Page 1

1


AURKIBIDEA

SARRERA 1. EBALUAZIOA ETA HOBEKUTZA PLAA 2. KALITATEA 3. FORMAKUTZA PLAA 4. BERDITASUA/HEZKIDETZA 5. BIZIKIDETZA 6. AIZTASUARE TRATAERA 7. TUTORITZA 8. OSASUA ETA HEZKUTZA 9. ATERALDIAK ERASKIAK 2


SARRERA Dokumentu hau Malerrekako Herrietako Eskolak taldearen Urteko Plangintza Orokorra da. Sei eskolak osatzen dugu talde hori: Legasa, Narbarte, Ituren, Saldias, Beintza-Labaien, eta Sunbilla. Irakasleok astean behin Sunbillako eskolan biltzen gara, (asteartetan arratsaldeko 16’30etatik 18’30ak arte) gure Proiektu Kurrikularra garatu eta eskola guzien arteko koordinazioa gauzatzeko. Gainera, asteazkenero 6 eskoletako zuzendariak eta eskualdeko koordinatzailea biltzen dira Legasako eskolan, Saldias, Beintza-Labaien eta Legasako ikasleak asteazkenetan eskola horretan biltzen direla aprobetxatuz. Aurten, lan horiek bideratu, bultzatu eta dinamizatzeko gure eskualdean 12 saioetako liberazioa eman dioten koordinatzailea ariko da.

1. EBALUAZIO ETA HOBEKUTZA PLAA EBALUAZIOA Irailean ikasleei hasierako ebaluazioa eginen zaie beraien ezagupen maila zehaztu eta horrela ikasturtearen planifikaziorako behar den informazioa jasotzeko. Jarraian, hasierako ebaluaziorako ereduak proposatzen dira (gaztelania eta matematika neurtzeko): http://www.educacion.navarra.es/portal/Guia+del+Profesorado/Multiculturalidad/Publicaciones+Propias

Ikasleak ebaluatzeko erabiliko dugun tresna bat eguneroko behaketa izango da. Honela etenik gabeko eta eguneroko ebaluazioa bideratuko dugu.

3


Matematika, Hizkuntza, Gaztelania, Ingurunea eta Ingeleseko ikasgaietan zehazki, hiruhilabeteko bakoitzean zehar ezagutza frogak edo azterketak eginen zaizkie Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei. KAPO EBALUAZIOA Ikastetxeek 2012ko maiatzean, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei Ebaluazio Diagnostiko frogak egingo dizkiete Ikuskaritza Zerbitzuaren zuzendaritzapean. BARE EBALUAZIOA Lehen eta hirugarren ziklo bukaerako ikasleei zuzendutako frogak prestatu beharko dituzte irakasleek, barne ebaluazioa aurrera eramateko, beti ere hobekuntza planaren testuinguruan. Hurrengo puntuak hartuko dira kontutan:  Lehen zikloa (2. maila):  Irakurriaren ulermena  Testu idatzien ekoizpena  Problemen ebazpena  Hirugarren zikloa (6. maila):  Irakurriaren ulermena, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz  Testu idatzien ekoizpena euskaraz , ingelesez eta gaztelaniaz  Problemen ebazpena  Inguruaren ezagutza 4


Barne ebaluaziorako erabiliko ditugun tresnak hauek izango dira: • Aurreko ikasturteetan egindako kanpo frogen ereduak (Hezkuntza Departamenduko webgunekoa) gaztelania, matematika, ingelesa eta euskara maila neurtzeko frogak dira: http://www.educacion.navarra.es/portal/Informazio+interesgarria/Ebaluazioa/Nafarroako+Ebaluazioak/Haur+H ezkuntza+eta+LH?languageId=6 • EIBZko (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) webgunean eskaintzen diren Hizkuntza Gaitasunak Ebaluatzeko Probak (HGEP). Euskara gaitasunak neurtzen dira LHko 2.eta 3. Zikloetan: http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/hgep.html Aipatzea nahi dugu aurten Sunbillako eskolan asteartetan sortutako lantaldetan lehentasuna eman zaiola Barne Ebaluaketa lantzeari. Iazko ikasturtean hasi ginen eta aurten ildo horretan jarraituko dugu bukatu arte. Bertan, zikloka bildurik (ingeles irakasleak aparteko lantalde batean), ziklo bakoitzeko gutxienezko helburuak, promozio irizpideak eta barne ebaluaketarako frogak adostu eta zehaztuko ditugu.

5


DIAGOSTIKO FROGARE EMAITZE BALORAPEA Hauek dira 2010-2011 ikasturtean gure eskoletako ikasleek Diagnostiko Frogan lorturiko emaitzen koadroa:

4. Mailako ikasle kopurua: 16 IKASLE ERRENDIMENDU MAILA

MATEMATIKAKO GAITASUNA

IRAKURTZEKO GAITASUNA EUSKARAZ

IRAKURTZEKO GAITASUNA GAZTELERAZ

GAITASUNA ATZERRIKO HIZKUNTZAN (INGELESA)

1

1

2

3

2

2

6

4

5

2

3

8

8

8

10

3+

1

2

GUZTIRA

16

16

2 16

16

• Datuen arabera gure ikasleen erdiak edo gehiago 3-ra iristen dira neurtzen diren lau gaitasunetan. Halere, iazko datuekin alderatuz, orokorrean, emaitzak okerragoak izan dira aurten, maila baxuagoetan dauden ikasle kopurua igo baita. • Aipagarria da, gure ikasle gehienak euskaldunak izanik, 3+ mailan bi ikasle bakarrik egotea. Horrek bereziki kezkatzen gaitu. • Ingeleseko gaitasunari dagokionez, ikasle gehienak 3 mailan kokatzen dira, neurtzen diren lau gaitasunetatik kopuru altuena lorturik.

6


2010-2011 ikasturterako Hobekuntza Planaren barruan zehaztutako ekintzen helburu nagusia, Hizkuntza eta Matematika gaitasunak hobetzea zen: • HIZKUTZAK: Hiru hizkuntzetan (ezagutza mailaren arabera) lantzen diren testu genero eta mota desberdinetan, hausnarketa eta interpretazioa lantzea eta iritzi propioa sortzea. Horretarako bi astetik behin saio bat erabiliko dugu, hizkuntza bakoitzean. Saio horietan galdetegi baten bidez ikasleek testuei buruzko iritziak emango dituzte. • MATEMATIKAK: Buruketa baten aurrean hipotesien formulazioa sistematizatzea eta buruketa batean lortutako emaitzen hausnarketa bultzatzea. 2009-2010 ikasturtean Diagnostiko Ebaluaketaren emaitza onak aztertu ondoren egindako Hobekuntza Planaren jarraipena izan zen aurtengoa, eta badirudi lehen ongi joan zena aurten ez dela guk nahi izango genuke haina islatu emaitzetan. Horrek hausnarketa eragin du taldean eta ondorioz zera adieraztea nahi dugu: o Perspektiba luzeaz aztertu behar dira datu hauek. Aurreko urtean aurrera eramandako Hobekuntza Planak funtzionatu baldin bazuen eta ildo horretan jarraitu ondoren aurten emaitza desberdina atera baldin bada ere, horrek ezin du gure egunerokoa guztiz baldintzatu eta egindako guztia hankaz gora jarri. Urte batzuk beharko ditugu garbiago ikusteko emaitza horien eboluzioa edo/eta froga beraren egokitasuna. o Bestetan aipatu izan dugun moduan faktore ezberdinek baldintzatu dezakete froga horren emaitzak: • Azterketen zailtasuna eta luzera. • Ikasturte horretako ikasle taldea. • Ikasleak horrelako frogak egitera trebatuak izatea edo ez izatea. • Ikasle kopurua ( hau oso lotua baitago gure herrietako eskolen txiki izatearen berezitasunarekin eta horietatik ateratzen diren portzentajeen esangurarekin). 7


