233 Ikastola Aldizkaria

Page 1

Ikastola 233 STEPHANE COTErekin SOLASEAN

PEDAGOGIA 3.0

IRAKASLEAREN ERAGINA NEURTZEN


AURKIBIDEA

STEPHANE COTE 12. orrialdea Irakasleen eragina ikasleen motibazioa pizteko. «Ikasleak, proiektuek eta teknologiek baino gehiago kitzikatzen ditu arrakastak».

CARLES PARELLADA 8. orrialdea Familien eta irakasleen arteko harremanak. «Eskolak espazio publikoago bat izan beharko luke, zirkulazio jarioago batekin».

2

DAVID DURAN 6. orrialdea

Azal-berritzea Azala berritu, baina mamiari eutsiz, horixe duzue eskuartean daukazuen Ikastola aldizkariaren zenbaki honetan. Diseinua berritu dugu, aldizkaria erakargarriagoa eta irakurtzeko errazagoa izan dakizuen. Zenbaki honetan, igaro berri diren Ikastolen 26. Jardunaldi Pedagogietan jorratutako gaiak dakarzkizuegu bereziki, jardunaldiotan beren ezagutzak partekatu zituzten adituei egin dizkiegun elkarrizketen bitartez. Ikasleen ikasketa arrakastaren garapenean sakondu dute Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan, gelako jardunean sartuz, irakasleen jardunaren eraginean, ikasketa kooperatiboan eta irakasleen eta familien arteko harremanean oinarrituta. Seaskaren berrogeita hamargarren urteurrena ere ekarri dugu zenbaki honetara; ospakizunez beterik duten urte honetan, igarotako berrogeita hamar urteei bainoago hurrengo urteei begira jarri gara. Era berean, eta ohi bezala, gure ikastoletan aurrera eramaten ari diren ekimenak ere aurkituko dituzue.

IKASTOLEN 26. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK 4. orrialdea Gelako elkarreraginean sakontzen aritu dira ikastoletako irakasle eta arduradun pedagogikoak.

E D ITAT Z A IL E A :

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK IKASTOLEN ETXEA Errotazar bidea, 126 20018 DONOSTIA 943 44 51 08 aldizkaria@ehi.ikastola.eus IN P R IMAT Z A IL E A :

GERTU inprimategia Oñati. Tel.: 943 78 33 09 L E GE -GOR D A IL U A :

SS 425-2015

Ikaskuntza kooperatiboaz eta berdinen arteko irakas-ikaskuntzaz. «Taldean lan egitea korapilatsua da; laguntzarekin ikas daiteke soilik».

WIKIPEDIA IKASGELAN 26. orrialdea Entziklopedia ireki garrantzitsua lantzeko irakasleen gida aurkeztu du Ikastolen Elkarteak.

Ikastola 233


50 urte beteta, hurrengo urteei begira jarriak dira Seaskako ikastolak. 36 ikastolak (31 Lehen Hezkuntzakoak, 4 Kolegio eta Lizeo bat) ia lau mila ikaslek eta 450 irakasle eta langilek osatzen dute Seaska. Hurrengo urteetarako helburu jakin bat dute: hazkundeari eustea eta matrikulazioaren %20ra iristea. 18. orrialdea 3


IKASTOLEN 26. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

GELAKO ELKARRERAGINEAN SAKONTZEN Irakasleen jardunak eta gelan erabiltzen dituten metodologiek ikasleen ikasketen garapenean duten eraginaz, ikasleen artean berdinen arteko lankidetzaz eta irakasleen eta familien arteko harremanez sakondu zuten ikastoletako irakasle, arduradun pedagogiko eta zuzendariek, igaro berri diren Ikastolen 26. Jardunaldi Pedagogikoetan.

H

Elkarreraginaz ikasle guztien eta bakoitzaren ikas-arrakastaren garapenaz, eta hori lortzeko bideaz hausnartu zuten lehenbiziko egunean, Bilbon. Stephane Cote hezkuntza aditu quebectarra izan zuten bide erakusle. Cotek asmatua da Pedagogia 3.0 kontzeptua. Horren bitartez, irakasleak gelan egiten duen esku-hartzean, bere ikasleengan, guztiengan eta bakoitzarengan, duen inpaktua neur dezake, eta ikasleen ikas-arrakastaren garapenean laguntzeko estrategia egokienak zeintzuk diren ebaluatu eta kuantifikatu daitezke. Irakasle batek beti du inpaktu bat, eragin bat, bere ikasleengan. Baina eragin hori, estrategia desberdinak erabiliz, eta ikasleei ere erabili araziz, handitu egin daiteke, baldin eta estrategia bakoitzaren eraginak neurtu eta ebaluatzen badira. Mezu hori eman zuen Cotek, Bilboko saioan. ÂŤArrakasta aurrerapena da. Ikasle baten kasuan, aurrerapena da arrakasta izatea bere emaitza akademikoak hobetzen. Hori lortzeko bide bakar bat dago, estrategiak aldatzea edo batzuetan gehitzeaÂť. Cotek hainbat estrategia azaldu zituen gelan praktikara eramateko, berak probatuak. Gela barruko gatazkak ere hizpide izan zituen hezkuntza aditu que4

bectarrak, eta horiek era egokian kudeatzeko argibideak ere eman zituen. D URAN E TA PARE LLADA

Jardunaldien bigarren saioa Hernanin egin zen, Orona Ideon. David Duran, Psikologia doktore eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Piskologiako Departamenduko irakaslea ikaskuntza kooperatiboaz, berdinen arteko irakas-ikaskuntzaz eta binakako tutoretzaz aritu zen, eta horiek arrakastaz aurrera eramateko gako nagusiak eta estrategiak azaldu zituen. Ikaskuntza kooperatiboan jasotzen duenak bakarrik ikasten duela diotenen aurrean, Duranek defenditu zuen ematen duenak, irakasten duenak, berdin ikasten duela eta, askotan, jasotzen duenak baino gehiago. Irakas-ikaskuntza kontzeptua azaldu zuen, hau da, irakastearen bitartez nola ikasten duen ikasle batek. Horretarako, hainbat ikerketa eta esperientziatan oinarritu zen, eta, hein handiago batean, bere esperientzian. Eta gako nagusi bat azaldu zuen arrakastaren

Ikastola 233

Ikastolen Elkarteko ordezkariak, gonbidatuak eta Stephane Cote.

ezkuntzan elkarERAGITEN LELOPEAN EGIN ZIREN IKASTOLEN 26. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK, MARTXOAREN 29AN ETA APIRILAREN 5EAN. Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde Maite Alonsok ireki zituzten jardunaldiok.


Jardunaldietako saio bakoitzean berrehun irakasle eta arduradun pedagogiko elkartu ziren.

bidean: interakzioa; ematen eta jasotzen dutenen artean zenbat eta interakzio handiagoa eman, orduan eta emaitza hobeak lortzen dira, bai emailearentzat eta baita jasotzen duenarentzat ere. Egiteko honetan irakasleak hartu behar duen bideaz ere mintzatu zen aditu katalana. Duranek tailer txiki bat ere eman zien jardunaldiotako entzuleei, berdinen arteko tutoretzaren estrategiak lantzeko. Carles Parellada, berriz, irakasleen eta ikasle eta familien arteko harremanez eta harreman horiek egokiak eta jarioak izan daitezen egin beharreko urratsez mintzatu zen. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Pedagogia Sistemikoaren Diplomaturako koordinatzailea da. Adierazi zuen gaur egun guraso direnen belaunaldia (1975-84an jaiotakoa), oso inplikatua dagoela beren haurren heziketan, eta horrek irakasleek guraso horiekin dituzten harremanetan eragina duela. Parelladak azaldu zuen irakasle-guraso harremanek konfiantzan oinarritu behar dutela, biek bilatzen dutelako helburu bera, haurraren/ikaslearen garapenik handiena. Baina argi eduki behar dute bi aldeek batek ezin duela bestearen eremuan sartu, askotan tentazioa eduki arren. «Gurasoek eta irakasleek ahal dugun hobeen egiten dugu. Horrek ez gaitu zuritzen, baina gerturatu egiten gaitu». Era berean, haurraren heziketa ezin da bakarka egin, elkarrekin egin behar dute gurasoek eta irakasleek.

