938_GUAIXE_20250221

Page 1


Harria modan dago

s akanako Harri Jasotze Eskolak irakasle eta egoitza berria ditu, hamar ikasle, eta askoz ere gehiago animatzeko itxaropena / 18-19

D ereduak beherako

joera hautsi du.

Ikasleen %80,5

euskaraz ikasten ari

dira / 2-4

Harrobia Ziordia aldera handitzeko

baimena jaso du

Cementos Portland

Valderrivasek / 12-13

Asier Fernandez, junior mailako Euskal

Herriko igeriketa

txapelduna 50 m

estilo librean / 17

Alba Amigo diseinatzaile

olaztiarraren soineko bat izan zen

Benidorm Festen / 22-23

SINADURAK

"Guk euskara ardatz hartzera animatzen dugu"

EDUARDO ALDASORO LEZEA HEZKUNtZa DEPartaMENtUKO laNGilE OHia

Heldu den ikasturterako matrikulazioa aurki zabalduko da eta gurasoek ikastetxeaz aparte, seme-alabek zein hizkuntzatan ikasiko duten erabaki beharko dute

saKaNa Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Sakanako ikastetxeetan 2.724 ikasle daude guztira. Haietatik %80,5ek D ereduan, euskarazko murgiltze ereduan ikasten du. Euskara ikasgai duen A ereduan ibarreko ikasleen %15,7 ari dira ikasten eta gaztelania baino euskara gehiago duen B eredu indartuan, berriz, ikasleen %3,8 dira.

Ikasturte honetako ereduen datuak ematen hasi naiz. Zer iruditzen zaizu?

Garapena ikusten da. Haur Hezkuntza (HH) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarekin (DBH) konparatzen badugu, aldaketa batzuk nabaritzen dira. Adibidez, D ereduan ikusten da gero eta ikasle gehiago daudela. Hala ere, diferentzia txiki batzuk bai ikusi ditut. Duela urte batzuk pixka bat gehiago ziren, jaitsiera izan da, eta pixka bat gutxiago dira. Horrek agian esaten digu, edo pentsatu behar dugu, zein garrantzia daukan kanpotik etortzen den jendea animatzea eus-

karaz ikastera eta D ereduan matrikulatzeko.

Azken 28 ikasturteetako datuen bilakaeran haur kopuruaren jaitsiera ikusten da.

Jakina, umeen kopuruak bere garrantzia du, bai.

Baina, pitteka-pitteka, D eredua igotzen ari da.

Hori da. HHn matrikulatzen diren umeak gehiago dira, eta DBHn gutxiago. Horrek esan nahi du gero eta gehiago apustua egiten dela D ereduaren alde.

Gaztelania eta euskara hizkuntza ofizialak dira gurean. Baina gaztelania hegemonikoa da. Arlo guztietan du horrek eragina. Hezkuntzan zein dira?

Eskolari eta matrikulazioari begira, gurasoen zalantza beti da zein hizkuntza aukeratu behar duten. Guk euskara ardatz hartzera animatzen dugu. Alde batetik, hemengo berezko hizkuntza delako. Bestetik, etxean euskara duten umeendako inportantea da haien berezko hizkuntza delako, eta horrek indartu egiten du erabilera soziala. Eta euskara etxean ez duten umeen kasuan topiko bat dago: esaten

dugu umeen garuna, burua, oso malgua dela. Ikerketetan ikusi da hori horrela dela, baina ez dela gauza bera hastea hizkuntza propioren batean edo ez den batean. Horregatik inportantea da ume horiendako ere euskara hartzea hizkuntza nagusi bezala. Kasu honetan murgiltze goiztiarra izango litzake. Horrek esan nahi du txikitatik hasten direla euskara ikasten. Gaur egun ez dira eskolan hiru urterekin hasten, baizik eta agian jada haur eskolan hasi dira euskararekin kontaktua izaten.

Gurasoek batzuetan duten zalantza da: zer gertatzen da gaztelaniarekin? Presio soziala oso handia da eta berez ikasten da. Bi kasuetan, ume guztiek gaztelania arazorik gabe ikasten dute. Ikasgai bat dago: gaztelaniaren Hizkuntza eta Literatura. Gainera kontuan hartu behar dugu inguruan ere erabiltzen diren hizkuntzen artean gaztelaniak ere garrantzia handia duela. Azkenik, nahiko ezagutza orekatua lortzen da bi hizkuntzetan. Horretaz aparte, jakina, kontuan hartu behar dugu eskolan ema-

ten diren beste hizkuntzak: ingelesa, frantsesa batzuetan. Eta kanpotik etortzen diren umeengan hizkuntza propioak bulkatzeak ere garrantzia dauka. Euskararen biziberritze prozesuan zer garrantzia du Hezkuntzak?

Prozesu horretan eskola ezinbestekoa da. Lehenago hitz egiten genuen hizkuntzaren transmisioa ematen zena gurasoengandik umeengana. Baina hori baino gehiago da sozializazioa. Euskara gure ibar honetan gure hizkuntza propioa da, eta arlo guztietan izan behar du bere tokia. Baina eskolak garrantzia handia dauka sozializazio prozesu horretan. Egongo dira beste arloak: kirola, aisialdia eta abar. Baina eskolak horretan paper garrantzi-garrantzitsua dauka. Zergatik daude hizkuntzaren araberako ereduak?

Aspaldidanik dator. Garai batean, duela 40 urte-edo, ama hizkuntzari garrantzia handia ematen zitzaion. Eredu horiek pentsatu zirenean gehiago erreparatu zitzaion umeen ama hizkuntzari. Pentsatzen zelako D ereduan bakarrik euskaldunek ikasi ahal zutela. Eta besteendako beste eredu horiek jarri ziren. Baina gure esperientzia, nazioarteko esperientzia hartuta, ikusi zen etxean euskara ez zuen ume batek ere ikasi zezakeela D ereduan pro -

"KANPOTIK ETORTZEN DIREN UMEENGAN HIZKUNTZA PROPIOAK BULKATZEAK ERE GARRANTZIA DAUKA" EDUarDO alDasOrO

blemarik gabe, murgiltze goiztiarra eginda. 3 eta 7 urte arteko etapa oso garrantzitsua da. Hor irakurketa eta idazketa ematen da. 60 urteko esperientzia dago, lan metodologia berezi bat. Eta, gainera, kontuan hartu behar dugu hizkuntzen artean transferentzia dagoela. Hau da, euskara eta gaztelania duelako ume batek ez ditu bitan egiten irakurketa eta idazketa prozesuak. Bakarra egiten du. Eskolan, normalean, euskaraz, D ereduan. Eta ondoren ikasten ari den mekanismo hori beste hizkuntzetara aplikatzen du: gaztelaniara, ingelesera, frantsesera... Edo berak etxean beste hizkuntza propio bat badu, portugesa, errumaniarra, arabiera... erabiliko du ezagutzen eta erabiltzen dituen hizkuntza guztietan.

Esan daiteke hiru hizkuntza eredu horiek gaindituta daudela? Nolabait, bai. Baina momentu honetan arazo politikoa da teknikoa baino. Aukera eman nahi zaie gurasoei nahi duten eredua aukeratzeko. Baina teknikoki ez da hainbesteko problema. Euskararen biziberritzeari begira, zein ekarpen egiten du A ereduak? A ereduan irakaskuntza guztia gaztelaniaz egiten da eta euskara ikasgai bezala ematen da, hiruzpalau ordu astean. Horrek hurbilpen bat besterik ez du ematen. Ez du gehiagorako ematen, ezagutza eta erabiltze orokorra, baina, normala denez, ikusi da mugatu samarra dela. Ordutegi berarekin ingelesean edo frantsesean lortzen dugun maila da. Ez du ematen maila nahikoa hizkuntza erabiltzeko, komunikazio on bat egiteko. B ereduak?

Nik dakidanez, ibarrean ikastetxe batean ematen da, eta orduan ez da beste tokitan ohikoa den B eredua, desberdina da. Euskal Autonomia Erkidegoan B ereduan, gutxi gorabehera, irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz da, erdibana. Nik dakidanez hor indartuta dago, beste ikasgairen bat gaztelaniaz ematen da, baina orokorrean euskara gehiago in-

dartzen da. Ez dakigu, ez dugu azterketa bat aldea ikusteko. Nahiko kasu berezia da. Beste ereduen aldean, zer ematen du D ereduak?

Irakaskuntza, gehienbat, euskaraz ematen da. Maila batetik aurrera gaztelania ikasgaia da. Horrek oreka egiten dio gizartean dugun egoerari, non gaztelania nagusia da eta euskara, nahi eta ez, eskolatik indartu egin behar da. Horrek ez du esan nahi gaztelania gutxiago jakingo dutenik. Beste esparruetan gaztelania toki guztietatik dago. Ikusten da, esaterako, DBH bukaeran edo tarteetan ezagupen altua lortzen dutela, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Gaur egun euskaldun guztiak elebidunak gara. Gainera bai Nafarroan, bai estatuan, bai nazioartean egiten diren neurketetan, esate baterako, 15 urterekin egiten duten Pisa neurketa ezaguna, ikusten da oso maila altua lortzen dela. Eta askotan gaztelanian Espainiako beste elkarte autonomoetan baino altuagoa.

Ingelesaren ezagutzarekin kezka duten gurasoei zer esanen zenieke? Uste dut pixka bat merkantilizatu egin dela: "ingelesa beharrezkoa da". Hasieran esandakoa: ez da gauza bera zure hizkuntza propioa edo atzerriko hizkuntza bat. Gure D ereduan gure hizkuntza propioarekin jolasten ari gara. Irakasleak

hizkuntza horretan bizi dira, eta baliabideak ditugu hemen.

Ingelesa atzerriko hizkuntza da. Esaterako, zenbait kanta ingelesez entzuten ditugu, baina zer esaten duten ulertzen dugu? Nik ezetz uste dut. Kezka horrekin ni lasaiagoa egongo nintzateke. Irakaskuntzan gero eta gehiago indartzen ari da ingelesa, baina neurri batean merezi duela uste dut. Hezkuntzako prozesuaren azkenengo urteetan eman beharko genioke garrantzia, DBHtik aurrera. Adibidez Nafarroako institutuetan atal eleaniztunak daude, eta ingelesa beste ikasgaietan sartzen hasi da, baina DBHtik aurrera. Orduan merezi duela gehiago. Sakanan zein ereduren alde egin beharko lukete gurasoek?

Nire iritziz, argi eta garbi, D ereduaren alde. Euskaldunek, argi, haien berezko hizkuntza dutelako. Horien erreferentzia hizkuntza da, familian erabiltzen dutena. Sozializaziorako oso inportantea delako. Eta ondoren ez dute inongo problemarik izango gaztelanian. Lehenago esan bezala, gure burmuinean, gure buruan, hizkuntza guztiek partekatzen dituzte eremu batzuk eta beste batzuk ez, hizkuntza bakoitzak bere gauza propioak dituelako. Baina haien artean badago transferentzia bat. Esan nahi dut: euskaraz ikasten ditu-

gun mekanismoak gaztelanian, ingelesean, frantsesean erabiliko ditugu, baita etxekoa den beste hizkuntza batean ere. Hori bai guraso horiek animatzen ditut ez galtzeko haien hizkuntza propioa, esaterako: portugesa, arabiera, txinatarra... Oso inportantea da. Zeren, azken finean, hizkuntza guztietan ari gara erabiltzen mekanismo horiek, eta hizkuntza batek bestea eta bestea eta bestea aberasten du. Sakandar berriei mezu hori iristen zaie?

Informazio beharko lukete. Azken urtetan galdu dut, baina badakit Sakanako Mankomunitatetik horretan lan egin dela. Nik ez dakit nola egongo den egoera momentu honetan. Baina udaletxetatik, Sakanako Mankomunitatetik edo eskoletan bertan informazio pixka bat eman beharko litzaieke. Behintzat, guraso horiek izan ditzaketen kezkak edo zalantzak erantzun, edo inportantea litzakeena. Zeren garai batean joera zen zuzenean A eredura bideratzea. Bai, beldurragatik zegoen joera. Gurasoen informazioagatik, eta batzuetan zerbitzuetatik ere animatzen zuten jendea A ereduan matrikulatzera, arazorik ez izateko. Horrela zen, baina hori aldatzen ari da, zorionez. Ikusten ari direlako beharrezkoa eta onuragarria dela D ereduan matrikulatzea. Ez dela beldurrik

izan behar. Baina informazio pixka bat ematea, bai. Eta kasu batzuetan maila soziokulturala zela eta ez zela... Nik jendeari esaten diot lasai egoteko, zeren gaur egun gure ikastetxeetan ikasleek aparteko laguntza behar badute, badago, ematen zaie. Logopedak daude. Ikasle bakoitzaren egoera aztertzen eta laguntza ematen zaio. Hizkuntza kontutan izanda, komunitatea, sakandarrek zein paper

"EREDU HORIEK PENTSATU ZIRENEAN GEHIAGO ERREPARATU ZITZAION UMEEN AMA HIZKUNTZARI"

"KONTUAN HARTU BEHAR DUGU HIZKUNTZEN ARTEAN TRANSFERENTZIA DAGOELA"

"IKUSTEN ARI DIRA BEHARREZKOA ETA ONURAGARRIA DELA D EREDUAN MATRIKULATZEA"

jokatu beharko lukete matrikulazio garaian?

Gurasoen artean komunikazioa badago, halakoak komentatzea, eta beldur horiek uxatzea. Horretan ere eboluzionatu dugula uste dut. Jarrera irekia izan, gurasoekin hitz egin eta esan komenigarria dela euskaraz ikastea.

Euskara biziberritzeko Hezkuntzarekin nahikoa da?

Ez. Argi dago, ezetz. Eskola bada bizitzaren parte bat. Ikerketa batean ikusi zen ume batek ematen duela eskolan bere bizitzaren %15a. Eskola ezinbestekoa eta oso beharrezkoa da, baina ez da dena. Beste arloetan ere euskara landu behar da, eta landu behar da haiek erabiltzen dituzten eremuetan, kirolean. Eta baliabideak eman. Gurasoak euskaldunak izan edo ez izan, argi dago haien errefortzua oso inportantea dela. Euskaldunak badira, argi dago, haiek zuzenean eragina dute. Baina euskaldunak ez badira, baliabideak ematea: liburuak, jokoak, telebista euskara ikustea, eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz egitea, kirolean euskara erabili behar dela... Haien sozializazio eremu guztietan aukera izatea euskaraz egiteko. Bestela, euskara eskola hizkuntza gisa gelditzen da, eta hor hain garrantzitsua den erabilera soziala pixka bat galtzen da.

Unanuarrak herriko karrika Nagusian. ARTXIBOA

D ereduak beherako joera hautsi du

Euskara hutsezko hezkuntza ereduak 0,3 puntu irabazi ditu. ikasleen %80,5 dira D ereduan ikasten dutenak. Beste bi ereduek behera egin dute: ikasleen %15,7 dituen a ereduak 0,2 puntu eta ikasleen %3,8 hartzen duen B ereduak 0,1

saKaNa

Euskarazko murgiltze ereduak ikasleen %80,5 hartzen ditu. Baina duela lau ikasturte baino bi puntu gutxiago da hori. Gaztelania hegemonikoa den testuinguruan, euskararen ezagutza unibertsala lortzeko ezinbesteko tresna da hezkuntza arautua. Eta horretan euskaran murgiltzen dituen D eredua da ibarrean ofizialak diren bi hizkuntzak ikasteko modurik onena. Horregatik, Sakanako Mankomunitateko

Euskara Zerbitzuak, euskara hutsezko ereduaren aldeko informazioa gurasoen artean zabaltzen du urtero, haiek D ereduari buruz izan ditzaketen zalantzak uxatzeko. Gainontzeko sakandarrei eredu horren berri inguruan zabaltzera gonbidatu ditu.

Ibarreko erakundeak Sakanako ikastetxeetako matrikulazio datuak jaso ditu. Guztira 2.724 ikasle daude Haur Hezkuntzan (HH), Lehen Hezkuntzan (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), aurreko ikasturtean baino 23 ikasle gutxiago. Euskara Zerbitzuak jasotako

datuen arabera, Sakanako ikastetxeetan gora egin duen eredu bakarra D eredua da, euskarazko ikasketak. Aurreko hiru ikasturteetako jaitsierekin hautsi eta D ereduak gora egin du Sakanan. Ikasleen %80,5 hartzen ditu, 2.192 ikasle guztira, aurreko ikasturtean baino 11 gutxiago. D ereduak matrikulen %80ko langa 2013-2014 ikasturtean gainditu zuen. Goia 2018-2019 eta 20202021 ikasturteetan jo zuen matrikulazioaren %82,5ekin. Baina ordutik gorabeherak izan dira. Jaitsiera izan duten hizkuntza ereduen artean txikiena B ereduak izan du. Gaztelania eta euskara irakasteko baliatzen du, baina Altsasuko ikastetxe batean euskara gehiagorekin indartzen dute. Bere ereduak ikasleen %3,8 hartzen ditu, 0,1 puntu gutxiago, hau da, 103 ikaslerekin aurreko ikasturtean baino lau ikasle gutxiago ditu ereduak. B ereduak 2020-2021 ikasturtean jaitsi zen matrikularen %4ko langatik, baina gehienetan kopuru horretatik gertu ibili da.

A eredua da gaztelania ardatz eta euskara ikasgai duena. Bi-

Hizkuntza ereduak Sakanan

Hizkuntza ereduen bilakaera: orokorra.

garren urtez behera egin du, azken ikasturtean matrikularen %15,7 du, 0,2 puntuko jaitsiera. 429 ikasle ari dira A ereduan, aurreko ikasturtean baino zortzi gutxiago. A eredua Irurtzunen eta Altsasun eskaintzen da.

Zikloka

Haur Hezkuntza ibarreko ikasleen %19,24 ikasten ari da, guztira 524 ikasle dira, aurreko ikasturtean baino 24 gutxiago, baina 0,89 puntu gehiago. D ereduan ikasleen %84,54 dago (524 ikasle, 20 gehiago). Aurreko ikasturtearekin alderatuta 0,22 puntu egin du gora. A ereduari dagokionez, ikasleen %9,54 dago hartan matrikulatuta, 0,38 puntu behera; 50 ikasle dira, aurreko ikasturteko kopuru bera. Azkenik, bigarren urtez jarraian B ereduan ikasleen kopuruak gora egin du matrikularen %5,92 hartu arte, 0,16 puntu gehiago. Eredu horretan 31 ikaslek ikasten dute, aurrekoan baino bi gehiago.

