Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

101. zenbakia. 2014ko maiatzaren 2a

GOI B ERRI Brasilgo zegamarra Xabier Gereñu Rio de Janeiron bizi da iaztik, lanera joanda 8-9

Xabier Gereñu Rio de Janeiroko Kristo Berreroslea ezagunaren aurrean. XABIER GEREÑU

Ion Aldanondo 3 Iritzia 4-5 Erditze aukera desberdinak 6-7 Xabier Aseginolaza 10 Segurako sokatiralariak 12 Loinatz Txirrindulari elkartea 13 Javier Castillejo 14 Gazta Eguna Idiazabalen 15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

Ion Aldanondo Infosare taldeko zuzendaria

«Zapping izugarri egiten dut, etxekoak haserretzeraino» Mikel Albisu Gabiria Infosare taldearen (Goierri Irrati Telebista, 28 kanala eta Erlo Telebista) zuzendaria da Ion Aldanondo (Ezkio-Itsaso, 1971), Ormaiztegin hazi eta 14 urte Gabiriartuta daramatza na. Ahalegintzen da profesional galbaia lanean utzita etxeratzen, baina «zapping izugarri egiten dut, etxekoak haserretzeraino», dio.

Zein programa mota ikusten duzu etxean? Ondo pasatzeko saioak. Wyomingi ez diot hutsik egiten.

Familiarentzat eta lagunentzat sukaldean egitea.

Nire semeek izan dezatela bizitzan, gutxienez, nik izan dudan zorte ona.

Pelikula bat. Adolfo Aristarainen, Un lugar en el mundo.

Jaso duzun oparirik bereziena. Emazteak New-Yorkerako bidaia oparitu zidanekoa.

Liburu bat. Javier Reverteren bidaietako liburuak.

Gorroto duzuna.

musika talde bat.

Sasijakintsuak entzuten oso urduri jartzen naiz.

The Cure.

Goierriko txoko bat.

Abesti bat.

Kizkitza. Nire amona Blasak deboziozkoa zuen amabirjina eta zerbaiten ukitua utzi zidan.

Talde beraren, Apart.

Janari bat. Geroz eta gehiago, goilararekin jan daiteken edozer.

Edari bat.

Telebista aurkezle bat.

Urteko ardo beltza.

Ana Blanco, TVEko albistegietako aurkezlea.

oporretarako leku bat.

Zaletasun bat.

Amets bat.

Ille de Ré edo Vall de Aran.

«Etxean ondo pasatzeko saioak ikusgen ditut, Wyomingi ez diot hutsik egiten»

Herriko alkate bazina.. Emaztea alkatea izan zen eta familiako kupoa betea dugu.

Gabirian biziko ez bazina... Zaila egiten zait pentsatzea. Hala ere, nire bihotzean daude Ormaiztegi eta Itsaso.

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

Mariren jaitsierak 25 urte urten beteko dira 25 urte Mariren jaitsiera antolatzen hasi zenetik Beasaingo jaiei hasiera emateko. Hogeita bosta beti da zenbaki biribila, bikote baten bizitzan, edozein elkarte, eskola edo enpresaren ibilbidean, eta alde horretatik zorionekoak sentizeko moduan gara beasaindar guztiak. Hala ere, esango nuke Mariren jaitsieraren arrakasta handiena ez dela, hain zuzen, 25 urte betetzea, baizik eta jende asko eta asko ez jabetzea, ez gogoratzea, ez ohartzea urte horiek igaro direla; irudipena izatea betidaniko ospakizun baten aurrean gaudela, denboraren tunelean sartu eta erroak antzina-antzinakoak balitu bezala. Eta beharbada hala da, neurri batean. Mariren jaitsiera moderno hau, 80ko hamarkada amaieran pentsatu zuten Iñigo Egurenek eta Pello Urretabizkaiak, eta Arrano elkartearen babesean eraman zuten aurrera, uda-

A

laren onespenaz eta hainbat elkarteren eta herritarren laguntzaz. Gure gaurko begietara Gasteizko Zeledonen jaitsiera gogorarazten badu ere, Pirinio aldean ikusitako ospakizun batek piztu omen zien ideia bi lagunei, eta Beasaina ekartzea pentsatu; geroztik, Beasaingo ikuskizunean inspiraturik, inguruko hainbat herritan ere antzeko funtzioak egiten dituzte festen atariko gisa: Seguran Zopa-pertzaren jaitsiera, Idiazabalen Axeriarena, Mutiloan Txerriarena, Zaldibiako gazte festetan Arkakusoaren jaitsiera... Mari betidanikoa, berriz, herri ipuin, istorio eta leiendetan bizi izan da. «Muruko damea» deitzen zaio gure inguruan, Euskal Herriko beste hainbat bazterretan tokian tokiko izenak dituen arren: Aketegiko (Aizkorriko), Txindokiko (Aralarko), Anbotoko… Gure herriko elezaharretan, kristautzeari uko egin eta mendian bizitzea aukeratu zuen emakume gisa agertzen zaigu Mari; mito zabalagoetan, ama

«Mari; mito zabalagoetan, ama lurrarekin lotzen den jainko nagusia litzateke»

lurrarekin lotzen den jainko nagusia litzateke, aspaldiko euskal mitologiako izaki gorena. Interpretazio antropologikoetan sartu gabe ere, Mariren jaitsiera ospatuz garai zaharren eta berrien arteko lotura adierazten dugu, lehengo eta gaurko euskaldunen jarraipen naturalaren sinbolo gisa. Hori baino inportanteagoa iruditzen zait, ordea, gure iragana interpretatzeko askatasuna izatea eta, batez ere, gure etorkizuna sortzeko eta asmatzeko gauza izatea. Tradizio baten indarra ez baitago errituaren betikotasunean, ezpada hura biziarazten duten gizon-emakumeek tradizioa moldatzeko eta aldatzeko duten ahalmenean. Beraz, Marik iraun dezala beste 25 urte herrira jaisten eta festa onak opatzen, oraingo moldean edo beste batean, unean uneko beasaindarrek nahi duten moduan. Eta festak hasteko aste gutxi falta denez, apur bat aurreratuz, ondo-ondo pasa, beasaindar nahiz goierritar guztiok!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Herri opera Pasa den asteazkenean aurkeztu zen GI 631 Urretxu Zumarragako Herri Opera. Bertako protaonista izango dira Jon Plazaola eta Barbara Rivas aktore ezagunak.