2011-2012 IKASTURTERAKO HOBEKUTZA PLAA ILDO AGUSIAK: Orokorrean ildo berdinetatik jarraitzea pentsatu dugu. Agian klabea izango da egiten dugunaren sistematizazioan enfasi gehiago jartzea, gehiago konkretatzea sistematizazio hori nola gauzatuko dugun. Hizkuntzetan, irakurketaren hausnarketa eta interpretazioa eta iritzi propioak lantzea. Eta horrekin batera testu batean esplizituki agertzen ez den informazioa inferitzeko estrategiak lantzea, izan ere hori da gure ustez hizkuntzen emaitzetan zerikusi garrantzitsua izan dezakeen faktoreenetariko bat. Matematiketan: hipotesien formulazioa sistematizatzea eta emaitzen hausnarketa bultzatzea. Hitz klabeak: • • • •

estrategien konkrezio eta sistematizazioa hausnarketa eta interpretazioa informazioa inferitzea hipotesien formulazioa

8


HOBEKUTZA PLAA MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2011-2012 IKASTURTEA

HIZKUTZA HELBURU OROKORRA*ZEHATZA

1.Irakurriaren ulermena hobetzea Curriculumeko hizkuntza guztietan. * Ulermen globala hobetzea. * Hausnarketa eta interpretazioa lantzea eta iritzi propioa sortzea.

ESPARRUAK JARDUERAK

ETA

DEBORA ETA TOKIA

- HIZKUTZAko saioak: . Testu mota desberdinetako irakurgaien osagaiak, hiztegia, ortografia……-en azterketa. . Irakasleak aukeratutako testu mota desberdinekin erreflexioa, iritzi propioa… landu. .Galdetegi baten bidez ikasleek testuei buruzko iritziak emango dituzte, ahoz zein idatziz.

-EUSKARA eta GAZTELERAZko 4 saioetatik 2 testu mota desberdinak lantzeko -INGELESA: Asteko bost saioetatik batean diagnosi froga ezberdinetan azaldutako testuak edo antzekoak landu.

-Gainerak ARLOak (Ingurunea, matematika, Arte Hezkuntza): . Baliabide desberdinen erabilera: hiztegiak,

- Ikasturte osoan zehar

BALIABIDEAK

Irakurritakoaren interpretazioa eta iritziak sortzen laguntzeko estrategiak. ERANSKINAK 1 ETA 2. - Froga diagnostikoaren ereduak eta A-Z books.

EBALUAKETA: IDIKAGAILUAK

.Hiruhilabetean behin testu berezi bat pasatuko zaie ekintza berezi batzurekin. Honetarako, Ebaluazio Diagnostikorako erabiltzen diren ariketak erabiliko dira. Baita ere, irakasleek prestaturiko beste batzuk. ERANSKINA 3.

.Metodologia: Proiektuen bidez , testu mota desberdinak testuinguru zehatz baten lantzen saiatuko gara. Bertan, hizkuntza, ingurunea, plastika.. integratuz.

9


entziklopediak, materialak euskarri elektronikoan ‌. . Hiztegitxoak prestatu, definizioak eta azalpenak landu‌.. . Testu desberdinetan informazioa bilatu, ideia nagusiak, eskemak ‌ -IRAKURKETA saioetan: . Irakurketarako giro lasaia bultzatu. . Herriko liburutegitik liburuak maileguan ekarri. . Ikasleek idatzitako ipuinak trukatu. - Zikloen arteko irakurketa trukaketa. 2.Irakurtzeko ohitura eta . Liburuak ozenki irakurri, irakasleak edota ikasleek zaletasuna hobetzea. zatika. . Saio bereziak antolatu. Bertan, ikasleek irakurritako liburuen iritzia emango dute eta besteei aholkatu ala ez. - Etxekoekin: . Ikasturte hasieran gurasoekin bilera bat egin eta plan honetan inplikatzen saiatu. . Gabonetan, umeek

Irakurritakoaren interpretazioa eta iritziak sortzen laguntzeko estrategiak. ERANSKINAK 1 ETA 2. - Froga diagnostikoaren ereduak eta A-Z books. -Ikasturte osoan zehar.

ERANSKINA 3.

10


beraiek idatzitako ipuin bat oparituko die. Beraiek umeei beste bat oparitzea eskatuko zaie. . Familiak eskolako irakurketa saio batzuetara gonbidatu ipuin bat irakurtzera. . Ipuin hoiek etxean, denon artean irakurri eta gero, eskolara ekarriko 2.Irakurtzeko ohitura eta dituzte trukatzeko. zaletasuna hobetzea. -Errendimendu baxuzko ikasleekin. . Ikasturte hasieran irakurtzeko zailtasunak identifikatzeko froga desberdinak pasatuko zaie. (orientazio departamentuaren laguntzaz) . Laguntza eta errefortzua emango zaie eta beraiekin egiteko ariketa bereziak prestatuko dira: beraientzako testu egokiak aukeratu, ozenki irakurri, ilustrazioak erabili‌.. -Errendimendu altuzko ikasleekin: -Beraien mailari dagozkien testu egokiak eskainiko zaie. 11


HOBEKUTZA PLAA MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2011-2012 IKASTURTEA

MATEMATIKA HELBURU OROKORRA*ZEHATZA

Eguneroko arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzea: • Buruketak ebazteko pausuak sistematizatzea. (Eranskina 4.) •

Irakurritakoaren ulermena hobetzea.

ESPARRUAK ETA JARDUERAK

- Problemak binaka edo talde handian landuko dira. - Eguneroko egoera errealak planteatuko dira. - Bakarkako irakurketa isilean egin eta gero eta ikasle bikoteak elkarri buruketa azaldu ondotik irakasleari ozenki kontatuko diote. (Eranskina 4)

DEBORA ETA TOKIA

Lau saioetatik bat erabiliko dugu gutxienez buruketen ebazpena lantzeko, eranskina 4an aipatzen diren pausuak segituz.

BALIABIDEAK

-Testu liburuak. - 4. Eranskina. - Buruketak lantzeko lan koadernoak eta tailerrak. - Aurreko urtetako diagnostiko frogen ariketak.

