iRRiA 31 - Euskal Herria, itsas herria

Page 1

1

2014ko urtarrila 31 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


euskal herria, itsas herria

Au rkibidea 4. TXO. ROKE ETXABEREN ARPOIA. Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

12. DOZENAN HAMAIRU. Balearen eztarria. Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Balea Testua: Oñatiko Natur Eskola Marrazkiak: Aitziber Alonso, Julen Tokero, Cesar Gonzalez

16. LARGABISTA. Sakanako hariztian Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

Euskal Herria itsasoko herri bat da, eta hala ezagutzen gaituzte mundu zabalean ere. Gure historia, ontziak, kondairak, teknologia, balea, ipuinak, arrantzaleak, ipar ameriketako amerindioak, euskara….. Albaola Itsas Kutur Fundazioak Pasaiako portuan gure historia ezagutzera emateko egiten du lan eta oraingoan, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan, amets handi bat eraikitzera doa: XVI. Mendeko San Juan baleontzia. Ontziaren eraikuntza bisitagarria izango da eta Euskal Herria, pirinio mendietatik kostalderaino itsasoari begira lan egiten zuen garai zirraragarria erakutsiko digu ontzi honek. Zatoz eta nabigatu denboran!!

19. MARIKALANBRE. Ez da hondoratzen! Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

22. PUPU ETA LORE. Gora ala behera? Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

24. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

26. LAGUN. Zeinen maskor arraroak! Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

28. SAN JUAN NAOA. Testua eta marrazkiak: Albaola Elkartea

30. OSASUNA GURE ONDASUNA Frutak eta berdurak osasuntsuak dira! Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea/ Marrazkiak: Julen Tokero

32. MARTIN BERTSO. Euskaldunak indiar Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

36. ZENBATAK. Nabigatu. Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

38. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Bainuontziko marinelak

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 31 zenbakia · 2014ko urtarrila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Unai Elorriaga, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso, Albaola elkartea eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

42. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Albaola Elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


BALEAREN EZTARRIA ~ipuin itsastarra~

A

spaldi handian, balea tripaundia eroso zebilen igerian, eroso ozeano erdian. Bere ahotzarrean lokomotora oso bat sartzen zen, eta dozenan hamahiru bagoi. Hain zen handia, hain zen erraldoia! Baina balearen ahotzarrak ziren eta ez ziren arrain guztiak irensten zituen, eta, halako batean, arraintxo bat baino ez zen geratu itsas zabalean. Eta bere burua salbatzeko, arrain txikia balearen belarri atzean ezkutatu zen. Balea goseak hilik zegoen batean, arraintxoak esan zion: —Dastatu al duzu noizbait gizakien haragia? Hemendik hurbil marinel naufrago bat dago baltsa batean. Ez bat eta ez bi, balea gosetia harengana hurbildu, ahotzarra zabaldu, eta, grauska!, irentsi egin zuen naufragoa, haren tiranteak, labana, baltsa eta guzti. Baina tripakadaren pozak gutxi iraun zion, zeren gizona sabel barnean ero moduan hasi baitzen, labankadaka, zalapartaka, jauzika‌ Eta balea, zink eta zonk, zotinka hasi zen. Gosea berdindua zuen, bai, baina zetazeo erraldoia egonezin handiarekin zebilen. Eta, azkenean, ahotzarra parez pare zabaldu, eta naufragoari irteteko agindu zion. —Nire jaioterrira itzultzen banauzu, Irlandaraino eramanez gero, orduantxe irtengo naiz.

12


Hegalkada handietan, txooof eta txooof, zotinka artean, zink eta zonk, balea Irlandara bidean abiatu zen. Baina marinela, bitartean, ez zen geldi egonean egon: baltsaren egurra zatitu, eta sare bat osatu zuen, hesi antzeko bat; eta, balearen eztarrian egokiturik, tiranteekin finkatu zuen. Deseroso igerian, deseroso ozeano erdian, noizbait ere Irlandara iritsi, eta baleak hondartza batean askatu zuen naufragoa. Baina harrezkero baleak ezin lokomotorarik irentsi, eta arrain txiki-txikiekin etsi behar izan zuen: egurrezko saretik ez baitziren sartzen ez neska-mutilak, ez gizon-emakumeak, ezta marrazo edo ezpata arrainak ere. Eta fini. Rudyard Kipling-en Just so Stories (for little Children) liburuaren moldaketa.

13


14


15


16


17


18


Marikalanbre E DA HONDORATZEN! EZ

S

an Joan baleontziak liluratuta utzi ditu Marikalanbre eta bere bi lagunak.

