EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOA

Page 1

EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOA MIKEL HARANBURU OIHARBIDE


EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOA

AURKIBIDEA 1. Gauza bera al dira ez-hitzeko komunikazioa eta gorputz hizkuntza? 2. Ez-hitzezko komunikazioak ba al du gramatika araurik edo sintaxiarik? 3. Komunikazio kontzientea ala inkontzientea da ez-hitzezko komunikazioa? 4. Nola prozesatzen da ez-hitzezko komunikazioa: digitalki ala analogikoki? 5. Zeintzuk dira ez-hitzezko komunikazioaren alderdiak? 6. Zeintzuk

dira

ez-hitzezko

komunikazioaren

funtzioak

hitzezko

komunikazioarekin alderatuta? 7. Zenbaterainoko garrantzia du ez-hitzezko komunikazioak gizakien arteko komunikazioan? 8. Beste pertsonengana hurbiltzeko, beste pertsonekiko intimitatea lantzeko, edo haiekiko atxikimenduzko loturak estutzeko zer ez-hitzezko baliabide erabiltzen ditugu? 9. Maitasun harremanetan, amodiozko harremanetan, merkataritza harremanetan sarri baliatzen ditugu sedukzio jokoak. Zeintzuk izango lirateke sedukzio jokoetan erabiltzen diren ez-hitzezko baiabideak? 10.

Gizarte hierarkiko batean bizi gara. Gizarte horren erpinean dauden pertsonek ahalmen gehiago eta botere gehiago dute gizartearen beheko mailan daudenek baino. Baina, zeintzuk dira gizarte batean pertsona batek botere eta nagusitasun handia duela adierazten duten ezaugarriak?

11. Komunikazio

egoki

baterako

garrantitsua

da

komunikatzailearen

sinesgarritasuna. Konfiantzan oinarritzen dira harreman asko: maitasun harremanak, amodiozko harremanak, lantokiko harremanak, merkataritza harremanak, lagunen artekoak. Baina, pertsona asko ez dira fidagarriak: esaten dena eta pentsatzen dena sarritan ez doaz bat. Gertatu dena eta gertakariaren kontakizuna ez dira sarritan bat etortzen. Horregatik, trebetasun garrantzitsua da jakitea pertsona batek noiz esaten duen egia eta noiz esaten duen gezurra. 2


12. Gure buruaren aurkezpena egiten dugunean, batzuetan gezurra esaten dugu, eta gure biografia aldatu egiten dugu; beste batzuetan, erdi egiak esaten ditugu, eta beste erdia asmatu egiten dugu. Askotan, benetan garenaren berri baino gehiago ematen dugu izan nahi genukeenaren berri. Gure identitatea kudeatzeko, besteengan sortzen dugun inpresioa aldatzeko hainbat gertaera, jokaera eta bizipen asmatu edo aldatu egiten ditugu. Identitatea kudeatzeko estrategia oso bat erabiltzen dugu. Zer teknika erabitzen dira horretarako? 13. Solasa egituratzeko eta kudeatzeko erabiltzen diren ez-hitzezko baliabideak 14. Emozioak adierazteko erabiltzen diren ez-hitzezko baliabideak. Idazketa espresiboaren grrantzia gertaerak testuinguru batean kokatzeko. 15. Kontrol sozialerako eta eragin sozialerako erabiltzen diren ez-hitzezko baliabideak 16. Ikasgelan erabiltzen den ez-hitzezko komunikazioa 17. Generoaren arabera aldatu egiten dira ez-hitzezko komunikazioaren alderdi batzuk. Zeintzuk dira? 18. Garunaren lateralizazioa eta hizkuntza 19. Proxemika: espazioa eta komunikazioa 20. Begiradaren garrantzia ez-hitzezko komunikazioan 21. Irudi bidezko komunikazioa 22. Usaimen bidezko komunikazioa 23. Kinesika 24. Paralengoaia 25. Gorputzaren itxurak komunikazioan duen eragina 26. Janzkeraren eragina komunikazioan 27. Haptika: ukimena eta komunikazioa 28. Ingurunearen pertzepzioa eta irudiaren mundua komunikazioan 29. Ez-berbazko komunikazioaren funtzioak 30. Erreferentzia bibliografikoak


1. Gauza bera al dira ez-hitzeko komunikazioa eta gorputz hizkuntza? Ez-hitzezko komunikazioari “gorputz hizkuntza” deitu izan zaio, Julius Fast-ek 1970ean bere liburua argitaratu zuenetik. Baina, ez-hitzezko komunikazioa gorputz hizkuntza baino zerbait gehiago da, hizkuntza horren barnean sartzen baitira, adibidez, espazioaren dekorazioa eta proxemika ere.

2. Ez-hitzezko komunikazioak ba al du gramatika-araurik edo sintaxiarik? Ez-hitzezko hizkuntzak, hitzezkoak bezala, arau batzuk jarraitu behar ditu, esanahia eduki

dezan. Arau horiek esaten digute, adibidez,

harreman bat izaterakoan

bestearengandik zenbat distantziara jarri behar dugun, beste noiz uki dezakegun.

3. Komunikazio kontzientea ala inkontzientea da ez-hitzezko komunikazioa? Ez-hitzezko komunikazioaren zati batzuez kontziente gara, baina beste batzuez, inkontziente. Adibidez, konturatzen gara gure jantziek zer kolore duten, baina ez gara konturatzen gezurra esatean egiten ditugun keinuez. Oro har, hitzezko komunikazioaz kontziente izaten gara eta ez-hitzezkoaz inkontziente. Hitzezkoa ikasia izaten da eta ez-hitzezkoa ikasi gabea. Ez-hitzezkoa kontrolatzea zailagoa da, hitzezkoa baino. Triste agertu behar lukeen lekuan alai agertzea edo alai agertu behar lukeena triste agertzea ez da batere harritzekoa. Gizakia ezin dela komunikatu gabe egon esaten zuen Watzlawickek. Hartzaileak bestearen jokaera mezua dela pentsatzen badu edo mezutzat hartzen badu, jokaera hori komunikazioa

dela

esan

dezakegu.

Zentzu

horretan,

ez-berbazko

jokaera

oro

komunikaziotzat har liteke. Hartzailearen ikuspegia hartzen da komunikazioaren definizio honetan. Ikuspegi horretatik, hartzailea izango da jokaera bat mezu bihurtuko duena. Igorlearen ikuspegia hartzen bada, berriz, igorleak nahita egindako ekintzek bakarrik

osatuko

lukete

komunikazioa.

Igorlearen

eta

hartzailearen

ikuspegien

elkarreragina kontuan hartzen badugu, igorleak eta hartzaileak jokaera bat intentzio gabe egina izan dela onartzen badute, ez da komunikazioa izango; igorleak eta hartzaileak 4


negoziatu egiten dute esanahia, elkarreraginaren testuinguruan. Nolanahi ere, ez da erraza erabakitzea zein ez-berbazko jokaera diren borondatezkoak, eta zeintzuk diren nahigabekoak. Gainera, jokaera batek komunikazio izateko borondatezkoa izan behar duela esatea, ez da ikertzaile askok onartutako irizpidea. Hartzailearen eta igorlearen ikuspegiak aldebatera utzita, mezuaren ikuspegitik ari denak jokaeran jartzen du arreta; gizartean onartutako kode sistema osatzen duten ezberbazko jokaeratan jartzen du arreta: “I define nonverbal coomunication as those behaviors other than words themselves that form a socially shared coding system; that is, they are typically sent with intent, typically interpreted as intentional, used with regularity among members of a speech community, and have consensually recognizable interpretations” (Burgoon, 1994: 231). Marco Aureliok esaten zuen, jainkoek hizkuntza gizakiei eman bazieten, haien pentsamenduak agertzeko baino areago, pentsamenduak gorde zitzaten eman zietela. Izan ere, gizakiak ez du pentsatzen duen guztia esaten; pentsatzen duena ezagutzeko haren gorputz hizkuntzara jo behar da. Baina, gizakiak pentsatzen edo ezagutzen duen guztia esango balu ere, harremanetarako garrantzitsuak diren alderdi asko ez genituzke ezagutuko. Giza errealitatearen alderdi ezkutu asko norberak ere ez baititu ezagutzen. Horrela bada, norberak ezagutzen duenaren alderdi bat besteei ere ezagutarazten zaie, eta beste alderdia ezkutuan gordetzen da. Baina, bada norberak ezagutzen ez duenaren alderdi bat, besteek ezagutzen dutena. Eta, azkenik, bada, norberak eta besteek ezagutzen ez duten errealitate bat. Errealitate ezezagunaren aspektu ezkutuak ezagutzeko baliatzen gara gorputz mugimenduez, biotipoez, paralengoaiaz, proxemikaz, haptikaz, kronemikaz eta abarrez.

4. Nola prozesatzen da ez-hitzezko komunikazioa: digitalki ala analogikoki? Komunikazio prozesuan eduki maila eta harreman maila bereizten ditu Palo Altoko Eskolak. Eduki mailak komunikazioaren informazio alderdia biltzen du. Harreman mailak, informazioa emateko modua jasotzen du. Beste pertsonekin harremanetan ari garenean, garrantzitsua da hitzen bidez adierazten duguna edo jasotzen duguna. Baina, guk bestea hautemateko edo besteak gu hautemateko moduan, berbazkoa ez den komunikazioa are garrantzitsuagoa da.


Komunikazio bakoitzak du “eduki” alderdi bat, eta “agindu” edo “harremanezko” alderdi bat. Berbazkoa ez den komunikazioak, metakomunikazio edo harremanezko alderdia ukitzen du batez ere: “Nonverbal relational communication can be seen to serve this latter metacommunicative function in that it tells one how to interpret other, copresent messages within the contest of the relational definition that exists” (Burgoon, 1994: 229). Eduki maila informazioaren prozesatze digitalarekin erlazionaturik dago eta maila kontzienteko komunikazioaren interpretazio logiko-unibokoa ahalbidetzen du. Harreman maila, berriz, prozesatze analogikoari loturik doa, eta interpretazio digital uztarrezinak dituen maila inkontzienteari dagokiona da. Kode digitalean ez dago lotura zuzenik kodearen eta komunikatzen denaren artean; arbitrarioa da lotura. Komunikazio analogikoan, berriz, harreman zuzena dago kodearen eta komunikazio objektuaren artean. Mezu digitalak eta analogikoak batzuetan elkar indartzen dute eta, halakoetan, benetakotzat hartzen dugu igorlearen mezua. Beste kasu askotan, mezu kontrajarriak bidaltzen dizkigute; mezu analogikoak indargabetu, zentzuz aldatu edo ezabatu egiten du mezu digitalak zioena. Giza harremanetan bestearen mezua zuzen jaso eta haren interpretazio digital zuzena egiteko, beharrezkoa da, beraz, komunikazio analogikoaren erregistroak ezagutzea. Sarritan, entzuleengan edo ikusleengan eragin handiagoa du hizlariak bidenabar burutzen duen komunikazio periferikoak, zuzenki eta esplizituki bideratzen duenak baino; ez-hitzezko komunikazioa benetakoagoa iruditzen zaio ikusleari edo entzuleari, hizlariari nahi gabe ihes egin diola iruditzen baitzaio.

5. Zeintzuk dira ez-hitzezko komunikazioaren alderdiak? Ez-hitzezko komunikazioa gorputz mugimenduen bidez, espazioaren erabileraren bidez

eta

gorputzean

jartzen

diren artefaktoen

bidez

egiten

da.

Ez-hitzezko

komunikazioaren edo komunikazio analogikoaren barruan toki garrantzitsua merezi dute kinesikak, proxemikak, haptikak, usainen bidezko komunikazioak, gorputzaren itxuraren bidezko komunikazioak eta besteengan inpresioak sorrarazteko darabiltzagun baliabideek.

6


-

Kinesikaren ekarpenei esker, aurpegiaren adierazpenak, gorputzaren jarrera eta keinuak egituretan nola antolatzen diren eta giza elkarreragina nola erregulatzen duten jakin dezakegu; berbazko hizkuntzaren eta berbazkoa ez denaren arteko desadostasunak antzeman ditzakegu; besteak beste, hitzez gezurra esatea gorputz hizkuntzez esatea baino errazagoa dela jakin dezakegu. Bide honetatik, ikusmenaren bidez bestea nola hautematen dugun aztertuko dugu: begietatiko sarbideen azterketan oinarrituta, gure solaskidearen errepresentazio sistemak nola hauteman ditzakegun; edo ukimenaren nahiz usaimenaren bidez besteen jarrera eta egoerak nola antzematen ditugun.

-

Proxemikari esker, gure solaskideak espazioan gurekiko hartzen duen jarrera, distantzia edo orientazioaren arabera, haren gurekiko jarrera, hurbiltasuna, urruntasuna, nagusitasuna edo mendekotasuna antzeman ditzakegu. Espazio pertsonal eta sozialaren erabilera eta egituraketaren inguruan sortzen diren arazoez arduratzen da, hala nola, harremanetarako distantziaz edo gizakiaren barruti-jokaeraz. Proxemikan aztertzen da aulkien banaketa edo osagai arkitektonikoek harremanetan duten eragina.

-

Paralengoaiari esker, hizkuntza-edukia janzten eta modulatzen duten ahotsaren inflexio, erritmo, tonu eta kadentziek mezu digitalari matiz ezberdinak nola ematen dizkioten aztertzen dugu. Hitzezko jokaeraren ez-berbazko alderdiak biltzen ditu: ahots tonua, ozentasuna, solasaldiaren erritmoa, pausaldiak, gorabeherak eta abiadura. Esateko moduari begiratzen dio, eta ez esaten denari: ahotsaren altuera, erritmoa, oihartzuna, intzirina, eztula, tonua, pausaldiak, soinu arrotzak.

-

Kronemika: denboraren erabilera (puntualitatea, itxarote denbora, norbaitekin egondako denbora...) aztertzen du.

-

Gorputza bera ere eboluzioaren buruan eskuratu duen formaren bidez komunikatzen du. Gorputzaren formari dagokionez, eskualde batzuetako pertsonek elkarren antza hartu dute eboluzioaren buruan. Familia bateko kideek ere, sarritan elkarren antza hartzen dute. Haurrak bere identifikazio poloa den


gurasoaren antza hartzen du sarritan, fisikoki ere. Senar-emazteek sarritan elkarren antza hartzen dute. -

Mezuaren edukia eta forma bereizten ari garen honetan, mezu-igorlearen testuinguruaren garrantzia ere agerian jarri behar da. Mezu igorleak esparru jakin batean kokatzen du bere mezua, eta esparru edo testuinguru horretatik indar gehiago edo gutxiago jasoko du: mezuaren alderdi batzuk indartu nahi ditugunean, testuinguruari halakoxe antolamendua ematen diogu. Mezu digitalak esanahi bat edo beste hartuko du testuinguratze horren arabera.

-

Komunikazio analogikoaren barruan, toki garrantzitsua merezi dute, baita ere, haptikak edo ukimenaren munduaren azterketak eta usainen bidezko komunikazioak.

-

Honekin

guztiarekin

lotuta,

mezuaren

igorlearen

janzkera,

orrazkera,

makillajea, tatuaia, bitxien eta beste artefaktuen garrantzia azpimarratzekoa da. Itxura fisiko jakin bat emateko erabiltzen diren jantziak, orrazkera, usaina, kosmetika, adornuak eta tatuaiak. -

Esaten dugunaren interpretazioa, esateko moduaren, hurbiltasun-urruntasunaren, jarrera edo keinuen eta testuinguruaren arabera aldatzen bada, idazten dugunaren edukiaren esanahia ere, idatziaren forma grafologikoaren arabera modula daiteke. Gure eskuizkribuaren edukia orrialdean zehar nola banatzen dugun, idatz-lerroei

zer-nolako orientabidea ematen diegun, hizkien eskualde

ezberdinek zer-nolako neurriak dituzten, hizkien makurdura zenbaterainokoa den eta idazkeraren beste zenbait alderdi kontuan hartuta, berbazko mezu digitala testuinguru analogiko baten barnean koka dezakegu, mezuaren interpretazio egokiagoa eta osoagoa lortzeko. Eskuizkribuak transmititzen duen mezu digitalaren osagarri analogiko testuinguratzaile modura hartzen ditugu honako hauek: tentsio gogor angelutsua duen idazkera erresistentziaren adierazgarritzat interpretatzea eta tentsio suabe kurbatsua duen idazkera, sozializazio mailaren agerpentzat hartzea; idazkera garaia goranahiaren adierazgarritzat

eta idazkera baxua ideial gabeziaren agertzailetzat hartzea.

Idazkera hedatua jarrera kanporakoiaren adierazgarritzat eta idazkera estua, sentimenduen zapalkuntzaren adierazletzat hartzea. 8


-

Marrazki eta irudien sintaxia eta koloreen erabileraren esanahia ezagutzea ere beharrezkoa da, marrazkiaren eta irudiaren mezu aitortua eta mezu subliminala nola uztartzen diren jakiteko. Ildo horretatik, angeluaren, kurbaren edo norabide horizontal-bertikalaren esanahiak edo margoen konbinazioarena ezagutzea beharrezkoa da, irudien mezuak sakonetik ulertzen hasteko.

-

Azkenik, bukatzeko, sedukzioaren hizkuntzari dagokionez, gaur egungo irudiaren eta publizitatearen munduan mezuak ez doaz ikuslea arrazoiaren bidez konbentzitzera, hura irudi mugikorrez atzipetzera baizik. Interesatzen dena ez da sakoneko egia ezagutzea, azaleko bereizgarri batekiko atxikimendua baizik, joko metonimiko batez zati horren berezitasunak osotasunari transferitzeko.

6. Zeintzuk

dira

ez-hitzezko

komunikazioaren

funtzioak

hitzezko

komunikazioarekin alderatuta? Funtzio-anitzeko, dimentsio-anitzeko, aldagai anitzeko errealitatea da pertsonarteko komunikazioa. Ez-hitzezko seinaleek berbazko mezuak kodetzen eta deskodetzen laguntzen dute eta berek bakarrik ere mezuak ekoitz ditzakete. Ez-hitzezko komunikazioaren funtzio nagusiak honako hauek dira: mezuak ekoitzi, harremanak kudeatu, intimitatea sortu, sostengua eta atxikimendua agertu, besteengan eragin, kontrola eta boterea adierazi, iruzurra mozorrotu, norberaren identitateari buruzko besteen inpresioak kudeatu, solasa egituratu, emozioak, sentimenduak eta pentsamenduak adierazi eta komunikatu, harremanak ezarri eta mantendu, estresa kudeatu, negozioetan aurrera egin. Ez-hitzezko komunikazioak, pertsonaren identitatearen eta egoera afektiboaren berri emateaz gain, kanpoko munduari buruzko informazioa ere ematen du (Corraze, 1980). Hitzezko komunikazioarekin batera doanean, berbaz esandakoa errepikatu, azpimarratu, gehitu, ilustratu edo kontraesan dezake ez-hitzezko komunikazioak (Ekman eta Friesen, 1969; Argyle, 1988): - Hitzez esandakoa errepikatzen du aho hizkuntzaz, adibidez, hitzez hor dagoela esaten duenak eta keinuz hatz erakusleak hor dagoen objektua seinalatzen duenean. Kasu


horretan mezu digitalak eta analogikoak elkar indartzen dute eta, halakoetan, benetakotzat hartzen dugu igorlearen mezua. - Hitzez esandakoa gorputz hizkuntzaz erregulatzen du, adibidez, solaskide batek zerbait esaten duenean eta esaldiaren amaieran tonua jaisten duenean, bestea hitz egiten has litekeela adieraziz. - Hitzez esandakoa osatzen du, adibidez, triste dagoela esaten duenak eta burua makurturik eta gorputza kizkurtuta agertzen denak; edo eskuan euritakoa eta gabardina hartu eta “banoa” esaten duenak. Hitzezko eta ez-hitzezko portaerek esanahia eransten diote elkarri. - Hitzez esandakoa kontraesaten du gorputz hizkuntzak, norbaiti hitzez maite duela esaten dionak, eta gorputz hizkuntzaz harengandik aldentzen denak; edo hitzez haserretua ez dagoela esaten duenak, baina ez-hitzezkoak haserrearen bereizgarriak dituenak. Kasu horietan mezu analogikoak indargabetu, zentzuz aldatu edo ezabatu egiten du mezu digitalak zioena. - Ahozko hizkuntzaz esandakoa azpimarratzen du, adibidez, “zure errua da” esaten duenak eta hatz erakuslea dantzatuz bestea seinalatzen duenak, edo maite duela esateaz gain bestea besarkatzen duenak. - Hitzez esandakoa ordezkatzen duzu, adibidez, norbaitek zerbait eskatzen dizunean eta isilik zaudela buruaz ezezko keinua egiten diozunean; edo norbaitek galdetzen duenean zer egingo dugun eta nik sorbaldak altxatuz erantzuten diodanean.

7. Zenbaterainoko garrantzia du ez-hitzezko komunikazioak gizakien arteko komunikazioan? Komunikazioa aztertzerakoan, haren hitzezko alderdia azpimarratu izan da batez ere, ia XX. mendera arte. Mende horren bigarren erdian hartu zuen indarra ez-hitzezko komunikazioaren azterketak. Giza elkarreraginean eragin nabaria du ez-hitzezko komunikazioak. Gorputz adierazpenez ekoizten diren mezu asko inkontzienteki komunikatzen dira. Berbazkoa ez den hizkuntzaren bidez mezu asko ekoizten dira, eta mezu kopuru horren guztiaren zati bat bakarrik jaso dezake pertsona batek.

10


8. Beste pertsonengana hurbiltzeko, beste pertsonekiko intimitatea lantzeko, edo haiekiko atxikimenduzko loturak estutzeko zer ez-hitzezko baliabide erabiltzen ditugu?

Harremanetan ari garenean ez-hitzezko hizkuntza baliatzen dugu, hitzezkoarekin batera. Gorputz hizkuntza bidezko komunikazio mota batzuek inguruko pertsonengana hurbildu egiten gaituzte, komunikazioa kanala irekitzen dutelako (Mehrabian, 1981). Beste komunikazio mota batzuek ingurukoengandik urrundu egiten gaituzte, komunikazio kanala itxi egiten dutelako. Ingurukoen gorputz orientazioa islatzen dugunean, haiengandik hurbil sentitzen gara eta haiek hurbil sentitzen gaituzte. Inguruko pertsonen ahotsari eta mugimenduei erantzuten diegunean, haiengana besoak luzatzen ditugunean, haiengana gorputz makurtzen dugunean eta haien gorputz jarrerak imitatzen ditugunean, haien arreta afektiboa erakartzen dugu eta haiekin intimitate bat lantzeko prestatzen gara (Scheflen, 1963, 1964; Knapp & Vangelisti, 1992). Komunikazioaren helburuetako bat intimitatea eta atxikimendua sortzea da. Harreman intimoak izan nahi dituzten bi pertsona elkarrengandik hurbil jartzen dira eta gorputza elkarrengana orientatua dute. Intimitaterako orientazio horren osagaiak honako hauek dira: ukipen goxoak, begirada samurrak, irribarre goxoak, ahots eztia, buruaren baiezko mugimenduak, sorbalden norabide zuzena, gorputzaren jarrera ireki eta erlaxatuak, soin-adarren jarrera asimetrikoa, gorputzaren aurreranzko makurdura, ikusmen kontaktu usua eta luzea, aurpegiaren keinu adierazkorrak. Intimitatea lortu nahi duten solaskideek elkarrengana egokitu behar dute kokapen edo jarrera espaziala: bat eserita badago, bestea ere bai; bat zutik badago, bestea ere bai. Elkarrengana egokitu behar dituzte arnasketaren erritmoa, ahotsaren tonua, ozentasuna, azentua, abiadura, kodea, erregistroa, modulazioa eta tinbrea. Solaskideak esandako hitz eta esaldiak errepikatu egin behar dituzte. Solaskidearen gorputz jarrera eta mugimenduak islatzen ditu harekin ongi komunikatu nahi duenak. Lehenik solaskidearen erantzunak detektatzen ditu eta gero harekin sintonizatzen saiatzen da, portaeraren mimetismo moduko bat lortu arte. Solaskidearen gorputz jarrerak imitatzen ditu: solaskideak egiten duena egiten du berak ere. Jarrerak imitatzeak adierazten du bi pertsonen artean adostasuna dagoela. Lagun intimoen artean gertatzen da jarreren eta mugimenduen mimetismo inkontziente bat: ibili, gelditu, eseri, dena berdintsuki egiten


dute. Egokitzapen hori beharrezkoa da solaskidearekiko elkartasuna adierazteko. Solaskidearen aurrean elkartasuna adierazi ordez, norbere identitate berezia azpimarratu nahi denean,

berriz, aldendu egiten gara solaskidearen tonutik, jarreratik, erritmotik,

arregistrotik, modulaziotik eta azentu tonu eta jarrera bereziak agertzen ditugu (Berger, 1994). Atxikimendu segurua garatu duten pertsonek, harremanetan ari direnean, gehiagotan gehiago begiratzen diete solaskideei, barre eta irribarre gehiago egiten dute harremanetan eta kontaktu fisiko gehiago dute haiekin. Atxikimendu segurua dutenek adierazkortasun emozional handiagoa dute (Tucker eta Anders, 1998) eta hobeto ulertzen dute beren solaskidearen ez hitzezko komunikazioaren esanahia (Feeney, Noller eta Callan, 1994). Atxikimendua sortzeko hainbat ez-hitzezko portaera erabiltzen dira: Solaskidearen begietara sarri begiratzen du, haren errepresentazio sistemarekin konektatzeko. Konfiantza duenak edo konfiantza sortu nahi duenak etenik gabeko ikusmen kontaktua mantetzen du solaskidearekin. Zalantzaz hitz egiten duenak begirada iheskorra du. Hizlari batek entzulearekin ikusmen kontaktu iraunkorra duenean, hizlaria ziurtasunez hitz egiten ari dela esan nahi du eta entzulearengan eragin gehiago izango du (Scherer, 1978). Ahots tonuari dagokionez, tonu aldakorra, beroa, lasaia darabilten pertsonak limurtzaileagoak, adierazkorragoak eta atseginagoak gertatzen zaizkio solaskideari (Berger, 1994). Era berean, gorputzaren jarrera irekiak dituztenek aldaketa handiagoak eragiten dituzte entzuleen iritzietan, jarrera itxiak dituztenek baino (McGinley, LeFevre eta McGinley, 1975).

9. Maitasun

harremanetan,

amodiozko

harremanetan,

merkataritza

harremanetan sarri baliatzen ditugu sedukzio jokoak. Zeintzuk izango lirateke sedukzio jokoetan erabiltzen diren ez-hitzezko baiabideak? Beste pertsona baten arreta erakarri eta harekin harremana sendotu nahi duenak haren garun-uhinekin, gorputz hizkuntzarekin eta pentsaerarekin sinkronizatu behar du. Hainbat bitarteko erabil ditzake pertsona batek bestearen arreta erakartzeko: - Ikusteko moduko espazio batean kokatuko da, nabarmentzeko moduko janzkera eta bitxiekin, eta mugimendu nabarmenak egingo ditu: gorputza eta burua tentetu, bularra atera, sorbaldak mugitu, bizkarra zuzendu, kokotsa altxatu, eskuak gerrira eraman, hankak 12


zabalduta jarri, gorputzaren jarrera sarri aldatu, aurrerantz eta atzerantz balantzatu, gorputzaren pisua hanka baten eta bestearen gainean jarri, besoak gorputzetik urrunduz hitz egin, mugimenduen bidez espazio asko hartu, hankak zabalduta eseri. Ahots tonu baxu edo grabez ozenki hitz egin, barre algara ozenak eginez. - Sedukzioaren jokoan sarritan erabiltzen dira honako jokabide hauek: besteari begiratu, eta hark begiratzean, irribarrea egin eta begirada alboratu, burua makurtuz. Bestearen begietara edo haren gorputzaren eskualderen batera finkoki begiratu. Hitz egitean, besoen eta eskuen mugimendu irekiak egin, esku-ahurrak gorantz eta kanporantz irekiz. Elkarri asko begiratu. Horretan laguntzen du haien makilajeak, orrazkerak, janzkerak, mugimenduak eta begi-ninien dilatazioak. - Sedukzio jokoan ari direnek elkarrengana egokitzen dituzte beren jarrerak eta mugimenduak. Solaskidearen aurpegi adierazpenak imitatzen dituzte (Dimberg, 1990), beren neurona ispiluei esker solaskidearen mugimenduak imitaten dituzte, bestearen egoera afektiboarekin enpatizatzen dute eta bata bestearen emozioetara egokitzen dira. Pertsona seduzitzaileek besteen gorputz jarrerak imitatzen dituzte, haien jarrerekin sinkronizatzen dute: entzutearen eta hitz egitearen arteko proportzioak orekatzen dituzte, beren ahots tonuak elkarrengana modulatzen dituzte, beren buruaz onarpen mugimenduak egiten dituzte. Generoaren arabera, aldatu egiten dira sinkronizazioen maiztasunak: gizonek emakumeek baino gutxiagotan imitatzen dituzte elkarren keinuak. Gizon bat emakume batekin edo emakume bat beste emakume batekin dagoenean, jarrera bera hartzen dute denboraren erdia baino gehiagoan; gizona gizonarekin dagoenean, denboraren laurdenean bakarrik hartzen dute jarrera bera. - Norbait seduzitu nahi duenak harekiko orientazio zuzena hartzen du eta harengandik hurbil jartzen da, besoan, bizkarrean edo belaunean ukitu ahal izateko. Beso eta hankak jarrera ireki eta erlaxatuan edukitzen ditu. Jarrera asimetrikoak hartzen ditu. Emakumeak besoak buruaren gainetik altxa ditzake, ilea egokitzeko aitzakiaz, besoen gurutzaketaren bidez bularrak nabarmendu ditzake edo oin bat bestearen aurrean lerro zuzenean jarriz ibili liteke, horrela aldaken mugimenduak nabarmentzeko. Pertsona seduzitzaileak mugimendu ireki eta espontaneoak egiten ditu espazioan eta kanal anitzetatik komunikatzen da: ikusmenetik, usaimenetik, ukimenetik, keinuen bidez, hizkuntzaren bidez, argien, koloreen eta formen bidez. Sedukziozko harremanak sarritan


desiran oinarritzen dira. Desira mugimendu irekietan islatzen da. Bestalde, sedukzioak lotura estua du barre egitearekin. Barre eginarazten diguten pertsonek seduzitu egiten gaituzte sarritan. Zenbat eta barre gehiago eginarazten diguten, orduan eta gogo gehiago dugu pertsona hura berriro ikusteko. Atsegina sortzen diguten pertsonak berriro ikusi nahi izaten ditugu. Sedukzioaren jokoan sarritan nabarmentzen dira bigarren mailako ezaugarri sexualak. Komunikazioaren funtzioetako bat sostengua eta babesa sortzea da. Beste pertsona batekin harremanean gaudenean, hark gure identitatea sostengatzea nahi izaten dugu. Alde horretatik, ikerketek diotenez, lotura garbia dago gure sistema immunologikoaren eta osasunaren eta sostengu sozialaren artean; sostengu sozial sendoa duen pertsonak hobeto egite die aurre gaixotasunei eta estresari (Albrecht, Burleson eta Goldsmith, 1994). Sedukzitzaileak zirraren eta sentimenduen hizkuntza darabil, arrazoiaren bidea baino gehiago. Arrazoia kritikoa da; sentimentuak eta zirrarak berriz, akritikoak dira. Seduzitzaileak bere nortasunaren alderdi bat isolatzen du (edertasuna, boterea, dirua...) eta hartara bideratzen du atzipetu nahi duenaren arreta; bere sedukzio-interesen kontra doazen alderdiak, berriz, mozorrotu egiten ditu. Seduzitzailearen estrategia, metonimian oinarritzen da: pertsona baten edo haren ingurunearen alderdi batekiko atxikimenduan oinarrituta, pertsona osoarekiko atxikimendu lortzen saiatzen da: “Sedukzioa metonimiaren garaitzapena dela esan liteke, pertsona batekiko atxikimendu osoa lortzen baitu, pertsona horren zati batekiko atxikimendutik abiatuta” (Ferrés, 1996: 76). Seduzituaren emozio eta sentimentu akritikoei dei egiten die seduzitzaile onak; horrela, seduzitzailearen errealitatearen zati baten kualitateak seduzitzailearen errealitate osoari egozten zaizkio; modu horretan, emozioen sare akritikoan harrapatuta, seduzitzailearen irudia osotasun absolutu modura bizi izaten du. Sedukzioa gertatuko bada, beraz, alde batetik, arrazoimenak lozorroan sartu behar du, eta bestetik, pentsamendu primarioak zati baten edertasunetik osotasunaren edertasunerako jauzi metonimikoa eragin behar du. Gaitasun kritikoa lozorroan sartzean, emozioek eta sentimentuek indarra hartzen dute. Horrela bakarrik gerta daiteke sedukzioen gertatzen den desbiderapena, besterentzea eta identitate pertsonalaren edo nortasunaren galera (se-ducere: bidetik aldendu, desbideratu). Seduzituak seduzitzailearen alderdi baten balioa haren osotasunari egozten dio. Adibidez, irratiko esatari baten ahotsa atsegin izanik, 14


ahotsaren edertasuna haren izaera osoari egozten dio entzuleak; errealitatearekin bat ez datorren esatariaren irudi bat eraikitzen du entzuleak. Adibide honen harira dator J. Ferrések dakarren gertaera hau: “Estatu Batuetako irrati kate handi bateko arduradunak ahotsaren bidez bakarrik ezagutzen zuen emakume bat kontratatu zuen. Irratian astebete egin zuenerako hamar ezkontza-eskaera jasoak zituen. Esatariaren ahotsean oinarrituta, errealitatearekin bat ez zetorren emakumearen irudi bat eratu zuten entzuleek. Emakumea oso handia eta gizon itxurakoa zen eta bizitza errealean ezkontidea aurkitzeko zailtasun handiak zituen” (Ferrés, 1996: 79). J. Ferrések dioen moduan, sedukzioak bi fase balitu bezala gertatzen dira gauzak. Lehen fasea errealitatea zatitan deskonposatzen duen fase zatikatzailea litzateke; fase horretan, seduzitzailea bere aspektu positiboak nabarmentzen eta negatiboak ezkutatzen edo mozorrotzen saiatzen da. Bigarren fasean, alderdi positiboen balioak osotasunari egozten dizkio seduzituak; alderdi positibo batzuen kualitateak osotasunari egozten saiatzen den transferentzia berreraikitzailearen fasea litzateke. Bigarren fase horretan, pentsamendu kritiko analitikoa alde batera utzi behar da; pentsamendu primario

eta

akritikoak

bakarrik

ahalbidetu

baitezake

horrelako

transferentzia

globalizatzaile bat. Sedukzioaren joko mozorrotzaile horretan objektuaren idealizazioa eta gehiegizko balioespena gertatzen da; subjektuaren idealaren tokia hartzen du objektu idealizatuak. Horrela, objektuarengan bere buruaren ideala aurkitu nahi izaten du seduzituak. Seduzituaren desira inkontzienteak asetzeko gai izan behar du objektuak. Kontzientzia lozorroan sartzeko eta sedukzioa errazteko, musika iradokitzailea, paisaia liluragarriak, jantzi erotikoak edo gastronomia afrodisiakoa sarritan erabiltzen dira; jakina, seduzitu nahi denaren errepresentazio mota nagusiki ikusmenezkoa, entzumenezkoa edo zenestesikoa den jakin beharko du seduzitzaileak, bere estrategia planteatzerakoan. Ikusmen errepresentazioaren nagusigoa duen batentzat, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dezake, baina entzumenaren nagusigoa duen batentzat, irudia musikari erantsia badoa, askoz ere gehiago balioko du oraindik. Sarritan, film bat ederra iruditzen zaigu, bertan agertzen diren paisaiengatik, baina are ederragoa, laguntzen dion musikarengatik. Solasaldi bat guztiz arrunta eta aspergarria gerta dakiguke, ingurune hits batean entzuten badugu; solasaldi bera, ezin ederragoa irudi dakiguke, paisaia eta musika eder batez lagundua badoa. Beste hitz batzuez esanda, ezer esatekorik ez duenak nahikoa


du abestearekin; musikari esker, behin eta berriro errepika liteke lelo bat, entzulea aspertu gabe. Komunikatzaile onak entzulea edo ikuslea seduzitzen dakitenak dira; forma eta irudia baliatzen dakitenak. Irudien eta formen liluraren garaian gaude: irudi eder bat gauza eder baten irudia dela pentsatzen da. Irudi ederraren atzean errealitate ederra gordetzen dela sinesten dugu. Iragarkian agertzen diren irudi eta soinuen edertasuna iragartzen den produktuari egozten zaio. Horretarako, kameraren mugimenduaz, koloreen konbinazioaz eta musikaren erakarpenaz baliatuko dira iragarkien profesionalak; adimena lozorroan sartzean eta zirrarak borborka jartzean datza gakoa. Hori lortuta gero, hitzez esaten denak ez du hainbesteko garrantzirik. Horrela funtzionatzen du demagogoen edo masen seduzitzaile handien estrategiak. Mass-medietako iragarkigileek errealitatea zatikatu egiten du, alderdi positiboak azpimarratzeko eta negatiboak mozorrotzeko. Ikusleak, berriz, errealitatearen zati batean oinarrituta, emozioen lehentasunari esker, globalizatu egiten du. Arrazoimenari oporrak ematen zaizkio eta errealitatea distortsionatu egiten da (Ferrés, 1996). Errealitatea ezin dezakegu zehazki analiza, irudimena ere aldi berean aztertu gabe. Ezingo genuke esan irudimenean errealitatea islatzen ez denik, baina irudimenak errealitatea baldintzatzen ez duenik ere ez. Gure barne irudiek eragin nabaria dute errealitatearen eraikuntzan: harreman zuzena dago gure barne irudien eta gure errealitatearen ikuskeraren artean. Alde batetik, gizaki baten jarduera hark errealitateaz dituen irudietan oinarritzen da. Bestalde, irudi horiek komunikabideetan oinarritzen dira, mediak baitira gogamen irudien eraikitzaileak. Errealitatea kategorizatzeko eta eraikitzeko duen moduan oinarrituta hartzen ditu erabakiak gizakiak (Kelly). Horregatik, errealitateaz ematen den informazioak eta errealitatea kategorizatzeko moduak eragin erabakigarria du gizakiaren erabakietan. Gizakiaren eraikuntzetan eta sinesteetan eragiten bada, haren desiretan eta erabakietan ere eragingo da. Izan ere, besteengan boterea eta kontrola edukitzeko biderik eraginkorrena errealitatea sailkatzeko kategoriak haiei ezartzea baita. Ez dago botere handiagori, errealitatea ikusteko duten modua ezartzen dutenena baino. Informazio bat eman aurretik, testuinguru egokia sortu behar izaten da. Irudiak ez dira errealitatearen errepresentazio

16


soiltzat hartzen, benetako errealitatetzat baizik. Irudiak ez du errealitatea islatu bakarrik egiten, errealitatea sortzen ahalegindu ere bai baizik. Komunikabideen bidez egiten den sedukziorako bitartekoen artean aipatzekoak dira: ereduaren gaztetasuna, haren ezaugarrien edertasuna eta kameren aurrean egoten edo aktuatzen jakitea. Batzuetan gertatu izan da pertsonaia publiko batek irrati bidez telebista bidez baino irudi hobea ematea, kameraren aurrean egoten edo mugitzen ez dakielako, hitz egiteko trebetasun handia eduki arren eta arrazoi sakonak ematen asmatu arren. Alderantziz, kameren aurrean ongi mugitzen dakienak, gaztetasun dinamiko eta desinhibitua agertzen duenak, besoak eta eskuak ongi mugitzen dakienak, hitz etorri gutxiagorekin ere bere buruaren irudi positiboagoa eman dezake. Kontua da, komunikabideetako seduzitzaileek, errealitatearen analisia egitean, ongi bereizten dituztela alderdi positiboak eta alderdi negatiboak. Eta hori eginda gero, alderdi negatiboak mozorrotzera eta positiboak nabarmentzera zuzentzen dituztela beren ahalegin guztiak. Eta esan beharra dago, oso ugariak direla errealitatearen alderdi batzuk mozorrotzeko, eta beste batzuk nabarmentzeko teknikak. Errealitatearen distortsio teknika horietan benetan adituak dira seduzitzaileak. Adibidez, hautagaitzat aurkeztu behar duzun pertsonaia txikia bada altueraz eta haren fisikoaren alderdi hori mozorrotu nahi baduzu, jarraian agertzen diren neurriak har ditzakezu: eserleku altu batean eserrarazi; mahai baxu batean jarri; zutik dagoen lehiakide garai baten ondoan jarri ez; hauteskunde karteletarako argazkian besteen ondoan zutik atera behar badu, zerbaiten gainean jarrita atera argazkia. Gaur egungo komunikabideetan irudietan eta emozioetan oinarrituriko sedukzioak aurre hartu dio diskurtsoan eta arrazoietan oinarritutako persuasioari. Diskurtsoa entzulearen kontzientzia esnatzera doa; sedukzioak, berriz, arrazoimenaren kontrolari ihes egin nahi izaten dio. Erosle potentzial bat atzipetu nahi duen iragarkigileak, saldu nahi duen produktuaren irudia sortu behar du lehenik; hori eginda gero, erosle potentzialaren garunean toki berezi bat eman behar dio produktuari. Iragarkigilearen egitekoa, produktu berria bezeroaren produktu ezagunen zerrendan sartzea da; erosketa bat egitera doanean, lehenik burura etorriko zaizkion marka fidagarrien zerrendan agertzea, hain zuzen ere. Produktua eroslearen buruan kokatu nahi bada, irudi eta identitate definitu bat eman behar zaio; bezeroak pentsatu behar du, prokduktua eskuratuz gero, hari egozten zaion identitatea edo bereizgarriak ere bereganatuko dituela. Iragarkigileak ez du argudio arrazionalik


erabiliko, argudioek entzulearen jarrera hausnartzailea esnaraziko luketelako. Bide emozionala erabiliko du, argudio arrazionalak erabiliz gero bezeroaren buruan kontraesanak sorrarazteko arriskua dagoelako (Ferrés, 1996). Publizitatea balioak saltzera zuzendua dago, produktuak saltzera baino gehiago. Balio saltzaile gisara indar gehiago du publizitateak, produktu saltzaile moduan baino. Iragarki bat ikusten duenean, ikuslea berehala konturatzen da produktuak saldu nahi zaizkiola, baina balioen salmentaz ez da konturatzen; horregatik, ikuslea defentsarik gabe harrapatzen du publizitateak, eta berehala irensten ditu iragarkien bidez heltzen zaizkion balioak.

10.

Gizarte hierarkiko batean bizi gara. Gizarte horren erpinean dauden pertsonek ahalmen gehiago eta botere gehiago dute gizartearen beheko mailan daudenek baino. Baina, zeintzuk dira gizarte batean pertsona batek botere eta nagusitasun handia duela adierazten duten ezaugarriak?

Boterea eta nagusitasuna agertzea da hitzezko eta ez-hitzezko komunikazioaren funtzio nagusietako bat. Boterea agertzeko modu ugari ditu pertsonak: janzteko modua, etxebizitza mota, etxea apaintzen duten eskultura eta pinturak, erositako autoaren marka, seme-alaben hezkuntza bideratzen duten ikastetxe eta unibertsitateak, klub bateko edo besteko kide izatea, egiten duten turismo mota. Gizarteko beheko mailako pertsonek goiko mailakoengan jartzen dute sarritan beren arreta. Beheko mailakoak sarritan kizkurtu egiten du bere gorputza eta bere beso eta hankak gorputzari erantsita eramaten ditu goiko mailakoaren aurrean. Goiko mailakoa eta beheko mailakoa elkarri begira geratzen direnean, beheko mailakoa da begirada lehenik desbideratzen duena. Begirada ez du mantentzen goikoaren begietan, horrek mehatxua adierazkiko bailuke; begiak jaisten ditu, goi mailako pertsona baretzeko. Gizartean botere gehiago dutenek ikusmenezko nagusigo gehiago erakusten dute botere gutxi dutenek baino. Gizarteko mendeko kideek goiko kideen garrantzia eta botere maila azpimarratzen dute, entzutean haiei gehiago begiratzen dietenean. Hitz egiten ari den bitartean begiratzearen eta entzuten ari den bitartean begiratzearen arteko ratioa erabiltzen da ikusmenez menderatzeko portaera (visual dominance behavior) ebaluatzeko. Ikusmenez 18


menperatzeko portaera = begirada kopurua hitz egitean / begirada kopurua entzutean. Ikusmen nagusitasuna adierazten du hitz egitean entzutean baino sarriagotan begiratzen dionak solaskideari (Berger, 1994). Pertsona menderatzaileak berdintsuki begiratzen hitz egitean eta entzutean, baina mendeko pertsonak gehiago begiratzen dio solaskideari entzuten ari denean. Arraza aldagaia kontuan hartzen bada, beltzek gehiago begiratzen dute hitz egitean eta zuriek gehiago, entzutean. Begiradarekin batera, gorputzaren orientazioa ere kontuan hartzen da nagusitasuna nork duen adierazteko. Mendeko pertsonak nagusiarengana orientatzen du bere gorputza, hark adierazten duena erraz antzemateko; pertsona nagusiaren orientazioa, aldiz, ez da mendekoarengana orientatua egoten. Goi mailako pertsonek sarritan erabiltzen dituzte gorputzaren jarrera erlaxatuak beren boterea, ziurtasuna eta kontrola agertzeko. Esertzeko jarrera asimetrikoak dituenak menderatzaileagoa dirudi jarrera simetrikoak dituenak baino. Asimetriarekin batera, mugimenduen makaltasuna ere erabiltzen da boterea adierazteko. Mugimendu makalak majestuosoak gertatzen dira, haiek egiten dituena denboraren jabe dela adierazten baitute. Mendekoak simetrikoki esertzen dira eta mugimendu bizkorrak egiten dituzte.

Animalien elkarte gehienetan erlazio zuzena dago banakoaren tamainaren eta estatus sozialaren artean. Handiak txikiak baino luzaroago bizitzen dira (IX. mendea, Norfolk, Ingalaterra); handiek txikiek baino ondorengo gehiago dituzte, besteak beste emakumeek nahiago dituztelako tamaina handiko gizonak. Animalien ahots tonua haien gorputzaren tamainaren erlazionatzen da. Pertsona handiak txikiak baino ahots grabeagoa eduki ohi du eskuarki. Horregatik, pertsona batzuek ahots tonu grabeagoz hitz egiten ikasten dute, handiagoaren itxura emateko. Zapo handien ahotsa grabeagoa da. Pertsona handiek ez dute beti edukitzen txikiek baino ahots grabeagoa, baina denek pentsatzen dute ahots grabeduna handia izango dela. Ahots grabea duenak testosterona gehiago eduki ohi du eta nagusitasun gehiago erakusten du. Pertsonek ahots grabea edo baxua erabiltzen dute nagusitasuna agertzeko. Boterea eta sinesgarritasuna adierazi nahi dituenak ahots ozena, hitz jario handia, tonu aldaketa usuak eta ziurtasuna adierazten duten adierazpideak erabiltzen ditu. Mendeko pertsonek ahots meheagoa edukitzen dute eta, mendekotasun itxura eman nahi duenak ahots tonua altxatzen du. Hego Afrikako mestizoek (ez zuri eta ez beltz direnek) ahots tonu akutuagoa darabilte. Gizarte beraren barnean, talde boteretsuek


ahots tonu baxuagoa erabiltzen dute. Bi pertsona elkarrekin eztabaidan jartzen direnean eta haien jarduera ebaluatu behar denean, ahots grabeena duenak eramaten ditu ebaluazio positiboenak (Gregory Stanford eta Timothy Gallagher, 2002). Pertsona boteretsuek mendekoek baino gehiago hitz egiten dute eta azkarrago hasten dira hitz egiten; liderrak hasten dira sarritan lehenego hitz egiten; taldean besteek baino gehiago esku-hartzen dute eta sarri eteten dute besteen hizketaldia; solasaldian txandarik ez dute gordetzen. Pertsona boteretsuak elkarreraginaren erritmoa ezartzen dute; lehen txanda hartzen dute; solaseko gaia aldatzen dute. Hizkera dinamikoa, adierazkorra, erritmo azkarrekoa agertzen dute. Jarrera erlaxatuz mintzatzen dira; ez dute jarrera defentsiborik hartzen. Solaskidearekiko distantziak markatzen dituzte, distantziarekiko besteek dituzten igurikapenak bortxatuz. Mendeko pertsonek goikoarengana egokitzen dute beren hizkera (Giles eta Street, 1994). Babuino dominanteak (Alfa arrak) zuhaitzeko adarrik altuenetan jartzen diren era berean, pertsona menderatzaileak espazioan gorago jartzen dira sarrienetan eta begirada mehatxatzaileak zuzentzen dizkiete behekoei. Estatus altuko pertsonek espazio gehiago hartzen dute: etxe, bulego eta auto handiagoak dituzte. Ukipenei dagokienez, ukipen horizontalak eta bertikalak bereizten ditugu gorputz hizkuntzan. Ukipen horizontalak lagun artean gertatzen direnak dira: bi lagunek elkarri eskutik edo sorbaldatik heltzea; batak bestea bizkarrean kolpe bat emanez agurtzea. Ukipen bertikaletan nagusiak menpekoari bizkarrean eskua jartzen dio, baina mendekoak ez dio beste horrenbeste egiten; ukipen bertikaletan erreziprozitaterik ez dago. Goi mailakoek ematen diote hasiera ukipenei eta ez dute ukipen erreziprokorik espero. Gizarte formaletan gaizki ikusiak daude beheko mailako kideek goiko mailakoei egiten dizkieten ukipenak. Gaizki ikusia dago subdito batek erregeari bizkarrean eskua jartzea. Britainiar anitzek ez zuten ongi ikusi Australiako lehen ministroak Britainia Handiko erreginari bizkarrean eskua jartzea. Gizartean botere handiagoa eta estatus altuagoa erakusteko estrategia ugari erabiltzen dituzte pertsonek. Hona hemen horietako batzuk: beren tamaina handitzen duten jarrera eta keinuak egiten dituzte, gorputza tente jartzen dute, besoak aldaketara eramaten dituzte, espazioan goialdeko guneetan kokatzen dira (aulki garaietan, oholtza gainetan) eta lurralde zabalagoa hartzen dute. Besoak barnerantz biratuta, pronazioan, erabiltzen dituzte. 20


Gizon indartsuen sorbaldako giharrak garatuagoak dira eta horregatik besoak gehiago biratzen dituzte, bodybuilder ibilera hartuz eta esku-ahurrak atzerantz biratuz. Pertsona boteretsuek toki pribilejiatuetarako sarrera dutela erakusten dute. Besteen aurretik ibiltzen dira. Ziurtasun gehien bermatzen duten tokietan esertzen dira. Bizkartzainak erabiltzen dituzte. Estatus sinboloen jabe direla erakusten dute. Botere handia dutenek botererik ez dutenekiko distantziak markatzen dituzte, horretarako ez-berbazko jokaera batzuk erabiliz. Hona hemen portaera horietako batzuk: aurpegi serioa, irribarre gutxikoa; ez dira bestearengana hurbiltzen, harenganantz orientatzen edo makurtzen; jarrera tentea agertzen dute; mendekoa hitz egiten ari denean, adostasun keinurik ez dute egiten; behetik gora, oinetatik burura, begiratzen diote mendekoari eta harekiko distantzia gordetzen dute; mendekoaren jarrerarik ez dute imitatzen, harekiko sintonia edo sinpatia agertzen duen mugimendurik ez dute egiten. Ahotsa ez dute mendekoarengana egokitzen: ozenki hitz egiten dute, bestea hurbil badago ere. Beraren eta mendekoen artean distantzia markatzen duten objektuak edo arkitektura diseinuak erabiltzen dituzte. Goi-mailakoek muga ikustezin bat sortzen dute beren inguruan: esklusio-eskualde bat. Mahai laukizuzen baten inguruan esertzean, mahai-buruan jartzen dira pertsona boteretsuenak. Posizioak ez dira hain nabarmenak mahai borobilean. Maila ezberdineko pertsonak komunikatzen ari direnean, estatus baxuko pertsonek beren mendekotasuna agertzeko estrategia batzuk erabiltzen dituzte. Hona hemen horietako batzuk: norbere tamaina txikitzea, gorputza uzkurtuz; sorbaldak altxatu eta burua makurtzea, garezurra eta lepoa babesteko. Sorbaldak altxatzean, bekainak altxatzen dira eskuarki, besteari baketze mezua igortzeko. Burua albora okertzea, mendekotasunaren seinale. Burua aurrerantz edo alborantz okertzea, lepo zaurgarria erakutsiz bestea lasaitzeko. Ezer egin gabe, geldi geldi egotea: geldi dagoena ez da nabarmentzen. Kolore eta janzkera nabarmenik ez erabiltzea. Jarrera itxiak hartzea: belaunak elkarren kontra estututa, hankak gurutzatuta, atal genitalak ezkutatuz. Bestea hitz egiten ari denean, buruaz baiezko keinuak egitea; baiezko mugimendu makalak, besteari hitz eginarazi nahi diogunean; baiezko mugimendu bizkorrak, norberak txanda hartu nahi duenean. Maila ezberdineko bi pertsona harremanean ari direnean, testuingurua normala bada, mendekoak goiko mailakoak baino irribarre gehiago egiten du. Mendeko pertsonak irribarre bidez bestea baretzea lortu nahi izaten du ( LaFrance,

Hecht eta Levy Paluck, 2003) .

Bestea


baretzea lortu nahi duen irribarreak ezpainetako komisuretako giharrak mugitzen ditu. Aldiz, irribarre egiatiak bi gihar talde mugitzen ditu: zigomatiko nagusiak, ezpainen komisuretara doazenak eta begien orbikularretakoak, begiak inguratzen dituztenak. Gihar zigomatikoak kontzienteki kontrola ditzake pertsonak, baina orbikularrak ez hainbeste. Gihar zigomatikoak bakarrik mugitzen dituen irribarrea faltsua izan ohi da. Egoera maitekorretan pertsona menderatzaileak mendekoak baino irribarre gehiago egiten du. Etsaitasunezko egoeretan mendekoak irribarre gehiago egiten du. Mendeko pertsona irribarre kopuru antzekoa egiten du egoera maitekorretan eta etsaitasunezkoetan; aldiz, pertsona menderatzaileak irribarre gutxiago egiten du etsaitasunezko egoeretan. Gizon boteretsuek eta testosterona asko dutenek besteek baino irribarre gutxiago egiten dute (Dabbs, 1992). Pertsona menderatzaileak badu askatasuna berak nahi duenean irribarre egiteko; aldiz, mendeko pertsonak pertsona menderatzailea adiskidetzeko egiten du irribarre askotan (Duchenne de Boulogne, 1862). Kultura arteko ikerketek erakusten dutenez, botere gehien dutenek irribarre gutxien egiten dute; bi pertsonen artean botere gehienekoa aukeratzeko, irribarre gutxien egiten duen pertsona aukeratzen dute gehienek. Irribarre egitean eragina badute generoaren estatusak eta elkarreragin estatusak. Botere askoko emakumeek ez dute behe estatuseko emakumeek baino irribarre gutxiago egiten. Goi estatuseko emakumeek, goi estatuseko gizonek baino gehiagotan egiten irribarre behe estatuseko gizonei. Behe estatuseko emakumeei egindako irribarreetan alderik ez dago. Baina, boterea erakusteaz at, irribarreak besteekiko harremanak errazten ditu. Aurpegi irribarretsua aurpegi serioa baino gehiago balioesten da egoera askotan. Emakumeek gizonek baino irribarre gehiago egiten dute eskuarki (Cashdan, 1998), baina ez mendeko egoeretan bakarrik, baizik gizarteko edozein egoeretan. Musitu-ren arabera (1993), emakumeek gizonek baino irribarre gehiago egiten dute eta horrek haien mendeko estatusa agertzen du. Emakumeek gizonei, gizonek emakumeei baino irribarre gehiago egiten diete. Bi hilabeteko haur neskatilek mutikoek baino irribarre gehiago egiten dute. Eskoletako argazkietan neskek irribarre gehiago egiten dute. Eta aldea handitu egiten da pubertaroan. Pertsona menderatzaileak zutik jartzen direnean, hankak zuzen eta bereizita dituztela jartzen dira. Hankartean betegarriak eraman izan zituzten XV. eta XVI. mendean: zenbat eta goragoko mailakoa, orduan eta betegarri handiagoa. Ginea Berrian ere zakilaren 22


estutxearen tamaina gizonaren posizioaren araberakoa da. Eskuak gerrian jartzen dituen pertsona mehatxatzaileagoa eta menperatzaileagoa bihurtzen da. Gerrian eskuak dituena borrokarako prest ageri da, armak hartzeko prest balego bezala. Bigarren Mundu Gerraren amaieran MacArthur jeneralari eta Japoniako enperadoreari argazki bat atera zieten, elkarren ondoan jarrita; MacArthurrek eskuak gerrian zituen, boteretsuagoaren itxura eman asmoz. Japoniarrei ez zitzaien oso itxurosoa iruditu argazkia. Pertsona bat erasotua denean eta izutzen denean, burua eta lepoa babesten saiatzen da, sorbaldak kizkurtuz, bekainak altxatuz eta burua alde baterantz jarriz. Pertsonek arrisku bat ikusten dutenean, gorputza kizkurtu eta txikiagotu egiten dute, geldi-geldi egoten dira, izoztuta bezala, jarrera itxia hartzen dute, hankak gurutzatuz eta belaunak elkartuz. Baztertuak diren pertsonek auto-kontaktuko mugimendu asko egiten dituzte, beren burua babestu beharra baitaukate. Mendekotasuna agertzeko burua makurtzen da mundu guztian. Pertsona garrantitsu baten eremuan sartzen garenean, burua makurtzen dugu. Beste pertsona batekin gaudenean, lepoa okertzen badugu, bestearen erasokortasuna baretu egiten dugu, gure gorputzaren zati minberagarri bat erakusten baitiogu. Pertsona txiki eta ahul moduan aurkezten bagara, ez gaituzte erasoko (Costa, Menzani & Bitti, 2001). Betazalak ireki eta begiak handitzen baditugu, beste pertsonek babesgabe ikusten gaituzte eta gu babesteko joera pizten da haiengan.

11. Komunikazio egoki

baterako garrantitsua da

komunikatzailearen

sinesgarritasuna. Konfiantzan oinarritzen dira harreman asko: maitasun harremanak,

amodiozko

harremanak,

lantokiko

harremanak,

merkataritza harremanak, lagunen artekoak. Baina, pertsona asko ez dira fidagarriak: esaten dena eta pentsatzen dena sarritan ez doaz bat. Gertatu dena eta gertakariaren kontakizuna ez dira sarritan bat etortzen. Horregatik, trebetasun garrantzitsua da jakitea pertsona batek noiz esaten duen egia eta noiz esaten duen gezurra. Hainbat motibo egon litezke gezurra esateko: lorpen materialak, interes pertsonalak, zigorra ekiditea, pertsona bertutetsu moduan agertzea, besteen onarpena lortu nahi izatea,


norbere identitatea kudeatu eta besteengan inpresio ona sortu nahi izatea, desadostasuna ekiditea edo gordetzea. Komunikazioaren arloan iruzurraren funtzioak garrantzi handia du. Egia esatea bezain garrantzitsua gerta daiteke batzuetan egia gordetzea; zirrarak agertzea bezain garrantzitsua, zirrarak mozorrotzea. Feldman-en arabera, hamar minutuko elkarrizketa batean, subjektuen % 60k behin gutxienez gezurra esaten du; gehienek bi edo hiru gezur esaten dituzte. Batzuek, beren buruari garrantzia emateko esaten dute gezurra; beste batzuek, berriz, atsegingarri gertatzeko. Eguneroko bizitzan sarritan aurre egin behar diogu iruzurtzeari (Meyer, 2010. Horregatik, gezurra eta iruzurtzea detektatzeko metodologia egokiak behar ditugu. Poligrafoa sarritan erabili izan da, baina kasu anitzetan detekzio okerrak egiten ditu (Vrij, 2001; Gannon, Beech eta Ward, 2009). Zuckerman eta lankideen arabera (Zuckerman, DePaulo eta Rosenthal, 1981), ez dago gezurra esatean bakarrik agertzen den portaerarik. Baina, gezurra esatearekin probableki erlazionaturiko prozesu psikologikoak identifikatzen saiatu ziren. Hona hemen iruzurra detektatzeko erabil daitezkeen lau faktore: erreakzio emozionalak; portaeraren kontrola; konplexutasun kognitiboak eskatzen duen ahalegin kognitiboa; aktibazioa. 1. Gezurra esateak emozioak sortzen ditu: kitzikadura, erruduntasuna, beldurra, barne-herstura, urduritasuna, gezurretan harrapatua izateko beldurra. Gainera, gezurra esaten duenak harrapatuko duten beldurra badu, orduan eta beldurraren aztarna gehiago erakutsiko ditu. Esaten den gezurra sinesteko probabilitatea txikiagoa denean, gezurtiak beldur gehiago agertzen du. Gezurra esateak sortzen duen erruduntasuna honako aztarna hauen bidez agertzen da (Ekman, (1985/1992): tristura, tonu baxua, makalago hitz egitea, zorura begira hitz egitea. 2. Emozioa agertzen bada, gezurra esaten duenaren portaera aldatu egingo da: hitz egitean huts egiteak, begirada ekidin, mugimendu gehiago (Vrij, 2000). Gezurra esaten dutenek gehiago ekiditen dute solaskidea, egia esaten dutenek baino (Wiener eta Mehrabian, 1968). Gezurtien portaera ez da egiatiena bezain espontaneoa. Hitzezkoa denaren eta ez-hitzezkoa denaren arteko desadostasuna agertzen da (Ekman, 1985/1992). Gezurtiek asko pentsatu behar dute esan behar dutena; beraz, egia esaten dutenek baino polikiago hitz egingo dute. Baina, Ekmanen iritziz (1985/1992), emozioek ere beren funtzioa betetzen dute gezurra esatean. Horrela,

24


gezurra esaten dutenek tonu altuagoan, azkarrago edo polikiago hitz egiten dute, hutsak eta pausaldiak egiten dituzte, zeharka hitz egitea. 3. Gezurra esateak zama kognitibo handiagoa sortzen du egia esateak baino (Zuckerman et al., 1981). Gezurra esan behar duenak aurretik esandakoa gogoan hartu behar du, lehen esandakoaren eta orain esaten ari denaren arteko kontraesanik ager ez dadin. Gezurra esaten ari denak zama kognitibo handiagoa darama eta hitz egitean zalantza eta hutsegite gehiago agertzen ditu (Vrij, 2000). Gezurra esaten duenak gertatutakoaren eta asmatutakoaren arteko adostasuna, besteek ezagutzen dutenaren eta norberak asmatutakoaren arteko adostasuna lortu behar du. Zalantza gehiago, erantzun latentzia luzeagoak, ilustratzaile gutxiago. 4. Portaera kontrolatzen eta gezurraren adierazleak ezabatzen saiatzen da (Vrij, 2000). Gorputzaren

mugimenduen

zurruntasunarekin

batera

tentsio

emozionala

eta

zama

kognitiboaren aztarna batzuk ager ditzakete (Vrij, 1995). Aktibazio orokortua: begi-ninien dilatazioa, betazala ixtea, ahots tonu altuagoa, hizketaren hutsegiteak.