EBALUAKETA: IDIKAGAILUAK

Honetarako, Ebaluazio Diagnostikorako erabiltzen diren ariketak erabiliko dira. Baita ere, irakasleek prestaturiko beste batzuk (testu liburutakoak…)

12


2. KALITATEA Aurtengoa hirugarren ikasturtea izango da kalitatea kudeatzeko sistemen hedapen programan parte hartzen dugula. Bi helburu ditugu nagusiki:  Batetik, dagoeneko definituta dauden prozesuak hedatzen jarraitzea (aniztasuna, bizikidetza, ikasle zein irakasle berrien harrera, gelako jarduerak, ebaluazioa, programazioa, ‌)  Bertzetik prozesu berriak definitzea (plan estrategikoa, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak, ekintza osagarriak, ‌) Aurten Sunbillako eskolak bakarrik parte hartuko du eta formakuntza saioetara kalitate arduraduna soilik joango da.

3. FORMAKUTZA PLAA: Iazko kurtso bukaeran hartutako talde erabakiaren ondoren, aurten ez dugu talde osorako formazio berezirik eskatu ezta planteatu ere. Bi dira erabaki hori hartzera eraman gintuzten arrazoiak: - Aurreko ikasturtetan jasotako formazioa praktikan jarri eta garatu eta sakontzen joateko aukera eta horretarako denbora izatea. - Talde handian sortu izan diren gaiei lehentasuna ematea: Barne Ebaluaketaren gaian zentratu, landu eta bukaera ematea. Halere, aipatu beharra dago etengabeko formazioari jarraituz, irakasle bakoitzak, indibidualki, berea egiten duela eta aurreko ikasturtetan bezala bakoitza bere interesguneei jarraituz hainbat ikastarotan parte hartzen duela, besteak beste CSICekoa, ingelesekoak, proiektuak‌etab.

13


Hasieran planteatu genuen taldeko beste formazioren baten sartzea, eta besteak beste Emozioen Hezkuntzaz solastu genuen. Interesgarria iruditu zitzaigun gai moduan, baina partaide guztien konpromiso handia eskatzez gain, eguneroko funtzionamenduko hainbat alderdi birplanteatzea suposatzen zuen. Horregatik, erabaki genuen orain arte irekitako gaiekin (hizkuntza idatziaren trataera eta testu idatziak hobetzeko estrategiak garatzea, barne ebaluazioa, bizikidetza…) jarraitzea beste formazio sendo batean sartu baino lehenago. Honekin loturik doa irakurketaren ulermena hobetzeko hiru hizkuntzatan (bakoitzaren ezaguera eta ikasleek horretan duten gaitasunaren arabera), planteatu eta kontutan izango ditugun irizpide nagusiak lantzen jarraitzea: - irakurketaren interpretazioa bereziki landu eta horretan sakondu. - irakurritakoari buruzko iritzi propioak sortzeko estrategiak erabili eta sistematizatzen saiatu. 4. BERDITASUA / HEZKIDETZA Aurten, aurreko ikasturtetan planteatu genituen helburuekin jarraituko dugu, horiek ez baitira egun batetik bestera lortzen eta etengabeko arreta eta egokitzapena eskatzen dituzte: • Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Instituzio eta familiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dugun hizkuntza idatzia zuzentzea. Eta baita ere, ikasleek ekoiztutako testuen hizkuntza idatzia zaintzeko estrategiak lantzea. • Estatistikan agertzen diren datu guztiak sexuaren arabera bereiztea. • Gelan erabiltzen diren materialak aztertu, batez ere lanbideei eta kirolei dagozkien gaietan, bi sexuetako ereduak ikustarazteko helburuekin.

14


• Konstrukto soziala den generoaren kontzeptua eta horrek dakarren rolen banaketaren kontzientzia suspertzen hastea. Emakumeak gizartean duen presentzia indartu. Lanbide desberdinetako emakumeak eskolara ekartzen saiatu beraien garrantzia azpimarratuz. • Norberaren autonomia eta zainketaren etikaren ikasketarekin jarraitzea, horretarako ezinbestekoa den familien parte-hartzea ziurtatuz. Iaz etxetara galdetegi batzuk igorri genituen eta horietatik inferitutako diagnosian oinarriturik aurten ere etxeko lanak eta norberaren autonomia eta ardurekin loturiko ekintza desberdinak planteatuko ditugu familiekin batera landu eta jarraipena egiteko: • • • • • •

norberak bere ohea egin jantzi eta bere gela txukundu hondakinak birziklatze ontzietara eraman erosketak egin mahaia jartzen edo kentzen lagundu ………..

5. BIZIKIDETZA Bizikidetza gaiarekin aipatu beharra dugu zentro guztiak ez gaudela puntu berean, nahiz eta denok batera lanean hasi ginen. Tamaina eta errealitate ezberdinak ditugunez, bakoitza bere beharren arabera mugitzen eta lan egiten ari baita. Eskoletako Barne Arautegi amankomuna adostu genuen baina ikastetxe bakoitzak bere berezitasunak zehaztu zizkion, ez baita gauza berdina 60 ikasle dituen eskola batena edo 7 ikasle dituen beste batena. Bestalde, Bizikidetza Batzordeak eratuak daude (zailagoa da unitate bakarreko eskoletan eta horiek Batzorde bakarra osatzeko lanetan dihardute) eta zentro bakoitza bere eguneroko errealitateak markatzen dion erritmora doa. 15


Aurten markatzen ditugun erronkak eta helburuak:  Arautegiak berrikusi eta adostu egiteko baldin badaude.  Arautegien ondorioak jorratzea. Hau da, arautegiko puntu bat betetzen ez denean zer egingo dugu? Zein neurri hartuko dugu?  Bizikidetza Batzordeak lanean hasteko pausuak ematea: • eratuak ez badaude eratzea. • gutxienezko lehentasunak ezarri eta horiek aurrera eramateko egutegi bat zehaztea. Noiz, zer eta zertarako jorratuko ditugun kezkatzen gaituzten gaiak. • elkarbizitza hobetu eta gatazkak aurreikusi eta kudeatzeko estrategia batzuk adostu, martxan jarri eta jarraipen bat egitea gero, aurrerago, horiek ebaluatu eta hobekuntzak planteatu ahal izateko.

6. AIZTASUARE TRATAERA AIZTASUAren trataera bermatzeko, ikasleria guztia hartu behar da kontutan. Izan ere, aniztasuna ume bakoitzarengan ematen da, ikasle bakoitza errealitate BAKAR, BEREZIA eta DIFERETEA delako, alegia IKASLE GUZTIAK DESBERDIAK direlako (ikasteko estilo desberdinak, ahalmen desberdinak, garapen eta aurre-ezagutza desberdinak, motibazio desberdinak...). Beraz, aniztasuna kontutan hartzea guretzat ez da soilik laguntza berezia behar duten haurren kasuan eragitea, baizik eta egunerokotasunean ikasleen ezaugarri eta erritmoetara egokitzea. Gainera, gure geletako ERRATIOA txikia izanik (kurtso bat baino gehiago batera izan arren), are eta ageriago gelditzen zaigu ideia hori, eguneroko lanean haur bakoitzaren behar desberdinetara egokitzen saiatzen garelarik, inzidituz, guztiek eta bakarka dituzten zailtasun, hutsune e.a.etan. 16


