Etxebizitza gehigarria 2022

Page 1

Etxebizitza

OSTEGUNA, 2022KO AZAROAREN 3A

gehigarria

JOSUNE ZARANDONA

ZALANTZAK, TEILATUPEAN Erregaien krisiak eta interesen igoerak ekarri dezakeen geldialdi ekonomiko baten beldurrak eragina izango dute higiezinen merkatuan. Halere, etxebizitza parkea hazi egin da.

GOIERRI.HITZA.EUS

TESTUAK JOSUNE ZARANDONA


2 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

Etxebizitza 166 etxebizitza berri eraiki dira Goierrin 2020 eta 2021 urteen artean Eustatek, Euskal Estatistikaren Erakundeak, publiko egin dituen azken datuen arabera. Datu hauei erreparatuta, Goierriko etxebizitza parkeak hazten jarraitzen duela ondorioztatu daiteke, baina ez azken urteetan egin duen maila berean. Azken bi urte aldietako joera hautsi da horrela, eta 2018tik erregistratuta dagoen daturik apalena da honokoa. 2019-2020 urte artean, 294 eraikin berri kontabilizatu ziren eta Goierriko etxebizitza parkeak inoizko hazkunderik handiena bizi izan zuen. 20182019 urtealdian 205 izan ziren, eta 2016-2018 urte artean, 132. Hainbat arrazoi daude hazkundea txikitzeko: higiezinen burbuilaren eztandatik eratorritako krisialditik eta pandemiak eragindako izotzalditik ateratzen ari da etxebizitzaren merkatua. Eraikitzen jarraitu da eta, ondorioz, Goierriko etxebizitza parkea geroz eta handiagoa da. Azken datuak batuta, 34.259 bizitoki daude eskualdean. Aurreko aldietan gertatu bezala, bizitoki berri gehienak eskualdeko herri populatuenetan eraiki dira; biztanle gutxiago dituzten herrietan hazkundea ez da horren handia izan.

Lazkao hazienen artean

Lazkaon eraiki dira etxebizitza berri gehien. Aurreko zenbaketan baino 98 gehiago eraiki dira. Aldea nabarmena da etxebizitza gehien eraiki diren hurrengo herriekin alderatuta: Beasain 54 etxebizitza eraiki dira, %45 gutxiago; eta Zumarragan, 16. Etxebizitza parkea txikitu egin den eremuak ere badaude. Eskualdean 44 eraikin eraitsi dira denera. Ordiziaren kasuan, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, 27 etxebizitza gutxiago zenbatu dira bertan. Ataunen ere 20 etxebizitza gutxiago daude azken zenbaketan baino.

Etxebizitza parkea HERRIA BARIAZIOA ETXEAK

166 etxebizitza berri eraiki dira Goierrin, 2018tik daturik apalena Eraikin bateko lanak, Beasaingo Foru eta Errekarte kaleen artean. KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

.

Azken urteetako hazkunde erritmoari balazta jarrita etxebizitza berri gutxiago eraiki dira eskualdean Lazkao da etxe berri gehien eraiki dituzten herrian artean lehenengoa

Goierrin dauden bizitokien ezaugarriei erreparatuz, aldea nabaria da herri populatuenen eta biztanle gutxiago dituztenen artean. Etxebizitzen azalera erabilgarriari dagokionean, esaterako, 110,74 metro koadro dituzte, batez beste, Goierriko etxeek. Handienak herri txikienetan daude: Gabirian, bataz beste, etxebizitza bakoitzak 188,2 metro koadro ditu; Zerainen, 156,3 metro koadro; eta Altzagan,

143,5 metro koadro. Txikienak, aldiz, herri hazienetan kokatzen dira: Zumarragan, bataz beste, 82,8 metro koadro; Beasain, 83,5 metro koadro eta Legazpin, 84,5 metro koadro.

Bizitokien ezaugarriak

Goierriko etxebizitzen antzinatasunari dagokionean, batez beste, 46,51 urteko antzinatasuna dute, aurreko ekitaldian baino ia bi puntu gutxiago, 48,1 urte

zen zenbakia orduan. Azken urteetan egin diren etxebizitza berrien zenbatekoak eragina izan du datu hau egikaritzerakoan. Hornikuntzari dagokionean, Goierriko bizitoki guztien %79,08k du berokuntza sistemaren bat jarrita. Gainontzean, %41,6 da igogailua duten etxebizitzen zenbatekoa. Telefono linea bizitoki guztien %98,7an dago instalatuta eta hodien bidezko gas instalakuntza

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio eta Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga

+1 = -20 +54 -2 +6 = -6 = +98 +18 +3 +2 +5 -27 -6 -3 +9 +7 +4 +7 +16

70 82 886 6.607 347 259 79 1.219 332 2.711 4.242 724 153 533 4.768 613 743 3.163 868 870 162 4.828

34.259

ETXEBIZITZA Goierriko etxebizitza parkeak hazten jarraitzen du. 166 gehiago. Iazko datuekin alderatuta 166 etxebizitza egin dira. Eskualdean eraiki diren hamar etxebizitzatik sei Lazkaon egin dira. Iturria: Eustat.

%59,1ean. Ur korrontearen hornikuntzari dagokionean, %97 dira publikoak eta %2,4 soilik pribatuak. Amaitzeko, ur bero zentrala Goierriko etxebizitza guztien %39,4an daukate. Etxebizitza bakoitzean bizi den egoiliar kopuruari dagokionean datuak ez dira aldatu azken urteetan. Bizitoki bakoitzeko 2,5 pertsona bizi dira Goierrin. Gaur egungo familiak gero eta txikiagoak direla adierazten du datuak.



