ezkerraldekokz_04

Page 1

4. alea • 2012ko Martxoa • Doako aldizkaria • Barakaldo - Sestao - Portugalete - Santurtzi

Ezkerraldeko doako lehen aldizkari euskalduna

Ezkerraldeko herrien aurrekontuak abian dira

ELKARRIZKETA

Mikel Torres, Portugaleteko alkatea

“Alde Zaharraren birsorkuntza konpondu gabeko arazoa da” Portugaleteko Udalak 51,5 miloi euroko aurrekontua izango du aurten, iaz baino 10 miloi euro gutxiago. Mikel Torres alkateak azpimarratu du oso zaila izan dela aurrekontuak betetzea, baina ilusio handiarekin bizi izan du merkatuko plaza birgaitzea, Pandoko kiroldegia irekitzea edo Bizkaia Zubiari esker turistak etortzea.

7. orrialdea

BARAKALDO

Barakaldo, Portugalete, Sestao eta Santurtziko gobernuko taldeek aurrera atera dituzte prestatutako kontuak. Barakal don, Tontxu Rodriguez alkate sozialistak EAJri esker lortu du kontuak onartzea. Portugaleten, Mikel Torresek

(PSE) au rre ra atera ditu aurrekontuak jeltzaleen abstentzioarekin. Josu Bergara Sestaoko alkateak, EAJkoak, Bilduko hiru zinegotziren laguntza izan zuen, eta horrela lortu zuen proposamena onar tzea. Santurtzin, Ricardo

Arrapala mekanikoak inora ez iristeko

Ituarte EAJko alkateak ez du laguntzarik behar izan aurrekontuak aurrera ateratzeko, erabateko gehiengoa duelako. Herri guztiek, Sestaok izan ezik, iaz baino diru gutxiago izango dute gastatzeko. 8-9. orrialdeak

6. orrialdea

Jose Carlos Tamayo, alpinista “Mendia da nagusia, baina erronka ezberdinak planteatzea ere gustatzen zait” 16. orrialdea

Pazko astelehenean, denok Serantes mendiaren ‘Kornites’ erromeriara

Arrantzale erretiratuek ‘Agurtza’ atun-ontzia erakutsiko dute 4. orrialdea

10. orrialdea


2

2012ko Martxoa

9 FARMAZIAK - Barakaldo Etxaburu Paya Farmazia Portu kalea, 4 - 94 4372816 Regil Pagay Farmazia Ronda Azkue, 4 - 94 4851411 Zabala Peña Farmazia Askatasun etorbidea, 5 - 94 4372110 Elosua García Farmazia Juan de Garay, 13 -94 4375084 Barrio Linares Farmazia Aitor Miranda, 17 - 94 4371731 Falagan Cano Farmazia Magallanes, 5 - 94 4990419 - Santurtzi Galarza Altube Farmazia Antonio Alzaga etorbidea , 45 94 4612771 Rueda Guantes Farmazia Jose Miguel Barandiarán, 26 94 4610369 García Rodeja Fernández Farmazia Mamariaga kalea, z/g - 94 4614177 Sierra Vadillo Farmazia Murrieta etorbidea, 36 - 94 4614270 Labari Salnas Farmazia Las Viñas, 31 - 94 4626988 Eguileor Gurtubai Farmazia Santa Eulalia, 15 - 94 4834069 - Portugalete Arnaez Moral Farmazia Victor Chávarri, 14 - 94 4962045 Blazquez Mateos Farmazia Errepelega etorbidea, 10 94 4954034 Estebanez Lopez-Tafall Farmazia General Castaños, 30 - 94 4618534 Blazquez Mateos Farmazia Errepelega etorbidea, 10 - 94 4954034 Calleja Jorge Farmazia Abaro etorbidea, 20 - 94 4611173 Sarria Lapeyra General Castaños, 20 - 94 4962126 - Sestao Etxebarrieta Garmendia Farmazia Aizpuru, 12 - 94 4953099 Bilbao Lugaresaresti Farmazia Chávarri, 22 - 94 4720859 Mutiozabal Martín Farmazia Marcos Grijalvo kalea , 14 94 4962127 Gómez Iturriaga Farmazia Miramar taldea, 2 - 94 4962826 Eguiluz San Juan Farmazia Vicente Blasco Ibañez, 6 94 4952041 Acarregui Bengoa Farmazia Juan Tomas Gandarias, 12 94 4960454

GARRAIOAK

vAUTOBUSAK

A3115 Bilbo – Santurtzi 6:00tik 22:00era (20 minutuero*) A3122 Bilbo – Sestao – Errepelega 6:50etatik 22:50etara (orduro*) A3129 Lutxana – Gurutzeta – Santurtzi 6:30etatik 22:15etara (15 minutuero*) A3131 Barakaldo – Sestao 5:50etatik 22:20etara (orduro*) A3135 Sestao - Kabiezes 6:15etatik 22:00era (15 minuturo*) A3136 Bilbo – Gurutzeta – Barakaldo 6:10etatik 6:40etara (ordu erdiro*) A3137 Bilbo – Barakaldo 7:00tik 23:00era (ordu erdiro*) A3139 Errekatxo – Barakaldo 6:40etatik 22:40etara (orduro*) A3141 Gurutzeta – Bagatza – Trapagaran 6:50etatik 22:00etara (ordu erdiro*) A3142 Santurtzi – Barakaldo 6:55etatik 22:50etara (15, 35 eta 55 minuturo*) A3144 Bilbo – Gurutzeta – Barakaldo 5:25etatik 0:15etara (ordu erdiro*) A3151 Bilbo – Santurtzi – Portugalete 7:05etatik 22:05etara (ordu erdiro *) A2161 Bizkaia Zubia – EHU 7:05etatik 22:05etara* A2315 Santurtzi – Portugalete – EHU 7:10etatik 17:10etara (ordu erdiro*) A2316 Sestao – EHU (07:30 08:20 13:30 14:30 15:30)

ZERBITZU INFORMAZIOA A2326 Barakaldo – EHU 7:35etatik 17:35etara (ordu erdiro*) A3321 Portugalete - Ondarra Muskiz 6:00tik 22:00era (orduro*) A3322 San Juan auzoa - Santurtzi 6:45etatik 22:10etara (ordu erdiro*) A3323 Portugalete - Galdames 7:30etatik 21:30etara (bi orduro*) A3331 Sestao - Valle de Trápaga / Trapagaran 7:00tik 21:50etara (orduro*) A3332 Trapagaran - Santurtzi 6:55etatik 22:55etara (ordu erdiro*) A3333 Gallarta - Santurtzi 6:20etatik 22:20etara (20 minuturo*) A3334 Santurtzi - Balmaseda 8:30etatik 20:30etara (bi orduro*) A3335 Muskiz – Sestao 6:30etatik 22:30etara (orduro*) A3338 Muskiz - Barakaldo - Areeta 6:05etatik 22:30etara (ordu erdiro*) A3471 Getxo - Gurutzeta (Fadura/tik) 6:45etatik 21:45etara (orduro*) A3472 Areeta – Gurutzeta 7:20etatik 21:20etara (orduro*) * Maiztasunak zehazteko hurrengo webgunea bisitatu: www.bizkaia.net

u METROA Santurtzi – Basauri - Astelehenetik ostiralera eta jai bezperetan: 6:00tik 22:30etara (5-10 minuturo*) - Larunbat lanegunetan 6:00tik 22:47etara (6-10 minuturo*) - Igande eta jaiegunetan 6:00tik 22:30etara (10-20 minuturo*) Basauri - Santurtzi - Astelehenetik ostiralera eta jai bezperetan: 5:57etatik 22:54etara (5-10 minuturo*) - Larunbat lanegunetan: 5:57etatik 22:45etara (6-10 minuturo*) - Igande eta jaiegunetan 5:57etatik 22:55etara (10-20 minuturo*) * Maiztasunak zehazteko hurrengo webgunea bisitatu: www.metrobilbao.net

TAXIAK - Barakaldo Auto-Taxi - Euskadi etorbidea, 25 693210706 - Santurtzi Adim Taxi - Capitan Mendizabal kalea, 6 - 620537355 - Portugalete Bizkaia Zubian Taxi - 944958904 - Sestao Las Llanas, 5 - 944961008

t RENFE

Bezero-arreta - 902 24 02 02 www.renfe.es

vTERMIBUS

Gurtubay, 1 (Bilbo) 944 395 077 - www.termibus.es

j AIREPORTUA

94 486 96 64 - 94 471 12 10 www.aeropuertodebilbao.net

OSASUNA ETA ZAINKETA

h ANBULATEGIAK

- Barakaldo Zaballa Osasun Zentroa Felicidad kalea, 9 - 946 007 844 Zuazo-Arteagabeitia Osasun Zentroa Lurkizaga kalea, 6 - 946 007 700 San Vicente Osasun Zentroa Elexalde kalea, z/g - 946 007 940 - Santurtzi Mamariaga Osasun Zentroa Virgen del Mar kalea, 3 946 007 680 Cabieces anbulategia José Miguel de Barandiarán kalea, 21 - 946 007 610 - Portugalete Castaños Osasun Zentroa General Castaños kalea, 34 946 007 660 Errepelega Osasun Zentroa Barrengoitia kalea, 9 946 007 500 - Sestao Markonzaga Osasun Zentroa Antonio Trueba kalea, 17 - 946 007 800

