Mundua helburu: Euskara 3. Lehen Hezkuntza (demoa)

Page 1

DEMOA

PROIEKTU DIGITALA H

IL

EKO

IA

12

DAUKA

LIZEN

TZ

3

LEHEN HEZKUNTZA

Euskara

un

a u d

M lb

he

u r u


Zer ikasiko dugu? OR.

IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA

GJH

1

Su txikian

2

Animaliak lagun

24

Zer dakigu arriskuan dauden espezieei buruz? Animaliak babesten lan egiten duen aditu bati gutuna idatziko diogu.

Lehorreko bizitza

3

Atxia motxia!

44

Pailazoak, antzerkia, kontzertuak... Une gogoangarriak bizi izaten ditugu horrelako saioetan. Hartuko duzu parte ikuskizun batean?

Osasuna eta ongizatea

4

Ametsetako herria

56

Nola izan daiteke gure herria edo hiria jasangarriagoa? Egin zure ametsetako herriaren marrazkia, deskribatu eta aurkeztu ikaskideei.

Hiri eta komunitate jasangarriak

8

Zer hartu behar dugu kontuan osasuntsu jateko? Hormairudi bat osatuko dugu elikadura osasungarria izateko 10 gomendiorekin.

Goserik ez izatea

1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Etorkizunari begira

74

Nolakoa izan nahiko zenuke handitan? Zertan egingo zenuke lan? Etorkizunean nolakoak izango garen deskribatuko dugu.

Generoberdintasuna

6

Izan poeta

90

Poesia ez da hitzen eta errimen jolasa bakarrik, norbere barne-mundua adierazteko ere balio du. Egingo dugu poesia-errezitaldia?

Osasuna eta ongizatea

7

Zer diozu?

106

Egingo dugu inkestatxo bat, ikaskideek eskolako hainbat gauzari buruz zer uste duten jakiteko?

Itunak, helburuak garatzeko

8

Oholtza gainean

122

Ezagutzen duzu zuen herriko edo hiriko alkatea? Nor aukeratuko zenuke alkate izateko? Proposamenak eszena batean aurkeztuko ditugu.

Bakea, justizia eta erakunde sendoak

5

2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Hezkuntzaren indarra

140

Hausnartu irakurtzen eta idazten jakiteak duen garrantziari buruz, eta irudikatu modu dibertigarrian komiki batean.

Kalitate oneko hezkuntza

10

Zer berri?

156

Erabiliko ditugu teknologia berriak, guk idatzitako albisteak albistegi digital batean argitaratzeko?

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

11

Zer ikusi, hura nahi!

172

Hartuko dugu parte kontzientziazio-kanpaina batean, kontsumo jasangarria bultzatzeko eta gehiegizko kontsumoa murrizteko?

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

12

Hurrengo geralekua

188

Hausnartuko dugu gure bidaiek ingurumenean duten eraginari buruz, eta osatuko dugu horma-irudi bat gure postalekin?

Klima babesteko ekintza

9

3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA


IRAKURGAIA

KOMUNIKAZIOA

EZAGUTU HIZKUNTZA

EZAGUTU LITERATURA

• Irakurgaia: Letra-zopa, Daniel Nesquens. • Ikasi hitzak: elikagaiak

• Ahozko komunikazioa • Idatzizko komunikazioa

• Alfabetoa • Letra larria • Letrak, silabak eta hitzak

• Irakurgaia: Elefantemaistra, Mariasun Landa. • Ikasi hitzak: animaliak

• Aurkezpenak • Gutuna

• Hiztegia • Puntuazio-markak (I): koma • Izena: arrunta eta berezia

• Irakurgaia: Izozketa magikoa • Ikasi hitzak: magia

• Ibilbidea azaldu • Jarraibide-testua

• Sinonimoak • Bi puntuak eta marratxoa • Izenordaina

• Ipuinaren atalak

• Irakurgaia: Izarrei begira, Vicente Muñoz Puelles. • Ikasi hitzak: espazioa

• Irudi bat aztertu • Leku bat deskribatu

• Antonimoak • Galdera- eta harriduramarkak • Izenondoa

• Narrazio motak (I): kondaira

• Literaturaren jatorria

• Betiko ipuinak

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Elikagaiak aprobetxatu ala alferrik galtzen zaizkigu?: Bai, chef! • Irakurgaia: Printzesa ahaztuak, P. Lechermeier. • Ikasi hitzak: ipuinetako pertsonaiak

• Pertsona bat ahoz deskribatu • Pertsona baten deskribapena

• Atzizkia (I): joera-atzizkiak • h letra • Determinatzaileak: erakusleak

• Narrazio motak (II): alegia

• Irakurgaia: Mamu bat eztulka, Carmen Gil. • Ikasi hitzak: izaki bereziak

• Ozen irakurri eta errezitatu • Eguneroko testuak

• Atzizkiak (II): egileatzizkiak • -a itsasia • Aditza (I): motak

• Olerkia

• Irakurgaia: Iratxeren inkesta • Ikasi hitzak: kirolak eta jolasak

• Solasaldia • Inkesta

• Aurrizkiak • Txistukariak (I): s, x, z • Aditza (II): lehen, orain, gero

• Kopla zaharrak

• Irakurgaia: Errege bila, Fernando Lalana. • Ikasi hitzak: antzerkiaren mundu zoragarria

• Dramatizatu • Azalpen-testua

• Hitz elkartuak • Txistukariak (II): ts, tx, tz • Aditza (III): une honetan eta sarritan

• Antzerki-testuak

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Itsaspeko bizia babesten: Kazetariak itsaspean

• Irakurgaia: Sagu katujalea, Gianni Rodari. • Ikasi hitzak: onomatopeiak

• Pasadizoa kontatu • Komikiak

• Hitz polisemikoak • r letra • Deklinabidea (I): NOR eta NORK

• Bertsolaritza

• Irakurgaia: Albiste bitxiak • Ikasi hitzak: komunikabideak

• Eztabaida • Albistea

• Eremu semantikoa • Datak eta orduak • Deklinabidea (II): NORI, NOREN, NONGO

• Jolasteko literatura

• Irakurgaia: Publizitatearen historia • Ikasi hitzak: antzinako zibilizazioak

• Publizitatea eta komunikabideak • Iragarki idatzia

• Familia lexikoa • Zenbakiak • Deklinabidea (III): NOREKIN, NORENTZAT, ZEREZ

• Literatura eta zinema

• Irakurgaia: Gondola misteriotsua, Gianni Rodari. • Ikasi hitzak: bidaiak

• Asmoak adierazi • Postala

• Esapideak • Berrikuspena • Perpausa: motak

• Liburutegia

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Denborak guri utzitakoa: Zer jakin nahi duzu?


