Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

78. zenbakia. 2013ko azaroaren 1a

Dolua egungo gizartean Hildakoei azken agurra emateko moduak aldatuz doaz 6-7

Aitor Aldasoro 3 Iritzia 4-5 Garbi単e Etxaniz 8-9 Ordizia ezagutzen 10 Ibilbidea Segura inguruetan 12-13 Beasaingo odolki lehiaketa 14

GOI B ERRI Lorez betetzen dira hilerriak Santu Guztien Egunean. AIMAR MAIZ


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE mOTzEAn

ANE ARRIETA

Aitor Aldasoro Tabernaria

«Atea itxi eta erratzarekin bakarrik, Ruper eta Elorrieta entzuten ditut» Ane Arrieta Ataun Troskaeta tabernako, bere amaren tabernako, zerbitzaria da Aitor Aldasoro Moni (Ataun, 1969). San Martin jaietarako prestatzen ari dira orain, ordu luzez barra atzean egoteko.

Edari bat. Lagun artean, ardoa.

Ondoen zerbitzatzen duzun edaria. Egin beharrekoak eginda etortzen da eta... ardoa.

Pintxo bat. Edozein; zerbait begetala.

Janari bat. Garaiko edozein barazki.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Tabernan gehien eskatu dizuten abestia

Bizio bat. Kafea. Beti uztekotan nabil, urduri jartzen nauelako.

Modan jartzen diren udako kanta horietakoak, edo Kaxianoren Zorionak. Amorrarazi egiten nau lotsarazte horrek.

Amets bat. Mundu justuago batean bizitzea.

Tabernan gustura zer entzuten duzu? Egunean zehar entzuten ez ditudanak. Atea itxi eta erratzarekin bakarrik, Ruper edo Elorrieta entzuten ditut.

Festetan tabernan lan egitearen alde onak eta txarrak. Gazteek jartzen duten giroa gustatzen zait, baina, lan ordu asko egin behar izaten ditut.

Ataungo alkate bazina.

«Bizio bat? Kafea. Beti uztekotan nabil, urduri jartzen nauelako»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Orain arteko denak bezala, ahal dena egingo nuke. Batzuen gogoz, besteen gogozkontra. Hiru aldiz aurkeztu naiz alkatetzarako, baina, oposizioan gelditu behar izan dut.

Ataunen biziko ez bazina. Bizikide onekin, nonahi. Sakanako edozein herritan; Baztanen edo...

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Erretiratua

Goazen poliki-poliki, pausoa erratu gabe

ta Jehovak erantzun zion: «Kain hiltzen duena, noski, zazpi aldiz gogorrago izango da zigortua. Eta Jaunak ezaugarri bat ezarri zion Kaini, aurkitzen zuen inork hil ez zezan (Genesia 4,15)» «Deberíamos observar bien si, cuando estamos pidiendo justicia, en el fondo no estamos pidiendo venganza. Es muy humano. Pero no sirve para curar las heridas... El dolor es inevitable pero el sufrimiento es opcional. El sufrimiento comienza cuando resistimos el dolor (sin aceptarlo) o le añadimos historias mentales. Es una equivocación creer que cuando más se castigue al victimario más se está aliviando el sufrimiento de la víctima. Por esa regla de tres, no hay más solución que la cadena perpetua. Y sin opción a revisar. Y aún nos quedaría la pena de que hayan muerto demasiado pronto, sin cumplir los cientos de años de condena que tienen algunos (R. Iraola, Facebook: 21-10-2013)».

E

Pentsatu nuen, hainbeste aldiz biolentzia eta atentatuak kondenatu ditudanez gero, banuela zilegitasuna bake-garaian horrelako zerbait idazteko. Eta are gehiago Espainiako (Madril aldeko) prentsaren portaera ikusi ondoren. Sekula ikusi behar ez genituen atentatuen irudiak (ez atentatuak eta, ondorioz, ez irudiak) behin eta berriz erakusten, biktimen sufrimendua areagotzea beste ezer lortu gabe. Ez debalde noski, baizik eta alarma soziala sortu, epaileak presionatzeko, ea nondik edo handik lortzen duten zirrikituren bat aurkitzea, epaia ez betetzeko. Dudarik gabe, prentsa iritzisortzailea da beti. Zenbait kasutan, bereziki, «ez dakit» zein arrazoi metafisikoaren izenean, batzuei ahaztu egiten zaie duen izaera informatzailea eta inpartzialtasuna, ahots ezkuturen batek emandako kontsignei jarraituko balie bezala. Ez dugu ezer aurreratzen Estrasburgoko Tribunalaren kontra ahora etortzen zaigun guztia botata. Tribunalak, boron-

