Issuu on Google+

o001_on

23/6/05

19:56

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2005eko ekaina13. zenbakia

OROITZAPENEAN BIZIRIK 10 URTE DIRA IBON ZABALA HIL ZELA. GAZTE EGUNEAN OMENALDIA EGINGO ZAIO

MIKEL LERSUNDI

Teknologia berriak eta euskara uztartuz


o002_on

20/6/05

21:18

Pรกgina 1


o003_on

23/6/05

20:18

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitikJoxe Luix Agirretxe

Onarpen eta jarrera kontuak enbaki honetan ere euskara izango dut bada abiapuntu. Izan ere, hamaika harimutur, denak mamitsuak, dituen gaia da. Irratian Nafarroako parlamentari Begoña Sanzberro (UPN) entzun dut, goi-nafarrera ederrean mintzo zela, euskara Nafarroa osoan ofizial izatearen kontra dela esaten. Haren mezua belarritik burura orduko, Juan San Martin zendu berriaren irudia etorri zait. Zerk lotu ditu nire baitan bi pertsona hauek? Zer dute batera? Ah! Euskaldun ez abertzale izatea… Baina

Z

euskara eta Euskal Herriarekiko jarrerak alde banatan ezartzen ditu. San Martin Eibarko sozialista euskaldun historikoen kastakoa zen –Jose Benigno eta Aurora Bascaran gogoan dituzue?–, nahiz eta egun inongo alderdikoa zenik ukatzen zuen. Euskal Herria ukatzen ez duten ez abertzaleak, askazi urria gure artean. Katalunian, aldeak alde, jarrera hau dute nire ustez PSCk eta PPko kide askok, agian gehienek. Gurean, aldiz, Estatuko alderdi hauek, salbuespenak salbu, euskal errealitatea uka-

tzeko jarrera dute, jarrera inposatzaile kolonialista, batzuek euren izate eta jatorria ukatzerainokoa. Aspaldi irakurria dut, tradizioz euskal abertzaletasuna independentista dela eta katalana, berriz, autonomista, Espainia merkatu gisa ikusten duena. Ondorioz, hark ez die beldurrik eragiten, ez baitu Espainiaren batasuna zalantzan jartzen, eta gureak, ordea, bai. Juan San Martin bezalako gehiago eta Begoña Sanzberro bezalako gutxiago bagenitu, beste oilar batek joko liguke.

 jakiteko

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 13.a (2005eko ekaina) Urtea. II.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 607 227 056 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Leire Oiaga

28 Itsasoa.

05 Zutabeak.

Joxe Legorburu itsasontzigile ohiak bere laneko tresneria utzi dio Albaola elkarteari.

Xabier Oleaga, Itziar Navarro eta Mikel Susperregiren iritzi artikuluak.

10 Sakonduz.

euskara

Kulturgunea orain! taldeko kideek eta Lezoko Udalak badute zer esana kulturgunearen inguruan.

38 OLA plana. Enpresetako euskara erabilera, eta, langileen euskararen ezagutza eta motibazioa aztertzen du OLA planak.

nagusia

12 Klik. OARSOALDEKO

12

HITZAk bi urte bete dituen haritik bi kontzertu egin ziren: bata Reynan eta bestea Txerrimuñon.

19

16 Pasaiak 200. 200 urte dira Pasaia sortu zenetik.

19 Elkarrizketa. Mikel OHARRA Esku artean duzu ON aldizkariko 13. zenbakia, ekainekoa alegia. ON hilabetero jasotzeko urteko 55 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO HITZAri.

Lersundi: “Ordenagailuei euskara irakasten diegu”

16

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak) Gipuzkoako Foru Aldundia

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

23/6/05

18:11

Pรกgina 1


o005_on

22/6/05

22:09

PĂĄgina 1



iritzia Puntua

Demokrazia helvetiarra

rungo mugatik 8.200 kamioi pasa ohi dira egunero. Ia-ia Kataluniako La Jonqueratik adina. 8.800 pasatzen omen dira handik. Irungo horietatik gehientsuenak, den-denak ez esateagatik, gure eskualdetik pasatzen dira. Garapenak garraioaren bitartez Pirinioetatik behera eta gora mugitzen duen guztia gure lurretatik igarotzen da. Horietarako guztietarako azpiegituretan zenbat jartzen da gure zergetatik eta horietatik guztietatik zein dira iristen zaizkigun onurak. Errepideak dira oraingoz guretik pasatzen direnak, baina laster trena ere izango da. Ez dut uste hori gelditzeko adina komentzimendu eta indar dagoenik gure gizartean. Eta, portua? Portua ere hor dabilkigu gora eta behera. Gipuzkoako garapenak eskatzen omen baitu Pasaiako Portu berria abian jartzea. Trenez, errepidez eta urez, gure eskualdea garapen handiaren korapilo-leku. Horrela omen datorkigu etorkizuna. Baiona eta Donostia artean mugaz gaineko Europa ‘handiaren’ proiektuak ere badira. Eta horretan ere gu erdian. Uneon egunetik egunera ezezagunago badago gure bailara, hemendik 10-15 urtera bertan egunero bizi beharra egongo da paraje batetik bestera galdu gabe ibiltzeko. Perspektiba hau kontuan hartuta, ondo legoke norbaitek aurreko bi galderei erantzunen bat ematen saiatzea. Alegia, zer jartzen dugu guk eta zer datorkigu ordainean. Horren berri eman beharko ligukete gure agintariek. Urte batzuen perspektiban gure ingurua, gure bizi-baldintzak, gure bizi-baldintzen kalitatea eta ezaugarriak zeintzuk eta nolakoak izango diren jakinarazi beharko ligukete. Hori, baldin eta eurek balekite, zeren eta gure udaletxeetan sartzen garenetan ez du ematen bertako arduradun nagusiek ikuspegi eta epe luzerako kontuetan oso jakitun ibiltzen direnik. Eta jakitun direnean ez diote ematen gardenak izateari. Agian hiritarraren

I Xabier Oleaga

HILEKO ESALDIA Atzean dagoenarenganako harropuzkeria, hutsala; aurrean doanarekiko aitortza, zuhurra.

desadostasunaren beldur. Hobeto bizi omen gara ezjakin. Desproportzio handia dago gure eskualdeak Gipuzkoaren garapenean, Euskal Herriarenean, edota bertatik pasatzen den Europarenean, duen garrantzia eta horretaz gure instituzioek hiritarrari ematen dioten informazioaren artean. Ez bakarrik informazioa, aldaketetan eskualdeak duen garrantziaz kontzientzia sozial gutxi sustatzen da. Hiritarrari etxera, hiritar aktiboari bere elkarteetara, iristen zaion informazioa, benetan eskasa, informazio horren arabera hiritarra eta bere erakundeak etorkizunaren eragile aktibo eta zuzenak bihur daitezen. Elikaduran eredu mediterraneoarra omen da gurea, ezta kantabriarra ere. Badirudi demokrazian ere eredu berekoak garela, mediterraneoarrak alegia.

EREDU HELVETIARRA. Askoz hobeto joango litzaigukeelakoan nago eredu helvetiarrera joko bagenu, demokrazia ereduari dagokionean behintzat. Helvetiar herriek estatuekiko izan ditzaketen loturak zein atxikimenduak, edota hausturak, autodeterminazio eskubidea praktikan zuzenean jarriaz konpontzen dituzte, Jurako kantoian azkenengoa. Eta eskualde zein herri batean garapen proiektu batek duen eragina hiritarren esku jartzen da, eta hauei aukera ematen, demokrazia zuzena erabiliaz, erreferenduma alegia, deliberatzeko. Agian horregatik han ez omen dute lekurik izan Europako azken gerrate nagusiek eta hemendik, ordea, denak pasatu dira. Betor helvetiar kulturako demokraziatik zerbait, gutxienez, hona ere. Gauza asko aldatuko litzaiguke. Gauza asko konponduko genituzke. Kontua da ez litzatekeela nahikoa izango handik honako bidaia hemen geratzea. Beharrezkoa litzateke Paristik eta Madrildik ere pasatzea. Eta hori bai benetan zaila. Han ere txakurrak oinutsik ibiliko dira, bai horixe. Politika, han ere politika. Baina hango politikaren akatsak nahi nituzke hemen inposatutako bertute (omen) zenbaitzuren truke. Europa orekatuagoaren izenean besterik ez balitz. 05


o006_on

21/6/05

11:43

Pรกgina 1


o007_on

21/6/05

11:44

Pรกgina 1


o008_on

23/6/05

20:21

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokretaKote

Handik

Lana eta aisia ogoan dut aspaldian nola ireki zituzten gure eskualdean lehenengo bi hipermerkatu handiak. Ordura arte, herriko azoka eta auzoetako dendak ziren erosketak egiteko toki nagusia. Gehienez ere, ekonomatoak eta kooperatibak ezagutzen genituen. Horregatik, bere garaian eskualdeko bi hipermerkatuak ireki zirenean, ikaragarriak iruditu zitzaizkigun: erosketa guztiak bertan egin zitezkeen! Produktu mota guztiak toki bakarrean esku-eskura, inongo dendariri eskatu gabe, gure begien bistan azaltzen zena hartu eta karrora! Kontsumoaren gailurra. Geroxeago, Amerikako Estatu Batuetan hipermerkatu horietaz gainera, bestelako zerbitzuak eskaintzen zituzten gune handiak bazirela kontatu ziguten: zinema, haurrentzako jolastokiak, tabernak eta jatetxeak, arropa dendak, liburu dendak, ile apaindegiak... Jendea astebukaeran eguna pasatzera joaten omen zen gune haietara: erosketak egin, bertan bazkaldu,

G

Itziar Navarro

08

film bat ikusi... Kontatu zigutenean, sinestezina iruditzen zitzaigun: kalean egon beharrean, egun osoa horrelako toki batean? Eta hori ere iritsi zen gurera: oso hurbil jarri zizkiguten horrelako guneak, lehenengo Bidasoaz gora eta gero Bidasoaz behera. Eta, guk ere, estatubatuarrek bezala, gure aisiarako aukera bihurtu dugu. Gainera, onartu beharra dugu, ez zaigu hain irtenbide txarra iruditzen, batez ere haur txikiak ditugunontzat: haiekin norabait atera egin behar! Azkenean, sinestezina iruditzen zitzaigun hura ere gure bizitzaren barru-barruan sartuta dugu, inolako arazorik gabe. Eta beste urrats bat ere egingo ote dugu? Azken hilabeteetan behin eta berriro saltokiak jaiegunetan ere irekitzea eztabaidatzen ari da. Benetan ez naiz ausartzen aukera izanez gero gu ere jaiegunetan erosketak egitera joango ez garela ziurtatzera. Hortxe dago gure kontraesana, zeri eman lehentasuna, kontsumitzaile izateari ala langile izateari?


o009_on

20/6/05

16:21

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak GALDERA. Aiako Harriko proiektua aurrera eramateko Arditurriko etxe okupatu bat ia eraitsi dute. Proiektuari edo etxebizitza eskubideari eman behar zaio lehentasuna?