Behaketa etengabe horri esker, edozein motatako arazo detektatzerakoan, ORIETATZAILEarekin komentatuta, protokoloa martxan jartzen da, kasuistikaren araberakoa akitzen ahal dena AZTERKETA OROKOR BATEA soilik, edota LAGUTZA BEREZIAREKI edo ERREFORTZU programa batekin. Laguntza berezia beharrez gero (eskolan berandu hasiak diren haurren kasuan, behar bereziko haurren kasuan edo ahalmen handiko haurren kasuan), P.T. eta hizkuntza eta mintzairako irakaslearen aktuazioarekin ere kontatzen dugu, une oro, TUTOREARE iritzia, jarraipena eta parte hartzea ezinbestekoa delarik. EGOKITZAPE KURRIKULARren kasuan ere, irakasle, tutore edo behar bereziko kasuan, P. T. beraren aktuazioarekin kontatzen dugu, beti orientatzailearen onespenpean. Gainera, beharrezkoa suertatzen denean, beste instituzio batzuen laguntzaz kontatzen dugu edo kontsulta partikularretara deribatzen ditugu haurrak, azterketa sakon baten ondorioz (optometristak esaterako). Azkenik, aipatzea, familiarekin kontaktua etengabea dela BETI eta bereziki, orientatzailearen laguntza beharrezkoa izan den kasuetan, ahalmen edota emozionalak diren arazoengatik, behar bereziengatik edo atzerritik etorritako umeen kasua izan dela eta. Hau guztia aurrera eramateko BALIABIDEAK behar ditugu. Hau da, teoriatik praktikara ZUBI ERREALAK eraikitzea, guzien kolaborazioarekin; Hezkuntza Saila, guraso, irakasle,ikasle H.L.U‌ Gure lantaldean bi orientatzaile eta bi HLU (Hezkuntza Laguntza Unitatea) ditugunez, aurtengo ikasturterako hauen plangintzak azaltzen ditugu ondoren:

17


HEZKUTZA LAGUTZA UITATEKO LA PLAGITZA. 2011/12 HERRIAK: SUBILLA, ITURE, LEGASA eta ARBARTE 1. PARTAIDEAK: Herri horiei erantzuna emateko Hezkuntza Laguntza Unitate bat dago osatuta: Pedagogia Terapeutikoko irakasle bat, Entzumena eta Mintzairako irakasle bat eta orientatzaile bat. Aurtengo kideak: • Pedagogia Terapeutikako irakaslea: Ainhoa Etxezarreta (Sunbilla, Narbarte, Ituren eta Doneztebe). • Entzumena eta Mintzairako irakasleak: .- Oihana Abuin (Sunbilla eta Ituren) .- Amaia Alvarez (Narbarte eta San Miguel IP Doneztebekoa) • Orientatzailea: Ana Indaburu (Sunbilla-Ituren-Legasa-Narbarte eta Doneztebeko Mendaur DBHI). 2. LAALDIA ETA ORDUTEGIA Partaideen lanegunak, Hezkuntza Departamentuaren aginduak betez, honako hauek izanen dira: • Ainhoa Etxezarreta: Jornada osoa emanen du herrietan: 7 ordu Sunbillan, 8 ordu Iturenen, 4 ordu Narbarten eta 3 ordu Donezteben. • Oihana Abuin: 5 ordu emanen ditu Sunbillan eta 7 ordu Iturenen. • Amaia Alvarez: 18


3 ordu ematen ditu Narbarten eta beste gainerako guztiak Doneztebeko San Miguel IP-an. • Ana Indaburu: Asteartean, asteazken eta ortzegunetan Doneztebeko Mendaur Institutuan, astelehenetan Sunbillan, ortziraletan Iturenen eta beharren arabera Legasa eta Narbarten. 3. FUTZIOAMEDUA: Sunbilla-Ituren-Legasa-Narbarte ikastetxeei zuzendutako HLUko bilera astelehenetan eginen dugu, Sunbillan, 11:10-12:00. Kontutan izan behar dugu batak zein bertzeak Doneztebeko orientatzailearekin ere bildu behar dutela, han bertze HLU bat osatzen dutelako. HLUko bilera honetan denbora gehiena haurren edota taldeen laguntza antolatzen eta prestatzen emango dugu (irizpideak, ordutegiak, materialak, aniztasunaren trataera‌ • Laguntza antolatzeko irizpide orokorrak: Ikasle batek PT irakaslea edo Entzumena eta Mintzairako irakaslearengandik laguntza zuzena jasotzeko, honako lehentasunak izango dira kontutan: 1. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak (CREENA-ko erroldan daudenak); Curriculumaren Egokitzapen esanguratsua egitea eskatzen dutelarik. 2. Ziklo bateko edo gehiagoko atzerapena dutenak (nahiz eta erroldatuak ez egon) 3. Ikasteko zailtasunak dituztenak; atzerriko ikasleak (etorkinak); eta aparteko gaitasunak dituzten ikasleak laguntza berezirik beharko balute, tutoreek emango diete laguntza hori, eta posible denean PT edo E.M. irakasleak. 19


4. Prebentzioa Haur Hezkuntzan, batez ere ahozko hizkuntza lantzeko edo ahoskeran zailtasunak dituzten ikasleekin prebentzio lan bat egiteko (arreta ez zuzena). Laguntzak emateko irizpideen artean, ikasleak zein eskola, talde edo mailan kokatua dagoen eta bertako egoera eta ezaugarriak izango dira kontutan ere bai. Horretarako eskola eta taldeko egoera aztertuko da: ikasle kopurua, maila ezberdinak edo ziklo ezberdinak elkarrekin dauden, ikasleen ezaugarriak edo beharrak, tutoreak dituen ordu libreak, tutoreak taldea banatzeko dituen aukerak, zenbat ikaslerekin gelditzen da Ingelesa saioetan, etab. Horrela, kasu hauetan tutoreak errefortzua emango du.

• Ikasturte hasieran, Zonaldeko giza-baliabideak eta beharrak aztertu ondoren, laguntza zuzenaren antolaketa planteatuko da. Hala ere, ikasturte hasieran egiten den kasuen banaketa malgua izango da, ikasturtearen zehar sortzen diren beharren arabera aldaketak egin daitezke. 4. HLU-KO PARTAIDEE EGIKIZUAK: 4.1.Laguntzaren antolaketa eta jarraipena: Hezkuntza Premia Bereziak edo zailtasunak dituzten ikasleei erantzuna emateko honako lanak egingo ditugu: • • • • • • •

Eskaera berriak aztertu eta orientazioak eta laguntza antolatu. Iazko txostenak aztertu eta hauen jarraipena bideratu. Hasierako ebaluaketa burutu. Laguntzarako ordutegiak antolatu. Tutoreekin bildu eta koordinatu. Gurasoekin bilerak egin eta koordinazioa bultzatu. Lan programak eta behar diren materialak prestatu. 20


• •

Bertze zerbitzu batzuekin koordinatu (CREENA, Osasun Zentroa,...). Hiruhilearen bukaeran eta ikasturte bukaerako txostenak bete.