«Hemen egin den lege bat txapuza hutsa baldin bada, errua ez dezagun aurkitu ez dagoen tokian»

date oneko adituek mila aldiz errepikatu behar izan duten eran, ez ditu aintzat hartu irizpide juridikoak baino. Hemen egin den lege bat txapuza hutsa baldin bada, errua ez dezagun aurkitu ez dagoen tokian. Epai hori biktimei burla egitea dela eta horrelako kontuak entzun behar izan ditugu. Egia esan, ni ikaragarri kezkatzen nau biktimak, eta beldurra ematen dit horretaz mintzatzeak. Inork merezi badu, biktimak merezi du errespetu osoa. Baina nire irudipena da biktimak politikoki erabiliak izan direla, eta ez zaiela eskaini behar bezalako laguntzarik. Mundu guztiak zekien presoak egunen batean kartzelatik atera egingo zirela. Eta harriturik, kasik eskandalizaturik, galdetzen dut: horrenbeste urtean ez da denborarik izan biktimekin benetako plan eta lan psikologikoa egiteko, momentu hori hel zedinerako? Sufritzen duzunean hartu atsedenalditxo bat. Merezi duzu. Sufritzea humanoa da. Baina oroi zaitez, humanoa zaren aldetik, maitatu ere egin dezakezula. Beraz, eman zeure buruari maitasuna eta kontsolamendua. Doluak prozesu bat izaten duela irakatsi didate niri, egoerarekin bizitzen ikasi arte. Bestela, erdarazko paragrafoan adierazi dudana beste irtenbiderik ez dago. Izan ere, aurten aterako ez zirenak hemendik bi, hiru, lau... urtera irtengo ziren, eta orduan ere egoera berean egongo ginateke.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Santu Guztien Eguna Zonbiei buruzko telesailak, Halloween... auskalo nola ospatuko dugun aurki Santu Guztien Eguna!

Azken aldian sarri gertatzen zait, Tere, egunak gainera erortzen zaizkidala, ni jabetu gabe. Nire egutegian zeresan edo esanahi berezia duten datak ia konturatu gabe iristen dira nigana; urtebetetzeak, urteurrenak, konpromisoak‌ Bata bestearen atzetik, ekaitzaren tantak bezala, nondik datozen ia kontrolatzeko astirik gabe, zist-zast. Baina egunek, orduek, minutuek, segundoek, beti daukate iraupen berdina, hortaz, nire perzepzioaren kontua da. Hala ba, nik astegunek sekulako abiadura dutenaren sentsazioa daukat; batzuetan gertatzen zaizkidan gauzak ez ditut ia somatzen. Azkenaldian, oraina bizitzearen garrantziaz, eta bizitzea diodanean, konziente bizitzeaz ari naiz, ez organikoki arnasa hartzeaz, konturatu arazi didate hainbat gertakarik. Honek bizibetetasunarekin lotuta dagoela diote honetaz zerbait dakitenek, eta zoriontasun uneekin. Teoria horrekin bat nator, sinesgarria egiten zait. Hala ba, oraina erabat bizi eta momentu bakoitzean egiten ari naizenari arreta osoa jartzen saiatzen ari naiz, burua harago joaten utzi gabe, sukaldean erratza pasatzen ari banaiz ere. Eta zaila egiten ari zait,

interferentziei arreta asko eskaintzen diedalako oraindik, eta interferentziak egon badaude eta beti egongo dira, baina erronka polita denez, ahalegina egiten ari naiz.