Zer dio?Altzate Auzo Elkartea

Altzatetik eskualdera Altzate Auzo Elkarteak auzoan autoak aparkatzeko arazoaren azterketa egin du; proposamen ugari atera dute, baita eskualdera begira ere. Arazoaren azterketa egiteko asmoarekin auzoan zenbat auto eta nongoak ziren zenbatzen aritu dira azken hilabetetan. oiz, arratsalde eta gau, txandaka neurketak egiten aritu gara. Altzate Auzo Elkarteko 15 lagun ibili gara lan horretan. Bildutako datuak adierazgarriak dira: goizetan auzotarrenak ez diren autoak %60 dira batez beste, arratsaldetan %50 eta gauetan %40. Auzotarren ustez arazoa “ondoko herriak ezarri duen TAOk eragiten du, Errenterian aparkatzea ezinezkoa denez, autoak uzteko irtenbidea TAOk ezartzen duen mugatik kanpo tokia bilatzea da”. Gauei dagokion datuan, bada, nolabait esateko, bitxikeria aipagarri bat. Auto askok Errenteria-Oreretako TAO txartela dute. Altzatekook atera dugun ondorioa garbia da: Olibeko biztanleek TAO txartela ordainduta ere auzoan ez dute tokirik izaten, eta hona etortzea beste erremediorik ez dute. Oso larria da ordaindu eta gainera auzoan tokirik ez izatea. Auto asko aste osoa hemendik mugitu gabe egoten da, beste batzuk abandonatuak daude aspaldi. Eta bada gauza bitxi bat: norberaren autoa egunean

G

Arditurriko okupen protesta. I.BERRIO

GORA. Atzegi, adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako gurasoen elkartea, lan handia egiten ari da euren seme-alaben eskubideen alde. Orain dela gutxi elkarte honetan sartu ahal izateko kanpaina bukatu dute eta 3.110 lagun izatea lortu dute. Euren lanak fruitua izan du.

zehar Altamiran uzten dute eta gauean toki berean enpresako autoa uzten duten asko daude. Kezkatuta gaude eta beste hainbat gauzen artean Altamiran lezoarrentzako tokia erreserbatzeko eskatu dugu. Oraindik haratago, arazoa orokortasunean begiratu behar dela uste dugu. Eskualdean dauden kirol instalazio guztiak bateratu eta txartel bakarrarekin erabili ahal izatea proposatzen dugu, adinduentzako ekipamenduekin ere gauza bera egin daiteke. Beste hainbat proposamen bideratu ditugu, eta gai horien inguruan zerbait egiteko eskatzen dugu: zergatik ez dute gai horien guztien inguruan adostasunik lortzeko gaitasunik? Eskualdeko lau Udalei, Oarsoaldea Garapen Agentziari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta gaia interesgarri iruditzen zaion edonori lanean hasteko eskatzen diogu. Garraio publikoa, kirol instalazioak, autobidea, adinduentzako ekipamenduak... Gai horiek guztiak, eta beste asko, eskualdeko lau herriek batera kudeatzeko proposamena egiten dugu.

2.100 eta Miguel Strogoff orreoseko bulegorik ez dago Lezon. Gu ohituta gaude betidanik eta normala iruditzen zaigu. Harridura galanta herri modernizatuagoetan bizi direnena, tramite postalak egitera Errenteriara joaten garela esatean! Gutun zertifikatuak bidaltzera, Errenteriara! Gutun zertifikatuak jasotzera –postariak etxean harrapatu ez bazaitu edo ez badiozu atea garaiz ireki– Errenteriara! Paketeak bidaltzera, Errenteriara! Paketeak jasotzera –aipatutako bigarren kasuan bezala– Errenteriara! Paketea Rompetechosek aguazilarekin beti konfunditzen zuen buzoi horian sartzen bada, ez da Errenteriara joan behar, baina seiluak zuk jarri behar dituzu, horrek dakarren ziurgabetasunarekin: iritsiko al da? Nahikoak jarri dizkiot? Correoseko bulego batetan egin daitezken eragiketak, gainera, asko dira. Horregatik, halabeharrez Lezotik Errenteriako Correosera doanean bat, Miguel Strogoffen larruan sartzen den

C

sentsazioa dauka. Bere misioa: inperioko punta batetik besteraino, mezu inportante bat eramatea mila oztopo eta arriskuren artean. Beti dudan: -Oinez? Ordu erdi joan-etorri, gestioa, ilara. (Patxada eta kolesterola erregulatuz). -Kotxez? Ordu erdi, aparkalekua bilatu edo gaizki aparkatu eta munizipalaren peskizan egon. (Emozioa eta adrenalina pilatuz). -Txirrindaz: inor ez badago, ti-ta! Bestela, kandatua eraman edo ez… (Kirola… eta sorpresa!) -Autobusez: bidalketaren aitzakiarekin txango polita. Merkadiloa badago, goiz pasa zoragarria! Lezok, gainera, 20.100 posta kodea Errenteriarekin konpartitzen du pasa den mendetik. Kuriositatea daukat Lezori zein egokituko zaion hemen bulegoa jartzen dutenean. Correosera joateak ez digu zirrara berdina sortuko eta “adelantoak”, gure herrian, “atzeratuak” datozela. Niretzat behintzat.

hONa

Mikel Susperregi

09


o010-011_on

22/6/05

22:21

PĂĄgina 1

iritziassakONduz

Kulturgunea orain! Iker SalaberriaKulturgunea orain! ekimeneko partaidea da. Kulturgunea orain!, udal eta kultur

LEZOKO KULTURGUNE HERRIKOIA

eragileen artean lehendik adostua zegoen kulturgune bat egiteko proiektua bertan behera geratzeko arriskuaz jabetuta, egoera honi erantzuteko sortutako ekimena da.

Azpiegitura

Lezoko udal korporazioaren aldaketarekin batera, hainbat proiektu ez dira aurrera atera. Kulturgunea eraikitzearena, adibidez. Kulturgunea orain! taldeak helburu argia du, gune hau erakitzea, baina Lezoko Udalak bestelako jarrera erakutsi du honen guztiaren aurrean.

10

ure aldarriak dion lez, kulturgune baten bueltan dantzan gabiltza aspaldian hainbat lezoar. Iazko legegintzaldian, kultur eragileekin eztabaidatu eta adostutako proiektua dugu. Udal berria osatzearekin batera ordea, ez bide zitzaien lehentasunezko kontua iruditu eta bertan behera geratu da proiektua, gaur arte. Ez hori bakarrik, Udala herri eraikinen antolaketa berritzen hasi zen. Hitzaldi eta bileretarako Alondegi eraikina, udaletxeko bulegoetarako erabiliz, udal batzar aretoa bileretako erabiltzea debekatuz, Alondegiaren pareko eraikina eraikitzeko milioika pezeta xahutuz eta kulturgunea izan behar zuen Pildain eskola... Pildain eskola hutsik... Hala dago oraindik ere eta noski inolako zaintza eta mantenurik gabe, usteltzen utzita legegintzaldi hasieratik . Hor hasi zen gure kezka jada egonezin bihurtzen. Kepa Garbizu alkatearentzat (Kultura zinegotzia ere badena) ez zen nahikoa izan kultur eragileek erabili ohi zuten azpiegitura birmoldatu eta nahi zuen bezala antolatzea. Kultur eragileei, hartutako erabakiek zuzenean eragiten zietenei, ezer ez galdetzea. Ezta halako erabaki garrantzitsuak hartzen ari zelarik, Kultura Batzorde bat bera ere ez egitea (gaur arte). Horrekin guztiarekin asetu gabe, eragi-

G

le horien azpiegitura beharrei erantzutera eta Lezoren kultur dinamika indartzera zetorren egitasmoa bertan behera utzi zuen. Kitto! Nahikoa da! esan, eta lanari ekin genion. Ideia argi batekin, kultur eragileak zirela protagonista eta guk eztabaida mahai gainean jarri besterik ez genuela egin nahi. Mahai gainean, bai, baina ez edonoren mahai gainean, alkatearen mahai gainean baizik. Berak hartu baititu erabakiak eta bera baita erantzule. Zenbait ekimenenen ondoren, alkatea ere hasi zen bere argudioak azaltzen. Bi nagusiki: lehena, Pildain lehen eskola zenez, oraindik Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku zegoela eta berak ez zuela ezer egiterik. Bigarrena, eraikin hori Lezoko eguneko zentroa egiteko erabili behar zuela. Lehenari helduta, nabaria da kontraesana, ez? Hezkuntza Sailaren esku egotea eragozpen izan al daiteke kulturgunea egiteko eta, aldiz, ez eraikina bota eta eguneko zentroa izango dena eraikitzeko? Kepa, mesedez, engainu gutxiago. Are nabarmenago, jakin badakigunean, kasurik txarrenean, Hezkuntza Sailetik eraikina Udalaren esku ez utzita ere, kultur jarduerarako erabil daitekeela adierazia dutela. Bigarrenari dagokionez, bada Lezon beste talde


o010-011_on

22/6/05

22:21

Página 2

sakONduziritzia

Ez dago konpromisorik bat eguneko zentroa lehenbailehen egin beharra aldarrikatzen dabilena. Hauen ahotik entzuna dugu eguneko zentroa Pildainen egiteak proiektua bera urteetan atzeratu eta kostua izugarri handituko lukeela. Badirudi alkateari bonbilla piztu eta bi eskaera hauek elkarren kontra jartzean arazoak beste itxura bat hartuko zuela pentsatu zuela. Ez da hala izan ordea. Guk argi dugu: eguneko zentroa egin behar badute... egin dezatela; baina eta, kultur azpiegitura beharrekin zer? Eta are mingarriagoa dena, obrak hasi bitarte Pildainen hutsik ditugun ia 1.000 m 2 horiekin zer? Eta azkenik, aizak Kepa! erantzun behar al diok zer edozerri? Hori ere ez baitu egiten aspaldian.

PROPOSAMENAK. Ikusten denez, arazoa sakona da, ez da Pildainen gorabehera hutsa. Kultur eragileak aintzat hartzea, erabakiak modu partehartzailean hartzea eta gure herriko gaurko eta etorkizuneko kultur azpiegitura beharrei erantzutea dago jokoan. Guk oso sinple eta egingarriak diren bi proposamen egin ditugu. Bere soiltasunean, gure ustez, zentzuzkoenak diruditen proposamenak, ordea: Batetik, Kultura Batzorde bat deitu dezala, behingoz. Pildain eta kulturgunearen orainaz eta geroaz hitz egin eta erabaki ahal izan dezagun denon artean. Bestetik, Pildain hutsa dagoen artean, kultur eragileek erabiltzeko aukera eskaintzea. Garbizuri lehendik ere adierazi dizkiogu eskaera hauek, erantzuna ordea,... Pildain bezala, hutsa. Bukatzeko, nire azken hitzak kultur eragileei zuzendu nahiko nizkieke. Euren eskaerak, euren kezkak eta euren beharrak Udalaren aurrean, mahai gainean, jartzera gonbidatu nahi nituzke. Animo eta, kultur eragileak behar ditugulako, kultur dinamika behar dugulako, kultur azpiegitura behar dugulako, euskal kultura zabal eta heda dadin, kulturgunea orain!

Kepa GarbizuLezoko alkate izateaz gain, kultur zinegotzia ere bada. Kulturgunearen inguruko eztabaidan iritzi argia du, hau da, Lezoko Udalak ez duela kulturgunea egiteko inongo konpromisorik, beraz, ez dutela egingo

urreko legengintzaldian proiektu bat egiteko adostasuna aipatzen ari dira, baina korporazio honek ez du proiektu horren eta erabaki horren berririk. Kultura batzorde batean banaketa eta egin zela, aurreko legengintzaldian zinegotzi izanda ere ez nekien. Horren berri orain dela gutxi jakin dut. Kulturgunea orain! taldea kulturgunea eskatzen hasi zenean izan dut lan horren berri. Nik dakidala, formalki ez dago ez partidarik, ez erabakirik, eta ez proiekturik. Bestetik, kulturgunea ez dago gure programan, ez dakigu zer modelo aukeratuko luketen proposatzen dutenek, baina dirurik ez dago aurreikusita. Gure programan ez dagoenez, guk ez dugu kulturgune bat egiteko konpromisorik hartuko, ez legegintzaldi honetan behintzat. Pildainen kulturgunea eraikitzeko eskatzen badute ere

A

gure ustez orube hori da egokiena eguneko zentroa eta babespeko etxebizitzak egiteko. Horregatik, aurreproiektuak egiteko toki hori aukeratu dugu, beraz, hor ezingo da kulturgunerik egin. Bestetik, erabiltzeko aukera aldarrikatzen dutenak badira, baina eraikinak egun duen egoera ikusita ezinezkoa da hura bere osotasunean erabiltzea, segurtasun aitzakia hartuta besterik ez bada ere. Hura ez dago erabiltzeko moduan.