4.2.Taldeko lana: • Ikasturte hasieran atzerapena edota Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei buruz informatzeko eta jarraipena egiteko tutoreekin bildu. • Ikasturte hasieran Laguntza Unitateko materiala berritzeko beharrak aztertu eta materiala ezberdina kontsultatu eta aukeratu. • Gure lanerako behar ditugun tresnak prestatzeko edota interesa dugun gaien inguruan sakontzeko bilerak egin. • Ikastetxeetako Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektuen esparruan, gure aholkularitza eta partehartzea eskatzen denean parte hartu. • Hiruhilearen bukaeran ebaluaketa egin eta laguntzarako beharrak aztertu eta jarraipena egin. Beharrezkoa denean, ordutegian aldaketaren bat sartu ahal izango da. • Ikasturte bukaeran laguntzarako prebisioak antolatu eta lanaren memoria egin.

21


ORIETATZAILEARE LA-PLAGITZA HERRIAK: SUBILLA, ITURE, LEGASA eta ARBARTE Orientatzaileak honako herrietan esku hartzen du: - Malerrekako eskolak: Narbarte, Ituren, Legasa eta Sunbilla. - Doneztebeko Mendaur DBHI institutua. Doneztebeko Mendaur Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua izanen da orientatzailearen oinarrizko ikastetxea. Hezkuntza Orientazioa bi zonaldetan banaturik dago. Hori dela eta, Hezkuntzarako bi Laguntza Unitate osatzen dira: alde batetik, Sunbilla, Ituren, Legasa eta Narbarteko HLU eta bertzetik, Doneztebeko HLU . Bilerak beraz 2 ikastetxeetan eginen dira: Sunbillan eta Donezteben. Orientatzaileak, bi Laguntza Unitateen koordinatzailea izanik, Orientazioa arautzen duen Dekretuan (153/1999 Foru Dekretua) aipatzen diren eginkizunak beteko ditu: a) Hezkuntzarako Laguntza Unitateen jarduera plana eta ikasturteko azken Memoria idaztea. b) Hezkuntzarako Laguntza Unitateak esleiturik dituen eginkizun guztien ardura hartzea eta Unitate horren jarduerak zuzendu eta koordinatzea. c) Hezkuntzarako Laguntza Unitateko arduraduna izanik, ikastetxeko erakundeen plangintzako tresnak prestatu eta gaurkotzeko lanetan parte hartzea. d) Hezkuntzarako Laguntza Unitateko bileratarako deia egin eta haien buru izatea, eta bilera bakoitzeko akta egitea. Egokitzat joz gero, hezkuntza berezia sostengatzen duten langileek, hots, irakaskuntzakoak ez direnek, bilera horietan parte hartzeko deia jaso dezakete. 22


e) Ebaluazio psikopedagogikoaren prozesuan, hezkuntza premiak dituzten ikasleen irakasleekin batera koordinatzea eta, beharrezkoa denean, txosten teknikoa idatzi eta sinatzea. f) Eskolatze modalitateari dagokion proposamena idaztea eta, ikasleak izena eman duen ikastetxeko orientatzaileari igortzea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, aurretik ebaluazio psikopedagogikoa eginik, eskolatze modalitaterako txosten-proposamena egitea. Horretarako ikaslearen etorkizko ikastetxeko Hezkuntzarako Laguntza Unitateko koordinatzailearen proposamena beharko da. g) Ekipamendu eta materialari dagokionez, Hezkuntzarako Laguntza Unitatearen mantenuaz arduratzea eta ikasleen txostenak erregistratzeko, zaintzeko eta lekuz aldatzeko lanen ardura hartzea, bereziki hezkuntza premia berezien erroldan izena eman dutenena. Aipatutako eginkizun horiek garatzeko, honako lanak burutuko dira: • HLUak osatu eta laguntza saioak antolatu iazko aurreikuspenetan oinarrituz. • Hezkuntzarako Laguntza Unitateko kideekin eta tutoreekin batera ikasleen lan programak finkatu, egindako ebaluaketa eta balorapenaren arabera. • Laguntza jasotzen duten ikasleen programazioak edo curriculumerako egokitzapenak errebisatu eta ikasleen jarraipena egin (tutore, guraso, espezialista edota kanpoko zerbitzuekin koordinatuz). • Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen irakasleekin koordinatu, ikasle hauen irakas-ikasteko prozesuaren jarraipena egiteko eta beharrezkoak diren egokitzapenak burutzekotan.

23


• Hezkuntzarako Laguntza Unitateko kideekin eta ikasleen tutoreekin batera, hiruhilearen bukaeran balorapena egin, hala nola egindako lan-programak errebisatu eta hurrengo hiruhilerako lana finkatu egindako ebaluaketa eta balorapenaren arabera. • Inguruko osasun zerbitzuekin harremanetan jarri elkarlanean aritzeko. • Gurasoekin bilerak prestatu eta burutu. • Beharrezkoa denean ebaluaketa psikopedagogikoa egin, txostena idatzi eta sinatu. Honekin batera interbentzio bide bat irekitzen delarik (irakasleekin eta gurasoekin koordinazio bilerak burutuz, kanpoko espezialistekin informazioa elkartrukatuz, orientabideak eta konpromezuak zehaztuz, ...) hau da, inplikaturik dauden guztiekin lan-plangintza bat garatu egiten da. • Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak Educan islatu. • Zenbait kasutan, ikasleak ikastetxez aldatzean, etapa bukaerako txostena egin. • Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleei eta hauen gurasoei, DBHri buruzko informazioa eta orientabideak eman. •

Ikas orientazioa garatzeko DBHko Institutuetako orientatzaileekin koordinatu (Eskola Barrutiko Bilerak).

Orientatzailearen lanaren atal nagusi bat bai tutore baita beste zerbitzuetako espezialistekin koordinazioa mantentzea denez, bilera hauek burutzeko klaseko orduak ez direnak erabiliko dira. Osasun Zentroko langileekin (pediatra edo psikologoa) kontaktuan jartzeko eguerdiko orduak izaten dira. Plangintza instituzionalerako tresnak prestatzeko ezarritako denboraren erdia irakaskuntza lanari lotutako prestakuntza jardueretan emanen da. Horrela, ikasturte honetan orientatzaileak zenbait ikastarotan parte hartuko du.

24


Orientatzaileen eginkizunen barruan Orientazioa Koordinatzeko Planan parte hartzea dagokio, Eskola Orientabiderako Bulegotik (EOB / NOE) bideratuta. Horrela, zonaldeko orientatzaileok lan-talde bat osatzen dugu eta ikasturtean zehar lan batzuk burutu behar ditugu. Lan hauek burutzeko hilean behin eta egun alternotan bilerak egingo dira, Lekarotzeko ILZan edo Iruñan (ikastetxetan zuzendariek jasotako egutegian zehaztutakoaren arabera). Ikasturte bukaeran egindako lanaren memoria burutu eta Eskola Orientabiderako Bulegoari igorriko zaio.

Doneztebeko eskolako klaustrokide bezala bertze eginkizun batzuk izanen ditut herrietako plangintzan agertzen ez direnak.

