926. Guaixe

Page 1


Sakanan dauden

8.199 etxebizitzetatik gehienak jabetzan ditugu, gutxi daude alokatuta / 2-5

Aralarko santutegiari eraso egin eta, zorionez, atea bakarrik kaltetu zuen suak / 8-9

Otxobin egindako zundaketak kezka sortu du AHTren kontrako mugimenduan / 11 Sakanako Mankomunitateak hondakinen estrategia osatzeko iritzia eskatu du / 9

Xotak ilusio handiz aurkeztu du 24/25 denboraldia. Osasuna Futsal F., nobedade nagusia / 16-17

Ianire Aranzaberen Esanezin taldearen kontzertua izanen da, azaroaren 9an, Iortian / 21

Leire eta Irea Etxaniz ahizpek brontzezko domina bana lortu dute Errumaniako Taekwondo Openean / 20

SINADURAK

"Gureak euskal taldea izaten jarraituko du: hamabost txirrindulari euskaldun ditugu"

Alokairu Poltsa, foru bermearekin

Nasuvinsari errentamendu babesturako 1.000 etxebizitza partikular utzi baitzaizkio eta horiek gizarte alokairura bideratuta daude. Gobernuaren enpresari etxea alokatzeko uzten dionak "berme osoa, lasaitasuna eta zerga abantailak" ditu

Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Nasuvinsa enpresa publikoaren Alokairu Poltsarako mila etxebizitza utzi dira. Errekorra ospatzeko aitortza ekitaldia egin zuen Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuak astelehenean. Aitortza jaso zuten erakunde publiko, entitate pribatu eta herritarren artean Luis Vazquez altsasuarra zegoen.

Vazquezek aita adinekoen egoitza batera eraman ondoren, gurasoena zen etxea txukundu eta Alokairu Poltsarako utzi zuen.

Diario de Noticiasi azaldu zionez, "alokairuan jartzeko premiaren aurrean, etxe-agentzien mundua pixka bat handi egiten zitzaigun. Partikular batendako egin beharreko kudeaketak ez dira errazak, ezta seguruak ere gaur egun", adierazi zuen Vazquezek. Horre-

gatik Nasuvinsarekin harremanetan jarri zen eta "bide segurutik gindoazela iruditu zitzaigun". Altsasun utzitako etxebizitza baten jabeak asteleheneko ekitaldian "Alokairu Poltsak alderdi guztietan eskaintzen duen berme osoa" azpimarratu zuen, "adibidez mantenu ona edo errenta hilero kobratzeko bermea, ahaztu gabe Nasuvinsa arduratzen dela maizterrendako kudeaketa eta arreta kontu guztiez". Gaineratu zuenez, "ez duzu ezertaz arduratu behar, haiek dena egiten dute". Egunkariari azaldu

dionez, “adibidez, oso interesgarria iruditu zaigu zazpi urterako kontratu bat sinatzea eta etxebizitza ahalik eta gutxienetan hutsik egotea". Bestalde, Vazquezek aitortu zuen "motibagarria" dela jakitea hutsik dagoen etxebizitza baten bidez beste pertsona batzuei modu duinean bizitzeko aukera ematen zaiola.

Begoña Alfaro Garzia hirugarren lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak eskerrak eman zizkien partikularrei, udalei eta entitate pribatuei Nasuvinsak kudeatzen duen Alokairu Poltsa laguntzeagatik. "Funtsezkoa da gure erkidegoan alokairu babestuaren eskaintza indartzea erraztuko diguten era guztietako neurrien alde egiten jarraitzea, eta, horrela, gaur egun ezinezkotzat duten pertsona eta familia nafarrei etxebizitza bat eskura-

"FUNTSEZKOA DA ALOKAIRU BABESTUAREN ESKAINTZA INDARTZEA" BEGOÑa alFarO

tzen laguntzea", azpimarratu zuen Alfarok.

Dirulaguntza eta abantaila fiskalak

Alokairu-poltsak abantaila eta laguntza garrantzitsuak eskaintzen dizkie erabilerarik gabeko etxebizitzaren jabeei, esate baterako: hilero errenta kobratuko denaren ziurtasuna eta garaiz kobratzea, etxebizitza behar bezala mantentzea eta egoera onean bueltatzea lagapen-epea bukatzean. Nasuvinsari etxea zazpi urte eta erdirako uzten zaio. Etxebizitzaren titularrak bueltatu beharrik gabeko zuzeneko dirulaguntza jasotzen du, hiru hilabeteko alokairuaren baliokidea, eta lortutako etekinetan %70eko zerga-arintzea jaso dezake. Era berean, Nasuvinsak bere gain hartzen ditu etxeko arrisku anitzeko asegurua, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eta komunitate gastuak, 50 euro arte, eta, aldi berean, etxebizitza indarreko araudira egokitzeko beharrezkoak diren egokitzapen erreformen %0ko eta 22.500 euro arteko finantzaketa eskaintzen du.

Datuak

• %48,5 Poltsan dauden etxebizitza kopurua 2016tik hazi dena.

• 1000 Alokairu Poltsan dauden etxebizitzak.

• 6,17 euro etxebizitzaren m2 erabilgarriko Sakanan (2025eko prezioak).

• 72,47 euro garajea uzteagatik.

• 2,41 euro trastelekuko m2 erabilgarriko.

• %65 Iruñerrian dauden poltsako etxebizitzak.

• %1,9 Sakanan dauden poltsako etxebizitzak.

• Informazioa Nasuvinsaren webgunean, gaztelaniaz soilik: labur.eus/q52zd

Luis Vazquezek Begoña Alfaro kontseilariaren eta Javier Buronen eskutik jaso zuen aitortza. NAFARROAKO GOBERNUA

Sakanako etxebizitza kopurua udalerrika (2022)

LAKUNTZA

Etxebizitza kopurua: 495

ALTSASU

Etxebizitza kopurua: 3.101

Alokairua: 206

OLATZAGUTIA

ZIORDIA

Etxebizitza kopurua: 154

Alokairua: 3

Etxebizitza kopurua: 603

Alokairua: 19

ITURMENDI

Etxebizitza

kopurua: 157

Alokairua: 9

URDIAIN

Etxebizitza

kopurua: 262

Alokairua: 5

ETXARRI

ARANATZ

Etxebizitza kopurua: 1.012

Alokairua: 34

BAKAIKU

Etxebizitza kopurua: 144

Alokairua: 0

Alokairua: 15

ARBIZU

Etxebizitza kopurua: 405

Alokairua: 18

ARRUAZU

Etxebizitza kopurua: 46

Alokairua: 0

ERGOIENA

Etxebizitza kopurua: 167

Alokairua: 1

UHARTE

ARAKIL

Etxebizitza kopurua: 322

Alokairua: 12

IRAÑETA

Etxebizitza kopurua: 60

Alokairua: 0

IRURTZUN

Etxebizitza kopurua: 878

Alokairua: 80

ARAKIL

Etxebizitza kopurua: 393

Alokairua: 8

Sakanan 8.199 etxebizitza daude

Ibarreko etxebizitza parkeak 2020an gainditu zuen estreinakoz 8.000ko muga, urte hartan 8.044 etxebizitza baitzeuden ibarrean. Bi urteren ondoren 8.199 etxebizitza ziren ibarrean. Bestalde, Sakanan 2000 eta 2024 urteen artean 2.713 etxebizitza eraiki ziren (2022ra arte 2.688). Horiek kontuan izanik, Sakanako etxebizitza parkearen %32,54 mende honen lehen 22 urteetan eraiki da. Sakanak 20.541 ditu. Beraz, bataz beste, etxebizitza bakoitzean 2,5 pertsona bizi dira.

Familiak eta etxebizitzaren edukitza erregimena (2023) Etxebizitzen salerosketen bilakaera (2027-2024)

Etxebizitza, jabetzan

Hego Euskal Herrian etxebizitzen jabetza kuota altua da: hamar familiatik zortzi bere jabetzako etxebizitza batean bizi dira: Euskal Autonomia Elkartean (EAE) %81,2 eta Nafarroan %82,6. Hego Euskal Herriko bataz bestekoaren hamar puntu gainetik gaude Sakanan: gure jabetzako etxebizitzetan bizi gara sakandarren %92,7. 2013 eta 2023 artean Hego Euskal Herrian gora egin du etxebizitzen alokairuak: EAEn %11,3tik %14,3ra eta Nafarroan %12,6tik %13,7ra. Sakanako etxebizitzen alokatze tasa %7,3koa da. Bestalde, bizitzeko inolako kosturik gabe uzten diren etxebizitzarik ez dago Sakanan.

Salerosketen bilakaera 2007 eta 2023 urteen artean hiru epe nabarmentzen dira. Aurrena, 2013ra arte, beheraldia. Ekonomia krisiak higiezinen burbuila leherrarazi zuen eta etxebizitzen salerosketak hondoa jo zuen 2013an. Urte hartan, 2007arekin alderatuta, EAEn %60 etxebizitza gutxiago salerosi ziren, Nafarroan %61 eta Sakanan %77,18. Salerosketa pixkanaka suspertu egin zen 2014 eta 2019 urteen artean, 2020an pandemia iritsi arte. Eten horren ondoren, 2022-2023 urteen artean higiezinen merkatuaren jarduera nabarmen hobetu zen, batez ere, 2022. Baina 2023an etxebizitzen salmentak behera egin zuen. 2007an Hego Euskal Herrian 35.233 eragiketa egin ziren, 2023an 29.563.

Etxebizitzen salerosketa, tipologiaren arabera (%)

Etxebizitzen salerosketa; etxebizitza motaren arabera (%)

Sakana: Etxebizitzen salerosketa herrika, tipologiaren arabera (%)

Sakana: etxebizitzen salerosketen bilakaera herrika

Berritik, bigarren eskukora Higiezinen burbuila lehertu aurretik EAEn salerosketen %44,8, eraikuntza berrikoa zen eta gainontzeko %55,2 bigarren eskukoa. Nafarroan %60,3 berria eta %39,7 bigarren eskukoa zen. Sakanan salerosten ziren etxeen %56,5 berriak ziren eta %43,5 bigarren eskukoak. Ekonomia krisiak etxebizitza berriaren eraikuntza geldiarazi zuen. Sakanan bigarren eskuko etxeak besterik ez dira saltzen.

Babes ofizialeko etxebizitzak Mende hasieratik Sakanan babes ofizialeko 326 etxebizitza (BOE) eraiki ziren. Deigarria da BOEen %55,82 (182) 2009 (45), 2010 (51) eta 2011 (86) urteetan eraiki zirela, higiezinen burbuilak eztanda egin eta eraikuntza enpresak saldu gabeko etxeekin gelditu zirenean. Sakanan egin zen babes ofizialeko azken etxebizitza 2013koa da. Mende honetan egindako 2.713 etxebizitzetatik BOE %12,01 dira.

Etxe berririk ez da eraikitzen 2007 eta 2023 urteak alderatuta agerian gelditzen da gaur egun salerosten diren ia etxe guztiak bigarren eskukoak direla. Gutxi eraikitzen da asko eraiki zelako edo zaharberritzeak indarra hartu duelako. 2007an herrietan bigarren eskuko salerosketa txikia zen: Irurtzunen %30,8, Uharte Arakilen %7,4, Arbizun %40, Etxarri Aranatzen %50, Altsasun %45,8, Urdiainen %42,1 eta Ziordian %27,6. Salbuespena Arakil eta Lakuntza ziren. Orain eta 2007an ere salerosten ziren etxebizitza guztiak bigarren eskukoak ziren Ergoienan, Bakaikun, Iturmendin eta Olatzagutian.

Salerosketak eta eraikuntza Etxebizitzen eraikuntza erritmoa ez da homogeneoa izan. 2000 eta 2011 urteen artean Sakanan 2.416 etxebizitza eraiki ziren, bataz beste, urteko 201 etxe. 2012 eta 2024 artean 297 etxebizitza eraiki ziren, bataz beste, 22,84 etxebizitza urteko.

Alokairua, hileko batez besteko errenta (eurotan)

Alokairuaren hileroko errentaren bilakaera (2021-2023)

Alokatzeko gutxi

Nafarroako Estatistika Institutuak, Nastatek, gutxienez hamar etxebizitza alokatuta dauden udalerrietako etxebizitzen bataz besteko alokairu prezioa eman du. Sakanako hamabost udalerritatik zazpik besterik ez dute baldintza betetzen eta etxebizitza

alokatzeagatik hilean 358,7 euro (Uharte Arakil) eta 414,5 euro (Arbizu) artean ordaintzen da. Interneten bilaketa eginda Sakanan alokairuko etxebizitzak opatzea zaila da. Salgai, ordea, ehunen bat etxe, txalet eta pisu salgai daudela ikusi dugu. Denetariko eskaintzak dira, erosi

eta bertan berehala bizitzen hasteko moduko eraikinak daude salgai. Baina baita erabateko berrikuntza lanak eskatzen dituzten eraikinak ere. Halako etxe bat 28.000 euroan eros daiteke, eta txalet bat 750.000 eurotan. Pisuen prezioak 64.000 eta 228.330 euro artean daude.

Alokairuaren prezioa Sakanan alokairuagatik hilero ordaintzen dena probintzien bataz bestekotik urruti dago. Baina prezio horiek ordaintzera behartuta daude ibarretik kanpo lan egin edo ikasten duten sakandarrek.

Etxebizitza jabetzan izatearena barneratuta dugunaren adierazle da alokairuak bilatzeko garaian Interneten bilaketa egin bakar bat opatu dugula. Pisu bategatik hileko 650 euro eskatzen zituzten. Etxebizitza partekatzeko bi eskaintza opatu ditugu. Batak gelagatik 300 euro eskatzen ditu, besteak 350 euro.

Bestalde, Nasuvinsaren Alokairu Poltsan mila etxebizitza daude, haietatik hemeretzi (%1,9) besterik ez daude Sakanan.

Kontzientzia

Aurreko astean, autoan nindoala, irratia piztuta, tertulia interesgarri bat aditzen ari nintzen. Ez dakit abiapuntua zein zen, jada hasita aurkitu nuen eta, baina, klima aldaketaz ari ziren.

Bertan, Asteklima deitutako ekimenaz hitz egiten ari ziren. Hau Erkidegoan burutzen den eta beharrezko trantsizio energetikoa eta klimatikoaren inguruan euskal gizartea kontzientziatu eta mobilizatzeko helburu duen ekimena da. Aurten "Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da" lelopekoa.

Beste pertsona batek, hiriburuetan definitzen ari diren "isuri txikiko eremuak" aipatzen jarraitu zuen. Aipatutako eremuetan, data jakin batetik aurrera, bakarrik etiketa energetiko bat daukaten autoak sartuko dira, eta besteak ezin. Horretarako informazio kanpainak antolatu dituzte, baita neurria betearazteko baliabideak: kamerak nonahi, isunak noiz eta zenbatekoak izanen diren…

H ara ZE r D i EN

Gazte Asanbladen arteko harremanak sortzen

OLAZTIKO GAZTE ASANBLADA

Zer da Gazte Asanblada bat beste batekin harremanik izan gabe? Nola bihurtu ideia hau errealitate? Non dago hauen arteko muga? Aurreko batean, guaixerendako egindako kolaborazioan SAGAren (Sakanako Gazte Asanbladak) inguruan idatzi genuen gonbidapen bat luzatuz: "Honen bitartez Sakanako gazte asanbladen arteko harremanak eraikitzera gonbidatzen ditugu Sakanako gaztetxe guztiak."

PENINTSULA

OSOA HUTSIK

ZEHARKATUA

ZUEN AUTOBUS BAT IKUSI NUEN

Horrekin buruan ari nintzela, errepidearen beste norabidean, penintsula osoa hutsik zeharkatua zuen autobus bat ikusi nuen, kolore deigarriz margotua jende guztiak ikus dezan. Lehenengo mailako futbol talde baten autobusa zen. Ibilbide osoa hutsik, gero futbolariak eta teknikoak hoteletik futbol zelaira eramateko, eta buelta etxera berriz ere hutsik. Eta hau talde guztiek egiten dute. Zein alferrikako gastua! Hau nahi izanez gero futbol taldeen arteko akordio baten bidez konpon liteke, etxean jokatzen duen taldeak autobusa jarri, kortesiaz, kanpotik datorren futbol talderako. Baina horretarako kontzientzia minimo bat behar dugu; eta ez daukagu, eta dena ezin dugu isunen bidez bideratu. Garbi dago ekintza txiki hauen bidez klima aldaketari badiogula eragitea, borondatea eta kontzientzia besterik ez dugu behar.

