Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izena: Kepa Matxain *Bakarka egin behar da baina dudak zure alboko bi pertsonekin komentatu

1. Liburuen inguruan Liburuen argitaletxek nola aukeratzen dute ze liburu publikatu? Irakurri testu hau, eta editore batek egiten duena laburtu, 50 hitzetan: Argitaletxeek editoreen iritzia hartzen dute kontuan. Hauen lana publisherrekin harremana mantentzea da eta idatzi batzuen edo besteen argitalpena, liburu baten edizio berria edota itzulpena proposatzea da. Behin bere proposamena onartuta, egilearekin, zuzentzailearekin, diseinatzailearekin… hitz egitea izango da bere lana. Diru asko irabaz dezake editoreak, edota lanetik bota dezakete, lortzen dituen emaitzen arabera.

2. Liburuak bilatzen Mondragon Unibertsitatean Sartu

Mondragon

Unibertsitateko

Bibliotekako

katalogoan

www.mondragon.edu/biblioteka eta galdera hauei erantzun: a.

Bilatu zenbat dokumentu dauden Spike Lee-renak,

aipatu

izenburua, ze material mota den, non dagoen eta erabilgarri dagoen edo ez. Spike Leeren 3 emaitza eman dizkit. “Última noche” izena du izena lehenak, DVD bat da, HUHEZIko bibliotekan dago eta erabilgarri dago une honetan. Bigarrena “La marcha del millón de hombres” izeneko bideo zinta bat da, MGEPko bibliotekan topatuko dugu eta erabilgarri dago. Azkenak “Haz lo que debas” izena du, DVD bat da, HUHEZIko bibliotekan dago eta hau ere erabilgarri dago. b.

Sartu irakurlearen kontuan eta begiratu zure kontua nola dagoen.

Zenbat dokumentu dituzu maileguan? Oraingoz ez dut ezer ere maileguan.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

c.

Itzuli bilaketen pantailara (Spike Lee), maileguan dagoen filme bat

hartu eta egin erreserba (itzultzen dutenean zuk postaz abisu bat jasotzeko).

3. Liburuak bilatzen munduan zehar [datu-baseen azterketa] *Koadro bakoitzean 80 hitz zuk idatzi behar dituzu ISBN 1. Nork egin du datu-basea? Datu base honen egilea “La agencia española del ISBN” da, Espainiako Gobernuaren barne dagoen erakundea da. 2. Ze liburu mota bilatu daitezke? Espainiako estatuan argitaratzen diren liburu guztiak. 3. Liburuak testu osoan daude? Ez, datuak soilik agertzen dira. 4. Bilaketa bat egin eta azaldu: •

Ze hitz erabili dituzun: Julen Gabiria eta Han goitik itsasoa ikusten da erabili ditut. Biekin topatu dut nahi nuen emaitza.

Emaitza zenbat dokumentukoa izan den: 7 emaitza eman dizkit, bi berdin eta gainerako guztiak desberdinak.

Lehenengo 10 liburuetatik zenbat datoz bat zuk bilatu nahi zenuenarekin: Bakarra topatu dut, azkenaurrekoa, hain justu.

Aukeratu liburu bat eta erreferentzia bibliografikoa egin: Gabiria, J. (2004) Han goitik itsasoa ikusten da. Bilbo: Elkarlanean, S.L. Argitaletxea.

5. Bilaketa pantaila egokia da? Erraz bilatzen da? Bai, oso era errazean dago antolatuta eta egilearen izena ipinita edota liburuaren izenburua, segituan topatzen da.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Amazon 1. Nork egin du datu-basea? Jeff Bezos izeneko gizon bat 1995ean Amazonekin hasi zen. Hasieran liburuen datu basea soilik bazen ere, gerora asko zabaldu dute esparrua. 2. Ze bilatu daiteke? Hasi liburuetatik eta tresna elektronikoak, bitxiak, tenis raketak etab eros daitezke Amazonen. Interneteko erosketa zentro handienetako bat da gaur egun. 3. Liburuak testu osoan daude? Ez, erosi egin behar dira. Denda da eta negozioa egiteko erabiltzen dituzte liburuak eta gainerako produktuak. 4. Bilaketa bat egin eta azaldu: a. Ze hitz erabili dituzun: Honako hauek erabili ditut: Historia televisión y radio b. Emaitza, zenbat dokumentukoa izan den: 54 emaitza agertu zaizkit. c. Lehenengo 10 liburuetatik zenbat datoz bat zuk bilatu nahi zenuenarekin: egia esan ez dut liburuen edukia ezagutzen eta nahiz eta ziur nagoen interesatzen zaidan gaiarekin ia guztiek loturaren bat izango dutela, “Historia de al radio y la televisión” izenekoak nahi dudanarekin bete-betean jotzen duela iruditu zait. d. Zer esan nahi duen “Customers review”: produktuen inguruan kontsumitzaileek duten iritzia eman eta ikus daiteke, eta baita produktu bozkatuenak zein izan diren ere ikusi. Gainera, jendeak iruzkinak idazten ditu, bere iritzia emanez. Oso elementu baliagarria izan daiteke, gehien saltzen dena zer den ikusteko. e. Bigarren eskuko liburuak nola identifikatzen diren: books atalaren barnean sartu, advanced searchen barnean, eta hor condition ipintzen duen tokian used aukerari eman. Erabilitako liburuen bilaketa egingo du horrela. 5. Aukeratu liburu bat eta erreferentzia bibliografikoa egin: Tudesq, P. eta A.J. (2001). Historia de la radio y la televisión. Madril: Fondo de Cultura Economica. 6. Bilaketa pantaila egokia da? Erraz bilatzen da? Bai, hau ere egokia iruditu zait. Bilaketa aurreratuaren sistemak asko errazten du lana. Agian


