Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
195. zenbakia. 2016ko ekainaren 17a
Aitziber Osinalde
Mendi lasterkaria
«G2Hn iazko denbora hobetzea dut helburu» 10-11
GOI B ERRI Aitziber Osinalde legazpiarra, Travesera mendi lasterketan aterako argazkian. IOSU GARAI
Luis Mari Goia 3 Iritzia 4-5 Chistian Caballero 6 Gazteen elkartasuna 7 OKEk 75 urte 8-9 ‘Bertsoa dantzan’ ikuskizuna 12-13 Saretik 14 Txolarteko boluntarioak 15 San Joan jaiak Seguran eta Olaberrian 16-18
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Luis Mari Goia Harakina
«Alkate banintz, herritarrekin gehiago hitz egingo nuke» Josune Zarandona Idiazabal Luis Mari Goia (Mutiloa, 1964) harakina da ogibidez 16 urte zituenetik. Gaztea zela, bost urtez egon zen Gasteizko harategi batean ogibidea ikasten. 22 urterekin Idiazabalera itzuli zen eta egun gobernatzen duen harategia ireki zuen bertan. 30 urte daramatza negozioarekin. Kotxeak eta motorrak ditu zaletasun, baina errugbia ere gogoko du, ez da gutxiagorako, bi semeak errugbilariak ditu eta.
Abesti bat.
Zein zaletasun dituzu?
Jaso duzun oparirik bereziena.
Kotxeak eta motorrak.
Bi semeetako batek egindako kamiseta bat.
Liburu bat.
Exkixuren edozein.
Janari bat. Bat esatearren, oilaskoa labean.
Edari bat. Garagardoa.
Oporretarako leku bat. Iaz txundituta gelditu nintzen Gironako kostaldearekin.
Goierriko txoko bat. Beunde.
Amets bat. Gure Esku Dago.
Lucy Rees-en La mente del caballo.
Zeri diozu beldurra?
Musika talde bat.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Barricada.
Ezeri. Haurren jolasak.
Gorroto duzuna.
«Iaz Gironan izan nintzen oporretan, eta bertako kostaldeak txunditu ninduen»
JOSUNE ZARANDONA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia
Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Azpikeria.
Idiazabalgo alkate bazina? Herritarrekin gehiago hitz egiten saiatuko nintzateke.
Idiazabalen biziko ez bazina. Goierriko beste edozein lekutan.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.eus
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
04 GOIBERRI
IRITZIA
Nekane Gonzalez Itzultzailea
Gabarra, gabarra, gabarra...
ergatik ez? Zergatik ez dute Athleticeko zuzendaritzakoek baimenik eman neskek liga irabazi ostean gabarra ateratzeko? Ez dut ulertzen. Beti berdinean gabiltza. Emakumeok egindakoak gutxiago balioko balu bezala! Ez al dira, ba, txapeldunak, gizonezkoak 82-83 denboraldian txapeldunak izan ziren bezalaxe? Ordukoan majo atera zuten, ba! – Ez etorri, faborez, kontu horrekin berriro. Aspeeeeertuta nago. Aspertuta ez, nazkatuta honezkero! Gabarra gora eta gabarra behera. Ez al dago beste gairik? Ba, begira, oso ondo iruditzen zait atera ez izana. Zergatik daude gabarra ateratzera behartuta? Ezetz erabaki dute, eta kito. – Kito, kito. Jakina... zuri ez zaizkizunez axola ez emakumeon eskubideak, ez gure ongizatea... Zuk nahiago beti guztiari amen egin eta artaldean joan. – Zer? Guztiari amen egin? Emakumeon eskubideak? Baina zer demonioz ari zara? Ni ere emakumea naiz, aizu! Ez nahastu gauzak. Athleticena kirol kontua baino ez da. Eta futbolean, kirol guztietan bezalaxe, zirt edo zart hartu beharreko erabaki ugari izaten dira. Ez ibili
Z
bazterrak nahasten eta ez eman buelta gehiago! – Ba, behar adina buelta emango dizkiot! Eta nire iritzia aldarrikatuko dut lau haizetara. Jakizu jaso dituzten 33.000 sinaduretako bat nirea dela. – Hara! Gure futbol aditua! Noiztik duzu gustuko futbola? Eta noiztik zara Athleticekoa? Iritzia hain merke ematea ere! Hobe zenukete zuk eta zu bezalakoek isilik egon. Gaiari buruz tutik ulertu gabe iritzia ematea libre izango balitz bezala... – Eta ez al da, ba, libre iritzia ematea? Besterik ez genuen behar! Isilik geratu beharra! Ba, begira, niri futbola bost axola, eta Athletic zalea ere ez naiz. Baina emakume borrokalaria bai, eta ez dut inola ere ametituko horrelako bidegabekeriarik. Gizonezkoei gabarra atera bazieten, emakumeei ere bai. Horratx! – Segi, segi tematuta! Baina ez duzu arrazoi! Zuzendaritzak zerbaitegatik hartuko zuen erabaki hori. Azken finean, zenbat jarraitzaile izan ditu emakumeen futbolak liga osoan zehar? Gizonezkoek adina bai? Ezta hurrik eman ere! 33.000 pertsona horiek joan al dira partidak ikustera? Eman al diete babesa? Zertara datoz orduan, orain, euren aldarrikapen txa-
«Zenbat jarraitzaile izan ditu emakumeen futbolak liga osoan zehar? Gizonezkoek adina bai? Ezta hurrik eman ere! 33.000 pertsona horiek joan al dira partidak ikustera?»
txuekin! Emakumeen futbolak gizonezkoenak adina babesle, laguntzaile, zale eta dena delako izango balitu, agian aterako lukete! Batek daki! – Nik dakidan gauza bakarra da amesten dugun parekidetasunetik oso-oso urrun bizi garela! Eta horrelako detaileek are gehiago handitzen dutela gizon-emakumeon artean betidanik egon den arrakala. Ikusi zenuen? Prentsaurrekoa ere bertan behera utzi behar izan zuten, kazetaririk joan ez zelako... – Bai, neska... Lotsagarria da. Niri pena handia eman zidan. – Lotsagarria horiena, baina baita Presidente jaunak esandakoa ere, e? Ez zen, ba, kontu eske azaldu? Emakumeen kirola gehiago babesteko eskatu zien hedabide zein erakundeei. Nor da bera gainerakoei babesa eskatzeko, noiz eta berak gabarra ateratzeari uko egin dionean? – Nor den? Ba... agian emakumeen taldea sortu, bultzatu eta babestu duena? Nahikoa dugu, neska! Ez dizut beste tontakeriarik entzun nahi. – Zurekin ez dago hitz egiterik! Bi egunen buruan... – Ez nago, ba, ados! Gabarra atera behar zuten, eta kito! – Grrrrr....