7

Zer diozu?

Sarritan, besteen iritzi jakin nahi izaten dugu. «Zer kirol dira ikaskideen gogokoenak? Zer musika maite dute?» Galdetu diozu inoiz horrelakorik zeure buruari?

Ikastetxetik kanpo ere baliagarria izaten da besteek zer iritzi duten jakitea. Adibidez, udalak herritarren iritzia eskatzen du askotan, herriko festak antolatzeko edo beste proiektu batzuk egiteko. Izan ere, elkarlanean arituta errazago lortzen dira helburuak!

Zer deritzozu? Jaso duzu inoiz inkestarik ikastetxetik, udaletik edo beste erakunderen batetik? Eman duzu inoiz iritzia inkesta batean? Zertarako balio dute, zure ustez?

Datua Denok daukagu geure iritzia, eta besteek diotena kontuan hartzea komeni da, elkarbizitza ona izateko.

Unitate honetarako…

H E L B U R UA AURRERA Egingo dugu inkestatxo bat, ikaskideek eskolako hainbat gauzari buruz zer uste duten jakiteko?

106

Irakurgaia: Ikasleen zaletasunei buruzko inkesta

Jarraitu hariari!

Ezagutzen dituzu ikaskideen zaletasunak?


17

!

Solasaldia Inkesta

EZ A G UT U H IZ K UN T ZA Aurrizkiak

Norekin izaten dituzu solasaldiak?

Nola egiten da inkesta bat?

Txistukariak (I): s, x, z Aditza (I): lehen, orain, gero

ea i EZ A G UT U LI T ER A T UR A Kopla zaharrak

107


Irakurgaia

ULERTU

Irakurri aurretik

Egin dizute inoiz inkestarik? Nori egingo zenioke zuk inkesta bat? Irakurri arretaz eskola batean egin duten inkesta hau.

ute endatu d iz i r a d n sta re z z u z e , eta inke n Iratxe Pe la o k s e o Basetxe ak hobet le s a Urgoitiko ik io ruratu za egitea bu ko. , eta harri ie ezagutze d u t e ld a ztiek ei buruz g ntzun gu Zaletasun a r e a d elditu a! eta zur g tela ikusit u d t a b riak n o h a r re interesgar in a z e b k ak rantzuna ausnarket h n Ikasleen e e r e x t dela, Ira dira, dena kiak. eta eraba

IKASLEEN ZALETASUNEI BURUZKO INKESTA DATU OROKORRAK • Non egin den: Urgoitiko Basetxe eskolan. • Parte-hartzaileak: 30 ikasle. • Ikasleen adina: 8-9 urte. • Zenbat galdera izan diren: 3 galdera.

Inkestaren 1. galdera JANARIA

«Zer janari duzu gogokoen?»

Ikasleek hau erantzun dute: • 20 ikaslek, pizza eta pasta. • 10 ikaslek, fruta exotikoak: papaia, kokoa,

mangoa, ahuakatea, karanbola… . Onintzaren oharra: «Beti sagarra, banana eta madaria! Eta fruta tropikalak, zer? Kokoteraino gaude!»

108

Hausnarketa eta erabakia: «Arraioa!», pentsatu du Iratxek, «Pizza eta pasta ez dira harritzekoak; baina fruta exotikoek ezustean harrapatu naute. Karanbola! Izena jakitea ere!» Iratxek hau erabaki du: astean behin pizza egongo da, edo bestela pasta. Eta fruta exotikoak ere sarri egongo dira, Karibetik eskolara zuzen-zuzen ekarrita.


U7

galdera . 2 en ar t es Ink

H a u s n a r k e ta

e ta e r a b a k ia :

ki ut marraz it d o k o g go a «Bada, nik txek. «Bain a Ir u d tu a ents bera uzu?» izidunak», p it b d e it a beti gauza m k k e a m le il s f a o ik k t « N o la ulertzen du : z izatea». nak e i u h tz a n n i ra s a e u n ik Ikaslee sleen kex a . k ik a o : k z ia k io a z ik erab k, zientzia-f ke arazorik Iratxeren lu z E i. • 5 ikasle e le s a irak ak. n era zalduko die benturazko a a , k le manaldieta s a -e ik a m e • 10 in z r ko. k. egon beha proiektatze asunezkoa it a k m a , k lm le fi s o • 5 ika guztietako beldurrezk oak. , k o z k e ra rr u le ld ra e osti k, b . Hurrengo • 10 ikasle osatuko du uzte; p it ro d p k in a g n e u k arra izilag ko ikasleek oh Gazteluko b ta re le e ra n speta pila ti s ri ta k e O n k « a ri Ho : a a n ld re uka en Iraide jantokiko s aino ez ta b E k a n u hona hem id denentzat! u arrazki biz ra d m a o g n g z E ia in . g ld e e a zinem ta gaud eta aspertu , n te a m e dituzte uak!». haur mukiz

FILMAK

TXANGOAK

«N or a eg ing o ze nu ke tx an go a? »

I kasleek denetiko erantzu nak eman dituzte, guztira hogeita hamar : Aralar, Donostiako akuarioa, Gaztelugatxe, eta abar. Izan ere, leku zoragarriak daud e Urgoititik hurbil. Unaxen oharrak txundi tuta utzi du Iratxe; berdin dio nora joan, ba ina nekatuta dago beti autobusez joan be har izateaz: «Beti autobusez, beti autobu sez! Eta zergatik ez trenez, hegazkinez , bizikletaz edo espazio-ontziz!».

Inkestaren 3. galdera Ha us na rk et a et a er ab ak ia : «Ene bada! Zer egin?» , dio Iratxek bere kolkorako. «Hogeita hamar txango ez, behintzat! Eta bat be ra ere ez espazioontziz; ez horixe!». Buruhauste galantak izan ditu Iratxek azken galdera hone n erantzunekin. Azkenean, zozketa eg itea erabaki du. Izan ere, badaki txango ak garrantzitsuak direla haurrentzat, eta urtean gutxienez bost egitea pentsatu du . Hori bai, denak autobusez! Zorte on, beraz, txango zaleok!