Udaberriko oporraldi labur honetan turisten bisita izaten dugula eta, ulertzekoa da inguruko txokoetako propaganda atzerriko hizkuntzetan topatzea. Baina arrazoi hori albo batera utzita, azken aldian ez dakit ez ote dudan maizegi entzun inguruko erakunde, talde edota hainbat ekintzen izena, ingelesezko hitzekin adieraziz: Basque, Center, Group... Horrelako hitzak ia egunero topatzen ditugu. Ez dut esango nazioarteko kutsua duten erakunde, talde eta abarrentzat gaizki dagoenik, baina gu nor garen adierazteko ez dut uste dena ingelesez egitea beharrezkoa denik. Euskaldunak saltzaile kaxkarrak omen gara, baina euskaraz komunikatzeko, bizitzeko, gozatzeko, maitatzeko eta jolasteko gai baldin bagara, nor garen ere euskaraz esan genezake, ezta? Garbi baldin badugu nortzuk garen, nondik gatozen eta nora goazen,

euskaraz ere izango dira bada hitzak hori adierazteko? Nik behintzat kantu hark zioen eran, euskalduna nahiz eta harro nago esaten jarraituko dut!

Eneritz Gorrotxategi

bat eta

Ni ere euskalduna naiz eta harro nago (nahiz eta euskaldunon artean sarri askotan entzuten den ÂŤgora gu ta gutarrakÂť-i darion harrokeria kutsua ez dudan maite), baina zoritxarrez ez daukat hain garbi nortzuk garen, nondik gatozen eta, batez ere, nora goazen. Oporraldiak emandako astiaren probetxuan, Jon Sarasuaren Hiztunpolisa irakurtzeko zortea izan dut. Ez naiz gai hark liburuan planteatzen dituen ideia eta hausnarketa nagusiak lerro gutxian adierazteko (seguruenik lerro asko erabilita ere ez), baina esango nuke euskaradunon komunitateak etorkizunera begiratzeko argiprintza direla haren ideiak eta arnasbide haren galderak. Ez dut Sarasuaren hitzetan egia osorik jarri nahi, baina haren planteamenduek utzi didaten aho-zapore eta barne-nahasmenetik ari naiz hitzok idazten, eta nahitaez aipatu beharra dut (eta nola ez! denoi gomendatu irakurketa). Ni ez ninduke bereziki kezkatuko Basque, Research, Exhibition, Fashion, Business eta halakoen erabilerak, euskaraz pentsatzen duen batek herria, produktua, zerbitzua edo dena delakoa munduan zehar saltzeko badarabiltza. Uste dut normaltasunez hitz horiek kanpora begira erabiltzeak ez diola berebiziko kalterik egi-

bat Ion MuĂąoa

ten euskarari; eta aitzitik, onurak ekar diezazkigukeela euskaldunoi. Dezentez gehiago kezkatzen nau, ordea, norbaitekin ondo konpontzen garela esateko feeling ona daukagunean, norbaiti erantzutea feedback-a ematea bihurtzen denean, edo egiaztatzeko checking bat egiten dugunean. Badirudi halakoetan, trendy-a Mendebaldeko hizkuntza hegemonikoa dela eta harrotasunez bizi dugun gure euskara ustez hain maitea ez dugula joeran jartzen; bai agian jo-eran.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Zumarragako Ospitaleko erditze gela berriak inauguratu zituzteneko argazkia, 2012ko azaroan; ohea eta aulki nederlandarra. MIRIAM LUKI

Umea izateko aukerak Zumarragako Ospitaleko erditze zerbitzuan haurra izan nahi duen modua aukeratu dezake emakumeak.

Miriam Luki Zumarraga Erditzearekiko begirune berezia izan dute Zumarragako Ospitalean erditze zerbitzua ireki zutenetik. Poliki aldaketak egin dituzte emakumeari, osasun baldintza berezirik ez badago behintzat, harik eta erditzeko dauden aukera gehienak eskaintzeko. 2012ko azaroan erditze gela berriak inauguratu zituzten, eta orduz geroztik aukera horiek biderkatzeaz gain, baliabideak ere gehitu egin dira. Zerbitzua muntatu zuen emaginetako bat Feli Rodriguez da, egun Zumarragako Ospitaleko emaginen ikuskatzailea. Rodrigezek Zumarraga emakumeei eskaintzen dizkieten aukerak azaldu ditu, beti

ere, erditze fase aktibotik abiatuta; dilatazioa jada hasita dagoenean, alegia. Erditzeko moduak epidural anestesiaren erabilerak bereizten ditu. Epidurala erabiltzen duten emakumeek ezin dituzte erditze naturalean lagungarriak diren bainuontzia zein baloia erabili; aulki nederlandarra ere ezin da erabili epiduralarekin. Guztiak, ordea, erditze gela berriek eskaintzen duten gune eroso, intimo eta zabalean erdituko dute; nahi duenak iluntasunean ere bai. Egun dituzten erditzeko oheek posizio ugari dituzte, eta eserita ere erditu daiteke. ÂŤEmakume guztiei nola erditu nahi duten galdetzen diegu, eta ahal den neurrian errespetatzen duguÂť, dio


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Erditze naturala izan duen emakumearen testigantza oraya Iparragirre beasaindarrak bigarren umea era naturalean, anestesiarik gabe, erditu du Zumarragako Ospitalean. «Erditze gela berrietan giroa lasai-lasaia da, bakarrik zaude, eta intimitatea da nagusi», dio. Dilatazio fasean zegoenean bainuontzia erabiltzeko aukera eskaini zioten. Probatu zuen, eta dioenez ordubetez «lasaitua» hartu zuen bainuontzian, baina ondorengo ordu erdian ez zen hain eroso egon eta atera egin zen. Berehala erditu zuen. Mina sentituta ere, min hori «eramangarria» dela dio eta gauzak ondo badoaz erditze naturala «egin daitekeen zerbait» dela nabarmendu du.