Kueto Osasun Zentroa Gran Via José Antonio Aguirre y Lakube, 56 - 946 007 880

9 OSPITALEAK

- Barakaldo Gurutzeta Ospitalea Gurutzeta plaza, 12 - 946 006 000 San Eloy Ospitalea Miranda etorbidea, 5 - 944 00 67 00 - Santurtzi Hogar y Clínica San Juan de Dios Cristóbal Murrieta etorbidea, 70 944 939 900 - Portugalete Glorioso San Juan Bautista Ospitalea General Castaños kalea, 75 944 613 439

ERRETIRATUEN EGOITZA - Barakaldo Argenta Erretiratu eta Aurreerretiratuen Erakundea Argenta kalea, 8 - 944 992 231 - Santurtzi San Juan del Rompeolas Pentsiodun Etxea Sebastián Elcano kalea, z/g 944 831 936 - Portugalete Babcock Wilcox-eko Erretiratuen Erakundea María Díaz de Haro kalea, 7-A 944 964 457 - Sestao Erretiratu, Pentsiodun eta Alargunen Sestaoko Erakundea Las Llanas zumarkalea, 4 944 950 971

ÑHAURTZAINDEGIAK

- Barakaldo Dilyan Murrieta kalea, 33 - 944 04 72 95 Snoopy San Vicente kalea, 7 - 944 376 491 - Santurtzi Urtxintza Haur Eskola Vista Alegre, 9 - 944 617 645 Consorcio Haurreskolak Cabieces plaza, z/g - 944 836 389 - Portugalete Kilkir Abatxolo kalea, 23 - 944 953 768 Txikitxu haurreskola Abaro etorbidea, 36 - 944 832 661 - Sestao Sestaoko Udal Haurtzaindegia Los Baños kalea, 35 - 944 951 041 Kolorintxu Via Amezaga kalea, 13 - 944 009 569

HEZKUNTZA IKASTETXEAK / IKASTOLAK - Barakaldo Alkartu Ikastola Francisco Gómez kalea, 60 944 373 763 Alazne Ikastetxea Arteta kalea, 4 - 944 99 02 22 La Inmaculada Ikastetxea Etxatxu kalea, 2 - 944 373 271 Salesiano San Paulino de Nola Larrea kalea, 4 - 944 373 225 - Santurtzi Bihotz Gaztea Ikastola San Juan de Dios z/g - 944 93 73 11 San José de Calasanz Ikastetxea Prolongación Ramón y Cajal, z/g 944 61 35 19 Hijas de la Cruz Ikastetxea Sabino Arana kalea, 1 - 944 832 821 Las Viñas LHI Doctor Fleming kalea, z/g 944 61 88 34 - Portugalete Zubeldia Herri Ikastetxea Maestro Zubeldia, 1 - 944 96 18 48 Ntra. Señora del Carmen Ikastetxea Cantón de la Iglesia, 2 - 944 954 712 Gabriel Celaya Mugakoa Kalea, z/g - 944 838 281 Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoa Alonso Allende Taldea, z/g 944 72 43 66

- Sestao La Salle Sestao Gran Via kalea, z/g - 944 960 806 Nuestra Señora de Begoña Gran Via José Antonio Aguirre y Lakube, 14 – 18 - 944 955 894 Albiz Ramón y Cajal kalea, 16 - 944 962 737 Las Llanas San Diego kalea, 3 - 944 721 726

EUSKALTEGIAK - Barakaldo Barakaldoko Euskara Udal Erakundea Bizkaia kalea, 2 - 94 437 22 19 Aek Barakaldo San Vicente, 11 - 944 372 087 - Santurtzi Santurtziko Udal Euskaltegia Jose Miguel Barandiaran, 12 944 610 215 Aek Santurtzi Doctor Fleming, 17 - 944 938 071 - Portugalete Portugaleteko Udal Euskaltegia Julio Gutierrez Lumbreras, z/g 94 462 85 12 Aek Portugalete Almirante Cristóbal Mello, 8 944 938 284 - Sestao Sestaoko Udal Euskaltegia Sotera de la Mier, 12 - 94 496 09 27 Aek Sestao La Iberia, 1 - 944 960 900 HABE Bizkaian Gran Vía, 85 - 1.a - 94 4031620 www.habe.euskadi.net

AISIA ZINEMA - Barakaldo Cinesa Max Ocio cinesa.es Yelmo Cines Megapark www.yelmocines.es - Santurtzi Serantes www.serantes.com - Portugalete Cines Ballonti www.cinesballonti.com

ANTZERKI ARETOAK - Barakaldo Barakaldo Antzokia www.teatrobarakaldo.com - Santurtzi Serantes Kultur Aretoa www.serantes.com

IRRATI FREKUENTZIAK Radio Nervión – 88 Mhz Radio Bilbao – 93,2 Mhz Onda Vasca – 91,5 Mhz Megaradio - 106,7 Mhz Euskadi Digital – 100,4 Mhz Elite FM – 107,2 Mhz Radio Euskadi – 103,2 Mhz Radio 7 – 92,7 Mhz Euskadi Gaztea – 104,4 Mhz Enkarterri Irratia – 107,4 Mhz

TELEBISTA KATEAK Telebilbao (31 – 554 Mhz) Tele 7 (31 – 554 Mhz) Hamaika (31 – 554 Mhz) Canal Bizkaia (31 – 554 Mhz) ETB1 (61 – 794 Mhz) ETB2 (61 – 794 Mhz) ETB3 (61 – 794 Mhz) ETB-SAT (61 – 794 Mhz)

S POLIKIROLDEGIAK - Barakaldo Lasesarre Vega la Punta, z/g - 944 789 900 Gorostiza Gorostiza, 1 - 944 789 900 - Santurtzi Instituto Municipal de Deportes de Santurtzi Paseo Reina Victoria, z/g 94 483 66 25 www.imd-santurtzi.es

- Portugalete Zubialde Martín Fernández Villarán kalea, 2 944 612 600 - Sestao La Benedicta Muelle Benedicta, z/g - 944 729 032 Las Llanas Las Llanas zumarkalea, 12 - 944 729 031

º MEZA ORDUTEGIAK - Barakaldo Nuestra Señora del Carmen parrokia Murrieta kalea, 7 Lanegunak –19:30 Bezperak – 19:00 eta 20:00 Jaiegunak – 9:00 11:00 12:00 eta 13:00 San Jose parrokia Nafarroa kalea, 7 Lanegunak – 20:00 Bezperak – 20:00 Jaiegunak – 11:30 eta 12:30 San Vicente Martir parrokia Elexpuru kalea, 4 Lanegunak –19:00 - Santurtzi San Jorge Parrokia Calle Jenaro Oraá, 3 Lanegunak – 12:00 eta 19:30 Jaiegunak – 12:00 San Juan de Dios ospitalea Murrieta etorbidea, 70 Jaiegunak – 10:30 Santa Eulalia patronatua José Miguel de Barandiarán kalea, 23 Lanegunak – 8:00 Bezperak – 9:00 - Portugalete Iglesia de la Inmaculada Ramón y Cajal kalea, z/g Lanegunak – 20:00 Nuestra Señora de Nazareth parrokia Poeta Díez Gabiño kalea, 2 Lanegunak – 19:30 Bezperak – 20:00 Jaiegunak – 12:00 eta 13:00 San Ignacio de Loyola parrokia Abaro etorbidea, 34 Lanegunak – 10:00 eta 19:00 Bezperak – 19:00 Jaiegunak – 11:00 eta 12:30 - Sestao Nuestra Señora de Begoña Gran Vía, 16 - 944 954 190 San Miguel parrokia Zumalacárregui kalea, 26 944 965 499 Bihotz Sakratu parrokia Los Baños kalea, 63 - 944 721 716

BESTELAKOAK

p UDALTZAINGOA

- Barakaldo Lasesarre kalea, 16 - 944 380 100 - Santurtzi José Miguel de Barandiarán kalea, 1 944 613 434 - Portugalete Almirante Cristóbal Mello kalea, 4 944 729 292 - Sestao Alonso de Ercilla kalea, 2 944 729 092

f LARRIALDIETARAKO TELEFONOA 112

i HIRI INFORMAZIOA 010 BEILATOKI ETA

´ EHORZTETXEAK - Barakaldo Funeraria Tanatorio Bizkaia Retuerto, 40 - 944 97 06 95 La Auxiliadora Nafarroa kalea, 10 - 944 372 207 - Santurtzi Funeraria de Bizkaia Las Viñas kalea, 41 - 944 937 349 San Pedro Kabieces Lauaxeta kalea, 6 BIS - 944 839 223 - Portugalete Mutua de Previsión Social San Cristobal Maestro Mateo Hernández plaza, 6 944 955 127 - Sestao La Auxiliadora Doctor Ferrán kalea, 10 - 944 837 329


2012ko Martxoa

3

Portugalete

Alonso Allende Taldearen urbanizazioa amaitu da Errepelegako auzoan dagoen Alonso Allende Taldearen urbanizazioa amaitu du Portugaleteko Udalak. Eginiko lanek herriko beste leku batzuekiko eta beste herri batzuekiko loturak erraztuko dituzte. Era berean, auzoko etxebizitza guztietarako sarbidea ere hobetu egin da.

