Page 1

2. ALEA | 2014ko APIRILA

Badatoz gazte egunak!

BERRIAK

Gazte burutakzio topaketak >2.orr

ELKARRIZKETA

Ieltxu Orueta>3.orr

4.orr

HAZIHEZI>6.orr AGENDA>7.orr KULTURA>8.orr


2

Ernai antolakundeak gazte burutakzio topaketak aurkeztu ditu

Gazte burutakzio topaketen aurkezpena / burutakzio.cc

Burutakzio topaketak sistema kapitalista patriarkalaren kontra aritzeko bitartekoak eskaintzera datorren ekimena da. Gazteok gure egunerokotasunean gu geu izateko aukera nola ukatzen zaigun ikusten dugu, gazte, aske eta burujabe izateko aukera, eta zapalkuntza horren aurrean ezinbestekoa zaigu ahalduntzea. Helburu horiei begira prestatu ditugu Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak apirilaren 17tik 20ra bitarte egingo diren topaketak. Nola egin aurre sistemari? da topaketa hauen mamia laburbiltzen duen galdera, izan ere, borroka praktiken inguruko formazio teoriko zein praktikoa jasotzeko aukera izango dugu hiru egunetan zehar. Baina dena ez da eztabaida eta formakuntza izango eta horregatik gazte burutakzion eskaintza kultural zabala egoteko apustua ere egin dugu. Beraz, esan dezakegu herritik herriarentzat eta gazteok gazteontzat sortutako ekimena izango dela oso-

tasunean; bai eskaintza kulturalari dagokionean eta baita lan saioei dagokionean ere. Sinesten dugu gazte mugimenduaren irudimena eta jarduna dela sistemaren kontrako ekintzarik indartsuena eta hori era kolektibo batean lantzeko aukera eskainiko digu ekimenak ondoko edukien gainean: -Desobedientzia -Desnormalizazio tailerra -Komunikazio Gerrila -Sormen tailerra -Kanpo Proiekzioa -Taldeen Mikropolitika Sarrera bakoitza 20 eurotan eskuratu ahal izango dugu Urdu単an (Mugalde), Amurrion (Txokorri), Laudion (Iratxo) eta Orozkon (Gaztetxea). Sarreraren barruan: hiru gosari, bazkari bi, lotarako lekua, dutxatzeko aukera eta udaberriko ekimenaz gozatzeko aukera paregabea. Afaria zein edaria eskainiko duten txosnak ere egongo dira.


Elkarrizketa

3

“Edozein herritarrak frackingaren kontrako mezua zabaldu dezake” -Entzute handia sortu du frackingaren teknikak azken hilabete/urteetan. Baina zertan datza zehazki frackinga? Zergatik da hain arriskutsua? Fracking-a gas ez-konbentzionala ustiatzeko teknika oso konplexua da eta bere praktikak ekartzen dituen ondorio eta arriskuak ugariak eta handiak dira: uraren eta lurraren kutsadura, animalia ta gizakiengan gaixotasunak, lurraldearen okupazioa, lurrikarak… -Zein egoeratan aurkitzen da Aiaraldea frackingari dagokionean? Aiaraldea osoa frackingaren mehatxupean aurkitzen da. Fracking-a egiteko Euskal Herri eta inguruetako lurretan dauden baimen ezberdinetatik, bik Aiaraldea osoa barnebiltzen dute: Gran Enara eta Saia dira. Lehenegoa Aiaraldeko hegoaldea eta ekialdea: Urduña, Amurrio, Artziniaga eta Aiararaen zati handi bat hartzen du, Arabako eta Burgoseko hainbat lurrekin batera. Bigarrengoak Amurrio eta Aiararen iparraldera eta bilboraino dauden lurrak ditu jomuga, Luiando, Laudio, Okondo, Orozko, Arrankudiaga… Momentu honetan bi baimen hauek aurrera eramateko tramite admisnistratibo ezberdinak egiten ari dira, baina edozein egunetan kamioi eta makinak berriro gure artean ikusi ditzazkegu, ta orduan bai gure lurra eta lurraldea erasotzera etorriko direla.