DOEZTEBE- SALDIAS ETA BEITZA-LABAIEGO HLUa.

o LAGUTZA TALDEARE LA PLAGITZA Herrietako eskoletako HLUko partaideak aurten hamabortzean behin elkartuko gara, astelehenetan 11.10etatik 12ak arte Doneztebeko eskolan. Orientatzailearen urteko lan plangintza Orientatzaileak 3 ikastetxetan eginen du lan: Doneztebeko “San Miguel”en eta Saldias eta Labaiengo unitarietan (Eratsungoa aurten itxi bait dute). Doneztebeko klaustrokidea izanen naiz. Astelehen, astearte, asteazken eta ortziraletan Donezteben arituko naiz eta ortzegunetan eskola txikietan eta beharren arabera Donezteben ere bai. Orientatzailearen eginkizunak Beintza-Labaien eta Saldiasko eskoletan hauek izanen dira: • Hizkuntza premia bereziak eta zailtasunak dituzten ikasleen interbenzioa eta jarraipena: 25


- Ebaluaketa psikopedagogikoaren prozesua koordinatu. - Behar denean eskolatze modalitateko txostenak berrikusi edo/eta egin (aurten printzipioz ez dira aurreikusten). - Currikulumaren egokitzapen eta errefortzuen plangintzan eta hauen jarraipenean parte hartu, tutore eta irakasleekin lana koordinatuz (bi kasu direla eta hiruhilabetero irakasle guztiekin elkartu naiz eta honetaz gain ortzegunetan edo asteazkenetan, Legasan, beharra ikusten denean). Gainerako kasu guztietan (zentsatuak ez direnak baina laguntza eta errefortzua behar dutenak) puntualagoa izanen da. - Behar bereziak dituzten ikasleen gurasoekin elkarrizketak antolatu, informazio trukaketa eta lan koordinatua egiteko. Behar bereziak ez dituztenen gurasoekin ere arituko naiz beren eguneroko heziketa beharrak atenditu ahal izateko. - Ikasleen hezkuntza premiak direla eta hezkuntza, gizarte eta osasun zerbitzuekin kolaboratu (Osasun Etxea, Gizarte Zerbitzua, Creena, Csm, Gabineteak...). Kolaborazio hau hemengo pediatra eta gizarte zerbitzuarekin izanen da, bertzeekin printzipioz ez dut beharra ikusten. - Premia bereziak dituzten ikaslen informazio trukaketa zihurtatu, zikloz edo ikastetxez aldatzen direnean. - Etapa aldaketan behar diren kasuetan txosten laburtua egin eta BHIko orientatzailearekin koordinatu. Maiatza aldean Ana Indabururi (DBHko orientatzaileari) dagokion informazioa pasako diot. - Aurtengo 6. mailako ikasleekin DBHrako informazio pasaketa eta eskola bisitaldia San Migueleko 6. mailako ikasleekin batera eginen da • Distritoko orientatzaileekin bildu eta elkarlanean aritu. Aurten ere hilabetean behin elkartuko gara orientatzaile guztiok honako gai hauei buruzko formazioa jasotzeko eta gure lan egiteko moduak adosteko: - “Fracaso escolar en l@s chic@s” - “Inclusión: marco teórico y experiencias en EI, EP y ESO” - “Bizikidetza orientaziotik” - ”Sareko lana” - “Eskola inklusiboa: aniztasunaren trataera” 26


- “Aprendizaje a través de Proyectos” - “Proiektuka gure eskolan” -“ Talde-lanak eta aprendizaje kooperatiboa” - “HLUko lana eskola inklusiboan” - Ondorioak eta memoria Honetaz gain nire kabuz egindako formazioa hau izanen da: - “Estrategias educativas para el desarrollo de competencias socio-afectivas y conductuales”. - “Hacia una educación inclusiva. metodologías alternativas para la atención a los alumnos con necesidades educativas específicas”. Kurtso hau saiatuko gara egiten LHUko guztiok. • Eginkizun hauetaz gain, orientatzaileak HLUko koordinatzailea bezala beste eginkizun hauek izanen ditu: - HLU jarduera plana eta ikasturteko azken Memoria idatzi. - HLU dituen eginkizunen ardura hartzea, horren jarduerak zuzendu eta koordinatzea. - HLU bileratako buru izan eta bilera bakoitzeko akta egin. 7. TUTORITZA Atal hau hasi aurretik, erran beharra dago gure eskolak eskola txikiak direla eta hau beraien ezaugarri garrantzitsua dela. Guraso- irakasleen arteko hartu emana zuzen zuzenekoa dela. Gure ordutegian, astelehenetan 4etatik 5ak arte jarria dago eta guraso guztiek badakite ordu honetan zentroan gaudela. Ikasturteko tutoretza plana aurrera eramango dugu normaltasunez gurasoei dagokienez (bilerak, elkarrizketa pertsonalak…).

27


Egokitzapen kurrikularraren beharra duten haurren tutorea, logopeda edo heziketa bereziko irakaslea eta orientatzailea koordinatuko dira beharraren arabera. Beharra denean gurasoei emanen zaie informazioa beraien seme-alaben aldaketak azaltzeko.

Aldi berean bizikidetza plangintza martxan paratuko dugu orientatzaileak lagundurik.

Hiruhilabete bukaera bakoitzean, gela bakoitzeko irakasle guztiak elkartuko gara, ikasleek banan-banan ebaluatzeko. Ebaluaketa jarraia eta globala izanen da. Honen ondoren, tutoreak ikasle bakoitzaren gurasoekin elkarrizketak eginen ditu eta emaitzak komunikatuko dizkie.

Antolatzen ditugun ekintzak haur guztiak taldean integratzeko asmoz pentsatuak daude eta elkar bizitza armonikoa izan dadin.

Saiatuko gara baita ere eskola herrian integratzen eta bertako ohiturak ezagutzen.

Ikasleekiko tutoretzari dagokionez ez da hori lantzeko ordutegirik kontenplatzen ez HHn ezta LHn. Halere, irakasle batzuk oso esperientzia ona izan dute tutoretza ikasleekin lantzen eta oso emaitza aberasgarriak eta balorazio baikorra jaso dute gurasoen aldetik. Horregatik, uste dugu ezinbestekoa dela tutoretza saioak normalizatzeko denbora eskaintzea gure ikasleen ordutegitan, bertan landu daitezkeen hainbat gai erabat loturik baitoaz bizikidetzarekin, hezkidetzarekin eta gatazkei aurre egiteko baliabide eta estrategiekin. Ondorengo lotura hauetan tutoretza lantzeko material interesgarriak daude eskuragarri: • http://bertamares.blogspot.com/2008/01/tutoretza-lehen-hezkuntza-materialak.html • http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/AURKIBIDEA.htm 28


• http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r432459/es/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/es_5495/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/ATAL A_BI.htm

