Irailaren 20ra arte eman daiteke izena Nafarroako bertso eskoletan; Sakanan bi talde daude / 22
"Olinpiar Jokoetara joatea gorena da, baita kirol fisioterapeutendako ere"
Jose Vilariño Horna, Dominikar Errepublikako futbol selekzioko fisioterapeuta / 18-19
"Egoera negargarrian dago Urbasako jauregia"
JUAN URRA MENDIA MaKEtaGilEa Ziordiarrak eraikinaren maketa ondu du, eta haren historia biltzen ari da. Besteak beste, administrazioaren utzikeria salatu du, eta erabilera eman diezaion eskatu
Iñaki R. Mendoza ZiOrDia Kartzela bat, animalien babesleku edota jatetxe bat. Hamaika erabilera izan ditu Urbasako jauregiak, XVII. mende amaieran Juan Ramirez de Baquedano y Alvarez de Eulate Andiako II. markesak eraiki zuenetik. Eskuz esku igaro da mendeetan zehar, harik eta, 1990ean, Nafarroako Gobernuak erosi zuen arte. Horrek, ordea, ez du proiektu bideragarririk aurkeztu, eta, egun, aurri egoeran dago jauregia. Hain zuzen ere, horixe aldarrikatzen du Juan Urra Mendia ziordiarrak; jauregiaren narriadura geldiarazi eta erabilera bat eman diezaioten. Hortaz, Urbasako jauregiaren maketa errealista ondu du, eta haren ikerketa historiografikoa egiten dabil. Izan ere, eraikinak historia andana du, eta horrek sorturiko jakin minagatik ondu du maketa La Burunda aroztegiko bazkideak. Zergatik egin Urbasako jauregiaren maketa bat?
Maiz ibili ohi naiz lagunekin Urbasan, asko gustatzen zaigu hara joatea. Olatzagutiko lagun Jose Mari Mazkiaran eta biok
jubilatutakoan, Urbasako iturri, aska eta ganbeila guztiak zenbatzea eta erregistratzea erabaki genuen. Baita ere, Urbasa inguratzen duten herrietako iturriak ere kontuan hartu genituen; Ziorditik Lizarragaraino iparraldetik, eta Ameskoakoak hegoaldetik. Horretan genbiltzala, sarritan pasatzen ginen jauregiaren aurretik, jakin-mina sortu zitzaigun eta jauregiaren maketa egitea otu zitzaigun. Zenbat denbora egon zara maketa egiten?
Urte hasieran amaitu nuen, bi urtez maketa ontzen aritu ostean. Ez da lan makala izan: egoera negargarrian dago eraikina, erortzeko zorian.
Nolakoa izan da prozesua?
Informazio bila hasi ginen lehenik; Nafarroako artxibora ere jo genuen, eta bertako langile batek dokumentazio andana eman zigun: planoak, eraikina eraberritzeko porrot egin zuten proiektuen txostenak… eta lekuan bertan hasi ginen ja lanean. Xeheki neurtu genuen jauregia; hala, planoetako informazioa eta guk geuk hartu -
riko neurriekin hasi nintzen maketa osatzen. Lehenik oinarria egin nuen, eta planoen arabera joan nintzen eraikina muntatzen, pixkanaka. Zer edo zer interesgarririk topatu zenuten jauregiaren barrenean?
Miseria baino ez dago hor barruan; dena arpilatu dute urteetan zehar. Eraikinak basilika moduko bat zuen bere baitan, eta bertako kristoa oso baliotsua omen zen; Angustien Kristoa. Nafarroako Museoan dago, baina ez erakusgai, eta ez dakit zergatik.
Zer material erabili duzu?
Oholak gehien bat; dena egurrez egina dago, eta margoa erabili dut jauregiak behin izan zuen itxura emateko. Barrutik argiak ere jarri dizkiot. Tailerrean nituen arrastakin guztiak aprobetxatu ditut.
Zer izan da zailena?
Leihoak eta balkoiak egitea. Dena den, Pedro Valek lagundu dit horiekin. Erretenak ere egin dizkiot, baita jauregiaren atarian dagoen bakedanotarren armarria ere. Xehe-xehe eginiko errepresentazioa da. Osotara 6.000 teila
Juan Urra Mendia ziordiarra Urbasako jauregiko maketarekin. IÑAKI R. MENDOZA
egin ditut teilatua hornitzeko, bi geruzatan, jauregiaren teila tuaren gisara.
Zein eskalatan egin duzu? 1:50. Etxera eraman nahi izan dut maketa, baina ez da atetik sartzen [barrez]. Zurgindegian dago momentuz.
Zein izan da prozesuaren gauzarik dibertigarriena?
Gozamena izan da jendeak zer tan genbiltzan galdetu digunean, jakin-mina erakutsi duenean, finean. Adin batetik gorakoei ilusioa egiten die ikustea norbait arduratzen dela oraindik jaure gi hartaz, baita Urbasako bizi moduak herritarrendako supo satzen zuenaz; jendeari pena ematen dio, eta zerbait egin beharko litzatekeela uste dute askok.
Zergatik da hain berezia jauregia?
Beti egon da hor, eta bagenekien, besteak beste, kategoriazko ja tetxe bat izan zela… historia handia du atzean, eta ez dugu ulertzen zergatik utzi duten erortzen.
Nork eraiki zuen?
XVII. mendearen amaieran eraiki zuen Juan Ramirez de Baquedano y Alvarez de Eulatek. Andiako II. markesa izan zen, eta berak zituen Urbasa eta Andia mendietako eskumen zibil eta kriminalak.
Zergatik?
Inguruetako lapurreta eta bestelakoak kontrolpean izateko eraiki zuen, Nafarroako Erresumako fiskalak behartuta. Alkatearen etxea izanen zen jauregia, baita kartzela ere. Dena den, bakedanotarren kiderik ez zen sekula bizi izan bertan, eta bertatik igarotzen ziren oinezkoen aterpe bilakatu zen denborarekin, baita egurgileen edota abeltzainen gordeleku.
Zer jazo zen gero?
Juan Etxabarri enpresari eta egurgile olatzagutiarrak erosi zuen jauregia, 1915ean. Familiaren udako etxea izan zedin eskuratu zuen, baina, handiegia zela medio, jatetxe eta hotel batean bihurtu zuen eraikinaren erdia. Orduan eraiki zuen jauregiaren ondoan dagoen frontoia, eta orotariko konponketak egin zituen eraikinean. Halaber, 1926an bukatu zuten Lizarra eta Olatzagutia lotzen dituen errepidea, eta horrek udatiar gehiago erakarri zituen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Olatzagutiko Pedro Etxeberria eta haren hiru ala -
bek hartu zuten jatetxearen lema, jauregiaren ugazaba oraindik ere Echavarri egurgilea zelarik. Ordea, 1964an zerrategia itxi zuen Echavarrik, eta haren inperioa eroriz joan zen, harik eta 1984an, jauregiko hotela eta jatetxea itxi zituen arte.
Noren esku gelditu zen jauregia? Nafarroako Gobernuak erosi zuen 1990ean. Jauregiaren zaharberritzea planteatu zuen administrazioak, luxuzko hotel bat ezartzeko bertan. 24.000 euro xahutu zituzten proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko lanetan, baina bertan behera geratu zen proiektua 2009ko ekonomia krisiaren karira. Eusko Jaurlaritza ere saiatu omen zen eraikina erosten udalekuak egiteko, baina Nafarroako Gobernuak ez zuen saldu nahi izan.
Egun, jauregiaren egoera kaxkarra da; hainbeste, ezen ondarearen defentsarako Hispania Nostra elkarteak Ondarearen Zerrenda Gorrian sartu baitzuen eraikina.
Tamalgarria da, bai. Gobernuak ez du ezer egiten, eta ez du uzten inork ezer egin dezan. Zer egin daiteke eraikinarekin?
Gauza asko egin daitezke… museo bat esaterako, Urbasan bizi izan diren pertsonei buruzkoa, edo mendian bizimodua ateratzeko artzainek erabili dituzten objektuena… basozainen bizileku ere izan liteke; etxe trakets batean bizi dira orain. Izan liteke Urbasako artzainen biltzargune bat ere bai…. Badirudi traba bat baino ez dela jauregia administrazioarendako. Min egiten dit jauregia egoera horretan ikusteak.
Zer lortu nahi izan duzu maketarekin?
Denbora pasa gisa egin dut, baina ondo legoke herritarren kontzientzia piztuko balu. Ikusgarritasuna eman lekioke Urbasako jauregiaren egoerari.
Nola dago eraikirik jauregia?
Loturik dauden eta karratu angeluzuzena osatzen duten lau dorrek osatzen dute, eta erdigunean patio zabal bat du. Ataria edo pareta nagusia hegoalderantz dago begira, eta bi pisuko altuera du. Sarreran, bakedanotarren harrizko armarria ikus daiteke. Ezkerreko dorrean basilika ere badago.
Jauregiaren alboan beste eraikin bat omen zegoen, ez?
Nolakoa izaten zen festa hura?
Itzela. Musika, giroa… La Burundesak zituen bi solairuko autobusetan igotzen ginen; izuturik joaten ginen hor goian [barrez]. Ongi legoke festa hori errekuperatuko balitz… Galtzen ari da Urbasako bizimodua? Mendira igo eta zer dago? Kanpina eta gutxi gehiago. Txabolak erortzen ari dira, abeltzaintza ere geroz eta urriagoa da… geroz eta traba gehiago jartzen dituzte abeltzaintzarako, bereziki horretan aritu nahi duten gazteendako, haien eskuetan baitago bizimoduaren etorkizuna. Eusko Jaurlaritza, esaterako, mendietako txabolen mantenuan ari da lanean…
Iturriak zenbatzeaz eta maketa ontzeaz aparte, zerbait gehiago egin duzue?
Bai, benta, baina 2005ean eraitsi zuten. Egurgileendako, ikazkinendako eta bertatik igarotzen ziren orotariko langileendako aterpe gisa funtzionatzen zuen hasieran, baina Altsasuko kaputxino komentuko fraideak ere joaten ziren bertara, eta ganbaran uzten zieten lo egiten. Ordea, ez ziren oso ongi moldatzen Echavarrirekin, eta honek aparte zegoen lursail bat eman zien, eta bertan eraiki zuten Fraideen Etxea.
Zer nolako garrantzia izan du Urbasak alde bietako biztanleendako?
Oso garrantzitsua izan da beti. Herri bakoitzak Urbasara igotzeko bide bat du eta horrek agerian uzten du behinola izan zuen garrantzia; ekonomiaren euskarria zen: animaliak igotzen zituzten udaran… Tontakeria dirudike, baina berebiziko garrantzia izan du mendiak gure bizimoduan. Gogoan dut uztailaren 25ean, Santiago egunean, jende guztia igotzen zela egun hori ospatzera, baina hori ere galdu egin da, belaunaldi bakar batean gainera.
Urbasako txabola guztien zenbaketa eta horien planoak egin ditugu; 81 dira guztira, eta ez da bakar bat ere falta. Urbasako basozainek ere ez dute guk bezain ondo ezagutzen mendia. Batzuk aurri egoeran daude, eta Lizarrako jubilatu talde bat prest agertu zen materialaren truk horiek konpontzeko, baina ez da gauzatu.
Zer da eginen duzuen hurrengoa? Hiru ganbella berri egin dituzte, eta horiek zenbatzea eta planora pasatzea falta zaigu. Halaber, Olatzagutiko beste talde bat jauregiko frontoia eraberritzeko asmotan da, eta haiekin hitz egin nuen; horretan gabiltza ea zerbait lortzen dugun… Eta zuk? Zerbait gehiago darabilzu eskuartean?
Urbasako jauregitik 200 metrora dagoen Zeberiano etxearen maketa ere egin dut; ez dago utzita, baina ez da inor bizi. Nire etxearen maketa bat ere egiten ari naiz; laster bukatuko dut. Zeren maketa gustatuko litzaizuke egitea?
Ba agian Ziordiko Mirariaren Amabirjina baselizarena eginen nuke, baina oraingoz buru-belarri nabil jauregiarekin eta nire etxearen maketa osatzearekin.
Zerbait gehitu nahiko zenuke? Bai, mendira joaten garen lagun horiei esker ona erakutsi nahiko nieke. Jose Mari Mazkiaran, Pedro Val, Peio Senosiain, Iciar Gorosabel, Jesus Ginea, Jose Luis Martinez eta, nola ez, nire emazte Mari Carmen Martinez ezinbestekoak izan dira proiektu hau egin ahal izateko.
XVII. mende amaieran Juan Ramirez de Baquedano y Alvarez de Eulatek eraikitako Urbasako jauregiaren maketa. I. R. M.
Badoa
eta heldu da
Maleta gurpil hotsak espaloi gainean erabat apaldu ez badira ere, egunargia nabarmen laburtzen zaigu irail hasmentan. Altsasuko festak eta Donostiako Zinemaldia ere ikusmiran dauzkagula, udara badoa eta udazkena agudo heldu zaigu, bere ohiko agenda, freskura eta jardun biziarekin, baita errutinaren magal antzaldatuetara itzultzearekin. 24ko uda badoakigu aurtengo edo iragan urteetako abestiekin, zein nahiago duzue, ba? Idoia Asurmendiren Hitzetan, Olaia Intziarteren Denak begira daudelarik? Zetak-en emanaldi jendetsuetan zoramen katartikoa eragiten duen Aralarko Dama? Ala aukeran kuttunago dituzue Nøgen-en Nora, edo Süneren sorkariek ito ez duten Huntzaren Lasai?
Badira, bestalde, aspaldidanik noizero adorez berpizten diren horiek, esate baterako, Gwendal-en Irish Jiga, gurean abuztuko festaurrekoetan inoiz baino Aupa Etxarri-ago gorpuztu zena, zuzeneko ahaztezin batean. Halaber, oso aspaldiko beste bat, Abba-ren Waterloo paregabea, sekula baino performatibo eta iheskorragoa.
BETOZ LIBURU, ABESTI, SENTSAZIO, ZIRRARA, ELKAR
HARTZE, IBILALDI, BIZIPEN NAHIZ
EKINALDI BERRIAK
Olinpiar Jokoei kontraprogramazioari eginez irakurgai ederrez ere laketzeko parada ukan dugu. Niri dagokidanez, K. Jaioren Maitasun kapitala eta Lizar Begoñaren Mundu zitalaren kontra aleekin gozaldi polita izan dut, maitasun erromantikoaren inguruko teoria eta praktika batean, eta Benidorm-eko agertokian itzaltzen diren eta sortzen ez diren munduak bestean.
Halaber, B.Gandiagaren hainbat olerki berbisitatzeko aldia ere eduki dut, baina beste baterako utziko dut 50 urte bete dituen poemategi hau.
Iraila hortaz, eta harekin batera betoz liburu, abesti, sentsazio, zirrara, elkar hartze, ibilaldi, bizipen nahiz ekinaldi berriak. Jardun urte on!
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteazkena 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa.
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275
H ara ZE r D i EN
Animatu Jai Batzordeko ekintzetara!