Komunikazioaren bidez, egia esatean eta gezurra esatean, bere burua aurkezten du pertsonak. Gezurraren adierazleak batzuetan ez dira nabarmentzen, baina beste batzuetan bai. Hizketan luzez jarduten bada, gezurra aurretik prestatu ez badu edo egia estaltzeko interes handia duenean, gezurraren adierazleak nabarmentzen dira (DePaulo, Lindsay, Malone, Muhlenbruck, Charlton eta Cooper, 2003). Gezurtiek ez darabilte egiatiek bezain hizkera zuzena eta xehetasun gutxiago ematen dituzte. Gezurtiak ez du egiatiak adina konbentzitzen, haien hizkera ez delako oso jariakorra eta tentsioa agertzen dutelako. Mezu-igorleak mezu sinesgarriak bidali nahi izaten ditu. Mezu hartzaileek, berriz, mezuen sinesgarritasuna epaitzen dute (McCroskey, 1972). Egia esaten dutenek eta gezurra esaten dutenek beren adierazpenak izan duen arrakasta ebaluatzen dute. Norbaiten adierazpenaren sinesgarritasuna zalantzan jartzen denean, auto-kontrol handiago jartzen da eta solaskidearen gorputz keinuak zelatatu egiten dira (Buller, Strzyzewski eta Comstock, 1991). Gezurra esaten ari denak zalantza, ziurtasun gabezia eta lausotasun gehiago agertzen du, egia esaten duenak baino. Iruzurleek eratzun laburragoak ematen dituzte eta begirada gehiago ekiditen dute. Iruzurtiak urduriago ageri dira eta egonezin kinesiko handiago aagertzen dute. Iruzurlea saiatzen da bere portaera kontrolatzen irudi hobea eskaintzearren.


Gezurra esatea egia esatea baino estresatzaileagoa da, iruzur egiteak errudun sentiarazten duelako, gezurretan harrapatua izateak beldurra sortzen duelako. Behatzaile prestatugabeak bereizten dituzte emozio positiboak dituztenak eta emozio negatiboak dituztenak, haien gorputzak, besoak eta hankak ikusita, baina ez haien aurpegiak eta buruak ikusita (Ekman eta Friesen, 1969). Gezurretan ari direnek beso mugimendu ilustratzaile gutxiago eta ahots tonu akutuagoa erabiltzen dituzte (Ekman, Friesen eta Scherer, 1976). Komunikazio iruzurtzailea aztertzeko igorlea eta hartzailea elkarrekin komunikatzen aztertu behar dira; pertsona arteko komunikazioaren ikuspegia hartu behar da. Arreta ez da pertsonaren barneko prozesu psikologikoetan bakarrik jarri behar (Buller eta Burgoon, 1993). Aldagai psikologikoak aztertzea ez da nahikoa. Bi aldeek parte hartzen dute elkartrukean. Igorleak bidalitako seinaleak hartzaileak ez ditu pasiboki jasotzen. Komunikazio iruzurtzailea prozesu transakzionala da; komunikatzaileek elkarri eragiten diote eta atzeraelikadurak funtzionatzen du (McCroskey, Larson eta Knapp, 1971), hau da, igorle gezurtiak bere portaera aldatu egiten du hartzailearen azteraelikaduraren arabera. Pertsonarteko komunikazio iruzurtzaileak dimentsio, funtzio, aldagai, helburu eta modu asko ditu. Aldi berean helburu anitz bete nahi izan ditzake: emozioen kudeatzea, solasaren kudeatzea, inpresioen kudeatzea, pertsonak entzulearengana proiektatzen duen irudia kudeatzea. Alderdi horiek guztiek aldi berean eragin dezakete. Jendea modu askotara atzipetu liteke: 1) Aurpegi adierazpen bidez informazio faltsua emanez: triste gaudela esan eta irribarre eginez (Lewis, 1993). 2) Informazioa ezkutatuz: informazio zuzena ematen da, baina ez informazio osoa, egia osoa jakin ez dadin (Ekman, 2009). 3) Faltsutzea edo distortsionatzea: benetako informazioa manipulatu eta egiazkoa ez den moduan ematen da (Metts, 1989). 4) Gertaera bati gehiegizko garrantzia ematen zaio, beste pertsonen portaera baldintzatzeko (O’Hair eta Cody, 1994). 5) Gaia saihestu eta baieztapen anbiguoa, lausoa eta kontraesankorra egin; egia esatea mingarria edo korapilatsua denean erabiltzen da anbiguotasun hori (Bavelas, Black, Chovil eta Mullet 1990; O’Hair eta Cody, 1994). Gezurra esatearekin erlazionaturik daude besoen, eskuen, hatzen, hanken eta oinen mugimenduak (Vrij, 2000; Sporer eta Schwandt, 2007). Gezurra esaten ari denak zama 26


kognitibo handiagoa esperimentatzen du eta horrek gezurtiaren

mugimendu-jarduera

inhibitzen du. Gezurtiek gutxiagotan egiten dute baiezko keinua buruaz (Sporer eta Schwandt, 2007). Beste ez-hitzezko portaera batzuk, hala nola, norbere burua ukitzea, begi kontaktua ekiditea edo betazalak ixtea, ez dira beti erlazionaturik agertzen gezurra esatearekin. Gezurra esatea ez dago garbi erlazionatuta hitz egitean hutsak egitearekin edo zalantzak izatearekin. Ikerketa batzuen arabera, gezurra esatean abiadura txikiagoz hitz egiten da eta beste ikerketa batzuen arabera, alderantziz (Vrij, 2000; Sporer eta Schwandt, 2006). Sporer eta Schwandt-ek (2006) egindako ikerketek Vrij-en ikerketaren (Vrij, 2000) emaitzak egiaztatu zituzten. Gezurra esatearekin ohiki erlazionatutako adierazle bat ahots tonu altua da. Baina, hertzio gutxi batzutako aldea besterik ez dago egia eta gezurra esaten dutenen artean (Sporer eta Schwandt, 2006; Vrij, 2000). Gezurra esaten dutenek hitz egitean pausaldi luzeak egiten dituzte batzuetan, lan memoria kognitiboki zamatzen dutelako (Vrij eta Mann, 2001). Vrij-ek (2000) egindako ikerketen berrikuspen baten arabera, gezurra esatea honako adierazle hauekin erlazionatua zegoen: mugimendu gehiago, ahots tonu altua, hitz egitean huts egitea, zalantzak, pausaldi luzeak, latentzia aldi luzeak. Adierazle horietako asko urduritasunarekin lotuak daude, iruzurrarekin baino gehiago. Hala ere, gezurtiek ez dute beti agertzen urduritasuna; batzuetan, gorde egiten dute. Gezurra esaten ari den jakiteko, urduritasuna aztertzeaz gain, igurikapenak apurtzen dituen ere begiratu behar da. Begirada ekiditea eta solaskideari begietara zuzenki begiratzea susmagarria izan liteke (Desforges and Lee, 1995). Gezurra esatean sarritan iragazi egiten dira gorde nahi ziren seinale batzuk. Aztarna horiek salatu egiten dute gezurra esaten duenak gorde nahi lukeena. Barnean sentitzen duten emozioa gorde nahi izaten dute eta eragotzi egin nahi izaten dute aurpegiak emozio hori islatzea. Hala ere, emozio horren mikroadierazpenak ezin izaten dira ekidin. Mikroadierazpen horiek gezurraren adierazle dira; gezurra esaten ari dela adierazten dute, gordetzen den informazioa zein den esan gabe (Ekman eta Friesen, 1969) Gezurra esaten dutenen portaera ulertzeko aldagai psikologiko indibidualez gain (motibazioak eta emozioak), pertsonarteko komunikazio prozesuak ere aztertu behar dira. Buller eta Burgoon-en (1994) arabera, gezurra esan nahi dutenean aldi berean funtzio asko


bete behar dituzte pertsonek: gezurraren jomuga kontuan izan, mezu gezurtia transmititu, solaskidearen susmo aztarnak detektatu eta portaera harengana egokitu. Komunikazio prozesua konplexua da hasieran, baina zailtasunak desagertu egiten dira bere jarduera kontrolatu ahala. Gero eta jariakortasun gehiago eskuratzen dute interakzioa aurrera doan heinean. Gezurtien portaerak aldatu egiten dira iruzurgileen helburu, motibazio, igurikapen eta jomugen arabera eta harreman motaren arabera.

12. Gure buruaren aurkezpena egiten dugunean, batzuetan gezurra esaten dugu, eta gure biografia aldatu egiten dugu; beste batzuetan, erdi egiak esaten ditugu, eta beste erdia asmatu egiten dugu. Askotan, benetan garenaren berri baino gehiago ematen dugu izan nahi genukeenaren berri. Gure identitatea kudeatzeko, besteengan sortzen dugun inpresioa aldatzeko hainbat gertaera, jokaera eta bizipen asmatu edo aldatu egiten ditugu. Identitatea kudeatzeko estrategia oso bat erabiltzen dugu. Zer teknika erabitzen dira horretarako?

Denbora askoan zehar, komunikazioa aztertu nahi izan denean, hitzari edo komunikazioaren alderdi digitalari eman zaio garrantzia. Gerora, alderdi analogikoa ere hartu da kontuan: gorputz jarrerak, keinuak, ezaugarri paralinguistikoak... Komunikazio oso batek ezaugarri digitalak (hitzak) eta ezaugarri analogikoak (keinuak, jarrerak, paralengoaia) biltzen ditu. Komunikazio

digitala

elkartrukeen

edukiari

dagokiona

da;

logikaren,

kontzientziaren eta adimenaren mailan gertatzen da eta ez-jarraitua da. Komunikazio analogikoa solaskideen arteko harremanari dagokiona da; intuitiboa da eta adimenaren edo borondatearen kontrolari ihes egiten dio. Informazioaren kodetze analogikoa kantitatean eta neurrian oinarritzen da. Adibidez, tenperaturaren gehikuntza merkurio zutabearen goititzearen bidez agertzen da. Beste adibide bat jartzeko, sentimenduaren goititzea ahots tonua altxatuz edo keinu bortitzak eginez adierazten da. Kodetze analogiko hori, berbazkoa ez den komunikazioan agertzen den era berean ager liteke berbazko komunikazioa ere; hizkuntzako metafora eta 28


analogietan ere erabiltzen da; adibidez, udaberriak gaztetasuna adierazten duen moduan, udazkenak zahartzaroa adierazten du. Kodetze digitala kontaketan oinarritzen da. Hasieratan hatzez kontatzen zelako deritzo digitala. Informazioa zenbaki bereizietan eraldatzen du kodetze digitalak. Nerbio sistemaren kodetzeari dagokionez, alde batetik “dena ala ezerezeko” kodetze digitala gertatzen da neuronetan. Nerbio sistema zentraleko neuronek informazioaren pakete kuantikoak jasotzen dituzte sinapsien bidez. Sinapsira heltzen direnean, pakete horiek sinapsi ondorengo potentzial kitzikatzaile eta inhibitzaileak ekoizten dituzte; horrela, neuronen deskargak sustatzen edo geldotzen dituzte. Deskarga gertatzean edo ez gertatzean aurkitu behar dugu informazio digital bitarraren oinarria. Baina, bestalde, hormonen gehikuntzaren edo gutxitzearen arabera gertatzen da neuronen erreakzio atalasearen aldaketa ere; beraz, kodetze analogikoa ere gertatzen da gizakiaren organismoan. Guruin eta hormona sistemaren funtzionamendua ez dago informazioaren digitalizazioan oinarritua. Odolbideetan substantzia berezien kantitate handiagoak edo txikiagoak askatuz gertatzen da sistema horren komunikazioa. Informazio eramailea odol korronteko substantzien kontzentrazioa da. Nolanahi ere, neuronen eta hormonen sistemek elkar osatzen dute eta elkarren mendean daude. Komunikazioaren bi modu oinarrizko horiek “guztia ala ezerezaren” printzipioa darabilten konputadora digitaletan eta errealitatearen simulazio analogikoa darabilten erloju analogikoetan aurki ditzakegu. Lehenengoetan zenbaki moduan prozesatzen dira aginduak; informazioa eta haren adierazpen digitala modu arbitrarioan egokitzen dira elkarrengana. Komunikazio analogikoan gauza bat irudikatzeko erabiltzen dugun adierazpenean badago gauzaren antzeko zerbait; honela, gorputz hizkuntza edo zeinuak erabiliz komunikatzen bada atzerritar bat, zerbait uler diezaiokegu, nahiz eta haren hizkuntza ezagutu ez. Giza komunikazioan bi modutara irudika ditzakegu objektuak: marrazki baten moduko erreprodukzioen bidez edo izenen bidez. Honela, esate baterako, “basurdeak ezkurra jan du” esaldia, marrazki bidez edo hitzaren bidez ager dezakegu. Komunikatzeko bi modu horiek kodetze analogiko eta digitalaren kontzeptuen baliokideak dira. “Basurdea” hitza erabiltzean, harreman arbitrario bat ezartzen da izenaren eta gauza izendatuaren artean. Hitzak zeinu arbitrarioak dira. “Basurde” hitza urdearen antzeko animalia berezi bat


izendatzeko erabiltzea, itun semantiko bat besterik ez da, ez baitago antzekotasun objektiborik edo lotura ezinbestekorik hitz horren eta ordezkatzen duen animaliaren artean. Komunikazio analogikoaren barnean, batez ere, hitzezkoa ez den komunikazio motak sartzen dira: jarrerak, keinuak, mimika, ahotsaren tonua, erritmoa, isiltasunak eta abar. Gizakia da komunikatzeko modu analogiko eta digitalak erabiltzeko gai den organismo bakarra. Haurrak eta animaliak komunikazio analogikoarekiko oso sentiberak dira. Adibidez, Hans izeneko zaldi kontalariak gaitasun bereziak zituen hautemate subliminalerako; hanka-kolpeak emateari noiz utzi behar zion zuzen antzematen zuen, nagusiari behatuz eta haren igurikapenak hautemanez. Era berean, zenbait gizon eta emakume oso trebeak dira besteen mezu analogikoak jasotzen. Adibidez, zenbait mus edo poker jokalari oso trebeak dira bestearen mezu subliminalak jasotzen, hots, aurkariak egia noiz esaten duen eta gezurra noiz esaten duen antzematen. Prestidigitadore batek karta joko bat hartzen duenean eta zuri karta bat erakusten dizunean, berak ikusi gabe, nola asmatzen du zein karta ikusi duzun? Kartak banaka pasatzen eta zuri erakusten ari denean, zure begininiei begiratzea nahikoa du. Lehen ikusi duzun karta berriro ikustean, zure begininiak gehiago dilatatzen dira. Ez-hitzezko hizkuntzaz zeuk esan diozu zein karta ikusi duzun. Giza elkarreraginean eragin nabaria du ez-berbazko komunikazioak. Gorputz adierazpenez ekoizten diren mezu asko inkontzienteki komunikatzen dira. Berbazkoa ez den hizkuntzaren bidez mezu asko ekoizten dira, eta mezu kopuru horren guztiaren zati bat bakarrik jaso dezake pertsona batek. Elkarreraginean sortzen diren mezuen zer ehuneko komunikatzen den hitzez eta zer portzentaje gorputz hizkuntzez aztertzen hasita, Mehrabianek zion, jasotzen dugunaren % 7 bakarrik datorkigula berbazko hizkuntzatik, % 38, ahots tonutik jasotzen dela, eta % 55, ez-berbazko hizkuntzatik; baina, badirudi, garrantzi desproportzionatua ematen diola ez-berbazko komunikazioari: “A much-repeated estimate in the popular literature is that 93% of the meaning in an exchange comes from nonverbal cues, leaving only 7% to be borne by the verbal utterance (Mehrabian & Wiener, 1967). Unfortunately, this estimate is based on faulty analysis (see Burgoon, Buller, & Woodall, 1989; Hegstrom, 1979), but its widespread citation has led many to believe that all estimates of nonverbal communication´s importance are grossly exaggerated” (Burgoon, 1994: 234-235).

30


Dirudienez, Birdwhistellen iritzia egiatik hurbilago dago. Autore horren arabera, gizarte situazio batean sortzen den esanahiaren % 60-65 inguru zor zaio ez-berbazko komunikazioari. Iritzi hau enpirikoki oinarritu ez bazuen ere, geroztik eginiko ikerketen meta-analisiekin bat dator: “Although he offered no empirical evidence of this assertion, it is squarely in line with an estimate derived from meta-analysis of 23 studies showing that approximately 31% of the variance in meaning can be attributed to the verbal channel...” (Burgoon, 1994: 235). Bi pertsona elkarrekin solasean ari direnean, berbazko komunikazioaren ekarpena heren bat baino gutxiago da; komunikazioaren bi herenak berbazkoa ez den hizkuntzaren bidez ematen dira (Musitu, 1993: 85). Sarritan desadostasunak agertzen dira guk igortzen dugun mezu digitalaren eta aldi berean bidaltzen dugun mezu analogikoaren artean. Kalean topatu dudan lagun batek “pozten naiz zu ikusteaz” esaten badit, haren gorputzak atzeranzko mugimendua egiten duen bitartean, mezu kontraesankorra bidaltzen ari zait: hitzez gauza bat esaten dit eta analogikoki kontrakoa adierazten dit. Mezu analogikoen materiala guztiz anbiguoa da; interpretazio digital oso ezberdinetara irekia dago, eta interpretazio ezberdin horiek sarritan bateraezinak izaten dira. Mezu analogikoaren igorleari berari zaila egiten zaio mezu hori hitzetan jartzea. Mezu analogikoaren hartzaileari dagokionez, berriz, interpretazio arazoa sortzen da. Hartzaileak bat baino gehiago badira, mezuaren esanahiari buruzko eztabaida berehala piztuko da, hartzaile bakoitzak bere digitalizazio berezia egingo baitu. Adibidez, opari bat egitea komunikazio analogikotzat har liteke. Baina, emailearekiko harremanari buruz duen ikuskeraren arabera, hartzaileak uler ezake oparia maitasun agerpen moduan, eskupeko moduan, zor baten itzulpen gisara edo aitorrezinezko erruduntasun sentimendu baten agerpen modura. Edo, komunikazio analogikoaren beste adibide bat honako hau izan liteke: ertzainak kontrolean gelditu duen pertsona bat dardarka eta izerdi hotzetan jartzen da, hitz totelka hasten da eta haren aurpegia zurbildu egiten da; aurpegia zurbiltzea, dardara, transpirazioa eta toteltasuna komunikatzeko modu analogikoak dira eta esanahi digital anitz har ditzakete. Daniele Varéren The Gate of Happy Sparrows eleberritik hartutako anekdota bat kontatzen du Watzlawickek: Pekinen bizi den europar bat txineraz idazten ikasten ari da, irakasle txinatar baten laguntzaz. Irakasleak hiru karakterez osatutako esaldi bat itzultzeko


eskatzen dio. Europarrak zuzen deszifratzen ditu karaktereak, “borobiltasuna”, “eserita” eta “ura” adierazten dutela esanez. Kontzeptu horiek konbinatuz, esaldi bat egiten du eta esanahi hau ematen dio: “Norbait eserita bainu bat hartzen ari da”. Irakasleak mespretxuz begiratu eta esaldiak itsasoko eguzki sarrera bat deskribatzen duela adierazten dio. Adibide horietan garbi agertzen denez, mezu analogikoa anbiguoagoa da digitala baino, eta mezu analogiko beraren interpretazio digital ugari egin daitezke. Arazo berarekin topo egiten du terapeutak ere. Sintomen bidezko hizkuntza, sarrienetan, interpretazio ezberdinak eman dakizkiekeen mezu analogikoetan gertatzen da, eta terapeuta trebearen esku egongo da mezuaren interpretazio zuzena egitea: “Psikoterapia, mezu analogikoaren digitalizazio zuzenaz eta zuzentzaileaz arduratzen da. Interpretazioaren arrakasta, batetik besterako itzulpena egiteko terapeutak duen gaitasunaren mendean dago, eta baita, pazienteak bere digitalizazioa modu egokiago batez eta modu ez hain larritzailez egiteko duen jarreraren mende ere” (Watzlawick, Beavin Bavelas eta Jackson, 1991: 66). Batesonen arabera, komunikatzeko modu batetik bestera igarotzerakoan egiten den beste hutsegite bat mezu analogikoa berez baieztatzailea edo denotatiboa dela suposatzea da. Baina, badira arrazoiak hori horrela ez dela pentsatzeko. Animaliak mehatxu keinu bat egiten duenean, mezu-hartzaileak pentsa dezake jokaera hori indar-agerpen bat edo borrokarako gogoaren erakustaldi bat dela, baina ondorio hori ez zegoen jatorrizko mezuan bildua, mezua bera ez baita baieztatzailea edo denotatiboa. Hobe litzateke, beraz, mezu analogikoa mundu digitaleko proposamen edo galdera bat moduan hartzea. Zentzu horretan, Watzlawicken arabera, mezu analogiko guztiek harreman mailako esanahiak dituzte eta etorkizuneko harreman-arauei buruzko proposamenak dira. Gure jokaeraren bidez, amodioa, gorrotoa edo borroka proposa ditzakegu, baina besteak dira gure proposamenei esanahi jakinak emango dizkietenak. Proposamen analogikoen interpretazio digital horietatik hainbat eta hainbat harreman gatazka sortzen dira. Hizkuntza digitala, bere joskera logikoagatik, oso egokia da eduki mailako komunikazioetarako. Baina, ez da gauza bera gertatzen mezu analogikoekin: “mezu analogikoa hizkuntza digitalera itzultzean, egiaren funtzio logikoak sartu behar dira, modu analogikoan horrelakorik ez baitago. Hutsune hori nabaria da ukazioaren kasuan, “ez” digitalaren kidekorik ez baitago han. Beste hitz batzuetan esanda, “erasoko zaitut” mezu 32


analogikoa transmititzea erraza den artean, oso zaila da “ez zaitut erasoko” transmititzea” (Watzlawick, Beavin Bavelas eta Jackson, 1991: 66). Batesonek animaliengan arazo hori aztertu zuen eta honetaz jabetu zen: animaliek ukazio bat transmititu nahi dutenean, ukatu nahi duten ekintzaren demostrazioa edo proposamena egiten dute lehenik, eta gero aurrera eraman gabe uzten dute. Jokaera interesgarri hori animaliengan ez ezik pertsonengan ere beha liteke. Watzlawickek proposatzen duen adibidea nahiko argitzailea da: animalia eta pertsonen artean konfiantzazko erlazioa finkatzeko erabiltzen den komunikazio-jarraibide bat behatu da, ukazioaren komunikazio analogikoaren adibide ezin hobea dena. Gizakiak bere eskua izurdearen ahoan sartzen du; jakina, hagin artean duen eskua hortzkada batez moztu liezaioke izurdeak. Jokaera horren bidez, konfiantza osoaren mezua bidaltzen dio gizakiak izurdeari. Izurdeak bere sabelaldea, hau da, bere alderik minberagarriena erakutsiz erantzuten du, horrela konfiantza agertuz. Izurdearen adibidea komunikazio analogikoaren eta

digitalaren

artean

kokaturiko

errituzko

prozesu

moduan

interpretatzen

du

Watzlawickek, analogiazko eta sinbolozko mezuen modu errepikakor eta estilizatuak agertzen baititu. Era berean, katuaren moduko animalia batzuek jarrera osagarri bat hartzen dute harremanetan, ondoren agertuko dugunaren moduko errituen bidez: gazteena delako edo bere lurraldetik at dagoelako katuen hierarkian mendekoa dena etzanda jartzen da eta bere lepoaldea agerian uzten du; beste katuak lepoko odolbidea zapaltzen dio matrail artean, baina egin zezakeena egin gabe gelditzen da. Harreman mota horren bidez, “ez zaitut erasoko” adierazten dio. Sexu arloko masokismoaren kasuan ere antzeko mekanismoa aurkitzen dugu. “Ez zaitut suntsituko” mezua ulertzeko, menderakuntzaren eta zigorketaren errituzko errepresentazioa eta ukazio analogikoa erabiltzen da; masokistak irudikatzen duen bukaera izugarria baino lehen amaitzen dira menderakuntza eta zigorketa. Horrek bere beldur sakonetik askatuko du masokista, denbora baterako behintzat. Bateson eta Jacksonek sintoma histerikoen eraketan kodetze analogikoak duen garrantzia azpimarratu dute. Kasu honetan, mezu digitalizatuak modu analogikora berritzultzen dira. Forma digitalean komunikatu edo meta-komunikatu ezin duena mezu analogikoaren bidez ematen du histerikoak. Antzeko zerbait gertatzen da bi lurralderen


artean tentsio handia sortzen denean; komunikazio digitalaren beharrik handiena dagoenean, harreman diplomatikoak hautsi eta erakustaldi analogikoetara jotzen da: mobilizazioak, tropen kontzentrazioak eta beste mezu analogikoak. Komunikazioak informazio edo eduki bat transmititzen du, alde batetik, eta agindu, konpromiso edo harreman mota bat adierazten du, bestetik. Informazioa transmititzeaz gain, jokaera batzuk eragiten ditu. Komunikazioaren alderdi bi horiek “erreferentzia” edo “txosten” (“report”) alderdi eta alderdi “konatibo” edo “agindu” alderdi (“command”) gisara ezagutzen dira: “En 1951, Bateson signalait les deux aspects ou fonctions, distincts de la communication, le compte rendu (report) et l´ordre (command). De toute évidence, toute communication transmet une information positive qu´on peut supposer évaluable en termes de vérité et de fausseté et qu´on peut traiter logiquement comme l´”objet” de la communication... Cependant, outre cet indice, le même segment de communication comporte un autre aspect, d´un intérêt incommensurablement supérieur pour nôtre théorie des relations interpersonnelles: il transmet un ordre indiquant la manière dont on doit prendre cette information” (Paul Watzlawick eta John H. Eakland: 1977, 29-30). Komunikazio-mezu baten erreferentzia alderdiak mezuaren informazio edo eduki alderdia adierazten du. Alderdi konatiboa, berriz, komunikatzaileen arteko harremanaz ari da. Mezuaren eduki alderdia eta eraginezko alderdia agertzeko, Batesonengana jotzen du Watzlawickek: “Batesonek analogia fisiologiko bat jartzen du: A, B eta C-k neuronen kate lerrokatu bat eratzen badute, B neuronaren disparoa A neuronak disparatu duenaren “informazioa” eta C neuronak dispara dezan “agindua” da” (Watzlawick, 1963: 52). Ez-berbazko

komunikazioak

komunikazioaren

“Command”

alderdia

edo

metakomunikazio alderdia adierazten du. Komunikazioaren harreman alderdi hartzen du. Alde horretatik, bereizi egiten dira inpresio eta identitate kudeaketarako komunikazioa eta harremanen komunikazioa. Inpresio kudeaketa kanpoko portaeren mailan gelditzen da. Harremanen komunikazio mailak pertsonaren barne faktoreak ukitzen ditu. Harreman mailako komunikazioak ikuspegi estrukturala hartzen du; identitatearen eta inpresio kudeaketaren komunikazioak zergati eta efektuen ikuspegi lerrokatua hartzen du. Harremanen ikuspegiak bikote komunikatzaileak beren testuinguruan hartzen ditu.

34


Inpresioen kudeaketaren ikuspegiak gizabanakoak hartzen ditu kontuan, mezuen kodetzaile eta deskodetzaile moduan. Identitate pertsonala eraikuntza soziala da eta gizarteko elkarreraginean eratzen eta negoziatzen da. Bereizi egiten dira identitatearen kudeaketa eta inpresioen kudeaketa (Burgoon, 1994). Identitatearen kudeaketaz ari garenean, norberak norbere burua egiaz den moduan hautemateaz ari gara. Inpresioen kudeaketaz ari garenean, norberak besteen aurrean egiten duen bere buruaren aurkezpen estrategikoaz ari gara; aurkezpen estrategiko horren motiboa (Jones eta Pittman, 1982) norberaren boterea gehitzea eta norberari buruzko besteen egozpenak eratzen laguntzea da. Beste pertsona batekin lehenengo aldiz topo egiten dugunean, berehala kategorizatzen

dugu,

haren

adina,

jatorria,

estatusa,

kultura,

erakargarritasuna,

sinesgarritasuna eta beste zenbait nortasun bereizgarri kontuan hartuta. Zehaztasun handienaz sexua, adina, lanbidea, kultura edo estatusa eta antzeko ezaugarriak antzematen ditugu. Kenny, Horner, Kashy eta Chu-ren arabera (1992), zehaztasun handiz baioesten dugu pertsona baten kanporakoitasuna. Zailagoa gertatzen zaigu, beste pertsonaren jarrera, balio, nortasun eta antzeko ezaugarrien inpresio zuzena lortzea. Hainbat

formula

erabiltzen

ditugu

beste

pertsonengan

eragiteko,

haiek

konbentzitzeko, iruzurtzeko edo seduzitzeko, haiengan sortzen dugun inpresioa kontrolatzeko edo haien gain boterea erabiltzeko. Besteengan sortzen dugun inpresioa kontrolatzeko, haientzat onura ekarriko duen irudi bat sortu behar dugu. Besteengan inpresio jakin bat sortu nahi dugunean eta haiengan gure irudi erakargarri bat sortu nahi dugunean, ez-berbazko portaera eta jarrerak baliatu behar ditugu, berbazkoak baino areago, inpresioen aldaketa gehiago eragiten baitituzte ez-berbazko portaerek (Musitu, 1996). Beste pertsonen inpresioen eraketan eta aldaketan eragin gehien duten aldagaien artean begirada, distantzia eta ukipen fisikoa sartzen dira. Mendebaldeko zibilizazioaren partaide garenontzat, ikusmenaren kanalak lehen mailako garrantzia du inpresioen eraketan: “The previously noted strong orientation, at least in Western cultures, toward visual cues may cause overreliance on visual information and neglect of relevant auditory information” (Burgoon, 1994: 250). Fisikoki erakargarriak diren pertsonei ezaugarri positiboagoak egozten zaizkie: adimena, gizartekoitasuna, boterea. Ikusmen kanaletik hautematen den erakargarritasuna beste eremuetara proiektatzen


da, halo efektuz (Berry, 1990; Zuckerman, Hodgins eta Miyake, 1990). Halo efektu hori indargabetu egiten da pertsona ezagunak hautematean edo beste informazioa jasotzean (Berry, 1990). Entzumenezko kanalak ere garrantzi handia du. Nolanahi ere, ikusmen eta entzumenezko kanalek inpresio eraketan duten garrantzia murriztu egiten da harremanean dauden pertsonek elkarrekin harreman handia dutenean. Hori bera esaten zuen Knapp-ek (1985) ere: erakargarritasun fisikoaren indarra galdu egiten dela, pertsona batekin harreman gehiago eduki ahala. Erakargarritasun fisikoak pertsonarengan sortzen duen inpresioari buruzko ikerketetan kinada estatikoak aztertu izan dira, testuinguruaren eragina albora utzita; garrantzi gutxi eman zaie pertsonaren adierazkortasunari eta estilo kinesikoari. Baina, pertsonaren erakargarritasuna hautematean, garrantzi handia dute pertsonaren aurpegi adierazpenek: irribarreak, begiradak, ez-berbazko hurbiltzeak (Burgoon eta Hale, 1988; DePaulo, 1992). Pertsona batek transmititzen dituen boterea, berotasuna edo sinesgarritasuna hautemateko ezinbestekoa da haren ahots ozentasuna, tonu aldaketa, hitz-jarioa, altuera, gorpuzkera, ibilera eta portaerak kontuan hartzea (Brownlow, 1992; Zebrowitz, 1990). Gure solaskidea ahots atsegina duenean, inpresio hobea sortzen digu ahots desatsegina duenean baino. Efektu hori are nabarmenagoa da ahotsaren eta fisikoaren erakargarritasuna batzen direnean (Zuckerman, Hodgins eta Miyake, 1990). Nortasunaren alderdi zenbaiti buruz, ahots atsegina dutenak hobeto baloratuak (Zuckerman eta Driver, 1989). Efektu hori nabarmenena: ahotsa entzun bakarrik egiten denean. Ahotsaren intentsitate handia positiboki erlazionatzen da kanporakoitasunarekin, nagusitasunarekin, ausardiarekin, gizartekoitasunarekin eta emozio-egonkortasunarekin (Aronovitch, 1976; Hollien, Gelfer eta Carlson, 1991). Hizkuntzaren intentsitateak (maitatzea intentsuagoa gustatzea baino) sinesgarritasun handiko iturburuaren persuasio gaitasuna handitzen du, baina sinesgarritasun gutxikoarena gutxitu egiten du (Hamilton, Hunter eta Burgoon, 1990). Estres kognitibo garaiagoa bizi duten komunikatzaileek hizkuntzazko intentsitate gutxiago eta dibertsitate lexiko gutxiago agertzen dute (Bradac, Bowers eta Cortright, 1979). Street eta Brady (1982): hizkera makalak hizlariaren gaitasun hautemana jaisten du; abiadura bizkorrak, igo. Harreman inbertsoa dago hizlariaren ebaluazio positiboaren eta hizketaldiko pausaldien luzeraren artean (Siegman eta Reynolds, 1982; Baskett eta Freedle, 36


1974). Pausaldi laburrak hizlariaren gaitasunen adierazle dira. Pausaldi moderatuak egiten dituztenak dira fidagarrientzat hartuak. Baina, komunikazioaren egokitzearen teoriaren arabera, entzuleen erritmora egokitzea ere positiboki baloratzen da (Giles, Coupland eta Coupland, 1991). Gai zailak azaltzean (Brown, Giles eta Thakerar, 1985), gai intimoetan (Siegman eta Reynolds, 1982) eta testuinguru formaletan poliki hitz egiteak eragin positiboa du. Norbere buruari buruzko agerpenak egiteak besteek beste horrenbeste egitea ekartzen du. Intimitate agerpenak egiten ez dituen solaskidea ez da egiten dituena bezain atsegina gertatzen (Chaikin eta Derlega, 1974). Arrotzei informazio intimoa agertzea desegokitzat jo liteke (Berger, Gardner, Clatterbuck eta Schulman, 1976), edo onar liteke informazio positiboa ematen bada, negatiboa baino gehiago. Inpresioen kontrolean begiradak duen garrantziaz azterketa asko egin dira. Ikerketa horietako gehienen arabera, egoera askotan, zenbat eta luzeagoa izan bi pertsonen arteko ikusmen kontaktuaren iraupena, elkarrekiko balioespen positiboagoak egiten dira. Pertsona batekiko ikusmen kontaktu luzeak, pertsona horrekiko dugun sinpatia eta erakarpen maila adierazten du. Norbaitekiko ikusmen kontaktuak zenbat eta gehiago iraun, sinpatikoagotzat, interesgarriagotzat eta atsegingarriagotzat hartzen da pertsona hori. Nolanahi ere, ikerketa askok erakutsi dutenez, hautemaileen igurikapenek eragin handia dute pertsona bati buruzko inpresioa eratzerakoan: “Considerable research has shown that perceivers´ impressions of a person may move in the direction of their expectations. Kelley (1950) found that students´ impressions of a teacher were much more favorable when they expected him to be “warm” than when expected him to be “cold”” (Zebrowitz, 1990: 50). Bestalde, aldarte onean daudenek erakargarriagotzat hartzen dituzte beste pertsonak, umore txarrean daudenek baino: “People are perceived as more attractive by those whose mood has been elevated and as less attractive by those whose mood has been depressed. Even when a negative mood results from an impersonal event, like hot, humid temperatures or sad movies, it can result in decreased attraction to a person (Forgas and Bower 1988; Griffitt 1970” (Zebrowitz, 1990: 60). Beldurrezko zirrarek, zirkunstantzia batzuetan, bestearen erakargarritasuna gehitu egiten du: “Interestingly, the negative emotion of fear has been shown to increase attraction under certain circumstances. Men who interacted with an attractive woman on a


high, fear-arousing, suspension bridge were more attracted to her than those who interacted on a less frightening bridge (Dutton and Aron, 1974)” (Zebrowitz, 1990: 60). Kitzikaturiko gizonek positibokiago balioesten zituzten emakume erakargarrien bular eta aldakak, eta negatibokiago, erakargarriak ez ziren emakumeen bular eta aldakak: “More direct evidence that arousal focuses perceivers´ attention on a target´s most salient characteristics has been provided by the finding that sexually aroused men rated attractive breasts and hips more positively than unaroused men did, while they rated unattractive breasts and hips more negatively (Istvan et al. 1983) (Zebrowitz, 1990: 61). Gainera, pertsona zoriontsuek besteengan inpresio positiboagoak sorrarazten dituzte, informazio positiboan arreta gehiago jartzen dutelako. Baina, guk besteei buruz eratzen dugun inpresioan, gure egitura kognitibo eta afektiboak ez ezik, hautematen dugun pertsonaren bereizgarriek ere badute eragina. Pertsona batek “adimentsu, langile eta haserrekor” moduan aurkezten digutenean, “haserrekor, langile eta adimentsu” gisara aurkezten digutenean baino inpresio hobea eragiten digu. Era berean, lehenik jokaera arrakastatsua eta ondoren porrota agertzen dituenak inpresio hobea egiten du, lehenik porrota eta gero arrakasta erakusten duenak baino; baina ez da beti horrela gertatzen: “Similarly, a person who shows successfull performance before failure is perceived as more intelligent than one who shows failure before success (Jones et al. 1968). Sometimes, however, our impressions of others are influenced more by that we acquire last, which is called a recency effect” (Zebrowitz, 1990: 63). Harremanetan besteengan sortzen dugun inpresioak garrantzi handia du pertsona bati buruz hasieratik jaso dugun informazioak. Burgoon eta LePoire-ren (1993) arabera, pertsona batekin harremanean hasi baino lehen hari buruz jaso dugun informazioak garrantzi handia du. Elkarreraginean hasi aurretik besteari buruz esan digutenak igurikapen batzuk induzitzen ditu guregan eta igurikapen horiek iraun egiten dute besteak bidalitako ez-berbazko komunikazioa kontraesankorra denean ere. Baina, besteengandik jasotzen dugun inpresio horretan ez dute eragiten hasieran eta amaieran jasotzen ditugun informazioek bakarrik. Hautematen dugun pertsonaren ezaugarri nuklear garrantzitsu batek eragin handia eduki dezake inpresio hori eratzean. Era berean, berezitasun partikular batek oso inpresio ezberdina sortarazten digu, testuinguru batean ala 38


bestean agertzearen arabera. Nortasunaren teoria inplizituek testuinguru efektua ikuspegi interesgarri batean kokatzen dute: “Thus, “warm” and “cold” affect inferences of traits like “generous” and “happy” because these traits are all associated in people´s implicit personality theories, whereas “warm” and “cold” do not affect inferences of other traits, such as “reliable” and “important” (Zebrowitz, 1990: 65). Besteengan sortzen dugun inpresioa kudeatzeko geure buruak modu estrategikoan aurkeztu behar ditugu (Jones eta Pittman, 1982). Aurkezpen horren bidez besteengan dugun boterea gehitzen dugu eta besteek gurekiko egiten dituzten egozpenak taxutzen ditugu. Besteen inpresioa kudeatzeko, haien aurrean atsegingarri agertzeko, batzuetan aurpegi atsegina agertu behar diegu eta, besteetan, haien aurrean boterea agertu behar dugu; botere eta estatus baten jabe garela erakutsi behar dugu; arriskutsuak izan gaitezkeela. Estatus edo botere altuagoaren adierazleak agertu behar ditugu: besteen espazio, denbora eta jabetzetara sarrera badugula, solaserako distantziak alda ditzakegula, besteen espazioan sar gaitezkeela eta besteak modu asimetrikoan ukitzen has gaitezkeela. Bestalde, solasean ari garenean, gorputzaren jarrera asimetrikoa, zeharkako orientazioa eta atzeranzko inklinazioa ager ditzakegu. Norbere burua promozionatzeko bitarteko egokiak dira berbaz eta aurpegiz jarrera atsegina hartzea (hitz-jarioa, tonu barietatea, irribarrea), fisikoki bestearengana hurbiltzea, harekin ikusmen kontaktu zuzena izatea, bizkorki, ozenki eta zalantzarik gabe hitz egitea. Igurikapenak bortxatzea (Burgoon, 1992; Burgoon eta Hale, 1988) bitarteko egokia izan liteke bestearen inpresioak kudeatzeko. Bestearengan sortzen dugun inpresioa kudeatzeko, trikimailu estrategikoetatik harantzago, biderik onena honako hau da: norbera pertsona ondradu, eskuzabal, egiati eta integroa izatea. Azkenik, besteen inpresioak kudeatzeko balia liteke mendekotasuna ere, norbera ahul sentitzen denean. Bestearen igurikapenak bortxatzeari dagokionez (Burgoon eta Hale, 1988; Burgoon, Walter eta Baesler, 1992), positiboki baloratuak diren komunikatzaileek beren sinesgarritasuna edo erakargarritasuna gehi dezakete distantziak bortxatuz eta afiliazio ukipenak baliatuz. Negatiboki baloratutako komunikatzaileek sinesgarritasuna eta erakargarritasuna galtzen dituzte igurikapenak haustean (Burgoon, 1994). Esanahi anbiguoa denean, komunikatzailearen balentzia positiboa edo negatiboa den begiratu behar da: balentzia positibodun komunikatzaileek beren sinesgarritasuna edo erakargarritasuna gehi dezakete distantziak bortxatuz eta afiliazio ukipenak erabiliz;


balentzia negatibokoek bortxatzen badituzte, sinesgarritasuna eta erakargarritasuna galtzen dute (Burgoon, 1994). Pertsona batek duen erakargarritasun fisikoak hainbat arlotan du eragina. Honela, adibidez, ikaslearen erakargarritasun fisikoak eragina du irakasleak ikasle hori tratatzeko duen moduan. Neska erakargarriek nota hobeak ateratzen dituzte eskolan, mutilekin zita gehiago izaten dituzte. Maitagarriagoak, sentiberagoak, interesgarriagoak, zoriontsuagoak, arrakastatsuagoak eta indartsuagoak direla pentsatzen da. Lanpostua errazago lortzen dute eta soldata hobeak ateratzen dituzte. Berekin harremanean daudenak errazago konbentzitzen dituzte. Sinesgarriagoak direla pentsatzen da.

13. SOLASA

EGITURATZEKO

ETA

KUDEATZEKO

ZER

EZ-

HITZEZKO BALIABIDE ERABILTZEN DIRA? Pertsona arteko harreman asko aurrez-aurre gertatzen dira. Aurrez-aurreko komunikazioan, alde batetik, solasean esaten dena hartu bhera da kontuan; beste aldetik, solaskidearen eta norberaren keinuak eta enblemak hartu behar dira kontuan. Solasaldian komunikatzen den emozioaren zati handiena ez-hitzezko komunikazio bidez gertatzen da. Hitzezko komunikazioaren mezuak eta ez-hitzeko komunikazioarenak sinkronizaturik joan behar dute komunikazio egoki bat gertatzekotan. Hitzezkoaren eta ez-hitzezkoaren artean desadostasuna dagoenean, komunikazioak ez du ondo funtzionatzen (Mehrabian, 1981). Ez-hitzezko komunikazioa aztertzen duten ikerlari batzuek komunikazioa eta portaera bereizten dituzte. Horien iritziz, hitzezko komunikazioak zerbait adierazten du sinbolikoki, baina ez-hitzezkoak ez du beste ezer errepresentatzen, bere burua da eta kito! Ez-hitzezkoa portaera da: portaerazko komunikazioa (DeVito eta Hecht, 1990). Hitzezkoa edo digitala ezker hemisferioak prozesatzen du eta ez-hitzezkoa edo analogikoa eskuin hemisferioak; hitzezkoa modu diskretuan prozesatzen da eta ez-hitzezkoa, gestalt moduan (Andersen, 1999). Hitzezkoak esaten duena azpimarratu, osatu, errepikatu edo kontraesan dezake ez-hitzezkoak. Pertsonak pentsatu gabe erabiltzen du gorputz hizkuntza edo ez-berbazko hizkuntza, komunikatzeko modu hori denbora luzez praktikatu duelako. Ikasketa luzearen ondorioz, gorputzaren portaera asko modu berean egiten dira, pertsonak horretan arretarik jarri gabe. 40


Horrela, familia bereko senide askok antzeko keinuak egiten dituzte, behin eta berriro praktikatu dituztelako (Burgoon eta Langer, 1995). Pertsonen ez-hitzezko portaera sarritan inkontzientea izaten da. Ikerketen arabera, aurpegiaren bibrazio asko ez dira ikusten; sentipenaren atalasearen azpitik gertatzen dira (Birdwhistell, 1970). Zeinuak polisemikoak dira eta haien esanahia aldatu egiten da kulturatik kulturara. Testuingurua kontuan hartzea beharrezkoa da zeinuak ulertzeko. Sinboloak zeinu konplexuak dira; gertaerak edo objektuak errepresentatzeko bitarteko arbitrarioak dira sinboloak. Objektu batek gauza bat baino gehiago sinboliza ditzake. Pintura kuadro baten balio sinbolikoa behatzaileak ematen dion interpretaziotik dator, eta interpretazio hori kultura batean txertatua dago. Sinboloei zentzua ematen ikasten da kultura baten barnean. Gizakiak kultura ingurune batean bizitzen ikasten dute eta gizarte jakin batean eraikitzen dituzte kulturako osagaiak eta sinboloak. Gizartean ikasten dituzte hizkuntza sinbolikoa, kulturako sinboloak eta haien esanahiak. Kodeak goragoko mailako kategoriak dira: sinboloak eta zeinuak baino kontzeptu zabalagoak dira. Denboran zehar aldatu egiten dira. Azpiko kode horien arabera eratzen dira sinesteak, azturak eta portaerak. Gorputzaren keinuen artean, honako hauek bereizten dituzte Ekman eta Friesenek, Efronen sailkapenari jarraituz: keinu enblematikoak, ilustratzaileak, arautzaileak, moldatzaileak, keinu afektu erakusleak. - Esanahi espezifikoa duten keinu enblematikoak: hitzezko itzulpen zuzena duten ezberbazko portaerak biltzen dituzte: “Emblems are those nonverbal acts which have a direct verbal translation, or dictionary definition, usually consisting of a word or two, or perhaps a phrase” (Ekman eta Friesen, 1981: 71). Keinu enblematikoen adibideak: agurtzeko eskua mugitu, garaipena adierazteko erpuruaz eta hatz erakusleaz “V”-a egin, haserrea adierazteko ukabila itxi eta astindu, adostasuna agertzeko burua makurtu, asperra adierazteko aharrausi egin, norbere buruaz beste egitea adierazteko bekokian hatz erakuslea jarri, jatea adierazteko eskua ahora eraman, egiatitasuna adierazteko eskuahurrak erakutsi, besteen onarpena adierazteko txalo jo, gaitzespena adierazteko erpurua beherantza begira jarri. Ulerterrazenak diren ez-berbazko jokaerak dira enblemak; berbazko komunikazioa zaratak, distantziak, gortasunak edo kanpoko beste zirkunstantziren batek eragozten duenean erabiltzen dira sarritan. Enblemak gorputzaren edozein zatik egin ditzake, batez


ere eskuek edo aurpegiak agertzen badituzte ere. Enblema asko kultura bateko enblema bereziak dira, eta kultura horretatik at ezin daitezke zuzenki interpretatu. Enblema batzuk ikonikoki kodetuak dira, eta beste batzuk arbitrarioki kodetuak. Ikonikoki kodetuak direnek, antzeko interpretazioa edukiko lukete kultura ezberdinetan. Arbitrarioki kodetuak diren enblemak, berriz, modu bereizian interpretatuko lituzkete kultura bakoitzeko kideek. Kultura ezberdinetan interpretazio bera duten enblemak, jateari, amodioa egiteari, lo egiteari, ibiltzeari eta antzeko jarduerei loturikoak dira. Kultura bakoitzari espezifikoak zaizkion enblemak jarduera kognitibo konplexuagoei loturikoak lirateke. - Esaten ari dena ilustratzeko erabiltzen diren keinu ilustratzaileak: hitzezko komunikazio garaian gertatzen dira eta esaten ari dena ilustratzeko, hitz edo esaldi bat azpimarratzeko, objektuak seinalatzeko edo gorputzaren ekintza bat errepresentatzeko erabiltzen dira: “gestures that accompany and clarify the verbal stream” (Burgoon, 1994: 240). Hizketaldiaren eta gorputz mugimenduaren arteko sinkronia adierazten dute. Keinuak ez ditu zoriz egiten hizlariak; sistema bera osatzen dute hitzek eta keinuek, eta elkarri loturik doaz. Adibidez, “estua dela” esaten ari garenean, esku biak elkarren ondoan jartzen dira; “han” dagoela adierazteko, hatz erakusleaz seinalatzen da; “zabala” dela adierazten ari garenean, besoak zabaldu eta esku bien ahurrak elkarren aurrez aurre jartzen dira. Hitzez esandakoa errepikatu, ordezkatu, kontraesan, azpimarratu edo gehitu dezakete ilustratzailek. Ez dira keinu enblematikoak bezain deliberatuki erabiltzen: “The person using an illustrator may be slightly less aware of what he is doing, and his use of illustrators may be somewhat less intentional” (Kendon, 1981: 77). Aurrez-aurreko elkarrizketan, situazio zailetan edo berotuta gaudenean, ilustratzaile gehiago erabiltzen ditugu.

Mediterraneo

inguruko

lurraldeetan

ilustratzaileak

asko

erabiltzen

dira

elkarrizketetan; hizketan ari denari ezin zaio eragotzi eskuak mugitzea; hego-europar edo arabiar bati eskuak lotzea, mihia lotzearen antzekoa litzateke. Ilustratzaileak imitazioz ikasten dira sarritan kultura baten barnean, baina eskolan ere irakats litezke; jendaurrean hitz egin behar duenari ilustratzaileak erabiltzen irakatsi izan zaio sarritan. Ilustratzaile motak aldatu egiten dira kulturatik kulturara eta etniatik etniara. - Solaskideen arteko elkarreragina arautzen duten keinu arautzaileak: hitz egiten edo entzuten ari denak egiten dituen mugimenduak dira, elkarrizketako esku-hartzeak arautzeko helburuz egiten direnak. Hitz egiten hasteko, jarraitzeko edo amaitzeko, hitzak 42


errepikatzeko, txanda uzteko, presa emateko eta abar erabiltzen dira. Horien artean sartzen dira: agurtzean eskua ematea, bizkarrean jotzea, musu edo besarkada ematea; agurtzean, buruaren alborako mugimenduak, mugimendu bertikalak edo bekainen mugimenduak egitea; ez dela entzuten adierazteko, belarriaren atzean eskua jartzea; denbora amaitzen ari dela adierazteko, erlojuari begiratzea; elkarrizketa denbora amaitu dela adierazteko, norbere gauzak bildu eta ordenatzea; presa emateko eta hitz egitea amai dezan adierazteko, buruaren makurdura bizkorrak egitea; hitz egiten jarrai dezan eta esaten duena interesgarria dela adierazteko, buruaren makurdura makalak egitea; norbere txanda amaitu dela adierazteko, ahotsa beheratzea, azken silaba luzatzea eta begiak nahiz burua jaistea. - Premiak asetzeko, sentimenduak eta emozioak kontrolatzeko edo harreman sozialak garatzeko eratu diren keinu moldatzaileak; ikaskuntza egoeretan egiten ditugun jokaera moldakorrak dira: premiak asetzen ikastean, zirrarak kontrolatzen ikastean, ekintza bat egiten ikastean. Pertsonaren barne-herstura gehitzean ugaritu egiten dira keinu automoldatzaileak; tentsio situazioetan erabiltzen dira: “Autistic actions such as scratching or rubbing the self, picking at clothing, or manipulating objects that relieve private, personal needs but may used to show disrepted (such as filing fingernails in a miting)” (Burgoon, 1994: 240). Hauen artean sartzen dira, zirraren adierazle diren aurpegiko irribarreak, aurpegi gorritzeak eta zurbiltzeak, min keinuak, eskuak igurztea, ukabilak ixtea; haserrea adierazteko, ukabilez eskuahurra jotzea; eta baita beste keinu automanipulatzaile batzuk ere: sudurrean hatza sartzea, hazka egitea, ilea edo bizarra kiribiltzea, azkazalak hozkatzea, hanka bat bestearen gainean jartzea, jantzi-zatiak eskuztatzea, gorputz dardara eta abar. Keinu moldatzaile horiek pertsona bakarrik dagoenean agertzen dira garbiena; baina, elkarreraginean ere ager daitezke: norbaitek gezurra esatean, ahora eskua eramatea edo zalantza situazioetan burua eskuilatzea. Ekmanen arabera, aurpegiko keinu moldatzaileek zirrararen izaerari buruzko informazioa ematen digute; gorputzeko keinu moldatzaileek zirrararen intentsitateari buruzko informazioa ematen digute. - Afektu erakusketa: zirrarazko egoeren berri ematen duten aurpegiko, jarrerazko, ahotsezko edo ukipenezko jokaerak dira: “facial, postural, vocal, or tactile behaviors that convey primary emotional states” (Burgoon, 1994: 240). Aurpegia da afektuen erakusketarako lehen gunea. Badirudi, lehen mailako afektu bakoitzarentzat aurpegiko


giharreen mugimendu bereziak badirela. Lehen mailako afektutzat, honako hauek hartuko lirateke: zoriontasuna, sorpresa, beldurra, tristura, haserrea, atsekabea eta interesa. Lehen mailako afektu horiek hainbat kulturatan aurpegiko gihar berberen bidez adierazten badira ere, afektuak kitzikatzen dituzten kinadak, afektuekin nahasten diren beste afektuak, afektuen erakusketak eta afektuen erakusketaren ondorenak aldatu egiten dira kulturatik kulturara. Afektuen erakusketak informazio gehiago ematen du pertsona batez, haren enblema edo ilustratzaileek baino; baina, afektu bakoitzaren erakusketak baino informazio idiosinkrasiko gehiago ematen du pertsona bakoitzaren afektuen nahasteak edo afektuen segidak. Aurpegiko keinuak elkarreraginen arautzailetzat

hartzen

dira. Izugarrizko

mugimendu pila egin ditzakegu aurpegiko giharreez. Zenbait mugimenduk informazio emozional eta jarrerazko informazio nahiko garbia ematen digute, baina aurpegiak bidaltzen dizkigu nahikoa kontrolagarriak diren beste seinale txiki asko ere: odolbide dilatazioari eta izerdiari dagokiona, begininien dilatazioari dagokiona etab. Saiatu dira ikertzaileak aurpegiko adierazpenaren unitateak isolatzen, komunikazio emozionalaren alfabeto moduko bat azaleratzen, aurpegiaren jokaera ulertzeko hiztegi gisara erabil daitezkeen unitateak ezagutzen (Ekman, 1972; Dittman, 1972). Ekmanen iritziz, keinu unibertsal batzuk egongo lirateke, baina keinu horiek noiz erabili, kultura bakoitzak erabakitzen du. Jaiotzetik itsuak direnekin egindako ikerketek agertzen dutenez, bost asteko haur itsuak gai dira irribarre gizartekoia erakusteko; era berean, haserre, beldur eta tristura adierazpenak agertzen dituzte. Gainera, kultura ezberdinetako pertsonak gai dira oinarrizko afektu-adierazpenak bereizteko; horrela, pozaren,

beldurraren,

haserrearen,

alaitasunaren,

mespretxuaren

edo

sorpresaren

adierazpenak berehala bereizten dituzte. Beste ikerlari batzuen ustez, zirrara batzuen berezitasun fisionomikoak deskribatu nahiz egin diren ikerketek ez dute frogatu, Darwinek uste zuenaren kontra, zirrara bakoitza adierazteko aurpegiko gihar espezifikoen mugimendurik dagoenik (Mayor eta Sainz, 1985). Birdwhistellentzat, ez dago gizarte guztietan esanahi bera duen aurpegi adierazpenik edo gorputz jarrerarik. Gizaki guztiengan berdinak diren adierazpen anatomiko batzuk egon arren, kultura ezberdinetan esanahi ezberdina ematen zaie.

44


Birdwhistellentzat, gainera, keinu bat ulertu eta interpretatzeko, multzo zabalago baten barnean, elkarreraginezko komunikazio korronte zabalaren barnean kokatu behar da. Keinuak eta hizkuntza, komunikazioaren sistema osoaren baitan integratzen dira: hitzak, ukimena, usaimena, espazioa, denbora. Horregatik, Birdwhistellentzat ez dago keinu baten esanahirik; kanal anitzetako elkarreragin sistema batean integratzen da keinua. Kanal ezberdin horiek elkarrekin adostasunean edo desadostasunean egon daitezke. Gizakiaren keinuak testuinguru zabal batean kokatzen badira, gorputz hizkuntzaren esanahia ulertzeko, edukiaren analisia baino gehiago, testuinguruaren analisia egin beharko da. Edukiaren analisiak keinuen eta beste komunikamoduen esanahi intrinsekoa aztertzen du; aldiz, testuinguruaren analisiak ingurune naturalean aztertzen ditu keinuak, mailen hierarkia kontuan hartuta. Marco Aurelioren iritziz, pentsamenduak ezkutatzeko balio du hizkuntzak, pentsamenduak agertzeko baino areago. Gizakiak ez baitu sarritan pentsatzen duena eta pentsatzen duen guztia esaten; pentsatzen duena ezagutzeko haren gorputz hizkuntzara jo behar da. Baina, gizakiak pentsatzen edo ezagutzen duen guztia esango balu ere, harremanetarako garrantzitsuak diren alderdi asko ez genituzke ezagutuko. Giza errealitatearen alderdi ezkutu asko norberak ere ez baititu ezagutzen. Horrela bada, norberak ezagutzen duenaren alderdi bat besteei ere ezagutarazten zaie, eta beste alderdia ezkutuan gordetzen da. Baina, bada norberak ezagutzen ez duenaren alderdi bat, besteek ezagutzen dutena. Eta, azkenik, bada, norberak eta besteek ezagutzen ez duten errealitate bat. Errealitate ezezagunaren alderdi ezkutuak ezagutzeko baliatzen gara gorputz mugimenduez, biotipoez, paralengoaiaz, proxemikaz, haptikaz, kronemikaz eta abarrez. Bi pertsona edo gehiagoren artean hitzezko hartuemana hasi behar denean, lehenik komunikazioan eragina izango duten alderdi hauek aztertu behar dira: komunikazioaren espazioa antolatu, komunikazio gunearen arkitektura, seinale proxemikoak, itxura eta hurbiltasun fisikoa, aulkien antolamendua, inguruko artefaktoak. Bereizgarri horiek guztiak dira solaskideen estatusaren adierazleak. Solaskideen elkarrizketarako markoak eta hitzezko eta ez-hitzezko portaerek haien estatusaren eta komunikazio asmoen berri ematen digute. Marko eta portaera horiek seinalatzen eta arautzen dituzte solasaren luzera, kantitatea, maiztasuna eta izaera. Ez-berbazko seinaleek arautzen dituzte solasaren hasiera, jarraipena eta amaiera, solas-txandak, solasaren tonua, etenaldiak, isiltasunak eta gai-


aldaketak, solaskideen arteko distantzia, solaskideen arteko sinkronizazioa (imitazioa, erreziprozitatea, konbergentzia eta dibergentzia, osagarritasuna eta konpentsazioa) (Burgoon, Buller eta Woodall, 1989; Knapp eta Hall, 1992; Burgoon, Dillman eta Stern, 1993). Solasaldi batean hizlariak eta entzuleak dituzten jarrera eta portaerei buruz, esan dezakegu entzuleak sarritan adierazten diola hizlariari entzuten jarraitu nahi duen ala ez, “bai”, “ados”, “uhm” eta antzeko terminoak erabiliz, buru-makurtze mugimenduen bidez, hizlariaren hitzak errepikatuz, irribarre laburrez, gorputzaren edo buruaren orientazioa aldatuz... Honela, adibidez, buru-makurtze makalez adostasuna agertzen da, buru-makurtze bizkorraz, entusiasmoa edo txanda hartu nahia. Entzuten jarraitu nahi duela adierazteko, isilik jarraituko du, hizlariarengana orientatuko da, hizlariari finkoki begiratuko dio edo galderak egingo ditu. Isilik jarraitu nahi duela adierazteko, ezpainak estutzen ditu, eskua edo hatza ahora eramaten ditu, besoak gurutzatzen ditu edo adostasuna agertzen du. Hitza hartu nahi duela adierazteko, aurrerantz makurtuko da, hatza altxatuko du, ahoa erdi irekiko du, ahoa ireki eta arnasa hartuko du, buruaz baiezko mugimendu bizkorrak egin, bestearengandik begirada aldenduko du, solasa eten eta hitz egiten hasiko da. Solaskideen solasa eteteari dagokionez, gizarteko goiko mailakoek errazago eteten dute beheko mailakoaren solasa; ildo beretik, gizonek gehiagotan eteten dute emakumeen solasa, alderantziz baino. Lurralde bateko eta besteko jendeak elkarrizketetan agertzen duen joerari dagokionez, mediterranear lurraldeetako lagunek gehiagotan eteten duten besteen solasa. Hitz egiteko txanda besteari utzi nahi zaionean, hizlariak beheranzko tonuaz amaitzen du esaldia, sorbaldak altxatzen ditu, galdera bat egiten da, isildu egiten da eta besteari begiratzen dio. Hitz egiteko txandarekin jarraitu nahi denean, entzuleari ez zaio begietara begiratzen, perpausaren azken hitzean tonua altxatzen da eta tonua mantendu egiten da, pausaldira arte; argudio sail bat iragartzen da, hatzak erabiliz; “baita ere” eta “gainera”-ren antzeko hitzak erabiltzen dira; modu kategorikoan eta ozenki hitz egiten da. Solasaldia amaitzera goazela adieraz liteke, solaskidearengandik urrunduz, pauso bat atzerantz eta bestea aurrerantz emanez.