Auzoko etxebizitza guztietarako sarbidea hobetu egin da Alonso Allende Taldea 70ko hamarkadan eraiki zen

Alonso Allende Taldea 70ko hamarkadan eraiki zen, eta orduan ez ziren garrantzitsuak ez urbanizazioa ez loturak. Horregatik, ‘peri urbano’ auzoa izenekoa zen, hiri ondoan zegoelako

baina ez hiri barruan sartuta. Orain, herri esparru hori ordenatu eta arautu egin du Udalak. Izan ere, auzo horretatik jende asko pasatzen da merkataritzagunera iristeko.

Udal arduradunek baterian aparkatzeko lekuak jarri dituzte, esparru berean auto gehiago sartzen direlako. Guztira 7.735 metro koadro asfalto eta baldosa jarri dituzte, eta 1.000

metro koadro lorategi. Gainera, 31eserleku, 25 paperontzi, 48 farola eta 200 metro baranda urdin ere jarri dituzte. Lanak 2.106.515,92 euroko kostua izan du.

V. Dantza Jaialdia Zubi-alde kiroldegian Apirilaren 22an, V. Dantza Jaialdia izango da Zubi-alde kiroldegian. Ekitaldi hori Por tugaleteko Hezkuntza eta Gazteria Sailak antolatzen du, eta aurreko urteetan oso arrakastatsua izan da. Dantza da gazteen ekintza gustukoenetarikoa; horregatik, udaleko Gazteria Zerbitzuak ekitaldia antolatu du, Portugaleteko gazteek trebetasuna erakuts dezaten. Jaialdia apirilaren 22an, igandea, izango da, eta parte hartzeko 14 eta 30 urte bitartekoa izan behar da. Horrez gain, beharrezkoa da Portugaletekoa izatea edo Portugaleteko talderen batean dantzatzea. Taldean edo binaka eman daiteke izena; dantza modalitate guztiak onar tuko dira, dantza folklorikoa izan ezik. Partaide bakoitzak 50 euro hartuko ditu dieta gisa.

SMS bidez ohartaraziko dituzte Portugaleteko merkatari eta ostalariak lapurreta eta maulei buruz Portugaleteko EAJk eta PSEk sms bidezko doako alertasistema onartu dute, herriko merkatari eta ostalariak lapurreta edo maulei buruz ohartarazteko. Udaltzaingoak koordinatuko du sistema berria, eta

haiek erabakiko dute bidaltzen duten informazio mota. Sistema hau Portugaleten ezarriko da lehen aldiz Ezkerralde osoan. Jeltzaleen ekimena da, eta sozialistek onartu egin dute. Ekimen honen helburua merkatariak er-

ne jartzea da, haien negozioa eta segurtasuna babesteko. Sistema berria onartu eta gero, merkataritzaren dinamizazio bulegoak formulario bat bidaliko dio merkatari eta ostalari bakoitzari, alerta sisteman alta emateko.

Sistema hau Portugaleten ezarriko da lehen aldiz Ezkerralde osoan


4

2012ko Martxoa

Santurtzi

Arrantzale erretiratuek ‘Agurtza’ erakutsiko dute

Santurtziko Udalak ikusgai jarri zuen iaz ‘Agurtza’ atun-ontzia. Arrantzaren interpretazio zentroa Reina Victoria pasealekuan dago, Santurtziko Portuko kiroldegiaren ondoan, hain zuzen ere. ‘Agurtza’ gure kostaldean oraindik geratzen diren egurrezko eta arrantza tradizionala egiteko itsasontzietako bat da, gure ondarearen parte berezia.

Astelehenero egingo da bisitaldia ingelesez Iaz 2.218 bisitarik ikusi zuten ‘Agurtza’, eta aurten jende gehiago etortzea nahi du Udalak. Horretarako, bisita egutegia handitu egingo da, eta 176tik 542ra pasatuko da. Gainera, ekainean, arrantzale erretiratuak izango dira bisitarien gidariak, arrantzaleek itsasontzi barruan egiten zuten bizitza eta arrantza era desberdinak erakusteko. Turismo Sailetik taldean gidatuko bisitaldiak proposatzen dituzte. Bisitaldiak euskaraz,

- Prezioa: helduak 2 €; haurrak, erretiratuak eta ikasleak 1€

‘Agurtza’ arrantza tradizionala egiteko itsasontzietako bat da

gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egin izango ahal dira. Halaber, ferrya hartzen duten

‘San Keremos’ jaia Gernika parkean

ingelesei zuzenduta, astelehenero egingo da bisitaldia ingelesez, arratsaldeko bostetan.

- Egutegia: martxotik maiatzera eta urritik abenduaren 9ra: ostiraletan, 17:30ean; larunbatetan, 11:00, 12:30 eta 17:30ean; igande eta jaiegunetan, 11:00 eta 12:30ean. Apiriletik azarora bitartean, astelehenetan, 17:30ean (ingelesez). Goi denboraldian: Aste Santuan eta ekainetik irailera, astelehenetik ostiralera, 11:00, 12:30 eta 17:30ean. - Informazioa eta erreserbak: 94 483 94 94

Maiatzean irekiko dira arrantzale-kofradia, Itsasoaren Museoa eta Turismo bulego berriak Hainbat hilabete berritzen egon eta gero, Santurtziko arrantzale-kofradiak ateak irekiko ditu maiatzean. Halaber, Turismo bulego berria eta Itsasoaren Museoa ere irekiko dira, eta, gainera,

‘Oroimenaren txokoa’ izenekoan, ikus-entzunezko dokumentu garrantzitsua ikusi ahal izango da. Santurtziko arrantzaren historia gainbegiratzen du, et a, be r t an, mari n el iragana izan zuten 80 santur -

tziarrek arrantzari, sardinasaltzaileei eta kaiko bizitzari buruzko esperientziak kon tatuko dituzte. Eraikinaren egitura amaituta dago, eta barrukoa guzt i z b erri t ua dago.

Goizeko 9etan hasiko da putxera lehiaketa

Santurtziko Txosna-gune Elkarteak, urtero bezala, ‘San Keremos’ jaia antolatu du martxoaren 31n, larunbatean, Gernika parkean. Santurtziko herritarrek urtez urte harrera ezin hobea eman dietenei eskerrak emateko helburua du jai honek. Aurtengo egitaraua goizeko 9etan hasiko da, laugarren putxera lehiaketarekin. Le -

he nengo santurtziar sailkatuarentzako saria Toni Gomez Balmasedako artisauak egindako pu txera bat izango da. 10:00etatik 14:00etara arte umeentzako puzgarriak egongo dira, eta 11:00etatik 13:00etara arte umeentzako tailerrak. Arratsaldean dantzatzeko garaia helduko da, Saltoka taldearekin.

Arrantzale-kofradia, Itsasoaren Museoa eta Turismo bulegoa eraikin berean daude


2012ko Martxoa

5

Sestao

Aurpegi garbiketa Sestaoko labe garaiari Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 1,8 miloi euro emango ditu Sestaoko labe garaia birgaitzeko. Labe hori da Altos Hornos de Vizcaya enpresak izan zituen hiru labeetatik zutik geratzen den bakarra, eta horren fatxada garbitzeko lanak apirilean hasiko dira. 2014. urtean amaituko da birgaitzea, eta labe garaia Ezkerraldeko turismoaren ikur bihurtuko da. Lanek azpiegituraren kanpoko itxura zaharberrituko dute, eta jatorrizko distira itzultzea izango da helburu nagusia. Beraz, aurrealdea garbituko da eta epoxi erretxina emango zaio, korrosiotik babesteko. Turistek labe garaian egiten dituzten ibilbideak hobetzeko, bi igogailu jarriko dira. Turisten bisita kontrol-gelan hasiko da, eta, handik, azpiegituraren hainbat lekutara sartuko dira: karga eremuaren ibiltokiak, kupela

180 aparkaleku berri Las Canterasen Sestaoko Udalak aparkaleku gune berria sortuko du Las Canteras aldean. Egungo parkinga handitu egingo da, eta auzokideek 5.000 metro koadro irabaziko dituzte 180 auto inguru aparkatzeko. “Sestaoko azalera txikia denez eta erdialdean aparkaleku berriak sortzeko udal oruberik ez daukagunez, aurkitu ditugun aukera guztiak aprobetxatu behar ditugu, eta

2014. Urtean amaituko da labearen birgaitzea

eta irenspidea edo tragantea, bagonetetan minerala isurtzeko duten lekua. Halaber, txarto dauden barandak eta eskailerak ordeztuko dira eta makina-gela zaharra ere berrituko da. Gainera, beirazko zorua jarriko da labe garaian geratzen diren azken galdategiak ikusteko. Sestaoko alkatearen, Josu Bergararen, ustez, labe garaia-

ren birgaitzeari esker, “Sestaoko industria-ondareak eta milaka langileren oroimenak bizirik jarraituko du�. Udalak turistek herria ezagutzeko bisitak antolatu nahi ditu, eta labe garaia izango da erakarpen nagusia. Sestaoko arduradunen helburua da labe garaia, Bizkaiko Zubia bezala, elementu turistiko erakargarri bihurtzea.

Sartzeko aldapa handitu egingo da

horixe da modurik onena auzokoei aparkatzeko leku ugari eskaintzeko�, esan zuen Josu Bergarak, Sestaoko alkateak. Egoera hori aprobetxatuz, parking osoa hobetuko da: ingurua garbituko da eta aparkalekuetako marrak berriro margotuko dira. Bestalde, Buenavista kaletik sartzeko aldapa handitu egingo da, autoen irteera eta sarrera errazteko. Lanek 60.000 euroko kostua izango dute.


