Page 1

o001_on

27/4/10

21:16

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2010eko apirila66. zenbakia

HONDAKIN BAKOITZA

BERE TOKIAN OIARTZUNEN ZABORRA ATEZ ATE BILTZEN HASIKO DIRA


o002_on

26/4/10

17:35

Pรกgina 1


o003_on

27/4/10

19:48

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitikIbai Maritxalar

Irudimenaren mugak

A

sko dakigu euskaldunok mugaren beste aldeaz. Sarri egotzi digute legez kanpoko izatea eta legea muga mugikor bat bailitzan beren interesetara egokitzen dutenez, mugaz bestaldekoak gu beti. Mugaldean genbiltzan gu ostiralean, hiru mexikar eta mugalari euskalduna. Bi gendarme eta Baionako komisaldegia. Trabak, oztopoak eta galdeketak. Hendaiako erretentzio gunean sartu zuten laguna, atzerritarra eta epez kanpoko agiriduna. Oraingoan bestelako bizipena, ni nintzen zuzen, ni nintzen europear eta kolonizatzaileen odoleko. Sarkozyren Frantziak inposatuta-



ko araudia zuzen betetzen dute Biriatu inguruan eta kanporatze legearekin bidali dute Atlantikoan bestaldera. Pilaketaren errealitatea ere bizi dute nahikoa etekina aterata ezerezean utzi ditugun herrialde ezberdinetako biztanleek. Hogeita hamar mila atzerritar kanporatzen omen ditu ‘egalitea’-ren errepublikak urtero eta maila ezberdinetako herritarrez, ikusezinezko muga zorrotzez eta iturriez pentsatu dut. Eskulan merkea behar dutenean irekitzen duten ataka, asetzen direnean ixten duten harresia bihurtzen da. Kontraesanak gainezka egiten du hegoal-

dera iristean; bestelako kontrolatzaileekin egiten du topo galdurik dabilen gizarajoak. Herritartasun mailaketan oztoporik ez duen europear euskalduna, muga zeharkatzen ari den ustezko gudaria bihurtzen da eta Erramun Landa bezalako irakasleekin oroitzen naiz. Francis Bacon aurkeztu zidan gizaseme handikotea, Man Rayren argazkiak bestelako begiradaz aztertzera bultzatzen gintuen eredua eta bera ere muga mugikorraren gatibu. Irudimena lantzea ez baita aski mugen metamorfosia ulertzeko, zentzurik ez duen errealitatea gordinegia da irudimena bezalako ezaugarri hauskorrarentzat.

iritzia

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 66.a (2010eko apirila) Urtea. VII.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. Larraitz Lasa. Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

22 Margari Altolagirre. Aktore sanjuandarra antzerkirako laborategia zabaltzekotan da. Sortu nahi duen topagunearen berri kontatu ditu, besteak beste, elkarrizketan.

Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Ander Fernandezen, Jon Mayaren eta eta Itziar Navarroren idatziak. nagusia

12 Atez ateko bilketa.

31 Zelanda Berria.

Oiartzunen zaborra atez ate hasiko dira biltzen. ONek zakarra biltzeko sistema berriaren gainean erreportajea landu du.

22

Adri Florentino Garbizu ‘Patta’ oreretarrak Zelanda Berrian zehar ateratako argazki ikusgarriak, Klik atalean

31

12

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 820 201 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

27/4/10

20:11

Pรกgina 1


o005_on

14/4/10

16:57

Página 1

iritzia Puntua

Bakarrik geldituko zarete oseba Sarrionaindia bezala iheslaria zen, ezkutaturik bizi zen eta idatzi egiten zuen. Gelako bakardade luze eta itogarrian bertsoak idazten hasi zen, inoiz argitara emateko itxaropenez. Euskaran alfabetatua ez zenez, norbaiten gainbegiratua behar zuten bertsoek. Eta, hala, bere arrebak euskaltegira ekartzen zizkidan orraztutxoa eman niezaien. Lerro arte haietan ikusi eta irakurri nuen lehen aldiz «politiko profesional» kontzeptua, gerora horrenbestetan entzun dudana. Politika ideal eta amets sozialekin lotu izan dut; eta politikan aritzea, eskuzabaltasunarekin. Beraz, hasiera hartan arrotza egin zitzaidan politikan dihardutenei «profesional» deitzea. Geroztik, hurbiletik jarraitu dut ildo horretan egindako aipu bakoitza, askotan alderdien arteko akordio ulertezin, azpiegitura handi, iruzur edota diruari lotuta. Ez noa zehaztera politikarien irristada horiek non ikus genitzakeen. Begi-bistakoak dira. Gero eta gehiago dira. Gero eta sarriago gertatzen dira. Gero eta modu normalizatuagoan egiten dituzte… Eta komunikabideen eragite gaitasunaz jakitun, irratiak, egunkariak edota telebistak erosteari ekin diote. Galde diezaiotela Silvio Berlusconiri zertarako balio dion Mediaset komunikatizio inperioak. Gaur egun Italiako telebistetan, ez da hauteskunde aurreko debaterik egiten. Herritarrek eslogan soil batzuei ematen diete botoa. Horretara iritsi dira Berlusconiren gehiegikeriak txantxatzat hartzen dituzten italiar gajoak.

J

Joxe Juan Ugalde

 ISILTASUNA OIHU BILAKATZEAN. Halere, isiltasunaren hitza eta oihua gero eta ozenagoak dira. Adibide gisa: Italian joan den martxoan izandako eskualde hauteskundeetan abstentzioak zortzi puntu egin zuen gora. Hilabete berean, Frantzian, eskualde hauteskundeetako lehen itzulian, abstentzioa %53,6 izan zen, bigarren itzulian zertxobait apaldu bazen ere. Abisu galanta Nicolas Sarkozyren ego mugagabeari eta estilo napoleonikoari. 2009an, Europako Batasunean Europako Legebiltzarrerako egindako hauteskundeetan ere abstentzioak gora egin zuen (%57koa izan zen). Bi hitzetan: jendeak gero eta gehiago egiten du paso egungo sistema politikoaz. Azken finean, gero eta

sarriago entzuten den kontua da politikariek gauza bat esan eta beste bat egiten dutela. Eta… «gauza bat esan eta bestea egin» ideiari helduz, horra elizan ikusten ari garena. Fraide edo erlijiosoen eskoletan ikasi dugunoi ez zaigu oso arrotza egiten honako edo halako erlijiosok «eskua sartzen» zuela entzutea. Gerora, gizarteko kontuak hadabideetara errazago isurtzeko kulturan sartu garenean, «eskua sartzen» zuten haiek milaka zirela, eta «eskua sartu» baino gauza okerragoak egiten zituztela (eta egiten dituztela) jakin dugu. Izurritea mundu osora zabalduta dago. Ameriketako Estatu Batuak, Irlanda, Alemania, Norvegia, Austria, Mexiko, Kanada, Espainia, Frantzia… Datu batzuk emate aldera… 2004an, ikerketa kriminal batek zera ekarri zuen argitara, 1950tik 2002ra 4.400 apaiz pedofilo izan zela eta 11.000 haurri egin zizkietela sexu abusuak. Ameriketako Estatu Batuak eliza katolikoak dozenaka milioi dolar ordaindu behar izan zizkien biktimei. Irlandan, 14.500 haurrek pairatu behar izan zituzten erlijiosoen sexu abusuak eta lau gotzainek dimititu zuten. Austrian, Hans Hermann Groër Vienako artzapezpikuak dimisioa eman zuen 1995ean eta, 2002an Polonia, beste horrenbeste egin zuen Juliusz Paetz Poznaneko artzazpezpikuak sexu-jazarpena egotzi ondoren. Alemanian, 27 elizbarrutietatik 19tan haurren kontrako abusuak salatu dira. Eta abar eta abar… Orain, erlijiosoen abusuengatik barkamena eskatua duen arren, Benedicto XVI aita santuaren buru gainean dabil erlea. Ofizio Santuko edo Fedearen Kongregazioko prefektu zenean, Ratzinger-ek isilarazi egin omen zuen denen ahotan zebilen Kaliforniako Oakland-eko Stephen Kiesle apaiz pedofilo amorratuaren kasua, elizaren onerako; eta Kiesle kasua bezala, beste batzuk. Ikusiko dugu buru gainean dabilen erle horrek ziztadarik egiten ote duen! Ez dut itxaropen handirik. Berriz ere, arazoaren oinarrira jo gabe, isiltzera eta gauzak estaltzera joko du Elizak. Akaso, apaizei lasai eta kontzientzia arazorik gabe txortan egiten uztetik letorke irtenbidea, zelibatoa auzitan jartzetik. Edo… dena konponduta dago barkamena eskatze hutsarekin?.

HILEKO ESALDIA «Utz itzazue haurrak bakean!!!».

05


o006_on

27/4/10

19:10

Pรกgina 1


o007_on

14/4/10

17:05

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Iraultza bat ia rratsalde gozoak indar magnetikoz atera nau etxezulotik. Neguaren baitaratze aroa pasatuta dela dirudi eta kanpoari aurpegia emateko unea dela kantatu didate inguruko txoriek; leihoa euri tanten pisuaz libratu eta bestaldea begi berriz jasotzeko momentua dela. Hala gobernatzen ditu munduak, eguratsak, bizitza propioaren epeak. Mundura atera naiz beraz, munduari atera natzaio inongo zokotan ezkutatzeko asmorik gabe, enkargurik bete beharrik gabe. Azala erakutsi nahi diot eguzkiari, aurpegia eskaini nahi diot aire goxoari. Azken hilabeteetan zehar mamitutakoen berri eman nahi diot munduari. Poltsan gorderik daramatzat liburu bat eta tabakoa, begiratze soilaren aspertze arriskuari alternatibak, jendarteko bakardadearen kontrako babesak.

