2014 urtekaria

Page 1

OIARTZUN 2014


Azala: 2014ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Andoni Videira Vazquez

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977




44. zenbakia OIARTZUNen, 2014ko ABUZTUAREN 2an



Agur t’erdi oiartzuar guztiei.

Beste urtebete pasatu da eta hemen natorkizue Xanisteban jaiak zoriontzera. Aurten ere, azken urteetan bezala, jai xumeak izango ditugu (krisi ekonomikoa dela eta); hala ere, ziur gaude oiartzuarrek gogotsu biziko dituzuela aurtengo Xanistebanak ere, herriko festak parte-hartzaileak, errespetuzkoak eta parekideak bihurtuz.

Azkeneko hau krisi ekonomikoaren legealdia dela esan dezakegu: bankuen espekulazioak eta diru goseak sortutako egoera larri honen eragina herritarrok eta Udalok pairatu dugu.

Horren harira, Udala aurrekontuetan egokitzapenak egiteko beharrean suertatu da egoerari erantzuteko, eta une zailak pasatu ditugu (bai udal agintariok eta baita herritarrek ere). Baina egoera zailetan alternatibak bilatu behar dira, gure eredu propioak indartu, eta oiartzuarrek ezin hobeto erantzun diote egoera honi: auzolanean, herritarren parte-hartzeari esker.... Erakutsitako jarrera eta ardurarengatik, eskerrak eman behar dizkiet Udalaren izenean oiartzuarrei. Gaur egun, eta herritar guztien laguntzarengatik, Udalaren egoera hobetzea lortu dugu, baina oraindik ekaitzaren mehatxupean gaude, atzeraldi ekonomikoa ez baita bukatu. Ordezkari jakin batzuek atzeralditik ateratzen ari garela saldu nahi diguten arren, hori ez da herrian islatzen. Ez da nahikoa krisi honetan sartu gaituzten bankuak “salbatzearekin”, horrek guztiak herritarrengan eraginik ez badu, asko eta asko baitira gaizki pasatzen ari diren familiak. Guk argi dugu ezin dugula berriz ere aurreko hankasartzeetan eta neoliberalismoak markatutako ereduetan erori. Horregatik, benetan uste dugu lantzen ari garen eredu justuagoari eutsi behar diogu.

Euskal Herriko egoera politikoa aipatu nahi nuke lerro hauetan. Bakearen eta normalizazioaren bidea ez da erraza izaten ari, oztopo ugarirekin topo egiten ari gara euskaldunak prozesu honetan. Baina aurrera goaz, Espainiako eta Frantziako estatuek hala nahi ez izan arren... Horren erakusgarri argi ditugu gure herrian bertan aurten jasan ditugun inposaketak:

– Espainiako Estatuak agindu ugari bidali ditu Udalera: administrazioan euskara normalizatzeko hartutako erabakien eta kontratazio publikoetan euskara lehenesteko Gipuzkoa mailan hartutako kontsentsuaren kontra egin du epaitegietan. Eta hor dugu Espainiako bandera udaletxeko balkoian jartzeko agindua ere. Agindu horiek herritar gehienentzat mingarriak diren arren, argi dugu gureak ez diren ikurrek ez digutela sentimenduz aldaraziko, eta gure ikurrak eta hizkuntza defendatzen jarraituko dugu.

– Oraindik presoen eta errefuxiatuen inguruko erasoek jarraitzen dute: presoek kartzelan jarraitzen dute Euskal Herritik milaka kilometrotara, errefuxiatuak etxeratu ezinik daude... Hala ere, tarteka itxaropena pizten duten albisteak ere iristen dira Euskal Herrira, Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak Parot doktrina ezin dela aplikatu esan baitu, eta bizi arteko espetxe zigorrak jartzeko baliatutako doktrina indargabetu du.

– Epaiketa politikoak ere ez dira eten: hor dugu Herriko elkarteen kontrako auzia. Oiartzungo elkarte bat (Girizia) eta herritar batzuk ere (Rufi Etxeberria eta Idoia Arbelaitz) epaitu dituzte auzi horren baitan. Oraindik, politika egiteagatik zigortu egiten gaituzte euskal herritarrok.

Baina, zailtasunak zailtasun eta oztopoak oztopo, guk gizarte justu, euskaldun eta sozial baten alde lanean jarraituko dugu, itxaropenerako dauden aukeretatik indarrak hartuz. Eta herriko jaiak ere gozamenerako eta indarrak hartzeko primerako aukera direnez, aurten ere jai zoriontsuak opa dizkizuet oiartzuar denei… gurekin batera ospatu ezin dituztenak gogoan. Gora xanistebanak! Gora Oiartzun! Eta ongi pasa!

Aiora Perez de San Roman Uria, Alkatea

HISTORIA

– Gazte mugimenduaren eta langileen kontrako erasoak ere izan ditugu azkeneko urte honetan. Hala ere, herriak aurrerapausoak ematen jarraitzen du gure etorkizuna eraikitzeko eta entzun gaitzaten. Horren adierazle polita da Gure Esku Dago ekimena (erabakitzeko eskubidearen alde herritarrek sortu duten mugimendu zabala); preso eta errefuxiatuen egoera lantzeko herri ekimenak (etxeratzea eskatuz, aske eta gurekin jaiak ospa ditzaten eskatuz…).

5



editoriala

h

emen ditugu Xanistebanak! Urtero legez, oiartzuarrokin daukagun hitzordura iritsi gara. Komunikazio bide egoki bezain mamitsu honekin gatoz zuengana. Berrogeita laugarren alearekin, alajaina!

1956. urtean sortu zen OIARTZUN urtekaria, Santiago Aizarna, Benjamin Alvarez, Adolfo Leibar, Juan Mari Lekuona, Jose Antonio eta Miguel Irigoyen, Julio Barrutieta, Paul Urreolabeitia, Pablo Michelena, Dionisio Martiarena, Ayalde eta beste hainbaten lanei esker. Haiek jarri zuten lehen hitza, garai aski zailetan. Halere, lau urtez jarraian OIARTZUN urtekaria leialki iritsi zen Xanistebanekin batera. Gizon haien meriturik handiena komunikabide hau sortzea izan zen. Gure lana izan da, besteak beste, haien eginahalari jarraipena ematea. OIARTZUN 2014 urtekariak, aurrekoetan bezalaxe, gure haranean izan den dinamika guztia jasotzen du aurtengoan ere gure historiarako. Kultur ekintzak, kirolak, herri eragileak, irakaskuntza… jaso eta bildu egin ditugu.

Eta OIARTZUN 2014 aldizkariaren atarian gaudenez, gure iritziz, adierazgarrienak diren gaiak aipatuko ditugu:

• Aurten, elkarrizketa nagusiaren lekua Juanito Galdos Arbide jaunak bete du. Gurutzeko semeak oso gaztetatik lanean hasi beharra izan zuen, eta Galdosene tabernako mostradorearen atzean makina bat pasadizo bizi ondoren, bere garaiko bizimoduko kontu interesgarri batzuk guri kontatzeko aukera eskaini digu.

• Seme-alaben atalean, Koxme Lizaso bertsolaria ekarri du gogora Arkaitz Goikoetxeak, oroitzapenei hitzak jarrita. Ederki azaltzen du harenganako sentitzen zuen/ duen irrika-errespetu-jakin min-estimuaren arrastoa. • Historia sailean, Lartaun Abesbatzaren 50. urteurrena azpimarratu behar da. Yon Oñatibia musikari oiartzuarrak sortu zuen, Pedro Mitxelena eta Jesus Mari Nuñezekin batera. Bestalde, Soka dantzak 20. urteurrena du aurten, eta hori dela eta, haren historia eta esanahia azaltzen da urtekarian.

• Eta urteurrenekin jarraituz, kirolean Haurtzaro Atletismo Taldearen 30. urteurrena azpimarratu da. Periko Sanromarekin sortu zen lehen taldea, 1984an, eta bien bitartean milaka entrenamendu, proba eta lasterketa bizi izan ditu taldeak. Bestalde, Oiartzunek iaz irabazitako Herriarteko Eskuzko Gipuzkoako txapelketa aipatzen da.

• Ikurrinaren historia Oiartzunen ere jaso du urtekariak. Izan ere, oiartzuarrok bat egin zuten ikurrinaren alde herrian antolatutako festa handiarekin eta Espainiako bandera jartzeko inposizioaren aurka.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu gure urtekari honen laguntzaileei eta irakurleei, guztien artean, egunetik egunera, gure herriko historiaren zatia izango dena osatzen ari baikara. Azkenik, oroimen eta agur bero bat hainbat arrazoi direla-eta gure haranetik kanpo dauden oiartzuarrentzat. Eta denontzat,

XANISTEBAN ZORIONTSUAK!



Elkarrizketa

<

<

<

<


Juanito Galdos Arbide

Juanito Galdos, Galdos tabernan.

elkarrizketa

1924an jaio zen Juanito Galdos Arbide, Eguzkialde izena duen etxean (Galdosenea izenarekin ezagutzen da auzoan). Gaztetatik ikasle fina izan arren, Felix anaiaren heriotzagatik ikasketak eten eta etxeko lanetara itzuli behar izan zuen. Lehenik esnea banatzen eta ondoren Galdos tabernan lanean pasatu du bizitza guztia. Tabernako barraren atzealdetik gizarte honek izan dituen etengabeko aldaketak bizi izan ditu, baina Galdos ezer gutxi aldatu da. Antzinako taberna edo taberna klasiko gisa defini genezake, eta hor aurkitzen dugu Juanito, tabernetako ohitura zaharren zaindari.

10


Non eta noiz jaio zinen? 1924ko maiatzaren 2an jaio nintzen, Eguzkialden. Etxe bera den arren, bi garaitan egin zen. Lehenengo etxearen eskuineko aldea egin zen, eta hamar urte baino gehiago pasatu ondoren ezkerrekoa. Ni eskuineko aldean jaio nintzen; bat izan ezik beste senide guztiak etxearen alderik zaharrenean jaio ginen. Aita Esteban Galdos IĂąarra Okalarre baserrikoa zen eta ama Tomasa Arbide Martiarena Aldako baserrikoa. Gu jaio baino lehenago etxe hau egin zuen, eta bertan bizitzen jarri zen. Zenbat senide zineten?

Ni kontatuta 6 ginen, hiru mutil eta hiru neska. Zaharrena Felix zen, ondoren ni, hurrengo hirurak neskak ziren, Maritxu, Manoli eta Pepita hurrenez hurren, eta azkena Faustino. Anai zaharrena, Felix, 18 urterekin hil zen, egun batetik bestera hil zen. Felix nirekin ibiltzen zen aurrera eta atzera kamionetarekin lanean. Maritxu Garmendia okindegiko Ignazio Garmendiarekin ezkondu zen. Manoli gaur egun Donostian bizi da eta Pepita bere bizitza guztia ospitalean lan egin ostean, jubilatu eta Frantziara joan zen bizitzera. Faustino Gurutzen bizi da.

Esteban Galdos (aita), Faustino Galdos, Maritxu Galdos, Pepita Galdos, Tomasa Arbide (ama), Juanito Galdos eta Manoli Galdos; Felix anaia hil ostean ateratako argazkian.

Zein zen zure gurasoen ogibidea?

Nire aita hasiera batean morroia izan zen eta ondoren bere kontura hasi zen lanean alde batera eta bestera esnea saltzen. Koxkortu nintzenean nik ere esnea saltzen laguntzen nion. Gerora kamioneta berria ekarri zuen ni txikia nintzela eta harekin joaten ginen esnea banatzera Donostiara. Aitak hasieran GMC bat ekarri zuen eta ondoren Ford 4 kamioneta bat ekarri genuen. Non hasi zinen eskolan?

Juanito Galdos, haurra zela, bizikletarekin. Adrian Santakruzek ateratako argazkia.

elkarrizketa

Lehenengo urteak Oiartzungo eskolan egin nituen. Herrian moja batzuk zeuden eta haiengana joaten ginen klasea jasotzera. Baina errepublikarekin batera, Gipuzkoako Diputazioak eskola handi bat egin zuen auzoan bertan eta hona mugitu ginen. Eskola gaur egun Gurutzeko plazan dagoen tokian zegoen, gure etxearen parean. Bi zati zeuzkan, bat mutilentzat eta bestea neskentzat. Gerra garaian soldaduak egon ziren hor barrenean eta dena hankaz gora utzi zuten. Haizeak ere teilatua kendu zion‌ pixkanaka hondatzen joan zen. Denborarekin, haur guztiak, neska zein mutil, alde batean ikastera pasatu ziren eta beste aldea abandonaturik utzi zuten.

11


Adin ezberdinetako mutilak gela berean egoten ginen. Errepublika garaia zen eta klaseak euskaraz eta gazteleraz jasotzen genituen. Kontuak gazteleraz egiten genituen. Bi maistra geneuzkan, mutilentzat Maria Altuna eta neskentzat Delfina Perez. Guri Maria Altunak ematen zigun klasea. Bi maistrak gure etxeko goiko bizitzako logela batean egiten zuten lo apopilo.

Gurutzen eskola amaitu ostean Errenteriara joan zinen zure ikasketak jarraitzera, ezta? Bai, Errenterian fraideak zeuden eta hara joan nintzen merkataritza ikastera. Hiru urtez egon nintzen ikasten eta egunero Gurutzetik Errenteriara joan-etorrian ibiltzen nintzen. Batzuetan aitak eramaten ninduen eskolara, beste batzuetan herrira jaitsi eta autobusa hartzen genuen Errenteriara, garai horretarako jada bazegoen autobus zerbitzua. Niri asko gustatzen zitzaidan ikastea, baina anaia hil zenean utzi egin behar izan nuen eta etxera itzuli nintzen lanera. Tamalez, ez nituen ikasketak amaitu. Nola bizi izan zenuten Guda Zibilaren hasiera Gurutzen?

elkarrizketa

Guda Zibila baino lehen grebak, protestak‌ hasi ziren eta giroa nahasten joan zen herrian. Guda lehertu egin zen eta egun batetik bestera Nafarroa aldetik sartu ziren erreketeak Oiartzuna, Pikoketa ingurutik hain zuzen ere. Gurutzera sartu zirenean eskola berentzat hartu zuten eta bertan jarri ziren. Arratsalde batean sartu ziren Aldako ingurutik eta tiroka dena hartu zuten.

12

Frontea hemen inguruan zegoen. Lehendabizi Pikoketa hartu zuten eta gero zabaltzen hasi ziren. Euren helburua Irun hartzea zen. Irun hartzeko bidean zeudela, gaupasaz zegoen kuadrilla batekin egin zuten topo nazionalek Pikoketako tabernan. 17 lagun zeuden bertan, bi neska eta gainontzeko guztiak mutilak ziren, eta nazionalek handik alde egiteko esan zieten, baina hauek nonbait ez ziren mugitu eta fusilatu egin zituzten. Han bertan lurperatu zituzten. Kuadrilla horretakoak Irungoak ziren, hara eta hona ibiltzen ziren eta ezagunak genituen, gure tabernan ere ibili ohi ziren. Altxamenduko bandoko koronela Alfonso Beorlegi zen. Auzoko jendea beraiekin borrokatzera behartu zuten, hauen artean gure aita aurkitzen zen. Kamioarekin esperientzia eta kamioia zeukan bakarrenetakoa zenez, gida eta

txofer lanetan jarri zuten. Beorlegiren beraren txoferra izatera behartu zuten gure aita. Irunera sartu arte beharturik lanean izan zuten.

Irun konkistatu zutenean, tropak Errenterian barrena Donostiara joan ziren, hiria konkistatzera. Irungo konkistan Beorlegi zauritu egin zen eta denborarekin zauria gaiztotu egin zitzaion. Aragoiko frontera zihoanean, hil egin zen. Zer eragin izan zuen Guda Zibilak Gurutzen?

Lehenik eta behin, gazte ugari bahituak eraman zituzten eurekin soldadu. Horietako gazte baten bat gudan hil zen. Hala ere, gudan ez ziren auzoko asko hil. Oroitzen naiz gazte bat hil zela, Eleuterio izena zuen hark, Lazkanburu baserrikoa zen. Gauez behiak bazkatzera eraman zituen, Agustinenera. Han zegoela, hegazkin batek botatako bonba batek bete-betean harrapatu zuen eta larriki zauritu zen. Gure aitak kamionetan herrira jaitsi zuen, baina bidean hil egin zen. Auzoko mutil batek granada bat topatu zuen eta askatzen hasi zenean lehertu egin zitzaion. Elbarritua geratu zen, uste dut begi bat-edo galdu zuela. Bestetik, geneuzkan animalia guztiak kentzen zizkiguten soldaduek, eurek jateko. Behiak, oiloak.. hil eta haientzat hartzen zituzten. Animalia horien truke bale antzeko batzuk ematen zizkiguten, bale horietan animaliaren prezioa tasatu egiten zuten eta teorian tasatutakoa eman behar ziguten. Horietako bale bat kobratu zuen inor ez dut ezagutzen, ziurrenik jauntxoren batek edo boteredun batek kobratuko zuen; baina guretzat, herritar xumearentzat, bale horrek ez zuen ezertarako balio. Guda osteko egoera nolakoa izan zen?

Guda amaitu ondoren, soldadu ugari geratu ziren Gurutze auzoan. Hainbat barrakoi eraiki zituzten, horien artean Arkalekoak, Babiloniakoak‌ eta bertan bizi ziren. Denera, 1.000 soldadu inguru egongo ziren. Ofizialek baserriak okupatzen zituzten eta Barrakoiak egin ostean, 1940 inguruan, soldaduek trabajadoreak deitzen genizkien gatibuak ekarri zituzten eta esklabo lanak egitera behartu zituzten. Trabajadoreek herriko errepide ugari egin zituzten, Pikoketa ingurukoa, Arkalekoa, Jaizkibelgoa, Gaintxurizketakoa (Oiartzundik Lesakarako bidea)‌ Garai horretan ere egin zituz-


ten Arkalen, Okalarren‌ zuloak, nonahi zeuden zulo haiek. Gerra amaitu ostean zulo eta Arkaleko bunkerrak badaezpada egin zituzten, guda itzultzen bazen defentsak eginda eduki nahi zituzten. Komentatu dugun moduan, guda ostean soldadu, trabajadore‌ jende ugari zegoen Gurutzen. Hori nabaritzen al zen tabernean?

Jende asko ibiltzen zen tabernan. Auzoan jende asko zegoen eta garai haietan auzotik ateratzeko aukera gutxi zeuden; beraz, tabernetan denbora asko pasatzen zuten. Soldadu asko egon ohi ziren, ezer gutxi zeukaten egiteko, instrukzioa egin eta tabernan egon. Jaten ere ematen genuen, jantoki txiki bat geneukan bigarren solairuan. Batzuetan ofizialak etortzen ziren. Soldaduek arrantxoa euren barrakoietan hartzen zuten. Kakahueteez ere asko oroitzen naiz. Pila ederra jaten zuten, lurra kakahuete azalez betea egoten zen. Jan eta lurrera botatzen zituzten, eguneroegunero lan handia hartzen genuen lurra garbitzen. Hainbeste jenderekin, noizbehinka liskar batzuk egoten ziren, baina beste auzo batzuetan ohikoagoak ziren.

Noiz ireki zenuten taberna?

Etxearen zati hau egin zenean ireki zen taberna, 1931 inguruan. Beste aldean lehenagotik bagenuen denda txikia deitzen genion lokal bat, gaur egun oraindik denda hark zuen estruktura mantendu egiten da, orain trastez beteta dago. Garai batean, denda txiki horretan sagardoa ere saltzen zen. 3.000 litroko hiru upel geneuzkan, denera 9.000 litro inguru edukitzen genituen sal-

Galdos taberna.

tzeko. Denda txikia etxearen zati berria egin arte irekita mantendu genuen, ordutik hona almazen gisa erabili dugu. Zati berrian taberna-denda jarri genuen.

Zer saltzen zenuten taberna-denda horretan? Denetik saltzen genuen. Taberna modura, ardoa eta sagardoa saltzen genuen, nagusiki. Denda moduan, olioak, xaboiak, erratzak, puntillak, trapuak, alpargatak‌ egunerokoan erabiltzen ziren produktuak saltzen genituen.

Pentsua ere saltzen zenuten, ezta?

Errejilloia, zaia eta pulpa saltzen genuen. Zerbitzu hori ematen genuen arren, ez genuen kantitate handirik saltzen, garai haietan ez baitzegoen dirurik. Behiak eta animaliek umea egin berritan pentsu pixka bat ematen zitzaion behiari, indarra hartzeko, eta berriz indarturik zegoenean, pentsua emateari uzten zitzaion.

Taberna berritzailea izan zineten, auzoko lehenengo irratia hemen zegoela entzuna daukat. Egia al da hori?

Bai, egia da hori. Garaiko 900 pezeta ordaindu genuen irratiagatik. Garai hartarako diru asko zen. Gure aitak zioen sagardo upela erostea irratia erostea baino errentagarriagoa zela, traste horrek ez zuela askorako balio. Irratia Guda Zibila hasi baino lehen ekarri genuen eta hemen egoten ginen gorrien partea entzun nahian. Isilka egin behar izaten genuen, izan ere Gurutze beste bandokoek, nazionalek, inbaditua zeukaten eta partea entzute hutsa oso arriskutsua zen.

elkarrizketa

Gurutze auzoko argazkia. Eguzkialdez gain, Arkaleko magalean barrakoiak nabari dira.

13


Tomasa Arbide, Maritxu eta Faustino seme-alabekin, Galdos tabernan zerbitzatzen.

Argazki hau Jesus Elosegiren omenez Aranzadi elkarteak atera zuen argazki bildumaegutegi batean sartu zuten.

Bestelako zerbitzurik ere ba al zenuten? Elektrizitatea, telefonoa? Elektrizitatea auzo guztira garai bertsuan iritsi zen, denei jarri ziguten batera, gutxi gorabehera. Telefonoa bai, auzoko lehenengotakoak izan ginen. Oso telefono gutxi zeuden, hemen, Aldakon, Seinen‌ askoz gehiago ez ziren egongo. Zerbitzu publikoa ematen zuen telefono bakarra gurea zen, besteak erabilera pribaturako ziren. Zenbakia 6160 zen, garai haietan ez zegoen aurrezenbakirik. Orain ez daukagu zenbaki bera, ez naiz oroitzen ze zenbaki daukagun.

Telefonoaz gain bestelako komunikazio zerbitzuak ere eskaintzen zenituzten?

Bai, kaletik etorritako karteroak korreoa hemen uzten zuen eta guk sailkatu egiten genituen, eta ondoren banatzeaz arduratzen ginen. Auzoko asko bertatik pasatzen zen gutunak jasotzera. Orain dela gutxi arte mantendu dugu zerbitzu hori. Beste hainbat gauza uzten zituzten tabernan gero jendeak hartzeko (pentsua, lastoa, ikatza, butanoa). Gauzak utzi eta hartzeko lekua izan da Galdosenea.

elkarrizketa

Zuen taberna Jesus Elosegiren omenez ateratako argazki bilduma batean atera zen. Nor zen Jesus Elosegi? Zer-nolako harremana zenuten harekin?

14

Jesus Elosegi Boinas Elosegi enpresako semea zen. Hasiera batean trabajadore moduan egon zen Oiartzunen. Nonbait, inguru hau asko gustatu zitzaion, eta dirua zeukanez, hilabeteak pasatzen zituen hemen apopilo. Oso jatorra zen eta harreman handia geneukan harekin. Hemen inguruan ibiltzen zen argazkiak ateratzen, gure

familiari eta tabernari makina bat argazki atera zizkigun. Denbora batera Aranzadi elkarteak argazki bilduma-egutegi bat atera zuen haren omenez eta gure tabernako argazkia bertan sartu zuten. Argazki horretan ageri den taberna ia gaur egungo bera dela esan genezake. Baina lo egiteko ostatu bezala ere prestatuta zeneukaten Eguzkialde?

Ez, oso konfiantzazko jendea egoten zen hemen apopilo. Adibidez, errepublika garaiko maistrak, Jesus Elosegi‌ baina gutxi gehiago.

Galdos tabernaz gain, taberna gehiago ba al zeuden auzoan? Hiru taberna zeuden auzoan, Gurutze-zahar, Iriso eta gurea. Gurutze-zahar botata dago gaur egun, errotonda dagoen lekuan zegoen. Taberna horrek beheko aldean ukuilua zuen eta goikoan taberna bera zegoen, auzoko tabernarik zaharrena zen. Ondoren guk jarri genuen taberna eta azkena Iriso ireki zen. Iriso taberna Juan Josek jarri zuen eta lehenengo bihurgunean zegoen.

Gurutze-zaharreko nagusia Nicolas Ubegun zen; senar-emazteek eramaten zuten. Senarra Nicolas zen eta emaztea Fermina Galardi. Ez zuten familiarik eduki, eta biak oso epe laburrean hil ziren. Bi horiek hil ostean, Ferminaren familiakoek hartu zuten taberna, Galarditarrek. Gurutze-zahar bota zutenean Gurutze-Berri jatetxe-hotela jarri zuten?

Bai, Galarditarrek jarri zuten jatetxe-hotela. Hala ere, gaur egun ez dago Galarditarrik hotelean. Orain Zapiraindarrak daude. Xabier Zapirain eta


Tabernetan ez ezik, bileretan ere biltzen zineten parranda pixka bat botatzeko. Nolakoak izaten ziren bilerak?

Bilera politak Altzibarren eta Txikierdin egiten ziren, Pikoketan ere zerbait egoten zen, baina gutxi. Soinua jotzen zuten eta dantza egiten genuen. Gure osaba bat, Manuel Inazio Ergoiengoa, oso soinujole ona zen. Soinua edozein lekutan entzuten zen. Hona soinua jotzera Txantxangorria esaten genion oiartzuar bat etortzen zen. Taxian etortzen zen tabernara eta pieza batzuk jotzen zituen, gero beste taberna batera joaten zen‌ Baxoerdi batzuen truke jotzen zuen. Inauteritan puska bila ateratzen zineten?

Festa egun zehatz horietan jendea ibiltzen zen puska biltzen baserriz baserri, egun horietatik kanpo inor ez zen ibiltzen.

Gerra bukatu eta berehala soldaduskara joan zinen. Nora destinatu zintuzten? Lehendabiziko destinoa San Juan de Mozarrifar herrian zegoen base batera izan zen. Herri hori Zaragozatik 8 kilometrora dago. Herri honetan Los Cuentos de Callejaren fabrika famatua zegoen eta Guda Zibilean bi presondegi egon ziren herri horretan. Pabiloi handi batera etaman gintuzten, uste dut lehen esandako fabrika hori zela, eta han lehenengo instrukzioa jaso genuen.

Eraikin handi batean geunden batailoi guztia, Mendiko 12. Batailoian ginen gu, eta hiru hilabetez egon ginen instrukzioa jasotzen. Ondoren Jacara joan ginen, bertan 20 hilabete inguru egon nintzen. Teniente koronelaren txoferra nintzen, orduko gidabaimena baneukan eta. Izan ere, oso jende gutxik zeukan gidabaimena, baina nik bai eta gidatzen ongi nekien.

Teniente koronel baten txoferra izanik, ederki ezagutuko zenituen inguruak, ezta? Bai, Pirinio inguru hori bastante ezagutzen dut. Mendi-bide eta pista asko ezagutzen ditut, oraindik ongi gogoratzen naiz leku haietaz. Hango herri txiki asko ere ongi ezagutu nituen. Belagua, Canfranc, Hechoko bailara, Anso‌ batera

eta bestera ibiltzen nintzen ni teniente koronelarekin. Soldaduskako baldintzak ikusita, nahiko soldaduska ona eduki nuela iruditzen zait. Gainera, teniente koronel hark familia Zaragozan zeukan eta asteburuetan Zaragozara joaten zen familia bisitatzera. Astelehenean berriz ere Jacara itzultzen ginen. Teniente koronelak familia bisitatzen zuen asteburuetan, nik libre izaten nuen eta makina bat parranda bota nituen Zaragozan. Hiri hartako tabernak ere ongi ezagutu nituen. Kuadrillakoekin botatzen nuen parranda. Kuadrillakoak bisitan joaten zitzaizkizun?

Ez ziren bisitan etortzen, han baitzeuden. Sebastian Galardi eta besteak Zaragozan zeuden soldaduska egiten eta ni hara joaten nintzenean elkartu egiten ginen. Auzoko bastante lagun geunden inguru hartan, eta elkartzen ginenean makina bat parranda egiten genituen.

Soldaduska amaitzearekin etxera itzuli zinen. Tabernako lanetara itzuli zinen?

Bai, tabernako lanetara itzuli nintzen, baina esnea banatzen ere ibiltzen nintzen. Zure esnea bakarrik banatzen zenuen?

Ez, auzotarren esnea bildu eta Donostiara kamionetaz eramaten genuen. Esne mordoxka bat eramaten genuen, auzotarrenaz gain gure etxekoa ere, Okalarrekoa, eramaten baikenuen. Ondoren Donostian banatu egiten genuen esne guztia. Hala ere, auzotar gehiagok ere eramaten zuten esnea Donostiara, dagoeneko bastante kamioneta zeuden Gurutzen. Donostiako bidean ere esnea banatzen genuen, leku askotan egiten genituen geltokiak. Adibidez, Errenteriako moja batzuen komentura ere eramaten genuen esnea, Iztietan hain zuzen ere. Komentu hori ospitalea era bazen, mojek kudeatzen zuten ospitalea. Mirakruzeko gainetik beheraka ibiltzen ginen, Arzaketik hasi eta auzo guztian banatzen genuen esnea. Arzaki ere banatzen zenioten esnea?

Bai, eta, gainera, Juan Mari Arzak txikitatik ezagutzen dut nik, ume-umea zenetik. Ama Pakita zen. Hara iristean atzeraka jartzen nuen kamioneta eta bozina jotzen nuen. Hor etortzen ziren auzotarrak esne bila. Juan Mari txikitan nahiko kakazua zen, baina begiratu noraino iritsi den. Arzaken askotan gosaltzen genuen eta gero lana egiten jarraitzen genuen.

elkarrizketa

Luis Irizarrek Galarditarrei jatetxe-hotela erosi zieten, 1969an. Irizar eta Zapirain oso sukaldari onak ziren, eta denborarekin ospetsuak egin ziren. Ondoren, Luis Irizarrek negozioa utzi eta Zapiraindarrak bakarrik geratu ziren.

15


Esnea utzi eta handik paketeak ekartzen zenituzten, ezta? Bai, zerbitzu hori ere egiten genuen. Dendarako produktuak ekartzeaz gain, Oiartzungo herritarrentzat Donostian eskatutako gauzak ere ekartzen genituen. Garai haietan ez zeuden Mamut bezalako supermerkatu handiak, baina Antonene eta fundizio txiki batzuk bazeuden, eta horiei produktuak ekartzen genizkien. Egues zapatariari ere zapatak ekartzen genizkion. Noiz arte ibili zineten esnea banatzen?

Gurelesa hasi zen arte, gutxi gorabehera, 1960ko hamarkada izango zen. Egia esan, Gurelesa hasi zenean bastante utzi genuen, baina dena ez. Faustino anaiak jarraitu zuen esnea banatzen, baina nik utzi egin nuen. Baserritar askok presioa jasan zuten esnea Gurelesari sal ziezaioten. Gainera, esnea haiek jartzen zuten prezioan saldu behar zenien; normalean bere balioa baino merkeago saltzen genien. Nik ez nien inoiz esnerik saldu, eta ahal nuen bitartean esnea banatzen jarraitu nuen. Bi aukera zeuden, esnea Gurelesari saldu edo bestela negozioa utzi. Nik bigarren aukera hautatu nuen eta tabernan bakarrik jarraitu nuen.

Guda ostean, Gipuzkoan eta Oiartzunen errota ugari itxi zituzten. Zer egiten zenuten irina lortzeko?

Nafarroara joaten zen jendea irin bila, Lesakara hain zuzen ere. Gauez joan ohi ziren, eremu horiek oso zabalak dira eta guardia gutxi egon ohi ziren. Irina gordeka ekartzen zen handik, kontrabandoan alegia.

Juanito Galdos eta Jose Mari Sein Otarres (Altzibarkoa) Oialekun.

elkarrizketa

Kontrabandoa aipatu duzula, zu ere zerbaitetan ibili zinen, ezta?

16

Ahal zen guztia ibili nintzen. Gu mendiz ez ginen ibiltzen, mendiko kontrabandoa beste batzuek egiten zuten, gu kamionetarekin ibiltzen ginen. Mendian ibiltzen zirenek hona ekartzen zituzten produktuak, guk ahal genuen moduan gordetzen genituen (Eskola Zaharrean erorita zegoen zatian, Okalarreko meta-azpitan, esnearen marmitetan) eta guk kamionetarekin helmugara eramaten genituen produktuak, askotan esnea banatzearekin batera. Denbora askoan ibili ginen zeregin horietan. Oiartzunek kokaleku berezia zeukan. Iparraldeko muga oso gertu dago eta Nafarroarekin muga egiten du; beraz, leku aproposa zen zeregin horietarako.

Faustino eta Juanito Galdos, Gurutzeko festetan, Faustinok toka saria irabazi ondoren, 1988an.


Candido Carasol, Tomas Egiazabal Kazko, Sebastian Galardi eta Juanito Galdos, Italiara eta Frantziara egin zuten bidaian.

Meza igandean izango zen noski. Enkarguak ere egun horretan egiten zenituzten? Dendak igandeetan zabalik zeuden?

Arroparen puntilla asko ekartzen genuen bereziki. Baina edozer gauza ekartzen genuen: autoaren piezak (bereziki Donostian zegoen auto garaje baterako), iratzargailuak‌ Denetik falta zitzaigun eta ahal zen guztia ekartzen genuen. Zenbaitek pertsonak eramaten zituzten. Gu ez ginen inoiz gizakien kontrabandoan ibili. Kamioneta behin baino gehiagotan aipatu dugu. Ziurrenik oso ezaguna izango zen kamioneta hori auzoan, ezta?

Bai, oso ezaguna zen auzoan. Izan ere, materiala eramateko erabiltzeaz gain, jendea aurrera eta atzera ibiltzeko ere erabiltzen genuen. Igandeetan jendea mezetara eramaten genuen kalera. Auzoko autobusa zela esan genezake. Goizeko seietako mezetara jende asko joaten zen, kamioneta goraino kargatzen genuen, kamionetaren atzealdea bete-betea joaten zen; pentsa, estribotan ere jendea joaten zen zintzilik. Denera, 30-40 bat lagun joango ginen. Behera jaitsi, meza entzun, enkarguak egin eta gora berriz ere. Itzuleran, behean erositakoarekin karga-karga eginda etortzen zen kamioneta.

Igandeetan meza ondoren atsedenik izaten al zenuten? Ez, meza bukatu ostean bakoitza bere zereginetara itzultzen zen. Eguneroko lanetara itzultzen ginen. Ni esnea banatzera joaten nintzen eta besteak tabernan geratzen ziren gauzak saltzen. Garai haietan denetik saltzen genuen, ez da gaur egun bezala. Oinarrizko produktu gehientsuenak saltzen genituen. Apustu xelebre bat ere badaukazula badakigu. Nolatan bururatu zitzaizuen hori?

Auzo bateko festetan, uste dut Ergoiengo jaiak zirela, geunden parrandan eta ez naiz gogoratzen nola apustu bat egin genuen. Nik nioen kamionetarekin Altziko gainera igo nintekeela, beste denek nire aurka apustu egin zuten. Esan nien ongi ordainduz gero igoko ginela. 1.500 pezetako apustua egin genuen (garai haietarako diru hori kantitate oso handia zen). Etxera joan ginen eta

elkarrizketa

Zer-nolako produktuak ekartzen zenituzten?

Igandeetan dena irekitzen zuten. Igandeetako goizeko seietan Oiartzun guztia zabaltzen zen, dendak zein tabernak. Orain ez da ezer zabaltzen ordu horietan, baina garai haietan bai. Gainera, taberna asko zeuden herrian, hiruzpalau bizartegi ere bazeuden kaskoan eta dena irekita egoten zen. Festetan bezala, goizeko seietan dena zabalik egoten zen. Pentsa garai haietan astean zehar auzoko jendea auzoetan geratzen zela bere zereginetan eta ez ziren herrira ezertarako joaten. Igandeko mezak aitzakiak izaten ziren erosketak egin eta lagunekin zerbait hartzeko.

17


kamioia hartu nuen. Gaua zen, ordu biak inguru izango ziren eta gorantz abiatu ginen. Beheko errekatik zuzenean igo nintzen zelaian barrena. Bizikletak eta lagun denak kamioneta gainean jarri eta goraino igo ginen. Zenbat lagun zeundeten egun hartan?

5-6 lagun ginen denera. Tiburtzio zaharra, Aularre, Lizardi eta Sebastian Galardi baziren euren artean. Iskanbila ederra sortuko zenuten gauean zehar?

Bai, Altzira 03:30-04:00 aldera iritsi ginen eta bozina joka hasi ginen eroak bezala. Gainera, bozina handiak neuzkan, haizezkoak, eta izugarrizko orroa ateratzen zuten. Altzira iritsi ginenean, zarata eta kamioiaren argiarekin, hangoek hegazkin bat erori zela uste zuten. Ikaratuak zeuden, inoiz ez baitzen kamionetarik iritsi hara eta kamionetaren argiak ikustera ez baitzeuden ohituak. Zelaian barrena igo zinetela esan duzu, ez al zegoen biderik Altziraino?

Ez, biderik ez zegoen, gurdi bide bat besterik ez zegoen. Estratatik igo nintzen ni. Zortea izan nuen, ze egun hartan hego-haizea zegoen eta belarrak ez zeukan ihintzik. Ihintza izanez gero kamionetak patinatu egingo zuen, eta ezin izango nintzen goraino igo. Hala ere, aitzurrak eta prestatuak eraman genituen badaezpada ere. Etxean zer esan zizuten?

Ordu bietan etxera azaldu nintzenean aita eta anaia behintzat esnaturik zeuden. Leihotik dena ikusi zuten, erotu egin nintzela pentsatuko zuten noski. Muturra pixka bat berotuta geneukan eta ez genuen inolako arriskurik ikusten. Horrelako batzuk egin behar dira bizitzan. Hurrengo egunean etxekoek izugarrizko muturra zeukaten, baina kamionetari ez zitzaiola ezer pasatu ikustean dena ahaztuta geratu zen, ez zidaten inolako errietarik egin.

elkarrizketa

Autoaren gaiarekin jarraituz, istripua ere izan zenuen duela urte batzuk. Zer gertatu zen?

18

Ahaztuta neukan istripua! Oiartzundik nentorren Gurutzera eta Aldako inguruan ez dakit ongi zer gertatu zen, baina goitik beheraino erori nintzen. Bueltaka-bueltaka azpiko zokoraino erori nintzen. Denek uste zuten hil egin nintzela, baina

Migel Aristizabal Barraka eta Juanito Galdos, Galdos tabernan, 1998an..

ez, bizirik atera nintzen eta oso-osorik gainera. Autoa ez zen nirea, alokairuan hartutakoa zen, eta zeharo txikituta geratu zen. Frantzian eta Italian barrena ere bidaiatu zenuen. Nolakoa izan zen esperientzia hori?

Oporretara joan ginen lau lagun, Candido Carasol, Tomas Egiazabal Kazko, Sebastian Galardi eta ni. Ibilbide bat egin genuen Italian eta Frantzian. Sebastian Galardiren autoan joan ginen. Astebete inguru egon ginen bidaiatzen, sekulako egurra eman genion autoari. Horrelako gauzak sasoian egin behar dira, bestela ez dira inoiz egiten. Itzuli ginen egun berean ETAk Meliton Manzanas hil zuen Irunen. Ziurrenik mugan kontrolak egongo ziren arren, guk ez genuen ezer berezirik nabaritu. Garai batean ere Gurutzetik errege bidea deitzen zitzaion bidea pasatzen zen, ezagutu al zenuen?

Irundik Oiartzuna doan errepideari esaten zitzaion errege bidea. Diligentziak pasatzen ziren Ugaldetxon barrena, han diligentzientzat ukuiluak egoten ziren, geltoki garrantzitsua zen. Seguruenik, Irundik aterako ziren diligentziak eta Ugaldetxon beste zaldi bat jarri eta hurrengo geltokira arte zaldi horrekin joaten ziren. Nik ez nuen ezagutu garai hori, baina auzoko batzuk ibili izan ziren diligentziak gidatzen. Ni jaio nintzenerako auto batzuk jada ikusten ziren auzoan. Gaur egun bide horretako legoa-harriak mantentzen dira. Ez dakit ziur legoak edo miliak diren beren artean zegoen distantzia, baina hemen legoa-harriak gisa ezagutzen dira. Gaur egun gutxi geratzen diren arren. oraindik mantentzen dira, Oiartzunen bat bada eta hemen, auzotik 200 me-


Juanito Galdos eta Garazi Puy Galdos, Galdos tabernako sukaldean.

Faustino Galdos, Santos Mitxelena, Tiburtzio Aranburu eta Juanito Galdos, Galdos tabernan, trukean, 2005ean.

trora, beste bat ere aurki dezakegu. Legoa-harri hori Anderregiko hilarriaren inguruan dago. Anderregiko hilarria gaur egun San Telmo museoan dago, hemen dagoena kopia bat da.

pixka bat gehiago botatzen diot. Ez dauka ezer berezirik, baina hainbati eltzean egindako kafea asko gustatzen zaie.

Taberna hau oso gutxi aldatu da, baina beste auzoekin alderatuz, Gurutze ere ez da asko aldatu, ezta?

Garai batean bezala mantentzeak onura batzuk ere ekarri dizkizue. Pelikula baten eszena batzuk grabatu dira taberna honetan. Nolakoa izan zen esperientzia?

Ez, ez da askorik aldatu. Eraikin berri batzuk badaude, baina oso gutxi. Adibidez, nire ilobek eskola zaharreko eraikina ezagutu zuten, han ikasi zuten, baina neska-mutilek denak alde batean ikasten zuten. Goiz batean sua eta dena hartu zuen, baina erabiltzen ez zen aldea soilik erre zen. Ondoren eskola berri bat egin zuten, baina haur gutxi zeuden eta Oiartzuna bideratu zituzten. Eskola kendu ostean, gaur egun dagoen etxea egin zuten. Pentsa, garai batean Eguzkialderi deitzen zioten Etxeberri.

Bai, egia da, Frio Sol de Invierno pelikulako eszena batzuk taberna honetan grabatuak dira. Hemendik Marisa Paredes eta Unax Ugalde pasatu ziren. Ez dakigu nola jakin zuten taberna honen berri. Egun batean produktoreak azaldu ziren eta eszena batzuk hemen grabatzeko baimena eskatu ziguten. Taberna trastez betea egon zen egun horietan (kamerak, fokoak‌) eta zerbait aldatu zuten barra alde horretan. Ni oso urduri nengoen eta joan egin nintzen kanpora, Avilara joan nintzen ehizara Faustino anaiarekin.

Ba, egia esan, ez dakit zergatik mantentzen dugun. Oso taberna gutxi izango gara eltzeko kafea ematen dugunak. Hau eta gutxi gehiago Gipuzkoa osoan. Taberna dagoen bezala ongi dago, noizbehinka pintatu eta kito. Eta kafearekin berdin, inoiz ez dut ekarri nahi izan kafe-makinarik. Aldaketa handiak egitea ez zait asko gustatzen. Gainera, jende batzuk hona kafeagatik etortzen dira. A bai, zure kafeak ba al du sekreturik?

Ez, bereziki. Ura irakiten dagoenean txikoria eta kafea botatzen dizkiot, kafea txikoria baino

Beraz, aldaketa drastikoak ez zaizkizu gustatzen, ezta?

Ez, nire filosofia daukadana mantentzea izan da eta etortzen den jende apurrarekin gustura egoten naiz. Azken urte hauetan auzoko festak direnean arratsaldez ez dut ireki taberna, jende gehiegi tabernan egotea ez zait gustatzen, lasai hartzen ditut gauzak. Ordutegia aldatu dut. Lehen goizeko zazpietako taberna irekia egoten zen, orain zortziak arte ez dut irekitzen. Asteburuetan ere pixka bat beranduago irekitzen dut. Gaupasaz makina bat jende etortzen zen, irekita zegoen taberna bakarra baitzen, eta hori saihestearren, beranduago irekitzen hasi nintzen. Ez daukat inongo beharrik bizitza konplikatzeko, daukadanarekin oso gustura bizi naiz. | Jexus Olaziregi

elkarrizketa

1940ko argazkia gaur egungo tabernarekin alderatuko bagenu, ez da ia ezer aldatu. Kafea ere lehengo garaian bezala egiten duzue, eltzeko kafea egiten jarraitzen duzue. Zergatik?

19



Historia

<

<

<

<


Soka dantza, herriaren eta Udalaren arteko oreka 1994tik, urtero dantzatu dute udal ordezkariek Xanistebanen hasieran soka dantza. Baina zein da dantza honen historia eta esanahia?

Xanistebanetan udalbatzak dantzatzen duen soka dantza dagoeneko errotuta dago herrian. Ohitura guztiek bezala, soka dantzak ere, denboran zehar, garapena eta aldaketak bizi izan ditu; hala ere, mezuaren mamia errespetatu nahia egon da beti funtsean. Iaz, adibidez, txupinazoaren aurretik egin zen soka dantza, 1994an udalbatzak soka dantza berreskuratu zuenetik suziria bota eta gero egin den arren. Hogeigarren soka dantzarekin, berriz aldaketa herrira egokitzeko. Dantza bukatutakoan bota zuten festen hasierako suziria Petra Lekuona zaharren egoitzako langileek –Jai Batzordeak hala erabakita–.

Herriaren eta agintarien arteko orekaren sinboloa

Jose Inazio Ansorenak jasotakoaren arabera, “historian barrena komunitateek gogoa erakutsi dute aukeratutako agintariak ager daitezen herritarren aurrera“. Ansorenaren lanaren berri Aitor Arozena Lartaungo eta Donostiako Udaleko txistulariak eman digu. “Agintariak herriaren aurrean agertu behar du eta herriaren begiradari eutsi. Kontrol eta partizipazio modua da. Agintariei gogorarazi eta sentiarazi herritarrengandik datorkiela duten boterea. Hiritarrei ere, aukeratu dituztenak bere eta hurbileko sentiarazteko da”. Euskal Herriko kasuan ezin da zehatz -mehatz jakin noiztik egiten diren soka dantzak. Uste da XII. eta XV. mendeen artean sendotu zela ohitura hori, herriak eta hiriak sortu ziren garaian. “Plaza leku publikoaren ordezkari nagusia da. Bi mu-

22


XVIII. mendean ilustratuek garaiko konpositore sonatuenei piezak sortzeko eskatu zieten. Hala ere, soka dantzako dantzetan erabiltzen diren doinu gehienak autore ezezagunenak dira, “herriak asimilatu dituenak”, dio Arozenak. “Denboran galbaheak aldatu egiten dira eta forma batzuk fosilizatzen dira, nahiz eta zientoka doinu dauden”. Soka dantzan elizak ere sartu zuen eskua XVIII. mendean. Aurretik, eskutik helduta osatzen zen soka, baina “kutsu erotikoa” kentzeko –gizon-emakumeek elkarren eskua ez ukitzeko, alegia-, zapia tartean jarrita dantzatzera behartu zuen. Gaur egun, berriz ere zapi banatzaile hori kendu eta eskutik helduta osatzen da Oiartzungo soka.

Aldaketarako tokia tradizioan

Esku dantza (soka dantza hala da) mota asko daude, baina denen esanahia bera da. Herri askotan egiten dira soka dantzak –ez soilik agintarienak–: Donezteben, Leitzan, Ordizian… “Era askotara egiten da. Forma bat da eta herriak erabakitzen du nola agertu”, kontatu du Arozenak. “Oiartzunen, berezitasuna da agintarien soka dantza dela Xanistebanetakoa, baina egin izan da Yon Oñatibiaren omenez, eta egin dezake edonork: Ugaldetxoko auzotarrek, ikastolako ikasle ohiek, dantzari beteranoek…”.

Tradizioan badago aldaketarako tartea, borondatea dagoenean. Horrela, era naturalean genero bereizketarik gabe egiten dira Euskal Herriko herri gehienetan gaur egun eta gizonezkoek eta emakumezkoek elkarrekin eta pareko dantzatzen dute.

Jose Inazio Ansorenaren eskema orokorraren arabera, 12 puntu ditu soka dantzak. Oiartzungo kasuan, gutxiago egiten dira: sokak plaza inguratu; aurreskua jendeari begira; bi dantzari nagusien erronka; zubia; banakako dantzak; omenduak sartzea; lau dantzarien kontrapasa korporazioari eta omenduei; dantza solteak. Hasieran, hiru ordu laurden inguruko saioa egiten zen, baina moztu egin da. “Moztu beharra ikusi zen, jendea luzeegia zelako kexatzen zelako”, dio Arozenak. Arozenaren ustez, “gaurko gizarteak ez du ikusten edo ez da esplikatzen soka dantzaren esanahia eta rollo bat dela iruditzen da. Gauzak eguneratu behar dira, baina logika eta esplikazio batekin. Oiartzungo soka dantzan guraizea sartzea pena da”.

Esku dantzan ohikoa da norbait dantzara gonbidatzea bukaerako zatian dantza sueltoan aritzera. Oiartzungo Udalak urtero gonbidatzen du talderen bat. Urte hauetan guztietan dantzara atera dira Arraguako Hirigintza Batzordeko kideak, Udalbiltzako kideak, SEGIko kide izateagatik auzipetutako gazteak, OKEko neskak, presoen senideak, gazte mugimenduko kideak…

1994an berreskuratu zuen Udalak ohitura

1994an hasi zen Udala Xanistebanen hasieran soka dantza egiten, Jon Iñarra alkate zen garaian.

HISTORIA

turretan sokatik tiratzen duten dantzariak (aurreskuak eta atzeskuak), indar kontrajarrien eta oreka beharraren adibide dira. Zubiek elkarrekin bizi ahal izateko arauen beharra osatzen dute. Sokara jende gehiago integratu ahal izateak elkarbizitzako ideia gogoratzen du. Eskutik ibili beharraren metafora ezin garbiagoa da dantza hau”.

23


“Gerra aurretik plazan soka dantza egiten zela esan ziguten”, du gogoan Iñarrak. “Herritik atera zen berreskuratzeko gogoa, eta Argiako Juan Antonio Urbeltz eta Jose Angel Irigarairena jo genuen. Interes handia jarri zuten. Teoria oso interesgarria da, agintea herriaren eskuetan dagoela adierazten du, eta ikasten hasi ginen; batzuk xamurrago besteak baino”.

Haurtzaro Dantza Taldeko irakasle zen garai hartan Maixabel Oroz lezoarra. Berak erakutsi zien hautetsiei dantzan. Gero, testigua Alaitz Bergaretxek hartu zuen. Lehendabiziko urte hartatik, Haurtzaroko dantzariak atera izan dira korporazioarekin eta gonbidatuekin dantzara. Hauetako bik aurresku eta atzesku papera betetzen dute: dantzari nagusiak, nolabait esateko.

Haurtzaro Dantza Taldeak aurreskularia, atzeskularia eta haien bikoteak izango direnak aukeratzen ditu egungo eta dantzari ohien artean. Soka dantzan dantzatu izan dute Izar Aizpuruk, Garazi Aramendik, Unai Arriagak, Ane Badiolak, Uxue del Riok, Imanol Etxebestek, Edorta Fernandezek, Eñaut Fernandezek, Araitz Iparragirrek, Eneko Iparragirrek, Xuban Iragorrik, Ekain Kazabonek, Maddi Kazabonek, Iraia Morenok, Aritz Olaziregik, Ziortza Salaberriak, Eneritz Toledok…

HISTORIA

“IKUSMINA eta anekdota”

24

Iñarra alkate ohiak dionez, “espektazioa sortu zuen soka dantzak, erdi-bromatan. Oposizioa behin atera zen gurekin dantzan. Presoen senideak ere ateratzen ziren, guk gonbidatzen genituelako, eta ez zuten gustuko”. 2003-2007 legegintzaldian (Martin Beramendiren alkatetzan) Udalak ez zuen soka dantza ofi-

zialki antolatu jai egitarauaren barruan. Baina Jai Batzordeak hala erabakita, urte horietan ere Xanistebanero egin zuten soka Abertzaleon Oihartzuna plataformako hautetsiek. “Zinegotziek nola dantzatzen duten anekdotatik haratago, badaude beste kontzeptu batzuk dantza honetan eta hori pixka bat desitxuratua gelditu da. Zenbait gauza gaur egun ez dira ulertzen”, uste du Arozena txistulariak.

Horregatik, ongi datorkigu oiartzuar guztioi herriko festen hasierako ekitaldi hau nondik datorren eta zer den jakitea. Ziur aurten ere Don Eztebe plaza oiartzuarrez beteko dela Udal agintariak dantzan ikusteko, herriko preso eta iheslarien senideekin batera.

Garmendiko Iragorritarren soka dantza

Kuriositate gisa, Lorena Zalakain dantzari eta txistulariak 1995 urteko Oiartzun urtekarian bilduta utzi zuen nola Iturriozko Garmendi baserriko Iragorritarrek 1951. urtean soka dantza dantzatu zuten Xanistebanetan. Garmendiko zortzi anaia atera ziren dantzara, soka osatuz: Higinio, Antonio, Inazio, Lukas, Xabin, Bautista, Joxe Leon eta Joxe. Sueltorako, Iturriozko zortzi neska gazte atera ziren dantzara: Inaxi Arbelaiz, Arantxa Belaunzaran, Milagros Isasa, Luixa Iragorri, Maixux Arbelaiz, Begoña Olaiz, Mª Jesus Olaiz eta Kontxita Olaiz. Garai hartan oraindik soka dantza zapiekin osatzen zuten, neskak eta mutilek elkarri eskurik eman gabe.

Txistua Joxe Mendizabal Txistuk eta Arozena aita-semeek jo zuten. | 71. Udala Informatzen (2013ko abuztua)


Arizmendi-enea, jauregi bat herri erdian Udal jabetzakoa bihurtu berri den jauregiak lau mendeko historia du

Etxeak jabearen abizena hartu zuen: ARBIDE. Agustin Arbideri buruz askorik ez badakigu ere, diruduna zela begi bistakoa zen, etxea egiteko eskatu zituen xehetasunak kontuan hartuta. Adibidez, balkoiak ez dira lauak: moldurak dituzte. Agindu zituen lanak garestiak ziren.

Hasieratik, gaur egun duen itxurarekin eraiki zen etxe hau, kanpoko itxura arkitektonikoan aldaketa gutxi izan baititu 250 urtean. Arbide etxea FermiĂąene etxearen (Elizalde zuen orduan izena) kontra eraiki zuten. FermiĂąene 1499rako eraikita zegoela badakigu.

Arizmendi-enearen teilatu-hegal guztiak egurrezkoak dira, baina bat -izkina egiten duen gapirioa- harrizkoa da. Gapirio horretan 1759 dago grabatuta: etxeari buruzko lehenengo erreferentzia ere urte horretakoa da. Horregatik, pentsatu daiteke urte hartan eraiki zela.

1787an Agustin Arbideren alaba, Maria, Inazio Urdinolarekin ezkondu zen eta neskaren ezkon-

HISTORIA

Arizmendi-enea XVIII. mendeko jauregi bat da, herriaren erdi-erdian dagoena. Gaur egun Arizmendi-enea izenez ezagutzen dugun etxe honen lehendabiziko erreferentzia 1759koa dugu: Agustin Arbide oiartzuarrak etxea egiteko harginekin sinatu zuen kontratua, hain zuzen ere. Kontratu horretan agindu eta zehaztu zuen, besteak beste, Jaizkibelgo harri zurizkoa izango zela eraikina.

25


tzako dote gisa etxe hori eman zuen aitak. Urdinolatarrak ere garaiko oiartzuar familia aberatsa ziren. Maria eta Inazioren ezkontzaren ondoren, URDINOLA izenarekin ere ezagutu zen etxe hau. Garai hartan, normalean, etxeek han bizi zirenen izenak (edo abizenak) hartzen zituzten Oiartzunen.

Arizmenditarrak

XX. mendera egingo dugu orain jauzi: 19201922 urte inguruan, Angel Arizmendi donostiarrak erosi zuen etxea. 38.000 pezeta ordaindu zien Sotomayorko dukeei etxearengatik. Jabe berriaren abizenarekin ezagutzen da ordutik etxea: Arizmendi-enea.

Ez dakigu noiz eta nola pasatu zen Arbide etxea Sotomayorreko dukeen jabetzakoa izatera. Duke horiek Albako duketxearekin senidetuak daude. Arizmenditarrek etxea erosi zutenean KALE NAGUSIA 5 zen haren helbidea, eta ez Aialde kalea (gerra ondorenean, General Mola izena jarri zioten frankistek kaleari).

HISTORIA

Arizmendiren emaztea ere, Juana Aiestaran Mendiluze (Juanita etxekoentzat), donostiarra zen. Harekin eta lau alabekin etorri zen Oiartzuna (Mª Carmen, Mª Esther, Nati eta Korito).

26

Angel Arizmendi prokuradorea zen Donostiako epaitegian eta egunero joaten zen Oiartzundik Donostiara lanera. Horretarako, autoa eta txoferra zituen. Luzio Gallastegi oiartzuarra aritzen zen lan horretan Arizmenditarrentzat.

Arizmenditarrak Oiartzuna bizitzera etorri zirenean, herriko jende asko hasi zen haientzako lanean: neskameak, morroiak, gidariak… Garai hartarako, estatus ekonomiko handia zuen familia baitzen. Abertzaleak ziren senar-emazteak eta EAJrekin zuten lotura aski ezaguna zen. Batzokia haien ohiko topalekua zen. Romero-Kennedytarrena zen Sein etxean (Makutxo tabernaren ondoko eraikin berrian) zeuden Batzokia eta Euzko Emakume Batza (1932tik 1936ra, behintzat bai). Juanita Aiestaran Euzko Emakume Batzako Oiartzungo lehendakaria izan zen; alegia, EAJren barruko emakumeen erakundearena. Arizmenditarrek idatzi zuten etxe honetan sartzen dana bere etxean dago sarreran eta lauburuekin apaindu zuten esaldia. Euskarazko esaldi eta lauburu horiek euren kontrako salaketa bihurtu ziren gerora. “Su casa, en cuya fachada figuran tallados sobre las piedras dos emblemas separatistas” irakur daiteke Angel Arizmendiren


Arizmendi-enean bilera politikoak egiten zituzten: Telesoforo Monzonek kontatu zuen behin, bertan bilera ezkutu bat egiten ari zirela, lorategitik barrena nola ihes egin behar izan zuten. Tropa frankistek Arizmendiren kontra egin zuten txostenak honela dio: “su casa ha sido el centro de reunión, donde bajo su dirección se controlaban los Directivos del Partido Nacionalista Vasco toda la política, asistiendo a dichas reuniones tanto el Sr. Alcalde y concejales del anterior Ayuntamiento como los elementos más destacados del presente Partido. Al poco de entrar en esta Villa las Tropas Nacionales tuvo lugar (según se puede comprobar por el cabo Pesquera) con asistencia del Sr. Arizmendi una reunión clandestina de dichos individuos en casa del Presbítero Don José Larrañaga Urbieta, a la cual asistieron además, D. Feliciano Beldarrain Aguirre, D. Leoncio Aranburu y D. Angel o Daniel Urriolabeitia Ibarrola entre otros destacados cabecillas separatistas, cuyos nombres no recordamos”.

36ko Gerra eta errepresioa

36ko gerra hasi zenean, frankistek preso hartu zuten Angel Arizmendi, beste hainbat oiartzuar bezala. Arizmendirekin batera, Luzio Gallastegi txoferra eta Leontzio Aranburu abokatua –Arizmendiren lankidea eta Oiartzungo Udaleko zinegotzi izana– atxilotu zituzten. Iruñeko San Kristobal gotorlekura eraman zituzten Arizmendi, Aranburu eta Gallastegi.

Etxekoek eta oiartzuar batzuek (Flora Kennedy Batzokia zegoen etxeko jabeak eta Aginagalde alkate ohiak) ahaleginak egin zituzten Arizmendi askatzeko: San Kristobalen zaintza txandak egiten zituen karlisten buruarekin tratua egin zuten Arizmendi-eta askatzeko, eta abokatuekin joan ziren Iruñeara. Baina azaldu zirenerako txanda aldaketa egina zegoen, eta Arizmendi eta Aranburu fusilatzera eramanak zituzten. 1936ko urriaren 25ean fusilatu zuten Angel Arizmendi, Leontzio Aranbururekin batera. 50 urte zituen. Katin Ttiki Elkarteak Mugarrirako Carmen Gallastegi Luzio Gallastegiren alabaren ahotik jaso zuen Arizmendiren fusilaketaren berri: “Apaizak olibo baten onduan jarri eta esan men

ziyoten “nahi bazute konfesatu” eta “zer ba? Hil in ber al digute ba?”. “Porsiacaso”. Arizmendi geldittu omen zen pasia, seittun konformatu ta bere gurutzia eman omen ziyon apaizai, arrosiyuan bere andriak jarri ziyona, eta esan omen ziyon: “hara, egunen batian joten baza Oiartzunea, halako etxea, emayozu andriai”. Arizmendi lenengo disparuan hil omen zen. Zolotik ateratzeko familiko baten batek juezakin jon ber zun izautzea. Eta eaman zuten alaba zarrena. Arizmendik esan omen ziyon apaizari: “Zu nere andriana jotia ta nere alaba ttikiyai muxu bat ematia nahi nuke”. “Ingo dut ba!”. Ta pasa urtia ta etzen etorri, igual hiru bat urte gutxinin. Ta torri zenin, lenbiziko momentuan andriak etzula errezibitu nahi, ta alabak esan ziyoten: “ama! Hoi etzazula in, etorri da behintzat”. Orduan eman zizkiyon gurutzia ta medallak”.

Gerra garaian, etxe eta finka asko eurenganatu zituzten frankistek. Oiartzunen ere bai. Arizmendi-enea ere inkautatu zuten frankistek eta 61.100 pezetatan tasatu zuten. Gerra garaian agintari frankistak Arizmendi-enean bizi ziren, han jarri zuten euren kuartel nagusia. Denboraldi batez, etxekoandrea eta alabak ere han bizi izan ziren, militarrekin, “ongi portatuta aita askatuko” zutelakoan.

Gerra bukatuta, alargun, alabekin Belgikara alde egin zuen Juanita Aiestaranek. Eurekin joan ziren neskame eta morroiak. Alabetako bat Jose Antonio Agirre lehendakariaren anaiaren emaztegaia zen; han ezkondu ziren. Erbestetik Donostiara bueltatu zen Juanita Aiestaran eta uda pasatzera etortzen zen Oiartzunera.

Udalarekin tratua

1999an, Angel Arizmendiren eta Juanita Aiestaranen alabekin tratua egin zuen Udalak, haiek falta ziren egunean etxea Udal jabetzakoa izatera pasatzeko. Iazko udan hitzarmena aldatu eta Mª Carmen Arizmendik dagoeneko Udalaren esku utzi du eraikina, “kulturarekin eta historiarekin harremana duten gauzetarako erabiltzeko”. Etxea bitxikeriaz betea dago: sarreran buelta ematen duen liburutegi bat dago, kapila bat goiko solairuan, lorategia du… Dagoeneko, oiartzuar guztien ondasuna dira etxea eta bere historia. | 72. Udala Informatzen (2013ko abendua)

HISTORIA

kontra frankistek egindako txostenean. 36ko gerra ondorenean, lauburu horiek zementuz tapatuta egon ziren urte luzez.

27


Oiartzungo Cavaille-Coll organoa

HISTORIA

OIARTZUNGO ORGANOAREN EZAUGARRIAK

28

Jakina eta onartua da Oiartzunek baduela Done Eztebe parrokian oso berezia eta baliotsua den organo eder bat. Ez da hau izan parrokian izan den bakarra, aurretik beste lau izan zirela ere bai baitakigu, baina famatuena azken hau dugu, zalantzarik gabe. Zergatik da berezia eta baliotsua gure organo hau? Hona hemen arrazoi batzuk.


1- AVAILLE –COLLek EGINA

“Cavaillé-Cool”, prestigio handiko marka Europan

Hasieran Cavaillé-Coll organogintzak Tolosan (Okzitania) izan zuen bere tailerra, baina Rossini konpositore famatuak aholkatuta, 1833an Parisera aldatu zuen egoitza.

Bere lehenengo organo handi eta famatua 1840an Pariseko Saint Denis basilikarako egin zuen, organogintzan, eta oro har musikaren historian “iraultza” ekarri zuen instrumentu harrigarria. Saint Sulpicekoa izan zen berak eginiko organorik handiena, 1862an. 5 teklatu, 100 erregistro, 6.658 tutu, 7 pisu… zituen organo erraldoiak oso soinu gozo eta atsegina izatea lortu zuen. Indarraren eta soinu-kalitatearen arteko oreka, hori zen Cavaillé-Collen lanen ezaugarri nagusia. Geroztik PARISeko Notre Damen, Madaleinen, Trinitén, Santa Clotilden, Tolosan (okzitania), Rouenen, Orleansen, Donostian, Azkoitian… eraiki zituen gaur egun mundu osoan famatuenetakoak diren organo apartak. Cavaille-Collek 500 organo baino gehiago egin zituen 1840 eta 1899a bitartean.

Zorionez, gure inguruan Cavaille-Coll organoak ez dira gutxi. Zein da horren arrazoia bertako organogileak trebeak izanik? Karlista -gudak zirela eta, Azpeitiko organista zen Jose Ignacio Aldalurrek Frantziara alde egin behar izan zuen. Organujole oso ona eta famatua zenez gero, laster ezagutu zituen Stolz, Merklin eta, batez ere, Cavaille-Coll organogileak. Azken honen defendatzaile sutsu bihurtu zen eta, nolabait ere, haren ordezkari lanak egin zituen gure artean. Euskal Herrian 35 dauzkagu besteak beste Alegian, Azkoitian, Azpeitia-Loiolan, Bidanian, Donostian (Santa Maria, San Vicente, Sagrada Familia, Santa Teresa, Altza, Zorroaga), Ge-

A. Cavaillé-Coll.

Paris. Saint-Denis. 1840.

Paris. Saint-Denis. Cavaillé -Collen lehenengo organoa.

Donostia. St. Maria 1862.

Azkoitia. Santa Maria.1898.

Paris. Saint- Sulpice. 1862. D. Roth titularra.

Paris. Nôtre Dame. 1868.

Paris. St-Denis. P.Pincemaille titularra.

HISTORIA

“CAVAILLE-COLL” organogile firmak (aita -semeak hasieran eta Aristide ondoren) fama izugarria izan zuen Europa osoko organogintzan XIX. gizaldian. Gaur egun oraindik ere preziatuagoa gertatzen den fenomenoa da Cavaillé-Coll baten jabe izatea, biolinetan Stradivarius baten jabe izatearen antzera. Denborak aurrera egin duen heinean organo hauen fama eta balioa handitu egin da, ia mitikoa bihurtu arte.

29


tarian, Irunen, Mutrikun, Oiartzunen, P. San Pedron, Urnietan, Usurbilen, Donezteben, Lekarotzen, Amaiurren, Ondarroan, Lekeition… Zaharrena Oiartzungoa da (1843?) eta berriena Azkoitikoa (1898).

Cavaillé-Coll organoen berezitasuak INSTRUMENTUAREN KONTZEPZIOA

Barroko garaien organoa bi planotan planteatzen zen: Grand Orguearen (teklatu nagusia) eta Positifaren (bigarren teklatua) artean dialogo bat eginez, Concertto Grossoren antzera. Indarra lortzeko, berriz, bi teklatuak lotzen zituzten.

Cavaille-Collek, Erard eta Pleyel pianogileen espresio-hobetze saiakeren antzera, organoaren espresio aukerak handitu nahi zituen. Bere planteamendua orkestralago eta sinfonikoagoa izan zen. Soinuaren osotasuna interesatzen zitzaion, baino baita ere solista bakoitzaren garrantzia nabarmentzea eta tinbreak lantzea. Organo “erromantikoa” sortu zuen Cavaille-Collek. Indarraren eta gozotasunaren dinamika eta oreka izango zituen instrumentua zuen helburu. Ildo horretan,

iraultza bat izan zen kontzepzio berri hori, eta ordutik aurrera organo-konpositoreak beste era batera konposatzera behartu zituen.

ALDERDI TEKNIKOAK

Aristide Cavaillé-Coll oso eskulangile trebea zen. Alde horretatik, haren organoak oso ongi eginak zeuden, material onekin, bai egur aldetik, bai metal aldetik ere. Transmisioak eta ajusteak oso landuak eta zehatzak izaten ziren. Beste alde batetik, asmatzaile aparta zen, matematika eta esperimentu zalea. Berak organoari ezarritako zenbait aurrerapenen artean hauek aipatu ditzakegu: konbinazioetako pedalak, transmisioen hobekuntza, haize auspoen diseinuaren eraberritzea, haizearen laguntzaz behatzetako zailtasunak arintzea, pedalaren eta esku teklatuen arteko loturak, tutuen luzatzeak, espresio kaxak… Ez dezagun ahaztu, ordea, organojolea ez izan arren musikari sakona zela eta alde horretatik ordu arteko ezezagunak ziren aurrerakuntzak aurkeztu zituela: kornetak, mutazioak, llenoak, misturak, erregistro berriak, zelestea…

HISTORIA

Tutuen diseinua.

30

Barker haize-serbo laguntza.

Transmisioak.

Teklatuen arteko loturak eta espresioa.


Hona hemen organista horien iritzi batzuk:

Nahiz eta Oiartzungo Cavaillé-Coll organoa ez den handi horietakoa (bi teklatu 56 notakoak, 18 nota oinekoan, 17 erregistro, 1.000 tutu…), soinu-kalitatea oso berezia eta goi mailakoa du, eta bera kokatua dagoen espazioa ongi menderatzen du.

* “Organo txikia da, eta kosta egiten da egoki-

– Organo honetan zenbait kontzertu jo izan dira eta Pagoarte elkarteak jasotako grabazio ugari egin ere bai. Horietako zenbait Euskadi Irratiak transmititu izan ditu, eta Donostiako Hamabostaldiaren egitarauaren parte izan dira.

* “Nire bihotzean leku berezia duen organoa da, haren ondoan hazi bainintzen; eta, gero, zorionez, bizi osoa egin dut Cavaillé-Coll organoei lotuta. Apartak dira, XIX. gizaldiko onenak. Eta Oiartzungoa, txikia bada ere, hots liluragarriak dituen organoa da; Oiartzungo eliza ederra primeran betetzen du. Oinetako pedala txikia da eta jotzen zaila. Organo bikaina da, ondo zaindu beharrekoa”.

Hara hemen hau guztia frogatzen duten zenbait ekintza eta iritzi:

– Pagoartek enkargatutako obra bereziak sortu izan dituzte organo honentzat Gorka Cuesta, Löic Maillé, Ramon Lazkano eta Pello Zabalette konpositore garaikideek, organoaren berezitasun eta ezaugarri erakargarriak kontutan izanik.

- Zenbait organojole famatu arituak dira organu honetan: J. Guridi, J.M. Azkue, L.Maillé, O. Candendo, E. Elizondo, D. Landart, J.L. Etxetxipia, M.K. Saez, Alize Mendizabal, L. Fdez Imaz, A.B. Garcia, G. Cuesta, L. Aramendi, E. Iñiguez, P. Zabala.

tzea, baina aukera apartak eskaintzen ditu. Instrumentu zoragarria da, benetako Cavaillé-Coll bat. Ikaragarri gustatzen zaizkit organoaren flauta hotsak, benetan ederrak dira”.

Coro Saez (Donostiako S. Bizente elizako Cavaillé-Coll organoko titularra)

Jose M. Azkue (Donostiako Santa Maria elizako Cavaillé-Coll organoko titularra)

* “Es un instrumento de sonoridades muy bellas y muy apropiadas a la iglesia donde está instalado, pero difícil de tocar por tener características técnicas que corresponden a un órgano de la primera época de Cavaillé-Coll”

Esteban Elizondo (Organista e historiador)

Oskar Candendo eta Fernando Latorre. 2004.

Xabier Lete. Ototz baten gisan.

Oiartzungo organoan eginiko grabaketa. 2007.

Organoraentzat bereziki sortu zituzten obrak.

Kanpaiak, txalaparta eta organoa uztarturik. 2005.

J.M. Azkue oiartzuar organojole ospetsua. 2001.