 GAZTELEKUA BAI. Eskatzen dute ere gazteleku bat, eta horretarako bai, badugu proiektua. Auñamendi kaleko etxebizitza berrien azpialdean Udalak lokal batzuk izango ditu. Etxeak bukatu eta egokitze lan batzuk egin bezain pronto, egun helduentzako hezkuntza kudeatzen duen EPAk toki bat hartuko du. Egun Pildainen daude egoera eskasean. Auñamendin ere haurtzaindegia egongo da. Horrez, gain gaztelekua bertan ezartzeko asmoa dugu. Pareta batzuk egitea besterik ez da izango hiru ekimen horiek Auñamendin egiteko. Ez da diru handirik beharko eta azpiegitura aldetik hobekuntza izango da erabiltzaileentzat. EPA eta haurtzaindegia jada martxan daude herrian. Hirugarrena, gaztelekua nork kudeatuko duen erabaki beharko da gero. 700 metro koadro inguru izango ditu Udalak Auñamendin eta abenduan-edo dute eraikitzaileek etxea bukatzeko epea. Beraz, hortik aurrera etorriko dira leku aldaket a et a gazteentzako proiektu berriaren garapena. 11


o012-013_on

22/6/05

22:20

PĂĄgina 1

nagusia



hitzaren

ERRITMOAN OARSOALDEKO HITZAk bi urte bete ditu. Horregatik, ekainaren 9an eta 11n Reyna taberna eta TxerrimuĂąo musikaz bete ziren; Frida Pipol, Harlax eta DJak izan ziren giroa berotzen Argazkiak: Lander Garro

 12

FRIDA PIPOL. Ordu eta erdiz aritu ziren taldekideak funky doinuaz Reynako bazterrak alaitzen. Gustura taldekideak, gustura bertaratutakoak.


o012-013_on

22/6/05

22:19

Pรกgina 2

kliknagusia



HARLAX ETA GIRO PAREGABEA. Ekainaren 11ko kontzertuei Harlax taldeak eman zien hasiera, rock doinuzko hasiera. Euren hirugarren diskoko kantuak ezagutarazi zituzten, jendearengan giro ezinhobea sortuz.



13


o014-015_on

23/6/05

20:10

PĂĄgina 1

nagusiakklik

 

ORDENAGAILU BIDEZKO MUSIKA. Lander Urtizbereak ordenagailuz egiten du musika eta zuzeneko kontzertuetan musika hori oholtzaratzen du.

GITARRA ETA ORDENAGAILUA UZTARTUZ. Olmo Cascallar gitarra eta Lander Urtizberea batera aritu ziren lehen aldiz. Hainbat doinu eskaini zituzten bien artean, jendeak gustura aditu zituen. Hiru orduko emanaldia eskaini zuten TxerrimuĂąon.



14


o014-015_on

23/6/05

20:09

Pรกgina 2

kliknagusia



DJ HARK.

Ordu txikietan bukaera ematea egokitu zitzaion DJ Harkeri. Musika elektronikoa eskaini zuen. Hurrengo egunaren argiarekin bukatutzat eman ziren HITZAren bigarren urteurrena dela-eta egindako kontzertuak. Mila esker guztioi!



15


o016-018_on

23/6/05

17:59

PĂĄgina 1

pasaiak200urte nagusiap asaia udalerriaren sorreraren berrehungarren urteurrena izan zen pasa den ekainaren 1ean. Urteurrena ospatzeko, ekitaldi instituzionala antolatu zuen Udalak bi egun beranduago, hain justu, Udalbatzak ez ohiko plenoan mugen auzia kudeatuko duen Batzorde Bereziaren osaketa onartu zuen egun berean. Eta ez zen kasualitatea izan. Sorrera bera baino atzerago jo beharko litzateke, Pasaiak eta Donostiak, historikoki, mugen auzia dela-eta izan dituzten ikamiken berri izateko.

P

 UDALERRIAREN SORRERA, ORAIN 200 URTE. Mendeetan zehar, badiaren inguruko herriak kaiak ematen zituen baliabideak ustitzeko borrokan aritu izan dira. 1804. urtera arte Donostia izan zen lehia horretan garaile. Urte hartako udan, baina, badiaren historia aldatuko zuen txosten bat eman zen ezagutzera. Vargas Poncek idatzitako txostena zen. Vargas Poncek, Espainiako Carlos IV.aren enkarguz idatzi zuen txostena, kaiaren ustiaketaren inguruko argibideak eman zitzan. Txostenean Vargas Poncek Pasaiak bizi zuen “egoera tamalgarria�-ren arduraduna Donostia zela argudiatu zuen, eta San Pedro Donostiako menpekotasunetik aldendu eta ordurako burujabea zen Donibanerekin batzea proposatu zuen. Espainiako erregeak ontzat eman zuen Vargas Ponceren txostena. Ondorioz, 1805. ekainaren 1ean Pasaia udalerri gisa eratzea agintzen zuen ebazpena sinatu zuen erregeak. Ebazpena, urte bereko ek ainaren 27an erregistratu zuten Pasaian, eta egun bertan da, Udalaren artxibategian.

 SOR R E RAR E N I NG U R UKOAK LI B U R UAN B I LD UTA. Orain gutxi arte ezezaguna zen Pasaiako historiaren pasarte hau. Baina orain urte batzuk, Udalak mugen auzia zela-eta zituen hainbat arazo administratibo tarteko, 16

Pasai Donibane ikus daiteke argazkian eta ezkerrean San Pedro. XIX. mende hasierako argazkia dugu hau. Garai honetan, San Pe

PASAIAK 200 urte

Pasaiaren berrehungarren urtemugak bere historia hobeto ezagutzeko aukera eman du; bestalde, mugen auzia ere puri-purian jarri da Testuak: Olatz MitxelenaArgazkiak: ON


o016-018_on

23/6/05

17:59

PĂĄgina 2

pasaiak200urtenagusia

Batzordearen zeregin eta partaideak ZEREGINAK Zazpi dira zereginak: Udalerriko mugei buruzko

egoera aztertzea eta sakontzea, eta, baita horrek dituen hirigintza, soziologia eta sozioekonomia arloko konnotazioak ere. Udalari proposatzea eta gomendatzea lurren gatazkan zer estrategia komeni zaion. Komunikazio plana egin eta udalerriari proposatzea, kanpora begira Udalaren erreferentzia izan dadin, batez ere herritarrei begira. Udalerriko eragile soziopolitikoekin harremanetan jartzea. Udalari beharrezko ikusten dituen azterlanak kontrata ditzan proposatzea. Udalak lurren auzian erabakiren bat hartu baino lehen kontsultatzea. Udalbatzarrak ez du aintzat hartuko lurren auziari buruzko ezer, aurrez Batzorde Bereziak irizpena eman ez badu. Argibideak ematea udal

mugei buruz noiz komeni den herritarrei iritzia emateko aukera eskaintzea, Udalak behin betiko onespena eman baino lehen. PARTAIDEAK Hauek dira Batzorde Bereziko partaideak: Juan Carlos Alduntzin

Juanena (Badia). Mariam Cano Puy (EA). Jesus Garcia Garde (EB-Berdeak). Jose Luis Goikoetxea Garmendia (EAJ-PNV). Izaskun Gomez CermeĂąo (PSE-EE). Bixen Itxaso Gonzalez (PSE-EE). Roberto Lopez de Etxezarreta (EA). Joaquin Martinez Vidal (EAJ-PNV). Jose Luis Martinez de Espronceda (PP). Xabier Portugal Arteaga (HB). Guillermo Sanchez Berra Quintana(PP). Jaime Sanz Rodriguez (EB-Berdeak).

an Pedro Donostia izatetik Pasaiako parte izatera pasa zen.

mugen inguruko txosten teknikoa egin zezan eskatu zion Aranzadiri. Aranzadiko historialariek Pasaiako gaur egungo mugak eta iraganekoak bat ez zetozela egiaztatu zuten orduko ikerketan. Ordurarte ezezagunak ziren hainbat txosten ere aurkitu zituzten, eta ikerketak merezi zuela iritzita, Udalak Pasaiaren sorrerari buruzko liburua idazteko eskatu zion Aranzadiri. Pasaia 1805-2005. Berrehun urteko batasuna liburua aste honetan ari dira aurkezten. Aranzadiko David Zapirain trintxerpetarrak eta Juan Carlos Mora altzatarrak idatzi dute. Aipatu liburuak bi zati nagusi ditu: alde batetik, Pasaia sortzeko zegoen beha-

rrari buruz 1804ko uztailean Vargas Poncek idatzitako txostena, oharrekin lagunduta, eta bestetik, txosten horri buruz Aranzadiko historialariek egiten duten hausnarketa. Hausnarketa horretan, historialariek diote Donostiak, historikoki, Vargas Poncek Pasaiari emandako bultzada oztopatu egin duela. Vargas Poncek ingururako mapa berri bat proposatu zuen, eta mapa hori ere argitara eman dute Aranzadiren liburuan. Mapan ikus daitekenaren arabera, Donostiak kaiarekin inolako mugarik izan ez zezan proposatu zuen Vargas Poncek. Horregatik, Altzako baserriak Pasaiaren barne kokatu zituen, herriari botere eko-

nomiko gehiago emateko asmoz.

17


o016-018_on

23/6/05

17:59

Página 3

pasaiak200urte nagusiap

 MUGEN AUZIA ETA BERE KUDEAKETARAKO SORTUTAKO BATZORDE BEREZIA. Pa-

saiako mugen auzia zaharra bezain korapilatsua da. Gaur egun egoera xelebre askoren iturburu ere izaten da. Auzia ezagutzen ez duten irakurleentzako hainbat adibide adierazgarri aipatzea baino ez dago. Esaterako, Antxoko Eskalantegi kaleko espaloi batean bizi direnak antxotarrak dira, baina donostiarrak pareko espaloian bizi direnak. Berdin gerta-

tzen da Trintxerpeko Azkuene kalean. Usoz zelaia, Luzuriaga zenaren orubea…. Egunerokoan Pasaia diren lur asko, Donostiarenak dira, legez. Arazoa epaitegietara ere iritsi da, Ulia Plana kasu. Epaitegiek bertan behera utzi dute, Donostiako eta Pasaiako Udalek mugen auzia argitu bitartean. Donostiarena da Ulia Plana, eta Platako itsasargiraino barneratzen zen. Arazoak Pasaia eta pasaitarrentzat berebiziko garrantzia

duela iritzita, pasa den ekainaren 3an, mugen auzia kudeatzeko Batzorde Berezia osatzea onartu zuen plenoak. Korporazio barruko nahiz kanpoko lagunak bildu dira batzordean. Batzorde Bereziak plenora aurkeztutako akordioan, besteak beste, udalerriari izendatzen zaizkion mugen aurka daudela esaten dute sinatzaileek, eta auzia konpontze aldera udal mugak berraztertzeko “premiazko prozedura”-ri ekitea eskatzen dute.

 LIBURUAREN AURKEZPENA. Jada hasi dira Pasaia 18052005. Berrehun urteko batasuna liburuaren egileak liburuaren aurkezpenak egiten. Orain arte bi egin dituzte: ekainaren 27an San Pedron egin zuten eta ekainaren 29an Donibanen. Oraindik ere beste bi aurkezpen egingo dituzte. Bata, Pasai Antxon, uztailaren 1ean, arratsaldeko 7:30ean Kultur Etxean; eta bestea, Trintxerpen uztailaren 5ean, arratsaldeko 7:00etan Alkateordetzan. 

