Mundua helburu: Euskara 4º (demoa)

Page 1

Euskara

HEZKUNTZA
12HILEKO LIZENTZIA PROIEKTU DIGITALA DAUKA Munduahelburu 4 LAGINA
LEHEN

Konpondu daitezke arazoak hitz eginez? Gatazka bat modu baketsuan konponduko dugu, eta Bakearen hiztegia osatuko dugu.

Nolakoa izango da zure herria hemendik urte batzuetara? Etorkizuneko gure herrian girotutako ipuinen bilduma osatuko dugu.

Bakea, justizia eta erakunde sendoak

Hiri eta komunitate jasangarriak

Zer kalte egiten dute kanpoko espezieek? Hausnarketa egin, eta espezie inbaditzaileen galeria osatuko dugu.

Zerbait hobetu nahiko zenuke zure bizitzan? Hausnartu, eta egunerokoan sarrera bat idatziko dugu.

1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Zer ezaugarri ditu dieta orekatu eta osasungarri batek? Hausnarketa egin, eta errezetak idatziko ditugu, ikasgelako errezeta-liburua osatzeko!

Nola babestu dezakegu itsasoko animalien eta landareen bizitza? Olerkiak idatziko ditugu, ideiak olerki-jaialdi batean aurkezteko.

Lehorreko bizitza Osasuna eta ongizatea

Biodibertsitatea babestearen garrantziaz hausnartu, eta galzorian dauden animalien fitxak osatuko ditugu.

Pentsatu duzu inoiz zenbat gauza ikasten ditugun liburuen bidez? Jendea irakurtzera animatzeko kartelak egingo ditugu.

2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Berrikuntzak elikadura hobetzen nola lagundu digun hausnartuko dugu, eta sortu ditugun asmakizunei buruz eztabaidatuko dugu.

Goserik ez izatea Uretako bizitza Lehorreko bizitza Kalitate oneko hezkuntza

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Pentsatu nola hurbildu gaitezkeen gehiago artera eta kulturara, eta antolatu arte-erakusketa bat gustuko dituzuen artelanekin.

Lanbide guztiek ikusgarritasun bera dute? Hausnartu. Gero, asmatu antzezlan bat; lanbide ikusezinen bat agertu beharko da istorioan.

Hiri eta komunitate jasangarriak

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Nola eragingo die klima-aldaketak gure inguruko naturaguneei? Ibilbide bat antolatuko dugu naturagune bat ezagutzeko.

3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Klima babesteko ekintza

8 74 140 24 90 156 106 172 56 122 188
OR. Zer ikasiko
5 9 2 6 10 3 7 11 4 8 12 Bizi gaitezen bakean Tripazorririk
Teknologia bidelagun Goazen etorkizunera! Murgildu uretan Artea nonahi Lekuan lekukoa Piztien lagun Inurri-lana eginez Asmo
Arakatu apalategiak Gero eta beroago
IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA GJH
dugu?
gabe
onak
1
40

IRAKURGAIA KOMUNIKAZIOA EZAGUTU HIZKUNTZA EZAGUTU LITERATURA

• Irakurgaia: Kaixo, mundua! , Jonathan Litton.

• Ikasi hitzak: kortesiazko esapideak

• Irakurgaia: Trikimako gorriak , Éryc Puybaret

• Ikasi hitzak: herria

• Irakurgaia: Chomak, Guatemalako elezaharra.

• Ikasi hitzak: munduko biodibertsitatea

• Irakurgaia: Gizajo baten EGUNKARIA , Jeff Kinney.

• Ikasi hitzak: urteko egun bereziak

• Irakurgaia: Txokolatezko sumendia

• Ikasi hitzak: munduko elikagaiak

• Irakurgaia: Nola izan pirata , Ana Alonso.

• Ikasi hitzak: piraten mundua

• Irakurgaia: Izaki miresgarriak, J. M. Medina eta F. Moreno.

• Ikasi hitzak: animalia paregabeak

• Irakurgaia: Bastian liburuzalea , Michael Ende.

• Ikasi hitzak: liburuen mundua

• Hizkuntzak

• Alfabetoak

• Irakurri baino lehen

• Testu idatziak (I): koherentzia

• Hitzik gabeko komunikazioa

• Testu idatziak (II): kohesioa

• Bizipenak

• Egunkaria

• Irakurgaia: Nola egiten da maskatzeko goma?, K. Wollard.

• Ikasi hitzak: teknologia sukaldean

• Irakurgaia: Margolanen ezkutuko sekretuak, C. Desnoëttes.

• Ikasi hitzak: artea eta museoak

• Irakurgaia: Mirarien Antzetokia

• Ikasi hitzak: artisten lana

• Irakurgaia: Hondartzako jokabidea

• Ikasi hitzak: Euskal Herriko naturaguneak

• Nire janaririk gogokoena

• Errezeta

• Hizkuntza-jolasak

• Solasaldia kontatu

• Ahozko aurkezpena

• Eskema

• Liburuei buruz mintzatu

• Laburpena

• Hiztegia

• Silaba eta diptogoa

• Komunikazioa

• Sinonimoak

• Letra larriaren erabilera

• Perpausa: ordena eta atalak

• Antonimoak

• Puntuazio-markak (I)

• Izena

• Hitz polisemikoak

• Puntuazio-markak (II)

• Adjektiboa: izenondoa eta izenlaguna

• Atzizkiak (I): lekua eta jatorria

• Puntuazio-markak (III)

• Izenordainak

• Atzizkiak (II): produktua

• Txistukariak (I): s, x, z

• Determinatzaileak

• Aurrizkiak

• Txistukariak (II): ts, tx, tz

• Aditza (I)

• Hitz elkartuak

• h letra

• Aditza (II)

• Ahozko eta idatzizko literatura

• Narrazioa (I): osagaiak

• Narrazioa (II): motak

• Narrazioa (III): narratzailea

• Eztabaida

• Argudio-testua

• Margolanak komentatu

• Margolanak deskribatu

• Irakurketa dramatizatua

• Informazio-orria

• Gomendioak eman

• Arautegia

• Olerkiak (I): ezaugarriak

• Olerkiak (II): errima

• Literaturaren hizkuntza (I): aliterazioa

• Literaturaren hizkuntza (II): metafora

• Esapideak eta atsotitzak

• nb eta np kontsonante multzoak

• Aditza (III)

• Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• r letra

• Adberbioa: aditzondoa

• Onomatopeiak eta interjekzioak

• -a itsatsia

• Deklinabidea (I)

• Erdarakadak

• Bustidurak, in eta il

• Deklinabidea (II)

• Bertsolaritza

• Literatura-erretratua

• Antzerki-testuak

• Irakurketa-fitxa

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Ekoekintza aldizkaria : Ekolaguntza DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Plastic-free misioa: Landareak arriskuan DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Uraren isilpeko kutsadura: Birziklatu olio erabilia!

Piztien lagun

Munduan animalia asko daude eta geu ere haien artean bizi gara.

