura lanak zabaldu ditu lehiaketak urtez urte‌ Sariketok idazle gazteak trebatzeko harrobi emankorrak izan dira orain arte. Horietan saritutakoak dira, esaterako, Goiatz Labandibar, Harkaitz Cano, Asier Serrano, Garikoitz Berasaluze, Unai Iturriaga, Leire Bilbao‌

Herria sentitzeko eta egiteko konpromisoa haurtzarotik landutako oinarria da. Horregatik, ez da kasualitatea aurten ere Haurtzaro ikastolak uzta emankorra jaso izana. Hona hemen horren lekukoak: 1.- Zein izan da zure lanaren izenburua? Eta gaia? 2.- Nola bizi izan zenuen saria jasotzea?

Idaztearen ibilbide luze horretan, lehenengo geltokia Oiartzungo Udaleko euskara sailak urtero antolatzen duen Prosa eta Poesia lehiaketa da. Ekimen honetan ikastolako ikasle guztiek parte hartzen dute eta prosa nahiz poesiaren sormenean gure ikasleek utzitako lehen lorratzak ikusten dira.

Bigarrena, Euskal Herri mailako urratsa da: 1986tik Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen duten Azkue saria. Bertan, narrazioa eta olerkia lantzen dira. Literatura eremuko pertsona adituek osatzen dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatuta. Hirugarren geltokia eta berriena Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa da, Haurtzaroren historian. Testuingurua iradokitzen duen irudi batetik abiatuta sortzen du ikasleak istorioa.

IRAIA ZAPIRAIN OLASAGASTI

1.- Ni eta nire ahizpa. Nire ahizpa bihurria da eta gorroto dut, baina bukaeran maite dut. 2.- Poza sentitu nuen. Urduritasuna eta irrika ere bai. Denei kontatzeko gogoa nuen.

irakaskuntza |

209


IRURI ETXEBESTE

1.- Eguzkiaren sekretua. Fantasiazkoa da.

2.- Saria jaso eta poz handia sentitu nuen, gero maila guztiari kontatu nion eta gero nire familiari.

ILARGI ZIAURRITZ:

1.- Txiriren arazoa. Gaia da gaizki kantatzen duela.

2.- Harrituta, pozik, lotsatuta eta urduri sentitu nintzen saria jasotzean.

IBAI SANZBERRO, MADDI GOENAGA ETA GARAZI ELIZEGI

1.- Olentzeroren zakua. Gaia Olentzero da.

2.- Pozik eta oso ongi sentitu ginen. Bikaina, mundiala izan zen.

JUNE CAETANO ETA ELAIA ERKIZIA

1.- Planeta aspertuak. Planetak aspertuta zeuden eguzkiari bira berdinak ematen beti.

2.- Hasieran ez genuen sinisten sarituak izan ginela eta, gero, asko emozionatu ginen.

LUR FRAILE ARITZ OIARTZABAL

1.- Ipotxito. Gaia da burla egiten ziotela Ipotxitori.

2.- Ezin sinisturik geratu nintzen, pozik eta nerbioso.

210 | irakaskuntza

1.- Zuhaitzaren sorrera. Zuhaitzak oso garrantzitsuak dira, baita pertsonentzat ere, baina altzariak egiteko bakarrik erabiltzen dituzte.

2.- Oso pozik jarri nintzen, ilusioz beterik, ez bainuen uste irabaziko nuenik.


UNAI EGUZKITZA

1.- Sugea su ondoan. Sugea triste dago, baina aurre egiten dio.

2.- Ongi, emozionatuta nire lehenengo aldia izan da eta.

JUNE GALARDI

1.- Lanaren izenburua Maitasun ubeldua izan da. Maitasunaren eta maitasunik ezaren arteko dikotomiaz aritu naiz. 2.- Oso ongi sentitu nintzen, ilusio berezia egin zidan saria irabazi nuela jakiteak.

NAGORE ETURA

1.- Idatzitako poesiaren izenburua Denbora izan da, baita gaia ere. LAIENE ARANBURU

1.- Bi sari izan ditut aurten. Prosa-poesian lanaren izenburua Mundu txiki bat izan da. Alboan ez ditugun pertsonak gure alboan sentitzen ditugula jasotzen du lanak. Bigarren saria, Urruzunotarrak lehiaketan jaso dut Zuri esker poesia lanarekin. Bizitza osotasunean bizi behar dela aipatzen dut bertan.

2.- Ez nuen espero saririk jasotzea, are gutxiago bigarren eskuratutakoa. Eskutitza jasotakoan beste zerbait izango zela pentsatu nuen. Hala ere, saria jasotakoan oso pozik sentitu nintzen.

2.- Saritua izendatutakoan urduritasuna eta poza sentitu nituen, lehenengo aldia zelako.

BEĂ‘AT SUSPERREGI

1.- Animalia bat kobazuloan izan da nire poesiaren izenburua. Irakurleak zein animaliaz ari nintzen asmatu behar zuen. 2.- Idazteari denbora eskaini nion eta saritu izan nintzela jakin nuenean poza sentitu nuen. Saria jasotzea ongi bizi izan dut.

irakaskuntza |

211


ikusten ditudan arazo edo injustiziei buruz idatzi dut, generoen arteko berdintasuna izan da gaietariko bat.

2.- Sariduna nintzela esan zidatenean, momentuan ez nuen sinistu, Euskal Herri mailako saria zen eta ez nuen espero ni sarituen artean izatea. Saritua izateak indarra eman dit idazten jarraitzeko. MALEN FRANTSESENA

1.- Nire idazlanaren izenburua Gernikatik ihesi da. Gaia Gernikako bonbardaketaren inguruan garatzen da.

2.- Ongi sentitu naiz saritua izaterakoan. Gaiaren inguruan bilaketa lan handia egin nuen. Istorio oso polita iruditu zitzaidalako idatzi dut Gernika gaiaz.

LIBE GARGALLO

1.- Azkue lehiaketara aurkeztutako idatziaren izenburua Itsasoa izan da, baita gaia ere.

2.- Asko poztu nintzen saritua izan nintzela jakin nuenean, ilusio handia egin zidan.

MALEN ELIZASU

1.- Aldabaren hotsa izan da lanaren izenburua. Jaiotzear, amaren sabelean dagoen haurrak kontatzen du istorioa.

2.- Oso pozik nago saria jaso izanaz, idazterakoan ez nuen saritua izango nintzenik pentsatu eta ilusio handiz bizi izan dut esperientzia.

LOHITZUNE TELLETXEA

1.- Azkue lehiaketara aurkeztutako lanaren izenburua Paradisuan bihotza erdibituta izan da. Gaia errefuxiatuen egungo egoera da.

2.- Oso polita izan da. Gustura gelditu nintzen nire sorkuntzarekin baina ez nuen espero saria irabaztea. Esperientzia bikaina izan da. ANE ARRIZABALAGA

1.- Azkue lehiaketarako idatzi dudan poesiaren izenburua Nahi nuke, behar nuke. Gizartean

212 | irakaskuntza

hAURTZARO IKASTOLA


Talogile izan gara Aspalditik erabili izan da taloa elikagai modura Euskal Herrian. Gure aurrekoak aspertu ere egin ziren taloa jaten gabezia denboran, baina gaur egun festa edo ospakizunetan talogileak daude eta jendea ilaran taloa jan ahal izateko. Nork esango zuen hori duela urte batzuk?

Gure Haur Eskolan elikadurari trataera pedagogiko osoa ematen diogu. Otordu garaian haurra elikatzeaz gain, haurraren heziketa ere kontuan hartzen dugu, modu honetan haurren hazte eta hezte prozesuan eragiten dugularik.

Elikaduraren gaiak interes handia sortzen du haurrengan eta janaria bereziki mintzagai izaten da bazkari eta askari garaian, baina baita hain gustuko duten gelako sukalde txokoan ere!

Urmendi egunean ere elikadurak bere garrantzia dauka eta hainbat txoko antolatzen ditugu: frutarena, non mota guztietako fruitu brotxetak eta zukuak egiten ditugun; gozogintza, madalenak apainduz txokolate eta gozoki txirbilekin; eta taloen txokoa. Guztietan haurrak protagonista eta partaide dira, ekintza horiek beren neurrira antolatuta baitaude. Aurten ere 2 urteko lagunek esperientzia politak izan ditugu elikadura proiektuaren barnean. Urtero bezala, zukuak, irabiakiak, mazedonia, izozkiak… eta nola ez, taloak egin ditugu!!

Sukalde txoko berezia antolatu dugu haur eskolako tailerrean eta bi sukaldari gonbidatu ditugu taloa nola egin erakusteko: Bego eta Kontxita, gure gelako Aritz, Zihara eta Larraitzen amonak. Hau emozioa! Okasiorako jantzita etorri dira gainera, mantala zuri dotoreekin soinean! Eta biak elkarren ondoan eseri dira lanerako prest!

Haurrek ez dute detailerik galdu, arto-irina ontzietan jartzen ikusi dute, gatza eta ur beroa botatzen, eta nahasten, nahasten… ore ederra lortu arte. “Begira ze pelota haundia “ esan du amona Begok masa eskuetan hartuta. Ondoren txikien txanda izan da, bakoitzak pelotatxo bana hartu du eta tapa-tapa kolpatuz aritu dira taloak xapal–xapal gelditu diren arte. Plantxan jarri eta egin ondoren dudarik ez dugu izan…txokolatea sartu dugu barruan, mmm!! On egin!!

Lorena Ciria eta Mari Jose Arozena 2 urtekoen hezitzaileak

irakaskuntza |

213


Elizalde herri eskola, eskola jasangarria

Elizalde Herri Eskolak aspaldi hartu zuen Agenda 21eko proiektuan sartzeko erabakia. Proiektuarekin aurrera egingo zela bermatzeko modurik onena eskolako Hezkuntza Proiektuan txertatzea izan zen. Hezkuntza Proiektua ikastetxeek duten dokumentu nagusia da, lanerako ildo eta ardatz nagusiak ezartzen dituena, dugun markorik garrantzitsuena.

214 | irakaskuntza

Urteetan zehar hainbat gai landu ditugu Agenda 21en baitan, Oarsoaldeko gainerako eskolekin batera: hondakinen inguruan, elikadura osasungarriaren inguruan, aniztasunaren inguruan edo mugikortasunaren inguruan. Baina, duela hilabete batzuk, ikasturte honen hasieran, ESKOLA JASANGARRIARI buruzko informazio jaso genuen. Hainbat bileratan parte hartu ondoren, eskolako Klaustroak eta Organo Gorenak (guraso, langile, Udal eta irakasleek osatzen duten foroak) proiektu garrantzitsu honetan parte hartzea erabaki zuten, orain arteko Agenda 21eko proiektuan beste urrats bat egite aldera.


Aurrera jarraitu aurretik, Eskola Jasangarria izateak zer esan nahi duen argitu beharra dugu: ingumenarekin zerikusia duten gaiak eta kontzientzia lantzeaz gain, elkarbizitza ere lantzen duen ikastetxea izatea eta beste hainbat printzipio argi dituena. Gai ezberdinak jorratu, diagnostikoa egin, erabakiak hartu, konpromisoak bete, jarraipena egin, eginiko lana ebaluatu eta ondoren hobekuntzak txertatzen dituen ikastetxea da; baina aipatu dugun bezala, ez ingurumenari dagokion gaietan soilik, baizik eta elkarbizitzari lotutako gaiekin ere gauza bera egiten duen ikastetxea da eskola jasangarria. Prozesu horiek zeharkako ikuspegi batetik egiten dira, ingurune eta gizarte aldaketan, gure hondar aletxoa ipiniz, eragin nahi dugu ikasleen kontzientzia piztuz. Aintzatespen hau lortu ahal izateko, lan handia egin dugu. Lehenik eta behin, guraso, ikasle, langile ez-irakasle eta irakasleok lan taldea osatu genuen. Eskolan egiten genituen ekintza guztiak jaso eta ebaluatzen jardun genuen.

Urtean zehar eta ingurumenarekin lotura duten jardueren artean txirrindularitza, erreka garbitzea, gosari osasungarria, Arraztalo elkarteko baratzeetara bisitak edo Pagoetara irteerak ditugu erabat finkatuta, beteak beste. Azken hiru ikasturteetan, Oarsoaldean eskola kiroleko jardueretara joateko garraio publikoa edo txirrindua gehien erabiltzen duten ikasleak Elizalde Herri Eskolakoak izan dira. Harrotasunez jaso ditugu sariak, Oarsoaldeko udaletako ordezkarien eta Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun arduradunaren eskutik. Sari gisa eskolarako jasotako bizikletak eskuragarri daude beharra duten ikasleentzat.

Beste ekintzatako bat Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleek Oiartzun ibaia garbitzea da. Lan ederra egiten dute, Berria egunkarian (Mantangorri gehigarrian 2015/10/24) azaldu zen bezala. Jasotzen duten guztia lehenago Udalarekin adostutako eremuan uzten dute, ondoren udal langileek jaso eta birzikla daitekeena birziklatzeko garbigunera eraman dezaten. Ingurumenaren gaiarekin jarraituz, alde batetik, eta herrian ederki txertatuta dugunez, atez atezko zabor bilketa dugu, honek birziklatze portzentaje altua bermatzen digu. Baina Elizalde herri Eskolan oraindik ere urrunago

joan gara. Gure hondakin organikoak, konpost -gailuaren bidez, berrerabilgarri bihurtzen ditugu. Haur Hezkuntzako bost urtetatik hasita, txandaka, astero bi aldiz, eskolako hondakin organikoak jaso eta konpost-gailura eramaten dituzte. Bigarren hiruhilekoa bukatu baino lehen, dagoeneko konpost-gailu bat betetzea lortu genuen eta bigarren konpost-gailua martxan dugu.

Baina hau ez da inolaz ere nahikoa Eskola Jasangarriaren aintzatespena lortu ahal izateko. Lehen aipatu dugun bezala, erabat beharrezkoa da elkarbizitzarako hainbat irizpide beteak izatea. Ohikoak diren dokumentuak, Hezkuntza Proiektua, Harrera Plana edo Tutoretza Plana edukitzeaz gain, bertan jasotzen diren balio eta oinarrizko printzipio filosofikoak ez direla hitz hutsetan geratzen frogatu beharra dago: San Tomas feria ospatzen dugun aldiro, eskolako familiei feria hornitzeko fruitu eta barazkiak ekartzea eskatzen diegu, eta ondoren, elikagai horiek guztiak Gipuzkoako Elikagaien Bankura eramaten ditugu; adibide gisa 2016. urtean, 330 kilo elikagai baino gehiago eraman genituen. Horrek, behar handia dutenei laguntzeaz gain, ikasleekin gizartean aurki daitezkeen ezberdintasun ekonomikoez hitz egiteko aukera ematen digu, eta aipatu berri ditugun egoera horiekiko sentsibilizazio lana egiten dugu. irakaskuntza |

215


diegun aipamena. Bigarren gaiari dagokionez, IK/KI eskolaren metodologia da; horrek gure ikasleak, bakarrik azkarrago joan baldin badaitezke ere, elkarrekin urrunago irits daitezkeela ikastea ahalbidetzen du.