ALTSASUKO GAZTE ASANBLADA
Jai Batzordeari hasiera eman genionetik 6 urte pasa diren honetan, Altsasuko kuadrilla andana honen baitan antolatu dira berriro ere herriko jaiak aurrera eramateko. Kuadrilla horiek izan dira aurtengo egitaraua posible egin dutenak. Hemendik, eskerrik beroenak nola edo ala parte hartu duzuen guztioi. Beste urte batzuetan izan ditugun kirol ikuskizun,
hamaiketako, edota kontzertuei, aurten, monologoak, artisau azoka eta kultur eskaintzak gehitu zaizkie, herriko heldu zein txikienei Jai Batzordeko eskaintza ahalik eta erakargarrien suertatzeko nahiarekin.
Tamalez, aurten, Altsasuko Peñetan eta jaien antolaketan urte askoz bere alea jarri duen kide bat ez dugu gure artean edukiko. Horregatik, Ionen senideei eta gertukoei gure besarkadarik beroena bidali nahiko genieke. Aurreko urteetako premisari jarraiki, antolaketari dei egiten diogu, fruituak ematen ari den jaien inguruko antolakuntzan murgiltzeko.
Hori dela eta, jai hauetan eta etorkizunean, Jai Batzordearekin bat egitera eta gure artean antolatzera gonbidatzen zaitugu. Argi dugu, langile guztiontzako kalitatezko aisialdia instituzioetatik kanpo posible dela eta hau bultzatzen, indartzen eta aldarrikatzen jarraituko dugu. Hori dela eta, jaietan ere, langileriaren kontrako erasorik onartuko ez dugula adierazi nahi dugu. Hortaz, gure espazioetan faxistak, polizia edota erasotzaileak ongi etorriak ez direlakoan berresten gara. Animatu eta gerturatu Jai Batzordearen ekintzetara.
Aupa Etxarri!
IGOR ARTIEDA GALDEANO ETA IÑIGO
ORELLA ALTZUETA
Egun batzuk pasa dira etxarriar guztiak batzen gaituzten festak pasa zirenetik eta hausnarketarako tarte bat hartu dugu idazki hau sinatzen dugunok. Tamalez aurten ere urruneko interesen arabera Etxarri Aranatzekin zerikusirik ez duten eragile arrotzek sortutako zarata mediatikoa heldu da festen aurreko egunetan. Idatzitako artikulu eta txioen helburua egileek jakinen dute, guk ez dugu beraien asmoa epaituko, baina argi dago ezer gutxi dakitela aurten Etxarriko festetan eta aurreko egunetan sortu den giro ilusionagarri, anitz, inklusibo eta herrikoiari buruz. Etxarri Aranatzek eta
etxarriarrok berriz ere bestelako argazki bat erakutsi diogu munduari eta "berri" zahar horien aurrean, aurrera begira dagoen benetako egungo Etxarri Aranatzen isla garbia azaleratu dugu. Herriak herria egin du berriz ere. Etxarri Aranatz herri bizia dela argi geratu da. Etxarriarrak lubakietatik jardun beharrik/nahi ez dugula erakutsi dugu (lubaki horiek kanpoko eragile batzuen imajinarioan baino ez dira existitzen). Horren begi bistako adibide batzuk baino ez dira herri ekimenez herri osoaren babesarekin finantzatutako eta milaka lagun bildu zituen Gwendal talde bretoiaren kontzertu historiko eta hunkigarria; herriko bi kuadrillen arteko herri kirol dema edo Etxarrin bizi diren munduko sei herrialde desberdinetan jatorria duten herritarrek beraien
gastronomia partekatuz eskainitako "auzate mundiala". Injerentzien gainetik, herriak herria egin asmo duenean, herria egitea lortzen du. Etxarrin zorionez hau maiz gertatzen da eta hori da termometrorik fidagarriena etxarriarren arteko elkarbizitza giroa osasuntsua dela adierazteko, nahiz eta kanpoko ahots temati gutxi batzuek kontrakoa saldu nahi izan. Orain unea gozatzea baino ez dugu nahi. Aurrera begira ere, etxarriarrok Etxarri Aranatz eraikitzen jarraituko dugu eta tren honetara igo nahi duenak, libre du sarrera eta ongi etorria izango da. Ekarpenik egin nahi duenak egin dezala, herri bat izango du ondoan gurditik tiraka. Etxarri Aranatzi bere bihotzaren txoko batean tarterik egiten dion oro, etxarriarra izango da. AUPA ETXARRI!
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
LAGUNTZAILEAK
Sakandar gehiagok euskara jakiteko
Horretarako, hizkuntza ikasteko, orain da garaia. Euskaltegietan izena emateko epea zabaldu da. Gainera, administrazio publikoek gero eta dirulaguntza gehiago ematen dute. Horrela euskara ikasten dutenei erraztasunak eman nahi dizkiete
saKaNa
Euskara ikasi nahi duenak orain du garaia. Eta euskaldunok orain dugu garaia inguruan dauden erdaldunak euskara ikastera animatzeko. Izan ere, euskaltegiek matrikulazio kanpaina zabaldu dute. Eta matrikulatzera animatzeko Nafarroako 35 toki erakundek, Sakanako Mankomunitatea barne, eta Nafarroako Gobernuak Euskera ahora kanpaina abiarazi dute.
Haren aurkezpenean Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Javier Arakamak nabarmendu zuenez, "kanpainaren helburua Nafarroako biztanle gehienak ukitzea da: hala euskara inoiz
Otsaportillon oroimena eta egia aldarrikatu zen
Estatu kolpea izan zenetik 88 urte pasa ondoren, makina bat sakandarrek bat egin zuten Otsaportillon igandean "demokraziaren eta askatasunaren printzipioak defendatzeagatik hil zituzten pertsonak gogoratu eta omentzeko"
saKaNa
Otsaportillok igandean hartu zuen ekitaldiaren helburua "memoria, justizia, ordaina eta egia aldarrikatzea da, bai hemen hil zituzten pertsonendako, bai estatu kolpea eta ondorengo Gerra Zibila, gerraostea eta diktadura frankistaren ondorioz giza eskubideen urraketa jasan zuten pertsona guztiendako ere". Antolatzaileek aitortu egin zuten "hemen eraildutako pertsonen familiek haien memoria bizirik" mantentzea eta, horregatik, esker ona adierazi zieten.
Aurtengo omenaldia antolatzeko ardura Ergoienako eta Etxarri Aranazko udalena izan zen.
Maria Saez de Albeniz Bregaña alkate etxarriarrak nabarmendu zuenez, "altxamendu militar faxistak odolez eta malkoz bete zituen Sakanako herri guztiak". Errepresaliatu guztiak gogoratu zituen. Alkateak ziurtatu zuenez, "Francoren heriotzaren ondotik ireki zen aro berriak ez du ekarri altxamendu faxistaren biktimek eskatzen duten gertatutako egiaren aitortza, are gutxiago hainbeste merezi duten justizia eta erreparazioa ere. Ez da egon erregimen frankistarekiko benetako hausturarik, eta frankismoan agintea eskuan zuten sektore berberek segitu dute benetako boterea kudeatzen". Alkateak
ikasi ez dutenak, nola noizbait zertxobait ikasi dutenak; hala Nafarroan sortuak, nola beste erkidego batean nahiz atzerrian sortuak baina Nafarroara etorri direnak. Herritar guztiak euskarara hurbiltzera animatu nahi ditugu".
Euskara jakiteak eskaintzen dituen bizipen berriak eta ematen dituen aukerak azpimarratu zituen. Kanpainak Ez galdu une hau. Ez galdu aukera hau mezuak ditu, eta euskaraz bizi daitezkeen lau egoerari lotuta agertzen dira. "Kanpainak, herritar guztiei zuzenduta badago ere, gazteengan jartzen du arreta, eta egoera aberasgarriak edo euskarari esker zabaltzen diren aukerak erakusten dira: seme-alabekiko harremana, lagun berriak, lan-aukerak, euskarazko kultura-eskaintza zabalaz gozatzea..."
Antsoaingo alkate Marta Diezek adierazi zuen toki erakundeek koordinatuta lan egiten dutela euskararen erabilera normalizatzeko eta sustatzeko. Normalizazio horren helburu estrategikoetako bat da, hain zuzen ere, euskaraz dakiten nafarrak gero eta gehiago izatea, eta horretarako, helduek euskaraz ikastea sustatzea. Diezek gogorarazi zuen udaletako euskara zerbitzuek elaide.eus webgunea dutela, bai euskara ikasten ari direnendako eta hobeki ezagutu nahi dutenendako, bai hizkuntza horretan bizi nahi dutenendako. Bertan, prozesu horietan sartuta dauden pertsona guztientzat erabilgarriak diren baliabideak eta informazioa eskaintzen dira. Diezek euskara ikasteko, gozatzeko eta partekatzeko gonbidapena egin zuen.
memoria, justizia, egia eta ordainaren bidea jorratzeko deia egin zuen.
Atzoko, gaurko eta biharko biktimak gogoan izan zituen Eneka Maiz Ulaiarrek, EH Bilduko parlamentariak. "Gaur egun biktimak direnei etorkizunean omenaldia egin beharko zaie". Palestina gogoan zuela, hango "sarraskia eta genozidioa salatu" zituen. Koalizioko diputatu Bel Pozueta eta Geroa Baiko parlamentari Mikel Asiain ere ekitaldian izan ziren.
Hitzartzeen artean Idoia Granizo bertsolaria, Etorkizuna dantza taldea eta Dupla musika taldea aritu ziren.
Euskara ikasteari buruzko informazioa Mank-en ematen dute, 948 464 840an.
Lau mediku kontsultategi itxi
dituzte Sakanan
Hiriberri a rakil, i habar, i rañeta eta a rruazukoak. Guztiak ere i rurtzungo osasun eskualdekoak dira
Pandemiaz geroztik herritarrei Osasunbideak eskaintzen zien zerbitzuan hainbat aldaketa izan dira. Batzuk behartuta, mediku faltagatik, esaterako. Besteak kudeaketa moduak aldatu direlako, adibidez, telemedikuntzarako aurrerapausoa eman delako. Herrietan osasun asistentzia bermatua izateko garai batean aurrez aurreko medikuaren eta erizainaren presentziaren alde egin zen. Horregatik, osasun eskualde buruetan (Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu) osasun etxeak eraikitzeaz aparte, haien eremuetako herrietan mediku kontsultategiak eraiki ziren, kontzejuetan gehienetan. Kontsultategi horien mantenua (garbiketa, argindarra...) kostua sortzen zien toki erakundeei eta, ondorioz, Osasunbideak urtero dirulaguntza ematen die kontsultategien jabe ziren toki era-
kundeei. Horretarako, Osasun Departamentuak kontsulta nolakoa zen eta zein azalera zuen hartzen du kontuan. Aurtengo ebazpenean Sakanako hamaika toki erakunde agertzen dira, duela hiru urte hamabost. Irurtzungo osasun eskualdeko Hiriberri Arakilen, Ihabarren, Irañetan eta Arruazun mediku kontsultategiak itxi dituzte. Beraz, bertako herritarrek Irurtzunera edo Uharte Arakilera jo behar dute osasun arta jasotzeko. Osasunbideko zuzendari kudeatzaileak 1.021.712,58 euroko gastua baimendu du. Haren bidez Nafarroako herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien 2024ko funtzionamendu gastuak finantzatuko du. Diru horren %4,13 jasoko dute ibarreko hamaika toki erakundek, zehazki, 42.266,20 euro.
Jasotako dirulaguntza
Osasun eskualdea Herria Azalera Dirulaguntza
Irurtzun Uharte Arakil 162 7.549,20
Etxarri Aranatz Lakuntza 83 3.867,80
Arbizu 79 3.681,40
Unanu 42 1.957,20
Dorrao 48 2.236,80
Lizarraga 52 2.423,20
Bakaiku 69 3.215,40
Iturmendi 78 3.634,80
Urdiain 58 2.702,80
Altsasu Olatzagutia 179 8.341,40
Ziordia 57 2.656,20
Guztira 42.266,20
Lasak lizerratarren omenaldia jaso zuen
Herriak a rleze egunean l izarragako seme kuttun izendatu zuten Xantuban etxeko Jon l asa l izarraga. "Merezi duen omenaldia herriak bihotzez egin dio". l asandako erabateko sorpresa izan zen. l izerratarren ekimenarekin bat egin zuen kontzejuak
Alfredo Alvaro Igoa liZarraGa
Lizerratarrek estimatzen dute Arleze eguna. Kanpoan bizi direnak ospakizunerako etortzen dira, propio. Agorrilaren 17an ospatu zuten. Baina aurtengo ospakizuna berezia izan zen, lizerratarren ekimenez, Jon Lasa Lizarraga omentzeko eguna bihurtu baitzen Arleze eguna. Jakinarazi dutenez, "zinez egun polita" izan zen. Lasaren etxe parean aurora kantatuz hasi zuten eguna, 07:00etan. Ondoren, mendira igo eta Arrangarten gosaldu eta 11:00etan Arlezera iritsi ziren. Handik Lizarragara buelta eta, frontoian, herri bazkaria egin zuten 160 lagunek. Bazkal buruan omendu zuten Lasa. Aurreskua dantzatu zioten, euskal makila oparitu zioten eta berari kantatu zioten. Gainera, bere emazte Agurtzane Letonari lore sorta oparitu zioten.
Zergatia
Lasak aurten 80 urte beteko ditu eta Aian bizi bada ere, Lizarraga "bizirik mantentzeko ahaleginetan ez du inoiz etsi". Lizerratarrek azaldu dutenez, "Lasa ez da bakarrik hitzetan gelditu, herrigintzan parte hartu du eta parte hartzen segitzeko asmoa azaldu du". Argitu dutenez, "Lasa musika irakaslea izan da eta instrumentu asko jotzen ditu (trikitixa, txistua, gitarra, armonika, organoa…) beti hor dugu festak edo eguberriak alaituz. Herrian norbait hiltzen denean ere egoera xamurrago eta eramangarriago egiteko elizkizunean musika jotzen du".
Lizerratarrek ere gogora ekarri dute Lasaren eta Agurtzaneren ekarpena "ezinbestekoa" izan zela herriko Zortzikoa berreskuratzeko 2006an. "Ordutik bera da Zortzikoko txistularia. Letonak kriskitinak joz laguntzen dio. Garai batean hala egiten omen baitzen". San Adrian festetako larunbatean dantzatzen
"NIK EGIN DUDAN
DENA, HERRITARREI
ESKER IZAN DA. TXALO HAUEK ZUENDAKO DIRA"
dute zortzikoa plazan. "Aurretik entseguak egiten dira eta Lasa Aiatik hasita etortzen da propio entseguetan parte hartzera".
Lizerratarrek gaineratu dutenez, "hainbeste ekimenetan laguntzen du!" Herritarrek nabarmendu dutenez, "lizerratarra izatea harrotasunez darama, hori antzematen zaio beti herriarekin duen jarreran. Letona ere beti hor. Hari ere eskerrak eman genizkion". Omenaldia antolatzen, kantak entseatzen... lizerratarrek denbora asko eman zuten. "Prestaketa lan horrek herritarren arteko harremanak handitzeko ere balio izan du", aitortu dute lizerratarrek.