46


14. EMOZIOAK ADIERAZTEKO ERABILTZEN DIREN EZ-HITZEZKO BALIABIDEAK.

IDAZKETA

ESPRESIBOAREN

GARRANTZIA,

GERTAERAK TESTUINGURU BATEAN KOKATZEKO Emozioaren aurpegi adierazpenak dira aurpegi adierazpen ezagunenak. Sei emozio nagusien aurpegi adierazpenak unibertsaltzat hartu izan dira: poza, tristura, harridura, beldurra, haserrea eta atsekabea.

Poza Beheko betazalak pixkat altxatuta, azpian zimurrekin. Ezpain ertzak kanporantz eta gorantz ateratzen dira. Ezpainak berezi eta hortzak ageri. Irribarreak ezpain ertzetik sudurrera arteko zimurra sortzen du. Masailak igo eta puztu egiten dira, begiak estutzeraino.

Tristura Aho ertzak beherantz jaisten dira. Ezpain dardara (negarra). Bekainen barne ertza igo daiteke eta zimur txikiak ager daitezke gainean haien gainean.

Harridura Asaldatua zaudenean, bekainak kurbatu eta gorantz doaz eta zimur uhinak ageri dira kopetan zehar. Begien zuriuneak agerian geratzen da, begiak irekitzean. Baraila erori eta ahoa irekitzen da.

Beldurra Bekainak igo, baina sorpresan bezain kurbatuak ez. Zimurrak kopetan zabaltzen dira, baina gutxiago hedatzen, sorpresan baino. Goiko betazala igotzen da eta begiaren zuria agerian gelditzen da. Ezpainak ahoaren inguru erretiratzen dira.

Haserrea Bekainak beherantz eta barnerantz, eta haien artean zimurrak. Begiak estutu egiten dira betazalak elkartzean. Ezpainak oso estutuak.


Atsekabea Beheko betazala igo eta zimurrak ageri dira azpiko azalean. Sudurrean zimurrak eta masailak, gorantz. Goiko ezpainak jaso eta beheko ezpaina, behera.

Beste afektuak oinarrizko afektu horien nahasturak izango lirateke. Afektu horiek osatzen dute oinarrizko hizkuntza unibertsala. Afektuok unibertsalak dira, baina ez dira proportzio berean agertzen kultura ezberdinetan. Matsumotoren arabera (1991), kultura kolektibistetakoek talde kohesioa sustatzen duten emozioak gehiagotan agertzen dituzte kultura indibidualistetakoek baino. Ekman eta kideen iritziz, keinu unibertsal batzuk egongo lirateke, baina keinu horiek noiz erabili, kultura bakoitzak erabakiko luke. Mayor eta Sainzen ustez (1985), zirrara batzuen berezitasun fisionomikoak deskribatzeko helburuz egin diren ikerketek ez dute frogatu, Darwinek uste zuenaren kontra, zirrara bakoitzarentzat aurpegiko gihar espezifikoen mugimendurik dagoenik Teoria unibertsalistaren eta erlatibistaren arteko konpromisozko teoria gisara Ekman eta Friesenen Teoria Neokulturala (Ekman eta Friesen, 1975) edukiko genuke: programa neuromuskularrak biologikoki heredatuak dira, baina faktore sozialek egindako iragazte lanaren arabera erabakiko da zein kinadek agerraraziko dituzten emozio ezberdinak eta zer-nolako esanahiak eta ondorioak edukiko dituzten. Aurpegi

adierazpen

horiek

kontrolatzen

dituztenak

sorta

piramidala

eta

extrapiramidala dira. Batek adierazpen boluntarioak kontrolatzen ditu eta besteak, borondateari ihes egite dioten adierazpenak. Aho eskualdearen kontrola boluntarioagoa da begi eskualdearena baino. Adierazpen boluntarioak simetrikoak izaten dira eta adierazpen inboluntarioak,

asimetrikoak.

Garunazalak

kontrolatzen

ez

dituen

adierazpenak

asimetrikoak izaten dira. Ahotsaren eta emozioaren arteko harremanari buruzko ikerketetan epailariak ados agertzen dira, bai zirrara mota identifikatzean, bai emozioaren intentsitatea zehaztean (Knapp, 1982; Musitu, 1996). Ahotsaren grabazioa zatitan ebaki eta ondoren zati horiek zoriz elkartuta ere, hizlariaren tonu afektiboa eta informazio emozionala antzeman egiten 48


da. Ahotsean oinarrituta zirrara batzuk beste batzuk baino errazago asmatzen dira: adibidez, haserrearen, pozaren eta gorrotoaren adierazpenak errazago identifikatzen dira, lotsaren, maitasunaren edo harrotasunaren adierazpenak baino.

Aurpegiko keinuak harremanen

erregulatzaile gisa erabiltzen dira. Saiatu dira ikertzaileak aurpegiko espresioaren unitateak isolatzen, komunikazio emozionalaren alfabeto moduko bat azaleratzen; keinu horiek aurpegiaren portaera ulertzeko hiztegi moduan erabiltzen saiatu dira (Ekman, Friesen eta Ellsworth, 1972; Dittman, 1972). Sexu diferentziak ageri dira aurpegi adierazpenetan. Gizonek

aurpegi

adierazpen

lateralizatuagoak

dituzte.

Irribarre

espontaneoak

simetrikoagoak izaten dira pose irribarreak baino (Frank, Ekman eta Friesen, 1993). Emozio adierazpenaren luzera eta intentsitateak emozioen benetakotasunarekin duen harremanari buruzko ikerketak ere egin dira (Burgoon, 1994). Emozio faltsuaren detekzioa errazteko haren adierazpenean zenbat gihar taldek esku-hartzen duten eta zenbat irauten duen aztertzen da. Gizarteko eragina dela eta, jendeak bere portaera espresiboak erregulatzeko eta emozioen adierazpena inhibitzeko joera du. Kasu batzuetan gerta daiteke besteen aurrean emozioen adierazkortasun handiagoa agertzea ere. Egoera eta nortasun ezberdinaren arabera, bi fenomenoak gertatuko dira seguraski. Emozioen aurkezpen espontaneoa eta mozorrotua aztertzean, ondokoa ikusi da: pertsonek emozioak deskodetzeko gaitasun ezberdina dutela eta zaila gertatzen zaiela aurpegitik emozioak asmatzea. Baina, deskodetzeko zailagoak dira emozio espontaneoak itxura egiteko erabiltzen direnak baino. Nolanahi ere, jendea espresiboagoa da lagunekin ezezagunekin baino, eta haien emozio egoera antzematea errazagoa da. Gertaera traumatikoen pentsamenduak etengabe etortzen dira burura eta estres iturri iraunkor bihurtzen dira. Ondorioz, pertsona pentsamendu horiek saihesten saiatzen da, baina saiheste horrek berak ere ondorio kaltegarriak eduki ditzake pertsonaren osasunean (Lepore eta Helgeson, 1998). Traumei ihes egin ahal izateko idazketa adierazkorra erabil liteke. Idazketa espresiboak trauma beste testuinguru sinboliko batean kokatzen du, gertaera traumatikoaren esanahia aldatzen du, norberaren ikuspegiarekin bateratzen du eta pertsonaren aldaketa kognitiboa gauzatzen laguntzen du (Pennebaker, Mayne eta Francis, 1997). Gertaera testuinguru berrian kokatzean, gutxitu egiten du pentsamendu intrusiboen eragin emozional eta psikologikoa. Emozioak adierazteak ondorio batzuk ditu: traumaren aurretiko eskemen eta traumarekin erlazionaturiko sntimendu, irudi eta pentsamenduen


artean desadostasuna agertzen da. Prozesaketa kognitiboak gertaera traumatikoak berrebaluatzen ditu eta aurretiko eskemekin bateratzen ditu. Berrantolamendu kognitibo horretan lagun gaitzakete ipuinek; ipuinei esker gerta daiteke bizitzako gertakizunen ustekabeko aldaketa. Ipuinek lagundu egiten digute bizitzako gertaerei zentzu berria ematen. Mundu errealeko heroiei eta pertsona koldarrei ipuinek ematen diete esanahia. Ipuinetako kontakizunek ematen dioete zentzua bizitzari. Pertsona batek bere bizitza nola kontatzen duen ikusita, jakin dezakegu nola biziko duen bizitza. Baina, pertsonaren nortasuna edo identitatea ez da kontakizun bakar batez eraikitzen; norbere identitateari buruzko kontakizun bat baino gehiago behar dira. Hainbat kontakizunetako identitate identitate horiek guztiak bildu egin behar ditugu, eraikitzen dugun identitateari bizitzan zehar eusteko. Ipuinen eta kontakizunen baitan espero dugunaren eta benetan gertatzen denaren artean ustekabekoak eta hausturak gertatzen dira; arautua dagoena eta posible dena desados agertzen dira. Haustura, desadostasun edo korapilo horri irtenbidea aurkitu behar zaio ipuinaren bidez. Egitasmoaren arabera gertatu ez dena kontatu egin behar da, ustekabekoak hitzetan jarri behar dira eta horrela egitasmoa gauzatzeko itxaropena berreskuratuko dugu. Narrazioak ezagunetik abiatzen dira eta posible den munduan murgiltzen gaitu. Norbere bizitzaren kontakizunean iragana eta posiblea elkartzen dira. Kontakizun horrek lagunduko digu gure identitatea eraikitzen. Bruner-en arabera, nortasunaren Ni-a da guk narrazio bidez landu dugun artelanik onena eta konplexuena. Kontakizunek gure nortasunaren eta munduaren eredu bat ematen digute. Kontakizun horietan bertutez eta bizioz igurtzita agertzen zaigu iraganeko bizitzaren edo munduaren historia mitikoa, eta gure nortasuna historian integratua ageri da. Brunerrentzat, narrazioei esker heltzen gara gure nortasuna sortu eta birsortzera; kontakizunean deskonposatzen dugu gure identitatea. Geure barruan daramagun pertsonaia deskonposatuz egiten da narrazio bat eta eraikitzen dugun ipuinaren emaitza da gure nortasuna. Geure buruaz kondairak kontatzeko gaitasunik ez bagenu, ez genuke nortasunik edukiko. Dementzia batzuetan (Korsakov-en sindromea, Alzheimer gaixotasuna) kondairak kontatzeko edo ulertzeko gaitasuna galtzen da. Ipuinak kontatzeko gaitasuna galdua dutenek, beren Ni-a galdu dute. Ipuinak kontatzeko gaitasunari eusten diotenek besteekin lotzen dituen nortasuna eraiki dezakete, iraganera modu selektiboan itzul daitezke eta irudikatzen duten etorkizunari aurre

50


egiteko presta daitezke. Ipuinei esker, gure oraina eta etorkizuna eraikitzen, berreraikitzen eta asmatzen dugu. Oroimena eta irudimena nahastu egiten dira.

15. KONTROL

SOZIALERAKO

ETA

ERAGIN

SOZIALERAKO

ERABILTZEN DIREN EZ-HITZEZKO BALIABIDEAK Komunikazioaren beste funtzio bat gizartean eragina lortzea eta besteen portaera kontrolatzea da. Kontrolaren funtzio soziala betetzen duten portaerak pentsatuak eta intentzionatuak izaten dira maiz. Kontrol soziala beste pertsonen iritzi eta jarrerak aldatzeaz edo pertsuasioaz arduratzen da. Pertsona batek besteengan eragina izan nahi duenean, bere buruaren irudi jakin bat aurkeztu behar du, sarritan espontaneoa ez dena. Besteen begirunea lortu nahi duenak sarritan irudi erakargarri bat eraikitzen du, eta irudi hori sarritan ez dator bat

berak

benetan

sentitzen

duenarekin.

Horrela,

jokaera

adierazkorraren

autoerregulazioaren teoriaren arabera (Mark Snyder), pertsonak sarritan kontrolatu egiten ditu bere ez-hitzezko adierazpenak, bere helburuen arabera. Modu horretan, pertsona batek kontrola ditzake bere aurpegi adierazpenak; afektu batzuk indartu, neutralizatu edo mozorrotu ditzake, komenientzia sozialaren arabera. Pertsona batek ager ditzake benetan sentitzen ez dituen emozioak. Komenientziaren arabera, situazio batean egokia ez den emozio bat ezkuta lezake eta egokia den emozio bat sentitzen duela adieraz dezake (Ekman, 1971). Alde horretatik, autoerregulazioan puntuazio handia dutenek sentiberatasun handia dute inguru bati dagozkion emozio egokiak detektatzeko. Autoerregulazioan baxu puntuatzen dutenek ez dituzte beren emozioak erregulatzen eta modulatzen, situazioaren arabera. Baxu puntuatzen dutenek beren benetako sentimenduen arabera jokatzen dute, kanpoko erreferentziei jaramon handirik egin gabe. Autoerregulatzaileek ingurunearen araberako emozioak agertzen dituzte. Autoerregulatzaileak ez direnak autokonsistenteagoak izaten dira. Barregarriak iruditzen zaizkien txisteei egiten diete barre, ez txalo asko jasotzen dituzten txisteei. Kontrol soziala edo eragin soziala lortu nahi denean, mezuaren igorleak hartzailearen jarrera aldaketa lortu nahi izaten du, baina hartzailea ere ez da subjektu pasiboa eta igorlearengan eragin nahi izaten du, galderak eginez, ez-hitzezko jarrerak agertuz eta abar. Komunikazio mezuaren hartzaileak atzeraelikadura positiboa edo negatiboa bidal diezaioke mezuaren igorleari. Atzeraelikadura negatiboa jasotzen duten


hizlariek soltura gutxiagoz hitz egiten dute atzeraelikadura positiboa jasotzen dutenek baino (Musitu, 1993). Hizlari bat entzule bati hitz egiten ari zaionean, eragin bat lortu nahi badu, entzulearen hautematea erregulatu behar du; entzulearengan irudi jakin bat eraiki behar du. Mehrabian eta Williams-en (1969) arabera, entzulearen hautematean eragina duten aldagai nagusiak hauek dira: hizlariak hitz egiteko darabiltzan ozentasuna eta abiadura; hizlariaren aurpegiko keinuak eta horien abiadura; hizlariak entzulearekin duen ikusmenezko kontaktua. Musituren (1993) arabera, aholkulari baten sinesgarritasuna determinatzen duten aldagaiak ikusmen kontaktuaren iraupena, keinuak eta irribarrea dira. Komunikatzaileen gorputz hizkuntzari dagokionez, gorputzaren jarrera irekiak dituzten hizlariek iritzi aldaketa gehiago eragiten dute entzuleengan jarrera itxiak dituztenek baino (McGinley, LeFevre eta McGinley, 1975), ikerketa guztiek hori egiaztatu ez badute ere. Komunikatzaile sinesgarriek eta limurtzaileek tonu beroak, lasaiak, adierazkorrak eta atseginak erabiltzen dituzte (Berger, 1994). Tonu horiek erabiltzen dituztenak limurtzaileagoak gertatzen dira. Batez beste, limurtzaileek limurtuek baino denbora gehiago iragaten dute besteari begiratzen. Begiradaren norabideari dagokionez, ikusmen kontaktuari etenik gabe eusten dioten hizlariek konfiantza gehiago sortzen dute begirada iheskorra dutenek baino. Zalantzaz beteta dagoen hizlarik entzuleari edo kamerari nekez begiratzen dio. Scherer-en (1978) arabera, hizlariaren begiradaren kontaktua zenbat eta iraunkorragoa, entzulearen jarrera aldaketa are eta nabariagoa izango da. Komunikazioaren igorleak zer ez-berbazko estrategia erabiltzen ditu entzulearen jarrera eta jokaerak aldatzeko? Nagusitasun, botere, estatus altu eta autoritate seinaleak igortzen ditu. Pertsona erakargarri eta erlaxatu moduan agertzen da (Buller, LePoire, Aune eta Eloy, 1992). Sinesgarritasuna, gizartekoitasuna eta nortasuna adierazten ditu. Pertsona atsegingarri eta erakargarri moduan aurkezten da. Bestearen arreta erakartzen saiatzen da. Mezu hartzailearen jarrerak imitatzen ditu eta harekiko erreziprozitate bat agertzen du. Mezuhartzailearen igurikapenen bortxaketa positiboek (solasa distantzia hurbilera, ukipenak eta begirada luzeak) pertsuasio, onarpen eta adostasun gehiago sortzen dute igurikapenetara egokitzeak edo bortxaketa negatiboek baino. 52


Hizlariak entzulearengan eragina duen bezala, entzuleak ere badu eragina hizlariarengan. Entzuleak hizlariari bidaltzen dizkion ez-hitzezko atzeraelikadura positibo eraginkorrenak ikusmen kontaktua gehitzea, irribarre egitea eta buruaren baiezko mugimenduak dira.

16. IKASGELAN ERABILTZEN DEN EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOA Ez-hitzezko komunikazioak honako alderdi hauek biltzen ditu: keinu kontziente eta inkontzienteak, gorputzaren mugimenduak (kinesika), ukipenezko portaera (haptika), norberaren inguruko espazioaren erabilera (proxemika), ahotsaren tonua, intonazioaren ingurua, ahozko komunikazioaren tempusa (paralengoaia), usaimenari (olfatika) lotutako esanahia, gorputz itxuraren araberako komunikazioa eta denboraren erabilera (kronemika). Irakasleak ezagutu egin behar ditu bere ez-hitzezko komunikazioa eta ikasleen ez-hitzezko komunikazioa. Ez-hitzezko komunikazioa ezagutzen badu, hobeto ulertuko ditu ikasleen mezuak, eta irakasleak berak ere ikasleen ikaskuntza indartuko duten ez-hitzezko mezuak bidaliko ditu. Irakaslearen eta ikasleen arteko komunikazioa hobea izango da ez-hitzezko eta hitzezko portaerak integratu eta sinkronizatzen badituzte (Laplante eta Ambady, 2003). Ikaslelako argiztapen eta dekorazioari dagokionez, ikasgelako argiak badu eragina ikasleen aldartean. Argi distiratsu, intentsu eta kontzentratuak ikaslearen tentsioa eta alerta egoera gehitzen ditu, baina haien ulerpen maila jaitsi egiten du. Argiak ez du itsutsu behar, baina ez du itzaliegia ere izan behar, ikasleak gogoeta egin dezan nahi badugu. Hormen koloreak eragina du ikaslearen aldartean. Kolore urdineko ikasgelan denbora luzez egonez gero, jaitsi egiten da ikaslearen tentsioa; kolore gorriko hormak dituen ikasgelan ikaslearen tentsioa igo egiten da. Kolore urdina ona da ikasgelarako. Kolore distiratsua ona izan liteke ariketa fisikoak egin behar diren gelan, baina ez ikasgelan, ikaslea kitzikatu egiten duelako. Kolore laranja ez da kolore ona ikasgelarako, asaldatu egiten duelako. Kolore beroek eta distira asko dutenek ikasleen giharretako tentsioa handitzen dute, asnasketa erritmoa bizkortzen dute, odol presioa igotzen dute. Kolore hotzek eta argitasun apalak giharren erlaxazioa eta loa eragiten dute. Sormena handitu egiten da kolore laranjako hormak dituzten geletan eta jaitsi egiten da kolore griseko hormak dituztenetan. Ikasle batzuek hobeto ikasten dute argi distiratsuko


geletan, baina beste batzuek nahiago dituzte argi gutxiko gelak. Argi distiratsuek egonezina eta hiperaktibitatea eragiten dituzte ikale batzuengan. Ikasleei utzi egin behar zaie ongi sentitzen diren lekuan esertzen. Espazio pribaturik gabeko espazio irekiek kezkatzera eta beren buruak kokatu nahian jardutera eramaten ditu ikasleak. Ikasgelan angelu zorrotz asko egoteak tentsio egoera eta arreta gabezia eragin dezake. Ikasgela aireztatzea eta oxigenatzea garrantzitsua da, oxigeno gabeziak nekea, arretarik eza eta ulertzeko zailtasunak eragiten baititu. Garrantzitsua da leihoak irekitzea, gelan landare batzuk jartzea eta arnasketa ariketak egitea. Ikasgelaren akustika osagai garrantzitsua da. Soinua ondo transmititzen ez bada, ikasleen tentsioa igo egiten da eta galarazi egiten da ikasleen eta irakaslearen ulermena. Ingurutik datorren soinuak eta oihartzunak negatiboki eragiten du ikasleen ikaskuntzan. Ikasgelaren akustika eskasak eragina du entzumen arazoak dituzten ikasleengan, ahoskatzeko arazoak dituztenengan, ikasteko zailtasunak dituztenengan edo irakaskuntzako hizkuntza ongi ezagutzen ez dutenengan. Ikasea gelan ongi senti dadin, osagai garrantzitsua da ikasleak bere mahaian duen ongizatea eta erosotasuna. Ikas-mahaiak ikaslearen neurri eta altuerara egokitu behar du. Ikasleak ez du makurtu behar idazteko, irakurtzeko edo marrazteko. Ikasleek nahiko espazio eduki behar dute ikasgelan harreman pertsonal eta sozialak izateko. Ikasgelak mugimendu askatasuna ahalbidetu behar die ikasleei, ikasle batzuek hobeto ikasten baitute ikasgela zehar mugi daitezkeenean. Ongi dekoratu, banatu eta argiztatutako geletan lan egiten duten ikasleek gehiago gozatzen dute eta gelakideekin erlarreraginen jardutea gustatzen zaie; gaizki dekoratu eta argiztatutako geletan lan egiten duten ikasleek ez dute elkarreraginetik atseginik lortzen eta ez dute esperientzia errepikatu nahi izaten. Ongi dekoratutako ikasgeletan lan egiten duten ikasleak hobeto baloratuak dira, gaizki dekoratuetan lan egiten dutenak baino. Irakasleak ikasgelaren dekoratua aldatu ahal izateko aukera eduki behar du, ikasleentzat atsegingarriago gerta dadin. Ikasleek ere aukera izan behar dute ikasgelako dekoratua aldatu ahal izateko, posterrak, koadroak, argazkiak edo tapizak jarriz. Ikasgelara objektu pertsonalak ekarri ahal izatea garrantzitsua izan liteke.

54


Argiaren, soinuaren, ikaskideen arabera mugi daitezkeen aulkiak eta mahaiak jarri behar dira ikasgeletan. Horrela, argi gehiegi edo gutxiegi, soinu gehiegi edo gutxiegi izatea edo alboan nahi ez dituzten ikaskideak izatea ekidin liteke; nahi duenaren ondoan jar liteke bakoitza. Eskola batzuetan uniforme bakarra ezarten bada ere, jantziak funtzio adierazkor bat betetzen duela kontuan izan behar da. Jantzien bidez geure izaera agertzen dugu, gure sentikortasun estetikoa asetzen dugu, gure balioak adierazten ditugu edo erosotasun fisikoa bilatzen dugu. Ongi jantzitako ikasleak gaizki jantzitakoak baino onartuagoak dira. Proxemikari eta ikasgelako mahaien banaketari dagokionez, irakasleak kontuan hartu behar du bere eta ikasleen arteko distantzia bertikala. Gorago jartzeak, plataforma baten gainean egoteak edo handiagoa izateak nagusitasun kokapena ematen dio irakasleari. Batzuetan irakasleak ikaslearen plano bertikal berean egon behar du. Distantzia horizontalari dagokionez, irakaslearen aurrean kokaturiko ikasleak hobeto baloratuak dira eta beste ikasleek baino arreta gehiago jartzen dute. Irakasleek orokorrean distantzia intimoa eta distantzia publikoa ekidin egiten dituzte ikasleekin harremanak dituztenean; distantzia pertsonalera edo distantzia sozialera jarri behar dute, distantzia horiek baitira ikasgeako komunikazioa sustatzen dutenak. Irakaslea distantzia intimora jartzen denean, intimoa den informazioa agertzen dio ikasleari: usaina, azalaren testura, zimurrak, aurpegiko mikro-mugimenduak. Baina, irakaslearen eta ikaslearen arteko distantzia ikaslearem nortasunera eta transmititzen den mezu tipora egokitu behar da. Irakasleek kontuan hartu behar dute ikasle kanporakoien mugimenduak hedakorragoak direla eta barnerakoien mugimenduak eremu mugatuago batean gertatzen direla. Irakasleek modu ezberdinean jokatzen dute mahaiak banatzeko moduari dagokionan. Gehienei irakasleren mahaira begira lerrokatutako mahaiak gustatzen zaizkie. Irakasle batzuek nahiago dute ikasleak lauko taldetan jartzea, lankidetzarako. Beste irakasle batzuei mahaiak U forman banatzea gustatzen zaie. Mahaiak modu tradizionalean jartzen direnean, lehen lerrotako eta ikasgelaren erdi aldeko ikasleak dira ikusmen kontaktu gehien jasotzen dutenak, irakaslearen arreta gehiena jasotzen dutenak eta harekin elkarreragin gehien dutenak. Alboetako mahaietan edo atzeko mahaietan dauden ikasleek elkarreragin gutxiago dute irakaslearekin. Ikasle kanporakoiek irakaslearengandik hurbil edo


irakaslearen aurrean jartzeko joera dute. Ikasle herabeak sarritan atzean jartzen dira, ikaslearekiko kontaktua edo elkarreragina ekiditeko. Batzuetan irakasleek aukera ematen diete ikasleei nahi duten mahaia hartzeko, baina beste batzuetan irakasleek gonbidapena egin behar diete ikasleei berekin elkarreragin asko izango duten aulkietan jar daitezen. Ikasleei gehientsuen gustatzen zaien banaketa ferraren forma duena da. Banaketa horrek aukera ematen die irakaslea eta beste ikasleak ikusteko. Kokamodu horrek aukera ematen die irakaslearekin eta lagunekin elkarreragina izateko. Irakaslearen aurrez-aurre eta gelaren atzealdean (eskuin zein ezker aldeetan) dauden ikasleak dira irakaslearengandik ikusmen kontaktu gehien jasotzen dutenak. Ikasle liderrak dira kokagune horiek hartzen dituztenak, ikusmen panoramikoaren kontrola ahalbidetzen dutelako, mezu ugari bidaltzeko eta hartzeko aukera ematen dutelako. Irakaslearengandik (eskuinetan zein ezkerretan) hurbiden dauden ikasleak dira irakaslearengandik ikusmen kontakto gutxien jasotzen dutenak. Ikasle barnerakoiek mahai periferikoetan eseri nahi izaten dute, erabakia hartzeko garaian edo gatazkaren bat dagoenean gordetzeko. Bi ikasleen arteko harremana lehiakorra denean, bata bestearen aurrean jartzeko joera izaten dute; haien harremana lankidetzazkoa denean, bat bestearen ondoan edo angelu zuzenean jartzen dira. Ez-hitzezko komunikazioaren aldagaien artean garrantzitsua da denborari dagokiona. Komunikazioko denboraren erabilera aztertzen du kronemikak. Komunikazioan denboraren erabilera hobetzeko, presak alde batera utzi behar dira. Komunikaziorako denbora mugatua da, baina presak kalte egiten dio. Erritmo zirkadianoak eta bioerritmoak kontuan hartzen baditugu, komunikaziorako denbora onak eta ez hain onak daude. Egunaren une batzuetan besteetan hobeto funtzionatzen dugu, ziklo fisikoak, intelektualak eta emozionalak kontuan hartuta. Ikasleen aldarte onenak aukeratu behar dira jarduera konplexuak egiterakoan. Irakasleak, hitz egiten ari denean, gai izan behar du pausaldiak eta isiltasuna erabiltzeko. Pausaldi luzea egin behar du zerbait garratzitsua esatean, eta pausaldi laburra, zerbait garrantzirik gabea esatean. Begien mugimenduen, keinuen eta buruen baieztapen keinuez bidez markatu behar du erritmoa. Irakaslea isiltzen denean, ikasleari zuzenki begiratuz, azken hau hizketan hasiko da. Irakaslea arreta gabezia eta hiperaktibitatea duen ikasle batekin lanean ari denean, azalpenerako, arretarako eta ikasketarako aldiek laburragoak izan behar dute eta erlaxapen jarduerak tartekatu behar dira. 56


Irakasleak ongi planifikatu behar du denbora, eta aukerak eman behar dizkie ikasleei beren denbora planifikatzeko. Jarduera bakoitzari eman behar dioten denbora kalkulatu behar dute, ezarritako denboraren barruan amaitu ahal izan ditzaten. Klasearen hasieran eta amaieran puntualak izatea oso garrantzitsua da. Klasean azaldu behar den gaiaren garrantzia lotua dago berorri eskaini behar zaion denborarekin. Irakasleak galdera egiten duenetik ikasleak erantzuteko duenera arteko tartea ere garrantzitsua da. Irakasleak behar beste denbora eman behar dio ikasleari erantzuna presta dezan. Ikasleari erantzuna pentsatzeko uzten zaion denbora erlazionatua dago ikaslearen erreflexibitate eta inpultsibitate mailarekin. Ikasleen erreflexibitatea landu behar da eta erantzunak pentsatzeko behar beste denbora utzi behar zaio. Irakasleak keinuak egin behar ditu hitz egiten ari denean; keinurik egin gabe hitz egiten badu, aspergarritzat hartuko dute. Keinuak eginez hitz egiten duen irakaslea animatuagotzat eta interesgarriagoa hartzen da, ikastea erraztu egiten baitu. Irakasleak buruaz egiten diren keinuek suspertu egiten ditu ikasleak: hauek esaten dutena baiezta dezake buruaren baiezko mugimenduaz, burua gorantz eta beherantz mugituz. Ikasleak esaten duenarekin ados ez dagoela adierazteko burua ezkerrerantz eta eskuinerantz mugi dezale. Irakasleak ikaslearengana egokitu behar duenean, haren mugimenduak eta jarrerak imita ditzake, maila bereko komunikazioa ezarriz: ikaslea eserita badago, irakaslea ere bai; ikaslea zutik badako, irkaslea ere bai. Irakaslean egokitu dezake bere ahotsaren tonua, tinbrea eta intentsitatea haurrenetara. Irakasleak bekaina altxatuz eta buruaren bapateko mugimendu batez begiratzen badu, horrek haren interesa adierazten du eta ikaslea suspertu egiten du. Bekain-artea zimurturik begiratzeak gogoeta, ulertezintasuna eta kritika adierazten ditu. Bekain-arteak zimurturik burua altxatzeak ikasleak esaten duena ez onartzea esan nahi du. Ikasleek gehiago begiratzen diete beren aurrean ezerita daudenei, alboan eserita daudenei baino. Gehiago begiratzen diete atseginak zaizkienei, desatseginak zaizkienei baino. Besteek berei gehiagotan begiratzea lortzen dutenek taldeko lider izateko probabilitate gehiago dute. Ikaslek gehiago baloratzen dute hitz egitean berei begiratzen dien irakaslea, begirada ekiditen duen irakaslea baino. Ikasleen begi-ninia dilatatuago dago gauza edo pertsona atseginak ikustean, gauza edo pertsona desatseginak ikustean baino.


Ikusmen kontaktua tresna garrantzitsua da pertsobarteko komunikazioaren jarioa erregulatzeko. Besteekin ikusmen kontaktua duten irakasleek komunikazioaren jarioa irekitzen dute eta besteekiko interesa agertzen dute. Irakasleak ikasleei begiratu behar die, ez bakarrik bera hitz egiten ari denean, baizik baita ikasleak hitz egiten ari direnean ere. Irakurtzen ari denean ere garrantzitsua da tarteka burua altxatu eta ikasleei begiratzea. Modu horretara egiaztatu ahal izango du bere hitzek ikasleengan duten eragina. Arbelean idazten ari denean ere ez die erabat bizkarra eman behar ikasleei. Ikusmen kontaktuari eutsi egin behar dio. Gaur egun hori egitea errazagoa da, arbel digitalari esker. Irakaslearekin ikusmen kontaktua izaten duten ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte eskolan. Ikusmena mantentzearekin batera, irribarre ere egin behar du. Irakasleak ikasgelan zerbait galdetzen duenean, erantzuna badakitela usten dutenek gehiago begiratzen diote irakasleari. Irakasleek zerbait zehatz-mehatz ezagutzen dutenean eta hartaz hitz egiten dutenean, hatz erakuslea eta erpurua elkartuz hitz egiten dute. Irakasleak determinazioa eta konbentzimendua erakutsi nahi duenean, hatzak eta erpurua ukabilean estuki itxita hitz egiten du. Irakasleak gai bati buruz autoritatzez hitz egin nahi duenean, erpurua eta hatzak modu kurbatuan elkartzen ditu, gauza ikustezin bati heltzen ariko balitz bezala. Modu menderatzailean hitz egiten duenean, irakasleak hatz erakuslea altxatzen du eta harekin gora eta beherako kolpeak ematen ditu, makila batekin ariko balitz bezala, entzulearen mendekotasuna eraginez. Irakasleak agresiboki hitz egin nahi duenean, airea kolpatzen du ukabil itxi estutuarekin. Irakasleak ideia bat edo portaera bat baztertu nahi duenean, bi besoak gora jasotzen ditu, esku-ahurra ikasleengana begira duela, haiei hurbiltzea eragotziz. Irakasleak egoera tirabiratsu bat lasaitu edo baretu nahi duenean, bi eskuak gora eta behera mugitzen ditu, esku-ahurra beherantz duela. Hitz egiten ari denean besteei esku-ahurrak erakustea irekitasunaren adierazgarria da; aldiz, eskugaina erakustea nagusitasunaren eta komunikazioa etetearen adierazgarria da. Norbait hatzen bidez seinalatzen dugunean, hura objektu bihurtzen dugu edo hari mehatxu egiten diogu. Ikasleak tentsio egoera ager dezake hortzekin ezpainak horzkatuz. Ikasleak minutuko hogei bat adiz ixten ditu begiak. Presiopean dagoenean gehiagotan ixten ditu (Vrij, 2001). Gezurrak presioa handitzen du; beraz, ikaslea gezurretan ari denean, betazalak gehiagotan ixteko joera du. Gezurrak gehiagotu egiten ditu asaldura eta mugimendu traketsak. Keinu moldakorrak ere gehiagotu egiten ditu gezurrak. Baina, besoetako eta 58


begien mugimenduak kontrolatzen baditugu ere, gorputzaren beste alderdi batzuen mugimenduek agerian uzten dute gezurrak sorrarazitako tentsioa. Ikasleek iruzur gaitzakete aurpegi adierazpenen bidez, baina haien oinen eta hanken mugimenduek ikaslearen benetako aldartearen berri emango digute (Ekman eta Friesen, 1969). Hitz egiten ari garenean sudurra ukitzeak, begirada iheskorrak, betazalak sarriagotan ixteak, mugimendu traketsek eta itxura sorgorrarekin hitz egiteak gezurra esaten ari dela adierazten dute. Irakasleak komunikazio mezuak bidaltzen ditu zutik egoteko, eseritzeko edo ibiltzeko moduagatik. Zutik dagoenean aurrerantz pixkat okertzen bada, pertsona maitagarri moduan aurkezten du bere burua. Ikasgelak ibiltzeko aukera ematen badu, irakasleak ikasleen ingurura hurbildu behar du, haiekin harremana izateko. Gorputz aurrerantz edo atzerantz inklinatzea bestearengana hurbiltzearen edo harengandik urruntzearen ezaugarria da. Irakasleak ikasleenganantz makurtzen badu bere gorputza lotura emozionala sortzen ari da haien eta bere artean. Ikasleen esertzeko moduri begiratu behar diote. Bizkarra aurrerantz edo atzerantz inklinatuz esertzeak irakaslearengandik hurbil edo urrun sentitzen direla adierazten du, hark esaten duenarekin ados edo desados direla. Ikaslea arretatsu badago, buru mugimenduz berehala erantzungo du. Arreta gabe badago, mugimendu makalekin erantzungo du. Kokotsa bularraren aldera bildua badauka, nekatua edo atzeratua egongo da. Kokotsa aurrerantz badu, erronkei aurre egiteko prest dago. Zutik dagoen irakasleak oinak sendo eta bereizita jartzen baditu zoruan, ziurtasuna erakusten ari da. Gorputza balantzaka ez du erabili behar. Pertsona menderatzailea oinak bereizita jartzen da zutik. Pertsona mendekoa hankak elkartuta egoten da zutik. Zutik jarrita nagusitasuna adierazten da. Mendeko rola hartzen duenak burua makurtu egiten du. Harrotasuna adierazi nahi duenak goian, tente, eutsi behar dio buruari. Burua gorantza duenak sendotasuna, boterea, autoritatea, ziurtasuna, asertibitatea eta konbikzioa adierazten ditu (Mignault eta Chaudhuri, 2003). Gutxiagotasuna, erabakimenik eza eta ziurtasun gabezia adierazten ditu gorputza eta sorbaldak kizkurtuz eta ahots baxuz hitz egiteak. Burua makurtua duena, eskuak patriketan dituela, pauso txikiak emanez ibiltzen dena: baztertua eta deprimitua sentitzen dela esan dezakegu. Irakasleak

ez-hitzezko

teknikak

erabil

ditzake

ikasgelan

bere

kokagune

menderatzailea adierazteko. Har ditzake bere tamaina handitzen duten jarrera eta keinuak (besoak gerrian, burua tente), ikasleari goitik behera begiratzea, ikaslearengandik urrun


jartzea, ikaslea ukitzeko ekimena hartzea, ikasleari irribarrerik ez egitea, ikasleak hitz egitean ezezko keinuak egitea. Pertsonak atsegingarriago gertatzen dira besoen eta gorputzaren jarrera irekiak eta erlaxatuak agertzen dituztenean. Estatus altuagoko pertsonek jarrera erlaxatuagoak hartzen dituzte. Nagusitasunaren oinarrizko ezaugarria da erlaxapena. Mugimendu makalen bidez adierazten da. Pertsona menderatzaileen mugimenduak ahalegin txikienaren printzipioak gidatzen ditu. Guk bizkarrak altxatzen ditugunean, inkontzienteki burua babesten dugu. Sorbaldak altxatzean norbere burua babesteko ekintza bat da. Mendekotasunari lotuago dago nagusitasunari baino. Sorbaldak altxatzen ditugunean sarritan burua albora okertzen dugu. Burua makurtzea ere mendekotasunaren adierazlea da. Sorbaldak altxatzea sarritan elkartua doa bekainak altxatzeari. Bakearen eta mendekotasunaren mezua ere bada. Arriskuan dauden pertsonak mugiku gabe egoten dira eta beren tamaina txikitzen dute. Mugitu gabe egoteak arriskua beheititzen du. Arriskuan dauden pertsonek beren kokalekua finkatzen dute eta gorputza kizkurtzen dute. Pertsona menderatzaileek beren jarrerak irekitzen dituzte eta mendeko pertsonek jarrera itxiak hartzen dituzte. Norbere burua ukitzeko keinuak mendekotasun keinuak dira, norbere burua babesteko eginak. Besoak gurutzatzea defentsaren edo desadostasunaren adierazlea da. Irakasleari besoak tolestuta entzuten dioten ikasleek emaitza txarragoak ateratzen dituzte besoak irekita entzuten dutenek baino. Besoak gurutzatuta dagoen ikasleak ez du besoak irekita dagoenak adina jasotzen. Irakasleak konturatu behar du ikasleek desorosotasun keinuak igortzen dituztenean. Irakasleak gai izan behar du benetako irribarreak eta itxura egiteko irribarreak bereizteko. Benetako irribarreak zigomatiko nagusia eta ahoaren ertzak mugitzea eragiten du; begien inguruko gihar orbikularrak ere mugitzen ditu. Itxura egiteko erabiltzen diren irribarreek gehiago irauten dute benetako irribarrek baino. Haurrak gorputz kontakturik gabe uzten badira, haien garapena eten egiten da. Haur txikiek behar handia dute inguruko gauzak ukitzeko. Haur txikiek irakaslea eta beste haurrak ukitzeko beharra dute. Baina, kontaktu horiek ez dira hain beharrezkoak haurra hazten doan heinean. Irakaslea ikaslearengana hurbildu eta hari bizkarrean kolpetxo batzuk ematea izan daiteke ikaslearen portaera indartzeko bitarteko bat; izan liteke ondo egindako lan bat goraipatzeko bidea. Kontaktu fisiko bat hastea gehiagotan gertatzen da norbaitek informazioa edo aholkua ematen duenean, hartzen duenean baino. 60


Mintzairaren ez-hitzezko osagaiak aztertzen ditu paralengoaiak: bolumena, tonua, tinbrea, ahotsaren kualitatea, azentua eta hitz egiteko abiadura. Irakasle trebeak ahotsaren tonua, erritmoa, abiadura eta infexioa aldatzen ditu. Irakasleak modu monotonoan hitz egiten badu, ikasleek aspergarritzat hartzen dute eta azaltzen ari den gaiarekiko interesa galtzen dute. Paralengoaiak hizlariaren adinaren, sexuaren, maila sozialaren, kultura mailaren edo aldarte egoeraren berri ematen digu. Honela, ahotsaren bolumen baxuak, ahots sakonak, intonazio uniformeak eta astiro hitz egiteak depresio baten berri eman dezake. Irakasleak bere ahotsaren tonua kontrolatu behar du, ikasleei hitz egiten ari denean. Soinu grabea nagusitasunari lotua dago; ahots akutua mendeko izaerari lotua doa. Ahots grabez hitz egiten duen irakasleak ikasleen aurrean duen sinesgarritasuna gehitzen du. Irakasleak bere sinesgarritasuna handitu lezake bere ahotsari intentsitate gehiago emanez, tonu adaketak eginez, hitz jarioa handituz, “garbi dago” edo “zalantzarik” gabe esanez. Azkar hitz egiten eta intonazio bariatua erabiltzen duen irakaslea adituagotzat hartzen da astiro hitz egiten duena eta intonazio monotonoa duena baino. Tonu monotonoak murriztu egiten du irakasleak esaten duenaren ulerpena. Tonu baxua eta serioa heldutasunari lotua doa; tonu altua tentsioari eta urduritasunari lotua doa. Ahozko

hizkuntzaren

eta

ez-hitzezko

hizkuntzaren

arteko

desadostasuna

asaldatzailea da haur txikientzat. Haur txikiek ez dute ironia ulertzen, ironian kontraesana dagoelako hitzezko mezuaren eta ez-hitzezkoaren artean. Ikasleak irakaslearen mezua ulertzen du, haren keinuek indartzen dutenean esaten ari dena, haren emozioek indartzen dutenean hitzezko mezua. Gure gorputzaren forma eta tamainuak eta erabiltzen ditugun jantziek eragin handia dute besteek gu hautemateko moduan. Pertsona barnerakoiek orokorrean kolore ilunak eramaten dituzte eta pertsona kanporakoiek, kolore deigarriagoak. Haur baten jazteko moduak haren (edo haren familiaren) izaera, estatus, jatorri, erlijio eta preferentzia estetikoen berri ematen digute. Ikaslearen itxura fisikoaren, jazkeraren, tatuajeen, orrazkeraren aldaketek haren nortasunaren, aldartearen eta haren familiaren berri ematen digute. Irakasleak arreta jarri behar die ikaslearen argaltzeei, gizentzeei, jazteko aldaketei, horiek izan baitaitezke aldaketa sakonagoen adierazle. Irakasleak gai izan behar du bere


jazkera baliatzeko ikasleen aurrean autoritate, begirune gehiago izatearren eta giro erlaxatuagoa eta lagunkoiagoa sortzeko. Ikasleengan berak nahi duen inpresioa sortzeko. Irakasleak kolore beroko edo hotzeko jantziak erabil ditzake, ikasleengana hurbiltzeko, haiengandik urruntzeko edo haiengandik distantzia jakin batera egoteko. Marrazki angelutsuak, kurbatsuak, karratuak, borobila dituzten jantziak erabil ditzake, pertsona exijente edo negoziatzaile moduan agertzeko.

Honela, adibidez, pertsona mesomorfoa

indartsuago, itxura hobekoa, abentura zaleagoa eta bere buruan konfiantza gehiago duenaren gisara agertzen da, pertsona ektomorfoa baino. Ektomorfoa susmatzaileagoa, tentsoagoa eta ezkorragotzat hartu izan ohi da. Tipo endomorfoa duena beroago eta sinpatikoagotzat hartzen da. Olfatikari dagokionez, ikerketa batzuen arabera, usain batzuk eraginkorrak dira informazioari eusteko eta ikasitako informazioa berreskuratzeko (Gilbert, Knasko eta Sabini, 1997). Moss, Cook, Wesnes eta Duckett-ek (2003) bi olio esentzial mota (rosemary and lavender) aurkeztu zituzten oroimen ariketak egitean. Emaitzen arabera, lavenderra usaindutakoek memoriako eta arretako atazetan emaitza okerragoak eta erreakzio denbora okerragoak lortu zituzten kontrolekoek baino, eta rosemary usaindutakoek emaitzak hobetu egin zituzten oroimenaren kalitateari dagokionez. Rodionova eta Minor-en arabera (2005), atazak pipermint usainarekin egin zituztenek emaitza hobeak lortu zituzten, lavender usainarekin egin zituztenek baino. Beraz, usain batzuek esanguratsuki hobetzen dituzte emaitza kognitiboak.

17. GENEROAREN ARABERA ALDATU EGITEN DIRA EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOAREN ALDERDI BATZUK. ZEINTZUK DIRA?

17.1.

Sarrera

Gizakia ezin da komunikatu gabe egon. Gizaki baten aurrean beste gizaki bat jartzen denean, elkarrekin komunikatu nahi ez badute ere komunikatu egiten dira, bataren portaera modu ez-arbitrarioan aldatzen baitu bestearen presentziak. Jakina, komunikazioa ekidin

62


nahi den egoeran gertatzen den komunikazioaren zati handi bat, osoa ez denean, ezhitzezkoa izaten da. Gizakia hitzez eta ez-hitzez komunikatzen da. Komunikazio digitala hizkuntzaren bidez egiten dena da. Komunikazio analogikoa, berriz, keinuz, jarreraz, begiradaz, ukipenez, usaimenez edo irudiz egiten dena da. Komunikazio digitala eta analogikoa, hitzezkoa eta ez-hitzezkoa, batzuetan elkarrekin ados joaten dira, eta horrelakoetan mezuak indar handia hartzen du. Beste batzuetan, desadostasuna gertatzen da bien artean, eta horrelakoetan mezu kontrajarriak bidaltzen dira; mezuaren alderdi batek ezabatu edo indargabetu egiten du mezuaren beste alderdia. Horregatik, mezuaren benetakotasuna ebaluatzeko garaian, oso garrantzitsua da alderdi digitalaren eta analogikoaren arteko harremana aztertzea. Ondorengo orrialdeetan ikusiko dugunez, gizonen ez-hitzezko komunikazioaren zati handi bat nagusitasuna agertzera zuzendua dago. Emakumeen ez-hitzezko komunikazioestiloa, berriz, mendekotasuna agertzera zuzendua dago. Gizonek beren artean dituzten harremanak simetrian oinarritzen dira neurri handi batean; emakumeek beren artean dituzten harremanak ere simetrian oinarritzen dira hein handi batean. Baina, gizonen eta emakumeen arteko harremanak osagarritasunean oinarritzen dira. Honekin esan nahi duguna hau da: emakumeak helburu berberak lortzeko lehiatzen dira elkarren kontra; gizonak ere helburu berberak lortzeko lehiatzen dira elkarren kontra. Aldiz, harremanak gizonen eta emakumeen artekoak direnean, berdintasunean baino hierarkian oinarritzen dira. Generoa eraikuntza sozial eta kultural bat da. Gizonen eta emakumeen arteko diferentzien alderdirik garrantzitsuenak eraikuntza horretan oinarritzen dira. Gizona edo emakumea izateak duen esanahia kultur-testuinguru eta gizarte-testuinguru batean eraikitzen da. Genero-estereotipoak ingurune batean sortzen dira eta ingurune horretako hizkuntzan txertatzen dira. Generoari buruz egiten diren ikerketak ere testuinguru zientifiko jakin batean gertatzen dira, eta testuinguru hori ez da beti estereotipoetatik aske egoten. Ondorengo ataletan agertzen diren gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak ezin dira bereizi milaka urtetan zehar gizartean bete dituzten funtzioetatik eta gaur egun diferentzia horiek interpretatzeko erabiltzen ditugun sare kontzeptualetatik. Generoa


eraikuntza sozial bat da, eta generoari buruzko diskurtsoak eraikuntza hori alda dezake edo eraikuntza horren emaitza izan daiteke.

17.2. Garuneko aldeak generoaren arabera Geschwind-en (1979) arabera, pertsona bat ezkertia izatearen arduraduna testosterona da. Testosteronaren eraginez eskuin hemisferioa gehiago hazten da mutiletan, hormona horrek makaldu egiten baitu ezker hemisferioaren hazkuntza. Horregatik, gizonak emakumeak baino gehiagotan izaten dira ezkerrak, garunaren eskuin hemisferioaren nagusitasunak gorputzaren ezker aldearen nagusitasuna ekartzen baitu. Ezker hemisferioa garatuagoa dago emakumeetan, eta eskuin hemisferioa garatuagoa dago gizonetan. Ezker hemisferioa hizkuntzan eta prozesaketa analitikoan espezializatua dagoenez, eta emakumeek ezker hemisferioa garatuagoa dutenez, gizonek emakumeek baino irakurketa- eta idazketa-arazo gehiago izaten dituzte. Aldiz, eskuin-hemisferioa espazioko pertzepzioan eta prozesaketa sintetikoan espezializatua dagoenez, pertsona ezkertiak gaituagoak izaten dira trebetasun espazialetan. Buxó i Rey-ren arabera (1988), emakumeak mutilak baino lehen lortzen du heldutasuna

hizkuntza

espresiboan,

hizkuntzaren

artikulazioan,

hizkuntzaren

jariakortasunean eta lateralizazioan. Garunaren hizkuntza-eremuko ezkerreko eskualde premotorea lehenago mielinizatzen da nesketan mutiletan baino. Ashley Montagu (1970) antropologoaren arabera, emakumearen hizkuntzarako gaitasunak handiagoak dira. Haur Hezkuntzan jadanik hiztegi zabalagoa dute neskek mutilek baino. Lehenago hasten dira hizketan. Esaldietan hitz gehiago sartzen dituzte. Gehiago erantzuten diote amari, hark hitz egiten dienean (Huttenlocher, Haight, Bryk, Seltzer eta Lyons, 1991). Lehenago ikasten dute irakurtzen, eta arazo gutxiago dute irakurketan. Kodeak lehenago ikasten dituzte. Hizkuntza artifizialak eraiki edo sortzeko gaitasun gehiago dute. Atzerriko hizkuntzak errazago ikasten dituzte. Oroimenean trebetasun gehiago dute, batez ere oroimen logikoan, ez oroimen mekanikoan. Mutilek gaitasun gehiago dute ikusmen eta espazio arloko (Harre eta Lamb, 1990) ariketetan, zenbakizko arrazoiketan, logika arloan eta zatiak osotasunean erlazionatzen.

64


Gizonak eta emakumeak ikuspegi ezberdinetatik ikusten dute mundua, modu ezberdinean komunikatzen dira, rol ezberdinak betetzen dituzte, gizartearen presio ezberdina jasaten dute eta harreman ezberdinak dituzte ingurunearekin. Gizonak irudi erasokor eta asertiboekin identifikatu dira, boterea nahiz lidergoa eskuratzen saiatu izan dira eta objektuekiko harremanetan zentratu izan dira. Emakumeak mendeko eta esaneko irudiekin identifikatu dira, haurren zainketaz eta heziketaz arduratu izan dira, eta pertsonekiko harremanetan zentratu izan dira. Ondorioz, gizonek interes gehiago dute ekintzak agertzen dituzten iragarkiekiko, eta emakumeek interes gehiago dute gizarteko arazoak agertzen dituzte iragarkiekiko. Gizonek item espezifikoak prozesatzeko joera eta beren buruetan zentratutako ekintzen helburuekiko interesa agertzen dute. Emakumeek harremanak prozesatzeko joera eta besteengana orientatutako gizarteko helburuekiko interesa agertzen dute. Gizonei eta emakumeei beren genero-rolarekin ados datozen iragarkiak gustatzen zaizkie: gizonek nahiago dituzte lehiaketa daramaten iragarkiak, eta emakumeek, harmonia azpimarratzen duten iragarkiak (Putrevu, 2004). Gizonei eta emakumeei hitza eta irudia dituzten iragarkiak gustatzen zaizkie. Hala ere, emakumeei gizonei baino gehiago gustatzen zaizkie hitzezkoak bakarrik diren iragarkiak; gehiago gustatzen zaizkie hitzezko iragarkiak, harmonikoak eta konplexuak direnak. Gizonek interes gehiago dute alderatzaileak eta bereizgarri sinpleetara orientatuak diren iragarkietarako. Garun hemisferioek antolamendu simetrikoagoa dute emakumeetan, eta antolamendu espezializatuagoa, mutiletan (Everhart, Shucard, Quatrin eta Shucard, 2001). Mutilen garunak zati txikiagoetan prozesatzen du informazioa. Emakumeen garuna ez dago hain lateralizatua, eta informazioa modu holistikoan pozesatzen du. Emakumea artisautza kooperatibora eta gizarte harremanetara orientatu eta dedikatu izan da eta solasaldirako trebatu da. Emakumea bere seme-alabak haztera eta heztera dedikatu da, eta horretan hizkuntza baliatu behar izan du. Mutilen nagusitasuna, berriz, ikusmen bidezko hautematean, hautemate espazialean eta hizkuntzazkoa ez den entzumendiskriminazioan zentratu da. Mutilen garuna ehizerako eta lurraldea bereganatzeko prestatua dago (Buxó, 1988). Gizona espazio zabalean ehizatzera eta gerra egitera ohitu da. Ehizean ibili ondoren, jatorrizko leize zulora itzultzeko ikusmenean oinarritutako orientazio-zentzua landu behar izan du.


Hizkuntzazko kinadak azkarrago prozesatzen dira eskuineko ikusmen-eremuan aurkezten direnean, ezker hemisferioak prozesatzen baititu. Hala ere, subjektu normalek berdintsuki prozesatzen dituzte ikusmen-eremu batean edo bestean aurkeztutako kinadak, ezker eta eskuin hemisferioak gorputz kailukararen bidez konektatuak daudelako. Haurtzaro berantiarrean edo nerabezaroan lortzen da gorputz kailukararen heldutasuna. Eta gorputz kailukara garatua dagoenean, hobeto irakurtzen dute gaztetxoek. Baina, hemisferio arteko lotura heldu gabe gelditzen denean edo garuna zatitua dagoenean, dislexia agertzen da. Ezker hemisferioak hizkuntza prozesatzen duenez, eskuin belarritik jasotakoa lehenagoa prozesatzen da, ezker belarritik jasotakoa baino, eskuin belarritik jasotakoa zuzenki joaten baita ezker hemisferiora. Ezker belarritik jasotakoa, berriz, eskuin hemisferiora joaten da lehenik, eta gero ezkerrekora. Baina, bi hemisferioak konektatuak daude, eta garuneko eskuin eta ezker hemisferioak konektatzen dituen gorputz kailukara lodiagoa da emakumeengan gizonengan baino. Bi hemisferioak elkartzen dituzten lotura gehiago dute emakumeek gizonek baino. Dirudienez, estrogenoa da hori eragiten duena. Gizonezkoaren garuna ataza espezifikoetarako espezializatua dago. Ezin izaten ditu bi gauza batera egin, bi hemisferioak lotzen dituen lotura gutxiago duelako. Aldiz, emakumeei zailago gertatzen zaie ezkerra eta eskuina bereiztea, bi hemisferioak lotuago dituztelako. Emakumeek bi hemisferioen bidez entzuten dute, eta gizonek ezker hemisferioaren bidez entzuten dute. Emakumeek, ezker hemisferioarekin batera, eskuin hemisferioa ere aktibatzen dute, eta jasotzen duten diskurtsoa emozioz kargatuago dago. Horrela, emakumeek ez diote esaten denari bakarrik begiratzen, nola esaten den ere kontuan hartzen dute.

17.3.

Gaitasun espazialetan gizonek eta emakumeek dituzten aldeak

Ikerketen arabera mutilek neskek baino gustukoago dituzte bideojokoak eta gehiago jokatzen dute haietan (Lucas eta Sherry, 2004). Bideojokoetan gertatzen diren generodiferentziak azaltzeko, maila anitzeko komunikazio-gertaera moduan aztertu behar dira bideojokoak. Komunikaziorako bide moduan eta komunikaziorako foro moduan aztertu behar dira bideojokoak. Telebista eta beste medien bidez bezala, bideojokoen bidez ere beren premiak asebete ditzakete jokalariek: denbora pasa, norbere burua elikatu, harreman66


eta afektu-premia elikatu, trebetasunak neurtu, jokoan maila garaiagoa lortu e. a. Baina, bideojoko gehienak mutilen trebetasunetara egokituagoak daude, eta mutilen premiak gehiago asebetetzen dituzte neskenak baino. Esate baterako, mutilek neskei abantaila ateratzen diete hiru dimentsiotako objektuen errotazio mentalean, labirintoan zehar nabigatzean eta jomugara zuzendutako mugimendu-trebetasunetan (Kimura, 1999; Lucas eta Sherry, 2004). Neskak trebeagoak dira mugarrien oroimenean (errepidean zehar ikusitako objektuen xehetasunak gogoratzen), objektu bat tokiz aldatu den identifikatzen, hautematearen abiaduran, ikusmen-aztarnetan oinarrituta kideko objektuak bikotetan jartzen. Gizona espazioko orientazioan espezializatua dago (aldiberekotasun espaziala). Emakumea, berriz, denborako orientazioan (denbora-segida). Joko gehienak mutilen trebetasunetara egokituak daude. Sarritan agertzen dira jokoetako pertsonaiak hiru dimentsioko munduan nabigatzen, balak ekiditen, gizon gaiztoei disparatzen. Aipatu ditugun premiak asetzeko aukera gutxiago dute neskek joko horietan. Bestalde, bideojokoetan mutilak lehiarako motibatuagoak agertzen dira neskak baino. Neskak, aldiz, beren buruak gainditzeko motibatuagoak agertzen dira, lehiarako baino.

17.4.

Espazioa

Inguratzen gaituen espazioari deritzo espazio pertsonala. Espazio horren hedadura pertsonaren aurrealdetik handiagoa izan ohi da, atzealdetik baino. Forma, berriz, ez da zirkularra izaten. Pertsona baten espazio pertsonalaren aurrealdeko distantzia txikitu egiten da burua albora biratzen duenean; baina, txikitze hori lehenera itzultzen da, berriro aurrera begira jartzen denean. Edozein tokitara doala ere, pertsonak berekin darama eremu pertsonal hori, eta eremu horretan sartu nahi dutenen aurrean babestu egiten da. Eremu edo espazio pertsonal hori gizaki bakoitzaren inguruan dagoena da, eta besteak han baimenik gabe sartzen direnean, deseroso sentitzen da pertsona. Pertsonek elkarrekiko hartzen duten distantzia eta orientazioa aztertzen du proxemikak. Emakumeak gizonezkoak baino hurbilago jarri ohi dira besteengandik, baina norbera besteengandik zer distantziara jartzen den aztertu ordez, besteak norberarengandik zer distantziatara jartzen diren aztertzen badugu, zera ikusten dugu: joera nabarmenena emakumeengandik gizonezkoengandik baino hurbilago jartzearena da (Kalbfleisch eta Cody, 1995).


Sandersen arabera, emakumeen espazio pertsonalak heren bat txikiagoak izaten dira hilekoaren erdi inguruan, hilekoaren azken zatian baino. Irakasleek eta gizonezkoek beren gorputzarekin eta beren gauzekin esanguratsuki espazio gehiago hartzen dute, ikasleek eta emakumeek baino (Kalbfleich eta Cody, 1995). Oro har, emakumeei gizonei baino lurralde txikiagoa uzten zaie. Gizonek beren etxeetan espazio eta objektu pertsonalak eduki ohi dituzte, emakumeek baino gehiagotan. Eskolako jolastokian mutilek menderatzen dute espazioa. Neskek periferia hartzen dute. Esertzean, gizonek enborra erlaxatuagoa dute, eta hankak luzatuta eta irekita esertzen dira. Emakumeak, berriz, hankak bilduago eta elkartuago dituztela esertzen dira. Emakumeek jarrera ekiditzileagoa dute beren espazio pertsonala albotik inbaditzen denean. Gizonek, berriz, aurretik erasotzen denean (Byrne eta Fisher, 1975). Gizonek baino ikusmen periferiko zabalagoa dute emakumeek. Emakumeek nahiago dute berekin harremanetan ari diren pertsonak alboan izatea, aurrez-aurre baino. Gizonek nahiago dute aurrez-aurre dituztenekin harremanak izan, alboan dituztenekin baino. Gizonek “tunelikusmena” dute; beren aurrean dagoena urrunera arte zehatz ikusten dute. Gidatzaile gizonezkoek istripu gehiago izaten dituzte alboetatik. Emakumek, berriz, alborako ikusmena dute; alboan gertatzen dena hobeto ikusten dute eta istripu gehiago izaten dituzte atzetik edo aurretik.

