Gidaliburua harrera arte2

Page 29

IKASTEN LAGUNTZEKO AHOLKUAK

Seme-Alabei Ikasten Laguntzeko Aholku Batzuk

Gurasoen bilera hauetan urtero errepikatzen dira galdera eta kezka batzuk: zer egin dezakegu gurasook gure seme/alabari ikasten laguntzeko? Erantzuna ez da erraza, ikasle guztiak ezberdinak baitira. Hala ere, liburu espezializatuetan aholku batzuk errepikatzen dira. Hona hemen batzuk, bereziki egokia iruditzen zaigun liburu batetik∗ laburbilduta: • Zuen seme/alabak isiltasunean ikasteko gela bat behar du. Garrantzitsua da liburuak, boligrafoak, apunteak, koadernoak… ordenaturik izatea. Mahai egoki bat ere izan behar du, nahiz eta beste seme-alabekin erabili beharra izan. • Zuen seme/alabak bere ordutegia izan behar du eta egunero bete. Adibidez: 4:30etatik 7:00etara, ordu erdiko atsedenaldi batekin. Ikasle bakoitzaren beharrak ezberdinak badira ere, oro har ordu pare bat aski izanen da. • Mintzatu zuen seme-alabarekin. Saia zaitezte bere arazoak antzematen eta jarri interesa bere ikasketetan, aurrerapenak laudatuz eta une gogorretan laguntza emanez. • Zuen seme/alabez ez arduratu ikasleak bezala soilik, baita pertsonak bezala ere. Egindako akatsak kritikatu eta zuzendu baina ez seme-alaba bera kritikatu. Errealistak eta posibleak diren helburuak proposatu. • Lagun iezaiozu bere hautazko irakasgaiak aukeratzen eta informazioa bilatzen, berak pixkanaka etorkizunean zer nahi izanen duen erabaki dezan. Zalantzak argitzeko irakasleei galde diezaieten bultzatu. • Ikasleak gero eta arduratsuagoak izan daitezen dugu helburua, beraz haien lanaren jarraipena egin: ikastorduak, ordena, akatsak.. Bakarrik egin ditzaketen gauzak ez iezaizkiezue egin. • Ikasle batek ezin du telebista piztuta edo musika jarrita ikasi. Eta gainera, denbora luzean burua jasotzen ez badu, eskema edo laburpenik egin gabe, kontuz: ez du behar duen bezala denbora profitatzen. • Seme-alabaren aurrean, ahal dela, irakasleei ez bota emaitza txarren errua. Horrela dela uste baduzue hitz egin haiekin, tutorearekin edo zuzendaritzarekin, baina beraiei ez eman ez ikasteko aitzakiarik. Gogora ezazue azken finean guztion interesa bera dela: zuen seme-alaben etorkizuna. • Zuen seme-alabak egunero (azterketa baten bezpera bada ere) zortzi ordu bederen lo egin behar ditu. Aldi berean, ezinbestekoa da lagunekin etxetik ateratzea.

Sánchez Sánchez, S. (coord.): La tutoría en los centros de Educación Secundaria: Manual del profesor tutor. Madrid: Editorial Escuela Española, D.L. 1997 y artículos varios


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.