Ezin dugu aipatu gabe utzi egun horretan bertan egiten den Jostailuen Azoka. Honetarako ere, eskolako familiekin kontatzen dugu: etxean dituzten eta gutxi erabiltzen dituzten jostailuak eskolara ekartzeko eskatzen diegu. Ondoren, Guraso Elkarteak jostailu horiek guztiak antolatu egiten ditu, eta ferian, “2. eskuko jostailu azoka� antolatzen du, eta ikasle, langile eta gurasoek bigarren eskuko jostailuak erosten dituzte. Bertatik ateratzen den dirua Etiopiara bidaltzen dugu. Horrek ere sekulako lan ildoa irekitzen digu: beste herrialdeetan dauden beharrak, industrializazioak eta globalizazioak eragiten dituen ondorioak... Saltzen ez diren jostailuak Abaraxka Ludotekari eskaintzen zaizkio eta gainerakoak Gobernuz Kanpoko Erakundeei ematen dizkiegu. Aipamen berezia merezi dute, alde batetik, parekidetasun proiektuak, eta bestetik, Ikasketa Kooperatiboak. Lehenari dagokionez, eskolan badugu parekidetasun arduraduna bat, urteak daramatzagu hainbat ekintza egiten: giza kateak edo parekidetasunerako ametsak; eta nola ez, gure asteroko informazio orrian emakume asmatzaile eta zientzialariei egiten

216 | irakaskuntza

Ikasketa kooperatiboak ikasleak taldean lan egiten ikas dezaten ahalbidetzen duen teknika eta dinamika multzoa eskaintzen du. Metodologia hori Kataluinako Vic-eko Unibertsitatean Garapen eta Ikerketa proiektu batetik sortu zen, bertako heziketa premia anitzeko taldetik hain zuzen ere. Hainbat estrategia eta tresna jartzen dituzte irakasleen eskuetan, gelako dinamikak aldatu eta ikasleekin talde lanean aritzeko. Talde txikietan aritzen dira lanean, ez da batere indibidualista edo konpetitiboa, baina era berean, bakarkako lana ere eskatzen du. Ikasketa kooperatiboaren atzean oso garrantzitsuak eta oinarrizkoak diren balioak daude: solidaritatea, elkarren arteko laguntza eta ezberdinekiko errespetua. Balio horiek lantzea oso zaila da, ez baldin badugu lan berezia egiten eta ibilbidea modu egokian prestatzen. Horregatik, lehenik eta behin gelakideen kohesioa lantzen da. Beren arteko harremana ona denean, eska diezaiekegu elkarrekin lan egin dezatela. Gainera, hasieran zenbait ikasleren kasuan, zaila da taldeka lan egitea, autonomia, gaitasun edo maila hobea dutenek askotan nahiago baitute era indibidualean lan egin, azkarrago baitoaz. Baina modu horretan lan eginda, beste alderdi batzuk baloratzen ikasten dute, taldeko parte sentitzea, denon ikuspegiak jasotzea, elkarren arteko errespetua, guztien ekarpenei esker guztien lana aberasten dela‌ Martxo aldera, gure lana aztertzera etorri ziren eta auditoria bat egin ziguten: alde batetik irakasleei galdeketa zehatza egin ziguten, baina baita ikasleei ere. 3 orduz luzatu zen galdetegia erraza izan ez bazen ere, gainditzea lortu genuen, eta harro esan dezakegu Elizalde Herri Eskola, eskola Jasangarria dela.


Elizalde herri eskolako amets parekideak Elizalde Herri Eskolan beti lan egin dugu nesken eta mutilen arteko berdintasunaren alde, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde. PAREKIDETASUNAREN ALDE. Eskola parekidea nahi dugu. Oiartzun parekidea nahi dugu. Gizarte parekidea nahi dugu.

Eskolan eta inguruan aurrerapenak egin dira etengabe. Gaur egun neskei eta emakumeei gehiago eta hobeto begiratzen diegu, gehiago ikusten ikasten ari gara. Bidea luzea da eta aurrera jarraitu nahi dugu, oraindik ere benetako parekidetasuna urruti baitago: eskolan, Oiartzunen, gizartean.

Horregatik jarri ginen denok ametsetan otsailean, gure ametsetako eskola parekidea zein zen jakiteko.

MARTXOAREN 8KO EKITALDIA Amets pila bildu genuen eta BASO PAREKIDEAN zintzilikatu genituen egun horretan, eskolako aterpean, nahi zuen guztiarentzat ikusgai. Eguarteko 12:00etan Haur eta Lehen Hezkuntzako haur, irakasle, guraso eta eskolako langileak elkartu ginen eta amets haietako batzuk irakurri genituen. Haiekin osatu genuen AMETSEN DEKALOGOA, behean ikus daitekeena.

Segidan, egun horretako leloa osatu genuen: ELIZALDE PAREKIDEA NAHI DUGU, ETA ZUK? Leloa geroztik eskolako sarreran dago. Bukatzeko Mikel Markezen hitzekin osatutako abesti ederra kantatu genuen denok elkarrekin: Konplize ditut eta maite ditut denak.

Ekitaldi osoa ikusgai dago eskolako web orrian, facebooken eta lotura honetan: https://www. youtube.com/watch?v=Le8VC7g3RY0&t=20s Emakumearen Nazioarteko Eguna ELIZALDE HERRI ESKOLA

NIRE AMETSA DA… DEKALOGOA 1 ZERGATIK ESATEN DUTE MOREA ETA ARROXA NESKEN KOLOREAK DIRELA?

NAHI DUGUN KOLOREKO ESTUTXEAK ETA MOTXILAK ERABILI NAHI DITUGU, EZ “NESKENAK” EDO “MUTILENAK”.

2 NIRE AMETSA DA AURPEGIA MARGOTUTA, AZKAZALAK MARGOTUTA EDO MAKILLATUTA ETORTZEA ESKOLARA NAHI DUGUNEAN, BURLARIK JASO GABE. 3 NIRE AMETSA DA NAHI DUENA SOINEKOZ EDO GONAZ JAZTEA. 4 NIRE AMETSA DA DENAK BERDIN TRATATUAK IZATEA TXIKITATIK: NESKEK EZ DUGU GUAPAK BAKARRIK IZAN NAHI ETA MUTILEK EZ DUGU INDARTSUAK BAKARRIK IZAN NAHI. 5 NIRE AMETSA DA ONARTUA IZATEA, NAIZEN BEZALA IZANDA ETA NAHI DITUDAN GAUZAK EGINDA. 6 DENOK GORPUTZ DESBERDINAK DITUGU. LASAI ETA HARRO IBILI NAHI DUGU GURE GORPUTZEKIN. 7 NIRE AMETSA DA ESKOLAN DENAK DENEKIN JOLASTEKO AUKERA IZATEA. 8 NIRE AMETSA DA MUNDU ERDIA BESTE ERDIAREKIN ATSEGIN IZATEA ETA IRRIBARRE BATEKIN AGURTZEA. 9 NIRE AMETSA DA MUTILEK NESKAK BAINO GEHIAGO EZ DIRELA SINESTEA. 10 ELKARBIZITZAREN ESKOLA NAHI DUT, BERDINTASUNAREN ESKOLA, BURLARIK GABEKOA ETA LASAIA. BAKOITZA LIBRE IZATEA!!!

irakaskuntza |

217


Irakurketa partekatua lh2n Jakina denez, egungo gizartean etengabean aldaketa nabarmenak gertatzen ari dira. Horrek eskolan ere planteamenduak birsortu eta berrantolatzea dakar nahi eta nahi ez. Horretan gabiltza Oiartzungo Elizalde eskolan.

Urteak dira eskola IK/KI metodologia zabaltzeko saiakeran murgildurik dabilela. Ezagutzen ez duzuenontzat, hauxe esan nahi du: “Ikasten kooperatu eta Kooperatzen Ikasi“. Lan metodologia horrek gelaren funtzionamendua, taldekatze irizpideak eta lanerako, edukiak barneratzeko teknika eta estrategiak birplanteatzen ditu. Izan ere, talde lanean, autonomiaz, arduraz, ekintzaile senez eta eraginkortasunez lan egitea eskatzen digu gaurko testuinguru sozial eta kulturalak. Gauzak horrela, Lehen Hezkuntzako 2. mailan txertatu dugun dinamika bat aurkeztu nahi dizuegu: Irakurketa partekatua. Ikaskuntza kooperatiboarekin lotura zuzena duen teknika honek Oinarrizko Hezkuntzak duen helburu nagusi bat bereganatzen lagunduko digu, irakurketan eta ulermenean modu esanguratsuan trebatzea, hain zuen ere. Bide batez, gelako dinamikan oso hedatua dagoen estrategia dela kontuan harturik, aurten beste modu batean planteatzea erabaki dugu.

218 | irakaskuntza

Astero arratsalde batez LH2ko bi gelak hiru taldetan banatzea erabaki dugu eta erabilgarri ditugun 3 ikasgela eta irakasleak kontuan izanik, arratsaldea 3 saiotan banatu dugu. Bi ikasgelatan bi arlotako edukiak jorratzea aritu garen bitartean, hirugarren gelan irakurketa eta ulermena indartzen jardun dugu. Hain zuzen ere, hau da plazaratu nahi dugun lan berria.

Astero testu bat prestatu dugu ikasleekin lantzeko. Testu hori bost zatitan banatzen da (bost ikasleko taldeak izan baitira) eta hasteko, ezezagun suertatu zitekeen hiztegia azpimarratzen dugu. Ikasle bakoitzari testu zati bat dagokio eta lehenengoak egokitu zaion atala ozenki irakurtzen du. Hurrengoak aurreko kideak gainerakoei irakurri dien testua laburtu behar die beste taldekide guztiei. Ondoren, bigarren ikasle horrek bere zatia ozenki irakurriko du eta hurrengo ikasleak aurreko bi zatiak laburtu beharko ditu. Prozedura horrek taldekide guztiekin jarraitu beharko du. Taldeko lehen zatia irakurri duen ikasleak aurretik irakurri eta laburtu dituzten atal guztien laburpena egin beharko du.

Azkenik, testuaren inguruan galdera sorta bat (banaka zein taldeka), ulermen jolasa edo, irudian ikus daitekeen bezala, marrazki baten bidez ulertutakoa adierazi beharko dute. Hiru talde direnez, 30 minutuko saioak izango dira eta gelaz gela ibiliko dira eduki guztiak landuz.


Asko dira irakurketa partekatuak dakartzan onurak. Alde batetik, talde txikietan lan egiten den heinean, ikasleen parte-hartzea aktiboa da eta ekitatiboa da, orokorrean ulermen maila areagotzen da. Bestetik, ikasle bakoitzak bere zatia besteei azaltzerakoan ahozko adierazpena ere lantzen dute, eta horrek eragiten dituen komunikazio egoera aberatsak ere azpaimarratu nahi ditugu.

Bukatzeko, talde bezala emaitza ona izateko, partaide guztien Ăąabardura, gaitasun eta oztopoak elkarrekin saihesten edo gainditzen jardun beharko dute, autonomia, enpatia eta elkarren arteko begirunea sustatuz. Modu honetan, ikasle bakoitzaren prozesua zehatzago ebaluatzeko aukera daukagu eta egokitutako jarduerak eta hobekuntzarako proposamenak zehatzagoak izango dira. Bai ikasleek eta bai irakasleek ongi baloratutako esperientzia izan denez, aurrerantzean ere modu berean jarraituko dugu, lagungarriak izango diren bide berriak jorratzen. ELIZALDE HERRI ESKOLA

irakaskuntza |

219


Elizalde BHI. 2017-2018 ikasturteko jardueren kontakizuna Ikastetxeak ikasturtero hainbat jardueratan hartzen du parte. Batzuek tradizioa dute ikastetxean eta beste batzuk ikasturte edo momentu jakin batean sortzen dira. Denak, noski, ikasleei begira eta euren curriculumean edo hezkuntza ibilbidean baliagarriak izateko asmotan antolaturik.

Ikastetxeko Urteko Planean (IUP) kokatzen dira jarduerak eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin (IHP) lotura dute. Gure filosofia, izaera eta jarduna dokumentu nagusi horiek finkatzen dituzte. Ikasturtero jarduera batzuk desagertzen diren antzera (bere zikloa bete dutelako), beste batzuk abiatzen dira. Hala, berritze prozesu etengabea jarraitzen du ikastetxeak.

Hona hemen zerrendatuta ikastetxeak antolatutakoa:

Kirol jarduerak Urrian

• Surfa, DBH 4. mailan • Arrauna, DBH 4. eta 3. mailak Abenduan

• Espeleologia, DBH 4. maila

Urtarrila-Maiatza bitartean

• Eskalada, maila guztiak Martxoan

• Eski irteera, DBH 3. maila

Orientazio departamentuko jarduerak Azaroan

• HIESAri buruzko hitzaldia • Heziketa Afektibo-Sexuala, DBH 2. eta 4. mailak Abenduan

• Alkoholiko Anonimoak, DBH 3. maila • EMAGINA, DBH 1. eta 4. mailak Otsailean

• GERTA DAKIZUKE. Trafiko istripuak, DBH 4. maila Martxoan

• AGIPAD. Drogomenpekotasuna, DBH 4. maila • Udaleko adin txikikoen mahaiak bideratuta IKTen inguruko hausnarketa, DBH 1. zikloan

220 | irakaskuntza

• BIDE HEZKUNTZA antzerkia/ hitzaldia, DBH 3. maila Maiatzean

• Immigrazioari buruzko hausnarketa Ikasgaiekin lotutako jarduerak Urrian

• Antzerkia, DBH 1. maila Azaroan

• Batek daki musikala • Arditurri irteera, DBH 2. maila • Eureka Zientzia Museoa, DBH 2. maila Martxoan

• Ekain Berri ,DBH 1. maila • Agorregiko burdinola, DBH 2. maila Apirilean

• Plaiaundi parke ekologikoa • Ekologia praktikoa formazioa, DBH 4. maila Bizikidetzarekin lotutako jarduerak Martxoan

• Ikasketa Bidaia, DBH 4. maila • Eski irteera, DBH 3. maila • Izotz irristaketa, DBH 1 eta 2 mailak

Maiatzean

• Hondarribiko egonaldia, DBH 2. maila Ekainean

• Santiagotarrak. Bidasoaren jaitsiera piraguan

Euskararekin lotutako jarduerak Abenduan

• Euskararen astea: Batukada, Ginkana, jolasak maila guztiak, Asisko Urmenetaren hitzaldia, 3. eta 4. mailak • Motibazio saioak, DBH 3. eta 4 mailak Agenda 21 Apirilean

• Bizikleta tailerra

Eskola komunitatearen jarduerak eta jaiak Abenduan

• San Tomas eguna • Txerri Eguna herrian Martxoan

• Inauteriak • Korrika Maiatzean

• Elizalde Eguna Abuztuan

• Herriko jaiak


TRIGONOMETRIA-PROIEKTUA Elizalde BHIko Matematika ikasgaian, Matematikako alde teorikoa alde praktikoarekin lotzeko lan-proiektuak egiten hasi gara. Zenbat aldiz entzun behar izan ditugu gure ikasleak Matematikako klaseetan honako hau galdezka: “Baina honek, zertarako balio du?”. Gure erantzuna, kasu askotan, ez da batere sinesgarria izaten eta, beste batzuetan, erantzunik gabe geratu gara. Horregatik, lan-proiektuak sortzea Matematikako edukiak erabil ditzaten garrantzitsua iruditzen zaigu.

2016-17 ikasturtean, Gontzal Lerak bere 4. DBHko ikasleekin Trigonometria proiektua gauzatu du, besteak beste. Bertan, trigonometriari eta antzekotasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak landu ondoren, honako erronka hau proposatu die ikasleei: “Nola neur dezakegu Eyffel-dorrearen altuera Trigonometria erabiliz?”. Lehenengo fasean, ikasleen arteko eztabaida bultzatu du. Honen ostean, Eyffel-dorrea hemen bertan ez dagoenez, beste objektu batzuk neurtzea proposatu die Gontzalek: garaierak, ikastetxeko zuhaitzak, herriko etxeren bat… Lanean jartzeko abiapuntuak zehaztu ondoren, beharrezkoak ziren neurketak egin zituzten. Bukatzeko, Antzekotasunaren propietateez baliatuz eta Trigonometriako kalkuluak eginez, helburura iritsi dira.

ESKI IRTEERA

ESPELEOLOGIA

Argazkian, ikasleak eta irakasleak autobusera igo aurretik, Oiartzunera bueltan. Hiru egunez eskiatu ondoren, ikasle bakoitzak bere bizipenak izan ditu. Batzuk sufritzen ibili dira, eski munduarekin benetan borrokan: boten minak, taulekin norabidea menperatu nahian… Beste batzuk ongi moldatu dira, eta askok benetan gozatu dute, azken momentu arte eskiatu nahian, beste egun bat gehiago eskatzen eta eski esperientzia bikain batez baloratuz. Noski, irteeran beste bizipen batzuk ere izaten dira, norberaren barrukoak. Horiek beste kontakizun bat eskatzen dute.

Itziarreko kobazuloetara hurbildu ohi gara neguan. Esperientzia polita da eta ikasleak egoera estuan jartzeko modukoa. Koban dauden bide estuetan nerbioak azaleratzen dira! Momentu oso berezia izaten da barnean monitoreek gune konkretu batean isiltasuna eskatzen dutenean minutu batez. Argi guztiak itzali eta isilik geratu. Lortu izan dugu!!! irakaskuntza |

221


BATUKADA IKASTAROA

IĂ‘AUTERIAK

2016ko abenduaren 5ean Oskar Estanga musikari eta bertsolaria guregana etorri zen batukada ikastaro bat ematera. Elorsoro kiroldegian egin genuen. DBHko 1. eta 2. mailako ikasle guztiei eskaini zitzaien ikastaroa eta primeran pasa zuten. Brasilgo eta atzerriko beste perkusio tresna batzuk ezagutu genituen: Repinique, surdo, tamborim, darbuka, conga, bongo, timbal, djembe, pandeiro, agogĂ´... Erritmo eta patroi desberdinak ikasi genituen eta horietan murgildu egin ginen: galdera eta erantzunak landu, jo, kantatu, deiadarrak eta abar egin genuen.