Baina pertsonok ez dugu beti ondo jokatzen animaliekin, eta gure ekintza batzuek kalte egiten diete espezie askori: adibidez, gehiegizko arrantzak eta ehizak, edo haien bizilekuetan aldaketak egiteak.

Zer dakigu Lurrean gurekin batera bizi diren beste animaliei buruz?

Zer deritzozu?

Zer esan nahi du animaliak galzorian egoteak? Badakizu zein dauden galzorian?

Zer egin dezakegu guk haien egoera hobetzeko?

Datua

Gure planetan 7 milioi animalia-espezie baino gehiago daude; horien % 20 galzorian daude, 1,5 milioi inguru, hain zuzen ere.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Biodibertsitatea babestearen garrantziaz hausnartu, eta galzorian dauden animalien fitxak osatuko ditugu.

Jarraitu hariari!

I r a k u r g a i a : I z a k i m i r e s g a r r i a k

Zer izaki miresgarri ezagutzen dituzu?

I k a s i h i t z a k

Ezagutuko ditugu animalia paregabeak?

106
7
107 15 Animaliei buruzko zer azalpen emango dituzu? Nola adieraziko ditugu grafikoki ideia nagusiak? A h o z k o a u r k e z p e n a E s k e m a EZAGUTU LITERATURA Literaturaren hizkuntza (I): aliterazioa EZAGUTU HIZKUNTZA Aurrizkiak Txistukariak (II): ts, tx, tz Aditza (I) ! eai

Erreparatu testuaren egiturari. Irakurri atal bakoitzaren azpititulua eta begiratu arretaz irudiei, zeri buruzko testua den jakiteko.

ULERTU

Izaki miresgarriak

Non daude animaliak?

Animaliak asko dira eta leku guztietan daude, ikusten ez baditugu ere. Ez duzu jakingo, baina etxe barruan ere animaliak dituzu. Izan ere, txakurrak edo zaldiak ez ezik, euliak eta eltxoak ere animaliak dira; oso gogaikarriak, gainera. Zizareak, sugandilak, inurriak eta horrelako animaliak ere badira, baita lupa handi batekin bakarrik ikusten direnak ere.

Zer egingo genuke animaliarik gabe?

Animalietatik lortutako gauza asko erabiltzen ditugu egunero. Esaterako, bazenekien jertseak ardien ileaz egiten direla? Zeta artilea baino dotoreagoa da, eta zeta­beldarrek sortzen dute. Zetaz zapiak, blusak, gorbatak eta abar egiten dira. Eta zure gerrikoa, zure zapatak…? Ziur asko, larruzkoak dira; hau da, behien, ahuntzen eta beste animalia batzuen larruz eginda daude. Gainera, jantzietarako materialak ez ezik, animaliek janariak ere ematen dizkigute; adibidez, haragia, arrautzak, esnea…

Harriak ala izakiak dira?

Munduko itsasorik beroenetan, koralezko uharriak daude. Itsaspeko harresi erraldoien modukoak dira, eta forma eta kolore ikusgarriak dituzte. Uharrietan ostadarraren kolore guztietako arrain distiratsuak bizi dira. Uharriek harrien antza dute, baina animaliak dira. Izan ere, uharriak polipo izeneko milaka animaliatxoren eskeletoez osatuta daude. Polipoek kanpotik dute eskeletoa, eta, eskeleto guztiak multzokatuta, urte askoan eta askoan, polipo txikiek uharri handiak eratzen dituzte.

108
Irakurgaia
Irakurri aurretik

Nola dakigu ez direla harriak?

Harriek ez bezala, polipoek «bizi­funtzioak» betetzen dituzte, gainerako izaki bizidunen moduan:

Elikatu egiten dira, bizitzeko; harriek, berriz, ez dute ezer jaten. Elikatzeari esker, hazi egiten dira, zeure moduan.

Ugaldu egiten dira. Nagusitan, landareek eta animaliek kumeak izaten dituzte. Harri batek, ostera, ezin du kumerik izan. Azkenik, zaharrak direnean, hil egiten dira.

Geu ere animaliak gara?

Mozorro­jaietan arratoien, pinguinoen, oiloen eta beste hainbat animaliaren mozorroak janzten ditugu. Baina, animalien antza edukitzeko, ez dugu zertan mozorrorik jantzi, geu ere animaliak baikara!

Gure gorputza eta txinpantzeena, esate baterako, nahiko antzekoak dira. Baina haiek ez dira gure modukoak. Txinpantzea ez da inoiz Ilargira joan, ez du inoiz olerkirik idatzi, ez du hautsitako besorik sendatu… Izan ere, gizakiok adimen handiagoa dugu; hau da, pentsatzeko eta arazoak konpontzeko gai gara.

Zeta: zenbait intsekturen larbek egiten duten haria edo oihala.

Beldar: tximeleten eta intsektu batzuen larba.

Uharri: itsas azpiko harria edo harri multzoa.

Abaraska: erleek eztia gordetzeko egiten duten eraikuntza, gelatxo hexagonalez osatua.

Animaliek ere adimena dute, jakina. Adibidez, erleek etxe ikusgarriak eraikitzen dituzte, abaraskak alegia; baina modu berean egiten dituzte beti, eta aurrerantzean ere horrelaxe egingo dituzte. Gauzak egiteko modu horri sen esaten zaio. Izan ere, animaliak ez bezala, gizakia gai da hausnartzeko, bere kabuz pentsatzeko alegia. Eta gaitasun horri kontzientzia deritzo.

Juan Ignacio Medina eta Félix Moreno, ¡Me encantan los animales!, SM (moldatua).

U7 109

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zenbat galderari erantzuten dio irakurgaiak?

2 Zein da gai nagusia? Laburbildu esaldi batean.

3 Zeri buruzkoa da atal bakoitza? Lotu.

1. atala Gizakion eta animalien arteko desberdintasunak

2. atala Animaliak ezinbestekoak ditugu

3. atala Nonahi daude animaliak

4. atala Harri­itxurako animaliak

5. atala

Idatzi testuari buruz

Animalien bizi­funtzioak

4 Zeinek sortzen du zeta? Zer jantzi egin daiteke material horrekin?

5 Zer dira uharriak? Zeren antza dute?

6 Zer dakizu polipoei buruz?

7 Zein dira gizakion bizi ­ funtzioak?

8 Zertan gara desberdinak gizakiok eta txinpantzeak?

9 Nolakoa da animalien adimena? Eta gizakiona?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

10 Zergatik dute animalia batzuek harri ­ itxura? Jarri binaka eta eztabaidatu.

Kontrolik gabeko ehiza

Gizakiaren eraginez, hainbat animalia ­ espezie galtzeko zorian edo egoera txarrean daude. Elefanteen ehiza, adibidez, arazo bilakatu da. Izan ere, ezkutuko ehiztariek elefante asko ehizatzen dituzte, haien bolizko letagin luzeak eskuratzeko, bolia oso preziatua baita produktu asko ekoizteko.

• Ondo iruditzen zaizu elefanteak ehizatzea bolia lortzeko?