Lehen Hezkuntza ikasten ari dira ibarreko ikasleen %46,85. Hau da, 1.276 ikasle, aurreko ikasturtean baino ,121 puntu eta 44 ikasle gutxiago. Euskarazko murgiltze ereduan ikasleen %81,21 ikasten ari da (1.047 ikasle, 25 ikasle gutxiago eta 0,84 puntu gehiago). A ereduan ikasleen %12,30 dago (157 ikasle, 13 ikasle eta 0,57 puntu gutxiago). Azken bi ikasturteetan beherako joera du. Azkenik, B ereduan aurreko bi ikasturtearekin alderatuta behera egin du. B ereduak ikasleen %5,64 ditu Sakanan (72 ikasle, 6 ikasle eta 0,27 puntu gutxiago).

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ibarreko ikasleen %33,92 ari da ikasten, 924 zehazki. Aurreko ikasturtean baino 0,32 puntu gehiago eta ikasle bat gehiago dira. D ereduak 0,43 puntuan behera egin du eta matrikularen %75,97 du. Guztira 702 ikasle, aurreko ikasturtean bai-

Hizkuntza ereduak mailaren arabera

Hizkuntza ereduen bilakaera: lehen Hezkuntza.

Hizkuntza ereduen bilakaera: Haur Hezkuntza.

Hizkuntza ereduen bilakaera: DBH.

no lau gutxiago. 2021-2022 ikasturtetik DBHko D ereduko ikasleen kopurua 700eko langatik gora mantentzen da. DBHn ez dago B eredurik eta behe mailetan eredu horretan ikasi duten ikasleek DBHra iristerakoan gurasoek, normalean, A ereduan matrikulatzen dituzte, euskara-

ren kaltetan. Hala izan da ikasturte honetan ere. Izan ere, A ereduak ikasleen %24,03 ditu. Guztira 222 ikasle dira, aurreko ikasturtean baino bost gehiago. DBHko A ereduaren ikasle kopurua 2021-2022 ikasturtetik gora egiten ari da, lau ikasturtetan 29 ikasle irabazi ditu.

Alde esan, kontra egin

Influencer bat, planetaren egoera klimatikoaz kontzientzia pizteko edukien sortzaile, ikusleak gutxiago kontsumitzera animatzen, astero produktu berri bat saltzen duen bitartean. Kirolari bat, kirolen osasungarritasuna aldarrikatzen duena, baina arduratzen ez dena nor duen babesle, eta zer eragin duen jendearengan, dela jokoan dela gerran.

Inoiz kanpotar eta baztertu izan zen hori, orain hala diren horietaz kexu, berak bizitakoa ahaztu eta orain haren leku berean dagoen norbaiten kontrako bihurtzen.

Bere burua arrazista edo matxistatzat ez duen hori, behin eta berriro kontrakoa adierazten duten moldeetan tinko. Antzezle ezkertiar bat, segurtasun indarrek mugimendu sozialetan egindako infiltrazioak zuritzen dituen film batean protagonista.

Urtetan publikoki diskurtso nabarmenki feminista izan duen politikari bat, bitartean, intimitatean, hainbat emakume bortizkeriaz tratatzen.

EZ DELA ZAILA GAUR

EGUN EDONON KONTRAESAN HORIEK

BILATU ETA

AURKITZEA

Celebrity bat, nork bere gorputza onartu behar duelako diskurtsoa darabilena, kameren atzean ebakuntzen eta bestelako kirurgia estetikoen menpe bizitzen.

Instituzio bat, armagintza industria ekonomikoki onuragarri gisa bultzatzen, bere burua bakezale eta bakearen gidaritzat etengabe aldarrikatzen duen bitartean.

Irakurri zenuen aspaldi, "bost kontraesan baino gutxiago edukitzea dogmatismoa dela". Kontzientziak esaten dizu zentzuzkoa dela. Eta ikusten duzu ez dela zaila gaur egun edonon kontraesan horiek bilatu eta aurkitzea. Eta behin hasita, bost baino dezente gehiago konta daitezkeela pentsatzen hasi zara, zugan, besteengan, guztiongan.

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.

Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

www.guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245 Itziar Gastearena Colmenero publizitatea@guaixe.eus 619 821 436

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

"Jai izorratzaileen" mugimenduan parte hartzeko gogoz gaude H ara ZE r D i EN

SAKANAKO BERDINTASUN ZERBITZUA "Jai izorratzaile" bihurtzeak, batzuetan, zure bizitza behar baino zailagoa izatea ekar dezake. Askotan entzundako adierazpena da hau. Atsegina balitz bezala: esanez bezala, utz iezaiozu bazterketez konturatzeari eta zure zama arinduko da.

Batzuetan iritzi hori modu ez hain atseginean adierazten da: gaitzespena, alboko begiradak, hasperenez, beti berdin zaude/ te esanez...

Sara Ahmed idazle feministak bere Vivir una vida feminista liburuan "Jai izorranteen" irudia sartu zuen: inguruan duen eguneroko indarkeria sexistaz hitz egiteko eta indarkeria hori ikusarazteko zalantzarik ez duen feminista oro. Nahiz eta horrek inplikazio sozialak dituen, hala nola ezizenak irabaztea edo astuntzat hartzea, gehiegizkotzat, umorerik gabekotzat hartzea... Lan nekeza da etengabe patriarkatuaren horma trinkoak desegiten saiatu behar izatea, eta horrek gure gorputzean neke fisiko eta mentala sortzen du . Horregatik Ahmedek 10 printzipiotan laburbiltzen den "Jai izorratzaile" feministaren biziraupen kit-a proposatzen digu:

1. PRINTZIPIOA. Ez nago prest zoriona nire kausa bihurtzeko.

2. PRINTZIPIOA. Prest nago zorigaitza eragiteko. Zoriona ez egiteak (zoriontasuna ez

sortzeak) zorigaitza eragin dezake.

3. PRINTZIPIOA. Prest nago zorigaitza eragiteko, (laguntza jasotzeko) prest daudenei laguntzeko bada.(ez dut ongi ulertzen esaldia, hala ere)

4. PRINTZIPIOA. Ez nago prest iraintzen duten txisteei barre egiteko.

5. PRINTZIPIOA. Ez nago prest gaindituta ez dauden istorioak gainditzeko.

6. PRINTZIPIOA. Inklusioak sistema bidegabe, bortitz eta desberdinkerian oinarritutako sistema batean sartzeak esan nahi badu, ez nago prest bertan parte hartzeko.

7. PRINTZIPIOA. Prest nago beste pertsona batzuek

zorigaiztokotzat jotzen duten bizitza bat bizitzeko, eta prest nago kontatzen duenari buruzko gidoiak baztertzeko edo zabaltzeko?

8. PRINTZIPIOA. Zoria zorionari itzultzeko prest nago.

9. PRINTZIPIOA. Edozein lotura apurtzeko prest nago, nahiz eta preziatua izan, lotura horiek beste pertsona batzuei kalte egiten dietenean.

10. PRINTZIPIOA. "Jai izorratzaileen" mugimendu batean parte hartzeko prest nago!

"Jai-izorratzaileen" mugimenduan parte hartzeko gogoz gaude. Gu gara mugimendu hori. Begira nola mugitzen garen.

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus

Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

LAGUNTZAILEAK
OBJEK ti BO ti K

SAKANERRIA

Errotuluak euskaraz jartzeko laguntza dago

Merkataritza eta ostalaritza establezimenduei eta elkarteei zuzenduta dago

saKaNa

Sakanako Mankomunitateko

Euskara Zerbitzuak errotuluak euskaraz jartzen dituzten merkataritza eta ostalaritza establezimenduendako eta elkarteendako dirulaguntzak ematen ditu. Ibarreko erakundeak diruz laguntzen du errotuluak, toldoak eta merkataritza ibilgailuen errotulazioa. Horretarako, Euskara Zerbitzuak 1.500 euro bideratu ditu, baina kopuru hori handitu edo txikitu dezake.

Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren %80 ordainduko dio Mank-ek, beti ere, gehienez 500 euroko mugarekin. Euskaraz eta erdaraz idatzita dagoen errotulua jartzen duenari %40 ordainduko zaio. Kasu horretan, gehienez ere 250 euro jasoko lirateke. Elebidunak diren errotuluek dirulaguntza jasotzeko elebitasun pizgarriaren irizpidea izan beharko du, hau da: euskarazko testuak tamainarengatik, tokiarengatik edo azpimarratuta egoteagatik izanen du lehentasuna.

Errotulua jartzeagatik dirulaguntza eskatu nahi dionak eskabideak ibarreko erakundeari lastailaren 31ra arte aurkez diezaioke. Deialdiari buruzko informazioa sakana-mank.eus webgunean dago.

Udako igerileku gehienak araudira egokituta daude

Zortzitik bakarra, Ziordikoa da egokitzapen lanak egiteko bete beharra duena. irurtzunen eta Urdiainen bidean daude. lanak egiteko epea 2026ko udara arte luzatu du foru administrazioak

saKaNa

Sakanan udako zortzi igerileku daude beste horrenbeste herritan. Guztiak ere Nafarroako Gobernuak 2018an onartutako higiene, osasun eta segurtasun araudia bete beharra dute. Legediak hasiera batean aurreikusi zuen igerileku guztiak beharrezko egokitzapenak 2021eko ilbeltzerako eginak izan behar zituztela. Baina pandemiagatik gobernuak 2025eko ilbeltzera arte luzatu zen. Orain 2026ko udara arte luzatu dute, baina dokumentazioa maiatzaren 31rako prest egon behar du.

Ibarreko egoera

Irurtzungo Udalak joan zen urtean igerileku handia berritu zuen. Behean dauden igerileku txikiak konpontzeko finantziazioa lortzeko udala aztertzen ari da lanak Toki Azpiegitura Planeko deialdira aurkez ote ditzakeen. Hala ere, goiko igerilekuan jarritako uraren kalitatea eta kontrol sa-

nitarioa automatizatzeko sistema behera jarriko da igerileku txiki eta ertainean. Horretarako 35.000 euro daude aurrekontuan. Gainera, tabernako terrazarako sarbidea irisgarria izateko lanak eginen dira.

Uharte Arakilgo Udalak igerilekuak egokitzeko lanak udazkenean hasi zituen. Hala ere, lanek ez dute hartuko azpiegituren atala, eta hura legeztatzeko obra egiteko finantziazio bila ari da. Udalaren asmoa da udarako

erabat legeztatuta egotea kirol azpiegitura.

Lakuntzako Udalak igerilekua legedira joan zen urtean egokitu zuen. Etxarri Aranazko igerilekuak ere legedira egokituta daude. Bestalde, Urdiaingo Aitziber Elkarteak igerilekuak legedira egokitu eta eraberritzeko Nafarroako Gobernutik zuzenean 90.000 euro jasoko ditu. Elkartearen asmoa da lanak udarako despeditzea. Geroa Baik eta EH Bilduk foru gobernuaren aurrekontuari aurkeztutako emendakin bati esker jasoko du dirua. Altsasuko Dantzalekuko igerilekuak legedira egokituta daude. Azken lana, igerilekuen perimetroko hesia 1,2 metroko altuera zuen batengatik aldatzea, 2024an egin zen. Bestalde, Altsasuko Udalak 2021ean igerileku handia eta plisti-plastarako igerilekuak berritu zituen. Igerileku ertaina eta konpentsazio ontziak eraberritzeko obra kontratatzeko espedientea onartu du. Lan horiek joan urtean eman nahi izan zituen baina hiru deialdi egin eta ez zuen eskaintzarik jaso. Orain beste kontratazio espediente bat onartu du, diru gehiagorekin eta lanak bi lote desberdinetan zatituz, enpresak aurkeztea errazteko. Udalaren asmoa da obra udako denboraldirako despedituta egotea. Bestalde, erredakzioa ixterakoan ez genuen Olatzagutiko daturik. Azkenik, Ziordiko igerilekuak araudira egokitzeko daude.

Oroimenezkoaren irabazleak

Irurtzungo Felix Urra Mariñelarena mus memorialaren finala jokatu zen larunbatean. Onenak Adrian eta Alain Jaka etxarriarrak izan ziren. Finalean Julen eta Jesus Mari Aranguren zangozarrei irabazi zieten. Kontsolazio finaleko onenak

Josu eta Alberto Maestre irurtzundarrak izan ziren, Ziako eta Irurtzungo Pello Eulate eta Ritxard

Zidrian bikoteari irabazi baitzieten.

Aitziber elkarteak aurten berritu nahi ditu igerilekuak. ARTXIBOA
Bakaikuko denda. ARTXIBOA
"Sardinian sardiniera, beraz, Euskal Herrian, euskara"

MAURIZIO FAEDDA DELPIANO aralar taBErNaKOa

UEMaren 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainan dago

arBiZU

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Egin nirekin ere euskaraz! kanpaina martxan du. Beste herrialdeetatik Euskal Herrira etorri, euskara ikasi, eta jendaurrean aritzen diren hamabi tabernari, zerbitzari eta dendari dira protagonistak. Haietako bi sakandarrak dira: Maurizio Faedda Delpiano arbizuarra eta Marcos Rocha etxarriarra. Kanpainako guztiak dira euskaldunak. "Askotan, ordea, azalaren koloreagatik, aurreiritziengatik edota auskalo zergatik erdaraz hitz egiten digute gainerako herritarrek. Eta ez zaigu gustatzen. Euskaldunak garelako. Badakigulako euskara dela zubirik ederrena, eta euskara ukatzen diguten bakoitzean zubia ere ukatzen zaigulako". Gaineratu dutenez, "euskara ukatzen diguzunean, bertakoa izatea eta sentitzea ere ukatzen didazu, nahi gabe izan arren. Euskaraz hitz egiten didazunean, herrien eta kulturen arteko zubia sendotzen ari zara, euskaratik. Euskarari esker, zu bezain euskalduna naiz".

Zenbat hizkuntza dakizkizu?

Lau: sardiniera, italiera, gaztelania eta euskara.

Zergatik ikasi zenuen euskara?

Euskal Herriko hizkuntza da, eta inportantea da. Sardiniakoa naiz, gure hizkuntza dugu: sardiniera. Herri txiki batekoa naiz eta minorizatutako hizkuntzekin sentsibilizatuta nago. Sardinian sardiniera, beraz, Euskal Herrian, euskara.

Noiztik bizi zara Arbizun?

Lehenik Donostian sei urtez bizi izan nintzen eta Arbizun zortzi daramatzat. Guztira hamalau urte Euskal Herrian. Arbizun zer moduz?

Ongi. Beno hemen euskalkia dago. Problema bat. Baina orain belarria egiten ari naiz eta ongi moldatzen naiz.

Jendea tabernara etorri eta... Hasieratik zerbitzua euskaraz eman dut. Lasai-lasai, moldatu naiz. Gogoratzen dut behin "moztu" bat eskatu zidatela. Euskalkian kafe ebakia da. Zer? galdetu nuen eta "cortau, cortau" erantzun zidaten. Pixkanaka-pixkanaka, poliki-poliki, euskara eta euskalkia ikasten ari naiz. Euskara harremanak egiteko balio dit.

Zergatik parte hartzen duzu Egin nirekin ere Euskaraz! kanpainan?

Euskara garrantzitsua delako. Euskararekin konpromisoa dudalako. Borroka bat da. Eta identitatea ere bada. Gainera, jakinda sardiniarra naizela, jendeak baloratzen du nik euskara ikastea eta hitz egitea.

Arbizuarrek ikusi dute kanpaina? Bai, pozik daude.

Autograforik?

Hobe Pello Reparazi eskatzea (barrez).

"PIXKANAKA-PIXKANAKA,
Maurizio Faedda Delpianok bezeroei harrera euskaraz egiten die.

"Ikasle asko izateagatik joan ginen Parlamentura"

IÑIGO ORELLA ALZUETA aNDra Mari iKastOlaKO PEDaGOGia ZUZENDaria

Nafarroako Parlamentuan izan zen andra Mari ikastolako ordezkaritza asteazkenean. Hezkuntza Departamentuarekin duten gatazkaren inguruko azalpenak eman zituzten

saKaNa

Gela baten bikoizketa ukatu dietelako azalpenak eman zituzten. Nolaz bukatu zenuten Nafarroako Parlamentuan?

Gure gogoaren kontra izan zen, eta prozesu oso luzea baten ondoren. Ikastolara gero eta ikasle gehiago etortzen zaizkigu ikastolara, adin desberdinetan. Ondorioz, klaseko ikasle kopuruaren gehienezko ratioa gainditu dugu. Lehen Hezkuntzan (LH) gelako 25 ikasle da.

Zer da gela bikoizketa bat?

Ikastolan LHn bi lerro (gela) izateko baimena du. Gehienezko kopurua 25 ikasle dira. Joan zen ikasturtea 24 ikaslerekin hasi genuen gela batean, baina kurtso bukaerarako 26 genituen. Gainera, aurrematrikulazio garaian beste bi izen emate izan genituen. 28 ikasle. Ilbeltzean hurrengo ikasturterako eskaerak egiten dira, eta gela bikoiztea eskatu genuen. Bestalde, LHn sei urterako sinatzen diren ituntze akordioak daude. Guk 11 gela izatea onartuta dugu, eta egun 9 ditugu. Bikoizketa ez digute onartu, nahiz eta baimen eta akordio guztiak bete, eta ikasle kopurua erraz gainditzen genuen. Zer ondorio ditu gela ez bikoizteak? Hasteko, ikastolara etorri nahi zuten bi familia horiek kanpoan gelditu dira. Hori gure filosofiaren kontrakoa da, zeren ikastola denondako ikastetxea da eta guk ez diogu inoiz inori esan: "ez etorri ikastolara". 26 ikasleak gela batean daude eta guraso kooperatiba garenez, daukagun autonomia hari esker, bikoizketa partziala bere gain hartu du kooperatibak. Ikasleak oso ongi daude, aurrera egiten ari dira, baina ez gobernuaren finantzazioari esker, baizik eta kooperatibaren konpromisoari esker. Noiz aurkeztu zenuten eskaera? 2024ko ilbeltzean hasi ginen. 24 ikasle genituen, aurreikusi genuen eskariak izanen genituela.

