Zabalazkari 2015

Page 1


Kaixo Lagunak, Urtero bezala hemen nauzue berriro. Erreportaje interesgarriak aurkituko dituzue bertan. Uda garaia heltzear dago. Pentsatu duzue nora joan oporrak pasatzera? Maleta ondo prestatu baina ez ahaztu‌ DENOK EUSKARAZ EGIN JO TA KE, NEKATU GABE !!

Oporrak ondo pasa eta indarrak sendotzeko aprobetxatu!!

ZABALAZKARI


ZABALA ESKOLA

SARRERA

ZABALAZKARI

PORTADARIK AUKERATUENAK

IGELA MANUELA

AGENDA 21

2 URTE

ZENTZUMEN TAILERRAK

3. ZIKLOA

IRTEERA EKOLOGIKOA

5. eta 6.

LEMOIZKO BARNETEGIA

LH 5

LEMOIZKO BARNETEGIA

LH 3

SARRIA BARNETEGIA

LH 4

BARNETEGIA

ZABALA

EUSKARA EGUNA

HH 3

BARRAZKILOAK

5. eta 6.

MUSIKA ESKOLA

LH 2

IKERTZAILEEK ETA ZIRTOAK

HH 4 eta 5

BEGI UMELAK- EMAKUMEAREN EGUNA

LH 1

EMAKUMEAREN EGUNA

LH 3

MARTXOAK 8

MARKEL ETA VALI

EMAKUMEEN EGUNA

IGELA MANUELA

ESKULTURA ETA PINTURA

4 urte

ZETARRAK

EDER RAMOS

ADIBIDEZ

LIBURUTEGIA

IKASLEAK IPUIN KONTALARIAK

LH 1

GUGGENHEIM

LH 3

ESPERIMENTUAK

MARKEL eta DANI U.

ARTE EDERRETAKO MUSEOA


NAIA eta KYARA

ELKARTOKIA

LH 2

MUSIKA

5 urte

ATHLETIC BETI ZUREKIN

LH 1

KORRIKA

GONZALO eta IKER

LIBURU EGUNA

ZABALA ESKOLA

LIBURU EGUNA

NEREA ISASI

IPUINA

MUSIKA

ZABALA ESKOLA

MUSIKA TAILERRAK TAILERRETAN PRIMERAN PASATZEN DUGU ZABALALAN

GURASO ELKARTEA

ZABALA ESKOLA

ENGLISH

HOMENADE PUNCAKE

LH 1

FISH & CHIPS ENGLISH CAKE LH 2

HIZKI JOSTAILUAK

LH 2

DENBORA PASAK

ZABALA ESKOLA

PORTADARIK GUSTUKOENAK



Giza gorputza eta zentzumenak landu ostean, gelan tailerrak antolatu genituen etxetik ekarritako gauza guztiekin esperimentatzeko.

UKIMENAREN TAILERRA Lixa, kortxoa, pinaburua, area, arroza, kotoia eta irina ukitzen ibili ginen. Nolakoak ziren? Bigunak ala gogorrak, leunak ala latzak, lisoak ala zimurtsuak...?

ENTZUMENAREN

TAILERRA

Soinua eta isiltasuna ezberdintzen primeran pasatu genuen!


IKUSMENAREN

TAILERRA

Zer ikusten genuen begiak itxita edo zabalik geneuzkanean aritu ginen. Begiak itxi!

Eta orain‌ zabalik!

Gauza

gorri,

urdin genituen!

guzti

berde,

hori

hauek

eta

topatu


USAIMENAREN

TAILERRA

Imajinatu zer egin genuen! Ozpina eta alkoholaren usaina ez zitzaigun asko gustatu, eta batzuek limoia eta mandarina dastatzeko ere aprobetxatu zuten!