Idoia Luzuriaga

bat eta

Arrazoi duzu Idoia. Utz ditzagun alde batera krisia, lan kontuak, umeak, familia, bizilagunak eta gure inguruan dantzan dabiltzan hainbat eta hainbat kontu, edo interferentzia, eta jar gaitezen behingoz geure buruan arreta jartzen eta geure bizitza bizitzen. Has gaitezen fisikoari kasu egiten. Joan gaitezen hain tentagarriak diren masajeak hartzera, spa batean erlaxatzera, gastronomiak eskaintzen dituen plazerretaz gozatzera, eguzki pixka bat hartzera, pasiatzera‌ Gorputza zaintzea garrantzitsua da. Eta behin fisikoari mimoak egin eta gero, espirituaren txanda dator, zailena, alegia. Burua arintzea komeni da, ez dago besterik. Aspaldi gomendatu zidaten hori: burua arindu behar duzu, gainezka daukazu eta. Gainezka, zer dago gainezka? Ama, alaba, emazte, emakume, langile eta, azken finean, pertsona izatetik eratorritako erantzukizunak eta kezkak daude gainezka, eta horiek dira arindu beharrekoak, unean unekoak hobeto sentitu eta bizi nahi baditugu behintzat. Eta horrela, hasierara itzuli naiz. Arrazoi duzu Idoia. Oraina bizi be-

bat

Tere Madinabeitia

har dugu, egiten duguna uneoro sentitu, bestela, egun batean, zuk aipatzen duzun gerkari horietako batek bete betean harrapatuko gaitu, eta aurretik bizi izan ez dugunaz damutzeko denborarik ere ez dugu izango.


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Iñaki Oyarbide familiak Beasainen duen beilatokiaren aurrean. Beilatoki bana dute baita, Ordizian eta Tolosan ere. JOSUNE ZARANDONA

Hildakoa gurtzeko eguna Gizakia gizaki denetik dago heriotza, eta ohiturek eta sinesmenek modu ezberdinean ulertzera bultzatu dute.

Josune Zarandona Beasain Heriotza bizitzeko eta ulertzeko moduak asko eta ezberdinak dira mundu zabalean. Baina tokian tokiko kulturari eta ohiturei estuki lotutako gertaera da kasu guztietan. Hileta-erritualen jatorria eta antolaketa garaiaren, kulturaren, hildakoaren maila sozialaren era gizartearen erlijio-sinesmenen araberakoa izan da historian zehar. Kolektibo bereko kide diren pertsonentzat, heriotzak eragin psikologiko, soziologiko eta sinboliko handia du. Are gehiago, kultura ezberdinetan hildakoak tratatzeko duten moduari begiratuta, heriotzari buruz duten irudia nolakoa den eta zer nolako giza irudia duten ere ondoriozta daiteke.

Euskal Herrian ere heriotza bertako ohiturei eta, batez ere, erlijio kristauari zuzenki lotuta egon da eta dago gaur egun ere, nahiz eta maila txikiagoan izan. Gaiari buruz badu zerbait esateko Iñaki Oyarbide beasaindarrak. Oyarbide ehorztetxea kudeatzen duen familiako hirugarren belaunaldia da berea. Dioenez, bere aitonak, Mateo Oyarbidek, hasi zuen familia negozioa. Arotza zen lanbidez eta «aroztegia ireki zuen 1944an Beasainen, gaur egun La Salle ikastetxea dagoen eraikinaren ondoan». Altzariak egiten zituen Mateok eta, «behar zenean hilkutxak ere bai». Ordu hartan ez zegoen altzari dendarik, ezta gaur egun ezagutzen diren ehorztetxerik edo


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

ekarri zuten, «ondoren autoa moldatu behar izan genuen, garai hartan ez baitziren hiletakotxeak egiten». Bigarren auto bat ere erosi zuten 1968an. 1973an ireki zuen Oyarbide familiak Beasainen lehenengo altzari denda. «Altzariak egiteari utzi genion, tailerra itxi eta kanpotik erositako altzariak saltzen hasi ginen». Berdin gertatu zen hilkutxekin ere: «Kanpoan erosten hasi ginen, gaur egun bezala Valentziatik ekartzen genituen gehienak». Ehorztetxeko kudeaketa altzari dendan bertan egiten zuen Oyarbide familiak orduan oraindik ez baitzuen horretarako leku fisikorik.

