Ekonomiarenkz

Page 1

€ konomiarenKZ Euskal Ekonomiaren Kazeta

57. alea • 2013ko Azaroa • Doako Alea • Bostgarren Urtea • Harpidetzak: 944213031 • Lege Gordailua: BI - 0371 - 08

Orain ere Interneten: w w w. e k o n o m i a r e n k z . e u // e k o n o m i a r e n k z . w o r d p r e s s . c o m

ELKARRIZKETA

Juan Ignacio Vidarte

Guggenheim Bilbao museoko zuzendaria

“Urdaibaiko proiektuak indarrean jarraitzen du; 2020ra arte aukera irekita dago”

16. orrialdea

GRAFIKOAK

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %6,4 murriztu da azken urtean

6. orrialdea

Gobernu zentralak industria eta enpresen sorrera geldotu du, azken neurrien ondorioz

Espainiar Estatua da 2008tik ekoizpen industrialaren arloan gehien jaitsi den Europar Batasuneko hiru garren herrialdea, bakarrik Grezia eta Zipreren

atzetik. Gainera, ETEen nazioartekotasunari begira, Estatu espainiarra EBko adierazleen azpitik dago, Rajoyren kudeaketa zalantzan jarriz. Bestalde, EBko

Jaurlaritzak tokiko enplegua sustatuko duen ekimena sortu du

BPGren %15,3 industriak betetzen du; Espainiaren kasuan, berriz, kopuru hori txikiagoa da, %13,3koa, hain zuzen ere. 10-11. orrialdeak

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko udalekin elkarlanean, tokiko enplegua sustatzeko laguntzak onartu ditu. Zehazki, toki-entitateek 21,3 milioi euro izango dituzte, horretara bideratutako proiektuak martxan jartzeko. 5. orrialdea

Creación de páginas profesionales (fan page) en Facebook, perfiles en Twitter, Linkedin,... personalización y optimización de contenidos... Diseño y programación de páginas web, Blogs, WordPress, banners, posicionamiento en buscadores,... Diseinu eta programazioa, blogak, bilatzaileen kokapena….

Orrialde profesionalen sorkuntza Facebooken, profilak…

Edición e inserción de vídeos en páginas web, perfiles sociales, canal propio en YouTube,...

Bideoen edizioa, sare sozialetan edo Youtuben zabaltzeko...

Kooperatiba eredua aldarrikatu dute Forokoop-eko partehartzaileek

Kooperatiba arloko gai teoriko zein praktikoei bu ruz hausnartzeko EKGKEuskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak partekatzen duten beharra izan du abiapuntu FOROKOOP-Kooperatiba Eztabaidarako Foroak. 4. orrialdea


€konomiarenKZ

2

2013ko Azaroa

LAGUNTZAILEAK:

ADITUAREN IRITZIA

ELKARLANEAN:

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK (HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA) DIRUZ LAGUNDUTAKOA

KOMIKI

Plan pribatuak

Era berean, Zubirik ez du bat egiten plan pribatuen ideiarekin, ez baitu uste konponbidea direnik; “kontsumitzaileei eskaini zaizkien errentagarritasunak lortzeko, burtsan inbertitu beharra dago, eta badakigu nola dagoen burtsa”, azpimarratu du katedradunak. Ildo berari jarraituz, adituak argi utzi nahi izan du plan pribatuak ez direla pentsiodunen konponbidea izango, “ez atzerrian, ezta gutxiago ere Espainian”, zehaztu du. “Plan pribatu batek ez ditu errentagarritasun handiak sortuko”, gaineratu du Zubirik.

HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 421 30 31 WEBGUNEA: www.ekonomiarenkz.eu BLOGA: ekonomiarenkz.wordpress.com POSTA ELEKTRONIKOA: info@ekonomiarenkz.eu POSTA HELBIDEA: 612 Posta Kutxatila, 48080 Bilbo EUSKARAREN ARDURADUNA: Labayru Ikastegia EGILEA: Leizaola Fundazioa - Mediagune HARPIDETZAK: 94 421 30 31 telefonoan. Aldizkari hau USOA LANTEGIA eta EGUNON POSTING ZERBITZU PROFESIONALA banatu dute

Banaketa:

Egin zaitez harpide!

EHUko Ogasun Publikoko katedraduna Ignacio Zubiri euskal katedradunaren iritziz, pentsioak batez beste %40 inguru jaitsiko dira 2050. urtera arte, Espainiako Gobernuak onartutako erreformaren ondorioz. “Pentsioen balio nominala %0,25 igotzen bada, eta, espero bezala, inflazioa %1,5 igotzen bada, pentsiodunen erosteko ahalmena puntu bat baino gehiago murriztuko da”, adierazi du Zubirik. Horren harira, kotizazio gabeko pentsioak aipatu ditu katedradunak, erreformak ez baitu eraginik izango horietan; “arazo bakarra gutxieneko zenbatekoa ezartzea izango da, baina erreformak ez du eraginik izango mota horretako pentsioetan”, gaineratu du.

STAFF:

Ekonomiaren KZ etxean hilero doan jaso nahi baduzu, bidal ezazu ondorengo kupoia honako helbidera: . 612 Posta Kutxatila. 48080 Bilbo, . edo idatz ezazu info@ekonomiarenkz.eu posta helbidera, zure izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa adieraziz.

Ignacio Zubiri

Pentsiodunen erosteko ahalmena

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundaiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.

ABIZENAK:__________________________ IZENA: __________________ HELBIDEA: _________________________________________________ TELEFONOA:________________ E-MAIL: _________________________ HERRIA: _________________________________ P.K.: ______________

GORA

Iruarrizaga, Bizkaiko Ogasun diputatua, eta Rementeria, Lehendakaritzako diputatua

Bizkaiak 153 milioi euro gehiago jasoko ditu zerga-erreformarekin

Bizkaiko Ogasunak EAEk kontzertu ekonomikoa berreskuratu zuenetik egingo duen zerga-erreforma “sakon eta garrantzitsuena” ezartzeko bidea abiatu du, helburua 153 milioi euro gehiagoko diru-sarrerak lortzea izanik. Prozesua abendua amaitu baino lehen bukatzea espero dute, 2014ko urtarrilaren 1erako indarrean egon dadin. Hain zuzen ere, aurreproiektu hauek onartu dira: PFEZi buruzko Foru Arauarena, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauarena, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari zein Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauena. Horrez gainera, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren egokitzapena onetsi da. Erreforma fiskala

Hala, hasiera emango zaio erreforma fiskal zabal eta garrantzitsu bati. EAJ, PSE eta PP alderdi politikoen artean adostutako itunaren emaitza den erreforma hau 2014ko ekitaldian jarriko da indarrean, egin diren aurreikuspenen arabera. Helburua da Bizkaian zerga-sistema “bidezkoago, progresiboago, eraginkorragoa ezartzea, bi ardatz estrategikoren pean, sare ekonomikoa bultzatzea eta enplegua sortzen laguntzea”, adierazi du Aldundiak.

BEHERA

Langabeziak gora egin du EAEn azken hiruhilekoan

Langabeziak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan azken hiruhilekoan, eta ekainean baino 1.100 langabe gehiago zenbatu dira irailean; 156.000, hain zuzen ere, hots, langileria aktiboaren %15,84. Bestalde, Nafarroari begira, langabezia-tasak ia ez du aldaketarik izan, baina ekainean baino 100 langabe gehiago zeuden irailean. Hortaz, guztira 55.500 langabe daude, langileria aktiboaren %18,23. Estatuko lehenengo datu positiboak

Espainiar Estatuko egoerari dagokionez, berriz, langabeziak behera egin du, hirugarren hiruhilekoan aurrekoan baino 72.800 langabe gutxiago zenbatu baitzituzten: 5.904.700, hain zuzen ere. Hori horrela, langabezia-tasak %0,28 egin du behera 2013ko hirugarren hiruhilekoan, eta %25,98an geratu da. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) plazaratutako txostenean agertzen denez, uztailean eta irailean 39.500 pertsonak lortu zuten lana. Langabeziak hiruhileko horretan izan duen joerari erreparatuta, 2005etik garai horretan izan den daturik onena dela adierazi du INEk. Gainera, Eurostat Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, udan %10,9koa izan zen EB osatzen duten hogeita zortzi estatuetako batez besteko langabezia, eta %26,2koa, Espainian. Horrenbestez, Euskadiko batez bestekoa (%14,8) Europar Batasunekoa baino handiagoa da, eta Espainiakoa baino txikiagoa.