6

2012ko Martxoa

Barakaldo

Inguralde, 20 urte Barakaldoko garapenaren alde 1992. urtean sortu zen Inguralde, Barakaldoko garapenaren agentzia. Duela hogei urte Ezkerraldeko langabezia-tasa kezkagarria zen, eta horri aurre egiteko jaio zen Inguralde. Geroztik, Barakaldoko tokigarapenaren arloan diharduen zerbitzuetako udal enpresa da. “Lan egoera hobetu nahi duten lagunei, kudeaketa hobetu nahi duten enpresei eta enpresaekimena martxan jarri nahi duten ekintzaileei informazio, sentsibilizazio, aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak ematea da gure zeregina. Halaber, gure ahaleginak herritar guztiak, oro har, eta estrategikoak diren sektore ekonomikoak, bereziki, dinamizatzea eta sentsibilizatzea du xede”, diote Inguraldeko arduradunek. Azken bi hamarkadetan 1.051 enpresa txiki eta ertain sortzen lagundu du Inguraldek; enpresa horiek, berriz, 520 enplegu sortu dituzte. Sortu zenetik, Barakal doko herritarren lanpostubilaketa bultzatu du, eta, horretarako, zerbitzuen eta programen sare zabala erabili du enpleguari buruz informa-

tzeko, orientatzeko eta trebatzeko. Enplegu zentroak, hain zuzen ere, lan-merkatuari buruzko 10.000 kontsulta jasotzen ditu urtero.

Azken bi hamarkadetan 1.051 enpresa txiki eta ertain sortzen lagundu du Inguraldek Barakaldoko agentziaren jardueran oso harreman berezia dago herriko merkataritzarekin. Hainbat ekimen eta kanpaina antolatu ditu Inguraldek merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko eta gaur egungo errealitateari aurre egiteko. Horrekin guztiarekin, sektore garrantzitsu horren modernizazioa eta profesionalizazioa bultzatu du. “Merkataritzaren mahaia sortzea eta merkataritzaren elkarte bakarra egitea izan dira orain arte lortutako lorpen nagusienak”, esan zuen

Enplegu zentroak lan-merkatuari buruzko 10.000 kontsulta jasotzen ditu urtero

Alfonso Garciak, Inguraldeko presidenteak. Beste alde batetik, Inguraldek Barakaldo Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendatua izan dadin lagundu du. Horretarako, hainbat ekimen jarri ditu abian, esate baterako, Barakaldo Enpresa Berritzaile Saria –aurten laugarren edizioa egingo du–, enpresa berritzaileen foroa

FOTO-SALAKETA

Arrapala mekanikoak inora ez iristeko Ibarra kaleko arrapala mekanikoak ez dabiltza. Urtarrileko lehenengo egunetan jarri ziren abian, eta, ordutik, egun ugari egon dira geldi. Arrapala mekaniko horiek Murrieta kalea eta Herriko Plaza lotzen dituzte; Desertu-Barakaldoko Renfeko geltokiko eta Urban-Galindo zonaldeko herritarrek erosoago egin dezakete ibilbidea, batez ere erdigunera abiatzen direnean. Hasieratik, Ibarra kaleko merkatariak ez dira ados egon mekanismo berri honekin, izan ere, beraien ustez, bezeroek ezin dute autoa karrikan aparkatu, eta, horren ondorioz, salmentek behera egin dute. Ildo berari jarraituz,“lanak gauzatzen ziren bitartean zailtasunak izan ditugu negozioa aurrera eramateko”, gaineratu dute saltzaile batzuek.

edo Barakaldoko Enpresa Berritzaileen lehen elkartearen jaiotza. Javier Rodríguezek, Inguraldeko zuzendariak, Barakaldo ‘hiri laborategia’ bihurtu nahi du, Euskadiko lehenengo fotolinera elektrikoari esker. Gainera, beste proiektu bat dago ‘ferrolinera’ egiteko, hau da, trenaren balaztatzea aprobetxatzea energia elektrikoa bihurtzeko.

“Han egoteko sortu zen Inguralde, krisiarekin edo krisirik gabe. Lanpostua aurkitu behar duten herritarrentzako, edo enpresa sortu nahi duten auzotarrentzako, edo denda ireki eta garatu nahi duten merkatarientzako udal zerbitzu bezala jaio zen. Arazoak beti izan ditugu eta beti izango ditugu”, esan zuen Javier Rodríguezek.

‘Uraren eta suaren artean’ erakusketa

Angel Aja margolariaren ‘Uraren eta suaren artean’ erakusketa apirilaren 13ra arte egongo da ikusgai Barakaldoko Burdingintza Integraleko Langileen Fundazioan (Ekonomia kalea 36). Itsasadarra eta Ezkerraldeko lantegiak protagonista

dira Sestaoko margolariaren hamabost koadrotan. Gorria, morea eta okrea dira kolore gustukoenak Ajarentzat, eta hori argi ikusten da bere koadroetan. Erakusketa doan ikus daiteke astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.


2012ko Martxoa

7

Elkarrizketa

Mikel Torres

Portugaleteko alkatea

“Alde Zaharraren birsorkuntza konpondu gabeko arazoa da� Portugaleteko Udalak 51,5 miloi euroko aurrekontua izango du aurten, iaz baino 10 miloi euro gutxiago. Mikel Torres alkateak azpimarratu du oso zaila izan dela aurrekontuak betetzea, baina ilusio handiarekin bizi izan du merkatuko plaza birgaitzea, Pandoko kiroldegia irekitzea edo Bizkaia Zubiari esker turistak erakartzea aparkalekuak dira. Gure ustez, 2.000 aparkaleku plaza baino gehiago ditugu, eta beste leku batzuk bilatzen ari gara aparkaleku berriak sortzeko. La Atalaya izan daiteke hurrengoa.

Zer azpimarratuko zenuke aur tengo aurrekontuen inguruan? Azken urteotan gehien kostatu izan zaizkigun aurrekontuak izan dira; Aldunditik jasotzen ditugun diru-sarrerak gero eta eskasagoak dira, baina herritarrei zerbitzu berak eskaintzen jarraitu behar dugu, nahiz eta diru-sarrera gutxiago eduki. Aurrekontuak onartu ondoren, herritarrentzako zerbitzu hurbilek martxan jarraitzen dutela azpimarra dezakegu, eta, gainera, zati bat aurreztea lortu dugu beste proiektu batzuk abian jartzeko.

Duela gutxi berritu zen Bizkaia Zubia; nabaritu duzue turista gehiago etorri den? Bai, turismoak urtero egiten du gora Bizkaia Zubiari esker. Dudarik gabe Portugaleteren ikono garrantzitsuena da, eta zaindu eta hobetu egin beharko dugu turistak hemen lo egiten gera daitezen.

Zeintzuk dira beste proiektu horiek? Adibidez, zabor-bilketa pneumatikoa zabaltzea, kaleak urbanizatzea, merkatuko plaza birgaitzea eta auzoak modernizatzea. Pandoko kiroldegia beste proiektu garrantzitsu bat da, ezta? Bai, noski. Hirugarren eta azken fasea abian da, eta urte amaierarako ireki ahal izango dugula uste dugu. Kirol eta aisirako zentro handia da; atsedengune handia izango du, baita hiri bainuetxea ere: horrez gain, kafetegia, jatetxea eta aparkaleku handia izango ditu. Herriaren sarreran dago, Ballonti ondoan, eta beste hainbat herritako jendea ere etortzea espero dugu. Halaber, geotermia sistemari esker, energia hartuko du lurretik, eta %30 aurreztuko dugu.

Zer ekimen egiten duzue euskara bultzatzeko?

Mikel Torresek azpimarratu du oso zaila izan dela aurtengo aurrekontuak betetzea

merkataritzari dagokionez batez ere. Urteekin kemena eta indarra galdu du, aste barruan batez ere. Birgaitzeko komisioan alderdi guztiak eta hainbat elkarte daude, eta, bertan, Alde Zaharrari bizitasuna itzultzeko ekimenak mahai gainean jarriko dira. Ezkerraldeko Erdi Aroko alde zahar bakarra Portugaleten dugu, eta erakarpen hori sustatu behar dugu. Merkataritzak ere laguntza behar du. Portugaleten beti aritu izan dira merkatari txikiak, eta horrek erakargarria izaten jarraitu behar du; horregatik, merkataritza-mahaitik hainbat kanpaina antolatzen ari dira hori bultzatzeko.

Nola planteatzen duzue Alde Zaharraren birsorkuntza?

Zelan doa Azeta parkea?

Alde Zaharraren birsorkuntza konpondu gabeko arazoa da,

70eko hamarkadatik portugaletetarrek biziki nahi izan duten

proiektua da. Bi zatitan banatzen da trenbideagatik, eta, orain, bi zati horiek lotu egingo ditugu birika berde handi horri esker, izan ere, 40.000 metro koadro ditu.

Euskarazko hainbat ekimen eta programa aurrera ateratzeko 100.000 euro gorde ditugu

Hainbat auzokidek kri tika tu dute berdegune gutxi eta porlan gehiegi dagoela.