Beilatokien sorrera

beilatokirik ere. Hildakoren baten abisua jasotzen zenean «aitonak hilkutxa egiten zuen eta zegokion etxera eramaten zuen», bertan familiak hildakoari beila egiteko. Ondoren, hileta elizkizunetarako «orgatila hartuta mugitzen zen hilkutxa etxetik elizara». Ignazio Oyarbide Iñakiren aitak jarraitu zuen Mateok hasitako negozioan. «Aitonaren eta aitaren garaien artean ezberdintasunak gutxi izan dira lanbideari dagokionez», dio Iñakik. Aitarekin «lanbidea profesionalagoa» bihurtu zela gaineratu du, hala ere. Aldaketaren bat aipatzekotan, familiak erosi zuen lehendabiziko hileta-autoa aipatu du Iñakik. «1962an erosi genuen, Dodge markako auto bat zen». Hileta-autoa lortzea ez zen lan erraza izan, Ameriketako Estatu Batuetatik

Goiko argazkian, Oyarbide familiaren auto zahar bat. Gaur egun, errausten diren gorpuen kopurua goraka doa. JOSUNE ZARANDONA

«Beilatokien sorrera izan da negozioan iraultza suposatu duen gertaera» «Hildakoak prestatzeko eta azken agurra emateko moduak ere aldatu dira»

Iñaki Oyarbide

Ehorztetxeko arduraduna

Beilatokien sorrera izan da, dudarik gabe, negozioan eta hildakoei azken agurra ematerako unean iraultza suposatu duen gertaera, Iñakiren iritziz. «Orain 12 urte ireki genuen lehenengo beilatokia Beasainen», dio. Aldaketa handiena beila egiteko unean «gorputza etxetik atera eta beilatokira ekartzea» izan da. Oraindik orain, bada hileta ordura arte hilotza etxean edukitzen duenik, baina «gutxiengoak dira». Azken hamarkadetan gizartea asko aldatu da, eta Euskal Herrian heriotzari lotutako ohiturak oraindik ere oso errotuta dauden arren hau ikusteko eta bizitzeko moduak ere aldatu dira. Aldaketak «errazago eman dira hiri handietan, herri txikietan oraindik gehiago kostatzen da», zehaztu du Iñakik. Beilatokien sorrerak hildakori beila egiteko modua errotik aldatu zuen. Orain ez horrenbestera arte «hildakoa etxean edukitzen zen gela batean eta familiak eta lagunek errezoan gurtzen zuten zendutakoa, hileta unea iritsi bitartean». Orain, beilatokian egiten da hori, baina guztiz modu ezberdinean. Azken batean beilatokian egiten dena «ekintza sozial bat da».

Hildakoa prestatzeko moduak ere ez du garai batekoarekin zerikusirik. Gaur egun «tanatoestetika bezala teknikak jarraituta hildakoa ahalik eta itxura onenarekin mantentzea bilatzen da». Makilatu egiten dituzte, edo gorputzeko zuloak tapatu helburu hori lortzeko. Hil-jantziak ere «beilatokian bertan izaten ditugu, eta hemen inguruan gorputza estaltzeko zetazko oihalak erabiltzea da ohikoena». Dena den, tokian tokian ohitura ezberdinak mantentzen dira oraindik «Tolosan esaterako, hildakoak arroparekin janzten dituzte oraindik orain ere». Aldaketak, dena den, ez dira aipatutako horretara mugatzen soilik. Orain hamarkada batzuk «hildakoa erraustea sakrilegiotzat har zitekeen», baina gaur egun oso ohikoa bihurtu da. Gorpuari lur ematea da ohikoena oraindik ere, «herri txikietan edo adineko pertsonak oraindik bizi diren familietan», batez ere. Baina errausketa gero eta gehiago ematen da eta «errausten diren gorpuen zenbatekoa lur ematen direnen parean» dagoela dio Oyarbidek. Zegoen eskaerari erantzuteko asmoz, Oyarbidetarrek 2011n ireki zuten erraustokia Beasaingo Salbatore auzoan. Hildakoari azken agurra emateko moduak ere aldatuz doaz. Gaur egun gehien errepikatzen den erritua elizakoa den arren, badira hileta zibilak egitea aukeratzen dutenak, edo beste gabe «ezer prestatu gabe familiaren intimitatean hildakoari agur esaten diotenak». Gaur, Domu Santu eguna izaki inoiz baino presenteago egongo dira falta direnak. Egiaz, antzinako tradizioa badirudi ere, mende erdi bat baino ez du usantza honek. Dena dela, eta ohiturak ohitura, heriotza bizitzari lotutako gertakaria den bitartean, hildakoak beti izango dira gizakiaren kontzientzian.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Garbiñe Etxaniz Makrobiotikan aditua

