PRESSAKZ >1.alea | 2014ko Martxoa<

Page 1

1. ALEA | 2014ko MARTXOA

Martxoko ikasle iraultza

BERRIAK

Orozkoko Gaztetxearen auzia&gt;2.orr

ELKARRIZKETA

Lukas Pasandin&gt;3.orr

4.orr

GAZTE ASANBLADAK&gt;6.orr AGENDA&gt;7.orr KULTURA&gt;8.orr


2

Orozkoko Gaztetxeak udalarekin akordio bat sinatzea erabaki du

OGAk Gaztetxearen aldeko jaian egindako mania / OGA

Otsailaren hasieran jaso zuen Orozkoko Gazte Asanbladak Gaztetxea husteko agindua. Izan ere, alkatearen arabera auzokideak etengabe kexatu dira Gaztetxeak eragiten duen zaratagatik. Gazte Asanbladak desalojoari aurre egingo ziola argi utzi zuen eta mobilizazioak hasi ziren.

diren auzokideekin hitz egitea proposatu zien.Ez zen lan makala auzokide guztiekin hitz egitea baina Gazte Asanbladak kalera irten zen eta ia guztiekin hitz egin ondoren, balorazio oso positiboa atera zuten, baita auzokideekiko ordutegi eta aktibitate akordio bat ere.

Alde batetik, gazteak, udalarekin hitz egiteko asmoa argi utzi zuten, baina bestetik, beraien jarrera desobedientea aldarrikatuz, gobernu taldeak inposatutako klausurari uko egin zioten eta bere jarduerarekin jarraitu dute Gaztetxearen barruan.

Udaletxean eta bertan ordezkatuta dauden talde politiko guztien aurrean aurkeztu dute auzokideekin egindako harreman bira hori eta orain bai, gobernu taldeak Gaztetxea klausuratuta egotea nahi du Asanbladak proposatutako hitzarmena guztion artean idatzi eta sinatu arte.

Hasiera batean, gobernu taldearen elkarrizketarako borondatea oso urria zen, baina azkenean, Asanbladak alkatearekin biltzea lortu zuen eta gazteen eta udalaren arteko hitzarmena sinatzea proposatu zioten. Gaztetxea erregulatzeko hitzarmena alboratu zuen alkateak eta inguruan bizi

Orozkoko Gazte Asanbladak akordioa bilatzen jarraitzen du, baita klausurari uko egiten. Ekintzez gainezka jarraitzen du Orozkoko Gaztetxeak.


Elkarrizketa

3

“Gure helburua gazteria kontzientziatzea izango da” -Jakin dugunez, martxoa, apirila eta maiatzeko hilabeteak potente datoz Aiaraldera. Prekarietatearen inguruko lanketa eta guzti. Zertan datza? Udaberri honetan zehar prekarietatea lantzea erabaki genuenean, argi geneukan krisia hasi zenetik gazteriarengan eragin handia zuen gaia zela. Horregatik pentsatu genuen gazteok bizi garen sistema kapitalista patriarkal honen au-rrean nolabait erantzuteko tresnak behar genituela. Horretarako formakuntza-saioak antolatuko ditugu udaberri honetan zehar eskualdeko herri guztietan; eta laster argitaratuko den erreportaje bat grabatzen ari gara. -Formakuntza-saioei dagokionean, zerbait aurreratzerik bada? Martxoa eta apirilean zehar burutuko ditugun formakuntza-saioak izango dira eta hainbat gai jorratuko ditugu, adibidez, gazteon prekarietatea edota alternatiba errealak... beti ere eskualdeko gazteoi zuzenduak eta esan bezala, burujabetzaren alde urratsak emateko baliabideak eskainiz. -Eta erreportajeari dagokionean? Zein da helburua? Gure helburua gazteria kontzientziatzea izango da. Izan ere, “gazteria eta lan esparrua” aukeratu dugu erreportajearen ardatz moduan eta gai honi buruzko benetako errealitatea isladatzeko asmoa daukagu.

