Page 1

EGUBERRIAK 2019


EGUBERRIAK

Eguberri dotoreak! Konturatzerako etorri dira aurten ere Eguberriak. Goierriko herri handienetako kaleak eta herri txikietako plazak ederki apainduak ikus daitezke dagoeneko, baita dendetako erakusleihoak ere. Etxe barruetan ere ez da argi eta dizdirarik faltako; Olentzerok hartuta izango du seguruenik bere ohorezko txokoa, pinuak zinta eta bola koloretsuz beteta izango dira... Gu ere hemen gara, azken urteetako hitzorduari hutsik egin gabe, aurtengoarekin hamalaugarrenez. Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko dotore-dotore janzteko aholkuekin gatoz aurten, baita Ormaiztegiko

Kuko jatetxeak egondalko Eguberrietarako otordu elegante bezain erakargarri eta tentagarri baten proposamenarekin ere. Gabon kantak ere ez dira faltan, ezta garai bateko irudia ere, lehengo kantu eskeak gogoratzeko. Aisialdirako eskaintzek ere lekua dute, eta nola ez, etxeko txikiek, eta ez hain txikiek, opariak eskatzeko gutuna ere aurki dezakete GOIERRIKO HITZA egunkariak eta GoiBerri aldizkariak argitaratutako Eguberrietako liburuxka honetan. Eguberrietako izpirituaz blaitzea da gure helburua. Jaso ezazue, beraz, giro goxo eta samur horretarako gonbitea!

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak S.L. Lege gordailua: SS - 1052/04

Helbidea: Oriamendi, 32 • BEASAIN / Iparragirre, 11 • URRETXU Telefonoa: 943 16 00 56 / 943 72 34 08 Posta elektronikoa: goierri@hitza.eus webgunea: goierri.hitza.eus GOIERRIKO

HITZA 3


EGUBERRIAK

Garai batean bezala, dotore-dotore T. Madinabeitia

Olentzero eta Mari Domingi, kaleko argiak, trajeek ordezkatu dituzte. Gaur, aukera zabaturroia edo apaindutako zuhaitza bezala, azlagoa da, baita gizonezkoen jantzietan ere. ken urteotan euskal jantzia ere Gabonetako Beasaingo Labores Otea dendako Udete ikur bihurtu dela esan daiteJustok ondo ezagutzen du XIX. mendeko ke. Olentzero eta Mari Doeuskal jantzien mundua, denmingiren errondarako dotobaserritarren arropetan da duela 25 urte zabaldu zuere-dotore jantzita ateratzen netik bere lanaren zati bat hooinarrituta daude dira euskaldunak, garai bateriei eskaintzen dielako, batez ko euskal jantzietan oinarri- jantziak, eta esentzia hori ere Gabonen aurretik. Labotutako soinekoak eta trajeak res Otea euskal jantzien erregainean dituztela. Goierriko mantendu egin behar da. ferentea da Goierrin. inguruan, abenduaren 24a da, gainera, lehengo euskaldunak bezala janzteNorberaren gustura egindakoak ko aukera bakarretakoa, bakarra ez bada. Gona, amantala eta alkandora emakumeenEuskal jantziak jartzeko ohitura asko zatzat; atorra, txalekoa eta prakak gizonezkobaldu da azken urteotan, haur zein heldu eta entzat. Horiez gain, osagarriak: txapela, zapia, emakume zein gizonen artean. Baina moda abarkak, gerrikoa, tokilla, azpikogona... Elekontua balitz bezala, jantzi horiek aldatuz mentu ugarik osatzen dute euskal jantzia, eta joan dira, eta emakumeen kasuan, tanto zuri denak eros daitezke Labores Otea dendan. txikiz betetako soineko edo gona beltz haiek Labores Oteak 25 urte bete ditu martxoan, kolore, estanpatu, oihal eta joskera askotako eta hasieratik egon da Udete Justoren gidari-

GOIBERRI 4


EGUBERRIAK tzapean. Gabonetako jantziak egiten bezeroek eskatuta hasi zen, gonak eta tokillak batez ere, eta egindako trajeak saltzen, ordea, beranduago; izan ere, lehen Elzok saltzen zituen Beasainen, eta denda hori itxi zutenean hartu zion segida. Urte hauetan guztietan euskal jantziak asko aldatu direla dio Udete Justok, baina aldaketa hori modak ez duela eragin azaldu du, euskal jantzien munduan ez baitago modarik bere ustez; norberak asmatzen du modelo berria, koloreak norberaren gustura konbinatuz edo josteko era bat edo bestea aukeratuz (patchwork-a, adibidez).