109


Ulermena Hitz egin testuari buruz 1 Nork egin du inkesta? Nori? 2 Zertarako egin du? 3 Zenbat galdera izan dira? Zeri buruzkoak?

Idatzi testuari buruz 4 Ezusteko zer janari aipatu dute ikasleek? 5 Zein izan da Iraideren kexa? 6 Zenbat ikaslek maite dituzte abenturazko filmak? 7 Zertaz dago nekatuta Unax? 8 Azaldu Iratxek zer erabaki hartu duen kasu bakoitzean:

JANARIA

FILMAK

TXANGOAK

Hausnartu eta lotu zure munduarekin 9 Gaur egun jaten ditugun elikagai asko beste herrialde batzuetakoak dira. Binaka jarrita, zerrendatu itzazu eta azaldu bakoitzari buruz zer dakizuen. 10

Eskolako jolastokian, jantokian… arazoak sortzen dira sarri. Pentsatu, taldeka jarrita, arazo horiek nola konpondu. Arazo-bilatzailea

11 Aimarrek 9 urte ditu eta oso gogoko ditu maitasunezko filmak. Inkesta batean, ordea, ez da egia esaten ausartu: beldurrezkoak nahiago dituela erantzun du. Zergatik egin ote du hori? Komentatu ikaskidearekin.

110

Gogoan hartu! Erakundeek, eskolek... sarritan egiten dituzte inkestak, herritarren edo bezeroen iritzia ezagutzeko. Horrela, errazago egokitzen dituzte zerbitzuak eta produktuak bezeroaren eskakizunetara.


U7

Ikasi hitzak: kirolak eta jolasak 1 Herri bakoitzak bere kirolak eta jolasak ditu. Euskal Herrian, adibidez, herri-kirolak ditugu. Osatu eta lotu. TX H

NG

RR

-J

-

R S

TZ

AT

E

A

A

S

T

K

O

T

A

A

R

2 Zer jolasi dagokio irudi bakoitza? Lotu. K TORTOLOSA

DIABOLOA

TXINGOA

PUXTARRIAK

3 Zer jolas duzu zuk gogokoen? Azaldu zer arau dituen. 4

Asmatu erantzunak eta azaldu nola jolasten den:

K+

X2

ZIBA

Gogoan hartu! Jolas tradizionalak ere gure kulturaren parte dira. Jolastu zara inoiz jolas hauetan?

111


Solasaldia

KOMUNIKATU

Bi pertsonaren edo gehiagoren arteko hizketaldiari solasaldi esaten zaio. Solasaldiak egunero izaten ditugu: gurasoekin, lagunekin, liburuzainarekin, etab. 1 Entzun solasaldia eta erantzun. • Nor dira solaskideak? • Badakizu non dauden? • Zer jakin nahi du Pernandok?

Jokatu begirunez

• Zer aholku eman dio eskribauak? • Nola ordaindu dio zorra Pernandok eskribauari? 2 Zer egoeratan erabiliko zenituzke esapide hauek? Jarri binaka eta eztabaidatu:

Egun on

Barkatu

Esango didazu…?

Mesedez Aspaldiko!

Antzeztu solasaldia Aukeratu egoera hauetako bat eta antzeztu solasaldia:

A

B

112

C

Solasaldietan kortesiazko esapideak erabiltzen dira: Egun on, Mila esker, Mesedez…


U7

Inkesta

KOMUNIKATU

Inkesta gai bati buruzko informazioa lortzeko egiten den galdera sorta da.

1 Irakurri arretaz.

ELIKADURARI BUR UZKO INKESTA DATU OROKORRAK

• Parte-hartzaileak: LH 3ko 30 ikasle • Adina: 8-9 urte

zioa: buruzko infor­ma­ Parte-hartzaileei xua… kopurua, adina, se

GALDERAK • Zer jaten duzu jolas-orduan? Fruta: 6

Ogitartekoa: 15

Litxarreriak: 9

• Astean zenbat aldiz jaten duzu frut a? Egunero: 13

Astean hirutan: 9

Galderak eta er antzunak. Erantz unak irekiak edo itxiak izan daitezke.

Astean behin: 8

• Uste duzu elikadura osasungarria duz ula? Bai: 18 Ez: 10 Ez dakit: 2

2 Erantzun galderei. • Zer jaten dute gehien eta zer gutxien ikasleek jolas-orduan? • Jaten dute fruta nahikorik, zure ustez? Arrazoitu. • Zein izango lirateke zure erantzunak inkesta honetan?

Prestatu inkesta Binaka jarrita, inkesta prestatuko dugu. • Prestatu eskolarekin lotutako bost galdera. Galdera irekiak izan daitezke (bakoitzak nahi duena erantzuteko), edo itxiak (kasu honetan, idatzi 3 erantzun, ikaskideek bat aukeratzeko). • Pentsatu nori egingo diozuen inkesta: LH 3ko 10 ikaskideri, LH 4ko 10 ikasleri, irakasleei... Gero, idatzi galderak orri batean eta eman ikaskideei. Eskatu galderak zintzotasunez erantzuteko.

K KO GAIA iak ra: ikasga 1. galde ria ra: jana 2. galde riala ra: mate 3. galde kia ra: jolasto 4. galde oak ra: txang 5. galde

INKESTA

113


IZKUNTZA EZAGUTU H

¡

Aurrizkiak

1 Erreparatu irudiei eta irakurri.

berdin

desberdin

Aurrizkiak izenaren aurretik jartzen dira. Euskaraz hauek dira ohikoenak: • des-: aurkakotasuna adierazten du: berdin ➔ desberdin • ez-: ukapena adierazten du: ezagun ➔ ezezagun • ber-/bir-: errepikapena adierazten du: egin ➔ berregin 2 Kopiatu hitz hauek koadernoan eta inguratu aurrizkiak: desagertu – ezohiko – berridatzi ezegoki – berrerabili– desordenatu

3 Osatu esaldiak aurreko ariketako hitzak erabiliz. – Ipuinaren hasiera … beharko duzu. – … da Junek azterketa bat txarto egitea. – Eskolako ordenagailuak … egin dira. – Nork … ditu apaleko liburuak? – Material hori … behar dute eskulana egiteko. – Koldok jarrera … izan du gaur. 4 Idatzi hitz aurrizkiduna kasu bakoitzean. • Zerbait edo norbait bidetik atera: … • Hondatu dena berriz eraiki: … • Gai bati buruz ezer ez dakiena: … • Gauza bat berriro antolatu: …

114

Gogoratu des- eta ezaurrizkiekin antonimoak sortzen ditugu: egin/desegin, ezagun/ezezagun


U7

Txistukariak (I): s, x, z 1 Kopiatu testua eta osatu, s, x eta z txistukariak erabiliz.