DASTAMENAREN TAILERRA Dena dastatu egin genuen! Mandarina k

Limoia

Olibak


Eta ura

Zelako sorpresa urarekin! Bata bestea baino askoz gehiago gustatu zitzaigun‌ Ur azukreduna

Ur gatzatua


Eta tailerra amaitzeko errezeta bat egin genuen:

MAZEDONIA OSAGAIAK: 4 LARANJA

4 MADARI 4 SAGAR

6 MANDARINA

NOLA EGIN:

1. FRUTA ZURITU

2. FRUTA ZATITU

3.

FRUTA ZATITXOAK EDALONTZIETAN BANATU

4.

ETA JAN. ON EGIN!!!


Aurten, iaz bezala Gorka etorri da irteera ekologikoa egitera. Zabaletik Martiartura joan ginen. Bidean Santa Kolomako baseliza ikusi genuen, hor Gorkak azaldu digu antzinako elizak nola diren.


Gero aldapa ´´ super handia ´´ igo genuen. Igo ginenean super bokata handi hartu eta jan genuen batzuk ez ginen allegatu bokataren erdiraino. Orduan bueltatu ginen 16:30 zeren autobus greba zegoelako.

¡OSO ONDO PASATU GENUEN!


Lemoizko barnetegia Aurten 5.mailako eta 4 .mailakoak Lemoizera joan gara Barnetegira. Autobusez joan ginen eta gurasoei agur esan genien.Autobuseko bidaia , pixka bat luzea iruditu zitzaidan. Ailegatu ginenean , andereñoak ikusi genituen eta bere izenak hauek ziren: Ainhoa eta Janire. Egin genuen lehenengo gauza joko bat izan zen,aulkiak ilaran ipini genituen eta ordenatu ginen gure izenaren lehenengo letraren arabera.Gero, barnetegia erakutsi ziguten.Eta zaldiak zeuden! Gero, “salara” ailegatu ginen eta hitz egin genuen.Arratsaldean , jokoak egin genituen Bigarren egunean, pijama kendu,arropa ipini eta gosaltzera joan ginen . Gosaldu eta gero ,jolastera joan ginen .jolastu eta gero ,”salara” hits egitera joan ginen eta arauak azaldu ziguten hortik gero errutina: Jan, jolastu hitz egin ,eta ohera. Hirugarren egunean, errutina egin genuen arratsalde arte.Maritxuren misterioa kontatu ziguten,eta gaueko jolasean joko oso dibertigarri batera jolastu ginen eta ohera joan ginen intrigarekin. Laugarren egunean, Maritxuren misterioaren erresoluzioa kontatu ziguten eta gauean, diskoteka egin genuen. Azken egunean,oso triste izan zen eta denok triste etxera bueltatu ginen autobusez , baina gure familiak pozik zeuden gu ikusteagatik.AMAIERA



LEMOIZKO BARNATEGIA


SARRIA BARNETEGIA 3. MAILA 2. mailakoekin barnetegian oso ondo pasatu ginen.

Hona hemen argazki batzuk

Heldu bezain laster pisteen bila abiatu ginen. Galtzen zutenek mahaia prestatu behar zuten.

Hainbeste pista bilatuz gero atsedenaldia merezi genuen.

Ur errota ikusi genuen eta ikasi genuen nola mugitzen zen.


Bazkaldu ordua eta dena gozo zegoen , baina gero‌‌ jantokia garbitu behar zen

Adi adi azalpenak entzuten eta erleen bizitzari buruz hainbat bitxikeri ikasi genituen

Lagunekin beti ondo, iblitzen eta jolasten


Ohea prestatu eta ‌.. lotara

Agur hurrengora arte






HH 3 Egun batean patiora joan ginenean aurkitu genituen barraskiloak. Eramango ditugu gelara? Baietz esan zuten denek.

Hemendik alde egingo dute!!!

Orduan hasi ginen pentsatzen zer behar genuen ondo zaintzeko: kutxa bat estalkiarekin, alde ez egiteko, lurra, janaria, eta bideo batean ere ikusi genuen beharrezkoa zela ura ipintzeko tapoi bat,...

.