A Ander Fernandez

UDABERRIAREN DEIARI ERANTZUNEZ. Ni bezala asko dira kalera bildu direnak, haur-kotxea bultzatzen duten bikoteak; autoan sartuta begi erraldoiez mundua jasotzera jolasten diren haurrak, begiak ahalik eta gehien irekita gehiago ulertuko balute bezala. Taldeetan banatuta pipak biluzten dituzten nerabeek elkarri hitzak eta lotsak erakusten dizkiote, eta besotik helduta paseatzera atera diren amonek eta alabek begirada konpartitzen dute. Parkean banku batean eseri naiz. Ondoko bankuan hiru amona daude elkarrizketan. Angeli, Maria eta Soledad. Haien ahotsak erraz heltzen dira nire bankuraino eta poltsan daramadan liburuan murgiltzea baino interesgarriagoa izan daitekeela pentsatu dut, errealagoa. Ez da erraza izaten bestela gure adinduengandik egunerokotik urruneko hitzak lortzea, zaila izaten da galderak aukeratzea, eta horrela, parkeko voyeur bihurtuta eskura dut haien ika mika. Elkarrizketa baino Angeliren bakarrizketa dirudi. Mariak guztiari baietz esaten dio hitz jarioak uzten dionean, eta zerbait gaineratzeko unea aurkitzen duenean segidan mozten du berriz Angelik. Soledad isil-isilik dago. Haiengana begiratu dudan bakoitzean beste nonbaitera begira aurkitu dut, isilik, begiak ere isilik dituela iruditu zait. Behin edo behin elizako kanpandorrearen ordulariari begira

topatu dut, lurrari so bestela. Denbora luzea da bertan ez dagoela, pentsatu dut. Dagoen lekuan dagoela. Itxarote hutsa desagertzea bezala da, eta Soledadek oinak airean zintzilik, balantzaka dituela dago zain. Politikarieri buruz ari zaie Angeli, hantxe ditu bere entzuleak, publikoa, hautesle fidel taldea. «Hau lapur taldea», esaten die, «ez dute eta lotsarik», jarraitzen du. Zuretzako nire botoa, Angeli, diot nire artean. Aiton-amonei entzun egin behar zaie, eta ez kontrakorik esan. Haserre dago, urteak daramatza haserre eta ez du orain arte kanpora atera. Denbora gehiegi pasatu du isilik. Semearen enpresa itxi berri dute eta berak badaki, baita ondo jakin ere, zeinek gordetzen duen dirua. In crescendo doa berbaldia, ez da gehiago isilduko. Ia neure bankutik altxa eta beraiengana hurbildu naiz euren mugimenduari nire atxikimendua adierazteko. Has dadila orain eta hemen agureen iraultza, esan nahi nieke. Har ditzagun kontuan, entzun ditzagun, mima ditzagun. Mariak baietz esango lidake, arrazoi dudala eta bere alabari buruz zerbait gaineratu nahiko luke, baina segidan moztuko luke Angelik, berea da eta gaurko mintzaldia. Soledaden hankek bitartean balantzaka jarraitzen dute, metro gutxira, beste banku batean eserita dagoen neskatxa gazte batek egiten duen antzera. Biak ere ez dira Angelik dionarekin harritu.

 OI HARTZ U N I K GAB E KO I RAU LTZAK, EGUNEROKOAK. Ez naiz ausartu solasaldian sartzen. Dokumentalistaren distantzia errespetatu dut eta zuzeneko testigantza lapurtu diet, belarriak apur bat luzatuta. Ez da iraultzarik sortu, ez egunkarietan agertzeko modukoa, bederen. Bestalde, zerua lainotu egin da eta hari begira «euria egingo du» esan du Soledadek. Orduan isildu da Angeli. Hirurak altxatu dira, poliki, eta pixkanaka urruntzen ikusi ditut, isilik. Nik liburua atera baino lehen, zigarro bat egin eta erretzen geratu naiz tarte batez, nire aurretik begi erraldoidun haurren kotxeak igarotzen direla, nerabeek pipa azalak lurrean uzten dituztela. Lehenengo euri tantarekin altxa eta nonbaiterako bidea hartu dut.

HILEKO ESALDIA«Has dadila orain eta hemen agureen iraultza, esan nahi nieke». 07


o008_on

27/4/10

21:31

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokretaIosu Mitxelena

Handik

Noiz arte lanean? zken asteetan erretiro adinaren inguruko hainbat albiste azaldu dira, besteak beste, erretiroa hartzeko adina 67 urtera luzatzearena. Proposamenak hautsak harrotu ditu eta horren inguruan oraindik ez dute erabakirik hartu, baina ukaezina da arazoa hortxe dagoela. Bestela esanda, biztanleen bilakaerak berak argi aski erakusten digu orain arteko sistemak irautea oso zaila izango dela. Pentsioak ordaintzeko banaketa sistema deitutakoa erabiltzen da Espainian eta horrek esan nahi du une jakin batean lanean ari diren biztanleen kotizazioekin ordaintzen direla une horretan erretiroan daudenen pentsioak. Baina, gero eta gehiago dira pentsioa kobratzeko eskubidea dutenak (eta pentsioak ere, iraganean baino handiagoak dira eta gehiago bizi garenez, denbora luzeagoan kobratzen ditugu), eta, proportzioan, gero eta gutxiago lanean ari direnak. Beraz, etorkizun hurbilean desoreka sortuko dela

A

Itziar Navarro

08

nabaria da. Eta serio bilatu beharko da desoreka horren konponbidea. Europako herrialde gehienetan ere antzeko arazoekin dabiltza. Alemanian, esate baterako, erretiratzeko adina mailaz maila 67 urtera atzeratzea erabaki dute. Danimarkan eta Erresuma Batuan ere antzeko proposamena eginda dago. Beste herrialde batzuetan, Frantzian eta Suedian kasu, erretiratzeko 60-61 urte behar dira oraingoz. Grezian, bestalde, gaur egun emakumeek 60 urterekin har dezakete erretiroa eta gizonek 65ekin, eta erabakita dago bi egoerak berdintzea. Nolanahi ere, estatistikek diote batez bestean, benetan, 61 urterekin hartzen dutela erretiroa greziarrek. Horregatik, ez da harritzekoa Alemaniak Greziari zorroztasun handiagoa eskatzea, laguntza jaso nahi badu. Zalantzarik gabe, gero eta zailagoa da herrialde bakoitzak erabakia bere kasa hartzea, inguruko herrialdeek egiten dutenari erreparatu gabe.


o009_on

27/4/10

17:35

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio?Jaun Carlos Alduntzin (Oarsoaldeko Udalbiltzako auzipetuen izenean)

Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari!!! ada zazpi urte bete dira apirilak 29ko gau madarikatu hartatik. Zazpi urte luze, horrenbeste ilusiorekin sortu genuen erakunde nazionala kolpatu zutenetik. Eta orain, epaiketaren atarian egon gaitezkeen honetan eskualdeko auzipetuok hausnarketa egiteko eta jendarteratzeko baliatu nahi dugu. Udalbiltza Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra da, Euskal Herriko historia garaikideko lehen instituzio nazionala. Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeetako ia 1.800 hautetsik sortua. Udalbiltzaren sorreran onartutako helburuak garatzen aritu izan gara ehunka hautetsi, herritar eta eragile, hots, Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzen, bere egituraketa politikoa eraikitzen, nazio eraikuntza bultzatzen, udalerrien arteko harremanak sortzen eta sakontzen eta nazioartean Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzen. Hori izan da Udalbiltzaren zeregina. Horretan murgildu ginen gure hautetsi izaeratik, herri borondate asketik sortutako erakundea bizkortzen jarri genituen gure ahaleginak. Gure ardura publikotik, ezkutatu gabe, herriaren aurrean oso modu xume bezain interesga-

J

rrian. Eta horregatik zigortu nahi gaituzte, herri baten ispilu instituzionala sortzen, eratzen lagundu genuelako. Hamaika izan ziren Udalbiltzak bultzatu edo gauzatu zituenak. Gogoan dugu Zuberoa Garatzen egitasmoa, non milaka herritarrek euren ekarpena egin zuten Zuberoako garapen proiektuak laguntzeko asmoz, edota Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzia, edo Euskal Herriko hainbat alorretan lanean diharduten eragileekin elkarlanean gauzatutako egitasmoak edo Nazio Eztabaida Gunea sortzeko proposamena eta abar luze bat. Delitutzat jo dituzte ekimen hauek. Ikastolak laguntzeagatik, Euskal Hezkuntza Sistema edo Unibertsitatea sustatzeagatik, euskal komunikabide xumeenei laguntza emateagatik, Zuberoako egoera ekonomikoa suspertzen laguntzeagatik, euskal diasporarekin harremanak estutzeagatik eta abar luze bategatik, 10 eta 23 urte arteko zigor eskaeraren aurrean gaude. Egindako lana inolaz ere delitutzat jotzeko arrastorik egon ez arren, instituzioa bera epaitzeaz gain, gu bezalako 22 euskal herritar

epaituko gaituzte. Gure hautetsi izate hutsagatik epaituko gaituzte, erakunde terroristako kide izatearen akusaziopean epaituko gaituzte. Argi dugu, ez gara ezkutatuko oraingoan ere. Ezin dugulako, gure lana beti publiko eta garbia delako, baina garrantzitsuagoa den beste arrazoi bat dugulako, ez dugu nahi. Ez dugu Euskal Herriaren alde egin eta egingo dugun lana ezkutatu nahi. Oso harro gaude egindakoaz eta hori bera aldarrikatuko dugu. Euskal Herriak, munduko beste edozein herrik bezala, eratzeko eta antolatzeko eskubide osoa du eta Udalbiltza bide horretan urrats garrantzitsu eta emankorra izan denez eta denez, bere balio osoa berretsiko dugu. Udalbiltzaren kontrako auziko epaia, Euskaldunon Egunkaria-ren kasuan bezalaxe, absoluzioa besterik ezin du izan. Hori lortzeko ordea, herri oso baten laguntza eta hauspoa beharko dugu. Zazpi urte hauetan bezalaxe gure ondoan zaituztegula sentituko dugunaren ziurtasunarekin joango gara epaiketara. Zuen berotasunak asko lagundu eta lagunduko gaitu.

Ongi etorri HTB! rain dela hilabete batzuk lagun musikari batekin garai zaharrak gogoratzen jardun ginen. Bera Oarso Telebistan makina bat lan egindakoa da, eta gogoratzen zuen: «Hura erokeria, utopia». Nik lantalde kementsu horren altzoan lan txiki batzuk besterik ez nituen egin, baina lagunak bezalaxe gogoratzen ditut Mikel Mendizabalen etxean bideoan muntatzen ziren garaiak, Pasai Donibaneko txoko txikiko lokuzioak, orduak eta orduak, kamerarekin atzera eta aurrera… Ohartzen zara gero jendearen erretinan geratu dena dela topoa atzera eta aurrera ordu pila bat egiten zituela OTBn.

O

hONa

Baina gehiagorako ere balioko zuen ba? Baietz uste dut nik, eta sentimendu hori izan nuen lehengo egunean Hamaika Telebistaren aurkezpenean. Beste baliabideekin, aurrerapen teknologikoekin eta adin batekin, baina antzeko espirituarekin. Oihan digitalean euskarak eta euskal kulturak tarte bat izan dezakeela eta baduela adierazten digute horrelako proiektuek. Utopiak, ameslariak… Bai, baina arimaz beterik egindakoak eta zirrikitu batetik mundu bat zabaltzen dituztenak. Laster Oarsoaldean izango dugu Hamaika Telebista, bere txikitasunean handia den proiektua. OTBtarrak gogoan, ongi etorri Hamaika Telebista!

Jon Maya

09


o010-011_on

23/4/10

16:44

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa Absoluzioa z naiz batere originala izan gai honekin, aitortu beharra dut, baina nire ekarpentxoa egin nahiko nuke Egunkaria Auziaren gainean. Honezkero guztiok ezagutzen dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria-ko bost auzipetuen alde emandako epaia. Poztekoa zalantzarik gabe. Asko hitz egin da epaiaren gainean. Harrigarria nire ustez. Ez dakit zer nolako tira-birak izan daitezkeen epaitegi barruan epaile ezberdinen artean, baina sententziak ez die soilik Guardia Zibilari edota Dignidad y Justicia eta AVT bezalako erakundeen belarriei tira egiten, baita instrukzioaz arduratu zen epaileari ere, eta nola gainera. Zorionak bada Joan Mari Torrealdairi, Iñaki Uriari, Txema Auzmendiri, Martxelo Otamendiri eta gure eskualdeko Xabier Oleagari zazpi urteren ostean zama handia kendu baitute bizkar gainetik, nahiz eta helegiteen zain geratu eta auzi ekonomikoa oraindik epaitzeke egon. Dena dela, Espainiako Estatuak halako pertsona mediatikoei egindakoa kontuan hartuz, zer ez ote da gertatzen ariko euskaldunak tartean dauden beste hainbat eta hainbat kasutan?

