3.unitatea hizkuntza idatziaren curriculuma HHn eta Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua

Page 64

III. eranskina: Orientabide metodologikoak eta ebaluaziorako orientabideak

Baliabide materialek estimulu ugariko giroa ekarri behar diote hezkuntzaprozesuari: harremanak erraztuko dituena, haurren jakin-min agortezina suspertuko duena eta, esperientzia esanguratsuak ekarriko dituen heinean, haurren garapen-aukerak handituko dituena. Ikastetxeek, estereotipoetatik ihesi, eskola-giroko berezko jostailuak, tresnak eta baliabide didaktikoak erabil daitezen sustatuko dute. Era berean, pertsona- eta jokabide-eredu ezestereotipatuak edo ez-sexistak dituzten eta kultura desberdinetako haurren arteko bizikidetza sustatuko duten material didaktikoa aukeratuko da.

5.- Haur Hezkuntzako ikastetxea: bizikidetzarako tokia. Haur Hezkuntzako ikastetxeak haurrari garapenerako esperientzia-iturri ezin aberatsagoa ematen dio: beste haur batzuekin elkartzea. Eskolan sortzen diren harremanek, lankidetzak, gatazka txikiek eta berregokitzeek erraztu egiten dute haurren garapen intelektual, afektibo eta soziala. Prozesu horretan laguntzeko, era askotako taldekatzeak eskatzen dituzten jarduerak sustatu beharko dira: talde handiak, talde txikiak, binaka... Arauek eta mugek, haurrei, beraiengandik zer espero den jakiten, eta zer egin behar duten, eta zer ez, jakiten lagundu behar diete. Ikasgelako harreman-giroari segurtasuna ematen eta autonomia garatzen ere lagundu behar dute. Arau horiek argiak, malguak, egoerari egokituak, afektuzko giroan biziak eta gero eta bateratuagoak eta landuagoak izan behar dute. Eskolak, era berean, esperientziak bizitzeko eta bere buruaren irudi positiboa egitea ahalbidetuko dioten proposamenak egiteko aukerak eman behar dizkio haurrari, bere gaitasunetan konfiantza izanik, pertsona gai gisa eta ikasteko aukerak dituen ikasle gisa ikusteko eta aintzakotzat hartzeko bere burua. Hezitzaile-taldeak haurraren irakas- eta ikas-prozesuari lagundu egin behar dio, eta hura sendotu, eta aintzat hartu ahalegina egitea eta zailtasunak gainditzea, bai eta haurraren lorpenak ere.

65


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.