Azken festako ikasleen testuak

Page 1

qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwerty uiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzx cvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq Azken festako ikasleen testuak wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui EKT IV opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg hjklzxcvbnmrtyuiopasdfghjklzxcvbn mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwert yuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopas 12/06/2013

Eskoriatza-Aretxabaleta


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

1. Koplak Ainhoa Mendibil & Kepa Matxain

Euskal kultura ze-ostia-da-euskal kultura hau bukatu da ta gaude lehengo modura (estr.)

Gure helburua izan da EUSKALtzea ya zeharo ze Durangoko Azokan sentitzen ginen arraro

Kaixo, aurkeztuko gara zuek ezagutzeko lain Bera da @hankahutsik ni @kmatxain

Lehenengo klase eguna ta biok famoso bila Jon Artano dago hemen bueno, baya marabila!

Gu gara I grekoaren belaunaldiko umeak facebooken dena daukagu ezagut gaitzan jendeak

Gero konturatu ginen hura ez zela bakarra Elhuyarreko Itziarrek ere rango estelarra

Googlen idatziz gero gure izen-abizenak daude gure amanteak ta hoien argazki denak

Gazteok buruan beti omen dugu pajaro lar ikasia dugu 'Txepetx' ta gainera ondo 'Xamar'

Maite dugu willis drummond ta maite dugu lisabo eus-koolak izan nahi dugu nos mola todo lo raro

Klasetako eztabaidan beti jo-puntua bera izkierda abertzalea horren gaiztoa ote da?

Telebista izan genun gure umetako-eskola doraemon, pipi-lanstrun ta nola ez dragoi bola

Ta gu-gazte independentista iraultzailenak bezala defenda dugu tribua ondo, a capayespada

Etorri zen nire eskura EKTren panfletoa horrenbeste erudito Eskoriatzara noa

Hortarako izan-dugu Amondarain aliada aitortu beharra dugu zutaz maitemindu gara

Ni berriz ere bekario bi hauen agindutara eitbko praktikak biali-nitun pikutara

Sekretu bat topatzeko Amondarain hemendik at Avenidako tabernan eskuetan martini bat

2


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

Kurtsoa aurrera joan ahala ta insomnioa komeri ohartu nintzen euskara ez zitzaidala komeni

Gogoan dut xiberua klasean izan gendula baina ez nuen ulertu kontatu ziguten hura

Urruzola Urruzola gure inspirazionea altxatu aulkitik eta etorri hadi honea

Horregatik joan ginen zuzenean xiberura eta zapatu gau batez konkistatu genun hura

Julen arexolaleiba euskalgintzaren mahoma gu ez bagoaz euskaraz bera etortzen da hona

Gau hartan zirrika bero aritu ziren nabarmen inork bigilatu gabe Julen eta Mari Karmen

Eta Larraitzen soltura ingelesez barra-barra bera dugu benetako eleanitz den bakarra

Ligatu zuen bakarra hementxe dago nirekin ikusi nuen ohean sartzen patxaranarekin

Ta Sarasua litzake kasi-kasikan jainkoa bera da che guevararen gure euskal bertsioa

Zuk ere susmagarriki esan zendun “ ni banoa� ta denok galdetu gendun ai noa jun da Ainhoa?

Ta-inork behar badu hemen perkusionista prestua ondo etorriko zaio Eizagirreren eskua

Eta bukatzen joateko aprobetxatuko dugu gure burua saltzea baikeneukan guk helburu

Kuriosoa da Urruren hitzartzeen bolumena da denok berai begira jartzeko egiten duena

Nire curriculumari usain aparta dario ukitzen dudan guztia bihurtzen da bekario

Nekanek azaldu zitun agintearen ilunak ordutik guk-e ur bila bidaltzeittugu lagunak

Kurtsoan mila piropo ta hitz polit entzun dugu curriculum vitaeak fotokopiatu ditugu

Eta Lorea Agirre eta zure teoria nahi genuke zu-izatea hurrengo lehendakaria

Bururatzen zait Ainhoa gaurko saioan ostean atea jo dezakegu Bertsozale elkartean

3


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

Edo elhuyar, eitb, ikastolen elkartea, laster batean lan bila joko dugu zuen atea Igual ez du balioko lan bila hasterakoan baina momentu on asko daramaguz poltsikoan Jende jatorra zarete plazer bat izan da, hortaz, ministroak garenean oroituko gara hontaz