EAEko langabezia-tasa Europar Batasunekoa baino handiagoa da


€konomiarenKZ

2013ko Azaroa

3

ALBISTEAK

Bizkaian, enpresa gehiago sortu dira itxi direnak baino

Aurtengo urtarriletik irailera arte, 2012ko aldi berean baino %6,4 handiagoa da Bizkaian sortu diren enpresen kopurua, Bizkaiko Enpresen Egoerari buruzko azken Txostenean jasotako datuen arabera. Hala adierazi du Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatuak; azpimarratu du sortu diren enpresak itxi direnak baino gehiago izan direla, eta nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazitako neurriak “egokiak” direla enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko. 486 enpresa berri

Zehazki, aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, 486 enpresa-proiektu berri sortu dira, eta, 2012ko irailetik 2013ko irailera bitartean, %0,1 handitu da Bizkaian guztira dagoen enpresen kopurua; beraz, saldo garbi positiboa 64 enpresakoa da. Ildo horretan, gogora ekarri du 2011. eta 2012. urteetan BFAk 120 milioi euro inbertitu dituela plan horretan. Inbertsio horri esker, 3.764 lanpostu sortu dira, 1.647 enpresa eta mikroenpresa berri sortu dira, eta 1.444 enpresari

Lakuak ez du langile publikoen lanaldia berriro 35 ordura jaitsiko

ELAk eta LABek Funtzio Publikoaren Mahaia utzi dute azken bileran

Pradalesen arabera, Aldundiak abiarazitako neurriak “eraginkorrak” dira

eta 1.580 saltokiri eman zaie laguntza. Horrela, Ekonomia Sustatzeko diputatuak azpimarratu du Sailak agintal-

BFAk 120 milioi euro inbertitu ditu enpresak sustatzeko planean

di honetako planaren barruan abiarazitako neurriak “egokiak eta eraginkorrak” direla.

Eusko Jaurlaritzak langile publikoen lanaldia luzatzeko asmoari eusten dio; hori dela eta, azken Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bileratik alde egin dute ELA eta LAB sindikatuek, ez dutelako erabaki horrekin bat egiten. Negoziazioari eusten diote UGTk eta CCOOk, baina CCOOk ohartarazi du ez dituela “murrizketak negoziatuko”. Bere menpeko langile publikoen 35 orduko lan astea maiatzean desegin zuen Jaurlaritzak. Ordura arte, urtean 1.592 orduz egin behar zuten lan, baina, dekretu bidez, 1.614,5era igo zuen Lakuak. Ordu gehiago, soldata bera

Jaurlaritzak lanaldiaren luzapena 2014an ere aplikatu-

ko dela jakinarazi die sindikatuei, eta urtarrilean ezarriko dela, ez maiatzean.

1.614,5 orduko lanaldia “proposamen zentzuzkoa” dela uste du Jaurlaritzak

Dekretu horrek 35 orduko lanaldiaren amaiera ekarri zuen EAEko Administrazio Publikoan. Ordura arte, 1.492 orduko lanaldia zuten urtean. Enplegu gehiago suntsituko da Eizagirrek salatu duenez, eta EAEko Admi-

nistrazio Publikoko langileek 2013an baino 4,5 ordu gehiago egingo dituztela gaineratu du. Bestalde, neurria inposatzea salatu du, eta ELAk mobilizaziora joko duela nabarmendu du. Jaurlaritzaren bertsioa

Andres Zearreta Funtzio Publikoaren sailburuordeak ELAk eta LABek Funtzio Publikoaren Mahaia utzi izanak akordioak lortzea “zailduko” duela uste du. Lan-jardunaldiari dagokionez, egungo 1.614,5 orduko jardunaldia “proposamen zentzuzkoa” dela uste du Zearretak, eta langile publikoek “esfortzu txikia” egitea dakarrela, egungo krisi egoeran eta sektore pribatuan, batez beste, 1.750 ordu lan egiten baitute.

BILBOKO HISTORIADUN DENDETARA BISITALDI GIDATUAK VISITAS GUIADAS A COMERCIOS CON HISTORIA DE BILBAO

¡VISITA Y DEGUSTACIÓN DE PRODUCTOS COMPLETAMENTE GRATIS! NOIZ: Azaroaren 7 eta 14an - 18:00etan / CUANDO: 7 y 14 de noviembre - 18:00 horas IRTEERA: Arriaga Enparantza / SALIDA: Plaza Arriaga La visita comprende un recorrido por una selección de establecimientos comerciales legendarios del Casco Viejo de Bilbao y como colofón, se ofrece una degustación gratuita de talo en el Café La Granja.

94 421 30 31 // leizaola@leizaola.org w w w. l e i z a o l a . o r g

IZEN-EMATEAK · INSCRIPCIONES:

V isitamente pletauita comg r at Bisitan zehar Bilboko Alde Zaharreko saltoki eta denda esanguratsuen historia eta xehetasunak ezagutuko ditugu, amaitzeko, La Granja Kafean talo gozoa doan dastatzeko aukera izango duzue.


4

ALBISTEAK

â‚ŹkonomiarenKZ

Europako esportazioek gora egin dute azken urteetan, eta horrek eragina izan du Euskadin

Enpresa batek, hazi eta aurrera egin ahala, esportatzeko aukera handiagoa izaten du. Oraingoz enpresarik handienak izan arren esportatzaile nagusiak, enpresa txikiak ere esportazioestrategiak garatzen ari dira, beste herrialde batzuetako merkatuan sartzeko. Gora egiten ari den esportatzeko joera dela-eta, egungo testuinguru sozioekonomikoan ere, salgaien munduko merkataritza etengabe hazi da 2005etik, batez beste %5 inguru, 2012an izandako %2ko beherakada aparte utzita. Gainera, Munduko Merkataritza Antolakundearen (MMA) arabera, merkataritza-trukeen hazkunde aurreikuspena %2,5ekoa izango da. Esportazioen gorakada

Salgaien merkataritzaren hazkunde hau, neurri batean, azken produktu bihurtu baino lehen muga nazionalak zeharkatzen dituzten bitarteko produktuen merkataritzari egozten zaio.

Asiarako salmentak %18,4 gehitu dira, eta Afrikarakoak, berriz, %15,3

Munduko joerarekin bat etorriz, eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren datuen arabera, Espainiak atzerrira egindako salmentak, 2013ko urtarriletik uztailera metaturikoari dagokionez, %7 hazi ziren aurreko urteko epe berekoekin alderatuta, eta guztira 138.583 milioi eurokoak izan ziren. Estatuko esportazioetan, gehikuntzarik handiena ekipoondasunen arloan gertatu da, %15,8 gehiago esportatu baitzuen aurreko urtearekin alderatuta. Atzerrirako salmenten gehikuntza hori Europako

Batasunetik kanpoko merkatuen hazkundeak indartu du, izan ere, Asiarako salmentak %18,4 gehitu dira, eta Afrikarakoak %15,3.

guruan salatu dituzte “Eusko Jaurlaritzak itunpeko irakaskuntzarako hitzarturiko moduluetan emandako murrizketak eta horien baitan patronalek langileen bizkar jarri dituzten lanbaldintzen okertzea eta murrizketak�, azaldu dute.

tzen jarraituko dutela, bai eta hitzarmen berri baterako negoziazio mahaia eskatzen ere, inolako murrizketa planteamendurik gabe, eta, lan erreformaren ondoren, ikastetxe guztietan aplikatuko delako bermeekin. Diru publikoz finantzatua den heinean eta hezkuntza sistemaren erdia dela kontutan izanik, Eusko Jaurlaritzari ere gauza bera exijitzeko eskatu diote sindikatuek Legebiltzarrari.