S

Rodrigezek. Erditzea naturala bada, bi erditze gela berrien artean dagoen bainuontzia erabili daiteke. «Frogatuta dago laguntzen duela, eta guk ere hori ikusten dugu. Dilatazioa bizkortzen duela konturatu gara eta ordubetean asko aurreratzen dute; izan ere, ur beroa oso lagungarria da».

Bainuontzia jarri dute, bi erditze geletarako bat. Dilatazioa egiteko balio du eta fase horretarako oso lagungarria dela sumatu dute erabiltzaileek eta profesionalek. MIRIAM LUKI

‘Walking’ epidurala Baloia ere badute, eta dilatazio fasean erabiltzen dute emakumeek. Pelbisa biratzen laguntzen du. Aulki nederlandarrean jarrita erditzeko aukera ere badago. Aulki baxua da, ferra forma dauka eta umearen jaitsiera errazten du. Erditzeko beste era bat da anestesia erabiltzen duena.

«Gero eta gehiago dira erditze fisiologikoagoa nahi duten emakumeak» Feli Rodriguez Emagin burua

Anestesia epiduralaren alorrean ere berrikuntzak egin dira, eta orain ohiko epiduralaz gain walking epidurala ere eskaintzen dute. Lehenengoak emakumea etzanda uzten du, aldakatik behera lokartzen baitu; bigarrenak kontrakzioen mina arintzen du, baina ez ditu hankak erabat lokartzen. Rodriguezen arabera, «epiduralak dilatazio fasean mina kendu dezake –beti ez– baina umea izateko unea luzatu dezake». Erditzeko modua zein den kontuan hartu gabe, behin jaioberria umetokitik atera denean, lehortu eta amaren gainean jartzen dute bien azalak kontaktuan egon daitezen. «2000 urtean hasi ginen eta 2002an zesareak egin ondoren jaiobe-

rria aitaren bular biluziaren gainean jarri genuen lehenengoz», dio Rodrigezek, ordura arte horrelakorik egiten ez zela gogoratuz. Edoskitze naturala hasi edo ez, jaioberri guztiak amaren zein aitaren azal gainean ipintzen dituzte jaio eta berehala. Egun, erditzeko anestesia eskatzen duten emakumeak gehiago dira erditze naturalak nahi dituztenen aldean. Rodrigezen iritziko, «gero eta emakume gehiagok erditze fisiologikoagoa nahi duten arren, minak sortzen duen beldurra oso handia da. Gizartean aldaketak egon behar dira erditze naturalak ohikoagoak bihurtu daitezen. Honetan ere, Europaren atzetik goaz». Garai batean baliabide gutxirekin erditzen zuten emakumeek etxean. Gero ospitaleetan erabakitzeko aukerarik gabe erditu zuten. Orain, aukerak biderkatzen ari dira.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Zegamatik Riora Xabier Gereñu Brasilgo Rio de Janeiron bizi da 2013ko otsailetik, 5 urterako joan baita lanera Ulma Contruction enpresatik. Munduko futbol txapelketarako eta 2016ko Olinpiar jokoetarako prestatzen ari dira brasildarrak. Loinaz Agirre Zegama Zegamako Xabier Gereñu Brasilgo Rio de Janeiro hirian bizi da 2013ko otsailaren 1etik. Ulma Constructioneko langilea da eta bost urterako Brasila lanera joateko eskaintza egin zion enpresak delineatzaile proiektugileari. «Leku berriak, kultura berriak eta esperientzi berriak bizitzea atsegin dudala gogoan harturik, eta batik bat, inguruko egoera kaxkar eta tristeak bultzaturik, animatu nintzan Brasilgo esperientzia bizitzera», dio Gereñuk. Enpresaren eskaintza onartuta, Zegamako etxetik irten eta 21 ordura i ritsi zen Rio de Janeiroko bizileku izango zuen hotelera. «Europa eta Amerika banatzen dituen ‘putzua’ aldiren batean edo bestean zeharkatua nuen, baina hainbeste ordu hegazkin baten barruan egon gabe nintzen… hezur, muskulu eta, batik bat, bizkarrak izena galtzen duen leku horretako minez iritsi» zen Riora. Aldaketa, nabarmena izan da Gereñuren bizitzan: «1.4001.500 biztanleko herria batetik 6 miloi-6.5 miloi biztanleko metropoli batera etorri nintzen.Tira, aldaketa ‘txiki’ bat».

Aukeren herria Ekainean futboleko Munduko Txapelketa eta 2016. urtean Olinpiar jokoak jokatuko dira Brasilen. Eraikuntza lanak erakarrita, atzerritar ugari joan da Brasilera lanera. Batez ere, «alemaniarrekin, frantziarrekin, ekuadortarrekin eta portu-

galderrekin» egin du topo. «Aldiren batetan Immigraziora joan beharra izan dudanean atzerritar asko eta asko elkartzen gara bertan. Herrialde eta kontinente guztietako pertsonak ikusten dira bertan». Aukera asko ematen dituen herrialdea da Brasil, eta euskal enpresa dezentek ireki dituzte enpresak bertan. Baina hori bai, «gehiengoak São Paulo hirian irekitzen ditu ateak. Gogoan hartu behar dugu São Paulo dela Brasilgo finantza zentrua, eta aukera gehien ematen duen hiria», zehaztu du.

Brasilgo arazoetaz jabetzen», aitortu du.