4


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

2. Axkottittiko hitzek Naroa Olalde eta Amaia Aranbarri Anarik komentau zun Iñigo Aranbarrik esatexola elkarrizketak eta holakotan Axkottittik kanpoa euskara batun etteko. Guri kontrakue eskau diube, azkeneko jai hontan, EKTn laburpen bat eo gure inpresixuk zuekin konpartitzeko eskau diube Axkottiarrez. Eztakiu oso ondo ze esan leikeun diferentie, eo diferentie iziteke re ze esan leikuen, baine bueno… Xabier Gantzarainek Berrian askotan idatzi izen du erreserba bat dala gurie. Definizixo horrek urola kosta osoako balixo dula esango genuke. Ba hortik gatoz gu, euskal musikie tabernatan oso gutxi aitzean euskerin erreserba hortatik. Gaztelaniaz soltureik ez eukitzeatik kezkatze gean txoko hortatik. Erreserba horrek eskaini/eman diun gauze bat hitze da. Herrixen ibiltzein hitzek ta, ze esan oso ondo eztakiunez, hitzekin jolas ettie proposatzeiuztegu. Hau ez ta Asiskok eta eindeko Mantxut!-en jarraipena, attuteko hitzek die ta ibiltzettouenak, baine hau ariketa xumiaue da. Hartu hitzek ta irakurri tokau zatzutena. Aber asmatzezuten ze esan nahi deben ta EKTko zeinekin eo zerrekin lotuko zenuketen. -

Lepo= asko Lepo gozau deu asteazkenetako saxotan. Lepo ikisi deu etorri dinai aitzen ta batik bat hemen juntau geanan kontuk ta komerixek aitzen.

-

Majiñe bat= asko Majiñe bat izen die Atxabaltako gelatik pasau dinak eta majiñe bat batte gelako paretak attu dittuben hitzek eta gogoetak.

-

Antoxine = ontzia Kurso hasieran Txepetxen antoxinek azaldu zizkun Julenek ta harrezkeo EKT osun lagun izen dittou bai ontzixek ta bai Txepetxen teorixeke.

-

Abantaran = azkar

5


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

Holaxe pasau zaizku guri hilebete hauek, abantaran. Konturatzeako askeneko eune allau.

-

Amalaune = armiarma sarie, harixe batez ere. Askotan aipau da sarien kontzeptue, saretzie‌ Bilboko Zenbat gara ta Gabrien Aresti Euskaltegixe, Lasarteko antzerki ta dantza eskolie, Barakaldoko dantza taldie‌ Aber asmatze deun amaraune etten ta hari hoxek alkarrekin lotzen.

-

Ankagorrixe = ume jaio berrixe. Ankagorrixek bezela sentiu izen gea eun askotan ta hizlai askon aurrin. Eze jakitteke ta ze esaten ai zin entenditzeko lanakin.

-

Ahopeka = ahots isilean. Urru

-

Deberik = etxeko lanak Debere gutxi eduki dittou baine nahiku lan eduki deu astin ziher bialduteko loture danak letu, ikusi eo aitzen ta hemen attutekukin eskema bat osatzen. Guri kotxeako konbertsazixue eman diube ta batzuk asteazken iluntzetan lo etteko problemake eduki dittube.

-

Emendau = itzali Kepak gaur emendako zun kamarie baine attutekuk guregan geratzie espero deu, ta hemen jaso deuna errez ez emendatzie espero deu.

-

Euskal prantsesa = iparraldeko biztanlea. Gu xuberutarrantzat Manexak gean bezela, mugin bestaldeko danak guretzan euskal prantsesak die. Mugak gerturau berraz hitzein diubue ta eztakiu zemateaĂąo hurreau gean baine Amets Arzallusek, Dominica Agergarai, Artzen Letona ta Mattin Irigoienek iparraldeko errealitatie gerturau diube ta Xuberun behintzet etxin bezela sentiu ginen euskal prantsesan artin.

6


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

-

Klariona = klera Klarionik ezta eon gelan, baine power pointekin, rotuladorikin arbelin eindeko eskemakin, margukin, eskun gestukin ta beste hainbat baliabidekin azalduteko zenbait gauze jaso dittuoula ustet. Asiskok klariona naixo zun arren huarere boligrafukin moldau zan.

-

Kontuesataile = hizlarixe Kurso hasieran abixau ziuben, hizlai bakoitze bere harrikaiekin etorriko zala, beretik ta bere era azaltzea. Hori bizi izen deu, baine orokorrin danak e nahiko kontuesataile onak izen dila esan leikeu.

-

Lekutea = zerbait edo norbait oso urritira joan dela adierazteko. Lekutea jun tzin Irigarai ta Xamar. Batek kobazulotaino heman ginuzen ta abestik berriz Erromatarran artea. Atzeare bettu berkodeu aurrea etteko ta segiuko deu atzekuei beire re.