-Aurreko aste hauetan Herri Ekimen Legegilearen aurkezpenean eta zabalpenean murgilduta ibili zarate. Zergatik HEL? Zer da eta zein helbururekin planteatzen da? Herri Ekimen Legegilea, mehatxu honi aurre egiteko daukagun beste erreminta bat gehiago da. Gure inguruan hainbat lurraldeetan frackinga debekatu egin da, hor ditugu Nafarroa, Errioxa, Kantabria edo Frantzia osoa, EAE aldiz egoera ezberdina da, ez dago fracking ez antzekoak diren tekniken gaineko debekurik. HELarekin lortu nahi duguna hain zuzen egoera honi buelta ematea da, Gasteizko parlamentuan teknika hauen kontrako lege bat eztabaidatzea eta sortzea. Horretarako zuen guztion sinadura behar dugu! Animatu eta sinatu! Honetaz gain HELarekin, frackingaren inguruko burruka jarraitzea eta zabaltzea ere dugu helburu. -Frackingari aurkakotasuna adierazi nahi dion gazte batek, zer egin dezake? Zer baliabiderekin kontatzen du? Gazte batek zein edozein herritarrak egin ditzakeen gauzak askotarikoak dira. Lehenengo gauza eta garrantzitsuena, fracking-aren inguruan informatzea da eta behin hau eginda, bere inguruan mehatxu honen kontrako mezua zabaltzea da. Zerbait geihago egiteko gogorik izan ezkero fracking ez aiaraldean baliabide ezberdinak ditugu ta edonor laguntzeko prest gaude, ta taldean parte hartu nahi baduzue, animatu ateak zabalik dituzuela. Gure kontaktua frackingezaiaraldea@gmail.com, eta ostiralero 19:00etan Laudioko kultur etxean. Fracking ez! Ez hemen, ez inon!

Ieltxu Orueta FRACKING EZ! AIARALDEAKO KIDEA


4

Apirilean zehar Aiaralde mugimenduak badauka z

A

Urduña

Urduñako gazte asanbladak 16. gazte eguna ospatuko du apirilaren 5ean. “Ametsa da hazia, ekintza bizia” lelopean ospatuko den jaialdi honek ibilera luzea du atzetik, izan ere, Urduñako gazte asanbladako kideek kontatu digutenez, hasierako gazte egunetan ez zen jende askorik batzen, 5. Gazte Egunetik aurrera salto kualitatibo bat eman zen eta urtez urte elikatuz joan den ibilbidearen emaitza dugu gaur egun, jendetza hurbiltzen baita Urduñara egun honetan. Egitarauari dagokionean, ohiko ekintzak eta ekintza berritzaileak nahastuko dira, titiriteroak edo boulder txapelketa kasu. Gainera, aipatzekoa da ere gaztetxea zabalik egongo dela egun osoan zehar bai eta bertan arratsaldeko kontzertuak izango direla.

Amurrio

Amurrioko Gazte Asanblada, autogestioa eta asanbladan oinarritutako aisialdi eta kultura alternatibak sortuz, gazteontzako eskaintza eskasa duen herriari arnasa emateko asmoarekin sortu zen duela 7 urte. Urte hauetan espazio publiko eta autogestionatu bat lortzeko borrokan aritu izan dira. 2011. urtean “Gazte

lokala proiektua” idatzi eta Udalari aurkeztu zitzaion eta aurrera pausorik ez ikusita, Gazte Asanbladak okupazio uholde bat abiarazi zuen, Landazuri bi aldiz eta Matias Landaburuko jantokia okupatuz. 4.500 euroko isuna ekarri duen epaiketa izan ostean, udalarekin harremana berreskuratu eta proposamen bat jaso zuten: San Joseko kuarteleko hainbat gela eta patioaren erabilpena. Gazte Asanbladak egindako proiektu berrian aztertu, diseinatu eta garatu du. Horrez gain, aurten ere Gazte Asanblada 7. urteurrena ospatuko du Amurrioko kaleetan zehar hurrengo apirilaren 12an. Goiz goizetik adin guztientzako ekintzak izango dira herrian zehar, eguerdian bazkaria eta arratsaldean kale kontzertuak eta kalejira. Gauean amaitzeko kontzertuak izango dira urteurrenari amaiera emanez.

