
Hamalau titako marigorringoa
Calvia quatuordecimguttata
Tamaina: 5 mm
Marigorringo laranja edo beltzaxka honek begi beltz irtenak ditu.
Marigorringoak
Marigorringoak koleoptero txiki hegalariak dira, esfera erdiaren formakoak. Hanka eta antena motzak dituzte, eta landare-zorriak jaten dituzte. Horrela, lorategietako basabizitza orekan mantentzen dute.
Marigorringo horia
Propylea quatuordecimpunctata
Tamaina: 6 mm
Puntuetako batzuek bat egiten dute, marra beltzak eratuz.
Marigorringo asiarra
Harmonia axyridis

Tamaina: 8 mm
Marigorringo hau kolore askotakoa izan daiteke: gorria, laranja, beltza, horia… Txinan du jatorria, eta Europara ekarri zuten landare-zorrien aurka borrokatzeko, horiexek baitira bere jakirik gogokoena. Hala ere, mahats helduak eta Europako marigorringoen larbak ere jaten ditu.
Marigorringo zazpitita
Coccinella septempunctata






Marigorringo ozeloduna
Anatis ocellata
Tamaina: 10 mm
Marigorringo handi honek halako «begi» batzuk ditu elitroetan. Europan eta Ipar Amerikan bizi da.
Tamaina: 7 mm
Orban zuriak ditu buruaren atzealdean.
Arrosa-kotxorroa
Cetonia aurata


Tamaina: 20 mm
Kakalardo berde metalkara honek distira gorri edo urdinak izaten ditu zenbaitetan. Bere elitroak bat eginik daude zati batean. Hegan egiteko, hego minzkarak alboetara hedatzen ditu. Intsektu honek polena maite du; besteak beste, arrosena edo fruta-arbolen loreena. Larbak egur ustelean bizi dira, eta materia organikoa birziklatzen dute.
Kakalardo sakratua
Scarabaeus sacer
Tamaina: 30 mm
Kakalardo sakratua da kakalardo pilotagile guztietan handiena. Bere buruak eta bi hankek ertz oxkarduna dute, eta pala gisa erabiltzen ditu gorotz-pilota bat egiteko. Ondoren, hor barruan arrautza bat jarriko du, larbak nahikoa elikagai izan dezan. Atzeko hankekin, gero eta biribilagoa egiten du pilota, zeinak, horrela, sagar txiki baten tamaina ere hartzen baitu! Koprofagoa da; hau da, gorotzak jaten ditu. Beraz, ezin hobeki birziklatzen ditu elikagaiak.

Kotxorroa eta bere larba
Melolontha melolontha


Tamaina: 30 mm
Larba kolore zurikoa da, eta lurpean egoten da hiru urtez.
Hor, bi muda egiten ditu. Sustraiak jaten ditu, eta, horregatik, nekazaritzarako kaltegarria da. Harrapari ugari ditu: trikuak, satorrak, urubiak, igelak… Horiek guztiek gizakiari mesede egiten diote, kotxorro-populazioa murrizten baitute. Kakalardo heldua udaberrian ateratzen da lur azpitik, eta hilabete irauten du bizirik. Tarte horretan, zuhaitzetara migratzen du, taldean, elikatzeko eta ugaltzeko.
Goliat kakalardoa
Goliathus goliatus

Tamaina: arrak 100 mm, emeak 80 mm
Kakalardo hau oihan tropikalen goialdean bizi da, zuhaitzen adaburuetan. Koleopterorik astunenetarikoa da, eta 100 gramora ere irits daiteke. Bere pronotoa (toraxaren bizkarraldeko zatia, buruaren eta elitroen artean ikusgai gelditzen dena) marraduna da, eta elitroak bat eginik daude. Arrak bi adar izaten ditu buruan.
Kaprikornio handia
Cerambyx cerdo
Tamaina: 53 mm
Kaprikornio handia edo burbuna haritz eta arte zaharretan bizi ohi da.
Hala ere, horiek desagertzearen ondorioz, gero eta urriagoa da. Batez ere ekainean eta uztailean ikusten ahalko dugu. Zuhaitzentzat kaltegarriak diren galeriak
zulatzen ditu, eta hantxe gordetzen da egunak argitzearekin batean. Karranka ozena ateratzen du bi gorputz-atal elkarren
aurka igurtzita.

Adarluze alpetarra tamaina errealean irudikatuta dago.
Adarluze alpetarra

Rosalia alpina


Tamaina: 38 mm
Oihaneko koleoptero honi ezin hobeki datorkio izena: adar itxurako antena luze eta urdinak ditu, keta-sorta beltzez tartekatuak. Gorputz luzea eta zapala du, gris urdinxka, eta orban beltzak ditu elitroetan. Europako pagadietan bizi da batik bat: Alpeetan ez ezik, baita Pirinioetan eta Kantauriar mendikatean ere. Espezie babestua da; hortaz, ez dugu harrapatu behar!