E

Berri Mazedonia rrenteria Hiria Film Laburren Lehiaketaren XV. aldia egin da aurten. 23 film labur ikusi ahal izan dira Sail Ofizialean eta bost Oarsoaldeko Sailean... Oiartzungo Kataxulo Gaztetxiak laugarren urteurrena ospatu du. Zorionak…La Herrera iparraldeko pabilioiak eraisten jarraitu dute. Pixkanaka pabilioi gehiago botako omen dituzte… Nahiz eta EkoBuen jaunari gustatu ez, Donostiatik Miarritzera itsas korridore ekologikoa sortzea proposatu dute EAEko Biologoen Elkargo Ofizialak eta Oceana itsas kontserbaziorako nazioarteko erakundeak. Jaizkibel eta Ulia arteko itsas zatia Natura 2000 sarean sartzea funtsezkoa litzatekeela adierazi dute. Ea zorterik dagoen… Hainbat berme ordainduta, eskualdeko Xabier Lujanbio, Iosu Arruabarrena, Aitor Franko, Oihana Mujika, Maitane Linazasoro eta Anjel Mari Elkano etxean dira… Espainiako Gobernuaren arabera, ingurumen arloan Pasaiako Portu Agintaritzak ez du irregulartasunik egin, eta bere jarduerak ingurumen lege guztiak betez egiten dituela nabarmendu du; eta nik sinistu. Hori bai, ingurumen kontuetako konpetentziak —uraren, airearen eta zarataren kalitatea legearen baitan betetzen ote diren— Eusko Jaurlaritzari dagozkiola dio…Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko Maitane Danborena igerilariak urrezko domina lortu zuen Espainiako Txapelketan, bizkar erako 50 metroko proban eta zilarrezkoa 200 metrotan, bizkar erara ere. Zorionak!!

E

10


o010-011_on

23/4/10

16:44

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Atez atekoa ldizkariak argia ikusten duenerako martxan izango da atez ateko zabor bilketa Oiartzunen. Hernanin ere aurki hasiko dira horretan. Egungo hondakinen kudeaketa sistemak goia jo duela esan dezakegu. Egia esan, zaborren eta hondakinen kudeaketaren gaineko eztabaida askoz lehenago egin beharreko kontua zen. Badirudi San Markok gainezka egin zuen arte ez zegoela hondakinen gaineko kezkarik. Erakundeak jolasean ibili dira, haien ustez irtenbide bakarra den errauste planta non kokatu, betiere gizartearengan eragin ditzakeen kalteak kontuan izan gabe. Buru argiek errauste planta egin behar dela erabaki dute. Baina, noski, errauste planta batek zer erre behar du, hortaz, zaborra beharrezkoa da; erretzeko. Beraz, logikoena zero zaborrerantz jotzea bada ere, agintearen logika kontrako bidean doa. Irtenbidea ez da Gipuzkoako beste zabortegietara edota Bizkaira zaborrak eramatea, edota haiek erraustea, baizik eta ahalik eta gutxien sortzea, horretarako legeak ematen dituen aukerak baliatuz, eta sortutakoa berrerabiliz edota birziklatuz. Atez atekoaren aurkakoek, sistema horrek zabortegiak berdin-berdin behar dituela esaten badute ere, ez dute aipatzen errauste plantek zabortegien beharra dutenik, Ăąabarduratxo batekin, baina, errauste plantek sortutako hondakinak toxikoak baitira.

A

Parte-hartzea skotan aipatu ditugu sail honetan herritarren parte-hartze kontuak. Honen inguruan, Lezon martxan da dagoeneko Herritarren Sarea izeneko ekimena. Udalak bultzatutako ekimen honekin, lezoarren kezkak, zalantzak eta proposamenak bideratu nahi dira; hitz batean, parte-hartzea. Printzipioz hamabost egunero biltzekoa da Herritarren Sarea, ondoren, dinamikaren arabera, maiztasun hori aldatuko dela iragarri dute arduradunek. Udalaren asmoa da herritarrek bileratan eginiko ekarpenak eta proiektuen gaineko kezkak Udal Batzordeetan aztertzea. Ekimen interesgarria Lezok datorren urteetarako dituen erronkak ikusita, hirigintzan esaterako. Orain lezoarren txanda da.

A

OHARRA Aurreko zenbakian, Berri mezedonian izenburupean argitaratu genuen testuan maketazio kontuek eragindako akatsa zegoen, idatziari ez zegokion testu zati bat irakur zitekeelarik. Barkatu eragozpenak.

11


o012-017_on

27/4/10

21:19

Página 1

nagusia atez ateko bilketan

HIRI HONDAKINAK ETXEAN BEREIZI

ETA ATEZ ATE BILDU Oiartzunen maiatzaren 5ean hasiko dira hondakinak atez ate biltzen. Zaborren arazoari irtenbide onena emateko bidea dela dio Udalak. Testua: Nagore Vega Argazkiak: Oarsoaldeko Hitza

spainiako Estatuko Hondakinen Legeak dioenez, materia organikoa modu selektiboan jaso behar da 2001. urtetik. Espainia Estatuko legea Europako Batasuneko zuzentarau batetik moldatuta dator. Europako zuzentarauaren arabera, zabortegietan organikoa gutxitu behar da. Egun sortzen den zabor gehie-

E

12

na janari hondarrek, hau da, gai organikoek osatzen dute. Zaborraren %42 janaria da. Zabortegietan materia organikoa bestelako materialekin nahastuta egoten da, eta arratoiak nahiz kaioak erakartzen dituzte: usain eta likido kutsakorrak sortzen dituzte. «Horregatik, hondakinak kudeatzeko orduan, oso inportantea da janari hondarrak bereizita biltzea»,

diote Oiartzungo Udaletik, «modu horretan, arazoaren zatirik handiena saihesten dugulako». Materia organikoa berezita bilduz gero, janari hondar horiek konpost bihur daitezke lurrak ongarritzeko eta lorezaintzarako. Arlo guztietako adituek onartu dute zaborrarekin arazoa dagoela garatutako gizarteetan: «Osasun eta ingurumen arazoa da: usai-

nak, isuriak, negutegi efektua…». Arazoaz ohartuta, azterketa abiatu zuen Oiartzungo Udalak. Egungo egoera aztertu zuten lehenengo: «Denok birziklatzen dugu, baina denon artean, etxean sortzen ditugun hondakinen gaikako bilketaren %29ra soilik iristen gara. Bi urtean, Doneztebe parrokiako kanpandorrea hiru aldiz beteko genuke zaborrez». Irtenbidea zein izan zitekeen pentsatzen hasi zen ondoren: «Erraza da. Egin behar dugun gauza bakarra etxera eramaten ditugun materialak ez nahastea eta bereizita biltzea da. Egungo sistemak, ordea, ez du hori egoki egiteko aukerarik ematen».


o012-017_on

27/4/10

21:19

Página 2

atez ateko bilketanagusia Baina, zein da sistema egokia? Gaur egun bi aukera daude: organikoa biltzeko edukiontzia (bosgarrena) kaleetan jartzea, edo zaborra atez ate biltzea. Udalak bigarrenaren alde egin zuen, bosgarren edukiontzia behar bezain eraginkorra ez dela iritzita (parte-hartze kopuruari eta bereizketa egokiari dagokionez), eta garestiagoa dela argudiatuta: «Edukiontzien sistemak goia jo du eta problema konpontzeko irtenbide osoena hondakinen atez ateko bilketa da. Egun, kontenedore sistemak dakartzan osasun, ingurumen, ekonomia eta lege arazoei irtenbidea ematen dien sistema bakarra da, %80 birziklatzera helduko baikara». Azterketa teknikoek eta herritarrekin, merkatariekin... egindako bilerek atez ateko bilketa Oiartzungo errealitatera egokitzeko balio izan dutela dio Udalak, «bilketa sistema malgua delako».

DENEN ARAZOA «Arazo hau konpontzeko denok egin behar dugu zer edo zer,

denok garelako arazoaren zati eta irtenbidearen parte»

 ZER DA ATEZ ATEKO BILKETA? Atez ateko gaikako bilketaren muina da hondakina sortzen duenak (herritarrak, komertzioek…), sortze lekuan bertan bereizten dituela hondakin mota desberdinak. Eta kaleko edukiontzietan ez dituela uzten, sortzen diren lekuan bertan biltzen dira, aurrez zehaztutako egutegiaren arabera. Helburua sortzen diren hondakinak ez nahastea da. Horrela eginez gero, bost hondakin atal bereizten dira: materia organikoa, ontzi arinak, papera/kartoia, beira eta errefusa. Azken hori egun birziklagarriak ez diren hondarrek osatzen dute. Hondakin horiek guztiak dagozkien asteko egunetan jasotzen dira etxe atarietan, tabernetan, jatetxeetan, komertzioetan... Orain arte bezala s ailk atu behar dira hondakinak. Honi materia organikoa sailkatzea soilik gehitu behar zaio. Erraza da. Arazo hau konpontzeko denok egin behar dugu zer edo zer, denok garelako arazoaren zati eta irtenbidearen parte. 13


o012-017_on

27/4/10

21:19

PĂĄgina 3

atez ateko bilketanagusia

Materia organikoa

Ontzi arinak

Papera/ Kartoia

ZER DA MATERIA ORGANI-

ZER DIRA ONTZI ARINAK?

PAPERA ETA KARTOIA.

KOA?

- Aluminiozko edo burdinezko edari eta kontserba latak. - Tetrabrick-ak. - Edarien eta elikagaien plastikozko botilak. - Etxea garbitzeko produktuen plastikozko botilak eta ontziak. - Polistireno hedatuzko (porexpana) elikagai erretiluak. - Aluminiozko elikagai erretiluak eta elikagaietarako aluminiozko gainerako materialak. - Jogurten eta postreen plastikozko ontziak eta haien tapak. - Beirazko ontzien metalezko tapak. - Hortzeko pastaren tuboa eta kosmetikako plastikozko ontziak. - Izoztutako elikagaien poltsak, eta oro har, plastikozko poltsa guztiak, baita plastikozko elikagai filma ere. - Paper plastifikatua. - Botilen txapak.

- Egunkariak, aldizkariak, publizitateko eskuorriak; zuri-beltzean zein koloretan inprimatuak.

NON ETA NOLA?

- Paperezko poltsetan edo soka batekin lotuta, zintzilikagailuetan. Kartoizko kutxetan ere atera daiteke.