Inauteri jaialdian ateratako argazkien artean hauxe aukeratu dugu. Aurrean aulki bi daude. Aulki horietan Inauterietako ikuskizunean dagoen edonor eser liteke: ikusten ari diren gurasoak, DBHko ikasleak, LHkoak, baita irakasleak ere. Nola agertuko lirateke? Agian lotsatuta, baina ziur barrezka, jaialdiak umore onez bete zuelako Madalensoro. Umore ona, txalotzeko moduko koreografiak, jai giroa, eskola komunitatearen garrantzia, alderdi baliagarri ugari. Eta aulkian eserita daudenak horregatik daude barrezka, dena positiboa delako Inauterietako jaialditxoan.

SAN TOMAS EGUNA

KORRIKA

San Tomas eguneko irakasleen umorea. Goizeko 08:30-09:00ak inguruan Elizaldeko ikasle guztientzat txistorra bokatak prestatzen ibili ziren. San Tomas feria ospatzen dugu ikastetxean, eta egun horretako lehen lantxoa sukaldean egiten da: ehunka bokata prestatu!!

Altzibar auzotik Elorsoro kiroldegiraino 20. Korrikarekin batera joan ginen. Euskararen aldeko aldarriak ozen entzun ziren ibilbide osoan zehar: korrika, korrika, zirkorrikarekin!!! Aurreratuagoa zihoan ikasle multzo batek Elizalde hitza osatu zuen pankarta batzuekin.

222 | irakaskuntza


SURF IKASTAROA Ikasturteroko argazkia, DBH 3. mailako ikasleak gozatzen Surf ikastaroarekin, Groseko olatuak atzean. Ikasleen iritzien arabera, oso gustura bizi ohi dute esperientzia. Neoprenoak jantzita, beroketak egin eta oinarrizko ezagutzak hondartzan jasotzen dituzte, olatuekin trebatzera pasatzeko ondoren. Orduan datoz algarak, jauziak, barreak eta kolpeak helburua lortu nahian: zutik jartzea taularen gainean. Beste kontu bat hasten da orduan, taula zuk nahi duzun tokira eramatea.

DBH4-IKASKETA BIDAIA

Zer aipatu, zer gehitu irudiei!! Ikasketa bidaia laburtuta irudietan. Poztasuna. Etapa baten amaierara iritsi zarete, etorkizuna zuen esku dago, zorte on!!!

irakaskuntza |

223


Paperezko ametsak. Herriko haurrek egia bihurtutako ametsa

Ideia batzuk buruan bueltaka, pare bat solasaldi Abaraska ludotekan, mezu dexente, eta ilusioa, bereziki ilusioa. Horiek izan ziren Paperezko ametsak proiektua martxan jartzeko osagai nagusiak.

Azaroaren 6an egin genuen aurkezpena, pleno aretoan, eta lehenengo egunetik argi azaldu genuen: liburuei hegoak jarri nahi dizkiegu Oiartzunen. Hegan egin dezaten nahi dugu, batera eta bestera, munduan barrena. Finean, bigarren bizitza bat eskaini nahi diegu; liburu zaharrei eta irakurle berriei. Papera bere lekua galtzen ari den garai honetan, gero eta liburu gehiago ikusten ditugu garbiguneetan hautsa hartzen, kaxatan ahaztuta edo zaborretan orri zahar bihurtuta. Baina, bitxia badirudi ere, munduko hainbat txokotan ez dituzte paperezko liburuak ezagutu ere egiten oraindik, edo benetako altxortzat dituzte, beste batzuetan.

224 | irakaskuntza

Eta horixe da, hain zuzen ere, proiektu honen asmoa. Soberan ditugunak falta dituztenei eramatea. Haurrentzat nahiz helduentzat, euskaraz nahiz erdaraz... Irakurtzearen plazera zabaltzen lagundu nahi dugu, bide batez liburuei bizitza luzatuz. Baina ilusio handi horrek ez zuen inora joaterik haurrek hasieratik parte hartu izan ez balute. Ezinbestekoa izan zen haien inplikazioa eta egindako lana; hori da, hori, sasoia eta lanerako gogoa. Haize ufada indartsu hari esker jarri ziren martxan paperezko ametsen hegoak. Azaroan bertan egin zuten lehen hegaldia: errifak eta eskulanak saltzen pasa zuten hilabetea Oiartzungo haurrek. Pultserak, harizko kometak, orri aurkitzaileak, proiektuko txapak‌ eta, nola ez, liburuak bildu eta bildu ibili ziren hasieratik.


Azaroaren 28an Arditurrira igo ziren aurretik egindakoa saltzeko asmoz. Hura izan zen postua jarri zuten lehenengo aldia, eta gustura aritu ziren errifak, eskulanak eta bizkotxo goxoak saltzen. Diru-bilketan hurrengo hegaldia abenduaren 3an egin zuten, Euskararen Egunean. Plazan giroa jartzen lagundu zuten, herrian gero eta ezagunago egiten ari ziren kometak, txapak, orri aurkitzaileak‌ saltzearekin batera. Plazan mahaia jarri zutela aprobetxatu zuten herritarrei proiektua aurkezten jarraitzeko.

Txerri egunean ere ez zuten hutsik egin. Abenduaren 17an izan zen, Madalensoron. Hura izan zen liburuak mundura zabaltzen hasi aurretik egin zuten azken ekintza. Aurreko errifa eta eskulanez gain, tonbola eder bat ere antolatu zuten neska-mutil eskuzabalek. Ehunka liburu eta liburu horiek guztiak hegan jartzeko beharrezkoa zen dirua lortuta, azken pausoa baino ez zen falta: euskal herritik mundura aireratzea. Argentinako iparraldea eta Saharako errefuxiatuen kanpalekuak izango zirenez lehenengo helmuga, bertako kontaktuak ongi lotu genituen.

Argentinako AQparzo herrixkara bidaltzeko liburuak maleta batean sartu genituen eta bertara iristen lagundu behar zuen proiektuko kideari eman genion, abenduaren 20an. Bide batez haurrek elkarrizketa egin zioten irratian, maletaren nondik norakoak azal ziezazkigun.

Eta bidean zenbait arazo izan ondoren, azkenean iritsi ziren liburuak Aparzoko eskolako liburutegira, martxoaren 9an. Ederra izan zen maleta ireki eta haurren aurpegiak ikustea; begirada eta irribarre horiek guztiek merezi zuten aurretik egindako lana. Segituan hasi ziren batak besteari ipuinak irakurri eta marrazkiekin gozatzen.

Saharako kanpalekuetara, berriz, Oiartzungo El watan elkartekoen bidez iritsi ziren liburuak. Hasieratik azaldu zuten proiektuarekin laguntzeko prestutasuna, eta haien bitartekaritza-lan horri esker apirilaren erdialdean paperezko ametsak ugaritu ziren Saharako eskoletan. Proiektua, beraz, primeran hasi dela esan genezake. Liburu askok eta askok egin dute hegan dagoeneko, baina hau hasi besterik ez da egin. Azkoz liburu gehiago ditugu kaxetan sailkatuta, egunetik egunera gehiago, eta eskola edo herrixka berriak bilatzen hasi beharko dugu.

Aurkezpenean hitzeman genuen bezala, liburuei hegoak jartzen hasiak gara Oiartzunen. Hegan egiten hasi dira, eta ametsak sortzen. Liburuak esku artean dituztenen ametsak. Paperezko ametsak.

irakaskuntza |

225



Herri eragileak


Arraztaloren aurrerapausoak, nekez, baina ilusioz beteak Arraztalok aurten 7 urte bete ditu gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan eta gizarte integrazioan lanean. Nekez, baina pixkanaka aurrera goaz gure lan integrazioko proposamenarekin. Dabilen harriari goroldiorik ez. Makutsoko baratzEak, gizarte integrazioan beste urrats bat 2016an, nekazaritzan oinarritutako gizarte integrazioko programak berritasun nagusi bat izan du: Makutsoko baratzea. Lursail berri honekin Arraztaloko lantaldeak ia 2 hektarea baratze eta hektarea 1 sagarrondo ekoizten ditu.

Askok uste dutenaren aurka, lursail gehiago kudeatzeak ez du ekoizpena nabarmen handitzea ekarri, lantaldea ez baita handitu. Gaur egun Arraztalon ditugun baliabideak mugatuak dira eta Oiartzungo Udalaren laguntza izan ezik, beste erakundeen laguntza eskasa da. Beste erakundeek ez dute euren lan egiteko eskeman guretzat lekurik. Lan integrazioa egiteko metodologia bat dago eta hortik ateratzen garenok zailtasun ugari ditugu aurrera egiteko. Gurea kasu berezia da: ez gara enpresa bat, irabazi asmorik gabeko elkarte bat baizik, ez dugu kudeaketan aritzen den langile profesionalik, senideak gara, ez dugu Gipuzkoan edo Erkidego osoan lan egiten, Oiartzunen bakarrik gaude eta, gainera, nekazariak gara. Ezaugarri horiek erakunde asko jokoz kanpo uzten dute eta behin eta berriz ezezko borobila jasotzen dugu, proiektua oso ona dela esaten diguten arren. Baratzean aritzeko gaixotasun psikikoa duten pertsonak boluntario aritzea ere aukera bat da, baina ordaindu gabeko lana ez da lana, denbora-pasa baizik. Pixkanaka gure proposamena ulertaraztea lortzen ari gara eta 2017an emaitzak lortzea

228 | herri eragileak

espero dugu. Gaixotasun psikikoak eragiten dituen ondorioei aurre egiteko, lana bertatik bertara egin behar da, etxean, herrian. Horrela arreta kalitatezkoa izango da, gertukoa eta ziur aski, merkeagoa.

Tailer irekiak, herritarren iritzia entzuteko aukera paregabea

2016ko sentsibilizazio ekintzen oinarria tailer irekiak izan ziren batez ere. Buru-gaixotasunen inguruan hausnartzeko beharra ikusi genuen. Horretarako, gaixotasun hau duten pertsonen arretan parte hartzen duten eragile guztiak gonbidatu genituen, Oarsoaldeako herri banatan antolatutako tailerretara. Gaixotasuna duten pertsonak, senideak, herritarrak, politikariak, gizarte langileak, erakundeetako langileak eta elkarteak. Guztiak foro berean hausnartzen. Formatuak parte-hartzea bultzatzea zuen helburu. Ahalegin berezia egin da eztabaida modu horizontalean izan dadin, pertsonatik pertsonara eta ez gaixotasuna duen pertsonatik sendagilera edo senidetik gizarte langilera.


Ekintza honen balorazioa gazi-gozoa izan da. Eskualde osoko 91 pertsona etorri dira tailerretara. Gehienak senideak izan dira, baina gaixotasuna duten pertsonak, zinegotziak, gizarte langileak, sendagileak, erizainak eta beste elkarteetako pertsonak ere izan dira. Bereziki aipagarria izan da Errenteriako Osasun Mentaleko Zentroko langileen parte-hartzea. Hutsune nabarmenena, berriz, politikariena eta batez ere herritarrena izan da. Ez dugu lortu horiek erakartzea, eta gaixotasun psikikoa duten pertsonen arretan funtsezkoak dira. Lehenak politikak garatzen dituztelako eta bigarrenak estigmari aurre egiteko oinarrizko tresna direlako.

Ondorio asko atera ditugu egindako lau saioetatik. Guztiak gure webgunean irakurgai daude. Baten bat aipatu beharko bagenu, elkarlan faltarena da. Eragile ugarik parte hartzen dugu gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen arretan, baina gaur egun ez dugu koordinaziorik. Osasun arloa Osakidetzak darama, sentsibilizazioa elkarteek egiten dute, etxebizitza arazoak Aldundiak kudeatzen ditu, diru-laguntzak udalek, eta gaixotasunak eragindako beste ondorioei (lana, bazterkeria‌) ez die inork aurre egiten. Arazo hau gainditzeko, elkarlanean hasi behar dugu etorkizuneko arreta sarea hobetzeko.

Material didaktikoa. Estigma gainditzeko tresna Urteak dira herriko ikasleak Arraztaloren baratzeetara bisitan etortzen direla. Bertan, barazkien landareak ezagutzen dituzte, baratzeko lana egiten dute eta nekazaritzara hurbiltzen dira. Hala ere, ez dugu oso argi zenbateraino barneratzen duten Arraztalo zer den, eta zein lan egiten duen. Bisitak, aurretik edo ondoren, buru osasunaren inguruko edukiekin osatu behar direla uste dugu. Horregatik, gaixotasun psikikoen inguruko Isiltasuna Hautsi ikasmateriala argitaratu dugu. Unitate didaktiko honetan estigmari eta bazterkeriari buruzko oinarrizko ideiak lantzen dira eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan emateko prestatuta dago. Gure helburua

aurrez irakasle eta gurasoekin lanketa egitea da, tailer moduko saioekin. Ondoren, unitate didaktikoa erabiliz ikasgelan gaixotasun psikikoaren gaia landuko litzateke, ordubeteko ariketa/jokoen bidez. Azkenik, ekintza horiek baratzeetako bisitekin lotuko lirateke.

Hau guztia gauzatzeko plangintza garatzen ari gara gaur egun, ikastetxeei gaixotasun psikikoaren gaia lantzeko ahalik eta baliabide gehiena emateko.

Zigilu ekologikoa, urteEtako lanaren emaitza 2016ko bukaeran ENEEK erakundeak ematen duen zigilu ekologikoa lortu genuen gure barazkien ekoizpenerako. Bilakaera prozesuak ekarri duen aldaketa nabarmenena hazien eta landareen erosketan izan da. ENEEKek proposatutako ekoizpen ereduak, barazkien ekoizpen prozesuan baldintzak jartzeaz gain, haziak eta landareak ziurtagiria duten hornitzaileengandik erostea eskatzen du. Ziurtagiria lortzeko eta mantentzeko oztopo nagusiak landareen prezioaren igoera eta hornitzaileen eskasia izan dira. Oarsoaldean ziurtagiri ekologikoa duten landareak saltzen dituzten hornitzaile gutxi daude eta beste eskualdeetan erosten hasi behar izan dugu (baina hori ez da oso ekologikoa, landareetan baino erregaian gastatzen baitugu diru gehiago). Hori ikusirik, ziurtagiri prozesuarekin batera gure hazi eta landare propioak ekoizteko lanak martxan jarri ditugu. www.arraztaloelkartea.wordpress.com

Herri eragileak |

229


Killirikupe, Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola

Urtero bezala, Killirikupen, Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskolan, gertuko eta aktualitateko gaiak landu ditugu.

Begiraden historiak. Begiratzea beharrezkoa da bestea existitzen dela ikusteko.

Sexu-abusuak, familia barnekoak eta familiatik kanpokoak. Jada ez dira ikusezinak, erne jartzen gaitu isiltasuna apurtzeko, bilakaera oihu bat egiteko. EZ esaten ikasi behar da, umetatik, ez ukatu haren existentzia, kontziente izan, eta parte hartu aktiboki, modu indibidualean edo kolektiboan. “Egia ezagutu dadin laguntza oihu bihurtzen diren ahots eta begiradak entzuten ditugu”.

Maskulinitateak “Gizon bat aldatzen da, gizonak aldatzen dira”.

Gizonezko bakoitzak bere kontzientzia esnarazi behar du, bere bizitza fisiko, psikiko eta izpiritualerako toxikoak diren aginduetatik aldenduz.

230 | herri eragileak


Beren sentitzeko moduari hitzik ez jartzeak, egonezina, ondoeza, mina, sufrimendua eta bakardadea ere sortzen die. Elkarrekin, emakumeak eta gizonak aberastuko ginateke eta elkarren parean ibil gintezke.

Konfiantza argia, konfiantza itsua. Konfiantzaren deskubrimendua izan da guztiontzat, orokorrean ezjakintasun handia genuen-eta gai horri buruz. Konfiantza itsua erabateko itsukeria da. Ikusteko ezintasuna, entzuteko, mugak sentitu eta errespetatzeko ezintasuna, intimitate espazioak eta norberaren espazioak errespetatzeko ezintasuna.

