Respirando FP LH Arnastuz 2012

Page 25

RESPIRANDO FORMACIĂ“N PROFESIONAL

kasuan, gainera, kooperatiba izanik Artezkaritza Kontseiluan parte hartzen dute eskualdeko enpresek eta horrek gure plangintza estrategikoetan eta ikastetxearen kudeaketan ere parte hartzen dutela esan nahi du. Azkenik, eskualdearen garapenerako gaur egun sustapena landu eta bultzatzea giltzarria da. Azken urteetan Lanbide Heziketako plan estrategikoetan ikasleen artean sustatzaileak bilatzeko jarduerak eta programak burutu dira. Ikastetxeetatik bertatik egiten ari garen lana eta ahaleginak askoz indartsuago izango dira, eskualdean dauden beste eragileekin esfortzuak batzen baditugu. Eragile horiek garapen agentziak, udalak zein mankomunitateak izan daitezke eta merkatuaren esanetara guztiok egokitu behar dugun honetan, eta baita enpresak ere barne-ekintzailetzaren bitartez. Hiru atalok eskualdearen garapenarekin zuzeneko lotura daukate eta atalok garatzeko lanbide heziketako ikastetxeek enpresekin ez ezik, eskualdeko beste agenteekin harremana izan beharko genuke. Azken urteotan harreman hori egituratzeko moduak landu dira Lea Artibai Ikastetxean eta bere fruitua ematen ari dira. Adibidez, lanbide heziketako ikasleen lantokiko prestakuntza modulua egiteko daukagun enpresa sareko hainbat enpresarentzat formazio planak diseinatu eta garatzen ditugu eta laneratze zerbitzua ere eskaintzen diegu. Enpresekin elkarlanak gaur egun Leartiker modura ezagutzen dugun jarduera/negozio unitatearen sorrera eragin zuen duela hamar urte baino gehiago eta 23 pertsona ari dira bertan lanean ikerketa proiektuetan eta enpresentzat zerbitzu teknikoak egiten, materialen eta elikagaien arloetan, biok ikastetxean ematen edo eman izan ditugun prestakuntza zikloekin lotutako ezagutzak. Sustapenari dagokionez, badira 10 urte Lea Artibai Ikastetxeak Azaro Fundazioaren sorrera bultzatu zuela eta eskualdeko erakunde eta industrialdeen konpromisoari esker, gaur egun eskualdearen garapenerako lanean 12 pertsona ari dira eta hurrengo urteei begira ondoko helburuen lorpenerako lanean ari da Esperantza 2013 eta Lea Artibain Hobeto eta Gehiago

proiektuetan: Urtero 15 jarduera ekonomiko berri martxan jarri eskualdean, 50 lanpostu kontsolidatzera eraman dezaketenak. Helburu hauek lortzeko estrategien artean daude, besteak beste, zaintza teknologikorako behatokiaren ezarpena eta eskualdeko kooperatiben mahaia (eskualdeko 10 kooperatibak osatuta) edo eskualdeko enpresekin barne-ekintzailetza prozesuen dinamizazioa. Sustapena eta eskualdea garatzeko estrategia hauek ezinezkoak izango lirateke eskualdeko (Markina-Xemeingo Udala, Lea Ibarrako Mankomunitatea, Okamikako Industrialdea, Lea Artibaiko Garapen Agentzia) zein bestelako erakundeen (Eusko Jaurlaritza, SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia, BEAZ,.‌) laguntza eta parte hartzea izan ezean, baina horren guztiaren muina edo izatearen arrazoia, Lea Artibai Ikastetxeak ezagutza zentro modura proiektuari ematen dion babesean datza. Lea Artibai Ikastetxea ardatz izanik Lea Artibai eskualdean emandako eraldaketaren azalpena eta hezkuntza zentroa eta eskualdearen garapenaren prozesua nola uztartu diren Azaro Fundazioko Ainara Basurkok EKONOMIAZ aldizkarian 2005 urtean argitaratutako El capital social: caso Lea Artibai artikuluan azaltzen da. Eskualdearen garapenerako, bertako pertsonen formazio egokia, enpresen lehiakortasuna, berrikuntzarekiko eta merkatuaren aldaketekiko jarrera zabala ezinbestekoak dira eta lanbide heziketako ikastetxeok prozesu horretan jokatu behar dugun paperak berebiziko garrantzia dauka, pertsonak izango baitira erronka horiek beteko dituztenak eta guk prestatzen baitugu pertsona horietako zati handi bat. Ikastetxeok ematen eta eman ditzakegun zerbitzuen diseinu eta garapenean eskualdeko enpresa eta beste agenteek ere parte hartzen badute, guztion interes eta beharrizanak uztartu ditzakegu balizko emaitzak biderkatu daitezkeelarik. Isabel Mendiguren (Directora de Lea Artibai ikastetxea. Markina-Xemein)

23


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.