960_GUAIXE_20250801

Page 1


HERMOSA COLL MALONE

"Gau horretakoa oso sentimendu berezia da"

Etxarrendarrak herri guztia batzen duen ekitaldi bat du gogoko, udari hasiera ematen dion solstizio ospakizuna

A.A.I. ETXARREN

Bartzelonan ikasketak egiten ari da Hermosa Coll Malone, "baina beti udan Etxarrenera itzultzen naiz. Eta uda hau ere Etxarrenen pasako dut". Udako momenturik gustukoenaz galdetuta, duda izpirik gabe erantzun du: San Joan gaua. "Niretako oso berezia da. Txikitatik bizi izan dut". Gaineratu duenez, "Bartzelonan ikasten dudanez, San Joan gaua udaren ongi etorria" bihurtzen zaio.

Collek azaldu duenez, "Etxarrenen afari oso berezia egiten dugu herritar guztiok San Joan bezperako gauean". Barbakoa egiten dute. Hau da, sua piztu eta hartan jatekoak prestatu. Hirugiharra, txistorra... Baina jateko guztiak ez dituzte momentuan bertan sutan prestatzen, "bizilagunok ere zerbait eramaten dugu: ogia, postreak eta edari pixka bat". Gutxi gehiago behar da ongi pasatzeko.

Postreak etxean egindakoak edo erositakoak direla azaldu du. Etxarrendarrak azaldu duenez, "aurten ez naiz postrea egitera ausartu, betarik ez nuelako. Baina batzuetan zer edo zer eramaten dut. Gustatzen zait postreak egitea". Collek ziurtatu duenez, "afari oso handia izaten dugu".

Ondoren, suaren txingarrak bizituz eta makil batzuk botaz, suak pizten dituzte. Bat oso handia izaten da, bestea txikia. "Ni ez naiz hain ausarta. Soilik txikia saltatzen dut", aitortu du

etxarrendarrak. "Haurrek su txikiaren gainean salto egiten dute, handian ez hainbeste. Baina hara ere joaten dira".

Egitarau horrekin, jakina, etxarrendarrei gaua luzatu egiten zaie. "Aurten, uste dut, goizaldeko hirurak arte-edo iraun duela ospakizunak".

Elkartasuna

Gau horretan bizitakoak Colli elkartasun sentipena sorrarazten dio. "Herri guztia saskibaloi saskiaren ondoan antolatzen gara.

Mahaiak jartzen ditugu eta afari oso ederra egiten dugu. Herritar guztiak lagunduta gaude gau horretan". Gaineratu duenez, etxarrendarrei gustatzen zaien unea era bada, "herri guztia elkartzen delako".

Udako solstizioa ospatzeko gaua txikitatik bizi izan du Collek. Haurra zeneko ospakizunak beste zentzu bat zuen Collendako: "uda batzuetan Ekuatore Gineara joaten nintzen. Orain niretako gau hori niretako udaren ongi etorria da. Baina txi -

"AFARI OSO EDERRA EGITEN DUGU. HERRITAR GUZTIAK LAGUNDUTA GAUDE GAU HORRETAN"

kitan udari egindako agurra zen". Oroitzapen berezi hori gordea du Collek.

Gau horretako bizipenak janariaren inguruko usainak dakarzkio burura. Baina bereziki gau osoan protagonista den suaren usaina nabarmendu du etxarrendarrak. Eta ez du zalantzarik izan solstizio ospakizuna kolore gorriarekin, suaren kolorearekin, lotzeko.

Solstizio ospakizuneko oroitzapenak urtean zehar berekin gordeak izaten ditu etxarrendarrak. "Bartzelonan ikasten nago. Han ere San Joan bezperako gaua ospatzen dute. Baina beste gau, ospakizun mota bat da. Han petardoekin ibiltzen dira, oso-oso nabaria da. Suak pizten dituzte, baina gainetik salto egiteko ohitura hori ez dago. Lagunekin elkartu eta petardoak botatzen ibiltzen dira". Hori Etxarrengo ospakizunarekin alderatuta, herrikoaren alde egin du: "hemengo ospakizunak elkartasun sentimendu handiagoa du. Herri txikia da, familiarekin eta herriarekin elkartzen gara, guztiok saltatzen ditugu suak, guztiak elkartzen gara. Oso sentimendu berezia da".

Erkuden Ruiz Barroso irUrtZUN "Lasaitasuna". Hori da Iraia Ongay Moral irurtzundarrak udako unetxo gogokoenean sentitzen duena. Kuadrillarekin udan zehar "plan pila bat" egiten dituztela esan du gazteak, baina berari "asko" gustatzen zaio bat: igerilekuan egon ondoren, gauean, plazoleta deitzen dioten leku batean biltzea. Kuadrillaren toki sekretua dela esan daiteke; udako txoko serkretua. "Ez dago inor; bakoitzak bere afaria eramaten du eta hor egoten gara denbora pasatzen eta edozer gauzari buruz hitz egiten". Igerilekuan "ezer egin gabe" arratsalde osoa pasatzea da ere irurtzundarraren "unetxo on bat".

Oroitzapena  "Niri gertatzen zait ikasturtean zehar, ikasten nagoenean, askotan pentsatzen dudala: nahi dut udako momentu hau iristea. Momentua iristen denean pentsatzen dut: jo, Iraia, momentu honekin disfruta ezazu, heldu dela!". Ikasturtean zehar kuadrillak horrelako unetxorik ez dituztela bizitzen esan du irurtzundarrak: "Ez gara orain bezala egunero geratzen, ez dugu egunero elkarrekin afaltzen...". Unetxo hauetan "etxekoekin" egotea bezala dela esan du: "Askotan esan dugu: etxean bezala egotea da". Ikasturte osoa dute elkarrekin ez egoteko. Duela bi edo hiru urte hasi ziren "plazoletara" joaten, eta ordutik jarraitzen dute: "Plaza bat da, ez dago herrigunean, eta ez dago jenderik". Iraiaren kuadrillakoak eta lagunak biltzen dira bertan. Eguraldi txarrarekin, plan alternatiboak egiten dituzte, elkartzen dira, baina tokia aldatzen da: "Gauza da elkarrekin egotea". Gainera, sanferminak, Irurtzungo festak eta abar izan direnez, ez dute tarte askorik izan plazan elkartzeko. Aurten 18 urte bete dituztenez, elkarte desberdinetako bazkideak egin dira: "Orduan, eguraldi txarrarekin Erga Larrea elkartera joaten gara, Pikuxarren egoten gara...".

"Neguan pentsatzen dut: nahi dut momentu hau iristea"

arratsaldea igerilekuan pasa ondoren, afaria hartu eta 'txoko sekretu' batean biltzen dira

Ikasturtea

Ikasturtean zehar udako unetxo hauetaz gogoratzen denean "ez dakit hitzekin nola azaldu zer

sentitzen dudan: askatzen naiz". Egun hauetan "ez duzu ardurarik", eta sentipen hau urtean zehar gogoratzen du. Udako unetxo hauetan elkartzen

direnean hitz egiten dute, eta zerbait gertatzen denean horri buruz hitz egin, "eta berdin dio konpon daitekeen edo ez, ez dago arazorik". "Libre" hitza erabili du ere.

Udako momentutxo horrekin burura datorkion usainari buruz galdetuta, Iraiak ez du oso argi, eta antzeko zerbait gertatzen zaio kolore batekin identifikatzeko orduan: "Jo, orain ez zait bururatzen...". Kontuan izan behar da, unetxo horiek gauez izaten direla, udako gauek ematen duten iluntasun berezi horretan.

"AFALTZERA ETA HITZ EGITERA ELKARTZEN GARA; KONTUA DA ELKARREKIN EGOTEA"

"EZ DAKIT HITZEKIN NOLA AZALDU

SENTITZEN DUDANA: ASKATZEN NAIZ, EZ DAGO ARDURARIK"

A.A.I. IRAÑETA

Irintarrak Iruñea maiatzean utzi eta azarora arte herrian emanen du. Udaberriaren akabera, uda eta udazkenaren hasiera Irañetan emanen du. "Bizitza oso lasaia egiten dugu hemen. Oso gustura gaude Irañetan", azaldu du Azkonak. Denbora tarte horretan nahikoa beta izanen du gehien gustatzen zaion bere udako momentua behin eta berriz bizitzeko: mendian edo paseatzen ibiltzea. "Ia-ia egunero ateratzen gara paseatzera. Ez gara mendigoizale finak, batez ere, paseozale onak gara. Igo bai, baino nahiago dugu paseatzea". Azkona Kontxa emaztearekin batera joaten da ibilaldi horiek egitera. Gaineratu duenez, "ez gara oso goiztiarrak, goizeko bederatzietan edo hamarretan abiatzen gara. Ibilbidea lasai egiten dugu eta bazkaltzera etxera bueltatzen gara beti". Bi ordu inguruko paseoak egiten dituzte, "guretako nahikoa".

Iparraldean Aralar, hegoaldean Beriain edo Satrustegiko mendizerra ditu Irañetak, Azkonaren nahiak asebetetzeko aparteko tokiak. "Guretako dena oso hurbil dago, beraz, aprobetxatu egiten dugu. Batera edo bestera joan, berdin zaigu". Hala ere, ibilbideak egunero aldatu egiten dituztela azaldu du irintarrak."Normalean, aspertu egiten gara beti leku berera joaten bagara. Horregatik, egunero ibilbidea aldatzen dugu". Aralar magaleko haritz txikiak eta Satrustegiko mendizerrako mendi magaleko pagoak ez dira gauza bera, "baina paseatzeko, edozein gauza ona da".

Azkonak esan duenez, "ni bakarrik baldin banoa, hortik pixka bat 'galtzea' gustatzen zait, zer dagoen edo zer ez ikusteko", aitortu du Azkonak. Gaineratu duenez, "noizbehinka behar ez

duzun lekuan sartzen zara". Halakoetan basurdeen pare ibiltzea tokatu izan zaiola esan du barrez.

Lasaitasuna

Egunero ateratzen dira etxetik. Paseo horiek egun batzuetan gertuago egiten dituzte, beste batzuetan urrutiago. "Noizbehinka lagunak gurekin etortzen dira. Edo gu haiekin joaten gara. Hori partekatzea gustatzen zaigu". Motxila txikia eramaten dute paseoetara. "Batez ere, ura daramagu, goiza pasatzeko". Haiek eta motxila etxean gelditzen dira euria ari badu.

Eta bideko paisaiarekin gozatua hartzen dute. Bidean bizitakoak "lasaitasuna eta bakea sortarazten dizkit. Azken finean, nahi duzuna egitea da. Baina batez ere lasaitasuna". Baina etxera bueltan Azkonak ez du usain berezirik gogoan ekartzen. Koloreak ezta ere. "Betikoak dira, eta betikoak beti dira onak".

Herritik hiriburura bueltatzen direnean mendian paseatzeari utzi eta Iruñean bertan egiten dituzte haien txangoak. Hala ere, aldian-aldian Irañetara bueltatzen dira eta egonaldi laburrak egiten dituzte. "Egonaldi horietan pa-

"Gau horretakoa oso sentimendu berezia da"

Oinetako egokiak eta motxila bizkarrean, batera eta bestera dabil irintarra udan

Besterik ez", nabarmendu du Azkonak.

seoak egiteko aprobetxatu egiten dugu". Bestela, orain egiten ari diren mendian barnako bueltekin eta paseoekin negurako indarberritzen ari dira. "Paseoak gogoratu eta lagunekin ere komentatzen ditugu. Beti gertatzen da hori". Hala ere, egiten dituzten ibilbide horien irudirik ez dago. "Ez zaizkit batere gustatzen argazkiak. Nahiago dut telefonorik edo kamerarik gabe joatea. Lasai-lasai ibiltzea nahiago dut. Oroitzapenak barruan ditut.