-

Ozta-ozta = juxtu-juxtu Ozta-ozta etorri zan Saizarbitoria, makalin zeulako, gai etzala izengo uste zulako…. Baine etorri zan ta Juan Luis Zabalak tirein ala euskal kulturgintzan mundutxoko kontu batzuk kontau zizkun.

-

Maxixau = kuxkuxean ari Kuxkuxin jarduteko goukin gerau gea batzukin, zein gean gu ta zein haxek, euskal mundutxuko inbirixek ta txaskarrilluk…

-

Tontamentin = Akordaure etteke. Holaxe allau zaku bukaerie, tontamentin

-

Txandarra. Kirola etteko errepie. Txandarrik ezteu ikusi, elegante askoik etorri zaizku hainbat hizlai; Josune Ariztondo, Joxean Muñoz… Ondik akordatze zeate Joxeanen zapatakin ez?

7


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

-

Paolan = kontu kontari

-

Penaue = latza, gogorra

-

Susko erroberak = sufestak

-

Sugelingerie = sugandilla

-

Tajuzkue = fundamentozkue Hizlarixek entzun bakarrik ezteu ein, tajuz jatene ibili gea dietak aldebatea lagata txokolatezko pasata, gazta, ‌ ardo trago ta guzti.

-

Lamarie = jende asko dagoen lekuan sortzen den berotasune.

-

Aztarranik ez! = idearik ere ez! Zeintzan Pitxu, aztarranik ez!

-

Baldarra = traketsa Danoke nahiko baldar ibili gea teknologi asuntun! Eskerrak gure kepan lanai gauzek fin erten debe!

-

Antxintxike = korrika

-

Aittau = aipatu

-

Zorrue = poltsa

8


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

3. Poema kolektibo baterako lehen adreiluak Eli Carrascosa Zaila da topatzea poema pertsonal baterako lehen adreiluak; are zailagoa poema kolektiboa denean. (Eta zer esanik ez, poema horren izenburua buhame batek jarri baldin badu‌) Bat-batean konturatu naiz: lehen adreiluak jarrita daude aspaldi. Eta orduan hasten naiz idazten‌ Agur bat. Nahi bat. Hautu bat. Ahotik burura. Bihotzetik mingainera. Horiek, gure zimenduak. Eta jakin-mina. Eta zalantza. Eta galdera. Eta eskemak arbelean. Eta eskemak apurtzea. Eta baita lasaitasuna ere, eta barrea. Mugitzen gaituen opari hau. Barrua mugitu zidan altxor hau. Zenbaitetan gure itolarria. Eta gure airea. Hori konpartitu dugu urte honetan zehar, Partekatzen jarrai dezagun. Konpartituz segi dezagun bidea. Gaur bukatu zaigu bidaia hau, baina zenbat xendra dauden zabalik... zenbat ate ate horren ostean‌ Eraikitzen joan gara, elkarrengandik ikasiz, elkarrekin adreiluak jarriz, nork berea. Urte hau izan den poema kolektiborako. Gure hizkuntza den poema kolektiborako. Mila esker guztioi. Hau, benetan, ohorea eta plazerra.

9


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

4. Doctor Honoris Casual izendapena Jon Artano eta Xabier Azkue

Arizalaleiza

Gurrulosa

Arizalaleiza Gurrulosa Arizalaleiza Gurrulosa Arizalaleiza

DJ: Hatsa EKTko doinua hasiko da entzuten, 10 segundoren ostean, Ponpoxo asko sartuko dira bi irakasle trajeatu salara. Aurretik (Xabi) irribarretsu, atzetik Inaxio. Atrilera joan, publikoaren aurrean jarri eta aldi berean eskuin eskua bihotzera eraman dute. Julian irribarretsu ezker-eskuin begiratuz; Inaxio hunkituta bezala goruntz begira. 10 segundoren ostean musika apalduko da. Bueno... arratsaldeon! Julian Arizalaleiza naiz, batzuk ezagutuko nauzue. Eta, ba hori, gaur, hemen gaude... zerako zera zertzeko... Zera... Bueno, Inaxio Gurrulosak, Gurruk azalduko dotzue... mar-mar-mar-mar...

Bai, zera, beti bardin... Billur barik Gurru, -ozenago! Ba gaurkoa inportantea da, HUHEZIko historian lehendabizikoz eman behar dugulako garduondoko sari berezia, aparteko ikasle bati. Hori dok! Hola bai! Danok aditzen joagu. Bai. Gaur bere meritu akademiko itzelengatik...... zuotako bat izendatuko dugu: DOCTOR HONORIS CASUAL Bai, batipat‌Zerako zera zertzen asmatu duelako!