- Animalia jatorriko janarien hondarrak, kozinatuak zein gordinak. - Landare jatorriko janarien hondarrak, kozinatuak zein gordinak. - Materia organikoz (janari hondarrez edo landare olioz, esaterako) zikindutako paperezko oihalak, sukaldeko papera eta paperezko mahai zapiak, eta mukizapi erabiliak. - Kafe hondarrak eta infusio poltsak. - Marisko oskolak eta fruitu lehorren eta arrautzen azalak. - Fruituen eta animalien hezurrak, baita arrainenak ere. - Loreak eta landareak. - Belarra (kantitate txikian, —hobe da autokonposta egitea—). - Txotxak, pospoloak, zerrautsa (kantitate txikian), eta kortxo naturalezko tapoiak. - Trat atu gabeko egurraren errauts hotza (kantitate txikian).

NON ETA NOLA? - Kubo marroian, zintzilikagailuetan, eta poltsarik gabe.

- Plastikozko poltsetan, eskegilekuan. Komertzioetako poltsak berrerabiltzea aholkatzen dute.

- Gutun-azalak, orriak, paper jarraitua eta bulegoko paperezko gainerako materialak. - Erabili eta botatzeko ostalaritzako paperezko erretiluak, platerak eta edalontziak. - Zapiak eta mahai zapi garbiak. - Kartoizko kutxak. - Kartoizko arrautza ontziak, jogurt ontzien paperezko bilgarriak eta komuneko paperaren kartoizko zilindroak. - Kartoizko bilgarriak eta babesgarriak.

NON ETA NOLA?

Beira  ZER SARTZEN DA BEIRAREN ATALEAN?

- Kolore guztietako beirazko botilak. - Kolore guztietako beirazko kontserba poteak. - Kosmetika produktuen beirazko ontziak. - Botila hautsiak.

NON ETA NOLA? Kaleko iglu berdeetan.

Errefusa ZER DA ERREFUSA? Birziklatzeko zirkuitu bereizirik ez duten materialak. Hala nola: - Zeramikazko eta kristalezko katilu eta plater hautsiak. - Erratzarekin bildutako hautsa, xurgagailuaren poltsak eta zigarro mutxikinak. - Ileak, azazkalak, makillajea kentzeko kotoia, hortzeko haria, depilatzeko argizaria, bizar artaziak, belarriak garbitzeko kotoitxoak, preserbatiboak... - Birziklatu eta berrerabili ezin daitezkeen pixoihalak, konpresak eta tanpoiak. - Biberoiak, tetinak, txupeteak eta edoskitze diskoak. - Tratatutako egurraren errauts hotzak. - Idazmahaiko material gastatua. - Animalien gorotzak eta katuentzako lurra. - Sendatzeko hondarrak, esparatrapuak, gasak eta tiritak. - Uraren iragazkietako ikatz aktiboa. - Erabilitako kreditu txartelak eta supiztekoak. - Pertxak, kantitate txikian (etxeko erabileran). Kantitate handian, garbigunera. - Bideo zintak eta kaseteak.

NON ETA NOLA? - Ateratzen dugun zabor apurra, poltsetan sartuta, esekilekuan. 14


o012-017_on

27/4/10

21:20

Pรกgina 4

atez ateko bilketanagusia

Bilketa: herrigunea HONDAKINAK UZTEKO ORDUTEGIA. 20:00etatik 22:00etara. Ordutegi hori alda daiteke herriko jaietan eta antzeko egoeretan.

Gainerako materialak Landa-eremua: aportazio guneak

GARBIGUNERA (OIARTZUNEN, ARRAGUAKO TALAIA INDUSTRIA GUNEAN).

Atez ateko bilketa sistematik kanpo geratzen diren hondakinak jasotzen dira bertan, hala nola obra hondakinak, etxe tresna elektrikoak, koltxoiak, inausketa adarrak, pneumatikoak... Tamaina handiko bestelako gauzak ere eraman ahal izango dira bertara. Animalien larruak uzteko leku berezia ere izango da garbigunean. Merkatariek eta ostalariek ere erabili ahal izango dute garbigunea, bilketa zerbitzu gehigarriak eskatu ordez. Arropa, osagarriak eta trapuak uzteko edukiontzi bat ere izango da garbigunean. Herritarrek tamaina handiko gauzak edo inausketa adarrak bertara eramaterik ez duten kasuetarako, Udalak etxeko bilketa zerbitzua eskainiko du. Olioa, pilak, bateriak, aparatu informatiko txikiak... garbigunera ez ezik, San Markoseko Mankomunitatearen kamioian ere utzi ahal izango dira.

Landa eremuko bizilagunek aportazio guneetan utziko dituzte beren hondakinak. Oiartzunen sei aportazio puntu egongo dira. Gune horiek itxita egongo dira, eta txartela/giltza dutenak bakarrik sartu ahal izango dira bertara.

APORTAZIO GUNEEN KOKAPENA. - Altzibar-Karrika: Ford Bianditz tailerraren ondoan. - Arragua-Ugaldetxo: Talaia industria gunean. - Elizalde: Mendiburu albaitaritza klinikaren ondoan, errepidearen beste aldeko aparkalekuan. - Ergoien: Pagoaldea industria gunean. - Gurutze: Gurutze Berri hotelaren ondoan, errepidearen beste aldeko aparkalekuan. - Iturriotz: Zirauki kalean (goialdean).

BESTELAKOAK. Etxeko animalia hilak albaitariarengana eraman behar dira. Bestelako animalia hilak Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako duen zerbitzuaren bitartez biltzen dira. Botikak eta botika pote eta ontziak farmaziara eraman behar dira.

Merkatariak eta ostalariak Etxeko zerbitzua izango dute oinarri. Etxeko bilketaren funtzionamendu bera izango dute: beira izan ezik, gainontzeko hondakin guztiak denda, taberna, jatetxe... atarian jasoko dira. Udalak merkatari edo ostalari bakoitzaren beharren araberako edukiontziak banatuko ditu. Hainbat tamainatako edukiontzi horiek doakoak izango dira. Materia organikoa poltsarik gabe jasoko da eta kartoiak, tolestuta, paperaren edukiontziaren ondoan uzteko aukera ere izango da.

Larrialdi gunea Finkatutako egutegira edo ordutegira egokitzeko arazoak dituzten herritarrek hondakin mota guztiak gaika jasotzeko espresuki prestatutako gune horretara joateko aukera izango dute. Puntu hori gune irekia izango da, eta bertara sartzeko ez da beharrezkoa izango txartela/giltza izatea. Arraguako Talaia industria gunean egongo da.


o012-017_on

27/4/10

21:20

PĂĄgina 5

atez ateko bilketanagusia

Etxeko konposta MATERIA ORGANIKOA KONPOSTATZEA. Konpostatzea materia organikoa ongarri bihurtzea da. Prozesu horretan janari hondarrak lur emankor bihurtzen dira. Prozesu motela da, baina %100 naturala. Konpostatzea oreka ekologikoa berreskuratzeko modu bat ere bada. Ekosistema lehen kendu zaizkion elikagaiak berreskuratzeko gai denean, ziklo naturalak berrabiarazten dira. Konpostatzen duenak lurrari bere elikagaiak itzultzen dizkio.

AUTOKONPOSTATZEA Zabortegian nahiz errauste plantetan arazo gehien ematen duen hondakina txerrijana da, hau da, janari hondarrak, atal organikoa. Zabortegietan hondakin organikoak usteldu egiten dira eta errauste plantetan ez dira ondo erretzen. Eta, aldiz, sailkatuta badator, ongien birziklatzen den atala da. ÂŤHain erraza izanik, etxean ere egin daiteke. Lur zati txiki bat eta mimo pitin bat besterik ez da beharÂť, esan dute Udaletik. Lursail txiki bat duen edozein familia edo komunitatek eman dezake izena. Izena emandakoei Oiartzungo Udalak, doan, konpostazeko kutxa, ikastaroa eta udal aholkularitza eskaintzen die. Gainera, Udalak materia organiko hori jasotzera joan behar ez duenez eta tratamendu gasturik ere ez duenez izango, autokonpostatzen duten familiek %20ko beherapena izango dute hondakinen tasan.

Oinarrizko lau arauak 1. KONPOSTAGAILUA ZUZENEAN LURZORUAREN GAINEAN JARRI Materia organikoa

desegitean sortzen den zukua lurrera isurtzen da eta inguruko landareek baliatu egiten dute, elikagai gisa. 2. MATERIA HEZEA ETA LEHORRA KANTITATE BERDINEAN NAHASTU Sukaldeko hondakinak,

soropila eta landareen atal samurrak materia hezea dira eta nitrogeno asko dute. Hostoak, belar lehorra, inausketa hondarrak, lastoa, txirbilak eta zerrautsa atal lehorrak dira, eta karbono asko dute. 3. METATUTAKOA NAHASTU Nahasten denean, goiko

geruza irauli behar dugu. Horrela, aireztatu egiten da eta hondakin organikoen geruzak ez dira trinkotzen. Ez da 16

konpostagailuaren barruko meta guztia irauli behar. 4. HEZETASUNA KONTROLATU Metak ez du lehortu behar.

Meta ureztatzean, hedatzailearekin egin behar da, ura ondo banatzeko. Konpostagailua itzalean badago, ez da ia inoiz ureztatu beharko. Eguzkitan badago, uztailean eta abuztuan, behin edo bitan ureztatuko beharko da.

Datua

600 FAMILIATIK GORA. 600 familiatik gora agertu dira etxean konposta egiteko prest. Euskal Herri osoan konposta gehien egingo duen herria izango da Oiartzun.

Ohiko galderak Kuboak doan izango dira?

Bai. Kuboak identifikatuta egongo dira, herritar bakoitzak berea zein den jakin dezan. Bost ataletarako bost kubo banatuko al dituzte?

Ez. Kubo marroiak bakarrik banatuko dituzte, eta materia organikoa biltzeko soilik izango dira. Udalak familia bakoitzari bi kubo marroi emango dizkio. Kubo/poltsaren bila etxeko ateraino etorriko dira?

Ez. Poltsak eta kubo marroia eskegilekuan utzi beharko dira. Herritar bakoitzak berari dagokion lekuan zintzilikatu beharko ditu. Eta zer gertatzen da beirarekin?

Beirarentzako iglu berdeak ez dituzte kaleetatik kenduko. Botilak eta beirazko ontziak, orain arte bezala, iglu berdeetara bota behar dira. Eta hondakinak ordutegi horretan ateratzerik ez dutenek?

Horretarako dago larrialdi gunea, bilketa ordutegira eta egutegira egokitzeko arazoak dituzte pertsonentzat. Gune horretara asteko edozein egunetan eta eguneko edozein ordutan eraman ahal izango dira hondakinak. Zer gertatzen da egun batean tokatzen ez den atala ateratzen bada?

Ez dute poltsa jasoko, esekitokian geratuko da. Nola jokatuko du Udalak hutsegite baten aurrean?

Bilketako langileek, egun bakoitzean, dagokion atala bilduko dute. Materia organikoa biltzea tokatzen den egun batean papera egonez gero, ez dute papera bilduko eta akatsaren berri emango dute. Kuboa nahi dudanean ateratzerik izango al dut?