—Bai dotorea! —esan du Uxuek—. Eta erreparatu diezue portuko beste ontziei? Batzuk erraldoiak dira, eta burdinazkoak. Ez dut ulertzen nolatan ez diren hondoratzen... —Egia! A zer misterioa! —Ibrahimek, Uxue bezain harrituta. —Ez da hainbesterako! —bota die Marikalanbrek—. Nahi baduzue, esperimentu bat egingo dugu, eta orduan ulertuko duzue. 19


Esan eta egin. Marikalanbreren argibideei jarraituta, urez betetako ontzi bat eta plastilina zati bana hartu dituzte bi lagunek. Uxuek plastilinazko bola trinko bat egin du, eta Ibrahimek, berriz, bere zatia luzatu eta zapaldu egin du, txalupa-itxura eman arte. Gero, uretan jarri dituzte. —Zurea hondoratu egin da, eta nirea ez! —ospatu du Ibrahimek. 20


—Uste dut badakidala zer gertatu den... —ausartu da Uxue—. Nonbait, materialak eta pisuak ez ezik, itxurak ere eragiten du flotatzean, ezta?

—Hori da! —txalotu du Marikalanbrek—. Urak gorantz egiten duen indarra pisuaren eta gauzek uretan hartzen duten lekuaren araberakoa da. Horregatik flotatzen du txalupak: bolak adina pisatzen du, baina leku handiagoa hartzen du. Arkimedes bezain azkarra zara, Uxue! —Nor da Arkimedes? Ederra marka: misterio bat argitu orduko, beste bat sortzen zaigu! 21


22


23


TXOKO TXIKI KUTtUNA EUSKALDUNAK TERNUAN

Euskal galeoiak balearen atzetik bakailaoa ertzetik Ternuara jo zuten itsaso hotzetik beste inor baino lehen, arrantza motzetik. BIDAIA LUZEA

Bidaia da luzea, luzeagoa koipe-gosea, baleak suntsitu arte ezin inoiz asea, garai bateko mesedeak atzean utzi du kaltea, etenik betirako izadiaren katea. 24


INDIOAK EUSKARAZ

Euskara nahasten zuten Mi´kmaq indioek mintzoan hirutxulo, portutxo, baleaederra‌ Bada euskal txokorik Ternuaren altzoan; baina balearik ez jada hango itsaso hotzak, pozarekin batera hartzen nau lotsak. BALEAREN GALERA

Kantauriko uretan, ez han eta ez hemen, desagerturik balea; Ternuan, berriz, milaka, urte luzetan aberastu zen hantxe euskaldun jendea. Orduan gauzak hala zirenez, oroit dezagun balentria ontzi zaharretan gordea. Orain, ez Kantaurin ez Ternuan, baleak urri dira munduan. 25


Balea-arrantzaleen bideari jarraituz, Ternuako itsasertzera iritsi da Lagun; Red Bay herriskara.

ZEINEN MASKOR ARRAROAK!

Hondartza buztin-txatal biribilez beterik aurkitu du. 26

Lagunen gogoetak entzutean, hara non gerturatu zaion kaio mokoluze bat.


Horiek ez dira maskorrak, teila zatiak baizik! —esan dio kaioak.

Hara! —erantzun dio Lagunek—. Gure baserrietako teilatuetan daudenen modukoak!

Euskal arrantzaleek itsasontzien sotoetan ekartzen zituzten ontziak hobeto murgiltzeko —azaldu dio hegaztiak.

Euskaldunak! —alaitu da Lagun—. Ni bezala! 27


16 SAN JUAN BALEONTZIA 1563-20

BRETAINIAKO OIHALA duela 300-500 -50 5 00 50 b bat urte, bretainian, n kalamu-oihal asko e egiten zuten. oihal harekin, itsasontzi handietarako sokak eta haizeoihalak prestatzen zituzten.

AKITANIAKO O ZERAMIKA XVI. mendean, iitsasontsason tsa t son-son tzietan eramateko janaria zeramikazko ontzietan pilatzen zuten; ontzi horiek batez ere Akitaniatik ekartzen zituzten.

BURGOSKO BIKEA KEA A Duela D Du u 500 bat urte, te t e B Buru ur gosen go g o bike eta galipot

28 28

asko a as s egiten zuten, itsa-

AGORREGIKO BURDINA

sontzien kroskoak eta s so

XVI. mendean burdinola asko izaten ziren

sokak bikeztatzeko; s

ibai eta erreka ondoetan, eta ola horietan

bike horri esker, b

lantzen zuten burdin gehiena itsasontzie-

ontzien zurak ez o

tarako erabiltzen zen: iltzeak, buloiak,

ziren lehortzen. z

aingurak, arpoiak, armak...