Euskal jantziaren esentzia

Ez dago, beraz, tendentziarik, norberaren gustua baizik. Hori bai, argi du Justok beti mantendu behar dela euskal jantziaren oinarria edo esentzia. Izan ere, gaur egiten diren jantziak euskal baserritarrek XIX. mendean erabiltzen zituzten jantzietan oinarrituta daude. Hori dela eta, eta esentzia hori mantendu nahi bada, emakumeen gonek lasaiera zehatz bat izan behar dute (dantza egiten dutenek esaten dutenez, emakumearen altuera biderkatu egin behar du zabaleran gona egiteko oihalak), estanpatuetan ez dira lore handiegiak agertu behar, hau da, gehiegi nabarmentzen ez direnak, koloreak... Azken batean, lanerako eta igandeetan mezara joateko era-

GOIERRIKO

T. Madinabeitia

biltzen zituzten trajeak dira oinarria. Lanerako, adibidez, arropa beltza erabiltzen zuten, edo pusketekin egindakoa, eta mantala sagarrak, barazkiak eta bestelakoak jasotzeko erabiltzen zuten. Oihaletan kotoia, popelina eta jauskera dutenak dira nagusi, eta koloreei dagokienez, gorria, urdina, beltza eta grisa dira euskal jan-

HITZA 5


EGUBERRIAK

T. Madinabeitia

tzien oinarrizko koloreak. Estanpatuak, berriz, lisoak, marradunak, koadrodunak edo lore txikiak dituztenak erabiltzen dira. Gona kolore batekoa eta alkandora beste batekoa izan behar dira, baina biek bat etorri behar dute. Adibidez, gona koadrodun urdin eta gorria bada, eta urdina bada nagusi, mantala gorria jarri behar zaio, eta alkondara artile kolorekoa (kasu honetan, ez zaio mantala artile kolorekoa jarri behar). Gerruntze edo korpiĂąo urdina ere erantsi dakioke, edo kolore bereko tokilla edo zapia. Oihalezko jakatxoa da beste aukera bat. Azpikogona edo pololoa eta buruko zapia izango dira osagarriak. Artilezko galtzerdiak eta oinetakoak ere bai: larruzko edo gomazko abarkak, neguko eguraldiak aginduta, edo alpargatak.

Mutiletan ere kolorea sartzen ari da

Gizonezkoen kasuan ez dira hainbeste aldatu jantziak. Oso klasikoak izaten jarraitzen dute, atorra beltza eta praka marradunak, grisak. Baina azken aldian geroz eta gehiago ikusten dira artile edo zuri koloreko alkandoraz jantzita, eta gainean brusa beltza irekia edo txalekoa dutela. Gerriko beltza, berriz, ezinbestekoa da, txapelarekin eta koadrodun zapiarekin batera, baita artilezko galtzerdiak eta abarkak edo alpargatak ere.

Dena dela, mutilen jantzietan ere joera berriak agertzen hasi dira. eta ator beltzaren ordez hasi dira batzuk grisa edo koadroduna janzten. Kolore gorria ere sartzen hasi da poliki-poliki, baita beltz lisoa ere praketan. Txalekoek, berriz, aukera gehiago ematen dute, eta koloreaz gain, estanpatuak ere onartzen dituzte.

Inbertsio bat

Euskal jantzi bat erostea inbertsio bat dela dio Udete Justok, batez ere emakumezkoetan, urteak eta urteak irauten duelako. Berak dendara kanpotik eginda ekartzen dituenak 180 euro inguruan saltzen ditu (gona, mantala, alkandora, tokilla eta guzti). Baina badira kolore edo estanpatu desberdinetako pieza bat baino gehiago dituzten emakumeak, eta horiek konbinatuz trajeari beste itxura bat ematen diote, desberdina izango balitz bezala. Trajea norberak egitea da beste aukera bat, gona eta amantala behintzat, alkandorak oso zailak eta neketsuak direlako. Labores Otean bertan egiten dituzte gonak eta amantalak, baita tokillak ere, enkarguz. Horiek egiteko ikastaroak ere ematen dituzte. Amantalak oso preziatuak dira ikastaro horietan, bereziki lihozko oihalez egindakoak eta bainika puntuz apaindutakoak.