Iñigo Orella, Izaskun Mugika lehendakaria eta Leire Agirre gurasoa. PARLAMENTUA

"DE FACTO 28 IKASLEKO KOPURUA

GAINDITU ARTE EZ

DUTE GELARIK BIKOIZTEN"

Eskolaratze Batzordeak Amerikatik etorritako ikasle bat bidali zigun maiatzean. Esku zabalik hartu genuen. Baino askoz egokiagoa da eskolaratzea 13ko taldea batean 26koan baino. Ikasturtea 26 ikasle eta bi kanpo eskarirekin bukatu genuen. Departamentuaren atzetik ibili ginen udan, alferrik. Azkenean, Arartekoarengana jo genuen eta lastailean esan zuen gela bikoizteko aukera genuela. Baina departamentuak ez dio kasurik egin. Guk aurkeztutako helegiteei ezezkoa eman die ilbeltzean, epez kanpo. Gure ustez tranpa bat erabili du. Legeak baimentzen du ratioaren %10 handitzea ikasturtean zehar etortzen diren ikasleak artatzeko. 2024an etorritako ikasle bat hartu du berehalako premia duen ikasle gisa ikasturte honetan. Guk ikasle hura hartu genuen. Baina ikas-

Gaztetxearen 35. urteurrenaren eta bi proiekturen aurkezpena

Urteurrenaz aparte ikasle gela eta Gazte Elkartearen berri ere eman zuten

altsasU

turte berriari begira gela hori bikoiztea zegokigula uste genuen. Parlamentuan. Zer espero duzue? Departamentuak berak esan digu Nafarroan 120 gela baino gehiago ratiotik gora daudela. Esaten dute %10eko ratio gehikuntza aplikatzen zaiela gela horiei guztiei. Astakeria iruditzen zaigu. De facto 28 ikasleko kopurua gainditu arte ez dute gelarik bikoizten. Ez zaigu justua eta bidezkoa iruditzen. Parlamentua da utzi diguten bide bakarra. Alderdi politikoek badute aukera arautzeko Nafarroan zein den aplikatu beharreko ratioa. Errekurtsoa ebatzita, beste bidea epaitegietara jotzea da. Epaitegian luzeko joko luke. Aztertzen ari gara. Luze joko luke eta ikasle horiek ez lukete legearen onurarik izanen. Parlamentuko bidea azkarragoa iruditzen zaigu. Ez gure kasua ebazteko, baizik eta antzeko egoeran dauden beste ikasleen egoera ebazteko. Ikasleak ikastolara etorri nahi izatearen ondorioa da hau guztia. Berriz eskatu dugu gela bikoiztea. Zoritxarrez, oraingoan, bi familia kanpoan gelditu zaizkigu. Ea hurrengo ikasturteari begira posible den.

Altsasuko Gazte Asanbladak gaztetxearen urteurren ospakizunei hasiera egiteko aurkezpena egin zuen ostiral arratsaldean, gauean musika jaialdiarekin osatu zena. Gaztetxeak 35 urte eginen ditu lastailaren 5ean eta gazte asanbladakoek jakinarazi zutenez, "urtemuga ospatzeko urte guztian zehar hainbat ekimen antolatuko ditugu, eta lastailean ospakizun handi batekin bukatuko dugu". Egitarau horren aurreneko ekimena herri ihoteko matxingaiztoen egitaraua da.

Horretaz, aparte, Altsasuko gazte asanbladako kideek jakinarazi zutenez, aurrerantzean gaztetxeko goiko solairuan ikasle gela izanen da. "Aste guztian zehar, goiz eta arratsaldez, ikasteko espazioa irekita egongo da, behar duen orok erabil dezan".

Horretaz aparte, errefortzu klaseak eta apunte bankua ere antolatuko ditu. Bestetik, beheko solairuak Gazte Elkartea hartuko du, "gazte langileon aisialdirako espazioa izan nahi duena", azaldu zuten.

Aurkezpenean "gaztetxearen parte izatera" animatu zituzten altsasuarrak. "Borrokarako grina duen edozein gaztek gaztetxeko ateak irekiak ditu. Gu guztion ekarpenak ezinbestekoa baita buruan ditugun asmo eta nahi guztia egikaritzeko". Horregatik, hilabeteko aurreneko domekatan egiten dituzten asanbladetan parte hartzera gonbidatu zuten. Azaldu zutenez, obra,

ekimenak, komunikazioa, ekonomia, Ikasle Gela eta Gazte Elkartea lantaldeak daude.

Artikulazioa

Aurkezpenean Altsasuko gazte asanbladakoek gaztetxearen iraganari erreparatu eta "egindako bideaz harro" daudela esan zuten. "Geroari erreparatzean, etorkizun ilun honi aurre egingo dion langile mugimendu iraultzailearen aktibo politikoa" dela gaztetxea azaldu zuten. Aurkezpenean azaldu zutenez, gaztetxea "gazte langileendako erreferentziazko gunea izan nahi du, beste gaztetxeekin elkarlanean ariko da eta gazte langileon borroka eta antolakuntza hauspotuko ditu". Gazteak bat egitera deitu zituzten, "oraina borrokatuz beste gero bat posible dela argi" baitute. Ziurtatu zutenez, "gaztetxearen oinarria eta helburua gazte langileon antolakuntza da".

Urteurrena gogoan, gaztetxean ibilitako aurreko gazte belaunaldien "konpromisoa, antolakuntza eta borrokari" aitortza egin eta esker ona azaldu zioten Altsasuko gazte asanbladako kideek. Hainbat lorpen pen errepasatu ondoren, aurrera begira "urtemuga honen benetako zentzua Gaztetxearen eta gazte langileon antolakuntzaren etorkizuna" dela ziurtatu zuten. "Gure helburua Altsasuko gazteria guztia batuko duen borrokarako espazio bat artikulatzea da, gaztetxea benetan gazteon etxea izan dadin".

Gaztetxeko aretoan egin zuten aurkezpena.

Energia komunitateari bulkada Irurtzunen

Kiroldegiko teilatuan plakak jarriko ditu udalak eta energia berriztagarrien berri irurtzundarrei emateko bideratzailea izanen da. Mugikortasun planaren barruan hiru lan aurreikusi dira. Guztira 15 langile kontratatuko ditu udalak

irUrtZUN

Irurtzungo Udalak badu aurrekontua, EH Bilduren aldeko botoarekin eta UPNren abstentzioarekin onartu ziren. Unai Razkin

Iriarte alkateak azaldu duenez, "legegintzaldian egindako lanaren ondorioz, kontrako botorik gabe onartu ziren aurrekontuak".

Gaineratu zuenez, "kontuak orekatutzat jotzen ditugu, zerbitzu publikoak, eskubide sozialak eta irurtzundarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin". Udalak aurten 2.770.324 euroko aurrekontua izanen du.

Aurreko urteetan bezala, udalak Atakondoa eskola publikoan berritze lanak eginen ditu. Horietara 40.000 euro bideratu ditu. Ikastetxearen funtzionamendurako gastu arrunteko partidak (garbiketa, berokuntza, atezaina, ekipamendua, konponketa eta mantentze lanak...) 261.630 eurokoak dira. Beraz, eskolara, guztira, 301.630 euro bideratu ditu. Irurtzungo Udalak Sakanako

Energia Berriztagarrien Komunitateko bazkide egin eta bulkatzea erabaki zuen. Energia trantsizioan irurtzundarrak ahalduntzeko helburuz, udalak eragile bideratzailearen figura bat hartu du irurtzundarrei energia berriztagarria, tokikoa eta komunitarioa eskuratzeko aukera bermatzeko. Gainera, kiroldegiko teilatuaren gainean plaka fotovoltaikoko azpiegitura bat sortzeko proiektua dago aurrekontuetan. Horretara 117.700 euro bideratuko ditu udalak.

Mugikortasun plana

Hura garatzeko, udalak mugikortasuna murriztuta duten herritarrekin bilera egin zuen. Haiek herrian mugitzeko zein oztopo dituzten azaldu zieten. Horiek kontuan izanda, herrian gurpildun aulkian edo haurren aulkitxoekin errazago ibiltzeko neurriak hartzen hasi da Irurtzungo Udala. Esaterako, Bi

Ahizpe kaleko mendebaldeko espaloiaren erdian farolak daude. Haiek saihesteko, haien parean dagoen berdeguneko zati batean porlana jarri du gurpildun aulkiak edo aulkitxoak erraz pasatzeko. Edo Larraun ibaiaren gaineko zubiko espaloian malda egin du, ondoren bide bazterretik aurrera joateko aukera izan dezaten mugikortasuna mugatuta duten pertsonek. Planari segida emateko aurrekontuan hiru lan aurreikusi dira. Batetik, Artadia, Ardantzeta, Erga, Aldapa eta Trinitate kaleen ordenatzea. Horretara 6.000 euro bideratu ditu udalak. Bestetik, zinema zaharra zegoen tokian aparkalekua eraikiko da. Lanek 160.000 euroko aurrekontua dute. Azkenik, Lizarra kalearen jabetza eskuratzeko negoziazioetan ari da udala Nafarroako Gobernuarekin. Baina bitartean kalearen etorkizunari buruzko parte hartze prozesua sustatuko du udalak. Horretarako 4.000 euro daude.

Ongizatea eta zerbitzuak Udalak Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera 79.000 euro bide-

ratu ditu, joan zen urtean baino 8.000 euro gehiago. Erakunde horrekin elkarlanean, udalak Teknoadineko proiektua bulkatzen ariko da. Haren bidez zaintzaile komunitate bat sortuko da, adineko pertsonen artean bakardade ez hautatuari eta honi atxikitako arazoei aurre egiteko. Bestalde, gizarte larrialdi egoeran dauden irurtzundarrak laguntzeko 7.500 euro daudela jakinarazi du udalak. Diru hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak kudeatzen dute. Aipatu erakundearekin batera aurrera eginen

dute Babestutako Gizarte Enpleguaren eta Iturraskarri programek. Sei edo zazpi pertsona kontratatuko dituzte eta horretara 93.000 euro bideratuko dira. Irurtzungo Udalaren apustua da zerbitzu publikoak zuzenean kudeatzea, "eta horren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu", azaldu du Razkinek. Hala, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, kaleak, lorategiak eta garbiketa mantentzeko zazpi kontratazio eginen dira. Horretarako 135.000 euro daude aurrekontuetan. Bestetik, udan Itxesia igerilekuak behar bezala funtzionatzeko zortzi pertsona kontratatuko ditu udalak. Horretara 71.550 euro bideratu dira. Alkateak gaineratu duenez, "partida horiei guztiei udalak kalitatezko zerbitzu publiko irisgarriak eskaintzeko egiten duen ahalegina gehitu behar da. Izan ere, zerbitzu horien kostuaren zati handi bat, defizita, bere gain hartzen du udalak". Esaterako, musika eskolara 43.800 euro bideratu dira, "97.800 euro dira hitzarmeneko udal guztien artean", zehaztu du. Bestetik, haur eskola erabiltzeko hitzarmenerako 18.500 euro daude aurrekontuetan. Gaztetxokorako udalaren ekarpena 17.850 eurokoa da eta, bukatzeko, igerilekurako 63.000 euro bideratu ditu.

Parte hartzea eta kultura Udalak jakinarazi du joan zen urteko etenaren ondoren aurten parte hartze aurrekontuak izanen direla. Irurtzundarrek 40.000 euro zertara bideratu erabakiko dute. Azken ediziotik diru saila 5.000 euro hazi da. Razkinek gaineratu duenez, "herri mugimenduarekin elkarlanean jarraitzen dugu". Horren adibide gisa jarri du, besteak beste, hainbat kul-

tura jardueratarako jarritako 12.500 euroak, kiroletarako 27.500 euroak edo gizarte jardueretarako aurrekontuetan dauden 3.000 euroak. Euskararen sustapenean 19.150 euroko inbertsioa eginen da hainbat jardueratan: euskaraz mintza, helduen ikaskuntza, Aixita Bertso Txapelketa, Irurtzungo euskararen garapenari buruzko dokumentala, bertso ikastaroak... Kulturak 134.500 euro ditu, "2023an baino 11.500 gehiago eta 2024an baino 4.500 gehiago", zehaztu du alkateak. Zatirik handiena, 78.500 euro, ospakizunetara bideratuta dago: garileko festak 62.000 euro, Trinitate eta San Martin festak 5.500 euro bana, ihoteak 3.500 euro eta gabonetako ospakizunak 2.000euro. Kultura Kontseiluaren jarduerak antolatzeko 56.000 euro daude.

Beste partidak

• Kale eta parkeen mantentzea 24.000

• Plazaola turismo partzuergoa 21.000

• Sakanako Garapen Agentzia 17.000

• Tokiko abere eta ekoizle azoka 16.500

• Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza 11.000

• Hirigintza berrantolatzeko hitzarmena 7.000

• Indarkeria matxistaren kontrako programa 6.500

• Kirol programa 5.100

• Hirigintzaren amabilizazioa muralen bidez 5.000

Lizarra kaleari buruzko parte hartze prozesua eginen da. ARTXIBOA

KO la BO ra Z i O a

Otsaila: emakume zientzialarien hila

Aurreko astean otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen. Horren harira, hilabete honetan erakundeek antolatutako hamaika tailer, hitzaldi eta jardunaldi izango dira. Baina, gure buruei galdetuko bagenie zenbat emakume zientzialariren izen ezagutzen ditugun?

Azkar-azkar, ziurrenik, burura etorriko zaigun lehen izena Marie Skłodowska-Curie (1867-1934) izango da. Polonioa eta erradioa aurkitu eta gero, erradioaktibitatearen azterketan aitzindaria izan zen. Zertxobait gehiago pentsatuz gero agian zenbaiti Rosalind Franklin (1920-1958) etorriko zaizue burura. X izpiekin egindako lanak ezinbestekoak izan ziren DNAren egitura ezagutzeko. Tamalez, bere ekarpena ez zitzaion hil ondoren arte aitortu, eta DNAren egituraren aurkikuntza Watson eta Crick gizonezko zientzialariei egotzi zitzaien. Historian gehiegitan gertatu den bezala, emakume baten lana gizonezkoen itzalpean geratu zen. Bestetik, primateen jokabidean oso ezagunak diren bi emakumeren izenak etortzen zaizkit burura: Dian Fossey (1932-1985) eta Jane Goodall (1934). Lehena goriletan

DUE la 25 U rt E...

espezializatu zen, Kongo eta Ruandako mugako oihanetan, hauen babeserako egindako hainbat ekintza nahiko polemikoak izan ziren. Bigarrenak 60 urte luzez txinpantzeak aztertu ditu Tanzanian. Tresnak sortu eta erabiltzen zituztela ikusi zuenean –aurretik gizakion gauza zela uste zen–, animalia adimenaren ulermena eraldatu zuen. Horrez gain, bera Nazio Batuen

Erakundearen Bakearen mezularia da eta giza eskubideen, ingurumenaren babesaren eta krisi klimatikoaren kontzientziazioan aktiboki jarduten da. Beste izen asko aipatu nitzakeen: Ada Lovelace, Hedy Lamarr, Edith Clarke, Margarita Salas… Emakume interesgarri hauen inguruan gehiago ezagutzera animatzen zaituztet.

Baina ez da beharrezkoa hain urruti joatea historiako emakume aitzindariak ezagutzeko. Euskal Herrian ere izan dira (eta badira) ereduak. XX. mendearen hasieratik aurrerako euskal emakumeen hainbat adibide ekarri dizkizuet:

Felisa Martin Bravo (Donostia, 1889-1979) fisikan doktoretza lortu zuen estatuko lehen emakumea izan zen eta lehen meteorologoetako bat,

elektrizitate atmosferikoan eta honek babes aeronautikoaren arloan duen aplikazioan aditua.

Dorotea Barnes (Iruñea 1904-2003) kimikan doktorea espektroskopia teknikan aitzindaria izan zen eta zistina aminoazidoaren propietate kimikoen azterketan espezializatu zen.

Lizarragabengoan etxebizitza berri bat egin zuten. Hartara bizitzera hiru pertsona joan ziren eta, beraz, herriaren populazioa handitu zen. Iritsi berrien haurra kexu zen Lizarragabengoan bere adinakorik ez zegoelako. Gainera, beste etxe bat eraikitzeko lanak aurreratuta zeuden Lizarragabengoan. Beraz, populazioa gehiago hazteko aurreikuspenak zituzten.

Josefa Molera (Isaba, 1921-2011) kimikan doktoreak bi Nobel saridunekin egin zuen lan Oxford eta Sheffielden, eta Estatuko lehen gas kromatografoa eraiki zuen bere lantaldearekin.

Vicenta Llorente (Algorta, 1930) "gudako umea" izan zen, Sobietar Batasunean hezi zen, han biologia ikasketak egin zituen eta itzultzean ortopteroetan (matxinsalto eta kilkerren familia) espezializatu zen.

Aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan nuen duela pare bat urte, eta bere 90 urteak pasata, oraindik ikertzeko energiaz beteta dago. Emakume benetan inspiratzailea.

Mertxe de Renobales (Bilbo, 1948), kimikan lizentziatua eta biokimikan doktorea, Ipar Amerikan egin du bere ikertzaile ibilbidea eta elikagaiei aplikatutako bioteknologian aditua da.

Lydia Zapata (Bilbo, 19652015) arkeologoa eta

arkeobotanikoa, Euskal Herriko Erdi Paleolito eta Neolitoko garaietako kokalekuak aztertu zituen eta paleobotanikako Europako espezialistarik onenetako bat izan zen.

Itziar Aretxaga (1965), astrofisikan doktorea Mexikon munduko teleskopio milimetriko handienarekin egiten du lan, eta 1000 galaxia baino gehiago aurkitu ditu. Imajinatuko duzuenez, gaur egun emakume zientzialariak asko gara, baita Sakanan ere. Zientzia eta ikerketa ez dira bide errazak (inbertsio ekonomiko eta baliabide faltagatik askotan) eta, edozein karrera profesionaletan bezala, emakumeoi hamaika traba ezartzen zaizkigu. Hala ere, mezu hau neskato guztiei zabaldu nahiko nieke: zientzia gustatzen bazaizue (biologia, matematikak, ingeniaritza, fisika, kimika…), jarraitu zuen ametsak eta ez utzi inork kontrakoa esan diezazuen. Zientzia liluragarria da!