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Aitziber Osinalde Aurten saritan irabazitako diru guztia erretinosi pigmentarioa gaitza ikertzeko bideratuko du.
Teknologia berriak? Honelako galderarekin gaurkoan, Asier! Izan ere, oharkabean, atentzioa eman zidan Euskadi Irratiko goizeko programazio batean ohiko solaskide batek esandakoak. Teknologia berriak? Baina dagoeneko zaharkituta dauzkagu eta aurreko hamarkadetatik darabiltzagun horrelako hainbat! Izena aldatzeko garaia ere iritsiko ote zen honezkero! Eta bai, ni ere jabetu gabe nengoela arinki erabiltzen dugun terminologia hori dagoeneko zaharkituta geratu zaigula. Eta ez naiz ni hasiko oraintxe gaur egun teknologia mailan emandako aurrerapenei izen tekniko berriak jartzen, baina badut zurekin partekatu nahiko nukeen kontu bat, aurrerapauso bat nire ustez, teknologia berriekin lotutako hizkuntza aldetiko aurrerapauso bat. CASIO marka ezaguna dugu munduan zehar. Kalkulagailuekin loturiko marka dugu batez ere. Honekin, Japonia herrialdea etorriko zaigu segituan burura. Baina, kalkulagailuak euskaraz funtzionatu al dezake? Gauzak diren bezala, orain gutxi arte EZ! Baina badira oraindik kalean honelakoak esaten dituztenak: Euskarak ez
du saltzen! Oso urrutira joan gabe herriko merkatari askori oraindik entzun behar dizkiogun kontuak dira hauek! Eta zer esan behar diegu guk hauei, CASIO izeneko multinazional marka batek, besteak beste euskara aukeratu badu bere produktuak saltzeko? Bada BAI, bejondeiela japoniar enpresario hauei eta batez ere hemen bertan ekimena izan duten norbanako, itzultzaile eta babesleei. Hemendik aurrera kalkulagailua nola dabilen, EUSKARAZ ere jakin ahalko dugu!
Aitor Calvillo
bat eta
Kalkulagailuen mundua urrun samar daukat. Azterketa batzuetan erabil genezakeela eta beste batzuetan ez, gogoratzen dut. M memoria zela ere oroitzen naiz eta CASIOren txisteaz ere bai: bokalik motzena O omen zen, baina, bazen beste bat motzakoa, CASIO, eta beste bat ere bai, are motzagoa, NICASIO. Nikasio deitzen dugun lagunak kontatu zidan Rumba xurgagailua erostekotan ibili zela. Helburua ez zen garbitzea, lapurrek etxean norbait zebilela pentsatzea baino. Euskarazko ahotsa zeukan Rumbaren bila ibili omen zen, baina, aurkitzen ez eta asmoa bertan behera utzi zuen. Atzo, finantza-etxe bateko langileari dokumentua euskaraz emateko eskatu nion, aplikazioak aukera hori bazuela ohartuta. «Barkatu, ohitura daukat gaztelaniazkoa emateko. Zoritxarrez, gutxi zarete euskarazkoa eskatzen duzuenak». Zalantzarik ez dut dezente gehiago garela euskarazkoa eskatzen dugunak. 1967an, ikastolaren alde dirua biltzeko ekitaldian, Jose Inazio
bat Asier Iriondo
Elortzak, sortzaileetako batek, hauxe zioen pasarte batean: «Zenbat iraungo du euskarak? Zaila izango da hemendik hamar urtera gazteen artean entzutea, telebisioa alde batetik, radioa... eta beste tresna batzuekin». Horiek nire Man gordetakoak. Hamar urte barru euskarak teknologian zein toki izango duen? Zaila da kalkulatzen.
06 GOIBERRI
GAZTEAK
«Moda oso konplikatua da, konpetentzia asko dago» Christian Caballero (Urretxu, 1992) ‘Mr. Sinpatia 2016’ tituluaren jabe da. Ezustean hartu du, baina gustura dago.
Josune Zarandona Urretxu Caballerok Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxean egin zituen oinarrizko ikasketak eta Batxilergo zientifikoa Urretxuko Jose Mari Iparragirre institutuan. Hori amaituta, Arrasatera joan zen Soin Hezkuntzako (Ivef) goi mailako gradua egitera. Egun, Legazpiko Bikuña kiroldegian egiten du lan igerilekuko sorosle eta irakasle moduan. Modaren munduan kasualitatez sartu zela aitortu du.
Nolatan hasi zinen modelo gisa lanean? Goi mailako ikasketak amaituta langabezian gelditu nintzen nire adineko beste asko bezala. Lagun bat modeloa zen, eta behin baino gehiagotan aipatu zidan modelo bezala aritzeko aukerak banituela. Nik ez nuen nire burua horretan ikusten, baina amak animatu ninduen eta Donostiako First Model agentzian izena eman nuen. Hasieratik izan nintzen beraien gustukoa eta segituan argazki saio baterako deitu ninduten.
Nola gogoratzen dituzu hasiera haiek?
JOSUNE ZARANDONA
Babeslea
Nik modaren munduaz ez nekien ezer, Jon Kortajarena zein zen ere ez nekien! Hasi eta berehala ikastaro bat egin behar izan nuen kameraren aurrean nola kokatu ikasteko eta desfilatzen, edo nire burua orrazten eta makillatzen ikasteko. Eta azkenean, poliki-poliki mundu hau gero eta gehiago gustatuz joan zait. Orain arte egin ditudan lan garrantzitsuenak Marc Jacobsen lurrin bat aurkeztea eta Custo Barcelonarentzat desfilatzea izan dira.