17.5.

Begirada

Batetik, emakumeek gizonek baino ikusmen-kontaktu gehiago izaten dute adin guztietan. Bestetik, emakumeei gizonei baino gehiago begiratzen zaie, eta emakumeek errazago jasaten dute begiratuak izatea gizonek baino. Gizon-bikoteek baino gehiago begiratzen diote elkarri emakume-bikoteek (Mulac, Studley, Wiemann eta Bradac, 1987). Norabide bakarreko begirada finkoa mehatxutzat har liteke. Baina, bi pertsonen elkarrekiko begirada finkoak jarrera positiboa ere adieraz dezake. Ikasle bati irakasleak askotan begiratzen badio, errefortzu positibotzat har liteke. Elkarri asko begiratzea elkarrekiko erakarpenaren seinale izan liteke. Zentzu honetan, gehien begiratzen dioten partaideak aukeratu ohi ditu pertsonak edozein proiektutan lankide izateko (Corraze, 1980). Afektu bila dabiltzan pertsonek eta elkarren gustukoak direnek bestearen aurpegira eta begietara zuzenki begiratzeko joera dute. Emakumeek gizonek baino gehiago begiratzen 68


dute, eta begi-kontaktua ezarrita gero, denbora gehiagoz eusten diote begiradari (Davis, 1982). Bai gizonek eta bai emakumeek, elkarrengandik oso hurbil ez badaude behintzat, gehiago begiratzen diote atsegingarri zaienari; baina gizonek entzuten ari direnean denbora luzeagoz begiratzen diote solaskideari; emakumeek, berriz, hitz egiten ari direnean denbora gehiagoz begiratzen diote. Ikusmenaren eta erotikaren arteko harremanei dagokienez, gizonen begi-niniak emakumeenak baino gehiago dilatatzen dira emakume bat biluzik ikustean; emakumeen begi-niniak, berriz, gizonenak baino gehiago dilatatzen dira, ama bat haur batekin edo gizon bat biluzik ikustean. Baina, begi-niniaren tamaina ez du ikusmenetik sartzen den irudiak bakarrik aldarazten, usaimenetik, dastamenetik edo entzumenetik sartzen diren lurrin, zapore edo soinuek ere bai baizik. Emakumeek denbora gehiagoz begiratzen diote solaskideari, bai entzutean, bai hitz egitean. Hitz egiten ari den bitartean begiratzearen eta entzuten ari den bitartean begiratzearen arteko ratioa, ikusmen menderakuntzaren jokaera deitzen da: Visual dominance behavior (VDM) = Look-speak (LS) / Look-listen (LL). Ikusmenmenderakuntzaren portaera = Hitz egiten ari denean begiratzea / Entzuten ari denean begiratzea. Pertsona menderatzaileek berdintsuki begiratzen dute hitz egiten ari direnean eta entzuten ari direnean, baina mendeko pertsonek entzuten ari direnean gehiago begiratzen dute hitz egitean baino (Ellyson, Dovidio, Corson eta Vinicur, 1980; Exline, Ellyson eta Long, 1975). Dovidio eta Ellysonen (1985) arabera, gizartean botere gehiago dutenek ikusmenezko menderakuntza gehiago erakusten dute besteek baino. Pertsona menderatzaileek gehiago begiratzen diete beste pertsonei lehia-egoeran; pertsona atxikitzaileek gehiago begiratzen diote elkarri lankidetza-situazioan (Argyle, Ingham, Alkema eta McCallin, 1973). Botere mailan alderik ez dagoenean, gizonek ikusmen-menderakuntza handiagoa agertzen duten emakumeek baino (Kalbfleich eta Cody, 1995). Dirudienez, beraz, gizonezkoen ez-berbazko jokaera menderakuntzarekin eta boterearekin loturik agertzen da; emakumeena, berriz, mendekotasunarekin eta botere gabeziarekin lotua. Gizonen ez-berbazko jokaera menderakuntzak bereizten du; emakumeena, berriz, mendekotasunak.

Gizonek

ikusmenaren

menderakuntza

gehiago

agertzen

dute;

emakumeek, berriz, begirada arretatsu gehiago eta mendekotasunezko keinu gehiago


(irribarre gehiago, espazio gutxiago, galdera gehiago…). Emakumeak gizonekin hitz egitean, hauen estilora egokitzen dira, hots, gutxi begiratzera. Baina, komunikazio-estiloa mintzagaiaren arabera ere alda liteke. Honela, ongi ezagutzen duten mintzagai bati buruz hitz egitean, boterearekin zerikusia zuten ez berbazko jokaera gehiago agertzen dute emakumeek: denbora gehiagoz hitz egin, hitz egiten gehiagotan hasi, entzutean gutxiago begiratu eta keinu gehiago egin. Modaz hizketan ari direnean, emakumeek agertuko lukete estilo menderatzaileagoa. Futbolaz hitz egitean, berriz, gizonek hartuko lukete estilo menderatzaileagoa. Pertsona menderatzaileak denbora gutxiagoz begiratzen dio hizlariari, entzule izatea egokitzen zaionean, entzule izaten jarraitu nahi ez balu bezala. Mendekoak denbora luzez begiratzen dio hizlari menderatzaileari, entzuten jarraitu nahi duela adieraziz eta bestearen jarrera menderatzailea egiaztatuz. Aginte handia dutenek (hala nola, enperadoreek) ez diote berehala begiratzen mendekoari. Atzerapen egokiz, eta mugimendu oso makalekin begiratzen diote.

17.6.

Emozioen egerpena eta irakurketa

Emakumeek trebetasun gehiago agertzen dute eskuarki ez-berbazko mezuak kodetu eta deskodetzeko. Hallen arabera (1979), botere sozial gutxiago dutelako jartzen dute emakumeek arreta handiagoa besteengan. Emakumeen trebetasun handiagoa azaltzeko beste hipotesi bat ere bada: gizonek eta emakumeek adierazkortasun ezberdina dute; emakumeek emozioak kanporatu egiten dituzte; aldiz, gizonek barneratu egiten dituzte (Buck, 1979). Gizonen eta emakumeen arteko harremanetan emakumeek gehiagotan ematen dute beren ahultasunen berri. Emakumeek berotasuna, maitekortasuna edo zaurgarritasuna agertzera, eta haserrea edo erasokortasuna gordetzera bultzatzen ditu inguruneak. Gizonak, aldiz, banakako lorpenetara bultzatzen ditu inguruneak, eta ezarritako jomugak lortzeko haserrea edo erasoa ager dezakete, baina gorde egin behar dituzte tristura, depresioa edo zaurgarritasuna. Semeei beren emozioak gordetzen erakutsi zaie; alabei, berriz, emozioak esperimentatzen. Gurasoek emoziozko hitz gehiago erabiltzen dituzte beren alaba txikiei hitz egitean, seme txikiei hitz egitean baino (Fivush, 1993). Amek beren beldurrezko emozioak semeei eta alabei nola komunikatzen dizkieten aztertzen badugu, honako hau 70


ikusten dugu: mutilei adieraztean, beren beldurrezko aurpegi-adierazpenak exajeratu egiten dituztela. Emozioak irakurtzeko haurrek duten trebetasunari dagokionez, ikerketa batzuen arabera, 7-8 urteko neska eta mutilen artean diferentzia esanguratsurik ez dago alaitasuna, haserrea, tristura eta beldurra irakurtzeko. Aldiz, beste ikerketa batzuek diferentziak ikusi dituzte neska-mutilen artean aurpegi-adierazpenak irakurtzeko garaian (Oyuela eta Pardo, 2003). Eskuin-hemisferioan kalteak dituzten pazienteek arazoak izaten dituzte aurpegiadierazpenak irakurtzeko (Anderson, Spencer, Fulbright eta Phelps, 2000). Era berean, diferentzia esanguratsuak daude mutilen eta nesken artean aurpegiko adierazpenen bidez haserrea, tristura eta alaitasuna ezagutzeko. Gizakiek errazen ezagutzen duten emozioa alaitasuna da (Katsikitis, Pilowsky eta Innes, 1997). Azkarrena ezagutzen dutena, berriz, haserrea (Öhman, Lundqvist eta Esteves, 2001). Emakumeek erraztasun gehiagoz ezagutzen dituzte alaitasuna adierazten duten aurpegi-adierazpenak; gizonek errazago irakurtzen dituzte haserrearen adierazpenak. Ez-hitzezko portaerak eta mezuak kodetzen eta deskodetzen gizonek eta emakumeek dituzten aldeak ondoko puntu hauetan laburbil daitezke (Burgoon, 1994): -

Emakumeak gizonak baino adierazkorragoak dira. Hitz-etorri aberatsagoa, irribarre gehiago eta ukipen gehiago agertzen dituzte.

-

Emakumeak

gehiago

egokitzen

dira

solaskidearen

komunikazio-

proposamenetara, interes gehiago jartzen dute haren adierazpenetan eta hobeto irakurtzen dituzte haren keinuak. -

Kodetze-gaitasun gehiago, adierazkortasun gehiago eta besteen ez-hitzezko seinaleak deskodetzeko gaitasun gehiago dute emakumeek.

17.7.

Ukimena

Emakumeen ukimena gizonena baino sentikorragoa da. Ukimenerako hartzaile gehiago dituzte emakumeek azalean, gizonek baino. Aldi berean, atxikimenduaren hormonek (oxitozina eta prolaktina) gehiago ukitzera eta ukituak izatera daramatzate emakumeak. Emakumeek gizonek baino gehiago ukitzen dute elkar, eta gehiago ukituak dira, gizonak baino. Emakumeek gehiagotan hasten dituzte eta gehiago baloratzen dituzte


ukipen fisikoak gizonek baino (Willis eta Rinck, 1983). Baina, kontuan eduki behar da, emakumeek afektuzko ukipen fisikoa eta izaera sexualekoa bereizi egiten dituztela, eta gizonek, ez hainbeste. Zentzu bakarreko ukipen fisikoak boterea adierazten du. Ukitzailearen sexua, adina edo estatusa alde batera utzita, horrelako ukipenak egiten dituenari egozten zaion boterea, ukitzen ez duenari egozten zaiona baino handiagoa da. Eta, ukituaren sexua, adina edo estatusa kontuan hartu gabe, horrelako ukipenak jasotzen dituenari egozten zaion boterea, jasotzen ez dituenari egozten zaiona baino txikiagoa da. Major eta Heslinen (1982) arabera, beraz, ukitzaileak ukitzaile ez direnak baino estatus altuagokotzat hartzen dira, eta ukituak, ukituak

ez

direnak

baino

estatus

baxuagokotzat

jotzen

dira.

Emakumea

menderatzaileagotzat hartzen da, berak gizonezkoa ukitzen duenean, eta mendekoagotzat hartzen da gizonak bera ukitzen duenean. Gizonezkoen hautemateei dagokienez, horrelako alderik ez da nabarmentzen. Bestalde, gizonek ez dute ongi hartzen beren estatus berdinekoek edo emakumeek beraiek ukitzea; ukitzaileak goi mailakoak edo estatus altuagokoak direnean, ongi hartzen dute. Emakumeen erreakzioak ez dira horrenbeste aldatzen solaskidearen sexu eta estatusaren arabera.

17.8.

Kinesika eta irribarrea

Emakumeek gizonek baino keinu gutxiago egiten dute. Emakumeekin hitz egitean, gizonekin hitz egitean baino keinu gutxiago egiten dute emakumeek. Gizonaren keinuak zakarragoak izan litezke. Emakumearen keinuek goxoagoak izan behar dute. Gizonak keinuak egiten dituenean, haren besoak gorputzetik bereizi egiten dira, eta beso bakarrez keinu gehiago egiten dute. Emakumeak gorputzetik hurbilago edukitzen ditu besoak, keinuak egiterakoan. Tradizionalki, emakumeek esanguratsuki gehiago makurtu izan dituzte beren gorputzak, gizonezkoek baino. Era berean, hiritar beltzek esanguratsuki gehiagotan makurtzen dituzte beren gorputzak iragarkietan. Eta heldu gazteek esanguratsuki gehiagotan, heldu zaharrek baino. Bestearen aurrean makurtzen garenean, bestearen gehiagotasuna adierazten dugu.

72


Emakume helduek gizon helduek baino irribarre gehiago egiten dute, batez ere gauza positiboez hitz egitean. Emakumeek gizonek baino irribarre gehiago egitea espero da. Zirraren agerpenean kulturak eragin handia du. Horrela, irribarreari buruzko ikerketetan ikusi denez, goi-estatuseko emakumeek, goi-estatuseko gizonek baino gehiagotan egiten zieten irribarre behe-estatuseko gizonei; baina, behe-estatuseko emakumeei egindako irribarreetan alderik ez zegoen. Irribarrea egitean eragina badute, beraz, genero-estatusak eta elkarreragin-estatusak (Kalbfleisch eta Cody, 1995). Musituk egindako ikerketen berrikuspenaren arabera (Musitu, 1993), emakumeek gizonek baino irribarre gehiago egiten dute, eta horretan mendeko estatusa agertzen dute. Emakumeek gizonei, gizonek emakumeei baino irribarre gehiago egiten diete. Kultura arteko ikerketa batean, bi pertsonen artean botere gehieneko pertsonaren aurpegia aukeratzeko eskatzen zitzaienean, irribarrerik egiten ez zuen aurpegia aukeratzen zuten partaide gehienek. Baina, botereaz gain beste berezitasunak ere kontuan hartzean, aurpegi irribarretsuko jendea ez zen botere gutxiagokotzat hartzen. Emakumeak irribarre gehiago egitea ez litzateke beraz beren mendeko estatusaren adierazgarri izango, gizarteko edozein egoeretan emakumeek irribarre gehiago egitearen adierazgarri baizik. Irribarre egiatia egitean, bi gihar talde mugitzen dira: alde batetik, zigomatiko nagusiak, ezpainen komisuretara doazenak; beste aldetik, begien orbikularretakoak edo begiak inguratzen dituztenak. Zigomatikoak kontrola daitezke, orbikularrak ez hainbeste. Gizon boteretsuek mendekoek baino irribarre gutxiago egiten dute. Testosterona asko duten gizonek edo pertsona menderatzaileek irribarre gutxiago (Dabbs, 1992) egiten dute, baina egiten dutena aho inguruko zigomatikoak eta begi inguruetako orbikularrak mugituz egiten dute. Emakumeek gizonek baino irribarre gehiago egiten dute (Cashdan, 1998), txikitxikitatik hasita. Bi hilabeteko haur neskek mutilek baino irribarre gehiago egiten dute jadanik. Bestalde, eskoletako argazkietan ikusi ahal izan denez, haur neskek irribarre gehiago egiten dute haur mutilek baino. Eta aldea handitu egiten da pubertaroan. Irribarre egiten duten gizon eta emakumeak zoriontsutzat hartzen ditugu. Irribarrerik egiten ez duten gizonak, berriz, menderatzailetzat hartzen ditugu. Emakume batek irribarrerik egiten ez duenean, zoritxarrekoa, latza, zorrotza, zakarra dela pentsatzen da. Normaltzat hartua izateko, emakumeak irribarre gehiago egin behar du.


Emakumeek irribarre gehiago egiten dutenez, irribarre horiek interpretatzen zailagoak izaten dira. Emakumearen irribarrea ez da gizonen bezain erraz interpretatzen; haien irribarreak ez du beti benetako sentimendua adierazten (Bugental, Love eta Gianetto, 1971). Gizonek irribarre gutxiago egiten dute, eta haien irribarrea sentimendu positiboaren adierazpentzat hartzen da. Irribarrea besteekiko harremanak errazteko erabiltzen da sarritan. Aurpegi irribarretsua duena aurpegi serioa duena baino gehiago balioesten da egoera askotan. Sedukziorako ere erabiltzen da irribarrea. Baina, irribarrea egitea pertsonarteko testuinguruaren arabera ere aldatzen da. Honela, gizonek haurrei irribarre gutxiago egiten diete beste gizonekin batera daudenean, haiekin ez daudenean baino.

17.9.

Paralinguistika

Esaten dena baino gehiago, esaten dena nola esaten den aztertzen du paralinguistikak. Hitzezko jokaeraren ez-hitzezko alderdiak biltzen ditu: ahots tonua, ozentasuna, solasaldiaren erritmoa, tinbrea, pausaldiak, gorabeherak, abiadura, ahotsaren altuera, oihartzuna, intzirinak, eztulak, soinu arrotzak eta abar. Ahots bat neskarena edo mutilarena den jakiteko haren tinbrea entzutea nahikoa da. Mutilaren laringea emakumeena baino handiagoa eta zabalagoa da. Laringe luzeagoko ahots-kordek maiztasun gutxiagoz bibratzen dute eta tonu grabeagoa ematen dute. Gure gizarteko estereotipoak dioenaren kontra, emakumeek baino gehiago hitz egiten dute gizonek (Swacker, 1975). Ez dago ikerketarik, emakumeek gizonek baino gehiago hitz egiten dutela dioenik. Gizonek emakumeek baino gehiago hitz egiten dute, edo alderik ez dago. Solaskide batek amaitu baino lehen bestea hasten denean, haren solasa eteten da. Etendurak adierazten duena: solasa eten duen pertsona hitz egiten ari zena baino garrantzitsuagoa dela edo gauza garrantzitsuagoak dituela esateko. Oro har, gizonek ez dute emakumeek baino gehiagotan eteten besteen solasaldia (Smythe eta Schlueter, 1986). Isiltasuna ere erabiltzen da solasaldia kontrolatzeko. Gizonek emakumeek baino gehiagotan erabiltzen dute isiltasuna kontrol-estrategia moduan (Fishman, 1978). Solasgaia aldatzeari dagokionez, gizon eta emakumeak osatutako bikoteetan ez da bikote homosexualetan adina denbora ematen gai bati buruz hitz egiten. Bikote 74


heterosexualetan metodo zuzenagoak erabiltzen dira gaia aldatzeko. Bi gizonek osatzen dituzten bikoteetan metodo mailakatuagoak erabiltzen dira.

17.10. Usaimena Davisen arabera (1982), pertsona baten edo bestearen usaimen-gaitasuna ezberdina da; sexu batekoa edo bestekoa izatearen arabera ere aldatu egiten da. Emakume gazte eta helduek atzeman ditzakete usain almizklatu batzuk, baina gizonek eta nerabezaro aurreko emakumeek ez. Emakume helduaren usaimen-gaitasuna aldatu egiten da bere hileko zikloan zehar; usaimenaren zorroztasun maximoa zikloaren erdian izaten du emakumeak, hain zuzen ere, bere estrogeno maila obulazioarekin igotzen denean; obulazio garaian dauden emakumeek errazago jasotzen dituzte gizonezkoen usain sexual erakargarriak. Horretan oinarrituta zientzialari batzuek emakumearen usaimen-zikloa hartu nahi izan dute jaiotze kontrolerako neurri moduan. Emakumeek gizonek baino usaimen zorrotzagoa dute eskuarki. Arnasaren usainaren bidez bestearen sexua asmatzeko gaitasunari buruzko ikerketa batek erakutsi zuenez, emakumeek gizonezkoen % 90en sexua eta emakumeen % 80ren sexua asmatu zuten usaimenaz baliatuz. Gizonek, berriz, % 65en sexua asmatu zuten (Vroon, 1999). Emakumeek intentsitate gehiagoz hautematen dituzte usainak. Usainak hobeto izendatzen dituzte, eta usaimen-testetan gizonek baino emaitza hobeak ateratzen dituzte. Pubertarora bitartean mutil eta neskek usaimen-gaitasun bera dute. Baina, pubertaroan ezberdintasunak agertzen dira, estrogenoen igoerari esker. Emakumeen usaimeneko atal bomeronasalak gizonenak baino hobeto usaintzen ditu musketa eta gizonaren feromonen antza duten lurrinak, eta baita desira sexuala, beldurra, haserrea edo tristura agertzen duten emozioen feronomak ere. McClintock doktoreak (1971) egindako ikerketa batean, erresidentzia unibertsitario bateko ikasle oso lagunen hilekoak sinkronizatuak zeudela ikusi zen. Beren usaimenean oinarrituta aukeratzen dituzte emakumeek bikotekideak, neurri handi batean. Eta, gainera, usaimenean oinarrituta eratutako bikoteak nahiko arrakastatsuak izaten dira. Geneen aldakortasunaren alderdiari begiratzen bazaio, norberaren defentsa sistemarekiko ezberdintasun gehieneko defentsa-sistema dutenen usaina hobesten du pertsonak. Immunitate aldetik urrutienekoak diren pertsonen usainak hobestean, bikotekide


osagarriak suertatzen dira. Modu horretara, sistema immunitario aberats baten jabe diren haurrak jaiotzen dira bikote horietatik.

17.11. Artefakto bidezko komunikazioa Artefakto bidezko komunikazioa jantziaren, pitxien, makillajearen, ileordeen bidez egiten dena da. Gure jantziak esaten du zernolako iritzia dugun geure buruaz, eta zernolako irudia aurkeztu nahi dugun. Kultura batekin lotzen gaituzte jantziek eta artefaktoek. Horien bidez, gure kulturaren berri ematen dugu, gure nortasunaren aurkezpena egiten dugu, eta besteak erakar ditzakegu. Emakumeak sentikorragoak dira besteen jantzi eta artifaktoei buruz. Emakumeek arreta gehiago jartzen dute besteen jantzietan eta artefaktoetan, eta kezka gehiago dute janzteko arauei buruz. Eskuarki, emakumeei gehiago begiratzen zaie (Argyle eta Williams, 1969). Emakumeek besteen onarpena bilatzen dute, eta horretarako janzkera mota bat edo bestea eraman dezakete (Fisher, 1975).

17.12. Eskuinetik ala ezkerretik ibili Elkarren ondoan ibiltzerakoan, emakumeak gehiagotan jartzen dira gizonaren eskuin aldean, ezker aldean baino. Bikoteko bi kideak elkarren ondoan ibilian doazenean, biak eskuinak edo ezkertiak direnean, zoriz itxaron litekeena baino esanguratsuki gehiagotan joaten dira emakumeak gizonaren beso menderatzailearen aldetik (Kalbfleisch eta Cody, 1995). Gizonezkoa emakumearen ezkerretik ibiltzea, bien artean lotura emozionala dagoen neurrian gertatzen da batez ere. Zenbat eta elkarrekin emozionalki lotuago egon, orduan eta gehiagotan joaten da emakumea gizonaren eskuinaldetik (Turchet, 2001). * Gizona eta emakumea elkarren ondoan ibilian dabiltzanean, gizonen % 53,1 emakumearen ezkerraldetik jartzen da. * Gizona eta emakumea elkarri eskua emanda doazenean, gizonen % 57,5 emakumearen ezkerraldetik joaten da. * Gizona eta emakumea elkarri besoa emanda doazenean, gizonen % 58,2 ezkerraldetik joaten da. * Gizona eta emakumea elkarri aldakatik helduta doazenean gizonen % 64,2 ezkerraldetik jartzen da. 76


* Gizona eta emakumea elkarri gerritik eta eskutik helduta doazenean, gizonen 73,4 ezkerraldetik joaten da.

17.13. Gogoeta Gizonak objektuekiko harremanetan trebatu dira, batez ere. Emakumeak, berriz, pertsonarteko harremanetan. Pertsonarteko komunikaziorako duen gaitasun txikiagoa komunikazio-mota menderatzailea erabiliz mozorrotu du gizonak. Lankidetzan baino gehiago lehian zentratu da: goitik beherako begirada menderatzailea landu du, parez-pareko edo alboz-alboko begirada laguntzailea baino gehiago. Harreman osagarriak landu ditu gizonak emakumearekin: boterearen hari nagusiak mugitzen ziren espazio publikoetako protagonismoa beretzat gorde du. Emakumeak etxean gehiago hitz egin zezakeen, baina gizonak gehiago hitz egingo zuen espazio publikoan. Hizkuntzetarako emakumearen garuna trebatuagoa egonik ere, eta eskolako neskatilen artean mutilen artean baino dislexiko eta disgrafiko gutxiago badago ere, munduan zehar txikiagoa da neska alfabetatuen portzentaia, mutil alfabetatuena baino, eta hizkuntza-akademietan emakumeak ez dira gehiengoa. Gizarte osasuntsu bat harreman simetriko eta osagarrien arteko orekan oinarritzen da. Simetrian oinarritutako harremanak ez dira berez txarrak; osagarritasunean oinarrituak ere ez. Baina, simetria osagarritasunarekin konbinatzen ez denean, beti simetrian oinarritutako harremanen eskalada simetrikoa gertatzeko arriskua dago: objektu edo helburu beraren atzetik lehiatzen dira pertsonak, elkar suntsitu arte. Era berean, osagarritasunean bakarrik oinarritutako harremanetan, osagarritasun zurrunaren arriskua dago; hots, hierarkian goi maila okupatzen duenak gero eta goragoko maila hartzen du, eta behe mailakoa gero eta beherago kokatzen da; azkenean, goikoak behekoa gutxietsi arte. Gizonen eta emakumeen arteko ez-hitzezko komunikazioak gizarteko harremanen irudi metaforiko bat ematen digu. Komunikazio hori oinarritu liteke kurbetan eta afektuetan; oinarritu liteke angeluetan eta logikan; edo oinarritu liteke kurba eta angeluen nahiz afektuen eta logikaren konbinazioan. Gizarteko pertsonei, gizon zein emakumeei, ez zaizkie arrotz kurba graziosoak eta angelu borrokalariak. Konbina ditzagun bada, batzuetan simetrikoki eta besteetan modu osagarrian.


18. GARUNAREN LATERALIZAZIOA ETA HIZKUNTZA Pertsonaren garuneko eskuin eta ezker hemisferioak gorputz kailukararen bidez konektatzen dira. Ezker hemisferioa hizkuntzan eta prozesaketa analitikoan espezializatua dago eta eskuin hemisferioa ikusmen eta espazio arloko lanetan eta prozesaketa sintetikoan espezializatua. Ezker hemisferioak munduaren eskuin erdia ikusten du eta eskuin hemisferioak, munduaren ezker erdia. Ezker hemisferioak hobeto entzuten ditu eskuin belarriko soinuak ezker belarrikoak baino, nahiz eta bi belarritakoak entzuten dituen. Era berean, eskuin hemisferioak hobeto entzuten ditu ezker belarriko soinuak. Ukimenari dagokionez, garunaren ezker hemisferioak gorputzaren eskuin aldeko gihar eta azalaren sentipenak jasotzen ditu, eta eskuin hemisferioak, ezker aldeko sentipenak. Enborreko eta aurpegiko sentipenak bi hemisferioek jasotzen dituzte. Dastamena eta usaimenari dagokienez, garunaren hemisferio bakoitzak bere aldeko mihi erdiaren gustuak eta bere aldeko sudur zuloaren usainak jasotzen ditu. Baina, garuneko gorputz kailukarari esker, hemisferio bakoitzak bi aldetako informazioa jasotzen du Garunaren ezker hemisferioa dominantea da hizkuntza ulertu eta ekoizteko; hala gertatzen da eskuinen % 95etan eta ezkerren % 80tan. Hizkuntzazkoak ez diren soinuei eskuin nahiz ezker hemisferioek erantzuten diete, baina esanahia duen hizkuntzari, ezker hemisferioak. Hizkuntza ezezagunari bi hemisferioek edo eskuin hemisferioak erantzuten diote (musikari bezala), baina hizkuntza ezagunari edo zeinu hizkuntzari, ezker hemisferioak. Ezker hemisferioan lesioa dutenek hobeto irakurtzen dituzte ez-hitzezko seinaleak (adibidez, nor ari den gezurra esaten), eskuin hemisferioak hobeto irakurtzen dituelako emozioak. Eskuin hemisferioan lesioa dutenek era monotonoan hitz egiten dute eta ez dituzte besteen adierazpen emozionalak ulertzen, ez dute umorea ulertzen.

Esperientzia batean bi aurpegi konbinatzen dira: aurpegi irribarretsuaren erdia eta aurpegi neutroaren erdia. Bi aurpegietatik zein den zoriontsuagoa galdetzean, jende 78


gehienak irribarrea behatzailearen ezkerrean duena aukeratzen du. Aurpegi erdi serioa behatzailearen ezkerraldean jartzen denean, tristeagoa dirudi aurpegiak, eskuinaldean jartzen denean baino, ezker ikusmen eremuak eskuin hemisferioa zuzenki aktibatzen duelako. Ezker hemisferioa xehetasunetan zentratzen da; aldiz, eskuin hemisferioa, patroi globaletan. Bide parbozelularra (xehetasunena) indartsuagoa da ezker hemisferioan; bide magnozelularra (globala eta mugimenduak), indartsuagoa eskuin hemisferioan. Eskuin hemisferioa hobea da informazio espaziala prozesatzen. Garun zatitua dutenek buruhaustekoaren piezak zehazkiago ordenatzen dituzte ezker eskuaz eta hobeto marrazten dute, eskuin eskuaz baino. Garun normaleko pertsonek ikusmen kinada bat begiratzen dute: letra txikia askotan errepikatuta letra handia egiten da: B

B

B

B

B

B

BBBBBBBBBBBBBB B

B

B

B

B

B

Pertsona bati letra txikiak irakurtzeko esatean, haren ezker hemisferioan gauzatzen da jarduera. Letra handia identifikatzeko esatean, eskuin hemisferioan gauzatzen da jarduera. M

M

M

M

M M

M M

M M M

M M

M

M

M

Puntuen ariketa:


Eskuin eskuan arkatza hartu eta orri batean ahal duzun guztietan kolpatu behar duzu minutu batez, eta markak kontatu. Gauza bera errepikatu behar duzu ezker eskuaz. Gero, ariketa bera errepikatu behar duzu esku biekin, hitz egiten ari zaren bitartean. Zer diferentzia ikusten duzu? Pertsona gehienek puntu gutxiago egiten dituzte eskuin eskuaz, hitz egiten ari diren bitartean, bi jarduerak hemisferio berak kontrolatzen dituelako. Idazteko, Wernicke, Broca eta Luriaren eskualdeetako neuronek hartu behar dute parte. Ahozko mezuak deskodetu eta ulertu egin behar dira Wernickeren eskualdean, entzumen-irudiak barnetik gogora ekartzeko. Ahoskatzeko mugimenduak Brocaren eskualdean kontrolatzen dira, han baitute abiapuntua hizketaren praxiek. Horregatik, hizketaren apraxiei Brocaren edo adierazpenaren afasia deritze. Fonema-grafema elkarketa -hau da, fonemaren entzumenezko irudia grafemaren ikusmenezko irudi bihurtzea- Luriaren eskualdean gertatzen da; han dute abiapuntua esku-hatzen praxiek eta ez-hitzezko adierazpenek. Ikusmen-estimuluen integrazioa eta interpretazioa (irakurketa-idazketaren integrazioa) Dejerineren eskualdean gertatzen da. Exner-en eskualdean eskuen eta hatzen mugimenduen ikusmenezko kontrola gertatzen da. Mugimenduen koordinazioa bide extrapiramidalari, zerebeloari eta lateralizazioari esker egiten da. Lateralizazioaren bidea hemisferio menderatzailetik esku menderatzailera doa, eta mendeko hemisferiotik esku laguntzailera. Mielinizazioa, berriz, mugimenduari esker lortzen da, mugimenduari esker Swannen zelulek mielina gehiago sortzen baitute. Hezkuntza psikomotorrari esker, nerbiosistema heltzen da eta praxiak ikasten dira. Kortikalizazioari esker, gorputzaren zatietatik garun-azalera proiektatzen da informazioa. Agrafian edo idazketaren apraxian grafemak idazteko gaitasuna galtzen da, garun lesio baten ondorenez. Agrafian, adimena eta mugimendua gordetzen dira, baina ezin da idatzi, praxiak edo idazketarako pilotu automatikoa hondatuak daudelako. Eskuak eta hatzak mugi daitezke, baina grafemak idazteko mugimenduak ahaztuta daude. Garun normaletan, Brocaren eta Wernickeren zentroak (Silvio ingurukoek) harreman estuan egiten duten lan; soinuen informazioaz arduratzen da bata; bestea, berriz, formen informazioaz eta artikulazioaz. Eskualde ezberdinen integrazioa, berriz, Brocaren arloko tolestura batean dagoen uharteak egiten du. Dislexiko ez diren pertsonengan, eskualde horiek sinkronizaturik jokatzen dute; dislexikoengan, berriz, koordinaziorik ez 80


dago. Dislexiko ez direnengan, batera aktibatzen dira Broca, Wernicke eta uharte eskualdeak. Dislexikoengan, uhartea aktibatu gabe egoten da, eta independenteki aktibatzen dira Broca eta Wernicke eskualdeak. Ikusmen aferentziak lehen mailako ikusmen eskualdean (lobulu okzipitaleko pitzatu kalkarinoaren ertzetan) jasotzen dira. Seinale grafikoen eta haien kokapen sekuentzialaren lehen identifikazioa bigarren mailako gainazal parakalkarinoan (Broadmann-en 18. eta 19. esparruetan) gertatzen da, eta handik jasotzen den bi hemisferioetako informazioa ezkerreko bidegurutze tenporo-okzipitalean biltzen da. Ondoren, bi prozesu gerta daitezke: 1) Bide fonologikoari edo zeharkakoari jarraitzen diona: plano tenporaleko (Wernicken eskualdeko) goi-eskualdera zuzentzen dena. Han, ikusmen-seinaleak (grafemak) soinuseinale (fonema) bihurtzen dira, eta jarraian ahozko hizkuntzak duen tratamendu bera jasotzen du ezagutza morfosintaktiko eta lexiko-semantikoa lortzeko. 2) Bide ortografikoa edo zuzena: ikusmenezko elkarketaren eskualde sekundarioetatik tolestura kurbatsuraino doa informazioa, morfosintaxira eta esanahira zuzenean heltzeko. Bide fonologikoak irakurketa mota analitikoa egiten du; bide ortografikoak, berriz, irakurketa globala edo holistikoa. Bi prozesuak batera erabil daitezke, baina irakurketa maila onena dutenek bide globala erabiltzen dute batez ere. Ikerketa batzuen arabera, idatzitako hizkuntza ulertzea Wernickeren eskualdea eta zirkunboluzio angeluarra biltzen dituen eskualde kortikalean gertatzen da, eskualde horretan modu holistikoan prozesatzen baita informazioa. Alabaina, irakurketa ozena prozesatzea Brocaren eskualdeak zedarritutako eskualde kortikalean gertatzen da, eta faszikulu arkuatok jokatzen du irakurketa mota hori ulertzeko bitarteko gisara, eskualde horien informazioa segidan edo serialki prozesatzen baita.

Brocaren afasia: afasia mugikorra Brocaren eskualdeko eta inguruko zati batzuen lesioak eragina izaten da. Poliki eta ahoskera txarrez hitz egiten da, arazoak izaten dira idazteko; jan egiten dira izenordeak, preposizioak, juntagailuak eta aditz laguntzaileak (funtzio hitzak). Ulertezinak gertatzen dira esaldiak. Uler dezakete: zakurra mutilaren atzetik dabil. Baina ez: mutilaren atzetik dabiltzan zakurretako batek hortz zorrotzak ditu.


Hitz egiteko estilo telegrafikoa, funtzio hitzik gabekoa, darabilte. Hizkuntza sistemaren alderdi mugikorra dago ukitua.

Wernicke-ren afasia Garun-azalaren entzumen eskualdearen inguru kokatutako Wernicke-ren eskualdearen zauriak eragina da. Garbi hitz egiten du, jariakortasunez eta azkar. Baina, edukiak ez du esanahirik. Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza ulertzeko zailtasun handiak ditu. Objektuen izenak oroitzeko zailtasuna: ikasten ari den hizkuntza bateko hiztegia ikasi gabe hitz egiten ariko balitz bezala.

Hizkuntza-informazioa

prozesatzen

duten

eskualde

neurologiko

gehienak

ezker

hemisferioan kokatuak daude. Baina, gorputz kailukarak bi hemisferioak komunikatzeko duen funtzioa eta hemisferio bien ekipotentzialitatea ezin dira ahaztu; izan ere, ezker hemisferioaren urritasun funtzional batzuk eskuin hemisferioak ordezka baititzake, garunak oraindik plastikotasunari eusten dioten adinetan behintzat. Ikusmen-prozesua eta prozesu fonetikoa batera eta oharkabean gertatzen dira pertsona normalengan. Dislexikoak, berriz, ohartuki eta ahalegin gehiagoz iragaten dira batetik bestera. Dislexiko ez direnengan, uharteak zubi-lana egiten du eskualdeen artean. Hizkuntza fonologikoetan (euskara), uharteak lan asko egin behar izaten du; japonieran bezala sinbolo batek hitz osoa ordezkatzen badu, uharteak lan gutxiago egin beharko du. Dirudienez, zerebeloak ere esku hartzen du hizkuntza prozesatzen (arazo dislexikoak eta oreka-arazoak elkarturik) eta eskuin hemisferioak ere bai (irudiak gogora ekartzen dituzten hitzetan eta hitz-izenetan, ez-funtzio hitzetan). Eskuin-hemisferioa kaltetua duenak arazoak izaten ditu irudizko hizkuntza ulertzeko. Baina, Vellutino-ren iritziz (1979), dislexikoen arazoa ez da orientazio-arazoa; orientazio eta segida zuzena izan arren, hitza gaizki izendatzen dute. Arazoak, beraz, hitzen izenen biltegiratze eta berreskuratze mailakoak dira, eta ez ikusmen-prozesatzearen edo prozesatze espazialaren mailakoak. Gaur egun, hitzen identifikazio-arazoen sustraiak 82


errepresentazio alfabetikoaren, deskodetze fonetikoaren eta fonemen segmentazioaren mailan jartzen dira. Hala, ahozko hitzak silabetan eta fonemetan zatitzen dakiten Haur Hezkuntzako haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen, kontroleko haurrek baino. Fonemak identifikatzen ikasi duenak gaitasun handiagoa agertuko du, beraz, hitz idatziak identifikatzeko. Duela mende eta erdi baino gehiago, hizkuntza uler zezakeen baino hitz egin ezin zuen pertsona bat aztertu zuen Brocak (1861). Mihian eta ahots-kordetan arazorik ez zuenez, hitz solteak ahoska zitzakeen eta abestu ere bai, baina ezin zuen esaldirik josi. Hil ondoren, haren garuna aztertu zuen eta ikusi zuen bekoki-lobuluaren atzeko aldean (Brocaren eskualdean) lesio bat zuela. Ondoren, antzeko beste pertsona (gaixo) batzuk aztertu zituen, eta guztiek lesioa zuten eskualde horretan. Hala, garuneko eskualde batzuk kaltetuak agertzen dira hitz egiteko gaitasuna galdutako helduengan; hain zuzen ere, afasia mugikorra dutenek bekoki ezkerraldeko 3. zirkunboluzioko lesioa (Brocaren eskualdea) agertzen dute. Afasia adierazkorrean edo mugikorrean, hau da, Brocaren afasia delakoan, Silvioren ebakiduran zehar kokaturiko lesioa agertzen da. Horrelako afasia dutenek jariakortasunik gabe, makalki eta zalantzaz beteta, aldiko silaba bat ahoskatuz artikulatzen dituzte hitzak. Ulermenean, arazorik ez dute, baina eraikitze gramatikal oso mugatua dute.

Wernickeren (1876) afasia dutenengan ulermena galdu egiten da. Hitz egiteko gaitasuna badute pertsona horiek, baina hizkuntza ezin izaten dute ulertu. Afasia jasotzailea edo afasia jariakorra dutela esaten da. Jasotzailea, ulermenean dutelako arazoa. Jariakorra,


hitz etorria ez dutelako galdu. Lobulu tenporala lobulu parietalarekin eta okzipitalarekin elkartzen den guneko “Wernickeren eskualdea” dute kaltetua afasia hori dutenek, eta horrek soinuen elkartzea eta hizkuntzaren entzumenezko ulertzea galarazten die. Hizlariak ez du artikulazio-zailtasunik. Ulermenaren nahaste larria du, baina intonazio normala. Hizketa jariakorra duen arren, hitz egiteko eredu estereotipatuei jarraitzen die; segida eta itzulinguru ulertezinak erabiltzen ditu; fonemak eta hitzak aukeratzean, huts egiten ditu, eta oroimenetik hitzak berreskuratzeko ere, arazoak izaten ditu.

Wernickeren agrafia

Wernickeren eskualdeaz hitz egiten dugun arren, ikerlari horren iritziz, oinarrizko hautemate- eta mugimendu-funtzio batzuk bakarrik daude garun-azaleko eskualde jakinetan kokatuta. Adimen funtzio konplexuenak eskualde askoren arteko elkarrekiko loturen emaitza ziren. Hala, Brocaren eta Wernickeren eskualdeak lotzen zituzten izpien hondamenaren ondorioz sortutako garraio-afasia aurresan zuen Wernickek. Hasieran pentsatu zen garraio-afasia Brocaren eta Wernickeren eskualdeen desloturari zor zitzaiola, eta biak elkartzen dituen faszikulu makotuaren lesioaren ondorioz sortua zela. Baina, dirudienez, zailtasuna errepikapenaren mailakoa da, eta ez ekoizpenaren edo ulermenaren mailakoa. Alde batetik, errepikatzeko gaitasunik ez dute, eta bestetik, fonemak ordezkatzen dituzte hitzetan (tebelisoia, telebisioa esan ordez). Garraio afasia Brocaren eta Wernickeren eskualdean lotzen zituzten izpien hondamenaren ondorioz sortutako garraio afasia. Afasia hori ez zaio zor Brocaren eta Wernicke-ren eskualdeen desloturari edo biak elkartzen dituen faszikulu arkeatuaren lesioari. Zailtasuna errepikapenaren mailakoa da; ez ekoizpenaren edo ulermenaren mailakoa. Alde batetik, errepikatzeko gaitasunik ez dute, eta bestetik, fonemak ordezkatzen 84


dituzte hitzetan.

Garraio-agrafia

Hinshelwood-ek (1917) irakurketarako zailtasunak aztertu zituen, eta ikusmen ona eduki arren idatzitako hizkuntza interpretatzen gaitasunik ez dutenak, hau da, “Hitzekiko itsutasuna” dutenak deskribatu zituen. Orton-ek Hinshelwood-en teoriak baztertu eta azalpen alternatiboa eman zuen, alderdi funtzionaletan oinarriturik. Garunaren alde bakarraren nagusitasuna ez ezartzearen ondorioz gertatzen den estrefosinbolia deskribatu zuen Ortonek (1928). Estrefosinbolia duen haurrak bi hemisferioetan pilatzen ditu letren, silaben eta hitzen ikusmenezko irudiak. Garunaren hemisferio baten nagusitasuna ezartzeko arazoak dituzten haurrengan gertatzen da nahaste hori. Irakurtzeko zailtasunak zituzten haurrek letrak alderantzikatzen zituzten, batez ere, b, d, p eta q letrak. 125 kasu kliniko aztertu zituen, eta zera ikusi zuen: hemisferio menderatzailean memorizatutako hitzen edo hitzezko grafemen ispiluko irudiak agertzen zirela haur horien mendeko hemisferioan. Erraztasuna zuten ispiluaren bidez irakurtzeko eta idazteko. Garapen normalean, ispiluirudiak desagertu egiten dira, baina ez dira desagertzen ikasteko zailtasunak dituztenengan. Ispilu-irudiak mantentzearen zergatia garun-nagusitasuna finkatzerakoan heldutasunik ez lortu izanari egozten dio.


Brocaren eskualdeko lesioek mugimenezko agrafia eferentea eragiten dute; pertsona agrafiko horiek hitz egiteko mekanismo zinestesikoak ukituak dituzte. Mugimenduzko afasia eferenteak mugimendu-agrafia eferentea eragiten du. Hitz egitearen mekanismo zenestesikoak ukituta daudenez, hitza idazten hastean, hura ahoskatzen saiatzen dira, baina mugimendu-arazoak dituzte eta ezin dute hitza esan. Barneko artikulazio-sistema kaltetua dagoenean, ongi idaztea zaila gertatzen da. Ezker hemisferioko artikulazio-eskualdearen aurreko eskualdeetan lesioa gertatzean, inhibizio-mekanismoak kaltetzen dira eta agrafia agertzen da. Brocaren afasian, bi agrafia mota agertzen dira:  Grafemen ekoizpenean zailtasunak dituena: ortografiako huts asko egiten ditu.  Agramatismoa: grafemak ongi egiten ditu. Gutxi eta modu agramatikoan idazten du.

Afasia dinamikoa Brocaren eskualdearen aurreko garun-eskualdea kaltetzearen ondorioz gertatzen da. Pentsamenduari dagozkion esaldiak ezin izaten dira osatu. Agrafia dinamikoan ukitu gabe daude zentzumenen eta mugimenduen mekanismoak, baina ideiak ezin izaten dira idatzi, eta esaldiei ezin izaten zaie gramatikazko egiturarik eman. Afasia semantikoa eskualde tenporalaren atzeko aldeko eta eskualde tenporookzipitaleko lesioek eragina da. Egitura konplexuko esaldiak ezin izaten dira ulertu.

86


Agrafia semantikoan ezin izaten da esaldi idatzien egituraketa semantikorik eta gramatikalik egin. Ezker hemisferioko eskualde okzipitala eta parieto-okzipitala kaltetuak dituztenek ikusmenezko nahasteak eta nahaste espazialak agertzen dituzte, oroimenarekin lotuta. Arazoak dituzte antzeko letrak ikusmenez bereizteko. - Badira sustrai organiko garbirik ez duten disgrafia funtzionalak, haurrak idazten hasten direnean agertzen direnak, eta haien idazketaren kalitatea ukitzen dutenak. Plano tenporalak Wernickeren eskualdearen zati dira eta entzumenezko informazioa tratatzen dute. Silvioren zisuratik hurbil daude eta hizkuntzaren sentipen alderdien arduradun dira ezkerreko hemisferioan. Garuneko asimetria nabarmenenetakoa plano tenporalari dagokiona da. Ezkerrekoa handiagoa da garun gehienetan. Pertsona gutxi batzuengan simetrikoa da eta gutxi horiek dislexikoak izan ohi dira. Hynd eta lankideak (1990): dislexikoak ez dira bereizten eskuin planoaren tamainagatik, ezkerrekoa txikiagoa edukitzeagatik baizik. Hasteko, entzumen garun-azalak soinu kinadak jaso eta Wernickeren eskualdera proiektatzen ditu. Hor hitza analizatu eta esanahia lortzen da. Gero, Brocaren eskualdera proiektatzen da esanahia eta hor hitzen mugimenezko programen oroimena gordetzen da. Azkenik, mugimen garun-azalaren eskualdeak Brocaren eskualdearen kinada jaso eta hitza artikulatzen da. N. Geschwind (1979): ezkertia izatearen arduraduna testosterona, hormona maskulinoa, da. Hormona horrek makaldu egiten du ezker hemisferioaren hazkuntza. Horregatik, testosteronaz eskuin hemisferioa gehiago hazten da eta gizonak emakumeak baino gutxiagotan izaten dira eskuinak. Ezker hemisferioa hizkuntzan espezializatua izanik, gizonek emakumeek baino irakurketa eta hizketa arazo gehiago izaten dituzte. Eskuin hemisferioa espazioa hautematen espezializatzen da eta ezkertiak gaituagoak izaten dira horretan. Lobulu parietalean ere

asimetria

dago pertsona

gehienengan, baina

ez

dislexikoengan (Hynd eta Hiemenz, 1997). Eskualde horretako nahasteak dituztenek hizkuntzaren soinuak ordenatzeko zailtasuna; lan oroimenean arazoak dituzte: hitza soinu osagaietan zatitzeko zailtasuna. Dislexikoek kontzientzia fonologiko eskasa dute eta eskualde parietalak eragin handia du horretan.


Dislexikoengan hemisferio arteko loturaren heltze kaxkarra gertatzen da. Garun zatitua dute, berandu heltzen zaielako gorputz kailukara. Gorputz kailukara garatzean hobeto irakurtzen dute. Hemisferio arteko komunikazioaz arduratzen den gorputz kailukarak eragina du horretan. Gorputz hori garatu gabe dagoenean eskuen koordinazioan hutsuneak gertatzen dira: eskuetako ukimenezko kinaden identifikazio eskasa, hemisferio batek jasotako informazioa ez baita bestera heltzen. Garun normaletan Broca eta Wernickeren zentroek (Silvio ingurukoak) harreman estuan lan egiten dute: bata soinuen informazioaz arduratzen da eta bestea, haien formez eta haien artikulazioaz. Eskualde horien arteko integrazioa: Brocaren arloko tolestura batean dagoen insulak egiten du. Dislexiko ez direnek ongi sinkronizatzen dituzte hizkuntzaren eskualdeak; batera aktibatzen dituzte Broca, Wernicke eta insula eskualdea. Dislexikoek koordinaziorik ez dute: insula aktibatu gabe dute eta Broca eta Wernicke independenteki aktibatzen dituzte. Dislexiko ez direnengan insulak zubi-lana egiten du eskualde batzuen eta besteen artean. Ikusmen prozesua eta fonetikoa batera eta inkontzienteki gertatzen irakurle normalengan. Dislexikoengan, berriz, batetik bestera ahalegin gehiagoz eta modu kontzienteagoan pasatzen dira.

19. PROXEMIKA: ESPAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA Gure nortasunaren zentzua gorputzaren gainazaletik haratago hedatzen da. Gure nia burbuila edo espazio pertsonal batek inguratzen du. Animalia basatiak ezagutzen dituenak ongi dakien moduan, animalia baten segurtasun espazioan sartzen bazara, eraso egingo dizu. Gizakia inguratzen duen espazio pertsonalaren burbuilak ere antzeko babes funtzioa betetzen du. Espazioaren okupazioari buruzko ohiturak azkar geureganatzen ditugu gizakiok. Toki berberetan esertzen gara eskuarki, eta norbaitek gure ohiko tokia hartzen badu, deseroso sentitzen gara. Dentsitate gehiegiko tokietan, estuegi gaudenean, intimitaterako tokirik ez edukitzeaz kexatzen gara. Hilkortasuna, emankortasuna eta gaizkiletasuna, besteak beste, dentsitatearekin erlazionaturik daude. Dentsitate handiegiak patologia sortzen du. Gizatalde bateko kideak gela batean jartzen baditugu, gizaki bakoitzari 88


dagokion espazioa 8-10 metro karratu baino gutxiagokoa izanik, deserosotasun portaerak berehala agertzen dira. Kafetegi bateko aulki batean eserita dagoen batengana joan eta zure tokia hartu duela esaten badiozu, hainbat erantzun jaso ditzakezu; zuk zeure espaziotzat hartzen duzun aulkian eserita denbora laburra daramatenek tokiz aldatzea onar dezakete nahikoa erraz, baina denbora luzez egon badira toki horretan, zailtasunak handiagoak jarriko dizkizute (Musitu, 1993: 164). Gizakiak badu lurraldetasun sentimendu bat, lur eremu jakin batekiko identifikazio mota bat; ondorioz, eremu horretan sartu nahi dutenen aurrean, jabetza eta babes jokaerak hartzen ditu. Eremu edo espazio pertsonal hori gizabanako bakoitzaren inguruan dagoena da, eta besteak han sartzen direnean deseroso sentitzen da pertsona. Edozein tokitara doala ere, pertsonak berekin darama eremu pertsonal hori. Espazio horren hedadura eta forma malguak dira: forma ez da zirkularra, eta hedadurari dagokionez, aurrealdetik handiagoa da, atzealdetik baino. Hala ere, aurrealdeko distantziak nabarmen txikitzen dira, burua albora biratzean; baina, murrizte hori lehenera itzultzen da, berriro aurrera begira jartzean: “Hayduck (1981b) ofreció el único documento existente sobre el cambio en la forma de espacio personal. Observó que las distancias frontales se reducían sustancialmente –cerca de un sexto de su valor original- al volver la cabeza hacia cualquier lado. Reducción que es reversible, ya que el espacio personal reasume su tamaño normal cuando la cabeza vuelve a mirar hacia delante” (Musitu, 1993: 171). Espazio pertsonala ez da guztiengan berdina. Gilmour eta Walkey-ren (1981) arabera, preso borrokalarien espazio pertsonala besteena baino handiagoa da (Musitu, 1993: 171). Pertsona gaizkile eta bortxazaleen espazio pertsonala zabalagoa da, eta eremuaren atzeko eskualdea handiagoa izan ohi da aurrekoa baino. Boorament eta kideen (Boorament, Flowers, Bodner eta Satterfield, 1977) arabera, lege hausketa txikiak egindakoak eta hilketak egin dituztenak alderatzen baditugu, ikusten dugu bigarrengoengan espazio pertsonala zabalagoa dela (Musitu, 1993). Lurraldearen

inbasioa

eta

babesari

dagokionez,

polizia

galdekatzaileak

bizkarralderik gabeko aulkian eserarazten dute susmagarria eta haren atzean jartzen dira sarritan, tartean babes moduan jokatuko duen aulki respaldorik gabe. Susmagarriaren


lurraldea inbaditzen da, harekiko abantaila psikologikoa edukitzeko. Egoera horretan, susmagarria babesik gabe sentitzen da. Era berean, gaizki sentitzen gara, atzetik datorren autoa gure autora gehiegi hurbiltzen denean. Nolanahi ere, beste pertsonaren eremuan egiten diren sarrera guztiak ez dira berdinak: -

Sarrera batzuk, onartu egingo ditu eremu jabeak: poliki-poliki sartu da beste pertsona bere eremuan, horretarako beharrezkoak ziren baimen-eskatze eta sedukzio teknikak erabiliz.

-

Beste sarrera batzuk, sarrerak baino gehiago, lurraldearen bortxatzeak edo inbasioak dira. Bestearen eremuan begirunerik gabe sartzen dira edo bestearen eremuaz jabetu egiten dira.

-

Sarritan beste pertsonaren eremua kutsatzen dute pertsonek, ateratzen dituzten soinuez, uzten dituzten objektuez edo bestelako moduz.

Pertsonak, beraz, beren lurraldea babesten saiatzen dira, dela lurraldea markatuz, dela itxiturak eta mugarriak jarriz, dela lurraldearen inbaditzaileei aurre eginez. Norbere lurraldea markatzearen helburua besteek okupatutzat jo dezaten lortzea da. Adibidez, zakurrek txiza eginez markatzen dute beren lurraldea. Gizakiak, beste animaliek ez bezala, objektu ezberdinak erabiltzen ditu lurraldearen jabetza adierazteko: mugarriak, itxiturak, objektuak, jantziak, errotuluak: “Kontuz! Zakur arriskutsuak lotu gabe dabiltza!” agertzen da jabego pribatua duen lur eremu batean; “Hau irakur badezakezu hurbilegi zaude” agertzen da auto baten atzeko beirinean; “Ez sartu” edo “bertakoentzat bakarrik” aurkitzen dugu hainbat eremu pribaturen sarreretan. Noski, gero, seinaleztapen horiek, dentsitatearen arabera eta objektuaren izaeraren arabera gehiago edo gutxiago errespetatzen dira. Adibidez, eremu batean utzitako objektuak abandonatutzat hartzen badira, ez dute eremua markatzeko erabiltzen diren seinaleen baliorik. Norberaren eremua markatu eta zaintzeak beste pertsonei zuzenki aurre egin beharra eragozten du. Seinale egoki batez eremuaren inbasioari edo bortxaketari aurre hartu ez zaionean, pertsonek kitzikapenez erreakzionatzen dute. Kitzikapenaren ondoren, egoeraren balioespen positiboa edo negatiboa egingo du, eta horren araberako jarrerak hartuko ditu pertsonak. Eremu baten jabe den pertsonak eremu horretan sartu dena positiboki baloratu

90


badu, sarrera erraztu egingo dio; haren balorazio negatiboa egin badu, hura bere eremutik kanporatzen saiatuko da. Norbere espazio pertsonalean besteek egiten dituzten sarreren aurrean sortzen den erreakzio maila da iragazkortasuna. Pertsona batek inbasioaren aurrean gogor eta negatiboki erreakzionatzen badu, espazio pertsonal iragazgaitza duela esan daiteke; erreakzio txikia edo positiboa baldin badu, espazio pertsonal iragazkorraz hitz egin daiteke. Espazio pertsonal zabala dutenek nekez onartuko dute beren espazio pertsonalaren mugak beste norbaitek zeharkatzea; espazio pertsonal txikikoek errazago onartuko dute beren espazio pertsonala beste pertsonek gainditzea. Chombart de Lauwe-ren arabera, espazio txikiegian bizi beharrak (adibidez, gizabanako bakoitzari dagokion 8-10 metro karratuko espazioa baino txikiagoan bizi beharrak) ezaugarri patologikoak sorrarazten ditu. Aiello eta haren lankideen arabera, gehiegizko saturazio egoeran jarritako subjektuek ariketa kognitiboak okerrago egiten dituzte (Musitu, 1993). Baina, kitzikatuenak eta asaldatuenak espazio pertsonal zabalak zituztenak gertatzen ziren. Anitz dira espazio pertsonalarekiko jarreren zergati eta ondorioak. Zergati horiekin zerikusia duten aldagai interesgarrienak honako hauek dira: sexua, adina, nortasuna, situazioaren araberako diferentziak eta familiartasuna. Sexu aldagaiak elkarreraginean duen eraginari buruz, bi gizonezko elkarrengandik urrunago jartzen direla gizon bat eta emakume bat baino, edo sexu ezberdineko bi pertsonen arteko distantzia bi emakumeen artekoa baino handiago izaten dela dioen ereduak (GG > GE > EE; G = gizon; E = emakume) ez du gehiegirik balio, ez eta GE eta EG azpi-zatiketa eginez ere, sexuak ez baitu efektu dikotomikorik eragiten; prozesu kognitibo eta sozial konplexuak aurrean aurkitzen gara, bakoitzaren estatusa, asmoak, beldurrak, premiak, helburuak eta estiloak ere kontuan hartu behar baitira. Kontuan hartu beharko litzatekeen beste aldagai bat, rol sexualarekiko identifikazioa da. Sandersen arabera, emakumeen espazio pertsonalak heren bat txikiagoak izaten dira hilekoaren erdi inguruan, hilekoaren azken zatiarekin alderatuz. Irakasleek eta gizonezkoek beren gorputzarekin eta beren gauzekin esanguratsuki espazio gehiago hartzen dute, ikasleek eta emakumeek baino: “Both teachers, holding higher specific status, and males, holding higher diffuse status, took up significantly more space with their bodies and their possessions than did learners and females, respectively” (Kalbfleich eta Cody, 1995:


35). Emakumeek besteengandik gizonezkoak baino hurbilago jartzeko joera badute ere, emakumeengandik gizonezkoengandik baino hurbilago jartzeko jendeak duen joera askoz ere nabariagoa da: “while previous analyses found a tendency for females to place themselves closer to others than males do… the much stronger and more consistent tendency is for females to be approached more closely by others than males are” (Hall, 1984: 94, Kalbfleich eta Cody-k aipatua). Adina kontuan hartzen badugu, haur txikiak amarengandik gertuago ibiltzen dira etxe ezezagun batean, eta urrunago norberaren etxean. Haurren arteko borrokek handitu egiten dituzte jolaserako distantziak; baina, denei gustatzen zaien jostailu bat tarteko denean, txikitu egiten dira jolaserako distantziak. Espazio pertsonala etengabe hazten doa haur txikiengandik hasita hogei urtera arte. Nolanahi ere, espazio horretara sartzen denaren adinak ere badu zerikusia. Nortasunaren nahasteak kontuan hartzen baditugu, haur autistek eta normalek jokaera ezberdinak dituzte espazioarekiko; autistek ekidin egiten dituzte kontaktu sozialak eta beste haurrengandik urrundu egiten dira espazioan. Haur hiperaktibo eta hersturadunek gaitasun gutxiago dute espazio saturatuetan (hazinatuetan) egoteko; beren jarduera gehitu egiten dute eta arazo gehiago sortzen dituzte. Beren mugimenezko jarduera kontrolatzeko gaitasuna duten haurrek, gehitu egiten dituzte pertsonarteko distantziak. Baina nahaste psikologikoak at uzten baditugu, nortasunaren eta espazio pertsonalaren artean erlazio garbirik ez dago. Edward T. Hallek aztertu ditu gizakien arteko distantzia konbentzionalak. Pertsonen izaeraren, besteekin dituzten harremanen, lurraldeen eta klase-mailen arabera aldatzen dira distantzia horiek: ez da distantzia berdinera hitz egiten nekazarien artean eta bulegoko langileen artean, Japonian edo lurralde arabiarretan. Bost eskualde mota bereiz daitezke: barne eskualdea, eskualde intimoa, eskualde pertsonala, eskualde soziala eta eskualde publikoa. Espazio horietan eta espazio horiekiko duten jarreraren arabera komunikatzen gara pertsonekin. - Barne espazioa: azalaren azpian kokatua. Eskualderik intimoena eta pertsonalena da. Kanpotik eskualde horretara sartzeko, zulo naturalak erabiltzen dira; zauriren batez azala urratuz edo ebakiz ere sar liteke. Nolanahi ere, azalaren gainean presioa eginez heldu liteke espazio horretara. Amodiozko eta erasozko komunikaziora irekia dago espazio hori. 92


Osasunaren profesionalak ere barneratzen dira espazio horretan. Pornografia bigunaren edo gogorraren eskualdea ere bada. - Distantzia intimoa: bestearen presentzia oso hurbila da espazio honetan eta gure hautemate sistema osoa bereganatzen du. Bestearen gorputza, ikusi ez ezik, usaindu, ukitu, ferekatu edo musukatu liteke; haren beroa, arnasaren erritmoa eta hatsaren usaina ere jaso liteke. Solasaldi intimoaren distantzia da. Bestearekiko eta haren gorputzarekiko konpromisozko harreman bat adierazten du. 15-45 cm. bitarteko espazioa da. Jabego pribatuaren antzekoa denez, afektiboki hurbilenak direnak bakarrik sar daitezke espazio horretan: emaztea, senarra, haurrak, lagun intimoak. E. T. Hallek distantzia intimo hurbila eta urruna bereizten ditu. Distantzia intimo hurbila borrokaren eta amodiozko harremanen distantzia da; urruneko zentzuak gutxi erabiltzen dira espazio honetan. Adibidez, ikusmena erabiltzeko distantzia hurbilegia da. Distantzia intimo urrunean, buruen eta gorputz enborraren ukipenik ez dago, baina eskuez elkar ukitzen jarrai dezakete. Espazio intimo horretan, ukipen fisikoak eta ukipenaren berehalakotasunak agintzen du kideen kontzientzian. Konfiantza handiaren distantzia da, ez baitu uzten emozioak mozorrotzen. Distantzia honek ez dio ihesbiderik uzten solaskideari. Situazio tentsoetan ekidin egiten da distantzia hori. Osasunaren profesionalak, zirkoko profesionalak, baletekoak edo dantzakoak sartzen dira bestearen espazio intimoan. Gerta daiteke, garraiobideak jendez beterik doazenean ere elkarren espazio intimoa inbaditzea. Baina, horrelakoetan jarrera defentsiboak hartzen dira, mugitu gabe egonez, giharrak tentsionatuz, besoak gurutzatuz, poltsen bidez gorputza babestuz eta abar. - Distantzia pertsonala: 50 zentimetrotik 1,20 metrora bitartekoa da. Gorputz ukipena posible da oraindik ere. Solasaldi arruntaren eta laguntasunaren distantzia da. Arnasketa edo aurpegiaren kolore aldaketak hauteman daitezke. Ahots baxuaz komunika liteke. Gai pertsonalak hitz egiteko distantzia egokia da. Gorputzaren berotasuna, usaina eta arnasketaren aldaketak ez dira hain ondo hautematen. Distantzia pertsonalaren barruan ere, distantzia pertsonal hurbila (45-75 cm.) eta distantzia pertsonal urruna

(75-120 cm.)

bereizten ditu Hallek. Distantzia pertsonal hurbilean, eskua luzatuz uki liteke beste pertsona; senar-emazteak edo bikotekideak sarritan jartzen dira distantzia honetan. Baina ez dago hain ongi ikusia bikotekoa ez den bat harremanetarako distantzia honetara jartzea.