GOIBERRI 6


EGUBERRIAK

Gaztetxoak lehen ere kantu eskean

Atariz atari, etxez etxe edo baserriz baserri atea jo eta kantu eskean jarduten dute gaztetxo askok Gabon bezperan, batzuetan etxe barruetan daudenak aspertzeraino ere bai, talde bat bestearen atzetik etortzen direnean. Diru piska bat, goxo batzuk baino gusturago hartzen dute gaztetxoek, ikas bidaietarako batzuek, norberaren patrika berotzeko besteek. Ohitura hori ez da, ordea, gaurkoa. 1950eko hamarkadan Zumarragan ateratako argazkia ikustea besterik ez duzue. Mutil kuadrilla ederra dago elkartuta, unerako jantzita eta ondo hornituta, jaiotza txiki bat tartean dutela. Luis Ormazabalek utzitako argazkian, goiko ilaran Patxi Mendizabal, Atxa, Txomin Gartziandia, Erdozain, Luis Ormazabal bera, Ignacio AgirrebeĂąa, Jesus Mari Fernandez de Lezea eta Garcia de Andoin (Txelas) agertzen dira. Makurtuta, berriz, Joxeaustin Ibarzabal, J. R. PeciĂąa, Javi Garcia de Andoin, Busca eta Esteban Uribesalgo.

GOIBERRI 8


EGUBERRIAK

Ander Iurritak utzitako argazkia

GOIERRIKO

HITZA 9


EGUBERRIAK

Gabonetarako proposamenak Aurtengo Eguberrietan ere ez da aspertzeko betarik izango. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera toki askotan, kantu eskeak nonahi... eta gainera, aisialdiaz gozatzeko egitarau oparoak Goierri osoan. Hona hemen plan ederrak egiteko proposamen batzuk:

Taloak Olentzerorekin, Zegaman

•• Abenduak 14-15, 21-22. Olentzero azken jentila Zegamako Anduetza parketxera joango da haurrekin eta helduekin taloak egitera eta bere lanbidea den ikazkintzaren inguruan hitz egitera. Taloak prestatu eta askaria egingo dute denek batera Anduetza parketxean bertan. Abenduaren 14an, 15ean, 21ean eta 22an, 10:00etan eta 12:00etan.

Pailazoak, azoka eta musika Ordizian

•• Abenduak 14. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizi dantza ikuskizuna, Majori kiroldegian (16:00 eta 18:30). •• Abenduak 20. Musika Eskolako ikasleak Eguberrietako doinuak joz (19:00). Emotio eta Urdanetako Ahotsak abesbatzen Gabonetak kontzertua (20:15). •• Abenduak 22. Santa Ana eta Gaztelubide abesbatzen kontzertua Pepe Arzelusen omenez, elizan. •• Abenduak 24. Azoka berezia. Ohiko postuez gain, artisauen produktuak, jakiak eta animalien erakusketa Ordiziako Plaza Nagusian eta erdiguneko kaleetan. •• Abenduak 25. Beti Argi musika bandaren Eguberrietako kontzertua, plazan. •• Abenduak 31. Beti Argi banda eta Laguntasuna errondaila Kattalin doinua joz (19:30). •• Urtarrilak 2, 3, 4 eta 5. Puzgarriak Beti Alai pilotalekuan (11:30-13:30 eta 17:00-20:00). 5ean goizez bakarrik.