HISTORIA

2- KALITATE HANDIKOA

31


* “L´orgue de l´église d´Oiartzun représente un petit miracle sur tout les plans. Miracle que Cavaillé-Coll, qui proposait cet instrument comme remplaçant dans toutes sortes d´églises, y compris Saint-Sulpice, ait soigné à ce point l´harmonie et la composition d´un instrument d´appoint. Miracle que Oiartzun ait pu en faire l´acquisition pour sa tribune. Miracle que ce petit instrument soit totalement réussi; pas un bourdon, pas une flûte, pas une anche, pas une montre, et même le plein jeu qui ne soient de purs chef d´oeuvre. (Il y a tant de grands orgues qui son ratés!). Miracle que l´accoustique de cette nef fasse sonner, réellement, comme un grand orgue, cet instrument dans ce gran vaisseau magnifique qu´est l´église d´Oiartzun. Pour un organiste qui accepte les limites du pedalier a la française, ce qui pose le problème du répertoire (mais ce problème n´est pas insoluble! Il y a beaucoup de pièces, anciennes et modernes, qui peuvent y être joueés), c´est également un veritable régal de pouvoir y improviser, tant les timbres, leur finesse et leur harmonisation, sont un pur bonheur”. Loïc Mallié (Titulaire du Grand Orgue Cavaillé-Coll à La Trinité. Paris)

* “Oiartzungo organoa, perlatxo frantzesa, pitxi bitxi gertatzen zaio joleari bezala entzuleari. Pasta oneko materialez egina dagoela ulertzeko, ez dago bere flautatu soinu mamitsua entzun besterik. Eskarmentu handiko egilearen ukitua antzematen zaio alde orotatik. Tronpeteri martziala ozen gertukoa da, gozoa izan gabe ere, belarria batere mintzen ez duten turutak baititu. Gozoa, guztiz gozo esateko eran, egurrezko tututeria osoarena da, zalantzarik gabe. Baina, oboe zoliaren xorrotxak ere badu halako eztarri erdi-behartu leunaren gozotasun berezia. Firma baitu halakoxea: Cavaillé-Coll”.

HISTORIA

32

Pello Zabala (Arantzazuko Amezua organoko titularra)

(Pagoartek argitaratutako Oiartzungo Cavaillé-Coll organoarentzako musika liburutik jasotako informazioa).

Organoa elizan ezarri eta ikuskaritza batek onartu behar izaten zuen haren kalitatea oradainketak egin aurretik. Hara hemen ikuskaritzak eman zuen iritzia 1861ean:

* “Construido y colocado el organo fue nombrado para su reconocimiento al presbitero don Damian Sanz, beneficiado y organista de la catedral de Pamplona, y en comunicacion que dirigió al Ayuntamiento en veinte y siete de agosto del año de 1861 le manifestó que lo encontró ejecutado con la mayor perfeccion; que su mecanismo estaba trabajado con mucha finura; que sus materiales de madera y metales eran buenos y que su direccion y efectos se hallaban al nivel de los mejores organos que se conocian, siendo merecedor de figurar entre las mejores obras del constructor quien tenia dignamente adquirida su fama. Dicho presbitero don Damian de Sanz se presentó al Ayuntamiento de Oyarzun, acompañado de los operarios que se ocuparon en la colocacion del organo y haciendo los mayores elogios del instrumento y entregando la comunicacion de que se ha hablado, el Ayuntamiento en acta del citado dia veinte y siete de agosto recibió el organo, dandose por entregado de él y declarando a los señores A. Cavaillé Coll y Compañia libres de la obligacion que contrajeron de proveer y colocar dicho instrumento, puesto que era de la clase y condiciones que se espresaban en la descripcion y modelo formados y firmados por ellos a quienes el ayuntamiento dió un voto de gracias por la manera en que cumplieron su compromiso y a los obreros una gratificacion de 800 reales vellón” Beraz, naiz eta organoa garesti ordaindu, gustora gelditu ziren udal arduradunak…

(Xabier Alberdiren Oiartzungo San Esteban parrokiako organo eta organujoleen historiarako dokumentazio bilketa lanetik jasoa

3- BALio HISTORIKO HANDIKOA Oiartzungo Cavaillé-Coll organoaren historiak oraindik ere ezezagunak diren alderdi asko ditu. Uste denez, organo hau Cavaillé-Collek ordezko organo bezela erabiltzen zuen elizetako organoak


konpontzen edo osatzen zituen bitartean. Orain arte ez dago konfirmatua Pariseko Saint-Sulpicen ordezko lanak egiteko erabili ote zuten, nahiz eta hori den gehien zabaldu den hipotesia. Izan zitekeen ere Pariseko Santa Klotilden erabilia izatea eta bertako organoa konpontzen zuten bitartean Cesar Franck organojole eta kopositore handiak gure organoa erabili izatea (Manuel Lekuonak behin baino gehiagotan egin izan zuen iradokizun hau), baina ez dago ezer konfirmaturik.

Argi dagoena da Cavaillé-Collek ordezko lanetarako edo alokatzeko erabiltzen zituen organoek oso kalitate handia zutela. Propaganda gisan erabiltzen zituen organo horiek eta zerbitzua eman ondoren organo horiek bertan saltzen saiatzen zen.

Pedal-teklatu laburra .

Cavaille-Collek berak egin zuen zuzenean tratua Oiartzungo Udalarekin, 1861ean. Geroztik, ordea, instalazio lanen arduradun Donostiako Santa Mariako organista zen J.J. Santesteban ipini zuen. Muntaiak iraun zuen bitartean, J.J. Santesteban Oiartzunen bizi izan zen, Manuela de Indarten etxean. Ez dugu ahaztu behar garai horretan ari zirela Santa Marian (Donostia) organoa eraikitzen eta agian Santestebanek zerikusia izango zuela Oiartzungo Udalak Cavaillé-Collekin tratua egiteko orduan.

Hori gutxi ez, eta organogileak eta adituak Oiartzungo organoari egin dizkioten azterketek bere primitibotasuna erakusten digute, eta zalantzarik gabe, Cavaillé-Collen lehenengo lanetako bat dela esan daiteke, agian 1843koa edo lehenagokoa. Beraz, klasiko eta erromantiko garaien artean kokatu dezakegu organo hau, trantsizioko organoa da. Badu oraindik ere aurreko garaiko egite-teknika eta soinu-estetikaren arrastorik, berritasun nabarien artean. Cavaillé- Collen organogintzako iraultza-garaiko izate horrek egiten du benetan berezi eta garrantzitsu. Esan dezakegu penintsulako Cavaillé-Coll zaharrena dela eta Europako zaharrenetarikoa. Saint Louis de

Cavaillé-Coll aita semearen garaikoa.

Transizio garaiko tututeria.

HISTORIA

Baina Oiartzungo organoaren garrantzi historiko handiena bere egite-garaian datza. Organo hau Oiartzunen 1861ean muntatzen bada ere, bere egite-garaia askozaz ere aurreragokoa da. Ziurtatu daiteke 1849 aurrekoa dela, “Cavaille-Coll Père et fils” firma baitu. Urte horretatik aurrera enpresaren marka aldatu egin zen eta “A. Cavaillé-Coll” izena azaltzen zen.

33


Bédarieuxekoa (1843), Saint Pierre de Verberiekoa (1843) eta Orleanseko katedraleko koruko organoa (1846) dira Oiartzungoaren oso antzekoak eta hirurak Monumentu Historiko izendatuak eta oso estimatuak jotzaile eta adituen artean. Hara hemen iritzi hauek:

Aurre-garietako lengueteria.

* “Gipuzkoako organoen ondare oparoan, leku aparta merezi du, Oiartzungo Doneztebe elizakoak. Instrumentuaren kalitateak berak egiten du berezi; eta baita, transizio garaiko organo bat izateak ere. Sonoritatearen munduko bi ikuspegik egiten dute bat: instrumentuan daude, aro klasikoaren azken hatsa eta erromantikoaren hastapena”. Oscar Candendo (Donostiako Artzai Oneko OESA organoaren titularra)

Transmisio zuzena, haize- laguntzarik gabekoa

* “En mi opinión el órgano de Oiartzun en su origen todavia tiene cuestiones que están sin resolver. La más importante es que aunque fué instalado en 1961 en su consola figura la inscripción Cavaillé-Coll Père et Fils, facteur de Grandes Orgues (Paris) inscripción que corresponde a fechas muy anteriores, parece que alrededor de 1849. Si esto fuese así estariamos ante el órgano romántico más antigüo no solo del Pais Vasco, sino de España, ya que el considerado primer órgano romántico es el Cavaillé-Coll de Lekeitio de 1856”. Esteban Elizondo (Organista e historiador) (Pagoartek argitaratutako Oiartzungo Cavaillé-Coll organoarentzako musika liburutik jasotako informazioa).

HISTORIA

* “El órgano de Oiartzun es un ejemplar de un interés excepcional, por tratarse de un instrumento perteneciente al primer periodo creativo del genial organero Aristide Cavaillé-Coll, construido inmediatamente después de su primera gran obra, el órgano Saint-Denis,inaugurado en 1841. Por este motivo, órganos muy similares al de Oiartzun conservados en Francia han sido restaurados concienzudamente y declarados Monumento Histórico. En

34


J, Sergio del Campo Olaso ( organero)

(Sergio del Camporen idazlanetatik hartua)

B) OIARTZUNGO ORGANOAREN ETORKIZUNERAKO PROPOSAMENAK Oiartzuar guzien ondare artistiko eta historikoa den organo preziatu honek 170 urte baino gehiago ditu. Bere historia luzean ezagutu izan ditu eraberritze eta hobekuntzak. Horietako batzuk Cavaille-Collek berak egin zizkion. XX. gizaldiaren hasieran berriz anpliazio garrantzitsu bat egin zitzaion II. teklatua osatzeko (F. Princek edo Didier etxeak egina?). Azkeneko errebisio lanak orain hamabost urte egin zitzaizkion. Mekanika aldetik organoa gauza bizia dela esan beharra daukagu. Asko sufritzen du tenperaturaren gorabeeherekin, berogailuekin, hezetasuna, pipien erasoak, hautsa… Komeni izaten da organoa bizirik mantentzeko maiz erabilia izatea. Behar-beharrezkoa du ere mantenimendu egoki bat egitea. Organo zaharra da hau eta hasiak dira azkenaldi honetan akatsak han-hemenka azaltzen, gero eta maizago gainera; hango tiradera hautsia, nota gogortuak edo eroriak, pipi arrastoak… Denbora gehiegi pasatu da azkenengo errebisioa egin zitzaionetik. Besterik gabe juxtu-juxtuan urteroko afinazioa egitera mugatzen bagara, laster batean larrituko dira arazoak, konponketa oso garesti baten beharrean gertatu arte.

Erabilpenaren aldetik gaur egun elizako liturgian erabiltzen du organoa hortan trebea eta saiatua den organojole-talde batek. Horri esker, organoak bizirik dirau. Tamalez aspalditxoan ez dira kontzertuak ematen organo honetan eta hori ez da albiste ona. Organoa bera bizirik mantentzeaz gainera, bere inguruaren ziztagarri izan behar du, kultura eta zaletasuna sortu behar du, bere historia luzean zehar egin izan duen bezala. Zer egin dezakegu etorkizunari begira? Hona hemen proposamen batzu:

– TEKNIKA ALDETIK. Berandu baino lehenago, dagoenekoz derrigorrezkoa duen garbiketa sakona eta pipien aurkako prebentziozko lana egitea. – ADMINISTRAZIO ALDETIK. Bere balio historikoak kontutan izanik, Monumentu Historikoa izendatzeko prozedura martxan ipintzea. Horretarako arrazoiak soberan daudela uste dut.

– KULTURA ARLOAN. Liturgiaren beharrei erantzuten jarraitzeaz gain, herrira zabalduko litzatekeen aktibitate plan bat martxan ipintzea: 1. KONTZERTUAK ANTOLATZEA, bai inguruko organistekin, bai sona handikoekin ere. Jose Manuel Azkue Memoriala berriro urtero ospatzea. Donostiako Hamabostaldiarekin harremanak berriro bideratzea. 2. MUSIKA-ESKOLAN organo-irakaskuntza bideratzea.

3. KASTETXEENTZAT ETA HELDUENTZAT organoaren inguruan aktibitate didaktikoak antolatzea.

Jabetu gaitezen, beraz, daukagun ondare honen balioaz eta gozatu dezagun bere kalitateaz. Zaindu dezagun eta eman diezaiogun instrumentu zoragarri honi gaur egun gure jardun kulturalaren parte izateko aukera, hori izango baita gure zaharrak eskuratu diguten pieza preziatu hau mantentzeko modurik egokiena.

| Anton Mendizabal HISTORIA

nuestro entorno,principalmente en Gipuzkoa, aunque existen otros órganos de la misma firma y con otra serie de bondades y virtudes, el de Oiartzun destacaría por haber sido construido, como venimos diciendo, en la primera etapa creativa de Cavaillé-Coll. Si el órgano Cavaillé-Coll de Lekeitio fue el primer órgano romántico de España, terminado de construir en París en junio de 1854 e instalado en la villa vizcaína en septiembre del mismo año, el de Oiartzun es sin lugar a dudas el más antiguo de todos, construido en torno a 1843 (o incluso antes) pero colocado e inaugurado en la parroquia de San Esteban en agosto de 1861”.

35


Ttenttetarrak Gurasoen etxean geratzen ziren azken paperen artetik dozena erdi bat argazki ekarri zizkidan nire arreba Maitek gutun-azal baten barruan. Aurrean hartzailearen helbidea: Carlos Aranburu, Mendiburu 13, Oyarzun. Atzean, berriz, Franciscanas Misioneras de Maria, Madre Maria Margolari, Madrid. Argazki zaharrak ziren, eta, noski, ez nuen inor ezagutu. Baina Mendiburu kaleko Carlos Aranburuk nahi eta nahi ez Carlos Ttentte izan behar zuela pentsatu nuen berehala. Txikitan ezagutu nuen, eta grabatua daukat oraindik gizon hura. Altua zen, hala iruditzen zitzaidan niri behintzat, iharra, serioa, txapela txiki samarra, panazko txaketa eta mahoizko prakak. Mitxelenarentzat egiten zuen lana, Makuso ondoko lantegian sortzen zuten elektrizitatea bideratzeko posteak jartzen, matxurak konpontzen edo fakturak kobratzen. Edozein ordutan joaten zen bezeroengana bizikleta hartuta, ilunabarrean ere ikusten bainuen, guardasolaren kirtena txaketaren lepoan sartuta bizkarrean zintzilik zuela. Eta euria ari zuenean, esku batean guardasola irekia hartu eta bakarrarekin eramaten zuen bizikleta. Argazkiak hor eduki nituen bueltaka, eta konturatu nintzen bertan agertzen zen gazte bat nire aitonaren argazki zaharretan agertzen zenetako bat zela, baina ez nekien zeinengana jo; izan ere, ez dakit zergatik, baina konbentzitua nengoen Carlos Aranburu mutilzaharra zela. Egun batean, ordea, lagun bat topatu nuen kalean berrogeita hamar urte betetzen zuten beste oiartzuarrekin batera urtemuga ospatzen, eta esan zidanean bazkalondoan Carlos Ttentteren biloba-

36

rekin aritu zela kontu kontari, ezin nuen sinistu. Orduan, ezkondua zegoen Carlos. Bilobarengana joan, telefonoa eskatu eta handik aste batzuetara haren aitarekin, Antoniorekin, egon nintzen, eta marka da gero, nire etxetik ehun metrora bizi baita! Argazkiak eman nizkionean eta nire aitonarenak erakutsi, oso historia interesgarriak kontatu zizkidan, urtekari honetan kontatzeko modukoak, nire ustez. Gainera, gero Interneten batera eta bestera ibilita, Carlosen anaiak, Pascualek, Valentzian Camporrobleseko futbol taldea sortu zuen berria aurkitu nuen. Harrituta, hango udaletxera idatzi ondoren, Pascualen biloba zaharrenarekin jarri ninduten harremanetan, eta azkenean hark bidalitako informazioarekin eta Antoniorekin izan ditudan berriketekin osatu dut, nolabait ere, familiaren historia. Familia argazkian, erdian eserita agertzen dena Manuel Aranburu Almandoz da, Carlosen aita, aurreko argazkian prozesioan agertzen dena. Zutik ezkerretik eskuinera Leontzio, Carlos eta Pascual daude. Eserita, berriz, Inocencia Manuelen eskuinaldean eta Juanita ezkerraldean.

Manuel gaztetan Isatse baserriko bilera batean txistua eta danbolina jotzen ari zela (1874), karlistak zetozela esanez agertu zen norbait ere, eta gerrara eramateko gazte bila ibiltzen zirenez, bertakoek esanda leiho batetik salto egin eta etxera joan zen ihesi Manuel. Etxean ere, herrian ez zegoela gauza onik eta iruditu zitzaien hobe zuela


Ameriketan, ordea, hasiera latza izan zuen. Hamar laguneko taldetan Oiartzundik Arraguaraino edo luzeagoak ziren eremuetan aritzen omen ziren asto lanetan, jan trukean goldeari tiratzen, langileburuek zaldi gainetik zaintzen zituzten bitartean. Eta ez zegoen alferkeriatan ibiltzerik, zartailu edo latigua berehala jartzen baitzuten dantzan. Baina denbora pasatu ahala, egin zuen bere bidea Manuelek, eta dirua ekartzen utzi ez bazioten ere, kafe ugari eta zaldiak ekarri zituen Oiartzun aldera. Hemen Kastrorenean hartu zuen etxebizitza, eta zaldiak etxe atzeko ukuilu batean izaten zituen. Goizaldean Urkabe aldera eramateko Pitxon zaldi gainean jarri eta Manuelek, zaldiari “ttentte, ttentte!” esanda, bi hankatan jarri eta horrela ematen zion buelta plazari. Hortik datorkie, beraz, Aranburutarrei goitizena. Manuel Cecilia Agirre Narbarterekin ezkondu zen, Don Regino medikuaren izebarekin, eta Ameriketan diru mordoxka egin bazuen ere, emaztea ez zen atzean geratzen, Manuelek baino gehixeago baitzuen berak. Lau seme-alaba izan zituzten: Monica, Leontzio, Pascual eta Manuel (?). Azkena erditzean hil zen ama, eta handik gutxira semea. Monica, berriz, 24 bat urterekin hil zen. Ez omen zioten berak maite zuen mutilarekin ezkontzen

uzten, eta jateari utzi eta azkenean tuberkulosiz hil omen zen. Gero Zabaleko Irastorzatar gaztearekin ezkondu zen, etxean neskame aritzen zenarekin, eta Carlos, Inozentzia eta Juanita seme-alabak izan zituzten.

Leontzioren historia zati bat, zoritxarrez, ezagutzen dugu herrian. Abokatua zen Donostiako Udaletxean, EAJko zinegotzia Oiartzunen, eta gerra piztean espetxeratu egin zuten Iruñeko San Kristobal presondegian. Anjel Arizmendirekin atera zutenean, libre utziko zituztelakoan edo, Iruñea ondoan fusilatu zituzten. Neronek idatzia dut historia hori 2010eko urtekarian, Mari Carmen Gallastegik kontatuta. Leontzio zinegotzia zela egin zuten Ergoiengo errepidea, Gazteñetik plazara, ordura arte bidea beheko estratatik Santusenera joaten baitzen. Lekarozko ikastetxean ikasi zuen Pascualekin batera, eta oso kirolzaleak izan ziren biak. Leontziok gaztetan txirrindulari talde bat sortu omen zuen, eta Donostiako zaldi lasterketen antolatzaileetako bat ere bera omen zen. Pascual, berriz, futbolaria izan zen Racing Club de Irun taldean, eta gero Irun Sporting Clubekin batu eta Real Unionen aritu zen Renè Petitekin batera, baina lesio bat zela-eta utzi egin behar izan zuen. Renè bezala, Pascual ere ingeniaria zen, eta Renèk eraikitako Esako urtegia bezalako obra ikaragarririk egin ez bazuen ere, Pascualek egin zituen Bidasoa ibaiko urtegi txikiak eta bertako elektrizitate saltoak. Gero Mexiko aldera joan zen eta hango trenbidea egiten aritu zen. Itzuli zenean, OCESA enpresan aritu zen urteetan lanean Madril Utiel (Valentzia) eta Madril Baeza (Jaen) trenbideak irekitzen. Lehenengo ibilbidean ari zirenean Camporroblesen hartzen zuten ostatu. Han Tri-

HISTORIA

Ameriketara joan. Askorik pentsatu gabe, eman zizkioten diruak hartu eta Baionara abiatu zen Ameriketara joateko asmoz. Itsasontziak, ordea, ez ziren egunero ateratzen, eta joateko eguna iritsi zenerako, uste baino gehiago gastatu zuenez, ez zuen bidaia ordaintzeko adina, bidaiak balio zuen 15 errealetatik 9 besterik ez baitzituen. Manuelek, orduan, lanarekin ordainduko zuela esan zion itsasontziko buruetako bati, baina hark bazekien edozeinek ez zuela itsasoan lan egiteko balio, eta masta puntako talaiara igotzeko esan zion. Manuel, gauza bazela erakutsi nahian, tximinoa bezain bizkor igotzeaz gain, hankaz goiti jarri zen talaian. Lana berea zen.

37


nidad Navarro ezagutu zuen, eta 1927 inguruan ezkondu eta bere bizitza Madril eta Camporrobles artean pasatu zuen emaztea eta Maria, Celia, Amparo eta Maria de la Trinidad alabekin. Maria gazte zela hil zen, eta Celiaren alaba, Amparo Albir Aranburu, izan da informazio eta argazki gehiago bidali dizkidana.

Bigarren ibilbidea egiten ari zela, berriz, Linares inguruko meategietako mea garbitzeko makina bat asmatu eta patentatu zuen. Futbola ere bihotzean eraman zuen beti, entrenatzaile eta sustatzaile izateaz gain, berak sortu zuen Camporroblesko lehen futbol taldea.

Inocencia Tuterako Juan Roldanekin ezkondu zen. Senarra jostuna zen lanbidez, baina militarrekin lotura zuen negozio bat sortu zuela eta, Madrilera joan ziren bizitzera. Bost seme-alaba izan zituzten: Florencio, Nati, Merche, Manuel eta Luis.

HISTORIA

Juanita, berriz, maistra zen, eta moja joan zen Filipinetako misioetara, irakasle lanetan aritzera. Han frantziskotarren probintziala izatera iritsi zen, eta Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek Filipinak inbaditu zituztenean, zaurituak zaintzen aritu ziren. Bera ere granada batek zauritu zuen eta metraila zati bat eraman zuen bizitza osoan birika batean. Madrilera itzuli zenean, beste mojak harritu egiten ziren maila hartako moja batek erakusten zuen apaltasunagatik sukalde lanetan nahiz garbiketetan nahiz moja zaharrenak zaintzen. Bera zen Maria Margolari ama eta berak bidali zizkion hil aurretik Carlosi argazkiak, baina ez dut uste sekula jakingo dudanik nola iritsi ziren nire gurasoen etxera.

38

Beraz, Carlos izan zen Oiartzunen geratu zen bakarra, eta nik mutilzaharra zela uste banuen ere, ezkondua zen, eta bitan gainera. Lehenengo emaztea Tonkoloko Joakina Etxeberria izan zen, eta harekin Antonio eta Manolo semeak izan zituen, baina hogeita lau urterekin gaixotu eta hil egin zen. Bigarrena, berriz, Maria Josefa Lekuona izan zen, eta harekin Juanita alaba izan zuen. Antonio eta Manolok bina seme izan zituzten eta Juanitak semea eta bi alaba. Manolo Donibanera joan zen bizitzera Txalakako Mari Carmenekin ezkonduta, baina Antonio Arantzazu Mitxelenarekin eta Juanita Orioko Joxe Ramonekin ezkondu eta Oiartzunen bizi dira, beren seme-alaba gehienak bezala. Argazkian Carlos Aranburu eta Joakina Etxeberria. | Joxemari Iturrioz


Sebastian Lartaun, San Esteban de Lartaun eta Oiartzungo armarria Miguel Lartaun da Erdi Aroko artxiboetako dokumentuetan agertzen den lehenengo Lartaundarra. Eskribaua zenez, hainbat dokumentutan agertzen da 1509tik aurrera, bai eskribau lanetan, bai testigu moduan. Oiartzungo Udal Artxiboko beste liburu batean ere agertzen da, hain zuzen ere, oiartzuarren erroak eta onurak aztertzen dituen liburuan. Horri esker dakigu Miguel Lartaunenak zirela Elorrondo inguruan zeuden Lartaun etxea eta Lartaun zelaia, mugak baitzituzten SabaĂąarekin edo Lekuonak berak Elorrondo ondoan kokatzen zuen Bikario etxearekin. Bestalde, lursail batzuk ere bazituen, esate baterako, Ollarragirre eta Arrietaren artekoak edo Lartaun mendi izenekoa, Sibelus ondoan, hilerriaren ondoko txaradia, dirudienez. Horretaz gain, negozio txiki batzuen jabe ere ba omen zen; beraz, ez zen jauntxo edo ahaide nagusien pareko izango, baina esan liteke estutasun handirik gabe bizi zela. Bost seme-alaba izan zituen: Sebastian, Esteban, Beatriz, Maria Miguel eta Martiza. Ospetsuena Sebastian izan zen, Cuzcoko gotzaina. Sebastian XVI. mende hasieran jaio zen, Oiartzunen, eta beka bat lortuta, Alcalako San Ildefonso eskolara joan zen ikastera. Ondoren, ikasle ona zela erakutsiz, Alcalako Unibertsitatean doktore titulua eskuratu zuen, eta bertan, 1545etik 1549ra irakasle lanetan ari zela, katedraduna izatera iritsi zen. Gipuzkoara itzuli eta Aizarnazabalgo elizako bikarioa izan ondoren, sortu berria zen OĂąatiko Unibertsitateko errektore izendatu zuten, eta 1551n bera izan zen zentro horretako konstituzioak onartu zituenetako bat. Gainera, Gipuzkoan zegoela, Lartaunek Oiartzungo elizako onura oso bat lortu zuen (un be-

neficio entero), eta horrekin eta errektore lanetik jasotzen zuenarekin bere familia oinetxe handienen parean jartzeko ametsa betetzeari ekin zion. Izan ere, badirudi Sebastian Lartaunek bazuela arrazoiren bat bere familia handienen artean ikusi nahi izateko, eta aitzakia hori Oiartzungo elizak berak ematen zion, elizaren izena San Esteban de Lartaun baitzen.

San Esteban de Lartaun

Dirudienez, mende batzuk lehenago, Oiartzungo eliza erromanikoa erre egin zen, eta agian eliza ondoan egon zitekeen Lartaunen oinetxea ere bai; orduan, Lartaun familiak bere orubea eskaini omen zuen eliza berria eraikitzeko. Eta, beharbada, horrela izan zen, 90eko hamarkadan, eliza barruan egindako arkeologi lanetan, eliza erromanikoa eta elizaren dorrearen parean eraikin zibil baten aztarnak agertu baitziren.

Horrela, eliza berria, San Esteban de Lartaun izena hartuta, eliza erromanikoaren eta Lartaun etxearen gainean eraiki omen zen, eta ikusiko dugunez, gaurkoak duen zabalerarekin baina baxuagoa eta motzagoa ekialde zein mendebaldetik. Eta 1384rako behintzat eraikia zegoen, ordurako eliza San Esteban de Lartaun izenarekin agertzen baita Errenteriako artxiboko dokumentu batean. Egia esan, garai horretan dokumentu askotan agertzen da Lartaun izenarekin, baina 1415ean, Gipuzkoako Ordenantzetan, esaten da salatzaileak eskatuz gero, susmagarriak San Esteban de Lartaunera joan beharko duela ebanjelioen gainean zin egitera, errugabetasuna erakusteko, eta horixe berresten du Enrike IVak 1457an, Gasteizen emandako beste Ordenantza batean. Beraz, bi aipamen horiek, nolabait ere, erakusten dute aspalditik zela San Esteban de Lartaun zin egiteko eliza; izan ere, ohitura hori aspaldikoa izan ez

HISTORIA

Lartaundarrak

39


1. lauki berdean, eraikin zibila, beharbada Lartaun familiaren oinetxea.

San Esteban eliza berritua

2. lauki berdean, Oiartzungo eliza erromanikoa. XI-XII mendekoa.

1. Sarrera berria. 2. Abside berria. 3. Atzeko atea. 4. Atzeko atea.

5. Dorre berria eta bi eskailerak. 6. Sakristia berria. 7. Motxene etxea. Gorriz, San Esteban de Lartaun eliza. Dirudienez, eliza erromanikoaren eta oinetxearen gainean eraikia, eta 1476an erre zutena. 1. Sarrera nagusia. 2. Iparraldeko sarrera. 3. Motxone etxea.

HISTORIA

balitz, ez dirudi Probintziak Gipuzkoako mutur batean zegoen eliza bat aukeratuko zuenik.

40

Horren harira, Manuel Lekuonak esaten zuen ez zela arrastorik geratzen ez eraikin bisigotikotik ez X., XI. eta XII. mendeko erromanikotik, ez baitzituen eliza barruko aztarna arkeologikoak ezagutu. Baina, nahiz eta eliza gotikoaz ere gutxi geratu, Del Oyarzun Antiguo liburuan argi aipatzen zuen, eta plano zein argazkietan ongi ikus daiteke, hegoaldeko horman, sarrera nagusiaren ezkerraldean, XIII edo XIV. mendeko sarrera zaharraren arkua geratzen dela, gurutze batekin apaindua, ur bedeinkatuaren ontzia ondoan duela eta barrualdetik zegokion arkua tapatua; eta iparraldean ere, ate horren parean, beste ate baten arrastoak agertzen direla, ur bedeinkatuaren ontzi zatia kanpoko txokoan eta paretaren hutsunea barrualdean dituela. Teilatua ere esaten zuen ezin zitekeela bobedaz edo gangaz egina izan, egurrez egina baizik. Bestalde, Del Oyarzun Antiguo liburuaren 75. orrialdean esten zuen 1476an erre ondoren ekin

ziotela gaur egungo obrari, zegoenari zati bat absidetik eta beste bat koro aldetik erantsita. Serapio Mujikak ere Euskalerriaren alde aldizkarian gauza bera esaten zuen. Beraz, horien ustez, 1476an frantsesek XIV. edo XIII. mendeko eliza gotikoa erre zuten, eta ez, 4. mugarrian esaten den moduan, barruan zegoen eliza erromanikoa, ordurako bestea egina baitzegoen. Badakigu urte hartan dorrea erre zutela, eta Ramon Ayerzak 89ko urtekarian esaten du erretaularen horma ere, zeukan egur ugariagatik, oso kaltetua geratuko zela. Beraz, ekialdeko zein mendebaldeko hormak erortzeko zorian geratuko ziren.

Elizaren proiektu berriaren dimentsioa ikusita, esan liteke obrak poliki joan zirela. Absideari sendotasun handiagoa eman zioten horma bular (contrafuerte) gehiago eraikiz, eta estilo aldetik, badirudi horko bobedak lehenago egin zituztela. Beharbada, saihetsetako hormei eta horma-bularrei lehendabizi altuera handiagoa eman behar zietenez (Ayerza, 88ko urtekaria), hurrengoak geroago egingo zituzten. Hormak handitzeare-


kin batera, sarrera nagusi berria egin zuten erdialdean, kapera moduan, nahiz eta pare-parean Motxone etxea egon, eta sarrera aurrean dauden eskailerak ez zituzten 1797a arte egin, Motxone bota zuten arte, alegia. Dorrea ere 1584an diseinatu bazuten ere, 1605 inguruan bukatu zuten. Dorre aurreko terraza, berriz, eta bertara doazen Mendiburu kaleko eskailerak, azken gerra karlista bukatuta egin zituzten (1876), horretarako Landetxen zegoen UrdiĂąolaren dorretxe erre berriaren harriak erabili baitzituzten. Serapio Mujikak esaten du terraza egin baino lehen prozesioan elizari buelta emateko, elizaren atzeko ate batetik sartu eta bestetik ateratzen zirela. Baina itzul gaitezen Sebastian Lartaunen garaira, hau da, eliza berriaren zati garrantzitsuenak bukatuta zeuden garaira. Lartaun Cuzcoko Gotzain izendatu zuten 1570eko irailaren 4an, eta Oiartzungo kontsagrazio elizkizunak 1571ko abuztuaren 12an izan ziren. Izendapen harekin,

HISTORIA

San Esteban de Lartaungo kapera

41


ordea, badirudi Sebastianen ametsak amets-sukar edo delirio bihurtu zirela, bi zeregin betetzeko premia sentitu baitzuen bat-batean: bata, Oiartzungo elizan kapera bat eraikitzea, eta bestea, Lartaun Maiorazkoa sortzea, nahiz eta horrek karguaz jabetzeko Perura egin behar zuen bidaia 1573ko ekainaren 28a arte atzeratu. Izan ere, gotzain berria bi auzitan murgildu zen, eta Jose Miguel Aranburu Zudairek bere tesian esaten duenez, auziek markatuta bizi izan zen nortasun suminkorreko gotzain polemiko bilakatu zen. Hasteko, elizako onura osoagatik izan zuen auzia Iruñean. Oiartzuarren iritziz ezin zituen aldi berean jaso irabazi horiek eta gotzain izateagatik lortzen zituenak, eta herriak bi bizilagun aukeratu zituen onura hori bien artean banatzeko. Sebastianek, ordea, esaten zuen ez zuela irabazirik, kargua Cuzcon bertan hartu arte, baina, nonbait ere, ordurako jasoak zituen erregearengandik 2.000 dukat Sevillan. Horrela, 1571ko abenduaren 15ean, Iruñeko Eliz Epaitegiak Oiartzungo agintariei eman zien arrazoia. Maiorazkoa sortzeko, ordea, ez zuen arazo handirik izan. Martiza eta Esteban 1565erako hilak zeudenez, haien zatia erraz eskuratu zuen, eta Maria Miguel eta Beatrizena, berriz, doteen truke. Horrela, 1572an, Martin Yerurekin ezkonduta zegoen Beatrizen semea, Joanes de Lartaun, jarri zuen buru, Lartaun eta Yeruren jabetzekin osatu zuen maiorazkoan.

HISTORIA

Baina kaperarekin arazo handiak izan zituen. Izan ere, elizaren patronatua Udalarena zen, Udala zen sortzaile, eraikitzaile, hornitzaile eta zaintzaile. Eta hasiera batean, 1571ko urtarrilaren 20an baimena eman bazioten ere, abenduaren 23an atzera bota zuten, bigarren eskutitz batean Lartaunek kapera oinordekoentzat pribatua izatea eskatzen baitzuen, eta horrek elizaren patronatua arriskuan jartzen zuen. Orduan, Iruñeko Elizbarrutiak Juan de Villarreal arkitekto urretxuarra bidali zuen 1574an kaperaren kokapenaren planoak egitera, eta 1575eko epaia gotzainaren aldekoa izan zen, behin-behinekoa bazen ere. Planoan korora doazen eskailerak eta Ayerzak aipatzen zuen balkoi famatua ikusten dira, Iparraldeko elizek izaten dutena.

42

Dena dela, Lartaunek zirenak eta ez zirenak egin zituen kapera eraikitzeko. Argudio nagusia zen mende batzuk lehenago bere familiak oinetxea eskaini zuela eliza handitzeko; beraz, ulergarria zirudien etxea eman zutenek orain kape-

ra xume bat eskatzea, eta argudioa indartzeko Esteban de Garibairen eskutitz bat eta elizak 1437rako San Esteban de Lartaun izena zuela frogatzen zuen dokumentu bat aurkeztu zituen. Baina eskutitzean, oinetxeaz esaten zuenaz gain, sekulako fabulak kontatzen zituen. Beste gauzen artean esaten zuen, Kristo aurreko hemezortzigarren urtean, Lartaun familiako kapitain batek 300 kantabriarrekin Erromara joan eta erromatarrak garaitu zituela; ondorioz, erromatarrek alaba hoberenak eskaini eta Erroman geratu zirela. Ezkontzarekin Lartaunek emaztearen jauregia heredatu zuenean, Letran izena hartu omen zuen jauregiak, eta ondoren elizari eskaini omen zion, gero Oiartzunen egingo zuten bezalaxe, bertan Erromako San Juan de Letran basilika sortzeko. Beraz, basilika hori Lartaun familiaren menpe omen zegoen, eta hori frogatzeko esaten zuen Oiartzungo elizaren sarrera gaineko armarrian agertzen diren giltzak San Pedrorenak direla, kaliza San Juan de Letrangoa, lehoia Iruñekoa eta dorrea Lartaunek eman zuena eliza handitzeko. Hori gutxi balitz bezala, horrekin Lartaun Espainiako oinetxe gogoangarri eta zaharrena zela frogatuta geratzen omen zen. Gainera, bere argudioak indartzeko eta Oiartzunen zor ziotena ez ahazteko, kapera San Juan de Letranen izenpean eraiki nahi zuen.

Eskutitz hori, ordea, faltsua zen, noski. Lekuonak bere garaian esaten zuen Lartaun kapitainaren pasadizoa XVI. mendean asmatutako kondaira zela, eta Oiartzunen ez zuela inongo tradiziorik. Baina aurretik Gamonek, eta batez ere Serapio Mujikak 1917ko uztailaren 1eko Euskalerriaren alde aldizkarian frogatzen du Garibai 1570etik 1572ra Flandesen egon zela, beraz ezin izan zuela eskutitz hori 1571ko irailean Madriletik bidali. Bestalde, eskutitzean esaten zuen gai hori bere Compendio Historial de España lanean jorratuko zuela, eta 1568rako idatzia zeukan. Hain zuzen ere, Flandesera inprimatzera joana zen. Eta azkenik, egia da Garibaik gai hori aipatzen duela lan horretan, baina bertan ez da inongo Lartaundarrik agertzen, eta, gainera, esaten du 300 kantabriarrez kontatzen dena asmakizun bat besterik ez dela. Mujikak eskutitz horretaz idatzi zuen erregeek berek ere ez zutela hainbesteko fantasiarik asmatzen beren leinuak goraipatzeko orduan.

Era berean, Serapio Mujikak hurrengo aldizkarietan esaten du Isabel katolikoaren omenez egin zela sarrera nagusia kapera moduan, eliza


Oiartzungo armarria

Oiartzungo armarriarekin ere izan zituen ika -mika ederrak; izan ere, esaten zuen Lartaun etxea elizaren jatorria izateaz gain, herriarena ere bazela, eta ondorioz Oiartzungo armarria Lartaun familiaren armarria zela.

Udaleko zigiluak ere gaztelu inguruan “San Esteban de Lartaun” errotulua zuen, eta eskribau batzuek, gotzainaren asmoak ikusita, Lartaun izena ezabatzen hasi ziren. Hori zela eta, Lartaunek eskutitz baten bidez Oiartzungo agintariei bere haserrea eta abokatuak ere horren kontra zeudela jakinarazi zien. Orduan, agintariek, 1570eko irailaren 29an bilduta, men egin zioten Lartaunen esanei, eta erabaki zuten zigilua eta errotulua bere horretan mantentzea, bailararen armarria baitzen, eta eskatu zuten armarria idatziaren oinean marraztea, aldaketarik gabe kontserba zedin. Eta horrela jaso zuen Miguel Arburu eskribauak idatzi batean. Hori nahikoa izango ez zelakoan, Lartaunek idatzi horren kopia sinatuak eskatu zituen Pero Ochoa Gorostarrazuren eskaera formal baten bitartez. Eta 1570eko urriaren 30ean Lara de Buiçak, Gipuzkoako Korrejidoreak, Azpeitian si-

natutako eskutitzean, eskaera hori agindu konpultsatu bihurtu zuen, Arbururi jakinaraziz betetzen ez bazuen hogei mila marabediko isuna izango zuela.

Agindu hau Pedro Olaberria Usurbilgo eskribauak ekarri zuen Oiartzuna eta Arburuk 1570eko azaroaren 5ean, Bikariotegi etxean, kontzejuaren erabakia, Lartaunen eskaera eta Lararen agindua jaso zituen dokumentu batean (Oñatiko artxiboa). Irailaren 29ko idatzian, zigilua marraztua eta armarriaren deskribapena agertzen dira:

“Una torre co sus almenas y al pie de ella una puerta y de medio arriba una bentana con un balaustre que parte por medio la dicha bentana. Y avaxo una tronera la dicha torre metida entre dos çarças con sendas moras o flor en cada una de ellas. Y una estrella encima y al rededor del sello en la horla un retº y blasso q dise Sanct Esteban de lartaun y entre dicio y dicion sendas çarças co su flor o fruta”

Ameriketan

Argi dago diru dezente egin zuela Peru aldean: 1578an, kaperaren epaia bere aldekoa izan zela jakin ondoren, urrezko barra bat bidali zuen elizako erretaula egiteko, eta 1580an 24.000 dukat kapera egiteko. Gainera, Joanes de Lartaun bertako patrono izendatu zuen, eta hiltzean bere gorpua kaperara eramateko agindua eman zion. 1583an, berriz, 6.000 peso eman zituen erretaula egiteko. Dena dela, ez dakigu zertan erabili zu-

HISTORIA

konpontzeko eman zuen diruagatik eskertzeko, eta sekula ez zela pribatua izan. Kapera gaineko armarriaz, berriz, aipatzen du giltzak eta kaliza elizaren ezaugarriak direla, eta lehoia eta gaztelua Gaztelak ordu arte erabiltzen zuen armarria, horregatik duela erregeen koroa gainean. Lekuonaren ustez, diru laguntza 1491n jaso zen.

43


Konklusioa Batzuen ustez, dena asmatu zuen gotzainak, eta Lartaun toponimo bat besterik ez omen da. Baina ez dut uste dena gezurra denik. Eliza, esate baterako, San Esteban de Lartaun zen, eta oinetxe baten gainean eraiki zuten. Hori bai, dorretxe edo gazteluren bat izan balitz, izango zen artxiboetan Lartaundarren aipamen zaharragorik. Mujikak ere, ez dirudi dorretxearena sinesten duenik, aipatzen denean zera esaten baitu “Ez al zen, ba, oinetxea?�. Gainera, heraldikan ez dago Lartaundar bakar bat armarrian gaztelu bat duenik. Beraz, ezinezkoa dirudi Oiartzungo armarria Lartaunena izatea. Askoz sinesgarriagoa da, ordea, Isastik (1625), Gamonek edo Gorosabelek esaten zutena, alegia, Oiartzungo armarriko gaztelua, Errenteriako armarrikoa bezalaxe, Beloaga dela, hau da, bostehun bat urtez bailara babestu zuen gaztelua.

ten dirua, agian elizan Lartaunen kontsagrazioa gogoratzeko dauden bi plaketan. Bi kopia egotea harrigarria iruditu zitzaion beti Lekuonari. Baina Perun ere arazo ugari izan zituen aginte zibil zein eliztarrarekin, bere izaera sutsua zela eta. 1583an, esaterako, Cuzcoko elizbarruti zabala zatitzeko prozedura ireki zuten, baina ez zuten lortu, Lartaun, zerga asko galduko zituela ikusita, kontra agertu baitzen.

Mestizoak apaiz egitearen alde agertu zenean ere badirudi bazekiela zertaz ari zen, esaten baitzuen, mestizoek bertako hizkuntza jakiteaz gain, espainiarrak baino gutxiago kezkatzen zirela irabaziez.

HISTORIA

Limako kontzilioko saioak ere ia bertan behera geratu ziren. Urtebete egon ziren etenik Lartaunen azken auziarengatik, baina sekulako drama antzeztuta, hortik ere onik atera zen, lau epailetik hiru euskaldunak baitziren.

44

Eta 1583ko urriaren 15ean, gaitz labur baten ondorioz hil zen, bere portaeragatik damututa eta barkamena eskatu ondoren.

Udaletxeko zigiluak, berriz, San Esteban de Lartaun errotulua izatea, izan zitekeen elizaren patronatua Udalarena izateagatik, edo zigilua Sebastianek berak udaletxean sartu zuelako; kontuan hartu Esteban, bere anaia, eskribaua eta alkatea ere izan zela. Dena dela, gaitz erdi, berari esker baitakigu orain nolakoa den benetako armarria.

Bistan da kaperarekin Letranen kondaira indartu eta Lartaun familia beste oiartzuarren gainetik jarri nahi zuela, baina azkenean ez zen kaperarik egin; eliza bera ere San Esteban de Lartaun izatetik San Esteban de Oyarzun izatera pasatu zen, eta Lartaundarrak gizonezkoen segidarik gabe geratu zirenez, oinordekotza zuen alaba Altzibarko Ugartetar batekin ezkondu, eta abizena desagertu egin zen bailaratik. Eta, beharbada, ezkontza horregatik dago Ugarteko errotan dagoen armarria. Hala ere, Jose Miguel Aranburuk bere tesian esaten duenez, Lartaunen jokabideak ibilbide eliztarra ilundu bazuen ere, ez omen zen zikintzeraino iritsi. Izan ere, garai hartan oso arrunta omen zen dirua egiten zutenen artean horrelako istorioak asmatzea, Santiagoko zaldun titulua edo beste tituluren bat lortzeko. | Joxemari Iturrioz


Bianditz lepoko tren-tunela berriro zabalik Gaur egun Artikutzako barrutia eremu natural babestu gisa ezagutzen dugun arren, duela mende bat inguru bertako errealitatea guztiz ezberdina zen, industria puri-purian zegoen; Artikutzako meategien eta basoen ustiaketak zuen lehentasuna. Orduan ateratako gaien garraiorako tren berezi bat erabiltzen zen.

Trenaren ibilbideak gorabehera handia gainditu behar zuen. Bere punturik baxuena Lezo-Erreterian zuen, itsasoaren parean, eta bete punturik altuena, berriz, Bianditz lepoko tunelean, 675 metroko altueran. Tartean hiru plano inklinatu ere bazituen. Trazatua beraz lau zatitan banaturik zegoen eta zati bakoitzak bere lurrin-lokomotora zuen. Lokomotorak txandakatzen baziren ere, bagonetek segidan egiten zuten ibilbidea Elamatik Lezo-Errenteriaraino. Trenaren azpiegitura interesgarri asko topa ditzakegu oraindik ere ibilbide osoan.

BIANDITZ LEPOKO TREN-TUNELA

1905. urtean Bianditzeko lepoa gainditzeko 150 metro luze zuen tunela zulatu zuten, garaian Euskal Herriko tren-tunelik altuena izan zena. Uste dugunez, galiziar harginak izango ziren tunel hau zulatu zutenak, bere lanean maisutasun handia erakutsiz.

Bianditz lepoko tunel berritua.

Artikutzako trenaren ibilbide-perfila.

HISTORIA

Artikutzako lurretan martxan izan zen tren txikiaren hastapenak 1894. urtean koka baditzakegu, 1918an izan zuen bukaera, Donostiak barrutia erosi zuenean. Hainbat garai ezagutu zituen garraiobide honek. 1905. urtean, Rafael Pikabea oirtzuarra Artikutzako nagusia zelarik, Lezo-Errenteria eta Artikutzako Elama lotu zituen 28,5 Km-ko ibilbidea osatuz eta 60 cm-ko errail tartea izanik; itxuraz, estatu mailan izan zen baso-meategi ferrokarril luzeena zen. 1923 eta 1952 bitartean harri-garraioan erabili zuen azkenekoz Gipuzkoako Foru Aldundiak trentxoa, Karrika eta Gabierrota artean.

45


1936an Altzibar eta Artikutza arteko errepidea egin zutenean, lan horiek sortutako hondakinek estali zuten tunelaren iparraldeko sarrera. Hegoaldekoa, berriz, azienda babesteko erabili izan da urteetan. Gehienontzat, beraz, tunel ezkutua izan da gaur arte.

HISTORIA

2013an Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako HAZIk eta EBko LIFEk lagunduta, garbitu eta txukundu dute Bianditz lepoko tunela. Gaur egun modu erosoan igarotzeko moduan utzi dute. Txalogarria da gure ondarea aintzakotzat hartzea eta era horretan berreskuratzea.

46

GOGORREGI – PLANOBURU IBILBIDEA Bianditz lepoko tunela egokitu ondoren, Donostiako eta Oiartzungo udaletako langileek tren-ibilbidearen bi plano inklinatuen arteko zatian, Gogorregi – Planoburu artekoan, txukuntze eta egokitze lanak egin dituzte. Era horretan, Bianditz lepoko tunelaren berreskuratzeari zentzu osoa eman diote. Ondorioz bai oinezkoentzat, bai txirrindularientzat oso interesgarria eta ikusgarria den ibilbidea eskuratu digute.


IBILBIDE HONEN EZUGARRIAK - Erosoa da: Tren-ibilbidearen lur berdinketak, zabaleroak eta aldapa leunak (%2) bazterrak patxadaz eta neke handirik gabe lasai ikusteko parada ematen dute.

Ibilbidearen luzera (Gogorregi-Planoburu), 5 kilometrokoa da. Eskaseko aparkalekutik 250 metroko lotura zuzena du. - Hainbat arlo erakusten ditu:

Tren-ibilbidearen arrasto propioak: Bianditz lepoko tunela, Iturrolako zubia, euskarri-hormak, lubakiak, Planoburuko geltokia, Plano hidraulikoaren ubideak eta andela nagusia, planoen antolamendu tekniko eta makineriaren egoitzak, idiekin tiratako trenaren ibilbide zaharra‌

Planoburuko ur-andela.

Planoburuko arrastoak.

Planoburuko geltokia.

Gogorregitik ikusmira.

Erroiarriko balkoitik ikusmira.

HISTORIA

Ikuspegiak: itsasoaldea Gogorregitik eta Artikutzako barnealdea Erroiarriko balkoitik‌

47


Natura: Flora eta fauna aberatsa. Basoa (pagadia, hariztia), errekatxoak‌ Errotarri misteriotsuak

Tren ibilbidea pagadian.

Errotarriak.

- Informazioa eskaintzen du

Ibilbidearen zehar informazio panelak ditu: Gogorregin, Eskasko aparkalekuren parean, Erroiarriko balkoian edo Planoburun, non trenaren, naturaren, geologiaren eta historiaurreko aztarnen argibideak ematen diren. Ibilbide zoragarri honetaz gozatu dezagun, paisaiaren, naturaren eta ondarearen zale garenok!

HISTORIA

Panela, Eskasen.

48

Planoburuko antolakuntza. (Marrazkia: R. Uranga)

Trena, tunelean sartzen. (Marrazkia: Galemys)

| Anton Mendizabal


Sarobeak Oiartzunen

Lanbarengaina poligonoko hausterretzaren ikerketa arkeologikoa 1069, 1071) eta euskarazko saro(h)(e) (> sarobe, saroi) izenarenak, berriz, XIII.ekoak (1284, 1288, 1296). Gipuzkoan bederik, XIV. gizaldirako saroiak mugarriztatu egiten zituzten, foruak agindutako neurriekin.

L.M. Zaldua Etxabe1, J. M. Arruabarrena Astiazaran2 eta J. A. Mujika Alustiza3

Saroiak lurraldea kudeatzeko Euskal Herrian, denbora luzez, baliaturiko antolakuntza eredu baten oinarria dira. Hain zuzen, multzotan azaltzen dira beti, inoiz ez bakarka, eta amarauna osatzen zuten euren artean. Labur esateko, saroiak antzinako abeltzaintza-sarearen lotuneak dira.

Asko mendi-mazeletan daude. Alabaina, badira mendi- edo muino-gainetan kokaturikoak, eta haranen beherean, erreken ondoan nahiz kostan daudenak ere bai. Izan ere, behinola, gaur ez bezala, saroiak ez zeuden udako larreak dauden lekuetan soilik, denboraren buruan, baserriak sortzearekin batera, inguru horietara murriztu badira ere. Guztiarekin, saroiak zilegimendi edo herri -lurren barruan zeuden jatorriz. Saroien idatzizko lehen aipamenak (lat. cubilare, bustale) XI. gizaldikoak dira (1058,

1 Filologoa. 2 Munibe arkeologia taldea. 3. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra.

2. Saroi askok, Erdi Aro Berantiarretik gutxienez, forma geometrikoa izan dute, biribila maizenik eta, eite hori finkatzeko, erdian eta kanpoko aldean lurrean sartutako harriak eduki dituzte. Forma berezia duten saroiok Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan azaltzen dira.

Bi tamainatako saroi zedarrituak daude, nagusiak eta txikiak. Bereizketa hori garbi ikusten da Gipuzkoan nahiz Bizkaian eta, ezagunena besterik ez aipatzeko, gorabila (13,72 m) izeneko antigualeko neurria erabiliz adieraz daiteke (0,28 m [oin 1] x 7 x 7). Zehazkiro esanda, Oiartzungo saroien erradioen oinarrizko sailkapena hau da: arruntak, 6 gorabila (82,3 metroko erradioa) / nagusiak (beyerdisarobeak) 12 gorabila (164,6 metroko erradioa).

Zedarrituriko sarobeen erdiko gune edo hausterretzek askotariko tankerak dituzte: badira biribilak, gurutze formakoak, prisma antzekoak... eta, noski, forma jakinik ez dutenak ere bai. Inskripzioak dira beste ezaugarri garrantzitsua, eta irudi mota bat bereziki: erdiko puntu batetik, gurutze edo izar moduan, irteten diren marra zuzenak (lau, sei, zortzi, hamabi, hamasei). Kanpoko baztermugarrien kokapena adierazten dute, dauden tokien norabidea, alegia. Oiartzunen artamugarri (‘erdiko harria’) ere baliatu da erdiko guneak izendatzeko.

HISTORIA

1. Askok eta askotara azaldu dute zer diren sarobeak (saroiak), baina, izenari erreparatzen badiogu (< sare ‘red’ + ohe ‘cama, lecho’), aziendak gaua igarotzeko tokiak dira, non sare moduko itxitura jartzen baitzen abereak biltzeko. Baldintza egokiengatik (orientazioa, ura, penditza, irispidea) aukeraturiko lekuetan dauden babeslekuak dira; halere, ez dira esparru itxiak, irekiak baizik, bestela esan, jatorriz ez dute hesi egonkorrik izan kanpoko aldean, ez lurrezkorik, ez harrizkorik edota egurrezkorik. Espainieraz cubilar, bustaliza zein sel esan zaie.

49


3. Orain arte Euskal Herriko hausterretzetan buruturiko zortzi arkeologia esku-hartzeren emaitzak ezagutzen dira: Gorostarbe (1995), Mendabio (1996), Altzusta (1997), Antxistagaraikoa (1998), Pikoetaondarra (2009), Intzensaroi (2009), Antxistaazpikoa (2009) eta Uzkue (2011). Bost antzuak izan dira denbora erreferentzien aldetik, baina, erabakigarriak izan ez arren, hiru kasutan datazio adierazgarriak erdietsi dira.

Aurrenekoa Gorostarben (Urnietan) 1995ean Agirre Mauleรณnek egindako zundaketa izan zen. Material arkeologikorik ez zen azaldu, baina ikatz lagin txiki batzuk aurkitu ziren, harri nagusiaren azpian. Ikatz horien Karbono-14 bidezko datazioa: Kristo ondorengo II.-III. gizaldiak. 1996an, talde berak Mendabioko hausterretza induskatu zuen (Gororostarbetik gertu). Material arkeologikorik ez zen agertu, baina ikatz lagin txiki batzuk topatu zituzen oinarriaren azpian. Emaitza: Kristo ondorengo IV.-VI. gizaldiak. Urnietako ikatz laginak gizakiak eginiko hausterretzekin loturik daudela ezin da ziurtatu, baina, orduko, hark erabilitako eremuen aurrean gaudela erakausten dute. Guztiarekin, harrezkero sarobeez egin diren ikerketetan erreferentzia garrantzitsu bihurtu dira. Azkenik, 2009an, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den J A Mujikaren zuzendaritzapean indusketa egin zen Pikoetaondarreko hausterretzan, Aralarren. Harritzarraretik zentimetro gutxira orban ilun bat azaldu zen, ikatz ugari zuena. Datazioa: Kristo aurreko IX. gizaldia, hots, Brontze Aroaren amaiera. Ehunka sarobetik hiru datazio besterik ez daude horrenbestez eta, ondorioz, informazio corpusa izugarri murritza da. Hortik, Lanbarrenengaina poligonoan bezala, aukera dagoen aldiro, hausterretzak arkeologikoki ikertzearen garrantzia.

4. Lanbarrengaina poligonoan garatu beharreko urbanizazio lanak zirela eta, Oiartzungo Udalaren eskariz, han zegoen hausterretza dokumentatu eta ikertzeko, arkeologia jarduera burutu genuen 2013ko urrian. HISTORIA

50

Arkeologikoki ikerturiko hausterretza edo artamugarriari buruzko idatzizko berri gutxi dago oso. Egin kontu: izena ere ez dago argi. Aukera bat Lazkanburu izena jartzea zen, gertuen dagoen baserriarena alegia; saro-

bea izan zen, 1508an dokumentatua. Beste aukera Arteaga izena zen, hau da, distantzia bertsura dagoen beste baserriaren izena erabiltzea. Guztiarekin, Lanbarrengaina poligonoko hausterretza izena hobetsi dugu. Hargorrian egindako hausterretzaren gutxi gorabeherako koordenatuak (UTM) X. 593052; Y. 4796852 eta Z. 106 dira. Eguteran dagoen aldapatxo batean zegoen eta errekasto bat zuen gertu. Bertara iritsi ginenean hausterretzaren ondoko eremua zeharo hondatua zegoen, baina ez inguru hurbilena. Iparraldeko alderditik harritzarrak lizarra zuen ondoan, eta haren zuztarrek zeharo biltzen zuten aurpegi horretatik eta alboetatik, indusketa lanak asko zailduz.

Haustarriaren neurriak, ikerketa arkeologikoa hasi aurretik, 23 x 26 x 49 (altuera) cm-koak ziren. Zundaketa hausterretzaren sortaldeko aurpegiaren alderditik hasi zen, 1 x 0,60 metroko koadroa irekiz. 30 bat zentimetro sakondu ziren, bertako tupazko geruza azaldu arte. Sedimentua buztintsua zen, elkorra, tupa zati asko zituena, eta tartean bi errekarri zati. Zuztarrak kentzeko orduan inguruan lanean zebiltzan beharginen laguntza izan genuen; tresneria astunarekin kontu handiz kendu zituzten lizarraren zuztarrak.


Zundaketaren eremua handitu eta sustraiak kendu ondoren, hausterretza bakanduta geratu zen eta, horri eskerrak, haren ikuspegi osoa lortu genuen. Altuera 100 cm-koa zen gutxi gorabehera eta antzeko garaiera zuten bi zati bereiz zitezkeen, goiko aldea, ia zilindrikoa, 25-26 cm-ko diametrokoa, eta beheko aldea, prisma laukizuzen tankerakoa. Zabalera ezberdina dutenez, bi zati edo gorputzen artean sorbalda modukoa sortzen da. Hain zuzen, bi zati horien mugaraino zegoen sartuta lurrean.

4. Oiartzunen, urtekari honen 2006 eta 2008ko aleetan adierazten den bezala, hirurogei bat sarobe lekukotu dira gaurdaino, baina horien hiru hausterretza baino ez dira aurkitu (Emietakoa, Antzuzabalekoa eta Lanbarregaina poligonokoa). Ildo horretan, aparteko aipamena merezi dute Lekuona, Arbelaiz, Sanzberro, Leibar eta Aragonek Oiartzungo sarobeei buruz egindako ikerketek, baina, hala berean, ezin dira ahantzi Aierbek nahiz Lemak haiek ahotan hartzen dituzten Erdi Aroko idazkunak transkribatu eta karrikaratzeko egindako lan eskergak.

Goiko gorputza ez da beti batekoa alde guztietan; sartaldeko aurpegia arinago landua dago. Goiko aurpegian biribila du grabatuta hausterretzak eta haren barnean bi ardatz, norabide kardinalekin ia osoki bat datozenak.

Oinarriak 43 x 28/24 cm-ko aldeak zituen eta 50 cm-ko altuera. Sortaldeko aurpegia ongi landua dagoen bezala, sartaldekoak arbastatu gabe dirudi (edo nahi gabe hautsi egin zitzaien). Garbi ikusten da alderdi horretatik harriaren oinarria kolokan gelditzen zela eta harlauzatxo ez-erregular bat erabili zutela altxatzeko eta berdintzeko. Hausterretzaren eta lurraren artean zenbait teila zati eta ikatz pilatxo bat ikusten ziren metatuta; handik kanpora ere, zertxobait zabalduta, bazeuden ikatzak eta teila zatiak.

Hausterretzari buzuko informazio gehiago lortzeko, aurkituriko haritz enborren ikatzak Miamiko (Floridako) Beta Laborategian datatzea zen hasierako asmoa, baina horrelako material edo gaiak garai moderno bateko datazioa lortzeko egokienak ez direnez, Amaia Arranzek identifikatutako ehun parenkimatiko zati bat bidali dugu azkenean. Datazioaren emaitzak dioenaren arabera, badirudi 17. mendearen amaiera aldean edo XVIII. mendean jarritako hausterretza dela Lanbarrengaina poligonokoa.

Hain zuzen, Fuentes Documentales Medievales del PaĂ­s Vasco bilduman Aierbek zuzenduriko taldeak 2012an argitaraturiko olagizonen auziari esker (Pleito de los ferrones, 1328-1514), Oiartzungo sarobeei eta haien hausterretzei buruzko berri adierazgarriak eskura genitzake. Izan ere, olagizonek auzitan sartu zuten Oiartzun bailarako kontzejua sarobe eta herri basoen baliatzea eta ustiatzea zirela-eta. Gipuzkoako Korrejidoreak aurrena eta Valladolideko Kantzelaritzak gero, bailararen aldeko epaia emanez, atzera bota zutena. Bostehun bat orrialde dituen liburukian epairako buruturiko autoak eta zuzemenak daude bilduta, Oiartzungo historia ezagutu nahi duen edonorentzat interes handia duten dokumentuak barne, hala publikoak nola pribatuak. Zaila da, ezinezkoa ez esateagatik, aipatu idazkunak biltzen duen informazioa laburbiltzea edo haren aukeraketa egitea. Sarobeen erdiko mugarriez, hausterretzez, ari garenez, haiei buruz mintzo diren bi pasarte dakartzagu amaitzeko. Hain zuzen, Lanbarregaina poligonoko hausterretza XVII.-XVIII. gizaldietan jarritakoa izateak ez du esan nahi, gu-

HISTORIA

51


re iritzirako bederik, sarobea ordukoa denik, ezta ere, guk ez aurkituagatik, sarobe hark, 2013ko udazkenean industutakoaren ondoan, zaharragoa bide zen beste hausterretza ez zuenik.

Lehenik eta behin, Miguele de Olayz-en 1514ko lekukotza dugu, laburra baina adierazgarria: “E que así mismo oyó dezir que los mojones de algunos de los dichos seles se avían mudado de donde primero solían estar a otras partes e a otros lugares”.

HISTORIA

52

Mintzagai dugun idazkian sarobeetako hausterretzen gorabeherei buruzko berri zehatzagoak dakartzaten pasarte gehiago daude. Honatx haietariko bat, Lanbarregaina poligonoan zegoen hausterretzan buruturiko ikerketa arkeologikoaren emaitza hobeto ulertzen lagun dezakeena:

“…estando el dicho sennor Liçençiado Luxán, Oydor e juez sobre dicho, en el sel que se nonbra Leravn, […], que dizen que es de Santa María de Ronçesavalles e de la casa e sennora de Vgarte… E, cunpliendo y executando la dicha executoria de Su Alteza e sentençias en ella contenidas, entró en el dicho sel. E buscó (el) hito de medio e avsterriça. E halló dentro en él vna piedra ync(ada) que dixeron los presentes que hera el dicho hito de medio. E desde allí lo hizo medir. […]. De manera que se pusieron quatro mojones a las dichas oryllas, en cruz del dicho hito de medio. E porqu’el dicho hito de medio era pequenno, lo hizo sacar e quitar. E hizo poner otro yto e avsterriça de medio mayor, que fue vna piedra mayor yncada en aquel mismo lugar donde se estava el viejo, e alderredor d’ella quatro piedras pequennas, por testigos. E así quedó el dicho sel medido e amojonado. […] (E) que mandava e mandó que ninguno fuese osado de mudar ni rremover el dicho hito de medio e mojones de las orillas que él ansí dexava puestos, so la pena de çinquenta mill maravedís...”


Lartaun abesbatzak Urrezko Ezteiak

HISTORIA

Laburbilduta bada ere, urtekari honek ematen didan aukera baliatuz eta, jakina, nik gogoratzen dudan moduan, Lartaun abesbatzaren berrogeita hamar urteko istorioa kontatuko dizuet.

53


SORRERA Oiartzunen kanturako zaletasuna bazen ere, antolatutako talde herrikoirik ez zegoen. Nahiz eta parrokiak korua eduki beren liturgietarako, herriko ospakizunetan, kantu hutsunea nabaritzen zen, zoritxarrez. Gerra Zibilaren ondorengo urte zail haietan, herri mugimendu bat sortzeko, agintarien aldetik trabak besterik ez zeuden, eta, gainera, premiazko egoerak beste jarduera batzuetara eramaten gintuen.

Ba, zorionez, herriaren mesedetarako, Juanito Oñatibia oiartzuarrra bueltatu zen jatorrira, hogeita hamar bat urte erbestean pasatu ondoren. Musikari ospetsua batetik, lagunartekoa bestetik, herrian kantu zaletasuna sortzeko gizon aproposa. Gazte jendea bereganatuz joan zen eta baita kanturako giro jator bat sortu ere. Pentsatu zuen momentu egokia zela talde bat osatzeko, eta Lartaun elkarteko kidekin hartu-emanetan jarri ondoren sortu zen Lartaun abesbatza.

IBILBIDEa

HISTORIA

Esan bezala, abesbatza sortzeko proietuan, gazte jendea batez ere animatu zen eta ez kaletarrak bakarrik, baita auzotakoak ere. Denetara, laurogei bat lagun gutxi gorabehera. Entseguak hasi aurretik, oinarrizko solfeoa ikasiz. Hhasieran partiturak edo “partitxelak” garabatoz idatzitakoak zirudien, fusak, kortxeak batetik eta sekula entzun gabeko metzoforte, metzopiano eta abar. Gehienentzat horrela izan zen hhasiera hura.

54

Juanito Oñatibiaren zuzendaritzapean, abesbatzaren hasiera, normala den bezala, helburu nagusia herriko ekitaldietan parte hartzea zen, Gabonetan, Santa Ageda bezperan eta auzoko jaietan eta elizkizunetan ere bai. Laster batean, kantuan sendotasuna hartzen joan bezala, inguruko herrietatik abesteko gonpidapenak jaso ziren, adibidez, Errenteriatik, Irundik eta abar. Hirurogeita hamarreko hamarkadan jo zuen gailurra abesbatzak. Ez ziren kontzertu arrunt soiletan geratzen koroko jarduerak, lehiaketetan parte hartzea izan zen helburuetako bat. Horrela, azaroan Tolosan antolatzen den lehiaketan hirutan eta Torreviejako Habanera Lehiaketan behin parte hartu genuen. Esan behar da, Abesbatzaren ohorerako, hirugarren saria jaso zela bai Tolosan eta baita Torreviejan ere.

Hurrengo urteak bereziki, ospe handikoak izan ziren abesbatzarentzat. Juanito Oñatibiaren Euskal Show izeneko ikuskizuna antzeztuz Euskal Herrian zehar. Obra horrek euskal ohiturak agertzen zituen euskal abesti, dantza, jokoen bidez eta abesbatzarentzat aberasgarria eta garai oso oparoa izan zen. Mirandaola izeneko obran, Juanito Oñatibiak kontatzen du Legazpiko Mirandaola burdinolan gertatuko mirari baten istorioa. Herrian bertan antzeztu zuen abesbatzak, musikaz, dantzaz eta abarrez lagunduta.

Abesbatzaren urte oparo haiek, zoritxarrez, ezbehar triste batek zapuztu zituen. Istripu larri batek gugandik betirako eraman zigun Juanito Oñatibia.


ten. Iñakiren zuzendaritzapean, Euskal Sena obra antzeztu zen. Iñakik koroa zuzentzen urte mordoa iraun ondoren, Agustin Mendizabalen gain geratu zen koroa zuzentzeko ardura. Agustinen garai horretan, arazo nabariena koralista eskasia izan zan.

Marixabel Agirrezabalak Izotz gaztetxoen koroa sortu eta zuzentzen zuen, eta koro horri esker, Lartaun abesbatzaren koralista kopurua gehitu zen. Izotz koroko gazte batzuk pasa ziren Lartaun koroa.

Alaitz Guridik Agustin zuzendaritzan ordezkatu zuen. Nahiz eta dinamika hona zeraman koroak, koralista eskasiak ez zuen laguntzen normaltasun batera iristen.

Juanito Oñatibiaren heriotzaren hogeita bostgarrena urteurrena zela eta, jaialdi bat prestatu zen. Eta horretaz baliatuz, koralista ohiei deialdi bat egin zitzaien jaialdian parte hartzeko. Erantzun ona izan zen, eta ondorio bezala, koroak beste sendotasun bat hartu zuen eta horren fruitua orain ari gara jasotzen, abesbatzaren berrogeita hamargarren urteurrenean. Alaitzen amatasuna zela eta, berriz ere zuzendaria ordezkatu beharra izan zen, eta lan horretan aipatu behar dira bai Fernando Boto eta Letizia Bergara, beren laguntza eskertzeko izan zelako.

JUANITO OÑATIBIAREN ONDORENGO ZUZENDARIAK

Jarraitzeko erabakia hartu ondoren, zuzendaritza Periko Mitxelenan Peluren esku geratu zen.

Perikok utzi ondoren, Iñaki Altunak hartu zuen koroa zuzentzeko ardura. Nahiz eta koralista berriak sartu, lehengo batzuek koroa utzi egin zu-

URREZKO EZTEIAK

Berrogieta hamargarren urtea borobiltzen lagundu digutenak eskertzen ditugu: Errenteriako Madalen Basilikako ardunaduna, Donostiako Kaputxino parrokikoa, Harri Beltzako kideak, aurten kontzertuak ematera gonbidatu gaituztelako. Urrezko Ezteiak ospatzen ditugunez gero, koroari eskainitako obrak ere izan ditugu: Junkal Guerreroren Argizaiola, Javier Bustoren Argia, Xabier Sarasolaren Blonda Xarmanta, Iñaki Tolaretxipiren Izpia da, Jose Ignazio Ansorenaren Gustatu nau. | Moises Gonzalez

HISTORIA

Umezurtz utzi ginduen Juanitoren bat-bateko heriotzak. Koruaren jarraipena zeharo zaila zela bagenekien, baina Juanitok jarritako haziak bizirik irauten zuela ikusirik, abesbatza sortzen gehien lagundu zion Pedro Mitxelena arduratu zen segida ematen. Urteak aurrera zihoazten bezala, motibo bategatik edo bestearengatik, koralista murrizketa nabaria zen eta horrek berak zailtasun bat gehiago sortu zuen.

Azkeneko bost urteetan koroa eramaten ari dana, eta jarraitzaile askoren iritziz hobetzen, gaur egungo zuzendaria da, Maddalen Dorronsoro.

55


Lartaun abesbatzak, mende erdia abesten

Mende erdia. 50 urte bete berri ditu Oiartzungo Lartaun abesbatzak. 50 urtean herritar askok eta askok parte hartu dute bertan. Ibilbide luze eta oparo horri errepasoa emateko, Oiartzun Irratian bildu genituen gaur egun Lartaun abesbatzako kide diren lau lagun:

Moises Gonzalez Arruabarrena 1942an jaio zen eta abesbatzako kidea da hasiera-hasieratik, 1964. urtetik. Maite Gezala Legorburu 1948an jaio zen, eta abesbatzako hasierako urte haietan hasi zen abesbatzan.

HISTORIA

Joxe Migel Lopez Arruabarrena 1956an jaio zen, eta duela 10 urte sartu zen.

56

Maddalen Dorronsoro Amiano 1987an jaio zen, Lezon, eta 2009tik da Lartaun Abesbatzako zuzendaria.

Lartaun abesbatza 1964an sortu zuen Juanito Oñatibiak. Garai hartan kultur mugimen-

du askorik ez omen zegoen herrian eta Oñatibia Ameriketatik etorri berria zela gogoratzen du Moises Gonzalezek. “Euskal kultura asko maite zuen eta jendearengan harra pizten hasi zen abesbatza sortzeko”. Jende gaztea bultzatuz eta lan handia egin ondotik sortu zuten Lartaun abesbatza. Hasierak ez omen ziren samurrak izan, eta auzo guztietatik norbait hurbilduz, 80 bat lagun hasi omen ziren. Gerra ondorengo urteak izaki, herria lo zegoela dio Moisesek eta Oñatibiak piztu zuela oiartzuarrek zuten egarri edo har hori.

Maite Gezala 1966 inguruan sartu zen abesbatzan eta maitasun handiz gogoratzen du Juanito Oñatibia. “Bere inguruan lan egitea oso gauza erraza zen, ezinezkoa ere egingarri ikusten zuen”. Eta ustez ezinezko gauzak betetzen zituzten, ilusio handia sortzen zuelako ingurukoengan. “Oso gizon aktiboa eta saiatua zen”, dio Moisesek, “euskal musika eta kultura maite zituen eta ez zuen beldurrik batera eta bestera joateko”.