Protestak eta tentsioa

Olinpiar jokoak Bi kirol ekitaldi garrantzitsu horiek Brasilen jokatzekoak badira, Gereñuk espero zuenaren aurka, brasildarrak ez daude oso gustura. «Brasildarrak oso futbolzaleak direla banekien etortzerako ere, eta arrazoi horrengatik nik uste nuen jendea oso pozik egongo zela Futboleko Munduko Txapelketa eta 2016ko Olinpiar jokoak bertan izango direlako. Baina, iritsi orduko konturatu nintzen jendea ez dagoela oso gustura egin behar izan duten inbertsioekin edo gastuarekin». Lankide eta futbolzale amorratu batek ireki zizkion begiak Gereñuri: «Berak esan zidan Rioko Marakana estadio ospetsuan finala jokatzen arituko diren momentuan, futbol zelaitik 200 metrotara dagoen ospitalean gaixoak sendatzeko medikurik ez dela egongo. Nik uste dut momentu horretan hasi nintzela Rioko eta

«Brasildarren ustez badago non inbertitua, ekitaldi horietan inbertitu aurretik» «Rion eta Brasilen dena dago egiteko. Brasilek izugarrizko potentziala du» Xabier Gereñu

Rion bizi den zegamarra

Protesta eta tentsio giroa bizi da Brasilen. Mediku falta salatatzeko izan ziren protesta haien ondorioz, «atzerritik mediku asko etorri ziren, eta medikuak Brasilgo hiri eta une ezberdinetara iritsi ziren. Medikuak iritsi ondoren, arazoa medikuen eta gaixoen arteko komunikazioa bihurtu zen. Baina tira, pausutxo bat eman zela ematen du». Dena den, Gereñuk aurreikusten duenez, «brasildarren iritziz Futboleko Munduko Txapelketan berriro protesta gogorrak egongo dira». Izan ere, «brasildarrek uste dute, non inbertitua badagoela horrelako ekitaldietan inbertitu aurretik. Osasunean, hezkuntzan, segurtasunean... jendeari bizitza duin bat izateko aukerak ematea, hitz batean». Gereñuren esanetan, dena den, «Brasilgo Gobernuak dio diru iturri gehiena pribatua dela. Olinpiar jokoetarako egingo diren eraikuntza asko gerora begira probetxua ateratzeko pentsatuak izan direla ere esaten du». Baina, brasildarrek ez dute hori horrela denik sinesten. Adibidez, «osasun publikoa oso kaxkarra da. Ez dago medikurik, ez dago gaixoei aurre egiteko eraikuntza duinik», zehaztu du. «Guk ezagutzen dugunetik oso ezberdina da Brasil. Garapen bidean dagoen herrialde bat dela ez dugu


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Xabier Gereñu eta Rio de Janeiroko paisaiak. X.GEREÑU

ahaztu behar, eta hori osasun arloan oso nabarmen antzematen da».

Desberdintasun sozialak Desberdintasun sozial handiko herrialdea da Brasil Gereñuk behin eta berriz azpimarratu duenez. «Jende asko bizi da 200 – 300 euroko soldata batekin. Bestalde, gaur ingeniaritza amaitu duen pertsona bat, bihar ingeniari lanean hasten bada ia 2.000 euroko soldata du. Beraz, hor hasten da desberdintasun soziala». Dena den, desberdintasun sozial horrek hezkuntzan duela jatorria dio: «Oinarrizko hezkuntza publikoa kaxkarra dela diote eta pribatua, berriz, ona. Gero, berriz, unibertsitate publikoa ona dela diote eta pribatua kaxkarra, baina unibertsitate publikorako sarrerarako notarik onenak pribatuan ikasi dutenek lortzen dituzte. Beraz, dirua duenak hezkuntza ona jasotzen du eta ez duenak arazoetan jarraitzen du», azpimarratu du. Dena den, «jenderik txiroenak ere unibertsitate publikora sartzeko aukera izan dezan ari dira lege eta araudi batzuk egiten, baina gai konplexua da», gaineratu du zegamarrak. Lan baldintzen gaiarekin lotuta, soldata txikiak izanagatik aipagarriak diren hainbat abantaila ere badituzte brasildarrek: «Enpresak langileei garraio publikorako txartela, otorduetarako txartela… ematen dio, debalde batzutan, oso diru gutxiren truke beste batzutan. Enpresa guztiek gosaria ere ematen die langileei lantokian bertan. Hau da, guk ezagutzen ez ditugun abantaila batzuk badauzkate».

Itxura ona eman Gereñu zegamarraren ustez , brasildarrek bi kirol ekitaldi ga-

rrantzitsu horiek aprobetxatu beharko lituzkete. «Momentu honetan, lana ekarri du. Rio hiri osoa obretan dago eta horrek lan asko ekarri du». Gerora begira ere, «nire ustez Brasilek eta Riok itxura ona eman beharko liekete munduari», etorkizunean turista gehiago eta, batez ere, atzerriko inbertsoreak erakartzeko. «Rion eta Brasilen dena dago egiteko, baina Brasilek izugarrizko potentziala du». Hori dela eta, «bi kirol ekitaldi horietan protesta eta istilu asko egoten bada, luzera begira, Brasilen, Rio de Janeiroren, eta azken batean bertako hiritarren kalterako izango da». Azken batean, «dirua kanpotik etorri behar dela iruditzen zait, eta ez soilik bertan dutena beraien artean banatu».