8. OSASUA ETA HEZKUTZA Eskola inguruan dauden beste aspektuen artean “osasuna eta ohitura osasungarriak” landuko ditugu. Lehenbiziko prebentzioa lantzea izanen da eta horretarako ohitura osasungarriak landuko ditugu, hala nola higienea, atsedena, kirola, jarrera egokiak, elikadura osasungarria, heziketa sexuala,... Gure eskoletan, txikiak izanik, aspektu hauetan arazoak sortzen badira, berehala antzematen ditugu eta behar diren neurriak hartzen ditugu segituan. Esate baterako, higiene pertsonalean, elikaduran eta abar. Elikadura aldetik aktibitate ezberdinak antolatuko ditugu emaitza positiboak ateratzeko: elikagaien piramidea landu, menuak, horma irudiak, eta abar. Kirola eta ariketa fisikoa behar bezala egitea izanen da helburua lesiorik ez izateko. Jarrera egokiak eserita gaudenean, oinez ibiltzerakoan,... Higiene gomendio batzuk erabiliko ditugu: hortzak eta eskuak garbitzea otorduetan; gordinak jaten ditugun gauzak (frutak esaterako) ongi garbitzea, dutxatzea,... Familiekin bereziki ondokoak lantzen ditugu: • Atsedenaldiko gosariak ahalik eta osasuntsuenak izatea. • Urtebetetzetan eta irteeretan goxokien kontrola. 29


• Lo egiteko ordu kopurua egokia izatea. • Telebista ikustearen kontrola. • Garbiketarako ohitura osasungarriak. Berrikuntza moduan aurten lehenengo aldiz Sunbillako eskolako HHko ikasleek “Fruta banaketa eskola gosarientzat /Reparto de frutas para almuerzos escolares” programan parte hartuko dute. Hauek dira programaren helburua orokorrak: • Ikasleen fruta eta barazki kontsumoa handitzea. • Kontsumo ohitura osasuntsuak txikitatik bultzatzea. • Obesitatea eta berari loturiko gaitzen prebentzioa eta aurre egiteko estrategietan laguntza eskaintzea. Astean behin, 3 egunetan banatzeko fruta eta barazkiak jasoko ditu eskolak HHko ikasle guztientzat.

9. ATERALDIAK Hauek dira ikasturte honetarako programatu diren irteerak: IKASTETXE GUZTIAK BATERA: 1. HIRUHILABETEKOA: Urriak 28, ostiralean JOKU TOPAKETAK antolatu ditugu Sunbillako pilotaleku eta udaletxeko aretoan. Hauen helburua bikoitza da: alde batetik ikasleak ongi pasatzea kirol eta jolasetan parte hartuz eta beste aldetik sei eskoletako ikasleen arteko harremanak sustatzea eta indartzea, beraien arteko interakzioa bultzatuz. Hiru taldetan banaturik, ikasleek hiru ekintza desberdinetan parte hartuko dute txandatuz:

30


 Kirol Jarduerak KULKI talderen eskutik  Tailerrak: • Globoflexia • Aurpegi margoketa • Mural margoketa • Mahai jokoak  Zinea 2. HIRUHILABETEKOA: 2012ko martxoaren 29, ostegunean Donostiara joango gara bi taldetan banaturik: - HH eta 1. Zikloko taldea: Donostiako Aquariuma bisitatuko dute goizez eta Txikipark jolasparkea arratsaldez. - 2. eta 3. Zikloen taldea: San Telmo museoa bisitatuko dute goizez eta Txuri-urdin izotz patinaje aretora arratsaldez. 3. HIRUHILABETEKOA: 2012ko maiatzaren 14 eta 15ean Hondarribiko Elkano aterpetxera joango gara gau bat pasatzera. Bi egunetan jarduera ezberdinak antolatuko dira (itsasontzian paseatzea, bainua hondartzan…). Ekintza honetan eskola guztietako (Legasako eskola ezik) ikasleak parte hartuko dute. -

Ituren: 12 ikasle (2. Zikloa) + irakasle 1 Saldias: 6 ikasle + irakasle 1 Beintza-Labaien: 5 ikasle + irakasle 1 Narbarte: 13 ikasle + irakasle 2 Sunbilla: 46 ikasle + irakasle 5  4 urteko 8  5 urte eta 1. mailako 13 31


 2 mailako 12  3. eta 4. mailetako 13 GUZTIRA 92 : 10 IRAKASLE ETA 82 IKASLE

BESTELAKO IRTEERAK ETA EKITZA OSAGARRIAK: Hezkuntza Departamenduak egiten ohi dituen bi deialditan parte hartzeko asmoa dugu aurten ere talde bateratua bezala, betiere gure ezaugarri propioak baldintzatzen gaituztenen arabera : - English Week (Irunberrin udaberrian) - Eskola Ibiltariak /Escuelas Viajeras (udaberrian) Horietaz gain beste irteera eta ekintza hauek ere aurreikusita ditugu urtean zehar gure zentroetan: SALDIAS eta BEITZA-LABAIE:

Donezteben zinema emanaldia / liburutegia eta txokolatada. Beintza- Labaien eta Saldias herrietan zehar iùauteriak kalejira Azken eguneko festa Bertizko parkean Hiruhilabete bakoitzean egun pasako irteeratxoak egingo ditugu (hostoak bildu, herria ezagutu‌.)

2011ko abenduko azken astean 2012ko bigarren hiruhilabetekoan 2012ko ekainaren 21ean Data zehatzik gabe

32


ITURE:

Mendaur mendi irteera Zuhaitzaren eguna Inauterietako kalejira Haur Kantari Txapelketa Ateraldia hondartzara Hiruhilabete bakoitzean egun pasako irteeratxoak egingo ditugu (hostoak bildu, herria ezagutu, bizikletan herri inguruko ibilaldiak‌)

2012ko udaberrian 2012ko udaberrian 2012ko neguan 2012ko udaberrian 2012ko ekainean Data zehatzik gabe

LEGASA Eguberrietako jaia (eskolan bertan) Inauteri jaia (eskolan bertan) Bertiz parkera egun pasa

Lehenengo hiruhilabetekoan Bigarren hiruhilabetekoan Hirugarren hiruhilabetekoan

ARBARTE Narbarteko ateraldia Guraso Elkartekoekin Azaroaren 22an batera LACTURALEra - Uharte Arakil Udazkeneko ateraldia Bertizera Azaroan ORTZEGUN BAKOTX- Herrian zehar kalejira 2012ko otsailaren 17an mozorroturik, bazkaria eta jokoak plazan. 33


Udaberriko ateraldia Bertizera ASTE KULTURALA: Irratia, margo erakusketa, gurasoentzako emanaldia, tallerrak‌.. Ibilaldia Bertizera

2012ko martxoan 2012ko maiatzaren 23, 24 eta 25ean

2012ko ekainean

SUBILLA Ostoak biltzera mendira. Harriak biltzera ugaldera. Udaberrian Bertizera. Arbolak landatzera. 3. Zikloa Roboticsera IruĂąera lineako autobusean.