Maddalen Dorronsorok Oñatibia haren obren edo lanen bidez ezagutu du. “Euskal folkloreari benetako garrantzia ematen zion, haren lanetan txistulariak, dantzariak eta abesbatza uztartzen zituen”, eta benetan lan aberatsa sortu zuen euskalgintzarentzat. Aberastasun horren erakusgarri dira, besteak beste, Juanito Oñatibiak euskaraz ikasteko irratian egindako saioa, Argia aldizkariaren sorreran izandako parte hartzea, Oiartzun Kirol Elkartearen ereserkia, Euskal Show ikuskizuna…

Tolosako abesbatzen lehiaketan hiru aldiz parte hartu zuen Lartaun abesbatzak hasierako garai haietan. Bi aldiz hirugarren saria lortu zuen. Torreviejako Habanera Lehiaketan parte hartu zuten eta han ere bigarren saria lortu zuten. Oroitzapen on asko etortzen zaizkie Moises eta Maiteri bidaia haiek gogora ekartzean. “Tolosako txapelketa orain internazionalagoa da, baina lehen ere ongi prestatuta joan behar zen saria eskuratzeko”, gaineratu du Gezalak.

68 urte zituela izan zuen istripuan hil zen Juanito Oñatibia. El Caserio obra euskaratuta zuen eta horrekin buru-belarri hasi nahi zuen lanean. Gezalak El Caserio obra hori oraindik ongi gordeta omen du. Joxe Migel Lopezek gaineratu du tamalez gazte hil zela eta istripua izan ez balu haren obra askoz ere oparoagoa izango litzatekeela. Kolpe gogorra izan zen herriarentzat eta zer esanik ez abesbatzarentzat. “Ordurako koroaren martxa pixka bat jaitsita zegoen, 40 bat lagun ibiltzen ginen, eta Juanito hil zenean zuzendari postua haren lagun on batek hartu zuen, Pedro Mitxelenak”. Jendearen bizitzako joan-etorriekin, Lartaun abesbatzak ere une gogorretara iritsi zen 80ko hamarkadan. Pedro Mitxelenak utzi egin zion zuzendari izateari eta Iñaki Altunak hartu zuen gidaritza lana. “12-14 lagunek soilik jarraitzen genuen eta abesbatza bertan behera uztea ere pentsatu genuen”, dio Maite Gezalak. Baina jarraitzen zuten gutxi horiek Juanitoren hitzak zituzten gogoan eta ez zuten amorerik eman. “Garai horretan gauzak neurri txikiagoan egin genituen, baina ez geunden abesbatza hiltzen uzteko prest”, dio Moises Gonzalezek eta tinko eutsi ziotelako jarraitzen du Lartaunek bizirik. Maddalen Dorronsorok gaineratu du ez dela lan erraza lagun gutxirekin abesbatza bati eustea eta meritu izugarria izan zutela jarraitzea erabaki zutelako. “Motibazioa eta gogoa bilatzea ez da erraza izaten”.

HISTORIA

Urte zailak 1982 inguruan

57


Urte txarrak pasatuta, jende gaztea sartu zen eta arnasberritu egin zen Lartaun abesbatza. Zuzendari lanetan Manolo Oñatibia hasi zen, Juanitoren anaia eta helburua Euskal Sena egitea zen. Agustin Mendizabalek ere bizi izan zituen garai zail horiek eta pazientzia izugarria izan omen zuen taldea gidatzeko orduan. “Oso mutil saiatua da eta gurekin gauza berriak egiten saiatu zen”, dio Moisesek.

25 urte Juanitoren hutsunearekin

HISTORIA

Juanito Oñatibia hil zela 25 urte bete ziren 2004an, eta merezitako omenaldia egin zioten Lartaun abesbatzaren sortzaileari. Alaitz Guridi zen orduko zuzendaria eta talde polita zuen aurrean, 35 lagun ingurukoa. “Orain hamar urte ni bezala asko sartu ginen abesbatzan”, dio Joxe Migel Lopezek. Juanito ezagututakoa da Lopez eta ahalegin bat baino gehiago egin omen zuen Oñatibiak bera abesbatzan sartzeko, baina beti ezezkoa ematen zion. Alaitz Guridirekin ere Kataluniaraino joan ziren kontzertuak eskaintzera, eta denbora gutxi iraun zuen arren, zuzendari bezala urte emankorrak izan zirela gaineratu dute Moises, Maite eta Joxe Migelek.

58

Ondotik etorri ziren Leticia Bergara eta Fernando Boto zuzendariak, eta orain bost urte, 2009an, gaur egungo zuzendariak hartu zuen 40 laguneko Lartaun abesbatza gidatzeko ardura, Maddalen Dorronsorok, hain zuzen ere. “Errespetu handiarekin hartu nuen zuzendari postua, hainbeste urte dituen koro bat, baliabide gutxirekin gauza handiak egin dituena…”, baina lanerako gogoarekin ekin zion Lezoko zuzendari gazteak. Landarbaso abesbatzako kidea ere ba-

da Dorronsoro, eta Easo musika eskolako gaztetxoen abesbatzako zuzendari ere bai. Adin askotako jendearekin egiten du lana. “Desberdina da talde bakoitzarekin lana, baina ez da hain zaila moldatzea eta gustura egingo, ez banu utzi egingo nuke”. Taldeak duen konpromisoa, giro ona eta lanerako gogoa nabarmendu ditu Lezoko zuzendari gazteak. Aurten, gainera, 50. urteurreuna izanda, lan gehiago egitea tokatzen da. Hala ere, argi du Dorronsorok: “Koruak eman ezin duen ezer ez dut eskatuko”, eta askorako gai da Lartaun abesbatza.

2014, Lartaunen mugarri

Urteurrena ospatzeko, urte osoko egitarau berezia antolatu dute. Oreretako Musikasten abestu dute, Harri Beltzak uztailaren 31n antolatzen duen Oiartzungo kontzertua ere eurek eman dute eta inguruko herrietatik ere jaso dituzte gonbidapenak abesteko.

Baina urteurrena herrian bertan irailaren 19, 20 eta 21ean ospatuko dute, oiartzuarrekin eta oiartzuarrentzat. Udaletxeko areto nagusian 50 urte hauetako argazkiekin osatutako erakusketa jarriko dute. Elorsoro kiroldegian Maddalen Dorronsoro berak Euskal Sena obrari egindako moldaketa eskainiko dute eta Oiartungo Elizan emango duten kontzertuan orain arte zuzendari izandakoekin prestatutako abestiak abestuko dituzte. Ez da lan makala aurtengoa, ezta 50 urtetan Lartaun abesbatzak Oiartzunen egindakoa ere. Mende erdiz herri bat abesten mantendu baitute. | Mirari Martiarena eta Joxe Migel Lopez


Karaez-Oiartzun: bi herri, bi senide 1994ko maiatzaren 14an Jon IĂąarra Oiartzungo alkateak eta Daniel Cotten Karaezko alkateordeak senidetza akordioa sinatu zuten. 20 urte bete dira bi herrien arteko harremana ofizialdu zenetik, eta sortutako loturak jarraitu egiten du gaur egun. Hogei urte pasatu dira Karaezen eta Oiartzunen arteko senidetza sinatu zenetik, baina senidetza hori ez zen egun batetik bestera sortu. Gure herrien arteko harremana lehenagokoa ere bazen. Izan ere, garai hartako egoerak bultzatuta, Bretainiak eta bereziki Karaezeko herritarrek euskaldunoi, eta bereziki oiartzuarroi, eskainitako laguntzak (errefuxiatu asko joan ziren Bretainiara, oiartzuar asko Karaezera), bi herrion arteko zubiak eraikitzen lagundu zuen. Bi udalek sinatutako hitzarmena bada ere, herritarren arteko senidetza da hau, bai Karaezen eta bai Oiartzunen eratutako batzordeek bizirik mantendu dutena. Desberdintasunak desberdintasun, kidetasun asko dugu Oiartzunek eta Karaezek, Bretainiak eta Euskal Herriak: herri gisa ukatuak, gure hizkuntza, kultura eta nortasuna arriskuan, baina, hala ere, buru-belarri lanean gure herriei munduan dagokien tokia aitor diezaieten, herri bezala dagozkigun eskubideak aitor diezazkiguten.

Oiartzunen 1994ko maiatzaren 14an eta Karaezen hilaren 21ean sinatu ziren Senidetza Hitzarmenak. Hortaz, izaera ofizialez jantzi zen aspaldian hasitako harreman lana. Bestalde, udalen harremanen pare, herritarrez osaturiko Senidetza Batzorde bana eratu zen bi herrietan, eta guztiak batean elkarlanari ekin.

HISTORIA

1994ko maiatzaren 14an sinatu zen senidetza hitzarmena Oiartzunen

59


Urte hauetan guztietan zehar ehunka oiartzuarrek izan dute Karaez, Bretainia ezagutzeko aukera, eta karaeztar mordoa ere izan da gurean, Euskal Herrian, Oiartzunen, gure artean. Bi herrien errealitateak ezagutzeko aukera izan dugu horrela, gure kezkak eta arazoak, baina baita pozak eta garaipenak banatzeko aukera ere.

2004ko azaroaren 27an 10. urteurrena Karaezen

Senidetza Hitzarmenaren hamargarren urteurrena Karaez herrian ospatu zuten bi herriek. Cristian Troadec Karaezeko alkateak gonbidapena egin zion Oiartzun herriari ospakizun festa Karaezen egiteko. Hala, azaroaren 26an autobusa abiatu zen Oiartzundik eta hurrengo egunean egin zuten ekitaldi ofiziala. Hantxe bildu ziren, besteak beste, Martin Beramendi eta Cristian Troadec alkateak, baita Jon IĂąarra eta Jean Pierre Jeudy alkate ohiak ere. Hurrengo egunean, berriz, bi alkateek zuhaitz bana landatu zuten 10. urteurrenaren oroigarri.

Aurten, Oiartzunen ospatu da 20. urtemuga

Hogeigarren urteurrena Oiartzun herriari egokitu zaio antolatzea. Maiatzaren lehen astean ospakizunak egitea erabakita zuten bi herrietako ordezkariek. Hala, maiatzaren 3an, larunbatarekin, ospatu zen Oiartzun-Karaez senidetzaren 20. urtemuga, Oiartzun-Karaez senidetza taldeak antolatuta, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.

HISTORIA

Esan bezala, larunbatean eguerdiko 13:00etan egin zitzaion ongietorria Karaez herritik etorritako batzordeari, udaletxeko areto nagusian. Hantxe bildu ziren bi herrietako senidetza batzordeetako kideak eta hainbat herritar. Ekitaldian Aiora Perez de San Roman alkate oiartzuarrak eta Marie Antoinette Kilherou Karaezeko zinegotziak hartu zuten hitza 20. urtemuga ospatzeko. Oiartzungo senidetza batzordearen izenean, berriz, Joxe Mari Mendikutek hitz egin zuen eta bi bertso hauekin bukatu zuen bere jarduna:

60

Euskal iheslariei lagundu zenioten horrenbeste askainiaz zuen babesa itxaropena eta borondate oraindik borrokari eutsi askatasuna lortu arte hargatik anaitu ginen orain dela hogei urte.


Atsegin zaigu zuekin izatea bide lagun guk behintzat hobeagorik ezin aurkitu inun alaitsaunez igaro ditagun oraingoz hiru egun ozenki oihukatuz gainera Bai Karaez ta bai Oiartzun

Gero, 14:00etan bazkari herrikoia egin zen Girizia elkartean. Eta egun seinalatu hori behar bezala amaitzeko, kantu saioa egin zen.

Gaur egungo Karaez eta Oiartzun ez dira duela 20 urteko berdinak, baina horrelako senidetzak garai hartan bezain garrantzitsuak dira gaur egun ere. Lan molde berriak jarri beharko dira martxan, egungo egoerara egokitutako dinamikak sortu beharko dira, baina euskaldunon eta bretoien arteko senidetzak denbora askoan sendo jarraituko du.

Karaez herria, Finisterre departamenduan

Karaez herria (Carhaix frantsesez) Bretainia mendebaldean eta Finisterre departamenduan dago; Poher eskualdeko burua da. 9.000 bizilaguneko herria zelai eta mendixka artean. Laborantzan ari dira gehienak eta industria eta zerbitzuak ere badaude. Turistikoa ere bada. Soslaia horrekin, alderik alde, Oiartzun herriarekin ederki parekatzen da.

Senidetza Hitzarmena sinatu zen garaian Jean-Pierre Jeudy ezkertiarra zen hango alkatea; Oiartzungoa, berriz, Jon IĂąarra zen. Gaur egun Cristian Troadec da hango auzapez hautatu berria, botoen %65,78rekin. Oiartzunen eta Karaezen arteko harreman sortu zenetik hiru alkate izan ditu Karaezek: Jean-Pierre Jeudy komunista, Andre Leroux eskuindarra eta Troadec abertzale ezkertiarra. Karaez herria ohituta dago senidetza kontuetan. Sei herrirekin dago senidetua gaur egun: Alemaniako Waldkappel herriarekin, Irlandako Carrickmacross herriarekin, Erresuma Batuko Dawlish herriarekin, Herbehereetako Rijnwoude herriarekin, Palestinako El Arroub herriarekin eta Oiartzunekin. | OIARTZUNGO SENIDETZA BATZORDEA

HISTORIA

Bestalde, udaletxeko areto nagusian erakusketa zabaldu zuen senidetza batzordeak bi herrien arteko senidetzaren 20 urte horietako argazkiekin.

61


Ikurrinaren historia Oiartzunen IKURRINA gure herriaren identitatea adierazten duen sinbolo nagusia da, ez bakarra, baina bai zabalduena. Bakarra ez; izan ere, Nafarroako ikurra ere hor dago. Gogoratu Udalbiltzak antolatu dituen ekintza historikoenetan bi ikur horien presentzia bermatu izan dela, Eusko Gudariak eta euskal ereserkiaren antzera. Gure sinbolo nagusia eta berezia da, gure bizipen historiko garrantzitsuenekin lotzen delako, gure memorian gordeta eta gure sentimenduekin lotuta jaso dugulako. Ikurrinaren historia eginez, 1894ko uztailaren hamalaugarrenean zabaldu zuten Bilboko Euzkeldun Batzokiyan lehen aldiz ikurrina Arana anaiek. Eurek, Arana anaiek, asmatu zuten ikurrina, hasiera batean Bizkaiko bandera izateko pentsatua. Sortu orduko, ikurrina jazarria izan zen. Espainiako bigarren Errepublika garaian asko zabaldu zen haren erabilera, baita erakunde ofizialetan ere, ordurako Euskal Herri osoko ikurtzat baitzuten.

1. Oiartzungo udaletxean, 1931n Oiartzunen ere hala gertatu zen. Joxe Mendizabal Txistuk ederki azaldu zuen 1993ko urtekarian. Hona hemen noiz jarri zen lehendabiziko aldiz Oiartzunen ikurrina: “1931ko apirilaren 14a zen, asteazkena, eta ni hamar urteko mutil kozkorra txistua jotzen ikasten ari nintzen eta astean bi-hiru egunetan Beheko Plazako Posta etxera joaten nintzen, nire ikasketak egitera, orduan herriko txistulari zen Euxebio Iñarrarengana.

HISTORIA

Egun horretan joan nintzen eta Postako atarian zeuden Euxebio eta haren ama Anttoni Orkaizagirre, eta jolasean hirurok geundela, kale aldetik Francisco Mitxelena (Patxiku Axeia) etorri zen eta Euxebiori esan zion: “Goazemak Euxebio”. Eta Anttonik: “Baino, nora zoazte?” eta Patxikuk, “Republika jartzera!”. Eta Anttonik: “Ez duzue gauza onik egingo”. Eta Euxebiok niri: “Goazen, Joxe”.

62

Eta hirurok Etxe-txikira joan ginen, Euxebio eta ni kanpoan geratu ginen eta Patxiku barrura sartu eta ganbarako balkoitik, pirtika moduko makil zuri bat eman zigun eta Euxebiok eta nik bizkarrean hartu eta udaletxera ekarri genuen

eta Patxikuk, besapean zekarren oihal bat, gorri eta berdea ikusten zena. Kontzejupera iritsi ginenean, Rufino Brit gurekin goiko saloira igo zen eta lehenengo guk eramandako haga zuria erdiko balkoian jarri zuten eta ondoren Patxikuk eraman zuen oihala, jaso eta zabaldu zenean nik esan nuen: “Horixe bandera polita!”. Eta bihotzean nabaritu nuen halako dardara bat, ikurrina behin ere ikusi gabea bainuen. Eta ikurrina zabaldu zenean, Rufinok oihu bat egin zuen, oihu hori ere entzun gabea nintzen. Gero ikasi nuen “GORA EUSKADI ASKATUTA” esan zuela eta Kontzejupean Bixente Martiarena zegoen eta hark “Viva la República” oihu egin zuen”.

2. 1936an debekatu, jazarri eta zanpatu

1936ko altxamendu militarrarekin, debekatu, jazarri eta zanpatu egin zuten. Oiartzunen ere horrela gertatu zen. Karmen Gallastegi zenak ederki gogoratzen zuen erreketeak Oiartzunen sartu zirenean gertatutakoa:


“Sartu ziren Oiartzunen eta zuzen-zuzenean Batzokira. Han hasi ziren dena txikitzen. Orduan Zirkuluan zegoen Batzokia (gaur egungo Kutxa inguruan). Bota zituzten katxarro guztiak, eta ikurrina ere bota zuten. Eta Oiartzungo bi señoritak su eman zioten, eta haiek zanpatu zuten ederki Xabale inguruan. Eta gero hasi ziren masta txikitzen eta ez dakit indarrik edo ez zuten erreketeek, eta Joxe Mari Errandoneak hartu zuen eta bi edo hiru golpe eman eta hautsi zuen”.

Nolanahi ere, batzokiko ikurrina bat gordetzea lortu zuten Gallastegiren etxeko komun azpian. Halaxe gogoratzen ditu garai haiek Karmentxu Gallastegik: “Ui! Aita kartzelan sartu zuten berehala eta guk komunaren azpian ikurrina. Han inguruan, berriz, erreketeak oiloak lumatzen. ‘Egunen batean harrapatuko dute eta denok kartzelara joango gara’, esaten zuen amak. ‘Hori ateratzen badute hortikan, kartzelara denak’. Eta Erramuna Axeiyanakoari esan nion: ‘Aizu, Erramuna, gauza bat esan behar dizut. Gure ama ez da bizi. Ikurrina dago gure komunaren azpian, atzeko aldetikan. Zure koinatuak sartu zuen han presaka eta ateratzea nahi dugu’. ‘Eta nola aterako dut bada?’. ‘Ez dakit, baina ea lehenbailehen ateratzen duzuen. Guk horrenbeste denboran eduki dugu, baina orain ezin dugu, ez gara bizi, ez dugu lorik egiten’. ‘Bueno, etorriko naiz iluntze batean’. Orduan eramaten zituzten holako xexto zabal batzuk buruan, batzuetan arroparekin, besteetan belarrarekin eta… holako bat buruan hor heldu da. Eta iluntzea egin zuzenean,

Garmendi baserriko zortzi anaiak txistulariekin azaltzen dira.

sartu zuen bandera hori, belarra gainean jarri eta han doa Erramuna. Orduan atzetik ez zegoen biderik eta plazatik pasatu behar. Etxera eraman zuenean ikurrina txiki-txiki egin zuen guraizeekin. Lana mehe-mehea zen, bi aldetikan. Hementxe josia zen, sala honetan. Hura pena gero. Hara, orain errelikia bat izango zen”.

3. Arraskularren 1945ean

1945ean Garmendiko anaiek (Jose Leon, Lukas eta Inaziok) bi ekintza prestatu eta aurrera eraman zituzten. “Iraila urria izango zen, ehiza garaia behinik behin. Adoracion Nocturnak bilera garrantzitsua zeukan Oiartzunen eta eskualdeko jende asko zen Oiartzuna etortzekoa. Ugaldetxon elkartzekoak ziren iluntzean eta abestuz elizaraino abiatu ziren oinez. Bezperan, etxean prestatu genuen guztia. Batetik, lauburu erraldoia egin genuen, listoiekin. Goatarekin bildu genuen guztia eta ederki atondu. Tolaita inguruko kaskora igo ginen eta hantxe gasolina bota eta su eman genion. Zur eta lur utzi genituen denak.

Bestalde, gau hartan bertan, etxean genuen ikurrina hartu eta, kafearen termoarekin bonba bat simulatuz, Arraskularre mendian jarri genuen. Bi ekintza horiek oihartzun handia izan zuten herrian. Atxilotuak ere izan ziren. Besteak beste: Jose Leon Iragorri Garmendikoa, Angel Gallastegi kalekoa eta Lukas Lopez Gariñokoa. Ondarretako kartzelara eraman zituzten eta hantxe pasatu zituzten 6 hilabete ekintza horiengatik.

HISTORIA

Garmendi baserriko familia ageri da, Iragorri Iriartetarrak.

63


4. Urte batzuk GEROago, ikurrina DonE eztebe elizako kanpandorrean Ikurrinaren aldeko ekintzek aurrera jarraitu zuten. Urte batzuk geroago, oiartzuar batzuek ikurrina jarri zuten Oiartzungo Dene Eztebe elizako kanpandorrean. Paperezko ikurrina txikiak ere barreiatu zituzten Done Eztebe plazan. Horrekin lotuta, badago anekdota bitxi bat. Egun hartan potin saltzaile bat heldu zen asto batekin Oiartzuna saltzera, eta paperezko ikurrinak ikusita potin bakoitzari jarri zion ikurrina bana. Udaletxean guardia zibilen kuartela zegoen, eta hura ikusita, berehala atxilotu zuten. Galdeketa egin eta gertatutakoaz konturatu zirenean, askatu egin zuten gizagaixoa.

5. 1968an San Antoneko bidean

ETAk oraindik bere ekintzak aldarrikatzen ez zituen garaian, ezezagun batzuek ikurrina bat jarri zuten San Antongo bidean, Olaunditun. Poste elektrikoan zintzilikatu zuten eta oiartzuar gazte askorentzako (San Antona zihoazenentzako) hura izango zen ikusi zuten lehenengo aldia. Oso argi daukate irudi hura oraindik. Egun hartan Artxainen kontrolak jarri zituen Guardia Zibilak.

HISTORIA

6. 40 urteren ondoren, 1977ko urtarrilaren 19an, Oiartzungo udaletxeko balkoian berriro

64

Alkateen mugimenduak Bergaran egindako deiari helduz, Oiartzungo udal taldeak ikurrina jartzea onartu zuen eta ikurrina berriro itzuli zen Oiartzungo udaletxera. IĂąaki Aristizabal alkate zela jarri zen berriro ikurrina. 1977ko Urtekarian horrela jasota dago: “Euskaraz egin nahi nuen gaurko plenu garrantzitsu honetako min-


7. Eta orain, zer?

36 urte geroago, Espainiako bandera jartzeko agindua jaso du Udalak. Inposizioan eta inperialismo kutsu zaharkitu batean oinarritutako bandera espainol arrotza gero eta gehiago errepresioarekin eta gainditutako etapa historikoarekin lotu izan du herriak.

Oraindik ere konfrontazio politiko horretan jarraitzen dugu: Estatuak bandera espainolaren ondoan bigarren maila batean bezala jarrarazten digu ikurrina, haien legea inposatuz. Baina konfrontazio horretan, balkoian duen lekua baino honako hau askoz erabakigarriagoa da: herriaren burujabe gu geu izatea; gure antolaketa politikoa, ekonomikoa, sindikala, instituzionala, kulturala, hizkuntza eta kirol arlokoak eraiki eta erabakitzen goazen heinean joango da ikurrina herri honetan izan behar duen lekua irabazten, herritarren sentimenduek islatzen duten nagusitasuna maila instituzionalean irabaziz. | XABIER IRAGORRI GAMIO JAIONE UGALDEBERE SARASUA

HISTORIA

tzaldia, baina oraindik hau debekatuta daukagu. […] Tras la celebración del pleno extraordinario celebrado con el día de hoy miércoles 19 de enero de 1977 y visto el resultado obtenido en nuestra entrevista con el Excmo. Sr. Ministro de la Gobernación D. Rodolfo Villa y demás miembros del Gobierno, como Presidente de tan digna Corporación y Pueblo de Oyarzun que tengo el honor de presidir, cábeme manifestar lo siguiente: Al igual que la inovidable mañana del 27 de julio del año 1936 por motivos ajenos a nuestra voluntad, se descolgó de este noble edificio, se pateó y despreció este emblema o símbolo hoy denominado Ikurrina, de la unidad de los vascos que durante 40 años ha sufrido los mismos tratos, tengo el gran honor de ser portador de la misma y el gran placer de colgarla de este ilustre Ayuntamiento de Oyarzun, con el más sincero deseo de que sea por el bienestar social de mis representados y a su vez por la gran exigencia de mi parte, pero que no sea arma de división de un pueblo sino para unión de todos los hermanos y pueblos de la geografía de Euskadi”.

65



Seme-alabak

< <

<

<


Joxe Billaluze eta Joxe Manuel Etxarte: “Txondorra ume bat bezalakoa da” Norekin ikasi zenuten txondorra egiten? JOXE MANUEL ETXARTE: Ni aitarekin hasi nintzen txondor egiten, Artikutzan, mutil-koxkorra nintzela. Urte asko pasatu ditut txondorra egin gabe, baina asko egina naiz bizian. Gelditu izan naiz aldi berean piztutako bederatzi txondor zaintzen. Ahaztu ez da egiten nola egiten den, baina atzendu bai, gehiago pentsatu behar duzu gauza bakoitza non jarri. JOXE BILLALUZE: Nik ere aitarekin ikasi nuen, eta ikazkile San Antongo mutilzahar bat aritzen zen. Lauzpabost urtez aritu nintzen, 17-18 urte arte. Ni ere urte asko egon naiz egin gabe.

SEME-ALABAK

Nola azalduko zenioteke txondorra behin ere ikusi edo entzun ez duen bati zer den?

68

Joxe Manuel Etxarte eta Joxe Billaluze ikazkin lanetan aritu ziren gazte denboran, eta txondo­rraren sekretuak ederki asko ezagutzen dituzte. Arditurrin azkeneko bi urteetan piztu den txondorra egiten aritu dira, Oiartzungo azkeneko ikazkinak baitira. Iaz, azaroaren 23an, festa giroan piztu zen txondorra. Udalaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarearen ekimenez hasi zen garai bateko lanbide hau berreskuratu eta gi­zarteari erakusteko ekimena.

JOXE: Esplikatzen zaila da, ikustea da onena. Egi­ ten ari garenean bertara joatea da hoberena. Oso gauza maniatikoa da txondorra. Egurra ongi lotu eta plegatu behar da. JOXE MANUEL: Han lagin bat utziko dugu, jen­deak ikusi nahi badu. Azaroaren 2an hasiko gara txondorra antolatzen; larunbata eta igandea ba­dituzte nola egiten dugun ikusteko.

JOXE: Lehenengo alkatea jartzen da, tente, me­taziri bat bezala. Haren kontran tximinia egiten da, 30 zentimetro koadroko zulo bat, sua botatzeko. Hori egiten hasiko gara azaroaren 2an: alkatea, egurra, arrailak, sarea jartzen...

JOXE MANUEL: Jendeari iruditzen zaio da-da jartzen dela, baina andana bat hasten baduzu, dena igualtxoa jarri behar duzu buelta osoan. Aieka batean enbor handiak jartzen badituzu eta bes­tean mehexeagoak, diferente da ikatza egiteko. Mehea


Zer behar da txondorra egiteko?

JOXE MANUEL: Ikatza egiteko denbora txondorra­ren araberakoa da. Txondor kozkor bat 25, 30, 40 egunetan egin daiteke; egur kopuruaren arabera. Ttikiak gutxiago behar du. Arditurriko txondor ho­nentzat nahiko egur gutxi hartu dugu, 21 egun ingurukoa izango delako. Giroak ere eragiten du: hego haizearekin lehenago egiten da. Eta para­jeak ere bai: minetan oso ospela da tokia, egu­teran agudoago egiten da... Iaz txondorra piztu zen tokitik pixkat bat atera dugu, haize gehiago egongo den tokira. JOXE: Egurrik onena pagoa da, ikatz onena egiten du. Guk hori erabiliko dugu. Baina egin daiteke haritzarekin. Gaztainarekin ere bai. Garai ba­tean burdina altzairu bihurtzeko erabiltzen zuten gaztainaren ikatza.

JOXE MANUEL: Inguru honetan egurrik onena da pagoa. Gorosketako gainetik ekarri dugu egurra, Antonsorotik. Martxoan moztutako egurra da. Txondorra nola mantentzen da piztuta?

JOXE MANUEL: Pertsonak gosetzen garen bezala, txondorra ere gosetu egiten da.

JOXE: Haur bat bezalakoa da! Jaten eskatzen duenean, jaten eman behar diozu.

JOXE MANUEL: Alkatea sartzen denean tokia egiten da eta egurra muntatu, zanpatu ongi eta berdindu. Iratzea-edo jarri eta lurrarekin tapatu. Asko gosetzen bada, sua ateratzen da beheitik goiti. Itoa mantendu behar da, ikatza egosteko: keak atera behar du, ez suak. Egurra botatzen duzunean sutara, txondorra goitik behera hasten da erretzen. JOXE: Hori arriskutsua da, esan nahi baitu ikatza erretzen ari dela. Ke txuria atera behar du, ez urdina.

Gaur egun dagoeneko ez da txondorrik egiten. Pena da edo logikoena da? JOXE: Orain txondorrak ikusteko bakarrik egiten dira. Logikoa da, ez baita ikatza erabiltzen le­hen bezala. Garai batean trenak ere ikatzarekin ibiltzen ziren, suteria ere ikatzarekin zen. Gaur egun, ikatza bakarrik haragia erretzeko erabilt­zen da sagardotegietan!

JOXE MANUEL: Okindegietan ere erabiltzen zen. Biderik ez zegoen tokietan, txondorraren plaza egiten zen. Hara ekarri egurra, hantxe ikatza egin eta mandoz atera.

Iaz Arditurrin piztu zenuten txondorra, baina urteak ziren Oiartzunen txondorrik egiten ez zela. Gogoratzen duzue azkeneko txondorra Oiartzunen? JOXE: Karalugarrikoa izan zen azkenekoa, duela 19 urte. Hura ere horrela egin zen, jendeak ikus zezan. 25.000 lagun pasatu omen ziren. Santu Guztien eguna zen, eta prozesioan bezala, Iba­ñarritik hasita iristen zen jendea. Beteta zegoen. Haritz amerikanoa erabili genuen -eta oso ikatz txarra atera zen, aitortu behar da-.

JOXE MANUEL: Meategietara ere jende franko hurbildu zen iaz. Aurten txondor ttikia egin dugu, ikusteko. Harekin ez dugu ikatzik egin, ez da piztu. Egurrak nola dauden jarrita, txi­miniak... ikusteko. Ez da altura handikoa izan. JOXE: Esplikatzeko erabili da. Bestela, lurrare­kin tapatzen denez, ez da ezer ikusten.

Ikatza ateratzeko momentuak badu misterio­ rik? JOXE MANUEL: Misterioa ikatza egosteko momen­tuan dago. Lehenengo lurra kendu, brida pasa eta lur garbia botatzen da, hozteko. Gero, urratu egin behar da.

Iaz Arditurrira joan zirenek txondorra bisi­tatzera zer zioten? JOXE: Asko harrituta gelditzen ziren. Umeek izugarrizko galderak egiten zizkiguten, askotan erantzunik gabekoak! Dena galdetzen zuten! Heldu gehienek ere ez zekiten ezer txondorrari buruz.

JOXE MANUEL: Jendeak asko galdetzen zuen, baina zaila da azaltzea ongi... Jendeak txondo­rra zer den urraketaren egunean ikusi zuen: sua, berotasuna... JOXE: Ematen zuen mendia sutan zegoela! Ez zen giro! Goizegi urratu zen, ikatza egin gabe zegoen, dena sutan. | 85. Aski Prexko!

SEME-ALABAK

beti aurrera joaten da egiteko denboran, eta lodia atzera.

69


Arditurriko txondorra 2013ko abenduaren 1a 1 Bi mila eta hamahirugarren abenduaren lehena igande goizez Arditurrira bide gorrian barrena Ardotz aurretik eta atzetik Koskoteneko zaharrena lehenengo gauza txondorra ketan han ikusi genuena. 2 Txondorra zutik eder dotore atzean Aiako Harria a zer-nolako ikuskizuna estanpa zoragarria eta egileak nor ote ziren erne jarri belarria Legatza eta Trumoia artistak bikote maitagarria.

3 Arrailak sendo lehen-lehenik gainean egur sarea erdi-erdian behetik goiti tximinia dotorea eta barruan makil bat tente alkate luze mehea baina egur pilak izan behar du zirrikiturik gabea.

4 Gero iratzez ongi estali ondoren gainetik lurra arnasa hartzeko zuloak nondik ez da izango samurra atzeko aldean gu berotzeko txingar gorritan egurra eta amaieran txondor gainetik Trumoiak bertsoz agurra.

SEME-ALABAK

5 Bi artista hauek izugarrizko jakinduria daukate haien ondoan sentitzen ginen bi ezjakin bi arlote hurrengo txandan ere zuekin berriz egon nahi genuke eskerrik asko Legatza eta Joxe Manuel Etxarte.

| A. Kazabon

70


Sebastiana Kamiok, 100 urte

Sebastiana 1913ko abuztuaren 4an jaio zen. Kastro tabernaren gainean bizi izan zen umetatik, amak (Xixili) tabernaren ardura baitzuen. Sebastianak anai-arrebak zituen: Inazio eta Pepita.

Sebastianak ikasteari utzi zionean, tabernan hasi zen lanean, ama alargunari lagunduz. 17-18 urteko neska gaztea zen. Amak Kastro taberna utzi zuenean, Sebastiana eta biak Pepita arrebarekin, haren senarrarekin eta seme-alabekin bizitzera joan ziren. Taberna utzi zuenetik, etxekoandre izan da Sebastiana.

Eskulanak egiten abila izan da oso Sebastiana. Puntua, bordatuak‌

Gaur egun Oiartzunen bizi da Sebastiana, Maria Eugenia Oiarzabal alabaren etxean, zaintzen duen emakume batekin. Ilobarekin harreman estua du. Oiartzungo emakumerik edadekoena da gaur egun. Iazko Xanistebanetan, besteak beste, Aiora Perez de San Roman alkatearen eta Pello Aramendi Gizarte-Ongizateko zinegotziaren eskutik, oroigarria jaso zuen. Zorionak eta urte askoan, Sebastiana!

| Goiatz Labandibar

SEME-ALABAK

Sebastiana Kamio Etxenagusiak 100 urte bete zituen joan den abuztuaren 4an.

71


Aizkolari Lezora. “Irailaren 13ko gauean sartu ziren erreketeak Lezon. Eta orduan Herriko Etxen zeuden milizianoek su eman zioten baserriari, Oiartzungo beste hainbati bezala”, ekarri du gogora Joxe Mari Legorburuk. Ondoren, Oiartzungo Goñitar etxegileak berreraiki zuen Herriko Etxe.

“Nik ez nuen Elias Salaberria ezagutzen, baina, Pasai Donibanen Laboarenean lanean ari nintzela, Laboak bazuen konfiantza harekin, ez dakit nola, baina, ni koadro baterako behar ninduela Salaberriak… Enkargatuak esan zidan niri. Horrela, han lanean ari nintzela, arratsaldeetan, lana amaitu aurretik, lanorduetan, Lezora joaten nintzen Elias Salaberriaren etxera. Aste pare batean joan nintzen. Egunero ordubete egiten nuen pintorearen aurrean. Lana egin banu bezala ordaintzen zidaten lantokian. Laboa eta Elias, biak nazionalistak ziren. Nonbait, hortik sortu zuten ni pintatzeko ideia. Ni Clemente Goldarazenaren enpresan aizkorarekin itsasontzien gilak egiteko enborrak lantzen aritu nintzenez… Elias ez zen handia, flakoxta zen… euskaldun garbi-garbia. Nik eskatu nion koadroaren erretratua edo, baina hura Ameriketara joan zen, eta nire koadroarekin auskalo…”.

SEME-ALABAK

Bai, Elias Salaberria lezoar pintore handiaren Aizkolari koadroko gizona Joxe Mari Legorburu Urzelaieta da, Iturriotz auzoko Gure Etxea etxekoa.

72

Joxe Mari Legorburu 1921ko urtarrilaren 3an jaio zen, Lezoko Herriko Etxe baserrian. Zazpi urtetik hamar urte arte joan zen eskolara, fraideetara. Jakina, ikasitako apurra, dena gaztelaniaz. Gerra Zibila eta Frankismoa gain-gainean ziren.

1936an, gerra hasi zenean, miliziano errepublikanoak (gorriak) Herriko Etxez jabetu ziren, eta familia, ganadu eta guzti, herrira jaitsi zen,

Garaiak halakoak izaki, Joxe Mari Legorburu gazterik hasi zen lanean Pasai Donibaneko Pysbe fabrikan, hamasei urte zituela. Jornala hiru pezetakoa zen eguneko; hamazortzi pezetakoa, astelehenetik larunbatera. Lezoko bikarioak bidea eginda, Errenteriako Alkoholeran ere aritu zen. Portuan zamaketari izan zen. Bederatzi pezeta eguneko eta, igandeetan lan eginda, aparteko sos batzuk ateratzeko aukera; soldata doblea zen igandeetan. “Lan handia zegoen portuan. Alemanak gerrarako prestatzen ari ziren. Denetatik eramaten zuten Alemaniara: porlana, ardoa… Lanerako jende gutxi ginen; batzuk gerran hilak, besteak espetxean, sakabanatuak… Pasaiako portua txikia zen, Itsas Komandantziatik Trintxerpe aldera zati handiena; Errenteria aldera ere bai, mutur bat. Portura pirita sartzen zen asko, beltza eta zuria; ikatza; petrolioa; kartoi moduko pasta fardelak…”.

Aurrerago arotz lana etorri zen. Joxe Mari Legorburu egurrezko txalupa eta baxurako itsasontziak egiten zituen Pasai Donibaneko Clemente Goldarazena aroztegian hasi zen lanean. Urte gutxi batzuk han eginda, Laboa aroztegira joan zen, Pasai Donibanen bertan, han ere ontzigintzan aritzeko. Garai hartakoa da, hain zuzen, Aizkolari koadroko Joxe Mari gaztea. Erlijioak indar handia zuen urte haietan. Ohikoa zen igandeetan mezetara joatea. “Fede handia zegoen, emakumeak zigortu egiten zituzten mutilekin dantza egiteagatik. Elizaren indarra”. Dantzalekuak Altzibar eta Txikierdi ziren. Bizikletaz joaten ziren Joxe Mari eta lagunak hogeiren bat urterekin. Altzibarko bileran Irundarreneko Manuelek jotzen zuen soinua; Txikerdin Bordak. Gainerakoan “Errenteriarako bueltatxoa zen jaiegunetako plan nagusia; Biteri kaleko paseoa. Tranbia pasatzen zen Errenteriarik. Jende asko elkartzen zen. Musikarik ez zen izaten. Ga-


talogazioan esaten da ez dagoela zehazterik zein urtetan margotua den eta bilduma partikular batekoa dela. Hori bai, 1948an Buenos Airesko Witcomb Galerian erakutsi zuten. Bide batez, esan dezagun, Elias Salaberriaren 163 obra daudela katalogatuta. Margotutako urteari dagokionez, “hogeiren bat urte” zituenean dio Joxe Marik; beraz, 1940 edo 1941 aldera.

Joxe Mari Legorburu Urzelaieta.

larazita zegoen. Neska-mutilak paseoan ibiltzen ginen. Neguan gaztaina batzuk erosi eta… Aurrerago Irun eta Donostia aldera joaten hasi ginen, bizikletaz eta topoz. Lagun gehienak Lezokoak nituen, oiartzuar batzuk ere bai”. Soldadutzarik ez zen izan. Marinara boluntario joateko asmoa ama alargundu izanak utzi zuen bertan behera.

Elias Salaberria Intxaurrandietak (Lezo 1883 Madril 1952) Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ekin zion bere pintore formazioari, 1894an. 1897an, beka eskuratuta, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Eskolan sartu zen. Han Luis Menéndez Pidalekin ikasi zuen. 1904an aipamena jaso zuen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean; 1906 eta 1908an hirugarren dominak irabazi zituen. 1909an Parisa joan zen Lucien Simoni eta Henry Martini buruzkoak ikastera. 1910ean hirugarren saria jaso zuen Buenos Airesko Mundu Erakusketan. 1912an, Lezoko Korpuseko prozesioa koadroarekin urrezko domina irabazi zuen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean, mila eta berrogeita hiru koadroren arteko lehian. 1913 Alemaniara eraman zuen obra hori, eta Municheko Arte Ederren Erakusketan urrezko domina irabazi zuen.

Andregaia, gerora emaztea izango zuena, Altzibarko bileran egin zuen: Frantxiska Zabaleku Retegi, Enkomentene izenez ezagunagoa den Etxeberri baserriko alaba, iturrioztarra. 1946an ezkondu ziren, 1922an, Gipuzkoako Aldundiak Juan Oiartzungo Done Eztebe parrokian. Sebastian Elkanok munduan barrena Bazkaria Artzaken. Zortzi eguneko egindako birari buruzko koadroa enkarezkonbidaia Iruñera, eta etxera, Lezogatu zion, El desembarco de Elcano en SeviElias ra. Handik Iturriotza joan ziren bizitzella izenekoa eta aurreko mendeko 30eko Salaberria ra, Etxeberri baserrira, emaztearen aita Intxaurrandieta. hamarkadan bostehun pezetako billeteeLuzio gaizki zegoelako eta hura zaindu tan erabili zena. 1944an, San Fernando Arte beharra zegoelako. Berehala ekin zion Joxe Ederren Errege Akademian sartzeko diskurtsoa Marik baserria eraberritzeari. Hurrengo urratsak irakurri zuen, El cuadro de Historia izenburupean. inguruko terrenoa erosi eta Gure Etxea eraikitzea 1952an hil zen, Madrilen, San Franciso el Grande izan ziren. Lau seme-alaba izan zituzten: Migel eta elizako sabaiko margolanak zaharberritzen ari zeMaitere Lezon; Maddi eta Arantxi Oiartzunen. nean. Bere lanak: Aizkolari, El doctor Lerembour, San Ignacio de Loyola, Euzko abeslaria, Las dos infancias, Caperucita roja, San Francisco Javier, El desembarco de Elcano en Sevilla, Duelo, Gu, La gloria de D. Ramiro, El cura Santa Cruz, El hermano Gárate, Zai, Los gloriosos harapientos…

(Oharrak: pintorearen izena Elías Salaverría Inchaurrandieta da. Artikuluan euskal grafia erabili da. Pintorearen datu biografikoak Wikipediatik ateratakoak dira. Aizkolari eta Elias Salaberria Intxaurrandieta argazkien lanketa Lander Zurutuzak egin du.) | Joxe Juan Ugalde Ordoki

SEME-ALABAK

Pasai Donibanen, Donostian, Trintxerpen eta San Pedron arotz lanean aritu ondoren, erretiroa hartuta, Iturriozko Gure Etxen ditu Joxe Marik emaztea zena, familia eta bederatzi hamarkadako bizipenen oroitzapenak. Elias Salaberriak egin zion erretratua, berriz, hormaren batean eskegita egongo den Aizkolari koadroan geratuko da norbaitentzat gozagarri. Izan ere, koadroa non dagoen ez dago zehazterik. Julian Martinez Ruiz San Telmo Museoko zuzendari izandakoak plazaratutako Salaverría, el pintor de Lezo en Guipúzcoa liburuan, eta bertan Carmen Garmendia Amigotek (San Telmo Museoa) egindako ka-

73


Onintza Mitxelena: “Honetan hasi nintzen arte, ez nuen uste atzerrian sokatiran aritzen zenik” Onintza Mitxelena Larretak Irlandako Castle­bar herrian Sokatirako Mundu Txapelketan par­te hartu zuen otsailean. Ibarrako sokatira taldearekin brontzezko domina irabazita bueltatu zen etxera, 500 kiloko modalitatean. Munduko Txapelketatik zein zaporerekin itzuli zarete? Oraindik lur hartzen ari naiz, ez naiz konturatzen oso ongi zer egin dugun. Momentuan izugarrizko poza, motibazioa, urduritasuna... bizitu genuen. Hasiberria naiz eta zer gehiago espero daiteke hasi eta segituan! Taldeak eta nazioak ordezkatu dituzue. Euskal Herria onartua zegoen nazio gisa?

Euskal Herriko Kirol Federazioaren arropa eraman dugu. Podiumera deitzean herrialdea esateko ga­raian “esan behar dut, Espainia” esan zuen; gu­txienez... Euskal Federaziotik lanean ari dira Eus­kal Herria nazio gisa aitortua izan dadin. Bi urtez behin izaten da Munduko Txapelketa. Aurrekoan Eskozian izan zen, eta hurrengoa, Italian.

SEME-ALABAK

Irlandako esperientziak aukera eman dizue ti­ratzeko beste modu batzuk ezagutzeko. Zerbai­tek atentzioa deitu dizu?

74

Mundu guztiko taldeak zeuden: Txina, Japonia, Hegoafrika, Eskozia, Irlanda, Suitza, Ingalate­rra, Herbehereak, Taiwan, Singapur... Asko lur gaineko sokatiran aritzen dira eta teknikak asko aldatzen dira. Guk soka gerrian sartzen dugu eta,

adibidez, hegoafrikarrek ez. Soka hartzen zuten eta beso-lana egiten zuten. Goma gainean tiratu dugu. Honetan sartzen hasi nintzen arte, ez nuen pentsatzen sokatiran hemendik aparte aritzen ze­nik.

Sokatiran oso modu herrikoian hasi zinen, Xa­nistebanetako sokatira txapelketan. Aspaldi hasi nintzen, 14 urte nituela! Antolatzen ari ziren, komentatu ziguten hasteko eta halaxe egin genuen. Lau urtez aritu nintzen Xanisbetane­tan tiratzen. Garai hartan, bi denboraldi egin ni­tuen Auzolanen. 18 urterekin, ikasketak tarteko, utzi egin nuen. Duela bi urte berriz hasi nintzen auzo arteko txapelketan eta berriz harra piztu zait. Aurten ere aterako naiz. Ez da sekula ahaztu behar nola hasten garen! Oiartzunek izan zuen sokatira taldea, Girizia.

Girizia aktiboarekin ez dut kointziditu. Auzolan utzi nuen eta Girizia hasi zen. Eta hau desagertu denean itzuli naiz sokatirara berriz.


Gipuzkoan ez dago beste talderik. Lehengusuak han tiratzen du, eta haren bidez joan naiz. Urrian hasi nintzen eta talde oso jatorra aurkitu dut. Oso ongi hartu naute. Taldeak urte batzuk badaramatza honetan, egindako talde bat da eta beti da errazagoa, ikasia dutelako. Horrek ere eman dit Munduko Txapelketan tiratzeko aukera eta domi­narekin itzultzekoa. Zein dira sokatirako entrenamentuaren oina­ rriak? Gu polean entrenatzen gara. Berez, alde fisikoa lantzea ere komeniko litzateke. Nire aldetik ko­ rrika aritzen naiz. Astean bitan entrenatzen gara: pisua -gutxiago edo gehiago- jarri eta altxatu, serie luzeagoak edo motzagoak eginez... Eta Euskal Herrian, nolakoa izan da denboral­dia? Munduko Txapelketa zela eta, normalean baino goizago bukatu da. Nazio mailan tiratzeko, beste herrialdeetan selekzioak egiten dituzte; herrial­deko onenak eramaten dituzte. Euskal Herrian, modalitate bakoitzean txapelduna denak tiratzen du nazio mailan. Ibarra 540 kilotan txapelduna denez, nazio mailan tira du. Denboraldi ona izan da. 4x4koarekin hasi zen -ez da lehiaketa ofizia­la- eta lehendabizikoak izan gara. 540 kilotan txapela lortu zen eta 500ekoan, zilarra. Mistoan, bigarren gelditu ginen. Duela bi urteko Munduko Txapelketan Ibarrak irabazi zuen mistoan. Aurten horren esperantza bagenuen, baina ezin izan da.

Sokatira indarrarekin lotzen dugu. Eta indarra, gorpuzkera handiekin. Zu kontrakoa zara... Indarra baino gehiago, teknika da. Ez badakizu zure indarra eta pisua erabiltzen, alferrik ari zara. Ni ttikia naiz eta gutxi pisatzen dut. Taldean han­di asko badaude, ni bezalako bat oso ongi dator­kio pisuan sartzeko eta gose gutxiago pasatzeko. Batzuetan, 10 kilo jaitsi behar izaten du bakoitzak, muturreraino zukutu behar dute pisuan sartzeko. Kiloak bai, baina indarra ere galtzen da... Baina ez da gure kasua: Munduko Txapelketan, 500 ki­loko proban, gure pisu erreala 466 kilokoa zen. Laukizko Gaztedik lau domina lortu ditu, zuek brontzea, eta Euskal Herriko egunkarietan al­biste labur bat baino ez zarete izan. Zergatik duzue horren oihartzun gutxi: emakume zare­telako edo herri kirolak direlako? Euskal Herriko txapelketan pasatu zaigu neskak eta mutilak toki berean tiratzen aritzea, mutilei eskaini tarte zabal bat eta neskena azkeneko bost minutuetan azaltzea, edo ezta hori ere. Tripako m ­ ina ematen du: gu ere han ginen, gauza bera egiten, garrantzi bera izan beharko luke, eta ez da hala. Herri kirolak ere ez dira futbola, pilota, saskibaloia edo txirrindularitza... bezala balorat­zen. Ez da hainbeste jende mugitzen duen kirola, beraz, oihartzun gutxiago du. Ez da justua, baina hori da errealitatea. Espero dugu zenbat eta do­mina gehiago lortu, oihartzuna ere gehituko dela. | 93. Aski Prexko!

SEME-ALABAK

Festa giroaren aitzakian hasi, baina aurten Iba­rran serio hartu duzu sokatira.

75


Gorka Urra: “Diskoetan entzuten nuen soinua dendetan ez nuelako topatzen hasi nintzen gitarrak egiten� Gorka Urra luthierra da. Luthierrek sokazko musika-tresna pintzatuak konpondu edo egiten dituzte (biolinak, mandolinak, biolak, harpak, ukeleleak...). Bera gitarratan espezializatua dago: klasikoak, baxuak, elektrikoak, akustikoak...

Gitarrak eskuz egiten dituen artisaua zara. Alegia, luthier bat. Zure ofizioa zein den esaten duzunean, zein da erreakzio orokorra? Luthierra naizela esaten dudanean, jendeak arraro begiratzen dit. Azaltzean zer den, jendea harrituta gelditzen da. Jakin-min asko sortzen du lan honek; musikariak ez direnen artean ere bai.

SEME-ALABAK

Ofizioa Frantzian ikasi duzu...

76

Autodidakta naiz. Lehenengo, gitarrak eta anplifikagailuak egiten bakarrik ikasi nuen. Kasualitatez, luthier frantses bat ezagutu nuen eta nire lana erakutsi nionean, kontratatu egin ninduen. Lanean askoz gehiago ikasi nuen. Lau urtez aritu nintzen Dupontekin (Maurice). Oso ezaguna da Europan, Estatu Batuetan, Japonian... Berak egindako gitarrak Woody Allenen Acordes y desacuerdos filmean agertzen dira. Jazz manoucheko gitarrak haren espezialitateetako bat dira. Djando Reinhardtek gitarra hori erabiltzen zuen. Allenek originalak bezalako gitarra bat behar zuen, dagoeneko ez direnak fabrikatzen, eta hiru egiteko eskatu zion film horretarako.


Bai. Ondo dago beste batentzat lan egitea, baina banituen nire ideiak eta banekien zer egin nahi nuen. Ikasi beharrekoa ikasi nuela ikusi nuenean eta handik aurrerakoa bakarrik garatu nezakeela, itzuli egin nintzen. Euskal Herrian zenbat luthier zarete?

Ez asko. Batzuei nik ez nieke hala deituko. Frantzian lanean nintzela, 40 gitarra egin eta gero, jazzeko gitarra fabrikatu eta gero, esan zidaten: “Orain luthierra zara�. Ez da gitarra fabrikatzea bakarrik. Ezagutza asko behar dira. Nik autoko gurpila eta olioa aldatu ditzaket, baina ez naiz mekanikaria! Hemen ez dago luthierrentzako eskolarik. Bilbon instrumentu klasikoen eskola badago, baina modernokoenik ez. Ez da arraroa luthier gutxi egotea. Frantzian bi eskola ofizial daude. Nik zortea izan nuen Dupont ezagutu izana. Dudarik gabe, lana da ikasteko modurik onena. Eskoletan ikasitako lankideak izan nituen eta kuriosoa zen nik haiek baino gehiago nekiela. Horregatik kontratatu ninduen. Ikusi zuen zerbait nuela eta gustatu zitzaion. Gitarra jotzen hasi zinen...

13 urterekin hasi nintzen. 14 urterekin desmuntatu nuen lehenengo gitarra. Puskatu egin zen eta aprobetxatu nuen tripak ikusteko. Planoa egin eta berriz muntatu nuen. Zortea izan nuen, funtzionatu zuen. Orduan ez nekien zergatik. Orain badakit soldaduraren bat zeukala gaizki; gitarra elektriko bat zen. Lutheriarekin nire lehenengo esperientzia izan zen. Geroztik, saltsan ibili naiz. Txikitatik egurrarekin eskulanak egitea gustatu izan zait; elektrizitatea... Gitarra irakasle lanetan aritu izan zara...

Bai. Hasieran etxean ematen nituen eskolak. Gero, IruĂąeko musika eskola batean. Musika taldeetan jo duzu...

Hasieran musikaria izan nahi nuen. Eganen, Izotzen, Nameken... jo dut. Orain BeĂąat Igerabideren taldean nabil. Eta gitarrak egiten bukatu duzu...

Dendetan nik nahi nuen soinua, diskoetan entzuten nuena, ez nuelako lortzen hasi nintzen gitarrak egiten. Konturatu nintzen lortu nezakeela

nahi nuen soinua eta pentsatu nuen: zergatik ez aldatu bizimodua?

Zure unibertsoa gitarra dela argi dago...

Bai. Nire beste unibertsoak batzen ditu: eskulanak, sormena, bai musikan eta bai diseinuetan. Zure merkatua non dago?

Batez ere, Euskal Herrian. Ekartzen dizkidate Galiziatik, Bartzelonatik... gitarrak. Dupont ezagutzen dutenek badakite nondik natorren eta nola lan egiten dudan. Lutherian osotasuna izatea zaila da. Espainiako denda askotatik ekartzen dizkidate gitarrak konponketak egiteko. Zeinentzat egingo zenuke gitarra bat gustura?

Egin dut, baina ez dut esango. Ez zait gustatzen esatea nori egin edo konpondu diodan gitarra. Horien artean badaude gustatzen zaidan jendea, batzuk ez dira ezagunak, beste batzuk bai. Zein da luthier ona izateko sekretua?

Pasio izugarria. Lan hau ez da diruarengatik egiten. Sekreturik ez dago: egurrarekin lan egitea gustatu behar zaizu eta ongi egin; elektronika, nahasten delako gitarra elektriko eta akustikoetan; musikaria izateak laguntzen du besteen beharrak eta nahiak ulertzen; bernizari buruz jakin behar da; metalarekin lan egiten... Gitarra bakoitza sortzeko prozesua ezberdina izan arren, pauta batzuk errepikatuko dira. Nola egiten da gitarra bat?

Pauso batzuk beti errepikatzen dira. Adibidez, gitarra gehienek trasteak dituzte eta jartzeko prozesua antzekoa da. Gitarra bat egiteko zenbat denbora behar da, batez beste?

Telecaster bat egitea da errazena, gitarra elektriko mota hori sinpleagoa da fabrikazioan; hori zen Leo Fenderren asmoa asmatu zuenean. Prozesua nondik hasten den ere kontuan hartu behar da, erlatiboa da. Nik egurra gutxienez 10 urte uzten dut lehortzen. Prozesua hortik hasten bada, ba gutxienez 10-12 urte! Gitarra bat egiten dudanean saiatzen naiz hiru bat prestatzen. Lehenengoa egiten duzunean ez dakizu zenbat denbora beharko duzun. Eta orain arte, gitarren garapenean nabil. | 99. Axki Prexko!

SEME-ALABAK

Baina hona itzuli eta Pagoan zure tailerra jartzea erabaki zenuen.

77


ÂŤSotxin egotea ezintasunari irabaztea da, baita sistemari ereÂť Bizitza bat aurkitu duela dio Aitor Puertasek (Oiartzun, 1987). Snowboardcrossarekin erabat maitemindu eta horretan dabil munduan zehar hara eta hona. Sotxiko Paralinpiar Jokoetan (Errusia) egotea urteetako lanaren emaitza gisa ikusten du.

Zer esan nahi du zuretzat Sotxiko Paraolinpiar Jokoetan egoteak? Txikitatik telebistan ikusten dugun zerbait da; sekulako kirolari profesionalak eta munduko hoberenak lehian. Ni ez naiz horrela sentitzen, baina urteetako sakrifizio eta lanaren opari bezala ikusten dut. Ikaragarria da. Zer egin behar izan duzu bertan parte hartzeko? Hautaketa faserik egon da? Nolakoak izan dira?

Bi hautaketa fase daude: Lehena IPCk (International Paralympic Commiteek) egiten duena, eta jokoak baino urte bat lehenago munduko lehen 32etan egon behar ginela esan zuten. Bigarrena herrialde bakoitzak egiten du. Ameriketan top 10ean egotea eskatzen dute, Belgikan top 4an, eta Espainiako Estatuan top 21a eskatu zuten. Lehengo urtean munduko 15. bukatu nuen, hortaz biak pasatu nituen. SEME-ALABAK

Nolako probei egin diezu aurre Sotxin?

78

Nire proba snowboardcrossa da. Motokroseko zirkuitu bat, baina snowboard taula gainean. Saltoak, absorzioak, paretak, bihurguneak eta peralteak ditugu.

Sotxin lehen 25en artean gelditzea zen zure asmoa, edo belauna falta duzuen kirolarien arteko lehen hiruretan egotea. 30. postuan bukatu zenuen lehia. Triste edo pozik zaude egindako lanarekin? Bigarren denboraldian Paraolinpiar Joko batzuetan egotea sinestezina da. Jendeak urte askoz borrokatzen du bertan egoteko, eta ni “kasualitatez� sartu nintzen. Han egotea opari bat zen eta hala hartu nuen; emaitza gutxienekoa zen. Baina egia da lehiatzeko garaian daukazun onena ematen duzula, eta nire kasuan nahiko desastre atera zen dena. Elurra eta pista belaunik gabekoentzako nahiko txarra zen eta gutxi batzuek bakarrik izan zituzten emaitza onak. Mutiletan belaunik gabekoetan azkena izan nintzen, nahiz beste batzuk baino hobea izan, baina beno, hurrengo Jokoetan hobetu bakarra egin dezaket. Zein zapore izan zenituen Sochin?

Normalean karrera txar baten ondoren ez naiz egoten batere pozik, baina nire azken erronda bukatu eta nuen poztasuna argia zen. Beste kiroletan publikoak beren herrialdekoak bakarrik animatzen ditu, baina snowboardean (ez dakit kirola berria delako edo gure laguntasuna ikusten dutelako) denak animatzen gintuzten. Oso polita da hainbat herrialdetako milaka pertsona animatzen ikusten dituzunean. Zapore onena hori izan zen. Irekitze Ekitaldia ere oso hunkigarria izan zen; ikuskizun apartaz gain, Sotxiko boluntario, langile eta publiko guztiak izugarri eskertzen zigun han egotea, famatuak bezala sentitzen ginen argazkiak ateratzen eta autografoak sinatzen une oroz. Eta orain, hilabete batzuk pasatuta, nola ikusten duzu bizi izandakoa? Hemen nagoela, ahaztua bezala daukat esperientzia, baina mugikorrean badut argazki mor-


Aurretik AEBetan ere egon zara. Zer ikasi duzu han?

Munduko entrenatzaile, pista eta protesiko hoberenak dauden lekura joan nintzen, azkar ikasi behar bainuen lehen 32etan egoteko. Park Cityra (Utah) iritsi nintzenean, haien eskuetan jarri nintzen, eta snowboarda berriro nola egin irakatsi zidaten. Dena zor diet. Ezagutu dudan jendearekin ere asko ikasi dut arlo pertsonalean. Lehen ere snowa praktikatzen zenuen, baina oso ona ez zinela diozu. Zerk motibatu zintuen kirol horretara bideratzera? Hanka galdu aurretik baino hobeto egin nezakeen kirola zelako. Kirol asko egiten nituen, baina ezingo nintzen inoiz lehen bezain ona izan; hortaz, snowboarda aukeratu nuen. Oso garrantzitsua da horrelako zerbaiten ondoren lehen bezala sentitzea, baina snowarekin nik hori gainditu dut, askoz hobea naiz orain. Entrenamenduak nolakoak dira? Non entrenatzen zara, zenbatero? Bi urte dira AEBetara joaten naizela hiru hilabetez, Utahko taldearekin egotera. Han, esta-

zioan hiru entrenamendu ditugu, beste bat guk egindako pista batean, eta astean bi arratsaldez gimnasioa. Beste egun libreak ikasitakoa perfekzionatzeko erabiltzen ditugu. Ondoren, konpetizio garaia dator eta munduan zehar ibiltzen gara. Aurten AEBetan, Kanadan, Frantzian, Espainian eta Errusian aritu gara. Uda honetan Bat Basque Teamen instalazioetan entrenatzeko asmoa zenuela aurreratu zenuen neguan. Asmo horrekin jarraitzen duzu?

Nire intentzioa ahal dudan hoberen mantentzea eta entrenatzea da. BAT Basque Teamek aukera polita eskaintzen digu eta aprobetxatu behar da. Han, entrenatzea baino gehiago, espreski niretzako entrenamenduak egiteko eskatuko diet. Garrantzizkoa da behar dituzun ariketak egitea. Noiz hasi zinen eliteko kirolean?

Lehengo urtean denboraz oso justu ibili nintzenez lehen 32etan sartzeko, Utahra iritsi eta 14 egunetara izan nuen nire lehenengo lehiaketa. Orain arte zer-nolako emaitzak lortu dituzu?

Faktorerik gabe 13-25 postuen artean ibiltzen naiz, hori partaideen araberakoa da, baina 2013an Coloradon egindako karrera batean zortzigarren bukatu nuen.

SEME-ALABAK

doa eta ikusten ditudan bakoitzean irribarrea ateratzen zait hangoa gogoratzen. Oraindik ezin sinistu nabil Paralinpiarra nazenik.

79


eta alor pertsonalean?

anekdotaren bat edo beste kontatzerik bai?

Bizitza bat aurkitu dut. Ospitalean nintzenetik, banekien zer edo zer egin nahi nuela, baina ez nuen ideiarik ere zer egin nezakeen, eta zer ez. Snowboarda probatu, snowboardcrossekin maitemindu, eta orain horretan nabil buru-belarri munduan zehar.

Pistan noanean euskaraz hitz egiten dut nire buruarekin (eta zirkuituarekin), eta lurrera erorita edo zeozer gaizki egiterakoan garrasika hasten naiz. Aurreko urtean taldekide amerikarrek endio hitzak zer esan nahi zuen galdetu zidaten. Egunetara konturatu nintzen mekabendio esaten dudala erortzen naizen bakoitzean, haiek bukaera bakarrik ulertzen zuten.

istripua gertatuta, zer-nolako ibilbidea izan duzu kirolerako bidean? Oztopoak mota guztietakoak izan dira, baina beti eduki dut lagunen bat aurre egiten laguntzeko. Kirolean oztopoak eduki ditut, aurten adibidez bi belaun protesiko hautsi ditut, eta ez dira batere merkeak eta lesioak ere izaten dira gainera, baina kirol askotan bezala arazo gehienak (eta luzeenak) federazioarekin eduki ditut. Ikaragarria da zer -nolako tratua dugun kirolariok eta zein zaila egiten diguten bidea lehiatzeko garaian. Mafiak leku guztietan daude. Sotxin egotea ezintasunari irabaztea da, baina baita dugun sistemari ere. azken batean, berriz ikasi behar izan duzu ibiltzen, bai egunerokoan eta baita snowean ere. nola egin diozu horri aurre? Ia dena lehia bezala ulertzen dut. Ospitaleko errehabilitazioan beti nire aurreko eguneko markak hobetzen saiatzen nintzen, protesiekin aurreko egunean baino pauso bat gehiago ematen saiatzen nintzen, eta snowean denboraren aurka nabil. Denean hobetzeko senak bultzatzen nau. Betiere errazagoa da hori lagun onak eta familia inguruan dituzula, eta nireak ezin hobeak dira.

SEME-ALABAK

eguneroko protesiak eta snowean erabiltzen direnak, zein desberdintasun dituzte?

80

Ibiltzekoak hanka batek egingo lukeen mugimendua egiten du pauso bat ematerakoan. Snowkoarekin ezin da ibili, eta laburbilduz, bizikletak dituzten amortiguazio sistemaren antzekoak dira lehiatzeko protesiak, jauziak eta kurbak absorbitzeko. Aurrena beti tente dabil, eta snowkoak makurtzeko eta luzatzeko mugimendua dauka.

Ezintasun fisikoa duen pertsona batek kirolen bat praktikatzea garrantzitsua dela iruditzen zaizu?

Erabat, niretzat oso garrantzitsua izan da. Oso kirolaria nintzen, eta orain are gehiago, ezintasun batek ezin zaitu aldatu. Ezintasuna dutenek eta ez dutenek egin beharko lukete kirola.

nahiko gutxi hitz egiten da kirol egokituez medioetan, baina aurten zu eta urko egea eta lucas egibar donostiarrak sotxin izan zaretela-eta, euskal Herriko komunikabideetan gehixeago hitz egin da gaiari buruz. kazetarion gremioari zer esango zeniguke? Bai, Lukasekin asko hitz egin zen eta guk bere bidea hartu dugu. Uste nuen baino gehiago hitz egin da gutaz, eta arlo guztietan, bai telebistan, irratian, web-orrietan eta aldizkarietan ere, baina ematen zuen dena momentuan behar zela eta karrera aurreko egunak eta karrera egunekoa bera EROKERIA izan ziren. Bukatu eta ez dakit zenbat elkarrizketa egin nituen, denetan berdina esanda, baina ulertzen dugu informazioa lehenbailehen nahi duzuela. Espero dut orain hainbeste gutaz hitz egin eta gero, jende gehiago animatzea neguko kirol egokituak egitera. Badakite oiartzuar bat eta donostiar bat Errusian galduak ibili direla euren bizitzetako esperientzia politena bizitzen. | eihartze aramendia iparragirre (oarso-bidasoako Hitza)


Koxme Lizaso gogoan Askotan pentsatu izan dut garai batean nolakoa ote zen bertsolari izatera iristeko ibilbidea. Zaletu, arrimatu, jende aurrean kantatzen hasi, plazara salto egin, nor bere buruaren mugak gainditzen saiatu… Koxme Lizaso hasi zen garaian, adibidez. Orduan dena omen zen berezkoagoa, baina berez, berez, deus ere ez da sortzen, egiten, aurreratzen… Erabaki ttiki-handi asko hartu behar izaten dira tartean. Koxmek kontatu zigun, urte batean, Ugaldetxoko festetan (sanmigeletan), dozena bat lagun elkartu eta, mahai luze batean “burun buru” jarrita, denak bertsotan aritu zirela, elkarri txanda errespetatzen ziotela, inork ere hutsik egin gabe. Egoera hura gaur egun baino berezkoagoa izango zen orduan, baina haiek guztiak ez ziren berez joan hara. Pauso baten atzetik bestea emanda eta zerbaiten esperantzetan bilduko ziren elkarrengana.

Huraxe izan zen gure arteko lehen enkontrua. Geroztik behin baino gehiagotan igo ginen kasko hartara, beti bertso kontua zela tarteko, eta gehien-gehienean lagun baten arrimuan, Asier bera, Exteban Martiarena edo Miren Irigoien. Luze aritu ginen hizketan lehenbiziko aldi hartan, eta izango zituen Koxmek bere plegu gordeak, baina aho-bizarrik gabe mintzatu zitzaigun, eta ez zen haserre zegoelako. Hurrena bisitan joandako guztietan ere zorroztasun eta irmotasun bera erakutsi zigun. Zehatzak eta zorrotzak ziren haren hitzak eta manerak. Eta guri gustatu!

Koxme Lizaso, 2009ko irailaren 27an, Patxi Etxeberriari Lasarte-Orian egin zioten omenaldian kantari. Argazkilaria: Alberto Elosegi Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

SEME-ALABAK

Eta nola bildu ginen gu Koxmerengana? Estropezu eginda! 1999. urtean, Herriarteko Txapelketa jokatu zen Gipuzkoan. Txapelketaren ohiko formatua baztertu, eta banaka beharrean, taldeka lehiatu ziren bertsolariak, herri bakoitzak bere taldea osatuta. Guk ere egin genuen gurea, parte hartu genuen eta halaxe bukatu genuen, txoria baino kontentago. Luze gabe heldu zitzaigun abisua: “Hi, Koxme gozua men tziok!”. Eta bai, akordatu ere ez ginen egin Koxmerekin, eta Herriartekoan parte hartu nahi ote zuen aipatu ere ez genion egin. Eta gizona mindu egin zen. Mea culpa egin beste erremediorik ez zegoen, eta hantxe abiatu ginen Asier Bergaretxe eta biok Koxme bizi zen kaskora.

81


Koxme Lizaso, 2006ko urtarrilaren 28an, Kursaalen kantari, Bertso Egunean. Argazkilaria: Alberto Elosegi Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

SEME-ALABAK

Zuzen hitz egiten zuen. Zuzenean, alegia, itzulingururik gabe, eta zuzentasunez. Eta kontuz deskuidatu! Oker esandakorik entzuten bazizun, berehala ekingo zizun. “Eguerdi on?! Euskaldunak sekula eztik eguerdi on san! Hoi Andoni Aizpuru horrek asmatu dik…” (Euskal Telebistan eguraldiaren berri ematen du Aizpuruk, eta eguerdietako partea hasterakoan, hala esaten du, nonbait). “Partez ez, partetik! Eskumuinak ne partetik man ber ttuk” (gurasoentzat ziren). Zehatza, zorrotza eta zuzena zen gure Koxme.

82

Luze gabe, hurrengo bisita egitea ere tokatu zitzaigun kasko hartara. Oraingoan ez barkamena eskatzeko. Herriko Txapelketan parte hartu nahi zuen galdetzeko baizik. Bertso Asteari lotuta antolatzen genuen, lehenbizi kanporaketak eta maiatz hondarrean-edo finala (pena lehenaldian hitz egin beharra, ez aspaldi samar gertatu zela-

ko bakarrik, baita orain Bertso Asterik ez dagoelako ere). Baietz esan zigun! Orain dela hamalau urte izan zen, eta pentsatu nahi dut harekin kantatzeko egokiera izan zutenek oroituko dutela. Niri, behintzat, gogo-gogoan geratu zaizkit haren ahotsa eta, batez ere, kantaera. Pausatua eta sendoa zen, eztarri zertxobait lakartutik isuria. Beste garai bateko bertsolaria zen, kantaera ere beste garai batekoa zuen, eta ez horregatik hobea, baina bai bertsoaren osotasunean hobeki txertatua. Ezaugarri hori berezkoagoa zen lehen, baina Koxmeren garaiko bertsolarietan ere denek ez zuten hark adinako dohaina eta gustua kanturako. Egun hartan, honelaxe bota zuen hasierako agurrean, bere burua gazte tartean ikusita: (…)

Ezker-eskubi hemen bildu zait egundoko gaztedia

sasoiko daude ta zahar batentzat hauxe baita komeria!

Esan nahi nuke urruti nago edadean alegia:

erakusteko ezjakina ta ikasteko zaharregia.


Koxme Lizaso, 2009ko irailaren 27an, Patxi Etxeberriari Lasarte-Orian egin zioten omenaldian kantari. Argazkilaria: Alberto Elosegi Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Harrigarria bertso kantari bertan jardutea denak

ja historia egin dutenak eta egingo dutenak.

Ez zen horretan gelditu gure historia. Koxmek beste bizpahiru ekitalditan parte hartu zuen Herriko Txapelketan, eta txapela ere jantzi zuen Girizian. Ikasbide polita eman zigun egun hartan. “Aizute, ni enak geyo torko txapelketan kantatzea”. Berriz ere zehatz, zorrotz eta zuzen. Zergatik hartu zuen erabaki hori? Zer sentitu zuen gauzak hain garbi ikusteko? Ez da erraza izaten nork bere buruari muga jartzea edo, are gehiago, geure burua muga jartzen ari zaigula onartzea. Bertsoa ezin aproposagoa da hori onartzen ikasteko. Koxmek ikasi zuen, onartu ere bai, eta aitortu ere egin zigun, nolabait. Handik aurrera, txapelketan

parte hartzeko ez, baina Girizian izaten zen urtero. Irabazleei txapela jartzera etorriko ote zen galdetu eta zintzo azaltzen zen aldiro. Desordutan bukatzen ziren saio haiek, adin puska bat ere bazuen Koxmek, baina Bertso Astea bertan behera gelditu bitarteko aldi guztietan etorri zen. Ez zegoen txapeldunik haren bertsorik gabe!