«Gehien kontsumitzen ditugun zenbait elikagaik alienatu egiten gaituzte» Josune Zarandona Beasain IV. Goierri Ekologikoa ekimenaren barruan, Garbiñe Etxaniz (Beasain, 1977) sukaldaritza makrobiotikoari buruzko ikastaroa eskaintzen aritu da urriko larunbatetan. Etxaniz itzultzailea da lanbidez, goi mailako itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen Las Palmasen (Kanariar uharteak). Itzultzaile gisa aritu bada ere, gaur egun makrobiotikaren

munduan sartuta dabil. Aurrera begira itzultzaile gisa berriz arituko den ala ez, ez daki. Une honetan makrobiotikak «gehiago betetzen» duela dio, batez ere, «beste batzuei laguntzeko» baliagarria izan daitekeelako.

narrian, eta behin horiek barneratuta unibertsoko edozein kontzeptu ulertu daitekeela esaten da. Elikaduratik hasita, gure bizitzara zabaltzeko bide bat da.

Zer da makrobiotika?

Noiz eta zergatik piztu zitzaizun makrobiotikarenganako interesa?

Elikaduraren bitartez gure bizitzan oreka bat bilatzen lagunduko digun tresna da. Ying eta yang-aren kontzeptuak ditu oi-

2005ean gaixotasun degeneratibo bat diagnostikatu zidaten: esklerosi anizkoitza. Medikuak esan zidan ez zuela sen-

dabiderik, eta hortik aurrera gaixotasunak bi bide hartu zitzakeela. Bat onbera izatea eta bi agresiboa bihurtzea. Ordu hartan nik sendatu egin nahi nuela baino ez nuen buruan eta zerbaiten bila hasi nintzen, zer zen ondo ez banekien ere.

Eta makrobiotikaren egin zenuen topo. Sena izan zen, bihozkada bat. Egunkarian sukaldaritza makrobiotikoari buruzko ikastaro


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Makrobiotika ulertzeko modua aldatuz joan da denborarekin. Berez, Japoniatik datorren filosofia da, gizarte oso matxista batetik, alegia. Orain urte batzuk arte, joera orokorra dena yangizatzea (energia maskulinoari dagokiona, yang) zen, eta ying-arekin zerikusia zuen guztia (energia femeninoa) gaizki ikusita zegoen. Baina gaur egungoak ez dauka zerikusirik garai batean iritsi zitzaigunarekin. Makrobiotika oso modu zabalean ulertu behar da, eta pertsona bakoitzari egokitu behar zaio.

Makrobiotika ulertzen hasteko, zer da lehenengo ikasi behar dena?

JOSUNE ZARANDONA

baten iragarkia ikusi nuen, eta orduan jakin nuen hura zela jarraitu nahi nuen bidea, eta izena eman nuen.

Aurretik ba al zenekien zerbait makrobiotikaz? Ideia bat baneukan. Banekien elikadura terapia gisa erabiltzen dela makrobiotikan. Nik gorputzean sartzen nuen zerbaitek kalte egin zidala garbi nuen. Horregatik, norbaitek kalte egin zidan hori zer zen esatea eta ondo elikatzen erakustea nahi nuen.

Nolakoa izan zen lehenengo esperientzia hura? Oso estresagarria izan zen, batez ere nire egoera pertsonalagatik. Makrobiotikaren oinarrian dagoen filosofia ezezaguna da guretzat, ekialdetik dator. Horregatik, zaila egin zitzaidan, batez ere, zer zen ulertzea. Prestatzen genituen platerak errazak ziren, baina makrobiotika ez da soilik errezetak ikastea. Behin ikastaro hura amaituta, gehiago sakontzeko eta ikastaro gehiago egiteko beharra sentitu nuen.

Zer da ordutik hona makrobiotikari buruz ikasi duzuna?

Makrobiotikaren oinarrian hiru gauza hartu behar dira, batez ere, kontutan. Batetik, non bizi garen eta zer klima daukagun. Bestetik, zer jaten dugun jakitea. Eta, amaitzeko, bertakoa eta garaian garaikoa jatea, izan dadila biologikoa eta ahal den naturalena. Hori guztia aintzat hartuta, makrobiotikak elikagai horiek nola konbinatu erakutsiko digu, gure gorputza ahalik eta osasuntsuen mantentzeko. Jakiak prestatzeko modu ezberdin bat erakusten du.