Batera edo bestera joan, bikotea asebeteta bueltatzen da etxera. "Pilak kargatzeko" bazkaria eta siesta ez ditu galtzen irintarrak. Hurrengo eguneko paseorako prest.

"TELEFONO EDO KAMERARIK GABE

JOATEA NAHIAGO DUT. OROITZAPENAK BARRUAN DITUT"

JOKIN AZKONA MARTINEZ

ZUHATZU

FESTAK

ABUZTUAK 1 ostirala

18:00 Txupinazoa.

18:30 Frontenis txapelketa. 20:00 Karaokea.

21:00 Afari autogestionatua. 22:00 Betados taldea. Ondoren, DJ-a.

ABUZTUAK 2 larunbata

12:00 Herri kirolak.

15:00 Bazkaria.

16:30 Bazkalondoa Xabi eta Anderrekin.

17:30 Mus eta briska txapelketak. 18:00 Barredora.

19:00 DJ Rycky.

22:00 Afari autogestionatua. 00:00 DJ Rycky.

ABUZTUAK 3 igandea

07:00 Gosaria.

12:00 Meza.

14:30 Kaldereteak.

16:00 Bingo musikatua.

20:00 Futbol txapelketa.

21:00 Gaixoa ni.

ERROTZ

FESTAK

ABUZTUAREN 29-31

SATRUSTEGI

FESTAK

IHABAR

ABUZTUAK 22 ostirala

22:00 Ihabarko antzerki taldearen antzezlanaren emanaldia, plazan.

ABUZTUAK 24 igandea

22:00 Ihabarko antzerki taldearen antzezlanaren emanaldia, plazan.

FESTAK

ABUZTUAK 29 ostirala

18:30 Txupinazoa Ihabarko fanfarrearekin.

19:00 Fronteniseko finala.

22:00 Herri afaria.

00:30 Joselu Anaiak taldearen emanaldia.

04:30 Ingurutxoa eta tapia gaineko jota.

05:00 Katiuska jaurtiketa.

ABUZTUAK 30 larunbata

12:45 Ingurutxo txikia.

13:00 Orritz dantza taldearen emanaldia eta otamena.

14:30 Kaldereteak.

18:30 Mozorro kalejira TXEP

taldearekin.

23:30 Boletus Rumberus DJ.

ABUZTUAK 31 igandea

13:00 Duo Jalisco eta otamena.

14:30 Ingurutxoa.

17:00 Mus txapelketa.

17:30 Pala eta pilota partiduak.

20:00 Modesto.

22:00 Parrilla jatea.

22:00 Zezensuzkoa eta buruhandiak.

23:00 Antzerkia.

IRAILAK 1 astelehena

12:00 Haurrendako jolasak.

13:00 Otamena.

14:30 Paella jatea eta bingoa.

16:00 Puzgarriak.

18:00 Txokolate jatea.

20:00 Musika, elkarteko plazan.

22:00 Parrilla jatea.

IRURTZUN

ABUZTUAK 3 igandea

20:00 Portamundos zirku ikuskizuna, Pikuxar plazan.

ABUZTUAK 21 osteguna

20:00 Zugardi big band taldearen kontzertua, Pikuxar plazan.

ABUZTUAK 24 igandea

20:00 Inprofestakzioa Lorena eta lagunen ikuskizuna, Pikuxar plazan.

ABUZTUAK 28 osteguna

20:00 Iluntze akustikoak musika emanaldia, Pikuxar plazan.

ABUZTUAK 30 larunbata Pirinioetara bi eguneko irteera, Iratxo elkarteak antolatuta.

ABUZTUAK 31 igandea

20:00 Motorpunk La Fam Teatre konpainiaren ikuskizun ibiltaria, Irurtzungo Udaleko Kultur zerbitzuak antolatuta, igerilekuetatik abiatuta.

A.A.I. UHARTE ARAKIL

Uharte Arakilgo San Joan festekin batera hasten da uda Joana Ijurko Riscorendako. Garaiaren berezia azpimarratu du: "ikasturtea bukatzen da. Etapa baten itxiera da: eskola bukatzen da, etxean jai eta uda giroa sumatzen da, nahiz eta ni lanean jarraitzen dudan". Gaineratu duenez, "etapa baten akabera den moduan, beste baten hasiera ere bada. Zeren jarraian San Joan festak ditugu eta hor dago nire udako momenturik gustukoena". Festa guztiak baino gau jakin batera mugatu du bere udako momentua: San Joan bezperako gaua. Udako solstizioa ospatzen den gaua. Udari hasiera ematen dion eta kalean suak pizten diren gaua da, beraz, Ijurkorendako udan gogokoen duen unea. "Errito hori ospatzea gustatzen zait", aitortu du ubertearrak.

Udako solstizioko ospakizunek Uharte Arakilen zein forma hartzen duten galdetuta, esan du "oso xumea" izaten dela. "Erreka kalean suak pizten dira. Normalean, toki beretan, etxe jakin batzuen parean. Gu su zehatz batera joaten gara, lagunartean egoteko". Suak piztea 20:00ak aldera izaten da. Sua da-

JOANA IJURKO RISCO

"Festen nahasteborrastearen erdian parentesi bat da"

Udarekin batera festak iristen dira Uharte Arakilera. Ospakizunetako ekitaldi bereziena du gustukoen Ijurkok: suen piztea

goenez, "bakoitzak jateko zerbait eramaten du eta sutan prestatzen dugu, afaltzeko". Txistorra, urdaia eta halakoak izaten dira afariko menua. "Afari erabat informala da. Bakoitzak nahi duena eramaten du. Tripa pixka bat bete eta listo. Haurrak jaten handik edo hemendik ibiltzen dira. Gu ere bueltaka ibiltzen gara". Afari informal horretan ez da postrerik izaten. "Baina jatekoa bulkatzeko edatekoa eramaten dugu", zehaztu du ubertearrak. Afari legea eginda, Erreka kalean piztuta egoten diren sei

edo zazpi su majoren gainean saltoka ibiltzen dira ubertearrak. Horri ilunduta dagoenean ekiten diote. "Orduan hasten da jai giroa". Zanpantzarra ere ateratzen da. Herri guztia ibiltzen da su gainean saltoka. "Denak, bai", nabarmendu du Ijurkok. "Su handiagoak ausartagoak direnak saltatzen dituzte. Beste batzuk garren tamaina jaistera itxaroten dugu eta orduan egiten dugu salto. Baina denek egiten dugu". Ijurkok hirutan egiten du su gainean salto. Halakoetan ez du ezer berezirik esaten. "Baina Etxarri Aranazko amiñak esaten zuen: zorriak eta partzak kentzeko".

Ijurkok azaldu duenez, "23:30 aldera, edo gauerdian, jendea plazarantz mugitzen hasten da, dantzaldira". Zeren udako solstizio ospakizuna festen ospakizunekin nahasten da Uharte Arakilen. "Festen nahaste-borrastearen erdian parentesi bat da. Ondoren, berriro, plazan musika-eta egoten dira".

Oroitzapenak Ubertearrak azaldu duenez, "Erreka kalean ospatzearena azken urteetako kontua dela uste dut. Lehen auzoetan egiten zen. Apika, oraindik ere auzoetan, bakoitzak bere kalean egiten dute, ez dakit". Garai batean suaren erritoa auzoan, Itxesian, bizi izan zuen Ijurkok. "Gurasoekin eta auzokideekin elkartzen ginen gau horretan. Asko ginen auzoan. Adin guztietakoak nahastuta egoten ginen. Ume asko geunden. Beste modu bateko ospakizuna zen". Ogitartekoarekin kalera atera, afaldu eta luze ibiltzen ziren. Txikitan gau hartan etxera joan beharra penaz hartzen zuen Ijurkok. Lehen auzokideekin, orain lagunekin ospatzen du.

Aurtengo solstizio ospakizunean "giro eta eguraldi polita zegoen. Lasai-lasai eta txintxo-txintxo umeekin batera gauerdian etxera joan nintzen". Ospakizuna Ijurkok kolore beltzarekin lotzen du. "Gauaren

iluntasunaren zain egoten gara. Gainera, polita da, zeren argiteria publikoko argiak itzaltzen dute. Dena ilunpetan dago eta bakarrik suak ikusten dira. Polita da". Gau horretan Uharte Arakil itxuraldatzen da. "Itxura berezia hartzen du". Gau horretan bizitakoak urtean zehar gogoratzen ditu.

Aurtengo udako bere unetxoa pasa da Ijurkorendako. "Gainera, uda aurrera doa. Berehala pasatzen da, ziztu bizian doa". Ez du penarik "unetxoa" pasa delako, "hortik aurrera ere asko gozatzen dut. Uda gustatzen zait". Esan duenez, "uda, oporrak, San Joanak-eta iristeko irrikitan" egoten da.

"ARGITERIA PUBLIKOA ITZALTZEN DUTE.

DENA ILUNPETAN

DAGO ETA BAKARRIK

SUAK IKUSTEN DIRA"

AMETS ETA UNAI SATRUSTEGI

"Festetako San Pedro erromeria udako momenturik onena da"

arruazuarrek argi dute festetako erromeria "eta atzetik datorren guztia" udako onena dela

Maider Betelu Ganboa arrUaZU

Unai Satrustegi Elizabeitia eta Amets Satrustegi Bakaikoa lehengusuak dira, eta lagunak. Iturgain elkartean jarri dute hitzordua. Toki ederra da, are gehiago atzean duen lorategia, zuhaitzez eta itzal goxoez josia. “Arratsaldero ateratzen gara kafea hartzera, eta hori ere udako momentu bikaina da. Elkarte atzeko belardia elegantea da horretarako, udarako txoko ederra. Toki berezia da, udarako ikusgarria, baina guretako Arruazuko festen lehendabiziko eguna da udako momenturik onena”.

Ardoa, barkillotan Festetatik “dena” gustatzen zaie, baina festetako lehen egunean San Pedro ermitara igotzea eta ermitako auzatea dute gogokoen. “Herri guztia igotzen da ermitara. Jende guztia pozik dago; festetako lehen eguna da, eta jendea gogoekin dago. Baserritarrez janzten gara, eta kanpoko gure lagunak gonbidatzen ditugu. Ongi pasatzen dute, hori esaten digute, behintzat”. Auzate ederra ematen du herriak: gazta, brasan egindako txistorra eta urdaia, eta, noski, Arruazuko zilarrezko barkillotan banatutako ardoa. “Lehenengo barkilloa kosta egiten da, baina besteak oso ongi sartzen dira. Kontuz ibili beharra dago, bestela...”. Buuzei izatea dagokionak banatzen du ardoa. “Aurten Metxiñarenako Jesus Mari zen buuzei, eta berak banatu zuen. Urtero etxez-etxe aldatzen joaten da kargua. Gure aitek egin zuten, gu gazteago ginela”.

Gero herrira jaisten dira, eta Arruazuko zortzikoaren txanda da. Txikitan ikasi zuen Unaik, Aitor Kanpionekin, ikastaro batean. Ametsek bere kabuz ikasi zuen, aurrekoei begiratuta eta bideotan. “Aurrekoei jarraitu,

ez haztapatu eta nahiko. Bukatzen denean, gaindituta” dio Unaik. Ondoren elkartean afaltzera biltzen dira, eta segidan festetako ostiraleko parranda hasten da. “Urteroko ostirala da, baina beti du bere xarma. Guretako egun hoberena da, eta uste dut arruazuar gehienendako ere hala dela. Parranda eguna argitu arte luzatzen baduzu, esku pilotara edo futbolera aritzea tokatzen da. Hori izaten da festen beste momentutxo bat. Aurten goizeko zazpi eta erdietan hemen geunden, makarroiak jaten”.