4 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

Etxebizitza

«Ekonomia ondo joateko interesak baxu egotea komeni da» GOTZON GARMENDIA EKONOMIALARIA Gotzon Garmendia (Beasain, 1960) Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa fakultateko irakaslea da azken 32 urteotan, kontabilitate analitikoaren alorrean.

GOTZON GARMENDIA

Zer da Euriborra? Handizkako merkatuan diruak duen prezioa da Euriborra. Dirua beste edozein ondasun bezalakoa da, eta ez badaukazu alokatu egin dezakezu. Dirua behar badut baina ez badaukat, eskatu egin dezaket, alokatu. Gainontzeko ondasunekin gertatzen den bezala, nirea ez den diru hori erabiltzeagatik ordaindu egin beharko dut, horiei interesak deitzen zaie. Zeren arabera egiten du gora edo behera Euriborrak? Hau da, diruaren prezioak? Eskaeraren eta eskaintzaren arabera, gauza gehienak bezala. Diru asko dagoenean, merkeago egongo da eta gutxi dagoenean garestiago. Azkeneko 15 urteetan mozkin handiak egon dira eta munduan dirua soberan egon dela esan genezake. Noski, gutxi batzuen eskuetan gehiena, baina dirua soberan egon da. Inflazioak zer eragin izan du agertoki horretan? Inflazioa prezioak gero eta handiagoak izateari esaten zaio. Inflazioa gero eta handiagoa izan, bizitzaren kostua orduan eta garestiagoa izango da. Gaur, inflazioa %10 ingurukoa dela esaten

da. Horrek esan nahi du diruak urte batetik bestera %10eko balioa galdu duela. Hau da, lehen hamar euro bagenituen orain bakarra dugu. Banketxeek, adibidez, dirua uzterakoan inflazioa aintzat hartu beharko dute dirurik ez galtzeko. Horregatik, konpentsatzeko interesak igo egiten dira, Euriborra kasu. Zergatik gertatu da inflazioa?

‘‘

«Ukrainiako gerrak eragin nabarmena izan du inflazioaren igoeran» Ukrainiako gerrak eragin nabarmena izan du horretan. Gerrak energia iturri guztiak garestitzea suposatu du eta, ondorioz, bizitzaren kostua handitu da. Epe ertainera, egoera ekonomikoaren bilakaera gerraren araberakoa izango da. Gerra gero eta gehiago luzatu, orduan eta zailagoa izango da lehenera itzultzea. Bizitzaren kostuak %10 egin du gora, baina interesak, Euriborra, alegia %2 inguruan dago. Zergatik?

w w w.b iz ied er. c o m

2 APARTAMENTU BERRI, LOGELA BAKARREKOAK, TERRAZA ZABALAREKIN, 135.000 €-TIK AURRERA. ƍ IXE PSKIPEXEOS IX\IFM^MX^EO ƍ -OYWQMVE ^EFEPIOS HYTPI\ EXMOSEO ƍ &ILI WSPEMVYOS HYTPI\EO X\SOSEVIOMR ƍ 12 metro koadroko terraza ^EFEPEO IX\IFM^MX^E KY^XMIXER ƍ Garajetik etxebizitzara igogailua ƍ >YVI IXSVOM^YRIOS IX\IE pertsonalizatzeko EYOIVE YKEVM

-VYHM FMVXYEP I^ PSXIWPIEO

Bizitza %10 igo bada, printzipioz interesak ere maila berean egin beharko lukete gora. Inflazioarekin orain ia urte bete hasi ginen, eta Euriborra orain gutxi hasi da igotzen. Gerta liteke, hemendik hilabete batzuetara Euriborra oraindik ere gehiago igotzea. Horrek arrisku bat dakar, izan ere, ekonomia ondo joateko interesak baxu egotea komeni da, dirua errazago mugitzen delako. Interesak gorazko joerari eutsiko diote? Hemendik 3 edo 4 urtera egoera normaltzea espero da, eta horregatik interesen gorakadari eustea komeni da. Euriborra %10ean jarriko balitz, 30 urterako mailegu batean sartuta dauden askok ezingo lukete mailegua ordaintzen jarraitu eta horrek ekonomiaren kolapsoa ekarriko luke. Hipoteka dutenen kasuan, interesak aldakorretik finkora pasa beharko lituzkete? Askok ez dute aukerarik izango, erabaki hori banketxearen araberakoa delako. Baina, posible den kasuetan aldakorretik finkora pasatzera gomendatuko nuke. Betiere, aldakorrera itzultzeko aukerari eusten bazaio.

(%+3)2)/3 AZKEN FASEA SALGAI

689 922 791

comercial@grupoeibar.com w w w. g r u p o e i b a r . c o m

LAZKAON:

INMOBILIARIA LAMY Jose Lasa Hiribidea 4, BAJO

943 88 37 39



6 //

Erregaien krisiak ziurgabetasuna ekarriko du higiezinen merkatura Etxebizitza

.

.