Konfiantza argia abusuarekin apurtzea da, norberaren mugak marrazten baititu berriro, argi espazio bat sortuz, non beste bat aurki dezakeen, ezagutu, ezagutzera eman, espazio horretan, muga horiekin. Defenda dezagun beti pentsatzeko eskubidea, hobe baita pentsatzean huts egitea, ez pentsatzea baino.

Oiartzungo emakumeen parte-hartzeari irekitako tailerrak eta irteerak ere egiten ditugu.

• Ikastaroek urritik martxora (biak barne) irauten dute.

• Bi talde daude: euskarakoa eta gaztelaniakoa. • Euskarako: ostegunetan Gaztelaniakoa: asteazkenetan. • Ordua: 18:00-19:30 beti.

• Ikastaroa bi psikologok zuzendu eta bideratzen dute bi taldeen kasuan.

Artikuluak, testu teorikoak, nobelak eta pelikulak erabiltzen ditugu gaiekin lotzeko. Ez da gutxieneko ezagutzarik eskatzen, soilik ikasteko interesa eta gogoa.

Ikasturtearen aurkezpena irailean izango da. Benetan, merezi du. ANIMATU ZAITEZ!!!

Herri eragileak |

231


600 BIDOI

Hainbat urteetan zehar EL WATAN elkarteko kideok lan ugari egin ditugu errefuxiatu kanpamentuetan, baina duela 5 urte erronka garrantzitsu bati ekin genion: ur bidoien banaketa.

Kanpamentuetan dagoen arazo handienetako bat ura da, ur edangarria. Lur azpian ur poltsa batzuk badiren arren, ez da giza kontsumorako ur egokia eta, hain kaltegarria izan ez dadin, kloroarekin nahasten dute. Ura arrazionatu egiten da. 20 egunetik behin kamioi bat

232 | herri eragileak

pasatzen da ura banatzera, 3.000 litro gutxi gorabehera familiako (7-8 kide) eta kantitate hori dute kontsumorako, garbiketarako eta animalientzat. Zink-eko bidoietan gordetzen dute ura, eta mahuken bitartez eramaten dute etxeko iturrietara. Aipatutako bidoi horiek uraren kalitatean zuzeneko eragina dute. Material oso korrosiboa da eta basamortuko klima baldintzen ondorioz herdoildu egiten dira. Ondorioz, ura kutsatu eta osasunerako oso kaltegarri bilakatzen da. Elkarteko kideok urtero bidaiatzen dugu errefuxiatu kanpamentuetara eta bidaia bakoitzean Tichla herriko alkate eta zinegotziekin elkartzen gara herriko beharrak aztertzeko. Bilera horietako batean planteatu zitzaigun ur bidoien proiektua eta, arazo handia zegoela


ikusirik, berehala martxan jartzeko erabakia hartu genuen. Honela, azkeneko bost urteetan guztiz murgilduta gabiltza proiektu honekin. Joaten garen bakoitzean, herriko auzo bakoitzean plastikozko 20 bidoi banatzen ditugu, bakoitza 1.000 litrokoa; honetarako, auzo bakoitzeko arduradunak bidoien onuradunen zerrenda bat ematen digu eta horren arabera egiten dugu banaketa. Dagoeneko 400 bidoi banatu ditugu, baina denbora aurrera doa eta familia asko dago oraindik bidoiaren zain. Horregatik aurtengoan dirua biltzeko kanpaina ireki dugu, 1.000 bidoietara iristea da gure nahia. Oiartzungo hainbat tabernatan eltzeitsuak jarri ditugu eta Euskadiko Kutxan kontu korrontea ireki dugu nahi duenak borondatea emateko (30350126641260141649). Laguntza guztia ongietorria izango da!

Bidoiak banatzeaz gain, ilusioa zabaltzen ere saiatzen gara, txikienen artean batez ere. Kanpamentuetako haur, gazte eta helduek aukera gutxi dute antzerki eta ikuskizunez gozatzeko eta hutsune hori betetzeko asmotan artista talde batekin bidaiatzen dugu, lau egunetan zehar ikuskizunak eskaintzen ditugularik Ausserd probintziako 6 ikastetxeetan.

Oiartzunen lantzen ditugun proiektuak ere badira, horien artean oiartzuarrek oso ongi ezagutzen dituzuen Janari Bilketa eta Oporrak Bakean programa. Zuei guztiei esker, urtero 8 bat tona janari biltzen dugu, eta harrera familiek egiten duten lan zoragarriari esker, 30 haurrek baino gehiagok pasa dituzte udako oporrak gure artean. Mila esker benetan! Bukatzeko, aipatutako proiektuetan parte hartzeko edota Mendebaldeko Sahararen inguruan interesa duen orori guregana hurbiltzeko gonbidapena egin nahi diogu, ongi etorriak izango zarete! Eskerrik asko! Shukran!

Herri eragileak |

233


Elika kooperatiba, elikadura burujabetzaren bultzatzaile Jatorrian: Galderak eta hausnarketa • Oiartzunen kontsumitzen den elikagaietatik zenbat ekoizten dira bertan? • Ekoizten diren barazkietatik zenbat dira bertakoak? • Nekazaritzaren pisua zenbatekoa da gure herrian? • Sektorearen gainbeheraren neurria zein da? Zenbat baserri daude bizirik?

Galdera-kezka horien inguruan taldetxo bat sortu zen Oiartzunen 2014. urtean. Mahai baten bueltan bertako nekazaritza eta elikadura naturala bultzatzeko ekintza erreal bat sortzeko erabakia hartu zen. Helburu zehatzak eta bideak definitzen hasi ziren: • Lurrak lortzea

• Nekazari gazte pare bat proiektuan inplikatzea • Kontsumitzaile talde indartsu bat sortzea.

Makutsoko baratzeen aurkezpenean, Arraztalo, Elika kooperatiba, Udaleko eta Behemendiko ordezkariak. (Argazkia: Aski prexko!)

urtea 1930

1960 2004

nekazaritza jardueraren pisua ekonomian PISUA > 50 %

PISUA = % 25 PISUA > 4 %

Nekazaritzaren pisu ekonomikoaren eboluzioa Oiartzunen. Iturria: Oiartzungo Baserria (Alberdi et al. 2004)

Proiektua ontzen: pausoak aurrera Lurrak:

Makutsoko baratzean ilarrak (2017ko martxoa).

234 | herri eragileak

Nekazaritzako lur egokiak bilatzeko lanean, hainbat saiakera egin ondoren, 2016ko amaieran Udalaren Biziberri proiektuarekin bat egin eta Makutsoko lursailean 9.000 m2 partzela ustiatzeko aukera lortu zen.


Nekazariak:

Oiartzungo bi nekazari gazte proiektuan buru-belarri inplikatu dira eta Makutsoko baratzea bihurtu dute bere lanbide. Kooperatiba-Kontsumitzaile taldea, (elkarlana oinarri):

Hasierako pertsona taldeak proiektua bideratzeko kooperatiba sortu eta proiektua jendaurrean aurkeztu zen (2017ko urtarrila).

gain, herriko zenbait dendatan gure produktuak aurki daitezke, baita Labore Kooperatibako dendan ere.

Bide berriak: Makutson baratzea bizirik edukitzeak aukera berriak zabaldu ditu; poliki-poliki hauei kasu egiten hasiak gara: • Haurtzaro Ikastolako jantokian gure produktuak dastatzeko aukera izatea espero dugu. • Elizalderekin eta Ikastolarekin ingurumen hezkuntza proiektuak garatzeko aukera aztertu nahi dugu.

• Garai bateko nekazaritza-ohitura jasangarriak eta bertako barazki barietateak berreskuratzea.

• Adineko pertsonen ezagutzari balioa eman eta belaunaldi berrietara trasmititzea. Elikaren aurkezpena, Jakoba Errekondoren laguntzarekin. (2017ko urtarrila)

Ekimenak harrera bikaina izan du eta kooperatiban ekarpenak egiten dituzten pertsonen kopurua handitzen ari da. Jadanik 40 kooperatibistak osatzen dugu Elikako taldea.

Horretaz gain, herritar ugarik bere borondatez laguntza zuzena eman diote proiektuari, guztiak dira Elikaren parte; batzuek hasierako urratsak egiteko diru mailegua eman zuten (1.000 euroko ekarpenak eginez), beste batzuek baratzeko eguneroko lanean laguntzen dute, beste batzuek ingurumen hezkuntzan, merkaturatzean, kudeaketan duten esperientzia ekarri dute Elikara. Elkarlana dugu oinarri Elikaren hurbileko nekazaritza eta kontsumo proiektuekin ere (Arraztalo, Labore...). Azken batean, bultzatzen dugun elikadura eta kontsumo ohituren aldaketa Oiartzungo 3.000 familiatara zabaltzeko, guztion arteko lana behar-beharrezkoa da.

Merkaturatzea:

Otarren sistema da merkaturatzearen oinarria. Uda honetan 30 familia dira otarrea astero jasotzen dutenak. 2018rako otarre kopurua 60 ingurura handitzeko asmoa dago. Horretaz

• Sendabelarrak, permakultura, salmenta zuzena...

Etorkizunari baikor begiratuz Ekimenak herrian izan duen harrera ona seinale modura ulertzen dugu. Eguneroko zurrunbilo zoroan aldaketak egiteko gogotsu dago jendea. Abiatu gara eta proiektua sendotzea da bilatzen duguna. Makutsoko lurra bizirik eta sano mantentzea, nekazariak lanean gogotsu eta gustura jarraitzea, kontsumitzaileak produktuekin gozatzea.

Elikak bere proiektua sendotu eta finkatu behar du, horretarako, kooperatiben partaide kopurua handituz, otarre erosle berriak erakarriz, herritarrak dendetan bertakoa kontsumitu ahal izatea errazago bihurtuz. Proiektuan parte hartzeko bideak eta baldintzak:

• Kooperatibista bihurtzea: 100 euroko diru ekarpena izena ematerakoan. Lantaldeetan parte hartzeko aukera.

• Otarre eroslea: otarre txikia 30 euro hilabeteko; otarre handia 50 euro hilabeteko. Urtebeteko iraupena, gutxienez.

• Produktuak erostea. Laboren, herriko dendetan, zuzenean Makutson. Herri eragileak |

235


Elizalde-Txaparre , 1946. urtea (iturria: www.geo.euskadi.eus)

Elizalde-Txaparre , 2015. urtea (iturria: www.geo.euskadi.eus)

Harremanetarako:

• Makutsoko baratzea

• Mugikorra: 644752437

• e-posta: elikakoop@gmail.com

236 | herri eragileak

Gora Herria! Gora Amalurra! Oiartzungo Elika Kooperatiba Oiartzun nekazaria


Arizmenditarren etxea OIARTZUNGO OROIMENAREN HABIA Jakina da eraikin honen kudeaketa Oiartzungo Udalaren esku gelditu dela eta berak erabakiko duela etxearen bilakaera nola gauzatuko den.

Azken urteotan, Kattin-Txiki elkartean memoria historikoa landu dugu eta hainbat ideia eta proposamen aurkeztu dizkiogu Udalari eraikin honen etorkizuna zein izan litekeen azalduz. Gure taldeak bezalaxe, beste talde batzuek ere egin dituzte euren eskaera eta ekarpenak.

Jakin badakigu Arizmenditarren etxe eder honek hainbat ezaugarri esanguratsu dituela, eta horietako bat oso estu lotuta dagoela Francoren altxamendu faxistarekin. Garai hartan, 1936 urtean, (etxe honen) jabea, (zen) Anjel Arizmendi Irastorza Donostiarra, Oiartzunen bizi zen. Epaitegietako prokuradorea zen (eta lau alabaren aita). 50 urterekin, atxilotu eta San Cristobal espetxean preso eduki zuten. Frankistek zerrenda beltzean zuten; izan ere, herriko bizilagun zituen Martin Zalakain, Pablo Beiner, Jose Mari Goñi eta Jose Maria Castro salatari faxistek eginiko txostenetan honela zioten:

“Los que suscriben quieren poner en conocimiento los siguientes hechos: el individuo ANGEL ARIZMENDI IRASTORZA residente en Oyarzun, el principal cabecilla y dirigente del movimiento nacionalista o separatista en esa localidad, (...) se dice que por indicaciones suyas tomaron armas contra el ejercito varios muchachos de la localidad. Siguiendo las indicaciones y avisos dados por el frente popular, colocó un aparato de radio varios días en el balcón exterior de su casa a la máxima potencia para transmitir al publico las órdenes e instrucciones dadas con relación a la batalla empeñada en Guipuzcoa”. Ondoren, 1936ko urriaren 25ean, Iruñeko San Cristobal gotorlekutik atera eta, Leontzio Aranburu Agirre Oiartzuarrarekin batera, fusilatu egin zuten. Herri txiki batean lurperatu zuten eta familiak hau guztia jakin bezain pronto lur eremua hori erosi zuen.

Nafarroan, Sartagudako oroimenaren parkean, faxismoak gupidarik gabe fusilatutakoen izena eta izana agertzen dizkigun monolito ikusgarrian, haren izen eta abizenak argi aski ikus daitezke. Herri eragileak |

237


Erail eta urte batzuk gerago, isilpean, familiak erositako lurzoru hartatik gorpuzkinak atera eta beren artera ekarri zituzte benetako atsedena emateko. Gerra aurretik, Anjel Arizmendi eta bere sendia kezkatuta zeuden egoera politikoarekin. Horren lekuko, Anjelen alaba Poloni Arizmendik honela erantzuten dio Zelestino Gaztelumendiri Madrildik bidalitako eskutitz batean:

Urte batzuk ger0ago, 1936ko urrian, Zelestino Gaztelumendi desagerrarazi egin zuten. Desagerrarazi aurretik, hasiera batean, Oiartzungo kalabozoetan sartu zuten, Pasaiakoan, jarraian, eta Antiguako espetxean, azkenik. Nonbait, Arizmenditarren esneketaria zen, eta, urteen poderioz, harreman estua egin zuten bi sendiek. Beorlegi komandanteak, Goikoetxea baserria utzi ondoren, behin, Oiartzungo herrian sartuta, Arizmenditarren etxea hartu zuen, eta mandoen kuartel nagusi bihurtu. Bertako alabak mandoen neskame izatera behartu zituzten, zigortu eta umiliatzeko asmoz. Etxe horretako paretek hitz egingo baligute, eskualde mailan ezarri zuten errepresioaren berri zehatzago jakingo genuke. Hala ere, nahikoa badakigu, eta oso-oso latza izan zela garbi dugu. Adibide gisa, 190 pertsona inguru desagerrarazi zituzten Oiartzunen, hilerriko paretaren kontra, errepideen bazterretan, Aritxulegin, Altzibarren... Haietako 21 oiartzuarrak. Errepresioa bortitza izan zen, deskribatu ezina: ile mozketak, zigorrak, dekomisazioak, gatibu lanak, espetxeratzeak... eskualde guztia xehatu eta astindu zuten gau eta egun.

(....)

238 | Herri eragileak

Euskal memorian lanean gabiltzanok benetako egia ahalik eta zehatzen jakiteko sekulako premia ikusten dugu, eta Oiartzuar guztiei zabaltzekoa bide batez. Horretarako DVDak, liburuak, hitzaldiak, eta abar egin ditugu. Baina ez da nahikoa, Oiartzunek leku bat behar du gertaera eta pasadizo krudel horiek kontatu eta partekatu ahal izateko, gogoratzeko, hausnartzeko. Eta bide horretan, Arizmendi etxadiak eskaintzen digu aterperik egokiena oroimenaren atea behin betiko irekitzeko. Etxeko paretek kontatu lezakete orain dela 80 urte bizi eta gorde izan zutena (isilpean). Paretek lagunduko digute injustiziaren bozgorailua izaten. Oroimenaren gune dinamiko bat behar dugu, geldiezina, errepara-


zioaren bidean lagunduko diguna. Gauza asko daude ikusteko, kontatzeko, partekatzeko... Horregatik antolatu nahi du Kattin-Txiki elkarteak oroimenaren gunea Arizmenditarren garai bateko etxean.

OROIMENAREN GUNEA Gune honek hiru atal edukitzea proposatuko genuke: a) Museoa

b) Oroimenaren parkea

c) Oiartzungo gune historikoen ibilbidearen hasiera

MEMORIAREN MUSEOA Kattin-Txiki elkarteak material ugari dauka metatua. Oiartzungo herrian altxamendu faxistak utzitako aztarnak ugariak izan baitira.