HIZKETAN

Entzun GUAIXE IRRATIko elkarrizketa guztiak guaixe.eus/irratia/hizketan

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa erredakzioa@guaixe.eus

Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Irratia: Eneida Carreño Mundiñano irratia@guaixe.eus 948 567 074

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus 661 523 245

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus 619 821 436 Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Patxi Flores Lazkoz

Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200 www.guaixe.eus

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Horren harira, aurten, Olaztiko eta Bakaikuko Gazte Asanbladetako bi kide lanean jarri dira. Lehenengo urratsa egin dute, Sakanako gazte asanblada guztiekin

kontaktuan jarri eta bakoitzeko bi militanterekin WhatsApp taldea sortu dute. Taldearen helburua denon artean erlazioak erraztea, antolatzen diren ekintzen berri izatea eta elkarlana sustatzea da. Hala nola, egutegi bat guztion artean partekatu da eta bertan bakoitzak bere gazte asanbladak antolatutako jarduerak jartzen ditu, horrela ekintza batek bestea zapaltzea saihesten dugu. Izan ere, ez ditugu gazte asanbladen arteko erlazioak SAGAn soilik mugatu nahi, Euskal Herri osora zabaldu nahi ditugu. Azken ideia hau egi bihurtzeko, Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladarekin batera

asteburua pasatzeko aukera izan genuen Maisuenean. Honetan, gure istorioa, antolatzeko modua, egoera eta zenbait anekdota elkarri partekatzeko parada izan genuen.

Asteburu hark ilusioz bete gintuen eta sortutako sentsazioa ikusita, harremanak eraikitzen jarraitu nahi dugula konturatu gara. Horretarako, Leitzan ospatutako Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketa bezalako ekintzak aurrera jarraitzea nahitaezkoa iruditzen zaigu. Gora euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladak! Gora autogestioa!

Sunsundegiko

egoeraren aurrean hausnarketa txiki bat

SAIOA ARREGI ETA ITZIAR PEREZ altsas U Sunsundegi, Altsasuko enpresarik handiena, ixteko arriskuan dago. Bertan lan egiten duten ia 400 langileak hilabete eta erdi egon dira kobratu gabe, urrian iraileko soldata jaso duten arte. Orain, ABEEan daude (ERTEan), gutxienez hiru hilerako. Eta ez gaitezen tranpan eror, ABEEa langabeziatik kobratu egiten da eta langabezia poltsa ez dutenak ez dira kobratzen ari. Gainera, gogora dezagun Sunsundegirako lan egiten

duten Sakanako hainbat enpresa arazoak izaten ari direla, Azkenga enpresak langile guztiak kaleratu ditu, 40 bat, eta DelCarrek bere langileetako batzuk. Egoera larri honen aurrean ez da ezer gertatzen ari. Ez al da harrigarria? Gaur egun bizi dugun indibidualismo basati honengatik horrelako egoera mingarri batek beharko lukeen baino askoz gutxiago mugitzen gaitu. Zer gertatzen zaigu? Asko kostatzen zaigu gure egoera pertsonala (emozionala, ekonomikoa, familiarra, soziala...) zein den partekatzea, gaur egun garatzen ditugun azaleko harremanekin. Egunerokotasunean bizi

ditugun arazo gehienen jatorria egiturazkoa da, baina bakardadean bizi ditugu indibidualak direla pentsatzen. Egiturazkoak esan nahi du sistema ekonomiko eta politiko injustu batek eragindakoa direla. Ez da norbanakoaren errua. Gure ezinegonak, gure miseriak eta gure kezkak kolektiboak bihurtu behar ditugu. Horregatik, ezinbestekoa da gure artean hitz egitea, antolatzea, gure ondokoaren arazoak salatzea eta arazoei erantzun kolektibo bat ematea. Bizi ditugun arazo gehienek konponbide kolektibo bat eskatzen dute. Ez, trapu zikinak ez dira etxean garbitu behar.

LAGUNTZAILEAK
GU t UN a

Urte eta erdi ondoren, zundaketen aurrean tinko

NEREA MARTIARENA VALLERO ETA

GORKA OVEJERO GANBOA

Urte eta erdi baino gehiago igaro da iazko maiatzetik Sakanako udaletan AHTarendako zundaketak egiteko eskaerak sartu zirenetik. Urte eta erdiko atzerapena daramate egungo bizi erritmo frenetikoa oraindik ere gehiago azkartu nahi duten horiek. Gainera, orain korrika eta presaka doaz, urte amaierarako prest izan nahi dutelako Euskal Y Grekoa Nafarroarekin konektatzeko txosten teknikoa. Hala adierazi zuen

José Antonio Santanok, Garraioko Estatu Idazkariak. Orain arte, udal zein partikularren oposizioarengatik zundaketak egiteko baimenak lortzeko arazoak izan dituztenez, lurrak "aldi baterako okupatu" egingo dituztela adierazi zuen orain dela egun batzuk Santanok. Estatuko Abokatutzak, antza denez, formula juridiko bat aurkitu omen du lurrak aldi batez okupatu eta zundaketak egin ahal izateko, udalen eskumena eta herritarron erabakitzeko eskubideen gainetik pasata.

STOP AHT Zundaketak ekimenetik urte eta erdi daramagu salatzen zundaketak AHTaren obren izatezko hasiera direla. Gainera, Ministerioak zundaketak egiteko indarrezko neurriak hartuko dituelako berri honen ondoren inoiz baino erneago egon behar dugu. Honen guztiaren aurrean, STOP AHT Zundaketak ekimenetik, hirugarren mendimartxarako deia egiten dugu. Oraingoan, Iturmendi eta Bakaiku artean dauden bi zundaketa puntu ezagutzera joanen gara, Azaroaren 2an, gure eskura iritsi den informazioa herritarrekin partekatzeko, eta puntuak ezagututa, adi egon ahal izateko. Horrez gain, zundaketen aurkako protokoloak indarrean darrai: Zundaketa baten berri izanez gero, lehenik, herriko Udalarekin kontaktatu. Ondoren, AHT Zundaketarik Ez ekimenarekin harremanetan jarri honako telefono zenbakian: 656 7111 30. Orain arte egindako lana ez da alferrikakoa izan. Urte eta erdiko oposizioak zundaketak atzeratu ditu. Jarrai dezagun, beraz, zundaketen aurkako gaitzespena adierazten. Zundaketen aurrean, tinko!

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteartea 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Nafarpres sariketara

lanak aurkez daitezke

Bost mailatan banatuko dira sariak. Oinarriak nafarpres.com webgunean daude

saKaNa

Nafarroako Tokiko Prentsa Elkarteak (Nafarpres) I. Nafarpres Sariketa antolatu du. Sari horiek tokiko hedabide inprimatuek eta profesionalek egiten duten lana aitortzea dute helburu, Nafarroako kultur eta gizarte identitatea mantentzen laguntzen dutenak, batez ere tokiko eremuan. Sariak Nafarpresen bazkideak diren eta ez diren tokiko hedabide eta profesionalendako dira, Nafarroako tokiko komunikazioa sustatzen duten eragile guztiek parte har dezaten. Gainera, euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztutako lanak onartuko dira, komunitatearen hizkuntza aniztasuna sustatzeko. Aurreneko deialdirako izen ematea azaroaren 8ra arte egonen da zabalik.

Nafarpres Sariak bost kategoriatan banatuko dira, tokiko hedabideen ahalegina, sormena eta eragina aitortzeko hainbat arlotan: Erreportaje Onenaren saria. Elkarrizketa Onenaren saria, Diseinu Editorial Onenaren saria, Argazki Onenaren saria, bi atal dituena: tokiko hedabideena eta hedabideetakoak ez diren profesionalena eta azkenik, Publizitate Kanpaina Onenaren sariak, kanpaina instituzional eta komertzialendako.

Lakuntzar berriei ongi etorria

Txingurriye taldeak Munduko Zerealak ekimena antolatu zuen igandean. Eta ekimenarekin bat eginez, udalak 2022tik Lakuntzara bizitzera etorritako 37 familiari ongi etorria egin zien. Oihane Uribeetxeberria alkateak eta Rita Torrico zinegotziak egin zieten harrera. Aldi berean, Txingurriyek "Lakuntzan integrazioa lantzen egindako lan ikaragarria" aitortu zuten.

Denda berria Iturmendin

Aurretik zabalik bazegoen ere, larunbatean mustu zuten Amondarain etxea izeneko denda eta kafetegia Iturmendiko plazan. Iturmendiarrek urtetan Estafeta kalean izan dute Joanjoren denda. Hura jubilatu behar zela jakitean lekukoa hartzeko ideia piztu zitzaien Elena Irisarri Agirreri eta bere anai-arrebei eta Jose Mari Mazkiaran Goikoetxeari. Harrera ona egin diete.

"Atea erre dute, baina gure ateak zabal-zabalik daude"

ALFONSO GARZIANDIA GOÑI aralarKO saNtUtEGiKO KaPEraUa

Jasandako "ganberrokeria handiaren"" ondorengo egoeraz eta etorkizuneko proiektuez azalpenak eman ditu

Susto ederra izan zen. Kamerek hartutako irudietan ikusten da ateari su 02:00etan eman ziotela. Gaur egun gauez hor lotan egoten dena, Kurtis, elizara 08:15ean jaitsi zen. Kea zegoela ikusi eta, sakristian sartzean, gero eta ke gehiago ikusi zuen, eliza kez beteta zegoen. Eta pasabide luze horretan kea izugarria zen. Sua zegoela ikusi zuen. Beste atetik atera zen, su itzalgailua hartu zuen eta sua itzaltzen hasi zen. Niri 08:30ean hots egin zidan. Gora joan ginen. Larrialdietara hots egin eta foruzainak, guardia civilak eta suhiltzaileak joan ziren. Azken horiek sua itzaltzeaz bukatu zuten. Eskerrak kanpoko atea zela eta euritan ari zenez bustita zegoela, geroz pixkaka erre zen, sute apala izan zen. Eta horrek salbatu zuen, bestela egoera beste bat izanen zen. Arriskua zegoen, ate gainean sakristia baitago, eta egurrezko egitura du. Eskerrak suak bakarrik atea hartu zuen. Ate berria egin beharko da. Jendeak esaten du: "guretako hau garrantzitsua da". Eta jende askok hots egin du: "laguntza behar duzue? Garbitzera joan behar da? Dirua behar da?" Jendea prest dago, eta hori seinale ona da. Margotzeak ere egin zituzten atean. Ez dakigu zergatik egin zituzten. Toki guztietan esan dudana: hori ganberrokeria handia izan da. Egileak harrapatzen badituzte jakinen dugu zergatik egin duten. Ez ditugu hipotesiak eginen. Ea zer esaten duen poliziak. Lakuntzan ere antzeko margotzeak agertu dira. Barneko kameretan ikusten da likidoa bota eta su ematen diotela.

Altsasuko suhiltzaileek sakristiatik airea ateratzeko haizagailua jarri zuten, airea korrontean jarriz. Igandean 11:30ean agertu ziren eta ikusi zuten posible zela santutegia publikoari zabaltzea. Dena, eliza eta denda zabaldu genituen. Meza egin zen. Gainera, ubertear batzuen urrezko ezteiak ziren. Meza normal egin zen. Arratsaldean ere zabaldu zen santutegia. Larunbata kenduta, alde horretatik ez da kalterik izan, igandean dena normal izan zen.

Atea konpondu bitartean zer konponbide eman diozue?

Hor bada zurgin eta hark atearen bi aldetan panel batzuk jarri ditu. Atea normal zabaldu eta ixten da, kakoekin, giltzekin... Estetikoki ez da oso... baina, beno, bere egitekoa betetzen du: itxita dago. Ate berria egin arte. Atea erre dute, baina gure ateak zabal-zabalik daude. Edozein pertsona joaten dela, harrera ona egiten saiatuko gara. Horretarako gaude, jendearekin egon eta hitz egiteko. Guk jendeari ez diogu galdetzen zer pentsatzen duen. Zu santutegira etorri zara eta guretako garrantzitsua zara. Horretarako da santutegia, elkarrekin egoteko. Hori da San Migelek erakusten duena. Kultur intereseko ondasun izendapena izanda, ezin izanen da nolanahiko ate bat jarri.

Alfredo Alvaro Igoa UHartE araKil Kasualitatea izan edo ez, 45 urteren ondoren, lastailaren 26an Aralarko santutegiaren kontra egin dute berriro. 1979an lapurrek erretaulako pieza guztiak eraman zituzten. Larunbat goizaldean santutegiko ate nagusian Daviden izarra margotu eta haren azpian jude hitza margotu zuten (judua, alemanieraz). Naziek juduak eta beraien ondasunak markatzeko erabiltzen zituzten sinbolo horiek. Atean pintaketak egin ondoren ate nagusiari su eman zioten. Zer gertatu zen?

Kamerak aipatu dituzu. Bai, eskailerako irudiak hartzen dituzte. Baina angelu itsu bat dago eta horiek, seinale, bazekiten. Elizaren atzeko aldetik etorrita ez da ongi ikusten. Zeren iruditan, bestela, ez da inor ere ikusten. Gauza txarretatik ere onak ateratzen dira: bada jende talde bat ate berri bat egin nahi duena. Eliza ez da zikindu, baina beti hautsa eta ke usaina gelditzen da. Hori garbitu egin beharko da. Lan horien ardura aseguruak hartuko du.

Larunbatean normal zabaldu eta igandean meza emateko aukera izan zenuten?

Suhiltzaileek esan zuten igandean irekitzearena ikusi beharko zela. Larunbatean, 09:30etatik, dena zabalik izan genuen, aireztatzen.

Atea egin behar dutenak eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendari Nagusikoak hurrengo astean etorriko dira. Bilera eginen dute, nolako atea egin behar den zehaztuko dute. Nere ustez ate berria ederra izanen da. Hobea izanen da, zeren egungo ateak urteak zituen. Baina ate berezia da, burnizko lan ederrak baititu. Ateak balioa

"LARUNBATA KENDUTA, ALDE HORRETATIK EZ DA KALTERIK IZAN, IGANDEAN DENA NORMAL IZAN ZEN"

Aralarko santutegiko atea erreta. @IGLESIANAVARRA

zuen, baina ez zen ate historiko bat. Zaintza neurriak berrikusiko dituzue?

Bai, orain gaude hizketan. Segurtasun neurriak hobe jarri beharko ditugu, behintzat, kalte egiteko zailtasunak jarri. Esaterako, kamerak non jarri zehaztu. Jakina, ke sentsoreak. Sukaldean eta tabernan jarrita genituen, baina, orain segurtasun modura ere jarri beharko ditugu. Ez dut uste gertatuko denik. Santutegia bisitatu daiteke?

Bai, bai, normal segitzen dugu. Orain neguan 10:00etatik 18:00etara bisita daiteke. Bisita gidatuak ere berdin eginen dira. Denda ere zabalik dago. Zer proiektu dituzue orain esku artean?

Santutegi parean dagoen Trinitate ermita txikia zaharberrituko dugu aurten. Eraikina ez dugu ikutuko, baina barrua bai: paretak txukundu, lur berria jarri... txukun-txukuna izateko. Erretaula zaharra boluntarioek berritu zuten, egurrezko piezak berritu zituzten. Trinitatearen irudia zaharberritu zen. Mezenasgo bidez finantzatuko dugu. Dagokionean zabalduko dugu informazioa. Diru ekarpena egiten duten pertsonek errenta aitorpenean zerga onurak dituzte: egindako dohaintzaren %80 itzuliko zaizu errenta-aitorpenean (lehen 150 eurotan), eta %40 kopuru handiagoko dohaintzetan. Ostatua eta gazte aterpeko proiektua, zertan da?

Geldixeago doa, baina pixkaka-pixkaka aurrera, dirulaguntzak nondik sortu eta halakoetan gabiltza, lanean. Europako San Migel santutegien sarearen proiektua, zer moduz? Elkarrekin uztartzeko lanean gaude. Ez bakarrik San Migeli eskainitakoak, Europako santutegien sare bat egin nahi da, eta toki horiek ezagutu nahi dutenei informazioa eskura emanen diegu: zer dagoen, nola joan... Proiektu hori orain jaiotzen ari da. Sare horren batzarra heldu den urtean guk antolatuko dugu, maiatzean. Santutegietako zaindariak, haietan lanean daudenak elkartuko gara, elkar ezagutzeko. Aukera ederra da Europan Aralarko santutegiaren ondarea zabaltzeko, eta dauzkagun toki ederrak ere. Hori jendea erakartzeko turistak, kultur zaleak, denetarik. Ona da jendeari ezagutaraztea hemen zer dugun.