-Bestalde, Euskal Herri mailan ere “BurugabeBurujabe” kanpainia aurkeztu egin du Ernaik eta maiatzak 3rako manifestakzioa iragarri dute. Lehen lerroan kokatuko da gazteria? Gazteria betidanik kokatu izan da lehen lerroan, adibidez, martxoaren 3an neoliberalismoaren sustatzaileak Bilbora etorri zirenean bertan egon ginen. Guzti honi erantzuten jarraitzeko eta prekarietateari aurre egiteko, burujabetasunaren aldarria proposatzen dugu. Horretarako, hilabete honetan zehar dinamika berriak jarriko ditugu martxan eta inflexio puntu gisa, maiatzaren 3an Bilbon gazte manifestakzio nazionala egingo dugu “Gazteok burujabe: larrutu sistema, eraldaketa gure baitan” lelopean.

Lukas Pasandin ERNAIKO KIDEA


4

Aiarako Ikasle Abertz mobilizazio egoera iraunkor

Aiaraldeko Ikasle Abertzaleak mobilizazioak iragarri ditu eskualdean. Uriarte, Iribas eta Wert: zuen denbora agortu da. Urtarrilaren 29an egindako prentsaurrekoan &quot;ikasle ultimatum&quot; bat eman zuten ikasleok, baina arezko erlojuaren azken hondarra erortzean, hilabete oso bat itxaronda, Otsailaren 25ean, argi geratu da zein den PNV, UPN eta PPren estrategia hezkuntzan. Hutsaren hurrengoa da haientzat ikasleon hitza, baina hori aldatzen hasiko da. Kapitalismoaren, espainiar zein frantziar estatuen eta patriarkatuaren mesedetan dagoen gaur egungo hezkuntzan, erreformak proposatzen dituzte bai; baina klase, nazio eta genero zapalkuntzetan sakontzeko. Ikasleok, ordea, argi dute euskal eskola nazionalaren bidean lanean jarraituko dutela; eskola ezkertiar, euskaldun eta feminista baten alde lanean. Horrexegatik, gaurdanik Euskal Herriak behar eta nahi duen hezkuntza eredu propioa

eraikitzen hasteko bidea hartu dute. Errotiko aldaketari ekingo diote. Antolakundeak â&amp;#x20AC;&amp;#x153;Mobilizazio Egoera Iraunkorraâ&amp;#x20AC;?ri ekin eta eskualdeko Ikasle Abertzaleek datozen egunetarako mobilizazioak deitu dituzte. Martxoaren 13an, LOMCEari ezezko borobila adierazi, eta Euskal Eskola Nazionalaren aldeko aldarria egiteko asmoz kontzentrazio bat burutuko dute eguerdiko 12.00etan Laudioko Herriko Plazan, ostean, ematen ari diren erasoei erantzuteko asmoz ekintza bat burutuko dute. Hurrengo egunean, 14an, Amurrioko ikasleen txanda izango da: ikastetxeetatik abiatuta 11.30etan kontzentrazio bat deitu dute herriko plazan, eta hezkuntza eredu propioaren aldeko aldarria herri osotik zabaltzeko asmotan burrunbada bat egingo da Amurrioko kaleetatik zehar. Ikasleon etsaiak zeintzuk diren oso argi dituztelarik. Hurrengo astean, Ikasle Greba Orokorrera begira asanblada informatiboak egingo di-


5

zaleak rrari ekin dio

Azken mobilizazioetan PPren egoitzan egindako eserialdia / IA

tuzte eskualdeko ikastetxe desberdinetan. Martxoaren 27rako Ikasle Greba Orokorra deitu dute. LOMCEri ezetza eman eta alternatiba errealak eraikitzeko garaia dela ikusi dutelarik, 12:00etan Laudion Eskualdeko Manifestazioa deitu dute. Era berean, egun osoan zehar kaleak hartzeko deia egin eta goizetik ekimen ezberdinak egingo dituzte Amurrion zein Laudion. Gainera, Martxoaren 27an 17.30etan Gasteiz zein Bilbon, Hezkuntza Komunitateak, hezkuntza eredu propiaren alde deitu diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen dute. Ikasleok azpimarratu dute haien borroka ez dela hemen amaitzen, martxoaren 27tik Aurrera ere lanean jarraituko dutela, alternatibak eraikiz eta haiena den eta nahi duten eskola landuz, eraikuntza faseari ekingo diote.

M27 IKASLE GREBA OROKORRA!!!