Mendi-mazelan dago parkea, eta ingeniaritza lan handia egin behar izan dugu. Eskailerak eta arrapalak egon behar dira, herritarrek gozatu dezaten eta paseatu dezaten. Nola ordainduko duzue zorra? Epaiak adierazi zuenez, 38,5 miloi ordaindu behar ditugu lurren nahitaezko desjabetzagatik. 13 miloi ordaindu ditugu dagoeneko, eta, gainerakoa ordaintzeko, 5 miloi emango ditugu urtero. Aparkatzearena beste arazo larri bat da. Bai, hemen eta Ezkerralde osoan. Portugaleten 2,7 kilometro koadro ditugu, 50.000 pertsona inguru bizi gara, eta 23.000 auto daude erregistratuta. Hori kudeatzeko era bakarra lurpeko

Duela bi urte Euskararen Aholku Batzordea jarri genuen abian, herritarren partaidetzarekin euskara ikasgeletatik ateratzeko eta kalean erabiltzeko. Aurten, euskarazko hainbat ekimen eta programa aurrera ateratzeko 100.000 euro gorde ditugu. Herritarren Partaidetza eta Gizarte Berrikuntzarako Sail berria sortu duzue. Bai, Portugaleteko herritarrak entzun nahi ditugu, ekarpenik egin behar badute eta bideragarria bada, aurrera eraman ahal izateko. Baduzue beste proiektu batzuk abian jartzeko asmorik? Gustatuko litzaiguke gazteentzat alokatzeko etxebizitzak eta babes ofizialeko etxebizitzak sortzea, eta, udalerria eta Sestao lotzeko, Rivaseko parkean Portugaleteko eraztun berdea amaitzea.


8

2012ko Martxoa

Erreportajea

Ezkerraldeko herrien aurrekontuak abian dira

Ezkerraldeko lau herritako udalek badituzte aurtengo aurrekontuak. Barakaldo, Portugalete, Sestao eta Santurtziko gobernuko taldeek aurrera atera dituzte prestatutako kontuak. Barakaldon, Tontxu Rodriguez alkate sozialistak EAJri esker lortu du kontuak onartzea. Portugaleten, Mikel Torresek (PSE) aurrera atera ditu aurrekontuak jeltzaleen abstentzioarekin. Josu Bergara Sestaoko alkateak, EAJkoak, Bilduko hiru zinegotziren laguntza izan zuen, eta horrela lortu zuen proposamena onartzea. Santurtzin, Ricardo Ituarte EAJko alkateak ez du laguntzarik behar izan aurrekontuak aurrera ateratzeko, erabateko gehiengoa duelako. Herri guztiek, Sestaok izan ezik, iaz baino diru gutxiago izango dute gastatzeko

Barakaldo

Inbertsioa enpleguan eta gizarte-murrizketak Barakaldoko sozialisten gobernuko taldeak 103,8 milioiko aurrekontuak aurkeztu ditu, iaz baino %3,7 gutxiago. Enpleguaren aldeko gehitzeak eta gizarte-ekintzaren murrizketak dituzte aurrekontu horiek. Udal euskaltegiaren, An-

tzokiaren, Udal Kirol Erakundearen eta Udal eskolen dirulaguntzek ere murrizketak izango dituzte. EAJk onartu egingo ditu aurrekontu horiek. Akordioa posible izan zen gobernuko taldeak jeltzaleen hainbat ekimen, 700.000 eu-

gutxiago. baino 10 milioi z ia , oi ili m ,5 a 51 eta kiroldegia, kale ko do an P k: oa si a Inbert nizazioa, auzoen enparatzen urba ikoetako , ikastetxe publ modernizazioa itzea. e frontoia egok ld i-A ub Z k, na la e politikoen arioen eta tald ra. a Udal funtzion rretan utziko di soldatak bere ho itearen aurka Lanean huts eg i da. borrokatzen ar programak adinekoentzako n re ar ug ir H ntzako a dira, eta haurre in eg u nd te an m ere ako laguntzak eta nerabeentz dira. mantendu egin ru-sorta programaren di o ak tz en be ga a Lan a bultzatzeko eta merkataritz zte. nditu egin ditu aurrekontua ha zerbitzu tasunen Sailak ko de en -m ga o ditu. a Dro iak mantenduk zt gu a tz in ka es eta uskara Saila sortu dituzte, E a Gizarte i rr be il sa i B a Partaidetza et eta Herritarren ere. ila, hain zuzen Berrikuntza Sa

roan zenbatetsiak, onartu zituelako. “350.000 euroan hobetu eta handitu ditugu gizartelaguntzari bideratutako udal diru-laguntzak, 750.000 euroraino; 100.000 euro sartu ditugu aurrekontuetan ganga azoka handia antolatzeko eta, horrela, Barakaldoko merkatariei eta ostalariei laguntzeko, euskara sustatzeko eta erabiltzeko 50.000 euro lortu ditugu, eta lehen baino 38.000 euro gehiago auzoetako jaietarako�, esan zuen EAJk. Ezker Abertzaleak eta gizartetalde batzuek gogor kritikatu dituzte aurrekontuak. Batez ere, Gizarte Ekintzaren %12 eta Udal Diru-laguntzaren %25 murriztu izana kritikatu dute. Halaber, hirigintza-sailaren aurrekontua 3,5 milioi igotzea eta, aitzitik, Ongizatearena 1,3 eta Kulturarena 1,5 milioi jaistea sa-

a Aurrekontua 103, 8 milioi eurokoa iza ngo da, iaz baino %3,7 gu txiago. a Inguralde: 2.730.05 7 (+%22) a Gizarte Ekintza: 10.200.207,80 euro (%11,55) a Kultura: 7.410.52 0 euro (-%17,31) a Hezkuntza, Eusk ara eta Kirolak: 3.53 2.192 euro (-%25,88) a Lankidetza, Berd intasuna eta Drogazaletasun Preb entzioa: 587.409,55 euro (-%12,46) a Udalak 6.317.620 euro gorde ditu inbertsioak egiteko : 3 milioi Munoa lursailaren erosketa ren lehenengo epea ordaintzeko, 1,98 m ilioi kaleetarako, 600.000 euro gizarte -instalazioak beharrezko guztiarek in hornitzeko, 350.000 euro esparr u kulturalak beharrezko guztiarek in hornitzeko, eta 200.000 euro ikaste txe publikoetan.

latu dute. PPk salatu du hirugarren adinekoen zazpi elkarteek

%35 diru-laguntza gutxiago jasoko dutela.

Portugalete Portugaleteko Udalak, PSEk gobernatuta, eta EAJren abstentzioari esker, 51,5 milioiko aurrekontua onartu du, iaz baino 10 milioi gutxiago. Aurrekontu hori orekatua da, eta ez du zorrik edukiko, ez baitu sartzen dena baino gehiago gastatuko. Onartutako kontuek Gizarte Saileko eta auzokidearentzako arretarako dirupartidak mantentzen dituzte. Hirugarren adinekoei, behartsuenei eta familia ugariei zuzendutako programak finkatu egin dituzte. Halaber, enplegu eta merkataritza txikiarentzako laguntzak zabaldu egin dira. Gainera, beste bi area berri sortu dituzte, Euskara Saila eta

Gizarte Saileko partidak mantendu ditu, baina ez du zorrik jasotzen

Herritarren Partaidetza eta Gizarte Berrikuntza Saila. Beste alde batetik, oposizioak kritikatu egin du Gobernuaren taldeak aurkeztutako

aurrekontuetan ez daudela jasota Azetako lurrengatik ordaindu behar dituen 25,5 milioi euroak eta Surposari ordaindu behrreko 6 milioi euroak.


2012ko Martxoa

9

Erreportajea Lau eurotik bat hezkuntzara eta gizartebabesera joango da Sestaoko EAJk, Bilduren laguntzarekin, aurrera atera ditu

Sestao

aurrekontuak. 38,6 milioi euro izango ditu aurten Sestaoko

Gizarte-zerbitzuak mantenduko dira eta enplegua bultzatuko da

ak o aurrekontu 1,7 k ro u e i io il baino a 46,8 m nturtzik, iaz izango du Sa go. milioi gutxia a du, eta ko soberakin zeko ro u e i io il m ult a5 zor diona itz Udalkutxari erabiliko da. en o eta langile a Enpleguk a planak %4,15 handitu prestakuntz tuak iketa kontra dira, eta hez . ida %5 igo da egiteko part arpena rako diru-ek a tz in rg a h e aB da. %3,3 handitu lan ultzatzeko p b a tz ri ta a rk a Me ko da. berria sortu

Udalak, iaz baino %5,4 gehiago. Josu Bergara alkateak esan duenez, aurrekontuetako lau eurotik bat hezkuntza politikak, enplegua sustatzeko neurriak eta gizarte-babesa finantzatzeko izango da. Funtsezkoak ez diren gastuak asko murriztu dituzte, adibidez, udal propaganda eta publizitatean, komunikazio zerbitzuan eta protokoloko ekimenetan. Gobernuko organoei zuzendutako dirua ere %11,7 murriztu da. aurkako Langabeziaren planarentzako diru kopurua mantendu egin da, eta Behargintzak %7 gehiago hartuko du. Gizarte Ekimenen eta Hirugarren Adinekoen Sailaren eta Berdintasun Sailaren partidak ere handitu egingo dira. Inbertsio berriek 5,3 milioi euro izango dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat emango du udalaren kirolinstalazioak berritzeko. Euskarari zuzendutako diruak ere gora egin du, eta

a Aurrekontua 38,6 milioi eurokoa izang o da, iaz baino %5,4 gehiag o. a Propagandan eta publizi gastua %8 jaitsi da, ko tatean izango den munikazio arloko gastua %15, eta prot okolokoa %65. a Gobernuko organo ei zuzendutako diru a %11,7 murriztu da. a Behargintzaren au rrekontua %7 igo da , eta 330 euro izango du enplegua bultzatzeko . a Gizarte Ekimenen eta Hirugarren Adin ekoen Sailaren dirua %11 igo da, eta Berdintasun Sailaren partida iaz baino %35 handiagoa izango da. a Inbertsioak %26 gehitu dira, 5,3 milio i, hain zuzen ere. Juan Tom as Gandarias kalea urbanizatuko da, et a Los Ba単os kalea et a Las Llanas zumardia ere berritu egingo dira. a Aldundiari esker, milioi bat euro udal kiroldegiak berritzek o erabiliko da. a Euskara bultzatze ko dirua iaz baino %6 5 gehiago da.

