Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

67. zenbakia. 2013ko uztailaren 12a

Nazioarteko eran segan aritu ondoren, lehiaketa tradizionalean hasi, eta Gipuzkoako txapelketa irabazi du Esnaolak.

Igor Esnaola Segalaria

AIMAR MAIZ

ÂŤSegari kirten luzeagoa jarrita hiru mailatan eramaten dut sailaÂť 8-9

Ikutz Garmendia 3 Iritzia 4-5 Iker Agirrezabal 6-7 Jon Plazaola 10 Pepe Bosque 11 Mutiloako luistarrak 1933 12 Baztarrika baserria 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

Ikutz Garmendia Kamioilaria, dantzaria...

«Goierriko txoko bat, Beasaingo Loinatz auzoa» Mikel Albisu Beasain Ez da geldi egoteko gizona Ikutz Garmendia (Beasain, 1977). Lanbidez enpresari da, kamioiarekin ibiltzea asko tokatzen zaio; afizioz dantzaria, dantza irakaslea, segalaria... Orain Ehunmiliak proban «pixka bat laguntzeko» prest...

Noren aurrean egingo zenuke dantza? Jada ez zaizkit asko geratzen baino... Euskal Herriak munduko nazio-gisa izango duen lehendakariari.

Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Sagardoa.

Oporretarako leku bat. Oraingoz Kroazia.

Amets bat. Herri bat bezala gure buruaren jabe izatea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Xiberuko dantzak.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Lagunekin ibiltzea.

Newton Faulknerren kontzertu batetarako bi sarrera, Suitzako Zermatt herrian.

«Gorroto dut kontrolatua bizitzearen sentsazioarekin bizitzea» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

fort otartekoa).

Edari bat.

Zaletasun bat. Liburu bat. Xabinaitor I, II eta III. Pelikula bat. Encuentros en la 3ª fase. Musikari bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,

Xalbadorren Nigarra begian. Janari bat. O8+ (hirugiharra+gazta+roke-

Larunbatean San Ferminetako txupinean ikurriña mundu guztiaren aurrean azaldu zenekoa.

Dantza bat.

MIKEL ALBISU

Newton Faulkner.

Abesti bat.

Gorroto duzuna. Era guztietan kontrolatua bizitzearen sentsazioarekin bizitzea.

Goierriko txoko bat. Beasaingo Loinatz auzoa.

Herriko alkate bazina... Putada latza! Beasainen biziko ez bazina... Ez nitzateke naizen bezalakoa izango.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Ezezkoak eman eta jaso ire lanbideari esker trebatzen ari naiz bizitzan ondo zaildu gabe nengoen hainbat alorretan: ezezkoak ematen, esate baterako; ezezkoak ondo ematen esan nahi da. Argitaletxera beren lana argitaratu nahi izaten duen idazle ugari hurbiltzen da. Gure eginkizuna testu horiek irakurri, baloratu eta erantzun bat ematea izatea da; hau da, argitaragarria den ala ez esatea. Irakurtzea ez da arazo, noski; balorazioarekin sortzen dira lehenengo zailtasunak. Norbere gustuak eta aurreiritziak bazter utzi eta irizpide literario eta komertzialen arabera lanaren balioa neurtu beharra dago. Irizpideak ezartzeko orduan kontraesanak sor daitezke: balio literario handikoa izan, baina komertziala ez izatea; edo alderantziz, iruditu merkatuak harrera on samarra egingo diola balio literario urria duen lan bati. Lehenengo kasuan, ez dugu zalantza handirik izaten: lanek aurrera egiten dute; biga-

N

rren kasuan, erabakia zailagoa izaten da. Eta azkenik, idazleari gure erabakiaren berri ematea tokatzen da. Erantzuna baiezkoa denean, ez da arazorik izaten. Ezezkoekin sortzen zait niri egonezina. Esango dut, halere, badagoela idazle mota bat, gutxienekoa, nahiago izaten duena, ezezkoa beste azalpenik edo baloraziorik gabe jaso; gehienek, berriz, zergatia jakin nahi izaten dute. Eta orduan ibili behar izaten da tentuz, lanari buruzko balorazioak egin, baina pertsonaren balorazioa egin gabe. Edozein modutan, hartzailearentzat beti da zaila; inork ez du entzun nahi bere lanak besteen espektatibak ez dituela bete. Idazleak argitaletxera jo duelarik, badu argitaratzeko gogoa eta itxaropena, baina aldi berean badaki horrek berak zapuztu egin dezakeela. Beldur da, beraz. Editoreari tokatzen zaio, beraz, hurrengo lan bati heltzen utziko dion besteko frustraziorik sortu gabe, aurkeztutako lana balekoa ez dela esatea. Batzuen frustrazioaren atala-

«Pertsona gutxietsi gabe lanari ezezkoa ematea ez da erraza»

sea zabala da, ia gehienona estu samarra. Guztioi tokatzen zaigu, bizitzaren une eta alor ezberdinetan, ezezkoak eman edo jasotzea, bestearen erabakiaren ondorioz edo bizitzak berak jartzen gaituelako ataka horretan. Bi egoerak gainditzeko tresna berdintsuak erabili behar direla uste dut: norbere buruarengan konfiantza eta beldurrik eza. Niri ere bizitzan tokatu zait eta tokatzen ari zait ezezko batzuk jasotzea. Frustrazioa arintzeko, urteek ematen duten malgutasuna eta sendotasuna lagungarri dira. Bestalde, iraganean jasotako ezezkoagatik hartu genuen mina ere sentitu dezakegu berriro; zeresanik ez nostalgiarako joera badugu. Horrelakoetan, mina berpiztu besterik ez da egiten. Hobe zaurian hatza sartzen ez ibiltzea, inoiz orbainduko bada. Oraina bizitzen eta pausoa etorkizunerantz jarriz lortzen da ezezkoa balizko baiezko bihurtzea. Bizitzak ia beti jartzen gaitu ikasi behar dugun horren aurrez aurre.

