ON13

Page 30

o030_on

20/6/05

16:23

PĂĄgina 1

historia jakitekoh

Abizena Iriarte Armarria.

Lekuaren arabera Iriarte abizenaren armarria ere aldatu egiten da. Oiartzunen, esate

baterako, bi otso ditu armarriaren erdian. Nafarroan, zilarrezko haritz bat ageri da, inguruan urrezko fruituak dituela. Zenbait tokitako armarrietan otsoen

ordez basurdeak azaltzen dira. Banaketa semantikoa. Iri + arte Esanahia.

Hiriko tartea edo espazioa esan nahi du.

Abizenaren kokapena. Tolosa. Oiartzun. Hernani. Hondarribia. Donostia. Deba.

Abizenaren hedapena. Tolosa (1627). Deba (1653). Hernani (1658). Donostia (1680). Hondarribia (1686). Oiartzun (1688).

Biografia Josetxo Etxandi (Lezo) tzekoateko lagun taldekidea izan genuen Josetxo Etxandi. 1950eko otsailaren 23an Kale Nagusian sortu eta 25 urte betetzear zelarik zendu zen herritarra. Mutil umil, eta apala, beti irribartsu eta alai agertzen zenetakoa. Nafar familiakoa jatorriz, pilotaren maitale sutsua, eta bere jolasik kuttunenetarikoen artean pilota zegoen. Hori dela eta, pilotarekiko afizioa odolean zeraman, gainera, esan behar da, bere anaia zaharragoak ere pilotariak izan zirela. Bistan da garai hartan kalean asko ibiltzen ginela, jolasean, kontu kontari, eta, nola ez, norbere afizioak praktikan jartzen saiatzen ginen. Esate baterako, pilotan jolasteko leku aproposenak, Goiko Plazako eta Gure Bordako frontoiez aparte, Kontzejupea; eta zenbait etxetako paretak ere oso egokiak izaten ziren. Eta horrela, jolasaren poderioz eta beste pilotari zaharragoen babesean ikasiz (gure herrian beti izan baitira pilotariak), Josetxo Etxandi ere pilotari bilakatu zen. Eta jakina, gu koskortu ginenerako Allerru elkartea sortua zenez, bakoitzak zein alor zuen gustukoen, hantxe sartzen zen lanean buru-belarri, eta, Josetxo, noski, Allerruko Pilota Sailean sartu zen. Urte batzuetan pilotari jardun zen, lana gogor eginez, bihotzak abisua pasa zion arte, eta ondo-

A

30

atzekoateko

ADISKIDEAK Josetxo Etxandi pilotari lezoarrak lan isila egin zuen, baina fruitua eman zuena Testua: Agustina Pontesta Argazkia: Orratx! Kultur Elkartea

ren, pena handiz, pilotari izateari utzi zion. Honenbestez, herriko pilotari gaztetxoen prestatzaile eta eragile bilakatu zen; txapelketak antolatuz, jaiet an partidak, et a abar, eta abar. Lan isila egin zuen, baina bere fruitua eman duena, zeren eta nekez uler baitaiteke Lezon pilota Josetxo Etxandiz oroitu gabe. Azkenean, duela 30 urte jada, pilota bailitzan bere bihotza lehertu zitzaion arte. Bihotza lehertu zitzaion baina bera ez da hil, gure artean bizirik dirau.

Lan handia Gaztea izaki mutila. Bere gaixotasunari aurre egin nahian-edo, pilotaren aldeko lanetan murgildu zen burubelarri, Federazioan fitxak eguneratuz; pilotan aritzeko behar zen materiala egokia lortuz,‌ Eta bailarako herrietako pilota antolakuntzan ere nabarmendu zen. Lezoarrek ezin dute pilota ulertu Josetxo Etxandi gabe.

Fitxa Jaiotze data. 1950-02-23. Herria. Lezo. Lekua. Kale Nagusia. Lanbidea. Pilotaria. Egoera. Bihotzekoak jota hil

zen. Izaera. Mutil apala, umila eta

oso alaia.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.