128 aski prexko

Page 1

udal aldizkaria

Xanistebanak, herriko festak iruditan

Hilaren 15ean Jai Batzordea aurten azkenekoz elkartuko da balorazioa egiteko Iraila xamurrago hasteko, xanistebanetan bildutako irudiak ekarri nahi izan ditugu orrialde honetara. Datorren asteartean (hilak 15, Manuel Lekuona bibliotekan 19tan), elkartuko da Jai Batzordea herriko festen balorazioa egiteko. Ongi eginak baloratu eta hobetzeko dagoena datorren urterako kontuan hartzea da bileraren helburu nagusia. Antolatzaileei bertan parte hartzea garrantzitsua dela jakinarazi die Kultura sailak.

2015eko IRAILA • 128. ZENBAKIA

Euskara ikasleentzako laguntzak

Udalak aurten ere euskara ikasle oiartzuarrei laguntza emango die. Honela, ikasturte hasieran matrikularen erdia ordainduko die, eta ikasturte bukaeran, baldintzak betetzen dituztenei %70a arte finantzatuko die ikasturtea. Hori dela eta, herriko Intxixu AEK euskaltegiarekin batera matrikulazio kanpaina aurkeztu du Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak.

Udala, Emakumeen Mundu Martxarekin

Oiartzungo Udaleko zinegotzi eta langileek martxoaren 8an Kurdistandik abiatu zen Emakumeen Mundu Martxaren aldarrikapenarekin bat egin dute, gizarte kapitalista heteropatriarkalaren aurrean alternatibak eraikitzearen alde. Emakumeen Mundu Martxa Portugalen bukatuko da urriaren 17an. Datorren astean, Euskal Herria gurutzatuko du eta ekintzak izango dira gure herrian ere, mugimendu feministak antolatuta.

Kuadrillategin izena emateko epea, irekita

Bide Berdeen Eguna izango da hilaren 20an

Txinalka antzerki taldean izen-ematearen bukaera

Udako igerilekuak gaur itxiko ditu ateak

Kuadrillategi egitasmoan izena emateko epea irekita dute DBH 1. eta 2. mailako ikasle diren gaztetxo oiartzuarrek. Ikastetxeetan hartu eta entregatu behar dituzte izen-emate orriak. Aisialdian euskararen erabilera indartzeko egitasmoa da Kuadrillategi, TturTtur Euskaltzaleon Bilguneak dinamizatzen duena, gaztetxoen euren proposamenak aintzat hartuta. Hilaren 25ean hasiko dira saioak. Aurten, gainera, biltzeko tokia aldatuko dute kuadrillategitarrek: Iturriozko Dorretxetik Landetxe plazara mugituko dira.

Arditurriko Bide Berdearen Eguna izango da datorren igandean, hilaren 20an. Bidegorria eta Arditurri ezagutzera ematea da egun honen helburua. Goizeko 10:00etan abiatuko da Doneztebe plazatik bizikleta segizioa Arditurrira. Aurten, orduerdi lehenago Errenteria, Donostia, Lezo eta Pasai Antxotik ere izango dira abiatzeko hitzorduak. Goizean zehar haur jolasak eta segway zirkuituak izango dira Arditurrin bertan, baita meatzuloak prezio murriztuan bisitatzeko aukera ere (11:00etatik 14:00etara).

Txinalka, herriko helduen antzerki taldean izena emateko azkeneko eguna izango da gaur (hilak 11). Urritik aurrera, astean egun batez bi orduko saioa jasoko dute antzerkizaleek, Edurne Agirrezabala aktorearen gidaritzapean (astelehenetan izango dira saioak, 19etatik 21etara). Izenemate orriak Elorsoro kiroldegian edota udaletxean entregatu behar dira. Oiartzuarrek 60 euroko kuota ordaindu beharko dute eta kanpokoek, 80 eurokoa. Eskolak Karaez kaleko lokalean izango dira.