Hondakinen estrategia osatzeko iritzi eske

sakanako Mankomunitateak 2025-2035 urteetarako hondakin bilketa zerbitzuko estrategia zehaztu nahi du, egin beharrekoak behar bezala planifikatzeko. sakandarren iritzia jasotzeko galdetegia prestatu du

saKaNa

Kontuan izanik 2021-2027 Nafarroako Hondakinen Plana aurki berrikusiko dutela, Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuko arduradunek erabaki dute plana ibarreko premietara egokitzea eta, bide batez, 2025-2035 aldirako hondakinen estrategia osatzea. Langintza horretan sakandarren iritzia baliagarria izanen zaiela jakinik, hondakinen kudeaketa zerbitzuaren inguruan galdetegia egin dute. Haren bidez, hondakinen estrategiaren ikuspegiari, lehentasunei eta helburuei buruzko balorazioak jaso nahi dituzte, baita hondakinen kudeaketarekin lotutako esperientziak eta iritziak ere. Mank-eko arduradunek azaldu dutenez, "gure helburua Sakanan hondakinen zerbitzuaren estrategia bat marraztea da, inbertsio, sentsibilizazio eta dibulgazio arloko lehentasunak identifikatu eta planifikatzeko. Galdetegiko erantzunek plan hori hobeto definitzen lagunduko digute". Aipatu galdetegia dagoeneko eskuragai dago udaletxeetan, Mank-en Lakuntzako egoitzan, Utzubar EKOgunean eta Altsasuko Iortia kultur gunean. Galdetegia Internet bidez erantzun nahi duenak labur.eus/sakana_ hondakinak webgunearen bidez

Suarezi Sardinian saria

Crei-Aclik erakundeak Odras sariak banatu zituen, hizkuntza gutxituen sustapen eta balorizaziorako nazioarteko konpromiso sozial eta politikoa aitortzeko sortuak. Castillo Suarezi 90eko hamarkadaz geroztik euskararen erabileraren alde kultur eta literatur elkarteetan, erakunde publikoetan eta erakunde ofizialetan egindako lana aitortu diote.

egin dezake. Galdetegiari erantzuteko epea azaroaren 19an despedituko da.

Galdetegiaz Sakandarren iritzia jasotzeko galdetegia anonimoa da. Galderekin batera hainbat aukera proposatzen ditu eta norberarendako egokienak direnak aukeratzeko eskatzen du, batzuetan bakarra, gehiago gehienetan. Ibarreko erakundean hondakin bilketak legez ezarritako helburuak betetzeko bete beharra du. "Orain arteko emaitzak eta gure

ingurua kontuan hartuta, Mankek etorkizunerako proposatzen duen bisioan ideia batzuk" jaso ditu eta horien inguruan dugun adostasun maila galdetzen du. Batetik, "Zero Hondakin Sakana izan nahi dugu, hau da: baliabide guztiak kontserbatzen dituena, errausketarik gabe eta lurrera, uretara edo airera isurketarik egin gabe". Bestetik, "elkarlanaren bidez, sortzen dugun hondakin kopurua murriztuko dugu, ingurumena babestuko dugu eta baliabide naturalak eta materialak zainduko ditugu".

Segituan sortutako hondakin kantitatea murrizteko egiten ditugunen eta bereizten ditugunen inguruan galdetzen du. Hondakinak gehiago bereizten laguntzeko zer egin litekeen ere galdetzen du. Edukiontzi edo zintzilikarioen ondoan gaizki utzitako hondakinekin zer egin daitekeen ere galdetzen du. Eskuragai dagoen galdetegian Sakanako hondakin bilketaren inguruko hiru datu eman ditu Mank-ek, kokatzeko. Lehenik, hondakin zerbitzuak 2023an 9.400 tona hondakin bildu zituen, 700 autobusen pisu baliokidea. Sakandar bakoitzak, batez beste, 456 kilo hondakin sortzen ditu urtero, estatuko batez bestekoa baino pixka bat gutxiago.2023an, Sakanako gaikako bilketa tasa %58koa izan zen, Nafarroako batez bestekoa baino %15 handiagoa. Datuak hobetzeko lau helburu zehaztu ditu Mank-ek eta horien gaineko iritzia eskatu du. Batetik, prebentzioa eta berrerabiltzeari dagokionez, 2010ean sortutakoekin alderatuta, 2030erako %15 hondakin gutxiago sortzea, eta 2035rako, %17 hondakin gutxiago. Bestetik, birziklatzearen arloan 2035erako sortzen ditugun hondakinen %65, gutxienez, birziklatzeko edo konpostatzeko helburua zehaztu du. Materia organikorako jarritako helburua da 2027rako sortzen ditugunaren %70 gutxienez bereiztea, eta 2035erako %80a. Azkenik, hondakindegian botatako hondakinak 2030erako %20 baino gutxiago izatea, eta 2035erako %10 baino gutxiago. Lauen inguruko galderak era badaude. Mank-ek azaldu duenez, hondakinendako ikuspegi orokorraren baitan Sakanako zirkulu ekonomia sustatzea proposatu du, eta iritzi eskea ere egin du.

Garbigune mugikorra eta hondakin bilketako kamioia Irurtzunen. ARTXIBOA

H ara ZE r D i EN

Sakanako lexia konposatuak (VIII)

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEON -en baratzeko letxuga/aza (ez) izan. Jabego-genitiboa edo -en morfemarekin egindako izen-laguna baliaturik sortua da, hurrengo beste biak bezala. Aranatzen eta Arakilen erabili izan da gehienbat. Norberak sortutakoa edo egindakoa dela edo ez dela esan edo egindako zerbait adierazteko erabiltzen da. Guaixe esan dokena ez tok i baatzeko letxube! (Oraintxe esan duana ez duk hire baratzeko letxuga!) Esaldi honetan ageri da ez dela norberak asmatu edo pentsatutakoa esan duena. Andres Iñigok (2005, 136. or.) honela dakar Satrustegiren idatzi batean: «Herri guztiak badaki ez dela bere baratzeko aza, baino festetan dena barkatua da.» Gaztelaniaz «no ser de producción propia lo que se dice» adieraziko luke. -en begietatik ikusi. Nahiko orokorra da, Sakanako euskal hizkeretan behintzat. Beste batek esaten duena egin, haren baitan konfidantza osoa izanik. Gu etxien anei zarrenan begiteti ikusten ye guziek! (Gure etxean anaia zaharrenaren begietatik ikusten ditek guztiek!)

DUE la 25 U rt E...

Gaztelaniaz «dar importancia a lo que dice alguien en concreto» adieraziko litzateke. OEHn ere jasoa dago horrela: "Begietatik ikusi (Precedido de gen.). (Fig.) Ver con los ojos de, ver a través de". -en pasioz. Aranatzen eta Burundan erabilia. Zerbaiten ondorioz, indarrez, poderioz. Saiatu eta saiatuagatik. Denboran pasiyos atia dik karneta. (Denboraren pasioz -poderioz- atera dik gidabaimena). Izagirrek (1967, 75. or.) honela jaso zuen Altsasun: «Baiya eroitzen ai tuk sekurian pasioz. Ta asko dare ola asssko». (Baina erortzen ari dituk lehortearen pasioz. Eta asko daude horrela asko).

Gaztelaniaz «a consecuencia de, a fuerza de» esanen zen. OEHn ere bai horrela: "Pasioaz. (Tras gen.). Por la fuerza, la vehemencia de".

Tximur izan, Zuhur(kilo)a izan. Etxarri Aranatzen entzun daitezke biak oraindik. Zeken, zikoitz izan. Lehena, Zaraitzukoa, irudizkoa dugu, eskua luzatu ezin, maingua duena, eskuzabalaren kontrakoa; eta, besteak, Etxarri Aranazkoak.

I, ze tximurre den zuen aldemeneko amiñoi! (Hi, ze

Sakanako beste herri askotan bezala, Olatzagutian ere bidaiari trenak gelditzeari utzi zioten. Izan zen garai bat tren geralekuan Gasteiz eta Donostiarako tren guztiak gelditzen zirena. Baina pixkanaka kopurua murrizten joan zen. 1992az geroztik bi noranzkoetan bina tren besterik ez ziren gelditzen. 1998an noranzko bakoitzean bakarra gelditzen hasi zen. "Bidaiari kopuru eskasagatik" horiek ere kendu zituzten. Udalak eta herritarrek zerbitzua berrezartzeko eskatu zioten Renferi, alferrik.

zekena dun zuen aldameneko amiña hori!) Bei, neskatua! Bei xurre/zurkillue dala! (Bai, neskatoa! Bai zuhurra/ zuhurkiloa dela!) Gaztelaniaz "tacaño" erabiltzen da.

Etxeko frontala izan. Sakanako euskal hizkera gehienetan erabiltzen zen eta Etxarri Aranatzen entzun daiteke egun oraindik. Pertsonei egokitua erabiltzen da, norbait etxeko sostengua, euskarria dela adierazteko. Garai batean etxeko gizona esapidearen parekoa izanen genuke eta, hauxe, egokiagoa genero bereizketarik ez gertatzeko. Horrela dago definiturik «frontala» EHn: «iz. Eraik. Horma baten luzean, horizontalean jartzen den habea, solairuko soliboei eusten diena».Etxarri Aranazkoa dugu hurrengo esaldia: Anei zarrena il zaneti, etxeko frontali pe geldittu ttuk. (Anaia zaharrena hil zenetik, etxeko frontalik gabe gelditu dituk.).

Euliak besteren buztanarekin kendu. Aranatzen eta Arakil mendebaldean erabiltzen zen. Bizitza beste norbaiten arrimoan atera aurrera. Beste norbait baliatuz arazoak uxatuz. Besteen laguntzarik gabe ez izan gai eginbeharrak egiteko. Lizarragako hiztegian (2008, 145) honela dakar: «Bestien buztenaakin (buxtenaakin) auliyek jendu. Servirse de otros para resolver los propios problemas». Etxarri Aranazkoa dugu hurrengo esaldia: Errez asko biziek ori, auliyek beti besteen buztenaki jenduta! (Erraz asko bizi duk hori, euliak besteren buztanarekin kenduta!).

Eulitara egon. Etxarri Aranatzen behintzat erabiltzen da. Urduri egon. Norbait bere onetik aterata, edozerk asaldatzen duela, egon. Aztoraturik ibili. Euli bat ingurutik pasatu eta haserretzen dela egon. Ondorengoa Etxarri Aranazko esaldia dugu: Obe dek gaur ezee ez esatie Antxoni, aulita ziok ta! (Hobe duk gaur ezer ere ez esatea Antxoni, eulitara

zagok eta!). Gaztelaniaz «estar mosqueado» erabiltzen da barra-barra. Ez ahuntzetarako, ez ardietarako. Aranatzen erabilia izan da bereziki. Ez baterako, ez besterako. Ez atzera, ez aurrera. Gehienbat norbaiten gaitasunik eza adierazteko erabiltzen da, baina zenbaitetan zalantza edo ezin erabakia ere adierazten du. Lizarragako hiztegian honela jaso dute: «Ez arditaako (ta) ez auntzetaako (ez ioon), ez auntzetaako (ta) ez arditaako (ez ioon): ni para adelante ni para atrás, dubitativo, hesitante, indeciso, referido tanto a una persona como a una situación». Ondorengo esaldietan lehena, Etxarri Aranazkoa dugu eta bigarrena, Lizarragako hiztegikoa: Biyer semiatek futbola eta bestiek pillota zikobiek eta emen gaudek, ez auntzetako, ez arditako! (Bihar seme batek futbola eta besteak pilota zaukatek eta hemen gaudek, ez ahuntzetarako, ez ardietarako!). Ez gooi ez auntzetaako ta ez arditaako («No sabemos qué hacer»). (Ez gaude ez ahuntzetarako eta ez ardietarako.)

Ez da (bada) izanen! Ez esan! Sakanako euskal hizkeretan erabiltzen zen eta oraindik ere entzun daitezke. Sinisteko zaila edo gutxienez harrigarria iruditzen zaigula zerbait adierazteko erabiltzen dira esamolde hauek. Ez da

posible, ezin liteke, adierazten du bigarrenak bereziki. Lizarragako hiztegian (277) honela jaso dute: "Ez ta ba izáanen? Izenko ez tá ba?, Izenko ez ta báa? ¡cómo no!" Hurrengo esaldiak Etxarri Aranazkoak ditugu: Afaye zuek paatuko dezubiela? Ez da izanen! (Afaria zuek pagatuko duzuela? Ez da izanen!) Ez zariela afaltzia etorko? Ez esan! (Ez zaretela afaltzera etorriko? Ez esan!) Gaztelaniaz "¡no digas!, ¡no es posible!, ¡no jodas!" adieraziko lirateke. Ez izan eta bai uste. Etxarri Aranatzen eta Bakaikun izan dira erabiliak, Eta Larraunen ere bai. Ez izen da bei uste! Anttoni Mendiola etxarriarra zenak, horrela entzuten omen zion bere aitonari askotan. Handiusteari esaten zaio. Norberak, bere baitan, edozertarako gaitasuna duela pentsatzea, nahiz eta oso begibistakoa izan kontrakoa. Bei zia! Oik baakik zer dien? Ez izen da bei uste! (Bai zera! Horiek dadakik zer diren? Ez izan eta bai uste!). Ondarrak ere Bakaikun jaso zuen «presumido» adieraziz eta horrela gehitu zion: «Arrua danaz esaten dana». OEHn honelaxe dago jasoa Larraunen: "(Ez izan eta bai uste. Jactancioso. Cf. Inza NaEsZarr 404: Ez izan da bai uste, sasipeko masuste AN-larr)". Gaztelaniaz "creído, presumido" esanen litzateke

Olaztin trenik ez

"Zundaketak obra hasteko lehen pauso serioa dira"

GORKA OVEJERO GANBOA stOP aHt ZUNDaKEtaK EKiMENa

a H t ko zundaketa kanpainaren hasierak kezka eragin die ekimeneko kideei eta zundaketen aurkako protokoloa aktibatu dute

Alfredo Alvaro Igoa saKaNa

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) euskal Y-a eta Nafarroako korridorea lotzeko bi trazadura posible daude eta biak Sakana ikutzen dute. Ibilbide egokiena aukeratzeko zundaketa egin zuten Itzako Otxobi herrian. Horrek Stop AHT Zundaketak ekimeneko kideen alarmak piztu ditu. Zer dira zundaketak?

Makina batekin lurrean burnizko ziri bat sartu eta lur laginak ateratzea. Gero kanpainak deitzen dituztenak daude. Horietan belarra mozteko makina moduko sonar batekin, zulorik egin gabe, lur azaletik pasatzen dute. Gogoratu Goierrin eta Itzan ere

aurreikusiak dituztela. Zundaketak ezinbestekoak dira jakiteko nondik eraman trena. Otxobin bat egin dute. Bai. Udalen eta herrien borondatearen kontra, trenbidearen ondoko Adifen lurretan. Berez, AHT ez litzateke hortik joango, baina beraien lurretan egin dute, udalari inongo baimen eta jakinarazpenik ez egiteko. Guretako AHTren zundaketa batek obra baimena behar du, ezin duzu besterik gabe egin. Nolaz ari dira egiten?

Urgentziazko figura erabiliz. Urgentziazko prozedura bat denean, aldi baterako okupazioak eginez udalean eta lurjabeen baimenik ez dute behar. Dena den, hori ere egiteko udalari jakinarazi behar zaio urgentziazko prozedura dagoela, zertan oinarritzen den... Hori guztia egin gabe egin dute zundaketa. Dermioko bideetatik makinaria ibiltzeko baimena behar izaten da?

Hainbat udaletan dermioko bideen inguruko ordenantzak daude. Esaterako, Uharte Arakilen orain dela gutxi onartu dute. Eta Otxobiko kontzejuak halakoa dauka, ezin direla pisu handiko

ibilgailuak ibili. Otxobiko Kontzejuak enpresari bere dermioko bidetan ibiltzea debekatu dio. Hala ere, pasatu dira. Eta horrelakoetan, zer?