Baina zer jaten duten barraskiloek? Bakoitzak bota zuen pentsatzen zuena eta apuntatu genuen:


Janari batzuk ekarri genituen etxetik eta beste batzuk jantokitik. Gero barraskiloei eman genien. Jaten bazuten, gomets berdea ipintzen genuen. Ez bazuten jaten, gorria. Eta noski, jan ondoren kaka egin behar!.

Badakizue zein koloretakoak dira barraskiloen kakak?

Tomatea jaten badute, kaka gorria egiten du

Patata jaten badute... kaka zuria izango da


eta letxuga jaten badute... kaka berdea izango da.

Egun batean sorpresa bat eduki genuen: barraskilo batek lurran egindako zulo batean, burua sartuta zeukan. Zer egiten ari zen?. Interneten ikusitako bideo batean esaten zuten barraskiloek horrela ipintzen zituztela arrautzak. Adi egon ginen. EGIA ZEN!!! arrautzak ipintzen ari zen.

Barraskiloa arrautzak ipintzen


18 egun pasa ondoren, ikusi genituen lehenengo barraskilotxoak.

Oso txikiak direnez, jaiotzen direnean, alde egiten zuten kutxatik. Horregaitik beste kutxa batean jarri behar izan genituen. Amaitu genuenean askatu genituen barraskilo guztiak gure lorategian.



Jakin nahi genuen non flatatzen den hobeto itsasoan edo igerilekuan. Horretarako arrautza bat sartu genuen gatzik gabeko adalontzi batean eta beste bat ur oso gazia zuen bestean. Urak gatzik ez badu arrautza hondora doa eta gatza badu flotatu egiten du.

Beraz itsasoan hobeto flotatuko dugu igerilekuan baino eta errezago izango da igeri egiten ikastea. 2. mailako ikertzaileek


GURE IZENEKIN JOLASTEN ZIRTOAK: Errimadun hitz-joko politak Lander, inoiz ez dabil oker. Peio, ez hitz egin gehio. Pablo, zurekin pozik nago. Ainhoa, patiora saltoka doa. Luna, gaur da zure eguna. Mikel, zuretzat hainbat txapel. Daniel, inoiz ez dabil ergel. June, guztion lagune. Nagore, zuretzat hamaika lore. Mario, beti barre inoiz ez serio. Micaela, bai ederra zarela Leire, edozertan hain trebe. Gorka, lanarekin borroka. MÂŞ Luisa, lanerako prisa. Imanol, kantuan Mi, Fa, Sol. Unai, edozertarako gai. Ander, inoiz ez dabil alfer. Iker, beti bezain eder. Jaime, beti bezain xume. Eder, bidetik es dabil oker. Kakha, lagun artean majo. Aday, beti pozik eta alai.

2. maila 2014-15 Ikasturtea


4 eta 5 urte HEZKIDETZA PROIEKTUA





EMAKUME EGUNA ZABALAN BERDIN GEHIAGO DA!

Martxoaren 8a Emkumeen Nazioarteko Eguna da. Guk Zabalan, urtero bezala, ospatu egin dugu. Sexismoaren kontra eta guztien berdintasuna lortu nahi dugulako. Honek zera esan nahi du: neskek eta mutilek eskubide berak ditugula.

Aurten eskola apaintzeko oso kartel politak sortu ditugu.


Arratsalde batean hiru kirolari onak etorri dira gurekin hitz egitera : Garazi Uriarte eta Mirane Etxebarria Getxo Rugby taldeko jokalariak eta Iraia Iturregi Athletic Club taldekoa. Galdera pilo egin diegu eta euren erantzunak oso interesanteak iruditu zaizkigu.


KARTELAK EGITEN!


EMAKUME EGUNA

Emakumearen egunean oso ormairudi bat egin genuen

polita

zen

Eta kirola egiten duten emakumeei buruz irakurri eta hitz egin genuen. MARTXOAK 8


Martxoaren 8an,J.B.Zabala eskolan EMAKUMEEN EGUNA ospatu genuen eta Garazi Uriarte (Getxoko Rugby jokalaria) , Iraia Iturregi (Athletic futbol jokalaria ) eta Mirane Etxebarria (Getxoko Rugby jokalaria). etorri ziren. Urte honetako gaia kirola zelako.