Ikastetxeak jakintza eta kultura sortuko dituen espazio bat izan behar duela defenditu zuen Parelladak, zentzua izango duten elkarrizketak sortuko dituena, eta kontzientzia sortzeko balio izango duen espazioa. Izango diren harremanetan aurreiritziak alboratu eta konfiantza esparruak eraiki behar direla azaldu zuen, haurrak eskolan etapa luze bat egingo duelako, prozesu luze bat izango delako. Harreman horietan, izan irakasle-ikasle, edota irakasle-guraso, azkenean, umoreari, alaitasunari, eskertzeari, elkarri begi onez begiratzeari eta bihotzetik jokatzeari atea irekitzearen beharra ere azpimarratu zuen Parelladak. I KASTOLEN PRAKTIKA ON AK

Ikastoletako geletan egiten diren hainbat esku-hartze ezagutzeko aukera ere izan zen jardunaldiotan. Lehenbiziko egunean, Oiartzungo Haurtzaro ikastolatik bizikidetza gelan nola lantzen ari diren azalpenak eman zituzten bertako ordezkariek. Oñatiko Txantxiku ikastolakoek eta Bilboko Abusukoek, berriz, ikasleek elkarrekin ikasteko eta elkarri eragiteko ikasketa kooperatiboa gelan lantzeko dituzten estrategiak azaldu zituzten. Bigarren egunean, berriz, Arizmendi eta Uzturpe ikastoletako esperientziak ere ezagutzeko aukera izan zuten, Orona Ideo aretoan elkartu ziren irakasle eta arduradun pedagogikoek. Amaia Anterok eta Uxue Sukiak «begiradaren eraberritzearen» bitartez praktikan bizitako elkarreraginaren agerpen esperientzia ezberdinak azaldu zituzten.•

5


IKASTOLEN 26. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

DAVID DURAN PSIKOLOGIA DOKTORE ETA BARTZELONAKO UNIBERTSITATE AUTONOMOKO HEZKUNTZA PSIKOLOGIAKO DEPARTAMENDUKO IRAKASLEA

«Taldean lan egitea korapilatsua da; laguntzarekin ikas daiteke soilik» Ikaskuntza kooperatiboaz, berdinen arteko irakas-ikaskuntzaz eta binakako tutoretzaz hitz egin zuen David Duranek, Ikastolen 26. Jardunaldi Pedagogikoetan. Urteetan aritu da ikerketa lanetan gai horiei buruz, eta ikasleen garapenean duten eragin positiboak aztertu ditu.

6

Ikastola 233


eintzuk dira ikasketa kooperatiboaren abantailak?

Z Abantaila asko ditu. Zenbait egilek diotenez, alor honetan aski ezagun diren Johnson anaiek, adibidez, hezkuntza psikologian gehien aztertu den alorra da eta aldeko zientzia ebidentzia gehien dituena. Nire ustez lau ideiatan laburbil genitzake abantaila hauek. Lehena da metodologia ona dela aniztasunari erantzuteko; ikasle guztiak desberdinak direla onartzeaz gainera, desberdintasun horiek erabiltzen ditu ikasketarako iturri gisa. Gainera, ikasketa kooperatiboak gizarte abilitate konplexu oso baliagarrien garapena sustatzen du, enpatia eta komunikazioa esaterako, besteekin lan egiten dugunean soilik garatu daitezkeenak. Horregatik, gure ikasleek talde gisa lan egiten dutenean, ikasi egiten dute eta lankidetzan aritzen ere ikasten dute. Hirugarren ideia da ikasketa funtzionala dela, oso funtzionala. OCDErentzat lan egiten duen erakunde baten arabera, hiru konpetentzia nagusi daude XXI. mendeko herritarrentzat, eta horietako bat da beste batzuekin lan egitea inguruabar desberdinetan. Eta, azkenik, badakigu elkarlanean lan egitea ikasteko modu oso ona dela; besteekin, bereziki abilitate gehixeago dituen kide batekin, dugun elkarreraginari esker daukagu ikasteko aukera. Bere aurkariek diote ikaslearen rola dutenek ikasten dutela baina ez irakasle edo tutorearen rola duenak

Baieztapen interesgarria da. Azken 15 urteetan eskola sareekin egin dugun lanean, berdinen arteko tutoretza programak ezarriz, non ikasle bati tutore lanak eman zaizkion, ikusi dugu irakasle askok, eta baita ikasleek eta familiek ere, ikuspuntu hori zutela. Izan ere, jakintza asko pilatu dugu laguntza jasotzen duen ikasle batek nola ikasten duen aztertuz; ez ordea, ikasle batek beste batzuei irakatsiz nola ikas dezakeen. Horregatik jardun dugu urteotan ikas-irakaste kontzeptuaren gainean lanean, alegia, irakatsiz ikasteko aukeraren gainean. Eta ebidentziek baieztatu digute posible dela irakatsiz ikastea, modu egokian antolatzen badugu interakzio hori. Duela egun gutxi, gurasoen eta tutorearen bilera batean, guraso zenbait kexu azaldu ziren proiektuak lantzeko orduan ikasle batzuek dena ematen dutelako eta beste batzuek ez.

Hau ere ohar interesgarri bat da, eta, gainera, benetako errealitate bati erantzuten dio, eta ikerketa alorrean lan onak egin dira 1980eko hamarralditik hona, bereziki

elkarlanaren inguruko ikertzaile nekaezin eta ikasketa kooperatiboaren hedapenaren aldeko diren Johnson anaien eskutik. Egile horiek diote derrigorrezko hezkuntzan, oraindik ere abilitate sozialak ikasten ari diren ikasleak ditugunean, besterik gabe elkarrekin lanean jartzen baditugu, aukera guztiak ditugula esan duzun hori gerta dadin. Horregatik diote ikasketa kooperatiboa ez dela soilik ikasleak elkarrekin jartzea; aitzitik, irakasleak laguntzak eskaini behar dizkie talde lanean ari diren ikasleak talde bat osa dezaten, lantalde horretan kiroletan egin ohi den moduko elkarlan bat sor dadin. Hori gertatzeko baldintzetako bat da interdependentzia positibo bat edukitzea, denek argi edukitzea arrakastak eta porrotak taldearen esku daudela, eta, beraz, bakoitzaren arrakasta eta porrota taldeari lotuta daudela. Beste baldintzetako bat da taldeko kide guztiek taldearen arrakastarako ekarpena egin behar dutela. Zeintzuk dira berdinen arteko ikasketaren gako nagusiak?

Gakoa da irakasleak laguntza eman ahal izatea interakzio hori elkarlanetik talde izatera igaro dadin; horrek esan nahi du elkarlana sor dadin lana antolatzen lagundu behar duela, bai baitakigu laguntza hori gabe ez dela espontaneoki sortuko. Beraz, taldeko kideen harremana emankorra izateko moduak eskaini behar ditugu. Modu horietako batzuk ikasketa kooperatiborako teknikak eta metodoak erabiltzea da; batzuk sinpleagoak, teknika, eta besteak konplexuagoak, sendoagoak, interesgarriagoak, metodoak, irakasleen esku jartzea, ikasleak elkarlanean aritzetik talde izatera igaro daitezen. Nola igarotzen da elkarlanetik talde izatera?

Bizitzako beste gauza asko bezala, elkarlanean elkarrekin lanean arituz ikasten da. Beraz, aukerak eman behar zaizkie ikasleei taldean lan egiten ikas dezaten. Eta kontuan eduki behar dugu, taldeetan lan egiten denean, irakasleak paper pribilegiatu eta garrantzitsu bat duela: taldeei laguntza eman ahal izatea, laguntza egokituak, pertsonalizatuak, gela osoari zuzentzen zaionean eman ezin duena, eta, era berean, gure ikasleei zein abilitate sozial garatzen lagundu behar diegun antzematea. Beraz, gakoa da ulertzea taldean lan egitea, helduok dakigun moduan, korapilatsua dela eta soilik laguntzarekin ikas daitekeela, kasu honetan, derrigorrezko hezkuntzako testuinguruan ari garelarik, irakasleak eskainitako laguntzarekin.• 7


IKASTOLEN 26. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

CARLES PARELLADA BARTZELONAKO UNIBERTSITATE AUTONOMOKO HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN FORMAZIORAKO TALDEKO KIDEA ETA PEDAGOGIA SISTEMIKOAREN DIPLOMATURAKO KOORDINATZAILEA

«Eskolak espazio publikoago bat izan beharko luke, zirkulazio jarioago batekin» gungo familiek gehiago exijitzen al diete irakasleei eta ikastolari?

E Familiek beren seme-alaben hezkuntzan interesa izan dute betidanik, baina orain badugu familien belaunaldi bat, batez ere 1975-84 urteen artean jaiotakoak, oso interes handia dutenak beren umeen heziketan, eta kezka handiz bizi dute hori. Hezkuntza lehen planora igaro da familietan, hezkuntzaz hitz egin eta eztabaidatzen dute; zein ikastetxe aukeratu, nolakoak izan beharko luketen eskolak eta irakasleek… Honek guztiak ondorioak ditu gurasoen exijentzia mailari dagokionean, baina baita haurrek eta irakasleek hori bizi duten moduari dagokionean ere. Duela ez asko, irakasleen status galeraz hitz egin zen, eta haien ahalduntze beharraz. Urratsak egin direla uste duzu?