Dena den, lehentxeago esan duzunez, makrobiotika ez da elikatzeko modu bat bakarrik. Ez. Izan ere, ditugun pentsamenduen eta emozioen kalitateak ere badu eraginik gure gorputzarengan. Pentsamendu eta emozio txarrek elikadura txar batek bezain besteko kaltea egin diezaiokete gure gorputzari. Elikadura aldatzen duzunean gauzak aldatu egiten dira zure barnean, ez bakarrik gorputzari dagokionean, baita alde emozionalari dagokionean ere. Batak bestea dakarrela uste dut. Elikadura eta emozioak kontutan hartuta oreka bat bilatzea da, azken finean, helburu nagusia.

Hori da zuri gertatu zitzaizuna? Nire esperientzian oinarrituta esan dezaket elikadura aldatu nuen momentuan beste per-

tsona bat bihurtu nintzela. Beste interes batzuk piztu zitzaizkidan nire barnean. Horrek norberaren barrua ezagutzeko bideak errazten ditu. Munduan gehien kontsumitzen diren zenbait elikagaik alienatu egiten gaituzte, azukreak, irin zuriak, kafeak, haragi gorriak... Horiek kontsumitzeari uztean lasaiago sentitzen zara, baketsuago egiten zaitu.

Zeintzuk dira, hortaz, makrobiotikaren arabera jan behar ez diren elikagaiak? Makrobiotikan ez zaio inori esaten zer ezin dezakeen jan. Makrobiotikaren oinarria jaten dugun horren gaineko informazioa helaraztea da, hau da, kontsumitzen dugun horrek gure gorputzean zein ondorio uzten dituen jakitea. Ondoren, informazio hori eskuan, norberak erabaki beharko du zer jaten duen eta zer ez. Erabakitzeko askatasun hori izatea oso garrantzitsua da.

Ying eta yang-aren kontzeptuek zer zerikusi dute elikagaiekin? Makrobiotika marra bat bezala irudikatzen badugu ying elikagaiak daude mutur batean eta

«Makrobiotikaren oinarria jaten dugunari buruzko informazioa helaraztea da» «Elikadura eta emozioak kontutan hartuta, oreka bilatzea da helburu nagusia» «Elikadura aldatu dudanetik, ez dut agerraldirik izan; osasuntsuago sentitzen naiz»

yang elikagaiak beste batean. Ying energia oso hedakorra da, eta yang energia, aldiz, barnerakoiagoa. Kafea, esaterako, oso ying da, are gehiago esnearekin eta azukrearekin nahastuta hartzen denean. Nerbio sistemara joaten da zuzenean, muturreko sustantzi bat da, eta gorputzean desoreka handia sortzen du.

Haragi gorriaren kasuan, zer eragin dauka gorputzean? Jaten dugunean ez gara elikatzen bakarrik ari, informazioa ere sartzen dugu gorputzera. Haragi gorriaren kasuan, adibidez, animaliaren sufrimendua ere barneratzen dugu, ikuspegi energetikotik begiratuta. Fisiologikoki, aldiz, animali bat hiltzen den momentutik bere haragia usteltzen hasten dela esaten da. Haragi hori gorputzera sartu eta botatzen dugun arte 4-5 egun pasatzen dira. Bitartean haragi hori gure esteetan ustelduz doa usteldura sortuz.

Adibide batzuk baino ez dira. Gaizki elikatzen garen momentutik gure odola ez da kalitate onekoa, eta odola jaten dugunaren arabera sortzen doa. Gure gorputz osoan dabilen sustantzia da. Horregatik, odola txarra bada organoak gaixotuz joatea saihestezina da.

Makrobiotika gaixotasunak prebenitzeko edo horiek sendatzeko gai al da? Makrobiotikak zenbait gaixotasun sendatzeko edo arintzeko balio dezake, minbizia, adibidez, edo nire kasuan bezala esklerosi anizkoitza.