Udako une berezi hori usain batekin lotzen ote duten galdetuta, “brasen usaina” etortzen zaie burura, eta kolorea galdetuta, “gorria; barkilloetako ardoarena, erromeriaren arratsalde eta iluntzearena...”.

Festa eta auzolana

Arruazu herri txikia izanik, festetan disfrutatzeaz gain, lan egitea tokatzen zaie baita ere. “Arruazun dena egiten da auzolanean. Festak baino lehen kioskoa prestatzen dugu, eta ubeldeko jaitsiera egiteko ubeldeko bidea garbitzen dugu, sasiak kendu, ibaiko harrietan taulak jarri... Ostiraleko afariko mahaiak prestatzen ditugu, eta larunbatean badaramatzagu hiru urte gazteen afaria prestatzen. Aurten 60 inguru bildu ginen, Elektrokela Elektrotxarangakoak ere bai. Oso giro polita jarri zuten”. Bestelako lanak ere badaude: eguneroko auzateak, afariak, aste-

"FESTETAKO LEHEN EGUNA DA, ETA ERMITAKO AUZATEAN JENDE GUZTIA POZIK DAGO, GOGOEKIN"

leheneko paella... Aurten sei txalupa inguru prestatu ziren ubelde jaitsierarako. “Oso ongi pasatu genuen, giro onean. Eguzkia, ubeldean egoteko primerakoa. Metxiñarenakoen txalupan barbakoa jarri zuten, eta garagardoak eta brotxetak trukatu genituen” diote, irribarrez. Aurtengo festak “eleganteak, oso onak” izan dira. “Gainera, eguraldi ona egin zuen, beroegi, agian”.

Urtean zehar udako momentuarekin gogoratzen dira, “asko”. “Oroitzapen onak dira. Ostiraleko nerbio horiek, festak hasi baino lehenagoak...”. Ermitara joan baino lehen, bazkaria egin zuten elkartean, “baina lasai ibiltzen gara. Aurten mojitoak prestatu genituen. Arratsaldean, egin beharrekoak bukatu, eta ermitarantz abiatu ginen. Ermitaren unetxoa da onena, zalantzarik gabe. Gainera, ermitara igotzen eta jaisten beti gertatzen da pasadizoren bat. Aurten traktorean jaitsi ginen, esaterako”.

Sanpedroek, nolabait, udako hasiera iragartzen dute. “Bai, datorren guztiaren irteteko pistola-tiroa dira: sanferminak, Irurtzungo festak, Hatortxu...

Maider Betelu Ganboa LAKUNTZA Kafea hartzera geratu dira Juanesenako Lorea eta Lourdes Egurza Lazkano ahizpak eta Xegundoko Jone Flores Gartziandia. Ia egunero geratzen dira kafea hartzera. “Kendu “ia” hori. Egunero geratzen gara, baina egunero, e! Gehienetan egunero bi kafe hartzera, eta askotan hiru. Eta asteburuetan tostadak gosaltzera geratzen gara hirurak”. Lorea eta Jone lagun minak dira txikitatik, eta gero Lourdes batu zitzaien. Lakuntzara joan eta hirukotea ez ikustea arraroa izaten da. “Asko gustatzen zaigu ateratzea eta Lakuntzan antolatzen diren ekitaldi guztietan parte hartzea”. Ahal dutenean elkarrekin bidaiatzen dute, aurten Erromara, eta kontzertuetara doaz, azkena Bruce Springsteenena, “ikaragarria”. “Normalean, astean zehar gu ateratzen gara eta asteburuan gure bikoteak gehitzen dira, afaltzera joan eta halako planak egiteko”. Udako momenturik onena zein duten galdetuta, “oraingoa edo gazteetakoa?” galdetzen du Lourdesek. Atzera eginez, Jonek San Juan gaua aipatu du. “Betidanik gustatu izan zait, lehen orain baino gehiago, kale guztietan suak pizten zirenean, merenduak egiten zirenean, ezkila errepikak bata bestearen atzetik jotzen zirenean... nik beti botatzen nuen sutara gauza zaharren bat, txarra irudikatzen zuena. San Juan gaua udaren hasiera da”. Lourdesek, bere aitak Juanesenakoendako egiten zuen sua ekarri du gogora, “erritual oso polita”. Herri guztian kartoiak biltzen egoten zirela gaineratu du Loreak.

Ondoren Lakuntzako Pertza eta festak ekarri dituzte gogora.

“Izan ere, Lakuntzan udan ekitaldi pila bat daude, eta aurten Hatortxu Rocka batu zaigu. He-

"Gauean freskoa hartzera ateratzea, hori da udako onena"

Hirukote lakuntzarrari "haurrak gineneko oroitzapen politak" dakarzkio ohitura honek

rrian mugimendua egotea gustatzen zaigu” dio hirukoteak.

“Lakuntzako Pertza izugarri gustuko nuen, baina lehen gehiago, Guardetxe zegoenean. Beste xarma bat zuen” Loreak. “Nicolasak, prestatzen zituen babarrun haiek...” gogoan du Lourdesek.

“Ba niretako egun sakratua izan da beti. Hala ere, Guardetxe bota zutenetik xarma pixka bat galdu zuen, etxe hartako jantokian eta tabernan elkartzea sekulakoa zelako” Jonek.

Festak “oso gustuko” ditu hirukoteak, baina ez dute udako momenturik onena bertan irudikatzen. “Oporrak hartzen ditudan eguna, hori bai momentua!” dio, irribarrez, Jonek. Udan egiten dituzten barbakoak etorri dira gogora. “Gutxienez bi barbakoa egiten ditugu gure bikote eta beste lagun batzuekin. Lehen Lourdesen lorategian egiten genuen, baina azkenaldian Irañetako Basokoetxea bordan, Joneren senarra bertakoa baita. Oso ongi pasatzen dugu” dio Loreak.

Azkenean, ados jarri dira: “udako momenturik onena gauetan freskotasuna hartzera ateratzen garen unea da”. Argi dute. “Bizitza guztian gustatu izan zait. Ama bizi zenean, gure etxeko aurreko atean elkartzen ziren bizilagun guztiak, etxetik aulkiak aterata. Gu edozein tokitan geratzen gara, baina bereziki Juanesena gure etxeko atzealdeko estalpean biltzen gara, eta gure anaia Peio eta bere emazte Pili batzen zaizkigu” dio Lourdesek.

Haurren zalaparta hori “Gau horietan haur guztiak kalean daude, hara eta hona korrika, eta sortzen duten zalaparta hori izugarri gustuko dut, haurrak gineneko garaiak etortzen zaizkidalako burura, bizitza bera” gaineratu du Lourdesek. Ados daude besteak. “Gure etxeko atzealdean egiten dituzten txa-

"LAKUNTZAN MUGIMENDUA EGOTEA GUSTATZEN ZAIGU"

"UDAN GEHIAGO SOZIALIZATZEN DA, GIROA DAGO"

"UDAKO GAU ON HORIETAN KALEAN GUSTURA EGOTEN DA"

"EDOZEIN TOKITAN BILTZEN GARA FRESKOA HARTZERA, SARRITAN JUANESENAKO ESTALPEAN"

bolekin halako oroitzapenak etortzen zaizkit baita ere” Jonek. Udako momentu hori soinu batekin lotzen ote duten galdetuta, haurren zalaparta datorkie burura, “poztasun handia sortzen du”. Usainak, “belar moztuarena, euria egin ondoren geratzen den lur usain hori eta aziendarena”. Nekazari etxekoak izaki, oroitzapenak, asko. “Uda ere etxeko baratza da, uzta jasotzea, tomate gozoak, belarrak egitea...”. Uda oso gustuko dute. “Gehiago sozializatzen da, jende gehiagorekin duzu harremana, giroa dago, barbakoak egiten ditugu, urtero Lizarrako festetara goaz, aurten Basaberera joango gara ere bai.... gustura” dio Loreak. Baina udako momentua pasatuta, ez dute urtean zehar faltan botatzen. “Udazkena eta negua oso gustuko ditugu ere bai. Gauza bakoitza, bere momentuan”.

Maider Betelu Ganboa ARBIZU Arbizuko plazan jarri du hitzordua Katrin Ginea Mundiñanok. Kultura eta ikus-entzunezkoen alorrean lan egiten duen arbizuarrari plazak bere udako momentuarekin lotura duen galdetuta, “nolabait, badauka” erantzun du. “Ziur denok esperoko dutela sanjuanengatik izango dela. Super sanjuanzalea naiz, baina ez da udako momentua. Niretako udako momentua lagunak dira, sozializazioa. Plazan izan daiteke, edo nire etxeko atean. Gu bizi garen kalean, herriaren hasieran, badugu lorategi moduko bat eta hor asko biltzen gara aldamenekoak, arratsaldetan. Edateko zerbait atera, batzuetan afaltzekoa ateratzen dugu ere bai... niretako udako politena hori da”.

Arratsalde iluntzeko freskura hartzera biltzen dira, beraz. “Hori da, freskuran egotera. Gainera, hau ez da udan hasten, udaberrian baizik, eguraldi ona hasten denean. Askotan ateratzen gara, eta berehala afari-meriendak antolatzen hasten gara. AEBetan bizi den Garfi laguna bisitan datorrenean ere bai”. Agerikoa da bizilagunek harreman ona dutela. “Kuadrillako nahikotxo bizi gara inguruan, oso ongi eramaten garenak, eta beste bizilagunekin harreman polita dugu ere bai”. 24 etxebizitza dira Katrinen auzoan, “baina biltzen garenak zortzi-hamar etxekoak izango gara, harreman gehiago dugunak”.

Sentipen ugari sortzen dizkio honek. “Denetatik. Poztasuna, baina gehienbat komunitatearen sentipena. Ni oso jende artekoa naiz, baina bakarrik bizi naiz, eta bakardadea sarritan sentitu dut. Orduan, auzokideen bilkura hori niretako nire familia modukoa da, nire artaldea. Kaleku-

KATRIN GINEA MUNDIÑANO

"Udako politena

aldamenekoekin

lorategian biltzea da"

Arbizuarrak zazpi hilabete eman ditu atzerrian eta horregatik aurten are gusturako hartu du ohitura

mea naizenez, sozializatzea ezinbestekoa da niretako, eta sentimendua gehienbat hortik heldu da. Bilkura horietan auzokideek egunerokotasuneko kontuak kontatzen dizkiegu elkarri; kontu politak, penak, momentu onak eta txarrak. Eta niretako oso garrantzitsua da hori”.

Ongietorrian, udako momentua Aurten bereziagoa izan da udako momentu hori, zazpi hilabete atzerrian egon ondoren ekainean itzuli zelako Arbizura. “Hiru hilabete egin zituen Suedian, eta ondoren lau hilabete Danimarkan, Kopenhagen. “Oso gustura egon naiz, baina bertako jendea ez da oso jende artekoa. Oso jatorrak dira, eta oso harrera ona egiten

"EGUNEROKOTASUNEKO KONTUAK KONTATZEN DIZKIOGU ELKARRI; KONTU POLITAK, UNE ONAK ETA TXARRAK"

dizute, baina inork ez dizu esaten: nahi duzu larunbatean gurekin bazkaltzera etorri? Eta ni kontrakoa naiz, nire etxea denon etxea da. Horregatik, Arbizura jendearekin egoteko beharrarekin itzuli nintzen”. Etxera buelta “sekulakoa” izan zen. “Ahizpa joan zitzaidan aireportura bila, etxeko atera igande eguerdian iritsi nintzen, eta justu aldamenak nituen zain. Maleta utzi, eta garagardo bat hartu genuen elkarrekin. Izugarri estimatu nuen, pila bat botatzen nuen faltan”. Katrinek ez du udako momentua usain batekin lotzen. Aldiz, kolore bat baino gehiago datorkio burura. “Lorategiaren berdea, eguzkiaren horia, eta zeruaren urdina. Kolore horiek guztiak”.