Gizartearen, eta hezkuntzan ere bai, egunerokotasunean denbora gehiago behar izaten da aldaketa eskariari erantzuteko. Lehen aipatu dudan interes horrek aldaketa bat ematea behartzen du, baina aldaketa hori mantsoa da. Gurasoek ez dute argi ikusten beren beharrei erantzun zaiela. Baina, bestalde, administrazioa, hezkuntza sistema eta irakasleria beste abiadura batean doaz. Irakasleok eraldaketa prozesu batean gaude, baina modu estrategikoago batean egiten dugu. Orain exijentzia maila handiago bat izan dugu, aldaketa bizkorragoak eskatzen dizkigute, baina ez dira abiadura horretan ematen ari. Horregatik egonezin bat sortu da. Zein leku izan beharko lukete familiek eta irakasleek haurren heziketan?

Pedagogia Sistemikoaren begiradaren pean, ez dugu inolako zalantzarik: gurasoak dira beren seme-alaben heziketaren protagonista nagusiak, beraiek baitira kon8

tratu bat sinatu dutenak, eta letra txikiak baitio bizitza osorako dela. Ondoren datoz eskola eta irakasleak. Helburua antzekoa dugu, ume horiek eroso sentitzea, beren ikasketak, konpetentziak eta abilitateak garatzea, eta horretan ados gaude. Baina bakoitzak duen eginkizuna desberdina da. Orduan zein leku du bakoitzak? Aurrena gurasoak, eta gero dator eskola; baina eskola irakasleek zuzentzen dute. Paradoxikoa ematen du, baina oso garrantzitsua da hori argi edukitzea. Ondorioz, zer harreman mota izan behar dute familiek irakasleekin?

Bi oinarritan laburbiltzen da. Lehena da komunikaziorako espazioak sortu behar direla, batzuei eta besteei gertatzen ari zaienaz hitz egiteko. Bigarrena da konfiantza eman behar dela. Gurasoek presio handia dute aldiro ari direlako pentsatzen euren seme-alabek bizitzan aurrera egingo duten, behar adina ikasiko duten, ikasiko duten hori baliagarri izango zaien, eta horrek prozesuari dagokion denboralizazioz begiratzea zailtzen die, eta mesfidantza sortzen zaie. Orduan, eskolek esfortzu bat egin behar dute konfiantza hori sortzeko, eta hori kontaktuaren bidez soilik lor daiteke; ez da mezuen bidez lortzen, edo whatsapp bidez, … edo familiak eta irakasleok hitz egiten dugu, edo ez dugu korapilo hau askatuko. Komunikazio espazioak dira ikasgeletako bilerak, elkarrizketak, elkarlanerako espazioak, elkarrekin gauzak egitea. Eskolak ate bat ireki behar die familiei eta komunitateari; eskola eta errealitatea bereizten dituen mintzak iragazkorragoa izan behar du, baita gardenagoa ere. Gurasoek ezin diote irakasleei ikasgelan egin behar duenaz agindu, hori irakaslearen eskumena da; baina irakasleok eskolan egiten dugunaz gardenak izatera behartuta gaude.

Ikastola 233


Irakasleen eta ikasle eta familien arteko harremanez eta harreman horiek egokiak eta jarioak izan daitezen egin beharreko urratsez mintzatu zen Parellada jardunaldiotan. Komunikazio esparruak irekiz eta elkarrekiko konfiantzan oinarritu behar dira harremanok, Parelladaren arabera, bihotzetik bihotzera.

Zeintzuk dira zailtasun handienak harreman horiek zuk diozun modukoak izan daitezen?

Eta zeintzuk dira eman beharreko pausoak bien arteko harremanak emankorrak eta osasuntsuak izan daitezen?

Opakotasuna eta mesfidantza, eta baita istorio pertsonalak ere. Horregatik garrantzitsua da bakoitzak dakarguna ohartzen laguntzeko lan bat egitea. Begirada sistemikoak interrelazioak nola erabiltzen ditugun ikusten laguntzen digu, gordean dagoena ikusten laguntzeko. Batzuetan zailtasunak izaten ditugu gurasoek hori ulertzeko: seme-alabek gurasook dakargun istorioen irakurketa sakona egiten dutela. Istorio horiek ez baditugu azaleratzen, arazoak eragiten dituen lotura bat sortzen da. Eta horrek gatazka bat eragingo du. Horregatik esan gabeko esan horiek elkarrizketa batean agertu behar dira, eta horretan irakasleok dugu erantzukizuna, esperientzia handiagoa dugulako, formazio zabalago bat daukagulako, eta horretarako ordaintzen digutelako. Familiek dakartena, zerbait pertsonal gisa hartu beharrean, korapilatsu egin den errealitate hori eraldatzeko aukeratzat hartu behar dugu.

Familia bat gerturatzen zaigunean eskolak nola funtzionatzen duen azaltzen diogu, hau da, nola lan egiten dugun esaten diogu. Baina benetan galdetu beharrekoa da «nola ikusten duzue zuen seme-alaba?» eta «zer da behar duzuena?». Eta azaldu behar da zer egiten duten eta eskolak zer eskaini diezaiekeen. Beharren gaineko elkarrizketa bat da, bihotzetik bihotzera, egoerak garatu daitezen beharrezko espazioak sortzeko. Bestela, ataskatu egingo dira, eta ataskatzen dena zirkulu itxi eta gero eta konplexuago bihurtzen da. Horregatik behar da gardentasuna, komunikazio esparruak sortzea, batzuetan formalak eta beste batzuetan ez hain formalak. Eskolak espazio publikoago bat izan beharko luke, zirkulazio jarioago batekin. Eskola baten barrualdea eta kanpoaldea ixten duen ate edo horma baten ideia erauzi egin beharko litzateke.• 9




IKASTOLEN 26. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

STEPHANE COTE PEDAGOGIA 3.0-REN SORTZAILEA

«Ikasleak, proiektuek eta teknologiek baino gehiago kitzikatzen ditu arrakastak» Irakasle eta pedagogia ikertzaile nekaezina, berak sortu duen Pedagogia 3.0 azaltzera etorri zen Stephane Cote quebectarra Ikastolen 26. Jardunaldi Pedagogikoetara. Ikasleak motibatuta edukitzeko estrategia ugari aurkeztu zituen, baita erabilitako estrategia horien eragina neurtzeko tresnak ere.

I

RAKASKUNTZAN EMAN ZITUEN LEHEN ZORTZI URTEETAN, BERE IKASLEAK MOTIBATU NAHI IZAN ZITUEN COTEK, IKTak integratzen zituzten proiektuen bidez, eta hezkuntza bikaintasunaren bi sari jaso ditu Kanadan, eta hamahirugarren geratu zen 2006an Kanadan egin zuten ranking batean. Gero master bat egin zuen hezkuntza psikologian, motibazioari buruzkoa, eta ostean IKTen aholkulari pedagogiko lanetan jardun zuen lau urtez, hura utzi eta Pedagogia 3.0 probatzeari eta frogatzeari ekin zion arte. Nola sortu zenuen Pedagogia 3.0?

Galdera honen erantzunetik: «Irakasle batek sor al lezake benetan neur litekeen eraginik? Eta denborarekin areagotzen joan liteke?». Porrot egin duen ikasleak oso auto-estimu baxua izaten du, eta bere erabaki asko auto-estimu gutxitu horretatik eratorriko dira. Ikasleei azaldu nahi nien ez zeudela lortzen zituzten notek «harrapatuta» eta egoera horretatik irten zitezkeela… Pedagogia 3.0-ren bideak oinarri-oinarrian erakusten digu ez ditugula matematika edo hizkuntzak irakasten, geure buruarengan konfiantza iza-

ten baizik. Efizientzia nahi bat ere baneukan, hots, nire irakats esku-hartze eta erabaki bakoitza optimizatzeko klaseko denbora hobeki aprobetxatzeko gogo zoli eta zorrotza. Ebaluazioa barne. Zergatik da garrantzitsua gure geletako ikasle guztien eta bakoitzaren ikasketa emaitzak egoki neurtzea? Zer da Probe 3.0?