Aukera zabala Urretxu-Zumarragan

•• Abenduak 20. Gabonetako kontzertua: Iparragirre Balerdi Musika Tailerra, Lizarriturri Txistulari Elkartea, Iratzarri Dul-

GOIBERRI 10


EGUBERRIAK tzainari Taldea eta Secundino Esnaola musika eskolako haur abesbatza. Urretxuko Tourseko Martin Deunaren elizan (19:30). •• Abenduak 21. Antxinako Ama txistulari taldearen kontzertua, 19:30ean, Beloki pilotalekuan. •• Abenduak 21. Zumarragako musika bandaren Gabonetako kontzertua, 13:00etan Zelai Ariztin, eta Goiargi abesbatzaren Gabonetako kontzertua, 19:00etan, Zumarragako Mertzedariatar lekaimeen elizan. •• Abenduak 22. Made in Urola arte eta eskulangintza azoka, Zumarragako Euskadi plazan, 10:00etatik 15:00etara. •• Abenduak 26. Sortu dira besteak emanaldia, KKinzonak antolatuta. 19:00etan, Urretxuko Gaztetxean. •• Abenduak 26, 27, 28. Haurrentzako parkea Urretxuko Ederrena pilotalekuan, 11:00 13:00 eta 16:30 -19:30.

Magia eta txu-txu trena Beasainen

•• Abenduak 20. Gabonetako argiak piztea, 17;30ean, eta musika eskolaren Eguberri kontzertua, 20:00etan, elizan. •• Abenduak 21. Ostadar taldearen dantza emanaldia 19:30ean, Usurbe antzokian. •• Abenduak 22. Loinatz abesbatzaren Mesias kontzertua, 19:00etan, elizan. •• Abenduak 26. Txan magoaren Hausle ikus-

GOIERRIKO

kizuna, 18:00etan, Loinazko San Martin plaza azpian. •• Abenduak 26-27. Bareak elkartearen txu-txu trena egun osoan zehar.

Musika eta dantza Legazpin

•• Abenduak 21. Goiz Deia txistulari taldearen emanaldia, 13:00etan, Kale Nagusian. •• Abenduak 22. Legazpi Musika Banda, Santikutz Abesbatza eta Doinua Musika Eskolako abesbatzaren Gabon kontzertua elizan, 19:00etan. •• Abenduak 27. Azken balea pailazo ikuskizuna, Tomaxen Abenturak taldearekin, 18:00etan, Latxartegi aretoan. •• Abenduak 28. Korosti dantza taldearen Gabonetako ikuskizuna, 18:30ean, Urbeltz pilotalekuan.

HITZA 11


EGUBERRIAK

GOIBERRI 12


E G U B E R R I E TA KO M E N UA Argazkiak: Mikel Albisu

Ormaiztegiko Kuko jatetxeak emandako errezetak.

GOIERRIKO

HITZA 13


E G U B E R R I E TA KO M E N UA

Porru entsalada guakamole eta izokin ketuarekin OSAGAIAK (4 lagunentzat) 400 gr izokin ketu 12 porru txiki 2 ahuakate Tipulin bat 2 baratxuri ale Limoi bat Oliba olio birjina Piper hauts beltza Gatza Sagardo ozpina

sua moteldu eta suabe suabe ordu erdi batez irakin. Ondoren sua itzali eta bertan mantendu hoztu arte. Guakamolea egiteko, ahuakateak zuritu, hezurra kendu eta haragia karratu txikietan moztu ondoren, ontzi batean jarri. Tipulina eta baratxuri aleak ere ahalik eta gehien txikitu, eta aurreko ontzira gehitu. Jarraian gatz pittin bat, piper hauts beltz birrindua, limoi baten zukua, sagardo ozpin koilarakada bat eta oliba olio zorrotada on bat ere bertara gehitu. Guztia ondo nahastu ondoren lortuko dugu guakamolea.

Porruak garbitu. Porruaren zati zuria bakarrik erabiliko dugu. Beraz, zati zuri bakoitza beste 2 puskatan moztuko dugu. Lapiko batean ura irakiten jarri gatz pittin batekin eta irakiten hastean porruak gehitu,

Bukatzeko porruak uretatik atera, ura ondo kendu eta plater baten bueltan txukun ipini. Plateraren erdian molde baten laguntzaz guakamolea jarri eta porruen gainean izokin ketu xerrak. Azkenik, oliba eta sagardo olioozpinez ondo busti guztia.