Denok batzokiko atzerkira joan ginen eta hor gu geunden itxaroten. Hasi baino lehen neskek kamiseta,errugbiko baloiak eta abar‌ sinatzera.Gero haiek nola sentitzen diren futbolean edo errugbian jokatzean kontau zigun, horretaz aparte elkarrizketa hasi egin zen: eskolako guztiok prestatutako galderekin hasi ginen baina galdera gehienak Iraiarentzat izan ziren, ziuraski Athlticen jokatzeagatik. Elkarrizketa amaitu eta gero falta ziren kamisetak eta papera sinatu zituzten. Oso ondo pasa genuen.Gero etxera joan ginen Markel eta Vali 5 maila







EDER RAMOSek ADIBIDEZ aldizkariaren "Zure ametsetako hiria edo herria" txapelketaren 1. Kategorian, (5 urtetik LHko 2. mailara) irabazi du. ZORIONAK EDER!!!

Ganador del 1º premio en la 1ª categoría, desde 5 años a 2º de Primaria: Eder Ramos, del CEP Zabala LHI, el jurado ha valorado la limpieza y sencillez del trabajo, así como la adecuación del mensaje al espíritu del concurso. http://www.acex.hezkuntza.net/web/guest


IKASLEAK IPUIN KONTALARIAK Ikasturtean zehar ikasle batzuk etorri dira liburutegira Haur Hezkuntzako edo Lehen zikloko ikasleei ipuinak irakurtzera eta kontatzera. Oso esperientzia polita eta interesgarria izan da guztiontzat. Irakurleentzat trebetasun gehiago lortzen dutelako eta entzuleentzat ipuinak ezagutzeko eta maitatzeko aukera izan dutelako. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta datorren urtean gehiago etorriko zaretela espero dut. Marije


Urtarrilaren 21ea 21ean ean Bilbora joan ginen autobusez eta han Guggenheim Museoa barrutik ezagutu egin genuen. Hango mutil batek lagundu gintuen ikustaldian, pilo bat azalpen eman zizkigun eta Richard Serrak sorturiko irudi erraldoiak ikusteko aukera izan genuen aurretik, atzetik, ezkerretik, ezkerretik, zutik, etzanda...Oso dibertigarria! dibertigarria

Datorren urtean itzuli nahi dugu Museora, beste artista batzuen lanak ikusi ahal izateko eta Puppyrekin argazkiak aterako ditugu. ditugu

1.maila


ESPERIMENTUAK ARRAUTZA ETA URAREKIN JOLASEAN 1: Edalontzi bat hartu eta bertara ura botako dugu, edalontzi erdia bete arte. Ondoren, arrautza bertan sartuko dugu. Zer gertatuko da? Arrautza ondoratu egingo da, urak baino dentsitate handiagoa duelako. 2: Arrautza edalontzitik atera eta urari 10 koilarakada gatz nahastuko dizkiogu. Ongi nahastu ondoren arrautza sartuko dugu berriro. Zer gertatuko da? Arrautza ez da ondoratuko eta ur gainean flotatuko du. Izan ere, arrautzak ur gaziak baino dentsitate txikiagoa du. 3: Edalontzira ur naturala botako dugu. Zer gertatuko da? Arrautza edalontziaren erdian geratuko da, ur gaziaren gainean (dentsitate txikiagoa duelako) eta ur naturalaren azpian (dentsitate handiagoa duelako).