‘Mr. Sinpatia 2016’ titulua irabazi berri duzu. Donostiako agentziatik deitu ninduten Mr. Espainian parte hartzeko aurkeztu nahi nindutela esateko. Hasieran ezezkoa esan nien, baina amak parte hartzeko konbentzitu ninduen. Euskadik jada hautagaia bazuela eta Kantabriatik aurkeztu nintzen, eta irabazi egin nuen. Sorpresa itzela izan zen, han ni baino mutil guapoagoak baitzeuden. Dena den, horrelako sariketetan ez zaio fisikoari bakarrik begiratzen, pertsonalitatea ere oso kontutan izaten dute. Nik uste horregatik irabazi nuela.
Kantabriatik Gironara. Maiatza amaieran egin zen Mr. Espainia lehiaketa Platja D´Aron (Girona). Astebetez egon ginen bertan bilduta Espainia guztiko hautagaiak elkarbizitzen —48 guztira—. Hasieratik egin nuen harreman ona guztiekin. Tituluaren berri eman zidatenean hunkitu egin nintzen, sari hau hautagaiek ematen baitute, eta 48tik 40k nire alde egin zuten. Titulua beraiei eskaini nien.
Zer nabarmenduko zenuke esperientzia honetatik? Batez ere, ezagutu dudan jendearekin gelditzen naiz. Modaren mundua oso konplikatu da, konpetentzia asko dago, baina jende ona ere bai. Sari honek nire buruarengan konfiantza izateko balio izan dit. Aurrera begira modatik bizitzea gustatuko litzaidake, momentuz telebistarako casting baterako deitu didate. Dudarik gabe titulu honek ate asko irekiko dizkit, ea zorterik dudan.
GOIBERRI 07
MOTZEAN
Elkartasun adierazpenak Ordiziako Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako ikasleek Caritas erakundeari laguntzeko hainbat elkartasun ekintza egin dituzte aurtengo ikasturtean. Caritaseko kideek esker ona adierazi nahi izan diete ordiziar gazteei. Loinaz Agirre Ordizia Ikastetxeetan txiki-txikitatik lantzen den kontzeptua da elkartasuna. Landu eta praktikan jartzen saiatzen dira ekintza desberdinekin. Ordiziako Jakintza Ikastola eta Urdaneta ikastetxea dira horren bi adibide: Ordiziako Caritasi laguntzeko ekintza ugari egin dituzte ikasturte osoan zehar. Era desberdinetara lagundu diote Caritasi: dirua, janaria, arropa eta oinetakoak bilduz. Era horretako ekintzak Gabon inguruan egitea ohikoagoa izaten bada ere, azkeneko ekintza, ekainaren 8an egin zuten Jakintzako ikastolako DBH4ko hainbat ikaslek. Asteazkeneko azokara gerturatzen den jendetza baliatuz, euro batean txistor pintxoak saldu zituzten.
Ordiziako Urdaneta eta Jakintza ikastetxeek Caritasi laguntzeko ekintzak egin dituzte
Txistor usainak erakarrita, jende ugari elkartu zen plazan bertan jarritako postuaren inguruan. Postua apaintzeko jarritako pankartak ederki adierazten zuen ekintzaren garrantzia eta filosofia: Euro bateko laguntzarekin, laguntza handia. Izan ere, alez ale, lortzen da pilatxoa. Gaur egun, gero eta gehiago dira gainera, egoera zailean daudenak eta laguntza behar dutenak.
Caritasen esker ona
Caritasentzako dirua biltzeko txistor pintxoak saldu dituzte Jakintza Ikastolako ikasleek. TERE MADINABEITIA
Caritaseko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete Ordiziako ikasleei, behar gehien dutenei laguntza emateko ezinbestekoa delako gizarte osoaren laguntza. Ikastetxeetan Caritasek egiten duen lana erakusten eta
azaltzen izan dira behin baino gehiagotan, eta emandako mezuak emaitza ekarri du. «Guk gure azalpenak eman genizkien eta beraiei atera zaie dirua biltzeko ekintzak egitea, guk ezer eskatu gabe», nabarmendu dute Caritasekoek. «Oso pozik gaude gazte hauek egin duten lanarekin». Lan horretan irakasleek egiten duten lana ere goraipatzekoa da, Caritasen iritziz. Lanerako gogoz jarraitzen dute gainera ikasleek. «Gabon inguruan saltoki handietan egiten dugun janari bilketan laguntzera joango direla ere esan digute». Ordiziako ikasleek eman duten irakaspenarekin, garbi geratu da elkartasunak ez duela adinik.
08 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
75 urte kirolari lotuta OKE Ordizia Kirol Elkartearen 75. urteurrena dela eta, ekintza ugari antolatu dira urte osoan zehar. Ariane Vierbücher Ordizia Data ofizialek hala diote: 1941en sortu zen Ordizia Kirol Elkartea. Hortaz, 75. urteurrena ospatzen ari da kluba aurten, Hala ere, 1950eko Santa Ana aldizkariak, 1912an dagoeneko Ordiziak Tolosaren aurka partidaren bat jokatu zuela kontatzen du. Urteurrena dela eta, Juan Vicente Erauskin OKEren presidentea denarekin eta Vicente Blancorekin, klubeko lehenen-
go bazkide denarekin hizketalditxoa egiteko hitzordua egin du GOIBERRIK. Makina bat istorio, eta pasadizo ekarri dituzte gogora, eta biek nabarmendu dute «herri mailako futbola ere asko dela». Aurten utziko du Juan Vicentek klubeko presidentzia, lan askoko lau urteren ostean. «Orain dela 25 urte sartu nintzen Ordizia Kirol Elkarteko direktiban lehenengo aldiz. Momentu hartan ohore bat zelako
hartu nuen kargua. Klubeko jokalari izandakoa naiz baita ere, eta aukera polita zen lan mota hau burutu ahal izatea». Bigarren etapa horretan egindako lanagatik pozik agertu da Juan Vicente: «Bigarren etapa honetan, presidente izateko motibazioa ezberdina izan da. Aita izateak eraman ninduen berriz bueltatzera». Eta nahiz eta bestelako gauzetarako denbora lapurtzen dion, «lanak ondo eginda» utziko du presidente kargua. Juan Vicentek berak jarri du GOIBERRI Vicente Blancorekin harremanetan. Ordizia Kirol Elkarteko lehenengo bazkidea da Vicente. Egun, laurogei urtetik gora ditu eta aukera duenean oraindik ere gustatzen zaio zelaira joatea. «1959-1960 denboraldian presidente izan nintzen. Garai hartan urtebete bakarrik mantentzen zen kargua. Hori baino lehenago ere direktiban sartuta egon nintzen bi urtez, nahiz eta ez ditudan data zehatzak oroitzen», azaldu du. Herrian futbol giroa ikaragarri aldatu dela uste dute biek.