Hiri polita eta atsegina Kontraste handikoa da Brasil Gereñuk ezagutzera eman duen bezala. Paisaiari dagokionez ere bai. «Rio oso hiri polita da; itsasoaren eta mendien arteko kontrastea izugarria da». Hiri turistikoa eta atsegina da: Iguazuko ur jauziak «ikaragarriak» dira, eta «Ipar ekialdeko kostak izugarrizko fama du». Hori guztia, «klima onarekin». Urte eta ia hiru hilabetean, «dozenerdi bat aldiz jantziko nuen jertseren bat, ez gehiago, eta praka luzeak… lanerako bakarrik edo gertaera bereziren batetatarako», zehaztu du. Hondartzara joan zaleak dira kariokak –Rioko herritarren ezizena–, «30 gradutik gora egiten badu, hortik behera eguraldi hotza egiten du hondartzarako», zehaztu du. Rio de Janeiro eta bertako kultura ezagutzen ari da pixkanaka zegamarra. «Oraindik Rio de Janeiro hirian makina bat gauza aurkitzeko eta ezagutzeko dauzkadala iruditzen zait. Eta ziur nago, sekula ez dudala hiria nahi bezain ondo ezagutuko, beti geratuko zait zerbait lainopean».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤGainontzeko animaliek egiten ez dituzten gauzak egiten dituzte erleek Âť Xabier Aseginolaza idiazabaldarrak oso gustuko du erlezaintza eta 30 erlauntz baino gehiago ditu. Asier Zaldua Idiazabal Erlezaintzak badu etorkizuna. Izan ere, Goierrin badira erleekin lan egiten duten gazteak. Horietako bat da Xabier Aseginolaza (Idiazabal, 1987).

Nolatan erlezain? Neskaren aita (Patxi Telleria) erletan ibiltzen zen eta materiala zuen: kaxak, estraktoreak... Animatu egiten ninduen, horretarako lursail egokiak nituela esaten baitzidan. Bere bitartez hasi nintzen. Berak ez zuen erleentzako toki egokirik eta utzi egin zuen. Nik hartu nuen lekukoa. Berak bi kaxa zituen. Horretaz gain, nik erlekuma batzuk hartu nituen, beste batzuk erosi nituen... Dozena bat kaxa jartzeko asmoarekin hasi nintzen eta egun 30 baino gehiago ditut.

Telleriarekin ikasi al zenuen?

ASIER ZALDUA

Babeslea

Lehen pausoak berarekin eman nituen, baina ondoren ikastaroetara joan nintzen. Lehen ikastaroa Urretxuko Aikur erleen museoan egin nuen, Elias Otegirekin. Ondoren beste bi egin ditut, Fraisoron, Iparraldeko Mikaela Untsainekin.

Neskalagunaren aitak bultzatuta hasi zinen, baina gustatu zaizu, ezta?. Bai, bai. Egun, neskak laguntzen dit. Berari ere gustatzen zaio, gainontzeko animaliek

egiten ez dituzten gauzak egiten baitituzte: erregina gaixo jartzen bada, beste bat sortzen dute; jaten ematen aritu beharrik ez dago, eurek lortzen baitute euren jana; azpiak ez zaizkie atera behar...

Ezti asko lortzen al duzue? Urtearen arabera. Iazkoa oso txarra izan zen, udaberrian euri asko egin baitzuen. Loraldian euri asko egin zuen eta lore asko galdu ziren.

Eztia salgai jartzen al duzue? Ez. Etxerako egiten dugu.

Lagunek zer diote? Ez zarete asko izango 30 urtetik beherako erlezainak. Kuadrillako batek ere pare bat kaxa ditu. Besteren bat laguntzera etortzen da eta ohituta daude.

Zer ematen dizu erlezaintzak? Orkli enpresan egiten dut lan, baina baserri mundua beti gustatu izan zait. Erleen munduak deskonektatzen laguntzen dit. Ehiza ere gustatzen zait, baina denerako astia hartzea zaila izaten da.

Zaletasun garestia al da? Zerotik hastea garestia da. Kaxak, argizaria, trajeak, hauspoa, erleak... erosi behar dira. Erle nukleo batek 65 bat euro balio du. Nik zortea izan nuen, neskaren aitak bere material guztia eman zidalako.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Luis Oiarbidek utzitako argazkian Segurako sokatiralariak ageri dira. LUIS OIARBIDE

Segurako sokatiralariak 1976ko Idiazabalgo San Blas jaietan Goierriko txapeldun eta txapeldunorde geratu ziren Segurako bi taldeak, pisu handieneko kategorian (720 kilo).

Zutik (talde irabazlea), zutik, ezkerretik eskuinera: Bonifazio Lardizabal, Juan Intxausti, Joxe Intxausti, Iñaxio Intxausti, Patxi Azurmendi, Joanjo Etxe-

zarreta, Joxe Muñoa, Jexux Mari Intxausti eta Iñaki Intxausti. Pikotxean (txapeldunordeak), pikotxean, ezkerretik eskuinera: Xepeiño Agirre, Pedro

Etxezarreta, Pio Alustiza, Juanito Esnaola, Juan Jose Olaran, Iñaki Aranburu, Xalbador Agirre, Luis Oiarbide eta Julio Olaran.


GOIBERRI 13

GURE ELKARTEAK

Mende erdi eta aurrera Iaz 50. urteurrena bete zuen Beasaingo Loinatz Txirrindulari elkarteak. Urte gorabeheratsuak bizi izan dituen arren, gaur egun oraindik ere, eskualdean klasiko bihurtu diren lasterketa ugari antolatzen jarraitzen du elkarteak. Josune Zarandona Beasain Loinatz Txirrindulari elkartea 1963an sortu zen, Beasain kirol elkartetik banatzeko erabakia hartu zuenean. Iñigo Aranguren elkarteko zuzendaritzako kideak gogora ekarri duenez, «garai hartan kirol ekintza gehiegi antolatzen ziren kirol elkartearen baitan, eta kudeatzeko konplexua bihurtu zen». Izan ere, txirrindularitza ez ezik, beste hainbat kirol modalitate ere hartzen zituen bere baitan garaiko kirol elkarteak. Bidea modu autonomoan egiteko erabakia hartu zutenean, Loinatz txirrindulari elkartearen baitan bi ildo nagusi lantzea erabaki zuten, gaur egun oraindik indarrean jarraitzen dutenak. Hala, elkartearen egiteko nagusiak «lasterketak antolatzea eta txirrindulari berriak sortu eta txirrindularitza sustatzea» dira.