ARRAUTZA EGOSIA ETA EGOSI GABEA 1: Egositako arrautza hartu eta biraka jarriko dugu. Ondoren, behatz adierazlearekin geldiaraziko dugu. Zer gertatu da? Arrautza geldiarazi eta behatz adierazlea kendu ostean, arrautza geldirik geratzen da. 2: Egosi gabeko arrautzarekin pauso berdinak jarraituko ditugu. Zer gertatu da? Arrautza geldiarazi eta behatz adierazlea kentzean, arrautza berriro biraka hasten da. Zergatik gertatzen da? Egosi gabeko arrautzaren barnekoa egoera likidoan dago. Beraz, guk geldiarazi arren barruko likidoak mugimenduan dirau, eta behatza askatzen dugunean berriro biraka hasten da inertziaz. Egositako arrautzaren barnekoa egoera solidoan dagoenez, behatza askatzean geldirik mantentzen da.

AIRE HOTZA ETA BEROA 1: Ur botila txiki bat hartuko dugu (hutsik), eta ahoan puxika bat jarriko diogu. 2: Bi heltze hartuko ditugu, bata ur hotzarekin eta bestea ur beroarekin. 3: Botila ur berotan sartzen badugu, puxika apur bat puztuko dela ikusiko du. Botila ur berotik atera eta ur hotzetan sartzean aldiz, puxika hustu egingo da berriro. Zergatik gertatzen da? Botila ur beroan sartzean, botila barruko airea ere berotu egiten da. Aire beroak espazio gehiago okupatzen du, beraz, puxika puztu egiten da. Ur hotzetan sartzean botila barruko airea hoztu egiten da berriro, honela puxika hustuz.


LABAZKO LANPARA 1: Pitxer batera bi edalontzi ur botako ditugu, bertara guk nahi dugun koloreko tenpera (edalontzi bat) nahastuz. 2: Bi edalontzi olio gehituko ditugu pitxarrera, eta berau gorantz igo arte itxarongo dugu. Dakizuenez, olioak dentsitate baxuagoa duenez ur gainean geratzen da beti. 3: Azkenik pilula eferbeszente bat botako dugu pitxarrera. Zer gertatu da? Pilula botatzean, koloretako burbuilek gorantz egiten dute (eferbeszenteak bultzatuta), forma bitxi eta politak sortuz. Zergatik gertatzen da? Esan bezala, olioak urak baino dentsitate baxuagoa du, eta ez dira nahasten (harreman ona ez dutela esan dezakegu). Honela, pilula eferbeszenteen burbuilek koloretako margoa gorantz bultzatu arren, olioa ukitzera iristean berriro beheranzko bidea hartzen dute. Horregatik, esperimentu honek sumendi baten erupzioa dirudi.

PUXIKA BAT PUZTEKO KIMIKA 1: Lehenik, baso bat ozpin plastikozko botilara isuriko dugu. 2: Ondoren, inbutu baten laguntzaz, 4 koilarakada bikarbonato sodiko puxika batera botako ditugu. 3: Jarraian, puxika botilaren ahoan ipiniko dugu (adi bikarbonatoa ez irteteko). 4: Behin puxika ondo kokatuta, puxika bertikalean jarriko dugu, bikarbonatoa barrura erori dadin. Zer gertatu da? Bikarbonatoak eta ozpinak elkar ukitzean NAHASTE LEHERKORRAK bere funtzioa beteko du. Aparra sortzen joango da eta puxika ukitu ere egin gabe puztuko da. Zergatik gertatzen da? Erreakzio kimiko hau ozpina azido mota bat eta bikarbonatoa alkalino bat delako gertatzen da. Bat egitean karbono dioxidoa sortzen dute, bi osagaien nahasketatik sortzen den aparra alegia.


Ikas urte honetan Arte Ederreko museora joan ginen 5. eta 6. mailakoak Irteera hau gure gustokoa izan zen. Hiperrealismoari buruzko erakusketa ikusi ahal izan genuen. Ondoren gu ere margortu genuen.

artistak

ÂĄÂĄOso ondo pasatu genuen!!