Lizarragabengoa handitzen

Auzokonpostagailuak kentzen hasi da Mank

sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzua Urdiaindik auzokonpostagailuak kentzeko prozesua hasi du. Haien kudeaketaz arduratzeko boluntarioak dituztenak mantenduko dituzte bakarrik. Bestela, organikoa bi modutara kudea daiteke

UrDiaiN

Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du Urdiaingo auzokonpostagailuak kentzeko prozesua otsailarekin abiatu zuela. Ibarreko erakundearen asmoa da auzokonpostagailua kudeatzeko boluntarioak dituztenak bakarrik uztea. Gaur egun halako boluntarioak Irurtzunen eta Altsasun daude. Baliteke Arakilen eta Irañetan ere interesa izatea bakarren batek boluntarioa izateko.

Mank-ek iragarri duenez, boluntariorik ez duten auzokonpostagailuak kendu eginen ditu. Boluntarioen egitekoa da auzokonpostagailuari jarraipena egitea. Besteak beste honako egitekoak ditu: pilatutako materia organikoa arrotzea tartean haizea sartzeko eta egituratzailea falta denean Mank-i eskatzea. Auzokonpostagailuaren bidez kudeatzen den materia organikoa herrian bertan kudeatzen denez, Mank-en kamioiek ez dute hura

Auzokonpostagailua. ARTXIBOA

jasotzera pasa beharrik eta, ondorioz, ez dute erregairik kontsumitzen eta isuriak murrizten dira. Gainera, behin onduta, auzokonpostagailuan sortutako konposta komunitateak berak erabil dezake.

Mank-ek urdindarrei gogorarazi die "materia organikoa bereiztea derrigorrezkoa" dela. Etxe ondotik auzokonpostagailua kendu diotenari bi aukera eskaini dio ibarreko erakundeak. Batetik, atez ateko bilketa. Norberaren hondakin organikoak kubo marroira bota eta kuboa astelehen eta ostegunetan dagokion gakoan jarri beharko du. Beste aukera da etxean konpostagailua jartzea eta han konposta egitea.

Ibarreko erakundeak gaztigatu duenez, "kubo marroia edo konpostagailua behar baduzu, edo beste edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Mankekin". Horretarako hots egin 900 730 450 telefono zenbakira edo info.hondakinak@sakana-mank. eus helbidera mezu elektroniko bat bidali. Gogorarazi dutenez, "hondakinak bereizteko moduari buruzko informazio gehiago ere aurkituko duzu sakana-mank. eus webgunea".

Garziandiaren mendea

Consuelo Garziandia Lakuntzak asteazkenean 100 urte bete zituen. Hori dela eta, udala bisitan joan zitzaion. Udalak Garziandiari bere ehungarren urtebetetzean lore sorta bat eta plaka bat oparitu zizkion. Hartan omendua Aralarko aingeruaren irudia aldean duela

ageri da, eta udalak "bihotz-bihotzez" 100 urte betetzea zoriondu zion. Hainbat irintar elkartu ziren bere etxe ondoan berari Zorionak eta gogoko duen Las mañanitas kantatzera. Ondoren familiak bertaratutakoei otamena eskaini zien.

UTZITAKOA

OlatZaGUtia / ZiOrDia

Olatzagutiko bargan Cementos Portland Valderrivas (CPV) enpresak Egibel tuparri harrobia du. Hari mendebalderantz, Egiburun dermiorantz, Ziordirantz, jarraipena emanen dio enpresak. Aldi berean, aurreko aldea eta sarbideak berrantolatuko ditu, bide berriak eraikiz gaur egun dauden zenbait gabezia konpontzeko, segurtasuna hobetze aldera. Horretaz aparte, gainazal guztietan garatu beharreko leheneratze lanak birdefinitu ditu, bai gaur egun okupatutakoetan, bai proiektatutakoetan. Harrobia handitzeko proiektua aurkezterakoan, hainbat alternatiba aurkeztu zituen CPVk. Horiek egiteko ingurumen, geoteknia eta meatze segurtasun baldintzez aparte, baliabidearen erabilgarritasuna, ekoizpen erritmoa eta eskatutako bolumena zituzten oinarri. Alternatibak ikusita, CPVk erauzketa mendebaldeko eremurantz aurreratzearen alde egin du. Izan ere, "eremu horretan, jarduerarekin jarraitzeko beharrezkotzat jotzen den material bolumena dago, eta, gainera, aukera ematen du birmoldatze eta zaharberritze jarduketak egiteko harrobiko plazan, ustiapena aldatzen hasten denetik". Gaineratu duenez, "alternatiba horri esker, kota altuetan sortzen ahalko dira akaberako topografiak; ustiatze aurrekalde osoa komunikatuko da, ekialdean egin beharreko lur erauzketei modu pro-

CPVk harrobia handituko du

Mendebalderantz eginen du, %22 handituko da. 30 urterako jarduna bermatuko dio enpresari. Nafarroako Gobernuak ustiapen proiektua eta haren leheneratze plana onartu ditu. ingurumen adierazpenean jasotako hainbat baldintza bete beharko dira

gramatuan eta mailakatuan heldu ahal izateko, eta harrobiaren barruan guneak izanen ditu meatzaritzako hondakinak kudeatzeko". Alternatiba horrek ere sarbide pistak egiteko baldintza hoberenak dituela uste du enpresak, "habitatak okupatzeagatik ingurumen ukipena minimizatzen baita, eta gainerako baldintzatzaileak kontuan hartuta". Sarbide berri horiek Ziordian egitea aurreikusi du.

Proiektuaz CPVk aurkeztutako proiektua 79,3 hektareako azalera hartzen

du. Horietatik, 59,5 ha egungo ustiapen eremuarenak dira, eta 19,8 ha, proiektuak ukituko dituen lursail berriarenak: ustiapen eremukoak (13,15 ha) eta sarrera bide berriek ukitutakoak (6,65 ha). Proiektu berriak, guztira, meategiak hartzen duen azalera %22 handitzea dakar, eta %33,2, sarbideek hartzen duten azalera berria kontuan hartuz gero.

24.423.958 m³-koa da bolumen ustiagarri osoa. Horietatik, 196.086 m³ dira okupazio berriko gainazalean erauzitako lurrak, eta leheneratzean erabiliko dira. %7ko errefusa aurreikusten da (1.695.951 m³). Horrenbestez, mineralaren azken bolumena 22.531.921 m³ izanen da, eta meatzaritzako hondakina 1.892.037 m³; hau da, 0,084koa da meatzaritzako hondakin / mineral ratioa. Fabrikaren beharrak kon-

kak moztuz eta landare lurraren geruza erauziz. Lehertutako materiala aurrealdetik beheko bankuetara edo beheko plataformara eroriko da. Han, kamioietan kargatuko da atzerakako hondeamakinaren bidez, plazaren iparraldean dagoen lehenbiziko xehamakinaren toberaraino eramateko.

tuan hartuta (750.000 m³/urte), kalkulatzen da 30 urte ingurukoa izanen dela jarduera garatzeko denbora.

Ustiapenak egungo proiektuaren gehieneko 780 metroko eta gutxieneko 575 metroko kotak mantenduko ditu. Bankuen altuera 20 metrokoa izanen da; bermen zabalera, 7,50 metrokoa, eta bankuen ezponda, 55° gradukoa. Bide sareak noizbehinkako erabilera izanen du, makinak aurrealdera sartzeko. Erauzketa lehergaien bidez eginen da; horren aurretik, bankua prestatuko da, belar sastra-

EGUNGO GEHIENEKO 780 METROKO ETA

GUTXIENEKO 575 METROKO KOTAK MANTENDUKO DITU

Xehamakinak 1.200 tona metriko orduko batez besteko ahalmena du, eta helburu du abiapuntuko materiala 1.200 mm-rainoko granulu tamainatik 25 mm-tik beherako tamainara txikitzea. Birrintzeko instalazioak erabat ehortzita daude sortutako hautsa atera ez dadin, batetik, eta xehamakinaren mailuek lehertutako materialarekin duten inpaktuak eragindako zarata minimizatzeko eta isolatzeko, bestetik. Ehun iragazleko elementuak erabiltzen dituen autogarbiketa jarraikiko Air Jet motako iragazkiak ditu, aire edo gas korronteak garraiatutako partikula submikronikoak atxikitzeko gai direnak. Lehenbiziko birrinketako tratamendua egin ondotik, materiala zementu fabrikara eramaten da uhal garraiatzaile baten bidez. Harrobiko instalazio horiek guztiak existitzen dira jada, eta horiek ematen diote zerbitzu jarduerari. Erauzitako lur geruzak, ahal dela, harrobiko plazan pilatuko dira, bankada bakoitzaren ustiapena bukatu ahala gehitzeko, leheneratze lanen barruan. Proiektuak bi kokaleku baloratu ditu meatzaritzako hondakinak biltegiratzeko. Lehenbizikoa harrobiko plazaren erdialdean dago, eta plazaren barruan garatu den landaredia mantenduta prestatuko da. Landaredi hori mantendu nahi da, ahal den heinean, gaur egun zenbait balio interesgarri baititu. Horrela, aurreikusi da lurrak gehitzeko aukera, tarteko erliebe bat eratzeko. Horri esker, plazaren zati handi batean azken topografia lortuko da, eta leheneratze lanak pixkanaka egiten ahalko dira. Horretaz gain, zenbait morfologia sartuko dira, eta, haien ondorioz, zenbait jarduketa eginen da, eta landaredia ezarriko da. Soberako gainerako materialak eremu hori eratu ondotik gehitzen ahalko dira plazaren betelanean, 575 eta 595 koten artean.

Egibel harrobiaren ikuspegia Urbasako portutik. Eskuinean, Ziordia. ARTXIBOA

Alegazioak

Olaztiarrak eta ziordiarrak banaka eta taldekoa (45 eta 80 pertsona), eta Olatzagutiko ehiza barrutiak ere, CPVren proiektuari alegazioak aurkeztu zizkioten. Proiektua tramitatzerakoan hainbat erakunderen iritziak jaso zituen foru gobernuak: Biodibertsitate Zerbitzua, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuan, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren atala, Ebroko Hidrografia Konfederazioa eta Olatzagutiko eta Ziordiko udalak. Joseba Vizuete Askargorta eta Olatz Irizar Martinez Olatzagutiko eta Ziordiko alkateak dira. Biek azaldu dutenez, udalez aparte herritar talde handi bat dago proiektuaren kontra. "Harrobiarekiko udal bakoitzaren abiapuntua desberdina izanik ere, elkarrekin egin dugu proiektuaren kontra borroka". Vizuete kexu da Nafarroako Gobernuak aurkeztutako alegazio bat bera ere ez duelako onartu. "Bilerak egin ditugu gobernuko ordezkariekin, baina ez digute batere kasurik egin". Ziordiaren kasuan, alegazioen ondoren, aurreikusitako pistak 5 km-koak izan beharrean 2koak dira. Hala ere, Irizarrek esan duenez, "udal kaltetuak izanik, gu eta herritarrak ez gaituztela entzun sentitzen dugu". Olatzagutiko eta Ziordiko udalak ez dute ulertzen enpresak zergatik eskatu duen handitzeko baimena eta gobernuak zergatik eman dion. "Harrobian oraindik 20 bat urterako materiala dute. Urtero 700.000 tona ateratzea aurreikusi dute. Enpresak udalari ateratzen duenaren arabera ordaintzen dio eta halako kopururik ez dute sekula atera", azaldu du Vizuetek.

Vizuetek azaldu duenez, "orain harrobiak 800 bat metroko zabalera hartzen du. Mendebaldean, Egiburun dauden pinuek begi inpaktua murrizten dute. Baina harrobia aurreikusitako guztia zabalduko balitz 1,5 kilometro hartuko lituzke. Aguraindik ikusteko moduan", zehaztu du olaztiarrak. Irizarrek berretsi duenez, "pinuengatik gaur egun Ziorditik harrobia ez dela ikusten, baina handitzean ikusiko da". Vizuetek gaineratu duenez, harrobiak halako zabalera ez hartzeko, berreskuratze plana lehenago martxan jartzea litzateke konponbidea. Gobernuaren ebazpena eskutan, bi udalak hartu beharreko estrategia zein izan behar den aztertzen ari dira. Emanen duten pausoetako bat enpresarekin biltzea izanen da.

IHOTEAK

IHABAR

OTSAILAK 22 Larunbata

11:00 Puskabiltza. 18:30 Etxez etxekoa. Gaupasa, bajeran.

OTSAILAK 23 Igandea

18:00 Inauterien antzezpena: moxorro, hartza, Aitezarko eta Landarra eta Niniaren kalejira, familiaren pasadizoa, eta Aitezarkoren erretzea. Ondoren, txistorra jana.

PERTSONAIAK

Moxorroak: jantzi txuriak eta koloretako zintez apaindutako txanoa janzten dute. Esku batean erratza daramate eta harekin aitezarko zigortu eta jendea lokatzez eta errautsez zikintzen dute.

Hartza: gorputz osoan narruzko jantzia darama, baita burua estalita ere. Moxorro bati kateatuta joaten da, nolabait kontrola dezan; jendearen gainean botatzen da.

Aitezarko: lastoz betetako panpin bat da; atorra, prakak eta txapela daramatza. Moxorroek erratzarekin zigortzen dute, eta aitezarko familiaren pasadizoaren ondoren, erretzen dute.

Landarra: gona, amantalarekin eta atorrarekin janzten da, eta aurpegia zapi batekin estalita darama. Eskuetan ninia darama, eta oihuka eta negar batean erreguka ariko da aitezarko zigortu ez dezaten.

Ninia: zapi batean bildutako egur puska.

ZIORDIA

OTSAILAK 22 Larunbata HERRI IHOTEAK

18:30 Kalejira herritik zehar, gimnasiotik.

20:00 Zortzikoa dantzatu eta panpina erre, plazan.

20:30 Merendua, plazan. 21:00 Boletus Rumberusekin dantzaldia.

PERTSONAIAK:

Zomorro: Praka eta atorra txuria, zatekin eta apainduta joaten da. aurpegia estaltzen du. Pezkina: mahoizko prakak eta zakua janzten ditu, zintaz apaindutako txanoa darama, eta pertz batean errautsa eramaten du.

Artzaina: garai bateko artzainez jantzita doa, aurpegia zikinduta duela. Danborra edo saski bat darama.

ETXARRI ARANATZ

OTSAILAK 27 osteguna GARIKUNDE

19:00 Kintoak txatarrez jantzita aterako dira: gorputzean zaku bat daramate eta aurpegia zapi txuri batekin estalita, batzuek kolorezko oihal zintak dituen kapela eramaten dute. "Txatarra begi gorri, urtean behin etorri" oihukatuko diete, eta zigorrak eskutan jendea berotzen ariko dira.

Enpresaren ibilgailua Egibel harrobian. ARTXIBOA

GANBAZELAIA

AGENDA

OSTIRALA 21

ITURMENDI Dokumentala. Infiltrats dokumentalaren emanaldia: gehienbat Kataluniako mugimendu sozialetan izandako poliziaren infiltrazioak kontatzen ditu. Ondoren, solasaldia.

18:00etan, udaletxeko ganbaran.

ALTSASU Proiekzioa eta solasaldia.

Peru eta Georgiako mendietan proiekzioa: amaia arangiz, Guratz azpiroz eta Olatz azazeta mendizaleek Kazbec Georgiako mendietan bizi izan zuten esperientziari buruz bideo bidez azalduko dute; amaia Urriza eta sergio Mororekin Peruko Huayhuash mendikatean egindako trekkingaz hitz egingo dute.

18:00etan, Iortia kultur gunean.

ALTSASU Gazte agenda. teknologia eta zientzia tailerra, Elhuyarren eskutik.

18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

EUSKARAZ

ALTSASU Aurkezpena.

Oneka Iruñeko erresumaren sorrera komikiaren aurkezpena eta iruñeko

ZO ri ON a GU rra K

Gorka Galartza Zorionak!! Zuu 10. urtebetetzien izen alaitsu beti bezela, ta ederki ospatuko degu iyendiontan famili tartien. Muxu aasko. Zuu fameliye.

sorreraren inguruko begirada historikoa, Eneko lizardi eta iñigo larramendirekin.

18:30ean, Kukuerreka elkartean.

EUSKARAZ

IRURTZUN Bakarrizketa.

Jon Plazaolaren Tu Tum Platz bakarrizketaren emanaldia: taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik ia 25 urte pasa direnean, stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. sarrerak: 8 euro. 19:00etan, kultur etxean.

ALTSASU Batzarra. sorginen inguruan hitz egiteko bilera, altsasuko inauteri Batzordeak deituta.

19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

ALTSASU Batzarra. Matxingaiztoen bilera, altsasuko Gaztetxeak deituta.

19:00etan, gaztetxean.

LARUNBATA 22

IRURTZUN Mendi jarduerak. 212 Mountais proiekzioa eta solasaldia, Xabier Zarranzek aurkeztuta. iratxo elkarteak antolatutako Mendi jarduerak programaren barruan. Euskaraz,

ZiNEMa

ALTSASU

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN

María Callas

Igandea 23 19:30

Astelehena 24 19:00

Los exploradores

Igandea 23 17:00

Bridget Jones: Loca por él

Osteguna 27 19:00

IORTIA KULTUR GUNEKO

ARETO TXIKIAN

La red fantasma

Igandea 23 17:00

Igandea 23 19:30

gaztelaniazko azpitituluekin. sarrera: doan. 19:00etan, kultur etxean.

OLATZAGUTIA Antzerkia. Madres antzezlanaren emanaldia: Eskola bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren lau emakumeen istorioak kontatzen du; ezusteko terapia izanen da, eta amatasunaren alde onak eta txarrak aterako dira. intza alkain, Oihana Maritorena, tania Fornieles eta iraitz lizarraga dira antzezleak. sarrerak: 6 euro. 19:00etan, kultur etxean.

ALTSASU Antzerkia.