Salgaien arloko merkataritza etengabe hazi da 2005etik, %5 inguru

Hori Espainiako enpresen aldetik merkatu berriak bilatzeko ahaleginarekin dago lotuta.

2013ko Azaroa

Gipuzkoako udalek Foru Funtsaren %2,2 itzuli behar dute

Jardunaldian parte hartu duten ordezkariak

Gipuzkoako udal ordezkariek bilera izan dute Aldundiko arduradunekin. Bileraren helburua bikoitza izan da: alde batetik, udalak finantzatzeko 2013ko funtsaren itxieraren aurreikuspena eta 2014ko funtsaren aurrekontua azaltzea; bestetik, defizita malgutzearen ondorioz, ekonomia eta enplegua sustatzeko planaren inguruko informazioa jaso dute lehen eskutik. Oro har, 51 herritako ordezkariak gerturatu dira Foru Jauregiko bilerara. 2013ko funtsaren likidazioaren aurreikuspenen arabera, jaitsiera txikia gertatuko da. Gipuzkoako baliabideek behera egin dutenez, %2,2 itzuli beharko dute udalek, itxieraren aurreikuspenen arabera, hots, 8,7 milioi euro guztira. Benetako likidazioa otsailean finkatuko da. Ordura arte, %2,2 horrek zenbait gorabehera izan ditzake, bi gai baitaude argitzeke: Estatuak zer egingo duen ku-

poaren gaineko desakordioak direla-eta, eta balantzeen eguneraketaren tratamendua nola geratuko den. Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa

Datorren urtean, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa 414,13 milioi eurokoa izango da; beraz, aurrekontuaren hazkundea nabarmena da, hain zuzen ere, aurtengo likidazioarekiko %7,79koa eta aurrekontuekiko %5,41ekoa. Horrez gain, Foru Arauaren proiektua abiatu du Foru Gobernuak, defizitmarjina berriak partekatzeko asmoz aldundiek eta Jaurlaritzak adostutako akordioan, Gipuzkoako Aldundiari dagozkion 18 milioien jarduketak zehazteko. 18 milioi euro horietatik, 10 milioi zuzenean udalen esku jarriko ditu Aldundiak, bi planen bitartez, eta gastu gehigarri bat ere planteatu du, uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko.

Legebiltzarraren inplikazioa eskatu dute sindikatuek, itunpeko irakaskuntzaren gatazkari irtenbidea emateko

Itunpeko irakaskuntzako Gizarte Ekimeneko negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek aurrerapausoak eskatu dituzte Eusko Legebiltzarrean gatazkari irtenbidea emateko. Agerraldian, sindikatuek hezkuntzak bizi duen egoera kezkagarriaren eta azken urteetan zerbitzu publikoetan, oro har, eta hezkuntzan, bereziki, ezartzen ari diren murrizketen testuin-

Hezkuntza sistema

Era berean, sindikatuek adierazi dute patronalei hitzarmena betetzea exiji-

Hezkuntzan ezarritako murrizketen kontrako mobilizazioa EHUn

Azkenik, bai Eusko Jaurlaritzaren aldetik, baita itunpeko irakaskuntzako patronalen aldetik ere, langileei egiten ari zaizkien

eraso hauei konponbidea ematen ez zaien bitartean, langileei mobilizazioa beste biderik ez dietela uzten azaldu dute sindikatuek.


2013ko Azaroa

â‚ŹkonomiarenKZ

5


6

HILEKO GRAFIKOAK

€konomiarenKZ

2013ko Azaroa

EAEko hotel-establezimenduko gaualdiak %2,5 gutxitu dira

Euskadin 2013ko irailean erregistraturiko gaualdi-kopurua: 460.342 izan dira, iaz baino %2,5 gutxiago. Araban %12,6 gutxitu dira gaualdiak urte artean, Bizkaian %2,1, eta Gipuzkoan, berriz, %0,8 gehitu dira.

Zehazki, 2013ko irailean, 235.777 bidaiari-sarrera erregistratu ziren EAEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 1.739 sarrera gutxiago, hots, %0,7ko jaitsiera urte batetik bestera.

Bestalde, atzerriko bidaiariak %0,6 gehitu ziren joan den urteko irailaren aldean eta Estatukoak, berriz, %1,6 gutxitu. Batezbesteko egonaldiaren iraupenari dagokionez, 1,95 egun, aurreko urteko iraileko 1,99 egunen aldean.

Euskadiko industri jarduera %6,4 murriztu da

Iturria: Eustat

Eustaten datuen arabera, 2013ko abuztuan %6,4 murriztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,5 hazi zen EAEko industri produkzioa, 2013ko uztailarekin alderatuta.

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko abuztuko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2012koaren aldean.

Euskadiko industrian pisu handienetako bi sektoretan hazkundeak izan dira.

Euskal enpresek batez ere erakunde publikoekin jarduten dute Internet bidez

Iturria: Eustat

Internet erabiltzen duten euskal enpresen %63,8k bide hau erabiltzen du noizbait administrazio publikoekiko izapide edo zerbitzuetarako. Ehuneko hori %91,3koa da 10 langile edo gehiagoko enpresetan.

Bestalde, Euskadiko enpresen %78,8k Internet erabiltzen du; beraz, administrazioarekiko harremanetan modu elektronikoan aritzen direnak %50,3 dira. 10 langile edo gehiagokoetan, %97,1ek Internet duenez gero, portzentajea %88,7koa da.

Administrazioarekiko harreman elektronikoak dauzkaten enpresen kopurua haziz joan da azken urteetan. 2001etik 2013ra bitartean, Internet eduki eta haren bidez izapideak egiten dituzten enpresak %22,5etik %63,8ra hazi dira. Iturria: Eustat

Industria-prezioek %0,2 egin dute behera Euskal Autonomia Erkidegoan EAEko industria prezioak %0,2 jaitsi ziren 2013ko irailean, aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa %2 jaitsi da.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2013ko irailean, “Erauzketa industriak” (%0,8) edo “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak, berriz, “Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa” (%-1,2) edo “Altzariak eta beste manufaktura-industria batzuk” (%-0,8) eremuetan izan dira.

Urte artean, 2013ko irailean, 2012koaren aldean, prezio-hazkunderik handiena “Kautxua eta plastikoa” (%3,3) arloan izan da. Jaitsierari dagokionez, “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (%-5,9) izan da gehien jaitsi dena. Iturria: Eustat


€konomiarenKZ

2013ko Azaroa

Azti-Tecnaliak sakelakorako aplikazioa sortu du, arrantza-espezieak azkar identifikatzeko

Azti-Tecnaliak ItsasFish aurkeztu du, telefono mugikorretarako aplikazio berria, oraingoz bakarrik Android terminaletarako. Sakelakorako aplikazio berria eskuliburu bat izatea nahi dute, azkar identifikatzeko Bizkaiko itsasoko arrantzalekuetan agertzen diren espezieak, Euskal Autonomia Erkidegoan portua duten flotek ustiatzen dituztenak. Dena dela, aplikazioan ez dira ageri eremuan bizi diren espezie guztiak, flota horiek baliatzen dituzten arrantzako aparailu, sare eta tresnekin harrapa daitezkeenak baizik. Zentro teknologikoa 80 espezieren fitxak egiten ari da, zeinak aplikazioa eguneratu ahala argitaratuko baitira. Espezieen ezaugarriak

Aplikazioaren lehen helburua da arrantza-eragiketak

Zentro teknologikoa 80 espezieren fitxak egiten ari da

egindakoan ontzian izan dezakegun fauna-aniztasunera lehen hurbilketa egi-

ItsasFish izeneko aplikazio berriaren irudia

teko tresna izatea. Beraz, ez ditu deskribatzen interes komertzial garbia duten espezieak bakarrik; halaber, gure ontzien xede ez diren baina nolabaiteko interes komertziala duten espeziei buruzko informazioa ere bildu nahi du, edota kontsumorako edo komertzializatzeko onak ez direlako erabat errefusatzen diren espeziena.