Esker ona Lasak omenaldian lizerratarrei eskerrak eman zizkien. Aitortu zienez, "nik egin dudan dena,
herritarrei esker izan da. Txalo hauek zuendako dira. Nik ez dut gauza handirik egin, beti borondate onez herritarren laguntzarekin, gauza txikiak egin ditugu herria bizirik mantentzeko eta horrek fruituak eman ditu, gaur hemen herri guztia biltzea adibidez". Omenduak herriko festetan jendearekin dituen "oroitzapen onak" gogoratu zituen. Baita "duela 40 edo 45 urte herriko gazte batzuekin mendira joan ginenekoa, kanpamentuan egun batzuetarako".
Lasak nabarmendu zuenez, "nire seme eta alaba musikan eta herrian sartu izan ditut txikitatik". Omenduak ziurtatu zuenez, "herri honek badu etorkizuna. Zergatik? Herri honetan dagoen jendeak asko balio duelako". Lizerratarrek txalo zaparrada batekin erantzun zioten. Lasak gaineratu zuenez, "80 urte beteko ditudan arren, herrian laguntzen jarraituko dut ahal dudan moduan. Ez da beharra ikusten dudalako, nahi dudalako baizik".
Omenaldiaren ondoren Eztanda txarangarekin kalejiran ibili ziren. Auzo bakoitzak erronda eskaini zien festazaleei.
Omendua eskutan lore sorta duela. UTZITAKOA
Irañetako kontsultategia hartu zuen eraikina. ARTXIBOA
Alfredo Alvaro Igoa UHartE araKil
Ihebardarrek gazta berriaren irekiera ospakizunean, apirilaren 21ean, egin bezala, Aralar Mendi elkarteak ere aitortza egin zion herriko albaitariari. Horretarako, Artzain Eguna baliatu zuen. Santos Goñi Larraiaren ibilbidea eta Artzain Eguneko antolakuntzan emandako laguntza aitortu zuten. Izan ere, ardi motzaileen eta artzain txakurren txapelketetan laguntzaile izan baita urtetan.
Zergatik ikasi zenuen albaitaritza?
Iruñerriko herri bat txiki batekoa naiz, Imarkoaingoa. Etxean beti bi behi eta txerriak genituen. Txikitan, askotan, txerrien eta behien erditzeen ardura nuen gurasoak oporretan joaten zirenean. Behiak ere jaisteko ardura ere banuen. Antza, orduan zaletu nintzen, betidanik barruan nuen zaletasun hori. Gainera, lehengusu bat eta osaba bat albaitariak ziren. Horrek azken bultzada eman zidan ikasketak erabakitzerakoan. Non ikasi zenuen?
Zaragozako Unibertsitatean ikasi nuen. Orduan bost urteko ikasketa zen. Gogorra egin zitzaidan hain urruti joan beharra, egia esan, ni etxetik gutxitan atera bainintzen. Baina ederki ikasi nuen.
Ikasketak bukatuta, garbi zenuen zertan lan egin nahi zenuen?
Behin bukatu eta gaindituta nuela, bai: landa eremuko albaitaria izan nahi nuen, animalia handiekin lan egin nahi nuen. Hori nuen gustuko. Zergatik izan nahi zenuen landa albaitaria?
Herrikoa naizelako, eta herriek tira egiten didatelako. Hiriak ez zaizkit gustatzen. Madril edo Bartzelonara joatea asko kostako litzaidake. Ez naiz hiri handien zale, beti herrikoa izan naiz. Nolaz bukatu zenuen Uharte Arakilen lan egiten?
Altsasun bizi zen albaitari bat zegoen (Juan Jose Ruiz de Arriaga). Lanari ezin heldu zegoen eta hots egin zidan. Aurretik joatea nahi zuen, baina soldadutza bukatu ondoren hasi nintzen berarekin lanean. Sakana Iruñerritik gertu dago eta gustuko dut. Noiz hasi zinen albaitari lanean?
Uharte Arakilen 1984ko apirilean. Eta Uharte Arakil aukeratu nuen ibarraren erdi partean zegoelako. Nire ustez aukera egokiena zen. Irurtzun eta Ziordia artean lan egin izan dut berrogei urtez.
"Gero eta gutxiago dira azienda larrirako albaitariak"
SANTOS GOÑI LARRAIA alBaitari OHia artzain Egunean aralar Mendi elkarte antolatzailearen eta sektorearen aitortza jaso zuen jubilatu den albaitari ubertearrak "AKABERAN,
malia txikiak, maskotak, beste mundu bat da. Abeltzainekin zer-nolako erlazio zenuen?
Erlazio ona izan dut, ez dut arazorik izan. Jendearekin lan egiten duenak ezin du sekula jende guztiarekin ongi moldatu. Beti izanen duzu zeraren bat. Baina kudeatzen jakinda... ez dut inolako arazorik izan eta, egia esan, oso pozik egon naiz. Berrogei urtez aritzeko pozik egon behar, bestela!
Albaitari izan zaren bitartean lan egiteko moduak aldatuko ziren. Izugarri! Azienda gobernatzean garai bateko ganaduzaleak gaur egungoak baino askoz trebeagoak ziren. Baina bitarteko gutxiago zituzten. Animaliak eusteko garaian, askotan, aldamenei laguntza eskatzen zitzaien. Orain teknikaren bidez egiten dena lehen jendearekin ederki asko egiten zen. Zergatik ziren trebeagoak garai bateko abeltzainak?
Azienda larri eta xehearekin lan egin duzu?
Nire lan ibilbidearen akaberan mundua aldatu da, jendeak maskotak izatera jo du gehiago. Maskota ugari dago eta arlo horretan lan egiten hasi nintzen. Bi lan motak uztartu nituen akaberan.
Akaso, lan gehiago egiten nuen maskotekin azienda larriarekin baino. Izan ere, maskoten kopuruak gora egin duen bezala, azienda larriarenak, zoritxarrez, behera egin du.
Azienda larriarekin lan egitea kontu serioa da. Abeltzainek diru asko dute jokoan.
Prezioekin kontuz ibili behar genuen. Guk kontuan hartzen genuen haiek aziendarekin zer irabazten zuten eta guk zer irabazi genezakeen. Prezioak estutu beharra genuen. Baina ani -
Aziendarekin denbora gehiago egoten ziren. Esaterako, behiak etxe azpian zituzten. Orain behi granja etxetik kilometro batera edo pare batera dute. Garai batean behi bat erditzear zegoenean orduero jaisten zen abeltzaina behia ikustera. Orain desberdina da, granjetan kamerak jarrita dituzte eta etxetik begiratzen dute. Bestalde, abeltzainekin tratua estuagoa zen orduan, haiekin luze egoten zinen. Zortzi behi izanen zituen, baina abeltzain harengana urtean, apika, hogeitan joaten zinen. Egun berrehun behi dituen abeltzain batengana beharbada hirutan joaten zara. Gero eta abeltzain gutxiago esan duzu. Albaitariei eragin dizue horrek? Bai, gero eta abeltzain gutxiago dago, eta azienda gehiago dute. Egia da abeltzainak azienda ugari izatean pixka bat profesionalizatzen direla eta, horregatik, albaitariei lan gutxiago eskatzen digute. Garai batean, askotan, albaitari lanaz aparte beste abeltzain bat laguntzen duen abeltzainarena egin nuen. Orain hori asko aldatu da.
Gero eta maskota gehiago. Eta denetariko maskotak gainera! Denetarik bizi behar izan dut, gauza onak eta txarrak. Dakizkidan gauzak, ez dakizkidanak. Ni ikasten ari nintzela azienda larriarekin praktika handiagoa genuen. Animalia txikiena ez zegoen gizartean hain garatuta. Asko aldatu da.
Santos Goñi Larraia albaitaria omendu zuen Artzain Egunak.
Zer moduz moldatu zara maskoten jabeekin?
Pixka bat zailagoak dira, baina, ongi. Ganaduzaleekin bezala. Gizarte kontu bat da hori, ez du zerikusirik azienda larria edo maskotak izan.
Animalien inguruko legedia ere aldatu da. Lanean eragin du?
Azken erabakian eragin du. Apika urte bat edo bi gehiago jarrai nezakeen lanean. Baina burokrazia eta paper kontuek, albaitariari baino idazkari bati edo besteren bati dagozkion lanak egin beharrak... Nire izateko moduagatik, eragina izan zuten. Entziklopediaren garaitik Internet garaira salto egin dugu. Zer eragin izan du?
Abeltzainen lanean izugarria izan da. Duela hamabost urte bazeuden bost edo hamar urtetan erretiroa hartu behar zuten adineko abeltzainak. Nik uste jubilazioa aurreratu zutela burokrazia kontuengatik. Esaterako, nik ikasketak ditut eta gaizki moldatu naiz. Beraz, oinarrizko ikasketak zituen jendea, pentsa!
Lehen zalantzaren bat zenuenean, norengana jotzen zenuen?
Orain Internetera jotzen duzu. Abantaila ikaragarria da. Nik etxean liburu pila ditut. Denetariko liburuak eta aldizkariak erosten nituen. Beste albaitari batzuekin ere iritzia partekatzen zenuen, eskarmentua zuten albaitariekin. Eta horien artean denetarik dago, batzuk laguntzeko prest zeuden, besteak uzkurrago jokatzen zuten. Bizilegea. Zientzia aurrerapenak ere bizi izan dituzu.
Izugarri aurreratu da. Ni zaharkituta gelditu naiz. Mundu digitalean azken dinosauroetako bat naiz.
Albaitari belaunaldi aldaketa badago?
Bai, badago. Baina gaur egungo albaitariak arlo digitalean trebeagoak izan behar dute. Azienda larrirako albaitariak gero eta gutxiago dira. Hor zailagoa da belaunaldi aldaketa izatea. Animalia txikiekin kontrakoa gertatzen da, halako klinikak asko ugaritu dira. Jubilatuta zaude. Zer moduz bizi zara?
Osasuna izanda, erretiroa hartuta oso ongi bizi da. Jubilazioa 65 urtetan jarri zutenak ez zuten ezer oparitu. Adin horrekin, fisikoki eta psikologikoki, nekatuta gaude.
"Nik orain nire bizimodua ez nuke aldatuko"
MARIA AZPILIKUETA IZKUE ARTZAIN BERRIA
Nafarroan, 2020az geroztik, hogei pertsona hasi dira artzaintzan, sektorearen etorkizuna dira. Haietako bat urdindarra da
A. A. I. UHARTE ARAKIl
Artzaintzan lanean hasi berriak direnak izan ziren Uharte Arakilgo 56. Artzain Eguneko protagonistetako batzuk. "Omenaldiarekin artzaintza proiektatu nahi dugu gure herrien biziraupenerako alternatiba gisa", adierazi zuten Aralar Mendi elkarteko ordezkariek.
Zergatik artzain?
Etxean (Lezaun), familiak, azienda izan du betidanik. Behiak, behorrak eta ardiak genituen. Osabak zituen eta aitak laguntzen zion. Nik zuzenean ez nuen harremanik aziendarekin. Gu beti inguruan ibiltzen ginen, eta behar zenean laguntzen genuen. Urdiaingo bikotearen aita artzaina zen. Hil egin zen eta dena saldu zuten. Azpiegiturak zeudenez, bikotea eta biok ardi batzuk jartzera animatu ginen. Bakoitzak gure lana genuen. Ni nire lanean gustura nengoen, baina artzaintza asko gustatzen zitzaigunez, biok erabaki genuen ni artzain izatea. Eta horretan segitzen dut. Lanean zeundela esan duzu. Bai, lehenik Lizarrako Eroskin eta, ondoren, Altsasukoan. Lanak eta ardien gobernua uztartzen nituen. Baina gero eta ardi gehiago jarri genituen. Artzaintza gehiago gustatzen zitzaidanez, artzain izatea erabaki nuen. Azken bultzada zein izan zen?
Bikotekidea. Berari ardiak asko gustatzen zaizkio, betidanik. Berak ere etxetik gertu lan egiten du. Eta lanetako bat uztekotan nik uztea erabaki genuen. Bera lantegian ez dagoenetan beti ni laguntzen ari da.
Osaba laguntzetik artzain izatera. Ez du zerikusirik. Granjako eguneroko lanaz aparte, hainbat lan gehiago daude. Pixka bat zaila da, baina gustuko dut. Oso gustura gaude.
Ez zarete zerotik hasi.
Azpiegitura genuen, baina beti hobekuntzaren bat egin beharra dago. Bikotekideak eskarmentu
handia du, eta hori laguntza handia da aita laguntzen ibili baitzen. Zaletasun handia du. Eta niretako laguntza handia da. Ardi latxa burubeltzez osatutako artaldea dugu. Aitaginarrebak hala zuen artaldea. Lezaunen burugorriak genituen. Niri ere buru-
"AZPIEGITURAK
beltzak gustatzen zitzaizkidan, eta bikoteak horiek nahi zituen. Oso pozik nago. Merezi du?
Bai. Oraintxe nik nire bizimodua ez nuke aldatuko. Badira hilabete batzuk gogorrak baino intentsuak direnak, egun osoa lanean egon beharra dagoena. Baina ardiak mendira igotzen direnetik azaroan jaisten ditugunera arte lasaiago gaude. Nahiz eta beti dagoen zereginen bat. Mendia zer moduz? Belarra? Ongi. Joan zen uda mendiarendako eta aziendarendako ona
izan zen. Ardiak menditik sasoiko jaitsi ziren. Hala jaitsiz gero, ongi umatzen dira eta esne jaistea ere ongi egiten da. Udaberrian nahikoa euri egin du, baina ongi. Eta azienda mendira igotzean nahiko hobetzen da. Mendian nahikoa ur du artaldeak? Bai. Santa Marina inguruan dugu, eta oso ongi dago. Udazken akaberan arkumeak iritsiko dira. Zer moduz merkatua? Beti gustatuko litzaiguke pixka bat gehiago ordainduko baligute. Arkumeak ongi saldu dira. Guk eguberrien ondorenerako izaten ditugu arkumeak. Eguberrietan gehiago balio du arkumeak. Guk ardiak beranduago umarazten ditugu, horrela kaleko bazka aprobetxatzen dugu. Horrela ongi moldatzen gara. Esnea, gazta egiteko edo saltzeko? Guk industriari saltzen diogu esnea. Aurten esnea ongi ordaindu dute. Pozik nago. Zuendako bada ere, gaztaren bat eginen duzue, ezta?
Bai. Beti gabiltza esperimentuak egiten. Guk dakigunarekin aritzen gara. Batzuetan gauzak ongi egiten ditugu, besteetan ez hainbeste. Beti dago inguruan galde diezaiokezun jendea. Santos Goñi Larraia albaitariarekin oso eskertuta nago. Hots egin diogun guztietan ahal bezain laster etortzen zen. Gainera, telefonoz edozein kontsulta egiteko aukera nuen. Goñik ni asko lagundu nau. Bestalde, beti ikastaroak eta prestakuntza saioak izaten dira. Ikasteko izena ematen dut. Etorkizunean gaztandegia egiteko asmoa dugu.