Udako igerilekuaren denboraldia bukaerara heltzen ari da eta horregatik, gaur puzgarriak eta txokolatada izango dira, urteroko moduan. Jolasak 16:00etatik aurrera hasiko dira eta 18:00etan, aldiz, txokolatada izango da. Igerilekua igandean (hilak 13) itxiko da (11:00etatik 20:00etara egongo da irekita), datorren urteko uda arte. Denboraldiaren balantze erabatekoa oraindik egin gabe badago ere, uda ona izan dela esan daiteke, egun eguzkitsu franko izan baitira uztailean eta abuztuan.


!

aski prexk aldizkaria

OLATZ RETEGI: “Memoria historikoa era holistikoan ulertu behar da, ez da 36ko gerra bakarrik”

Klixk!

Olatz Retegik udaren zati bat Aranzadirekin 36ko gerrako trintxeretan pasatu du. Aranzadin lanean dihardu, memoria historikoan murgilduta.

Karrikako festak ohiko giroan pasatu dira aurten ere: haurrentzako jolasak, apustuak eta gau partean, musika izan dira protagonista, besteak beste. Auzora hamarnaka oiartzuar erakarri ditu sagardo dastaketak edota btt martxak berak.

36ko gerrako kontuetan murgiltzera nola ailegatu zara? Txikitatik izan dut kuriositatea. Etxean beti kontatu izan dizkigute ze pasatu zen Garro eta Egiluze baserrietan. Historia ikasi nahi nuen, kontzienteago izateko eta kontestuak ezagutzeko. Bizitzaren gauzengatik, antropologia aukeratu nuen. Helburuak bera izaten jarraitu du: ikertzea eta memoria historikoaren munduan sartzea. Ikerlari eta euskal kulturaren jakitun gisa, asko balio izan dit antropologiak. Antropologiak oso ikerketa eremu zabala du. Zu, hala ere, memoria historikoaren arloan zaude interesatua. Gizarte antropologoa naiz: hezkuntza, hizkuntza, ikerkuntza, sinbologia, erlijioa... arloetara jo dezakezu. Niri memoria historikoa da gehien interesatzen zaidana. Orain gradu bukaerako proiektua aurkeztu behar dut, Beloagako gazteluari buruz. Iaz Aranzadin Beloagaren gizarteratze prozesua prestatzen aritu nintzen. Lan handia egiten ari dira Beloagan, baina nire sentsazioa da oiartzuarrek ez dakitela zer den egiten ari direna, gizarteratzea falta dela. Aranzadin proposatu zidaten unitate didaktiko batzuk egitea, gaztelua oinarri hartuta Euskal Herriko eta, batez ere, Oiartzungo historia lantzeko. Beloaga hiru garai historikorekin dago lotua: Erdi Aroa, karlistada eta Gerra Zibila. Oiartzungo historiaren parte handi bat kontatu dezake. Proiektu hezitzaile informala izan da. Iazko ikasturtean Haurtzaro Ikastolan egon nintzen; aurten espero dut Elizalden ere proiektua sartzea. Unitateak eginak daude eta iazkoa proba izan zen. Balorazio oso ona egin zuten ikasleek eta irakasleek. DBH 2. mailakoekin Erdi Aroa landu genuen eta 4. mailakoekin, Gerra Zibila. Nire amaren izeba eraman nuen, bere testigantza kontatzeko. Udan Aranzadiren Asteasuko auzolandegian egon zara, 36ko gerrako trintxerak garbitzen. Zer moduzko esperientzia izan da? Goizez garbiketa lana egin eta arratsaldez hobiak, dokumentalak... ikusten ziren. Oiartzuna ere etorri dira: Iragorriko kanposantura Katin Txikiko Ramon Gaztelumendi etorri zen azaltzera eta, Beloagako bunkerrak eta gaztelura Joxe Mari Iturriotz. Auzolandegiko kide izan naiz, baina Aranzadik laguntza eskatu zidan Oiartzungo irteera prestatzeko, beraz, bi aldeetan aritu naiz. Aranzadirekin duzun harremana estuagoa da, hala ere. Praktikak egin nituen han eta gaur egun bertako langile naiz. Seguran helduekin era informalean memoria historikoa lantzeko proiektu batean nabil. Talde memoria sortzen ari gara, herri memoria osatzeko. Ikastolaren sorrerari buruz egin dugu lana. Beraien esperientziak kontatu dituz-

te. Taldekoak irakasle eta ikasle ohiak, batzordekideak... izan dira. Juantxo eta Iñaki Egañak egindako Sasoi ilunak euskal hezkuntzan erakusketan ere aritu nintzen.