Eskuizkribua Pasaiak 200 urte dituela arrazoitzen duen eskuizkribu bat dago, Real Orden de 1. VI-1805 izeneko dokumentua, hain zuzen ere. Hona hemen eskuizkribu hori euskaratua:

Erregea, jabetuta Herri honetako baliabideez, bere egoeraz, eta Pasaiako portuaz, eta Donostia hiriak bere erabilera eta jabetzaren ondorioz produzitu dituen etekinez; gai honetako espedientea aurrean izanik, eta, Auzitegiek eta Erregearen konfiantzako pertsonen informeak aurretik ikusita, zera erabaki da; Pasaiako bi jendeguneak Herri bakar batean biltzea gauza zibiletan eta elizako gauzetan; modu horretara, portuko kanala banatzen duten bi auzoek hemendik aurrera Pasaiako Herria osatzea, bakoitza partaide izanik, eta probetxua ateraz biek Bere Gorentasunak seinalatu dituen muga berriei, bere sustapen eta oparotasuna desiatuz. Ondorioz, Bere Gorentasunak erabaki du Donostiak Portuko Erregidorea erretiratzea, eta, baita Herrian eta Pasaiako portuan dituen mendekoak ere; biei jardunen eskumenetik kanpo utziz: Herri honetan Bere Gorentasunak izendatutako Portuko kapitain bat ezarri dadila; berak, eta, Pasaiako eta Errenteriako bi pertsonak osatutako batzorde bat egin dadila, helburu horretarako osatuko den Araudiak, portuko fondoak administratuko dituelarik eta bere garbiketa eta kontserbazioa zainduko dituelarik; eta Probintzia horretara pasa dadila Errege Armadako ontzibiko Teniente JM Jose de Vargas Ponce, Bere Gorentasunaren borondatea betetzeko. Hau guztia komunikatzen diot Errege Ordenako Bere Goretasunari bere ulerkuntza eta dagozkion asmoetarako, eta berorren gogobetetzerako. Jainkoak Bere Gorentasuna gidatu dezala. Aranjuez, 1805eko ekainaren 1a

18


o019-021_on

23/6/05

19:22

PĂĄgina 1

MIKEL LERSUNDIhizkuntzalaria

“

Ordenagailuei euskara irakasten diegu� Testua: Iasone Parada eta Olaia GilArgazkiak: Lander Garro

ikel Lersundi Ereintza Elkarteko txistulari izateagatik ezagutuko dute oreretar askok. Jakingo ez dutena ordea, aitarengandik jaso zuen euskararekiko zaletasuna bere bizibide bilakatu dela da. Informatika eta euskara uztartzean datzan bere lana aurkezteko, ONekin egon da.

M

Hizkuntzalaria izanik, nola bukatu duzu Informatikako Fakultatean lanean?

Kontua da, Informatika Fakultatean badela IXA deitzen den talde bat, informatika eta euskara lotzen lana egiten duena. Bertan, euskaraz lana egin ahal izateko ordenagailuarentzat tresnak sortzen saiatzen gara. Talde horretan badaude informatikariak eta bestetik hizkuntzalariak; bien arteko lana da aurrera eramaten dena. Hizkuntzalariak behar ziren eta... ni naiz haietako bat.



3 HILABETEZ AMERIKETAN. Marylandeko unibertsitatera joan zen 2002an. Bertan, ingelesarekin zer-nolako lana egiten zuten ikusi zuen, gerora Euskal Herrira itzultzean, euskararekin berdina egiteko asmoz.

Zehazki zertaz arduratzen da IXA taldea?

Lengoaia naturalaren prozesamenduaz. Pertsonei irakasten zaien bezala, ordenagailua ere hizkuntza bat erakutsi egin behar zaie. Pauso txikiak ematen dira: lehen pausoa, euskarazko hitzekin datu base bat sortzea izan  19


o019-021_on

23/6/05

19:22

Página 2

teknologiaetaeuskaranagusia

Azkar-azkar Hizkuntza. Euskara. Euskara. Gehiago erabili

beharrekoa. Idazle bat. Paulo Coelho. Liburu bat. Odolaren mintzoa. Eskuz ala ordenagailuz.

Eskuz. Txistua. Hamaika poz eta neke eman dizkidan laguna. Txistulari bat. Itziar Busselo. Musika ala literatura.

Musika. Herri bat. Euskal Herria.

Sarean IXA taldea. ’http://ixa.si.ehu.es/Ixa’ XUXEN zuzentzaile ortografikoa. ’http://www.xuxen.com’

 zen; hori, erregela batzuen bitar-

tez lortu genuen. Bigarren pausoa ortografia ezagutarazi eta zuzentzea zen. Hemendik, kalean dagoen euskara zuzentzailea sortu zen: XUXE N. Hurrengo pausua sintaxira jauzi egitea izango da, beste maila bateko zuzenketak egiteko. Azken jomuga itzulpen automatikoa lortzea litzateke. Hartara, zein helbururekin jaio zen XUXEN zuzentzailea?

Euskara eta beste hizkuntzak maila berean egotea gustatuko litzaiguke. Informatika mundua Euskal Herrian oso poliki doan zerbait da. Ordenagailuekin lanean hastea kostatzen zaigu eta oro har, saltzaile txarrak gara. XUXEN Interneten dago, erabilgarria da, eta nik uste dut zabalkuntza gutxi eman zaiola. I XA taldean egon aurretik, beste hainbat lan egin dituzu hizkuntzalaritzaren arloan. Esaterako, Pasaiako euskara aztertzeko beka bat irabazi zenuen. Zein berezitasun dauzka Pasaiako euskarak?

Joxe Luix Agirretxe, Ortzuri Olae20

txea eta hiruron artean egindako lana da hori. Pasaiako hizkera, mugan dago. Hemen, eskualdean, Pasaia eta Errenteria gipuzkera aldera jotzen duten herriak dira eta Oiartzunek, aldiz, nafarrera aldera gehiago jotzen du. Pasaian izugarrizko nahasketa dago. Adibidez, Donibane eta San Pedroren artean, ezberdintasunak egongo zirela uste bagenuen ere, diferentzia nabarmenena niretzat, azentuarena izan da. Dena den, azentuaren gaia guk ez genuen ukitu. Jautarkol poeta errenteriarraren lanak ere bildu eta argitaratu zenituen Elixabete Perez Gaztelu buru zuen taldearekin batera. Nolakoa izan zen lan honen garapena?

Lan honetan ikerkuntza gutxi egon zen; bilaketan oinarritu zen gehienbat. Besteak beste, Lazkaora joan behar izan genuen Jautarkolen lanak ikustera. Bilaketa hutsa izan zen, eta gero guztiaren batzea liburu batean; bilduma bat. Idazle honek poemez gain, lanak prosan ere baditu. Gutxi batzuk daude liburuet an, gehienak barreit atut a daude, aldizkarietan argitaratzen baitziren. Galtzekotan ziren eta gu, saiatu, liburu batean biltzen saiatu ginen, gutxienez bilduta egoteko. Liburuak dezenteko maila hartu zuen, baina ez dakit zenbaterainoko interesa duen Jautarkol batek Errenterian bertan. Baina bailaran mugitzeaz gain, atzerrian ere egona zara. 2002an AEBetan egon zinen hiru hilabetez. Zer egin zenuen han?

Marylandeko unibertsitatean egon nintzen lanean bertako talde batekin. Hizkuntzalaritza konput azionala egiten zuen talde bat zen eta nire helburua ingelesarekin zein lan egiten zuten ikastea zen, gero euskarari aplikatu ahal izateko. Han oso aurreratuta duten lan tresna da itzulpen automatikoarena. Beraien tresnak gurean nola aplika-


o019-021_on

23/6/05

19:21

Página 3

nagusiatteknologiaetaeuskara tu ditzakegun ikusi nahi genuen. Zer-nolako interesa erakutsi zuten beraiek euskararekiko?

Batzuetan interesa oso handia da, hizkuntza desberdina delako. Gainera, informatik a mailan behintzat, tresna bat garatzen duzunean, nahi duzuna da ahalik eta esparru handiena biltzea, horrela, dena lotuko duzu. Han hitzaldi batzuk ere eman nituen, bai euskarari buruz, eta bai euskararekin egiten genuen lanari buruz. Harrera oso ona izan nuen eta nik esperientzia oso ontzat hartzen dut han izandakoa; asko ikasi nuen.

Ez dakit, ez nago seguru, Jautarkol irakurtzeko grinik ote dagoen Errenterian bertan”

Lau katu gara euskaraz hitz egiten dugunak eta zenbait arlotan beste hizkuntzen pare gaude”

Ez dakit berdintasunik dagoen AEBetako eta hemengo unibertsitatearen artean”

Hizkera aldetik, Pasaiak eta Oreretak gipuzkera aldera jotzen dute eta Oiartzunek nafarrerara”

Zein ezberdintasun daude hemengo eta hango unibertsitateen artean?

Bada, ez dakit berdintasunik badagoen... Ni nengoen campusak, uste dut 40.000 ikasle inguru zituela, hau da, Errenteria bat; hura izugarria da. Ikerkuntza egiteko unibertsitatea askoz prestatuagoa dago, ikerkuntzan aritzen den jende asko dago. Izugarrizko garrantzia ematen diote ikerkuntzari, hemen ez bezala. Beste unibertsitate giro bat da, ez horren akademikoa, baina bakarkako lan gehiago eskatzen duena. AEBetan ez ezik, beste hainbat lekutan ere izan zara. Nolakoak izan dira bidaietako esperientziak?

Philadelphia, Stuttgart eta Tolosan (Akitania) ere egon naiz. IXAko kontuak dira: artikuluak egiten ditugu euskarari buruz eta onartzen dizkigutenak konferentzia internazionaletan azaltzen ditugu. Helsinkin irailean egingo da bat hurrena eta ziurrenik nire lankide bat joango da hara. Bukatzeko, zer esan dezakezu euskarak mundu mailan duen egoerari buruz?

Euskara kontutan, batzuetan harritu egiten zara; izan ere, lau katu gara euskaraz egiten dugunak eta iruditzen zait zenbait arlotan beste hizkuntzen pare gaudela. Gaur egun, Europa mailan baditugu proiektuak; IXAk izen ona lortu du nazioartean. 21


o022-026_on

23/6/05

18:14

Pรกgina 1

nagusiaiibonzabala

IRAGAN hurbila

10 urte dira Ibon Zabala oreretarra gure artetik joan zela; Gazte Egunean joan zen, hori dela eta, bera oroitzeko eguna ospatuko da uztailaren 2an Testuak eta argazkiak: Jon Gaztelumendi

22


o022-026_on

23/6/05

18:13

Página 2

ibonzabalanagusia

bon Zabala Lizarazu Oreretan jaio zen 1974ko apirilaren 5ean. Gazte Eguna antolatzen ari zirela 1995eko udan ustekabeko istripuaren ondorioz hil zen. Herritik, lagunartetik, bertso eskolatik, Zintzilik irratitik, unibertsitatetik joan bazen ere agerian dago egun ez dela gure ondotik desagertu. “Umila, serioa, konprometitua“ zela diote lagunek, baina bazuen Ibonek beste zerbait ere: zer ote zuen Ibonek pertsona orori Herriarekiko zirrara sentiarazteko? Etxeko girotik zurrupatu zuen lehenik. Hizkuntza eta euskal kultura euskalduntasunaren erregaiak direla dio Joxe Zabalak, Ibonen aitak, eta eurek beraien gurasoengandik, aiton-amonengandik jasotakoa, transmititu ziela ondorengoei, seme-alabei: “Horri gaurkotasuna ematea, egungo gizartean kokatzea, horixe izan da gure ahalegina”. Askatasunean heztea ez da lan samurra, baina horren defendatzaile ageri dira gurasoak. “Bere nortasuna babesteko adina den pertsona”, horixe askatasunean heztea, “bere hautuak hartuko dituena eta baita hauek defendatzeko bideak ere.” Ibonen arreba izateaz gain, anaiaren pausoak hurbiletik jarraitu eta hauen lekuko ere bada Edurne Zabala. Hiritik aiton-amonen baserrira joan, landako bizitza sentitu hurbiletik; haurren jokoen artean baratzean lagundu, aitzurrarekin lurrari harramazka egin. Aitona bertsozale porrokatua zela diosku Joxek eta kanturako joera handia zegoela etxean. Ur xirripa honetatik joan zen biltzen eta handitzen. Entzundakoak abestuz, ganbaran zeuden liburuak irakurriz; eta jakinminak helmugarik ez. Mendik, Ibonen irakaslea izandakoak, hala esaten dio: “Gaztegaztetatik jakin zenuen Herriak bere gorputza zuela eta gorputz hura osatzean guztiz zoriontsu izango zinela eta gorputz berritu

I

hori besarkatuko zenuela arima eta bihotzez. Gazte-gaztetatik jakin zenuen guztiz aldakorra zela gorputz hura, osasun gutxikoa eta orbainez josia, baina bere osotasunean maite zenuen eta asko saiatzen zinen bere zauriak garbitzen, orbainak maitekiro laztantzen eta gorputz ahul hura osatzen. Ipuin zaharrak, kantak eta bertsoak, gorputz horrekiko maitasun sua piztu zitzaizun...”. Ibonen baratza zabaltzen joan zen. Bertso eskolan hasi eta hantxe egin zituen lagunak, bertan izan zen ikasle eta irakasle. Baina Zintzilik irratian ere hasi zen beste lagun talde batekin eta garaiko gazteekin murgildu zen proiektu berritan. Hainbat pertsonekin erlazionatzen zen eta Edurneren ustetan, “Ibonek denak behar zituen berak egin nahi zuen lan hura egiteko. Lagunaren lagun izatea maite zuen, pertsona bakoitzak baduela bere aberastasuna, zer emana eta zer erakutsia. Hori jasotzen zuen...”