Orozko

Aurten Orozkoko gazte asanbladak 4. urteurrena ospatuko du, izan ere, 2010eko maiatzean jaio zen gazte topagune hau. Jaio zenetik Gaztetxe baten aldeko borrokan egon da eta pasaden urtean izan zen, udalarekin hitz egin ondoren eta inolako laguntzarik jaso gabe, lo-


5

eko gazte zer ospatu

M27ko Ikasle greba orokorra Aiaraldean

Aiarako gazte asanbladen arteko 1. topaketa / Laudioko Gaztetxea

kala alokatzea erabaki zenean. Herrian lokal autogestionatu baten beharra nabaria zen eta helburu horri helduz, apirilaren 26an Gaztetxea zabaldu zen. Gaztetxeak urte bat betetzen duen egun hau aprobetxatuz, hilaren azken larunbatean gazte asanbladaren 4. urteurrena ospatuko da. Egun honetan hainbat ekintza burutuko dira; goizean zehar adin desberdinetako pertsonentzako ekintzak egongo dira, ondoren, guztiok batera bazkaltzeko aukera izango dugu eta gau partean antolatuko diren kontzertuei esker musika eta giro apartaz gozatzeko aukera paregabea egongo da.

Laudio

Lau urte igaro dira Laudion Gazte Eguna azkeneko aldiz ospatu zenetik, eta ia bederatzi azken aurrekoa egin zenetik. Hori ikusita, herriko gazteria batzeko egun bat prestatzeari ekin nahi diogu Gazte Asanbladatik. Baina eguna ez dugu gure artean soilik antolatu nahi. Horregatik, BILERA IREKI bat egingo da datorren apirilaren 9an, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxean. Zurekin batera antolatu nahi dugu Laudioko Gazte Eguna. Animatu eta bertaratu! Denon artean askoz hobe!

Eskualdean Amurrion zein Laudion goizeko 9:00etan kedadak egin ziren goizean zehar egin ziren piketeetara jendea bideratzeko. Amurrion bai Zaraobe eta bai Ikastola itxi egin ziren eta ostean, Amurrioko PPren egoitza aurrean hainbat ikaslek mobilizazio bat burutu zuten pankarta bat eskegiz. Laudion, Ikastola, Institutua eta La Salle ikastetxetan zehar piketeak egin ondoren Laudioko Lamuza plazan mahainguru bat burutu zen eta herrian zehar kartelak jarri zituzten. Ostean, eskualdeko manifestazioari ekin zioten 160 bat ikaslek LOMCEari ezezkoa adierazi eta Euskal Eskola Nazionala aldarrikatuz Laudioko kaleetan zehar. Mania amaitutakoan Laudioko PPren egoitza aurreko errepidea moztu zuten ikasleon etsaiak nortzuk diren agerian uzteko, sentadan 4 ikasle identifikatuak izan ziren eta ostean dena normaltasunez amaitu zen.

Bideoa: #M27Greba AIARALDEA


6

HaziHezi Orbeko Etxea, martxan!