• Animaliak kaltetzen dituzten beste zer adibide bururatzen zaizue? Taldeka jarrita, hausnartu eta hitz egin.

• Zer egin daiteke halakorik ez gertatzeko?

110

Ikasi hitzak: animalia paregabeak

1 Zer animalia dira? Irakurri definizioak eta idatzi koadernoan.

a) Munduko hegaztirik handiena da, baina ezin du hegan egin: O

b) Kolorez aldatzen da eta mihi luzea du: K M L

c) Itsasoan bizi den ugaztun erraldoia da: L

d) Habiarik egiten ez duen txori kantaria da: U U

2 Zer dela eta diozu hori?  Binaka jarrita, aukeratu Euskal Herriko animaliak. Arrazoitu erantzuna.

orkatza marmoka amuarraina gamelua saia tarantula muskerra pottoka hartz zuria

• Non bizi dira aukeratu dituzun animaliak?

3 Erreparatu irudiari, irakurri deskribapena eta asmatu zer animalia den.

Zeelanda Berriko hegazti bitxi hau ez da oso ezaguna gurean. Fruta exotiko berde, garratz eta haziz beteriko baten izena du. Badakizu zer animalia den?

Tokian tokiko espezieak

Iberiar katamotza Iberiar penintsulako espezie endemikoa da. Azken urteetan haren egoerak hobera egin badu ere, desagertzeko arriskuan dago, eta animalia horren 1.365 ale inguru bakarrik daude.

• Bilatu Interneten zer diren endemismoak

• Aukeratu espezie endemiko bat, eta aztertu non bizi den, zenbat ale dauden...

Gogoratu: espezie endemikoak oso garrantzitsuak dira gure planetarentzat, eta bereziki zaindu behar ditugu, galtzeko arrisku handiagoa baitute!

U7 111

Ahozko aurkezpena KOMUNIKATU

Ahozko aurkezpen ean gai bati buruzko informazioa ematen da, modu ordenatu an. Egitura hau izan behar du:

• Sarrera: aurkezpenaren gaia azaltzen da.

• Garapena: gaiari buruzko informazioa ematen da.

• Ondorioa: edukia laburbiltzen duten esaldiak ageri dira.

1  Entzun arretaz eta osatu esaldi hauek: – … egin du aurkezpena.

– Aurkezpenaren gaia animalien inguruko … izan dira.

– Arrainek gogoratzeko gaitasun … dute.

– Gameluek ez daramate … konkorren barruan, … baizik.

– Euskal Herrian, … buruzko sineskeria bat dago.

– Zaharrek diotenez, … lehenengo aldiz kantatzean poltsikoan … duenak ez du diru faltarik izango.

– Saguek ez dute … gehiegi … Nahiago dituzte janari …, hala nola … edo …

2 Nola hasi eta nola amaitu du Anek aurkezpena?

3 Irakurri atsotitz hauek eta azaldu esanahia:

«Kukuaren hotsa adituz gero, poza».

«Katuak maite du etxea, txakurrak etxeko jabea».

«Azeriarekin ez behin ere fida».

Aurkeztu zuen gustuko animaliak

Jarri binaka eta prestatu ahozko aurkezpen labur bat, aurreko orrialdeko animalia bati buruz:

• Idatzi gidoia. Zehaztu bakoitzak zer esango duen. Hona hemen ideia batzuk: animaliaren ezaugarriak , bizimodua , elikadura , habitata ...

• Praktikatu zuen artean behin eta berriz, ozen.

• Aurkezpena egiteko, kontuan hartu «Gomendioak» laukiko jarraibideak.

Gomendioak

Ahozko aurkezpenak egiteko:

• Ahoskatu ondo hitzak.

• Begiratu ikusleei begietara.

112

Eskema

KOMUNIKATU

Eskema testu bateko ideia nagusien adierazpen grafikoa da. Eskemak egitea oso erabilgarria da testuak hobeto ulertzeko eta gogoratzeko. Ahozko aurkezpenak egin aurretik ere, komeni da eskemak egitea.

1 Taldeka irakurri Irakurri testua arretaz.

Kameleoia

Narrasti honek, espeziearen arabera, 7 cm-tik 60 cm-ra bitarteko luzera izan dezake. Kameleoiaren ezaugarri nagusia kolorea da: ingurunearen kolorea hartzen du, eta, horrela, ikusezin bihurtzen da.

Kameleoiak oso animalia bakartiak dira. Izan ere, ez dute harremanik beste kameleoi batzuekin. Bestalde, kameleoi emeak arrautzak errun, eta 8-12 hilabete geroago, kumeak jaiotzen dira.

Kameleoiak intsektuak jaten ditu, batez ere. Intsektuak ehizatzeko, begiak eta mihia erabiltzen ditu. Kameleoiaren begiak oso bereziak dira: begi batekin aurrean duen harrapakinari begira egon daiteke, eta, bien bitartean, bestearekin inguruan arriskurik dagoen ikusi. Gero, mihi luze eta likatsua jaurti, eta intsektua oso-osorik irensten du! Nire entziklopedia: animaliak. Ttarttalo (moldatua).

2 Zein da paragrafo bakoitzaren ideia nagusia? Osatu taula koadernoan.

U7 113
1. paragrafoa 2. paragrafoa 3. paragrafoa Antolatu ideiak eskema
informazioa
… … … …
batean Osatu eskema, aurreko ariketako
erabiliz.
Kameleoia

Aurrizkiak

Hitz bakunei hasieran aurrizkiak jarriz, hitz eratorriak sortzen dira. Aurrizkirik ohikoenek honako hau adierazten dute: ber-/birErrepikapena Adibidez, berreraiki

desAurkakotasuna Esa terako, desegin.

ezUkazioa Adibidez, ezjakin

1 Kopiatu koadernoan aurrizkia duten hitzak. sasitza bertsolari ezurte desoreka birlandatu ezezagun deskribatu desertu sasijakintsu eztarri birika birramona

2 Aukeratu aurrizkiak, sortu hitz eratorriak eta osatu taula:

Hitz bakuna Aurrizkia Hitz eratorria Esanahia ehun agertu moldatu izen biloba

3 Osatu esaldiak, aurreko ariketako hitzak erabiliz.

– … zenetik, ez dugu berriro ikusi osabaren katua.

– Euskarako lana … behar izan dut.

– Gure lehengusuari Belan … jarri zioten.

– Elenaren lehen ... jaio da gaur.

– … laguneko taldea etorri da jatetxera.

4 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza: desestali , sasiaktore, berreskuratu , ezuste

– Galdutakoa berriz eskuratu: …

– Estalita dagoen zerbait agerian utzi: …

– Benetako aktorea ez dena: …

– Espero ez den gauza edo gertaera: …

sasiBenetakoa ez izatea Esaterako, sasimediku

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 114

Txistukariak

(II):

ts , tx , tz

1 Ezabatu multzo bakoitzean hitz arrotza eta osatu beste multzo bat. Zeri buruzkoak dira hitz horiek?

txistu igeltsero txirula txalaparta

gatz arrautza izotz txirrindulari

2 Osatu hitz hauek ts , tx eta tz erabiliz: bara…uri el…e …imeleta o…ara hau… orra… abera… jer…e i…aso …alupa al…ari …orimalo on...i ...rikorda gogo...u …lo uniber…itate agen…ia

3 Idatzi hitz egokia kasu bakoitzean.

etzi/etsi

arrantzale otso mortsa sits

Gogoratu

Euskaraz ez dago hasieran ts edo tz duen hitzik.

