Entreto2 Azulan Tierra Estella 215

Page 10

8

Euskara ENTRETO2/AUZOLAN

Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Asteak juduek Erdi Aroko mendebaldean izanzuten garrantzia aztertuko du Estatu Batuak, Suitza, Alemania, Frantzia eta Espainiatik etorritako ospe handiko mediebalistek parte hartuko dute Lizarran, uztailaren 17tik 20ra bitartean, “Erdi Aroko mendebaldeko aurpegi juduak” izenburupean antolatuko den Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Astean.

A

urtengo edizioak, Ega ibaiko hiria buru duen “Sefaradeko Bideak” Espainiako Judutegien Sareak Lizarran ikasturte osoan antolatutako ekitaldiekin bat eginen du. Nafarroako Erdi Aroko judutegien arteko lotura oso-oso estua izan zen. Horren harira, Lizarrakoa hirugarren komunitaterik garrantzitsuena izan zen, Tuterako eta Iruñeko aljamen atzetik. Jardunaldiak uztailaren 17an hasiko dira Jon Juaristi idazlearen eskutik, literatura hispanikoetan zeuden juduei buruzko estereotipoak aztertzeko, sefardien erbestealdiaren kontaketari buruzko historia eta memoria eguneratzeko ariketa gisa. Inaugurazio-ekitaldiaz gerozko hitzaldietan, juduen komunitateak barneratzeko zein kanporatzeko erak eta beraien adierazpen materialak eta kulturalak aztertuko dira. Iberiar Penintsula eta Europako erdialdea, Mediterraneoarekin batera, aztergai

bihurtuko dira, memoriaren topografia, ikonografia, komunitateen irudikapena edota literaturan eta gainerako adierazpen kulturalean izandako islari dagokienez. Astea ostiralean bukatuko da, uztailak 20, itxiera-ekitaldiaren aurretik egingo den “Menahem ben Zerah, talmudista lizarratarra” izenburuko mahainguruarekin. Bertan, ospe handiko adituen eskutik, herritar askok orain arte ezagutzen ez zuten nazioarteko pertsonaia honen biografia, lana, meritu eta gorabeherei (1328ko progromaren inpaktua) buruzko hausnarketa egingo da.

Aldi berean, aste osoan zehar, ikertzaile eta doktoregai gazteek landutako komunikazioak aurkezteko saioak eginen dira. Aurreko edizioetan bezalaxe, herritar guztiei irekitako tailerra eginen da hilaren 17ko arratsaldean Santa Maria Jus del Castillo elizan, Zalatanbor gaztelu zaharraren azpian, “Juduen historiarako dokumentuekin lanean” izenburupean, eta horren osagarri gisa, inguruko aztarna arkeologikoak bisitatuko dira. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiarekin batera antolatuta, Nafarroako juduen pieza dokumentalik erakusgarrienak ezagutzera ematea du helburu.

“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainak lehenengo opari-txekea banatu du “Irakurri, gozatu eta oparitu” ekimenak Liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, liburu berriak erosteko %35eko deskontua eskeintzen die irakurleei. Gainera, kanpainean parte hartu dutenen artean, hilabetero 30 euroko opari-txekea zozketatzen da.

A

pirilean sariduna Maddi Etxebeste Eskisabel izan da. Aurten, parte hartu duen lehendabiziko urtea da eta “Txanogorritxu eta otso beltxu” liburuaren fitxa atera da saridun. Maiatzak

4ean, ostiralean, Maddi eta bere ama hurbildu ziren liburutegira. Ganbaran, liburuzainak eta Gareaneko ordezkari batek oparitxekea eman zioten. Pozik jaso zuen saria 7 urteko Lezaungo neska irakurzale honek. Orain, egitasmoan parte hartzen duten Lizarrako Clarin, Ino edo Irrintzi liburudendetan erabili ahal izango du liburu gehiago erosi eta bere buruari edo maite duen bati oparitzeko. Lizarran, hamargarren urtez, IGO kanpaina Garean elkarteak antolatu du, Udala babeslea eta Liburutegia eta herriko liburudendak laguntzaileak direlarik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.