Ñau! Irratsaioa martxan jarraitzen du

Azaroaren 2an, Gazte Ñautada jaialdiaren baitan jaio zen Ñau Irratsaioa. Irratsaio honek Aiaraldeko Gazte Mugimenduaren tresna bilakatzea du helburu. Bere programazioaren barruan eskualdeko gazte eragile guztien berriak aurkituko ditugu, bai kultura arloko albisteak eta bai elkarrizketak edo egun garrantzitsuen zuzeneko jarraipenak ere. Esan beharra dago Ñau Irratsaio honek lehen Gaztekin deitutakoari jarraipena ematen diola, eskualdeko gazte mugimenduaren bozgorailua izanik. Irratiaren komunikazio tresna barruan, proiektu berri hau ezinezkoa litzateke Aiaraldea Irratia edota Uhinak Irratiaren laguntzarik gabe. Izan ere, astero Ñau Irratsaioaren saio berri bat aurkitu ahal izango duzue fm.aiaraldea.com webgunearen barruan edo Uhinak Irratiaren (96.5) bidez. Ñau Gazte Proiektu Komunikatiboaren sare sozialetan. Web: fm.aiaraldea.com/category/nau/


GazteAsanbladak

6

Laudio

Urduña

Urte bukaeratik hona Laudioko Gazte

antolaturik

dira azken aldian eginiko aurre-

zituen dinamikak indartzen doaz,

rapenak. Alde batetik, boulderra ia amaiturik

astearteetan egiten den kitarra tailerra eta

dagoela esan dezakegu (presa gehiago jartzea

igandeetan egiten den zine forum emanaldiak

falta da). Erabiltzeko prest beraz! Bestalde,

esaterako. Bestalde, euskal dantza tai-lerra

entsegu lokalaren obrak hasi ziren, baina orain-

egiteko aukera agertu da. Gaztetxeari dagoki-

dik amaitu gabe daude. Euskararen aldeko mu-

onez sabaia konpontzeko asmoa dago. Uda-

rala ere egin dugu, beheko lokalean.Ostiralero,

berriari begira material propioa ateratzeko as-

gainera, dantza ikastaroa izan ohi dugu eta oso

moa dauka gazte asanbladak.

arrakastatsu suertatzen ari da!

Asanbladak

Urduñako gaztetxean hainbat

Amurrio Amurrioko

Gazte

Asanblada

Orozko Gazte

Asanbladaren

jarduna

udaletxeak proposatutako lokal

momentu honetan Gaztetxearen

baten proiektuan lanean dabil. Orain dela hi-

aldeko borrokan murgilduta dago, horretara-

labete batzuk, San Jose auzoan aurkitzen den

ko, ostiralero pintxo-poteak antolatzen jarrai-

kuartel zaharran, gela batzuk eta patioaren

tzen dute, nahiz eta alkatetzak horren kontran

erabilera uzteko prest zeudela adierazi zuten

egon. “Hilean bariku bat!” proiektu musikala eta

eta espazioaren balorazioa egin nahian pro-

partehartzailea ere aurrera doa eta apirilaren

iektu bat gauzatzea ezinbestekotzat ikusi zen.

26an ospatuko dugun 4. Urteurrena

Horrez gain, apirilaren 12an ospatuko den

prestatzen hasi dira.

7. urteurrena prestatzen dago.

Ñau! Aiaraldeko Gazte Proiektu Komunikatiboa ÑAU! Aiaraldeko gazte mugimenduaren proiektua hausnarketa berrietan murgildurik egon da aurreko hilabete hauetan. Helburua zera zen: proiektuaren nondik norakoak berdefinitu, egituratu eta martxan jartzeko indarrak biltzea. Espero genuen bezala, lortu dugu! Proiektua bi ardatzetan oinarritzea erabaki dugu: komunikazioa eta topagunea. Komunikazioak eskualdeko gazte informazioa elkartrukatzea ahalbideratuko digu. Topaguneak, aldiz, gazteok orokorki bizi ditugun arazoak batera lantzea eskaintzen du, bai eta aisialdi alternatiborako esparru zabalago bat ireki.

Goazen eraikitzera!