Espezie bakoitzaren goiburuan aurkezten dira espeziearen izen ofiziala eta FAO kodea, izen zientifikoa, argazkia eta izen arruntak. Era berean, ohar batzuk sartu dira espeziearen ezaugarri bereizgarriei buruz, antzeko espezieekin zertan nahastu daitekeen eta nola bereizi haietatik, eta zer arrantzamotatan harrapatzen den.

CORREO, 3 - IPARRAGUIRRE, 33

7

I+G+b ALBISTEAK

Europako Batzordeko ‘Horizonte 2020’ programaren aholkularien artean Euskadiko Teknologia Parkea dago ‘Horizonte 2020’ programaren helburua ETEei laguntza ematea da

“Advisory Group on SMEs under HORIZON 2020” aholkulari-taldea sortu du Europako Batzordeak, Horizonte 2020 finantziazioprograma berriaren esparruan. Horren bidez, Europako ikerketa eta berrikuntzaren alorrean Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) gehiago parte hartzeko neurri espezifikoak sustatu nahi dira. Europako zenbait herrialdetako instituzio eta erakundetako 20 adituz osatuta dago aholkularitaldea; horien artean Marian Ibarrondo dago, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Berrikuntza zuzendaria, eta Espainiako ordezkari bakarra. Europako ikerketa eta berrikuntza

Advisory Group on SMEs taldearen lehenengo bilera irailean izan zen Bru-

selan. Bertan, Batzordeko ordezkariek Horizonte 2020 esparru-programaren barruan egingo diren ekintzak aurkeztu zituzten, ETEentzako laguntza eta ETEetan berritzeari buruzko 2014 eta 2015rako lanprograma, hain zuzen ere. Urtean lau aldiz bilduko den aholkulari-taldeak eginkizun aktiboa du, enpresa txiki eta ertainak gehiago eta hobeto inplika daitezen Europako ikerketa eta berrikuntzaren alde egiteko, eta horretarako neurri espezifikoak sustatuko ditu. Autonomia izango du edozein motatako proposamenak egiteko Batzordeari, betiere, ETEek parte-hartze handiagoa izan dezaten Horizonte 2020 esparru-programan. ‘Horizonte 2020’ programak zazpi urteko iraupena izango du, eta 80.000 bat milioi euroko aurrekontua izango du.

ZAPATOS Y BOLSOS

BILBAO


8

ERREPORTAJEA

€konomiarenKZ

2013ko Azaroa

Kooperatiben izaera aldarrikatu dute Forokoop-eko azken jardunaldian

Joan den urriaren 9an, Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan Forokoop-en (Kooperatiba Eztabaidarako Foroa) VII. jardunaldia izan da; bertan, Euskadiko hainbat kooperatibatako ordezkariak izan dira, talde bakoitzaren ikuspegia islatzeko eta beraien erronkak edo helburuak zeintzuk diren zehazteko. Eztabaida horren moderatzailea Luis Guridi EHUko Ekonomia arloko doktorea izan da. Kooperatiba-gai teoriko zein praktikoei buruz hausnartzeko EKGK-Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOPEuskadiko Kooperatiben Konfederazioak partekatzen duten beharra izan du abiapuntu FOROKOOPKooperatiba Eztabaidarako Foroak. Hain zuzen ere, Forokoop-ek eredu mistoa du oinarri; alde batetik, Foro birtuala, gizarteko esparru guztientzat irekita dagoena eta mugarik gabeko eztabaida iraunkorra ahalbidetzen duena. Bestetik, aurrez aurreko foroa, orain arte hainbat jardunaldi antolatu dituena, beraien artean urrian Bilbon egindakoa, non Gizarte Ekimeneko Ekonomia hartu baitute hizpide. Lankidetza eta sinergia

Jardunaldian aztertu nahi izan diren alderdien artean honako hauek daude: sektoreko hainbat erakunde Gizarte Ekimeneko kooperatibak sortzera edo kooperatiba bihurtzera bultzatu dituzten gakoak, edota Hirugarren Sektoreko erakundeen eta Gizarte Ekimeneko kooperatibismoaren arteko lankidetzajarrera eta sinergien sorrera. Gaur egungo agertokian eta etorkizun oparoan, posizionamendua eta lankidetza hobetzeko aukera eskaintzen duten bi esparru horien osagai komunak aztertu dira. Horretarako, eztabaida-saioa antolatu da; bertan, Gizarte Ekimeneko bost kooperatibak

“EAEn kooperatibek abantaila gehiago ditugu; izan ere, tratamendu fiskalaren arabera, Fundazio edo Elkarteen parean kokatzen gara, eta horrek mesede egiten digu 2000. urtetik aurrera”, dio Gonzálezek.

Lehiakortasuna albo batera utzi

Eztabaidan parte hartu duten hizlariak: Sasia, Modino, González, Acedo eta Fernández de Mendiola

hartu dute parte, eta bakoitzak egungo egoerari buruz duen ikuspuntua eman du.

Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Partaideen artean, besteak beste, honakoak egon dira: Karmele Acedo, SSI Taldeko gerentea; Andrés Fernández de Mendiola, Peñascal

“Kooperatiba batean, oztopoak eskutik helduta saihesten ditugu”, dio Acedok

Taldeko proiektu-garatzailea; Josetxu González, Koopera Taldeko garapen zuzendaria; Peru Sasia, Fiare-ko aholkularia; eta Javier Modino, ColaBoraBora-ko administraria.

Enpresa horien ordezkariek kooperatiben funtzionamenduari buruz hitz egin dute, beraien erronkak edo helburuak nabarmenduz. Acedok argitu du kooperatiba askok fundazio edo elkarte izaera dutela hasiera batean, “baina kooperatiba batean langile guztiok bateratuta gaude, une zailetan bat egiten dugu eta oztopoak eskutik helduta saihesten ditugu”, dio Acedok. Horregatik, kooperatiba bakoitzean dagoen lankidetza ez ezik, SSI Taldeko gerenteak kooperatiben sarea sortzearen garrantzia ere azpimarratu du. Gizarte-lana

Peñascal Taldeko bozeramaileak esan du era solidarioan sortutako proiektua izan zela bere kooperatiba, pixkanaka beste auzo eta udalerri batzuetara hedatu dena; gazteen laneratzean oinarrituta dago, eta “lana aurkitzeko arazoak dituzten pertsonei

laguntzen diegu”, azaldu du Fernández de Mendiolak. Fundaziotik kooperatibara emandako jauzia “arriskutsua” dela ziurtatu du Peñascal Taldeko ordezkariak; “ondare guztia galdu dezakegu apustu honekin, baina, zorionez, kooperatibaren helburuarekin bat datorren jendeak egiten du lan hemen, eta horrek lana erraztu du”.

“Batzuetan, ‘kooperatiba’ baino ‘konpetitiba’ garela badirudi”, dio Modinok

Bere aldetik, Josetxu González Koopera Taldearen inguruan mintzatu da. Koopera Taldea gizartebazterkerian egoteko arriskuan dauden pertsonei bideratutako kooperatiba da.