Distantzia pertsonal urruna gizarteko harreman pertsonaletan errespetatu beharreko distantzia ideala da. Bulegoan, lagunen bilera batean, koktel batean,... hartzen den distantzia da. - Eskualde soziala: 1,20 metrotik 3,60 metrora bitarteko eskualdea. Ahotsa garbi entzuten da oraindik, baina ukipen fisikoa ez da posible. Toki publikoetako eta bulegoetako distantzia da, neutralitate administratiboaren eta diplomaziaren distantzia: solaskidea urrun edukitzen dute distantzia honetara harremanak dituztenek. Elkar gutxi ezagutzen diren pertsonak bereizten dituen distantzia. Norbere emozioak gordetzeko aukera ematen du. Gorputzaren jarreren eta keinuen adostasuna edo adostasunik eza nabarmen gelditzen da distantzia horretara. Harreman inpertsonalen distantzia da. Distantzia sozialaren barnean ere, distantzia sozial hurbila (1,2-2,1 m.) eta eskualde sozial urruna (2,1-3,6 m.) bereiz daitezke. Distantzia sozial hurbila negoziazio inpertsonalen espazioa da; bilera informalen distantzia. Harreman profesionalak edo sozialak distantzia sozial urrunaren moduan gertatzen direnean, formalagoak gertatzen dira. Pertsonaia garrantzitsuen bulegoetan, lanerako mahaiaren neurriak berak markatzen du distantzia sozial urruna. Distantzia sozial urrunak ez du uzten aurpegiaren ñabardura txikiak (kolore aldaketak, mikroaldaketak), arnasketaren aldaketak eta antzeko xehetasunak nabaritzen, baina, Hallek esaten duen gisara, azalaren egitura, adatsaren edo hortzen egoera eta jantzien kalitatea sumatzen uzten du. Eskualde publikoa: 3,60 metrotik gorako eskualdea da. Entzuleria kopurutsu bati zuzentzen zaion pertsonaren distantzia erosoa. Unibertsitateko klase magistraletarako edo enpresako bileretarako distantzia arrunta da; entzuleria baten aurrean hitzaldia eman behar duenaren distantzia arrunta. Hizlariaren (igorlearen) eta entzulearen (hartzailearen) arteko distantzia hori, ahots ozenez, aurpegiaren adierazpen nabarmenez, jantzien kolore edo keinu deigarriz bakarrik gaindi daiteke. Eskualde publiko hurbila 3,6-7,5 metro bitartekoa da; distantzia horretara zerbait adierazteko, ahotsaren bolumenak ez du ozenegia izan beharrik. Eskualde publiko urruna, 7,5 metrotik haratagoko distantzia da; hitzez zerbait adierazi nahi denean, ahotsa altxatzetik aparte, jokaera osoa exajeratu eta nabarmendu egin behar da. Keinuen eta jarreren bidez egiten da komunikazioa.

94


Bizitza-espazioei buruzko faktore kulturalak aztertzen hasita, europarrentzat espazio intimoa 20-30 cm artekoa da, gutxi-gora-behera; australiarrentzat, berriz, gutxienez 45 cmkoa. Bi amerikarren arteko solasaldia, 45 cm eta 1,20 metroren arteko distantziara egiten da, gutxi gorabehera. Baina, beste kulturetan aldatu egiten da distantzia hori; amerikar baten eta japoniar baten arteko solasaldiak, dantza baten tankera hartzen du, japoniarra aurreraka eta amerikarra atzeraka mugitzen direla. Mendebaldekoak hurbilegi eta familiarregi ikusten du ekialdekoak hartzen duen distantzia; asiarrak, berriz, hotzegia ikusten du europarrak hartzen duena. Oro har, herri txikietako edo herrietako inguruneetan ingurune hiritarrean baino espazio gehiago dago bizitzeko. Hiritar bat eta baserritar bat esku emate soil batez bereiz daitezke. Bi hiritarrek elkarri eskua eman behar diotenean, elkarrengandik nahikoa hurbil jartzen dira. Herritarrak urrunxeago jartzen dira; eskua luzatu eta aurrerantz makurtzen dira. Mendiko baserritarrek metro askotako espazio pertsonala eduki ohi dute; eskuaz keinu eginez agurtzen dute sarritan elkar, bostekoa emateko urrunegi jartzen baitira. Solaserako distantziari dagokionez, 775 pertsonek beren solasaldietan elkarren artean uzten zuten distantzia aztertu zuen Willisek, eta ondorio hauetara heldu zen: solaskideak emakumeengandik hurbilago jartzen dira, gizonengandik baino; bikoteak sexu bitakoak badira, emakumeen bikoteak baino hurbilago jartzen dira; gizonezkoek osatutako bikoteen arteko distantzia handiagoa da emakumeek osatutako bikoteen artekoa baino. Kultura eta etnia desberdinetakoen alderaketei berriro helduta, ikasle arabiarrak eta iparramerikarrak alderatzen badira, honako hau agertzen da: arabiarrak zuzenkiago jartzen dira elkarren aurrez-aurre, elkarrengandik hurbilago ibiltzen dira, ukimenaz gehiago baliatzen dira eta begietara finkotasun gehiagoz begiratzen dute (Knapp, 1982). Arraza ezberdinetako pertsonen artean distantzia gehiagora izaten dira harremanak, arraza berdineko pertsonen artean baino. Erdiko klase-mailako haurrek solaserako distantzia gehiago hartzen dute, behe klase-mailatakoek baino. Knappek aipatzen duen Pattersonen ikerketa baten arabera, elkarreraginean hartzen zuten distantziaren arabera ebaluatu behar ziren pertsonen maitagarritasuna, erasokortasuna, menderatzailetasuna, kanporakoitasuna eta adimen maila. Emaitzen arabera, harremanetan distantzia handienera jartzen zirenak baloratzen ziren gutxiena; harremanetan distantzia hurbilenera jartzen zirenak kontsideratzen ziren beroenak, sinpatikoenak eta ulerkorrenak (Knapp, 1982). Ildo


honetatik, sarritan gertatzen da, bestearen onarpena lortu nahi dugunean, harekiko distantzia txikitu egiten dugula. Pertsona ezberdinekin ditugun harremanetan hartzen diren distantziei dagokienez, elbarritasun edo estigmaren batez markaturiko pertsonekin harremanak izaten dituztenek hasieran distantzia gehiago hartzen dute, elbarritasunik gabeko pertsonekin harremanak izaten dituztenek baino (Knapp, 1982). Honela dio J. Corrazek: “Quand l´individu-cible présente une anomalie évidente (handicap physique, mutilation) ou connue (épilepsie), l´espace personnel du sujet qui l´approche augmente” (Corraze, 1980: 205). Norbaitekin solasean hasten direnek aurrean duten pertsona maitekorra dela uste badute, harengandik hurbilago jarriko dira elkarrizketarako. Elkar ezagutzen ez dutenek distantzia handiagora hasten dute solasaldia, ezagunak direnek baino. Oro har, emakumeak gizonezkoak baino hurbilago jartzen dira lagunengandik, baina gutxi ezagutzen dituztenengandik urrunago (Knapp, 1982). Barnerakoiak kanporakoiak baino distantzia handiagora jartzen dira, batez ere situazio intimoetan. Eskizofrenikoek, berriz, eskizofrenikoak ez direnek baino distantzia pertsonal handiagoa behar izaten dute: “En explorant la zone tampon du corps, Horowitz et coll. (1964) constatent que les schizophrènes ont un space personnel supérieur aux nonschizophrènes” (Corraze, 1980: 205). Estatus altukoek espazio gehiago hartzen dute eta mugimendu askatasun gehiago dute espazio horretan. Horregatik, hauteskunde kanpainetan liderraren irudia nabarmendu nahi izaten denean, kanpaina lagunekiko hartzen duen distantziaren bidez lortzen da haren estatusa goratzea. Estatus altukoak eta baxukoak elkartzen direnean, estatus altukoekiko distantzia jakinak gorde behar dituzte haren mendekoek. Zenbat eta altuagoa estatusa, are eta handiagoa distantzia. Baina, estatus altukoaren ekimenez distantzia hori txikitu liteke. Ikuspegi berdinetik, enpresa batean norbaiten estatusa goratu nahi izaten denean, bulego zabala ematen zaio, eta hara heldu nahi duenak idazkari eta korridore ugari iragan behar izaten ditu. Boterea helezintasunari loturik agertzen da. Zenbat eta helezinago agintari bat, are eta boteretsuagoa bezala hartzen da (Knapp, 1982). Herrialde ezberdinetako proxemia alderatuz, alde handiak nabari dira. Esate baterako, alemaniarren espazio intimo eta pertsonala amerikarrena baino zabalagoa da; beren gela pribatuko atea itxita edukitzeari, leiho eta pareta lodiak edukitzeari garrantzi 96


gehiago ematen diote alemaniarrek amerikarrek baino; adibidez, guda garaiko preso alemaniarrek garrantzi handia ematen zioten beren txokoa edukitzeari. Kultura arteko ezberdintasunen ikuspegi honetatik begiratuta, “ukipen kulturez” eta “ukipen gabeko kulturez” hitz egiten du Watsonek. Ukipen kulturak arabiar, hegoamerikar eta hegoeuropearrenak dira. Ukipen gabeko kulturak asiarrak, indioak, pakistandarrak, ipar europarrak eta ipar amerikarrak izango lirateke “Watson (1970) compare les distances durant une coversation, et constate que l´espace personnel augmente dans l´ordre suivante: Arabes, Indiens-Pakistanais, Européens du Sud, Sud-Américains, Asiatiques, Européens du Nord. Les différences sont significatives seulement quand on oppose le groupe constitué par les trois premières cultures à celui des deux suivantes et à celui de la dernière” (Corraze, 1980: 205). Hallentzat, arabiar batek amerikar batek baino distantzia laburragoak erabiltzen baditu, ukipenaz eta usaimenaz gehiago baliatzen delako da. Ingelesentzat, aldiz, gizarte sistemak determinatzen du gizabanakoen estatusa, eta ez espazioak; goi mailako pertsona bati kategoria ematen diona ez da hainbeste haren bizitokia edo lantokia, haren maila soziala baizik. Estatu Batuetan, berriz, bizi den tokiak edo lantokiak determinatzen du neurri handian pertsona baten gizarte estatusa. Amerikarrek lanerako gela bereziak behar izaten dituzte; aldiz, ingelesak ohituagoak daude gela komunetan lan egiten. Horregatik, amerikarrek lan egin nahi dutenean, beren gelara sartu eta atea ixten dute. Ingelesak gela berean elkarrekin lan egiteko gai dira, inork molestatzen ez baditu. Amerikarrei zail egiten zaie gela berean egon eta solasaldia ukatzea, ingelesek bezalako hesi psikikorik ez baitute altxatzen; amerikarrek hesi fisikoen beharra dute. Bikoteko bi kideak elkarren ondoan ibilian dabiltzanean, nor joan ohi den eskuinaldetik eta nor ezkerraldetik behatu ondoren, eta eskuin edo ezkertiak diren aztertu ondoren, ondorio hauetara heldu ziren ikertzaileak: biak eskuinak edo ezkertiak zirenean, zoriz itxaron zitekeena baino esanguratsuki gehiagotan joaten zirela emakumeak gizonaren beso dominantearen aldetik (Kalbfleisch eta Cody, 1995: 35-36). Espazio indibidualen konbinatzeari dagokionez, hiru konbinatze modu bereizten ditu Sheflenek (1972): 1) Jarrera biltzailea edo ez-biltzailea: talde bateko kideek beste pertsona barnean hartzen dute edo kanpoan uzten dute. Adibidez, festa batean pertsona batzuek zirkulu bat eratzen dute, eta besteak at uzten dituzte. 2) Aurrez-aurreko jarrera edo


orientazio paraleloa: bat bestearen aurrean jarrita edo paraleloan eserita. Lehen kasuan, ikusmenezko kontaktu osoa gerta liteke eta bata sar daiteke bestearen eskualdean. Jarrera paraleloan, harreman neutroagoa dute elkarrekiko. 3) Adostasunezko edo desadostasunezko jarrera: elkarrekiko onarpen eta afinitate bat dagoenean, batak bestearen jarrera islatzen du; batek egiten duena egiten du besteak ere; desadostasuna agertu nahi denean, batak bestearekiko jarrera uztar-ezinak hartzen ditu. Pertsona batek bestearekin komunikatu nahi duenean, haren gorputzaren jarrera kontuan eduki behar du. Bestearen gorputzaren norabidea norberarengana zuzentzea lortzea garrantzitsua izango da. Gai arrunt batez hitz egiten ari diren bi pertsonek 90º-tako angelua eratzen badute beren gorputzen artean, jarrera irekia agertzen dute eta hirugarren pertsona bat sar daiteke solasean. Intimitate handiagoa nahi izanez gero, bi gorputzek eraturiko angelua 0 gradutakoa izango da; espazio soziala ezabatua gelditzen da; bi solaskideek batak bestearen espazio intimoa inbaditzen dute. Elkar atsegin duten edo/eta elkar hobeto ezagutu nahi duten gizon-emakume bikoteek sarritan hartzen dute jarrera hau. Angelu irekia uzten duenean, beste baten integraziora irekia dago bikotea; aurrezaurreko jarrera hartzen dutenean, hirugarren pertsonari sarrera ukatu egiten zaio edo baztertu egiten da; hirugarren batentzat angelurik utzi gabe, elkarren aurrez-aurre jartzen den bikoteak heldu berria den hirugarrenak aldegitea mahi izaten du; beren gorputzak aurrez aurre jarrita, burua bakarrik biratzen dute lagun berriarengana. Kokteletan sarritan ikusten den jokamodua da: angelu irekia itxi, triangelua desegin eta bi pertsonen arteko harreman zuzena gelditzen da; hirugarrenari alde egiteko esateko modu bat da. Hala ere, aurrez aurreko jarrera hori, batzuetan, etsaitasun deklaratuaren adierazgarri ere izan daiteke. Zenbait pertsonek mahai baten inguru eseri behar dutenean, elkarrekiko hartzen diren posizioek eragin nabaria dute harremanetan. Bi pertsona aurrez-aurreko posizioan jartzen badira lan-bilera batean, elkarrekiko lehia ager liteke. Negoziaketa mahai batean gogor negoziatu behar denean hartzen da eskuarki aurrez-aurreko jarrera. Elkarrekin lankidetzan jardun behar dutenak, bat bestearen alboan esertzen da sarritan. Lanerako mahai batean, norbere eskuinean eseritako pertsonarengandik jasotzen dugu sarritan laguntzarik gehien; ondoren, ezkerrean eseritakoarengandik; lehiakorrena, berriz, aurrezaurre eseritakoa gertatzen da. Elkarrekiko angelu zuzena eginez esertzea ere lankidetzarako jarrera egokia dela esan dezakegu. 98


Beste batzuetan, mahai berean diagonaletan esertzen dira bi pertsona, bakoitzaren aurreko tokia hutsik gelditzen dela. Bakoitzak bere lana egin behar duenean hartzen da sarritan jarrera hau. Batak egiten duena ez zaio gehiegi interesatzen besteari. Beraz, mahai berean esertzera behartua egonik, bestearekin inolako elkartrukerik nahi ez baduzu, mahaiaren beste ertzean, diagonalean, eser zintezke. Hori da elkartrukea baztertzen duten pertsonek sarritan hobesten duten jarrera; liburutegi batean eskuarki gertatzen dena, esate baterako. Kafetxo batera gonbidatu duzun solaskideak jarrera hori hartzen badu, ez du zurekiko interes gehiegirik agertzen. Esertzeko modu indibidualista da. Bi solaskide mahai baten alde banatan esertzen direnean, mahaia irudimenezko lerro batez bi zatitan banatzeko joera izaten dute. Bietako batek irudimenezko lerro horren bestaldetik objektu bat jartzen badu, bere eremuaren inbasio bezala hartzen du besteak. Jatetxe bateko mahaitxo batean, bestearen aldera eramaten badituzu ontziak eta beste gauzak, bestea gaizki sentituko da. Ildo beretik, bulego batean, bertako buruari zerbait erakutsi nahi diozunean, zure proposamenaren papera, irudimenezko lerroaren mugaeskualdean kokatzen duzu. Aurrerantz makurtuta begiratzen hasten bada, zauden tokian jarrai ezazu. Paper hori hartuta bere eskualdera eramaten badu zuzendariak, nolabait bere isilpeko adostasuna adierazten du. Orduan, altxatu eta bere ondoan jar zintezke, angelu posizioan, lankidetza baterako bezala. Mahai biribil baten inguruan eseritakoen artean, berdintasun giro bat sortzen da. Honelako mahai batek giro erlaxatua sorrarazten du eta solaserako gogoa pizten du. Berdintasun sortzaile da mahai biribila, baina horrelako mahai batean ere liderrarekiko duten distantziaren araberako boterea aitortzen zaie sarritan mahaiko partaideei. Mahai biribilean, zuzendariaren antzeko boterea duena esertzen da haren eskuinetan; ezkerretan, berriz, botere gutxiago duena; aurrez-aurre esertzen denak, etsaitasun jarrera hartuko du. Mahai errektangeluarraren inguru esertzen direnen artean, mahai buruan esertzen denak hartzen du buruzagi tokia; berak edukiko du eragin gehien, nahiz eta besteek estatus bera eduki, atea bere atzean ez badu behintzat; bere atzean atea edukitzeak boterea kenduko lioke; alde bateko mahai-burua aukeratu duenaren atzean atea badago, bestaldeko mahai burukoa bihurtuko da buruzagia. Mahai buruan esertzen denari, beste gabe, lider papera egozten dio jendeak. Buruzagiaren ondoan eserita dagoena bihurtzen da bigarrena, eta


horrela, hurrenez hurren. Esertzerakoan, bere kidekoen ondoan esertzen da jendea eskuarki (Knapp, 1982). Aulkiaren bizkarraldeak garrantzia ematen dio aulki horretan eseri behar duenari. Zenbat eta garaiagoa bizkarraldea, are ta boteretsuagotzat hartuko da han eseriko den pertsona. Ikusi besterik ez dago nolakoak izaten diren erregeen eta lehendakarien aulkien bizkarraldeak. Bestalde, aulki birakariek aulki arruntak baino botere gehiago ematen du. Aulkiaren altuerak ere garrantzia badu; mahai baten inguru eserita daudenean artean, aulki garaienean esertzen denak botere gehiago hartzen du. Zenbat eta garaiagoa aulkia, are eta indartsuagotzat hartzen da han esertzen dena. Arkitekturak eta gelen dekorazioak badu eragina komunikazioan. Maslow eta Mintz-en arabera (1956), gela ederrean jarritako pertsonek gehiago baloratzen dituzte argazkitako aurpegiak, gela itsusitakoek baino. Gela ederrak erosotasuna, gozamena eta lanerako energia sustatzen ditu; gela itsusiak nekea, monotonia, desatsegina eta etsaitasuna sorrarazten ditu. Kolore tonalitateak atsegina sortzeko duten gaitasunaren arabera edo kitzikatzeko duten gaitasunaren arabera sailka litezke. Mehrabian-en iritziz (1976), kolore tonalitate atseginenen ordena hau izango litzateke: urdina, berdea, gorria eta horia. Kolore kitzikatzaileen ordena, berriz: gorria, laranja, horia, bioleta, urdina eta berdea. Etxeko egongelan eragina duten faktoreen artean kokatzen ditugu argitasuna eta musika ere. Argitasuna arineko gelek leunkiago hitz egitera eramaten gaituzte, argi distiratsuak dituzten gelek baino. Birren-ek dioenez (1965), gelan argi gorriak jartzen badira erreakzioak bizkorragoak eta ematen diren iritziak exajeratuagoak izaten dira; argi berdeak jartzen badira, erreakzio makalagoak izaten dira eta iritziak ere intentsitate gutxiagokoak. Musika erlaxatzailea ere egoera patxadatsuarekin erlazionatzen da.

20. BEGIRADAREN GARRANTZIA EZ-HITZEZKO KOMUNIKAZIOAN Harremanetan ari direla pertsona batek besteari begien eskualdera tarteka eta denboraldi labur edo luze batez begiratzeari deritzogu begirada. Denboraldi horretan beste pertsonak ere begien eskualdera begiratzen badio, ikusmen kontaktuaz hitz egiten dugu. Begiradaren bidez bestearengandik informazioa jasotzen da, norberak bestearengan duen eraginaren atzeraelikadura jasotzen da. Begiraden bidez, pertsonen arteko hierarkiak 100


ezartzen dira, botere jokaerak agertzen dira. Entzulearen begiradak haren arreta maila adierazten du. Hizlariaren begiradak esaten denari buruzko konbentzimendua eta inplikazioa adierazten du. Begiradak edo ikusmen kontaktuak harremanean dauden pertsonen emozioak agertzen ditu. Begiradaren eta ikusmen kontaktuaren bidez, botere harremanak, lilurazko edo mespretxuzko harremanak, mehatxuzko edo informazio bilaketarako harremanak islatzen dira sarritan. Adibidez, pertsona bati goitik behera, burutik hasi eta oinetaraino, begiratzeak ikuslearen gehiagotasunezko jarrera adieraz dezake, bestea “gutxiagotzat” joko balu bezala; behetik gora, oinetatik bururainoko ibilbidea egiten badu begiradak, begira dagoenak bestea ez duela onartzen adierazten du. Aurrez-aurreko begirada finko eta isila menderatzailea eta akusatzailea izan daiteke. XX. mende hasieran bazekiten jadanik, pertsona erasokorrek ikusmen kontaktua pertsona ez-agresiboak baino denbora gehiagoz gordetzen zutela, ariketa mental bat egiten ari ziren bitartean. Bi pertsonak elkarri begirada zuzentzen diotenean, mendekoak biratzen ditu lehenik begiak, jokaera horren bidez bestea baretzeko: “Ensuite une idée commune voudrait que, lorsque deux individus dirigent leur regard l´une vers l´autre, ce soit le dominé qui détourne le premier les yeux, son comportement ayant la valeur d´apaisement” (Corraze, 1980: 130). Ellsworth eta lankideek egindako ikerketa baten berri ematen digu J. Corrazek (1980). Ikerlaria hiru koloretako argiekin jarri zuten bidegurutze batean, eta haren agindua jarraituz auto gidariek autoa gelditzen zutenean, gidarietako batzuei begietara begiratzen zien ikerlariak adierazpen neutro batez; besteei ez zien begiratu ere egiten. Gidariak deseroso sentitzen ziren, eta begiratuak izan zirenek askoz ere azkarrago igarotzen zuten bidegurutzea, begiratuak izan ez zirenek baino. Emaitza berbera aurkitu zuten oinezko ibiltariekin ere. Ikerketa horretatik ondorioratu zutenez, toki publiko batean distantzia txikira kokaturiko ezezagun baten begirada finko-iraunkorrak urduritasuna sorrarazten du. Gurekin lehian ari den bati begirada finko iraunkor bat begietara zuzentzeak erreakzio erasokor bat sorraraz dezake harengan. Toki publiko batean eseri eta norbaiti adierazkortasunik gabeko begirada finkoz begiratzen badiozu, hark, lehenik, beste aldera begiratuko du, eta segundo batzuk geroago, berriro zuri zuzenduko dizu begirada, oraindik ere begira ote zauden jakiteko. Betaurreko beltzez begiratzen badiozu ere, berdin. Begira jarraitzen baduzu, besteak behin eta berriro


begiratu dizu disimuluz. Zuk oraindik begira jarraitzen baduzu, deseroso eta larritua sentituko da. “Gehiegizko” ikusmen kontaktua begirune gabeziatzat, iraintzat, mehatxutzat edo gehiagotasun sentimendutzat har liteke. “Gutxiegizko” ikusmen kontaktua, berriz, herabetasun, deskortesia, begirune edo interes gabeziaren adierazgarritzat har liteke. Begiratzeari utzi eta begirada jaistea, mendekotasunaren agerpentzat hartzen da sarritan. Besteari asko begiratzen dionak hura menderatu nahia, harekiko interesa, harekiko mendekotasuna edo kanporakoitasuna ager ditzake. Besteari gutxi begiratzen dionak, haren erantzunekiko interes gabezia, eztabaidagaiaren zailtasuna, barnerakoitasuna

edo

gaixotasun psikologikoa adieraz ditzake. Begirada finko iraunkorra mehatxu mota bat da animalia askorentzat eta gizakiarentzat. Rhesus tximino bati begietara finko begiratzen badiozu, erasoa edo mehatxua sorraraziko duzu: “Exline et Yellin (1969) montrent que si l´on regarde un singe rhésus dans les yeux on déclenche, dans 47% des cas, l´attaque et, dans 29%, des comportements de menace, alors que si l´on évite son regard le premier pourcentage passe á 28%, et 60% des réponses ne sont pas agressives” (Corraze, 1980: 129). Pertsonoi ere berdintsuki gertatzen zaigu; begirada zuzen finkoa mehatxutzat hartzen dugu; gainera, sarritan sentitu izan dugu zelatatuak izatearen sentipen ezerosoa; sentipen hori egiaztatu egin zaigu, gero, bira eman eta begira geneuzkala ikusi dugunean. Hitzaldi bat eman behar dugunean, entzuleria kopurutsu baten aurrean, hainbeste pertsonen begiak guregan finkatuak ditugula sentitzeak mehatxu baten aurrean bezala jartzen gaitu. Zu hizketan ari zarenean zure solaskideak begirada iheskorra baldin badauka, esaten duzuna interesatzen ez zaionaren seinale izan daiteke. Begirada tartekatua zuzentzen badizu, zure hitzetan zentratzen ez denaren adierazgarri izan daiteke. Zure hizketaldiarekin aspertzen hasia badago, bere begirada alboetara zuzenduko du eta bere gorputzaren norabidea ere saiheskaria izango da, gorputza alde egiteko prestatuko balu bezala. Pertsona batek besteari jarraituki begiratzen dion bitartean bigarrenak eskuinerantz edo ezkerrerantz begiratuz ekiditen badu begirada, komunikaziorik nahi ez duenaren edo bere barne-sekretuak gorde nahi izatearen seinaletzat har liteke. Zorura begiratzen badu bigarrenak, ez legoke erantzuteko prest; baina, zorura begiratzean irribarrea egingo balu, beste esanahi bat izango luke: elkarrizketarako prest egon daiteke. Beherantz eta 102


eskuinerantz edo ezkerrerantz begiratuz erantzuten badu, erasokortasuna edo mespretxua adieraziko luke begiratzen dionarekiko. Gorantz eta eskuinetarantz nahiz ezkerretarantz begiratzen badu, begirada ekiditzailetzat har liteke. Begiak biratuz gorantz begiratzen badu, solaskidea baztertzearen adierazgarritzat har liteke. Bestea begiratzean hutsik edo edukirik gabe geratzen bada norberaren begirada, indiferentziaren agerpen bezala interpreta liteke. Pertsona batek zeharkako begirada batez begiratzen badio bere solaskideari, mesfidantzaz burua biratzen duen bitartean, bere solaskidearen jarreraz ziur ez dagoelako izan daiteke. Antzeko zerbait gertatzen da, solaskidea hitz egiten ari den bitartean hari begietara begiratzera ausartzen ez denarekin, edo solaskideari azpitik begiratzen dionarekin. Solaskidearekin hizketan ari den bitartean berak ukitzen duen objektu batean zentratua badago, laguna oso atsegingarri zaionik ezin esan. Aldiz, hizketan ari den bitartean, lagunaren gorputzaren zati batean finkatzen badu begirada, desirazko begirada bat dela esan daiteke. Begietara zuzenki eta finkoki begiratzen badio, begirada seduzitua edo seduzitzailea dela esan daiteke. Pertsona batek bere betazalak zenbat aldiz ixten dituen behatuz jakin dezakegu zenbaterainoko urduritasuna edo lasaitasuna duen: minutuko hamar aldiz edo gutxiagotan ixten baditu, lasai dagoenaren adierazgarri da; minutuko berrogei bider edo gehiagotan ixten baditu, tentsio edo larritasunaren adierazgarri da. Gure begirada beste pertsona batengana zuzentzen dugunean, harengandik informazioa jaso nahi izaten dugu. Adibidez, zigarro erretzaileak kea gorantz botatzeak bere buruarengan konfiantza duela edo gehiagotasun sentimendua eta espiritu positiboa dituela adieraz dezake. Kea beherantz botatzeak, berriz, pentsamendu beltzak, negatiboak eta susmatzaileak adieraziko lituzke. Musean dabilen erretzaile batek karta onak baditu, gorantz botako du kea; txarrak baditu, beherantz. Enkante batean erretzaileak erostea erabaki badu, kea gorantz botako du; interesatua ez badago, kea beherantz botako du.

Begirada mota ezberdinak bereiz ditzakegu harremanetan:

 Begirada profesionala: sudurraren eta begien artean eratzen den triangeluan zentratzen da. Interesa, konfiantza eta seriotasuna adierazten ditu.


 Begirada soziala: begiak, sudurra, ezpainak eta kokotsaren artean kokatzen da begirada. Begirada honetako irudimenezko triangelua solaskidearen begien eta ahoaren artean kokatzen da.

 Begirada intimoa: begietatik gerrirainoko triangelua hartzen du; begietatik kokotsera eta beherago ere jaisten da, sortu nahi den intimitate mailaren arabera. Gizon batek emakume bati bere gustukoa dela jakinarazi nahi badio, haren bularrerantz edo gorputzaren behe alderantz jaitsi dezake bere begirada. Emakumeak onartzen badu, bere begirada itzuli egingo dio.

 Betertzeko begirada: etsaitasuna edo interesa agertzeko erabiltzen da.  Ikusmenaren blokeoa: bestea ikusmen eremutik kanpora uzten duena da; begiak ixten ditu, bestearenganako interesik ez balu bezala; ikusmen kontaktua sistematikoki ekidin nahiko balu bezala jokatzen du. Blokeo horren bidez ingurunetik aldentzeko gogoa adierazten du. Solaskidea aspergarritzat hartzen duenean egiten du hori. Bere burua goragoko mailakotzat hartzen du. Begirada normalean minutuko hamar aldiz itxi litezke betazalak. Begirada absente batean begiak denbora gehiagoz egongo dira itxita. Bestearen gainetik sentitzen dena sarritan jarriko da burua bestaldera biratuta eta betazalak itxita, bere sudurraren punta begiratuko balu bezala. Pertsona baten begiek solaskidearen aurpegiaren goiko alderantz begiratzen dutenean, begirada hotz eta ofizialtzat har liteke; begien paretik hasi eta gorago igotzen da begirada mota hori. Aurpegiak adierazkortasun gutxi agertzen du eta burua tente dago. Begietatik beherago zuzentzen den begirada pertsonalagoa eta hurbilagoa da; begirada mota honekin batera, burua pixka bat okertzen bada, komunikazio beroago baten adierazgarri izan liteke. Pertsona batek bere gustukoa den beste bat aurkitzean, hasieran haren aurpegiaren begi alderdia begiratzen du, beheragoko alderdiak begiratzea miaketa sexualaren ezaugarritzat har baitaiteke. Segundo batzuez begiradari eusten dio; denbora gehiegiz eusten badio, besteak har dezake erronkatzat edo gehiagotasun sentimenduaren adierazpentzat. Begirada irribarre samur batez eta gorputz keinu ireki batez lagundurik doa. Begirada azkarregiak eta errepikatuak ez dira aholkatzen, besteak pentsa baitezake zerbait arraroa gertatzen ari dela. Besteari begiratzean nabarmenegia ez da izan behar; begiaz keinu 104


egitea, begiak gehiegi irekitzea, bekainak arkeatzea edo ahoa irekita mihia atera eta goiko ezpainean apoiatzea nabarmenegiak jotzen dira. Harremanean hasi den pertsonaren begiradak beste pertsonaren begien eta bekokiaren erdiaren arteko triangelua bat korritzen du. Lagun begiradak begien eta beheko ezpainaren arteko ibilbidea egiten du. Ligatzeko begirada, bekokian ilea jaiotzen den lekutik hasita, kokotsaren puntaraino poliki jaisten da, eta beherago ere bai; aurpegi guztian zehar soseguz mugitzen da begirada, ikusten ari denaz gozatuko balu bezala. Lausengutzat har dezake begirada hori solaskideak. Norabide bakarreko begirada finkoa mehatxutzat har liteke. Baina, bi pertsonen elkarrekiko begirada finkoak jarrera positiboa ere adieraz dezake. Ikasle bati irakasleak askotan begiratzea errefortzu positibotzat har liteke. Elkarri asko begiratzen dioten pertsonek elkarrenganako erakarpena dutela pentsatzen dugu. Berari gehien begiratzen dioten partaideak aukeratu ohi ditu pertsonak edozein proiektutan lankide izateko: “Stass et Willis (1967) trouvèrent que des sujets choisisssent comme partenaires, pour une expérience de laboratoire, les individus de l´autre sexe qui les fixent le plus. Cependant Kleinke et coll. (1973) montrent que ce phénomène est surtout vrai pour les hommes et qu´il est inversement proportionnel au degré de séduction de la femme. Plus la femme est séduisante et moins elle a de chance d´être choisie à fréquence de fixation de regard égale” (Corraze, 1980: 132). Bestalde, sedukzioaren jokoaz ari bagara, badirudi emakumerik seduzitzaileenak ez direla gehien begiratzen dutenak, baizik gehien begiratuak izatea lortzen dutenak. Inpresioen kontrolean begiradak duen garrantziaz azterketa asko egin dira. Ikerketa horietako gehienen arabera, situazio askotan, zenbat eta luzeagoa izan bi pertsonen arteko ikusmen kontaktuaren iraupena, elkarrekiko balioespen positiboagoak egiten dituzte. Elkarrekiko

ikusmen

kontaktuak

zenbat

eta

gehiago

iraun,

sinpatikoagotzat,

interesgarriagotzat eta atsegingarriagotzat jotzen du batak bestea. Epaiketa baten simulazioaren azterketa batean, testigantza egiterakoan begirada aldentzen zuten lekukoei sinesgarritasun gutxiago ematen zitzaiela ikusi zuten Hemsley eta Doobek (1978); eta gehiagotan jotzen zuten erruduntzat lekuko horiek defendatzen zuten pertsona (Musitu, 1993: 104). Bestea hitz egiten ari dela bestaldera begiratzen baduzu, esaten duenarekin ados


ez zaudela adierazten ariko zinateke. Hitz egiten ari den bitartean normala baino gehiago bestaldera begiratzen duenak, esaten ari denaz ziur ez dagoela adieraziko luke. Begi kontaktuaren bidez intimitatea, zirrarak eta harreman sexualetarako desira ager litezke. Mendebaldeko kulturetan erakarpen sexualaren seinaletzat hartzen da begien kontaktu jarraitua. Begien bidez intentzio sexualak antzeman litezke. “Gizon batentzat erraza da begien bidez asmo sexualak denotatzea: bularretara, ipurdira eta genitaletara luzaro begiratuz, goitik beherako begirada arakatzailez edo begietara zuzenki begiratuz. Ikusmen kontaktuak kitzikapen sexuala hain azkarki pizten duelako, gizon batek modu probokatzailean begiratzen duenean emakumea kalean, honek begirada jaisten du berehala” (Davis, 1982: 85) F. Davisek dioen gisara (1982), beste pertsonaren aurpegian irakurtzen badakigu, begietara begiratu gabe, baina begiek topo egiten dutenean, guk bestea nola sentitzen den jakiteaz gain, besteak ere jakingo luke guk haren aldartea ezagutzen dugula. Begiek topo egitean, ulermen berezi bat sortzen da gizakien artean. Horregatik, arrotzak agurtzerakoan, begirada ekidin egiten dugu sarritan; haserretuta gaudenean ere, begirada ekidin egiten dugu, ez badugu behintzat begirada finko mehatxatzailea bidaltzen. Egoera erasokorretan erasotzaileari begietara begiratzea izan liteke erasoari ihes egiteko bide bat. Pertsona batek uzten badu beste batek haren begirada atzeman dezan, gerta litekeenerako irekia uzten du horrek, bere egoeraren jakitun izango baita behatzailea. Horregatik, konpromisoari ihes egin nahi diotenek begirada ekidin egiten dute. Harremanak konpromisoa

suposatzen

du;

harremanean

konprometitu

nahi

ez

duenak

edo

konprometitzeko beldurra edo lotsa duenak ez du aurpegira begiratuko. Adibidez, mostradore baten atzean dauden zerbitzariek bezeroari begietara begiratzen badiote, hari zerbitzatzen diote lehenik. Kalean diru-eska dagoen eskaleari diru gehiago ematen diote begietara begiratzen diotenek. Autobus txoferrak geltokitik irtetean begietara begiratzen badio geltokira iritsi berria denari, autobusaren atea ireki egingo dio ziurki. Kultura batzuetakoek, arabiarrek adibidez, begietara gehiago begiratzen dute hitz egiterakoan mendebaldeko kulturetakoek baino. Ekialde Urrunekoentzat, berriz, heziketa txarraren seinale da hitz egitean besteari begiratzea. Ezagutzen ez ditugun pertsonei ez diegu zuzenki eta jarraituki begiratzen, berek ere guk ikus gaitzaketenean behintzat; norbaitek toki publiko batean zuzenki begiratzen bagaitu, ezagutzen gaituen seinale, gure 106


bila dabilenaren aztarna, guregan zerbait arraroa ikusten duenaren seinale edo tokiz kanpo gaudenaren seinale izan liteke. Norbaitekin toki publiko batean elkartzeko gelditu bazara, finkoki begiratzen dizun hura izango da ziurraski. Gutxi ezagutzen diren bi pertsona solasean ari badira, ez diote elkarri asko begiratzen, solasaldiaren eduki alderditik harreman alderdira arreta zuzentzea ekarriko bailuke horrek. Elkarrizketan ari garenean, begiraden bidez esaten dugu noiz hasi daitekeen bestea hitz egiten. Betaurreko beltzekin gaudenean, zailagoa da antzematea. Hitz egiten ari garenean finkoki begiratzea edo entzuten ari garenean finkoki begiratzea desberdina da. Hitz egiten ari garenean finkoki begiratzen bagaituzte, lausengatzailea gerta liteke. Entzuten ari garenean begirada finkoa jasotzea deserosoa gerta liteke. Botere gutxiago duen pertsonak gehiago begiratzen dio botere gehiago duenari. Botere gehiago duen pertsonaren jokaerari buruzko informazioa ematen dio zelatatze horrek; eta informazio hori bere jokaera egokitzeko baliagarri gerta dakioke. Francesek ikusi zuenez (1979), emakumeek denbora gehiagoz begiratzen dituzte solaskideak, bai entzutean, bai hitz egitean. Hitz egiten ari diren bitartean begiratzearen eta entzuten ari diren bitartean begiratzearen arteko ratioa, ikusmen menderakuntzaren jokaera deitzen da: Visual dominance behavior (VDM) = Look-speak (LS) / Look-listen (LL). Pertsona menderatzaileak berdintsuki begiratzen du hitz egiten ari denean eta entzuten ari denean, baina mendeko pertsonek entzuten ari direnean gehiago begiratzen dute hitz egitean baino: “In two subsequent studies (Ellyson, Dovidio, Corson, & Vinicur, 1980; Exline, Ellyson, & Long, 1975), positive relationships were found betwen expressed control (Schutz, 1958) and patterns of dominance expressed in looking behavior. Both studies revealed that those scoring high on expressed control showed little difference between their rates of looking while speaking and looking while listening” (Berger, 1994: 473). Dovidio eta Ellysonen arabera, gizartean botere gehiago dutenek ikusmenezko menderakuntza gehiago erakusten dute besteek baino: “These investigator found that those with greater social power (Dovidio & Ellyson, 1985), expert power, or reward power (Dovidio, Brown, Heltman, Ellyson, & Keating, 1988; Dovidio, Ellyson, Keating, Heltman, & Brown, 1988), either male or female, in same-sex and mixed-sex groups, showed greater visual dominance behavior. Dominant behavior associated with expert power was further found to be mediated by “gender-based familiarity” with the topics of expertise: each sex


exhibited more power in discussing topics related to its gender (Dovidio, Brown, et al., 1988)” (Kalbfleich eta Cody, 1995: 39). Pertsona menderatzaileek gehiago begiratzen dute lehia situazioan; pertsona atxikitzaileek gehiago begiratzen dute lankidetza situazioan: “It has been found that people look more at those they like (Exline and Winters, 1965) and that Ss high indominance look more in a competitive situation, Ss high in affiliative need look more in a cooperative situation (Exline, Gray, and Schuette, 1965)” (Argyle, Ingham, Alkema eta McCallin, 1973). Botere mailan alderik ez dagoenean, gizonek ikusmen menderakuntza handiagoa agertzen duten emakumeek baino: “However, when there was no discrepancy in power, males tended to show greater visual dominance than females, a finding the authors describe as “robust”” (Kalbfleich eta Cody, 1995: 39). Dirudienez, beraz, gizonezkoen ezberbazko jokaera menderakuntzarekin eta boterearekin loturik agertzen da; emakumeena, berriz, mendekotasunarekin eta botere gabeziarekin lotua. Gizonen ez-berbazko jokaera menderakuntzak

bereizten

du;

emakumeena,

berriz,

mendekotasunak.

Gizonek

ikusmenaren menderakuntza gehiago agertzen dute; emakumeek, berriz, begirada arretatsu gehiago eta mendekotasunezko keinu gehiago (irribarre gehiago, espazio gutxiago, galdera gehiago…). Ikerketa baten arabera, bikote mistoetan jostunen modeloez hitz egiten bazen, boterearekin zerikusia zuten ez berbazko jokaera gehiago agertzen zuten emakumeek: denbora gehiagoz hitz egin, hitz egiten gehiagotan hasi, entzutean gutxiago begiratu eta keinu gehiago egin; autoez hitz egiten bazen, berriz, gizonezkoen nagusigoa agertzen zen. Hitz egiten ari den bitartean, beste pertsonari finkoki begiratzen badio pertsona batek, bere solaskideak nola erreakzionatzen duen jakitea interesatzen zaiola eta esaten duenaz ziur dagoela agertzen du. Afektu bila dabiltzan pertsonek eta elkarren gustukoak direnek bestearen aurpegira eta begietara zuzenki begiratzeko joera dute. Emakumeek gizonek baino gehiago begiratzen dute, eta begi kontaktua ezarrita gero, denbora gehiagoz eusten diote begiradari (Davis, 1982: 94-95). Bai gizonek eta bai emakumeek, elkarrengandik oso hurbil ez badaude behintzat, gehiago begiratzen diote atsegingarri zaienari; baina gizonek denbora luzeagoz begiratzen diote solaskideari entzuten ari direnean; emakumeek berriz denbora gehiagoz begiratzen diote hitz egiten ari direnean.

108


Ikusmenaren eta hitz egitearen arteko harremanei dagokienez, Flora Davisen arabera, ikusten ez duen norbaitekin hitz egitean, ohi baino gutxiago hitz egiten omen du emakumeak; gizonezkoak, aldiz, ohi baino gehiago. Besteari entzuten ari den bitartean bestaldera asko begiratzen duenak desadostasuna adieraziko luke hark esaten duenari buruz. Hitz egiten ari denak eskuarki egin ohi duen baino gehiago begiratzen badu bestaldera, esaten duenaz ziur ez dagoela adierazten du. Ikusmenaren eta erotikaren arteko harremanei dagokienez, gizonen begi-niniak emakumeenak baino gehiago dilatatzen dira, emakume bat biluzik ikustean; emakumeen begi-niniak, berriz, gizonenak baino gehiago dilatatzen dira, ama bat haur batekin edo gizon bat biluzik ikustean. Baina, begi-niniaren tamaina ez du ikusmenetik sartzen den objektuak bakarrik aldarazten, dastamenetik edo entzumenetik sartzen diren zaporeak edo soinuak ere bai baizik. Prestidigitadoreek asma dezakete beste pertsona batek selekzionatu duen karta zein den, haren begi-ninien dilatazioari begiratuta; horretarako, tolestu berriak dituen kartak banan-banan erakusten dizkio aukeratzaileari; honek lehen aukeratutako karta berriro ikusten duenean, begi-niniak dilatatu egiten zaizkio. Hessek argazki multzo bat erakutsi zien zenbait gizoni. Haien artean, bi argazki neska polit berarenak ziren. Argazki horietako batean begi-niniak dilatatu zitzaizkion neskari, eta bestean, begi-niniak txikitu zitzaizkion. Begi-niniak handituak zituen argazkiaren aurrean erreakzio nabariagoak agertzen zituzten gizonek; horien begi-niniak gehiago dilatatzen ziren. Esperimentua komentatzean, bi argazkiak berdinak zirela pentsatzen zuten gehienek (Hess, 1965). Badirudi, beraz, F. Davisek esaten duen gisara, beginini dilatatuak erakargarriak direla gizakiontzat, maila subliminalean behintzat. Objektu erakargarri bat ikustean begi-niniak dilatatu egiten dira; erasokortasunak eta indiferentziak begi-niniak txikitu egiten dituzte. Begirada pozoitsua, orratz buruen antzeko begi-nini txikiez adierazten da. Begi-nini dilatatuek desira eta erakarpena adierazten dute. Gizonezkoen begi-niniak dilatatu egiten dira irudi erotiko eta pornografikoak ikustean; emakumeen begi-niniak ere bai. Antzinatean, Txinako bitxi saltzaileek beren bezeroen begiak behatzen omen zituzten arretaz; haien begi-niniak dilatatzen baziren, salmenta ziurtatua omen zeukaten. Era berean, antzinateko hetairek eta emagalduek belladona tantak erabiliz begi-niniak dilatatzen omen


zituzten; begi-niniak dilatatzea lortzean, emakume erakargarriagoen itxura hartzen bide zuten. Begirada batzuk lasaigarriak dira; beste batzuek urduritu egiten gaituzte. Konfiantza edo mesfidantza sor diezagukete begiradek. Begiradaren izaerak agerian uzten ditu gure sinpatia edo antipatia sakonak. Begi-nini dilatatuak erakusten dituzten begiradek lehen kolpetik seduzitzen gaituzte. Sinpatia gutxiko begirada, begirada erasokorra bezala, orratz buruen tamainako begi-ninien bidez agertzen da. Flirteoan, sedukzioan edo koketeoan murgildurik dagoen emakumea irribarretsu eta begiak zabal-zabalik dituela agertzen da, ikusmen bidezko harremanari ekiten dionean; batzuetan begizeharka begiratzen du, aukeratuaren arreta eta begirada bereganatzeko; begirada pixka bat mantendu ondoren, berriro begirada desbideratu egiten du, lotsatua balego bezala; bekain bat, edo biak, mugimendu azkar batez altxatzen ditu eta burua astintzen du, ilea atzerantz botatzeko bezala; irribarre egin, ezpainak mihiaz busti, beheko ezpaina hozkatu eta betazalak astiro-astiro ixten ditu. Ez ditu besoak tolesten, ez bada bere bularrak nabarmenarazteko; besoak tolesteak bere jarrera ixtea adieraziko bailuke. Zerbait eskuan hartzen badu, esku bakarraz hartuko du, eta gorputzetik aldendu egingo du, besoak gurutzatuz jarrera itxia ez hartzeko; burua okertu, ilea ukitu edo aurpegitik aldendu dezake; eskua garondora eramanez, eskumuturreko azal leuna erakuts lezake; objektu zilindriko bat eskuztatuko du eta patxadaz gurutzatu edo desgurutzatuko ditu hankak. Eskuak gerrian eta burua atzerantz duela, ezpain hezeak erakutsiz, begi erdi itxiez sorbaldaren gainetik begiratuko du eta bere ibileraren bidez aldakaren uhindurak erakusten saiatuko da. Eserita dagoen emakumea bere hankez baliatzen da begirada erakartzeko; hankak tolesturik, izterrak erakutsiz, seduzitu nahi duena oinaz seinalatuz eta zapatarekin jolastuz. Gizonei atsegin zaie emakumearen jarrera hau: hanka gurutzatuak, hanka bat bestearen kontra fermuki estutua; horrek hankak indartzen dizkio eta seduzitzaile bihurtzen du emakumea. Flirteoan edo koketeoan ari den gizonak, berriz, emakumearen gorputza begiratzen du irribarre eginez; eserita badago, bizkarra atzealderantz botatzen du, bularra ateratzen du eta kokotsa altxatuz begiratzen du. Bularra aurrerantz, sorbaldak atzerantz, burua altxatuz jartzen da. Bere oin bat aukeratutako pertsonarenganantz zuzentzen du; eskuak aldaketara eta erpuruak gerrikora daramatza sarritan. Hankak ongi bereizita esertzen da, bere hankartea erakutsiz. Zutik badago, gorputzaren pisua hanka batetik bestera pasatzeko mugimendua 110


egiten du. Mugimendu guztiak ahal duen nabarmenenak egiten ditu, beharrezkoak ez diren atalak ere mugituz. Pertsona bat bestearekin harremanean dagoenean, ahoa erdi irekia badu, jarrera irekia duela adieraz dezake. Ahoa horrela duela, mihia ezpainetatik pasatzen badu, adierazgarri positiboa da. Ezpainak hozkatzen baditu, atsegin zaio begira diezaioten, baina zalantzak izan ditzake. Ezpainak estutzen baditu, barne-hersturaren adierazgarri izan daiteke. Solaskidearekiko jarrera onaren adierazgarri da “musu mozorrotua” ere. Benetako musu bat ez da, baina solaskidearekin hitz egiten ari den pertsonak sarritan, konturatu gabe, musu bat zirriborratzen du ezpainetan. Antzematen zaila izanik ere, keinu indartsua da. Ez da nahastu behar zenbait profesionalek botatzen dituzten musu nabarmen eta probokatzaileekin. Ezpainak mihiaz mugimendu bizkor batez hezetzen baditu pertsona batek, solaskidearekiko jarrera positiboaren adierazgarri izan ohi da. Mihiaz masailak barnetik igurzten baditu, solaskidea esaten ari dena ebaluatzen ari denaren adierazgarri izan liteke. Ezpainak edo masailak hozkatzen baditu zure solaskideak, esaten ari zatzaizkiona interesatzen zaionaren adierazgarri izan daiteke, eta zuk zeuk ere tentsioa igoarazten diozunaren adierazgarri. Ikerkete batzuek erakutsi dutenez, igorleak bidalitako mezuaren % 87 inguru begiradatik pasatzen da, % 9 inguru entzumenetik, eta % 4 inguru beste zentzuetatik. Zure solaskidea zuk emandako agiria arretaz begiratzen ari da; zuk une horretan esaten diozuna ez badago agiriarekin lotuta, zure mezuaren ehuneko oso txiki bat bakarrik jasoko du. Begien aurrean duena komentatzen badiozu, mezuaren portzentaje askoz handiagoa jasoko du. Haren arreta osoa erakarri nahi baduzu, zuzendu ezazu haren begirada agirira, eta hari begira dagoen bitartean, komenta iezaiozu han gertatzen dena, eta mezuaren zatirik handiena bereganatuko du. Programazio Neuro Linguistikoari buruz Bandler eta Grinderrek egindako ikerketetan begien nahigabeko mugimenduak aztertu zituzten eta pertsonen pentsamenduei buruzko pistak ematen dizkigutela ikusi zuten. Begietatiko sarbideen klabeak deitu zituzten. Klabe horien arabera, pertsonok, espazioaren goi aldean, gure belarrien lerroaren gainetik, bilatzen dugu ikusmenezko informazioa; horregatik, ikusmenaren bidez informazioa


prozesatzen ari garenean, gorantz begiratzen dugu. Entzumenezko informazioa, berriz, gure belarrien plano horizontalean bilatzen dugu; entzumenaren bidez informazioa prozesatzen ari garenean, gure belarrien parean, begiratzen dugu. Informazio kinestesikoa eta barneelkarrizketa behe planoan bilatzen ditugu; zorurantz begiratzen dugu, informazioa kinestesikoki prozesatzean. Horrela, gure solaskidea behatzen badugu, haren begien mugimenduek pistak emango dizkigute eta jakingo dugu informazioa jaso, prozesatu eta emititzeko zein sistema erabiltzen duen. Begietatiko sarbideak Eskuina

Ezkerra

Ikus. eraikia

Ikus. oroitua

Entz. eraikia

Entz. oroitua

Kinest.

Entz. barnekoa

Ikusmenezko oroitua: aurrez ikusitako irudiak oroimenean berrikusi, lehen ikusi zituen moduan. Ikusmenezko eraikia: aurrez inoiz ikusi gabeko irudiak eraiki, edo ikusitakoak modu ezberdinean berreraiki. Entzumenezko oroitua: aurrez entzundako hitz edo soinuak oroitu. Entzumenezko eraikia: aurrez entzun gabeko hitzak edo soinuak eraiki eta entzun, edo aurrez entzundako soinuak, modu desberdinean entzun edo berreraiki. Soinu edo esaldi berriak eratu. Sentipen zenestesikoak: zirrarak, ukimenezko sentipenak, erraietakoak, zaporeak, usainak eta sentipen propiozeptiboak biltzen dituzte. Barneko entzumenezkoa: norbere buruarekin hitz egiteko, barne elkarrizketan murgiltzean erabiltzen duena. Pertsona gehienok begiak ezkerralderantz zuzentzen ditugu, gertaerak edo egoerak oroitzean edo iraganeko informazioa bilatzean; begiak eskuinalderantz zuzentzen ditugu, geroa proiektatzean edo etorkizunaz pentsatzean.

112


Pertsona normalek beren denboraren zati handi bat besteei begira ematen dute. Autismoaren edo antzeko nahasteen arazo psikologikoak dituztenek askoz ere denbora gutxiago ematen dute besteei begira. Buruaren tentetasunak harrokeria adierazten du sarritan. Argazkietan burua tente dutenak harroak, gupidagabeak eta urrunkorrak iruditzen zaizkigu. Burua albora okertzean, apalak eta goxoak iruditzen zaizkigu. Pertsona baten aurpegiaren ezkerraldeak eskuinaldeak baino informazio gehiago ematen du emozioei buruz; horregatik begiratzen dugu gehiago. Gainera, eskuin aldea baino mugikorragoa eta adierazkorragoa izaten da. Pertsona normalak gehiago begiratzen du solaskidearen aurpegiaren ezkerraldea eta ezker begia, haren aurpegiaren eskuinaldea eta eskuin begia baino (Skinner eta Mullen, 1991). Solaskidearen aurpegiaren ezkerraldea begiratzen dugunean (batez ere ezker begiaz) gehiago hunkitzen gara. Ezker hemisferioa da kontrolaren hemisferioa. Kontrola ezarri nahi dugunean, gure aurpegiaren eskuin aldea eta eskuin begia erakusten dugu. Mezu gogorragoak ematen ditugu orduan. “Ez” esatean, aurpegiaren eskuinaldea eta eskuin begia erakusten dugu, burua ezkerrerantz biratuz. Emozionaturik gaudenean, gure aurpegia ireki egiten da. Desira eta interesa agertzen ditugunean, aurpegiaren ezkerraldera odol gehiago joaten da, handiagoa bihurtzen da. Baina, emozioa disimulatu nahi dugunean, aurpegiaren eskuinaldea (ezker hemisferioak kontrolatzen duena) itxita mantentzen dugu. Gure emozioak islatu nahi ez ditugunean, eta erne gaudenean, gure aurpegia disimetrikoa da. Aurpegi disimetrikoan irekiagoa da ezkerraldea eskuinekoa baino. Emozioei bide askea uzten diegunean, aurpegia simetriko bihurtzen da.

21. IRUDI BIDEZKO KOMUNIKAZIOA Oreka Dondis, D. A.-k (1976) dio giza pertzepzioan eragin garrantzitsua duela oreka premiak. Izan ere, gizakiak bere bi oinen gainean oreka gorde behar du, zutik egon nahi badu. Horretarako, hiru hodi erdizirkularretako likidoak eta zakuetako kristaltxoek ematen diote gorputzaren jarrera aldaketen berri; seinale horiei esker ez du orekarik galtzen. Oreka fisikoaren zentzu sakona oreka psikologikoaren bidelagun leiala da; oreka psikologikorako


ezinbestekoa da oreka fisikoa. Baina, orekaren zentzua garrartzitsua izanik ere, inguruneko objektu asko desorekatuak eta egonkortasunik gabeak agertzen zaizkigu. Adibidez, har dezagun zirkuluaren adibidea. Zirkulua zirkunferentziak mugatutako azal itxia da. Zirkulu bat beste gabe ikusten dugunean, orekarik gabea eta mugikorra ageri zaigu. Egonkortasun itxura eman nahi izanez gero, ardatz horizontala eta ardatz bertikala ezarri behar dizkiogu (Dondis, 1976). Mezuko irudiaren erregulartasun gabeziak desorekatu egiten ditu komunikatzen ari diren pertsonak, bai mezu igorlea, bai mezu hartzailea. Adibidez, zirkulu baten erradioaren errepresentazioa irudimeneko ikusmen-ardatz ikusgaitzarekin bat ez datorrenean, ikusmen tentsioa handiagotu egiten du. Kanpoan behatzen duguna irudia ez badator bat barnean sentitzen ditugun oreka-ardatzekin, egonezina sortzen da guregan. Bi zirkulu bat bestearen ondoan kokatzen baditugu, bakoitza bere erradioarekin, bere erradioa ardatz sentitutik gehien urruntzen den hark erakarriko du batez ere ikuslearen arreta. Irudiaren tentsioa edo tentsio gabezia dira ikusmenezko hizkuntzaren joskeran erabiltzen ditugun osagai nagusietakoak. Tentsioa sortzen badigu irudi batek, ardatz sentitutik aldentzen delako izan ohi da sarritan. Ardatz bertikala eta horizontala barnean sentitzen ditugulako, bi ikusmen arlo horiekiko interes berezia agertzen du gizakiaren ikusmenak; kanpoan ikusten dugun edozein objekturen oreka edo desoreka, barneko ardatz sentitu horien arabera epaituko dugu. Garrantzi berezia dute beraz ardatz bertikalak eta horizontalak, bai irudi orekatuak, bai irudi desorekatuak konposatzerakoan. Ardatz sentituen garrantzia, batez ere irudi sinpleetan nabarmentzen da, baina irudi konplexuetan ere sentiarazten dute beren eragina (Dondis, 1976).

Orekatzea eta zorroztea Ikusmen eremu erregular baten erdigune geometrikoan puntu bat kokatzen badugu, irudi orekatsua gisara agertzen zaigu; irudi orekatua denez, ez du egonezinik edo ustekabekorik sortzen. Irudiaren goiko eskuinaldean kokatzen badugu puntua, barneko ardatz sentituetatik, hau da, ardatz horizontaletik eta ardatz bertikaletik kanpora gelditzen da, eta desoreka edo zorrozketa eragiten du ikuslearengan. Ardatz horizontalaz edo bertikalaz gain, ardatz diagonala ere badago; ardatz diagonalaren gainean gelditzen den objektua ere orekatua dagoela iruditzen zaigu. Gerta daiteke, eremu erregularrean kokatu 114


dugun puntua ardatz diagonalarekin bat etortzea; edo gerta daiteke, ardatz diagonaletik ere kanpora gelditzea. Azken kasu honetan zorrozketa nabariagoa eragingo du (Dondis, 1976). Mezu orekatu bat eskaini nahi dugunean, ardatz sentituen eskualdeetan kokatuko ditugu mezuaren osagaiak; mezuan zorrozketa eragin nahi dugunean, ardatz sentituetatik at kokatuko ditugu osagai horiek. Kasu batean zein bestean, gure asmoa argi eta garbi adierazten dugu: oreka edo oreka gabezia nabarmentzen ditugu. Baina, irudiaren konposaketan bada hirugarren egoera bat ere, orekatzearekin eta zorroztearekin zerikusirik ez duena. Zalantza eta anbiguitatea nagusitzen da horrelakoetan: irudiaren osagai asko ez dira kokatzen, ez ardatz sentituen gainean, ez ardatz horietatik kanpora. Irudiaren anbiguotasunak behatzailea deskontzertatu eta nahastu egiten du. Definitu gabeko irudi anbiguo horietako bat ikustean, irudia orekatzera eta egonkortzera jotzen du ikusleak, definitu gabe dagoen solaskide bati definizioa eskatzen ariko balitzaio bezala. Baina, sarritan, irudiaren esanahiak anbiguoa eta iluna izaten jarraitzen du. Irudiak komunikatzen duen mezua argia izatea nahi badugu, sinpletasun perzeptiboaren lege gestaltikoa jarraitu behar dugu; orekatua edo desorekatua izan behar du; irudi anbiguoak hautsi egiten du sinpletasun pertzeptiboaren legea. Ezin dakioke argitasunik eska horrelako mezu bati (Dondis, 1976).