Gaztandegia eginda, esnea gazta egiteko? Edo zati bat salduko duzue? Industriari esnearen zati bat saltzea aukera bat da. Zeren gazta egin-egiten duzu, baina saldu ahal izateko bi hilabete pasa behar dira. Hasieran industriari esnea sal dakioke, gero gaztak egin... ikusiko dugu.
Jatorri izendapenean sartu edo ez erabaki beharko duzue.
Dituen abantailak eta eragozpenak baloratu beharko ditugu. Eta ikusiko dugu.
Gaztandegirako dirua behar. Bai. Uste dut gero eta jende gutxiagok egiten duela gazta. Produktu on bat eginez gero ongi atera daitekeela uste dut. Inbertsiorako dirulaguntzarik bada? Bai. Inbertsioagatik urtero laguntza eskaera aurkezteko aukera dugu, baita gaztandegia egiteko ere.
Maria Azpilikueta Izkue duela lau urte hasi zen artzaintzan.
Altsasuko festetan ez dute eraso sexistarik nahi
Udalak deituta, festetako eraso sexisten kontrako mahaiaren bilera egin zen atzo
altsasU
Altsasuko Udaleko Berdintasun Batzordeak herriko festetan emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko eta aurre egiteko kanpaina diseinatu eta adostu du. Kanpaina horren baitan, besteak beste, bost jarduera eginen dira. Alde batetik, kanpainak Zure ardura da leloa du. Lelo hori duten kartelak herrian barna jarriko dira. Tabernetan jartzeko pegatinak eta esku gorriaren irudiaren pinak ere banatuko ditu udalak. Indarkeria sexistako kasurik izanez gero jarraitu beharreko protokoloaren eskema taberna eta txosna guztietan banatuko du udalak, ikusgai jartzeko. Horrekin batera, indarkeria kasuei aurre egiteko jarraibideak banatuko dizkiete tabernariei eta txosnetako eragileei. Kanpainaren baitan udalak indarkeria sexistaren kontrako mezuekin lonak jarriko ditu festetako hainbat toki nabarmenetan. Eta, azkenik, indarkeria sexistaren prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzeko informazio gunea jarriko du udalak. Irailaren 12an izanen da, 20:00etatik 01:00era, Gure Etxea eraikinean, Emagin
DUE la 25 U rt E...
elkarteko kideen ardurapean egonen da.
Gainera, udalak festetan eraso sexistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloa eguneratu du; altsasu.eus webgunean kontsultatu daiteke. Haren, udalak festetako eraso sexisten aurkako mahaiaren egin zuen atzo. Bilera horretan udal ordezkari politikoez aparte, Altsasuko Mugimendu Feministako eta festetako eragileetako ordezkariek ere parte hartuko zuten.
Baliabideak
Indarkeria kasuen aurrean, festetan emakumeen eskura dauden zerbitzu eta baliabideen telefonoak zabaldu ditu udalak. Larrialdietarako telefonoa (24 orduz) 112 da. Sexu indarkerien Arreta Integraleko Zentroaren telefonoa (24 orduz) 848 463 999 da. Altsasuko Udalaren Berdintasun Arloarena (24 orduz) 628 328 593 da. Altsasu, Olazti eta Ziordiako oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearekin harremanetan jartzeko (goizez): 608 272 956 telefonora deitu. Eta Udaltzaingoak (goiz eta arratsaldez) 629 202 414 telefono zenbakian erantzungo du.
Rokodromoa egiten
Altsasuko eskalatzaileek rokodromoa egiteko lanei ekin zieten iraila hasieran. Navarro Villoslada eskolak izandako eraikinaren patioan zegoen eraikina ixteko pareta jaso zuten. 300.000 pezeta (1.803 euro) balio zuen lan horrek. Hura eginda barruan oholak eta eskaladarako euskarriak jarri zituzten. Udalarekin harremanetan zeuden, baina lanak finantzatzeko kamisetak ere atera zituzten. Eta aurrekontua estaltzen ez bazuten beraien poltsikotik jartzea aurreikusi zuten.
Pentsio duinen aldeko mobilizazioak bueltan dira
astelehenetako kontzentrazioez aparte, altsasun manifestazioa deitu dute hilaren 28rako
saKaNa
Sei urte eta erdi bete dira pentsiodunen mugimenduak bere eskaerak plazaratu zituela. Oporren bueltan Euskal Herriko 80 herritan baino gehiagotan astelehenetako kontzentrazioak egiten hasi dira aste honetan. Mugimendutik adierazi dutenez, "pentsiodunen beharrak areagotu egiten dira hilabeteak pasa ahala. Gutxieneko pentsioak gero eta urriagoak dira, eta estatuko gobernuak ez du ezer egiten 1.080 eurotan jartzeko". Hego Euskal Herriko gobernuei ere erreparatu die mugimenduak: "ez dituzte beharrezko erabakiak hartzen bertako pentsiodunen diru sarrerak kopuru horretara arte osatzeko". Gaineratu dutenez, "genero arrakala konpondu gabe dago oraindik, eta murrizketen erreformek pentsioak gutxitzen eta erretiro adina handitzen segitzen dute". Manifestazioa deitu dute hilaren 28rako.
Etxarriarra lan istripu baten ondorioz hil zen
Lan istripuan Etxarri Aranazko 55 urteko gizonezko bat hil zen larunbat eguerdian. Arbizuko Utzubar industrialdeko pabiloi batean lanean zegoela, gizonezkoa aldamiotik erori zen, hiru metroko altueratik. Hara joan ziren osasun langileek ezin izan zuten ezer egin bere bizia salbatzeko.
Euskal Herrian aurten dagoeneko 39 langileren heriotza izan dira. Haietako hiru sakandarrenak izan dira. Aurrena, 42 urteko eraikuntzako langile altsasuarra izan zen, Arriben zortzi metrotik erori eta hil zena. Hurrengo hildakoa 32 urteko altsasuarra izan zen, porlandegian hil zena.
Poliziaren desnormalizazioaren alde egin du Ospa!-k
"Hausnarketa urtea izan da, eta ondorio garbi bat atera dugu: ez dira urte errazak poliziaren auzia lantzeko"
altsasU
Ospa! herri mugimenduak Poliziaren normalizaziorik ez! lelopean antolatu zuen Ospa Eguna. Egitaraua mahai-inguru batekin abiatu zuen. Ospa!-ko, Fan Hemendik eta Pikutara-ko kide banak poliziaren normalizazioaren gorakada gai hartuta hizketatu ziren. Estalpean egindako bazkariaren ondoren poliziak herri mugimenduetan egindako infiltrazioen kasuen inguruan aritu zen Moratalazko (Madril) Distrito 14ko kide ohi bat. Ospa Eguna manifestazio batekin despeditu zen.
Mobilizazioaren akaberan Ospa!-ko kideek krisia izan zuten hizpide: "edonork esan lezake testuinguru aproposa dela mobilizatzeko, sistema beraren irrazionaltasuna eta basakeria seinalatzeko edota gero eta kapa zabalagoetan zabaltzen ari den atxikimendu falta politikoki antolatzeko". Horrelakorik ez gertatzeko arrazoia lirateke: "estatu burgesen basailu diren komunikabideek betetzen duten funtzioa, Estatuaren politika autoritarioak eta gizartean normalizatuta dauden polizia indarrak eta horiek egunero egiten dituzten gehiegikeriak".
Helburua
Ospa!-ko kideek "edozein koloretakoak izanda, polizia indar guztiek betetzen duten funtzioa seinalatu" nahi dute. Polizia indarrei egozten diete "krisi eta ezegonkortasun garaietan estatus quoa mantentzea". Horreta-
rako erabiltzen dituzten tresnak ere zerrendatu zituzten: "antolakunde politikoen kontrako isun itogarriak, Altsasu auzia bezalako polizia muntaiak, torturak, Indar Gorri bezalako antolakundeen kontrako sarekada politikoak, kontrol itogarriak eta abar". Herri ekimeneko kideek iritziz, “estatu burgesa oso kontziente da polizia indarrak beharrezkoak direla eta, horregatik, hainen bizi eta lan baldintzak hobetzen jarraitzen du".
Aipatutakoak kontu berriak ez direla jakinik ere, Ospa!-koendako “kezkagarriena” da "polizia indarrak eta haiek egunerokoan aurrera eramaten dituzten basakerien normalizazioa". Izan ere, "gero eta ohikoagoa da gure gertuko inguruan foruzain edo ertzain izateko hautagaien presentzia, oso problematikoa dena alternatiba politiko baten norabidean borrokatzeko". Horregatik guztiagatik, Ospa!-ren "eginkizuna da polizia indarren kontra borrokatzea arlo guztietan: haien eginkizunak goraipatzen dituzten komunikabideak kritikatzea, poliziaren kontra manifestatzea eta antolatzea eta, batez ere, polizia indarrak normalizatzen dituzten politikako agente guztiak seinalatzea, auzia polizia eredura mugatzen dutelako, polizia indar guztiek per se betetzen dituzten funtzioak borrokatu gabe".
Bestetik, Ospa!-koek salatu zuten agorrilaren 25ean foruzainek Altsasun jaibusean zeudenak miatu zituztela.
Jendea hizlariak entzuten. ALTSASUKO ISUNEN KONTRAKO TALDEA
Memoria eta elkartasuna Altsasuko txupinazoan
Altsasu Memoria eta Yala Nafarroa Palestinarekin taldeek piztuko dute Altsasuko festei hasiera ematen dien etxajua heldu den asteazkenean. EH Bilduk eman die aukera eta, horrela, orduko eta egungo "faxismoaren biktimak" gogoan izan dira
AlTSASU
Heldu den asteazkenean hasiko dira Altsasuko festak. EH Bilduk etxajua pizteko "ohorea" bi taldeetako ordezkariri eman die. Alde batetik Amaia Urkijo eta Iosu Imaz, Altsasu 1936 liburuaren egileak. Eta, bestetik, Dina Karrat, Yala Nafarroa Palestinarekin taldeko kidea. Juanjo Goikoetxea San Roman zinegotziak azaldu duenez, idazleek "Altsasuko Historia berreskuratzen eta memoria kolektiboa zaintzen egindako lan handia aitortu nahi dugu. 1936ko altxamendu faxistaren ondoren gure herrian gertaturikoa bildu izanak lagundu egiten dio gure herriari orduko
faxismoaren biktimen oroimena bizirik mantentzen". Beste taldearen bidez, berriz, "elkartasun osoa helarazi nahi dugu Altsasutik, faxismoaren biktima izan den eta den Palestinako herriari".
Mezuak
Bi taldeetako ordezkariak esker ona azaldu dute. Urkijok eta Imazek nabarmendu dutenez, "Altsasuk ongi daki zer dakarren gerra batek. Liburuaren bidez errepresioa sufritu zuten guztiak oroitu eta ahotsa eman nahi izan diegu. Urtetan isildutako ahotsa izan gara, eta pairatu behar izan zuten errepresio frankistaren egia kontatu dugu". Biek gaineratu dutenez, "gure iragana ezagutuz, gaur ulertu eta elkartasuna adierazi diezaiekegu gaur egun izugarrikeria bera bizi dutenei". Palestina gogoan izanik, "lagundu, babestu eta errepresio horren kontra borrokatzeak herri eta norbanako gisa ohoratzen gaitu". Palestinari elkartasuna adierazi eta esan dutenez, "gure herrietako errepresaliatu guztiak Altsasuko txupinazoan presente egonen dira".
Karratek gogoratu duenez, Palestinaren kontrako "zigor kolektiboak eta garbiketa etnikoak aurrera jarraitzen duela. Gure garaiko genozidio basati eta krudelenetako baten lekuko izaten ari gara. 41.000 palestinar baino gehiago hil dituzte. Bizitza horietako bakoitza baliotsua da, galdutako istorio bakoitza berreskuraezina da".
Azaldu duenez, "aukera kolektibo bati egin behar diogu aurre: alde ilunera bueltatu edo etorkizuna defendatzeko pauso bat aurrera egin. Gizateria puntu erabakigarrian dago". Hunkitu egin zen ikustean "Altsasun errepresio faxista jasan duten pertsona eta kolektiboak palestinar herria laguntzen dute". Karratek eskaera egin zuen: "Palestinari buruz hitz egin behar dugu. Nahiz eta batzuetan hitzak falta zaizkigun han gertatzen denaren izugarrikeria deskribatzeko. Palestinaren arnasa, ahotsa eta itxaropena gara".
Palestinan Israel egiten ari den genozidioak urtebete eginen du lastailaren 7an eta Yala Nafarroa Palestinarekin ordurako mobilizazio handia prestatzen ari da.
Juanjo Goikoetxea, Iosu Imaz, Dina Karrat eta Amaia Urkijo.
Izan giltzarri!
Kaixo guztioi, Alba naiz.
Guaixe beti egon da gure kulturaren alde eta orain laguntza behar dute.
Egin bazkide, izan giltzarri!
guaixe.eus/ kideak
Alba Marin Amigo Moda diseinatzailea
FESTAK
ZIORDIA FESTAK
IRAILAK 6 Ostirala
ZIGAREN FLAMENKITO EGUNA
13:00 A toda madre mariatxien emanaldia, plazan.
17:00 Eleder magoaren emanaldia, plazan.
18:00 Gizonezkoen esku pilota partiduak eta emakumezkoen pala partiduak, frontoian.
19:00 Karropoteoa eta rebujitoa. ZiGAk antolatuta.
20:00 Auzatea eta Skapaie elektrotxaranga, plazan. Flamenko txapelketa. ZiGAk antolatuta.
22:00 Zezensuzkoa, herritik zehar.
23:00 Tekno gaua, gaztetxean. ZiGAk antolatuta.
00:00 Raimundo El Canastero taldearen kontzertua, plazan.
01:30-04:30 DJ Berixekin dantzaldia, plazan.
IRAILAK 7 Larunbata
12:00 Lopenea ganadutegia
haurrendako, Txoperan. 13:00 Trasteando taldearen kontzertua, plazan.
16:00 Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatutako Txirrindularitza proba, herritik zehar.
18:45 Etorkizuna dantza taldearen euskal dantzen ikuskizuna, plazan. 20:00 Auzatea eta Elektrotxufla elektrotxaranga, plazan. 22:00 Zezensuzkoa, herritik zehar. 00:00-04:00 Muxutruk erromeriarekin dantzaldia, plazan. 03:00-04:00 Happy hour, gaztetxean. ZiGAk antolatuta.
IRAILAK 8 Igandea ADINDUEN EGUNA
09:00 Aurora, herritik zehar. 11:00 Meza, elizan.
12:00 Adinduendako luntxa, plazan, eta Irurtzungo Iskidi pertsonaia mitologikoen kalejira, frontoitik.
13:00 Kantuz taldearekin erromeria, herritik zehar.
Ane eta Iratxe Lapuente Perez patinatzaileek jaurti zuten Ziordiko festen hasierako etxajua asteazkenean. Ondoren, zortzikoa dantzatu zuten herritarrek eta herriko txikienek koreografiak.
18:00 Xaibor disko festa, plazan. 20:00 Auzatea eta Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, plazan. 21:00 Zezensuzkoa, herritik zehar.