Futbola, igandeko plana Bazkal aurretik hasten zen igandeetako plana futbola zegoenean. «Zer egin ez genekiela gelditzen ginen igandeetan
futbola ez bazegoen», dio Vicente Blancok. 500-1.000 pertsona artean biltzen ziren partidak Arana futbol zelaian jokatzen zirenean. Eguerdiko txikiteoan giroa berotzen hasten ziren zaleak. 14:30ak aldera bazkaltzera joan eta 15:30ak baino lehenago Olano tabernan zeuden sarrera erosteko eta kafe konpletoa hartzeko. Berdin zen eguraldi ona ala txarra egin. Partida izaten zen igandeetan, animatzera joan beharra zegoen eta jarraitzaile guztiak zelaian izaten ziren. «Zelaia festa bat zen igandeetan. Afizioak askoz ere gogorrago animatzen zuen», esan du Juan Vicentek. «Oraindik gogoan ditut Las Camiseras. Ez zuten partida bat bera ere galtzen», gehitu du Vicente Blancok. Las Camiseras garai bateko emakumeen afizionatu talde bat zen.
Materiala eta zelaia Afizioaren aldetik gauzak asko aldatu badira, zer esanik ez materialari dagokionez. Garai bateko baloi eta boten inguruan aritu dira berriketan. «Ausartenek bakarrik ematen zioten buruarekin orduan baloiari», dio Erauskinek. «Garai bateko baloiek, gaur egun bizikleten gur-
GOIBERRI 09
ERREPORTAJEA
pilek bezala, halako pitorrotxo bat zuten» gehitu du. Benetako zauriak egiten zituzten jokalariek buruarekin baloia jotzen zuten bakoitzean. Vicente Blancok esan duenez, berriz, «orduan bai geneukala indarra, egun, baloiari ostikoa eman eta zelaiaren beste aldera bidaltzen dute. Gure garaian metro batzuk aurrera egitearekin nahikoa genuen». Pisu ikaragarria zuten, eta oso gogorrak omen ziren garai hartan erabiltzen zituzten baloiak. Botak ere ez ziren «tontakeria». Egungo presidenteak gogora ekarri dizkio Blancori garai bateko larruzko botak. Takoak ere larruzkoak omen zituzten eta puntak, botaren zola alde batetik bestera pasatzen omen zuten. «Presidente nintzenean lotsa ere pasatzen nuen batzuetan», esan du Vicente Blancok instalazioei buruz. 1950eko hamarkadan izan zen bera presidente. Garai hartan Arana zelaian jokatzen zen. «Patata soro baten antza zuen», gehitu du Erauskinek. Nahiz eta garai hartan egungo presidentea gaztea izan, ondo gogoratzen ditu instalazio haiek. Ez ziren instalazio onenak, baina une zoragarriak bizi izan ziren bertan. «Bigarren mailara igotzeko
Goian, OKEren historia biltzen duten hainbat irudi Ezkerrean, Juan Vicente Erauskin eta Vicente Blanco. GOIBERRI-A.VIERBÜCHER
liga txikia jokatu zen bertan. Garai hartan Villafranca Union Club zen taldearen izena», gogoratu dute biek. Nahiz eta bigarren mailara igoera ez lortu, maitasun handiz dakar burura Vicentek momentu hura.
Ordizia Kirol elkarteak gaur egun 14 kirol modalitate biltzen ditu. Horrek esan nahi du federatu zerrenda luzea duela. «Ez-
nezkoa litzeteke gaur egun garai batean bezala primak eta fitxak ordaintzea hainbeste jenderekin», dio Erauskinek. «Gogoratzen dut 15.000 pezeta ordaintzera iritsi ginela 1950eko hamarkadan entrenatzaile baten fitxagatik», gehitu du Blancok. Bera presidente izan zenean dagoeneko jokalariei partida irabazteagatik edo berdinketagatik ere primak ordaintzen zitzaizkiela ai-
«Azken lau urteotan lanak ondo egin ditugu eta lasai utziko dut presidentzia»
«Igandeetako plana futbola zen, partidarik ez bazegoen, ez genekien zer egin»
OKEren presidentea
Elkarteko lehen bazkidea
Fitxak eta primak
Juan Vicente Erauskin
Vicente Blanco
tortu du. «Neskalagunarekin afaltzera joateko erabiltzen zen diru hori», gehitu du. 1980eko hamarkadan ere, oraindik ordaintzen omen ziren primak. «Bi puntu zeuden jokoan. Irabazitako puntu bakoitzagatik 1.000 pezeta ematen ziguten», nabarmendu du Erauskinek.
Urteurreneko egitaraua Asko dira dagoeneko egin diren ekintzak, baina oraindik ere gelditzen dira egin gabeko beste asko. Hasteko, ekainaren 24an Gipuzkoako Futbol Federazioarekin bazkaria egingo dute Ordizian. Eta ekainaren 25ean, gaztetxoentzat 3x3 futbol txapelketa egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian. Oporren bueltarako ere OKEk badu ekintza programa osatuta. Irailari begira, EibarOrdizia beteranoen partida izango da eta Gurutz Linazasororen hitzaldia. Irailaren 17an egingo den familia arteko bazkariarekin itxiko da 75. urteurrenaren inguruko programa.
10 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
IOSU GARAI
Aitziber Osinalde Mendiko korrikalaria
«Ahal dudan bitartean mendira joango naiz, korrika ez bada, oinez»
GOIBERRI 11
ELKARRIZKETA
Maialen Igartua Legazpi Aitziber Osinaldek (Legazpi, 1971) mendia maite du. Azken hiru urteetan buru belarri dabil mendi lasterketetan, baina, egunen batean uztea tokatzen bazaio, argi du mendira joaten jarraituko duela, beste inon ez bezala gozatzen baitu bertan. Duela bi urte garaile izan zen Goierriko Bi Handietan, eta iaz bigarren egin zuen. Aurten, iazko denbora mantentzeko helburuarekin parte hartuko du. Irabaziz gero, erretinosi pigmentarioaren inguruan ikertzeko emango du dirua, aurtengo gainontzeko sariak bezalaxe.