Ez. Adostutako egun eta ordutegian atera behar da. Kubo marroia materia

organikoarekin soilik erabili behar da. Eta norbaitek kuboa ordutegiz kanpo ateratzen badu?

Norbaitek hondakinak bilketa kamioia pasa ostean ateratzen baditu, ez dituzte jasoko. Eta norbaitek ordutegia edo egutegia ez betetzen jarraitzen badu?

Ordenantzaren arabera, arauak behin eta berriz haustea zigorgarria da. Organikoak usain txarra izango al du?

Kubo marroiaren behealdean paper xugatzaile bat jarriz gero, azpialdean pilatzen den eta usain txarra sortzen duen hezetasuna saihesten da. Bestalde, arrain buruak eta antzeko hondakinak paper xurgatzaileak bil daitezke, usaina gutxitzeko. Etxean den bitartean, kuboa beti zabalik izatea gomendagarria da, aireztatzeko eta hondakinak ez usteltzeko. Norbaitek gure poltsak begiratuko edo arakatuko al ditu?

Ez. Biltzaileak poltsa eustea nahikoa du bereizketa egokia egin den ala ez ohartzeko. Konposta egiteak usain txarra sortzen al du?

Ez du usain txarrik sortu behar. Usain txarra tratamendu eskasaren adierazle da. Usain txarra badu, informazio bulegora jotzea aholkatzen da. Konposta baratzean erabil al daiteke?

Baratzerako, lore ontzietarako, zuhaitzetarako... erabiltzen da, kalitatezko ongarri gisa. Autokonpostatzen badugu, hondakinen tasan gutxiago ordainduko al dugu? Bai.

Autokonposta egiten duten guztiak zerrenda batean egongo dira eta dagokien hobaria aplikatuko zaie (%20koa).


o012-017_on

27/4/10

21:34

PĂĄgina 6

atez ateko bilketanagusia

JOSEP MARIA TOST BORRASKataluniako atez ateko bilketaren gaineko elkarteko presidentea

“Inolako dudarik ez daukat atez atekoa aurrera aterako dela� P

asa den martxoaren 26an Josep Maria Tost Borras ekonomista kataluniarrak hitzaldia eman zuen Oiartzunen. Atez ateko bilketatik zero zaborrerako bidean nazioarteko jardunaldien egitarauaren baitan izan zen herrian. Tost Borras Riudecanyes-ko alkatea da (Tarragona, Herrialde Katalanak) eta Associacio de Municipis per a la Recollida Porta a Porta elkarteko presidentea. Euren esperientziaren berri eman dio ON aldizkariari eta Oiartzungo proiektua nola ikusten duen azaldu du. Bere iritziz, dudarik gabe aterako da proiektua aurrera eta sistema egokiagorik ez du ezagutzen. Duela gutxi Euskal Herrian izan zineten zuen esperientzia kontatzen. Nolakoa izan zen hitzaldietara hurbildu zen jendearen erantzuna?

Oso positiboa. Katalunian atez ateko bilketarekin dugun hamar urteko esperientzia ezagutzeko interes handia zuten. Hitzaldiak oso emankorrak izan ziren eta jendeak parte hartu zuen. Zure ustez prestatuta gaude atez ateko bilketa aurrera ateratzeko?

Bai, noski, toki guztietan bezala. Parte-hartze prozesu on bat eta gaia ondo ezagutaraztea besterik ez da egin behar. Herritarrak azkarrak eta adimendunak dira, gainera, jendartea kontzientziatuta dago egungo gizartearekin, ingurumenarekin. Horiek atez ateko bilketa normaltasun osoz integratuko dute euren bizitzan. Konprometitutako herritarren beste adibide bat besterik ez da. Jendartea aktiboa da, eta etxean hondakinak banatzea oso lagungarria da eta guztion onerako gainera. Horrelako keinu txikiarekin ingurumenaren oreka lagunduko dute, eta aurreztu ere egingo dute. Zuen kasuan, zenbat herritan dago martxan atez ateko bilketa?

Katalunian 100 herri inguru gara eta 300.000 biztanlek bereizten dituzte hondakinak. Baten batean ez omen du funtzionatu. Zenbatetan? Zein sistema dute egun? Batean bakarrik, Vilassar de Mar-en. Sistema politizatu zuten eta ez ziren ados jarri parte teknikoa, politikoa eta bilketa enpresa. Egun, bost edukiontzien sistema dute martxan.

Oiartzunen funtzionatuko duela uste duzu?

Bai, ez daukat inolako dudarik. Euskal Herriko herritarrak azkarrak dira. Dituzten betebeharrekin eta erantzukizunekin kontziente dira. Oiartzunen egon zinenean nabarmendu zenuenez, onartezina da atez ateko bilketa sistema politikoki erasotzea. Zergatik uste duzu jarrera hori hartu dutela atez atekoaren kontra daudenak?

Herri honetan, nirean bezala, batzuentzako argumentu guztiak baliagarriak dira borrokarako eta besteen izen edo asmo onak zikintzeko. Finean, gobernuan dagoenaren gainbehera da helburua. Nekatuarazteko eta asperrarazteko beste erreminta bat da. Baina, berez, hondakinen arazoak ez du politikarekin edo kolore politikoekin zerikusirik, ezta?

Noski ezetz! Atez ateko bilketa sistema bikaina da, sekulakoa. Beste sistema batzuk ere badaude, baina lortzen dituzten emaitzak ezin dira atez atekoak lortzen dituenekin alderatu: herritarrak kontzientziatzen, inplikatzen eta konprometitzen ditu, eta sortzen ditugun hondakinen %65-%85 artean berreskuratzea edo birziklatzea lortzen du. Eta kontuan hartu behar dugu sortzen ditugun hondakinak asko direla, gehiegi; baliabide asko zaborretara ere botatzen ditugu... Kontsumitzaile gisa kultura asko falta zaigu. Egun sortzen dugun zaborra ez sortzea litzateke egokiena; ontzien politikak berriro pentsatzea; ontziak berreskuratzeko sistemak ezartzea... Alemaniako eta Belgikako esperientziak aztertzen ari gara, beirazko ontziei dagozkienak. Plastikoak eta tetrabrickak alde batera utzi beharko lirateke. Hondakin gutxiago sortuz gero eta bilketa edo aukeraketa politika egoki batekin ez legoke egun bezalako arazorik. Zergatik diozu atez ateko bilketa sistema dela egokiena?

Herritarren konpromisoa lortzen du eta eraginkorrena da, birziklatze maila oso altua eta, bereziki, aurrera eramaten duten herritarrak pozten eta asebetetzen ditu. Zer esango zenioke beldurrak dituen eta kritikak egiten dituen jendeari? Kexak

daude usain txarrengatik, kostuengatik, isunak egongo direla, kontrolatuko gaituztela...

Ez dago inolako arazorik. Aldeketek beti izutzen gaituzte, oso ohituta gaude beti bezala jokatzen, eta ohiturak aldatzea kosta egiten zaigu. Baina hondakinak banatzea ez da batere zaila, eta dudak dituztenen zerbitzura daude teknikariak eta informazio bulegoa. Usainen arazorik ez du sortzen atez atekoak... Gai horren gainean kale kondaira gehiegi dago. Isunei dagokienez, topikoa da, muturreraino eramandako topikoa. Ondo egiten duenarentzako ez dago arazorik. Nahita gaizki egiten duenak arazoak sortzen ditu eta hori zigortu behar da. Beste mito bat kostu ekonomikoa da. Herri bakoitzeko errealitatea ezberdina da, baina ingurumen kostua ez da kontuan hartzen, eta kostu hori da garrantzitsuena. Atez atekoarekin ziklo ekonomikoetako baliabide garrantzitsuak berreskura daitezke eta gainera CO2 emisioak murrizten ditu.

Informazioa Oiartzungo atez ateko bilketari buruzko edozein duda edo galdera duenak hainbat bide ditu informazioa eskuratzeko: Informazio bulegoa: Doneztebe Plaza 11. Ordutegia: 09:00-13:30 eta 15:30-19:00 (astelehenetik ostiralera). Telefonoa: 900 49 11 11 (doakoa). Webgunea: oiartzunatezate.org. Helbide elektronikoa: atezate@oiartzun.org. 17


o018-020_on

27/4/10

17:14

Página 1

nagusia zineman

ION COLLAR

ZINEMARI EMANA

Furgonetan ibiltzen da Ion Collar, bere proiektuetarako lokalizazioen bila. 18

‘Temporeros’ dokumentala filmatzekotan da Ion Collar zinemagilea, ondoren film luzea egin asmoz. Madrilen urteak eman eta gero, etxera itzultzea erabaki du. Oiartzungo Zinealdea kudeatzen duen Zinea Sortzen ekoiztetxeko kidea da errenteriarra. Erreportajean bildu ditu ONek bere egitasmoak. Testua: Ion Ansa Argazkiak: Iñaki Berrio


o018-020_on

27/4/10

17:15

Página 2

zinemanagusia izitzan erabaki bat hartzen denean, eta erabaki hori benetakoa denean, barrutik hartutakoa alegia, kosmos guztia erabaki horren alde jartzen omen da. Eta horrela, kasualitate txiki askok, eta behar den garaian behar den lekuan egoteak, edozeinen ametsak bete ditzake. Horrelako zerbait da Ion Collarri (Errenteria-Orereta, 1978) gertatu zaiona. Duela hamar bat urte Andoaingo Zine eta Bideo Eskola utzita Madrilera joatea erabaki zuenetik, proiektuz proiektu dabil jo eta ke lanean. Erabakia, berez, zinemari ematea da. Eta biek eman diote elkarri, etenik gabeko harreman emankorrean. Ekoizpen lanetan buru-belarri aritu eta gero, zuzendari izateko pausua ematea tokatzen zaio orain. Horretan ari da, Temporeros proiektuarekin. Temporeros proiektua egitasmo berezia da. Ion Collarrek honela azaldu du lan honen zergatia: «Ideia nagusia fusioa da, nahasketa. Vicente Arandarekin Carmen (2003) filma egiten ari ginela, Andaluzia ezagutzeko aukera izan nuen, eta, bertan, flamenkoa». Orduan, Rafael Amargo andaluziar dantzari ezagunarekin jarri zen harremanetan, eta ikusten hasi zen euskal dantzak eta flamenkoa fusionagarriak ziren bi diziplina zirela. Honela, bi kultura hain ezberdinen arteko lotura egiten hasi zen Collar: «Andaluza gizarte patriarkala da eta euskal gizartea, berriz, matriarkatu batetik dator, eta biak dantzaren bidez parean jartzeko ideia garatzen hasi nintzen». Hortik abiatuta, film luze baterako gidoia osatu zuen, fikziozko lan baterakoa. Baina film luzea baino lehen, dokumentala egin nahi du Collarrek. «Bi etapa izango ditu gure proposamenak, lehenengo dokumentala eta gero fikzioa egingo ditugu», argitu du. Dokumentalaren aurreprodukzio lanetan buru-belarri dabiltza

B

San Marko du gogoko txokoa Collarrek. Kanpotik etxera datorrenean askotan jotzen du gotorlekurantz inspirazio bila.

orain, proiektua gauzatzeko beharrezkoa den dirua handik eta hemendik lortzen. Esperimentazio ukitua izango du proiektuaren lehen zati honek. «Dokumentalean filmaren prestaketa ikusiko litzateke, bi kulturak nola batzen diren, fusioaren ideia nola gauzatzen den; badakigu nola abiatu eta nora iritsiko garen, baina ez gaude ziur tarte horretan zer gertatuko den», azaldu du Collarrek. Musika Pascal Gaignek jarriko dio eta Jon Maya Errenteria-Oreret ako dantzariak et a Rafael Amargok berak egingo dituzte koreografiak. Irailaren 27an ekingo diote errodatzeari.