21:30 Herri afaria, plazan. 23:00-01:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, plazan. 00:00 Festetan eroritakoei omenaldia.
ZiGAk antolatuta. 01:00 Gaixoa ni!, plazan. Azken entzierrikoa. ZiGAk antolatuta.
ZIORDIA
FESTAK
HIRIBERRI ARAKIL FESTAK
IRAILAK 6 Ostirala
12:30 Trikipoteoa.
14:00 Herri argazkia.
15:00 Herri bazkaria.
16:30 Mus eta partxis lehiaketak.
17:30 Haur jolasak. 20:00 Otamena.
20:30 Muxutruk erromeriarekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
00:30 Muxutruk erromeriarekin dantzaldia.
04:30 Gaupasa, Txiteran.
IRAILAK 7 Larunbata
11:30 Puzgarriak.
13:00 Sakana Kantuz, Txiteran.
14:00 Kuadrilla bazkaria.
16:30 Puzgarriak.
17:00 Erronda, ginkana eta mozorro festa.
20:00 Otamena.
20:30 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa. 00:30 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
20:30 DJ Oixanirekin dantzaldia. 04:30 Aulkien jolasa.
IRAILAK 7 Larunbata
11:00 Etxez etxeko erronda.
17:30 Herri kirolak. 19:30 Korri, harrapatzen zaitudala!
20:00 DJ Risasekin dantzaldia. 22:00 Herri afaria.
00:30 DJ Risasekin dantzaldia.
04:00 Aulkien jolasa.
IRAILAK 8 Igandea
11:00 Meza.
11:30 Pilota partiduak.
14:30 Herri bazkaria.
17:00 Xalokiren kontzertua.
19:30 Korri, harrapatzen zaitudala!
20:00 Txokolate jana eta gazta jokoa.
20:15 Urdaiazpikoa eta kamiseten zozketa.
20:30 Gaixoa ni!
UHARTE ARAKIL
SUSTRAI EGUNA
IRAILAK 7 larunbata UGAK ANTOLATUTA
12:00 Suziria eta trikipoteoa. 13:30 San Bartolome ermitara igo. 14:30 Bazkaria. 16:15 Bingo musikatua. 17:00 Mozkor olinpiadak. 19:00 Herrira jaitsiera.
20:00 Karro poteoa.
21:00 DJ NAT.
ALTSASU
IRAILAK 7 Larunbata LA ENCINA KULTUR ELKARTEAREN EXTREMADURAKO EGUNA
09:30 Extremadurako ogi mamiak, La Encina elkartean.
11:30 Meza Brotes de Encina taldearen kantekin girotuta eta Guadalupe amaren omenezko lore sorta, San Juan ermitan.
12:00 Askaria, San Juan ermitaren aurrean. Eguraldi txarrarekin, La Encina elkartean.
14:30 Herri bazkaria, La Encina elkartean.
18:00 Brotes de Encina eta talde gonbidatuaren Extremadurako Folklore jaialdia, Iortia zabalgunean.
FESTAURREA
IRAILAK 7 Larunbata
18:30 Merienda, Gure Etxean.
altsasuko peñek antolatuta. 19:00 Altsasuko peñetako pankartaren aurkezpen ekitaldia. Jarraian, Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua, Gure Etxean. altsasuko peñek antolatuta.
19:30 Yo sobreviví a la EGB ikuskizuna, Iortia kultur gunean. sarrerak agortuta.
FESTAK
IRAILAK 11 Asteazkena 10:30 2023ko kintari harrera, zapien janztea eta kintaren lehen argazkia, udaletxearen aurrean. 11:00 Hamaiketakoa txarangarekin, Gure Etxean. altsasuko Peñak antolatuta. 11:30 Altsasuko 2024ko festetako kartel lehiaketako sari banaketa, udaletxean.
12:00 Festen eztanda, Altsasuko txistulari, gaita jotzaile, erraldoi eta peñekin, udaletxearen aurrean. 12:00-15:00 Kalejira txarangarekin. Jai Batzordeak antolatuta. 13:00 Sakanan Kantuz '24. 13:30 Altsasuko Erraldoi eta Buruhandien plazara iristea. Elkartasun brindisa, Jai Batzordearen karpan. Jai Batzordeak antolatuta.
15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, Jai Batzordearen karpan. Jai Batzordeak antolatuta.
ZIORDIA 2023an jaio zirenei zapia jarri zieten, ongi etorria emanez.
Asteazkenean izanen da Altsasuko festen txupinazoa udaletxean.
16:00-20:00 Ur parkea, Zumalakarregi plazan.
16:30-20:00 Peñen kafea eta kalejira. Altsasuko Peñak antolatuta.
17:30 Pilota: puntu herrikoia, Burunda frontoian.
Jai Batzordeak antolatuta.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30-21:30 Kresala orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Zumalakarregi plazatik.
Jai Batzordeak antolatuta.
21:15 Peñen iritsiera. Jarraian, Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza Altsasuko Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:00 Elektrotxaranga, plazan.
Jai Batzordeak antolatuta.
23:30-02:00 Kresala orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
00:00 Kontzertuak: Mataperros, MandrRoll eta Bulkada taldeak, gaztetxean.
Jai Batzordeak antolatuta.
DJak: DJ Jambos + DJ Jambas, Jai Batzordearen karpan. Jai Batzordeak antolatuta.
11:30-14:00 Txiki park eta Txu Txu trena, Iortia zabalgunean.
13:00 Eguerdiko kontzertua: Komando Funk taldea, Foru plazan.
Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatuta
21:15 Peñen iritsiera. Jarraian, Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza Altsasuko Txistulariekin eta Etxarri gaita jotzaileekin eta Zezensuzkoa, Foru plazan.
20:30 Bokatada, Jai Batzordearen karpan.
Jai Batzordeak antolatuta.
22:00 Ikuskizun berezia eta sari banaketa, Jai Batzordearen karpan. Ondoren, DJ lehiaketa. Jai Batzordeak antolatuta.
23:30-02:30 Hay poco Rock & Roll jaialdia: Extremoduro, Platero y Tu eta Marea taldeen abestirik ezagunen jaialdia, Foru plazan.
00:00-02:00 Elektrotxaranga. Jai Batzordeak antolatuta.
IRAILAK 13 Ostirala
JAI BATZORDEAREN ALTSASUKO
PEÑEN EGUNA
09:30 Dianak Altsasuko gaiteroekin.
13:30 Triki poteoa, Jai Batzordearen txoznan.
Jai Batzordeak antolatuta.
15:00 Kuadrillen eguneko bazkaria, Jai Batzordearen karpan.
Jai Batzordeak antolatuta.
16:00-19:00 Txiki park eta Txu Txu trena, Iortia zabalgunean.
16:30-20:00 Peñen kafea, merienda eta kalejira.
Jai Batzordeak antolatuta.
17:30 Jolasak.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30-21:30 Ken bat taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Zumalakarregi plazatik.
Jai Batzordeak antolatuta.
20:00-01:00 Puntu morea informazio gunea, Gure Etxean.
10:30 Muthiko Txikiak peñaren auzatea eta kalejira L. urteurrena ospatzeko, Iortia zabalgunean.
11:30 Auzatea Beti Jaten elkarteak eskainita, Foru plazan.
12:00 Zirkoteke, Zumalakarregi plazan.
Herriko nagusiei omenaldia: Abardia jarriko zaie etxean, Altsasuko gaiteroek girotua. Jauziak eta dantza plazak, Jai Batzordearen txoznan.
Jai Batzordeak antolatuta.
13:00 Patxi eta konpainiarekin dantzaldia, Foru plazan. Gaiteroen kontzentrazioa, Zumalakarregi plazan.
14:30 Nagusien omenezko bazkaria. Ondoren, Fidelekin dantzaldia, Iortia kultur gunean.
15:00 Makarroi jatea, Foru plazan.
Jai Batzordeak antolatuta.
Muthiko Txikiak peñaren L. urteurrena ospatzeko bazkaria.
16:30 Peñen kafea, Foru plazan. Jai Batzordeak antolatuta.
17:00-20:00 Elkartepoteoa eta merienda (merienda kalejiran zehar). Jai Batzordeak antolatuta.
17:00 Muthiko Txikiak peñaren L. urteurrena ospatzeko kalejira, Iortia zabalgunetik.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan. 19:30-21:30 Los Tenampas hirukotearen kontzertua, Foru plazan. 20:00 Peñen jaitsiera eta omenaldia.
Jai Batzordeak antolatuta.
21:15 Peñen iritsiera. Jarraian, Altsasuko zortzikoa eta larrain dantza Burundar txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin eta Zezensuzkoa, Foru plazan.
23:00 Kontzertuak: Tatta & Denso eta Latxama taldeak, Jai Batzordearen karpan. Jai Batzordeak antolatuta.
23:30 Doctor Deseo taldearen kontzertua, Foru plazan.
ARAKIL / IRURTZUN
XI. BERTAKO GANADU AZOKA
IRAILAK 12 Osteguna
18:30 Kalaska proiektuaren aurkezpena: Sakanako haragi eraldatze gunea, Sakanako hiltegia biziberritzeko era tokiko haragia balioan jartzeko proiektua, Irurtzungo udaletxean.
IRAILAK 13 Ostirala
19:00 Euskal Herriko ardoen dastaketa, Hiriberriko Txiteran. Izena ematea: 948 500 101, irailaren 11ra arte.
ArTXiBOA
ALTSASU
Vueltako altsasuarrak
TXIRRINDULARITZA Vueltan ez dago txirrindulari sakandarrik, baina horrek ez du esan nahi ordezkaritzarik ez dugunik. Mikel Pereira, Joseba Ortigosa, Alberto Mazkiaran, Jorge Azanza, Juan Mari Guajardo, Aitor Augusto, Oscar Guerrero, Asier Somocurcio, Monica Guajardo, Irati Oiarbide, Adrian Claver eta Ander Villalobos altsasuarrek talde argazkia atera zuten.
Futbol inklusiboaren aldeko apustua egin du Lagun Arteak
FUTBOLA Futbol taldea sortu nahi du ‘Nire gaitasuna kirola ere bada’ ligan parte hartzeko. izena ematea, zabalik
Lakuntzako Lagun Arteak futbol talde bat sortu nahi du ‘Nire gaitasuna kirola ere bada’ ligan parte hartzeko. Aipatutakoa futbol inklusiboa sustatzeko proiektu soziala da. "Proiektuaren bidez Nafarroako Futbol Federazioak ahalegin handia egiten du futbolean aritu nahi duen orok horretarako aukera izan dezan. Beste gaitasun batzuk dituzten pertsonek euren taldeak osatu ditzakete Nafarroako kluben bidez. Lagun Arteak bat egin du ekimenarekin" azaldu dute. Milakolorerekin elkarlanean ariko dira.
Liga mistoa da, eta 16 eta 99 urte arteko gizon eta emakumeek har dezakete parte. "Harro egoteko moduko ekimena da, gure ingurukoek futbolean jokatzeko eta harreman berriak egiteko aukera izan dezaten". 606 504 526 edo 619 979 764 telefonoetan eman
Gomez, Europara bidean; Berastegi, fin Watersleyn
TXIRRINDULARITZA irailaren 11tik 15era limburgen jokatuko diren Europako txirrindularitza txapelketetan gizonezkoen junior mailan iker Gomez altsasuarrak parte hartuko du. Emakumezkoetan, ane Berastegik lan ona egin du Herbehereetan
Maider Betelu Ganboa saKaNa Irailaren 11tik 15era Europako Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira Limburgen (Belgika). Tartean, junior mailako txapelketa jokatuko da. Irailaren 3an gizonezkoen junior mailako Espainiako selekzioa aurkeztu zuen Manuel Mateo hautatzaileak, eta tartean Iker Gomez Lopez de Goikoetxea txirrindulari altsasuarra dago. Bere lana Hector Alvarez liderra laguntzea izango da irailaren 14an jokatuko den 129,7 km-ko lasterketan, baina aurretik, irailaren 11n, erlojupekoan parte hartuko du.
Ane Berastegi, Herbehereetan Ane Berastegi Jaka txirrindulari arbizuarrak (Beratxa) junior mailako emakumezkoen Espainiako selekzioan lehiatzeko deia jaso zuen, eta abuztuaren 6tik 16ra Navacerradan (Madril) kontzentratu zen Gema Pascual hautatzailearen aginduetara. Abuztuaren 30etik irailaren 1era
Infantilen entrenamendua. LAGUN ARTEA
behar da izena. 150 euroko kuota ordainduko da denboraldi osorako, eta polo bat eta jertsea jasoko dute. Entrenamenduak hileko bi ostiraletan izanen dira, 17:00etatik 18:00etara, Lakuntzako Sakana pilotalekuan. Hilean partida bat jokatuko dute.
TXIRRINDULARITZA Bizikleta Egunean izena emateko egunak
Aurten 30 edizio beteko ditu Sakanako Bizikleta Egunak. Irailaren 22an abiatuko da, Ziorditik, eta Uharte Arakilen despedituko da (35 km), Ergoienara sartu irteera egingo baitu. 30 urte ez dira egunero betetzen, eta horregatik aurtengo edizioan parte hartzeko dei berezia egin du Sakanako Mankomunitateak Parte hartzea doanekoa da, baina izena ematea derrigorrezkoa da autobusak, kamioiak eta azpiegitura antolatzeko, eta baita asegurua lotzeko ere. 10 urtetik gorakoek eman dezakete izena, irailaren 16ra arte, Sakanako ikastetxeetan edo Kirol Zerbitzuan (948 464 866). Txikiagoak lagunduta joan beharko dira.
Herbehereetan lehiatu zen arbizuarra, hiru etapa zituen Watersley Ladies Challenge prestigiotsuan. Selekzioak egindako lan bikainari esker, Paula Ostizek sailkapen orokorra irabaztea lortu zuen, meritu handiz. Berastegik ezin izan zuen hirugarren etapa bukatu. "Oso gustura aritu nintzen, baina aitortu beharra dut denboraldia luze egiten ari zaidala; orain atseden hartu nahi dut". Arbizuarra ez da Europako Txapelketan ariko.
Azpiroz, Antiguako txapelduna
PILOTA Irailaren 1ean Donostiako 76. Antiguako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Elite mailan Jorge Fernandez aurrelari errioxarrak eta Adrian Azpiroz atzelari irurtzundarrak 22-15 hartu zituzten mendean Julen Alberdi eta Antton Apezetxea, lan serioa eginda. Azpirozek Altsasuko
torneoari uko egin behar izan zion Antiguan egoteko.
NAIKE EREÑOZAGA
ANTIGUAKO PILOTAZALEOK
Otadiko Kristo Deuna
Ane Berastegi, Paula Tancoren eskuinean, Watersley Ladies Challengean. FEDERAZIOA
Maider Betelu Ganboa laKUNtZa
Luca Martinez Los Santos lakuntzarra etxeko taldean, Sakana Group-Alea Aralar taldean trebatu da txirrindularitzan. Aurten kadeteen bigarren urtea du, eta emaitza ederrak lortu ditu. Abuztuaren 27an Lakuntzako festetan jokatutako lasterketan denboraldiari ginga jarri zion, kadeteen mailako azken lasterketa zena irabazi baitzuen, bere hirugarren garaipena, herritarren txalo eta animoen artean.