– Ez …, lortu egingo duzu eta! – … izango da entrenamendua. – … arraroak entzun nituen basoan. – Hartu berokia, … handia dago eta!

hotz/hots

atzo/atso iritzi/iritsi

– Bi … dabiltza txutxu­mutxuka. – … museora joan ginen. – Zer … duzu gertatutakoari buruz? – Etxera joateko ordua … da.

Osatu hitzak txistukariekin

Entzulearen eskaria  Osatu sei hitz, multzo bakoitzeko silaba bat aukeratuz eta tsa edo tza gehituz.

bil do bi kai ma hin i ra ki ha e ho

tsa tza

U7
115

Aditza (I)

Aditz trinkoak eta perifrastikoak

Aditzek ekintzak, egoerak edo gertaerak adierazten dituzte. Bi motatakoak izan daitezke:

Aditz trinkoak: hitz bakarrekoak dira. Esaterako: gatoz, zarete , doa

Aditz perifrastikoak: bi hitzez osatuta daude. Adibidez: entzun dut, erori da. Aditz perifrastikoek bi atal dituzte:

• Aditz nagusiak ekintza adierazten du: ikusi dugu

• Aditz laguntzaileak pertsona eta denbora adierazten ditu: poztu zen

1 Identifikatu esaldiotako aditzak eta esan zer motatakoak diren:

– Bost kiloko katua daukat.

– Galder, beti zabiltza kexaka!

– Arratsaldean Baionako lagunak etorriko dira.

– Lapurrek eskolako ordenagailuak eraman dituzte.

– Oso bizkar­zorro astuna daramazue.

– Jauregi hori XVII. mendean eraiki zuten.

– Bazkalostean mendira goaz txakurrarekin.

2 Aztertu aurreko ariketako aditz perifrastikoak:

• Bereizi aditz nagusia eta laguntzailea.

• Adierazi aditz laguntzailearen pertsona eta denbora.

3 Osatu esaldiak, aditz trinkoak erabiliz.

– Ane eta biok antzerki­saiora … (joan).

– Aizue! Zer ... (jakin) Josuri buruz?

– Zuek jaietako zapia … (eraman).

– Non … (egon) amaren belarritakoak?

– Tarta gozoa … (ekarri) nik jairako.

– Eskuineko belauna minduta ... (daukat).

– Elixabet eta Unai laster ... (etorri) etxera.

– Eneko dantzan … (ibili) oholtza gainean.

Gogoratu

Aditzak lehenaldian, orainaldian edo geroaldian egon daitezke.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 116

4 Idatzi esaldi bana aditz perifrastiko hauekin:

erosi genituen ezagutu dut ekarri dizuegu irakurri duzu iritsi zait ahaztu zaio

Aditz perifrastikoak: NOR eta NOR-NORI

Perpauseko elementuen arabera, aldatu egiten da aditz laguntzailea:

Subjektua NOR kasuan badago, aditz laguntzailea NOR motakoa izango da: Peru berandu heldu da

Subj. (NOR) Aditza (NOR)

Subjektua NOR kasuan badago, eta perpausean NORI kasuko hitzen bat egonez gero, NOR-NORI motako aditz laguntzailea erabili behar da: Laguna guri etorri zaigu.

Subj. (NOR) Hitza (NORI) Aditza (NOR­ NORI)

5 Osatu esaldiak aditz hauekin: etorri zaizu , bizi dira , heldu zen , zulatu zaizkigu . Adierazi zer motatako aditz laguntzailea erabili den kasu bakoitzean.

– Iker oso nekatuta … gailurrera.

– Autoko gurpilak … guri.

– Atsedenaldian zuri aita … eskolara.

– Ekainen lagunak poz­pozik … Leitzan.

6 Berridatzi esaldiak pluralean, adibidean bezala.

– Etxeko giltza galdu zait Etxeko giltzak galdu zaizkit

– Ikasleari bururatu zaio ideia hori

– Xabati eta Gontzali filma aspergarria iruditu zaie.

– Bart Frantziako lehengusua etorri zaigu.

– Zuei koadernoa ahaztu zaizue jolastokian.

– Irakaslea lasterka etorri da.

7 Osatu esaldiak, aditz egokiak erabiliz. Gero, berridatzi lehenaldian.

– Amaiari komikia gustatu …

– LH 3ko ikasleak basoan galdu …

– Neska­mutilok! Heldu … gutuna etxera?

– Bihar gu ez … zinemara joango.

U7 117

Literaturaren hizkuntza (I): aliterazioa

Idazleek, olerkiak idazteko, ezohiko baliabideak erabiltzen dituzte. Horrela, edertasuna ematen diete literatura-testu ei. Aliterazioa sarri erabiltzen da olerkietan. Baliabide hori hotsak (bereziki kontsonanteak) errepikatzean oinarritzen da. Bitoriano Gandiagaren bertso ­ lerro honetan, adibidez, z eta r hotsak errepikatuz, bidearen sigi ­ saga adierazten da: Zeharkako bide zeharkariak zeha r ka meha r ka

1 Pentsatu eta binaka jarrita komentatu  Irakurri olerkitxo hauek, identifikatu aliterazioak eta azaldu bakoitzaren esanahia: Esku bat Balantzaka noa aurrera atzera eta berriz ere lurrera. Antton Kazabon, Anpolai gorriak. Ibaizabal.

Nire idazmakina zaharra Nire idazmakina zaharrak triki­traka­triki­traka Olivetti du marka, eta triki­traka­triki idazten du poliki.

Xabier Olaso, Tximeletrak. Pamiela.

Idatzi aliterazioak

Binaka jarrita, asmatu aliterazioak . Jarraitu urratsoi:

1. Aukeratu gauza edo animalia bat. Adibidez: haizea, lehoia.

2. Pentsatu gauza horrek hotsik edo onomatopeiarik duen: haizearen kasuan, firin-faran ; lehoiaren kasuan, grr

3. Egin hitz ­zerrenda bat hots hori duten hitzekin: fereka fin ; orro

4. Idatzi aliterazioa: Piztia beldurgarriaren orroak gortu dit belarria. Haizeak firin-faran ferekatu du nire aurpegi fina.

Sugea

Sudur­zuloan suge bat daukat sigi­saga mugitzen.

Sudur­zuloan suge bat narrasa bezain bizkorra.

Leire Bilbao, Xomorropoemaketabestepiztiabatzuk. Pamiela (moldatua).

EZAGUTU LITERATURA eai 118

I KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu aurrizkiei buruzko eskema, bakoitzaren esanahia azalduz eta adibideak jarriz.

ber- / bir-: ... sasi-: ...

