Hegalitisa (3)

Page 1

He ga li t i sa


VII. mendean animaliak hitz egiten zutenean, bale batek bere bilobei gaztetako abenturak kontatzen zizkien, egun batean balebusaren istoria kontatu zien: - Orain dela 85 urte Australiako ozeanoetan paseatzen ari nintzela… Bueno, ez hobeto hasieratik hasiko naiz. Aurreko egunean, irratiz, entzun nuen txori guztien artean “Hegalitis” izeneko gaixotasun bat zabaldu zela. Gaixotasun horrek hegan egitea galarazten zien. Orain jarraituko naizenarekin…

dut

lehen

hasi

Beno, kontatzen nuen moduan, paseatzen ari nintzela txori talde batek deitu egin zidan, esanez:


-Bali! Zure laguntza behar dugu eta zu zarenez ulertzen gaituzun bakarra lagundu behar diguzu. “Noski lagunduko dizuedala�, esan nuen nik: - Baina... nola hegan egingo dut hegalik gabe?


-Zu ez arduratu horretaz! Gure txori-magoak lagunduko dizu. - Ongi da, non bizi da txori-mago delako hori ?-galdetu nien txoriei. - Hor goiko aitzuloan bizi da. - Eta nola igoko naiz hor gora ?


- Lasai! Bera jaitsiko da! Hurrengo egunean txori-magoa aurkitu nuen nire etxeko atean eta esan zidan: -Pozioa egiteko hauxe behar dut: itsas ondoko alga bat. zure bizarreko ile bat... Bost minutura gauza guztiak mahai gainean utzi nituen. Txorimagoa pozioa prestatzen hasi zen eta esan zidan sekretua inori ez esateko.


Pozioa prest egon zenean edan eta ohera joan nintzen. Gauean ezin izan nuen lo pixka bat ere egin, bueltaka ibili nintzen mantatxoarekin.


Goizean, lo oso gutxi egin eta gero, hegal batzuk ikusi nituen nire gorputzari itsatsita. Ilusio optiko bat izan zela pentsatu nuen, baina ez! Hegalak hain handiak zirenez zerura igo nintzen momentu batez, baina segituan lurrera erori nintzen pisu gehiegi nuelako. Altuerarengatik min handia hartu nuen.


Dieta gogorra jasan behar izan nuen, baina azkenean nahikoa argalduta, hegan egitea lortu nuen. Beste aste batzuen buruan ohitzea lortu nuen. Txoriak nire bizkarrera igo eta... BALEBUSA bihurtu nintzen! Goizeko hiruretan hasten nintzen egunero eta gaueko hamaiketan bukatzen nuen gero. Hilabete batzuk pasa eta gero oso nekatuta nengoen, deskantsu gehiago eskatu nien txoriei eta beraiek zortzi egun eman zizkidaten deskantsatzeko. Horrela pasa nituen urte asko eta 96 urte nituenean jubilatu egin nintzen. Eta halaxe bukatzen da nire istorioa... ‌ ordurako, Baliren bilobek lo hartu zuten. Leiho ondoan zegoen txori talde batek baino ez zuen entzun ipuinaren amaiera.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.