Azken urteetan etxebizitzen salerosketak suspertzeko joera izan du Alokairuan eskaera eskaintza baino handiagoa da Krisiak salerosketetan eragingo du epe motzean Etxebizitzen salerosketa suspertzen ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EITB Datak ekainean publiko egin duen azken ikerketa txostenean bildutako datuen arabera, etxebizitzen salerosketa kopurua 2008ko krisialdiaren aurreko egoeratik «oso gertu» dago hiru lurraldeetan. Susperraldia modu desorekatuan gertatzen ari da, dena den, bigarren eskuko etxebizitzak baitira salduenak, erositako 10 etxebizitzetatik 8, hain zuzen. Ezberdina da egoera alokairuko etxebizitzen alorrean. Gaur gaurkoz, dagoen eskaintza eskaera baino askoz ere txikiagoa baita. Iturri beraren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar pertsonatik bi baino ez dira alokairuan bizi. Epe motzera, ikusi egin beharko da Ukrainako gerrak eta erregaien krisiak higiezinen merkatuan zein eragin izango duen. Merkatuaren ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak eraginda salerosketak eroriko diren beldur dira adituak.

Erostea nahiago Goierrin

Idiazabalgo Alquizal higiezinen agentziako Maite Fernandezen esanetan, Goierrin etxebizitzen salmenta «mantendu» egin da azken urteetan. Bere hitzetan, «Goierrin oso errotuta dago oraindik alokatzea dirua galtzea delako sinesmena», eta horregatik, gehiago jotzen da erostera alokatzera baino. Saltzeko edo alokatzeko etxebizitzen prezioek ere goranzko joerari eutsi dio-

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

tuzte maileguak ematerako orduan eta ondorioz, «zailagoa» izango da etxebizitza bat erostea. Agertoki berriak planteatu beharko dira epe motzean, «etxebizitza baten bila dabiltzan askok alokairua beste aukerarik ez dute izango, baina egoera horretan, beste arazo batekin egingo dugu topo: ez dela eskaera asetzeko lain eskaintza egongo, alegia», iragarri du. Irtenbideak bilatze aldera, alokairu sozialen politikak bultzatu beharko direla uste du Fernan-

‘‘

«Goierrin oso errotuta dago oraindik pentsatzea alokatzea dirua galtzea dela» «Etxejabeek nahiago dute ez alokatu. Babesgabe sentitzen dira oro har» Maite Fernandez Idiazabalgo Alquizal higiezin agentziako arduraduna

Urretxuko Iparragirre plazan etxebizitza bat salgai. J. ZARANDONA

te. Batez ere, alokairuko etxebizitzen prezioek egin dute gora, «eskaintza oso urria delako eta daudenak segituan alokatzen direlako», azaldu du Fernandezek. Ukrainako gerraren ondorioz eratorritako erregaien krisiak eta geldialdi ekonomiko baterako beldurrak markatuta etorriko dira datozen hilabeteak. Higiezinen merkatuan hasita daude hainbat zantzu nabaritzen: «Interesak dagoeneko hasita daude igotzen, baina askoz gehiago igoko dira datozen hilabeteetan», aurreikusi du Fernandezek. Horren ondorioz, banketxeek «baldintza gogorragoak» jarriko di-

19 milioi euro alokairu babestua sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak alokairu babestua sustatzeko hemeretzi milioi euro inbertituko ditu 2022 eta 2024 urte bitartean. Hala onartu zuen Gobernu Kontseiluak pasa den maiatzean egindako bileran. 2022an, 1,7 milioi euro bideratuko dira eginbehar horietara; 2023an, 5,5 milioi euro eta 2024an, 11,8 milioi euro. Funts hauek sustapen berri-

ko eragiketak eta aurrez hutsik dauden etxebizitzak birgaitzeko erabiliko dira. Gizarte ekimenaren bitartez, cohousing edo etxebizitza kolaboratiboak ere sustatuko dira, baita Alokairu programa bera, edo eremu hustuetan alokairurako jarduketak bideratzera ere. Gainera, datozen hogei urteetan alokairu babestuko etxebizitzak eta birgaitze integralak sustatzeko helburuz, beste 14 milioi euro bideratuko direla ere aurreratu du jaurlaritzak, etxebizitza hutsen mobilizazioa izango delarik eragin nahi den eremuetako bat.

dezek. Baina ez hori bakarrik, «hutsik dauden etxebizitzen parkea mobilizatzera ere jo beharko da», azpimarratu du adituak. Gaur egun, etxe huts «asko» dago Goierrin, «baina etxejabeek nahiago dute ez alokatu». «Legearen aurrean babesgabe sentitzen dira oro har, eta ziurgabetasuna eta beldurra izan dituzte alokatzerako orduan», zehaztu du Fernandezek. Arakatzeko merkatu asko dago, hortaz, etxe hutsen esparruan. Fernandezek garbi dauka gobernuak eskua sartu beharko lukeela alor horretan, «baina etxejabeei ahalik eta berme gehien emanez».


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

//

Goierrin alokairu berrietarako batez besteko prezioa 530 eurokoa da .

.

Batez besteko hori 711 eurokoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Alokairu garestienak Beasainen daude Eskaintza urriak alokairuaren prezioan gorakada eragin du Etxe bat alokatzea lan zaila bihurtu da Goierrin azken hilabeteetan. Batetik, merkatu horretan dagoen eskaintza urria azpimarratu beharra dago eta, bestetik, alokairuaren prezioen etengabeko gorakada. Idealista higiezinen inguruko atari digitalak egin duen ikerketa baten arabera, iazko ekainetik aurtengora %4,3 igo da metro koadroaren prezioa Gipuzkoan. Alokairu Merkatuaren Estatistikaren (AME) azken eguneraketaren datuen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sinatutako alokairu berrietako kontratuen hilabeteko prezioa 711 eurokoa da, batez beste. Iturri berak 9,5 euroan zehaztu du batez besteko

alokairuko metro koadroaren zenbatekoa. Informazio guzti hori Eusko Jaurlaritzak tokian tokian alokairuaren prezio errealen inguruan informazioa emateko sortutako web orri batean ageri da. Goierriko datuak begiratuta, 530 euro inguruan legoke, batez beste, alokairuaren prezioa eskualdean. Hau da, metro koadroa 6,4 euroan ordaintzen da alokairuko etxeetan.