R.E.M. trocola Circ konpainiaren ikuskizunaren emanaldia: Mugimenduaren bidez giza kezkak transmititzeko moduari buruz hitz egiten du; dena ondo aterako dela segurtasuna transmititzen dute. Publiko guztiendako proposamena. sarrerak: 6 euro. 19:30ean, Iortia kultur gunean.

IGANDEA 23

IRURTZUN Mendi jarduerak. Mendi irteera, iratxo elkarteak antolatutako Mendi jarduerak programaren barruan.

IRURTZUN Begoña Rastrillaren margolanen erakusketa. Otsailaren 28ra arte. Pikuxar tabernan.

ALTSASU Inauteriei buruzko ikastetxeen eta Maite Martinezen argazkien erakusketa, Altsasuko Herri Ihauterietako batzordeak antolatuta.

Otsailaren 26tik martxoaren 7ra. Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.

09:00etan, Iratxotik.

UHARTE ARAKIL Futbola. sakanako Benjaminen areto FutbolFutbol 8 topaketa. Bosgarren jardunaldia. Frontoian.

10:00 Aralar Mendi - Altsasu SD

11:00 Arbizu - Altsasu KE 12:00 Arbizu KT - Etxarri Aranatze KE

EUSKARAZ

IRURTZUN Kantu bazkaria. sei Pistols eta trabuko bat taldearekin kantu bazkaria.

14:30ean, Pikuxar elkartean.

LAKUNTZA Ikastaroa. Haur eta gaztetxoendako sorospen ikastaroa, alvaro Olano eta aitor Hernaizen eskutik. 6 urtetik

beherakoak lagunduta joan behar dira.

17:00etan, kultur etxean.

ALTSASU Gazte agenda. Gazte zinema.

18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ETXARRI ARANATZ Film dokumentala.

Arg(h)itzen torturak sakanan utzi duen aztarnaren inguruko eta auzolanean egindako film dokumentalaren emanaldia. sarrera: doan.

18:30ean, kultur etxean.

EUSKARAZ

IRURTZUN Mendi jarduerak. Himalaia: Mendia eta kulturak. ladakh, Kaxmireta indian

UtZitaKOa
artXiBOa

barrena proiekzioa eta solasaldia, Unai razkin eta Haizea ramirez de aldarekin. iratxo elkarteak antolatutako Mendi jarduerak programaren barruan. sarrera: doan.

19:00etan, kultur etxean.

ALTSASU Hitzaldia. altsasuko inauterien bilakaera eta masifikazioaren ondorioa, altsasuko Gaztetxeak antolatuta.

19:00etan, gaztetxean.

ASTELEHENA 24

ALTSASU Elkarretaratzea. sakanako Pentsiodunen Mugimenduaren Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa.

12:00etan, Zumalakarregi plazan.

ASTEARTEA 25

EUSKARAZ

LAKUNTZA Ipuin kontalaria. izaskun Mujika ipuin kontalariaren Mariren ahotsa Euskal Herriko eta munduko ipuin mitologikoen kontaketa izanen da, Etxarri aranazko andra Mari ikastolak lakuntzako Udalarekin batera antolatutako ikastolak herriari biyerko sakana eraikitzen egitasmoaren barruan. 17:30ean, kultur etxean.

ALTSASU Solasaldia. Euskal Mitologiari buruzko solasaldia aritza Bergararekin. arkatz liburudendak eta Haritza tabernak antolatuta. Gonbidapenak agortuta.

19:00etan, Haritza Tabernan.

ALTSASU Ikastaroa. Momotxorro dantzaren entseguak, altsasuko Herri ihauterietako batzordeak antolatuta, inauterien aurreko astearen barruan. 20:00etan, Intxostiapuntako kanpoaldean.

ASTEAZKENA 26

ALTSASU Kontzertua

altsasuko Musika eta Dantza Eskolako musika ikasle helduen kontzertua. 18:30ean, Iortia kultur gunean.

ALTSASU Mustutzea.

altsasuko inauteriei buruzko ikastetxeen eta Maite Martinezen argazkien erakusketaren mustutze ekitaldia, altsasuko Herri ihauterietako batzordeak eta herriko ikastetxeak antolatuta, inauterien aurreko astearen barruan.

17:30ean, Iortia zabalgunean.

OSTEGUNA 27

ALTSASU Ikastaroa. Momotxorro dantzaren entseguak, altsasuko Herri ihauterietako batzordeak antolatuta, inauterien aurreko astearen barruan.

20:00etan, Intxostiapuntako kanpoaldean.

OSTIRALA 28

ALTSASU Hitzaldia.

M8 Matxismoari eta joera erreakzionarioei aurre egiteko beharraz itaiaren hitzaldia, Martxoaren 8aren harira.

17:30ean, Gure Etxean.

ALTSASU Film dokumentala. Momotxorroak: Kaos baten istorioa Galdakaoko andra Mari dantza taldea, besteak beste, altsasuko Udalaren laguntzarekin, film dokumentalaren emanaldia: 1970. hamarkadan dantza taldeak inauteriak berreskuratzeko egindako lanari buruz hitz egiten du, eta hainbat altsasuarren elkarrizketak biltzen ditu. altsasuko inauterietako aurreko astearen barruan. sarrerak: 3 euro (azkenak).

19:00etan, Iortia kultur gunean.

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute.

Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.

Lucio Ezkerra Osteriz

"Hutsune aundiye autzi ziñuen, bea zue rekuerduekin etxek betek seitzen do"

HE

ri O

t Z a K

· Milagros Aguirre Albisu, otsailaren 16an Olaztin.

· Bonifacia Igoa Artieda, otsailaren 15ean Etxarri Aranatzen.

· Miguel Angel Ondarra Auzmendi, otsailaren 11n Bakaikun.

· Sabino Urdiain Mendoza, otsailaren 13an Altsasun.

· Ermelinda Quispe Huancahuari de Ramirez, otsailaren 16an Altsasun

· Raimunda Lizarraga Mendinueta, otsailaren 11n Arbizun.

ira G ar K i sail K at U a K

IKASTAROAK

Buruhandi tailerra Lakuntzan: Martxoaren 3an. Haurrak heldu batekin joan behar dira, izena ematea otsailaren 24a baino lehen. Informazio gehiago Lakuntzako liburutegian. Sorospen ikastaroa haur eta gaztetxoentzat: Otsailaren 23an Lakuntzako Kultur etxean. Informazio gehiago Lakuntzako udaletxean.

Gaitasun digitalen ikastaroak Olaztin: Oinarrizko gaitasun digital pertsonalak martxoaren 10etik 21era, administrazio elektronikoari buruzko ikastaroa martxoaren 17tik 21era eta

Android telefono mugikorra erabiltzen ikasteko ikastaroa martxoaren 10etik 14ra. Informazio gehiago 948 012 012 telefonora deituz edota SNEcompetenciasdigitales@nasertic.es edo aventuradigital@navarra.es posta elektronikoetara idatziz.

LEHIAKETA

Inauterietako I. Ogi torrada lehiaketa Olaztin: Lehiaketan parte hartzeko ohiko tabernetan izena eman behar da eta ogi torradak martxoaren 1ean frontoian aurkeztu behar dira. Informazio gehiago Olaztiko ihote batzordean.

OHARRAK

Olaztiko inauterietako bazkarirako txartelak salgai: Martxoaren 1ean egingo den bazkarirako txartelak ohiko tokietan salgai otsailaren 26ra arte.

Sakana Harrera Haranak apirilaren 6rako elkartasun azokarako bilketa: Martxoaren 28ra arte etxean dituzun eta egoera onean dauden arropak, jostailuak, ontziak etab. ostiraletan, goizeko 11:00etatik 13:00etara Altsasuko garai bateko Sociedad Deportiva tabernara eraman ditzakezu. Iturmendin mintzakide taldea sortu dute: Ostegun arratsaldetan, kafe-

tegian bildu eta euskaraz hitz egiteko.

Su hartu zuen Arberoa ikastola laguntzeko kanpaina: Kalte material izugarriak izan zituzten sutearen ondorioz eta bertako familiek sostengu kanpaina martxan jarri dute, on-line denda honetan: arberoadenda. wixsite.com/ikastola, diru ekarpenak egiteko kontu zenbaki honetan: FR76 1005 7195 2500 0202 0160 520 edota materiala eman nahi duenak haiekin harremanetan jarri daiteke arberoakoikastola@gmail.com.

Iturmendiko osasun etxeak telefono zenbaki berria du: Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiaingo

udalek jakitera eman dutenez. Osasun arreta eskatzeko 948 633 038 zenbakira deitu behar da hemendik aurrera. Arbizuko Utzubar Ekogunean konposta eskuragarri: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak urte guztian zehar konposta eskuragarri duela bertan. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@ sakana-mank.eus e-postara idatz dezala edo 900 730 450 telefonora hots egin dezala. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

Zue fameliye
(lizerran hil zan, 2024ko otsaillan 22ien)
INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.

KIROLAK

EMaKUME PrEFErENtEa

17. JARDUNALDIKO EMAITZA

Altsasu - Valle de Egües 3-1

SAILKAPENA

EMAKUMEEN PREFERENTEA . 1. FASEA 1 Altsasu 41 2 Gazte Berriak 36

HURRENGOA

MARTXOAREN 2KO ASTEBURUA Gares - Altsasu (Atzeratutakoa)

Altsasuk atseden jardunaldia du Altsasuri atsedena dagokio. Martxoaren 2an atzeratutako partida jokatuko du Garesen.

GiZON ErrEGiONala

20. JARDUNALDIKO EMAITZAK

Altsasu- Beti Kozkor B 4-0

Etxarri Aranatz - Lagunak B 1-0

Baztan B - Lagun Artea 3-2

SAILKAPENA

ERREGIONAL MAILAKO 4. MULTZOA

1 Altsasu 58

3 Etxarri Aranatz 48

7 Lagun Artea 32

HURRENGO JARDUNALDIA

OTSAILAK 22, LARUNBATA

16:00 Lagun Artea - Altsasu (Zelai Berri)

16:00 Rotxapea B - Etxarri A. (El Irati)

Altsasu, aldaketarik gabe

Altsasuk beste errezitaldi bat eman zuen Beti Kozkorren kontra eta galtzea zer den jakin gabe jarraitzen du, lider sendo.

Etxarri Aranatz, bide onean

Etxarrik beste 3 puntu lortu zituen Lagunak arerio zailaren aurrean. Sailkapenean bosgarren den Rotxapea B du aurkari.

Lagun vs Altsasu, derbia Lakuntzan Lagun Artea esku hutsik itzuli zen Baztandik eta sailkapenean postu bat egin du behera. Bihar Altsasu lider ahaltsua hartuko dute Zelai Berrin. Lakuntzarrek gora begiratzeko irabazi beharra dute, baina liderraren kontra zaila dute.

ARETO FUTBOLA Aralar Mendi kopatik kanpo, gutxigatik

Hirugarren mailako kopan Aralar Mendik seina berdindu zuen Kirol Sportekin, baina aurrera egiteko irabazi beharra zuenez, kopatik kanpo geratu da. Lehen autonomikoan Arbizuk lider segitzen du (Oliteri irabazi) eta Altsasu bigarren da (Mendialdearekin berdindu). Arbizuk Cantera hartuko du gaur eta Altsasuk atseden jardunaldia du. Emakumeen lehen seniorreko bigarren fasean Xotak bina berdindu zuen Murchanterekin.

Binakakoa: Elordiren eta Zabaletaren bi balak

PILOTA Binakako t xapelketarako finalerdietarako banatuko diren bi txartelak lortzeko bi aukera ditu a speko bikoteak play-offetan. a urten gorabeheratsu ibili dira, baina 2023ko txapeldunek finalerdietan egon nahi dute eta ezin dute huts egin

Maider Betelu Ganboa saKaNa Binakako Pilota Txapelketako finalerdietako txartel zuzena lortu dute Ezkurdia-Rezustak eta Laso-Iztuetak. Asteburu honetan jokatuko diren play-offek erabakiko dute zein izango diren beste bi bikoteak. Lehiatuko diren lau bikoteren artean Elordi eta Zabaleta daude. Binakako hasierako ligaxkan laugarren sailkatu zirenez, hirugarren sailkatu ziren Artola-Mariezkurrenak bezala, bi aukera izango dituzte finalerdietara heltzeko. Bi bikoek elkarren kontra jokatu zuten bart, Tolosako Beotibarren. Erredakzioa ixterakoan emaitzaren faltan, irabazlea zuzenean sailkatu zen finalerdietarako, eta galtzaileak beste aukera bat izango du: gaur, ostirala, lehiatuko diren Jaka-Imaz eta Peña-Albisuren arteko irabazlearen kontra jokatuko du igandean Eibarren, jokoan dagoen finalerdirako beste txartelaren bila.

Elordi eta Zabaleta, 2023ko txapeldunek, txapelketa gorabeheratsua egin dute. Partida guztiak jokatu dituzte, baina ez dira 2023an bezain menderakaitzak izan. Horren isla, Zabaletak lehenengoz jokatuko du play-offa.

Etxeberria-Martijaren agurra Etxeberria-Martijak garaipenarekin despeditu dute Binakakoa, 3 punturekin. Asko espero zen bikote honetaz, baina ez dute euren maila eman, eta pena hori dute. Beste batean beharko.

Xotaren urrezko egunak

ARETO FUTBOLA Osasuna Magna Xotak lehen mailako ligan hiru jardunaldi irabazi ditu jarraian, eta sailkapeneko play-off postuetan sendotu da. "Oso pozik" daude Miguel Hernandezen mutilak. "Dinamika onean gaude, eta bolada honi ahalik eta etekin

handiena atera nahi diogu, puntuak pilatzeko". Gaur, otsailak 21, Xotak Manzanares taldea hartuko du Anaitasunan, 20:00etan. Bestalde, Asier Llamas atezain irurtzundarra ikusgarri ari da; bigarrenez dago Espainiako selekzioaren aurre zerrendan.

AIZKORA Gazteen Banakako a izkolari t xapelketan kanporaketa bana dute sakandarrek

M.B.G. saKaNa

Oñatik Urrezko Aizkolarien Txapelketako saioa hartuko du igandean, 12:00etan, plazan. Tartean, Gazteen Banakako Aizkolari Txapelketako lau kanporaketa jokatuko dira. 19 urtez azpiko Gazteen Txapelketan, Oier Mitxelena altsasuarrak Beñat Senosiain izango du aurkari, eta Osinaldek Jokin Artola. Onenek egingo dute aurrera txapelketan. Bi enbor erdibituko dituzte. 23 urtez azpiko Gazteen Txapelketan, aldiz, Jon Erdozia etxarriarrak kanporaketa jokatuko du Isidro Velascoren kontra. Beste kanporaketan Igoin Pikabea eta Jokin Larrieta neurtuko dira. Kasu honetan baita ere bi enborreko lana izango dute.

Jaialdian harri jasotze txapelketak egongo dira jokoan. Gizonezkoen Banakako Urrezko Harri Jasotze Txapelketan, harri kitxietan Sakanako eskolako Oskar Aguas eta Beñat Telleria lehiatuko dira. Lau harrirekin neurtuko dira, minutuko txandan. Bestalde, Emakumeen Banakako Txapelketan debutatuko du Sakanako eskolako Ane Zestauk. Bere lehen txapelketa izango da, eta Zihara Zabala eta Estefi Etxebesterekin batera ariko da. Hiru harrirekin ariko dira.

Zabaleta eta Elordi, material aukeraketan. JAVIER COLMENERO
Mitxelenak Senosiain du aurkari.

"Irabazi, baina haserre nengoen, ez nuelako nire marka gainditu"

ASIER FERNANDEZ HUARTE saKaNa iGEriKEta talDEKO iGErilaria

IGERIKETA sakana igeriketa taldeko altsasuarrak junior mailako Euskal Herriko igeriketa t xapelketa irabazi zuen, 50 m estilo librean. Espainiako t xapelketak ditu erronka

Maider Betelu Ganboa altsasU Sakana Igeriketa Taldeko Asier Fernandez Huarte igerilariak domina ederra ekarri zuen otsailaren 8an Iruñeko Amaya Kirol Hiritik: altsasuarra junior mailako Euskal Herriko txapelduna dugu 50 m estilo librean. Bere marka pertsonala hobetu ez izanaren arantza du, baina iritsiko zaizkio marka gainditzeko bestelako aukerak.

Noiz hasi zinen igeriketan?

Oso txikia nintzela, ez dut gehiago oroitzen. Altsasuko Zelandiko

kiroldegiko kolorezko txano guztiak lortu nituen, eta ikastaroak bukatzerakoan Sakana Igeriketa Taldean sartu nintzen. Entrenatzaileekin ez nuen oso harreman ona, eta ez nintzen oso gustura aritzen. Baina Olatz

"SAKANA IGERIKETA TALDEAN HARREMAN

ESTUA DUGU, LAGUNAK

GARA. OLATZEK ASKO

LAGUNTZEN GAITU"

ketetarako ikasi beharra dugunean, entrenamenduetan tarte gutxiago aritzen edo etxera azkarrago joaten uzten digu Olatzek, eta txapelketak ditugunean, alderantziz, entrenamenduak gogortzen dizkigu. Ulertzen gaitu, eta horrek asko laguntzen du. Nire kasuan, datorren ikasturtean unibertsitatean INEF karrera ikasi nahiko nuke, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua. Horretarako, EBAU azterketak gaindituz gero, ekainean bertan proba fisiko batzuk gainditu beharko nituzke, eta proba horiek prestatzen laguntzen dit Olatzek: igeriketa, korrika eta bestelakoak. Ostegunetan, igeriketa entrenamenduak bukatu eta gero, proba horiek prestatzen geratzen gara.

Astean zenbat entrenamendu dituzue Sakana Igeriketa Taldekoek?

Nire ordutegian, hau da, nagusien taldean, zortzi igerilari gara, hiru mutil eta bost neska, eta astean lau egunetan entrenatzen dugu: astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, egunero bi ordu.

Antzeko maila al duzue? Txapelketa berdinetan aritzen zarete?

Ez. Ni maila gorenean aritzen naiz. Lur Sasiain etxarriarra nirekin lehiatzen da Euskal Herriko Txapelketetan eta halakoetan, baina gainontzeko guztiak ez. Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Txapelketetan aritzen gara, baita ere. Denboraldia iraila aldean hasi zen, eta gutxi gorabehera hilabetean proba bat egiten da.