Zure kasuan ze hobekuntza nabaritu dituzu? Gaixotasuna diagnostikatu eta hiru agerraldi izan nituen. Azkena oso gogorra izan zen. Eskuineko alde guztia paralizatuta gelditu zitzaidan, ezkerreko begitik doble ikusten nuen eta belaunetik behera ezkerreko hanka ez nuen sentitzen. Elikadura aldatu dudanetik ez dut beste agerraldirik izan eta inoiz baino osasuntsuago sentitzen naiz.


10 GOIBERRI

MOTZEAN

Zapore oneko Ordizia Mendeurren asko ospatu dituzte Ordizian: azoka, Urdaneta, danborrada, santaneroak... Tradizioa nola gorde eta nola transmititu, hor dago erronka. Ezagutza hori zabaltzeko proiektu bat jarri du martxan Euskara Zerbitzuak. Janire Arrondo Ordizia «Ordizian badugu zer erakutsi eta zertaz harro egon». Hala adierazi zuen Patxi Zubizarreta idazleak Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarri duen proiektu berriaren aurkezpenean. Ordiziari buruzko ezagutza zabaltzeko hiru unitate didaktiko osatu dituzte; Zubizarreta da egileetako bat, Pantxike Agirre eta Lurdes Mujikarekin batera. Ordiziaren sorrera, historia, pertsonaiak, geografia, ingurunea, lanbideak eta azoka dira hiru aletan landu dituzten gaiak, «modu grafiko, erakargarri eta ulerterraz batean». Ordizia: kilo bat istorio ; Ordizia;

«Ezagutzaren dibulgazioa beste formatu batean egin behar zela ikusi genuen» Belen Maiza

Kultura zinegotzia

Proiektuaren arduradunak Barrenan egindako aurkezpenean. JANIRE ARRONDO

gure herriaren eraldaketa; eta, Ordizia: gu egile, gu eragile dira hiru aleen izenburuak. Paperean eta sarean ere eskura daude w w w . o r d i z i a euskaraz.com/ordiziaezagutzen atarian. Kattalin neska gaztea protagonista hartuta egin du Zubizarretak ezagutzaren narrazioa. Hasierako umea, neska koxkarra da bigarrenean eta ingurunearekin kritiko agertzen den neska azkenean. Kattalinen eta haren aitonaamonen begiradak erabili dituzte, proiektua hiru belaunaldiren topalekua balitz bezala. «Azkenean, zapore oneko zerbait lortu dugu, udaletxepean

saltzen zuten gazta bezala, borobil-borobila», esan zuen Zubizarretak.

Egindakoa kaleratzen 2010ean Ordiziako leku-izenak liburua argitaratu eta gero, egindako ikerketa zabaltzeko bideen gainean hasi ziren hausnartzen. «Azken batean, dibulgazioa beste formatu batean egin behar zela ikusi genuen», zioen Belen Maiza zinegotziak aurkezpenean. Hala, Jakintzakoekin eta Urdanetakoekin batera garatu dute egitasmoa. Ikastetxeek proposatutako beharren arabera moldatuta, ikasgeletan lantzeko moduko materiala osatu dute.


GOIBERRI 11

PUBLIZITATEA


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Segura eta Zerain (atzean) ikusten dira Azpillatik. Herriari itzulia egiteko aukera ematen du ibilbideak, baserriz baserri. ARGAZKIAK:E.LEGORBURU

Azpillako buelta Herriko plazatik irten eta bertan amaituz, Azpillako itzulia eginez Seguraren panoramika ederrez goza daiteke. Bidean, gainera, denetariko altxorrak daude, historikoki eta naturaren ikuspegitik oso kontuan hartzeko modukoak. Eskeine Legorburu Segura Segurako erdigunetik hasi eta bertan bukatu. Horretarako aukera ematen du Azpillako itzuliak. Plazatik irten eta Kale Nagusian behera edo gora egin dezakegu, ibilbidea bi norazkotan egin baitaiteke. Gure kasuan, Kale Nagusian behera egingo dugu, Germanene aldera. Beheko gurutzearen parera iritsitakoan, aurrera egingo dugu bidean, herri sarrerako zuhaitzen albotik. Hilerrira igotzeko bidea hartuko dugu orduan, belar meta edo zuhatz baten ondotik pasatuta. Hilerria atzean utzi eta

Itturriberri ondotik Eguzkitze baserrira berreskuratu duten bidea.