Material interesgarri hori oiartzuarron eta euskal herritarron esku utzi behar dugula pentsatzen dugu, gure herriko kultura eta historia izateaz gain, hainbeste sufrimendu eragin zuen egoera injustu haren eta euren ondorio latzen lekuko ere badelako. Materialaren artean, Oiartzungo semealaben bizipenak daude, pertsona errealenak, alegia, eta gaia hain serioa izanik, ardura handienarekin jokatu beharko genukeela pentsatzen dugu. Bakea, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen ditugun fase berri baten atarian, Oiartzungo herriak ere berea egin lezake helburu horrekin. Betiere, etorkizunean horrelako episodio berririk gerta ez dadin aldarrikatuz.

OROIMENAREN PARKEA Izenburuak dioen bezala, etxadi aurreko parkeari zentzu bat eman nahi diogu. Altxamenduaren ondorioz, fusilatu, borrokan hil (gudariak) edota erbestera joan behar izan zuten oiartzuar guztientzako omenaldi gune bat izatea nahiko genuke. Oiartzuar horien guztien izen-abizenak jasoko lituzkeen panel bat jartzea proposatuko genuke. Gune berri horrek omenaldi eta oroimenaren topalekua eskainiko liguke.

OROIMEN IBILBIDEAREN ITURBURUA Altxamendu faxistak Oiartzunen utzitako aztarnak sekulakoak izan dira. Auzoetan eta mendi magaletan fusilatzeaz gain, udaletxean kartzelatu zituzten, edota esklabu hartzen zituzten inguruko errepideak egiteko. Gertatutako pasadizo krudel horiek leku zehatzetan izan zirelarik, horiek seinalatu nahi ditugu, eta guztiak lotuko dituen ibilbide bat antolatu. Ibilbide horretan, leku bakoitzaz informazioa emango genuke (gidak), eta zirkuituaren amaiera, hasiera bezalaxe, Arzimendi etxadia litzateke.

Beraz, oroimenaren txango bat eskainiko genuke, hainbat ordukoa, herriko puntu zehatzak bisitatuz. Ideia honetan, ez da baztertzen ikastetxe, kolektibo edo pertsona partikularrentzat txango antolatuak egitea, gida-lagun eta guzti. Proposamen horiekin gabiltza lanean azken urte honetan Kattin-Txiki elkarteko lagunok. Bide horretan, auzolan horretan, bidelagun nahi zaitugu zu ere, irakurle. Ateak irekiak ditugu lan mardul zein erakargarri hauek burutu ahal izateko. Animatu eta etorri gure ondora. Isiltzen ez den isiltasuna ozen konta dezagun! Oiartzun, 2017ko maiatzaren 13an. Ramon Gaztelumendi Kattin-txiki elkarteko kidea

Herri eragileak |

239


Torri gukin Dagoeneko bigarren ikasturtea dugu TORRI GUKIN egitasmoa herrian martxan jarri zenetik. 2015 ean egin zituen bere lehen urratsak. Proiektu honen helburua Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea herriko beste eragileekin saretzea eta parte-hartzea dinamizatu eta bultzatzea da. Bi ikasturte hauetan hainbat kilometro egin ditugu bai herrian eta baita herritik kanpo ere (museoak, EITB-ra bisitak, erakusketak, hitzaldiak, bertso saioak, Ludotekako haurrekin saretzeak‌). Nahiz eta adinean aurrera joan, garrantzitsua da herritar aktibo sentitzea, baloratua sentitzea, eta ez gutxietsia edo balio ez izanaren sentimendua izatea. TORRI GUKIN egitasmoak oso argi du hori, eta horretan dabil oso ekintza bereziak proposatuz, herriko eragileekin txertatuz, haurrekin saretuz, herriko kultura eta ondarea berreskuratuz. Orokorrean talde finko bat izaten gara elkartzen garenak, baina ekintzaren baitan jende gehiago ere txertatzen zaigu.

Hamaika telebistakoen bisita ere izan dugu; egitasmoa gustatu eta erreportaje bat egiten izan ziren. Hona hemen lotura: http://www.hamaika.eus/nahieran/ ikusi/10004420

240 | herri eragileak

Oiartzungo herrian beste hainbat gizarte esparrutan eta herritarrekin bultzatu den bezala, adineko pertsonen artean ere parte-hartzea bultzatu nahi dugu eta programa honek ere hori du ardatz. Horretarako egin diren ekintzak parte-hartzaileekin adostu dira. Aldez aurretik hezitzaileek programa zehaztua dute adin horretarako egingarri diren eta iradokitzaile izan daitezkeen zenbait ekimen bilduz, baina programa hori parte hartzaileekin aztertu da, haien iritzi eta iradokizunak entzun eta jaso dira eta denon artean azken programa eta egutegia zehaztu dugu. Torri gukin-eko kideek beren proposamenak egiten dituzte eta gauzatzen saiatzen gara, bakoitzaren interesak, kezkak, desioak, nahiak, kuriositateak aseaz denon artean.


Lagun talde bat izatea lortu du egitasmoak, horrela beraiek ere elkartu eta beren kabuz irteerak eta egiten dituzte (herriko antzerki emanaldietara, ihoteetara, auzoko adinekoei bisitak egitera‌). Bakardadetik irten eta talde komunitatera pausoa ematen lagundu dio egitasmoak hainbat herritarri, bereziki etxezuloan sartuta egotera hain ohituta zeuden emakumeei. Arnasgune bat aurkitu dute bertan, barruan duten hori konpartitzeko lekua, enpatizatzeko txokoa, hiz batean esanda, entzun leku eta maitatuak sentitzeko lagunarte bat. TORRI GUKIN lagunarte goxo bat bezala definitzen dute beraiek. Sortu berri den familia honek aurrera begira ere hala izaten jarraituko duen esperantzaz, hemendik aurrera ere herritar gehiagori ere TORRI GUKIN oihukatzeko asmoa dugu TORRI GUKIN EGITASMOA

Udal bertso eskolarekin batera, Bertso sayo mundialaren antolatzaile izan da TORRI GUKIN egitasmoa.

Herri eragileak |

241


«Bozal muturrekoa kentzeko tenorea da» na Yankori bozala jarri behar diogu eta berak ez du ulertzen (guk ere ez, jakina, oso txakur jatorra delako), klasean libre eta kalean bozala eta isilik atxilotuta. Aurreko egun batean, gure taldea Altzibarko kaleetan aritu zen Bernat Etxepareren abestia kantatzen: “Euskara Euskara ialgi hadi kanpora”… Bosgarren estrofa Yankorena zen baina muturrekoaz ezin kantatu eta, beraz, guk kantatu behar izan genuen. Zer da hau?

***

Ni Freddy naiz, euskara ikaslea naiz, egu-

Yanko txakur txiki bat da, Abiaialako American Bully da (Amerikakoa gaizki esanda).

Urte bat bakarrik dauka eta nirekin etortzen da Altzibarko euskaltegira.

Poliki-poliki hasi gara ikasten eta oso ondo goaz euskara klaseetan, Yankok eta nik Euskal Herriko hitzkuntza eta kultura jakin nahi dugulako.

Yanko taldeko beste ikasle bat da. Orain arte hitz asko ikasi ditu (eseri, etzan, geldi hor, hanka eman, muxu eta abar….). Konturatzen ari naiz, elkarri ulertzen diogula, euskaldunak nahi dugulako izan.

Yanko nirekin eta ikaskideekin oso gustura egoten da euskara klaseetan. Denok oso tratu berezia ematen diogulako eta bera konturatzen da, jakina. Yanko aparteko txakurra da, legez kalean muturrekoa eramatera behartuta dagoena. Euskarako klaseeten bozala kantzen diogu eta oso pozik geratzen da klasean. Klaseak bukatu ondoren pote bat hartzen dugu denok eta bitartean euskaraz hitz egiten dugu bai-

242 | herri eragileak

nero ikasten ari naiz, Altzibarko euskaltergian. Zergatik? Euskal Herrian bizi naiz eta euskaraz hitz egin nahi dut. Herrian lagunak ditut eta euskal kultura zaharra eta inportantea da. Langilea naiz eta eskuburdingintza gustatzen zait.

Jaio, Suitzan jaio naiz. Lau urterekin Frantziara joan naiz. Orain hemen nago: Hernanin bizi naiz, oso pozik. Euskal Herria oso polita da eta bertako jendea jatorra da. Horregatik ikasi eta hitz egin behar dut.

***

Euskaltegiko ikasle berria naiz. Kaixo. Valerika naiz. Euskal herrian bizi naiz duela hiru urte eta euskara ikasi dut kalean pixka bat. Nire lagunei eta bere pazientziari esker ikasi dut: nire galderei beti-beti erantzuna emanez ikasi dut. Lagun-min batek animatuta etorri naiz Altzibarrera formalago ikasten jaraitzeko. Eta hemen nago. Elkar ikusiko dugu auzoan edo herrian, edo tabernetan …. Zergatik ez! Aupa!


Oiartzun: Euskal Herriaren Bihotz Taupada. Oiartzun Kontxa Murgiaren jaiotza Urkabeko aldapen laztanduta Lur ederra, guztiongandik laudatua Euskal Herriaren taupada eta bihotza

Bere seme sendoa, Manuel Murgia Galizia erdeinatua zutik jarri zuen, Galizar distir sakratu batekin ezkondu zen Zuzi gorrimina, olerkari handia, Rosalia

Galeuskotar indartsuak, gau eta egunez Pozik oroituko dute gaurko jarduna Jarraituko dute itsasargi eta gidalez Bere bizitza, etengabe ez sariduna Ibilbide zantzagarriz odolgaztea etenez Bere aberri maitearen, laido paraitu duena Oiartzun, 2017ko otsailaren 4an Kontxa Murgia omenaldiaren Eguna Xosé Estévez (Itzulpena: idazlea eta Xabierren Laguntzaz)

* * * Evrard Naiz, Africa Beltzean sortu naiz,

Senegalen. Han hogei urte bizi izan nintzen. Gero, Frantziara joan naiz, Marseilla ondora, nire familiarekin, ikasketak egitera. Baina, usu, Afrikara itzuli naiz nire lagunekin bizitzera.

Sahara basamortu handia iragan dut, bost aldiz, autoz, gameluz ere bai eta egin dut bidaia belako makinaz. Urte batez bizi nintzen Australian aborigenak aurkitzeko eta didgeridoo ikasi dut.

Bizi nintzenean Marseilla ondoan, Mediterraneoko itsasoa oso urdina baina niretzat lasaiegia zen, surfa maite dudalako eta olatuak ttipiegiak ziren. Horregatik, Euskal Herrira etorri naiz bi aste, guneak bizitzera eta ados. Surf egiteko itzuli naiz beste behin eta besta bat. Orain bost urte, hemen bizi naiz, Getarian, Donibane Lohizune ondoan. Maite dut Euskal Herria, bere kultura, bere sustraiak, oso sakonak eta indartsuak dira.

Eta orain, Oiartzunen euskara ikasten ari naiz, Intxixu herri kultur lantaldean, Maurixiren Sotoa euskaltegian. Gaixo zegoen gure euskara sendatzen a(r)i da gaur egun , berriro ere gaixotu ez dadin gogotik zaindu dezagun beldurrik gabe euskaraz beti nonnahi jardun eta jardun geure indarrak bere alde zeharo ustu ditzagun baldin euskara galdutzen bada geu izango gara errudun.

Bi amen jabe izan nintzela txikitan kontura nintzen bat besotik hartzen nuen-da bestea ahoz erabiltzen bata eta bestearekin bizitza nuen gozatzen baina tamalez mundu hontatik betirako bat joan zen bestea berriz ez dut utziko sekula hilobiratzen.

* * *

‘Sendabelarrak’ ikastaroak 20. urtemuga Oiartzunen

Ikastaro honek ehunka herritar eta jenderi zabaldu dizkio osasunbide herrikoiaren ateak urtez urte baina, aldi berean, jakin izan du Oiartzundik Iparralde zein Hegoaldera jendea mugitzen informazio zuzena jaso ahal izateko: maiatzeko azken larunbata izan ohi da horretarako erabili den data zehatza. Aurten, Ataun izan zen bezalaxe: Terexa amama eta Pilar alaba gogoan, Joxe Bikuñaren jakituria probatua; Arrasku baserriko Juliren ukenduarekin batera maiatzaren 27an. Aurretik hasiera Oiartzungo plazan, sendabelarren izendegi eta oinarrizko ezagupenak, zuzeneko bilketa bidez, zertarako eta nola erabili ondo gogoratzeko hormirudia Kilikupen egin eta atxikiz interesatuon mesederako. Herri eragileak |

243


Jasoberria erabili gure barruko organoak indartzeko (gibela, barea, area, giltzurrunak, bihotza, birikak ‌) eta odola garbitzeko: nerbio, estresak lasaitu, tropesia eta larruazaleko ajeak garbitu, tiroide, ahots galduak, giltzurrun nefritiak, umetokiko ahuleziak, mingain kantzerrak, dermatitisa eta abar. Infusioa (bezperatik ur hotzetan beratzen jarrita, hobe) ukendu edo zuku gisa erabil dezakezu belar latza. Berandu baino lehen, ikasi.

Bukatu aurretik eta herritar orok jakin dezan, AUZOLAN kanpaina bultzatzen ari gara: abandonoa eta utzikeria baino DENONA DENA ZAINDU, eskaltegi ondoko patioa eta eskailerak garbitu auzoa eta gure arteko estimazioa indartzeko. Gure gorputza, gure bizilekua eta bizilagunak ez baditugu estimatzen, ez gara Euskal Herriarekin ari.

ALKA BELARRA

Bigarren larunbatean MARAItar jakitunen txanda izan zen: Amona, aitona, Maria Jexux eta Pepitaren lan eskerga denbora luzean, gizaki-azienden mesedez. Hirugarren larunbatean, berri, Bordatxikiko Pilar, epe berean, jana eta edanaren garrantzia eta probetxamenduz mintzatu zen.

Ikastarora ezin etorri ugari gertatzen denez, urtero aipamen berezi bat egiten dugu lerro hauetan: Goian ALKA aipatu bezala, BELAR LATZAri ere utziko diogu bere txanda, hogeigarren urtemugaren aitzakiaz. Udaberriarekin agertzen da belar itsaskor hau (begira argazkia) eta garai horretako gure barne gorabeherak leuntzen ditu bapo.

244 | herri eragileak

Belar hau jaten dute txakurrek, katuek eta azienda pilak, jan ondoren zerbaitek kalte egiten badie, lehenbailehen barrutik botatzeko: gorputzak ez du jandakoa onartzen, mina sentitzen du eta alka belarra jaten duten azkar libratzeko. Azienda gu gaino bizkorragoa dela bistan da. Haiek badakite zer den ona eta naturala. Guk, aldiz, berehala telefonoa, medikua, pastilla, anbulantzia, ospitalea, gure burua eta etxekoena hondatzeko. Zenbateko mina, hainbateko alka barrura eta, alkak, hain zorrotza denez, urdaila ondo erraztu ondoren, kaltegarria dena berekin kaleratzen du. Pozoiari, gaizki prestatutako janariari, gorputzarentzat kaltegarri denari aurre egiteko hor daukagu alka belarraren laguntza.


Eta amatzeko, kantari, Yankoren eta gure hauspoari eragingo diogu Berntek Bordeleko inprimategian (1545. urtean) kaleratutako sustrai-doinuari indar emanez.

Contrapas Heufcara ialgui adi cànpora

Garacico herria Benedica dadila Heufcarari emandio Behardu y en thornuya Ialgui adi plaçara

Berce gendec vfteçuten Ecin fcriba çayteyen Oray dute phorogatu Enganatu cirela.

Heufcara Ialgui adi mundura » Berceac oroc içan dira Bere goihen gradora Oray hura iganenda Berce ororen gaynera.

Heufcara ialgui adi cànpora

Bafcoac oroc preciatzè Heufcara ez iaquin harrèn Oroc iccaffiren dute Oray cerden heufcara. Ialgui adi plaçara

Oray dano egon bahiz Imprimitu bagueryc Hi engoitic ebiliren Mundu gucietaric.

Heufcara Ialgui adi mundura »

Euskarak egiten gaitu euskaldun !

Euskarak egiten gaitu euskaldun!