Aurrizkiak

des-: ... ez-: ...

Baliabide ­ bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide ­ bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Ordenatu letrak eta idatzi bakoitzari dagokion izena. h a s z r d r e a l a a

a a t i b k r r u e b a

U7 119

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Ordenatu alfabetikoki hitz hauek eta azpimarratu aurrizkirik ez dutenak: birsortu , ezgai , berezi, ezkontza, bereganatu, desilusio, berridatzi , desafinatu , desinfektatu , desfile

2 Idatzi hitz hauen antonimoak, aurrizkiak erabiliz: konektatu , behar, atsegin , ikusi . Gero, idatzi esaldi bana.

Ortografia

3 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza. a) Guztiz iluna den kolorea: … b) Ekaitzetan hodeietatik sortzen den distira elektrikoa: … c) Apurtu hitzaren sinonimoa: … d) Solido bihurtutako ura: …

4 Osatu hitzak, silaba hauek erabiliz: txu tzi tza txe tse

tso txi txa jan ... eran ... poste ... in ... ktu ber ... bi ... bul ... tu sal ... ... i ... ra

5 Osatu esaldiak aurreko ariketako hitzak erabiliz.

– Hainbat gutun jaso behar ditut ...an. – Ane! Zer duzu? ... txarra daukazu.

– Bero bazara, ... jaka hori.

– Kameleoiak ... guztiak irentsi ditu.

Gramatika

6 Idatzi esaldi bana aditz trinko hauekin: dakizkizue zebilen doaz nenkarren

7 Osatu esaldiak, honako hau kontuan hartuz: T = Trinkoa P = Perifrastikoa

– Arrainak itsasoan … (P)

– Ixonek galdera guztien erantzuna … (T).

– Detektibeak misterioak … (P)

– Aspaldiko, Ekaitz! Zer moduz …? (T) – Idoiak sarrera guztiak … (P) – Nora … Jon bide horretatik? (T)

8 Osatu esaldiak NOR ­ NORI motako aditzekin, orainaldian eta lehenaldian: – Zuei marrazkia ez … ondo gelditu. – Txakurrari ile guztia erori … – Zeuri ere arkatza ahaztu …? – Paris guri hiri ederra iruditu … – Ama haserretu egin … eta errieta egin dit. – Haiei landareak zimeldu …

9 Erreparatu irudiei eta idatzi esaldiak, NOR­NORI motako aditzak erabiliz.

erori gustatu

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
120

HELBURUA AURRERA

Animaliak galzorian

Denon ahotan dago animalia batzuek, hala nola iberiar katamotzak eta itsas dortokak, desagertzeko duten arriskua. Baina badakizu intsektu batzuk ere kinka larrian daudela? Tximeletak, mariorratzak, kakalardoak eta erleak, besteak beste, desagertzeko arriskuan daude.

Intsektuak ezinbestekoak dira, landare batetik bestera polena eramaten dutelako, eta horrela sortzen direlako loreak, eta loreetatik, fruituak. Ekoizten ditugun elikagai gehienek intsektu polinizatzaileen beharra dute, eta haien desagerpenak eragin handia izango luke gure elikaduran eta bizi ­ kalitatean.

Zer egin dezakegu horren kontra? Erabili Pentsatu eta binaka jarrita komentatu teknika, arazoarentzat konponbideak proposatzeko.

Babestu beharreko animalien liburuxka Orain, galzorian dauden animalien fitxak egingo ditugu.

• Taldeka, aukeratu galzorian dagoen animalia bat, eta osatu haren fitxa kartoi mehe batean.

• Guztion fitxak ordena alfabetikoan jarrita, Babestu beharreko animalien liburuxka osatuko dugu.

N ola ikasi dut?

1 Eskatu ikaskide bati zu ebaluatzeko, 1etik 4ra, honako alderdi hauetan:

Eskoletan parte hartu dut.

Zuzen jokatu dut irakaslearekin eta ikaskideekin.

Ozen irakurtzen dut, intonazio eta abiadura egokia erabiliz.

Talde-lanean ondo aritu naiz.

• Ados zaude ikaskideak egindako ebaluazioarekin?

• Uste duzu zerbaitetan hobetu behar duzula? Idatzi konpromiso bat, gutxienez.

121 U7
1 Bikain 2 Ondo 3 Hala-hola 4 Txarto

10 Artea nonahi

Artelanez inguratuta bizi gara. Ikusten dituzu zure inguruan? Kaleetan, etxean, eskolan, museoetan... modu asko daude arteaz eta kulturaz gozatzeko! Gure hiriak ere museoak direla esan daiteke.

Ondarea kontserbatzea garrantzitsua da, eta museoak horretarako baliagarriak dira. Gainera, mota askotakoak daude: arte-museoak, historiamuseoak, arkeologiari buruzkoak...

Zer deritzozu?

Atsegin duzu artea? Bisitatu duzu inoiz museorik?

Nola bisitatu ditzakegu beste leku batzuetako museoetan dauden artelanak?

Zer erakusten digute antzinako lanek?

Datua

Artelanen bitartez, antzinako garaietako herri eta gizarteei buruzko informazioa jasotzen dugu; horrela, gure historia hobeto ulertzen dugu.

Unitate honetarako…

HELBURUA AURRERA

Pentsatu nola hurbildu gaitezkeen gehiago artera eta kulturara, eta antolatu arte-erakusketa bat gustuko dituzuen artelanekin.

Jarraitu hariari!

I r a k u r g a i a : M a r g o l a n e n e z k u t u k o s e k r e t u a

Zer ikusten duzu margolanetan?

I k a s i h i t z a k

Hurbilduko gara artera eta museoetara?

156
157 11 Zer dugu
margolanei
Osatuko
margolanen
M a r g o l a n a k k o m e n t a t u M a r g o l a n a k d e s k r i b a t u EZAGUTU LITERATURA Literaturaerretratua EZAGUTU HIZKUNTZA Eremu semantikoa eta familia lexikoa r letra Adberbioa: aditzondoa ! eai
esateko
buruz?
ditugu
fitxak?

Irakurgaia

Zenbat aldiz begiratzen diozu margolan bati? Aurkitzen duzu gauza berririk begiratzen diozun bakoitzean?

ULERTU

Margolanen ezkutuko sekretuak

Margolanei buruz asko jakitea ez da beharrezkoa haiei begiratuz izugarri gozatzeko. Ondo begiratzen badakizu, dena den, askoz gehiago gozatuko duzu. Izan ere, artistek askotariko aztarnak ezkutatzen dituzte beren lanetan. Ondoren, hiru artelan ikusiko dituzu, bakoitza garai batekoa. Ireki ondo begiak, begiratu arretaz, eta arteak uste baino informazio gehiago ezkutatzen duela ikusiko duzu.

Zeru­sabaian, zodiakoaren

Leo zeinua dago. Badakizu zergatik? Zein urtarori dagokio zeinu hori?

Nekazariak lan eta lan ari dira, garia biltzen; bainulariak, ibaian, poz­pozik igerian.