Lasterketa entzutetsuak Urtean zehar bost txirrindulari proba antolatzen ditu, gutxienez, Loinatz txirrindulari elkarteak. Hala, «1989tik antolatzen da Gipuzkoako Eskolarteko proba» benjaminen, kimuen eta haurren mailetan. Baita, «1983tik kadete mailako Usurbe proba, 1951tik 23 urtez azpikoentzako Loinaz txirrindulari proba eta 1982tik Munduko txapelketa aurreko junior mailako Beasaingo proba ere bai». Proba guztien artean, urte gehien daramatzana elite eta 23 urtez azpikoentzako Loinatz Klasika da: «1926tik antolatzen dugu, 1937an eta 1938an izan ezik, gerra garaian debekatuta egon baitzen».

Lasterketak antolatu eta txirrindulari berriak sortzea dira helburu nagusienak

Antolatzen duten Loinatz Klasika Espainiako lasterketa zaharrena da. LOINATZ T. E.

Aipatutako azken proba hau «Espainiako lasterketarik zaharrena» ere bada, eta horregatik, itzal handiko proba da txirrindularien artean. Bere historian zehar proba hau irabazi dutenen artean daude, «Aitor Perez Arrieta, Abraham Olano, Osa anaiak, Julian Gorospe, Pedro Ruiz Cabestany, Roberto Lezaun edo Txomin Perurena», besteak beste. Baina ohiko bihurtu diren lasterketa horiez gainera, entzutetsuak izan diren beste hainbat ere antolatu dituzte elkartearen historia luzean. Batzuk ai-

patzearren, «1964an eta 66an Espainiako ziklokros txapelketa» antolatu zuten Beasainen, eta «1966an munduko ziklokros txapelketa» ere bai. 1975ean, «Espainiako Itzuliko etapa bat» eta Euskal Herriko Itzuliko zenbait etapa «1984an, 1985ean, 1988an eta 2013an». Zenbait urtetan kadeteen mailan «Gipuzkoako eta Euskadiko hainbat txapelketa» ere antolatu dituzte.

Txirrindulari ezagunak Baina lasterketak antolatzeaz gain, txirrindulari berriak sortzea ere bada elkartearen helburu nagusietako bat, eta hori da «lanik zailena». Arangurenek dioenez, «lehen zaletasun gehiago zegoen» eta gaur egun «zaila da gazteak maila batetik aurrera txirrindularitzan jarraitu dezaten lortzea». Gaur egun kadete mailako talde bakarra du Loinatzek. «Ordiziako txirrindulari elkartearekin hitzarmen bat sinatuta dugu, beraiek eramaten dituzte haur eta gazteen mailak eta guk kadeteena». Goierri osoko txirrindulariak daude Beasaingo taldean, aurten «13-14 bat txirrindulari guztira». Elkartean bertan aritutakoak dira egun ezagunak diren zenbait txirrindulari ere: «Jokin Mujika, Xabier Aldanondo, Roberto Lezaun, Juanma Garate, Iban Gutierrez, Purito Rodriguez, Alberto Contador, Izagirre anaiak edo Garikoitz Bravo», besteak beste. Egun, kirol elkarte gastronomikoa ere bada Loinatz eta 84 bazkide ditu. Iaz 50. urteurrena bete zuten, eta ea beste 50 betetzeko moduan diren.


14 GOIBERRI

MOTZEAN

Jesus Castillejo Legazpiko Udal Musika Bandaren zuzendaria

ÂŤLegazpiko Udal Musika Banda Gipuzkoako zaharrena daÂť Josune Zarandona Legazpi Legazpiko Udal Musika Bandak Olaria saria jasoko du bihar, Santikutz egunean. Urtetan bandak egindako lanari aitortza egingo dio Legazpiko herriak sari honekin. Jesus Castillejo (Legazpi, 1974) da Udal Musika Bandaren zuzendaria azkeneko hemeretzi urte hauetan, eta beste horrenbestetan jarraitzeko gogotsu agertu da.

Zenbat musikarik osatzen duzue gaur egun taldea? Udal Musika Bandan 62 bat pertsona gaude gaur egun. Oso talde gaztea gara, batez besteko adina 20-22 urte artekoa baita. Gehienak musika eskolatik etorritakoak dira, azken 20 urtetatik hona oso harreman estua baitugu eskolarekin. Gainera, Legazpin bestelako musika talde asko ere badago, eta herriko D-Pintxos edo Patxaranga taldeetako zenbait partaide, adibidez, bandako kide ere badira.

ÂŤUdal Musika Banda 62 kidek osatzen dute; gehienak musika eskolatik datozÂť

Zer suposatu du taldearentzat Olaria saria jasotzeak? Oso pozik gaude sariarekin. Taldeko kideak ere gustura daude egingo diguten aitortza honekin. Hala ere, ez da ezusteko handiegia izan. Izan ere, azken bi edo hiru urteetan hautagaien artean egon gara beti, eta iaz ere saria jasotzeko puntuan egon ginen. Hala ere, ez da posible izan aurten arte.

Santikutz jaiei begira, ekitaldi sorta zabala daukazue.

Legazpin tradizio luzea duen taldea da musika bandarena. Bai, 1867tik dago Udal Musika Banda Legazpin, eta Gipuzkoan dauden guztietatik zaharrena da. Gerra Karlistetan eta 1936ko gerran soilik eten zuen hemengo jarduna. Gainera, beti

izan du harrera ona herritarren artean eta kontzertu bat egiten dugun bakoitzean herritar asko gerturatzen da gu ikustera.

Jesus Castillejo, Legazpiko Udal Musik Bandaren zuzendaria. J.Z

Festek irauten duten bitartean egunero daukagu ekitaldiren bat. Gaztea zarenean parranda eta bandarekin dituzun konpromisoak uztartzeko sakrifizioren bat edo beste egin behar da. Baina, egia esan, niri behintzat, bandak festak egunez eta gauez gozatzen irakatsi dit. Oso giro ona dago gure artean, eta horrek ere asko laguntzen du, noski.