Zorionez, udako momentua ez da bakarra, behin eta berriz errepikatzen da, “uda bukatu arte”. Atzerrian zegoela, udako momentua sarritan imajinatzen zuen, “asko gainera”. Izan ere, Suedian eta Danimarkan harremantzeko modua ezberdina da. “Hemen baino askoz ere indibidualistagoak direla esango nuke, Suedian Danimarkan baino gehiago. Suedian argi orduak egunean hiru ziren askotan, eta etxetik ez dira ateratzen. Han ez dago ez kuadrilla ez Maria. Ni familia batekin egon nintzen, eta familia hark familian egiten zuen dena”. Kopenhage “beste mundu bat” iruditu zitzaion. “Bertan Arbizuko kanpinera etortzen diren daniar guztiak ezagutzen nituen. Enpresan elkarretaratzeak egiten zituzten ostiraletan, eta gonbidatzen ninduten. Joaten nintzenean, oso harreman ona zen. Oso jende jatorra da, baina gero plan asko oso talde txikitan egiten dituzte; oso kuadrilla txikiak dira. Nik ez dut, fabrikako festez gain, inork planen batera gonbidatzera lortu”.

Nolanahi ere, atzerriko esperientzia “oso ona izan da, oso momentu gogorrekin ere bai. Gogorra da, baina oso esperientzia polita, niretako hamarrekoa, super gomendagarria, irailetik aurrera berriz egitea baztertzen ez dudana”. Hala ere, “geroz eta argiago dut Arbizun edo txoko honetan bezala, ez dela inon bizi. Familia gertu izatea super garrantzitsua da”.

IRAÑETA FESTAK

ABUZTUAK 28 osteguna BEZPERA

18:00 Frontenis txapelketaren finala.

19:30 Urdaia jatea. 20:00 Markel DJ.

ABUZTUAK 29 ostirala

11:00 Meza.

12:00 Txupinazoa.

13:00 Paella txapelketa.

16:30 El Gran Ritxarson.

20:00 Eingo taldearekin dantzaldia eta txokoa.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 Cafe Irlandes taldearekin dantzaldia.

ABUZTUAK 30 larunbata

10:30 Baba txiki gosaria.

11:30 Mus eta partxis txapelketak.

17:00 Txaranga auzoz auzo.

20:30 Bada giro taldearekin dantzaldia eta txokoa.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 Trikidantz taldearekin dantzaldia.

ABUZTUAK 31 igandea

11:30 Puzgarriak.

14:30 Herri bazkaria. 16:00 Puzgarriak.

18:30 Orritz dantza taldearen emanaldia.

20:00 Joselu Anayak taldearekin dantzaldia eta zezensuzkoa.

UHARTE ARAKIL

ABUZTUAK 2 larunbata ARALAR MENDI ELKARTEAREN BAZKIDE EGUNA

12:00 Trikipoteoa.

13:00 Auzatea, elkartean. 14:30 Bazkaria. Ondoren, bingo musikatua eta mus txapelketa

azkarra.

19:30 Txorongo Txaranga.

21:00 Auzatea.

21:00-01:00 Modestorekin dantzaldia.

ABUZTUAK 10 igandea SAN DONATO ERROMERIA

09:00 Beriainera igo. 11:00 Meza, San Donato ermitan.

ABUZTUAK 31 igandea

57. ARTZAI EGUNA, ARALAR MENDI ELKARTEAK ANTOLATUTA.

10:00 Irekiera ekitaldia eta epaimahaiaren osaketa.

10:30-13:30 Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne gordinaren XXX. lehiaketa.

10:30-14:30 Jose Mari Ustarroz Nafarroako latxa ardien esne gordinaz egindako XLIV. gazta lehiaketa.

Gazta feria. Artisautza feria.

11:00-13:00 XXXVI. ardi moztaileen txapelketa.

11:00-14:00 Artzain txakurren XXXI. erakusketa.

11:30 Artaldea herritik pasatzea.

11:45 Ardiki dastaketa. Gazta freskoaren dastaketa.

13:00 Omenaldia: Jose Mari Ustarroz eta Fermin Leizaola.

13:30 Lehiaketaren sari banaketa eta gazta irabazlearen enkantea.

14:30 Herri bazkaria.

17:00 Nafarroako artzain txakur LVII. txapelketa, Oñatiko Nazioarteko Txapelketan eta Euskal Herrikotan sailkatzeko bailagarria.

LAKUNTZA

ABUZTUAK 2 larunbata

16:00 Eskolen mailako Lakuntzako txirindularitza lasterketa, Aralar Txirrindularitza taldeak antolatuta. Ginkanak, plazan eta Larraineko pistan; lasterketak, herrian barnako zirkuituan.

ABUZTUAK 9 larunbata

12:00 Osasuna eta Eibar futbol taldeen arteko partida, Lagun Artea Kirol Elkarteak antolatuta. Sarrerak: 16 eta 18 urte bitarte,

5 euro; 18 urte baino gehiago, 10 euro; Lagun Arteako bazkideak eta jokalariak, doan. Bi kamiseten zozketa izanen da, Zelai Berrin.

ABUZTUAK 17 igandea LAKUNTZAKO PERTZA

06:00 Lakuntzako Pertza elkartetik astoarekin Aralarrera irteera. 11:00 Meza, San Migel santutegian.

12:00 Tripota banaketa. Ondoren, Lakuntzako Pertzako dantzen ikuskizuna, Biltokiren eskutik. 14:30 Bazkaria, Guardetxen. 17:00 Musika, Guardetxen. 20:00 Musika, plazan. 21:30 Zezensuzkoa.

*agendan agertzen den informazioa orientagarria da eta aldaketak egon daitezke.

LAKUNTZA Astoa 2024ko Lakuntzako Pertzako erromerian. ARTXIBOA
IRAÑETA Abuztuaren amaieran ospatuko dituzte Irañetako festak. ARTXIBOA

LAKUNTZA

FESTAK

ABUZTUAK 22 ostirala BEZPERA

16:30-20:00 Biltoki futbito txapelketaren finalerdiak eta finala, Biltokik antolatuta, Beheko Larreñetan.

23:00 Bitotek, Biltokik antolatuta, Biltokin.

ABUZTUAK 23 larunbata

11:30 Ezkil errepikea.

12:00 2024an jaiotako haurrei zapi banaketa, kartel lehiaketa eta Biltoki Futbito txapelketako sari banaketak, plazan.

12:30 Txupinazoa Zabalarte Taldearen eskutik, udaletxean. Zarata txarangaren kalejira. Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira.

13:00 Auzatea,plazan.

13:45 Etxera! Festa hasiera, Haizean.

15:00 Etxera! Herri bazkaria, plazan.

16:30 Apar festa, Larraina plazan.

19:00 Larrain dantza Haitzaldi gaitariekin, plazan.

20:00 Auzatea, plazan. Buruhandiak.

20:30-23:00 Indarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizaziorako gunea, autobusaren markesinan.

20:00-22:30 Andoni Ollokiegirekin musika, plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30-04:30 Eztitan taldearekin erromeria, plazan.

ABUZTUAK 24 igandea

11:00 Meza.

12:00 Herri kirolak erakustaldia, plazan.

13:00 Auzatea Lakuntzako Pertza Elkartearen eskutik, plazan.

13:00-15:00 Jaian Jai taldearekin

musika, plazan.

20:00 Auzatea ehiztarien eskutik, plazan. Buruhandiak.

20:00-21:30 Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, Sakana Groupek babestua, plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

22:30-02:00 Elepunto DJ, plazan.

ABUZTUAK 25 astelehena

10:30 Dianak Haizaldi gaitariekin.

11:00-14:00 Puzgarriak, parkean.

11:30 Kuadrillen arteko arroz txapelketaren hasiera, plazan eta Abarrategiko zuhaizpean.

12:30 Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira, Haizaldi gaitariekin.

13:00 Auzatea Gure Nahiaren eskutik, plazan.

14:30 Arroz txapelketarako aurpezpena eta sariketa, plazan.

15:00 Biltoki bazkaria, plazan.

16:30-18:30 Puzgarriak, parkean.

18:00 GKS karro poteoa eta txano txapelketa.

20:00 Auzatea, plazan. Buruhandiak.

20:00-22:00 Trikiteens erromeria, plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

22:30-00:30 Bokata jatea autogestionatua, barredora, musika eta 12 urtetik gorako gazteentzako gazte gunea, Beheko Larrañetan.

00:00-03:00 Trikiteens erromeria, plazan.

ABUZTUAK 26 asteartea

12:00 Meza.

13:00 Play Back txapelketa, plazan.

13:00 Auzatea gurasoen eskutik, plazan.

14:30 Aittun-amiñendako bazkaria, plazan. Bazkalostean, bingoa.

17:00 III. Lakuntzako Sakana Group Sari Nagusia kadeteen mailako txirrindularitza proba. Sari banaketa, Abarrategi plazan.

20:00 Auzatea, plazan. Hogei berriro musika taldearen emanaldia, plazan. Buruhandiak.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 Ganibet taldearen

kontzertua.

ABUZTUAK 27 asteazkena

10:30 Dianak Haizaldi gaitariekin.

11:00 Zinten jolasa, Aldababide plazan. Oharra: kaskoa derrigorrezkoa da.

13:00 Bertso saioa, plazan. Auzatea Txingurriyek eskainia, plazan.

14:30 Kantu bazkaria Kuxkuxturekin, plazan.

19:00 Aranburugoitiarrak adin guztiendako antzerkia, plazan.

20:00 Auzatea, plazan. Buruhandiak.

20:30 Elektrokela elektrotxarangarekin kalejira. 22:00 Zezensuzkoa.

22:00-02:00 Itzal erromeria, plazan.

ABUZTUAK 28 osteguna

12:30 Irantzu Gonzalez dantza eskolaren emanaldia, plazan. 13:00 Auzatea Biltokiren eskutik, plazan.

15:00 Gazte bazkaria, plazan. 18:00 Karro poteoa.

20:00 Auzatea, plazan. Buruhandiak.

22:00 Zezensuzkoa.

22:30 Kontzertuak: Kulto Kultibo eta Atrako Kriminal, plazan.

ARBIZU

ABUZTUAK 23 larunbata ABUZTUKO ERROMERIA

12:30 Aatea, plazan, eta trikitilariak, herrian zehar. 14:30 Herri bazkari autogestinonatuta, plazako aterpena.

18:00-20:00 DJ Josetxorekin dantzaldia.

*agendan agertzen den informazioa orientagarria da eta aldaketak egon daitezke.

LAKUNTZA Abuztuaren 23tik 28ra izanen dira Lakuntzako festak. ARTXIBOA

BITTORI SENAR ANDUEZA

"Pozten zara kanpoko jendea etortzen delako"

Plazan lagunekin ematen duen arratsaldeko tartea da lizerratarraren gogoko momentua

A.A.I. LIZARRAGA

Udan "ordurik gabeko egunak" ditu Bittori Senar Anduezak, lanera ez baita joaten. Udan gehien disfrutatzen duen momentua, politena, plazan lagunekin elkartzen den unea da. Bazkaldu eta siesta egin ondoren plazako iturriaren ondoko aulkian esertzen dira, "gutxi gorabehera 19:00ak aldera izaten da, eta gustura egoten gara". Azaldu duenez, "hiru andre lau umerekin eta nire adinaren modukoa duten andre batzuk elkartzen gara, eta plazan bizi den andreren bat edo beste ere bai. Apika, ni naiz zaharrena". Hori bai, denak egunero ez dira elkartzen: "batzuetan batzuk joaten dira, besteetan ez. Ez gara beti berberak izaten han gaudenak, bakoitza ahal eta nahi duenean joaten da". Arratsaldeko une horietan Senar "gustura" sentitzen da: "gairen bat ateratzen bada, nik nire iritzia ematen dut". Laguntasuna eta iritziak partekatzea. Lizarragako beste leku batzuetan ere izanen dira halako elkartzeak. Senarrek adibide gisa aipatu du plazatik ez oso urruti dagoen Txukuluben, "han ere beste lauzpabost andre elkartzen dira".

