Catálogo de la exposición "Feria".

Page 49

tresna gisa iraganeko kontua dira. Horregatik, souvenir bihurtzen ari dira gero eta gehiago: gure bidaiaz oroitzeko erosten dugun zerbait. Usted estå aquí artelanak Feriara etorri ziren kultura-turistentzako oroigarri bat izan nahi du. Une honetan dauden hiriaz jabetuarazi nahi dien lan bat. Hiri honen irudiak erakusten dituzten zortziehun postal baino gehiagorekin egina. Posta-txartelen bildumagile batek eta Vitoria-Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioak utzi zizkidaten. Munduko arte garaikideko museo guztiak oso antzekoak dira elkarren artean. Gehienetan artista berberen lanak dituzte zintzilik hormetan. Hori da kulturaren globalizazioak berekin dakarrena. Vitoria-Gasteizen tankerako hiri ertainek herritar globalarentzako azpiegiturak diseinatuz izan nahi dute globalak: kulturune globalak bisitatzen dituen turista, kongresu global batera datorren enpresagizona, artearen azken joera kontsumitzen duen ikuslea‌ Izan ere hiri ertainetako politikariak globalizazioaren gurdira igotzen dira, horrek berekin dakarren guztiarekin: marketing-eko mekanismoak, azpiegitura erraldoiak, eta abar. Adreilua-ikuskaria binomio ezaguna. Eta hori guztia‌ inoiz iristen ez den turismo bat erakartzeko xedez. Bienvenido Mister Marshall pelikulan bezala.

47


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.