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

arazo bakarra da ez dela liburuetara mugatzen eta hainbeste produkturen artean apur bat galdu naizela uneren batean. Hala ere, erraz konpondu naiz gero. Google Books 1. Nork egin du datu-basea? Google enpresa dago data-base honen atzean 2. Ze liburu mota bilatu daitezke? Denetarik dago eta hazten ari da. 2004an liburuak eskaneatzen hasi zirenetik sekulako dimentsioa hartzen ari den zerbait da. 3. Liburuak testu osoan daude? Bai, pdf. formatuan jaitsi daitezke eta noski, horrek copyright-arekin arazoak sortzea dakar. 4. Bilaketa bat egin eta azaldu: a. Ze hitz erabili dituzun: “apellidos vascos”, “euskal abizenak”, “abizen euskaldunak” dira erabili ditudan hitzak. b. Emaitza zenbat dokumentukoa izan den: 1,476 emaitza eman dizkit “apellidos vascos”ekin, “euskal abizenak”ekin 29 eta “abizen euskaldunak”ekin, berriz, 12. c. Lehenengo 10 liburuetatik zenbat datoz bat zuk bilatu nahi zenuenarekin: bakarra gerturatzen da nik nahi nuen gaira, alegia, abizen euskaldun desberdinen historia zein den ezagutzera. d. Erabiltzaileen iritziak nola identifikatzen diren: “acerca de este libro” atalean sakatu eta reseñas ipintzen duen tokian agertzen dira iruzkin desberdinak. 5. Aukeratu liburu bat eta erreferentzia bibliografikoa egin: Mitxelena, K. (1989). Apellidos vascos. Andoain: Editorial Txertoa 6. Bilaketa pantaila egokia da? Erraz bilatzen da? Bai, egokia da eta erraz bilatzen da. Hala ere, ez dut ongi bereizi bilaketako zein emaitza diren pdf batean jaisteko (beraiek eskaneatuta dituztenak) eta zein besterik gabe erosteko. Bilgunea 1. Nork egin du datu-basea? Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren menpean dagoen zerbitzua da. Eusko Jaurlaritzaren barneko esparrua


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

da. 2. Ze liburu mota bilatu daitezke? EAEko liburutegietan dauden liburu guztiak bilatu daitezke bertan. 3. Liburuak testu osoan daude? Ez, datuak soilik ipintzen ditu eta norberak joan behar du bilatzera. 4. Bilaketa bat egin eta azaldu: a. Ze hitz erabili dituzun: Nobela beltza hitza erabili dut, euskal literaturako nobela beltzen bat topatujko nuelakoan. b. Emaitza zenbat dokumentukoa izan den: 10 emaitza topatu ditut. c. Lehenengo 10 liburuetatik zenbat datoz bat zuk bilatu nahi zenuenarekin: Bat izan da bete-betean asmatu dudana. 5. Aukeratu liburu bat eta erreferentzia bibliografikoa egin: Gere単o, X. (1988). Euskal espioiak nazien aurka. Bilbo: Xabier Gere単o, D.L. 6. Bilaketa pantaila egokia da? Erraz bilatzen da? Bai, hau ere erraza da bilaketak egiteko garaian eta emaitzak oso garbi agertzen dira. Hala ere, ohartu naiz nik nahi nuenera gerturatzen zen emaitza bakarra zegoela, eta beraz nobela beltza ez zela hitz egokia nik nahi nuena topatzeko (nahiz eta topatu dudan).

Galdera orokorrak 1. Gaztelaniaz idatzitako liburuen bila bazabiltza, non bilatuko duzu?. Dudarik gabe ISBNra joko nuke, espainiar estatuko liburu guztiak topatu baitaitezke bertan. Nahiz eta hizkuntza desberdinetakoak egon (euskara, kataluniera, galiziera...) argi dago estatuan gaztelera dela hizkuntza nagusia, eta beraz bertara joko nuke liburu horien bila. 2. Eta liburuaren erreferentzia lortu eta gero, liburua bera esku artean edukitzeko zer egingo zenuke? Hasteko Google Booksera joko nuke eta ea bertan dagoen bilatuko nuke. Hala balitz, pdf batean jaitsi ahal izango nuke eta ezertxo ere ordaindu gabe gainera. Bertan ez balego, ba adibidez bilgunera jo eta gertuko zer liburutegitan dagoen bilatuko nuke. Azken aukera, liburu denda batean erostea litzateke.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

3. Eta irakurleen iritziak kontuan hartu nahi badituzu, non bilatuko duzu? Amazonera hasteko, bertan customers review atalean irakurtzeko aukera izango bainuke. Bestela Google Books-en ere iruzkinak topatzeko aukera dago. 4. Eta testu osoan berehala pantailan irakurri nahi badituzu non bilatuko duzu? Google Booksen duda gabe. Bertan nahi dudana topatuz gero unean bertan guztia irakurtzeko aukera dut eta.


Liburuen bilaketa