Txinpartak 168 82 eta

«Herri-nazioa Estatua lortzean soilik garatzen da» Jokin Apalategi

EHUko katedraduna

kilometroko probak. Gaurtik igandera, bi mendiko proba jokatuko dira Beasainen: 168 kilometroko Ehunmiliak, eta 82 kilometroko Goierriko Bi Handiak. Proba luzean 287 korrikalarik hartko dute parte, eta proba motzean, 338k.

Segura eta Ordizia Hilaren 4an hondakinak atez ate biltzen hasi ziren Seguran, eta gaur, hilak 12, Ordizian hasiko dira. Goierrin, dagoeneko bost (Legorretan, Itsasasondo eta Zaldibia) herritan jarri dute martxan atzez ateko bilketa sistema. Hurrengoan Lazkaon ezarriko dute.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Zergatik egiten duzu korri? Badira hainbat motibo ezordutan korri egiteko. Ehunmiliak proba eta sanferminak tarteko.

Uztailarekin batera etorri da uda, dirudienez. Opor usaina askorentzat, buruhauste garaia beste asko eta askorentzat, gaixotzea debekatu zaien garaia. Akabo botikara joan eta pentsiodunek botikak errezeten truke jasotzen zituzten garaia. Akabo beharrezkoak ziren botikak eskatzearena. Uste dut buruko min bat baino gehiago eragingo duela botikak ordaindu behar izateak. Ziur nago askok, lehen baino arrazoi gehiagorekin egingo diotela muzin medikuarengana joateari. Bizitza guztian gizarte segurantzan kotizatzen aritu ostean, erretiroa hartu eta botikak ordaindu behar al dituzte orain? Pentsioak jaitsi egin zaizkie, erosi beharreko gaien prezioek, berriz, gora eta gora egin dute, askok mirariak egin behar izaten dizute hilabete amaierara iristeko eta gainetik, botikak, beharrezko elementuak, ordaindu egin behar al dituzte? Ez dut zalantzan jarriko botiketan ongi kontrolatuko dutenik ordainketa modua, baina nola jakin herritar bakoitzak, zer ordaindu be-

har duen eta zer ez? Horra, beste buruko min baterako arrazoia. Hotzean pentsatzen jarrita: pentsioa jasotzen duten zenbatek ez dute bada botikarik hartzen? Bateren bat libratzen bada, jarrai dezala dagoen moduan!

Eneritz Gorrotxategi

bat eta

Jarrai dezala bai dagoen moduan, baina ez urte luzez! Hala esango luke ministro japoniarren batek (adinekoak lehenago hil beharko liratekeela esan zuen hark) eta baita ministro eta japoniar izan gabe ere beste hainbat eta hainbatek gure inguruan. Sistemaren «sostenibilitatearen» izenean neurri neurrigabeak oso erraz har daitezke, eta bitarteko behar lukeena helburu bihurtu. Eta horrela, adinekoak soberan egotera pasa daitezke eta berdin langabetuak, ezinduak, etab. Ditxosozko ongizate estatuak babestu beharko lituzkeen horiek dena soberan egon daitezke, eta ondorioz, ongizate estatua bera ere bai? Baina, agian, hori eztabaida beraren beste hari-mutur bat da, ezta? Botiken ko-ordainketa (edo «ber-ordainketa» beste batzuen esanetan) da oraingoan hizpidean jarritakoa. Ez dut uste koordainketa planteatu den moduan sistema justua denik, baina ez da inondik ere justuagoa aurrez zegoen sistema. Egia da pentsiodunek bizitza guztian gizarte segurantzari ordaindutakoaren truke zituztela botikak debalde, baina era berean egia da hilean 500 euroko pentsioa jasotzen duenak edo 2.000 euroko jubilazioa due-

bat Ion Muñoa

nak botikak gratis et amore neurri berean jasotzea ere ez dela justua; are injustuago langile mileuristak botika horiek ordaindu behar zituela kontuan hartuta. Sistemaren zutabe gisa, ko-ordainketaren lojika ez zait txarra iruditzen sistema justuagorako aukerak ematen dituelako. Baina zoritxarrez, injustiziarako bide berriak ere ireki ditzake, oraingoan bezala, ez bada justuki aplikatzen. Eta burukominarentzat? Onena oporrak!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Agirrezabal segurarra EHUko Suprem taldeak Bilbon duen lanborategian lanean. ESKEINE LEGORBURU

Artoa, kimikan ere bai Iker Agirrezabal segurarrak artoa erabiliz biomasa lortzeko prozesuaren toxikotasun maila gutxitu du.