Aurretik beste bi garaipen zenituen, baina jaioterrikoak zapore gozoagoa izan al zuen?
Lehen garaipena Agurainen lortu nuen, bigarrena Maulen, eta oso pozik, baina Lakuntzakoak oso zapore ona izan zuen. Kadeteen denboraldiko azken lasterketa zen, eta etxean garaipena lortzea ikaragarria izan zen. Lasterketa hasi baino lehen jende guztiak zuk irabazi behar zenuela zihoen. Nolako presioa, ezta?
Eskertuta nago, jendeak nigan konfiantza handia zuelako, baina halakoak broma gisa hartu behar dituzu, bestela... Nik, txantxetan, esaten nien: "irabazten badut halako keinua egingo dut" (kar-kar). Txantxa moduan hartuta, ez da presio handia izaten. Nolanahi ere, asmatu zuten, garaipen sendoa lortu zenuelako. Segika zenituen Eino Mutanen (Koiviston Isku) eta Markel Tulebras (Aranako) txirrindulariei 40 segundo atera zenizkien, eta mendiko txapelketa irabazi. Non jo zenuen erasoa?
Lizarragako Katea igotzen ari ginela, Lizarragako herria pasatuta. Leku aproposena hori zela banekien, erasoa beherago joz gero agian portua luzeegia egin ahal zitzaidalako, eta gorago agian ez zidalako denborarik emango. Argi nuen Lizarraga pasata izan behar zuela, eta aurreikusi moduan atera zen.
Atzekoei halako aldea aterako zeniela uste al zenuen?
Helburua nik bakarrik ihes egitea zen. Halakoetan errazagoa izaten da, atzean bizpahiru txirrindulari geratzen badira euren artean elkar ulertzea lortzea zaila izaten delako. Goian, portuan, ez nien tarte handirik atera, 15 segundokoa agian. Unanuko jaitsieran tarte handiagoa ateratzea lortu nuen.
Bukaeraraino topera joan zinen. Ziztu bizian iritsi zinen helmugara. Kadeteetan zenbat denborako abantaila dugun jakiteko modu-
"Herriko festetan garaipena lortzea ikaragarria izan da"
LUCA MARTINEZ LOS SANTOS saKaNa GrOUP-alEa talDEKO tXirriNDUlaria
TXIRRINDULARITZA Jaioterrian denboraldiko hirugarren garaipena lortuta, NKJetako
Nafarroako Kadeteen t xirrindularitza t xapelketan hirugarren bukatu du lakuntzarrak
senitartekoak ikusi, baina hurrengo egunean haien etxera joan nintzen irabazlearen lore sorta eskaintzera, eurendako egun zaila zenez, detaile polita izango zelakoan. Polita izan zen. Denboraldi itzela egin duzu. Hiru garaipen eta bigarren postu ugari, tartean Urdiain, Bera eta Los Arcosekoak. Kadeteen mailako sakandar onena izan zara.
rik ez dugu. Ikusleen albotik pasatzerakoan esaten zidaten "15 segundo", baina ez zaude ziur, eta ez nuen atzera ere begiratu nahi izan. Neurera segi nuen, eta herrira ere oso azkar sartu nintzen.
Helmugan nola sentitu zinen? Ikaragarria izan zen. Jendearen babesa oso gertutik sentitu nuen.
Lagunek eta herritarrek garaipenarekin zuten poztasuna ikustea sekulakoa izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiet, jendearen kariño hori sentitu nuelako; hori oso handia da. Kuadrillarekin festetan gustura ospatu genuen garaipena.
Sari ematean herri guztia zegoen. Bai. Gainera, Sakana Group-Alea Aralar etxeko taldea da, eta taldekako txapelketa irabazi genuenez, taldekide guztiak igo ginen podiumera. Dena dela, bitartean beste kontu bat nuen buruan bueltaka. Lakuntzan helmugara sartzen ari nintzela, joan zen urteko lasterketan gertatutakoaz oroitu nintzen, proba bukatu berritan jakin baikenuen Kaixer hil zela; egunak oso amaiera tristea izan zuen. Aurten, helmugaratzean ez nituen Kaixerren
"HIRU GARAIPEN ETA
ZORTZI BIGARREN POSTU, DENBORALDIA
OSO ONA IZAN DA.
OSO POZIK NAGO"
Zortzi bigarren postu lortu ditut guztira denboraldian, eta hiru garaipen. Oso pozik nago. Nafarroako Kirol Jokoen Kadeteen Txirrindularitza Txapelketan hirugarren sailkatu zara, Joanes Olaizolaren eta Aitor Mataren atzetik. Erregularra izan zarenaren seinale. Txapelketak lasterketa guztiak hartzen ditu kontuan, eta hirugarren postuak denboraldia ona izan dela erakusten du. Lehen bi lasterketetan ez nuen puntuatu, datek ikasbidaiarekin bat egiten zutelako. Bertan puntuatuz gero, garaipenaren borrokan egongo nintzateke, baina kontentu nago, hirugarren postua ongi dagoelako. Nafarroako selekzioarekin Espainiako Txirrindularitza Txapelketetan aritu zinen, eta primeran. Taldekako erlojupekoan laugarren, eta errepidekoan zazpigarren. Taldekako erlojupekoarena pena izan zen, podiumera sartzetik oso hurbil geratu ginelako, 2 segundora. Errepideko proban hobetu genuen, taldekide bat bigarren sailkatu zelako, eta ni zazpigarren. Ongi aritu ginen. Adrian anaia afizionatuen Laboral Kutxako txirrindularia da, eta Alberto aita Euskalteleko txirrindulari ohia eta Sakana Group-eko jubenilen zuzendaria. Zuenean txirrindularitzaz deskonektatzea ia ezinezkoa izango da. Oso zaila. Batak lasterketarik ez badauka, besteak du, beti dago zerbait. Denboraldi bukaeran hilabete eta erdi izaten dugu deskonektatzeko, baina gero berriz hasten gara. Denboraldia guztiz bukatu duzu? Berez kadeteen txapelketa bukatu da, baina denboraldi bukaeran bigarren urteko kadeteek jubenilekin batera bizpahiru lasterketetan parte hartzen dugu, hurrengo urtean jubeniletan zer datorren ikusteko. Saltoa nabarmena izango da, eta egokitu beharko dugu. Taldetik lau igoko gara eta irrikaz gaude, baina urte osoa daramagu bizikleta gainean, eta atseden hartzeko gogoa ere badugu.
Luca Martinez Los Santos, pozarren, Lakuntzako helmugara iristen. UTZITAKOA
Olinpiar Jokoen zirrara, soinean
FUTBOLA Jose Vilariño Horna Dominikar Errepublikako futbol selekzioko fisioterapeuta izan da Parisko Olinpiar Jokoetan. "Esperientzia zirraragarria" izan da, "Olinpiadak gorena direlako". Egin duen lanak isla izan du, telefonoa etengabe joka duelako
Maider Betelu Ganboa altsasU Kirolari batendako bere ibilbidean gorena Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera izatea da. Egunotan, Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoak jokatzen ari dira, baina uztaila eta abuztuan bizitako Olinpiar Jokoen emozioa oraindik soinean du Jose Vilariño Horna fisioterapeuta eta osteopata altsasuar ezagunak. Dominikar Errepublikako futbol selekzioko fisioterapeuta izan da, "pertsonalki eta profesionalki esperientzia polita eta ahaztezina" izan dena.
Ibilbide luzea
Aspaldiko ezaguna da Jose Vilariño. Zerotik hasi zen, baina urte
luzeetan egindako lan nekaezinari eta etengabeko ikasketa eta trebakuntzari esker, kirol fisioterapeuta ezagunenen artean dago. Barañaingo Axis Gorputz Zentroko zuzendariak dagoeneko 24 urte daramatza lanean, eta bezero anonimoekin batera, goi mailako futbolariak, tenis jokalariak eta txirrindulariak daude bere zerrendan, baita torero ezagunak ere. Nico eta Iñaki Williams,
Raul Garcia, Aimar Oroz, Abde, Moncayola, Azpilikueta, Milosevic... eta beste hamaika. Osasuna eta Portland San Antonioko fisioterapeuta izan zen, Athletico de Madrilen fisioterapeuta praktikak egin zituen, eta Athletic-ekin ere kolaboratu izan du. Serbiako futbol selekzioarekin 2006/2007ko Mundialean eta Europako Txapelketan lan egin zuen, eta Serbiako eskubaloi selekzioarekin Mundialean aritu zen. Orain, gorenera heldu da, Dominikar Errepublikako selekzioarekin
Olinpiar Jokoetan izan baita.
Olinpiar Jokoetan lan egiteko aukera. "Athleticeko jokalaria zenean izan zituen lesioekin asko lagundu nion, eta harreman handia dugu. Dominikar Errepublikako futbol selekzioko entrenatzaile hautatu zutenean berehala deitu ninduen. Ni AEB-etan nengoen, ATP Zirkuituan lehiatzen ari den Iñaki Montes tenis jokalariari tratamendua ematen. Mundialetan egon izan naiz eta sekulakoa izan zen, baina Olinpiar Jokoak beste historia bat dira: gailurra dira, Top-a, guztia. Horregatik, Ibairen proposamena jasotzea oso handia izan zen niretako, eta bertan lan egitea gorena izan da".
Dominikar Errepublika Olinpiar Jokoetan, futbolean 23 urtez azpikoek jokatzen dute. Dominikar Errepublikako futbolari gehienak bigarren mailakoak dira, lehen mailako bizpahiru kenduta. Gainera, multzo oso zailean jokatzea egokitu zitzaien, Espainia, Egipto eta Uzbekistaneko selekzioekin. "Espainiako selekzioko jokalari guztiak lehen mailako jokalariak dira. Egiptok ere jokalari itzelak ditu, eta Uzbekistanek ere lehen mailako jokalari gehiago ditu. Baina gure mutilek talde sendoa osatu zuten, beste arrazoien artean, Ibai Gomezek talde tekniko ikusgarria sortu zuelako. Jokalariek aurretik ez zuten halako baliabideekin lan egin, eta guztiek bat egin zuten, bere buruan sinistu zuten. eta Olinpiadetako sorpresetako bat izan ziren".
Selekzioa uztailaren 6an kontzentratu zen Marsellan, eta Gomezek taldea osatzeko lanari ekin zion. Segidan, Tolonera joan zen selekzioa, eta sei egunez egon ziren bertan kontzentratuta. "Hirugarren egunean lagunarteko partida antolatu ziguten, noren eta Olinpiar Jokoak irabazteko faboritoa zen Frantziaren kontra. 7-0 irabazi ziguten".
Sorpresa eman zuten
Tolonen ondotik Le Mansera jo zuen selekzioak, eta astebete egon zen kontzentratuta. "Ibai Gomezek lan handia egin zuen
"GURE LANA GABE JOKALARIEK EZ
taldeak berak nahi zuen moduan jokatzeko". Handik Nantesera abiatu ziren, uztailaren 24an Olinpiadetako lehen partida baitzuten jokoan, Egiptoren kontra. Berdintzea lortu zuten, faboritoaren aurrean sorpresa handia. Berehala Bordeleko bidea hartu zuten, uztailaren 27an Espainiaren kontra lehiatzeko. "Ongi eutsi genien, 45. minutura arte berdinduta geunden. Tamalez, irabazi ziguten. Galdu genuen partida bakarra izan zen". Ondoren, Parisera abiatu ziren, eta olinpiar giroan bete-betean murgildu ziren, olinpiar hirian lau eguneko egonaldia egin baitzuten. Uztailaren 30ean Uzbekistanen kontra lehiatu ziren Parisen, eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.
Taldekako fasean, bere multzoko hirugarren sailkatu zen Dominikar Errepublika, bi partida berdinduta eta bat galduta. "Espainiak Egiptori irabaziko balio, fasez pasako ginateke, baina galdu egin zuen, eta faena egin ziguten. Hor bukatu zen gure abentura".
Nolanahi ere, irudi oso ona emanda esan zioten agur Olinpiar Jokoei. "Jende askok zoriondu gintuen, gure jokalari gehienak bigarren mailakoak izaki, Messirekin Inter Miamin jokatzen duen Edison Azcona, Getafek fitxatu duen Peter Federico Gonzalez eta bestelakoren bat izan ezik, talde nagusien aurrean ongi aritu ginelako. Pentsa, Egipto oso ongi ibili zen, eta Espainiak irabazi zituen Olinpiar Jokoak. Beraz, meritu handia izan zuten gure mutilek. Talde gisa, guztiendako hamarra" dio Vilariñok.
SENTITZEN NAIZ"
JOsE VilariÑO
Ibai Gomez, gakoa
Athletic-eko Ibai Gomez jokalari ohiaren eskutik iritsi zitzaion
LUKETE EUREN MAILA
ONENA EMANGO"
JOsE VilariÑO
Fisioterapeuten aldarrikapena Vilariñok fisioterapeuten eta prestatzaile fisikoen lana aldarrikatu du. "Kirolean atleta edo kirolaria baloratzen da gehiago, baina gure lana ere oso garrantzitsua da, gu gabe atletek ezingo luketelako euren maila gorenean aritu". Ildo honetan, Dominikar Errepublikako talde teknikoak egindako lan handiak oihartzun zabala izan du nazioartean. Vilariñok selekziora lesionatuta iritsi ziren bost jokalari Olinpiadetarako berreskuratu zituen, eta selekzioko inork ez zuen lesionatuta bukatu, maila handian lehiatu eta gero. Harritzekoa. "Zurrumurrua hedatu zen, eta EFE agentziatik elkarrizketa baterako deitu ninduten".
Jose Vilariño fisioterapeuta altsasuarra, Olinpiar Jokoen logoaren aurrean, Parisen. UTZITAKOA
Dominikarren logela gorriak
Dominikar Errepublikako logelen argiak gorriak zirela, kontua bolo-bolo argitaratu zen medioetan. Endika Montiel nutrizionistak hartutako erabakia izan zen, jokalarien atsedena hobesteko. "Iluntzean logeletako argiak eta betaurretako argiak gorriak ziren, eta gailuen pantailak gorriz jartzeko sistema ere bagenuen. Horrek atsedenean eta errekuperazioan laguntzen duela argi du Endikak. Mutilek nabaritu zutela esan zuten. Nantesen Espainiako emakumezkoen selekzioarekin topo egin genuen, eta argien kontuaz galdetu ziguten. Gure selekzioak talde tekniko ikusgarria genuela esan ziguten. Egia esan, Ibaik talde zoragarria osatu zuen". Vilariñok "oso gustura" egin zuen lan. "Ibaik nire lana eta tratamenduak nahi nuen moduan egiteko askatasun osoa eman zidan; eta hori izugarri baloratzen dut". Bestalde, jokoen antolakuntza goraipatu du. "Planifikazioa goitik behera betetzen zen, eta guztia oso ongi antolatua zegoen; egun osoan egin behar zenuena aurretik bazenekien, eta ordutegia betetzen zen".