Otxobiko kontzeju buruak Foruzaingoari hots egin zion txosten bat egin zezan. Eta enpresari eta ministerioari jakinarazi diete Otxobiko dermioko bideen erabilera ez dietela utzi nahi. Kezka?

Zundaketak obra egiten hasteko lehenbiziko pauso serioa dira. Horregatik jendeari esan diogu adi egon dadila eta batu daitezela zundaketen kontra. Nola egiten da zundaketen kontra? Orain arte bezala, lurjabeek eta udalek baimenak ukatzea. Ura eta dermioko bideen erabilera ukatzea. Herri mugimenduaren erresistentzia baketsua, desobedientzia zibila ere izan daiteke. Protokolo bat ere baduzue. Balizko zundaketa bat ikusten dugunean 656 111 130 telefono zenbakira hots egin. Edo, zuzenean, udalari jakinarazi. Zundaketa bada, hurrengo egunean herriko plazan informazio batzarra egin eta egoera aztertuko da.

Zundaketen kontrako mugimenduko kideen eta udal ordezkarien agerraldia.

Izan giltzarri!

Anabel Arraiza Artieda Wikilari eta komunikatzailea

Kaixo, Anabel Arraiza naiz eta beste gauza batzuen artean Guaixe Fundazioko bazkidea ere banaiz. Eta horri esker egin ditzakedan gauza batzuk kontatu nahi dizkizut.

Batetik, ostiralero-ostiralero postontzira joan eta hauxe jasotzen dut, Guaixe astekaria. Bertan irakur ditzaket aste horretan Sakanan gertatutako berriak adibidez edo Sakanari buruzko beste mota batetako informazioa ere irakur dezaket.

Bestetik, bazkide naizenez, irratia ere piztuta mantentzen laguntzen dut, uhinak Sakanako herri guztietatik zabaltzen dira eta webguneak ere martxan jarraitzen du eta zu zer? Oraindik ez zara komunitate honetako kide?

Ba nik, gonbidapena luzatuko dizut: bazkidetu zaitez eta izan giltzarri!

guaixe.eus/ kideak

Batxilergoko Eztabaida Lehiaketan ederki

Euskarazko finalera iritsi ziren bi taldeetako hamar kideetatik bost sakandarrak ziren, eta gaztelaniazko finalean beste batek parte hartu zuen. Nafarroako 22 ikastetxetako 110 ikaslek parte hartu zuten, 75 gaztelaniaz eta 35 euskaraz

Alfredo Alvaro Igoa saKaNa Nafarroako Parlamentuak XV. Batxilergoko Eztabaida Lehiaketako finalak hartu zituen larunbatean. Bi finaletan hizlari sakandarrak izan ziren. Euskarazko eztabaida lehiaketa Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutuak (BHI) irabazi zuen. Bost partaideetatik hiru sakandarrak ziren: Maddi

Zuñiga Balda irurtzundarra, Mara Benitez Olaberria iheberdarra eta Beñat Gomez Maiz etxarriarra. Txapeldunorde gelditu zen Biurdana BHIn Iraia Ongay Moral irurtzundarra eta Alba Lazkoz Etxarri egiarretarra lehiatu ziren. Haien taldekide Kattalin Gorraiz etxalekuar-irurtzundarra euskarako modalitateko hizlari hobe-

renaren saria eskuratu zuen. Gaztelaniazko finala Julio Caro Baroja BHIko taldeak irabazi zuen, eta boskote irabazleko partaidea izan zen Mariam Hamdi irurtzundarra. Irabazleek tableta elektroniko bana jaso zuten sari gisa eta bigarren gelditu zirenek, berriz, liburu irakurgailu elektroniko bana.

"Bi astez, atsedenaldietan, entrenatu genuen"

MADDI ZUÑIGA BALDA, MARA BENITEZ OLABERRIA ETA BEÑAT

GOMEZ MAIZ alaitZ BHiKO iKaslEaK

Nolaz eman zenuten izena eztabaida lehiaketan?

Filosofiako irakasleak NUPk antolatutako eztabaida lehiaketaren berri bidali zigun e-postaz. Ikaskide bati izena ematea proposatu, baina ezin izan zuen. Eta beste ikaskide batzuei proposatu nien. Azkenean, pentsatuta neukanaren oso talde desberdina sortu genuen, talde polita hala ere.

Nola entrenatzen da horrelako lehiaketa baterako?

Zortekoak izan gara eta filosofiako irakasleek lagundu digute. Bi astez, atsedenaldietan, entrenatu genuen. Gehien bat gaiari buruzko informazioa bilatzen genuen.

Etxekoekin eta kuadrillakoekin ere aritu zarete entrenatzen?

Bai, egun batzuk lehenago lagunen batekin bai, baina ez gehiegi. Izan ere, badaude inprobisatu behar diren gauza batzuk.

Zer moduzko esperientzia izan da?

Oso ona, eta benetan aberasgarria. Ostirala oso trinkoa izan zen, baina emozioz betea, larunbatekoa bezala.

Zer behar da behar bezala eztabaidatzeko?

Ustez, zuk pentsatzen dituzun gauzak alde batera uztea eta buruan beti izatea helburua ongi arrazoitzea dela, hutsunerik utzi gabe. Gogoko hizlariren bat baduzue?

Ez.

Zertarako balioko dizue lehiaketan parte hartzea?

Eztabaida lehiaketan parte hartzeak apika, neurri batean, komunikazio trebetasunak hobetzeko eta pentsamendu kritikoa garatzeko baliagarria izan da.

Batxilergoko 2. mailako ikasleak parte hartzen duten torneoaren lehen fasea bezperan jokatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Lehenengo aldiz euskarazko lehiaketa egin zen eta zazpi ikastetxek parte hartu

"Urduritasunak inprobisatzeko eta argudiatzeko gaitasuna ken diezazkizuke"

Nolaz eman zenuten izena?

Filosofiako irakasleak eman zigun haren berri, eta institutuak parte hartuko zuela esan eta izena eman genuen.

Nola sortu zenituzten taldeak?

Institutu bakoitzetik talde bat aurkezten zen. Seik eman genuen izena eta bostek parte hartu genuen. Izena eman genuenean ez genekien nork gehiagok hartuko zuen parte. Egia esan, talde ederra sortu genuen.

Nola entrenatzen da horrelako lehiaketa baterako?

Ez genuen asko entrenatu. Patioan entrenatzen ginen, filosofiako irakasleen laguntzaz. Lehenengo lehiaketaren arauak ikusi genituen, gauza berria baitzen

guretako. Behin dinamika ezagututa, gure ideia eta argudioak sortu eta datuak bilatzen hasi ginen, guztion diskurtsoari koherentzia emateko asmoz. Azkenik, eztabaiden egituran hartuko zuen posizioaren arabera, bakoitzak zer rol hartu pentsatu genuen. Aste bat lehenago NUPen prestakuntza izan genuen, eta halako eztabaidak nola egiten diren erakutsi ziguten, zeren filosofiako ikasgaian batzuk egin genituen, baina oso desberdinak ziren.

Etxekoekin eta kuadrillakoekin ere aritu zarete entrenatzen?

Ez dugu lehiaketaz kanpoko inorekin entrenatu, gure artean bakarrik. Batek amarengandik aholku pare bat jaso zituela.

Zer moduzko esperientzia izan da?

Oso polita, jende asko ezagutu dugu. Erronka izan da. Izan ere, lehiaketaren planteamenduaren ondorioz askotan zurekin bat ez datozen tesiak defendatu behar dituzu. Era berean, lehiaketako bi egun horiek benetan biziak izan ziren. Esperientzia oso ona eta interesgarria izan da, batez ere talde ona sortu genuelako eta gainontzeko taldeekin giro paregabea egon zelako. Finalerako sailkatzea eta Parlamentuan egotea oso polita izan zen. Zer behar da behar bezala eztabaidatzeko?

Gogoa eta egiteko nahia izatea, ez da aditua izan behar. Gaia prestatua izan behar da. Noski, edozer esan aurretik, zer

zuten, hamabost gaztelaniaz. Han lan ona eginda, finalerako txartela lortu zuten sakandarren taldeek. Orduko eztabaidagaia honakoa izan zen: baliabide naturalak kendu zaizkielako al dira pobreagoak hirugarren munduko herrialdeak?

esan behar den jakin behar da. Puntu horretan eskertzekoa izan zen irakasleek eskaini ziguten denbora. Gainera, eztabaidatzeko momentuan urduritasuna kontrolatu behar da; esan beharrekoa ongi jakinda ere, eztabaidan beste taldeari erantzun beharra dago. Urduritasunak inprobisatzeko eta ongi argudiatzeko gaitasuna ken diezazkizuke.

Gogoko hizlariren bat baduzue?

Ez. Egia esan, hau izan da oratoriarekin eduki dudan lehen kontaktua, beraz ez dut hizlaririk buruan.

Zertarako balioko dizue parte hartzeak? NUPek euskaraz egiten duen lehen eztabaida lehiaketan parte hartu izanak ematen dio balioa. Gure ideiak besteen aurrean defendatzea oso gaitasun transbertsala dela gure bizitzako arlo publikoan. Jendaurrean hitz egiteko eta lotsa galtzeko lagungarria izan da.

Maddi, Iraia, Mariam, Eneka Maiz, Unai Hualde, Begoña Perez, Roldan Jimeno, Alba, Mara, Beñat eta Kattalin. UTZITAKOA

GANBAZELAIA

AGENDA

OSTIRALA 1

ETXARRI ARANATZ Mendi irteera.

larrañeta mendi taldearen irteera: auntzetxera ibilaldia.

09:00etan, Larrañeta elkartetik.

ALTSASU Topagunea. Gazte topagune sozialista, Gazte Koordinadora sozialistak eta ikasle abertzaleak-ek antolatuta.

09:00 5x5 futbito txapelketa. 10:00 Belarrijana podcastaren zuzeneko saioa.

11:30 Solasaldia: Aktualitate politikoa.

17:00 Pilota ikuskizuna. Iagomago.

18:30 Suhiltzaile erakustaldia.

19:00 Futbito txapelketako finala. Jamaiketako! Reggae pintxada.

22:00 Hondamendia umore ikuskizuna, Antton Telleria eta Asier K-rekin. Kontzertuak: Desgaraian, Eñaut Elorrieta eta Ibil Bedi.

ALTSASU Aurkezpena. altsasuko Kirol Elkarteko futbol taldeen aurkezpena.

11:00etan, Dantzalekun.

ALTSASU Gazte agenda. Ping pong txapelketa.

18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ETXARRI ARANATZ Kontzertua. Belgikako Gante hiriko amaranthe abesbatzaren kontzertua, Nafarroako abesbatzen Elkarteak antolatutako XXiX Nazioarteko Ziklo Koralaren barruan.

19:00etan, elizan.

ALTSASU Kontzertua.

Parranda los Paperos Kanaria Handiko Vallesecoko taldea eta

trasteando taldearen kontzertua. sarrerak: 10 euro. 19:30ean, Iortia kultur gunean.

LARUNBATA 2

ALTSASU Txirrindularitza irteera.

Barranka txirrindularitza taldearen talde mistoaren irteera: san lorenzora, 45 kilometro. 09:00etan, Zumalakarregi lazan.

ITURMENDI Mendi martxa.

ATH Stop! aHtaren zundaketen aurkako iturmendi – Bakaiku –iturmendi mendi martxa, zundaketa toki gehiago ezagutzeko; aHtaren zundaketen aurkako taldeak antolatuta.

09:30 Irteera, Iturmendiko plazatik.

14:00 Iritsiera, Iturmendiko plazara. Ondoren, bazkaria, Aitzkozar elkartean.

ALTSASU Topagunea.

Gazte topagune sozialista, Gazte Koordinadora sozialistak eta ikasle abertzaleak-ek antolatuta.

11:00 Mahai ingurua: Mugimendu Sozialistaren erronkak.

14:30 Bazkaria.

17:30 Manifestazioa: Gerra eta faxismoaren aurrean, gazteok sozialismora batu!, Foru plazatik.

22:00 Muxutruk erromeria.

00:00 Kontzertuak: Gozzue; Nakar; Bris; Calie, Mateo; Zikuta eta lagunak; TOC; Jaloner; Kaparrak; Tatxers; Kalipotxo; J Martina; Malakias MX3.

BAKAIKU Urteurrena. Bakaikuko Gazte asanbladaren XXVii. urtemuga.

17:00 Futbito Txapelketa, frontoian.

20:00 Pintxo potea, elkartean.

ZiNEMa

ALTSASU

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN

Rita Igandea 3 19:30

Astelehena 4 19:00

Shin chan el superhéroe

Igandea 3 17:00

Juror #2

Osteguna 7 19:00

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN

The miracle club Igandea 3 19:00

Soy Nevenka

Osteguna 7 19:00

ALTSASU Gazte agenda. Ping pong txapelketa. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.

ALTSASU Kontzertua.

sakanako Haize Berriak banda eta Garikoitz Mendizabal txistu maisuaren kontzertua. sarrerak: bandako bazkideak, 3 euro; orokorra, 5 euro. 19:00etan, Iortia kultur gunean.

IGANDEA 3

ALTSASU Txirrindularitza irteera. Barranka txirrindularitza taldearen Btt taldearen irteera: Posten errege bidea, 56 kilometro. 08:30ean, Zumalakarregi plazan.

URDIAIN Bilketa.

Patata operazioa, barazkien bilketa solidarioa eginen du iruñeko aldapa peñak, Urdiainen hasi eta ia sakana osoa zeharkatuta, herriz herri. 09:00etan inguru, plazatik.

BAKAIKU Eguna. Gaztain mozte eguna. 19:00 Topaketa kotxeetan banatzeko, San Juan plazan.

ALTSASU Artekleta. Bizikletari bide: jasangarritasuna, artea eta Sakana. Sakanako artistek bizikletekin egindako artelanen erakusketa. Altsasu BHIn.

ALTSASU XIII. Arte Azoka, Artebide taldeak antolatuta. Azaroaren 17ra. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:45era, larunbatetan ikuskizuna baina ordu bat lehenago eta igandetan 17:30etik 20:30era. Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.

10:15 Gaztainak jaso, Mandubitatik Ahuntzetxera. 12:30 Udazken pintxoak, Koxkon.

LAKUNTZA Dokumentala eta solasaldia. Mendian hil, hirian hil film dokumentalaren proiekzioa. Ondoren, iñaki Peña Bandres dokumentalaren egilearekin solasaldia. izarra tanatoriok antolatuta, lakuntzako Udalaren laguntzarekin. 18:30ean, kultur etxean.

IRURTZUN Kontzertua. ruper Ordorika abeslariaren Bakarka bi kontzertua. sarrerak: 6 euro. 19:0etan, kultur etxean.

ASTELEHENA 4

ALTSASU Elkarretaratzea. sakanako Pentsiodunen Mugimenduaren Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa. 12:00etan, Zumalakarregi plazan.

ASTEARTEA 5

LAKUNTZA Tailerra. Joskintza tailerra: Patchwork, sakanako Mankomunitateak antolatuta. izena ematea: info.hondakinak@sakana-mank.eus edo 674 144 114 telefonoan. 16:00etatik 19:00etara, Sakanako Mankomunitateko egoitzan.

ALTSASU Tailerra. Kafe konpondu: etxetresnak konpontzen ikasteko tailerra. 17:30ean, Gure Etxean.

ETXARRI ARANATZ Topaketa. Ezezaguna (lo desconocido) topaketa, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barruan Giza liburutegiak zikloaren barruan: kontatu beharreko istorio bat duten pertsonen eta istorio horiek entzun, ezagutu eta partekatu nahi dituztenekin hitz egiteko aukera. Helburua topaketa sustatzea eta diskriminazioa gutxitzea da, desberdintasuna ospatuz eta pertsonekiko elkarrizketa, tolerantzia eta errespetua sustatuz, aurreiritziak eta estereotipoak zalantzan jarriz eta gizarte kohesioa sendotzen lagunduz. izena ematea: Etxarri aranazko liburutegian edo 848 426 048 telefonoan.

18:00etan, liburutegian.

ZIORDIA Tailerra. indar tailerra emakumeendakoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren institutuak, sakanako Mankomunitateak eta Ziordiko Udalak antolatuta. izena ematea: Ziordiko udaletxean edo kirolak@sakana-mank.eus

18:00etatik 20:00etara, gimnasioan.

OSTIRALA 8

ALTSASU Hitzaldia. Pasang temba sherparen hizketaldi solidarioa, aurrio treparalari taldeak antolatuta, zenbait enpresaren laguntzarekin.