Denbora luzez pentsatu izan nuen notak ikasleenak zirela. Gerora, ohartu nintzen nota horiek agerian uzten zituztela nire pedagogiaren ondorioak, nire ebaluazio prozesua eta nire ikasleekin dudan harremanaren kalitatea. Hiru osagai horiek fluktuazioak eragiten dituzte ikasleon emaitzetan. Ondorioz, nire esku-hartze bakoitzak duen inpaktua neurtzeko baliagarria zait ikusmolde aldaketa hau. Probe 3.0, kalkulu orri boteretsu bat da, eta nire praktiken ondorioak hobeto ulertzen laguntzen dit. Hogei bat funtzionalitate ditu, eta funtzionalitate horien bitartez, ikus dezaket ebaluazio bakoitzean zer gertatu den eta aukera ematen dit nire praktikak birbideratzeko. >

12

Ikastola 233


26. JORNADAS PEDAGÓGICAS DE LAS IKASTOLAS El impacto del profesor y sus metodologías en el aprendizaje de los alumnos, la cooperación entre iguales de los alumnos, y las relaciones entre el profesorado y las familias fueron algunos de los temas que trataron los docentes y responsables pedagógicos de las ikastolas en las jornadas pedagógicas celebradas hace unas semanas en Bilbao y Hernani. Contaron con la presencia de Stéphane Côté, David Durán y Carles Parellada. 26ÈMES JOURNÉES PÉDAGOGIQUES DES IKASTOLA L'influence de l'enseignant et l'impact de ses méthodes dans l'apprentissage des élèves, l'entraide entre élèves et les relations entre l'enseignant et la famille ont été des thèmes abordés par les enseignants et responsables pédagogiques des ikastola à l'occasion des Journées pédagogiques qui se sont déroulées à Bilbao et Hernani. Y ont notamment pris part Stéphane Côté, David Durán et Carles Parellada.

13


IKASTOLEN 26. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

<

Nola lortzen da gure geletako ikasle bakoitzak eta guztiek ikasketen garapen egoki bat izatea?

Gure gelako ikasle guztiengana helduz eta gure pedagogia aldatuz beren emaitzak arreta handiz behatzen ditugun bitartean. Sarri asko, irakasleek arazoak dituzten ikasleak bereizi egiten dizute gelako garaian haiei zuzentzen zaienean; egiten ditugun aldaketek albo efektuak eragiten dizkiete beste ikasleei ere. Adibidez, kontzeptu espezifiko bat gela osoari azaltzeko irakaskuntza esplizitua erabiltzen badugu, ikasle horiei lagunduko diegu, baina baita beste batzuei ere. Zer da Matrice 3.0, zure azken proiektua, eta zeintzuk dira bere helburuak?

Matrice 3.0k betiko aldatuko ditu etengabeko prestakuntza eta garapen profesionala. Esperientziak erakusten du ia alferrikakoa dela irakasleak prestatzea. Hauek ikasitako berritasunetatik batzuk aplikatuko dituzte, baina denbora igaro ahala ahaztu egingo dituzte. Modu hori oso garestia da, eta azkenean ez du efekturik eragiten. Hogeita hamar irakasleren gelako lana behatzeko aukera izan eta gero, eta 25.000 ikaslek bost urtean zehar lorturiko emaitzak analizatzen 600 ordutik gora eman eta gero, ikusi nuen ia irakasle guztiek efektu desberdinak eragiten zituztela oinarrizko ikasgai des14

berdinetan. Matrice 3.0k irakasle bakoitzaren efektua, esperientzia, analizatzeko erreminta bat izan nahi du, neurtutako efektu horien gainean irakasleen arteko gogoetan laguntzeko. Adibidez, litekeena da eskola bateko bi irakaslek efektu neurgarri handi bat izatea ikasleen irakurketan, baina laguntza behar izatea ikasleok ariketen ebazpenean trebatzeko orduan. Matrice 3.0ren bitartez, jakiterik izango zuketen eskola horretako zein beste irakaslek egingo zukeen hobeto, eta nork ongien, alor horretan. Horrela, elkar trukeak zeharo apartak izango lirateke, eta, azkenean, ohartuko lirateke, irakasle guztiek behar duten aditua beren alboko gelan dutela! Esan digute eztabaida pedagogikoen aurrean adore nekaezinekoa zarela. Zein da zure iritziz ikasgeletan aurkitzen dugun arazo pedagogiko nagusiena?

Goresten dut pedagogia, hala da, pedagogiaz solastatzeak ez nau nekatzen! Akitzea da irakasleen arazorik garrantzitsuena. Denbora pila erabiltzen dugu, bukaeran eragin nahiko urria lortzeko. Uste dut hau dela arazorik larriena; neurketaren kultura eta efizientziaren kultura falta ditugula. Ikasleak nola motibatuko ditugun galdetu beharrean, askoz eraginkorragoa litzateke helburuak argiago jarriko bagenitu, ikasketak automatizatzeko zereginak ezarriko bagenitu, edo ebalua-

Ikastola 233


zio hezigarrian zentratuko bagina. Horrela eginda, denbora asko irabazten da ikastorduetan, proiektu kitzikagarri ugari egin ahal izateko! Baina hori egin gabe proiektuei ekiten badiegu, edo gaia proiektuetan integratzen ahalegintzen baldin bagara, arazoak dituzten ikasleek ezin dute funtsezkoa ikusi, arreta galtzen dute, eta porrotera bideratzen dira… Filosofia apur bat egin dezagun, edo, hobeto esan, epistemologia apur bat. Zer da zeuretzako arrakasta (zeurea eta ikasleena)?

Arrakasta aurrerapena da. Ikasle baten kasuan, aurrerapena da arrakasta izatea bere emaitza akademikoak hobetzen. Hori lortzeko bide bakar bat dago, estrategiak aldatzea edo batzuetan gehitzea. Bere prestaketan, ikasleak probatu dezake estrategia berria errentagarria den edo ez beretzat… eta aukera dauka besteekin eztabaidatzeko, iritziak partekatzeko, eta estrategiak hobetzera igarotzeko. Aurrerapenean oinarritutako ikuspegi honek ikasleen arteko ekarpenak ere ahalbidetzen ditu, aukera ematen duelako ikasle batzuek egin dituzten aurrerapenak ikusteko, baina baita jaso duten laguntzaren emaitzak ere. Eta alderdirik onena da laguntza eman duen ikaslearentzat onuragarria dela harreman hau. Gogor lan egin duelako estrategia horiek ezagutarazten, eta hori eginez, gai izan delako oraindik arrakasta handiagoa izaten laguntzen duten xehetasunak hobeto ulertzeko. Irakasten duzuenean, hobeto ikasten dituzu gaiak. Arrakasta, bestalde, niretzat, lehen baino modu eramangarriagoan eta denbora gutxiagoan irakatsi ahal izatea da. Arrakasta ere bada irakasteko moduak ordenatzea, zeregin bakoitzak eragiten duen efektuaren arabera ordenatzea. Ikasleei ere galdetzen diet gertatzen ari dena ulertzen ez dudanean, eta zeharo aparta da zure ikasleekin pedagogiaz hitz egin ahal izatea. Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan orientazio pila bat eman dituzu Pedagogia 3.0ren bitartez gela kudeatzeko. Funtsean zer izan da transmititu nahi izan duzuna?

Irakasleek beren praktikak «garbitu» egin behar dituztela transmititu nahi izan dut. Efektu handiak eragiten dituzten gauza asko egiten ditugu, baina efektua murrizten duten gauzak ere egiten ditugu. Pedagogiaren asmoa da, zalantzarik gabe, praktika original batzuk edukitzea norberaren gelaren errealitatea aldatu ahal izateko, baina modurik eraginkorrena da

gure ikasleen auto-estimua hobetzea arrakasta handitzearen bitartez. Proiektuak, bai, ikasleek izugarri atsegin dituzte. Teknologia ere bai. Haatik, arrakastak, progresioak, askoz ere gehiago kitzikatzen ditu gazteok. Motibatuta daudenean, gutxiago gogaitzen dute, gehiago hartzen dute parte, eta gelako denbora biderkatu egiten da. Bat-batean, ikasle konprometituagoak ditugu, eta denbora gehiago daukagu… Aurreztutako denbora hau zeregin gehiagotarako erabilgarri egongo da. Twitterren oso aktibo zabiltza eta gogo biziz hartzen duzu parte gogoeta pedagogikoen gaineko harietan. Sare sozialek zein puntutaraino lagundu dizute gelako lan pedagogikoaren gainean dituzun ideiak eta gogoetak transmititzen?

Nire gogoetak partekatzeak eta, batzuetan, alderatu edo erkatzeak, laguntza paregabea ematen didate pentsamendua bera eta pedagogia bera argitzeko. Hor kokatzen ditut, adibidez, ikastolen jardunaldietan parte hartzea, edo webgunean ditudan argitalpenak edo sare sozialak. Pentsamenduak argitzeko beharrezkoa den ikerketa oso baliotsua da, egiten ari zaren hori eta egiten ari zarenaren horrek zein efektu eragiten duen hobeto ulertzeko. Esateko geratu zaizunik bada?