Irudien sintaxiaren oinarrizko legeak 1. Beheko ezkerraldeko angeluarekiko preferentzia: ardatz horizontal, bertikal eta diagonalen arabera, goi-behe eta eskuin-ezker eskualdeetan banatzen dugu planoa. Banaketa horren araberako eskualdeei dagokienez, begiak eremuaren ezker aldeari ematen dio lehentasuna, eskuinekoaren aurretik, eta behe eskualdeari, goi eskualdearen gainetik (Dondis, 1976). Horretatik eratortzen da edozein irudi konposatzerakoan beheko ezker eskualdeak duen garrantzia. Eskualde horretan kokatutako objektuetara joaten da sarritan ikuslearen arreta, bere barneko tentsioa baretu nahi duenean; asperrari ihes egin nahi dionean edo tentsio bila dabilenean, berriz, goiko eskuinaldean kokaturiko objektuetara zuzenduko du bere arreta. Gure barneko ardatz sentituaren arabera, irudi batek tentsio minimoa sorraraziko du, irudia ezkerraldean eta behealdean kokatzen bada; aldiz, tentsio maximoa sortaraziko du, irudia eskuinaldean eta goialdean kokatzen denean. Arrazoibide berari jarraituz, tentsio arloetan kokaturiko osagaiek pisu gehiago izango dute, tentsio


gutxiko guneetan kokaturikoek baino; ondorenez, ikuslearen arreta indar gehiagoz erakarriko dute. Honela, ikusmenarentzat formek duten pisua edo erakarpen indarra, haien desoreka

eta

erregulartasun

gabeziarekin

loturik

dago.

Irudiaren

desorekak,

egonezintasunak eta irregulartasunak ikusmenean tentsio gehiago sorrarazten dute eta, ondorenez, begirada erakartzen dute (Dondis, 1976). Irudi baten ardatz sentituetatik at kokatzen dugun edozein elementuk desoreka sorrarazten du ikuslearengan. Irudia orekatu nahi bada, elementu simetriko bat kokatu behar da irudiaren beste aldean. Adibidez, laukizuzen baten alde batean puntu bat kokatzeak desoreka sorrarazten du. Berriro orekara ekarri nahi bada, bestaldean puntu simetriko bat jarri behar da. Irudi bateko formen (objektuen) ikusmenezko pisua edo masa ez da haien tamaina errealaren arabera bakarrik aldatzen, baizik baita haien kokagunearen, kolorearen, kontrastearen, sakontasunaren edo mugimenduaren arabera ere. Zenbat eta laukiaren erditik urrunago egon forma edo objektua, pisu gehiago hartzen du. Laukiaren eskuinaldean kokatzen bada objektua, ezkerraldean kokatuta baino pisu gehiago hartzen du. Tonu iluneko objektuek tonu argikoek baino pisu gehiago dute. Laukian zenbat eta gorago kokatu objektua, pisu gehiago hartzen du. Zenbat eta sakontasun gehiagora egon, are eta pisu gehiago edukiko du objektuak. Irudi erregularrek pisu gehiago dute irregularrek baino. Kolore beroak eta saturatuak baditu, are eta pisu gehiago hartuko du. Adibidez, koadro batean bodegoi bat daukagu margotuta; koadroaren ezkerraldean bi udare daude, eta eskuinean, udare bat; eskuineko udarea ezkerrekoak baino altuago jartzen bada, pisu gehiago hartuko du eta udare baten pisuak beste biena oreka dezake. Beste adibide bat jartzeko, tonu argiko objektu handi bat tonu iluneko objektu txiki batek oreka dezake, batez ere laukiaren eskuineko goiko aldean eta sakonean jartzen badugu. Edo, tonu iluneko objektu handi batek, laukiaren eskuinetan badago, laukiaren ezkerreko irudi txuri txikiak zokoratu eta inguratu ditzake, beldurrezko filmetan bezala. 2. Erakarpena eta taldekatzea: puntu sail bat elkarren ondoan jartzen dugunean, elkarreragin intentsuagoa sortzen da haien artean. Puntuek elkar erakarri eta elkar orekatzen dute. Zenbat eta hurbilago egon, are eta indartsuagoa da erakarpen indarra. Elkarren ondoan jarritako puntuak hautemate-eraikuntzen arabera lotzen ditu gizakiak. Elkarren inguruan kokaturik dauden puntuen elkartze idiosinkrasikoen bidez, puntu-multzoen konstelazio edo 116


gestaltak eraikitzen ditu. Gizakiak bere hautemate eremuko puntuen taldekatze bereziak egiteko joera agertzen du. Puntuen bidez marrazki bat zirriborratzen duenean, falta diren loturak giza ikusmenak ezartzen eta proiektatzen ditu. Adibidez, kultura guztietako garai ezberdinetako gizakiek irudi bereziak proiektatu edo ikusi dituzte ortzean barreiaturik dauden izarren argi-puntuetan. Argi puntu horien taldekatze berezien bidez forma gestaltiko sinpleak (konstelazioak) aurkitu dituzte ortzian (Dondis, 1976). Gizakiak puntuen artean josten dituen hari proiektibo horietaz gain, irudiaren osagaien antzekotasunak ere badu eragina ikusmen hizkuntzaren joskeran; ikusmen hizkuntzan osagai oposatuek elkar egozten dute, eta antzeko osagaiek elkar erakartzen dute; horregatik, begiek lotura automatikoak ezartzen dituzte antzekoak iruditzen zaizkien unitateen artean. 3. Positiboa eta negatiboa: irudi geometriko sinple batean puntu bat sartzen badugu, tentsioa sorrarazten du eta arreta bereganatzen du, irudi geometrikoaren kaltetan. Kasu honetan, konposizioaren osagai positiboa puntua izango litzateke, bera baita begiradaren arreta erakartzen duena eta tentsio aktiboa sorrarazten duena; irudi geometrikoa, berriz, osagai negatiboa izango litzateke (Dondis, 1976). 4. Ikusmen komunikazioaren oinarrizko osagai batzuk ikusiko ditugu ondoren (Dondis, 1976). Puntua da ikusmen komunikazioaren unitate sinpleena. Dimentsiorik ez duen espazioko osagaia, bi zuzenen ebakiduraz adierazten dena, izango litzateke. Lerro baten hasiera edo amaiera da, edo bi lerroen gurutzapena. Lauki zuri baten erdian puntu beltza kokatzen badugu, oreka egonkorrean agertuko zaigu; erdigunetik pixka bat tokialdatzen badugu, ezegonkor gisara hautematen dugu. Irudi batean kokatzen dugun edozein puntuk, begientzat erakarpen indar handia du. Puntuak elkarrekin lotzen ditugunean, begirada bideratu eta zuzentzeko gai dira. Puntuak elkarrengandik hurbil modu bereiztezinean jartzen badira, puntuen katea edo lerroa sortzen dute. Esan daiteke puntu baten mugimenduaren historia dela lerroa; espazioan lekuz aldatzen den puntua da lerroa; luzera badu, baina zabalerarik ez. Irudizko marra jarraia da lerroa, hainbat forma har ditzakeena: zuzena, kurbatsua, angelutsua, uhindurazkoa, ausarta, baldarra, delikatua... Deskribatzen dituen formen arabera, lerroak ingerada desberdinak eratzen ditu: laukia, zirkulua eta triangelu aldekidea. Laukizko ingeradak lerro horizontala eta bertikala konbinatzen ditu; lau alde zuzen, lau erpin eta bi diagonal dituen irudi laua da. Laukiak baldarkeria,

ondradutasuna

eta

zuzentasuna

adieraziko

lituzke;

lerro

bertikalak


egonkortasuna, oreka eta fermutasuna adieraziko lituzke eta lerro horizontalak, patxada, atsedena eta ziurtasuna. Triangeluzko ingeradak ekintza, gatazka eta tentsioa adieraziko lituzke. Zirkuluzko ingeradak lerro kurbatsuak erabiltzen ditu eta mugagabetasuna, berotasuna, mugimendua, bizitza eta babesa adieraziko lituzke. Norabide horizontal eta bertikaleko lerroek ordenua eta oreka adieraziko lituzkete. Norabide diagonaleko lerroek egonezintasuna, mehatxua, probokazioa eta subertsiboa adieraziko lituzkete. Norabide kurbatsuak errepikapena eta berotasuna adieraziko lituzke (Dondis, 1976). Inguruko argia ez da uniformea izaten. Argi aldaketak edo argitasunaren intentsitatearen aldaketak gertatzen direnean, intentsitatearen araberako tonuak agertzen dira. Kolore baten argi-intentsitatearen arabera, kolore argiak eta ilunak bereizten dira. Argiaren presentzia eta absentzia erlatiboari esker ikusten dugu tonua. Argi aldaketek, argitasun eta iluntasun intentsitateek eratzen dute tonua; inguruneko ikusmen informazioa tonu moduan jasotzen dugu. Tonua gure biziraupenarekin erlazionatua dago. Kolorea, berriz, zirrarekin lotuagoa dago eta hiru dimentsio ditu: Kolorearen matiza, kroma edo tonua koloreak batabestetik bereizten dituen uhin luzerari dagokion bereizgarria da; koloreak sorrarazten duen sentipena izango litzateke. Kolore jakin baten eta eguzki espektroko kolore hurbilenaren arteko kidetasun maximoa adierazten duen propietatea da (Gonzalez Ruiz, 1994). Hiru dira lehen mailako matizak edo oinarrizko kualitateak: gorria, horia (edo berdea) eta urdina. Gorria zirraren kolorea da, kolore aktiboa. Horiak argiaren eta beroaren hurbiltasuna adierazten du. Urdina kolore erlaxatzailea, pasiboa eta suabea da. Horiak eta gorriak hedatzera jotzen dute. Urdinak, kizkurtzera. Koloreak nahasten direnean, esanahi berriak hartzen dituzte. Adibidez, gorriaren matiz kitzikatzailea bigundu egiten da, urdinarekin nahasten dugunean; horiarekin nahasten dugunean, berriz, bizkortu eta aktibatu egiten da. Horia ere xuabetu egiten da, urdinarekin nahastean. Kolorearen asetasuna edo saturazioa kolore batek grisarekiko duen purutasuna da. Kolore batek duen zuri kantitatearen berri ematen digu kolorearen asetasunak. Kolore saturatua kolore zuriarekin nahastu gabe dagoena da. Kolore purua da kolore saturatua. Kolore saturatuek kolore zuri gutxi dute eta kolore ilunak dira; argi gutxi islatzen dute. Adibidez, horiari dagokionez, eguzkilorearen horiak saturazio garaia du, hondartzako hondar hezeak saturazio ertaina du eta jantzi beltz koloregabetuak saturazio baxua du. 118


Adibidez, kolore berdea izan daiteke berde bizia edo berde zurixka. Bere sinpletasunagatik artistek eta haurrek hobesten duten kolorea da kolore saturatua; lehen eta bigarren mailako matizez osatua dago. Saturazio gutxi duten koloreak kromatikoki neutralak edo akromatikoak dira; lasaitzaileak gertatzen dira. Saturazio handia duten koloreak, adierazpenez eta zirrarez kargatuak dira. Koloreetatik zuri-beltzera igarotzean, saturazio kromatikoa galtzen da, baina horrek ez ditu ukitzen irudiaren tonuzko baloreak. Saturazioaren gehitzeak edo gutxitzeak tonuaren iraunkortasuna jartzen du agirian: kolorea eta tonua elkarrekin bizi dira, batak bestea aldatu gabe. Kolorearen hirugarren dimentsioa distira da; distira akromatikoa da. Distirak iluntasunari argia ematen dio. Distira askokoak argiak izaten dira; distira gutxikoak, berriz, ilunak. Tonuaren eta beltzetik zurira doan grisen eskalaren arteko kidetasun maximoa adierazten du distirak, Gonzalez Ruizentzat. Kolore bat ikustean begiak jasotzen duen argi kantitatea da distira. Kolorearen presentziak edo absentziak ez du tonua ukitzen, hura iraunkorra baita. Kolorearen indarra distira da. Balore bereko gris neutrotik bereizten duen distantzia psikologikotzat hartzen du González Ruizek (1994). Oinarrizko koloreak urdina, berdea eta gorria dira. Bi oinarrizko kolore konbinatuz kolore sekundarioak lortzen dira. Kolore osagarriak, berriz, beren artean konbinatuta zuria ematen dutenak dira. Koloreak banaka hartzen baditugu (Lüscher, 1982):

 Berdea: naturaren, itsasoaren, itxaropenaren kolorea da. Berdea urdinaren hurbileko kolorea da eta tentsio iraunkorra adierazten du. Berdea urdinxka denean, fermutasuna, iraunkortasuna eta aldagaiztasuna adieraziko lituzke. Niari garrantzia eta ziurtasuna ematen dizkio. Iraupena adierazten du. Kolore berdea lehenesten duenak bere burua baieztatzen du, besteak inpresionatu nahi izaten ditu eta kontsiderazio premia adierazten du. Kolore berdea baztertzeak bere autoirudiaren galera eta estatusari eusteko ziurtasnik ez izatea adieraziko lituzke.

 Horia, eguzkiaren kolorea, kolore iradokitzailea da, estimulatzailea baino gehiago. Hedakortasuna eta desinhibizioa adierazten ditu. Kolore horiak depresioa gainditzen lagun dezake. Zoriontasun itxaropenez, oraingo zailtasunei ihes egiteko desira adieraziko luke. Kolore horiak aldaketa adierazten du. Horia baztertzen duenak idealak galdu dituela eta desengainatua dagoela adierazten du.


 Gorriak desira, energia, bizitza intentsuaren beharra, arrakasta lortu nahia eta konkista beharra adieraziko lituzke. Gorria baztertzeek estimulazio intentsuari ihes egiten dio, mehatxugilea iruditzen zaiolako. Gorria baztertzen duena urdinaren aldekoa izaten da sarritan. Kolore beroa da gorria: amodioaren, gorrotoaren, sexuaren eta odolaren kolorea. Jantzi gorriek eta gorriz dekoratutako gelek berotasun sentimendua hedatzen dute.

 Kolore marroiak galdua du gorriaren bizitza-indar aktiboa eta bizitasun bulkadatsua. Haren bizitasuna ez da eraginkorra, sentimenezko eta pasiboa baizik. Sentimenezko asebetetzearen premia, toki batean finkatu eta seguru sentitu beharra adieraziko lituzke. Marroia baztertzen duenak sentimenezko asebetetzea erdeinatzen du; kolore hori baztertzen duenak elkarrekiko mendekotasunak baztertu egingo lituzke eta bakardadea hautatuko luke.

 Moreak gorriaren berotasun bulkadatsua eta urdinaren lasaitasun samurra uztartzen ditu. Batasun mistikoaren, harreman magiko-erotikoen eta intimitate sentikorraren

kolorea

litzateke.

Morea

baztertzeak

harreman

sakonen

konpromisoa ekiditea eta urruntasun kritikoa adieraziko lituzke.  Urdinak lasaitasuna, sosegua, patxada, armonia eta oreka adierazten ditu. Enpatia, goxotasuna eta samurtasuna adierazten ditu batzuentzat. Urruntasuna, zuzentasuna, erlaxapena, ordenua eta pentsamendua adierazten ditu beste batzuentzat. Urdina arbuiatzen duenak harreman afektiboak eta loturak baztertu egiten ditu. Urdin koloreko gauzak gorri kolorekoak baino txikiagoak ikusten dira, nahiz eta tamaina berdinekoak izan. Zahartzaroaren koloretzat ere hartu izan dute; kolore urdina hobesten duena nahikoa kontserbakorra dela esan daiteke

 Beltza lehenesteak bizitzako interesen galera eta iraungitzea adieraziko lituzke. Uko egitearen eta protesta kolorea da. Beltza azken tokian jartzen duenak ezeri ez lioke uko egin nahiko. Beltza bigarren jartzen duenak guztia utziko luke lehenetsitako koloreak adierazten duena lortzeagatik.

 Grisa kolore neutraltzat hartzen da: inpartzialtasuna eta konpromisorik eza adieraziko lituzke. Grisa baztertzen duenak dena bizitzera heldu nahiko luke, denean eskuhartu eta neutralitate aspergarriari ihes egin.

120


Koloreak garrantzi handia du komunikazioan. Koloretako irudiez gehiago interesatzen gara txuri-beltzekoez baino. Txuri-beltzeko irudi eta produktuetan denbora laburragoz jartzen dugu arreta, koloretako irudi eta produktuetan baino. Egunkarietan, adibidez, kolorea duten irudietara zuzentzen ditugu lehenik begiak eta denbora gehiago ematen dugu irudi horiei begira. Iragarkigileek ongi dakite ikusleek interes gehiagoz begiratzen dituztela koloretan egindako iragarkiak. Koloreen konbinazioek ere garrantzi handia dute. Koloreen konbinazio sinpleak erabiltzen dira salmentan. Horiaren eta beltzaren arteko konbinazioa, adibidez, oso erabilia da. Koloreak eta koloreen konbinazioak merkataritzan, jantzietan, autoetan, etxeen dekorazioan eta artearen munduan erabiltzen dira, baina terapian ere bai. Kromoterapeutek diote, kolore berdea ez dela ona malenkonia dutenentzat; kolore arrosak gaizkileak erlaxatzeko balio duela; kolore laranjak digestioa errazten duela; gorriz margotutako gela batean denbora azkarrago iragaten dela. Koloreek badute zerikusia soinuen hedapenarekin ere; adibidez, txuriz margotutako gelan soinuak ozenkiago entzuten omen dira, kolore ilunez margotutako gelan baino. Ikusmenaren munduko elementuak ez dira bakarka hartzen; osagai guztiek dute elkarrengan eragiteko, elkar aldatzeko eta definitzeko gaitasuna. Kolore bat distiratsuagoa edo itzaliagoa izango da, ondoan jartzen zaion kolorearen arabera; kolorearen tonua ere, ondoan duen kolorearen tonuaren arabera aldatzen da. Kolore beroak eta kolore hotzak bereizten ditugu, guregan sortzen dituzten sentipenen arabera. Kolore beroek (gorriek edo gorriztek) objektuak hurbildu egiten dituzte, eta tenperaturari dagokionez, berotasun inpresioa ematen dute. Kolore hotzek (urdinek edo berdeek) objektuak urrundu egiten dituzte eta freskotasun inpresioa ematen dute. Kolore beroak eta hotzak bereizten diren moduan, argi beroak eta hotzak ere bereizten dira. Argi urdinak eta berdeak dira hotzak, eta argi gorriak edo gorristak dira beroak. Eskalari dagokionez ere, ez dago handirik txikirik gabe. Objektu bat handia agertuko zaigu, ikusmen eremua estutu eta objektua fokatzen badugu; objektu bera txikia irudituko zaigu, ikusmen eremua zabaldu eta objektua testuinguru zabalean kokatzen badugu. Ikusten ari garen objektuaren ondoan jartzen dugun objektuaren tamainak ere ere garrantzi handia izango du. Eskalak ezartzeko erreferentzia unitatetzat giza gorputza erabiltzen da arkitekturan. Giza gorputzaren neurria erabiltzen da sabaiaren, atearen edo leihoaren altuera ertainak finkatzerakoan. Eskala ezartzeko faktore garrantzitsuena


gizakiaren beraren neurria da. Erabili behar dugun objektuaren erosotasunak zerikusia du gizakiaren atalen tamainara egokitua egotearekin. Serieko produktuen ekoizpena neurri ertaineko gizakiari begira egina dago: ateak, komunak, oheak, autoak, bainerak eta abar. Arkitekturan,

pinturan

edo

eskulturan,

“Urrezko

Proportzioaren

Araua”

errespetatzen badu artistak, ikusteko atsegingarriak gertatzen dira hark sortutako artelanak. “Urrezko ebaketan” edo “urrezko proportzioan” laukia bi zatitan banatzen da: zati txikienak handienarekiko duen proportzio bera du zati handienak lauki osoarekiko. Dondisek (1976) dioenez, ikusmenezko mezuen joskerak hiru adierazpen maila ditu. Errepresentazioaren maila: ingurunetik, errealitatetik eta esperientziatik informazio zuzena jasotzen dugu. Adibidez, oreinaren errepresentazioa ingerada batez identifika daiteke. Abstrakzioaren maila: destilatze prozesu baten bidez, abstrakzio prozesuan berezitasun esentzialak bakarrik hartzen dira kontuan. Maila abstraktuan errepresentatzeko ikusmeneko datu objektiboak eta ezagunak destilatu egin behar dira. Oinarrizko ikusmen elementuetara biltzen da ikusmenezko mezua. Konposizioaren egiturazko indar ezkutuak erabiltzen

ditu

abstrakzioak;

ikusmenezko

oinarrizko

osagaiak

erabiltzen

dira

errepresentazio abstraktuan. Errealitatearen espezifikotasuna albora uzten du abstrakzioak, errepresentazio abstraktua orokorra eta biltzailea baita. Errepresentazio abstrakturako errealitatea minimoetaraino sinplifikatzea beharrezkoa da. Adibidez, pintore abstraktuek hautsi egiten dituzte poliki-poliki errealitate objektiboarekiko loturak. Sinboloen maila: gizakiak sortu duen sinbolo kodetuen maila da. Adibidez, hizkuntza eta zenbakiak. Ikusmenezko xehetasunak guztiz eskematizatzen dira. Sinboloak, eraginkorra izateko, ezin du informazio xehetu asko eduki, birprodukzio bat egin behar baitu. Zenbat eta arbitrarioagoa izan sinboloa, intentsitate gehiago erabili beharko da hura ikuslearen buruan sartzeko. Erlijioaren, folklorearen eta negozioen munduan sinbolo ugari erabiltzen da, irudietan oinarrituak egotean hitzek baino indar gehiago dutelako (Dondis, 1976). Kontrastea: Prägnanzen legeko forma ona ez da simetriaz edo orekaz bakarrik lortzen; zorrozketaz edo kontrastez ere lor daiteke. Giza organismoak harmonia, sosegua eta oreka bilatzen ditu, alde batetik; baina, bestalde, bereizketa eta zorrozte premia ere badu pertsonak eta premia hori asetzeko aukerak zorrozketak ematen dizkio. Gehiegizko orekak ez du gizakiaren arreta erakartzen; kontrastea, desoreka eta astindua beharrezkoak dira gizakiak arreta jar dezan. Sentimen esperientzia aberatsak behar ditu. Argitasun gabeziak 122


bakarrik ez du blokeatzen ikusmena. Gure ingurune guztia gris tonu berean balego, ezingo genuke ikusten duguna bereizi. Tonuen kontrastea argia bezain beharrezkoa da ikusmen prozesuan. Orekak ez dauka derrigorrez simetrikoa izan beharrik; elementuen pisua asimetrikoki ere doi liiteke. Ikusmenezko azalpen argi eta egoki bat lortzeko, nibelatzearen eta zorroztearen, orekaren eta kontrastearen arteko aukera egin behar da. Tarteko aukerak anbiguoak eta frustratzaileak gertatzen dira; estetikoki itsusiak eta mezuaren aldetik nahastaileak. Diseinu orekatu asko aspergarriak dira, ikusmenak kitzikapena eta kontrastea eskatzen baititu sarritan. Behatzailearen arreta kitzikatu eta erakarri dezake kontrasteak. Adibidez, zerbaitek handi itxura hartzea nahi badugu, jar dezagun gauza txiki baten ondoan. Bizitzak, Rembrandten koadroek bezala, argitzal eta kontraste asko du; tirabiraz, desorekaz eta erritmoz osatutako prozesu naturala da bizitza. Adibidez, amodioaren eta gorrotoaren arteko kontrastea. Amodioa kurbaz, ingerada zirkularrez, kolore beroz, egitura bigunez eta proportzio orekatsuz adierazten da; gorrotoa, berriz, angeluz, ingerada zuzenez, kolore erasokorrez, egitura zimurrez eta proportzio ezberdinez adierazten da. Arteak ere, bizitzak bezala, kontrastea asko baliatzen du. Adibidez, kolore beroen (gorri-horiak) eta hotzen (urdin-berdeak) erabilerak sortutako kontrastea. Kolore urdinberdeak distantziak indikatzeko erabiltzen dira; gorri-horiak, hedakortasuna adierazteko. Ingeraden kontrastea ere sarritan erabiltzen da, behatzailearen arreta erakarri nahi denean; horretarako, ingerada irregularrak eta aurreikuskaitzak erabiltzen dira, sarritan, ingerada erregularren ordez.

22. USAIMEN BIDEZKO KOMUNIKAZIOA Komunikazio harremanetarako garrantzitsuak dira entzumen eta ikusmen zentzuak, baina garrantzitsuak dira ukimen, dastamen eta usaimen zentzuak ere. Gaur egun zibilizazio usaingabetu batean bizi gara: izerdiaren, hatsaren, gorputzaren eta jantzien usain txarrak ezkutarazten saiatzen gara. Sukaldeko usainak, baserriko edo arrandegiko lurrinak beste usain batzuez ordezkatu beharra sortu zaigu. Usain naturalen beldurrez bizi gara gizakiok gaurko zibilizazioan; baina ez da hori gertatzen animalien munduan; animalia gehienentzat izugarrizko garrantzia du usaimenak; usaimenez baliatzen dira animaliak etsaien presentziaz jabetzeko, norberaren lurraldea zedarritzeko, besteen emozio egoeraren berri jakiteko, beste sexukoaren kitzikapen mailaz jabetzeko, taldeari jarraitzeko, taldea


aurkitzeko, taldetik bereizi dena aurkitzeko eta abar. Itsasoan ere eraginkorki funtzionatzen du usaimenak. Naturako berezko usainak lurrinez ordezkatzeko joera nagusitu da gizakiarengan. Naturako usain asko ezabatzen eta beste batzuez ordezkatzen saiatzen da. Berezko usainak kendu eta beste animalia edo landare batzuen lurrinez ordezkatzen ditu. Usain erakargarriak beste pertsonak erakartzeko erabiltzen ditu gizakiak. Usain txarrak, berriz, norberarengandik besteak uxatzeko erabiltzen dira. Usain erakargarrien bidez ezkutarazi nahi izaten ditu gizakiak hain erakargarriak ez zaizkion usain naturalak. Usain kirasdunak erabiltzen ditu sarritan erasotzaileak berarengandik uxatzeko. Adibidez, eraso sexualetatik emakumea babesteko usain kirasdunak asmatu izan dira. Lurrinen bidez usain naturalak ezkutarazteko joera ez da ordea unibertsala. Kultura guztiak ez dira usain naturalen kontrakoak. F. Davisek dioenez (1982: 166), Balin, maitaleek elkar agurtzen dutenean, sakonki arnasa hartzen dute, bestearen usaina berekin eraman nahiz. Guinea Berriko Kanum-irebe leinuan, bi lagun on elkarrengandik aldentzen direnean, gelditzen denak batzuetan laguna galtzarbean ukitzen du, haren usain pixka bat hartu eta bere buruari eransteko. Arabiarrek ezagutzen omen dute jarrera pertsonalaren eta usainaren arteko harremana (Hall); ezkontza bitartekariek, batzuetan ezkongaia usaintzea eskatzen dute, usain ona ez badu baztertzeko. Arabiarrentzat, laguna usaintzea kortesiazkoa da. Amerikarrei, aldiz, jendearen aurpegira ez arnasten irakasten zaie. Gizakiak ez dauka noski animaliek duten usaimen garaturik. Esate baterako, zakurrak gai dira gizakiaren beldurra, gorrotoa edo laguntasuna usaintzeko. Eltxoek ere usaintzen dituzte giza-usainak; emakumeak erakargarriagoak gertatzen omen zaizkie hilekoaren obulazio garaian daudenean. Gizakiak ez du horrelako usaimen zorrotzik eta horrek, alde batetik, abantaila bat ematen digu, ez baititugu usaintzen inguratzen gaituzten pertsonen aldarteen berri ematen diguten usainak. Nolanahi ere, badirudi, uste duguna baino usain gehiago jasotzen ditugula, nahiz eta inkonzienteki jaso. Gure kulturako haurrek, beharbada, hasieran usaimen zorrotza izaten dute, eta gerora galtzen joaten dira. Esate baterako, batzuetan haurrek ez dute biberoia hartu nahi izaten, amaren usainak erakartzen dituelako eta bularra hartzea nahiago dutelako biberoia hartzea baino. Haur jaioberriek bereizten dute beren amaren usaina; amaren usaina hartzen dutenean gutxiago mugitzen dira sehaskan, usain arrotza jasotzen dutenean baino. Amaren usainak lasaitu egiten du 124


haurraren barne-herstura. Gizakiak gai dira ordu askotan jantzita eramandako kamiseta bat usaimenaren bidez beste kamiseten artetik bereizteko. Hainbat ikerketetan ikusi ahal izan denez, amak gai dira beren seme-alabak usaimenaz baliatuz beste haurrengandik bereizteko. Usainak edo “kanpoko mezulari kimikoak” (Wiener) airetik transmititzen eta sudurretik sartzen dira. Feromona deiturikoak oso garrantzitsuak dira animaliengan, batez ere sexuarekin zerikusia duen guztian. F. Davisek dioenez, 30 arratoi eme elkarrekin toki itxian jarri zituzten ikerketa batean eta arratoi bakoitzaren estrogeno zikloa (susaldia) besteenarengandik bereizia zen. Arratoi ar bat toki horretan sartuz gero, emeen estrogeno zikloak sinkronizatu egiten ziren. Umedun arratoi eme bat egunean ordu laurden batez jarriz gero ernaldu ez duen ar baten konpainian, umea galtzen zuen. Aurrez ar batek okupatutako kaiola huts batean jarriz gero, umea galtzen zuen, garuneko usaimen lobulua osorik baldin bazeukan behintzat (Davis, 1982: 167). Usaimenak eragin erabakigarria du beraz. Martha McClintock doktoreak (Harvard-ko Unibertsitatea) egindako ikerketa batean, erresidentzia unibertsitario bateko ikasle oso lagunen hilekoak sinkronizatuak zeudela ikusi zen. Dirudienez, gizakiengan ere arratoietan aurkitu diren moduko transmisio kimikoak gertatzen dira (Davis, 1982: 168). Gizakiak ere bidaltzen ditu horrelako mezu kimikoak, baina mezu horiek jasotzeko ez du animaliak bezalako usaimen zorrotzik. Animalia gehienek beste sexukoak erakartzen dituzten hormonak jariatzen dituzte eta antzeko zerbait gertatzen da gizakiengan ere. Mezu kimiko horiek txizaren, gorozkien, listuaren, malkoen, hatsaren eta izerdiaren bidez igortzen ditugu. Gizonezkoek badute emakumearen lurrinak jasotzeko gai den usaimen mekanismo bat; mekanismo horren bidez obulazio garaiko estrogeno ugariak detekta ditzakete, eltxoek egiten dutenaren antzera. Egia da, emakumeek ere ibilera eta janzkera probokatzaileagoak eta sentsualagoak erabiltzen dituztela garai horretan. Emakumeak bidaltzen dizkion estrogenoen lurrinak eta beste kitzikatzaileek gizonaren adrenalina eta testosterona maila igoarazten dute, eta horrek arrazoimenaren argitasuna galtzera darama. Egoera horrek desinhibiziora eta emakumea desiratzera darama. Usaimen gaitasuna ezberdina da pertsona batengan edo bestearengan; sexu batekoa edo bestekoa izatearen arabera ere aldatu egiten da, F. Davisen arabera. Emakume gazte eta


helduek atzeman ditzakete usain almizklatu batzuk, baina gizonek eta nerabezaro aurreko emakumeek ez. Emakume helduaren usaimen gaitasuna aldatu egiten da haren hileko zikloaren buruan; zorroztasun maximora, zikloaren erdian heltzen da, haren estrogeno maila obulazioarekin igotzen denean; obulazio garaian dauden emakumeek errazago jasotzen dituzte gizonezkoen usain sexual erakargarriak. Horretan oinarrituta zientzialari batzuek emakumearen usaimen zikloa hartu nahi izan dute jaiotze kontrolerako neurri gisara. Emakumeek gizonek baino usaimen zorrotzagoa dute eskuarki; hatsaren usainaren bidez bestearen sexua asmatzeko gaitasunari buruzko ikerketa batek erakutsi zuenez, emakumeek gizonezkoen % 90en sexua eta emakumeen % 80ren sexua asmatu zuten usaimenaz baliatuz. Gizonek berriz, % 65en sexua asmatu zuten (Vroon, 1999: 224). Orain arte, normalitatearen barruan sartzen den usaimenari buruz jardun gara. Baina, badira usaimen bereziko pertsonak ere. Patologiaren munduan sartuz gero, berriz, zera ikusten dugu: eskizofrenikoek usain berezia dutela eta gai direla besteen usainak kontzienteki jasotzeko. Wienerrentzat, gizakien artean benetan komunikazio kimiko bat badago, eta eskizofrenikoak horretaz kontziente dira. G. Groddeckek zioenez, gizakia “usaimen animalia” bat da nagusiki eta usaimen hori hertsatzen ikasten du haurtzaroan, bestela bizitza eraman ezina gertatuko bailitzaioke.

Kuturaren historian usainei buruz esandakoak begiratzen baditugu, Platonek gutxietsi egiten zituen lurrinak, pertsona emetu eta lizunkeriara bultzatzen zutela esanez. Harentzat, emagalduen kontua zen lurrinak erabiltzea. Pertsona bertutetsuek arimaren ongizateaz arduratu behar zuten eta hori musikaren eta matematiken bidez lortuko zuten. Gorputza eta haren usainak arimaren hilobitzat zituen. Platonentzat, ikusmena eta entzumena ziren zentzu nobeak. Zentzu horiek jartzen gaituzte perfekziorekin harremanean. Animalia bat lau hanketan dabilenean, hobeto usaintzen ditu inguruak. Zutik jartzen denean, usainak galdu egiten ditu eta ikusmenaz baliatzen da ingurua aztertzeko. Kantek ere, Platonen antzera, gutxietsi egiten zituen usainak, emozioak eta gorputza. Haur txikiek usain batzuekiko preferentzia agertzen dute. Pubertaroan sartzen direnean, usainen ebaluazioa aldatu egiten dute hormona sexualen eraginez; lehen baztertzen zituzten usain batzuk preziatu egiten dituzte orain, hala nola, androsterona eta

126


musketaren usainak; lehen gogokoak zituzten usainak (bainilla eta marrubia) baztertu egiten dituzte. Izpilikuaren usaina gogokoa dute 16tik 20 urtetara. Adinean aurrera doazen pertsona askok usaimena galdu egiten dute infekzio kronikoengatik, zirkulazio arazoengatik, etmoidesa kaltzifikatzeagatik. 80 urtetik gorako pertsona askok anosmia osoa edo partziala du. Emakumeek intentsitate gehiagoz hautematen eta izendatzen dituzte usainak. Usaimen testetan gizonek baino emaitza hobeak lortzen dituzte. Ezberdintasunak pubertaroan agertzen dira. Ordura arte, mutil eta neskek usaimen gaitasun bera dute. Emakumeen usaimena obulazio garaian da onena, estrogeno kontzentrazioa altua denean. Usainek eragin gehiago dute eskuin hemisferioan ezkerrekoan baino. Eskuin hemisferioa baita emozioena. Usainek sistema linbikoa eta eskuin hemisferioa kitzikatzen dituzte. Usaimenak zerikusia du oroimen inplizituarekin. Usainak erabil daitezke baliabide mnemotekniko gisara: umore egoerak oroitzeko. Jasmin usainez lurrindutako gela batean hitz zerrenda ikasten baduzu buruz, gero hobeto oroituko duzu usain berarekin. Izpilikuak arazo matematikoak bizkorkiago eta hutsegite gutxiagoz ebazten laguntzen du. Limoi usainaz huts gutxiago egiten dira datuak ordenagailuan sartzerakoan. Londongo Heathrow aideportuan pinu usaineko girotzaileak erabilita, jendea lasaiago ibiltzen da. Lehen esan dugu, elkarrekin bizi diren emakumeen hilekoa sinkronizatu egiten dela, usainari esker. Izan ere, harreman estua (itun nasogenitala) dago usaimen atalaren, hipotalamoaren, hipofisiaren eta hormona sexualen sortzaile diren guruinen artean. Atal bomeronasala atxikimendu sexualarekin lotuta dago. Antzinatean emakumea birjina zen antzemateko sendagileak haren sudurra ukitzen zuen. Gizonezkoan kasuan, sudurraren tamaina eta gizontasun maila erlazionatu izan dira. Badago elkarrekikotasun mota bat sudurraren barne egituraren eta zakilaren atal dilatagarrien artean. Horrela, gizonezkoak eztula egiten du emakume erakargarriaren aurrean. Kitzikapen sexualak usaimen epitelioaren dilatazioa eta haren tenperaturaren igotzea eragiten du. Usaimena eta sexualitatea estuki lotuak daudenez, galtzarbeen depilazioak eragotzi egiten du feromona arren eta emeen hedapena. Hainbat ikerketa egin dira usaimenaren eta sexualitatearen arteko harremanari buruz. Honela, horietako batean, neska-mutilen argazkiak ikusi behar zituzten, irizpide batzuen arabera deskribatzeko. Bi baldintzetan jarri ziren esperientziako pertsonak: usain


neutroa zuen gelan eta tximino emeen bagina usaina zuen gelan. Bagina usaina zuen gelan, neskek zein mutilek sexiagoak jotzen zituzten argazkietako neskak (Vroon, 1999: 1986ko Köster-en esperientzia argitaratu gabean oinarrituta). Trufek androstenoak dituzte. Txerri emeek usaimen fina: lurpeko trufak metro bateko sakontasunera usaintzen dituzte. Androsteno ezberdinak daude: androsterona, androstenola. Androstenoak kontzentrazio txikitan egoten dira gizonen izerdian, listuan eta txizan eta ez dituzte gizaki guztiek usaintzen, kontzienteki behintzat. Horrek ez du esan nahi inkontzienteki haiei erreakzionatzen ez dietenik. Honela, kopulinek eta androstenolak pertsonengan duten eragina aztertu izan da. Ikerketa batean, komisio bateko kideek unibertsitateko administrari postu batera aurkeztutako jendea epaitu behar zuen. Mozorroa eraman behar zuten hautagaiengan eraginik ez izateko. Mozorro batzuk androstenolaz igurtziak zeuden, besteak kopulinaz igurtziak eta besteak, usainik gabe. Komisioko kideek ez dute datu hori ezagutzen. Emaitzen arabera, komisioko emakumeek positiboki epaitu zituzten hautagai gizonak. Beste esperimentu baten arabera, argazkietako emakumeak erakargarriagotzat hartzen zituzten gizonak eta emakumeak, androstenola zuten mozorroak zeramatzatenean. Beste esperimentu batean, haginlari baten itxarongelako aulkiak androstenolez igurtzi zituzten eta aulki horietan nortzuk esertzen ziren kontrolatu zuten. Emaitzen arabera, aulki horietan gizonak baino gehiagotan esertzen ziren emakumeak. Gizonek ekidin egiten zituzten aulki horiek. Eragin nabariagoa gertatu zen usainaren kontzentrazio baxua zuten aulkietan. Kontzentrazio garaiko aulkiak ekidin egiten zituzten emakumeek. Hilekoaren aldian zehar emakumeak aro emankorrak eta ez emankorrak izaten ditu. Emakumeen aro emankorra hautemangaitza da usaimenaren aldetik. Gizartean gizonen eta emakumeen arteko lotura monogamikoa izatea interesatzen zen, ondorengoak zaintzeko. Obulazio garaia publiko izatea ez zen komeni. Emakumeen usaimena gizonena baino sentiberagoa da musketa usaintzeko eta gizonaren feromonen antza duten lurrinak atsegingarriak gertatzen dira emakumeentzat. Lanpostu baterako aurkezten diren pertsonak baloratzerakoan, jarrera ezberdina dute gizonek eta emakumeek. Gizonek gutxiago baloratzen dituzte lanpostura aurkezten diren hautagai lurrinduak, lurrindu gabeak baino; gorputz hizkuntzez inpresio ona sortzeko, lurrinik ez da eraman behar. Emakumeek, berriz, gehiago baloratzen dituzte hautagai 128


lurrinduak. Ugaztun ar usaintsuenek beren etsaien zikiramendu fisiologikoa eragiten dute feromonen bidez. Gizonezko menderatzaileak ez dira sarritan indartsuenak, seinale usaintsuenak bidaltzen dituztenak baizik. Cutler et col.-en arabera, emakumen hilekoa gizonen galtzarbeko jariakinen bidez erregulatzera hel daiteke. Atal bomeronasalak usaimenarekin lotzen du sexualitatea. Beste pertsonen guruinen jariakinei buruzko informazioa txizaren bidez jasotzen du atal bomeronasalak. Atal bomeronasalak jasotzen duen informazioa cortexeko eskualdera eramaten du. David Berliner: galtzarbeko edo atal genitaletako sustantzia kimiko batzuek seinale elektrikoak sortzen dituzte atal bomeronasalean. Arabiarrek ezagutzen omen dute jarrera pertsonalaren eta usainaren arteko harremana (E. Hall); ezkontza bitartekariek, batzuetan ezkongaia usaintzea eskatzen dute, usain ona ez badu baztertzeko. Arabiarrentzat, laguna usaintzea kortesiazkoa da. Amerikarrei, aldiz, jendearen aurpegira ez arnasten erakusten zaie.

23. KINESIKA Gorputzaren jarrerak, keinuak eta aurpegiaren adierazpenak aztertzen ditu kinesikak, baina ez ditu unitate isolatu moduan ikertzen, egitura antolatu gisara baizik. Birdwhistellen arabera, “kineak” edo mugimendu txikiak “kinemetan” antolatzen dira eta kinemak izango lirateke berbazkoa ez den komunikazioaren oinarrizko unitateak. Kinemak, berriz, “kinemorfemetan” antolatzen dira; kinemorfema horiek komunikazioaren egitura orokorragoak dira. Kineak kinesikaren oinarriko atomoak izango lirateke, eta kinemak, kinesikaren oinarrizko molekulak bezala; kinemorfemak, berriz, molekulaz gaindiko egiturak izango lirateke. Adibidez, “begia ixtea” kinema litzateke, baina “begi itxiak” esanahirik ez luke berak bakarrik; esanahia edukitzeko, kinemorfema batean integratu behar du, adibidez, “bekain zimurtua” kinemarekin eta “beheranzko ahoa” kinemarekin batera; hiru kinema horien integrazioak “tristura” kinemorfemaren eraketa ekar dezake. Nolanahi ere, mugimenduen mezuak testuinguruaren arabera interpretatu behar dira; esanahi bat edo beste testuinguruaren arabera hartuko dute. Kinesikaren barnean, gorputz jarrera, keinuak, begirada eta antzeko alderdiak aztertzen dira. Baina, Flora Davisek esaten duen gisara, inoiz ez dugu edukiko keinu


inkontzienteen esanahiaren hiztegi fidagarririk, testuinguruaren arabera aldatuko baita beti ere haien esanahia (Davis, 1982: 48). Guk egingo ditugun gorputz jarrera eta keinuen interpretazioak, beraz, hipotesi interpretatzailearen zentzuan hartu behar dira; jarrera edo keinua inguratzen duen testuinguruaren arabera egiaztatu edo gezurtatuko diren hipotesi interpretatzaile gisara ulertu behar dira. Ez-berbazko komunikazioa komunikazio analogikoa da; beraz, haren esanahiaren interpretazio logiko-unibokorik ez dago. Esanahi bat baino gehiago har ditzake, kultur testuinguruaren arabera. Ez-berbazko komunikazio baten esanahia haren testuinguruak ematen diona izango da. Keinu bat interpretatu nahi badugu, beraz, komunikazio sistema osoaren barnean, keinugilearen nortasuna eta kultur testuingurua kontuan hartuta egin behar da. Kodea, testuingurua eta esanahia komunikazio gertaera beraren aurpegi ezberdinak dira. Testuinguru konplexu batean gertatzen den mezua komunikatzean, informazio gehiena testuinguruak berak ematen du. Testuinguru txiroan ematen den mezua komunikatzean, berriz, kode esplizituak emango du informazio gehiena. Testuinguru txiroan ematen den komunikazioa ez da testuinguru aberatsekoa bezain bizkorra eta ekonomikoa, informazio esplizitu gehiago ematea eskatzen baitu. Gorputz jarrera aztertzean, gorputzaren atalen orientazioa begiratzen da; gorputzak edo haren zatiek beste pertsonekiko duten orientazioa, edo gorputzaren zati batek beste zatiekiko duen orientazioa. Eta, noski, jarrera hori zein testuingurutan ematen den begiratzen da. Gorputzaren jarreraren bidez, batez ere, eduki afektiboekiko informazioa jasotzen dugu beste pertsonarengandik. Pertsona baten emozioak gorputzaren jarrerak modulatzen ditu. Alde horretatik, jarrera sistemen moduan uler daitezke emozioak. Bi solaskide harremanean ari direnean, berbazko elkarrizketaren ondoan jarreren elkarrizketa tonikoa ere soma daiteke. Harremanari buruz jarrera itxia dagoenean, jarreraren zurruntasun tonikoa ere nabarmena izaten da. Gorputz jarreren aldaketek komunikazioaren etapak zedarritzen dituzte; jarrera aldaketek jokaeraren korrontea zatikatzen dute eta komunikazio unitateak markatzen dituzte. Jarrera aldaketaren bidez adierazten dugu komunikazio unitate bat amaitu dela edo beste bat hastera doala. Edonola ere, jarreren esanahia testuinguruaren araberako izango da. Gorputz jarrera eta mugimenduen bidez, eta, oro har, ez-berbazko komunikazioaren bidez, mezu mota asko bidal daitezke: laguntasuna, etsaitasuna, bazterketa, konfiantza, 130


sakontasuna, azalekotasuna, emoziozko kitzikadura edo aktibazioa, patxada, antzekotasuna, kontrola, formalitatatea, lanerako orientazioa. Bi pertsonek elkarrekiko intimitatea agertu nahi dutenean, gorputzak hurbil jartzen dituzte, norabide zuzenean orientatuta, aurrerantz makurtuta, jarrera irekian. Harreman intimoetan murgilduak daudenek elkarri sarritan begiratzen diote eta sarritan elkar ukitzen dute, baita eskualde intimoetan ere; aurpegiaren adierazpen animatu eta irribarretsuak, bestearengan zentraturiko mugimenduak eta bestearengan ispilaturiko mugimenduak sarritan erabiltzen dituzte: “Le degré d´intimité est fonction de cinq paramètres qui, dans l´ordre de leur saturation vis-à-vis du résultat total, sont le toucher, la distance entre les individus en communication, le degré d´inclination du corps en avant (angle des épaules par rapport à la verticale), la durée du contact visuel, l´orientation des corps (angle entre le plan perpendiculaire à la ligne des épaules de l´émetteur et le plan médian du receveur)” (Corraze, 1980: 155). Nagusitasun jarrera agertu nahi duenak bularra aurrerantz (kanporantz) atera eta bere gorputzaren tamaina handitzen du; hanka bat aurrerantz flexionatu eta lurralde zabalagoa hartzen du, burua tente duela toki altuagoan jartzen da eta besoak aldaketan dituela, toki zabalagoa hartzen saiatzen da. Mendekotasuna, berriz, burua albora okertuz eta esku-ahurrak erakutsiz agertzen da. Energia eta entusiasmoa agertzeko, jarrera arretatsua eta tentea hartzen da. Harrotasuna adierazteko, gorputza eta burua tente, bularra kanpoan eta sorbaldak atzealderantz jartzen dira. Jarrera seduzitzailea hartzeko, hipertoniazko jarrera, hankak goian gurutzatuta, oinak luzatuta, bularra aurrerantz duela eta burua atzerantz inklinatuta jartzen da emakumea: “L´attitude de séduction propre à la femme, avec une hypertonie caractéristique, jambes croisées haut, pieds en extension, poitrine en avant, tête rejetée en arrière, et dont la singularité appétitive a conduit l´argot américain à la qualifier de cheese-cake, est reconnue de tous” (Corraze, 1980: 146). Jarrera zurrunak, deserosotasuna eta urduritasuna adierazten ditu; jarrera kizkurtuak, beheraldia adierazten du. Hurbilketa jarrera edo jarrera arretatsua, gorputza aurrerantz inklinatuz adierazten da. Bazterketa edo errefus jarrera, gorputza bestearengandik bestaldera biratuz. Harrotasuna, burua, enborra eta sorbaldak hedatuz. Jarrera depresiboa, burua enborrerantz


makurtuz eta sorbaldak kizkurtuz: “On aboutit ainsi à l´attitude d´approche (ou attitude attentive) avec l´inclinaison du corps en avant; à l´attitude de rejet (ou de refus, de répulsion) avec le corps qui se détourne d´autrui; à l´attitude d´expansion ( ou d´orgueil, d´arrogance, de dédain) où la tête, le tronc, les épaules sont en extension; à l´attitude de contraction (dépressive ou d´abattement) avec la tête fléchie sur le tronc et les épaules tombantes” (Corraze, 1980: 151). Gorputz hizkuntza ezagutu nahi duenarentzat toki ona da hondartza. Erdi biluzik edo biluzik, gizon bat eta emakume bat elkarrenganantz doaz; nahikoa hurbiltzen direnean elkarrengana, jarrera aldaketa nabaria egiten dute: gorputzak luzatu, burua tente, bularrak aurrera eta sabela barrura, bizkarrak gorantz, ipur masailak tentsatu. Gorputzak zuzentzen dira eta fermuagoak, gihartsuagoak dirudite, jarrera erotikoagoa hartzen dute, ekintza sexualerako prestatuko balira bezala. Aurpegiak irmotzen, bularrak puzten eta sabelak ezkutatzen dituzte; benetako gaztetze bat gertatzen da. Elkar gurutzatu eta gero, berriro erlaxatu egiten dira, jarrera naturala hartuz (Pease, 1988: 137). Gorputzaren orientazioa garrantzitsua da gorputz jarreraren barruan. Aurrez-aurre dugun pertsonarekiko gure gorputzak eratzen duen angelua adierazten du orientazioak. Zenbat eta jarrera zuzenagoa hartu bestearekiko, are eta hurbiltasun edo interes gehiago agertzen da harekiko. Gorputz jarrera izan daiteke biltzailea edo ez-biltzailea; adibidez, bikote bat solasean ari bada, hirugarren pertsona batekiko jarrera biltzailea edo baztertzailea har dezakete. Gorputz jarrera izan daiteke aurrez-aurrekoa edo paraleloa; hau da, elkarri begiratuz jartzen dira bi pertsona, edo hirugarren bati begiratuz. Gorputz jarrera izan daiteke adostasunekoa edo desadostasunekoa; bi pertsonen jarrerak antzekoak direnean, jarreren bidez rolei buruzko identitatea agertzen dutenean, adostasuneko jarreraz hitz egiten da. Corrazek dioen moduan (1980), familia-psikoterapietan sarritan ikusten dugu haur bat gurasoetako batekiko adostasunezko jarreran, eta beste haurra beste gurasoarekiko adostasunezko jarreran. Harreman onaren edo identifikazioaren adierazgarri izaten da jarreren adostasuna. Besteen aurrean burua eta gorputza okertzea deferentzia ezaugarria da. Tradizionalki, emakumeek esanguratsuki gehiago okertu izan dituzte beren gorputzak, gizonezkoek baino. Era berean, hiritar beltzek esanguratsuki gehiagotan okertzen zituzten beren gorputzak iragarkietan. Eta heldu gazteek esanguratsuki gehiagotan, heldu zaharrek 132


baino. Bestearen aurrean makurtzen garenean, haren gehiagotasuna adierazten dugu. Baina esaera zaharrak dio, gehiegi makurtzea ez dela ona, norbere ipurdia agirian uzten delako. Zirraren agerpenean, ikusi dugun moduan, kulturak eragin handia du. Horrela, irribarreari buruzko ikerketetan ikusi denez, goi estatuseko emakumeek, goi estatuseko gizonek baino gehiagotan egiten diete irribarre behe estatuseko gizonei; baina, behe estatuseko emakumeei egindako irribarreetan alderik ez dago. Irribarrean eragina badu, beraz, genero estatusak; eta elkarreragin estatusak ere bai: “In media portrayals, females smiled relatively more often than males, and African Americans smiled relatively more often than whites; but in real life, these effects of gender and race were not reliably found. Thus the media images, increased the association of subordinate groups with smiling” (Kalbfleisch eta Cody, 1995: 40-41). Irribarreak, berez, erasokortasunean ditu sustraiak: hortzak erakusten ditu, hozka egiteko. Baina, eboluzioaren buruan, jokaera erasokorra birzuzendu eta erritualizatu egiten da. G. Musituk egindako ikerketen berrikuspenaren arabera (Musitu, 1993: 104-105), emakumeek gizonek baino irribarre gehiago egiten dute, beren mendeko estatusaren isla moduan. Emakumeek gizonei, gizonek emakumeei baino irribarre gehiago egiten diete. Kultura arteko ikerketa batean, bi pertsonen artean botere gehieneko pertsonaren aurpegia aukeratzeko esaten zitzaienean, irribarrerik egiten ez zuen aurpegia aukeratzen zuen jende gehienak. Baina, botereaz gain beste berezitasunak ere kontuan hartzean, aurpegi irribarretsua zuen jendea ez zen botere gutxiagokotzat jotzen. Emakumeak irribarre gehiago egitea ez litzateke beraz haien mendeko estatusaren adierazgarri izango, gizarteko edozein situaziotan emakumeek irribarre gehiago egitearen aztarna baizik. Irribarrea besteekiko harremanak errazteko erabiltzen da sarritan. Aurpegi irribarretsua duena aurpegi serioa duena baino gehiago balioesten da situazio askotan. Sedukziorako ere erabiltzen da irribarrea. Baina, irribarre mota bat baino gehiago daude. Adibidez, ahoa itxita, hortzak gordean edukiz egiten den irribarreak ez du interes gehiegirik agertzen irribarrea egiten dionarekiko. Bekainen mugimenduz lagundua doan goialdeko irribarrea gure gogoko pertsonei egiten dieguna da. Irribarre irekia goiko eta beheko hortzak erakusten dituena da. Honela, eskuaz ahoa estaliz barre egiten duenak ez du seduzitzen. Eskuaren atzean aurpegia erdi gordeta barre egiten duenak adierazten du mendeko jarrera duela. Lagunaren ateraldiekin barre algarak egiten dituena egon daiteke


oso interesaturik lagunak esaten duenaz, baina egon daiteke hark burua galdu zain; izan ere, barreak zentzu kritikoa ahultzen du. Barre-algaraka ari garenean, sarritan zentzu kritikoa eta inhibizioa galduak ditugu. Gizabanako bakoitzak bere keinu bereziak egiten ditu, baina bere familiaren eta gizarte inguruaren estiloa eta eragina ere bereganatzen ditu. Etnia bakoitzak bere hizkuntza berezia duen moduan, bere keinu-sistema berezia ere edukitzen du. Estilo bereziko gorputz hizkuntza horrek hizkuntzak berak baino denbora luzeagoz irauten du sarritan, pertsona talde batek leku batetik bestera emigratzen duenean. Birdwhistellek Kanada Iparraldeko kutenai indioak aztertu zituen, eta ikusi zuen, aurpegi erabat ezberdinak jartzen zituztela beren hizkuntzan hitz egitean eta ingelesez hitz egitean. Atal honetan deskribatuko ditugun keinu asko, Paul Wermus eta Joseph Messingerren Sedukzioaren keinuak (1995) liburutik hartuak dira; beste batzuk, A. Peaseren Interpréter les geste, les mimiques, les attitudes (1988) liburutik hartuak eta beste zenbait, gaiari buruzko bibliografia zabaletik jasoak. Wermus eta Messingerren liburuan eta beste hainbat liburutan agertzen diren argazki eta irudiek, testuingurutik aterata agertzen dizkigute gizakiaren jarrera eta keinuak. Testuinguru txiroa agertzen dute. Ikusleak ez daki zer gertatzen den irudiaren alboan, irudiaren bestaldean; hau da, komunikazioaren korrontean gertatzen diren keinuak, testuingurutik aterata eta disekatuta ematen dira. Gertaera horrek zaildu eta ezinezkoa bihurtzen du keinu eta jarrera horien interpretazioa. Guk hemen interpretazio posible bat aurreratzen badugu, jarrera edo keinu konkretu batek eduki ditzakeen hainbat esanahietako bat aukeratzen dugu, baina testuinguruaren arabera beste esanahi bat ere har dezakeela jakinik. Keinu eta jarrera askoren esanahia deformatu egiten da, beren testuinguru naturalean hartu ordez, laborategian disekzionatu ditugulako. Eskuen mugimenduetan zentratzen bagara, hitz egiten ari denak eskuak aurpegira eramateak gezurra esaten ari dela adieraz dezake, baina beste esanahi batzuk ere izan ditzake, hala nola, dezepzioa, exagerazioa edo zalantza. Eskuak ahora eramaten dituenak esaten ari dena ukatu nahi izaten du edo besteek esaten duten gezurra ekidin nahi izaten du sarritan. Desmond Morrisek bi erizain talde egin zituen: gaixoei egia esan behar zien erizainen taldea eta gaixoei gezurra esan behar zien erizainena. Gezurra esan behar zietenek aurpegira eskuak eramanez esaten zuten esan beharrekoa; besteek, berriz, ez. Peasek 134


aholkatzen duenez, hitz egiterakoan eskuak aurpegira eramaten dituenaz gehiegi ez fidatzea hobe da, haren ahotsak egiatia badirudi ere. Eta zerbait esaten ari zarenean, entzuleek keinu hori egiten badute, momentu hori probetxa dezakezu, norbaitek zerbait esatekorik ba ote duen galdetzeko. Eskuaz sudurra igurztea eskua ahora eramatearen bertsio dotoreagoa izan liteke. Norbera gezurra esaten ari dela edo bestea gezurretan ari dela pentsatzen duela adieraz lezake. Entzuleak ere, gezurra esaten ari den norbaiten aurrean dagoenean, sarritan, zorua begiratuz, begia igurzten du, situazioaren aurrean duen egonezina adieraziz. Dirudienez, norbaitek gezurra esaten duenean haren sudurrean odol gehiago pilatzen da eta horrek sudurraren dilatazioa eta sudurrean azkura sentitzea eragiten du. Beste hitz batzuetan esanda, gezurrak sudurra handitu egiten omen du, Pinotxoren ipuinean gertatzen zen bezala. Zenbat gezur ez ote dugu esan euskaldunok, gure historian zehar! Esku-ahur irekiez hitz egiten duenak ezer gordetzekorik ez duela eta egiatia dela adierazten du eskuarki; eskuetan armarik ez duela gordetzen. Gezurra esaten duen pertsonak sarritan atzean gordetzen ditu eskuak; batzuetan, besoak gurutzatu edo eskuak patrikan gordetzen ditu. Ona da esku-ahurrak irekita jendaurrean egoten ikastea; gezurtia denari babes mekanismoak hausten lagun diezaioke jarrera horrek, eta egiatiagoa bihurtzeko aukera izango du. Esku-ahur irekiekin agertzen bazara, fidagarritzat hartuko zaituzte eta zeuk ere gezurra esateko behar gutxiago senti dezakezu. Gezurrak azkura ematen duela esaten zuen Desmond Morrisek. Gezurra esateak izerdi-transpirazioa gehitzen duela dirudi. Horregatik, gezurra esaten ari denak nikiaren edo alkandoraren lepokotik tiratzeko gogoa senti dezake, hitz egiten ari den bitartean. Keinu horri esker kolkoan sartzen zaion aireak freskatu egiten du pertsona eta hobeto sentitzen da. Hala ere, ez dirudi keinu hori gezurtiak bakarrik egiten duenik. Esate baterako, haserretuaren lepoa ere berotu egiten da, eta frustratua ere horrelatsu sentitzen da. Besteak hitz egiten ari direnean, solasaldi guztian bere jantziko irudimenezko harizpiak kentzen ari dena, eta gelditzen denean zorura begiratzen duena, esaten denarekin ados ez dagoela adierazten ari liteke. Jokaera horren arrazoiak ezagutzeko, zuzenean harengana jotzea eta zer pentsatzen ari den galdetzea egokia izan liteke. Erpuruak nia eta karakterearen indarra adieraziko lituzke. Zuzendari batek bere enplegatu bat inpresionatu nahi badu, edo gizon batek, gogorrarena eginez, emakumea bat seduzitu nahi badu, erpurua erabililtzeko joera ager dezake. “Nire uste apalean…” esanez,


erpurua aterata eta burua atzerantz duela hitz egiten duenak, bere ustea hain apala ez dela adieraziko luke. Filmetako gansterraren jarrera nahiko esanguratsua da: besoak gurutzatuak eta erpuruak nabarmen dituela jartzen da; erasora pasatzeko prest dagoen tipo gogorraren keinua da. Erpuru nabarmen horiek bere buruarengan duen konfiantza adieraziko lukete; beso gurutzatuek babes sentimendua adieraziko lukete. Erpuruaz eta hatz erakusleaz zero bat eratuz hitz egiten dugunean, zehatzak garela adierazi nahiko genuke. Erpuruaz eta hatz erakusleaz zero forma eratzen dugunean, hatzak kopetari paralelo ditugula, Europa Mendebaldekoontzat “zero” esan nahi du, Estatu Batuetan eta lurralde anglosaxoietan, “OK”, eta Japonian, “dirua” (Pease, 1988). Ukabila itxi eta erpurua altxatzen bada, gure artean “oso ongi”, lurralde anglosaxoietan, “OK”, eta Grezian, “hoa haizea hartzera” esan nahi du. Europa Mendebaldean ere, erpurua kolpetik altxatzen bada, grekoen esanahi bera hartzen du (Pease, 1988). Erpuruaren bidez gure atzean dagoen pertsona bat seinalatzen diogunean gure solaskideari, sarritan harekiko mesprezua edo hari buruzko iruzkin negatibo bat egiten ari garela adieraz lezake; guri buruz norbaitzuk horrela ari direnean, ez zaigu batere atsegina gertatzen. Besoak gurutzatzeak pertsona defentsiban dagoela adierazten du. Besoak gurutzatzea keinu negatibo baten modura interpretatzen da sarritan; jarrera hori duen pertsonak eskuarki adierazten du gertatzen denari buruz irekia ez dagoela. Unibertsitate batean egindako oroimen testa aipatzen du Peasek: bi ikasle talde egin ziren. Talde biek hitzaldi bat entzun behar zuten. Lehen taldeak, eskuak eta hankak gurutzatuta entzun behar zuen hitzaldia; bigarren taldeak, gurutzatu gabe. Emaitza: bigarren taldeak % 38n hobetu zuen lehenengo taldearen emaitza. Aldiz, lehen taldekoengan espiritu kritikoaren gehikuntza gertatu zen (Pease, 1988). Estatu Batuetan egindako hitzaldi baten hasieran entzuleei buruzko kritika egin zuen A. Peasek. Erreakzioa bat-batekoa izan omen zen: entzuleriaren zati handi batek besoak gurutzatuz erreakzionatu zuen (Pease, 1988). Elkarrizketa batean solaskideetako batek besoak gurutzatuak baditu eta besteak haren jarrera itxia ireki nahi badu, besoak destolestatzeko aitzakiaren bat ematea egoki izan liteke; adibidez, telefono zenbakia hartzeko boligrafo bat eman, kopa bat eskaini, liburu bat erakutsi edo zer pentsatzen duen galdetu. Besoak indartsuki gurutzatzea etsaitasun osoaren adierazgarritzat hartzen da eskuarki. Besoak gurutzatuta eta eskuak besoei irmoki helduz badago pertsona bat, 136


hotzaren adierazle ere izan liteke, baina eskuarki barne-hersturaren adierazgarritzat hartzen da, sendagileen itxarongeletan ikus daitekeen moduan. Besoak gurutzatzea, beraz, defentsa jarrera izan daiteke. Oro har, besoen eta eskuen gurutzaketak galerazi egiten du komunikazio orekatu eta irekia. Eskoletan, elizetan eta antzeko tokietan, haurraren mugimenduen askatasuna inhibiarazteko edo blokeatzeko erabili izan da besoen gurutzaketa. Besoak gurutzatuaraziz umeen askatasuna kateatu egiten da; elkarrizketa baztertu egiten da eta mesfidakortasuna agertzen da; gogamenaren jarduera askearentzat kaltegarria da, haren jariakortasuna eten egiten baitu. Komunikazio sozialafektibo orekatua eragotzi egiten du; besteengana irekitzea zaildu egiten du. Artistek, sortzaileek eta pertsona boteretsuek ez dute askorik erabiltzen besoen gurutzaketa harremanetan murgilduak daudenean. Besoak gurutzatzen ditugunean hesi bat eraikitzen dugu gu eta besteen artean. Besoak gurutzatuta eta aldi berean ukabilak itxita baditugu, tentsioa, erasokortasuna eta gatazka adierazten ditugu. Besoak gurutzatzeko modu asko daude. Eskuek besoei heltzen dietela besoak gurutzatzea, zirrarazko tentsio altu baten adierazgarritzat har liteke. Baina, besoak gurutzatzean esku-ahurrak galtzarbean sartu eta erpuruak gorantz jartzen badira, subjektua indartsuago eta seguruago agertzen dela interpreta liteke. Beso bat bestearekiko perpendikular duela besoak gurutzatzen baditu pertsona batek, haren jarrera erdi irekia edo erdi itxia bezala interpreta liteke. Speigel eta Machotkak (1974) gorputzaren jarrera erakargarrienei buruzko ikerketa bat egiten zuten Botticelliren Benusaren zortzi aldakuntzetan oinarrituta. Ikerketa horretan agertzen dena hau da: irudiko pertsonaren besoek zenbat eta gehiago estali gorputza, irudia are eta baztertzaileago, hotzago eta herabeagotzat hartzen da; zenbat eta estaliago gorputza, orduan eta baztertuagoa da irudia. Besoek gorputza estaltzen badute, irudiko pertsona zurrun bihurtzen dute eta izaera hotz-erreserbatua egozten zaio irudiari. Azterketa horretan agertzen denez, jarrerek osagai kontraesankorrak dituzte batzuetan. Irudi batean, adibidez, esku batek gorputza estaltzen du eta besteak agerian uzten du. Hurbilketa eta ihesa konbinatu nahiko lirateke irudi horretan. Jarreren edo keinuen bidezko komunikazio analogikoan sarritan gertatzen da gorputzaren zati batek hartzen duen jarrerarekin kontraesanean dagoela gorputzaren beste zatiak hartzen duen jarrera. Komunikazio digitalaren eta analogikoaren artean kontraesanak egon daitezkeen modu


berean komunikazio analogikoaren alderdi ezberdinen artean ere sarritan agertzen dira kontraesanak. Besoak gurutzatzearen lehenengo esanahia gorputz eskualdearen babesarena da, beraz. Baina batzuetan seduzitzeko ere erabil liteke. Adibidez, batzuetan seduzitzailearen besoek bular eustailearena egiten dute, eta haren begiek bere solaskidearen erreakzioak aztertzen ditu. Emakume batzuek besoak gurutzatu eta beren deltoidesak edo bizepsak eskuez biltzen dituzte, atzetik beste batek besarkatuko balitu bezala; solaskideari ekintzara igarotzeko aditzera ematen ariko balira bezala. Koraza erdia edo babeski erdia beso bat luzetara eta bestea tolestatua duenarena izango litzateke. Jendea gutxi ezagutzen den kokteletan eta bileretan sarritan erabiltzen da jarrera hori. Era berean, urduritasun mozorrotuaren adierazle izaten da beso bat gurutzatzea. Urduritasuna gordetzeko egiten diren mugimenduak dira sarritan, botoiren bat lotzeko, erlojua edo pultsera doitzeko, ordua begiratzeko edo poltsa ixteko itxurak egitea. Keinu horiek urduritasuna eta barne-herstura adierazten dute eskuarki. Domina bat edo sari bat hartzera eszenatokira igo behar izaten duenak horrelako keinuak sarritan egiten ditu. Politikoek eta artistek gutxitan erabiliko dituzte, irudi irekia ematen saiatzen baitira. Besoak ez ezik, hainbat objektu ere erabiltzen ditugu ingurutik babesteko: ikasleak darabiltzan liburu eta karpetak, bertsolariak doitzen duen mikrofonoa, seduktoreak darabiltzan betaurrekoak, herabeak uzten duen bizarra, antzezlariak daraman makillajea eta abar. Paul Wermus eta Joseph Messingerren arabera (1995), gure garuna pentsatzen, asmatzen edo ulertzen ari denean, astuntasun sinboliko bat sentitzen dugu buru aldean; horregatik, ukondoak apoiatu eta esku batek edo biek burua sostengatu egin behar izaten dute. Garunaren lana irudimenezkoa edo intuitiboa bada, sarritan behatua izan den moduan, eskuin eskuak sostengatzen du subjektuaren burua (pertsona eskuinetan); garunaren jarduera logikoa bada, ezker eskuak sostengatzen du ziurrenik burua. Bai gizonek, bai emakumeek, norbait seduzitu nahi dutenean, beren gogamen egoeraren egonezintasuna uxatzeko, buruari eusten omen diote; horrela lortzen bide dute beren ifarra ez galtzea. Baina, ukabil itxiak masailen gainean jarriz sostengatzen badu norbaitek burua, ezin esan dezakegu seduzitua dagoenik; berdintsu esan dezakegu, ukabil itxiak kokotsean jarriz burua sostengatzen duenarengatik (Wermus, eta Messinger, 1995)