ColaBoraBora-ko ordezkariak nabarmendu du taldeen arteko lankidetza garrantzitsua dela; “nahiz eta merkatu edo sektore berean lan egin, guztiok norabide berean arraunean egin behar dugu; batzuetan, pentsatu izan dut ‘kooperatiba’ baino ‘konpetitiba’ garela”, dio Modinok. Gainera, erakunde publikoen laguntza eza salatu nahi izan du; “zenbaki soilak bagina bezala begiratzen digute, baina pertsonak gara; askoz atseginagoa da ohetik altxatzea lanera joateko grinekin, gogorik gabe egotea baino, eta horregatik defendatzen dugu kooperatiba eredua”, azaldu du Modinok. Azkenik, Peru Sasiak, Fiare-ko aholkulariak, kooperatiben gardentasuna azpimarratu du; “gure finantziazio mota ezberdina da; sartzen eta ateratzen den diru guztia edozein langile edo kidek ikus dezake”. Interkooperazioari begira, Sasiaren esanetan, “beharrezkoa da zirkuitu ekonomiko berriak sortzea, ez bakarrik pertsona fisikoen arteko bateraketa; izan ere, taldeok batzea ezinbestekoa dela esango nuke”, jarraitu du Fiare-ko aholkulariak.


2013ko Azaroa

â‚ŹkonomiarenKZ

9


10

ERREPORTAJEA

€konomiarenKZ

2013ko Azaroa

Rajoyren gobernuaren neurriek kontsumoaren eta industriaren suntsiketa ekarri dute

Europako industriaren ahulezia nabarmena izan da azken bost urteotan, baina sektoreak behera egiten jarraitzen du, batez ere, Espainian, non Rajoyren Gobernuaren neurriek ez dioten mesederik egin industria arloari. Europar Batasunaren datuei erreparatuz, BPGren %15,3, batez beste, industriak betetzen du, baina, Estatuaren kasuan, kopuru hori txikiagoa da, %13,3koa, alegia. Bruselaren arabera, “krisialdi ekonomikoaren eragin argia” da beherakada nabarmen horren arrazoia, izan ere, azken hilabeteotan dezente jaitsi da. Horretarako, hainbat politika martxan jartzea erabaki dute Europan: enpresen lan ildoa sustatzea, taldeen arteko nazioartekotzea bultzatzea edota zerbitzu profesionalen erreforma egitea, besteak beste.

Espainia da 2008tik ekoizpen industrialean gehien jaitsi den hirugarren herrialdea EBn

Aurreko datuei erreparatuz, Espainia da 2008tik ekoizpen industrialean gehien jaitsi den EBko hirugarren herrialdea, Grezia eta Zipreren atzetik. Gainera, ETEen nazioartekotasunari begira, Estatu espainiarra EBko adierazleen azpitik dago, eta Rajoyren

kudeaketa zalantzan jartzen du.

Negozio bat martxan jartzeko oztopoak

Krisian murgilduta, negozio bat irekitzeko erraztasunak urriak dira; horregatik, enpresak eta enpleguak sortzeko ekimenak oztopo garrantzitsu bat dauka: Gobernuek ematen dituzten laguntzak (ekonomikoak edo bestelakoak) ez dira nahikoak lanmerkatuan aurrera egiteko eta enpresen kopurua handitzeko. Adibidez, Espainiaren kasuan, negozio bat martxan jartzeko hilabete osoko epea behar da, ustiapenlizentzia eskuratu arte. EB barnean, berriz, epea luzeagoa da: 116 egun. Kreditu falta

Kreditua lortzeko ere hainbat oztopo daude bidean; ETEek arazo hauei aurre egin behar diete: gero eta maizago, bankuen maileguen menpe daude, finantzaketaren gastu eta beharrak estaltzeko. Horren harira, erakunde publikoen menpe dauden enpresa askok ordainkete-

Rajoyren neurriek %13,3ra eraman dute Espainiako BPG

kin arazoak izaten jarraitzen dute; Espainiako sektore publikoa da fakturak ordaintzeko denbora gehiago behar duena. Enpresen likidezia-arazoa larriagotzen ari da, eta atzerapen luzeak jasaten dituzte.

Tarifen igoerak

Eusko Jaurlaritzak argindarraren faktura aztertu eta egokitzeko aholkularitza emango die enpresa

Tapiak ETEei argindarraren faktura aztertzeko aholkularitza emango die

txiki eta ertainei, Energia Erakundearen bitartez. Arantza Tapia, Ekonomia eta Garapen sailburua, enpresa handietako ordezkariekin bildu zen atzo arratsaldean, argindarraren sektorearen erreforma aztertzeko. Alemanian eta Frantzian, industria babesteko zerga-salbuespenak egiten direla azpimarratu zuen sailburuak, eta dagoeneko Espainiako Industria minis-

troari mota horretako laguntzak eskatu dizkiola esan zuen.

Espainian negozio bat martxan jartzeko, hilabete osoko epea behar da

Bestalde, Jose Maria Ber ga rechek, Euskal En pre saburuen Bilguneko presidenteak, EAJ eta PSEEEren arteko itun fiskala kritikatu du: “estutzen jarraitzen duten heinean, enpleguaren sorrera moteldu egingo da”, azaldu du. Pr e s i d e n t e a b a i k o r agertu da etorkizunaren inguruan; bere ustez, Euskadi “azkena izan da krisialdian sartzen, baina lehenengoak izango gara ateratzen”.


2013ko Azaroa

€konomiarenKZ

ERREPORTAJEA

Pentsiodunen erosteko ahalmenak jaisten jarraituko du

Pentsioak, batez beste, %40 inguru jaitsiko dira 2050. urtea arte, Espainiako Gobernuak onartutako erreformaren ondorioz, Ignacio Zubiri Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ogasun Publikoko katedradunak ohartarazi duenez. Katedradunak adibide bat jarri du: “pentsioen balio nominala %0,25 igotzen bada, eta, espero bezala, inflazioa %1,5 igotzen bada, pentsiodunen erosteko ahalmena puntu bat baino gehiago murriztuko da”. Bestalde, erreforma krisiaren testuingurua kontuan hartuta egin izana salatu du Zubirik, ekonomia suspertu egingo baita. “Ekonomian zikloak daude, eta, beraz, erreformak ezin dira egin egungo egoera iraunkorra izango dela pentsatuta”, gaineratu du. Igoera ñimiñoa

Azpimarratzekoa da, pentsioak %0,25 baino ez direla igoko datorren urtean, hain zuzen ere, kalkulu berriaren ondorioz aurreikusitako gutxienekoa. Orain arte, KPI hartzen zen erreferentziatzat pentsioak berritzeko. Aurrerantzean, Gizarte Segurantzaren kontuen egoera, ekonomiaren bilakaera eta bes-

te faktore batzuk kontuan hartzen dituen indize baten arabera berritu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Erreformaren eraginez pentsioen erosteko ahalmena nabarmen murriztuko dela diote gizarte-eragile guztiek.

Krisia hasi zenez geroztik, Gizarte Segurantzako afiliatu kopurua 2,3 milioi murriztu da

Krisia hasi zenez geroztik, Gizarte Segurantzako afiliatu kopurua 2,3 milioi murriztu dela dio Gobernuak; pentsiodunak, ordea, milioi erdi gehiago dira. Egoera hori ikusirik, Fatima Bañez Enplegu ministroak onartu berri den pentsioen erreformarako lege proiektua defendatu du. Kalkulatu du Gizarte Segurantzak 2016rako 36.500 milioiko defizita izango duela.

Pentsioak batez beste %40 inguru jaitsiko dira 2050. urtea arte, adituen arabera

11


12

ELKARRIZKETA

€konomiarenKZ

2013ko Azaroa

MAITE ROSO, TxOMIN JAUREGI ETA KEPA JAUREGI Dendatan – La Bici Roja-ko marketin arduradunak Donostian ekimen berritzailea jaio da; ‘Dendatan’ izeneko aplikazioa hiru enpresaren arteko proiektua da: La Personnalité, Akting Engineering eta La Bici Roja. Azken horren marketin arduradunekin harremanetan jarri gara, Gipuzkoako ideia berriari buruz hitz egiteko eta bere ezaugarriak zehazki ezagutzeko. Ekimen aitzindaria da Euskadin, eta edozeinen esku egon daiteke, sakelakoa edo tableta erabilita.