Eskeine Legorburu Bilbo Donostian Ingenieritza Teknikoko Kimikako ikasketak egin ondoren, Holandan egin zuen Iker Agirrezabalek (Segura, 1984) karrera amaierako proiektua. Bertan ezagutu zuen benetan zer den Ingenieritza Kimikoan lan egitea; lau urte eman zituen Holandan, gaur egun lanean ari den Bilboko ikerketa taldearen berri izan zuen arte. EHUko Suprem taldean aritzen da egun ikerkuntzan Agirrezabal, katalizatzaile heterogeneoak prozesu berriztagarrietan nola erabili aztertzen. Brinkolako (Legazpi) Uerkalde baserriko artoak erabiliz biomasa lortzeko prozesuaren toxikotasun maila gutxitzea

eta prozesua merketzea lortu du segurarrak. Katalizatzaile hetereogeneo solidoak prozesu berriztagarrietan erabiltzen dituzte, «gaur egun tendentzia nagusia konposatu eta erregai gehienak petrolio bidez lortzea baita». Agirrezabalen arabera, «egun petroliaren bizitza 3050 urte artekoa da, eta etorkizunean karbonoaren presentzia eskatzen duten konposatu kimikoak biomasan oinarrituko dira». Konposatu horietako bat, furfurala, artotik lortzeko prozesua ondu du segurarrak. «Ohiko prozesuan artotik eratorritako furfurala lortzeko ur-lurruna eta azido sulfurikoa erreaktore handi batean nahasten dira». Segurarrak azaldu duenez, artoa erabat zanpa-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

prozesu konbinatu baten bidez nitrogenoa eta katalizatzaile solido-azidoak konbinatzea da. Prozesu honekin orain arte lortutakoa baino errendimendu handiagoa eta iraunkorragoa lortzen dugu».

Prozesua, iraunkorragoa

tu eta txikitu ondoren, erreaktore handi batean alimentatzen da, ur-lurrunarekin batera; furfurala (disolbente bat) urlurrunarekin batera ateratzen da erreaktoretik. Artoa furfuralean bihurtzeko, ordea, azido sulfurikoa erabiltzen da, baina korrosio arazo handiak sortzen ditu hoditerietan. Beraz, azido sulfurikoaren toxikotasuna ordezkatzeko katalizatzaile heterogeneoak erabiltzen ditu Agirrezabalek, eta ur-lurrunaren ordez nitrogenoa. «Arazoa da oraindik gaur egun nitrogenoa oso garestia dela, baina birziklatze prozesu bat jarraituz berehala bereizten den gasa da, eta ur-lurrunak baino errendimendu handiagoa du. Hala, gure helburua

Goian, Agirrezabal Brinkolako Uerkalde baserriko Jokin Balerdirekin; behean, artotik furfuralera arteko bidea pausoz pauso. E.LEGORBURU

Toxikotasuna gutxitzeaz gain prozesua ere merketu du Agirrezabalek Ikertzaile kimikoen etorkizuna nazioartean dagoela dio segurarrak, batez ere AEBn

Hala, artotik sortzen den hemizelulosa furfuralean bihurtzen da eta soberan geratzen den zezulosa beste aplikazio batzuetarako erabiltzen dute. Izan ere, Agirrezabalen ikerketak prozesuen eraginkortasuna handitzea ekarri du, eta artoa bere osotasunean aprobetxatzea. «Artoa disolbenteak eta erregai ezberdinak sortzeko erabiltzen da, baina elikagai gisa duen prezioarekin asko konpetitzen dute ekoizleek. Gure prozesuan, ordea, artoaren alea jateko erabili liteke, eta oskola biomasa moduan. Helburua, beraz, biomasaren hondakinak produktu kimikoak sortzeko erabiltzea da, eta jangarria den zatia elikagaietarako bideratzea». Furfurala erreakzio ingurutik bereizteko prozesua hobetu du Agirrezabalek. Orain arte «korronte hori separazeko prozesuaren kostua oso handia zen, korrontea diluituegia dagoelako ur-lurrunaren eraginez. Gure prozesuarekin furfurala uretik %100eko purutasunean bereiztea lortu dugu, nitrogenoa berrerabiliz, eta horrek prozesua merkeagotu egiten du». Hala, ikerketaren bidez biomasa erreaktibo moduan erabiltzea lortu dute, prozesua bera iraunkorragoa bihurtuz.

Etorkizuna nazioartean Dagoeneko amaitu du azken urteetan Bilbon egin duen doktorego lana, eta orain ikerkuntzaren munduan jarraitu nahi du Agirrezabalek. Berak ondutako prozesua enpresaren edo herrialderen bati saldu nahi badio «interes ekonomikoek» hartzen dute indarra, eta egoera ez dela egokiena argi du. Izan

ere, «gaur egun furfuralaren kantitate handiena Txinan sortzen da, eta Txinan produktu toxikoen erabilpenak debeku gutxi ditu. Beraz, prozesu honen aplikazioa berriztagarritasun horren bila dabiltzan herrialdeetan egongo zen, Europan edo Estatu Batuetan kasu». Zaila da bi herrialdeetako batek prozesua erosi nahi izatea, beraz, Agirrezabalek berak jarraituko du prozesua hobetzen, eta berarekin batera Bilboko EHUko Suprem taldera sartzen diren ikertzaile berriek. «Ikerkuntza kimikoan guztion artean egindako gauza txikiekin egiten dira gauza handiak, eta orain arteko gure lanarekin ere hala gertatuko da», dio. Bitartean, nazioartean jarraituko du bere esperientzia handitzen segurarrak. Datorren urtean ikerkuntzaren alorreko post-doktorego bat egingo du, eta horretarako AEBra joatea da bere asmoa. Unibertsitatearekin lotutako mundu hau gustatu zaio, eta bide horretan jarraitu nahi du. «Beste hiru bat urte ikerkuntzan aritu nahi dut eta horretarako egokiena kanpora joatea da. Erakusteko eta ikertzeko modu berriak ikasi nahi ditut AEBn, oso modu irekian aritzen direlako eta beldurrik gabe. Horregatik lortu dituzte horren emaitza onak. Hori dena ezagutu nahi dut». Euskal Herrian ikerkuntzara bideratutako aukera gutxi dagoela ere badio. «Bizkian Petronor dago, eta Repsolen bidez ikerketa asko egiten dituzte Madrilen, baina hemen inguruan ez da gauza askorik egiten. Iparraldean paperaren sektorea da industria kimikoan nagusienetakoa, baina nahikoa geldirik dagoen sektorea da. Nik uste dut zerbait egin beharko luketela, baina ematen du papera produzitzen jarraitu nahi dutela, nahiz eta prezioak nahiko altu egon». Momentuz, «datorren martxora arte edo» Bilbon jarraituko du lanean.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Igor Esnaola Segalaria