Zer da zuretzat mendia?
Noiz eta nolatan hasi zinen mendian korrika?
Txiki-txikitatik izan dut gustuko. Kimuberri ikastolak irteerak antolatzen zituen, eta denetara joaten ginen. Izan nuen nire parranda garaia ere, baina gero berriro itzuli nintzen. Legazpiko jende askorekin joan izan naiz mendira.
Mendian betidanik ibili naiz, baina korrika orain dela hiru urte hasi nintzen. Jokin Garaik eta Lorea Jimenezek animatu ninduten, eta haiei eman behar dizkiet eskerrak. Goierriko Bi Handiak lasterketarako prestatzen hasi nintzen haiekin. 2014an ongi atera zitzaidan, irabazi egin bainuen, eta geroztik jarraitu egin dut beste lasterketa batzuetan ere parte hartzen. Iaz bigarren egin nuen Goierriko Bi Handietan.
Espero zenuen Goierriko Bi Handietarako prestatzen hasi, eta lehen urtean irabaztea? Ez nekien amaituko nuen ere, eta irabazi egin nuen. Poza sentitu nuen. Dena den, nire helburu nagusia ez da irabaztea izaten. Disfrutatzera ateratzen naiz. Gainera, lasterketen aurretik oso-oso urduri jartzen naiz. Oraindik ez dut ikasi urduritasun hori kontrolatzen. Batzuetan pentsatzen dut ez ote litzatekeen hobe izango nire kabuz mendian korrika egitera ateratzea, lasterketan parte hartu gabe. Atzean dagoen jendearengatik gauzak ondo egin nahi dituzu, eta presioa sentitzen da. Atzean jende asko dago gure egun txarrak, entrenamenduak... jasan behar dituztenak. Dena den, gauzak ongi ateratzen direnean denok gozatzen dugu.
Mendia era guztietara gustatzen zait, ez soilik korrika egiteko. Egunen batean lasterketak uzten baditut ere, nik mendira joaten jarraituko dut. Nire nahia lesiorik ez izatea da, mendira joaten jarraitu ahal izateko, korrika ez bada, oinez. Mendiak dena ematen dit, eta asteburua iristen denean mendira joatea izaten da nire plana: lasterketak, lagunekin... edozein modutara. Dena den, egia da mendiko lasterketek lagun asko egiteko balio izan didatela.
Nondik datorkizu mendiarekiko zaletasun hori?
dut, eta besteetan oso lasaia. Egun lasai horiek oso gaizki eramaten ditut. Egia esan, kostatzen ari zait moldatzea. Niri mendira joatea gustatzen zait, eta egun batean paseo lasai bat egitea tokatzen bazait deskantsua tokatzen delako, ez dut ondo eramaten. Gorputzak gehiago eskatzen dit. Paseo batek ez nau betetzen. Ikusiko dugu ea emaitzarik ematen duen.
Aurten ere parte hartuko duzu Goierriko Bi Handietan. Zein erronka jarri diozu zure buruari? Lehenik eta behin, amaitzea. Erraz esaten da, baina edozein gauza gertatu daiteke: egun
Azkenaldian modan daude mendiko lasterketak, ezta? Oso modan daude. Lehen mendira jende asko joaten zen oinez, eta orain denak korrika ikusten dira. Ez dakit moda honek zenbat iraungo duen.
Zein motatako lasterketetan parte hartzen duzu? Lasterketa luzeetarako prestatzen naiz, ultretarako. Horietan moldatzen naiz hoberen. Konstantea eta buru gogorra naiz. Azken finean ordu asko dira, eta buruak ere eragiten du.
«Lasterketa luzeetan moldatzen naiz hoberen; buru gogorra eta konstantea naiz»
Talderen batekin aritzen zara korrika?
«Oraindik ez dut ikasi lasterketen aurreko urduritasuna kontrolatzen»
Kulum Sport taldean nago. Aguraingo (Araba) denda bat da. Arropa ematen digute. Jokin Garai zegoen taldean sartuta, eta haren bidez ezagutu nituen. Taldea, berez, Aguraingoa izan arren, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak ere bagaude.
«Goierriko Bi Handietan amaitzea eta iazko denbora hobetzea da nire helburua»
Nola prestatzen dituzu entrenamenduak? Orain arte nire kabuz entrenatzen nintzen. Aurten, berriz, entrenatzaile batekin nabil, eta berak esandakoa egin beharra daukat. Hiru egunetan entrenamendu gogorragoa egiten
«Aurten saritan irabazitako dirua erretinosi pigmentarioa ikertzeko da»
txarra izatea, eguraldia... Eta ea iazko denbora mantentzen dudan, gutxienez.
Zein beste lasterketatan parte hartuko duzu? Pirinioetan egiten den Epic Trail-era joango naiz, uztailaren 23an. Ibilbideak 105 kilometro ditu.
Aurten saritan irabazitako diru guztia erretinosi pigmenarioa ikertzeko emango duzu. Nolatan? Nire kuadrillako batek, Amaia Gereñuk, erretinosi pigmentarioa du. Berak galdetu zidan ea posible izango litzatekeen gaixotasunaren izena idatzita zeraman kamiseta bat janztea lasterketetan, gaitza ezagutzera emateko. Kulum Sport-ek ez zidan arazorik jarri, eta orain taldekide guztiok daramagu arropan Retinosis pigmentaria idatzita. Bestalde, nire bikotearekin hitz egin nuen, eta erabaki genuen aurten irabazitako sari guztietako dirua ikerketarako emango genuela. Lasterketak irabaziz gero, ateratzen da dirutxo bat.
Aurten dagoeneko irabazi duzu lasterketaren bat, ezta? Pastores de Portudera lasterketa irabazi nuen Cabralesen (Asturias); 21 kilometro ditu probak. El Cainejon ere irabazi nuen; maiatzaren bukaeran Europako mendietan egiten den 54 kilometroko lasterketa da. Runela Trailen, berriz, Burgosen, hirugarren egin nuen. Ea denboraldiak horrela jarraitzen duen.
