Ikasle Estrategia - Ikasle Abertzaleak

Page 35

Baina aldi berean, hezkuntza sistema arrotzetako agintariak, ikasleria infantilizatu, sumiso eta akritikoa bilakatzea helburu zuen estrategia martxan jartzen ari zirela ohartu ginen. Pedagogia eredu atzerakoiekin nahiz ikasleriaren eskubide eta betebeharrak definitzen zituzten araudiekin ikasleon arteko konpetibitatean eta indibidualismoan sakontzea zuten helburu. Ikasleok berezko dugun iraultza egiteko grina eta eredu atzerakoiak iraultzeko ahalmena itzali nahian. Horregatik, ‘Itzartu’ Kongresuan, EEN eraikitzeko gako ziren bi helburu taktiko definitu genituen: Hezkuntza Sistema Nazionala (HSN) eraikitzea eta Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzea (ISI). Lehenari dagokionez, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatea paperetik errealitatera eramatea eta Eskolak Euskalduntzea bera, ezinbesteko egiteko bezala markatu genituen. Momentu historiko baten atarian aurkitzen ginen, proiektuak aurrera ateratzeko eragile eta sektore guztiok konpromisoa hartu eta elkarlanean ari baikinen. Ikasleok historia horren partaide izan behar genuen, eta izan gara. Bigarrenari dagokionez, berriz, ezinbesteko egitekoa zela ulertu genuen. Benetako eraldaketa eragin eta gure eskola eredu propioa eraikiko bagenuen, ikasleriak subjektu iraultzaile izan behar zuen. Horregatik, ikasle boterea artikulatu eta erasoei aurre egitea erabaki genuen lehentasunez. 2012. urtean, VI. Kongresu Prozesu honen hastapenetan, ‘Ikasleon Talaiatik, egoeraren azterketa’ txostenarekin batera, berriz ere burua altxatu eta atzera begiratu dugu. Azken bost urte hauetan, Altsasun markaturiko ildoetan urrats nabarmenak eman direla baloratzen badugu ere, definitutako erronkak bere osotasunean bete ez direla ondorioztatu dugu.

35

Ikasleria Subjektu Iraultzaile helburua berriz, hezkuntza proiektuen aldean, bigarren maila batean utzi genuela uste dugu. Borroka hau garatzeko mugak izan ditugula nabarmena da, ez baitugu asmatu ikasleriaren baitan subjektu izaera eta iraultzarako dugun gaitasun eta arduraren ideiak lantzen.

Ikasle Estrategia

HSNren ildoari dagokionez, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatearen proiektuak bere horretan jarraitzen dute gaur egun. 2007an hartutako erabakia testuinguruaren gainean hartutakoa dela argi badugu ere, proiektuetan buru-belarri aritu ginela deritzogu. Denborak aurrera egin ahala hainbat faktore direla eta proiektuak ez aurrera ez atzera geratu direnez, ikasleok iparrik gabe geratu gara. Gainera, inposaketez beteriko garaiak izanda, Hezkuntza Komunitatearen batasuna disolbatuta agertu izan zaigu eta honek, erantzun bateratuak artikulatzeko nahiz alternatibak garatzeko zailtasunak areagotu ditu, maila nazionalean nahiz lokalean.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.