Nola eta noiz sortu zen ‘Dendatan’ egitasmoa? Zein da proiektuaren xedea?

La Bici Rojan beti egin izan dugu lan bertako saltokiekin, baina moda-dendek oso zaila zuten deskontuaren formatuan sartzeko, eta, beraz, beraientzat zerbait berri eta ezberdin egitea pentsatu genuen duela bi urte. La Personnalite eta Akting enpresa eta lagunekin hitz egin, eta proiektua martxan jartzea erabaki genuen. Dendatan Gipuzkoako moda-dendak eta erabiltzaileak harremanetan jartzen dituen komunikazio tresna berria da. ‘Dendatan’ek zure soinekoarentzat nahi zenituen zapata gorriak aurkitzen lagunduko dizu. Askotan, arropa edo osagarriak erosteko beharra daukagu, baina denborarik edo gogorik ez. ‘Dendatan’ek erabiltzaileari bilaketa azkartu eta errazten dio, eta dendari bere produktuak ezagutarazteko eta bezeroari arreta emateko bide berri bat eskaintzen dio.

Antzeko ekimen edo atariak ezagutzen dituzue Euskadin?

Erabiltzaileak eta dendak harremanetan jartzen dituen plataforma, web eta aplikazio asko daude, eta zer esanik ez moda-enpresa eta denda multinazionalen munduan. Gure helburua eremu txiki eta bertakoan mugitzea da, denda txiki eta berezientzako komunikazio tresna berri bat egitea.

Maite, Txomin (goian) eta Kepa (behean), ‘Dendatan’ aplikazioaren garatzaileak

“Moda-dendak eta erabiltzaileak harremanetan jartzen dituen komunikazio tresna sortu dugu”

Nolakoa da lehiakortasuna sarean? Zein merkatu da konplexuagoa: erreala edo birtuala?

Lehiakortasuna merkatu errealean eta birtualean aurkitzen da gaur egun. Proiektuaren arabera, sarean handiagoa izan daiteke, baina ‘Dendatan’ ez da atari erraldoiekin lehiatzen. Gure eremuan mantentzen gara.

Zer da ezinbestekoa saltoki bat ‘Dendatan’ proiektuaren barruan egoteko?

Moda-saltoki bat izatea eta bezeroekin edo bezeroak izateko aukera duten pertsonekin harremanetan jartzeko bide berri dibertigarri bat probatu nahi izatea.

‘Dendatan’en parte hartzen duten enpresek saltoki tradizionala mantentzen dute? Posible da gaur egun denda mota biak irekita izatea?

‘Dendatan’en parte hartzen duten denda gehie-

nek denda fisikoa dute (gutxi batzuk online dendak dira). Dena dela, aplikaziotik ez dago erosteko aukerarik. erabiltzaileak dendari galdera egin eta horrek erantzun ondoren gertatzen dena ez dugu guk kontrolatzen. Batzuek telefonoz egingo dute erreserba edo erosketa, beste batzuk dendatik pasatuko dira arropak probatzera, eta beste batzuek kontsulta besterik ez dute egingo.

“Ez da salmenta kanal berri bat, dendek erabili dezaketen erakusleiho birtuala baizik”

Azken finean, dendek erabili dezaketen erakusleiho birtuala da. Ez da

salmenta kanal berri bat, baina salmenta gehiago izatera eraman ditzake.

Zer bilatzen du bezeroak ‘Den datan’en sartzen denean?

Zerbait zehatzen bila dabiltzanean galdetzen dute: soineko batentzako zapatak, estilo zehatz bateko galtzak... Denda berriak ezagutzeko aukera ere badago, bai eta horiek egiten dituzten proposamenak ikusteko aukera ere. Informazio guztia irekia denez, beste erabiltzaileek galdetutakoa ere ikusi daiteke.

Aplikazioaren lehen urratsei begira, nolakoa izaten ari da hasiera?

Aplikazioa web bertsioa baino lehenago kaleratu genuen, gure hasierako ideia app bat egitea zen eta. Garatzen ari ginen bitartean, dendekin biltzea pentsatu genuen, beraien iritzia jasotzeko. Bilera horien ondorioz web

bertsioa egitea pentsatu genuen. Webgunea kaleratu genuenean, erabiltzaileen aldetik interes handiagoa nabaritu genuen; benetako beharra zegoela ikusi genuen. Lan handiena dendei proiektua ulertaraztea da. Komunikazio bide berri bat bezala ikustea eta ez salmenta bide bat bezala. Seguraski, tresna ondo erabiliz gero, salmentek gora egin ahal izango dute, baina hori ez da berehalako emaitza izango.

Momentuz, bakarrik Donostiako eskualdean lan egiten duzue; epe ertainean hedatzea aurreikusten duzue?

Gipuzkoako hiri eta herrietara ere joan gara Dendatan aurkeztera, eta eskualdean ere interes handia ikusi dugu denden aldetik. Gure hurrengo pausoen artean beste eskualdeetara salto egitea dago, baina lan handia daukagu egiteko, urrats hori eman baino lehen.


2013ko Azaroa

€konomiarenKZ

Kr isi ek onomik oa re n i ra g a r l e f i n a Janet Yellen

AEBetako Erreserba Federaleko presidentea Janet Yellen lehenengoetarikoa izan zen 2008ko krisia aurreikusten. Urritik, AEBetako Erreserba Federalean lan egiten du presidente gisa; organo horrek gutxitan plazaratzen ditu bere kideen analisi eta iritziak, baina, zenbaitetan, bost urteko atzerapenarekin bada ere, aktak kaleratzen ditu. Horietako batean dago jasota Yellenen aurreikuspena; 2007ko abenduan honakoa esan zuen adituak: “Kreditua uzkurtu eta atzeraldian sartzeko aukera handiegia dago”.

Hilabete batzuen buruan, finantza sistemak behea jo zuen. AEBetako banketxe garrantzitsuenetakoak, Lehman Brothersek, porrot egin zuen, eta Citigroup eta AIG erreskatatu egin behar izan zituzten.

Langabezia-tasaren arazoa

Erreserba Federalaren hizkuntzan “usoa” izenaz ezagutzen den profila du Yellenek. Hots, inflazioarekin arduratuta egon barik, langabezia du kezka nagusi. Izan ere, AEBetan langabeziatasa %7,3koa da. Erreserba Federalak enplegua sustatzeko eta prezioen egonkortasunari eusteko helburu bikoitza du, baina “belatzek” langabeziaren kontrako borroka gehiegizkoa kritikatu ohi dute.

13

IKUSPEGIAK

Espai ni ak o ba rn e deba lua zi oa Antonio Torrero Mañas

Ekonomialaria eta Azpiegitura Ekonomikoan katedraduna “Espainiako barne debaluazioaren epea luzatu egingo da; gizartean eragin negatiboa izaten jarraituko du gai honek”, Antonio Torrero Mañas ekonomialariak adierazitakoaren arabera. Estatuko debaluazioa “gogorra” dela ziurtatu du adituak. Egoera honetan, nabariak izaten ari dira soldaten murrizketak eta barne kontsumoaren beherakada; “horregatik, oso eragiketa konplexua da; Espainiak denbora behar du atzeraldi ekonomikotik ateratzeko, eta ondorioak gizartean islatzen ari dira, baina oraindik nabariagoak izan dai-

tezke”, argitu du katedradunak. Akordioen beharra

Barne debaluazioa “ezinbestekoa” da, baina, horretarako, “beharrezkoak dira” alderdi politikoen arteko akordioak edo hitzarmenak. Torrero Mañasen arabera, indar politikoak ez dira jabetu egoera ekonomikoaz eta gizartean edo herritarrengan izaten ari den eraginaz; “horrek langabeziatasaren igoera luzatuko du”. Bestalde, adituak azpimarratu du Espainiako egoera ekonomikoa ahula dela, batez ere bi ezaugarrirengatik; alde batetik, langabezia-tasa Europar Batasunekoa baino hiru aldiz handiagoa da; bestetik, defizit publikoaren “espirala”, azken lau urteetan BPGren %36 izatetik %100 izatera igaro delako, ekonomialariaren ustetan.