«Erabat sorgina da sega, norbere trebeziaren araberakoa da asko» Aimar Maiz Legorreta Herri kirolen munduan lehen mailan jarraitzen du Igor Esnaolak (Legorreta, 1974). Segalaritzan ari da, iaztik. Bakarkako Liga irabazi zuen estreinako urtean, eta txapeldunorde da aurten. Bestetik, era tradizionalean Gipuzkoako txapela jantzi du, eta Euskal Herriko finala jokatuko du, Gasteizko Zuhatzun (Araba), uztailaren 20an. Segalaritzara iraultza txiki bat ekarri du, gainera. Orain arte Euskal Herrian inor aritzen ez zen teknika bati ekin dio, segari kirten luzeagoa jarrita. Lau mailatan ebaki ohi dena hiru mailatan egiten du berak. Trontzan Euskal Herriko txapeldun izan zen, behin baino gehiagotan, Aitor anaiarekin. Hura 2011n atxilotu zutenetik, segari heldu dio. Emaitza bikain berberekin.

Nondik duzu segarako afizioa? Txiki-txikitatik. Segalaritza etxetik ikasi dugu, etxe ondoko malkarrean. Gero, beti joan izan gara segalariak ikustera. Anaiak kuadrilla ere Gaztelun zuen, eta han Joxe Gabirondorekin ibiltzen zen. Beti sega txikiarekin ohitu ginen lanean, kolpe txikian; handia hartu nuenean oso arraroa egin zitzaidan.

Lehiaketara bideratu duzu zaletasuna. Noiz hasi zinen?

Lehengo urtean. Hasieran nazioarteko eran hasi ginen, askoz errazagoa delako. Lan motzak dira. Gainera, gustura ateratzen nintzen, ez puntan ibiltzeko grinarekin. Helburu jakinik gabe ibili naiz urte batzuetan. Iaz dezente aurreratu nuela uste dut, gehienbat 100 metroko sailetan. Ia denek normalean lau mailatan eramaten dute, eta esperimentu zelebre bat

«Esperimentua duela bost urte hasi nuen. Kirtena eginda neukan ordutik» «Sega txikiarekin ohitu ginen lanean. Sega handia hartu nuenean arraroa egin zitzaidan» «Nahiko behartuta egiten da, gerriak minberatzen ditu. Baina ikaragarri gustura nabil»

egin nuen kirten luzearekin, hiru mailatan egiteko. Berez, esperimentua orain dela bost-bat urte hasi nuen. Kirtena eginda neukan ordutik, eta buruari bueltaka aritzen nintzen.

Nola da, bada, hiru edo lau mailako kontua? Berez sailak 10 metro zabal eta 10 metro luze izaten dira nazioarteko eran, eta jende gehienak 2,50 metroko maila eramaten du. Hala lau mailatan ebakitzen da. Kirten luzearekin 3,33 edo 3,40 metrokoa eraman beharra daukazu. Nik normalean aurrenekoa handixeagoa eramaten dut, indarra ere gehixeago izaten da eta, gero menderatuxeago joateko.

Segalariari lanerako garaian eragingo dio besakada zabalagoa izateak, ala? Nahiko behartuta egiten da. Belarra karga pixkatekoa baldin bada, urruti gelditzen da indarra egin beharreko puntua. Gerriak-eta minberatzen ditu. Baina kirten luzearekin ikaragarri gustura nabil. Jarri nuenetik hor daukat, mugitu ere egin gabe. Kirten horretatik luzeago, errazago ailegatzeko jar litekeela iruditzen zait, baina gerriek potentzia gehiago eskatuko dute.

Zer aldaketa egin zenuen? Kirtena luzeagoa jarri, besterik

ezer ez. Kirten motzarekin edo luzearekin, sega berdina da.

Araurik ez al dago kirtenaren luzera zehazten duenik? Ez, ez dago araudirik. Herri kirol munduan, ia ezertan ez dago araurik, erremintekin behintzat. Ez zerran, ez segan, ez aizkoran.

Gorputz aldetik, zer eskakizun dauka kirten luzeak? Maina. Erabat sorgina da sega. Trukoa edo, ez dakit. Gero, berriz, erabat motxa baldin bazara ez, baina taila pixka bateko pertsona bada edozeinek egiteko modukoa da, belar normal batean. Altuera bat behar du. Nik 1,83 daukat. Baina uste ez dugun batek ere eraman dezake, agian. Norbere mainaren araberakoa ere asko da.

Belarra nolakoa den aldatzen dela aipatu duzu. Zertan?


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Karga handia baldin badauka, zailagoa da. Adibidez, Bakarkako Ligaxkako Nafarroako kanporaketan desastre zegoen, niretzat. Dena etzanda, izan zitekeen baldintza txarrenetan. Hirutan edo lautan ebakitzeko zalantzan egon nintzen hasteko momentura arte. Luzearekin egin nuen. Izugarrizko karga zeukan, eta denbora hartu behar izan nuen. Bestea hori da: sega luzearekin denbora gehixeago eraman behar duzu. Bestearekin adinako erritmoan ezin duzu hasi, bestela ito egiten zara segituan. Badauka bere sorginkeria.