Euliak gorroto zituen gizona euliak Ba…en behin gi…on …elebre bat euliek gorroto …ituena. Iruditzen zitzaion balio. bera a…pertzeko baino e… zutela uruan Be…te ezertarako ez! Jaki go…oen ing biraka eta la…terka ibiltzen ziren. Horrek …utan jartzen zuen gizona. euliak —Euli arraioak! —ke…atzen zen beti, —. ezti-pototik u…atzen zituen bitartean Denak akabatu behar ditut. Eta hala…e egin zuen. Begira begira. Tradizioaren leihotik

2

Egiaztatu

. Elkar (moldatua).

Hiztegia

Aukeratu eta idatzi.

– … dudanean, liburua irakurriko dut.

asti / azti

– Ukendu magikoak egin ditu … – Zer … da gaur goizean Bakaikun?

Behar izanez gero, bilatu hitzon esanahia hiztegian.

jaso / jazo

– Aitzolek izebaren eskutitza … du. – Edurnek … gozoa jan zuen atzo.

zerra / xerra

– … behar dugu enborra mozteko. 3 Idatzi hitz bana silaba hauekin: is

za

zo

ez

su

xi

xa

115


IZKUNTZA EZAGUTU H

¡

Aditza (II): lehen, orain, gero

Atzo Iratxek inkestak irakurri zituen.

Gaur Onintzak meloia jan du.

Bihar ikasleek txangoa egingo dute.

Aditzak ekintza noiz gertatzen den adierazten du. • Lehenaldian, ekintza amaituta dago. • Orainaldian, ekintza orain gertatu da. • Geroaldian, ekintza oraindik ez da gertatu.

1 Kopiatu esaldiak, inguratu aditzak eta sailkatu. – Atzo txokolate beroa askaldu genuen. – Geltokiko okindegian erosiko dugu ogia. – Goizean bizikletaz ibili gara. – Bihar, museora joango zarete. – Umeak igerilekuan jolastu ziren. – Hainbat animalia bizi dira oihanean. Lehenaldikoak

Orainaldikoak

Geroaldikoak

...

2 Begiratu agendan eta erantzun.

– Noiz izan zen azken txangoa? – Zein izan ziren etxerako lanak atzo? – Zer ikasgai dituzu gaur? 116

– Noiz izango da hurrengo azterketa? – Asteko zein egun izango da maiatzaren 20a?


U7

3 Zer egin zuen Unaik udako oporretan? Begiratu arretaz eta idatzi 4-5 lerroko testua.

Come si dice in italiano?

4 Osatu parentesi barruko aditzak jokatuz. – Goizean … (erosi) litxarreria hauek. – Bihar mozorro koloretsuak … (jantzi) guk. – Zuek berandu … (heldu) atzoko dantzaldira. – Etzi Baionako lagunak … (etorri) etxera. – Goizean eskolan … (egon). Gero … (deitu) nik zuri. – Iaz Peru eta Idoia Donostian … (bizi). 5 Osatu esaldiak. – Atzo goizean …

– … aurkitu genuen.

– … ibili da.

– Gaur goizean …

– Zazpi urte barru …

– ... jango dugu.

Bilatu Iratxeren erabakiak irakurgaian Iratxek, ikasleen erantzunak aztertuta, hainbat erabaki hartu ditu. Bilatu irakurgaian eta osatu:

Astean behin pizza … Ostiralerako beldurrezko filma ...

Jantokiko suk aldariak krispeta pila … Ikasleen kexa … irakasleei! 117


ea i

I T E R AT U R EZAGUTU L

A

Kopla zaharrak Kopla zaharrak aspaldiko abestiak dira. Lau bertso-lerro dituzte eta urteko egun berezietan abesten dira: Agate Deunaren egunean, sanjoanetan…

1 Irakurri Bizkaiko kopla zahar hauek:

oldea, g n a u r o Eder z orea; m a p a k i jauna s u soinean g a n netako o h e x t e oblea. n o x t n o ondo giz

Astotxo bat baneuko buztan zuriagaz, Ermura joateko gona gorriagaz.

2 Erantzun galderei. • Zenbat bertso-lerro dituzte koplek? • Zer errima du bakoitzak? • Zer deskribatzen dute? • Nork sortu ditu koplak, zure ustez?

Osatuko dugu kopla bat? Osatu kopla eta idatzi jarraipena. Azaldu urteko zer egunetan abesten den. Behar baduzu, galdetu etxean.

Zorion etxe honetako denoi! Oles egitera …, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko …

118

Gogoan hartu! Lehen, kopla zaharrak ondo pasatzeko ere erabiltzen ziren. Zuen adineko neska-mutikoek abesten zituzten.


U7

TU NA ANTOLA IKASI DUDA

1 Osatu eskema unitatean ikasitakoa erabiliz.

Aditzak ekintza … gertatzen den adierazten du.

Atzo

Gaur

Bihar

Lehenaldia: ekintza … dago.

Orainaldia: ekintza … gertatu da.

Geroaldia: ekintza … ez da gertatu.

aliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen B bertsio inprimagarria duzu. Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma Idatzi argazki hauei dagozkien hitzak:

Italiako … gozoa

AEBko kirol ospetsua: …

Karibeko fruta … 119


P O R T F O L I O A

Zer ikasi dut? Lexikoa

5 Osatu s, x edo z idatziz.

1 Lotu atzizki bakoitza bere esanahiarekin.

des-

ez-

– Amak e…tia bota dio kafeari. – Ku…in laranja bat ero…i dut.

ber-

• Errepikapena adierazten du: …

– …ilofonoa jotzen ika…i dute. – Goi…ean Aneren me…ua jaso dut.

• Ukapena adierazten du: … • Aurkakotasuna adierazten du: … 2 Berridatzi ereduan bezala: – Sofa hau ez da erosoa. ➔ Sofa hau deserosoa da. • Zapata horiek ez dira berdinak. • Hori esatea ez da egokia. • Balantzako pisua ez dago orekatuta. 3 Idatzi esaldi bat multzo bakoitzeko hitz batekin.

birlandatu – berrantolatu – bir ramona

ezizen – ezbehar – ezezagun

desabantaila – deskonektatu – desegin

Gramatika 6 A ldatu aditzaren aldia parentesi barrukoa kontuan hartuz eta berridatzi.