Gauza bat azpimarratu nahiko nuke: irakastea munduko ofiziorik ederrena da: gurpila berrasmatu dezakegu; gazteei bidean argia egin diezaiekegu, ikusarazi euren «bertsiorik onena» izatera irits daitezkeela… eta, gainera, ordaindu egiten digute hori egin dezagun! Bidea aurkitu dugula gero eta konbentzituago gaudenean, orduan eta oztopo gehiagorekin egiten dugu topo, baina oztopo horiek bultzatzen gaituzte gure mugak gainditzera. Gela batzuk zailak izaten dira, ohartzen garen arte ikasle horiek direla, hain zuzen ere, hobeto irakats dezagun bidea erakusten digutenak. Zin-zinez maite dut pedagogia!• 15


Euskaltel Babesletza departamenduko Izartza Zorrozua eta Olatz Basagoti, IkasJai aurkezten. Goiko aldeko ezkerrean, aplikazioaren QRa.

IkasJAI. PUBLIERREPORTAJEA

IKASTOLEN JAIETAN IkasJAI app-arekin DIBERTITU NAHI? EUSKALTELi esker app-joko berria sortu dugu Lekeition, Armentian, Zarautzen eta Tuteran jolasteko. Ideia, baliabideak eta laguntza Euskaltelek berak jarri ditu. 1998an izenpetu zen lehen hitzarmena Euskaltel eta Ikastolen Elkartearen artean, ikastolen jaiak laguntzeko. Orduz geroztik, lankidetza akordioa birsinatu da, hutsik egin gabe, berezitasun batekin: beti berritua izatea, beti urrats berriak ematea, beti bizirik irautea, euskara eta teknologiaren ate berriak zabaltzeko.

16

Ikastola 233


Oraingo honetan telefonorako aplikazio berria asmatzea izan da jaiak lotuko dituen urratsa. Argibide eta zehaztasun bila Olatz Basagoiti eta Izartza Zorrozuarengana jo dugu, Babesletza departamendutik biek bultzatu baitute urratsa. Ikastolen jaietan gazteen artean aisialdiari lotutako esperientzia bat bultzatu dute 2D eta 3D dimentsioetan, GPS geolokalizazioaren bidez, teknologiari esker kulturari atxikituta. Zer da IkasJai app-a? IkasJai, telefono joko bat da, ikastola jaia antolatzen den herriko kulturari lotutako misio batzuk gainditu beharko ditu jokalariak. Horretarako, jokalariak, bere «abatar» bidez, interes guneetan barrena mugitu, eta hainbat gaitasun adieraziko ditu jokoaren atal ezberdinetan,

leku zein pertsonaia desberdinei buruzko galderei erantzuten. Ezagutzaz gain, asmakizunak, argazkiak eta selfiak egingo ditu, nahi izanez gero Sare Sozialetan zabaltzeko. Hartara, puntuak biltzen joango da, beste jokalari batzuekin jolasean sariak eskuratzeko. Sariak egunean bertan jaso eta gozatu ahal izango dira.

Nola deskargatu edo jaitsi daiteke? Play Store eta Apple Store bidez, IkasJai bilatu eta hor agertuko da. Horretaz aparte eskuorrietan dagoen QRarekin zuzenean jaitsi ahal izango da. Nork jolas dezake? Jolasa adin guztietarako da egokia, hau da, edonor jolas daiteke. Eta jolastu nahi ez duenarentzat ere aplikazio oso interesgarria da, jai-egitarauaz zein zerbitzuez gainera, herriari buruzko informazioa

Zarautz edo Tuterako ibilbidea egin beharko dugu, eta puntu jakinetara heltzean ikusiko dugu zer egin behar den. Nola jakingo dugu zer egin? Aplikazioan azaltzen den tximeletatxoa izango dugu narratzaile, gure aholkulari lagungarria. Berak emango dizkigu pistak… Jokoak zer berezitasun ditu kontuan? Herriko hizkuntza mailako esamoldeak, adibidez, edo hainbat leku berezi eta pertsonaia ospetsuren ingurukoak. Aberastasun horiek, neurri apalean bada ere, ezagutzera eraman nahi ditugu..., ondo pasatzeaz gain, gure txoko eta bazterrak kontuan hartzea eta horiekin gozatzea ere helburu baitira. Bakarrik ala taldean jolas dezakegu? Berez bakarkako jolasa da, baina ziur erantzunen batean zalantza izanez gero, ingurukoen laguntza baliagarria izango dela. Bakarka parte hartu arren, jaira joaten direnek parte har dezakete, eta elkarren artean «pike sano» bat sortu, nork puntu gehiago lortu lehiatuz, esate baterako.

ere eskuragarri izango duelako. Horrela, autobus geltokia, anbulatorioa edota Ikastola jaiak eskaintzen dituen salmenta puntuak non dauden jakiteko, primerako tresna izango da. Etxetik jolastu ahalko da? Ez. Aplikazioa deskargatuta izan arren, jolasa ezingo da martxan jarri kasuan kasuko herrira joan arte. Jolaseko «abatarra» gure GPSarekin batera mugitzen da; beraz, ibilbide birtualean dauden jolas eta probak egin ahal izateko aurten Lekeitio, Armentia,

Zerbait irabazi dezake jokalariak? Saririk, bai? Nolakoak? Bai, sari ezberdinak izango ditugu, hala nola, museotarako sarrerak, jaiko edo futbolari kamisetak, motxilak hainbat gauzarekin, telefono mobilen bat, izozkiak, bokatak, pastelak…; jai bakoitzean bereak, eta sariak egunean bertan jaso ahal izango dira. Noiztik izango da eskuragarri? Maiatzaren hasieratik Lekeitiokoa; ekainaren hasieratik Armentiakoa, eta zehazteke daude oraindik Zarauzkoa eta Tuterakoa. Esan bezala, bertaratutakoan jaitsi ahalko da aplikazioa.•

Zer ezaugarri du? IkasJai Ikastolen jaietarako prestatu dugun aplikazioa da, jai bakoitzari egokituta, baina behin jaitsiz gero, eguneratu baino ez da beharko. Lehenengo aldiz Lekeitioko Ibilaldian jaitsiz gero, ondoren Araba Euskarazen, Kilometroak-en edo Nafarroa Oinez-en eguneratu baino ez da egin beharko. Zer behar da jolasteko? Aplikazioa deskargatzea eta ondo pasatzeko gogoa izatea! IkasJai taldean app aplikazioaren inguruan iritziak partekatzen: Olatz, Izartza, Rafa, Anjel, Gari, Joseba, Purru, Zuriñe eta Marina.

17


SEASKAK 50 URTE

HURRENGO 50 URTEEI BEGIRA Mende erdi bat bete du Seaskak, eta inoiz baino indartsuago dago. Ikasleen hazkundeari eusten ari zaio, ikastola gehiago irekitzeko edo handitzeko proiektuak ditu, eta galtzak bete lan hurrengo erronkei heldu eta aurrera ateratzeko. IKASTOLAK OSATZEN DUTE SEASKA (31 lehen hezkuntzan, 4 kolegio, lizeo bat), eta 3.865 ikasle eta 450 irakasle eta langile ditu. Bi mila familiaren konfiantza irabazi dute Ipar Euskal Herriko ikastolek, eta hazkundeari eustea lortu dute berrogeita hamargarren urteurren honetan ere. Horrela, datorren ikasturtean, irailean, lau mila ikasle izango dituzte Seaskako ikastolek: 400 Bernat Etxepare Lizeoan, 1.000 Kolegioetan, eta 2.600 Lehen Hezkuntzako ikastoletan.

36

Azken urteetan jaiotza tasak behera egin du, baina pisuan hazteko aurreikuspenak ditu Seaskak, Hur Gorostiaga zuzendariak Ikastola aldizkariari azaldu dionez. «Gaur egun sortzen den haurren %12.5 eskolatzen dugu; %8 baino gutxiago eskolatzen genituen orain 10 urte. Ondoko 10 urteetan sortzeen %20 eskuratzea dugu helburu. Baina kopuru absolutuetan zaila da kalkulatzea, ez baitakigu jaiotze tasak zer garapen izanen duen». Zaila da berrogeita hamar urteotan ikastolen eragina zehatz neurtzea, baina euskararen ezagutzan beronen garapenean eta berreskurapenean ikastolen eragina handia izan da. «Azken urteetako lanari esker, eus-

18

kaldunen odolustea gelditzea lortu dugu. Inkesta soziolinguistikoaren arabera 2016an 100 euskaldun gehiago zegoen 2011an baino. Bazen mende bat euskaldun kopurua jaisten ari zela. Datu oso garrantzitsua da», azpimarratu du Gorostiagak. Baina ohartarazi duenez, «une berean, Frantziatik urtero 3.500 herritar etortzen dira Ipar Euskal Herrira bizitzera. Adin bateko jendea da (haurrak eskolan ezartzen badituzte bigarren hezkuntzan da) edo erretretara heldu dena. Ez dute inolako loturarik euskararekin ez eta euskal kulturarekin. Aberatsen migrazio bat da, beraz integratzeko motibazio berezirik ez duena. Beraz kopurutan geroz eta euskaldun gehiago,baina ehunekotan geroz eta gutxiago». Horiek denak nola euskaldundu izanen da ondorengo erronka, Gorostiagaren arabera. «Eta ez dugu bakarrik lortuko, tokiko erakundeek buru-belarri sartu behar dute gai horretan, gure hizkuntza eta gure herriaren nortasuna desagertzerik ez badugu nahi». Ikastolak, dena den, ez daude geldi. 2019ko irailean ikastola berri bat irekitzeko xedea dute Arbonan (Lapurdi). 2017an Bokaleko ikastola irekirik, Iparraldean 5.000 biztanlez goiti duten herri guztiek dute ikastola bat. «Kostaldeko herri guztiek dute ikastola bat; orain