INTXIXU herri kultur lantaldea “Maurixiren sotoa” euskaltegia

& 652 732 431 OIARTZUN EUSKAL HERRIA

Herri eragileak |

245


246 | herri eragileak


Itturri Oiartzungo Merkatarien elkartea iturri Merkatarien elkartea berriro jaio da. Urteetan geldirik egon ondoren, eta Udalak 2016an herriko merkataritza txikia suspertzeko plangintza egiterakoan, herriko merkataritza txikiaren elkartea biziberritu behar zela ondorioztatu zen. Merkatariak elkarrekin hitz egiten, herrian zer egin daiteken aztertzen, eztabaidatzen eta erabakitzen hasiak gara. Herriari bizia ematen diote kaleetan dauden denda txikiek, herriko ekonomia bultzatzen dute, zerbitzu ona eskaintzen da herrian bertan, kalitatezko produktu eta zerbitzuak ditugu eta konfiantzazko arreta ere bai.

Hala ere, bultzadatxo bat eman beharra dagoela argi ikusi da, eta horretarako, Itturri Merkatarien Elkartea bere bidea egiten hasi da. Merkatarien artean harremanak lantzen hasi gara. Horretarako, gure zerbitzuen berri herritarrei ematen hasi gara sortu dugun web orriaren bidez, www.itturri.eus. Bertan elkarteko kide garenon informazioa aurki dezakezue, eskaintzak, ordutegiak edota albisteak. Bestalde, Udalarekin batera herrian bertan kontsumitzeko ohiturak bultzatzeko kanpainak egingo ditugu. Hala ere, ezinbestekoa da merkatariez eta Udalaz gain, herritarrak, alegia, kontsumitzaileak ere herriko merkataritza txikia bultzatzeko kontzientziatzea. Pentsa dezagun momentu batez: nork nahi du merkataritzarik gabeko herri batean bizi? Puntu horretara iristeko prest gaude?

Herritarrei kontsumo ohiturez galdetu zitzaien merkataritza txikia suspertzeko plangintza egin zenean, eta inkestari 300 pertsonak erantzun zioten. %71,8k erantzun zuen astean behin gutxienez Oiartzungo tokiko komertzioan erosten zuela. Herritarren %68,2k, berriz, astean behin gutxienez merkataritza gune handiak bisitatzen ditu. Hala ere, herriko adineko herritarrek ohitura handiagoa dute herrian bertan erosteko. Inkestatuen %97k herriko komertzio txikiaren aldeko iritzia du, baina praktikan ez da ehuneko hori islatzen.

Teoriaren eta praktikaren arteko distantzia hori murrizteko, oso garrantzitsua iruditzen zaigu kontzientzia lantzea. Sortu dugun web orriaren bidez Oiartzungo komertzioen inguruko informazioa zabaldu nahi dugu, baita bertan kontsumitzeak dituen abantailak nabarmendu ere. Izan ere, denda txikiek herriko ekonomia sustatzen dute, herrian bizitza egoteko ezinbestekoak dira. Kanpora barreiatzen den kontsumo gaitasuna herrian geratzeak dituen onurak herritar guztientzat direla ulertu behar dugu, herrian duinki bizitzea herritarron kontsumo erabakien menpe baitago. Aurreiritzi faltsuak ere hautsi nahi ditugu, komertzio txikia garestia denaren mitoa baitago, eta konparatzen hasiz gero, oso maiz ikusiko dugu hori gezurra dela. Itturri berpiztu dugu, eta orain herritarrekin batera herria ureztatu nahi dugu, herria bizitu, komertzioak indartu eta horretarako zu ere bidelagun izatea nahi dugu. Herriyan kontsumittu, herriya bizittu

Herri eragileak |

247


Herri Galdeketako galdera aurkeztu genuen eguna: “Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?”.

2017ko martxoaren 19ko herri galdeketa oiartzunen “Ez gara hutsetik jaio, katea kateari lotzen zaio…” Horrela hasten zen Beira taldeak 2017ko martxoaren 19an ospatu zen Herri Galdeketari egin zion kantua. Izan ere, 2016ko martxoaren 20an urtebetera Oarsoaldean Herri Galdeketa egiteko asmoa genuela iragarri genuenean oinarri sendo batekin abiatu ginen.

248 | herri eragileak

Euskal jendartean eta gure herrian erabakitzeko eskubideaz iritzi eta definizio kontrajarriak egon arren, oinarrizko eskubidea delako aitorpen orokorra dago. Komunitatearen egituretan eta eginkizunetan parte hartzeko aukera izatea euskal imajinario kolektiboan dagoen balio garrantzitsua da. Imajinario kolektibo horrek eta bertako osagai nagusi gisa erabakitzeko eskubidearen garrantziak jendarte zibileko erakundeak, Gure Esku Dago (GED) bereziki, lanera akuilatu ditu, erabakitzeko eskubidea gauzatzearren. Gure Esku Dago mugimenduaren iritziz, XXI. mendeak geure buruari ispiluan begiratu eta gizarte osasuntsu bat osatzen dugula jabetzeko balio izan behar digu, irizpide demokratiko sakonekoa eta normaltasunez demokrazia gauza-


2016ko martxoaren 20an Herri Galdeketa aurrera eramango zuen Demoarso dinamika aurkeztu zen Errenteria-Oreretan.

tzeko gai dena. Era berean, herritarrei dagokie eginkizun hori betetzea, gaurko ezina biharko normaltasuna izan dadin. Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidea dagokion mailan jartzeko sortu zen 2013ko ekainean.

Ordutik hona hainbat ekitaldi jendetsu egin ditugu herri aktibazioa sustatzeko. Giza katea, Zurriolako mosaikoa‌ adibide garbiak izan ziren. Hasieratik esan genuen Gure Esku Dago gure leloa baino gehiago jarrera bat zela, alegia, erabakiak hartzea gure esku dagoela dioen jarrera proaktibo bat.

2015. urtea borondateak josten pasa genuen, ezberdinekin elkarlanean, eta ekainaren 21ean Euskal Herriko 5 tokitan ekitaldiak aurrera eramatea lortzeaz gain hautetsontzi erraldoiak eraiki genituen. Aurrez aipatutako jarrerari bigarren elementu bat gehitu genion, jada erabakitzen hasteko borondatearena. Egun hartako aldarria leloak argi eta garbi barneratzen zuen: Gaur hautetsontzia, bihar erabakia. Euskal Herrian erabakiaren aroa ireki zela lau haizeetara aldarrikatu genuen. Baina aldarrikapen hori gorpuztu egin behar zen. Horretarako, eta Gure Esku Dago hurrengo urteetarako erronketara begira jartzeko (bai estrategikoki bai antolakuntza mailan), Eskura prozesua martxan jarri genuen. Prozesu horretan 2018 bitartean ahalik eta Herri Galdeketa gehiena egitea erabaki genuen. Erabakitze eskubideak aldarrikapen izatetik errealitate izatera pasa behar zuela esan genuen.

Oinarri sendo hori kontuan hartuta, Oiartzun eta Oarsoaldean Demoarso dinamikaren baitan

Azaroaren 6an Pasaiako badia inguratu zuen 8,5 kilmetroko Giza katea osatu genuen.

Giza katean ehunka oiartzuarrek parte hartu zuten herriari egokitu zitzaizkion lekuetan.

Herri eragileak |

249


Herri Galdeketa prozesua martxan jartzeko hautua egin genuen. 16 hilabete luze behar izan ditugu Gure Esku Dagok planteatzen duen prozesua aurrera eramateko: ehundu, adostu, erabaki. Lehenik eta behin, Herri Galdeketa legitimatu egin behar genuen, balizko Herri Galdeketara deituta izango liratekeen herritarren %10aren babesa behar genuen sinadura bilketa baten bitartez. Oiartzunen 1.201 sinadura lortu genituen, %14,13a. Sinadura bilketarekin batera Adosgunea martxan jarri genuen. Organo independente bat, eskualdearen aniztasuna ordezkatzen zuen talde heterogeneoa, bere balio nagusia bere osaera zabalean eta bere sinesgarritasun sozialean zegoen. Herri Galdeketa berme eta protokoloak ezartzen zuen neurri guztiekin aurrera eramaten zela bermatzen zuen Adosguneak.

Herri aktibazioaren bidean mugarri garrantzitsua jarri genuen azaroaren 6an, sinbolismoz beteriko eguna izan zen. Izan ere, 83 urte lehenago lehen aldiz erreferenduma egin zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bilduko lituzkeen estatutu bati buruz, eta erreferendum hartan emakumeek lehen aldiz bozka emateko eskubidea izan zuten. Efemeride demokratiko hori aitzakia hartuta, Pasaiako badiaren bi aldeak lotu genituen 8,5 kilometroko luzera zuen Giza kate baten bitartez. Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, milaka herritar bildu genituen. Berriz ere eskualde honetan etorkizuna elkarrekin erabaki nahi genuela erakutsi genuen. Ehuntzen fasetik adostu fasera igaro ginen. Elkarrizketa publikoa sustatzeko mahai inguruak egin genituen eta galdera adosteko prozesu parte-hartzailea martxan jarri genuen. Eskualde mailan herri bakoitzak bere galdera adostuko zuela erabaki genuen; beraz, galdera Oiartzungo errealitatea oinarri hartuta egingo genuen. Bi saioren ondoren, “Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?” galdera atera zen egokiena bezala. Hiru ardatz azpimarratu nahi genituen: batetik, estatu egitura azaltzea; bestetik, subjektu erabakitzailea finkatzea, gure kasuan herritarra; eta, azkenik, aurreko bietako kide izateko borondatea.

Behin galdera adostuta, buru-belarri sartu ginen Herri Galdeketaren azken fasean. Oiartzungo ahalik eta txoko gehienetara iristeko, ehunka boluntarioren laguntza izan genuen. Azkenean 2017ko martxoaren 19a iritsi zen. Egun ederra izan zen, ehunka herritarrek parte hartu zuten egunean zehar antolatutako ekintzetan eta

250 | herri eragileak

3.426 herritar hurbildu ziren Demoarsok jarri zituen 6 bozkalekuetara, bozkatzera deituta zeudenen %40,36a. Emaitzei dagokionez, arestian aipatutako galderak 3.307 baiezko jaso zituen (%96,6), ezezkoak 45 (%1,3), 64 (%1,9) zuri eta 10 (%0,3) baliogabe. Demoarson jardun garen emakume eta gizonok lan garrantzitsu bat gure egin dugu: gizarte honentzat XXI. mendeko zutabe bat zutik jarri dugu. Gai sozial konplexuen gaineko eztabaida zibilizatuari oinarria eman diogu eta, gainera, iritzia emateko prozedura oso bat artikulatu dugu. Bai alderdi materialetik, bai sinesgarritasunaren aldetik. Demoarson egin dugunari begira, honako hauek azpimarratuko genituzke:

• M amia eman diogu, estatus politikoa da euskal gizartean dagoen gairik eztabaidatuenetakoa, baina ez da inoiz iristen erabakitzeko prozesuetara. Guk, gaia mahai gainean jartzeaz gain, gaiari buruz hitz egiteko eta erabakitzeko oinarriak jarri ditugu.

etodologia zorrotz eta eraginkorra aplikatu • M dugu, bozka ematera etorri diren pertsonen konfiantza gureganatzeaz gain, prozesu osoa, zenbaketaraino zorrotza izan da; konfiantza guztia duten emaitzak ditugu.

• S aretzea. Prozesuaren hasieratik (herrietako elkarteak, Adosgunea…) bukaeraraino hamaika aukera sortu dugu jendeak parte har zezan. Batzuetan iritzia emanez, besteetan antolaketan lagunduz. Oiartzunen inoiz ikusi ez den mugimendu zibila artikulatu dugu ariketa demokratiko bati babesa emateko.

edapena. Bozkatzera etorri direnek eta eto• H rri ez direnek jaso dute Demoarso prozesuaren gonbidapena gogoeta egin, eztabaidatu eta iritzia emateko. Horrek guztiak izan duen dibertsitate eta normaltasun gradu handia kontuan hartuta, gure lana eredugarria izango da beste askorentzat.

onpromisoa. Bat eta beste bi mila lagunen • K konpromisoa mobilizatu behar izan dugu egindako guztia egiteko. Herri honetako herritar konprometituen artean asko izan zarete ardura sozialak dituzuenak herriko bizitzan. Konpromiso hori izan da Demoarso ariketari sinesgarritasun ukaezina eman diona. Horri esker, kalitate paregabeko prozesua izan da.


Frantziska Iragorrik eman zuen lehen bozka Oiartzunen.

• E maitzek bolumen izugarria dute. Milaka lagun mobilizatu genituen Demoarsok egindako deialdiari jarraituz. Ez da inoiz horrenbesteko mobilizaziorik lortu Oiartzunen.

Baina gehiago ere esan daiteke. Euskal jendarteari ikasgai garrantzitsu bat eman diogu. Praktika demokratikoak seriotasuna eskatzen du, bai prozesuan bai erabakitzeko orduan. Herri honi bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen diotenek, gaur-gaurkoz uko egiten diote bide horretan bere proposamenak egiteari. Gu guztion artean ukazio hori gainditu dugu.

Bide hau denon artean egin behar dugun aldetik, egindakoarekin erakutsi dugu, herri moduan jarduteko, gehiengoak bildu behar direla eta erabakiak hartzeko arkitektura sendoak eta prozesu sakonak antolatu behar direla. Hemendik aurrera ezer ez da lehen bezalakoa izango, demokrazian oinarritu eta demokraziaren bidetik aurrera egin beharko dela (eta nola egin) erakutsi diogu herriari eta Euskal Herri osoari.

Emaitzak ezagutu genituen momentuan ideia bat eman genuen: Demoarso ariketak XXI. mendeko herrien kultura politikoan sartu gaitu. Parte-hartzean eta erabakitzean oinarritzen diren gizarteen taldean sartu gaitu. Hori zuei guztioi esker izan da.

Milaka herritarrek hartu zuten parte martxoaren 19an.

Adin tartea

Herritarrak

1999-2001* 226

Bozkak Parte-hartzea 106

46.90

1994-1998 487 196 40.25 1989-1993 483 189 39.13 1984-1988 514 230 44.75 1979-1983 606 268 44.22 1974-1978 904 365 40.38 1969-1973 835 354 42.39 1964-1968 830 370 44.58 1959-1963 760 351 46.18 1954-1958 683 310 45.39 1949-1953 602 234 38.87 1944-1948 574 217 37.80 1939-1943 365 122 33.42 1934-1938 304

68

22.37

1929-1933 207

38

18.36

<1928 109 8 7.34 GUZTIRA 8.489 3.426 40,36 * 2001eko martxoaren 19a baino lehen jaiotakoak

gure esku dago

Herri eragileak |

251



Urtean zehar


Urtean zehar berri izan dira

16/05/08 Adolfo Leibar Axpe Oiartzungo kulturaren sustatzaile eta eragile nagusietakoa hil egin zen. Urtekari honetako batzordekidea izana urte askoz, Oiartzungo Udalak omendu zuen azkenekoz 2013ko Xanisteban bezperako kultur ekitaldian. 16/05/14 Katerin Artola Telleria dantzari oiartzuarra Euskadiko Gazteen Soinu Zahar Txapelketako irabazle, Legazpin.

16/05/15 Urteroko usadioari eutsi diote Munuaundi inguruko baserritarrek. Izan ere, San Isidro eguna ospatu zen Munuaundiko kaskoan. Eguraldia lagun, haur, gazte eta helduak bertaratu ziren Aramendi baserriko Jokin Mitxelena apaizarekin arrosarioa errezatzera. Gero, gurutze ondoan elkartutakoek propio prestatutako mokadu gozoak eta sagardo freskoa probatu zituzten. Toka txapelketan ere ibili ziren gaztetxo nahiz helduak, baita kilkerrak harrapatzen ere.

254 | urtean zehar

16/05/15 Musika Eguna ospatzen zutela, Zuberoako UrdiĂąarbe herrian izan ziren Haurtzaro Ikastolako ordezkariak, Zuberoako bi ikastolen eta Haurtzaro Ikastolaren arteko harreman proiektuaren harira. Hango musika eta kultura ezagutzeaz gain, Haurtzaro Ikastolako LHko 4. mailako ikasleak egongo diren egoitza bisitatu zuten, Iribarnen.

