Esporak: Fusiformeak, 7-10 x 3-3,5 mm-koak; espora-jalkina okre-horixka. Habitat: Koniferoen azpian oso ugaria udazkenean. Jangarritasuna: Jangarria. Txapelaren kutikula likatsua kentzea gomendatzen da.
Suillus granulatus Euskaraz: Pinudi-onddo pikorduna. Gaztelaniaz: Boleto granulado. Txapela: 0 4-10 cm-koa, ganbil eta lautu bitartekoa, krema-horixka eta marroi gorrixka bitartekoa, kolore uniformeduna. Kutikula askagarria, oso likatsua, kanpora ateratzen dena. Hodiak: Motzak, itsaskorrak, hori argiak. Poroak: Poligonalak, hodien kolore berekoak, gaztetan esne itxurako tantaz hornituak. Hanka: 4-10 x 1-3 cm-koa, zilindrikoa, pikor zurixkaduna; pikorrak zahartzerakoan ilundu egiten dira. Eraztunik gabea. Mamia: Hori mĂłtela, samurra, cz-urdinkorra, zapore gozokoa, usain ederrekoa. Esporak: 7,5-10 x 3-4,5 mm-koak; espora-jalkina marroi okrea. Habitat: Koniferoen azpian oso ugaria maiatzetik urrira. Jangarritasuna: Erdipurdikoa. Txapelaren kutikula likatsua kentzea gomendatzen da-
Xerocomus badius Euskaraz: Onddo arrea. Gaztelaniaz: Boleto bayo. Txapela: 0 4-15 cm-koa, hemisferiko eta ganbil-zabaldu bitartekoa, marroigaztainkara, ilegabea. Kutikula leuna, eguraldi hezearekin likatsua, askatzen zaila. Hodiak: Ertainak, adnatuak, hori zurixka eta oliba-kolore bitartekoak, hankaren inguruan zirkulua eratzen dutenak. Poroak: Hodien kolore berekoak, ukitzean berde-urdinxkara aldatzen direnak. Hanka: 6-12 x 1-3 cm-koa, tentea, zuntzexkatua, txapela baino argiagoa, erretikulatugabea, hodien txertaguneetan zurixka. Mamia: la zuria, ebakitzean urdinkorra, trinkoa, usain ederrekoa, zapore gozokoa. Esporak: 11-15 x 4-6 mm-koak; espora-jalkina marroi oliba-kolorekoa. Habitat: Oso arrunta koniferoen eta hostoerorkorren basoetan, irailetik urrira bitartean. Jangarritasuna: Jateko ona.
Xerocomus chrysenteron Euskaraz: Onddo urregorria. Gaztelaniaz: Boleto de came amarilla. Txapela: 0 4-10 cm-koa, hemisferiko eta ganbil-lautu bitarteakoa, adinarekin zapaldua. Marroi arrosakara, oliba-koloreko tonuak dituena. Kutikula lehorra, ilupaduna, berehala zartatua, gorri odol-kolorekoa edo morexka interstizioetan. Hodiak: Motzak, zertxobait dekurrenteak eta oso “saihets� bereziz hornituak. hori motel eta hori olibakara bitartekoak. Poroak: Handiak, irregularrak, hodien kolore berekoak, ukitzean berde-urdinxkak. Hanka: 3-8 x 1-2 cm-koa, zilindrikoa, oinarrian kurbatua, zuntzexkatu-ildaxkatua. horia, kolore gorri purpurako pikorrez eta zerrendez hornitua.