Sestaok 163.700 euro emango ditu udal euskaltegiarentzat eta hainbat ekimen antolatzeko, iaz baino %65 gehiago.

Aitzitik, oposizioko taldeek, PPk eta PSEk, salatu egin dute nazioarteko elkartasunari 15.000 euro eskaintzea.

Santurtzi

Santurtziko alkateak, Ricardo Ituarte jeltzaleak, 46,8 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du. Gainera, 5 milioi euroko soberakina du Udalak. Ituartek esan du diru hori Udalkutxara zor diona itzultzeko erabiliko dela. Kontu horiek zerbitzu publiko guztiak bermatzen dituzte, eta enplegua eta ekonomia sustatzeko neurriak

bultzatuko dituzte. Langileen prestakuntza eta Behargintzari zuzendutako partidak handitu ditu, eta plan berri bat sortuko da merkataritza sustatzeko. Inbertsioei dagokienez, Kantauri ikastetxeko aparkalekua konponduko da, Serantesko fortea birgaitzen jarraituko da eta Villarretik autobiderako sarbidea sortzeko lurrak

erosteko partida izango da. Oposizioak ez ditu Ituartek azaldu dituen kontuak ontzat hartzen. Alkateak esan duenez, Udalak 21 milioi zor dizkie banketxeei bi mailegu ordaintzeko. Diru horrekin, azken urtean 15 inbertsio egin ditu Santurtziko Udalak. Oposiziokoen ustez, zor hori 29 milioi eurokoa da.


10

2012ko Martxoa

Erreportajea

Santurtziko Serantes mendian dauden eraiki militarrak babestuko ditu

Fortetik, Bizkaiko Golkorako, Abrarako, Meatzalderako eta Bilbo Handirako bista izugarri ederrak daude

Santurtziko Udalak Serantes mendian dauden eraikin militarrak babestea erabaki du. Horrela, fortea, bolborategia eta dorrea Hiri Antolamendurako Plan Nagusian sartuko dira. Eraikin horiek XIX. mendekoak dira, eta kokapen estrategikoa aprobetxatzeko egin zituzten. Haien helburua Bilboko itsasadarraren sarbideak eta Abra zaintzea eta kontrolatzea zen. Halaber, Serantes mendiak balio natural eta paisajistiko izugarria du. “Elementu arkitektoniko horien balioa ez dago zalantzan jartzerik, eta babesteko eta egoera onenean mantentzeko ahal dugun guztia egin behar dugu”, esan zuen Santurtziko Ingurumen eta Hirigintza zinegotziak, José Luis Landaburuk. Horregatik, “Serantes eta mendiaren inguruan dauden elementu guztiak bultzatuko ditugu izaera turistikoago, ludikoago eta ingurumenekoagoa emateko, eta Serantes berreskuratzen jarraituko dugu”, gehitu zuen Landaburuk. Elementu berri horiek Santurtziko Parkearekin, San Jorge Elizarekin, Ma-

marigako Elizarekin, Arrantzaleen Kofradiarekin eta Udaletxearekin bat egingo dute. Karlisten erasoak saihesteko Dorrea 1868an eraiki zuten. Serantes mendiaren tontorrean dago kokatua, 452 metroko altueran. Abra babesteko talaia da, eta tontorretik Nerbioiko itsasadarra, Oiz eta Sollube mendiak eta Durangaldeko mendiak kontrolatzen dira. Oskarbi den egunetan, Billano lurmuturra ikus daiteke.

den hartzeko eta hamaiketakoa hartzeko erabiltzen dute. Gainera, fortetik, Bizkaiko Golkorako, Abrarako, Meatzalderako

eta Bilbo Handirako bista izugarri ederrak daude. Mazoa garai bateko bolborategia da, eta 245 metroko

altueran dago kokatuta. 1932. urtera arte, hainbat soldadu egon ziren bolborategi horretan.

Pazko astelehenean, denok ‘Kornites’ erromeriara

Karlisten erasoak saihesteko Dorrea 1868an eraiki zuten Serantes forte zaharra, gaur egun berreskuratzen ari dena, ekialdeko mendi mazelan dago kokatuta. Tontorretik metro gutxira dagonenez eta igoerako bidearen ondoan dagoenez, mendizaleek eta turistek atse-

Pazko astelehenean, Kornites erromeria ospatzen da Serantes mendian. Zenbaiten arabera, XIX. mende hasieratik egiten da festa hori. ‘Kornites’ txorizo eta arrautza egosia duen ogi biribil baten izena da; antzina, oihalezko poltsa batean sartzen zen, eta Serantes mendian jaten zen. Jendeak jolasean gozatzen zuen, dantzekin batera, eta gaua heldu baino lehen, Mamariga auzora jaisten ziren jotak dantzatzera. Santurtziko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu jai hori ospatzeko.


2012ko Martxoa

11


12

2012ko Martxoa

Kirolak TXIRRINDULARITZA

Euskal Herriko Itzuliaren lehengo etapa Bizkaian izango da Apirilaren 2an, hainbat arazo ekonomiko gainditu eta gero, Gueñesetik abiatuko da Euskal Herriko 52. Itzulia, eta, hilaren 7an, Oñatin amaituko da. Aurtengo itzulian, lehenengo etapan soilik pasatuko dira Bizkaitik txirrindulariak, eta, dudarik gabe, oso etapa interesgarria izango da. Lehenengo etapak 153 kilometro dauzka, eta Gueñesen hasi eta amaituko da. Gogorra izango da, zazpi mendate igo beharko baitituzte txirrindulariek: bost hirugarren mailakoak (Humaran, El Suceso, La Escrita, Beci eta San Cosme), bat bigarren mailakoa (La Escrita), eta beste bat lehen mailakoa (Ubal). Horiek guztiak gogorrak badira ere, gogorrena azkenean pasatu beharko dute txirrindulariek. Helmugara heldu baino hiru kilometro lehenago, aldapa handia dago ibilbidean. Mila metro baino ez dira izango, baina, seguru aski, lasterketa han bertan hautsiko da. Laburra izango da, baina oso gogorra. Txirrindulariek asfaltoa utzi eta porlana hartuko dute. Bi aldapa daude Goikouria auzora igotzeko. Lehena, 150 metro luzekoa, bihurgunetsua eta %20ko aldapakoa. Atseden txikia eta, jarraian, beste 150 metro luzeko aldapa gogorra. Jaitsierak ere zailtasun handia

du: estua eta zuhaitzez inguratua, teknikoa, bizkorra eta laburra, 600 metro luzekoa. Bi bihurgune zorrotz ditu, eta, hortik aurrera, bi kilometro baino ez dira geratuko Gueñeseko helmugara ailegatzeko. Gainerako etapek ere badute interes handia. Bigarrena Gasteizen amaituko da, eta abiadura-lasterkariek izango

Gueñesen hasiko da eta Oñatin amaituko da apirilaren 7a dute aukera. Hirugarrena Arrateko santutegian bukatuko da, lehen mailako mendatea igo eta gero, eta beste sei mendate gainditu ondoren. Laugarren etapa Nafarroara helduko da, eta lehen mailako Ibardin mendatean amaituko da, hain zuzen ere. Bosgarrena Oñatin amaituko da, eta seigarren eta azkena ere Oñatin izango da, erlojupekoa. Beti bezala, Euskal Herriko Itzulia oso interesgarria izango da, eta zaleek aukera ezin hobea izango dute munduko txirrindulari indartsuenekin gozatzeko.

Munduko txirrindulari indartsuenak izango dira euskal errepideetan

ETAPAK - ETAPA 1 - Güeñes-Güeñes: 153 km (apirilaren 2a) - ETAPA 2 - Güeñes-Gasteiz: 165,7 km (apirilaren 3a) - ETAPA 3 - Gasteiz-Eibar (Arrate): 164 km (apirilaren 4a) - ETAPA 4 - Eibar-Bera (Ibardin): 151 km (apirilaren 5a) - ETAPA 5 - Bera-Oñati: 183 km (apirilaren 6a) - ETAPA 6 - Oñati-Oñati (Banakako Erlojupekoa): 18,9 km (apirilaren 7a)

Barakaldoko Udal Kirol Erakundearen abonatuek prezio bereziak izango dituzte eskubaloia ikusteko Barakaldo Eskubaloi Kluba, 1979. urtean sortua, Bizkaiko kirol erakunde garrantzitsuena da gizonezkoen eskubaloiari dagokionez. Gainera, eskubaloian Euskadiko talde esanguratsuena da, izan ere, bi talde nagusiak ohorezko B mailan eta lehenengo nazionalean aritzen dira.