Mendiko lasterketetan emakumeak oraindik gutxiago izango dira, ezta? Gero eta gehiago ikusten dira, baina oraindik ikaragarrizko aldea dago.
Norbaitek orain mendiko lasterketetan parte hartzen hasi nahiko balu, zein aholku emango zenioke? Animatzeko. Lasterketetako giroa oso polita izaten da. Azken finean, mendian, borroka zure buruarekin daukazu. Bakarrik zaude, eta zuk egin behar duzu.
12 GOIBERRI
MOTZEAN
Bertsoa eta dantza bateratuz Goierriko Bertso Eskolak eta Amets Bidek ‘Bertsoak dantzan’ emanaldi bateratua egingo dute bihar Seguran. Xabier Meabe Ordizia Bertsoak eta dantza. Bi diziplina ezberdin izanagatik ere, biak dira ezinbesteko ezaugarriak euskal kultura definitzeko. Goierri mailan ere, bertako nortasuna zehazteko kultur ezaugarri nagusitzat har daitezke. Orain arte ia gehienetan diziplina bakoitza bere aldetik plazaratua izan da, baina asteburu honetan, bi kultur-arloak batera gozatzeko aukera egongo da. Izan ere, Goierriko Bertso Eskolak eta Ordiziako Amets Bide dantza taldeak, Bertsoak dantzan emanaldi berezia eskainiko dute bihar, 19:00etan, Segurako plazan. Ekitaldian zehar bertsoak kantatuko dira, baina aldi berean, bertso horiexek dantzatuak ere izango dira. Izaro Intsausti Amets Bide
dantza taldeko arduradunaren esanetan, dantza taldeari beti interesatu izan zaio elkarte ezberdinekin elkarlanean jardutea. Bere esanetan, eurek antolatutako dantza ikastaroetan «bertsolari batzuk zebiltzala kontuan izanda, Goierriko Bertso Eskolarekin elkarlanean» zerbait egin zitekeela bururatu zitzaien: «Ideia horrela sortu zen, eta pixkanaka emanaldiari forma ematen hasi ginen». Bi taldeen elkarlanarekin joan dira erabakitzen ekitaldiaren forma nolakoa izango den. Intsaustiren arabera, emanaldiak hiru zati nagusi izango ditu. Eta une jakinetan «zuzenean bat-batekotasunik esperimentatzen» saiatuko direla ere aurreratu du. Zuzeneko ekitaldia izango denez, uneko egoeraren
arabera erabakiko dute nola garatu: «Ikusiko dugu hemendik zer ateratzen den».
Ekitaldia baino gehiago Ekitaldiaren aitzakian, asteburua elkarrekin igaroko dute Segurako aterpetxean Amets Bideko dantzariek eta Goierriko Bertso Eskolako kideek. Ainhoa Mujika Goierriko Bertso Eskola-
ko ordezkariaren esanetan, asteburupasa bi taldeen arteko harremanak sendotzeko aprobetxatuko dute: «Asteburu hau, orokorrean, ekitaldi hau ekintza berritzaile bezala hartuko dugu». Zentzu horretan, Amets Bidek hainbat eragilerekin jada izandako parte hartzea ikusita, eurentzat «talde eredugarria» dela dio.
GOIBERRI 13
MOTZEAN
Amets Bide dantza taldeko kideak ekitaldia prestatzeko entsegu batean. X.MEABE SARRIEGI
«Helburua guk beraiengandik ikastea eta eurek ere gugandik ikastea izango da» «Garaia da kulturaren kontzeptua eta errekurtsoak eguneratzeko» Izaro Intsausti
Amets Bide dantza taldea
Intsaustik ere bi taldeek egitasmo honen bidez elkar ezagutzeko «aitzakia polita» izango dutela dio: «Helburua guk beraiengandik ikastea eta eurek ere gugandik ikastea izango da». Are gehiago, talde bakoitzak ere barne onura indartsuak lortuko lituzkeela ere nabarmendu dute. Intsaustiren ustez,
«hutsuneak daude dantza taldeko helduen taldean eta orain dela gutxi ziklo horretara pasatako gazteen artean». Zentzu horretan, asteburuko egonaldiak «bi aldeak gerturatzeko» balioko duela dio. Mujikak, batez ere, asteburuko esperientzia bertso eskolako gazteentzat «pizgarri motibatzailea» izango dela dio. Izan
«Asteburu hau, orokorrean, ekintza berritzaile bezala hartuko dugu» «Etorkizunean, gazte horiek guk gure garaian izan ez duguna izatea nahi dugu» Ainhoa Mujika
Goierriko Bertso Eskola
ere, bertso eskolan gehienbat 18 urtetik beherako jendea egonik, «eurek ere egunen batean gauzak antolatzeko erreleboa hartzea» ahalbidetu nahi da. Bi aldeek uste dute kulturari «bere balioa emateko garaia» dela. Intsaustiren ustez, azken hamarkadetan kultura «oso baldintza eskasetan» egon da, eta lortu den guztia «aurrera egin duten kultur taldeei» zor zaie. Haren ustez, «garaia da kulturaren kontzeptua eta errekurtsoak eguneratzeko». Hain zuzen, ekitaldi honekin «baliabide gutxiagorekin gauzak egiteko» gai direla erakutsi nahi da, kultura arloa jendearengana gerturatzearekin batera. Bat dator Mujika ere: «Etorkizunean, gazte horiek guk gure garaian izan ez duguna izatea nahi dugu, hau da, kohesio bat aukeren aldetik».