Eta bukatu zen historia. Bukatu da. Orain oroitzapenak gelditzen dira, eta norberak ereindakoa. Izango dira, zalantzarik gabe, Koxmerekin nik baino hartu-eman handiagoa izan dutenak eta bertsoz kanpoko esparruetan ere ezagutu dutenak. Akaso ausarkeria izan da urtekari honetan hari buruz idazteko gonbita onartu izana, baina ilusioa egin dit, aldian-aldian akordatzen naizelako Koxmerekin. “Aukera polita duk Koxmeri berriz ere aio esateko”, pentsatu nuen, eta oroitzapenei hitzak jartzen hasita, sumatu dut oraindik ere hemen dagoela bizi zela harengana gindoazenean sentitzen nuen irrika-errespetu -jakin min-estimu horren arrastoa. Eta hori betiko izaten da. Azken oharra: Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen ekimenez, Koxmeri elkarrizketa zabala egin zion Exteban Martiarenak 2010. urtean. Dokumentu hori EHBEren Xenpelar Dokumentazio Zentroan eskura liteke edo Oiartzungo Bertso Eskolako kideei eskatuta. Merezi du ikustea. | Arkaitz Goikoetxea

SEME-ALABAK

Ariketa polita da urte batzuk lehenago egin den bertso saio bateko agurrak entzutea. Saio hura Iturri Berri elkartean izan zen, 2000. urteko apirilaren 8an, eta agurretatik jakin dezakegu sei bertsolarietako bat berandu antzera iritsi zela, egun hartan bero handia egiten zuela eta intxaurrak, behintzat, izan zituztela postrean (oso gogorrak egon behar zuten!). Koxme tartean egotea ez zitzaien oharkabean pasatu gazteei. Jon Martinen agurra horren adierazgarri. Honela bukatu zuen:

83


Ainara Lasa Ainara Lasa sortzaileari Oiartzun Irratiak eta Antxeta Irratiak elkarlanean ekoizten duten eta Mirari Martiarena eta Aitziber Zapirain kazetariek zuzentzen eta egiten duten Amapola Morea saioan egindako elkarrizketa duzue hau. Aitziber Zapirain: Gaurko gonbidatuak lana asko erraztu digu. Jakina da, oso-oso ezaguna ez bazara, sareak eta kaleak ez duela zuri buruz gauza askorik esaten, eta esaten dena batzuetan ez dela oso ona izaten. Gaurko Amapolak, egoeraren jakitun beharbada, Internet bidezko ataria sortu zuen eta hantxe badauka atal bat guk wikipedia deitzen duguna bezalakoa, baina berak bere buruari buruz egina.

SEME-ALABAK

Mirari Martiarena: Irakurri egingo dugu, ba: “Oiartzunen jaio nintzen 1975ean. Haurtzaroa sekretuz betea gogoratzen dut eta asko hitz egiten nuela, eta asko isildu. Baina dibertigarria, alaia, kantuan. 18 urte bete berritan Arte Ederrak ikastera joan nintzen Bilbora. Arteaz ikasi nuen zerbait, bizitzaz gehiago, hala ere. Unibertsitate karrera amaitu gabe utzi nuen, baina sormenaren iturria beti egon da zabalik. 2010ean (H)ariketak, lotzea askatzea denean proiektua abiatu nuen. 2013ko abenduan FALTA ez diren gauzak erakusketa Oreretako Mikelazulon egon da, ausentzietara bidaia pertsonal bat. Beraz, politikoa”, dio. “Eta bidean, bideak”.

84

Aitziber Zapirain: Honaino berak bere buruari buruz idatzi duena eta gure ikerketa lana erraztu duena. Baina guk hauxe diogu: gure gaurko Amapola Moreak Berria taldearentzako egiten du lana eta Oiartzunen jaio bada ere, Oreretan bizi izan da eta berriz sorterrira itzuli da. Artista izateaz gain, euskara maite du, euskaltzalea da eta historia pertsonaletik abiatutako gaiak jorratzen baditu ere bere proiektu pertsonaletarako, erabat kolektiboak direla esaten du. Euskal Herrian egonik, politikoak anitzetan izaten direlako. Mirari Martiarena: Ongi etorri gure txoko honetara. Amapola sorta osatzen ari gara, eta beste amapola bat izateagatik.

Ainara Lasa: Eskerrik asko gonbidapenagatik. Non hemen baino hobeto!

Mirari Martiarena: Lehenengo, guk aurkezpena egin eta gero zer moduz? galdetzen dugu, baina aurreko astean gonbidatu batek utzi zuen zuretzat galdera. Onintza Enbeitak. Hauxe: “Galdetuko diodana da ea merezi duen behin bakarrik bizi eta beti uraren kontra joatea. Emakumea bada, seguru noizbait uraren kontra joan dela”. Ainara Lasa: U… zaila. Kontra joateak bere baitan darama zerbaiten alde egitea. Beti ez dakit kontra ibiltzea merezi duen, baina korronteak eraman zaitzan beti uztea, behintzat, ez duela merezi seguru. Arreta jartzea noiz ari zaizun korrontea berez eramaten eta zenbaiterano nahi duzun bide horretatik joan, edo beste bide batzuk arakatu, horrek beti merezi du.

Aitziber Zapirain: Denboran gertu dugunez, martxan izan duzun azken erakusketa aipatuko dugu, Ainara. Wikipedian esan dugun bezala, Mikelazulon bertan, Oreretan, FALTA ez diren gauzak. Nola joan da? A: Niretzat berezia izan zen. Azkenean bi urte eta erdi pasatxo daramatzat lan honekin eta jendaurrean lan bat jartzeak ematen du poza, lan bat bukatu izanagatik eta, era berean, beldur puntu bat ere bai, ez dakizulako nola jasoko den. Oraindik kanpoko inpresio, iritziek eta abarrek batzuetan behar baino gehiago eragiten digute; baina nik gogo handia neukan bukatzeko eta erakusteko. Jendeak komentario asko egin dizkit, idatziz utzi dizkidate… Nik nahi nuen bezala, aurreikusi nuen bezala, jaso da. Baina, era berean, aurreikusten ez nituen sorpresa askorekin topo egin dudalako pozik nago, oso pozik. Aitziber Zapirain: Proiektu hau barne gogoeta pertsonaletik abiatutakoa izan da. Korapiloak askatzen lagundu dizu?

Ainara Lasa: Bai, jakina. Erakusketa jarri nuenean, pertsona batek esan zidan, “hau da, hau ,zuk lotzeko daukazun beharra!” eta esan nion, “ez, nik beharra askatzekoa daukat, horregatik lotzen dut”. Erakusketa honetan, aurrekoan bezala, protagonista nagusiak hariak dira. Nik beti sortzen


Aitziber Zapirain: Kontaizugu zer den erakusketa, FALTA ez diren gauzak.

Ainara Lasa: Egia esan, lan hau bidean sortzen joan da. Hasieran, idazten hasi nintzen. Baneukan sentsazioa, urte asko pasatu ziren arren, sentsazio batzuek nire baitan oso bizirik jarraitzen zutela, eragiten zidatela. Zerikusia zeukaten haurtzaroan izandako bizipen batzuekin eta horien zentroan zeuden nik garai hartan bizi izan nituen ausentziak. 1984ko ekainaren 15ean atxilotu zuten nire ama, aitak ihes egin zuen, eta momentu horretan nire bizitzak eten potente handi bat jasan zuen. Nire bizitzan inportanteenak ziren pertsonak bat -batean desagertu egin ziren. Mekanismoa izan zen, pertsona orok daukaguna, aurrera egin behar duzula, indartsua izan behar duzula‌ Sentsazioa daukat garai hartan emozioen plano hori guztia geratu zela itota, gorputza galdu nuela eta geroztik bizi izan nintzela arrazoian, lepotik gora. Lan honetan kontatu nahi izan dut gertatu zenean nik sentitu nuena. Zergatik? Garrantzitsua iruditzen zitzaidalako izoztuta uztea sentimendu hori, sentsazio hori: zer da haur batek, nik kasu horretan -ez haur guztiek, pertsona eta haur bakoitzaren bizipenak ezberdinak direlako, beste faktore batzuk eragiten dutelako-, nik zer sentitu nuen garai

hartan? Eta ez garai hartan bakarrik, ama atxilotu eta aitak alde egin ostean, baizik eta nolakoa izan zen ordura arteko bizitza? Horregatik esaten dut lan hau dela ausentzietatik presentzietaraino doan bidaia. Ez diren gauzak/diren gauzak jolas horrekin ekarri nahi izan dut Joseba Sarrionandiaren Ez diren gauzak poema, oso-oso aspaldi irakurri eta arrasto handia utzi zuelako nigan. Bukaeran esaten du: ez diren gauzak ere badira/bizitza ez diren gauzez osatzen delako. Ematen zidan hitz joko horrek izenburuan jolasteko aukera. Mirari Martiarena: Denbora pasatu arren, presente duzun gaia, sentimenduak.

Ainara Lasa: Presente ditut gertatzen zaigun guztiak arrasto bat uzten duelako gugan eta arrasto horrek eragiten duelako gure bizitzako beste esparru askotan. Galeraren inguruan utzitako arrastoak eragin dit urteetan. Orain gutxiago, lan asko egin dudalako, baina lan honek ere laguntzen dit sentimendu horiek, hor egon arren, beste modu batera bizitzen. Kontatu ahala, nigandik kanporago daude. Beharbada, erakusketa jarri dudan momentuan ez da ezer aldatu, baina erakusketa ibili ahala, sentitzen dut aldatzen dela. Geroz eta indar gehiago daukat honetaz hitz egiteko, kontatzeko, konparitzeko‌ Eta da baita ere erabaki izana momentu honetan hau egitea. Arrazoiak jokatu du paper bat: 38 urte dauzkat eta bagaude belaunaldi bat orain helduak garenak, eta guk izan genituen

SEME-ALABAK

dut korapiloak askatzeko edo, gutxienez, nagoen tokitik beste batera joateko, ezinegona sortzen didan zerbaitetik askatzeko.

Argazkia: Aizpea Amas.

85


bizipen horiek. Beraz, guk ez badugu kontatzen, zeinek kontatuko du? Mirari Martiarena: Eta kontatzen ez dena ez da esistitzen…

Ainara Lasa: Horregatik esan nahi dut, nahiz eta nik egin dudan barru-barrutik eta barruak eskatzen zidalako lan bat, testuinguru batean kokatzen da, nik hau horrela bizi arren, egoera oso antzekoak bizi izan zituzten belaunaldi bat badago. Bakoitzak erabakitzen du zer eta noraino kontatu, baina ez dago beste inor hau kontatuko duena gu ez bagara. Aitziber Zapirain: Egia da gaur egun badela belaunaldi bat kontakizunaren lekukoa hartzeko prest agertu dena. Zuk, erakusketaren bidez, batzuek filmen bidez, liburuen bidez… Haurtzaro atipikoak izan direlako Euskal Herrian. Kontaketa honek uste duzu lagun diezaiokeela jendarteari gaur egungo egoera politiko honetan begirada zabaltzen?

SEME-ALABAK

Ainara Lasa: Uste dut baietz. Asko interesatzen zaizkit ertzetako historiak. Zentroan jartzen dugu, eta ulertzen dut, gertatu zena, zer gertatu zen, kontakizuna eta errelatoa, baina norbanako bakoitzaren bizipenek ere ekarpen bat egiten diote kontakizun horri, ez doa bata bestearen kontra, egiten dute mosaikoa osatu. Nik zalantza handiak dauzkat historia bat eta bakarra kontatu ez ote den gatazka politikoaren inguruan. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zait mosaikoa osatzea. Inplizitoki hori egin dut. Emozioen planotik eginda, lehenengo geure buruari baimena ematen diogu sentitu genuen horri buruz hausnartzeko eta sentitzen uzteko. Ama atxilotu eta aitak ihes egin zuenean, nik 3 urteko ahizpa txiki bat neukan, nik 8 urte nituen; eta ardura hartzea izan zen: aurrera egin behar duzu, indartsua izan, ez erori… Momentu horretan indarra hartzeko bidea izan da onartzea, erortzen uztea, ahula izatea… Iruditzen zaidalako momentu honetan ekarpena egiteko modurik interesgarriena, eta sormenetik ere ekarpen oso interesgarriak egin daitezkeela.

86

Mirari Martiarena: 12 koadro dira eta beste bat ere bada, 12 gehi bat esango dugu. 12 koadrok dute egitura berdina. Leku bat, soineko bat, zuloak. Eta hamahirugarrenak zer du berezitik?

Ainara Lasa: Hamahirugarrenak du berezitik presentzia haiek oroitzeko intentzioa. Aurreko 12 koadroetan zuloak daude, ausentziak irudikatu nahi dituzte, zulo horiek hariz josita daude eta az-

keneko koadro horretan egin nahi izan dudana da desagertu ziren presentzia haiek bateratuta ekarri eta koadro bakar batean jarri. Ikusten duena ohartuko da koadro handiena horixe dela. Kontakizunaren bukaera da, ausentziak oso handiak izan zirela presentziak oso handiak, indartsuak izan zirelako. Orduan, nahiz eta ausentzietatik abiatzen den, da garai hura eta garai hura osatu zuten nire bizitzako pertsonak oroitzeko lan bat. Aitziber Zapirain: Jende askorentzat bezala, garai hartan Hendaia izan zenuen eszenatokia. Bizitzaren gertakariak direla-eta alde negatibotik gogoratu, pairatu, bizi zenuen Hendaia. Hainbeste urteren ondoren, nola gogoratzen duzu? Askotan kosta egiten da eszenatoki horietara itzultzea…

Ainara Lasa: Bai. Saiatu naiz Ainara heldua alde batera uzten eta gogoratzen haurra nintzela nola sentitzen nuen, tranpa ez egiteko neure buruari. Nik nahi nuena zen ahalik eta lan fidelena izatea momentu hartan sentitu nuenarekin. Orain Hendaiara itzuli naizenean argazkiak egitera, konturatu nintzen haurra nintzela, nahiz eta arduraz bizi, eta hark bazeukala abentura kutsu bat niretzat. Sufrimendua, minak… dira gelditu zirenak, eta geroz eta helduago egin ahala kontziente izan naizena. Jakina, orduan sentitu nituelako, baina baita ere bazeukan garai oso hark, 2 urtetik 8 urterako garaiak, abenturaren, sekretuen kutsua; haurretan ez zara oso ongi jabetzen zer non kokatu. Aita bolada batean ez genuen ikusi, gero Hendaian bizi zenean asteburuetan joaten ginen eta argazkiak ateratzean ohartu naiz ze leku gutxi ziren gureak, islatzen zuen gordeta bizi beharra: ziren muga, etxea, frontoia -nire jolastokia zen-, eta hondartza, tokatzen zenean. Buelta asko emanda ibiltzen ginen alde batetik bestera, badaezpadako neurriak hartuz. Hori zen gure errealitatea. Hitz egiten ari naiz 1984tik 88rako garai hartaz, GAL… Tentsio horren berri gero jakin dut nik. Bizipena hori zen, baina datuak falta zitzaizkidan. Saiatu naiz ahalik eta fidelena izaten, baina egia da gauza batzuetaz ohartu naizela orain itzuli naizenena. Mirari Martiarena: Irudiei, argazkiei buruz ari gara, baina hitzek ere badute lekua erakusketa honetan. Argazki bakoitzak du ondoan poematxo bat, edo idatzita zerbait.

Ainara Lasa: Lan hau testu horietatik hasi zen. Hasieran nekiena zen gai honekin zerbait egin nahi nuela, barruan banuela zerbait askatu nahi nuena. Erabaki horrek sortu zuen leku bat nik gauzak horra eramateko, eta gero beste gauza batzuk bere


Aitziber Zapirain: Oso pertsonalak zirelako?

Ainara Lasa: Horrek ez zidan erreparo handirik ematen. Gehiago zen maila literariorik ba ote zuten erakusteko. Azkenean erabaki nuen: “Jakina baietz!”. Nire testuak ziren eta ezinbesteko piezak ziren lana ulertzeko, plastikoki sortu nituen lanen ezinbesteko osagarriak. Koadro bakoitzaren ondoan testu bat dago, nahiz eta testuak ez dion erreferentzia zuzena egiten koadro bakoitzari, baizik eta narrazio oso baten parte den.

Mirari Martiarena: Aurrera egin aurretik, lehenbiziko abestia entzungo dugu: Anariren Ihia abestia ekarri duzu. Zergatik? Ainara Lasa: Anariren edozein abesti ekarri nezakeen, oso zalea naizelako. Nahiz eta askok esan oso iluna dela, nire ustez indarrez betetako letrak dira eta nire bizitzan presente egon delako azken urte luze hauetan. Ihia konkretuki, badaukalako gorputzari lotutako zerbait eta badaukalako esaldi klabe bat niretzat: eskerrak ahulak garen. Horrexegatik. Mirari Martiarena: Aitziber, ez dakit zu soinekozalea zinen txikitan… Aitziber Zapirain: Ez, orain gehiago.

Mirari Martiarena: Nik soineko pila bat erabiltzen nituen. Eta Ainarak ere bai. Zerbaitengatik azaltzen dira koadro guztietan.

Ainara Lasa: Konturatu nintzen neuzkan elementuak ez zirela nahikoak atmosfera egokia sortzeko, edo ez nuela nahi bezain ondo espresatzen nahi nuen guztia. Gauza hauek sortzen joaten dira, baina hasi nintzen haurtzaroan sinbolikoki ze elementu interesgarri egon zitezkeen pentsatzen, eta bi gauza elkartu ziren: bat zen oso soinekozalea nintzela txikitan -eta gaur egun ere banaiz- eta galera edo ausentzi haiek, kolpe hura jaso nuen momentuan, eduki nuela sentsazioa gorputza galdu nuela. Polita iruditu zitzaidan soinekoak airean hegan uztea, koadro guztietan, haurtzaro hura gogoratzeko eta galera hori trasmititzeko. Soinekoak haizeak nondik joko hegan, koadro guztietan, ageri diren elementuak dira. Aitziber Zapirain: Aipatu dugu haria agertzen dela koadro guztietan. Kontaiguzu, begiak eskaintzeko. Zerekin egingo du topo?

Ainara Lasa: Testuetatik abiatu nintzen, hiru aldi horietatik: ama atxilotu/aitak ihes egin aurreko garaia; amaren espetxealdia; aitaren erbestealdea/espetxealdia. Erabaki nuenean plastikoki zerbait egin nahi nuela, hasi nintzen pentsatzen: zer? Nire sortzeko modua hori izaten da. Jendeak galdetzen didanean “zer egiten duzu?”, ez dut jakiten zer erantzun! Lehenengo pentsatzen dut ideia, kontatu nahi dudana zer den, kontzeptua… horrek eramaten nau material bat edo bestera. Kasu honetan pentsatu nuen interesgarriak izan zitezkeela argazkiak. Argazkia zulatu zitekeen euskarri batean inprimatzea. Zertarako? Josi ahal izango zen euskarri bat behar nuelako. Egin nahi nuen ariketa zen ausentzia horiek irudikatu, baina ausentzietatik osatzeko. Hariak horregatik. Askatzeko neukan behar horretatik abiatuta, lotzeko aukera ematen zidaten. Aurreko (H)ariketak erakusketa lanean hariak presente zeuden, eta badut intuizio, sentsazio eta gogoa hurrengo lanean ere egongo direla. Lanetik lanera euskarria aldatu arren, hariek jarraitzen dute. Lana kokatzeko: 12 gehi bat koadro horietako lehenengo hamabiak kartoi gainean inprimatutako argazkiak dira, denak Hendaiakoak, argazkiak egitea erabaki nuenean neukan leku bakarra Hendaia zelako. Bizitza sekretuaren garaiari lotutako argazkirik ez neukan, eta espetxekorik ere ez. Beraz, geratzen zitzaidan bakarra zen. Eta aparte, bazeukan esanahi sinboliko bat: beste aldea, Iparraldea, beti beste aldea. Lan hau bazen nire beste aldeaz hitz egiteko aukera bat, iruditu zitzaidan joko polita izan zitekeela. Hendaiako argazkiak kartoi gainean inprimatuak, kartoia zulatuta dago, zulo asko daude, galera edo

SEME-ALABAK

kabuz etorri dira. Beste elkarrizketa batean aipatu nuen Uxue Alberdik Euli giron banatzen dituela etsitzea eta errenditzea. Etsitzeak daukalako bere baitan frustrazioa, eta errenditzeak, onarpena. Ba ni egin nintzen errenditu. Orduan hasi nintzen idazten. Erakusketan dauden testu horiek, jakin gabe oso ondo testu horiek noizbait erakutsiko ote nituen. Sortu nuen leku bat, denbora bat, espazio bat, lan hori elikatzen joateko. Testu horiek idatzi nituenean, argi zegoen: gaia hau da. Bazegoen hari bat, narrazio moduko bat eta hiru aldi erakusten zituzten testu horiek. Alde batetik, ama atxilotu eta aitak alde egin aurreko garaia, nik bizitza sekretua deitzen dudana eta garai hari lotutako bizipenak; bestea, ama bisitatzera espetxera joandako sentsazio horiek jasotzen dituzten testuak; eta gero daude aita errefuxiatu egon zeneko garaiko bizipenei lotutako testuak eta aita atxilotu eta espetxean egon zeneko garaiari lotuak. Plastikoki koadroak sortu nituenean, zalantzak izan nituen jarri edo ez, baina ohartu nintzen ez jartzearen erabaki posible horretan zegoela beldurra…

87


ausentzia horiek irudikatu nahi dituztenak eta zulo horiek daude hariz josita. Esan bezala, azkeneko koadro horretan daude beste 12 horietatik hartutako piezak. Mirari Martiarena: Aitziber, zuk etxean dituzun erradiografia zaharrekin zer egiten duzu?

Aitziber Zapirain: Ez dakit non gordetzen ditudan ere!

Mirari Martiarena: Ba hurrengoan Ainarari eman, berak erakusketa bat egingo dizulako erradiografia horiekin. Nondik otu zitzaizun? Aurreko erakusketa izan zen, hariak protagonista baina erradiografiekin.

Ainara Lasa: Arte Ederrak ikastera joan nintzen Bilbora, nahiz karrera bukatu gabe utzi nuen. Urte askoan plastikoki ez dut ezer sortu. 8-10 urte baziren erradiografiak euskarri bezala oso interesgarriak egiten zitzaizkidanak. Zergatik? Gure gorputz barruko argazkiak direlako. Banuen sentsazioa ikaragarrizko aukera ematen zutela euskarri horretan gure barruari buruzko emozio, sentimenduak… kokatzeko. Askotan probatu nuen material ezberdinekin, baina emaitza ez zitzaidan interesgarria iruditzen, ez zitzaidan gustatzen, ez zuen funtzionatzen… 2007an lehengo aldiz hanka bat hautsi eta 2009an berriz hanka bera hautsi nuen. Hankaz aparte, uste dut beste zerbait ere hautsi zitzaidala. Kasualitatez iritsi nintzen, bajan, sendatzen, denbora asko etxean… Hariekin beste gauza bat josten ari nintzela, erradiografiak ez neuzkan oso urruti, beti bistan, nahiko gertu bezala neuzkan… Pentsatu nuen: eta josiko banitu? Pentsatu nuen zartatu egingo zirela. Ba ez. Josten hasi ahala eta argitara jarri ahala, zulo haiek izarren konstelazio antzeko zerbait bihurtzen ziren. Kasualitateak, momentuak eta faktore askok eragin zuten. Gaur egun lan hartaz esaten dut balio izan zidala azken lan hau egiteko. Zergatik? Lagun batek esaten didan bezala, “ematen du hor andamioak, garabiak, egitura jarri zenituela zure gorputz barruan” eta ez dabil oso oker. Lan hori egin nuen nondik ibili eduki ahal izateko, gero hau sortzeko.

SEME-ALABAK

Aitziber Zapirain: Beraz, eskerrak hanka bi aldiz hautsi zenuen! Bestela ez zegoen erakusketarik!

88

Ainara Lasa: Onintzak galdetzen zidanean kontra ibiltzeaz, zentzu zabal eta osoago bat eman diot, gertatzen zaizuna aukera bezala bizitzeko zentzutik ulertuta. Momentu hartan ez nuen hala bizi izan, baina gaur egun atzera begira, gauzak ulertu eta kokatu eta esaten dut: gertatu zaidan guz-

tia gertatu zaidalako sortu dut hau. Beraz, falta eta ausentziei buruzko garai hartako oroitzapena niretzat ez da iluna, beltza… Da nire bizitzaren parte. Horrelakoa naiz, baita ere, hura gertatu zitzaidalako. Denak du bere beste aldea. Mirari Martiarena: Esan dugu erakusketa Mikelazulon egon zela, Oreretako taberna batean. Baina ez da taberna hutsa: euskalgintzarentzat, arteareantzat, literaturarentzat leku bat da… Nola deskribatuko zenuke?

Ainara Lasa: Mikelazulo ezer baino lehen kultur elkarte bat da, Oreretako kultur dinamikaren eta bizitzaren bihotza. Elkargune bat, beti zabalik dagoena jendearen proposamenak jasotzeko, izugarrizko dinamika aberatsa eta zabala duena urtean zehar eta bere printzipioei eta egiteko moduei fidela dena. Elkarlana sustatzen duena beste eragileekin. Ezinbesteko erreferentzia. Oso bestelakoa izango litzakete Oreretako kultur dinamika Mikelazulo gabe eta horren bueltan dabiltzan norbanako eta eragileen ekarpenik gabe. Oso garrantzitsua da. Herri guztietan beharko luke horrelako batek. Aitziber Zapirain: Zure izaera eta bizitza aipatzen ari gara. Hau guztia aisialdian erabat kutuna duzun gauzen kaxoian atxikitzen duzu, baina ez zara honetaz bizi. Berria taldearentzat lan egiten duzu. Gustatu litzaizuke arteaz bizitzea? Edo lanean ere baduzu sormenetik?

Ainara Lasa: Sortzeak zenbait lanetan izugarrizko presentzia du egunerokoan. Beste gauza bat da artista bezala, sormenak ze toki duen zure bizitzan. Niri oraingoz neurri hau nahikoa zait. Lanak ere asko ematen dit. Nire bizitzako espazio ezberdinak dira, bizitza osatzen dutenak. Asko ikasi dut Berrian lanean. Egunero ikasten dut zerbait. Jende asko ezagutzeko aukera eman dit. Nire sormenerako, artista fazetarako ere lagungarri izan zait. Nire denbora librean egiten dut eta oraingoz horrela jarraitzeko asmoa dut. Bestela ere, ez litzateke oso erraza izango. Mirari Martiarena: Erraz-erraza ez dakit izan den bigarren abestia aukeratzea… Zein ekarri duzu?

Ainara Lasa: Ekarri dut Neighbor taldean Nun zare? abestia, azkeneko hilabete hauetan gehien entzuten ari naizen diskoa delako. Dauka atmosfera oso atsegina, goxoa. Irakurtzen nituen Gaztelupeko Hotsak-en esanez berez musika barrokoa egiten dutela, baina musika barrukoa egin dutela. Oso giro goxoa du, kulunka goxo moduko bat da disko guztia.


Ainara Lasa: Ez dakit diziplina bakarra dagoen hori egiteko. Maiz egiteko moduan datza kontua: Historia nola erakusten den, Literatura nola erakusten den… Sormenak zeharlerroan joan behar luke. Gauza bera egiten ariko ginateke plastikari ordu gehiago eman eta beste batzuei kenduta… Ez dakit zenbaiteraino den garrantzitsua ordu gehiago eskaintzea, baina bai sormena eta bakoitzak emateko daukan horri, denek daukagulako zerbait emateko, leku egitea diziplenetan. Metodologian sakondu daiteke. Inguruan baditut irakasleak eta oso konbentzituta nago, beste batzuen curriculum bera izanagatik, erakusteko modu ezberdinak dauzkatela, parean daukaten pertsona hori tratatzeko eta balio batzuk trasmititzeko.

Aitziber Zapirain: Lehen aipatu duzu zure bi erakusketek haria dutela eta uste duzula hirugarrenak ere izango dituela. Eta nahiz eta jakin galdera honen erantzuna izan daiteekela “oraindik ezin dut ezer esan”, guk badakigu zerbait baduzula pentsatua…

Ainara Lasa: Zeozer esango dizuet. Esan dut lan honekin ulertu dudala aurrekoa, (H)ariketak, zentzu osoa bigarren honekin eman diodala. Bigarren lan honetan egiten ari naizena da nire gorputzera bidaia. Momentu batean galdu nuen gorputz hura berreskuratzeko. Hurrengo lana lotua egongo da, modu esplizituagoan, nire gorputzarekin. Nire gorputzaren erreskate ariketa izango da. Hau oso ideia orokorra da. Plastikoki zertan gauzatuko den… auskalo. FALTA ez diren gauzak testuetatik abiatu zen. Gorputzarena hurbilpen bat da. Hasieran fokoak oso eremu zabala hartzen du eta gero joaten zara zehazten. Ez dut presarik. Bi urte eta erdi eman ditut honetan, baina ez nion neure buruari agindu epe jakin batean bukatu behar nuela. 2013ko urte hasieran lotu nuen azaroan egitea erakusketa Mikelazulon, gauzak aurreikusi eta antolatu egin behar direlako. Epeek laguntzen dute pixka bat antolatzen eta definitzen, baina ordurako ideia oso landuta, erabakita eta garatuta neukan. Falta zena produkzioa bera zen, jostea eta bukatzea. Gorputzera egiten ari naizen bidaia horretan, iruditzen zait konposizio bat egongo dela, gorputza osatu behar bat eta lotu behar bat, askatzeko. Trilogiak nola izaten dira? Daukat sentsazioa bidean egon daitekeen hirugarren lan hori zerbaiten

bukaera izango dela, zerbait ixteko. Aurreko lana eta hau dira piezak. Hariena ez dut esango hor bukatuko denik, baina falta zait hirugarren hori bukatzeko eta borobiltzeko. Gero agian nire hitzak jango ditut, baina gaur, hau da sentitzen dudana. Mirari Martiarena: Sintonia honek adierazten du saioa bukatzen ari dela, baina gure GALDETEGI MOREA erantzun behar duzu. GUSTURA EGON AL ZARA? Oso gustura. Etxean bezala. Sortzen duzuen giroarekin zaila da gustura ez egoten. ZE KOLORETAKO AMAPOLAK GUSTATZEN ZAIZKIZU? Horiak.

ZER DA ZURETZAT BERDINTASUNA?: Aukera berdintasuna. Behin idatzi nuen eskerrak berdinak ez garen, bestela ezer deskubritzeko ez genukeela izango; baina aukera berdintasuna behar dugu. ISIPILU AURREAN JARTZEN ZARENEAN, ZER IKUSTEN DUZU? Nagoen momentuarekiko onarpena. Denbora pasatzearen onarpena. Gero eta hobeto sentitzearena. Ez daukat adinaren kezka, denbora pasatzen ari denarena. Daukat sentsazioa geroz eta hobeto sentitzen naizela.

HANDITZEN ZARENEAN ZER EDO ZEIN IZAN NAHI DUZU?: Handitzen naizenean... ni!

IZAN AL DUZU ERREFERENTERIK BIZITZAN? Horrela aipatzeko, ez. Gertatzen eta inguratzen gaituzten egoera eta pertsona guztiek eragiten digute. Baina erreferente jakinik ez nuke esango.

MARTXOAK 8, AZAROAK 25, EKAINAK 28… ZER DIRA, URTEKO EGUN ARRUNTAK?: Ez. Errealitate gordin asko lehenengo planora ekartzeko egunak. Bakarrak izan beharko ez luketenak, baina beharrezkoak.

LANEGUNA BUKATZEN DENAN, ETXEKO GILTZAK ESKUAN, ATEA ZABALTZEN HASTEN ZARENEAN, ZER PENTSATZEN DUZU?: Iritsi naizela nire babeslekura. HEMENDIK ATERATZEN ZARENEAN, ZERTAN HASIKO ZARA PENTSATZEN? Ahal baldin bada, ez dut asko pentsatuko.

ZE PUNTUAZIO EMATEN DIOZU ELKARRIZKETA HONI? Ez da taulan kabitzen!

SEME-ALABAK

Mirari Martiarena: Eskoletan plastika esaten zaionari astean bi ordu eskaintzen dizkiote. Ez dakit gutxiegi den, haurrei denbora gehiago utzi behar zaien barruan duten hori askatzeko, sentitzen duten hori azaltzeko… Nola ikusten duzu hori?

89


Izar Etxeberria: “Dantzan garrantzitsua da lasai aritzea eta ahalik eta gehiena espresatzea� Izar Etxeberria Arruabarrena

Gipuzkoako eta Euskal Herriko soinu zaharreko dantzari onena da aurten, helduen mailan. Hala iritzi diote, behintzat, txapelketako epaileek. Otsailean jaso zuen Euskal Herriko Txapelketako garaikurra. Ohiturak dioenez, dantzari onenak bere herriko Udalari eskaintzen dio garaipenaren ikurra, eta Izarrek ere hala egin zuen otsailean. Soinu Zaharreko Euskal Herriko txapelduna zara. Euskal dantzetan dabilen dantzari batentzat zer esan nahi du horrek? Txapelketa hau da egiten dugun garrantzitsuena. Irabaztea esanahi handikoa da. Azkenean, horri begira entseatzen dugu urte guztian eta izugarrizko poza da.

SEME-ALABAK

Soinu Zaharrean banaka dantzatzen da. Zer duzu nahiago, banaka edo binaka dantzatu?

90

Duela hiru urte hasi nintzen bikotekako txapelketan parte hartzen Oiartzungo mutil batekin, Xanti Leonetekin. Hor gabiltza. Aurten ez dakigu ziur parte hartuko dugun, baina hiru urtez aritu gara. Binaka gehiago disfrutatzen da, dantza alaiagoa da eta baduzu norbait berari begiratzeko. Baina bakarka dantzatzeak ere badu bere emozioa.

Soinu Zahar Txapelketan hirugarren aldiz parte hartu duzunean irabazi duzu. Zure kasuan bete da hirugarren aldiaren profezia‌ Bai, bai!

Zer uste duzu baloratu dutela zure dantzatzeko moduan epaileek? Nire meritua izan dela pentsatzen dut, baina maila horretan nibela altua da, eta gehienok antzeko dantzatzen dugu. Gustatu baino, uste dut garrantzitsuena dela lasai joatea eta ahalik eta gehiena espresatzea. Ondo dantzatzeak ere badu bere puntuazioa, baina urduritasunak zerikusi handia du: kontrolatzeko gai baldin bazara, beti dantzatuko duzu hobeto. Esperientzia behar da horretarako.

Hurrengo urtean berriz garaikurra Oiartzuna ekartzea da zure asmoa?

Soinu Zahar Txapelketan parte hartuko dut, bai. Irailean da Gipuzkoako Txapelketa, Zarautzen; segituan.

Dantzari oiartzuar gehiagok ere parte hartu dute txapelketan. Uste duzu dantzari onak dituen herria dela gurea? Bai, Oiartzunen dantzan izugarrizko maila dago. Akaso ez dugu ikusten, baina begira hasten zarenean, konturatzen zara oso dantzari onak daudela. Elizalde Dantza Taldean hasi zinen dantzan, 7 urte besterik ez zenituela. Ze oroitzapen dituzu?

Ni hasi nintzenean, lehenengo aldiz eskaini zuten euskal dantza eskolaz kanpoko jardueretan.


Ez dakit lagunen artean edo gurasoen artean sortutako zerbait izan zen dantzan hastearen ideia. Hasieran aspertzen nintzen pixka bat, ez zitzaidan asko-asko gustatzen, baina gero gustua hartu nion eta orain asko gozatzen dut dantzan. Ttikitatik Nagore (Ugaldebere) izan da nire irakaslea. Berarekin hasi ginen eta LH 6. maila arte berarekin aritu ginen. LH 6. mailan, Elizalden bukatu egiten zen eskolaz kanpo dantzatzeko aukera eta Nagorek Donostiako talde batean dantzatzen eta eskolak ematen zituenez, proposatu zigun hara joatea. Eta hara joan ginen. Eta azkeneko urte hauetako esperientzia nolakoa izan da Donostiako Eskolan? Dagoeneko ez dugu Nagorerekin entseatzen, orain beste irakasle bat dugu. Nagore orain gure taldeko dantzari bat gehiago da. Gure irakasle izandakoa gurekin dantzan ikustea deigarria da, baina giro oso ona dugu gure artean eta dantza alaiak egiten ditugu. Astean hirutan joaten gara: astelehen, asteazken eta ostegunetan. Matxakatzen gara. Berandu iristen gara etxera, eta nekea da; batez ere DBHn genbiltzanean. Baina aurrera eramatea lortu dugu. Oiartzunen helduentzako dantza taldea sortzeko egitasmoan zabiltza. Zer iruditzen zaizu?

Oso ideia ona da. Dantzari pila bat daude Oiartzunen eta beti Errenteriara edo Donostiara joan behar dugu dantzan jarraitu ahal izateko. Herrian dagoen mailarekin, oso talde polita sortu daiteke. Urte asko daramatzazu dantzan. Dena ikasia duzu?

Dantza ikusle bezala jarraitzen duzu?

Taldean, nire erreferentzia beti Nagore izan da. Asko gustatzen zait nola dantzatzen duen. Bestetik, sueltoko nire irakasle izan denak nola dantzatzen duen ere pila bat gustatzen zait (Xabier Segura). Gustatzen zait Kukaik eta Villabonako Oinkarik egiten dituzten emanaldiak ikustea; oso politak iruditzen zaizkit. Euskal dantzaz haratago, jarraitzen duzu dantzaren mundua? Ez, asko ez. Euskal dantzara mugatzen naiz.

Dantza afizio duzu, baina orain Pedagogia ikasten ari zara. Hezkuntzara bideratu nahi duzu, beraz‌ Dantza modu profesionalean bideratzea oso zaila da. Umeak asko gustatzen zaizkit eta beraiekin lan egin nahi nuke. Dantza irakasle lanetan aritu al zara?

Bai. Elizaldek eskaini digu niri eta nirekin Donostiara joandako beste neska bati irakasle aritzea LHko umeekin eta helduekin. Nik gurasoen taldeari ematen dizkiet eskolak. Gustura nago. Oso ongi pasatzen dut, eta uste dut beraiek ere baietz. Ikasle onak dira. | Goiatz Labandibar

SEME-ALABAK

Ez, ez. Oraindik gauza asko falta zaizkit ikasteko! Noizbait gustatuko litzaidake dena ikastea, baina zaila da‌

91


Marian Garmendia Herritar gehienok, ziurrenik, Irundarrene taberna atzean ikustetik ezagutzen zaitugu. Bai, egia esan ordu asko pasatzen ditugu bertan. Anaia eta ahizparekin aritzen naiz lanean, eta eskerrak amak ere esku bat botatzen digun, ezinbestekoa baitugu haren laguntza.

Auzoko taberna da hau. Bezero gehienak ere auzokoak dira, hemen auzoan denetarik dugunez, gehienok bizitza bertan egiten dugu eta. Kutxazaina bakarrik falta dugu‌beno, eta orain baita arrandegia ere. Asko aldatu al da Altzibar azken urteotan?

Nik uste aldaketarik handiena orain gertatuko dela, Olaldeko etxeak betetzearekin batera. Uste dut aldaketa onerako izango dela, auzoko komertzio eta tabernei on egingo digula. Hala ere, hainbeste jende berri etortzeak trafikoa asko handituko du auzoan, eta horri irtenbide egoki bat aurkitu beharko zaio. Tabernan ordu asko pasatzen dituzu, baina hala ere baduzu zaletasun handi bat, pintura. Nondik datorkizu zaletasuna?

Marian Garmendia.

SEME-ALABAK

Oiartzuar gehienok Irundarrene tabernako barra atzean ikustetik ezagutzen dugu Marian Garmendia. Hala ere, beste askok haren zaletasun handi batengatik ere ezagutuko dute. Izan ere, Marian Garmendia margolaria ere bada. Herriko zenbait tabernatan jarri izan du erakusketa, eta aurten udaletxeko areto nagusian egon da ikusgai haren ehun margolanen arteko aukeraketa bat.

92

Elkarrizketa honen bitartez hobeto ezagutuko dugu artista oiartzuarra.

Txiki-txikitatik margotzen dut. Egia esan. margotzea baino gehiago marraztea gustatu izan zait beti, baina hobby modura. Gero 32 urterekin eskolak hartzen hasi nintzen, Gloria Askasorekin lehenengo eta Xabier Obesorekin ondoren, lau urtez, Errenterian. Zer margotu ohi duzu? Zein teknika erabiltzen dituzu? Aurretik esan bezala, niretzat garrantzitsuena marrazkia bera da, kolorea baino gehiago. Marrazkiak zerbait esan behar dizu, zerbait trasmititu behar du ikuste hutsarekin. Artista batzuek bere margolanen azalpenak ematen dituzte koadroak esan nahi duena ulertarazteko, baina, nire ustez, margolanak berak esan behar dizu hori. Arte kontzeptuala ere gustatzen zait, baina, esan bezala, niretzat lan on bat ikuste hutsarekin zerbait sentiarazten dizuna da, hori da garrantzitsuena. Bestalde, denetarik margotzea gustatzen zait, baina batez ere erretratuak eta beste kultura


Behean, afganiarra, bere margo kuttunetako bat.

eta arrazetako jendea margotzen ditut, hainbat teknika erabiliz: akuarela, ikatz-ziria, oleoa, akrilikoa, luma -muturra‌ Momentu honetan ehun margolan ditut eginak. Zenbait lehiaketatan ere hartu izan duzu parte, eta baten bat irabazi ere egin duzu.

Bai, 2007an Pinturas Iztietako lehen saria irabazi nuen, nire bi iloben erretratu batekin, eta 2008an bigarren saria irabazi nuen, Pedro (bikotekidea) eta biok Fontana di Trevi atzean dugula egindako koadro batekin. Herriko tabernetan ere egin izan dituzu erakusketak, eta aurten erakusketa pleno aretora eramateko aukera izan duzu. Zer-nolako esperientzia izan da? Zer esan dizute auzotarrek eta herritarrek? Erakusketa muntatzeak dezenteko lana du, baina esperientzia polita izan da. Gainera, erakusketa ikusi duten gehienei gustatu zaie, komentario politak egin dizkidate. Hala ere, batek esan zidan ez zitzaiola gustatu. Nik uste adarra jotzeko esango zuela, edo hori pentsatu nahi dut behintzat!

Behean, Pinturas Iztueta lehiaketako lehen saria irabazi zuen margoa.

Oraindik margotzen al duzu? Bai, baina nahi baino gutxiago. Lan askorekin gabiltza, denbora libre gutxirekin nabil azkenaldian eta denbora gutxi pasatzen dut pintatzen, egia esan.

Ezagutzen ez dugun beste zaletasunen bat ba al duzu?

Ba, egia esan, ez. Beno, lehen balleta dantzatzen nuen, eta baita dantza modernoa ere. Musikaren mundua ere ukitu izan dut pixka bat, eta antzerkia ere egin izan dut.

Etorkizunean nola irudikatzen duzu zure bizitza? Momentu honetan nire bizitza hemen dago, tabernan, eta, egia esan, ez dut nire bizitza beste modu batera imajinatzen. Ez da bizitza txarra, ez dago gaizki, lan lotua da baina bere alde onak ere baditu. Gustura nago horrela. | Asier Legorburu

SEME-ALABAK

Udaletxean egindako erakusketa.

93


Amona Kontxita Uztapide zanaren emaztearengana joan naiz, Oiartzungo Ergoien auzora Leengo goiz batean, asi naiz telefonotik deika Oiartzuna, lagun zaar Jabier Mendizabalen etxera, eta: –Jabier, Uztapide zanaren emaztearengana urbildu nai det. Alde oietako berri jakingo dezu, eta telefonotik edo...

–Kaixo, Nikolas. Bai, bai. Bere illobak, Felipe eta Mari Jose, oso ezagunak ditut. Tori telefonoa. Orrela, arratsalderako geratuta, an joan giñan Mari Jose eta biok bere izeba Kontxitari bisita egitera, Ergoien auzora, orain bizi diran Uztapide izeneko etxera.

An zebillen goiko terrazan amona polit bat. Gora igotzeko. Atariko eskaillera azpian, seme Manuelen eiz-zakurrak salatari. Mari Josek esan zidan:

–Baiña izeba makillarekin dabil, bein ere ez du erabiltzen-eta! –Neri zartadaren bat emateko izango du.

Eskailleretan gora igo eta agurtu giñan. Berez kontu askokoa ez bada ere, seria xamar zegoen. Alegia, ziatikak jota zegoela eta makillarekin dabillela egun batzuetan.

SEME-ALABAK

–Kontxo! Orduan, aita lagunari alaba manejatu zion gure Uztapidek... Eta amonak, parre.

–Parre egiten dezu, amona, parre...! Orain serio: zer? Engaiñatu egin zintuen? –Bai, zera! Neuk engaiñatu nuen bera. Mari Joseren parreak albotik: –Ederrarekin asi zera...

–Au dek, au, amona...! Nik beti entzun det ogei urteren aldea zenutela zuk eta Manuelek.

–Bai. Berak berrogeita bi eta nik ogeita bi, ezkondu giñanean. Eta alde orrekin jarraitu genuen. Eta ezkondu ere, Manuelen urtebetetzeegunean egin giñan: maiatzaren amarrean. Gu biok ere maiatzekoak giñanez, maiatzeko lore biurtu giñan.

Eldu bat eman eta esan nion:

–Ori da itz egitea, amona! Baiña barkatu. Ez al zeneukan beste aukerarik? Ogei urte geiagoko gizona artu...

–Orretxengatik lotsatzen naiz, ba!

Nik neure artean: «Ez noa geiegi tentatzera. Bestela, entzun bearko ditut-eta».

–Baiña, amona. Lotsatu egiten zera larogeita lau urterekin makilla erabiltzen, olako amonatxo polita?

94

–Garai aietan, Uztapide bi anaiak Ergoienen oillo-granja edo oillo pilla jarri zuten, eta gure tabernara etortzen ziran jatera eta lotara. Gure aita, Xoxtimo [Krisostomo Iturain], Manuelen laguna zan. Eta erdi bertsolaria.

Amona isilla bada ere, tente egoteko modukoak botatzen ditu Kontxitak. Izatez, Ergoingo Bidealde tabernakoa da amona Kontxita. Eta onela zioen:

–Zuk ez al dakizu tabernako txoriak jakiten duela nori bota begia?

«Berrogeita emezortzi urte ditu semeak. Eta bi billoba ere baditugu. Auekin bizi naiz pozik»


Gaiñera, izanda nago ni etxe polit artan, larunbat arratsalde batez, Joxe Ziolarrekin motoan joanda, Manuel bisitatzen. Ondo artuak izan giñan.

–Zu illunabarrean etorri ziñan enkarguekin. Eta, zuzen-zuzenean, urdaiazpiko ederra atera zenigun maaira, botilla ardoarekin. Ez zera gogoratzen?

–Ez, ez. Baiña ondo meriendatu bazenuten, ura balekoa. –Bai, orixe.

Antonio Zavala Jaungoiko egin zutenean Deustun, biok elkarren ondoan bazkaldu genuen. Eta Manuel Lasarte, ondoren. Gogoan al dezu? –Ezta ere. Ez zenidan kontu asko esango. Bestela, gogoratuko nintzan.

–Ba, amona, zerorri izan ziñan gutxi itz egin zenuen bakarra. Eta:

–Jope, Mari Jose! Ez da xamurra amona au izketan arrapatzea. –Esan dizut leen ere...

–Kontxita, seme bat dezue: Manuel.

–Bai. Leenengoa jaiotzan galdu zitzaigun. Orain, Manuel daukagu. Berrogeita emezortzi urte ditu. Eta bi billoba ere baditugu. Auekin bizi naiz pozik. –Ea noiz ezagutzen dedan, ba, Manuel ori.

–Ez da urruti. Etxe inguruan dabil. Ardi batzuk ere baditu or eta. Euskal Telebistan jarduten da, mantenimentu-lanetan. Mari Josek:

–Adarjotzaille dotore oietakoa dezu Manuel. –Ez naiz arritzen –nik. Eta Kontxitari:

«Auzo ontan ez zan telefonorik. Oiartzungo barberoak jasotzen zizkion telegramak senarrari»

–Amona, Uztapideri buruz zerbait esan bearko didazu, ba.

–Ba..., bertsotan lan asko izaten zuen. Diru pixka bat ekartzen zidan, eta ni kontent. –Oillo-lanak, baserria, bertsotan..., gizon okupatua, noski?

–Bai. Eta garai batean piñu sartzen ere ibiltzen zan, inguruko mutillak artuta, mendizaiaren aginduetara. Gaiñera, piñu-landarea berak egiten zuen. –Ordenatua al zan, deiak apuntatzen-eta?

–Oso ordenatua. Noiz, nora eta norekin, bere liburu txikian zuzen apuntatzen zituen. –Deiak eta abisuak, nola artzen zenituzten?

–Orduan, auzo ontan ez zan telefonorik. Oiartzungo barberoak jasotzen zizkion telegramak. Abisatzen zigun Laguntzarrene baserrira, barberiara pasatzeko Manuel. Eta jasotzen zituen telegramak. Etxean telefonoa jarri zan arte, orrela. –Oiartzungo taxista batek eramaten zuen autobusera eta trenera: Balentin taxistak.

–Koadernoa bete zait, ba, amona Kontxita. Etorriko naiz berriz ere zu bisitatzera. Besarkada aundi bat, eta eskerrik asko. –Etorri, nai dezunean. Agur.

Orrela, Mari Jose eta biok abiatzera giñanean, orduantxe Manuel eskailleretan gora. Gizaseme tajuzkoa. Aitaren begirada. Aitaren aotsa eta izketa. Orrekin dana esana geratzen da. | Nikolas Zendoia (D.V.) 2013-11-15

SEME-ALABAK

Oilloak jarri eta gerora erosi zuten Laguntzarrene, ondoren bizi izan ziran baserritxo polit ura. Eta bi bei eduki oi zituztela bertan.

95



Kultura

<

<

<

<


Alemaniar bat Oiartzunen Izen-abizenak: Silvie Strauβ

Adina: 19 urte (1994-11-04)

Jaioterria: Heidelberg (Alemania)

Oharra: Testua jatorrizkoa da. Silviek idatzi bezala, zuzenketarik egin gabe, argitaratu dugu. Bejondeiola!!! Behin batean hamabost urteko neska alemaniar batek euskara ezagutu zuen. Egunkarian agertu zitzaion lehenengo aldiz, izen bat osatzen zuten hitz batzuk, beharbada Euskadi Ta Askatasuna, beharbada Herri Batasuna. Negua zen, urte berriaren hasiera, eta neskaren interesa piztu zuen euskarazko hitz batzuen agertze hark. Bigarren aldiz, bere mugikorrean egin zuen topo euskararekin, jarri zitekeen hizkuntzen zerrendan. Eta neskak, pixka batean pentsatu ondoren, jarri zuen mugikorra euskaraz, artean ia hitzik ulertzen ez zion hizkuntzan. Auskalo zergatik egin zuen, agian zegoen hizkuntza interesgarriena zeritzolako. Baina handik aurrera ez du inoiz hizkuntzaz aldatu. Euskarazko mugikorrarekin moldatzen ikasi zuen beraz, eta azkenean erabaki zuen jakin nahi zuela nola funtzionatzen zuen hizkuntza hark. Oinarrizko gauzak azaltzen zituen liburuxka bat erosi zuen beraz, udaren amaieran. Eta irakurri ahala, liluratuta geratu zen hizkuntza erabat arrotz harekin. Laster konturatu zen azkar ikasten zuela hizkuntza hura, oso erraz gelditzen zitzaizkiola gogoan hitzak eta gramatika.

KULTURA

Hasieran ez zen bere asmoa izan benetan ikastea. Beste zerbaitek bultzatu zuen, euskarak berak agian.

98

Euskarak aukeratu zuen. Eta ez daki inork eta ez du inork jakingo nola eta nolatan gertatu zen.

Eskola bukatu nuenerako idatzizko euskara nahiko ongi ikasia nuen eta ahozkoa praktikatzeko garaia iritsi zen. Boluntariotza egin nezakeen euskara erakunde baten bila, Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea egokitu zitzaidan azkenean. Ezin naiz kexatu Ttur-tturreko bulegoko nire lana ez zenik anitza izan. Publizitatea hizkuntzaren arabera ordenatu, ahozko ondareko elkarrizketen bideoei azpitituluak jarri, Txerri egunerako artisauen izen emateak koordinatu eta Wordeko fitxa betetzen asmatzen ez zutenei lagundu (ez dut ulertzen zergatik, baina zaila omen zen – “Pottokek eskapo egiten badizute, errazagoa da haiekin”, artisau baten esanetan), prentsa dossierretan begiratu ea Ttur-ttur aipatzen ote zuten noizbehinka, berrehun merkatari eta ostalarirentzako gutunak prestatu (bi egun t’erdiko lana), AEK-ko ikasmateriala Internetera igo… Gehien gustatzen zitzaidana, baina, Photoshopekin aritzea (eta batzuetan erotzea) zen, ez Photoshop ez gaztelania ez menperatzeak kontua konplikatu egiten bazuen ere. Asteko bi arratsaldetan euskaltegian aritzen nintzen, bi talde ezberdinetan, mintzamenean eta EGA prestatzekoan. Mintzamen klaseetan mintzatutakoaren %40 izaten zen Saioak prestatutako gaiaren inguruan. %60 zabaldu ondoren ixteko lanak genituen parentesiak, eta parentesi horien %75 berriz Josetxoren hitzaldi sutsuek osatzen zuten. Edozein gaitatik hasita ere, lortzen zuen beti independentzia hizpide bukatzea, eta behin horra iritsita ez zegoen gure mitinlaria gelditzerik. Bere tesiak bitartean gero eta erradikalago bihurtzen ziren. “Azkenean denok atxilotuko gaituzte”, esaten zuen Saioak. EGArako prestatzeko klaseetan egoera paradoxiko samarra zen. Ni euskaldunberria, besteak


euskaldunzaharrak, baina argi zeukaten nik dena nekiela eta beti arrazoi nuela. Berridazketetan (ariketa maitatuena nire aldetik eta gorrotatuena beste askoren aldetik) pozik zeuden beraien bertsioa nirearen berdina bazen, eta ni, berriz, pozik nengoen nirea beraienaren berdina bazen. Edo nik egiten nituen akatsak beraiek ere egiten bazituzten.

koherente ez ibili (Mirari: “Zer bizi zara, motel, Arralden?”). Ez, serio, sekulakoa izan zen. Burua bertsoz eta inspirazioz gainezka itzuli nintzen, eta bi egun geroago Alemaniara bueltatu nintzenean oraindik hain harrapatuta nindukan ezen familia eta lagunei ia ez bainien beste ezertaz hitz egiten.

Denok biziki arduratzen gintuen kontu bat bizkotxoarena zen. Otsailean (lehenago ere hasi zitekeen, e!) abiatu zuen Yurimak pero bezalako hitzen erabileraren aurkako kanpaina. Pero esaten zuenari marra bat egingo zitzaion gure bizkotxometroan esaten zuen bakoitzean eta hamar marra betetakoan, denon poz eta gozamenerako, bizkotxoa ekarri behar. Denon poz eta gozamenerako ez, noski, pero ez esaten ikasteko baizik. Helburu hori ahaztu ohi zitzaigun, ordea, eta hitz debekatua nahita sartzea ere eztabaidatzen genuen tarteka, marra kopurua astiroegi hazten zihoala iruditzen zitzaigunetan. Arrazoia ez zitzaigun falta horretan, izan ere, ia bi hilabete igaro ziren Gorkak lehenengo bizkotxoa ekarri arte.

Kasualitate hutsez suertatu nintzen Oiartzunen. Euskalduntasuna eta biztanle kopurua (herri txikiegiak baztertzen nituen) irizpide izanda, hamazazpi bat herri aukeratu nituen eta bertako udaletxeetara e-mailak bidali. Ez nekien zein hiritan bukatuko nuen, baina imajinatzen nituen eszenario ezberdinak. Imajinatu nuen Tolosan bizitzea, Arrasaten bizitzea, Azpeitian, Beasainen, Zornotzan. Oiartzunen ez. Oiartzun nire zerrendako beste herri bat besterik ez zen.

Gorka aitzindaria zen, baina gure benetako heroia Jon da, zeinak bi ordutan bederatzi marra lortu zituen, pertsonaia mitikoa bihurtuz. Hurrengo klaseetara, badaezpada, ez zen agertu. (“Gaixoa”, esan zuen Yurimak … bai zera, gaixoa, gaixoak gu bizkotxorik ekartzen ez badu alper horrek!)

Hainbat une berezi bizi izan nituen sei hilabete horietan, berezienetako bat Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Asmatu nuen 1994ko azaroan jaiota. Ziur nago ernaltzea erabaki baino lehen kontuak egin nituela ea noiz jaio behar nuen eskola Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzen den urte batean bukatzeko. Kasualitate handiegia izango litzateke bestela. Asko inpresionatu ninduen BECeko finalak. Nahiz eta gaiak zein baino zein dramatikoagoak izan (eta bestela bertsolariak beren kabuz ahalegindu gaiari ahalik eta drama gehien ateratzen, minbizia, alzheimerra edo gutxienez kartzela agertzen ez den bertsoaldi batek balio ez balu bezala) eta txapeldun aterako zena euskalkiekin guztiz

Eta orain nirea da. Euskal Herriko nire herria. Bai, sentitzen naiz oiartzuarra, neurri batean, pixka bat behintzat. Ezagutzen ditut auzo guztien izenak, badakit bakoitza non dagoen eta zein den bere kolorea. Harro nago Oiartzun zein euskalduna den ohartzen naizen bakoitzean. Etxekotasun sentsazioa ematen dit Donostian E2 autobusean Errenteria-Oiartzun irakurtzeak edo norbait “Zer ai zazte?” galdetzen entzuteak.

Lehen batua zen nire euskara bakarra, euskalkien ezaugarri batzuk ezagututa ere, arrotzak ziren niretzat. Izan ere, zer lotura nuen nik bizkaierarekin edo lapurterarekin? Orain badut nirea sentitzen dudan euskalkia. Konturatzen naiz “badakizute” normalagoa egiten zaidala jada “badakizue” baino, eta aitortzen diot nire buruari, bertso batean ongi etortzen bazait, “leihotikan” idazteko eskubidea, ez nuke, ordea, inoiz “zugaz” erabiliko. Lehen Euskal Herria bere osotasunean ikusten nuen, urrundik, herri eta eskualde guztiak maila berean nituela. Orain nire arreta beti bereganatzen duen puntu bat dauka Euskal Herriko mapak. Oiartzun. | Silvie Strauβ

KULTURA

Berridazketek baino beldur handiagoa, baina, atariko probak sortzen zuen. Akatsen zati handi bat ekidin zitekeen “zein da zuzena” eta “zein ez da zuzena” bereizteko gauza izan bagina, baina bazeuden benetan zailak ziren galdera ugari ere, tartean inork erabiltzen ez zituenaren zituelaren zituelako/zituen susmoa genuen esamoldeak.

Euskal Herriak dituen berezitasun guztietatik politena aukeratzekotan, agian bertsolaritza da. Oiartzunera etorri nintzenean, oso gutxi nekien horretaz, baina nekienak asko liluratzen ninduen dagoeneko. Txapelketaren bidez gehiago ikasi ahala, are gehiago hazi zitzaidan lilura, eta denbora kontua besterik ez zen ni ere bertsotan hastea, idatziz bakarrik bada ere.

99


Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa fundazioa gune Geologikoak eta herriko udal agintariek 2003tik aurrera egindako elkarlanaren emaitzaz.

Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta, batez ere, Oiartzun ibaiaren haraneko, Oarsoaldeko eta, hedaduraz, Euskal Herriko ondare geologiko, paleontologiko eta naturala zaindu eta ezagutarazteko helburuz jarduten du.

Fundazioa 2012ko urtarrilean hasi zen lanean. Lau kidek osatzen dute patronatua, horietako bik Luberri Museoak izendatuta eta beste bi Oiartzungo Udalak. Bestetik, Aranzadi Zientzia Elkartea lankidetzan aritzen da fundazioarekin, nahiz eta ordezkaritzarik ez daukan patronatuan.

Aldi baterako erakusketak

LUBERRI MUSEOA LUBERRIk, Oiartzungo Ikasgune Geologikoak, 3.975 bisitari hartu zituen 2013an. Bisitari horiek guztiak taldeka etorri ziren museora ikastetxe, unibertsitate, kultur elkarte, beste museo batzuk, mendi-talde eta abarretatik zein banaka.

Bisitari ugarik Aranzadi Zientzia Elkartearen eta beste kultur elkarte edo erakunde batzuen bitartez ezagutu gaituzte, hala nola, CPIE-Littoral Basque, Geolval, Meatzaritza Museoa, EHU, Zaragozano Unibertsitatea, Université de Lyon y Toulouse. Aipatutako erakunde guztietako ordezkariak izan ziren 2013ko ekitaldian bilduma iraunkorra bisitatzen edo aldi baterako erakusketa eta txangoetan parte hartzen.

KULTURA

LUBERRI FUNDAZIOA

100

LUBERRI, OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA FUNDAZIOA 2011ko abenduan sortu zen, Oiartzungo Udalaren ekimenez, Oiartzungo Ikas-

Fundazioaren baliabide ekonomikoetan oinarrituta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko nahiz Eusko Jaurlaritzako kultura sailen diru-laguntzei esker, erakusketa batzuk garatu eta funts berriak gehitu dira Oiartzungo Ikasgune Geologikoan gordeta dauden bildumetara. 2013an, honako erakusketa hauek antolatu eta zenbait tokitan jarri ditugu: · EUSKAL KOSTALDEKO FLYSCHA · EBOLUZIOA; DINOSAUROETATIK HEGAZTIETARA · UGAZTUN ZENOZOIKOAK ETA HORIEN EBOLUZIOA

‘EUSKAL KOSTALDEKO FLYSCHa’

Euskal Herriko ondare geologiko aberatsa sustatzeko helburuz, Oiartzungo LUBERRI fundazioa/LUBERRI museoa eta Hendaiako CPIE Littoral Basque – Euskal Itsasbazterra erakundea 2012-2013 biurtekoan elkartu ziren mugaz bestaldeko egitasmo baten bitartez gure itsasertzean azaleratzen den egitura geologiko guztiz berezia ezagutaraztearren: FLYSCHa.

Euskal kostaldeko flysch-a Kretazeoko eta Tertziarioko itsas jalkinek osatzen dute eta Euskal Herriko itsasertzaren gehienean ageri dira, Getxotik Biarritzeraino. Jalkin horiek ezponda kon-


tinentalaren oinaldean metatu ziren sakonera handian (1.000-5.000 metroko sakoneran). Geroago, jalkinok tolestu eta urgaineratu egin ziren Eozenoan, hots, Pirinioak sortu zireneko garaian. Flysch metaketa osatzen duten geruzak liburu erraldoi baten orrialdeen modukoak dira; liburu horretan, 50 milioi urtetik gorako historia geologikoa irakur dezakegu.

Erakusketa 2012ko irailean inauguratu zen Larretxean (Hendaia), eta azaroan Oiartzungo udaletxera ekarri zen. 2012ko abendutik 2013ko urtarrilean, berriz, Aranzadi Zientzia Elkartearen Elosegi aretoan egon zen ikusgai. 2013ko martxoan, Zumaiara aldatu zen erakusketa, Algorri Interpretazio Zentrora, hain zuzen ere, eta bertan martxoan eta apirilean egon zen ikusgai. Maiatzean, Hondarribian izan zen, Zuloaga jauregian. Ekainean, Mutrikuko Zabiel jauregian izan zen eta erakusketara joandako bisitari ugari NAUTILUS zentroan ere izan ziren. Uztailean, Lapurdiko kostaldera bueltatu zen erakusketa eta han egon zen ikusgai uztailean eta abuztuan, Hendaian, eta irailean, Getarian. Erakusketa ibiltari horren osagarri, hitzaldiak, aurkezpenak eta proiekzioak egin ziren abuztutik azarora Oiartzunen, Donostian, Hendaian eta Getarian. ‘EBOLUZIOA, DINOSAUROETATIK HEGAZTIETARA’

LUBERRI FUNDAZIOAk, Aranzadi Zientzi Elkarteko Geologia Sailarekin lankidetzan, dinosauro-talde batzuek Era Sekundarioan (Triasikotik Kretazeoaren amaiera arte, orain dela 65 milioi urte) izandako eboluzioaz jardun zuen erakusketa horretan. Erakusketan, narrasti horien benetako fosilak ikus daitezke, besteak beste, euskal lurraldeetan eta ondokoetan (Errioxa, Burgos…) aurkituak.

EBOLUZIOA, DINOSAUROETATIK HEGAZTIETARA izeneko erakusketa 2013ko azaroan erabili zen Oiartzungo udaletxean, LUBERRI museoa sortu zela 10. urteurrena ospatzeko. Erakusketan, dinosauroen benetako ale fosilak, hezur-

aztarnak, arrautza eta oinatzak (iknitak) ageri dira eta, bestetik, dinosauroak gaur egungo hegazti bilakatu arteko eboluzioaren berri ematen da. Gainera, erakusketari esker, Euskal Herrian aurkitutako dinosauroen aztarnak ezagutzeko parada izan genuen.

UGAZTUN ZENOZOIKOAK ETA HORIEN EBOLUZIOA

Erakusketa horren bidez, Luberrik, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioak, gure planetako hainbat bazterretan aurkitutako ugaztun tertziario eta kuaternario batzuen fosilak gizarteratu zituen, Luberri museoan gordetako bildumetako lagin batzuk baliatuta. Erakusketako ale interesgarrienetako bat Bison priscus edo estepako bisontearen buru-hezur bikain bat da, Ipar Amerikakoa, Mutrikuko Kiputx haitzuloan idoro zenaren antzekoa. Hori baliatuta, Europako eta Amerikako aleen eboluzioaren alderaketa eskaintzen da.

Txango didaktikoak

2013ko ekitaldian, LUBERRI, OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA FUNDAZIOAk, Aranzadiko Geologia Sailarekin elkarlanean, hainbat txango didaktiko antolatu zituen Euskal Herriko ondare natural eta geologikoa erakusteko helburuz. Ekitaldi horretan, kanpoko jardueretan landutako asmo nagusia gure inguruan dagoen ondare geologiko eta paleontologikoa babestu eta berreskuratzea izan da.

Argitalpen berriak

‘MUTRIKUKO FLYSCH BELTZA. 110 MILIOI URTEKO HISTORIA’ 2013an, Mutrikuko flysch beltza izeneko argitalpena kaleratu zen Saturraran, Mutriku eta

KULTURA

Erakusketa hori tamaina handiko 14 hormairudik osatuta zegoen 2013an eta haietan euskal kostaldeko flyscharen ezaugarri behinenak azaltzen dira, besteak beste, gure kostaldeko hainbat herritako flysch metaketa. Bestetik, erakusketaren osagarri, flysch metaketari lotutako fosilak ere erabili ziren.

101


Deba arteko kostaldean ageri diren geruzen eta fosilen ondarea ezagutzera emateko. Aipatutako geruzak Behe Kretazeoan (Albiarrean) metatu ziren, orain dela 110 milioi urte.

NAUTILUSek, Mutrikuko Ikasgune Geologikoak, argitaratu du azken hogeita hamar urteotako lanaren emaitzak biltzen dituen liburuxka hau eta argitalpenaren edukietan Aranzadiko Geologia Saileko eta Luberri fundazioko kideek hartu dute parte, Euskal Kostaldeko Geoparkeko teknikariekin lankidetzan. Gainera, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutrikuko Udalak babestu eta diruz lagundu dute ekimena. ‘LA RIOJA DE LOS DINOSAURIOS, UN ECOSISTEMA DE HACE 120 MILLONES DE AÑOS’

Argitalpen monografiko horretan, Errioxan aurkitu eta ikertutako ondare geologiko eta paleontologiko aberatsa lantzen da. Irudi ugariz eta Errioxako dinosauroei buruzko deskribapen zabalez hornitutako liburua da. Dinosauroez gain, sasoi hartako ekosistemen berri ematen da liburuan.

Aranzadiko Geologia Saileko kideek landu dituzte edukiak eta Luberri fundazioko teknikariek aholkulari eta zuzentzaile jardun dute argitalpenean. Errioxako Gobernuak babestu du eta, liburuaren bitartez, Igean dagoen Errioxako Paleontologia Ezagutzeko Zentroan erakusten diren funtsak gizarteratu nahi dira.

KULTURA

‘JAIZKIBEL AMAHARRI’

102

2013. urtean, hainbat erakunde, hala nola, Aranzadi, Luberri Fundazioa, Club Vasco de Camping, Gipuzkoako Mendi Federazioa, EHU-UPV,

Zaragozako Unibertsitatea, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofiziala (EGEO), Euskal Herriko Biologoen Elkargo Ofiziala (COBE), INGEBA, EIBEOCEANA, CPIE-LittoralBasque/Euskal Itsasbazterra, Hondarribiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, eta norbanako asko (argazkilariak, ikertzaileak, naturzaleak…) elkarlanean aritu dira eskuzabaltasunez JAIZKIBEL AMAHARRI izeneko argitalpena ekoizteko.

JAIZKIBEL AMAHARRI / JAIZKIBEL-ULIA 2016 zientzia eta gizarte-arloa biltzen dituen ekimena da, gure ondare naturala babestu eta horren balioa erakusteko xedez. Ekimenean parte hartzen dugunok Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu izapideak bidera ditzan Estatuko eta Europako erakundeen aurrean Jaizkibel-Ulia itsas eremua behar bezala babesteko Natura 2000 Europako Sarearen itzalpean.

Euskal Kostaldeko Geoparkea

2013. urtean, bilerak egin genituen zenbait erakunderekin EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAren proiektua sendotu eta sustatzeko. Gaur egun, Geoparkea Mutriku, Deba eta Zumaiako lurretan hedatzen da eta Luberri Fundazioak hainbat jarduera garatu ditu geoparkearen azalera handitzeko euskal kostalde osora.

Ildo horretan, 2013ko azaroan, lankidetza hitzarmena sinatu zen Aranzadi eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen artean, lan-ildo berriak jorratzeko proiektu horren inguruan, bate zere, ondare geologiko, arkeologiko, etnografiko eta kultural aberatsa gordetzen duten barrualdeko mendigune karstikoei dagokienez.


Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa 2013. urtean Bi urte badira Soinuenea Fundazioa martxan jarri zela eta hamabi Herri Musikaren Txokoa inauguratu zela. Bide horretan, ekitaldiak ugarituz joan dira, Fundazioaren instalazioetan egin direnak nahiz kanpokoak, betiere herri-musikaren inguruan.

Bai gauzatu diren proiektuak eta bai horien antolaketak eman dituen lanak, era askotakoak izan dira. Hasteko, argitalpenak aipatu beharrean gaude, horiek direlako egileen ikerkuntzaeta dibulgazio-lanaren testigantzarik onena; batzuetan, urteroko Jardunaldien babesa izan dute, bertan eztabaidatu baitira kulturaren barruan giltzarri diren hainbat eta hainbat gai, esaterako: egile-eskubideak, artxiboen biltegiratzea −tresna nahiz euskarrien gainean eztabaidatuz−, eta musikaren zeregina festetan eta Inauterietan. Baina ez dira hor bukatzen museoaren lanak, bere izaeraren baitan horiek beharrezkoak diren arren. Kontzertuetan sortzen den giroa da doinu eta abestiez haratago doan erlazio-prozesu baten gailurra, era askotako taldeen arteko elkarlana eta topagunea bideratzen duena: erlazio-prozesu horretan parte hartu dute, azken urteetan, Euskal Herritik nahiz kanpotik kontzertuetara etorritako talde eta norbanakoek, baita gonbidatu guztiek ere.

Hori guztia aski ez eta, dokumentazio-artxiboa, publikazioak eta audio nahiz bideo-grabazioak neurrigabe hazi dira. Audizioak, Jardunaldiak eta hainbat jaiegunetako ekitaldiak dira material horretan agertzen diren elementuetako batzuk; denboran irauten duen ondarea osatzen dute.

Orain arteko bideari segitzeko asmoz eta, ahal den heinean, lan-ildo berriak zabaltzeko asmoz, Soinuenea Fundazioak etorkizunerako proiektua

gauzatu nahi du, kolaboratzaileen zerrenda handituz eta laguntza bilatuz; bai une jakinetarako laguntza, eta baita laguntza iraunkorra ere.

Behar horri erantzuteko intentzioz, museoan lanean dabiltzan profesionalak eta Fundazioaren ohiko kolaboratzaile batzuk elkartzen hasi dira. Orain arte, bi bilera izan dira; azkenekoa, aurtengo urtarrilaren 11n. Aurrerantzean eginbideak zein izango diren zehaztea eta lan pilaketari irtenbidea aurkitzea dira lehentasunak. Oraingoz, eta behin-behinekoz, “Soinuenearen Lagunak” izena eman zaio talde horri, eta bi lan-ildo definitu dira egungo nahiz etorkizuneko partaideentzat.