Telefonoa, joka Olinpiadetako arrakastak, jakina, eragin zuzena izan du. Aurretik lan handia zuen Vilariñok, eta oso ezaguna zen eliteko kirolarien artean, baina Olinpiadetatik bueltan, "guztiak eztanda egin du" eta telefonoa joka du etengabe. "Jokalari ezagunek euren etxeetara joateko deitzen naute, baina orain beraiek dira nirera etortzen ari direnak. Aldaketa hori nabaritu dut. Telefonoa etengabe joka dugu".
Bere karreraren gorenean dago Vilariño, "baina, beti bezala, hankak lurrean izanda. Badakit nondik natorren. Hona heltzeko 24 urteko lana dago atzean, eta bidea gogorra izan da. Lan ordu asko dira, kirolari asko tratatzeko bidaia asko, eta sakrifizio handia. Baita familiarena ere. Emaztearen laguntzarik gabe, hau guztia ezinezkoa litzateke. Honek ere beste aldea du, familiarekin eta seme-alabekin ezin dut nahi beste egon". Bezeroekin harreman hurbila du, estua. "Feeling hori sentitu behar dut". Pozik dago. "Pribilegiatu bat naiz; egun, nahi dudanarekin lan egiten dut". Altsasuko festetara etortzeko gogotsu dago. "Ez dut sekula nire jatorria ahazten".
"Olinpiar hirira iristean, ezin nuen sinetsi"
JOSE VILARIÑO HORNA FisiOtEraPEUta
Nolakoa zen olinpiar hiria?
Autobusetik jaitsitakoan (autobusarekin mugitzeko beti eskolta genuen), olinpiar hirian sartu eta pentsatu nuen: "bertan nago, ezin dut sinetsi!". Hiri txiki bat bezalakoa da. Herrialde bakoitzak bere etxebizitza eraikina du, edo eraikin baten zatia, selekzioaren tamainaren arabera. Esaterako, AEB-etako selekzioak ia bi eraikin zituen. Selekzio bakoitzak nahieran antolatzen du bere espazioa. Horretaz gain, aparte amankomuneko guneak daude: jantokia, lasai egoteko guneak, gimnasioa, zerbait lasai hartzeko tokiak... hiri txiki bat. Orain, ziur oheengatik galdetuko didazula, ezta?
(Kar-kar) Kartoizkoak omen ziren. Erosoak?
Egia da oheak kartoizkoak zirela, baina koltxoiak onak ziren. Elitezko kirolariek eguna olinpiar hirian ematen zutela entzuten zen, baina lo egitera kanpora ateratzen zirela.
Nolako giroa zegoen?
UTZITAKOA
Oso giro ederra. Milaka kirolari zenbiltzan uneoro handik hona. Honek, jakina, puntualki arazo batzuk zekartzan. Esaterako, jantokian ilarak sortzen ziren, janaren inguruan ere kexuak entzuten ziren... baina milaka kirolarien artean, bakoitza bere behar eta ohiturekin, normala da guztia denen gustukoa ez izatea. Taldean joatean, zailagoa zen. Gure kasuan, 22 pertsona batera bazkaltzera joatea, edo behar bezala entrenatzeko gimnasioan tokia hartzea zailagoa zen. Baina, esaterako, jauziak egiten dituen atleta batek, bere entrenatzailearekin eta fisioarekin batera, modu egokian egin zezakeen lana, arazorik gabe. Kirolari famatuak ikusi zenituzten?
Bai. Novak Djokovic tenislari serbiarrarekin hitz egiteko aukera izan nuen. Bezperan mutil serbiar batekin egon nintzen, eta berarekin zegoen. Hark esan zion aurretik nik Serbiako selekzioarekin lan egin nuela. Duela zenbait urte Djokovicekin lan egitear egon nintzen, eta berak ere gertakaria gogoratu zuen. Izan ere, Djokovic Savo Milosevicen laguna da, eta Savok gomendatuta lan egin behar nuen berarekin, baina beste herrialde batera joan behar izan zuen lehiatzera, eta ezinezkoa izan zen. Berarekin topo egitea ilusio handia izan zen. Bestalde, Simone Biles gimnasta estatubatuarra ere ikusi nuen, AEBetako eraikinetik ateratzen ari zela. Zazpi pertsona zeramatzan inguruan. Hiria txundigarria zen. Kirolarien artean harremanak sortzen ziren?
Jakina! Milaka kirolari zebiltzan handik hona. Bakoitzari bere herrialdeko pinak ematen zizkieten, eta beste herrialdeetako atletekin pinak trukatzea ohikoa zen. Antolakuntzak antisorgailuak banatzen zituztela eta, polemika egon da, baina nola ez ditu banatuko? Gazte pila bat elkarrekin, guztiak goi mailako kirolariak, ideal eta bizimodu berberekoak... nola ez dira harremanak sortuko?
Beste kirol txapelketak ikusteko aukera izan zenuten?
Ez. Gure ordutegia oso itxia zen, oso planifikatua. Ez genuen astirik, eta lehiaketatik kanpo geratu bezain pronto etxera itzuli ginen. Olinpiar Jokoen hasierako ekitaldian ezin izan genuen parte hartu, hurrengo egunean Egiptoren kontrako partida baikenuen Nantesen, eta arantza hori dugu. Nolanahi ere, esperientzia ikaragarria izan da. Olinpiar hirian esnatu, eta zu horren guztiaren parte zarela sentitzea, sekulakoa izan da. Halako bizipena izateagatik pribilegiatu hutsa sentitzen naiz.
Jose Vilariño Novak Djokovicekin, olinpiar hirian. UTZITAKOA
Dominikar Errepublikako futbol selekzioko talde teknikoa, partida jarraitzen. UTZITAKOA
Dominikar Errepublikako talde teknikoa, Paris Saint Germain taldearen zelaian. UTZITAKOA
Jose Vilariño, Dominikar selekzioko kide bati tratamendua egiten. UTZITAKOA
ALTSASU Kontzertua. ibil bedi taldearen Goldea kontzertua, Kultur 24 programaren barruan. 21:00etan, Foru plazan.
LARUNBATA 7
IRURTZUN Txirrindularitza martxa. la Peluso Btt Extrem txirrindularitza martxa, la Peluso Cycling taldeak antolatuta. Bi ibilbide: laburra 38 kilometro eta 1.084 metroko desnibelarekin, eta luzea 40,48 kilometro eta 1.242 metroko desnibelarekin. Foru plazatik.
07:45 Dortsal banaketa. 09:00 Irteera.
13:30-15:30 Bazkaria. 16:00 Sari banaketa.
ALTSASU Txirrindularitza irteera. Barranka txirrindularitza taldearen talde mistoaren irteera: Etxarriko hariztitik, 42 kilometroko ibilbidea. 08:30ean, Zumalakarregi plazan.
ALTSASU Futbola.
sakanako i areto Futbol Kopa: arbizu Kirol taldea, altsasu F. s. eta aralar Mendi taldeak.
11:00etatik 13:00etara, Zelandi kiroldegian.
Lur Azpiroz Andueza Zorionak politte! Egun
ALTSASU Saskibaloia.
3X3 street altsasu saskibaloi txapelketa eta hiruko txapelketa; DJ, barbakoa, sariak... 16:00etatik aurrera, Intxostiapuntako saskibaloi zelaian.
ERROTZ Tailerra.
Emakumezkoendako Jarrera eta zoru pelbikoa tailerra, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoko institutuak, Nafarroako Gobernuak eta arakilgo Udalak antolatuta.
ALTSASU Tailerra. Euskal dantza tailerra altsasuko festetarako, Etorkizuna Dantza taldeak eskainita. 20:00etan, Intxostiapuntan.
ASTEARTEA 10
ETXARREN Tailerra. Emakumezkoendako ipar martxa saioa, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoko institutuak, Nafarroako Gobernuak eta arakilgo Udalak antolatuta. 10:00etan, elkartean.
ALTSASU Ikastaroa.
Desfibriladore ikastaroa, kirol jardueretan presentzia fisikoa izatea eskatzen duten lanbideetako batean diharduten langileei zuzenduta, Nafarroako Gobernuak eta Kirol eta Jarduera Fisikoko institutuak antolatuta, sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin. 16:30etik 19:30era, zehazteke.
ALTSASU Tailerra. Euskal dantza tailerra altsasuko festetarako, Etorkizuna Dantza taldeak eskainita.
20:00etan, Intxostiapuntan.
OSTIRALA 13
IRURTZUN Kontzertua.
Juan Mari Beltranen Euskal Herriko musika eta soinu tresnak kontzertua, Cultur izan 24 programaren barruan. sarrera: doan, gonbidapenarekin. 19:00etan, kultur etxean.
artX BOa
ALTSASU Altsasuko Festetako kartel lehiaketaren irudien erakusketa. Irailaren 6ra arte, 10:00etatik 14:00etara. Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Joxean Igoa Díaz
Egonean eta beharrean beti hor izan haugu. Olibondo mahai inguruan hitaz oroituko gaittuk. Bidai on Joxan.
Arbizuko kanpina eta bertako langileak
"amets bat baldin bada Betiko bizia amets ederrena da, amets da guztia"
OHARRAK
Etxarri Aranazko igerilekuak irailaren 15era arte zabalik egonen dira: ostegunetan 12:00etatik 18:00etara, ostiraletan 12:00etatik 20:00etara eta asteburutan 10:00etatik 20:00etara.
Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa IAT Sakanan herriz herri: Irailak 9 eta 10 Uharte Arakilen/Irailak 11 Arbizun/Irailak 12 Lizarragan/ Irailak 13 Unanun/Irailak 16 eta 17 Etxarri Aranatzen/Irailak 18 eta 19 Iturmendin/Irailak 20 eta
23 Altsasun/Irailak 24 Olaztin/ Irailak 25 Ziordian. Herri guztietan ordutegi bera izango dute, 09:15etik 14:15era.
Altsasuko Txantxari ludotekan izena ematea: irailaren 10etik 20ra 948 012 012 telefonora deituz: bost euro ordaindu behar dira, familiendako saioak, berriz, dohainik dira. Informazio gehiago 948 467 470 telefonora deituz edo ludoteka@altsasu. net e-postara idatziz.
Odol emateak Etxarri Aranatzen: Irailaren 11n, 17:00etatik 21:00etara Osasun etxean. Altsasun Elkar zaintzen duten emakumeak egitasmoan izen
ematea zabalik: Egitasmo honen barruan saio hauek antolatu dira: jarduera fisikoak astean bi orduz eta jarduera emozionalak hamabost egunean behin. Goizeko 9:15tik 10:15ra, irailaren 23tik azaroaren 28ra. Informazio gehiago eta izen emateak Altsasuko Udaleko berdintasun sailan (berdintasuna@altsasu. net - 948 564 823), Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ssbaltsasu@ssbaltsasu.eus - 948 467 662 ) edota Mank-en Anitzartean zerbitzuan (anitzartean@sakana-mank.eus - 648 070 710 ) iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus
Andra Mari Ikastolako guraso, langile eta ikasleak
(andra Mari ikastolako Gurasoa)
Joxean Igoa Díaz
(arbizun hil zen 2024ko abuztuaren 31n)
Gure anaia gizon ona zen, eta berak gehien maite zituenek bihotza hautsi zioten.
Ez dezatela ahaztu haiek zaintzen jarraituko duela.
Bidaia on, Jose!
Zure arrebak, Inma eta Rosa
Etxarri aranatzen, 2024ko abuztuaren 31n
Joxean Igoa Díaz
Ez agurrik, ez adiorik. Bidaia on Joxan
Igoa Erro familia
Andres Izagirre Aranzabal
Betiko argia
Besarkada bat familia eta lagunei
Arbizuko udala E
· Mohammed Ashrai Naji, uztailaren 8an Irurtzunen.
· Luka Bergera Mendieta, uztailaren 29an Uharte Arakilen.
· Arhane Vazquez Pereira, abuztuaren 2an Altsasun.
· Ibai Irañeta Alvarez, abuztuaren 7an Uharte Arakilen.
· Chloe Alaia Mejia Gonzalez, abuztuaren 21ean Olaztin.
· Ziad Morad Mourad, abuztuaren 26an Irurtzunen.
Joxean Igoa Díaz
Urak dakarrena urak daroa.
lurrak emandakoa
lurrean gelditzen da.
Zurekin bizitako une goxoak gure bihotzean geldituko dira
Eskerrik asko Joxan
Manttonintxekuek
Joxean Igoa Díaz
Zure seme-alabak
Paula, Irati eta Aitor
Gure bihotzen zati bat eraman duzu zurekin, baina zurea gure artean geratu da.
aldaz Zufiaurre familiak eskerrak eman nahi dizkizue Mikelen lagunak izan zareten guztioi, beti bere ondoan egon zaretenoi eta, agurraren momentuan, familiari babesa eman zenioten guztioi.
Jose Manuel Azpiroz Armendariz
'Kaixer' i. urteurrena
Urte bat pasa da ixil ixilik joan zinenetik baino gure bihotzen taupada bakoitzean eta pentsamendu orotan zaude, eta egongo zara.
Zure familia
· Mari Carmen Razkin Gamboa, uztailaren 30ean Lakuntzan.
· Juan Nicuesa Sanz, uztailaren 31n Altsasun.
· Miguel Angel Aldaz Zufiaurre, abuztuaren 8an Altsasun.
· Fidela Alba Ruiz, abuztuaren 18an Altsasun.
· Miguel Javier Madinaveitia Ortiz de Lazcano, abuztuaren 20an Altsasun.
Angel Gil Villanueva
'artaxoa'
V. urteurrena
"soilik ahazten dena hiltzen da"
· Jose Maria Roson Virumbrales, abuztuaren 27an Altsasun.
· Clementina Etulain Iribarren, abuztuaren 28an Etxeberrin.
· Jose Antonio Igoa Diaz, abuztuaren 31n Arbizun.
· Miguel Salgado Gonzalez, irailaren 2an Altsasun.
KULTURA
Urrian hasiko da bertso eskolen ikasturte berria
Nafarroako Bertsozale Elkarteak haur zein helduendako 32 talde eskainiko ditu, horietako bi sakanan: altsasun eta lakuntzan. irailaren 2tik 20ra eman daiteke izena 2024-2025 ikasturteko bertso eskoletan
saKaNa
Ireki da epea Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen bertso eskoletako ikasturte berrian izena emateko. Irailaren 2tik 20ra bitartean izanen da aukera eskoletan matrikulatzeko, elkartearen webgunean. Hainbat herri eta bailaratan antolatu ditu elkarteak haur zein helduendako eskolak, eta 2024-2025 ikasturtean Sakanan bi bertso eskola izanen dira, Lakuntzan eta Altsasun. Urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak.
Izena ematea
Bertso eskoletako izena ematea telematikoki egin beharko da, Nafarroako Bertsozale Elkartean dagoen formularioa betez. Gutxienez, lau lagunek eman beharko dute izena taldea osatzeko. Ikasturteko matrikularen ordainketa bi kuotetan eginen da, urrian lehenengoa eta otsailean bigarrena, helbideratze bidez. Prezioari dagokionez, haurren ikasturte osoko matrikula 80 eurokoa da eta helduena 140 euro.
