iRRiA 31 - Euskal Herria, itsas herria

Page 13

Hegalkada handietan, txooof eta txooof, zotinka artean, zink eta zonk, balea Irlandara bidean abiatu zen. Baina marinela, bitartean, ez zen geldi egonean egon: baltsaren egurra zatitu, eta sare bat osatu zuen, hesi antzeko bat; eta, balearen eztarrian egokiturik, tiranteekin finkatu zuen. Deseroso igerian, deseroso ozeano erdian, noizbait ere Irlandara iritsi, eta baleak hondartza batean askatu zuen naufragoa. Baina harrezkero baleak ezin lokomotorarik irentsi, eta arrain txiki-txikiekin etsi behar izan zuen: egurrezko saretik ez baitziren sartzen ez neska-mutilak, ez gizon-emakumeak, ezta marrazo edo ezpata arrainak ere. Eta fini. Rudyard Kipling-en Just so Stories (for little Children) liburuaren moldaketa.

13


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.