Aizkoeta aldera egin behar dugu ondoren, aldapa gora, Aierbe jartzen duen seinaleari jarraituz. Aizkoeta erdi, Aizkoeta goena, Aizkoeta berri eta Aizkoeta baserrien ondotik igaro eta errepidean aurrera egin behar da. Aldapa gora da Aizkoeta baserrira arteko bidea, eta behin bertara iritsita, Segurako etxebizitzen teilatuak, Madurako belardiak, Zerain eta inguruko mendiak ikusiko ditugu, parez pare. Bertan dago kokauta Segura Irratiko hedagailua edo errepikagailua izan zena ere, gaur egun etxebizitza dena.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

teko ordua da. Segurako beste irudi panoramiko bat alboan dugula Mendotze eta Mautsotegi baserrien ondotik igaroko gara, Itrruberri izeneko iturrira iritsi arte. Usain eta zapore bereziko iturria da Itturriberri. Orain urte batzuk berritu egin zuten, eta iturri dotorea da, oinez egindako itzuliaren ondoren eztarria freskatzeko egokia.

Irteera-helmuga

Iturriberri

Galtzada agerian

Segura Luzera: 4,200km Denbora: 1h 15 min Altuera gehiena: 330 m. Altuera gutxiena: 224 m. Desnibela: 106 m. Zailtasuna: Erraza

Aurrera jarraituta Oriamuño, San Bizente eta Egileor baserriak zeharkatuko ditugu, bide erraz eta laua jarraituz, eta metro gutxira Idiazabal aldera edo Segura aldera joateko bidegu-

rutzearekin egingo dugu topo. Guk Segurara jaisteko bidea hartuko dugu –nahi duenak Idiazabalen ere buka dezake ibilbidea–. Aurretik igotako malda jais-

Itturriberri iturriaren ondoan, bertatik Eguzkitze baserrira arte doan kaltzada ikusi liteke, eta nahi duenak bertatik Eguzkitzera arteko tartea ere egin dezake –Segura eta Idiazabal arteko bidegurutze ondoraino. Bidea egitea erabakitzen duenak, aurretik egindako zatia errepikatu beharko du berriro herrigunera jaisteko–. Garai bateko bideak berreskuratzeko helburuarekin jarri

dute berriro agerian harrizko galtzada, eta Segurako Udalak ibilbide bat lantzeko asmoa ere badu bide berria aitzakia hartuta Azpillako ibilbide hau ezagutzera emateko. Itturriberri atzean utzita, Seguran azkena eraiki dituzten etxebizitzen artetik egingo dugu berriro herri erdigunera. Mojen konbentuaren parera irtengo gara bidean aurrera eginda, eta handik haurrentzako jolaserako gune den parkera. Ibilbideari plazan emango diogu amaiera. Oraindik ezagutzen ez duenarentzat aukera polita da Segura gainaldetik zeharkatu ondoren herriko kaleetan zehar itzulia egin eta herrian horren bereizgarri diren armarriak, eraikinak eta jauregiak ikusteko. Hasieran esan bezala, ibilbidea kontrako noranzkoan ere egin liteke, Itturriberritik gora joan eta Madalenatik itzuliz.


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

1995eko odolki lehiaketako epaimahaikide batzuk, Beasaingo plazan. GUREGIPUZKOA.NET/CARLOS HUERTA

Beasaingo odolki lehiaketa

Asier Zaldua Beasain Odolki, mondeju eta buzkantza garaia heldu da. Urteroko moduan, datozen asteetan Goierriko etxe gehienetan hestebete hauek jango dituzte, eta herri askotan lehiaketak antolatuko dituzte. Adibidez, Beasainen. Beti bezala, bertako jeneroen azoka berezia, odolki dastatzea, lehiaketa eta bazkaria egongo dituzte, Beasaingo

Odolki Kofradiak antolatuta. Aurtengoa 29. ekitaldia izango da. Urte hauetan guztietan makina bat pertsona ospetsuk egin dute epaile lana. Goiko argazkia Carlos Huertak atera zuen duela 18 urte, 11. edizioan. Epaimahaian Salva Bergara eta Jokin Errasti pilotari ohiak ageri dira, besteak beste. Egun, lehiaketa Gernika pasealekuko frontoian egiten dute.



GoiBerri 78. zenbakia