Aurreneko lan-ildoan, hala nahi duten boluntarioak proiektu hauetako batean edo batzuetan ariko dira lanean:

* Hiru hilean behingo Buletina egitea (bi hizkuntzetan). * Urtero antolatzen diren Jardunaldien antolaketan laguntzea. * Musika emanaldiak definitzea eta gauzatzea.

* Herri Musikaren Bilduma saileko publikazioak prestatzea eta gauzatzea (10.a da atera den azken zenbakia). * Antolatzen diren zenbait ekitaldi bideoz grabatzea.

* Datu Basean fitxak betetzea eta datuak sartzea.

Bigarren lan-ildoa, “Soinuenearen Lagunak” elkartearentzat diru-laguntza sistema bat martxan jartzea da, kostu gutxiko harpidetza bidez egingo litzatekeena; trukean, diru-emaileek hainbat onura izango lituzkete, esaterako: deskontu nahiz pribilegioak, bai antolatzen diren ekitaldietan, eta bai museoan sartzeko garaian ere. Behin-behineko Batzorde Eragilea honako hauek osatzen dute, alfabeto-ordenan: Ju-

1 Dueñas, E.X. eta Etxabe, X. (2014ko martxoa). Soinuenearen lagunak. HMberriak, 49

KULTURA

SOINUENEAREN LAGUNAK1 Etenik gabe garatzen ari den proiektu baten sortzea.

103


lio Abascal, Orkatz Arbelaitz, Juan Mari Beltran, Emilio Xabier DueĂąas, IĂąaki Eguren, Xabier Etxabe, Ane Gil, Josu Larrinaga, Aritz MartĂ­n eta Joseba Zabaleta.

Batzorde horrek lan-eskema bukatutzat ematen duenean Buletin honetan bertan jakinaraziko da, denek izan dezazuen funtzionalitatearen berri eta, hala nahi izanez gero, elkartearen kide izateko izena eman dezazuen.

SOINUENEA INTERNETEN

Interneten erabilera zabaltzen doa eta aukera berriak etenik gabe ari dira sortzen. Gure web orrian, antolatzen ditugun ekitaldiei buruzko informazio eguneratua topatuko du bisitariak. Baina horrekin batera, Interneten dauden beste zerbitzu batzuk ere erabiltzen hasiak gara hemen bildutako edota sortutako materiala zabaltzeko. Flickr erabiltzen 2011. urtean hasi ginen Soinueneak antolatzen dituen ekintzen berri emateko. Tresna honek kalitate/tamaina handiko argazkiak partekatzeko aukera eskaintzen digu eta prentsak eskatzen zizkigun argazkiak zabaltzeko era azkar bat da.

Vimeo: Soinuenearen bideo katalogoa.

DVDa osatzen duten atalak dira. Soinuenearen historia, helburuak eta izatea laburtzen dute bideo horiek.

Soinueneak egiten dituen ekintzen artean buletinen eta liburuen argitalpena dago eta horiek gure web orrian daude. Buletinak PDF formatuan jarri ditugu web orria martxan dagoenetik, baina liburuen kasuan azalpen labur bat jartzen zen. Buletinak Internetetik PDF irakurgailurik gabe ikusteko aukera eskaintzen zuen zerbitzu bat bilatu dugu eta aukeren artean Issuu aukeratu dugu. Zerbitzu honek berak liburuak, kartelak eta partiturak partekatzeko ahalmena ere ematen du eta gure web orriarekin batu daiteke. Hori dela eta, argitaratzen ditugun liburuen aurkibideak bertan jartzen ditugu eta agortuta dauden liburuak oso-osorik ere jartzen ditugu.

KULTURA

Flickr: Soinuenearen argazki katalogoa.

104

Baina 2013an zehar bideo eta bestelako argitalpenak zabaltzeko erabiltzen hasi gara. Bideoak partekatuko genituela lehendik aurreikusten genuenez, Youtube eta Vimeo zerbitzuetan kontuak sortuak genituen eta 2013an hasi gara bideoak argitaratzen. Momentuan Vimeora igo ditugu bideoak eta horietako batzuk gure web orriko zenbait ataletatik ere ikus daitezke. Igotako bideoak Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen izenburua duen liburuan banatu zen

Issuu: Soinuenearen argitalpenen katalogoa.

Soinueneren informazioa eta bertan sortutako materiala ikusteko, Interneten helbide hauetara jo dezake edonork: Soinuenea: www.soinuenea.org

Argazkiak: www.flickr.com/photos/herrimusika Testuak/Partiturak: www.issuu.com/soinuenea Bideoak: www.vimeo.com/soinuenea


BISITAK 2013. urtean 3.839 bisitari izan dira. HERRI MUSIKAREN TXOKOA ireki zenetik, guztira 39.070 bisitari.

Talde gidatuetatik kanpo etorri diren bisitariak 926 izan dira. Horietatik, Euskal Herrikoak 835: 30 arabar, 43 bizkaitar, 735 gipuzkoar, 16 lapurtar eta 11 nafar. Espainiako Estatuko beste lekuetatik 64 bisitari etorri dira, 2 Alemaniatik, 3 Argentinatik, 2 Belgikatik, 12 Frantziatik, 4 Herbehereetatik, 3 Japoniatik eta 1 Portugaldik.

Talde gidatuak 121 izan, guztira 2.913 bisitari. Horietatik 72 ikastetxeetatik zetozen. Ikastetxeetako talde horiek, geografikoki, honela banatzen dira: 1 Arabakoa, 8 Bizkaikoak, 58 Gipuzkoakoak, 3 Lapurdikoak eta 2 Nafarroakoak. Beste talde gidatuen izaera oso nabarra da: euskaltegiak, maisu-maistrak, musika eskolak, jubilatuak, eta abar. Bisita gidatuetan etorritako taldeak honela sailkatzen dira: 72 Euskal Herritik, 2 Espainiako Estatutik, 1 Argentinatik, 1 Danimarkatik, 2 Frantziatik eta 1 Ingalaterratik.

Oiartzundik 649 pertsona etorri dira, horietatik 183 gidatu ditugun 8 taldetan.

FORMATUA

IZENBURUA

KODEA

Liburua-CD

ALBOKA. INGURU FOLKLORIKOTIK ESKOLARA

ISBN: 978-84-937451-6-5

26. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-782-2013

10. TXALAPARTA FESTA

LG: SS-802-2013

DVD

CD

26. TXALAPARTA FESTA

DVD

7. TXALAPARTA FESTA

DVD

9. TXALAPARTA FESTA

DVD

CDROM

TTAKUN 3.0

LG: SS-585-2013

LG: SS-801-2013

LG: SS-803-2013

LG: SS-1724-2013

AUÑAMENDI EUSKO ENZIKLOPEDIA. 2013ko azken hilabeteetan, Auñamendi Eusko Entziklopediarako 6 sarrera berri prestatu ziren Soinuenean: adarra, aho-soinua, danbolina, sunprinua eta xirolarrua-gaita. Soinu-tresna horiei buruzko azalpenak Interneten eskuragarri daude, Auñamendi Eusko Entziklopedia guztia bezala http://www.euskomedia.org/aunamendi helbidean.

Oiartzungo haur eskolako haurrak, bisitan. Oiartzun, 2013-06-20.

ARGITALPENAK Herri Musika Zaleak elkarteak aurreko urteetako lanari jarraitu dio. Hala, Hernanin eta Oiartzunen antolatu diren hainbat ekitalditan bildutako materiala argitaratu du liburu eta diskoetan (CD eta DVD):

Soinueneak Musique en Herbe egitasmoarekin bat egin zuen Euskal Herrian haurrek kantatzen dituzten abestien inguruko lan batean laguntzeko. Lehenengo grabaketak 2013ko uztailaren 29an Soinuenean bertan egin ziren eta geroago, urtea bukatzen ari zela, Lezoti estudioetan egindakoekin osatu ziren. Besteak beste, Oiartzungo lau neska-mutil dantzan eta kantari aritu ziren Musique en Herbe 1996an sortu zuenetik zuzentzen duen Chantal Grosléziat musikari eta pedagogoa egiten ari den lan baterako. Emakume honek makina bat urte daramatza adin txikikoen hezkuntza musikalaren inguruan lanean, bai eskoletan erakusten, bai irakasle ariko direnak trebatzen. Musikaren hezkuntza goiztiarraren inguruan egindako lanak Frantzian argitaratu eta ondoren beste hizkuntza batzuetara itzuliak ditu. Adibide moduan aipa daitezke munduko hainbat lekutako sehaska kantez osatutako lanekin Kokinos argitaletxeak argitaratutako Canciones infantiles y nanas del Baobab eta Las más bellas nanas del mundo.

KULTURA

HAUR KANTAK DISKO-LIBURUA

105


Euskal Kultur Erakundearen bitartez, Soinuenearekin 2012ko abenduan jarri zen harremanetan eta Iparraldean hasi zuen Euskal Herriko haur kanten bilketarekin jarraitu du Hegoaldean.

Jardunaldien azkeneko eguna azaroaren 17a izan zen, eta egun horretako ekitaldia Oiartzungo udaletxean ospatu zen kontzertua izan zen. Agustin Mendizabalek zuzendu zuen emanaldian, Doinutegi proiektuan grabatuak izan diren abeslari eta soinularietako batzuk aritu ziren.

Gazte oiartzuarrak, abesten. Oiartzun, 2013-07-29.

HERRI MUSIKA 12. JARDUNALDIAK: IKUS-ENTZUNEZKO BILDUMEN KUDEAKETA Herri musikarekin lotura duten gaiak ardatz izaten dituzten jardunaldien azken edizioan ikus-entzunezko bildumen kudeaketa landu zen. Horren inguruan antolatutako ekitaldiak hiru adarretan banatuta zeuden: Doneztebe plazan dagoen turismo bulegoan jarritako erakusketa, Ergoiengo Auzokalte elkartean egin zen mintegia eta Oiartzungo udaletxean eskaini zen kontzertua.

Oiartzungo Turismo Bulegoan azaroaren 12 eta 17 artean argazki eta bideo emanaldiz osatuta zegoen erakusketa egon zen. Doinutegi proiektuan grabatutako irudiak eta grabaketetan ateratako argazkiak ikusi eta entzun zitezkeen bertan. Gogoan izan, laburbilduz, proiektu horretan Euskal Herriko eta, bereziki, Oiartzun eta bere inguruko herrietako biztanleek gogoratzen dituzten abestiekin eta musikarekin lotura duten ohituren bilketa egiten dela.

KULTURA

Mintegia eta harekin lotutako mahai-ingurua azaroaren 16an izan ziren Soinuenearen ondoan dagoen Auzokalte elkartean. Hitzaldiak Jon Bagues, Arantza Mariskal, JosĂŠ Luis Maire eta Gaizka Arangurenek eman zituzten, Eresbil, Tabakalera, FundaciĂłn Juan March eta Labrit Multimediako arduradun eta teknikariak, hurrenez hurren.

106

Tabakalerako arduraduna den Arantza Mariskal, hizketan. Oiartzun, 2013-11-16.

Andoitz Antzizar eta Joxe Lasa, kontzertuaren bukaeran. Oiartzun, 2013-11-17.

2013-2014KO HERRI MUSIKA KONTZERTUAK

Herri Musikaren Txokoak bere ateak zabaldu zituenetik, urteko sasoi guztietan antolatu du kontzertu bat. Kontzertu horietan herri musika bere oraingo egoeran, bizi-bizia, ikusteko eta entzuteko aukera izaten da. Herri musika hemen bakarrik egiten ez denez, kontzertu guztietan izaten da Euskal Herriko musikaren ondoan kanpoko musika entzuteko aukera. Hala, aurten Euskal Herriko musikariez gain, Katalunia, Galizia, Irlanda eta Italiako musikariak entzuteko aukera ere izan da Oiartzunen. Ikasturtean zehar antolatu diren kontzertuak hauek izan dira:

– 2013-10-19. HM UDAZKENEKO KONTZERTUA. Euskal Herritik, Hernaniko Musika Eskola Publikoko Alboka Taldea eta Kataluniako Artur Blasco (Pirinioetako akordeoiaren historian aditua).

Artur Blasco, Auzokalten joko duen piezaren jatorria azaltzen. Oiartzun, 2013-10-19.


– 2014-03-15. HM UDABERRIKO KONTZERTUA. Bizkaiko Ibon Koteron eta Irlandako Niamh Ní Charra. – 2014-07-05. HM UDAKO KONTZERTUA. Ipar Euskal Herriko talde bat (testu hau idatzi denean oraindik zehaztu gabe zegoen) eta Italiako L’uva grisa.

Larunbat arratsaldez izaten diren kontzertu hauek haurrentzat luzeegiak izan daitezkeela pentsatuz, goizetan iraupen laburragoa izaten duten saioak egiten dira haur horiei zuzenduak. Horrela, haurrek ohiko medio eta inguruetan entzutea zaila den musika mota hau ezagutu eta bizitzeko aukera dute. Ikasturte honetan, Hernaniko Musika Eskola Publikoko Alboka Taldeak, Galiziako Os Minhotos taldeak eta Irlandako Niamh Ní Charra-k eman dituzte haurrentzat kontzertuak.

OIARTZUNGO HERRI MUSIKA ESKOLA

2013-2014 ikasturtean Oiartzungo Herri Musika Eskolak soinu-tresna berri bat ikasteko aukera eman die ikasleei, biolina, aspaldian gure kaleetan herri musikako errepertorioa jotzen nahi baino gutxiago entzuten den soinu-tresna. Arkaitz Miner biolin jolea da irakaslea eta 8 ikasle ditu. Eskolan talde berri bat ere sortu da: Txistu Taldea.

Bestalde, oraingoan ere txaranga edo fanfarrea sortzeko asmoak ez du aurrera egin. Hala ere, eskolako ikasleekin talde edo formazioak antolatzea pentsatzen ari gara: biolina eta xirula, xirolarru eta dultzaina eta abar elkartuz.

HERRI MUSIKA ESKOLAREN ORDUTEGIA MADALENSORON ASTELEHENA 17:30-21:30 Txistu eta Danbolina, Txistu Taldea, Herri Perkusioa eta Txalaparta.

ASTEAZKENA 16:00-22:00 Xirolarrua, Dultzaina, Dultzaina Taldea eta Alboka

OSTEGUNA 17:30-19:30 Lengoaia musikala (solfeoa) OSTIRALA 16:00-20:00 Biolina.

IRAKASLEAK Aurten erakusten aritu diren irakasleak hauek dira: · · · · · · · ·

Lara Mitxelena: Txalaparta eta solfeo irakaslea. Haritz Ezeiza: Alboka eta dultzaina irakaslea. Jon Patxe: danbor eta txaramelen irakaslea. Ixiar Jauregi: Pandero eta kanabera irakaslea. Jon Ansorena: Txistu eta danbolin irakaslea. Juan Mari Beltran: Xirolarru irakaslea. Fernando Jalon: Xirolarru irakaslea. Arkaitz Miner: Biolin irakaslea.

IKASLE KOPURUA, IKASTEN ARI DIREN SOINU-TRESNAREN ARABERA · Txalaparta: 6 · Alboka: 6 · Dultzaina: 4 · Herri perkusioa: 15 · Txistu eta danbolina: 6 · Dultzaina Taldea: 9 · Solfeoa: 7 · Xirolarrua: 5 · Biolina: 8

Eskolaren ikasle kopuruak aurreko ikasturtearekiko ez du gorabehera nabarmenik.

IKASLEEN PARTE-HARTZEA FESTA ETA JAIALDIETAN

Musika Eskolaren emaitzaren alde adierazgarrienetakoa bertako ikasleek egiten dituzten ekintzak dira. Izan ere, herrian udalak, eskolek eta elkarteek antolatzen dituzten festa eta jaialdi gehienetan parte hartzen dute ikasleek musikarekin kaleak girotzen. Horretaz gain, musika eskolako Dultzaina Taldeak Oiartzundik kanpo izaten diren jaialdi eta festetan ere parte hartzen du. Urtero 20 ekintzatan baino gehiagotan parte hartu ohi dute eta azkenaldian bisitatu dituzten herrien artean ditugu Arnedo (Errioxa), Astigarraga, Atharratze, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun, Iruñea, Lezo, Lizarra, Pasai Donibane eta Usurbil.

KULTURA

– 2013-12-28. HM NEGUKO KONTZERTUA. Nafarroako Beltxaren eta Galiziako Os Minhotos.

107


Piezaz pieza 15 urte

Seguru gaude puzzleak egiteko modu asko daudela. Adituek edukiko dituzte euren trikimailuak. Munduan puzzleak egiteko dagoen modurik zabalduena lehenik izkinak egitea da. Kroskarik gabeko alde guztiak batu, pilatu eta pixkanaka-pixkanaka bakoitza bere tokian jarri erdiko irudia osatzen joateko.

Oiartzun Irratiak, berriz, puzzleak egiteko eta ulertzeko modu desberdina du. Erditik eta herritik hasten da puzzlea osatzen. Oiartzungo ahotsek, aurpegiek eta pertsonek osatzen dutelako eta duzuelako Oiartzun Irratia. Herritik hasi eta txoko eta bazter askotara iritsi.

KULTURA

Urte berezia da aurtengoa irratiarentzat, San Ferminetan bete baititu 15 urte. Pertsona batentzat 15 urte betetzea bizitzaren hasiera den arren, gurea bezalako irrati batentzat ibilbide luzea da zinez. Urte oparoak eta apalagoak izan ditu, baina oraindik bizi-bizirik dagoela ezin da ukatu. Puzzleari piezak gehietzen joateko gogoz eta ilusioz gaude. Eta gehitzen diogun pieza bakoitzean sumatzen dugu elkarrizketatuaren, kolaboratzailearen, herriko elkarteen eta entzuleen maitasuna. Eguneroko gorabeherak goxatzen dituen sentimentu berezi hori.

108

Oiartzun Irratia, urrutira jo gabe! da gure leloetako bat eta lelo horrekin jarraitu nahi genuke. Orain artean bezala gertukoen berri emanez, zuen elkarte eta ekintzen berri eta oihartzuna izanez. Herriko bozgorailu nagusietakoa duzue eskura, ateak zabalik dituena, uhinak zuen berri emateko dituena eta etxe askotako sukalde, ordenagailu eta mugikorretara heltzen dena.

“Denak ga Oiartzun Irratia!� ere barrutik ateratzen zaigun esaldia da, aurrekoarekin loturik. Zuek gabe, oiartzuarrik gabe, ez bailitzateke posible izango egunero Arguyuan saioa egitea. Oiartzun gabe, eta oiartzunen antolatzen diren ekintzarik gabe, ezingo baikenituzke egunero zuzeneko hiru ordu eskaini. Bizirik dagoen herri batek egiten baitu irrati bizia. Eta irrati bizia egiten dute astero edo hamabostero gurekin kolaboratzen duten guztiek. Haiek gabe ez baikenuke dugun indarraren eta biziaren erdirik izango. Eskerrik asko!!!

Irratia bizirik dagoen seinale da berritu dugun gure ataria. wwww.oiartzunirratia.org berria. Hamabosgarren urtebetetze honetan gure buruari eta herritarrei eman nahi izan diogun/ dizuegun oparia. Erosoagoa eta ikusgarriagoa. Bakoitzak nahi eta ahal duenean bere gustura entzun ditzan gure atalak eta saioak. Sortu berri den www.oiartzuarrak.org atariak aukera eman digu sarean leku gehiago hartzeko eta astean zehar nabarmendu diren elkarrizketa eta edukiak zabaltzeko.

Esan dugu ateak zabalik dituzuela eta gonbidapena egin nahi dizuegu datorren ikasturtean gurekin bat egiteko. Baina ez entzule gisa bakarrik, baita atalen bat edo saioren bat egiteko ere. Astero, hamabostero, hilean behin... Pieza txikienek ere osatzen baitute puzzlea eta guk ez dugu puzzlea egiten sekula bukatu nahi. Erditik hasi ginen, herritik, eta zabaltzen joan nahi dugu. Izkinarik, mugarik eta bazterrik ez duen puzzlea osatuz. Abuztuko atsedenaldiaren ondoren itzuliko gara zuen betiko sintoniara indarberriturik. Gora Oiartzun!!! Gora Xanixtebanak!!!

| Oiartzun Irratiko lan taldea


Euskararen mundu zabala Denok dakigu euskaltegietan ikasleek euskara ikasten dutela; aditzen taulak, hitz zerrendak, gramatika arau pila... Baina ez hori bakarrik, AEKn behintzat, argi baitugu hizkuntza bat ikastearen oinarria erabilera dela, taulak, zerrendak... ikasi arren, hizkuntza hori erabiltzen ez baduzu, jai duzula alegia. Jende askok afariekin, irteerekin, tailerrekin... lotzen ditu euskaltegiak, eta halaxe behar du, klaseetan ikasitakoa praktikara eramateko, kalera irten behar baita. Ikasle batzuek, gainera, ez dute etxean edo ingurunean euskaraz hitz egiteko aukerarik eta horretarako parada ere izaten dute euskaltegietan.

Pasa den ikasturtean, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eskutik, Mintzagun egitasmoari hasiera eman genion. Mintzagun egitasmoaren helburua, hain zuzen, eskualdeko ikasleei eta euskara ikasi berri dutenei euskara erabiltzeko aukerak eskaintzea da, horrela, euskalduntzearen dimentsio soziala nabarmenduz, indartuz eta zabalduz. Hau da, egitasmo honen bidez, euskaltegiek bete beharreko hutsunea betetzen laguntzeko ez ezik, euskara ikasleen errealitatea gizarteratzeko ere balio du.

Bi orduko tailer horietan, ikasleek bitxiak egin dituzte, Muxikoak dantzatu, bertsoak egin, osinak zertan lagun diezaieken ikasi, amona zoriontzeko familia bazkariko diskurtsoa egiteko pausoak ikasi... Ikusten duzuen bezala, gure ikasleek asko ikasi dute, eta euskaraz, tailer horien bidez euskararen mundu zabalagoa ezagutu baitute. | Intxixu AEK euskaltegia

KULTURA

Egitasmo honek 3 atal ditu: euskara ikasleentzako tailerrak, Mintzagun jaia eta Mintzalaguna egitasmoa. Oiartzunen, behintzat, tailerrek izan dute protagonismo nagusia, gure ikasleei hilabetero tailer berezi bat eskaini ahal izan diegulako. Ikasleek oso gustura jaso dituzte bi ikasturte hauetan Mintzagun egitasmoko tailerrak, euskara maila eta gaiari dagokionez, askotarikoak eta zabalak izan baitira, hala nola: Aromaterapia, Postura desegokiak ekiditeko aholkuak, Balkoietako baratzeak, Bitxiak, Argazkigintza, Sendabelarrak, Bertsolaritza, Dantza, Zinemagintza, Barreterapia, Jendaurrean nola hitz egin...

109


Oiartzuera, ospeletik eguterara rri gustatu zitzaion Deba Ibarrekoak egiten ari ziren lana eta Ttur-tturri proposatu zion Oiartzungo ahozko ondarea biltzen hastea. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak gogoz eta ilusioz hartu zuten proiektua.

Bizia eta aldakorra da hizkuntza. Freskoa, hurbilekoa, praktikoa. Ekonomikoa. Bizia eta aldakorra da hizkera ere, eta hori ongi dakigu Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideok. Horrexegatik heldu genion gaiari 2006an eta horrexegatik jarraitzen dugu Oiartzungo hizkera biltzen eta hedatzen

KULTURA

‘Oiartzuarren Baitan’

110

Kezka batek bultzatuta sortu zen Oiartzuarren Baitan egitasmoa, 2006an. Ane Lardik Oiartzun Irratian lan egiten zuenean, ikaragarri gozatzen zuen herriko helduei elkarrizketak egiten. Oiartzungo kontu zaharrak bildu egin behar genituela pentsatzen zuen sarritan, baita pixkanaka galtzen ari ziren esapideak, hitzak eta gainerako hizkuntza formak ere. Deba Ibarreko Badihardugu Euskara Elkartearen berri izan zuen orduan eta haiekin harremanetan jarri zen. Hainbat herritako ahozko ondarea jasotzen ari ziren elkarte horretako kideak (gerora Ahotsak egitasmoa izango zena ari ziren sortzen) eta euren lanaren berri eman zioten Lardiri. Oiartzuarrari ikaraga-

Urratsak zehaztuta, martxa ederra hartu zuen egitasmoak: hiztunen zerrenda osatu, galdetegia prestatu, bideo kamera pronto jarri eta grabatzera! Adineko berrogei herritar baino gehiagoren lekukotasunak grabatu genituen. Gustura irekitzen ziguten etxeko atea, baina sarri adierazten ziguten kezka hau: “biño nik ze kontatuko dut, ba?, nik ez dut intereseko deus kontatzeko!”. Guk lasai egoteko esaten genien, gure helburua ahozko ondarea biltzea zela eta kontatuko zutena baino gehiago interesatzen zitzaigula kontatzeko modua bera. Bideo ordu asko grabatu genituen eta, ondare linguistikoaz gain, ondare historiko aberatsa jaso genuen. Informazioa herritarren eskura jartzeko web orri bat sortu genuen 2008an: www.oiartzuarrenbaitan.com.

Ideia berriak

Ondare aberatsa jaso genuen, beraz, eta material guztia antolatzen hasi ginenean, ideia berri asko sortu zitzaizkigun: argazki zaharren galeria sortzea, toponimia mapa egitea… Baina ideia guztien artean, bazen anbizio handiko bat: Oiartzungo euskararen hiztegia sortzea. Izan ere, jasotako bideoak transkribatzen hasi ginenean ohartu ginen adineko herritarrek erabiltzen zituzten forma asko galtzen ari zirela. Eta horiek guztiak biltzeko aplikazio bat sortu genuen. Hiztegia egiten hasi aurretik, ordea, hainbat erabaki hartu beharrean topatu ginen. Batetik, gurea hiztegi partziala izango zela erabaki genuen; hau da, hiztegiak ez zituen euskal hiztegietan ageri diren forma guztiak jasoko, gure hizkeraren bereizgarri direnak baizik. Bestetik, hiztegiko sarrerak aukeratzeko zein irizpide jarraituko genituen ere zehaztu genuen. Azkenik, hiztegiko forma baten fitxa osatzean zer ezaugarri zehaztuko genituen ere erabaki genuen. Eta martxan hasi ginen!


Ospeletik eguterara

Hiztegiarekin lanean ari ginela, Oiartzuarren Baitan egitasmoak norabide aldaketa txiki bat izan zuen. Udalak EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) egin zuen herrian, nolabaiteko diagnostiko batetik abiatuta egiten den plana. Herriko hainbat talderekin eta sektorerekin elkartu ziren eta bilera guztietan agerian gelditu zen herriko hizkera eta ahozkotasuna lantzeko premia. Hori ikusita, Ttur-tturrek eta Udalak oiartzuerarekin egiten ari ginen lanketa herriratzea erabaki genuen. Horretarako, lehendik ere martxan zegoen Oiartzuera Taldea indartzea izan zen lehen urratsa. Gero, motibazio saioak egiten hasi ginen herriko eragin-guneetako kideekin: haur eskolako langileekin, bi ikastetxeetako irakasleekin, udalekuetako hezitzaileekin, herriko zinegotziekin‌ Hainbat saio egin genituen eta helburua bera zen guztietan: gure hizkuntza ohituren gainean hausnartzea eta gure mezua zabaltzea. Oiartzuera Taldekoen ustetan kalitatea eta erabilera lotuak daude; haurrek eta gazteek gertukoak sentitzen dituzten esapide freskoak ikasten badituzte, ez dute beste hizkuntzak erabiltzeko premiarik izango. Motibazio saioak egiten hasi ginen, hortaz, eta saio horietatik behar berriak sortu ziren: tres-

nak. Izan ere, herritarrak herriko hizkera lantzeko prest zeuden, baina materiala eskatzen hasi ziren. Horregatik, ordura arte barne mailan egiten ari ginen lan guztia herritarren eskura jartzea erabaki genuen. Apirilean Oiartzueraren eta memoria historikoaren astea antolatu genuen eta, beste hainbat ekintzaz gain, hiztegia eta web orri berria aurkeztu genituen.

www.oiartzuarrenbaitan.com

Eta zer-nolako materiala aurki genezake web atarian? Zein dira oiartzuera lantzeko dauzkagun tresnak? Aditz taulak, toponimia mapak, argazki zaharrak, elkarrizketa guztiak (ondare historikoa eta linguistikoa), ipuinak, letra zopa eta hiztegia dauzkagu oraingoz. Badakigu gauza batzuk findu behar ditugula eta lan handia dagoela oraindik egiteko, baina egingo dugu pixkanaka. Gainera, web orria irekia da eta parte hartzeko aukera ugari ditu. Bizia eta aldakorra da hizkera eta hiztun guztiok ez dugu berdin erabiltzen. Hortaz, herriko ondare linguistikoa osatzeko herritarren parte-hartzea beharrezkoa dela uste dugu. Gure etxeko atea zabalik duzue, beraz! Guk herriko hizkera biltzen eta hedatzen jarraituko dugu, oraindik makina bat gauza baitauzkagu egiteko, dozenaka proiektu: hiztegia osatzen jarraitzea, oiartzuera nola idatzi arautzea, material didaktikoa sortzea, mahai jokoa bukatzea... Tresnak sortzen jarraituko dugu, oiartzuar guztiona den ondarea oiartzuar guztion eskura jartzeko. | Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

KULTURA

Gure hiztegia berezia da. Izan ere, herritarren lekukotasunetatik ari gara hartzen hiztegiko sarrerak. Zein da honen abantaila? Forma bat kontsultatzen dugunean aukera dugula hitza, esapidea edo dena delakoa hiztunaren ahotan entzuteko. Eta zein da desabantaila? Uste baino zailagoa dela jaso nahi ditugun forma guztiak elkarrizketetan topatzea. Lanean ari gara eta lanean jarraituko dugu!

111


Indigenak Oiartzunen

Anton Mendizabal, Oialekun, cromlechei buruzko azalpenak ematen.

Kitxua, nasa, katxikel, nauat, maia, amazigh eta kurdu hizkuntza gutxituetako komunitateetako 14 lagun Euskal Herrian izan genituen 2013ko udazkenean, hiru hilabeteko egonaldian. Garabide Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateeko HUHEZI fakultateak antolaturiko ikastaro trinko batean parte hartu zuten. Euskaldunok euskararekin egin dugun ibilbidearen gorabeherak ezagutzera eta haien hizkuntz komunitateenak partekatzera etorri ziren.

Egonaldi horretako ekintza batzuk Oiartzunen egin genituen: irailean, Arritxuloko ostatu berotik abiatuta, Aiako Harrian barrena hiru egunetan euskaldunon lurraldea ezagutu genuen. Azaroan, Azmarrin Taldearen ekimenari esker, Udaleko batzar aretoan, mahai-inguruan bilduta, jatorrizko kulturek lurrarekin duten harremanaz aritu ginen.

KULTURA

2013ko iraila, Aiako Harrian barrena

112

Euskal Herrira iritsi berriak ziren lagun indigenekin, euskal indigena talde polita elkartu ginen bidelagun. Hasteko, Aiako Harrian, Elurretxetik

Arritxulorainoko ibilbidea egin genuen, geurean hain ohiko den giro lainotsuan. Hurrengo egunean, eguzkiaren berotan, Errenga, Bianditz, Exkax Basateko eta Penadegiko partean ibili ginen. Ibilbidean zehar naturaz, paisaia zabalez eta antzinako euskaldunen arrastoez gozatzeko tartea izan genuen. Tarte berezia eskaini genien ibilbidean zehar aurkitu genituen cromlech edo mairubaratz guneei. Errenga, Arritxulagaina, Exkax eta Oialekuko harri sakratuak ezagutu genituen. Leku horiek euskaldunen toki sakratu modura aurkeztu genituen.

Errengan, kitxua lagunen gidaritzapean, zeremonia berezi batean parte hartu genuen. Bertan, amalurrari loreak, fruta, goxokiak eta pattarra eskaini genizkion eta abiatu berri zen hiruhileko lanerako laguntza eskatu genuen. ArritxulagaĂąako kaskotik, paisaiaz gozatu eta hari buruz aritu ginen, artzainen kulturaz, basogintzaz, industrializazioaz, azpiegitura obra herraldoiez.


Oialekuko harrien bueltan, berriz, cromlechez aritu ginen: harri multzo horien inguruan dakigunaz eta ez dakigunaz, sentitzen dugunaz eta sentitzen ez dugunaz, toki sakratuez, hutsuneaz, barnera begiratzeaz... euskaldunon iraganaz, orainaz eta geroaz. Berezia izan zen, oso, harri horien inguruan elkartu ginen kultura eta bizimodu hain desberdinetako pertsonon artean sortu zen sintonia giroa. Gogoangarria. Oialekuko bilkuraren argazkiak hilabete batzuk lehenago bizitako egoera ekarri zidan gogora.

2013ko uztaila, ‘Kwet Fxi’jnxi’ komunitatea, Kolonbia

Mendi-muino ederretan ordu pare batez ibili ondoren, harroka handi batera iritsi ginen. Piedra Mona izenez ezagutzen da eta irudi tradizionalez hornitua dago. Nasa herriarentzat, harri sakratuak dira. Harrokara igo aurretik baimena eskatzeko errituala egin ondoren, harrokara igo ginen hara bildutakoak, oinutsik. Bertan, toki sakratuari buruzko irakurteka egin zigun, eta (guk ulertutakoaren mugen barnean) Nasa Yuwe hizkuntzaren biziberritzean ari zen taldearentzat funtsezkoa den ideia nagusi bat trasmititu zuen: iraganeko harrietan bilatu behar dela etorkizuneko bidearen mapa.

2013ko azaroa, Oiartzun

Euskal Herrian berriz. Irailetik abendu hasiera arte Indigenak Eskoriatzako HUHEZIko eskolan aritu ziren jo eta su. Azaroaren amaieran, Azmarrin taldearen ekimenari esker, Oiartzunen bildu ginen berriz ere, Hizkuntza Erresistentzia eta

Don Pio, Te Wala, harri sakratuetako petroglifoen inguruan azalpenak ematen.

Amalurra oinarri zituen mahai-inguruan. Topaketara Zenaida Kolonbiako nasa, Boni Mexikoko nauata eta Tupac Ekadorko kitxua etorri ziren.

Zenaidak Nasa kulturaren munduaren kontzeptua erakutsi zigun. Nasek hiru munduk (goikoa, erdikoa eta behekoa) osaturiko multzo modura ikusten dute mundua, Te Walak (xamanak) dira nasa herriaren eta hiru munduen arteko harmonia bermatzen duten pertsonaiak. Nasa Yuwe hizkuntza propioaren ahultzeak kulturaren gainbehera eta Nasa herriaren eta bere hiru munduen arteko haustura dakar. Hizkuntzaren biziberritzea oinarrizkoa da Nasen etorkizuneko bidean. Erabat nasa hizkuntzan jarduten duten (inmertsio eredua) haur-eskola sortu berrien esperientzia azaldu zuen. Tupacek kemena, umorea eta errebindikazioak ekarri zizkigun. Konkistek eta haren oinordekotza hartu zuten errepublikek sorturiko Amerikarekin puskatu beharraz aritu zen. Haustura kontzeptutatik eta hitzetatik hasita: indigena kontzeptua baztertu eta runa erabiltzea (runak ‘jendea’ esan nahi du kitxua hizkuntzan) eta Amerika hitza baztertu eta Abya Yala hitza erabiltzea defendatu zuen (Abya Yala komunitate

KULTURA

Euskal Herriko Hizkuntza Lankidetzan ari diren bi elkarteren (Garabide Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzen Ondarearen Katedra) eta Cauca Departamentuko ACIIN erakunde indigenaren artean martxan dagoen lankidetza ekimenari esker, Nasa herri indigenaren Kwet Fxi’jnxi komunitateko herrian topatu ginen, bertan, hizkuntza biziberritzeari buruz antolaturik zeuden formazio saioetan parte hartzen. Astebeteko tartean, eskolako saio teoriko eta praktikoez gain, bertako Te Walak (xaman edo zaindari espiritualak) gidaturiko garbiketa eta espirituei laguntza-eskaintza erritualak egin genituen, eta goiz batez, Don Pio Te Walaren gidaritzapean, komunitateko harri sakratuak bisitatzera joan ginen.

113


indigenek erabiltzen dute Amerika izendatzeko). Kitxua Estatuaz aritu zen. 8-10 milioi pertsona inguruko populazioa du Kitxua herriak. Zergatik ekuadortar, peruar edo boliviar kitxuak izan?, zergatik ez Kitxua Estatu bat?

Musika, kantua eta ortzadarra ere ekarri zizkigun. Naturarekin komunikatzeko doinuak eta ortzadarra, kitxuek naturarekin eta amalurrarekin duten harremana islatzen duen sinboloa (kitxuen ikurrinaren oinarria). Ortzadar zati bana lotu zigun eskumuturrean Tupacek han bildu ginenoi. Boni Nauat herriaren antolaketaz, eta zehazki bere komunitateko antolaketaz aritu zitzaigun. Antolaketa eredu tradizionala eta lan komunitarioan oinarri hartu eta egungo egoerara egokitu duten antolaketa ereduz aritu zitzaigun. Amalurrari buruzko aipuak ere egin zituen. Gizarte indigenak eta gizarte zuriek lurrarekiko dugun erlazionatzeko eredu kontrajarriez hausnartu zuen eta indigenek eta ez-indigenek amalurrarekiko dugun ikuspegia ilustratzeko esaldi antologiko bat oparitu zigun Bonik:

La cuestión no es qué tierra dejamos para nuestros hijos. La cuestión es qué hijos dejamos para nuestra tierra.

eskerrak Pay, Pay, a todos los compañeros runas/indígenas con los que compartimos caminos y visiones.

KULTURA

Oiartzungo egonaldiko egun hauetan parte hartu eta laguntza emandako guztiei. Etxekoei, Irati, Saray, Ibon, Andoni, Miren. Andoni eta Garabideko eta Katedrako lagunak, Murgiako kuadrilla, Arritxuloko aterpeko langileak, Azmarrin Taldea, Oiartzungo Udala eta Exkaxeko aterpetxea. Tupac, Boni, Zenaida, Viviana, Yukwe, Don Pio, Nasa Yuwe promotore eta irakasleei eta Çxhab Wala Kiweko Nasa herriari. Bihotzetik, eskerrik asko.

114

sarean informazioa www.nasaacin.org www.garabide.org http://www.mho-unesco-katedra.org/ www.ekologiaindigena.blogspot.com

| Mikel Mendizabal Idiazabal


Oiartzungo helduen antzerki taldea

Irauteko sortua Astelehena. Iluntzeko zazpiak eta laurdenetan hasten da martxa Altzibarko eskola zaharretan. Den-denak bildu arte ez da sortzen zirkulua, azkenak, aurten hamabigarrenak, atea itxi eta arratsaldeonak ematean, hasten dira kontzentrazio eta luzaketa ariketak. Lehenengo besoak, aurrera eta atzera. Bigarren, gerrialdea, alde batera eta bestera. Hirugarren aldakak, borobil txikiak sortuz, gero hanken txanda da, belaunak ongi goxatzekoa. Azkena da burua, bira txikiak eman, ezkerrera, eskuinera, aurrera eta atzera ongi luzatu behar izaten da. Bat-batean ahazten dira laneko kontuak, biharko zereginak, atzoko kezkak eta etxeko pozak. Burua antzerkian dago, Altzibarko eskola zaharretan asteleheneroko mundu magikoan.

Ezerezetik, baina helburua jarrita, inprobisazioek ideia ugari ematen dituzte. Hortaz, datorren asterako ariketa: idatzi testu ttiki bat, gaia librea, edozer kontatu daiteke, gero bost minututan taldeko kideen aurrean erakusteko modukoa izan behar du. Hemendik atera daiteke etorkizuneko antzezlaneko eszena bat, edo bi, edo hiru, edo‌ Gorde hurrengorako inprobisaziorako idatzi duzun esaldi hori. Hor egin duzun horrek pertsonaia baten jarrera izan dezake. Aldatu ariketa eta eman haserre dagoenaren itxura. Pertsonaia ongi dago, baina berezitasun bat behar du, agian izan daiteke itsua, edo herrena. Aurten ere zerbait aterako da.

Misterioa duen istorioa kontatuko dugu aurten, esan du batek. Antzezlan motxak elkar lotu beharrean, antzezlan osoa egin behar genuke aurten, beste batek. Nik hau kontatuko nuke, ados, baina beste drama hauxe ere sartuko nioke nik. Gu biok anai-arrebak izango gara, ongi! Ni bizilaguna! Nik

Frantziako artista bat izan nahi nuke. Dena onartzen da, ia guztiak du lekua antzezlanean.

Idatzi, inprobisatu, moldatu, berriz idatzi, eszenak antolatu, aldatu, entseatu, arropak probatu, musika aukeratu, azken orduko ezustekoetara egokitu, eszena guztiak lotu, pertsonaiak finkatu. Eta izenburua? Pentsatu, proposatu, aukeratu. Familiyan izenin. Dena prest. Gogoa eta irrika, beldurra, poza, urduritasuna, ilusioa, algara, beste esperientzia bat.

Horrelako zerbait da Oiartzungo helduen antzerki taldeko asterokoa. Iaz izan zen lehen esperientzia, eta ari da taldea gutxinaka-gutxinaka eskarmentua hartzen. Esaten da bigarren aldiak inoiz ez direla onak izaten, ez da hori oiartzuarren kasua, bigarren urtez, konpromisoz eta ilusioz sortu baitute beste antzezlan bat. Izan ere, Oiartzunen behintzat, antzerki taldea irauteko sortu zen.

KULTURA

Gorputza luzatua eta burua kontzentratuta, sortze prozesurako prest dago bat. Baina, zer sortu? Hemen egiten da bigarren zirkulua. Aurten ere taula gainean Oiartzungo antzerkizaleei zerbait eskaintzeko pentsatu beharra dago. Lehenengo esperientzia oso ongi atera zen, baina ikasturte berrian erronka berri bat jarri behar da, zerbait ezberdina erakutsi. Ados, lehenengo helburua jarrita beraz.

115


Oiartzungo gazteen antzerki tailerra Orain, maiatz hasieran, gauza asko ditugu egiteko, janzkerak, eszenografia eta abar.

Suposatzen dut estreinaldi eguna iritsi ahala ordu dezente sartu beharko ditugula.

Maiatzaren 22an udaletxeko batzar aretoan estreinatuko dugu, baina ondoren Donostiako gazte topaketetan parte hartuko dugu. Topaketa horrek ilusio handia egiten dio taldeari, antzeztoki profesional batean ariko garelako.

Aurtengo taldean 15 daude, 10 neska eta 5 mutil. Irail hasieran eman genion hasiera antzerki tailerrari. Ia denak iaz antzerkia egindakoak ziren, beraz dinamika oso ongi ezagutzen zuten. Lehenengo saioak estruktura berdina zeukan, ariketa dinamikoren bat gorputza edo ahotsa lantzeko eta ondoren inprobisazioak taldeka; era horretan, taldekideak elkar ezagutzen joan ziren eta segituan konturatu ziren norekin zeukaten harreman eszeniko hobea.

KULTURA

Gabonak iritsi baino lehen, kurtso bukaerako antzezlana prestatzen hasi ginen, egia esan indar handiarekin, baina urte berriarekin batera mantsotzen joan ginen, festak, inauterik, zubiak.

116

Shakespeareren Romeo eta Julieta obra eredutzat hartuta hasi ginen gure taldearentzat testua idazten. Kontuan hartu behar genuen antzezlan orekatu bat nahi genuela, denek parte hartzea eta ahal bazen neurri berean, eta nahiz eta batzuek paper handiagoa izan, denek parte hartzea lortu dugu. Zaila izan da 15 pertsonako antzezlan orekatu bat lortzea.

Hasieran Kiroldegiko bilera gelan egin genituen entseguak, baina gero udaletxeko batzar aretoan egin ditugu, behar-beharrezkoa baita eszenatoki baten gainean antzerkia egin ahal izatea, ahotsa eta mugimenduak barneratzen joateko.

Irakasle bezala, esan beharra daukat oso hadin zailarekin topatu naizela, haien kezkek eta haien arteko harremanak oztopa handiak sortu dizkidala entseatzeko garain: nerabezaroan daude eta nabariak izan dira haien arteko errespetu falta eta lotsagabekeriak. Momentu honetan bizi dugun gizartearen zati baten isla izango dela pentsatzen dut.


Ibargain Musika Eskola

– Elizalde eta Haurtzarora bisitan joan ginen Musika Eskolan irakasten ditugun 10 musika gailuen aurkezpenak egitera

– Nau eta 3, 2 Band! taldeen kontzertua Donostiako FNACen

– Xanistebanetako Kalejirarako entsegu berezia

– Baina gehien nabarmendu nahi duguna zera da: antolatu genuen 3 musika saio-3 euro kanpainak ikasturteko azkeneko 3 asteetan eskolan lortu zuen saltsa eta giroa. 5 eta 60 urte arteko 50 oiartzuar baino gehiago bildu ziren. Gaztetxoekin bi talde osatu genituen eta izpirituz gazte direnek beren lehenengo urratsak egin zituzten bateria, tronpeta, klarinete, biolin edo gitarrekin.

Uztailean Nau eta 3, 2, Band! taldeek Iturriozko Jaietan, Santiyutan, jo zuten.

Abuztuan, Xanistebanetako Jaietara deitzen gaituen Lartaun Txistulari Taldeak antolatzen duen kalejiran Musika Eskolako flauta, tronpeta, akordeoi, eta perkusio-jotzaile batzuek par-

te hartu zuten. Kalejira honen ibilbidea plazan amaitzen da, txupinazoa baino lehen, arratsalde osoa Oiartzungo auzo guztietatik pasatzen erabili ondoren.

Oiartzungo Flauta Taldeari buruz, gure flauta taldeari buruz, zer esan? Lerro hauek aprobetxatuz, beste behin zoriondu egin nahi dugu egiten duen lanarengatik. Egiten duen lana hainbestekoa eta hain anitza denez, beste atal bat merezi du urtekari honetan.

1. Hiruhilekoa

Aurreko ikasturtearen bukaerak ikasturte berria matrikulazio aldetik animatua eta baikorra izango zela pentsarazten bazuen ere, errealitateak, irailean altak eta bajak zenbatu ondoren, berdin jarraitzen dugula adierazi zigun. Ez genuen helburutzat jarritako igoerarik lortu. Urtero edozein eskolatan bezala, talde berri batzuk sortu dira eta beste batzuk desagertu. Aurten gure ikasle heldu batzuei instrumentu talde bat osatzekotan ginela komentatu genien, eta berehala gauzatu zen Amaita Swing Taldea. Taldeko gehienak musika eskolako gurasoak dira (ama, aita, amaita) eta saiatzeari ezin diote

KULTURA

2012-2013 ikasturtea agurtzeko, inoiz baino jarduera gehiago izan genituen:

117


uko egin. Benetan pozgarria da asteazkenetako 20:00ak aldera musika eskolatik pasatu eta haiek ikusi eta entzutea. Urte batzuk daramatzagu eskolatik azaroaren 21ean irteten, eta musikarien egunaren bezperan, gure eguna, Xexili Deuna, iragartzen. Aurten ere kalejiran plazaraino abiatu ginen eta publikoaren laguntzaz kanta batzuk jo eta kantatu genituen.

Azaroaren erdia eta, batez ere, abendu osoa, Oiartzungo eliz parrokian hiruhilekoa bukatzeko eskaintzen ditugun gabon-kantak prestatzen ematen ditugu. Urtekari honek eskaintzen digun aukera aprobetxatu nahi dugu Boni Urkizu gogora ekartzeko, aurten gure kontzertua gorago dagoen lekuren batetik entzun du eta. Urte hauetan guztietan harengana laguntza eske joan garen bakoitzean behin eta berriro berak emandako erantzuna hau izan da: “Ez do problemik, ez do problemik”. Bihotz-bihotzez, Ibargain Musika Eskola osatzen dugunon izenean, eskerrik asko. Urtarrilaren 2an Zaharren Egoitzan egiten den musika festan Eskolako Akordeoi Talde batek eta beste Instrumentu Talde batek gabon-kanta batzuk eskaini genituen, gure aitona-amonak alaitu nahian, Oiartzungo eta inguruko herrietako beste talde batzuekin batera.

2. Hiruhilekoa

2014. urteak Facebook-eko orri bat ekarri zigun: Ibargain Musika Eskola. Oraingoz ez du mugimendu handirik, ezta lagun asko ere, baina poliki-poliki gorantz doa edukietan eta lagun kopuruan. Denborak bere neurrian jarriko du.

KULTURA

Urtero bezala, Kaldereroak eta Inude eta Artzainen konpartsak eskolan elkartu ziren, eta bere ibilbidearen hasiera eta bukaera eskolan bertan izan zen. Larunbat arratsalde eta igande goiz horietan Musika Eskolak sekulako kamerino eta ile-apaindegia ematen du.

118

Bigarren hiruhilekoan eginkizunik handiena Andoaingo Piano Jaialdian parte hartuko duten piano-jotzaileak prestatzea da. Ibargainen pianoa betidanik izan da nagusitu den instrumentua, eta aurten ere, nagusi izate horrek bere fruituak eman ditu bai parte-hartzaileen kopuruan eta baita horien mailan ere. Koadro honek oso-osorik laburbiltzen du hemen esandakoa. Zorionak!

9. andoaingo piano jaialdia EMAITZAK: MAILA: A MAILA, BAKARLARIAK MARKOS ALTUNA............... URREZKO DOMINA NAROA DEL BARCO........... URREZKO DOMINA MARIA CENDOYA................ URREZKO DOMINA

ANE LIZASU.......................... URREZKO DOMINA MAREN ELIZETXEA........... URREZKO DOMINA

KATTALIN IRIONDO.......... ZILARREZKO DOMINA NEREA ITURRALDE.......... ZILARREZKO DOMINA UDANE OLAGUE.................. URREZKO DOMINA

MAILA: B MAILA, 4 ESKU LIDE GALDOS-LIDIA ZALDUA.....URREZKO DOMINA MAILA: B MAILA, BAKARLARIAK MAIALEN ESNAOLA.......... URREZKO DOMINA

AITOR ETXEBESTE............ ZILARREZKO DOMINA MADDI ZAMALLOA............ ZILARREZKO DOMINA

MAILA: C MAILA, BAKARLARIAK MATTIN APAOLAZA.......... ZILARREZKO DOMINA ANE CARRIZO....................... URREZKO DOMINA AMAIA CORTES................... URREZKO DOMINA

ZURIÑE FERNANDEZ........ ZILARREZKO DOMINA

GARAZI EZKERRO.............. BRONTZEZKO DOMINA IZARO IDARRETA............... ZILARREZKO DOMINA OLATZ IRAGORRI............... ZILARREZKO DOMINA MAIALEN IRIARTE............. ZILARREZKO DOMINA ANE SISTIAGA...................... URREZKO DOMINA MAILA: C MAILA, 4 ESKU MADDI GARCIANDIA........ URREZKO DOMINA PATRIZA ZALDUA

AMAIERAKO KONTZERTURAKO SAILKATUAK: MARKOS ALTUNA AMAIA CORTES


Musika Eskolako klarinete-jotzaileak ez dira asko, dozena erdi bat besterik ez, baina haiek ere jardueraren batean edo bestean parte hartzera animatzen saiatzen gara. Ikasturte honetan, apirilaren 5ean Lezoinun eta 12an Bilbon kontzertu bana eskaini zuten Hondarribiko eta Lezoko klarinete-jotzaileekin batera, eta aurreko ikasturteko arrakasta bera lortu zuten.

Lehenago esan dugun bezala, Oiartzungo Flauta Taldeak bere kapitulua du urtekari honetan. Hala ere, hemendik zoriondu nahi dugu Oiartzungo 1. Flauta Jaialdia antolatzeagatik. Apirilaren 5ean ospatu zen, arrakasta handiz. 150 flauta-jotzailek parte hartu zuten eta Oiartzun herriaren izena musikaren munduan bikain geratu zela esan dezakegu.

3. Hiruhilekoa

3. hiruhilekoa ikasturte amaierako kontzertuena da, batez ere. Gure energia, gure denbora eta gure eskolak kontzertu horiek antolatzera bideratuak daude neurri handi batean.

Gaztetxoen kontzertuak: 11 urte daramatzagu Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleentzat eskola-orduetan 2 kontzertu horiek antolatzen. Aurten, soinu-tresnek ipuinetan izan duten erabilera gogoratuz, Bremengo Musikariak eta Hamelingo Txirularia oinarri hartuta, moldaketa bat egin genuen. Saio bakoitza bukatzeko, denok elkarrekin Piccolo eta Saxoren abestia eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen Zapi Zuria abestu genituen.

Bakarlarien kontzertuak: Musika Eskola honen hastapenetatik, gure ikasleei jende aurrean jotzeko aukerak ematen saiatu gara, bai taldeetan baina baita bakarlari moduan ere. Kontzertu horiek udaletxean egin genituen, maiatzaren 29 eta 30ean, eta, beti bezala, eskaini zen programa oso zabala izan zen, bai mailaz eta baita musika estiloz ere. Nabarmentzekoa da, Gipuzkoan entzuteko oso aukera gutxi izaten delako, Alaia Belaunzaranek bere harparen laguntzaz osatu zuen emanaldia. Kiroldegiko Kontzertu-Jaialdia: kontzertu honen formatua handiagoa da, soinu tresneriaz anplifikatzen da eta, zorionez aipatu behar dugu, beste urte batezz harmailak bete-beterik zeudela. Kontzertu honetatik Jon OĂąatibiak moldatutako Agur Zuberoa kanta nabarmendu nahi dugu. Kantatu genuenean, Lartaun Abesbatzari eskaini genion, bere 50. urteurrena dela eta. Kontzertua bukatzeko, urteroko legez, dozenaka oiartzuar hurbildu ziren eszenatokira gurekin kantatzera Juan Garmendiak moldatutako Bihotz, Bihotz eta Gure Esku Dago.

KULTURA

Ez dago sekreturik: ilusioa, inplikazioa eta lana. Jaialdia egin baino lehen, eskolako sarreran Piramidepeko Minikontzertuetan beste ikaskideen eta hurbiltzen diren familiakoen aurrean jotzen dute. Horretaz gain, Oiartzungo Udalaren laguntzaz, piano eta ganbera taldeen kontzertu bat antolatzen dugu Pleno Aretoan; aurten, otsailaren 7an egin dugu, Andoainera ahal den prestatuenak iristeko‌

119


Helduen musika taldea – Miren tabernako terrazan arratsalde batean entzundako elkarrizketa: – Entzun al dun? Aurten, Ibargainen maiatzeko emanaldiyan talde berriya aittuko omen dun… – Ezagunik ba al dun? – Batzuk bai: Lara, Elizaldeko jangelakoa, Jabi, Iparbuseko txoferra ... – Bueno, talde berriya izango dun, baina taldekoak berri-berriyak ere ez ditun… – Larak pianua jotzen zuela banekinan, txikitan hasi hunan, baina beste guziyak? – Ez zekinat, neska, nondik atera ote diren talde berri hortan ai dinak? Horixe da hemen kontatu nahi dizueguna: nor garen eta nolatan sartu garen abentura honetan. Taldekide bakoitza bide batetik iritsi gara Ibargainera. Alvaro duela urte batzuk hasi zen solfeoa ikasten eta eskusoinua jotzen. Eiderrek gitarra klaseak jasotzen ditu eta Arantxak beti izan du gustuko kantatzea.

Batzuk txikitan hasi ziren musika munduan. Lara, adibidez, eskola amaitzean Ibargain Musika Eskolara joaten zen bere auzoko gehienak bezala, eta ordutik ari da pianoa jotzen. Asierrek ere hiru urte pasatu zituen solfeo klasetara joaten… solfeorik ikasi gabe. Gurasoek behartuta joaten zen musika ikastera eta egunero esaten omen zion amari “desapuntatu” nahi zuela eta azkenean lortu zuen, baina nagusitan konturatu zen musika gustatzen zitzaiola eta orduan, berak erabakita, hasi zen tronpeta jotzen. Marijosek txikitan eskusoinua jotzen ikasi zuen etxekoek horrela erabakita, baina bere lagunak pianoa jotzen ikusten zituenean inbiriaz begiratzen omen zien, berak ere pianoa jotzen ikasi nahi zuen… eta hori egin du hiru umeren ama izan ondoren.

KULTURA

Beste batzuk gaztetan hasi ziren musika kontuetan. Juan Luisek, adibidez, baxua jotzen zuen, entzundakoa buruz ikasiz, inolako partiturarik gabe. Nagusitan hasi zen solfeoa ikasten eta pianoa jotzen Ibargainen. Baina gazte denboretako amodioak ez dira erraz ahazten eta orain berriz ere baxua jotzen du.

120

Seme-alaben atzetik musikara hurbildu denik ere bada. Lucia, adibidez. Bi alabek Oiartzungo Flauta Taldean jotzen dute eta bera ere animatu zen flauta jotzen ikasi eta taldean aritzera, taldean sartu zen lehenengo ama izan zen. Harrezkero beste batzuk ere sartu dira, Xole esate baterako; honek dio dudarik gabe bere herriko apaiza izan zela musikaren zaletasuna piztu ziona. Lehenbizi abesbatza eder bat antolatu zuen, nahiz eta koruko inork solfeorik jakin ez. Kanta guztiak “a puro oído” irakasten omen zizkien eta lau ahotsetara abestea lortu omen zuen. Batzuei txistua jotzen ere irakatsi zien. Gero bere kabuz aritu da kantatzen, baina hura izan zen musikarako grina piztu ziona. Ibargaineko flauta taldean, beste guraso batzuk bezala, alabak animatuta sartu zen.

Javi ere alabarekin hurbildu zen musikara, Ibargainera eramaten zuenean ikusi zuen helduak ere joaten zirela. Horrek harritu zuen, pentsatzen zuen musika haurren eskolaz kanpoko ekintza zela eta galdetu zuen ea nagusiak ere musika eskolara joan zitezkeen. Handik gutxira hasi zen perkusioa ikasten. Josunek ere alabarekin ezagutu zuen Ibargain. Lehendik ere kantatzen aritua zen, baina aspaldi ikasitako solfeoa berreskuratu nahian, Ibargainen hasi zen. Urtebete egin ondoren, irakasleak zein instrumentu jo nahi zuen galdetu zionean, ez zuen dudarik izan: pianoa. Ez dio behar adina ordu eskaintzen, baina zertxobait ikasi du. Eta nola iritsi gara musika talde bat osatzera?

Ez dugu argi noren ideia izan zen talde hau sortzea, baina ideia onen artean onenaren saria merezi duela iruditzen zaigu. Ikasturtearen hasieran Ibargainen musika ikasten ari ginen heldu guztiei banan-banan aipatu ziguten talde bat osatzeko asmoa zutela. Bakoitza gure aldetik ikasten ari ginen instrumentuak taldean jotzea beste esperientzia bat dela eta interesgarria izan zitekeela hori ere probatzea. Taldea osatzeko instrumentu kopuru minimo bat behar zen eta ez zekiten aurrera egiteko moduko taldea osatuko ote zen. Helduok horrelako kontuetarako lotsati xamarrak omen gara. Ez zuten argi ikusten, baina egun batean elkartzeko deitu gintuzten bilerara, hiru edo lau etorriko ote ziren bildurrez, eta dozena elkartu ginen! Entseguetara denok etortzeko eguna aurkitzea ez zen erraza izan, baina adostu genuen eta harrezkero asteazkenero zortzietarako hor gaude denok txintxo-txintxo. Lehenago etortzen denik ere bada.

Juan etorri orduko pare bat aldiz entseatua dugu egun horretako kanta. Bera datorrenean hasten zaigu aukeratutako kantaren historia kontatzen eta bakoitzak jo behar duenaren xehatasunak azaltzen. Ondoren, benetako entsegua dator: hasieratik bukaerara jo, gaizki egiten ditugunak konpontzeko modua bilatu edo bukaera ondo egiteko behin eta berriz zati hori errepikatu. Eta konturatu orduko… bederatziak, bukatzeko ordua. Beti labur egiten zaigu. Hala ere, ez pentsa etxera zuzenean goazenik, zenbat gauza ditugun hitz egiteko! Taldearen izena erabaki zen lehenengo gauza izan zen. Ama edo aita ginen taldeko gehienak eta, biak elkartuz, hasiera osatu genuen: AMAITA eta bukaera? SWING, zein bestela! Janzkera ere pentsatua dugu, baina horretaz ez dizuegu ezer esango. Artikulu hau irakurtzen duzuenerako maiatzeko emanaldian ikusia izango duzue eta bestela… hurrengo emanaldira etorri eta ikusiko duzue.

Hau da gure historia laburra. Esaerak dio bide asko izaten direla mendi gailurrera igotzeko. Guk ez dugu gailurrera iristeko asmorik, baina mendira igotzen ederki pasatzen dugu!


Flauta taldea Maddi zeharkako flauta jotzen 6 urte zituenean hasi zen, flauta bera baino handiagoa zenean; beraz, flautinarekin hasteko aholkatu zion IĂąakik. Urte batzuen ondoren, Olentzerok flauta more bat ekarri zion. A zer ilusioa egin ziona!

Ordurako, ni inbidiaz IĂąakirekin hitz egitera joan nintzen. Solfeorik jakin gabe ea klasetara joaten hasi nintekeen galdetu nion. Berak animatu ninduen flautarekin hastera eta horrela hasi nintzen nire astearteroko karrerekin, lanetik klasera allegro molto erritmoan! Hasieran, solfeorik ez nekienez, partitura guztietako nota bakoitza idazten joaten nintzen. Urte baten ondoren biak flauta taldean sartzera gonbidatu gintuen eta horrela hasi genuen taldeko gure abentura. Nahiz eta hasieran partitura guztiak oso zailak iruditu, berehala lortu genuen notaren bat jotzea eta, apurka-apurka, partiturak osorik ateratzen ziren gure flautatatik.

Leirek, gure ibilbideari begira, musika ikasi nahi zuela esaten zuen eta instrumentua aukeratzeko unea iritsi zitzaionean, familiako tradizioa jarraituz, flautarekin hasi zen. Urte gutxi batzuen ondoren, hirurak flauta taldean geunden. Etxeko neska guztiak entseguz entsegu eta bidaiz bidaia gaur arte. Kontzertu bakoitzeko alkandorekin borrokan, bakoitzak berea zein den ez dakiela.

Josu ere flauta jotzeko konbentzitzen saiatu ginen, baina gitarra nahiago izan zuen. Horrelakoa da bizitza! Flautista atera ez den arren, gure ibilbideak jarraitzen ditu eta bidaia batzuetara apuntatzen da.

KULTURA

Lucia Elosegi Maddi Ibarguren Leire Ibarguren

121


Oiartzungo I. Flauta Jaialdia Oiartzungo Flauta Taldearen ekimenez, joan den apirilaren 5ean Oiartzungo I. Flauta Jaialdia egin zen. Egun horretan, Euskal Herriko 150 flauta ikasle etorri ziren Oiartzuna. Parte-hartzaileak goizeko 09:00etan hasi ziren etortzen, bakoitzak bere agiria (akreditazioa) jaso zuen eta 09:30ean audizioak hasi ziren, udaletxeko Areto Nagusian.

Goizean zehar bikote, hirukote eta boskoteak entzuteko aukera izan genuen, baita bakarlari moduan eta pianoa lagun jo zutenak ere. Jaialdiko piano-jolea Arantza Guinea izan zen, eta eskerrak eman nahi dizkiogu bere laguntzagatik.

Bazkaltzeko etenaldiaren ondoren, parte-hartzaileak Madalensoro pilotalekura joan ziren, entsegu orokor txikia egiteko. Entseatutako hiru piezak herriko plazan jo ziren, arratsalderako antolatua zegoen makro kontzertuan. Bertan flauta-joleak ez diren, baina Oiartzungo Flauta Taldeko kideak diren akordeoi, piano, gitarra eta bateria-joleen laguntza jaso genuen.

KULTURA

Kontzertua amaitu zenean, parte-hartzaile guztiek beren oroigarria jaso zuten Asier Legorburu Kultura zinegotziaren eta IĂąaki Gurruchaga jaialdiko antolatzailearen eskutik, eta gero txokolate beroa eta bizkotxoa banatu ziren meriendatzeko.

122

Egun zoragarri horri bukaera emateko, amaierako kontzertua egin zen Udaletxeko Areto Nagusian. Bertan parte hartu zutenak honako hauek izan ziren: Juan Jesus Silguero eta Jaime Salasek osatzen duten Caballeros del Traverso deituriko

bikotea (flautaren munduko bi pertsona berezi dira hauek); goizeko audizioetako ordezkari moduan, flauta bakarlariak, pianoak eta flautak, bikoteak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak; Euskal Herriko Flauta Orkestra; eta, azkenik, 2 flamenko dantzari eta Julio Androide kontrabaxu-jolearen laguntzaz jo zuen Omar Acostaren (Madrilen bizi den flauta-jole venezuelarra) saio ikusgarriaz gozatu ahal izan genuen Areto Nagusia toperaino bete genuen ikusleok.

Aipatu behar da Omar Acosta eta Oiartzungo Flauta Taldea Taiwanen kokaturiko GUO izeneko flauta marka ospetsuaren irudiak direla. Egun guztian zehar flauta horien erakusketa egon zen udaletxeko beheko solairuan, non hurbildu zirenek ikusi, probatu edo haiei buruz galdetzeko aukera izan zuten.

Lerro hauek aprobetxatuz, ekimen honi harrera ezin hobea eman dioten flauta irakasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, baita Oiartzungo Flauta Taldeko gurasoei eta ekitaldi honen antolaketan lagundu duten nire flauta ikasle ohiei. Halaber, badira jaialdiarekin elkarlanean aritu ziren Oiartzungo hainbat establezimendu ere: Aialde Gozotegia, Garmendi Txokolategia, Hirubide Taberna, Miren Taberna eta Kastro Berri Taberna. Guztioi mila esker. Eta, nola ez, eskerrak Oiartzungo Udalari, Oiartzungo I. Flauta Jaialdia ahalbidetzeko eman dizkigun laguntza eta erraztasun guztiengatik. | IĂąaki Gurruchaga Azpiazu Oiartzungo Flauta Taldeko zuzendari eta irakaslea


Haurtzaro Trikitixa eta pandero eskola

Urtean zehar hainbat jaiegun eta ekintzatan parte hartzen dugu Haurtzaro Ikastolako Trikitixa eskolakoek, eta gustura ibiltzen gara trikitixa eta panderoa joz. Ikastolan, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dira: San Tomas Azoka, Olentzero, Ikastola eguna, Aanixtebanak... eta aurten dantzari txikien egunean ere parte hartu dugu. Auzoetako eta herriko jaietan ere gustura ibiltzen gara. Aurtengoan, trikitixa ikasten hamasei bat lagun dabiltza Xabi Solano trikitilaria maisu dutelarik, eta panderoarekin beste hamar bat ikasle aritu dira Izaro Ansarekin. Zuk ere trikitixa edo panderoa gustukoak baldin badituzu, Haurtzaro Ikastolara etorri besterik ez duzu eta gustura hartuko zaitugu gure taldean.

KULTURA

Animatu eta azaldu!

123



Kirola

<

<

<

<


Oiartzun Kirol Elkartea 2013-2014 Oiartzun Kirol Elkarteak denboraldi honetan egin duena oiartzuarrei kontatzera gatoz aurten ere. Hamasei taldek eusten diote kirol egiturari, eta beste behin ere, letra handiekin azpimarratu behar dugu giza harrobi sendoa, 320 neska-mutilek osatua. Horrek esfortzu handia dakar, modu batera edo bestera, Oiartzun Kirol Elkartea maite dugunontzat. Denboraldi honetan egindakoa mailaka aipatuko dugu.

eta urrutiena iristeko helburuarekin. Entrenatzailea Ion Elarre izan da, eta ordezkaria Josue Plaza. OHOREZKO GAZTEAK

Aurten gazteen gure lehenengo taldeak neurria eman du eta zailtasunik gabe eutsi dio mailari, datorren denboraldirako ilusio handiz, eta jokalarien gehiengoari eutsiz. Entrenatzailea Edorta Fernandez izan da, Jose Manuel Martinezen laguntzarekin. GAZTEEN LEHENENGOA

Aldaketa gehien izan dituen taldeetako bat da hau, kadeteen iritsierarekin jokalari berri askorekin egin baitu topo. Denbora behar izan dute ohitutzeko, eta une honetan Kopa jokatzen ari dira. Ekaitz Auzmendi hasi da aurten entrenatzaile gisa Luis Endika GaroĂąaren laguntzarekin. NESKAK

3. Maila.

3. MAILA 2012/2013 denboraldian sekulako lorpena egin genuen eta Nazionaleko Hirugarren Mailara igo ginen klubaren historian lehenengo aldiz. Une honetan, mailari eusteko borrokan ari gara, eta hori beste lorpen historiko bat litzateke. Izan ere, taldea aurrekontu handien aurka ari da borrokan, eta hala eta guztiz ere, neurria ematen ari da, aurreko denboraldiko jokalarien %90i eusten diola. Talde teknikoan, aurten ere Gari Argote da entrenatzailea, Eneko Pontestaren eta David Brumen laguntzarekin, eta IĂąaki Tolosa ari da prestatzaile fisiko gisa. KIROLA

LEHENENGO ERREGIONALA

126

Gutxigatik ez zen sailkatu Preferenterako igoera faserako. Une honetan Kopa jokatzen ari da, ahalik

Denboraldi bikain batetik gentozen, eta oraingoan gure neskek beste pauso bat eman dute, Nazionaleko Lehenengo Mailarako igoera faserako sailkatzea lortu dute. Horrek zer emango duen ikusteko dago, baina denboraldia bikaina izan dela esan daiteke. Entrenatzailea Jon Alkorta izan da, Eider Herrero eta Maitane Elizegiren laguntzarekin. Delegatua, berriz, Mikel Irigoien. OHOREZKO KADETEAK

Sekulako denboraldia egin du kadeteen lehenengo taldeak, izan ere, denboraldiko hainbat momentutan lehenengo postuen borrokan aritu da, eta lehenengo seien artean geratzea lortu du. Beraz, sekulako denboraldia Egoitz Astarberen eskutik, eta Julen Mendizabalen laguntzarekin. LEHENENGO MAILAKO KADETEAK

Denboraldi honetan bigarren taldea igoera faserako sailkatzeko zorian izan da, eta une honetan Kopa jokatzen ari da. Talde honek denboraldi ona egin du Mikel Apalategiren eta Gexan Estebanen eskutik.


OHOREZKO HAURRAK Talde honek aurten ere oso denboraldi ona egin du, eta txapeldunen fasea jokatzen ari da. Probintziako talderik aipagarrienen aurka jokatzen ari da Eñaut Fernandezen eta Eñaut Loperenaren eskutik, eta Iñaki Fernandez de Gorostizaren laguntzarekin. LEHENENGO mailako haurrak

Haurren Mailako hirugarren taldea formazioa amaitzen ari da, eta, lehenengo fase gogor baten ondoren, Kopa jokatzen ari dira, eta ongi egindako lanaren fruituak jasotzen. Borja Perianez eta Alex Perianez arduratu dira taldeaz. HAUR TXIKIAK

EMAKUMEZKO GAZTEAK

Denboraldi honetan gure neska gazteek txapeldunen faserako sailkatzea lortu dute. Kategoria honetan lan ona ari da egiten, izan ere, emakumezkoen egitura egonkortzen ari da kluba, lehenengo taldera salto egiteko helburuarekin. Josean Larrain izan da entrenatzailea, eta Inaxio Oiartzabalek lagundu dio. EMAKUMEZKOEN OHOREZKO KADETEAK

Poliki-poliki talde hau egonkortzen ari da bere mailan, eta horrekin, emakumezkoen oinarrizko egitura lantzen eta emaitza onak lortzen ari da. Ainitze Rodriguezek eta Jone Briñasek eraman dute taldea. EMAKUMEZKOAK 8 “A”

Emakumezkoen 8 “A” taldea lanean aritu da datorren urteko kadeteen taldeko jokalari izan daitezkeenei itxura hartzeko helburuarekin. Denboraldia ona izan da, eta gutxigatik ez dira sailkatu txapeldunen faserako. Une honetan Kopa jokatzen ari dira, sariren bat eskuratzeko aukera handiekin. Enrike Lekuonak eta Pepe Garciak bikain eraman dute taldea. EMAKUMEZKOAK 8 “B”

Emakumezkoen 8 “B” taldea lehenengo urteko jokalariekin osatu da, eta “A” taldea bezala, ho-

nek ere etorkizunera begirako lan handia egin du. Klubaren iritziz, Oialeku Falero eta Alex Gonzalez zuzendaritza teknikotik egiten ari diren lana oso emaitza interesgarriak ematen ari da.

