Azken Ikasle Dantza - komunikazio irizpideak

Page 1

BALIABIDEAK ETA DATAK: Kartel luzeak Edonon jartzekoak eta AIDren marka indartzeko baliatu behar ditugunak. Gure publikoari Jaialdiaren izena nahiz data ezagutaraztea eta buruan barneratzea. Kartel luze oro IADA JARRITA BEHAR DUTE EGON. Izan ere, laster iritsiko dira kartel orokorrak kontzertuekin. Kartel hauek, arestian aipatu bezala, AIDren marka indartzeko baliatu behar ditugu. Gure publikoari izena eta data buruan ondo sartzeko. Kontzertuen kartelak -Tamainak:  A3 tamaina: Leku murritza duten guneetan jartzeko kartelak (tabernak, dendak...)  A2 tamaina: Leku nahikoa duten guneetan jartzekoak (kalea, taberna handiagoak...)  A1 tamaina: Gune zehatzagotan jartzekoak, non Azaroaren 16 arte mantentzean ahalko diren (Herriko tabernak, hezigunetako kortxoak, elkarteak...). URRIKO HIRUGARREN ASTERAKO kartel orokorrak iritsiko dira. Hauek lehenago azalduriko irizpideen arabera jarri beharko ditugu. Hagitz garrantzitsua izanen da kartel guziak jartzea, batere ez soberan gelditzea alegia. Inoiz ez baitagude kartelak soberan, geroz eta gehio bete pareta oro askoz hobe! GOSEren abestia/bideoklipa Hauxe ahalik eta gehien zabaltzea lortu behar dugu hemendik eta Azaroak 16 bitarte , gure herri edo auzoko tabernetan, txosnetan, elkarteetan... jartzea bermatuz. Baita honen hedapena sarean eta sare sozialetan ere, bai I.A.ko talde lokaletako kontuetatik, bai pertsonaletatik. 25.urteurreneko CDa Hauexek gure ikaskideei, lagunei, auzoko gazteei, tabernei, dendei... saldu behar zaizkie hemendik eta AID bitarte. Honen helburua ikasle taldeei nahiz AZKEN IKASLE DANTZARI publizitatea egitea izanen da ere. Azukarilloak Gure herri edo auzoko gazteria denbora gehien egoten den tabernetan saldu behar ditugu, izan ere gazteriari zuzendutako jaialdia izanik mezua publiko honi iristea bermatu behar dugu. Deialdi masiboak lekuan-leku Maila lokalean taldeok ahalegin garrantzitsua egin beharko dugu gure heziguneko, auzoko... gazteak Azaroaren 16an Ikasle Egunera bideratzeko. Beraz, ikastetxe edota auzo/herri bakoitzean ikasleak Azken Ikasle Dantzara bideratzeko aurkezpenak egitea proposatzen dizuegu eta ondoren zentruko ikasleekin argazki masibo bat ateratzea kartel nahiz pankartekin , AIDra joateko deialdia eginez. Honek garrantzia berezia izanen du ikastetxeko ikasleei eta auzo edo herriko gazteengana iristeko. Halabada, arestian aipatu bezala, lekuan-lekuko deialdi hauek


gauzatzeko ahalegin berezia egitea eskatzen da. Eginen diren ekimen guzien informazio eta argazkiak hona bidali beharko dira falta gabe!

azkenikasledantza@gmail.com azkenikasledantza.tk Jaialdiaren inguruko albiste nahiz informazio dena ipintzeko gunea izanen da. Hemen, auzo eta herri guzietan AID harira gauzatuko diren ekimen oro bilduko dira ere. Horrexegatik izanen da hain garrantzitsua edonon eginen diren ekimenen berri ematea azkenikasledaantza@gmail.com-en. Helbide hau ere ahalik eta gehien zabaldu beharko dugu sarean sare sozialen bidez, bai taldeen kontuetatik, bai ikasleon kontu pertsonaletatik. Sare sozialak Sare sozialak paper berezia jokatuko dute urteurreneko jaialdia publizitatzeko. Honetarako denok ahalegin berezia egin beharko dugu euskarri komunikatibo oro indartzeko, bideoak direla, ausioak direla, irudiak direla...

 Twitterren: #25urte eta #azkenikasledantza traolak erabiliko ditugu eta hauek   

daramaten Txioak Bertxiotu beharko ditugu. Facebook: “Atsegin dut” eman beharko diegu jaialdiaz ari diren komentario denei eta hauek elkarbanatu, honen hedapena bermatzeko. Tuenti: Egoeran eta profileko argazkian jartzen AIDko irudiak jarri daitezke eta hauetan jendea etiketatu. Besterik: Bestelako sare sozialetan (whatsapp, line...) hedakuntza bermatzea inoiz ez da egonen saoberan.

Ahoz-Ahokoa Askotan kontuan hartzen ez den baina berebiziko pisua duen baliabidea dugu hau. Biziki garrantzitsua izanen da gure lagun, ezagun, ikaskide eta dena delakoari Donostian gauzatuko den Ikasle Egunaz hitz egitea eta etortzera animatzea. Ahal den neurrian informazio gehiena elarazi beharko zaie (autobusak, egitaraua, kontzertuak, herri edo auzotik joanen diren lagunak...). Bestelako baliabideak Hau guzia “AID - propaganda” dossierrean bilduta iritsiko zaigu:

• • • •

SARRERAK SALGAI kartela: Auzo/herri bakoitzean AIDrako sarrerak salgai jarriko diren lokaletan jartzeko kartela. AUTOBUSEN kartela: Tokian-toki antolatuko diren autobusak iragartzeko kartelak. OKTABILAK: Gure ikastetxeak A16rako AIDra joateko deialdiaz betetzeko baliabide aparta. PANKARTA EREDUAK

guztion artean azken ikasle dantza

MUNDIALA IZANEN DA! 2013ko URRIA KOMUNIKAZIO LAN TALDEA azkenikasledantza@gmail.com


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.