 I B I LB I D E

OPAROA, BEHE-BEHETIK HASITA.

Ion Collarrek, izan ere, ondo aski baitaki errodatzea zer den. Zinema munduko bere ibilbidea ezin oparoagoa izan da. Eta bizitzan hainbestetan gertatzen den bezala, behe-behetik hasita, lana txukun eginda iritsi da momentuz iritsi den tokira. Berak dioenez, «lan egin dudan toki guztietan esponjaren filosofiarekin egin dut: den-dena xurgatu eta ahal nuen guztia ikasi, bereziki nirekin lan egin duten guztiengandik». Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan zebilela, Bilbon errodatzen

ari ziren James Bond-en World is not enough (1999) filmean zamaketari aritzeko deia jaso zuen. Ez zuen bi aldiz pentsatu beharrik izan. Lan hura bukatuta, laister jaso zuen bigarren dei bat. Oraingoan Madrilera joateko. Bi aldiz pentsatu beharrik gabe berriz ere, harantz abiatu zen, maleta ilusioz beteta. Orduz geroztik, etenik gabe, proiektuak eta lanak kateatu ditu bata bestearen atzetik. Erresumako hiriburuak asko eman dio Collarri, eta bere bizitza ere hangoaren eta hemengoaren arteko fusio bihurtu du. «Han dago dena, honetan lan egin nahi baduzu behintzat. Han egonda, lan interesgarriak lortzeko eta zine eta telebista munduko jende asko ezagutzeko aukera duzu».

Baina beretzako bukatu dira Madrileko garaiak. «Nire bikotekidea donostiarra da, eta biok itzuli nahi genuen Euskal Herrira. Ez zigun ardura proiektu txikiagoetan lan egiteak, edo lan gutxiago izateak, etortzeari lehentasuna eman genion, hemen bizi nahi genuen». Artean, Jose Luis Morenoren ekoiztxearentzako ari ziren biak ala biak lanean: La que se avecina telesailerako lokalizazioak bilatzen Collar, eta bikotekidea berriz, Planta 25 proiektuan. Kosmosaren indarrak bere alde jarri ziren beste behin, eta Euskal Herrian lan egiteko aukera sortu zitzaion gehien nahi eta behar zuen unean. Kosmosaz ari garela, hain zuzen, Diego Fandos lerindarrak Kosmos (2008) filmean errejidore lanak egiteko deitu 19


o018-020_on

27/4/10

17:15

Página 3

zinemanagusia zion. «Unerik egokiena izan zen Euskal Herrira itzultzeko. Bilatzen genuena, bat-batean, pare-parean jarri zitzaigun, eta etortzeko erabakia asko erraztu zigun». Telebistan, gainera, «ez ginen hain gustura sentitzen, denbora luzeragoko konpromisoa eskatzen baitu, eta nik zinea egitea maite dut, aldakortasuna, lan batetik bestera salto egiten ibiltze hori behar dut». Hortik aurrera, lanez lepo aritu da errenteriarra. Tartean, Aizpea Goenagarekin Sukalde kontuak (2008) egin du Errenteria-Oreretako lokalizaziotan. Labean berobero dituen lanen artean ETBrako egindako Mugaldekoak TB movie-a, apiril honetan bertan estrainatuko dena, eta Dragoi Ehiztaria ditu, azken hau Patxi Barkorekin egindakoa, ekainean emango da lehen aldiz.

 ZINEALDEA: 7. ARTEAREN OASIA. 2008 bukaeran, Kike Santiago trintxerpetarrak eta Ritxi Lizartzak Zinea Sortzen ekoiztetxea sortu zuten. Handik urtebetera sartu zen Ion Collar proiektuan bazkide. Zinea Sortzenek kudeatzen du Zinealdea espazioa. Zinealdea Zine Azpiegiturak Oiartzun S.L. promotorak sustatua da, eta Ritxi Lizartza bera promotora horretako kidea da. Zinealdea Oiartzunen kokatutako 13.000 metro koadroko industrigunea da. Bertan, 1.800 metro koadro eta 14 metroko altuera duen platoa dago, baita 800 metro koadroko beste bat eta beste hainbat plato txiki ere. Horrez gain, formakuntza zentroa, asialdi gunea, eta oro har, film bat egiteko behar den guztia aurki daiteke bertan. «Horrelako oso leku gutxi daude Europan, eta Espainiako Estatuan esan daiteke ia bakarretakoa dela», azaldu du Collarrek. «Film bat egiteko erraztasun guztiak aurkituko ditu bertara lanera etorri nahi duenak». Bere esanetan, «guk espazioa kudeatuko dugu, alegia, lana eta 20

‘TEMPOREROS’

Bere lehen film luzea prestatzen dihardu Ion Collar; gauzak ondo bidean Zinealdean filmatu nahi luke proiektuak erakarriko ditugu hona. Oarsoaldeko eremuan 80. hamarkadan film asko egiten ziren, baina 90. hamarkadan merkatua galdu zen. Guk merkatu hori berreskuratu nahi dugu. Batez ere Espainia eta Frantzia ditugu begiz jota, baina erabat irekita gaude. Jakina, euskal ekoizpena sustatu nahi dugu, eta kanpoko proiektuak erakarrita, ingurune honetan industria sortu, horrek dakartzan onura guztiekin, bai lan aldetik, bai erreferentzialtasun aldetik». Adibidez, «film baten dekoratuak egiteko arotzak behar badira, Oarsoaldekoei emango zaie lana; oro har, zinemaren industriak dauzkan beharrei erantzuteko prest gaude». Zinealdeako aisialdi guneak jatetxeak, hotel bat, arte galería bat, eta emankizunak egiteko lekuak barne hartzen ditu. Collarren hitzetan, «Zinealdea elkargune izatea nahi dugu, zerbait dinamikoa, zinemaren industriaren inguruan mugitzen direnen topaleku eta kultur erreferentzia, Oarsoaldean nahiz zinema munduan oro har». Honek eskualdearentzako izan dezakeen garrantzia eta eragina «handia da», nabarmendu du Collarrek. Oarsoaldea ez da, inondik, zinema egiteko ingurunerik txarrena. «Lokalizazio bikainak daude. Oso espazio txikian, oso paraje desberdinak aurki daitezke: itsasoa, mendia, hiria, herri txikiak, natura, industriaguneak… Beraz, filmatzeko leku perfektua da ia edozein produkziorentzako. Horri platoak gehituta, lan mota asko egin ahal izango dira hemen». Bertan sustatu nahi dituztenak era guztietakoak dira: «Ekoizpen handienetatik txikienetara. Denek

dute hemen lekua. Gainera, ahalegin berezia egin nahi dugu errealizatzaile berriei aukera emateko». Jo eta ke ari dira lanean promotorakoak nahiz ekoiztetxekoak, oraingoz Mamuteko guneko

bulegoetatik, baina «irailean Zinealdeara aldatu eta bertatik proiektua abiatzeko itxaropenaz», adierazi du ekoizle gazteak. Kosmosaren indarrak izan ditzala lagun.


o021_on

23/4/10

16:21

PĂĄgina 1

gizarteallarrugorritan

JUAN MARI LUJANBIOKorrikalaria eta arraunlari ohia

“

Bi gara, baina bat bagina bezala lehiatzen dugu� Testua eta argazkia: Iker Vidal

Nire lana ez da bakarrik aginduak ematea. Arraunean ere aginduak eman ditzakezu, baina gero mutilek erantzuten ez badute jai daukazu. Hemen berdina gertatzen da, txakurrari aginduak eman eta kasurik ez badu egiten ez du ezertarako balio. Zorionez talde polita osatu dugu txakurrak eta biok.

rte askoan arraun munduan lemazain aritu ondoren, Juan Mari Lujambio (Donibane, 19 61) sanjuandarrak bide berri bati ekin dio txakurkrosaren munduan. Abentura berriarekin gustura ari da, denborapasa bezala hasi zena emaitzak ematen hasi delako. Beteranoen Liga irabazi du orain gutxi Sorian (Gaztela Leon, Espainia), baina gehiago nahi du. Abuztuan Alpeetara joango da proba berezi batetan parte hartzera.

U

Zer moduz portatzen da Bubus zure txakurra?

Zintzoa da, umila eta atleta bikaina. Ni oso pertsona urduria naiz eta berak lasaitasuna ematen dit. Biak urduri egongo bagina ezinezkoa izango litzateke lehiatzea. Zer da errazagoa, arraunlariak edota txakurrak kontrolatzea?

Arraunlariak kontrolatzea errazagoa da. Arraunlariak pertsonak dira eta txakurra animalia. Ezberdina da erabat.

Arraun mundua utzi eta txakurkrosean hasi. Nolatan?

Patxi Azpiazuren bitartez ezagutu nuen txakurkrosa. Berak lau urte daramatza ligan parte hartzen eta berak animatu ninduen. Joan den urteko ligako azkeneko hiru karreratan lehiatzen hasi nintzen eta hor erabaki nuen aurtengo ligari begira prestatzen hastea eta horretarako txakur bat erostea. Zer da, hobby antzeko bat?

Bai, hasieran probatzeko asmoarekin hasi nintzen, baino sasoiko ikusten dut nire burua eta kirola egiteko gogoarekin nabil oraindik. Hasieran lasai hasi nintzen, lehiaketan non ibil nintekeen ikusteko, baina ikusi nuen gauza politak egin nitzakeela eta hor nabil. Beteranoen Liga irabazi duzu orain gutxi. Zer nolako esperientzia ari da izaten?

Esperientzia bikaina. Arraun munduan ibili naiz, korrika ere egin dut, zaldi lasterketetan ere

probak egin ditut, baina orain txakurrarekin oso pozik nago. Zoragarria da, askotan paraje ederrez inguratuta lehiatzen garelako. Nola gogoratzen dituzu hasierak. Gogorrak izan ziren?

Hasieran, urduritasun pixka batekin. Nire txakur berriarekin lehiatzen hasi nintzen, eta ez nekien nola erantzungo zuen. Entrenatzen denok aritzen gara ongi, baino gero 80 edo100 txakurren artean lehiatzea ez da berdina. Txakurrarekin dudan talde lanak funtzionatu duela ikustea pozgarria da. Arraroa izan al da garaipena lortu eta bandera ez jasotzea?

Ez, ez. Emaztea bera, baita kaleko jende asko ere, harrituta dago. Denek galdetzen dute ea nola daramadan arrauna utzi izana. Oso

pozik nago nire txakurrarekin eta kirol berri honekin. Aukera eduki nuen beste elkarte batean arraunean jarraitzeko, baino gustura nago egiten ari naizenarekin. Oso polita izan da Beteranoen Liga irabaztea. Txakurkrosean talde lana garrantzitsua al da?