GOIBERRI 15

GURE LURRA

Gazta Eguna Idiazabalen Idiazabal Gaztarekin eta artzaintzarekin lotutako ekitaldiak antolatu dituzte asteburu osorako. Loinaz Agirre Idiazabal Maiatzeko lehenengo igandea Gazta Eguna izaten da Idiazabalen. Aurten, XVII. ekitaldia izango da eta gazta eta artzaintza oinarri hartuta, asteburu osoko ekintza sorta antolatu dute. Gaur bertan, artzaintzaren inguruko jardunaldi teknikoak egingo dituzte goiz eta arratsaldez. Azken urteotako artaldeetako esne ekoizpenaren bilakaera aztertuko du Ardiekin Zentroko Lurdes Mintegi idiazabaldarrak, 10:00etan. Ondoren, Lurgintza kooperatibako Olatz Genberok artaldeen kudeaketaz hitz egingo du. Arratsaldean, 15:00etan hasita, mendiko larreek artzantzaren jardueran duten garrantziaz hitz egingo dute Euskal Herriko elkarte desberdinetako ordezkariek. Eguna amaitzeko, udaletxean, 18:00etan, XV. Mami txapelketa jokatuko da.

Bihar ere egun osoan Egun handia igandekoa izango bada ere, bihar, egun osoko jar-

Egitaraua gandean goiz osoko egitaraua prestatu dute Idiazabalen XVII. Gazta Eguna ospatzeko. Eguna bazkariarekin eta kantaldiarekin amaituko dute. 10:00. Feriaren irekiera. 10:30. Herri txapelketaren hasiera, gaztarik onena aukeratzeko. 11:00. Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zaharrean eta modernoan. 11:00. Artzainak bere artaldearekin herria zeharkatuko du. 11:30. Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz. 13:00. Joxe M. Lizarralde herriko artzainari omenaldia. 13:30. Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari. 14:30. Herri bazkarirako ateak irekiko dira. Ondoren, kantaldia.

I

Gazta desberdinak dastatu eta erosteko aukera izango da. A. ZALDUA duerak antolatu dituzte Idiazabalen. 11:00etatik 11:45era, gaztandegietan ate irekiak, 12:00etatik 12:30era, ardi larruz egindako artisautza tailerra eta 12:30etik 13:15era, haurrentzat Idiazabal Gazta dastaketa egingo dituzte. Arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara, Gaztaren Interpretazio Zentro paretik autobusa irtengo da Segurako Ondarre gaztandegira joateko. Bertan bisita egin eta Idiazabal Gaztaren Ibilbidea eginez, Idiazabalgo plazara oinez itzuliko dira. 18:00etatik 19:00etara, azkenik, Sagardun Partzuergoarekin elkarlanean gaztaren eta sagardoaren eratorriekin egindako produktuen dastaketa egingo da. Idiazabalgo udaletxetik jaki-

tera eman dutenez, ezinbestekoa da ekitaldi desberdinetan parte hartzeko izena ematea (943 18 82 03 - info@idiazabalturismo.com).

500 kilo gazta prest Igandea Idiazabal Gaztaren topagunea izango da Idiazabal, 24 artzainek eramandako gaztak Idiazabalgo plaza inguruko karpatan jarriko dituzte. Herritarren gozemanerako 500 kilo gazta prest dituzte. Sei gazta pintxo 2 euroan dastatzeko aukera izango da. Urtero herriko artzain bat omentzen dute eta aurten Joxe Mari Lizarralde izango da omendua. Herriko plazan 13:00etan egingo dute ekitaldia. Herri bazkariarekin eta kantaldiarekin amaituko da eguna.


16 GOIBERRI

GOIBERRI

101 zenbaki eta gehiago

Josu Marotok GoiBerriren 100. zenbakirako egindako irudia. JOSU MAROTO

GoiBerriren 100. zenbakia ospatzeko harpideen artean bi erosketa bale zozkatu ditugu, irakurleak GoiBerriz GoiBerri hor egoteagatik. Beasaingo Itoiz dendan gastatzeko 60 euroko erosketa txekea eta Urretxuko Haizea Arranz diseinatzaileak bere dendan gastatzeko 50 euroko balea zozkatu ditugu harpidedun guztien artean. Irabazleak, Edurne Ormazabal segurarra (Itoizeko balea) eta UrretxukoThe Intrepid Fox taberna (Haizea Arranzen txekea) izan dira. Irabazleekin GoiBerri jarriko da harremanetan, eta txekea jasotzeko eta erabiltzeko zehaztasunak emango zaizkie. Aurrerantzean ere gure lagun izaten jarraitzea nahiko genuke.


GOIBERRI 17

ERREZETA

Antxoa eta barazki tartaleta pestoarekin Lehenik eta behin, labea berotzen jarri, 180-200ยบ artean. Tipula txikitu eta su txikian goxatzen jarri. Kuia, kuiatxoa, piper berdea eta azenarioa moztu tipula baino zertxobait handixeagoa, eta behin tipula egin denean zartagira gehitu. Azken unean tomatea zurituta eta hazirik gabe geitu. Gatza puntuan jarri eta erreserbatu.

Hostorea 10x15 zentimetroko laukizuzenetan moztu eta sardeska batekin zulatu, hostorea ez dadin gehiegi hazi. 20 minutuz sartu labean. Pestoa egiteko pinaziak, batzuri alea, albaka eta olioa ontzi batean jarri eta turmixarekin irabiatu. Behin hostorea egina dagoenean erdialdea hustu behar da,

aurretik egindako barazkiez betetzeko. Antxoak gainean zabal-zabalik jarri, gatzatu eta labera sartu 200 gradutan, lau minutuz.