Futbol taldearekin, gaztetxoa zenean.

KONPROMISOA. Bertsolaritzatik harantzago, beraz, izaera bat osatzen eta egiten ikusiko dugu. Euskara eta euskal kultura ez dira ezertxoren hesi eta Ibonen bilakaerak hori agertzen du. Gizartearekiko jarrera definitzen da. Injustizien aurrean iritzi eta konpromisoa. Gazte zelako gazteekin egin zuen bat eta garaiko soldadutza inposatuaren aurrean intsumisioaren jarrera hartu zuen:

Bertso eskolakoekin Santo Tomas egunean.

Berrogeita bi intsumisoen Oreretako koadrila Ikusten denez hemen jendea ez dago isil-isila aizak hi gazte intsumisioz altxa ezak ukabila aurten berrogeitabi gara eta datorren urtean mila. Espekulatzaileen bihozgabekeria salatzeko beti pronto, naturaren defentsa geure buruaren babesa dela esango digu Ibonek bere bertsotan.



Oreretako gaztetxean ere bere urratsak eman zituen. 23


o022-026_on

23/6/05

18:13

Página 3

nagusiaiibonzabala 

Harremanak zabaltzen eta lantzen zihoan heinean plazagizonaren jarrera da Ibonen jarrera: komunikatzailea eta beroa, maitasun iturri: “Inguruko pertsona oro berotzen zenituen eta hauek ere maitatzen ikasi zuten zure beroa,” dio Mendik. Ageri-agerian dago egoera salatzeko tresna bilakatu dela batzutan bertsoa, jaurtitzeko harri dela bestetan; agur beroa emateko edo xamurtasuna adierazteko hurbileko lagunei. Ez diote jada elkarri bizkarra emango eta Ibon nora bertsoak hara egingo du. Baserriko baratzetik Aberriaren izarrera jauzia. Euskal Herriaren eskubideak urratuak zeudela nabarmen ikusi zituen Ibonek: hizkuntza, identitatea, burujabetza, errepresioa, espetxealdiak, presoak... Euskal Herrira nahi bada ekarri garaipenaren izarra herritar denok konpromiso bat daukagu hartu beharra klandestinoki egiten dena ez da borroka bakarra denen artean bete dezagun batasunaren indarra behingoz askatu behar delako gure lurralde zaharra. Ibonen ezaugarria ematea omen zen: “Eman gero berak bildu ahal izateko: emateak bete egiten zuen”, dio Edurnek. Herri zahar honen askatasuna erdiesteko, beste lagun askorekin batera, gurdiari bultzaka ibili zen, ematen ibili zen. Ihes joandako lagunak et a espetxean s artut ako adiskideak badute zer esan eta zer oroitu: “Hi gizon laua hintzen, berba herrikoi eta zuzenaren maitale porrokatua. Euskararekiko maitasun mastodontikoan praktikotasuna bilatzen huena. Bertsolari izateaz gain irakasle”, halaxe ikusten zuen Aitzolek Villapinte espetxetik igorritako gutunean. Eta zenbat sentimendu. Ez ote dute ziegetako leihoetatik ihes egin: “Eta egun argiak, zure gorputzezko ausentzia ja24


o022-026_on

23/6/05

18:13

Página 4

ibonzabalanagusia sangaitzak, ezkutuki, bortizki xuxurlatzen digun bitartean, gau ilunetan zure izan den eta izanen den presentzi goxoak eztanda egiten digu belarrietan, begietan, gu guztion zauritutako arimetan.” Zigorren, ihesean dagoen lagunaren, hitzak dira, baina agerian dago ez direla hitz soilak. Unibertsitateko bidai-lagunak halaxe zion: “Esku eskuineko bost hatzak ere ez dira aski, heltzen duten idazlumak urratzen duen bidean barrena Ibonekin batera emandako pausoen berri emateko.” Eta hala da. Espetxean dagoen lagun baten sentimenduak sigi-sagan zeharkatzen dute Ibonen izaera: “Esertzen zarenean... haren goxotasuna, haren umorea, eskuzabaltasun zintzoa, batez ere haren alaitasuna behar duzula, haren irribarrea ikusi, haren desdramatizatzeko joera hain joera euskalduna! Hain zuzen galera horren samin gupidagabeari aurre egin ahal izateko. Baina hain zen gaztea Ibon, ezta? Eta hain zen bakarra traturako, lanerako, hain-hain etorkizunez betea.” Xenpelar Bertso Eskolakoek bertso batean esaten dute guztia: Besteengan eragiteko behar den sentimena, zintzotasunak berezko izaten duen sena, Herri bat altxa dezagun nahitaezko kemena... Zu zera esandakoen etsenplu garbiena: zintzo eta sentimenduz egin zenuen dena, lan bat guregan sekula Testigantza hauek 2000. urtean argitara eman zuten liburuan aurkitzen dira. Lagun artean moldatutako liburuxka da Bizi-urratsen hitzak (2000). Basquepoety.net web orrian ere aurki daitezke (Euskal Herriko olerkarien bildumaren Internet sarbidea). 16 bat urtetatik hil arterainoko bertso eta poesiak biltzen ditu, herriko gertakizun eta bizigiroaren lekukotza ematen du liburu

xamur honek. Lagunei eskainitako poesien artean hauxe aurkitu eta irakurri daiteke: ... laguntasunaren habiak anai-arrebak biltzen ditu. Maitasunez eraikitako gazteluak zutabeak sendo, haize indartsuenak ere ez ditu desegingo... Ametsak amets, Ibonen ametsak hurbilean ziren, orainean bizi eta luzatzeko modukoak zirenak. Mirenek, Ibonen neska lagunak, esaten du mugetatik eta arauetatik haratago joatea gustuko zuela, une bakoitzari zukua ateratzen ziola. Laguntasunaren kontzeptua oso erratua zuen Ibonek. “Laguntasunaren zentzua oso indartsua zuen eta gure maitasuna ere laguntasunetik abian zihoana zen”, dio Mirenek. Eta hitzari garrantzia ematen ziola ere azpimarratu du berak: “Edozein gauza egiteko luze eta sakon hitz egin, elkarrizketaren bidez aurrerapauso handiak lor zitezkeela uste zuen, eta lortzen zuen”, dio Mirenek. Dena emateko prest agertu zirenei miresmena zien Ibonek eta halaxe maite zituen presoak, iheslariak eta borrokalariak. Bizi, Bizi egin nahi dut Bizirik bizi, Berandu itzaliko den sugar bat izan. Aske, Aske bizi nahi dut, Denboraren loturatik at, Unekako eternitatean Ametsak, Amets bizian desio Bizirik amets Ametsekin bizi Ametsak bizi Maitatu, Ihintzez bustitako larrosa bildua, Egunsentian Egunabar, Ilunabarrean Hil, Orain ez, Orain Ametsak maitasunean bizi.

Hibaika arraun taldean aritu zen Ibon.

Xenpelar bertso eskolakoekin.



Iboni egindako omenaldian oroigarri bat egin zioten. 25


o022-026_on

23/6/05

18:12

PĂĄgina 5

nagusiaiibonzabala

Uztailaren 2an, orain 10 urte bezala



Uztailaren 1ean Ibon Zabala hil zela 10 urte beteko dira. Garai haietan bizi izandako giroa eskuratu nahian uztailaren 2rako festa antolatu dute. Beste behin gazteak eta ez hain gazteak asmo baten inguruan bildu zaizkigu. Elkarlana eta kolektibotasuna, taldeen harremanak sendotu eta batzeko asmotan; hauxe da uztailaren 2ko festaren xedea, eta horretan buru-belarri murgilduta dabiltza herriko seme-alaba asko eta asko. Komunikazioa landu nahi delako kalea bera izango da oholtza nagusia. Kalean egingo dira Herri Olinpiadak. Auzo bakoitzak bere taldea osatuko du eta auzo guztiek bata bestearen aurka lehiatuko dute. Hamahiru talde eta jende multzo andana Zumardia girotzeko. Kalean espresio plastikoen sorkuntza eta erakusketak antolatuko dituzte. Margolariak eta graffiti egileak izango dute zer margotu. Eskultoreak egurra nola lantzen duen ikusteko parada eta artisauak zura nola egokitzen duen erakutsiko digute. Denek izango dute zer esan, zer adierazi eta denen artean elikatuko dute komunikazioaren marmarra. Eguerdi aldean, nahi duten guztiak biltzeko moduko bazkaria eskainiko dute. Duela 10 urte oholtzara igo behar zuten txalapartariek hasiera emango diote ekimenari, ondoren bertsolariek hartuko dute lekukoa. Kantatu eta abeslariek kiroldegia doinuz beteko dute eta ikus-entzunezko emanaldiak hornituko jaia. Gaua arte luzatuko da festa, egunak ez dezan hutsunerik eduki. Hainbeste jende elkarlanean ikustea gauza ederra dela iruditzen zaio Kerman gazteari. Uztailaren 2ko festa maitasun keinua da Joxe eta Luperentzat, eta, Edurneri berriz betetasuna eta ilusioa sortarazten dio egun honek. Herrian egon diren pertsona erreferente horien izaera, baloreak eta printzipioak gazteei transmititu egiten zaizkiela jakiteak pozten du. Agurra ematen digu Joxek, sentimendu landua behar dugula esanaz: “Euskaldunak badakigu gizartea eratua dagoela, bere heldu lekuak dituela: gizarteak kultura daukala, ekonomia, industria. Eta egunero estatu horiek erabakiak hartzen dituztela horri eutsi eta hori garatzeko. Euskaldunok ez dauzkagu erabakiak hartzeko ahalmenik eta hori egin beharra dago.� Gazteengan beti dago itxaropena. Gazte antolakuntzaz kate guztiak apurtu zioen 1995. urteko Gazte Eguneko leloak. Hamar urte beranduago saio horretan gaude: herri borrokan ez dago miraririk, herri antolakuntzak bultzatuko gaitu aurrera eta badakigu han aurrean nonbait aurkitzen direla bizitzeko ezinbesteko ditugun beste eredu batzuk. Askatasuna bidean eta helmugan.

Oreretako gaztetxeak urte bete egin zuenean.

Gaztetxoa izanagatik adinduekin oso harreman estua zuen Ibonek.