Plazako aulkian "elkarrizketa asko sortzen dira, gauza asko, lehenagoko kontuak, eta horrelakoak". Senarrek zehaztu duenez, "lehenago gehiago disfrutatzen genuen, adineko jende asko zegoen eta ateratzen ziren. Eta garai bateko kontuak esaten zituzten, eta gu haiek aditzen gustura egoten ginen. Orain beste modu bateko elkarrizketak ditugu, eta gure artean gelditzen da dena (barrez)". Haiek bukatuta, "etxera etorri, eta etxean egoten naiz".

Lizerratarrak azaldu duenez, "andre gazte batzuk ere haurrekin plazara ateratzen dira. Gaurko umeen inguruko elkarrizketak ere izaten ditugu. Gazteen umeak nola hazi diren, guk nola hazi genituen. Halako elkarrizketak sortzen dira batzuen eta besteen artean". Kontrasteak.

Plazako aulkia

Garai batean plazan zegoen ganbela gaur egun aulkia da, eta aldamenean iturria du. Horri "plazako aulkia" esaten diote lizerratarrek. Plazak aldapa badu ere, "hor zelaia dago", zehaztu du Senarrek. Elkartzen diren garaian aulkia itzaletan dago. "Baina mugitzen gara eta eguzkia, zer edo zer, ikusten dugu", argitu du Senarrek. Haizeak jotzen badu, korronteak harrapatzen ditu.

Gainera, udan plaza aldean aparteko mugimendua izaten da. "Autoren bat etorri eta: zer auto ote da hori? Eguna pasatzera etorriko dira, haurrekin daude! Edo herriari buelta ematera etorri dira. Begira zeinen ongi!". Lizarragara iritsitakoek ere galderak egiten diete taber-

"LEHEN ADINEKO JENDEAK GARAI BATEKO KONTUAK ESATEN ZITUZTEN. GU ADITZEN GUSTURA"

na edo jolas parkea non dauden, edo Unanura edo Dorraora nondik joaten den galdetzen dutenak ere badira. "Eta pozten zara kanpoko jendea etortzen delako". Mendizaleak, txirrindulariak edo autoarekin propio herrira joandakoak, "denetarik ikusten da".

Haien eserlekuaren gainean jartzen da festetako eszenatokia. "Baina buelta harrapatzen diogu (barrez), kioskoa jarriz gero estalpea dugulako".

Uda bukatzearekin batera, lanera bueltatu behar izaten dute. "Eta arratsaldea motza da, negua hastear da". Plazako aulkian elkartzeari uzten diote. "Baina eguraldi ona ematen badu larunbaten batean, edo igandean elkartzen gara, lastaileraino gutxienez, bai. Baina, astez, hainbeste ez". Neguan etxean gelditzen dira denak. Atzera ere, maiatzean hasten dira elkartzen. "Eguraldiak laguntzen badu, bai".

Uda iritsi bitartean, udazkenean eta neguan, udan bizitako une horiek gogoan izaten ditu Senarrek. "Niri uda asko gustatzen zait. Hemen negua oso luzea eta gogorra da. Oso gutxi ikusten dugu elkar. Eta, bai, faltan botatzen dut udako lasaitasuna, plazako momentu horiek-eta".

Maider Betelu Ganboa ETXARRI ARANATZ Etxarri Aranazko bihotzean, plazan, dago Alain Iriarte Ijurra. Aurten aita izan da, eta pozarren dago. Udako momentu bat baino gehiago ditu, ez bakarra. “Udako momentua niretako urtero ezberdina izaten da. Normalean oporrak izaten dira, herriko festak eta sanferminak. Aurten, aita izan berri naizenez, ilusio gehiagorekin hartuko ditut oporrak, alabarekin eta bikotearekin gozatzeko. Oporretara zoazen momentu hori sekulakoa izaten da”.

Hala ere, Etxarri Aranatzen jarrita, udako momentua herriko festetan kokatzen du. “Niri gehiena lehenengo eguna gustatzen zait, larunbata, suziriaren eguna. Eta goizetik, gainera. Suziria, kuadrillako bazkaria, arratsaldeko poteoa, auzatea... Lehenengo eguna ilusio gehienarekin hartzen da eta politena da”.

Udako momentu hori txikia zenean familian bizitzen zuen. “Aitaren Arbizuko familia gure etxera etortzen zen bazkaltzera; orain bazkari hori igandean egiten dugu. Azken urteetan kuadrillan ospatzen dut, baina aurten bietan izango da, familian eta kuadrillan, goizean alabari zapia jarriko diotelako udaletxean. Horregatik, egunak beste plus bat izango du”. Udako momentua, nolanahi ere, beti partekatutakoa da. “Hori da politena, momentu hori lagunekin eta familiarekin, maita -

ALAIN IRIARTE IJURRA

"Festetako lehen eguna ilusio gehienarekin hartzen da"

Etxarriarrak aitortu du alabari zapia jartzen dioten unea “aurtengo udako unetxoa izango da, ziurrenik”

tzen duzun jendearekin konpartitzea”.

Festetako lehen egunetik dena du gustuko, baina politena “baz-

kaldu aurreko poteoa eta bazkaria” da berarendako. Aurten Arbizun bazkalduko du kuadrillak. “Haurra aiton-amonekin utziko dugu; beraiek ilusioa dute, eta guk baita ere”. Bazka-

londokoa asko luzatzen zaie, “baina arratsaldeko auzaterako bueltan gaude. Marmitakoa jartzen dute lehen auzatean, tradizioa da. Ordurako plaza lepo egoten da dantzaldirako. Arratsaldeko poteoa oso polita izaten da ere bai”.

Plaza eta bertsoak

Dantzan plazari bueltak ematea eta “Aupa Etxarri” kantatzea klasikoa da Etxarri Aranatzen. “Tarteka tokatzen da, baina garai batean gehiago aritzen ginen. Zahartzen hasi gara eta...” irribarre egiten du Alainek. Udako momentua ez du inolako usainekin ez kolorerekin lotzen. Bertsozale amorratua da Alain. “Garai batean bertso eskolan ibili nintzen, eta Nafarroako taldekako bertso txapelketan finalera iritsi ginen Joseba Beltza, Eneko Lazkoz eta hirurak, baina gero utzi nuen. Txapelketak jarraitzen ditut, baina ez naiz bertsotan aritzen, bakarrik parrandan. Festetako larunbatean, goizeko ordu txikitan ziur aterako dela bateon bat. Ez ditugu grabatzen; hor esaten dena, hor gelditzen da (kar-kar)”. Etxarri Aranazko festetan bertsoek bere lekua izaten dute, eta ez du huts egiten. “Iaz saioa aurkeztea tokatu zitzaidan”.

Udako momentua heltzeko gogotsu egoten ote den galdetuta, “garai batean gehiago” egoten zela azaldu du. “Orain ailegatzen denean helduko da, eta ongi”. Aurten sanferminetarako

"GOIZEKO POTEOA ETA KUADRILLAKO

BAZKARIA DITUT GUSTUKOEN. ONDOKO GIROA ERE BAI"

desiotan zegoela aitortu du. “Oso sanferminzalea naiz. Uztailaren 6an kuadrillakoak beti Iruñera joaten gara gosaltzera. Lanean festa hartzen dugu, egutegian 6a markatuta dugu beti. Urteak daramatzagu toki berdinean gosaltzen. Aurten ere bikain pasa genuen”. Egunez bizi dituzte. “urte pare bat daramatzagu gaupasa egin gabe, eguna luze egiten delako. Dena den, geroz eta argiago dut parrandak egunez egitea dela politena. Pandemiatik hartu dugun gauza politenetako bat da parrandak egunez egitearena. Etxarri Aranazko festetan baita ere. Garaiz erretiratu, eta hurrengo egunean hobeki zaude. Eta orain, alabarekin, are gehiago”. Alainek udako momentu ugari dituela argi dago. Etxarriko festetako lehen egunean alabari zapia jartzen dioten unea “oso berezia” izango delakoan dago. “Festetako lehenengo eguna, alabaren lehenengo festak, alabari zapia janztea... polita izango da. Beraz, nik uste dut aurten momentu hori izango dela aurtengo udako momentua, argazki hori. Gogoratzekoa izango da”.

ETXARRI ARANATZ FESTAK

ABUZTUAK 1 ostirala BEZPERA

17:00 Etxarri Aranazko festetako IV. Mus txapelketa, Dori Ansotegiren omenez, Mus taldeak antolatuta udalaren laguntzarekin. INUTILLAN EGUNA

ABUZTUAK 2 larunbata ETXIA! EGUNA

11:30-13:30 Txoko lasaia, Danbolintxulo haur ludotekan.

11:30 2024an jaiotako haurrei zapi banaketa.

12:00 Festa hasiera suziria. Ondoren, Etxarri Aranazko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin, Etxarri Aranazko gaiteroekin eta Txorongo Txarangarekin kalejira.

13:00 Txorongo txarangaren kontzertua, plazan.

15:00 Herri bazkaria, Festa Batzordeak antolatuta, plazan.

19:00 Makilen mundua Levelibular konpainiaren zirko ikuskizuna.

20:00 Salbea, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak kantaturik, elizak antolatuta.

20:30 Auzatea Hartzabal, EtxeAzpi, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek prestaturik.

20:00-22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Alkoholimetro probak 18 urtetik gorakoedako, OGZren prebentzio programa, udaletxeko estalopean.

00:30-04:00 Trikiteens taldearekin gaupasa.

ABUZTUAK 3 igandea

10:30 Dianak Etxarri Aranazko gaiteroekin.

11:30 Auzatea Gure-Etxea

elkarteak presturik.

12:00 Herri kirolak, plazan: Sakanako Aizkora eskolako ikasleak, helduak eta binaka, eta harri jasotzailea.

12:30 Etxarriko Erraldoiak eta Buruhandiak.

13:30 Euskorleans taldearen musika emanaldia.

18:30 Bertsolariak eszenatokian: Julio Soto Ezkurdia, Aner Peritz Manterola, Saats Karasatorre Martinez eta Oihana Bartra Arenaz; gai jartzailea: Joseba Beltza Bengoetxea.

20:00 Sahietsada, EGAk antolatuta, gaztetxean.

20:30 Moonshine wagon taldearen kontzertua.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Tocan2 la polla taldearen kontzertua, Festa Batzordeak antolatuta.

00:00 Psycoclow ikuskizun ibiltaria.

01:00 Boletus Rumberus Djak.

ABUZTUAK 4 astelehena KUADRILLAN EGUNA

11:30 Auzatea Etxe-Azpi elkarteak prestaturik.

12:00 Haurrendako apar festa. Oharra: bainujantzia eta txankletak eraman.

13:00 Sakana Kantuz. Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak.

15:00 Kuadrillen bazkaria, Festa Batzordeak antolatuta, plazan.

17:30 Modernoak Zirika Zirkus konpainiaren animazioa.

18:00 Gaztetxera jaitsiera, EGAk antolatuta.

19:00 Buelta herriari Kalean eta Bixkor txarangarekin, EGAk antolatuta, gaztetxetik.