138


Beso bat beste aldeko eskuaz heltzeko joera duenak, lagunaren asmoei zailtasun bat baino gehiago jarriko diela adierazi nahiko luke. Besoak eta sorbalda bereizten diren tokian sarritan hatz egiten badu pertsona batek, bere lagunarekiko jarrera oso positiboa duenik ezin esan omen liteke. Eskuin eskuaz ezker saihetsa laztantzea, harremanetarako proposamentzat har liteke. Ezker eskuaz eskuin saihetsa laztantzeari ere, interpretazio berdintsua eman diezaiokegu (Wermus eta Messinger, 1995). Besoak buruaren mailaren gainetik sarritan arduragabeziaz altxatzea, hainbat dantzatoki eta kontzertutan gertatzen den gisara, bestea atzipetzeko eta zoriontasun itxura emateko bide bat izan daiteke, sedukzio jokoaren barnean. Pertsonak bere besoak mugitu egiten ditu ibiltzerakoan. Gehiegi kulunkatzeak bere buruarengan konfiantza gutxi duela adieraz lezake; gutxiegi kulunkatzeak barne-herstura adieraziko luke. Aldakak geldi eta sorbaldak zurrun dituela ibiltzea kezkaren baten adierazgarri izan liteke. Oin bat bestearen aurrean jarriz top modelak bezala ibiltzen denari gorputza asko kulunkatu beharra gertatzen zaio, eta ibilera seduzitzailearen irudia ematen du (Wermus eta Messinger, 1995). Pertsona baten edertasuna haren gorputz jarrera eta mugimenduetan oinarritzen da edertasun estatikoan baino gehiago. Mugimendua da seduzitzeko eta liluratzeko erabiltzen den arma nagusia. Alde horretatik, ez dirudi berdinak direnik emakume seduzitzaile baten eta emakume asebete baten aldaka mugimenduak. Wermus eta Messingerren arabera (1995), besoak kulunkatuz eta esku-ahurrak gorputzaren aldera biratuta dabilen emakumeak amodio mailako irekitasun bat adieraziko luke; besoak kulunkatuz, esku-ahurrak atzerantz biratuak dituela dabilena bere profesioko jomugek kezkatuko lukete, amodioak baino gehiago; besagainak besoarekin angelu zuzena eratuz eta eskuak zintzilik dituela dabilena, bere buruari begira dagoen nerabe bat izan daiteke; esku-ahurrak aurrerantz biratuta dabilena bere jarrera onaz bestea informatzen ariko litzateke. Oro har, gure eskuak aurrerantz luzatzen ditugunean, onar gaitzaten eskatzen ariko ginateke. Ukondoak apoiatuak dituela, hatz erakuslea ezpainen gainean jarri eta solaskideari entzuten dionaren itxura egiten ari dena, amodio abentura batean pentsatzen egon liteke, lagunak esaten dionaz baino gehiago. Eztabaida luzatu ez dadin, bere burua isilarazten saiatzen ari dela dirudi. Ezker edo eskuin eskuak buruaren pisuari eusten dion bitartean,


hatz erakuslea masailaren kontra zerurantz begira jarrita dauka eta erpuruak kokotzari eusten dio; jarrera horrek egonezintasuna eta mesfidantza adieraz ditzake (Wermus eta Messinger, 1995). Eskua aurpegiaren aurrean, hatz erakuslea masail gainean, hatz luzea ahoa estaltzen, erpurua kokotzari eusten, hankak eta besoak gurutzatuak eta burua nahiz kokotza beheratuak baditu gure solaskideak, haren jarrera osoak mezu negatiboa transmitituko luke eta esaten dioguna atsegin ez zaionaren adierazgarritzat har liteke. Eskuaz begiak estaltzea, aldarte onean daudenengan baino gehiagotan gertatzen da deprimiturik dauden pertsonengan, batez ere lotsa tartean sartzen denean (Ekman eta Friesen, 1981). Erpina gorantz duen triangelu moduan eskuak jarrita hitz egiten badu pertsona batek bere buruarengan konfiantza baduela adierazten ariko litzateke. Beren buruaz iritzi altua dutenek edo dena dakitela uste dutenek darabilte eskuarki keinu hori. Triangeluaren erpina goian egoteak ekintza adieraz lezake. Triangeluaren erpina behean egoteak itxarotea eta entzutea adieraz ditzake. Keinu hau eginez, burua atzerantz jarria badago, harrokeria adieraz lezake (Pease, 1988) . Eskuak ematerakoan, esku-ahurra nola luzatzen den, zer-nolako distantzia hartzen den, zenbateraino presionatzen den eta abar aztertzen da. Bostekoa ematean, esku-ahurraren posizioak duen esanahia ezagutzeko, situazio hau planteatzen du A.Peasek (1988): hiru pertsona ezberdinei agindu bana eman iezaiezu; adibidez, objektu bat hartu eta gelaren beste toki batera eramatea. Lehen pertsonarengana, esku-ahurra gorantz duzula zuzenduko zara: eskalearen keinua denez, erraz onartuko dizu agindua; mendeko esku-ahurra adierazten du. Bigarren pertsonarengana, esku-ahurra lurrerantz duzula zuzenduko zara; agindua bete behar duena zure mendekoa bada, gogo txarrez bada ere beteko dizu agindua, baina zure kidekoa bada, agindua baztertu egingo du. Esku-ahur menderatzailea adierazten du. Hirugarren pertsonarengana, esku-ahurra

alborantz duzula

zuzenduko zara:

berdintasunaren adierazgarri denez, zure agindua ez du ezarpen baten moduan hartuko. Esku-ahurra ukabilean bilduz hatz erakuslea luzatuta agindu bat ematea keinu agresiboaren agerpen da, eta haserrea sorrarazten du horrelako agindua jasotzen duenarengan. Harreman batzuetan, hasieratik agintzen hasi nahi duenak esku-ahurra lurrerantz begira duela agintzen du sarritan. Maila bereko bi pertsona elkartzen direnean, bi esku140


ahurrak bertikalean dituztela ematen badiote eskua elkarri, eta horrela berdintasunean gelditzen dira biak. Bestearen esku-ematea tipo menderatzailekoa bada, bere keinua desegiteko mugimendu hauek proposatzen ditu Peasek (1988): lehenik, ezker oina aurreratu eta eskuin eskua luzatu; gero, eskuin hanka ezkerrerantz eraman, bestearen espazio intimoa inbadituz. Taktika honen bidez, bestearen esku-ematearen asmo menderatzailea neutralizatu egiten bide da. Norbaitek esku-ahurra beherantz duela eskua luzatzen badizu, menderatua izatetik menderatzaile izatera pasatu nahi baduzu, haren ukabila esku gainetik hartu, estutu eta astintzea proposatzen du Peasek. Nolanahi ere, kontuz erabili beharreko teknikatzat hartzen du. Estilo biltzaileko esku-ematea edo politikoaren esku-ematea bi eskuez bestearen eskua biltzen duen hura da. Ezagutzen ez den edo gutxi ezagutzen den pertsona bati konfiantza emateko eta intimitate moduko bat sortzeko erabiltzen da. Kontrako efektua ere sor lezake: zalantza, mesfidantza, zuhurtasuna. Estilo biltzaileko esku-emate hori lagunaren estiloa edo estilo beroa ere deitzen da: bi eskuen artean estutzen du eskua; ezker eskuaz ukabila estaltzeak laguntasun eta konfiantza sentimendu sakonak adierazten ditu; ezker eskuaz ukondoa edo besoaren goialdea biltzea egiazko adiskidetasunaren seinaletza har liteke; ezker eskuaz bizkarretik heltzeak jabetza hartze moduko bat adierazten du. Norbaitek zerbait egitea espero bagenuen, eta egin duelako besoa sorbalda gainean jartzen badiogu, esker onaren seinaletzat har liteke. Eskua emanez, beste eskua bizkarrean jartzen diogunean, nolabaiteko gehiagotasuna eta kondeszendentzia erakusten ari gintezke. Esku-emate irristakorra arrain baten antzera txirristatzen den esku bigunaz egiten dena da. Sinpatia gutxiren, karaktere bigun eta iheskorraren edo hipokrisiaren adierazgarri izan daiteke. Esku-emate kraskatzailea edo juntura haustailea erasokortasunaren eta iruzurraren adierazletzat har liteke. Eskua ematean hatzak bakarrik estutzen badizkizu pertsona batek, bere buruarengan konfiantzarik ez duen pertsona herabe baten aurrean zaudela adieraz lezake. Suabetasun nabariz eskua ematea sedukziorako erabiltzen da. Pianistekin edo zirujauekin ere estilo hau erabiltzea aholkatzen da. Esku-ematea distantzia ezberdinetara egin daiteke: pertsona batzuek, eskua ematean, besoa luzaturik, distantzia handira edukitzen zaituzte, beren lurraldetik at. Beharbada, landa lurraldeko bat delako edo espazio pertsonal zabala dutelako izango da (Pease, 1988).


Eskuak elkarren kontra igurztea bozkarioaren, izaera positiboaren, bizitzaren alderdi ona ikustearen agerpena da. Pertsona bat alai dagoenean igurzten ditu eskuak. Peasek aipatzen duen adibideaz adierazteko, etxe-saltzaile batengana etxeaz galdetzera joaten zara eta zer nahi duzun esplikatu diozu; zuk eskatzen diozunaren antzeko etxerik baldin badauka saltzeko, eskuak bizkorki igurtziko ditu. Eskuak astiro igurzten baditu, negozio on bat eduki dezake, baina ez zuretzat; estilo makiabelikoa da (Pease, 1988). Gehiagotasun sentimendua eta bere buruarengan konfiantza duten pertsonak burua tente, kokotsa irtenik eta eskuak atzean gurutzaturik dituztela jartzen dira. Erret familietakoek, aristokraziakoek, militar graduatuek edo autoritateren bat duten pertsonek sarritan agertzen da jarrera hori. Eskuak atzean dituztela, sabela eta lepoa agirian uzten dituzte, babesik gabe, beldurrik ez dutela adierazi nahiko balute bezala. Pertsona garrantzitsu moduan agertu nahi duenarentzat, edo erlaxatu nahi duenarentzat, jarrera hori aholkatzen du Peasek. Baina, jarrera horretan dagoenak deskuidoz eskumuturra urduri estutzen badu, ez du esanahi bera edukiko; frustratua dagoela edo odol hotza gordetzea zail egiten zaiola adieraz lezake. Zenbat eta goragotik heldu beste besoari, urduritasunaren adierazle garbiagoa izan liteke (Pease, 1988). Besoak altxatuta eskuak buruaren atzean jarri eta gorputza atzerantz botata esertzeak erlaxapen eta ziurtasun sentimendu handia adieraz lezake. Jarrera horretan elkarren aurrezaurre esertzen diren bi pertsonen artean lehia sor liteke. Gela batean irakasleak jarrera hori hartzen badu, eta ondoren, hankak mahai gainean jarriz, ikasleei galderak egiteko eskatzen badie, erasokortasunez betetako galderak jaso ditzake. Horrela eserita dagoen batean aurrean zutik jartzen bagara, hankak irekita eta erpuruak gerrian ditugula, simetriazko jarrera bat hartzen dugu, eta lehia piztu liteke. Besoak gurutzatzean jartzen ditugun babeskiez hitz egin dugu lehen. Baina babeskiak ez dira esku edo besoez bakarrik eratzen. Esaten baterako, hanka bat bestearen gainean jartzen du sarritan, urduri, herabe edo erasotua sentitzen denak. Hankak eta besoak gurutzatuak dituenean, barne etsaitasuna agertzen egon liteke pertsona. Bere lagunarekin haserretua dagoen pertsona horrela esertzen da sarritan. Zure solaskidearen jarrera hori bada, galde iezaiozu zer pentsatzen edo zer sentitzen duen. P. Wermus eta J. Messingerren (1995) arabera, emakume seduzitzaileak hankak izterraren parean gurutzatzen dituenean, ezker hanka jartzen badu eskuinekoaren gainean, 142


bere interes sexuala agertzen ari da; eskuin izterra jartzen badu ezkerraren gainean, ez du hainbesteko interesik agertzen. Hankak etengabe gurutzatu eta desgurutzatuz jarrera aldatzen ari bada, bakardadeari ihes egin nahian dabilela adierazi nahiko luke. Eskua izterraren gainean jartzea edo eskuaz izterra ferekatzea edo laztantzea, harremanetarako gogoaren adierazgarritzat har liteke. Eserita dagoela, eskuin edo ezker izterra indarrez estutzen badu, harremanetarako oso jarrera positiboa agertuko luke (Wermus eta Messinger, 1995). Paul Wermus eta Joseph Messingerren arabera (1995), orkatilak gurutzatuz esertzeko eskatzen badiogu emakume bati eta bortxazko eszenak ikustarazten badizkiogu, eskuin orkatila ezkerrekoaren gainean duela gurutzatuko ditu oinak; oporretako eszenak jartzen badizkiogu, ezker orkatila eskuin orkatilaren gainean jarriko du; eszena erotikoak jartzen badizkiogu, ongi sentitzen bada, ezker orkatila jarriko du eskuinekoaren gainean; gaizki sentitzen bada, eskuin hanka jarriko du ezkerrekoaren gainean. Zirrara, urduritasuna edo beldurra gordetzeko, sarritan orkatilak gurutzatzen dira eta besoez besaulkiaren euskailuei heltzen zaie. Oinen mugimenduekin jarraituz, pertsona batek talde bateko zein duen atseginen jakin nahi baduzu, begira iezaiozu haren oinen norabideari; beti dago oin bat, norabide zuzena ematen duena. Kokteletako eszena klasikoa da honako hau: gizon batzuk solasean ari dira, eta erdian emakume irribarretsu bat dago; gizonen oinak begiratuz gero, konturatuko gara erakartzen dituen emakumearengana zuzentzen dituztela oinak. Beso eta zangoez ez ezik, objektuez ere baliatzen gara babeskiak eraikitzeko. Aulkiaren euskailua atzekoz aurrera jarrita, zankalatrau esertzen denak borrokarako eta besteak menderatzeko gogoa edo besteen berbazko erasoetatik babesteko gogoa adieraz lezake. Horrela esertzen denaren atzean jarriz gero, bere babeskia apurtua gelditzen da, eta jarrera aldatu egiten du. Norbait galdekatu behar duenean poliziak erabiltzen duen tekniketako bat da.

24. PARALENGOAIA Ahotsaren kualitatearen aldaketa, erritmoaren modulazioa, tonuaren izaera akutua edo grabea eta ahotsaren ozentasuna dira paralengoaiak kontuan hartzen dituen


bereizgarriak. Gehiegizko emozionaltasunak ahotsa itotzen du edo ahotsaren tonua igotzen du. Ozentasun gehiegiak, autoritatea eta nagusitasuna adierazten ditu; ozentasun gutxiegiak, barnerakoitasuna edo ahaleginik egin nahi eza adierazten ditu. Norbere baitaratze neurotiko edo psikotikoaren sintoma fidagarrienetako bat hitz egiteko erritmo monotonoa, etena, makala edo tonurik gabea dira; ahots erritmo horrek harremanetako kontaktuen baztertzea, bere baitan ixtea eta hoztasuna adierazten ditu. Harremanetara irekia dagoenaren ahotsak, berriz, erritmo bero, bizi, modulatu eta animatuz hitz egiten du. Mezu bat eman nahi dugunean, esaldiaren barneko hitz batzuk azpimarratzen ditugu. Galdegaia zein denaren arabera, hitz bat edo bestea azpimarratzen dugu esaldian. Ahotsaren modulazioaren beherapen batez adierazten dugu baiezko esaldi baten amaiera. Ahots modulazioaren gorakada batez adierazten dugu galderazko esaldiaren amaiera. Batzuetan, mezuaren esanahi esplizituarekin kontraesanean dagoen ahots modulazio bat erabil dezakegu. Atsegingarri gertatu ez zaigun ikuskizun baten aurrean ironikoki “Ederra ikuskizuna!” esaten dugunean, ahots intonazioaren bidez beste hau adierazten dugu: “Ikuskizun negargarria!”. Normalean gure adiskideren batek telefonoz dei egiten digunean, ahotsetik ezagutu ohi dugu. Ildo honetatik, hainbat ikerketa egin dira, ahotsaren bidez nortasunaren bereizgarriak zehaztu ote daitezkeen aztertzeko. Emaitzak zentzu ezberdinetakoak gertatu dira: ahots jakin batzuei nortasunaren bereizgarri jakin batzuk egozteko unean adostasuna agertu dute epaileek; baina, epailarien hautemateen eta subjektuek nortasun testetan ateratako emaitzen artean adostasun gutxi gertatu da. Hala ere, ahots jakin batzuen eta bereizgarri jakin batzuen kasuan, epailarien hautemateek eta irizpide errealek egokitzapen handia agertu izan dute. Edonola ere, ikerketa horietako gehienak bakarrizketan ari direnekin egin dira, eta nortasunaren bereizgarri batzuk elkarrizketan bakarrik ateratzen dira (Knapp, 1982). Emakumearen eta gizonaren ahotsak erraz bereizten ditugu eskuarki. Baina zailagoa da emakumearen eta gizonaren idazlanak bereiztea. Emakumeak eta gizonak idatzitako eleberriak bereiztea zail egiten zaie sarritan eleberri horiek ebaluatu behar dituzten tribunaleko kideei. Emakumeen eta gizonen elkarrizketak aztertzean, badirudi, emakumeek estilo edukatuagoa, gramatikalagoa, galdera etiketa gehiagoduna eta umore gutxiagokoa erabiltzen dutela; eta gizonek, ahots tonu sakonagoa, estilo autoritarioagoa, argot 144


aberatsagoa, hizkera erasokorragoa eta haserrekorragoa erabiltzen dutela. Neskek tonu altuagoa darabilte, entzuleaz gehiago kezkatzen dira, azkarrago hitz egiten dute, tonu aldaketa gehiago egiten dute, hizkera emozionalagoa darabilte eta hitz egitean irribarre gehiago egiten dute. Dialekto eta azentuei buruzko ikerketetan ikusi denez, salbuespen batzuk kenduta, norberarena ez den dialektotan hitz egiten dutenak ez dira norberarenean hitz egiten dutenak bezain positiboki ebaluatzen, eskualde bateko estereotipoekin lotzen delako dialekto hori. Adibidez, Ipar Ameriketako ingelesek baxuago puntuatzen zituzten ingeles europarrak (Knapp, 1982). Gizarte maila eta talde ospetsuen azentua edo hizkera darabiltenen gaitasuna, estatusa, arrakasta eta adimena goratu egiten dute entzuleek: “Following recent extensive literature reviews, Bradac (1990) and Giles, Hewstone, Ryan and Johnson (1987) similarly concluded that receivers generally upgrade dominant or prestigious group accents and dialects on dimensions of perceived competence, status, intelligence, and success” (1994, Giles eta Street). Duela urte asko, bederatzi hizlari eta milaka irrati-entzuleekin egindako ikerketa baten ondoren, honako hau finkatu zuen Pearrek (1931): ahotsaren bidez, zehaztasun handiz ezagu zitekeela hizlariaren adina eta sexua; zehaztasun pixka batez, hizlariaren jaiotokia, eta zenbait kasutan, zehaztasun handiz, hizlariaren ogibidea; esate baterako, apaizaren kasuan (Knapp, 1982). Hizlariaren hizkeraren bidez haren jatorria eta izaera ezagu balitezke, esan behar da, pertsona elebidunek sarritan keinu ezberdinak erabiltzen dituztela hizkuntza ezberdinak hitz egiterakoan: “Iduri du, pertsona batzuek elebidunak direla, bai gorputz mugimenduei dagokienean, bai hizkuntzari dagokionean. Filme batzuetan ikus liteke New Yorkeko Fiorello La Guardia alkate ospetsua hitzaldi politikoak ingelesez, judueraz eta italieraz ematen. Soinua entzun gabe erraz antzeman liteke zein hizkuntzatan ari den. Frantses batek frantsesez hitz egiten du eta keinu frantsesak egiten ditu. Ipar amerikar bat ere modu amerikarrez mugitzen da nabarmenki. Kinesian aditua den batek solasean bekainak arkeatzeko moduagatik bakarrik bereiz ditzake europar bat eta ipar amerikar bat” (Davis, 1982: 43). Hizlariaren pisua, altuera eta ahots mota erlazionatzen dituen ikerketen bibliografia ere zabala da. Zentzu honetan, somatotipo ezberdinen eta ahots moten arteko harremana


aztertzen duten ikerketak egin izan dira; hitz egiten ari zen pertsona ikusi gabe, entzuten zuten ahotsa zein somatotipori zegokion asmatu behar zen ikerketa horietako batzuetan. Ikerketa horien arabera, endomorfo eta ektomorfoei zegozkien ahotsak gehiagotan asmatzen ziren, mesomorfoei zegozkienak baino. Beste ikerketa batzuen arabera, hizlariaren ahotsean oinarrituta nahikoa ongi ezagu liteke haren adina. Era berean, entzuleek gaitasun handia dute, hizlariaren ahotsean oinarrituta haren klasemaila zein izan daitekeen asmatzeko; oso denbora gutxi behar izaten dute hizlariaren estatusa identifikatzeko. Hitzezko jarrera esplizituetan oinarrituta baino errazago antzematen dugu ahotsaren intonaziotik, pertsonen arteko elkarreragina nolakoa den. Ahotsaren eta zirraren arteko harremanei buruzko ikerketetan, epailariak ados agertzen dira ahotsa entzunda zirrara mota identifikatzeko edo emozioaren intentsitatea zehazteko garaian (Knapp, 1982; Musitu, 1996). Ahotsaren grabazioa zatitan ebaki eta ondoren zati horiek zoriz elkartuta ere, hizlariaren tonu afektiboa eta informazio emozionala gorde egiten da. Emozioen hizkuntza ezkutuaren edukia detektatzeko teknika samur bat garatu zuen Schererek: magnetofoi zintako grabazioa zatitan ebaki eta ondoren zoriz elkartzen dira zatiak. Scherer, Koivumaki eta Rosenthalek egiaztatu zutenez, zoriz elkartuta ere, bere tonu afektiboa mantentzen du ahotsak (Musitu, 1996). Horrek adierazten duenez, ahotsa klabe paralinguistikoetan oinarrituta identifika daiteke. Guztiz artifizialak diren tonu segidak ere dimentsio afektiboaren funtzioan bereiz daitezke. Sentimenduen adierazpenerako musikak duen gaitasun sakona efektu honen emaitza moduan ulertu beharko litzateke. Ahots motaren eta zirraren arteko harremana aztertu duten beste ikerketa batzuek, ahotsean oinarrituta zirrara batzuk beste batzuk baino errazago asmatzen direla esaten dute: adibidez, haserrea, poza eta gorrotoa errazago asmatzen direla, lotsa, maitasuna edo harrotasuna baino. Adibidez, maitasuna adierazteko, ahots suabea, tonu grabea, abiadura makala, lokuzio lotua eta erritmo erregularra erabiltzen dira. Haserrea adierazteko, ozenki, tonu altuaz, abiadura bizkorrez, lokuzio ez-jarraituz eta erritmo ez-regularrez hitz egiten da. Tristura, berriz, ahots tonu baxuz, normala baino ahots sakonagoz, abiadura makalaz, intonazio uniforme eta serioz adierazten da. Bozkarioa adierazteko, ahots tonu gogorragoa, abiadura bizkorragoa eta hitzen azentuatze handiagoa erabiltzen da. Nolanahi ere, zirrara 146


jakin bat identifikatzeko gaitasunak testuingurutik, beste pertsonen ezagutzatik eta beste hainbat aztarnatatik dependitzen du. Solasaldi batean hizketarako txandak hartzeko seinale eta arauei buruzko Duncanen ikerketan, kanal ezberdinetako komunikazioa aztertzen da (Musitu, 1996). Harreman normal batean, adierazpen paralinguistiko eta zinetiko sail bat konbinatzen dira, hizlari batek bere agerpena amaitu duela eta besteak hitz egin dezakeela adierazteko. Hizketarako txanda uzteko, galdera bat egiten da, azken silaban ahotsa jaisten da, azken silaba luzatzen da, pausaldia luzatzen da eta beste pertsonari zuzenki begiratzen zaio. Hizketarako txanda hartzeko, arnas hartze zaratatsu bat egiten da, bestearen pausaldietan hitz batzuk edo soinu batzuk tartekatzen dira (“nik…, nik…”), eztarria garbitzen da edo solaskideari esku-ahurra erakusten zaio, hatzak gorantz zuzenduz. Pertsona bat hizketan ari dela solaskideak hatzak gorantz dituela esku-ahurra erakusten badio, haren solasa eten nahian ari dela ulertu behar da; hizketan ari denaren tentsioa igoaraz dezake keinu horrek. Solasaldi batean hitz egiten hasteko, besteak baino ozenago hitz egiten hastea ere sistema egokia da. Baina, kontuan eduki behar da, ahots ozenegiak menderatu nahia adieraz dezakeela. Ahots baxuegiak, berriz, herabetasuna eta mendekotasuna adieraz ditzake. Konfiantza sortzera doan ahotsak ez du izan behar ez ozenegia, ez itzaliegia. Hizketarako txanda gorde eta hitz egiten jarraitzeko, ozenkiago edo azkarrago hitz egiten da, pausaldi isilak laburtu eta pausaldi beteak luzatu egiten dira, edo besteari eskuak ukitzen zaizkio hatz puntez. Txanda eskatu nahi denean, arnasa hartzen da, hatz erakuslea altxatzen da, jarrera tentea hartzen da, bestearekin batera hitz egiteari ekiten zaio edo solaskideak baino ahots ozenagoz hitz egiten da. Txandari uko egin nahi zaionean, jarrera erlaxatuan jarraitzen da, inguruko zerbaiti begiratzen zaio edo solaskidearen hitzetan interesatua jarraitzen da. Jokaera paralinguistikoei dagokienez, besteekin batera txandarik gorde gabe hitz egiten duten pertsonak besteak baino menderatzaileago eta lotsagabeagotzat hartzen dira. Menderatzailea den solaskideak besteak baino gehiago hitz egiteko joera du, lagunen mintzaldia gehiagotan eteten du, ahots ozenagoa darabil eta mendeko solaskideak baino pausaldi laburragoak egiten ditu. Hitz egiten ari garela, eskuko beste hatzak bilduak ditugula hatz erakuslea altxatzen badugu, gure solaskidearengan tentsioa sortuko dugu. Hitz egiten ari garen bitartean, gure


solaskideak erpuruaren eta hatz erakuslearen artean igurzten badu kokotza, pentsakor dagoela eta erabakia hartzeko informazioa jasotzen ari dela adieraziko luke. Pertsona bat hizketan ari den bitartean, solaskideak esku bateko ukabil itxia beste eskuaz biltzen badu sabelaren parean, solasak sortarazten dion tentsioa nolabait deskargatu nahian jardungo litzateke; baina, esku baten joera frenatu egiten du beste eskuak. Pertsonen nortasunaren bereizgarrien eta pertsona horiek solasaldietan hitz egiten edo entzuten iragaten duten denbora proportzioaren arteko azterketei dagokienez, honako hau ikusi da: kanporakoiek barnerakoiek baino denbora proportzio handiagoa iragaten dutela hitz egiten eta pausaldi laburragoak egiten dituztela. Barnerakoiek pausaldi luzeagoak eta hizketaldi laburragoak egiten badituzte, kanporakoiek baino ezagutza jarduera handiagoa eta inpultsibitate txikiagoa dutelako dela iruditzen zaio Siegmani: “Siegman (1978) has suggested that the greater amount of pausing and less time speaking among introverts results from higher cognitive activity and less impulsivity relative to extraverts” (Giles eta Street, 1994: 105). Eztabaidagaiari edo mintzagaiari dagokionez, kanporakoiek barnerakoiek baino mintzagai

zabalagoak

erabiltzen

dituzte

eskuarki,

eta

barnerakoiek

mintzagai

espezializatuagoak. Gizonek lanari buruz gehiago hitz egiten dute eta emakumeek gai sozioemozionalei buruz hitz egiten dute gehiago. Emakumeek beren buruaz agerpen gehiago egiten dute; gizonek, berriz, diruaz, kirolez eta albisteez gehiago hitz egiten dute. Ahotsaren intonazioaren, ozentasunaren eta beste alderdi paralinguistikoen bidez sor dezakegu nahi dugun giroa: intimitate giroa, kontrol giroa edo jakin-minezko giroa. Edozein girotan ere, jendearen arreta geureganatu nahi badugu, ahotsaren ozentasun maila, abiadura, altuera eta artikulazioa zaindu beharko ditugu. Gauza jakina da, gure ahotsaren abiadura, ozentasuna, tonua eta kalitatea aldatzen baditugu, jendearen arreta errazago geureganatuko dugula. Hizlariaren ahotsaren monotoniak, entzulearen arreta jaitsarazten du. Bere pertsuasio gaitasuna gehitu nahi duenak intonazio handia eman behar dio esaten duenari, azkar hitz egin behar du eta esaten duenaz zalantza gutxi agertu behar du; hitzaldiaren jariakortasunean etendura gutxiago egiten diren neurrian, hizlariaren gaitasunez ebaluazio positiboagoak egiten ditugu. Hitz egiteko abiadura handitzeak sinesgarritasuna gehitzen du eta jarrera aldaketa handiagoa

148


eragiten du entzulearengan. Nolanahi ere, azkarregi hitz egiteak ez du konfiantzarik sorrarazten. Hitz egiteko abiadurak barne-hersturarekin ere badu zerikusia. Herstura maila txikiak hitz egiteko abiadura gehitzen du; herstura maila garaiak, hitz egiteko abiadura txikitu eta pausaldiak luzatu egiten ditu. Nolanahi ere, badirudi hitz kopurua nortasunaren bereizgarria den barne-hersturarekin positiboki korrelazionatua dagoela, eta negatiboki korrelazionatua

dagoela

situazioari

dagokion

barne-hersturarekin:

“Following

a

comprehensive literature review, Murray (1971) concluded that verbal quantity (that is, amount or time of talk) was positively related to trait anxiety but negatively associated with situational anxiety. However, silence was negatively associated with trait anxiety but positively correlated with situational anxiety” (Giles eta Street, 1994: 108).

25. GORPUTZAREN ITXURAK KOMUNIKAZIOAN DUEN ERAGINA Pertsona batek sortzen duen inpresioan eagin indartsua du haren erakargarritasun fisikoak. Jendeak kualitate eta trebetasun positiboak egozten dizkio pertsona erakargarriari, eta berezitasun negatiboak, fisikoki erakargarria ez den pertsonari: “Impressions of men and women depicted in photographs revealed that those who are more attractive are seen as warmer, kinder, stronger, more sensitive, sexually responsive, interesting, poised, modest, sociable, outgoing, and as having a “better character” (Zebrowitz, 1990: 70). Nolanahi ere, harremanak iraunkorrak direnean, erakargarritasun fisikoak eta antzeko ezaugarriek garrantzia galdu egiten dute, eta ezaugarri dinamikoagoek garrantzi handiagoa hartzen dute. Pertsona erakargarrienganako joera positiboak ez dira erakargarritasun sexualaren kasuan bakarrik gertatzen. Haur ederrak, hain erakargarriak ez direnak baino atseginago, dotoreago eta zaintzen errazagotzat hartzen dira. Fisikoki ederrak diren eskolako haurrei, karaktere hobea, adimen zorrotzagoa eta gizartekoitasun gehiago egozten zaie, hain erakargarri ez direnei baino. Zahartzaroan ere, jende erakargarriak inpresio hobea sorrarazten du: “Attractive people between the ages of 60 and 95 are perceived to have more socially desirable personality characteristics than their less attractive peers” (Zebrowitz, 1990: 71). Jende erakargarriarenganako erreakzio positiboak adin guztietako


pertsonengan ikusten dira, baita hiru hilabetetako haurrengan ere: “Infants as young as three months of age show greater preference for looking at slides of attractive adult female faces that at faces rated as unattractive…” (Zebrowitz, 1990: 71). Pertsona erakargarriak sinesgarritasun gehiago izango du, erakargarri ez denak baino. Akusatu ez erakargarriak errazago deklaratuko dituzte errudun eta zigor luzeagoak ematen zaizkie, erakargarriei baino. Emakume erakargarriak eragin handiagoa du ikasle mutilen jarrera aldaketan, erakargarria ez den emakumeak baino. Informazio iturri erakargarriei sinesgarritasun gehiago ematen zaie, erakargarri ez direnei baino. Irakasleek ere harreman gutxiago izaten dute erakargarria ez den haurrarekin, eta gauza bera gertatzen da haurraren lagunekin berekin ere. Erakargarritasun fisikoak zerikusi handia du, adibidez, dantzarako lagun bat aurkitzearekin edo etorkizunean lagun batekin irteten jarraitzeko desirarekin. Korrelazio garaia aurkitu izan da “berriro elkartzeko desiraren” eta “erakargarritasun fisikoaren” artean. Bikotea osatzerakoan, norbera baino itxura hobeagokoekin elkartzeko joera agertzen dute pertsonek; baina, norbera baino erakargarriagoengana joz gero, baztertua geldi liteke, eta horregatik, antzeko erakargarritasuna dutenekin elkartzeko joera ere agertzen da. Hala ere, autoestimu altua edukitzeak erakargarritasun handiagoko pertsonekin elkartzera eramaten du. Nolanahi ere, pertsona bat, bera baino askoz erakargarriagoa den batekin ezkondua ikusten badugu, erakargarritasun fisikoan duen desabantaila beste arloren batean konpentsatu beharko duela pentsatzen dugu (Knapp, 1982). Pertsona baten erakargarritasun fisikoak eragin indartsua du pertsona horrek sorrarazten duen inpresioan. Halo efektu indartsua sorrarazten du erakargarritasunak: jendeak kualitate eta trebetasun positiboak egozten dizkio pertsona erakargarriari, eta berezitasun negatiboak erakargarria ez den pertsonari. Pertsona erakargarriek itsusiei aldea ateratzen diete, arrakastan, lagunarteko onarpenean, gizartekoitasunean, sexualitatean, persuasibitatean eta zoriontasunean: “Impressions of men and women depicted in photographs revealed that those who are more attractive are seen as warmer, kinder, stronger, more sensitive, sexually responsive, interesting, poised, modest, sociable, outgoing, and as having a “better character”” (Zebrowitz, 1990: 70). Pertsonaren altuerak ere badu zerikusia, kualitate positiboak egozterakoan; esate baterako, USA-n eginiko lehendakari hauteskunde gehienen irabazleak galtzaileak baino 150


garaiagoak izan dira ia beti (Knapp, 1982). Hauteskundeetako debateetan, hautagaietako bat txikia denean, haren irudi aholkulariak saiatzen dira beren hautagaia bestearengandik hurbil ez jartzen eta altuera bereko aulki edo mahaian ez esertzen. “Subjects viewing a videotaped job applicant who appears taller than the interviewer rate him more positively than an applicant who appears shorter than the interviewer” (Zebrowitz, 1990: 76). Pertsona bati ematen zaion estatusa zenbat eta altuagoa, orduan eta altuera handiagoa egozten zaio pertsona horri. Eta alderantziz, pertsona baten altuera zenbat eta handiagoa, haren estatusa ere garaiagoa izango dela pentsatzen du jendeak.

26. JANZKERAREN ERAGINA KOMUNIKAZIOAN Janzkerak ere badu eragina pertsona bat ebaluatzerakoan. Houltek zuzendutako ikerketa batean 46 ikaslek 13 ikasle mutil ebaluatu zituzten, “itxurarik onena duena”, “arrakastarako probabilitate gehien duena”, “adimentsuena”, “amodio harremanetarako gustukoena dudana”, “nortasunik onena”, “klaseko ordezkaririk onena” eta antzeko bereizgarrietan. Gero, ebaluazioetan puntuazio garaien atera zuten lau ikasleei beren janzkera okerragotzeko eskatu zitzaien, puntuazio kaxkarrena lortu zuten lauei janzkera hobetzeko esan zitzaien bitartean. Gainerakoei esan zitzaien, janzkera berdinez jarraitzeko. Bi aste geroago, berriro egin zen ebaluazioa eta ondorio honetara heldu zen Hoult: ebaluazio aldaketan jantziak eduki zezakeen eraginari buruzko frogarik ez zegoela (Knapp, 1982). 254 ikaslerekin Houltek egindako beste esperimentu batean eredu ezezagunak ebaluatu behar zituzten ikasleek. Gutxien puntuatu zituzten jantziak puntuazio gehien atera zuten ereduei jantzi zitzaizkien. Ebaluazio garaiena lortu zuen jantziak kategoria gehitze bat eragiten zuen eta ebaluazio baxuena lortu zuenak kategoria jaiste bat eragiten zuen. Jantziak, beraz, eragin esanguratsua zuen ikasleen epaietan, eredua ezezaguna zitzaienean. Dirudienez, epaitu behar den ereduak eta epailariak elkar ezagutzen dutenean, jantziak ez dauka hainbesteko eraginik bestea hauteman eta ebaluatzeko garaian. Baina, ezezagunak direnean, badu eragina (Knapp, 1982). Bidaiariek semaforoa gorrian errazago pasatuko dute, beste norbaitek aurretik hori bera egin badu. Baina, gorrian iragan den hori goi estatuseko baten modura jantzia badoa,


besteek errazago imitatuko dute (Knapp, 1982). Ongi jantziei, arreta gehiagoz erantzuten zaie kalean gelditzen gaituztenean, kanbioak eskatzean, eta baita limosna eskatzean ere. Janzkerak emandako pisten bidez ezagu daitezkeen bereizgarrien artean aipagarriak dira adina, sexua, ogibidea, estatusa, talde batekiko atxikimendua, beste sexukoekiko jarrera, aldarte egoera, nortasuna, erasokortasuna, maitekortasuna, interesak eta baloreak. Zentzu

horretan

aztertzekoak

dira,

jantziekin

batera,

eraztunak,

belarritakoak,

sudurretakoak, idunekoak, eskumuturrekoak, erlojuak, betaurrekoak, hortzak, makillajea, kosmetikoak, lentilak, ileordeak. Jantzia, alde batetik, pertsonaren ekonomiari lotua doa. Bestetik, estatusari lotua. Pertsona batek estetikari ematen dion garrantziarekin lotua ere agertzen da haren janzkera; eta adierazpen estetikoaren arabera, pertsonaren izaeraren hainbat alderdi ager diezazkiguke. Erosotasunarekin eta babesarekin ere badu zerikusia. Joko erotikoari eta aldarte egoerari lotua ere agertzen da. Jantzien, autoen, etxeko edo lantokiko gelen eta bertako gortinaia, tapiz, marrazki edo koadroen koloreari begiratuta ere hel gaitezke pertsona baten izaera edo aldartea ezagutzera.

27. HAPTIKA: UKIMENA ETA KOMUNIKAZIOA Ukipenak garapenarekin duen garrantziaz ez dugu hitz egingo. Hau bakarrik gogoraraziko dugu: ukipen gutxirekin haziek nekezago ikasten dutela ibiltzen eta hitz egiten. Ukipenaren garrantzia azpimarratzeko, hor daude Harlowk animaliekin egindako ikerketak. Sexu bateko eta bestekoen arteko ukimenezko harremanei dagokienez, gizonek emakumeek baino gehiagotan hasten dituzte ukipenak. Emakumeek gizonezkoek baino ukipen gehiago jasotzen dituzte; probabilitate gehiago dago gizonek emakumeak ukitzeko, emakumeek gizonak ukitzeko baino. Gizonak gehiagotan ukitzen du emakumea, alderantziz baino. Era berean, gurasoek gehiagotan ukitzen dituzte haurrak, hauek haiek baino; haur handiek gehiagotan ukitzen dituzte txikiak, txikiek handiak baino. Ukipenaren maiztasunari buruzko ikerketetan ikusi denez, batak bestea ukitzeko probabilitatea handiagoa da kasu hauetan: informazioa ematean, aginduak ematean, bestea konbentzitu nahi duenean, fabore bat eskatzean, solasaldi sakonetan, jai giroko harremanetan edo kitzikapen maila igotzean. 152


Ukimenaren bidez hainbat gauza ager litezke: atxikimendu afektiboa, babesa, interes sexuala, erasoa. Ukipenezko jokaeraren esanahia ondoko faktore hauen arabera aldatzen da: ukitzen den eskualdea, ukipen modua, ukipenaren iraupena, intentsitatea eta maiztasuna. Alde batetik, profesionalen ukipena daukagu: masaiariarena, sendagilearena, golf irakaslearena, jostunarena, balet dantzariarena...; bestetik, kortesiazko ukipena dago: esku ematea, musu ematea, besarkada...; maitasunezko ukipena ere badago: estuki besarkatu, eskua masailean edo buruan jarri; kitzikapenezko ukipena ere badago: eskualde erogenoetan pausatuki edo erritmo nahiz kadentzia jakin batez egiten dena. Elkar ukitze fisikoa, eskuarki, laguntasunarekin eta intimitatearekin lotzen da. Botere diferentzia dagoen situazio batzuetan, intimitatearen bortxaketaren edo boterearen adierazgarri izan liteke. Honela, elkar-ukitzeak gehiagotan hasten dituzte gizonek emakumeek baino; pertsona helduek gazteek baino; maila sozioekonomiko altukoek estatus baxukoek baino. Majorek (1981) egindako ikerketen berrikuspen baten arabera, alde batetik, emakumeek gizonek baino gehiago ukipen gehiago jasotzen zuten, eta bestaldetik, gizonek gehiagotan

ukitzen

zituzten

emakumeak,

alderantziz

baino.

Emakumea

menderatzaileagotzat hartzen da, berak gizonezkoa ukitzen duenean, eta mendekoagotzat hartzen da gizonak bera ukitzen duenean (Forden, 1981). Gizonezkoen hautemateei dagokienez, horrelako alderik ez da nabarmentzen. Ukitzailearen sexua, adina edo estatusa alde batera utzita, ukitzaileari egozten zitzaion boterea, ukitzen ez zuenari egozten zitzaiona baino handiagoa zen. Eta, ukituaren sexua, adina edo estatusa kontuan hartu gabe, ukituari egozten zitzaion boterea, ukitzen ez zuenari egozten zitzaiona baino txikiagoa zen (Major, 1981: 26). “Major and Heslin (1982) further confirmed these conclusions in a study of perceptions of same- and cross-sex nonreciprocal touch. Touchers were rated significantly higher than both recipients of touch and no-touch controls on status/dominance and instrumentality/assertiveness, and on warmth/expressiveness as well” (Kalbfleisch eta Cody, 1995: 44). Major eta Heslinen arabera, beraz, ukitzaileak ukitzaile ez direnak baino estatus altuagokotzat hartzen dira, eta ukituak, ukituak ez direnak baino estatus baxuagokotzat jotzen dira. Bestalde, gizonek ez dute ongi hartzen beren estatus berdinekoek edo emakumeek beraiek ukitzea; ukitzaileak goi mailakoak edo estatus altuagokoak direnean, ongi hartzen


dute. Emakumeen erreakzioak ez dira horrenbeste aldatzen solaskidearen sexu eta estatusaren arabera. Goldberg eta Katzek aurkitu zutenez, elkarrekikoak ez ziren ukitzeetan, ukitzaileak puntuazio hobea jasotzen zuen, ukituak baino; elkarrekiko ukitzeetan ere gauza bera aurkitu zuten. Ukitzen hastea da, beraz, eta ez ukitzea bera, boterea adierazten duena: “Goldberg and Katz found, …, that in nonreciprocated touch the toucher received significantly higher scores than did the recipient of touch. What is more, they found the same for reciprocated touch; that is, reciprocation of touch had no significant effect in neutralizing the perceived asymetry. Goldberg and Katz concluded that it was iniciation of touch, nor touch per se, that communicated power/dominance” (Kalbfleisch eta Cody, 1995: 47-48). Ukipenak inpresioen kontrolean duen eraginari buruz zera esan dezakegu: ukipen fisiko labur batek elkartrukeetan duen eragina garrantzitsua da. Bilduma anitzetan aipaturiko ikerketa batek dioenez, unibertsitate bateko liburutegiko enplegatuak pertsona batzuk ukitu egiten zituen harremanaren buruan, eta beste pertsona batzuk ez zituen ukitzen. Ondoren, pertsona horiek liburutegiko langile eta zerbitzuak balioetsi behar zituzten. Emaitzen arabera, pertsona ukituek enplegatuari buruz esanguratsuki ebaluazio positiboagoak egin zituzten, ukituak izan ez zirenek baino. Agurtzerakoan ukipen fisikoak duen eraginari buruzko azterketa ere egin da. Ikerkelari laguntzaileei saio esperimentalaren hasieran aurkeztu zitzaizkien pertsonak. Ukipen gabeko baldintzetako laguntzaileak buru mugimendu batez egiten zuen agurra. Ukipen baldintzetako laguntzaile batek eskua ematen zuen, eta besteak, eskua eman eta subjektuaren eskuin besoa estutzen zuen ezkerreko eskuaz. Emaitzen arabera, zenbat eta ukipen gehiago gertatu, laguntzaileak positibokiago ebaluatzen zituzten subjektuek (Silverthorne eta lankideak, 1976). Salbuespen aipagarri bat emakumea zen ikerlari laguntzaile batek gizonezko bat agurtzean aurkitu zen: zirkunstantzia horietan hain positiboak ez ziren ebaluazioak eragin zituzten ukipen handiagoek. Egileen arabera, gizonezkoak deseroso aurkitzen ziren emakume batek ukipenezko agurra egitean; gauza bera onargarriago jotzen zuten gizonezkoengan.

154


28. INGURUNEAREN

PERTZEPZIOA

ETA

IRUDIAREN

MUNDUA

KOMUNIKAZIOAN Komunikazio harremanetan inguruneak duen garrantzia nabaria da. Gizakiaren jokaeretan eragin garrantzitsua du hura dagoen tokiko dekorazioa formala ala informala edo beroa ala hotza izateak. Esate baterako, Maslow eta Mintzen arabera (1956), gela ederrean kokaturiko pertsonen aurpegiak gehiago balioesten dira gela itsusian kokaturiko pertsonenak baino. Birrenen arabera (1965), erreakzio bizkorragoak eta neurriz gaineko judizioak gertatzen dira argi gorria duen gelan. Argi berdeekin makalagoak dira erreakzioak. Argi berde eta urdineko geletan gutxiegizko balioespenak egiten dira. Arkitektoen eragina nabaria da auzo bateko jendearen elkarreraginetan (Festinger, Schachter eta Back, 1950): fisikoki hurbilen daudenek harreman gehiago izaten dute elkarrekin. Baina, hurbiltasun fisikoak baino eragin gehiago du hurbiltasun funtzionalak harremanak izaterakoan. Pertsonen arteko hurbiltasun fisikoak edo funtzionalak harremanak gehitzera eramaten du, baina gehiegizko hurbiltasunak nahasteak sorraraz ditzake. Espazio pertsonalean besteek egiten dituzten sarreren aurrean sortzen den erreakzio mailaren berri ematen du espazio pertsonalaren iragazkortasunak. Pertsona batek bere espazioaren inbasioaren aurrean gogorki eta negatiboki erreakzionatzen badu, espazio pertsonal iragazgaitza duela esan dezakegu; erreakzio txikia edo positiboa baldin badu, espazio pertsonal iragazkorra duela esan daiteke. Dentsitatearen eta erasoaren edo ihes egitearen arteko harremanak aztertu ziren eta honakoa ikusi zen (Knapp, 1982): dentsitatea gehitzeak ez duela beti ihesa edo erasoa eragiten. Nolanahi ere, dentsitate handiaren eraginez kinada gehiegi ez jasotzeko iragazkia jartzen dute pertsonek eskuarki: harreman bakoitzean denbora gutxiago eman, jende askorekin ez hitz egin, situazio batzuk ekidin. Gainera, espazio pertsonalaren iragazkortasuna kulturaren edo klase-mailaren arabera ere aldatzen da. Watsonek (1970) “ukipen” kulturak (arabiarrak, hego amerikarrak, hego europarrak) eta “ukipen gabeko” kulturak (asiarrak, indiarrak, ipar-europarrak, iparamerikarrak) bereizten zituen. Schererrek (1974) espazioaren aurrean hainbat etnietako pertsonek eta klase-maila ezberdinetakoek zuten jarrera aztertu zuen. Ingurunea hautematen dugunean, haren errepresentazioa eraikitzen dugu gure garunean. Inguruko errealitateaz eta barneko errealitateaz eratzen ditugun errepresentazio


digital eta analogikoak batzuetan barnean gordetzen ditugu eta besteetan objektu, irudi, marrazki, idatzi, koadro edo eraikuntzetan proiektatzen ditugu. Ezker hemisferioa arduratzen da nagusiki komunikazio digitalaz eta eskuinekoa, komunikazio analogikoaz. Hitzezkoa ez den komunikazioaren barruan, irudi bidezko komunikazioak garrantzi handia du. Horregatik, hausnarketatxo bat egin nahi izan dugu gai honetaz. Irudiaren teoriak psikologiarekin, artearen teoriarekin eta komunikazioaren teoriarekin erlazionatua daude. Irudiaren izaera ikonikoa da: errealitatearen selekzioa egiten du, errepresentaziorako elementu espezifikoen errepertorium bat erabiltzen du eta elementu horiek ordenatzeko sistema bat du. Irudia errealitatearen eredua da eta hainbat kolore, forma edo testuraren bidez lotzen da errealitatearekin. Ikusmen alfabetoko hamabi osagairen bidez konposa daiteke irudia: puntua, lerroa, planoa, kolorea, forma, testura, tentsioa, erritmoa, tamaina, eskala, proportzioa eta formatua. Osagai horiek baliatuta, ikonotasun maila ezberdinak lortuko ditu irudiak, irudi naturaletatik hasi eta errepresentazio ez-figuratiboetaraino. Irudiaren osagai morfologikoak azalera batean agertuko dira (planoa, testura, kolorea eta forma) eta dimentsio bakarrekoak (puntua eta lerroa) izan daitezke. Puntua, puntu inplizituak (Domínguez, 1993) eta ihes-puntuak ikusmenaren erakarpen polo garrantzitsuak dira (Torán, 1985). Lerroa era askotakoa izan liteke: inplizitua, isolatua, zuzena, kurbatsua, bertikala, horizontala, diagonala. Lerroen funtzio plastikoen bereizgarrien artean aipatzekoak dira: kurbaren erritmo bihurgunetsu eta biltzailea, lerro zuzen zeiharraren dinamikotasuna, lerro horizontalaren atsedena eta egonkortasuna,

lerro

hautsien

mugimendu

jarraipenik

gabea,

errektangeluaren

higigaiztasuna, karratuaren egonkortasun eta zurruntasuna, triangeluaren dinamismoa, zirkuluaren goxotasuna, obaloaren harmonia dinamikoa eta erronboaren egongaiztasuna. Lerro eta puntu inplizituek indar lerroak eta indar puntuak eratze dituzte. Errealitateko denboraren izaera jarraitua eta lerrokatua eta irudiko denboraren jarraipenik gabeko izaera bereizi egin behar dira; irudiko denboraren baitan, berriz, irudi sekuentzialetako parametro espazial eta tenporalen berdintasuna irudi isolatuetako estruktura espazialaren nagusitasunaren aurrez-aurre jarri behar da. Horregatik, narrazioetarako irudi sekuentzialak eta deskribapenetarako irudi isolatuak erabiliko dira. Baina, irudiaren barnean elementu dinamikoak (erritmoa, tentsioa, kontrastea, hierarkia eta 156


dibertsitatea) eta osagai egonkorrak (simetria, errepikapenak) ager daitezkeenez, irudiaren oreka dinamikoa lortu nahi dugunean, orientazio zeiharra, forma irregularrak, asimetrikoak, jarraipenik gabeak eta osatu gabeak baliatuko ditugu, tentsioa sortzeko duten gaitasunagatik. Formatua espazioaren bi orientazio nagusien arteko erlazioa da (Arnheim, 1980). Irudi narratiboetan formatu horizontala eta irudi deskribatzaileetan formatu bertikala erabili ohi dira. Aipatzekoa da formatu eliptikoen tentsio eta dinamikotasuna, ardatz horizontal eta bertikalaren borrokan oinarritua. Irudiaren joskerarako garrantzi berezia du espazio plastikoaren hiru herenen legeak: goiko hereneko objektuen pisu astuna, beheko hereneko objektuen egonkortasuna eta erdiko hereneko objektuen egonkortasun erlatiboa. Orientazio horizontalean, eskuin aldeko elementu plastikoen astuntasuna eta dinamikotasuna eta ezker aldeko

objektuen

arintasun

handiagoa

aipatu

behar

da.

Espazio

plastikoaren

heterogeneitatea edo anisotropia ere goiko lege horretatik eratortzen da: konposizioaren goiko aldean gehiago pisatzen du objektuak, eta horrek konpentsazioa eskatzen du. Espazioan duen kokagunearen edo garapenaren arabera irudiak hartzen dituen esanahiak grafologian ere erabiltzen dira (Vels, 1997a eta 1997b): ezkerra eta iragana, eskuina eta geroa, goia eta idealak, behea eta materia edo instintua. Lerro horizontalek konposizioa lasaitu eta erregulartasuna ematen dute; lerro bertikalek botere sentimendua indartzen dute. Era berean, goitik hartutako planoek ikuspegi menderatzaile eta txikiarazlea agertzen dute; behetik hartutakoek, ikuspegi botere-emailea. Lauki batean irudiak kokatzen ditugunean, indar puntu edo indar lerroetan (berdinketa) edo haietatik at (zorrozketa) kokatzen ditugu. Subjektu bati irudi anbiguoak aurkezten dizkiogunean, haiek nibelatzeko edo zorrozteko joera agertzen da beregan. Klasizismoa, simetria eta adostasuna azpimarratuz ikusmen tentsioa gutxitzen du berdintzaileak;

espresionismoa,

irregulartasuna,

asimetrikotasuna,

diferentziak

eta

zeihartasuna azpimarratuz ikusmen tentsioa gehitzen du zorroztaileak. Berdinketak eta zorrozketak zerikusia badute koadro batean objektu batek hartzen duen ikusmen pisuarekin. Objektu bati ikusmenezko pisua ematen dioten faktoreak tamaina, kokagunea, erregulartasuna, kolorea, sakontasuna, testura eta isolamendua dira.