Ibonen omenez egindako liburuaren aurkezpenean, Laxkano poesia irakurtzen. 26


o027_on

23/6/05

18:15

PĂĄgina 1

agendanagusia

HELDU DIREN HIRU HITZORDU 

1san FERMIN Uztailaren 6a egun handia izango da Antxon; aurten ere ekitaldi ugari Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: Urko Etxebeste

skualdeko jende asko eta asko egoten da Pasai Antxoko sanferminen zai. Jende ugari biltzen duen jaia da. Aurki dira hemen. Uztailaren 7an Antxoko zaindariaren eguna da eta bezperan, uztailaren 6an botako dute txupinazoa, arratsaldeko 8etan, Alkateordetza parean. Aurten UZTAILAK 6 ere, Juanjo Antxoko San B u j a n d a k Fermin jaien emango dio hasiera 20:00etan. jaiei hasiera. Uztailaren Alkateordetza 6tik 11ra bi- parean. tarte ekitaldi ugariz gozatzeko aukera ezinhobea izango da. Kontzertuak, entzierroak, bazkariak, afariak, danborrada, herri kirolak, konpartsak, erraldoi eta buruhandiak... ez da egongo aspertzeko aukera bat bera ere. Egun gutxi falta dira jada.

E

2

MADALENAK, ERRENTERIA-ORERETAN. Udak jai usaina du eta Errenteria-Oreretako Madalenak arrakasta handia. Suziriaren ondoren Zentenarioa eta datozen egunetan giro aparta. UZTAILAK 2119:00etanZumardia PlazanTxupinazoa

3

JON MAYAErromeria Eguneko antolatzailea

“Aurten ere, giro aparta topatuko du bertaratzen denak� urten Errenteria-Oreretako Erromeria Egunaren zazpigarren edizioa izango da. Honen inguruko xehetasunak eman dizkio Jon Mayak ONeri.

A

Zerekin egingo du topo Erromeria Egunera bertaratzen denak?

Bada, giro apartarekin eta, urtero bezala, musika entzun eta nahi adina dantza egiteko aukera paregabea izango da. Berrikuntzarik egongo al da aurten?

Aurtengo Erromeria Egunean soka-dantza dantzatzen duten beteranoekin bat egin nahi dugu. 45-50 urtetik gorako dantzari beteranoekin, alegia. Dantzan ikasteko ikastarorik antolatu al duzue?

Bai, aurten ere herritarrek dantzan ikasteko, arin-arin eta fandagoa ikasteko, ikastaro txiki bat antolatu dugu. Uztailaren 4tik 16ra bitarte izango da ikastaroa, egun horietan egunero-egunero.

UZTAILAK 16 Erromeria Eguna. Egun osoan zehar izango da zer gozatu. Zumardia Plazan egingo da erromeria. Ereintza Dantza Taldeak antolatu du festa hau. 27


o028_on

20/6/05

16:22

PĂĄgina 1



jakiteko

belaunaldi

BERRIAK Joxe Legorburu Etxebeste itsasontzigile ohiak bere betiko laneko tresneria utzi digu Testuak eta argazkiak: Albaola Elkartea

oxe Legorburu Etxebeste, 84 urte dituen sanjuandarra, Arrok aundiet a baserrian –gaur egun aterpetxea dena– jaio zen. Soldaduska egin bitartean bertan aritu zen lanean, baina handik etorri ondoren, 23 urte zituela, ofizio berri bati ekin zion, itsasontzigintzari, hain zuzen. Ordutik, Bizkaia auzoko Laboanea ontziolara zaharkituta edo kolpatuta iristen zitzaizkien ontziak berritzea izan zen bere eguneroko lana.

J

 ITSASOARI LOTUTA. Garai horretan Pasai Donibaneko biztanle askok itsasoarekin lotuta zuten lanbidea; nahiz eta haietako askok baserriko lanekin tartekatzen zuten. Aipatu ere egingo dugu Pasaiako arrantzale dezente baserrietako semeak izan direla duela gutxi arte. Itsasoa oraindik bizirik genuela Donibaneko kaleko giroa bestelakoa zen, dendari askok lanean ziharduten herrian zehar, jende mordoa zegoen arrantza baporeak noiz iritsiko zain eta horrez gain, dozena bat sagardotegi baziren gutxienez arrantzaleek itsasotik ekarritako arraina sagardoarekin batera dasta28

tzeko aukera ematen zutenak. Garai horiek joanak dira, denda asko itxi ziren, sagardotegiak eta arrantzontziak desagertzen joan dira, eta Joxe Legorburu Etxebeste bezalako langileak lanerako tresnak baztertu behar izan zituzten ganbaran. Dena dela, ontzigile haien lana eredu dugu egun Ontziolan ari garenok. Horregatik Joxe Legorburuk bere betiko tresnak Albaolari uztean belaunaldien arteko jarraipenari eutsi dio. Beraz, orain guri dagokigu tresnak erabili eta nola erabiltzen diren erakustea. Horixe, beraz, gure lana.



JOXE ETA BERE TRESNAK. Goiko argazkian Joxe Legorburu Etxebeste ikus daiteke, sasoi ederrean; behekoan, aldiz, Albaolari utzi dizkion tresnetako batzuk ageri dira.

Tresnak Joxek bi kutxa lanabes utzi dizkigu tresnaz beterik. Batean, garlopak, zur luze eta zuzenak lantzeko aproposak. Esku zerrak, kirten luzeko trabesak eta diametro askotako zuloak egiteko taratuloak. Bestean, konpasak, eskuaira zuzen eta faltsa eskuaira, ginbeletak, kalapateatzeko burniak eta mazoa. Urteetan gordetako tresnak, Donibaneko Ontziolan ikusgai izango dituzue.


o029_on

20/6/05

16:23

PĂĄgina 1

talaiatikjakiteko



DIRUA OSASUNAREN TRUKE. Pasaiako badia mendiz inguratuta dagoela esaten badut berri pozgarritzat hartuko luke baten batek. Izan ere, Ulia, San Marko edo Jaizkibel eskualdearen birikak bezala izan dira definituak behin baino gehiagotan. Gaur salatu nahi duguna, ordea, beste mendi batzuei eta gizasemeen birikei dagokie. Herreran, Buenavistan edo Lezon dauden txatar mendiak, hain zuzen ere. Horrenbeste jenderen bizilekutik gertu hain gai kutsakorra pilatua egotea sinestezina da, baina hori ez ezik ematen zaion tratamendua ere lotsagarria da. Estali gabe daude, altura handitik botatzen dute ikaragarrizko zarata eta hodei toxikoak sortuz. Bitartean gure agintariek beste aldera begiratzen dute. Izan ere diru asko da gure osasunaren truke irabazten dutena.Testua: Ander LeonArgazkia: IĂąaki Berrio 29


o030_on

20/6/05

16:23

PĂĄgina 1

historia jakitekoh

AbizenaIriarte Armarria.

Lekuaren arabera Iriarte abizenaren armarria ere aldatu egiten da. Oiartzunen, esate

baterako, bi otso ditu armarriaren erdian. Nafarroan, zilarrezko haritz bat ageri da, inguruan urrezko fruituak dituela. Zenbait tokitako armarrietan otsoen

ordez basurdeak azaltzen dira. Banaketa semantikoa. Iri + arte Esanahia.

Hiriko tartea edo espazioa esan nahi du.

Abizenaren kokapena. Tolosa. Oiartzun. Hernani. Hondarribia. Donostia. Deba.

Abizenaren hedapena. Tolosa (1627). Deba (1653). Hernani (1658). Donostia (1680). Hondarribia (1686). Oiartzun (1688).

BiografiaJosetxo Etxandi (Lezo) tzekoateko lagun taldekidea izan genuen Josetxo Etxandi. 1950eko otsailaren 23an Kale Nagusian sortu eta 25 urte betetzear zelarik zendu zen herritarra. Mutil umil, eta apala, beti irribartsu eta alai agertzen zenetakoa. Nafar familiakoa jatorriz, pilotaren maitale sutsua, eta bere jolasik kuttunenetarikoen artean pilota zegoen. Hori dela eta, pilotarekiko afizioa odolean zeraman, gainera, esan behar da, bere anaia zaharragoak ere pilotariak izan zirela. Bistan da garai hartan kalean asko ibiltzen ginela, jolasean, kontu kontari, eta, nola ez, norbere afizioak praktikan jartzen saiatzen ginen. Esate baterako, pilotan jolasteko leku aproposenak, Goiko Plazako eta Gure Bordako frontoiez aparte, Kontzejupea; eta zenbait etxetako paretak ere oso egokiak izaten ziren. Eta horrela, jolasaren poderioz eta beste pilotari zaharragoen babesean ikasiz (gure herrian beti izan baitira pilotariak), Josetxo Etxandi ere pilotari bilakatu zen. Eta jakina, gu koskortu ginenerako Allerru elkartea sortua zenez, bakoitzak zein alor zuen gustukoen, hantxe sartzen zen lanean buru-belarri, eta, Josetxo, noski, Allerruko Pilota Sailean sartu zen. Urte batzuetan pilotari jardun zen, lana gogor eginez, bihotzak abisua pasa zion arte, eta ondo-

A

30

atzekoateko

ADISKIDEAK Josetxo Etxandi pilotari lezoarrak lan isila egin zuen, baina fruitua eman zuena Testua: Agustina PontestaArgazkia: Orratx! Kultur Elkartea

ren, pena handiz, pilotari izateari utzi zion. Honenbestez, herriko pilotari gaztetxoen prestatzaile eta eragile bilakatu zen; txapelketak antolatuz, jaiet an partidak, et a abar, eta abar. Lan isila egin zuen, baina bere fruitua eman duena, zeren eta nekez uler baitaiteke Lezon pilota Josetxo Etxandiz oroitu gabe. Azkenean, duela 30 urte jada, pilota bailitzan bere bihotza lehertu zitzaion arte. Bihotza lehertu zitzaion baina bera ez da hil, gure artean bizirik dirau.

Lan handia Gaztea izaki mutila. Bere gaixotasunari aurre egin nahian-edo, pilotaren aldeko lanetan murgildu zen burubelarri, Federazioan fitxak eguneratuz; pilotan aritzeko behar zen materiala egokia lortuz,‌ Eta bailarako herrietako pilota antolakuntzan ere nabarmendu zen. Lezoarrek ezin dute pilota ulertu Josetxo Etxandi gabe.

Fitxa Jaiotze data. 1950-02-23. Herria. Lezo. Lekua. Kale Nagusia. Lanbidea. Pilotaria. Egoera. Bihotzekoak jota hil

zen. Izaera. Mutil apala, umila eta

oso alaia.


o031_on

22/6/05

22:22

PĂĄgina 1

historiajakiteko

ArgazkiaPasaia

Efemerideak Errenteria-Orereta 1931. UZTAILAK 24 Xenpelar etxea. Madalen kaleko

32an Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar bertsolariaren omenezko oroitarria jarri zuten. 1967. UZTAILAK 14 Euskal Astea. Herriko hainbat el-

kartek Euskal Astea antolatu zuten. Besteak beste, Lurdes Iriondok, Andoni Lekuonak eta Mikel Ugaldek hartu zuten parte. 1973. UZTAILAK 31 AĂąabitarte baserria. Orereta

Ikastolako bazkideek konponketa lan handiak egin zituzten AĂąabitarte baserrian, eta gaurko egunez, inauguratu egin zuten. Aisialdirako gune bihurtu nahi zuten, eta topaketarako aitzakia. 1977. UZTAILAK 4 Frantziako Tourra. Eskualdetik

SAREAK KONPONTZEN. Arrantzurako sareak oso garrantzitsuak izan dira beti, eta horiek ongi mantendu beharra zegoen. Konponketarako tokia zegoen Txintxerpen, Muelles y Almacenes para Vapores de Pesca lantokian, hain zuzen ere. Argazkian gizon batzuk sareak konpontzen ikus daitezke, eta atzean sareak zabalik lehortzen. 1920ko argazkia da.Argazkia: Untzi Museoko Agiritegia.

pasa zen Tourra. Pasaiatik sartu, Errenteriako osasun etxe paretik pasa (Iztieta) eta Lezorako bidea hartu zuen, Jaizkibelera igotzeko.