Oso garrantzitsua. Bi gara, txakurra alde batetik eta ni bestetik, baina bat bagina bezala lehiatzen dugu. Nire txakurrari hitz egitea bakarrik falta zaio. Soriatik ekarri nuen eta hasieran ez zuen euskara ulertzen, baina denborarekin ikasi du. Ni prestatzea gauza bat da, eta bestea txakurrari erakustea. Txakurkrosean ere aginduak ematea al da zure betebehar nagusia?

Aldaketa handia izan al da itsasotik lurrera emandako pausoa?

Ez. Ni mendi inguruan bizi naiz eta ez da arrotza izan horrelako zerbaitetan aritzea. Familia eta lagunak nahiko baserritarrak gara. Arraunean taldekideak nituen eta hemen ni eta txakurra bakarrik gaude. Horixe da aldaketarik handiena. Txakurkrosean gustura zabiltza. Noiz arte iraungo du abentura berri honek?

Ez dakit, erronka berriak dauzkat. Europako Txapelketa dago aurten Belgikan, Munduko Txapelketa ere egingo dute, eta abuztuan, Alpeetan, proba ikusgarri bat dago. Bederatzi egunean 11 lasterketa egingo dituzte eta han egon nahi dut, aurretik babesle berria lortu beharko badut ere. 21


o022-025_on

26/4/10

19:41

PĂĄgina 1

nagusia MARGARI ALTOLAGIRREAktorea

“

Antzerkiak munduaren ispilu izan beharko luke gizartearentzat� Testua: Olatz Mitxelena Argazkiak: Itsaso Garayar

ere amak gobernatzen duen txiringitoan egin du ON aldizkariak hitzordua Margari Altolagirrerekin (Donibane, 1982), Bizkaia plazan. Berehala ekin dio hizketaldiari. Hausnarketarako ohitura du, eta badu zer kontatu, beti sortzeko beharraz, hamaika egitasmo, hamaika amets... Orain bi urte Abeslari Onenaren Saria eman zioten Villa Bilbao Rock Jaialdian. Tigger Travis taldeko abeslaria zen orduan. Baina Altolagirre ez da errutinara moldatzen den horietakoa, eta musikaren gainetik, antzerkia du pasio. Une honetan urrats garrantzitsua egitekotan da izerdiz zabaldut ako bidean.

B

Antzerkirako laborategia zabaltzekotan zabiltza, Herreran. Nolatan?

Ni, goizetan bikoizlaria naiz, eta arratsaldetan antzerki eta kantu eskolak ematen ditut. Orain aukera sortu zait Herreran lokal handi bat eskuratzeko eta aspalditik dudan proiektu bati ekingo diot bertan. Zertan datza laborategirako proiektuak?

Era guztietako ikastaroak eskaintzeko asmoa dut; dantza klasikoa, garaikidea, antzerkia haurrentzako, gazteentzako eta hel22

duentzat, musika baita ere, solfeoa ez dakitenek musika tresnak jotzeko aukera izan dezaten, yoga... Disziplina anitzeko zentroa izatea nahi nuke, sortzea, muntatzea eta elkar ezagutzea ahalbidetuko diguna. Laborategia irailerako zabaldu nahi duzu.

Bai, oraintxe bertan badut talde bat nirekin hiru urte daramatzana antzerkia ikasten eta honezkero ikasleak baino gehiago, nire lagunak dira. Laborategia martxan jarri eta antzerki konpainia sortzea izango da hurrengo urratsa, eta argi dut, konpainia sortzen dudanean, nirekin ikasitakoekin lan egingo dudala. Hurrengo urtean sormen kolektiboa egiten hasiko gara. Arratoiak baino pobreagoa izango naiz, baina agintzen dizuet bestelako ikuskizunak eskainiko ditudala. Gaur egun inguruan ikus daitezkeen antzelanak ez al zaituzte asebetetzen, ala?

Hemen, antzerki munduan, hutsune handia dago formazioari dagokionez. Betiko irakasleak ari dira, asko eta asko, agertokietan ikasitakoak, baina ez dago formaziorik. Ikusten ditugun antzezlanak, profesionaltzat saltzen dituzte, baina amateurrak dira. Nazio-


o022-025_on

26/4/10

19:42

Pรกgina 2

23


o022-025_on

26/4/10

19:42

Página 3

Antzerkianagusia

Bizitzeko eta adierazteko modua da antzerkia... ez dut sinisten aisialdirako sortutako antzerkian” artean egiten denarekin alderatzea baino ez dago. Sortu behar duzun laborategiak, beraz, hutsune horri erantzun nahi dio.

Jendeak, oro har, ez dakit zer den antzerkian lan egitea. Beti ikusi izan da aktore tipikoa, pailazokeriak egiten, txanpon batzuk eskuratzeko. Eta hori ez da kontua. Gauzak beste era askotara egin daitezke. Garrantzitsuena, nire ustez, ikasketa eta irakasle onak edukitzea da. Pedigree-a izatearen antzerakoa da. Nire ustez, interpretazioan hiruzpalau maisu handi izan dira et a haiet ako baten metodoa zuzenean jasotzea komeni da. Bada ere taula gainean ikasitako jendea, oso 24

Arazoa da, batez ere, ez dagoela kulturaren kultura, eta are gutxiago antzerkiarena”

ona dena, baina ez dakit hori nahikoa ote den irak asteko. Nire ikasleei hasiberritan beti galdetzen diet beraientzako antzerkia zer den, eta denborarekin beti jabetzen dira antzerkia ez dela beraiek hasieran uste zuten hura. Eta zer da antzerkia Margari Altolagirrerentzat?

Bizitzeko eta adierazteko modua, baina batez ere esan nahi nuke ez dudala sinisten entretenimendu soilera edo aisialdira bideratutako antzerkian. Antzerkiak munduaren ispilu izan beharko luke gizartearentzat. Eta gaur egun antzerkiak badu ispilutik zer edo zer?

Ez, bat ere ez. Badira konpainia

Aktoreak zirujau baten parekoa izan behar du... Zehaztasun handiz jokatu behar du pertsonajea sortzean”

gutxi batzuk, baina gauzak gaizki daude, eta jendeak bizi behar duenez, jendeari gustatzen zaion hori egiten da gehien, salgarriak diren lanak. Arazoa da, batez ere, ez dagoela kulturaren kultura, eta are gutxiago antzerkiarena. Hemen oso ez ohikoa da antzerkira joatea. Eta horri nola aurre egiten zaio?

Orain Bilbon arte dramatikoaren unibertsitatea sortu nahi dute, eta uste dut, horrek, asko aldatuko duela egoera. Intrusismo handia dago antzerkian. Niretzako aktoreak zirujau baten parekoa izan behar du. Zehaztasun handiz jokatu behar du pertsonajea sortzerakoan, eszenara eramatean...

Denak badu aurretiazko lan bat. Antzerkiari begirunea zor zaio, hemen ez zaion begirunea. Gaur egun antzerkian ikusten ditugunak, saltzen diren gauzak dira. Telebistako formula antzerkira eraman da, eta hori gertatzen da antzerkiaren hizkuntza ez delako menderatzen, jendeak ez duelako ulertzen. Tigger Travis taldearen abeslaria izan zara. Musikan underground zirkuituek funtzionatzen dute. Formula horrek ez al du antzerkirako balio?

Antzerkian, eta baita musikan ere abiapuntura itzuli beharra dago. Herriz herri joan beharra dago, igeltseroen eskorgarekin, hemen jendea erosoegi bizi delako. An-


o022-025_on

26/4/10

19:42

Página 4

Antzerkianagusia

Denak du aurretiazko lan bat. Antzerkiari begirunea zor zaio, hemen ez zaion begirunea”

Oso gauza gutxik harritzen gaituzte, horregatik, eszenan hartzen den jarrera oso garrantzitsua da”

tzerkiari jasotzen dena baino gehiago eman behar zaiola beti esan zidan behin nire irakasle batek, eta hura sekula eman didaten aholkurik onena da. Nik, hori, oso argi daukat. Antzerkirako ez dago ordutegirik. Ez bilatu antzerkian bulego ordutegirik, ez dagoelako. Eta krisi garaian gauden honetan, gure eginbeharra jendea horretaz ohartaraztea litzateke. Zure elkarrizketa batean irakurri dut musikarekin apaltzen duzula antzerkirako grina.

Gaur egun ez. Hori orain dela bi urte izan zen, Tigger Travisekin bete-betean nenbilenean. Aktore batek beti behar du agertokia, eta publikoarekin harremana. Garai hartan antzerkian egiten nuena zuzendari gisa egiten nuen eta musikak orduan behar nuena

Zuk antzerkiaren aldeko hautua egin duzu, baina musikarien familia bateko kide zara. Anaia (Naizroxako Matxet), aita, (Iñaki Altolagirre) eta osaba (Angel Altolagirre). Guztiak dira musikariak. Ziur izan duela eraginik.

Bai, argi dago. Amaren burua eta aitaren pasioa nereganatu ditut. Anaia ere hor dabil, beti musika kontuetan murgilduta. Hala bizi gara, eta ezin dugu beste modura egin. Norbere buruarekin gustura egoteko, funtsezkoa da bidea ematea gustuko dituzun horiei. Bizitzan bakoitzak egiteko bat duela uste dut nik, eta egiteko hori burutzea oso garrantzitsua da. Nire amak hori oso argi izan du beti. Ez gara dirudunak izan, baina, zorionez, ikasketa oso onak izan ditut.

ematen zidan. Gaur egun beste proiektu batean jarri dut indarra, eta musika taldea alde batera utzi behar izan dut. Rockeratzat duzu zure burua?

Bai, bai...Teatrera rockera naiz. Kantu irakasle ere bazara, baina abesten ari zarela, zer zara gehiago, abeslari edo antzezle?

Frontwoman deitu izan didate, eta argi dago nire kontzertuetan interpretaziotik asko zegoela. Baina ni ez naiz halakoa. Oso pertsona normala naiz. Hori bai, jendea zirikatzea gustatzen zait. Gaur egun oso gauza gutxi daude jendearen arreta erakartzeko modukoak, oso gauza gutxik harritzen gaituzte, batez ere eszenan. Horregatik eszenan hartzen den jarrera oso garrantzitsua da niretzat. 25


o026-027_on

23/4/10

18:35

Pรกgina 1

hilekoirudia absoluzioah

Zazpi urte luze eta gero, absoluzioa Pozik ageri dira argazkian Egunkaria auziko auzipetuak, eta ez da gutxiagorako. Absoluzioa ezagutu eta hurrengo egunean eman zuten prentsaurrekoan jasotako irudia da. Zazpi urte luzeren ondoren, gainean zuten zama arindu dute auzipetuek. Epaiak, bestalde, nabarmentzeko moduko baieztapenak bildu ditu; hedabideak ixtearen kontra batetik, eta torturen gainean bestetik. Auzipetuek esan bezala, hobe sententzia honen adibidea antzeko bultzada politikoa izan duten beste hainbat auzietarako eredu balitz. Argazkia: Jon Urbe/Argazki Press

26


o026-027_on

23/4/10

18:35

Pรกgina 2

hilekoirudia absoluzioah

27


o028_on

27/4/10

18:58

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Merezi dituzu eta behar dituzu. Zeren zain zaude aspaldi gogoan dituzun oporrak hartzeko? Besteengan pentsatzen eman duzu amaitzear den ikasturtea eta orain zure txanda da. Ez utzi ihes egiten parean duzun aukerari. Ez zara damutuko. Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Ezezaguna zara inguruan dituzun gehienentzat. Maskara jantzita irteten ari zara egunero kalera, eta etxekoekin ere ezkutuan zabiltza gehienetan. Zer onura dakarkizu jarrera horrek? Zure burua engainatzen zabiltza eta horrela ez zara inora iritsiko. Aries.