Markel eta Dani U

bihurtu

ginen

eta

gure

koadroa


GURE PATIOA ALDATZEN Aurten 6. eta 5.mailakoek, patioa aldatu dugu. Patioa aldatzeko Elkartokiko neskak etorri ziren. Lau talde egin genituen kazetariak, detektibeak, arkitektoak eta margolariak. Lehenengo planifikatu genuen nola aldatuko genuen patioa. Gero margotu genuen gure gustuko patioa eta horretaz eztabaidatu genuen. Maketak egin genituen gure ametsetako patioa adierazteko. Taldeka jarri ondoren hasi ginen gure maketak egiten.


Martxoaren 12an 2. mailako lagunak MUSIKA ESKOLARA joan ginen Inmarekin.. Haize-metalezko musika tresnak ezagutu genituen: Tronpeta, tronboia, tronpa eta tubak (txikiari bonbardinoa deitzen diogu). Musika tresnak ezagutzeaz gain, ondoko kantak entzun genituen: Across the river, Marionetas, La fiesta de las trompetas, The pink panter, Rap burlesque,‌ eta ezagunenak guretzat We ere the champions eta Athletic. ZORAGARRI POLITA IZAN ZEN.




GU BAI HARRO!!!!!!!



UREPELETIK BILBORA ABIA DADIN KORRIKA! Martxoaren 24an Korrikak Algortatik igaro zuen. Guk ere parte hartu egin genuen, ikasgelan aurreko egunetan egindako peto eta banderatxoekin. Polit- politak geratu zaizkigun baina zailak izan ziren margotzeko. Eguraldia ez zen oso ona izan eta noizbehinka euria egiten zuen, baina dena den primeran pasa genuen!


Euskara da kanpora ta denok korrikara!!!

1.maila


Apirilaren 23an 5. eta 6. mailakoak enparantzara joan ginen “ Txistua eta danbolina � liburuaren zati bana irakurtzera. Irakurritakoan, motxila ziguten bakoitzari.

polit-polit

Eskolara bueltatu ginen eta entzun genituen.

bat

oparitu

ipuin kontalariak

OSO EGUN ONAA!!!

Gonzalo eta Iker


LIBURU EGUNA Apirilaren 23an, liburu eguna izan zen eta eskolan ospatu genuen. Aurtengo gaia musika izan da Patioan muralak eta liburu batzuk ikusi genituen eta 5. eta 6. mailakoak enparantzara joan ziren irakurtzera. Gero ipuin kontalariak etorri ziren eskolara: Carmen, Iratxe, Argentina eta Bego eta baita ere, Alex Orbe ilustratzailea. Oso polita eta dibertigarria izan zen. Oso ondo pasatu genuen! Eskerrik asko etorri diren ipuin kontalariei!



Joan den igandean mendira joan ginen ikaskideekin. Niri asko gustatzen zait mendia. Pedro, Sara, Markos, Juan, Pablo eta Nerearekin joan nintzen. Ni, Iker naiz. Sara nire gustuko laguna da, Sara Menendez, hobeto esanda. Autobusera joan ginen 7rok. Ni Sararen ondoan eseri nintzen. Autobusa martxan jarri zen, eta oso azkar heldu ginen. Heldu ginenean, ia gaua zen. Sara eta biok untxi bat ikusi genuen eta untxiaren atzetik joan ginen. Untxia zulo batean sartu zen. Itzultzerakoan, autobusa ez zegoen, kotxe zahar bat baizik. Ezin ginen itzuli. Untxia berriro agertu zen. Kotxeari berriro begiratzean alderantziz zegoela konturatu ginen. -Hau oso arraroa da! Ez dut ulertzen. Gaua zenez kotxearen barruan sartu eta lotan geratu ginen. Ez zegoen beste erremediorik, ezin ginen oinez itzuli. Hurrengo goizean susto ikaragarri batekin altzatu nintzen. Kotxearen atzeko partean kanping denda bat zegoen. Bion artean kotxe gainean ipini genuen. -Hau desastre bat da! Ez dugu janaririk. -Nire etxera joan nahi dut !-Esan nuen. -Ideia izugarria bururatu zait! -Salbatuta gaude! Sarari nire ideia kontatu nion: -Hau da nire ideia: Kotxeari buelta eman eta kotxez joan. Sara eta biok kotxeari buelta eman eta martxan jarri zen. Biok gidatu nahi genuen, baina Sarari tokatu zitzaion. Kotxea hartu eta joan ginen. Orain pozik nago. Nerea Isasi LH5