Karrikako festak, erakargarri

Sumatzen duzu gazteek memoria historikoarekiko eta 36ko gerrarekiko interesa dutenik? Memoria historikoa gerra zibilarekin lotzen dugu, eta modu holistikoan ulertu behar da: ez da gerra hori bakarra. Segurako ikastolaren sorrerari buruzko proiektuak ere memoria historikoa du oinarri metodologia gisa. Memoria lehengoa banakotik kontatzea da, historia ofizialari egunerokotasuna gehitzea. Bor-borrean dagoen gaia da, baina uste dut gazteentzako askotan aitonamonen kontuak direla, eta ez dutela kasu gehiegi egiten. Hala ere, kontatzen hasten zarenean izugarrizko interesa jartzen dute. DBH 4. mailakoengana joan nintzenean denak txunditurik geratu ziren, hunkitu egin zituen gaiak. Katin Txikiren trabajadoreen dokumentala iniziatiba polita izan da gazteek horrelako gaietan parte hartzeko. Trabajadore izateko pertsonak behar ziren eta, gehien bat, gazteak etorri ziren. Horrelako gauza txikiekin, gazteen kontzientzian tokitxoa egiten du gaiak. Zure inguruan, adibidez, ze sumatzen duzu?

Gurutzen, sanagustin ederrak

Gurutzen sanagustinek duten tirada agerian gelditu da aurten ere. Giro politean, eta eguraldi onak lagunduta, pasatu dira auzoko festak. Haurrentzako jolasak, buruhandiak eta apar festa, patata tortilla txapelketa, bertso-bazkaria, antzerkia... izan dira auzoan.

Entzuten naute. Batzutan gehiegi emozionatzen naiz, hala ere! Katin Txikiren azken proiektua trabajadoreen gainekoa izan da. Emaitzarekin pozik zaudete? Oraindik balorazioa egiteko dugu, baina uztailaren 25ean egin zen aurkezpena oso ongi atera zen. Herrian gaia ezagutzera emateko modu bat izan zen. Katin Txiki eta egiten duen lana baloratua dagoela uste dut. Etapa hau itxi behar dugu beste bat hasteko. Nik baditut zenbait proposamen. Uda honetan bisita berezia izan duzue: Alexandra Staniewska etnografo poloniarra Karrikako kanposantua ezagutzera etorri da. Kontaiguzu nola suertatu den hau… Aranzandin Pako Etxeberria hurbildu zitzaidan: bazekien oiartzuarra nintzela, Beloagako proiektuarekin nenbilela lanean eta, Katin Txikirekin eta Beloaga Bizirikekin harremana nuela -talde horiek ere parte hartu dute unitate didaktikoak sortzen-. Alexandra Staniewska etnografiako ikaslea da eta Pakok gradu amaierako lana Poloniako Katinen eta Oiartzungo Katin Txikiren arteko loturari buruz egitea proposatu zion; Karrika bezalako auzo ttiki bateko toki batek izen hori hartzea oso kuriosoa da. Katin Poloniako toki bat da, II. Mundu Gerran hildako asko egon zirena. Kanpoko gauza gutxi iristen zen hona garai hartan, baina Katingo notizi hori iritsi zen, Francok komunisten kontrako propaganda egiten zuelako. Alexandra jarri zen gurekin harremanetan, bildu ginen, bertara joan ginen, materiala pasatu genion... Orain Poloniara bueltatu da eta Katinera joango da. Kontaktuan gaude eta oso pozik aukera hau sortu delako.

Itsaslapurrak Kontxako estropadan

Oiartzungo Itsaslapurrak taldeko nesken zein mutilen traineruek Kontxako estropadetarako sailkapen fasean parte hartu dute taldea sortu den urte honetan. Mutilak 24. postuan sailkatu dira, traineru guztien artean azkenak. Neskek, berriz, 10. postua lortu dute.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Irailaren 11tik 17ra

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Querejeta • Pablo Iglesias, 7 (Errenteria) • 943 34 45 18


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.