MartxokoAgenda 7 I OSTIRALA

13 I OSTEGUNA

21 I OSTIRALA

Proiekzioa “Cuatro meses, tres semanas y dos días” 17:00 Kultur Etxea AMURRIO

LOMCE-aren aurkako Kontzentra Ikasle Abertzaleak 12:00 Herriko Plaza LAUDIO

Eztabaida “Ikasle mugimenduaren matxinada!” 18:00 Gaztetxea OROZKO

Hitzaldia 18:00 Bertso Afaria 22:00 “Feminismoa” Gure Aukera LAUDIO

Aurkezpena Gure esku dago 19:00 LAUDIO

Pintxo-potea “Hilean bariku bat” proiektu musikalaren entsegu irekia 19:30 Gaztetxea OROZKO

Pintxo-potea “La luna en ti” dokumentala eta pegatina feministak 19:30 Gaztetxea OROZKO

8 I LARUNBATA Emakumeon nazioarteko eguna Kontzentra “Gora emakumeon borroka!” 12:00 Herriko Plaza OROZKO Argazkia Aletxuren urtebetetzea! 14:00 Foru plaza URDUÑA Hezkidetza Tailerra “Ekin Hezkidetzari!” 17:00 Gaztetxea LAUDIO Hezkidetza Tailerra Abortatzeko eskubidearen aldeko ekimena 17:30 Herriko Plaza AMURRIO

Hitzaldia “Venezuela aurrera!” Askapena 19:00 Gaztetxea URDUÑA

14 I OSTIRALA LOMCE-aren kontrako Kontzentra Ikasle Abertzaleak 11:30 Herriko Plaza AMURRIO Pintxo-potea Irlanda 19:30 Gaztetxea OROZKO Kontzertua Uluka 20:00 Gaztetxea URDUÑA

15 I LARUNBATA Sagardotegira irteera Urduñako Gazte Asanblada URDUÑA

22 I LARUNBATA Mugalderen 25. Urteurrena

Kontzertuak The potes + Versen Dj Bull 22:00 Foru plaza URDUÑA

25 I OSTIRALA Urduñako Gaztetxearen 2. Urteurrena 27 I OSTEGUNA

Ikasle Greba Orokorra Mania Ikasle Abertzaleak 12:00 Lamuza Plaza LAUDIO Bilgunea Ernai Laudio 19:00 Gure aukera LAUDIO

APIRILAK 5 I LARUNBATA Urduñako 16. Gazte Eguna

7


KulturaTxokoa

Itxaropen Zikiñak agur esan digu!

Itxaropen Zikiña Urduñako taldea da, punk oi! doinuak astintzen dituena eta 2010 urtean sorturikoa. Hasiera batean, 3 partaidek osatzen zuten taldea: Jamon (ahotsa eta kitarra), Anartz (bateria) eta Peak (baxua). Hala ere, 2 urteren buruan 4. partaide bat batu zitzaien taldera: Beñat (kitarra). 20 bat kontzertuko ibilbidea duen taldeak, eskualdeko herri gehienak zipriztindu ditu bere doinuez: Urduña, Amurrio, Laudio, Areta, Zollo, Orozko, Artomaña, Tertanga... baita Altsasu edo Santurtzi bezalako herriak ere! Duela 9 hilabetetik hona, ordea, geldirik egon izan den taldea da; taldekide bat atzerrian izan baita. Iragan otsailaren 21ean taldearen despedida kontzertua eskaini zuten Urduñako gaztetxean 30/06 eta Habemus papaM taldeen kontzertuekin batera. Dena den, hauek ez dira alperrik galduko!

Feuerbach. Oposicion

“Bakarka ezin lei”

“La ideologia Alemana” liburuaren lehenengo kapitulua den arren, modu independentean eskura daitekeen idazlana da Karl Marx eta Friedrich Engelsek idatzi zuten hau. Bertan ondorengo obretan aplikatu eta garatuko zuten analisirako eta eraldaketarako metodoa azaltzen da: materialismoa (dialektikoa). Horretarako idealismoaren eta materialismoaren arteko eztabaida filosofikoa garatzen dute. Idazleek historia azaltzeko oinarria ekoizpen moduei ezartzen diete, premisa baten azpian: gizakia, gizaki denetik, biziraupenerako baliabide propioak ekoizten ditu, eta bertan ematen diren erlazio sozialetatik jaiotzen da munduarekiko dugun kontzientzia.

Ernai Orozkok abenduaren 27an aurkeztu zuen “Bakarka ezin lei” dokumentala “Denak ala inor ez” dinamikaren bitan. Dokumental honetan, Alaitz Aramendi eta Pablo Gorostiagaren senide eta lagunak agertzen dira eta hainbat bizipen kontatzen dituzte. Gazteen helburua herrian agerian ez dagoen gaia azaleratzea izan da, “egoera politikoari erreparatu ondoren, ezinbestekoa da, gazteria ere, egoeraren aurrean altxatzea”.

entre las concepciones materialista e idealista

Bideoa: YouTuben ikusgai


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.