Zein igeriketa estilotan aritzen zara erosoen?

Estilo librea edo crawl estiloa dut gustukoena eta hobeki doakidana.

Primeran moldatu zinen, txapelduna baitzara. Kontentu egongo zara. Ez ba! Irabazi, baina haserre nengoen, ez nuelako 50 m estilo libreko nire marka hobetu. Nire marka propioa (24.22 segundo) apurtzea zen nire helburua, eta ez nuen lortu: Euskal Herriko Txapelketan 24.88 segundoko denbora egin nuen. Nahiz eta zure marka ez gainditu, junior mailan irabaztea espero al zenuen?

Nagusiekin eman nuen izena, eta itxaropentsu joan nintzen. Nahiz eta irabazi, pixka bat hobeki egitea espero nuen, eta alde horretatik pixka bat triste geratu nintzen, baina, beno, ongi. Nafarroako Kirol Jokoetan ez dut podiumik egin eta Euskal Herrikoan lehena izan nintzen. Egia esan, pixka bat arraroa bada. Santa Agedan ederki ospatuko zenuen...

Bai. Nire kintoekin sagardotegia genuen eta oso ongi pasatu genuen. Datorren urtean izango naiz kintoa.

Zein da hurrengo helburu nagusia?

Espainiako Txapelketak. Martxoaren 6an jokatuko dira, Sabadellen, eta bakarrik joango naiz. Joan zen urtean gurasoekin joan nintzen, baina aurten uste dut Olatz ere etorriko dela. 50 metro estilo librean lehiatuko naiz. Abuztuan Espainiako Txapelketak jokatuko dira baita ere, eta horietan 100 m librean eta 50 metro bizkarrean lehiatzekoa naiz.

Olinpiar Jokoetan eta Mundialetan igeriketa probak jarraitzen dituzun horietako bat al zara?

Azazeta taldea entrenatzera etorri zenetik, berarekin oso gustura hasi nintzen, giro onean, eta igeriketa serioago hartu nuen. Ordutik oso gustura gabiltza. Nolakoa da Olatz Azazeta entrenatzaile gisa?

Oso entrenatzaile ona da, berezia, esango nuke. Beste taldeko entrenatzaileek igerilari kopuru gehiagorekin lan egiten dute, eta harremana urrunagoa izaten da horrelakoetan. Sakana Igeriketa Taldean harreman estuagoa dugu, lagunak gara. Esaterako, azter-

Otsailaren 8an junior mailako Euskal Herriko 50 m estilo libreko Txapelketa irabazi zenuen Iruñeko Amaya Kirol Hirian. Euskal Herriko igerilaririk onenak bilduko zineten bertan.

Bai, maila oso handia zen, Euskal Herri osoko igerilariak geundelako. Sekulako igerilariak zeuden, beldurra ematen duten horietakoak. Tarteka dardarka nengoen, ez pentsa!

"ESPAINIAKO TXAPELKETETAN 50 M

ESTILO LIBREKO NIRE

MARKA APURTZEN

SAIATUKO NAIZ"

Ez. Ez dut igeriketa probak telebistan jarraitzea gustuko. Nik igeri egitea gustuko dut, ez telebistan ikustea. Futbola eta halakoak ere ez ditut telebistan ikusten.

Igerilarien artean idolorik al duzu? Norbait esateagatik, Michael Phelps aipatuko nuke. Estatubatuarrek gorenean jarraitzen dute?

Ez, probaren arabera. Parisko Olinpiar jokoetan Leon Marchand frantziarra izan zen nagusi, 100 metro libreetan Pan Zhanle txinatarrak irabazi zuen... Beraz, modalitate bakoitzaren arabera. Zer ematen dizu igeriketak?

Asko. Estututa zaudenean burua arintzen eta askatzen laguntzen du. Ihesbidea da. Gainera, Sakana Igeriketa Taldean gustura egoten gara, oso harreman ona dugu.

Sakana Igeriketa Taldeko Asier Fernandez Huarte berdez, Euskal Herriko 50 m libreko podiumaren gorenean. UTZITAKOA

Iraultza Sakanako Harri Eskolan

HARRI JASOTZEA sakanako Harri Jasotze Eskolak nobedadeekin hasi du 2025 urtea: eskolako sortzaile eta arduradun Mikel lasartek Jon irañetari lekukoa eman dio, egoitza berria dute izurdiagan eta eskola oraindik gehiago zabaltzeko asmoa dute

Maider Betelu Ganboa iZUrDiaGa 2025 urteak iraultza ekarri du Sakanako Harri Jasotze Eskolara. Batetik, eskola martxan jarri eta 20 urtez irakasle izan den Mikel Lasartek eskola utzi du, eta bere lekukoa Jon Irañetak hartu du, bere garaian Lasarterekin trebatu zen harri jasotze egiarretarra. Egun, hamar harri jasotzaile daude Sakanako eskolan. Sakandar gehiago animatzea nahi dute, eta herri kirol gehiago landu nahi dituzte: ingudea, gurdia, lasto altxatzea... ilusioz daude.

Jon Irañetaren ardura

Otsailaren 13an Sakanako Harri Jasotze Eskolak duen egoitza berrian, Izurdiagan, bildu ginen eskolako irakasle berria den Jon Irañetarekin. "Duela 15 urte inguru hasi nintzen Sakanako Harri Jasotze Eskolan, Mikel Lasarterekin. Berarekin ikasi nuen dakidan guztia. Nafarroako bi txapela ditut, eta 2020an Urdax Magunazelaiarekin Binakako Urrezko Harri Jasotzaileen Txapelketa irabazi nuen, baina lesionatu, eta harri jasotzea utzi nuen" gogoan du. Joan zen urtean Mikelek eskola utziko zuela jakin zuen. "Mikel berak eta eskolaren inguruan zeudenak nik ardura hartzea proposatu zidaten, eta, azkenean, animatu nintzen".

Harri jasotzaileen gorakada 2025eko ilbeltzarekin batera hasi da eskola gidatzen, serio. Hamar harri jasotzaile trebatzen ditu, Irurtzun eta ingurukoak, Iruñekoak, Berriozarkoak, baita Lizarrako bat ere. Bera ere entrenatzen hasiko da. "Utzia nuen, baina pikatu naiz eta gutxinaka jarriko naiz" dio, irribarrez. Gazte asko hasi dira harri jaso-

tze lanetan, neskak tartean. "Gazte pila bat animatzen ari dira harriekin, eta plazetan neska asko ikusten dira. Sakanako eskolan Ane Zestau dugu, igandean Egur Sporteko txapelketan mustuko dena, eta Maika Iraizoz, amatasunagatik utzi eta orain berriz bueltan dagoena. Badaude gurean hasi nahi duten neska pare bat ere. Ea animatzen diren".

Crossfit-a, Sare Sozialak eta beste Gorakada hau zergatik eman den galdetuta, bizpahiru faktore nagusi aipatzen ditu Irañetak. "Batetik crossfit-a, fitness-a eta halako kirolengatik. Herri kirolak gimnasioetan sartu dira, eta horrek eragina du. Horri lotuta, Instagram eta Sare Sozialak aipatzekoak dira. Herri kirolak geroz eta gehiago ikusten dira Sare Sozialetan, eta nabaritzen da". Esaterako, Paulo Azpiazu harri jasotzaile eta prestatzaileak eta berarekin trebatzen diren harri jasotzaileek jarraitzaile asko dituzte. Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren babesa aipatzen du Irañetak. "Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza herri kirolak sustatzen, publizitatea sartzen, diru laguntzak ematen... eta orain landatutako uzta jasotzen ari da. Horregatik daude Erkidegoan hemen baino kirolari gehiago. Nafarroako Gobernuak ez du herri kiroletan diru gehiegi sartzen". Beraz, Sakanako Mankomunitateak horrenbeste urtez Ha-

rri Jasotze Eskola sustatzeari balio handia ematen dio Jon Irañetak. "Mankomunitatearen ahalegina, eta Mikel Lasartek horrenbeste urtez izandako inplikazioa izugarri eskertzen dugu hemen trebatu garen eta trebatzen ari diren guztiok". Eurei esker dira harri jasotzaileak.

Lacturalek utzitako borda Sakanako Harri Jasotze Eskolaren beste nobedade bat entrenamendu tokia edo egoitza da. Irurtzun utzi, eta Izurdiagako borda batean dago orain eskola. "Lacturalek utzi digu egoitza berria, eta oso eskertuta gaude eurekin eta gainontzeko babesleekin baita ere". Hasieran Sakanako eskola Irurtzungo kiroldegian zegoen, eta gero Machain jatetxearen ondoko lokal batean. "Oso gustura geunden, baina lokala oso txiki geratu zitzaigun. Eskolan harri eta material asko ditugu, eta entrenatzeko tokia behar dugu. Lacturaleko Juanma Garrok, Izurdiagako nabe batean duten eremu bat utzi digu, bere garaian ardiak jezteko erabiltzen zuten tokia. Guretako toki zabala eta aparta da. Oso gustura gaude".

Sakandarrak animatu Espazio zabal horri esker, harri jasotzeaz gain, beste herri kirol batzuk lantzen hasi nahi dute: txingak, ingudea, gurdia eta lasto altxatzea, esaterako. "Sakandarrak gurera etortzea animatu nahi ditugu. Etor daitezela probatzera, lasai asko. Mankeko Kirol Zerbitzura (948 464 866) jo dezatela edo sakanaharrieskola@gmail.com epostara mezua bidali dezatela. Probatu, eta erabaki dezatela". Eskolan hasteko gutxienez 16 urte izan behar dira, "eta sufritzeko prest Maika

Iraizoz, Ane Zestau laguntzen. Amatasun geldialdia eta gero, bueltan da.
Oscar Aguas, 125 kilokoarekin. Atzean, Iban Oses eta Mikel Lunbier hasiberriak.
Ane Zestau, Sakanako Harri jasotze Eskolako arduradun Jon Irañetarekin.

egon beharko dute" nabarmentzen du Oskar Aguas jasotzaileak. Hala egin dute Aizpungo Ibai Osesek eta Sarasako Mikel Lunbierrek. Aurretik errugbian aritzen ziren, La Unican, eta Sakanako Harri Eskolan hasi berri dira. "Jonek berotu gintuen, bere errua da; eskola ikustera etorri ginen probatzera, pikatu, eta hemen geratu gara" diote bi lagunek, irribarrez. Teknika ongi ikastea da orain euren erronka. "Plazara ateratzekoa... hori urruti dugu oraindik".

Teknika, indarra baino gehiago Mikel Lasartek behin eta berriz errepikatzen zuen: indarra baino, harri jasotzean teknika dela garrantzitsuena. Teknika, eta entrenamenduetan konstantea izatea. Jon Irañetak hala berresten du, eta hasiberriekin gehienbat teknika lantzen dutela nabarmentzen du. "Harri jasotzean teknika da garrantzitsuena; teknika oso ongi ikasi beharra dago, altxaketak ongi egiteaz gain, lesioen prebentziorako".

Teknika barneratzea "zaila da, eta kostatzen da. Urte pare bat behar dira gutxienez. Zure gor-

putza prestatu eta indartu behar duzu, gero kiloak jasotzen hasteko". Prestakuntza ere asko aldatzen da. "Eskolan harri txikiekin lan egiten dugu. Harri mota bakoitzak jasotzeko bere teknika du, eta txapelketa bakoitzak bere prestaketa berezia. Ez da berdin minutu batean ahal dituzun altxaldi guztiak egitea, hau da, abiadura lantzea, edo pisu handiko jasoaldi bat egitea. Zeharo ezberdina da".

Txapelketako pisu ezberdineko harriez gain, harri bereziak ere baditu Sakanako Harri jasotze Eskolak. "Igeldoko harria bezalako harri pare bat, Etxaurikoaren antzeko bat... material asko dugu, gehienbat harri txikiena. Pisutsuena 153 kiloko zilindro zaharra da. Oskar Aguasek harri berriak egin nahi ditu, harri handiekin hasi nahi duelako".

"HARRI

JASOTZEAN GARRANTZITSUENA TEKNIKA DA; ONGI IKASI BEHARRA DAGO" JON iraÑEta

Harri jasotzearekin harrapatuta

ANE ZESTAU

Harri JasOtZailEa

"Txapelketa batean ariko naiz lehen aldiz"

"Harri jasotzean neskak hasi zirela ikusi nuen, federaziora jo nuen eta Sakanako eskolarekin jarri ninduten harremanetan duela bi urte pasatxo" dio Barañaingoak. "Jendeak uste du indarra izatearekin nahikoa dela, baina honek teknika eskatzen du, eta konstantea izatea". Igandean lehen aldiz ariko da txapelketa batean. "Gogotsu nago, presiorik gabe. Helburua entrenatzen egiten ditudan markak egitea da. 63 kiloko zilindroa, 63ko kuboa eta 50eko bolarekin minutu bana ariko naiz".

Giro ederra dago Sakanako

Harri Jasotze eskolan. Astearteetan eta ostegunetan entrenatzen dute normalean, 18:30etik 21:00ak arte. "Hasiberriek denek elkarrekin ikasten dute, baina beteranoagoekin pertsonalizatutako lana da, lehiatu behar diren txapelketaren arabera bakoitzak bere prestakuntza duelako". Eskola sasoitsu dago. "Oso gogotsu gaude, ea jende gehiago animatzen den. Ederki pasatzen dugu".

Zestauren debuta

Entrenamenduko lehen tartean

Ane Zestauren eta Oscar Aguasen abiadura saioak gidatu zituen Jon Irañetak, igande eguerdian, Oñatin, txapelketa dutelako. "Ane Emakumezkoen Banakako Harri jasotze Txapelketan mustuko da, eta Oskar Banakako Harri jasotze Txapelketan lehiatuko da". Harri jasotzaile guztiak bezala, hankustan zeuden biak. "Oinutsik lurra hobeki zapatzen duzu, hanka osoarekin. Zure mugimendua hobeto kontrolatzeaz gain, altuera kontua ere bada: harri bakoitzari zentimetro bat kentzen diozu". Hankak, lurrean, eta zama gainean.

OSKAR AGUAS

Harri JasOtZailEa

"Une honetan sasoirik onenean nago"

Berriozarkoak Harri Txikien Banakakoan parte hartuko du. "Lau harri dira, errektangularra, kopa, kubikoa eta bola, eta minutu bateko txanda dut bakoitzarekin. Gogotsu nago; une honetan momenturik hoberenean nago". Eskolako harri pisutsuena 153 kilokoa da. "Hiru minututan hiru altxaldi egin nizkion". Harri handiekin probatu nahiko luke, "baina saltoa oso gogorra da. Teknika ezberdina da". Sakanako eskola goraipatzen du. "Eskolarik gabe, ezinezkoa litzateke. Lasarteri betirako eskertuko diogu egin duen esfortzua".

"Harri jasotze eskola esku onetan utzi dut"

sOrtZailEa

Sakanako Harri jasotze Eskola martxan jarri zenuen. Urte luzez aritu zara arduradun eta irakasle, baina uzteko garaia iritsi zaizu. Bai, 20 urtez izan dut eskolaren ardura, 2004tik 2024ra arte. Hainbat arrazoirengatik utzi dut. Batetik, azken urte hauetan oso lanpetuta nago motozerra erakusketekin. Erakustaldi asko egiten ditut, eta, bestalde, lesio bat izan nuen beso buruan, eta harria jartzeko zailtasunekin nenbilen. Aurtengo uda izugarria izan zen, lan asko izan nuen motozerra taila kontuetan, eta, nolabait, kolapsatu egin nintzen. Harri jasotze Eskolan jende gazte asko zebilela ikusten nuen, eta eskola uzteko garai ona zela iruditu zitzaidan: atzetik indarra heldu zen, harri jasotzeaz ongi dakien jendea, eta eskola prestatzeko eskarmentua duena. Horrela, eskola uztea erabaki nuen. Oso pozik noa atzetik jarraipena dagoelako, segida Etxea zainduta eta guztia ondo lotuta utzi duzu. Jon Irañetak hartu du zure tokia, bere garaian eskolako zure ikaslea izandakoak.

Bai. Jon harri jasotzaile fina da, eta gogo handiekin hartu du ardura, oso ongi. Gainera, orain leku berria dugu, leku gehiago, jende gehiago etortzeko moduan, inor molestatu gabe... primeran dago eskolako egoitza berria.

MAIKA IRAIZOZ

Harri JasOtZailEa

"Harri jasotzea zeure burua etengabe gainditzea da"

Ultzamarrak La Unica errugbi taldean jokatzen zuen. Duela bi urte hasi zen Sakanako eskolan, "baina gero ama izan nintzen, utzi nuen eta orain berriz probatzen hasi naiz".

Sanferminetan ingudearekin aritu zen plazan, eta Herriz Herri txapelketan txingekin. "Harri jasotzea zure burua etengabe gainditzea da, zeure burua gorenera, mugaraino eramatea: pixka bat gehiago, pixka bat gehiago... Adrenalina hutsa da; zeure burua gainditzeak sekulako gorakada ematen du".

Beraz, esku oso onetan utzi duzu zure eskola. Hori da! 20 urteren buruan oso kontentu noa jarraipena dagoelako eta eskola esku honetan geratzen delako. Tarteka bisitatzera joango naiz. Motozerra tailarekin guztiz harrapatuta ikusten zaitugu. Mundu horretan horrenbesteko mugimendua egongo zenik ez genuen espero.

Bai, joan den urtean 40 bat erakustaldi egin genituen maiatzetik azarora bitartean, ia astebururo, gelditu gabe, eta asteburu batzuetan saio bat baino gehiago eginez. Ez da bakarrik lekutara edo erakustaldietara joatea, aurretik prestatu behar da, motozerrarekin figura edo eskultura ezberdinak egin, probatu... lan dezente dago atzetik. Motozerraren mundu honekin beste pasio bat sortu zait eta horretan ari naiz buru belarri. Sanferminetako Motozerra txapelduna izan zinen 2023an. Artista fina zara!

Beno... (kar-kar) Halako txapelketak gustuko ditut.

Harri jasotzean sekulako gorakada eman da. Zergatik?