19:00etan, Iortia kultur gunean.

OLATZAGUTIA Irakurle taldea. irakurketa taldea: El mar que te debía liburua mintzagai, Mikel alvira liburuaren egilearekin.

19:00etan, liburutegian.

IRURTZUN San Martin festak. Kontzertuak: Mendeku, Hilketa punk rock eta DJ Mortx, larrazpi Gazte Elkarteak antolatuta, san Martin festen barruan. 22:00etan, Larrazpin.

ETXARRI ARANATZ Kontzertua. Baobabs will destroy your planet indie taldearen kontzertua, Bira Nafarroan Barna programaren barruan.

22:00etan, kultur etxean.

Maribi Arza Zeberio

Mila esker herria egiteagatik

Uharte Arakilgo Ezker Abertzalea ataun-Uharte arakil 2024ko Urriaren 26ean

J

ai

O t Z a K

· Xare Legarra Eizagirre, urriaren 19an Irurtzunen.

HE ri O t Z a K

· Jose Garcia Martinez, urriaren 29an Olaztin.

· Maribi Arza Zeberio, urriaren 26an Uharte Arakilen.

INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75

edo eskelak@guaixe.eus

Eskelen tarifak: 55,90 € / 106,5 € / 143,70€ prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Asteazkena goizeko 12:00ak baino lehen.

MEKANIKARI LANPOSTUA Kamioi eta autobus tailerra mekanika, txapa eta margo ezagutzak dituen langile bila sakanan. Curriculumak: tallercamion10@ gmail.com / 948 507 019

LANA/NEGOZIOAK

ERRENTAN EMAN

Lizarragako Azi Iturri Txokoa San Klemente festetan alokatu nahi da: Enkantea azaroaren 10ean, igandea, eguerdiko 12:00etan elkartean izango da. Gutxienekoa 1000 euro izango dira eta diru gehien eskeintzen duenak irabaziko du. Festak azaroaren 22, 23 eta 24ean ospatzen dira. Animatu zaitez!

LAN ESKAINTZA

Mank-en lan egiteko aisialdiko begirale eta kirol monitore lan poltsak osatu nahi dira: Bi deialditan parte hartzeko C1 euskara maila beharrezkoa izango da.Informazio gehiago www.sakana-mank.eus web orrian.

IKASTAROAK

Indar tailerra emakumeentzat: Azaroaren 5ean Ziordin eta azaroaren 29an Uharte Arakilen. Informazio gehiago eta izen emateak kirolak@ sakana-mank.eus edo 610 812 888 telefonoan. Pintura ikastaroa Olaztin: Udalak antolatutako ikastaroaren inguruko informazioa eta inskrip-

zioa www.olazti.com web orrian edo udaletxean. Lakuntzan ikasturteko ikastaro eskaintza heldu eta gazteentzat: Hainbat erakundek antolatzen dituzten ikastaro eta tailerretan izena emateko haiekin jarri behar da harremanetan, edonola ere eskaintza guztien berri www.lakuntza.eus web orrian ikusi daiteke. Gimnasia terapeutikoa fibromialgia eta Neke Kronikoa dutenentzako: Osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoak egingo dira ikastaroak Altsasun, Etxarrin eta Irurtzunen. Informazio gehiago eta izen emateak Sakanako Mankomunitatean (948 464 866) edo AFINAn (948 135 333) telefonoetan. Emailez kirolak@sakana-mank. eus helbidera idatziz.

OHARRAK

Puro Relajoren kontzerturako sarrerak salgai: Azaroaren 16an Lakuntzan emango duen ema-

naldirako sarrerak salgai, Lakuntzako Pertza elkartean eta www.vivetix.com web orrian.

Arakilgo egutegirako argazki bila: Arakilgo Udala 2025 urteko egutegia egiteko Arakilgo txokoen argazki bila dabil. Informazio gehiago Arakilgo Udalean.

Altsasuko Udalak ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du: Ikasturte honetan garatuko diren jarduerak laguntzeko da. Dirulaguntza deialdiaren oinarriak eta informazioa www.altsasu. net webgunean.

Iturmendiko osasun etxeak telefono zenbaki berria du: Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiaingo udalek jakinera eman dutenez. Osasun arreta eskatzeko 948 633 038 zenbakira deitu behar da hemendik aurrera.

Arbizuko Utzubar Ekogunean konposta eskuragarri: Sakanako Mankomunitateko Hondakin

IRAGARKIA JARTZEKO:

iraGarKi@GUaiXE.EUs WWW.GUaiXE.EUs/iraGarKiaK

• astearteko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu.

• GUaiXEk ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen gorabeheren erantzukizunik.

Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak urte guztian zehar konposta eskuragarri duela bertan. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@ sakana-mank.eus e-postara idatz dezala edo 900 730 450 telefonora hots egin dezala.

SOS GAZA. Gernika-Palestina herri ekimenak Yala Nafarroa plataformarekin batera Elkartasun Aktiboa iniziatiba martxan jarri du: Netanyahu nazioarteko epaileen aurrean eramateko, Gazan elkartasuna proiektuak bultzatzeko Mundubat GKE-ren bitartez eta Palestina leku guztietan ikusarazteko. Ekarpen ekonomikoa egiteko, Nafarroan ES36 3035 0083 2808 3014 0037 kontu korrontean dirua sar dezakezu, edo zure banketxearen aplikazioaren bitartez BIZUM EMAN/DONAR atalean Mundubat Fundazioa bilatu eta 08737 kodea erabilita dirua eman. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

ORDAINTZEKO ATALAK:

• Etxebizitza saldu/Errentan.

• lokalak saldu/Errentan.

• irakaskuntza ("partikularrak") eman.

• salmentak, erosketak eta trukeak.

• iragarkiak Guaixe paperean eta guaixe.eus-en argitaratuko dira.

• iragarki laburrak: 3 euro aste bakoitzeko (BEZ barne).

• Epea: aste bereko astearteko 13:00ra arte.

E s KE la
ira G ar K i sail K at U a K

KIROLAK

EMaKUME PrEFErENtEa

6. JARDUNALDIKO EMAITZA

Valle de Egües - Altsasu 1-7

SAILKAPENA

EMAKUMEEN PREFERENTEA . 1. FASEA

1 Altsasu 18

2 Gazte Berriak 12 HURRENGOA

AZAROAREN BIGARREN ASTEBURUAN Altsasuk atseden jardunaldia du.

Altsasu liderrak bi asteburu atseden

Altsasu lider sendoa da, partida guztiak irabazita. Atseden luzea hartuko du.

GiZON ErrEGiONala

7. JARDUNALDIKO EMAITZAK

Rotxapea B - Altsasu 0-3

Berriozar - Etxarri Aranatz 2-3

Lagun Artea - Kirol Sport 2-3

SAILKAPENA

ERREGIONAL MAILAKO 4. MULTZOA

1 Altsasu 21

3 Etxarri Aranatz 15

10 Lagun Artea 9

HURRENGO JARDUNALDIA

AZAROKO BIGARREN ASTEBURUAN

Lagun A. - Kirol Sport (Zelai Berri)

Berriozar - Etxarri (Berriozar)

Rotxapea B - Altsasu (El Irati)

Altsasu liderra, serio

Orain arteko zazpi partidak irabazita, Kopako geldialdira ligako erregional mailako lider sendo gisa iritsi da Altsasu. Atsedenaldiaren ondoren bide beretik jarraitzea da asmoa.

Etxarri, hirugarrena

Etxarrik sari ederra ekarri zuen Berriozartik, hirugarren postura igotzea ahalbideratu diona. Asteburuan Kopa jokatuko du.

Lagun Artea, puntuak ihesi Kirol Sporten kontra, azken unean ihes egin zuten puntuek Orkoienera. Lakuntzarrek egoerari buelta eman beharko diote.

Emakumeendako Kirol Topaketak bueltan dira

s akanako Mankomunitateak Haritz Zaharren i bilbidea egitera eta zoru pelbikoa lantzeko ariketak egitera gonbidatu ditu emakume sakandarrak. Doaneko ekitaldiak dira, baina aurretik izena eman beharra dago, antolaketarako

M.B.G. saKaNa

Sakanako Mankomunitateak joan zen urtean martxan jarritako Emakumeendako Kirol Topaketak itzuli dira. Mank-ek, Nafarroako Gobernuaren eta Etxarri Aranazko eta Lakuntzako Udalen laguntzarekin, emakumeendako bi kirol ekitaldi antolatu ditu udazkenerako.

Azaroaren 10erako Haritz Zaharren Ibilbidea egitea proposatzen zaie emakume sakandarrei, Etxarri Aranazko kanpinetik abiatuta. 10:30etatik 13:00ak bitarteko buelta polita izango da, baina euria egiten badu, B plana jarriko litzateke martxan: eskolako frontoian saskibaloi topaketa

Oruxmaps-en murgiltzen

Sakanako Mendizaleak eta Nafarroako Mendi Eskolak antolatuta, azaroaren 16an Oruxmaps ikastaroa emango da Etxarriko Kultur Etxean, 9:30etik 18:00etara. "Gure mugikorra GPS moduan erabiltzeko ikastaro teoriko praktikoa da" azaldu du Miguel Ulaiarrek (izena ematea, 609 223 681). Mendizaleak Orhiko Tunelean egon ziren igandean, "oso gustura".

egitea. Partaide bakoitzak bere gosaria eta edaria eman beharko ditu, eta nahiz eta haurrendako ibilaldi egokia izan, aulkitxoendako ez da erosoa.

Bestalde, azaroaren 24an zoru pelbikoa lantzeko ariketak egiteko gonbitea egin zaie emakumeei, Lakuntzako kultur etxean, 10:30etik 13:00etara. Gosaria antolakuntzak jarriko du, eta haurrendako zaintza zerbitzua izango da.

Ekimenak doanekoak dira, baina topaketaren aurreko asteazkenera arte eman behar da izena (948 46 48 66 / 648 07 07 10).

Behar duenak taxi zerbitzua izan dezake.

Maider Betelu Ganboa irUrtZUN Aurten nobedadeak daude Xota klubean. Urriaren 23an 2024/2025eko gizonezkoen lehen mailako Osasuna Magna Xota taldea eta emakumezkoen bigarren mailako Osasuna Futsal F. taldea aurkeztu zituzten Anaitasunan. Osasuna Futsal Xotaren egituran barneratu edo fusionatu da, eta ilusio handiz egin zen, lehendabizikoz, bi taldeen aurkezpena. Tatono Arregi Xotako presidenteak egin zien harrera ekitaldira hurbildu ziren Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko ordezkariei, Nafarroako Futbol Federazioko presidenteari, eta baita Irurtzungo alkate eta babesleei ere. Guztion "babesa eta konplizitatea" eskertu zuen, eta "ametsak jarraitzen duela" nabarmendu zuen, Osasuna Futsal F. taldeari "ongi etorri zuen etxera" egin zien harrera.

Ilusioa

Giro alaia dago klub irurtzundarrean. Ilusioa airean dago. Lehen mailako hiru jardunaldi jokatu dira, eta nahiz eta etxean jokatutako lehenean Cordobari irabazi eta Peñiscolan eta Manzanaresen jokatutako azken biak galdu, zoriontasuna arnasten da klubean. Nolabaiteko loraldian daudela dirudi. "Aurretik jende gaztea genuen, baina aurten talde gazteagoa dugu. Eta hori nabaritzen da. Aurredenboraldi ona egin genuen, lehen partida irabazi genuen, eta nahiz eta azken biak galdu, nahiko ongi ikusten dugu gure burua, eta jendea alai dago. Egia esanda, giro ona dago" azaldu du Roberto Martil Xotako kapitainak.

Lau irurtzundar

Hirugarren mailan Aralar Mendik 3-7 galdu zuen Ribera de Navarraren kontra, Uharten. Lehen Autonomikoan Arbizuk 2-4 irabazi zion Cantera taldeari Cascanten. Altsasuk atseden jardunaldia zuen. Emakumeen lehen senior mailan Xotak Gazte Berriak taldea izan zuen aurkari Antsoainen. Partida banako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, Gaztek 2-1a sartu zuen. Azaroaren 2an, larunbata, Xotak Azkarrena taldea hartuko du, 16:00etan, Atakondoan.

FUTBOLA Etxarri

Aranatzek Kopari ekingo dio

Asteburuan Nafarroako Futbol Kopako lehen kanporaketak jokatuko dira. Etxarri Aranatzek hamahirugarren multzoan jokatuko du. Azaroaren 1ean, 15:45ean, Rotxapearen kontra jokatuko du Etxarrik San Donato zelaian, eta azaroaren 3an, Berriozarren kontra, 12:00etan, Berriozarren. Abenduaren 3an Rotxapea B izango du arerio.

PILOTA Joanes

Bakaikoak finalerdiak eskura ditu

Egunotan Lau eta Erdiko B Serieko final laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Joanes Bakaikoak hanka eta erdia finalerdietan du, orain arteko bi partidak irabazi dituelako.Senarrek eta Eskirozek Igandean Senar izango du aurkari Atano III.ean. Senarrek eta Egigurenek beste txartela dute jokoan, pun-

tu bana baitute. Beraz, Bakaikoak badaki aurretik partida "oso zaila" duela, baina dena ematera aterako da.

Guillermo Mazo, Etxarrenen Martxan da Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa, 27. Guillermo Mazo Memoriala. Betiko lez, antolakuntzan murgilduta dago Pablo Lopez de Goikoetxea altsasuarra. Partidak Lekunberriko Jaian Jai eta Etxarrengo Aranburu pilotalekuetan jokatzen ari dira.

Osasuna Magna Xotak hamalau jokalari izango ditu aurten, Miguel Hernandez entrenatzailearen esanetara. Joan zen urteko oinarria mantentzen da, eta aurpegi berriak daude. Bestalde, taldean lau irurtzundar daude: Asier Llamas atezaina, Dani Saldise, Roberto Martil kapitaina eta Ion Cerviño, iaz El Ejidon utzita jokatu ondoren taldera itzuli den gaztea. "Oinarriak jarraitzen du, baina aldaketa handia izan dugu. Iaz oso garrantzitsuak ziren Linhares eta Fabinho jokalariak, aurrean oso onak zirenak, aurten ez daude. Ligeiro etorri da, Brasilen oso ongi jokatzen zuen gaztea, eta gurera ongi moldatuko den jo -

SAKANAKO MENDIZALEAK
Areto futbol topaketa. ARTXIBOA

Xotaren familia hazten doa

ARETO FUTBOLA Xotak 2024/2025 denboraldiko bere bi talde nagusien aurkezpena egin zuen a naitasunan. Gizonezkoen lehen mailako Osasuna Magna Xotari, emakumezkoen bigarren mailako Osasuna Futsal F. taldea gehitu zaio aurten Xotari

kalaria, Barça B-ko Kokoro japoniarra, trebetasun asko dituen jokalaria eta utzita etorri dena, Panta argentinarra, Korsun ukrainarra... guztion artean euren lana bete beharko dugu. Etxeko jokalariak ahaztu gabe, Xotarendako etxekoak beti oso garrantzitsuak baitira. Asier eta Dani badakigu zein garrantzitsuak diren taldearendako, eta Ion Cerviño oso ongi hasi da, taldean lekua egiten ari da. Eta nire laguntzarekin... guztiak batzen du" argi du kapitainak. Miguel Hernandezek aurkezpenean esan zuen aurtengo Xota" kalitate handiko taldea dela, talde gaztea", eta iritzi berekoa da kapitaina. "Gazteak gorabeheratsuak dira, baina noraino heltzen diren ikusi behar dugu. Oso onak dira". Hiru jardunalditan 3 puntu lortu dituzte, kanpoan jokatutako azken bi partidak galdu eta gero, eta egoerari buelta eman

nahi diote. "Gure modukoak diren taldeen kontrako partidak ditugu orain, eta badakigu orain dela puntuak ateratzeko unea, aurrerago talde ahaltsuak etorriko direlako, ligako kokoak, El Pozo, Barcelona, Jaen eta halakoak, eta partida zailagoak izaten direlako. Gora begiratzea nahiago dugu behera begiratzea baino". Anaitasunako zaleen babesa ezinbestekoa da talde berdearendako. "Badakigu nola diren etxeko partidak. Gure jendearekin errazagoa da jokatzea. Pixka bat gaizki gaudenean asko laguntzen dute, eta gauzak ongi doazenean

ere berdin. Etxetik kanpo zailagoa izaten da, hori argi dugu".