Luxuzko gonbidatuak Bi taldeek hainbat artisten laguntza jasoko dute ikuskizunean. Hala, Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikarien kolaborazio berezia izango dute. Euren esanetan «luxua da halako musikariak izatea». Emanaldia bera, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldien barnean kokatuko da. Dena den, irailean Ordiziako Euskal Jaien barnean ere eskaintzeko asmoa azaldu dute bi taldeek.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Bideoa
‘kaixomaitia.eus’
Sexu ohituren azterketa egin dute sarearen bidez aixomaitia.eus webguneak 10 urte bete ditu aurten, eta azterketa berezi bat egin du urtemuga ospatzeko. Euskaldunen sexu ohituren eta harreman afektiboen inguruko ikerketa egin dute, eta horretarako sareak eskaintzen dituen baliabideak erabili dituzte. 73 galderaz osatutako online inkesta jarri zuten webgunean, eta guztira, 18 eta 64 urte arteko 1.500 lagunek erantzun dute. Sexuinkesta deitu duten azterketa horren arabera, euskaldunok harremanetarako hobesten dugun modua bikote harremana da, baina gero eta gehiago dira (%25) harreman
K
irekia izan nahi luketenak. Internet bidezko harremanek ere gero eta toki handiagoa dute gizartean, eta galdetutakoen herenak dio inoiz bikotea aurkitzeko webguneren batean eman duela izena. Egungo bikotea Internet bidez bilatu dutenak, berriz, %10 dira. Bizitza sexualari dagokionean, galdetutakoek bataz beste 18,78 urterekin izan dute lehen harremana. Astean behin izaten ditugu harreman sexualak, nahiz eta hirutan izatea gustatuko litzaigukeen. Masturbazioa ere ohikoa da euskaldunen artean –astean bitan–, are ohikoagoa gizonezkoen artean. Harremanen inguruko inkesta horren txosten osoa, webgunean aurki daiteke.
Euskal Harriaren ABDak sarean Euskal Herriko 26 bideogileren lanak bildu zituen Euskal Harriaren ABDak proiektuak. Zine, kultur etxe eta gaztetxeetako ibilbidea egin ondoren, orain sarera jauzia egin dute, eta laburmetraia guztiak Youtuben daude ikusgai. GOIBERRI-ren multimedia atalean, proiektu horretarako goierritarrek egindako hiru lanak ikus daitezke. Horrez gain, atal horretan beste laburmetraia batzuk, bideoklipak, elkarrizketak... topa daitezke. goiberri.eus/multimedia
Klik
Mendia eta kirola LinkedIn erosi APP batean du Microsoftek Mendia eta mendiari lotutako kirol probak gustuko dituztenek, sakelako telefonorako aplikazio berri bat dute: Mendiapp du izena eta euskaraz dago. Bertan, mendi martxen, lasterketen eta BTT proben inguruko informazioa aurki daiteke, baita hainbat mendi ibilbide ere.
Microsoftek LinkedIn sare soziala erosi du, 26.200 milioi dolarren truke. Webgune horrek «lan zoragarria» egin duela dio Microsoftek, eta bere irudiari eta independentziari eutsiko diola. Bill Gatesen konpainiak Skype eta Facebooken zati bat ere erosi ditu azken aldian.
GOIBERRI 15
MOTZEAN
Beasaingo Txolarteko boluntario eta kideak, gaur zortzi, Ehunmilak lasterketan egingo duten lanaren berri ematen. XABIER MEABE
Laguntzeko gogotsu Aurten, Beasaingo Txolarte elkarteko boluntarioez gain, bertako kideek ere lagunduko dute Ehunmilak lehiaketako antolakuntzan. Korrikalariei informazioa emateaz eta aparkalekuaren kudeaketaz arduratuko dira. Xabier Meabe Beasain Beste urte batez, Ehunmilak lasterketako antolakuntzan boluntario-laguntzaile gisa parte hartuko du Beasaingo Txolarte elkarteak. Euren esanetan, nahiz eta lehen aldia ez izan, aurtengo boluntario-esperientzia «berezia» izango da; hain zuzen ere, elkartean parte hartzen duten boluntarioez gain, elkarteko kideak direnek ere lan horretan parte hartuko dute aurtengo edizioan lehendabiziko aldiz. Ane Mozo Txolarteko koordinatzailearen arabera, laguntza behar duten pertsonentzako erakunde bateko kide izatetik,
«Eurek ere boluntario lana egin dezaketela erakutsi nahi dugu» Ane Mozo
Txolarteko koordinatzailea
«beste ekitaldi batean benetako laguntzaile» izatera igaroko dira: «Eurek ere boluntario lana egin dezaketela erakutsi nahi dugu, eta horretarako aukera emango diegu». Goreti Etxeberria Txolarteko guraso-boluntarioaren esanetan, aurten, zehazki, Pergoletako frontoian egoteko ardura izango dute korrikalariei informazioa ematen, eta aparkalekuaren kudeaketaren ardura ere euren gain hartuko dute. Etxeberriak dioenez, «eskertzekoa» da lehiaketaren antolatzaileen partetik halako ardurak euren gain uztea, gisa honetan, jendeak adimen urritasuna
duten pertsonek edozein eginkizun «normaltasunez» egin dezaketela ikusten duelako. Are gehiago, Txolarteko kideak direnak «lanerako gogotsu» daudela dio: «Lana oso serio egiten dute, eta ehuneko ehuna ematen dute». Txolarte elkartea, Atzegi erakundearen baitan adimen urritasuna duten pertsonei zein euren familiei laguntzeko zerbitzua da, eta Beasain mailan hainbat ekintza antolatzen dituzte urtean zehar. Ehunmilak lasterketak, berriz, 7. edizioa izango du aurten, eta uztailaren 8tik 10era bitarteko asteburuan jokatuko da.
16 GOIBERRI
SEGURAKO SAN JOAN JAIAK
San Joan jaiak Seguran Ekainak 18, larunbata: 16:00: 58. San Joan txirrindulari proba (Elite eta 23 azpikoak). 17:30-19:00: Gipuzkoako toka eta bola txapelketa, Erreboten. 18:00: Buruhandiak. 19:00: Amets Bide eta Goierriko Bertso Eskolaren Bertsoak dantzan emanaldia, plazan.
Ekainak 20, astelehena: 18:30: Tobera musika eskolako ikasleen ikasturte bukaerako kontzertua plazan.
Ekainak 21, asteartea: 17:00: El ambulatorio antzerki musikala San Juan egoitzan.
Ekainak 23, osteguna, San Joan bezpera: 11:30-14:00/16:30-19:00: Umeentzat eta gaztetxoentzat parkea, Wipeout, Baratze pilotalekuaren ondoko kantxan. 18:00: Futbito txapelketaren finala, neskak hasi eta ondoren mutilak. Baratze pilotaleku ondoko kantxan. 19:30-21:30/23:45: DJ Andoni eta Mugitzen Nau taldea. 20:00: Zopa Pertzaren jaitsiera. Segurako Alboradaren doinuaz, pregoia eta ondoren, mokadua plazan. 23:00: San Joan sua. Txistulariekin herritarren Sorgin Dantza.