Ikastola 233


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak. 2017an inauguratu zen Lizeo berria. 400 ikasle ditu egun, eta dagoeneko handitzeko lanetan hasiak dira.

barnerantz zabaltzen joan behar dugu, 2.000tik goiti biztanle dituzten herrietan. Ahetze-Arbonako ikastolarekin, kostaldeko herrien bigarren lerroa betetzen ari gara», adierazi du Gorostiagak. Kolegioetan, Xalbador berritu eta handitu ondoren, Baionako kolegioa ireki dute. «Meek handitzeko lanak laster hasiko dira Ikastolen Elkartasun Kutxaren laguntzari esker. Piarres Larzabalek 300 ikasleen heina gaindituko du irailean. Lehenbailehen beste kolegio bat ireki behar dugu Lapurdi Hegoaldean, Senpere-Azkaine inguruan». Lizeo berria 2017an irekirik, gaur egun sail orokorra, teknologikoa eta profesionala eskaintzen ditu Etxe-

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

parek. «Kolegioetatik Lizeora ikasleen erdiak joaten ziren lehen, orain, berriz hiru laurdenak. Arrakasta bizia izan du, eta handitze lanak hasi ditugu». Luza gabe, bigarren Lizeo baten beharra izango dutela dio Seaskako zuzendariak: «Non kokatu? Jende gehien dagoen Lapurdi kostaldean, ala kostalderako exodoa geratzen lagun lezakeen barnealdeko herri batean? hori erabaki beharko dugu …». Honek guztiak irakasle eta langile kopurua emendatzea ere ekarri behar du. «Ikasturtero 15 irakasle eta dozena erdi bat langile gehiago beharko ditugu», diosku Seaskako zuzendariak. Iazkoa kontuan hatuz, ordea, arazoak izango dituzte: «Une honetan heldu den ikasturterako irakasle postuak negoziatzen ari

>

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

19


SEASKAK 50 URTE 50º ANIVERSARIO DE SEASKA Las ikastolas de Iparralde están celebrando sus cincuenta cumpleaños mirando hacia el futuro. 36 ikastolas (31 de primaria, cuatro colegios y un liceo) componen en la actualidad Seaska, con casi cuatro mil alumnos y 450 profesores y trabajadores. Tienen un objetivo para los diez siguientes años: seguir creciendo y llegar hasta el 20% de las matriculaciones.

<

gara. 25 irakasle gehiago behar genituzke; 5 hitzematen dizkigute. Tokiko erakundeek gurekin bat egin dute, eta espero dugu negoziaketa ongi bideratuko dela. Bestela, berriz ere protesta ekitaldiak antolatu beharko ditugu, zor digutena lortu arte». Beharrizan bereziak dituzten haurren kasuan ere, Frantziako gobernua ez da legeak dioena betetzen ari: «Integrazio Batzordearen bidez 120 haur dira zerbitzu hori eskuratzen dutenak ikastoletan. Hezkuntza ministerioak dioelarik ez dagoela aurrekonturik haur horiendako laguntzaileak ezartzeko, guk haur horiek eskolatzen ditugu, beharrezko laguntzaileak gure sakelatik ordaindurik». Frantziako agintariekin harremanak ez dira onak: «Macron presidenteak eta Edouard Philippen gobernuak mehatxu gisa dituzte tokiko hizkuntzak, idealizatzen duten Frantzia uniforme eta liberalerako», ohartarazi du Seaskako zuzendariak. «Ahalegin guztiak eginik ere, ikastolek bakarrik ez dugu lortuko gizarte guztia euskalduntzea. Horregatik garrantzitsua da eskola publiko eta giristinoek ere sare elebiduna garatzea. 3 eta 4 urteko haurretara mugatzen den ’murgiltze eredua’ esperimentatzen hasi dira sare publikoan [klaseak dira osoki euskaraz, kanpo eremua frantses hutsez]. Eskola giristinoetan ere 15 dira hein bereko esperimentazioan». Baina, orain, Gobernuak adierazi du murgiltzea sare publikoan «antikonstituzionala» dela. Gorostiaga ezkor

20

da: «Argi dago sare publikoan sare elebiduna garatzea oztopatu nahi dutela. Baina ez gaitezen engaina, sare publikoan euskarazko irakaskuntza mugatzea lortzen badute, gure bila etorriko dira ondoren».

50ÈME ANNIVERSAIRE DE SEASKA Les ikastola d'Iparralde ont fêté leur cinquantième anniversaire tournées vers l'avenir. Seaska est à l'heure actuelle composée de 36 ikastola (31 écoles primaires, quatre collèges et un lycée) scolarisant environ 4.000 elèves et dans lesquelles travaillent quelque 450 enseignant-e-s et langile. L'objectif pour ces dix prochaines années : continuer à développer la filière et atteindre 20% d'enfants scolarisés en Iparralde.

Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari egiten ari dira eta egingo dituzte urtean zehar. Otsailean izan ziren lehenbiziko ospakizunak, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalistekin antolatutako BECtso eguna izan zen lehena, eta GOazen! telesailaren aurre estreinaldia izan zen gero. Baina neguko ospakizunik handiena Miarritzen egin zen jaialdia izan zen; 5.000 lagun elkartu ziren Berri Txarrak, Willis Drumond eta beste talde batzuek eskainitako kontzertuan. Udaberriko ekitaldi nagusia, berriz, Herri Urrats izango da. Ospakizunek jarraipena izango dute irailean, Euskal Herriko ikastola guztiak biltzen dituen Ikastolen Ikasturte Hasierako Ekitaldia Baionan egingo baita. Urrian, berriz, Estatuko beste murgiltze sareekin batera (Diwan, Bressola, Calandreta, ABCM) jardunaldi pedagogikoak egingo dituzte Baionan. Murgiltze ereduaren aldarrikapena egiteko unea izango da. 50 urteak ospatzeko herri bazkari bat eta omenaldi ekitaldi bat antolatzeko xedea ere badute, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.•

Ikastola 233


ZENTRO AURRERATUA OPTOMETRIA ETA IKASKUNTZA PROZESUTAN www.centrovisuality.com _ Tel: 618 186 722 _ Las Arenas, BIZKAIA

TERAPIA BISUALAK KONPONTZEN DITU IRAKURKETA, IKASKETA ETA KOORDINAKETA ARAZOAK Gentzane García doktoreak daramazki 20 urte baino gehiago irakurketa arazoak dituzten neska mutilekin lanean, ikasketa zailtasun direla, lateralitate edo beste… aztertzen oinarrizko gaiztasuna non dagoen, ikaslearen gaitasuna garatu asmoz, barnetik duen onena eman dezan, xede izanik normaltasunean aurreratzen laguntzea. Esan nahi du adimen normala duten ikasleak, ikasketa-gaitasuna garatzeko zergatia ezagutzen (izan lateralitatea, koordinazioa, begi ahula…) edo irtenbidea topatzen. .

Sintoma orokorreko zenbait adibide: IKASKUNTZAN

IDAZKETAN

MMM

MMM

Ulermen zailtasunak ditu. Lanak ez ditu amaitzen. Informazioan ez ditu bereizten ideia nagusiak eta beste.

Idazkera traketsa. M Gehiegizko Zailtasunak presioa. irakurritakoa Hitzen arteko gogoratzeko. zatiketa eza.