€konomiarenKZ

14

TEKNOLOGIA Gaur egun, inprimagailuak atzeratuta geratu dira, eta gero eta gehiago erabiltzen diren tresnak multifuntzional izenekoak dira. Tresna hauei esker, gailu bakar batekin hiru funtzio edo akzio desberdin egin ditzakegu: eskaneatu, inprimatu eta fotokopiatu, hain zuzen ere. Bai lan eremuan, baita arlo pertsonalean ere, multifuntzionalek arrakasta izugarria lortu dute azkenaldi honetan, gehienbat euren prezioak ez direlako oso altuak. Kalitate bikaina izanik prezio onenean daudenak sailkatu ditugu.

ARDOAK

2013ko Azaroa

Multifuntzionalak

HP Lase rJe t P r o M 1 13 2

Laser multifuntzioa LCD pantaila USB 2.0

119 €

HP Of f icej et 7 5 0 0 A E 9 10 a

E nt re sd Im pr e sor a 3D UP Min i

3D ereduak hartzen ditu Eramangarria Software erraza

Wi-Fi Fax A3 HP ePrint

199 €

http://www.fnac.es

899 €

Mahats zuria da, azal lodia dauka eta mahats mordo txiki eta gozoa du. Zehazki, Penedés eta Camp de Tarragona eskualdeetako mahatsa da, batez ere cava ekoizteko erabiltzen dena, edariari gorputza eta egitura emanez. Nahiz eta Alella, Binissalem, Costers del Segre, Penedès edo Tarragona jatorrizko deiturak izan, Katalunian edo Mallorcan ere hedatuta dagoen mahats mota da. Upeletan irakin daiteke, baina ez da ardo gaztea bezala geratuko; emaitza desberdina izango da, eta, ondorioz, cavarako erabili ohi da.

CAstELLRoIG XAREL·Lo

Xarel·lo

http://www.vinissimus.com

UPELtEGIA: Sabaté i Coca

JAtoRRIzKo DEItURA: Penedés PREzIoA:

8,20 €

CoLEt-NAVAzos EXtRA BRUt UPELtEGIA: Equipo Navazos JAtoRRIzKo DEItURA: Penedés PREzIoA:

17,90 €

FINCA VILADELLoPs

UPELtEGIA: Finca Viladellops JAtoRRIzKo DEItURA: Penedés PREzIoA:

19,40 €

JATETXEA

Plaza Etxeberri

Zizurkilgo goiko plazan kokatuta dagoen jatetxe honek 1997an ireki zituen ateak lehenengo aldiz. Deigarria da sukaldaritzan erabiltzen dituzten ohiko produktuak euskal produtkuak direla, Zizurkilen bertan ekoitzitakoak asko, eta kalitate bermatuarekin. Azpiegituren artean, taberna bat ere badago, eta jangela nagusian 70 lagunentzako tokia dago. Bestalde, arkupean 25 pertsonak jan dezakete, bistez gozatzeko eta aire zabalean gustura egoteko. Horrela, bada, udan terrazan jan dezakete bezeroek. Ospakizunak Oro har, edozein ospakizunetarako menu bereziak eskaintzen dituzte Plaza Etxeberri jatetxean. Dena dela, karta, plater konbinatuak, hamaiketakoa edo bestelako menuak ere badaude Zizurkilgo txoko honetan.

Kontuan izan bataioak, jaunartzeak, ezkontzak, urtemugak, enpresa-otorduak edo lagunarteko bazkari edo afariak prestatzen direla; hautatu nahi duzun menua, eta behar bezala gozatzeko aukera paregabea izango duzu.

Harremanetarako datuak: Pedro Mari Otaño Plaza 20159 - ZIZURKIL Tel.: 943 69 19 36 www.plazaetxeberri.com

Egune ko me nua Entsalada epela Txangurru-krepa Entrekota plantxan Postrea

11,50 €

(BEZ eta edaria barne)


€konomiarenKZ

2013ko Azaroa

AISIALDIA

Estresari aurre egiteko hileko proposamena

Añanako Gatz Harana

Añanako Gatz Harana Arabako Añana udalerrian dagoen barnealdeko gatzaga da, plano triangeluarreko haran estu baten hondoko 120.000 metro koadro hartzen dituena. Haranaren alderik garaienean dauden lau iturburutako ur gazia erabiltzen da gatza ekoizteko. Horretarako, gatzuna larrainetaraino garraiatzen da. Plataforma horietan, jalkitzen uzten da, eguzkiaren eta haizearen eraginez ura lurrundu dadin eta, hala, gatza atera dadin. Bisitak

Bisita gidatuan, zaharberritzeprozesua ezagutzeko aukera izango duzu, toki honetan gatza zergatik dagoen ulertuko duzu eta gatz-ingurune honetan sortzen den fauna eta flora bereziaz gozatuko duzu. Horretaz gainera, denboraldiaren arabera, bisita gidatuak estali gabeko

Spa Gazia erabiltzea ere barne hartzen du. Spa Gaziaren instalazioetan, iturburuetako ur hipergazietan sartu ahal izango dituzu oinak eta eskuak, osasunari dakarzkion onurez gozatzeko.

EKONOMIA HIZTEGIA E U S K AR A = G AZ T E L AN I A = I NG E L E SA

Harremanetarako datuak: Añanako Gatz Harana Fundazioa 01426 - Gesaltza-Añana Telefonoa: 945 351 111 http://www.vallesalado.com

SUDOKU

Buruari gogor eutsi eta ebatzi sudoku hau

ALBORATUTA = RELEGADO = ISOLATED

ERAKUSLEIHO = ESCAPARATE = SHOWCASE ATARI = PORTAL = WEBSITE

IRAGARLE = ANUNCIADOR = ANNOUNCER AZPIEGITURA = INFRAESTRUCTURA = INFRASTRUCTURE TOKIKO = LOCAL = LOCAL

ESKLABOTASUN = ESCLAVITUD = SLAVERY FIN = HÁBIL = CLEVER

JABETU = ENTERARSE = TO UNDERSTAND

HAUSNARTU = REFLEXIONAR = TO REFLECT OSASUNTSU = SALUDABLE = HEALTHY

MANTENU = MANTENIMIENTO = MAINTENANCE BILAKETA = BÚSQUEDA = SEARCH

GARDENTASUN = TRANSPARENCIA = TRANSPARENCY ERREFUSATU = DENEGAR = TO DENY

ERANTZUNAK

Zenbat denbora eman duzu sudokua ebazteko? Hona hemen erantzunak.

Enpresa albisteak eta ekonomiaren bilakaera interesatzen al zaizkizu? Har ezazu parte ekonomiaren eremuko euskarazko lehen elkargo digitalean. Bultza dezagun euskara!

15

LAN ESKAINTZAK

MARKETING DEPARTAMENTURAKO PRAKTIKETAKO KONTRAUTA Produktu bat merkaturatzera dihoa eta bezeroen jarraipena egitea telefono bidez, bisitak konkretatzea, web orrialdea eguneratzea, textuak aldatu, katalogoak bidali, etc. Beharrezkoa euskalduna, inglesez moldatzea eta kotxea izatea. Urola kostako izatea baloragarria izango da. Jornada osorako eta praktika kontratua. PEOIA Herrilan eta instalazio publikoak mantentzeko zerbitzuak: igeltseritza lanak, pintaketak, jardineritza, kale garbiketa, desbrozatze lanak. Ezinbesteko baldintzak: euskal enplegu zerbitzuan langabetu gixa izena emanda dauden langabetuak kontratatzeko dira. Baloratu beharreko baldintzak: 26/2013 Foru Dekretuko baldintzei lotuta. Ikaztegietan erroldatuta egotea. Gidatzeko baimena edukitzea. Deskribitutako lanetan esperientzia edukitzea. 5 hilabeterako kontratua. 1000 € gordiña.