Gurrulosa Arizalaleiza

Ez dago argiago esplikatzerik

Gurrulosa

Baina, bueno, ahaleginduko naiz. Pertsona berezia da gure omenaldia jasoko duena. Esan leike, EKTko jakinduria guztiaren atzean dagoela. Denaren atzean, eta denon atzean. Eta gran hermanok lez, dana ikusten ta entzutzen dabala Gure artean dago Sorguneak baino lehenagotik.

Arizalaleiza Gurrulosa Arizalaleiza Gurrulosa

Gidoia tarjetoi banatan hartuta ezker eskuan. Jonek jostailuzko guitarra darama zintzilik. eskuineko eskua altxa eta hatzamarrak igurtziz Publikotik oihu batek ozenago egiteko.

eskuineko eskua altxa eta hatzamarrak igurtziz Haserre begiratzen dio Gurruri

Garai hartan euskal kulturgintza ilunpetan zegoen eta Sorguneak esan zuen: ÂŤIzan bedi argia!Âť Eta argia izan zen, eta ikusi genuen euskal kulturarentzat ona zela eta gero.... Arizalaleiza

Bai, tira, honoris casual honek hirugarren graduondokoa du, eta behingoz aprobatu egingo diogu!, ostantzian bertan aguretuko jaku.

Gurrulosa

Izan zuen garai iluna berak ere, punkia izan zen.... baina modernidadea jazarriz Obabako testikulu metrosexuala izatera iritsi da! Dios... ez dakizue ondo zeinen harro gauden!

10

eskuineko eskuarekin hatzamarrak igurtziz zerbait lotsagarria azalduko balu bezala, eta gero


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

berriz alaiago Arizalaleiza

Ikasgelako maizter, hipster, feisbuk eta Twister.... ... zer ostia idatzi doztak gidoian, Gurru? Bera da, Andoni Eizagirrek esango lukeen bezela: estatutuaren haurren belaunaldiko mesias berria!; Y belaunaldiko zinegileen Cristiano!, Doraemonekin hazitako intelektualen Neymar! Bai, zera… bertoko referentzixak erabiliz… bera da, Mondragon Unibertsitateko Ruben Pardo! Xiberuetako borthuetako zaindari bipila! / Euskal letren errepublikako printze txikia!

Gurrulosa

Arizalaleiza Gurrulosa Arizalaleiza

Gurruri begiratuz Emozionatzen hasita

Tope emozionatuta Harrituta Gurruri begira

Gurrulosa Arizalaleiza

Marmola bezain zuri, porlana bezain gogor, Añorgakoa; ta hala’re, tamalez, likidogia gauza onerako. Bale Gurru...

Gurrulosa

Gaztetxeetako adonis berria / Herri harresitako…

Arizalaleiza

Baleee, nahikoa jok…

Gurrulosa

(…) Abesti bat prestatuta ekarri dut,

Arizalaleiza

Bale!

Gurrulosa Arizalaleiza Gurrulosa

Porrotxek egin dizkit hitzak… Kitto! (publikoari keinuak, kanta gero Joko duela adieraziz)

Arizalaleiza

Merezi bezala, jo txalo: Matxain ta Iztueta’tar Kepari!

DJ: Gaudeamus Igitur edo antzeko musika solemneren bat

11

Gurruri begira, moztuz Ez entzunarena eginez Gurruri begira, moztuz (guitarra aurrera pasaz) Gurruri begira, moztuz Abailduta Arizalaleizak publikoari begiratzean, hizketan jarraitzeko, eskuineko eskua altxa eta hatzamarrak igurtziz


Azken festako ikasleen testuak EKT IV | 2012-13

5. Agur Atxabalta Ikasle guztiak Agur Atxabalta bazter guztietako txokorik urrunena Adio EKT zurekin ditut oroitzapen goxoenak bihotzan erditik askotan atera didazu hasperena zu utziz geroztik bizi naiz tristerik abandonaturik ez baita masterrik inon'e besterik zu bezalakorik

Sorguneaken berri izan nuelarik HUHEZIn sartu nintzen kuraiaz beterik kulturaz gose eta buruan harturik behar nuela den-dena ikasi Askotan geroztik negarrak irten dit euskararengatik

Agur Atxabalta...

Klasean Julen eta Urruk gidaturik batzuek ozen eta besteak ixilik zereko zera zertzen euskal kulturatik behar zela transmititzen hasi Askotan geroztik negarrak irten dit euskararengatik

Agur Atxabalta...

12


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.