krONika zaharraOiartzun

uholdeak OIARTZUNEN 1997. urteko ekainaren lehenean ikaragarrizko uholdea izan zen; Ugaldetxo auzoa izan zen kaltetuena Testua eta argazkia: Ainhoa Fraile

kainaren lehenengo goiz parteko euritea ez da ez ahazteko modukoa. Ordu gutxietako eraso bortitzak uholdeak eragin zituen han eta hemen. Oiartzuni dagokionez, Ugaldetxoko industria eremua izan zen gunerik kaltetuena. Bertako taile-

E

rretan urak 1,40 metrotako goiera hartu zuen. Honek garai hartako milioika pezetatako galera eragin zuen; izan ere, tailerretako makinaria eta biltegi moduan gordetako materiale asko eta asko hondaturik geratu baitziren. Industrietako

Txalaka errekak gainezka egin zuen uholdearen eraginez. A.FRAILE

espaloi eta bidea ere zulo eta putzuz josia geratu zen. Bertako baserriek jasandako kalteak ere ez ziren nolanahikoak izan. Kaltetuenak Ardotxene, Etxebeltza Bekoa, Urdaniturri eta Epentza izan ziren, azken honetan bi metrotako urak iritsi omen ziren eta abereak juxtu-juxtuan atera ahal izan zituzten. Karrikan eragin txikiagoa izan bazuen ere, Petrine baserrian ura sartu zen, baita haurtzaindegian ere. Iturriotz auzoan, berriz, Anatxuri baserria izan zen zoririk txarrena jasotakoa, bertako baserri lurrak harrapaladan beheratu baitzituen urak. 97an geratutako uholde honek ondorio larriak utzi zituen. 31


o032_on

23/6/05

20:34

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunakBegoña Amonarriz *

Materiale Autoa Mendialde Aireportu Ald. Bizk. euskalduna gehiegi

* Materiale

Iodoa

Materiale

Sail

Materiale

Aleak kendu

Aireportu euskalduna

Jarri

Aireportu euskalduna

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna *

Materiale

Mendizerra Aireportu famatua euskalduna Bihotz Materiale kolpeak Aireportu Errito euskalduna katolikoa KontsonanLitroa te bikoitza Trostaren onomat. Hilobitako * hizkiak Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Astoaren beroaldia Materiale Aireportu Utzi euskalduna Materiale

Behar

Aireportu euskalduna

Radoia

Materiale

Belar ikutuezina

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna

Kasik

Materiale Materiale Urkatu Kantitate Atzizkia Hika. Aireportu Aireportu KontsonanAbadea eztabaidan euskalduna euskalduna tea

Materiale

Materiale

Materiale Ume jolas Materiale Toka, Diafragmaren Aireportu zaitez mugimendua euskalduna Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Kare Materiale Materiale Materiale harrobia Aireportu Aireportu Aireportu Kaleko euskalduna euskalduna euskalduna Erriberako Materiale Materiale Materiale ibaia Aireportu Aireportu Aireportu Ingl. ados euskalduna euskalduna euskalduna Bat gehi Potasioa Materiale Tipi.... bat Aireportu Ardiaren Uranioa euskalduna ahotsa Ald. Nihoa. Belaren Materiale Bakoitzak bi Hau bera onomat. Aireportu Lurralde Noka. Arakatu euskalduna historikoa Badiozu Ald. BizkaiAld. Nafarro* Zuhaitza ako herria Ald. daude ko ibaia Europako Gaizto, Mama Gogorra txanpon ohia bihurri goxoa Indar, Materiale Materiale Materiale kemen Aireportu Aireportu Naizen Aireportu euskalduna euskalduna honek euskalduna Ald. Azkar, Materiale Materiale Jainkosa agudo Aireportu Antzerki Aireportu Bokal euskalduna taldea euskalduna bikoitza Zeken, Materiale Arrain mota Materiale mizikin Aireportu Aireportu Kasik euskalduna Uranioa euskalduna Imagina, Materiale Garai itxura Bizkor batean, Aireportu kafeak Azkena Zero Anperioa euskalduna

Materiale

Ald. Lugo

Aireportu euskalduna

***

Materiale

Materiale

Zinka

Materiale

Ospa

Aireportu euskalduna

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Nitrogenoa

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale

Ezetza

Ald.

Ald. Infusioa Nitrogenoa

Aireportu euskalduna Zereal bat

*

Materiale Behiaren bikoteak Aireportu euskalduna

Ald. Infusioa

Materiale Ezeztatzeko Anperioa

Materiale

Aireportu Aireportu Atal Igarlea euskalduna euskalduna Bizk. Entzuten ez Materiale Bezala duenak Erriberako herria Lehengo Aireportu Itolarria urtean euskalduna Bizk. bezala Materiale Ezagutzen Aireportu du euskalduna Bizkaiako Materiale herria Aireportu Neka euskalduna Gipuzkoako Egoera herria lasaia Zein Egur pertsona Errep. Txori Joanen mota erroa Musika Burdin nota mota

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Kontsonantea Politiko Txinatarra Potolo, gizen Mila

Materiale

Litioa

Aireportu euskalduna

Materiale

Ald. Kexa onomatopeia

Aireportu euskalduna KontsonanMateriale Materiale Materiale tea Aireportu Aireportu Aireportu Iodoa euskalduna euskalduna euskalduna

* garaiko barazki eta fruituak

Pasarte kodetuaBegoña Amonarriz Nola asmatu. Esaera zahar bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

32

1

S2

3

11

12

13

A4 I 5 H14 15

6

7

8

o9

10

16

17

18

19

20

7

4

5

2

1

8

3

4

3

5

6

10

4

2

6

9

4

5

6

4

2

3

8

10

6

11

4

10

13

4

12

1

10

8

3

4

3

5

6

3

12

8

14

5

4

12

9

16

15

4

5

10

4

13

5

6

4

2

13

8

8

3

4

3

5

6

10

4

2

6

9

16

13

12

8

14

5

4

12

9


o033_on

22/6/05

22:23

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

HITZ GEZIDUNAK K M A R

I N R

L

A L

A R

Z A

A A L I

A K

R R U A

B I A N R B K

K

A L K A

G E R L

T A K O A

A R

I

N

A D O R E

A E

E T U A

A I A K L I L

L

E

A

B I

Z E

E

Z

E T A R R O B E Z B

I Z

I

A

A K U

PASARTE KODETUA Maisuetatik asko ikasten da, lagunetatik gehiago, baina ikasleetatik askoz gehiago.

ON-EN MAIATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA Zer da hau?

irabazlea



ERANTZUTEKO EPEA Uztailak 13 (asteazkena) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta ZER DEN ADIERAZI

ZURE IZENA / TELEFONOA

Oiartzungo Arritxulo aterpetxea

IRABAZLEARI SARIA Aparte dendan sari sorta (Orereta) Arantzazu Urkia ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako 12. irabazlea. Elorsoroko termetarako txartela irabazi du sari gisa. Argazkian, Arantzazu —ezkerrean— Elorsoroko arduradunarekin.

PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izan behar da

33


o034_on

20/6/05

16:25

PĂĄgina 1

jakitekoiibilaldia

IbilaldiaAiako Harriko Txurrumurru gailurrera Datuak Ibilaldia.

Aiako Harriko Txurrumurru gailurrera. Zailtasuna.

Ibilbidea seinalizatua dago eta hasieran panel bat dago argibideekin, baina zaila da. Luzera.

7 kilometro. Denbora. 2 ordu eta 40 minutu. Desnibela. Gora. 400 m. Behera. 400

metro.

gailurrik

Jakin

GAILURRENA

Aiako Harria.

Txurrumurru Oarsoaldeko eta Aiako Harriko bigarren muturrik altuena da Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte

rteera Elurretxen, 505 metrotan, Oiartzun-Irungo errepidean (Gi-3631), Ingelesaren Gazteluko errepidea hartuta. Bideak belar motzeko zelaitik eramaten gaitu eta pinudi eder baten freskuran sartzen gaitu berehala. Erosio handia izan dela eta, bidea ondo markaturik dago, mendizaleok bidetik joan gaitezen. Ordu betean Hirumugarrietara (812 m) helduko gara. Gure

I

34

aurrean Aiako Harriak dituen orratz, kanalak, hormak eta gailur ezberdinak. Gailur batetik bestera bidea bihurria da eta kontuz ibili, batez ere ibiltzeko ohiturarik ez duenak. Txurrumurrutik Domiko Urtegia ikus daiteke, Kopakoarri, eta batez ere Aiako Harriko Erroilbide gailurra aurrean ditugu. Itzulera igo garen bide beretik egingo dugu.

Lainoen artean Txurrumurruko gailurrerantz goiko argazkian. Behekoan, Oiartzungo armarria.

Enparantza Oraindik orain Oiartzungo Doneztebe Enparantzak bere dotoretasuna gordetzen du. Hori dela-eta merezi du enparantza honi bisita lasaia egitea, dituen altxorrak ikusi eta bere aitzineko zaporea dastatzea.

Duela 300 miloi urte sortu omen zen Aiako Harria, AuĂąamendietako mendebaleko azken gailurra da. Euskal Herrian ohi ez den granito harkaitzaz osaturik dago. Bidean elurzulo bat ikusteko parada ere badugu. Inguru honetako elurzuloak, beste batzuk ez bezala, kubikoak dira.


o035_on

20/6/05

21:13

PĂĄgina 1

sormenajakiteko

KritikaMusika

ON-line

Doinu desberdinak Aitor SayansOso gaztetatik izan du gogoko musika. Lagun batek talde bat osatzeko ideia proposatuta, gitarra ikasketak egiten hasi zen. Gustuko ez zuela-eta, ahots probak egin zituen. Harrikako ahotsa da egun. rribarre behartuak, Harlaxen disko berria kalean da dagoeneko. Pasaiako boskoteak estilo guztiz ezberdina jorratu du azken lan honetan, eta partaideen artean ere aurpegi berri bat ikus dezakegu, Unai baxu jotzailea. Disko honetako abestiek konpromiso bat islatzen dute: gai sozialak, lurralde antolaketa... Indarrez beteriko hamaika abestik betetzen dute lan hau. Punk-

I

rock estiloko doinuak dira diskoko aldaketarik nabarmenenak, nahiz eta Maiderren ahotsak betiko nortasuna mantentzen duen. Irribarre behartuak da diskoaren izenburua, eta behartuak gaude taldearen estilo aldaketa aipatzea. Merezi duen aldaketa eta diskoa da honakoa, ez itxaron erosteko, ziur ez duzula irribarre beharturik egin beharko.

bengoetxea

MARTXAN Urteak daramatzate errepideetan, orain Interneten ere aurkituko ditugu Testua: Eneko Salaberria

965 urtean sortutako enpresa bada ere, Bengoetxeatarrek denborarekin aurrera egin dutela argi dago. Autobusak gero eta modernoagoak izateaz gain, gaur egun hain modan dagoen web orrialdea ere badute. Webgunea orokorrean sinplea da. Flash teknikarekin egina badago ere, ez du mugimendu handirik. Hala ere honek seriotasuna ematen dio orriari, eta honi, aukeratutako koloreak egokiak direla gehitzen badiogu, web orrialde garbi bat dela esan dezakegu. Atalak era honetan banatzen dira: aurkezpena, zerbitzuak, flota, girak et a harremanak. Hauetan, enpresaren hasierak, gaur egungo egoera, ematen dituzten zerbitzuak eta abar azalduko dizkigute. Aipagarria da, girak atalean ikus ditzakegun musika talde ezagunak. Hauentzat ere badute zerbitzu berezi bat horretarako prestatutako autobusekin. Hau guztia, www.bengoetxeabusak.com web helbidean aurkituko duzue.