20:00-22:00 Eztitan taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa. 22:15 Oihana Begana DJ, Festa Batzordeak antolatuta.

00:00-02:30 Eztitan taldearekin dantzaldia.

ABUZTUAK 5 asteartea HAUR ETA NAGUSIEN EGUNA

11:30 Auzatea Udaberri elkarteak antolatuta.

11:30-13:00 Txoko lasaia, Danbolintxulo haur ludotekan.

11:30-14:00 Jolas parkea haurrendako.

12:00 Meza, elizak antolatuta.

13.00 Etxarriko Buruhandiak. Mariachi Imperial Elegancia Mexikana musika emanaldia.

14:30 Nagusien bazkaria, plazako estalopean.

16:00 Aitor soinujole eta musikaria.

17:00 Futbol plaza txapelketa, kale nagusian.

17:00-19:00 Txoko lasaia, Danbolintxulo haur ludotekan, eta jolas parkea haurrendako.

18:00 XXX. Play Back txapelketa, plazan.

19:00 Auzate Mundiala, Festa Batzordeak antolatuta.

20:00 Burrunba Elektrotxaranga.

21:00 Mobilizazio berezia: Genozidioa STOP!, Etxarri Palestina Elkartasun taldeak antolatuta. 22:00 Zezensuzkoa: Sukena eta Bulkada taldeak.

ABUZTUAK 6 asteazkena KINTOEN ETA GAZTEEN EGUNA

10:00 Kintoak Irulegi Txarangarekin etxez etxe dirua eskatzen.

11:30 Auzatea Hartzabal elkarteak prestaturik.

12:00 Haurrendako apar festa. Oharra: bainujantzia eta txankletak eraman.

13:00 Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak. Rockalean musika saioa.

15:00 Bazkaria, EGAk antolatuta. 17:00 Bingoa, EGAk antolatuta, gaztetxean.

18:00 Mute Orain Bi taldearen zirko antzerkia.

19:00 Pintxo potea, Festa Batzordeak antolatuta. Elektrokutau Elektrotxaranga, EGAk antolatuta.

20:00 Los Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertua.

22:00 Zezensuzkoa. 22:15 Proud Mary taldearen kontzertua, Festa Batzordeak antolatuta.

23:00 Boletus Rumberus Djak, EGAk antolatuta, gaztetxean. Mikeltxi Dja, plazan, eta txupito festa, Festa Batzordeak antolatuta, txoznan.

ABUZTUAK 15 ostirala AMABIRJINA EGUNA

ABUZTUAK 16 larunbata 21:30-23:30 Sietsen mundu ezezaguna tailerra, Aizti Ingurumen Zerbitzuak eskainitako udako ekintzak programaren barruan. Izena ematea: info@ campingetxarri.com (12,90 euro), kanpinean.

ETXARRI ARANATZ Etxarriko erraldoiak 2024ko festen hasieran. ARTXIBOA

A.A.I. BaKaiKU

Etxeko parean dituen landareak zaintzen zegoela harrapatu dugu

Teresa Urriza Anso. Hainbat espezietako ale ederrak ditu loreontzietan, baita pareko lorategian ere. Zehaztu duenez, "azken hori udalarena da, udal langileak belarra mozten du eta nik landareak landatu eta zaintzen ditut". Ate ondoan duen aulkian eserita, parean dituen landareei eta lorategiari begira, eman ditu azalpenak bakaikuarrak.

"Ateratzea eta sozializatzea gustatzen zait"

Unetxo bat baino, udako garai bat gogoko duela jakinarazi digu bakaikuarrak. Bizi garen hau zehazki

Udako bere gogoko garaia zein den galdetuta, Urrizak esan digu "momentu hau" duela gustukoen. "Udako data hauek", zehaztu du. "Udaberria oso ederra da. Baina urteko garai hau niri asko gustatzen zait: uda hasiera, festen aurreko egunak, festak… San Joanetik agorrileko Ama Birjinaren egunera arte, nire ustez urteko garairik onena da", azpimarratu du. Gaineratu duenez, "urteko une oso alaia da. Eta horregatik dut gustuko". Alaitasun horrek non duen jatorria ere zehaztu du: "eguna hain luzea da, hainbeste eguzki ordu daude, hainbeste argi dago… Hori gogoko dut", berretsi du Urrizak.

"Udazkena edo negua baino gehiago gustatzen zait". Bakaikuarrak jakinarazi duenez, "niri eguraldiak asko eragiten dit. Jakina, eguraldi ona badago, alaiago nago. Iluntasuna dagoenean, egia esan, egunak ez dira hain politak". Garai honetako loreen usaina gogoko du bakaikuarrak. "Kolore arrosa eta laranja bizi hauek gustatzen zaizkit", esan du berak zaindutako landareei begiratzen dien bitartean.

Mugimendua

Urrizak azaldu du "nahikoa aktiboa" dela, "baita eguneko momentu batzuetan pasiboa ere. Baina, bai, aktiboa naiz. Beti dut zereginen bat. Ez naiz sekula aspertzen. Ongi". Zeregin horiek bakarrik egiten ditu. Hasieran aipatutako landareak zaintzeaz aparte, "joskintza lana badago, josi. Margotu beharra badago, margotu. Garai honetan etxea gehiago txukundu behar bada, baita ere". Ziurtatu duenez, "bakarrik bizi banaiz ere, bakardadea niretako ez da zama. Ongi nago".

Baina Urrizarena ez da dena bakarreko jarduna. "Bakarrik bizi naiz eta bakarrik egoteko denbora asko dut. Baina ateratzea eta sozializatzea gustatzen zait. Nahikoa lagunartekoa naiz. Gustatzen zait jendearekin egotea". Gogoko duen garai honetan Ba-

"SAN JOANETIK

AGORRILEKO AMA

BIRJINAREN EGUNERA

ARTE, URTEKO

GARAIRIK ONENA DA"

kaikun bertan "giro gehiago dago. Herrira igo eta kalean gutxienez haurrak ikusten dituzu. Altsasura astean bitan edo jotzen du, eta Etxarri Aranatzera ia astero. Bakaikun bertan Hiru Haitz jubilatu elkartean gustura egoten da. Bakaikun Kantuz ekimenean ere parte hartzen du. Garai hau, uda ere pasa egiten da. "Hemen udazkena polita da, azaroaren 1era arte, data bat esatearren. Tristura eta iluntasuna azaroan sartzen da hemen. Azaroa eta abendua hilabete nazkagarriak dira. Oso ilunak

dira, argi gutxi dago. Eguzki izpirik batere ez da ikusten". Gaineratu duenez, "neguan herrian ez duzu inor ikusten. Nor bere etxean sartzen gara eta kitto. Baina badugu ihesbidea. Astean hiruzpalau alditan jubilatu elkartera joaten gara eta kartetan jokatzen, gure albiziora, primeran pasatzen dugu". Denborak aurrera egiten du "baina etortzen denari egokitzen zara. Bai, batzuetan pentsatzen duzu: 'udan zeinen ongi!' Baina pasa denez, udazkenari edo neguari aurre egitea, besterik ez dago".

Maider Betelu Ganboa ITURMENDI

Mikel Galarza Maizak Iturmendiko Arrano Beltza plazan jarri du hitzordua. “Hemen jaio nintzen, hemen bizi naiz bikotea eta bi semeekin, gustura, eta, nork daki, agian hemen hilko naiz” dio, irribarrez. Udan Iturmendiko bizimodua ez dela horrenbeste aldatzen aipatu du, “neguan ere asko ateratzen garelako. Hemen ez dago egun bat jendea ateratzen ez denik, batez ere seme-alabak ditugunok. Neguan frontoian egoten gara gehiago, eta udan plazan”. Egun, haur pila bat daude Iturmendin. “Datorren urtean hamar edo hamaika ume jaio behar dira, eta hori gurea bezalako herri txiki batendako izugarria da. Agian gero geldituko da, baina orain...”. Giroa dago herrian, eta orain, taberna berria dutela, gehiago. “Nabaritzen da, herrian bizi gehiago dago. Kanpotik datozenendako badakizu zeinen ondo?”. Iturmendin udako momenturik onena zein den oso argi du. “Iturmendiko festak, eta egun bat aukeratzekotan Santa Marinara igotzen garen eguna, uztailaren 18a”. Trinitate egunean bakaikuarrekin batera ospatzen dute festa Santa Marinan, baina Iturmendiko festetan igotzen direnean, “batetik antzekoa da, baina aldi berean ezberdina, Iturmendiko festak direnez festa giroan gaudelako, eta hori nabaritzen da”. Iturmendiko Karmengo festak uztailean dira. “Festek uztailaren 16a eta 18a hartu behar dituzte bai hala bai, eta asteburua nola datorren kontuan hartuta egutegia egokitzen da. Santa Marinako erromeria beti uztailaren 18an izaten da”.

Kuadrillan

Udako momentua, Santa Marinako erromeria, kuadrillan ospatzen du Mikel Galarzak. “Txikia nintzela gurasoekin igotzen nintzen, baina orain dela 30 urte nire gurasoek ez zuten kuadrilla bazkaririk egiten. Beste garai batzuk ziren. Duela zenbait urte hasi ziren kuadrilla bazkariak egiten, eta zenbait familia biltzen dira ere bai”.

Santa Marinako festetako erromeria “egun oso polita da" Mikelendako. “Goizeko 10:00etan elkartu, eta suziriarekin batera Santa Marinara abiatzen gara, oinez”. Azpiegitura guztia igo behar duten kuadrillako kideak autoz igotzen dira, erremolkean mahaiak, aulkiak eta

"Santa Marina laguntasuna da, festa giroa, mendia..."

Iturmendiarrak festetako santa Marina eguna udako onena dela uste du, oporrekin batera

iritsita dantzaldia hasten da, eta herriko auzatea”.

beharrezkoa den guztia daramatela. “Logistika ongi prestatu beharra dago. Aurten, umeak zenbatuta, 25-30 pertsona bildu ginen eta oso ongi pasatu genuen. Nik beti festa hartzen dut egun honetarako”.

Orain arte brasan prestatzen zuten bazkaria: urdaia, txistorra, saihetsak... Mikelena izaten zen brasetan sukaldatzeko ardura, baina aurten, lehenengoz, paella prestatu dute lauzpabost lagunen artean “marisko paella, oso ona. Paellera Aitzkozar elkartetik hartu genuen, eta sua aurretik bagenuen, festetako beste egun batean kaldereteak prestatzen direlako”. Aurten oso jendetsua izan zen festetako kalderete eguna. “Kuadrilla guztiok parte hartzen dugu, eta frontoia beteta zegoen. Oso egun polita da”. Santa Marinako erromeriak sentipen asko sortzen dizkio, “laguntasuna, poztasuna, festa giroa, mendia... Mendira igotzea, eta semeekin batera hamaiketakoa egitea oso berezia da”. Santa Marinan ardoa banatzen du udalak. “Ardoa zilarrezko katiluetan edateak badu bere xarma”. Santa Marinako bazkalondoa ederki luzatzen zaie, eta arratsaldeko seiak aldera Herrira

“Oso ongi pasatu genuen, oso gustura”. Udako momentua “parrilla usainarekin lotzen dut, aurten paellarena (kar-kar)”. Eta, koloreak “mendiaren berdea eta zeruaren urdina”.

Udako momentua bizita, ez du urtean zehar gehiago gogoratzen.

“Iristen denean ospatzen dugu eta gustura, baina hurrengo urtera arte kitto. Badago jende asko soilik Trinitatean eta Santa Marinako erromerian igotzen direla Santa Marinara eta agian bereziagoa da eurendako, baina ni sarritan igotzen naizenez...”.