Aurkezpena

GOIBERRI 14


E G U B E R R I E TA KO M E N UA

Euskal-txerri azpizuna, orburuekin eta Idiazabal Gazta saltsarekin OSAGAIAK (4 lagunentzat) 2 Basatxerri azpizun xerra 12 orburu fresko 150 gr. Idiazabal Gazta Basokada bat esne-gain 2 koilarakada irin Oliba olio birjina Gatza Piper hauts beltza Lapiko bat urez bete, irin koilarakada pare bat eta gatz pittin bat bota. Sutan jarri irakin arte. Bitartean orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu, beldurrik gabe kendu, horretan dago sekretua. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu findu arte. Orburu bakoitzaren punta aldea ere ondo moztu. Garrantzitsua da ordena hau errespetatzea, bestela orburuak azkar belzten hasiko zaizkigu. Orain ur irakinetara bota eta 20 bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren or-

GOIERRIKO

buruak atera. Erditik moztu, puntatik buztanera, eta gorde. Lapiko batean esne gaina su motelean berotzen jarri. Idiazabal Gazta zatia xehatu eta lapikora gehitu. Ongi nahastu eta gazta ondo urtu arte irakiten mantendu, minutu pare batez. Sua itzali eta gorde. Zartagin zabal bat plantxa modura ondo berotzen jarri su bizian. Azpizunak bertan ipini, eta gatz pittin bat eta piper hauts beltza bota. Olio zorrotada fin bat gehitu, eta 4 bat minutuz zartaginean erre. Buelta eman, gatza eta piper hautsa bota berriz, eta beste 4 bat minutuz eduki. Jarraian azpizunak zartaginetik atera eta sua moteldu. Zartagin honetara orburuak gehitu. Horrela berotuta, azpizunen zaporea ere hartuko dute orburuek.

Aurkezpena

Txerri azpizunak xafletan ebaki. Azpizun xerrak plateren erdian jarri, aldamenean orburuak kokatu, eta azkenik Idiazabal Gazta saltsarekin busti, norberaren gustura.

HITZA 15


E G U B E R R I E TA KO M E N UA

Udara eta anana urazukretan (edo almibarretan) OSAGAIAK (4 lagunentzat) 4 udara, konferentzia motakoak Anana bat, osoa 500 gr azukre 3 litro ur Limoi baten azal zatia Laranja baten azal zatia Kanela makilatxoa Bainila makilatxo erdia

Lapiko batean ura ( 3 litro) eta azukrea berotzen jarri, limoi eta laranja baten azal puskarekin eta bainila eta kanela makilatxoekin. Lapikoa su bizitan irakiten jarri. Bitartean udareak garbitu eta zuritu. Erditik luzetara ebaki, eta bihotza eta haziak kendu. Anana erabat zuritu ondoren, goitik behera bi zatitan moztu. Anana erdi bakoitza, berriro ere erditik moztu. Lau zati luze geldituko zaizkigu. Azkenik, erdiko zati gogorra ere kendu puska bakoitzari. Ura eta azukrea irakiten ditugun lapikora bota fruta zati guztiak, eta bertan irakiten edukiko ditugu su motelean 25 bat minutuz. Ondoren sua itzali eta bertan utziko ditugu hoztu arte. Katilutxo batean zerbitzatu, hotzean. Bakoitzak nahi adina urazukre bota diezaioke. Gabonetako bazkari edo afari ugarien ondoren, gustura hartuko dugun gozoa da hauxe.

GOIBERRI 16


EGUBERRIAK Olentzero (I) Olentzero joan zaigu mendira lanera, intentzioarekin ikatz egitera. Aditu duenean Jesus jaio dela, lasterka etorri da berri ematera.

Horra, horra, gure Olentzero, pipa hortzetan duela eserita dago. Kapoiak ere baditu arraultzatxoekin bihar meriendatzeko botila ardoakin.

Olentzero (II)

Olentzero gurea ezin dugu ase, osorik jan dizkigu hamar txerri gazte. Saiheski ta solomo, horrenbeste heste, Jesus jaio delako erruki zaitezte. Horra, horra‌

Olentzero gurea begira honera, izar dizdizari bat doa Belenera. Bere argi dizdiraz goazen estalpera, Jesus haurtxoarekin gaua pasatzera. Horra, horra‌

GOIBERRI 18

Olentzero begi gorri nondik ateri duk arrai hori zorioneko erreketan arratseko hamaiketan. Armairuan xagua haren onduan katua etxe honetako sariakin beteko dugu zakua.

