Page 1

1

0. ALEA | 2013ko URRIA

Jaio da Ñau!


2

Azaroaren 2an osp Gazte Ñautada U

Gazte Ñautada, ÑAU! Aiaraldeko Gazte Proiektu Komunikatiboaren jaiotza ospakizuna izango da. Azaroaren 2an Urduñan ospatuko dugun jaialdi honek, komunikazio bide berrien inguruko hausnarketa eta gazte mugimenduaren elkarlan aktiboa ditu helburu.

batek hasiera emango dio jaialdiari. Harrera ekitaldiari, gaztetxean burutuko dugun Hamaiketako-tertuliak jarraituko dio, zeinek Topatu.com, Gazteiraultza.info eta Aiaraldea.com proiektuen bizipenak jaso eta ÑAU! proiektuari buruz eztabaidatzeko aukera emango digun.

Egun osoko egitarau oparoa prestatzen ari gara horretarako, eta horregatik zure laguntza ere beharrezkoa dugu!

Ondoren, ÑAU! irratiarekin batera plaza ingurua girotuko dugu eta baita gozo-gozo bazkaldu ere.

Baina... zer aurkituko du azaroaren 2an Urduñara gerturatzen denak?

Bazkalostean, bertsohop saioa izango dugu eta ondoren, ÑAU!ren bila joko hezitzailea, komunikazioak elkarlana baitakar izatez!

Goizean goizetik hasita, harrera ekitaldi


3

patuko da Urduñan

Jaio da Aiaraldeko gazte proiektu komunikatibo berria Urriaren 19an, Urduña, Amurrio, Aiara, Laudio eta Orozkoko gazteek eguerdiko 12:00etan Orozkoko Gaztetxean “ÑAU!” aurkeztu zuten. Gazte eragileek elkarlanean sorturiko proiektuak, badu bere abiapuntua:

Agerraldian gazteok egindako mosaikoa / Ñau!

Arratsaldea iraungita, Parrillada batekin tripak asetu eta Hilbete taldeak musikatuko digu ingurua. Eta azkenik, Ekitaldia eta Kontzertuak izango ditugu: Emauseko raperoak, Eromen erromeria eta talde sorpresa! Sasoi betean datorkigu Gazte Ñautada, osasuntsu! Baina zuen ekarpenik gabe ez gara ezer... gurekin nahi zaituztegu!

Uztailean Urduña, Amurrio, Laudio eta Orozkoko Gazte Asanbladak, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Orbeko etxeak eta beste hainbat eragilek hausnarketa bat egin zuten bere jardunaren inguruan. Eztabaida horietatik ateratako ondorioa da “ÑAU!”. Izan ere, komunikazio amankomunaren beharra ikusi dute: eragile batek eginiko ekintzak beste herrietara zabaltzea, elkar ezagutzea, lanaren berri izatea... Elkarlanerako eta informazio elkartrukerako tresna bat alegia. Beraz, hori kalean islatzeko moskeo kanpaina bat egin zuten: Kartelak, pegatinak, muralak... “ÑAU! Ikasi, sentitu, egin, esan, idatzi, oihukatu...” Gazteriarengan izen horrek zeresana eduki zedin.


4

PRESSAKZ >0.alea | 2013ko Urria<  

Aiaraldeko agzteon informazio kazeta

Advertisement