L = lehenaldia O = orainaldia G = geroaldia – Futbolariek partida jokatu dute. (L) – Pailazoak zirkuan antzeztu zuen. (O) – Txindokira igo ginen. (G) – Umeak herriko plazan daude. (L) – Idoia topatu nuen kalean. (O) – Oporrak Zumaian igaro ditugu. (G) – Atzo trena galdu genuen amak eta biok. (O)

Ortografia 4 Irakurri eta aurkitu ezkutuko hitzak. • Hirietan bizi den hegaztia: S

7 Osatu esaldiak aditzaren ekintza ondo adie­ raziz. – Gaur nire urtebetetzea … – Bihar Donostiako Zinemaldira … – Herenegun surf-ikastaroa …

• Punta duen haga luze eta mehea: X

• Kontinenteen artean dagoen ura: Z

120 120

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu


RUA HELBU RA AURRE Galdera bat, hamaika erantzun Nola aldatu dira eskolak zuen aitona-amonen garaitik zuenera? Denborabidaia egingo dugu. Identifikatu zer antzekotasun eta desberdintasun dauden eskolako azpiegituretan, lantzen diren gaietan, irakasteko moduan, liburuetan... Galdetu etxean, gauza gehiago jakiteko.

Lehen...

Orain...

Horma-irudia osatuko dugu ikasleen erantzunekin

INKESTA

• Behin inkestak eginda, bildu datu orokorrak eta jasotako erantzunak. Jarri datu esanguratsuenak horma-irudi batean, informazioa ikaskideekin partekatzeko.

• Aztertu gehien errepikatu diren erantzunak, eta identifikatu zer hobetu daitekeen eskolan. Baietz denon artean eskola hobe bat lortu!

Datu orokorra k - Non egin de n: - Parte-hartza ileak: - Adina: Erantzunak

Nola ikasi dut?

...

1 Kopiatu eta osatu koadernoan.

Denon artean banatu dugu lana.

Errespetatu ditugu besteen iritziak.

Ondo

Hala-hola Guztion artean hartu ditugu erabakiak.

Lan txukuna aurkeztu dugu.

Hobetu egin behar dugu

121

121


8

Oholtza gainean

Antzerkiaren bidez, asmatutako istorioak ez ezik, eguneroko egoerak eta arazoak ere irudikatzen ditugu. Horrela, aktoreek eta ikusleek, ondo pasatzeaz gain, aukera dute bizitzari buruz gehiago ikasteko. Egingo dugu antzerki bat? Gauza asko erabaki beharko ditugu: antzezleak ez ezik, argiak, dekoratuak, musika abar ere prestatu behar dira antzezlana ondo ateratzeko!

Zer derit zozu? Joan zara inoiz antzerkira? Ondo pasatu zenuen? Hunkitu egin zinen? Eta egin duzu aktore-lanik inoiz?

Datu a Antzerkietan parte hartzeak aukera ematen du elkarlanean aritzen ikasteko, eta besteen trebetasunetatik ikasteko.

Unitate honetarako…

H E L B U R UA AURRERA Ezagutzen duzu zuen herriko edo hiriko alkatea? Nor aukeratuko zenuke alkate izateko? Proposamenak eszena batean aurkeztuko ditugu.

122

Irakurgaia: Errege bila

Jarrait u hariari !

Hartu duzu parte inoiz antzezlan batean?


16

!

Dramatizatu Azalpen-testua Badakizu testuak antzezten?

EZAGUTU H IZ K U N T Z A Hitz elkartuak Txistukariak (I I): ts, tx, tz

Zer informazio ematen du testu mota horrek?

Aditza (III): une honetan et a sarritan

ea i EZAGUTU LI T E R A T U R A Antzerkitestuak Zer ezaugarri ditu antzerki-testuak?

123


Irakurgaia Irakurri aurretik

Erreparatu testuari. Zer motatakoa da, zure ustez? Izenburua ikusita, zeri buruzkoa dela esango zenuke?.

ULERTU

Errege bila Narratzailea: Jaun eta andre! Auzotar eta lagun! Ikusle zareten guztiok! Entzun arretaz! Istorio harrigarri bat kontatuko dizuet. Baina, istorio korapilatsua denez, guztiz nekatuko nintzateke, eta, hortaz, pertsonaiek hitz egingo dizuete, zuzen-zuzen; haiek kontatuko dizuete istorioan zer gertatzen den. Jendeak «antzerki» esaten dio horri, eta zuek garrantzi handiko elementua zarete antzerkian: «ikusleak», antzerkia ezinezkoa baita ikuslerik gabe. Zer, hasteko prest zaudete? Ikusleak: Baiiiii! Narratzailea: Ederto! Aurrera, bada! (Soinua: banda-doinuak. Narratzailea antzeztokiaren atzealdera doa, eta ezkerretik Benito sartu da, uniforme urdineko gizon bibotedun bat). Benito: Kaixo, jaun-andreok! Benito naiz, Fofa-ko agintari gorena. Ikusle bat: Nongo agintaria esan duzu? Benito: Fofakoa! Nire herrialdea Fofa da. Argi dago ez duzula ezer entzun hari buruz. Jakina, txiki-txikia da, eta ez da liburuetan agertzen. Ikusleak: Eta Fofako erregea zara? Benito: Bai, zera! Halako herrialde txikiek ez dute erregerik. Agintari gorena baino ez naiz, baina orain errege baten bila ari gara. Entzun, entzun… Pregoilaria: (Ezkerretik sartuta, pregoia eskuan duela). Adi, aaadi! Gure agintari goren Benito jaunaren aginduz, jakitera ematen daaa: Fofak kalitate handiko errege bat behar dueeela, sasoi onean badago hooobe. Soldata ona daaago, haritz-zurezko tronu berri-berriiia, eta zinema-sarrerak larunbateeetan. Itxura ona behar duuu, koroa eta kaaapa, eta esperientzia handiiia. (Eskuinetik doa).

124


U8 Edelmiro: (Kaletik dator, eskuan maleta handi bat dakarrela). Aizue! Hemen, hemen! (Denak hari begira, zur eta lur). Pregoia entzun dut eta korrika nator lan bila. Erregea naiz!

Korapilatsu: nahasia. Pregoi: zerbait jakina­ razteko ozen irakur­tzen den mezua.