Nondik hartu zenuen teknika horren ideia? Gogoratzen naiz, 2003an, Seguran nazioarteko Europako Txapelketa egin zenean Olasagasti deitzen dioten segalari bati ikusi niola. Europa alde-

koa da, izugarrizko aitona. Hark hiru mailatan nola ebaki zuen ikusi nuen. Ordundik buruan ibili nuen urtero, aukera egongo zela eta. Iaz probatu nuen, eta emaitzak oso onak izan ziren.

Euskal Herriko Bakarkako Sega Liga irabazi zenuen, jendea harrituta utzita. Kirten luzearekin denbora aurreratzen dela uste dut. Azken batean maila bat gutxiago da, astia ematen du lasaiago arituagatik. Orain, gero belarraren arabera dago. Hor dago gakoa.

Hala ere, betiko lehiaketetan ere, ordubeteko lanetan-eta, emaitza bikaina lortu duzu: Gipuzkoako Txapelketa irabazi duzu aurten, lehenengo aldian. Bai, sekula aritu gabe nengoen. Hasieran zalantzak

izan nituen parte hartu ala ez. Jendeak animatzen ninduen. Gero, saiatu ere egin gara puska bat. Neukan beldurra zen hanketatik erantzungo ote nuen. Iaz, nazioarteko erako saioak bukatzen nituenean ezkerreko hankak huts egiten zidan, eta kezka nuen iraungo ote nuen. Entrenamenduetan konturatu nintzen egin nezakeela. Kirol aldetik lehen ere oinarri handi bat eginda daukagu, urte askoan. Garrantzitsuenetakoa sufritzeko gaitasuna da, hori dexente baldin badaukazu, ondo. Eta burua kaskagogor samarra, bestela ordubetean hor aritzeko... Ordubetean gora-behera asko izaten dira, eta gainditzen j a k i tea garrantzitsua da. Oso sentsazio onarekin gelditu nintzen, bai kanporaketan, bai finalean. Zentratuta geunden.

Hanka hutsik aritu zinen, gainera. Antzina bezala. Bai. Beti atzera eragin dit hanka hutsik aritzeak, baina aurten hasi naiz, aurreneko aldiz. Gabirondok-eta esaten izan zidaten askoz hobea dela. Probatu nuen egunetik, ikusi dut izugarrizko

aldea dagoela. Askoz asentu hobea hartzen duzu; egonkortasuna, seguritatea. Hasieran sufritzen da, zuztarrek zulatu eta zauria egiten dizute, eta hura harrapatutakoan... Beste gauza bat ikasi dugu.

Egin dituen eguraldiekin... Atzazalak ondo beratuta erabili ditugu! Zelebrea izan da. Pasatutakoak ahaztu egiten direla esaten dute, baina aurtengoa grabea da, pixka batean gogoan edukitzeko modukoa. Bestetik, belarra ebakitzeko, entrenatzeko, baserritarrek ez dute nahi izaten edozein garaitan, normala den bezala. Baina nahiko ondo moldatu naiz.

Non entrenatzen duzu? Amasan, lagun batek behi mordo bat dauzka, eta egunero ganadu-janak berak egiten ditu. Harekin moldatu naiz. Bestela, normalean bolak egin behar direnean aritu behar izaten dut, dena kolpean batera izaten da. Harekin abantaila izan dugu alde horretatik; egunero aritu ahal izan dudalako.

Nolako egoeran dago sega? Egoera tristea dago erabat. Ez dago inongo laguntzarik. Jendea, hala ere, izan diren giroetako aurten asko joan da ikustera. Azkeneko urteetan izan den gehiena, dudarik gabe. Aurten bederatzi segalari apuntatu ginen Gipuzkoarako. Batek ezin izan du eta zortzi aritu gara, gazte batzuk ere bai, eta hor pixka bat mugitu dela uste dut, haien jirako gazteak eta. Horrek asko lagundu du.

AIMAR MAIZ


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤFilm luze bat zuzentzea da nire ametsa; baina distantzia luzeko lasterketa daÂť Jon Plazaola urretxuarrak bakarrizketa saioa egingo du gaur gauean Idiazabalgo Xaloa tabernan. Asier Zaldua Urretxu Jon Plazaola (Urretxu, 1982) artista handia da. Aktore, aurkezle eta gidoigile lanak egin ditu telebistan, film laburrak idatzi eta zuzendu ditu eta Euskal Herri osoan ehunka bakarrizketa saio egin ditu. Gaur, 20:00etan Idiazabalgo Xaloa tabernan, Two seconds izeneko bakarrizketa eskainiko du.

Zer diozu Idiazabalen antolatu duten bakarrizketa zikloaz? Bakarrizketak euskaraz emateko eskatu digute, eta primeran iruditzen zait. Joan zen astean aritu zen Barry Barrez mundiala da. Datozen asteetan arituko diren Eneritz Artetxe eta Esther Uria aktoreak ere ezagutzen ditut, eta bikain lan egiten dute.

Nolakoa da zuk eskainiko duzun bakarrizketa?

GOIBERRI

Babeslea

Kanpin egitera joaten garenean gertatzen zaizkigun xelebrekeriei buruzkoa da. Two seconds du izena, bi segundotan muntatu baina gero jasotzerik ez dagoen kanpin dendaren omenez. Saioak 45-60 minutuko iraupena izango du.