GURE ZENTRUAK BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN >

MEMORIA BISUALEAN

IRAKURKETAN

KONTZENTRAZIO LATERALITATEAN MM GAITASUNEAN MM Irakurmen motela. Ezker eskuin Hitzak aldatzen Erraztasunaz ihes. nahastea. edo nahasten. Atentzio eza. Letrak edo Lerroak saltatzen. zenbakiak Atzaparra behar aldatzea. irakurketarako. . MMMM

ZENTRO AURRERATUA OPTOMETRIA ETA IKASKUNTZA PROZESUTAN

Reina Maria Cristina 10 , 2º C. Las Arenas, BIZKAIA / Tel: 618 186 722 E-mail: info@centrovisuality.com

www.centrovisuality.com

Julio Urkijo Hiribidea, 8, 20720 Azkoitia, GIPUZKOA Tel: 943 85 25 11

www.izpioptika.com


ikastolak

Hunkituta daude pailazoen ekarpenarekin IBAIZABAL IKASTOLA. DURANGO Algaraklown pailazoekin elkartu dira, ospitalean gaixorik dauden umeei eta euren familiartekoei irribarre ateratzen, egonaldia eramangarria egiten, tentsio momentuak lasaitzen eta, batez ere, momentu latzetan beldurra askatzen laguntzen duen elkartea baita. Horiekin inplikatu dira Haur Hezkuntzako Goi Maila Zikloko lau ikasle euren azken proiektuan. Harremanetan jarri, elkarrizketatu, eta bi premia identifikatu dizkiete: bolondres taldea handitzearen beharra eta xoxak biltzearena. Horretarako, hainbat jarduera planteatu dituzte, ezagutzera emanez, Durangaldeko Anboto astekariarekin erreportajea gauzatuz, eta ikastolan bideo bat eginez.•

KEI kalitate Ziurtagiria eskuratuta, maila gorenarekin, bikaintasun eta emaitzarik onenekin HERRI AMETSA IKASTOLA. DONOSTIA Horreum Fundazioak sendotze maila egiaztatzen duen kalitate ziurtagiria da, Deustuko Unibertsitateak, Horreum Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak diseinatua, eta Eusko Jaurlaritzaren babesa duena.•

22

AKTIBA festarekin hasiera eman dio udaberriari ARANGOITI IKASTOLA. IRUNBERRI Ikastolako gurasoek antolatzen dute, helburua izanik elkarlanean eta sormenez egindako egitarau erakargarria sortzea, herrian ikastola eta honen baloreak zabaltzeko asmoz. Horrekin batera, finantziazioa lortzea ere bada, oraingoan jolastokiko proiektua garatzeko erabiliko da.•

Ikastola 233


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

«aldizkaria.ikastola.eus» web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino > >

20. kanpainarekin aurrera, ahalmen urriko ikasleei laguntzeko INTEGRAZIO BATZORDEA. SEASKA 2019ko urtarrilaz geroztik Seaskako 111 haur dira lagunduak. Berri ona da gizartearentzat, esan nahi duelako ikasleen integrazioan sinisten duela. Baina, behar handienak betetzea lortzen dugun arren, ez ditugu guztiak ziurtatuta, AVSH laguntzaile lanpostu batzuk ez ditugulako ordainduak. Horretan datza gure erronka eta gure 20. kanpainaren xedea. Familiengana, lankideengana, elkarteetara, bolondresengana jotzen dugu, eta guztiei esker aurrera egitea lortzen dugu. Aurten 127.000 euro ditugu helburu. Eskerrak elkartasunari!•

Zientziara naturaltasunez hurbiltzea helburu duen ikastola TXINTXIRRI IKASTOLA. ELORRIO Atentzioa ematen du Txintxirri ikastola txikia izanik zein garrantzi handia ematen zaion ingurua arrazoitzeari, zergatik galdetu, eta erantzuteari. Urteak dira DBHn ahozkotasuna lantzearen helburuarekin plan bat garatuta zutela, zeinetan ikasleek galdera berria planteatu, ikertu, ondorioak atera, aurkeztu eta zabaldu egiten duten Zientzia Txokoan, pedagogia aktiboan murgilduta. Jakinmina etapa guztietara kutsatu da, urratsez urrats, elkarlanean adin ezberdinetakoak elkarri lagunduz, elkarri irakasten diotela. Nola egiten dute? STEM Discoveryn parte hartuz, edonorentzat zabalik duten web orrian Blog ataria elikatuz, non DBH 1-2 eta 3-4koek euren lanak zabaltzen dituzten hizkuntzari ere bere lekua emanez. Twitterren ere daude; non ez daude, bada, kutsatzen duten txintxirri-ikerlari handi horiek!•

Bartzelonako III. EduCongress-en, URRETXU ZUMARRAGA IKASTOLA

HERMEX etxeak antolatzen duen kongresura ikastolatik lau irakasle joan gara, alde batetik HAUR HEZKUNTZAN INKLUSIOA nola lantzen dugun azaltzera, eta horrekin batera, behar fisiko edo psikologiko berezia duten ikasleak nola integratzen ditugun ikasgela arruntean, eta beraiekin nola egiten dugun lan aurkeztera ere bai. Eli Altolagirre orientatzaileak aurkeztu zuen, Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, ikastola zer garen zehaztuz. Ikusmin handia sortu du; udazkenean etorri ziren hango nagusiak, abenduan deitu ziguten, ekainean VIC Unibertsitatetik bi irakasle etorriko zaizkigu ikastola eredua ezagutzera...•

23


ikastolak STARTInnovako 1go saria jaso du, 18 urtetik gorako kategorian IBAIZABAL IKASTOLA. DURANGO Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloan izan da, 66 ikastetxeren artean. Zazpi talde aurkeztu dira Ibaizabaletik, Sormena eta ekimena ikasgaitik abiatuta. Lau hilabetez landu duten egitasmoak xede du ekintzailetasuna sustatzea negozio ideia bat sortuz, aurrera nola eraman defendatuz. Teoria landu dute, praktikara eraman aurretik. Durangaldeko merkatuaren azterketa egin dute, Haur Hezkuntzari begira zer behar dauden identifikatuz, familian bere osotasunean oinarritutako aholkularitza eta aisialdia zerbitzua eskaintzeko. STARTInnova plataformaren baitan metodologia eta tresnak ematen dituzte.•

PALOKIA da Lizarrako inauterietan berreskuratutako pertsonaia, txorimalo baten antzekoa LIZARRA IKASTOLA. LIZARRA

TEACHcom egitasmoan murgilduta, eta orain Lituaniara joan da ERENTZUN IKASTOLA - VIANA. NAFARROAKO IKASTOLAK Hirugarren prestakuntza saioan hartu du parte, 
Teachcom izeneko bi urteko Erasmus + proiektuan murgilduta baitago Erentzun Ikastola, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Turkia, Errumania eta Lituaniako eskola ezberdinekin batera. Turkiara joango dira irailean amaituko den azken saiora. Bi ekarpen ekarri dituzte oraingoan: eguneroko autoebaluazioa eta emozioak lantzearen garrantzia.•

24

Ikastolak, 1988an, gerra aurreko inauterietan sakontzea erabaki zuen. Ikerketa historiko zabal baten ondorioa izan zen Paloki pertsonaia berpiztu, eta lana euskaraz argitaratzea. Orduz geroztik aberastu baino ez dira egin ikastolako euskal inauteriak, Nafarroako konpartsa ugarik parte hartzen duelarik: Altsasu, Arbizu, Arizkun, Erriberri, Goizueta, Izaba, Lantz, Lesaka, Unanua eta Tuterakoek. Kalejira ikusgarria izaten da, luze-luzea, ehundaka umerekin, herriko giroa euskalduntzen.•

Ikastola 233


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Peter Robertsek alkoholaren prebentzioaren lanketa, DBH4ko ikasleekin

Donostiako LILATOIA, ikastolak podiumean HAZTEGI, URRETXU-ZUMARRAGA, JAKINTZA IKASTOLAK

LASKORAIN IKASTOLA. TOLOSA Mimo espektakulu baten bitartez, alkoholaren kontsumoaren erreflexio kritikoa egitea bilatzen du, kausa-ondorioetan murgilduz; antzezpenen bitartez, gertuko hizkuntza erakargarria baliatuz, mimoa eta magia erabiliz. Gazteen atentzioa harrapatzea lortzen du artistak, gaztea kritiko bihurtzea, antzezlanak alkoholaren kontsumo desegokiaren arriskuez ohartarazten baitu. Laskorainek Iñauterien aurretik egiteko aukera baliatzen du, izan ere, normalean Ostegun Gizenaren bezperan izan ohi delako saioa.• Antzezlana oso egokia da: http://www.teatromimo.com/Etdm/landing.html

Batxilergoko Gaztelupeko espazio berrien inaugurazioa ARIZMENDI IKASTOLA. LEINTZ BAILARA

30. edizioan ere ikastolak talde handienak izan dira. Aurten Urretxu-Zumarragakoa suertatu da lehena, Ordiziako Jakintza, bigarrena, eta Legazpiko Haztegi, hirugarrena. Izan dira beste batzuek ere, adibidez, Salbatore Mitxelenakoak, Kilometroak-en izenean «Ni-HiHura… Ikastola mundura» oso presente izanik; baita Tolosako Laskoraingoak ere. Aparteko giroa sortu dute ikasle, guraso, irakasle eta langileek etxetik irten orduko, trenez Donostiara iritsiz, alaitasunez taldetan esku hartzen animatuta, korrikan, kantuan eta dantzan. Herrien ordezkari ere bihurtu dira ikastolak, kirola eta emakume baloreak suspertuz. Parte hartzeak du adorea. Gora gure neska guztiak!•