Benito: Erregea, zu? Bada, ez duzu errege-itxura handirik... Edelmiro: Lanik gabe nabil orain dela sei urte, eta, jakina, ez nago sasoi betean. Baina errege-erregea naiz! Ezkondua, gainera, eta, nahi baduzu, prezio berean dituzu erregea eta erregina. (Oihuka) Felisa, Felisa! (Atzeko atetik Erregina Felisa sartu da). Zer deritzozu? Benito: (Edelmiroren eskaintza zoragarriarekin txundituta). Egia esan, eskaintza ona da. Oso-oso ona! Bi, baten prezioan. Pentsatzekoa da behintzat... Edelmiro: Onartzen gaituzue, orduan? Benito: (Pixka bat pentsatu ondoren). Ados! Kontratatuta zaude Fofako erregea izateko. Fernando Lalana, Edelmiro II y el dragón Gutiérrez. Bruño (moldatua).

125


Ulermena Hitz egin testuari buruz 1 Zenbat pertsonaia daude? Nor dira? 2 Zer dira letra larriz idatzitako hitzak? a) Hitzik garrantzitsuenak. b) Ikusleen izenak. c) Pertsonaien izenak. 3 Eta parentesi barruko esaldiak? a) Pertsonaien gogoetak. b) Azalpen osagarriak. c) Garrantzirik gabeko gauzak. 4 Nori hitz egiten dio narratzaileak hasieran? 5 Lotu bunbuilo bakoitza dagokion pertsonaiarekin: a) Onartzen gaituzue, orduan?

c) Ederto! Aurrera, bada!

b) Erregea, zu? Bada, ez duzu errege-itxura handirik...

d) Jakitera ematen daaa: Fofak kalitate handiko errege bat behar dueeela.

e) Eta Fofako erregea zara?

f) Nongo agintaria esan duzu?

Idatzi testuari buruz 6 Narratzailearen ustez, zer da ezinbestekoa antzerkian? 7 Nor da gizon biboteduna? Zeren bila ari da? 8 Zergatik ez dago erregerik Fofan? 9 Zer baldintza bete behar dira Fofako erregea izateko? 10 Nor da Edelmiro? Badu errege-itxurarik? 11 Onartzeko moduko eskaintza egin dio Edelmirok Benitori? Arrazoitu.

Hausnartu eta lotu zure munduarekin 12 Nolako amaiera du testuak: alaia ala tristea? Azaldu. 13 Dibertigarria iruditu zaizu? Zergatik? 14 Pentsatu antzezlea zarela. Zer sentituko zenuke antzeztokian: urduritasuna, poza…? Hitz egin horri buruz.

126

Gogoan hartu! Antzerkian, amaiera alaia duten antzezlanei komedia esaten zaie, eta amaiera tristea dutenei, tragedia.


U8

Ikasi hitzak: antzerkiaren mundu zoragarria 1 Erreparatu irudiari eta idatzi bakoitzaren izena: antzeztokia, argiak, besaulkiak, oihala, palkoa. C. …

D. …

A. …

E. …

B. …

2 Zer da kamerinoa? Aukeratu. a) Antzokiko argiak eta soinua kontrolatzeko tokia. b) Antzezleek janzteko eta makillatzeko duten gela. c) Antzezlanaren sarrerak erosteko lekua.

Antzerki-munduko langileak Antzezpena egiteko, pertsona askoren lana behar da. Ezagutzen dituzu antzerki-munduko langileak? Lotu bakoitza dagokion lanarekin.

soinu-teknikaria

zuzendaria

jantzien arduraduna

argi-teknikaria

dekoratzailea

gidoigilea

a) Antzerki-testua idazten duena. b) Dekoratuen ardura duena. c) Antzezleen jantziak aukeratzen dituena. d) Antzeztokiko argien ardura duena. e) Musika eta soinua jartzen dituena.

Gogoan hartu! Antzerki-testua antzeztu aurretik, ezinbestekoa da testua buruz ikastea, saioak egitea eta xehetasun guztiak zaintzea.

f) Lan guztiak koordinatzen dituena.

127


Dramatizatu

KOMUNIKATU

1 Nork esan du testu zati bakoitza? Entzun arretaz eta erantzun. Banbolinik

Aurkezleak

o Eta, orain, Picolo Circok ko artistarik handiena ikuste aukera izango duzue, ! ezaguna in tutto il mondo ari, Beraz, eutsi respirazione ez parlare, ez irentsi txisturik, ez mugitu dil re. posto, ez txiklerik maska Zuekin… il piu grande ekilibrista dil mondo!

Maria Txorakerik

Antzokian! Ene, barkatu! Gonbidatuak ditut afaltzeko, eta… nahasi egin naiz… Barkatu! Gainera, nik antzerkia oso gustuko dut: «To be or not to be, that is the question». Edo bestela: «Azalore izan ala ez izan, hori da koska!».

Maria Txorakeri! Zer diozu? Begira, antzokian zaude, agertokian, eta ikusleak zure zain daude!

Dramatizatzea testu bat antzeztea da. Horretarako, hartu kontuan jarraibide hauek: • Erabili hizkera adierazkorra: hitz egin ozenago edo baxuago. • Mugitu gorputza eta eskuak, keinuak eginez. • Egin etenaldiak, ikusleek testua hobeto uler dezaten. • Kontrolatu abiadura: irakurri arinago eta astiroago, ikusleen arreta erakartzeko.

Antzeztu testuak • Hirunaka jarrita, dramatizatu goiko antzerki-testuak, irakurri dituzuen jarraibideak kontuan hartuz. • Orain, talde bakoitzak aldaketa hauetako bat aukeratu beharko du, eta, hori aplikatuz, berriz antzeztuko ditu testuok: a) Pertsonaiek barregura handia dute. b) Pertsonaiak afoniko daude. c) Pertsonaiek oso azkar hitz egiten dute. • Konparatu zuen dramatizazioak: tonu bera erabili duzue egoera bakoitzean? Berdin mugitu zarete?

128

Gogoan hartu! Antzerki-testuak ondo antzezteko, egokitu zaizun pertsonaia zarela sinetsi behar duzu.


U8

Azalpen-testua

KOMUNIKATU

1 Irakurri testu hau eta erreparatu egiturari:

Antzerkiaren historia Sarrera

Garapena

Ondorioa

Antzerkia edo teatroa grezierazko theatron hitzetik dator; hitz horrek «begiratzeko lekua» esan nahi du. Antzerkia arte eszenikoa da: aktoreek istorio bat kontatzen dute, hitza, keinuak, musika, etab. erabiliz. Ikerkelari askoren ustez, antzerkiaren jatorria antzinako tribuen zeremonietan eta errituetan dago; horietan, musika, kantak eta dantza nahasten zituzten.