(Martxoak 21–Apirilak 20). Urtebetetze eguna nola, urtea hala izan ohi dela diote, eta egia bada zuri, primeran joango zaizula dirudi. Ia lehertu artean egin zenuten barre urtebetetzea ospatzeko lagunak antolatu zizuten afarian. Une gozoa egokitu zaizu. Zorionekoa zu. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Egoskor ospea duzu, eta harrigarria irudituko zaizu!!! Tarteka besteek arrazoi dutela onartzea ez dago soberan. Besteen tokian jartzen ikasi behar duzu eta tarteka baita amore ematen ere. Ezin da beti irabazi, ezta beharrik ere.

28

Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21). Ilusio handia egiten dizu eta indarrak udan egingo duzun bidaian jarri dituzu. Baina ez sekula ahaztu egunean egunekoa bizitzea komeni dela, eta erreparatu zure ingurukoei, bestela baten bat neka daiteke beti emateaz eta trukean ezer ez jasotzeaz. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Iritsi da azkenean parrandak kalean egin ahal izateko garaia. Txosnetako giroa izan duzu beti gustuko eta negua udako gauak noiz iritsiko eman duzu. Orain zure txanda da, baina lasai hartu, festak errenka heldu dira eta! Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Halakorik ez zenuen espero, baina gust atu egin zaizu, ezta? Tarteka bat-batekotasunari tartea uztea komeni da. Zure ingurukoek ikasi dute zer edo zer horretaz, eta zu baduzu garaia. Baliatu ondokoen esperientzia. Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Laguntza eskatu duzunean, lagunek ez dizute huts egin. Orain zure txanda da. Erreparatu inguruari. Zure ondoan benetan gaizki pasatzen ari den laguna duzu. Ziurrenik ez dizu utziko laguntzen, baina adieraziozu behar duenerako hor zaudela. Askotan hori izaten da babesik eraginkorrena.

Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Aurreko asteburukoa burutik kendu ezinik zabiltza. Noiz arte? Hobe duzu arazori aurre egitea et a hitz egin behar duzun hori argitzea, bestela urdailean sortzen ari zaizun korapiloa handitu besterik ez da egingo. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Azkenaldian pozgarria da zurekin egotea. Zoriontsu zaude eta ingurukoei zure poza kutsatzen ari zara. Ez duzu ozen aipatu, baina ingurukoek badakite zergatik daukazun irribarrea beti ahoan. Kasualitateak ez dira existitzen. Merezi duzu. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Orain duzu etxeko balkoia lorez apaintzeko tenorea. Berreskuratu aspaldi zenuen ohitura, eta ikusiko duzu on egingo dizula. Loreek badakite esker onekoak izaten et a mimoz zaintzen badituzu, emango dizute hain gertu dauden azterketei aurre egiteko behar duzun adorea. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Zer poza aspaldi espero zenuen laguna berriro ondoan izatea, ezta? Bazen garaia. Sendoa zen etsaiak zuek aldentzeko altxatutako harresia, baina laguntasunak gorrotoz eraikitako pareta pitzatu du. Orain ospatzeko garaia da. Horrela segi, betiko bidetik, gozatuz, maitatuz, amestuz...


o029_on

23/4/10

18:15

Página 1

azken balada Ilunak, grisak omen ‘Azken Balada’ko hausnarketak irakurleren baten iritziz, eta kritika horrek eman die eztabaidarako aitzakia Ander Lizarralderi, Arkaitz Oiarzabali eta Exteban Martiarenari    Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Izaera ala joera kontua?

E

x t e b a n Martiarena.

«... Zuen pedradak hilabetero irakurtzeizkit, ulertzen diten neurriyan, gustora, ta zuen iritzi askokine ados eon nintteke. Halare, krisiya ezpada, euskera duk, presun egoera ezpada, politikuk ttuk... Kontua duk, kritika, ezkortasuna, salaketa eta holako tonun idazten tzutela, argazkiya txuri beltzin eakusten tzutela. Hain gaizki bizi al ga? ta zuek, berez, hain ilunak al zazte? ...». Hara lagun batek, lengun, Azken balada delata, int ako koment ayua. Xam, hain gaizki bizi al dia? Ta gu, berez, hain ilunak al gattuk?

Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Hi bai bin-

tzat, jajaja. Eztit uste hain illunak gattukenik, biño itten yeun umorian zati bat beltza duk. Akaso parez pareko elkarrizketetan umore-

tsuo aiko giñukek, adarra geyo jo, zirikatu... Biño ordun begiondoko bat hartuko genikek... Ta ordun bai, illuno izango giñukek. Eo pinttuk gutxinin. Argazkiya berriz, normalin eakusten etziuteken aldetik eakusten yeula usteit, ta hortik bakotxak nahi dikena atetzeik. Etzekit gu gatuken illunak, eo euzkiya geo ta gutxiyo atetzeuken OarsoaldiN... Ander Lizarralde. Ni enak bate illuna konsideratzen, geyo sango dit, argiya konsideratzen nak. Nik uste dit halare, holako espaziyua maten tziutekenin, gue barreneko prekupaziyuk atetzen sayatzen gattuk. Seuraski, umoria itten miño errexo delako kritikatzen, o, ohittuo gaudelako... Exteban Martiarena.

Gu, etengabe, kolore biziyak ematen sayatu arren, bizi dugun (eo gattun?) gizartia hain

duk grixa, paltsua ta berekoya, ilunak eta ezkorrak izatea bultzatzen gattula, ni bintzat. Jarrera kontua duk. Errealitatiai bizkarra emanez, etsita belaunikatu, eta, bizitza hau marabila bat delako, jaunai eskerrak ematen hastia beste aukera bat izan litteke, miño ordun ne buruai eta, bateze, parte naizen komunitatiai traizionatzen ai nakela sentittuko nikek et a zorionez, Xam, uaindik printzipiyo batzun jabe ba gattuk. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Printzipiyuk

ttikenak amaiera ona izate omen dik, biño ez beti. Gizart ai parre itten tziokena despreokupatu bat duk, serio jartzeukena illuna duk, ezkorra, ignoratzen dikena berriz pasota, eta etengabe segi nezakek baloriak eta adjetibuk elkarri itsasten... Kontua ez duk ze adjetibokin bizi nahi yeun auke-

ratzia, adjetibo guziyak neurriyin ibiltzen ikastia baizik. Ander, hi denetik attua eongo yazen susmua zakat, jeje... Ander Lizarralde. Denetik attua ta esanare bai...Halare, eniok ados Extekin kontu batzutan. Ne ustetan, adjetibo askoi, heziketan disfraza jartzen tziou, miño realidadin ettuk txarrak. Berekoya izatia gaizki ikusiya don gizartin, nik ez dit xinixten. Norbeak, norbere sentimentu, nahi, desiyo... ta holako lehenguso batzui kaso ittik berekoi bihurtzzen gattik, bestik errespetatuz beti, uste dit, gue burua dukela mundu hontako inportantina, ta uste eztare, harrexei itten tziou BETI kaso. Ta mundua ez duk beltza, ez grixa, ez... begiradak ttuk grixak, beltzak ta eozin koloretakuk. Gue munduri, guk maten tziou forma...

29


o030_on

27/4/10

15:39

Página 1

denbora-pasa jakitekod

GurutzegramakBegoña Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2

Soluzioak

3

GURUTZEGRAMAK

9 8 7 6 1

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

T I 11

12

1. *** Tolosaldean. *** Goierrin. 2. Haren. Lili. Egoski mota. 3. *** herria. Ald, gaitz, latz. 4. 50. Ald, egile atzizkia. Aintzira. 5. Har ezazu, toka. Maindirea. Nire. 6. Abiadura. Eta..., gehiago esateko. Anperea. 7. Zuhaitz mota. Zerbait. Boroa. 8. Sufrea. Ald, zabaldu. Ezezkoak. 9. Ald, komunak. Ald, txori mota azpizuria. 10. Emakume izena. Nabarmena. 11. Titanioa. Interjezioa. Oihaneko errege. 12. *** Urola aldean. Liga komunista iraultzailea.

2

1. *** Tolosaldean. 2. Dagoen. Ald, xede, arrazoi. Ald, haur jostailua. 3. Zerri. Ez erraza. Potasioa. 4. Aro historikoa. Asturias eta Galizia arteko ibaia. 5. Bokala. Adi ezazu. Emakume eta Oihan izena. 6. Futbolekoa oso famatua da.Ald, Xiberuan gara. Kontsonantea. 7. Ald, heldu naiz. Ald, zeruko argi. Ald, buruan dugu, batzuk behintzat. 8. Kontsonante bikoitza. Sukaldeko gailu. Hondarra. 9. Ald, bihia. Etsai. 10.Mila. Gizon izena. Astakirten. 11. *** Goierrin. Banihoak. 12. Ezeztatzeko. Bizkaiko herria. Suari dariona. Iodoa.

3

E T

Goitik behera

4

A D U N A

Zeharka

5

A Z K O I T I A

‘A’ LETRAZ HASTEN DIREN GIPUZKOAKO HERRIAK

30

10

L K I

12

L E O I A

11

K E A B L A O R A I G E R I K O A

10

A R A N E

9

T Z I Z O I Z Z A I I T I K Z U I A E R R A Z I A B E A R E E R Z N B A E A K

8

B A L E N R D E E O L A I L I G O N R L E L A I K T A U E Z

7

A R A M A

6

11

5

12

4


o031_on

27/4/10

18:53

Página 1

Maoria

ADRI FLORENTINO GARBIZU ‘PATTA’

Alpinismoan eskarmentu handia du eta bidaiari nekaezina da. Gustoko uneak kamararekin jaso ohi ditu. Hona hemen adibidea.

ZELANDA BERRIA 31


o032-033_on

Stewart irla

27/4/10

18:55

Pรกgina 1

Maoriak

Natura

32


o032-033_on

27/4/10

18:56

Pรกgina 2

Ur termalak

33


o034_on

27/4/10

19:00

Pรกgina 1

Iparraldeko kosta

Te Anau

Aspiring Mendia

Artzainak 34

Aoraki-Cook Mendia

Abel Tasman


o035_on

27/4/10

17:33

Pรกgina 1


o036_on

1/3/10

17:09

Pรกgina 1

ON66  

ON aldizkariaren 66. zenbakia.