Eusko Jaurlaritzak alokairuen prezioaren inguruan publiko egindako datuen artean, Goierriko 22 herrietatik zortzitakoak baino ez dira ageri: Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legazpi, Ordizia,

Etxebizitza Urretxu, Zaldibia eta Zumarraga, hain zuzen. Hauen artean, Beasain da alokairua garestien duen herria 602,1 eurotan. Alokairu merkeena Zaldibian dago, 474,2 eurotan. Gainontzeko herri guztietan 500 euroko langa gainditzen da. Legazpin 503,2 euro; Zumarragan, 511 euro; Urretxun 515,7 euro; Idiazabalen 527,6 euro; Lazkaon, 538,9 euro eta Ordizian 565,7 euro. Alokairuaren prezioa zehazteaz gainera, 2018tik 2021era izandako bilakaera ere islatzen dute datuek. Urte horretatik gaur arte etengabe egin du gora alokairuaren prezioak, eta adituek diotenez, goranzko joerari eutsiko diote datozen hilabeteetan ere.

Gipuzkoan garestien

Prezioak, goraka

Alokairuaren prezioek goranzko joerari eutsiko diote. SUFERSA.COM

7

Etxebizitza politika publikoetan erabakiak hartzeko eta espekulazioari aurre egiteko asmoz sortu du web orria Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak AMErekin batera. Lurraldeka Araba da alokairuaren batez besteko prezio merkeena duena: 644,5 eurotan, Bizkaian 704,5 eurokoa da eta Gipuzkoan, 739,3 eurokoa.


8 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

Etxebizitza Errekarteko babes ofizialeko 23 etxebizitza, martxan BEASAIN // Errekarte auzoan ba-

bes ofizialeko 23 etxebizitza egiteko prozesua martxan da. Goierrisukia S.L. sustatzaileak eraikiko ditu etxebizitzak. Horietatik hogeik hiru logela eta bi bainugela izango dituzte, 77,30 eta 88,34 metro koadro artean. Beste bik bi logela eta bainugela bakarra izango dute: 55,41 eta 69,08 metro koadroa artean. Etxebizitzetako bat egokitua izango da, 69,08 metro koadrokoa.

Martxan da Gabiriako Alkaintxikin etxebizitza saila eraikitzeko proiektua Gabiriako Alkaitxiki baserriaren aurrealdeko lur saila. AIMAR MAIZ

234

Lehenengo fasea martxan. J.Z.

ETXE KALEBARRENEN Kalebarren kalearen eraberritzeko prozesua hasita, guztira 234 etxebizitza berri egingo ditu Sutobal enpresak Zumarragan. Lehendabiziko fasea martxan dago eta 27 etxebizitza egiten ari dira Piedad 1 eta Kalebarren 2 eta 4 artean. Bigarrena, martxan. Bigarren fase batean beste 46 etxebizitza berri aurreikusten dira Kalebarren 32 eta 34 zenbakietan, eta beste 30 Forjas Zumarraga enpresa zegoen orubean.

Ormaiztegiko udalak Antonenen etxebizitzak eraikiko ditu

Antoneneko eremua. A. APALATEGI

.

.

Behin lurren erosketa formalizatuta urbanizatze lanekin hasita daude Herritarrak herrian gelditzeko helburuz egin du sustapena udalak Beste lau bizitza gehiago eraikitzeko aukera Alkaintxikin sei etxebizitza eraikitzeko lanak hasi ditu dagoeneko Gabiriako Udalak. Behin udan lurren erosketa gauzatu eta gero, urbanizazio lanak prestatzen hasiak dira Alkaintxiki baserriaren aurreko zelaian. Lan hauek amaituta, herriko sei gaztek izango dute bertan etxebizitza egiteko aukera. Orain hasi dituzten obrak urbanizatzearen lehen faseari dagozkionak dira. Azpiegiturak egin eta hoditeriak jarriko dituzte; eta behin etxeak eraikitakoan —18 hilabeteko epea izango dute

sailak eskuratu dituzten gazteek etxeak eraiki eta bizitzen jartzeko— asfaltatu lanak egin eta espaloiak jarriko dituzte. Lan hauen oinarrizko aurrekontua 253.554,87 eurokoa da, BEZa barne, eta zortzi hilabeteko epean amaituta izan beharko ditu enpresa eraikitzaileak.

Bertan geratzea helburu

Lehendabiziko aldia da, aspaldiko urteetan Gabirian herritarrei zuzendutako halako sustapen bat egiten dela. Baina helburua garbia izan da, «herritarrak he-

rrian gelditzea», Oier Oiarbide Gabiriako alkateak uztailean GOIERRIKO HITZAri esan zionez. Sei gazte aurkeztu ziren ordu hartan partzelak erosteko deialdira. Horietatik bost gabiriarrak dira eta bestea gabiriar baten semea. Sei etxebizitza hauek gaur egun dauden etxebizitzen segidan eraikiko dituzte, Gurutzeta aldeko kalean. Kalearen beste aldean, etorkizunean beste lau etxebizitza eraikitzeko aukera ere egon badago, bertako lur eremua ere udalarena baita.