Jatorria

Hala ere, badirudi Grezian sortu zela gaur egungo antzerkia, Kristo aurreko VI.-V. mendeetan, gutxi gorabehera. Atenas hirian ez ezik, beste leku batzuetan ere antzoki ikusgarriak eraiki zituzten. Ezagunena Epidaurokoa da; 12000 lagunentzako lekua zuen.

Greziako antzerkia

Greziarrek bi antzerki mota asmatu zituzten: komedia eta tragedia. Komediek istorio dibertigarriak kontatzen dituzte; tragediak, ordea, gai larrietan oinarrituta daude.

Antzerki motak

Milaka urte igaro badira ere, antzerkiak bizi-bizirik dirau. Izan ere, ikusleak liluratzen jarraitzeko gai da. Gustuko duzu zuk antzerkia?

Azalpen-testuak gai bati buruzko informazioa ematen du. Hiru atal nagusi ditu: sarrera, garapena eta ondorioa. 2 Erantzun galdera hauei: • Zein da antzerki edo teatro hitzaren jatorria? • Non eraiki zituzten antzokiak antzinako greziarrek? • Nola deritze greziarren garaiko bi antzerki motei? • Zergatik du antzerkiak horrelako bizitasuna, idazlearen ustez? 3 Binaka, idatzi gustuko duzun gai bati buruzko azalpen-testu labur bat.

Gogoan hartu! Antzokiko sarreran, informazio-orria eman ohi digute; ikusiko dugun antzezlanari buruzko azalpen interesgarriak izaten ditu.

129


¡

IZKUNTZA EZAGUTU H

Hitz elkartuak 1 Idatzi irudi hauei dagozkien izenak:

Hitz elkartuak bi hitz bakun elkartuta sortzen dira. Adibidez: bainujantzi (bainu + jantzi). 2 Kopiatu hitz elkartuak koadernoan eta bereizi hitz bakunak. ilegorri jantoki

tomate

txakurkume

basapiztia hegazkin

kale jaka

zuhaitz

3 Lotu eta sortu hitz elkartuak.

esku

etxe

txerri

berri

uda

ontzi

paper

ikasi

toki baloi

A zer nahastea! Hitz bakunak nahasita daude. Elkartu ondo eta sortu hitz elkartuak: ehunesne

ileontzi

130

trengela

txorib ide

lozan

go

mendihori

lorekate

kafemalo


U8

Txistukariak (II): ts, tx, tz rreparatu taula honi, ts, tx eta tz txistukariak noiz erabili behar E diren jakiteko: Hitzaren hasieran

Hitzaren barruan

Hitzaren amaieran

ts

saltsa, pertsona

ahots, huts

tx

txalupa, tximeleta

intxaur, itxura

apatx, ipotx

tz

galtzerdi, aitzur

gatz, hotz

1 Osatu olerkia ts, tx edo tz txistukariak erabiliz.

Galerna bel…ak eraku…i r… o h ek i… ka ar H a inarrosi. Olatuek i…asargi iri…i …alupa bat kaira retan, hodei zuri. Marinel zaharra, u

ria , Begira, begira. Ber Miren Agur Meabe (moldatua).

2 Idatzi irudien izenak.

Bilatu hitzak irakurgaian Bilatu irakurgaian: • Hitzaren hasieran tx duen hitz bat. • Hitzaren barruan tx duen hitz bat. • Hitzaren barruan ts duten 3 hitz. • Hitzaren barruan tz duten 5 hitz.

131


IZKUNTZA EZAGUTU H

¡

Aditza (III): une honetan eta sarritan 1 Erreparatu irudiei, irakurri eta erantzun.

Ane astero joaten da antzerkira.

Ane orain surf egiten ari da. • Zer ekintza gertatzen da sarritan? Eta zein une honetan?

D akizunez, aditzak ekintza noiz gertatzen den adierazten du. • Ekintza une honetan dela adierazteko, ari izan erabiltzen dugu: Ane surf egiten ari da. • Ekintza sarritan gertatzen dela adierazteko, -t(z)en erabiltzen dugu: Ane askotan joaten da antzokira.

2 Aukeratu erantzun zuzena eta osatu. • Une honetan ikasleak harrapaketan … a) jolasten ari dira

b) jolasten dira

• Zu aitona-amonak ikustera … astero. a) joaten ari zara

b) joaten zara

• Ni gramatika … orain. a) ikasten ari naiz

b) ikasten dut

• Haiek egunero … kirola. a) egiten ari dira

b) egiten dute

• Oporretan, Lizarrara ... urtero. a) joaten gara

132

b) joaten ari gara


U8

3

Erreparatu eta idatzi koadernoan Andonik astero zer egiten duen. Ideia-biltzarra

astelehenetan

asteazkenetan

ostiraletan

igandeetan

4 Erantzun galderei, ereduan bezala: – Zertan ari da irakaslea? (azaldu) ➔ Irakaslea azaltzen ari da. – Zer egiten ari dira umeak? (jolastu) – Zer egiten ari da neska hori? (abestu) – Zertan ari da txakurra? (jan) – Zer egiten ari dira txoriak? (hegan egin) 5 Berridatzi esaldiok ezezko eran: – Gentzane frantsesa ikasten ari da. – Zu ariketak ondo egiten ari zara. – Ni autobusa hartzen ari naiz. – Ikasleak liburua irakurtzen ari dira. – Aitor eta zu azalpena entzuten ari zarete. – Gu musika entzuten ari gara. 6 Osatu esaldiak, aditzak behar bezala jokatuz. – Gu une honetan antzezlana … (prestatu). – Ni astean bitan Eibarrera … (joan) lagunekin. – Orain Unai ipuina … (idatzi). – Gurasoek sarritan … fruta azokan (erosi). – Aita une honetan harrikoa … (egin). – Zuek berandu … (iritsi) beti eskolara.

Ezezko perpausetan, aldatu egiten da ari izan egituraren ordena: Ni bazkaltzen ari naiz ➔ Ni ez naiz bazkaltzen ari.

133


ea i

I T E R AT U R EZAGUTU L

A

Antzerki-testuak Antzerki-testuak ikusleen aurrean antzezten dira. Istorioa pertsonaiek kontatzen dute, solasaldien bidez.