16/05/17 Bertso festa arrakastatsua ospatu zen Madalensoro pilotalekuan. XI. Bertso Jaialdian 222 gaztetxok parte hartu zuten, Bertsozale Elkarteak martxan jarritako proiektuaren harira. Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako LHko 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten, baita bi ikastetxeetako Bertso Eskolako gaztetxoek ere. Izan ere, ikasturte osoan zehar LHko ikasle horiek bertsolaritza landu dute ikasgeletan. Hala, taldeka bertso sorta ederrak eskaini zituzten. 16/05/19 Oiartzungo enpresa ertain eta ttikiak (50 langile baino gutxiago dituztenak) euskalduntzeko Lanin egitasmoa aurkeztu zen lan-munduko eta euskalgintzako eragileen aurrean. Aurkezpena Jexux Leonet alkateak, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak, Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak eta Mikel Urdangarin Ahizeko aholkulariak egin zuten.

16/05/27 Oiartzungo Haurtzaro eta Elizalde ikastetxeek planto egin zioten LOMCE zein Heziberri 2020k agintzen duten


Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketari, EAEko beste 174 ikastetxek egin zuten moduan. Hori dela eta, Oiartzungo Hezkuntza Topaguneak deituta familiako argazkia atera zuten Doneztebe plazan bildutako lagunek pankarta baten atzean.

16/06/06 Villanueva i la Geltru herrian (Bartzelona) jokatu zen 2016ko Slalom txapelketa. Euskadiko Txapelketan egindako markari esker, Haurtzaro Atletismo taldeko Ane Asensio oiartzuarrak lortua zuen parte hartzeko txartela. Iturriozko atletak Bartzelonan jokatutako Espainiako Txapelketa irabazi zuen, 25�94 denbora eginda kanporaketako finalean.

16/06/12 Lehenengo mailako Oiartzun taldeak denboraldiko azken partida jokatu zuen Karla Lekuona zelaian. Lehenengo mailako taldea izaten jarraituko duela ziurtatuta, Jon Alkorta entrenatzaileak balorazio baikorra egin zuen amaieran.

16/06/17 Etxebeneko lorategiari izena aldatuta, Hipatiaren lorategia inauguratu zuten. Haurtzaro Ikastolako LHko 4. mailako ikasle taldeak hartu zuen ekimenaren lekukoa eta oso inaugurazio ederra atondu zuen.

16/06/24 Garaipenarekin egin zuen debuta Andoni Ugalde pilotari oiartzuarrak, Astelenan. Herritarrez inguratuta debuta egin zuen Andoni Ugalde pilotari oiartzuarrak, Asperekin. Izan ere, Astelena pilotalekua oiartzuarrez bete zen aurrelariaren debutean. Herritarren animoekin eta Barriola beteranoak lagunduta, aisa irabazi zuen Ugaldek Jaka eta Zubietaren aurkako partida, 9-22 hain zuzen.

16/07/09 Skate parke berria inauguratu zuten, Gaetxe ondoan. Eskolek, erakustaldiek, zozketak eta saio libreak osatu zuten egitaraua. Irekiera ofizialeko giroa, berriz, DJ batek eta speaker (hizlari) batek animatu zuten. Udalak Muturreko Kirolak eta El Establo Pirata skate eta scooterzaleen elkartearen laguntza izan zuen antolakuntzan.

15/07/09

Uda iristearekin batera, Lartaun Abesbatzak musika eta erritmo hegoamerikarrez beteriko kontzertu berezia eskaini zuen, Hipatiaren lorategi magikoan. Tango, bolero eta habanerak perkusioaz lagundurik, euskal abestiekin nahastuta, uda gau baterako fusio goxo eta interesgarria eskaini zuen Maddalen Dorronsorok zuzentzen duen abesbatzak. urtean zehar |

255


16/07/10 Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrenaren karietara, logo-ideien lehiaketa jarri zuen martxan bertako Kontseilu Errektoreak. Lehiaketaren helburua 50. urteurreneko ospakizun ekitaldietan Haurtzaro Ikastolarekin identifikagarria izango zen logo-ideia sortzea izan zen, Haurtzaro Ikastolaren logoa integratuko zuena. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak Fabian Iraola Haurtzaro Ikastolako gurasoak egindako lana saritzea erabaki zuen. Asier Bergaretxe lehendakariak 300 euroko saria eman zion.

16/07/27 Xanistebanetako suziria Haurtzaro Ikastolak jaurtitzea erabaki zuen Festa Batzordeak, 50. urteurrena bete zuelaa ospatzeko; bestalde Oiartzun 2016 urtekariko elkarrizketa nagusia Juanito Arozena Egimendia txistulariari egin zitzaion.

16/07/28 Haurtzaro dantza taldeko 40 dantzari -10 eta 17 urte bitartekoak-, 4 irakasle, 3 txistulari eta 8 laguntzaile uztailaren 28an abiatu ziren Txekiar Errepublikako hiriburura. Bertan Pragako Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartu zuten ilusio handiz.

256 | urtean zehar

16/07/30 Altzibar auzoko Anixeta tabernak bere ateak itxi zituen. Horrela, duela 75 urte Militxoko Anixeta Agirrezabalak martxan jarritako negozioak agur esan zion orain arte egindako ibilbideari. Amaren faltan, haren alabak, Mari Jose Egiazabalek, eman zion jarraipena tabernari eta, erretiroa hartu zuenez, bukaera eman zion negozioari.

16/08/04 Luisa Isasa eta Jose Mari Legorburu oiartzuar nagusiei Oiartzungo Udalak omenaldia egin zien.

16/08/15 Xanistebanetan, herriko ondarea jaso eta herritar guztientzat eskuragarri jartzeko ahaleginean Oiartzungo Udalak kaleratzen duen Mugarri bildumaren 23. zenbakian honako gai hau aurkeztu zen: ÂŤKaparetasuna eta odol-garbitasuna Oiartzunen. XVI.-XIX mendeakÂť. Lan bikaina egin zuten Denis Alvarez Perez-Sostoa eta IĂąaki Garrido Yerobi historialariek.

16/08/19-20 Bidasoa Askatasun Bideak elkarteak antolatuta, Bigarren Mundu Gerrako mugalariei omenaldia egin zitzaien: lehendabizi, Oiartzungo Sarobe baserriko Pako Iriarteri; hurrengo egunean, berriz, Altzibar auzoan Torre baserriko Pedro Arbideri eta Maria Garaiarri.


16/09/04 OKEko emakume talde nagusiak hasiera eman zion LaLiga Iberdrolari, Bartzelonako Espanyol taldearen aurka, Karla Lekuona zelaian. Zaleek ez zuten huts egin Ugaldetxon.

16/08/25 Oiartzungo Itsaslapurrak taldeak ARC 2 Liga irabazi zuen eta bide batez hurrengo denboraldian bigarren mailan lehiatzeko txartela eskuratu zuen. Ekainaren 25ean ARC 2 Ligan Donibane Lohizunen hasitako bideari amaiera bikaina eman zion Rufo Urtizbereak gidatutako taldeak.

16/09/03-04 Oiartzun Europako Herri musikaren gune nagusia bilakatu zen bi egunez. Soinuenea-Herri Musika Txokoaren 15. Jardunaldiak tarteko, Centro Etnográfico Joaquín Díaz (Urueña, Gaztela eta Leon), Centro de Música Tradicional Sons da Terra (Sendim, Portugal) eta Soinuenea (Oiartzun) museoen helburu eta lorpenen aurkezpen-hitzaldiak izan ziren Joaquin Diaz, Mário Correia eta Juan Mari Beltranen eskutik. Gero, Hots Kaleidoskopioa kontzertua izan zen Done Eztebe plazan, musikari hauekin: Portugalgo Brigada Victor Jara taldeko laukotea, Gaztela eta Leongo Manuel Perez eta Euskal Herriko Juan Mari Beltran hirukotea.

16/09/09 Iturriotz auzoko Iturri-berri elkarteak harmonia ederrean ospatu zuen 50. urteurrena, festa giroan. Eguerdian hasi ziren ekitaldiak, herri kirolen erakustaldi bikainarekin. Gero, familiako argazkia atera ondoren, etorri zen mahaiaren bueltan esertzeko tenorea, bazkari-legea egiteko aitzakiarekin. 110 lagun elkartu ziren frontoian. Ospakizunek gau arte iraun zuten.

16/09/17 Elizalde Herri Eskolak hirugarren urtez bertso bazkaria antolatu zuen, Oiartzungo Bertso Eskolaren laguntzarekin. Kategoriko bertsolariak elkartu ziren saioan: Ander Lizarralde, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea Leire Beloki izan zen, eskolako gurasoa.

16/09/23 Karmele Mitxelena Etxebeste oiartzuarrak 25. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa irabazi zuen, Bigarren eskuko bihotzak lanari esker.

16/09/30 Lehenengo sektorea biziberritzeko Udalak –Behemendiren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin– martxan jarri zuen Lurbizi egitasmoko lehenengo proiektuak Makutso agroaldean jarduera profesionalerako bi baratze martxan jartzea izan zen. Eremuak esleitzeko, Behemendik lehiaketa publikoa egin zuen uztailean, eta hango emaitzen ondoren, Arraztalo Elkarteak eta Elika Kooperatibak lantzen dituzte baratzeak.

urtean zehar |

257


Kilometroetan. Laugarren edizioan nagusitu ziren oiartzuarrak, Gipuzkoako ikastoletako ikasleen arteko lehian.

16/10/01 Zuberoako Aloze ikastolako 16 ikasle eta 2 irakasle Haurtzaro Ikastolan izan ziren hiru eguneko egonaldia egiten. Ekimen hori Elkarrekilan Euskal Herria egitasmoan kokatu behar da. Izan ere, Haurtzaro Ikastolak hitzarmena egin zuen Zuberoako Basabüruako Aloze eta Sohütako ikastolekin trukeak sustatzeko.

16/10/01 Udazkenarekin batera iritsi zen Garmendi txokolategia eskuz aldatzeko garaia. Horrela, orain arteko nagusiek, Josebe eta Estibalitz Iragorri Gaztañaga ahizpek, festa goxo baten bitartez agurtu zuten 22 urtetan egindako ibilbidea eta, bide batez, ongi etorria eman zioten Eddu Viñas Zapirain gazteari, negozioan jarraitzen duen iturrioztarrari.

16/10/15 Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, Urkabeko I. Igoera egin zen. Lasterketa motz bezain gogorra (1,6 kilometroko ibilbidean 191 metroko igoera metatua) Beñat Katarain eta Leire Fernandez korrikalariek irabazi zuten. Elurtza Etxebeste eta Aritz Leonet izan ziren lehen oiartzuarrak.

16/10/17 Haurtzaro Ikastolak kalejira batekin hasi zituen bere 50. urteurren ospakizunak. Izan ere, Haurtzaro Ikastolak 1967ko urriaren 16an hasi zuen bere ibilbidea, 18 ikaslerekin, Arantza Madariaga eta Ines Olaziregi oiartzuarrak andereño zituela. Mende erdi geroago, Haurtzaro Ikastola irakaskuntza kooperatiba integrala da eta Ikastolen Elkarteko partaide; 0 eta 16 urte arteko 1.007 ikasle ditu eta 121 langile, horietatik 90 irakasle.

16/10/01 Izar Etxeberria dantzari oiartzuarrak irabazi zuen Euskadiko X. Soinu Zahar Txapelketa, Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian, laugarrenez.

16/10/02 Haurtzaro ikastolako DBHko 3. mailako ikasle taldeak eraman zuen Erronkako saria Bergaran ospatutako

258 | urtean zehar

16/10/22 I. Intxixu Skate Jaialdia ospatu zen Oiartzungo Skate Parkean eta herriko gaztetxoek ez zuten huts egin. Animazio handia sortu zen eta arrakasta handia izan zuten txapelketek.


torikoak ikertzeko eta hedatzeko; azkenik, herriko ondarea katalogatzeko lana bultzatzeko eta ezagutzera emateko.

16/10/23 Haien ahalegina aitortzeko, Haurtzaro Ikastola sortzea eta bizirik irautea lortu zutenek eta hasierako bi andereñoek ere merezitako omenaldia jaso zuten, 50. urteurrenaren karietara. Horretarako, Jaialdi Nagusia antolatu zen Doneztebe plazan.

16/10/31 Abaraxkako kideek antolatuta, Gau Beltza ospatu zen herrian, hirugarrenez. Herriko ttiki eta gaztetxoek Arimen Gaua ospatzeko asmo garbia azaldu zuten. Etxetik mozorrotuta etorri ziren gehienak, zein baino zein txukunago. Horretarako, Kontzejupe atzeko plaza ere ederki atondua zegoen kalabazaz josia, sua ere ez zen falta ilunari argi pixka bat emateko.

16/11/02 Oiartzungo ondarearen zaleak elkarte sortu berria aurkeztu zuten Arantza Lekuona eta Elena Zalakain oiartzuarrek. Elkarte berriaren helburuak azaldu zituzten, besteak beste Oiartzunen dagoen Arizmendienea etxea bere horretan zaintzea elementu originalekin eta zaharberritzea, publikoari ireki ahal izateko eguneroko bizitzaren eta historia txikiaren museo gisa, bailarako historiaren eta memoriaren inguruko interesa sustatzeko jarduerak antolatzeko. Etxe horrekin eta alde zaharrarekin lotura izan dezaketen dokumentu edo aipamen his-

16/11/09 Oiartzunen bizi den Jose Luis Paulin Seijas sendagileak lankidetzari buruzko liburu bat argitaratu zuen, Bellaterra argitaletxean. Cooperación: Verdades, mentiras, y vivencias de una ¿utopía?’ izenburupean, lankidetzaren mundua zabaltzea izan da egilearen helburua. 16/11/15 Oiartzungo udal ordezkariek auzo batzarrak egin dituzte 2017ko aurrekontuak zehazteko eta auzoetako eskariak jasotzeko.

16/11/23 80 urte bete zituzten oiartzuarrek omenaldia jaso zuten. Atalaya jatetxean ospatu zuten eguna, jai-giroan.

16/11/26 Arditurriko txondorra piztu zen jai -giroan, bertsolariek eta tobera-joleek lagunduta. Jose Billaluze Leatza, Jose Manuel Etxarte Trumoia, Josetxo Arbelaitz Baxerri eta Josetxo Arbelaitz Ttakalo izan ziren protagonista, azken hilabete osoan arituak ziren-eta prestaketa lanetan, Arditurrin. Jeurtean zehar |

259


xux Leonet alkateak izan zuen txondorra pizteko ohorea. Lehendabizi brasa bota zuten tximiniatik, gero egur txikiak, eta berehala piztu zen txondorra.

16/12/03 Ttu-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Abaraxka Ludotekak eta Oiartzungo Udalak antolatuta, arrakasta osoz egin zen Euskararen Nazioarteko Eguna, Doneztebe plazan. Goizez nahiz arratsaldez, aldarrikapena eta festa uztartu ziren, euskararen aldeko egunean.

16/12/27 Urrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso zuen Petra Lekuona Fundazioak.

16/12/17 Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta herriko eragileen eskutik, Txerri Eguna eta Ganadu feria mundiala antolatu zen Beheko Plazan.

16/12/17 Euskal Herriko II. Truk txapelketa antolatu zuen Oiartzungo Gure Esku Dago-k, Madalensoro pilotalekuan. Denera 55 bikote animatu ziren eta txapela Jokin Irastorza eta Imanol Ugalde gazteek eraman zuten.

16/12/21 Galtzata baserriko gaztak brontzezko saria jaso zuen nazioarte mailako lehiaketan. 16/12/22 Ibargain Musika Eskolako kideek Gabonetako 21. Kontzertu bikaina eskaini zuten Doneztebe parrokian.

16/12/23 Anarik kontzertua eskaini zuen udal areto nagusian, Antiju Morik talde feministak eta Oiartzungo Udalak elkarlanean antolatuta.

260 | urtean zehar

17/01/13 Elika kooperatibak aurkezpen saioa egin zuen udal areto nagusian, Jakoba Errekondo gonbidatuarekin. Makutsoko agroaldean hasi dira lanean, elikadura burujabetzaren bidea jorratzeko helburuz.

17/01/16 Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen taldeak denboraldiko lehendabiziko garaipena eskuratu zuen Bartzelonan, Espanyol taldeari 0-2 irabazita. Joana Arranz eta Carol Gonzalez izan ziren goleatzaileak. 17/01/19 EkhiĂąe Rivas Ruiz txirrindulari gazteak Gipuzkoako Pistako Saria-Bioracer irabazi zuen.