Erdi Aroko margolana

Margolan hau urteko hilen ilustrazioa da. Apaingarri eta xehetasun naturalistak ditu; horiei esker, badakigu zer hiletan gauden. Abuztua: ehizan belatzarekin, Jean Limbourg (XIV. mendea)

• Margolana eskuz idatzitako liburu batetik aterata dago, garai hartan ez baitzegoen inprentarik.

• Erdi Aroan liburuak pergaminoz egiten ziren; hau da, ardi, behi edo ahuntzen larruz.

• Eskuizkribu baten orriak ilustratzen eta apaintzen dituen margolanaren izena «miniatura» da.

• Miniatura hau bost mendetik gora egon da eskuizkribu batean babestuta; liburua benetako babesa izan da denborak eragiten dituen kalte handien aurka.

Bost zaldizko ageri dira, bi zalditan. Begiratu nola dauden jantzita eta zertan ari diren. Erreparatu emakumeei: zaldi gainean doaz, hankak alde bakarrean jarrita; hirurek dute buruko berdina.

Eskuizkribu: eskuz idatzitako testua.

158

Erreparatu kartajokoan ari diren hiru pertsonaiei.

Saiatu pertsonaien begien mugimenduari jarraitzen. Zer gertatuko dela uste duzu?

Errenazimenduko margolana

Tranpatia diamanteen batekoarekin, Georges de la Tour (XVI. mendea)

• Lan hau oihalean margotuta dago.

• Karta­partida baten eszena da. Pertsonaiek 1630eko janzkera dute, margolana urte horretakoa baita.

Dena dago bikain margotuta: oihal ederrak, zeta distiratsuak, lumak eta zilarrezko bordatuak.

Erreparatu tranpatiaren eskuei eta keinuari. Berak bakarrik dauka aurpegia ilunduta.

Esan gelako gauza guztien izenak. Batzuk errepikatuta daude.

Begiratu nolako argi ederra duen logelak. Erreparatu leihoko argi berde arraroari.

Mahai gainean, urrezko txanpon asko daude, eta, agian, azpijokoren bat ere bai. Esku­jokoa, zitalen jokoa!

Inpresionismoko margolana

Logela, Vicent Van Gogh (XX. mendea)

• Margolana egin zen garaian, logela gutxik zuten komuna; horrexegatik ikusten dira higienerako hainbat gauza.

• Vicent Van Goghek ez zituen bere margolan guztiak sinatzen, ariketa modura margotzen baitzituen sarritan. Baina, sinatu gabe egon arren ere, haren margolanak erraz identifikatzen dira.

Begiratu zenbat zertzelada dauden mihisean.

Behatu arretaz gizonaren erretratuari. Badakizu nor den? Van Goghen autorretratua da.

Caroline Desnoëttes, Mirar la pintura a través de los siglos. Faktoría K de libros (moldatua).

U10 159

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zer behar da artelanen sekretuak aurkitzeko?

2 Binaka jarrita, komentatu margolan bakoitzari buruz gogoratzen duzuen guztia.

Idatzi testuari buruz

Abuztua: ehizan belatzarekin

3 Zer berezitasun dute margolaneko emakumeek?

4 Zodiakoaren zer zeinu dago? Zergatik?

5 Nola dakigu uda dela?

6 Zergatik heldu da hain egoera onean margolana gure garaira?

Iruzurtia diamanteen batekoarekin

7 Zertan ari dira pertsonaiak?

8 Zer diote pertsonaien begiek?

9 Zer ari da gertatzen?

10 Noizkoa da margolana? Nola jakin dezakegu?

Logela

11 Margolariarekin zerikusia duen zer gauza dago margolanean?

12 Zergatik ageri dira higienerako gauzak?

13 Van Goghek ez zituen bere lan guztiak sinatzen. Zergatik?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

14 Gogoko duzu margotzea? Saiatu zara inoiz margotzen? Kontatu ikaskideari.

Ondarea zaintzea

Irakurgaian ageri diren margolanak antzinakoak dira, eta gaur egun arte kontserbatu dira, historian zehar baliotsutzat jo baitira.

Garrantzitsua iruditzen zaizue antzinako liburuak, artelanak eta ondarea zaintzea? Jarri hirunaka, eta kontatu elkarri.

160

Ikasi hitzak: artea eta museoak

1 Hona hemen historiako artelan garrantzitsu batzuk. Lotu bakoitza bere izenarekin eta egilearekin: a b c

Meninak, Velázquez Pentsalaria, Rodin Gioconda, Leonardo Da Vinci

2  Ordenatu kronologikoki: Gernika, Pablo Picasso Diskoboloa, Miron Kapera Sistinoa

Santimamiñeko labar-pinturak

Munduko museoak

Museoek kultura herritarren esku jartzen dute. Ikertu gehiago:

• Lotu museo hauetako bakoitza dagokion hiriarekin:

Museoak Hiriak

British Museum

Uffizi Galeria

Louvre Guggenheim Hermitage MOMA

Londres

San Petersburgo Paris

Florentzia Bilbo New York

• Taldeka, osatu fitxa bat museo horietako bati buruz: non dagoen, hango lanik garrantzitsuenak zein diren, webgunerik duen, bisita birtuala egin daitekeen...

• Joan zara inoiz museoren batera? Jarri hirunaka eta kontatu elkarri: zer museotan egon zareten, zer ikusi duzuen han, zeinetara joango zinatekeen gustura...

U10 161
Bilboko Arte Ederren Museoa Gasteizko Artium museoa

Margolanak komentatu KOMUNIKATU

Margolanak komentatzen ditugunean, ikusten duguna azaltzeaz gain, zer zirrara sortzen diguten ere adieraziko dugu.

Artelanek pertsonak, paisaiak, eszenak… deskribatzen dituzte.

1 Binaka jarrita, erreparatu margolanari eta erantzun galderei.

Nor ageri da? Non dago? Zertan ari da?

2  Orain, entzun margolanaren deskribapena arretaz eta komentatu. Bat dator zuen iruzkinarekin?

Artista bikainak

Artean, beste arlo askotan bezala, gizon artistak dira ezagunenak. Izan ere, historian zehar, emakume bikain asko alboratuak eta gutxietsiak izan dira. Ezagutuko ditugu horietako batzuen lanak?

• Jarri binaka eta begiratu arretaz margolan honi; azaldu zer ikusten duzuen eta zer zirrara sortzen dizuen.

• Bilatu artista horren beste lan batzuk Interneten. Atsegin dituzue?

• Ezagutzen duzue beste emakume artistarik? Taldeka, aukeratu atsegin duzuen artelan bat eta erakutsi beste ikaskideei.

Isabel Villar, Saskiratzen.

162
Zer-nolako jantziak ditu?
Noizko artelana da, zure ustez?

Margolanak deskribatu

KOMUNIKATU

Deskribatzea gauzak nolakoak diren azaltzea da. Margolanak deskribatzeko, oso erabilgarria da fitxak egitea. Horietan hau jasoko dugu: artelanaren izenburua, egilearen izena, deskribapen labur bat eta iritzia

1 Irakurri fitxa hau:

• Izenburua: Emakumea eserita.