Bakarrizketak emateaz gain, zer gehiagotan ari zara? Ez naiz gelditzen. Oso gustura nago. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 19:00etara, Sargori irratsaioa aurkezten dut Euskadi Irratian. 50eko, 60ko eta

70eko rock musika eta rock euskalduna jartzen ditut. Ane Guerra urretxuarrak ere saioan parte hartzen du, Londresetik hain zuzen ere.

Gidoilaria ere bazara. Madrilgo lagun batzuekin antzezlan bat idazten ari naiz. Gure bigarren antzezlana da. Lehenengoa taularatzea lortu genuen.

Film labur batekin sariak lortu dituzu eta Txinan egon zara. Squash du izena eta lehiaketetara aurkeztu dugu. Bi sari eman dizkigute. Lehena Madrilgo Udalak eman zigun. Langabeziari buruzkoa da eta bukaeran langabetuek arrautzak botatzen dizkiote bulegoari!

Zein da gehien atsegin duzun lana? Gehien atsegin dudana fikziozko gidoiak idaztea da, baina ez da mundu erraza. Alor horretan, ETB-k ez du apusturik egiten, garestia delako.

Zein da zure ametsa? Nire ametsa film luze bat zuzentzea da, baina hau distantzia luzeko lasterketa da eta ez da presarik eduki behar. Estreinatu behar ez bada, ez du pelikularik egitea merezi. Ez naiz saiatu gabe geldituko, baina une egokia itxaroten ari naiz. Bitartean, film laburrak eginez entrenatuko dut.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Pepe Bosquek orain dela 37 urte ireki zuen Osaba taberna Urretxun; zaharra botata taberna berrian jarraitzen du oraindik, laguntzen. J. Z.

Pepe Bosque

Hainbeste urteren ondoren, bitxikeriaren bat izango duzu kontatzeko. Hasierako garaietan grisak eta

Tabernaria

ÂŤTabernan laguntzen jarraitzen dut; horretan artuko naiz ahal dudan arteanÂť Josune Zarandona Urretxu Pepe Bosquek (Urretxu, 1939) bizitza erdia egin du Osaba tabernako barraren atzean, nahiz eta lanbidez jostuna izan. Gustukoa ez bada, tabernari bezala lan egitea ÂŤoso zailaÂť dela dio. Oso parrandazalea izan dela aitortu du, eta taberna giroa beti gustatu izan zaiola. Egun, bi alabetako batek eramaten du Urretxuko Osaba taberna, eta Bosquek zeregin horretan laguntzen dio.

Noiz ireki zenuen Osaba taberna? Santo Tomas egunean 37 urte beteko dira aurten Urretxuko Abenidan tio Mari osabarekin batera taberna ireki nuela. Izena, esan beharrik ez dago nondik datorren.

Nolatan erabaki zenuen taberna irekitzea jostuna izanda?

Nola gogoratzen dituzu lehenengo urte haiek?

Garai hartan sortu genuen Etxe Azpi elkartea. Bertan hasi ginen tio Mari eta biok sukaldean, eta oso ongi moldatzen ginela konturatu ginen. Hortik sortu zitzaigun taberna bat irekitzeko ideia.

Lan asko egiten genuen. Jendeak asko maite gintuen. Beste garai batzuk ziren eta tabernan jendeak gaur baino gehiago gastatzen zuen. Sukaldean ere onak ginen eta tortillak, txorizo egosia eta txanpiak ziren gure espezialitatea. Eguraldi onarekin, plater konbinatuak ere zerbitzatzen genituen terrazan.

Zer motatako taberna zen Osaba ireki zenutenean? Gaur bezala, gazteei zuzendutako taberna zen, poteo eta parranda girokoa. Pintxoak ere ematen genituen, eta sarri gazteak ez ezik, haien gurasoak ere etortzen ziren tabernan zerbait hartzera. Egia esan, tabernatik belaunaldi ezberdin asko igaro dira, garai bateko gazteen seme-alabak eta haien ondorengoak ere bai.

Taberna giroa asko aldatu al da ordutik hona? Bai, txikiteo giroa asko jaitsi da. Txikiteroaren figura galtzear dago, baina oraindik badira Urretxun hasi nintzenetik egunero poteatzen duten kuadrillak. Gazteak astean zehar ez dira ia ateratzen, eta alkohol gutxiago edaten dute.

guardia zibilak askotan etortzen ziren tabernara, istiluak sortzera. Baina, grisen tenientea zena sarri etortzen zen Osabara zerbait hartzera. Kalera atera arazten zidan, sorbaldatik helduta taberna parean berarekin paseatzeko. Ordurako bezero guztiek ezagutzen ninduten eta gaitz erdi.

Nola bizi izan zenuen Osaba zaharra bota zuten eguna? Gaizki eraman nuen oso. Hiru hilabetez buelta eman ezinda egon nintzen. Azkenean, alboan dagoen taberna zenaren jabearekin akordio batera iritsi eta taberna erosi nion. Orduan sortu zen Osaba berria.