Familia txiki bat Harreman handia dute Osasuna Magna Xotako jokalariek, hori ere agerikoa da. "Hala da, ongi eramaten gara. Elkarrekin bazkaltzera edo afaltzera ateratzen gara. Gazteak gehiago, baina ni ere saiatzen naiz eurekin joaten. Horrela ere taldea egiten delako. Xotan betidanik bilatu eta baloratu dugu gure taldera etortzen direnak gazteak eta pertsona onak izatea. Fitxaketak egiten dugunean jokalaria pertsona gisa nolakoa den ere galdetzen dugu, Xotaren ADN-a izango ote duen. Hori oso garrantzitsua da guretako. Guk agian ezin ditugu izarrak fitxatu, baina saiatzen gara harreman handia izaten, eta, ondorioz, taldea oso sendoa izaten". Izan ere, familia txiki bat

osatzen dute Xotako jokalariek. "Hori da ideia, taldea familia bat bezalakoa izatea, gauza onak bizitzea, gauza txarrak etortzen direnean indartsu egoteko, guztiak batera, guztiak norabide berean. Gero hori pistan ikusten da, jokatzerakoan anaiak garela, beti aurrera begiratzen, asko mugitzen... hori da gure ideia. Jende gaztea, pertsona onak eta pistan, jokatzerako orduan, alaiak".

Iaz Oier Aguirre iturmendiarrak debutatu zuen Xotako talde nagusian, baina aurten Anaitasuna harrobi taldean jarraitzen du. "Aurten talde nagusian egotea zailagoa izango da berarendako. Iaz hamahiru jokalari ginen talde nagusian, baina nik lehenengo itzuli osoan ez nuen jokatu, lesioarengatik. Gainera, Ion Cerviño El Ejidora joan zen, utzita, eta bertan zegoen ere Josu Mendive. Aurten biak itzuli dira taldera. Guztira hamalau jokalari gara eta praktikan zailagoa izango da berak lehen mailako taldean tokia izatea, baina Anaitasunan ari da, ongi ari dira. Xotan oso pozik gaude Oier Aguirrerekin eta baita emakumezkoen lehen senior mailako Xotan jokatzen

duen Ekhiñe bere arrebarekin ere. Biak jokalari apartak dira" nabarmendu du Xotako kapitainak, aldi berean emakumezkoen lehen senior mailako entrenatzailea denak.

28. aldiz lehen mailakoa izatea Osasuna Magna Xotaren helburu nagusia lehen mailako kategoriari eustea da. "Hori da garrantzitsuena. Talde oso onak daude lehen mailan, eta ez da erraza. Tartean bestelako helburuak lortzen badira, esaterako, joan zen urtean bezala, Kopa jokatzeko saria, edo agian Errege Kopan urruti iristea, ba hobeki, baina helburua lehen mailan jarraitzea da". Irurtzungo taldea aurten lehen mailan bere 27. denboraldia jokatzen ari da jarraian, eta 2025/2026 denboraldian ere "munduko liga onenean jarraitzea" da asmoa.

Egun, lehen mailako liderra Movistar Inter da (9 puntu), eta Xota zortzigarren postuan dago (3 puntu). Gaur, azaroak 1, ostirala, talde irurtzundarrak sailkapenean hamahirugarren den Noia Portus Apostoli hartuko du Anaitasunan, 19:30ean.

Osasuna Futsalekin, pozik

Xota "oso pozik" dago bere egituran emakumezkoen Osasuna Futsal F. taldea hartu eta gero. "Udan egin genuen prozesua. Laguntza behar zuten, eta nahiz eta zaila izan, Tatono Arregirekin argi genuen fusio hori egin beharra genuela, gure klubean betidanik izan ditugulako emakumezkoen taldeak. Zailtasun handiak zituzten: bidaiak, jokalariak bilatzeko zailtasunak... aurrekontua ongi egitea eta borobiltzea zaila zen, baina hor gaude. Bigarren mailan daude borrokan, eta pozik gaude. Guretako ere oso ona da euren etorrera; astelehenetan Irurtzunen entrenatzen dute, eta gure gazteak, lehen senior mailakoak, beraiekin entrenatzen dute. Entrenamendu onak ari dira egiten, eta gazteek ere beste ilusio bat dute. Bigarren mailan jokatzea maila handia da, eta guretako ona da". Bigarren mailako emakumezkoen taldea izateak kluba aberasten du. Lehen emakumezkoen hiru talde zeuzkan Xotak, eta orain talde nagusia batu zaio. "Aurten etorri dira, baina guretako jada Xotako beste talde bat dira". Roberto Martil seniorren eta bigarren mailako taldeen arteko lotura da. "Orain bi talde ditut, baina gustura egiten den lana da. Ivan Marco entrenatzailea oso ongi ari da. Ekhiñe Aguirre, Nahia Moran, Naia Lizarraga, Naiara Lamarka... eurekin ari dira entrenatzen, eta hobetzen ari direla agerikoa da". Harrobiak, bada, badu non jarraitu. Osasuna Futsal, aurkezpenean. XOTA

Gizonen lehen mailako Osasuna Magna Xota eta Emakumezkoen bigarren mailako Osasuna Futsal F., elkarrekin. JESUS AGUIRRE

"Erronka berriari aurre egiteko oso motibatuta nago"

JORGE AZANZA SOTO EUsKaltEl-EUsKaDiKO KirOl ZUZENDaria

TXIRRINDULARITZA taldeak aldaketa asko egin ditu 2025eko helburua lortzeko: UC i r ankingean lehen 30 postuetan egotea. Hamabost txirrindulari euskaldun izango ditu

Maider Betelu Ganboa altsasU / ZiOrDia 2025 denboraldiko azken ukituak lotzen ari da UCI Pro Tour mailako Euskaltel-Euskadi taldea, Jorge Azanza Soto altsasuarra zuzendari nagusi buru dela. 2025ean UCIko World Rankingeko lehen 30 taldeetan sailkatu beharko da derrigorrez talde laranja, eta helburua gauzatzeko aldaketa handiak datoz: fundazioko patronatuko zuzendaritza berria, txirrindulari eta kirol zuzendari berriak... Iraultza laranja dator, eta mugimendu han-

diko egunak dira hauek. "Gurea etengabeko lana da, 24/7/365. Lan handia dugu, taldean aldaketa nabarmena egon behar delako. Guztia antolatzen ari gara buru belarri" dio Azanzak, erronka handirako prest.

AURTENGOA, URTE ZAILA 2024koa denboraldi zail xamarra izan da. Aurreikuspenak bete dira? Espero zena baino beherago ibili gara. Talde sendoa genuen, gauza garrantzitsuagoak lortzeko gai zena. UCIko World Rankingerako puntu gehiago lortzea zen gure aurreikuspena. Baina dinamikan sartzea kosta zitzaigun, txirrindulari batzuek ez dute beren maila eman eta ez dituzte euren helburuak ongi bete, gure egutegiaren erdia ere World Tour mailakoa izan da eta

hor zaila da puntuak lortzea... Azkenean, guztia batu zen, baina udatik aurrera gauzak hobeki atera ziren. Nahiz eta soilik lasterketa bat irabazi, Portugalgo etapa bat, taldeak beste maila bat eman du bukaeran, sendoagoa. 2025ean txirrindulari horiek bere lekuan badaude eta etorriko direnek euren maila ematen badute, talde polita izango dugu ditugun helburuei eusteko. Zortea ere ez duzue alde izan. Ibai Azurmendik txirrindularitza utzi behar izan zuen bihotzeko arazoak tarteko, eta Mikel Iturriaren eroriko larriarengatik bi baja garrantzitsu izan zenituzten.

Bai, eta horri aurrekoa gehituta, gauzak ez dira espero bezala atera. Dena den, horrek ere perspektiba bat ematen dizu, egoerari egokitu beharra dugula jabetzeko. Gainera, egoerarengatik ezin izan dugu egutegi hobeago bat egin. Datorren urteari begira xehetasun horiek lantzen baditugu, arazo horiek sufrituko ez ditugulakoan nago. Vueltako zenbakiak onak izan dira: zortzi ihesaldi, podium bat, Matéren hirugarren etapako mendiko lidergoa, lehiakortasunaren lau sari, sei Top-10... baina Kern Parmaren hiru garaipenek zuen lana bigarren maila batean utzi zuten.

Ez bakarrik gurea, World Tour mailako taldeena ere bai. Gure helburua egin genuena egitea zen: aurtengoa gure Vueltarik hoberena izan da. Gure aurreikuspena UCI sailkapenerako 350 puntu inguru ateratzea, Top 10etan sartzea eta Aberasturirekin lehiatzea zen. Lortzear egon ginen, Aberasturi etapa batean hirugarren izan zelako. Sei-zazpi etapatan Top 10ean sartu ginen, eta 400 puntu eskuratu genituen.

Baina Kern Pharma agertu zen, eta nolabait gure lorpenak estalita geratu ziren. Nolanahi ere, Vueltan egin beharrekoa egin genuen eta pozik gaude.

UCIko World Rankingeko taldekako sailkapenean 39. sailkatu zarete.

UCI-ren World Rankingarekin lortu nahi dutena da lasterketa guztietan lehiakortasuna egotea. Puntuak lasterketan lortzen dituzun postuen arabera lortzen

dira. Lehen 25 postuetan sartzeagatik 25, 40 edo 60 puntu ematen dituzte, lasterketaren arabera. Hau tentsio puntu bat da talde guztiendako, World Tour mailakoek euren maila ere galdu dezaketelako. Gu 39. sailkatu gara (1.334 puntu), nahiko justu. Lehen 40 postuetan sailkatuko ez bagina, ezingo genituzke itzuli handietako gonbidapenak jaso. Datorren urterako rankingeko lehen 30 taldeetan sailkatzea da erronka, eta 2.500-3.000 puntu inguru lortu beharko ditugu horretarako. Horregatik eman zaio taldeari eman zaion aldaketa. Rankingean goian egoteko, lehen postuetan egon beharra dago. Txirrindularitza asko aldatu da. Lehen talde lana egiten zen, liderra lagundu, ihesaldietan sartu... batez ere taldea ikustea, hori bilatzen zen. Gaur egun, hori egiten baduzu 0 puntu lortuko dituzu. Lehiatzeko modua aldatu da, eta agerikoa da. Tourreko etapa lauetan ez dago apenas ihesaldirik; azkeneko kilometroetan dena eman eta lehen postuetan sailkatzeko gordetzen dira indarrak. Hori, gure garaian, pentsaezina zen. Egun, monopolio handia dago. Bizpahiru talde eta txirrindulari zehatz daude goian, eta lasterketetan beraiek baldin badaude, talde horiek kontrolatzen dute proba eta gidoia ia berdina da beti.

IRAULTZA LARANJA

2025ean lehen 30 taldeen artean sailkatzea lortzeko bidean aldaketa asko egin dituzue. Hasteko, Euskadi Fundazioak lehendakari berria du, Iñaki Isasi, Euskaltelen taldekide izandakoa, lagun handia. Fundazioko lehendakari izateko oso pertsona aproposa da. Serioa da, langilea, eta babesleekin lotura eta bermea emango diguna. Bera eta fundazioko patronatuan sartu den jende berria ikuspuntu berri bat ematen ari zaie fundazioari, beharrezkoa zena. Marton Dina, Jordi Lopez, Paul Hennequin, Louis Sutonn Jon Agirre, Ander Gantza eta Jokin Murgialdairen fitxaketak iragarri dituzue. Euskaltelek harrobi lana egin du beti, Laboral Kutxa afizionatuen taldea du. Pentsatzekoa da harrobian oinarrituko zaretela, kanpoko zenbait fitxaketarekin batera. Gure nahi nagusia harrobiarekin lan egiten jarraitzea da beti. Baina aurten gertatu zaigu harrobitik etorri diren batzuek ez dutela aurrerapauso hori eman,

Jorge Azanza Sotok zuzendari gisa bere unerik hoberenetarikoan dagoela aitortu du, erronka berrirako prest.

eta ez direla gai izan beharrezko puntu horiek lortzeko. Eta horregatik etorri da birmoldaketa. Merkatuan zer hartu genezakeen ikusita, hartu genitzakeenak hartu ditugu, esaterako Jon Agirre, oso eskalatzaile fina, Kern Pharmatik, baita Jokin Murgialdai, Rural Kutxatik. Laboral Kutxa harrobitik Ander Ganzabal saltoa emateko prest ikusi dugu, baina gainontzekoak ez. Euskaldun bat baldin badago, dugun postu hori euskaldunari emango diogu, baina beti ezinezkoa da; horregatik, zenbait atzerritar sartu ditugu, pauso hori ematen ez badugu, taldeak agian berea egingo duelako. Egutegi egoki batekin puntuak lortu ditzaketela uste dugu.

Euskal Herria beti izan da txirrindulari onen harrobia. Harrobiak behera egin al du?

Ez, baina guztia aldatu da, profesionalizatuago dago. Egun, junior onenak zuzenean pasatzen dira talde kontinental edo profesional handietara, eta horrek amateur mailan eragina izan du, afizionatuetan agian kalitate puntu hori falta delako. Egun, oso goiz pasatzen dira profesionaletara; batzuk ongi moldatzen dira, baina beste batzuk ez daude aldaketarako prest, eta baja eman behar zaienean hori ere guretako oso mingarria da.

Zaleak eta fundazioko bazkideak aldaketa hauek ulertzen ari dira? Bai, eta ulertzen ez dituztenak egungo errealitatean ez direla kokatu uste dut. Txirrindularitza aurrera doa, eta guk hor egon nahi badugu, horretara joan beharko gara. Soilik euskaldunen taldea egin genezake, eta proba garrantzitsuetan egoteari uko egin, baina zein babeslek jarriko luke dirua proiektu horretarako? Hau korapilo bat da, eta babesleek taldea Vueltan, Lieja-Bastogne-Liejan eta halakoetan ikusi nahi dute. Eta puntuak lortzen ez badituzu, ezin duzu bertan egoteko aukerarik. Inork uste al du Real Sociedad talde euskalduna ez denik? Gurea ere talde euskalduna da, hamabost txirrindulari euskaldun izango ditu. Gure helburua txirrindulari euskaldune-

kin lehiatzea da; urte batzuetan zailtasun handiagoak izango ditugu, eta egongo dira beste batzuk agian lau txirrindulari pasatuko ditugunak.

Iker Mintegi Claver altsasuarraren lehen profesional urtea izan da hau. Itxura ona eman du.

Oso ondo aritu da. Ez nau sorpresaz harrapatu, egia esan. Zer egiteko gai zen banekien, baina hala eta guztiz ere, egin duen urtea oso ona izan da. Lehendabiziko lasterketan, Mallorcako Challengean, harrituta utzi ninduen, eta Mundialean eta Giro de Emilian emandako maila goraipatzekoa da. Oraindik aurrerapausoak emateko gai da, 22 urterekin oraindik asko amestu dezakeen txirrindularia baita.

Espero dugu bere ibilbidean gurekin egotea, talde hau handiagoa egiten, beste txirrindulari batzuekin batera.

Babesleak dira proiektuaren zutarri garrantzitsua. Orbeak ez duela jarraituko jakitea sorpresa izan zen. Gainontzeko babesleak ongi lotuta daude? Proiektua sendoa da?

Bai. Ildo honetan, oso eskertuta nago Orbearekin. 20 urte eman ditut talde honekin, beti Orbea, eta ez daukat inolako kexarik. Ezer eta betirako, eta askotan bideak banatzea onuragarria izaten da bi aldeendako. Egunotan babesle berriekin ditugun hitzarmenen berri emango dugu. Oso pozik gaude sartu direnekin, oso gogotsu daude, itxaropentsu eta ilusio handiarekin. Horrek ere bultzada handia eman diezaioke taldeari.

11 URTE, ERRONKA BERRIA

2015ean hartu zenuen Euskadi Fundazioaren zuzendaritza, taldea amateurra zela. Egun, Pro Tour mailako talde profesionala da, bestelako helburuekin. Ilusio berarekin jarraitzen duzu?

Izan ditut nire gorabeherak eta egon dira garai ezberdinak, baina, agian, egungoa une hoberenetarikoa da: oso motibatuta nago, aldaketa asko egon direlako, eta uste dut taldeak aurrera egiteko hau dela bidea. Oso motibatuta nago taldearekin datozen erronkei begira. Beti izango dugu gure identitatea, baina talde ezberdina izango da, eta aurreko urteetan baino hobeki antolatuta egongo garela uste dut. Oraindik sorpresa gehiago etorriko dira?