Honekin Konfiantzaren Pedagogiak bide berriak urratzen jarraitzen du, eta aurreko urtean Almenen egindako lanekin, Batxilergoaren espazio eraldaketari amaiera eman dio Arizmendi Ikastolak. PROI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) da honi guztiari zentzua ematen diona. Lau ezaugarri behar ditu Batxilergoko giroak: arkitektura esperientziala izatea alde batetik, zeinetan barne zirkulazioa ematen den; bestetik, ingurune anitzak izatea, eraikinaren bizitza konkistatzeko egunerokotasunaren bidez; hirugarrenik, lekuarekiko erlazio identitarioak sortzea; eta azkenik, egoera berriak eraikitzea.•

25


WIKIMEDIA + HEZKUNTZA

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

WIKIPEDIA IKASGELAN LANTZEKO IRAKASLEEN GIDA Donostian egin den ‘Wikimedia + Hezkuntza’ nazioarteko konferentziaren barruan aurkeztu da Wikipedia ikasleekin ikasgelan lantzeko irakasleentzako lagungarri izango den gida praktikoa egin du Ikastolen Elkarteak, Euskal Wikilariak Kultura Elkartearekin elkarlanean, eta apirilaren 6an aurkeztu zuen, Donostian egin den ‘Wikimedia + Hezkuntza’ nazioarteko konferentziaren barruan. Jose Luis Sukia zuzendari nagusiak eta Ander Iturburu gidaren egileak aurkeztu zuten. IKIPEDIAN SARRERAK EGINEZ, «aukera ematen digu gure ikasleen konpetentzia digitala areagotzeko, eta bertan sarrerak ekoitziz, bai Wikipedian zein Txikipedian, gure ikasleek alor desberdinak uztartuta proiektu batean murgiltzeko aukera dute. Ez hori bakarrik, irakasleen arteko elkarlana ere sustatzen du», Sukiak azaldu zuenez.

W

Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusiak gaineratu zuen beste hizkuntzetan dauden edukiak euskarara ekarriz, edota Euskal Herriko gaiak euskaraz landuz, «gure hizkuntzari ere ekarpena» egiten diotela, eta Euskal Wikilariekin elkarlanean arituz, «gure gizarteko beste eragileekin proiektuak aurrera ateratzeko aukera» ere izan dutela. Wikipediarekin ikastolek hartutako lehenbiziko konpromisoa izan da gida praktiko hau egitea, baina hurrengo hilabeteetarako beste konpromiso batzuk ere azaldu zituen Sukiak. Lehenbiziko konpromisoa da ikastoletatik alor desberdinetan ekoizpenak egingo dituztela Wikipedian nahiz Txikipedian. Bigarren konpromisoa da, heldu den ikasturtean Batxilerrerako unitate bat prestatzea. Ekain honetan, berriz, pilotaje bat martxan jarriko dute ikastola batean, Lazkaoko San Beniton, DBHko ikasleekin. Azkenik, hori guztiori aurrera eramateko, ikastoletako irakasleak ere prestatuko dituzte. Ikastolen Elkarteak landu duen gida praktiko honen helburua da ikasgeletan bere ikasleekin Wikipediaren edizioa landu nahi duten irakasleei lanean hasteko laguntza ematea eta proposamenak egitea. Ander Iturburuk eman zituen gidaren xehetasunak.

26

Wikipedian editore moduan aritzeak esparru asko eta askotarikoak lantzen ditu: pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak, idazteko trebetasunak, lankidetza eta IKT Informazio eta Komunikazio Teknologikoaren konpetentziak, besteak beste. Wikipedian edizio-lanetan hasteko, Batxilergoko ikasleak dira egokienak, Iturbururen esanetan. Izan ere, ikasle horiek IKT konpetentzia nahikoa garatuta dute eskatzen zaiena egin ahal izateko. Beste hizkuntza batean idatzitako testuak ulertzeko eta testu horiek euskarara itzultzen saiatzeko edo hutsetik testu bat euskaraz sortzeko ere gaitasuna badute. Baina Txikipedia ere badago. Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzat sortutako euskal entziklopedia da. Sortu berria denez,

asko dago egiteko, osatzeko eta moldatzeko. Txikipediaren garapenean, Batxilergoko ikasleak ez ezik, DBHkoak ere inplika daitezke. Hori dela eta, ikastetxe barruan ere, proiektu honek hainbat arlotako irakasleen inplikazioa beharko luke: IKT dinamizatzaileak; aukeratzen den gaiari dagokion arloko irakasleak; Euskara arloko irakasleak eta baita beste hizkuntzetakoak ere. Bestalde, ordu gutxiko esperientzia xume batera mugatu daiteke, edota arlo arteko proiektu esanguratsu moduan landu daiteke. Ikasleen zaletasuna piztea eta etorkizuneko Wikipediako editore aktiboen kopurua handitzea ere bada egitasmo honen helburua.•

Ikastola 233


Ainhoa Gabilondo

«Asko gustatzen zait irakasleen eta ikasleen artean sortzen den konfiantzazko harremana» Zergatik aukeratu zenuen Lehen Hezkuntza Hezkuntza Berezia Gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatean? Egia esan, selektibitatea bukatu ostean, oraindik ez nuen argi zer ikasi nahi nuen. Izan ere, buruan hezkuntzarekin lotutako hainbat ideia nituen. Hortaz, honi buruzko informazioa bilatzen hasi nintzen eta, azkenean, nire ikasketak Mondragon Unibertsitatean burutzea erabaki nuen. Alde batetik, ezagun batzuek oso ongi hitz egin zidatelako unibertsitateari buruz, eta bestetik, gainontzeko unibertsitateak ez duen xarma berezia zuela iruditu zitzaidalako. Beraz, jada hiru urte Lehen Hezkuntza ikasten ari naizela, eta gaur egun, esan dezaket nire bizitzan hartutako erabakirik hoberenetariko bat izan dela. Nola balioetsiko zenuke orain arte bizitako esperientzia? Momentuz, orain arte bizitako esperientzia izugarria eta zoragarria izan da. Irakasle profilerako ezinbestekoak diren abileziak ikasteaz eta lantzeaz gain, nire garapen pertsonala garatzeko eta aberasteko aukera izan dut. Hau da, gradu honetan lantzen ari naizena, bizitzarako baliagarria dela sentitzen dut, etorkizunean izango ditudan erronka edota arazoei aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutza profesionalak eta pertsonalak xurgatzen eta garatzen ari naizelako. Gainera, esperientzia honetan ezagutu ditudan lagun eta irakasle paregabeak goraipatu behar ditut, beraiek gabe ez baitzen berdina izango. Nola definituko zenuke HUHEZIn jasotzen duzun ikasteko metodologia? Egia esan, ustekabe atsegina izan zen HUHEZIn erabiltzen den metodologia ezagutu nuenean aurretik honakoa bizitzeko aukerarik izan ez nuelako. Erabiltzen den metodologia erabilgarria eta funtzionala dela

iruditzen zait, ikaslea prozesuaren erdialdean kokatzen da, hau da, ikaslea bera abiapuntua da eta irakaslearen rola bidelagun izatea da. Modu honetan, gure autonomia izugarri lantzen da eta bakoitzaren trebeziak sustatzeko aukera ematen du, bakoitzarengandik eta besteengandik ahalik eta gehien ikasteko. Gainera, metodologia honen klabeetako batzuk, kooperazioa eta talde-lana direla esan beharra daukat, lan talde asko egiten baititugu. Horri esker, irakasle profilerako ezinbestekoak diren hainbat taldelana alderdietan konpetenteagoak izaten ikasten dugu.

«Ikasteko metodologiaren gakoak kooperazioa eta talde-lana dira».

Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta zerbait hobetzeko? Unibertsitateari buruz gauza asko gustatzen zaizkit, esaterako, sortzen den giroa oso atsegina eta erosoa da, denok, denon artean ezagutzen garelako, eta horrek, eremu akademikotik haratago doan harremana izatera eramaten gaitu. Hau esanda, azpimarratu beharra daukat izugarri gustatzen zaidan alderdia irakasleen eta ikasleen artean sortzen den konfiantzazko harremana dela. Orokorrean, irakasleak oso gertukoak dira eta sortzen den harreman horrek, gure ikaste prozesuan zuzeneko eragina dauka eta hori oso positiboa da. Azkenik, aipatu beharra daukat HUHEZIn hezkuntzarekiko transmititu nahi den ikuspegia ikaragarria dela eta orokorrean, denok sutsu sinesten dugula etorkizuneko hezkuntza ideal hori lortu dezakegula. Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak? Momentuz, gradua bukatzeko geratzen zaidana topera aprobetxatu eta disfrutatu nahi dut. Ondoren, gehiago ikasten eta formatzen jarraitzea espero dut eta ahalik eta esperientzia ezberdin gehiago bizitzea, horietatik ikasten dugu eta.•



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.