Ekainak 24, ostirala, San Joan Eguna, Mozorro Eguna: 10:15: Goiz eresia Kriseilu Txistulari taldearekin. 10:45: Prozesioa San Joan irudiarekin eta meza nagusia parrokian. 12:00: Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioa, herriko abesbatzaren emanaldia; atari, balkoi eta paisaia-elementu ederrenen sari banaketa, eta herritarren hamaiketakoa, Arabarren plazan. 13:00: Herriko kirolari txapeldunei omenaldia eta herri kirol mistoak plazan. Aizkoran eta trontzan: Azurmendi, Alazne Etxabu-
rua, Larretxea eta Xanta Sousa. Harri jasotzen: Idoia Etxeberria, Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza, 11 urtekoa. 17:30-21:30: Burrunba elektrotxaranga. 18:00: Buruhandi eta erraldoiak, ‘gizaundiak’. 18:00: Pilota partidak Baratze pilotalekuan. Profesionalak: Artola - Aretxabaleta / Arteaga II.a - Albisu. Afizionatuak: Intxausti Garmendia / Matxinandiarena Elizegi. 19:00: Euskal Herriko artisauen garagardo dastaketa txosnetan. 20:00: Mozorro topaketa plazan eta txarangarekin kale buelta.
GOIBERRI 17
SEGURAKO SAN JOAN JAIAK
21:30: 2016ko kuadrilla lehiaketa. Mozorroen sari banaketa plazan. 20:30-21:30/23:00: Ezten Giro taldearekin dantzaldia. 23:00-23:30: Tobera konbo taldearen kontzertua. 23:30: Kontzertuak txosnetan: Autobus Magikoa eta Ingo Al Deu? taldeak.
Ekainak 25, larunbata, San Joan bigarrena, Kuadrillen Eguna: 10:00: Plater hausketa, Mendotze aldean. 11:30: Jubilatuentzat toka, igel eta bote jokoak Plazan. Ondoren: Hamaiketakoa, Atseden Elkartean. 12:00-14:30: The Joselontxo’s txaranga herrian zehar. 13:00: Toka, bola eta sokatira txapelketa herrikoia, plazan. Hiru mailatan banatuko dira: 14 urtez azpikoak, emakumeak eta gizonak. 15:00: Kuadrillen arteko bazkaria, frontoi zaharrean. Ondoren: Sakatu elektrotxaranga. 17:00-20:00: The Joselontxo’s txaranga herrian zehar. 18:30: 2016ko kuadrilla lehiaketa. Jokoak plazan, ondoren sari banaketa. 19:30-21:30/23:30: Disko festa Iñigo Etxenikerekin. 20:00: 2016ko kuadrilla lehiaketa. Kantuak plazan, ondoren sari banaketa. 23:00: Kontzertuak txosnetan: The Frankys eta Guri 5 taldeak.
Ekainak 26, igandea, Haurren Eguna, Elegante Eguna: 06:30: ‘Goiz (b)eresie’ eta momentuko kuadrilla jendetsuenari argazkia eta saria, txosnetan. Goizaldean: Albondiga jana txosnetan. 11:00-13:00: Haur jokoak: krosa, jolasak, marrazki jaia... 13:00: Txakolin dastaketa eta sardina jana.
12:00-14:30: Kilkir txaranga. 14:00: Haurren bazkaria, frontoi zaharrean. 16:00: Buruhandiak. 18:00-20:00: Kilkir txaranga. 18:00: Haurren danborrada. 19:30: Umorezko herritarren antzerkia Errebotean. 21:30: Herri afari elegantea. 22:00: Orots taldearekin dantzaldia. 23:00: 2016ko kuadrilla lehiake-
ta. Eleganteen sari banaketa eta kuadrilla lehiaketen sari nagusia plazan. 23:30: Zopa Pertzarekin kalejira, trikitilari, poteolari elegante eta herritarrekin. Irteera Txanbolinpetik. 00:00: Zopa Pertzaren igoera eta agurra.
Ekainak 27, astelehena: 16:00: Jubenil mailako Gipuzkoako Txirrindulari Itzuliaren amaiera.
18 GOIBERRI
OLABERRIKO SAN JOAN JAIAK
21:00: Arkume txuletatxoen parrilakada, Gari eta Iñaki trikitilariek alaituta.
Ekainak 25, larunbata:
Olaberriko festak Ekainak 23, osteguna, San Joan bezpera: 11:00: Jolas parkea. 13:30: Haurrentzako bazkaria. 15:00: Jolas parkea. 16:30: Pregoia, txupinazoa eta buruhandiak trikitilariekin. 16:30: Marrazki lehiaketako sari banaketa, udaletxean. 19:00: Lore bedeinkapena eliza atarian.
19:30: San Joan arbolaren zutitzea. 20:00: Rockalean txaranga. 20:30: Eusko Labeldun oilaskoa eta Gernikako piperrak. 22:30: San Joan sua, dantzariekin eta txalapartariekin. 23:30: Su-festa Pirotecnia Zaragozanarekin. Ondoren: Dantzaldia Rockalean txarangarekin.
Ekainak 24, ostirala, San Joan Eguna: 11:00: Meza nagusia,. 12:30: Hamaiketakoa. Ondoren: Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolarien saioa. 17:30: Herri kirol erakustaldia, giza proba eta aizkolariak. 18:00: Zaldi gainean paseoak. 19:30: Apar festa.
10:00: Jubenil mailako 27. Gipuzkoako Txirrindulari Itzulia. 10:30: Herri mailako San Joan pilota txapelketaren finalak. 17:00: Haur jolasak, Kuttun guraso elkarteak antolatuta. 17:30: 31.Arkupe gomazko paleta txapelketa. 18:00: Bordetxe abere zirkoa. 20:00: Sagardo eta txorizo dastaketa. 21:30: Kantu afaria, Arrieta jatetxean, Olaberriketan euskara elkarteak antolatuta. Ondoren: Nerea Kastañok musika jarriko du.
Ekainak 26, igandea: 10:00: Gipuzkoa mailako bola txapelketa. 11:00: Meza Zeba abesbatzak lagunduta.