Oporrak, beste unetxoa Festen ondoren herria asko baretzen dela dio Mikelek. “Jende asko oporretara doa eta herria pixka bat triste geratzen da". Mikelek abuztuaren 1ean hartuko ditu oporrak. "Hori bai dela udako momenturik onenetakoa!”.

Mediterraneora joango dira oporretara, familian. “Umeei hondartza pila bat gustatzen zaie, eta haiek pozik ikustean, gu ere bai. Joateko desiotan gaude, udako beste momentutxo bat delako. Urtean zehar oporretan pentsatzen dut maiz: noiz iritsiko dira behingoz?". Jada iritsi dira.

"GOIZEKO 10:00ETAN SUZIRIAREKIN BATERA SANTA MARINARA

ABIATZEN GARA, OINEZ. OSO POLITA DA"

MIKEL GALARZA MAIZA

"Niretako

uda Urdingo piszinak dira; zoragarria da"

Uda Urdiaingo piszinarik gabe ez zela uda izango esan du urdindarrak

Erkuden Ruiz Barroso URDIAIN "Txikitan Urdingo piszinetara joaten ginen, hori zen gure uda. Gero nerabeak ginenean ere joaten ginen, baita gaztetxoagoak ginenean ere. Eta orain guraso naizela joaten gara. Sentsazio bat da: Urdiainen uda piszina da". Bizitza osoan etenik ez duen zerbait dela esan du Maddi Aldaz urdindarrak: "Gure kuadrillan bereziki, haurrak izan edo ez izan, aurretik edo ondoren; beti izan da piszina". Urteekin aldatu den gauza bakarra "lekua" da; lehen kuadrillarekin toki zehatz batean jartzen ziren, "eta orain ez naiz kids zonara pasa, horretara erresistitzen naiz, baina bai gerturatu naizela pixka bat". Kuadrilla kontrolatzen du toki berritik.

Uztailan eta abuztuan, egunero, joaten dira Urdiaingo piszinara. "Uztailan egiten ari den eguraldi honekin gogoratu naiz txikitan igeriketa ikastaroak

izaten genituela, autobusez joaten ginen, eta berdin zion eguraldiak. Neoprenorik gabe egiten genuen". Ikastaroak "aspaldi" bukatu ziren, baina eguraldi txarrarekin ere piszinara joaten direla esan du Maddik: "Tabernara; haurrak basoan jolasten egoten dira eta gu pote bat hartzen

eta kartetara jolasten". Kotxearen maleteroan "beti forro polarra".

Basoan

Garai batean gurasoekin kotxez joaten zen, gero kuadrillarekin bizikletan, eta gaztetxoagoak zirenean autostop ere egin izan dutela gogoratu du urdindarrak:

"Herritik bost bat kilometrotara inguru egongo dira". Baina beti kuadrillarekin; "gogoratzen naizena, bai". Amarekin joaten zenean ere lagunekin jolasten egoten zela gogoratu du. "Oraindik ere Aitorren (Irigoien) mezua jasotzen dut: joan behar za piszina? Ziordiko piszina?". Izan

"HORRETAN

PENTSATZEN DUDANEAN ILUSIOA SENTITZEN DUT; OPORRAK DIRA"

ere, aurten Urdiaingo piszinak uztailaren 26an zabaldu zituzten, obrak egin ondoren. Urdiaingo piszinak Aitziber elkartearenak dira, eta bazkideek kudeatzen dituzte. "Obra egin dugu. Bozketa egin genuen obra egin edo ez erabakitzeko; bazkideak egon gara dirua sartzen, eta pentsatu genuen piszinak hausten badira, ez zirela gehiago irekiko". Eta uda Urdiaingo piszinarik gabe, "ez da uda". Urdiaingo Udalak dirulaguntza eman du ere. Elkarteak 58 urte ditu, eta piszinak elkartea sortu eta gutxira egin zituztela kontatu du Maddik: Magotteaux enpresak lurra behar zuen eta Urreztin zulo bat egin zuen; herriko garaiko gazteek zulo hori baliatu zuten piszina egiteko". Nafarroako lehendabizikoetakoak izan zirela gogoratu du. Maddirendako udan piszinan pasatzen dituen momentu horiek berdeak dira eta baso usaina dute. Tokia "zoragarria" dela esan du. "Horretan pentsatzen dudanean ilusioa sentitzen dut. Ailegatuko da eguna eta joango gara piszinara; oporrak, paradisua, lasaitasuna... Zoragarria da".

MADDI

DORRAO FESTAK

ABUZTUAK 14 osteguna

12:00 Txupinazoa.

13:99 Kuadrillen bazkaria.

18:00 Bigantxak eta poniak.

19:30 Azken boltxebikeak taldearen kontzertua.

20:00 Auzatea.

00:30-05:00 DJ Gatz musika plazan.

ABUZTUAK 15 ostirala

13:30 Meza.

14:15 Fanfarrapoterekin luntxa.

18:00 Aizkora apustua.

20:00 Auzatea eta Jon Koldo Gudariak taldearen kontzertua. 22:00 Suak.

00:30-05:00 DJ Gatz musika plazan.

ABUZTUAK 16 larunbata

11:00 Pilota partiduak.

14:00 Fanfarrapote.

15:00 Herri bazkaria.

18:00 Erronda.

20:00 Auzatea.

00:30-04:30 Jaian Jai eta DJ musikal plazan.

ABUZTUAK 17 igandea

13:00 Txingones de la Rencle taldearen kontzertua.

18:00 Haurrendako jokoak.

20:00 Txistorra, sardina eta txokolate jana.

UNANU

ABUZTUAK 10 igandea

Goizean, San Donato ermitara igoko dira.

15:00 kuadrillen bazkariak, Denok bat elkartean. Musika ere izanen da.

LIZARRAGA

ABUZTUAK 16 larunbata Harleze eguna

10:00 Gosaria, Arrangarten. 11:00 Arlezera martxa.

14:30 Herri bazkaria. 17:00 Erronda herritik txarangarekin.

21:00 Afaria. 21:30 Dantzaldia.

ITURMENDI

ABUZTUAK 15 ostirala

Aritzaga Eguna 10:30 Meza, Aritzagako ermitan. Ondoren, auzatea Aritzaga elkartekoek eskainita.

URDIAIN

FESTAK

ANDRAMAUZTUKO FESTAK / FESTA TXIKIAK

ABUZTUAK 14 osteguna 12:00 Etxajua eta auzatea, ehiztariek eskainia.

16:00 Mus eta briska txapelketak, Aitziber elkartean eta Kaluxan.

17:30 Pala eta pilota partiduak.

20:30-21:45 Alarma morea taldearen kontzertua.

22:00 Elkartasun afaria.

00:30-03:30 Dantzaldia, Zutik taldearekin.

ABUZTUAK 15 ostirala

11:00 Meza eta auzatea, Aitzibergo baselizan.

14:00 Bazkariak, Urriztiko zelaietan.

20:30-22:00 Chuchin Ibañez mariatxia.

00:00-02:30 Bull DJ.

ABUZTUAK 16 igandea

GAZTE EGUNA, UGAK ANTOLATUTA

*agendan agertzen den informazioa orientagarria da eta aldaketak egon daitezke.

ALTSASU

ABUZTUAK 1 ostirala

21:15 CaixaBank Masterseko jaialdia, Burunda frontoian.

B Serieko final laurdentako ligaxka: Zubizarreta III-Bikuña / Senar-Tolosa; A serieko final laurdentako ligaxka: EzkurdiaIztueta / Larrazabal-Rezusta. Sarrerak: 20 eurotik aurrera.

ABUZTUAK 2 larunbata

19:30 Korrontzi taldearen kontzertua, Altsasuko Udalaren Udako Kultur programazioaren barruan, Foru plazan.

ABUZTUAK 3 igandea 13:00 Gaza Oporrik ez. Palestina askatu! Sakanako Harrera Haranak deitutako elkarretaratzea, udaletxean.

ABUZTUAK 9 larunbata 12:00 Euskadiko Hirugarren mailako Aizkora Txapelketarako kanporaketa: Oier Mitxelena, Aritz Oiarbide, Jon Erdozia, Ioan Goikoetxea, Isidro Velasco, Xabier Gartzia, Anton Lacotubi, Unai Etxeberria, Marco Nevado, Xabat Olaizola, Txutxi Larrazabal, Kimetz Oñederra, Manuel Fraile, Ander Altuna eta Emilio Garcia; 54 ontzako laun enbor erdibitu, Iortia zabalgunean.

ABUZTUAK 15 ostirala 22:00 Copilotos Inixio eta Cloren stand up ikuskizuna, Haritza tabernan.

ABUZTUAK 28 osteguna 19:00-00:00 Garagardo Azoka, Kukuerreka elkarteak antolatuta, Baratzekobiden.

ABUZTUAK 30 larunbata 19:30 Rojillos Blues Banda taldearen kontzertua: blues, country eta bluegrass abesti klasikoak, Foru plazan.

ABUZTUAK 29 ostirala

19:00 Ezin zailago 24. Nafarroako Zirku Jaialdia, Iortia zabalgunean. 19:00-03:00 Garagardo Azoka, Kukuerreka elkarteak antolatuta, Baratzekobiden.

ABUZTUAK 30 larunbata 19:00-03:00 Garagardo Azoka, Kukuerreka elkarteak antolatuta, Baratzekobiden.

ABUZTUAK 31 igandea

19:00-00:00 Garagardo Azoka, Kukuerreka elkarteak antolatuta, Baratzekobiden.

IRAILAK 5 ostirala 20:00 Estopify Estopa taldearen tributuaren kontzertua, Nafarroako Gobernuaren Kultur 2025 programaren barruan, Foru plazan.

OLATZAGUTIA

ABUZTUAK 2 larunbata 10:30 Juniorren II. Olazti Saria: 100 kilometro, Altamira hirutan igoko dute. Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta, plazatik.

URDIAIN 2024ko Andramauztuko festak. ARTXIBOA
DORRAO Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dituzte festak Dorraon. ARTXIBOA

IÑAKI LOPEZ AGUADO

"Ezingo nuke udarako momentu bat bakarrik aukeratu"

Besteak beste, San Juan gaua, San Pedro eta udako zinema egunak gogoan ditu altsasuarrak

Erkuden Ruiz Barroso ALTSASU "Ezingo nuke udarako momentu bat bakarrik aukeratu". Urteekin aldatuz joan direla esan du Iñaki Lopez Aguado altsasuarrak: "Baina baditut batzuk urteak pasata ere gogoratzen ditudanak". Altsasun bizitutako udako unetxo horiek kontatu ditu. "Txikitan, 9 edo 10 urte nituenean, uda iristeko irrikan nengoela gogoratzen naiz, eskola bukatzen baitzen, eta horrekin batera San Joan ospatzen genuen". San Joan gaua prestatzeko lagunak "sastrakak" hartzera joaten ziren, "batzuetan baso itxira, beste batzuetan bigarren zubira, baina beti aurkitzen genituen adaskak, zuhaitz enbor zatiak edo adar handiak". Jasotakoarekin "sekulako sutea" prestatzen zuten San Joan bezperako. "Momentu hori zen niretako udari hasiera ematen ziona".

Izozkiak

Urteak pasata, Iñakik gogoan dauzka bai Foru plazan bai "Zuman" (Zumalakarregi plazan" udako zinema jartzen zutela, "eta gau horretako pelikula ikusten genuen, izozkiak edo txutxeak jaten". Izozkiarena "grabatuta"

dauka: "Las Vegas tabernan erosten nituelako amonak emandako pagarekin. Zinema Zumalakarregi plazan zenean, "izozkia Akelarre tabernan erosten nuen". Altsasuarrak gogoeta egin du: "Gaur egungo haurrek eta gazteek teknologiei esker pelikulak eskura dauzkate eta edonon ikus ditzakete. Garai hartan ez ziren spoilerrak existitzen, eta pantaila aurrean guztiak geunden adi-adi protagonistei zer gertatuko zitzaien esperoan".