Ormaiztegiko Antonene eremuan kooperatiba erregimeneko etxebizitzak eraikitzeko proiektua azaldu berri die herritarrei udalak. Udalaren aspaldiko urteetako asmoa izan da Antoneneko eremuan etxebizitzak eraikitzea, baina orain arte ez da posible izan. Udaletik jakinarazi dutenez, «promotoreei bidea erraztu nahian» Ormaiztegiko Hirigintza Antolatzeko Plan Orokorra ere aldatu dute. Baina urteetako tramitazioa suposatu du ahalegin honek. Antonenen 146 etxebizitza egiteko proiektua aurkeztu die udalak herritarrei. Horietatik 136 tasatuak izango dira eta beste 10 libreak, bi bizitzako etxeak izango dira azken hauek. Etxebizitzak lau bloke ezberdinetan banatuta antolatuko dituzte. Gidatum Group izango da sustatzailea eta Bietem arkitekturak egingo ditu etxeen diseinuak. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea.



10 //

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

Etxebizitza

E

txeetan energia gehien kontsumituko dugun garaia estreinatu berri dugu erabateko energia krisi baten testuinguruan. Argindarraren prezioa goia jota dabil azken hilabeteetan eta aurreikuspenen arabera,horrela jarraituko du epe ertain-luzean. Argindarra buruhauste handia bilakatu da kontsumitzaile askorentzat. Fakturak ondo ulertzea, eta kontsumo ohiturak elektrizitate tarifetara egokitzea oinarrizkoa izango da udazken-negu honetan argindarraren faktura amesgaizto bihur ez dadin. Energia krisiaren jatorria 2021eko apirilean kokatu du Agurtzane Allur, Goienerreko arreta teknikariak. «Garai hartan Madrilgo gobernua konpainia handien zerutik eroritako mozkinak edo windfall profit delakoa arakatzen hasi zen», esan du. Hala esaten zaie instalazio nuklearren, zentral hidraulikoen edo energia berriztagarrien bidez sortzen duten elektrizitateagatik konpainia hauek lortzen duten gehiegizko ordainsariei. Madrilek mozkin horien zati bat bereganatzea nahi du, konpainia handi hauek bezero guztiei CO2 isurketengatik kobratzen dietena, hain zuzen. Gobernuaren kalkuluen arabera, 1.000 milioi euro bildu litzake horrela.

Elektriken mendekua

Konpainia elektrikoek «ez zuten begi onez ikusi Madrilgo gobernuaren ekimena» eta erantzun moduan, «merkatu elektrikoan argindarraren prezioa igotzeari» ekin zioten. Herrialde bakoitzaren estrategia geopolitikoa eta Ukrainiako gerrak ere eragin dute, gerora, argindarraren prezioaren garestitzean. Argindarra ekoizteko dauden teknologia ezberdinen artean —nuklearra, berriztagarria, gasa...— erabiliena da gasa. Ondorioz, «gasaren prezioaren igoerak argindarra-

Beharrezkoa da «zer kontratu mota sinatu dugun eta zein baldintzatan, zein tarifa aplikatzen zaigun, zein potentzia dugun kontratatuta eta kontratu hori merkatu arautukoa edo librekoa den» jakitea. Bien bitartean, modu indibidual edo kolektiboan energia beharrak identifikatzea eta horiei aurre egiteko baliabideak lortzea gizartearen erronka nagusietako bat izango da epe ertain eta luzera begira. Bide berriak arakatzea ezinbestekoa izango da «energia lortzeko lehengai fosilak lortzea gero eta zailagoa delako». Horre-

Argindarraren prezioak igotzen jarraituko dute epe ertain-luzera. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Argindarraren fakturaren argiak eta ilunak ‘Zerutik eroritako mozkinek’ Espainiako gobernuaren eta elektrika handien artean sortutako gatazkak eragin zuen energia krisia. Ordutik, markak hausten ari da argindarraren prezioa.

ren prezioa are gehiago garestitzea ekarri du», zehaztu du Allurrek. Prezioen gorakada gelditze aldera, hainbat neurri hartu dituzte, bai Europar Batasunak, hala nola Espainiako gobernuak ere. Allurrek dioenez, «merkatu elektrikoan prezioak zehazteko sisteman muga bat ezarri dute eta horrek nolabaiteko egonkortasuna eman dio merkatu elektrikoari». Fakturak ordaindu ahal izateko diru laguntzak ere jarri ditu gobernuak kontsumi-

tzaileen eskura: «Bonu sozialak eta finantzazio bonuak, besteak beste. Abenduaren 31ra arte dago eskuratzeko aukera».

Kontsumo ohiturak aldatu

Baina kontsumitzaileentzat, oro har, neurriak ez dira eraginkorrak izan, fakturak garestitzen jarraitzen baitute. Gasaren garestitzearen ondorioz, «Gasa Doitzeko Mekanismoa izeneko atal bat gehitu da kontsumitzaileen fakturan». Zenbat eta noiz kontsumitzen den kontutan hartuta

kontsumitzaileari kobratzen zaion zenbateko berri bat da, «apirilaren 26an onartu zen eta behin-behinean, 2023ko maiatzera arte indarrean jarraituko du». Argindarraren faktura ulertzea beharrezkoa da, «fakturan gero eta lerro gehiago ditugu, gero eta kontzeptu gehiago. Ez da nahikoa kontsumo-prezioa zein den galdetzea soilik, fakturan sartuta baitaude Gasa Doitzeko Mekanismoa ez ezik, bonu sozialaren finantzazioa, etab».