17/01/29 Inude eta Artzainen konpartsak Oiartzungo kaleak jai-giroz jantzi zituen. Lide Romero Lekuona eta Oier Elgeta Tolosa izan ziren Inude eta Artzain Nagusiak.

17/02/04 Kontxa Murgia zenari omenaldia egin zitzaion, hamazazpigarrenez. Oiartzungo Udala eta Fato Cultural Daniel Castelaoren eskutik, poesia emanaldia, dokumentalaren aurkezpena eta lore eskaintza egin ziren.

17/02/04 Euskal Herria-Katalunia Jaialdia egin zen herrian, Gure Esku Dago taldeak antolatuta.

17/02/08 Bi urte bilakaera prozesuan aritu ondoren, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) ematen duen zigilu ekologikoa lortu zuen Arraztaloren barazkien ekoizpenak.

17/02/12 Izaro Telletxea Delgado dantzari oiartzuarrak irabazi zuen Oiartzungo Soinu Zahar txapelketa. 17/02/19 Intxixuak eta Sorginak iritsi ziren herrira. Bandera igoerarekin, Ihote festa ospatu zen. Goizean, Elizalde Herri Eskolako ikasle-irakasleek desfile alaitsua egin zuten. Arratsaldez, Haurtzaro Ikastolakoek burrunba mundiala antolatu zuten, giroa suspertzeko. Hurrengo egunean, puska biltze jendetsua egin zen auzo guztietan.

17/02/24 Oiartzungo bi taldek parte hartu zuten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan: Lexoti taldea eta Martzelina taldea. Lehenengo taldekideak izan ziren: Leire Beloki, Karlos Ibarguren, Jokin Irastorza, Ander Lizarralde, Mirari Martiarena eta Jon Otegi. Martzelina osatu zutenak, berriz, Jon Diaz de Mendibil, Itziar Etxegia, Iker Goia, Josu Ibarguren, Jon Martin, Iraitz Mateo eta Juanito Mitxelena. 17/03/05 77 emakume oiartzuar izan ziren Lilaton lasterketaren 28. Ekitaldian.

17/03/08 OTXE Oarsoaldea Txirrindularitza Klubaren taldeen aurkezpena egin zen.

17/03/08 Emakume Feministen hamabostaldia antolatu zuen Oiartzungo Emakume Feministen asanbladak. Besteak beste, dokumentala, 10 urteko ikasleekin tailerra, hitzaldiak, bazkaria, eskulanen erakusketa, antzerki saioa‌ antolatu ziren. urtean zehar |

261


.

17/03/18 Maider Zabalegi musikari oiartzuarrak hamar abestiz osatutako bakarkako lehen diskoa aurkeztu zuen udal areto nagusian, arrakasta osoz. Ia hamar urteko etenaren ondoren, Zuei izeneko diskoa aletu zuen lepo bete zen aretoan.

17/03/19 Haurtzaro Ikastolako DBHko 3. mailako 32 ikasle Bretainiara joan ziren trukea egitera Gwiseny herriko (Finisterre departamentua) Diwan eskolako kideekin.

17/03/19 2016an jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko, Atsolorra egin zen.

17/03/19 Oiartzungo Gure Esku Dago dinamikak antolatuta galdeketa egin zen Oiartzunen. Emaitza aldetik izugarria izan zen. 3.426 oiartzuarrek parte-hartu zuten Herri Galdeketan, zentsuaren %40,2ak. 17/03/22 Haurtzaro Ikastolako DBHko hiru ikaslek Azkue Saria irabazi zuten. Libe Gargallok Itsaso poesiarekin (2. saria); Lohizune Telletexea Paradisuan bihotz erdia falta ipuinarekin (1. saria) eta Anne Arrizabalagak Nahi nuke, behar nuke poesiarekin (1. saria)

262 | urtean zehar

17/03/31 Kirol Astea izan zen hirugarrenez, hilaren 27tik 31ra. Besteak beste, mendiko lasterketa, surfa, emakumeak kirol kazetaritzan eta mendi dokumentalen garapena aztertu ziren. Era berean, Periko Sanroma Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaileari eman zitzaion II. Kirol Saria.

17/04/02 Oiartzungo IV. Flauta Jaialdia antolatu zuen Oiartzun Flauta Taldeak. 110 musikari elkartu ziren eta egun osoz alaitu zuten herria.

17/04/02 Jokin Irastorza oiartzuarra txapeldunorde Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketan, Azpeitian. Aitor Iparragirre Haurtzaro Ikastolako gaztetxoak, berriz, Bertso Paperetako aipamena jaso zuen. 17/04/02 Dantzari-harrobi oparoak girotu zuen Oiartzungo bailara. Guztira 256 dantzari elkartu ziren V. Dantzari Txiki Egunean, Haurtzaro dantza taldearen ekimenez. 17/04/04 Tropel alaitsuak zeharkatu zuen Oiartzungo bailara. Seigarren egunean iritsi zen 20. Korrika, Zirkorrika. Eguraldi bikaina lagun, lekukoak ez zuen laguntzailerik falta herrian barrena egin zuen ibilbidean. 17/04/11 Maialen Oiartzabal oiartzuarrak irabazi zuen Espainiako txapelketa, Sky Freestyle kategorian.

17/04/14 Luken Jimenez Elizondo txirrindulari gazteak urrezko lau domina lortu zituen Tafallan, Pistako Espainiako Txapelketan. 17/04/23 Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak beste urtebetez 1. Mailan jarraitzeko txartela gero eta gertuago dauka, Tenerifeko UD Granadilla taldeari 1-0 irabazita Karla Lekuona zelaian. GOIZARIN


Oiartzun argazkietan


San Ignazio eguneko prozesioa (31-7-1941). Done Eztebe parrokiako kanpandorrearen azpian dagoen San Anton Ermitaren inguruan.

Mendiburun estatua (31-7-1941). San Ignazio Eguneko prozesioaren ondoren. Juanito Arozena eta Joakin Mendizabal.

264 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Xanixtebanak. 1940. urte ingurua. Garmendi basarriko senideak, zortzikoa dantzatzen.

Iturriozko festak, Santiyuak. Ijitoen festa. Exteban Iriarte Estrataburu. makurtua eskuinean.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

265


Sahasti, (Sarasti), (Sasti) baserria, egun desagertua. Erre egin zen. bere lekuan etxe berri bat eraiki zuten. Azken bizi izan zirenak Odriozola familia, Odriozola-Arozena familia. Iturriotz auzoa.

Silbestre paragueroa eta Joxe katxarreroa. 1971. urtea. Zamateta etxe aurrean.

266 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Txipi-Berri baserria, 2015ean desagertua. Gurutzera doan bide bazterrean kokatzen zen. Bertan azken bizi izan zirenak, Gelbenzu-Olaiz familia.

Rafael Pikabeak eraiki zuen etxe hau, bere palazioaren zaldi tokia izateko (egun desagertua dago). Gero Uranga familiak erosi zuen. 1975-80 urte inguruan erre egin zen. Etxezarreta Murua familia bizitzen zen, zaindari bezala. Txaparre aldean zegoen.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

267


Xanistebanak, 1975-8-3. Udal Korporazioa meza nagusira. Aurrean, txistulariak eta aguazilla, Claudio Sein, banderakin.

Santa Zezilia eguneko kontzertua (1977-78. urtea), Oiartzungo elizan. Txistulariak, ezk. eskuin.: Juanito OĂąatibia, Juanito Arozena, IĂąaki Bergaretxe, Pedro Mari Mitxelena, Juan Mari Ormazabal, Lartaun abesbatza.

268 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Txomin Perurenaren jarraitzaleak, Bartzelonako Munduko Txapelketan.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

269


1942-09-07. Zurkoko Benita, Aranbideko Karmen Elizegi, Garmendiko Frantxiska Iragorri, Garbunoko Enkarnazion, Garmendiko Karmen Iragorri.

1936-07-18. Atzean: Petrinekoa, Albixturko Anttoni, Garmendiko Frantxiska Iragorri, Enkomenteneko Maitxo. Aurrean: Anttonina Karrikakoa, Iturraldekoa.

270 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


1929. Atzekoak: Karabinero baten alaba, Kinkirriñenekoa, AlmazenekoMaitxo, Estrataburuko Joxepa Iriarte, Anbulikua, Almazeneko Kristina, ... Garmenditxikiko Kontxesi. Erdian: Aristizabalkoa, Roxali Altamuarrikoa. Aurrean: Regina Iragorri Garmendikoa, Maritxu Iragorri Etxetxikikoa, Karolina Iza Ugartekoa, Xegunda Iza Ugartekoa.

Kristina Txokokoa, ... , Matxi Torrekoa, Anttonio Gartxitenekoa (Etxebeste), Rosita Ibañez.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

271


Soka dantza. Ospitale zaharra obretan, 1989. urte inguruan begiratuta. Etxe horretan jarri zen ManuelLekuona Biblioteka 1989 urteant

1952-08-03 Mutilak: Garmendiko 8 anaiak. Neskak: IĂąaxi Arbelaitz Garmendi txikikoa, Gartxitenekoa, Baleyonekoa, Luisa Iragorri Garmendikoa, Maria Jesus Arbelaitz Garagartzakoa, BegoĂąa Olaiz Hirutxikikoa, Maria Jesus Olaiz Hirutxikikoa, Kontxita Olaiz. Txistulariak: Joxe Mendizabal eta Xantua aita-semeak. Ospitale zaharra obretan, 1989. urte inguruan begiratuta. Etxe horretan jarri zen ManuelLekuona Biblioteka 1989 urteant

272 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


OIARTZUN ARGAZKIETAN |

273


Mojen eskolan, 1967-1968 ikasturtean.

274


ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea:

• Josune Cousillas Aramanedi

• Joxan Eizmendi Garate

• Goiatz Labandibar Arbelaitz • Jaione Ugaldebere Sarasua

IDAZLE LANKIDEAK Colaboradores Literarios • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Abaraxka Agirrezabala, Edurne Arbelaitz, Iñakiren sendia Arbelaitz, Orkatz Arraztalo Elkartea Auntxa Trikitixa Eskola Azpiroz, Domi Azpiroz, Guruzne Delgado, Josu El Watan Elizalde Herri Ikastetxea Emarri taldea Esnaola, Imanol Estévez, Xosé Etxabe, Juan Mari Etxebeste, Onintza Galardi, June Galdos, Maialen Gartzia, Erik Gelbentzu, Emeren eta Jenaro Gelbentzu, Maixux eta Manoli Goikoetxea, Arkaitz Gure Esku Dago Haurtzaro Dantza Taldea Haurtzaro Ikastola Herce, Gorka Herri Musikaren Txokoa-Soinuenea Ibargain Musika Eskola Ibarguren, Karlos Intxixu-AEK Euskaltegia Intxixu Herri Kultur Lantaldea Iturri Iturriotz, Joxe Mari Jauregi, Luis Mariren sendia Kattin Txiki Kazabon, Antton Kilirikupe Korta, Lur Labandibar, Goiatz Lardi, Ane

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Lartaun Abesbatza Legorburu, Asier Leibar, Lide Lekuona, Enrike Lekuona, Sorkunde Leoz,Mikel Lizarralde, Ander Lopez, Joxe Migel Luberri Ikasgune Geologikoa Martiarena, Mirari Martin, Alaia Matelo, Suberri Mendizabal, Agustin Mendizabal, Anton Mitxelena, Karmele Mitxelena, Xixili Noble, Aitzuri Odriozola, Irati Oiarpe Kirol Elkartea Oiartzungo Kempo Kai Oiartzun Kirol Elkartea Oiartzungo Flauta Taldea Oiartzungo Ondarezaleak Salaberria, Eneko Sanroma, Periko Toledo, Aintzane Torres, Jose Angel Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea Txinalka, Oiartzungo Helduen Antzerki Taldea Txost, Errebote Taldea Ugalde, Andoni Ugaldebere, Jaione Urmendi Haur Eskola Vega, Nagore Zabalegi, Maider Zalakain, Lorena Zapirain, Miren Zapirain, Xabier


aurkibidea 3 5

Alkatearen agurra Editoriala

elkarrizketa 8

Xixili Mitxelena

historia 24 27 32 37 41 47 56 57 61 65 73 77 80 89 90 94

Haur langile haiek Albaola Peluko feloagatarrak, Oiartzungo lehenengo hidalgoak Concha Murguia e Oiartzun: a irmandade en estado puro Baserriko ahotsak Urte askoan, Haurtzaro Ikastola! Haurtzaroko Bertso Eskolak 35 urte Emakumea-Haurtzaro Ikastola Arbide / Urdiñola / Arizmendienea etxearen jabetza bilakaera Goiz eder argitik esku izoztuen egunsentira Oiartzuarron ondarea ezagutzeko modu ugariak: Urkabeko ‘Galbariyuaren’ adibidea Oroimen historikoa berreskuratzen: Bigarren Mundu Gerrakomugalariak ezagutuz ‘Sutar’ eskultura: Oiartzungo harrespilak eta Oteiza, Anton Mendizabalen eskutik Ikurrina 1983. urtean: 'bandera legea' Xixario Zalakain harategia 1940-2017 Iturriotz auzoko Iturri-Berri elkarteak 50 urte bete ditu

seme-alabak 98 101 104 106 108 112 116 118 123 128 131 135 136 142

Lide Leibar Karmele Mitxelena Etxebeste Periko Sanroma Maider Zabalegi Karlos Ibarguren Olalde Enrike Lekuona Ibarguren Luis Mari Jauregi: dena ematen zuen gizona Juan Mari Etxabe Xabier Zapirain Arbide Edurne Agirrezabala Ugaldebere Andoni Ugalde Muguruza Miren Zapirain Arbide Maixus eta Manoli Gelbentzu Mitxelena ahizpak ‘Hau leku aittorra!’ Oiartzun haraneko kanta eta bertso zaharren bilduma berriko berriemaileak

kultura 146 148 150 152

Luberri Soinuenea-Herri Musikare Txokoa 2016. urtean Berotasuna eskuz esku 20. korrika. AEK


154 155 156 157 158 160 166 168 170

Kirola 180 181 184 186 189 190 192

Zer dakizu zure herriaz? Txinalka antzerki taldea Gogoa(n) Auntxa Trikitixa eskola Lartaun Abesbatza Ibargain Musika Eskola Intxixuteria Bi ikuspuntu, ibilbide bakarra Etxebeneko lorategia Hipatiarena bihurtu zenekoa Zerk bultzatzen gaitu harria tiratzera? Oiarpe KE Oiartzun Kirol Elkartea 2016-2017 Urtea oparoa izan da Oiartzungo kirolarientzat Intxixu Trail-Girizia, mendi-lasterketa bat baino gehiago Kenpo Kai Txost

Irakaskuntza 196 202 204 206 209 213 214 217 218 220 224

50 urte ez direlako egunero betetzen Haurtzaro, Ikastola jasangarria da! Haurtzaro Ikastola, bizitzarako hezkuntza Haurtzaro Ikastola, “haur hezkuntza eraldatzen� Haurtzaro Ikastola, Literaturaren bidean H/haurtzarotik landutako oinarria Talogile izan gara Elizalde Herri Eskola - eskola jasangarria Elizalde Herri Eskola amets parekideak Irakurketa partekatua LH2n Elizalde BHI. 2017-2018 ikasturteko jardueren kontakizuna Paperezko ametsak, herriko haurrek egia bihurtutako ametsa

Herri eragileak 228 230 232 234 237 240 242 247 248 254

264

Arraztaloren aurrerapausoak, nekez, baina ilusioz beteak Killirikupe, emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo Eskola 600 bidoi - El Watan Elika kooperatiba elkadura burujabetasunaren bultzatzaile Arizmenditarren etxea Torri gukin Intxixu HKL Itturri Oiartzungo Merkatarien Elkartea 2017ko martxoaren 19ko herri galdeketa Oiartzunen

Urtean zehar berri izan dira Oiartzun argazkietan


Easo Motor Lintzirin poligonoa, 10 OIARTZUN

Tel.: 943 26 03 91


Oiartzun Egunero zerbait hobeago. Alcampo bizitza.

Xanisteban Zoriontsuak

obras de urbanizaciรณn edificaciรณn excavaciones y movimientos de tierras vivienda unifamiliar

c/ elbarrena, 4 poligono lambarren OIARTZUN

obra de urbanizaciรณn

tel: 943-51 03 12 - 943 51 65 97

equipamiento deportivo

alzola@alzolaconstruccion.com



Xanistebanetako kartel lehiaketako haurren saria

Ander Irazoki eta Josu Zabala.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.