Irudiaren eta arkitekturaren munduan sartuta, estiloek komunikaziorako indar handia dute. Esate baterako, zutabe dorikoak proportzioa, indarra eta edertasuna agertuko lituzke; zutabe jonikoak, liraintasuna; eta zutabe korintioak, nerabearen irudi sotila; arkitektura bizantziarrak pisu eta sostengu ideien ezabamendua eta espazioaren dilatazioa adieraziko lituzke, kanporantz bultzaturiko forma konkaboen bidez; arkitektura gotikoak desmaterialtzeko, gardentasunerako, lerro abstraktuen sare bertikalean masa ezabatzeko eta inguruarekin elkarreraginean jarduteko joera adieraziko lituzke; arkitektura errenazentistak, harmonia eta perfekziorako joera; manierismoak, tentsio eta gatazkaz beteriko formak; barrokoak, dinamismo limurtzailea; museoek, eraikuntza apoliniarra eta teatroek, eraikuntza dionisiarra. Irudiaren pertzepzioaren eta hautemate subliminalaren munduan garrantzi handia du irudi zer bihurtzen den eta hondo zer bihurtzen den jakiteak, irudiaz gehienetan kontziente garen artean, hondoa inkontzientean gelditzen baita. Rubinek azalera bat irudi moduan ikusteko probabilitatea aztertu zuen eta ondorio hauetara heldu zen: bi eremu zatiketa horizontalez bereizten badira, behekoak irudi izateko joera du; kolore gorri saturatua duena errazago izango da irudi, urdin saturatua baino; irudi konbexuak konkaboak baino gehiagotan izango dira irudi (konbexuaren erasokortasuna eta konkabuaren pasibotasuna). Koloreen atsegingarritasuna eta kitzikagarritasuna tonalitatearen eta tonalitateen konbinazioaren araberakoa izaten da (Knapp, 1982). Kolorearen eta formaren arteko erlazioan koloreari nagusitasuna ematen diote pertsona sentikorrek, ezegonkorrek eta eztanda emozionalak dituztenek; formari nagusitasuna ematen diote, aldiz, barnerakoiek, bulkadak kontrolatzen dituztenek, jarrera hotzekoek eta pedanteek. Kolorearen esperientzia afektuaren edo emozioaren esperientziekin elkartzen da, koloreak esperientzia emozionala ekoizten du. Kolorea ikustean ekintza objektutik abiatzen da eta pertsona hunkitzen du. Formak jarduera eta kontrol intelektuala adierazten ditu. Forma hautematean gogamen antolatzailea irteten da subjektutik objekturantz. Espresioa koloreari lotua doa; eskema antolatzailea, berriz, formari lotua. Kolorearen esanahia koloreak berak ez ezik, haren testuinguruak ere ematen du. Kolore bat bi testuinguru ezberdinetan ez da kolore bera. Kolore beroa hotzagoa da kolore beroagoaren ondoan; kolore baten identitatea haren harremanak ematen du. Arnheim-en (1980) arabera, berotasuna edo hoztasuna ez du matiz puruak ematen, eransten zaion koloreak baizik. Matiz nagusia zein koloretara desbideratzen 158


den: horrek emango du berotasuna edo hoztasuna. Kolore puruek ez dute nahasturen kualitate dinamikorik. Kolore bat bere oinarrizko izaeratik aldentzean, tentsioa eta adierazkortasuna sortzen ditu. Komunikazio

harremanetan

inguruneak

duen

garrantzia

nabaria

da;

komunikatzaileak aurkitzen diren gelako pareten kolorea, altzarien egitura, aulkien leuntasuna, gortinen kolorea, oinoihalen goxotasuna eta beste hainbat bereizgarri nola konbinatu jakitea oso garrantzitsua da komunikaziorako. Ingurune batzuek berotasun psikologikoa adierazten dute: kolore beroak, egurrezko estalkiak, oinoihal goxoak, erritmo pausatuko musikak, argi beroak. Beste ingurune batzuek, pribatasuna adierazten dut, diskrezioa ziurtatzen dute eta pertsona arrotzen sarrera eragozten dute. Azkenik, badira beren formaltasunagatik azaleko komunikazioa bakarrik ahalbidetzen duten inguruneak ere; komunikazio intimoa, sarritan, ingurune informaletan gertatzen da, pribatuagoak, beroagoak eta erreserbatuagoak gertatzen direlako. Gelen dekorazioak eragin nabaria du gizakiaren jokaeretan. Maslow eta Mintzek eginiko ikerketetan agertu zenez, gela ederrean kokaturiko pertsonen aurpegien balioespen hobeak egiten dira gela itsusian kokaturiko pertsonen aurpegienak baino. Gela ederrak energia, erosotasuna, jarduerarako gogoa eta atsegina pizten ditu; gela itsusiak nekea, asperra, haserrekortasuna eta etsaitasuna sortarazten ditu (Knapp, 1982). Jatetxe batzuetako dekorazioa, argiztapena eta altzaritegia, azkar jan eta bazkaloste laburrak egiteko modukoa izaten da. Zenbait hotel eta aireportutako eserlekuak, nahita egiten dituzte erosotasun gehiegirik gabeak, inguruneko dendetan erosketa gehiago egin dezaten bezeroek, besaulki ederretan eserita egon ordez. Baina, toki batean bezeroak lasai eta erlaxaturik egotea nahi denean, erosotasun gehiagoko eserlekuak jartzen dira edo hain funtzionala ez den dekorazioa erabiltzen da. Adibidez, argi gutxiko edo kandelaz argiztatutako ingurunea erabiliko da, komunikazio harremanak erraztu nahi direnean; gela batean argi gutxi edo kandela argia badago, emekiago eta gai pertsonalagoez hitz egiten da; argi distiratsuagoak jartzen badira, harremana ez da hain intimoa. Argi gorriz argiztaturiko gela batean normala baino erreakzio bizkorragoak izaten dira; argi urdin edo berdez argiztaturikoan, normala baino makalagoak. Denborari, luzerari edo zabalerari buruzko ebaluazioetan, argi gorriak


gehiegizko balioespenetara eraman dezake subjektua; argi berdeak, berriz, gutxiegizko ebaluazioetara. Anbulatorio batean, bezeroaren eta sendagilearen artean mahairik ez badago, pazientea erosoago sentitzen da, harreman zuzenagoa ahalbidetzen duelako inguruneak. Irakaslearen eta ikaslearen artean mahairik ez badago, ikasleak hurbilago sentitzen du irakaslea (Knapp, 1982). Ikasgela batean, irakaslearen aurrean esertzen direnek gehiago esku-hartzen dute, besteek baino. Asko hitz egiten dutenak, gelako eskuhartze-eskualdean gehiagotan esertzen dira. Bai hitzjario handia dutenek, bai berbajario txikia dutenek, gehiago hitz egiten dute eskuhartze-eskualdean esertzen direnean, beste eskualdeetan esertzen direnean baino. Komunikatzaileak aurkitzen diren aretoan musika atsegingarria jartzen bada, elkarrengana gehiago hurbilduko dira; musika suabe atsegingarriak komunikazioa gehi dezake; musika ozenago batek kitzikadura sorrarazten du eta ekintzarako presta dezake.

29. EZ-BERBAZKO KOMUNIKAZIOAREN FUNTZIOAK 1. Komunikazioaren helburuetako bat intimitatea sortzea da. Intimitatearen funtzioa berez irteten da elkarreragin afektiboetan. Adibidez, maiteminduek intimitatea nahi izaten dute; horretarako, ingurumunduko zaratatik ihes egiten dute. Maitasunak elkarrengana hurbiltzen ditu pertsonak; maite diren pertsonek begiradak eta ukituak trukatzen dituzte elkarrekin. Intimitatearen funtzio hori ukitu goxoen bidez, begirada samurren bidez, ahots eztiz, musika erromantikoa erabiliz edo argi nahiz kolore beroak erabiliz bete liteke. Pertsona batekiko atxikimendua adieraztea beharrezkoa da harekiko nolabaiteko intimitatea lortu nahi badugu. Ez-berbazko hizkuntzaren bidez adierazitako atxikimendu eta konfiantzari dagokionez, LaCrossek (1975) jokaera atxikikitzaileek eta ez-atxikitzaileek dituzten efektuak aztertu zituen. Jokaera atxikitzaileen artean hauek sartu zituen: irribarre egitea, buruaz mugimendu baieztatzaileak egitea, eskuen keinuak, % 80ko ikusmen kontaktua, sorbalden norabidearen angelu zuzena (0º) eta gorputzaren aurreranzko makurdura (20º). Jokaera ez-atxikitzaileen artean hauek sartu zituen: % 40ko ikusmen kontaktua, gorputzaren angelu etzana (0º), 30º-ko sorbalden norabide angelua, eta irribarrerik, buruaren mugimendu baieztatzailerik eta keinurik eza. Emaitzen arabera, jokaera atxikitzaileak erabili zituzten aholkulariak pertsuasiboagotzat hartzen ziren, jokaera 160


ez-atxikitzaileak erabilti zituztenak baino. Gainera, subjektuei galdetu zitzaien zergatik zen aholkulari bat persuasiboagoa, eta gehien aipatzen zituzten jokaerak, ikusmen kontaktuaren iraupena, irribarrea eta keinuak izan ziren (Musitu, 1993: 119). Timney eta Londonen (1973) arabera, pertsuaditzaileek pertsuadituak baino denbora gehiago iragaten zuten besteari begira. Begiradaren norabidea zen konfiantza eta zalantza gehien bereizten zituen aldagaia. Konfiantza situazioan hitz egiten zuenak etenik gabe gordetzen zuen ikusmen kontaktua; zalantza egoeran hitz egiten zuenak kamerari begiratu ere ez zion egiten ia. Scherer-en arabera (1978), hitz egiten ari denaren begiradaren kontaktua zenbat eta iraunkorragoa, haren entzulearen jarrera aldaketa are eta nabariagoa izango da. Pertsuasio maila ez da hizlariaren adimenaren, iritzien edo gaitasunaren araberakoa izaten, hark konfiantza gehiago edo gutxiago agertzearen araberakoa baizik. Ahots tonuari dagokionez, subjektu pertsuasiboenak tonuen aldaketa asko egiten dituztenak dira; tonu beroak, lasaiak, adierazkorrak eta atseginak erabiltzen dituztenak: “High rate with high pitch variety produced considerably higher competence ratings than the combination of high rate and low pitch variety. By itself, pitch variey was also positively related to perceived competence” (Berger, 1994: 486). Gorputzaren jarrerari dagokionez, gorputzaren jarrera irekiagoak dituztenek, hau da, besoen eta hanken jarrera irekiak dituzten komunikatzaileek iritzi aldaketa handiagoak eragiten dituzte, jarrera itxiak dituztenek baino (McGinley, LeFevre eta McGinley, 1975), ikerketa guztiek hori egiaztatu ez badute ere. Solaskidearekiko harremanetan atzeraelikadurak duen garrantziari dagokionez, jarrera mimetikoaren erabileraz lortzen den atzeraelikadura oso eraginkorra da norbaitekiko komunikazioa estutu nahi denean. Jarrera mimetiko horretan, batek egiten duen guztia egiten du besteak ere; bi pertsonen arteko adostasun osoaren adierazgarri da mimetismoa; bestearen keinuak imitatzen dira, besteak sinpatikotzat har gaitzan; baldintza gabeko onarpenaren edo maitasun mugagabearen adierazpena da. Bi lagun intimoen artean, adibidez, senar-emazteen artean, mimetismo inkontziente bat ager daiteke: ibili, gelditu, eseri, dena berdintsuki egiten dute. Beste batekin elkarrizketa sakon batean murgildua bazaude eta hura zure interesera egokitzea nahi baduzu, imita itzazu zure solaskidearen keinu positiboak; horrek aldarte oso onean jarriko du, bere ikuspuntua ulertzen duzula sentituko baitu. Ireki eta distentsionatu egingo da. Talde bateko kideak eserita daudenean, iritzi bera dutenek jarrera berdintsua


hartzen dute esertzerakoan. Iritziz aldatzen denean pertsona bat, gorputz jarreraz ere aldatu egiten da. Bi pertsona oso lagunak direnean, eduki konkretu bati buruzko eztabaida edo desadostasuna dutenean ere, sarritan gorputz-jarrera berdintsua hartzen dute; jarrera berdintasun horrek haien arteko harremanari buruzko sakoneko adostasuna agertzen du. Talde batean eztabaida nagusitzen denean, bertako liderrak azpitalde batekiko adostasuna ager dezake gorputzaren zati batekin, eta beste azpitalde batekiko adostasuna gorputzaren beste alderdi batekin. Hitz batean esanda, besteek hartzen duten jarrera berdintsua hartzeak adostasuna adierazten du; besteek agertzen duten gorputz-jarreraren kontrako jarrera hartzeak desadostasuna adierazten du. Pertsonek beren artean benetako komunikazio bat dutenean, hitzen gainetik, gorputzaren mailan islatzen den erosotasun eta ongizate bat agertzen da. Inkontzienteki gertatzen den jokaeraren agerpen hori maila kontzientean ere eragin daiteke. Baina zer egin horretarako? Lehenik, solaskidearen erantzunak detektatu behar dira, eta gero, harekin sintonizatzen saiatu behar da, jokaeraren mimetismo moduko bat lortzeko. Solaskidearekin sintonizatzeko erabil daitezkeen teknikak: haren gorputz jarrera eta mugimenduak islatu, maila berean ezarri komunikazioa (bestea eserita badago, zu ere eserita; bestea zutik badago, zu ere bai), obsesiorik gabe begietara begiratu, bestearen errepresentazio sistemarekin konektatu, harekiko distantzia erosoa hartu, arnasketaren erritmoa egokitu bestearengana;

ahotsaren

tonua,

ozentasuna,

erritmoa,

modulazioa

eta

tinbrea

solaskidearengana egokitu eta hark esandako hitz eta esaldiak errepikatu. Hizkuntzaren moldaeraren teoriaren arabera ere, pertsonak batzuetan bere solaskidearengana egokitzen ditu hizkuntzaren azentua, abiadura eta kodea (hertsia edo landua). Moldaera horri esker, solaskidearekiko elkartasuna adierazten du. Bere identitate berezia azpimarratu nahi duenean, berriz, alderantzizko jarrera hartzen du: “The speech accommodation theory seeks to explain why persons sometimes adjust various attributes of their speech (accent, dialect, and rate) so that they become more similar or converge and why persons sometimes show divergence on such speech attributes. In general, convergence represents an effort to build solidarity, whereas divergence may represent an effort at asserting a unique social identity” (Berger, 1994: 490). Sintonizazio teknika horiek eskuratzea oso urrats garrantzitsua da ahozkoa ez den hizkuntzaren menderakuntzan. Solaskideak naturaltasunez hartzen du guk haren jokaera 162


islatzea. Botere izugarri du jokaeraren islatzeak, norbaitekiko harremana hasi edo sakondu nahi dugunean. Gure solaskideak kalibratu eta haiekin sintonizatzea lortu dugunean, rapporta deituriko harreman edo enpatia egoera berezia lortzen dugu. Rapportean egotea emozio berberean sintonizatzea da. Komunikaziorako ez da nahikoa bestearen jarrera eta keinuak mekanikoki islatzea; gure mundutik irten eta beste pertsonaren mundu ereduarekin izpirituz kontaktatzea lortu behar da. Elkarrekiko sintonian edo elkarrekin rapportean bizi diren pertsonek edo elkarrekin ongi konpontzen direnek elkarren antza hartzen dute sarritan fisikoan ere; elkar imitatzen duten keinuak egiteak eta elkarren jarrerak imitatzeak eraman ditu antzeko ezaugarri fisikoak edukitzera. Imitatzen dugun pertsonaren gorputz jarrerak eta keinuak eskuratzen ditugu, eta imitatzen dugun pertsonaren sudurraren luzera edo forma bezalako bereizgarriak geureganatzen ditugu.

2. Komunikazioaren beste funtzio bat kontrol sozialari dagokiona da. Funtzio hau ez da intimitatearena bezain espontaneoa; pentsatuagoa eta intentzionatuagoa da. Funtzio hau betetzean, ez da sarritan berbazkoa ez den jokaeraren eta afektuaren arteko egokitzapenik ematen; jokaeraren eta benetako sentimenduaren arteko desadostasuna gertatzen da sarritan; adibidez, maite ez dugun agintari bati irribarre egiten diogunean. Berbazkoa ez den jokaeraren bidez eragiten den kontrol soziala beste pertsonen iritzi eta jarrera aldaketaz edo pertsuasioaz arduratzen da. Mehrabian eta Williams-en (1969) arabera, subjektuen pertsuasioaren pertzepzioa aldagai hauekin esanguratsuki erlazionaturik agertzen da: a) hitz egitearen ozentasuna; b) hitz egitearen abiadura; c) aurpegiaren jarduera; d) keinuen abiadura; e) komunikazioa zuzentzen zaion pertsonarekiko ikusmenezko kontaktua. Atzeraelikadura positibo zein negatiboak izan daitezke bestearengan kontrola eragiteko bitarteko eraginkorrak. Atzeraelikadura negatiboa jasotzen duten hizlariek esanguratsuki soltura gutxiago agertzen dute, atzeraelikadura positiboa jasotzen dutenek baino (Musitu, 1993: 120). Hitzezkoak ez diren atzeraelikadura eraginkorrenak ikusmen kontaktuaren gehitzea, irribarre egitea eta buruaren mugimendu baieztatzailea dira.


3. Komunikazioaren arloan, iruzurraren funtzioak ere garrantzi handia du. Egia esatea bezain garrantzitsua gerta daiteke egia gordetzea; zirrarak agertzea bezain garrantzitsua, zirrarak mozorrotzea. Egiaren eta gezurraren arteko edo agerpenaren eta ezkutatzearen arteko dantza honetan, pertsona baten sinesgarritasuna dago jokoan. Dakigun moduan, mezu baten sinesgarritasuna handitu egiten da hizlariak hitz egitean entzulearen begietara zuzenki begiratzen badu. Hala ere, distantzia laburrera izandako harremanetan erlaziorik ez da ikusi pertsuasio gaitasunaren eta begi kontaktuaren iraupenaren artean artean. Distantzia handiagora izandako harremanetan, berriz, begi kontaktua gehitzen zuten gizonak pertsuasio gutxiagokotzat jotzen ziren, begi kontaktu gehiagoko neskak pertsuasibotzat jotzen ziren bitartean: “At close distances, there was no relationship between amount of eye contact and perceived persuasiveness for either gender; however, at a greater distance, males who increased eye contact were judged less persuasive, whereas females who increased eye contact were judged more persuasive” (Berger, 1994: 487). Ingurumaririk gabe edo abiadura handiz hitz egiteak ere sinesgarritasuna handitu egiten du. Honela, minutuko 190 hitz ahoskatzen dituenak 110 hitz ahoskatzen dituenak baino sinesgarritasun gehiago izango du. Adibidez, John F. Kennedy hizlari ontzat zeukan jendeak, minutuko 300 hitz esaten zituelako. Honela dio Charles Berger-ek: “Several studies have examinated the relationship between speech and evaluations of the persuasiveness of a source. Miller, Maruyana, Beaber, and Valone (1976) and Apple, Streeter, and Krauss (1979) both reported that fast-talking persons were judged more persuasive than slow talkers. In addition, Brown, Strong, and Rencher (1974) found that higher rates of speech produced increased ratings of speaker competence” (Berger, 1994: 486). Komunikatzailearen ez-berbazko jokaera gehitu egiten da haren pertsuasio gogoa gehitzearekin batera; eta mezu baten pertsuasio maila komunikatzailearen ez-berbazko jarduera mailarekin korrelazionaturik agertzen da. Entzuleak pertsuaditu nahi dituen hizlariak haiekiko zer distantzia hartu beharko lukeen aztertzen hasita, zera ikusi da: hizlaria entzulearengandik zenbat eta hurbilago egon, pertsuasio sakonagoaren inpresioa sorrarazten du harengan.

164


Darwinek bereizi zituen jadanik borondateak kontrola ditzakeen mugimenduak eta borondatearen kontrolari ihes dagiotenak. Freudek ere esan zuen, ikusteko begiak dituenarentzat eta entzuteko belarriak dituenarentzat, ez dagoela sekretu bat gorde dezakeen gizakirik. Ezpainekin isiltasuna gordetzen badu, besoen, eskuen, zangoen edo aurpegiaren bidez hitz egingo du. Goffmanek (1959) ere, deliberatuki ematen diren adierazpenak eta espontaneoki emititzen direnak bereizten zituen. Pertsona baten asmo kontzientea auzitan jar dezakete haren adierazpen inkontzienteek. Ekman eta Friesenen (1969) arabera, Mendebaldean, jendea, oro har, bere gorputzaren jokaeraz baino kontzienteago da bere aurpegiaren hizkuntzaz (Musitu, 1993: 121). Ondorenez, jendeak aurpegiko giharren mugimenduak baino gutxiago kontrolatzen ditu bere gorputzaren mugimenduak. Horregatik, norbaitek beste norbait iruzurtu edo atzipetu nahi duenean, asmo izkutu horien berri ez du haren aurpegiak emango, bere gorputzak baizik. Bestea iruzurtzen edo atzipetzen ari denak, arrakastaz kontrolatzen ditu aurpegiaren adierazpenak, baina gorputzaren behe aldeko tentsioa ez du ezabatzen. Hitzezkoa ez den komunikazioa hautematean, alderdi ezberdinak batera hartu behar dira kontuan. Norbaitek bere zirrarazko egoerari buruz iruzurtu nahi gaituenean, kanal ezberdinen bidez elkarren artean kontraesankorrak diren mezuak bidaltzen dizkigu. Burua eta aurpegia nahikoa ongi kontrolatuko ditu eskuarki, baina hitzezkoa ez den informazio kontraesankorra gorputzaren beste zati batzuen bidez agertuko da. Ekman eta Friesenen arabera, bestearen gorputzaren behe aldeko agerpenetan arreta jartzen duten behatzaileek zehaztasun handiagoz ezagutzen dituzte benetako zirrarak, aurpegiaren edo buruaren agerpenetan arreta jartzen dutenek baino. Aurpegiak eta buruak errazago esaten dute gezurra, gorputzaren beste zati batzuek baino. Hitzezko informazioa eta hitzezkoa ez dena ezberdinak direnean, situazio gatazkatsu bat gertatzen da: Mehrabian eta Ferrisen arabera, zirrara bati buruzko iritzia formulatzeko garaian, aurpegiko adierazpenek emandako informazioa gehiago baloratzen da, hitzezko informazioa baino. Ekmanen arabera (1965), aurpegiko adierazpenek bizi izandako zirrara mota edo zirrararen edukia agertzen duten bitartean, gorputzaren agerpenek zirrararen edo afektuaren intentsitatea agertuko lukete. Mehrabianek (1971) komunikatzaile egiati eta gezurtien arteko aldeak aztertzen ditu: gezurtiek beren hitzezko agerpenean jartzen dute konfiantza, gutxiago mugitzen dira, beren gorputzaren jarreretan arreta gutxiago jartzen dute, hutsegite gehiago egiten dituzte


hitz egitean eta egiatiek baino barre gehiago egiten dute. Egiazko eta gezurrezko adierazpenen eta ahots tonuaren aldaketen artean erlaziorik bazegoen aztertu ondoren, iruzur eta atzipetze situazioetan ahots tonua igo egiten dela egiaztatu zuten Ekman eta lankideek (Musitu,1993: 122). Oro har, atzipetu nahi duenak esaldi negatibo gehiago eta garrantzi gabeko informazio gehiago ematen du; ahots tonu garaiagoa eta zalantzakorragoa darabil, begirada iheskorragoa du, hutsegite eta autoukiketa gehiago egiten ditu (bere burua ferekatu, igurtzi, hatz egin etab.). Harreman intimoetan oso inplikatuak dauden pertsonek gaitasun gutxiago agertzen dute gezurren azpian gorderik dagoen egia detektatzeko; harremanetan inplikatzen doazen heinean, zailago gertatzen zaie beren bikote-kideak gezurra noiz esaten dien detektatzea. Gezurra detektatzeko aukera dutenean ere, gezurraren atzean gordetzen den informazioa zehazteko gai

ez dira. Informazioa gordetzeari

dagokionez, emazte asebeteek

asebetegabeek baino gehiago gordetzen dituzte beren sentimendu negatiboak (Musitu, 1993:135). Denbora luzez elkarrekin bizi diren bikoteek berbazkoak ez diren komunikazioetan hobeto moldatzen dira, denbora laburrez elkarrekin bizi direnak baino. Emazteek epaileek baino hobeto deskodetzen dituzte beren senarren aurpegi adierazpenak. Bestea iruzurtzeko garaian, jendeak nahiago du informazioa gordetzea, hari buruz gezurra esatea baino, askotan zaila baita gezurraren xehetasunez oroitzea. Gezur edo distortsio bat harrapatzea erraza da, baina zailagoa da ezkutatu den gertaera batez konturatzea. Hitzezko mezua eta ez-berbazkoa kontrajarriak direnean, pertsona helduek ezberbazko aztarnetan gehiago sinesten dute, berbazkoetan baino. Haurrek berbazkoetan gehiago sinesten dute. Berbazko aztarnak garrantzitsuagoak dira mezu abstraktuetan eta pertsuasioko mezuetan; ezberbazko aztarnak garrantzitsuagoak dira, berriz, mezu afektiboetan eta jarrerazko mezuetan. Mezu denotatiboetan, berbazko alderdian sinesten da batez ere. Mezu konnotatiboetan, ez-berbazko alderdian sinesten da nagusiki. Adierazkortasunari buruzko sexuen arteko aldeari dagokionez, familia sistema tipikoetan aurpegi adierazkortasun aberatseko emaztea eta adierazkortasun txiroagoko senarra aurkitu izan dira sarritan. “Women are more animated and expressive than men facially and gesturally and are more inclined to express positive emotions” (Burgoon, 1994: 247). Emaztekien artean bereizten hasita, berriz, haurrak dituzten emazteak, ez dituztenak baino adierazkorragoak agertzen dira (Musitu, 1993: 150). 166


4. Komunikazioaren beste funtzio bat, estatusa agertzearena da. Goi estatusekoek jarrera erlaxatuagoa, ahots ozenagoa eta mugimendu hedakorragoak erabiltzen dituzte behe estatusekoek baino; goi estatusekoek burua tenteago eramaten dute, eskualde zabalagoa hartzen dute eta hain defentsiboak ez diren jarrerak hartzen dituzte.

Sedukziorako erabiltzen diren ez-berbazko baliabide batzuk -

Begirada zuzen finkoa, begietara edo gorputzaren eskualderen batera.

-

Begietatik kokotzera edo beherago doan begirada intimoa.

-

Aurpegi guztian zehar, begietatik kokotzerainoko soseguzko begirada pausatua.

-

Elkarri asko begiratu. Besteari begira egon, eta hark begiratzean, begirada alboratu, burua makurtuz.

-

Besteari begiratu, eta hark begiratzean, irribarre egin.

-

Aurpegi adierazkorra erakutsi: maitekorra, animatua, interesatua eta bizia.

-

Solaskideari hitz egiten utzi. Entzutearen eta hitz egitearen arteko proportzio orekatua gorde.

-

Hitz egitean, ozenegi ez hitzegin, eta bestearen hizketaldiarekin sinkronizatu.

-

Buruaz onarpen mugimenduak egin.

-

Bestearekiko orientazio zuzena eduki eta harengandik hurbil jarri.

-

Bestea gorputzaren zati ezberdinetan eskuez ukitu: besoan, bizkarrean, belaunean...

-

Hitz egitean, besoen eta eskuen mugimendu irekiak egin, eskuahurrak gorantz eta kanporantz irekiz.

-

Begiratua izatea lortu, ilea ferekatuz, kokotza ukituz, gona txukunduz...

-

Begi-ninien dilatazioz erantzun bestearen begiradari.

-

Emakumearen sedukzio teknika: besteari begiratu, eta hark begirada itzultzean, begiradari pixka batez eutsi, gero begirada desbideratu, bekainak altxatu, burua astindu, ilea atzerantz bota, burua albora okertu, eskuak garondora edo gerrira eraman, objektu zilindriko batez jostatu edo zapatekin jostatu.

-

Gizonen sedukzio teknika: bularra aurreratu, bizkarra zuzendu, kokotza altxatu, eskuak gerrira eraman, oinaz emakumea seinalatu, erpuruaz genitalak seinalatu,


barre algara ozena egin, ozenki hitzegin. -

Bestearen keinu eta jarrerak imitatu.

-

Beso eta hankak jarrera ireki eta erlaxatuan eduki.

-

Besoen gurutzaketaren bidez bularrak nabarmendu (emakumeek).

-

Alde bateko eskuaz, beste aldeko saihetsa laztandu.

-

Besoak buruaren gainetik altxatu.

-

Oin bat bestearen aurrean lerro zuzenean jarriz ibili, mehaken mugimenduak nabarmenduz (emakumeek).

-

Hatz erakuslea ezpain artera eraman.

-

Eserita daoenean izterrak ferekatu.

-

Musu mozorrotuak bidali solaskideari.

-

Bestearengana hurbildu.

-

Bestea ukitu.

-

Ahots tonuaren modulatu.

-

Norbere irudia hurbilago sentiarazten duten kolore beroen konbinaketak erabili jantzietan, argietan eta dekorazioan.

-

Janari afrodisiakoak eta usain erakargarriak erabili.

-

Kurba, kiribil eta adornu asko duen grafia erabili.

Nagusitasuna erakusteko erabiltzen diren ez-berbazko zenbait jokaera -

Norbere tamaina handitzen duten jarrera eta keinuak egin.

-

Bularra aurreratu, hanka bat aurreratu, burua tente eduki.

-

Besoak mehaketara eraman.

-

Besoak gurutzatuak baditu, erpuruak nabarmendu.

-

Espazioan goialdeko eskualdeetan kokatu: aulki garaia, oholtza gainean, aulkiaren bizkarralde garaia...

-

Goitik behera, burutik oinetara begiratu besteari.

-

Begirada finko iraunkorra zuzendu besteari.

-

Ikusmenezko menderakuntza erakutsi: hitz egitean gehiago begiratu besteari, entzutean baino. 168


-

Besteak baino denbora gehiagoz hitzegin, hitz egiten gehiagotan hasi, entzutean gutxiago begiratu.

-

Solasari hasiera eman, solasaldian zehar eztabaidagai berriak atera.

-

Solasaldian txandarik gorde ez.

-

Bestea hitzegiten ari denean eskua altxatu, hatzak gorantz dituela eta besteari ahurra erakutsiz.

-

Solaskidearekiko distantziak norberak markatu. Distantziarekiko bestearen igurikapenak bortxatu.

-

Azkar hitzegin, gaia menperatuz bezala, zalantzarik gabe.

-

Solaskidea ukitzerakoan norberak hartu iniziatiba.

-

Ibiltzerakoan, bestea baino aurrexeagotik ibili.

-

Idazkera handia eta garaia duen grafia erabili.

-

Angeluak eta marra bertikalak dituzten irudiak erabili.

-

Kolore hedatzaileko jantziak eta dekorazioa erabili.

-

Urriak diren baliabideen erabilpenerako sarrera-giltza erakutsi solaskideari.

-

Dinamismoa eta adierazkortasuna erakutsi.

-

Jarrera eta ahots erlaxatuak erabili, horrek norbere babesen jaitsiera adierazten baitu.

Distantzia markatzeko ez-berbazko jokaera batzuk -

Bestearen jarrerarik ez imitatu. Bestearekiko sintonia agertzen duen mugimendurik ez egin.

-

Irribarrerik ez egin.

-

Buruaz keinu ezezkorrak egin, bestea hitz egiten ari denean.

-

Behetik gora, oinetatik burura, begiratu besteari.

-

Ikusmen kontaktu gutxi eduki. Bestea hitz egiten ari denean, bestaldera begiratu. Norberak hitz egitean, begirada galdu batez begiratu besteari.

-

Bestearekiko distantzia gorde.

-

Ozenki hitz egin, bestea hurbil badago ere.


           

-

Norberaren eta solaskidearen artean mahaiak eta antzeko objektuak jarri.

-

Besoak, hankak, eskuak, oinak eta hatzak gurutzatu.

-

Usain arrotzak, higuingarriak edo kirasdunak erabili.

-

Bestearengan eragin estresatzailea egiten duten koloretako jantziak erabili.

-

Kolore hotzetako jantziak eta dekorazioa erabili.

-

Idazkera tentea edo alderantzikatua erabili grafian.

-

Angeluak ugari erabili grafian eta marrazkietan.

-

Hizki deslotuak erabili grafian.

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK Albrecht, T. L., Burleson, B. R., eta Goldsmith, D. (1994). Supportive Communication. In Knapp, M.L. and Miller, G.R. (arg.), Handbook of Interpersonal Communication (or. 419-449), SAGE Publications, London. Andersen, A. (1999). Modelo de la Gestión del Conocimiento de Arthur Andersen. www.madrimasd.org/revista/revista28aula/aula3.asp Anderson, A. K., Spencer, D. D., Fulbright, R. K., eta Phelps, E. A. (2000). Contribution of the anteromedial temporal lobes to the evaluation of facial emotion. Neuropsychology, 14, 526-536. Argyle M. eta Williams M. (1969). Observer or observed? A reversible perspective in person perception. Sociometry, 32, 396-412. Argyle, M. (1988). Bodily communication (2. arg.). London, UK: Methuen. Argyle, M., Ingham, R., Alkema, F., eta McCallin, M. (1973). The Different Functions of Gaze. Semiotica, 6, 32-49. Arnheim, R. (1980). Arte y percepción visual. Madrid: Alianza Forma. Aronovitch, C. D. (1976). The voice of personality: Stereotyped judgments and their relation to voice quality and sex of speaker. The Journal of Social Psychology, 99 (2), 207–220. https://doi.org/10.1080/00224545.1976.9924774 Baskett, G. D. eta Freedle, R. O. (1974). Aspects of language pragmatics and the social perception of lying. Journal of Psycholinguistic Research, 3 (2), 117– 131. https://doi.org/10.1007/BF01067571 Bavelas, J. B.; Black, A.; Chovil, N. eta Mullet, J. (1990). Equivocal Communication. Newbury Park: Sage. Berger, C. R. (1994). Power, dominance, and social interaction. In M. L. Knapp & G. R. Miller (arg.), Handbook of interpersonal communication (2. Arg., or.450507). Thousand Oaks, CA: Sage. Berger, C. R., Gardner, R. R., Clatterbuck, G. W. eta Schulman, L. S. (1976). Perceptions of information sequencing in relationship development. Human 170


        

  

 

Communication Research, 3 (1), 29–46. https://doi.org/10.1111/j.14682958.1976.tb00502.x Berry, D. S. (1990). Vocal Attractiveness and vocal babysheness: Effects on stranger, self, and friend impressions. Journal of Nonverbal Behavior, 14, 141-154. Birdwhistell, R. L. (1970). Kinesics and context. Philadhelphia: University of Pennsylvania. Birren, R. (1965). Color psychology and color therapy. New York: University Books. Boorament, C., Flowers, J., Bodner, G. eta Satterfield, D. (1977). Personal space variations as a function of criminal behavior. Psychological Reports, 41, 11151121. Bradac, J. J.; Bowers, J. W. eta Courtright, J. A. (1979). Three language variables in communication research: Intensity, immediacy, and diversity. Human Communication Research, 5, 257–69. Broca, P. P. (1861). Loss of Speech, Chronic Softening and Partial Destruction of the Anterior Left Lobe of the Brain. Bulletin de la Société Anthropologique, 2, 235238. Brown, B. L., Giles, H. eta Thakerar, J. N. (1985). Speaker evaluations as a function of speech rate, accent and context. Language & Communication, 5 (3), 207–220. https://doi.org/10.1016/0271-5309(85)90011-4 Brownlow, S. (1992). Seeing is believing: Facial appearance, credibility, and attitude change. Journal of Nonverbal Behavior, 16 (2), 101–115. https://doi.org/10.1007/BF00990325 Buck, R. (1979). Individual differences in nonverbal sending accuracy and electrodermal responding: The externalizing-internalizing dimension. Non: R. Rosenthal (arg), Skill in nonverbal communication: Individual differences (or. 140170). Cambridge, MA: Oelgeschlager, Gunn eta Hain. Bugental, D. E., Love, L. R. eta Gianetto, R. M. (1971). Perfidious feminine faces. Journal of Personality and Social Psychology, 17, 314-318. Buller, D. B. eta Burgoon, J. K. (1994). Deception. In J. A. Daly eta J. M. Wiemann (arg.). Comunicating strategically: Strategies in interpersonal communication (or. 191-223). Hillsdale, N. J.: Lawrence Erlbaum. Buller, D. B., LePoire, B. A., Aune, R. K. eta Eloy, S. V. (1992). Social perceptions as mediators of the effect of speech rate similarity on compliance. Human Communication Research, 19 (2), 286–311. https://doi.org/10.1111/j.14682958.1992.tb00303.x Buller, D. B., Strzyzewski, K. D. eta Comstock, J. (1991). Interpersonal deception: I. Deceivers' reactions to receivers' suspicions and probing. Communication Monographs, 58 (1), 1–24. https://doi.org/10.1080/03637759109376211 Burgoon, J. K. eta Langer, E. (1995). Language, fallacies, and mindlessnessmindfulness. In B. Burleson (arg.), Communication yearbook (Vol. 18, or. 105– 132). Newbury Park, CA: Sage. Burgoon, J. (1994). Nonverbal signals. Non: M. L. Knapp eta G. R. Miller (arg.), Handbook of Interpersonal Communication (or. 229-285). Beverly Hills: Sage.


 Burgoon, J. K, (1989), Toward a processual view of interpersonal deception. Paper presented to the annual meeting of the International Communication Association, San Francisco.  Burgoon, J. K, (1992), Applying an interpersonal communication perspective to deception: Effects of suspicion, deceit, and relational familiarity on perceived communication. Paper presented to the annual meeting of the Speech Communication Association, Chicago.  Burgoon, J. K. eta Hale, J. L. (1988). Nonverbal expectancy violations: Model elaboration and application to immediacy behaviors. Communication Monographs, 55, 58-79.  Burgoon, J. K., Buller, D. B. eta Woodall, W. G. (1996). Nonverbal communication: The unspoken dialogue. New York: McGraw-Hill.  Burgoon, J. K., Dillman, L. eta Stern, L. A. (1993). Adaptation in dyadic interaction: Defining and operationalizing patterns of reciprocity and compensation. Communication Theory, 3, 196-215.  Burgoon, J. K., Walther, J. B. eta Baesler, E.J. (1992). Interpretations, evaluations, and consequences of interpersonal touch. Human Communication Research, 19, 237-263  Buxó i Rey, M. J. (1988). Antropología de la mujer: cognición, lengua e ideología cultural. Barcelona: Anthropos.  Byrne, D. eta Fisher, J. D. (1975). Too Close for Comfort: Sex Differences in Response to Invasions of Personal Space. Journal of Personality and Social Psychology, 32, 15-20. C. Hulme & M. Snowling (arg.), Dyslexia: Biology, cognition, and  Cashdan, E. (1998). Smiles, speech, and body posture: How women and men display sociometric status and power. Journal of Nonverbal Behavior, 22, 209-228.  Chaikin, A. L. eta Derlega, V. J. (1974). Variables affecting the appropriateness of self-disclosure. Journal of Consulting and Clinical Psychology, 42 (4), 588– 593. https://doi.org/10.1037/h0036614  Corraze, J. (1980). Les communications non-verbales. Paris: Presses Universitaires de France.  Costa, M., Menzani, M. eta Bitti, P. E. R. Head Canting in Paintings: An Historical Study. Journal of Nonverbal Behavior, 25, 63–73 (2001). https://doi.org/10.1023/A:1006737224617  Dabbs, J. M., Jr. (1992). Testosterone measurements in social and clinical psychology. Journal of Social and Clinical Psychology, 11, 302-321.  Davis, F. (1982). La comunicación no verbal. Madrid: Alianza.  DePaulo, B. M. (1992). Nonverbal behavior and self-presentation. Psychological Bulletin, 111, 203-243.  DePaulo, B. M., Lindsay, J. L., Malone, B. E., Muhlenbruck, L., Charlton, K. eta Cooper, H. (2003). Cues to deception. Psychological Bulletin, 129 (1), 74-118. https://doi.org/10.1037/0033-2909.129.1.74  Desforges, D. M. eta Lee, T. C. (1995). Detecting deception is not as easy as it looks. Teaching of Psychology, 22 (2), 128–130. https://doi.org/10.1207/s15328023top2202_10 172


 DeVito, J. A. eta Hecht, M. L. (1990). The nonverbal communication reader. Prospect Heights, IL: Waveland Press, Inc.  Dimberg, U. (1990). Facial electromyography and emotional reactions. Psychophysiology, 27 (5), 481–494.  Dittman, A. T. (1972). Interpersonal messages of emotion. New York: Springer.  Domínguez, E. (1993). Conducta estética y sistema cultural. Introducción a la Psicología del Arte. Madrid: Editorial Complutense.  Dondis, D. A. (1976). Sintaxis de la imagen, Barcelona: Ed. Gustavo Gili.  Dovidio, J. F. eta Ellyson, S. L. (1985). Patterns of visual dominance behavior in humans. Non: S.L. Ellyson eta J. F. Dovidio (arg.), Power, dominance and nonverbal behavior (or. 129-149). New York: Springer-Verlag.  Duchenne, G. B. (1862). Mécanisme de la physionomie humaine ou analyse électrophysiologique des passions applicable à la pratique des arts plastique. Paris: Ve Jules Renouard.  Ekman, P. (1965). Communication through nonverbal behavior: A source of information about an interpersonal relationship. In S. S. Tomkins and C. E. Izard (arg..), Affect, cognition, and personality (or. 390-442). New York: Springer.  Ekman, P. (1985). Telling lies. Clues to deceit in the marketplace, politics, and marriage. New York: W. W. Norton & Company  Ekman, P. (1992). Telling lies. Clues to deceit in the marketplace, politics, and marriage (2nd. ed.). New York: W. W. Norton & Company  Ekman, P. (2009). Telling lies: Clues to deceit in the marketplace, politics, and marriage. W W Norton & Co.  Ekman, P. eta Friesen, W. V. (1975). Unmasking the face. Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall.  Ekman, P. eta Friesen, W. V. (1981). The Repertoire of Nonverbal Behavior: Categories, Origins, Usage, and Coding. In A. Kendon (arg.), Nonverbal Communication, Interaction, and Gesture (or. 57-105). The Hague: Mouton.  Ekman, P. eta Friesen, W.V. (1969). The repertoire of nonverbal behavior: categories, origins, usage, and coding. Semiotica, 1, 49-98.  Ekman, P., Friesen, W. V. eta Ellsworth, P. (1972). Emotion in the human face: guidelines for research and integration of findings. New York: Pergamon Press.  Ekman, P., Friesen, W. V. eta Scherer, K. R. (1976). Body Movement and Violence Pitch in Deceptive Interaction. Semiotica, 16 (1), 23-27.  Ekman, P., Friesen, W. V., O'Sullivan, M., Chan, A., Diacoyanni-Tarlatzis, I., Heider, K., Krause, R., LeCompte, W. A., Pitcairn, T., Ricci-Bitti, P. E., Scherer, K., Tomita, M. eta Tzavaras, A. (1987). Universals and cultural differences in the judgments of facial expressions of emotion. Journal of Personality and Social Psychology, 53 (4), 712–717. https://doi.org/10.1037/0022-3514.53.4.712  Ellyson, S. L., Dovidio, J. F., Corson, R. C., eta Vinicur, D. (1980). Visual dominance behavior in female dyads: situational and personality factors. Social Psychology Quarterly, 43, (3), 328-336.  Everhart, D. E., Shucard, J. L., Quatrin, T., eta Shucard, D.W. (2001). Sex-related differences in Event-related Potentials, Face Recognition, and Facial Affect Processing in Prepubertal Children. Neuropsychology 15 (3): 329-341.


 Exline, R. V., Ellyson, S. L., eta Long, B. (1975). Visual behavior as an aspect of power role relationship. Non: P. Pliner, L. Krames eta T. Alloway (arg.), Nonverbal communication of aggression (or. 21-52). New York: Plenum Press.  Fast, Julius. /1970). Body Language. New York: M. Evans & Company.  Feeney, J. A., Noller, P. eta Callan, V. J. (1994). Attachment style, communication and satisfaction in the early years of marriage. In K. Bartholomew & D. Perlman (arg.), Advances in personal relationships: Vol. 5. Attachment processes in adulthood (or. 269- 308). London: Jessica Kingsley.  Ferrés, J. (1996). Televisión subliminal. Barcelona: Paidos.  Festinger, L., Schachter, S. eta Back, K. (1950). Social Pressures in Informal Groups: A Study of Human Factors in Housing. New York: Harper & Row.  Fisher, S. (1975). Body decoration and camouflage. Dimensions of Dress and Adornment: A Book of Readings. Dubuque, Iowa: Kendall/Hunt Publishing Co.  Fishman, P. (1978). Interaction: the work women do. Social Problems, 25 (4): 397406.  Fivush, R. (1993). Emotional content of parent-child conversations about the past. Non: C. A. Nelson (arg.), The Minnesota Symposium on Child Psychology: Vol. 26. Memory and affect in development (or. 39-77). Hillsdale, NJ: Erlbaum.  Forden, C. (1981). The influence of sex-role expectations on the perception of touch. Sex Roles, 7, 889-894  Frances, J. (1979). Sex differences in nonverbal behavior. Sex Roles, 5, 519-535.  Frank MG, Ekman P, Friesen WV. Behavioral markers and recognizability of the smile of enjoyment. Journal of Personality and Social Psychology. 1993;64, 83–93.  Frank, M.G., Ekman, P, Friesen W.V. (1993). Behavioral markers and recognizability of the smile of enjoyment. Journal of Personality and Social Psychology 64: 83–93.  Gannon, Th., Beech A. and Ward, Tony. (2009). Risk Assessment and the Polygraph, or. 129–154. John Wiley and Sons Ltd.  Geschwind, N. (1979). Specialization of the Human Brain. Scientific American 241 (3), 180-199.  Gilbert, A. N. , Knasko, S. C. eta Sabini, J. (1997). Sex differences in task performance associated with attention to ambient odor. Archives of Environmental Health, 52, 195–199.  Giles, H. eta Street, Jr., R.L. (1994). Communicator Charasteristics and Behavior. In M. L. Knapp eta G. R. Miller (arg.), Handbook of Interpersonal Communication (103-161 or.). London: SAGE Publications.  Giles, H., Coupland, N. eta Coupland, J. (1991). Accommodation theory: Communication, context, and consequence. In H. Giles, J. Coupland, & N. Coupland (arg.), Contexts of accommodation: Developments in applied sociolinguistics (or. 1–68). Cambridge University Press; Editions de la Maison des Sciences de l'Homme. https://doi.org/10.1017/CBO9780511663673.001  Gilmour, D. R.eta Walkey, F. H. (1981) Identifying violent offenders using a video measure of interpersonal distance, Journal of Consulting and Clinical Psychology, 49, 287-291.  Goffman, E. (1959). The presentation of self in everyday life. New York: Dobleday. 174


 Gonzalez Ruiz, G. (1994). Estudio de diseño. Buenos Aires: Emecé Editores  Gregory, Stanford W. eta Timothy J. Gallagher. 2002. "Spectral Analysis of Candidates' Nonverbal Vocal Communication: Predicting US Presidential Election Outcomes. Social Psychology Quarterly, 65 (3): 298-308. https://doi.org/10.2307/3090125  Hall, J. A. (1979). Gender, gender roles, and nonverbal communication skills. Non: R. Rosenthal (arg), Skill in nonverbal communication: Individual differences (or. 32-67). Cambridge, MA: Oelgeschlager, Gunn eta Hain.  Hamilton, M. A., Hunter, J. E. eta Burgoon, M. (1990). An empirical test of an axiomatic model of the relationship between language intensity and persuasion. Journal of Language and Social Psychology, 9, 235–56.  Harre, R. eta Lamb, R. (1990). Diccionario de psicología evolutiva y de la educación. Barcelona: Paidós.  Hemsley, G. D. eta Doob, A. N. (1978). The effect of looking behavior on perceptions of a communicator´s credibility, Journal of Applied Social Psychology, 8, 136-144.  Hess, E. H. (1965) Attitude and pupil size. Scientifique American, 212, 46-54. Hinshelwood, J. (1917). Congenital word blindness. London: H. K. Lewis  Hollien, H., Gelfer, M. P. eta Carlson, T. (1991). Listening preferences for voice types as a function of age. Journal of Communication Disorders, 24, 157-171.  Huttenlocher, J., Haight, W., Bryk, A., Seltzer, M., eta Lyons, T. (1991). Early vocabulary growth: Relation to language input and gender. Developmental Psychology, 27, 236–248.  Hynd, G. eta Hiemenz, J. (1997). Dyslexia and gyral morphology variation, in Intervention. London: Whurr Publishing.  Jones, E. E. eta Pittman, T. S. (1982). Toward a general theory of strategic selfpresentation. In J. Suls (arg.). Psychological perspectives on the self (1. alea, or. 231-262). Hillsdale, NJ: Lawrence Erlbaum.  Kalbfleisch, P. J. eta Cody, M. J. (1995). Gender, Power, and Communication in Human Relationships. Hillsdale, New Jersey: Lawrence Erlbaum Associates.  Katsikitis, M., Pilowsky, I., eta Innes, J. M. (1997). Encoding and decoding of facial expression. Journal of General Psychology, 124, 357–370.  Kendon, A. (arg.) .(1981). Nonverbal Communication, Interaction, and Gesture. The Hague: Mouton Publishers,.  Kenny, D. A., Horner, C., Kashy, D. A. y Chu, L. (1992). Consensus at zero aquaintance: Replication, behavioral cues, and stability. Journal of Personality and Social Psychology, 62, 88-97.  Kimura, D. (1999). Sex and cognition. New York: MIT Press.  Knapp, M. eta Vangelisti, A. L. (1992). Interpersonal communication and human relationships. Boston: Allyn & Bacon.  Knapp, M. L. (1982). La comunicación no verbal. Barcelona: Paidós Comunicación.  Knapp, M. L. (1985). The study of physical appearance and cosmetics in Western culture. In J. A. Graham y A. M. Kligman (arg.). The Psychology of cosmetics treatments (or. 45-76). New York: Praeger.


 Knapp, M. L. eta Hall, J. A. (1992). Nonverbal behavior in human interaction (2. argitalpena). New York: Holt, Rinehart & Winston.  Knapp, M. L. eta Miller, G. R. (arg.) (1994). Handbook of Interpersonal Communication. London: SAGE Publications.  LaCrosse, M. B. (1975). Nonverbal behavior and perceived counselor attractiveness and persuasiveness. Journal of Counseling Psychology, 22, 562-566.  LaFrance, M., Hecht, M.A. eta Levy Paluck E.L. (2003). The contingent smile: A meta-analysis of sex differences in smiling. Psychological Bulletin 129, 05–334. doi:10.1037/0033–2909.129.2.305.  LaPlante, D., eta Ambady, N. (2003). On How Things Are Said: Voice Tone, Voice Intensity, Verbal Content, and Perceptions of Politeness. Journal of Language and Social Psychology, 22 (4), 434–441. https://doi.org/10.1177/0261927X03258084  Lepore, S. J. eta Helgeson, V. S. (1998). Social constraints, intrusive thoughts, and mental health after prostate cancer. Journal of Social and Clinical Psychology, 17 (1), 89–106. https://doi.org/10.1521/jscp.1998.17.1.89  Lewis, M. (1993). The development of deception. In M. Lewis & C. Saarni (arg.), Lying and deception in everyday life (or. 90–105). The Guilford Press.  Lucas, K. eta Sherry, J. L. (2004). Sex Differences in Video Game Play. Communication Research, 31 (5), 499-523.  Lüscher, M. (1982). Test de los colores. Barcelona: Ed. Paidós.  Major, B. (1981). Gender patterns in touching behavior. InC. Mayo & N. M. Henley (arg.), Gender and nonverbal behavior (or. 15-37). New York: Springer-Veriag.  Major, B. eta Heslin, R. (1982). Perceptions of cross-sex and same-sex nonreciprocal touch: It is better to give than to receive. Journal of Nonverbal Behavior, 6 (3), 148–162. https://doi.org/10.1007/BF00987064  Maslow, A. H. eta Mintz, N. L. (1956). Effects of Esthetic Surroundings. Journal of Psychology, 41, 247-254 eta 459-466.  Matsumoto, D. (1991). Cultural influences on facial expresions of emotion. Southern Communication Journal, 56, 128-137.  Mayor, J. eta Sainz, J. (1985). El contexto comunicativo del lenguaje. In J. Mayor, Psicología del pensamiento y lenguaje. Madrid: UNED.  McClintock, M. K. (1971). Menstrual synchrony and suppression. Nature, 229, 244245.  McCroskey J. C., Larson, C. E. eta Knapp, M. L. (1971). An introduction to interpersonal communication. Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall.  McCroskey, J. C. (1972). The implementation of a large scale program of systematic desensitization for communication apprehension. Speech Teacher, 21, 255-264.  McGinley, H., LeFevre, R. eta McGinley, P. (1975). The influence of communicator ́s body position on opinion change in others. Journal of Personality and Social Psychology, 31, 686-690.  Mehrabian, A. (1971). Nonverbal betrayal of feeling. Journal of Experimental Research in Personality, 5, 64-73.

176


 Mehrabian, A. (1976). Public Spaces and Private Spaces: The Psychology of Work, Play and Living Environments. New York: Basic Books, Inc.  Mehrabian, A. (1981). Silent Messages: Implicit Communication of Emotions and Attitudes (2. arg.). Belmont, CA: Wadsworth.  Mehrabian, A. eta Williams, M. (1969). Nonverbal concomitans of perceived and intended persuasiveness. Journal of Personality and Social Psychology, 13, 37-58.  Metts, S. (1989). An exploratory investigation of deception in close relationships. Journal of Social and Personal Relationships, 6 (2), 159–179. https://doi.org/10.1177/026540758900600202  Meyer, Pamela (2010). Liespotting: Proven Techniques to Detect Deception. New York: St. Martin’s.  Mignault, A. eta Chaudhuri, A. (2003). The Many Faces of a Neutral Face: Head Tilt and Perception of Dominance and Emotion. Journal of Nonverbal Behavior, 27 (2), 111–132. https://doi.org/10.1023/A:1023914509763  Montagu, A. (1970). The Natural Superiority of Women. New York: Collier Books.  Moss, M., Cook, J., Wesnes, K. eta Duckett, P. (2003). Aromas of Rosemary and Lavender Essential Oils Differently Affect Cognition and Mood in Healthy Adults. International Journal of Neuroscience, 113, 15-38. http://dx.doi.org/10.1080/00207450390161903  Mulac, A., Studley, L., Wiemann, J., eta Bradac, J. (1987). Male/female gaze in same-sex and mixed-sex dyads. Human Communication Research, 13, 323-343.  Musitu Ochoa, G. (1996) Manual de psicología de la comunicación. Valencia: C.S.V.  Musitu, G. (1993). Psicología de la Comunicación Humana. Buenos Aires: Lumen. O'Hair, H. D. eta Cody, M. J. (1994). Deception. In W. R. Cupach & B. H. Spitzberg (arg.), The dark side of interpersonal communication (or. 181–213). Lawrence Erlbaum Associates, Inc.  Öhman, A., Lundqvist, D. eta Esteves, F. (2001). The face in the crowd revisited: A threat advantage with schematic stimuli. Journal of Personality and Social Psychology, 80, 381–396.  Orton, S. T. (1928): Specific reading disability strephosimbolia. Journal of American Medical Association, 90, 1095-1099.  Oyuela Vargas, R. eta Pardo Vélez, C.F. (2003). Diferencias de género en el reconocimiento de expresiones faciales emocionales. Universitas Psychológica, 2 (002), 151-168. Bogotá, Colombia: Pontificia Universidad Javeriana.  Pear, T. H. (1931). Voice and personality, as applied to radio broadcasting. Wiley.  Pease, A. (1988). Interpréter les geste, les mimiques, les attitudes. Paris: Ed. Nathan.  Pennebaker, J. W., Mayne, T. J. eta Francis, M. E. (1997). Linguistic predictors of adaptive bereavement. Journal of Personality and Social Psychology, 72 (4), 863– 871. https://doi.org/10.1037/0022-3514.72.4.863  Putrevu, S. (2004). Communicating with the Sexes: Male and Female Responses to Print Advertisements. Journal of Advertising, 33 (3), 51-62.


 Rodionova, E. eta Minor, A. (2005). The effects of low-level exposure to peppermint and lavender scents on school-task performance in elementary-school children. Chemical Senses, 30, E36.  Scheflen, A. (1972). Body Language and Social Order: Communication as Behavioral Control. Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall.  Scheflen, A. E. (1963). Communication and Regulation in Psychotherapy. Psychiatry, 26, 126-136.  Scheflen, A. E. (1964). The Significance of Posture in Communication Systems, Psychiatry, 27, 316-331.  Scherer, K. R. (1978). Personality inference rules in personality attribution from voice quality: The loud voice of extraversion. European Journal of Social Psychology, 8, 467-487.  Scherer, S. E. (1974). Proxemic Behavior of Primary School Children as a Function of Their Socioeconomic Class and Subculture. Journal of Personality and Social Psychology, 29, 800-805.  Siegman, A. W. eta Reynolds, M. (1982). Interviewer-interviewee nonverbal communications: An interactional approach. In M. Davis (Ed.), Interaction rhythms: Periodicity in communicative behavior (or. 249-278). New York: Human Sciences Press  Skinner, M. eta Mullen, B. (1991). Facial asymmetry in emotional expression: A meta-analysis of research. British Journal of Social Psychology, 30 (2), 113–124. https://doi.org/10.1111/j.2044-8309.1991.tb00929.x  Smythe, M. J. eta Schlueter, D. W. (1986). Can we talk? A meta-analytic review of the sex differences in language literature. Paper presented at the annual conference of the Organization for the Study of Communication, Language and Gender. Washington, D.C.  Spiegel, J. P eta, Machotka, P. (1974). Messages of Body. The Free Press.  Sporer, S. L. eta Schwand, B. (2007). Moderators of nonverbal indicators of deception. A meta-analytic synthesis. Psychology, Public Policy, and Law, 13, 421446  Street, R. L. eta Brady, R. M. (1982). Speech rate acceptance ranges as a function of evaluative domain, listener speech rate, and communication context. Communication Monographs, 49, 290-308.  Swacker, M. (1975). The sex of the speaker as a sociolinguistic variable. Non: Thorne, B. eta Henley, N., (arg.), Language and sex. Newbury House, Rowley, Mass.  Timney, B.eta London, H. (1973). Body language concomitans of persuasiveness and persuasibility dyadic interaction. Interactional Journal of Group Tensions, 3, 48-67.  Torán, E. (1985). El espacio en la imagen. De las perspectivas pictóricas al espacio cinematográfico. Barcelona: Mitre.  Tucker, J. S. eta Anders, S. L. (1998). Adult attachment style and nonverbal closeness in dating couples. Journal of Nonverbal Behavior, 22, 109–124.  Turchet, P. (2001). Pourquoi les hommes marchent-ils à gauche des femmes? Québec: Éditions de l’Homme.  Vellutino, F. R. (1979): Dyslexia: Theory and research. Cambridge: MIT Press. 178


 Vels, A. (1997a) Escritura y personalidad. Barcelona: Herder.  Vels, A. (1997b) Grafología estructural y dinámica. Barcelona: Herder.  Vrij, A. (1995). Behavioral correlates of deception in a simulated police interview. The Journal of Psychology: Interdisciplinary and Applied, 129 (1), 15– 28. https://doi.org/10.1080/00223980.1995.9914944  Vrij, A. (2000). Detecting lies and deceit. The psychology of lying and the implications for professional practice. Chichester: Wiley.  Vrij, A. eta Mann, S. (2001). Telling and detecting lies in a high-stake situation: The case of a convicted murderer. Applied Cognitive Psychology, 15 (2), 187–203. https://doi.org/10.1002/1099-0720(200103/04)15:2<187::AID-ACP696>3.0.CO;2A  Vroon, P. (1999). La seducción secreta. Barcelona: Tusquets Editores.  Watson, O. M. (1970). Proxemic Behavior: A Cross-Cultural Study. La Haya: Mouton.  Watzlawick, P. (1963). A review of the double bind theory. Family Process, 2 (1), 132–153. https://doi.org/10.1111/j.1545-5300.1963.00132.x  Watzlawick, P. eta Eakland J. H. (1977). Sur l´Interaction. Paris: Seuil.  Watzlawick, P., Beavin Bavelas, J. eta Jackson, D. D. (1995). Teoría de la comunicación humana. Barcelona: Ed. Herder.  Wermus, P. eta Messinger, J. (1995). Los gestos de la seducción. Barcelona: Ed. Martinez Roca  Wernicke, K. (1876). Zur Auffasung der Aphasien. Vienna: Deuticke.  Wiener, M. eta Mehrabian, A. (1968). Language Within Language: Immediacy, a Channel in Verbal Communication. New- York: Appleton-Century-Crofts.  Willis, F. N. eta Rinck, C. M. (1983). A personal log method for investigating interpersonal touch. Journal of Psychology, 113, 119-122.  Zebrowitz, L. A. (1990). Social Perception. Pacific Grove, CA: Brooks/Cole.  Zuckerman, M. eta Driver, R. E. (1989). What sounds beautiful is good: The vocal attractiveness stereotype. Journal of Nonverbal Behavior, 13 (2), 67–82. https://doi.org/10.1007/BF00990791  Zuckerman, M., DePaulo, B. M. eta Rosenthal, R. (1981). Verbal and Nonverbal Communication of Deception. In L. Berkowitz (arg.), Advances in Experimental Social Psychology (14.alea, or. 129-148). New York: Academic Press  Zuckerman, M., Hodgins, H. eta Miyake, K. (1990). The vocal attractiveness stereotype: Replication and elaboration. Journal of Nonverbal Behavior, 14, 97-112.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.