Zure bi alabek aitaren pausoak jarraitu dituzte. Bat tabernaren kargu egin da eta bestea Jai Alai jatetxeko sukaldaria da. Tabernan laguntzen jarraitzen dut; horretan arituko nahiz ahal dudan artean. Alabak langileak dira eta Osabak oraindik iraungo du.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Luistar elkarteak herri guztietan sortu ziren, elizaren babesean, eta Mutiloan ere bazuten berea. GUREGIPUZKOA.NET

Mutiloako luistarrak 1933an

Asier Zaldua Mutiloa Argazki hau Mutiloako luistarrei egin zieten 1933an. Herri guztietan zeuden luistar elkarteak, elizaren babesean. Goiko ilaran: Maximiano Telleria (Ugarte), Joxe Arrondo (Ostatu), Fernando Mendizabal (Urbizuaranzahar) eta Juan Goiburu (Berbategi). Erdiko ilaran: Joxe Larruzea (Mutiloako medikua), ezezaguna, Andres intxausti

(Iturriotz), Lontxo Murgiondo (Murgiondo), Joxe Mari Aranburu (Sesarripa), Pio Alustiza (Olano) eta Antonio Alustiza (Olano). Beheko ilaran: ezezaguna, Manuel Goia (Elizaurre), Joxe Telleria (Atiberhaundi), Luis Iparragirre (Ugalde), Joxe Mari Aldasoro (Gazta単adierrota), Eulogio Telleria (Murgiaran) eta Pantaleon Gazta単aga (Buztindegiko morroia).


GOIBERRI 13

GURE LURRA

Baztarrika onena Gabiriako Baztarrika baserrikoek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek nekazal ustiategi onenei ematen dieten sarietako bat irabazi dute. Baztarrikan ardiak dituzte eta Idiazabal gazta egiten dute. Asier Zaldua Gabiria Gabiriako Baztarrika baserriak Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien Lehiaketan saria lortu du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek antolatzen dute lehiaketa hau, ustiategien modernizazio teknologikoa bultzatzeko asmoz. Herrialde bakoitzean lau ustiategi saritu dituzte. Gipuzkoako gainontzeko sarituak Aiako Olasoro, Amezketako Agustin Artola eta Aiako Iñigo Eizagirre dira. Olasoron esnetarako behiekin lan egiten dute, Artolak haragitarako behiekin lan egiten du eta Eizagirrek eta Baztarrikakoek ardiekin. Sari hauek ez dira oso ezagunak abeltzainak ez direnen artean, baina abeltzainek estima handian dituzte. Izan ere, epaimahaiak faktore asko hartzen ditu kontuan: urteko balantze ekonomikoa, txukuntasuna, egindako inbertsioak, etxeko belarraren kalitatea, kanpoko janaria erosten den edo ez... Hala, lan oso ona egin behar da lehiaketa honetan sari bat irabazteko. Baztarrikakoak behin baino gehiagotan saritu dituzte lehiaketa honetan. Baztarrikako Asier Osinaldek euren ardiak etxeko belarraz elikatzen direla ia erabat eta azken urteotan inbertsio handiak egin dituztela aipatu du.

Etxean eta inguruko azoketan ez ezik, Euskal Herritik kanpoko ferietan saltzen dute gazta

Baztarrika baserriko Eli Elgarresta eta Asier Osinalde senar-emazteak. ASIER ZALDUA

Makineria berria erosi dute eta ukuilu berria egin dute. «Inbertitu gabe, jai dugu. Baina baserriko makineria oso garestia da», dio. Osinaldek eta bere familiak gazta, gazta zaharra, esnea, intxaurrak, urrak, indabak eta sagarrak saltzen dituzte baserrian bertan. Gazta zaharra eta esnea etxetik kanpo ere saltzen dute. Uzten dieten feria guztietara joaten direla dio. «Herrialde guztietan euren ekoizleei laguntzen saiatzen dira. Hori dela eta, Araba, Bizkaia eta Nafarro-

ako azoketan parte hartzea oso zaila da. Gipuzkoako feria garrantzitsuenetan parte hartzen dugu eta Euskal Herritik kanpokoetara ere joaten gara». Iaz Zaragozan eta Madrilen izan ziren, besteak beste. «Madrilen asko saldu genuen, baina Zaragozan bederatzi egun eman genituen eta oso gutxi saldu genuen. Aragoiarrek ez dute gure gazta estimatzen. Fuertea eta garestia dela iruditzen zaie».

Gabiriatik Bartzelonara Ekainean Bartzelonan egon ziren, Euskadi Basque Country estropadaren inguruan antolatu zuten azokan. Gustura itzuli ziren. Gipuzkoako feria onenak, berriz, irailean Ordizian eta Legazpin antolatzen direnak direla dio Osinaldek. Lehiaketei dagokionez, La Seu D’Urgellen (Herrialde Katalanak) hainbat sari lortu dituzte euren gazta zaharrarekin. «Eurek ere antzeko gazta zahar bat dute eta gurea asko gustatzen zaie». Etorkizuna oraina bezalakoa izango dela uste du: gogorra. «Guk urte asko daramatzagu krisian, baina zenbait jendek gure produktua estimatzen du: bertan egindakoa eta kalitatezkoa delako», amaitu du Osinaldek.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik goierri.hitza.info

Sarean ikusia

Ehunmiliak probaren jarraipena aurtik igandera bitartean jokatuko da Euskal Herriko mendi lasterketarik gogor eta luzeena; Ehunmiliak proba. Eta azken urteetako bide beretik, jarraipen berezia egingo dio Goierriko Hitza-k, bai papereko edizioan eta baita bere webgunearen bidez ere. Probak irauten duen bitartean, lasterketaren inguruko albisteak, argazkiak eta bideoak ikusi ahal izango dira webgunean. Eta astelehenetik aurrera, ibilbideko puntu ezberdinetan bildutako irudiak jasoko dituen bideoa. Asteartean berriz, probaren inguruko informazioa, argazkiak eta sailkapena argitaratuko ditu Hitza-k.