Olentzero (III) Olentzero buru haundia entendimentuz jantzia bart arratsean edan omen du bost arrobako zahagia. Hoi urde tripa haundia tragatu baitu tragatu baitu. Hoi urde tripa haundia tragatu baitu zahagia.


G A B O N K A N TA K Horra Mari Domingi

Hator hator

Horra Mari Domingi begira horri gurekin nahi duela Belena etorri. Gurekin nahi baduzu Belena etorri atera beharko duzu gona zahar hori.

Hator, neska mutil etxera gaztaina ximelak jatera, Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez.

Eragiok, lagun, aurreko danbolin horri. Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean, txipli txapla, pum! Gabon gaua pozik igaro daigun.

Hatoz, hatoz, zure bila nenbilen ni! Hatoz, hatoz zure bila nenbilen ni! Hatoz goazen ta gurtu dezagun Belenen jaio den haurtxo eder hori haurtxo eder hori.

GOIERRIKO

HITZA 19


EGUBERRIAK Alaken Alaken, alaken, ala pikula tun paire, errespun dela pikula tunpa, Jesus Maria Jainkoa zen. (Bis) Adiskideok! Ikusi duzue zelai horietan artzaina? Artzain txiki, artzain handi, artzain mutur leguna. (Bis) Alaken, alaken, ... (Bis)

Lo leri leo, goxo duk goxo, neguan etxe zokoa. (Bis) Gaur jaio da, gaur, Jesus haurtxoa. Lo leri leo, hiru errege izar baten arrastoan, lo leri leo, tranka, trankatran, hirurak zaldiz badoaz.

Alakinkiri

Erran dut, erranen eta errango, ez naiz isilik egongo, plaza hontako dama gazteak ez dira moja sartuko. Ala kinkiri, ala kunkuru, ala kinkiri kunkuru kanta, ala kinkiri kunkuru kanta gu bezalakoak dira, hola!

Erran dut, erranen eta errango, ez naiz isilik egongo, plaza hontako gizon gazteak ez dira fraile sartuko.

Ala kinkiri...

Erran dut, erranen eta errango, ez naiz isilik egongo, plaza hontako gazte guztiak ezkontzan dira sartuko. Ala kinkiri...

Alaken, alaken, ... (Bis)

GOIBERRI 20


G A B O N K A N TA K Ai hau gauaren zoragarria

Ai hau gauaren zoragarria Jesus jaio da Belenen herririk herri bila gabiltza, bila gabiltza beraren.

Aingeruak kanta artzai onak dantza guziok alabantza zuri zor dizugu.

Astoak ยกA! idiak ยกMu! atseginik badegu.

Hartu makilak eta jantzi abarkak artzaiak joan ziraden Jesusen bila. Ai zer atsegina den dantzan jende guzia salto brinko eginaz denak joan ziran.

Jesus, zure bila gatoz Jesus, zure bila gatoz goazen agurtu dezagun Belenen jaio dan haurtxo eder hori haurtxo eder hori.

GOIERRIKO

HITZA 21


EGUBERRIAK Haur eder baten bila Haur eder baten bila gabiltza zoratzen, ta izarrak esan digu galdetzeko hemen

Jaungoikoaren herri maite Jerusalen esan zaiguzu laister Jesus nun jaio den

Izar bat ageri da dizdiraz zeruan oihuka ari zaigu gabon gau erdian

Jaungoikoaren herri...

Opariakin gatoz izarra gidari eman nahi dizkiogu gaur bertan berari

Jaungoikoaren herri...

Gaueko izar Gaueko izar argitsuena piztutzeakin batera Haurtxo eder bat etorri zaigu gaur arratsean etxera.

Ordu ezkeroz etxeko denok poztu ta zoratzen gera. Haurra delako zerutik honuntz datorren Jainko berbera.

Alai ta pozik kanta dezagun haurtxo honen etorrera gure iluna alaitutzeko jaio dan argi ederra.

Gaurtik aurrera atzerri hontan zorionekuak gera haurra dalako zerutik honuntz datorren Jainko berbera.

Estalpe zahar batean dago hotzez dardaraz azkar nahi dugu Jesus berotuz arnasa Jaungoikoaren herri...