Bai, oraindik nobedadeak iritsiko dira. Batetik, oraindik bi txi-

rrindulari berriren berri ematea falta zaigu. Bi horiekin taldea itxita egongo dela uste dut; talde polita izango dugu. Bestetik, bi kirol zuzendari berri etorriko zaizkigu laguntzera. Esperientzia handia dute, eta proiektuari sendotasuna eman diezaiokete. Niretako bi hauek egin ditugun fitxaketa onenak dira, eta aurki aurkeztuko ditugu, datorren astean ziurrenik. Garrantzitsuena da txirrindulariak oso ondo gidatuta egongo direla. Finean, kotxean doanak asko pintatzen du, eta nik biengan konfiantza handia dut. Beraiek ere ilusioa dute, eta lanean ari gara buru belarri, guztiz motibatuta. Noiz izango da taldearen lehendabiziko hartu-emana?

Lehen kontzentrazioa Elgoibarren egingo dugu, azaroaren 11tik 14ra. Txirrindulari batzuk ez ditut ezagutzen; deiekin eta mezuekin egon gara etengabe, baina ez dugu elkar ezagutzen, eta eurekin biltzeko gogoa badut. Hiru egun horietan mediku probak egingo ditugu, txirrindulariak entrenatzaileekin bilduko dira, maillot berriak probatuko ditugu, argazkiak atera, babesleekin egon, bazkariren bat egin... Gero, ilbeltz aldean Altean bilduko gara entrenatzeko.

Talde berritu honekin zein da zure ametsa?

Taldeak gauzak ongi egitea, eta horrek bere emaitzak ekarri dituela eta gure helburu nagusiak bete ditugula erakustea; hau da, UCIko Rankingeko 30 lehen postuen artean bukatzea. Bestalde, txirrindulari batzuekin aurrerapausoa ematea da dudan beste nahia. Ez dut izenik eman nahi, baina badaude txirrindulari batzuk begiz jota ditudanak, eta uste dut aurrera egin behar dutela; hala egiten badute, talde polita izan dezakegula argi dut. Sakanako txirrindularitza nola ikusten duzu?

Hobeki egon da. Nire garaian agian hamar txirrindulari geunden World Tour mailako lasterketak egiten. Egun ez daude horrenbeste; Igor Arrieta eta Iker Mintegi dira agian ordezkari nagusiak. Arrieta oso ondo ikusten dut, World Tour mailan aurrera egiten, eta Iker Mintegik txirrindulari polita izateko itxura du. Eta atzetik, badatoz beste batzuk. Bidaia ez da erraza, ez lehen eta ez orain; eman beharreko aurrerapausoak nola ematen dituzten, hori da gakoa.

Jorge Azanza, taldea gidatzen eta aginduak ematen. EUSKALTEL-EUSKADI
Iker Mintegik debut bikaina egin du profesionaletan. MARKEL BAZANBIDE

Iker Gomezek

Finisher

Errumaniatik dator brontzeen berri ona

TAEKWONDOA l eire eta i rea Etxaniz ahizpek brontzezko domina bana lortu dute Europako Nazioarteko Zirkuiturako baliagarria den Errumaniako taekwondo Openean. a steburuan i ruñeko Hiria Openean lehiatuko dira Bargagain klubeko borrokalariak

M.B.G. saKaNa

TXIRRINDULARITZA a ltsasuarra junior onena izan da, eta Finisherren hezten jarraitu nahi du

2025 denboraldiko nobedadeak aurkezteko garaia da. Kern Pharma taldeak lau fitxaketa konfirmatu ditu, tartean Iker Gomez Lopez de Goikoetxearena (Quesos Albeniz).

Txirrindulari altsasuarra Nafarroako txirrindulari junior onena izan da denboraldi honetan, hamahiru garaipenekin, eta Nafarroako eta Espainiako selekzioekin ikusgarri aritu da. “Txikitatik txirrindularitzarekin pasioa dut. Eskoletatik junior mailara bitartean kategoria guztietan gozatu dut. Finisherrek konfiantza transmititu dit, eta gauzak oso ongi egiten ari den talde honekin batera trebatzen eta hezten jarraitu nahi dut” azaldu du Gomezek Finisher taldeko webgunean.

Rural Kutxa, rankingean 24. Rural Kutxa talde afizionatu sakandarretik sortutako Pro Tour mailako Rural Kutxa-Seguros RGA talde profesionalak orain arteko denboraldirik onena itxi du. Aurten hemezortzi garaipen lortu ditu talde nafarrak, horietatik bat Etxarri Aranatzen bizi den Mulu Kinfe Hailemichael etiopiarrak lortutakoa, Etiopiako Txapelketa. UCIko World Team rankingean 24. postuan sailkatu da (3.913), ikusgarria.

Asteburuan Errumaniako Taekwondo Opena jokatu zen, E2 mailakoa, Europako Nazioarteko Zirkuiturako baliagarria den proba garrantzitsua. Bertan Bargagain klubeko zazpi sakandarrek parte hartu zuten, Lezkairu klubaren izenean. "Bi klubetako irakaslea naiz, eta taldekako txapelketetan lehiatzeari begira, hobe zen guztiak klub baten izenean lehiatzea. Lezkairuko administraziotik babes gehiago dugunez, horregatik Lezkairuren izenean lehiatzen gara" azaldu du Gerardo Montero Bargagain klubeko irakasleak.

AIZKORA Iban Resano, Euskadiko Bigarren

Mailako finalera

Larunbatean Euskadiko Bigarren mailako Aizkolarien bigarren kanporaketa jokatu zen Balmasedan. Iker Gorriti uhartearra seigarren sailkatu zen, eta ez zen finalerako sailkatu. Aldiz, urriaren 13an Elgoibarren jokatutako lehen kanporaketan Iban Resanok azaroaren 17an Azkoitian jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.

Barranka kluba Oña ezagutzen

BTT Sakanako Mankomunitateak eta Barranka Txirrindulari Taldeak BTT irteera berezia antolatu zuten igandean Burgosen. 44,35 km-ko ibilbidean besteak beste, Oña, Frias, Friaseko zubi ikusgarria, Trespaderne, baselizak, kobazuloa... ezagutu zituzten, irteera bikainean. Barrankak urte osorako BTT egutegia du, eta astebururo irteerak egiten ditu.

Gazte talentu sakandarrak

TXIRRINDULARITZA Miguel

Indurain Fundazioak eta Rural Kutxak Gazte Talentuen 2024ko bekak eman zituzten urriaren 24an Nafarroa Arenan. 56 kirolari gazte dira onuradunak, tartean Siets Goikoetxea Garde eta Ane Berastegi Jaka txirrindulari sakandarrak. Beken helburua 2006-2009 urteetan jaiotakoen esfortzua eta lorpenak aitortzea da.

Errumaniara joan ziren zazpi sakandarrak Leire Etxaniz, Aiala Dorronsoro, Zoe Lanz, Irea Etxaniz, Irati Irigoien, Saray Agudo eta Mohamed Essobai izan ziren, eta lan ederra egin zuten. Emaitzei erreparatuta, Irea eta Leire Etxaniz ahizpen lana azpimarratzekoa izan zen. Irea Etxanizek brontzezko domina lortu zuen bi borroka irabazi eta finalerdietan openeko irabazlearekin galdu eta gero. Leire Etxanizek ere brontzezko domina jantzi zuen, hiru errondatan Ukraina, Grezia eta Mexikoko ordezkariak gainditu, eta finalerdietan gerora txapelduna izan zen Frantziako ordezkariarekin erori eta gero.

"Sentsazioak, oro har, oso onak izan dira. Aipatzekoa da Leirek lau borroka egin zituela, eta munduko errankingean bigarren den Frantziako ordezkariarekin gutxieneko aldearengatik erori zela. Lortutako brontzezko bi dominei esker, bi ahizpek denboraldirako puntu garrantzitsuak lortu dituzte, eta rankingean igotzen joateko aukera dute". Asteburuan Iruñeko Hiria Taekwondo Opena jokatuko da.

Leire eta Irea Etxaniz, Errumaniako dominekin. BARGAGAIN
Iker Gomez helmuga. DIARIO DE NAVARRA
UTZITAKOA
MIGUEL INDURAIN FUNDAZIOA

"Kantuekin bereziki konektatzen dut"

IANIRE ARANZABE aBEslaria

Esanezin abeslariaren proiektu pertsonala da. Bi disko kaleratu ditu, eta bere taldearekin, azaroaren 9an iortia kultur gunean izanen da, "ilusio" handiarekin

Eneida C. M. eta E. R. B. altsasU Ianire Aranzabek duela hiru urte inguru sortu zuen Esanezin proiektua. Musikarekin barruan zuena esateko "beharra" sentitu zuen. Bi disko kaleratu ditu: Aireratzen eta Erretratu bat. Lehenengoa "oso-oso pertsonala" da, eta bizitzako "egoera oso pertsonaletik" sortu zuen. Bigarrenerako "kanpora begira" jarri zen eta orainaren eta inguruaren "erretratu bat" egin zuen; "kanpora begira jartzean ere barruko gauza asko ikusten dira". Musi-

ka proiektua garatzen joan zen, eta zuzenekoetarako Arri Iraeta, Iñigo Asensio eta Imanol Rubiorekin taularatu zituen abestiak, laukote bat osatuz. Azaroaren 9an, Berria, Badok eta Sakanako Mank-aren eskutik, Nafarroako

Gobernuaren eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin, Iortia kultur gunean (19:30ean) kontzertua emanen dute. Ilusio "berezia" egiten dio Iortian jotzeak. Nola sortu zen Esanezin proiektua? Denbora oso azkar pasa zait, baina ez daramagu denbora gehiegi. Musika proiektu bat hastea beti zaila da, beste gauza asko bezala. Gauza on asko eta gauza konplikatu asko ditu, baina proiektua martxan jarri genuen agian momentu konplikatuenean: pandemian. 2021ean

abiatu nintzen proiektu pertsonal gisa. Atzera begiratzean oso ondo ulertzen dut zergatik abiatu nuen hau guztia, baina momentuan bertan nik uste ez nintzela oso kontziente. Behar pertsonal handi batetik sortu nuen; asko eskertzen dut garai hartan hautu hori hartu izana. Nolakoak izan ziren hastapenak?

Musika eskolan Oriol Flores ezagutu nuen eta komentatu zidan gustatuko litzaiokeela, nik nahiko banu, elkarrekin zerbait egitea. Nire kantatzeko modua gustatzen zitzaion. Garai horretan cover-ak egiten nituen. Oso kontziente izan gabe musika ihes egiteko modu bat zen. Momentu horretan bizitzen ari nintzen egoera pertsonala nolabait ateratzeko eta askatzeko ezinbestean nengoen, eta nonbaitetik egitea eskatzen zidan: musikatik tira egiten nuen. Bide horretan asko laguntzen du. Oriolek eta biok kantu pare bat egin genituen eta dena alde beretik eta nahi gabe etorri zen; bideak eta bizitzaren gauza askok eraman ninduten horretara. Proiektuaren izenak, Esanezin, asko iradokitzen du.

Nahiko garbi dago zergatik hasi nuen bide hau; izenak gauza asko argitzen ditu. Niretako musika hitzez azaltzea kostatzen zitzaizkidan, gauzak azaltzeko modu bat da. Askotan musikariak oso pisutsuak eta poetikoak gara honekin, baina musikak horretarako aukera batzuk ematen dizkigu, baita arteak ere. Kantuekin bereziki konektatzen dut, eta bizitzan halako zubiak eta bideak eraikitzen ditut kantekin. Zorionez hautu hau egin nuen; ez neukan oso argi musikan zer egingo nuen, bideak nora eramango ninduen, baina oso argi neukan izen horren pean izango zela. Denborak eta bideak baieztatu didate.

Bakarkako lanetik laukotera; nola garatu da?

Lehenengo kantuak Oriolekin konposatu nituen eta lehenengo

EPa berarekin grabatu nuen. Diskoa banda formatuan grabatu zen, eta zuzenekora pasatzerakoan sumatu nuen. Hasieran bakarrik kontzertuak ematen

nituen, baina gogoa sentitu nuen diskoa bere osotasunean taularatzeko. Modu naturalean nire inguruan jendea bilatzen hasi nintzen. Akustikoan jotzen dugu, eta asko eskertzen dudan formatua da, intimitatea ematen dizu. Oso eroso sentitzen naiz. Oraindik proiektu pertsonala da, eta musikariak proiektuaren barruan bidelagunak dira. Bigarren diskoan musikalki ere nabaritu da. Abestiak nik sortu ditut, baina grabaketaren bidean bandaren ikutu hori egon da. Zein da estiloa? Bidean aldatu da? Esanezin pop dela esango nuke, eta ez nuke imajinatuko bat-batean popetik aldentzen den zerbait egitea. Egia da gaur egun gauzak asko aldatzen doazela, eta popak beste leku askotatik edaten du. Pop melankolikoa dela esatera ausartuko nintzateke. Lehenengo diskoak agian gogorarazten du garai bateko pop nahiko soil bat, eta bigarren disko honetan ikus daitezke gaur egungo soinu eta erreferentzia musikal berria, baina pop izaten jarraitzen du. Agian borobilagoa da denborak ezagutza berriak eskuratzeko aukera ematen dizulako. Nire musika ikasketak oinarrizkoak dira, eta denborarekin ezagutza berriak eman dizkit. Bigarren lan bat hartu dugu, eta produkzioan lan handia egin dugu. Sendoagoa da, musikalki lan borobilagoa. Azaroaren 9an Altsasun egongo zarete. Nolako emanaldia aurreikusten duzue?

Berriak eta Sakanako Mank-ek urtero antolatzen duen zita bat da, eta guretzako oso pozgarria da eta poz handia ematen digu horrelako ekimen batean egotea. Ilusio bereziarekin gaude ez dugulako aukera asko aretoetan, zineetan eta ekipamendu politak dauden tokietan jotzeko. Beti da polita horrelako toki batean jotzea. Ilusio handiz hartu genuen proposamena, eta urduri gaude horrelako areto batean jotzeak suposatzen duenagatik. Gure emanaldiek badute gertutasunetik zerbait, ez da diskoan entzun dezakezunetik kanpoko parafernaliarik egongo, ez daramagu gauza gehiegirik. Hori da gure esentzia. Jendeak esaten digu: ze potxoloak zareten. Oso ongi definitzen gaitu, eta gustatzen zaigu hori aldarrikatzea; besterik gabe gure kantuak eramaten ditugu. Publikoak goxo eta gertu hartzen ditu. Musikaren bidelan hori kantek egiten dute.

Ianire Aranzabe abeslaria, Esanezin proiektuaren sortzailea. UTZITAKOA

Koldo Arnanzen lantegi zaharrak Agoitzen

'Keinu bat iragan industrialari' erakusketa azaroaren 9ra arte bisita daiteke a goizko kultur etxean. "Buruan gordeta" zituen lantegi zaharren irudiekin artea sortu zuen artista altsasuarrak, eta ondare industrialaren aldeko aldarrikapena ere egin nahi du

altsasU

Lantegi zaharrak "izugarri gustatzen" zaizkiola esan zuen Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarrak. Lantegi zahar horien irudiak arte bihurtu, eta duela zenbait urte Keinu bat iragan industrialari erakusketa sortu zuen, eta urriaren 18tik azaroaren 9ra arte Agoizko kultur etxeko areto nagusian ikusgai dago, asteartetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara.

Artistaren aitak negozio bat zeukan eta lantegi asko bisitatzea tokatzen zitzaion, Arnanz berarekin "laguntzera" joaten zen, "ez dakit asko laguntzen nuen, agian oztopo gehiago jartzen nituen". Aita laneko gauzak egiten ari zen bitartean, margolaria lantegietan galtzen zen eta ikusten zuenarekin "harrituta" gelditzen zen. Oroitzapen horiek gordetu, eta gaia artearen bidez jorratzea erabaki zuen.