BASOKO IKATZA Lehen, egur-ikatza txondorretan egiten zuten, egurra basoan bertan egosita. Garai batean, ikatz asko behar izaten zuten burdina lantzeko.

ARAGOIKO A SOKAK S Aragoien kalamu A asko ekoizten zen, a batez ere sokak b egiteko, eta Euse kal Herrian asko k erabiltzen ziren. e

SAGARDOA Euskaldun marinelek, bidai luzeetan sagardoa edaten zuten UR ALKOHOLDUNAREN ORDEZ. Baleak arrantzatzera Ternura joaten zirenean baleontzian 50.000 litro sagardo kargatzen zituzten bidaia bakoitzean.

SAKANAKO SAKA S AK HARITZA Naf Na N a a arroako Sakanako mendiak men me m end pagoz eta bertako tak t ta ak ako o haritzez beteta

GUERANDEKO GATZA Euskal Herrian, bakailao-ontziak itsasoratu aurretik, nagusiaren kezkarik handiena gatza ontziratzea izaten zen, arrantzatutako bakailaoa ez galtzeko gatzez estali behar izaten zutelako. Garai hartan, Arroxela aldera joa-

daude; arbola horiek mendeetan moztu, landatu eta inausi dituzte, beste gauzen artean, itsasontziak egiteko. egi e eg gi gitek g tek teko. te eko. o

ten ziren ontziak ondo hornitzeko.

29


30


31


Ternuako indiarrek euskaraz ikasi zuten euskal arrantzaleekin hitz egiteko. Harrituta dago Mari Motots.

EUSKALDUNAK INDIAR

32


33


34


Albaola itsas kultur faktoria Albaola itsas kultur faktoria Pasai San Pedron dago, garai bateko Astilleros Ascorretaren egoitzan. Instalazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira eta Albaola Itsas Kultur Erakundeak kudeatzen ditu. Donostiako 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren laguntzarekin, San Juanbaleontziaren berreraikuntza han izango da, 2014 apirilatik aurrera. Ontzia Kanadako kostaldean hondoratu zen 1565.urtean, eta Unescok Urpeko Ondare Kulturalaren ikurtzat hartu du bere irudia.

Irrien lagunak txokoa PASAIAKO FAMILIEN PARTE-HARTZEAREKIN DISEINATUKO DEN TXOKOA Pasaiako Irrien Lagunak ekimenean parte hartzen duten lagunak, Oarsoaldeko beste hiru herrietan bezala, lau oinarri zutabetzat hartuz ari dira beren herriko aisialdirako egitaraua lantzen: euskara, balio hezitzaileak, parte-hartzea eta auzolana. Oraingo honetan, Albaola Faktoriarekin elkarlanean abian jarritako ekimenari esker, umeentzat nahiz familientzat izango den Irrien Lagunen txokoa diseinatu nahi dute elkarlanean. Txokoa zer izango den eta nola garatuko duten erabakitzeko saio batzuk aurreikusi dituzte. Pasa den hilabetean burutu ziren lehen bi saioetan, haurrak eta helduak elkarlanean eta giro apartan aritu ziren etorkizun laburrean guztiona izango den Irrien Lagunak txokoa sortzen.

35


36


37


38


39


40


41


munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eharko luke ALBAOLA Ane Pirata eta Patakon Pasaiako Ondartxo ontziolara bisitan doaz. Patakonek aspaldiko lagunak aurkeztu nahi dizkio Aneri.

42


43


44


Albao itsas kultura eta ondarea Albaola, bere ikuspegi guztietan lantzen ditu erakundea da, eta bere dituen helbur itsasoko ondarea ikertzea, helburua berresk berreskuratzea eta gizarteratzea da.

H Horretarako, euskal itsas tekn teknologiari buruzko ezagutza teori teorikoak gauzatu eta praktikan jartzen ditu.

Albao Albaolak Gipuzkoako Pasaian dauka bere egoitza eta bere jarduera eremu eremua mugarik gabeko itsasoa da. Ondartxo pasealekua 1, 20100 Pasai San Pedro tel: 943 39 24 26 www.albaola.com

45


46


47


"roke etxaberen arpoia" ipuina errealitate areagotu formatuan ikusi nahi duzu? Jarraibideak Alboko QR kodea eskaneatu mugikorrarekin aplikazioa jaisteko. Deskargatutako aplikazioa mugikorrean instalatu eta ireki. Mugikorrarekin ezkerrean dagoen koadro laranjaren barneko irudira fokatu.

11. ik et ld ia r! rr o o dat 48


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.