Izen ematearekin lotutako kontuetarako 948 143 747 telefonora dei daiteke edo nafarroa. sustapena@bertsozale.eus epostara idatz daiteke.
Ihabar musikala
Beste urte batez ihabartarrak aktore bihurtu dira Ihabarko udako antzerki tailerrean, eta aurten Arakilgo herria Broadway txikian bihurtu dute, izan ere, Jon Barbarin zuzendariak New York New York ospetsua oinarri hartuta zenbait musikaletako eszenak 'ihabartizatu' zituen. Herritarrek gogo handiz parte hartzen dute emanaldian.
2024-2025 ikasturtean Nafarroako Bertsozale Elkarteak bi talde antolatu ditu Sakanan: Lakuntzan bata eta Altsasun bestea. Lakuntzako bertso eskolan Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik DBH bigarren mailako gaztetxoendako izanen da. Lakuntzako herri eskolan izanen dira bertso eskolak. Altsasuko bertso eskola AEK Euskaltegian izanen da, eta Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik DBH laugarren maila bitarteko gazteei bideratuta dago. Bi taldeetako irakasleak Joxema Leitza eta Saats Karasa-
torre bertsolariak izanen dira, eta ordutegia zehazteke dago. Hortaz, irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean adostu ahal izanen dituzte bertso eskolen eguna eta ordutegia. Guztira, Nafarroako Bertsozale Elkarteak 2024-2025 ikasturtean 32 talde antolatu ditu Nafarroako herri eta bailaratan. Sakanatik gertu, esaterako, Lekunberrin, Ultzaman eta Leitzan taldeak izanen dira. Leitzan eta Lekunberrin Xabat Illarregi izanen da irakaslea eta Ultzaman Iker Gorosterrazu.
Elai Alai historikoa
Lakuntzako festetan Elai Alai dantza taldeko dantzari ohiak eta gaur egungo dantzariak emanaldi batean bildu ziren. GUAIXEk egindako elkarrizketa batean zenbat kide pasa diren taldetik galdetuta, kide ohiak biltzeko ideia sortu zitzaien, eta horrela sortu zuten festetako emanaldia. Elai Alaik piztu zuen ere festetako suziria.
B a Z t E rr E ti K
Garraio ezberdinen talka
Aurreko egunean, lagun batekin eztabaidan nenbilen. Ene lagun honek zinema asko gustuko du, eta zinema komikiak baino espaloi bat gorago dagoela defendatu zidan sutsuki. Baliabide gehiago ditu kontatu nahi den hura azaltzeko, askoz ere gehiago kontsumitzen da, eta, batez ere, zinemak abantaila handia dauka: soinua. Jakina da zinema adituen artean soinua zeinen garrantzitsua den, eta zenbat hobetu dezakeen pelikula bat soinu onak eta musika aproposak.
Momentu hartan hitzik gabe gelditu nintzen. Ez nuen jakin zer esan. Nik zinemaren industrian lan egiten dut, zinema asko gozatu dut eta badakit nire lagunak arrazoi handia duela. Baina badakit ere oker dagoela, eta komikiak ez direla zinema baino gutxiago.
Ene harrotasuna hausteko prest egonda, gai honi bueltak eta bueltak eman dizkiot nire buruan. Zinema eta komikiak ez dira berdina; narratibak bertan bidaiatzeko garraio ezberdinak dira. Biak arte sekuentzialak izanda ere, bakoitzak bere berezko tresnak ditu, besteak erabili ezin dituenak. Arte hauek
kontsumitzeko modua ezberdina da. Pelikula bat ikustean, ikusleak irudi eta soinuz osatutako informazioa jasotzen du zuzenean, modu pasibo batean. Komikiak irakurtzean, ordea, irakurleak modu aktibo batean hartu behar du parte. Aldi berean, komikiak erabiltzen dituen baliabide narratiboak harenak bakarrik dira. Hau da, zinemak ezin ditu kalkatu, ez baitute balio. Zinemak bi baliabide oso indartsu ditu: mugimendudun irudiak eta soinua (ez da makala). Aldi berean, komikia eta zinema biak formatu baten menpe daude. Zinemaren kasuan pantaila da, eta komikiarenean orrialdea. Eta formatu horren menpe, ez dauka akaso komikiak askatasun gehiago? Tontakeria bat dela eman dezake, baina arte sekuentzialean hain garrantzitsua da istorio bat nola kontatzen den, kontatzen den historia bera bezain beste. Lagun honekin orduak pasa genitzake gai honetaz hitz eta pitz. Hala ere, ezin dut gai hau gehiago luzatu. Ez daukat tokirik, eta denbora gehiegiz pentsatzen egoteagatik, daukadana buruko mina da.
UTZITAKOA
MIKEL MAIZA RAZKIN
Heldutasunera umorearekin
Gerontofobia eta 'edadismoa' gaia lantzen du Zirika Zirkus konpainiaren azken lanak, 'Marietak'. Helduntasunera iristearen komeriak modu "positiboan" lantzen ditu, zirku emanaldi bat egiten ari diren izeba eta bi iloben bidez. altsasun izanen da
Erkuden Ruiz Barroso saKaNa Marietak da Zirika Zirkusen azken lana. Lakuntzako kultur etxean sortu zuten, eta zirku emanaldi bat egiten ari diren izeba eta bi ilobak dira protagonistak. Ainhoa Juaniz Zirika Zirkuseko kidea eta ikuskizuneko protagonistetako bat da: "Izeba gotoien artean dute, asko zaintzen dute, eta ez diote gauza asko egiten uzten. Horri gerontofobia edo edadismoa esaten zaio". Lan honekin, beraz, Zirika Zirkusek zahartzerakoan sortzen direnak azaleratu nahi izan ditu, "baina beti modu positiboan, maitasunetik eta ahizpatasunetik".
Lakuntzan eta Irañetan aurrestreinaldia egin ondoren, Iruñean Gaiarre antzokian Nafarroako estreinaldia egin zuten eta, besteak beste, Donostiako eta Gasteizko festetan egon ziren Marietak ikuskizunarekin. Irailaren 14an, larunbata, 18:00etan, Altsasuko festetan izanen dira ere, Zumalakarregi plazan.
"Pantxika zirku emanaldiaren aurkezlea da. Bi ilobek parte hartzen dute zirkuan eta ikuskizunean zehar zirku saioak aurkezten dituzte, bitartean, txapa guztia botatzen dute. Beraiek zirku ariketak egitera ateratzen dira eta interakzioak ematen dira izeba eta iloben artean ere. Bukaeran, spoiler, izebak konbentzitzen ditu eta denon artean hausnarketa egiten dugu". Amaia Leoz Aznarez eta Iraia Garcia Salbide dira zirku artista eta iloben paperak egiten dituzten zirku artistak. Hainbat zirku saio egiten dituzte: masta, uztaia, akrobaziak..
"Zirkua da, baina bitartean gaia azaltzen da: helduentzat eta emakumezkoendako zailagoa dela ere, estereotipoengatik".
Esaterako, gizonezkoak gizentzen badira ez dela ezer gertatzen baina emakumezkoei "nola jartzen ari zaren, ama" esaten zaiela edo ile urdinak ateratzean gizonezkoak "atraktiboak" direla eta emakumezkoei, aldiz, "zaharrago" diruditela esaten zaiela nabarmendu du Juanizek. "Pixka bat hori azaltzea da". Azkenean, norberaren aldaketak garrantzitsuagoak direla hausnartzea nahi du Zirika Zirkusek ikuskizun honekin, "aldaketa fisikoak oso zailak dira, gizartearen presioagatik are zailagoak, baina askoz garrantzitsuagoak dira aldaketa pertsonalak".
Mezua
Zirika Zirkusek zirkuarekin batera ikaspen edo mezu bat zabaltzen du. Familiarteko ikuskizunak sortzen dituzte: "Batzuetan esaten dute haurrendako ikuskizunak direla, eta ez. Badira gauzak haurrek ez dituztenak ulertzen, adin guztietarako egiten ditugulako; familian ikusteko". Marietak ikuskizuna aurrekoekin alderatuta zirkuak garrantzia handiagoa hartzen duela azaldu du Juanizek, "zirku bat delako". Konpainiaren beste ikuskizunetan zirkua "kasuala" dela aipatu du Juanizek, "erronkak sortzen dira eta erronka horiek zirku saioak dira, baina kasu honetan zirku ariketak aurkezten dira eta aurkezpen horietan doa mezua. Gainera, ez da batere subliminala. Argi esaten da mezua".
IZEBA BAT ETA BI
Juanizek sortu du Marietak ikuskizuneko gidoia, "eta, gainera, urruntasunean sortu dugulako". Zirku artistak Bartzelonan zeuden eta Juaniz Irañetan, "haiek ariketak bertan sortzen zituzten eta nik hemen gidoia; gero Lakuntzakoa kultur etxean elkartzen egon gara. Oso polita izan da Lakuntzako, pila bat lagundu digute, marabilla bat izan da". Elkartzen zirenean gidoia eta zirkua uztartuz joan dira.
"Heldutasunean oinarritu nahi izan dut nire buruan ikusi dudalako; nire inguruan gertatzen diren gauzak dira, gizartean, telebistan... Nire filosofia hobetzea da, eta hainbestetan horrelakoak ikusten dituzunean, zerbait egiteko momentua da". Feminismoa eta euskara oso "handiak" direla esan du Juanizek, "baina gerontofobia ez da hain gai handia". Eszenatokira bat atera behar denez, "behintzat goazen hori kontatzera, eskaintzera".
Marietak publikoaren erantzun ona izan du. Lakuntzan eta Irañetan aurrestreinaldia egin zuten. Irintarrak ohituta daude Zirika Zirkusen ikuskizunen kritikoak izatera, izan ere, bertan egiten dituzte aurrestreinaldiak: "Oso publiko ona da. Beraien erantzunari kasu egiten diegu. Ez ditugu gauzak momentuan aldatzen, baina pistaren bat ematen badigute, arrazoi dute, eta aldaketak hortik doaz". Lakuntzan zorte "ona eta txarra" izan zuten, euria egin zuenez emanaldia kultur etxean egin behar izan zuten: "Gure etxean bezala sentitu ginen, ikuskizunaren etxea izan da; jende asko gerturatu zen". Ikuskizuna kalean eta antzokian egin dezakete.
Ainhoa Juaniz 'Marietak' ikuskizunaren une batean. UTZITAKOA
'Marietak' ikuskizunaren zirku artisten une bat. UTZITAKOA
"Herri osotik pasatzea
da peñaren oinarri bat"
Duela hamar urte sortu zuten Kalez Kale peña altsasuko festetan. aurten, besteak beste, ereserkia mustuko dute, Elutxa txarangak sortutako doinuarekin eta Cruz Mari Martinezen letrarekin. alkandora urdina daramate
Erkuden Ruiz Barroso altsasU
1
Nola sortu zenuten Kalez Kale peña?
Egia esan, peña momentu batean sortu zen... Zenbait lagun kuadrilla bildu ginen, eta ilusioa eta gogoarekin proiektua aurrera eraman genuen.
2
Zergatik sortu zenuten?
Denak peñakideak ginen, baina ez geunden gustura peñek zeramaten bidearekin. Kalez kale joatea alde batera utzi zutelaren sentsazioa geneukan, eta peñen presentzia kaleetan sendotu nahi genuen, besteekin inolako desadostasunik izan gabe.
3
Zergatik alkandora urdina?
Kolore bat aukeratu behar genuen eta urdina aukeratu genuen; ez errepikatzeagatik.
4
Zertan bereizten zarete?
Hasieratik bi gauza izan genituen argi: lehenengoa, herri osoa txarangarekin zehar-
katu nahi genuela eta, bigarrena, ez genuela inolako erakunderekin betebeharrik izan nahi.
Gure aurrekontua gurea da eta %100 guk egindako lanetik ateratzen da.
5
Zenbat kide zarete? Ez dugu zenbaki zehatzik, baina 30 eta 40 pertsonen artean.
6 Nola aldatu edo garatu da peña urte hauetan?
Barrutik esan dezakegu ez dela asko aldatu. Zapi bat sartu dugu, alkandora... Baina orokorrean barrura begira oso giro ona mantentzen dugu eta umore ona ezinbestekoa da horrelako proiektu bat aurrera eramateko.
7
Aurten ereserkia mustuko duzue. Nola sortu duzue? Zertan oinarritu zarete?
Peñaren lehenengo urtean Lesakako Elutxa Txarangarekin kontaktatu genuen eta urte horretatik bertatik haiekin sintonia berezia egon zen. Txaranga ere
gatik ateratzea berezia da. Orokorrean, gure egitaraua beti oso antzekoa da: bermutaren orduan biltzen gara, bazkaltzera joaten gara eta ondoren txarangarekin herriko zonalde guztietara iristen saiatzen gara. Kalejiraren amaieran, Zumalakarregi plazara iristen gara eta jaitsiera egiten dugu. Hamargarren urteurrenerako elastiko bat egin dugu. Aurten ere plan berezi bat jarri dugu iganderako. Egitaraua goiz bukatzen denez, astelehenean jende askok lan egiten duenez eta gaua ezin denez asko luzatu, egun arraroa izaten da. Beraz, saiatu behar gara egun osoa ateratzen, bazkaltzera gelditu gabe (kroketen dastaketa egingo dugu tartean), eta horrela egunari ahalik eta zuku gehien
ateratzen saiatuko gara. Ez da hamargarren urteurrenagatik izan, baizik eta festen egutegiaren diseinuagatik.
10 Zein da zuen festetako unetxoa?
Festetako unetxoak bat-batean sor daitezke, edozein momentutan, baina bai esan daiteke Elutxa Txarangako kideekin berriz elkartzea eta agurra oso hunkigarriak izaten direla. Azkenean, oso harreman ona egin dugu eta egun horietako momentu garrantzitsu bat dira.
11
Urtean zehar zerbait gehiago antolatzen edo egiten duzue? Ideiak sortu dira, baina momentuz ez dugu ezer egin. Etorkizunean ikusiko dugu.
hasiberria zen eta oso erraz moldatu ginen. Aurreko urtean txarangaren hamargarren urteurrena izan zen, eta abesti bat egin ziguten, eta urteurrenagatik grabatu zuten disko batean sartu nahi zuten. Hortaz, doinuari letra jartzeko eskatu ziguten. Hori egin genuen, eta ereserkia diskoan ateratzen da. Cruz Mari Martinezi eskerrak eman behar dizkiogu berak lagundu digulako ereserkiari letra jartzen, eta omenaldi txiki bat egingo diogu.
8
Zer dio ereserkiak?
Orokorrean, gu garena: kalez kale ibiltzen garela festetaz disfrutatzen; musika, parranda eta umore ona dugula; alkandora urdinak han eta hemen dantzan ikusten direla...
9
Zer prestatu duzue hamargarren urteurrenerako? Festa bereziak izanen dira, ezta?
Urtero ateratzea berezia da. Hau guztia aurrera ateratzeko jende asko inplikatzen da, eta horre -
Kalez Kale peñako kideak Elutxa Txarangarekin, 2023ko Altsasuko festetan. UTZITAKOA