27. ekarpena

Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak

[Guztira 350 bat

hitz] Zure izena, banaka: Kepa Matxain Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Pozo Municio, J.I. eta Pérez Echeverría M.P. (2009). Psicología del aprendizaje universitario: la formación en competencias. In C. Monereo, Aprender a

encontrar y seleccionar información: de Google a la toma de apuntes (89-97). Madril: Ediciones Morata, S.L.

Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Aurkitu hitzak bi baditu bi esanahi desberdin, beste batzuen artean. Izan daiteke borondatea izan eta saiatuz guk nahi genuen horrekin topo egitea, edo izan daiteke kasualitatez zerbaitekin topatzea. Interneteko bilaketen inguruan jarduten den artikulu hau lehenengo esanahiarekin dago erlazionatuta. Gaur egun ikasleen gehiengoak google bezalako bilatzaile generikoak erabiltzen ditu informazioa lortzeko eta bilaketa emaitzen lehen orrialdeko webguneekin aski izaten dute euren lana amaitzeko. Noski, honen ondorioz sarritan lanaren edukia bera aldatzen da, ez baitute behar duten informazio zehatza bilatzen. Beharrezkoa da beste era bateko bilatzaileak erabiltzea, gai edo arlo jakin batean espezializatuak, guk nahi dugun informazioa topatzeko. Horretarako, ordea, hainbat gaitasun izan behar ditu ikasleak eta ez dira nahikoa Bigarren Hezkuntzan erabili ohi zituenak. Unibertsitatean, batez ere, ditu beharrezko gaitasun hauek. Irakasle batzuek uste dute apunteak hartzen eta gero horietatik ikasten jakin behar dutela ikasleek unibertsitatean sartzerako, baina hori ez da nahikoa jakintza barneratzeko eta ondoren inguru pertsonal zein profesionalean erabiltzeko. Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Bilaketa bat hasi aurretik beharrezkoa da hainbat pausu jarraitzea. Bi hitzetan, jakin behar dugu zergatik eta zertarako behar dugun informazioa. Horrek bilaketa egiteko garaian hitz gako egokiak erabiltzera bultzatuko gaitu, bilaketa erraz nahiz konplexuetan. Gainera, prozesu honek lagundu egiten du gaiaren inguruan dugun informazioa berrantolatzen. Izan ere, hitz gako egokiak pentsatzen ditugun bitartean gure aurrezagutzak lantzen ari gara. Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean? Bai bilatzaile aktiboak eta bai estrategikoak badute antzekotasun bat: biek

dutela

informazioa

bilatzeko

intentzioa.

Elkarren

artean

desberdintzen dira, ordea, horretarako erabiltzen duten moduan. Bilatzaile aktiboak beti gune berberak erabiltzen ditu informazioa bilatzeko, berari ezagun zaizkionak (Wikipedia, Google‌). Bilatzaile estrategikoaren bilaketak, aldiz, askoz malguagoak dira eta ez ditu ia aurretik planifikatu ere egiten, bilaketa bakoitzaren berezitasunei begiratzen die eta ondoren hauen araberako estrategia bat diseinatzen du. Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena? Eman azalpena. Nire ustez azkena egiten dena review delakoa da. Izan ere, gainerako guztiak bilaketarekin daude erlazionatuta, informazioa bilatzeko zein estrategia erabili behar diren azaltzen dute. Reviewk, ordea, behin informazioa lortuta hori baliagarria den edo ez erabakitzean datza. Beraz, jada topatu dugu informazio bat eta azken pausua ematea falta zaigu, alegia, baliagarri zaigun ala ez erabakitzea. Baliagarri bazaigu, erabili egingo dugu eta bestela, berriro hasiko gara beste teknikak (Query, Switch, Copy‌) erabiltzen. Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Dokumentu bat kalitatezkoa den ala ez jakiteko garaian hainbat faktoreri erreparatzen diet: hasteko, bilaketa egin ostean lehen emaitzetakoa izatea positiboa dela uste dut, hitz gako egokiak ipini baditut nahi dudana nahiko aurrean topatu behar nukeela iruditzen zaidalako. Bilaketaren tituluak eta nik nahi dudanak erlazio estua badute are hobeto, eta hala ez bada orrialdean bertan sartzen naiz eta lehen paragrafoa irakurtzen dut, zertaz diharduen jakiteko. Fidagarritasunari dagokionez, ez diot hainbeste begiratzen autoreari (ez baititut autore ezagun asko eta asko ezagutu ere egiten) eta garrantzia handiagoa ematen diot webgune motari, hau da, ez dut berdin onartuko blog bateko informazioa ala

scholarpediakoa. Diseinuari eta antzekoei ez diet arreta handiegirik jartzen. Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa? Irakurgai oso aproposa da ikasgaia amaitutzat emateko, guztiaren laburpen bezala hartu daitekeelako. Oso identifikatua sentitu naiz bilatzaile aktiboarekin orain arte baina ikasgaian zehar sentitu dut ikasi ditudala zenbait gauza estrategiko izatera bideratu nautenak. Oraindik asko falta zait, noski, bilaketa bat era guztiz estrategikoan egitera heltzeko baina teknika asko ikasi ditugu eta horiek baliagarriak izango zaizkigu etorkizunean, bai esparru pertsonalean eta baita profesionalean ere.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.