Aurkezpena Pestoaz platera busti, hostorea gainean jarri eta berriz ere pesto pixka bat bota behar zaio gainetik.

Nerea Barrutia

Mutiloako Osatua

Osagaiak 2 pertsonentzat: Hostorea 12 antxoa 100gr kuiatxo 100gr kuia 1 piper berde 1 tipula 1 azenario 1 tomate Gatza

Pestoa 10gr pinazi txigortua 1 ale batzuri 8 goilarakada Oliba olioa 4 hosto albaka


18 GOIBERRI

INTERNET

saretik domeinuak.eus

Sarean ikusia

90 eragilerekin hasi du bidea ‘.eus’domeinuak

#txiolariakaskatu traolla twitterren

Google, paisaia aldaketen lekuko berria

urreko astean iragarri genuen moduan, dagoeneko bere ibilbidea hasi du .eus domeinuak. Aurreneko sei hilabeteetan, «90 eragile aitzindarik» izango dute domeinu berria erabiltzeko aukera. Publiko zabalari, berriz, abenduan, Euskararen Egunean zabalduko diote erregistratzeko aukera. PuntuEus fundazioak duela sei urte eman zituen euskal domeinu propio bat sortzen hasteko lehen pausoak. Ibilbide luzea izan da, baina babes zabal

A

bat lortu ondoren, iazko ekainean jaso zuen ICANN erakundearen onespena. Pasa den larunbatean egin zuten aurkezpen ekitaldi ofizialean, lehen 90 eragile horien artean egoteko eman beharreko pausoak azaldu zituzten. Maiatzaren 30era arte egin ahalko dira eskaerak. Sustatzaileen arabera, euskara eta euskal kulturaren sustapenean aritzen diren elkarteek, instituzio publikoek eta horietatik eratorritako erakundeek, enpresek eta hedabideek parte hartu ahal izango dute deialdian.

Klik

Gero eta gehiago dira Google erraldoiak eskaintzen dituen zerbitzuak. Google Maps eta Street View bezalako baliabideek erabiltzaileak harritu bazituzten, azken berrikuntza ez da gutxiagorako izango. Izan ere, azken bost urteetako irudiak konparatuz, paisaiek izan duten garapena ikusteko aukera eskaintzen dute orain. Google Maps 2007. urtean martxan jarri zutenetik, mundu osoan zehar 9,66 milioi kilometro baino gehiago jaso dituzte argazkitan. Urtez urte ateratako argazkien bidez, garapen hori ikusi ahal izango da hemendik aurrera.

Aste honetan sare sozialak astindu dituen albiste baten berri izan dugu. Guardia Zibilak 17 lagun atxilotu ditu, Interneten «terrorismoa goratzea» leporatuta. Adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat hartu dute askok, eta elkartasun mezuak helarazteko erabili dute #txiolariakaskatu hashtag edo traoll-a twitterren. twitter.com

Whatsappek 500 milioi erabiltzaile Duela gutxi Facebook enpresaren esku gelditu zen Whatsapp mezularitza zerbitzuak 500 milioi erabiltzaileko langa gainditu du. Eguneroko datuak ere harrigarriak dira: 700 milioi argazki eta 100 milioi bideo partekatzen dituzte egunero sare sozial honen erabiltzaileek. whatsapp.com


Publierreportajea

Auzoak biziberritzeko autobus zerbitzua

Beasaingo Udalak egindako aurrekontuen parte hartze prozesuaren barruan, landa eremuko auzoetako herritarrek egindako eskarietako bati erantzuna eman dio udalak. Hala, landa eremuko auzoak eta herrigunea uztartzeko autobus zerbitzua jarri du martxan. Martxotik dago martxan zerbitzua, eta sei hilabeteko proba egiten ari dira. Astean bi egunetan,astearteetan eta ostiraletan, izaten da autobus zerbitzua auzoetara, erdiguneko tren geltokitik abiatu eta Mandubiako gaineraino. Salbatoren, Arriaranen, Garinen eta Astigarretan egiten ditu geldialdiak autobusak. Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu duenez, «erabiltzailerik dagoen kasuetan, anbulatorioraino ere joaten da autobusa, zerbitzua erabiltzaileen nahierara aldatzen baita. Erabiltzaileek beste lekuren batean geratu nahi badute, leku horietan ere geratzen da autobusa». Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, momentuz, dohainik da auzoen eta herri erdigune arteko autobus zerbitzua. Gainera, auzotarrentzat ez ezik, edozein herritarrentzat ere zerbitzu polita izan daiteke autobus zerbitzua. Zelaiak esandakoaren arabera, «plan polita izan daiteke, esaterako, 09:05ean geltokian autobusa hartu, Mandubiaraino joan, bertan buelta bat eman eta 13:00etan itzultzea».

«Astearte eta ostiral goizetan izaten da autobus zerbitzua, erdigunetik Mandubiara» Garin auzoan bizi den Begoña, adibidez, autobusaren erabiltzailea da, eta gustura dago udalak jarri duen zerbitzu berriarekin. Auzoetan «80 urtetik gorako adineko pertsona asko bizi da, eta orain arte moldatu dira autoarekin edo taxiarekin erdigunera joateko, medikura, enkarguak egitera, azokara... baina gero eta zailagoa dute. Orain, ordea, errazagoa izango dute». Autobus zerbitzua astearteetan eta ostiraletan eskainiko da, goizeko ordutegian. Bi egunetan lehen autobusa 09:05ean aterako da auzoetara bidean tren geltokitik, eta hurrengoa 12:30ean. Mandubiatik erdigunera joateko lehen zerbitzua 09:30ean izango da eta hurrengoa 13:00etan. Salbatoren, Arriaranen, Garinen eta Astigarretan egingo ditu geldialdiak.

A utobusaren erabiltzaile bat, Mandubian. L.AGIRRE

A utobus zerbitzuaren ordutegiak. UDALA

19



GoiBerri 101. zenbakia