Jendeari aukera eskainiz gero jendea animatzen da. Orain arte antolaketa txiki xamarra zegoen bestelako kirolekin alderatuta, baina herri kirola antolatu den neurrian jendea erakartzen du eta toki guztietan zaletasuna sortzen da. Crossfit-a eta indarreko kirolak asko hedatu dira, herri kirolekin halako lotura edo kutsua badute, eta hortik jendea etortzen da; eta sare sozialetan lan pixka bat eginez gero, jendea ere hurbiltzen da.

Harri jasotzaileek hitz eskertuak dituzte zuretako. Duela 20 urte hasi ginen eskolarekin. Kirolariak ateratzea kosta egiten da, gainean egon behar duzu, urte osoan entrenatu... Txapeldun batzuk atera ditugu eta kirolari on batzuk baita ere; horrekin pozik nago, eta eskolak jarraipena izatearekin zer esanik ez. Berriz ere aterako dira txapeldun berriak.

UTZITAKOA

Ailetz Lasaren lehen lasterketa handia: Volta ao Algarve

TXIRRINDULARITZA Ziordiarrak Prova de aberturan debutatu zuen tavira taldearekin eta orain Voltan dago

M.B.G. ZiOrDia

Ailetz Lasak Portugalgo Hotels & Resorts Algarve talde kontinentalarekin debutatu du profesional mailan. Otsailaren 9an Prova de Abertura lasterketan mustu zuen denboraldia ziordiarrak, eta tropel nagusiarekin iritsi zen helmugara, 29.. Orain izar handienekin batera lehiatzeko ametsa gauzatzen ari da, 51. Volta ao Algarven lehiatzen ari baita, igandera bitartean. Roglic, Vingegaard eta Van Aert faborito nagusien arteko lehia nagusiaren itzalean, asko ikasteko aukera izango du Lasak,

profesional mailako itzuli garrantzitsu batean ariko delako lehenengoz.

Arrieta eta Mintegi, Andaluzian Ailetz Lasa Portugalen dabilen bitartean, Igor Arrietak (UAE Emirates) eta Iker Mintegik (Euskaltel Euskadi) Andaluzian jarraitzen dute asteazkenean hasi eta iganderaino luzatuko den Andaluziako Itzulian. Murtziako Itzulian eta Jaengo Klasikoko sterratoan aritzetik datoz biak. Arrieta Top15ean sailkatu zen bi probatan, eta Mintegi 66. izan zen Jaenen.

Afizionatuen lehen garaipena

TXIRRINDULARITZA Iker Gomezek (Finisher) afizionatuetan bi proba jokatu ditu, Basque Essor eta Manuel Sanroma, eta dagoeneko bere lehen garaipena lortu du, larunbatean Manuel Sanroma Memorialeko lehen etapa irabazi baitzuen, Virgen de los Santos ermitakoa (80 km). Hiru etapako sailkapen orokorrean zazpigarren izan zen altsasuarra.

Sakandarrek gogotsu ekin diote denboraldiari

TXIRRINDULARITZA Nahia imazek Volta Femenina Comunitat Valencianan debutatu zuen, ane Beltran Jaengo Woman Klasikoan aritu zen eta ane Berastegi Espainiako Omnium txapelketako top 5ean sailkatu zen

Maider Betelu Ganboa saKaNa Txirrindularitza denboraldia indartsu hasi da. Aurten Massi Baix Ter talde kataluniarrean hasi den Nahia Imaz Perez altsasuarrak UCI mailako Setmana Ciclista-Volta Femenina de la Comunitat Valencianan parte hartu zuen otsailaren 13tik 16ra. Hiru etapa osatu zituen altsasuarrak, baina laugarrena eta azkena ezin izan zuen despeditu. Hala ere, talde eta maila berriari tamaina hartzen ari da altsasuarra, eta kontentu dago. Bihar, larunbata, Massi Baix Ter taldeak aurkezpen ofiziala egingo du Torremirona Hotelean, Empordan, eta bertan egongo da Imaz.

Beltran Jaen Woman-en

Ane Beltran de Heredia altsasuarra Timac Agro Ermitagaña taldeko txirrindularia da, junior mailakoa. Igandean Jaen Woman Klasikoan parte hartu zuen, Nazioen Koparako baliagarria den proba. 84,5 kilometroko proba zen, sterratoko lau eremu zituena. Paula Ostiz nafarra Espainiako junior selekzioko buru zen; Ingalaterrako selekzioko Erin Boothmanekin lehia estua izan zuen. baina esprintean britainiarra gailendu zitzaion (2:11:12). Ane Beltran de Heredia 39. postuan sailkatu zen (2:21:17).

Urrestarazu fin

Bandres-Karolon

MENDI ESKIA Larunbatean 200 eskiatzailek parte hartu zuten XII. Bandres-Karolo Memorialean, Belagoako mendietan. Elur baldintza zailetan, Marta Riba (02:39:25) eta Daniel Izquierdo (2:09:44) gailendu ziren. Josema Urrestarazu altsasuarra 45. sailkatu zen (02:47:44). Antolakuntzan Irurtzungo talde batek parte hartzen du.

Berastegi, Omnium-ean bosgarren Txirrindularitzako errepide egutegia hasi berri da, baina neguko pista egutegiak oraindik aurrera darrai. Otsailaren 8an Espainiako Omnium eta Madison Txapelketak jokatu ziren Galapagarren. Tartean Beratxa Sport taldeko Ane Berastegik parte hartu zuen, Nafarroako selekzioarekin. Txirrindulari arbizuarrak primerako lana egin zuen eta Omnium finalean bosgarren sailkatu zen, 94 punturekin. Leire Almena (Valentzia) izan zen txapelduna (165 puntu).

Goikoetxea, Madisonen Ilbeltzeko bigarren astean Madrilek pista txapelketa garrantzitsua hartu zuen: Madrilgo Lau Egunak. Tartean, Beratxa Sport Ecologicos de Navarra taldeko Siets Goikoetxea urdiaindarra lehiatu zen. Madrilgo Lau Egunetako sailkapen nagusian Siets Goikoetxea hirugarren sailkatu zen, bere taldekide Zayra Barearen eta Maria Caballeroren atzetik. Bestalde, Sietsek eta Mariak bikotea osatu zuten Madisonen, eta lehenak, irabazleak izan ziren.

Ailetz Lasa, eskuinean, Tavirako taldekideekin Prova de Abertura proban. TOVIRA
Nahia Imaz, Setmana Ciclista Volta Femenina Comunitat Valencianan. MASSI BAX TER

Mank-en literatur lehiaketak martxan

a pirilaren 7tik 25era aurkez daitezke s akanako ikastetxetako ikasleei bideratutako

Maria Markotegi literatur lehiaketaren lanak, eta euskara ikasleei eta Mintzakideei bideratutako Nanoipuin literatur lehiaketaren lanak

saKaNa

Sakanako ikasleei eta ibarreko ikastetxeetan ikasten duten haur eta gazteei bideratutako Maria Markotegi literatur lehiaketa martxan da. Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak antolatzen du, euskarazko sormena bultzatzeko asmoz. Apirilaren 7tik 25era aurkez daitezke lanak. Lau sail daude: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea (DBHko ikasleak).

Ikasleen mailaren arabera lau kategoria daude: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren maila, A; bosgarren eta seigarren mailako ikasleak, B; DBHko lehenengo eta bigarren maila, C, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleak D kategoria. Kategoriaren arabera lanek luzera desberdinak izanen dituzte: A kategorian narrazio laburrean gutxienez orrialde bat eta gehienez lau; poesian gutxienez hamar lerro eta gehienez 50, eta komikian gutxienez orrialde bat eta gehienez bi. B kategorian, narrazio laburrean, gutxienez bi orrialde eta gehienez bost orrialde; poesian gutxienez hogei lerro eta gehienez 50, eta komikian gutxienez orrialde bat eta gehienez hiru osatu beharko dituzte. C kategoriakoek narrazioan hiru eta sei orrialde tartean idatzi beharko dituzte, poesian gutxienez 30 lerro eta gehienez 80 eta komikian gutxienez bi orrialde eta gehienez lau orrialde. Booktube sailean gutxienez 1,5 minutu eta gehienez bi minutuko liburu baten inguruko bideoa egin behar dute. D kategoriakoek narrazioan lau eta zazpi orrialde arteko narrazio laburra, 40 eta 80 lerro arteko poesia lana eta bi eta bost orrialde arteko komikia egin beharko dituzte. Booktubean 1,5 minutu gutxienez eta hiru minutu gehienez iraun beharko du bideoak.

Narrazio laburrak eta poemak ordenagailuz idatzirik aurkez-

APIRILAREN 7TIK

25ERA AURKEZ

DAITEZKE LITERATUR

LEHIAKETEN LANAK, MANK-EN

tuko dira, 12 puntuko hizki tamainan. Komikiak zuri beltzean edo koloretan aurkeztuko dira, eta ez dira onartuko ordenagailuz egindakoak. Aholkatzen dute Din A3 tamainakoak egitea, testuak ongi ikusi ahal izateko. Lanak bakarkakoak izanen dira, booktubeak izan ezik.

Lanak goitizen batez izenpetuko dira eta antolakuntzak banatutako plikaren bidez datuak gutun azal batean sartuko dira. Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako bulegoan aurkeztuko dira. Booktubearen kasuan USB batean egoitzan.

Maria Markotegi sarietara aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute eta kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira, liburu denda batean erabiltzeko txartelak; A kategorian 60 euroko txartela, B kategorian 80 euroko txartela, C kategorian 100

Bizikletekin egindako artea, bidegorria eskatzeko

Otsailaren 5etik i ortia kultur gunean a ltsasu i nstitutuan sortutako eta sustatuko erakusketa ikusgai izan da

altsasU

Altsasu Bigarren Hezkuntzako

eurokoa, eta D kategorian 120 euroko txartela. Sari banaketa ekitaldi publiko batean eginen da.

Nanoipuinak

Euskara ikasleendako eta Mintzakideendako Nanoipuin lehiaketaren edizio berria jarri du martxan ere Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak; hortaz, euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak parte har dezake, baita Mintzakide programako parte hartzaileek ere. Hiru maila daude: A1 eta A2 mailetako ikasleak; B1 ikasleak eta B2 eta C1 mailetako ikasleak. Mintzakideak euskararen ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute. Lanak apirilaren 7tik 25era arte aurkez daitezke. Nanoipuin bakoitzak 150 hitz izango ditu gehienez eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. sakanamank.eus webguneko Euskara Zerbitzuko lehiaketaren estekaren bidez aurkeztuko dira.

Aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute eta maila bakoitzeko saridunek Sakanako liburu dendetan erabili ahal izateko 150 euroko txartela irabaziko dute. Sari banaketa ekitaldi publiko batean eginen da.

Institutuan Artekleta: Bizikletari bide deitutako erakusketa egin zuten ikasturtearen hasieran, eta institutuan ikusgai egon ondoren, Altsasuko Iortia kultur gunera eraman zuten otsailaren 5ean. Gaur izanen da ikusteko azken eguna. Hainbat artista sakandarrei bizikleta bana eman zieten, eta haiekin artelan bat sortu dute. Besteak beste, ikastetxera joateko bidegorria aldarrikatu nahi dute, institutuak mugikortasun jasangarria aldarrikatzeko eta sustatzeko asmoz

martxan jarritako proiektuaren barruan.

Sei artista sakandarrek parte hartu dute institutuak sustatuko erakusketan: Aurkene Ormazabal Fuste Bidelorea lanarekin; Helena Santano Cid Oreka etengabea lanarekin; Gorka Flores Bengoetxea Bidegorri-bizigarri lanarekin; Miren Ustarroz Goñi Altertropía lanarekin; Jose Mari Morcillo Morkots Fenatoskopio lanarekin, eta Sagri Mauleon Ezkutari Isa lanarekin. Artista bakoitzak bere norrtasuna eta aldarrikapena adierazi du bizikletarekin egindako artelanean.

Erkudengo Ama Abesbatzaren zuzendaria, Urrezko Domina

Nafarroako a besbatzen Elkarteak aitortza eginen dio, besteak beste, i nmaculada a rroyori

altsasU

Abesbatzen lau emakume zuzendarik jasoko dute Nafarroako Abesbatzen Elkartearen 2025eko FCNAE Urrezko Domina, tartean Inmaculada Arroyo Goikoetxea Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzaren zuzendariak. Koro musikarekin duten pasioa eta konpromisoagatik jasoko dute domina Arroyorekin batera, Laura Calvo Zalacain, Marisol Perez Olaetxea eta Alicia Oses Carro. Sari banaketa martxoaren 8an izanen da, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Iruñeko Domi-

nikoen elizan emanen duten kontzertuan. Emanaldian, medaila jasoko duten zuzendarien koroek parte hartuko dute: Erkudengo Ama, Tafallako Tubala Uxoa, Lesakako Abesbatza eta Agrupacion Coral Tafallesa. Inmaculada Arroyo duela 42 urte hasi zen Erkudengo Ama Abesbatzan, eta 27 urte daramatza koroa zuzentzen. Elkartearen Urrezko Dominarekin batera lau zuzendariak Detrás del Escenario deitutako ikus-entzunezko batean parte hartuko dute.

2024ko Maria Markotegi eta Nanoipuin literatur lehiaketako irabazleak. ARTXIBOA
'Artekleta: Bizikletari bide' erakusketa Iortian. ALTSASU BHI

"Chica Sobresaltoren soinekoa Olaztin egin nuen"

ALBA MARIN AMIGO DisEiNatZailEa Bere soineko bat Benidorm Fest jaialdiko eszenatokian eraman zuen Maialen Gurbindo abeslariak. Bere marka martxan jartzen ari da, s evillan

Jacquemus

Kaixo! Berriz ere moda diseinatzaileen munduan murgilduko gara, baina oraingoan ez gara historian oso atzera joango, baizik eta gaur egungo artista batez hitz eginen dugu: SIMON PORTE JACQUEMUS. Askori jada ezaguna eginen zaizue, izena gutxienez, batik bat azken urte hauetan bere poltsek arrakasta handia izan dutelako.

Baina nor da diseinatzaile gazte hau?

1990eko urtarrilaren 16an jaio zen, Frantziako hegoaldean, hau da, Frantziako Probentzan (Kosta Urdina). Bere desfile eta diseinutan asko islatzen da bere jaioterria: berarekin beti uda da.

18 urte zituela Parisera joan zen. Hilabete batzuetan

Modaren Arte eta Tekniken

Goi Eskolan ikasi zuen, baina amaren bat-bateko heriotzak moda-diseinatzaile gisa karrera hastera eraman zuen, eta amaren omenez bere markari amaren ezkongabe izena jarri zion.

2012an bilduma aurkeztera gonbidatu zuten Pariseko

Modaren Astean. Bildumetan erabiltzen diren ehun gehienak lan arroparenak dira, xehetasun gutxikoa, ebaketa sinplea, baina originalak.

Zazpi urte zituela lehen lana egin zuen, amarentzat gona bat, bi gortina zati Converse-en kordelekin lotuta. Lanekin istorio bat kontatu nahi duela dio, jantzi bakoitzak bere kabuz hitz egitea.

Gaur egun, 20 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituen enpresa honek 3,4 milioi jarraitzaile ditu Instagramen.

Simon Portek azaldu duenez, “moda sei hilabeteko lana da, hogeita lau orduko eromena eta sei hilabeteko lana etorkizunerako”. Bilduma bakoitzaren fruituak lortu arte, positibotasuna eta bibra onak funtsezko zeregina dutela azaltzen saiatzen da. Bere intentzioa ez da beti hoberena izatea, edo ospetsuena, baizik eta beti zoriontsua izatea. Gaur egungo gazteentzat inspirazioa izan nahi du, bere istorioa kontatuz, nola gertakizun txar batetik (amaren heriotza) bersortu zaitezkeen, eta zure baliabideak oso ugariak ez badira ere, zure ametsak jarraitu ditzakezula.

Erkuden Ruiz Barroso OlatZaGUtia Ilbeltzaren 28tik otsailaren 1era, Benidormen, RTVEk antolatutako Benidorm Fest musika jaialdia izan zen, eta bertan ordezkaritza sakandarra izan zen. Lehenengo semifinalean Iruñeko Maialen Gurbindok gidatzen duen Chica Sobresaltoren Mala Feminista abestiaren ikuskizuna izan zen, eta horren atzean Santi Goikoetxea zuzendari kreatibo altsasuarra egon zen. Gainera, abeslariaren soinekoa Alba Amigorena izan zen, Made in Olazti. Diseinatzailea Sevillan bizi da, eta musika jaialdia ospatu bitartean Milanen zegoen ikastaro batean. Bertatik ikusi zuen bere lana musika jaialdiko eszenatokiaren gainean.

Nola heldu zitzaizun Chica Sobresaltoren soinekoa egiteko proposamena?

Santi, Maialenen zuzendari kreatiboa da, eta duela urte asko elkar ezagutzen dugu. Beti egin izan ditugu proiektutxoak elkarrekin. Urrian esan nion Benidorm Festerako edo edozer gazarako laguntza behar bazuen, eskatzeko. Pixkanaka nire marka sustatzen ari naiz, baina lasai, etxetik jantziren bat egiten. Berak momentu horretan proposatu zidan estilo jakin bateko kimono bat egitea; egin nuen eta bidali nion. Sevillatik Iruñera. Mala Feminista abestiko bideoklipean erabili zuen. Nik ez nekien erabiliko

zuenik; uste dut azkenengo momentuko zerbait izango zela: pentsatuko zuen, hau daukat, eta jantziko diot. Horren ondoren oraindik ez zekien Maialenek zer eramango zuen Benidorm Festen, baina hitz egiten egon ginen. Azkenean, alde batera utzi genuen logistika zaila zelako. Ni Sevillan nengoen eta haiek Iruñean. Ezin genuen probatu, eta, azkenean, soinekoa telebistan atera behar zen eta oso ongi gelditu behar zitzaion eta ezin ginen ausartu. Alde batera utzi genuen. Kasualitatez aurten diseinu eskola batean irakasle naiz, eta oporretako egun pila bat nituen, duela urte pila bat ez nuena, eta etxera, Olaztira, etorri nintzen. Abenduaren 25ean bertan, eguberri egunean, iritsi nintzen. Santirekin hitz egiten egon nintzen eta esan zidan justu egun horretan herrian zegoela ere, eta behintzat joan aurretik egoteko gelditu ginen, eta

"EZ DA JANTZI BATEN PROZEDURA IZAN; BAINA PROZESUA OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN"

esan zidan ez zuela alde batera uzten zerbait egitearena. Orduan, esan nion zerbait egitea nahi bazuen egun horretan izan behar zuela, ehunak erosiko genituen, eta dena egin genezakeela. Amak josteko makina eta lan egin ahal izateko oinarrizko tresnak ditu, eta bakarrik nengoenez, mutilaguna ez zelako etorri, aukera gehiago nuen etxean gelditzeko. Orduan, hori izan zen nire plana: hiru edo lau egunetan egin nuen. Beraz, soinekoa Olaztin egindakoa da.