G

Webgunea eta gehigarria Baina probak irauten duen egunetan ez ezik, aurrez ere nahi adina informazio jasotzeko aukera izango da. Zentzu horretan, Ehunmiliak probaren ingu-

ruko webgune berezia sortu du Hitzak. Bertan, orain arte probaren inguruan argitaratutako albiste guztiak aurki daitezke, baita probaren inguruko informazio praktikoa ere, hala nola, ibilbidearen mapa, Beasaingo aparkalekuen eta gainontzeko

zerbitzuen gida, eta baita lasterketaren datu teknikoak eta ordutegia ere. Bestalde, Goierriko Hitzaren papereko edizioarekin batera argitaratu den gehigarri berezia ere kontsultatu ahal izango da webgune horretan.

Androidaren arazoak Smartphone motako telefono mugikorra duten erabiltzaile gehienek ezagutzen dute Android sistema eragilea. Bada Komunikazioaren Teknologien Institutuak (Inteco) jakinarazi duenez, Android erabiltzen duten mugikorren %99k segurtasun arazoak dituzte, batez ere, birus troiarrek eragindakoak.

Bideo-deiak Firefoxekin Duela pare bat aste kaleratu zuen Mozilla etxeak Firefox nabigatzaile ezagunaren azken bertsioa. Honen berrikuntza nagusia, WebRTC teknologia da, denbora errealean audio eta bideo komunikazioa mantentzeko aukera ematen duena. Firefox doan deskargatu daiteke.

Irudi ikusgarriak uzten ditu urtero Ehunmiliak probak. I.GURRUTXAGA

Klik

Han eta hemen

Egurra ta Kittok badu bideoklipa

Euskal ipuinak mugikorrerako

Hainbat partaide goierritar dituen Egurra ta Kitto taldeak bere aurreneko bideoklipa egin du, Heldu besotik abestia oinarri hartuta. eta sarean dago ikusgai; Youtuben aurki dezakezue, edo baita ondoko QR helbidea eskaneatuta ere. youtube.com

Telefono mugikorraren bidez irakur daitekeen euskarazko ipuin kopurua gero eta handiagoa da. Azken aste honetan, beste lau ipuin gehitu zaizkio bildumari: Txanogorritxo, Sirenatxoa, Ahatetxo itsusia eta Hiru Txerrikumeak . euskalapps.net

Egurra ta Kittoren bideoklipa ikusteko:


GOIBERRI 15

PUBLIERREPORTAJEA

M-Studio arkitektura M-studio Goierri Eskolako Arranomendia, 2 3210 bulegoa Ordizia 943 88 36 71 / 677 98 30 30

Eraikinen eta etxebizitzen ziurtagiri energetikoak kainaren 1etik aurrera derrigorrezkoa da eraikinek eta et xe b i z i t ze k ziurtagiri energetikoa edukitzea. Izan ere, Europako araudira egokituz, 2013 ko apirilean, eraikinen Energia Eraginkortasun Ziurtagirirako prozedimendua arautzen duen errege-dekretua onartu zen. Miren Zubeldia arkitektoak beste lan batzuez gain, ziurtagiri energetikoak egiten ditu. Ziurtagiri energetikoak zer diren eta nola egin behar diren azaldu ditu Miren Zubeldiak.

eraikinek, etxebizitzek zein lokalek okupazio egoera normaletan eskari energetikoa betetzeko izango dituen CO2 isurketen berri zehatza ematen du, hauek duten energia eta isolamendu ezaugarrien informazioa emanez. Neurketa hau aurrez ezarritako metodologia baten bitartez egin eta etxetresna elektrikoek duten antzera, eraikinaren kalifikazio energetikoaren etiketa eransten zaio agiriari. Eraginkortasun energetikoaren mailak ‘A’ edo eraginkortasun handienekotik, ‘G’ edo eraginkortasun eskasenekora doaz.

Zertan datza etxebizitzek derrigorrez izan behar duten agiria?

Nork du eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria kontratatzeko ardura eta onura?

E

Energia Eraginkortasun Ziurtagiria, eraikin baten energiakontsumoaren ebaluazioaren bidez bere eraginkortasunaren deskribapena egiten duen dokumentua da. Ziurtagiri honek,

Eraikinaren, bizilekuaren edo lokalaren jabeena da ardura. Egia da jabeak beste gastu bat bezala ikusiko duela baina etxebizitza edo lokalari balio

errespetu maila eta elektrizitatearen, gasaren edo uraren fakturetan agertuko diren kontsumoak jakin daitezke. Gainera, agiriak etxebizitzaren kalifikazio energetikoa hobetzeko egin daitezkeen berriztapen eta gomendioak batzen dituen txostena ere jasoko du.

Noiz eman behar da ziurtagiri energetikoaren berri?

Ziurtagiri energetikoa egitea derrigorrezkoa da; ez edukitzeak isunak ekarriko ditu bat ematerakoan kontutan hartu beharrekoa izango da, eta eroslearentzako informazio oso garrantzitsua jasoko du ziurtagiriak. Era honetan, eraikin baten ingurunearekiko

Eraikinen Energia Eraginkortasun Ziurtagiria derrigorrezkoa da 2013ko ekainaren 1etik aurrera, edozein eraikin, etxebizitza edo lokalaren salerosketa edo alokairu kontratuarekin batera. Ziurtagiri energetikoa edozein eraikinen eskaintza, promozio edo publizitatetan erantsi behar da. Eraikina saldu edo alokatzerakoan ziurtagiri hau bezeroaren eskura jarriko da. Ziurtagiri energetikoa egitea derrigorrezkoa da beraz ; ez edukitzeak isunak ekarriko ditu.



Goiberri 67. zenbakia