‘‘

«Gasaren prezioaren igoerak argindarra are gehiago garestitzea ekarri du» «Etxetresnen erabilera argindar tarifetara egokitu beharko da» Agurtzane Allur Goiener-eko arreta teknikaria

gatik, «ditugun kontsumo ohiturak errebisatzea» komeni da Allurren hitzetan. «Zer daukagun, nola erabiltzen dugun eta erabilera hori nola murriztu dezakegun pentsatzen hasi beharrean gaude». Fakturan aurrezteko «etxetresnen erabilera elektrizitate tarifara egokitu edo efizientzia altuko etxetresnak lehenetsi» beharko dira. Etxeen efizientzia bermatzeko «isolamendu egokiak garatzea, eta kontsumitzaileek energia elektrikoa lortzeko aukera ezberdinak arakatzen hastea» ere jorratu beharreko bideak izango dira.


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

Gehien kontsumitzen dutenak .

.

Hozkailua gehien kontsumitzen duten etxetresnen artean Erabilera ohiturak aldatu behar dira aurrezteko Etxetresna efizienteak lehenestea komeni da Argindarraren prezioak marka guztiak hautsi dituen honetan, interesgarria izan daiteke etxean dauden etxetresnak zenbat eta nola kontsumitzen duten jakitea. Modu horretan, etxetresna hauen erabilera norberaren tarifa elektrikoetara egokituta, fakturan aurrezteko aukera izango da. Efizientzia altuko etxetresnek kontsumoan aurrezten laguntzen dute. Berri bat erosterakoan aparatuaren efizientzia mailari kasu egitea komeni da. Bestalde, programatzeko aukera ematen duten aparatu guztiak lagungarriak dira, argindarra merkeen dagoen ordutegira erraz moldatu daitezkeelako.

//

11

Etxebizitza

LABEA

Labeak etxebizitza bateko argindar kontsumoaren %7a suposatzen du, batez beste. Beroa sortu behar duenez, elektrizitate gehien kontsumitzen duten etxetresnen artean kokatzen da. Ahalik eta energia gehien aurrezteko, jakiak amaitu aurretik labea guztiz itzaltzea gomendatzen da, eta egosketaren azken minutuetan labean pilatu den beroa aprobetxatzea jakia egiten amaitzeko. Labea piztuta dagoen bitartean atea ahalik eta gutxien irekitzea ere gomendatzen da, atea irekitzen den bakoitzean beroa eta energia galtzen baitira. ONTZI-GARBIGAILUA

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Erakundeak dioenez, gastatutako energiaren %20 aurreztu daiteke ontzi-garbigailuan programa merkeagoak aukeratuz: 60 gradutan garbitu beharrean, 50 gradutan eginez, adibidez. Garbiketa trinkoaren programa, baxera oso zikin dagoenetan bakarrik erabili behar da. Bestalde, askok uste dutenaren kontra, karga erdiko programarekin ez da energia asko aurrezten. Horregatik, martxan jartzeko, hobe da ontzi-garbigailua guztiz bete arte itxarotea.

Kontratua lasai aztertu

Etxetresna egokiak izatea bezain garrantzitsua da, argindarraren kontratua lasai aztertzeko tarte bat hartzea. Kontratatuko tarifak eta baldintzak zeintzuk diren garbi izan behar dira, gero, egunerokoan etxetresnen erabilera efiziente bat egiteko. HOZKAILUA

Erabilera ohiturak tarifa elektrikoetara egokituz fakturan aurreztea erraztuko da. ELPLURAL.COM

Hozkailua eta izozkailua dira gehien kontsumitzen duten etxetresna elektrikoak, halabeharrez, egun osoan konektatuta egon behar dutelako. Hauen kontsumoa optimizatu daiteke, ordea, zenbait neurri hartuz gero: edukiera ahalik eta gehien probestuz, termostatoa 4 eta 6 gradu zentigradu artean finkatuz edo atea denbora luzez irekita edukitzea saihestuz. Hozkailua labetik edo bero iturri izan

daitekeen beste edozein gailutatik urruti kokatzea ere gomendatzen da.

tzen du. Aurrezteko, telebista erabat deskonektatzea gomendatzen da.

da. Zentrifugazio denbora txikiagoak erabiltzeak ere helburu horretan lagunduko du.

TELEBISTA

GARBIGAILUA

LEHORGAILUA

Telebista guztiz itzali beharrean stand by-ean uzteak argindarraren faktura puzten laguntzen du. Pertsona bakoitzak lau bat ordu igarotzen ditu, batez beste, telebista aurrean. Horrek energia kontsumoaren %12 suposa-

Garbigailuak ura berotzen gastatzen du energia gehien: garbigailuak behar duen energia guztiaren %80 ura behar beste berotzeko behar du. Aurrezteko garbigailua tenperatura baxuetan programatzea aholkatzen

Arropa lehorgailuan sartu aurretik garbigailuan zentrifugatuz gero, energia gutxiago kontsumituko du. Gero eta programa motzagoak erabilita, gehiago aurreztuko dela lehorgailua jartzen den bakoitzean.

ETXETRESNA TXIKIAK

Txikiak izanagatik kontsumo altua suposatzen duten etxetresna elektriko txikiak zerrendatzea ere interesgarria da. Mikrouhinlabea, kafe-makina, xurgagailua edo plantxa dira etxetresna txikien artean energia gehien kontsumitzen dutenak, besteren artean beroa sortzen dutelako. Espainiako Sare Elektrikoaren arabera, hauek etxebizitza bateko guztizko energia gastuaren %27a suposatzen dute.