ALEBINAK

Klubeko talderik gazteenak maila ona eman du. Liga erregularrean txapeldunen faserako sailkatzea lortu zuen, eta eliteko Gipuzkoako futbolean maila garrantzitsuan dago. Taldearen arduradunak dira Jose Luis Oiartzabal eta Urtzi Arevalillo.

ARETO FUTBOLA

Egiturari eutsiz eta jokalari berriren bat erantsiz, taldea egin indartu da eta jardunaldi batzuen faltan Autonomikora igotzeko play-offak jokatuko dituzte. Entrenatzaile-jokalaria Txema Lasa da. OHARRAK

Kirol ikuspegitik denboraldi amaiera ikusgarria izan daiteke. Hori iritsi bitartean, eskerrak eman nahi dizkiegu entitateei, babesleei eta bakarka laguntza ematen diguten guztiei. Atal honetan aipamen berezia egin nahi diegu Udalari eta Alcampo hipermerkatuari. Eta amaitzeko, oiartzuar guztiei opa diegu 2014ko Xanistebanak bikainak izatea, eta bereziki gogoratu nahi ditugu hainbat arrazoi direla medio egun hauetan gurekin egon ezin direnak.

Oiartzun gogor erantzun!

| Oiartzun Kirol Elkartea

kIROLA

Txikiek denboraldi bikaina egin dute. Berehala sailkatu ziren txapeldunen faserako, eta horrekin, datorren denboraldian Haurren Ohorezko Mailarako postua lortu dute. Dani Beaumont eta Erlaitz Aristizabal izan dira entrenatzaileak.

127


Denboraldi honetan ere gozatzen

KIROLA

OKEko mutilk hirugarren mailan jarraituko dute, neskek igoera faseko play-offak jokatuko dituzte eta oiartzuarrok Europan zehar Txapeldunen Liga ikusten

128

ZORIONAK Gari Argoteren mutilei, Hirugarren mailan mantentzea lortu baitute! Iaz hirugarren mailara igotzea lortu zuten, ikaragarrizko lorpena izan zen, sinestezina. Iaz, Mirarik eta biok egun historikoa bizi eta adierazi genuen Oiartzun Irratian, Karla Lekuona zelaitik, eta aurten ere berdin bizi izan dugu, oso momentu hunkigarriak izan ziren. Esan bezala, denboraldi honetan, azken jardunaldian 3. mailan mantentzea lortu dute. Hau ere meritu handiko lorpena da, ikaragarria. Zale askok kezka handia genuen ea taldea nola moldatuko zen maila berrira. Hirugarren maila liga nazionala da eta esperientzia handia duten jokalariz beteta dago. Talde asko 2. eta 2. B mailan jokatukako jokalariz osatuta daude, beste batzuk lehen mailan ibilitako jokalariak dira; horregatik, maila oso handia da eta exijentzia ere bai.

Esan beharra dago beste jokalari askok, batez ere bizkaitarrek, soldata jasotzen dutela eta erdi profesionalak direla. Gure taldeko jokalariak, berriz, batzuk lanean, beste batzuk buru-belarri ikasketetan eta urtean zehar afari batzuk eginez konformatu behar izaten dute. Taldeko oinarria harrobia da, jokalari gehienak oiartzuarrak dira eta elkarrekin urte asko jokatzen ari direnak, beste batzuk beste taldeetatik etorriak dira eta jokalari gazte pare bat ere badaude Realak utzita etorritakoak. Taldea osatzen duten jokalariak orokorrean gazteak dira eta, gainera, kalitate handikoak. Giro oso ona daukate eta hori nabari da, batez ere denboraldiko momentu txarretan. Hirugarren mailan, 16 jokalari sartu behar dira deialdian eta hiru aldaketa besterik ezin dira egin. 8 edo 9 jokalarik partida jokatu gabe gelditu behar dute beraz. Aste guztian lanean edo ikas-


Talde guztietan, normala den bezala, gorabeherak daude, baina nik uste Gari Argotek eta bere laguntzaileek orokorrean nahiko ondo bideratu dutela taldea, 3. mailara egokitzeko eta giro ona sortzeko. Nik uste egokitze lana izan dela gogorrena, erregionaletik maila nazionalera arteko saltoa. Denboraldian zehar momentu gogorrak ere izan dira, aste asko jaitsieran postuan, azken minutuetan gol asko jasoz, baina itxaropenik galdu gabe, etsi gabe eta talde lana eginez. Zaleok ere beti inguruan egon gara, animoak ematen, asko sufrituz baina asko gozatuz. Momentu polita izan zen Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailea eta Gari Argote OKEko entrenatzailea Oiartzun Irratira etorri zirenekoa. Aspalditik ezagutzen dute elkar eta konturatu ginen Jagobak 3. maila asko ezagutzen duela, jokalari bezala urte asko maila horretan ibilitakoa baita, eta elkarri animoak eman zizkioten.

Azken partidetan taldea konfiantzarekin ikusi dugu, gustura jokatzen eta oso joko ona eginez. Afizoarekin egindako afaria ere ikaragarria izan zen. Giroa oso ona egon zen, umoretsua, zelaian bezala dena emanez‌ kanpoko jokalarien gurasoak ere zeharo txundituta gelditu ziren. Nik brometan esaten nien dirurik ez dugula eskaintzeko, baina maitasuna eta adiskidetasuna nahi bezainbeste. Nik uste dut hemendik urte batzuetara gehiago konturatuko garela jokalari hauek lortu dutenaz: meritu handia izan zen iaz 3. mailara igotzea, Oiartzun herri nahiko txikia delarik. ZORIONAK Jon Alkorta eta nesken taldeari, aurten ere lehenengo mailara igotzeko play-offak jokatuko dituztelako! Maiatzaren 18an Albacete taldearen aurka jokatuko dute eta itzulera maiatzaren 25an izango da Ugaldetxon, Karla Lekuona futbol zelaian. Kanporaketa hau gaindituz gero, ekainaren 8an eta 15ean jokatu beharko dute, eta talde irabazlea lehenengo mailara igoko litzateke.

Hirugarren mailako mutilei buruz esandakoak ere berdin balio du gure neskei buruz hitz egiterakoan. Talde sendoa, gogorra eta partida guztietan duten guztia ematen duena da. Ikusi egin

kIROLA

ten egoten dira, gogor entrenatu eta larunbaterako partidarako deialditik kanpo gelditzeko arriskua dute; hori oso gogorra da, bai jokalarientzat eta baita entrenatzailearentzat ere, profesionalak ez direla kontuan hartuta. Agian, gainera, beldur pixka bat zegoen hasieran, emaitza txarrak izanez gero giroa okertuko ote zen, baina denboraldian zehar beldur horiek uxatzen joan dira.

129


behar zen negu aldean, zelaia lokaztuta egonda ere, zer-nolako indarrarekin jokatzen zuten, harrigarria, txalotzeko modukoa. Denboraldi osoan etxean ez dute partidarik galdu, urtero lan bikaina egiten dute eta poztekoa da harrobiko taldean Oiartzungo neska gero eta gehiago ari direla ikustea. Labealdi ona heldu zaigu. Lehen taldean oiartzuar neska gehiagok jokatzea da falta zaiguna, baina ez da erraza, maila oso zaila eta gogorra baita. Esan bezala, itxaropen handia daukagu Oiartzungo nesken jokalari gazteekin. Tradizio handiko taldea dugu Oiartzungo nesken taldea. Iaz Euskadiko kopa irabazi zuten eta bere garaian txapelketa mordo bat ere irabazitakoak dira. ZORIONAK OKEko Lehendakariari eta batzordeko kide guztiei, baita taldeetako entrenatzaile, laguntzaile, prestatzaile eta Karla Lekuona (oso harro egongo litzateke) futbol zelai inguruan lan egiten duten boluntario guztiei! Eskertzekoa da pertsona horien lana, egunero neska-mutil pila entrenatzen dute Ugaldetxon eta astebutuetan partida asko jokatzen dira. Kirolak, eta kasu honetan futbolak, haur eta gazteak hezteko tresna bat izan behar du. Denboraldi honetan gustura jarraitu ditugu OKEko. mutilen eta nesken partidak eta oso gustura ibili gara oiartzuar batzuk Europa aldean, Realak Txapeldunen Ligan jokatu dituen partidak ikusten. Oso esperientzia polita eta ederra izan zen Alemania eta Ingalaterra ingurura bidaiatzea, partidarik irabazi gabe iritsi ginen arren. Oso berezia da Txapeldunen Ligako ereserkia entzutea eta are bereziagoa txanpionsean gutxi jokatzen duten Reala bezalako taldeentzat. Datorren denboraldian Realak aukera izango du Europa Leaguen jokatzeko eta agian oiartzuarrok beste hiri batzuk ezagutzeko aukera izango dugu: Praga, Viena, Bruselas, Budapest, Lisboa...

Datorren denboraldia bikaina izango litzateke Hirugarren mailako taldeak mailari eutsiko balio, nesken goiko taldeak igoerako play-offak jokatzeko aukera izango balu eta Reala Txapeldunen Ligarako edo Europa Leaguerako sailkatuko balitz. Eskatzea libre omen da, eta nik badaezpada ere denborarekin eskatuko dut!!! KIROLA

| Joxe Migel Lopez

130


Oiarpeko taldearen urteko emaitzak Oiartzungo esku pilota aurrerantz doa emaitza onak emanez, neurri handi batean Oiarpek egindako lanari esker. Hamar urte igaro dira dagoeneko taldea sortu zenetik eta hasierako ilusio berarekin jarraitzen dute oraindik bertako kideek. Horien lanari esker, Oiarpeko pilotariak Euskal Herriko edozein txapelketatan ikus daitezke, maila guztietan gainera: Infantil, Kadete, Jubenil, 22 urtez azpiko nahiz Senior mailan. Herriarteko Euskadiko finala Zierbena.

Telebistaz ere ikusi ahal izan ditugu Oiarpeko pilotariak txapelketa garrantzitsuetako finalak jokatzen. Hori eredugarria da gazteentzat, eta gauza oso ona gazteei pilotarako grina sortzeko.

Herriarteko Txapelketan egindako papera azpimarratu beharko genuke. Azken 9 urtez jarraian parte hartu ondoren, 2013. urtean lortu dugu inoiz Oiartzungo herriak lortu ez duena, Gipuzkoa mailan Txapeldun ateratzea, eta hori gutxi ez dela, Euskal Herri mailan txapeldunorde izatea. Aurten ere ilusio eta gogo handiz gaude, berriz ere paper ona egiteko asmoz. Gure ustez talde polita dugulako. Horretaz gain, Oiarpe taldeak asko eskertzen du gurasoen laguntza, eta aurrera begira zuen kolaborazioa biziki eskertuko genuke.

Oiarperen emaitzak Ortuellako Txapelketa: Promesa mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen, Ortuellako Rey bikote zuela, finalean 22-15 irabazi ostean Aurrera Saiazeko Labaka-Labakaren aurka.

San Trokaz Txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Andoni Ugalde eta IĂąigo Ugalde txapeldun geratu ziren finalean 22-9 irabazi ostean Arabiourrutia-Izurieta bikote bizkaitarraren aurka. Zaramagako Txapelketa: Jubenil mailan: Andoni Ugalde txapeldunorde geratu zen, Isasti gasteiztarra bikote zuela, finalean Altuna amezketarra eta Ibarrondo arrankudiagarraren aurka 22-10 galduta.

Josetxo Ezkurra Txapelketa: Infantil B mailan: Oihan Lopez eta Oroitz Sein txapeldun geratu ziren finala 18-7 irabazita Asier Maia eta Ander Beteluren aurka.

kIROLA

Parte hartzea garrantzitzua izan arren, lana eginez emaitza onak ere iristen dira, eta Oiarpeko pilotariek, bere lan onari esker, jendearen arreta piztea lortu dute.

131


Infantil A mailan: Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria txapeldunorde geratu ziren. Finalean 18-8 galdu zuten Donostiako Albisu-Miguezen aurka.

Jubenil mailan: Andoni Ugaldek eta Aitzol Arzallusek 18-22 galdu zuten Iruñeko Jamar eta Andueza bikotearen aurka.

Kadete mailan: Zigor Salaberriak eta Ekain Etxeberriak 6-22 galdu zuten Tolosako Egiguren eta Peñaren aurka.

Hernaniko Txapelketa: Jubenil mailan: Xabier Azpiroz txapeldun geratu zen, Aurrera Saiazeko Aburuzaren laguntzaz, finalean 18-13 irabazita Hernaniko Altuna-Altuna bikoteari.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa: Oiartzun txapeldun izan zen finalean Tolosaren aurka 2-1 irabazita:

Jubenil mailan: Andoni Ugalde eta Aitzol Arzallusek 22-7 irabazi zuten Mujika eta Beloki tolosarren aurka.

Senior mailan: Mikel Martinez eta Ander Imazek 22-3 irabazi zuten Mujika eta Errazkin tolosarren aurka.

Zuloaga Txapelketa: Jubenil mailan: Andoni Ugalde eta Ander Imaz txapeldun geratu ziren Labaka-Labaka bikotearen aurka, finalean 22-16 irabazita.

KIROLA

Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa: Oiartzun txapeldunorde izan zen Iruñearen aurka 3-0 galdu ostean:

132

Kadete mailan: Zigor Salaberriak eta Ekain Etxeberriak 2-22 galdu zuten Okiñena eta Irurita iruindarren aurka.

Senior mailan: Mikel Martinezek eta Ander Imazek 9-22 galdu zuten Iruñeko Diaz eta Etxamendiren aurka.

Oiartzungo II. Esku Pilota Saria: Jubenil mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen Juaristi azkoitiarrarekin eta Aitzol Arzallus txapeldunorde Arteaga lasartearrarekin; finala 22-9ko emaitzarekin amaitu zen.

22 urtez azpiko mailan: Ander Imaz txapeldun izan zen Barandiaranen laguntzaz, eta Jokin Hernandez, berriz, txapeldunorde Erostarbe urretxuarrarekin; finaleko emaitza 22-19 izan zen. Dinastia Etxabe Txapelketa: Jubenil mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen, Xanet Imaz segurarraren laguntzaz, finalean 22-11 irabazita Etxeberria eta Iruretagoiena bikotearen aurka.


23 urtez azpiko mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen, Arrieta hernaniarrarekin batera, finalean 22-17 irabazi ondoren Urretabizkaia eta Aizpitarte bikoetari.

Gipuzkoako txapelketa trinketean: Kadete mailan: Imanol Ugalde txapeldunorde izan zen Odriozola urnietarraren aurka finalean 30-18 emaitza lortuta.

Josetxo Etxandi Txapelketa: Jubenil mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen, Ibarrondorekin bikote eginez, finalean Arteaga-Erasunen aurka 22-14ko emaitza lortuta.

Lezamako Txapelketa: Promesa mailan: Andoni Ugalde txapeldunorde geratu zen, Erostarbe urretxuarra bikote zuela; finalean Errandonea-Arandia bikotearen aurka 22-17 galdu zuten.

AizarnazabalgoTxapelketa: Senior mailan: Mikel Martinez eta Ander Imaz txapeldun geratu ziren finalean Zelaia eta Xanet Imazen aurka 22-8 irabazita.

Euskal Herriko Txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Iñigo Ugalde txapeldunorde geratu zen, finalean 22-7ko emaitzaz Isasmendi gasteiztarraren aurka galdu ostean. Gobierno de Rioja txapelketa: Infantil mailan: Ekain Etxeberria txapeldun geratu zen, Zubizarreta lazkaotarraren laguntzaz, finalean Aranguren-Zubeldia bikoteari gailendu ostean 18-17ko emaitzaz.

Eugenio Rafaelen Oroimenezkoa: Jubenil mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen, Agirre gasteiztarra bikote zuela, finalean 22-19 irabazi ostean Larrañaga eta Arkotxaren aurka. Gipuzkoako txapelketa: Senior 2. mailan: Jokin Hernandez eta Iñigo Ugalde txapeldunorde izan ziren finalean Jauregi eta Aranbururen aurka 22-12 galdu ondoren. Tomas Ezkurra Txapelketa: Jubenil mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen, Agirre gasteiztarra bikote zuela, finalean 1813 irabazita Zamora-Lezaun bikoteari.

Pablo Elortegui Memoriala: Promesa mailan: Andoni Ugalde txapeldun izan zen, Sanchez errioxarra bikote zuela; finalean 2214 irabazi zioten Rey-Sarasa bikoteari.

Malerrekako Txapelketa: Senior 2. mailan: Jokin Hernandez eta Ander Imaz txapeldun izan ziren finalean 22-9ko emaitza lortuta Eskudero-Elustondo bikotearen aurka. Euskal Herriko Txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Jokin Hernandez eta Ander Imaz txapeldun geratu ziren finalean Amurrioko Elejalde-Legarretari 22-6ko emaitzaz gailendu ostean.

Gipuzkoako trinketeko Txapelketa: Jubenil mailan: Xabier Azpiroz eta Andoni Flores txapeldun geratu ziren finalean Etxezarreta eta Solanoren aurka 40-32 irabazita. Miguel Soroa Txapelketa: 21 urtez azpiko mailan: Ander Imaz txapeldunorde izan zen, Labaka bikote zuela; finalean 16-22 galdu zuten Dario-Erasun bikotearen aurka.

Memorial Goñi: Jubenil mailan: Jokin Hernandez txapeldunorde geratu zen Olaizola lesakarraren aurka finalean 22-4 emaitza lortuta. | OIARPE KE

kIROLA

Abuztuak 31 Trinitateko Txapelketa: Senior mailan: Iñigo Ugalde txapeldun geratu zen, Usurbilgo Errastirekin batera, Urkizu eta Lizeaga hernaniarrren aurka finalean 22-16 irabazita.

133


Haurtzaro Atletismo Taldea 30 urte eta bizi-bizirik

1984-2014, 30 urte etenik gabe

KIROLA

1986ko otsailaren 13an erregistratu zen Haurtzaro Kirol Elkartea talde federatu gisa. Baina bi urte lehenago, 1984an, hasi ziren Joseba Goikoetxea, Alvaro Agirre, Joxe Ramon Oiarzabal, Bixente Artola eta Periko Sanroma Haurtzaro Ikastolan haurrak entrenatzen eta lasterketetan parte hartzen. Eta gelditu gabe, orain arte. Gaur egun Itsaso Markos, Odei Mujika, Garazi Urdanpileta, Xabi Salaberria eta Periko Sanroma (hasieratik dabilena) gabiltza entrenatzaile lanetan. 30. urteurrena ospatzeko, gainera, taldeko logo berria egiteaz gain, orain arte ibilitakoen bazkaria egin genuen ekainaren 21ean.

134


2013-2014, denboraldi oparoa Azken urteetako joerari jarraituz, jende askok eman du izena aurtengo denboraldian ere. Eskolarretan, 8 benjamin, 13 alebin, 16 infantil eta 3 kadete izan ditugu, Haurtzaro Ikastolatik 32 eta Elizalde Herri Eskolatik 8. Federatuetan, berriz, jubenil bat, 3 senior eta 8 heldu. 52 atleta guztira, eta kopurua gorantz doa. Horri esker, ohiko proba, lasterketa eta txapelketez gain, taldea osatu ahal izan dugu alebin eta infantil mailako Gipuzkoako taldekako txapelketetan, nesketan zein mutiletan, eta baita beterano mailako Espainiako taldekako maratoi txapelketan ere.

Krosean indartsu

Aipatzekoa da Amaiur Errazkin eta Ane Etxebeste alebinek egin duten kros denboraldia, ia denetan garaipena eta podiuma lortuta (tartean Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde, Lasarteko nazioarteko kroseko podiuma), lehenengo postua elkarren artean lehiatu gabe helmugara besarkatuta iritsi ziren kros hunkigarria ahaztu gabe.

kIROLA

Azken urteetan bi edo hiru krosetan parte hartu izan badugu ere, aurtengoa krosen gorakadaren urtea izan dela esan daiteke. Irungo krosean, Lazkaokoan, Cross Beach-en, San Silbestrean, Lasarteko nazioarteko krosean, Zumarragakoan eta Legazpin jokatutako Gipuzkoako txapelketan parte hartu dugu. Eskolar eta federatuen artean, hamabost bat korrikalari izan ditugu guztira.

135


Pistan giro bikaina Pistan ere parte-hartze handia izan dugu 20132014 denboraldian. Asteburuetako ohiko probez gain, taldekako eta banakako Gipuzkoako txapelketetan ere parte hartu dugu. Oso giro ona sortu da, bai pistan eta baita harmailetan ere, hutsik egiten ez duten gurasoen laguntzari esker. Helburua modalitate guztietan trebatzen joatea izanik, entrenatzaileak oso pozik gaude orokorrean izandako jarrera ausart eta parte-hartzailearekin. Emaitza aldetik, ezin aipatu gabe utzi Gipuzkoako banakako txapelketan alebin eta infantilek lortutako 13 dominak (Amaiurrek 4, Anek 3, Julenek 3, Alaznek 2 eta Ibaik 1), infantil mutilek Gipuzkoako taldekako txapelketako errelebotan lortutako hirugarren postua (Mattin, Josu, Julen eta Ekainek osatutako laukoteak), Nerea Oyarzabal eta Xabi Belaunzaran gazte federatuen domina eta emaitza bikainak eta, batez ere, proba guztietan parte hartu duten haur eta gaztetxo GUZTIEK egindako ahalegina eta hobekuntza, dominarekin edo gabe, horrek baitu balio gehien. Lehenengotik azkenekora, denak izan dira txapeldunak!

KIROLA

TALDEKO KIDEAK GIPUZKOAKO KONTZENTRAZIOETAN

136

Salouen astebete igaro zuten Alazne, Intza, Lur, Julen, Josu eta Mattin infantilek Aste Santuko

oporretan, bere adineko hainbat herritako gaztetxoekin, Gipuzkoako Atletismo Federazioak urtero antolatzen duen kontzentrazioari esker. Xabi Belaunzaranek, bestalde, Benicasim ezagutu du aurten, jubenil mailako kontzentrazio berean. Eta ezin ahaztu aurretik Nerea Oyarzabal kadeteak Gipuzkoako Selekzioarekin parte hartu zuela Zaragozan, pista estaliko altuera jauzian. Ederki merezia zeukaten denek!

Txikienak, ikasle finak

Aipatu nahi ditugu gazteegiak izateagatik txapelketetan parte hartu ezin izan dutenak ere: benjaminak. Horien helburua atletismoarekin jolastu, gozatu eta modalitateak ezagutzen joatea izanik, helburua bete dela ez dago zalantzarik. Beti ikasteko prest, jarrera bikainarekin, gustura aritu dira bai astelehenetik ostegunerako entrenamenduetan eta baita Plaiaundi eta Hondarribiko pistetan ere, igande goizetan, beren txanda iritsi denean. Ikasle finak dira, eta ziur hurrengo urteetan ikasitako guztia erakusteko aukera izango dutela.


Helduek ere badute beren lekua

Gure helburua, atletismoarekin gozatzea

Argi dago kirola egitea oso garrantzitsua dela, osasungarria… ez du merezi ideia honetan asko luzatzea. Atletismoak, gainera, beste kiroletan lantzen diren atal gehienak biltzen ditu bere modalitateetan: abiadura, erresistentzia, indarra,

koordinazioa, oreka, jauziak, jaurtiketak, hankak, besoak… Eta gure taldean, zehazki, talde lana, kiroltasuna, laguntasuna, errespetua, esfortzua, konpromisoa eta adin desberdineko kideen arteko lankidetza bezalako balioak hasiera-hasieratik eduki ditugu presente. Esan daiteke horiek guztiak izan direla Haurtzaro Atletismo Taldearen ezaugarriak urte luze hauetan, eta horrela izaten jarraitzea nahi genuke. Atletismoarekin gozatzen dugu, eta guregana hurbiltzen diren guztiek ere gozatzea da gure helburu nagusia. Atletismoa barrutik ezagutu nahi duzuenok, ez pentsatu bi aldiz: animatu eta zatozte probatzera!

Gurekin harremanetan jartzeko: haurtzaroatletismotaldea@gmail.com

Taldearen jarraipena egiteko: http://haurtzaroatletismotaldea.blogspot.com.es

kIROLA

Duela urte batzuk, gure lana bereziki adin txikikoetan zentratzen bada ere, senior eta helduen taldea jarri genuen martxan, Oiartzunen atletismoarekiko zaletasun handia dagoela ikusirik. Federatuta egoteak dituen onurak ezagututa, zenbait herritar animatzen joan dira pixkanaka eta zortzikote polita osatzea lortu dugu aurten. Besteak beste Irungo krosean eta Lasarteko azioarteko krosean parte hartu dugu helduen mailan, eta baita Donostiko maratoian ere, oso emaitza onekin: Mikel Hoyosek 2-38’00’’, Jon Rodriguezek 2-39’06’’, Asier Urdanpilletak 2-40’41’’ eta Javi Gonzalezek 2-44’02’’ egin dute. Hirurak 100 lehenengotan sailkatu dira. Dena dela, esan beharra dago gure helburua ez dela lasterketetan aurreneko postuetan ibiltzea, atletismoaren mundua ezagutu eta kirola egitea baizik, eta nahi duen orok klubeko ateak zabalik dituela.

137


Euskal Herria-Extremadura ez nuen pentsatzen hainbesteko lotura genuenik! Apirilak 16 Fernando eta Josunek bigarren aldiz prestatu digute zeharkaldi bat Fernandoren sorterritik barrena. Oraingoan Las Hurdes eta Sierra de Gataren zatitxo bat ezagutzeko aukera eskaini digute; beste behin ere Ibon txofer dugula, autobusa hartu eta abiatu gara. 569 km aurretik, abiapuntu izango den Cacereseko Vegas de Coriara, bederatzi bat ordu Ibonek egin beharreko geldialdiak kontuan hartuz. Denbora pasa eta gogoa pizten joateko, Fernado eta Josunek prestatutako txostena irakurri dut. Itxura ederra du benetan egin behar dugun zeharkaldiak!

Aurrerago Iboni kuku bat egin diot eta ondoan jarri natzaio kopi gisa. Marokoko bidaia gogoratu dugu eta hitz eta pitz barrez egon gara, zuzenean jotzen zigun eguzkiarekin izerditan hasi naizen arte.

KIROLA

Atzera berriz, nire tokian, Lintzara egindako azken irteeran Ametsek pasatako liburuan murgildu naiz, CONNEMARA GURE BIHOTZEAN Julen Gabiriaren eleberria, hortik hain xuxen hartu dut idatzi honi emateko formaren ideia.

138

Halako batean, telebista jarri du martxan Ibonek. Fernandok bidalitako dokumental sorta. Liburua alde batera utzi dut ezagutzera goazen lurraldean murgiltzen hasteko asmoz. Kondaira beltzak, mota guzietako iheslarien gordeleku izan diren -mendian galdutako- herrixkak, akelarre, sendabelar eta kristauak iritsi aurreko hainbat mitologiaren lurraldeak omen. Tartean, Luis Buñuel ekoizleak Las Hurdes, tierra sin pan Extremadurako Las Hurdesen inguruan eginiko dokumentala, 1932. urteko udaberrian grabatua, Gregorio Marañon medikuaren lanetan oinarritu zena, eskualde hartako pobrezia eta bizimodu latza dokumentatzeko; dokumental etnografiko gisa, argi adierazten du hurdanoen arazorik handiena pobrezia eta janariaren

urritasuna izan zirela, laguntzak iristeko helburuarekin egindako salaketa omen.

Ez zen erraza izango, ez, lurralde horietako bizimodua garai haietan; horrela etorri ziren hainbat eta hainbat extremadurar Euskal Herriko herri askotara bizitzera, Altzibarren bertan bizi dira mordoxka, zer esanik ez Beraun, Lasarte eta abarretan. Gau erdian iritsi gara gaurko lotako lekura, Vegas de Coria. Badirudi aingerutxoen gisan lo egingo dugula, gainera, Hotel LOS ANGELESen; niri gaurkoan Merykin tokatu zait, a ze parea! Barrez hasiz gero, akabo, kar, kar, kar...

Apirilak 17: 1. Etapa: “Ruta de Alfonso XIII” (honek zaldi gainean egina noski!)

Denak elkarrekin gosaltzen ari ginela Fermintxori zorionak abestuz hasi dugu eguna. Autobusera igo eta, berotzen hasteko, paseotxo bat Melero meandroa ikustera, Alagon ibaiak Salamanca eta Caceres probintzien arteko banalerroan osatzen duena. Hantxe jarri diogu Iboni lehengo proba, pinu arteko pista bidegurutze batean autobusari buelta eman beharra. Turismo pixka bat egin ondoren, berriz autobusez abiapuntura.

Gauza bat eta beste, berandu abiatu gara oinez Las Mestas herritik. Autobusarekin iritsi orduko han azaldu zaigu “Tio Picho” xelebrea eztiarekin egindako produktuak saltzen dituen dendara gonbidatuz. Txupito bat edan, gozokiak poltsikoratu eta bagoaz!

Gaur izugarrizko beroa ari du, hasieran pistaz, xabalean ongi, baina lehenengo igoeran izan dut nahiko pelea neure buruarekin, hau izerdi botzea!!! Begiratoki baten itzalean bazkaldu dugu eta hemendik aurrera falso llanoa omen dugu Fernandoren baitan; esan badu esan du, a ze adar joatzea hemendik aurrera. De falso llano na!: aldapa ederra berriz ere behetik gora, baina hau ere


bukatu da. Hurrengo herrira arte goitik behera eta garagardoaren esperantzetan nindoala, neure buruarekin joateko tartea hartuz etorri zait inspirazioa, Julen Gabiriaren baimenarekin, idatzi honi emango diodan itxura alegia. Riomalo de Arriban garagardo freskoen laguntzaz bazkaldu ondoren, gaurko gupida gabeko eguzkiaren azpian berriz alferkeria ederrarekin abiatu naiz. Ur askan ura hartzeko paradan ur guda sortu da, eta batek baino gehiagok blai bukatu du. Autoestop egin duena ere izan dugu tartean, Jone belauna ukituarekin etorria da, eta azken aldapaz eskapo, auto bat geratu du hurrengo herrira joateko, baita aguro batzuek motxilak han sartu ere! Eta hementxe hasi da gaurko azken aldapa, hau ere ederra, eta a ze beroa!!! Pentsa zenbatekoa, ezen Jaungoikoari berari pajarak jo dion eta atzera beste auto bat geratu behar izan duten, Xebas etapa bukaerara eramateko Arantzaren konpainian. Josune gajoak, berriz, autoan tokirik ez eta berriz ere ibilbidea hartu behar izan du azkenekoak harrapatzeko.

Hostaleko etxekoandrea izutu zaigu zenbat ginen ikusita. Sala bat zuen guretzat, logelarik ez genuen guztientzat, baina txikia izaki eta afaldu ondoren, jantokian bertan mahaiak erretiratuko dizkigu batzuk bertan lo egiteko, nik Estanislao defuntuaren ondoan dagoen sofa okupatu dut. Gaurkoan koltxoneta jarri beharrik ez, je!! Dutxatu ondoren, udaletxe azpiko aterpean garagardo batzuk eta bapo afaltzera. Orain hementxe nago patriarkaren argazkiaren ondoan, nire gaurko ohean idazten. Haren alaba Marisol emozionatua hor ibili da, pijama festari argazkiak eginez.

Apirilak 18: 2. Etapa: “Ruta El Lombo de las Viñas”

Gaua ez da oso ona izan: nekez pasea ezin loak hartu hasieran, eta gero, tapoi eta guzti ere entzuteko moduko super kontzertua. Goizero bezala, jaikitzeko ordua baino lehen, kremailera eta plastiko soinuak, argia piztua… enfin!

Gosaria ederra, gauzak busean sartu eta Marisol eta haren senarrarekin “al campanario”, taldearen argazkia atera nahi zuten eta. Herriko kalexkak erakutsi dizkigu eta autobusera atzera buelta, agurtu eta bagoaz gaurko abiapuntura: Alqueria de Fragosa.

Las Hurdes altas-en bihotzetik doan ibilbide ederra egingo dugu gaur. Malvedillo errakaren bailara ederretik barrena hainbat meandro eta bertan geratzeko moduko txoko politak ikusi ditugu, Meancera edo Miacera ur jauzirako bidean. Argazki batzuk atera ondoren, El Gasco herrian egin dugu hidratazio garaia, zerbeza frexkue!, tapak eta guzti. Hain dago aparte herri hau, errepidea hantxe bukatzen da. Eta behetik gora berriro ere, bidea oso polita, igoera lasaia sigi-sagak eginez (bideak, ez guk, je!) eta berriz beroa. Beste begiratoki bat, honen itzalean pilatu gara denak, zaldun bat ondotik pasatu da zaldi zuri eder baten gainean, baten batek “hara Curro Jimenez!” bota du, eta segi berriz behetik gora hurrengo bailararantz (Valle del Esperabán). Hurrengo begiratokian asanblada txiki baten ostean, bazkaltzera errekara jaistea erabaki dugu. Hau beroa!! Despoblado el Moral alquería edo basetxea pasa eta gutxira, Risco eta Horcajo errekak elkartzen

kIROLA

Azken jaitsiera hasieran pinu artean, lurra polenarekin hori-hori eta gero berriz hainbat koloretako loreen artean, ederra zegoen, lorategi bat zirudin, Jara zuriak, Labandaren lore moreak, eta ezagutzen ez ditudan beste batzuk zuriak, horiak…. Iritsi gara ba azkenean Casaresera, beno, Julen eta konpainiak despisteren bat izan dute eta goiko herrira azaldu omen dira, gainera orduantxe euria ere hasi du. Ortzadarra ikusteko parada.

139


diren horretan geratu gara, putzuak! Arropa kendu eta uretara, hantxe egon gera gehienak uretan beratzen; Fermintxo eta Juaninik izan dute sustoa: sugegorria! Zerbait jan eta berriro aurrera, hurrengo herrian, Horcajon, bukatzen da gaurkoa, ordu erdi bat gutxi gorabehera.

Autobusaren ondoan dagoen merenderoan estreinatu dugu bidaia honetako urdaiazpikoa; Fernando, mantal eta guzti, hor jarri zaigu kriston estiloakin urdaiazpikoa mozten, denak inguruan euliak bezala zain. Hassanek, berriz, urdaiazpikoa jaten ez eta bueltatxo bat ematera joan eta kriston putzua bilatu du errekan. Nik neronek, beroa dela eta ez dela, gose handirik ez, eta erreka inguruan mugimenduak ikusi orduko, Fermintxo toallakin bueltan, Ixi txankletakin haraka eta, gainera, nire poltsa autobusaren ondoan; toalla eta aldatzeko arropa hartu eta a ze bainua! Oraingoan nik hartu dut sustoa, lehenengo exkaluak ikutu nauenean sugegorria etorrita burura.

Gaur Pinofranqueadora lotara, batzuk hotelera eta guk gaurkoan “salon de bodas” bat dugu logela, handik herrirako bidean kanpina dago eta kriston garagardo txarroak ateratzen dituzte, e Carrerita!!! Luzaketa saioa, yogako postura inbertituak egiten ere aritu gara, Manu, Gustavo, Gloria eta laurok, eta oraintxe koltxoneta gainean nago gaurkoa idazten; harrien eta Ainarraren lurraldea da hau, zaila da pauso bakar bat harririk zapaldu gabe ematea. Baratzea egiteko moduan!

Apirilak 19: 3. Etapa: Ruta Pinofranqueado - Sauceda Ovejuela - Chorrituero - Sierra de Gata”

Gaur lainotuta egun argitu da, behe-lainoa eta langarra, denok gustura hartu dugun giroa, bai hoixe!

Denak elkarrekin gosaldu ondoren abiatu gara, gaur Ibonek konpainia gehixeago izango du, badaude baja batzuk eta. Haiek arduratuko dira gure maletak autobusean sartzen.

KIROLA

Freskura lagun, gainera lehen zatia laua, lehen zatian errepidez eta ondoren pista zabal batetik barrena konturatu gabe egin ditugu kilometro mordoxka bat hitza eta pitza.

140

Errepidea uzteko, garai bateko bide zaharra hartzeko asmoz, erreka ondora jaitsi behar eta jaitsiera traketsa, zeharkaldiari Girizia marka jartzeko, je!! Beti izan behar baitugu abentura puntutxo bat.

Batzuek errepidez jarraitzea erabaki dute. Bide polita da ba, nahiz eta zati batzuetan erdi galdua egon. Erromatar garaiko galtzadak dirudite, harriak txukun-txukun jarriak dituztela.

Ovejuelara iritsi gara. Hurdeak hemen bukatzen dira, baita errepidea ere. Oso taberna polita topatu dugu eta bertako terrazan “a ze rato polita”, e Angel! Katxondeoa, zerbait jan, Fernandok abisatu digu ez asko jateko aldapa datorrela, eta bagoaz behetik gora paradisu txiki bat topatuko dugula jakin gabe. Oso bide polita hau ere, eta halako batean, desbideratu egin behar beheraka Chorrituelorantz; jendea rajatzen hasi da, gero atzera igo egin behar baita. Hala ere, talde handi bat jaitsi gara beheraino. Ritxalek bidean utzi du motxila eta bueltan sorpresa! Pisu gehiago zuela ohartu eta... baten batek harriak sartu dizkio motxilan; pacto de silencio ekintzaren inguruan, kar, kar, kar.

Paradisua!!!! 80 bat metroko ur-jauzi bat azpian putzu eder bat duela, hantxe Fernando putzura, atzetik Gustavo eta euskaldunen ordezkari Manu eta biok. Hau plazera horrelako paraje batean bainu bat hartzea! Hau kolokoia!! Bainua batetik eta ondorengo baso ederra, badirudi Narnian edo Avatarren sartu garela, behe-lainoak ematen dion puntu bereziarekin, paraje magikoa! Gainaldean harrapatu dugu taldea. Hemen bukatzen dira Hurdeak. Agurtu eta aldapa behera abiatu gara gaurko helmugarantz, aterkiak irekiak ditugula. Robledillo de Gatara iristen, gaur dutxarik ez dugula eta, batzuk errekako bainuarekin nahiko dugu eta besteek, berriz, errekan sartzeko girorik ez eta, Ferminen esanetan, “toallita limpia pottot”ekin konformatu behar, kar, kar, kar.

Gaur Kultur Etxea dugu lotarako leku. Aldatu eta suitea antolatu ondoren, urdaiazpikoari astindua ematera! Ondoren, bakarrik egoteko tartetxo bat hartu dut. Herri oso polita da eta argazkiak ateratzeko aitzakiarekin joan naiz kale txiki tarteetan galtzera. Halere, konturatzerako banituen batzuk atzetik, eta afaldu behar dugun jatetxearen ondoan elkartzen joan gara. Zer ari dira batzuk mendiko motxila eta bastoiekin oraindik?? Meryk, beti bezala barrez, “gaur gu gera pribilegiatuak!” egiten duela, “hoiek oraindik Hotelera joan behar dute, baina afaldu eta gero, beste herri batera baitoaz lotara”. Bapo afaldu ondoren, tabernari irribarretsuak bere bodega erakutsi behar omen digu, eta hantxe sartu gara. Ardoa, orujo zuria, belarrena… eskaini


dizkigu, bere anaia apaiza ere azaldu da lepogorakoa eta guzti, eta Angelek, “cuidado el inspector de Hacienda!”. Mery, berriz, tinaja artean, Un, dos, treseko tacañona zirudiela eta Jone Mayra Gomez Kemp, hor aritu dira denei banaka galderak eginez proban jartzen. Ondoren, tabernan a ze txiste saioa!!! Angel eta Gustavo txisteak kontatzen, Fernando gizajoa jota, harrapatzen ez zituela eta Josune ari begira, eta gainerakoak algaraka. Abanzadilla bagoaz gaur erdian lotara, batzuk betiko legez han geratu dira, noski! Alkatearekin-eta egon behar baita, kar, kar, kar.

Apirilak 20: 4. Etapa: GR-10 ROBLEDILLO DE GATA

Jaiki, kanpamendua jaso eta gosaltzera; gaur ere barrez hasi dugu eguna, Ibonek fregonarek eskurritzekoa trikornio modura buruan jarria zuela agurtu gaitu, bere betiko umorearekin.

Gaur erretiratuak gehixeago izan dira; berriz eguzkia dugu bidelagun, tenperatura ederrarekin, gainera. Gaur atzealdean joan naiz hasieran, Josune eta Joxe Marirekin Santiago bideaz eta Pirinioetako zeharkaldiaz hitz eginez. Joxe Mari, egunero bezala, azkenputz, bere adar eta guzti, herri guztietako gure irteerei adar soinua jarriz. Gaur ere badugu abentura puntua, erreka bat gurutzatu behar eta zubirik ez; oinetakoak eta galtzak kendu eta hala denak uretik barrena. Laguntzaile bikainak izan ditugu, Mañuel, Angel, Txirlas… eta gaurkoan Pierri tokatu zaio bustitzea. Han joan da gero arropak motxilan zintzilik lehortzen jarriak eta bainujantziarekin.

Hurrengo herrian, -Cadalso de Gata- parada. Pasa ditugun herri guztietan bezala, hemen ere baten batek bazuen ezagunen bat, honetan Aitorren lankidea. Taberna inguruan bazkaria, emakumea tapekin kaleraino etorri zaigu. Egia esan, oso jende jatorra topatzen gabiltza lurralde hauetan.

Gaurkoan presa izatearen arrazoia, bi aitonak arratsalderako “fuertes lluvias” datozela esan izana. Torre de Don Miguel-en ur trago bat bakarrik, aurrekoek ez digute tabernara gerturatzen ere utzi, liatuko garen beldurrez, je! Azken aldapa corta fuegosetik Mery!! Lepotik dagoeneko ikusten da amaiera. Gata bistan dugula, taldearen argazkia. Herrira iritsi eta alkatearekin negoziazioa kiroldegian lo egin ahal izateko, bestela han dutxatu ondoren kilometro batera omen dago kultur etxea eta autobusak ezin du iritsi; gainera, parean Guar-

141


dia Civilaren kuartela omen. Ez da komeni. Gloria bidali dugu Fernandorengana, bere ahots goxoarekin alkatearekin hitz egitera. Lortu dugu! Gaurko logela gimnasioa, makina artean; hori bai, dutxa mundiala, beroa eta presioarekin!! Luzaketak, suitea prestatu eta oraintxe banoa urdaiazpikoa jatera. Eguna parranda eder batekin bukatu genuen, afaltzen tope eman ziguten tabernan bertan, Kizkitza, Xebas eta Joneren urtebetetzeak ospatuz, denak dantzan eta, betiko martxan, batzuk lehentxeago eta besteak beranduago erretiratuz.

Hurrengo egunean bidean utzi genituen lehenengo Gloria eta Gustavo, eta ondoren Josune eta Fernando, eta Salamancako La Albercan bisita turistikoa eginez bukatu genuen gure bidaia. euskal Herria – extreMaDura ez nuen pentsatzen hainbesteko lotura genuenik! Bidaia honi eskerrak, beste modu batera ikusten dut lurralde horietatik Euskal Herrira bizitzera etorritako jendea. Erreka bihurri, ur-jauzi eta putzu ugariko lurraldea den arren, benetan bizimodu gogorra behar zuen izan garai batean harria besterik ez duen lur idor horrekin bizirik irauteko; ahora zer eraman izateko nahiko lan!, erreka ondoetan ikusi ditugun baratzeak adibide, harri horiek berak erabiliz eginak. Lan ederrak egin behar zituzten baratze koxkor bat izateko eta, momentu batean, hazitako errekak guztia eramaten ez bazuen, kontent! Zuk zeronek, irakurle, sorterrian gosetea, miseria izanik ez al zenuke ba lurralde aberatsago batera joateko aukera egingo? Edo eta ahaztu ditugu dagoeneko Euskal Herritik Ameriketara bizi nahian joandako hainbat euskaldun? Han egindako diruarekin itzulitako indianoak. Euskal Herriko hainbat etxe ederren jabe bihurtu zirenak bueltan, bere palmondo eta guzti. Hau nire bidaia honen azken gogoeta.

Mila esker Fernando eta Josuneri prestatutako zeharkaldi zoragarriagatik eta hartutako lan guziengatik, badakizue ongi aski hurrengoaren zain gaudela, kar, kar, kar.

KIROLA

| Girizia MenDizale elkarteko Zuhaitzak besarkatzen dituena

142


TXOST Oiartzungo Pilota Taldearen helburuak konutan izanik, eman diezaiegun begiradatxo bat azkenaldi honetan egindako ekintzei eta eskuratutako lorpeneei. TxOST-EN HELBURU NAGUSIAk: Hezkuntza alDetik. Hezkuntzako osagai izatea haur eta gazte pilotarientzat. kirol alDetik. Lehiaketa eta partaidetza zabaleko edozein modalitatetako euskal pilotan aritzea. kultura alDetik. Euskal Herriko eta bereziki Oiartzungo pilota ondarea eta historia ikertzea, sustatzea eta zabaltzea.

TxOST-EN EkINTZAk ETA LORPENAk TXOSTen ARITZEN DIREN PILOTARI FEDERATUAK: GUZTIRA: 56 (17 neska + 39 mutil) MoDalitateak: · pala (pala luzean, pala motzean, paletan larruz, paletan gomaz) · Joko Garbia (ezker paretean,plaza librean)

· Joko zuzenak (errebotean, eskuzko pasakan, bote luzean)

palan

Gipuzkoako nesken txapelketan, paleta gomaz, senior mailan Jaione Galdos eta Amaia Mitxelenak osatutako bikoteak bigarren mailan parte hartu du. Gipuzkoako Mutilen txapelketan, pala motzean, hiru mailatan bikote banak jokatu du. I. mailan O. Aizpurua eta O. Argote finalerdietara iritsi dira.

paleta larruz modalitatean ere maila bakoitzean bikote bana aritu da. eskolartekoan:

· Alebin mutiletan, T. Dolado, E. Romero eta B. Pereira txapeldunordeak izan dira. · Infantil nesketan, E. Soroa eta L. Galdos txapeldunak izan dira.

· Kadete nesketan, E. Elizegi eta M. Soroa txapeldunordeak izan dira.

KIROLA

· Infantil mutiletan, I. Urdanpilleta eta A. Estefano txapeldunordeak izan dira.

143


JOKO GARBIAN

JOKO ZUZENETAN

EZKER PARETAN: Gipuzkoako Txapelketan (2014) · Gazte mailan, X. Ondaro eta J. Leonet txapeldunak izan dira.

ERREBOTEAN: E. Abril Txapelketa (2013) · Senior maila. Finalerdietara iritsi ziren.

· Senior mailan, hiru bikote aritu dira.

Euskal Herriko Txapelketan (2014) · Gazte mailan, X. Ondaro eta J. Leonet finalerdietara iritsi dira.

· (- 22) mailan, T. Nazabalek eta A. Zabalak finala jokatu dute.

PLAZA LIBREAN: Euskal Herriko Txapelketan (2013)

· (-22) mailan, T. Nazabal, H. Arruabarrena eta A. Zabala finalaurdenetara iritsi dira.

KIROLA

Joko Garbian

144

Euskal Herriko Txapelketa (2013) · (-22) mailan. Final-laurdenetara iritsi ziren. ESKUZKO PASAKAN: Oiartzungo Eskuzko Pasakako II. Herri Txapelketa(2013) · T. Nazabal eta A. Zabala txapeldunordeak izan ziren.

Donostiako Eskuzko Pasakako I. Txapelketa azkarra (2013). · Esnal (Hernani), Nazabal eta Zabala txapeldunak izan ziren.


kIROLA

Joko zuzenetan

145


ERAKUSTALDIAK ETA HITZALDIAK Joko zuzenen inguruko hitzaldiak eta pasakako eta bote luzeko erakustaldiak eskaini zituen iaz TXOSTek, Laxoa Elkartearekin batera, besteak beste; Areson, Leitzan, Arantzan eta Donostian (Trinitatean, Alderdi Ederren eta Zubietan).

TXOST TALDEKO PILOTARIAK 2014ko GRAVNI TXAPELKETAN 7 PILOTARI AUKERATUAK IZAN DITU TXOSTek GIPUZKOAREN IZENEAN JOKATZEKO PALAN: · O. Argote (pala luzean), I. Irigoien (paleta larruz, -22) Finalerdietarako sailkatua, eta J. Azpiroz (pala motzean, -22)

KIROLA

JOKO GARBIAN: · X. Ondaro eta J. Leonet (gazte mailan) txapeldunordeak izan dira. T. Nazabal eta A. Zabala (-22 mailan) txapeldunak izan dira.

146

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmen bati esker, Gipuzkoako 10 herritan ari da Txost, 2014an zehar, Joko Zuzenen inguruko hitzaldiak ematen eta Eskuzko Pasakako ikustaldiak antolatzen.


Oiartzunen Gimnastika Erritmikoa Tximeleta taldearekin sortu zen 1998. urteaz geroztik, TXIMELETA Kirol Elkartea Oiartzunen GIMNASTIKA ERRITMIKOAren esparruan lanean aritu da, Elorsoro Kiroldegia egin berri zela.

Marisa Ruiz Aramburu izan zen Oiartzungo TXIMELETA taldeko 7 ikasleekin hasi zena. Berari lekukoa Edurne Ortega Alkortak hartu zion. Gaur egun, Oiartzunen, 100 ikaslek baino gehiagok gimnastika erritmikoarekin gozatzen dute.

Garaiko eta lehenengo gimnasta haiek, Olatz Retegi, Maialen Telletxea, Amaia Ostolaiz, Aitana Urionaguena, gaur egun TXIMELETA kirol elkarteko entrenatzaileak dira. Horiek guztiek, Maialen Ibargoienekin batera, urtez urte Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan lortutako sariak Oiartzunera ekartzen dizkigute. Azken 16 urteetan, TXIMELETA Taldeak Oiartzunen ehunka umeri eta gaztetxori gimnastika erritmikoa ezagutzeko aukera eman die. Eta horren eraginez, orain dela 5 urte, TXIMELETA jarduera berriarekin hasi zen, HIP HOParekin, alegia. Lara Paniaguak, TXIMELETAko HIP HOP irakasleak, zuzentzen ditu gaur egun Oiartzunen ari diren 40 parte-hartzaileak, aurretik gimnastika erritmikoan arituak gehienak, oraingoan HIP HOP dantzan.

kIROLA

TXIMELETAko oiartzuar entrenatzaile belaunaldi berri honekin, kirol mota hau erabat sustraitua eta hedatua dago, eta ez dugu zalantzarik TXIMELETAk hegaka gora egingo duela.

147



Herri eragileak

<

<

<

<


Amets morik egia bihurtzeko iraultza feminista! Kaixo feminista! Ongi etorri gure txoko honetara!

Beste urtebetez ere bagara, bagabiltza eta aritzeko gogoz gaude. Mundua, Oiartzun, antiju morikin ikusi eta eraldatzeko irrikaz.

Oraingoan, zuengana hurbiltzeko bide hau erabiliko dugu, aurten elkarrekin egin dugun bidearen errepasotxoa egiteko. Bagarelako, feminista asko garelako, bagabiltzalako, feminismoaz jendartea eraldatzen gabiltzalako, patriarkatuak gure barruan eraikitako jarrerak kuestionatu eta aldatzeko ahaleginetan gabiltzalako‌ eta egindako urratsak kontatzea merezi duela uste dugulako eta egindako urratsen zergatiak zuekin konpartitu nahi ditugulako.

XANIXTEBANAK. JAIETAN ERE ANTIJU MORIK JANTZITA

Duela bi urte, jaietan jada antiju more batzuk dantzan ikusi bagenituen ere, iazkoak izan ziren taldearen lehen Xanistebanak.

herri eragileak

Jaien txupina abuztuaren 2an jaurtitzen den arren, askoz lehenago jartzen da Xanistebanak antolatzeko makineria martxan. Iaz parte hartu genuen lehen aldiz antolaketa honetan. Jai Batzordean, gauak antolatzeko batzordean‌ gune guztietan saiatu ginen antiju morik jantzi eta gure ikuspegia eta hausnarketa herritarrekin eta beste eragileekin konpartitzen.

150

Txosna jarri genuen lehen aldiz. Hainbat arrazoik eraman gintuzten txosna jartzeko erabakia hartzera. Izan ere, garrantzitsua da guretzako feministok gure gune propioak edukitzea (baita jaietan ere), plazetan ere gure espazio fisikoa edukitzea, parranda eta festarako beste eredutxoak sortzeak ere garrantzia du guretzat eta horregatik erabaki genuen gurean tragoa hartzen zenutenentzako barran fruitu lehor batzuk jartzea. Frogak eta hausnarketara bultzatzen zuten gai eta datuak ere jarri genituen barran, nahi zutenentzat eskuragarri. Helburua argia zen, feste-

tan ere lanketa feministak bere lekua izatea. Bestalde, gogoratuko zarete txosna herritarren, zuen, argazkiz apaindu genuela. Herritar feminista asko animatu baitzineten antiju morik jarri eta argazkia ateratzera! Polita izan zen, elkarrekin txosnan katxi edalontzietan zeuden datuak aztertzea, azaltzen ziren datuek aurpegiak nola aldatzen zituzten ikustea, elkarrekin berriketan edo dantzan aritzea. Plazera izan zen jaietan parte hartzea.

Zoritxarrez, oraindik indarkeria matxista ezinezko egiten duten jai feministak ez ditugunez, badakigu, jaietan indarkeria matxistak bere aurpegi bortitzena erakusten duela eta horregatik sortu genuen erasoak salatzeko, erasoen aurrean laguntza eskatzeko telefonoa. Iazko Xanistebanak zapore garratzez bukatu ziren. Izan ere, jaiak bukatzear zirela eraso matxista baten berri izan genuen. Jaiak ez dira beraz salbuespen gune/une. Biharamunean Txoko Feministan bildu ginen herritarrek argi adierazi genuen aski dela, eraso matxistarik gabeko jaiak/ herria nahi dugula. Erasorik gabeko Xanistebanak sortu nahian, jaietako azken eraso matxista izan dadin lanean jarraitzen dugu.

ESKOLA FEMINISTA. ELKARREKIN FORMATZEKO GUNE

Heziketak duen garrantzia aintzat hartuta eta heziketa feminista jasotzeko dauden oztopoak presente edukita, Eskola Feministari ateak zabaldu dizkiogu aurten. Izan ere, egungo sistemak patriarkatuaren eredua birproduzitzera garamatza eta hau kolokan jarri eta benetako iraultza burura eramateko, ezinbestekoa iruditzen zaigu formazioa. Egunerokoan, feminista bakoitzak gure bideak ditugu geure burua formatzen joateko, baina ziur gaude elkarrekin Eskola Feminista konpartitzeak on egiten digula. Aurtengo ikasturtean 4 saio izan ditugu Eskola Feministan. Lehenengoan indarkeria matxistaz aritu ginen. Hurrengo bi saioek “mugimendu feministaren


AZAROAK 25. ISILTASUNEAN OIARTZUN OIHUKA: ERASO MATXISTARIK EZ! ERASOEN AURREAN AUTODEFENTSA FEMINISTA!

Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Herria esnatu zenean, Oiartzungo plazak itxura berezia zuen. Kontzejupeak hilerri itxura zuen eta edonoren ileak puntan jartzeko moduko datuak zeuden herriko hainbat txokotan. Matxismoaren ondorioak. Euskal Herrian, azken urtean eraildako bost emakumeen izenak zituzten bost hil kutxak. Lazgarria, gogorra, onartezina, besoak gurutzatuta geratzea ezinezko egiten duten datuak… Arratsaldean, herriak ozen oihukatu zuen, isiltasunean oihukatu zuen. Kontzentrazioaren ondoren, erasoen murala erakutsi genion herriari. Txoko Feministaren goialdean aski da! oihukatzen duen murala zintzilikatzen dugun bakoitzean, eraso matxista baten berri emateko izango da.

Hausnarketa, salaketa eta eraldaketa bultzatzeko ispilu batzuk jarri genituen plazan eta ispiluan bere burua ikusten zuenak honakoa irakurtzen zuen… Gizon etza jayo erasotzaile izateko! /Emakume etza jayo erasotu izateko! In aurre patriarkatuari. Zein izan daiteke hurrengo erasotzaile/erasotua?

Autodefentsa feminista tailerra ere antolatu dugu aurten. Indarkeria matxistaren aurrean emakumeok geure burua indartzeko tresna baita autodefentsa feminista.

FEMINISTON ZANGOTRABAK

Feminismoak, feministek, aurpegi eta era askotako oztopoak ezagutu ditugu historian zehar. Gu ere historiaren zati garenez eta historia idazten ari garenez… feminismoak historian zehar ezagutu dituen oztopoak ezagutzen ari gara…

Inkisizioaren aitzakiapean gure arbasoak sutan erre zituzten, gure gorputzaren gainean erabaki dezaketela sentitzen dutenek abortatzea debekatzen dute, feminismoak bere onurak kolokan jarriko dituela sentitzen dutenek gure ekimenak kritikatzen dituzte eta, adi feminista! Erradikalegiak garela diotenak ere badira!! Eta kontu bakar honetan bada ere, ados gaude matxistekin… ados gaude! Guk ez baititugu azaleko aldaketak nahi, erroko aldaketak baizik. Feminismoak askatzen gaitu, patriarkatuaren kateak apurtzera garamatza, jendarte justuago bat eraikitzera garamatza…

Gure jarduna, feministon egunerokoa, gogorregia, exajeratuegia iruditzen zaien herritarrentzat ondorengo lerroak: ispiluan begiratu eta zuen buruei galdera bat egiteko gonbita egiten dizuegu… Zergatik sortzen dit halako ezinegona mu-

herri eragileak

historia Euskal Herrian” gaia izan dute mintzagai eta azken saioan “zer da feminismoa ?” galderari erantzuten aritu gara. Zenbait aditu feministak parte hartu dute gure eskolako gidaritzan. Gidari, parte-hartzaile… eskerrik asko guztioi! Zoragarria izan da guztiok elkarrekin feminismoan heztea.

151


gimendu feministak? Zer galtzen dut nik? Zertan eragiten dit niri? Galderen erantzunetan egon daiteke guztiaren gakoa. Zeure buruarekin kontutxo horiek askatzean, edo askatu nahi dituzunean, ziur gaude bidean elkartuko garela… ordura arte parean izango gaituzu.

ABORTUAREN LEGEA. GURE GORPUTZA GUREA DA!

Apirilak 5. Iruñea. Eskualdean autobusa bete genuen eta Iruñean Euskal Herriko mugimendu feministak deitu zuen manifestazio nazionalean parte hartu genuen.

Manifestazio nazionalaren aurretik, herriko pareta batean gure aldarria adierazteko auzolanean mural bat margotu genuen.

MARTXOAK 8. EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakume langilearen nazioarteko egunaren harira, aste guztiko egitaraua antolatu genuen Oiartzungo Emakume Feministen Asanbladarekin batera.

Eskola Feministarekin hasi genuen egitaraua. Martxoaren 8an, zuhaitzak apaintzen artilanekin ekimenarekin argitu zen herria. Jarraian, eskualdeko mugimendu feministak antolatu genuen manifestaziora joan ginen bandera moreak aireratuz, Emakume bazkariarekin jarraitu genuen eta antzerkia, kantuak, elkarrizketak, irriak, konplizitatea… konpartitu ondoren, haur eta familiek emakume egunarekin bat eginik elkartasun murala osatu zuten plazan. Murala bukatu bezala, kalejira feminista ospatu genuen Kaxianoren Alaben musikaz lagunduta. Biharamunean, amets morik egi bihurtzeko iraultza feminista! zioen kamiseta soinean jantzi eta Lilatoian ateratzeko elkarrekin entrenatzen

hilabete pasatxo aritu eta gero, elkarrekin izerditu genuen Donostiako kaleetan. Cosas de mujeres filmaren zineforuma ere izan genuen egitarauan eta baita antzerkia ere.

Bestalde, bi astean zehar, Oiartzungo emakume artisten erakusketaz gozatzeko aukera eduki genuen.

SARE FEMINISTAK

Gure amonek artilea elkarlotzen zuten gisara, sarea da antolatzeko dugun modu naturala, gurea. Sare feminista bat baino gehiagoren parte gara. Oiartzungo Emakume Feministen Asanbladako parte gara. Bertan elkartzen gara HELTA, Killirikupe, Antiju morik eta norbanako feministak. Bestalde, eskualdeko mugimendu feminista elkartzen den guneetan ere parte hartzen dugu. Eta harremana dugu Euskal Herriko Bilgune Feministarekin. Azpimarratu nahi dugu borroka feministari norberak bere ekarpena egiteko modu asko daudela eta guztiok osatzen dugula borroka feminista. Batzuk astero biltzen gara, beste batzuek kartelak egiten dituzte, Facebook elikatu, entrenamenduak prestatu, txosnako turnoak egin, kamisetetarako irudia egin, kuadrillako eztabaidetan ikuspegi feminista txertatu, norbere buruari desobedientzia deklaratu, egozten zaizkigun genero estereotipoak kolokan jarri edo/eta eraldatu, emakume eta gizon izateko infinitu modu daudela aldarrikatu…

Sarea da gure funtzionatzeko modua, sare feministak daramalako aurrera borroka feminista…

ELKARREKIN KOMUNIKATZEKO BIDEAK

Gure berri zuzena izateko bide bat baino gehiago dituzue: txoko feministan, plazan, ekimen feministetan, antijumorik.oiartzun@gmail.com, oiartzuarrak.org, antiju moriken Facebookeko horman, wassap taldean, Oiartzun Irratian…

herri eragileak

Zutik emakumeak Hautsi gure kateak Zutik, zutik, zutik…

152

Amaitu aurretik, abestu dezagun elkarrekin…

Asko poztu gaitu bidea zurekin konpartitzeak! Laster arte!!


Oiartzuarrak AZMARRIN Ez dugu gai finko bat, ezta gai horiek lantzeko molde jakin bat ere. Baina bi zutabe nagusik eusten diete gure helburuei: izaera ezkertiarrak eta independentziak. Alegia, ezkerreko Euskal Herri baterako pentsatuta daude antolatzen ditugun ekimenak. Baina bi zutabe horiek dogma gisa onartu beharrean, hain zuzen ere, ideia horietaz pentsatu nahi dugu, sarritan erabiltzen ditugun hitz potoloen azpian dauden ideiak atera, panfletoetatik argumentuak sortu. Nolabait, diskurtso ofizialetatik kanpora geratzen diren bestelako ikuspuntuak, bazterreko begiradak, ikusarazi. Hori horrela izanik, ekologia, feminismoa, buruaski izatea, sozialismoa, hizkuntza, banku etikoa, internazionalismoa... eta tankerako gaiak jorratu nahi ditugu. Horretarako, hitzaldiak ditugu baliabide nagusi, baina izan litezke liburu-aurkezpenak ere, bideo emanaldiak, solasaldiak, antzerkiak... Bideak bide, helburua azmarrin hastea dugu. Hausnarketa, baina, lehenengo pausoa baino ez da: ekintzak behar duen lehendabiziko urratsa. Izan ere, gure helbururik behinena errealitatea aldatzea da. Eta aldaketa horretarako bidean uste dugu oinarrizkoa dela errealitate hori ezagutzea, dituen gabeziez kontziente egitea eta aldaketarako proposamenak egiteko gai izatea. Pentsatu, sentitu, ekin; horiek dira irudikatzen dugun bidearen mugarriak. Hortaz, hausnarketa dugu abiapuntu; ekitea, jomuga. Orain arteko bidean zortzi hitzaldi eta azmargune bat antolatu ditugu guztira:

2013ko otsailaren 27an, Krisia: kasualitatea? Nola iritsi gara egungo egoerara? Nork eragin du? Kapitalismoaren bilakaerari errepasoa.. Hitzaldia Xabi Anzaren eskutik entzun genuen, Manu Robles Arangiz fundazioko kidearen eskutik. Hitzaldiaz gain La doctrina del shock dokumentalaren laburpena ere ikusi genuen. 2013ko martxoaren 20an, Hego Amerika, gure ipar? Eraso neoliberalaren aurrean, zer egin du Hego Amerikak? Norantz doa? Norantz goaz gu? Luismi Uharte izan genuen hizlari, EHUko Antropologiako irakaslea eta Hego Ameriketako gaietan aditua.

2013ko maiatzaren 8an, Euskal Estatua, alternatibaren orubea. Nork behar du Euskal Estatua? Neoliberalismoak badu bere sistema. Zein da gure norabidea? Jagoba Zuluetak, Ipar Hegoa fundazioko kideak, eman zigun Euskal Estatua liburu sortan bildu dituzten ideien berri.

herri eragileak

Azmarrin jarri genion izena gure taldeari: hausnarrean; gure helburua oiartzuarrak hausnarrean jartzea baita.

153


2013ko azaroaren 20an, Hizkuntza, kultura eta ama-lurra, jatorrizko komunitateen begiradatik. Garabideren laguntzarekin, jatorrizko komunitateetako hiru kide izan genituen: Tupac Amaru Amrango (Ekuador, Kitxua), Bonifacio Iturbe (Mexiko, Nahuat) eta Zenaida Isco (Kolonbia, Nasa). Amalurrarekiko duten loturaz hitz egin ziguten, eta ikusi genurn zer ikasia badugula.

2013ko abenduaren 4an, Zergatik inposatu nahi digute bandera espaĂąola? Boterea kontzientzien agintari. Estatuaren ideologia eta sinboloak gure udaletxeko balkoian. Unai Apaolaza, Filosofian lizentziatua, etorri zitzaigun hitzaldia ematera. Berarekin batera ikurrinaren aldeko herriko taldeko kide bat izan genuen herriko egoeraren berri ematen. 2014ko otsailaren 12an, Euskaraz eta euskaltasunaz gogoetak. Hizkuntzaren egoera eta norabidea: oraina eta geroa. Hizkuntza beste esparruekin elkarrekintzan. Jon Sarasua HUHEZIko irakasleak Hiztunpolisa liburuaren aurkezpen-hitzaldia egin zigun. 2014ko maiatzaren 6an, Zer egiten dute zure diruarekin? Zertarako erabiltzen dute? Nola? Seguru al dago zure dirua banketxeetan? Oskar Aranzabal ekonomialariaren eskutik hitzaldia izan genuen.

2014ko maiatzaren 27an, Zer egin dezakezu zure diruarekin? Sistema tradizionalaren aurrean, alternatibak. Banka Etikoa. Kooperatibak. FIAREko eta COOP57ko kide bana etorri zitzaizkigun hitzaldia ematera.

herri eragileak

2014ko ekainaren 17an, Proiektu herrikoiak Oiartzunen? Inguruko proiektuak ezagutu eta hausnartu. Moneta propioa, denbora bankuak... Azmargunea egin genuen proiektuetako kideek lagunduta, Oiartzunen antzeko proiekturen bat atera ote daitekeen pentsatzeko.

154

Oiartzuar guztiak animatu nahi ditugu gure hitzaldietan eta bestelako ekintzetan parte hartzera, eta aurrera begira interesgarriak iruditzen zaizkien ideiak gurekin konpartitzera. Hau duzue harremanetarako e-maila: azmarrin@gmail.com.


Gurea, gaixotasun psikikoa Aurtengoan aukera hau aprobetxatu nahi dugu ARRAZTALO ELKARTEKO kide batzuen iritziak hemen azaltzeko. Gaixotasun psikikoa gertutik bizi dugun pertsonen hitzok errealitatean eta eguneroko bizipenetan oinarrituak dira; hau da, Oiartzungo zenbaiten pasarteak jaso ditugu, seguru baikaude gai hori etxe askotan sartu dela: ezustean, jende gazteen bizian lehenengo aldiz; eguneko zentroetara joaten diren horiengan; gaixotasuna bizi osoan jasaten duten gaixo kronikoengan, psikiatrikoan ingresatuak egon direnengan edo han bizi diren oiartzuarrenengan.

(Pasaiako mahai-inguru batean parte hartzeko gonbita jaso genuen). Arraztaloko taldekide baten hitzak hauetxek izan ziren:

“Emakumez betetako mundua: gizonezkoei erreleboa eman nahi diegun mundua! Oiartzunen, gaixotasun psikikoen inguruan egiten ari garen proiektu bat adierazi nahi dizuet. Gaixotasun psikikoa, buruko gaitza. Pentsatu ezin duten pertsonen gaixotasuna, burua preso dutenen gaixotasuna. 25 urtez, bizi erdia, buruko gaitza duten senideak zaintzen. Baina edozein emakume izan ninteke, munduko edozein partetako emakumea. Gaixotasun unibertsala da. Normalean, emakumeak: amak, alabak, ahizpa edo arrebak, izebak, ilobak, lehengusinak, koinatak eramaten dugu gaia. Arraztalo Elkartea sortu dugu Oiartzunen. Batek izena eman zion: Arraztalo; beste batek logoa diseinatu zuen; beste batek estatutuak egin... Baina gaixo psikikoen senideen sarean zintzilikatu genuen gure sufrimendua, zure sufrimendua, zure lagunaren sufrimendua. Kartzela, gaixo psikikoen kartzela, labirinto magiko bat bihurtu nahi dugu, leiho txikiak irekitzen hasi gara.

Oiartzungo gaixo psikiko batzuek baratzeetan lan egiten dute bertako produktu ekologikoak landuz, eta astelehenero, Oiartzungo plazan produktua banatzen dute. Orain, traktore bat erosi behar dugu, 6.000 euroko traktorea. Ez naiz dirua eskatzera etorri, ezta propaganda egitera ere. Esan nahi dizuet, alegia, gaixo psikikoen kartzela hori, labirinto bihurtzea, laberinto magiko bihurtzea, ametsa izan dela eta egia bihurtzen ari dela. Ate askotako kartzela, giltzarik gabeko ateak, askotan jo behar diren ateak. Eta zenbaitetan, herriko laguntzari esker, jende xume, apal, auzokide edo bizilagunak eskaini digunari esker, aurrera ateratzen ari garen elkartea. Kartzela hori iluna, estigmatizatua. Hasi gara horko leiho txikiak irekitzen, eta ortzadarraren kolorearekin, ikusten hasiak gara gure kartzela. Kolore gutxi, baina biziak, eta zuen laguntza behar dugu. Talderik gabe ezin dugu iraun. Bakarrik, bakartasunean bizi izan dudan sufrimendua beste kolore batez ikusten dut, herriko jendeak lagunduta. Batzuek baratzeak eman, besteek kartelak egin, bestea epailearengana joan. Azkenean, bakardadetik taldera pasatzeak ortzadarra bistaratzen lagundu dit. Eskerrak eman nahi ditut, aukera hau eman izan didazuelako, jendaurrean azaltzeko gure proiektua.� Hitzaldia ikusteko: www.arraztaloelkartea. wordpress.com/prentsa

herri eragileak

Gaixotasun psikikoari buruzko hausnarketa

155


Gaixo psikikoen, familien eta oiartzuarren iritzia: Buruko gaixotasunak aldaketa izugarria dakar bizitzan:

• Putakeria bat da, bizitza erabat aldatzen zaizu. Ez dakizu zer gertatzen zaizun eta beldur zara. • Burbuila batean sartzen zara eta ez duzu atera nahi. Ez dugu irteerarik ikusten. Familiaren laguntza beharrezkoa da, bestela galdu egiten zara. Tratamendua ere oso garrantzitsua da.

• Nik edozein gaixotasun bezalakoa dela pentsatzen dut. Batzuk diabetikoak dira, beste batzuek kolesterola dute eta nik beste gaixotasun bat dut. Botikak hartu eta gaixotasun arrunt bat bezala bizitzen dut. • Kanpotik osasuntsu nagoela dirudi, normala dirudit, baina nire mina barrukoa da.

Gaixotasunaren ondorioz, gaixotasuna dutenek pentsatzen dute errefusatuak izango direla eta babesteko itxi egiten dira. Ez dira besteez fio:

Arraztalo Elkartearen lanaren alderdi onuragarria:

• Arraztalok poztasuna eman dit, ateak ireki dizkit eta bizitza aldatu zait. • Urte eta erdi daramat lanean eta nire bizitza erabat aldatu da. Irribarre batekin jaikitzen naiz lanera noala pentsatuz.

• Gaixotasunaren hasieran, harremanei beldur nien, ez nuen inorekin hitz egin nahi eta ez nintzen etxetik ateratzen. Orain, lanari esker, harreman gehiago ditut jendaurreko lana egiten dudalako, baina lanetik atera ondoren neure burua itxi egiten dut. Nire eremu propioan lasaiago nago. Eta bien bitartean, guk auzolanean jarraitzen dugu, kontsumo taldearen bitartez gaixoen lana sozializatuz. Beren lekua aurkitzen doaz, proiektu txiki eta xume bati esker.

• Beraiek ni errefusatu baino lehen, nik errefusatuko ditut. Horrela pentsatzen du nire semeak. Horregatik ez du jendearekin hitz egiten, errefusatua izango delakoan. • Beti defendatzeko joera dute, mehatxatuak sentitzen direlako. Gaizki ez sentitzeko duten mekanismoa da.

Gizartean pertsona hauei beldurra zaie eta zoroak direla pentsatzen dugu: • Jendea gutaz beldur da, ez dute gaixotasuna ulertzen eta baztertu egiten gaituzte.

Kanpainako sarien banaketa.