Orbeko Etxea laudioko gardea auzoan aurkitzen den gune autogestionatua dugu. 13 urte igaro dira etxea okupatu zenetik eta ugariak beraz, bertan bizitako istorioak. Laudioko skuat-ean murgilduta zeuden kolektiboak beraien jarduerak gardeako auzoan burutzen hasi ziren. Ugariak izan dira ordutik Orbekon aritu izan diren talde edo kolektiboak, norbanakoak ahaztu gabe, noski, baina guzti haiek D.I.Y filosofiapean (zu zeu egizu) gune libre eta ireki bat eraikitzeko asmoarekin. Eraikinak bereganatu duen itxura pentsaezina zen orain dela urte batzuk, eta garrantzitsuagoa: proiektuak ez dira falta bere baitan. Horren adibide argia martxan jarri den liburutegi berria da. Orain dela gutxi, Hauspoa Elkarteak utzi duen, etxean zegoen, eta eskuratu den eduki berriarekin etxearen logela batek itxura berria hartu du. Gainera, etorkizunera begira musika taldeak entsaiatzeko lokalak eraikitzeko idea abian da ere, nahiz eta epe luzerako proiektu bat izan. Horrez gain, astean zehar badaude etengabeko ekintzak, hala nola, serigrafia eta tailer mekanikoak, pintura tailerra eta arrakasta handia lortu duen bulderra ere. Bestalde, badago astero ospatzen den beste zita bat, garrantzi gutxikoa ez dena, ostegunetan asanblada irekiak ospatzen dira (20:00etan) non Orbeko Etxeak edo bestelako talde (edo norbanako) batek gunean bertan antolatzeko edo erabiltzeko ideiak proposatu ahal dituen. Gutxi barru Orbekok beste urteurren bat ospatu egingo du, ea ikasturte guztiak hain probetxugarriak diren! Urte Askotarako! OKUPAZIOA AURRERA

Uhinak Irratia, irratia baino gehiago! Uhinak Irratia Aiaraldeko herri irrati librea da, 96.5 FMan edota uhinak.net webgunean entzun daitekeena. Ugari eta anitzak dira aurten gure programazioan ditugun saioak. Irratsaio gehienak musika dute ardatz: Positive Bomb (Ska, reggae, rock‌), Acaraperro Sessions (Hip hop, Rap), El Pitch Prodigioso (musika elektronikoa), Gimme In-D Rock (Indie), Erraldoi Txikiak (Disko mitikoak) eta Euskal Uhinak (Euskal musika).Baina saio horiek ez dira bakarrak. Banaketak irratsaioa kultura ez-komertzialaz mintzatzen da. La lista negra eta Ojodagila saioek musika, gaurkotasuna eta umorea nahasten dituzte. Vivir el cuento saioa sintonizatuaz, berriz, ipuin laburrak entzun daitezke. Sugearen sagarra saioa ere dago (emakumea eta generoa) eta baita El abismo de Tannhauser ere (kultura eta umore frikia). Gure irratsaioez gain, bestelako edukiak ere badaude programazioan. Aiaraldea Irratiak ekoizten dituen saio guztiak, Hala Bedi irratiak ekoiztutako zenbait eduki zein Euskal Herriko irrati libreen bilgune den Arrosa Saretik hartutako beste zenbait. Bukatzeko, gogoraraztea irratiaren ateak guztiz zabalik daudela saio bat egitera edo beste zerbaitetan laguntzera prest dagoen edonorentzat. Horretarako administrazioa@uhinak.net helbidera mezu bat bidali baino ez da egin behar.


ApirilekoAgenda 2 I ASTEAZKENA Aurkezpena Gazte burutakzio topaketak 18:30 Kultur Etxea AMURRIO

3 I OSTEGUNA

Aurkezpena Gazte burutakzio topaketak 18:00 Mugalde URDUÑA

4 I OSTIRALA

Pintxo-Potea 19:30 Gaztetxea OROZKO

Pintxo-Potea 20:00 Gaztetxea URDUÑA

Pintxo-Potea 19:30 Gaztetxea OROZKO

Festa I. Patxaran festa 21:00 Gaztetxea LAUDIO

Kontzentrazioa “Azken ostirala” 20:00 Plaza OROZKO

12 I LARUNBATA Amurrioko 7. Urteurrena

Kontzentrazioa “Azken ostirala” 20:00 Lamuza Plaza LAUDIO

17/18/19 GAZTE BURUTAKZIO TOPAKETAK ALTSASUN

Pintxo-Potea 20:00 Gaztetxea URDUÑA

2O I IGANDEA

5 I LARUNBATA Urduñako 16. Gazte Eguna

25 I OSTIRALA

11 I OSTIRALA

Hitzaldia “Desobedientzia PRAKTIKAN!” 18:30 Kultur Etxea URDUÑA Pintxo-Potea 19:30 Gaztetxea OROZKO