• Egilea: Maria Blanchard.

• Estiloa: Kubismoa.

• Deskribapena: Margolanean jostun bat ageri da, oihal­biribilki bat esku artean duela. Alboan, saski bat dago, mahai baten gainean. Barrualdeko eszena da, nahiko iluna, eta ez du espazioaren sakonera erakusten. Forma geometrikoen erabilera nabarmena da, eta formetako asko sinplifikatuta daude, hala nola soinekoa, eskuak eta oihalak. Egileak kolore­paleta iluna erabili du.

• Iritzia: Margolan goibela eta serioa da, eta tristura eta nahigabea islatzen ditu, egileak garai hartan bizitako une zailen eraginagatik. Zalantzarik gabe, artelan bikaina da.

2 Binaka jarrita, erantzun galderei eta eztabaidatu goiko margolanari buruz:

• Gustuko duzue? Zergatik?

• Zer zirrara sentitu duzue margolana ikustean?

• Ados zaudete goiko iritziarekin?

3  Sakondu Maria Blanchard artistari buruz:

• Zer dakizue Maria Blanchardi buruz?

• Zer ezaugarri ditu kubismoak? Bilatu estilo horretako beste margolan batzuk, eta aztertu.

4 Orain, bilatu Juan Grisen Picassori omenaldia margolana eta idatzi deskribapen labur bat.

Gogoan hartu!

Emakumeak gizonak baino gehiago dira artearekin lotutako goi-mailako ikasketetan; hala ere, gizon artistek ospe handiagoa dute.

U10 163

Eremu semantikoa eta familia lexikoa

• Eremu semantikoa: esanahiaren aldetik lotura duten hitzen multzoa da. Adibidez, margolari, eskultura, artelan eta museo hitzak arte aren eremu semantikoari dagozkio.

1 Ideia-jasa  Binaka jarrita, pentsatu eta idatzi museo hitzaren eremu semantikoko sei hitz.

2 Adierazi zein diren hitz multzo hauen eremu semantikoak eta erantsi hitz bana:

• Familia lexikoa: hitz batek eta haren eratorriek osatzen dute. Esaterako: ikusle , ikuskizun eta ikusmen hitzak ikusi hitzaren familiakoak dira. triangelua, karratua, erronboa, laukizuzena

planeta, asteroidea, izarra, zulo beltza bihurkina, mailua, torlojua, aliketak

3 Sailkatu hitz hauek, familia lexikoaren arabera: lurperatu , jokaera , iluntze, lurrikara , jokalari , lurtar, ilunpe, jokatu , iluntasun .

a b c ilun lur joko … … …

4 Osatu esaldiak kirol hitzaren familia lexikoko hitzekin.

– Herriko … hainbat ikastaro daude.

– Puntako … lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan.

– Nire lehengusina Maddi … amorratua da.

Aurkitu eremu semantikoak

Zer adierazten dute marrazkitxo hauek? Zer eremu semantikori dagozkio?:

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 164

r letra

1 Irakurri olerkia eta sailkatu r letra duten hitzak.

Harri biribil hori Eguzkiaren beroa jasotzen; halaxe oroitzen dut amaren begirada: bazkaria egiten ari zela nigana burua jiratu eta ni, harri­koxkor biribil haurra epel sentitzen nintzela.

Juan Kruz Igerabide, Txikimundi. Elkar.

• Bokalen arteko r leuna dutenak: …

• Bokalen arteko r gogorra dutenak: …

• Hitzaren amaierako r gogorra dutenak: …

2 Azaldu, zure hitzak erabiliz, honako hauen esanahia: hari / harri bare / barre sari / sarri gori / gorri

3 Lotu hasieran r letra duten hitz hauek beren esanahiarekin eta erantzun: rally Kanabera destilatuz sortzen den edaria. ranking Autoak eta motoak lehiatzeko proba. rock 60ko hamarkadan sortutako musika-estiloa. ron Sailkapena.

• Zer hizkuntzatatik datoz hitz horiek?

Bilatu hitzak irakurgaian

Egiaztatu Bilatu irakurgaian definizio hauei dagozkien hitzak. Kontuan hartu denek dutela r edo rr :

• Lurretik ikusten dugun espazio zatia.

• Jokatzeko erabiltzen den kartoi mehe txikia.

• Animalien azal gogorra eta lodia; gerrikoak, poltsak eta abar egiteko erabiltzen da.

• Bitxigintzan erabiltzen den material preziatua.

• Urtea bereizten den hiru hilabeteko lau zatietako bakoitza.

Euskaraz ez dago hitzaren hasieran r letra duen hitzik. Salbuespen bakarrak beste hizkuntza batzuetatik hartutako hitzak dira: robot, re

U10
165

Adberbioa: aditzondoa

1 Irakurri arretaz eta erreparatu lodiz dauden hitzei.

Bai polita!

Ederto margotuta dago. Margolan ederra dago han!

Adberbio ek aditzaren ekintza non , noiz , nola … gertatu den azaltzen dute. Bi motatakoak daude: aditzondoak eta adizlagunak . Maila honetan aditzondoak bakarrik ikasiko ditugu.

• Aditzondoak aditzaren ondoan jartzen dira eta ez dute deklinabide-markarik hartzen. Ematen duten informazioaren arabera, zenbait mota daude:

Denbora-aditzondoak: orain, laster, maiz

Leku-aditzondoak: urrun, han, edonon

Modu-aditzondoak: gaizki, bakarrik, honela…

2 Sailkatu aditzondo hauek: gertu, antzina, egunero, arin, ondo, gero, gaur, txarto, hor

Denbora Lekua Modua

3 Talde izenduna  Osatu esaldiak, parentesi barrukoa kontuan hartuz.

– Igandeetan … (denbora) jaikitzen naiz.

– … (lekua) topatuko dituzu perretxikoak.

– … (denbora) ere ez dut horrelako arrainik jan!

– Matematikako azterketa … (modua) egin dut.

– Eskolatik alde egin nuen, lagunak … (lekua) utzita.

– Ikasiz gero, … (modua) gaindituko duzu guztia.

– Postariak ... (lekua) utzi ditu gutun guztiak.

EZAGUTU HIZKUNTZA ¡ 166

4 Idatzi aditzondo hauen antonimoak:

berandu polito hurbil inoiz ez hemen astiro

5 Osatu esaldiak aditzondoekin eta esan bakoitza zer motatakoa den.

– Alazne eta Ibai Bilbotik … bizi dira.

– … dauden margolanak Goyarenak dira.

– Entzun arretaz! Ariketa … egin behar duzue.

– Gorka … joaten da zinemara.

– Kaxak … helduko dira eskolara.

– Lana berridatziko dut, … egin baitut.

– Nire gurasoak ... atera dira erakusketatik.

6 Sortu aditzondoak, hitz hauei - ka edo - ki erantsiz: leun kexa hobe eder moko hasperen

7 Berridatzi esaldiak, aditzondo atzizkidunak erabiliz.

– Garazik lana presa handiz egin du.