"Maite nuen eta maite dudan beste udako eguna San Pedro eguna da". Herri inauteriarekin batera Altsasuko egunik "gogokoena" dela gaineratu du Iñakik. "Lehen oroitzapenak gurasoekin eta nire arrebarekin batera dira, eta beraien kuadrillako beste seme-alabekin batera ospatzen genuen eguna". Urteak pasata orain "nire lagunen seme-alabekin" ospatzen ditu sanpedroak, "kar kar kar".

Aisiz Blai

Azken urteetan, hamar bat, udako oroitzapenek lanarekin zerikusia dute: "Aisialdian lan egiten baitut, Altsasuko Udaleko

Aisiz Blai (lehen Udan Euskaraz zena) programan, hain zuzen ere". Familia kontziliaziorako

"AZKEN URTEETAN OROITZAPENEK

LANAREKIN

ZERIKUSIA DUTE: AISIZ BLAI"

"SAN JOAN BEZPERAKO MOMENTU HORREK UDARI HASIERA EMATEN ZION"

"PANTAILAREN AURREAN GUZTIAK GEUNDEN ADI-ADI ZER GERTATUKO ZEN ESPEROAN"

ezinbesteko lana. Iñakik azaldu duenez, haurrak haien udak "ahalik eta hobekien pasa dezaten" saiatzen dira, "urtero ekintza eta jarduera ezberdinak eskaintzen, azkenekoa izango balitz bezala goza dezaten". Iñakik begiraleen lana nabarmendu du: "Programa ezingo zen aurrera eraman begiralerik gabe, beraien lana ezinbestekoa da lan hau aurrera eramateko". Begiraleek ere programan pasatako udak modu berezian gogoratuko dituzte. Iñakirendako udako onena, beraz, "haur guztiak disfrutatzen ikustea da, eta beraien familiak zerbitzuarekin pozik daudela jakitea". Bero handia egiten duenean eta euria egiten dueneko usain hori datorkio burura udan pentsatzean. Bestetik, altsasuarrarendako uda piszinako urdin eta larretako berde kolorekoa da.

UTZITAKOA

"Udan giro gehiago zegoen, bizitza

ematen zidan"

Clinkerren lanean pasatzen zituen udak olaztiarrak, baina "gustura" sortzen zen giroarekin

Erkuden Ruiz Barroso OLAZTI "Unetxo loriatsu bat? Tabernan lan egiten genuen, eta sortzen zen giroak, terrazak, beranduago arte irekita egoteak... Bizitza ematen zuten". Mari Jose Lopez de Goikoetxea, Patxi senarrarekin batera, 42 urtez Olaztiko Clinker taberna eta jatetxearen jabeak izan dira. Udak lanean gogoratzen ditu, "eta gustura". Arratsaldetan "ihesalditxoak" egiten zituen, "igerilekura joaten nintzen, kafe bat hartzera joaten nintzen... Hori zen niretako handiena,irteeratxo txiki bat egiteko aukera izatea. Senarrak egunero lan egin izan du, nik ere lan egiten nuen, goiztean, baina berak egun osoa pasatzen zuen Clinkerren". Oporrak neguan egiten zituzten, eta eski egitera joaten ziren. "Urte asko joan gara eskiatzera; semeak izan aurretik ere, eta 41 urte bete ditu nagusienak". Neguko opor horietan, ez ziren udaz asko gogoratzen. Udak "ez ziren oso bereziak" baina urteko beste garaiekin alderatuta, aldiz, "desberdina" zen. Tabernako giroan eta jendetzan nabaritzen zen: "Piszina ondoan dagoenez irekita zegoela nabaritzen zen, jende gehiago etortzen zen, giro berezia sortzen zen...". Horregatik uda "lan eta

lan" egiteko garaia zela esan du Mari Josek: "Jende ezezagun gehiago etortzen zen, urtean zehar gutxiagotan ikusten zenuen jendearekin topatzen ginen... Horrek bizitza ematen zuen, lan gehiago zen, baina bizitza ematen zuen".

Pozgarria

Uda beti "alaiagoa" izan dela nabarmendu du, "zentzu guztietan: gusturago geunden, jende gehiago ikusten genuen...". Tabernan jendea ikustea "oso ona" zela gaineratu du. "Uda oso garai polita izan da beti, Santa Ageda

ere, baina lana zegoenean hain gustura nengoen Clinkerren... Giroa sortzen zen, gustatzen zitzaidan, oso pozgarria zen". Ilusioarekin hartzen zituen udak. "Kontzertuak antolatzen genituen ere, piszinara zetorren jendea eta ondoren bazkaltzera geratzen zen, mendi taldeak etortzen ziren ere...". "Bizitza" ematen zion. Diskoteka izan zeneko garaia ere gogora ekarri du Mari Josek: "Duela 25 bat urte diskoteka geneukan ere. Larunbatean, 04:00etan jaikitzen nintzen, eta goizeko ez dakit zer ordutan ixten genuen. Ni musika jartzen

"UDAK EZ ZIREN OSO BEREZIAK, BAINA BESTE GARAI BATEKIN ALDERATUTA ZERBAIT DESBERDINA ZUTEN"

egoten nintzen". Bertan egon behar zirenez, behintzat egiten zutena "gogobetegarria" izatea nahi zuten.

Lanean gustura zegoen, eta lanaren emaitzak jasotzea "pozgarria" zela esan du olaztiarrak. "Batzuk esan dezakete: zer bizi-

tza tristea eraman duzu lan egiten! Baina ni gustura nengoen". Clinkerren taberna eta jatetxe batean egin daitezkeen lan guztiak egin ditu: "sukaldaria izan naiz, pintxea... Denetarik egin dut. Eta zoriontsu izan naiz. Gaur egun faltan botatzen dut, baina gorputzak ez du berdin erantzuten; atsedena eskatzen dut". "Nik ez nuen jubilatu nahi, baina senarrak jubilatu nahi zuen, eta nik ezin nuen bakarrik. Koinatak hartu zuen taberna, zorionez, eta nahi dudanean etor naiteke". Bestela, beste norbaitek hartuko balu, "kafe bat eta gutxi gehiagorako" joan ahalko zela esan du. "Gainera, badut txakurtxo bat eta Julen ilobak zaintzen du, eta orduan txakurra bisitatzera ere etorri behar naiz". Koinatak "bizitza osoan" lagundu diola eta ilobak seme-alabak bezalakoak direla esan du Mari Josek. "Clinkerrek erakartzen nau, ezin naiz guztiz joan". Jubilazioa bizitzaren beste etapa bat dela esan du Mari Josek: "Orain paseora joaten gara presarik gabe, lehen joaten ginen, baina beti erlojuari begira".

Asteazkenak

Clinkerren gustura bazegoen ere, Mari Josek bazuen egun berezi bat: asteazkena. "Astean behin libratzen nuen, eta Gasteizera edo Iruñera joateko baliatzen nuen. Eguna asko aprobetxatzen nuen". Egun horietan ere "disfrutatzen" zuen, "fabrika batean lan egiten dutenek edo ikasleek, orokorrean, asteburuan dute festa, niretako asteazkena nire asteburua zen".

Udak labanda usaina duela esan du Mari Josek, Clinkerreko lorategian izaten dituzte eta orain etxean ere badu. Bestetik, uda larreen eta zuhaitzen berde kolorekoa dela esan du.

ONEKA GASTAMINZA PEREZ

"Aurten hipika txapelketetan parte hartu dut"

Ziordian udan "denetarik" pasatzen dela esan du ziordiar gazteak

Erkuden Ruiz Barroso ZIORDIA "Agian lagunekin egotea da nire momenturik gogokoena". Udan ikastolara joan behar ez denez, herriko lagunekin gehiago egoten da, eta hipikan gehiago egoteko aukera ere dauka Oneka Gastaminza Perez ziordiarrak. Unetxo horiek "alaitasuna" sentiarazten diote, nahiz eta batzuetan "pena" ere sentitzen duen lagunen artean haserrealdiren bat badago, "baina normalean pozik egoten naiz". Izan ere, udan zehar herrian "denetarik" gertatzen dela esan du gazteak, eta haserretzen badira ere, "azkenean dena konpontzen da eta oso ongi pasatzen ditut hemen udak".

Egunero ez bada, ia egunero errepikatzen dira Onekaren udako unetxo horiek: "udan zehar askotan errepikatzen da. Goizetan zenbait lagun ludotekara goaz eta ez gara hainbeste ikusten, baina arratsaldetan eta gauetan ateratzen gara". Normalean lagun kuadrillan bost lagun biltzen dira, eta batzuetan txikiekin elkartzen dira eta talde handiagoa osatzen dute. Herria haiena da; "Ziorditik ibiltzen gara". Arratsaldetan, eguraldi onarekin, igerilekuetara joaten dira, eta gauetan "polis eta kakosera" (harrapaketa jokoa) jolasten

"UDA, ZUZENEAN, IGERLEKUA DA, ETA IGERIKUAREN USAINA DU; ETA URDINA DA, URA"

"IRISTEKO DENBORA GUTXI FALTA DENEAN UDAKO GAUETAN ZER EGINGO DUGUN PENTSATZEN DUGU"

dira. Inprobisatutako planak izaten diren arren, badago gauza bat aurretik prestatzen dutena: festetako play backa. "Hori bai pentsatzen dugula". Festak irailaren hasieran dira, eta udan zehar koreografien entseguak egiten dituzte.

Oroitzapenak

"Uda iristeko denbora gutxi falta denean pentsatzen dugu gauetan egin ditzakegun gauzetan, baina urtean zehar ez naiz udaz asko gogoratzen". Udako gau horiek dira urtean zehar faltan botatzen dituenak: "Urtean zehar ikasten gaudenez, astean zehar goiz joan behar gara etxera". Onekarendako udak "igerilekuaren" usaina du, "uda zuzenean igerilekua da". Horregatik ere, uda urdin kolorekoa dela esan du: "Urdina, ura".

Aurten, Ziordian lagunekin bizitutako momentutxo horiek ez ezik, bereziki gogoratuko ditu hipikako txapelketak eta hipikan pasatako denbora. "Espainiako txapelketara joan naiz, eta hipikan bertan beste bat egin genuen eta ilusio handia neukan". Bestetik, orientazio probak eta hipika uztartzen dituen diziplina bat ere egin du uda honetan.

GANBAZELAIA

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute.

Bazkideek % 10eko deskontua dute.

Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.

Maider Agirre Santano

Erraza izan da zu maitatzea, beti gure bihotzetan.

Lopez de Goikoetxea familia

Maider Aguirre Santano

Haize argi baten boladan zoaz, mugaz bestalde, izarren gora.

Bilatzen zaitugu eta ez zaude, bizitzen zaitugu muinaren barne. ta memorian, zure irria, ta memorian, zure izatea, ta memorian izango zaitugu.

Zure kuadrilla

AGURRIK BEROENA

GK ZERBITZUTIK MAITASUNEZ LANDUTAKO

PAPEREZKO OROIGARRIAK

OMENALDI IRUDIAK

GUAIXE ASTEKARIAN

ESKELA ETA OROIGARRIAK

GURE IKURREZ LAGUNDUTA

ZURE IRUDI KUTTUNEKIN PERTSONALIZATUTA

HIRU TAMAINA: TXIKIA, ERTAINA ETA HANDIA

BAZKIDEEK %10EKO DESKONTUA DUTE

JARRI HIL OHARRA HURRENGO ASTEAN

OMENALDIA EGITEKO

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.