Barakaldoko Udal Kirol Erakundearen abonatuei Lasesarreko partiduetarako deskontua egitea erabaki du Barakaldo Eskubaloi Klubak. Udal Kirol Erakundearen abonatu helduek 20 euroan lortu ahal izango dute (%75eko deskontuarekin) lehentasunezko

abonamendua. Abonatu gazteek (14 eta 18 urte bitartekoak), berriz, 10 euroan erosiko dute urte osorako abonamendua. Udal Kirol Erakundearen abonatuak 3 euro ordainduta sar daitezke Lasesarreko kiroldegian Barakaldo Eskubaloi Klubaren partidak ikusteko.

ESKUBALOIA

Barakaldok Lasesarre kiroldegian jokatzen du


2012ko Martxoa

13

Kirolak ATLETISMO

Maratoia Bizkaia Zubiaren gainean Javi Conde eta Jon Salvador korrikalariek erronka berri bat bete zuten martxoaren 17an, izan ere, Bizkaia Zubiaren oinezkoen zaldainaren gainean, 45 metroko altueran Bilboko itsasadarraren gainean, egin zuten maratoia.

Espainiako Atletismo Federazioak homologatu egin zuen distantzia, eta biek 3 ordu 34 minutu eta 13 segundotan egin zituzten 42,195 kilometroak. Oinezkoen zaldainak 144 metroko luzera du, eta korrikalariek 145 buelta eman behar izan zituzten maratoia burutzeko.

145 buelta eman behar izan zituzten maratoia bukatzeko Javi Conde eta Jon Salvador Bizkaia Zubiaren gainean

“Erritmo lasaian hasi genuen proba, eta dena emanda amaitu genuen; hasiera eta

amaiera bitartean, fisikoki mentalki baino askoz txarrago pasatu genuen�, esan zuten atletek. Erronka berezi hau, inoiz egin ez dena, Maratoi Solidarioen kanpainaren barruan dago, eta hainbat gizarte-ekintza antolatzeko dirua biltzeko helburua du. Javi Conde basauritarrak 9 domina lortu ditu hainbat Joko Paralinpikotan eta 24 maratoi egin ditu. Jon Salvador erandioztarrak 29 maratoi egin ditu. Maratoi Solidarioen Elkarteak beste proiektu bat aurkeztuko du laster. Izan ere, 25 korrikalarik maratoi berezi bat egingo dute Bilboko Guggenheim Museoan, Richard Serraren obra erraldoiak hartzen dituen areto nagusian, hain zuzen ere.

XAKE

Sestao Naturgas Energia, Xakeko Taldekako Euskal Ligaren txapeldunordea Sestaoko Las Llanaseko kiroldegian jokatu zen Xakeko Taldekako Euskal Ligaren azken jardunaldia, eta Donostiako Gros taldeak eskuratu zuen titulua. Talde donostiarrak puntu erdiko aldea ateratzen zion Sestao Naturgas Energia taldeari azken jardunaldia jokatu baino lehen, eta gipuzkoarrek ez zuten huts egin eta txapelketa irabazi zuten. Bizkaitarrak txapeldunordeak izan ziren, eta horrela bukatu zen bi urteko nagusitasuna. Hasierako desabantaila zelaeta, Sestao Naturgas Energiak ezin zuen porrot egin eta etxekoek lau partida irabazi zituzten. Edouard Romainek, Stuart Conquestek, Gabriel del Riok eta Alfonso Romerok gainditu egin zituzten Bataila taldeko aurkariak. Hala eta guztiz ere, Gros

taldeak ez zuen amore eman, eta lau puntuak lortu zituen Conteneo Haitzaken aurka. Sestaoko kiroldegian bizitako xakearen jaian, Sestao Naturgas Energiaren bigarren taldea ere txapeldun izan zen Lehen Mailako txapelketan. San Juan eta Zornotza taldeak bigarren eta hirugarren sailkatuak izan ziren maila horretan, eta Easo eta Altzaga Leioa taldeen lekuak hartuko dituzte hurrengo denboraldian. Sailkapena (puntuak) 1. Gros 29,5 2. Sestao Naturgas EnergĂ­a 29,0 3. Ruta de Europa 20,5 4. San Viator 20,0 5. Batalla 18,0 6. Conteneo Haitzak 17,0 7. Zuri Baltza 13,0 8. Orvina 12,5 9. Easo 10,5 10. Altzaga Leioa 10,0


14

2012ko Martxoa

AHOLKUAK

Etxebizitza salmenta errazteko urratsak

Gaur egun, etxebizitza saltzea ez da gauza erraza, baina herritar asko egoera horretan daude eta ez dute beste irtenbiderik. Beraz, etxea ahalik eta lasterren saltzeko aholkuak eskainiko ditugu artikulu honetan, non gomendagarriak diren hainbat urrats zerrendatzen ditugu. Bezeroak gero eta zorrotzagoak dira etxebizitza erosteko orduan; beraz, hurrengo gomendioak interesgarriak izan daitezke + Prezio egokia Saltzaile askok uste dute beraien etxebizitzak balio duena baino gehiago kostatzen duela, baina ez da beti horrela izan behar. Gaur egun, erosleek prezio egokiagoak bilatzen dituzte, eta gure etxearen kostua igotzea ez da batere erakargarria izango. Prezioen nondik norakoak ezagutzeko, gomendagarria izan daiteke gure etxe inguruan salgai dauden gainerako etxebizitzen prezioa zein den jakitea. Era berean, agentzia baten balorazioa bilatzerakoan, ez da komenigarria iritzi bakarra entzutea.

Bestalde, merkatuan denbora luzez igarotzeak etxebizitzaren irudia gutxietsiko du; hori seinale txarra izango da bezeroarentzat, etxebizitza horretan gaizki dagoen zerbait dagoela pentsatuko baitute. + Etxearen prestaketa Erreforma ugari behar dituen etxebizitza ez da erakargarria bezeroarentzat. Ildo berari jarraituz, etxearen itxura eta txukuntasuna positiboa den heinean, eroslearen interesa ere handiagoa izango da; beraz, etxearen erosotasuna islatzea garrantzitsua izan daiteke. Hori dela eta, hona hemen kontuan hartu beharreko urratsak: hormak kolore neutroekin margotu, altzari eta apaingarri gutxi erabili, hozkailua garbitu eta hutsik utzi... Izan ere, espazioa oso inportantea da. Zenbat eta gauza edo apaingarri

gutxiago, orduan eta handiagoak emango dute gelek. + Informazioa eskaini Lehenengo eta behin, ezinbestekoa da iragarkian argi uztea etxebizitza partikularra dela, eta jabetza ez dela bankuarena; erosle gehienek bahituta izan diren etxebizitzak zokoratzen ohi dituzte. Horrela, azkeneko fakturak edo agiriak (ura, gasa edo argia) eskura izatea ere garrantzitsua da. Bestalde, etxearen edo gelen neurriak interesgarriak izan daitezke ustezko eroslearentzat. Informazioa ugariago den heinean, orduan eta hobeto. + Bisitak erraztu Etxea erakutsi edo aurkeztu aurretik, prest egon behar da bisitak edozein momentutan jasotzeko. Kasu askotan, higiezin-agentearen laguntza positiboa

izan daiteke, edo, bestela, baliabide egokia izan daiteke lagun, senide edo auzokoren bat parte hartzeko prest egotea, etxearen jabea presente ez dagoenean, hura erakusteko. Lehen begiradan etxea gustukoa izatea oso garrantzitsua da; aukera egotea positiboa da, horrela, bezeroak ez baitu behin eta berriro bisitatu beharko. + Malgutasuna Saltzailea malgua izan behar da; gaur egungo bezeroek baldintza guztiak ezagutzen dituzte, eta gero eta gehiago eskatzen dute. Hori dela eta, batzuetan saltzailea hainbat eskaera edo proposamen onartzeko prest egon behar da. Etxebizitza bisitatzeko ordutegia, onibarren tasatzailearen presentzia izatea, altzariren bat geratzea... horiek izan daitezke eroslearen

Txokoak

Donibane Sagardotegia Donibane Sagardotegiaren espezialitatea arranbarrilla ez ezik, entsaladak, barazkiak eta haragiko parrila ere bada, bakailaoak duen garrantzia kontuan hartuz. Menuari begira, eguneko menua ospetsuena da, baina badaude goxoak eta ekonomikoak diren beste batzuk, Donibane menua edo talde desberdinentzat egokituta dauden lau menu gehiago, adibidez.

Harremanetarako datuak San Juan kalea, 15 Barakaldo Tfn: 94 438 49 05 http://www.donibaneasador.com

Jatetxearen diseinua Janaria oso garrantzitsua da; hala ere, beste alderdi batzuk ere inportanteak dira, itxua hain zuzen ere. Donibane sagardotegiko diseinua arrunta da, kolore leunekin eta egurrezko horma errustikoekin. Barrualdean argazkiak ikus ditzakegu, non Barakaldo zaharraren irudiak aurki ditzakegu, bere kaleak, elizak edo eraikin esanguratsuenak azpimarratuz.