– Ibon dar-dar eginez atera zen uretatik.

– Liburu-azokan bueltak ematen ibili naiz.

– Umeak eztul egiten igaro du gaua.

– Hizlariak oso ozen hitz egin die entzuleei.

– Nor dabil zarata egiten?

– Pausoz pauso egin dugu bidea.

8 Erreparatu irudiei eta idatzi esaldi bana, aditzondo hauek erabiliz:

-ka eta -ki atzizkiekin ere aditzondoak sortzen ditugu. Adibidez: poliki (polit + -ki), garrasika (garrasi + -ka)…

U10 167
a b c itzulipurdika txistuka zurrungaka

Literatura-erretratua

Badakizu erretratua pertsona bat irudikatzen duen margolana dela. Literaturan ere erretratuak egin daitezke; horretarako, pertsonaiaren itxura eta izaera deskribatzen dira. Askotan, alderdi bitxiak nabarmentzen dira.

1 Irakurri Phileas Fogg-en erretratua eta erantzun galderei:

Phileas Fogg gizon adeitsua zen, biboteduna eta gazteitxurakoa. Begi onez ikusita zegoen Ingalaterrako goi mailako gizartean. Reform Club elkarte ospetsuko kidea zen. Aberatsa omen zen, baina inork ez zekien nondik zetorkion dirutza. Nahiko eskuzabala zen, eta beti laguntzen zuen egitasmo zintzoetan. Hitz gutxikoa zen, misteriotsu samarra, baina bizimodu ordenatua eta garbia zuen. Bidaia luzeak egindakoa zen, antza, beste inork baino hobeto ezagutzen baitzuen mapamundia. Haren zaletasunik handienak egunkaria irakurtzea eta whistean jokatzea ziren.

Jules Verne, Munduari itzulia 80 egunean. Susaeta (moldatua).

Wist: Ingalaterrako kartajoko tradizionala.

• Zer dakizu Phileas Foggen itxurari buruz?

• Eta haren ohiturei buruz?

• Pertsona arrunta zela esango zenuke? Zergatik?

Jolastu literaturako pertsonaiekin

Hirunaka jarrita, aukeratu literaturako pertsonaia ezagun bat eta idatzi haren erretratua: Matilda , Tom Sawyer, Willy Wonka , Printze Txikia , Alizia … Irakurri testua ikaskideei, baina pertsonaia nor den esan gabe. Ea asmatzen duten!

Gogoan hartu!

Literatura ere artea da: hitzaren bidezko adierazpenean oinarritzen den artea, hain zuzen ere.

EZAGUTU LITERATURA eai 168

KASI DUDANA ANTOLATU

1 Osatu, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasitakoa erabiliz.

Adberbioak: aditzaren ekintza ..., ... eta ... gertatu den azaltzen dute.

Aditzondoak: ez dute ... hartzen.

Adizlagunak

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Irakurgaiko zer hitz erabiliko zenuke hauetako bakoitza izendatzeko?:

U10
169 I
a b c d

Z er ikasi dut?

Lexikoa

1 Irakurri olerkitxo hau eta aurkitu eremu semantiko bereko hitzak: Joan nintzen bizikletaz: jo nuen lurra kopetaz. Joan nintzen automobilez: bidez irtenda justuan hil ez. Joan nintzen trenez: beste batek jo aurrez. J. M. Irigoien, Metak eta kometak. Elkar (moldatua).

2 Idatzi eremu semantiko bakoitzeko bost hitz. Etxetresna elektrikoak: … Zirrarak: … Hegaztiak: …

3 Ezabatu familia lexiko bakoitzari ez dagokion hitza.

– berotegi, berogailu, berantiar, beroki.

– janzkera, jangela, jantzigintza, jantzitegi.

– menditsu, menda, mendizale, mendixka.

– liburutegi, liburuzain, liluragarri, liburukote.

Ortografia

4 Osatu, r edo rr erabiliz. ha…ea zapa…ada u…txintxa sudu… tonto… lo…e hase…e zi…imi…i so…balda do…e olaga…o go…osti

5 Osatu esaldiak aurreko ariketako hitz batzuekin.

– Herritarrak … antzean dabiltza alkatearekin.

– Piratak loro polita darama …

– … itsas hondoko haitzen azpian ezkutatu da.

– Hondartzan geundela, … itzela bota zuen.

Gramatika

6 Inguratu esaldiotako aditzondoak eta esan zer motatakoak diren:

– Ikasleek ederto kantatu dituzte bertsoak.

– Jone maiz etortzen da nirekin jolastera.

– Dortoka poliki-poliki iritsi zen helmugara.

– Makina bat jende bizi da hemen.

7 Berridatzi, letra lodiz dauden hitzen antonimoak erabiliz.

– Txirrinak beti jotzen du ordu berean.

– Eskolak oso goiz hasi dira gaur.

– Egurgileak gogor jo zion enborrari.

– Langileek azkar amaitu dute lana.

8 Lotu esanahi bereko aditzondoak. gertu sasoiz ongi azkar garaiz hurbil bizkor ondo

9 Idatzi esaldi bat irudi bakoitzari dagokion aditzondoarekin.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu

PORTFOLIOA
170

HELBURUA AURRERA

Artez inguratuta

Unitatean zehar ikusi dugu museoak gauza berriak ikasteko eta gozatzeko tokiak direla. Baina museoak ez dira artearekin harremanetan egoteko leku bakarrak; artea eta kultura beste leku askotan dago: gure herriko kaleetan, eskolan, Interneten... Bururatzen zaizu artera eta kulturara hurbiltzeko beste modurik? Erabili Nire lehengo eta oraingo iritzia teknika, gai horretaz hausnartzeko.

Lehen uste nuen...

- Artea museotan soilik zegoela.

Orain uste dut...

- Beste leku batzuetan ere badaudela artelanak.

Arte-erakusketa

Arrazoiak

Orain, taldeka, aukeratu gustuko duzuen artelan bat (margolan bat, kaleko eskultura bat, eraikin bereziren bat...), bilatu hari buruzko informazioa eta aurkeztu ikaskideei. Aurkezpenak egin ondoren, erakusketa bat osatuko dugu, talde guztien artelanekin.

N ola ikasi dut?

1 Adierazi unitateko zer ariketarekin gozatu duzun gehien eta zeinekin gutxien.

• Ariketa honekin gozatu dut gehien:…

• Ariketa honekin gozatu dut gutxien:…

2 Nolako talde-lana egin duzu? Erantzun galdera hauei:

Zer zailtasun izan dut talde-lanean aritzeko?

Zer ikasi dut taldekideengandik?

Zer gustatu zait gehien? Eta zer gutxien?

Zer ikasi dute taldekideek nigandik?

171 U10
Nola hurbildu gaitezke artera eta kulturara?

© GRUPO ANAYA, S.A., 2023 - C/ Valentín Beato, 21 - 28037 Madrid.

Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalte-ordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.