12 //

Biomasa: erregai tradizionalen alternatiba jasangarri eta merkea

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

Etxebizitza

.

.

Dauden erregai berriztagarrien artean bat gehiago da Ez du kutsatzen eta kalitate-prezio ona duen materiala da Biomasa galdarak erabiltzeko errazak eta guztiz fidagarriak dira Biomasa energia iturri berriztagarri bat da. Materia organikoak probestuz —egurra, lastoa edo nekazaritzatik eratorritako hondakinak— sortzen du energia, eta erregai fosil tradizionalak baino jasangarriagoa da ingurumenaren ikuspegitik begiratuta. Biomasak basoak garbi mantentzen laguntzen du, landa ingurunearen garapenari mesede egiten dio eta argindarra sortzen du. Biomasa gaur egun ezagutzen diren energia berriztagarrien artean bat gehiago da. Kontsumitzaileen artean haziz doan sektorea da. Biomasaren Europako erakundeak dio, Europar Batasunean kontsumitzen den energia berriztagarri guztiaren %64 suposatzen duela biomasak, eta 700.000 lanpostu inguru sortzen dituela.

pixkanaka erretzen dira eta sortutako errautsak ongarri gisa ere erabili daitezke. Biomasa mota askotakoa izan daiteke: naturala, hondakinetatik eratorritakoa edo ekoiztutakoa. Biomasa naturala naturan berez sortzen den hori da; hondakinetatik eratorritakoa gizakiaren edo ekintza zehatz baten

Energia dependentzia handia dagoen herrialdeetarako alternatiba da Biomasa naturala, hondakinetatik eratorritakoa edo ekoiztutakoa da Etxebizitzetan beroa sortzeko eta ura berotzeko erabiltzen da orokorrean

BEROA SORTZEKO ITURRIA

Energia dependentzia handia dagoen herrialdeetarako alternatiba da biomasa. Euskal Herria baso aberatseko lurraldea izaki, alternatiba erreala da betiko erregai fosilen aurrean. Orokorrean, biomasa etxebizitzetan beroa sortzeko eta ura berotzeko erabiltzen da horretarako propio jarritako galdara sistema baten bitartez. Erregai bezala erabiltzen den materiala —pelleta, egur ezpalak edo oliba hezurrak

ondorioz sortutakoa da eta ekoiztutakoak, aldiz, nekazaritza soberakinetatik eratorritako horiei egiten die erreferentzia. BIOMASA MOTA EZBERDINAK

Biomasarena hazten ari den sektorea da, baina ikusgarritasuna falta zaio. BECAS-SANTANDER.COM

Ohikoenak sutarako egurra, egur-ezpalak, pellet-ak eta oliba hezurrak dira. Sutarako egurra, tradizioz Goierriko etxe askotan tximinian edo sukaldeetako ekonomiketan sua egiteko erabil-


GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

tzen den materiala da. Dauden biomasa mota ezberdinen artean sinpleena da. Egurra eskuz sartu beharra dago biomasa galdaretan eta, arrazoi horregatik, bere automatizazioa erdi mailakoa da. Ez da erregai erabiliena eta orokorrean, galdara txikietan bakarrik erabiltzen da. Egur-ezpalak 5 eta 100 milimetro arteko egur zati txikiak dira eta bere kalitatea eratorritako egur motaren, biltze sistemaren eta txikitzeko erabilitako teknologiaren araberakoa izango da. Orokorrean, berotzeko gaitasun handia dute, eta kalitate-prezio egokia. Pellet-a erregaietarako biomasen artean gehien landutako produktua da. Errautsetatik, egur-ezpaletatik edo zanpatutako bestelako soberakinetatik eratorritako materialekin egiten dira eta zilindro itxura izaten du. Biomasazko estufetan edo galdaretan erabiltzeko egokiak dira. Berotzeko gaitasun handia du eta sortzen duen errauts kopurua txikia izanik, galdararen mantenua errazten du. Beste erregaiekin alderatuta, garestiagoa ere bada. Bestelako erregaien artean, oliba hezurrak eta almendra azalak ere erabiltzen dira. Orokorrean, erregai merkeak eta kalitate onekoak izan ohi dira.

//

Etxebizitza

funtsezko faktoreak dira kutsadura maila murrizterako orduan. Biomasa galdarak ura berotzen dute konbustio bidez eta ur bero horren bitartez zabaltzen du beroa. Galdara batzuk erregai mota bat baino gehiago erretzeko aukera ematen dute, beste batzuk, aldiz, erregai zehatz batekin bakarrik funtzionatzen dute. Biomasa galdarez gain, biomasa estufak ere badaude. Lehenengoak, aipatu bezala, beroa ura berotzeko sistema baten bitartez zabaltzen duen bitartean,

Pellet bidezko biomasa galdara bat. ENERGIA.ROAMS.ES

Biomasa galdarak erabiltzeko errazak, sendoak eta guztiz fidagarriak dira Hazten ari den sektorea den arren, ikusgarritasun gehiago behar du Hondakinak baliabide bihurtzen ditu birziklapena sustatuz

GALDARA MOTAK

Biomasa galdarak erabiltzeko errazak dira, sendoak eta fidagarritasun handikoak. Epe ertainluzera errentagarritasun ekonomikoa bermatzen dute. Konbustio ekipamenduaren diseinu egokia eta erregaien kalitatea

13

Biomasazko estufak beroa zabaltzeko gaitasun mugatuagoa dute. TODOESTUFAS.CLIK

bigarren hau eremu zehatz bat berotzera mugatuta dago, beroa erradiazio edo behartutako airezko jalgitze bidez lortzen baitu. Ondorioz, beroa zabaltzeko gaitasun gutxiago du. Biomasak dituen abantailak asko eta ugariak dira. Hondakinak baliabide bihurtzen ditu birziklapena sustatuz; ez du kutsatzen; basoak garbi mantentzen laguntzen du eta merkea da. Askotariko erabilera du, eta hazten ari den sektorea den arren, ikusgarritasun gehiago eman behar zaio adituen iritziz.

