ezkerraldekokz_04

Page 6

6

2012ko Martxoa

Barakaldo

Inguralde, 20 urte Barakaldoko garapenaren alde 1992. urtean sortu zen Inguralde, Barakaldoko garapenaren agentzia. Duela hogei urte Ezkerraldeko langabezia-tasa kezkagarria zen, eta horri aurre egiteko jaio zen Inguralde. Geroztik, Barakaldoko tokigarapenaren arloan diharduen zerbitzuetako udal enpresa da. “Lan egoera hobetu nahi duten lagunei, kudeaketa hobetu nahi duten enpresei eta enpresaekimena martxan jarri nahi duten ekintzaileei informazio, sentsibilizazio, aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak ematea da gure zeregina. Halaber, gure ahaleginak herritar guztiak, oro har, eta estrategikoak diren sektore ekonomikoak, bereziki, dinamizatzea eta sentsibilizatzea du xede”, diote Inguraldeko arduradunek. Azken bi hamarkadetan 1.051 enpresa txiki eta ertain sortzen lagundu du Inguraldek; enpresa horiek, berriz, 520 enplegu sortu dituzte. Sortu zenetik, Barakal doko herritarren lanpostubilaketa bultzatu du, eta, horretarako, zerbitzuen eta programen sare zabala erabili du enpleguari buruz informa-

tzeko, orientatzeko eta trebatzeko. Enplegu zentroak, hain zuzen ere, lan-merkatuari buruzko 10.000 kontsulta jasotzen ditu urtero.

Azken bi hamarkadetan 1.051 enpresa txiki eta ertain sortzen lagundu du Inguraldek Barakaldoko agentziaren jardueran oso harreman berezia dago herriko merkataritzarekin. Hainbat ekimen eta kanpaina antolatu ditu Inguraldek merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko eta gaur egungo errealitateari aurre egiteko. Horrekin guztiarekin, sektore garrantzitsu horren modernizazioa eta profesionalizazioa bultzatu du. “Merkataritzaren mahaia sortzea eta merkataritzaren elkarte bakarra egitea izan dira orain arte lortutako lorpen nagusienak”, esan zuen

Enplegu zentroak lan-merkatuari buruzko 10.000 kontsulta jasotzen ditu urtero

Alfonso Garciak, Inguraldeko presidenteak. Beste alde batetik, Inguraldek Barakaldo Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendatua izan dadin lagundu du. Horretarako, hainbat ekimen jarri ditu abian, esate baterako, Barakaldo Enpresa Berritzaile Saria –aurten laugarren edizioa egingo du–, enpresa berritzaileen foroa

FOTO-SALAKETA

Arrapala mekanikoak inora ez iristeko Ibarra kaleko arrapala mekanikoak ez dabiltza. Urtarrileko lehenengo egunetan jarri ziren abian, eta, ordutik, egun ugari egon dira geldi. Arrapala mekaniko horiek Murrieta kalea eta Herriko Plaza lotzen dituzte; Desertu-Barakaldoko Renfeko geltokiko eta Urban-Galindo zonaldeko herritarrek erosoago egin dezakete ibilbidea, batez ere erdigunera abiatzen direnean. Hasieratik, Ibarra kaleko merkatariak ez dira ados egon mekanismo berri honekin, izan ere, beraien ustez, bezeroek ezin dute autoa karrikan aparkatu, eta, horren ondorioz, salmentek behera egin dute. Ildo berari jarraituz,“lanak gauzatzen ziren bitartean zailtasunak izan ditugu negozioa aurrera eramateko”, gaineratu dute saltzaile batzuek.

edo Barakaldoko Enpresa Berritzaileen lehen elkartearen jaiotza. Javier Rodríguezek, Inguraldeko zuzendariak, Barakaldo ‘hiri laborategia’ bihurtu nahi du, Euskadiko lehenengo fotolinera elektrikoari esker. Gainera, beste proiektu bat dago ‘ferrolinera’ egiteko, hau da, trenaren balaztatzea aprobetxatzea energia elektrikoa bihurtzeko.

“Han egoteko sortu zen Inguralde, krisiarekin edo krisirik gabe. Lanpostua aurkitu behar duten herritarrentzako, edo enpresa sortu nahi duten auzotarrentzako, edo denda ireki eta garatu nahi duten merkatarientzako udal zerbitzu bezala jaio zen. Arazoak beti izan ditugu eta beti izango ditugu”, esan zuen Javier Rodríguezek.

‘Uraren eta suaren artean’ erakusketa

Angel Aja margolariaren ‘Uraren eta suaren artean’ erakusketa apirilaren 13ra arte egongo da ikusgai Barakaldoko Burdingintza Integraleko Langileen Fundazioan (Ekonomia kalea 36). Itsasadarra eta Ezkerraldeko lantegiak protagonista

dira Sestaoko margolariaren hamabost koadrotan. Gorria, morea eta okrea dira kolore gustukoenak Ajarentzat, eta hori argi ikusten da bere koadroetan. Erakusketa doan ikus daiteke astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.