HERRI LANETARAKO POSTUA Herrilan eta instalazio publikoak mantentzeko zerbitzuak, eraikin publikoak eraberritzeko lanak egitea, eremu hondatuak lehengoratzeko jarduerak eta berriz hiritartzeko lanak egitea. 5 hilabeteko kontratua. 07:00etatik 14:30 arteko ordutegia. Soldata gordina: 1.228,11 euro. EZINBESTEKOA: ASTEASUN erroldatutako LANGABEA izatea. 2013ko uztaileran 23ko Foru Dekretuak 4. artikuluan adierazitakoa hartuko da kontutan baremazioak egiteko garaian. Foru Dekretua 2013ko uztailaren 29ko G.A.O. an argitaratu zen. SUKALDARIA Sukaldaritzan formakuntza edukitzea eta urte batzuetako esperientzia edukitzea, eskualdekoa izatea. Kontratu-mota: jornada osoa. Hasteko aurreikusiiako data: berehala. Lan eskaintza gehiago Lanbide.net Euskal enplegu zerbitzuko webgunean.


HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 421 30 31 WEBGUNEA: www.ekonomiarenkz.eu E-MAILA: info@ekonomiarenkz.eu POSTA HELBIDEA: 612 Posta Kutxatila, 48080 Bilbo EUSKARAREN ARDURADUNA: Labayru Ikastegia EGILEA: Leizaola Elkartea - Mediagune HARPIDETZAK: 94 421 30 31 telefonoan.

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundaiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.

€ konomiarenKZ Euskal Ekonomiaren Kazeta 2013ko Azaroa

JUAN IGNACIO VIDARTE

ELKARRIZKETA

“Guggenheim Bilbaok 334 milioi euroko ekarpena egin zion iaz Euskadiri”

Guggenheim Bilbao museoko zuzendaria

Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao museoko zuzendaria da. Berarekin bildu gara museoaren ibilbidea errepasatzeko; 16 urte bete berri ditu eta epe horretan hainbat ekarpen egin dio bai Bilbori zein Euskadiri. Besteak beste, krisiaren eraginari buruz hitz egin du Vidartek, eta iaz bisitari kopuruak gora egin zuela jakinarazi du museoko zuzendariak.

Zein ekarpen egin dio Guggenheim Bilbao museoak Euskadi edota Bilbori? Eta hiriak museoari?

Museoak 16 urte bete berri ditu, eta balantzea positiboa dela esan genezake. Behintzat, hasiera batean zehaztu ziren helburuak erraz bete dira, Bilbori proiekzio kulturaleko azpiegitura eskainiz. Guggenheim Bilbaok ateak ireki zituenetik, etorri diren pertsonen %66 inguru atzerritarrak izan dira, eta horrek hiria mapan kokatu du. Gainera, EAEko ehun produktiboan ere eragin positiboa izan du museoak, lurraldearen izaera turistikoa indartuz. Era berean, hiriak eta, Euskadik orokorrean, ezinbesteko ekarpena egin dio museoari. Proiektua Bilborako pentsatuta zegoen hasiera batetik; Bilboren, Bizkaiaren eta Euskadiren lidergorik gabe ez zen museoa existituko.

Zerk desberdintzen du Guggenheim Bilbao EAEn dauden gainerako museoetatik?

Bere izaera ezberdina da, nazioarteko bokazioa baitu, edukian eta audientzian; horrek ez du esan nahi izaera lokala mantentzen ez duenik, izan ere, hori ere badu. Funtzionamendu ereduan ezaugarri espezifikoak ditu, adibidez, gure museoaren autofinantzaketa maila oso altua da, %70 ingurukoa. Gainera, arkitekturak oso pisu

tsikoetan; museoa bisitatzen duten turisten kopuruan ere nabaria izan da jaitsiera?

Vidartek jakinarazi du museora etortzen diren bisitarien %66 atzerritarrak direla

handia du hemen, non gune edo espazio bakoitza erakusketarekin bat datorren.

Bestalde, 2014an Guggenheim museoaren eta Fundazioaren arteko kudeaketa-hitzarmenaren negoziazioa egingo da; zein egoeratan dago akordio hori une honetan?

Prozesuaren hasieran daude negoziaketa horiek; Guggenheim museoaren eta fundazioaren arteko harremana erregulatzen duen akordioa da. Museoaren funtzionamendu operatiboaren ingurukoa da, hain zuzen ere. Mahai gainean jarri diren aldaketen artean dago, hemendik aurrera, hamar urtean behin berritzea. Lehenengo bilera New Yorken izan da, eta Bizkaiko eta Jaurlaritzako buruak bertan izan dira, museoko beste zuzendari eta arduradun batzuekin batera. Horretaz gainera, zein egoeratan dago Urdaibaiko museoaren proiektu pole-

mikoa? Negoziaketekin aurrera jarraituko duzue?

Museoaren plan estrategikoaren zati garrantzitsua da proiektu hau, eta oraindik indarrean jarraitzen du, nahiz eta azken hilabeteetan alboratuta geratu den.

“Urdaibaiko proiektuak indarrean jarraitzen du; 2020ra arte aukera irekita dago”

Egungo egoera ekonomikoa ez da aproposena Urdaibaiko proiektuarekin aurrerapausoak emateko, baina aukeren artean 2020. urtea dago oraindik, eta data hori iritsi aurretik ziur erabaki bat hartzen dela, garrantzitsua izan baitaiteke Gu-

ggenheim Bilbaoren hedapenerako eta etorkizunean garapenarekin jarraitzeko.

Bilboko museoak hainbat aldaketa izango ditu hurrengo hilabeteetan; hitz egin dezakezu horien inguruan?

Museoan dauden guneen egokitzapena egingo dugu, espazio batzuk birkokatuz; adibidez, museoko dendaren kokapena ez da berbera izango, izan ere, bisitarien fluxuari mesede egiteko aldatuko dugu eta bere tokian beste gune bat jartzeko aprobetxatuko dugu. Adibidez, terrazaren sarrera batean taberna bat irekiko dugu eta heziketa gune bereziak ere estreinatuko ditugu museoan. Horretaz gainera, ikus-entzunezko arteak ere tarte berezia izango du egokitzapen berrian. Hori guztia 2014ko udaberrirako prest egongo dela kalkulatu dugu. Sektore turistikoari begira, krisi ekonomikoak gogor jo du bisitarien pol-

Ez dugu gehiegizko beherakada jasan; gainera, azpimarragarria da 2012an museoko bisitek inoiz baino hobeto funtzionatu dutela, milioitik gora izan baitira. Ziur aurtengo zenbakiak negatiboagoak izango direla, baina, behintzat, milioi bat inguruko bisitak hartuko ditugu, eta, beraz, jaitsiera ez da oso nabaria izango. Agian, beherakada handiena Estatutik datozen turisten artean izango dugu, baina galera horiek atzerritarren kopuruarekin orekatu ahal izan ditugu, gora egin baitu azken urteetan. Dena dela, horrek ez du esan nahi krisia ez denik oztopoa izan; zailtasunak izan ditugu babesleak izateko edo erakunde publikoekiko zenbait harremani eusteko.

Zein eragin du Guggenheim Bilbaok Euskal Autonomia Erkidegoko BPGn?

Urtero egiten dugun ekarpen ekonomikoa kalkulatzen dugu Guggenheim Bilbaon; hori izan zen hasieratik markatutako erronka bat. Iazko datuei erreparatuz, 334 milioi euro sortzea lortu genuen, EAEko jarduera ekonomikoari begira; kopuru hori ez litzateke sortuko museoa gabe. Horrela, bada, diru-sarrera fiskalek gora egin zuten, 44 milioi euroan hain zuzen ere, eta horiek Euskadiko Ogasunetara bideratu ziren.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.