òć e¥Č¥òČUâ · eU¬¥½Uâ · Ѻ âU¥·½b

,VUYBCBOL 4" ,BMF /BHVTJB #JMCP *', " #J[LBJLP .FSLBUBSJU[B &SSFHJTUSPBO JOTLSJCBUVUB 5PNPB -JCVSVB #* 0SSJB 'PMJPB *OTLSJQ[JPB

b@UçUČ¥½ eU¬¥½Uâ · òU çU¬ â½ç« òU eU¬¥½Uâ · Uâò «½ Č ·eUò «½ òć¥«¥ ·Uâ · Ѻ âU¥·½Ò #ýòćUeU·« <Ĕ¤« ²U¥¬ ýU ½·Uâòý e ¢Uâ zýÒ


14 //

Jasangarria eta naturala da udazken honetako etxerako dekorazioa Etxebizitza

.

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2022ko azaroaren 3a

.

Artilea eta belusa protagonista dira ehun naturalen artean Koloreetan oreka egokia bilatzea giltzarri izango da Egurrezko altzari naturalak gailenduko dira, klasikoak bueltan dira Hainbat ikerketek ondorioztatu dutenez, etxeko dekorazioak eragin zuzena du bertan bizi direnen ongizate emozionalean. Landareek, esaterako, naturarekin konektatzen duten heinean, estresa eta antsietatea murrizten laguntzen dute. Lasaitasun iturri dira. Berdin gertatzen da koloreekin. Gero eta kolore neutroagoak erabili orduan eta armonia eta erosotasun sentsazio handiagoa lortuko da. Etxea dekoratzerako orduan, urtaroek ere badute eraginik. Neguan ohea janzteko erabiliko diren ehunak, adibidez, ez direlako udan erabiliko direnen berdinak izango. Kuxinak, gortinak, koloreak... dena aldatzen da. Jarraian dituzue datorren udazken-neguan dekorazioaren testuinguruan ezinbestekoak izango diren hainbat joera laburbilduta. KOLOREEN KONBINAZIOA

Udazken honetan dekorazioan lehenetsiko diren koloreak marroiak, gorriak, ziapeak, berdeak eta laranjak izango dira, nagusiki, dekoratzerako orduan hain oinarrizkoak diren betiko kolore neutroek ere hor jarraituko duten arren. Banaka edo elkarren artean konbinatuta aplikatu daitezke edozein dekoraziotan. Ko-

lore bat baino gehiago elkarrekin erabili nahi den kasuetan, dena den, garrantzitsua da elkarren arteko oreka egokiari eustea. EGURRA PROTAGONISTA

Dekorazio estilo guztien artean, landa kutsukoa gailenduko da besteren artean. Egurrezko altzariek protagonismo nabarmena izango dute, hortaz. Egurrezko altzariek ez dute zertan kolore klasiko ilunekoak izan beharrik, baina garrantzitsua izango da ahalik eta naturalenak izatea. MANTEN GARAIA DA

Udazken-negua manten garaia da, zalantzarik gabe. Orokorrean, urteko sasoi honetan hotzetik babesteko erabiltzen baditugu ere, aintzat hartzeko dekorazio elementuak ere badira. Ehun naturalekoak lehenetsi aukeran. Egongelari edo logelari goxotasuna eta kolorea gehituko die. Koloreei dagokienean, gainontzeko dekorazio elementuekin bat erortzen diren horiek aukeratzea ideia egokia da. ARTILEZKO ALFONBRAK

Alfonbrek goxotasun eta berotasun sentsazioa gehitzen diote edozein txokori. Urteko sasoi ho-

netan ia derrigorrezkoa da hortaz, zoruak alfonbrekin janztea. Artilezko alfonbrak ehun naturalekin eginak daude eta ukitu dotorea ematen dute. Diseinuari dagokionean, geometrikoak edo etnikoak nabarmenduko dira eta formari begiratuta, borobilak ere azpimarratu behar dira.

Mantak, kontutan izan beharreko dekorazio elementuak. EL MUEBLE

LANPARAK

Argiztapenari dagokionean, ehun naturaleko lanparak nabarmendu behar dira besteen gainetik. Udazken honetan ere protagonista izaten jarraituko dute, eta ez diete bestelako diseinuek itzalik egingo. Sabaitik zintzilikatuta ikusiko dira egongelan edo jangelan.

Ehun naturaleko lanparek ez dute lehiakiderik izango. EL MUNDO

LORE LEHORRAK

Dekorazioan adituek diote, lehen begiradan loreontziak direla atentzio gehien erakartzen duten dekorazio elementuak. Udazkenean loreontziak lore lehorrekin, harriekin edo pinaburuekin apaindu daitezke. Lore lehorren artean, jasmin, izpiliku edo te berde usaina dutenak aukeratzea oso interesgarria da. Etxeko sarreran, jangelako mahai gainean edo egongelan, telebistaren, alboan egoki integratuko dira etxeko paisiaian.

Diseinu geometrikodun alfonbrak, lurrak janzteko. REVISTA INTERIORES