1



3. DISKOA. Irribarre behartuak izeneko diskoa atera du Harlax talde lezoarrak. Hamar kantuz osaturiko diskoa da, eta, kantuez gain, audio eta bideo bonus-ak ere aurki daitezke bertan. Argazkia: IĂąaki Berrio

35


o036_on

20/6/05

16:25

Pรกgina 1

jakitekozzerbitzuak

Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696

IKASTETXEAK Orereta Ikastola Langaitz Ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun Berri

OSASUNA Anbulatorioak Zentroa Beraun Lartzabal

IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo Lizeoa 526850

007940 /007941 006570 007800

SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT

000113 515653 518993 521210

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau Haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil

449680 340233 340143 526553 524420 344419

LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 514372 510450 / 510454 512500

LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia

524650 524003 527055 528244 510311 527342

OSASUNA Anbulatorioa

344400

KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur Elkartea

344626

IKASTETXEAK Haurtzaro Ikastola Elizalde Herri Eskola

112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo Lizeoa Lezo Herri Eskola Lezo Institutua

526850 514804 511208

OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro udal kiroldegia Udal igerileku irekia Zaharren egoitza

490142 493311 492552 493745 490538

492212 490193

PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 344566 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Illunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022

OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604

OSASUNA Anbulatorioak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila

520195 515188 006550 400142

KULTURA-EUSKARA Herri Musikaren Txokoa Luberri zentro geologikoa AEK

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea

004340 396055 344478

493578 260593 493957

Garraioa RENFE 64 96 37

EUSKO TREN 902 54 32 10

HERRIBUS 49 18 01

AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08

INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03

Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATORIOAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36

Egun osoz irekita egoten da

Lartzabal.

Asteguna:

08:00-17:00

Lezo

Asteguna:

08:00-15:00

Oiartzun

Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:

Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da

08:00-15:00

08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00

UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo

IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30

Larunbata: Igandea-jai eguna:

08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00

Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45


o037_on

20/6/05

21:14

Página 1

handikhonajakiteko

ROBERTO CARRIDOArgentinatik etorria

Argentinatik U nire familia soilik botatzen du faltan”

rtebete soilik darama Roberto Carrido argentinarrak Euskal Herrian, Oiartzunen, hain zuzen ere. Baina gustura dago, bere herrian baino gusturago gainera; izan ere, Argentinako herria ez dago bere momentu egokienean. Noiz etorri zinen Euskal Herrira?

Testua eta argazkia: Mirari Martiarena

Orain hiru urte etorri nintzen lehen aldiz eta gustatu egin zitzaidan, Buenos Aires baino askoz lasaiagoa da. Baina bertan nagoela urtebete besterik ez da. Zer da gehien faltan botatzen duzuna?

Nire aita, ama eta anaiak. Ez dut gehiagoren faltarik sumatzen. Argentinara joateko asmorik ba al duzu?

Bai, baina nire gurasoak ikusteko soilik. Bizitzeko, momentu honetan, ez da leku aproposena.

Fitxa Izen-abizenak.

Roberto Carrido. Adina.

43 urte. Herria.

Buenos Aires. Lanbidea.

Igeltseroa.

Zer ikasi duzu euskaldunengatik?

Lehendik ere lan egin izan dut euskaldunekin han. Oso bihotz onekoak, jatorrak... dira, horregatik etorri nintzen hona. Zer dugu argentinarrengandik ikasteko?

HIZKUNTZA



Bertako hizkuntza kanpotik etorritako jendearen nahasketa bat da, gaizki hitz egindako gazteleraren modukoa. Auzo bate-

tik bestera hitz egiteko modua ere aldatu egiten da. Guztiek ulertzen dute elkar, baina hitz egiteko modua desberdina da.

NOLAKOA DA BUENOS AIRES? “Bartzelonaren moduko hiria da. Edozein hiri handiren antzekoa da. Egungo egoera ekonomikoa ez da oso ona bertan bizitzeko. Lapurreta pila bat gertatzen dira. Haurrak ere kalera bakarrik ateratzea ezinezkoa da. Hemengo egoera alde horretatik askoz ere hobea da”.

Argentina oraindik lurralde gaztea da, oraindik ere badugu zuengatik zer ikasia. Kontuan hartu behar da, hemendik jende asko joan zela eta horregatik asko ikasi dugu euskaldunengatik. Euskaraz ba al dakizu?

Hitz solte batzuk baino ez. Nire alabak ikastetxean zerbait ari dira ikasten eta hori dela eta, entzunez buruan geratzen zaizu. Hala eta guztiz ere oso zaila dela iruditzen zait. 37


o038-039_on

22/6/05

22:24

PĂĄgina 1

euskara

 LA plana, Oarsoaldeko lan munduan euskara sustatzea helburu duen egitasmoa da. Egitasmo hau Oarsoaldeko Euskara Batzordearen ekimenez sortu zen, eta, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo Udalen babesa du. OLA plana martxan jartzean, lehenik, enpresako euskararen erabilera eta langileen ezagutza eta motibazioa aztertzen dira. Datuak ezagutu ondoren, enpresak urteko helburuak finkatzen ditu eta horiek lortzeko ekintza-plan bat martxan jartzen du. Plana aurrera eramaten laguntzeko, aholkularitza teknikoa jasotzeko aukera eskaintzen dute Lezo, Pasaia eta Oiartzungo Udalek. Aholkularitza EMUN kooperatibak ematen du eta euskara teknikaria jartzen du enpresaren esku; bere kostuaren %50 Udalek ordaintzen dute. 2003. urtetik hona 11 enpresak hartu dute parte OLA planean et a gaur egun bederatzik (ABB Niessen, Otegui-Gaztaùaga, Tajo, SJL, G-30, Larrialdiak, Oarsoaldea, B.A.,‌) planean jarraitzen dute. Bide batez, esan, ek ainean sinatuko ditugula 2005-2006 epealdirako hitzarmenak. Horien artean azpimarratzekoa da Alcampok ere OLA plana lehenengo aldiz sinatuko duela.

O

Tajo kooperatibako Euskara Zerbitzua.

ola planaz

LANDUTAKO EKINTZAK. Ja-

LANA EUSKARAZ Eskualdeko enpresek euskara erabiltzen hasteko behar duten bultzada da OLA plana Testuak eta argazkia: Oarsoaldeko Euskara Zerbitzua 38

rraian, adibide moduan, OLA plana dela-eta enpresek landu dituzten ekintza batzuk: inprimakiak euskaratu eta hainbat dokumenturen (aurrekontuak, gutunak, etab.) ereduak sortu dira; enpresako terminoak jaso eta bertako hiztegi teknikoa egin da; lanpostuko laguntza zehatza eman da; ikastaroak euskaraz emateko materiala itzuli da; 20 orduko moduluak (Laneko idatziak, Mintzamena, eta abar) antolatu dira; kon-


o038-039_on

22/6/05

22:24

Pรกgina 2

albisteakeuskara

euskararen EGUNA Pasai Antxoko jaietan Euskararen Eguna ospatzen da urtero; aurten Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu du Testua: Eihartze AramendiaArgazkia: Arnasa Elkartea

ntxoko San Fermin jaien barnean Euskararen Eguna ospatzen da, Arnasa Euskara Elkarteak antolatu du Eusk araren Eguna azken urteotan. Baina aur-

A

ten Pasaia-Lezo Lizeoak hartu du erreleboa. Egun honek arrakasta handia izan ohi du urtero eta herriko koadrila ugari biltzen dituen eguna da. Aurten uztailaren 10ean, igandean izango da, jaien bukaeraren bezperan, hain zuzen ere. Eusk araren Egun honet an bapo jateko bazkaria prestatuko dute herriko koadrilentzat eta ondoren, gerriak mugitzeko jaialdia antolatu dute antolatzaileek. Egun apart a izatea espero dute.

Oiartzungo Biziberritze Plana Uztailaren 16an Biziberritze Planaren inguruko ekitaldia izango da. Helburua euskara bultzatzea eta bere normalizazioan urratsak ematea da. Agerraldia eguerdian hasiko da, ekitaldi publiko-instituzional batekin. Ekitaldi honetan, publiko egin nahi da Biziberritze Plan hau zertan datzan; bertaratuko guztiek izango dute horretarako aukera. Plan honen egileek eta arduradun politikoek (Eusko Jaurlaritza, Aldundia eta Oiartzungo Udaleko ordezkariak) hartuko dute parte ekitaldian. Honen haritik, eta egunak tonu serioa hartu ez dezan, kultur ekitaldiak hartuko du protagonismoa uztailaren 16ko arratsaldean.

Euskara planetako enpresak. OARSOALDEKO EUSKARA ZERBITZUA

FUNTZIOA

ENPRESAK

Enpresako euskararen erabilera eta langileen euskaren ezagutza eta motibazioa aztertzen ditu OLA planak

2001etik hona 11 enpresek hartu dute parte plan honetan; besteak beste, Niessen eta Tajok

tratazio berrietarako lanpostuen hizkuntza profila definitu da; Euskara Plana enpresako kalitate sisteman txertatu da; planaren barruan organo bakoitzak bete behar duen funtzioa zehaztu da. Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuak OLA Planaren berri eman

die LAB eta ELA sindikatuetako eskualdeko arduradun eta ordezkariei. Ekintza honen bidez sindikatuko kide moduan eta langileen ordezkari moduan lan munduan euskara indartzeko duten erantzukizuna eta egin dezaketen lana azaldu zaie.

Arraguan, Biziberritze Planaren aurkezpena. HITZA

Euskal Curriculuma 2003ko urtarrilean Euskal Curriculuma garatzeko egitasmoa hiru eragilek adostu zuten: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Udalbiltzak eta Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak. Honen helburua Euskal Herri osorako baliagarria izango den erreferentzia kultural eta pedagogikoa osatzea da. Bakoitzak konpromiso batzuk hartu zituen eta horiek betetzen ari dira; besteak beste, eskola-sarean ahalik eta eztabaida zabalena garatzea, edo eta, herri eragile eta herritarren ekarpena jaso eta bermatzea. Konpromisoak hartu eta bete ere egin dituzte hiru eragileok. Hurrengo zeregina ekarpen guztiak bildu eta lantzea izango dute.

39


o040_on

21/6/05

13:13

Pรกgina 1


o041_on

21/6/05

13:18

Pรกgina 1


o042_on

20/6/05

16:26

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

Eskubidea dugu euskaraz lan egiteko”

Euskal Herrian Euskaraz-en ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura

Ikerketa Legebiltzarkideak eta hizkuntzak

GORA. Boga Plana Pasaiako portuko langileek Boga Plana izeneko euskara planaren bigarren faseari ekin diote; euskararen erabilera sustatu nahi dute.

BEHERA. Etxebizitzak salgai Oiartzungo bi etxebizitzetan se vende kartela ikus daiteke. Erdaldunek bakarrik erosteko etxeak izango ote dira?

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Legebiltzarreko kideen hizkuntza ezagutza aztertu du. Azterketa horretatik Legebiltzarrean euskaldun asko ez daudela ondorioztatu du. Hona hemen alderdiz alderdi euskara ezagutzen duten legebiltzarkideen datu absolutuak eta erlatiboak (datuak legebiltzarkideek berek aitortutakoak dira): Eusko Alderdi Jeltzalea. 22 eserleku ditu Legebiltzarrean eta horietatik 19k dakite euskaraz. Beraz, %86,3ak. Euskadiko Alderdi Sozialista.

18 legebiltzarkidetik 6k ezagutzen dute euskara. Erdiak baino gutxiago. %33ak, beraz. Alderdi Popularra. 15 kide dira Legebiltzarrean, baina batek soilik daki euskaraz. %6,6a, alegia. Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista. 9 eserleku dituzte

Behatokia(euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 42

eta horietatik guztiek dakite euskaraz. %100ak. Eusko Alkartasuna. Legebiltzarreko 7 eserleku betetzen ditu eta horietatik 4k ezagutzen dute euskara. Hau da, %57,14ak. Ezker Batua. Legebiltzarreko 3 eserleku dira bereak eta horietatik bakar batek daki euskaraz. Ehunekotan, %33,33a hartuko lukete. Aralar. Eserleku bakar bat du Legebiltzarrean eta bakar horrek badaki euskaraz. Honenbestez, %100a.


o043_on

20/6/05

21:19

Pรกgina 1


o044_on

23/6/05

20:08

Pรกgina 1


ON13