MUSIKA TAILERRA

“Maiatzaren 15ean , goizean, irakasle batzuk musika tresnekin etorri ziren. Instrumentu hauek ziren: Trikitixa, Txalaparta, Albota, Txistua eta Akordeoia. Oso ondo pasatu genuen eta dibertigarria izan zen . Amaitzeko guztiok batera dantzatu genuen”- Iker E., Julen, Adei

“Ostiral batean lau maisu etorri ziren , musikakoak. Oso majuak ziren eta tresna asko ekarri zituzten . 3., 4. , 5. eta 6. mailako umeekin egin genituen musika tailerrak. Lau talde egin genituen eta 3. mailakoak txirularekin hasi ginen. Gero txalaparta jo genuen, gero trikitixa edo akordeoia eta azkenik albota. Oso ondo pasatu genuen musika tresnak jotzen !! “- Esti, Andoni, Unai R.


“Txirula haizezkoa da ( txistua bezala ) eta gustatu zitzaigun soinu polita duelako. Akordeoia eta trikitixa ere gustatu zitzaizkigun baina asko pisatzen dute. Soinu oso polita daukate baina jotzeko lan asko egin behar da, batez ere irekitzeko eta izteko.” -Uxue, Mario, Oier

“Maiatzaren 15ean musika tailerrak egin genituen . Gure gustokoena txalaparta eta trikitixa izan ziren. Musika tresna guztiak jo genituen eta azkenean banda bat egin genuen eta oso ondo pasatu genuen.”-Urko, Iker P.

“Azken momentua onena izan zen, guztiok batera jo genuelako” - Cristina,

Unai O.

L.H. 3


TAILERRETAN PRIMERAN PASATZEN DUGU!!



Maiatzaren 29an ikasle, irakasle eta gurasoak batera lanean ibili ginen eskolako patioan. Helburua LH5 eta LH6ko ikasleek ikasturte honetan hasitako lana amaitzea izan zen(ELKARTOKI PROIEKTUA), eta patioa guztion laguntzarekin eta parte hartzearekin itxuroso gelditzea. Txikienek landareak landatu zituzten, LH 1etik LH4rako ikasleek lurrean eta hormetan marrazkiak egin zituzten eta nagusienek eurek hasitako lana amaitu zuten (paleak hobeto jarri, bankuak berriro pintatu, zutabeetako oihal berdea ondo jarri, ‌). Hau guztia egiteko gurasoen laguntza barik ez zen posible izango. Beraz, gure eskerrik beroenak parte hartu zuten gurasoei, jarduera hau posible egiteagatik. Zuen laguntzagatik,arratsalde berezia izatea lortu genuen.

Guztiei eskerrik asko bihotz -bihotzezÂĄ!



GURASO ELKARTEA ASOC. MADRES Y PADRES

GURASO ELKARTEA Urte berezia izan da aurtengoa, Guraso Elkateak aldaketa sakonak izan dituelako. Eskarmentu gutxiko gurasoak sartu gara elkartean, urteetan zehar lanean ibili diren beste batzuekin batera, eta elkarlanean gogotsu aritu gara urte osoan zehar. Uda aldean behar gogorra izango zela bazirudien arren, ikasturtea amaitzear dagoen honetan harro egon gaitezke egindako lanaz eta esan behar dugu datorren ikasturteari begira askoz plan gehiago ditugula! Elkartearen barru-barruko antolaketan gutxi batzuek lan egiten badugu ere, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu egin diren jarduera eta ekintzetan lagundu duzuen guztioi, edozertarako boluntarioak eskatzen ditugunean inoiz ez zaigulako jendea falta; eta ekintzak antolatzea garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa delako ekintza horiek parte hartzaileak izatea eta guztion artean horietaz gozatzea! Eskolaz kanpoko jardueretan egiten du elkarteak lanik handiena eta horren adierazgarri dituzue argazkiak. Aurten ere eskolaz kanpoko jarduera ugari antolatu ditugu: ingelesa, multikirola, pintura eta eskultura, antzerkigintza, kirol txiki, mad science, ‌