7

Aberri Eguna Iruñean

Mahaingurua “Alternatibak eraikiz... AGROEKOLOGIA” 18:O0 Kultur Etxea AMURRIO Aurkezpena Gure Esku Dago 19:00 Herriko Plaza OROZKO

Pintxo-Potea 20:00 Gaztetxea URDUÑA Kontzentrazioa “Azken ostirala” 20:00 Foru Plaza URDUÑA

26 I LARUNBATA Orozkoko Gazte Asanbladaren 4. Urteurrena


KulturaTxokoa MUSIKA

Habemus Papa(m)

Habemus papam taldea 2012ko udazkenean sortu zen. Apurtu arte izan zuen oinarri, baina taldea desagertu zenean moldaketa batzuk egitera ekin genion. Kitarrak Edorta eta Jonen esku geratu ziren, baxua jotzeari Ieltxuk ekin zion abeslari izateari utziz, Martinek baterian utzitako hutsunea Josebak bete zuen baxuaren ordez eta abeslaririk gabe geundenez Asierrek hartu zuen erantzukizun hori. Uztailaren bukaeran gure lehen maketa grabatu genuen, “Ekintza Zuzena”, 10 abestiz osatuta dagoena. Guretzat musika ez da gure lana, gu ikasleak, langileak... gara, musika borrokarako tresna bezala daukagu eta gozatzeko ere bai. Panorama musikala oso ustela dago Euskal Herrian eta hori gazte asanblada, gaztetxe eta erakunde txikiak ari dira pairatzen. Gure ustez bizi ditugun garaietan beharrezkoa da musika eredu berri bat eta musikaren pribatizazioa eta komertzialismotik at dauden talde berrien sorrera. Eskerrak ematea kontzertu gehienetan gure alboan ibili diren lagunei (hpa), amurrioko eta ugaoko lagunei eta gerturatu diren guztiei... indarrak ematea ere bai etxetik urrun dauden preso eta errefuxiatuei. Eta nola ez, eskerrak Ñau Gazte Proiektu Komunikatiboari aukera hau eskaintzearren. HxPxA

LIBURUA

DOKUMENTALA

Cuentos del Arañero, Hugo Chavez Frías-en bizipen eta istorioen bilduma den heinean, hainbat urteko iraultza politiko, ideologiko eta sozial gertutik bizitzeko aukera eskaintzen digu. Familia, Simon Bolivar, liberatzaileak, Fidel Castro, Venezuela eta azken finean herriarekiko maitasunari egiten dio erreferentzia. Gertuko Hugo Chavez-ek kontatzen digu: “Hugo, Hugo el amigo, no el presidente, el amigo, el soldado”.

Txiki eta Otaegi Frankismoak eraildako azkenetariko biktima ofizialak izan ziren, FRAPeko beste hirurekin batera. “Haizea eta sustraiak” dokumentalean Txiki eta Otaegiren lagun eta senideek bizitako pasarte eta sentimenduak azaltzen dizkigute, bi ETAkideen bai haurtzaro bai ihesaldi eta fusilatzearen momentuetakoak. Benetan dokumental hunkigarria eta ikusteak merezi duena.

Cuentos del arañero

“Haizea eta sustraiak”

Dokumentala: YouTuben ikusgai


PRESSAKZ >2.alea | 2014ko Apirila<  

AIARALDEKO GAZTEON INFORMAZIO KAZETA

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you