Parentesi artean, oharrak egoten dira azalpen osagarriak emateko: janzkera, lekua, keinuak…

1 Irakurri testua arretaz.

Gaiztoa izan nahi ez zuen otsoa (Antzeztokiaren izkina batean, Idazlea ipuina idazten ari da, eta idatzitakoa ozen irakurtzen. Aldi berean, bi Txerri daude, bakoitza kartoizko ate baten atzean). Idazlea: «Txerri gazteenak lastozko etxea egin zuen; ertainak, zurezkoa, eta nagusiak, harrizkoa. Orduan, otsoa hurbildu zen». Otsoa: Ireki atea! Txerria 1: Ez, ez eta ez. Otsoa: Ireki atea, edo putz eginez hankaz gora botako dut etxea. Txerria 1 eta Txerria 2: Otso gaiztoa! Otso gaiztoa! (Une batez, Otsoa pentsakor gelditu da) Otsoa: Nahikoa da! Ez dut txerri gehiago jango, eta etxerik ere ez dut apurtuko. Idazlea: Baina, baina… Zoratu egin zara, ala? Zoaz oraintxe bertan txerrien atzetik! Otsoa: Ezetz! Asmatu beste ipuin bat: zintzoaren papera egin nahi dut! Iñaki Aldai. http://mikelmartinez.eus

2 Erantzun galderei. • Zenbat pertsonaia daude? • Eta zenbat ohar? • Zer azatzen du oharretako bakoitzak? • Nor da testuaren egilea?

Jarraitu antzerkia idazten Taldeka jarrita, idatzi jarraipen laburra testuari. Idatzi gutxienez beste bi esaldi pertsonaia bakoitzari. Istorio-laukia

134

Gogoan hartu! Antzerki-testuetan, solasaldiez gain, aktoreek testua dramatizatzeko egin beharreko keinuak eta mugimenduak ere ageri dira.


U8

TU NA ANTOLA IKASI DUDA

1 Osatu lehenengo eskema adibideak jarriz, eta bigarrena, «Literatura» ataleko informazioa erabiliz.

Txistukariak

ts

ts

ts

• Hitzaren hasieran: ... • Hitzaren barruan: ... • Hitzaren amaieran: ...

• Hitzaren hasieran: ... • Hitzaren barruan: ... • Hitzaren amaieran: ...

• Hitzaren hasieran: ... • Hitzaren barruan: ... • Hitzaren amaieran: ...

Antzerkia

Solasaldia

... kontatzen dute istorioa.

Oharrak

... osagarriak ematen dituzte.

aliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen B bertsio inprimagarria duzu. Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma Idatzi antzerkiko elementu hauetako bakoitzari buruzko esaldi bat:

135


P O R T F O L I O A

Zer ikasi dut? Lexikoa

5 Osatu testua silaba hauek erabiliz: tse, txi, txo, tsa, tzo, txe, tzi, tsu, tze.

1 Aukeratu hitz elkartuak. a rkume

jaiegun

lainotsu

lotsati

ekilore

loreontzi

2 Goiko hitzetatik, idatzi definizio bakoitzari dagokiona: – Ardiaren kumea: … – Eguzkiaren antza duen lorea: … – Lanik egiten ez den eguna: …

Proiektuen …koan, in…ktuen albuma egiten ari gara andereño I…sorekin. Ai…lek e…an duen …meleta-bilduma ekarri du, eta Ai…berrek, el… pozoi…en argazkiak. Buka…ko, …minek ekarritako ma…nsalto bi…ak ikusi ditugu. Arra…lde a…gina benetan!

Gramatika 6 Sailkatu esaldiotako aditzak:

– Loreak jartzeko ontzia: …

– Aitor landareak ureztatzen ari da. 3 Asmatu beste hitz elkartu batzuk eta bakoitzaren definizioa, adibidean bezala.

ehibide: behiak •b ibiltzeko bidea.

antzaprakak: •d dantza egiteko gogoa ematen duten prakak.

• ortoarkatza: ortografia-akatsak zuzentzen dituen arkatza.

– Asteburuetan zinemara joaten gara. – Maitane eta Ane jolasean ari dira. – Zuek asteartero ibiltzen zarete mendian. Orain

Sarritan

7 A smatu erantzunak, parentesi barruko aditzak jokatuz. • Zer egiten du Josuk asteartero? (dantzatu)

Ortografia

• Zertan ari dira ikasleak? (jolastu)

4 Osatu hitzak kodea kontuan hartuz.

• Zertan ari zarete? (irakurri). • Zer egiten duzue urtean behin? (hondartzara joan).

✸ts ▼tx ◆tz

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

on◆i

o✸o

▼an▼angorri

iri✸i

▼ano

arka◆

erantzuna badakizu

gu▼i

ai◆ur

i✸usi

erantzuna jakin ez baduzu

136 136

laguntzarik behar izan baduzu


RUA HELBU RA AURRE Altxatu oihala! Eskolan, erakundeetan eta enpresetan gure alde lan egingo duten ordezkariak izaten ditugu. Herri eta hirietan, adibidez, alkatea dugu agintean, udalerriko beharrak asetzeko eta biztanle guztien eskubideak babesteko. Zure ustez, zer ezaugarri izan behar ditu alkate on batek? Nor aukeratuko zenuke? Erabili Aldaerak teknika, ezaugarriak zerrendatzeko.

Zer baldintza bete behar dira alkate ona izateko?

Antzerkiaren bitartez, parte-hartzea sustatuko dugu Taldeka, antzerki-testua idatzi, eta antzeztu egingo dugu:

• Kontuan hartu unitate hasierako irakurgaia eta aurreko ariketan alkatea hautatzeko sortu diren ideiak, eta idatzi horri buruzko antzerki-eszena bat.

• Antzezteko unea heldu da! Eskatu ikaskideei antzezpena grabatzeko.

Nola ikasi dut? 1 Alderdi hauetatik, zeinetan hobetu duzu, zure ustez? Arrazoitu. Ondo irakurtzen dut, argi ahoskatuz. Letra txukuna egiten dut. Ortografia-akats gutxiago egiten ditut.

Ikasi dut lana eta denbora ondo antolatzen. Parte hartzen dut eskoletan. Pozik aritzen naiz talde-lanean ikaskideekin.

137 137


© GRUPO ANAYA, S.A., 2022 - Juan Ignacio Luca de Tena, 15 - 28027 Madrid - Printed in Spain. Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalte-ordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.