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK:


GURASO ELKARTEA ASOC. MADRES Y PADRES

Hala ere, ezin ditugu aipatu gabe utzi irakasle, ikasle eta gurasoek batera egiten ditugun ekintza nagusi biak: Santo Tomas eta Santa Ageda. Eskola osoak bat eginda gozatzeko egunak dira horiek eta jada tradizio bihurtu dira gure eskolan!! Berriro ere eskerrik beroenak eman egunean-egunean lagundu diguzuen guztioi. Aurten hasi dugun egitasmo berri honek bide luzea izango duela ziur gaude eta aldizkaria aprobetxatu nahiko genuke guztiok Guraso Elkarteak antolatzen dituen jardueretan parte hartzera animatzeko.

SANTO TOMAS TXIKI, OLENTZERO ETA GABONAK:

SANTA AGEDA:


INGREDIENTS: 225 gr of sugar 225 gr of flour 8 gr of yeast 50 ml of milk 3 big eggs 80 gr of butter or 100 ml of olive oil Lemon scratch

INSTRUCTIONS: First you have to mix the eggs and the sugar well. Then you have to add the milk and the butter or the olive oil. And finally you have to mix the flour and the yeast little by little. Don’t forget to add the lemon scratch. Then you have to bake the pastry at 180º until it gets ready.


INGRIDIENTS: Some potatoes. 500gr. of fish filets. 2/3 of a little glass with flour. 1/2 of a little glass with salt. 1/2 of a little glass with baking soda. 1 spoon of vinegar 2/3 cup of water INSTRUCTIONS: First, peel potatoes and cut them. Then, fry the filet; while it´s frying add the flour, the baking soda, the water and the vinegar. After that, fry the potatoes, next cut filets like you want and put the potatoes and the fish in the plate and add the salt.


10 eggs 100gr of butter 3 cups of sugar 4 cups of flour 1 and a 1/2 tablespoons of royal INSTRUCTIONS First separate the white part of the eggs and beat until stiff. Beat butter to cream point and then mix the the yellow part of the eggs with sugar and vanilla. Beat until it gets homogeneous. Then add the flour with the yeast (royal). Please, follow beating and finally incorporate the egg whites and beat slowly. Preheat oven to 180 degrees and put the mixture in a large pan with waxed paper in the owen until it gets ready.


DENBORAPASAK HIZKI SALDA A

U

T

O

A

A

F

B

O

P

U Ñ P

J K I

E L A

I P N

Z O O

V J A

U T B

I Z I

Q A N

A N P

B S D F G H J

U A O P Ñ L P

Y M T W X C U

T L Ñ E L M Z

R I K B R V L

D N E D X I E

O L I N A P A

K L E T A Z S

I L O B T G I

I N A k A Z T

O

Ñ

A

T

I

A

N

A

A

L

M

I

T

O

L

R

A

T

R

A

S

U

K

A

L

D

E

A

A

E


DENBORAPASAK LABIRINTOAK Anek txokolate ogitartekoa jan nahi du askaltzeko. Ogia eta txokolatea, ordea, labirintoaren alde banatan daude. ESAIOZU ZEIN BIDE EGIN BEHAR DUEN OGITARTEKOA OSATZEKO!

Untxiak bere azenarioa galdu du eta ezin du bazkalu.

ESAIOZU ZEIN BIDE EGIN BEHAR DUEN BERE BAZKARIA TOPATZEKO.




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.