Eguneko menua

·························································· Kardua hirugihar saltsarekin Lupia ori errearekin Etxeko postrea Edateko: ura edo ardoa ·························································· 12,30 € (BEZa barne)


2012ko Martxoa

15

Aisialdia

AG E N D A

HOROSKOPOA

Ba ra k a ldo

ARIES

2012/04/14-15 – Por los ojos de Raquel Meller Antzerkia (Barak aldo Antzokia, 20:00 / 19:00) 2012/04/20 – Be lén Maya - Dant za (Barakaldo An tzokia, 20:00) 2012/04/30 – G wendal - Kontze rtua (RockSta r Live, 20:00)

Zenbait urtez ikusi ez duzun lagunarekin elkartuko zara. TAURUS Espero ez duzun lana aurkituko duzu, eta zure diru-sarrerak ugaritu egingo dira.

S a nt u rtz i

2012/03/30 – G isaku – Haur Z inema Emanaldia (Las Viñas Libu rutegia, 18:00) 2012/04/20 – Ta ngo - Dantza (S erantes Kultur Aretoa, 20:30) 2012/04/27 – Caros Goñi “R evólver” (Seran tes Kultur Aret oa, 20:30)

GEMINI Gatazka izugarriak izango dituzu lanean, baina laster konponduko dira. CANCER

Po rt u ga lete

Barakaldon neska/mutil jatorra ezagutuko duzu, eta harreman estua izango duzu berarekin.

2012/04/10 – “P roa a la mar desd e Portugalete co n modelismo” Erakusketa (Rial ia Industria M useoan) 2012/04/19 – G ipuzkoan zehar – Txangoa (Argibi deak gizarte etxe etan) 2012/04/22 – “P ortugalete Uri Urena” Gazteen V. Dantzaldia (Zubi-Alde kir oldegian, 17:30)

SAGITARIUS Aste Santurako plan berriak antolatuko dituzu datozen egunetan.

Sesta o

CAPRICORNIUS

2012/04/20 – ‘C otillas’ antzerkia (Musika Eskola , 20:00) 2012/04/24ra ar te – Gonzalo Ah umada. Pintura (Sestaok o Erausketa Aret oa) 2012/04/27 – Gure Bide Galdu ak. Antzerkia (Mus ika Eskola, 20:0 0)

Santurtzin farra egin ondoren, lagun ezin hobeak dituzula ikusiko duzu. AQUARIUS Lagunengandik urrundu zara pertsona horrekin egoteagatik; hitz egin guztiekin, eta konpondu arazoa. PISCIS

2

9

36

8

5

SUDOKU

1

7

4

Buruari gogor eutsi eta ebatzi sudoku hau ERANTZUNAK Zenbat denbora eman duzu sudokua ebazteko? Hona hemen erantzunak.

Sestaon etxebizitza dotorea eta deigarria erosteko aukera izango duzu. LEO Lan asko egin beharko duzu aurten xahututako dirua berreskuratzeko. VIRGO Familiarekin bidaia zoragarria egingo duzu, ahaztezina! LIBRA Azterketaren bat izatekotan, lasai ibili eta asko ikasi, gainditzeko aukera baituzu. SCORPIUS Portugaleteko kaleetan aspalditik ikusten ez duzun pertsona batekin topo egingo duzu.


2012ko Martxoa Egilea: Mediagune - 81. Posta Kutxatila. 48901 Barakaldo (Bizkaia) Posta elektronikoa: ezkerraldekokz@mediagune.com • Telefonoa: 94 600 26 81 Euskara arduraduna: Labayru Ikastegia • Argitalpen honetan adierazitako iritziak ez datoz derrigorrez batera argitaratzaileek dituzten iritziekin. Lagundu nahi bagaituzu, jarri zaitez gurekin harremanetan. LEGE GORDAILUA: BI-3406/2011 • DOAKO ALDIZKARIA • MEDIAGUNE

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundaiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.

Elkarrizketa

José Carlos Tamayo

Alpinista eta eskalatzailea

“Mendia da nagusia, baina erronka ezberdinak planteatzea ere gustatzen zait”

Zeintzuk dira mendiarekin lotutako lehenengo oroitzapenak, mendira egindako lehenengo irteerak? Nire lehenengo ibilaldiak hurbileko mendietatik izan ziren, Pagasarrira, Ganekogortara, Anbotora eta Gorbeiara. Gailur ugari oso azkar igotzeko garai hartako espirituarekin. Eta Sestao Alpino Clubek antolatutako elurretarako irteerak ere bai, adibidez, Cuchillónera,Tres Maresera eta abar, kranpoiekin, pioletekin eta abar. Zer zara zu, alpinista edo abenturazalea? Alpinista eta eskalatzailea naiz. XXI. mendearen hasieran edo XX. mendearen bukaeran abenturazaletasunaz hitz egitea harrokeria dela uste dut. Beste gauza bat da bidaietan, zeharkaldietan edo eskaladetan abenturak bizitzea. Noiz eta nola hasi zinen ‘Al Filo de lo Imposible’ programan kolaboratzen? 1986. urtean espedizioa antolatu genuen Karakorumera, Chogolisa eta Broad Peak igotzeko; gra-

batu egin genuen eta gero ‘Al Filo de lo Imposible’ programari saldu genion. Hura izan zen programarekin eta Sebastián Alvarorekin, zuzendariarekin, izandako lehenengo kolaborazioa. Grabazio lanak ere egin dituzu espedizioetan. Mendira igotzea zaila bada, are zailagoa izango da kamara batekin, ezta? Bai, noski; gailur altuenetan, beti heltzen da unea grabatzen ari den kamera ofizialak ezin duela jarraitu, eta alpinistak berak hartu behar du kamera tontorretako planoak grabatzeko. Lehen, zinearekin, orain baino zailagoa zen, 16 milimetrotan eta super-zortzian filmatu behar genuelako. Gaur egun, bideoarekin errazagoa da hainbat kamera tontorreraino igotzea eta grabatutako ordu asko gailurretik jaistea. Mendiak ez ezik, basamortuak eta poloak ere zeharkatu dituzu; zer da gehien gustatzen zaizuna? Erronka ezberdinak planteatzea eta aldatzea gustatzen zait.

Mendia da nagusia, noski, indartsuena, baina basamortuak neguan eta zeharkaldi polar batzuk probatu behar diren esperientziak dira, eta, noizean behin, baita errepikatu ere. Izozketak jasan dituzu, baina zein izan da zure unerik txarrena espedizioetan?

beste espedizio on, hainbeste eskalada atsegin, hainbeste ibilaldi polit, hainbeste argi, hainbeste egunsenti, hainbeste lagun, hainbeste urte… Gailur handiak masifikatzen ari dira, edonork uste du igo daitekeela; indargabetzen ari da himalaismoa?

Lagunak joaten diren lekura joaten gara eta helburuak bigarren mailan geratzen dira

Zortzimilako batzuen ibilbide arruntak masifikatzen ari dira; horrek gailurrerainoko bidea errazten du eta igoeraren meritua erlatibizatzen du. Horrek gutxi prestatuta dagoen jendeak mendi handien erronka planteatzea ere eragiten du, eta, noizean behin, mendiak erronka hori ez dela txantxetakoa gogorarazten die.

Momentu gogorrena lagun bat galtzea izan zen. 1994an Atxo Apellaniz hil zen K2 jaisten, eta inoiz jasan dudan gertaerarik txarrena da.

Zer uste duzu estilo alpinoari buruz?

Zein da gogoratzen duzun momenturik onena? Oso zaila da momentu bakar bat aukeratzea hainbeste momentu on laburbiltzeko, hain-

Estilo alpinoaren alde nago, noski, mendiak igotzeko era garbi eta arina delako, baina erlijioa egin gabe. Nire ustez, bilakaera logikoa izan behar da erronka berriak erakartzeko, baina horrek apustua igoarazten du eta baita porrot egiteko aukera ere. Bere burua babes-

Sestaon jaio zen, eta gaztetatik inguruko mendietan ibiltzen hasi zen. Horrela sortu zen José Carlos Tamayoren mendiarekiko zaletasuna, eta ordutik munduko mendikate garrantzitsuenetan zehar ibili izan da. Lur orotakoa da Tamayo, eta hainbat zortzimilako igo ditu, harrizko eta izotzezko hormak eskalatu ditu, Antartikako eta Tierra de Fuegoko mendi ia ezezagunak esploratu ditu, zenbait basamortu zeharkatu ditu eta zeharkaldi polarrak ere egin ditu. ‘Al Filo de lo Imposible’ telebistako programaren kolaboratzailea izan da urte askotan, eta Iñurrategirekin, Alex Txikonekin, Juanito Oiarzabalekin edo Juanjo San Sebastianekin hainbat espedizio parekatu ditu

teko aukera gutxi du mendiak, talde askok setiatzen badute. Zein izango da zure hurrengo proiektua? Zer da egiteko geratzen zaizuna? Gauza asko eta proiektu ugari dauzkat egiteko. Gertatzen dena da orain beti norekin garrantzitsuagoa dela nora baino. Badakigu ez garela hobeak izango eta ez dugula gehiago disfrutatuko beste gailur bat gure historian gehituta; horregatik, lagunak joaten diren lekura joaten gara eta helburuak bigarren mailan geratzen dira. Juanjo San Sebastian, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Juanra Madariaga, Juanito Oiarzabal, José Carlos Tamayo…, badago harrobia euskal mendizaletasunean? Bai, noski. Oso eskalatzaile onak eta alpinista bikainak daude Euskal Herrian, nahiz eta haietako askok zaletasuna era amateurrean bizi izaten duten eta ez diren hedabideetan agertzen direnak bezain ezagunak.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.