• Telebista eta irratia moduko komunikabideek ez dute laguntzen. Eskizofrenia indarkeriarekin lotzen da.

• Lehen ez zen gaixotasuna ezagutzen, orain arruntagoa da, familia guztietan dagoelako ezagunen bat sufritzen duena. Dena den, ez da asko hitz egiten.

herri eragileak

Barazki bilketa, auzolanean.

156

Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkartea Posta helbidea: 17. posta kutxa - 20180 Oiartzun

Egoitza soziala: Martintxo Kalea 3, Altzibar auzoa - 20180 Oiartzun

& 634 254 670 / arraztaloelkartea.wordpress.com / arraztalo@gmail.com / @arraztalo


“Amonak gara eta euskara ikasi nahi dugu”

• Ni dendan saiatzen naiz euskaraz hitz egiten. • Nik ilobarekin hitz egiten dut euskaraz.

• Animo amona-aitonak eta etorri euskaltegira!

• Beno, hau esan nahi diegu den-denei: pazientzia eta aurrera!”.

EUSKARA

• “Nahiz eta nire gurasoek euskara bazekiten, niri ez zidaten erakutsi. Horregatik, 18 urterekin hasi nintzen ikasten eta gaur egun jarraitzen dut. Maite dut kalean entzutea. Guztiok

jarri behar izango genuke gure hondar txiki bat, gure hizkuntza, euskara, gure altxorra da.

• Euskara niretzat jana, elikagaia da, lurra sustraientzat den bezala, ni sakonago eta sustraituago izateko Euskal Herrian”.

80 urtetik gorakoak ere hasi dira “klasea” ematen: Oihelekutik Bianditzera eta handik Hirumutara joan-etorria bere laguntzaile eta medikuarekin. Eguraldi ederrak eta eguzki eztiak zoriondu zituzten. Aurten, udan, “listoia” jaitsi eta 70 urtekoekin bat egin nahi dute.

Animo denak! Etxean bertan baditugu mendi tontor, txoko eta bazter zoragarriak… ezagutu eta maitatzeko! Ez hadi txoro ergela izan: bizi, ezagutu eta jakin!

herri eragileak

• “Amonak gara eta EUSKARA ikasten ari gara. Astero bi egunez gustura etortzen gara euskaltegira.

157


• Ni Galiziakoa naiz eta bi poema hauek eskaintzen dizkizuek:

“CANTO DE AGRADECEMENTO AO POBO VASCO” Xose Estevez Itzulpena: Koldo Izagirre

“Berdezko xarma ibar harroetan burdinak ingudean jauzi ardi-larre, pago inausi, aienerik ez haize-erroetan.

“Turgentes vales, verdor de luxuria, rítmico fragor de mestos tochos, prados de ovellas, ladeiras de mochos sin queixas lastimeiras de penuria.

Inor izateko asmo ondratuan, gau luze, haritz, harri lakar, zure izateak ohorea dakar oroimenaren ontza goratuan.

Dura loite pola propia identidade longa noite, carballo, dura pedra, na memoria gaveadora hedra admiración suscitou a túa persoalidade.

Euskalegoak du egiten aldarri lau haizetan, anaitasun bandera: Jatorriak ez dira mugarri.

Os galego-euskadianos en proclamas, bandeiras de irmandade, chamas ó vento, a pesares de apelidos e soflamas.

Eta maitasun hau ukaraztera inor ez dadila gure artean jarri. Esker onez gatoz gizalegera”.

Separarnos do amor é van intento, o agradecemento non é o xogo das damas, senón un nobre e humano sentimento”.

“HABANARA”

herri eragileak

Rosalia de Castro

158

“Hau badoa eta hura ere badoa eta guztiak, guztiak doaz: Galizia, gelditzen zara gizon gaberik diezazukenik lan egin

“Este vaise i aquel vaise, E todos, todos se van: Galicia, sin homes quedas que te poidan traballar.

Badauzkazu, aldiz, umezurtzak eta bakardade okuntzak, eta seme-alaba gabeko amak eta guraso gabeko seme-alabak

Tes, en cambio, orfos e orfas e campos de soledad; e nais que no teñen fillos e fillos que no tén país.

Eta bihotzak dauzkazu egonez luze hilkorrak sufritzen dituztenaz: Hil eta bizien alarguntsak Zeinak ez ditu inork kontsolatuko”.

E tés corazós que sufren Longas ausencias mortás: Viuvas de vivos e mortos Que niguén consolara”.


• Ni Mexikokoa naiz eta bertso hauek ekarri dizkizuet. Eutsi EUSKARARI eta ikasi pixka bat NAUATL: Miguel León-Portilla (Itzulpena: Luis)

“Hizkuntza bat hiltzen denean gauza jainkotiarrak, izarrak, eguzkia eta ilargia; gauza gizatiarrak, pentsatzea eta sentitzea, ez dira jada islatzen ispilu horretan.

“Ihcuac thahtolli ye miqui mochi in teoyoti, cicitlaltin, Tonatiuh ihuan metztli; mocha in tlakayoti, neyolnonotzaliztli ihuan huelicamatiliztli, ayocmo neci inon tezcanan.

Hizkuntza bat hiltzen denean munduan den guztia, itsasoak eta ibaiak, animaleak eta landareak, ez dira pentsatzen ezta azaltzen ere gehiago existitzen ez diren aztarna eta hotsen bidez.

Ihcuac thahtolli ye miqui, motxi tlamantli in cemanahiuac, tyeoatl, atoyatl, yolcame, cuauhtin ihuan xihuitl ayocmo nemililoh, ayocmo tenejualoh, tlachiatiztica ihuan caquiliztica ayocmo nemih.

Hizkuntza bat hiltzen denean bere maitasun hitzak samin eta jaidura doinuera, abesti zaharrak agian, kontaketak, mintzaldiak, otoitzak, izan ziren bezala inork ez du errepikatzea lortuko. Hizkuntza bat hiltzen denean, asko jada hil dira eta asko hil daitezke. Sekulako apurtutako ispiluak, betirako isilarazitako ahotsen itzalak: gizateria txirotzen da.

Ihcuac tahtolli ye miqui cemihcac motzacuah nohuian altepepan in tlanexillotl, in quixohuayan, in ye tlamahuzolo occetica Ion moci mani ihuan yoli in tlalticpac. Ihcuacthahtolli ye miqui itlazohticatlahtol, imehualizeltemiliztli ihuan tetlazotlaliztli ahzo huehueh cuicatl, ahnozo tlahtolli, tlatlauhtiliztli, amaca, in yuh ocatcah, Hueliz occepa quintenquixtiz. Ihcuac tlahtolli ye miqui, occequintin ye omiqueh Ihuan miec huel miquizqueh. Tezcatl maniz puztecqui, netzatililiztli icehuallo cemihcac necahuoloh: Totlacayo motolinia.

herri eragileak

Hizkuntza bat hiltzen denean orduan ixten zaie munduko herri guztiei leiho bat, ate bat, lurrean izakia eta bizitza den denari gisa ezberdin batean azaltze bat.

159


SENDABELARRAk – 14 Maiatzak 3: Aurkezpenak eta norberaren helburu zehatzak. Ikastaroaren edukia eta azalpenak: material banaketa. ARRASKU eta PORTUBERRIKO amonekin ukendua eta irakaspenak. Maiatzak 10: Ama gazte batekin sendabelarrak bildu, ezagutu eta landu. Maiatzak 17: Galizako lagun beteranoarekin UXUALA egin senda-belarrekin. Nola kontserbatu urriak direnean.

Nola hartu behar den? Iturriko urez, esan bezala (eskukada mihura litro uretan, bezperatik BERATZEN JARRITA. Udaberri edo udazkenean egunero litroa, hiru astez, eta gaitza larria bada, bikoiztu denbora eta zenbatekoa. Ohartarazi, BETI, MIHURA GAZTEA JASO behar dela, PIKOR edo FRUITURIK GABEA, fruitu-biska hori barnerako kaltegarria delako, jakina. Ongi egin eta on egin!!

Maiatzak 24: Emakume gazte baten eskutik, AMALUR-elikagaia, naturak eskaintzen diguna ezagutu. Garaiko eta garbia bildu, argitu burua. Elikagai askatasuna eta bizia. Maiatzak 31: Astigarragako adiskidearekin: amaren ukendua eta sendabelarren jakituria.

ekainak 3: Bakoitzaren lana Oiartzungo KONTSEJUPEan HERRI AZOKArekin batera; goizeko hamarretatik ordu bata arte.

Hau izan zen aurtengoa: Trinkoa eta goxoa… bizia. Eskerrik asko irakasle eta lagunei !!! Eta Oiartzungo jaietan nola ez aipa osasunerako behar.beharrezkoa dugun MIHURA!

Sagar, haritz, elorri zuri, muxika, pinu, makal, gaztain, arkazia edo pago, hurritza edo delakoa dela mihuraduna bazen, hari begira ziren herriko jakintsuak aspaldiko ohituretan: Landarea, berri, xahar, gazte, ustel… eta UDABERRI ala UDAZKENean han ziren goiti bere zilar edo urrezko aiztoz MIHURA BERRI eta FRESKOA jasotzeko. Gu ere herri kultura berreskuratzen ari gara gure amonekin eta hauxe da landare harrigarri honi buruz jaso duguna:

herri eragileak

Bihotza eta metabolismoa egokitzen dituela: odol arteria nagusiak garbitu eta metabolismo organoak onera ekartzen ditu (area, esaterako, eta diabetesa garbitzen edo arteriosklerosia eta zirkulazio ez onak hobetzen ditu). Hormonak eta tentsio arazoak erregulatzen ditu, beraz, bihotzekoak, zenbait buruko min, bertigo, belarri orroak, ikusmen arazoak garbitzen ditu.

160

Zer esanik ez emakumearen ernal edo hileroko makal-zakar, umetoki arazoak, erditze ondoko hemorragiak, urdintze garaiko takikardia, itolarri eta gorabeherak. Antzu geratzea ere konpon daiteke mihura zukutik 25 tanta goizez eta inularrez hartuta, iturriko ura lagun.

intxixu herri kultur lantaldea “Maurixiren sotoa” euskaltegia

652 732 431 · Oiartzun –Euskal Herria–


Helduen tailerrak 1995. urtean hasi ginen zenbait emakume oiartzuar biltzen, hainbat kezkaren inguruan. Oiartzunen emakumeek zituzten eta dituzten beharrak aztertu ondoren, ateratako ondorio nagusietako bat izan zen gure herrian ekintzak antolatzen zirela emakumeengan pentsatua eta emakumeentzat. Hala ere, ekintza horiek oso modu sakabanatuan egiten ziren, eta inongo maiztasun finkorik gabe. Gainera, ekimen jakin eta berezien bila kanpora joan behar izaten zuten emakumeek: tailerrak, ikastaroak...

Egoera hori kontuan izanik, proiektu zehatz bati ekitea erabaki genuen eztabaida haietan bildutakoek. Proiektuaren helburua Oiartzungo emakumeen garapen sozial eta pertsonala bultzatzea zen. Proiektua landu, garatu eta 1996ko otsailean martxan jarri zen, orduan hasi baitziren lehen aldiz gaur hain ezagunak diren Helduen Tailerrak. Hasiera-hasieratatik bereziki emakumeei zuzendutako ikastaro eta tailerrak izan badira ere, ez dira sekula gizonen parte-hartzeari itxita egon, eta horren froga da urtez urte gehiago direla ikastaroetan izena ematen duten adin guztietako gizonezkoak.

Lehen ikasturte erdi hartan izandako arrakastak aurrera egiteko animoa eman zigun talde eragileko emakumeei. 1997an antolatutako tailerrek ikasturte osoa hartu zuten jada. Geroztik lanean jarraitzen dugu tailerrak antolatzen. Gaur egun 23 tailer ditugu martxan: Ariketa mentala, Bertsolaritza, Ehoziria (bolilloak), Egur-taila, Zaharberritzea, Eskulanak, Euskal dantzak, Gimnasia, Gitarra, Informatika, Joste lanak, Luzaketak, Margolaritza, Masajea, Ohiakilan-Patchwork, Pilates, Sabel dantza, Sukaldaritza, Yoga, Tai-chi-Chi-kung, Makillajea, Sukaldaritza Energetikoa, Argazkilaritzaren Oinarrizko nozioa... Tailerrez gain, bestelako ekintzak ere antolatzen ditugu (Xanistebanetako erakusketa, Muxikuak, Urte zaharretako koplak...).

Hau guztia jendearen harrera onari eta parte-hartzeari esker lortu bada ere, ezinezkoa izango litzateke proiektu hau eta beste hainbat aurrera eramatea Oiartzungo Udalak orain arte eman digun laguntzarik gabe. Beraz, milesker denoi.

| HELTA

herri eragileak

Gainera, beste emakume taldeekin ere antolatzen ditugu ekintzak (martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko ekitaldiak, adibidez.)

161


Irrien Lagunak Oiartzunen Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian umeentzako proiektu hezitzaile herritar eta parte-hartzailea Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak parte dituen Irrien Lagunak egitasmoa herri mailan txertatzeko ekimena da Irrien Lagunak Oarsoaldean izeneko hau.

Umeentzako proiektu hezitzaile euskaldun herritar eta parte-hartzailea izateko xedea duen ekimena da. Umeak ditu protagonista eta umeei zuzendua dago, baina ez da hala ere mugatua, gazte eta heldu, guraso, irakasle, umeen aisia talde, gazte mugimendu, herri ekimen, kultur, euskara, heziketa, kirol, natur talde, herriko eragile, herriko udal eta erakunde, eskolak, ikastolak eta beste inplikatu nahi dituen egitasmoa da.

Zertarako? Umeentzako egitarau hezitzaile jarraikor bat osatzeko, eta horrekin batera herrigintza sarea indartu, euskal komunitatea trinkotu, kultura sustatu, parte-hartze ereduak sozializatu eta praktikan jarri, eta herria biziberritzeko. Lau oinarri ditu egitasmoak: • herrigintza

• euskara eta kulturaren biziberritzea • umeen aisialdia

herri eragileak

• gobernatza modu berriak, parte hartzea eta berdintasuna

162

Oiartzunen lehen bilera 2011ko azaroan egin bagenuen ere, lehen bilera irekia 2012ko otsailaren 23an izan zen. Batzar Aretoan elkartu ginen Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimena aurkezteko, eta Joxemari Agirretxe Porrotxek egitasmoaren ideia nondik datorren eta nola gauzatu zitekeen azaldu zuen. Sorguneak ikertegiko Lorea Agirre eta Iñaki Urruzolak herrigintza, kulturgintza, euskara, gobernantza modu berriak eta parte-hartzea eta Irrien Lagunak Oarsoaldean proposamena nola uztartzen diren azaldu zuten.


Ezaugarri bereziak dituen ekimena

Bi ekimen zehatz proposatu ziren: bat, udazkenean Oarsoaldean jai bat egitea (2012ko abenduaren 2an Oiartzungo Elorsoro kiroldegian egin zena), eta bi, ondoren herri bakoitzean ikasturte oso bat iraungo zuen aisia egitaraua martxa jartzea.

Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak herritarrak eta antolatzen dituen herri batzarrak ditu oinarri nagusi. Hori da lanleku eta erabakigune. Horien laguntzaile dira Irrien Lagunak Kluba eta Sorguneak ikertegia.

Herri batzar horiek erabat irekiak dira, eta bertan hausnartu, eztabaidatu, adostu eta diseinatu da ikasturtean zehar herri bakoitzean abian jarri den umeentzako aisia hezitzaile eta parte-hartzailearen egitasmoa.

2012ko urrian Irrien Lagunak Oiartzunen lantaldeak, ABENTURA berri batean parte hartzeko proposamena egin zien herriko haur eta gaztetxoei. Gainera, txikienek amona JoxefiĂąa eta Pirritxen bisita izan zuten, zer asmo zen kontatzera joan baitziren herriko bi ikastetxetara. Ia 150 haurrek eman zuten izena eta haien gurasoen baimenak jaso ziren idatziz. Gure aurreikuspenak ederki gainditu ziren.

Jolasen bidez, dantzatu eta kantatuz, eskalatuz‌ herria nola ikusten duten adierazi ziguten. Zer-nolako beharrak dituzten, zer arazo ikusten dituzten, zer nahiko luketen, zer gustatzen zaien‌ eta denon artean zer egin daitekeen aztertu eta proposatu zuten, hiru larunbatetan antolatutako parte-hartze saioetan. Hori guztia, euskaraz, euskaratik eta euskararentzat. Bereziki, ongi pasatuz. Abenduaren 2an egindako jaialdi ederrean, Elorsoro kiroldegian, eskualdeko 4 herrietako haur eta gaztetxoek beren proposamenak aurkeztu zituzten ehunka pertsonaren aurrean.

Bidegorriko komunetako murala

Haur eta gaztetxoekin 2012ko azaroan egindako 3 saioetan argi geratu zen, beren ikuspegitik, garrantzitsua zela HERRIKO PARETAK APAINTZEA. Batzuek graffitiak proposatu zituz-

herri eragileak

2012ko martxoaren 24an Oarsoaldeko Topaketa eta Jakintza Trukerako jardunaldira 90 bat heldu eta 50 bat ume bildu ziren. Jendearen erantzunak, bai kopuruan eta baita bertan jaso zen ekarpenaren handian, hurrengo urratsa egiteko baldintza egokiak jarri zituen. Lau zutaberen gainean egin zuten lan: aisia hezitzailea zen den aztertu zen, euskararen zentralitatea nola bermatu hausnartu, parte-hartze prozesuaren nolakotasuna ikusi ta auzolanaren beharra berretsi zen. Jendearen ekarpen, iritzi eta proposamenak asko eta ugariak izan ziren eta errotik aberastu zuten ekimena.

163


ten, beste batzuek pareta arrosak nahiko lituzkete, beste talde batean paretak apaintzea proposatu zuten, orokorrean. 2012-2013ko Gabonetan hainbat ekintza egin ondoren (zinema euskaraz, Txondorrera arratsalde pasa‌), horretan aritu ginen 2013ko udaberrian zehar. Oreretako HORMACHIC egitasmoa ezagutzera joan ginen, hainbat teknika ikasteko tailerra egin genuen, alkatearekin bilera egin genuen pareta margotzeko baimena eskatzeko‌ eta prozesu honen emaitza izan zen Bidegorriko komunetako paretetan mural eder bat egitea eta egun zoragarri bat pasatzea.

Abaraxka Ludoteka eta Irrien Lagunak Oiartzunen

Ludotekan, IRRIBATUKADA prestatzen.

Ludotekaren egitekoa aisia bera modu berritzailean antolatzea da, baina herrigintzaren bokazioa bere bihotzean txertatua duenez, aisia eskaintza horretan, eta betiere metodologia parte -artzailea erabiliz, umeek proposatu, adostu eta onartutako herrigintzarako egitasmoak herrira irekitzeko aukera bikaina da Oiartzungo Irrien Lagunak ekimenarekin bat egitea. Irrien Lagunak Oiartzunen egitasmoak oinarrian duenari jarraikiz, herriko eragile, ekimen, talde, udal eta beste guztiei irekia izango da aukeratutako egitasmo herrikoi hori hobetzea eta gauzatzea, alegia auzolana bultzatzea.

Irrien Lagunak Oiartzunen lantaldea indartzea

Oiartzungo Irrien Lagunak taldea aberastu eta zabaltzeko, herriko gurasoei bertan parte hartzeko gonbita egin nahi diegu. Gure asmoa Ludotekarekin elkarlanean aritzea da, bereziki urteko plangintza osatzeko gure iritziak emanez eta hainbat ekintzatan gure ekarpena eginez.

herri eragileak

Oiartzungo Udalak IRRIZALE saria jaso du 2014an IRRIA aldizkaria sustatzeko egindako lanarengatik.

164

Guztiok dugu zerbait eskaintzeko: arotzak lagunduko digu haurrek proposatutako egiturak osatzen, lorezainak erakutsiko digu gure herriko landaredia zein aberatsa den, erizainak osasuntsu bizitzen‌

| Irrien Lagunak Oiartzunen lantaldea


Harribeltza elkartea

XX urte bidea eginez Eskerrak, bihotz-bihotzez, elkartera inguratu zeraten guztiei, gure laguntza jaso eta laguntza eskaini diguzuen guztiei, Isasti Etxadiako gure auzokidei eta, era berean, oiartzuar guztioi.

Eta, nola ez, gure instituzioei: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta, bereziki, Oiartzungo Udalari, beren laguntza eta babesik gabe ezin izango baikenuen aurrera egin gure proiektua gauzatuz. Mila esker guztioi.

1994-2014 hogei urte hauetan gauza asko gertatu zaizkigu bai elkartean baita GIB-HIESA arazoaren inguruan ere.

Oiartzungo Udalaren laguntzarekin hasi ginen lanean lagun talde bat, Don Julio zenaren etxe hartan, GIB-HIESari erantzun bat emateko intentzioarekin. Gogoratzekoak ditugu garai haiek. Sufrimentu handia, osasun eza, hildakoak gure artean, arazo gogorra gizartean. 1997 urtea izan genuen aldaketa urtea. Lehenengo aldiz medikazio berri batzuk sortu baitziren. Ordurako, elkartea Isasti Etxadian zegoen eta bertan jarraitzen dugu. Ordu arte GIB-HIESAREKIN bizi ziren pertsonak hil egiten ginen eta, ordutik hona, bide handi bat egin ondoren, esan dezakegu, gaixotasun kroniko bat izatera iritsi garela.

Bai hasieran eta bai orain, tamalez, jende asko dago gure lagun-

tzaren beharrean. GIBDUN berriek egoera zailak bizitzen dituzte, eta laguntza horretan jardun nahi dugu ilusio handiz.

Bestalde, beti gizarte lanean eta prebentzioan ibiliak gara.

Gizartea hobetzea denon artean egin behar dugun zerbait denez, gu saiatzen gara gure aportazio xumeak egiten.

Berrikuntzak ere baditugu gurean: C-hepatitisa arazo handi bat dela eta gure lurraldean laguntza talderik ez dagoenez, elkartean arazo honen aurrean erantzun bat ematen eta laguntza bideratzen hasiak gara.

Web orialde berri bat landu eta sortu dugu denon zerbitzura: www.harribeltza.org

Facebooken ere badugu gure tartea: Harribeltza Hiesaren aurkako Elkartea. XX urtebetetzeko ekitaldiak bere garaian jakinaraziko ditugu. Hiesak oraindik hiltzen du eta guztion arazoa da. Agurtzen zaituztegu .

Harribeltzaren izenean

Joseba Errekalde Harribeltzako presidentea

herri eragileak

Harribeltza Elkarteak hogei urte beteko ditu aurten eta lehen desioa eskerrak ematekoa izan nahi du .

165


200 oiartzuar baino gehiago, erabakitze eskubidearen alde.

Gure esku dago Erabakitze eskubideari hauspoa emanez

herri eragileak

Duela urtebete baino gehiago aurkeztu zen Irungo Ficoban Gure Esku Dago herri ekimena. Hiru oinarri aurkeztu zituen: “Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea daukagu eta etorkizuna herri honetako herritarron esku dagoâ€?, eta helburu nagusi gisa Erabakitze Eskubidea erdiestea jarri zuen. Azkenik, Euskal Herriari erronka izugarria bota zion Gure Esku Dago, hots 2014ko ekainaren 8an Durango eta IruĂąea lotuko zituen giza katea osatzeko asmoa zegoela aldarrikatu zuen.

166

Gure Esku Dagok momentuan zuen indarra ikusita, ez zen apustu txikia. Goierrin Nazioen Mundutik eratortzen zen talde bakarra zegoen eta Euskal Herri osoan ez zegoen inolako talde egituraturik. Egun hartan batzordeak osatzen joateko deialdia egin zuten Ficobatik.

Oiartzuar talde batek deiadar hori entzun eta erabakitze eskubidearen inguruan hausnartzen hastea erabaki genuen. Bagenekien herri honek bizi duen gatazka luzearen muin-muinean erabakitze eskubidearen ukazioa dagoela, baina printzipio horren urraketa ez genuen herri baten aurkako eraso soil bat bezala ikusten, printzipio urraketa hori demokraziaren aurkako eraso bat zela ere iruditzen zitzaigun. Izan ere, zer da demokratikoagoa herritarrei bere etorkizuna erabakitzeko hitza ematea baino? Lehenengo hausnarketa horietan argi ikusi genuen, herri ekimen hau aurrera atera nahi bagenuen, ekimenak berak ezaugarri berezi batzuk behar zituela. Gure Esku Dagok askotarikoa izan behar zuen eta ezberdinen arteko adostasuna


zein elkarlana sustatu behar zuen. Hau ezinbesteko lana zen; herri zatitua da Euskal Herria eta argi geneukan gure arteko ezinikusiak pixkanaka leuntzen hasi behar genuela. Mugimenduari jarri nahi genion beste ezaugarri bat batzarretan funtzionatzearena zen. Batzar horiek ez zuten informatiboak izan behar, batzarrek erabakitzaileak izan behar zuten. Gairik garrantzitsuenak bertan erabaki behar ziren, bestela mugimendua aurrera eramatea ezinezkoa izango zela ikusten genuen.

Oiartzungo Gure Esku Dago abenduaren 26an, Xanisteban egunean, aurkeztu zen publikoki Udaleko Batzar Aretoan egin genuen ekitaldi xume batean, eta ekitaldian batzar irekirako lehen oinarriak jarri genituen. Gauzak horrela, 2014ko urteari ilusioz ekin genion, aurrean genuen erronka ez baitzen makala.

Otsailaren 8an jarri zuen lehen mugarria Oiartzungo Gure Esku Dagok. Egun hartan, hainbat sektore eta ideologiatako 200 oiartzuar baino gehiago bildu ginen Madalensoro pilotalekuan erabakitze eskubidea aldarrikatzen eta ekainaren 8ko ekimenari sostengua ematen. Egun oso berezia izan zen, zifraz haratago, argazkiak utzi zituen sentsazioak oso positiboak izan baitziren. Lehenengo aldiz nabaritu zen herrian ekimen hau serioa zela eta hainbat sektore batzeko gai zela.

Ekainaren 8ko giza katean Oiartzuni 88. kilometroa egokitu zitzaion. 1.132 oiartzuar elkartu ginen bertan.

Azken mugarria maiatzaren 7tik 10era antolatu genuen Erabakitze Eskubidearen aldeko astea izan zen. Ekimen ugari antolatu genituen: mozioa, mahai-ingurua (Anjel Oiarbide, Txuxi Ariznabarreta, Manu Gomez, Martxelo Otamendi eta Jon Mikel Fernandez izan genituen Oiartzunen),

Maiatzaren 10ean, hainbat ekimenen artean, oiartzuarrek giza katea osatu zuten.

herri eragileak

Bigarren mugarria apirilaren 13an jarri genuen. Egun hartan, 1975etik hona Udalean egon diren alderdi eta koalizio guztien 50 hautetsi (Ezker Abertzalea, EAJ, Hamaikabat, EA, Aralar, Ezker Anitza, PSOE eta EH Bildu) elkartu ziren Gure Esku Dagori eta erabakitze eskubideari sostengua emateko. Argazki benetan historikoa izan zen, gizartea horrelako zerbait eskatzen ari zen. Bide horretan jarraitzeko lehen harria besterik ez izatea espero du Gure Esku Dagok.

167


Alderdi eta koalizio guztietako ordezkariek ateratako argazki historikoa.

mintzodromoa, flashmoba, Emarriren giza-proba, giza katea, traktoreekin kalejira‌

herri eragileak

Baina bi ekimen besteen gainetik nabarmendu ziren. Alde batetik, ekitaldia: hainbat sektoretako oiartzuarrak oholtza gainean izan ziren erabakitze eskubidearen inguruko irakurketak egiten eta herriko hainbat abeslarik eta musikarik Har dezagun bidea Gure Esku Dagoren abestia kantatu zuten. Bestetik, Banyeras del Penedes eta L’Arboc-etik 40 katalan etorri ziren eta hango ohiturak erakutsi zizkiguten. Banyereseko Drac de Foc-ek festari amaiera ezin hobea eman zion. Hala ere, eguneko ezaugarri nagusia ilusioa izan zen.

168

Lanak eginak zeuden eta jarritako hazien fruituak jasotzea besterik ez zen falta. Azkeneko egunetan izen-ematea ia etengabekoa izan zen, plazan termometro bat jarria geneukan giza katerako atxikimenduak neurtzeko eta txiki geratu zen. Aurreikuspen guztiak gainditu ziren, eta nola, gainera!

Ekainaren 8ko eguna izugarria eta historikoa izan zen. Gure Esku Dago-ren aurreikuspen guztiak gainditu egin baitziren, bai nazio mailan bai herri mailan. Nazio mailari dagokionez, 150.000 lagun egon ginen eskutik lotuta IruĂąe-

tik Durangora zihoan 123 kilometroko giza katean. Oiartzuni 88. kilometroa betetzea egokitu zitzaigun eta 1.132 pertsona egon ziren kilometroa osatzen. 88. kilometroaz gain, 87 eta 89. kilometroetan ere oiartzuarrak egon ziren, beraz, 1.500 oiartzuar baino gehiago joan ginen giza katera. DENON LANARI ESKER, IZUGARRIA EGIN GENUEN!!! ZORIONAK ETA MILESKER!!!

Azkenik, egindako lanaren balantze labur bat egin nahiko genuke. Hasteko, batzarrak berak oso positiboak izan dira, jarri genizkien helburuak bete genituen, batzar erabakitzaileak eta parte-hartzaileak izan baitira. Bigarrenik, egin ditugun ekimenak nahiko arrakastatsuak izan direla esan genezake. Eta, azkenik, jendearen erantzuna bikaina izan da. Hilabete hauetan zehar oiartzuar ugariren babesa eta laguntza izan dugu eta hori asko nabaritzen da. Fase bati amaiera eman diogu eta beste fase berri bat hastekotan gara, oraindik ibilbidea ez dakigun arren, euskal herritarron atxikimendu pertsonalak metatzen jarraituz erabakitze eskubidea erdiestea izango da helburu nagusia. HAU EZ DA AMAIERA, HASIERA BAIZIK! ZORIONAK ETA ANIMO!


Irakaskuntza

<

<

<

<


Proiektu ekintzaileak lehen hezkuntzan: ikasle aktiboa helburu Haurtzaro Ikastolan maila bakoitzean lantzen den unitate didaktiko bakoitza ikasleentzat abentura motibatzailea bihurtzen da Lehen Hezkuntzan TXANELA proiektuari esker; hainbat materialen desberdinen bidez (ikasleen liburua, liburu digitala, Ikasys, txoko zuria‌) Lehen Hezkuntzako curriculuma era globalizatuan lantzen dugu, ikuspegi eraikitzailearekin, taldean, eta gurasoen parte-hartzea ere bideratuz. Modu horretan, ikasleen etengabeko motibazioa mantentzen dugu, ikaskuntza esanguratsua bultzatuz. Ikasleak aktiboak eta ekintzaile izatea da gure helburua.

Hori guztia ikasten genuen bitartean, esperientziek pisu handia izan zuten unitatean zehar (gelan sortutako laborategian eta ikastolako sukaldean egin genituen): uraren egoera aldaketak, uraren disolbagarritasuna, uraren arazketa‌ Azken honen harira, irteera egin genuen Penadegira, ur deposituaren bisitarekin osatu genuena.

EUSKARA:

Adibide gisa, LH 4an URAren unitate didaktikoa aurten nola landu dugun aurkeztuko dugu jarraian, irakasgai bakoitzean zer eta nola lantzen dugun, itsasontziaren proiektua barne.

herri eragileak

INGURUNEA:

170

Bizitzaren sorrera landu genuen lehenengo, eta ozeanoak eta kontinenteak jarraian. Hainbat ziklogramaren laguntzarekin, Lur planetako ur kantitatea, ur gaziaren eta ur gezaren banaketa‌ aztertu genituen. Uraren zikloa eta uraren erabilera ere landu genituen, horretarako zenbait bideo proiektatuz.

Hainbat testu mota lantzeko ere baliagarria izan zitzaigun unitate hau. Azalpen testua landu genuen uraren zikloarekin. Ideia nagusiak bereizten ikasi genuen bizitzaren sorrerari buruzko testuarekin eta antzekoekin. Argibide testuen egitura ere ikasi genuen, eta denbora antolatzaileak egoki erabiltzen ere bai egindako esperientzien berri ematerakoan. Bertsolaritzari ere bere lekua egin genion. Aipatzekoa da unitatean zehar ikasitakoarekin osatutako kontzeptu mapa erraldoia, ikasleak gauza berriak ikasi ahala osatzen joan zirena. Ahozko adierazpenaren konpetentzia garatzeko, ahozko azalpenak egiteko ere erabili zuten azken hori ikasleek, unitate bukaeran, landutakoa elkarrekin lotuz, guztia biribiltzeko.


GAZTELANIA:

Gaiarekin lotutako testuak eta hiztegia lantzeaz gain, uraren inguruko abesti eta jolas ugari landu genituen, eta uraren nazioarteko egunaz baliatu ginen horretarako. Gainera, Euskara irakasgaian argibide testua landu genuenez, ikasitakoa gaztelanian aplikatu genuen. Nola? Plastika irakasgaian eraikitako itsasontzien inguruko argibide testua idatzi zuen bakoitzak.

MATEMATIKA:

PLASTIKA:

Monet-en obraren aurkezpenarekin hasi genuen unitatea. Haren teknika landu genuen, uraren isla, koloreak‌ hasieran margo arruntekin eta ondoren tenperarekin. Dena dela, itsasontziak eraikitzea izan da irakasgai honetako proiektu nagusia. Hasieran, banaka, itsasontzi txikiak egin zituzten, hainbat material erabiliz. Konketa batean probak egin eta ondorioak atera ondoren, taldeka itsasontzi handiak egiteari ekin zioten. Bukatutakoan, gela bakoitzeko lau itsasontziak elkartu eta erakusketa moduko bat egin genuen.

Matematikan ere izan zuen bere lekua uraren abentutak. Ziklogramak landu genituen, eta bertako datuak eta kopuruak interpretatu. Grafiko mota gehiago ere aztertu genituen, besteak beste Euskal Herrian eta Indian egunean erabiltzen dugun ur kopurua azaltzen zuena, eta hainbat ondoriotara iritsi ginen. Horietaz gain, azken proiektua, itsasontzia, eraikitzeko jakin beharrekoak diren zenbait kontzeptu ere irakasgai honetan landu genituen: flotatzeko gaitasuna, oreka eta simetria, besteak beste.

Eta nola ez, itsasontzien proiektuari amaiera emateko, gorputz heziketako saio batean aldatzeko arropa hartu eta txangoa egin genuen Txarako parkera, gelaka. Taldeka egindako itsasontzi handiak proban jarri behar genituen, eta zer hobeto errekan bertan egitea baino! Primeran pasatu genuen itsasontziekin, baita erreka inguruan jolasean ere. | Haurtzaro Ikastola

IRAKASKUNTZA

GORPUTZ HEZIKETA:

171


JUUL kanpaina

herri eragileak

Literatura, funtsean, komunikazioa da, eta komunikazioa den heinean, liburuak ezinbesteko baliabideak dira komunikazioa indartzeko, ingurunearekiko eta besteekiko harremanak sendotzen lagunduko baitiote liburuek irakurleari. Irakurtzeak, irudimena etengabe elikatzeaz gain, hizkuntzaz jabetzen eta trebetasunak garatzen ere lagunduko dio eta baita bere barne-mundua eraikitzen ere.

172

Zalantzarik ez dago irakurtzeak berebiziko garrantzia duela ikaslearen ikas-prozesuan, eta beraz, premiazkoa da ttiki-ttikitatik motibazioan eragin eta irakurketa-ohitura onak garatzeko bidean urratsak egitea. Horretaz guztiaz jabeturik, azken urteotan bide horrexeri begira jarrita dago Nafarroako Ikastolen Elkarteak sortutako Juul kanpaina, eta Euskal Herriko ikastoletako

haurren irakurketa zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma interesgarri bezain arrakastatsua antolatzeari ekin dio. Ekimen ugari antolatzen badira ere, kanpainaren funtsa Juul hauteskundeak dira, zeinetan haur eta gazte guztiek euskarazko liburu eta ilustratzaile gustukoenak hautatzen dituzten. Apirilean egiten dira hauteskundeak ikastoletan, hilabete horrek duen izaera literarioagatik. Izan ere, apirilaren 2a Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna da eta apirilaren 23a Nazioarteko Liburu eguna da. Â Â JUUL izena hauteskunde kanpainarako aukeratzea, GREGIE DE MAEYER flandiarrari nolabaiteko omenaldia egitea da. GREGIE DE MAEYER haurren liburu ilustratzaile izatetik idazle izatera pasatu zen eta hark idatzitako JUUL izeneko ipuin


Etapa bakoitzean antolatzen diren ekimenak anitzak eta bereziak dira: · Haur Hezkuntzako ikasleek irakurketari loturiko bi txoko izan dituzte: batetik, erakusketaren inguruan sortzen den Amonaren manta izenekoa. Bertan, irakasle eta gurasoak ipuin-kontalari bihurtzen dira eta ttikienei istorioak kontatzen dizkiete. Eta, bestetik, etxetik ekarritako liburuekin geletan atondu dutena, noiznahi liburuak irakurtzeko aukera izan dezaten.

Haurtzaro Ikastola bete-betean sartua dago ikastolen proiektu interesgarri horretan, hezkuntzak duen kezketako bati heltzen baitio bete-betean: haur eta gazteak kulturarantz erakartzea, irakurzaletasuna suspertzea eta sustatzea. Azken urteetan, Juul kanpaina Haurtzaro ikastolako ikasle guztiei zuzendutako ekimena izatea lortu dugu. Horrela, ikasturtean zehar, ikasleek irakurriz gozatzeko eta haur eta gazte literaturako idazleen euskarazko obra zuzenean ezagutzeko aukera izaten dute; idazleen eta ilustratzaileen bisitekin, geletako eta zikloetako liburutegiekin, liburu trukeekin, adin ezberdinetako ikasleen arteko kontaketekin, herriko liburutegira egiten diren bisitekin…

Baina, gainera, apirilean, hamabostaldi berezia eskaintzen diogu irakurzaletasunari. Liburua altxor preziatua dela erakustearen helburua ezarrita, euskarazko liburuekin osatutako erakusketa antolatzen da. Bertan, azken urteetan argitaratutako liburu gomendagarriak izaten dira ikasleen eskura, eta eurek liburuak irakurtzeko, istorioak kontatzeko eta iritziak trukatzeko aukera izaten dute.

Halaber, Ikastolen Elkarteak bultzatzen duen Juul hauteskundean parte hartzen dute. Etapa honetan hauteskunde egunari berari garrantzia ematen zaio, ikasleek hauteskunde-giroan bizitzen baitute eguna: bozka-mahaiko kideak izendatu, bozka-ontziak prestatu, bozkatu, bozkak kontatu… Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek ere beren lekua dute aipatutako ekimenean. Izan ere, Juul hauteskundeetan liburu gustukoena aukeratzeaz gain, erakusketa bisitatu eta Eskuttun Euskara Elkarteak antolatzen duen Literatur Lehiaketan parte hartzen dute. Haurtzaro Ikastolak ekintza horietan guztietan ikasleek eta irakasleek bizi iandako esperientziak partekatzen ditu gainerako ikastolekin, Ikastolen Elkarteak sortutako web-orria baliatuz. Aberasgarria da benetan ingurukoen berri izatea eta bizipenak elkarbanatzea. Horrela, gainera, literaturaren inguruan ikastolen arteko harreman-sarea ehunduz goaz, betiere, hasieran aipaturiko helburuarekin, hots, ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin. | Haurtzaro Ikastola

IRAKASKUNTZA

hunkigarria sari askoren jabe izan da. Horregatik aukeratu zen izena, horregatik eta ipuinean bertan gaur egun pil-pilean dagoen ikaskideen arteko jazarpenaz, bullingaz, mintzo zaigulako.

· Lehen Hezkuntzakoen egitarauan, ekintza ugari antolatzen dira. Besteak beste, erakusketa gela baliatzen da irakurketa tarteetarako. Tarte horietan irakurtzearen gustua eta entzutearen plazera uztartu nahi dira izaera ezberdineko istorioekin: beldurrezkoak, magikoak… Azken batez, irakurketari esker, bizipen berriak izaten dituzte ikasleek.

173


Ekonomia eta zergak

herri eragileak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu pilotua jarri da martxan Haurtzaro Ikastolan

174

Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatuta eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko oniritziarekin, Ekonomia eta Zergak izeneko proiektu pilotu batean parte hartu du Haurtzaro Ikastolak. Proiektu hau DBH 4ko ikasleekin landu da. Gipuzkoako 6 ikastetxe izan dira proiektu hori martxan jartzeko aukeratuak. Horietatik 2 administrazioaren menpeko eskola publikoak izan dira, bi ikastetxe pribatuak eta beste bi ikastolak. Bi ikastola horietako bat Haurtzaro Ikastola izan da.


Ikasleek ekonomiarekin eta zergekin erlazio zuzena duten erakunde eta kontzeptuak aztertu eta ezagutu dituzte.

Sektore publikoaren atalean, Udal, Foru Aldundi, Eusko Jaurlaritza eta bestelako erakunde publikoetako zergak ezagutzearekin batera, haietatik eratorritako diru-sarrerek gizarteari eskaintzen dizkieten onurak ezagutu eta balioetsi dituzte. Sistema fiskalaren atalean, zergak zer diren, zerga motak, nork ordaintzen dituen, zein erakundek biltzen dituen, karga fiskalen banaketa... aztertu dituzte. Hau da, herritar orok zergen atalean dituen betebeharrak eta erantzukizunak zein diren. Bestalde, iruzur fiskalaren alderdia ere landu da (herritar gisa zergak ez ordaintzea). Iruzurrak herrietako gizarte zerbitzuetan nolako eragina duen eta herritarrengan dituen ondorio kaltegarriak aztertu dituzte eta horiek eragozteko ja-

rrerak indartzearen garrantziaz ere hausnarketa egin ahal izan dute. Herritar txiroenganako begiruneaz kontzientzia sortzea eta hartzea izan da proiektu honek landu duen beste ikuspegi bat. Lanketa kooperatiboan oinarrituz gauzatu da proiektua: helburu komunak lortzeko bidean, talde lanean elkarrekin lan egin dute, eta norbanakoaren jardueraren erantzukizunak talde lanean duen garrantziaz jabetu dira eta euskal gizarterako lan eredu kooperatiboa praktikan jarri dute.

Proiektua biribiltzeko, Oiartzungo herriaren azken urteetako alderdi ekonomikoaren berri jasotzeaz gain, herriak zerbitzu mailan zer-nolako bilakaera izan duen, udaletxeko erabakitze organoek nola funtzionatzen duten‌ ikasi dute herriko zinegotziaren eskutik.

Proiektu hau ez genuen ikasturte hasieran aurreikusia; zoritxarrez, askotan gertatu ohi da ikasturtea hasia dagoenean horrelako aukerak sortzea hezkuntzan. Zailtasunak zailtasun, guk aukera horri heldu egin diogu eta ez gara damutu. Oso proiektu interesgarria izan da, eta datorren ikasturtean errepikatzeko aukera nahiko genuke, horrelako proiektuei esker, etorkizuneko oiartzuar arduratsuagoak izango baitira gure gazteak. | Haurtzaro Ikastola

IRAKASKUNTZA

Proiektuaren helburuen artean, gizarte justu baterako herritar arduratsu eta kontzientziadunak heztea dago. Helburu hori gure ikasleekin lantzea oso interesgarria iruditu zitzaigun hasieratik, eta proposatu orduko bertan parte hartzea erabaki zen; gure ikasleentzat prestakuntza interesgarri bezain garrantzitsua dela baloratu genuen.

175


herri eragileak

Gwiseni Diwan eskolaren eta Haurtzaro Ikastolaren arteko trukea: gaztelania eta frantsesa ikastea baino askoz gehiago

176

2013-2014 ikasturtean 9 urte igaro dira Bretainiako Gwiseni herriko Diwan kolegioarekin lehen trukea egin genuenetik. Lehenago proiektu hori bera Karaez herriko Diwan kolegioarekin egiten genuen, baina hango hainbat ezintasunengatik bertan behera utzi behar izan genuen. Harreman hari esker lortu genuen oraingoa martxan jartzea.

Paradoxa badirudi ere, gurea ikastola izanik, gaztelania hizkuntza lantzera etortzen dira gure familietara hango ikasleak; hangoa, berriz, eskola bretoia izanik, gureak frantses hizkuntza lantzera joaten dira hemengo ikasleak Gwiseniko familietara. Baina egoera hori aukeratutako egoera bat da. Ez da kasualitatea Bretainiako bertako eskola ereduarekin lantzea proiektu hau. Bertako


hezkuntza eredu bretoia duten ikastetxeen egoera eta ikastolena oso antzekoa da, haiena askoz ere latzagoa, Gobernuak ez baitie ematen inolako laguntzarik. Garai batean ikastolek bizitakoaren oso antzekoa beraz.

路 Herrialde bakoitzeko herri kirolak elkarri erakutsi eta elkarrekin praktikatzen dituzte: trukeko egun bat horri eskaintzen diogu bai Oiartzunen, baita Gwisenin ere. Lehen eguneko ekitaldi nagusia izan ohi da, elkar ezagutzeko aitzakia bikaina.

路 Oiartzunen (Euskal Herrian) euskaraz bizi garela ikusten dute Bretainiako gaztetxoek, eta beren herrian oraindik lortu ez dutena egingarria dela ohartzen dira; oiartzuarron hizkuntzarekiko jarrera eredugarria da haientzat. Euskara hizkuntza bizia dela, hau da, herri baten hizkuntza dela ohartzeaz gain, lehen harremanetarako hitzak erabiltzera iristen dira. Gureak, aldiz, ohartzen dira bretoi hizkuntzaren egoera larriaz, eta horrek gure hizkuntzarekiko jokabideaz hausnartzeko balio izaten die. Hau da, hizkuntza herri baten identitatea dela.

Urte hauetako guztietako elkarlanaren eta ezagutzaren emaitzetako bat da, ez garrantzi gutxikoa alajaina, Bretainian ospatzen den KORRIKA. Truke horietako batean Gwiseniko ikasleak Oiartzuna iritsi ziren egunean Korrika pasatu zen Oiartzundik, haiek lehen aldiz korrika ezagutu zuten, baita metro batzuek korri egin ere. Irakasleek, Korrikaren ideia hartu eta bretoiera bultzatzeko korrika antolatzeko proiektua abian jarri zuten. Gaur egun REDADEG izenez ezagutzen den korrika egitera iritsi dira. Esan daiteke, gure ikastolak haiekin egiten duen trukeari esker, momentu honetan Bretainian bertako hizkuntza bultzatzeko lehen ekintza bateratu bat badutela, ideologia ezberdinetako bretoi guztiak elkartzen dituena, eta arrakasta handia lortu duena.

路 Euskal kultura eta Bretainiako kultura ezagutzea: Gwiseniko ikasleek euskal abestiak eta dantzak ikasten dituzte Oiartzuna etorri aurretik, hemen gurekin partekatzeko, eta gauza bera egiten dugu guk gure ikasleekin: bretoi abestiak ikasi eta han haiekin partekatu. Kulturen aniztasunak bere baitan duen aberastasunaz ohartzen laguntzen die eta bi herrialdeen arteko parekidetasunak eta ezberdintasunak ikusten dituzte. Horretaz gain, herrialde batek besteari eskerrak emateko bitarteko ere izaten dira.

路 Ikasleen arteko harremana eta batzuetan familien artekoa ere ahalbidetzen du.

Haurtzaro Ikastolarentzat ere oso proiektu aberasgarria da rtruke hau eta gure familiek egiten duten balorazioa oso positiboa da. Garbi dugu gure ikasleentzat zer nahi dugun: euskal kontzientzia duten gazte euskaldun osoak eta eleanitzak izatea. Trukea horretarako bitartekoa dugu, beraz, eta gure esku dagoen bitartean ekintza horrekin jarraituko dugu.

| Haurtzaro Ikastola

IRAKASKUNTZA

Truke horrek baditu guretzat, eta zer esanik ez gure kide bretoientzat, gaztelania eta frantsesa praktikatzetik haratagoko alderdi esanguratsuak:

177


Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak Badira hainbat urte Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa sortu zela. 0-3 urte arteko haurren heziketaz arduratzen den hezkuntza proiektua, haur eskola alegia. Urtetan zehar handitzen eta indartzen joan den proiektua izanik, 2011ko irailean eraikin berria estreinatu ahal izan genuen. Hor sortu ziren irakasleon artean eraikin berriari izena jartzeko premiak. Gainontzeko eraikinek bai baitzuten izena (Haurtzaro Ttiki, Iturburu, Harri Gain…) eta nola utzi eraikin berria izenik gabe! Hau dela eta, gure artean hainbat ideia eta izen ateratzen hasi ziren. TTur-ttur Euskaltzaleen Bilgunearekin ere harremanetan jarri ginen eta azkar prestatu zuten oiartzueraz haur hizkuntzarekin loturiko hitz zerrenda txukuna (haur hizkerarekin loturiko hitzak, garai bateko herriko eskolen izenak,…). Gaia, ordea, bere horretan geratu zen.

herri eragileak

2013ko urrian, berriz heldu genion gaiari. Derrigor eraikin berriak izena behar baitzuen. Udaleko eta Haurtzaro Ikastolako ordezkariekin osatzen dugun Zuzendaritza Batzordean aurkeztu genuen gure nahia eta han proposamen berri bat atera zen; eraikinari izena jartzeaz gain, proiektuari berari ere izen bat emateko garaia zela ikusi zen. Hau da, Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak 0-3 urte bitarteko haurrei eskaintzen dien hezkuntza proiektuari berari izena jartzea. Ideia berri honekin, argi ikusi genuen jada ez zela eraikin soil bati izena ematea, haratago zihoan kontua baizik, gure proiektua indartu eta izendatuko zuen pauso berri bat zela.

178

Hasi ginen ba berriz ere martxan; TTur-tturreko kideek osaturiko zerrenda berreskuratu, lankideen artean proposamenak jaso, ideiak bildu… Guztien artean, azkenik, ideia nagusi batek hartu zuen indarra, ESANAHIAK. Izenak eta izanak. Zuzendaritza Batzordeak ere hau egoki ikusi zuen.

Orduan hasi ginen esanahi global baten inguruan bueltaka. Batetik, haurrak bere hazte eta hezte prozesuan egin ohi duen ibilbide hori islatu nahi genuen. Bestetik, sinbolizazio hori naturarekin lotzea zen gure nahia. Eta nola ez, gure herriarekin.

Azken finean, Oiartzungo identitate propioarekin lotuko zuen zerbait. Hori dela eta, Oiartzungo erreka eta iturrien izenak biltzen hasi ginen. Horrekin, bai errekek eta bai haurrek sortzen direnetik egiten duten bidea metafora gisa erabiliz. Azken finean, ura, erreka, sortzen denetik ibai bihurtzen den arte, handitzen doa bide baten barrenean betiere. Haurrak ere, helduak bide lagun izanda, hazten doaz bere bidean. Horretarako, bi toponimia mapa erabili genitun, OBIE taldeko Iñaki Arbelaitzek, Nikolas Etxebestek eta Joxe Manuek Lekuonak 1988an egindako Oiartzungo Bailarako Mapa eta 1999an Ikermapek egindako Oiartzun mapa. Horrela, Oiartzungo erreka eta iturrien zerrenda bat osatu genuen. Zerrenda horretatik gustukoen genituen izenak, bide esanguratsua zuten errekak… bereizteari ekin genion. Horretan genbiltzala, beste ideia bat sortu zen. Erreka bat izan ordez, ur sorleku eta historiaz betetako leku batek ez ote zuen ba gure nahia indartu eta jantziko? Orduan, URMENDI mendi kaskoarekin egin genuen topo. Izena eta izana biltzen zituen:

· Izenari dagokionez, Urmendi, ura eta mendia. Oiartzun oso ongi definitzen duena. Gure herri hau mendiz eta urez inguraturiko bailara baita.

· Haurraren ibilbidearekin loturik, sorleku emankorra da Urmendi. Ergoien auzoan Zaldin eta Marimotx artean dagoen mendi-kaskoa da, Oialeku azpian Pilotasoro ingurua. Oso leku aberats eta emankorra, erreka zidorren sorlekua. Aurrerantz so eginez, bizitzaren abiapuntua eta hastapena.

· Historiaz betea; han baitago Urmendiko tunela. Garai batean Artikutzatik (Elamatik) zetorren Zorrolako ferrokarrila handik pasatzen zen. Berriz ere, oiartzuarron identitatearekin lotura.

Haur eskolako irakasle klaustroak izen hau aukeratu zuen eta Zuzendaritza Batzordeak ere onespena eman zion. Bagenuen, beraz, gure proiektuarentzat eta eraikin berriarentzat izena: URMENDI!


Ez ziren hor bukatu, ordea, gure lanak. Erreka zerrenda luzea genuen eskura, eta horrekin ere, ideia interesgarri bezain polita sortu zen gure artean. Urmendi eraikineko gelak zergatik ez erreka izenez izendatu? Berriz erreka zerrenda hori mahai gainean jarri eta hor hasi ginen irakasle klaustroan aukeraketa lanetan, ez baitzuen edozein izenek edozein gelatarako balio! Berriz ere, esanahiaren jiran gu. Hona hemen:

Zuzendaritza bulegoari, URAUNDI ERREKA. Ez baitira bertan kontu txikiak mugitzen! Gainera, Ergoienen dagoen erreka horrek Urmendiko urak eramaten ditu. barrena Añarbeko urtegira doana. Itturrola proiektu guztiari izena jartzeko hautagaietako bat zen; harrera ona izan zuen.

– Sukaldeari, TORNOLA ERREKA. Horko urak hornitzen ditu Oiartzungo etxeak. Eta sukaldeko jaki goxoek hornitzen dituzte gure gelak. Ergoienen dago.

– ZORROLAKO ERREKA. Ertainen gela (1-2 urte). Karrikan dago.

– Material gelari, ORTADI ERREKA. Iturriotzen dago.

– OLAXAR ERREKA. Ergoienen dago eta ertainen gela da hau ere.

– Biltegiari, ARDITTURRI ERREKA. Kobazulo kontzeptuarekin lotuta. Ergoienen dago.

– Garbiketa gelari, GOBARA ERREKA. Gobara zen garai batean emakumeek askara nahiz errekara arropa garbitzera joateko buru gainean eramaten zuten pila. Gurutzen dago.

– GORRITXO ERREKA. 2 urtekoen gela. Ergoienen dago, Aiako Harriaren azpialdean.

– SAROBERXAR ERREKA. 2 urtekoen gela. Iturriotzen dago, Ozentzio ermitaren azpialdean.

– ILLARRIZU ERREKA. 2 urtekoen gela. Illarrizu proiektu guztiari jartzeko izen hautagaietako bat zen, nahiko harrera ona izan zuena. Ergoienen dago, Errenga mendiaren azpian, Lesakako mugetan sortzen da. Tornola errekari ematen dizkio urak. – TXALAKA ERREKA. 2 urtekoena hau ere. Iturriotzen dago.

– ITTURROLA ERREKA. 2 urtekoena. Ergoienen dago. Bianditz azpian, Exkax baino lehen dagoen iturria da. Hemengo urek sortzen duten erreka Oiartzun eta Goizueta arteko muga naturala da (Nafarroa eta Gipuzkoa banatzen ditu). Exkaxetik, Berdabion

– BEINTXIPI ERREKA. Ertainen gela (1-2 urte). Ergoien auzoan dagoen erreka da. – ZIARA ERREKA. Iturriotzen dago eta ertainen gela da.

– ERAIN ERREKA. Sehasken gelarako aukeraturiko izena (0-1 urte). Haur txikienen sehaskei “eragin” egiten zaielako. Ergoienen dago hau ere.

– LEUN ERREKA. Sehaska gela (0-1 urte). Haur txikien leuntasunarekin eta goxotasunarekin loturik. Ergoiendik datorren erreka.

Haurra ardatz izanik, ezin ahaztu nondik gatozen, nongoak garen eta nora goazen! Mikel Laboa zenaren Izarren hautsa abestiak dioen bezala: …naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea, Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak borroka hortan iraungo dute zuhaitz adaska gazteak bere aukeren jabe eraikiz eta erortzean berriro jaikiz Ibiltzen joanen direnak…

| Urmendi Haur Eskolako zuzendaritza taldeko kideak Naiara Arbelaitz eta Ibintza Iragorri

IRAKASKUNTZA

– Irakasle gelari, EPELE ERREKA. Gure artean hainbat gairen inguruan gogoetak egiteko txokoa baita. Ergoeienen dagoen erreka da.

179


Gure blogosfera

Ordenagailua liburua baino gertuago dago gaur egungo informazio iturrietatik. Horrek esplikatuko luke ordenagailuak haurrengan sortzen duen erakarpena. Ordenagailuarekin aritzea alderdi ludikoarekin erlazionatzen du ikasleak. Ikaslea “jolastera doa� eta ez “ikastera�. Informatika gelako antolaketa dela medio, taldeko lana suspertzen da arrakastaz.

Beraz, eta premisa horretatik abiatuta, ingurune digitalera hurbildu behar dugu erabiltzaile zein sortzaile gisa. Gelako/mailako bloga horretarako tresna ezin egokiagoa da, eta aurten gure eskolan lan horri ekin diogu eta pixkanaka hobetzen eta erabilera gehiago ematen hasteko asmoa dugu.

herri eragileak

Blogak hiru ardatz edo erabilera nagusi izan ditzake: lehenik eta behin, ikasleen ekoizpenak azaltzeko erakusleihoa da. Gaur egun, ikasleen ekoizpenak ezin dira testu idatzietara mugatu, baliabide teknologikoak erabiliz oso erraza baita eduki multimediak sortzea (audioa eta bideoa, adibidez). Non erakutsi lan horiek, bada? Blogean. Gelan bertan, etxean eta beste ikastetxe batzuetan ikusi eta erabil ditzaten. Horra hor Gelako Blogak ematen digun beste aukeretako bat, elkarri edukiak eta ezagutzak trukatzea. Guk beste gune batzuetatik informazioa eskuratzen dugun era berean, beste batzuek berdin egingo dute guk eskegitako edukiekin.

180

Bigarren ardatza -edo agian lehenengoa izan beharko lukeena-: ikasleen ikaste-prozesuan lagungarri izatea. Alde batetik, ikasleen motibazioa handiagoa da baliabide informatikoak erabili eta eduki multimediak sortzean, eta, hortaz, baliatu egin behar dugu gelan. Bestetik, gelan landutako materialen eta eduki osagarrien biltegiaren funtzioa beteko du blogak,


ikasleek etxean ikaste-prozesuan erabil dezaten. Hor izango dituzte eskuragarri gelan ikusitako bideo eta animazioak, material osagarriak, ariketak... edo horietara zuzenean iristeko estekak.

oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar dugu.

Eskolak eta gizarteko baliabideek konpentsatu beharko lukete familia batzuen errekurtso teknologikoen aukera falta. Hori dela eta, aipa ditzakegu ikastetxeko Mediateka, Udal-liburutegiko ordenagailuak‌

Dena dela, helburu horiek momentu eta aukera egokiak aprobetxatuz lortuko dituzte:

Gure haurrek, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian guk baino askoz arinago. Baina aldatzeko garaia heldu zaigu, ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diegu. Hori guztia egiteko, metodologiak eta ikasleen jarrerak erabat aktiboa eta parte-hartzailea izan behar du, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak, azken finean protagonistak izan behar dute. Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta, ahal den neurrian, sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu, hau da, erreferente izaten jarraituko dugu, baina rola ezberdina izango da. Gure lana gaitasunetan

PENTSATU, IDATZI, ADOSTU, BESTEEN AURREAN LANAK AURKEZTU, ELKARLANEAN ARITU, EZTABAIDATU, EKINTZETAN PARTE HARTU ETA JOLASTU.

| Elizalde LH

IRAKASKUNTZA

Azkenik, gurasoekiko komunikazio bide azkar eta iraunkorra da Gelako Bloga, oharrak eta edonolako informazioa (ez bakarrik testu idatziak) helarazteko bidea.

Haur Hezkuntzako haurrak, teknologia eta metodologia hori erabiliz, curriculumean agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira. Gainera, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera, alfabetatze digitala martxan jarriko da

181


Euskararen eguna Silvie: “Euskara ez da beste edozein hizkuntza baino zailagoa” Euskararen eguna dela eta, aurtengo ikasturtean, Elizalde Eskolako LH4 mailako ikasleok irratsaio berezia prestatu genuen eta, bertan, jaiotzez alemaniarra den baina Oiartzunen bizi den euskalduna elkarrizketatu genuen. Hona hemen harekin izandako elkarrizketaren transkripzioa. Eider eta Beñat: Kaixo, egunon! Silvie: Kaixo. Nola duzu izena? Silvie.

Zenbat urte dituzu? Hemeretzi.

Non jaio zinen? Alemaniako hegoaldean.

herri eragileak

Alemaniarra izanik, nola bururatu zitzaizun euskara ikastea? Istorio xelebre samarra da. Egun batean, nire mugikorra zein hizkuntzatan jar zitekeen begiratu nuen eta zeuden hizkuntzen artean interesgarriena euskara zenez, euskaraz jartzea erabaki nuen eta gerora ikasi egin nahi izan nuen.

182

Beste hizkuntzarik hitz egiten al duzu? Euskarak ba al du beste hizkuntzaren baten antzik? Ingelesez eta frantsesez hitz egiten dut. Euskarak gauza batzuetan ingelesaren antz pixka bat baduela iruditzen zait, baina oso gutxi. Nola ikasi duzu euskara? Hiztegi bat eta gramatika liburu bat izan nituen. Internet ere erabiltzen nuen eta irratia entzuten nuen.

Zenbat denbora behar izan duzu? Asko kostatu al zaizu? Urtebete behar izan nuen, gutxi gorabehera, idatziz nahiko ondo moldatzeko, eta orain hiru urte daramatzat ikasten. Ez zait asko kostatu. Zer dela-eta etorri zinen Oiartzunera? Nondik ezagutzen zenuen? Hori, egia esan, kasualitate hutsa izan zen.

Zuk euskara batua ikasiko zenuen. Kosta al zitzaizun edo kostatzen al zaizu oiartzuarrei ulertzea? Hasieran asko kostatzen zitzaidan, baina jada ia dena ulertzen dut normalean. Ikasi al duzu oiartzueraz hitz egiten? Oraindik ez, pixka bat besterik ez.

Zein da zuk ikasitako euskararen eta oiartzueraren artean arreta handien eman dizuna? Iruditzen nau, gustatzen dizu… eta horrelakoak. Gustura al zaude? Bai. Ez da erraza, familia eta lagunengandik urrun, eta beste hizkuntza batekin… baina bai, gustura nago hemen. Zertan aritzen zara hemen? Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunean aritzen naiz.

Zer esango zenieke euskara zaila dela esan eta ikasten ez dutenei? Ez dela egia, eta euskara ez dela beste edozein hizkuntza baino zailagoa.

Beno, eskerrik asko etortzeagatik eta ondo izan!


Arratsaldean, kanta emanaldi bat izan genuen eta denok batera Behin betiko kanta abestu genuen. Bukatzeko, txokolatada egin genuen. | Elizalde LH

IRAKASKUNTZA

Egun horretan beste gauza asko ere egin ziren eskolan. Euskararen inguruan hausnarketak egin ziren, kartelak, marrazkiak, kantak‌ eta denen artean eskolako fatxadan esaldi batzuk idatzi genituen. Eskolako guztien arrastoa uzteko, gure esku-markak margoz jarri genituen.

183


Berdintasuna gure eskoletan, hezkidetza Askok esaten dute: zertara dator hau, denak berdinak gara-eta? Neskak eta mutilak elkarrekin ditugu ikasten, gauza berberak trataera berberarekin landuak, denentzat. Orduan?

Zergatik esaten dute gure ikasleek, etxean lanak bi gurasoek berdin edo denen artean egiten dituztela, eta datuak jaso ondoren garbi ikusten dute/dugu gaurko Oiartzungo etxeetan lanak (erratza pasa, arropa lisatu, anai-arrebei eskolako lanekin lagundu, sukaldatu, erosketak egin, garbitu, arropa erosi, logela txukundu, platerak garbitu, arropa zabaldu, arropa jaso, anai-arreba txikiak zaindu, mahaia jarri, mahaia jaso…) nagusiki amek egiten dituztela, desberdintasun handiarekin? Zergatik jarraitzen dute mutilek gure patioetako, plazetako erdiko espazio handiak okupatzen, eta neskek bazterretako espazio txikiagoak?

Zergatik esaten diegu txiki-txikitatik neskei “Ze guapa!”, “Ze txintxua!” eta mutilei “Ze indartsua!”, “Ze morroskoa!”?

Zergatik zulatzen dizkiegu neska jaioberriei belarriak, eta mutilei ez?

Zergatik janzten dizkiegu neska txikiei arropa desegokiak aske mugitzeko, eta, gainera, ez zikintzeko eskatu? Zergatik ez dugu berdin egiten mutilekin? Zergatik esaten diegu “Kontuz!” gehiagotan neskei, mutilei baino?

herri eragileak

Zergatik uzten diegu gure haurrei guztiz sexistak diren ipuinak, marrazki bizidunak edo filmak ikusten, ezer esan gabe? Zergatik uzten diegu ordenagailuko joko sexista eta bortitzetan jolasten, ezer kritikatu gabe?

184

Zergatik onartzen dugu gure alabentzat arropak eta jostailuek kolore batzuk behar dituztela, eta mutilentzat beste batzuk?

Zergatik 4 urteko mutil batek azkazalak margo ditzake, baina 8 urtekoak jada ez, iraindu egiten dutelako?

Zergatik dakizkigu gizonezko kirolari askoren izenak, eta oso gutxi emakume kirolarienak? Berdintsu zientzialariekin, politikariekin, enpresaburuekin, filosofoekin… Zergatik ez diegu balio berbera ematen tradizionalki “emakumeen jakintzei” eta “gizonezkoen jakintzei”?

Zergatik ikasi behar dute neskek mutilengandik, eta gutxiago mutilek neskengandik?

Zergatik uste dute (edo dakite) 8 urteko ikasleek mutilak gehiago direla, gehiago entzuten zaiela, agindu dezaketela, nesken materialak baimenik eskatu gabe erabil ditzaketela, nesken lanaz aprobetxa daitezkeela? Zergatik onartzen dute neskek egoera hori? …

Galdera asko dira hausnarketarako, bai eskolan eta baita familian eta gizartean ere. Azken batean, nolako pertsonak hezi nahi ditugu?

Gure heziketarekin, estereotipoetan oinarritutako ereduek indarrean jarraituko al dute? Noiz arte?

Hezkidetza, hau da, baliokidetasunerako eta justiziarako hezkuntza, lehenetsi egiten al dugu hezkuntza prozesuan parte hartzen dugunok: legelariek, hezkuntza sailburuek, ikuskaritzak, guraso elkarteek, herri eta udalek, argitaletxeek, ikasleek eta irakasleek? Izan gaitezen nekaezinak egoera aldatzen jarraitzeko, egunen batean pertsonak benetako berdintasunean bizi ahal izateko. Denok dugu asko irabazteko! | BIZIKIDETZA BATZORDEA


IRAKASKUNTZA

LH3 eta LH4ko ikasleek etxeko lanekiko erantzunkidetasunari buruzko lan bat egin zuten martxoaren 8an, Emakumearen Egunean. Grafiko hauetan, gela batean etxeko lanen banaketari buruz jasotako emaitzak ikus daitezke.

185


Gurutze Gorriaren tailerra: bizilagunen komunitate eredu berria. Herri partaidetza gazteekin eta gazteentzat

Beren ataria eta auzoa ulertzeko duten moduari buruzko azterketa praktiko bat egin zuten LH6ko ikasleek, bi helburu kontuan edukita: bata, herritarren parte-hartzeak duen garrantziaz jabetzea, gizarteari laguntzeko irizpidearekin; eta, bestea, elkarbizitza on bati buruz sentsibilizatzea, osasun fisiko, psikiko eta sozialaren iturri baita.

Helburuak: ¡ Herritarren parte-hartzeak duen garrantziaz jabetzea, gizarteari laguntzeko irizpidearekin.

herri eragileak

¡ Elkarbizitza on bati buruz sentsibilizatzea, osasun fisiko, psikiko eta sozialaren iturri baita.

186


Hauek izan dira ikasleek egindako lanaren ondorio nagusiak:

+

· Konturatu dira adineko pertsonak, elbarriak edo ezinduak oharkabean pasa daitezkeela, nahiz eta egunero ikusi. Gainera, horien atzean honako egorea hauek egon daitezkeela: beldurra zerbait gertatuz gero eta inori laguntza ezin eskatu; sufrimendu handia dakarten gaixotasunak; bakarrik sentitzea; “etxean kartzelan bezala sentitzea urteetan zehar”... · Atariari eta auzoari buruz egin duten azterketa praktikoak laguntzeko jarrera indarberritu die ikasleei, eta konturatu dira “begiak irekita eduki” behar direla lagundu ahal izateko. · Gurutze Gorria aurrera eramaten ari den Bizilagunen komunitate eredu berria aurkeztean, arreta deitzen die zergatik eskaintzen diogun hainbeste denbora eraikuntza zaintzeari eta hain denbora gutxi bertan bizi diren pertsonen zaintzari. · Argi geratu zaie bizikidetza ona osasun iturri dela. Harreman pertsonalen eta taldearen garrantziaz ohartu dira, batez ere, ongizate fisiko, psikiko eta soziala sustatzerakoan.

· Tailerrak erakutsi die daukaguna balioesten, beraz, daukaguna zaintzearen garrantziaz ohartu dira; adibidez, garraio publikoa, anbulatorioa, parkeak, espaloiak...

· Gustatu zaie beren iritzia eskatzea eta kontuan izatea, helduei ondo edo gaizki dauden gauzei buruz galdetzen zaien bezala. Izan ere, tailerrean erakusten zaie denok herritarrak garela jaiotzen garen une beretik eta parte hartzeko eskubidea dugula.

· Harritu egin dira nola ikasi daitekeen laguntzen, irakurtzen eta idazten ikasi daitekeen moduan. Baita nola gainditu daitekeen lotsa edo adin horretan duten barregarri geratzeko beldurra ere. · Ulertu dute egiten ditugun gauza onei buruz “publizitate positiboa” egin behar dela, bizilagunen arteko solidaritate eskasari buruzko mezu negatiboei aurre egiteko. Izan ere, gertaera positiboak negatiboak baino gehiago dira, beraz, jendarteratu egin behar dira.

Azkenik, esan beharra daukagu tailer hauek Gurutze Gorriaren proiektu zabalago baten parte direla: Komunitateko osasun sustatzailea eta atari solidarioa. Bertan helduek ere parte hartzen dute (Komunitateko presidenteak, administrariak, bizilagunek...). Proiektu honen helburuak bizilagunen arteko harremanak indarberritzea eta auzolana sustatzea dira, bizi garen atarietatik hasita (4.063 atarirekin lan egiten dute). Horregatik, tailer hauek ere helduekin egiten dituzte, belaunaldien arteko komunikazioa bultzatzeko. Garrantzitsua denez gazteek eta helduek elkar ulertzeko guneak edukitzea, Gurutze Gorriak jarraituko du elkarbizitza eta solidaritateari buruzko mezuak jasotzen eta lantzen. | Elizalde LH

IRAKASKUNTZA

Tailerraren iraupena 6 ordukoa izan da (2 saio gelan, bakoitza 2 ordukoa, eta saio 1 lan praktiko bat eginez).

187


English

Theatre Play Joan den 2014ko apirilaren 3an, DBH 1, 2 eta 3. mailako ikasleak Donostiako Santa Teresa ikastetxera joan ziren ingelesezko antzezlan bat ikustera, The Phantom of the Opera, hain zuzen ere. Antzezlan horretan erromantzeak, izuak, misterioak eta tragediak bat egiten dute.

Transeduca enpresak antolatzen duen antzezlan hori Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko lan bat da. Transeducak 1997. urtetik ingelesezko antzezlanak prestatzen ditu, eta arrakasta handiko lanak izan ohi dira.

Gure ikasleak gustura egon ziren eta beren ingeleseko ulermen maila frogatu ahal izan zuten. Ikasleek adierazitakoaren arabera, oso probetxugarria izan omen zen. | Elizalde DBH

Gaztelaniazko antzezlana: La casa de Bernarda Alba

herri eragileak

Ikasturte honetan, beste ikasturteetan bezala, antzerkira joan gara. Otsailaren 5ean DBHko 4. mailako ikasleak La casa de Bernarda Alba antzezlana ikustera joan ziren Donostiako Santa Teresa ikastetxera.

188

La casa de Bernarda Alba Federico GarcĂ­a Lorcaren antzezlan arrakastatsuenetarikoa izanik, aukera aproposa ikusten genuen gure ikasleak ikuskizun honekin goza zezaten. Erraz murgildu ziren antzezlanak erakusten digun bost ahizpen arteko tragedian. Espainiako XX. mende hasierako ohitura estu eta itxiak ageri-agerian geratu ziren eszenatokian.