GOIBERRI 22


G A B O N K A N TA K Haurtxo polita sehaskan dago

Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero, Amonak dio ene potxolo! arren egin ba lo, lo, Txakur haundia etorriko da zuk ez badezu egiten lo

Gabon nere maite

Gabon nere maite ixilik egon zaite zeruko anaiak dira bihotz alaiak. Egin lo, maiteĂąo bihar arteraino. (bis)

Gabon alabatxo horra hor sehaskatxo lorez betea sartu zaitez maitea. Egin lo, maiteĂąo bihar arteraino. (bis)

horregatik, ba, ene, potxolo! egin aguro lo, lo, lo, lo, lo.

GOIERRIKO

HITZA 23


EGUBERRIAK

Alaitasun handia

Alaitasun handia gaur da Olentzero horrelako gizon bati opa behar zaio lukainka arraultzarekin txit atse(e)egin zaio Kapoiak balirake "haiek eta nahiago".

Horra nola gabiltzan gu, euskaldun jendea: "beti eskean eta beti beharrean" Olentzero jaunari lagundu nahiean.

Gabon gabean

Gabon gabean ohitura dugu guztiok afari ona bixigu, legatz, bakailau saltsan bakoitzak berak al duena Gero txurrun plin plan ardo eta pattarra katuak hartuta zabu zabuka.

GOIBERRI 24


G A B O N K A N TA K Oles ta oles 1. Oles ta oles etxekotxuak nik jotzen ditut ateak. Nik jotzen ditut ateak eta ondo erantzun jendeak.

2. Agur ta agur, jende nobleak, berri onen bat dakargu. Atentzio on bat eduki beza inork aditu nahi badu.

3. Adan eta Ebak egin zutean paradisuan bekatu. Gure neke eta trabajuak handikan ziran gertatu.

4. Jaun Zerukoak berehalarik ordutik zuan pentsatu, denborarekin beharko zala beste Ebaren bat kreatu.

5. Eba ederra Joseperekin Belenen degu topatu. Hango estalpe pobre batean eman zioten ostatu.

6. Estalpe pobre horretan zeuden Jesus, Maria ta Jose. Gure munduaren ejenplorako berak nahi zuten halaxen.

7. Hau haizearen epela! Airean dabil orbela. Etxe hontako jende leialak gabon Jainkoak diela.

8. Zapata txuri paperez euri denean batere ez. Nagusi jauna, esan bazaigu hasiko geran edo ez.

GOIERRIKO

HITZA 25

9.. Esku txuritan papera mahian urrez platera. Lotsa gogorrez heldu gerade, Jauna, berorren atera.

10. Horrako hor goian izarra errekaldean lizarra. Etxe hontako nagusi jaunak urregorrizko bizarra.

11. Urregorriz du bizarra eta zilar zuriko espalda. Erreal bikoz egina dauka elizarako galtzada.

12. Etxeko andre zabala toki oneko alaba. Bidean nator informaturik limosnerua zarala.


EGUBERRIAK Elurra teilatuan

Elurra teilatuan, abarra basoan, taloak erretzeko irina auzoan. Rau, rau, rau, rau, rakataplau! Hau duk umorea, utzi alde batera, euskaldun jendea.

Kortan daukagu txala, hezurra ta azala Aita San Antoniok loditu dagiala. Rau, rau, rau, rau,...

Astean bariku bi zapatuan beti domekan okelea auzoan ikusi. Rau, rau, rau, rau,...

Elurra teilatuan, zakua lepoan, ibili beharko degu aurtengo neguan. Rau, rau, rau, rau,...

Gaztea nintzenean, denbora batean, ez nintzen sosegatzen ezkondu artean. Rau, rau, rau, rau,... Ezkondu eta gero hilabete gabe porrusaldea neukan oliorik gabe. Rau, rau, rau, rau,...

Porrusaldatxo likin, olio gabea, ez nintzen ni gaztetan holako zalea. Rau, rau, rau, rau,...

GOIBERRI 26


Profile for Goierriko Hitza

Eguberriak 2019  

Goierriko Hitzak Eguberrien inguruan argitaratutako gehigarri berezia.

Eguberriak 2019  

Goierriko Hitzak Eguberrien inguruan argitaratutako gehigarri berezia.

Advertisement