Bai. Asteazken batean hitz egin genuen, larunbatean ehunak hartzera joan ginen, eta Santik ileapaindegia Iruñean daukanez, bertan egiten genizkion soinekoaren probak Maialeni. Santik oso ikuspegi zehatza zuen, oso argi zeukan nola, eta zer nolako estetika nahi zuen. Soinekoa elkarrekin diseinatu genuen, berak esaten zidan hemendik bai eta hemendik ez. Horrela sortu zen. Igandean egin genion patroiaren proba Maialeni, eta hurrengo egunetan soinekoa josi nuen, etxean. Egia esan, oso prozesu dibertigarria izan zen.

Nolakoa izan zen prozesua?

Alba Marin Amigo Sevillan bizi den diseinatzaile olaztiarra. UTZITAKOA
B a Z t E rr E ti K
IRATI PELLEJERO MARIN

Ilusio handia eman zidan proiektu bat izan da. Lan egiten ari nintzen ezagutzen nuen jendearekin, eta Santik askatasuna eman zidan. Banekien zein zen bere ikuspuntua eta horren barruan lan egin behar nuela, baina jantzian ere ni ordezkatuta nago. Ez da jantzi baten prozedura normal bat izan. Jantzi bat egiteko prozesua luzeagoa da, denbora aldetik, gehienbat. Lau egun gelditu gabe egon nintzen, nik nahi izan nuelako; inork ez zidan derrigortu. Behin diseinua itxita dagoeneko niri gustatzen zait patroiaren lehengo probat bat egitea. Azken hiru urteetan patronajean egon naiz lanean, eta garrantzia handia ematen diot. Patroiaren proba egin genuen, eta behin horrekin josten hasi nintzen biharamuna egongo ez balitz bezala. Soineko honek oihal eskegi asko ditu, eta kapa bat bestearen gainean. Pare bat proba egin genituen ikusteko nola gelditzen zitzaion eta gorputzari moldeatzeko, eta ikusteko zer gelditzen zitzaion hobe. Bestela, etxean ahizpari jartzen nion, eta gutxi gorabehera aurreikus nezakeen, baina ez da berdina.

Nolakoa da soinekoa?

Deskribatzeko zaila da. Jantzi oso berezia da. Ikuskizun batean irudi jakin bat sortzeko da; orokorrean, ez duzu kaletik ikusiko. Ikusmen sortzaile oso jakin baterako sortutakoa da. Bularrean zulo bat dauka, eta bularretakoa ikusten da. Bularretakoa ikusten da. Goialdean zetazko puntukoa da, eta gona oihal eskegiz egindakoa da. Artisau teknika bat da. Lisatzeko taulan jartzen dut eta orratzekin ehuna tolesten joan naiz. Horrela sortzen dira lerro horiek. Diseinuak lerroak norabide desberdinetan zituen, eta nahiko denbora eman nuen hori egiten. Baina teknika horrekin asko disfrutatzen dut. Zein zen Santiren ikuspegia? Zer nahi zuen?

Berak hasieran kontatu zidan zer imajinatzen zuen. Zuzendari kreatibo bezala ikuskizunaz nahi zuenarekin txosten bat zuen. Oso metodikoa da, eta ideiak oso garbi ditu. Pinteresko taula bat osatu zidan eta bertan erreferentziazko irudi asko zeuden: siluetak, ebaketa motak... Normalean nik bakarrik diseinatzen dut eta gero erakusten dut, baina kasu honetan konfiantza handia dugunez elkarrekin egin genuen diseinua. Askoz azkarrago egin

genuen. Silueta posiblea begiratzen hasi ginen; nahiko argi zuen, silueta zuzena nahi zuen, baina zerbait osatuarekin, gonaren zati hori. Behin silueta genuela formak eta teknikak begiratu genituen. Hau guztia bozetoan, noski. Azken diseinua ez genuen erabaki Maialeni probatu genion arte, eta ikusi genuen zer geratzen zitzaion hobe eta zerekin zegoen eroso. Azkenean, bere jantzia da. Ikuskizun bat da eta gora eta behera egon behar da, eta ez genuen zurrun sentitzea. Zer sentitzen da zure soinekoa BF bezalako eszenatokian ikustean? Oraindik ez dakit. Dena hain azkarra izan zenez... Soinekoa Benidorm Fest ospatu baino hilabete bat baino gutxiago egin nuen. Dena hain ongi joan zenez ere, sentitu nuen lagunekin etxean lan egiten ari nintzela. Lasai nengoen, gustatzen zitzaidana egiten. Ez nuen zerbait gaizki aterako zen sentsazioa izan. Ez nuen jende askori kontatzea nahi, pentsatzen nuelako aurreko entseguetan apurtuko zela, eta azkenean ez zela soinekoarekin aterako! Baina horrelako pentsamendu arraro bat izan zen. Egun horietan Milanen nengoen, eta arraroa egiten zitzaidan. Telebistan ikusi nuen, baina ez nintzen kontziente izan RTVE1ean zela, eta lehiaketa milioika pertsonak ikusten duela, eta Eurovisionera joateko aukera zegoen. Nire buruak ez zuen prozesatu. Hurrengo egunean errealitate dosia etorri zen; jendeak ikusi zuen eta idatzi zidan eta asko pozten zela esaten zidan. Egia esan, asko asebetetzen zaitu zure lana horrela ikustea, eta jendeak baloratu duela. Gehiago pozte nau nire lanaren zati bat harago joaten dela ikustea. Lan talde baten parte da. Zer moduz Maialenekin?

Oso ongi egon naiz. Miresgarria da. Harremana oso ona izan zen. Jantzia egiten egon ginenean oso eskertuta zegoen, eta oso gertuko pertsona iruditu zitzaidan. Harritu zitzaidan pila bat berarekin polemika egon zela entzun nuenean (jaialdian parte hartu zuten hiru dantzarik sare sozialetan salatu zuten hitzartutakoa baino lehenago joateko eskatu ziela).

SEVILLA

Zer egiten duzu Sevillan?

Flamenko jantzien eta patronaje irakaslea naiz. Nik ikasi nuen eskolan, hain zuzen. Bizitzaren

nondik norakoak. Irakasle bat behar zuten eta nirekin gogoratu ziren. Hasi nintzen, eta geratu naiz.

Bitartean zure marka egiten ari zara.

Horretan ari naiz, bai. Jantziren bat egiten ari naiz, eta besteren bat ere prestatzen ari naiz argazkiak egin eta sare sozialetara igotzeko. Egia da ikasten ari nintzenean proiektuarekin hasi nintzela. Zentro horretan pasarela asko egiteko aukera ematen digute, ikasturte guztietan, gure lana erakutsi ahal izateko. Ikasketak amaitu nituenean nolabait nire marka ete nuen beste enpresetan lanean hasi nintzelako, eta horrek gaur egun ditudan taulak eman dizkit. Aurten iruditu zait nire markarekin pixkanaka hasteko urtea dela. Lasai. Orain feria etortzen dela, flamenko jantziak eta bolanteak igotzen hasi behar naiz. Flamenko jantzien marka bat da? Orokorra izango da. Gustatuko litzaidake pret-a-porter izatea, eta aukera izatekotan pasarelak eta horrelakoak egitea. Irabaziak ateratzeko hasiera batean flamenko jantziak izan behar dute. Moda flamenkoak dirua ematen du, eta azkenean oso erraz egiten ditut. Hainbeste egin ditudanez, ongi maneiatzen naiz. Ez dut alde batera uzten flamenko jantziak egitea, baina moda egitea gustatuko litzaidake. Azkenean, nazioarteari begira egiten dudana erakusteko eta ulertzeko aukera gehiago ematen du. Moda flamenkoa Andaluziatik kanpo ez da hainbeste ulertzen; esan dezakezu polita den edo ez, baina gehiagorik ez.

Bertan oso garrantzitsua da, ezta?

ateratzen gara ere. Jende asko honetara dedikatzen da merkatua dagoelako. Duela pare bat urte hasi ginen ikusten Txinatik ekarritako soinekoak 60 eurotan saltzen dituztenak, eta barneko gerra bat daukat: ulertzen dut jende guztiak ezin duela flamenko jantzi bat erosi, baina aldi berean gure lanaren kontra egiten dute, eta soinekoek gainera ez dute kalitaterik.

Baina denetarik egongo da, ezta? Badira beste firma batzuk ez diedala low cost deituko, ez direlako, baina bai gutxiagoagatik, 300 edo 400 eurogatik, jantziak saltzen dituztenak. Bertan egindako jantzi bat, ongi egina dagoela, material onekoak, eta agian ez du bolumen asko izango, baina jantzi on bat da. Oso ohituta gaude urtero jantzi bat mustutzera, eta hori da pixka bat aldatu behar duguna. Ditugunak aprobetxatu eta berrerabili. Non egon zara lanean?

"TELEBISTAN IKUSI NUEN, BAINA MOMENTUAN EZ NINTZEN OSO KONTZIENTE IZAN"
"'PRET-A-PORTER' EGITEA GUSTATUKO LITZAIDAKE;

Bertako jantzia da eta garrantzia ematen zaio ferietan eta erromerietan erabiltzen delako. Asko mugitzen du, erokeri bat da; eta urtero gehiago mugitzen du. Ez dira jantzi merkeak. Diseinatzaile asko daude, eta diseinatzaile baten soineko batek 900 euro inguru balio du. Hortik, gora. Izen handiko diseinatzaileak, gehien saltzen dutenek, 1200 eta 1300 eurotan saltzen dituzte, eta pila bat jantzi saltzen dituzte. Izugarria da. Urtero berriak erosten dituzte. Betidanik mugitu du, baina lehen ohikoagoa zen modistarengana joan eta berak egiten zituen jantziak. Sektorea profesionalizatzen ari da, pasarelak egiten dira, eta moda eta tendentziak jarraitzen dira. Diseinatzaile asko

Moda flamenkoan. Hasiera batean enpresa batean egon nintzen ez zela moda flamenkokoa, baina oso denbora gutxi. Ondoren, flamenko jantzietan egon naiz lanean. Hemen enpresek egiten dutena da: Moda flamenkoa irailatik edo urritik urtarrilera bilduma prestatu, orain urtarriletik feriara jantzi pila bat saldu, eta apiriletik irailera emaztegaiak eta ezkontzetako gonbidatuak. Nik ere egin izan ditut, baina gehien bat nire lana flamenko jantziak egitea izan da. Sevillan jarraitzea espero zenuen? Ikasketak amaitu berri galdetuta, nik uste dut ezetz. Kasuistika asko eman dira: bertako bikotekidea ezagutu nuen eta lan bat bestearen atzetik aurkitu ditut. Eskola amaitu eta lan bat aurkitu nuen, hori amaitu eta beste bat. Horregatik gelditu nintzen. Moda flamenkoa egiten barrutik ikasi nahi nuen, eta hori hemen egin behar nuen. Ez dut alde batera uzten lekualdatzea. Moda asko mugitzen da? Arropa bai, baina Sevillan gertatzen dena da, eta sevillarrak barkatuko naute, baina zaharkitua da. Moda asko dago, baina denak berdin janzten dira. Sevillarren irudi tipikoa. Ikusi dudanagatik ere kontaktuen bidez egiten da dena; A, B eta C ezagutzen badituzu, ez zara lanik gabe egongo. Toki guztietan bezala, baina jendeak uste du Sevilla handia dela, baina txikia da; denok elkar ezagutzen dugu.

Chica Sobresaltori egindako soinekoaren bozetoa. ALBA AMIGO / UTZITAKOA

"Esan zidan: pena da artea kutxa batean egotea"

Maxi Fortuna Fernandez altsasuarrak zenbait herritako inauterietako pertsonaien amigurumiak egin ditu. Kartoizko kutxa batean gordeta izan ondoren, erakustera animatu da. Zaletasun oso "entretenigarria" dela esan du

1

Noiz hasi zinen kakorratz lanak egiten? 12 edo 13 urterekin hasi nintzen. Duela hamar bat urte diru zorroak egiten hasi nintzen, bideoak jarraituz eta lagunekin komentatzen.

2

Zer da amigurumi?

Gantxillozko panpinak eta abar egitea; forma ematea. Japoniako teknika bat da, eta XVI. mendetik omen dator. Ami-k ehuna esan nahi du, eta nuigurumi-k pelutxezko panpina. Eraztun magiko batekin hasten zara, sei punturekin, eta ondoren seiaren multiploekin handitzen eta txikitzen joaten zara. Nahi duzuna egin dezakezu, ilobak dantza eta gimnasia erritmikoa egiten du eta ballet dantzari bat egin nion, hankak eta besoak mugitzen zaizkiona. Irudimena eta pazientzia behar da; desegin eta berriz hasi... Pandemia garaian 60 koronabirus txiki egin nituen.

3 Noiz hasi zinen panpinak egiten? 2022ko eguberriak iritsi behar zirenean semeak Olentzeroren argazki bat bidali zidan eta esan zuen: "Kakorratzekin egingo zenuke?". Jakina, egitea eskatzen ari zen. Buelta asko eman nituen, ez nuelako patroirik, eta azkenean Olentzero atera zen. Ondoren, Mari Domingi eta astoa. Semeak eman zidan bultzada. Inauteri garaia iritsi zen, eta momotxorroa egitea bururatu zitzaidan. Pixkanaka, inauterietako pertsonaiak egiten joan naiz. Aurten hiru batu dira.

4

Nola sortzen dituzu?

Aurretik panpinen bat egina neukan, beraz, oinarriaren patroia egina neukan. Momotxorroaren kasuan asmatu behar nuen nola egin saskia, ipurukoa, sardearako senarrari esan nion basoan hiru puntako adartxo bat aurkitu behar genuela, joareak kakorratzez egindakoak dira, eta aurpegian zaldi ilea darama. Miel Otxinen kasuan

pixka bat altuagoa da, begi irtenak ditu, ahoa, kono formako txanoa nahiko erraza da, baina koloretako zintak ez zen hariak besterik askatzea; nola egin pentsatu behar izan nuen.

5 Inauterietako zenbat pertsonaia egin dituzu?

Altsasuko pertsonaiak: momotxorroa, sorgina, akerra, juantranposo eta maskarita. Herri inauterietako zakua, Urdiaingo momoxarroa, eta Unanuko mamuxarroa. Ituren eta Zubietako joalduna, Lantzeko Miel Otxina eta Zalduondoko Markitos. Azkenak, Miel Otxin, mamuxarroak eta Markitos izan dira, aste honetan egin ditudanak. Markitosen astoa Olentzerok utzi dio.

6

Zenbat denbora ematen duzu pertsonaia bakoitzarekin?

Behin planifikatuta dudanean, gutxienez hiru egun. Ordu asko sartzen.

7 Zertarako egiten dituzu? Saltzen dituzu?

Ni ez naiz honetara dedikatzen. Zaletasun bat da. Panpin asko oparitu ditut, baina ez dut inoiz saldu.

8 Zergatik erabaki duzu erakustea?

Miel Otxin egiten ari nintzela, Uxuri, 11 urteko iloba, etorri zen; oso fantasiosoa eta espontaneoa da eta galdetu nion ea gustatzen zitzaion eta baietz esan zidan, pila bat, baina pena bat dela. Galdetu nion ea zer zen pena bat, eta esan zidan: "Artea kartoizko kutxa batean gordeta egotea". Ea zer esan nahi zuen galdetu nion, eta esan zidan artea munduak ikusi behar zuela. Esan nion fantasiosa bat zela eta ez zela artea, amigurumi zela, eta

esan zidan berdin zuela, oso polita zela eta erakutsi behar zela. Bultzada txiki bat eman zidan, esan zuen moduagatik.

9 Norbaitek diru asko eskaintzen badizu?

Ez! Bizitza osoan zehar labore asko egin ditut, baita kaikuak ere. Asko. Hau niretzat opari bat egiteko da, detaile atsegin bat. Arranberak, panpintxoak eta abar oparitu ditut. Etortzen bada lagun min bat eta Olentzero ikusi duela eta bere senidearendako egiteko eskatzen badit, ez dakit ezetz esaten. Baina opari bezala.

10

Erakusketa bat egingo zenuke?

Proposatzen badidate, egingo nuke. Andoni, semea, irakaslea da eta Urdiaingo eta Olaztiko eskoletara eraman zituen. Urte batean Altsasuko liburutegian egon ziren ere. Iortiak, esaterako, eskatzen badit, ez zait inporta jendeak ikustea. Ilobak hori esan ondoren...

11

Zer da zuretzat ehuntzea? Adituen arabera ehuntzea oso onuragarria da gaitasunak garatzeko orduan; lasaitzen gara ere. Ni oso urduria naiz, eta estresa txikitzen zait. Hasieran, ez dakidala nondik hasi, erotzen naiz; baina behin ateratzen hasten denean asebetetzea sekulakoa da. Artisautza ez galtzea eskatzen dut. Denok egin ditzakegu gure eskuekin sortutako gauzak. Gazteago nintzenean esaten zidaten zaharra ematen nuela ehuntzen nuelako, ez omen zelako modernoa. Antza denez modan jarri da, eta izugarri pozten naiz. Orain gazteek hainbeste TikTok ikusten dutela, eskatzen diet bideo sortzaileak ikusteko, eta sortzeko.

Erkuden Ruiz Barroso altsasU
Maxi Fortuna Fernandez altsasuarra egindako inauterietako pertsonaien amigurumiekin.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
938_GUAIXE_20250221 by Guaixe Fundazioa - Issuu