Ikuskizuna oso arina eta erritmo bizikoa izan zen, elkarrizketa indartsuek ere lagundu zuten emanaldia atsegina izan zedin.

Antzezlana bukatutakoan, aktoreekin elkarrizketa izan genuen. Gure ikasleek zenbait galdera egin zituzten, ea aktoreek nola ikasten zuten papera , zer-nolako bizimodua zuten, eta abar. Antzerki konpainiaren eta ikasleen artean hartu-eman polita suertatu zen. | Elizalde DBH


Irakurzaletasuna sustatu liburu-trailerraren bitartez Gazte eta gaztetxoak irakurketara bultzatzea ez da lan erraza, are gutxiago gaur egungo baliabide berriak kontuan hartuta. Txikitan irakurtzen ikasten dute eta Lehen Hezkuntzan irakurketa egunerokoa izaten da, idazmen eta mintzamenarekin batera, betiere jolas moduan, entretenigarri: ipuinak, ikasliburuak, koadernoko lanak, arbelean idatzitakoa, gelako hormetan itsasten diren oharrak‌

Nerabezaroan, norberaren borondatez, ezer gutxi irakurtzen dute; hala ere, bakarren bat zaletzen da, baina salbuespena da. Bigarren Hezkuntzan irakurketa derrigorrezko bihurtzen da eta gaztetxoek zigor modura jasotzen dute, ez dute gozatzen, behartuta daudelako irakurtzen dute, baina saihesten saiatzen dira, gutxi irakurri eta gutxiago nahi.

Hala ere, nobela zirraragarri baten irakurketak ematen duen gozamena, eskatzen duen patxada, eskaintzen duen hizkuntza aberastasuna eta burmuinari eragiten dion astindua ez dago film batera mugatzerik. Horregatik, gazteak irakurle bihurtu nahi ditugu. Irakurzaletasuna erein egin behar da, ezin da gogoz kontra lortu, eta gaur egungo baliabideez probestuz, uztarketa hori egin dugu iazko eta aurtengo ikasturteetan.

Urteroko legez, hainbat eleberri , antzerki, poema, bertso... irakurri behar izan dituzte ikasleek arloetan, hizkuntzetan batez ere, bai gaztelaniaz, bai ingelesez, baita euskaraz ere. Eta azken honetan, irakurtze gordinera mugatu beharrean, trailer bat egitera animatu ditugu ikasleak.

Zer da TRAILERRA? Irudiz, musikaz, testuz‌ osatutako iragarki bat. Edozein produktu saltzeko telebistan ikusten dugun iragarki bat da trai-

lerra, laburra, erakargarria, ikuslea engantxatuko duena eta iragartzen den hori kontsumitzera bultzatuko duena. Halaxe da liburuen kasuan ere, gero eta zabalduago dago liburu baten propaganda halako iragarki edo trailerren bidez egitea, Internetek duen zabalkundea kontuan izanik bezero potentzialak bertan daudelako.

Horixe da ikasleek egin behar izan dutena. Nobelaren irakurketaren ondoren halako iragarki bat sortu behar izan dute eta, bide batez, lehiaketa batean parte hartu.

Gipuzkoa mailan, GALTZAGORRI elkartea horretan ari da lanean, irakurzaletasuna bultzatzen, gazteengan irakurgai erakargarriak gomendatzen, irakurri ondoren iritziak eskatu eta botoa emanez gazteentzako liburu egokiak aukeratzen, sariak banatzen, beste hainbat lanekin batera.

Sustapen honetan, iaz bezala aurten ere, LIBURUTRAILERRA lehiaketa antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Elizalde ikastetxeak bertan parte hartu du: iazkoan DBH 4ko ikasleekin eta aurten 3. mailakoekin.

IRAKASKUNTZA

Egun informazioa oso eskura dugu, gehiegi, baina irakurriz baino gehiago belarrietatik jasotzen dugu; begietatik jasotzen duguna, berriz, irudi bidez barneratzen dugu, eta ez testuen bitartez.

189


Aitortu beharra dago ikasleak gustura aritzen direla ordenagailu aurrean irakurritako liburuaren muntaia prestatzen: testu egokia txertatzen, irudiak aukeratzen eta musika egokitzen. 2012-2013 ikasturteko lehiaketan lehen aldiz liburu-trailerraren hautua egin zuten. 2012ko urtean argitaratutako liburu jakin bat proposatzen zen mailaz maila, eta horren trailerra aurkeztu behar izan zen lehiaketara, edo ezinbesteko saileko beste libururen batena.

Aipatu bezala, Elizaldeko DBHko 4. mailako bi taldek parte hartu zuten Koldo Zuazo idazlearen Neure buruaren alde nobelaren trailerrarekin, eta bi sari jaso zituzten: batetik, taldekako atalean, bigarren geratu ziren (300 euroko saria taldearentzat), lehenengoak baino boto bat gutxiago jasota; bestetik, banakako atalean, irabazle suertatu ziren eta e-irakurgailua jaso zuten.

Aurtengoan, berriz, hau da, 2013-2014 ikasturtean, Janne Tellerr Danimarkako idazleak idatzi eta Juan Mari Mendizabalek euskaratu duen Ezer ez nobela proposatu dute 3. mailarako. Bi taldek eleberri horren trailerra egin dute eta beste taldeak Iban Zalduaren Ile luzeen kondaira liburuarena. Aurtengo sariak apalagoak dira, eta botoa emateko epea maiatzaren erdialdera itxiko da; beraz, ekainean jakinaraziko da sarituak nor izan diren. Sarituak suertatu edo ez, ikasleen inplikazioa handiagoa da. Irakurketa egin beharrekoa da, bai, baina ondorengo lanketa gustukoa dutela aitortu beharra dago.

Nahi duenak ikusgai ditu, bai aurtengo eta bai aurreko urteko trailerrak, www.galtzagorri.org web orriko Liburu gaztea atalean. Zorionak irabazleei eta jarraitu irakurriz gozatzen.

herri eragileak

| Elizalde DBH

190


Ikasketa bidaia Erroma

Apirilaren 6an abiatu ginen, goizeko 05:45ean, Elizaldetik DBH 4. mailako 37 ikasle eta lau irakasle. Emozioz beteta eta nerbio puntuarekin, ze ikastetxearentzat ere Erromako irteera lehen aldiz egiten zen. Nerbioak, ikastetxeko irakasleek prestatu zutelako bidaia osoa, bidaia agentzien laguntza gabe eta Internet bitartekari zela. Zalantzak, ikasketa bidaiako hainbat kontu ondo lotura ote zeuden jakin behar baikenuen: hegaldiak, autobusen loturak, kanpina, Erromako monumentuen sarrerak, aseguruak‌ eta norberaren paperak eta baimenak. Eta dena bikain lotuta zegoen.

Erroma nobedadea denontzat, eta hala portatu zen. Nola kalifikatu hiria? Ikusgarria. Aurreko ikasturteetako ikasketa bidaiekin konparatuz, desberdina. Baina konta dezagun bidaia.

Kanpina oso txukuna, pentsio erdiarekin hartuta zegoen eta, aurretik ez genekiena ziur, gauetan diskoteka aprobetxatzeko aukerarekin zela. Bungalowetan hirunaka banatu ondoren, lehen eguneko arratsaldean Villa Borghese parkera joan ginen.

Beste hiru egunetako plana, laburbilduz, hau izan zen: lo gutxi egin ondoren (diskotekako ordutegia irakasleekin adostu ondoren) goiz esnatu, gosaldu eta Erromara hiria bisitatzera. Arratsalde-iluntzean kanpinera itzultzen ginen afaltzeko. Eta gero diskoteka. Erroman hainbat monumentu ikusi genituen: Koliseoa (gauez eta egunez, kanpotik eta barrutik), Trajanoren arkua, Piazza famatuak, San Pietro basilika eta Piazza (nahi izan zutenak basilikako kupulara igo ziren), Museo Vaticanni, Fontana de

Trevi‌ Momentu libreak ere egon ziren bakoitzak nahi zuena ikusteko eta egiteko. Halako kasuetan, ezin falta etxerako edo norberarentzako erosketaren bat. Eta baten batek zalantza badu zer jan genuen hirian zein kanpinean, argi dago: pasta eta pasta.

Eta igandean hasi zena ostegunean bukatu zen, eta horrela apirilaren 10ean kontrako bidaia egin genuen kanpinetik abiatuta gure etxeetara.

Bakoitzak bere istorio, sentsazio, sentimendu eta pozak poltsikoan zituela, etxekoak gure autobusaren zain zeunden apirilaren 10eko 19:00etan Elizalde ikastetxe atarian. | Elizalde DBH

IRAKASKUNTZA

Autobusean muntatu eta hasi zen bidaia, hiru ordutan Bordeleko aireportuan ginen eta, han tramiteak bete ondoren, HOP konpainiaren hegaldian abiatu ginen Erromako Fiumicino aireportura. Han zegoen gure zain autobusa, VillageRoma kanpinera eramateko.

191


Abaraxka

KAIXO LAGUNAK!!

herri eragileak

AURTEN, OIARTZUNGO ERLETXOEK HAINBAT ABENTURA BIZI IZAN DITUGU ETA TARTETXO HAU APROBETXATU NAHI GENUKE ZUEKIN URTE HONETAN BIZITU ETA SENTITUTAKOAK KONPARTITZEKO.

192

EZER BAINO LEHEN, ADIERAZI NAHI GENUKE GURE OHARRAK (ETA BERAZ BAITA IDATZITXO HAU ERE) ZERGATIK IDAZTEN DITUGUN LETRA LARRIZ. IZAN ERE, ERLETXO BATZUEI ERRAZAGO EGITEN ZAIE ORAINDIK LETRA LARRIZ IRAKURTZEA ETA GURETZAT GUZTIOK ULERTZEAK GARRANTZIA DUENEZ… BA LETRA LARRIZ EGITEN DUGU GUZTIA!

NAHI BAINO BERANDUAGO JARRI GINEN MARTXAN ETA, BERAZ, IKASTURTEA OSO MOTZA EGIN ZAIGU! BAINA… HALA ERE, OSO ABERASGARRIA IZAN DA HILABETE HAUETAN ELKARREKIN ERAIKITAKOA.

AZAROAREN AMAIERAN IREKIERA FESTA EGIN GENUEN, ETA LEHENENGO ASTEAN ELKAR EZAGUTZEKO, EREMUAREKIN GERTURAPEN GOXO BAT EGITEKO, GURASOEK ERE BERTAKO MATERIALA EZAGUTU ETA GUREKIN LEHEN EGUN HORIEK KONPARTITZEKO ATE IREKIAK IZAN GENITUEN. GEZURRA DIRUDI EGUN HORIETAKO LOTSA, EZEZAGUTZA ETA URDURITASUNAK NOLA ERALDATU DIREN.

HAINBAT PROIEKTURI ATERPEA EMATEN DIE ABARAXKA LUDOTEKAK. ASTELEHENETAN HAUR HEZKUNTZAKO 3-5 URTE BITARTEKO HAURREK FAMILIAREKIN JOLASTEKO ERABILTZEN DUTE LUDOTEKA. ASTEARTETIK OSTIRALERA, BERRIZ, LEHEN HEZKUNTZAKO ERLETXOAK ELKARTZEN DIRA. LARUNBATETAN, ABARAXKA IBILTARIA JARTZEN DUGU MARTXAN ETA, HITZAK DIOEN BEZALA, HERRIKO HAINBAT TXOKOTARA MUGITZEN GARA.


FAMILIA EREMUA PROIEKTU BERRIA DA FAMILIA EREMU GISA IZENDATU DUGUNA. PROIEKTUAK HAUR HEZKUNTZAKO FAMILIAK JARTZEN DITU ERDIGUNEAN ETA ADIN TARTE HORRETAKO GURASOEK URTEETAN SENTITUTAKO ETA ESKATUTAKO BEHARRARI ERANTZUTEKO ASMOZ SORTU DA ESKAINTZA.

IZUGARRIA DA, 3, 4 EDO 5 URTEKO HAURREK LUDOTEKAKO ATEA IREKI BEZALA JARTZEN DUTEN AURPEGIA, BEGIETAN SORTZEN ZAIEN DISTIRA ETA AHOAK ZE DENBORA GUTXI BEHAR DUEN IRRIZ JANZTEKO. JOLASTEKO ESPAZIO BAT, GURASOEKIN (EDO HAUR BAKOITZARENTZAT KUTTUNA DEN HELDU BATEKIN) KONPARTITZEKO LEKUA, FAMILIAK ELKAR EZAGUTZEKO MOMENTUA, GAUZA BERRIAK IKASTEKO UNEA, EMOZIOAK ASKATZEKO EREMUA. HORI GUZTIA ETA ASKOZ GEHIAGO DA FAMILIA EREMUA.

IRRIKUTXA ZAIN IZATEN DUTE TARTEKA FAMILIEK. ETA IRRIKUTXAREN BARRUAN ZER? BA ALDIRO SOPRESA BAT! ABENTURA BERRIAK SORTZEKO MATERIALA.

UDABERRIAN SARTU BERRI GINELA, IRRIZ OSPATZEKO LORE, HAZI, LUR, LORONTZIAK AURKITU ZITUZTEN IRRIKUTXAREN BARRUAN, ETA FAMILIAN ARITU ZIREN HAZIAK EREITEN, LANDAREAK LURREAN SARTZEN, UREZTATZEN… ORAIN ETXEAN LORETXOA IKUSTEN DUTEN BAKOITZEAN ZIUR GARA IRRIZ JANZTEN DIRELA AURPEGITXOAK. SUKALDEAN ARITZEKO TRESNERIA AURKITU ZUTEN BESTE BATEAN. EGUN HARTAN, BISITA BEREZIA IZAN GENUEN: SUKALDEAN ADITUA DEN HERRITAR BAT ETORRI ZEN GURERA ETA BERAREKIN ELIKAGAIAK PROBATZEAZ GAIN, SUKALDARITZAN LEHEN URRATSAK EGIN GENITUEN.

ABARAXKA LUDOTEKA

EGUNERO ARNASESTUKA IRISTEN DIRA LEHEN ERLETXOAK LUDOTEKARA, LEHENBAITLEHEN IRITSI NAHIAN EGINDAKO KORRIKA SAIOAREN ONDOREN. HASIERAN, SARRERAN ESERTZEN GARA NORMALEAN, BAKOITZAK ESKUARTEAN DAKARREN MERIENDA JATEN DUEN BITARTEAN EGUNAREN ERREPASOTXOA EGITEN DUGU: NOLA JOAN DEN EGUNA, EDO ELKAR IKUSI GENUEN AZKEN ALDI-

TIK GERTATUTAKOAK, EDO BESTERIK GABE ONGI GAUDELA ESATEN DUGU, EDO ESKUARTEAN DUGUN PROIEKTUARI BURUZ ARITZEN GARA…

BEREHALA, BAKOITZA BERE ERRITMORA, DUEN EGUNAREN EDO GOGOAREN ARABERA, JOLASEAN MURGILTZEN HASTEN DA. BATZUETAN BEREHALA SORTZEN DUGU TALDE JOLASA, BESTE BATZUETAN, TALDETXOETAN EDO BAKARKA, BAKOITZAK BERE BEHARREI BIDE EMATEN DIE. TARTEKA, ERLETXO HIZTUNEN TOPAKETAN BILTZEN GARA. ZER DEN HORI?? BA… GURE ASANBLADEN IZENA DA. BAI, BAI, ONGI ENTZUN DUZUE, GUK ERE GURE ASANBLADA DUGU. TARTEKA BILTZEN GARA ETA BERTAN PROIEKTUEZ, EGIN ETA SORTU NAHI DITUGUN KONTUEZ HITZ EGIN ETA ADOSTASUNETARA IRISTEN GARA.

ASKO IZAN DIRA ELKARREKIN SORTUTAKO PROIEKTUAK: LUDOTEKAKO ARAUAK DENON ARTEAN ADOSTU DITUGU, GURE JOSTAILUAK SORTU DITUGU, INKUBADORAKO ARRAUTZAK ZAINDU DITUGU, HERRIKO OZTOPO ARKITEKTONIKOAK EZAGUTU ETA BIZI IZAN DITUGU, GAIZKI APARKATUTAKO AUTOEI JARTZEKO ISUNAK SORTU DITUGU, AITOR PUERTASEKIN SOSHIKO OLINPIAR JOKOETARAKO ANIMOAK BIDALIZ HARTU-EMANA SORTU GENUEN ETA GERO GURE ARTEAN IZAN GENUEN, SORMEN TAILERREAN SORTUTAKO GURE ARTELANEKIN ERAKUSKETA IRE-

IRAKASKUNTZA

NORMALEAN, ASTELEHENETAN HAUR ETA GURASOAK LUDOTEKAKO MATERIALEKIN SORTZEN DITUZTE EUREN ABENTURAK. HALA ERE, TARTEKA, HILABETEAN BEHIN EDO, ESKAINTZA BEREZIREN BAT ERE IZAN DUGU.

193


KI DUGU ETA HERRIKO ARTISTEKIN AMAIERA FESTA OSPATU DUGU, GARI ABESLARIAREN KANTU BATZUK EZAGUTU DITUGU ETA BERAREKIN EGON GARA, EL WATAN ELKARTEARI SAHARARA ERAMATEKO IKASMATERIALA EMAN DIOGU, IHOTEAK LANDU DITUGU, MITOLOGIAKO PERTSONAIAK EZAGUTU DITUGU, GURE MERIENDATXOAK PRESTATU DITUGU ETA BAITA EROSKETAK EGITERA JOAN ERE, LUDOTEKAN GAUA PASATU DUGU…

ABARAXKA IBILTARIA

LARUNBATETAN ETA OPARRALDIETAN HERRIKO ZENBAIT TXOKOTAN ELKARTZEN GARA ETA EKINTZA OSO EZBERDINAK EGIN GITUGU: FAMILIAN JOLASEAN, BIZIKLETA BUELTA, PUZGARRIAK, IHOTEETAKO DANTZAK IKASI, ZAKUAK JOSI, SORGIN ETA INTXIXUEN BILA, EMAKUME EGUNAREKIN BAT!, YOGA FAMILIAN, ERROMERIA ETA TALO JATEA, ZIENTZIA TAILERRA, MERIENDA OSASUNTSUAK, DESIOEN ZUHAITZA, FRIGOLIBURUTEGIA, KIMUTX EMANALDIA, EGUR BIZIAK, GURE JOSTAILUAK SORTZEN, TXALAPARTA IKASTAROA, MERIENDA OSASUNGARRIAK, SKATE PARKEA PLAZAN, SORMEN TAILERRA…

herri eragileak

HIRU PROIEKTU HAUEK OINARRI SENDOAK DITUZTE BERE BAITAN ETA GURETZAT EZINBESTEKOAK DIREN ZUTABEAK. GURETZAT AISIALDIA ETA JOLASA DIRA TRESNA ETA BITARTEKO, BAINA AISIALDIAN GARATZEN DEN PROIEKTU HONEN ATZEAN LEHEN BEGIRATUAN IKUSTEN EZ DIREN BALIO ASKO DAUDE…

194

EUSKARA. EUSKARAZ BIZI AHAL IZATEKO EGITEN DUGU LAN. HORREGATIK ARITZEN GARA EUSKARATIK ETA EUSKARAZ!

HERRIGINTZA. HERRIAK GURI ESKAINTZEN DIGUNA HARTZEA ETA GUK HERRIARI ESKAINTZEA. HERRIAREKIN HARTU-EMANEAN ARITZEAK ERE

GURETZAT GARRANTZI BEREZIA DU. HERRIA MODU ZABALEAN ULERTZEN DUGU: HERRIKO ERAGILEAK, HERRITARRAK, KOMERTZIOAK, UDALA, AUZOAK… HEZKIDETZA. MUTIL ETA NESKEK AUKERA BERDINTASUNA IZAN DEZATEN ETA MUTIL ETA NESKA IZATEAZ GAIN, NAHI DUTEN BEZALAKO MUTIL ETA NESKAK IZATEKO ASKATASUNA IZAN DEZATEN EGITEN DUGU LAN.

NATURA/KALEA. MAITE DUGU NATURA. HORREGATIK, NATURA EZAGUTZEKO, ZAINTZEKO AHALEGINA EGITEN DUGU. NATURAZ, KALEAZ GOZATZEN SAIATZEN GARA! EGURALDIAK UZTEN DIGUNEAN, BARRUKO MATERIALA KALERA ATERA ETA BERTAN ARITZEN GARA GUREAN. PARTE-HARTZEA. PARTE-HARTZEA MODU ZABALENEAN ULERTU ETA LANTZEN DUGU. GURETZAT PARTE-HARTZEA EZ DELAKO ZER EGIN NAHI DUTEN ESATEA SOILIK, EGIN NAHI DUTEN HORI EGIN AHAL IZATEKO BIDEAN EGIN BEHARREKO URRATSAK EZAGUTU ETA EGITEA BAIZIK. EUREN AMETSAK EGIA BIHURTZEKO ARDURA HARTZEA DA. BAITA EUREN ARTEAN SORTZEN DIREN EGUNEROKO GATAZKAK KUDEATZEN IKASTEA ERE (GATAZKAK ERE, AMETSAK BEZALA, EURENAK DIRELAKO ETA HORIEK ASKATZEN SAIATZEA ETA ASMATZEA ERE EUREN ARDURA DELAKO). LAGUNTZAREKIN, BAINA BIDEA HAIEK URRATZEA ALEGIA. HURRENGO URTERA ARTE, LAGUNAK!! PLAZER BAT DA ABENTURA HAUEK GUZTIAK ELKARREKIN ERAIKI ETA BIZITZEA!! MAITE ZAITUZTEGU!!! JASO GURE ZIZTADA GOXUA!


Zenbait idazlan

<

<

<

<


Zero zabor OI(H)ARTZUNA iritsi da 2010az geroztik hondakinen kudeaketa ahalik eta egokiena egiteko bidea daramagu Oiartzunen. Gaikako bilketa datuak izugarri hobetzeaz gain, zero zabor bidean hainbat ekimen bultzatu dira herrian. Izan ere, hondakinen arloan gaikako bilketa ez da lehendabiziko helburua. Hondakinen kudeaketa egokirako hierarkiak zehazten duen bezala, lehenik hondakinak murriztea lortu behar da, ondoren berrerabiltzea indartu, eta azkenik birziklatzera bideratu geratzen diren hondakinak. Azken urte honetan, hondakinen murrizketa bultzatzeko, ohitura aldaketa batzuk bultzatu ditu Udalak.

Zenbat idazlan

Alde batetik, arrandegietan eta harategietan egindako erosketetan papera murrizteko kanpaina egin zen: erosketak egiterakoan ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina hain zuzen ere. Udalak 2.760 ontzi berrerabilgarri banatu ditu denera, eta sei hilabetean parte hartu duten arrandegi eta harategietan 5.037 zozketa txartel banatu ziren. Aurreikuspenen arabera, urtebetean 30 tona gutxiago sortzea lortu dugu. Ekimenaren arrakasta batez ere arrandegietan nabaritu da. Hala ere, ontzi berrerabilgarriak arrandegi eta harategietan erabil daitezke.

196

Beste aldetik, 2013ko Xanistebanetan txosnetan edalontzi berrerabilgarriak erabili ziren, eta ekimen horren bidez, aste batean tona bat hondakin gutxiago sortu zela aurreikusten da. Bestalde, edalontzi horiek beste hainbat ekimenetan erabili dira: Elkartasun lasterketan, Ihoteetan... Horretaz gain, aipatu behar da 2013an, baserritarrekin bildu ondoren, belar-bolen plastiko bilketa egiteko puntuak zehaztu zirela. Lehen bilketa otsailean egin zen eta 1.500 kilo jaso ziren. Bilketa datak zehaztu ondoren, erabiltzaileei adierazi zitzaien hondakinak noiz utzi zitzaketen.

Bestalde, landa eremuko hiri-hondakinen bilketa zerbitzua hobetzeko, beste ekarpen-puntu batzuk egin dira: Maldaburun, Olidenen, Iradi bidean eta Zerradi poligonoan. Modu horretan, landa-eremura gehiago gerturatu gara.

Hondakinen kudeaketa egokirako ezin da ahaztu tratatu baino lehen gaika jasotzea ezinbestekoa dela, eta, beraz, zoriontzeko moduan gaude Oiartzunen, gaikako bilketa datuak onak baitira. Ez soilik bildutako hondakin kantitateagatik, bildutako hondakinen garbitasun maila oso handiagatik ere bai.


Hondakinak murrizteko aholkuak 4 Autokonposta egin: etxean sortzen den hondakinen %40

materia organikoa da, eta lur zati bat duen edonork etxean konposta egin dezake. Modu honetan, materia organikoaren kudeaketa ziklotik hondakinak murrizten dira. Lur zatirik ez duten bizilagunek, baina interesa dutenek, atez ateko bulegora jo behar dute, Udalarena den gune batean autokonposta egiterik badagoen aztertzeko.

4 Haurrentzako fardel berrerabilgarriak erabili. Ume bakoitzak, bataz beste, 5.000 fardel erabiltzen ditu eta 10 tona sortzen dira. Fardel berrerabilgarriekin %20 baino gehiago murriztu daiteke, eta bataz beste 1.000 euro aurrezten dira.

4 Hilerokoarentzat konpresa eta tapoien ordez, silikonazko

kopa erabili. Kasu honetan ere, hondakinen murrizketaz gain, aurrezpen ekonomikoa nabaria da.

4 Eskutitz bidezko fakturak on-line jasotzeko eskatu. 4 Erosketak egiterakoan honako aholku hauei jarraitu:

· · · · · · ·

Premiak kontuan hartuz egin erosketa zerrenda.

Ontzi eta bilgarri gutxiagoko produktuak hautatu.

Formatu kontzentratuko eta kantitate egokiko garbiketa produktuak hautatu.

Tamaina handiko eta ekonomikoko produktuak erosi: xaboia, xanpua... Garaian garaiko produktu freskoak eta ontziratu gabeak erosi. Ez erosi erabili eta botatzeko produktuak.

Arraina eta haragia ontzi berregabilgarrietan bildu erosterakoan. Poltsa berrerabilgarriak erabili.

Baztertu materia mistoz egindako ontziak.

Materia birziklatuz egindako produktuak hautatu.

zenbait idazlan

· · ·

197


Made in Oiartzun Oarsoaldea Garapen Agentzia, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalen elkartea den neurrian, eskualdeko herritar guztien ongizate ekonomikoa eta gizarte ongizatea sustatu eta hobetzeko, aberastasuna sortzen dituzten hobekuntzak bultzatzen ditu. 1993. urteaz geroztik, udalekin elkarlanean, lanean dihardu eskualdeko herritarren bizitza kalitatea hobetze aldera. Oiartzunen, agentziaren bitartez eta gainontzeko udalerriekin batera, enplegua, euskara, enpresa, ekintzailetza, hiri-berriztapena, mugikortasuna, turismoa eta kontsumoa landuz eta baliabideak optimizatuz, irispide handiagoa duten ekintzak garatzea lortzen dugu.

Urte hauetan guztietan, arestian aipatutako arloetan ugariak dira garaturiko proiektuak eta eskainitako zerbitzuak baina, aurten, enpresekin egiten den lana nabarmendu nahiko genuke.

Zenbat idazlan

Oarsoaldeak udalerriko enpresei laguntza eskaintzen die geroz eta lehiakorragoak izan daitezen (aholkularitza, finantzaketa, berrikuntza, lankidetza, internazionalizazioa) eta, besteak beste, honako ekintza hauek azpimarratuko genituzke: giza baliabideen kudeaketan eskainitako laguntza eta enpresentzat hiri-lurzoru industrialaren sustapena. Testuinguru honetan, 2013. urtean, Oarsoaldeak Oiartzungo 19 enpresari giza baliabideen hautaketa prozesuetan bere laguntza eskaini die, eta 34 lanpostutarako 51 lan eskaintza bideratu.

198

Agentziak, informazioa helarazi eta beharrezkoa den laguntza eskaintzen die enpresei aholkularitza zerbitzuaren bidez, eta berrikuntza, internazionalizazioa, lankidetza eta anzteko arloetan garatzen du bere lana. Honela, enpresa-sarearen lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin, Oiartzungo 21 enpresari banakako diagnostikoak egin zaizkie, enpresa horiek berrikuntzarako duten gaitasuna eta potentziala oinarritzat harturik, proiektu aukerak identifikatzeko xedez.


Bere izaera estrategikoa, berritzailea eta aitzindaria dela eta, oiartzungo tumaker enpresarekin batera Oarsoaldeak garatuko duen “i3D ekosistema proiektuak” aipamen berezia merezi du. Proiektuaren helburu nagusia euskal produkzio sisteman 3D inprimagailuen teknologia barneratzea da. Hau da, Oiartzundik, Euskadiko produkzio sistemaren lehiakortasuna areagotzea.

TUMAKER-K35 enpresak bultzatzen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza duen ekimen honek, Oarsoaldearen eta Angel Arbonies & Asociados aholkularitza enpresaren eskutik, enpresei honako hau eskaintzen die: aldaketa handia sorrarazteko gaitasuna duen teknologia berri bat ezagutzeko aukera eta enpresak, erakundeak eta prestakuntza zentroak biltzen dituen ekosistema berritzaile eta sormenezko ekosistema batean parte-hartzeko aukera.

Tumaker enpresa gaztea da, desberdina, berritzailea eta zubi moduan jokatzen du softwarea, hardwarea eta kode irekia duten fabrikazio pertsonalerako makinak sortzen dituzten komunitateen eta zerbitzu integrala eta pertsonalizatua behar duten enpresa eta erakundeen artean, ezagutzak, baliabideak, bideak eta zerbitzu egonkorrak, konfiantzazkoak eta kalitatezkoak eskainiz. Orain arte pentsatu ezinak ziren gauzak egin eta ideiak garatzeko, enpresa honek lanean dihardu, fabrikazio pertsonala aukera berri bat izan dadin.

Laburbilduz, Oiartzungo udalerria harro egon daiteke, aitzindariak diren proiektuetan parte hartzen duten eta 3Da bezalako puntako teknologiaren mapan kokatzen dituen enpresak, udala eta garapen agentzia baititu. Izan ere, “made in oiartzun” esaldiarekin inprimagailu digitalak saltzen dituzte dagoeneko mundu mailan, Oiartzungo pertsonentzat eta bertako ekonomiarentzat, baita Oarsoaldea eskualdearen ekonomiarentzat ere onuragarria delarik.

Zenbait idaZlan

Fabrikazio pertsonalerako tumaker-ek sortutako makina bakoitza, oiartzunen, Gipuzkoan, diseinatua, garatua eta eskuz muntatua izaten da. Enpresa horrek, bere konpromisoari jarraiki, “gure inguruko pertsonen garapen pertsonalerako eta profesionalerako aukera bat izatea nahi dugu, pertsona normalak baina grina dutenak, balio erantsia ematen dutenak, denok elkarrekin gauza handiak eta interesgarriak egiteko gai izan gaitezen. tokiko garapenean sinesten dugu, ikuspegi orokor batekin. Gure pertsonen, lurraren eta hizkuntzaren alde lan egingo dugu, gure esperientzia, egiteko modua, produktuak eta zerbitzuak munduarekin banatuz, onuragarria den guneetan. Gure ikuspegia da, eta gurea da”.

199


Palestina Nolanahi ere, Palestinarako bidaia abiatu baino lehen hasi zen. Bagenekien Israelgo agintaritzak sartzea galaraz ziezaiokeela Euskal Ordezkaritzari. Beraz, bidaiaren zioak beste batzuk zirelako itxurak egiteko erabakia hartu genuen, eta hegazkina aireratu baino minutu batzuk lehenago, Miren Amurizarekin aritu nintzen hizketan –bezperan telefonoz ezagutu nuena–, bidaiaren helburuez esan beharrekoei buruz, inolako susmorik ez pizteko kontroletan egingo zizkiguten galderei erantzutean.

Zenbat idazlan

Denbora luzea daramazunean harremanetan Palestinako artista eta musikariekin, eta horrenbeste kontu eta istorio entzun dituzunean, zinez diot indartsu eta kementsu ikusten duzula zeure burua herri horren eta haren kulturaren alde lan egiteko, gauzarik naturalena balitz bezala, buruak eta baita bihotzak ere bultzaturik.

200

Niretzat oso berezia izan da, nirekin akordatu izana Palestinara zihoan Euskal Herriko Kultura Ordezkaritza batean parte hartzeko, helburutzat zuena bi herrien arteko loturak estutzea eta kultura elkarteekin eta Giza Eskubideen aldeko erakundeekin elkarrizketatzea. Egiten ari zaren lanari emandako sari bat da, nolabait esateko. Hasieran ez joatea pentsatu banuen ere, familiaren babesak erabakia hartzen lagundu zidan, gerora horrenbesteko eragina izango zuena.

Ni neu ez nengoen batere ziur, palestinarren aldeko aktibistekin harremanak jada banituelako. Tel Aviverantz abiatu ginen, eskala eginez Frankfurten. Alemaniako aireportuan, gainerako taldekideei arazorik gabe pasatzen utzi bazieten ere, kontrol berezi bat egin behar zidatela esan zidaten, edukazio handiz. Gauza bera gertatu zen Tel Aviveko aireportuan. Eragozpenak eragozpen, kontrol guztiak igaro eta Jerusalemerantz abiatu ginen, bistatik kendu ezin genuela harresi madarikatua. Beste aktibista batzuengandik jaso nuen aholkuetako bat izan zen kontuz ibiltzeko Jerusalemdik argitaratzen genuenarekin, gure emisioak lokalizatu baitzitzaketen. Hala ere, berehala Euskal Ordezkaritzaren Blogean argitaratzen hasi nintzen, han bizitakoek eta bihotzak berak agintzen zizkidaten hitzak: Poemak Palestinatik.

Otsailaren hasieratik denbora igaro bada ere, oraindik Palestinara eramaten nauten amesgaiztoak izaten ditut sarri, hango bizipenak nire buruan iltzatuta gelditu izan balira bezala.

Jerusalemen, palestinarrak Alderdi Naziaren Alemaniako juduak direla ikusi nuen. Debekatuta dute hiriko leku batzuetatik ibiltzea, baimen bereziarekin ez bada. Ez dute eskubiderik beren lurretan eraikitzeko, eta deportatu egin ditzakete noiznahi, beren etxeetara itzultzeko eskubiderik gabe. Ezin dute jaioterria aldi baterako utzi, itzultzea galaraziko lieketelako. Mila oztopo jartzen dizkiete, alde egin dezaten. Bien bitartean, kolonoak lurrak berenganatuz doaz, etengabeko lapurretan, Israelgo armada boteretsuaren babesarekin. Handituz doan harresiak auzoak eta familiak bereizten


Beharbada, Bidegabekerien Herrialdean bizi izan genuen unerik gogorrenetarikoa beren etxetik kanporatu berri zuten familia bati eginiko elkarrizketa izan zen; ez alferrik, israeldarrek etxea eraitsi zieten gu iritsi baino minutu batzuk lehenago. Ez zieten denborarik ere eman beren gauzak etxetik ateratzeko. Jalalekin hitz egin nuen, aitarekin, eta semeetako batekin, Ahmad-ekin, Down sindromea duena. Familia handia zen: Azize, ama, eta Mohamad, Alia, Irsa, Laif eta Rana seme-alabak. Txikienak bost urte besterik ez zuen. Kale gorrian gelditu baziren ere, uste osoa zuten Alarengan. Ahmadek bostekoa eman zidan behin eta berriz, eta eskerrak eman zizkidan babesa adierazteagatik. Une horretan, hitzeman nien ahaleginduko nintzela lau haizetara zabaltzen bai beraiei jazotakoa bai Palestinan gertatzen ari dena. Inoiz ahaztuko ez dudan zerbait da. Birrindutako etxearen giltza erakutsi ziguten, egunen batean berreskuratuko dutenaren sinbolo gisa.

Dena dela, ezin konta ahala dira Palestinari buruz esatekoak, eta gauetan, nahiz eta ordu gutxi izan lo egiteko, ezin nion itzuri egin egunez ikusitakoak poemen bidez adierazteari.

Kalkilija hirian, eskolako autobusaren zain geundela, nazioarteko begirale batzuk agertu ziren. Horietako bat irlandarra zen, eta esan zidanez, hara iritsi zirenetik askoz hobeto tratatzen zituzten umeak. Lehen ohikoa zen soldaduek haurrak iraintzea edo liburuak kendu eta lurrera botatzea. Palestinar asko zegoen han zain, soldaduek burdin hesiko atea noiz irekiko. Soldaduak elkarrizketatzen ahalegindu banintzen ere, uko egin zioten hitz egiteari –zorionez niretzat, esan beharko nuke–. Gogorrena izan zen ikustea nola hurbildu zen artalde bat burdin hesira eta nola zabaldu zizkioten ateak berehala, hesia berriro ixteko palestinarren muturraren aurrean. Palestinarrek etenik gabe eta egunero bizi duten umiliazioa da. Ikaragarria. Uste dut gorrotatzen ikasi dudala Palestinan.

Eta beste istorio bat kontatzearren, Euskal Ordezkaritzak Hebrongo Sinagogara egin zuen ikustaldia aipa dezaket. Jakina, nik ez zuen asmorik leku hartara sartzeko, eta kanpoan gelditu nintzen, gogoetan. Soldadu saldo batez inguratuta. Halako batean, argentinar judu talde bat iritsi zen, eta oroigarriak erosten hasi ziren, pozez beterik. Neure burua judutar gisa azaltzea otu zitzaidan, eta esan nien: - Palestinar asko inguruan, ezta?

zenbait idazlan

ditu, eta palestinarren ekonomia hondatzen du. Tristura handiz ikusi nuen nola ari ziren konpontzen harresi zati bat, eta palestinarrak ziren zeregin horretan zihardutenak.

201


Ezin esan dezaket berehalako erantzunak harritu ninduenik, eta uste dut balio dezakeela jende askori erakusteko zer gertatzen ari den egiazki Palestinan.

- Laster ez da alerik geldituko –bota zuen judutar naziak. Ondoren, seme-alabak eraman zituzten soldaduen ondora, argazkiak egiteko, bisera militarra buruan zutela eta armak eskuetan. Umeentzat ikasbide batere egokia ez zela adierazi banien ere, erretratu zinez lotsagarri hura egin zuten.

Besteak beste, presoen aldeko elkarte bat elkarrizketatu genuen. Torturaz hitz egin ziguten, poltsa buruan jarrita itotzeko saioak eta antzekoak, hemen ere hainbaten ahotan entzun ditudanak. Esan zigutenez, zigor adina ez da berbera haur palestinarrentzat eta israeldarrentzat.

Eta beste istorio ugari. Gutun bidez ezagutzen nituen pertsonekin egoteko aukera izan nuen; besteak beste, Shariff Kananaa Palestinako folklore adituarekin eta bere lanagatik preso egon den palestinar ilustratzaile batekin. Beren lanez eta nireez hitz egin genuen, eta elkarrizketa haietatik liburu digital bat sortzeko ideia sortu zen, bidaian idatzitako nire poemak eta kartzelara eraman zuten ilustratzailearen irudiak bilduko zituena. Emaitza denon eskura dago: Poemak Palestinatik.

Bidaiaren ondoren, lanean jarraitu dut, pixkanaka, helburu pertsonal handitzat hartu dudanaren alde: mugimendu literario eta artistiko bat sortzea mundu mailan, Palestinaren alde. Ekimen horren orain arteko emaitza bost poema bilduma dira, kontsulta librekoak, herrialde ugaritako ehun bat poeta eta artistaren elkarlanetik sortutakoak, gehienbat palestinarrak edo ekimenarekin bat egin duten arabiar herrialdeetakoak.

Zenbat idazlan

Ametsei edo desioei buruz hizketan hasiz gero, hauxe litzateke zalantzarik gabe lehenetarikoa: Oiartzungo herria sinbolikoki senidetzea Israelek desagerrarazi duen edo gaur egun armadak okupatuta duen Palestinako herriren batekin, ezagutzen ditudan erbesteratuen bitartez.

202

Eta Palestinara berriro joango ote naizen galdetzen badidate, oraindik ez naizela handik itzuli erantzungo nuke.

| Xabier Susperregi


Urtean zehar berri izan dira

<

<

<

<


Urtean zehar berri izan dira 13/06/02 Lasterbidean lasterketaren lehen edizioa egin zen arrakasta osoz. Elkartasun bidean ia mila korrikalari elkartu ziren, batzuk 4,25 km-ko lasterketa egiteko, gehientsuenek 8km-koa.

13/05/05 Oiartzungo Lartaun Abesbatzak eta Villabonako Eresergik kontzertua eskaini zuten udaletxeko areto nagusian. 13/05/06 Ekaitz Benitez Aranburu gazteak irabazi zuen Motxian Eby mezu lehiaketa. 13/05/12 Manuel Lekuona biblioteka egokitzeko lanak hasi ziren, igogailua jartzeko eta komunak ezinduentzat egokitzeko.

13/05/13 Udalak, Auzolan Brigadak eta auzotarrek elkarlanean antolatutako saioarekin, Ugaldetxon Bidegorria txukuntzen aritu ziren.

urtean zehar berri izan dira

13/05/19 Guillermo Aizpuru azpeitiarrak merezitako omenaldia jaso zuen frankismo garaian esklabo lanetan ibilitako “trabajadore� guztien izenean, Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kattin txiki elkarteak antolatutako ekitaldian.

204

13/05/25 Oiartzun Kirol Elkartearen Ohorezko Erregional Taldea Hirugarren mailara igo zen, azkeneko partidan Trintxerperi 2-0 irabazita. Marka historikoa, ezbairik gabe. 13/06/01 Herriko ikasleek energiaren kontsumoa gutxitzeko konpromisoa hartu eta eskatu zuten, Eskola Agenda 21en baitan egindako udalbatzarrean.

13/06/04 Karrikako Aranburu baserriak irabazi zuen Oiartzungo XI. Txakolin lehiaketa. 13/06/11 Galtzagorri elkarteak antolatutako Liburu Gaztea lehiaketan bi sari jaso zituen Elizalde ikastetxeak.

13/06/14 Erosketetan tuperrak erabiltzeko kanpainarekin bat egin zuten herriko bost komertziok, Maritxu eta Izaro arrandegiek eta Lizar, Martin eta Zalakain harategiek, hain zuzen. Horretarako, Udalak tuperrak banatu zituen atez ateko informazio bulegoan.

13/06/22 OKEren emakumeen talde nagusiak irabazi zuen Euskal Kopa, finalean Reala gaindituta Karla Lekuona zelaian. Etxeko taldea 3-2 nagusitu zen Alazne Inziarte, Anne Mugarza eta Oihana Ferrerren golei esker.


13/06/22 Oiartzun Kirol Elkartearen denboraldi bikainaren amaiera ospatu zuten, bazkari eder batekin eta trofeo banaketarekin. 330 lagun bildu ziren Madalensoron. Besteak beste, mutilak Hirugarren mailara igotzea txalotu zuten, baita emakumeen talde nagusiak Euskal Kopa irabaztea ere.

13/06/22 Helduen tailerreko antzerki taldeko kideek Hiru minutuko ametsak antzezlana estreinatu zuten udaletxeko areto nagusian, arrakasta handiz. Edurne Agirrezabalak gidatutako taldeak ordubeteko emanaldia eskaini zuen, eurek sortutako gidoiarekin.

13/07/19 Haurtzaro Dantza Taldeko 25 dantzarik parte hartu zuten Ezpeletako (Lapurdi) XVII. Gauargi jaialdian, Euskal Herriko, Europako eta Afrikako hainbat dantza talderekin batera.

13/07/20 320 haurrek parte hartu zuten Udalak antolatutako uztaileko udaleku irekietan. Hilaren 1ean eman zioten hasiera eta 26a bitarte, egunero lau orduz aisialdi eskaintza euskaldun eta hezitzailea jasotzen aritu ziren 4 urte eta 12 urte bitarteko haurrak.

13/07/05 Izaskun Zubizarreta oiartzuar kirolaria irabazle Camille Extreme mendi lasterketan, Izaban (Nafarroan).

13/07/25

13/07/10 Tindufeko basamortutik etorrita, Saharako zortzi haur iritsi ziren herrira, uda igarotzera. El Watan-ek eta Oiartzungo Udalak elkarlanean bideratutako proiektuan sei familiak parte hartu zuten.

13/07/13 III. Arditurri eguna ospatu zen; gainera, berrikuntza ugari barneratu zituen bere egitarauan. Asturiasko Castrillon herriko udal ordezkariek egin zuten irekiera ofiziala.

13/07/31 Harri Beltza elkartearen eskutik, XVII. Kontzertua egin zen Doneztebe parrokian Ensamble taldearekin.

13/08/01 Goiatz Labandibar kazetari oiartzuarrak Oiartzun 2013 urtekariko elkarrizketa nagusia Oiartzunen bizi den Pirko Viljanen finlandiarrari egin zion. 13/08/01 Arizmendi-enea XVIII. mendeko jauregia ezagutzeko bisita gidatuak egin ziren. J. Mitxelenak etxeari buruzko azalpenak eman zizkien bertaratutako guztiei. 13/08/01 Mugarri bildumako 20. alean Oiartzungo abeltzaintza XX. mendearen hasiera arte aztertu zuen Alvaro Ruano Aragon historialariak.

13/08/03 Xanistebanetan bi erakusketa antolatuta ziren. Batetik, Mikel Mitxelena argazkilariaren Jaizkibel, kolore eta argazki sinfonia, eta, bestetik, Oarsoaldeko lau Udalek eta Berdintasun Mahaiak antolatutako logo lehiaketara aurkeztutako lanak.

urtean zehar berri izan dira

13/07/07 Oiartzun txapeldun Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Pilota Txapelketan. Garaipen historikoa erdietsi zuten oiartzuar pilotariek, lehendabiziko aldiz lortu baitzuten. Zigor Salaberria eta Ekain Etxeberria kadeteak, Andoni Ugalde eta Aitzol Arzallus jubenilak eta Mikel Martinez eta Ander Imaz seniorrak izan ziren protagonista nagusiak.

Euskal Herriko Esku Pilota Herriarteko txapelketan, Oiartzun txapeldunorde. IruĂąeak 0-3 irabazi zion Oiartzungo taldeari, Zierbenan.

205


13/08/04 Sebastiana Kamio oiartzuarrak 100 urte bete zituen. Oiartzungo Udalak omenaldia egin zion. Era berean, herriko aitona edadetuenari ere egin zioten bisita udal agintariek, Jose Luis Arabolazari.

13/08/05 Julen Mitxelena, Gipuzkoako Eki Sport taldeko oiartzuarra, laugarren sartu zen afizionatuen 66. Xanisteban Sarian, elite eta 23 urtez azpiko mailako txirrindulari onenenekin borrokan ibili eta gero. Garailea Antonio Angulo kantabriarra izan zen, bi ordu 42 minutu eta 8 segundoko denbora egin eta gero.

13/09/11 Gurutzeko Bixente Mitxelenak seigarren egin zuen Europako Sega Txapelketan, Hego Tirolen.

13/09/13 Urtarrilean hasitako borroka amaitu zuten Petra Lekuonako langileek lan hitzarmenaren aurreakordioa sinatu ondoren.

13/09/15 Donostiako badian jokatutako estropadetan hiru arraunlari oiartzuar aritu ziren lehian. Larraitz Lasa eta Guruzne Azpiroz, San Juan traineruan; Jasone Mitxelena ergoiendarra, Hibaikan. 13/08/10 Koxme Lizaso bertsolari oiartzuarra hik zen, 76 urte zituela. Haren aldeko hileta elizkizunak Done Eztebe parrokian egin ziren

urtean zehar berri izan dira

13/08/17 Karrika auzoko Artaso elkarteak 40 urte bete zituen.

206

13/09/18 Donostiako Alde Zaharrean jokatutako V. Kizki Egunean Oiartzungo taldea nagusi. Karrikako Karmele Irastorzak, Ugaldetxoko Jon LarraĂąagak eta Iturriozko Mirari Lizasok eta Ion Zabalekuk osatu zuten taldea. 13/08/24 Oiartzun Kirol Elkarteko Hirugarren mailako taldeak 2-2 berdindu zuen denboraldiko lehen partidan Baskoniaren aurka, Karla Lekuona zelaian.

13/09/27 Garabide gobernuz kanpoko erakundearen eskutik, komunitate indigenetako hainbat kidek Oiartzun bisitatu zuten, Udalak gonbidatuta. Jatorrizko hizkuntza biziberritzeko estrategiak Aditu Titulua lortzeko ikasketak egiten ari ziren Eskoriatzan.


13/09/28 Oiartzungo Udalak Xanistebanetan izandako eraso sexista salatu zuen udalbatzarrean.

1309/29 Ugaldetxoko San Migeletan ospatutako goitiberen jaitsierak arrakasta izan zuen beste behin ere. Txipitiko maldan bildutako dozenaka ikusleek ederki gozatu zuten zazpi tramankuluekin.

manek, …irribarreak filma proiektatu zuen; Carlos Suarez madrildarrak Morir por la cima izeneko emanaldia eskaini zuen; Ekaitz Maiz eskalatzaile etxauriarrak Ametsen bidetik lanarekin bere azken lorpenak erakutsi zituen; azkenik, garai batean kontrabandistak ibiltzen ziren tokitik joan ziren mendizaleak gauean, Arantzatik Beintzara, hain zuzen.

13/10/17 25/02 auzia Madrilen epaitzen hasiko zirela eta, Girizia Libre lelopean elkarretaratzea egin zen Doneztebe plazan. Izan ere, 36 lagun eta 110 elkarte eta taberna epaituko zituzten, horien artean Rufi Etxeberria oiartzuarra eta Girizia Elkartea.

13/09/29 Alaia eta Jon Martin Etxebestek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioan parte hartu zuten, Villabonako Behar Zana pilotalekuan.

13/10/06 Haurtzaro Ikastolako Intxixu taldea nagusitu zen Tolosan, Kilometroak-en baitan, jokatutako I. Erronkan. Ekiñe Irazusta, Oihan Manzisidor, Larraitz Etxebeste, Markel Galdos, Udane Etxebeste, Irati Zabala, Aritz Valderrama eta Ane Lizarraga ikasleak eta Maider Lekuona irakaslea eta Ekain Kazabon kapitainak osatu zuten talde oiartzuarra.

13/10/12 27. Mendi Jardunaldiak hasi ziren, Girizia Mendi taldearen eskutik. Besteak beste, Joseba Elizegik, Ja-

13/10/19 “Euskaraz bizi nahi dut” herri lasterketa arrakastatsua: 200 lagun elkartu ziren eta lau lasterketa egin zituzten, giro paregabean.

urtean zehar berri izan dira

12/10/06 Esti Garcia eta Ekleylson Marques de Silva garaile Aiako Harria VI. BTT Maratoi Txapelketan. Iaz bezala, Ugaldetxoko Iker Arruabarrena izan zen lehenengo oiartzuarra. Guztira, 569 lagunek parte hartu zuten Girizia txirrindulari taldeak bikain antolaturiko lasterketa ikusgarrian.

207


13/11/21 Ibargain Musika Eskolako haur eta gaztetxoek kalejira egin zuten, Santa Zeziliaren omenez.

13/11/20 Arozenatarrak ETB 1eko Kontra eztarrian aritu ziren. Hiru anaiek trebezia osoz erakutsi zuten musikari handiak direla. 13/10/19 Haize-Gain komunitate terapeutikoak festa giroan eman zion amaiera 30. urteurrenari. Pazienteak, familiako kideak eta paziente ohiak bildu ziren egun osoko ekitaldiekin gozatzera.

13/10/24 Lanbarren Berri eremuan Sarobe harria aurkitu zuten. Erdi Aroko mendien kudeaketarekin lotura zuten eta lur publiko bateko eremu bat erabilera pribatuan abeltzaintzarako erabiltzeko eremuaren erdigunea markatzeko erabiltzen ziren.

13/11/23 Arditurriko Parketxean, Aiako Harriaren magalean, txondorra piztu zuten. Jose Manuel Etxarte eta Jose Billaluze oiartzuarrek pizteko ohorea izan zuten. Abenduaren 14a bitarte bisita gidatuak antolatu zituzten txondorra ikusteko, baita bideo-emanaldiak eta argazki erakusketa ere.

13/10/25 Matrikula jaitsiera zela medio, Karrikako Iturburu haur-eskola itxi egin zuten.

13/11/01 Udalak aho batez onartu zuen Kanposantuko ikur frankistak ezabatzea.

urtean zehar berri izan dira

13/11/06 Luberri Fundazioaren 10. urteurrenean, Eboluzioa, dinosauroetatik hegaztietara izeneko erakusketa zabaldu zuen Luberri kultura ekimenak, udaletxeko areto nagusian.

208

13/11/09 Antiju Morik herriko talde feministak antolatuta, Eskola Feministaren lehen tailerra egin zen. Indarkeria matxistaren gaineko gogoeta egin zuten, Donostiako Bilgune Feministak gidatuta.

13/11/09 Festa Batzordeen arteko V. desafioa ospatu zen Gurutze auzoan, eta Iturriotzek irabazi zuen. 13/11/16 Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa jokatu zen Elorsoro kiroldegian. Sei bertsolarien artean Alaia Martin oiartzuarrak parte hartu zuen eta bigarren sailkatu zen, Aitor Sarriegiren atzetik.

13/11/25 Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko hainbat ekitaldi egin ziren herrian. Elkarretaratzea egin zen Doneztebe plazan eta Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleen lanekin erakusketa atondu zuten udaletxeko areto nagusian.

13/11/26 Oihane Mitxelena Iribarren gazte oiartzuarrak jaso zuen Karrera Amaierako Saria, espedienterik onena nabarmentzen duena. Mitxelenaren kasuan Ingeniaritza Biomedikuko ikasketengatik eman zioten. 13/12/03 Girizia elkarteak herriko elkarteen babesa jaso zuen. 13/12/03 Oiartzungo ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten.

13/12/06 2013an laurogei urte beteta edota beteko zituzten oiartzuarrek omenaldia jaso zuten. Guztira, hamazazpi oiartzuarrek jaso zuten oparia Tolaren egindako bazkariaren ondoren.


13/12/13 Hogeita hamabost urtez Karrikako Iturburu Haur-eskolan lanean jardun ondoren, Trini Aranburuk hango hezitzaileen omenaldia jaso zuen.

13/12/13 Haurtzaro ikastolak Ohiko Batzar Nagusia egin zuen. Beste gaien artean, ikasturte berriko gestio plana onartu zuten. 13/12/14 Ilargia Txurrumurrun kukuka ari zela, atera zuten txondorreko ikatza Arditurrin. 13/12/15

Juan Mari Arabolazak lehen saria eskuratu zuen XIII. Euskal Herriko ezti lehiaketan.

13/12/22 Oiartzo Batxilergo Ikastolako urte amaierako ekitaldia ospatu zuten udaletxeko areto nagusian. Batxilergoa bukatu zuten 74 ikaslek diploma bana jaso zuten.

13/12/26 Leire Jauregi eta Jon Juanes oiartzuarrek irabazi zuten X. Xanisteban eguneko nesken eta mutilen banakako txapelketa. 13/12/29 II. Elkartasun Lasterketa Herrikoia antolatu zuen Herrira mugimenduak, euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko. 230 kirolzale animatu ziren 6,5 kilometroko ibilbidea egitera.

14/01/06 Elkartasunean topo egin zuten zazpiehun lagunek, Elorsoron egindako bertso saioan. Hamazazpigarrenez ere kiroldegia lepo bete zen bertsozalez, Etxerat elkarteak antolatutako bertso saioa ikusteko. 14/01/07 Aiton-etxeko kideek 10. urteurrena Tolare jatetxean ospatu zuten.

14/01/14 LOMCE legea indargabetzeko eskaera egin zuten Elizalde Herri Eskolan. 14/01/17 Beloagako gazteluari buruzko informazio panela inauguratu zuten Gurutzen.

14/01/21 Abaraxka ludotekak Frigoliburutegia egitasmoa martxan jarri zuen, irakurzaletasunari bultzada emateko asmotan. 14/01/23 Udaletxeko areto nagusian, Aroia Makuso piano jotzaile oiartzuarrak kontzertua eskaini zuen Cristina Segura mezzo-sopranoarekin.

14/01/26 Lehen Kantujira egin zen herrian. Lartaun Abesbatzako hainbat kidek zuzenduta, kantu-kantari aritzeko parada izan zuten plazara bildu ziren lagunek, igande eguerdian. 14/01/31 Oiartzungo Udalak eta Haurtzaro Ikastolak lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu zuten. 14/02/02 OKEren Emakumezkoen taldea denboraldi bikaina egiten ari da eta dagoeneko hirugarren postuan dago sailkapenean.

14/02/02 Kimu mailan, Amaiur Errazkinek Gipuzkoako eskolarteko krosa irabazi zuen. Ane Etxebestek, berriz, bigarren amaitu zuen. Haurtzaro Atletismo taldea emaitza bikainak jasotzen hasi zen.

urtean zehar berri izan dira

13/12/08 Ikurrinaren aldeko Eguna ospatu zen herrian. Horrela, Oiartzunek Espainiako banderarik ez duela behar adierazi zen.

209


14/02/08 Gure Esku Dago mugimenduak deituta, herri argazki erraldoia egin zen Madalensoro pilotalekuan. Guztira, 200 herritar bildu ziren argazkia osatzeko. 14/02/09 Inude eta Artzainen konpartsak Oiartzungo kaleak jai giroz jantzi zituen. Maider Maya eta Xuban Larraya izan ziren protagonista. 14/02/12

Izar Etxeberria Arruabarrena dantzari oiartzuarrak Euskadiko VII. Soinu Zahar txapelketa irabazi zuen. Hark jasotako oroigarria Oiartzungo Udalari eskaini zion. Urtebetez egongo da Etxeberriaren garaikurra.

14/02/23 Elizalde Herri Eskolak antolatutako desfilea egin zen igande Ihotean. Gero, gauean, Intxixuak et Sorginak Kataxulora itzuli ziren. 14/02/24 OKEren Hirugarren mailako taldea jaitsiera postuetan zegoen, denboraldi gorabeheratsua zela medio.

14/03/04 Udal Ikastola Partzuergoak Urmendi izena jarri zion bere hezkuntza proiektuari. Urmendi Zaldin gainean dagoen mendi baten izena da. 14/03/05 Camargoko Udalaren 31. Sari Nagusia irabazi zuen Julen Mitxelena txirrindulari oiartzuarrak. 14/03/11 Oiartzungo Flauta Taldeko kideek 30 haritz landatu zituzten Egiarren.

14/03/08 Emakumeen Egunaren harira, egitarau oparoa antolatu zuten Kilirikupe elkarteak, Oiartzungo Emakume taldeak eta Antiju Morik taldeak, Udalaren laguntzarekin. Aurtengo leloa: Nire gorputza nirea da. Atzerapausorik ez! 14/02/17 Altzibar auzoko Agerrealde kaleko 1. zenbakiko etxebizitza batek su hartu zuen. Eraikineko bizilagun guztiak atera behar izan zituzten, badaezpada. Era berean, su hartu zuen etxebizitzan bizi zen pertsona batek mediku laguntza behar izan zuen kearekin toxikatu zelako.

14/02/21 Herriko eragileek oiartzuarrak.org ataria sortu zuten, euren berri emateko.

urtean zehar berri izan dira

14/02/21 Intxixuak eta Sorginak iritsi ziren herrira. Bandera igoerarekin Ihote festa ospatu zen. Hurrengo eguneko Kuestazioa jendetsua izan zen. Gero, elkarrekin bazkaldu zuten Madalensoron.

210

14/03/14 Aitor Puertas oiartzuarrak Sotxiko (Errusia) Neguko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen snowboardcross proban. Lan ikaragarria egin zuen azken hilabeteetan Sochira joateko eta esfortzu horrek bere fruituak eman zituen. 14/03/19 Xabi Ondaro eta Josu Leonet nagusi Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketan. 40-30 irabazi zuten Zubietako Bordagarai-Arrillaga bikotearen kontra.

14/03/23 Haurtzaro ikastolako 59 ikasle eta 4 irakasle Bretainiara joan ziren astebeteko trukea egitera. Bretainiako 43 ikasle eta 4 irakaslek apirilean itzuli zuten bisita.


14/03/23 Ruper Ordorika abeslariaren emanaldi arrakastatsua udaletxeko areto nagusian.

14/03/27 Gorka Aduriz Cardona judoka Espainiako eta Europako txapelduna izan zen, kadete mailan.

14/04/04 ABBren Niessen lantegiak 100 urte bete zituen. 14/04/05 Oiartzungo Flauta Taldeak antolatuta, Oiartzungo I. Flauta Jaialdia egin zen.

14/04/16 Girizia Mendi taldeko 35 mendizale abiatu ziren Extremadura aldera, Hurdes eta Sierra de Gata eskualdetik barrena ibiltzera.

14/04/28 Oiartzun-Karaez: 20 urteko senidetza ospakizunak abiatu ziren. Besteak beste, argazki erakusketa, Karaezetik etorritako komiteari ongietorria eta herri bazkaria egin ziren.

14/04/08 Donostiako Giza eskubideen XII. Zinemaldian Ander Iriarte zinemagile oiartzuarraren Echevarriatik Etxeberriara ikusgai.

14/04/11 Oiartzungo The Pistatxos taldeak Kontrako Eztarriaren lehiaketa irabazi zuten. Abba taldearen Mamma mia kantuaren melodia hartuta, letra sortu eta bideoklipa grabatu zuen zortzi laguneko kuadrillak.

urtean zehar berri izan dira

14/04/07 Oiartzueraren eta memoria historikoaren astea ospatu zen herrian. Besteak beste, hiztegiaren aurkezpena, Euskararen kate hautsiak dokumentala eta hitzaldia, antzerkiak eta hika laguneko hastapen saioa egin ziren.

14/04/30 OKEko Hirugarren mailako taldea gero eta gertuago zegoen mailari eustetik. Urtarrilaren hasieratik jaitsiera postuetan sartu bazen ere, martxo erditik aurrera lortu zuen egoera hori iraultzea eta izugarri ari zen hobetzen bere jokoan. Bestalde, Emakumeen Taldeak Bigarren mailako ligan bigarren koskan irmo jarraitzen zuen.

211



Oiartzun argazkietan

<

<

<

<


OIARTZUN ARGAZKIETAN

Lartaun Elkarteko Atletismo Saileko kirolariak, Pasai Donibaneko Ibai-Ondo zelaiean, 1960. urtean.

214

Lartaun-Fagor-Gaetxe, Oiartzungo futbol taldea, Beheko Plazan, 1960. urtean.


Gurutzeko Arkale Zarreko familia, Oiartzungo Done Eztebe Plazan, Fatimako Ama Birjina Oiartzuna etorri zen egunean. 1947. urteko ekaina.

OIARTZUN ARGAZKIETAN

Ganadu lehiaketa, Xanixtebanetan. Sari banaketa, Kontsejupean, 1920. urte inguruan.

215


OIARTZUN ARGAZKIETAN

Beheko Plazako mutilen eskolaren aurrean, ikasle taldea, 1955. urte inguruan.

216

Baltasar Esnaola eta Leandro haren semea, Gurutzeko Lazkanburu baserrikoak, palanka jokoan, Beheko Plazan, San Isidro egunean. 1946a.


Ezkontza bat, Oiartzunen: Ceferino Irigoien Xepeino eta Ernestina Mitxelena Pelu baserrikoa. 1915. urtea.

OIARTZUN ARGAZKIETAN

Harri apustua, Xanixtebanetan, Beheko Plazan. Soutako aita-semeak beren idi pareakin, eta GoĂąitarrak epaile lanetan, 1940. urte inguruan.

217


OIARTZUN ARGAZKIETAN

Oiartzungo letxeroa, esnea saltzen, Iturriotz aldean, 1930. urte inguruan.

218

Ildefonso Aranburu haurra, Pablo Beiner Suizoaren besoetan, Beinerren etxean. 1911. urtea.


Gurutzeko Galdos taberna, Eguzkialde etxean, 1940. urtean.

OIARTZUN ARGAZKIETAN

Elizalde auzoa, airetik ikusia, 1955-1960 urte inguruan. Gurutzeko bide ingurutik aterea da argazkia.

219


OIARTZUN ARGAZKIETAN

Txirrindulari lasterketa, Iturriozko festetan, Santiyutan, 1930. urte inguruan.

220

Ozentzioko ermitan, bertsotan, Joxe Mari Arbelaitz Ozentzio (ezkerretik bigarrena), Gotzon Isasa (kantuan)eta Koxme Lizaso, ermita berrituta egin zen meza eta ospakizun egunean. 1980. urtea.


Juan Harreguy barberoa, bere bizartegi aurrean, Zamateta etxearen azpialdean. 1960 urtea.

OIARTZUN ARGAZKIETAN

Oiartzungo lagun talde bat, Inauteri konpartsa bat osatzen dutela. 1940. urte ingurua.

221


OIARTZUN ARGAZKIETAN

Lau oiartzuar gaztei, Pasaia Antxoko San Fermin jaietan, itxurazko txalupa batean argazkia aterata. 1970. urtea.

222

Oiartzungo Beheko Plazako Etxe-Txiki basarrikoak: lau seme-alaba amarekin. 1930. urte inguruan.


Oiartzungo Acciรณn Catolicako neskak, Olentzerotan naximentuakin. Beheko Plazan, 1940-1945 urte inguruan.

OIARTZUN ARGAZKIETAN

1922. urteko Xanistebanak. Aginagalde alkateak Seme kuttunaren titulua ematen dio Rafael Pikabea jaunari. 1922ko abuztuaren 6a.

223


OIARTZUN ARGAZKIETAN

1980 urte inguruan, Sorondoko erromeria. Aizkolariak.

224

Gurutzeko Eskolak.


OIARTZUN ARGAZKIETAN

Oiartzungo trainerua, Done Eztebe plazan, Donostiako estropadara abiatzeko prest. 1955. urteko irailaren 4a.

225


OIARTZUN ARGAZKIETAN

Iturriozko AiĂąe (Aginaga) baserria, 1960. urte inguruan.

226

Arragoako AitzolaEtxeberri (Airizabalo-Etxeberri) baserria, 1960. urte inguruan.


Aurkibidea 5 Alkatearen agurra 7 Editoriala

Elkarrizketa

10 Juanito Galdos Arbide

Historia

22 Soka dantza, herriareb eta Udalaren arteko oreka 25 Arizmendi-enea, jauregi bat herri erdian 28 Oiartzungo Cavaille-Coll organoa 36 Ttenttetarrak 39 Sebastian Lartaun, San Esteban de Lartaun eta Oiartzungo armarria 45 Bianditz lepoko tren-tunela berriro zabalik 49 Sarobeak Oiartzunen 53 Lartaun Abesbatzak Urrezko Ezteiak 56 Lartaun Abesbatzak, mende erdia abesten 59 Karaez-Oiartzun: bi herri, bi senide 62 Ikurrinaren historia Oiartzunen

Seme-alabak

68 Joxe Billaluze eta Joxe Manuel Etxarte: “Txondorra ume bat bezalakoa da” 71 Sebastiana Kamiok, 100 urte 72 Aizkolari 74 Onintza Mitxelena: “Honetan hasi nintzen arte, ez nuen uste atzerrian

76 78 81 84 90 92 94

sokatiran aritzen zenik” Gorka Urra: “Diskoetan entzuten nuen soinua dendetan ez nuelako topatzen hasi nintzen gitarrak egiten” Aitor Puertas: “Sotxin egotea ezintasunari irabaztea da, baita sistemari ere” Koxme Lizaso gogoan Ainara Lasa Izar Etxeberria: “Dantzan garrantzitsua da lasai aritzea eta ahalik eta gehiena espresatzea” Marian Garmendia Amona Kontxita

Kultura 98 100 103 108 109 110 112 115 116 117 120 121 122 123

Alemaniar bat Oiartzunen Luberri museoa Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa 2013. urtean Oiartzun irratia Euskararen mundu zabala Oiartzuera, ospeletik eguterara Indigenak Oiartzunen Oiartzungo helduen antzerki taldea Oiartzungo gazteen antzerki tailerra Ibargain Musika Eskola Ibargain Musika Helduen taldea Oiartzungo Flauta Taldea Oiartzungo I. Flauta Jaialdia Haurtzaro Trikitixa eta pandero eskola


Kirola 126 128 131 134 138 143 147

Oiartzun Kirol Elkartea 2013-2014 Denboraldi honetan ere gozatzen Oiarpeko Taldearen urteko emaitzak Haurtzaro Atletismo Taldea: 30 urte eta bizi-bizirik Euskal Herria-Extremadura. Girizia Mendizale Elkartea Txost Oiartzungo Pilota Taldea Oiartzunen gimnastika erritmikoa Tximeleta talderekin sortu zen

150 153 155 157 161 162 165 166

Amets morik egia bihurtzeko, iraultza feminista! Oiartzuarrak Azmarrin Gurea, gaixotasun psikikoa Intxixu herri kultur lantaldea Helduen tailerra Irrien Lagunak Oiartzunen Harribeltza elkartea: XX urte bidea eginez Gure esku dago

Herri eragileak

Irakaskuntza

170 Proiektu ekintzaileak lehen hezkuntzan: ikasle aktiboa helburu 172 Juul kanpaina 174 Ekonomia eta zergak: Gipuzkoako ForuAldundiaren proiektu pilotua

jarri da martxan Haurtzaro Ikastolan

176 Gwiseni Diwan eskolaren eta Haurtzaro Ikastolaren arteko trukea 178 Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Urmendi Haur Eskola 180 Gure blogosfera 182 Euskararen eguna 184 Berdintasuna gure eskoletan, hezkidetza 186 Gurutze Gorriaren tailerra 188 English Theatre play 188 Gaztelaniazko antzezlana 189 Irakurzaletasuna sustatu liburu-trailerraren bitartez 191 Ikasketa bidaia Erroman 192 Abaraxka

Zenbait idazlan

196 Zero zabor OI(H)ARTZUNA iritsi da 198 Made in Oiartzun 200 Palestina

Urtean zehar berri izan dira 204

Oiartzun argazkietan 213


ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea: • Joxan Eizmendi Garate

• Goiatz Labandibar Arbelaitz • Asier Legorburu del Sol • Adolfo Leibar Axpe

• Jaione Ugaldebere Sarasua

IDAZLE LANKIDEAK Colaboradores Literarios • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Abaraxka Antiju Morik Aramendia, Eihartze Arbelaitz, Iñaki Arbelaitz, Orkatz Arraztalo Elkartea Atez Ate Azmarrin Taldea Billaluze, Joxe Elizalde Herri Ikastetxea Etxarte, Joxe Manuel Etxeberria, Izar Galdos, Sebastian Girizia Mendi Taldea Goikoetxea, Arkaitz Gonzalez, Moises Gurrutxaga, Iñaki Gutierrez, Klara Harri Beltza Haurtzaro Atletismo Taldea Haurtzaro Ikastola Haurtzaro Trikitixa Helta Herri Musikaren Txokoa-Soinuenea Ibargain Musika Eskola Intxixu-AEK Euskaltegia Intxixu Herri Kultur Lantaldea Iragorri Xabier Irrien Lagunak Iturain, Kontxita Iturrioz, Joxe Mari Kamio, Sebastiana Karaez Oiartzun Senidetza Elkartea Korta, Lur Labandibar, Goiatz Lartaun Abesbatza

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Lasa, Ainara Leibar, Adolfo Legorburu, Asier Legorburu, Joxe Mari Lekuona, Sorkunde Lizaso, Koxmeren sendia Lopez, Joxe Migel Luberri Ikasgune Geologikoa Martiarena, Mirari Mendizabal, Anton Mendizabal, Mikel Mitxelena, Onintza Oarsoaldea, Garapen Agentzia Oiarpe, Errebote Taldea Oiarpe Kirol Elkartea Oiartzungo Helduen Antzerki Taldea Oiartzun Kirol Elkartea Oiartzungo Flauta Taldea Olaziregi, Jexux Perez de San Roman, Aiora Puertas, Aitor Salaberria, Eneko Sanzberro, Joxe Mari Straub, Silvie Susperregi, Xabier Torres, Jose Angel Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea Tximeleta Taldea Txost, Errebote Taldea Ugalde, Joxe Juan Ugaldebere, Jaione Urmendi Haur Eskola Urra, Gorka Zaldua, Luis Mari Zendoia, Nikolas


Easo Motor Lintzirin poligonoa, 10 OIARTZUN

Tel.: 943 26 03 91


Oiartzun

Egunero zerbait hobeago. Alcampo bizitza.

Xanisteban Zoriontsuak

obras de urbanizaciรณn edificaciรณn excavaciones y movimientos de tierras vivienda unifamiliar

c/ elbarrena, 4 poligono lambarren OIARTZUN

obra de urbanizaciรณn

tel: 943-51 03 12 - 943 51 65 97

AMENABAR

equipamiento deportivo

alzola@alzolaconstruccion.com


Xanistebanetako kartel lehiaketako haurren saria

Oier Elizasu IĂąarra


OIARTZUN 2014


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.