Euskal Herriko lantegi zaharrak dira, beraz, Keinu bat iragan industrialari erakusketaren oinarria. "Gehienak bota dituzte, eta bakarrik tximinia utzi dute". Eraikin horiek "xarma berezia" dutela azaldu zuen Arnanzek; administrazioak mantentzeko proiektuak martxan jarri beharko lituzkeela aldarrikatu zuen altsasuarrak. "Ea erakusketare-

Rockaren herria

Bigarren urtez Iturrock jaialdia ospatu zuten Iturmendin. Eguraldiak ez zuen lagundu eta kontzertuak eta bestelako ekimenak frontoian egin zituzten. Zenbait iturmendiarrek antolatutako jaialdian Barrena, Hasta La Polla eta Txalainak tributu taldeek jo zuten, baita Muga Zero talde lakuntzarrak ere.

kin sentsibilizatzen diren eta ardura hartzen duten". Erakusketa Euskal Herriko zenbait txokotan egon da ikusgai.

Artea

Lantegien margoak egiteko ikerketa handia egin zuen altsasuarrak: lantegietara joan zen, bertako argazkiak egin eta, ondoren, margolanak sortu zituen. Istorioarekin jolasten duela azaldu du: "Estruktura transformatzen dut, gauzak kendu edo elkartzen ditut".

Altsasuko FASA lantegia digitalki sortu behar izan zuen, dagoeneko existitzen ez zelako: "Txikitan handik pasatzen ginen eta ikusitakoarekin txundituta gelditzen nintzen". Irudia egin ondoren ezagutu zutenei galde egin zien eta antza handia duela esan zioten. "Leku asko bisitatu ditut, baina zerbait esaten didatenekin gelditzen naiz". Bergaran ikusten zuen lantegi bat, Cortesko iringilea edo Ekaiko zerrategia. "Batzuk oso garrantzitsuak ziren".

9tik 16ra Nafarroako Irakurketa Kluben

XII. Topaketa izanen

da

Hainbat ekimen izanen dira; a ltsasun tailer bat egin behar zen, baina bertan behera geldidu da

altsasU

Nafarroako Irakurketa Kluben XII. Topaketaren lehenengo ekimena Altsasun egin behar zuten azaroaren 6an, baina "pena handiz" bertan behera geratu dela jakinarazi dute liburutegitik. Paragrafo eta ahapaldietatik haratago: ilustrazioa eta soinu-pasaiak tailerra egin behar zutena. Hala ere, topaketak aurrera jarraitzen du eta hilaren 9tik 16ra arte Iruñean eta Tuteran hainbat ekimen izanen dira.

Azaroaren 9an, larunbata, Nafarroako liburutegiko proiekzio

B a Z t E rr E ti K

EKAIN ALEGRE GIL

Iskin egitea

Elhuyarren hiztegian "iskin egitea" bilatzean hainbat definizio aurki daitezke bertan. Iskin egitea izan daiteke ihes egitea, izan daiteke zerbait saihestea edo izan daiteke keinu egitea. Azken honi egin nahi diot erreferentzia orain, keinu egitea baita bigantxengandik urruntzeko egiten den mugimenduetako bat, norberaren burua babestu asmoz.

Sakanan tradizioak indar handia izan du eta badu, baina gizartea aurrera doa eta zenbait gauza edo jarduera aldatzen dira, logikoa den bezala. Hala ere (nola diren gauzak), mutil talde batek egokia ikusi du jada atzean utzi den bigantxen askatzea berriro jai egitarauan ezartzea, nahiz eta hauetako asko oraindik ez ziren jaio Altsasun azken sokamuturra ospatu zenean. Bigantxak askatu nahi dituzte horretarako espresuki itxitako eremu batean, haiei iskin egiteko.

Elhuyarrekin jarraituko dut, "iskin egiteak" baditu

aretoan euskarazko jardunaldia izanen da eta, besteak beste, Irati Majuelo Uxue Alberdirekin ariko da, eta Ibon RG eta Garazi Navasen errezitaldia izanen da. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke. Hilaren 11n, Tuteran, Ventura Ruizekin poesia tailerra izanen da, eta 13an, Nafarroako liburutegian, LiterCrearte dramaturgia tailerra eginen dute, Ana Maestrojuanekin, Truman Capoteren lanean oinarrituta. Topaketa ixten Iruñeko Musika Hiriko Auditorioan gaztelaniazko jardunaldia izanen da.

eta beste definizio batzuk. Hurrengoa, zehazki, "ez entzunarena egitea" dela agertzen da eta uste dut abiapuntu ona izan daitekeela jarraitzeko. Proposamenaren aurkezpena egin duten guztiak dira gizonak eta duela gutxi Iortian emandako hitzaldira joandako ia guztiak ere bai; agian horrek zerbait adieraz dezake. Gainera, proposamena aurkezterakoan erabilitako Altsasuko sokamuturraren argazki zaharrean patroi bera errepikatzen dela ikusten da: denak gizonak. Froga gehiegi ez entzunarena egiteko. Ez dira gutxi seinaleak eta guztiak elkartzen badira, nahiko argi heldu gaitezke ondorio batera: proposaturiko ekitaldia erabat maskulinizatuta dago eta herriko jaietan espazio publikoa (eta diru publikoa) horrelako ekintza baztertzailea egiteko bereziki ixtea ez dakit oso bat datorren aldarrikatzen den jai eredu herrikoi eta parte hartzailearekin.

Koldo Arnanzen erakusketaren margolan bat. MERAKI / ARTXIBOA
UTZITAKOA

Hausnarketarako antzerkia

'104. haurra' antzezlana "sorbete gazi gozoa" dela esan du Eva azpilikueta aktoreak. Yarlekuren filosofia jarraituz, gai sozial bat lantzen du, kasu honetan, haurren lan esplotazioa eta horren atzean dagoena. Hilaren 10ean Etxarrin izanen dira

Erkuden Ruiz Barroso altsasU Umezurztegi bat. Baina ez edozein umezurztegi. 104. haurra arropa fabrika bat den umezurztegi batean dago. Langile fina da, gainera. Aitona, amona eta Urbi txakurra txotxongiloak dira, eta beraiekin jolasten da. Egun batean, umezurztegi fabrikara Eki iritsiko da, eta nolabait "begiak irekiko" dizkiola azaldu du Eva Azpilikueta aktoreak. 104. haurra antzezlanean Itsasoren papera egiten du. Harekin batera Laura Villanueva aktorea dago, eta Jokin Oregik zuzendu du lana. FETEN Xixongo antzerki jaialdian otsailean aurkeztu zuten, eta Erriberriko jaialdian ere taularatu ondoren, obraren hainbat emanaldi egiten ari dira "gozada bat dela, portzierto". Hortaz, azaroaren 10ean, igandea, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen dira, Sendaberri programaren barruan.

"Proposamena irakurri genuen eta Yarlekuren estilokoa zela ikusi genuen". Antzerki konpainian familiarteko antzerkia egiten dute, "entretenitzeko balio duena, baina haratago joaten dena ere". Etxerik txikiena obran errefuxiatuen gaia landu zuten, eta kasu honetan haurren lan esplotazioa jorratu dute gai nagusi gisa. "Aurreko lanarekin bezala landu genuen, fasetan; topaketak egiten hasi ginen, gaia proposatu zuten eta nolabait ikertzen eta lantzen hasi ginen; Jokinek gaia hartu zuen eta dramaturgia egin zuen". Zuzendariarekin "oso azkar" konektatu zutela esan du Azpilikuetak: "Oso jatorra eta irekia da". Hasieratik gaia lantzen hasi zirenez eta eszenografia ere azkar izan zutenez, "sortzen joan ginen, objektuekin lan egiten; egia esan,

sortze prozesua erraza eta eramangarria izan da".

Umezurztegi berezi batean, ezkutuko arropa fabrika bat dena, bizi den haur baten papera interpretatzeko dokumentatu direla azaldu du aktoreak. "Gaia lantzen hasi aurretik dokumentalak ikusten ditugu. Kasu honetan, Indiako dokumentalak ikusi ditugu non neska gazteak, emakume gazteak, haurrak... lan esplotazio egoeran dauden. Gaiaren inguruan irakurtzen dugu ere eta pixkanaka errealitate hori jasotzen joaten gara". Haurren lan esplotazio gai nagusia den arren, azpi-gai asko daude; besteak beste, adopzioaren gaia. "Baina ez da adopzio normal bat". Argi utzi nahi dute ez duela "hemengo" egoerarekin zerikusirik. "Munduan gertatzen diren gauzak dira, hemen ez gaude hain ohituta, baina errealitate hori erakutsi nahi dugu".

Hausnarketa

Haurren lan esplotazioaren gaiarekin fabrika horietan sortzen den arroparen inguruko hausnarketa sustatu nahi dute 104. haurra-rekin ere: "Hemen kontsumitzen ari gara beste herrialde batzuetan egoera txarretan egiten ari diren gauzak. Haurrek lan egiten dute".

Izaera sortze prozesuaren inguruan, sor daitezkeen familia desberdinen inguruan eta boterearen eta gizarte mailen inguruko gaiak ere lantzen ditu lanak. "Itsasok oso ongi egiten du lan eta Eki iristen denean begiak

irekitzen dizkio esaten duelako haur asko pasatzen direla hortik, eta denak joaten direla, baina berak bertan jarraitzen duela oso ongi lan egiten duelako eta botereak ez duelako joaterik nahi".

Pentsamendu kritikoa sortzea da Yarlekuren helburuetako bat; "gauzak modu askotan konta daitezke, eta guk ez dugu edozein modutan kontatzen".

Drama eta komedia uztartzen ditu lanak: "Sorbete gazi gozoa prestatu dugu". Errealitate gogorra badago, baina egoera zailenetan ere erlatibizatzen dela erakusten du antzezlanak. "Egoera horretan ere jolasean egoten dira".

"Antzerkia entretenimendu bezala izugarri gustatzen zait, umorea pila bat gustatzen zait, eta beti sartzen dugu umorea bestela eutsiezina izango litzatekeelako eta familia osorako antzerkia egiten dugulako; baina sentsibilizatu nahi dugu". Lan honekin nahi dute haurrek ikustea munduan badirela beste errealitate batzuk, "eta etxean hausnarketa egin dezaten; ikustea bakoitzak zorigaitzak dituen arren, nahiko egoera erosoan bizi garela". Haurrak munduarekiko sentsibilizatzen eta enpatizatzen irakasten ez bazaie, "zer gertatuko da?", gaineratu du aktoreak. Aktoreek "enpatia" oso landuta dutela esan du altsasuarrak: "Sentsibilitate berezi bat dugu aukera ematen dizuna beste pertsona baten lekuan jartzeko eta nolabait sinismena emateko". Horretarako ere teknika asko daudela gaineratu du. "Obra honetan emozionatzen gara, ez dut asko aurreratu nahi, baina ez dute inoiz adoptatzen, egoera oso zailetan lan egiten dute... Azal horretan sartzeak asko mugitzen dizu". Bukaera "txundigarria" duela gaineratu du. Laura

Villanueva eta Eva Azpilikueta '104. haurra' antzezlanean. YARLEKU
Eva Azpilikueta '104. haurra' antzezlanean. YARLEKU

"Hilerriko lana errespetu handiarekin egiten dugu"

Domu s antu eguna da gaur, eta hilerriak bisitatzeko ohitura dago. i zurdiagan txukun utzi dutela esan du Joseba Huarte kontzejuko idazkariak. i zan ere, besteak beste, kanposantuaren mantenua kontzejuaren esku dago

1Nork kudeatzen du Izurdiagako hilerria?

Guk geuk kudeatzen dugu; kontzejuak. Izurdiagan hilerrian egoteagatik ez da ezer ordaintzen; hortaz, mantenua kontzejuak egiten du. Normalean, belarra mozten eta sastrakak kentzen ditugu, belar asko egoten delako; Kontzejuko kideek egiten ditugu lanak; ez dugu inor kontratatzen, ez lorazainik ez enpresarik. Iturriak ura izan dezan arduratzen gara ere. Familiak bakarrik beraien hildakoez arduratzen dira: hilobiaren harrikatzea, nitxoaren tapa... Aurkitzen ari garen arazo bat da Domu Santu eguna iristen dela, eta ulertzen dugu jendeak hilerrira loreak eramatea, baina azarotik azarora lore horiek edo, hobe esanda, lore horien hondakinak hilerrian jarraitzen dute: lo -

reontziak, plastikoak, bilgarriak... Jendea ez da arduratzen.

2Eta horren aurrean zer egin? Bandoak eta informazio kartelak jarri ditugu. Gu ari gara hondakin horiek jasotzen eta garbitzen, baina ez da gure lana. Gure lana hilerriaren mantenua da. Planteatzen ari gara bakarrik hilerriaren sarrerak eta ingurua garbitzea, eta barrukoa eta hilobi bakoitzari dagokionaz hildakoaren senideak ardura daitezela. Jendea kontzientziatzeko modu bakarra da. Kolaboratzea eskatzen dugu, besterik ez. Aurreko aste osoa pasa genuen pasa den urteko loreen hondakinak kentzen. Azkenean, hondakin mordoa bat pilatzen da; kotxe bateko maletategi bat bete genuen. Jendea ez da arduratzen, eta ez da hainbeste kostatzen: hilabetea pasata, hilerrira joan, hondakinak hartu eta zaborretara bota. Hori da eskatzen den gauza bakarra eta jendeak ez du betetzen.

3

Noiz egiten dituzue lanak?

Urtean zehar egiten ditugu, gutxienez hiru edo lau aldiz. Hileta bat egon behar denean beti garbitzen dugu, eta udaberrian gehiago egiten dugu belarra izugarri hazten delako. Domu Santu egunerako ere egiten dugu.

4

Auzolanak egiten dituzue?

Egia da auzolan bat antolatu zitekeela herritarrek ere parte hartzeko, baina hilobien artean espazio gutxi dago, orduan jende asko joaten bada lagundu ezean oztopatzen gara. Zoritxarrez azken urtetan heriotz nahikotxo izaten ari dira, adineko jende asko dagoelako, eta gehiagotan joaten ari gara lan egitera. Beraz, badakigu nola egin. Bost pertsona joaten bagara gure artean trabatzen gara; normalean hiru joaten gara.

5 Nolakoa da hilerria?

Hilobiak eta nitxoak daude. Laukizuzen forma du eta dena hormigoituta dago. Bi sarrera daudela esan daiteke; ate handitik hileta bat dagoenean tanatorioko kotxea sartzen da, eta barruan nitxoetara joateko beste sarbide bat dago, baina bi zonaldeak konektatuta daude.

6 Kolunbarioak dituzue?

Ez, baina jartzea planteatzen ari gara. Geroz eta jende gehiago errausten ari da, eta ikusten ari gara agian falta direla kolunbarioak.

7

Nola da hilerri batean lan egitea? Errespetu handiarekin egiten dugu. Ezin duzu belarra moztu lorategi batean edo beste edozein tokitan egongo bazina bezala. Askoz zainduagoa da eta saiatzen gara ahalik eta gutxien zapaltzen eta azkarren egiten.

8

Hilerriek beldurra ematen omen dute...

Niri beti esan didate bizirik daudenei hildakoei baino beldur gehiago izan behar zaiela. Denborarekin beldurra kudeatzen da ere. Bertan dauden asko ezagutzen ditugu, eta orduan errespetu handiarekin joaten gara. Goizean goiz joaten gara, eta lasai egiten dugu. 11:00ak aldera bukatuta izaten dugu.

9

Hilerria irekita dago?

Bai, beti irekita dago. Badugu nolabaiteko labirinto bat ganadua ez sartzeko eta kotxea sartzeko ateak bai giltzarrapo bat duela. Oinez edozein sar daiteke nahi duenean,baina kotxez ezin da sartu hilerri barrura. Herritarren batek zaldiak sartu nahi zituen, eta itxi zen. Baina, bestela, irekita dago eta ez dago ordutegirik. Momentuz ez dugu inolako arazorik izan; jendeak errespetatzen du eta ez dugu giltza jartzearen beharrik ikusten.

10

Hileta bat dagoenean, zuek arduratzen zarete?

Lehen bai kudeatzen zela. Duela 30 bat urte hiru etxe arduratzen ziren horretaz. Urtero bati tokatzen zitzaion hilerria garbitzea, zuloa egitea eta ondoren hildakoa lurperatzea. Baina gaur egun legediagatik eta abarrengatik tanatorioa arduratzen da. Beraiek egiten dute zuloa, makina eramaten dute eta familiari edo kontzejuari baimena eskatzen diote, baina ordaintzen ez denez, ez da ia behar ere. Zerbitzu horiek ordaintzeaz familiak arduratzen dira.

11

Gaur hilerrira joango zara? Senideak ditut, beraz, joango gara bai.

Joseba Huarte Izurdiagako kontzejuko idazkaria. UTZITAKOA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.