2011ko udazkenean 2012ko udaberrian 2012ko martxoan 2012ko udaberrian Bigarren hiruhilabetekoan

34


ERASKIAK

35


1. ERASKIA IRAKURRITAKOAREN INTERPRETAZIOA 1. Zergatik dago (pertsonaia) hain (sentimendua)? 2. Zein pista aurkitzen duzu istorioan non esaten dizun … 3. Zein motatako pertsona dela uste duzu (pertsonaia)? Azaldu zergatik uste duzun horrela dela. 4. Sortu ezazu istorioarentzat beste izenburu bat. 5. Zenbat pista aurkitzen dituzu istorioan non erakusten digun … 6. Zenbat urte dituztela uste duzu pertsonaiek? Zergatik? 7. (Pertsonaiari) gustatzen zaio (pertsonaia)? Nola dakizu hori? 8. Zein arrazoi ematen dizkizu idazleak … pentsa dezazun? 9. Zer nahi du idazleak (pertsonaia/ekintza/gertakizuna)ren inguruan pentsa dezazun? Arrazoitu zure erantzuna. 10. Zergatik (pertsonaiak) egin du (gertakizuna)? 11. Sortu ezazu izenburu “hobeago” bat istorioarentzat. 12.Eman hiru arrazoi zergatik … 13. Zer nahi du idazleak zuk sentitu dezazun ….-ren inguruan?

ZER PENTSATZEN DUZU ZUK?

36


2. ERANSKINA:

ISTORIO PIRAMIDEA NORI ZUZENDUA: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak. ARLOAK: Euskara, Ingelesa eta gaztelera. ZERTARAKO: Ikasleek istorioa ulertu dutela zihurtatzeko erabiltzen da estrategia hau. Pertsonaien ezaugarriak eta beraien arteko harremanak aztertzeko ere balio du. HELBURUAK: Ikasleak gai izango dira: -

Istorioaren argumentua irakurri eta ulertzeko. Istorioaren arazo/gatazka zein den adieraztea. Arazo/gatazkaren konponbidea zein den adieraztea.

MATERIALAK: Arbela, piramidea fitxa, arkatza. EKINTZA: Hasierako saioetan gela osoak lantzeko ekintza bezala antolatu daiteke arbolaren laguntzaz eta irakaslearen gidaritzarekin. Ondorengo saioetan ikasleek bere kasa egin dezakete istorio piramidea. Marra bakoitzean idatzi dituzten hitz isolatuekin esaldiak eraiki daiezke esaldi piramide berri bat sortuaz. Piramidearen laguntzarekin istorioaren laburpena egin daiteke.

37


ISTORIO PYRAMIDEA

1. _________________________ (Pertsonaia nagusiaren izena idatzi)

2. _____________________________ (Pertsonaia nagusia deskribatzen duten bi hitz idatzi)

3. _________________________________ (Lekua deskribatzen duten hiru hitz idatzi)

4. _____________________________________ (Istorioaren arazoa adierazten duten lau hitz idatzi)

5. _________________________________________ (Istorioaren gertakizun bat deskribatzen duten bost hitz idatzi)

6. _____________________________________________ (Istorioaren bigarren gertakizun bat deskribatzen duten sei hitz idatzi)

7. _________________________________________________ (Istorioaren hirugarren gertakizun bat deskribatzen duten zazpi hitz idatzi)

8. _____________________________________________________ (Arazo/gatazkaren konponbidea deskribatzen duten zortzi hitz idatzi) 38


STORY

PYRAMID

1. _________________________ (Write the name of the main character)

2. _____________________________ (Write two words describing the main character)

3. _________________________________ (Write three words describing the setting)

4. _____________________________________ (Write four words stating the story problem)

5. _________________________________________ (Write five words describing one event in the story)

6. _____________________________________________ (Write six words describing a second event)

7. _________________________________________________ (Write seven words describing a third event)

8. _____________________________________________________ (Write eight words describing the solution to the problem)

39


LA PIRĂ MIDE DE LA HISTORIA

1. _________________________ (Escribe el nombre del personaje principal)

2. _____________________________ (Escribe dos palabras que describan al personaje principal)

3. _________________________________ (Escribe tres palabras describiendo el lugar donde se desarrolla la historia)

4. _____________________________________ (Escribe cuatro palabras que espliquen el problema de la historia)

5. _________________________________________ (Escribe cinco palabras que describan un acontecimiento de la historia)

6. _____________________________________________ (Escribe seis palabras que describan un segundo acontecimiento)

7. _________________________________________________ (Escribe siete palabras que describan un tercer acontecimiento)

8. _____________________________________________________ (Escribe ocho palabras que describan cual es la solucion del problema de la historia)

40


IRAKURKETA MAILA

ZEHAZTAPENA

•

ABIADURA

Erritmo onarekin irakurtzen du.

HARTZEN ARI DA

TALDEA:

HARTU GABEA

IKASLEA:

HARTUA

IKASLEEN EBALUAZIOA

LAINGUNTZ AREK

ERANSKINA 3.

OHARRAK

Ongi deskodetzen du.

Irakurritakoa ongi adierazten du. ULERMENA

Hiztegia ulertzen du. Testu mota bat baino gehiago ulertzen du. Testuan berariazko informazioa lokalizatzen du. Testua bere osotasunean ulertzen du. Testua interpretatzen du eta ideiak elkarren artean lotzen ditu. Testuko baieztapenak testuaz aurretik dakienarekin eta bestelako iturrietako baieztapenekin egiaztatzen ditu. Testuaren ezaugarri linguistikoei erreparatzen die. Irakurketa estrategiak aplikatzen ditu: iragarri, egiaztatu, birkapitulatu, inferentziak egin,...

MOTIBAZIOA

Irakurtzeko zaletasuna du. Ikasgelan arretaz irakurtzen du. Proposatutako liburuak edo testuak ikasgelatik kanpora irakurtzen ditu.

41


ERASKIA 4 1. BURUKETA ULERTZEA. • Buruketako datuak eta galdera azpimarratzen ditut. • Nire buruari buruketa “telegrafikoki” kontatzen diot. Dakidana: ... eta ... eta... (Datuak) Datu hauen bidez hauxe kalkulatu behar dut... (Galdera) 2. EBAZTEKO PLAA EGITEA. Pentsatzen dut ea zer kalkulatzen ahal dudan buruketaren datuekin. • Pentsatzen dut kalkulatu beharko dudana eta zein ordenatan eginen dudan, emaitzara iritsi arte. •

3. PETSATUTAKO PLAA EGITEA. •

Kalkulu bakoitza zertarako egiten dudan idatzi behar dut. • Lehenbizi, hau kalkulatuko dut... • Gero, hau kalkulatuko dut... • Gero, hau kalkulatuko dut...

Azkenean, buruketaren galderaren erantzun osoa idatziko dut.

4. EMAITZA EGIAZTATZEA • Plan osoa nola burutu dudan berrikusiko dut. • Erantzuna buruketaren testuan txertatuko dut eta... pentsatuko dut ea ateratzen den istorioa logikoa den... Zentzurik al du? buruketa mota hauek ebaztean, soilik pauso horietako hirugarrena idatzi behar duzu ordenan txukun eta garbi. •

Egin zure kalkuluak zirriborroan eta gogora ezazu zein den laugarren pausoa, zure arrazoiketak koadernoan idatzi baino lehen. Garrantzitsuena ez da emaitza, baizik eta zure arrazoiketak baliagarriak izatea, zure arrazoiketak argi egotea.

42

UPO 2011-2012 ikasturtea  

2011-2012ko UPOa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you